You are on page 1of 2

Prentsa oharra

2013/10/29

UPV/EHUren XIII. Zientzia Astea jarduera ludiko eta dibulgatzaile ugarirekin dator
Azaroaren 6tik 10era bitartean ospatuko da AlhndigaBilbaon, Donostiako Artzain Onaren plazan eta Gasteizko Lascaray Ikergunean. Bihar, asteazkena, urriak 30, goizeko 9:00etan, irekiko da izena emateko epea edizio honetan antolatu diren tailer eta txangoetan parte hartu ahal izateko.

Azaroaren 6tik 10era bitartean, UPV/EHUren Zientzia Astea, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astearen hamahirugarren edizioa ospatuko da Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Izaera ludikoa eta pedagogikoa duen jaialdi honek, zientziaren eta teknologiaren mundura erakarri nahi du gizartea, gai hauek sorrarazten dituzten errezeloak eta beldurrak eraitsiz. Zientzia Astera hurbiltzen direnek milaka sentsazio esperimentatu, ukitu, galdetu, usaindu, begiratu eta dastatu ahal izango dute, zientziaren eta teknologiaren matazan gatibu geratuz. Zientzia Astean UPV/EHUko sail ugarik parte hartzen dute. Irakasleek -ikasleen laguntzarekinegitarau interesgarri eta askotarikoa prestatu dute adin guztietako bisitariek era parte hartzaile eta dibertigarrian zientziaren printzipio eta bitxikeri desberdinak ikas ditzaten. Bihar, asteazkena, urriak 30, goizeko 9:00etan, izena emateko epea irekiko da edizio honetan antolatu diren tailer eta txangoetan parte hartu ahal izateko. Izen emateak www.zientzia-astea.org web orriaren bitartez burutu beharko dira. Bilbon, asteazkenean, azaroak 6, inauguratuko da AlhndigaBilbaon eta igandera arte, azaroak 10, egongo da irekita. Kulturgunean 15 stand jarriko dira eta, bertan, ingeniaritza kimikoa, fisika, geologia, energia berriztagarriak, robotika edota elektronika bezalako gaien inguruan jarduera, jolas eta erakustaldi desberdinak proposatuko dizkiete bisitariei. Arkeologiari eta estatistikari buruzko tailerrak izango dira, eta baita txango didaktikoak ere Bilboko itsasadarretik geologia ezagutzeko itsas paseoa, astronomia behaketak EspaZio Gelatik, Sarrikoko parkeko zuhaitzak ezagutzeko ibilaldia, eta abar. Gainera, Balenciaga argitzen/Balenciaga ezartzen erakusketa ikusteko aukera ere izango da, non ikerketa eta sormena nahastuz, UPV/EHUko arkitektura-ikasleek sortu dituzten lanpara eta aulkiak ikusgai izango dira. Haien diseinua egiteko, ikasleek Cristbal Balenciaga jostunaren soineko batzuk hartu dituzte inspirazio-iturri.

bizkaiakomunikazioa@ehu.es www.ehu.es

KOMUNIKAZIO BULEGOA OFICINA DE COMUNICACIN Errektoregoa Sarriena auzoa, z/g 48940 Leioa T: 94 601 20 65 / 94 601 34 53

Gasteizen, Zientzia Astea UPV/EHUko Arabako Campuseko Lascaray Ikergunean burutuko da, azaroaren 7tik 9ra bitartean, ostegunetik larunbatera.Instalazio hauek zortzi stand hartuko dituzte, kartografia, arkeologia, zelula amak, nutrizioa, analisi kimikoa, geografia eta linguistika bezalako gaiekin. Bestalde, tailerretan, arlo kriminalistikoari lotutako analisiak egiteko, gazta dastaketa batean parte hartzeko edota piezak 3Dn inprimatzeko aukera izango da. Eta eskaintza hau bost txangorekin osatuko da, Izki Parke Naturala, upategi bat eta eihera bat, Aanako Haran Gazia, Eremuko Andra Mariren baselizara eta Gasteizko kaleetako sekretu geologikoak ezagutzeko aukera emango dizkigutenak. Donostian, Zientzia Donostiako Artzain Onaren katedralaren atzealdean, Koldo Mitxelena Kulturunearen ondoan, jarriko den karpa handian burutuko da, azaroaren 7tik 9ra bitartean, ostegunetik larunbatera. Zortzi stand kokatuko dira eta, bertan, robotika, nanozientzia, fisika, kimika, psikobiologia edota matematikekin lotutako bitxikeriak azalduko dira. Gainera, bost tailer antolatu dira matematikekin jolasteko, kuatrikoptero bat maneiatzeko, neurketa akustikoak egiteko edota estrategia mahai-joko batean parte hartzeko aukera eskainiko dutenak. Txango bat ere burutuko da, Donostiako hirian ezkutatuta dauden sekretu geologikoak azaltzeko. Eta, era berean, "Atzoko eta gaur egungo ingeniaritza eta eraikuntza" izenburudun erakusketa ere bisitatu ahal izango da, non zientziaren aurrerapenean izan diren gertaera nabarmenak erakutsiko dira. Hiru euskal hiriburuetan, zientzia ikuskizun berezia ere burutuko da. Gazte zein nagusiek, Jon Kepa Eureka zientzialari zoroaren eskutik, aparteko esperimentu-piloa ezagutzeko aukera izango dute, eta, gainera, guztion eskura dauden eguneroko materialak erabilita. Ikusleek parte hartu ahal izango dute ikuskizunean, eta adin guztietako pertsonei zuzenduta dago. Zientziaren ikuspegitik ikusita, inguratzen gaituen mundua hobeto ulertzeko gakoak plazaratuko dira ikuskizun honetan. Gainera, aurreko edizioetan bezala, Argazki geologikoen lehiaketaren edizio berri bat deitu da, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta. Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 5ean, asteartean, bukatuko da; eta irudiek zerikusia izan behar dute geologiaren edozein adarrekin. Alde artistikoa zein zientifikoa baloratuko dira. Sariak azaroaren 10ean, igandean, emango dira AlhndigaBilbaon, 13:00etan. Informazio gehiago: www.zientzia-astea.org

bizkaiakomunikazioa@ehu.es www.ehu.es

KOMUNIKAZIO BULEGOA OFICINA DE COMUNICACIN Errektoregoa Sarriena auzoa, z/g 48940 Leioa T: 94 601 20 65 / 94 601 34 53

You might also like