Garapen fisikoa eta psikomotorea (Lehen haurtzaroa) Aurkibidea

Garapen fisikoa eta psikomotorea (Lehen haurtzaroa) . Hazkuntza fisikoa . Hazkuntza prozesuaren erregulartasuna . Erreakzio marjina . Garapenaren kurba . 1. taula . 2. taula . Jaio aurreko hazkuntza . Jaiotza eta lehen haurtzaroa . Erreflexuak . Garunaren hazkuntza . Garapen psikomotorearen oinarriak . Jarreraren kontrolaren garapena

Hazkuntza fisikoa
Hazkuntza prozesua antolaturik dagoen prozesu bat da, ez da noiznahi gertatuko eta egutegi baten barruan gertatuko da, heltze egutegi baten barruan bereziki. Hazkuntza etengabeko prozesu bat da, pixkanaka gertatzen dena eta barruan ditugun kontrol sistemek baldintzatzen dute. Hazkuntza fisikoak ibilbide jakin bat du, hau da, genetika eta mekanismo baten bitartez gure gorputzak forma bat eta tamaina zehaztu bat hartuko du. Mekanismo horiek amaren sabelean garatzen hasten garen momentutik martxan jartzen dira, eta arazo bat sortzen baldin bada eten bat sortuko litzateke eta geroago berreskuratze prozesu bat. Berreskuratze prozesu honek hazkuntza ibilbidean parte hartzen du, hazkuntza ibilbidea zehaztua bait dago. Eten bat sortzen bada berreskuratze prozesuan azelerazioa sortuko du. Adibidez; aita oso altua bada eta umearen geneek altua izatera bideratzen badute, baina amaren sabela ezin badu tamaina hori lortu umearen hazkuntza prozesua eten bat eukiko du eta ondoren normalizazio prozesu baten antzera sortuko da berreskuratze prozesuarekin.

Hazkuntza prozeduraren erregulartasuna
Berreskurapen prozesuan bi mekanismo motak eduki dezakete eragina, alde batetik inguruko fenomenoek adierazten dute hazkuntza zenbateraino kontrolatzen duen mekanismo endogenoak, hau da, organismoaren barrukoak, genetik sortutako fenomenoak. Beste aldetik kanpoko faktoreak mekanismo exogenoak izango lirateke, garrantzitsuak dira adibidez elikadura txarra bada, gizarte maila baxua bada, ohiturak... Orain dela ehun urte, jaioberri batek ez luke gaur egun jaiotzen diren haurren ezaugarri berdinak izango ezta hazkuntza prozesu berdina, gaur egungo haur batek altuera handiagokoak izaten direlako, eta lehen altuera txikiagoa zutelako, bizi iraupena ez da berdina... Azelerazio historiko hori bizi baldintzetan, elikaduran, gaixotasunen tratamenduan eta beste hainbat alorretan izandako hobekuntzen ondorio dira. Beraz hazkuntzan eragina duten faktoreen zerrenda amaigabea eta oso zabala da.

Erreakzio marjina
Erreakzio marjina izateko gaitasun mugatua argitzeko balio du. Garapenaren alderdi batzuei dagokionez, herentziak aurreikusitakoa ez da balio finko eta itxi bat, nolabaiteko marjina ireki bat baizik, eta kanpoko faktoreek marjina horretan izan dezake eragina. Adibide on bat, herentziak ezin du zehatz mehatz zenbat neurtuko duen pertsona bat zehaztu baizik eta marjina bat zehaztuko du. Baldintza askok markatu ahal dute aldea, aurreko atalean aipatutako batzuk adibidez. Alde batetik baldintza onak ageri badira ondorio positiboak eta herentziaren antzera egongo da baina arazoak badaude eta baldintzak aurkakoak badira herentzia marjinak aldenduko dira.

Garapenaren kurba
Hazkuntza fisikoa oso prozesu erregularra eta etengabea da. Ez du funtzionatzen eten eta jauzien bidez, baizik eta pixkanaka-pixkanaka gorputza eta bere ezaugarriak eraldatzen dituzten aldaketak metatuz. Hazkuntzaren balioak normaltasunaren barruakoak izatea da garrantzitsuena, baina zeri hartuko diogu garrantzia? Garrantzitsuena, subjektu bakoitzaren hazkuntza kurba koherentea izatea da, eta jakitea prozesu etengabea dela horrela antzemanez. Adibidez, pertsona txikiek eta handiek ez dute hazkuntza kurba bera izango, baina biena koherentea baldin bada normaltzat hartuko da. Gizonezkoen eta emakumezkoen artean alde garrantzitsuak daude hazkuntzaren arloan. Gizonezkoek eta emakumezkoek gorputz guztiz ezberdinak dituzte, eta beraz, hankuntza erritmoa ezberdina da. Hazkuntza fisikoari dagokionez, gizon eta emakumeen arteko aldeei dimorfismo sexuala deitzen zaie. Horren arabera, hazkuntza desberdina da sexu batean edo bestean. Hazkuntzaren kronologiari dagokionez, neskak mutilen aurretik doazela esan daiteke. Horren froga garbiena neskek pubertaroko aldaketak mutilek baino dezente hilabete lehenago izaten dituztela da. Neskak pubertarora lehenago iristeak azaltzen du neskak mutilak baino lehenago luzatzea eta,

horren ondorioz, denboraldi batean behintzat, neskak mutilak baino handiagoak izan ohi dira tamainari dagokionez. Ondoren, mutilak luzatzen direnean neskak baino altuagoak izango dira behin betiko. Uneren batean hazkuntzaren kurbak igotzeari utziko dio, norberaren gailurra dei genezakeena lortu delako. Hazkuntza hori nesken kasuan hamasei urterekin eta mutilen kasuan, aldiz, hamazortzirekin. Horrek esan nahi du neska batzuek hamalau urterekin hazteari uzten diotela edo aurrerantzean oso gutxi haziko direla eta beste batzuek, berriz, hamazortzi urterekin utziko diotela hazteari edo aurrerantzean oso gutxi hasiko direla. Mutilen kasuan batez besteko tartea hamasei eta hogei urte artekoa izaten da. Hurrengo bi orrialdeetan bi taula agertzen dira. Taulek, haurrek nerabezarora iritsi arte izan ohi duten altueraren eta pisuaren hazkuntza adierazten dute. Taulen azterketak neska-mutilek altuerari eta pisuari dagokienez dituzten ohiko balioez ohartzeko balio du. 1. taulak 0-14 urte arteko neska-mutilen altuera adierazten du eta 2. taulak aldiz, 0-14 urte arteko neska-mutilen pisua. Erdian agertzen den balioa banaketaren batez bestekoarekin bat etorriko litzateke. Erdiko tartetik zenbat eta urrunago egon orduan eta bereziagoak izango dira haurraren pisu eta altuera. Hazkuntza fisikoa oso prozesu erregularra eta etengabea da eta taulan agertzen diren datuek argi adierazten dute.

1.taula: 0-14 urte arteko neska-mutilen altuera. Altuera cm-tan adierazten da. ADINA urteak-hilabeteak 0.0 0.3 0.6 0.9 1.0 1,6 2.0 3.0 4.0 5.0 6.0 7.0 8.0 9.0 10.0 11.0 12.0 13.0 14.0 P25 PERTZENTILAK P50 (Batezbestekoa) 49 50 59 61 66 68 70 72 74 76 81 83 86 87 94 96 102 103 108 109 115 115 121 121 127 127 132 132 137 137 143 141 149 147 154 153 158 160 P75

48 49 57 59 64 66 68 70 72 74 79 80 84 85 92 93 99 100 106 107 112 112 118 118 123 123 128 128 133 132 139 138 145 143 150 149 154 155

50 51 61 62 68 69 72 74 76 78 83 84 88 89 96 98 104 105 111 112 118 118 124 124 130 130 136 135 141 140 147 145 153 151 158 157 162 166

* Gizonezkoen datuak letra lodiz agertzen dira.

2. taula: 0-14 urte arteko neska-mutilen pisua. Pisua kilogramotan adierazten da. ADINA urteak-hilabeteak 0.0 0.3 0.6 0.9 1.0 1.6 2.0 3.0 4.0 5.0 6.0 7.0 8.0 9.0 10.0 11.0 12.0 13.0 14.0 P25 PERTZENTILAK P50 (Batezbestekoa) 3,0 3,2 5,4 6,0 7,0 8,0 8,4 9,2 9,4 10,2 10,8 11,5 12,5 12,0 15,0 15,0 17,0 17,0 19,0 19,0 21,0 21,0 23,5 23,5 26,0 26,0 29,0 29,0 33,0 32,0 36,5 35,0 41,0 39,0 45,0 43,5 50,0 49,0 P75

2,8 3,0 4,8 5,4 6,6 7,2 7,8 8,4 8,6 9,4 10,0 10,8 11,5 12,0 13,5 13,7 15,0 15,5 17,0 17,0 19,0 19,0 21,0 21,0 23,5 23,5 26,0 25,5 29,0 28,0 32,5 31,0 36,0 34,5 40,5 38,0 45,0 43,0

3,1 3,5 5,8 6,6 7,6 8,6 9,0 10,0 10,0 11,0 11,6 12,4 13,0 13,5 16,0 16,0 18,5 18,0 21,0 21,0 23,5 23,5 26,0 26,0 29,5 29,0 33,0 32,0 37,0 35,5 41,5 39,5 46,5 44,0 51,5 49,0 55,0 56,5

* Gizonezkoen datuak letra lodiz agertzen dira.

* Gorputzaren garapena 2 urtetik 14 urtera bitartean.

Jaio aurreko hazkuntza
Ume baten garapenean, jaio aurreko hazkuntza geroago ematen dena bezain garrantzitsua da. Bederatzi hilabetetan zigoto bat, emakumearen obuloa gizonaren espermatozoideak ernaltzetik sortutakoa, 3 kg inguruko pisua eta 50 zm-ko altuera duen haurra izatera pasako da. Haurra ikuspegi anatomofisiologikotik, konplexua eta ondo "sortutakoa" izango da. Jaioberriaren osaketa harrigarria da; Umetoki-barneko hazkuntzan bi etapa ikus ditzakegu: 1-Enbrioi-aldia: ernaltzearen ondorengo bigarren astetik zortzigarren astera bitartekoa. Enbrioi aldian aurrera ez dira denak jarraitzen; batzutan abortuak eman daitezke arazoak sortzen direlako. Enbrioi etapan morfogenesiaren eta histogenesiaren prozezuak ematen dira, eta prozezu hauen amaieran, hau da, enbrioi-etaparen amaieran, gizakia dela antzeman dezakegu, hiru bat zentimetrokoa.

2-Fetu-aldia: Zortzigarren astetik aurrerako etapa da. Hazkuntza erabat hauteman dezakegu, gorputzaren osaketa emango da era proportzionalean, erabili ahal duen leku guztia osatu arte. Fetua ondo ateratzeko elikadura ona, drogarik ez hartzea, bizitza osasuntsua eramatea, gaixotasunak ez izatea... ezinbestekoa da.

* Umetoki barneko hazkuntza 4 hilabetetan zehar.

Jaiotza eta lehen haurtzaroa

Haur gehienek umetoki barneko bizitza zoriontsu pasatzen duten antzera, erditze-prozesua ere arazorik gabe igaro ohi dute. Arazo azpimarragarriena: jaioberrianoxia litzateke: Bere kabuz arnasa hartzeko gaitasuna ez edukitzea litzateke, hau da, arnasa hartzeko zailtasunak izatea eta zilborrestearekin lotura izan dezakeena. Anoxiak gainera geroxeago heltze atzerapenak sor ditzake eta umearen garapen psikomotoreari mina egin diezaioke haurrak geldoagoak bihurtuz. Horretarako diagnostikoak egitea ezinbestekoa da umearen egoera nolakoa den, ondo dagoen edo ez jakiteko, laguntza behar izango badu bizirauteko... aztertzeko. Bestalde ume guztiak erreflexu batzuekin jaiotzen dira nahiz eta batzuenak garatuagoak izan, eta erantzunak emateko laguntza dira: Jaioberriaren erreflexuak: ezaugarriak eta desagertzeko adinak (Palacios y Mora, 1999)

Ezaugarria Objektu bat (adib. hatz bat) Xurgatzea haurtxoaren ezpainen artean ipintzen da: erritmikoki xurgatzen du. Hatz batekin haurtxoaren masailean ipiniz estimulatzen da, burua biratuko Bilatzea du ahoarekin estimulazio iturria bilatzeko. Zerbait haurtxoaren esku ahurrean Oratzea edo ipintzen da eta horrek eskua indarrez heltzea ixten du. Oin-zolan kontu handiz ziztatzen da; Oina atzeratzea haurtxoak hanka atzera botako du, belauna tolestuz. Begiak ixtea argi bizien aurrean eta Kliskatzea bat-bateko egoeretan. Haurtxoa besapetatik hartzen da, oinzolak azalera lau batean ipintzen Automatikoki dituela ziurtatuz. Haurtxoak hankak ibiltzea tolestatzen eta luzatzen ditu ibiltzen egongo balitz bezala. Bat-bateko ezustekoa duenean, gorputz guztia okertzen du, hanka bat "Moro" tolestatzen du, besoak luzatzen ditu eta ondoren enborraren gainean ipintzen. ditu besarkada bat emango balu bezala. Objektu zorrotz batekin, diagonal bat egiten da haurtxoaren oin-zolan. Oina tolesten da eta hatzak abaniko moduan "Babinski" irekitzen dira. Uretan, haurtxoak hankei eragiten die Igeriketarakoa erritmikoki, eta aldi berean arnasa eusten du.

Erreflexua

Desagertzeko adina 4 hilabeterekin inguru, ondoren boluntarioa bihurtuko da. 4 hilabeterekin inguru, ondoren boluntarioa bihurtuko da. 4 hilabeterekin inguru, ondoren boluntarioa bihurtuko da. Estimulu handiekin, etengabe. Etengabe. 2-3 hilabeterekin desagertuko da. Ondoren boluntarioki agertuko da. Besarkadaren erreakzioa lehenago desagertzen da; ezustekoarenak 4 hilabete arte irauten du eta, ondoren indar. gutxiagorekin Ia lehenengo urtea amaitu arte ematen da. 4-6 hilabete.

Lepo tonikoa

Haurtxoa etzanda dagoela, burua alde batera biratu egiten zaio; orduan esgrima jarrera hartzen du: begiratzen duen aldearen besoa luzatzen du eta beste besoa atzetik tolesten du.

4 hilabete baino lehen.

*Erreflexu gehienek erreflexu izateari uzten diote lehenengo lau hilabetetan.

Umearen lehenengo trebetasun motoreak, berez, ez dira trebetasunak, baizik eta erreflexuak, hau da, estimulu jakin batzuen aurrean ematen diren oharkabeko erantzunak. Jaioberriak erreflexu ugari ditu. Batzuek bizitza mantentzeko funtsezkoak dira, beste batzuk, berriz, erabat desagertzen dira jaio eta ondorengo hilabeteetan, eta beste batzuk aurrerago emango den motrizitatearen oinarria dira. Estimulu horiek haur normal guztiak izango dituzte jaiotzen direnean, batzuk bizirauteko balio dute, baina beste batzuk filogenesian garrantzia izango dute. Jaiotzatik aurrera erreflexu horiek norabide desberdinak hartuz joango dira.

Garunaren hazkuntza
Garunaren hazkuntzak iruzkin berezia merezi du, prozesu psikologikoekin dituen harreman estuak direla eta, garuna baita prozesu psikologiko guztien oinarri fisikoa. Jaiotzako unean, helduen dauden garunaren zatiak barruenen daudenak dira, hau da, garunaren eta muinaren arteko lotura-gunetik gertuen daudenak. Hauek dira zatirik zaharrenak, gutxien eboluzinatu dutenak, eta hauetan dago erreflexuen antzeko automatismoen. Giza garunaren zatirik eboluzionatuena garunaren azala edo kortexa da, jaioberriak oso gutxi garatu dutena. Azkenen garatuko diren zatiak, garunaren nukleo zentraletik urrunen dauden zatiak izango dira, kanpoen dauden zati frontalak adibidez. Jaioberriak kontrol gabeko mugimendu asko ditu. Garuna heltzen denean, nahitaezko mugimendu bilakatuko dira. Adibide moduan aipa daiteke, ume bat hasieran, jaioberria denean, nahitaezko mugimendu asko egiten ditu, adibidez besoak eta hankak uneoro mugitzen ditu. Nagusiago denean, mugimendu horiek gero eta aldi gehiagotan egingo ditu, eta azkenean borondatezko mugimenduak izango dira. Haurrak besoen mugimendua hankena baino lehenago kontrolatzea ez da zorizkoa, besoen mugimenduaz arduratzen diren garunaren zatiak hanken mugimenduaz arduratzen direnak baino lehenago heltzearen ondorioa delako. Hori dela eta, sei hilabeteko haur batek besoen mugimendua ondo kontrolatu ahal izango du, hankak ordea, ezingo ditu hain ondo kontrolatu. Zerebeloaren tamaina asko handitzen da

bizitzako lehen urtean barrena. Horrek zerikusi handia dauka jarreraren eta orekaren aurrerapenetan, zerebeloak zeregin handia baitu gai horietan. Gutxi gorabehera hamabigarren hilabetean hizkuntzaren garapenarekin zerikusia duten garunaren zatietan heltze garrantzitsu bat gertatzen da eta horrek, jakina, zerikusia izango du jokabide linguistikoan hilabete horietan izandako aurrerapenekin. Hori baino lehenago, garunak haurrak antzematen dituen soinuen analisia kontrolatuko ditu. Hau erabakitzailea izango da ondoren hizkuntza eraikitzeko. Hamazortzi hilabetearen inguruan, garunaren hainbat alderdi prozesu psikologiko konplexuak ahalbidetzeko adina helduko dira. Horregatik lotura handia dago garuna heltzearen eta jokabidea heltzearen artean. Adibidez, haurrak hitz egin dezan, ez da nahikoa kizkuntzaz arduratzen diren zatiak heltzea. Lehenik eta behin, zati horiek heltzeko zenbait baldintza bete behar dira. Horietako bat elikadura da, esate baterako. Baina horretaz gain, estimulu fisikoak eta sozialak behar dira neuronei elikagai mota hori emateko, hori oso garrantzitsua da garapen psikologikorako. Hauek Vigotski-ren teoriaren arabera psikeartean ematen dira eta hauek garatzea oso garrantzitsu bilakatzen da, garuna hizkuntza ikasteko gai izan daitekeelako baina beste gizakien laguntza behar du, ingurune sozial bat behar du, elikadura egokia, imitatzeko soinu eredugarriak...

Garapen psikomotorearen oinarriak
Psikomotrizitatea organismoaren eta bere ingurunearen arteko harremanetan mugimenduak eta gorputz-jarduerak duten inplikazio psikologikoari dagokio. Psikomotrizitateak, heltze-osagaiak (garunaren heltze- egutegiarekin zerikusia dutenak) eta harremanezko osagaiak (bere mugimenduen eta ekintzen bidez, haurra pertsona eta objektuekin kontaktuan jartzearekin zerikusia dutenak) ditu. Garapen psikomotorea hazkuntza prozesuaren berezko heldutasun biologikoaren eta umeak jasotzen duen estimulazio sozialaren eraginez sortzen da. Heldutasun fisikorik gabe ez dago aurrerabiderik, baina ikaskuntzaren alde egiten duen kanpo estimulaziorik gabe aipatutako aurrerabidea ere ezinezkoa da. Garapen psikomotorearen helburua nork bere gorputza kontrolatzea da, norberak ahalik eta ekintza eta adierazpen aukera gehien lortzeko gai izateraino ailegatzea. Garapen horrek, kanpoko osagai (edo osagai praxiko) bat (ekintza) eskatzen du, baina baita barruko osagai (osagai sinboliko) bat ere (gorputzaren irudikapena eta bere ekintza-aukerak). Haur jaioberriak edo aste gutxi batzuk dituenak ez du bere gorputza kontrolatzen, burua alboetara erortzen zaio eusten edo zerbaiten kontra jartzen ez badu... Lehen haurtzaroaren amaieran, bere mugimenduak borondatezkoak eta koordinatuak izango dira, gorputzaren eta gorputz- zati garrantzitsuenen (hanken, besoen, enborraren) posizioa kontrolatzen du. Lehenengo asteetako mugapenetatik bigarren urteko bigarren

sei hilekoko lorpenetarako jauzia, gorputza kontrolatzeko prozesuaren bidez gertatzen da. Prozesu horrek bi legeri jarraitzen die: lege zefalo-kaudalari eta lege proximodistalari. Gorputz kontrolaren lege zefalo-kaudalaren arabera, lehenik, burutik gertuen dauden gorputz-zatiak kontrolatzen dira, eta ondoren kontrola beherantz hedatuko da; horrela, lepoaren giharrak enborraren giharrak baino lehenago kontrolatzen dira, eta besoen kontrola hanketako kontrola baino lehenago ematen da. Lege proximo-distalak dioenez, gorputzaren ardatzetik (goitik behera gorputza bi zati simetrikotan banatzen duen irudizko lerrotik) hurbilen dauden zatiak kontrolatzen dira, ardatz horretatik urrunago dauden zatiak baino lehenago. Adibidez, sorbaldaren artikulazioa ukondoarena baino lehenago kontrolatuko da eta hori eskumuturrarena baino lehenago, eta azken hori hatzetako artikulazioena baino lehenago. Lege horiek adierazitakoaren arabera, haurraren mugimenduak, borondatez, gero eta muskulu-multzo gehiago kontrolatuko ditu, eta horrenbestez, gero eta zehatzagoa izango da eta oso errepertorio psikomotore berezituak eta konplexuak barne hartuko ditu.

Jarreraren kontrolaren garapena
Aurreko atalean aipatutako lege horiei jarraitzen dieten heltze-prozesuei esker eta ahurrak ingurukoetatik jasotzen dituen estimuloei esker, kontrolatzen hasiko da. 1. Burua kontrolatzea: burua alde batera zein bestera bira dezakete ahoz gora etzanda daudela eta bere ahorpez daudela burua pixka bat jaso dezakete. 2 .Begia eta behatza koordinatzea: mugimendu zabarrak eta ez oso finak egiten dituzte beren ikus –eremuan dauden eta erakargarri iruditzen zaizkien objetuetara zuzenduta. 3. Eserita: lehenengo hilabetetan esertzeko laguntza behar dute ,sei eta zazpi urte bitartez pixkanaka haiek bakarrik jarriko dira. 4. Ibiltzen hasi aurreko lokomozioa: eserita daudela eskuak arraunak erabiltzen dituzte eta lurraren gainean irristatzen dituzte hankak.lau hankatan jarrita ere mugitzen dira eskuen ,belaunen eta hanken gainean.8 hilabete dituztenean. 5. Zutik egoten eta ibiltzea: laguntzarekin eta bi euskarrirekin ibiltzeko gauza izando da hamar edo hamaika hilabetereki .Bakarrik ibil ahal izando da hamabigarren hilabeteaan edo. Gorputzaren gihar ugarien kontrola pixkanaka ezartzen da nerbio zuntzak heltzearen menpe dagoen aurrerabide baten arabera, garunetik gihar guztietara. Lehenengo hiru hilabetean, ahoaren eta begien giharrak heltzen dira; bigarrenean, berriz, burua, lepoa eta bizkarrekoak; hirugarrenean, enbor, besoak eta eskuetakoak; laugarrenean, hankak, oinak eta esku atzamarretako giharrak. Mugimenduaren egutegia ez da berdina izango ahur guztientzat ,bakoitzak bere egutegia jarraituko du eta haurrak trebetasun jakin batzuk ikasteko eta ondoren erabiltzeko estimulatuko duten egoerak behar ditu : gida,ereduak, motibazioa,laguntza arazo txikiak gainditzeko porrot egiten duenean.

Jarreraren kontrolaren garapena lehenengo bi urteetan (Palacios y Mora, 1999)

Umeen ehuneko 50ak lortzen duen adina Besoetan daukagunean, haurtxoak burua 2 hilabete eta erdi zuzen mantentzen du Buruz behera etzanda dagoenean, besaurretan eusten da eta burua altxatzen 2 hilabete du Albora begira egotetik buruz gora 2 hilabete egotera pasa daiteke Eserita mantentzen da laguntzarekin 3 hilabete Objektu kubiko, zilindriko edo esferiko 4 hilabete bat hartzen du esku osoa erabiliz Buruz gora egotetik albora begira egotera pasa daiteke. Objektu bat esku batetik 4 hilabete eta erdi bestera pasa dezake Eserita mantentzen da laguntza gabe 7 hilabete Zutik mantentzen da zerbaiti eutsita, 7 hilabete zutik jarri daiteke Lau hanketan ibiltzen da 8 hilabete Esertzen da laguntza gabe; zerbaiti 8 hilabete helduta, zutik jar daiteke Ibiltzen da eskutik heltzen zaionean. 9 hilabete Presioa pintzan Zutik mantentzen da laguntzarik gabe 11 hilabete Bakarrik ibiltzen da 12 hilabete Bi objektu bata bestearen gainean 14 hilabete ipintzen ditu. Zirriborroak egiten ditu Atzeraka ibiltzen da 15 hilabete Eskailerak igotzen ditu laguntzarekin 16 hilabete Jauziak ematen ditu lekutik mugitu gabe 23 hilabete

Umeen ehuneko 90ak lortzen dutenen adinaren marjinak 3 aste-4 hilabete 3 aste-4 hilabete 3 aste-5 hilabete 2-4 hilabete 2-6 hilabete 2-6 hilabete 5-9 hilabete 9-5 hilabete 6-11 hilabete 6-12 hilabete 7-13 hilabete 9-16 hilabete 9-17 hilabete 10-19 hilabete 12-21 hilabete 12-23 hilabete 17-29 hilabete

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful