P. 1
ASTEKARIA 23

ASTEKARIA 23

|Views: 51|Likes:
Published by Gipuzko Buru Batzar
Hainbat gaiei buruzko gure ikuspegia eta iritzia garbi jasotzen dituen astekaria. Zabaltzeko, eztabaidatzeko, informazioa partekatzeko…. erabili dezakezue.
Hainbat gaiei buruzko gure ikuspegia eta iritzia garbi jasotzen dituen astekaria. Zabaltzeko, eztabaidatzeko, informazioa partekatzeko…. erabili dezakezue.

More info:

Published by: Gipuzko Buru Batzar on Sep 19, 2013
Copyright:Attribution Non-commercial

Availability:

Read on Scribd mobile: iPhone, iPad and Android.
download as PDF, TXT or read online from Scribd
See more
See less

09/20/2013

pdf

text

original

2013-09-19 23.

zenbakia

AKORDIOA: EZ GUTXIAGO, ETA EZ GEHIAGO
Urriko hauteskundeetako emaitzak EAJren Jaurlaritza ahalbideratu zuen eta, aldi berean, urte askorako joko-esparrua argitu: etorkizunean nekez izango dute alderdi espainolistek Jaurlaritza berriz bere esku, nagusitasuna beti ere aukera abertzale batetik pasako baita. Baina Alderdi Jeltzalearen nagusitasuna eta, oro har, abertzaletasunaren pisua nabarmentzeaz gain, beste zerbait geratu da argi oraingoan ere: erabateko gehiengorik ez dagoela. Gehiengorik gabe posible da, teorian, gobernatzea baldin eta... blokeorako gehiengorik ez badago. Eta zoritxarrez, blokeorako gehiengoa egon daitekeela argi utzi dute gainontzeko alderdiek Jaurlaritza 2013rako aurrekontua erretiratzera behartu zutenean. Horretarako EH-Bilduk bat egin baitzuen alderdi espainolistekin. Horiek horrela, EAJren eta Lehendakariaren konponbiderako deia etengabea izan da, etengabea eta indar politiko guztiei irekia. Hasieratik eskaini zitzaien fiskalitatearen berrikuspena eta erakunde ezberdinen aurrekontuak ateratzeko aukera. Baita EHBilduri ere, nahiz eta Ezker Abertzalea, orain arte behintzat, “eredu kontrajarrien” estrategia lantzen ibili den, gurekin akordiotara iristeko bidea itxita mantenduz. Alderdi Sozialistak joan-etorri xelebrea izan du, bereziki Gipuzkoan ikusi duguna: Garitanoren aurkako zentsura eskatzetik Garitanoren fiskalitatea eta aurrekontuak ahalbideratzera eraman duena. Azkenean, norabidea aldatu du: Urkulluk maiatzean zabaldutako Mahai Politikoaren ondoren, orain gauzatutako akordioaren alde egin du, ziurrenik, foru eta udal hauteskundeak urreratzen ari diren heinean, Ezker Abertzalea bidelagun izateak hautesle sozialistak gehiegi motibatuko ez dituen beldur.

Azkenean, PSE-PSOErekin akordioa sinatu da, ekonomia suspertzeko eta langabeziari aurre egiteko, administrazio-egiturak egokitzeko eta fiskalitate berri baten eskutik baliabide publiko gehiago izan ahal izateko. Eta, logikak agintzen duenaren ondorioz, Gobernuak beharrezkoa duen egonkortasuna lortu ahal izateko. Hori da akordio honen funtsa. Ez gutxiago eta ez gehiago. Horrek bestelako akordioei bidea ixten al die? Gure ikuspegiz, ez. Berez ezinbestekoak izango dira Batzar Nagusietan zerga berriak ontzat eman behar badira. Eta Urkulluren Jaurlaritzaren beste bi ardatzetan ere akordioak beharko ditugu: Bakea eta Bizikidetza arloan eta Estatus Berriaren inguruan. Lagungarri izango ote da EHBilduk “Euskal Bidea”ren goiburupean ezagutzera eman duen balizko jarrera aldaketa? Hala bedi. Ikuskizun dago. Bukatzeko, entzuten dira ahotsak, hizpide dugun akordioa beste garai bateko egoerekin nahasi nahi dutenak. Ajuria Eneko ituna eta alderdi sozialistarekiko koalizio-gobernua iraganeko egoera jakinean gauzatu ziren, besteak beste Eusko Alderdi Jeltzalearen zatiketagatik. Garai haiek joan ziren. Zorionez, orduko errealitateak ez du zerikusi handirik gaur egungoarekin. Gauza bat da une bakoitzeko behar eta lehentasunei irtenbidea ematen asmatzea eta bestea –oso ezberdina– baten batzuen nostalgia hala moduz ontzat ematea.

EZEIZABARRENA: “BILDUK ZABORTEGIEN ALDEKO APUSTUAN MANTENTZEN DA”
Ingurumen diputatu Iñaki Errazkinen agerraldiari erantzunez, Xabier Ezeizabarrena batzarkide jeltzaleak adierazi du “Bilduk zabortegien aldeko apustu egiten segitzen du”. Prentsaurrekoan, orain urte eta erdi, zaborren kudeaketarako ezker abertzaleak beren proiektua aurkeztu zuenetik, “zaborraren hondarrezko fardelak nora eraman edo non utzi behar dituen jakin gabe segitzen dugu” azpimarratu du.

LAPURTUTAKO AGIRI GUZTIAK ITZULTZEA ESKATU DIO EAJk WERT MINISTROARI
Madrileko kongresuan egin den gobernuaren kontrol saioan Joseba Agirretxeak Wert ministroari Guda Zibilean EAJri lapurtu zitzaizkion agiri guztiak itzultzeko eskatu dio. lapurtutako Egindako itzulketan guztiak itzuli ez direla egiaztatu ondoren. Eusko Jaurlaritzaren paperak ere eskatu ditu. 2011. urtearen amaieran egindako dokumentu itzulketa ez zen bere osotasunean egin, 75 erreferentzia baino gehiago falta ziren eta bi urte ondoren ez da erantzunik egon. Wert ministroak, Agirre Lehendakariaren erakunde dokumentuak itzuliko direla bermatzen erantzun ondoren, diputatuak dokumentu horiek itzultzea, “legezkoa dela” azpimarratu du eta falta diren dokumentuen artean ez daudela Agirreri dagozkionak bakarrik.

Zabor fardelak

Hori dela eta, berak esan duenez, diputazioak “plangintzarik gabe jarraitzen du. Errauskailua egitea behin betirako geldiaraztea erabaki du bakar bakarrik, baina zabor hondarra nola kudeatu behar duen argitu gabe, erabaki horren ondorio ekonomikoa zein izango den zehaztu gabe, ezta eraikina geldiarazteagatiko kostuen egoera nola kudeatu behar duen ere”.

“KASKARIN KULTUR ELKARTEAk” ANTOLATUTAKO HITZALDIAK JENDEZ BETETA
“Espainiako estatuko hainbat gobernuk garatu duten eredu ekonomikoa da gaur egun dugun egoera ekonomikora ekarri gaituenak”. Horrela adierazi zuen Jon Azuak, Kaskarin Kultur Elkarteak antolatutako hitzaldi-sortaren barruan. Geure etorkizunak guk geuk diseinatu eta garatzearen aldeko apustu egin zuen, “aldaketak bakarrik sortu ez, baizik eta bultzatu egin behar direlako”. San Telmo museoan egin ziren hiru hitzaldietan Daniel Innenarityk eta Juanjo Alvarezek ere parte hartu zuten, krisia eta politikaren arteko harremana aztertu zutelarik, “abiadura handiz gertatzen ari diren aldaketa sozialei erantzuteko gaitasunik ez dutelako azaldu gaur egungo egitura politikoek” adierazi zuen Innenarityk. Alvarezek, bere aldetik, Euskadiren nortasun europarra nabarmendu zuen. “Beti izan gara europarrak eta hori izan da gure ekonomia garatzeko esparrua”. Azkenik Igor Otxoak eta Itziar Nogerasek Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaz hitz egin zuten esanez “bereziki herritarren eta elkarteen parte hartzea da proiektuaren muina ez soilik erakundeena”. San Telmoko hitzaldi-aretoa txiki geratu zen eta bertaratutakoek modu aktiboan parte hartu zuen hitzaldi bakoitzaren ondoren sortutako eztabaidetan.

2013-09-19 Andoni Ortuzar “EAJren erronka gaur” 19:00etan Azkoitiako batzokian 2013-09-23 Emilio Olabarria “Bada etorkizunik pentsioetan?” 19:00etan Aretxabaletako “Arkupen” 2013-09-24/29 Alderdiaren astea Zarautzen Aste osoan zehar ekintza ezberdinak antolatu dituzte.

www.gipuzko.com

2013-09-19 23. zenbakia

EL ACUERDO: NI MENOS, NI MÁS
El resultado de las elecciones de octubre posibilitó el Gobierno del PNV y, a su vez, clarificó el escenario de actuación para un largo período: en el futuro, los partidos españolistas difícilmente volverán a tener en sus manos el Gobierno Vasco, ya que la mayoría pasará siempre por una alternativa abertzale. Pero además de quedar patente el liderazgo del Partido Nacionalista Vasco y, en general, el peso mayoritario del nacionalismo vasco, también ha quedado claro otro hecho: no hay mayoría absoluta. Sin mayoría, en teoría, es posible gobernar… siempre que no se dé una mayoría de bloqueo. Y lamentablemente, el resto de formaciones han demostrado que se puede producir una mayoría de bloqueo cuando forzaron al Gobierno a retirar el presupuesto de 2013. A tal fin, EHBildu sumo posiciones con los partidos españolistas. En este contexto, el PNV y el Lehendakari no han dejado de abogar por alcanzar acuerdos de manera constante y abierta a todos los partidos políticos. Se les ofreció la oportunidad de revisar la fiscalidad y la aprobación de los presupuestos en las diversas instituciones. También a EHBildu, a pesar de que la Izquierda Abertzale ha desarrollado, por lo menos hasta el presente, la estrategia de la “contraposición de modelos”, manteniendo cerrada la vía de posibles acuerdos con nosotros. El Partido Socialista ha realizado un recorrido llamativo, del que hemos sido particularmente testigos en Gipuzkoa: de exigir una moción de censura contra Garitano pasaron a posibilitar la fiscalidad y los presupuestos de Garitano. Por último, cambio de rumbo: tras la apertura en mayo de la Mesa Política por parte de Urkullu, ahora el Partido Socialista ha apostado por el acuerdo recién rubricado, seguramente debido al temor a que su electorado, a medida que se acercan las elecciones municipales y forales, no se vaya a ver demasiado motivado con la Izquierda Abertzale como compañero de viaje.

Al final se ha firmado el acuerdo con el PSE-PSOE con el objetivo de impulsar la recuperación económica y hacer frente al desempleo, para adecuar la estructura arquitectura institucional y aumentar los recursos públicos a través de una reforma fiscal. Y, como es lógico, a fin de que el Gobierno logre la estabilidad que necesita. De eso trata este acuerdo. Ni menos, pero tampoco más. ¿Supone ello cerrar la puerta a acuerdos de otra naturaleza? No, desde nuestro punto de vista. De hecho, resultan imprescindibles otros pactos si hemos de aprobar nuevos impuestos en las Juntas Generales. Asimismo, necesitaremos llegar a acuerdos en los otros dos ejes del Gobierno de Urkullu: en el ámbito de Paz y Convivencia y en el del Nuevo Estatus. ¿Será de ayuda el supuesto cambio de actitud que EHBildu ha dado a conocer bajo el lema “La vía vasca”? Que así sea. Ya se verá. Un último apunte. Se oyen voces que buscan confundir el referido acuerdo con situaciones de otros tiempos. El pacto de Ajuria Enea y la coalición de gobierno con el partido socialista obedecen a realidades pretéritas, se forjaron en unas circunstancias que pertenecen al pasado, entre otras la división del Partido Nacionalista Vasco. Afortunadamente, la realidad de aquel entonces poco tiene que ver con la actual. Una cosa es dar respuesta a las necesidades y prioridades de cada momento y otra –muy diferente– dar por buena la nostalgia que algunos parecen manifestar.

EZEIZABARRENA: “LOS VERTEDEROS SIGUEN SIENDO LA APUESTA DE BILDU”
En respuesta a la comparecencia del diputado de Medio Ambiente, Iñaki Errazkin, el juntero nacionalista, Xabier Ezeizabarrena, ha declarado que “los vertederos siguen siendo la apuesta de Bildu”. Tras recordar que ha transcurrido más de año y medio desde que la izquierda abertzale presentara en una conferencia de prensa su proyecto para la gestión de los residuos ha Bala de residuos subrayado que “continuamos sin saber dónde va a colocar los depósitos de balas de residuos para la fracción resto”. En ese sentido ha afirmado que “la Diputación sigue sin tener planificación. Simplemente ha decidido paralizar definitivamente la construcción de la incineradora pero sin aclarar cómo va a gestionar la fracción resto, cuál va a ser la consecuencia económica de la decisión, ni cómo se va a gestionar la situación de los costes de la paralización”.

EL PNV RECLAMA A WERT LA DEVOLUCIÓN DE LOS DOCUMENTOS INCAUTADOS
En la sesión de control al Gobierno celebrada en el Congreso de Madrid, el diputado Joseba Agirretxea, ha exigido al ministro Wert la devolución de la totalidad de los documentos del PNV incautados durante la Guerra Civil por “constatar que esa devolución es incompleta”. Asimismo ha reclamado los papeles del Gobierno Vasco. Agirretxea ha señalado que la entrega de documentos que se produjo a finales de 2011 “fue incompleta, faltando más de 75 referencias sin que haya habido respuesta después de dos años.” Tras la respuesta del ministro Wert, garantizando la restitución de los documentos institucionales del lehendakari Agirre, el diputado ha subrayado que su entrega “es de justicia” y que entre los documentos pendientes de devolución no sólo se encuentran los relativos a Agirre.

GRAN AFLUENCIA DE PÚBLICO EN LAS CONFERENCIAS DE “KASKARIN KULTUR ELKARTEA”
“El modelo económico que diferentes gobiernos del estado español han configurado, es uno de los motivos que nos ha llevado a la situación económica que tenemos” señaló Jon Azua dentro del ciclo de conferencias organizado por Kaskarin Kultur Elkartea. Apostó por que fuéramos nosotros quienes diseñemos y desarrollemos nuestro propio futuro “porque los cambios no se producen solos sino que hay que generarlos”. En el ciclo de tres conferencias celebrado en San Telmo Museoa intervinieron también Daniel Innenarity y Juanjo Álvarez analizando la relación entre crisis y política. En palabras de Innerarity “las actuales estructuras políticas no son capaces de responder a los cambios sociales que se están produciendo a una gran velocidad”. Álvarez, por su parte, destacó la identidad europea de Euskadi en afirmaciones como “siempre hemos sido europeos y ha sido el ámbito para el desarrollo de nuestra economía”. Por último, Igor Otxoa e Itziar Nogeras hablaron de “Donostia 2016 Capital Cultural Europea”, señalando que “el proyecto se basa sobre todo en la participación de la ciudadanía y de las asociaciones y no solo en la de las instituciones”. El aforo de la sala de conferencias de San Telmo quedó pequeño y el público participó activamente en los debates que siguieron a cada conferencia.

2013-09-19 Andoni Ortuzar “EAJren erronka gaur” 19:00h Batzoki de Azkoitia

2013-09-23 Emilio Olabarria “¿Existe futuro para las pensiones?” 19:00h. “Arkupe” Aretxabaleta 2013-09-24/29 Semana del Partido en Zarautz Múltiples actividades orientadas a todas las edades

www.gipuzko.com

You're Reading a Free Preview

Download
scribd
/*********** DO NOT ALTER ANYTHING BELOW THIS LINE ! ************/ var s_code=s.t();if(s_code)document.write(s_code)//-->