You are on page 1of 17

1.

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA AZTERKETA IDATZIA

A eredua
1. ABIZENA ________________________ IZENA _____________________________ AZTERKETA-EGUNA _________________ 2. ABIZENA ________________________ NORTASUN-AGIRIA _________________ AZTERKETA-TOKIA __________________

2007-12-15

ARGIBIDEAK
Azterketa idatziak bi ariketa ditu: irakurmenekoa eta idazmenekoa. Bi ariketa hauek egiteko ordubete eta 20 minutu izango dituzu. Irakur itzazu ariketa bakoitzaren hasieran datozen argibideak. Ariketak boligrafoz egin behar dira. Saia zaitez letra txukuna egiten.

1. IRAKURMENA
Ariketa-mota: EGIA ala GEZURRA Nola egin: Behean testu bat daukazu eta jarraian testu horri buruzko ariketa. Ariketa egiten hasi aurretik, testua arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu. Ariketa-orrian datozen esaldiak egia ala gezurra diren markatu behar duzu erantzun-orrian. Ariketa hau gainditzeko, 7 egin behar dituzu ondo.

ORAINDIK ERE PILOTARI SENTITZEN DA


Den-dena zuen Mikel Goik txapeldun handia izateko, baina entrenatzea ez zuen gustukoa. Gainera, famaren alderdi ilunenak gazte harrapatu zuen, eta, hainbat urtetan eztabaidan aritu ondoren, Aspe enpresak kaleratu egin zuen. Jaungoikoa ez naiz, baina kaka zaharra ere ez. Horixe bota zenuen behin. Gaur egun, zer da Mikel Goi? Jendeak estimatu egiten nauela antzematen dut. Oraindik ere, jokatzen dudan gehienetan, pilotalekuak bete egiten dira. Ohorea da hori, ondo sentiarazten nau, nahiz eta punta-puntan ez ibili. Jaungoikoaren pare jarri al zintuen inork garai batean? Askok zera esaten zidaten: Ikusiko duk: Julian Retegiren ondorengoa izango haiz. Baina ni ez nintzen serio prestatzen. Partidaren erdia arte ongi aritzen nintzen, baina bigarren zatian... Garai hartan, debutatu nuenean, pilotak halako boom-a bizi izan zuen. Nik zortea eduki nuen eta Aspek kontratu ona egin zidan. Zure jokoaz baino gehiago, kalean egiten zenuenaz hitz egiten zen. Pilota-aukeraketa batera berandu iritsi zinela, borrokaldiren bat edo beste izan zenuela Nola gogoratzen duzu garai hura? Oraindik ere buruan ditut kontu horiek guztiak. Gauza asko gaizki egin nituen. Hori onartzen dut, bai, eta eskatu beharrekoari barkamena eskatu nion bere garaian. Hori guztia gertatu zen, baina partida onak ere jokatu nituen.

Nolakoa zen zure egunerokoa? Iruean bizi nintzen eta jende asko ezagutzen nuen. Kirolariek ordu asko dituzte libre aisialdirako, eta, gainera, diru asko irabazten nuen. Halere, irabazi bezala gastatzen nuen. Pilotalekuan astean bitan ibiltzen nintzen; bestela, ez nintzen zaintzen. Eguerdi aldera jaiki, bazkaldu, arratsaldean kartetan ibili, eta gauean ere berdintsu. Entrenatu gabe ere irabazi egingo nuela uste nuen. 1996an egin zenuen debuta profesionaletan, eta jendea zur eta lur utzi zenuen. Nola sentitzen zinen orduan? Zaila da, zaila, herri txiki batetik irten eta berehala hori guztia asimilatzea... Parrandak, emakumeak... Ez da erraza partida bukatu, motxila hartu, eta etxera joatea. Jendeak gauza asko esaten zizkidan, baina nik zera erantzuten nien: Pentsa, 20 urte dituzu. Ospea, eta dirua ere bai. Etxean geldituko al zinateke?. Egunen batean damutu egingo nintzela esaten zidan aitak, baina ez naiz damutu. Aspek kaleratu ondoren, Ordago enpresarekin sinatu zenuen iaz. Orain egiten duzuna kirola al da? Pilota al da? Bai, baina beste maila batekoa. Bikote baten kontra jokatzen dut nik bakarrik, edo ezkerrarekin, edo... Ez ote da zirkoa? Mikel Goik ikuskizuna emango du beti. Ez da zirkoa, eta jendeak ikuskizuna maite du: aulki bat txikitzea, garrasi egitea, juramentuka ibiltzea... Orain, nolakoa da zure bizitza? Goizean, haurra eskolara eramaten dut. Gero, egunkaria erosi, eta janaria prestatzen dut. Asko gustatzen zait. Kartetan ere ibiltzen naiz. Arratsaldean, bueltatxo bat eman, eta 8ak aldera, pilotalekura joaten naiz pixka bat entrenatzera. 11etarako ohera joaten naiz. Ez du lehenago egiten nuenaren batere antzik. Telebistan ere ibilia zara. Hori al da pilotariak egin behar duena? Beno, futbolariak ere ibiltzen dira. Ez dakit, kirolarien bizitza nahiko motza da Telebistan? Zergatik ez; horretarako balio baldin baduzu... Zure lagunek, pilotariek, zer zioten hura ikustean? Eurek nire jarrera onartu izan dute beti, bazekitelako ni ez nintzela eurak bezalakoa. Hor egoteko, karisma edo behar da. Eurek ez zuten hori nahi. Gainera, jendea gustura baldin badago, zein da arazoa?
Igor Susaeta Berria, 2006-12-20 Egokitua

1.1. ARIKETA-ORRIA

EGIA ala GEZURRA?


1. Hasieran, profesionaletan hasi zenean, partida jokatu eta etxera joaten zen. 2. Goik garai batean zuen ospea galdua du erabat eta gaur egun inork ere ez du estimatzen. 3. Gustukoa du Goik kartetan jokatzea; bai lehen, parrandan-eta ibiltzen zenean, eta bai orain. 4. Goik onartzen du ez zuela zuzen jokatu, baina behin ere ez dio inori barkamenik eskatu. 5. Diru asko irabazi zuen garaian ondo zaintzen zuen bere burua; handik aurrera hasi zitzaizkion arazoak. 6. Askok uste izan zuten Goi noizbait txapelduna izango zela. 7. Telebistan ere aritu izan da Goi, beste pilotari eta futbolari batzuk ez bezala. 8. Pilotari handia zen Goi, partidak ondo hasi eta oraindik hobeto bukatzen zituen. 9. Bizimodu berria du orain Goik: egunez etxeko lanak, batez ere, eta ilunabarrean pilotalekura, entrenatzera. 10. Pilotan jarraitzen du Goik, baina beste era batean, eta ikuskizuna ematen.

2. IDAZMENA
Egitekoa: ESKUTITZ LABURRA IDAZTEA Nola egin: Gutxienez 90 hitz idatzi behar dituzu. Hurrengo orrian idatzi behar duzu. Saiatu letra garbia eta txukuna egiten. Boligrafoz idatzi behar duzu.

GAIA:

Lagun batek idatzi dizu. Aspaldian ez du izan zure berri eta kezkatuta dago. Erantzun lagunari. Esan zergatik ez diozun idatzi orain arte eta elkarrekin egoteko plan bat proposatu.

Oharra: Ariketa egiteko, hurrengo orria erabili behar duzu.

Kaixo, aspaldiko:

1. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA AZTERKETA IDATZIA

B eredua
1. ABIZENA ________________________ IZENA _____________________________ AZTERKETA-EGUNA _________________ 2. ABIZENA ________________________ NORTASUN-AGIRIA _________________ AZTERKETA-TOKIA __________________

2007-12-15

ARGIBIDEAK
Azterketa idatziak bi ariketa ditu: irakurmenekoa eta idazmenekoa. Bi ariketa hauek egiteko ordubete eta 20 minutu izango dituzu. Irakur itzazu ariketa bakoitzaren hasieran datozen argibideak. Ariketak boligrafoz egin behar dira. Saia zaitez letra txukuna egiten.

1. IRAKURMENA
Ariketa-mota: EGIA ala GEZURRA Nola egin: Behean testu bat daukazu eta jarraian testu horri buruzko ariketa. Ariketa egiten hasi aurretik, testua arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu. Ariketa-orrian datozen esaldiak egia ala gezurra diren markatu behar duzu erantzun-orrian. Ariketa hau gainditzeko, 7 egin behar dituzu ondo.

ORAINDIK ERE PILOTARI SENTITZEN DA


Den-dena zuen Mikel Goik txapeldun handia izateko, baina entrenatzea ez zuen gustukoa. Gainera, famaren alderdi ilunenak gazte harrapatu zuen, eta, hainbat urtetan eztabaidan aritu ondoren, Aspe enpresak kaleratu egin zuen. Jaungoikoa ez naiz, baina kaka zaharra ere ez. Horixe bota zenuen behin. Gaur egun, zer da Mikel Goi? Jendeak estimatu egiten nauela antzematen dut. Oraindik ere, jokatzen dudan gehienetan, pilotalekuak bete egiten dira. Ohorea da hori, ondo sentiarazten nau, nahiz eta punta-puntan ez ibili. Jaungoikoaren pare jarri al zintuen inork garai batean? Askok zera esaten zidaten: Ikusiko duk: Julian Retegiren ondorengoa izango haiz. Baina ni ez nintzen serio prestatzen. Partidaren erdia arte ongi aritzen nintzen, baina bigarren zatian... Garai hartan, debutatu nuenean, pilotak halako boom-a bizi izan zuen. Nik zortea eduki nuen eta Aspek kontratu ona egin zidan. Zure jokoaz baino gehiago, kalean egiten zenuenaz hitz egiten zen. Pilota-aukeraketa batera berandu iritsi zinela, borrokaldiren bat edo beste izan zenuela Nola gogoratzen duzu garai hura? Oraindik ere buruan ditut kontu horiek guztiak. Gauza asko gaizki egin nituen. Hori onartzen dut, bai, eta eskatu beharrekoari barkamena eskatu nion bere garaian. Hori guztia gertatu zen, baina partida onak ere jokatu nituen.

Nolakoa zen zure egunerokoa? Iruean bizi nintzen eta jende asko ezagutzen nuen. Kirolariek ordu asko dituzte libre aisialdirako, eta, gainera, diru asko irabazten nuen. Halere, irabazi bezala gastatzen nuen. Pilotalekuan astean bitan ibiltzen nintzen; bestela, ez nintzen zaintzen. Eguerdi aldera jaiki, bazkaldu, arratsaldean kartetan ibili, eta gauean ere berdintsu. Entrenatu gabe ere irabazi egingo nuela uste nuen. 1996an egin zenuen debuta profesionaletan, eta jendea zur eta lur utzi zenuen. Nola sentitzen zinen orduan? Zaila da, zaila, herri txiki batetik irten eta berehala hori guztia asimilatzea... Parrandak, emakumeak... Ez da erraza partida bukatu, motxila hartu, eta etxera joatea. Jendeak gauza asko esaten zizkidan, baina nik zera erantzuten nien: Pentsa, 20 urte dituzu. Ospea, eta dirua ere bai. Etxean geldituko al zinateke?. Egunen batean damutu egingo nintzela esaten zidan aitak, baina ez naiz damutu. Aspek kaleratu ondoren, Ordago enpresarekin sinatu zenuen iaz. Orain egiten duzuna kirola al da? Pilota al da? Bai, baina beste maila batekoa. Bikote baten kontra jokatzen dut nik bakarrik, edo ezkerrarekin, edo... Ez ote da zirkoa? Mikel Goik ikuskizuna emango du beti. Ez da zirkoa, eta jendeak ikuskizuna maite du: aulki bat txikitzea, garrasi egitea, juramentuka ibiltzea... Orain, nolakoa da zure bizitza? Goizean, haurra eskolara eramaten dut. Gero, egunkaria erosi, eta janaria prestatzen dut. Asko gustatzen zait. Kartetan ere ibiltzen naiz. Arratsaldean, bueltatxo bat eman, eta 8ak aldera, pilotalekura joaten naiz pixka bat entrenatzera. 11etarako ohera joaten naiz. Ez du lehenago egiten nuenaren batere antzik. Telebistan ere ibilia zara. Hori al da pilotariak egin behar duena? Beno, futbolariak ere ibiltzen dira. Ez dakit, kirolarien bizitza nahiko motza da Telebistan? Zergatik ez; horretarako balio baldin baduzu... Zure lagunek, pilotariek, zer zioten hura ikustean? Eurek nire jarrera onartu izan dute beti, bazekitelako ni ez nintzela eurak bezalakoa. Hor egoteko, karisma edo behar da. Eurek ez zuten hori nahi. Gainera, jendea gustura baldin badago, zein da arazoa?
Igor Susaeta Berria, 2006-12-20 Egokitua

1.1. ARIKETA-ORRIA

EGIA ala GEZURRA?


1. Goik onartzen du ez zuela zuzen jokatu, baina behin ere ez dio inori barkamenik eskatu. 2. Bizimodu berria du orain Goik: egunez etxeko lanak, batez ere, eta ilunabarrean pilotalekura, entrenatzera. 3. Pilotan jarraitzen du Goik, baina beste era batean, eta ikuskizuna ematen. 4. Goik garai batean zuen ospea galdua du erabat eta gaur egun inork ere ez du estimatzen. 5. Telebistan ere aritu izan da Goi, beste pilotari eta futbolari batzuk ez bezala. 6. Diru asko irabazi zuen garaian ondo zaintzen zuen bere burua; handik aurrera hasi zitzaizkion arazoak. 7. Gustukoa du Goik kartetan jokatzea; bai lehen, parrandan-eta ibiltzen zenean, eta bai orain. 8. Askok uste izan zuten Goi noizbait txapelduna izango zela. 9. Hasieran, profesionaletan hasi zenean, partida jokatu eta etxera joaten zen. 10. Pilotari handia zen Goi, partidak ondo hasi eta oraindik hobeto bukatzen zituen.

2. IDAZMENA

Egitekoa: ESKUTITZ LABURRA IDAZTEA Nola egin: Gutxienez 90 hitz idatzi behar dituzu. Hurrengo orrian idatzi behar duzu. Saiatu letra garbia eta txukuna egiten. Boligrafoz idatzi behar duzu.

GAIA:

Lagun batek idatzi dizu. Aspaldian ez du izan zure berri eta kezkatuta dago. Erantzun lagunari. Esan zergatik ez diozun idatzi orain arte eta elkarrekin egoteko plan bat proposatu.

Oharra: Ariketa egiteko, hurrengo orria erabili behar duzu.

Kaixo, aspaldiko.

EPE 2006 - 2007ko ABENDUAREN 15eko DEIALDIA

1.HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

IRAKURMEN PROBA "A" EREDUA 1.- GEZURRA 6.EGIA 2.- GEZURRA 7.- GEZURRA 3.EGIA 4.- GEZURRA 9.EGIA 5.- GEZURRA 10.EGIA

8.- GEZURRA "B" EREDUA

1.- GEZURRA 6.- GEZURRA

2.7.-

EGIA EGIA

3.8.-

EGIA EGIA

4.- GEZURRA 9.- GEZURRA

5.- GEZURRA 10.- GEZURRA

1.HE: IRAKURMEN PROBA >= 7 -> GAI

2007ko abenduaren 17a

1tik 1. Orrialdea

You might also like