Working Paper

2013ko otsailaren 5a

PARTE HARTZEA BAI ALA EZ? PARTE HARTZEA VS JABEKUNTZA
PARTICIPATION: YES OR NO? PARTICIPATION AGAINST EMPOWERMENT PARTICIPACIÓN ¿SI O NO? PARTICIPACIÓN VS. EMPODERAMIENTO

As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

PARTE HARTZEA: BAI ALA EZ? PARTE HARTZEA VS JABEKUNTZA

1.Zalantzarik

gabe, gure inguru politiko instituzionalean azken urteetan oso indartsu sartu den kontzeptua da parte hartzearena. Gero eta gehiago erabili izan da, eta gero eta gehiago erabiliko da bizitzen ari garen krisi instituzionalak horretara bultzatuta.

kontrajartzen zaionik. Izan ere, eta esan bezala, ordezkaritzazkoa ere parte hartzailea baita.

4.Ez dugu zalantzan jartzen gaur egun parte
hartzearen potentzialaz esaten denaz, sistema demokratiko ordezkatzaileak dituen bertuteez hitz egiterakoan sortzen diren espektatiben eta benetako posibilitate errealen artean egundoko tartea dagoela, eta hain zuzen ere hori da krisi instituzionalera eraman gaituen arrazoietako bat. Baina horregatik ezin da ukatu parte hartzea egon badela.

2.Krisi politiko instituzionala areagotzen ari den
neurrian, parte hartze hitza bera soluzio orokor moduko bat bihurtu dela ere eman dezake, hau da, aipatze hutsarekin bizi dugun haustura konpontzeko balio duen termino taumaturgiko moduko bat izan daitekeela. Zentzu honetan kontzeptua gero eta gehiago erabiltzeaz gain partaidetzaren izenpean hainbat ekimen ere aurrera ateratzen ari dira maila guztietako instituzioak. Ahaleginik ikusgarriena eta gertukoena maila lokalean egiten ari da gainera (parte hartze prozesu puntualak, iraunkorrak, azpiegituren erabilerari buruzkoak, komunikaziori lotuak, aurrekontuak…). Baina gaia aztertzerakoan argitze kontzeptual bat egitea beharrezkoa dela irizten dugu.

5.Gure ustez egiteko moduetan dago gakoa, ez
egituretan, egia izanda ere egiturek egiteko moduetan dutela eragina, baina aintzat hartuta baita ere egiturek beraiek ez dutela egiten herritarra erabaki politikoen partaide eta erantzule. Ez dutela partaide egiten, ez bada modu formalean soilik (eta hori ere beharrezkoa da noski).

6.Honela ba, parte hartzea termino anbiguoegia
da hori egungo krisi instituzionalari konponbidea bera dela adierazi ahal izateko. Hain da zabala ze egungo antolaketa eta prozedura politikoek ere baliagarri izaten jarraitzen dute kontzeptua bera gehiegi behartu gabe. Alegia, espektro politiko guztia, ezkerretik eskuinera, parte hartzearen aldeko dela esatea ez da gehiegikeria bat, eta bestalde, estatismo itxienetik liberalismo zorrotzenera, den denek sistema parte hartzaile baten alde egiten dutela esateko inolako arazorik ez dute.

3.Honela ba parte hartzeaz orain arte existitu ez
duen demokraziaren ezaugarri modura hitz egitea egokia al da? Bada egokia izan daiteke bai, baina ez hainbeste. Parte hartzearekin dena eta ezer ez esaten ari gara. Berez une honetan instituzio publikoak –toki administrazioak esate baterako- ez direla parte hartzaileak esan nahi dugu? Gure ustez ez, herritarrek hautatzeko eta eragiteko ahalmena duten neurrian herritarrek parte hartzen baitute. Toki administrazioak gainera iragazkorrenak dira herritarren eskariekiko eta beharrekiko. Beste gauza bat da parte hartze horren intentsitatea edo kalitatea, eta hori da hain zuzen ere aldatu behar dena. Beraz parte hartzaileagoa izan beharrak ez du esan nahi ez egungo sistema politikoa parte hartzailea ez denik, ez ordezkaritzazko demokraziari demokrazia parte hartzailea

7.Non dago gakoa orduan? Gaur egun parte
hartzeaz hitz egiten denean gauza ezberdinak ulertzen direla argi dago. Gure inguruan, egun bizi dugun egoerak sortzen dituen erreakzioak aintzat hartuta, parte hartzean sakontzea aldarrikatzen denean, ukatu egiten zaio izaera parte hartzailea egungo egituratze politikoari, eta

As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

PARTE HARTZEA: BAI ALA EZ? PARTE HARTZEA VS JABEKUNTZA

kontzeptu horretaz jabetzeko asmo bat ageri da. Baina gure ustez desegokia da planteamendu hau, eta gainera, fondo fondoan, oso zaila da, izan ere gura dena beste gauza bat baita, ñabardura propioak eta konfigurazio berezi bat azaltzen duen beste zerbait: herritarrak erabaki politikoetan indartzea, herritarrak jabetzea alegia, harreman mota berri bat, kolaborazioan eta erantzukizunak/erabakiak partekatzean oinarritua.

behar dela esaten denean, aditzera eman nahi dela gaur egungo egoerarekiko transformazio sakon bat gertatu behar dela, baina transformazio horrek noranzkoa izan behar duen adierazi egin behar da, erabiltzen den terminotik abiatu eta definiziotik jarraituaz.

11.Parte hartzea egun badela onartuz gero, salto
kualitatibo baten beharra hautematen da bai herritarren baita botere politikoen artean. Jauzi honen funtsa honako bi ardatz hauen artean gorpuztuko dela pentsatu behar dela dirudi:  Eragile politikotzat pertsona multzo gehiago txertatzea  Multzo hauen, herritarren eta botere publikoen arteko harreman mota berriak gauzatzea

8.Herritarren jabekuntzaz –edo ingelesez agian
ezagunagoa den empowerment- hitz egiten baldin badugu, dagoeneko planteatzen dena gaur egungo egoeratik jauzi bat egitea da, gai publikoen definizioan, inplementazioan eta jarraipenean, gaur egunera arte gidaritza eta protagonismoa eraman duten egiturekin batera, gai publiko hauen hartzaileak –herritarrakegoera gutxi gora behera pasibo batetik, aktiboago batera pasatzea.

12. Argitze kontzeptual honek aipatu berri
ditugun osagaiak bildu nahi baditu ezinbestekoa du esan dugun bezala izendatzean fin aritzea. Honela ba, eta zeregin hori gauza dadin, beharrezkoa da zenbait galderari erantzutea. Hona horietako batzuk:  Kultura politikoa aldatu nahi da?  Erantzuna baiezkoa baldin bada, zein norabidetan aldatu nahi da?  Erabaki ahalmena zabaldu nahi da?  Erabaki ahalmenaz zer ulertzen dugu? (une jakin bateko bozka ala erabakien izaera eta funtsa bera zehazteko unea ere biltzen al du?)  Erabakien gaineko erantzukizuna zenbateraino hedatu nahi da herritarrengana?  Zein izango da herritarren, berauen elkarteen, eragile sozio-ekonomikoen eta botere publikoen arteko harremana? Zein ezaugarri izango ditu?

9.Ondorioz,

gaur egun, aurrekontu parte hartzaileez hitz egitea esate baterako, gure inguru hurbilean esan nahi dena baino gutxiago esatea da. Aurrekontu parte hartzaileek, toki administrazioetan, udaletan batez ere, parte hartze maila altua dute, aldez edo moldez, hainbat fondoren hartzaileen edo politiken jasotzaileen nolabaiteko ekarpena eta/edo onespena ezinbesteko baitu. Ekarpen hau hainbat mailatan gertatzen da: definizioan, egikaritzan, esleitzean, eta neurri txikiagoan jarraipenean baita ere. Maila hauetako bakoitzean herritarren interbentzioa handiagoa edo txikiagoa izan daiteke. Baina gutxi edo gehiago, aurrekontuak diseinatzeko unean edo besteren batean, herritarrek zeresana izango dute.

10.Noski, Ekai Centerren ulertzen dugu parte
hartzea politika egiteko osagai modura txertatu
As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

PARTE HARTZEA: BAI ALA EZ? PARTE HARTZEA VS JABEKUNTZA

Zein arlotara eraman daiteke eta zein arlotara ez herritarren erabaki ahalmena eta erantzukizun hartzea?

13.Aurreko galdera hauei erreparatzen badiegu,
ohartuko gara harreman motei buruz ari garela, eta ez hainbeste egituratze instituzionalaz, edo prozedura juridiko formalez. Ukiezinak eta adierazteko zailak diren gaiez ari gara, baina hauek dira gizarte politikoago (bere erabakien jabe den gizarte zentzuan esanda) baterako tresneriaren softwarea. Software hau gabe, herritar, elkarte eta eragile (sozial, ekonomiko, kultural…), eta instituzioen arteko makinariak kontseilu, arau eta abarrak eman ditzake partaideak erabakietara modu zabalagoan integratzeko asmoz, hardwarea munta dezake, baina oso txukuna izanda ere, asmo onez eraikia izanda ere, ez du zabalduko eta sakonduko partaidetzan.

14. Hurbileko ingurura lupa eramanaz berriro
ere, gure ustean, hainbat sentsibilitate politikotan (ia denetan) zabaldu den parte hartzearen ikuskerak herritarren posizioa indartzea bilatzen du, baina horretarako kontzeptualizazio eta definizio lanari ekin behar zaio lehenbailehen.

As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful