You are on page 1of 28

KLIMA ALDAKETA ETA ESKOLAKO AGENDA 21

1. eguna Irailak 6 2. eguna 3. eguna Azaroak 28


Azaroak 7 (15,00-17,30)
(15,00-17,30)
30 Ingurumena eta 150´ Ekintza plana 60’ Partaidetza
’ iraunkortasunaren 60 Ingurumen
kontzeptuak ’ batzordea. Foroak
45’ Klima aldaketaren arazoa Baliabideak
15’ Eskolako Agenda 2 eta 30 Ebaluazioa
klima aldaketa
30 ATSEDENALDIA

30 Lehenengo faseak:
antolakuntza,
sentsibilizazioa eta
motibazioa
60 Kudeaketaren
’ diagnostikoa
CO2ren kalkulatzaileak
60 Curriculumaren
’ diagnostikoa

AURKIBIDEA

1.- SARRERA
2.-KLIMA ALDAKETAREN IZAERA
3.-KLIMA ALDAKETAREN FAKTORE ANTROPOGENIKO
NABARMENENAK
4.- KLIMA ALDAKETAREN ONDORIOAK
5.-KLIMA ALDAKETAREN AURKA ABIARAZITAKO EKIMENAK.
6.-KIOTOKO PROTOKOLOA EUROPAN, ESPAÑAN ETA ERKIDEGOAN
7.-KLIMA ALDAKETAREN AURKA ABIARAZITAKO EKIMENAK
EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOAN.
8.-ZER EGIN KLIMA ALDAKETA EKIDITZEKO ? ESKOLAKO AGENDA
21
9.-ESKOLAKO AGENDA 21AREN ARDATZ, SARE ETA FASEAK
10.-KLIMA ALDAKETA ETA ESKOLAKO AGENDA 21 URRATSEZ
URRATS

1.-SARRERA
Lurra sortu zenetik, duela 4.500 milioi urte, etengabe aldatu da izadia eta
klima, eta horrek beti eragin dio, gutxi-asko, Lurrari. Baina, gizarte
industrialaren jaiotzak, izadiaren zikloak sakonki aldatu zituen, aldaketa
nagusienen artean: a) eztanda demografikoa; b)basoz eta berezko
landarediz osatutako sailen urritzearen ondoriozko biodibertsitatearen
murrizketa; c) hondakin kopuru handiak sortzea, materiaren zikloak aldatuz
(atmosferako CO2-aren kontzentrazioa igotzea, material degradaezin berriak
agertzea,..) eta d) energia-kantitate osoaren etengabeko gehikuntza eta
energia-fluxuaren aldaketa.
Azken urteotan nabarmen azkartu da aldaketa erritmoa eta kezka iturri
bilakatu da, batez ere klima aldaketaren arazoa komunikabideek “modan”
jarri dutenetik. Zuhurtzia printzipioa beharrezkoa dugu, hau da, ezagutza
nahiko ez dela aintzat hartuta, ingurumen krisiaren kausa posibleen aurka
lanean hasi.
Bide honetan bi kontzeptu klabe agertzen zaizkigu: Ingurumen-hezkuntza
eta Garapen iraunkorra:

Ingurumen hezkuntzak laguntzen du ingurumenaren aldeko iritzi-egoera


sortzen eta ingurumenaren narriadurari dagokionez kontzientziak pizten,
ingurumena bere osotasunean (sistema biofisiko eta giza eta ekonomia
sistemak osatzen dutena)eta konplexutasunean ulertzen, ingurune hurbileko
ingurumen-arloko arazoetan inplikatzen eta errespetatu eta zaintzeko
azturak ezartzen.

Iraunkortasuna ingeles jatorrizko hitza da, eta kontserbatu eta defendatu


esan nahi duen “sustinere” latinezko esamoldetik dator. Hitzak baliabide
biofisikoen, ekonomikoen eta gizartezkoen erabilera eremu geografiko baten
karga-ahalmenaren araberakoa izan behar dela adierazi nahi du, eta
erabilera horrek egungo eta etorkizuneko belaunaldien premiak asetzeko
behar diren onurak eta zerbitzuak lortzeko balio behar duela.
Iraunkortasuneko oinarrizko bi kontzeptu hartzen ditu bere baitan: premien
kontzeptua, bereziki lehentasun nagusiena eduki beharko luketen pobreen
funtsezko premiak, eta mugen kontzeptua, planeta finitu batek dituen
muga naturalek, etengabeko hazkuntza ezinezko bihurtzen duten mugek
hain zuzen.
Definizio ezagunena 1987ko hau dugu “…etorkizuneko belaunaldiek beren
premiak asetzeko izango duten ahalmena arriskuan jarri gabe egungo
premiak asetzen dituen garapena.

Iraunkortasuneko hezkuntzak ingurumenaren arazo zehatzak konpontzeko


ekimenak sustatzen ditu.Ezagutzak, errespetuzko balioak eta prozedura
teknikoak lantzen ditu eta ingurunean eragina duen komunitate-praktika
garatzen du.

Klimaren krisiari erantzuteko herrialdeen akordioak hitzartu dira. Ezagunena


Kioto Protokoloa, 1997ko abenduan hitzartutakoa: “…Estatu
industrializatuek, bataz beste, 2008. urtetik 2012. urtera bitarteko epean
berotegi-efektua areagotzen duten gasen aireatzea %5,2 murriztuko dute
1990. urteko mailarekiko”.
Gure erkidegoan hitzartutako akordiorik garrantzitsuena “Euskal Autonomia
Erkidegoko Ingurumen Estrategia 2002-2020” dugu..
Estrategia honetan 5 helmuga markatzen dira, 5 baldintza eta 200
konpromiso baino gehiago.

HELMUGAK BALDINTZAK
1. Aire, ur eta lurzoru garbiak 1.-Ingurumen-aldagaiak beste politika-alor
eta osasungarriak izan batzutan kontuan hartzea.
ditzagun bermatzea. 2.- Indarrean dauden legeak eta bere
2. Natur baliabideak etaaplikazioa hobetzea.
hondakinen kudeaketa 3.-Merkatuak ingurumenaren alde lan egin
arduratsua. dezan bultzatzea.
3. Natura eta biodibertsitatea 4.-Hiritarrak, administrazioa eta enpresak
babestea: sustatu gaitzea eta erantzunkide bihurtzea eta
beharreko balioa. beren jokabideak jasangarritasun
4. Lurraldeko oreka eta handiagoari begira jartzea.
mugikotasuna: ikuspegi 5.-Ingurumen-alorreko ikerketa. Garapen
komuna. teknologikoa eta berrikuntza.
5. Klima-aldaketaren eragina
mugatzea

Konpromisoen artean Eskolako Agenda 21 garatzea dugu: “2006 urterako


derrigorrezko hezkuntza ematen duten ikastetxeen % 50ean Eskolako
Agenda 21 ezartzea eta % 100 2012rako.”

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Estrategia 2002-2020, Esparru


Programetan zehazten da eta oraintsu adostu da II. Ingurumen Esparru
Programa 2007-2010, non 4 lehentasun eta 44 konpromiso ezartzen diren:
1.- Klima aldaketaren aurrean ekitea eta ondorioak pairatzeko prest
egotea.
2.- Gure kapital naturala indartzea, gure biodibertsitatea babestea.
3.- Gure herriguneetako ingurumen-kalitatea hobetzea.
4.- Kontsumo eta ekoizpen iraunkorrak.
2. KLIMA ALDAKETAREN IZAERA: BEROTEGI EFEKTUA ETA KLIMA
ALDAKETA

Troposferako gasek (ur-lurruna, CO2,…) kanpotik datorren eguzki-


erradiazioari zurgatu gabe iragaiten utziz, baina Lurraren azalak itzultzen
(%30-32) duen erradiakzioa zurgatuz, atmosferako behealdeko geruzak,
lurra eta ozeanoak berotzen dituzte. Efektu honi esaten zaio berotegi-
efektua, eta berari esker da bizitza posiblea Lurrean.
Klima, eremu geografiko jakin bateko eta denboraldi jakin bateko baldintza
meteorologikoen sintesia da. Lurra sortu zenetik 5 glaziazio eta tarteko
glaziazioarteko aldiak gertatu dira. Egun glaziazioarteko aldi epel batean
gara.

Giza jardueren eraginez asko igo da atmosferara jaurtitako gas batzuen


kopurua, eta horrek berotegi efektua areagotu du, tenperatura igoz eta
kliman eraginez. Nahiz eta Lurraren klima konstantea izan ez arren, giza
eraginei esker azken urteotan izandako klima interferentziari klima aldaketa
efektua deritzogu.

Klima aldaketaren arazoak honako ezaugarriak ditu: a) izaera globala,


planeta osoari eragiten baitio, b) azken urteotako isurien hazkunde azkarra
eta c) BEG gasen egonkortasuna eta iraupena atmosferan, isuriak oraintxe
amaituko balira ere berotegi efektua urteetan jarraituko luke. Klima aldaketa
ez da etorkizuneko gauza bat, gertaera bat da. Arazoa, diru-onura azkarrak
eta kontsumoa helburutzat dituen eredu ekonomiko baten ondorioa da.
Efektuak ez larriagotzeko eta haien ondorioak saihesteko beranduegi izan ez
dadin neurriak hartu behar dira ezin bestean.

Berotegi Efektuak, Lurreko bizitza ahalbideratzen du. Atmosfera osatzen


duten berotegi efektuko gasek, (BEG), bertara iristen den lurrak xurgatu ez
dituen eguzki erradiazio infragorrien zati bat xurgatzen dute, honela lurra
berotuz eta bizitza, guk ezagutzen duguna, bermatuz. Gas hauen faltan
lurreko tenperatura askoz hotzagoa izango zen eta ez litzateke bizitza
posiblea izango. Aldiz, gas hauen soberak tenperatu igo egiten du (azken
100 urtetan 0,3 º C eta 0,6ºC inguru, goi-mendietako glaziarrek atzera
eginez eta itsasoaren mailak urteko 1-2-mm gora eginez)
Berotegi efektuko gasak (6 BEG hauetan oinarritzen da Kiotoko Protokoloa)
eta beraien iturri garrantzitsuenak hauek dira:
1) Karbono dioxidoa (CO2) erregai fosilak;
2) Metanoa (CH4)nekazaritza eta zabortegiak;
3) Nitrogeno oxidoak (N2O) nekazaritza (ongarriak) eta industria
kimikoa;
4) Hidrofuorokarburuak HCFC-22 hozgarri likidoak;
5) Perfluorokarburuak, aluminio ekoiztea;
7) Sufre hexafluoruroa SF6, fluido dielektrikoak

3.-KLIMA ALDAKETAREN FAKTORE ANTROPOGENIKO


NABARMENENAK

1. Karbono dioxidoa. Atmosferan modu naturalean aurkitzen da, eta bera


birziklatzeko prozesu naturalak ere badira. Baina kezka karbono dioxidoaren
kontzentrazioa altuak sortzen du, berotegi-efektuaren erdia baino gehiago
CO2ri zor zaio eta.
Karbono dioxidoaren iturri nagusia, 4/5 gutxi gorabehera, erregai fosilen
errekuntza da. Isurketak industria iraultzatik hona hazten ari dira (C02ren
industria aurretiko kontzentrazioa 278 ppmv-koa zen, 1994ko kontzentrazioa
358 ppmv-koa zen) eta gaur 445 ppmv-koa. Kontzentrazio handitze hau da
klima aldaketaren faktore antropogeniko nabarmenena.

2. Metanoaren kontzentrazio altua. Gas guztiek ez dute berotegi-efektua


maila berean eragiten. Metanoaren berotze ahalmena, karbono dioxidoarena
baina 20 aldiz handiagoa da, baina CO2aren kontzentrazioa 358ppmv-koa
bazen 1994an, metanoarena 1,72 ppmv-koa zen, beraz. Abeltzaintza,
nekazaritza eta hiriko hondakin solidoen hondategiak dira metanoaren
kontzentrazio handitzearen faktore garrantzitsuenak.
2. Desertifikazioa/deforestazioa beste faktore bat litzateke. Landare estalkia
galtzeak Lurrak islatzen duen energia-kantitatea aldarazten du.. Gainera,
atmosferako C02-aren oreka, lurzoruaren hezetasuna eta azaleko ur-
zirkulazioa baldintzatzen ditu.

3. Aerosol-isuriak, batik bat erupzioetatik datozen eta atmosferan esekita


dauden partikulek, alegia, hodeien albedoa (eguzkitik iritsi eta erreflejatzen
den erradiazioaren portzentaiai/lurra) handitzen dute, sufreak batik bat, eta
tenperatura jaitsarazten dute. Baina aerosolek atmosferan ematen duten
denbora berotegi-efektuko zenbait gasek egiten dutena baino askoz ere
laburragoa da.

4.-Estratosferako ozono-geruza mehetzea. Erradiakzio ultramorea xurgatzen


du geruzak, mehetzeak aldaketa eragiten du kliman.

CO2-ak materiaren eta energiaren hainbat ziklo naturaletan parte hartzeak


egungo gehiegizko kopuruei aurre egiteko kudeaketa-bide asko zabaltzen
digu. Gizakiak sintetizatukoak tratatzeko ez bezala. Horien kasuan, irtenbide
bakarra erabiltzeari eta ekoizteari uztea da.

4.-KLIMA ALDAKETAREN ONDORIOAK

Azken 100 urtetan atmosfera 0,3ºC eta 0,6ºC inguru epeldu da, goi-
mendietako glaziarrek atzera egin dute eta itsasoaren mailak urteko 1-2 mm
egin du gora. Azken mende erdian goranzko joera bizkortu egin da, iturri ez-
berriztagarrietako energiaren kontsumoak egin duen gorakadarekin bat,
hain zuzen. Herrialdekako banaketari erreparatuta, espero zitekeen bezala,
herrialde garatuek isurketa gehienen erantzule dira. AEB-k %4-eko
populazioa izan arren isurien laurdenaren iturri dira. Estatubatuar bakoitzak
japoniar bateko halako bi isurtzen du, eta nikaraguar batek halako hogeita
hamabi. Txina da mundu mailako bigarren BEG isurlea; per capita isuriak,
ordea, oso baxuak dira.
Herrialde ez-garatuetan energia ekoizpenean baino, arazoa baso mozketan
dago. Basoak botatzeak, belardi zabalak sortze ekartzen du atzetik, eta
horiek ez dute basoek adinako ahalmena BEGak xurgatu eta finkatzeko.
Higadura agertzen bada, ondorioak latzak izaten dira, oihanak ikaragarri
denbora laburrean basamortu bihurtuz.

Klima aldaketa honek zenbait alderditan eragingo du: giza osasuna, lurreko
zein uretako ekosistemak, sistema sozio-ekonomikoak (nekazaritza
adibidez), etab. Hauek dira espero daitezkeen ondorio batzuk:
1.-Prezipitazioak aldatzea: Klima epelduz doan neurrian ebaporazioa gorantz
doa, baita, ondorioz, euriteak eta erosioa. XXI mendean zehar aurreikusten
da prezipitazio eta ur-bapore kontzentrazioaren areagotze globala.
2.-Ekosistemak: Beroketa global honek fauna eta floraren banaketa aldatuko
du planetan. Klima hotzetako ekosistemak dira atzera egingo dutenak
(tundra, basamortu polarrak). Beroketaren ondorioz gaixotasun batzuk
hedatuko dira, tropikoko animalia batzuk GAIXO-eramaileak baitira.
3.- Kasko polarrak urtzea eta itsasoaren maila igotzea eta ondorioz,
arriskuan daude kosta inguruetako eta isla txikietako populazioak.
4.-Sistema sozio-ekonomikoak arriskuan (desertifikazioa—nekazaritza).
Laboreetarako baldintza egokienak dituzten eremuak iparralderago
mugituko dira. Oraingo eremu onetan laboreen etekina murriztu egingo da
eta ureztatze behar handiagoak, akuiferoak ustiatzera bultzatu, lurrak
gazitu eta elkortzea gerta lezake.
5.-Ur-baliabideen eskuragarritasuna arriskuan eta ondorioz gatazkak eta
migrazioak.

5.-KLIMA ALDAKETAREN AURKA ABIARAZITAKO EKIMENAK

Soluziobideak hiru motatakoak dira mundu osoan, murriztu (mitigación;


biofuelak eta energia berriztagarrien erabilera gehituz, askok energia
nuklearra ere bultzatzen dute), moldatu (adaptación, itsasondoko lurrak
defendatuz) eta CO2 bahitu (secuestración, lur azpiko gas poltsetan, behin
gasa atera ondoren CO2-a injektatuz) . Edozein kasutan, energia ekoiztu,
transformatu, zabaldu eta kontsumitzeko erak aldatu beharko ditugu, BEG
gasen isurketak gutxitzeko eta aldi berean, C02ren bahiketa-efektua
areagotu beharko dugu.

Nazio Batuek IPCC klima-aldaketarako Gobernu arteko aditu-taldea sortu


zuten 1988an. Ordutik, sistema klimatiko globalaren eta klima aldaketaren
arazo zientifikoa aztertu du azpitalde batek, beste batek, sistema naturalak
zein gizartiarrak aldaketarekiko duten kalteberatasuna eta moldatze
aukerak aztertu du eta hirugarren azpitaldeak isuriak mugatzeko aukerak
zein diren aztertu du.

Aditu taldeak bultzatuta mundu mailako akordiorik ezagunena hitzartu zen:


KIOTOKO PROTOKOLOA. Bertan eta Nazio Batuen Erakundeak deituta, gas
isurketak (6BEG) mugatzeko akordioa onartu zen eta betetzeko erak
zehaztu. Garatze bidean diren herrialdeei hitzarmena bera betetzen
laguntzeko malgutasun-mekanismoak ezarri ziren.

2008-2012 tartean bataz besteko isurketak 1990arekiko %5,2aren


portzentaian murriztea, lehenengo 3 BEGentzat. Eta 1995arekikoz
azken 3 BEGetan

2005ko otsailaren 16an indarrean jartzen da Kiotoko Protokoloa, ordutik


hona, 128 partaideak loturik daude, loteslea da eta.

Hiru tresna ezartzen ditu herrialde garatuei BEG isuriak urritzeko eta 2008-
2012rako helmugara iritsi ahal izateko:
– Isurtze-eskubideen Merkatua. Horren bidez, sinatzaileek beren
artean salerosi ahal izango dituzte beraiei ‘egokitutako isuri-
kantitatea’ (konpromiso-aldian gehienez baimentzen zaien isuria),
alegia, iristen ez denak saldu, soberan duena, eta pasatzen denak
erosi, hitzartutakoa bete ahal izateko.
– Garbi Garatzeko Mekanismoa (CDM). Mekanismo honek onartu
egiten ditu herrialde garatuek (I eranskinean barrukoak) proiektu
iraunkorrrak finantziatzea, garatze-bidean diren herrialdeetan, (I
eranskinatik kanpokoak) isuriak urritu edota karbono finkapenerako.
Inbertsio honen truke kredituak jasotzen ditu bere konpromisoa
betetzeko
– Batera ezartzeko jarduerak (JI). Mekanismo horren bidez, bi herrialde
garatuk zenbait jarduera batera egitea ahalbidetu da, baten
proiektuak beste herrialdean eginda eta horrela proiektu horiek
sortutako isuriek batetik bestera pasatuz. Mekanismo hori aurrekoa
bezalakoa da, baina herrialde garatuen artean egiten da eta isuriak
urritzeko konpromisoa dakar.

6.-KIOTOKO PROTOKOLOA EUROPAN, ESPAÑAN ETA ERKIDEGOAN


Europa Batasunean Kiotoko Protokolok -%8ko murrizketa ezarri
zuen1990eko mailarekiko. Eta Europa barruan adibide hauek ditugu:

España +%15 Alemania -%21 Erresuma


Batua -%12,5
Errumania -%8 Austria -%13 Suedia
+%4
Polonia -%6 Danimarka -%21 Finlandia 0
Norvegia +%1 Luxenburgo -%28 Frantzia 0
Islandia +%10 Portugal +%27 Italia -%6,5

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN BEG gasen isurketak 1990


urtekoekiko % 23.8 gora egin du, Espainiako helmugatik +%15
urrun eta EAEko helmugatik +%14 are gehiago.
SEKTOREKA
Industriak 42% Energiak 12% Garraioak 21%
Etxebizitzak 8% Zerbitzuak 7% Nekazaritza 5%
Hondakinak 5%

Euskal Erkidegoko BEG isuriak 2005. urtean, CO2aren baliokideko 26 miloi


tonakoak izan ziren, +%24 oinarrizko urtearekiko (1990). Sektore
erantzuleena industria da (%42) eta bigarren tokian Garraioa (%21). Ez
bada abian ipintzen jarduera zuzentzailerik 2012. urtean isuriek
+%37,5raino iritsiko dira. KIOTOKO muga +%14 delarik 2008-2012
tarterako.

7.-KLIMA ALDAKETAREN AURKA ABIARAZITAKO EKIMENAK EUSKAL


AUTONOMI ERKIDEGOAN

IPCC aditu taldeen ikerketa guzti hauen ondorio KIOTOko PROTOKOLA onartu
zen eta Europa Batasunean eta herrialde guztietan ere hitzarmenak eta
ikerketak egin ziren.
ACACIA txostena funtsean IPCCren hirugarren txostenaren Europarako
bertsioa da, 2000. urtean burutua. Hiru ondorio nagusi ateratzen ditu eta
hainbat aurreikuspen ezkor:
1. Klima-aldaketaren ondorioak latzagoak izango dira Europako
hegoaldean iparraldean baino.
2. Lehen sektoreak,, nekazaritza eta basogintza kasu, industriak edo
zerbitzuenak baino kalte handiagoa jasoko du.
3. Eskualde txiroenetan ondorioak latzagoak izango dira aberats eta
garatuenetan baino.
Europarako aurreikuspenak:
1.-Tenperaturak hamarkadako 0,1ºC eta 0,4ºC bitartean igoko dira
2.- Negu hotzak hamar urtetik behin gertatzetik erabat desagertzeraino
bakanduko dira.
3.-Prezipitazioak %1-%2 bitartean ugarituko dira iparraldean, eta hein
berean urrituko hegoaldean.
4.-Itsasoaren maila 13 eta 68 cm bitartean igo liteke 2050 urterako.
5.-Euri-erantsiak geroz eta maizago eta bortitzagoak izango dira.
6.-Higadurak eta lurra gazitzeak gora egingo dute, hartara, nekazaritzako lur
emankorrak azkarrago galduko dira.
7.-Ekosistema gehienen produktibitatea handitu egingo da; alabaina,
tenperaturak lurpeko izakien arnasketa areagotzen duenez, handitze horrek
ez du ekosistemetako karbono-metaketa ezinbestean zertan handiarazi.
8.-Ekosistemak azkarregi aldatzeagatik eta biotopo eta ur-erregimenek
jasoko dituzten perturbazioengantik , espezien galera bizkortu egingo da.
9.-Hegazti migratzaileek arazoak izango dituzte beren ugaltze- eta negu-
eremuetako ekosistemek izango dituzten aldaketen ondorioz.
10.- Baso-eremuak hedatu egingo dira bai Europako iparraldean , bai
hegoaldean. Baso kaduzifolioek nagusitasun handiagoa izango dute.
11.- Berokuntza beharrak behera egingo du eta hitzekoak, berriz, gora.
12.-Elur-maila 100-150 m inguru gorago kokatuko da, tenperatura gora
egiten duen gradu bakoitzeko.
13.- Glaziar alpinoen %50 eta %90 XXI. mendearen amaierarako desager
liteke.
14.-Basoak egun baino garaiera handiagoetan haziko dira. Espezie alpinoek
subalpinoek ordeztuko dituzte.
15.- Iparraldean tundrak atzera egingo du basoen mesedetan.
16.- Nekazaritza ekoizketa handitu egingo da iparraldean, eta hegoaldean,
berriz, gutxitu. Halaberean handituko da hegoaldean ur-baliabideen gaineko
presioa.
17.- Aisia-ohiturak aldatu egingo dira. Zerupeko jarduerek gora egingo dute
iparraldean, eta hegoaldean, berriz, turismoak gero eta jasanezinagoak
izango diren tenperaturen eragin negatiboa jasoko du.
18.-Osasuna ere kalteturik irten liteke berez latitude txikiagoetakoak diren
gaitzak iparralderago agertuta eta beroarekiko eta poluzioarekiko
sentikortasuna areagotuta.

Gure Erkidegoan ere hitzartutako hainbat akordio eta konpromisoak ditugu.

1) EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO INGURUMEN ESTRATEGIA 2002-2020


1. Helburua: 2020 urterako, atmosferara isurtzen diren BEG mugatzea.
2. Helburua: Karbono bahitegiak gehitzea

2) II. INGURUMEN ESPARRU PROGRAMA 2007-2010


4 lehentasun eta 44 konpromiso ezartzen dira
• 1.- Klima aldaketaren aurrean ekitea eta ondorioak pairatzeko prest
egotea.
• 2.- Gure kapital naturala indartzea, gure biodibertsitatea babestea.
• 3.- Gure herriguneetako ingurumen-kalitatea hobetzea.
• 4.- Kontsumo eta ekoizpen iraunkorrak.

3) KLIMA ALDAKETAREN EUSKAL BULEGOA: klima aldaketaren aurkako


Euskal plana

1.Helburua: Atmosferara isurtzen diren BEG mugatzea. (mitigación)


energia demanda gutxitu
eraginkortasuna handitu
karbono-erregaiak gutxitu
energia iturri berriztagarriak eta teknologia garbiak garatu
ikerketa eta berrikuntza
hiritarren jokabideak
neurri fiskalak

2. Helburua: Etorkizuneko klima egoerara egokitzeko planak martxan jarri


(moldaketa-adaptación)
turismo joera berriak kontuan izan
karbono bahitegiak handitu
padurak berreskuratu
ur kontsumoa gutxitu

KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO BESTE ZEHARREKO PLAN ETA NEURRIAK


EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOAN
1. Euskadiko Energia estrategia 2010
2. Garraio iraunkorraren plana 2002-2012
3. Kontsumo iraunkorrerako plan 2006-2010
4. Green belt movement, Wangari Mattai pakearen Nobel saridunaren
mugimendua.
5. Eraikuntza iraunkorrerako gida.
6. Elikadura eta nekazaritza ekologikorako legea
7. INDUSTRIA: teknologia garbiak, SIGMA Iso 14001, EMAS,…
8. AGENDA 21, hiritarra eta eskolakoa

2. ARIKETA IDEIEN ZAPARRADA, ETA ESKOLAN ZER?

8.-ZER EGIN KLIMA ALDAKETA EKIDITZEKO ? ESKOLAKO AGENDA 21

Klima aldaketa aztergai hartzen duen edozein ingurumen-hezkuntza


proiektuak bere izaera korapilatsua, globala eta egonkorra ulertarazten
saiatu behar du eta planeta mailatik tokira abiatuz jarduerak, energia
kontsumoaren murrizketa, birziklaia eta berrerabileraren praktika eta garraio
eta kontsumo iraunkorra sustatuko dutenak izan beharko dira.
Eskolako Agenda 21 marko metodologiko paregabea eskaintzen du praktika
hori gauzatzeko.
EA21ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa
bat
da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen
iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

Ezaugarri anitzak ditu eta ondoren garrantzizkoenak aipatzen dira:

• Programak bi eremu lantzen ditu: eskola bera non errotzen eta


oinarritzen den eta udalerria edo eskualdea. Modu horretan, eskola
eta herriaren arteko erlazioa indartu eta aberasten da.
• Hezkuntza komunitatearen partaidetzan euskarritzen da eta
ikasleen protagonismoa bilatzen du.
• Programak sustatzen du baliabideen, erabilitako materialen,
energiaren, hondakinen eta, oro har, eskola jarduerek eragiten
dituzten inpaktuen kudeaketa arduratsu eta iraunkorra, bai
ikastetxean zein udalerrian ere.
• Eskolako Agenda 21ek curriculum berrikuntza eragiten du. Izan
ere, hezkuntza-helburuen inguruko hausnarketa bultzatzen du eta
ingurune hurbileko edukiak lantzen ditu. Diziplinartekotasuna,
bizikidetza, elkarkidetza eta metodo berritzaileak indartzen ditu.
• Erkidegoan programarik zabalduenetakoa da, eta gainera, baliabide
eta laguntza ugari ditu (ekonomikoak, aholkularitza, prestakuntza..).
EA21 programarekin ondokoak lortu nahi dira ikastetxeetan:
• Hezkuntza komunitatean Tokiko zein Planetako ingurumenaren
egoeraz sentsibilizazioa eta ezagutza landu, iraunkortasunaren
aldeko jarrerak eta konpromisoak eragiteko.
• Ikastetxe eta udalerriko ingurumen arazoen konplexutasuna
identifikatu, aztertu, alternatibak proposatu eta Udal foroetan
ezagutarazi.
• Ikastetxe eta udalerriko iraunkortasuna lortzeko prozesuak abiatu.
• Ikasleei bere ikasketetan, eskolan eta udalerriaren bizitzan
protagonismoa eman.
• Udalerriko edo eskualdeko eskolen arteko laguntza bultzatu, baita
erakunde eta eskolen artekoa ere.
• Garapen iraunkorrak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko
Curriculuma egokitu, diziplinartekotasuna sustatuz eta
metodologia ikertzaileak eta parte-hartzaileak erabiliz.

9.-ESKOLAKO AGENDA 21AREN ARDATZ, SARE ETA FASEAK


Eskolako Agenda 21aren garapenak hezkuntza komunitatearen (bereziki
ikasleen) partaidetza zuzenean oinarritzen da, ikastetxean zein udalerrian
kudeaketa arduratsu eta iraunkorraren esperientzia praktiko eta erreala
egiteko eta, diziplinartekotasuna, bizikidetza eta metodo berritzaileak
erabiliz eta curriculuma berriztatuz.

ESKOLAKO AGENDA 21aren ARDATZAK


PARTAIDETZA KUDEAKETA IRAUNKORRA CURRICULUMA
-Giza konpromisoa -Energia kontsumoaren -Energia zikloa eta
(eskolan, familian murrizketa. berotegi efektua.
herrian) eta -CO2 isurketen murrizketa. -Klima aldaketa.
ingurumen balioak. -Plaka fotoboltaikoen edo -Energia
-Informazioa eta eguzki-bilgailu termikoen berriztagarriak.
komunikazioa instalakuntza. -Energia eta garapena.
-Informazio puntuak -Argiztapen sistemaren eta -Mugikortasuna.
edo tresnak.. beste tresna elektrikoen -Bahitegi-efektua:
-Talde lana eta kontrola. biodibertsitatearen
lankidetza. -Bero sistemaren kontrola babesa.
-Ingurumen- (gasolio, gasa,…) eta -C02 isurketen kalkulua
batzordea isolamendua. -Aztarna ekologikoa
(partaidetza -Eskola garraioa eta -Proiektu
eskolan) mugikortasunaren kontrola interdisziplinarrak.
-Eskolen arteko -Energia ekoauditoretza.
foroa (partaidetza -Biodibertsitatearen aldeko
udalerrian) kanpainak edo ekimenak.
-Hondakinen kudeaketa.
-Kontsumoa.

.
EAKOLAKO AGENDA 21aren SAREA

Programa garatzeko bost fase nagusi bereizten dira. Kronologikoki


begiratuta lehenengoa Antolamendua eta Planifikazioa litzateke,
bigarrena Sentsibilizazioa eta motibazioa, hirugarrena Diagnostikoa
eta laugarrena Ekintza plana. Amaitzeko, berezia den bosgarren fasea
aipatu behar da. Berezia, prozesu osoan zehar egiten delako eta izaeraz eta
ezaugarriz ezberdinak diren Komunikazioak eta Ebaluazioak osatzen
dutelako.
10.-KLIMA ALDAKETA ETA ESKOLAKO AGENDA 21 URRATSEZ URRATS
1. FASEA: ANTOLAKUNTZA ETA PLANIFIKAZIOA
Erabakia hartu ondoren, ikastetxe barruko antolamenduari ekin behar zaio:
koordinatzailea, irakasle laguntzaileak, ekintza-kronogramaren zehaztapena
etab. Ikasturte hasieran ere laguntza tekniko (Ingurugela kideak zein udalak
kontratatzen dituenak) eskaintzen dutenekin eta udal teknikariekin lehen
harremanak ezartzen dira, ikasturte osoko planifikazio bateratu egin ahal
izateko (bataz ere herri mailako ekintzak: iraunkortasunarekiko
konpromisoaren hitzarmena, sinatu edo berretsi, Foroak, hitzaldi eta
ibilbideak etab.)
Kronograma:

ETAPAKA (Bihotz Gaztea


KOMUNAK ikastetxearen plangintzaren
ereduan oinarritua)
1. PROIEKTUAREN • Lurraskarako irteera.
HELBURUEN • Ortua proiektua
AURKEZPENA. HH
2. KOORDINATZAILEEN • Argien erabilera
LAN-TALDEA arduratsua
FINKATU: bileren • Egonaldiak: Angoston;
eguna etae Lapurriketan.
maiztasuna. • El Carpinerako irteera.
3. INGURUMEN- • Argiztapen sistemaren
BATZORDEA SORTU; LH Kontrola eta
LEHEN BILERAK. hobekuntza
4. DIAGNOSTIKOA:
Jokaerak eta ohiturak.
• Berogailu eta
Trataera kurrikularra. tenperaturen Kontrola
1. Energia instalazioak: eta hobekuntza
HIRUHILABE non, nolakoak, nola. • Gela ekologikoa
TEA Energia kontsumoa proiektua martxan
5. ADIERAZLEEN jarri.
DEFINIZIOA. • “Energia” gaia
6. DIAGNOSTIKO- ingurumen tailerrean.
TXOSTENA. • Energia kontsumoaren
DB controla (facturen
URRIAREN 2an: interpretazioa)
ESKOLAKO AGENDA H
• Diagnostikorako datu
21ren EGUNA edo/eta
TXOKO BERDEAREN bilketaren
INAUGURAZIOA prestakuntza.

AZAROAren 2an:
Diagnostikorako datu-bilketa
prestatu.
1 BEROHI PROIEKTUA: • Basondorako irteera.
arropa-bilketa • Erreka Mari antzerkia.
JOSTAILUEN BILKETA HH
• Zuhaitz Eguna
2 DIAGNOSTIKO- • “Energia-gabeko goiza”
TXOSTENAREN • Urkiolarako irteera.
AURKEZPENA: GURE • Urdaibairako irteera.
EGOERA GAUR EGUN.
• Arte Ederretako
museorako irteera.
3 HOBEKUNTZA-
LH • Zuhaitz Eguna
NEURRIEN
PROPOSAMENA; • “Energia-gabeko goiza”
IHARDUERA-PLANA. • Auzoko argiztapen
sistemaren
4 IBAIALDE diagnostikoa
2.
erakusketa: • Energia berriztagarrien
HIRUHILABE
Martxoaren 8-15.
TEA zentrora irtera
Martxoaren 12a: • Gela ekologikoa
“ENERGIAREN EGUNA” proiektuaren
jarraipena.
• Iharduera
kurrikularrak: Energia
DB berriztagarria gaia
H landu et a Klima
aldaketaren gaia landu
• Herriko energia-planen
ezagutza (hitzaldiak)
URTARRILAren 11an:
Diagnostikoaren aurkezpena;
iharduera kurrikularren
prestaketa.
1. 1.IHARDUERA- • Ortua-portua
PLANAREN proiektua.
JARRAIPENA: HH
• Inguru hurbilaren
ADIERAZLEEN ezagupena.
NEURKETA.EMAITZ
EN AURKEZPÈNA • Inguru hurbilaren
ETA BALORAZIOA. ezagupena.
2. PROIEKTUAREN LH
• Ortua-portua
3. MEMORIA. proiektua.
HIRUHILABEHURRENGO • Ingurumen Egunaren
TEA IKASTURTEAREN ospakizuna.
PLANIFIKAZIOA. • IBAIALDE kanpaina-
irteera DBH-3
Maiatzean.
DB • Gela ekologikoa
H proiektuaren
balorazioa.
MAIATZAren 18an:
Proiektuaren balorazioa.
2. FASEA: SENTSIBILIZAZIOA ETA MOTIBAZIOA
Ikastetxearen girotze orokorra oso garrantzitsua da jarrerak eta baloreak
garatu nahi direnean, baina lehenengo pausoa beti da informazio
eskuratzea. Ikastetxeko irakasle eta ikasle guztiek garapen iraunkorraren
hezkuntzaren oinarriekin familiarizatzeko, baliotsua da URBI BHI Basauriko
Institutuko ideia (Agenda 21aren eguna) hau jarraitzea. Horrez gain
programa “ikusgai” egiteak (txoko berdea) asko laguntzen du partaideak
(ikasle, irakasle eta gurasoak) motibatzen.

PROPOSAMENA ETA EGUNA


Ikastetxe osoan, egun eta ordu berean gela guztietan Eskolako Agenda 21a
eta iraunkortasunari buruzko eztabaida eta gogoeta egiten da edo EA21
Eguna ospatzeko ekintza bat garatu (irakasle bakoitzak ordu horretan
dagokion ikasgelan).
EGUNA: Urriaren 2 (Habitat-aren nazioarteko eguna)

HELBURUAK:
1.- Ikastetxe guztiak egun baten gela guztietan garapen iraunkorra eta
Eskolako Agenda 21aren inguruan gogoeta eta eztabaida egitea.
2.- Ingurumenaz arduratuko diren boluntarioak edo delegatuak
izendatzea, gero horien artean ingurumen-batzordeko kideak
izendatzeko asmoz.
3.- Gelako hitzarmena sinatzea.
4.- Aurreko ikasturteko konpromiso eta proposamenak berrikustea

DEIALDIA KOMUNIKATZEKO BIDEAK:


Berrikuntza.net eta Irakasle.net eta eMintegiak erabiliz gain, gutunak
bidera daitezke ikastetxeko zuzendariei (Bi departamentuko Berrikuntza
eta Biodibertsitate zuzendariek sinatuta) eguna ospatzera animatuz.
ERABIL DAITEZKEEN MATERIAL LAGUNTZAILEAK
a) Alkatek, zuzendariek eta sailburuek sinatzen duten hitzarmena.
b) Eskolako Agenda 21aren CDa, prozedurak eta arduradunen lanak
azaltzen baitira.
c) Aurreko ikasturteko konpromiso eta proposamenak
d) INGURUGELAko liburutegietan ditugun hainbat dokumentu, horma-irudi,
bideo edo DVD, hala nola:
• Irakurketak: ipuinak, berriak, “Carta de la Tierra”, “La carta del jefe
indio Noah Sealth, 1854”, “Manifiesto por la Vida”…
• Habitat eguna:
http://www.enredate.org/enredate/calendario/diasmundiales/dia_mundi
al_del_habitat/
• Pelikulak: “La isla de las flores”, “Mende amaiera”, “Cambio climático”,
“SOStenibilidad.com” iragarkiak…
• PPTak: “Maizterraren gutuna”, “Ongi etorria 06-07”, “EA21 Eguna”
(egiteko),
• PC jokoak: “Lurra eta biok”, “Reciclator”, “Irauntxoak-1”… eta on-
linekoak: Juego del Reciclaje (http://www.mma.es) Enredate-Unicef,
• Ormirudiak

EKINTZAREN PROZEDURA
AURRETIK: Ingurugleatik iragarri: sailburuen gutuna bidali,
koordinatzaileen 1. bileran adierazi eta materialak eman, Talde
sustatzaileentzako irailako prestakuntzan esan,..
• EA21 nondik datorren, zer den eta zertarakoaren aurkezpen txiki bat
eta zergatik egun honetan (horretarako 5.- puntuan agertzen diren
materialak erabili ahal dira).
• Sailburuek, alkateek eta zuzendariek eta sinatzen duten hitzarmena
eta konpromisoak irakurri.
• Ingurumen-gaietaz arduratzeko boluntarioak eskatu. Horiek guztiak
bilduta ikasleen komitea edo “komite txikia” osatuko dute eta
horiengandik sortuko dira ingurumen-batzordeko ordezkariak.
• Gela hitzarmenaren ideia zabaldu dezake tokatzen zaion gelan
irakasle bakoitzak, eta guztien artean adostu betebehar eta
erantzukizun batzuk.

Adibide gisa:

…………………………………..ikastetxeko
………gelakoak Eskolako Agenda 21aren alde egin nahi dugu, hau da:

1) Baliabideak (ura, energia, papera eta abar) neurri arduratsuan


erabili.
2) Herriko ingurumen-arazoetan interes berezia ipini.
3) Ingurumen-arazoak konpontzeko ahaleginak egin, taldekideekin
batera jarduerak eginez.

Horregatik ondorengo ardurak hartzeko prest gaude :


a) Korridoreko txoko berdea mantendu.
b) Gelako paperaren erabileraz arduratu.
c) Korridoreko komunen erabilera zuzenaz arduratu.
d) Gelako argiztapenaz eta berogailuetaz arduratu.
e) Gelako lan giroaz arduratu (lankidetza, bizikidetza, isiltasuna,,…),
gelako asanblada zuzendu eta gelako koadernoan asteko
gertakizun nagusienak idatzi.

KONTRATU HONEN HASIERA DATA KONTRATU HONEN AMAIERA DATA

………………………………. ……………………………………….
GELAKIDE ETA IRAKASLEEN SINADURAK

3. FASEA: DIAGNOSTIKOA
Hezkuntza proiektu globala denez, Eskolako Agenda 21aren 3 ardatzen
egoera aztertu behar da: curriculuma, partaidetza eta kudeaketa, eta fase
honi diagnostikoa deritzo.
Noski, irakasleei dagokie Curriculumean zer, non eta nola lantzen den klima
aldaketa edo energiaren kontsumoa eta bere inpaktuak aztertzea eta neurri
handi batean ikastetxeko parte hartze egoera aztertzea ere. Ardatz honetan
joera handia dago ikasle, irakasle eta familiei inkestak egitea, baina kontu
handia eduki behar da honek dakarren lanarekin. Hobe da irakasleen bilera
batean ASMA antzeko teknika azkarra erabiltzea klima aldaketaren ikas-
irakas lanketaren ahultasunak eta sendotasunak antzemateko.

3. ARIKETA ASMA: KLIMA ALDAKETAREN IKAS-IRAKAS LANKETAREN


AHULTASUNAK, AUKERAK, MEHATSUAK ETA SENDOTASUNAK
ANTZEMATEN.
……………… ……………………….. …………………. …………………….
……………… ………………………… ………………… ……………………

Ikasleei dagokie nagusiki kudeaketa diagnostikoa egitea, zenbat C02


isurtzen den ikastetxean kalkulatzea edo elektrizitate fakturak
interpretatzea edo leiho, argiztapen eta berogailuen egoera aztertzea. Baita
ere kontsumoari buruzko ohiturak aztertzea (kontuz berriro ere inkestekin).

CO2aren kalkulu pertsonalak egiteko taula eta baliokideak

JARDUERA UNITATEA CO2aren ISURIAK


faktorea
ELEKTRA
TRESNAK 2,7 kwh/garbiketa0,14 kg/ kwh
Garbigailua bakoitzeko
Telebista 0,14 kwh
Ur-berogailua 0,023 kwh/litro
Fueloil edo litro 2,6 kg/litro
gasoila
Gas naturala Metro kubikoa 1,7kg/m3
Propano/butano kilogramo 2,7kg/kg
Kotxea litro 2,6kg/litro
Autobusa kilometro 0,06kg/km
Trena kilometro 0,03kg/km
Zaborra kilogramo 3kg/kg
(1kg/pertsona/eg
una)
CO2aren isurketak guztira

Udal teknikarien laguntzarekin, ikasleek, herrian klima aldaketari buruz zer


egiten den edo energia berriztagarrien erabileraren egoeraz jabetuko dira,
honetarako hitzaldiak, elkarrizketak edo ibilbideak antolatuko dira, nagusiki
bigarren hilabetean.
Fase hau amaitzen denean egoerari buruzko hausnarketa eta laburpena egin
behar dira: Zer egiten ari gara? Ondo ala gaizki gabiltza? Zer ekiditu edo
murriztu behar dugu? Zer bultzatu edo jarraitu? Zer hobetu?
Gogoeta honetatik aterako ditugu helburuak eta adierazleak, ekintza plana
definitu ahal izateko.
4. EKINTZA-PLANA

Diagnostikoaren ondorioak aztertu eta helburuak eta adierazleak definitu


ondoren, jarduerak planifikatu behar dira helburuak lortzeko. Zer egin?
Zertarako? Noiz? Nola? eta Nortzuk? galderei erantzunez ekintza plana
burutuko dugu.

URRIAK IKASTAROAREN 2. EGUNEKO LAN-PLANGINTZA


IKASTAROAREN 2. EGUNA: EKINTZA-PLANA
Programa
Saioaren aurkezpena: 5 min.
Lan kooperatiboa taldeka: 65 min
Atsedena 10 min
Ekintza-planaren plantila osatzen: 40 min

Baliabideak
Adierazleen adibideak (aurreko Gidaren adibideak eta oraingo gidarako
proposatuko dituguna.

LAN KOOPERATIBOA: “KLIMA ALDAKETA GAIA ESKOLAKO AGENDA 21


PROGRAMAREN BARRUAN LANTZEKO EKINTZAK”
Denbora guztira 65 min
Prozedura:
Taldekatzea: 9 lagun badira, hiruko 3 talde egiten dira eta ekintzak, 3
alorretan proposatzen dira (Kudeaketa, curriculuma eta partaidetza), 16
lagun badira 4ko 4 talde eta orduan perspektiba bat gehitzen da, adibidez
Zuzendaritza, 25 lagun badira 5eko 5 talde egiten dira eta beste
perspektiba gehitzen da, adibidez Udala edo hiria, eta horrela beste batzuk
ere, Ez-irakasleak, gurasoak, etab.
Dinamika:
A taldeak 5 min
Bertan erabakitzen da zeinek zer perspektiba edo alorretatik egingo
dituen ekarpenak.
B taldeak 30 min
Perspektiba batekoak biltzen dira, adibidez kudeaketa, eta zein
ekintzak burutu daitezkeen ikastetxeetan pentsatzen dute, iritziak eta
ideiak eztabaidatu eta ahal den neurrian adostu egiten dira.
A taldeak 30 min
Hasierako taldeak biltzen dira eta horrela perspektiba guztiak elkar
jartzen dira. Bakoitzak esplikatzen du B taldean esandakoa eta
adostutakoa eta besteak ulertzen saiatu behar du. A taldearen
helburua denok denena ulertzea da.

EKINTZA-PLANAREN PLANTILA OSATZEN


ESPARRU HELBURUA ADIERAZLEA EKINTZAK TRESNA EMAITZAK
A
CURRICUL • … •… •… •… •
UM

KUDEAKET • … •… •… •… •
A

PARTAIDET • … •… •… •… •
ZA

KLIMA ALDAKETAREN ETA AGENDA 21aren EBALUAZIOA EGITEKO


ADIERAZLEEN ADIBIDEAK

ASPEKTU HELBURU ZEHATZAK ADIERAZLEA TRESNA


A
KUDEAKE
TA
Hondakine Ikasleko sortzen den Sortutako paper-hondakin Pisuaren
n sorrera paper-hondakinen kantitatea kontrol-taulak
kantitatea % X murriztea.
Ikasleko sortzen den Sortutako hondakin- Pisuaren
hondakin-arrunten kantitatea kontrol-taulak
kantitatea % Xmurriztea.
Hondakine Hondakin-arriskutsuak Hondakin-toxikoen Erantzulearen
n ondo kudeatzea kudeaketa sistema deskribapen-
kudeaketa memoria
Hondakinen gaikako Bildutako beira eta ontzien Pisuaren
bilketa % Xean hobetzea pisua kontrol-taulak
Mugikortas Mugikortasun Ikastetxera iristen diren Oinezkoen
una iraunkorrerako urrats oinezkoen kopurua kontrol-taula
batzuk eman (oinezkoen Ikastetxera garraio Garraio
kopurua %10 handitzea; publikoan iristen diren publikoaren
garraio publikoaren kopurua erabiltzaileen
erabiltzaileak %X kontrol-taula
handitzea)
Iraunkorragoak diren Txirrinduletarako Faktura
azpiegituretan aparkatokiak
inbertitzea
Energia Igorritako karbono dioxidoa Igorritako karbono Karbono
%X murriztea dioxidoaren kopurua. dioxidoaren
bihurtzaile
taula.
Kontsumitzen den Urtean Kontsumitutako Fakturen
energia % X murriztea elektrizitatea kWh kontrola
Kontsumitzen den gasa Urtean kontsumitutako Fakturen
% X murriztea gasa kontrola
Isolamendurako edo Hobekuntzak (leihoak, Fakturak edo
energia berriztagarriko termostatoak, lanpara,..) hobekuntza
edo aurrezpenerako kopurua
azpiegituretan
inbertitzea
Makinen erabilera Protokolo horiek zenbat % gela kopuru
arduratsurako protokoloak geletan argi adierazten osoarekiko
ezarri diren (horma irudiak,
txartel plastifikatuak,..)
Baliabidee Uraren kontsumoa Uraren kontsumoa urtean Fakturen
n murriztea % X kontrola
kontsumoa Paperaren kontsumoa % Urteko paper kontsumoa Fakturak
X murriztea
Paper birziklatuaren Urteko paper birziklatuaren Fakturak
erabilera handitzea kontsumoa
Erosketa “berdea” Jaki ekologikoak jantokian Fakturak
gehitzea edo jaietan
Biodibertsi Klima aldaketaren aurka Landatutako zuhaitzen Landatutako
tatea biodibertsitatearen kopurua zuhaitzen
babesaren aldeko kopurua
jarduerak antolatzea
Eskolako berdeguneak Eskolako berdeguneak %
gehitzea gehitzea %X ikastetxearen
azalera
osoarekiko

ASPEKTUA HELBURU ZEHATZAK ADIERAZLEAK TRESNA


PARTAIDET
ZA
Komunikaz Ikasleen %Xak Ekintza Plana Ekintza Plana ezagutzen Galdetegia
ioa eta ezagutzea. duten ikasleen
informazio proportzioa.
a Gurasoak EA21 proiektuan Gurasoak EA21 Ekintzen
inplikatzeko Komunikazio proiektuan inplikatzeko memoria
ekintzak (gutun, lehiaketa, egindako Komunikazio
erakusketak, irteerak,…) ekintzak (gutun,
antolatzea lehiaketa, erakusketak,
irteerak,…)
EA21edo EA21edo % gela
Iraunkortasunarekiko Iraunkortasunarekiko kopurua
konpromisoen zabalketa konpromisoak zenbat osoarekiko
egin geletan argi adierazten
diren (horma irudiak,
txartel plastifikatuak,..)
EA21edo Ikastetxeko WEB, BLOG Komunikazi
Iraunkortasunarekiko edo Hezkuntzako o kopurua
berriak edo komunikazioak sareetan EA21edo
ikastetxeko WEB, BLOG Iraunkortasunari buruz
edo Hezkuntzako sareetan egindako komunikazioak
handitzea
Ikasleak EA21 proiektuan Ikasleak EA21 proiektuan Ekintzen
inplikatzeko Komunikazio inplikatzeko egindako memoria
ekintzak (gutun, lehiaketa, Komunikazio ekintzak
erakusketak, taula (gutun, lehiaketa,
berdearen inaugurazioa,…) erakusketak, taula
antolatzea berdearen
inaugurazioa,…)
Udal-komunikabideetan Udal-komunikabideetan Berriak
argitaratutako gutun edo argitaratutako gutun edo
berriak gehitzea berri
Taula-berdearen ikasleen Taula berdean ikaslek Berriak
erabilera hobetzea ipinitako berri edo lanen
kopurua
Eskolako Agenda 21ren EA21 eguna (ordua) % gela
eguna antolatzea tratatu den gela kopurua kopurua
osoarekiko
Klima aldaketari buruzko Klima aldaketaz egindako Memoria
aurkezpen, erakusketa, aurkezpen, bideo
bideo emanaldi edo emanaldi , erakusketa
hitzaldiak antolatzea edo hitzaldien kopurua
Klima aldaketa murrizteko Klima aldaketa % gela
praktika onen zabalketa murrizteko praktika onak kopurua
egitea edo neurriak zenbat osoarekiko
geletan argi adierazten
diren (horma irudiak,
txartel plastifikatuak,..)
Partaidetz Udalerrian ingurumen Kanpainen kopurua Memoria
a kanpainetan (landaketak,
Udalerria oinez eskolara,…) parte
n hartzea gainontzeko
ikastetxeekin batera.
e-mintegian edo e-mintegian edo Koordinazi
koordinazio bileretan koordinazio bileretan o bileren
irakasleek egindako irakasleek egindako memoria
ekarpenak gehitzea ekarpenak
Udalerrian ingurumen Azterketa egiteko Memoria
arazo baten azterketan egindako ibilbide edo
(energia, hondakinak, elkarrizketak
mugikortasuna,…) parte
hartzea gainontzeko
ikastetxeekin batera.
Hiritarrek edo familiek Hiritarrek edo familiek Memoria
ingurumen ikastetxeari egindako
-iradokizunak emateko ingurumen-iradokizunen
egitasmoa edo kanpaina kopurua
bat egin
Hiritar-foroetan ikastetxeko
Hiritar-foroetan Ordezkari
ordezkarien presentzia ikastetxeko ordezkarien eta foroen
gehitu kopurua kopurua
Herriko erakundeekin Herriko erakundeekin Ekintzen
harremanak gehitu ekintzak partekatuen deskribape
kopurua n memoria
Familiak GAP programan GAP programa egiten %
sartzeko zabalkundea egin duten familien kopurua familieen
kopuru
osoarekiko
Partaidetz Zuzendaritza taldearen Zuzendariak presiditutako%
a Eskolan inplikazioa gehitzea ingurumen batzorde Ingurumen
kopurua batzorde
kopuru
osoarekiko
Zuzendariaren parte Zuzendaria
hartzea Ingurugelako k parte
batzarretan hartu duen
batzarren
kopurua
Ingurumen-hezkuntzaren Ingurumen-hezkuntzaren %
topaketetan irakasleen topaketetan talde irakaslego
parte hartzea gehitzea sustatzailearen irakasleenosoarekiko
parte hartzea
EA21eko lan eta EA21eko lan eta % parte
eskakizunen banaketan eskakizunen banaketan hartze
irakasle boluntarioen irakasle boluntarioen duten
kopurua gehitzea kopurua irakasleeak
kopuru
osoarekiko
Irakasleak EA21 proiektuan Memoria eta %
inplikatzeko memoria eta dokumentazioa irakaslego
dokumentazioa antolatzea ezagutzen duten % osoarekiko
irakasleak
Lan-talde kooperatiboetan Lan-talde % gela
antolatutako ikasle kooperatiboetan kopuru
jardueren kopurua gehitzea antolatutako jarduerak osoarekiko
gelaka
Gelaka Ingurumen- Ingurumen-arduradunak % gela
arduradunak izendatzea gelaka kopuru
osoarekiko
Tutoretzetan Tutoretzetan gelaka % saio
Iraunkortasunari Iraunkortasunari kopuru
dedikatutako saioak dedikatutako saioak osoarekiko
gehitzea
Ikasleen partaidetza Ekintza Planaren Memoria
Ekintza Planean %X elaborazioan,
gehitzea. onespenean eta
aplikazioan parte hartu
duten ikasleen kopurua.
Ikasleen partaidetzarako Sortutako komisioak Memoria
komisioak sortze eta
sustatzea
Komisioetan parte
hartutako ikasleen
kopurua.

ASPEKTUA HELBURU ZEHATZA ADIERAZLEA TRESNA


CURRICULU
MA
Curriculum Arloen edo sailen EA21en inplikatutako sailen Sail edo
aren inplikazioa handitzea edo arloen kopurua. arloei
berrikuntza EA21 programan zuzendutako
Programazioetan EA21en galdetegia.
txertaketa maila
Hezkuntza EA21en landutako Konpromisoen betetze maila. Kontrol-
komunitate gaiaren inguruko taulak,
aren konpromisoak betetzea. galdetegia.
partaideen
jarrera
arduratsuak
.
DiziplinarteEA21en inguruan Diziplinarteko proiektuen Memoria
kota-suna diziplinarteko proiektuak kopurua.
sustatzea.
Irakasleen Klima aldaketaz edo Ikastarotara joan diren % irakaslego
prestakuntz EA21etaz irakasleen irakasleen % osoarekiko
a prestakuntza gehitzea
LOEko arlo bakoitzeko Arlo bakoitzeko curriculum Aztertutako
curriculum berriak berriak iraunkortasunarekiko arloen % arlo
iraunkortasunarekiko dituen loturak eta ekarpenen guztiekiko
dituzten loturak eta zerrenda
ekarpenak aztertzea
Ikasleen Klima aldaketari buruzko Klima aldaketari buruz Ezagumendu
aprendizaia UD bat lantzea maila ikasleak dakitena en kontrola
batean
Klima aldaketari Interneten landutako Klima Ikasleek
buruzko UD bat aldaketari buruzkoaz ikasleak egiten duten
Interneten bidez landu dakitena komunikazio
maila batean (taldeka adierazpenak
edo binaka)
Energia Energia berriztagarrietako Bisitaren
berriztagarrietako instalakuntzak bisitatu ebaluazio-
instalakuntzak edo dituzten ikasleen kopurua galdetegia
erakusketak bisitatzea
ONG batzuekin ONG batzuekin Ekintzen
iraunkortasunaren giza iraunkortasunaren giza eta ebaluazio-
eta garapen alorra garapen alorra aztertzeko galdetegia
aztertu egindako ekintzak
Kontsumo Ingurumen-arduradunen % gela
iraunkorrerako edo eta txandakatzea gelaka kopuru
erabilera osoarekiko
arduratsurako jarrerak
eta jokabideak garatu
Klima aldaketari Gelaka klima aldaketari buruz Ekintzen
buruzko bideo egindako bideo emanaldi, ebaluazioa-
emanaldi, hitzaldiak hitzaldiak edo debateak. galdetegia
edo debateak
antolatzea
Energia-kontsumoaren Energia-kontsumoaren Egindako
inpaktuez edo azken inpaktuez edo azken proiektu edo
urteotako bilakaeraz urteotako bilakaeraz taldeka ikerketen
taldeka proiektuak edo egindako proiektu edo komunikazio
ikerketak egin ikerketak adierazpenak