LEHEN HEZKUNTZARA BUELTATUZ

Lehen hezkuntzan zehar izan dugun metodologia, ebaluaketa mota eta hainbat gauza komunean jarri ditugu taldeko kideen artean eta hau izan da denen ideiak elkarturik lortu dugun lana.

Metodologia: Atal honi dagokionez, lehen zikloan klasera iritsi bezain laster txamarrak esekitokian jartzen genituen, berehala klaseko mantala jartzen genuen txirrina entzun ondoren, “Gure eskolan irakasle batek txilibitua

jotzen zuen ikasleak ilaran jar gintezen” (Laida, Naiara). Ondoren,
mailaz maila joan ahala, eskola erlijiosoan ikasi dugunok astelehenik ostegunera 10 minutuz otoitza irakurtzen genuen. Ostiralen, berriz, gauza berezi bat egiten genuen, “Nik ostiraletan otoitza megafoniatik entzuten

genuen, asteko urtebetetze eta berriak denoi jakinaraziz” (Marta).

Goizeko 9:00etan irakaslea klasean sartu orduko liburua irekitzen genuen eta hau gaia azaltzen hasten zen. “Nire ikastolan jarrera

ebaluatzeko klase batzuetan ikasleok izan dugun jarreraren arabera izar bat, bi edo hiru idazten zuten arbelean, horrela 20 izar lortzen genituenean psikomotrizidade gelara joatea irabazten genuen, ordu osoa bertan

igarotzera” (Naroa). Metodologia hau, plastikako, musikako eta soinketako
klaseetan aldatu egiten zen, musikako eta gorputz hezkuntzako ikasgaietan gelaz aldatzen ginen “Plastikako ikasgaian, tenperak, margoak, mahai

handiak… zeuden gela batera joaten ginen, non kamiseta zahar bat jartzen genuen, geure arropa ez zikintzeko asmotan” (Naroa). “Guk ikasgai guztiak gela berean ematen genituen, ingelesa izan ezik, non ez genuen libururik

erabiltzen proiektu bidez baloratuak izaten ginen eta azterketarik ez genuen egiten, ” (Laida, Naiara). “Nik Gaztelaniako ortografia lantzeko El juego del diccionario-ra jolasten genuen, irakasleak hitz bat esaten zuen eta hiztegian lehenengo aurkitzen zuena arbelera irteten zen” (Marta).
11:00etan jolas-ordua izaten genuen gutako bakoitzak, ordu erdi irauten zenuelarik. 12.30etan bazkaltzera joaten ginen, arratsaldean, berriz, 2 orduz eskolara joaten ginelarik.

Baliabideak: Liburuen, irakasleen eta txangoen bitartez ikasi izan dugu, hau da, baliabide desberdinak erabili izan ditugu, bakoitzak bere espazioa eta denbora zuelarik.

Irakaslearen rola oso garrantzitsua zen lehen hezkuntzako ziklo guztietan. Irakasleak ez zuen denbora eta espazio konkretu batean jokatzen, momentu guztietan gurekin elkarrekintzan aritzen zen. Irakasle gehienekin, batez ere tutorearekin, harreman hurbila genuen, hau da, gela talde bat izan arren, bakoitzaren beharrak eta gaitasunak ezagutzen zituen irakasleak “Guk ostiral arratsaldero tutoretza

orduak genituen, non klaseko arazoez edo zalantzez jarduten ginen” (Laida, Naiara). Beraz, ikasgelak familia baten antza zuen eta irakaslea
zen buru. Lehenengo hiru mailatan gelako giroa dinamikoagoa izan zedin mahaiak era tradizionalean jarri partez “U” forman, taldeka edota borobilean jartzen genituen elkarri laguntzeko, horrela irakaslearekin gertutasun gehiago antzematen genuen, espazioa hobeto antolatua zegoelarik. Baina, denbora igaro ahala, azkeneko zikloa heltzean, mailak binaka jarrita egoten ziren gehienetan “Irakaslea haserretzen bazen,

gehiegi hitz egiten genuelako edo arreta ez genuelako prestatzen,

mailak banaka jartzen gintuzten, baita batzuetan lehenengo ilaran ere” (Naroa).

Txangoak egun batekoak edo bi egunekoak izaten ziren. Kanpora lo egitera kurtsoan behin joaten ginen, baina eguna eskolatik kanpo igarotzera maiztasun gehiagorekin joaten ginen. “Udaberria zenean

zuhaitzak eta loreak ikustera joaten ginen, hostoak jasotzera, ondoren, gelan horren inguruko lanak egin ahal izateko” (Marta).
Ibilaldiak klaseko gelakideekin denbora gehiago egoteko eta harreman sendoagoak egiteko aprobetxatzen genuen.

Liburuak gelan erabiltzen genituen, baina beti irakaslearen azalpenekin lotuta egoten ziren. Gainera, liburu horietako marrazkiz eta ariketez lagundutako testu laburrak azaltzen ziren. Hazten joan ahala, gure liburuetako marrazkiak desagertzen joaten ziren, letra gehiago eta testu luzeagoak eta sendoagoak agertzen joaten zirelarik. “Gai

batzuetan ez genuen libururik eta fitxak erabiltzen genituen” (Naiara, Laida).

Ebaluaketa: Ebaluaketari dagokionez, irakasgai bakoitzean jarrera eta garapena ebaluatzen zen, baina inoiz zenbaki baten bitartez. Jarrera “txarra”, “ona”, “oso ona” eta aurrerabidea (prozesua) “zailtasunak ditu garapenean”, “garapen egokia”, “garapen bikaina” bezalako esaldiak jartzen zituzten. Hirugarren ziklora arte azterketek ez zuten garrantzi handirik, baina egiten genituenak gai batekoak soilik izaten ziren, gehienetan haien lekua koadernoek, aurkezpenek eta eskulanek hartzen zutelarik.