Pablo Picasso

Pablo Ruiz Picasso (Malaga, Espainia, 1.881eko urriaren 25a -Mougins, Itsas Alpeak, Frantzia, 1.973ko apirilaren 8a) margolari eta eskulturagile espainiarra izan zen. XX. mendeko artista esanguratsuenetarikoa. Georges Braque frantzesarekin batera kubismoa sortu ziren. Izen osoa Pablo Diego José Francisco de Paula Juan Nepomuceno María de los Remedios Cipriano de la Santísima Trinidad Clito Ruiz y Picasso zuen.

"Gernika" Pablo Picasso margolari espainiar ospetsuak egindako artelan famatua da, 1.937. urteko Gernikako bonbardaketa irudikatzen duena eta bakearen aldeko aldarria izan zena. Margolana olioa oihal gainean da eta neurriak 3,5

metro garai eta 7,8 metro zabal.

Historia
Picassok lehen aldiz erakutsi zuen bere lan hau Parisen, 1.937ko nazioarteko erakusketan. Europan barna erakusgai ibili ondoren , New Yorkeko Arte Modernoaren Museora (MOMA) iritsi zen 1.939an, eta bertan gorde zuten margolariak berak eskaturik. 1.968 Francisco Francok eskatu zuen lanaren espainiaratzea, baina margolariak espresuki esan zuen horrelakorik bakarrik onartuko zuela bere herrialdean errepublika berriro egonez gero. Hau ez zen gertatu, eta Picasso 1.973an hil zen, baina zortzi urte geroago, diktadorea hilda zegoela, Madrila eraman zuen azkenik bere maisulan famatua AEBetatik, 1.981ean. Prado Museoan hasieran egon bazen ere, 1.992tik aurrera Reina Sofia Museoan dago. Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak behin baino gehiagotan eskatu du margolana Euskal Herrira ekartzea eta azken urteotan, Guggenheim Bilbao Museora eramatea proposatu du, baina Espainiako Gobernuak ez du orain arte horretarako baimenik eman.

Biografia
Pablo Picasso Malagan jaio zen 1.881eko urriaren 25ean. Bere aita José Ruiz Blasco margolari eta marrazkigintza irakasle euskalduna zen. María Picasso Lopez, bere ama, Andaluziakoa zen. Txikitan ez zen oso ikasle ona baina margotzeko trebetasun handia erakusten zuen.

1.891n, hamar urte zituela, familia Coruñara joan zen bere aitak Da Guarda institutoan lanpostu bat lortu baitzuen. Lau urte geroago, 1895ean, bere aitak lanpostu berri bat lortu zuen, baina Bartzelonako Escola d'Arts i Oficis de la Llotjan. Eskola honetan Pablo onartu zuten eta 1.896an hamabost urte baino ez zituela bere lehengo lantegia ipini zuen Bartzelonan. 1.898an bere lehengo banakako erakusketa egin zuen Bartzelonako Els Cuatre Gats jatetxean. 1.900eko udazkenean Erakusketa Unibertsala ikusteko asmoarekin bere lehendabiziko bidaia egin zuen Parisera. Hor Petrus Mañach arte-merkatariari hiru marrazki saldu zizkion, eta honek hileko 150 libera eskaini zizkion Picassori urte beteko lanagatik, esan liteke horrekin margolari profesionala bihurtu zela. 1.901ean berriro Parisera joan zen. Max Job ezagutu

zuen eta bere garai urdina deitutako aldia hasi zen.

Garai urdina: Meninak

1.904an azkenik Frantziako hiriburua lekualdatzea erabaki zuen. Parisen, Picassok Braque eta Apollinaire ezagutu zituen. Braquerekin kubismoa lantzen hasi zen eta 1907an Avignongo Andereñoak (Les damoisselles d' Avignon) margolana egin zuen.

Avignongo andereñoak

1.914an lehen Mundu Gerra hastean, bere lagunek Braquek eta Apollinairek armadara joan behar izan zuten. Braque udazken horretan hil zen, eta pixka bat geroago Apollinaire ere hil egin zen buruko zauri larri baten ondorioz. 1.930ean bere amari pintaturiko erretatu zahar batengatik Carnegie saria lortu zuen, eta honek dirutza eman zion. Horrek etxe handi bat erosteko eta urtebetez Espainian zehar bidaiatzeko aukera eman zion.

1.936an Espainiako Gerra Zibila hastean Picassok errepublikanoen alde sendoki egin zuen eta Prado museoaren zuzendaritza sinbolikoki onartu zuen. 1.937an Guernica margolan ezaguna egin zuen, Gernikako bonbardaketa salatzeko. 1.939an New York hiriko Arte Modernoaren Museoan Picassoren erakusketa antologikoa antolatu zen. 1.942an Frantziako alderdi komunistako kidea egin zen. 1. 946an bere Vallauris garaia deitutako aldia hasi zen. Aldi honetan zeramika ere lantzen hasi zen. Picassok lan egiten jarraitu zuen Frantzian 1.973an hil zen arte 91 urte zituela.