Teknologi berrien erabilpena

Imanol Aranburu Artano

KOKAPENA
Alegiako San Juan Herri Eskola Alegian dagoen eskola bat da. Bertan ikasleak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza egiteko aukera dute D ereduan. Bertan, Alegia, Orendain eta Baliarraingo ikasleak daude besteak beste.Esan behar baita ere, Eraikin berean Aralar DBH institutua dagoela baina ez dituzte teknlogi gela... konpartitzen, hau da, bakoitzak bere baliabideak ditu. Alegia 1700 biztanle inguru dituen herria da, Donostiatik 30km-ra dago eta N-1 errepidea eta RENFE-ren tren zerbitzua ere bertatik igarotzen dira. Herri ttikia izan arren eskualde bateko erdigunea da Alegia, lehen aipaturiko errepide eta tren zerbitzuen arrazoiengatik. Amezketa, Orendain, Ikaztegieta eta inguruko beste herri batzuen Alegiarako joerak herri ttiki baina bizi haundikoa bilakatzen dutelarik.

TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN
San Juan eskolan, ikasleentzako ordenagailu gela bat dago. Bertan hogei bat ordengailu daude eta talde bakoitza gutxienez astean behin bertan izaten da ordenagailuekin lanean. Astero ordubete ordenagailuen erabilera ikasten eta gero beste irakasgairen batekin ere idatziren bat ordenagailura pasatzen edo antzeko zerbait egiten. Ikasgela bakoitzean ere bada ordenagailu bat, non aparatu bakoitzean, eskola guztian bezala, ADSL konexio bat dagoen. Eskola guztiko ordenagailuak sarean konektaturik daude irakasleen ordenagailuak izan ezik. Ordenagailu gelako ordenagailu bat proiektore batera konektaturik dago arbelaren ondoko pantailara proiektatzen duena. Ordenagailu hau irakasleak erabiltzen du ikasleei azalpenak eman eta ikasleek klasea jarrai dezaten. Honetaz gain bada irrati bat eskolan. Alegiako herrian soilik entzun daitekeena irrati bidez. Ikasgela bakoitzetik astean behin joaten dira hona ere eta talde bakoitzak

Teknologi berrien erabilpena

Imanol Aranburu Artano

astean zehar egin dituzten ipuin, bildu dituzten berri... osatzen dute irratsaioa. 107.2FM da bere frekuentzia.

inguruan

Atal honekin bukatzeko, nire ustez zilegi da guraso batzuen ekimenez sortutako blogak aipatzea atal honetan. Denera hiru blog daude bertan: Alegiako eskolarena, Alegiako ikasleena eta Txintxarri Irratia 107.2FM. Lehenengoan, guraso elkarteko bileren berri jakitetik jangelan jateko zer dagoen ere jakin daiteke. Bigarrenean, ikasleen kontuak jakiteko aukera dago eta baita txangoetako argazkiak ikusteko ere. Azken blogean aldiz, eskolako irratian egindako irratsaioak entzun ditzazkezu. Beraz esan beharra dago, Txintxarri irratia nahiz eta irratian herrian soilik entzun ahal izan, mundu guztian entzun daitekeela.

IRITZI PERTSONALA
Hasteko, esan behar, Alegiako eskolak, beste eskola askok bezala ez dituela eskatzen dituen baliabide guztiak jasotzen, hori dela eta, argi geratu behar du Teknologi berrien erabilera urria bada eskolan, ez dela irakasleen erruan ehuneko ehunean. Nire iritziz, kontuan harturik herri ttiki bateko eskola dela Alegiakoa, nahiko ondo hornituta dago teknologia berrien kontuan. Ordenagailu gela bat izateaz gain gela bakoitzean badituelako ordenagailuak eta denak lotzen dituen sare horrek ere erabilpenari bultzada haundia ematen diete. Irratia gauza aberasgarria da baita ere eta bere blogak ere interesgarri kutsu haundia ematen dio, baina egia esan, urteak egonda irratia hautsa jaten inongo kontuetarako erabiltzen zelarik, hala ere orain badirudi pixkanaka indarra hartzen ari dela. Horretarako guraso talde batek etorri behar bada ba poztekoa izango da, hala ere, nire ustez irakasleen aldetik etorritako ekimena izan balitz askoz ere hobea izango zatekeen. Ba bait dirudi askotan irakasleek “paso” egiten dutela honelako kontuetaz eta curriculumean jartzen denari soilik erreparatzen diotela, teknologia berriek gaur egun duten garrantziari kasurik egin gabe. Hala ere, berriro ere azpimarratuko dut pozgarria dela Blog sare hori edukitzea eskolak, azkenean irakasleek ere parte hartu baitute kontu honetan eta ikasleak pixkanaka blog bat mantendu eta hornitzen ikasten hari baitira. Honetaz gain, ikasleei beraien argazkia interneten dagoela jakiteak bertan surfeatzeko grina

Teknologi berrien erabilpena

Imanol Aranburu Artano

sortzen die eta teknologia berriei beldurra kentzeko ariketa osasungarria dela uste dut. Gaur egun interneten egiten diren gauzak askok ere kezkatzen ditu gurasoak, baina eskolan interneten egin daitezkeen hamaika aukera honen berri emateak ez dut uste kalterik egiten duenik, nahiz eta Alegiako eskolan Office... programen inguruan lan gehiago egin.

UNITATE DIDAKTIKOA
Nire unitate didaktikoaren helburua, interneten Wiki bat sortzea da. Lehen aipatu bezala, Alegiako eskolak baditu hiru blog eta inguruko eskolek ere badituzte beraien blogak. Hori dela eta, ikasleei interneten inguruko beste aspektu positibo bat erakutsiko litzaieke batetik, bestetik, beste eskolako ikasle, irakasle eta abarren interneteko elkargunea sortzeko aukera zoragarria dela uste dut. Wiki librea izango litzateke, hau da, blog sare horretako partaide sentitzen den edozein egin daiteke partaide eta erregistratu dagoen edozeinek edita dezake. Bertan, blog talde bezala egin daitezkeen proposamenen berri emango litzateke, beste eskoletako ikasleei egin berri duten antzerkiko bideoa blogean zintzilikatu dutela jakin arazteko ere

Teknologi berrien erabilpena

Imanol Aranburu Artano

balioko du... Inork ere beste sailen bat sortu nahiko balu wikiaren barruan, libre izango da, beti ere errespetuzko gauzak eginez eta internetek eman diezagukeen anonimato horren erabilera txarrik egin gabe. Ikasleek ikas dezatela teknologia berriek jendearekin bildu edo ideiak partekatzeko gune izan daitekeela beste gauza askoren artean. Irakasleak ireki behar luke wikia ikasleek aukeratutako izenarekin. Berton, ikasturte bakoitzak bere saila sortuko duelarik eskolaren wikiko sailean. Honela, ikasturte bakoitzeko ikasleek beraien wikitxoa edukiko lukete denen wikiaren barruan eta beraien proiektu edo proposamenen berri emango dute, gero inoiz wiki osoari adierazteko, beti ere hala nahi bada. Honela wiki bat baino gehiago ireki beharrean, wiki batean wikitxoak sortuko genituzke. Ariketa egokia iruditzen zait honako hau, ez baita zaila egiteko, egia esan oso sinplea eta erabilera asko eta aberatsekoa iruditzen zait.

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful