You are on page 1of 4

GETXOKO

UDALA GARDENTASUNA?, GOBERNU ONA?, KUDEAKETA ONA?


Kurtso berria dugu baina Getxoko udaletxean duguna ez da batere berria. Pasa den uztailaren 12ko Getxoberrin, Getxoko EAJren Gobernua, Udal honen eta bere Erakunde Autonomoen gardentasuna eta burutzen ari diren kudeaketa ona saltzen saiatu zen. Harro sentitzen zen, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren arabera (HKEE), Euskal Autonomi Erkidegoko lehen 25 Udalen barruan eta Bizkaiko 6garren udala izatea, zeinaren bere kontu publikoek ez duten hutsik aurkezten. Ba susmatu bezala, mitoa erori da. Aipatutako Epaitegiaren kontu-ikuskaritzak egindako behin behineko txostenek (2011ko ekitaldiei dagozkiena), argi erakutsi eta ziurtatzen dute gardentasuna opakutasunarekin nahasten dela eta gobernatze ona eta kontrolatua nahasmen hutsarekin

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak 2011ko ekitaldiei dagozkien txostenak aztertuz, honako honekin aurkitzen gara: 1. PLANIFIKAZIO GABEKO ETA GUZTIZ PREKARIOA DEN PERTSONAL POLITIKA: Aipatutako txostena aztertuz, aldi baterako lanaz abusatzen duen politika batekin topo egiten dugu, lan baldintzak ezegonkortzen dituena, ilegalitateetan erortzen dena, lan harremanak epaitegietan bukatzen dutenak, eta langileari itxaropen faltsuak sortzen dizkiona. Hainbat adibide: a.- Udalean 20 langile mantentzen dira (15 gehiago Kultur Etxean, 45 Nagusien Udal Egoitzan eta 4 Musika Eskolan), aldi baterako obra kontratuekin (batzuek 1999 aurretik), finko mugagabe bihurtu direnak eta gure ustez, eta indarrean dagoen legeari eutsiz, langile finko izan beharko liratekeenak. (txosteneko II.1.3 atalean, 14. orrialdean) b.- Udaleko Lanpostu- Zerrendan (LPZ) 19 lanpostu daude aurrekontuan diru-hornidurarik ez dutenak. (txosteneko II.1.3 atalean, 14. orrialdean). zer egingo dute gure kudeatzaileek?, lanpostu hauek amortizatu eta Lan Eskaintza Publikora (LEP) zuzendu? c.- Izendapen askeko lan-postu: 5 (nahi erara). Hauetako 3 Justizia Auzitegiak baliogabetuko ditu. (txosteneko II.1.3 atalean, 14. orrialdean). d.- Nagusien Udal Egoitzan, 188 lan kontratu egin ziren 13 langilerentzat 2002ko lan poltsak erabiliz, deialdietan publizitaterik gabe eta Funtzio Publikoan oinarri diren berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioak baztertuz (txosteneko II.1.2 atalean, 9. orrialdean). e.- 2011. urtean Nagusien Udal Egoitzan 838 aldi-baterako lan kontratu egin ziren 73 langilerentzako eta erabili ziren lan poltsa batzuk 1999 urte aurretikoak ziren (txosteneko A22 eranskinean, 9. orrialdean). Urte horretan Egoitzak 113 langile zituen eta haietatik 84 aldi-baterakoak ziren. Nola justifikatuko dute nahasmen hau? Esanez zuzentzen ari direla 2010tik egiteke duten Lan Eskaintza Publikoarekin? EAJren Gobernu Taldeak oinarrizko lan eskubideak errespetatu beharko lituzke, langile guztien lan egoera erregularizatuz eta kalitatezko enplegu publikoa sortuz. 1

2. OBRA ETA ZERBITZUEN KONTRATUETAN GAIZKI EGINAK: HKEEk salatzen dituenak honakoak dira: konkurrentzia eta publizitate printzipioak betetzen ez dituzten zerbitzu, obra eta azpikontraten kontratuak; %86raino bere prezioa igotzen duten zerbitzu eta obren esleipenak; gaizki kalifikatzen diren kontratuak eta beraz, euren kalifikazio eta iraupen legala betetzen ez dutenak; Osoko Bilkuretatik ebasten diren erabakiak; azpikontratazio ilegalak; zenbait kasutan eskaintza ekonomikoenak zigortzen dituzten esleipen sistemak, txarto aplikatutako fidantzak HKEEk salatutako adibideak: a.- Esleipen prezioa izugarri igotzen dituzten kontratuak, esleipen prezioa desitxuratzen eta beraz lizitazio bera ere bai. Adibidez: Getxo Antzokiko 2. Faseko obrak 2,9M tik 3,773M ra pasatzea (%30 baino gehiago), proiektu obraren zuzendaritza eta proiektuaren erredakzioa esleipenean 1,1 M izatetik 2,047 M izatera (%86 baino gehiago), Erromoko kolektorea berritzeko obra 902.982tik 1,369 Mra pasatzen da (%51 baino gehiago). (txosteneko A.16.1 eranskinean, 60. orrialdean). Zuzenean esleitutako 1,5 M euroko gastuak publizitatearekin negoziatutako prozedura erabiliz bideratu behar zirenak (txosteneko A.16.2 eranskinean, 63. orrialdean). 1,459 Mko gastuak kontratu txiki modura bideratuak lizitaziora atera behar zirenak (txosteneko A.16.1 eranskinean, 60. orrialdean). b.- Publizitate barik eta negoziaketen bitartez esleitu zen Etxe Sorginduaren berritzearen kontratua 998.029 eurotan. Hemen ez zen frogatu esleipena jaso zuen enpresak bakarrik egin zezakeela. (txosteneko II.1.1 atalean, 7. orrialdean). Geroago, legeria hautsiz, exekuzioa epez kanpo luzatu zen horretarako aurretiko luzatzea onartua izan gabe. (txosteneko A.16.1 eranskinean, 60. orrialdean) c.- 26,9 M eurotan esleitutako 9 kasutan kontratuak baloratzeko eta esleitzeko formula matematikek, eskaintza ekonomikoenak zigortzen ditu. (txosteneko III.1.4 atalean, 15. orrialdean). Kultur Etxeari dagozkion kontratazio espediente guztietan, kontratazio mahaia behar bezala osatuta ez egoteagatik, hainbat hutsune atzematen dira administrazio agirien irekitzeari dagokionez , baita formula baten bidez kuantifikatu ezin diren irizpideei dagozkien agirietan (txosteneko III.2.2 atalean, 18. orrialdean). d.- Hiri Garbiketa eta Zaborren Batzearen kontratuaren luzapena Gobernu Batzordeak onetsi zuen, onespen honen ardura Osoko Bilkurari zegokiolarik (txosteneko II.1.1 atalean, 7. orrialdean). e.- Parke eta Lorategien mantenuaren kontratua 2006ko Ekainaren 20ean esleitu zen 1,8M eurotan 6 urterako iraupenarekin, administrazio kontratu berezi modura, argi dagoenean zerbitzu-kontratu bat dela eta beraz, bere iraupen legalak ezin duela 4 urte baino gehiagokoa izan (txosteneko II.1.1 atalean, 7. orrialdean). Epaitegiaren txostenean adibide gehiago agertzen dira baina ez dugu nahi gehiegi luzatu. Guretzat oso larria da herritarren dirua gaizki erabiltzea eta irregularrak diren kontratuak burutzea. Azken finean, kontratu hauek kontu ilunetaz eta faboreen kontratuetaz pentsatzera garamatzate. Kontratazioan gardentasuna beti exijituko dugu, are gehiago, herriaren ekonomia baldintzatzen duten proiektu handien kasuetan. 2

3. JUSTIFIKATU GABEKO KOPURUAN ADOSTU ZEN PUNTA BEGOAKO HOTELAREN KONTRATUAREN APURKETA: PUNTA BEGOAKO GALERIETAKO hotelaren kontratuaren amaieraz Epaitegiak adierazten du Udal Idazkariak kalte ordainaren kopurua negoziatu zuela, Udal Kontu-hartzailearen iritziaren aurka. Udal Kontu-hartzailearen iritziz aditu batek aztertu beharko lukeen Barcel enpresaren ospa egiteak Getxoko Udalean sortutako eragin ekonomikoa. Aditu horrek baloratu behar zuen Barcelk eman zuen dirua: 1,2M euro (jarritako fidantza 8,6M eurokoa zen) arrazoizko balioa ote zen kalte ordaina bezala. (txosteneko III.1.4 atalean, 16. orrialdean). Udal Idazkariak, estatuko funtzionarioa eta bere eginkizunen artean udalean egiten diren gauzak legalak izatea zaindu behar duenak, Udal Kontu-hartzailearen gomendioen kontra NEGOZIATU ZUEN. Jakin nahi dugu: zergatik ez zaio kasurik egin Kontu-hartzaileari? zein kaudimen edo formaltasun profesionalarekin negoziatu du Idazkariak? zeintzuk izan dira erabilitako irizpideak baloratu ahal izateko udalari eragindako kaltea? zer nahi dute jendeak pentsatzea arrazoitu gabeko 7,4 M euroko beherapenaz? 4. MUGARIK GABEKO AZPIKONTRATAZIOAK: Zerbitzu kontratuei buruz Epaitegiak, besteak beste, ondoko irregulartasunak ikusi ditu: a.- Udal Gobernuak 2010ko uztailaren 20ean bilketa kudeaketan zerbitzu osagarrientzako kontratua esleitu zuen 3,6 M eurotan eta 4 urteko iraupenarekin. Udalak aipaturiko kontratuan azaltzen diren zerbitzuen berrikusketa egin beharko du, zerbitzu horietako baten batek autoritate-ariketarik behar duenentz. Hala balitz, udaleko funtzionarioek soilik egin ahalko lukete lan hori. (txosteneko III.1.4 atalean, 16. orrialdean). Guk argi dugu, autoritate-ariketa behar duela eta beraz ezin dela azpikontratatu. Bestalde, gogoratu behar dugu 2011ko ekitaldian, kobratu gabeko zergengatik 7,7 M hornitu zirela diruzaintzako soberakinetik. Honek argi erakusten du kontratatutako zerbitzuaren eraginkortasun eza. b.- Aztertutako obra espediente guztietan ez dago proiektua gainbegiratzen duenaren txostenik. (txosteneko III.1.4 atalean, 15. orrialdean). c.- Aztertutako kontratazio espediente guztietan, bai administrazio agirien irekieran baita formulen bidez kuantifikatu ezin daitezkeen agirietan, Kontratazio Legea betetzen ez duen Mahi Kontratazio ordezkatze bat dago (txosteneko III.1.4 atalean, 15. orrialdean). Gobernu Taldeak zerbitzu publikoen azpikontratatzearen alde nabarmen egiten du, baita legeak onartzen ez dituen kasuetan ere. Horrez gain, ez du azpikontraten lanaren segimendurik egiten eta zerbitzu edo obraren kontrola enpresa beraien eskuetan uzten du. 5. UDAL BALANTZEETAN IBILGETUA ZENBATEKOA DEN EZAGUTZEKO EUSKARRIRIK EZ: Txosteneko II.2 ataleko 11. orrialdean Epaitegiak esaten du ez dagoela euskarri egoki eta nahikorik Udaleko eta Erakunde Autonomoen balantzean jasotzen den ibilgetuaren kopurua ezagutzeko eta honegatik ezin da jakin erreala ote den Balantzean agertzen den 2011ko Abenduaren 31rainoko ondasun eta eskubideen egoera. Beraz, ibilgetua amortizatzeko, Galdu-Irabazien kontuetan jasotako diru kopurua egokia den ez dakigu eta ondorioz zalantzagarria da udal estatu finantzarioa (hau eta aurreko beste hainbat ohar, HKEEk 2003ko ekitaldiari zegozkion txostenetan aipatzen zituen). Bestaldetik, Epaitegiak Udalak Udal Lurzoru Ondarearen erregistrorik ez duela salatzen du (Txosteneko II.2 ataleko 11. orrialdean) . Non gelditzen dira Ondarea, Egoera Finantzarioa eta Udalaren Emaitzen irudi leialaren printzipioak, kontabilitate ororen oinarrizko irizpide direnak? 3

ONDORIOA: HIRITARREN PARTE HARTZE EZA Aurreko atalean 35 ez-betetze baino gehiago aipa genitzake, baina hala ere uste dugu idazki honetan esandakoekin nahikoa dela argiro ikusteko Getxoko udal kudeaketan dagoen gardentasunik ezak dakartzan ondorio kaltegarriak. Izan ere, adierazi behar dugu edonorentzat eskuragarri jartzeko asmoa dugula idazki honetan aipatutako EHEEren txostenak. Egia esan, GETXOko EHBILDUn ez genituen EHEEren txostenak behar ondorioztatzeko udal kudeaketa oso opakua eta irregularra dela. Egunez egun ikusten ditugu hiritarrentzat itxita dauden batzar informatiboak, datuen ostentze eta manipulatzea, erantzunen berandutzea, dokumentazioa lortzeko zailtasunak, zerbitzu publikoen pribatizaziorako obsesioa, etxebizitza publikoen politikarik ez izatea eta ekimen pribatuaren eskutan soilik uztea, laster datorren Udal Erregelamendu Organikoaren erreforman hiritarrei audientzia eta hitza emateko gure eskariari eman dioten ezetza. Honek guztiak opakutasunez, nagusikeriaz eta ilunkeriaz osatutako koktel bat dakar, udal bizitzan hiritarrek parterik ez hartzeak ahalbidetzen duena. GURE PROPOSAMENA Idazki honen helburua ez da soilik datuak, moduak eta udal gobernuak egiten duen kudeaketa txarra argitara ematea. Berez ez litzateke ezertarako erabilgarri, eskandalurako ez ezik, baina ez litzateke arazoaren irtenbide. EHBILDUren uste sendo eta konpromisoa da soilik demokrazia zuzena eta parte hartzailearen indartze eta bultzadak eta horrekiko hiritargoaren konpromisoak zuzendu ditzakeela salatutako moduko egoerak, udal mailan zein horretatik kanpo eskandaluz eskandalu gabiltza eta denon artean ordaintzen ditugu horien kostuak: prestazioen murrizketak (osasungintzan, pentsioetan, kulturan, hezkuntzan, babes eta elkartasun sozialean azken batean) eta askatasun zein eskubideen murrizketak. Hiritargoari, era guztietako elkarteei (kulturalei, politikoei, sindikalei, etorkinenei, feministei, ekologistei, kirol arlokoei,), PNVko eta gainerako partiduetako afiliatu eta boto-emaileei, (PNV, PSOE eta PPko zinegotziak Udal Erregelamendu Organikoaren berrikuntzan hiritarrek udal organoetan parte hartzearen aurka azaldu baitira) dei egiten diegu gure herrian hiritargoak udal kudeaketan parte har dezan mugimendu bat sortzeko, kudeaketaren gardentasuna helburu, kontsultiboak soilik izango ez diren parte hartzerako guneak sortzeko, eta batez ere, udal gai estrategikoetan herri kontsulta egingarri bihurtuko duena.

Getxon, 2013ko Irailaren 12an


EH BILDU
4