P. 1
Tokiko Ekonomi Garapena. GALIZIAKO 7/96 LEGEA ERREFERENTZIA EREDU GISA (Eus) Local Economic Development. THE GALICIAN 7/96 LAW AS A REFERENCE MODEL (Basque). Desarrollo Económico Local. LA LEY 7/96 DE GALICIA COMO MODELO DE REFERENCIA (Eus)

|Views: 762|Likes:
Published by EKAI Center

More info:

Published by: EKAI Center on Jan 28, 2013
Copyright:Public Domain

Availability:

Read on Scribd mobile: iPhone, iPad and Android.
download as PDF or read online from Scribd
See more
See less

09/17/2013

pdf

Working Paper

7 de enero de 2013

Tokiko Ekonomi Garapena GALIZIAKO 7/96 LEGEA ERREFERENTZIA EREDU GISA
Local Economic Development THE GALICIAN 7/96 LAW AS A REFERENCE MODEL Desarrollo Económico Local LA LEY 7/96 DE GALICIA COMO MODELO DE REFERENCIA

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/ekaicenter scribd.com/EKAICenter

Tokiko Ekonomi Garapena GALIZIAKO 7/96 LEGEA ERREFERENTZIA EREDU GISA

1.

Tokiko/eskualdeko ekonomia garapenerako estrategien erronka nagusietako bat da, praktika egokietatik abiatuta, tokiko eremuetan garapen ekonomikorako eredu estrategiko aktiboak eta eraginkorrak ezartzen jakitea. Edo beste ikuspegi batetik begiratuta, esperientzia positibo horiek tokiko garapen ekonomikoaren eraginkortasuna bultzatzeko politika orokor bihurtzea.

5.

Kontuan hartu beharrekoak dira lege horren ezaugarri esanguratsu batzuk: .. atzean duen erabaki politikoa, erakunde autonomikoek bere gain hartzen baitute eskualdeko garapen ekonomikoa Galiziaren garapenerako politika funtsezkoetako bat dela. .. eskualdearen aldeko hautua egitea, eskualdea lurralde-garapena bultzatzeko ingurune geografiko egokitzat hartuta. .. garapenaren alderdi “ekonomiko” hutsei lehentasuna ematea. .. eskualde-garapenaren alderdi estrategikoak alderdi operatiboen aurretik jartzea.

2.

Zentzu horretan, Galiziako Eskualde Garapenerako 7/1996 Legea erreferente bat da, zalantzarik gabe. Lege horren emaitzei buruz, oro har, egin daitekeen balorazio positiboa edo negatiboa alde batera utzita, egia da tokiko garapen politiken baitan dituen ezaugarri espezifikoei esker, kontuan hartu beharreko mugarria dela beste ingurune batzuetan tokiko eta eskualdeko garapen politikak definitzeko.

3.

6.

Lege horren xedea 1. artikuluan dago definituta, era honetan: “Lege honen xedea da eskualdegarapenerako arau-esparrua ezartzea, zeina baliabide endogenoen eta tokiko ekimenen dinamizazioan oinarritutako lurralde jardueraren bidez egingo baita, Eskualde Garapenerako Planak mailaz maila eta modu parte-hartzailean ezarrita, plangintza sozioekonomikoa eta lurralde antolamendua uztartu ahal izateko, eta, era berean, Administrazioak eta eratzen diren eskualde-eremuetako inbertsio publikoak koordinatzeko, horiek izango baitira Eskualdeei jarduteko gaitasuna emango dieten tresnak”.

Legearen ezaugarri horiek lurraldegarapenaren joera kontzeptual berrienekin bat datorren jarrera ziurtatzen dute.

7.

Horrekin batera, deigarri egiten da politika horiek Lege autonomiko baten bidez arautzeko egin den hautua.

8.

Nolanahi ere, lege horren aplikazioak emaitza praktiko apala izan du Galizian. Ondorioak gehiago antzeman dira arlo administratibo-politikoan, legearen diseinuak zuen zertarakoan baino, hau da, garapen ekonomiko espezifikoan. Hala ere, gure ustez, ekintza politikorako tresna guztiz interesgarria da, beste lurralde batzuetarako erreferente gisa.

4.

Testu horrek arautzen ditu “Galiziako Eskualde Garapenerako Plana”, eskualde bakoitzeko Garapen Planak, Plangintza Tresnak, plangintza, koordinazio, kudeaketa eta sustapen organoak, eta Galiziako eskualde-mapa.

9.

Oinarrizko irizpide horiek beste ingurune batzuetan –Euskal Autonomia Erkidegoan, zehazki- aplikatzeko duten gaitasunak oso gai interesgarriak planteatzen ditu.

10.

Gure ustez, oinarrizko helburu

Galiziako lege kontzeptualak

horren Euskal

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/ekaicenter scribd.com/EKAICenter

Tokiko Ekonomi Garapena GALIZIAKO 7/96 LEGEA ERREFERENTZIA EREDU GISA

Autonomia Erkidegoan aplikatzeko modukoak dira –edo izan beharko lukete-, funtsezko aspektuetan behinik behin. Eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatzea tresna estrategiko funtsezkoa izan daiteke Euskal Herriaren etorkizun ekonomikorako. Garrantzi estrategiko handiko aurrerapausoa izan daiteke Erakunde Erkideek edo Lurralde Historikoek erronka horri modu aktiboan erantzutea. Izan ere, apustu horretan, Galiziako legeak planteatzen dituen erronkak erantzun gabe daude: lurralde-garapenaren alde “ekonomiko” hutsei eta alde estrategikoei lehentasuna ematea, alde funtzionalen edo operatiboen aurrean.

pisu esanguratsu bat hartzea, betiere ekimen estrategikorako gaitasun handiagoa lortze aldera. Hori guztia, jakina, enpresa- eta gizarte-eragileen inplikazioak –edo protagonismoak- tokiko eta eskualdeko garapen estrategietan duen garrantzia ahaztu gabe.

14.

Testuinguru horretan, agentziei edo mankomunitateei garapen ekonomikoaren alorrean arau-oinarri bat emateak mesede egin diezaieke gobernu korporatiboan dituzten arazoak konpontzeko eta udalen aurrean duten mendekotasuna gutxitzeko, eta, aldi berean, aukera hobea izan dezakete tokiko eta eskualdeko eragile ekonomikoekin lotura eta koordinazio zuzena egiteko.

11.

Eskualdeko garapen ekonomikoaren arloan badira zenbait esperientzia aurreratu eta hausnarketa prozesu kolektiboak GARAPEN Elkarteak koordinatuta. Horiek guztiak abiapuntu ezin hobea izan daitezke autonomia esparruan edo lurralde historikoen eremuan eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatuko duten jarduerak edo politikak gauzatzeko.

15.

Edozein kasutan ere, gure ikuspuntutik, eskualdeko garapen ekonomikoa araupetzea edo lege-oinarria ematea Autonomia Erkidegoak eta Lurralde Historikoek kontuan hartu beharreko aukera bat da, eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatzeko politikak planteatzen direnean.

12.

Hala ere, oztopo handi bat dago Euskal Herrian politika orokor horiek guztiak abian jartzeko, hots, euskal eskualdeen aniztasun sozioekonomikoa Galiziakoa baino askoz handiagoa dela. Aniztasun horrek askoz zailago egiten du eskualde guztietan aplikatu daitezkeen politika ekonomikoak bultzatzeko irizpideak arautzea. Beharbada, aniztasun handi hori aldeko argudio sendoa izan liteke arautze hori Lurralde Historikoen mailan egiteko, Autonomia Erkidegoaren mailan egin beharrean.

13.

Araupetze hori tresna bikaina izan daiteke eskualdeei nortasun finkoagoa emateko. Gauza jakina da gaur egungo mankomunitateek edo garapen agentziek arazo handiak izaten dituztela gobernu korporatiboan, adostasunera iristeko arazoak eta abar. Araupetze horrek erraztu egin lezake eskualdeko garapen agentziek
As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/ekaicenter scribd.com/EKAICenter

You're Reading a Free Preview

Download
scribd
/*********** DO NOT ALTER ANYTHING BELOW THIS LINE ! ************/ var s_code=s.t();if(s_code)document.write(s_code)//-->