You are on page 1of 2

Jaime Oyarzo Mi PLN

Deskripzioa: Jaime Oyarzo-k egindako PLN-a gehien gustatu zaidana izan da. Bere burua erdigunean jarrita, interneten bidez egin dezakeen guztia aipatzen du, eta jarduera bakoitza burutu ahal izateko erabili ahal diren aplikazioak aipatzen ditu. Oso modu argian irudikatu egin du. Esate baterako, talde lanak egiteko GoogleDocs eta Wikispaces erabiltzen ditu.

David lvarez
http://www.youtube.com/watch?v=187srtzXrPQ Deskripzioa: Aurrekoak bezala, bere PLE-a azaltzen du, baina beste modu batean. Mapa kontzeptual ohikoa egin beharrean, mapa kontzeptual interaktiboaren bidez azaldu egin du. Modu argi eta ordenatu batean azaltzen da zelan erabiltzen dituen bere PLE-ak. Lehenik, informazioa lortu eta antolatzen du (RSS, bilaketetan, PLN bidez lortutakoa); eduki berriak sortzen ditu (wikien bidez); hauek konpartittu egiten ditu (Twitter edo Facebook bidez) non elkarrizketak izan ditzakezun; eta hauen bitartez bere PLN-ekin erlazio estua mantendu ahal du.

Chris Sessums "Weblog Brainstorming" diagram


http://eduspaces.net/csessums/files/-1/9894/weblogbrainstorming.jpg

Deskripzioa: Chris Sessums-ek egindako mapa kontzeptual honen bidez Weblogs-en bidez egin ditzakezun ekintzak aipatzen ditu. Hiruretatik gutxien gustatzen zaidana da, weblogetan oinarritzen delako soilik. Baina, hala ere, interesgarria da. Weblog hauen bitartez komunikatu, sortu, lagundu eta gauzka bildu ahal direla aipatzen du. Gainera, ZER komunikatu, ZER sortu, ZELAN lagundu eta ZER sortu zehazten du. Aipatu dudan lehenengoaren modukoa da, baina, weblogetan zentratua.