CANTICAC ETA NEURTITZAC Gratien Adema «Çaldubi» __________ I.

CANTICAC __________ BADA JAINCO BAT Minça çaitezte iguzqui, hilargui 'ta içarrac, Itsasoa, ihurçuri, haice, hedoi, uharrac; Abre, chori, arrain, ibai, mendi, celhai, ibarrac. Oi mundua! norc eguin hau? hori niri erradac. Jaincoac gaitu guciac eguin ezdeusetaric; Bethidanic cen ber-bera, cena bere baitharic. Mundu hunec ez du nihor, Jaungoicoaz berceric, Ez hastetic eguileric, ez iraunarazleric. Jaincoa da içate bat ditequen handiena, Bethidanic cen beçala bethi içanen dena. Izpiritu garbi bat da gorpputzic ez duena, Ecin ikus, ecin uki, ecin negur daitena. Ontasun bai edertasun, indar eta bothere, Nausitasun, jabetasun, guciac ditu bere: Gu denac haren meneco, haren escuan gare; Harc emanic baicen ez da gutan onic deusere. Iraganac, oraicoac, ethorquiçunecoac, Gure gogoetac berac, bai nola-nahicoac, Guciac ikusten ditu aguerian Jaincoac; Debalde dire harençat ilhumpe 'ta çocoac. O Jainco eguiazcoa, çu çaitut adoratzen; Ahuspez, ni hain ezdeusa, natzaitzu eceztatzen: Naicen gucia çuc nauçu eguin eta beiratzen. Oi! ni cer bihotz-gabea, ez bacintut maitatzen! __________

1

TRINITATE SAINDUA Sinhesten dut Jainco bat hiru presunetan. Aita, Sem' Izpiritu deitzen direnetan. Bakotcha Jainco bat da hiru horietan. Bainan Jainco bat baicen ez da hiruetan. Aita lehen presuna, Semia bigarrena, Izpiritu Saindua da hirugarrena. cein da çaharren edo botheretsuena? hiruec berdin dute bakarrac duena. Hiruac bethidanic berdin dire denez. Içatez, bai botherez, bai Jaincotasunez. Hiruac bat içatez, berechac presunez; hiruac jainco bainan Jainco bat baicen ez. Ene adimendua, hemen sunsi hadi; Huntan har-çac fedea argui 'ta guidari. «Sinhesten çaitut» erroc michterioari, Bat beicic ez denaren hirurtasunari. Aita, jainco çarena, çure bothereac ceru lurrac daduzca gaindizca betheac. Bicia, herioa, egunac, urtheac, dire çure nahien eguin-arazleac. Aitarenganicaco Seme eternala, Jainco eguiazcoa, Aita den beçala; çu guiçon eguin çare, hil ere bai hala, Gure amodioac ekarriz hortara. Izpiritu Saindua, çu ere Jaincoa, Aita Semen batasun amodiozcoa, Bieri çarraizcoten argui-ta goçoa, Susta dieçadatzu bihotza, gogoa. __________ AINgueRUAc Oi cein eder, oi cein dohatsu, Jaungoico botheretsuac, cein garbi cituen creatu
2

ceruetan Aingueruac! Gorpputz gabeco izpiritu, Miragarri 'ta sainduac, Hetaric ciren abiatu jaunaren miracuiluac. Beren dohainez urguilutan hainitzac baitziren jarri, nausi nahiz, nahasmendutan cerua çuten eçarri. Jaunaren hasarrea sutan citzaioten han jaçarri. Orduan ifernura Satan Erori cen icigarri. Aingueru gaichtoac gueroztic Debru dire ifernuan; Eta orai gure ondotic Dabilça dethi munduan; Gure gal-arazteagatic Ari çaizquigu guduan. Bainan Jaincoac erorcetic Beira gaitzala orduan. Aingueru onac, berthutean ceren azcar egon ciren, Bethicotz saindutasunean jaunac fincatu cituen. Orai Jaincoaren gortean Oi! cein dohatsu diren! Eta hec eguinic lurrean Oi! cembat gauça handi den! Mundura garenean sortu, Jaungoicoac bakotchari Aingueru bat eman darocu Beguirale 'ta guidari. cembat esquer on ez diogu çor gure aingueruari! Bai eta cembat errespetu Haren han içaiteari! O Micael Arcanjelua, Lagun gaitzatzu guduan;
3

Lucifer etsai belz debrua Ehorz çaçu ifernuan. Gure Eliz' Ama saindua, aita saindua buruan, Içan dadila alchatua Oroz gorago munduan. __________ MUNDUAREN HASTEA ETA GURE LEHEN BURHASOAc ceruric ez lurric, arguiric, egunic, Ez cen nihun deusic oraino eguinic; Jaincoa bakarric cen bera lehenic, Bere baithan bethidanic. Bere botherea noizbeit du alhatzen; Ez denari dio badadin manatzen, ceru lurrac dire orduan aguercen, Bicia ere da sorcen. Sei egunez hola Jaincoa cen ari Içate ematen gauça bakotchari; Azquenecotz baita guiçonaren aldi, Berech du hau eguin nahi. Lur garbi puchca bat escura du harcen, Bere itchurarat maitequi orhatzen; Bere hatsa dio gainera botatzen; guiçona çaio chutitzen. cein eder ahal cen orduan guiçona! Justu eta saindu, oi cein bihotz ona! Norc erran deçaque haren çoriona, Jaincoac eguin ciona? guiçon idurirat Jauna appalduric Minçatzen citzaion, ondorat helduric. Ez dela on, cion, guiçona, delaric, Içan dadien bakarric. Jaincoac Adami lotaric emequi Sahetsetic cion hechur bat ebaqui.
4

Eba cen hartaric lehen emaztequi Adamen lagunçat jeiqui. Adam eta Ebac egoitza lehena Baratze bat çuten, daiten ederrena. Dena cen heiena hango goçamena, Salbu fruitu batena. Sugueac Ebari esondatzen daco Debecu fruitutic har deçan jateco: «Jaten baduçue, biciric bethico, Içanen çarete Jainco». Ebac Adamequin fruitua jaten du: Beren çoriona hortan çuten galdu. gueroztic munduan cer calte ez dugu, Herio, gaitz eta gudu! Lehen burhasoec eguin bekatua Gure odolean dagocu sartua. Nahiz bathaioan çaicun barkatua, cein den ondoriotsua! çu bakarra çare, Birjina Maria, Notharic deus gabe jajotu garbia. Suguearen buru ikaragarria çuc joric da eroria. __________ INcARNAciONEA Errefaua Jesus ona, Jainco guiçona, çu çare çu gure çoriona. Oi! cein gaitz cen, cein etsigarri, Bekatuaren caltea! Ez balitz gutaz urricari guerthatu Jainco Semea. Bekatuaren hutsa nor cen Eceztaraz ceçaquenic?
5

Aitari buruz Semea baicen Ez cen ahala çuenic. çuhaur cinen, Jainco Semea, Gure ordain bilhacatu, Eta mundu dohacabea Hola cinuen salbatu. Hartuz gureac beçalaco Gorpputz eta arima bat, Birjina baten sabeleco Haur cinen jautsi gutarat. Izpiritu Sainduaganic, Birjina guciz garbia, çu bethi birjina içanic Amatu cinen, Maria. Horra içate Jaincozcoa Gugatic haraguitua, Jainco-guiçon, guiçon-Jaincoa, Ordutic Jesus deitua. Jaincotasun, guiçontasuna, Bi natura ditu betan; Bainan bakarra da presuna Bi natura horietan. Jaincoaren cinezco Ama Baita Birjina Maria, Icen hoi du çucen emana, Jainco Semetic jaria. guiçonceac ez du gutitu Jesusen Jaincotasuna; Jainco guiçonac du goititu Berequin guiçontasuna. guiçonaren jaincoztatzeco Jaincoa da guiçon eguin, Gu ceruraino alchatzeco cerutic da lurrerat jin. Guretzat guiçon eguin eta
6

Hil çarena, Jesus ona, çuc merecituz baicen ez da Salbatzen ahal guiçona. Jaincoaren Ama saindua, Guc ere ama çaitugu. Ama maite botheretsua, Ai! urrical çaquizquigu. __________ JESUSEN BIciA Bethelemeco heian, negu bihotzean, Jesus haurra sortu cen, Eguerri gauean. Arçainec, Erregueec lehenic dute han Adoratu Jaincoa guiçontasunean. Jesus erregue dela, Herodes ençunic, Harc tronua ken deçon lotsa da jadanic. Haur gucien hilceco manua emanic, Jesus hil nahi luque hetan atzemanic. Berri hori Josepec çuenean jaquin, Ihes gan cen harturic Haurra amarequin. Hiru urthe Egipton egon ciren behin; Herodes hil cenean guero etchera jin. Jesus, Maria, Josep, o cer familia! Naçaretheco etche hartaco loria! Hogoi-ta hamar urthez Jesusen bicia Appaltasunean cen iragan gucia. guero cen abiatu Jesus predicatzen, Bere botherearen jendetan aguercen, Bere erresumatzat Eliçaren bilcen. Apostoluetaric lan hortan hasi cen. Osteca Judearen barne 'ta hauçotic Eriac bai sendoac çarraizcon ondotic. Ascotan jende sorka soberarengatic, Petriren uncitic cen minço itsasotic. Erien sendatzea, hil hotzen piztea,
7

Itsaso 'ta haiceen manatuz heztea, Borz mila guiçon gose borz oguiz haztea: Jesusen bicia cen holacoz bethea. ceren bere berthutez hain cen miragarri, Gaichtaguinac citzaizcon Jesusi jaçarri. Hoien higuinçac cion ondotic ekarri Bere heriotzea, gure salbagarri. __________ JESUSEN AZqueN AFARIA Errefaua Adora deçagun mendeen mendetan Jesus Jainco Jauna Sacramendu huntan. Jesus amodioz bihotza gaindian, cein miragarri cen azquen afarian! Guretzat celaric hilcerat abian, guerocotz ere cen gurequin nahian. Apostolueri erraten diote: «Ni gaur saldua naiz; bihar hilen naute. Aitarenganaco dembora çait bethe. Huna orai cembat çaituztedan maite». Oguia harturic minço da Jaincoa; «Hau da ene Gorpputz gurutzeracoa». guero cambiatuz orobat arnoa: «Hau dut ene odol ichuri gogoa». «Ene Gorpputz hau da çuen janaria; Ene Odol hau da çuen edaria. Hautan dut fincatzen Testament berria, çuequin neraucan bihotz-lokarria». Sacrificio 'ta Sacramendu Saindu, Jesusec egoitza gurequin hemen du. Gu nahiz alchatu bera da appaldu; oro nahi baitu beregana bildu. Ogui eta arno itchurez iduri, Itchuretan Jesus itzalcen da guri:
8

Içatez hargatic ez arno ez ogui; Jesus ber-bera da Sacramendu hori. Aldare Sainduco Sacrificioa Ber-bera da nola Galbariocoa; Berdin-berdina da bien balioa, Bietan bera da Bitima Jaincoa. Gurutzean Jesus odolez hustu cen; Odol bera dugu Meçan eçagutzen. Bainan Meçan ez du odolic ichurcen, Pizturic ez baita guehiago hilcen. Iduri bakotcha çathitzen denean, Jesus osoric da çathi bakotchean: Jesus ez da hausten, ostia haustean, Ez eta mendratzen, hura gutitzean. Michterio huni, o cristau maitea, Gorpputzeco beguiz bakarric ez beha: Huntaco beguia da guciz Fedea. Bihotz garbiac du bichta hoi hobea. Jaten du justuac, jaten du gaichtoac; Barnez nor cer garen badaqui Jaincoac. guerocotz hargatic cer ondorioac! Loriazco edo çorigaitzezcoac. Huna Aingueruen Oguia nun dugun, ceruco bidean hazcurri 'ta lagun. Nor ere ez baita garbi ez fededun, Huntaric jan gabe gueldi bedi urrun. Jesusec nahi du gohazcon guciac, Arimac chahuric, churitan jaunciac, Ez bagare haren haraguiz haciac, Ez deçaque iraun gu baithan graciac. Jesusec gu baithan delaric egoiten, Oi! cembat gracia darocun emaiten. Gu ere lorios hil eta pitz gaiten, Bera da hacitzat gutarat eraiten. Adoratzen çaitut, o Jesus maitea,
9

Aldaretic çaude orai niri beha, Eçagutzen nauçu ni bekatorea, Urrical çaquizquit, o Salbatzilea! __________ JESU cRISTOREN PASIONEA Azquen afaritican gauari behera, Jesus atheratu cen othoitz eguitera. Oliben baratzean, hanche dago bera... Betbetan horra non den erorcen lurrera. cerc aurdiqui othe du Jesus Jauna hola? Agonian ahuspez horra non dagola, Bere heriotzea bichtara çaiola. Icerdiarequilan dohaco odola. Bere agoniaco calitza kiratsa Iretsi behar eta, oh! cembat den lotsa! Munduco bekatuac betan eta balsa!... Nola baita lehertuz arnotzen mahatsa. Judas bere Nausiaz ichilca çokotan Juduequin ari cen aspaldi tratutan. Hoita-hamar peceta, horra cembatetan Saldu duen Judasec Jesus arras hortan.

10

Soldatu tropa baten bera aincineco, Heldu da Judas, eta, ez huts eguiteco, Nori ere musu bat emanen baitaco, Hori da seinalea, hori lot bequizco. Baratzean sarturic, jada gau belça cen, Jesus bere lecuan dute atzematen. Musu malçur bat dio Judasec ematen. Jesusec: «Aichquidea, cer ari haiz hemen?» Ihes abian ciren denac harrituac. «Har naçaçue», dio Jesus amulsuac. Hedatzen diotzate besoac, escuac. Orduan lotzen çaizco laster soldadoac. Jerusalem barnerat orai deramate; Gauac gauari presan jujatu behaute. caifasen tribunala ospeca da bethe. Jesus pasoca, thuca, hanche dabilcate. Berce Apostoluac ganac ciren ihez, Bakarric cen jarreiqui Jesusi Piarres. Ezcaratzetic beha han çagon beldurrez, cer othe çuten bada eguinen Jesusez.
11

caifasen nescatoa citzaion ohartu. «Erraçu, Jesus horren laguna çare çu». Piarresec eguiten dio juramentu, Ez duela harc Jesus nihon eçagutu. Piarresec Nausia ukatu orduco Gauerdico oilarra cantuz hasi çaco. Jesusec ja errana gogora dohaco: «Oilarrac jo gabe nauc hic gaur ukatuco». Oharcen da Nausia beha dagocola. Behatze harc jo dio bihotzaren çola. Badoha handic laster, nigar dariola. Piarres guehiago ez daite consola. caifasec: «Nor haiz?» dio Jesusi galdetzen. Jesusec: «Ni, cristo naiz» dio ihardesten. Denac dire orduan oihuz abiatzen: «Ez haiz, hi, blasfemio eguile bat baicen». Lekucoac minçatzen abiatzen dire; gueçurrean aurquituz bai ichilcen ere. Aitzinat oihuz daude guciac halere: «Hilcea mereci du;
12

ez barka batere». Gurutzean hilcea duela mereci, caifasec igorcen du Jesus Pilatusi. Pilatus hori baitzen gobernuco nausi, Horren baimena çuten behar ardietsi. certan othe den bada Jesusen hobena, Pilatusec nahi du berac jaquin dena. Bilhatu eta deusic ecin atzemana. «Nic, ez, horren hilcea ez deçaquet mana». Guciec berriz oihu: «Bai condena çaçu; Cesar emperadorec etsai gaitz bat hau du. Hunen alde baçare, guardia emaçu; Ecen çure cargutic har kenduco çaitu». Orhoituric hilcerat condenatuetan Libraraz deçaquela batto egun hartan: «Barrabas ala Jesus, çoin da bi hoietan... Hots! behauçue erran, çoin?... libra deçadan». —«Libra çaçu Barrabas». —«Ordean, Barrabas guiçon hilçaile bat da; Nic hura libraraz!» —«Bai libra çaçu hura, eta hau hilaraz;
13

Bercenaz Cesarequin etsai çare arras». __________ EGUBERRI Arçainec Gau min huntan, Argui eder hunec gu Nundic arguitzen gaitu, Orai bet-betan? Aingueruec Ez, ez içan Beldurrican, Salbatzailea baita sortu gau huntan. Huna nun den, Bethelemen, Haur ttiqui bat eguina çuençat hemen. Arçainec Oi! hauche da Aingueruzco cantua! Jausten çaicu cerua Guri lurrera. Aingueruec Ez, ez içan Beldurrican, etz... Aingueruec Heia tchar bat, Hura da sor lekua Duena hautatua Jaunac beretzat. Arçainec Guacen, guacen, Higui gaiten; Bethelemerat gaitu Jaunac galdetzen. Haur maitea Gure beha Lastoan han dagocu, Salbatzailea.
14

Aingueruec cein maitequi Duen amac trochatzen, Bulharrez consolatzen, Haur gaicho hori! Arçainec Guacen, guacen, Higui gaiten; etz... Aingueruec O guiçona, Hi salbatu beharrez çagoc haurra nigarrez, Ascan etzana. Arçainec Guacen, guacen, Higui gaiten; etz... Aingueruec Jaincoari Loria ceruetan; Baquea mundu huntan Jende onari. Arçainec Guacen, guacen, Higui gaiten; Bethelemerat gaitu Jaunac galdetzen. Haur maitea Gure beha Lastoan han dagocu, Salbatzailea. __________ GURUtze SAINDUARI (1877) çure besotan, oi Gurutzea, Hil çaicu Jesus maitea: haren gurutzeficatzailea Ni naiz ni bekatorea!
15

Guciec errepica Oi Gurutzea! Oi Gurutzea! Gurutze saindu maitea! Jesucristoren Odolac çaitu Galbarioan gorritu: Deusec gueroztic munduan ez du çuc becembat dirdiratu. Berçorduz hemen etsai gaichtoa çutaz içan cen ehoa: çure indarra da Jaincozcoa, Deusec ecin hautsizcoa. Etsaiarequin bethi guduan hemen gabilça munduan: pparatzen baçaizquigu buruan, Oi gu norc bençu orduan! Jesucristori çurequin baicen Ez da nihor jarraiquitzen. çure bidetic da bethi çucen cristaua cerurat helcen. __________ IçaR DISTIRANTA Içar distiranta, Jaunaren lilia, Dugun oroc canta: Agur, Maria. çu cinen hastetic Berech eçarria, Lehen bekatutic Garbi-garbia. Sainduen artean Denetan gorena, Jaunaren gortean çare lehena.

16

çu çare Jesusen Ama dohatsua, çu bekatorosen Ihes lekua. çu çare Sainduen ceruco goçoa, Eta Aingueruen Bozcarioa. ceruco gracien Ardiestailea, çu çare gucien lagunçailea. Gure etsaiequin Guduan, çu gabe, Gure indarrequin Gu deus ez gare. Munduac engana Eta gal ez gaitzan, Har gaitzatzu, Ama, çure gueriçan. Oren latzgarria Helcen çaicunean, çaude, o Maria, Gure aldean. __________ AMODIO BIRJINA MARIARI (1877) Maite çaitut, o Birjina Maria, Eta bethi çaitut maitatuco. Ama maitagarria. Nere bihotz gucia Içan bedi çuretzat bethico! Nor liteque bihotz bat içan eta, çu maitatu gabe lagoquenic? Nic çu nola ez maita?
17

Ene baithan ez baita çu maitatuz baicen çorionic. Bainan ene bihotzaren ahala Hain da ahul eta hain da guti! Ai! nic ere ochala! Aingueruec beçala, Ama, çure maitatzen banaqui! O Maria, çure bihotz barnetic Salta bequit phindar bat nitara. çure amodiotic Han su lothuz gueroztic, Erretzetic ez nadien bara. çu baitharic pizturicaco garraz Maita niro Jesus guehiago: Nere bihotz bakarraz Edo nere indarraz, Deus ez dirot, Ama, çuri nago. Ez banauçu ni çuc bethi laguncen, cein erorcor naicen badaquiçu. Arren, ceren ez naicen Bekatoros bat baicen; çure haurra urrical bequiçu. __________ MARIA BEkATURIc GABE cOnceBITUA (1877) Batec Amodio ohore Ama Birjinari, Maria notha gabe concebituari. Guciec Agur, agur, agur Maria. Agur, agur, agur Maria. Gure lehen aitamen
18

Bekatuac ez du Seculan Mariaren Arima goibeldu. Bekatu gabecoric Adamen arraçan Ez çu beçalacoric Ez da nihoiz içan. Maria çu hain garbi Hain saindu sorthua, çuc duçu sugueari Lehertu burua. Jaunac çu bethidanic cintuen beiratzen, çure Seme çuganic Sorcecoa baitzen. Jaincoaren escutic Ez da atheratu obraric hain ederric Nola baitzare çu. O Birjina Maria, cer compara çuri? Elhur eguin berria Ez çait asqui churi. çure baithan Maria, Berthutea dago Mendico ithurria Baino garbiago. çutan gauça handiac Jaunac eguin ditu, Eta haren graciac çaizquitzu gainditu. Jaunaren baratzeco Lore hautatua, guiçon da eta Jainco çure fruitua.

19

Emazte pare gabe Jaincoac eguina, Amatuz gueroz çare guelditu Birjina. Oi çu Birjina Saindu Jaincoaren Ama! Amatzat guri çaitu Semeac emana. çure semea hilcen Ari celarican Gutaz amatu cinen Dolore handitan. Oi cein puchanta çaren Birjina Maria, ceruco loriaren Erdian jarria! çure haurren othoitza Othoi ençun çaçu. Ama çure lagunça cerutic iguçu. Gure Ama maitea, çuc othoi cerutic Escualdunen Fedea Iducaçu chutic. Eliz' eta Francia Dagotzu nigarrez, çureganic Maria Lagunça beharrez. Lagun çaçu Eliça çure bothereaz. Bothere berac beça Francia alcharaz. __________ OthOI AMA MAITEA, URRIcAL çaIZquiGU
20

(1877) Uholde baten pare orai bekatuac Gaindiz bazter guciac ditu hondatuac. Nun dire fededunac? nun dire justuac? Azquen eguna hurbil othe du munduac? Errefaua Othoi Ama maitea, Urrical çaizquigu, Jainco çure Semea Hasarre baitugu. Nor da gure artean erran deçaquenic? «Ez naiz ni deusen beldur; nic ez dut hobenic». çuc diroçu Maria, hain garbi içanic, Gure graci' ardiets jaincoarenganic. çuri gaude Maria, Oihu-ta nigarrez. Jaunaren justicia Eztitu beharrez. guiçonen arbuioec aseric Jaincoa, Bere açotearen higuitzera doha. Norc orai atchic liro Jaunaren besoa? çu çare çu Maria indar hartacoa. Othoi Ama maitea Urrical çaizquigu; Jaico çure Semea Hasarre baitugu. Jaunaren justiciaz ikaretan gaude:... Othoi, Ama, jar çaite çure haurren alde. Harengana nor hurbil, nor aguer çu gabe? çu çaitugu çu haren bihotzaren jabe. çuri gaude Maria Oihu-ta nigarrez. Jaunaren justicia Eztitu beharrez. Jauna, aithorcen dugu: gutaric hainitzi,
21

çuri cer çor dautzugun citzaicun ahanci. Gure Fedea dugu appalcerat utzi... Escualdunarenganic hori çaitzu gaitzi!... Othoi Ama maitea, Urrical çaizquigu; Jainco çure Semea Hasarre baitugu. Lehengo Fede hura berritz pitz daquigun, O fededunen Ama, çuc gaitzatzu lagun. Bai! Escualdunec hemen hitz eman deçagun, Bethi cinez içanen garela fededun. Bai! Escualdunec hemen Hitz eman deçagun, Bethi cinez içanen Garela fededun. Eliçaren arguia Erroman hain handi; Gaichtaguinen nahia laite hil baladi... çuri gare Maria denac oihuz ari: Emoçu bitoria Aita Sainduari. çuri gare Maria Denac oihuz ari: Emoçu bitoria Aita Sainduari. __________ AMA BIRJINA LURDEcOARI Airea: Atzar gaiten atzar lotaric... Errepicaz guciec Guacen, guacen, galdetzen gaitu Ama Birjinac Lurdera: Dugun icus nun den aguertu Guacen Lurdeco Harpera. Batec Escualherrian ençun dugu Miracuilu baten fama:
22

Lurdesen icusi omen du haur batec Jesusen Ama. Guciec: Guacen, guacen, galdetzen gaitu. Hamalau urtheco nechca bat Deitzen cena Bernadeta ur heguico çariquetarat çoan suco abarqueta. Harrabots handi bat ençunic, cer othe cen beha çagon. Andre bat harroquetan chutic Aguertu omen citzaion. Harpe betetic gorachago cilhosca baten erdian, Ama Birjina beha dago Bernadetari lorian. Argui churiz bezti omen cen Eta choragarri eder. Haur bihotz garbi bati baicen Ez çaitequen hala aguer. Erran omen cion haur hari Ithurri bat bacela han: Edan ceçala, eta garbi çadiela ur berean. Harpe hartan ez baitzen uric Lehen seculan icusi: Bernadetac han ithurriric Nihun ez ceçaquen causi. Bernadetac harpe chokoan Escuz chilhaturic lurra, Bet betan harc eguin chiloan Sorcen hor hasten da ura. Ithurri bat nasaia orai Erran dute han badela Sendatzen handiac ere bai Ur harc eguin dituela.
23

guero hau erran cion omen Birjinac Bernadetari: «Eliça bat nahi dut hemen; Erroçute appeceri». Hau ere omen cion erran: «Minça çaite Bernadeta, Jendea proasionean Hunat bil dadin osteca». Bernadetac cion Maria Oihuz çagola gutara: «Othoitz eta penitzencia Eguiçue-ta ez bara». Berce behin cen saminago Ama Birjinaren hitza: «Ez dirot atchic guehiago Jaunaren beso borthitza». Hau da galdeguin cioena Haurrac guero Birjinari: «Andre ona, çure icena Erradaçu othoi niri». Andrea orduan eman cen, ceru ederrari beha; cioelaric: «Ni naiz deitzen jaiotze notha gabea!» __________ LURDEcO HARPE SAINDUAREN AInciNEAN cANTAtzecOA (1877) Boz batec Huna, huna, Harpe saindua! Belhaunica gaiten hemen; Birjinaren aguer lekua... Beha horrat: horra nun den. Guciec
24

Horra, horra, Harpe Saindua! Hor aguertu cen Maria: Huna miracuiluz sortua Birjinaren ithurria. Noiz ere hunat baitzen jautsi Ama Birjina cerutic, Harroca, larre eta sasi, Hemen ez cen berce deusic. Bernadeta horchetic çagon Ama Birjinari beha: Guretzat ere o cein den on, Orai hemen içaitea! Hauche da hemen guerthatzeco Gauçaren hunquigarria! Gutarat hala ethorceco, çu behar cinen Maria! Bernadeta becein garbiric Ez baitzen nihor içatu, Ez cen hura beicic bihiric Aguerce hortaz goçatu. Horra harroca hortan chutic Orduco haren itchura; Huna çurrutan ithurritic Harc sorraracizco ura. Ama Birjinac erran hitzac Handizqui dire obratu. Harc galdatu çuen eliçac Harpe hau du koroatu. Osteca noiz nahi gueroztic, Birjinac erran beçala, ceruco gracien ondotic Jendea hemen dabila. Mundu guciac badaquitza Hemengo miracuiluac, Nun nahi azcarric dabilça Eri hemen sendatuac.
25

Gorpputz eri guciac baino Arimac beharragoac, Usuago dire oraino, Hemen pizturicacoac. Escualdunac huna nun garen Maria çure oinetan; Lagun gaitzatzu Fedearen Beguiratzen gure baithan. Orai hori bera guciec errepicaz Escualdunac huna nun garen Maria çure oinetan; Lagun gaitzatzu Fedearen Beguiratzen gure baithan. Boz batec Fedeac du eguin bethitic Escualdunen ohorea: Gure artean bethi chutic Iduc deçagun Fedea. Guciec Escualdunac huna nun garen Maria çure oinetan; Lagun gaitzatzu Fedearen Beguiratzen gure baithan. Batec Gu ere cembat galcen ari, Fedea hoztu çaicunac!... Othoi Maria, urricari Içan çatzu Escualdunac. Guciec Escualdunac huna nun garen Maria çure oinetan; Lagun gaitzatzu Fedearen Beguiratzen gure baithan. __________

26

ANDRE DENA MARIA BEthARRAMEcOA (1877) Agur, Ama Birjina Betharramecoa ceruco Erreguina Eta lurrecoa. Oi guretzat cer ama! cer arartecoa! Berea daducana Seme bat Jaincoa! Munduco usimpean Itho ez gaitecen, çure botherea han Daucuçu aguercen: Erori garenean Gaitutzu alchatzen, Eta bide onean Maitequi laguncen. Escualdunac aspaldi, O Ama maitea! çureganat badaqui Hemengo bidea. Munduac kendu nahi Darocun Fedea Hemendic alcha bedi Indarrez bethea. Gur' arbasoac lehen Oi cer fededunac! ama çuganat ciren maiz ethorcen hunat. Orai ere gu hemen Gare Escualdunac, Maiz çure lagunçaren Beharra dugunac. Othoitzez gagozquitzu Hemen çure oinetan: Fedea finca çaçu Gure bihotzetan:
27

Osasuna iguçu Gorpputz arimetan: cerurat hel gaitzatzu çure besoetan. __________ ANDRE DENA MARIA SARRAncecOA Oi, Andre Dena Maria, Sarranceco Brijina, Oi, çu Jaincoaren Ama, ceruco errejina, çure Semeaz çu çare gure Ama eguina. Toqui hau cen lehenago oihan, sara, arance; Escualdunec bide çuten icendatu Sarrance. Orai hobequi deit laite Mariaren baratze. Badu hurren mila urthe, ibai horren erdian, Birjinaren bultu belch bat, hor baitzen aspaldian, Atcheman çutela chutic harroquen aguerian. Miracuiluzcoa cela dirudi eder hori, Ospeca horrat jendea urrundic cen ethorri. Birjinaren botherea aguertu cen orori. Handic ken, ereman, ebats, cer ez cioten eguin! Espainia-Jacan barna gorde ere bai behin. Bera hunat itzulia bethi çuten eredin. Erregueac berac ciren ethorcen Sarrancera, Gorpputz eta arimaco fagore galdetzera; Asco ere da hemendic sendaturic athera. Escualdunec, o Maria, toqui hau maite dugu. Orai ere çuregana huna nun garen heldu. Escualdunaren fedea ez da oraino galdu. Munduco ibai gaichtoac gueramatza borrocan. Escualdunac gauden chutic fedearen harrocan. Iduc gaitzatzu, Maria, othoi, çure besotan. __________ ANDREDENA MARIA PILHARREcOA
28

Escualdunec, o Birjina Maria, Amodio, ohore dautzugu. cein çaren on, puchant, miragarria, Norc seculan asqui erranen du? Escualduna çure arbasoequin Jende cela diote demboraz; çure odol bereco gare eguin çure Seme Jesusen odolaz. Gure Ama çarela orhoit çaite Gurutzetic Semeac emana. çure haurrac hain gaitutzu gu maite, çu baitzare Jainco baten Ama. Mundu huntan oraino cinelaric, Gureganat hunat cinaizquigun; Escualdunac lehen lehentaric çuc guintutzun athera fededun. Santiago, çure Apostolua, Gu salbatzen cinuen lagundu. çuc orduan utzi Pilhar saindua Saragoitzen ohoratzen dugu. Pilhar hortaz, gure Ama maitea, Nahi duçu berma gaiten çuri, Gogor eta azcar gure Fedea Içan dadin harri hoi iduri. Hemeçorci ehun urthe baditu Fedearen gutan landatzeac; Orai arte leial gaizco guelditu, Gu fededun nahaste gabeac. Escualdunei Fedea kendu nahiz, Etsai gaitzec gaituzte hersatzen. O Maria, çu gure alde jarriz, Deusec ere ez gaitu lotsatzen. Gure çucen lurrecoac galduric, Oso dugu bederen Fedea: Escualdunçat ez da eçaguturic
29

Gutartean sinheste gabea. Othoi, lagun gaitzatzu, o Maria, Gure behar ordu gucietan, Osagarri, ontasun, familia, ceruraco gure urhatsetan. __________ SAN JOSEPEN cANTIcA (1891) O Josep, cein handia den çuri eman goçoa! çu baitzare Birjinaren Espos berthutezcoa: Jainco-Seme-guiçonaren Lurreco burasoa; ceruco Jainco Aitaren Ordaina, lekucoa. Jesus sorthu baino lehen, cerutic ikasia, çuc, Josep, bacinaquien Haur horren ethorquia: Arrotz leihorric gabeen Abere atherbia, guerthatu cen Bethelemen Jesusen sortheguia. O Josep, oi cein mitequi Jesus haurra ascotan Adoratuz cein umilqui Besarca cinaducan! Aingueruac han egoqui çuri beha herroncan; Hain baitzagoan gochoqui Haurra çure besotan. Haurra hartuz Amarequin, Tristeric Herodesi, Josep, Esiptoan barna Juan cinaizcon ihesi. Lehengo Josepen fama
30

Han cen oraino bici; Han çuc profeten errana cinuen guertharaci. O Josep, Nasarethera Itzuli cinenean, cer baquea, cer goçoa Etche haren barnean! çurequin Jaincoa bera han ari cen lanean, Munduaren arguitzera Aguertu aincinean. Icusgarri dohatsua, Josep azquen hatsetan: Jesus besarca lothua, Maria nigarretan... Hilce hori, cer cerua, hequien besoetan...! Hel çaquizquit, o Saindua, Niri oren beretan. __________ JONDONI PETIRI EDO PIARRES APOSTOLUAREN cANTIcA Hunen aire berecia ez daquitenençat, aire eçagutu hau: Uholde baten pare. Hasteco eta copla artetaco errefaua 1. Hau, Jondoni Petiri herrico patroina dutenec cantatzecoa. Gure Patroin Saindua, Jondoni Petiri, Eguioçu guretzat othoitz Jaincoari. 2. Hau, Jondoni Petiri patroin ez den herrietacoa. Apostolu handia, Jondoni Petiri, Eguioçu guretzat othoitz Jaincoari.
31

Piarres itsasoan cen arrançan ari; Jesusec icusiric erran cion: «Haugui: Hire anaiarequin niri jarraic hadi; Nic eguinen çaituztet jende arrançari». Bi anaiec guciac cituzten han utzi Eta deus gabe ciren jarraiqui Jesusi. guero çuen Piarres Jesusec hautetsi Bere Apostoluen bildumaco nausi. «Nor naiecela, diote?» Jaunac galdeguinic, «Ni nor naicen nahi dut, ençun çuenganic». Hau ihardetsi cion Petiric lehenic: «cristo Jainco Semea çarela diot nic». «Ene Aitac arguituz ceren minço haicen, Hire gainean diat Eliça fincatzen: Haren cimenduco haut harrocatzat harcen, Ifernuco oldarrec higui ez haitzaten». «Emanen darozquiat, ceruco gakoac; Arimen salbatzeco podore osoac: Hic lachatuac edo lothuricacoac, Berac eguinçat ditic harturen Jaincoac». Piarres hola çuen Jesusec eçarri, Lurreco Eliçaren lehen buruçagui; Arçainen beren arçain, guida eta argui; Eguia fedezcoen trencatzaile garbi. Piarresen uncia behin itsasoan calerna cirimolez hondatzera çohan. Jesus lo baitzagoen, descansu osoan; «Jauna salba gaiçatzu», oihuz dagozco han. Jesusec chutituric dio calernari: «Nic manatzen baitaiat, ichil bara hadi». Nausiac manu hori eguin becein sarri, Itsaso 'ta haiceac gueldi ciren jarri. Orai ere iduriz, unci hura bera Munduco uhinetan lohaque galcera: Jaincoac lo dirudi; bainan gauden beha...
32

Eliça garhaitzale da bethi athera. Goiz batez Piarresi uncira sarthuric, Jesusec erran cion «Sarea çac aurdic». «Jauna, ez dut atzeman sarean deus gaur nic. Bainan aurdiquiren dut berritz, çuc erranic». Piarresec sarea botatu orduco, Arrainez betheeguiz haustera dohaco. Jesusen oinetan da jarcen belhaunico: «Jauna, bekatoros naiz, çuri hurbilceco». Nausia ukaturic, gueroztic Piarres, kirasqui egun oroz ari cen nigarrez; Jesusen amodioz bihotza suharrez, Minez çagon, mundua sustatu beharrez. Bere Aitarengana Jesus igan eta, Petiric çuen oso Eliçaren artha. Erromaz eguin çuen bere hiri hauta. guirichtino guciec hura çuten aita. Piarresec Fedea hain çuen hedatu, Nun Emperadorea baitzen asaldatu. Hilcera çuenean hunec condenatu, Buruz behera çuten gurutzeficatu. Azquen copla berech hau marinelençat da: Gu ere çu beçala Jondoni Petiri, Itsasoco marinel eta arrançari... Gure neke gaitzetan oihuz gaude çuri; Ai! içan çaquizquigu othoi urricari. __________ SAN FRAnsES ASISEcOA San Franses Asistarra bici cen mendean, Arima cerutiar hainiz cen lurrean. Hura çuten guciec ceruco bidean Buruçaguitzat hartu beren aitzinean. Sorcez aberats baitzen, halere gazteric
33

Jarri cen deus ez nahiz Jaincoaz berceric; Jende beharreneri guciac utziric, Athez athe çabilan, sabela goseric. Mundua harritua saindu huni beha... Miracuilu bat çaio hunen berthutea. Jende beharrarençat oi! cer ohorea! cer consolatzailea San Franses pobrea. Bicitze pairacorra, othoitza, barura, Horra cer bidez çohan San Franses cerura. Guc ere har deçagun berdin bide hura; Gure salbamendua hala da segura. Jesusen oinhacetan bihotza igueri, San Franses amodioz cen erretzen ari. Jesu cristoc ciozcan cilatu borz çauri, Borz çauri odoletan, bereac iduri. Norc erran çauri hetaz çuen min samina, Eta min harequilan haren atseguina! Bere Jaincoarequin hain cen bat eguina, Nun icen goiticoa baikar Serafina. Hauc ciren San Fransesen hatsberac, oihuac: «Oi amodioaren atseguin sainduac! Oi penitenciaren consolamenduac! Holaco goçorican ez du ez munduac». __________ SAN BERNAT San Bernat munduan çure bicia, Oi! cer bici saindu, miragarria! Et' orai ceruan çoin den handia çure çoriona, çure loria! Ethorquiz aberats puchant celaric, Mundua lausenguz çagocolaric, Bernat, salbatzeco oro utziric, Mundutican ihezgan cen gazteric. Maiz egun osoac barur egonez,
34

Gabazco loari uko eguinez, Dena chucatua garraztasunez, Bethi othoitzean çagon auhenez. Etsaia, gau batez eta neguan, Lohiqui citzaion hasi guduan. Bernatec cer çuen eguin orduan? Lepporaino sartu ur hormatuan. Bere kar sainduaz guero hasi cen Bazterren sustatzen eta arguitzen Jendetan cer nahi gaitzen sendatzen, Populu-ta-prince, denen higuitzen. Bernaten bihotzac erran ez daite Jaincoaren Ama cein çuen maite. Amodio beraz, ai! baleraite Gure bihotz hotz hauc orobat bethe! Gu hemen ilhaunic haur flaco batzu Mundupetic çuri oihuz gaudetzu. San Bernat maitea, lagun gaitzatzu cerutic guretzat othoitz eguiçu. __________ SAN JOANEZ-BATIchTA SALHAREN cANTIcA Errefau hau lehenic cantari berechiec Joanez Salha, haurren Apostolua, Jende chehearen onguile karsua, hain lorios orai cerurat alchatua, Içan çaite laudatua. Guciec lehen copla hori bera errepica, haste huntan eta seguidaco copla arte guciez Bai mundu guciac, Joanes Batichta Salha, Sainduen herroncan ohora çaitzala: Gu ere cerurat hel baguinte, ochala! Bermaturic oro çu beçala. San Joanes Salharen lehengo burhasoac,
35

Escualdunac ciren, ciboz Salhacoac. Gu balin bagare haren odolecoac, Içan gaiten bihotz berecoac. Haurrean aingueru, gaztean oi! cein garbi, Bere lagunequin bethi maitagarri, Aberats emaile, beharrei urricari, guero bera deus gabe cen jarri. Gazteric jaquinsun, appeztu 'ta hasi cen Nekaçalen haurren escolara bilcen. Jende cheheari guciz emana baitzen, Heien aita çuten oroc deitzen. Osagarriz ahul, egun osoz nekean, Gabaz oren lucez çagon othoitzean. Urthe guehiena ceraman barurean, Gorpputzaren mainen beldurrean. Nahiz duen hambat bihotz eta berthute, Etsaiec maiz guerla eguiten diote. Hec eguinic ere laido bai eta calte, Berdin ditu bihotzetic maite. Saindu amulsua, çure ondocoetan çu çare oraino bici heien baithan, Haurren alchatzea iracaspen onetan On da guciz çure escoletan. Oi Jan-Baticht Salha, gure saindu maitea, Othoi lagun çaçu Escualdun jendea; Iduc deçan bethi azcar bere Fedea, Aspaldico bere ohorea. __________ SANTA GRAciA Errefaua O Santa Graci maitea, Gure lorea çare çu! çure Escualdun jendea cerutic çuc lagun çaçu.

36

Graci paganoetaric Lucitanian cen sortu; Aitac jaquin gabetaric Goicic cen guiristinotu. Gazte, eder, aberats cen, Aingueru bat becein garbi; Ez cen Jaincoari baicen Bere hautuz eman nahi. Bainan aitac hitzemana Narbonaco prince bati, ceramaten hunengana Saragoz hirian gaindi. Birjina guiristinoa gueldituric Saragocen, Hango prefet paganoa Laster hari ohartu cen. Prefet hau cen Daciano, cristauen etsai nausia; Berriqui çuen oraino Bichincho hil-aracia. Ençun baitzuen cein eder, cein aberatsa cen Graci, Haren dohaineri aiher Preso çuen har araci. Manatzen dio lehenic Arnega deçan Fedea. Gracic: «Jauna, ez dut ez nic Utziren Jainco neurea». Hasten çaio burregoa Ukabil ukaldiz joiten. gueldi-gueldia, gaichoa, Nigarrez çaio egoiten. çaldi baten buztanari Emana socaz estecan; çaldiaren lauhazcari Graci darraico herrestan.
37

Burdin orracez harrasca Larrua diote kencen; çango besoac tiraca Diozcate atheratzen. Bulharrac ere errotic Truquesez çaizco kenduac, guibel-erraiac barnetic camporat dilindatuac. Halere Graci martira Oraino dago biciric, ceruetarat beguira, Oinhaceac ahanciric. Presondeguian, gaichoa, Hola çuten berritz sartu; Handic citzaien usoa Bere hegalez airatu. Orai bethico biciaz, Graci han çare goçatzen, çure odol ichuriaz Orai çare loriatzen. Jaincoaren baratzean Hain eder çaren arrosa, Maitequi gure artean Deitzen çare Graciosa. Arima ceruan eta Gorpputza presondeguian; Santa Gracia gordeca Eçarri çuten hobian. Baquea jitearequin, cristauec lehen urthetan Eliça bat çuten eguin, Sainda hunen ohoretan. Ohoin batec Sainduari Beso bat baitzion kendu, Ebatsi 'ta gorde nahi...
38

Mendi hautan çuen galdu. Urhez eta diamantez Beso hau cen estalia; Bainan holaco ebastez Ohoina ecin balia. Handic laugarren mendean, Huna nola cen besoa, Santaugracico lurrean, Atcheman oso osoa. cecen bat oihan heietan Egun oroz cen ikusten, Adar puntac su karretan, Haitz bati belhaunicatzen. Appeçac lekuco hartuz, Jaquin ceçaten cer cen han, Haitz barne cofa miatuz, Besoa çuten atzeman. Eliça bat han berean Eguin içan cen hortaco, Arroztegui bat aldean Arrotz beilariendaco. Sei mendez, hamar calonje Santagracin egon ciren, Lehenic harroquen jabe, guero laboratu lurren. Higanot etsaiec guero Denac cituzten herrautsi, Ereman ahalac oro, Besoa ere, ebatsi. Errelequi hau galdu 'ta Jendeac çauden nigarrez, Saragocerat oihuca, Hunen ordain bat beharrez. Santa Graciren erhi bat Ardietsiz Saragoiztic,
39

Ekarri çuten herrirat, Eta han dago gueroztic. Erhi hura bera denez Santagracin alchatua, Gure Jaun Appezpicuez Bethi da beguiztatua. Santa Graciren erhiac, Oraino hango beiletan, Sendatzen ditu eriac Maiz gaitzic handienetan. __________ SANTA LUciA Jesus Birjinen esposa, Oi! çu, heien bicia!... cein eder çure aldean dagon Santa Lucia, Garbitasunaren arthac martir hil-aracia. Lucia gazte, aberats, dohainez gainditua; Loriaturic çagoen çuri beha mundua. Bainan çure loria cen garbitasun saindua. Santa Agatarat beilaz joanic amaren lagun, Ama eri maite hura han sendatu citzaitzun; çure birjina botua han onhetsi cerautzun. Lucia aguindua cen pagano prince bati. Ençunic utzia dela, prince hori bekaizti, Luciaren odolez du ezpata gogo busti. Luciac hilen dutela laster baitu aditu, Jadanic bereac oro pobreri eman ditu. Berthutez, edertasunez, aberats da guelditu. guiristinoen etsaiec eguin çuten cer-nahi, Arnegaraci beharrez fedea Luciari. Lausenguz ala borchaca debalde dire ari. Prefeta bere tronutic, burregoac aldetic... çu ere, prince gaichtoa, errabian barnetic. Nehorc ez diro aldaraz Lucia berthutetic.
40

Ez guiçonez, ez idiez, ez su emanic ere, Ez deçaquete Lucia higui-araz batere. Ezpata leppotic sartuz hilcen dute halere. ceruan baiçaude handi, gure Patroin maitea, Beira çaçu bethi azcar gure baithan Fedea; Ez deçagula nehoiz utz ceruraco bidea. __________ AITA SAINDUARI (1877) Airea: guernicaco arbola Erromaco aldetic cer da argui hori? Eguiac daucu handic arguitzen orori. Beha deçogun beha bethi Erromari, Erromaco Eliça Ama Sainduari; Beha deçogun beha umeec Amari. Hara Aita Saindua Jesusen ordaina, Appez Soberanoa, arçainen arçaina Jaundoni Petiriren ondoco çucena. Fedeaz dohanean trompa ez daitena: Erromatic mundua arguitzen du dena. Piarresi ciozcan guretzat Jaincoac Atchiquitzerat eman argui fedezcoa!... Argui berac daduzca haren ondocoac Munduco goibeletan ecin histuzcoac, Orai hastean becein garbi-ta osoac. Jesusec Piarresi erran cion behin: «Eliçaren cimendu hi behar haut eguin. Hartaco diat nahi harriz içan hadin. Ez ciroc deus irabaz etsaiac hirequin, Berac dic minhartuco hi jotzearequin!». «Hire gain uzten diat ene arthaldea. Bildotsen bai ardien chuchen alhatzea. Hiri çagoc Anaien beren azcarcea: Hic idec edo hets duc ceruco athea:
41

Hic duc ene gakoen podore bethea». Munduco nahasduren ulubiac ditu Orai arterainoco guciac sunsitu. Piarresen harroca guti da higuitu: Eliçaren arbola chutic da guelditu; Inharrosteaz çaizco erroac handitu. Lurreco puchanciec uste çuten eiqui Aise behar çutela Eliça aurdiqui. Berac dire erori!... guero ecin jeiqui! Guciac goaqui bainan Eliça egoqui... Hemeretzi menderen berri ja badaqui. Erroma! o Erroma! Hiri aippatua! (Lehen oro harena omen cen mundua.) Piarresen harroca han da landatua, Eta mundu gucico Eliça Saindua Dena haren gainean da asentatua. Norc erran Piarresen Erroman sarcea? —Laster ohartu hincen Emperadorea!— Biac nausi, elgarri jarcen dire beha: Bat arçain ona becein otsoa bercea:... Hauta çac hor Erroma çoin ducan hobea! Haimberce guirichtino odol iretsiric; Berari odol hura çainetan sarthuric, Erroma chutitu cen guirichtinoturic. Emperadorec berec tronutic jautsiric. Aita Saindua çuten utzi han jarriric. Appez eta Erregue: bi bothere betan, Oi! cein ederqui dauden haren escuetan! Ez da sainduagoric buruçaguietan: Nor da çucenagoric, nor korodunetan? Gaichtaguinec hortaco dute beguietan! Munduac Erromari cer dio galdetzen? Egui eta gueçurra han baque ditecen. Horra beraz mundua certaratu haicen... Eguiaric ez nahi hautsiz-mautsiz baicen! Bainan Aita Sainduac osoric dauc çaincen.

42

Munduco nausitasun gucien gakoa, Horra Aita Sainduac duen escucoa: Lurrecotzat emana ceruticacoa. Hori hari ken eta norc duque dretchoa guiçonac guiçonari deus manatzecoa? Oi cein handi cein eder, cein gora çaren çu! çuri loriatuac beha gogozquitzu. Aita Saindu maitea, haur bihotzdun batzu, Escualdunac gu ere çureac gaitutzu: çureric baicen ez da Escualdunçat haiçu. __________ LEO chi AITA SAINDUAREN OTSALDIA FRANciAREN BATAIOcO chIVgarren mende burucotzat eguina Latinetic locabizqui escuararat itzulia Lurreco jendaquien goiti beheitiac Jaincoaren escuac dabilzca guciac: Handienac appalduz, goratuz ttiquiac: çucena nun den daqui haren çuhurciac. clodobe erregue cen sorcez paganoa; Alamanequin çuen gudu bat gaichtoa; Ecin trenca baitziron etsaien lerroa, Othoiztu çuen oihuz cristauen Jaincoa. clotildaren Jaincoa, othoi hel çaquizquit; Etsai hau jotzen badut, çure naiz oraitic. guirichtino natzaitzu eguinen gogotic, Ez dut Francian nahi Jaincoric çu beicic. clodobec othoitz hori eguin dueneco, Soldadu uzcurrenac sutan jarcen çaizco. Heien oldarra nihorc ez du atchiquico: Etsai hilez berceac ihesi dohazco. Orai Erreminserat hail clodobe gaitza; Atchicac Jaincoari eman ducan hitza. Han bathaiatu eta berri çac aguinça, Lagunduren ducala Jesusen Eliça.
43

Erremico eliçan sarcen da erregue: (guirichtino clotilda çuen ja andere.) Appezpicuac dio ematen hau legue Adoratu idolac oro detzan erre. Appaldu duenean clodobec burua: Heldu çaio alderat Jaun appezpicua: Eman dioenean bathaio saindua, Erregue han dagoco besarca lothua. Erroma çabal çatzu bai çure erraiac. Amatzat harcen çaitu Fransesen jendaiac. Bazterrac nahi ditu çuretzat nasaiac, Ez daquizquitzun hurbil hauçotic etsaiac. Erroma kendu nahiz Aita Sainduari, Hauço gaitzac citzaizcon usu guerlan ari. Pepin franses erreguec hec joric bi aldi Emendatu ciozcan lurrac Erromari. Oi cein den uquigarri orhoitzea bera Nor ciren gan lehenic Jerusalemera! Franciatic ciren hec ospeca athera, Jesusen hobiaren Turcoer kencera. Anguelesa Francian sarthurican nausi, guiçon asqui azcarric ez baitzaiten causi, Nechca batec cituen gudutan herrautsi, koro galdua ere erregueri jaunci. Hamalau mende huntan clodobez gueroztic, cembat ongui dathorren haren bathaiotic! Jaincoac berac dauca Francia besotic. Deusec çoratu gabe, egon dadin chutic. Egoadi guirichtino jendaia suharra: Ez çacala gal hire ohore çaharra: Beguira çac Fedea eta haren karra: Harc daroc iduquiren bethico indarra. Beretu baihinduen Jesusec aspaldi; Haren etsaier buruz bethi bihur hadi. Denec elgar maite 'ta denec elgar adi:
44

Batasunac orotan indarra dic handi. clodoberen bathaio urthabethetzeac Aurthen ditu Francian eder ohoreac. Bathaiharri hartara bil beitetz ospeac, Berritz indar har deçan han gure Fedeac. Ekialdean barna, Fransesen icena, Bethi da guehienic aippatua dena: Basa jendetaraino, guciz urrunena, Fransesa de Fedea hedatzen duena. __________ EScUALDUNEc AITA SAINDUARI Bere lehen Meçaren berrogoi eta hamargarren urtheburuco Dembora goibel hautan cer icusgarria! Erromari beha da mundua jarria. Handic heldu baitzaicu ceruco arguia; Han baita Aita Saindu Leone handia. Orai du hamar urthe dela Aita Saindu: Haren Appeztasunac mende erdia du. Urre-eztaien besta denec çor diogu: Biba! Aita Saindua, dugun eguin oihu. Appezpicu maitea baçohaz çu ere, Erroman eguiterat Aitari ohore. Fedez eta bihotzez çurequin bat gaude; Escualdunez Aitari minçaturen çare. Escualdunen arima, o! Aita Saindua, çuri bai çuri dago tincoqui lothua. Bethi haren Fedea çutaz arguitua, Garbiric dago eta ecin bençutua. Hirur Fededun alde lehengo mendetan, Bacituen Eliçac gure herrietan. Hirur heien icenac nahi laizte betan, Gure Appezpicu bat aippatzen denetan.

45

Othoitz hau ençunaçu o! arçain nausia; Baiona içan dadin, alki berecia, Lescar et' Oloroni icenez josia... Eder da hirur lorez koro bat jauncia! __________ AppEZ BERRI BATEnçaT Hastean eta copla artetan denec errepica Appez soberanoa, O Jesus, çare çu, Gure appez huntaric saindu bat eguiçu. Gure appez gaztea horra aldarean, Jesusec eçarria bere podorean: Herritarrac hor gaitu oro bihotzean: Guretzat hari çaicu orai othoitzean. Horren aitamec dute ohore atseguin, Beren semea appez baitzaiote eguin. Haur haurretic cioten Jaincoac galdeguin; Dohainic ederrenez du orai berreguin. Oi cein dohatsu çaren çu gure appeça! cein hunquigarri çaicun egun çure Meça! çure bihotzac Jesus hor besarca beça; çorion handienaz orai çaite goça. Hor çure inguruan Aingueruac ere Jesusen adoratzen ahuspeca daude; çu chutic, hor hec baino guehiago çare; Ez dute çuc becembat hoiec hor bothere. consecracionean çure erranera cerutic jausten çaitzu Jesus aldarera: Jainco guiçon eguina biciric berbera, çuc ematen daucuçu oguitzat jatera. Jesusen hunquitzeco, cer escu garbiac, Ahal çaduzcan Ama Birjina Mariac! çureac ere dire sacratu berriac,
46

crismaren gançudurez oraino bustiac. çu behar çare içan arimen arguia, ceruraco bidean heien guidaria; Ardi galdu direnen Arçain bilharia, Guciz berthutearen etsemplu garbia. Appeçaren bihotza bethi çabaldua, Bekatorosarençat cer ihes lekua! Huni aithortuz gueroz eguin bekatua, Urriqui duenari çaio barkatua. Azquen orenetarat hurbildua denac Appeçaren lagunçac ditu beharrenac. Harc eman Sacramendu bicico azquenac Dire ondorioa eternal dutenac. __________ AITA BENEDITINOERI Ce Cantique fut composé pour l'instailation des Pères Bénédictins à Beiloc (Urt) Errefaua Ongui-ethorri, Aita onac, Jaincozco guiçonac. Nor dire hauc, heldu direnac Desertuaren barnetic, Gu salbatu beharrez jenac, Iduri berce mundutic? Gure bekatuen hobenac Berec pagatzea gatic, Hoiec dire ez ditezquenac Bara penitenciatic. Badu hamalau ehun urthe San Benedit sortu cela. Aberats, eder eta gazte, Guti cen hura beçala. Munduan salbatzea neke Içanen citzaiola, Mundutarrec ençuten dute
47

Desertuan gorde dela. cer çoriona, cer bakea Beneditec desertuan! Seguretic han salbatzea cein goço çaion orduan! Hargatic, non çagon gordea Jaquin baitzuten munduan, Osteca sartu cen jendea Haren batasun sainduan. San Benediten familia gueroztic cein den hedatu! Leguegabeen azcacia Harc du jende on moldatu. Familia haren hacia Gure lurretan da sartu. cerutiar hoien bicia Orori çaicu gorestu. Munduco goçoen ondotic Herratuac gabilçanac, Icusten dugu oraicotic Nor diren dohatsuenac, Jaincoa maitatuz gogotic cerurat chuchen dotzinac. Hala nola, oroz gainetic, Baitire Beneditinac. __________ i. ArçaIN BElchAREN NEURthIçac __________ AInciN HItzac Elhe onac hitz murritzez Ez du goço hambatic; Eguia hil laite hotzez, Deus ez balu soinetic. Arçain belcha da neurthicez Minço mendi gainetic.

48

Arçain belcha beha dago Mundu huni aspaldi; Ikusiric baitu frango, Denez minça baladi. cembeit ditu erran gogo cantuz delaric ari. cantu berri edo chahar Hambat baitzen jadanic, Batzu omen laizte behar Hautuz berech emanic... Huna orai cembeit bakar Arçain belcharen ganic. Ascoren canta da bethi Tilili-ta-talala: Hitz bat gabe, aire bati Jo çac eman ahala. Astoac ere badaqui Orroaz halahala. Hitzac chuchen arrimatuz Pico, soinu berdinez, Dohacila lerrozcatuz, Airez, hegal arinez. Arçain belcha dago cantuz, Berac hala eguinez. Jaquinsunen erranetan Behar bada sinheste, Ederrena minçaietan Escuara da, diote. Escualdunec arrotzetan Hortaz ohore dute. Escualdunec arrotzequin Ahanztea Escuara, Odolari hori berdin Uko eguitea da. Gauden erne sar ez dadin Ahalque hoi gutara. Escualduna, hor, ematzic Hire cantu ederrac;
49

Irrincinaz ere atchic Harroturic bazterrac. Ez bahu traba arrotzic cer eguin hiro? errac. __________ —Aleguiac— BILDOTchA ETA OTSOA (1873, Sara, 1. saria) Primadera goiz batez, chirripa batera, Ama gabe, bildotcha gan cen edatera. Hanchet ari celaric churga churga bera, Oihanetic otsoa citzaion atera. Otsoac, gorachago urean sarturic: «Ur hau, erraten dio, cikincen dautac hic». —Bildotchac errepusta: «Jauna, nic nihundic Hemendic ez deçaquet cikin çure uric». —«Ichil hadi, quichquila, jaz ari baihincen Ene fama onaren nun-nahi funditzen». —«Jaz ni oraino, jauna, sorcecoa nincen; Amaren ttittirat naiz oraino ibilcen». —«Hire anaia çuan, hi ez balin bahaiz». —«Ez dut nic anaiaric; ume bakarra naiz». —«Hots! çuetaric norbeit ençun diat nic maiz. Nitaz bacerasala cer-nahi elhe gaitz». Hortan cen bildotchari oldartu otsoa, Eta bi clascaz çuen iretsi gaichoa. Azcarrac duenean partida flacoa, Haucia çoinena den erran gabe doa. Otsoac bildotchari eguin cioena, Jaincorican ez balitz, norc liro condena! Jainco leguetic campo certan da çucena? Galde eçaçu indarrez çoin den nausi dena. __________

50

BELEA ETA AchERIA (1873, Sara, 1.saria) Aire çaharra Bele belchac haragui pusca bat mocoan Jan gogoa çaducan, haitz baten cascoan. Acheria ihicin han gaindi baitzoan, Usainca eta beha tricatzen çaio han. «Egun on, Musde Bele, cer jaun ederra çu! çure lumen dirdiraz ililuratzen nauçu. cantari eder baten fama ere duçu. Nahi cintuzquet ençun; eia, canta çaçu». Belea lorietan hasten da cantatzen, Duelaric cehe bat mocoa çabalcen. Bere citzia çaio lurrerat erorcen. Acheria hain chuchen alchatzeco han cen. Acheriac: «Milesquer, dio beleari. Ez gaitela, to, fida lausengariari, Ez eta ere gure eder usteari. Jaqui hau daiat harcen hitz on horren sari». __________ ASTO BAT ERRELEquiEquiN (1864) Aire çaharra Asto bat cargatua errelequi sainduz, Triqui triqui baçoan pampalina soinuz. Jendea, errelequi hoieri inguruz, ceinatuz paratzen cen ukurturic buruz. Ohore hoi astoac beretzat çaducan; Ez çuen egundaino holacoric ukan. Jendeen agur hoiec ikustearican, Irrincinaz hasten da, lorian, jaucican. Norbeit, ohartuz horren atrebenciari, Oihuz hasi citzaion: «Ai! cer astoa hi!
51

Ez gaituc, ez, agurca hiri buruz ari; Bainan hic bizcarrean deramacanari». cembat den bazterretan asto horren pare! ceren diren aberats baitute ohore!... Aberatsac, harcecotz ohorea bere, Behar luque diruaz bercerican ere. __________ AchERIA ETA AkERRA (1884) Aire çaharra Aker çahar bat eta acheria behin, Elgar lagun harturic bidaiaz çoacin. Beroz eta egarriz biec elgarrequin çupu baten çolarat çuten jauci eguin. çupuco ur hortaric asqui edan eta, Ateratzeco dute chutegui pareta. Han preso egotea ez dela josteta... Acheriac dabilca asco gogoeta. Acheriac erraten dio akerrari: «Beha çac, to, gogota certaz naucan ari. Bizcarrez bai adarrez cer çurubia hi! Paret horri chut-chuta horchet phara hadi». Akerrac lorietan: baietz bai gogotic. Paretari bi besoz ematen da chutic. Laster da acheria ilquitzen çuputic. Aker gaiçoa orai cer eguinen duc hic? campotic acheriac: «Eguic hic orobat. Bercenaz ehincen, to, sartu behar horrat. Nic hemendic hiretzat deusic ez ciroat... Aincinetic certaco ez beha guerorat?» cembat bi çangotaco acheri holaco! Guri esquer baitire jarriac gorachco! Arren gutan cembatec errecan beharco, Ez baigaituzte heiec handic ateraco!
52

__________ kUIA ETA HEZcURRA Airea: Iruten ari nuçu Haitz baten itzalean onsa jan edana, Perttoli jaquinsuna çagoen etzana: «Haitzean hezcur eta kuia nun emana!» Ez citzaioen ongui Jaincoaren lana. «Ni içan baninz Jainco cion bere baithan, kuiac beharco çuen haitz adar hoietan; Hezcur picorrac aldiz lurrean herrestan. Ai! cer asmua hori gogoratu çaitan!» Perttoli jaun abila hortan lokartu cen. copetara hor çaio hezcur bat erorcen. «Atch! dio, cerc nau hola ni atzarrarazten?... kuia balitz erori, aise hila nincen». Jaincoac eguin gauçac chuchen dire denac, Handienac beçala berdin ttiquienac. Mundu huntan Jaincoric nahi ez dutenac, Ororen makurceco hec dire lehenac. __________ ABEREAc IçuRRITEAREquiN (1866) Içurrite gorria baitzen aberetan, Icustecoac ciren denac ikaretan; Hobendun handi çombeit bide cela hetan, Gogoratu citzaien gucieri betan. Hamicaho lehoina erregue baitzuten, Harc manatzen diote guciac bil diten, çoin den hobendun dena atzeman deçaten: Denen hilcea baino hobe dela baten. Erregueren baithara oro bildu eta, Huna Hamicahoren minçatze onhesta:
53

«Jaunac içurrite hau, dudarican ez da, Hobenic ez baguinu ez laiteque guertha. »Noren failaz gaitz hori sartu den gutara, Bakotchac gure hutsac detzagun declara. Hobendun bat biciric uzten balin bada, Içurrite hau nehoiz ez daiteque bara. »Ni hasten naiz neureen aithorcen lehenic: Ardi, ahari... asco hil eta jan dut nic; cembeit arçain orobat, guerla hec emanic. Ez dut uste duquedan nic berce hobenic». —«Biba lehoina!... çaio acheria hasten, Ardi eta arçainac cintuela jaten!... Ez dut uste çuretzat hori bekatu den. çuc janic içaitea ohore citzaien». Acheriac arroçoin duela diote; Lehoinari —hoben duc— nekez erran daite. Harcec eta otsoec berdin aithor dute Hec ere bai eguinic arthaldetan calte. Ordean hoiec ere larri eta azcar, Holaco ihicier nol' eta nor jaçar? Hoien hutsac ez dire handi içan behar. Hambat dute churitzen handi hoiec elgar. Acheriac hau dio: «Ez deçaquet uka, Oilo bat hasirican gau batez picoca, Uste gabez hil nuen, maiteeguiz, potza. Gostu tzar bat baçuen ceren cen coloca». Jan harc calte eguinic cela eri egon... gueroztic oiloquiric ez citzaiola on... Acheria nor-nahic garbi cela cion, Ez baitzen gueçurtiric hain abilic nihon. Hor guero azquenecotz astoa heldu da. «conciencian, dio, hau dut errencura: Igorcen baininduten lanetic barura, Larreco belharretic jan dut nic ardura». Astoaren aithorra dutenean ençun,
54

Denec oihuz diote: «Hoi da, hoi, hobendun! Holaco gaichtaguinic ez da içan nihun. Horra içurritea noren gatic dugun». Beraz, ceren den asto, hor peca deçala. Ithotzen dute eta jaten berehala. Mundu huntaco leguez ere halahala, Sacrificatua da maiz jende appala. __________ HArz BAT ETA BI IHIZLARI (1876) Aire çaharra Larruguin bati behin bi Santagraciar: «Mendian dugu harz bat hil gogoa bihar. Haren larrua dugu çuri saldu behar». Tratua eguin çuten hamar unça cilhar. Bi ihizlari hoiec, biharamunean, Goicean goicic ciren sartu oihanean. Iduri hitz harturic, orduan berean, Harz eder bat chut-chuta pharatzen çaie han. Harça hec uste baino handichago baitzen, Gure ihizlariac horrec ditu lazten. Bat içai bati gora çalu da upatzen; Bercea, hil iduri, lurrean etzan cen. Harça lurrean dagon horren gana doa. Galcetarat eguinic han çagon gaiçoa. Harçac usainca dio hurbilcen ahoa: «ppu! phu! hau, bai, hila duc; hauc usain gaichtoa!» Appur bat ibiliric higui 'ta ingura, (guibel-aldetic cion sendi usteldura) Utzi çuen jan gabe, ez baitzen barura. Beharric cen hain inappur goiz hartan harz hura. Hila celacoari, harça urrundu 'ta, Laguna heldu çaio: «Errac, to, ez uka. Harça ari baitzuan hiri mandatuca;
55

cer erran daucan, niri aithorturen duca?» —«Beharrirat hurbilduz muthur eta horçac, Huna cer erran dautan alimale gaitzac: Heldu den aldicotzat, hau gogoan har çac: Larrua saldu gabe hil behar dic harçac». __________ AITA BIlçaILEARI SEME BARRAIARI (1865) Aberats cikoitz batec metaca diruac Bethi oso çaduzcan cutchan guilçatuac. Semetto bat baitzuen; hor, atrebituac Harrapatzen diozca oro urdinduac. Muthico gaichtaguinac diruaren plaçan quintaleco harri bat eçarcen du cutchan. Aita heldu da; bainan dirurican ez han. Amesten du semea han çaiola içan. —«Seme fricun, ohoina, cer eguin dautac hic? Hic daiztac ene sosac ebatsi cutchatic. Heiequin kendu dautac bihotza errotic. Hilcerat nioac... hil nauc bai hic oraicotic». Semeac: «Ori, aita, deus ez duçu galcen. Harri hori çaitzu hor berdin baliatzen. Sos tchar heien goçoa çuretzat deus ez cen, Ez cintuenaz gueroz hortic ateratzen». Huntan ohart gaizquion erran chaharrari: Aita bilçaileari seme barraiari. chuhur, ez chuhurregui; on, bainan ez nagui; Bihotzdun, ez fundibil; hola laite nahi. __________ HArz phEREcA LATZ (1882) Aire çaharra

56

Jaun batec omen çuen harz escolatu bat. (Halaco harz guti da aguertu mundurat.) Jaunac manatuz gueroz harat edo hunat, Oro ciozcan harçac ekarcen escurat. Harçaren nausi hori, behin baratzean, Itzalean etzana lo çagon lurrean. Harçac, han baitago çain jaunaren aldean, Uli bat ikusten du haren sudurrean. Behar diola hortic uli hori kendu, quintaleco harri bat harçac hor harcen du. Ukaldiari çaio ulia aitzindu; Jaunaren cascoa du harriac arraildu. Lausengu moldegaitzec holache daucute On baino guehiago maiz eguiten calte. Amodioac balu buru 'ta berthute, Adichquidança ona orduanche laite. __________ BURDINA ETA BAchERA (1879) Aire eçaguna Lurrezco elceari burdin tupina bat Oihuz hasi citzaion: «haugui nere ganat. Bazter eder icustea ibili behainat; Ene lagun harcen haut hemendic aitzinat». Elceac tupinari: «Jauna, ni çurequin, Hauts errecha bainaiz ez naitequeçu jin. Bideco harri batec hunquiz gueroz behin, Segur, hamar pusquetan ninçaque deseguin». Tupinac elceari: «Ez hoin beldur içan; Atchiquiren haut bethi hi nere gueriçan. Harriric balin bada, harc arrail ehitzan, Ni artean sarturic salbaturen hiz han». Poticoca hor dire biac abiatzen. Tupina elceari sahetsez da jarcen;
57

Bainan borthizquichegui baita balambatzen, quisc eta casc, elcea berac du chilatzen. Ttiqui batzu handier, munduco bidetan, Jarreiqui nahi dire maiz beren caltetan. Hegalic gabe gora ecin joan airetan, Eroriac guerocotz hor daude errecan. Flaco bahaiz, ez hadin aise hauts ez chila, Azcarrago denari ez hauciric bila; Hire chocotic guti aldara hadila: Seguretic dagona hura duc abila. __________ BEHARRAREN INDARRA (1882) Airea: Atharratze jaureguian Aitac manatu cion seme bati behin, Larrerat egurqueta goicetic gan çadin: «Hic ekarceco daiat çama bat han eguin; Osoric garraia çac; ez çacala arin». Muthicoa larretic deus gabe heldu da. «Aita, nic ez deçaquet alcha çama hura. Onsa behatu diot, ez çaçula duda, Bakarric ez naiteque lotzerat mentura». Aitac: «cer! ez haquien hic, behar beçala, Beharra deitua den guiçon bat han cela? Hail, hots! oihu eguioc lagun daquicala. Beharra, o beharra, haugui berehala». Muthicoa larrera itzulcen da berriz. Egurrari so dago, hunquitzen du erhiz. guero oihuz hasten da borz edo sei aldiz: «Beharra, haugui, othoi... Beharra, hots! nun hiz?» Nehor ez çaioela helcen laguncera, kechuz eta hasarrez hor lotzen da bera, Bi haitaz alchatzen du çama bizcarrera; Mila debruca guero derama etchera.
58

«Aita ez cen nehor han; eguin diot oihu». —«Norc lagundu hau bada cargatzen hoin çalhu?» —«Beharrac nau borchatu, orai ez dut dolu. Ochala, berce hura, debruac joan balu!» Aitac, erraten dio: «Bethi hola eguic, Onsa bermatzen denac indar handia dic, Nic errana hoi huen; ez çuan berceric. Jaincoac lagunceco ez duc deus hoberic». __________ OTSOA ETA AMIAMOcOA (1887) Probinciar airea Otsoac ahari bat baitzuen clascatu, cinçurrean citzaion hechur bat cocatu. Amiamocoari cioen escatu, Othoi, placer cionetz hura atheratu. Bere moco lucea sarthuz cinçurrera, Hegastinac hechurra cioen athera. Lan-eguite hoi sari, hor gure barbera Otsoari da hasten galdez borz libera. Otsoac huna nola cion ihardetsi: «cer! hire lana daiat nic ere onhetsi. Urus haiz, uste gabez, ez baihaut iretsi. Hortan quito garela behar nauc sinhetsi». Otso horren iduri da esquer gabea, Guciz meneco badu ongui eguilea. Onguiari gaizquiaz ez ihardestea, Hau bera çaio asqui hersi den leguea. __________ ERLEAc ETA LISTORRAc (1887) Aire çaharra
59

Erle cofoin bat eztiz bethea celaric, Listor alferrac ciren han sartu goseric. Erleen erreguina lehenic ithoric, Erle-ume gucia kendu çuten joric. Listor hoiec berençat harcea bercena, Beren leguetan çuten erraten çucena. Gauçaren ederceco, guehiago dena, Erleri çuten oso ematen hobena. Erlen ezti gucia laster iretsiric, Handic goiti ez çuten jateco pochiric. Hasi ciren burrumbaz, hasarrez, gaitziric, Bicitzecoric asqui erlec ez utziric. Erlen jabea noizbeit çaiote oharcen; Lasto bike 'ta sofre ahur bat du harcen. Gabaz, lo daudelaric, ditu lanhoztatzen, Eta guciac hanchet ithoric eçarcen. Lehengo Princer eta Eliçari esquer, Bacen haimberce gauça handi eta eder. Heien ebaslez eta chahutzailez leher Lehengo jabeeri dire orai aiher. Lehengoan asmuac aise baliatuz, Berenac dituztela dagoci espantuz. Berac legue-eguile, Jaincoa kasatuz, Jenden conciencia hil dute debecuz. Lanho belcen leicea gakoz daducana Hasarre bethean da; ez gaiten engana. Leicea çabal dadin laster diro mana, Bolbora lanho batez handi da ja fama. __________ OTSOA ETA çakURRA (1901) Mundu huntaco berri nahiz berac jaquin, Otsoa oihanetic athera cen behin. Hiri eder baterat hurbilcearequin,
60

Jarri cen buruz buru çakur gaitz batequin. Otsoa çakurrari nahico cen lotu. Gaitzegui baitzitzaion, ez cen menturatu. çakurra bera ere beharric cen prestu. Prestuaren indarrac badu errespetu. Otsoa mehe becein çakurra lodi cen. Otsoac erran cion: «Nolaz hiz hoin guicen? Iracats dieçadac certaz bici haicen. Bainan ez niri erran eguiaric baicen». —«Jende aberatsequin bici nauc aspaldi; Egun oroz asea badiat borz aldi; cocinariarequin nauc aichquide handi; Harc niri uzten çautac jan ahal haragui». Ezpainei milicatuz dago ja otsoa; «Ai! nic ere, bai, banic hic ducan goçoa!... Bainan guero cer lan duc? guero norat oa? Nic beçala othe duc goçatzen campoa?» —«Hautematen badiat hurbilcen ohoinic, Escale, makiladun, tzarqui bezti denic; Saingaz hasten nauc eta haiçatzen tiat nic. Ez diat hori beicic hambat berce lanic». Otsoa irriz çaio hasten çakurrari: «Errac, cer duc leppoan uhal eder hori?» çakurrac errepusta: «Ez erran nehori, Hunen esteca hautsiz nauc hunat ethorri». —«Ez naic ez, ni, estecan nehorc atchiquitzen; Nausiric ez jaberic ez diat ni baicen. Hire bici moldeac ez naic agradatzen. Adios, oihanerat berriz nauc itzulcen». Libertatea cer den otsoac badaqui. Gutartean hainitzec ez daquite asqui; Libertate çucena cer den bereciqui, Eta hura cein oso behar den atchiqui. Beren herritic asco doaci hor hara, Hiri 'ta gobernuco emplegu hoitara,
61

Hetan sartuz gueroztic, cer beldur ikara!... Behar ordutan ere maiz ecin aldara. Laborari biciac gure basherritan Badu berce goçoric; ez da dudarican. chuhurqui, ta chimenqui hanchet egonican, Bacotcha bereequin, eta librorican. __________ GAthUA ETA ARROTOINAc (1901) Gathu çahar bat bacen nere sor etchean, (Halaco bat on laite etche bacotchean) Egun oroz ihicin, bardin gau belcean; Sagu 'ta arrotoinez çagoen asean. Saguac jan cituen guciac lehenic, Arrotoinac ez oro, çailegui içanic. Gutienic ustean, ichilican jinic, Atzematen cituen amarruz Mininic. Otsaileco gauetan, gathu çahar hura Hauçoco etchetarat baitzoan ardura; Arrotoinen artean içan cen bilcura, Hitcharceco cer eguin, certara mentura. Arrotoin çaharrenac hau cioten erran: «Gathuac guehiago ez gaitzan atzeman, croscoila bat leppotic behar çaio eman. Jiten bada, soinutic deçagun hauteman». Lan horren eguiterat nor çaion gan nahi... Batec ihardesten du: «Ez ni, ez segur ni». Berce batec: «Ni ere ez naite atrebi». Hola minçatu ciren aldizca hamabi. Berrehun han baitziren, bat ez cen athera Gathuari leppotic croscoil eçarcera. Ez da asqui lan baten asmatzea bera; Ascotan eguitea neke da sobera. __________
62

HAItza ETA IHIA (1901) Haitza minço citzaion behin ihiari: «Ai! cein ez-deusa haicen ene aldean hi! Beha çac, to, cein naucan handiagoa ni. Hi hain herbail eta tchar haut nic urricari». Ihardetsi cioen, haitzari ihiac: «Jaincoac eguin gaitu çu eta ni biac. Harençat berdin dire handi 'ta ttiquiac; Iguzqui berac gaitu arguitzen guciac». —«Ez diagu berdinic deusic hic eta nic: Hi denmendren haiceac hauca hor etzanic; Ni ordean niagoc cascoa goraric; Ez diat hic beçala Jainco acholaric». Hola minço celaric ihiari haitza, Horra nun alchatzen den calerna bat gaitza; Hedoi itsusi batzu airean dabilça; Laster dute cerua eçarcen belz belça. Haitz hura hedoieri hurbilago baitzen, Ihurçuria çaio gainerat erorcen. Haice cirimolac du bihurriqui jotzen, Bai eta erroz gora crisc crasc aurdiquitzen. Ihi gaichoa çagon hanchet ukurtua; guero ikusi nuen berriz chutitua, Bere mendretasunaz beraz salbatua, Horra, jende chehea, çure etsemplua. __________ TRIPOTA (1889) Jende beharrac ciren Peilo ikatzquina, Eta haren emazte cochepa Martina. Beren etchola çuten pheçoinez eguina, Eta janhari hotza thalo 'ta chardina.

63

Neguco arrats batez senhar emazteac Nakaizturic çaduzcan chardina jateac. «Gu bethi miserian, asean berceac: Makur dire, cioten, holaco legueac». Sorguin bat sarcen çaie leihotic barnera: «Heldu naiz hiru gaucen çuei ematera. Galda çatzue hirur, berech bat bedera, Nahi den becein handi, Deus ez çait sobera». Peilo ohiuz hasten da supazter çokotic: «Ai! nic tripot bat banu, jan niro gogotic». Tripot bat erorcen da, pamp! chiminiatic, Jan on bat eguin deçan Peiloc oraicotic. Martinac senharrari: «cer peiloa haicen! Ez haquiena cerbeit hoberic galdetzen? Balimba tripot hori, dena den, hoin guicen. Sudurretic dilindan balitzaic guelditzen». Martinac hitz horiec athera orduco, Tripota sudurrera Peilori doaco. kendu nahiz ari da, debru 'ta caraco; Sudurrarequin beicic ez du atheraco. Haur guciac ondotic, çakurrac saingaca; Lau cehe sudur hoiez nola ez ahalca!... Etchean ere nola andrea balaca? Ez diro ichilaraz han haren calaca. Azquenecotz Peilori burura çaio jin Hirugarren galderic ez dutela eguin. Sudur soberaquin hoi dio sunsi dadin. Tripota sunsitzen da; orai du atseguin. Aleguia hortaric cer daguerin, huna: Ascoren guticien funsgabetasuna. Bil ez badeçaquegu handi den fortuna, Dugun goça bederen guttien duguna. __________ ELHEZ EZ, NAHIZ BAI (1888)
64

Duela ehun urthe nescatcha bat bacen, Ezcondu nahi cela baitzuen ukatzen. Nahia ez da asqui ez bada bat baicen. Bi nahien escasic ez çuen aithorcen. Berrogoi urthetara çoala jadanic: «Bai, hobe dut, cioen egonic hola nic». Bainan loriatu cen galdea içanic Manech Pamplan ezquila joilearen ganic. Oilo pare batequin doa Mariana Herrico jaun erretor chaharraren gana, Eta erraten dio: «Hauche da hau lana! Ezcondu behar naicen Erradaçut, jauna». Jaun erretor chaharrac dio ihardesten: «Aise jaquinen duçu baia ala ez den». «Ilhunceco ezquilac duelaric jotzen, Egon çaite han erne cer dion ençuten». Ilhunceco ezquilac jotzen du pan pan plan. Marianac ençun du: «Bai Pamplan daut erran. Manech Pamplan ezquilac dio har deçadan. Oraitic ez nagoque dudan ez ikaran». Nahi den hura bethi ez daiteque gorde, Ez borchazcoa jasan borondate orde. Gauça bat doanean gure gogo alde, Makurric hartan baden ez çaçula galde. . __________ i. BErce guiSAcOAc __________ chURIcO (1867) Meheteguico chacurra, çangoz, errainez makurra. Berga bat luce muthurra, Larrutic hurbil heçurra,
65

Urthe gucia barura, ceren cen toqui chuhurra. Amac ttiquitic utzia, Esneric gabe hacia, Tripa errainei josia, Uliec jaten hasia; churicoc bere bicia Hola derama gucia. Mahaimpetic cocorico, Beguira dago churico Artho achaltto bat noizco Othe çaion erorico. Nausiac ematen daizco Doan hortic bi ostico. chakur gaichoa holacoz Merque hazten çutelacotz, Tripa hutsic, ilhun gogoz, Pleinuz çagon egun oroz; Hatzca çangoz eta besoz Nihun ez çauquen cucusoz. Ohoinac ere noiz-nahi Horren sainga ilhaunari Gabaz ciren irriz ari: «chakur prestua hi haiz, hi!» guero ichilcea sari, Jo harrica gaichoari. Egun batez, baratzera Huiatzen dute lanera, Doan oilo haiçatzera, chakur gose-ta -mimbera, Buztana tripaz behera, Ihes doa gordetzera. Martin etcheco muthila, çalu harturic makila, Haren ondotic dabila, churico chakur abila Lastoan ichil-ichila Dago aleguia hila.
66

cembeit gau egun bakarrez Gorde egonic herabez, Athera cen jan beharrez, Hamicatua, nigarrez, Estalia çaragarrez, Lakastaz eta çakarrez. Sucaldean nihor ez da; Sarcen da chakur herresta. Errequia cen prespresta, ceren cen herrico besta. Usain, milic' eta jasta Dena jaten du has eta. Etcheco andre kechua Hor heldu da hats-hauntua: «çakur madaricatua, Eia, hor, usu-usua, Nic hauts artean burua, Eguic hire ordenua». Ordenuac hau du belça, Denen uztea bercença; churicoc badaqui onsa Nori cer utz, nola phensa: Etchecandreari gança; Nausiari azquen putza. Bician gosez egonic, Hilcean sobera janic, Huna churicoc erranic cer ençun dugun azquenic: «Gose dagonaren ganic Ez daitequela lan onic». __________ MARTIN ETA cATALIN (1851) Nic bi senhar emazte baditut hauçoan, Egun oroz goicetic hasiac haroan: Martin maiz ostatura doacolacoan,
67

catalin gathilutic ari da chocoan. Uste baino goizchago cattalini behin Ostatutic etchera heldu çaio Martin. Gathilua utziric —horrec baitio min— Hasten çaio mococa Martini cattalin. «Hor hiça, hordi tzarra, hor hiz, alfer handi? Ah! cer etche jalea hartu hintudan, hi! Hirequin bicitzeac ase naic aspaldi. Hi, guiçon baino hobe hindequen çahagui». «Hots! cattalin maitea, ez bada hasarra: çuc eta nic badugu elgarren beharra. çu nere bihotzean cintuzquet bakarra çu baino eztichago ez baliz nafarra». —«Hic iretsi nafarrac ni ez naic eztitzen, Ez hire mozcor hatsac chutic atchiquitzen». —«Ene hatsac, cattalin, ez hau, ez, icitzen; Garratchagoric dainat nic hiri sentitzen». cattalin hasten çaio erkatz ukaldica; guiçona bihurcen da oro aurdiquica: Emaztea daquion hanchet belhaunica, Buruco iletaric herrestan dabilca. Hel! hel! hel! deiadarrez cattalin hasiric, Banoacote lotsaz içan dadin hilic; Othoi, hots! egon diten gueldiric ichilic... Biec naute campora igorri heciric. __________ HItzunciAc (1857) Airea: Ikazquetaco mandoa Gure herrri chumetan cembat hitzunci, cinez edo jostetan Oro erasi, Trebes, nahasi!
68

Beha daude nor certan Hobendun causi, Nori pitz hauci; Deus ez nahiz bercetan Onic ikusi. Beren hutsac utziric, kechu bercenez, Mihiac chorrotchiric Daude auhenez Heien hobenez; Nihor ez da garbiric, Hoien erranez, campoz ez barnez, cembat, hoic ausiquiric, Dagocin minez! Içan dadin eguia, Ala gueçurra, Berdin hoien mihia Doa itsura, Hauts edo urra; Denmendren iduria Edo itchura Dela segura. Hain da heien loria Bercen malura! Gabaz Akelarretic Mainguca jinac, Hasten dire goicetic Gure sorguinac, Debruz eguinac, Sist handic, sast hemendic. cer listafinac, Lappar, ausinac! Sendatzea luce dic Hec eguin minac. Mihiac du salatzen Bihotz barnea, Eta atherarazten Handic esnea Edo çornea.
69

Mihi tzarra da denen cikinçailea Eta caltea, Hauço eta ahaiden Makurçailea. Erran chaharretaric Huna batena: Mihia da gauçaric Baliosena Edo tzarrena. Ongui edo calteric Den guehiena Eguin duena. Harc dabilca, bethitic Mundu hau dena. guirichtinoec bethi, Jainco leguean, Behar guinuque bici Batasunean, Oroc baquean. Hitzunci tchar bat gaizqui Minço denean Bercen gainean, Nor-nahic diro causi Bera hutsean. __________ MENDE JENDE MENDRE (1882) Lehengo demboretan ez cela deus onic, Maiz aditzen dena da gazte hoien ganic. chaharra naicelacotz erran gogo dut, nic, Oraicoez badenez errencuradunic. Diote berthutea, fedea, odola, Oraico jendeari guttitu çaizcola. Hobe omen da orai chicana, escola, Bacotcha bere eta bercez ez achola. Haurretic mainaz galdu, guero gazte choro,
70

Gure seme alaben haiçu dire oro. Burhaso 'ta nausien indarrac akabo. Beraz bazter chuchenic guerocotz badago. cembat alfer, edale, aise bici nahi! Eta cembat emanac guriqueriari! cembat hortacotz aiher Jainco legueari! Aise jendetasuna da ttiquitzen ari. Leheneco mendetan hau cen, hau, çucena: Denec ohoratzea berthute çuena. Orai cer-nahi bidez gora helcen dena, Hainitzen agurretan omen da lehena. çucen' eta makurra, elgarri guduan, Aspaldi etsai handi çabilçan munduan. Jendea çucenaren alde cen orduan. Indar gaitza du orai makurrac escuan. Fedea lehendanic mendratua baita, Bihotzen hotz idorra erraitea gaitz da. Bere burua beicic nihor ecin maita, Içanagatic ere ama edo aita. Ongui-eguile gutiz orhoit da mundua; Ahaidetan beretan labur da dolua. Hila hil; osoqui da etchetic kendua; Bai eta harc utzia harençat galdua. Huna orai cer laiten ascoren nahia: gueçurrari ez dadin guerlan har eguia. çotzetic da ciria, hacitic bihia. gueçurra legue bada, haiçu da gaizquia. __________ OHORE LABORAnçaRI Munduan oi! cein eder den Ohorezco bicia, Guciz laborariaren Lanac irabacia! Harc du orai, nola lehen Hazten mundu gucia.
71

Laborança gauça handi Eta botheretsua! Hartan da lanean ari Jaincoaren escua, guiçonaren escuari Berma dadin lotua. Ez balitz laborariric Hits lagozque bazterrac; Ez liro gauça handiric Eman alhor alferrac. Hiritarra, hic seguric cer jan heçaquen, errac. Bicitzeco behar diren Gauça lehen lehenac, Bihi, fruitu, cer-nahi den, Oilo, abre guicenac, Jendeac laborarien Escutic ditu denac. Orhoit gaiten arno hori, Aihenaren odola, Edaterat norc orori Ematen duen hola. Jaquin gabe ez da sori Edatea nihola. Laborari etchetan den Hauc haur eder lerroa! çangar lodi, gorpputz lerden, Larru garbi sanoa; Aita ama leialen Ondorio goçoa. Laboraria lanean Egunaz da nekatzen; Bainan guero arratsean Familiaz goçatzen. Gabaz aise da ohean Goiceraino lokarcen. Igandez, Escualherrian,
72

Eder laboraria! Eliçan, cantaz lorian; Plaçan, pilotaria; chahartu 'ta, jar-harrian Juje 'do chacharia. Laborançari ihesi Hambat seme alaba, Ai! ondicotz, baitoaci Toqui arrotzetara; Alhorrac larre 'ta sasi Hara han daiten bara. __________ AMERIqueTARAcO BIDEAN (1854, Urruina, sariric gabe) Huna jadanic hamar egun Itsasoz itsaso noala, Nere sor etchetic hain urrun Utziric amaren hegala. Ai! ene amaren nigarrac Orai ez daude chucaturic, Aita cenaz seme bakarrac Baitzaducan consolaturic. Arreba, hor egon çaite, çu, Ama maiteren aldean; Jinen natzaiola erroçu Bai, urthe laburric barnean. inharac horra airez aire Nun doacin alde hartara; Hegalac banitu, ni ere Ez nindeque, ez, hemen bara. Ametsetaric nincen barda Aberats etcherat itzuli; Bainan ene ametsa juan da; Hartan oro çaizquit itzali. Lore bat hauço baratzean
73

Ikusi dut, eta han utzi; Berari deus ez diot erran; Igorriren diot goarainci. Hor berean, lore gordea, Egon çaquizquit, histu gabe; çu içanen çare neurea, çu, nic ditudan denen jabe. Ene gazte lagun maiteac, Sor-herriaz goça çaitezte. Ni hortic hoin urrun juaiteac Oi! cein nauen eçarri triste! Hic, bai, diru gose çorrotza, Nabilcac hola çoraturic; Hic dautac gogortu bihotza, Hic eçarri nauc itsuturic. Aberastu nahi naiz, bainan çucenez eta ohorezqui: Herrirat helcen naicenean, Dirudun fama ez çait asqui. __________ PATTIN DIRUDUN EZ FEDEDUN (1880) Ez du urthe hambatic sor herritic joanic, Pattin ethorri çaicu aberats jadanic, Agur eta ohore nahiz denen ganic. Nor da orai herrian Pattin becein jaunic? Pattin aberasteac hola badu jaundu, Nola guerthatzen çaio ez baita guiçondu? guiristino leguea utziric omen du;... Bihotza nekez dio diru hutsac ondu. Pattinen balentria, herrirat jin eta, Gur' Erlisioneaz maiz trufatzen baita. —«Jainco leguea, Pattin, ez diroçu maita; Huni ihes baitzare ibili sosqueta».
74

Escola guttirequin joan beçala jinic, Bera beicic ez çaio nihor jaquinsunic: —«Appez hoiec becembat, dio, badaquit nic; Ez çaçuela sinhets hoiquien erranic». Pattini guero molsa diote ebatsi. Hire ohoinac, Pattin, milaca goarainci. Haren eguitatea ez daquiquec gaitzi; Hortan seguric ez dic appecic sinhetsi. Bere sosac galduric denean guelditu, Lausengariac çaizco Pattini guttitu. Jaquitatez ere bai bera da ttiquitu; Lehengo balentriac ichilduac ditu. Urrundic jin hoieri gauden beha orai, Gu beçala fededun diren, ez edo bai; Eia gure agurren harceco diren gai, cer othe dituzquegun, anai ala etsai. __________ BETIRISAns Betirisansez aspaldi dic Ez cela deus berri handiric; cioten ehorci çutela biciric, Lurpetic ilquiric, Ez duc ez hirriric, Munduz mundu herratua ibiliric, Oraicotic ditic Betiric Indarrac hartu, guc utziric; Hor ciagoc cargu handitan jarriric. Hor ciagoc cargu handitan jarriric. Betirisans bai lehen ere cer den asqui jaquinac gare: cer-nahi jucutria, eta halare Orai arte pobre; Orai du podore: çorri hilic piztuen emperadore; Gaichto eta tzarren fagore, Hoein ganic baitu ohore.
75

Jende çucenac orai behar du gorde. Jende çucenac orai behar du gorde. Betirisans lehen ardura Balimbaçabilan barura Orai hargatic legunic dic itchura. Amarru segura, Jin çaioc burura Hain appaletic igaiteco tronura, Lausengatuz jende macurra,. Eguiatzat salduz gueçurra. Holache dic mundua bildu escura. Holache dic mundua bildu escura. Betirisans dugu lehena Legue hau ekarri duena: Indarraren meneco dela çucena. Nor baita tcharrena, Harc dic harc hobena; Gaichtaguin azcar den bat nola condena! Orai nor-nahic daquiena, Oficiotan den hitsena Bide da concienciadunarena. Bide da concienciadunarena. Betirisansen politica, Bera lacho, berceac tinca; guero «Bibe la liberte» errepica. Jendea dabilca Tiraca, purcica, Legar eta legue berri ukaldica. Nausi nahiz oro gaindizca, Bainan oro ecin aldizca. Diote hori dela Errepublica. Diote hori dela Errepublica. Betirisanstarren Jaincoa Da mundu huntaco goçoa, Erlisione libro eta laçoa, Appez gabecoa, Erran gabe doa, Gure chacurrarena beçalacoa, guerocotzat bego gueroa; Bainan damuric herioa
76

Hoieri ere çaiote jin gogoa. Hoieri ere çaiote jin gogoa. Betirisansen soldaduac, Framaçon Belçac deituac, Non-nahi çaizquigu nausi pharatuac. cer nahasmenduac, calteac, gastuac, Derakarzquen hoien gobernamenduac! Jaincoric ez nahiz, munduac Jabe hoiec ditic hartuac. Ez dic gaizqui irri eguiten debruac. Ez dic gaizqui irri eguiten debruac. Betirisansen çangopetan Oi! cembat dabilan herrestan, Eta cembat den haren aztaparretan! Bai aberatsetan, bai nekatzaletan, cembat libro uste 'ta diren gathetan! Bicitze guisa batzuetan, Jainco leguez trabatuetan. Errechqui daude Betiriren leguetan. Errechqui daude Betiriren leguetan. Betirisansi berce asco Beguiac itsuric darraizco; Hec ere guisa baitire harendaco, ceren diren gaichto, choro edo asto. Arren cembat den bazterretan holaco! Jaun chanfarin, chilodun casco, Edale, mandril, escu maco, Hoien boçac Betiric ditu beharco. Hoien boçac Betiric ditu beharco. Betirisanstarren haurreri Escola çor çaie deneri, Bainan escolan Jaincoric ez cilegui. guero da agueri, Behatuz hoieri, Han ikasietan direla trebegui. Berthuteaz nihor ez bedi Hoier minçatzerat atrebi:
77

Ez galde jendetasunic abreeri. Ez galde jendetasunic abreeri. __________ ERREPUBLIcA Erreg' Emperadore et' Errepublica: chuchen, makur, nahaste, cembat itzulica! Ai, ai, ai! mutila, cembat itzulica! Gobernamenduetan çoin da çucenena? Ethorquiz, leguez eta obraz hala dena. Ai, ai, ai! mutila, obraz hala dena. Errepublica onic othe daite nihun? Baietz, diote; bainan nekez eta urrun. Ai, ai, ai! mutila, nekez eta urrun. Franses Errepublica cer den orai guciz, canta ceçaqueiagu, berac eracutsiz. Ai, ai, ai! mutila, berac eracutsiz. Liberté, égalité eta Fraternité: Ah! hiru gueçur hoiec eguiac balite! Ai, ai, ai! mutila, eguiac balite! Lehengo demboretan erregue batto cen. Orai denac erregue: hori duc hoi çucen! Ai, ai, ai! mutila, hori duc hoi çucen! Ni ere erregue naiz, bainan ez aisian; Berceac gainian eta ni bethi azpian. Ai, ai, ai! mutila, ni bethi azpian. Guciac cargu gose, eta nausi nahi; Hau duc Errepublica: hi ken eta jar ni. Ai, ai, ai! mutila, hi ken eta jar ni. carguac ciren lehen goratic jin gauçac; Ematen ditic orai ciri baten boçac. Ai, ai, ai! mutila, ciri baten boçac. Podoreduna lehen handi behar çuan;
78

Orai ttiqui 'ta tcharrac nausi tuc mulçuan. Ai, ai, ai! mutila, nausi tuc mulçuan. Haimberce bici nahiz gure cerguen gostuz. Oro bethe çaizquiguc carguz et' empleguz. Ai, ai, ai! mutila, carguz et' empleguz. Oro soldado eta jende escolatu... Norc beharco dic guero hainçurrari lotu? Ai, ai, ai! mutila, hainçurrari lotu. Ez gaituc nihoiz içan hoin tinco estecan, Ez eta bippilduac hoin murritz errecan. Ai, ai, ai! mutila, hoin murritz errecan. Lehengo gobernuez errencura hincen; Orai, mutila, orai, ikasac bicitzen. Ai, ai, ai! mutila, ikasac bicitzen. Alferromes, cochcarin, craquescu, Triparno, Hauc beren jitez dire errepublicano. Ai, ai, ai! mutila, errepublicano. Errepublicanoa, arim' eta gorpputz, lehen lehenataric da cadet Astoputz. Ai, ai, ai! mutila, da cadet Astoputz. cadet Astoputz lehen meçara çabilan; Orai appecei guerlan omen du asqui lan. Ai, ai, ai! mutila, omen du asqui lan. Lambide hitscoari, cadet, lotu haiz to; Ez hinte hola ibili, ez bahinz hoin asto. Ai, ai, ai! mutila, ez bahinz hoin asto. cadet Astoputz horrec, asco herrietan, Halere badaduzca denac ikaretan. Ai, ai, ai! mutila, denac ikaretan. Framaçon, arnegatu, circil eta judu, Gucien buruçagui horiec ditugu. Ai, ai, ai! mutila, horiec ditugu. Jainco legueric gabe, leg' eguile berac...
79

Holacoz ciren lehen bethetzen galerac. Ai, ai, ai! mutila, bethetzen galerac. Ohoinac ere berdin, biderat atheraz, Legue eguile dituc, indar nausi beraz. Ai, ai, ai! mutila, indar nausi beraz. Jaincorican ez baliz, ez duc ez guiçonic guiçonari çucenez deus mana lironic. Ai, ai, ai! mutila, deus mana lironic. Errepublica dela gobernu çuhurra, Gucien ontasuna; oi! hori gueçurra! Ai, ai, ai! mutila, oi! hori gueçurra! cer-nahi haiçu nahiz, berençat lehenic, Erlisioneari dire aiherrenic. Ai, ai, ai! mutila, dire aiherrenic. Escolan eman ditec Jaincoa debecu; Oraiche gure haurrec behaitec abretu. Ai, ai, ai! mutila, behaitec abretu. Holacoen escolac sinhets baguinetza, Legueric ez nausiric ez luquec guretza. Ai, ai, ai! mutila, ez luquec guretza. Arrotzac ditiagu gure umen jabe; guero içanen gaituc gureric deus gabe. Ai, ai, ai! mutila, gureric deus gabe. Nihorc bereric deus ez, Gobernuac oro: Horra cer legue laster duten eman gogo. Ai, ai, ai! mutila, duten eman gogo. Nun dire Escualdunen lehengo Fueroac? Arbasoen parrean gu cer gathiboac! Ai, ai, ai! mutila, gu cer gathiboac! Gure çucenac oro, aleguia deus ez, Moztu darozquigute ichilca, gueçurrez. Ai, ai, ai! mutila, ichilca gueçurrez. Indarra omen dela orai denen nausi;
80

Legue çahar guciac horrec ditic hautsi. Ai, ai, ai! mutila, horrec ditic hautsi. Indarra eta borcha, oi! cer gauça hotzac! Horiec ez daitezque bil gure bihotzac. Ai, ai, ai! mutila, bil gure bihotzac. Ez duc guiçon ez jende hola laquet dena; Guciz Escualdun çainic ez dic den mendrena. Ai, ai, ai! mutila, ez dic mendrena. Gure escuara bera galduz bagoacic. Ai! nihoiz ez baguinic ikusi arrotzic! Ai, ai, ai! mutila, ikusi arrotzic! __________ GAUDEN GU EScUALDUN (1893) Escualdun besta eta bilçarretaco canta Errepica çazpi Escualherriec bat eguin deçagun Guciac bethi, bethi, gauden gu Escualdun. Agur eta ohore Escualherriari: Lapurdi, Basa-Nabar, cibero gainari; Bizcai, Nabar, guipuzco, eta Alabari. çazpiac bat besarca lot beitetz elgarri. Haritz eder bat bada gure mendietan, çazpi adarrez dena çabalcen airetan, Francian, Espainian, bi alderdietan: Hemen hiru 'ta han lau, bat da çazpietan. Ekalde-Iberrian noiz othe sortua? Lau mila urthe huntan hunat aldatua; Hain handi eta azcar lehen içatua, Orai gure haritza cein den murriztua! Funditua uholdez, cirimolez, orciz; Aizcorari arrotzec adargoiac hautsiz; Harrec ere ichilca barnetic iretsiz;...
81

Haritz maitea, min duc appalcea gaitziz. Gure haritz hau, azquen mende hautaraino, çaharturic ere cen eder becein sano. Bere lur hoin garbian oso çagoeno, Gainetic çoacona behar cen arrano. Hi haiz, Escualherria, haritz hori bera, Arrotza nausituric moztua sobera. Oi! gure arbasoac, ez, othoi, ez beira cein goratic garen gu jautsiac behera. Escualduna jendetan, Escuara minçotan, Lehen-lehenac dire, jaquinen ahotan. Nahiz orai arrotzac azpian haducan, Escualduna, egoadi Escualdun herruncan. Gu gare, Escualdunac, berechiac beraz Gure ethorquiz eta minçaira escuaraz. Nihongo arrotzequin ez dadien nahas, Arrotzec gur' escuara ez dirote ikas. Gureac ciren lehen bazter hauc guciac, Arbasoec utziac, hec irabaciac. Guri esquer Franciac eta Espainiac Daduzcate dituzten Eremu handiac. Mairu belça celaric Espainian nausi, Nabasen Escualdunac eguin cion jauci. Harc ekarri gatheac han guintuen hautsi, Eta hilez berceac igorri ihesi. Orduan gure alde oihuz çauden oro: «Bere lurretan nausi Escualduna bego. Franciac, Espainiac, bai orai bai guero, Deus kendu gabe dute gueriçatu gogo». Aguinz' hoitaz gueroztic gan dire demborac. Ucathu diozcate harcedunei çorrac. Oi! indar makurraren legue latz gogorrac! Galduez çucendunen alfer heiagorac. Ez bahaiz, Escualduna, lehen becein handi, Appaldu gabe chutic bederen egoadi,
82

Odolez eta fedez bethi berdin garbi, Bethi tinc' atchiquia hire Escuarari. Gureez gure lehen hain libro guinenac, Ecin ahanciz gaude orduco çucenac. cer ametsac ditugun, cer orhoitzapenac! Jaungoicoac bakarric badaquizca denac. çuri gaude othoitzez, Jaungoico maitea, Lagun çaçu cerutic Escualdun jendea, Beguira deçan bethi lehengo fedea, çor çaizcon çucenequin ardiets baquea. __________ EScUALDUNAc (1882) Escualdunac nor eta cer garen Ez dugu behar ahanci: Ekialdeco jendaia çaharren guinela lehen azcaci. Iberrin guinen hasi Bicitzen berech gure nausi; Iberritar berberac hemen Escualdun guinen bereci. Gure Escualherri hautan lehen Gure leguez guinen bici; Seculan arrotzic ez guinuen Gure nausitzat onetsi. Aberats bai hastetic aberez Ibar eta mendietan, guero burdin, cilhar eta urhez Lur barnetaco mietan; Escualduna denetan Ancedunena cen jendetan. guero abiatu cen urez Bidaiatzen uncietan; ppeniciatic ingurunez Sarcen cen lur urrunetan. Eçagun dire deiturez Haren hatzac gucietan.

83

Hannibalen bai eta Pomperen guerla-guiçonen erdiac Escualdun çalhu çailac ciren Hoberençat berechiac. Neke, laster, jauciac, Haurretic hala ikasiac; Beren bazter librotan deusen Beldurric gabe haciac; Irrincinaz gudura oldarcen, guero han ecin heciac. Hec amorric eman baino lehen, Hilcera çauden guciac. Goicic guinen gu guirichtinotu, Ja jaincobatar guinenac; Santiagoc baiguintuen arguitu Gu orotaric lehenac. Ama Jaincoarenac, Saragocen aguertu cenac, Bere Pilharra utzi daucu, Hari berma gaiten denac. Gure fedea ez du higuitu gueroztic etsai gaitzenac; Escualdunac bethi etsai ditu cristoren etsai direnac. Basa jendez celaiac gaindiric Jen guinen mendietara; guero berritz Mairuac ethorriric, Nihorc ez cetzazquen bara. Heier buruz guerlara Noiz-nahi jausten guinen hara; Borz mendez hola jaçarriric, Jo guinuen Nabasera; Berehun mila Mairu han hilic Itzuli guinen etchera. Libroric, gatheac guc hautsiric, Espainia cen athera. Escualduna, cerbeit hincen ari, Hire mendi hauc beiratuz, Franciari eta Espainiari Mairuen traban pharatuz, Biac hala salbatuz!
84

Hire saria çac iracus: Libroenic utzi beharra hi, Bici haiz bercec manatuz; Hirequilaco patuac hautsi Dauzquitec hitaz trufatuz; Estecan tinco haute eçarri Hire fueroac kenduz. Mundu gucico minçaietaric çaharrena, ederrena, Ençuten dugu jaquinsunetaric Dela Escualdunarena. Nor othe cen lehena Escuara asmatu çuena? Lehembicico jendetaric Du Escuarac hastapena. Escualdunec dugu hau bakarric Gure minçaia çucena, Eta oraino dugu hortaric Ohoreric handiena. Lapurdi, Nabarpe 'ta cibero, Escualherriac Francian; Bizcai, guipuzco, Alaba, Nabarro, Berdin dire Espainian. çazpiac bat nahian Bagaude aspaldi handian. çazpiec bat dute içan gogo Elgarren oneretsian. Oi! cein litequeien ederrago Baldin, Escualdun herrian, Escualduna bere gain balago Bere çucenen erdian. Lauretch, Bicincho, Loiola, Tchaberi, Lauac Saindu Escualdunac. Harizpe, Aguer, çumalacarregui, Gure guerlari gaindunac. Astarloaren lagunac, Atchular, Oihenart, hitzdunac; Liçarrag' eta Larramendi, Iracasle hain ençunac; Bonaparte, Dibasin, Abadi, Inchauspe, lau jaquinsunac: Horiec dire Escuaran aspaldi
85

Arguitzaile ditugunac. Escualdunac bereciqui orai Fedeac gaduzca chutic. Jaincoaren beldurra dugu bai, guiçonenic ez hambatic. Jaincoa da goratic Gure nausi egundainotic; Guri manatzeco ez da gai Jainco gabeco puchantic, Ez sinheste, ez odol, ez minçai Ez dutenac deus guretic. Aichquide ditugun ala etsai Ahal daquigu engoitic. __________ PILOTARIAc (1890) Pilotac ohore du Escualherrietan, ceren den ederrena joco gucietan. Escualdunac gaztetic, pilota-placetan, Aguercen du baduen odolic çainetan. Lehengo pilotari handien icenac Espantutan guintuzque erran behar denac, Oraico guiçon gazte deus çainic dutenac Oro ernaraz detzan heien aippamenac. Percain eta Açança, cer pilotariac! Elgarren bethecoac, joile bihurriac Icustecoac ciren escu husca biac, chichtuz çohacinean hoien ukaldiac. Bai besain, bai besazpi, bai pumpa lasterrac, Oro cituen eder curutchet Ezquerrac. Domingo Ezpeletar çafrari supperrac Harrituac çaduzcan harc ere bazterrac. Jandarma Betiri-ta Heraizco Martin, Bi Soldadueneco osab' ilobequin; Ibarl'eta Echcanda Duronearequin, Escuz bai escularruz oro ciren berdin.
86

Sustun Itsasun eta çuraiden Bettiri, Soin guehiago ciren erreferan ari. Onddore-ta Puttico eta Franchistegui Bumebarequin botan ciren lau piclari. cascoinac escularruz cascaca, chirrichtan, Pilota nora nahi çabilcan chimichtan; Jocoz becembat cascoz, munduaren bichtan, Nekez aguerturen da haren parerican. Berrogoi-ta-çazpico Irungo partida... Seculan halacoric nun icusico da! cascoinaren truncoa ez çaitela bira,... Harc han eman cituen guciac azpira. cascoinaren demboran baciren haimberce! Lopetegui, Gamio, Senjan, Hauciarce, Tripero, candelero, Ottarre, Goietche, Harriaga, Norbertto, Larronddo, Bicinche. guero Espainiatic, guri nausitzera, Melchor, Ansa, Mainuel, citzaizcun athera. Horien joa ez cen guc usatu bera; Guante luceaz çohan atchic eta fuera. Atchiqui joco hori laster ikasiric, Fransesac ez çagozquen ez lo, ez gueldiric. Mattiu Aheztarrac, gazteric hasiric, Espainolac cituen iduqui heciric. Mattiuri berce hauc citzaizcon jarreiqui: Bere hiru anaiac, gazteena Betti; Gregorio, Leitzelar, Orgambide, Halti, Bi Eiçarce, Larralde, chantrea gaindizqui. Escularrua utziz, arte hortan, oro chichteraz hasi ciren norc jo urrunago. Jo urrun horren leia chuchenean dago, Eta hurbiletic du indar guehiago. Bidaur, hiru Larronddo, chilhar eta Jatsa: Lau gathu, acheri bat, seigarrena harça. Seiec dute jocoa murritz eta gaitza.
87

Damuric chaharceac oro gueramatza. Berterretche, Patzola eta Abadia... Sakatic da bihurri hoien ukaldia. Ottarre, Belecabe, ciqui plecaria... Plaçarat aguerceco oi! cer gazteria! Pilotari chaharrac joaiten has orduco, Berriac dire bethi ondotic helduco. Escualherrian bada bethico muthico, Ohore hoi baitute chutic iduquico. Saratar hoiec dire sorcez pilotari. Hazparnen ere hautac badire noiz-nahi. Ezpeletar, kamboarrac cirenean ari, Hec ere segur lehen baçuten behari. Plaça bat içaiqui 'ta pilotariric ez; Asco herritan hortaz dagode ahalquez. Escualdun aztureri uko hoi eguitez, Escualduna da hola cascoincen nahi-t'ez. Igande 'ta bestetan oficioz goiti, Pilota partida bat behar laite bethi. Hartan herrico seme hoberen çombeiti çor çaie aguercea guciz ohorezqui. Ascotan eder çaicu plecaco jocoa, Trinquet partidatto bat, orobat lachoa. Bego hargatic nausi errebotecoa. Pilotaco leguea hortan da osoa. Gaztetic ez denean pleca beicic arcen, Pareta hari joca besoa da galcen; Bichta eta indarrac guti han largatzen, çabaleco joari nekez guero jarcen. Ez du bere pareric errobot çabalac; Pilotac airatzeco han ditu hegalac; Botac bai erreferac, marrac bai guibelac, Han dituzte aguercen norc bere ahalac. Pic arrasac ez badu hilcen errefera, Errebotaren joa doha urrunera.
88

Paso aldecoac du bihurcen barnera, Ahalaz chacha edo quince eguitera. Bainan erne baitago errobotlaria; çolac igorri joan du bere loria. Errechacharieri orobat guardia; Besoa dute çalu bai eta beguia. Butariaren joco latz eta borthitza;... Maiz horren escuan da partidaren guilça. Paso marraco edo arte-jo murritza,... quince guducatuan harc du azquen hitza. quince, trente, cuarenta, joco da laugarren. Hoien artean cembat gora behera den! Erreferaria da beldur arraiaren, Eta cuarentaduna ados jaustearen. Pilota partidetan hau icusten dugu: Ez dela asqui joa handi ez mucuru. guehienic duenac begui eta buru, quince irabazteco maiz joa chuhur du. Oro plaçarat bilduz hanchet beha gaude. Borz borci ari dire bi guiçon aralde, çoinec jo chuchenic, bici edo lore. Irabazleac guero han du han ohore. Eguerdic jotzen badu partida artean, Escualdunac cer garen eçagun gare han: Buru has eta chutic, denac othoitzean; Gu baino gorago bat baitugu gainean. Pilota çoin den joco ohoragarria, Ongui daquiena da Musde Abadia. Gazteac pilotara ditecen lehia, Harc ematen diote bermatze saria. Saridun partidetan, beguira hargatic Jucutria gaichto bat guri eguitetic. Pilotan ari dena sari horrengatic, cinez arcen ez bada, dohala bichtatic. Barne edo çokotan dagon gazteari
89

Trufa eguin deçogun ceren den hoin nagui. cascoinen jostetetan gostu badu ari, Ez dela Escualduna aise du agueri. campo aro ez bada, hortacotz barnean, Imbido-ta hordago joca bai musean. Orduan da arnoa gocho mahainean, Guciz irabaciric edaten denean. __________ AMAchO (1879) Opularda belch eta çai ile gorritan, Neguco egun batez çagon iguzquitan, Emacume chahar bat buruco churitan, Alçorat alabaren haurra harturican. Aina ttiquiac dio bere amachori: Nolaz duçu, amacho, ilea hoin churi? —Icus-açu mendian, haurra, elhur hori: Ene adinac ere negua dirudi. —Arppegui poilit hori certaco, amacho, Ez duçu amac becen legun eta gocho? —Haurra, urac maldari errecaz doatzo. Nigarrec naute eguin ni ere hoin atcho. —certaco eguin nigar, amacho maitea? çure consolatzeco ez niça çurea? —Berce asco neureez, al. ene umea. Icusi dut demboraz etche hau bethea. —Amacho, cein barache çu çaren ibilcen! çalhuquiago naiz ni ttiquitic higuitzen. —Haurra, ni ere lehen, çu beçala nincen... Urte soberec naute oral dorppeguitzen. —Bicitzen balin banaiz çu becembat urthe, Amacho, çu beçala, içanen naiz othe? —Haurra, cembat munduan lucez bici uste, Menturazco aguinça beicic ez baitute...

90

—Jainco maiteac bethi, amacho, certaco Ez gaitu elgarrequin biciaracico? —Bici huntaz berceric, haurra, guretaco, Badagoca hoberic, eta seculaco. —Ai, amacho, biac gu baguine ceruan! Ai... cer dut nic? Eri naiz... Ai min dut buruan! —Haurra, goacen barnera, hobeco dugu han: chacurra pleinuz dago gure inguruan. Handic bi aste gabe bi gorpputz eliçan Etche hartaric ciren ekarriric içan Eta bien arimac ceruan çabilçan Lurreco gaitzetaric bethicotz gueriçan. __________ TRIBUNALETAcO GURUtzeFIqueN kEnceAZ Airea: chorinua norat hua Gure Gobernamenduac Jaincoa hain higuin du, Tribunaletaric baitu curutzefica kendu. Haimbercenaz du Francian justicia appaldu: conciencien beldurra du behinic bat galdu. Ez bada tribunaletan guehiago cristoric, Ez deçaqueguque alcha juramentuz besoric: Han juje direnac beicic ez bada goragoric, Gure juramentu oroc ez dute balioric. Juramentuac lekuco, harcen baitu Jaincoa. Jaincoric ez balimbada, haiçu da cin falsoa:
91

Jaincoric gabe cer nahi, ona ala gaichtoa, Denac orobat direla hau erran gabe doha. Gurutzefica icusiz sinhestedun jujeac Makur jujatze beldurrez aise ciren hobeac: «Ez çatzuela condena, cioen gurutzeac, Ni eguin nauten beçala jende hoben gabeac». guiçonezco justicia gauça hits eta hotza: kurutzefica kencean kendu çaio bihotza: Deus çucenic guehiago baduqueien naiz lotsa, Otsoa azcar delacotz hobendun den bildotsa. Franciaco justiciac Jaungoicoa ukatuz. Oraicotic etsemplutzat har deçaque Pilatus: çucen ari dela çaio inocenta urkatuz, Hobendun aberatsari bardin oro barkatuz. Jainco gabeco jujeac framaçon edo judu. Hambat gaichtoago çuençat Jaincoric ez badugu: çuen justicia orai, cer sinheste duquegu? çuen sinheste gabea harcen dugu etsemplu. __________ PRIMADERA
92

Lagunac aleguera Gaiten elgarrequin, Heldu da primadera Bere loreequin, Orai bazter hoztuac Harc ditu berotzen, Iduri du munduac Hilic dela pizten. Aspaldi mendietan Urthu da elhurra, Eta errepiretan Beztitu da lurra; Orai dire bethetzen Bazterrac loreez, Orai dire estalcen Arbolac hostoez. Hasi dire jostatzen Bildotsac landetan, Baita ere aguercen Inharac airetan, Hec ethorcearequin Akabo negua Baita ere harequin Supazter çokua. cer da ederragoric Primadera baino? cer atseguinagoric Sasoin hori baino? ppalaciuac cer dire Beren urreequin? comparatzen badire Gure bazterrequin? Sasoin maithagarria, Athor gure gana! Hic oi laboraria, Has çac hire lana! Oi errechinoleta Laster aguer hadi, Goicetan hire canta
93

Adiaraz bedi. Nondic dire ethorcen Atseguin placerac, Norc daizquigu egorcen Uda primaderac? Orhoit hadi guiçona Haiceno munduan Jainco bat guciz ona Badela ceruan! __________ çuMALAcARREgui Orai canta deçagun Oi lagun maitiac. Orai alcha detzagun guerlari handiac: Escualdun guciac guri beitetz segui cantatzeco balsan çumalacarregui! Hura duc Escualdunen guerlaco nausia, Etsairic borthitzenen Beldurric gabia, Seculan harmadaric ez duc puchantegui Partida duenean çumalacarregui. Norc leçaque guduan Iduc haren karra, Sunsitzen denean Etsaien indarra? Deusec haren tropac ez detzaque mogui. Ecen heiequin da çumalacarregui. choilqui haren itzala cenean aguercen, Etsaiac berehala ciren ikaratzen; Aincina juaitera ez ciren cilhegui Bidean cenean çumalacarregui. Nola baita chimichta
94

Ibilcen ceruan Hala haren ezpata Dabila guduan Deus Escualdunarençat ez da hazcarregui Berenquin duteno çumalacarregui. Gure guerlariaren Icen aippatua, Ez duc ez aurkituren Seculan galdua; Seculan ez dugu erranen goregui: Biba, beraz, biba çumalacarregui! __________ ANDRE DENA MARIARI Içar distiranta, Jaunaren lilia, Birjina puchanta, Agur Maria. çu çare Jesusen Ama dohatsua, çu bekatoreen Ihes lekua. çu çare Sainduen Atseguin goçoa, Eta aingueruen Bozcarioa. çuc gaitutzu harcen çure besoetan: Garenean sarcen Hirriscuetan. Othoi adi çatzu cristauen othoitzac: Othoi argui çatzu Gure bihotzac. çu çare gracien canal jaincozcoa,
95

çure haur gucien Arartecoa. Birjina Saindua çato gure lagun, çurequin mundua Bençu deçagun. Oren lazgarria Ethorcen denean, çaude o! Maria Gure aldean. çuc guida gaitzatzu Gure jujeari, çuc junta gaitzatzu Jesus onari. __________ ceRUcO ERREguiNARI canta deçagun betan Birjina Maria, ceruco tronuetan Lorios jarria! Detzagun Mariari Hel gure bihotzac, Aingueruen boceri Junta gure boçac. Lilia baratzean Baino garbiago ceruric gorenean Alchatua dago. Eder da iguzquia Bere arrainequin Ederrago Maria Bere graciequin. Norc gaitu beiratuco Etsaien artetic?
96

Norc cerurat helduco Maria çuc baicic? Bere haurrac Mariac Ez ditu ahanzten, Harrec gaitu guciac cerutic arthatzen. __________ AchERIA, OTSOA ETA çaLDIA Acheri gazte bat amarruz bethea Eta duda gabe oilascoz asea, Tranquilqui çagoen bere ohatzean; Icusten du behin çaldi bat larrean; Seculan ez çuen çaldiric icusi, Eta badohatzu lasterca ihesi. çaldiaren ganic urrundu denean Hor atchemaiten du otso bat bidean. Et' erraiten dio: «Ori aichquidea, Ongui atseguin dut çu hemen caustea; Heldu naiz abre bat hanche icusiric, Halacoric ez da munduan bihiric. Batetic guicena bercetic handia, Loria da hari beira egoitia». —«Othoi behar duçu ethorri nerequin Hurbilduco gaizco biac elgarrequin». Otsoac orduan dio ihardesten: —«Indarra baduen ez dautac erraiten»: —«ceren beldur çare, dio acheriac; Ez gaitu segurqui icituco biac; Fortunac emanic, hunat behar bada, Gure janaritzat gaur ethorria da». —Esperança hortan badohatzi beraz Ecen segur dire jadanic aferaz. Salutatzen dute humilqui çaldia, Halaco lagunen beldurric gabia. Acheriac dio errespeturequin: —«Nola deitzen çaren nahi nuque jaquin». —Hunec errepusta bere laguneri:
97

—«çapatainac deraut icena eçarri çangoaren çolan: Nahi baduçue, Hola dagolaric iracur çaçue». Acheriac dio: «Ene ahaidiac Erromesac ciren bethitic guciac Ez çuten ahalic en' escolatzeco cilho bat bakarric gauen pasatzeco; Bainan jaun otsoa, çure burasoac Ez ciren segurqui guisa hortacoac: Dudarican ez dut eguiten batere Egotu çarela urthe bat bedere cembeit escoletan, eta iracurcen Laster gucieri cinela nausitzen». —Lausengu horiec aditu ondoan, ppensa cer dabilcan otsoac gogoan. Badoha lasterca çaldiaren gana, Iracurtu nahiz jaun harren icena; Bainan cer citzaion orduan guerthatu? çaldiac osticoz horçac phorroscatu! Acheriac dio: «Min hartu baduçu, Dudarican ez da, çure falta duçu. Lehengo çaharrec erraiten çaucuten, Eta eguiazqui arroçoina çuten: Ez guintecen sobra fida arrotzeri. çaldiac hoi dautzu eracutsi çuri». __________ chENELONJAUN ceNATURRARI ETA HAREN cOmpAINIARI BAZcAL ONDOcO USAIA chAHARREcO cOPLAc Sei pontutaco erdi lachotan G. çaldubic pharatuac Escuaraz ere minça gaitecen iduri çait legue dela; Escual herrian baicare hemen ez laite guisa bercela: Jaun andereac osagarri on Jainco onac diçuela. cristau fransesac denac bat diten, dugun ençun Jaun chenelon.
98

cargudun hautu edo bozquetan, oro gaiten fidel egon: Guc hautatuac içan ditecen legue çucen eguile on. Guc Murde Labat dugu Lappurdin aspaldi gure guiçona: Gure Fede' eta intres orori hain atchiquia dagona. Lucez oraina bici daquigun dugun othoitz Jainco ona. Bachenabarren eta chuberon dute Murde Etzheberri. Nihorc ez daqui jaun harc beçala jende nekatzalen berri. Denen arguitzen, ongui eguiten, han dabila herriz herri. Herri' ta jende jaincotiarrez hautatua baron Garro conseilari on guirichtinotzat Pauen icusia dago. Ohorea du Jainco legueac atchiquitzen çucenago. Prefet, Suprefet eta Minichtro, denac aiher Goihenetzhi;... Ecin appalduzco guiçona ez çucen nahi onhetsi: Halere berac baino gorago ecin heciz dute utzi. Juantzhutoc cara azcarra badu azcarrago du Fedea. Holaco batez trufa baladi jaunchquila Jainco gabea, Lasterchco minez iracuts liro jaunchquilac guibel aldea. guiçon arguitu guirichtinoa, Guichenne jaun abocata. Escual herrico etsempluetan ederrenetaric bat da.
99

Escual herrian bere andreaz eguin ere çuen hauta. Ethorquiçun bat ederra duçu çuc ere bai Murde Saila. Erlisionez, buruz, fortunaz çare guc nahi beçala: Escual herriac bere guiçonçat çu ere hauta çaitzala. Berce jaun hori appez ez balitz noren joac hez leçaque. Horren arroçoin erroz gaitzeri jokatzea baita neke: Lumaric beicen ez den choria norc liro bippil hain merque?

100