You are on page 1of 330

JESU-CRISTO,

ETA BIRJINA TCHIT SANTAREN MISTERIOEN,


ETA BESTE CEMBAIT GAUCEN GAINEAN
ERACUSALDIAC

Juan Bautista Aguirre

Don Juan Bautista Aguirre Asteasuco Erretore,


eta guipuzcoaco Arciprestazco Nagusian Diputadu Jeneralac,
cristau aciai Meça nagusietan eguinac

Esqueincen diezte Apaiz Euscaldunai

Clama, ne cesses, quasi tuba echalta vocem tuam,


et annuntia populo meo scelera eorum. Isaiae 58.

Iruineco gure apaiz nagusiaren baimenarequin

IRUGARREN LIBURUA

TOLOSAN:
Andres Gorosabelen moldeteguian
1850garren urtean

ADVERTENciA
El lector echará de menos algunos Sermones correspondientes á varios
misterios i fiestas principales que celebra la Santa Madre Iglesia, i por lo
tanto se advierte que entre los escritos del Autor no se han encontrado mas
de los que se publican en esta obra.

JESU-cRISTO,
ETA BIRJinA TchIT SANTAREN
MISTERIOEN GAinEAN
ERAcUSALDIAc

LENENGO ERAcUSALDIA

JESUSEN PIZTUERAREN GAinEAN

1
Surrechit, non est hic. Marc. 16.

Poztu çaitezte egun andi onetan Jesus maite deçuen animac. Bucatu
dira Jesusen odolezco icerdiac. Bucatu dira açoteac, eta gurutzeco neque, ta
oinace içugarriac. il da Jesus guri cigun onguinai, eta amorio gueieguiz, dio S.
Pauloc: Propter nimiam charitatem; baina irugarren egunean piztu da, berac
esan çuan beçala. Piztuera au da gaurco poçaldi, edo festaren gaia. Au da
festa gucien festa, dio S. Gregorio Naciancenoc: au da Jaunac eguin, edo
prestatu digun egun andia: poztu gaitecen egun onetan esaten digu Eliz Ama
Santac: Haec dies quam fecit Dominus, echultemus, et laetemur in ea. Au
bear dan eran guc eguiteco, aditzera emango diçuet Misterio goço-miragarri
au. Urrena, uquituco det egun onetan eguin bear guenduqueana. Ençun
arreta andiarequin, cristaua.

§ I.

Gure Jesus ona etorri çan cerutic lurrera, ceruco bidean gu ipincera.
Eguin çan guiçon, eta oguei, ta amairu urte igaro cituan bide.au eracusten ala
itzez, nola obraz. Gure erospen, edo Redencioco obra andia eguiteco gauça
bearra çan gurutzean bere bicitza ematea, eta Adanen, eta gure becatuen
çorra ateratzea. Bein baino gueiagotan aditzera eman cien au Apostoluai;
baina dembora berean esan cien piztuco çala. Asi ciran Juduen arteco lenenac
Jesusi bicitza quenerazteco aitzaquien bila, eta guciaren berri ciaquianac
beçala, esan cien bein Jesusec Jerusalengo Eliçan: ea, urraeçaçue Eliz au, eta
nic iru egunen barrumbean berriro alchaco det: Solvite templurn hoc, et in
tribus diebus echcitabo ilud (Joan. 2.°). Itz oetan aditzera eman cien, alperric
cebilçala berari bicitza quendu naiez: ceren ilerazten baçuen ere, iru egunen
barrumbean piztuco çan.
Eguin çuen Juduac asmo çuena. Mila tcharqueri, eta bidegaberen
ondoren ileraci çuen gurutze batean lapur biren erdian Jesus Munduaren
Salbatzailea. Belcez janci çan cerua, asi çan dardaraca lurra: idiqui ciran
obiac, eta arriac berac, ecusiric beren eguilea gurutzean cegoan eran,
naigabez beçala erdiratu ciran. Jose Arimateacoa, Juduen artean guiçon andi,
eta aberatsa, Jesusen icaslea çan, baina isilic. Onec eguina ceucan aitz bician
obi berri bat, besterequin cutsatu gabea, eta Jesus il çanean, joan çan
Pilatosegana eta escatu cion aren gorputza bere obi berrian ipinceco baimena,
eta eman cion. Baimen onequin eraman çuan Jesusen gorputza bere obi
artara: balsamoz, eta usai goçoco licurtaz gançutu çuan, eta arlosa andi
batequin itchi çuan obiraco bidea. Oroitu ciran Juduac, nola Jesusec esan
çuan, ilerazten baçuen ere, iru egunen barrumbean piztuco çala, eta beldurtu
ciran, Apostoluac gauaz ostuta, esan ceceen piztu çala. Orregatic joan ciran
Pilatosegana, eta escatu cioen, aguin ceçala, iru egun aetan gorde cedila
arretaz obia. Esan cien Pilatosec, badituçue ceren guardiac: çoazte, eta gorde

2
eçaçue obia. Ala eguin çuen Juduac: obiaren arlosari eçarri cioen beren silua:
ipini cituen nai cituen beguirale, edo guardiac, eta oec gau, ta egun egon ciran
obia çaitzen.
Baina nor, edo cer da guiçona Jaungoicoari eragozteco nai duana
eguitea? Esan çuan Jesusec, ileracico çuela Juduac, baina irugarren egunean
piztuco çala. Orregatic gauça bearra çan Jesusec aguindu çuana eguitea, alaco
eran, non edoceinec eçagutu ceçaquean, eguia garbia çala esan çuan gucia; ta
ala eguin çuan orain ecusico degun beçala. Igande goicean, eguna arguitu
baino len, edo arguitzeco demboran piztu çan Jesus, berac aditzera eman
çuan eran: au da biurtu çan anima gorputzera, eta eguin ciran bat gueiago,
edo beinere ez ilceco: eta obiaren sarrera arlosaz itchia bacegoan ere, irten
çan andic. Nola guerta citequean au? Nola? Tchit erraz: gucialduna, edo
Omnipotentea da alabaina Jaungoicoa, eta nai içate utsarequin eguin
ceçaquean au gucia, eta gueiago.
Piztu çan unean bertan asi çan lurra icaraz; jatchi çan cerutic Aingueru
bat: tchimisten eran argui eguiten çuan beraren aurpeguiac, eta elurra becein
çuria çan aren soinecoa, edo jancia: eta norc nai ecusi ceçan, etzegoala Jesus
obian, baicic piztu çala, quencen du obia itchitzen çuan arlosa, eta esercen da
beraren gainean. Ecusten due au gucia Juduen guardia, edo beguiraleac, eta
beldurrez gueratzen dira cordegabe. Berengana ciranean, joan ciran Apaiz
nagusietara, eta aditzera eman cieçan guertatu çana. Sinistu ote çuen Jesusen
piztuera? Ez etzuen sinistu, ceren gorrotoaren lainoac itsutuac ceuden: eta
sinistu bearrean, ugari eman cieçan guardai dirua, esan ceceen aec lo ceudela,
Apostoluac ostu çuela Jesusen gorputza. Aitzaquiaren farragarria! Lo
baceuden guardiac, nola ecusico cituen Apostoluac beren Maisua eramaten?
Asco, eta gueiegui ere baçan au, Misterio au cençua duan edoceini
sinisterazteco; baina etzan onembesterequin contentatu Jesus ona. Pazcoa
goicean eguna arguitu baino len, irten ciran Jerusalendic Santa Maria
Magdalena, eta bere lagunac, Jesusen gorputza usai oneco licuriaquin
gançutzera; dembora aetan alabaina Ejipton, eta Juduen artean berroguei
egunetan balsamoz eguiten cituen ilen gorputzac. Joan ciran obira, eta
arrituric gueratu ciran, ecusiric, idiquia cegoala, eta etzala an arquitzen Jesus:
lastereguin çuen Apostoluetara, eta esan cieçan guertatzen çana. Biurtu ciran
obira, eta ecusi cituen bi Aingueru, eta oetaco batec esan cien: Ez beldurtu:
Nolite timere: badaquit Jesusen bila çatoztela: ez dago emen, piztu da
alabaina berac esan çuan beçala: Surrechit enim sicut dichit (Math. 28). Egun
onetan bertan aguertu citzaten Magdalenari, S. Pedrori, eta Emausco
gaztelura cijoacen icasleai. Aguertu citzaten gainera Aposloluai jaten ceudela,
eta janere çuan beraquin. Aldi oetan etzegoan an Santo Tomas, eta beste
Apostoluai guertatu çana esan bacioen ere, ecin sinistu çuan: Ezpadet nic
ecusten, esan cien: ezpadet nic ecusten beraren escuetan ilceen sinalea, eta
uquitzen ezpadet nere escuaquin beraren saietsa, ez det sinistuco dioçuena.
Andic çorcigarren egunean Apostolu guciac ateac itchiric ceudela, sartu çan
Jesus, eta esan cien: Paquea çuequin: Pach vobis: esan cion Tomasi: ecarçu

3
çure beatza onara, eta ecusi itzatzu nere escuac: ecarçu escua, eta uquitu
eçaçu nere saietsa, eta etzaitecela içan sinitsgaitza. Arrituaren eran gueratu
çan Tomas, eta esan cion Jesusi: Nere Jaun, eta Jaungoicoa! Dominus meus,
et Deus meus! lz oequin arguiro aguertu çuan Santo Tomasec, Jesus çala
Jaungoico, eta guiçon eguiazcoa. cerbait gueroago aguertu citzaten Jesus
Galilean, S. Pauloc dionez, bost eun, eta gueiago laguni (1 ad Corint. 15). cer
gueiago? Jesus piztu çanean, asco piztu ciran ilen artetic: joan ciran
Jerusalena, eta aguertu citzaizten beren eçagunai. Aimbesteraino çabaldu,
edo barreatu çan Jesusen piztuera, non guiçon jaquinsu ascoc dioenez,
Pilatosec gaztigatu içan çuan Erromara guertatu çana.
Orra, cristaua, Eliz Ama Santac gaur aditzera ematen digun Misterio
andia. Orra cembat guisatan aguertu çuan Jesusec, il baçan ere guri
onguinaiez, piztu çala berac esan çuan beçala. Au ala ez aguercera, etzuan
inorc ere sinistuco, Jesus çala Jaungoico, eta guiçon eguiazcoa, eta
Munduaren Salbatzailea, eta alperricaco gauça içango çan Jesusec esan, eta
eguin çuan gucia. Piztu ezpada Jesu-cristo, alperricaco gauça da guc
eracusten deguna, baita gure fedea ere, dio S. Pauloc: Si christus non
resurrechit, inanis est praedicatio nostra, inanis est et fides nostra. Dacuscun
orain, cer eguin bear guenduquean egun andi onetan, eta gure aurreraco
bicitzan.

§ i.

Il çan Jesus Jaungoico, ta guiçon eguiazcoa, gu becatuaren mendetic


ateratzeco, eta piztu çan beinere ez ilceco. Au da eguia bat gure fede Santac
gaurco misterioan eracusten diguna. Au onela içan, eta ez ditugu utzico
gaurdanic betico becatuaren bideac? Au onela içan, eta ibili naico degu amilca
becatuaren bideetan? Ea, sarritan sinistu eçaçu, cristaua, gaurco Misterioa,
edo berbera dana sarritan eguitzu Acto fedecoac.
il çan Jesus, guri betico bicitza, eta atseguincontentuac emateagatic, eta
piztu çan aguindu digun gucia emateco. Nolaco uste, edo esperança ez degu
iduqui bear bada Jesus onagan, bera guiari, eta, lagunçaile degula, iristeco
ceru eder orietan bicitzea? Eguitzu bada Acto esperançacoac. Atocea, emengo
atseguin lotsagarriacgatic galdu naico dituçu ceru eder ori, eta cere burua
amildu nai deçu beti-betico su, eta garren artera?
Il çan Jesus guganaco onguinai, eta amorio gueieguiz, dio S. Pauloc:
Propter nimiam charitatem; baina piztu çan gurequin beti bicitzeco, eta gure
animen janari içateco. cein on, eta maitagarria ez da içango gure Aita au,
guretzat alacoa bada? Eguitzu bada, cristaua, sarritan Acto caridadezcoac, eta
bera onratzeco aldeguiçu becatutic, eta lagun, eta etche gaiztoetatic. Onela
eguingo deçu Eliz Ama Santac gaur aditzera ematen diguna, eta iritsico deçu
betico bicitza doatsua. Amen.

4
BIGARREN ERAcUSALDIA

PAZcOETAcO BIGARREN JAiEAN

Adirazten da, nolacoa içan çan Jesusen piztuera eta nolacoa içan bear
luquean gure animen piztuerac. Urrena, nolaco piztuera içan oi dan cristauric
gueienena Pazcoetaco dembora onetan.

Surrechit vere: Luc. 24.

Pazcoa goicean piztu çan Jesus, ta aguertu citzaten Magdalenari, S.


Pedrori, eta Emausco gaztelura Jerusalendic irten ciran Jesusen bi icasleai.
Biurtu ciran oec Jerusalena Apostoluac ceuden etchera, eta arquitu cituen oec
piztuera beraren gainean itzeguiten: Piztu da eguiaz, cioen, eta aguertu çaio
Simoni, edo Pedrori: Surrechit vere, et apparuit Simoni. Emaustic biurtu
ciranac ere esan çuen guertatu citzatena, eta guciac poztutzen ciran beren
Maisuaren berri onaquin. Atzo itzeguin nuan Misterio onen gainean. Jesusen
piztuerac aditzera ematen digu, S. Pauloc dionez, gure animen piztuera:
orregatic gaur itz bi esan nai dizquitzuet onen gainean. Aditzera emango det
lenengo lecuan: nolacoa içan çan Jesusen piztuera, eta nolacoa içan bear
luquean gure animen piztuerac. Urrena, nolacoa içan oi dan cristauric
gueienena Pazcoaco dembora onetan. Ençun, cristaua, arretaz.

***

Jesu-cristo il çan eguiaz gorputzaren aldetic, eta iru egun igaro cituan
obian. Era berean gure animac, Jesusen ancera piztuco badira, il bearrac dira
becaturaco, eta becatu diran gauça gucietaraco. Au aditzera ematen digu
bataioco Sacramentuac, batecere Eliçaren lenengo demboretan eman oi çan
eran, bataioa arcen çuana alabaina osotoro sarcen çan urean, adirazteco, il
çala, eta obiratu guiçon çarra, bere becatu, eta grina gaizto guciaquin. Au bera
aditzera ematen digue bataioco egunean eman guinduan itzac. Urlia, esan
ciçun Eliçac, gaurdanic betico uzten dituçu Satanas, eta Satanasequin batean
beraren lagun, eta languileac, ceinac diran mundu galdua, edo munduan bici
diran gaiztoac, eta araguiaren gura tcharrac? Abrenuntias Sathanae? Bai,
beti-betico uzten ditut, erançun cenduan: Abrenuntio. Urlia, esan ciçun
berriz, gaurdanic betico uzten dituçu Satanasen lan, eta obra guciac, nola
diran becatua, eta becatuaren bideac? Et omnibus operibus ejus? Bai, betico
uzten ditut, esan cenduan: Abrenuntio. Urlia, esan ciçun irugarren aldian:
gaurdanic betico uzten dituçu Satanasen arrotasun, eta çoraqueriac, dala
jancian, janean, edanean, eta beste gastuetan, dala atseguin, eta jolasetan?
Baietz, erançun cenduan: Abrenuntio. Eta orra nola bataioco egunean ila
gueratu cinan, cristaua, becatu diran gauça gucietaraco: beraz guisa berean il

5
bearrac guera, Pazcoetan piztuco baguera Jesu-cristoren ancera. ilac, eta ilac
ececic obiratuac gueratu guinan Jesu-cristorequin bataioa artu guenduanean,
esaten digu S. Pauloc: Consepuili enim sumus cum ilo per baptismum in
mortem (Ad Galat. 8). Jesu-cristo piztu çan eguiaz, eta ain arina gueratu çan
noranai ibilceco, non beguien itchi-idiqui batean joan citequean lecuric
urrutienera. guisa berean Jesu-cristorequin pistutzen dan anima alaitzen da
beraren Legue Santa gordetzeco, eta beraren icenean edocein neque
igarotzeco: ez du icaratzen, ez goseac, ez egarriac, ecerc ere. Jesu-cristo piztu
çan eguiaz, eta aldeguin çuan obitic. Eta era onetan becatutic graciaren
bicitzara piztu nai duan animac aldeguin bear du becatuaren obitic, edo
bideetatic, etche, eta lagun gaiztoetatic: aldeguin bear du munduco çoraqueri,
ta periletatic: bestela becatuen obian gueratuco da. Atzenean piztu çan Jesus
eguiaz, eta piztu çan beinere ez ilceco: eta guisa berean becatutic graciaren
bicitzara eguiaz piztutzen danac, ez du biurtu bear becatuaren obira. Ez det
esan nai, ez ditequeala erori mundu onetan dagoan bitartean; baicic esan nai
det, artuco dituala gracian irauteco neurri egoquiac, eta jarraituco diola
bicitza eder, ta garbi bati. Au ez eguitera ez da eguiaz piztutzen becataria.
Orra cristaua, nolacoa içan bear luquean gure animen piztuerac. Dacuscun
orain, nolacoa içan oi dan dembora onetan cristauric gueienena.

***

Iru piztuera-motaren berriac ematen dizquigu Escritura Santac.


Piztuera bata da Jesu-cristorena, eta ecusi degu, nolacoa içan çan au, eta
onen ancecoa içan bear luqueala gure animen piztuerac ere. Baina asco ote
dira Pazcoaco dembora onetan Jesusen ancera piztutzen diranac? Asco ote
dira becaturaco ilac beçala gueratu diranac? Asco ote dira bataioco egunean
emandaco itzac gorde nai dituenac? Asco ote dira becatuaren obia betico utzi
nai duenac, eta bicitza onean irauteco neurri egoquiac artu nai dituenac? Ez
nosqui.
Ecritura Santac dacarren beste piztuera-mota da Laçarorena. il çan
Laçaro, eta obian ustelduric, edo ustelcen arquitzen çan. Piztu çuan Jesu-
cristoc eguiaz, baina ez betico baicic guero ilceco. Era onetan piztutzen dira ez
gutchi Pazcoaco demboran. Aditzen ditue, fedeac eracusten dizquigun eguia
içugarriac: eçagutzen due, beren bicitza gaiztoarequin galdu duela Jaunaren
adisquidetasun, eta gracia, eta arquitzen dirala beti betico su eta garren
artera erorceco çorian. Asitzen dira becatutic irteteco neurriac arcen, eta
damuz, eta negarrez biurcen dira beren Aita cerucoagana. Orra esaten dio
orduan onelaco becatariari: piztu cera, sendatua çaude; ez gueiago becaturic
eguin: Noli amplius peccare. Baina cer guertatzen da? Gariçuman lo beçala
ceuden gura, eta grina tcharrac asitzen dira pazcoa ondoan esnatzen: badabil
becataria beldur gutchirequin, eta arquitzen ditu mila peril leneco
becatuetara biurceco: perilac etchean, perilac auçoan, perilac bideetan, eta
perilac lagun artean: ilcen, edo oztutzen çaizca bicitza onari jarraitzeco eguin

6
cituan asmo andiac, eta ez dauca sarritan Sacramentuac arceco gogoric.
Atzenean biurcen da becatura: eta bear bada len baino ere gaizquiago bici da,
eta amilca dijoa infernura: El fiunt novissima hominis ilius pejora prioribus.
Ala esaten digu Jesu-cristoc becatuaren berrizcaturaren gainean.
Escritura Santac dacarren irugarren piztuera-mota da Samuelena. Saul
Erregueren contra alcha ciran Filisteoac, eta prest arquitzen ciran gudan edo
pelean asitzeco. Ecusi cituan Saulec, eta içutu çan. Jaquin nai çuquean, cer
eguin bear çuan estutasun artan, eta galdetu cien Apaiçai, eta Profetai; baina
orduraco aserretua ceducan Jauna, eta etzion erançun nai içan, ez Apaicen, ez
Profeten bidez. Bere adisquide andia içan çuan Samuel Profeta, baina
lencheago il çan au. Estu çan Saul, eta bilatu çuan andre azti, edo sorguinçat
ceuqueena eta erregutu cion piztu ceguiola Samuel. Aguertu çan Samuel, eta
aditzera eman cion, cein gaizqui irtengo çan guerra artan. Etzan Samuel
eguiaz piztu gueienac eracusten duenez, baicic aren animac artu çuan beraren
gorputzaren anz, eta iduria, Jaunac ala nai içanic, ez aztiaren aleguinaz. Itz
batean Samuelen piztuera etzan eguiazcoa, baicic iduri utsa. Eta onelacoac
içan oi dira cristauric gueienen piztuerac Pazcoa-demboran, iduri utsac.
Sarritan negar eguiten due ascoc gariçuman: bearbada berritzen ditue
confesioac, eta dioe ez gueiago, ez becaturic. Edoceinec uste içan deçaque,
becatari oec piztu dirala eguiaz becatuen obitic; eta alaere gutchi dira onela
piztutzen diranac. cergatic au? ceren biotzic ez duen betico uzteco becatuaren
bideac, etcheac, eta lagunac: ceren biotzic ez duen, urratzeco beren oitura
gaiztoac, lagun urcoari berea emateco, eta obra onai jarraitzeco. Orregatic
onelaco becatarien negarrac içan oi dira ançuac, eta obretan aguercen ez
diranac. Ez ote guera noizbait becatuen obitic irtengo?
Nere cristaua, ez gaitecen engainatu: piztu gaitecen Jesu-cristorequin,
ez nolanai, baicic eguiaz, piztu gaitecen, eta jarraitu deguiogun bicitz eder
bati. Piztu bacerate Jesu-cristorequin, bila itzatzue ceruco ondasun, eta
atseguin-contentuac, esaten digu S. Pauloc: Si consurrechistis cum chto, quae
sursum sunt quaerite (Ad Colosens. c. 3). Onela iritsico degu betico bicitza
doatsua. Amen.

PAZcOAcO IRUGARREN JAiA

Egun au jai. erdia da, eta gure errietan goicean Meça ençunda, joaten
dira gueienac lanera. Emendic dator Arçaiarençat nequea, cer egun oetan
eguin deçaquean, eçagutzen. Asco aldetara saiatu naiz, eta atzenean autu det
modo bat jaierdi gucietaraco, eta da; Meça nagusian, eta al baliz goicecoan
ere bai, eguitea goiceco, (edo arratseco) jaiera. Nic (edo nere ordez bestec)
esaten du liburutic, edo paperetic, eta nic diodana bera erançuten due
Meçatan daudenac. guisa onetan dembora berean eracusten da dotrinaren
parte bearrena, eta becatutic aldeguiteco, eta obra onac eguiteco bidea: eta

7
uste det, modo onec gaineraco Sermoi guciac baino on gueiago ecarri duala.
Emen ipinico dira jaiera biac.

GOIcecO JAiERA

Jauna adoratzea.

Nere Jaun Jaungoicoa! çu cera gauça gucien Asiera, eta Iturburua,


gucien Iraupena, eta Muga, edo Fina, eta ni naiz nerez ecereça, eta dedan
içate au çure escu onguileac emana da. Ala eçagutzen, eta aitorcen det, eta
adoratzen çaitut umiltasun, eta errespeto guciarequin.

Jaunari esquerrac ematea.

Mila esquer Jauna oraindaino eguin dizquidatzun mesede guciacgatic.


Mila esquer ceren ecerecetic eguin ninduçun, eta eguin çu emen eçagutzeco,
amatzeco, serbitzeco, eta guero beticotasun gucian çurequin batean ceruan
doatsu içateco. Mila esquer, ceren çure Seme Jesusen odol preciotsuarequin
Adanen becatuaren mendetic atera, eta çure Eliçaren ume bataioan eguin
naçun. Mila esquer atzenean, ceren, igaro dan gau onetan bicitza gorde
didaçun.

Jaunari pensamenlu, itz, eta obrac esqueincea.

Esqueincen dizquitzut, Jauna, gaurco nere pensamentu, itz, eta obrac.


Betor, Jauna, çure lagunça, eta gracia, eguin ditzadan nic gaurco nere lanac,
çuc nai deçun eran, eta çure onra, ta gloriaraco.

Echamina, eta egun guciraco asmo onac.

Atoz, o Espiritu Santua, atoz bearsuen gurasoa, atoz doaien emailea:


argui eçaçu nere adimentua, nic nere utseguiteac eçagutzeco: mugui eçaçu
nere biotza, oen gainean damutzeco.

Gogora ecarçu orain dembora pisca batean, lenengo lecuan, bartdanic,


edo azqueneco confesiotic, oraindaino Mandamenturen bat autsi deçun, edo
ez?
Urrena, araco Mandamentu gueiena autsi oi deçun ura gorde deçun?
Irugarren lecuan, orraco çure grina, edo pasio tchar nagusien ori
escuratzeco, eta ecitzeco saiatu ceran, edo ez?
Arreçaçu asmo oso bat, araco gueiena autsi deçun Mandamentu ura ez
autsitzeco, eta çure grina, edo pasio tchar nagusien ori ecitzeco, eta
escuratzeco...

8
Arreçaçu çure bitartecotzat Birjina tchit Santa, Aingueru goardacoa, S.
Jose, eta çure iceneco Santua...
Eguitzu orain fede, esperança, caridade, eta contriciozco afectoac.

IRUGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten da Jesusen ceruraco igoera, eta cein gutchi diran berarequin ara
nai duenac.

Asitzen çacu gure deiez Eliz Ama Santa, eta esaten digu: eguiçue tchalo
tchalo: plaudite manibus: eta atseguin-contentuz lauda eçaçue Jauna:
Jubilate Deo in voce echultationis. cergatic onela? ceren gaurco egunez cerura
çan gure Aita, eta Salbatzaile Jesus maitagarria, eta idiqui cituan, aimbeste
mende, edo seculetan guretzat itchiac egon ciran, ango ateac. Orregatic
aditzera emango diçuet Misterio andi au, poztu, eta alaitu ditecen Jesus
amatzen duen anima onac. Aditzera emango det urrena, cein gutchi diran
Jesus onarequin cerura nai duenac. Ençun arretarequin.

§ I.

Eguin çuan Jaunac guiçona bera eçagutzeco, amatzeco, eta guero


berarequin batean ceruan bicitzeco. Galdu guenduan Adanen becatuarequin
escubide, edo deretch au, eta itchi ciran Adan, eta bere umeençat ceruco
ateac. Utseguite au deseguiteco, erabaqui çuan bidalcea lurrera bere Seme
bacarra; baina ez bereala; andia çan alabaina, guiçonac eguin cion bidegabea,
eta guiçonaren aldetic escatzen ciran eçaguera, eta erregu andiac, eta
onetaraco ere etzan gai guiçona berez.
Bacetocen, eta bacijoacen mendeac, edo seculac seculen ondoren, eta
osca cegozcan Jaunari anima onac, bidal ceçala aguindu çuan Salbatzailea.
Lau mila urteren buruan etorri çan Trinidadeco bigarren Persona, esan nai
det, eguin çala guiçon Birjina tchit Santaren sabelean Espiritu Santuaren
obraz, eta graciaz. Oguei, ta amairu urte igaro cituan guiçonen artean,
eracusten ciela ala itzez, nola obraz ceruraco bidea: eta bere Aitaren, eta
guiçonen artean paqueac eguiteco, eman çuan gurutzean bere bicitza; baina
irugarren egunean piztu çan berac esan çuan beçala.
Au gucia eguin da ere, itchiac ceuden Adanen umeençat ceruco ateac,
eta andic deserrituac ceuden munduaren asieratic Jaunaren gracian il
ciranen animac. Norc idiquico cituan ceruco ateac? Norc Jesusec baicic?
Etzan Jesus piztuta bereala cerura igo, baicic igaro cituan lurrean berroguei
egun. Dembora onetan sarritan aguertu citzaten Apostoluai, eta eracutsi
ciezten Eliçaren gobernuari cegozcean asco gauça. Berrogueigarren egunean
sarcen da Apostoluac ceuden toquira: atelecatzen ditu, baina tchit goçotoro,

9
ceren beraren piztuera sinisteco atzera ceuden lenengoan. Aguindu cien,
çabaldu citecela mundu gucian, eta aditzera eman ceceela beraren Legue
Santa. Sinisten, eta bataioa arcen duena ceruraco da, esan cien; aditzen da
sinisteari dagocan eran bici bada. Baina sinisten ez duana galdua içango da
betico. Sinisten duenac eguingo ditue mirari oec: Nere icenean aienatuco
ditue gaizquinac: itz eguingo ditue izcunça berriac, eta len beinere aditu ez
dituenac: ilco ditue sugue mota guciac, eta puçoiren bat edanerazten badieça
ere, ez die calteric eguingo. çabaldu, eta ipinico diezteça eriai escuac
burugainean, eta oec sendatuco dira bereala. Orduan, edo lencheago esan
cien, etzituala utzico ume çurcen eran. çuequin nago eta egongo naiz
munduaren bucaeraraino: Ecce ego vobiscum sum omnibus diebus usque ad
consummationem saeculi (Math. 28). Aguindu cien, bidalduco ciela Espiritu
Santua, eta bera cerura igotzen çanetic Espiritu Santua cetorren artean
ceudela Jerusalenen. (Luc. 24). Esan det, nola mirariac eguiteco escua eman
cien beragan sinisten çuenai, ceren Eliçaren asieran gauça bearra çan doai au,
fedea çabalceco. Orain ez da mirarien premiaric, eta ez dira eguiten ancinaco
demboran becein sarri. Alaere Jesu-cristoren Eliçan beti içan da eta içango da
mirarien doaia, eta eguiten ditu Jaunac onelaco gauçac ongui deritzan
demboran. Ala eracusten, eta sinisten due catolicoac, eta ez da dembora asco,
ala aitortu duala hereje batec.
Gauz oec esan ondoan, eraman cituan Jesusec bere Apostoluac
Olibeteco mendira. An guciac beguira ceudela, alcha cituan beguiac ceruronz:
asi çan ara igotzen gutchica, ecusi ceceen an arquitzen ciran guciac,
guertatzen çana. çabaldu cituan escuac Apostoluen alderonz, eta eman cien
bere bendicioa. Norc esan, nola egongo ciran Apostoluac, eta beste an beguira
ceudenac une artan? Alde batetic naigabetuco ciran, ceren cijoaquien eren
artetic beren Maisu, eta Onguile andia; baina beste aldetic atseguin, eta poz
andia artuco çuen, ceren onra andiarequin cijoan bere erreinura, garaituric
etsai guciac. Arrituric onela ceudela, aguertu çan odei eder-argui bat,
inguratu çuan Jesus, eta gutchica ezcutatu, eta igo çan bere Aitaren escuiera.
Igo çan diot, bere-berezco birtutez; ceren alde batetic çan Jaungoico
eguiazcoa, eta beste aldetic guiçona çan beçambat ere doatsua çan, eta
doatsuaren doaietatic bat da nora-nai igotzeco, eta ibilceco erraztasuna. Esan
det gainera, igo çala bere Aitaren escuiera, ez ceren Aita Jaungoicoac escuia
eta ezquerra dituan, baicic adirazteco, Jesusec Jaungoicoa danez Aitac
adimbat gloria duala, eta guiçona danez bestec inorc baino gueiago.
Igoera au etzuan eguin Jesusec bacarric. Erregue batec, bere Erreinura
dijoanean, berequin daramazqui etsaiai quendu diezten catibuac, edo etsaiac
catiberioan ceduzcanac, eta Jesusec berequin cerura eraman cituan,
munduaren asieratic orduraino il ciran on gucien animac. Oec alabaina
gueratuac egon ciran Abrahanen limboan Jesus piztu çan artean, eta gueroco
berroguei egunetan egon ciran Jesusen ceruraco igoerari itchedoten, eta
guciac igo ciran Jesusequin batean gaurco egunez cerura. Ala aditzera ematen
digu S. Pauloc: christus, ascendens in altum, captivam duchit captivitatem

10
(Ad Heb. 4). cer edertasuna içango çan. Adan, Eba, Patriarcac, Profetac, eta
aimbeste anima on, beren Erregue, eta Salbatzailea onratzen, eta laudatzen
çuela, cerura berarequin igotzea? Baina etzuen oec bacarric onratu Jesusen
igoera. Jatchi ciran Jesusen bidera ceruco Aingueru guciac. Orregatic
otseguiten die Dabidec: idiqui itzatzue ceruco ateac, idiqui itzatzue, eta
sartuco da orco Erreguea: Atoilite portas principes vestras....et intrabit Rech
gloriae (Psalm. 23). Orra, nola igo çan gure Salbatzailea bere Aitaren
escuiera. An dago gure Aita Santu, edo Apaiz nagusia, eta gure alde eracusten
diozca Aitari escuoinetaco, eta saietseco sinaleac, eta esqueincen dio, gugatic
igaro çuan gurutzeco eriotza. cein egun andia egun au Jesus amatzen duen
animençat! Baina goacen aurrera.
Jesus cerura igo çan, aditu deçuen eran, eta Apostoluen beguietatic
ezcutatu baçan ere, arrituac beçala ceuden oec ceruronz beguira. Aguercen
dira bi Aingueru, eta esaten dieça. cergatic çaute orrela cerura beguira? Quid
statis aspicientes in Caelum? çuen artetic cerura igo dan Jesus au, era berean
jatchico da munduaren bucaeran: sic veniet quemadmodum vidistis eum
euntem in Caelum. Orduan biurtu ciran Apostoluac Jerusalena, Jesusec
aditzera eman cien beçala, eta egon ciran ezcutatuac Espiritu Santuaren
etorreraraino. cerura igotzeco demboran Jesus egon çan toquian gueratu
ciran beraren oinarrastoac, eta jaiera andiarequin eraman oi cituen cristauac
ango autsac, eta alaere ez omen ciran deseguiten oin arrasto aec, S.
Jeronimoc dionez. Santa Elenac lecu artan bertan eguin çuan Eliz eder bat,
eta guertatu ciran bi mirari. Lenengoa: estali nai içan çuan Jesusen oinac
egon ciran toquia arri ederrez, baina bereala aienatzen cituan toqui arc an
ipincen ciran arri guciac. Asi ciran guero Eliçari gaineco estalquia ipincen,
baina ecin estali içan çuen oinarrastoen parea; ceren nai çuan Jaunac,
aguirian egotea Jesusec ceruraco eraman çuan bidea. Orra, cristaua, gaurco
Misterio andiari dagozcan gauçac. Apostoluen demboratic eguindu Eliz Ama
Santac egun onetan bere poçaldi, edo festa, eta S. Bernardoc dionez da Jesusi
dagozcan festa gucien muga, eta betegarria: Finis earum, et adimplelio est.
Dacuscun orain, cein gutchi diran Jesus onarequin cerura nai duenac.

§ i.

Ecusten deçu, cristaua, cembat neque, eta araço artu çuan gure
Salbatzaileac, guri ceruco ateac idiquitzeco? Jesus ceruan sartu çanetic gau,
ta egun idiquiac daude ara nai duan guciarençat: eta gauça negargarria!
alaere gutchi dira ara Jesusequin igo nai duenac: gutchi dira alabaina
becatuaren bide, eta perilac, oitura gaiztoac, eta atseguin liçunac utzi nai
dituenac, eta oec utzigabe ez dago an sarceric. Ala esaten digu S. Juanec: Non
in trabit in eam aliquid coinquinatum (Apoc 21). Erri onetatic campoan
gueratuco dira, dio Santuac, çacurrac: Foris canes. Oec dira becatuaren
berrizcaturan bici diranac, eta çacurrac gora bota duana atzera jalen duan

11
beçala, leneco becatuac berriro eguiten dituenac. Erri onetatic campoan
gueratuco dira beren beguiratze, itzeguite, losencha, eta janciera gaiztoaquin
animac ililuratzen, tchoratzen, eta becatuan amilderazten dituenac: Foris
venefici. Erri onetatic campoan gueratuco dira ciquinac, edo desonestoac dala
beren buruaquin, dala besterequin. Foris immundi. Erri onetatic campoan
gueratuco dira, dio S. Juanec berac, gaiztaqueriz aurrac galcen, edo
galeraztea dituenac, baita lagun urcoari eriotza opa dioenac ere: Foris
homicidae. Erri onetatic campoan gueratuco dira idoloen serbitzariac: oec
dira ez bacarric arriz, çurez, urrez, edo cilarrez eguindaco Jainco
gueçurrezcoac, baita Jaincoaren lecuan emengo onrac, ondasunac, eta
araguizco idoloac adoratzen dituenac ere: Idolis servientes. Erri onetatic
campoan gueratuco dira, dio atzenean S. Juanec, gueçurra amatzen, eta
eguiten, edo moldatzen duenac: onelacoac dira gueçurraren gainean
juramentu eguiten duenac, eta beren erausiaquin lagun urcoaren onra, eta
icen ona gutchitzen, edo beztutzen duena: Omnis qui amat, et facit
mendacium (Apoc. 22). Atocea orain, cristaua: au onela bada, dan beçala,
asco ote dira gaurco egunean Jesusequin cerura nai duenac? Beldur naiz
ecetz, gutchi dira alabaina becatua, eta becatuaren bideac utzi nai dituenac,
eta nola cerura joango guera oec utzi gabe? cença gaitecen noizbait, eta jarrai
deguiogun Jesusen legue ederrari, berarequin bicitzeco betico bicitza
doatsuan. Amen.

LAUGARREN ERAcUSALDIA

Espiritu Santuaren etorreraren gainean.

Atseguin, eta poz andi bat aguercen du Espiritu Santuaren egun onetan
Eliz Ama Santac, eta deitzen digu Espiritu bera onratzera, eta adoratzera.
Aileluia dio: Jaunaren Espirituac bete du lur gucia: atozte, adora deçagun:
Aileluia. Poçaldi, edo festa au da gaineraco festa gucien coroa, eta betegarria
beçala, eta batzuen iritzian da gucien artean andiena. Onen gainean itzeguin
bear degu bada gaur. Aditzera emango det lenengo lecuan, Espiritu
Santuaren etorrera, eta oni dagozcan gauça miragarriac. Urrena, nola guc ere
iritsi ditzaquegun beraren doaiac. Ençun arretarequin.

§ I.

Espiritu Santuaren etorreraco egunean aditzera eman, edo barreatu çan


Jesusen Legue berria, eta orduan guertatu çanaren anz eder bat arquitzen
degu Legue çarrean. Egon ciran Israeltarrac dembora lucean Ejipton catiberio
gogorrean. Jaunac atera cituan andic eguiten cituala mirari andiac, eta asco.
Irten ciran aurreco egunean eguin çuen Jaunaren aguintez Pazcoaco festa,

12
jaten çuela bildots errea etche bacoitzean. Berroguei ta amargarren egunean
eman cien amar aguinte, edo Mandamentuon Leguea, orain esatera noan
eran. Aguindu cien Sinai ceritzan mendira etzitecela igo eriotzaren penan:
gorde ceceela, ezconduac ere, garbitasun, edo castidadea, eta ceudela soineco
garbiaquin. Leguea adiraci çan iru egunez lenago asi ciran Israeltarrac beren
prestaera onetan. Irugarren egunean Sinaico mendia jarri çan sua, ta garra
alde gucietatic ceriola. Odei lodi batec inguratu çuan, eta aditzen ciran turmoi
ots içugarriac, eta ecusten ciran tchimistac tchimisten gain. Asi çan Aingueru
bat trompeta batequin amar Mandamentuac adirazten, ain sendoro, non
aditzen cituen Israeltarrac, Aingueruac esaten cituan gauça guciac, eta
baciran mendiaren inguruan iru miloi guiçon. (Vide Echodum a cap. 15).
Egun andi onen oroipena eguiten çuen Israeldarrac urte oro, beren Pazcoatic,
berroguei, ta amargarren egunean, ceren egun onetan eman cien Jaunac bere
Legue Santa Sinaico mendian, eta festa oni deitu cioen Pentecostes, esan nai
du berroguei, ta amargarren eguneco festa: eta fest au içan çan bada
gaurcoaren anz, eta iduri ederra, orain ecusico degun beçala.
Etorri çan Salbatzailea, munduaren asieratic Jaunac aguindua ceducan
eran. Eguin çan guiçon, eta gugatic gurutzean eman çuan bere bicitza.
Aimbesteraino maite içan guinduan Aita cerucoac, non eman çuan bere Seme
bacarra, dio S. Juanec: Sic Deus dilechit mundum, ut filium suum
uniguenitum daret. Etzan contentatu gure Jesus ona gugatic bicitza
ematearequin: ipini cituan gainera çazpi iturri, edo Sacramentu, graciaren ur
goçoa beti ematen ari, etan beinere agorcen ez diranac. Au gucia eguinda ere,
gauz asco bear ciran gure Erospen, edo Redencioco Obra Andia-osotoro
bucatzeco. Aditzera eman bear çan Jesus beraren Legue berria: Legue bat,
debecatzen cituana, munduaren alde gucietan adoratzen ciran idolo, edo
Jainco gueçurrezcoac. Legue bat gure gura, eta grina tcharren contra dijoana.
Autuac ceduzcan onetaraco bere Apostoluac, baina oec ciran guiçon
jaquineçac, leundugabeac, eta beldurtiac. Gainera, ecusten çuan Jesus onac,
bere odol preciotsuaren costuz, eta Sacramentuaquin ceruraco bidean gu
ipinita ere, beti gueratzen guinala argalac, gaitzera macurtuac, eta oneraco
gogo gutchirequin, eta nai çuan ceruraco bidean gu ibilcea alaitasun, eta
atseguin andiarequin. Orregatic erabaqui çuan, bere Aitagana igo bear
baçuan ere, bidalcea Espiritu Santua Apostoluetara, eta bere Eliçara gure
Erospen, edo Redencioco obra osatzera. Ala esaten digu S. Agustinec: Ut quae
Salvator inchoaverat, Spiritus Sancti virtus consummet.
Aditzera eman cien Apostoluai, nola joan bear çuan Aitagana, baina
etzituala utzico ume çurcen eran: erregutuco ciola Aitari, eta bidalduco ciela
Espiritu Santua: Et alium Paracclitum dabit vobis (Joan. 14): eta cerura
igotzeco cegoala, aguindu cien, ceudela Jerusalenen, Aitac aguindu çuan
Espiritu Santua etorri artean. (Acta Apost. c. 1.º).
Igo çan Jesus cerura: biurtu ciran Apostoluac Jerusalena, eta
dirudianez, ezcutaturic egon ciran ostegun santuco aparia eguin çuen etche
artan bertan. Aen orduco Jan gucia içan çan beren biotzac prestatzea,

13
Espiritu Santua arceco. Pazcoatic berroguei, ta amargarren egunean, goiceco
bederatzietan beçala asi çan turmoiaren ança çuan ots bat. Aguertu ciran
suzco miac Apostoluac ceuden lecuan, eta jarri ciran aen, eta beste an
arquitzen ciranen burugainean.
Jaunaren graciaren apaindura ederrarequin arquitzen ciran
Apostoluac; baina suzco mingainac aen burugainean egon ciran bitartean,
guc esan al baino gueiago, ugaritu cien Espiritu Santuac graciaren doai ura,
baita fede, esperança, eta caridadearen birtuteac ere. Gainera ugari ichuri
cituan aen biotzetan bere çazpi doaiac, eta utzi cituan, Jaunac nai çuan
guciraco ederqui prestatuac. Len Apostoluac ciran guiçon moldacaitz, ez
jaquin batzuec, eta Espiritu Santuaren doaiac artu cituen ezquero, gueratu
ciran ceruco jaquiundez beteac, aimbesteraino non aditzen cituen Escritura
Santac eracusten dizquigun gauçaric ezcutatuenac ere. Aditzen cituen gainera
izcunça guciac. Len Apostoluac ciran guiçon argal batzuec, ostegun santu
arratsean beren maisua utziric iguesi joan ciranac; baina Espiritu Santuaren
doaiaquin gueratu ciran ain alai, ta sendoac, eta aimbesteraino Jaunaren
amorioz beteac, non prest arquitzen ciran Jesusen Legue Santa mundu
gucian barreatzeco, eta beren bicitzac beragatic emateco. cer gueiago? Eman
cien gainera Espiritu Santuac gaizquinac aienatzeco, eriac sendatzeco, ilac
pistutzeco, eta beren izcunça norinai aditzera emateco doaia.
Aditu çuen Jerusalendarrac, eta orduan Jerusalenen arquitzen ciran,
arrotz ascoc ere turmoiaren otsa, eta iguerri çuen, non içan çan gutchi gora
bera ots au. cer guertatzen çan jaquin naiez, joan ciran Apostoluan etcheronz,
ez Jerusalendarrac bacarric, baita arrocetatic ere, asco eta baciran oen artean
izcunça gucietacoac; ceren Pentecostes, edo berroguei, ta amargarren
eguneco festa artara munduaren lau aldeetatic joan oi ciran Jerusalena Jauna
adoratzera. Ecusiric Apostoluac, beren etchearen inguruan guiçatalde ura
gucia, irten ciran oetara beldurric batere gabe, eta asi ciran adirazten Jesu-
cristoren Misterio miragarriac, eta Leguea, ain ederqui, eta goçotoro, non
aditzen ceuden guciac, arrituen eran arquitzen ciran. Ecusten çuen,
Apostoluac cirala guiçon leundugabe, ta jaquiunde gutchicoac. Ecusten çuen
doidoia jaquingo çuela beren errico izcunça, eta alaere guciz ederqui
itzeguiten çuela Jesusen Leguearen gainean. Ecusten çuen, Apostoluac
itzeguiten çuena aditzen çuela ençuten ceudenac, Erreinu, eta izcunz
ascotacoac içan arren. Miretsiac ceuden guciac, ta galdetzen cioen elcarri: cer
da au? cer aditzera ematen du orain dacuscunac? Quidnam vult hoc esse?
Baciran batzuec isecaz cioenac: ardoz beteac, edo ordiac ceudela Apostoluac:
Musto pleni sunt (Acta Apost. c. 2).
Orduan asi çan S. Pedro itzeguiten Legue berrico Aita Santua beçala, eta
esan cien: Judatar Jaunac: Viri Judaei: çuec uste deçue, ordiac daudela
guiçon oec; baina utseguiten deçue uste orretan. Badaquiçue, goiceco
bederatzietan gaudela, eta onelaco jaietan eguerdiraino ez dala ecer jaten, ez
edaten. Jaquiçue, ancinatic aditzera eman çuala Jaunac Joel Profetaren autic,
guiçon oetan ecusi deçuena. Aditzera eman cien guero, nola Jaunac bidaldu

14
çuan Jesus, ancinatic aguindu çuan beçala, Adan, eta bere umeac ceruraco
bidean ipinceco: nola ileraço çuen gurutzean, eta piztu çan. Guc gueroc
gueren beguiz ecusi degun gauça da au: Cujus nos testes sumus. Jaquin becee
bada Israeldar guciac, gurutzean ileraço duen Jesus bera dala Munduaren
Salbatzailea. Gauz arrigarria! Pedro guiçon jaquiunde ain gutchicoa, eta
Juduen beldurrez iru bider bere Maisua ucatu çuana! eta alaere guiçon onec
Juduai, eta mundu guciari era onetan itzeguin die! cer eguin ez deçaque batec
Espiritu Santuaren doaiaquin? S. Pedroren lenengo itzaldi onequin sinistu
çuen Jesu-cristogan iru milac beçala, eta bataiatu ciran. Eta asiera onelacoa
içan baçan, cer eguingo etzuen guero ala Pedroc, nola beste Apostoluac?
çabaldu çuen Jesusen Leguea munduaren lau aldeetan: alperric alcha ciran
Lucifer, eta bere lagun guciac Apostoluen contra. Alperric munduco Erregue,
eta jaquinsu guciac: etzuen utzi Apostoluac beren lan andi hau, eta eguiaren
alde ichuri çuen beren odola. Orra, nere cristauac, nola aditzera eman, edo
barreatu çan gure Legue Santa Espiritu Santuaren etorrerarequin: eta orra
gaurco Misterio andiac aditzera ematen diguna.

§ i.

Espiritu Santua jatchi çan Apostoluetara, aditu degun beçala: bete


cituan bere doaiaquin, eta gueratu ciran beraren onran bicitza emateco prest.
Etzan Espiritu Santua jatchi Apostoluacgatic, edo aen onagatic bacarric,
baicic cristau gucien onagatic, eta gueratu çan Eliçan betico, esan nai det,
cristau fededunen bilcui, batzarre, edo congregacioan. Ala aguindu cien Jesu-
cristoc berac Apostoluai (Joan. 14) guerta diteque, eta guertatzen da asco
becatuan loituac arquitzea, baino beste asco daude Jaunaren gracian: eta oen
biotzetan dago Espiritu Santua, bere doaiez betetzeco, ela bear duen lagunça
gucia emateco, artaraco bear dan prestaera ipincen duela. Orregatic S. Paulo
Apostoluac deitzen dio Jaunaren gracian bici danari, Espiritu Santuaren
jauregui, edo Eliça: Templum Spiritus Sancti (1 ad Corint. e. 3 et 6.º).
Beraz çu, cristaua, Jaunaren gracian bici ceran bitartean, cera Espiritu
Santuaren Eliça beçala eta çu ongui prestatzen bacera, çure biotzean ichurico
ditu bere doaiac. Au onela içan, eta ez guera prestatuco alic onguiena? Eta cer
ote da guc eguin bear deguna? Ara cer. Lenengoa: gure biotzac garbitzea
becatuaren loietatic; becatuan bici dana alabaina da Satanasen çulo
nazcagarria, eta ecin artu ditzaque Espiritu Santuaren doaiac. Bigarrena:
becatuaren bide, eta periletatic betico aldeguitea. Au ez eguitera, ez dago, ez,
becatutic irteteric. Irugarrena bicitz on, eta garbi bati benaz, eta biotz osoz
jarraitzea, eta Sacramentuac sarritan arcea. Atzenean Espiritu Santuari bere
doaiac umilqui escatzea, Jaunaren gracian, edo bicitz onean irauteco. Esan
deguiogun orain Eliz Ama Santarequin:

15
Atoz, o Espiritu Santua: eta bidal eçaçu gure animetara çure arguiaren
erreinu bat bederic, becatuaren iluntasunac aienatzeco. Veni Sancte Spiritus,
et emitte lucis tuae radium.
Atoz bearsuen gurasoa, atoz doaien emailea, atoz gure biotzetaco
arguia: Veni Pater pauperum, veni dator munerum, vent lumen cordium.
Atoz, gure consolatzaile guciz ona, gure animen arrotz, eta inz goçoa:
Consolator optime, dulcis hospes animae, dulce refriguerium. Onela bicitz
onean irauteco, eta iristeco betico bicitza doatsua. Amen.

BOSTGARREN ERAcUSALDIA

Espiritu santuac animan isurcen duan graciaren doai miragarriaren gainean.

Dereliquisti Dominum Deum tuum...


Scito, et vide, quia malum, et amarum est
reliquisse te Dominum Deum tuum (Jerem. 2.)

Uitzi deçu çure Jaun, eta Jaungoicoa, eta çu cere Aita onagana biurceco,
aleguin asco eguin bada ere, etzera esnatu becatutic aldeguiteco. Jaquiçu
bada, esaten diçu Jeremiasec; jaquiçu, eta ecusi eçaçu, gauça gaizto, eta
samina dala, çuc çure Jaun, eta Jaungoicoa utzi içan deçun eran utzitzea:
Scito, et vide, quia malum, et amarum est reliquisse te Dominum Deum
tuum. Atzo itzeguin nuan Espiritu Santuaren etorreraren, eta oni dagozcan
gauça miragarrien gainean; eta dembora berean aditzera eman nuan nola guc
ere iritsi deçaquegun beraren doaiac. Espiritu Santua jatchi çan Jesu-
cristoren Eliçara, edo berbera dana Apostoluetara, eta aequin batean anima
onetara, eta arreizquero ez du utzi, eta ez du utzico Jesu-cristoren Eliça, Jesu-
cristoc berac Apostoluai esan cien beçala (Joan. 14). Bete cituan bere doiaez,
eta guertatu ciran atzo aditu cinduen gauça miragarriac. Espiritu Santu ura
bera dator gure animetara, Sacramentuac ongui arcen ditugunean, eta
ichurcen ditu bere doaiac bacoitzaren prestaeraren neurrian; baina doai oen
artean andiena, eta gucien sustraia da gracia: esaten diogun doaia. Onen
gainean içango da gaurco Eracusaldia: eta doai onen berriac eman ondoan
uquituco det, cein gauça gaizto, eta,samina dan, doai miragarri au ematen
digun Jauna guc utzitzea. Ençun arreta andiarequin.

***

Graciaren icenez batzuetan aditzen degu edocein ontarte, eta mesede,


eta era onetan guc ditugun gauz on guciac dira Jaunaren gracia; guciac dira
alabaina beraren escu onguileac emanac; baina ez degu emen graciaren
icenez aditzen edocein mesede. Beste batzuetan graciaren icenez aditzen
ditugu, becatutic irteteco, edo aldeguiteco obra onac eguiteco, eta oei

16
jarraitzeco Espiritu Santuac bidalcen dizquigun, gogoracio onac, eta biotzeco
uquierac. Oec dira ceruco mandatari batzuec, animari mandatua eguin
ondoan, gugan guelditu gabe, aurrera igarotzen diranac. Espiritu Santuaren
mandatu oequin batzuetan esnatzen da anima, becatutic irteteco, beste
batzuetan ez. Atocea, cristaua, etzatzu au guertatu ascotan, Jaunaren Itza
ençuteco demboran? Etzatzu au guertatu Pazcoetic oraindaino aditu dituçun
eguiaquin? ceruco mandatu oec gabe ez guenduque gogoracio, edo
pensamentu on batere eguingo beticotasun gucian, S. Pauloc eracusten digun
beçala (2.ª ad Coriut. 3): orregatic mandatu oec aditu bear ditugu biotz umil
batequin; baina ez degu gaur oen gainean itzeguiten. Atzenean graciaren
icenez aditzen da araco Espirituac animari Sacramentuen bidez ematen dion
doai, edo apaindura eder ura. Doai, edo janciera eder au gueratzen da
animan, eta ez da gaitzen becatu larri, edo mortalarequin baicic. Lenengo
aldian arcen du animac doai au bataioan; guero confesio ona eguiten
duanean, eta ugaritzen çaio gaineraco Sacramentuaquin.
Beraz çuc, cristaua, bataioco egunean, eta ongui confesatu ceranean,
cere animan bertan artu deçu graciaren doai, eta janciera ederra. Ai! eta
bacinaqui cein miragarria dan doai au! Si scires donum Dei! Doai onec
animan sarcen dan unean bertan eguiten du guiçona Jaungoicoaren beraren
seme, ez bere içatez, baicic ainçacotzat Jaincoac arcen dualaco. guiçona bere
içatez ez da, eta ecin içan diteque Jaincoaren Seme; onetaraco alabaina içan
bearco luque Jaungoico, eta ecin dateque au. Era onetan Jesu-cristo bacarric
da Jaungoicoaren Semea. Baina aimbesteraino maite içan guinduan, non
onratu gaituan bere Semeen icenarequin, eta ainçacotzat artu gaituan,
graciaren doaia ematean. Demagun Espainaco Erreguec seme bat bacarra
duala, eta onez gainera semetzat artu nai duala beste bat. Eraguiten du
janciera guciz eder bat, eta aguincen du, janciera au daramana onratu, eta
eçagutu dedila Erregueren semetzat. Atocea, janciera au Erreguegandic
iristen duana ez da içango Erregueren seme? Berez, eta bere içatez ez, esango
didaçu, baina bai ainçacotzat artua, eta onratua. Au bera guertatzen da bada
graciaren soineco ederra daucanarequin. Ez da, eta ecin içan diteque bere
içatez Jaincoaren seme, ceren Jaincotasunic ecin içan deçaquean, baina
graciaren soineco ederra daucan bitartean bere semetzat dauca, eta
ainçacotzat onratzen du Jaunac. Orregatic esaten digu S. Juanec: ecusi
eçaçue, nolaco onguinai, eta amorioa guganonz aguertu duan Jaunac: Videte,
qualem charitatem dedit nobis, bada eman digu bere semeen icena, eta
içatea: Ut fili Dei nominemur, et simus (Joan. 3).
Graciaren doaiac, guiçona Jaincoaren Seme eguiteaz gainera, dembora
berean eguiten du ceruaren jabegai, edo heredero. Semea Aitaren ondasunen
jabegaia da, edoceinec daquian beçala: beraz graciaren doaiac, guiçona
Jaincoaren Seme eguiten duan ezquero, dembora berean eguiten du, dio S.
Pauloc, bere jabegai (Ad Rom. c. 8). Ni nerau içango naiz çure animaren sari,
eta betegarria, esan cion Jaunac berac Abrahani: Ego merces tua magna
nimis (guenes. 15).

17
Eguiten ere du graciaren doaiac guiçona Jaincoaren beraren adisquide,
Jesu-cristoren senide, eta Espiritu Santuaren bicilecu, eta Eliça beçala.
Jaungoicoaren adisquide; Anima bat becatuan dagoan bitartean nazcagarria
da Jaunaren beguietan; baina graciaren apaindura arcen duan beçala eguiten
da Jaunaren adisquide, Trentoco concilioac eracusten digun beçala: eta au
aditzera eman cigun Jesu-cristoc berac, esan cienean Apostoluai, emendic
aurrera ez diçuet deituco: nere serbitzariac, baicic nere adisquideac (Joan. 5).
Miretsitzen da S. Gregorio onembeste onra Jaunac guri eman nai içateaz, eta
dio, ez guera serbitzarien icenaren dina, eta onratzen gaitu adisquideen
icenarequin: O mira Divinae Bonitatis dignatio! servi non sumus digni
nominari et amici nominamur! Eguiten du Jesu-cristoren seinide; Aita baten
umeac alabaina senideac dira: orregatic dio S. Pauloc, Jesu-cristo dala senide
ascoren artean lenic jaioa: Primoguenitum in multis fratribus (Roman. 8).
Esan det, graciaren doaiac guiçona eguiten duala Espirituaren bicilecu, eta
Eliça beçala; bada S. Pauloc dio, doai onequin batean animari ematen çaiola
Espiritu Santua: eta an bici da bere gogo, ta gustoco jaureguian beçala. Alaco
eran nai du Espiritu Santuac graciaren apaindurarequin dagoan animan
bicitzea, non an egon naico luquean, lecu gucietan Jaungoicoa ezpalego ere.
Orregatic esaten digu S. Pauloc: eztaquiçue çuen gorputzac dirala Espiritu
Santuaren Eliça? An nescitis, quoniam membra vestra templum sunt Spiritus
Sancti? (1ª ad corint. 6). Au onela içan, eta alaere çure gorputz ori loitu deçu
aimbeste bider, atseguin lotsagarrien ondoren çabilçala? cembat bider
bacarric? cembat bider besterequin? Atocea, içango ote cenduque ausardia,
Aldareco Sacramentua dagoan oncia escu ciquinaquin erabilceco? Eta
eztaquiçu, onen anceco gauz itsusi bat eguiten deçula, çure gorputz ori
becatuz ciquincen deçunean? Baina goacen aurrera, eta ecusi ditzacun,
graciaren doai miragarriari dagozcan, beste alabançac.
Bacinaqui, cristaua, cein andi, ta miragarria dan animaco graciaren
doaia! Si scires donum Dei! Au da doai bat, becatuan ilac, eta ustelduac
dauden animac ere piztutzen dituana. Anima bat, becatuan erorcen danean,
dala itzez, dala gogoz, edo pensamentuz: dala obraz, ila gueratzen da,
Ecequiel Profetac dion beçala: Anima, quae peccaverit, ipsa morietur (cap.
18). Orduan animari guertatzen çaio gorputz ilari guertatzen çaiona. Gorputz
ilac baditu escuac, eta ez da gai, edo gauça beatz bat ere alchatzeco. Baditu
oinac, eta ecin jaso ditu. Baditu beguiac, eta ez du ecer ecusten. Baditu
belarriac, eta ez du ecer aditzen. Eta orra animari becatu mortalarequin
guertatzen çaiona. Becatutic ecin berez irten diteque, eta irteten dan bitartean
ez da gai ceruraco irabaciric tchiquiena ere eguiteco; eta onela becatuan
datzala ustelcen da, eta quiratza dario beguiratzean, itzeguitean, ibileran, eta
modu gucietan. çoaz festa batera: ecusico deçu araco guiçon, eta mutili ura
alic onguiena jancia, eta norcnai beguiratu deguioquean beçalacoa; baina
animaren aldetic ila, eta usteldua, ceren becatuaren bideetan dabilen. Ez da
contentatzen bere burua galcearequin, beste asco galcen ditu. Ecusico deçu
araco emacume, edo nescatch ura, nornai ililuratzeco eran apaindua; baina

18
beguira animaren aldetic, eta arrituric gueratu cera... ecustean, usteldua
dagoala gucia becatuan, eta bere quiratzarequin, edo moduaquin dala
ascorençat becaturaco sarea. Alaere ain miragarria da graciaren doaia, non
becatari usteldu oec ere piztutzen dituan, animan sarcen dan unean bertan.
Ala guertatzen da bein baino gueiagotan, onelaco cembait becatari eçagueran
ongui erorcen, eta biotz osoarequin Jaunagana biurcen diranean.
Graciaren doaia ain miragarria da, non munduan guertatu diran
becaturic itsusienac ere animan sarce utsarequin aienatuco lituquean,
eguzquiac gauaren iluntasunac aienatzen dituan eran. Au aditzera ematen
digu isaias Profetac, dionean, elurra becein çuri eguingo dirala gure becatuac,
grana beçalacoac balira ere: si fuerint peccata vestra, ut cocinum, quasi nich
dealbabuntur (cap. 1). cer esango det, doai onec animari ematen dion
edertasunaz? Demagun, cristalezco onci garbi batera bilcen dala eguzquiac,
eta içarrac, berjeretaco loreac, urreac, cilarrac, perlac, eta diamanteac duen
edertasun gucia. Ateratzen due eguzquitara onci ura, cein ederra aguertuco
liçaque? Alaere edertasun au gucia ecer-ez içango litzaque graciaren doaiac
animari ematen dion edertasunaren aldean. Santa catalina Senacoari aguertu
cion bein Jaunac, gracian cegoan, anima baten edertasuna, eta arrituric
gueratu çan, eta esan cion confesoreari: O aita! eta ecusico balu gracian
dagoan anima baten edertasuna! Uste det, pocic bein, ta berriz jarrico
liçaqueala eriotzaren perilean, anima bat alaco edertasunean ipinceagatic.
Graciaren doaia da Espiritu Santuac animan ichurcen duan ur bicia,
Jesu-cristoc deitzen dion beçala. Aquam vivam. Ur au, animac galcen ezpadu
bere çabarqueriaz, eguiten da iturri, eta iturri onen ura igotzen da ceruraino:
Fons aquae salientis in vitan aeternam (Joan. 4).
Doai au da Espiritu Santuac animan ipincen duan ceruco cepa, eta
sustrai bat, birtute, eta doai gucien mentuac berequin dituana. Anima bat
bataioan, edo confesioco Sacramentuarequin gracian jarri dedin artean, da
arbola macatza beçala, eta ez du ceruco frutu goçoric ematen; baina bataio,
edo confesioarequin ipincen dio graciaren cepa, edo sustraia. Sustrai onetan
daude fede, esperança, eta caridadearen, eta beste birtute, eta ceruco doaien
mentuac. Mentu oec, animac ongui gordetzen baditu, asico dira beren alsuma
ederrac botatzen: loratuco, eta obra onen frutaz beteco dira. Onela eguiten da
arbola bat guciz ederra, uda, ta negu loretan, eta frutaz betea dagoana, arbola
bat lurretic ceruraino acitzen, eta igotzen dana.
Atzenean graciaren doaia ain balio andicoa da, non obra on tchiquienari
ere ceruco erreinuaren balioa ematen dion. cristauac, becatuan dagoan
bitartean eguiten dituan obrac, berenez onac, eta laudagarriac içan arren, ilac
dira, ceren graciaren sustraia galdu çan. çabaldu bitza batec bere ondasun
guciac bearsuen artean, irabaci bitza ceruraco, Apostoluac irabaci cituen
baino ere, anima gueiago: piztu bitza ilac, alda bitza batetic bestera mendiac.
Obra oec guciac, berenez andiac, eta miragarriac içan arren, ecer ez dira
ceruraco, ceren graciaren cepatic ez datocen. Ala eracusten digu S. Pauloc (1
ad Corint 13). Baina Jaunaren gracian arquitzen bada anima bat, onen obra

19
on tchiquienac ere, ongui eguinac, badira, balioco due ceruco Erreinua; ceren
graciaren doaiac ala balio duan. Gauça tchiquia da egarri danari ur pisca bat
ematea, eta alaere balio du ceruco Erreinua. Ala eracusten digu S. Pauloc:
Quod in praesenti est momentaneum, et leve... aeternum gloriae pondus
operatur (2.ª ad corint. 4).

***

Ecusten deçu, cristaua, cein miragarria dan animaco graciaren doaia?


Eguiçu contu, çure baratzan, edo berjeran aguercen dala iru orrico lore guciz
eder bat. Beguiratzen dioçu, eta ecusten deçu, orri bacoitzean eçarriac
daudela urrezco letra batzuec. Lenengo orrico letrac dioe: ilac pistutzen ditut.
Bigarren orricoac dioe: gaitz-mota guciac aienatzen ditut. Irugarren orricoac
dioe: gorde ni ongui, eta etzera gaisotuco, eta ez ilco. Arrituric gueratzen cera,
letra oec dioena iracurriric. Aditzen deçu, il dala çure adisquide bat; quencen
dioçu lenengo orriari pisca bat; ipinicen dioçu adisquideari ezpainetan, eta
piztutzen da. Norc esan, norainocoa içango liçaquean orduan çure poça?
Aditzen deçu, çure auçoan dagoala norbait etsia, eta azqueneco asnasetan
beçala. Arcen deçu bigarren orritic pisca bat, eta ematen dioçu eriari ardo,
edo saldan: eta bereala gueratzen da sendatua. Arrituric, eta cer guertatzen
çatzun ez daquiçula gueratzen cera. Arcen deçu irugarren orria: sarcen deçu
cutun batean, eta cerequin darabilçu: gueroztic etzera gaichotzen, çarcen, eta
ilcen. Atocea, cer ezluque balioco lore miragarri arc? cristaua, eta ez daquiçu
lore au dala, Jesu-cristoc bere odolaren costuz çuretzat irabaci çuan,
graciaren doaia? Eztaquiçu, Espiritu Santuac bataioco egunean, eta ongui
confesatu ceranean lore eder au ipini çuala, eta duala çure animan? Atocea,
eta ezta gauça gaizto, eta samina, doai ain miragarri arequin apaindu
cinduan, Jauna utzitzea? Ea, becataria, biur çaite noizbait çure aita onagana:
bici çaite alaco Aitaren umeari dagocan eran: eta çuc iritsico deçu betico
bicitza. Amen.

SEIGARREN ERAcUSALDIA

Irutasun, edo Trinidade tchit Santaren gainean.

Gure fede santac eracusten dizquigun Misterio gucien artean andiena,


eta ezcutatuena da gaurco Eracusaldiaren gaia. Misterio au da Irutasun, edo
Trinidade guciz Santa. Au da Misterio bat Jaunac aguertu etzuana Legue
çarrean, Abrahanec arguitasun piscaren bat içan baçuan ere. Misterio bat ez
guiçonaren, ez Aingueruen adimentuac iritsi deçaqueana, eta alaere cerura
nai duen guciac sinistu bear duena. Orregatic gauça bearra da gai onen
gainean çuei cerbait esatea beguiramentu, eta beldur andi batequin. Aditzera
emango det lenengo lecuan, cer sinistu bear degun Misterio onen gainean.

20
Urrena, nolaco ontarte, eta mesedeac çor diozcagun Trinidade guciz Santari,
eta nola onratu bear degun. Ençun arretaz.

§ I.

Irutasun, edo Trinidade tchit Santa da Jaungoicoa bera, Aita, ta Semea,


eta Espiritu Santua, iru Persona distinto edo bana, eta Jainco eguiazco bacar
bat. Misterio au aditzera eman çuan Jesu-cristoc, esan cienean Apostoluai:
çoazte munduaren lau aldeetara, aditzera eman eçaçue nere Legue berria, eta
nigan sinisten duenai eman çaieçue nere bataioa Aitaren, eta Semearen, eta
Espiritu Santuaren icenean (Math. 38). Au bera eracusten digu S. Juanec
dionean: Iru dira ceruan eguiaren testiguac, Aita, Semea, eta Espiritu Santua,
eta iru oec bat dira: Tres sunt, qui testimonium dant in Coelo, Pater, Verbum,
et Spiritus Sanctus, et hi tres unum sunt (1 Joan. 5). Orregatic Eliz Ama
Santac S. Atanasiorequin dio: catolicoen sinistea, edo fedea da Jaungoico bat
iru Personetan, eta iru Persona Jaungoico bacar batean onratzea, eta
adoratzea: Fides autem Catholica hoae est, ut unum Deum in Trinitate, et
Trinitatem in unitate veneremur (Simbolum S. Athanasij). Siniste au beraz
guciz bearra da ceruraco.
Gure Jaungoicoa da bat bacarra, eta ez dateque besteric: ala ez içatera,
ez litzaque içango Jaungoico eguiazcoa, edo esan, eta gogora al ditequean
gauçaric garaien, edo echcelente, ta miragarriena: Jaun bat fingabe ona,
Poderoso, jaquinsu, justua: gauça gucien Asiera, ta fin, edo bucaera. Birjina
tchit Santa Andre gucien artean onena, eta miragarriena da, baina ez liçaque
ala içango, besteren bat baliz beraren pare ipini ditequeana.
Jaungoico bacar au da iru Persona, Aita, eta Semea, eta Espiritu
Santua: iru Persona distinto, edo bana, eta Jaungoico eguiazco bacar bat.
çure anima da iru potencia, edo quemen, oroipena, adimentua, eta
borondatea: iru potenci oec bana dira, baina ez dira iru anima, baicic anima
bat bacarra.
Trinidadeco lenengo Persona icendatzen da, Aita, eta eguiaz da
icendatzen dan beçala, ceren beticotasun gucian bere adimentutic sorcen
duan seme bat Aita berarequin gucian berdina, eta Aitaren anz ederra. Jarri
çaite ispilu garbi batean cere burua ecusten: bereala aguertuco da çure iduri,
edo ança. Beguiratu cion bada Aita beticoaren adimentuac bere içate ederrari,
eta betiraundetic sortu çan, eta sorcen da Aitaren anz ederra. Trinidadeco
lenengo Persona edo Aita ez da sortua, ez da jaioa, eta ez dator bestegandic,
baicic berez da betiraunde gucian: eta Juduac, ta herejeac berac ere aitorcen
due dala Jaungoico eguiazcoa.
Trinidadeco bigarren Persona da Semea, eta esan degun beçala jaio çan
Aitaren adimentutic betiraunde, edo eternidadean. Au da nere Seme maitea,
betiraunde, edo eternidadetic nere atseguin-contentua, esan çuan Aita
cerucoac Taborco mendian. Hic est filius meus dilectus in quo mihi bene

21
complacui (Math. 17). Aita beticoaren seme au eguiaz Jaungoicoa da. Ala
eracusten digu S. Juanec, dionean: Jaungoicoa çan, eta da beraren itza, edo
Semea: Deus erat verbum, eta arguiro aitortu çuan eguia au San Tomas
Apostoluac Jesus piztuta ondoren beraren escuetaco ilce sinaleac, eta saietsa
ecusi cituanean: Nere Jaun, eta Jaungoicoa esan cion: Dominus meus, et
Deus meus. Semearen Jaincotasuna ucatu çuan Arrioc, eta bere seta onetan
iraun çuan il arteco demboran, eta bucatu çan constantinoplan lecu ciquin
batean. Herejia au içurriaren eran çabaldu çan lecu ascotara, eta ez gutchiena
Espainara. Leobijildo Espainaco Erreguea, Arrioren herejiarequin ciquindua
cegoan, San Leandroren arrebarequin ezcondua bacegoan ere. Leobijildoren
Seme S. Hermenejildo catolicoa çan, eta bere osaba S. Leandroc eracutsi cion
beçala, sendoro sinisten çuan, Aita beticoaren Seme-bacarra, Trinidadeco
bigarren Persona çala Jaungoico eguiazcoa. Leobijildoc eguin çuan aleguina
galerazteco semeari siniste au, baina alperric, eta aserratu citzaion S.
Leandroren, eta Semearen contra, alaco eran, non erbestetu çuan osaba, eta
ileraço çuan Semea. Damutu citzaion guero, baino ez bear beçala. Gaichotu
çan, eta ilceco cegoala, deitu cion San Leandrori, eta erregutu cion, beguira
ceguiola bere bigarren Seme Recaredori Hermenejildori beçala. Baina cein
gauça negargarria! Berac etzuan içan herejia uzteco biotzic Erreinuari
aditzera ematen ciola nola sinistu bear çan, eta sinisten çuan Jesus çala
Jaungoico, eta guiçon eguiazcoa. Onela il çan bear çana eguin gabe.
Recaredoc bere osabaren lagunçareguin artu çuan gure Fede Santa, eta
berarequin batean Erreinu guciac utzi çuan Arrioren herejia.
Trinidadeco irugarren Persona da Espiritu Santua. Ala esaten digu
Jesusec berac, eta ala sinisten degu gucioc. Irugarren Persona, edo Espiritu
Santua ere da Jainco eguiazcoa. Ala eracusten digu S. Juanec (1.ª Joan. c. 5).
Ucatu çuan eguia au Macedonio ceritzan hereje batec, baina escomicatu çuan
Eliçac. Espiritu Santua dator Aitaren, eta Semearen borondatetic, asiera
batetic beçala. Aitac beticotasun gucian amatzen du bere seme bacarra, eta
Semeac amatzen du bere Aita, ta biac elcarri dioen amorio baztergabeco
onetatic dator Espiritu Santua. Diot dator, eta ez diot, sorcen, edo jaiotzen
dala, ceren jaioa içatea Semeari bacarric dagocan, eta bi seme içango liraque
Trinidadean, jaioa baliz irugarren Persona. Esan det gainera, Espiritu Santua
datorrela Aitagandic, eta Semeagandic asiera batetic beçala. Demagun iturri
batetic datorrela erreca, eta guero erreca onetatic aincira, edo putzu andi bat.
Iturria ez dator ez errecagandic, ez putzutic: erreca dator iturritic, eta putzua
bietatic. Ez dira gauz oec esaten osotoro egoquiac diralaco, Trinidadeco
Misterioa adirazteco, baicic ceren laguncen duen, cer sinistu bear degun
jaquiteco. Emendic atera deçaquegu, Aita Beticoa ez datorrela bestegandic,
baicic berez dala betiraunde gucian: semea sorcen dala Aitagandic, eta
Espiritu Santua datorrela Aita eta Semeagandic. Ala eracusten digu Eliz Ama
Santac, eta cantatzen da credoan: Qui ech Patre, filioque procedit. Aita
Jaungoicoa da, Semea Jaungoicoa da, Espiritu Santua Jaungoicoa da, eta ez
dira iru Jaungoico, baicic Jaungoico eguiazco bacar bat. Aita ez da Semea, eta

22
Espiritu Santua ez Aita, ez Semea da, ceren Personac distintoac, edo bana
diran, içan arren Jaungoico eguiazco bacar bat. Emen Aldarean dagoan ostia
consagratua cristo da, eta Larraulen, eta Alquiçan dagoana ere bai: alaere
emen dagoan ostia consagratua ez da Larraulen dagoana, eta Alquiçan
dagoana ez emen, ez Larraulen dagoana da; ceren ostia consagratuac
distintoac, edo bana diran, içan arren cristo bat bacarra ceruan, eta
Sacramentuan dagoana. Itz batean Jaungoicoa bat bacarra da, baina
Personac iru.
Aita, ta Semea, eta Espiritu Santua berdinac dira edertasun, eta
perfeccio gucietan. Aita ez da Semea baino lenagocoa, eta ez bata, ez bestea
dira Espiritu Santua baino lenagocoa, irurac dira alabaina beticoac.
Eguzquiagandic sorcen da arguitasuna, eta alaere eguzquia ez da lenagocoa,
edo çarragoa, ceren batetan biac asi ciran içaten. Aita Gucialdun, edo
Omnipotentea da, eta era berean Semea, eta Espiritu Santua ere. Aitac eguin
cituan ceru-lurrac, eta gauça guciac, eta era berean Semeac, eta Espiritu
Santuac. Aitac eguiten ditu eguiten diran gauça guciac, baina ez bacarric,
baicic iru Personac. Alaere Escritura Santac aditzera ematen dizquigu
cembait gauça, Aitac bacarric eguin balitu beçala. Ala credoan esaten da:
sinisten det Jaungoico Aita guciz Poderoso ceruaren, eta lurraren
criadoreagan, iru Personac ceru-lurrac eguin bacituen ere; ceren Aita dan
indar, eta podere guciaren iturburua. Beste gauça batzuec aditzera ematen
dira Semeari bacarric balegozca beçala, nola diran jaquiunde andia aguercen
duen gauçac; Semea da alabaina Aitaren Jaquiundea, asieratic bucaeraraino
gauça guciac arguiro ecusten, sendoro eguiten, eta goçotoro prestatzen
dituana: Attinguit ergo a fine usque ad finem fortiter, et disponit omnia
suaviter (sap. 8). Azquenean beste gauça batzuec adirazten dira Espiritu
Santuac bacarric eguinac beçala, Trinidadeco iru Personac eguinac içan
arren. Onelacoac dira onguinai, eta amorio andi bat aguercen duenac, ceren
Espiritu Santua dan Aitagandic, eta Semeagandic betiraunde gucian datorren
amorioa. Orregatic uquitzen danean credoan, nola Trinidadeco bigarren
Persona guiçon eguin çan, esaten da sortu çala Espiritu Santuaren obraz, eta
graciaz. Orra nere cristauac, Trinidadeco Misterioari dagozcan, gaucen
gainean cerbait esan diçuet, erraçago sinistu ditzatzuen gai onetan sinistu
bear ditugun gauçac. Dacuscun orain, nolaco ontarte eta mesedeac çor
diozcagun Trinidade guciz Santari.

§ i.

Baldin fedeac eracusten digunari beguiratu nai badiogu, arrituric


gueratuco guera, Trinidadeco iru Personac guri ongui naiez eguin duena
ecustean; bada dirudi, Munduaren asieratic oraindaino Trinidade tchit
Santaren eguiteco gucia içan dala guri on eguitea, eta gu ontartez betetzea.
cer eguin ez du gure alde Aita Beticoac? Eguin guinduan ecerecetic bera

23
eçagutzeco, amatzeco, eta beticotasun gucian berarequin ceruan bicitzeco.
Ederqui prestatu cituan guiçonac, emen bici çan bitartean, bearco cituan
gauça guciac: eta gueroraco eguin çuan ceruco erri eder ori. Baina galdu çuan
Adanec ala beretzat, nola guretzat ceruraco escu gucia; galdu çuan alabaina
Jaunaren adisquidetasun, eta gracia, eta gueratu guinan becatuaren
mendean, eta betico galeran: urricaldu çan guçaz Aita cerucoa, eta erabaqui
çuan lurrera bidalcea bere Seme bacarra, guiçonaren utseguitea deseguiteco,
eta gu ceruraco bidean ipinceco. Eta nola erabaqui, ala bidaldu çuan.
Aimbesteraino maite içan guinduan, non eman çuan bere Seme bacarra, dio
S. Juanec: Sic Deus dilechit mundum, ut filium suum uniguenitum daret.
Ecusten deçu, cristaua, cembat çor diogun Trinidadeco lenengo Personari,
edo Aita Beticoari ?
çoaz aurreracheago, eta beguira, cembat çor diogun bigarren Personari,
edo Seme Jaungoicoari. Seme Jaungoicoa jatchi çan cerutic lurrera, au da
eguin çan guiçon Birjina tchit Santaren Sabelean Espiritu Santuaren obraz.
Arrituric gueratzen da Eliz Ama Santa, gogora ecarriric, Seme Jaungoicoa aur
biurtu ta bicitu çala Birjina tchit Santaren Sabelean. Et tu non horruisti
Virguinis uterum. Oguei, ta amairu urte igaro cituan ceruraco bidea eracusten
guiçonari ala itzez, nola obraz, eta Jaunari guiçonac eguin cion bidegabeari
erançuteco, eta Aita cerucoarequin paqueac eguiteco, eman çuan gurutzean
bere bicitza. Ipini cituan bere Eliçan çazpi Sacramentu, graciaren ur goçoa
gure biotzetan ichurceco, eta besteen artean ipini çuan Aldareco Sacramentu
guciz miragarria, gurequin, eta gure artean bicitzeco, eta guri emateco bera
dan gucia. Arrituaren eran dio S. Agustinec. Içanic gure Jaungoicoa
Gucialdun, edo Omnipotentea ecin alaere eman digun baino gueiago eman
ceçaquean: Plus dare non potuit. Içanic guciz jaquinsua, etzuan jaquin cer
eman gueiago: Plus dare nescivit: eta içanic guciz aberatsa, etzuan içan cer
eman gueiago: Plus dare non habuit, eman cigun alabaina bera dan gucia, eta
cer gueiago eman deçaque, bera dan gucia ematen duanac? Atzenean cerura
igo çanean idiqui cituan guretzat, aimbeste mila urtean Adanen umeençat
itchiric egon ciran ateac, eta aguindu çuan, ez guinduala utzico ume çurcen
eran, baicic gurequin egongo çala, eta gainera bidalduco çuala, Espiritu
Santua, gure nequeac arinceco, eta jaquin bear diran gauçac eracusteco.
Aditzen deçu, cristaua, cer eta cembat çor diogun Trinidadeco bigarren
Personari?
Beguira atzenean, cer çor diogun irugarren Personari, edo Espiritu
Santuari. Jesus cerura igo çanetic amargarren egunean jatchi çan Espiritu
Santua, Salbatzaileac asi çuan obra andia, edo gure Erospen, edo Redencioco
eguitecoa osotoro bucatzera. Bete cituan Apostoluac bere doaiez: edercen, ta
apaincen ditu animac bataioan, eta gaineraco Sacramentuetan. gueratu çan
Eliçan, edo fededunen batzarre, bilcui, edo congregacioan, eta berac guiatzen
du emengo ecaitz gucien artean.
Orra nolaco ontarte, edo mesedeac çor diozcagun Trinidade tchit
Santari. Eta nola onratu bear ote degu? Onratu bear degu lenengo lecuan,

24
sarritan oroitzen guerala, bataioco egunean eguin cigun mesede andiaz; bada
beraren icenean içan guinan bataiatuac eta eguin guinduan Aita beticoaren
ume, eta ceruaren jabegai. Nondic guri onembeste onra, eta mesede? Mesede
onen esquerrac ematen dira goiceco jaieran. Onratu bear degu bigarren
lecuan, bataioco egunean eman guinduan itzac berritzen ditugula, eta leialqui
erançuten diegula. Au nola eguin ederqui eracusten du lembicico comunioco
liburuac, dala confesioa eguin ondoco Eracusaldian, dala lenengo comunioa
eguin bear danean. Onratu bear degu irugarren lecuan, beguiramentu, eta
jaiera andiarequin esaten degula Aitaren, ta Semearen, eta Espiritu
Santuaren icenean; bada itz oequin aitorcen da Trinidade guciz Santa, eta
gurutzea ongui eguiten bada, aitorcen degu, nola Semea guiçon eguin çan, eta
gugatic gurutzean eman çuan bicitza. Eguin deçagun bada aleguina Trinidade
tchit Santa onratzeco bataioan aguindu guinucan eran bicitz onari jarraitzeco,
eta era onetan emango digu betico bicitza doatsua. Amen.

çaZPIGARREN ERAcUSALDIA

corpus cristi, edo festaberri eguneraco.

Aldareco Sacramentu guciz miragarrian Jesus onac aguertu, ta


aguercen digun amorio bazter gabeari nolerebait erançuteco, ipini çuan Eliz
Ama Santac gaurco poçaldi, edo festa, eta deitzen diogu corpus cristi-eguna,
ceren Jesusen gorputza onratzeco autua, eta sinalatua dagoan: eta euscaldun-
erri ascotan deitzen dioe: Besta, edo festa berri; ceren, ostegun santuz
Sacramentu miragarri orren festa eguiten bada ere, ipini nai içan duan
gainera Eliz Ama Santac gaur eguiten dana: eta ez da festa gucien artean
ederquiago, eta anditasun gueiagorequin eguin oi danic. Eliz Ama Santac nai
duana guc ongui eguiteco, itzeguin nai diçuet gaur fest onen gainean.
Aditzera emango dizquitzuet lenengo lecuan festa onen berriac. Urrena, cer
dan guc Jesus onratzeco eguin bear deguna, Asi gaitecen bertatic.

§ I.

Jesus, Aita cerucoaren Seme bacarra, Trinidadeco bigarren Persona,


jatchi çan cerutic lurrera, edo eguin çan guiçon Birjina tchit Santaren
sabelean, guiçon galdua ceruraco bidean ipinceco, eta Aita beticoaren, eta
guiçonaren artean paqueac eguiteco. Onetaraco eman bear çuan gurutzean
bere bicitza, eta alderatu citzaion obra andi au bucatzeco, eta bere Aitagana
biurceco ordua. Ostegun santu arratzean, gurutzean bicitza eman bear çuan
bezperan, gainez eguin cion guganaco onguinai, eta amorioac, eta ume çurcen
eran gu ez uzteagatic, asmatu çuan, bere Aitagana joanda ere, dembora
bertan gurequin, eta gure artean bicitzeco, eta bere ondasun guciac gure

25
biotzetan ichurceco bidea. Bide au içan çan ipincea Aldareco Sacrametu guciz
miragarria, eta Sacramentu onetan gueratzea munduac dirauen bitartean.
Berac, Legue berrico Aita Santu, eta Apaiz Nagusiac beçala esan çuan lenengo
Meça, eta eman cien Apostoluai lembicico comunioa. Gainera Meça esateco,
eta Sacramentua emateco escua utzi cien Apostolu berai, eta oen ondorengo
Oibispo Jaun, eta Apaiz guciai. Nic orain eguin dedana, esan cien, eguiçue
çuec ere guero, niçaz oroitzen ceratela: Hoc facite... ineam.
Commemorationenm (1 ad Corint. 11). Itz oec emandaco escuarequin Legue
berrico Apaiçac eguiten due, eta ematen Sacramentu miragarri ori.
Norc esan, eta norc eçagutu ere norainoco onguinai, eta amorioa
aguertu, eta aguercen digun gure Jesus onac Sacramentu orretan? Ez da
erraz. Alaere cerbait iguerrico deçu, beguiraldi bat ematen badieçu iru gauz
oei: cein gauça miragarriac eguiten dituan Sacramentu orretan: cer ematen
digun: eta nolaco tcharqueri, eta bidegabeac pairatzen, eta ecusten dituan. cer
ote da Sacramentu miragarri orretan Jesus onac eguiten duana? Lenengo
lecuan, Apaiçac consagracioco itzac esaten dituan unean bertan, jarcen da
Sacramentuan Jesus Jaungoico, ta guiçon eguiazcoa, naiz içan Apaiça ona,
naiz ez, naiz catolicoa, naiz herejea. Gauz arritzecoa! guiçon baten otsera
jatchitzen da Jesus cerutic lurrera, eta jatchitzen da Apaiçac nai duan
demboran, eta adinatan. Bigarrena: ecin conta al Elicetan egun oro jarcea, eta
egotea Jesus, ceruco bere jarlecua utzi bague. lrugarrena, consagracioco itzac
esaten diranean, len ogui çana biurcea Jesu-cristoren gorputz, eta len ardo
çana bere odol. Laugarrena, consagracioco itzac esan ezqueroz, ez gueratzea
Sacramentuan oguiric, eta ardoric, baba bai ogui-ardoen anz, eta iduriac.
Bostgarrena, oguiaren eta ardoaren iduriac aimbeste indar içatea, nola duen
ogui-ardoac. Seigarrena, ostia batec duan becein toqui tchiquian jarcea, ta
egotea Jesu-cristo Jainco, ta guiçon eguiazcoa. çazpigarrena, ostia erdiratzen,
eta puscatzen danean, ez puscatzea Jesu-cristoren gorputza, eta puscatu
ordean osoric arquitzea puscaric tchiquienean ere. çorcigarrena, Jesus ona
biciric, eta ceruan dituan doai, eta edertasun guciaquin jarcen bada ere, ilaren
eran egotea Sacramentuan, ezcutatzen dituala bere doaiac oguiaren, eta
ardoaren iduriaquin odei batequin beçala. Ecusten deçu, cristaua, cein gauz
andi, eta miragarriac eguiten dituan Jesus onac Sacramentu orretan?
Orregatic ederqui dio Santo Tomasec, Sacramentu au dala mirari gucien
artean andiena, eta esan diteque mirari gucien miragarritasuna berequin
duala. Eta au gucia guri ongui naiez eguiten duan Jesusen onguinai, eta
amorioa norainocoa içango da?
çoaz orain, cristaua, aurreracheago, eta beguira cer ematen digun
Jesusec Sacramentu orretan. cer ematen digula, uste deçu? Jaungoico
Gucialdun batec eman deçaquean gucia; ematen digu alabaina Jesus onac
bere gorputza, bere odola, bere anima, bere Jaincotasuna, itz batean bera dan
gucia, eta ecin gueiago eman deçaque, S. Agustinec esan çuan eran: Plus dare
non potuit. cer onguinai, eta amorioa ez da Jesus onari au gucia eraguiten
diona?

26
Eta cer esango deçu, cer tcharqueri, ta bidegabeac Sacramentu orretan
ecusi, ta ecusten dituan beguiratzen badeçu? Arrituric gueratuco cera, Jesus
onari gurequin guertatu çaiona, ecustean. Ez det itzic esan nai Juduen, jentil,
eta herejeen gainean, cer alabaina oetatic itchedon, edo uste içan ceçaquean
Jesus onac, bidegabeac baicic? Baina bere adisquide, eta senidetzat autu
cituanetatic ecusten duan adina tcharqueri ecustea? Au da gauça bat, ecusi, ta
ecusten ezpaliz ecin sinistu litequeana. Gau, ta egun, gurequin egon naiez
Sacramentu orretan arquitzen da Jesus, baina gutchi dira beragana aguercen
diranac, eta esan deçaque, teilatuco çuloan bacarric dagoan tchoria beçala
dagoala: Factus sum sicut paser solitarius in tecto (Psalm. 101). Sacramentu
orretan dago gure animen janari, eta edari biurturic, guri emateco bere
ondasun guciac, eta bera dan gucia; baina asco dira beragandic iguesi
dabilçanac: asco becatuz loituac dijoazquionac. Eta becatu larri, edo mortal
gabe arquitzen diranac ere, asco bici dira epeldasun andian, eta Jesus onaren
ceruco janaria arceco gose gabe. Epeldasun oni, goragalea ematen duan
gauçari beçala, beguiratzen dio, Obispo Jaun bati S. Juanequin gaztigatu cion
eran. Alaere, nola bere atseguin, eta contentuac dituan anima onaquin, oei
beguiraturic ez gaitu utzi, eta or dago Sacramentu orretan, eta egongo ere da
munduaren bucaeraraino. Norc orain ez du eçagutuco, Aldareco
Sacramentuan Jaunac aguercen digun onguinai, eta amorioa dala bazterric,
neurri, eta mugaric ez duana? Orregatic esan çuan S. Juanec, ecin
gueiagoraino amatu guinduala: In finem dilechit eos: eta S. cirilo
Alechandriacoac deitzen dio: onguinai, ta amorioaren miraria: Miraculum
amoris.
Jesusen onguinai, eta amorio baztergabe oni alic onguiena erançuteco,
eta onratzeco Sacramentu miragarri ori, ostegun Santu egunean ancinatic
eguiten dio Eliz Ama Santac bere oroipena, eta festa. Baina alde batetic
Jesusen neque, oinace, eta gurutzeco eriotza gogoan darabil orduan eta
bestetic aguertu ciran hereje batzuec, Sacramentu miragarri ori ucatzen
çuenac, oen artean Berengario, Anguers deritzan erri andi bateco Arcedianoa,
eta cirudian gauz egoquia egun bat berecitzea, ta sinalatzea Sacramentu
miragarri orren onran. Ala Jaunac aditzera eman cion, Juliana ceritzan,
Liejaco monja birtutetsu bati. Aguertu citzaion ilargui bat alde aldean betea,
baina ez osotoro: ilargui onec aditzera ematen çuan Eliça, eta acatsac egun
bereci baten gabea, edo falta, Sacramentuari onra andiac emateco. Etzuan
Julianac aditzen, cer esan nai çuan icuscarri onec, eta sarritan aguercen
bacitzaion ere, dembora lucean etzion inori ere esan guertatzen citzaiona.
Aditzera eman cion Jaunac, cer esan nai çuan ilarguiaren acatsac. Aguertu
cion Julianac, cer igarotzen citzaion, canonigo jaquinsu bati, eta onec itzeguin
cien Liejaco Obispo Jaunari, eta beste guiçon andi ascori, eta asi çan alde
aetan corpus-cristi, edo festa berria esaten diogun au, orain bost eun, eta
iruroguei, ta sei urte, eta andic urte batzuetara Aita Santu Urbano
laugarrenac aguindu çuan, eguin cedila festa au Eliça gucian; baina onetara
nolerebait beartu çuan Aita Santu au, Bolsenan dembora artan guertatu

27
çanac. Meça esaten ari çan Apaiz bat, eta ecin sinistu çuan, Sacramentu
orretan jarcen dala, eta dagoala Jesus maitagarria. Orduraco esan cituan
consagracioco itzac, eta ostia ecusi çan odola ceriola, eta manchatu ciran
corporalac. Joan çan Aita Santua Bolsenara; ecusi cituan corporalac, eta
aguindu çuan, eguin cedila urte oro corpus cristi deritzan festa.
Eztaquigu, Aita Santu onec beronec, edo ondorengoren batec ipini çuan
egun onetaco procesio ederra; baina badaquigu, ancinatic eguiten dala Eliça
gucietan eta onra andian erabilcen dala cale, eta placetan Sacramentua,
herejeen ausardi cençugabea lotsaturic guera dedin. carlos bostgarrenaren
demboran guertatu çan Bienan orain esatera noana. carlos procesioan cijoan
argui eracequiarequin: Sacramentua ceraman Magunciaco cardenalac, eta
Palioa Principe, edo Imperioco lenenac tchandaca. Andi oen artean baciran
Luteroren setari jarraitzen cioenac, eta etzuen Palioa eraman nai içan beren
tchandan. Naigabe andia artu çuan carlosec, eta barreatu çan guertatu çana.
Orregatic, dirudianez, Trentoco concilioac escomicatu cituan, Sacramentu
orretan onratu, edo procesioan erabili bear ez dala Jesus, daraustenac:
Anathema sit. Gaur ececic beste egun batzuetan ere eguiten dira
Sacramentuarequin procesioac eta oetatic bat da Minerba esaten çaiona.
Bada Erroman toqui bat Minerba icendatzen dana. An arquitzen da Santo
Domingoren ordenacoen Eliça bat, Santa Maria Minerba gainecoa deritzana,
eta Eliz onetan ipini çan cofradia bat Sacramentua onratzeco, eta il oro
lenengo igandeetan eguiten çan Sacramentuarequin Procesioa. Emendic
etorri çan, il oro Elicetan Sacramentuarequin eguiten dan procesioari,
Minerbaren icena ematea. Erri oetan Minerba eguiten da irugarren
igandeetan, ceren lenengoetan eguiten dan Arrosarioco procesioa. Orra nere
cristaua, corpus cristi eguneco Poçaldi, edo festaren berriac. Dacuscun orain,
egun onetan, eta beste onen ancecoetan Jesus onratzeco guc eguin bear
deguna.

§ i.

Egun onetan, gure Salbatzailea onratzeco, eguin bear degun lenengo


gauça da, gure biotzac ongui garbitzea, eta prestatzea Sacramentu miragarri
ori arceco. Ala adirazten digu Aita Santu Urbano laugarrenac. Au bera aditu
bear da Minerba egunetaraco ere. Erri ascotan itzaliaz omen dijoa jaiera eder
au: eta ez da cer miretsi aituaz badijoaz Jesusen adisquide, eta maitatzaileac,
eta cristauric gueienac bici badira becatuaren bideetan oatuac beçala. çu, nere
cristaua, etzaitecela eguin cençugabe oetatic bat, eta onra eçaçu biotz osoz
çure Jesus ona, prestaera ederrarequin sarritan aricen deçula. Bigarrena,
Sacramentuarequin Procesioa eguiten danean, çabilça beguiramentu, eta
modesti andiarequin. Irugarrena: Eliça garbitu, eta apaindu bear da
aleguinean: bideac estalcen dira usaibelarrez, eta leio, ta pareteac ere
apaincen dira al dan eran. Lecu batzuetan procesioan joan oi dira bi gazte

28
ederqui janciac, arrosa ostoz çareac beteric, Jauna dabilen bidean botatzeco,
baina ez dira loreac bota bear procesioan dijoacenen aurpeguira, edo
bizcarrera, baicic bidera. guiçonac joan bear due candela eracequiaquin eta
ezquilac jotzen dira procesioa bucatu dedin artean. Laugarrena: ecusten
duenac Jauna naiz egun onetaco procesioan, naiz erietara dijoanean
belaunicatzen dira, ala oinezcoac, nola çaldizcoac, baita cotchean dabilçanac
ere. Ala aguincen due Espainaco legueac.
Era onetan onratzen baguendu guc gure Salbatzailea, cer ontarte, eta
mesedeac ez lituque ichurico cristau gucietara? Baina ai! guerraren
aitzaquian, oztu, edo itzali da ascoren siniste, edo Fedea: iguesi dabilça
Jaunaren itzagandic, eta Sacramentuetatic: eta ez due gogoric Jesus
maitagarria onratzeco, Eliz Ama Santac prestatzen dizquigun, bide ederretan
ibiliaz. Badaquiçue erri batzuetan noraino galdu, eta oquertu omen diran
asco? Iguerri due, indargabe arquitzen dala Eliça, Sacramentua arrerazteco
bear dan demboran, eta beldurgabe gueratzen dira Pazcoetan ere confesio,
eta comunioric artu gabe, bearbada urteetan. Badaquit, tchit gutchi dirala
emen doacabe oetatic; baina itsascorra da gaitz au, eta eguin deçagun
aleguina Jesus onratzeco Sacramentu miragarri orretan, dala procesioac
eguiten diranean beraren onran, dala sarritan Sacramentuac artuaz, eta bera
adoratzera etorriaz. Emendic etorrico diran ontarteac eçagutzeco, ençun,
cristaua, testamentuco cutcharequin Jericoren inguruan eguin çan procesio
batequin guertatua.
Israelitai aguindu ciezten Jaunac berençat canaango lur guicenac. Araco
sarreran cegoan Jerico ceritzan erria, murailaz inguratua. Jericotarrac ciran
gudari, edo guerrari sendoac, eta Israeltarrac aronz abiatzen ciraneco,
prestatuac arquitzen ciran aen contra peleatzeco, eta erria gordetzeco. Josue
çan Israeldarren buru, eta aguintaria, eta Jaunac aditzera eman cion, artuco
çuela Jerico, baina eguin bear çuela Jaun berac esango ciena. çazpi egunetan,
beren armac janciric, çure guerrariac inguratuco due erria, procesioan
dijoacenac beçala. guerrarien ondoren joango dira çazpi Apaiz jubileoco
trompetaquin soinua jotzen duela (trompet oequin aditzera ematen çan, noiz
sarcen çan jubileoco urtea). çazpi Apaiz oen ondoren beste Apaiçac eramango
due testamentuco arca, edo cutcha, eta guero gaineraco jendea, baina lenengo
sei egunetan ez du inorc ere itzic esan bear, erriaren inguruan çabilçaten
bitartean; baina Apaiçac soinua joco due çazpigarren egunean, besteetan
beçala joango dira ala guerrariac, nola gaineracoac: trompetariac joco due
soinua beste egunetan baino indar gueiagorequin: eta armadun, eta
armagabeac oju eguingo due al duen indarrarequin. Orduan deseguingo, ta
lurreraco dira murailac: sartuco dira errian çuen guerrariac, eta ilco ditue
arquitzen dituen erritarrac, çarrac, eta gazteac, guiçon, eta emacumeac, bai ta
bicia duen beste gauçac ere. Au, ta gueiago esan cion Jaunac Josueri. Eguin
çuen lsraeldarrac Jaunac esana çazpi egunetan; azqueneco egunean erori
ciran murailac, sartu ciran lsraeldarrac, eta bucatu cituen Jericotarrac.
Ecusten, edo aditzen deçu, cristaua, Jericoren inguruan testamentuco

29
cutcharequin guertatua? cer ote çan cutcha au? cutcha au çan Legueco bi olac,
eta mana gordetzeco, eguin çan cutcha eder bat. cutcha au çan Aldareco
Sacramentuaren anz, eta iduria. Eta cutcha au procesioan Jericoren inguruan
erabilce utsarequin lurrera baciran ango murailac, eta deseguin etsaiac, cer
eguingo ez du Sacramentuac berac, onratzen badegu procesioetan, sarritan
etorcen baguera bera adoratzera, eta prestaera onarequin arcen badegu?
Eguin deçagun au arretaz, bici gaitean Jesus onac eracusten digun eran, eta
onela emango digu betico bicitza doatsua. Amen.

çorciGARREN ERAcUSALDIA

Aldareco sacramentu guciz santuaren desagrabioen festibidadearen gainean.

Caro mea vere est cibus, et sanguis meus vere est potus. Joan 6.

Gure fedeco misterio gucien artean goiena, miragarriena, ta Jaincoaren


guganaco amorioa guciena aguercen duana da, nere criastauac, Aldareco
Sacramentu guciz beneragarria. Sacramentu onetan arquitzen da gure Jesus
ona gurequin egoteagatic, guri bere ondasunac emateco, ta atzenean gure
janari, ta edari eguinic. Au onela içanic, dan beçala, norc uste içan ceçaquean
Sacramentu orretan ecusi bearra çala ecin conta al esquergabequeria,
tcharqueri, ta bidegabe? Etzan eguiaz erraz onelacoric gogoratzea ere, baina
ala guertatu da. Eliçaren asieratic asi ciran hereje batzuec misterio andi au
ucatzen, S. Ignacio Martiriac Esmirnacoai gaztigatzen dienaz, ta gueroztic
beti beregandic bialdu ditu infernuac Sacramentu oni guerra eguiteco
batzuec, edo batzuec. Ancinaco demboran Berengario, ta gueroago Wiclef,
carolostadio, çuinglio, Ecolompadio, ta Juan calbino. Egungo egunean
cembatec jarraitzen dioe Juan calbinori Francian, cembatec Inglaterran? Içan
due oen jarraiquinac ausardia Sacramentua ganibetaz ebaquitzeco, ilcez
urcabean josteco, Sacramentuar odola cerion beçala, ta alaere odol preciotsua
casoric eguin gabe: içan due ausardia Sacramentua Elicetatic arturic çaldiai
çaldaletzat janerazteco. Arrituric, ta ecin sinisturic beçala gauz oec aditzean
arquitzen cerate bearbada çuec, baina adieçaçue Tilemont deritzan
Brabanteco erri batean guertatu çana orain eun da ogueita amalau, edo
amabost urte beçala. Erri onetan sartu çan Mos de Tchatilon Franciaco
Erregueren jenerala Espainaren contra, bere mendeco soldaduaquin. Jeneral
calbinista onec etzien barcatu donceilai, etzien barcatu Relijioan gorderic
arquitzen ciran Birjinai, etzien barcatu Eliçai. cer gueiago? etzion barcatu
Aldareco Sacramentu guciz beneragarriari ere, bada Elicetan arquitu cituan
forma consagratuac jan-eraci ciezten bere çaldiai! Ecusten deçue nere
cristauac, cer bidegabe, ta tcharqueri içugarriac eraman dituan Jesusec
Sacramentu orretan? Oen ordez bada, guc berari çor çaizcan esquer onac, ta
adoracioac emateco, eguiten da Espainian lecu ascotan gaur çuec eguiten

30
deçuen festibidade Desagrabioen icenarequin. Argatic asmoarequin nator
çuei beguien aurrean ipinceco onetaraco cembait bide egoqui. Lenago
aguertuco degu Sacramentu oni dagocan doctrinaco puntua.
Aldareco, edo comunioco Sacramentua da çazpietatic bata, ta au aditzen
degu Laugarrena comunioa esaten degunean. comunioco Sacramentu tchit
Santua certaco da, galdetzen du doctrinaco liburutchoac; ta erançuten du:
Guc bear beçala artu, ta gure animen janari içan dedin, ta gracia ugaritu, ta
gueitu dieçagun. comunioco Sacramentuan cer arcen da? Jesu-cristo Jainco,
ta guiçon eguiazcoa, Aldareco Sacramentuan eguiaz dagoana. Ongui
comulgatzeco cembat gauça bear dira? iru gauça. 1.a cer arcen, edo
errecibitzen dan jaquitea. 2.a barau naturala, edo ecer artugabe egotea. 3.a
becatu larri, edo mortalic batere gabe, ta Jaincoaren gracian egotea. Ona çuec
gauz onen gainean gutchien gutchiena jaquin bear deçuena. Goacen orain
aguertuaz gauz oec berac.
comunioco Sacramentua guc bear beçala artu, ta gure animen janari
içan dedin, ta gracia ugaritu, edo gueitu dieçagun. Gorputzac janariric gabe
ecin iraun deçaque, ta ecin eguingo ditu bear diran gauçac. guisa onetan gure
animac ezpadu noicean bein bederic bere janaria, motelduaz joango da
ceruco bidean, ta atzenean ilco da igaro bear duan bidea igaro gabe. Argatic
Jesus onac utzi digu gure animen janaritzat bere gorputza, ta edaritzat bere
odola. Caro mea vere est cibus, et sanguis meus vere est polus. Janari, ta
edari au ongui prestaturic, ta biotz garbiarequin arcen ditugula, ugaritzen due
animaco gracia, uzten due anima indar berriz betea ceruco bidean aurrera
joateco: gutchitzen dira gaitzera grina gaiztoen bicitasuna, ta ascotan
gorputzeraino ere çabalcen dan atseguin, ta contentuac uzten ditu Jesusec
bera ongui arcen duanaren animan. Jauna: Apaiçac arcen due Jesusen odola,
baina Apaiz ez diranac ez due arcen esandeçaque orain gaucen berri ongui ez
daquianen batec. Eliçaren asieran guciac artu oi çuen Jesu-cristo orain
Apaiçac beçala oguiaren, ta ardoaren anz, edo especien azpian, ta gaurco
egunean ere ala arcen due dio Benedicto chIV. Orienteco Eliçan, edo arcen
due forma consagratua Jesu-cristoren odolean bustiric cutcharean. Baina
emen ez due Apaiz ez diranac aspaldico demboretan Jesus arcen oguiaren
accidenteen azpian baicic. Alaere nola ostian arquitzen dan Jesusen odola
comulgatzen dan guciac arcen du au gorputzarequin batean.
Apaiçac consagracioco itzac esan artean ostia ez da ogui pisca bat
besteric, baina consagracioco itzac esaten dituan beçala, lenago ogui çan ostia
guelditzen da Jesu-cristoren gorputz eguinic, içan dedila Apaiça naiz ona,
naiz gaiztoa baldin eguiaz Apaiça bada. consagracioco itzen birtutez jarcen da
ostian Jesu-cristoren gorputza, baina ez gorputz ila, piztu çan alabaina
beinere ez ilceco, baicican bicia, ta nola gorputz biciari dagocan odola, jarcen
da odola ere gorputzarequin Jesu-cristoren gorputzari itsatsiric, ta unituric
arquitzen da beraren anima, ta jarcen da au ere ostian gorputzarequin
batean. Atzenean Jesusen gorputz animai unituric arquitzen da Jesusen
Jaincotasuna, ta nola Semea, Aita, ta Espiritu Santuarequin Jainco bat dan,

31
Trinidade guciz Santua arquitzen da ostia consagratuan. Au obeto adituco
deçu gogora ecarcen badeçu catea batequin guertatzen çatzuna. Eldu guioçu,
ta tira catea baten aurreneco mailari. çuc bati elcen dioçu, ta tiratzen, baina
guciac ceregana ecarrico dituçu, ceren aurrenecoari itsatsiric arquitzen diran
besteac. Eta au bera guertatzen da Aldareco Sacramentuan era miragarriago
batean. Esaten ditu Apaiçac consagracioco itzac ostiaren gain: puntu artan
bertan an dago Jesu-cristoren gorputza. lcen birtutez gorputza bacarric
jarrico liçaque, baina nola Jesusen gorputzari ditcheozcan gauçac diran
odola, anima, ta Jaincotasuna, gorputzarequin batean an dira gauz oec
guciac.
caliçan Apaiçac itzac esan artean, ez dago ardoa, ta ur pisca bat besteric,
baina consagracioco itzac esaten dituan beçala, lenago ardo çana eguiten da
Jesu-cristoren odol, ta odolarequin batean jarcen da gorputza, anima,
Jaincotasuna, ta Trinidade iru personac. lz batean gucia esango det: ostian
arquitzen da Jesu-cristo gucia ceruan duan edertasun guciarequin, ta caliçan
ere bai: Jesu-cristo gucia hostia gucian, ta gucia hostiaren puscaric
tchiquienean: Jesu-cristo gucia ceruan, ta gucia Aldareco Sacramentuan:
ostia erdiratzen da, ta ez da erdiratzen Jesu-cristo. Gauça miretsitzecoac
eguiaz, baina erraçac Jainco Gucialdunarençat!
Jauna ongui dago ori gucia, baina esan beguit, Apaiçac ostia goora
jasoric eracusten duanean, cer ecusten degun. Batzuec esaten due, au
dotrinan galdetzean, ecusten duela beren Jauna, edo ecusten duela Jesu-
cristo. Baina engainatzen dira, Jesu-cristo alabaina gorderic, ta ezcutaturic
arquitzen da, ta ala ez içatera nola animatuco guinaque beraren aurrean
jarcera? Beste batzuec erançuten oi due ecusten duela oguia, ta au gaistoago
da. Au da alabaina nolere bait uste içatea ostia consagratuan oraindic badala
oguia, Luteroc esaten çuan beçala, ez da bada ecusten Sacramentua eracusten
danean oguiric, ceren ia ez dagoan. Ecusten dana da oguiaren ança, oguiaren
colorea, edo çuritasuna, biribiltasuna, ta luce çabala, ta oguiaren soineco, ta
accidente oen azpian sinisten, ta adoratzen degu Jesu-cristo Jainco, ta guiçon
eguiazcoa. Asco degu onembesterequin, ta gutchi esan badegu ere itzeguiteco
gai onençat, gueiegui bear bada ascorençat. Goacen orain aguercera Jesusi
çor çaizcan esquer onac, ta beneracioa emateco cembait bide eder, ta egoqui.
Eta onetaraco escatu deguiogun Birjina guciz Santari bere lagunça
Aingueruarequin esaten diogula. Abe Maria.

Caro mea vere est cibus, et Sanguis meus vere est potus. Joan. 6.

Aldareco Sacramentuan Jesus onac gure amorioz ecusi dituan


tcharqueri, ta bidegabeen ordez çor diozcagun esquer onac, ta adoracioac
emateco bide asco dira. Baina gucien artean çuençat egoquienac içango dira
oec. 1.a maiz siniste, edo fede bici batequin bisitatzea Jesus ona
Sacramentatua. 2.a maiz bera arcea, baina arcea ongui prestaturic.

32
§ I.

Jesus onac, gugatic gurutzean bicitza emanic igarotzen çuala gurutzeco


eriotza gogorra, nai içan çuan gure artean guelditu; ta mila ta çorci eun, ta
gueiago urte onetan Aldareco Sacramentuan arquitzen da beinere gu utzi
gabe. Atseguin poz andia Jesus onarençat bere umeaquin egotea, berac
adieraciric daucan beçala. Deliciae meae esse cum fuis hominum. Emendic
gauça tchit ederra, ta Jesusen gogocoa da maiz gu bera bisitatzera joatea.
Bisita oec bear beçala eguiteco gogora ecarri bear deçu benic bein nora
çatocen, ta norequin itzeguitera. Baldin sinistea galdu ezpadeçu eçagutuco
deçu çoacela Erregue gucien Erreguea, Aingueruz, Serafin, ta Tcherubinez
inguratua dagoana bisitatzera bere Eliçan, edo etchean. Ecarri bear deçu
guero gogora Jesusec Sacramentu orretan daramana; bada igarotzen ditu
demboraric gueienac azturic, ta bacarric; ta atzenean gauz oen damu, ta
atsacabe andia arcen deçula, mila esquer eman, mila agur eguin bear
diozcatzu. Au da, nere cristauac bide guciz ederra Jesus desagrabiaturic
uzteco. Baina bide au cembatec arcen due? cembat etorcen çaizca Jesusi
bisitac eguitera?
Betor nondic nai guiçon aberats bat, aren etchean içango dira bereala
ongui etorri eguitera errian cerbait dirala deritzen guciac. Betorquio nori nai
urrutitic adisquide bat; etorri berria aditu orduco anda adisquidea ecustera,
ta nequez edo ecin bestez alde eguingo du aren ondotic. Edocein onguile
aberats guciac edo asco joan oi çaizca esquerrac ematera, ta maiz ecustera,
batecere cerbaiten ustea bada. Baina etorriric gure Jesus ona cerutic lurrera,
içanic Jesus ona gauça gucien jabea, ta ecin gueiagoraino aberatsa, içanic
atzenean ecin gueiagoraino onguilea nor etorcen çaio ecustera, ta berarequin
itzeguiten ordu laurden bat bederic igarotzera?
Argatic espadasun andiaquin esaten digu Sacramentu artatic gaur: çuec
badeçue dembora egunac, ta asteac igarotzeco erausian, çuec badeçue
dembora edanean, ta jocuan ceren animac galceco: çuec badeçue dembora
ceren gogocoaquin egoteco. Ta içanic ni çuen eguilea, çuec-gatic guiçon eguin
ta gurutzean bicitza eman nuana, ta çuequin egotera, ta ondasunez beteric
uztera etorriric nagoana azturic ni; oblivioni datus sum; bacarric ni, ego
autem relictus sum solus. Nonda, nonda, nere cristauac, gure fedea? orren
bacarric usten degunean gure Jesus ona?
Etorcen cerate, eguiaz, Jai egunetan Meça ençutera. Baina nola egoten
dira gueienac? Egoten dirade Erregue gucien erregueren aurrean daudela
sinisten duela? ez, ez gueienac beinçat, baicic Jesusi iseca eguitera etorri
balira beçala; batzuec beguiac armatu batera, ta bestera beguiratuaz; besteac
itzeguiten; batzuec auçabalca, bezteac ordu erdi bat ecin igaroric. Au da, nere
cristauac, Jesusi çor diozcagun esquer onac, ta adoracioac ematea? Au da
desagrabiatzea? ez baicic herejeac baino bidegabe andiagoac eguitea!

33
§ i.

Ez al guera, nere cristauac, emendic aurrera oraindaino beçala egongo


Jesus ona bacarric utziric! ta etorcen gueranean siniste, ta arreta
obeagoarequin egongo al guera! onela Jesus onari çor diozcagun esquer onac,
ta beneracioac emateco. Baina badegu beste bide bat onetaraco aurrenecoa
baino ere egoquiagoa, au da maiz, ta bear dan eran arcea Jesus ona
comunioco Sacramentu Santuan. Bacecusen Jesusec onac neque, ta tentu
lanac garaituaz igaro bearrac cirala beraren umeac ceruco atseguin
contentuen artean bicitzeco. Neque oec batzuec datoz etsaiaren aldetic.
Tentatzen du etsaiac anima gaichoa andic, ta emendic, batzuetan tristuraz,
besteetan aserrearen suarequin: batzuetan cuticiaz, besteetan araguiaren
gura gaistoaquin. Ta etsai amorratuaren aldetic datocen neque oc gutchi
balira beçala, tentatzen ere due anima gaichoa bere lagun urcoac ere:
tentatzen du batzuetan errierta, ta ateleca gaistoaquin, besteetan itz
bidegabecoaquin, edo asmacio gaistoaquin.
Beste nequeric ez danean berequin içango du animac norc necatu, beti
içango du alabaina bere burua, ta aragui gaitzeraco grinaz betea, ta onez
gainera nequea beti du Jaincoaren Legueco gauça guciac çucen eguitean.
Neque oen gucien azpian gu ilic ez guelditzeco cer eguin çuan Jesus onac?
cer? Jainco ecingueiagoraino onguileac baicic ecin eguin ceçaquean gauz
arrigarri bat, edo Aldareco Sacramentuan gure janari, ta edari eguinic
guelditzea, onela janari ceruco onen indarrarequin aisa eramateco ceruco
bidean degun neque gucia. Nere gorputza janaria da eguiaz, ta nere odola
edari, esaten digu berac. Caro mea vere est cibus, et sanguis meus vere est
polus; gorputz au jaten, ta odol au edaten duanac içango du betico bicitz
doatsua. Habet vilam aeternam. Ta atozte, deitzen digu Sacramentu artatic,
atozte nere umeac: venite ad me: atozte nere Leguearen cargarequin
nequetan çautenac, nic emango diçuet, çuec carga ori aisa eramateco bear
deçuen indar gucia. Venite ad me omnes, qui laboratis, et onerati estis, et ego
reficiam vos. Beguira orain, cristaua, nolaco bide ederra dan Jesus ona
comunioco Sacramentuan maiz arcea, berari atseguin eguiteco ta çor
diozcagun esquer onac emateco.
Baina eguiten deçu au anima becataria? etzera çu aspaldico demboretan
pazcoatic pazcoara egon oi comunioco maiera gabe, ta orduan ere cere
Arçaiaren edo Justiciaren beldurrez? Etzabilça iguesi beçala, ta beti atzera
Jesus ona arcera etorceco? Ah triste cere galgarria! Bacinaqui cembat
ondasun ceruco gaitzen deçun! bacinaqui cer naigabea ematen dioçun cere
Jesus onari! ta cer sentencia içugarria Aldare artatic ematen duan! Adieçaçu
cer esaten diçun, çuri, ta guciai. Eguiaz, eguiaz esaten diçuet: Amen amen
dico vobis: espadeçue nere gorputza jaten, ta odola edaten, ez da çuetan
içango graciaren bicitza ederra, ta guero ceruco bicitza doatsua. Nisi
manducaveritis carnem fili hominis, et biberilis eius sanguinem. Baina ez da

34
aditu bear maiz Jauna arcea diodanean edocein guisatan arcea, baicic ongui
prestaturic, ta biotz garbiarequin onela ongui prestaturic dauden animetan
jarriric bere ondasun guciac eman nairic arquitzen da Jesus ona; ematen
duala duan gucia, bada ematen du bere gorputza, odola, anima, ta
Jaincotasuna. Beldurgabe diot, esaten du S. Agustinec: içanic gure Jaincoa,
dan beçala gucialduna, eman degun baino gueiago ecin eman ceguiquegun.
Dicere audeo, quod Deus cum sil omnipotens plus dare non potuit. Içanic
gure Jaincoa Jaquiunde utsa, etzuan jaquin cer gueiago eman. Cum sit
sapientissimus plus dare nescivit. Içanic atzenean gauça gucien Jabea, ta ecin
gueiagoraino aberatsa, etzuan içan cer gueiago eman. Cum sit ditissimus plus
dare non habuit. Au gucia ematea da Jesusen atseguin contentu andia bere
umeai, oec ongui prestaturic arquitzen diranean, baina becatuaren loiez
beteric dijoan biotzean? Onela dijoanac Jesus onari berriz bere aleguinean
gurutzeco eriotza ematen dio esaten du S. Pabloc. Rursum sibimelipsis
crucifiguentes filium Dei: bere gain arcen du Jainco biciaren Semearen odola:
reus erit corporis, et sanguinis Domini: jaten, ta edaten bere condenacioco
sentencia juditiun sibi manducat et bibit.
Ta oec dira gure arteco ascoc, Sacramentu orretan Jesusec ecusi dituan
esquergabequeri, tcharqueri, ta bidegabeac deseguiteco ematen diozqueen
esquer onac, adoracio, ta atseguin contentuac, herejeac baino ere bidegabe
andiagoac eguitea, gaizqui Jauna artuaz. Ala arcen deçu çuc guiçon edo
emacume birauen oitura madaricatu ori uzten ez deçuna. Ala çuc cere lagun
urcoarequin itz eguin naigabe, cer esana ematen deçula bici cerana. Ala çuc
guiçon edanean, jocoan, alferquerian çabilçana. Ala çu cerequico liçunquerien
oitura edo becatuaren perilac utzi nai ez dituçuna. confesatzen cera, ta bear
bada maiz, baina becatua uzteco asmoen iduripen uts batequin eta onela çoaz
guerotic guerora gueiago berrituaz Jesusen neque oinaceac ceregan danez.
Rursum sibimetipsis crucifiguentes filium Dei. Ai! nere cristauac ta cein
premiazcoa dan gaurco festibidadea! bada onembeste ecusten du, onembeste
darama ez herejeetatic bacarric baita gugandic ere.
Ta alaere çu Jesus ona isil isilic Sacramentu orretan gucia ecusten
deçula! çu cere Justiciaren ezpata çorrotza maguitic atera nai gabe! çu nondic
muguituco gaituçun bicitza eder bat eguitera, ta biotz eder garbiaquin çugana
etorcera! Bedeicatua içan bedi Jauna çure Misericordia, ta paciencia gurequin
içandeçuna. Orain eçagutzen ditugu ongui çure ontasunari eguindaco
tcharqueri eta bidegabeac. Lotsaz beteric arquitzen guera gure esquer
gabequeri oni beguiraturic. Urricaldu çaitez arren guçaz: uquitu itzatzu biotz
oec, damuz deseguin ditecen; iguçu arren çure lagunz ugaria, emendic
aurrera çu biotz garbiarequin artuaz birtutez birtute joateco, çure Sacramentu
orrec guretzat dacarcian ondasunac ez galceco, eta onela iristeco betico
bicitza doatsua. Amen.

BEDERAtziGARREN ERAcUSALDIA

35
Adirazten da, nola Birjina tchit Santa, Jaungoicoaren, eta gure Ama
maitagarria cerura jasoa, edo alchatua içan çan gorputz, eta anima.
Urrena, cer guc eguin bear degun bera onratzeco.

guero ere eldu, edo etorri çacu araco egun andi ura, ceinean mundu
onetatic jasoa içan çan cerura Birjina tchit Santa Jaungoicoaren, eta gure
Ama maitagarria. Festa onec garaitzen ditu Santuen beste festa guciac, dio S.
Agustinec. S. Jeronimoc esaten digu, ez dala munduan ecusi egun andiagoric.
Orregatic Eliz Ama Santac nai du, cristau guciac postutzea egun andi onetan!
Postu gaitecen gucioc egun onetan, dio Meçaren sarreran: Gaudeamus
omnes. Au guc ongui eguiteco, beguiraldi bat eman bear diogu gaurco
Misterioari, eta Misterio oni dagozcan gauçai. Urrena uquituco det, cer eguin
bear degun Birjina tchit Santa onratzeco? Asi gaitecen bertatic.

§ I.

Gure Salbatzaliea, piztuta berroguei garren egunean, igo çan cerura, eta
beraren Ama maitagarriac jarraitu nai cion biotz osoz; baina nola çan cristau
gucien lagunça, eta atseguin-contentua, Semeac nai içan çuan emen
gueratzea Ama, Eliz Ama Santari lagunceco bere nequeetan.
Ascoren iritzian, oguei ta iru urte igaro cituan eta bitarte onetan içan
çan Apostoluen, eta cristau gucien Eracuslea, guiari, eta Bitarteco andia.
Urtebatzuetan bicitu çan Jerusalenen; baina Juduac ecusiric, nola Apostoluac
çabalcen çuen Jesusen leguea, alcha çuen Eliçaren contra ecaitz içugarri bat:
Apostoluac çabaldu ciran mundearen lau aldeetara, eta Birjina tchit Santa
joan çan S. Joanequin Efeso ceritzan erri andira. Gutchitu çan ecaitz ura, eta
S. Juan Damascenoc dionez, biurtu çan Jerusalena, eta an bicitu çan il arte
gucian. Ez da guiçonaren mingaina gai, adierazteco, norainoco birtute, eta
Santutasunera igo çan Ama miragarri au, mundu onetatic irten çaneco.
Sortua içan çan Adanen becatuaren mancharic gabe, eta aimbeste doaiequin
edertu, eta apaindu çuan ordutanic Espiritu Santuac, non beraren
edertasunac garaitzen çuan Aingueru, eta Santu gucien edertasuna. Bere
sorcetic eçaguera osoarequin arquitzen çan, eta asi çan Jauna amatzen, eta
amorio au unetic unera andiagoa çan, animaco gracia, ta doaiac andiagoac
ciran eran. Norc esan, eta norc eçagutu ere, noraino ugarituco ciran Birjina
tchit Santaren birtute, eta Santutasuna egun bacoitzean? Eta noraino igoco
çan emen lurrean bicitu çan urteetan? Bicitu çan alabaina, gueienac
eracusten duenez, iruroguei, ta amabi urtetan.
Alderatu citzaion Birjina tchit Santari deserri onetatic cerura igotzeco
dembora, eta Aingueru batec aditzera eman omen cion noiz au guertuco çan.
çabaldu çan berri au, eta naigabe andia artu çuen cristauac, ceren Ama
maitagarri au çan gucien atseguin, eta poça, eta laster au gabe ecusico ciran;

36
baina arincen, eta goçatzen citzaten neque, ta naigabe au, oroituric, bere
Semeagana cijoala, eta içango çala beraren aldean gure bitarteco, eta
lagunçaile andia. Lecu gucietatic elcarren leian beçala, joan bide ciran
cristauac beraren azqueneco bendicioa arcera. San Juanec, Jesusec gurutzetic
aditzera eman ciona eguiteco, ecin utzi ceçaquean, Birjina tchit Santa
azqueneco ordu oetan. Beste Apostoluac urrutietan cebilçan Jesusen berriac
ematen, eta ascoren. iritzian mirariz arquitu ciran, Santo Tomas ez besteac,
Jerusalenen. Aditzera eman ciezten Eliçaren gobernuari cegozcan asco gauça:
alaitu cituan beren eguitecoan ari citecen gogo, eta biotz andiarequin eta
aguindu cien cristau guciai bere lagunça. Eracequi ciran arguiac, eta negar
eguiten çuen guciac. Irten ciran Aingueru guciac cerutic, Birjina tchit Santari
araco bidean laguncera. Ecusi cituan, nola cetocen; orduan, lenaz gainera,
eracequi citzaion Jaunaren amorian: eta aldeguin çuan erbeste onetatic.
Bereala bete çuan guela, eguzquiac baino gueiago distiatzen çuan, argui batec.
Etche artan ceuden guciac, eta era berean Jerusalenen, eta inguruan bici
ciran cristauac onratu çuen Ama maitagarri onen gorputza, Jaungoico-
guiçonaren dembora bateco bicilecua beçala. Ara joan ciran, eri guciac
sendatu ciran, eta S. Juan Damascenoc dio, Juduac berac ere etzirala gueratu
Birjina tchit Santaren ontarte, eta mesedeac dastatu, edo progatu gabe.
Eliçaco gurasoetatic batzuec ecin sinistu çuen, il çala Birjina guciz Santa, eta
oetatic bat içan çan S. Epifanio: cerren eriotza dan becatuaren saria, S. Pabloc
dion beçala, eta Birjina tchit Santac etzuan içan becaturic, ez jatorrizcoric, ez
berac eguinic, ez andiric, ez tchiquiric. Gainera, içanic Birjina au Jaungoico
beraren Ama, nola sinistu diteque eriotzaren mendean utzi naico çuala bere
Semeac? Alaere Eliçaren iritzia da, eguiaz il çala; baina Eliçaren gurasoac
dioe, Mariaren eriotza etzala içan, gurearen eran, becatuaren ondorena, eta
pena; etzuan alabaina içan becaturic: baicic il çala, ceren Jaunaren naia çan
Adanen ondorengo guciac eriotzaren nequea igarotzea. Il çan Jesus becaturic
ecin içan baceçaquean ere: eta era berean il çan beraren Ama ere; baino etzan
il eritasun, edo gaitzen bategatic, baicic Jaungoicoaganaco ongui nai, eta
amorioaren indarrez. Orregatic esan çuan S. Ildefonsoc: edo eçuala il bear
Birjina tchit Santac, edo il bear çuala Jaunaren amorioz.
Ez dago erabaquia, non obira çuen; baina S. Juan Damascenoc dio,
Jerusalenen il çala, len esan dedan beçala, eta guetsemanin obiratu çuela.
Eraman çuen obira, eta an ipini çuen Aingueruac, eta Apostoluac cantancen
çuela beraren onran. Iru egunez aditu ciran an Aingueruen soinu, eta cantac,
eta Apostoluac gau, ta egun tchandaca gorde çuen obia. Irugarren egunean
gueratu ciran osotoro Aingueruen canta, eta soinuac eta dembora artan
aguertu çan an Santo Tomas. Oni eracusteco Birjina tchit Santaren gorputza,
quencen due obia estalcen çuan arria, eta ecusiric, an ceudela, ipini citzaizcan
çapiac, eta oec usai goçoa alde gucietara çabalcen çuela, baina etzegoala
gorputzic; arrituen eran gueratu ciran, eta sinistu çuen, etzuala nai içan
Jesusec bere Ama maitagarria gueratzea obian ustelcen, eta arren bazcatzat,
baicic piztu, eta eraman çuala beregana. Au da Eliçaco gurasoen iritzia, eta

37
Eliça guciarena ere bai. S. Agustinec dio: içutzen naiz, Birjina tchit Santa
arren mendean gueratu çala gogoratze utsarequin: Perhorresco.
Baina norc adiraci, Birjina tchit Santa, piztuta cerura jasoa, edo
alchatua içan çanean, nola onratua içan çan? Irten ciran ceruco Aingueruac,
S. Bernardoc dionez, Birjina tchit Santari ceruraco bidean laguncera: irten
çan Jesus bera ere, eta eman cion bere besoa Ama maitagarriari, eta
Semearen besoan berea ipiniric asi çan cerura igotzen. Ain ederqui apaindua,
eta alaco eran argui eguiten çuala cijoan, non arrituric elcarri galdetzen cioen
Aingueruac: Nor ote da munduco basotic, Jesusen besoan berea ipiniric,
onembeste onra, eta atseguineguin igotzen dan andre au? Quae est ista, quae
ascendit de deserto, delicis affluens, innicha super dilectum suum? (Cantic.
8). Aingueruetatic miloiac, eta miloiac cijoacen Manaren igoera onetan,
batzuec aurretic, besteac beraren inguruan: elcarren leian jotzen cituen soinu
goçoac, eta cantatzen cituen Birjina Mariaren alabançac. Atrebituco naiz
esatera, dio S. Pedro Damianoc: Audacter dicam: igoera au Jesusena baino
ere ascoz onra, ta gloria gueiagocoa içan çala; ceren Jesusen besoan berea
ipiniric igo çan Maria, baina Jesus igo çanean Aingueruac bacarric bidera
irten citzaizcan. Au aditzen da, uzten degula alde bat Jesusec Jaungoico-
guiçonac beçala berequin duan, onra, eta gloria: Salva fili majestate.
Eta ceruraco igoeran guisa onetan onratua içan baçan, cer içango çan
çori oneco erri artara igo ezquero? S. Pabloc an egon ondoan, etziaquian, cer
esan, eta arrituric cegoanac beçala, esan çuan: ez beguiac ecusi, ez belarriac
aditu, ez guiçonac iritsi du, nolaco ondasunac prestaturic dauzcan Jaunac
bere adisquide, ta serbitzariençat. Eta ondasun ain miragarriac prestatu
bacituan, bera amatzen duen guciençat, cer etzuan eguingo bere Ama
maitagarriarençat? Ama onec bacarric Aingueru, eta doatsu guciac baino
gueiago amatu çuan Jaunac, nolaco onrac, eta ondasunac etzituan bada
prestatuco Ama onençat? Il çan unean bertan, atseguin-contentuen sari ain
ugaria eman cion beraren animari, non doatsu guciena bat eguinda ere, ecer
ez dan Ama miragarri onen animac artu çuanaren aldean: eta animac artu
çuan sari oni cegozcan beçalacoac içan ciran piztuta cerura igo çanean içan
cituan onrac. Jaso çuan, doatsu, eta Aingueru gucien toquiac baino ascoz
gorago, S. Agustinec dion beçala: eta bere Semearen escuiean ipini cion bere
Trono, edo jarlecua. Trinidade guciz Santac eguin ciozcan agur, eta ongui
etorriac norc adiraci bear beçala? Aita beticoac beguiratzen dio bere alabaric
maiteenari beçala: Semeac bere Ama guciz maitagarriari beçala: eta Espiritu
Santuac bere jauregui, eta bicilecu beste gucien artean ederrenari beçala.
Atoz, esaten dio Trinidade tchit Santac; atoz çure goiende, edo dignidadeari,
eta çure santutasunari dagocan coroa arcera: Veni, coronaberis (Cantic. 4).
Içan çaite Aingueruen, eta guiçonen Erreguina: çure santutasunaren modu
ederraquin guia-itzatzu gauça guciac, eta betiraunde gucian erreguina-eçaçu
Aingueruetan, eta guiçonen biotzetan: Specie tua, et pulchritudine tua
intende prospere procede, et regna (Psalm. 44). Eman cion, dio S. Anselmoc,
escu gucia ceruan, eta lurrean: ta ez da Birjina onec ez deçaquean gauçaric:

38
alaitu ditzaque alabaina gogaituric bici diran becatariac berac ere, eta piztu
deçaque oen biotzetan ceruaren uste, edo esperança: Nihil imposibile, cui
posibile est relevare in salutis spem desperantes. Eta S. Pedro Damianoc
dionez, Manaren escuetan ipini cituan Jaunac bere Urricaltasun, edo
Misericordien gordairuac. Orregatic esaten dio S. Agustinec: çu cera
pecatarien uste, edo esperança bacarra: çure bidez uste degu becatuen
barcacioa, eta çugan ipincen degu gueroco sariaren esperança. Orra, nere
cristaua, gaurco Misterio andia, eta oni dagozcan gauçac. Au gucia aditu, eta
ez guera esnatuco Ama maitagarri au onratzeco? Baina cer ote da guc
onetaraco eguin bear deguna? Au da orain ecusi bear deguna.

§ i.

Aditu deçu, cristaua, Birjina tchit Santa, Jaungoicoaren, eta gure Ama
maitagarria, il baçan ere Jaunaren naia eguiteco, etzala obian gueratu
ustelcen, baicic laster piztu çala, eta bere seme, ta ceruco Aingueru guciaquin
igo çala Trinidade guciz Santaren aldera. Aditu deçu nola onratua içan çan.
Eguin çuan Aingueruen, eta guiçonen Erreguina: eman cion ceruan, eta
lurrean escu gucia, eta beraren escuetan ipini cituan Jaunac bere,
Urriquimentu, edo Misericordien ondasunac. Sinisten degu au, eta Ama
maitagarri au ez degu onratuco?
Onetaraco lenengo lecuan jaiera andiarequin deitu bear diogu gure
premietan. Bigarrena era berean esan bear da Errosario Santua, bada berac
eracutsi cion Santo Domingori, herejeac, eta becatariac ceruraco bidean
ipinceco. Irugarrena, beraren onran sarritan artu bear dira Sacramentuac, eta
ençun bear da Jaunaren itza. Jaungoicoarena danac, ençuten du
Jaungoicoaren itza, dio Jesu cristoc: argatic ez deçue çuec ençuten, ceren
Jaungoicoarenac etzeraten: Propterea vos non auditis, quia ech Deo non estis
(Joan 8). Laugarrena, aldeguin beraren onran becatutic, batecere
garbitasunaren contraco itzeguite, eta modu lotsagarrietatic. Atzenean,
beraren onran utzi bear ditugu becaturaco bide, eta perilac; bestela cer onra
emango diogu Birjina tchit Santari, baldin gugan danez berriro gurutzean
ipincen ari baguera beraren Seme maitagarria, S. Pabloc dion beçala?
O Ama guciz maitagarria! Berandu bederic, erabaqui degu çu era
onetan onratzea, eta çugana gatoz gure otoiz, edo erregu umilac Eliz Ama
Santarequin eguitera.
Agur Aingueruen, eta gure Erreguina, Misericordiazco Ama! Salve
Reguina, Mater Misericordiae. ceruco Erreguinac beçala gucia deçaqueçu, eta
çure escuetan ipini ditu ondasun guciac: eta Ama Urricaritsu, edo
Misericordiazcoac beçala, gure alde eguin nai deçu, al deçun gucia, nolaco
uste, edo esperança ez degu çugan ipini bear?
O! Birjina guciz Santa! çure aurrean gaude gaur, gure esquergabequeri,
eta becatuen lotsaz beteac alde batetic, baina alaitzen gaitu çugan artu degun

39
uste, edo esperançac, eta Eliçarequin diogu: Agur, vicitza goço, eta esperança
gurea! Vita, dulcedo, et spes nostra: salve.
Gu guera Ebaren ume deserrituac: galdu guinduan gure lenengo ama
onec, eta erbeste onetan bici guera, aren becatuaren ondoren saminac
aunatzen gaituela; baina çu cera Jaungoicoaren beraren Ama, eta dembora
berean gurea ere bai, eta eman diçu Jaunac, gure nequeac arinceco escu
gucia. çuri deiez gaude bada Ebaren ume deserrituac negarrez, eta adiaz
çugana suspiratzen degu negarrezco ibar onetan: Ad te clamamus echules fili
Evae: ad te suspiramus guementes, et flentes in hac lacrimarum vaile.
Norgana joan al gaitezque, çugana baicic, o Maria! Ea bada bitarteco
gurea, çure begui urricaritsu oriec biurtu itzatzu gugana: Eja ergo, advocata
nosIra, ilos tuos misericordes oculos ad nos converte.
Emengo neque, eta gurutzeac, ta emengo premiac arincea, ta goçatzea,
nai degu, baina ascoz gueiago, gure egunac ongui bucatzea, eta çure Seme
Jesus maitagarria betiraunde gucian ecustea, eta çurequin batean alabatzea.
Eracuscuçu bada deserri onen ondoren Jesus çure sabeleco frutu bedeicatua:
Et Jesum benedictum fructum ventris tui nobis post hoc echilium ostende.
O guciz beraa! o Piadosa! o Maria Birjina goçoa! erregueçaçu, gugatic,
Jaungoicoaren Ama Santa, çure Seme Jesusec aguindu digun betico bicitza
iritsi deçagun. Amen.

AMARGARREN ERAcUSALDIA

Birjina cuit santaren jaiotzaren gainean.

Jacob autem guenuit Josepp, virum Mariae


de qua natus est Jesus, qui vocatur Cristus. Mathei 1.

Iru jaiotzari bacarric poçaldi, edo festibidadea eguin oi die Eliz Ama
Santac. Eguiten dio lembicia Jesus maitagarri Jainco-guiçonaren Jaiotzari,
gucion Salbatzailearen jaiotzari dagocan beçala. Eguiten dio urrena Jesusen
etorreraren berri onac ematera Jesusen aurretic etorri çan S. Juan
Bautistaren jaiotzari. Eguiten dio irugarrena, eta eguiten dio S. Juan
Bautistaren jaiotzari baino ascoz bide gueiagorequin çori oneco Jesusen Ama
maitagarriaren jaiotzari. Jaiotza onetan atseguin pocez beteric Eliz Ama
Santa deiez asitzen çaio Birjina tchit santari, esaten.diola: çure jaiotzac,
Birjina Jainco beraren Ama, atseguin pocez bete du mundu gucia. Nativitas
tua Dei guenitrich Virgo, gaudium anuntiavit universo Mundo. Jaiotza onen
gainean bada nere ençunleac ceina çuec beneratzen, eta alabatzen deçuen
atseguin pocez beteric itzeguin biar diçuet gaur; baina lenago, Aita Santu
Benedicto chi aguincen digun beçala doctrinaco puntutcho bat uquitzera noa.
Içan bedi bada, gaurco gure doctrina Birjina tchit Santari çor çaion
beneracioaren gainean.

40
Iru beneracio mota eracusten ditue Teologoac. Lembicicoa da
Jaungoicoari bacarric ematen diogun beneracioa, Teologoac S. Agustinequin
Latria deitzen dioena. Beneracio au ematen diogu Jaunari gauça gucien
Eguile andi, ta Jauna dalaco eçagueran. Bigarren beneracio mota da Santuai
ematen diogun beneracioa, Dulia Teologoac deitzen dioena. Beneracio au
ematen diegu Santuai Jaincoaren adisquideai beçala, gure bitartecoai, eta
Espirituaren temploai beçala. Argatic beneracio au Jaunari ematen diogun
beneracioa baino ascoz tchiquiagoa da; beneratzen degu alabaina Jaincoa
gauça gucien Eguile andia, eta Jauna beçala; eta Santuac, ez Jaincoac balira
beçala, baicican Jaungoicoaren adisquideac, gure bitartecoac, eta Espiritu
Santuaren temploac beçala. Irugarren beneracio mota da Birjina tchit Santari
ematen diogun beneracioa, Hiperdulia Teologoac deitzen dioena. Beneracio
au aurreneco bien bitartean arquitzen dan beneracioa da, alde batetic
alabaina ascoz, eta ascoz tchiquiagoa da Jaincoari ematen diogun beneracioa
baino, bestetic andiagoa da beste Santuai ematen çaten beneracioa baino.
Badaquit Birjina tchit Santari, eta berebat Santuai ematen diogun
beneracioaren contra asco daraustela herejeac, eta Birjina, eta beste Santuac
Jaincotzat adoratzen baguindu beçala, idolatrac guri deitzerainoco ausardia
duela. Nolabait engainatu bear beren icasleac.
Baina guc aitorcen diegu biotz osoz Jainco bacar bat dala: aitorcen
diegu Santu guciac, eta Birjina tchit Santa bera ere ezpalira beçala dira
Jaunaren anditasun baztergabecoaren aurrean. Omnes guentes quasi non
sint, sic sunt coram eo: aitorcen diegu S. Agustinequin, Jaincoari ematen
diogun beneracio andi Latria deitzen çaiona Jaincoaz osteroncean inori eman
bear etzaiola. ilo cultu, qui graece Latria dicitur, nec colimus, nec colendum
docemus, nisi unum Deum. Baina diogu S. Agustin berarequin, diogu Eliz
Ama Santarequin beneratu bear dala Birjina tchit Santa, ez equiaqui Jaincoa
baliz beçala, (au litzaque alabaina ancinaco hereje coliridianoen herejia)
baicican Jaincoaren Ama beçala, baicican Santa gucien Erreguina beçala,
baicican Jesu-cristoz ozteroncean gure Bitartecoric andiena beçala. Benera
deçagun Jaincoaren Ama, dio Niceaco concilio i, ez Jaincoa beçala, baicican
Jaincoaren Ama beçala. Sanctam quoque guenitricem adoremus, non
tanquam Deum, sed tanquam Dei Mater, secundum carnem.
Beneracio au ematen diogu Birjina tchit Santari lembicia: guerengan
aitorcen degula, ta sinisten Jaincoaren Amatzat; Santu gucien, ta Aingueruen
Erreguinatzat: Bigarrena, beste Santuetan baino uste gueiago degula beraren
bitartecotasunean. Irugarrena, beraren Letaniac esanaz, eta berari gure
bitarteco andiari beçala erregutzeaz. Laugarrena, beraren imajinai agur, ta
erreberencia eguinaz. Baina contu emen Trentoco concilioac eracusten digun
dotrinarequin. Beneratu bear dirala dio concilio onec Birjina tchit Santaren
imajinac, (baita beste Santuenac ere): imajinai ematen çaten beneracioa
igarotzen da alabaina, edo çucencen da Birjina beragana. Baina concilio berac
eracusten digu ezdala uste içan bear, ascoc bear bada uste duen beçala,
Mariaren imajinetan arquitzen dala mesedeac eguiteco escu, edo birtuteren

41
bat. Imajinac alabaina, ez dira beste gauçataraco, ezpada ceruan dagoanaz
oroi gaitecen.
Jauna, esango dit norbaitec, ni oraindaino uste orretan bicitu naiz, eta
uste onequin nic, eta beste ascoc lenago promesac eguiten diozcagu Ama
Birjina Arançaçucoari, beste imajinai baino. Baldin ustea ipini badeçu
Arançaçun arquitzen dan imajinan, gaizqui ipinia da; eta jaquin bear deçu,
besteac (baldin gaucen cerbait berri badue) Ama Birjina Arançaçucoari, edo
besteren bati promesac eguiten diozqueenean, ez duela bere ustea imajina
edo bulto artan ipincen, baicican ceruan arguitzen dan Birjina beragan.
Jauna; beraz diona eguia bada; edo imajinac ezpadue mesedeac eguiteco
escu, edo birtuteric batere, alferric da, edo obeto esateco, çoraqueria da,
Arançaçuco, edo beste toquiren bateco imajinai promesac eguitea. Ez
orrelacoric. cergatic Birjina tchit Santac imajina bataren bitartecotz ascotan
mesedeac eguiten ditu, beste imajinen bitartecotz eguiten ez dituanac.
cergatic eguiten duan au, ori ez da gure contuco gauça.
Bigarrena; Trentoco concilioac eracusten digu, Birjina tchit Santaren
imajinai, eta orobat beste Santu gucienai, etzateela erregutu bear, etzateela
ecer escatu bear; imajinac alabaria ez due gure erreguac aditzeco belarric.
Jauna, esango du arrituric norbaitec; Jauna, nola içango da, baldin gucioc
Mariaren imajinai erregutzen, eta mesedeac escatzen egoten baguera? Gucioc
egoten guera erregutzen, eguia da, imajinen aurrean, baina ez diogu
erregutzen imajinari, edo bultoari, bacican ceruan arquitzen dan Birjina tchit
Santari, ceinaz imajinac oroi erazten gaituan. Au da concilio Trentocoac
gauça onen gainean eracusten digun dotrina; doctrina bear bada
cembaitençat premiazcoa. Goacen orain Birjina tchit Santaren jaiotza
doatsuaren gainean itzeguitera. Birjina guciz Santa! indaçu çure gracia, ta
lagunça neretzat goieguia dan lan onetaraco, bada escatzen diçut çuc
aimbeste nai deçun Aingueruaren agur andiarequin Abe Baria.

Jacob autem guenuit Josepp, virum Mariae


de qua natus est Jesus, qui vocatur christus. Mathei 1.

Jacob içan çan Joseren Aita, Jose Mariaren esposa, ceinagandic jaio çan
Jesus, cristo deritzana, dio gaurco Ebanjelioac. Jacob autem guenuit Josepp
virum Mariae de qua natus est Jesus, qui vocatur christus. Au da Ebanjelistac
Mariaren jaiotzaren, eta bicitzaren gainean itzeguiten duen gucia. cer da au,
Ebanjelista Santuac? esaten die S. Tomas de Vilanuevac Mariaren jaiotzaco
sermoian; cergatic Mariaren jaiotzaco gauça miragarriac aditzean artuco
guenduquean atseguin contentu andia ucatzen diguçue? cergatic gauça onen
atseguin pozgarriac, aimbeste ansiaz deseatuac isilic uzten dituçue? Cur tanto
nos gaudio privatis? Cur ha tan laecta; et desiderata conticuistis?. Alaere, dio
Santuac, isilic uzten dituen gauça gucien ordain da (eta ascoz gueiago),
Mariari Jesusen Ama dala esatean, ematen dioen alabança. De qua natus est
Jesus. ceren baldin Maria bere jaiotzan bada Jaunac berac bere Amatzat

42
eternidadetic auturicaco aur doatsu ura, ceinagandic jaio bear çuan, eta jaio
çan Jesus, cer nolacoa içango da jai otza au? cembat santidadez, graciaz,
doaiez, birtutez betea? cein atseguin poz andicoa Mundutar gaichoençat?
çuec, uste det, nere ençunleac, ansia andiarequin gauça oec aditu naico
dituçuela, eta nic, gauça oec berac nolaere bait çuei adirazteco, diot: Mariaren
jaiotza da: Jaicoarençaco guciz Santa; Manduarençat guciz atseguin
pozgarria. Ona emen, gaurco nere itzeguiteco gai gucia.

§ I.

Mariaren Jaiotza da lembicia Jaincoarençaco, eta Jaincoaren beguietan


guciz Santa; au da, Jaunaren graciaz, birtutez ta doaiez betea. Birjina tchit
Santa ecin gueiagoraino ceruco graciaz, doaiez ta birtutez betea, ta edertua
içan çala ecin ucaditequean, eta Eliçaco Doctoreac arguiro eracusten diguen
gauça da. Ecin asma diteque, dio S. Anselmoc, Jaunarenaz osteroncean, edo
Jaincoarena ezpada Birjina onen Animaco edertasuna baino ederragoric.
Ondoric ez duan itsasoa adinacoa da Mariaren gracia, dio S. Juan
Damascenoc; eta S. Epifanioc, numero, ta neurri guciac baino andiagoa.
Aingueruari, eta Santuai, dio S. Buenabenturac S. Jeronimorequin batean,
Aingueruari, ta Santuai, ta beste gaineraco guciai puscaca eman die Jaincoac
bere gracia, baina Jesusen Amari eman cion cegocanari beçala, graciaren
betetasun guci-gucia. Ceteris per partes praestatur, Mariae vero simul se tota
infudil gratiae plenitudo. Doctore Santu oec, eguia da, ez duela icendatzen
Mariaren jaiotza, sorcea, edo beste demboraric, baina oen esan oriec
Mariaren jaiotzari dagozcanac dira; graciaren betetasun edo ugaritasun au
gucia Mariari ematen dioc, ceren Jaincoaren Ama içateari ala dagoquion, edo
ceren Maria dan araco Jaincoaren eguitura eder-miragarri ura, ceinagandic
jaio çan Jesus Jainco guiçona, Maria, de qua natus est Jesus, eta Birjina tchit
Santa bere jaiotzaco puntuan ere çan Jaunac bere Amatzaco eternidadetic
autu çuan aur eder-miragarria: çan Jaincozco imajina eder ura, ceinagandic
jaio bear çuan, eta jaio çan Jesus. Maria, de qua natus est Jesus.
Gauça au, bear dan eran sinisteco, edo beinçat cein sinisgarria dan
eçagutzeco, jaquin bear da, gure Jaincoac norbait autzen duanean carguren
bateraco, ez diozcala ucatzen carguari dagozcan gracia, doai, eta birtuteac.
Jaincoac cerbaitetaraco autzen dituanac, prestatzen ditu, dio S. Tomas
Aingueruac, autzen dituan carguraco egoquiac eguiten dituan moduan. Quos
deus ad aliquid eliguit, ita praeparat, ac disponit, ut ad id quod eliguntur,
inveniantur idonei. Argatic S. Juan Bautistari bere jaiotzatic eman ciozcan
aimbeste gracia, doai, eta birtute, ceren autu çuan bere precursoretzat.
Argatic S. Pedrori aimbeste constancia, ceren autu çuan Eliça guciaren
burutzat. Argatic aimbeste Fedearen celo S. Pablori, ceren autu çuan
Fedearen çabalçailetzat. Emendic, baldin Birjina tchit Santa bere jaiotzan
(baita bere sorcean ere) auturic arquitzen bada Jainco beraren Amatzat, ecin

43
ucatuco diozca Jaunac dignidade, ta echelencia oni dagozcan gracia, doai, ta
birtuteac. Baina, norc, nere ençunleac, norc adieraci, norc eçagutu ere cein
andiac, cein ugariac içan bear duen Jaincoaren Ama içateari dagozcan ceruco
gracia, doai, eta birtuteac? Galde bequie Doctore Santuai cer dignidade cer
echcelencia dan Jaincoaren Ama içatea? Batzuec erançungo due miragarri
gucien artean miragarri andiena, ta berriena dala. Miraculum miraculorum
omnium; besteac, Jaincoaz osteroncean asma al ditequean goitasun, eta
echcelencia guciac igarotzen eta garaitzen dituala. Hoc unum, quod Dei
Mater est, echcedit omnem altitudinem, quae post Deum coguitari potest.
Galde bequie cembait Teologori, eta ardura gabe erançuten due: Jaincoaren
Ama içatea dignidade ta echcelencia baztergabecoa dala. Galde bequio
Teologo gucien buru S. Tomas Aingueruari ere, eta erançungo digu, eraren
batera bazterric, edo mugaric ez duan dignidadea dala Amatasun au. Birjina
doatsuac, dio Santuac, Jaincoaren Ama danez, nolerebait bazterric ez duan
dignidadea du; ceren bazterric gabeco on, edo ontasuna dan Jaincoa,
ceinaren Ama dan: eta alde onetatic ecin eguin diteque gauça obe-goiago, ta
miragarriagoric. Beata Virgo, ech hoc, quod est Mater Dei, haber quamdam
dignitatem infinitam, ech Bono infinito quod est Deus, el ech hac parte non
potest aliquid fieri melius.
Ongui: eta Jaincoaren Ama içatea dignidade, eta echcelencia onen goi
miragarria bada: eta beste aldetic S. Tomas Aingueruac dion beçala, Jaincoac
carguren bateraco aututzen dituanac prestatzen baditu carguari dagozcan
gracia, doai eta birtuteaquin, içanic Birjina tchit Santa dignidade, ta
echcelencia onetaraco autua eternidadetic, cembat santidade, cembat gracia,
cembat doai, eta birtute içango cituan bere jaiotzan? Gogora ecarçue çuec,
nere ençunleac, eta çuec au gogoan darabilçuen bitartean, nic uste det Aita
Suarez jaquinsuarequin: Mariac bere jaiotzan, ta lenagotanic ere cituan
Santutasun, gracia, doai, ta birtuteac gueiago, ta ugariagoac cirala içan diran,
ta içango diran Santu, ta Santa gucien Santutasun, gracia, doai, eta birtuteac
baino: gueiago, ta ugariagoac ceruco Serafin, Tronu, eta Aingueru gucienac
baino. ceren oec guciac batean ipini arren Jaincoaren Ama içateac duan
echcelencia ta dignidadeagandic urruti arquitzen dira.
Ipini hitez alde batetic Legue çarrean, ta berrian içan diran Santu, eta
Santa guciac. Ipini bitez araco Sara aec, Jael aec, Judith aec, Ana aec. ipini
araco Abrahan leial aec, Jose constante aec, Dabid urricalsu aec. Ipini Erriac,
ta erreinuac, Espaina, Italia, Francia, Grecia, India, Jaunaren Leguera cituen
Apostoluac. Ipini Jesu-cristogatic mundua beren odolez umandu duen
Martiri guciac. Ipini, Jauna osotoro serbitzeagatic, mendi urruti, ta
bacardadeetan bicitu diran eremutar guciac. Ipini paret artean Aingueruen
eraco bicitza eder garbi bat eguin duen Birjina guciac. Ipini Relijioen
fundadoreac beren seme guciaquin, S. Benito, S. Agustin. Santo Domingo, S.
Francisco, S. Bruno, S. Ignacio ta beste guciac. Alcha orain animaren beguiac
ceru Empireoraino, ecin conta al dira Aingueruac, eta dan tchiquienac
santidade, gracia, doai, ta birtute gueiago du Santuric andienac baino. Ipini

44
bitez Aingueru beenecoac, erdicoac, eta goienecoac. Norc adieraci, cein andia
içango dan aimbeste Santu, aimbeste Aingueruen Santidadea? Norc adieraci
norainocoac içango diran oen gucien gracia, doai eta birtuteac? Baina ipini
bedi beste aldetic araco Jaunac bere Amatzat eternidadetic arturic jaiotzen
dan aur eder miragarri ura. Ez ote da aur au bacar bacarric Santuen eta
Aingueruen escuadra oriec guciac baino ederrago? Ez ote du, oriec guciac
baino Santidade, gracia, doai eta birtute gueiago ? Eguiaz ni erraz engainatu
naiteque, baina uste det asco guiçon jaquinsurequin, Santu guciac, Aingueru
guciac, dignidade, ta echcelencian garaitzen dituan beçala, era berean
garaitzen dituala animaco edertasunean, gracia, doai, ta birtuteen
ugaritasunean. Uste det, Jaunac ederrago deritzala bere Ama içateco
mundura aguercen dan aur eder miragarri oni, Santu guciai, ta Aingueru
guciai baino. Ecin conta al dira nere serbitzari oec guciac, dio Jaunac.
Adolescentularum non est numerus; baina au bacarric da nere ederra, dio aur
onegatic; au bacarric santidadez, graciaz, doaiez ta birtutez osotoro betea.
Unica est columba mea: perfecta mea, Emendic, içanic Jaunaren beguietan
aur çori oneco au onen ederra, onembeste graciaz, doaiez, ta birtutez betea,
aur au, edo Mariaren jaiotza da Jaincoarençaco, edo Jaincoaren beguietan
guciz Santa. Au da aurrena adierazteco artu guenduan gauça.

§ i.

Mariaren jaiotza Jaincoaren beguietan guciz ederra guciz Santa, içateaz


gainera, da mundu guciarençat guciz atseguin pozgarria. Gure jaiotzac, baldin
fedearen beguiaquin beguiratzen badiegu, ez dira ez atseguin pozgarriac,
baicican negargarriac: jaiotzen guera alabaina Adanen becatuan irabiotuac:
jaiotzen guera gaitzeraco grinaz gueran gucioc beteac; jaiotzen guera Jainco
beraren etsaiac, eta etsai galgarriaren mendeco anima galduac. Ez da eguiaz
ez, Mariaren jaiotza guisa onetaco jaiotza doacabe-negargarria; jaiotzen da
alabaina Adanen becatuaren loiac batere ucuitu gabe, jaiotzen da ecusi degun
aina graciaz, doaiez, eta birtutez edertua. Eta, au ez da bideric asco Mariaren
jaiotza mundu guciarençat atseguin pozgarria içateco? Bideric asco da, bai,
munduac ondo eçagutzen balu cer gauça dan Adanen becatuaren loiac ucuitu
gabe jaiotzea: eta jaiotzea aimbeste ceruco graciaz, doaiez, ta birtutez edertua,
eta apaindua. Baina nola ongui eçagutzen ez ditugun gauz oec, ez da guretzat
ain atseguin poz andicoa alde onetatic. Guciz atseguin pozgarria da mundu
guciarençat, ceren munduac aimbeste seculan ansi andiarequin uste çuan
Salbatzailearen Amaren jaiotza dan.
Bai, nere ençunleac, bai; Mariaren jaiotza guciz atseguin pozgarria da
mundu guciarençat, ceren Salbatzailearen Amaren jaiotza dan. De qua natas
est Jesus. Adan, gure lembicico gurasoac Jaunarequicoa galdu çuanetic
Mariaren jaiotzara lau mila eta gueiago urteren arrastoa çan. Dembora
onetan gucian Salbatzailearen berria içan çuen munduan ascoc; içan çuen

45
Patriarcac, içan çuen Erregue ascoc beinçat. Içan çuen Profetac ere; eta
Munduac oen ezpainaz ansia guciz andiarequin deitzen cion bere Salbatzaile
oni. Adan guiçagajoac beti beguien aurrean ceuzcala bere çoraqueriaz bere
buruari, ta ondorengo guciai eguin ciezten calte arrigarriac, oec guciac
erremediatu naiaz, deituco cion eguiaqui gucien ordez, deituco cion bein da
berriz, ta ascotan ere, deituco cion egun oro goiz arrats, da, norc taqui cembat
aldiz? Deituco cion bere bat Abrahanec ere, deituco cion, eta deitu cion Jacob,
onen semeac ere. Salbatzailea ecusteco ansiaz noa ni mundutic Abrahanen
Limbora esaten cien Jacobec bere umeai ilceco puntuan; an egon bear det
nic, eta egon bear due ongui il guciac, Salbatzaile au datorquigun artean.
Salvatorem meum echpectabo. Noiz artean, Jauna, esaten cion Dabid
Santuac ere Jaungoicoari, noiz artean egongo cera gueldiric, ta gugana etorri
gabe? Eguiçu Jauna, gaurdanic, ta luçatu gabe, eguiteco çauden cere lan
andia: esnaçaçu çure Escugucialdun ori, eta atoz, atoz gucien Salbatzailea.
Echcita potentiam tuam, et veni. Era onetan bertan Jaunari aguertu ciozcan
Munduac bere Salbatzailea ecusteco ansia arrigarriac Profeten ezpainaz. Oen
artean Isaiasec adieraci çuan, içango çala demboren buruan Birjina bat aur
dun guiçonic gabe. Birjina au erdico çala, eta içango çuala seme bat Birjina
guelditzen çala. Ecce Virgo concipiet, et pariet filiun. Au era ascotara
adieraciric, asitzen çate ceruai otsez, esaten diela: certan çaute, ceruac, orren
legorrac? Noiz urtu bear due çuen odeiac? Noiz Espiritu Santuac odei eguinic
eguingo du Birjin Amaren lur garbian bere birtutez eguiteco dagoan lan
andia? Aitu bedi, aitu bedi noiz ere bait, ceruac, çuen legortasua ori. Rorale
Caeli desuper. Bial eçaçue odeiac, guc aimbeste ansiaz uste degun gure
Salbatzailea. Et nubes pluant justum. Ansi oequin, nere ençunleac, igaro
cituan mundu doacabe onec lau mila eta gueiago urte gure Salbatzailearen
ustean. Orain, norc adieracico du onembeste ansiarequin bere Salbatzailea
uste çuan munduarençat, cein atseguin pozgarria dan Salbatzailearen
Amaren jaiotza? Ez eguiaqui nic beinçat; ni contentu guelditzen naiz
esatearequin, Mariaren jaiotza guciz atseguin pozgarria dala mundu
guciarençat; ceren aimbeste seculan ansia andiarequin uste çuan
Salbatzailearen Amaren jaiotza dan. De qua natus est Jesus.
Eguia au are obeto eçagutuco degu, cer guisatan deitzen Escritura
Santac Jesus gure Salbatzaileari, eta cer guisatan Mariari contuz beguiratzen
badegu. Jesus gure Salbatzaileari deitzen dio Escritura Santac Eguzqui alde
gucietara argui eguiten duana; Sol iluminans per omnia. Salbatzailearen
Amari bere jaiotzean deitzen dio Escriturac, edo Aingueruac; Eguzqui
Jaincozco onen aurretic aguercen dan arguia edo eguança. cein ote da,
equiten dioe elcarri Aingueruac ecusiric Salbatzailearen Ama jaiotzen; cein
ote da onaco eguançaren eran aguercen dan au ? Quae est ista, quae
progreditur quasi aurora consurguens? Emendic naita ez guciz atseguin
pozgarria içan bear du Salbatzailearen Amaren jaiotzac mundu guciarençat.
Au ongui eçagutzeco gogora ecarçue cein era negargarrian arquitzen çan
mundua Mariaren jaiotzan; becatuaren iluntasun içugarriac cein estalia.

46
Israel-darrac ez besteac gueienac Jaincoa utziric fedegabetasunaren gau
ilunean bici ciran. Guciac atera ciran, dio Dabid Santuac, ceruco bidetic;
guciac galdu ciran Jaincoarençaco, ta ceruraco; etzan gucien artean gauz on
bat eguiten çuanic, bear beçala beinçat. Omnes declinaverunt, simul inutiles
facti sunt; non est qui faciat bonum, non est usque ad unum. Argatic çabaldu
çuan bai, ta ongui alaere, infernuac bere eztarritzar içugarria, dio Isaias
Profetac; idiqui cituan ecin gueiagoraino bere orçac, eunca, ta miloica
irinsitzeco animac. Propterea dilatavit infernus animam suam, et aperuit os
suum absque uilo termino. cein era negargarrian arquitzen çan mundua
Salbatzailearen Ama mundura aguercean! Becatuaren gau belz, eta iluntasun
içugarriac gucia artua, ta estalia. Bai, dio Isaias Profetac, gauac, ta
iluntasunac estalia arquitzen çan mundua, eta itsuturic jende guciac.
Tenebrae operiebant terram et caligo populos.
Esan guidaçue orain, nere ençunleac, onembeste iluntasunen artean
arquitzen bada mundua Mariaren jaiotzan, eta onembeste iluntasunen artean
aguercen bada Maria eguançaren eran berequin dacarrela Jesus eguzqui
Jaincozcoa, ez da guciz atseguin pozgarria Mariaren jaiotza mundu
guciarençat? Eguin deçagun contu, mudaturic gure ceru onen, eta
Eguzquiaren muguimentua, orain cembait orduco gaua degun beçala, sarcen
çacula, ez sei ilabetecoa Groelandian beçala, baicican berroguei, edo gueiago
urteco gau luce icaragarri bat. Esan guidaçue, baldin dembora oen gucien
buruan aguertuco balitzacu eguanz ederra, berequin ondoren duala Eguzquia,
cein atseguin pozgarria içango litzaque? Ez guinaque eguiaz Groelandian
beçala contentu gueldituco eguançari Musicaz ongui etorri eguitearequin;
igaroco guinaque noasqui, fedeac besteric ez eracustera, Jaincotzat
adoratzeraino ere. Eta, cer luque cer ecusi cembait urteco iluntasun oec
Mariaren jaiotzan mundu doacabe au estalcen çuen iluntasunen aldean?
iluntasun oec becatuaren iluntasun icaragarriac ciran; eta ciran ez berroguei
urtean, baicican berroguei seculan, eta gueiagoan iraun çuen iluntasunac.
iluntasun icaragarri oen artean, bada, aguercea Maria eguanz guciz eder
baten eran, quasi aurora consurguens, bere ondoren duala gucien Salbatzaile
Jesus eguzqui Jaincozcoa, cein atseguin pozgarria içango da? Nai ta ez guciz
atseguin pozgarria. Guciz atseguin pozgarria Aingueruençat; guciz atseguin
pozgarria Limboco guraso santuençat; guciz atseguin pozgarria Purgatorioco
anima gaichoençat; guciz atseguin pozgarria gucionçat; itz batean, guciz
atseguin pozgarria mundu guciarençat; ceren munduac ainibeste seculan
ansia andiarequin uste çuan Salbatzailearen Amaren jaiotza dan. De qua
natus est Jesus. Au da bigarrena, ta atzena adierazteco artu guenduan gauça.
Poztu bitez bada gure biotzac, dio S. Pedro Damianoc; Echultemus; eta
Jesus maitagarriaren jaiotzan atseguin contentuz bete oi diran beçala gure
animac, bete bitez Jesusen Amaren jaiotzan ere: et sicut gaudere solemus in
Nativitate christi, ita etiam et gaudeamus in Nativitate Matris christi. Baina,
cer probetchu ateraco degu atseguin-poz onetatic, aztutzen baguera Mariaren
santidadea imitatzeaz? Probetchuric batere-ez, edo obeto esateco,

47
probetchuaren ordez calte andiac. Argatic alferricaco gauça içan ez dedin
Mariaren jaiotzaren gainean predicatzea, eta festibidade au eguitea, ez degu
contentu guelditu bear çori oneco jaiotza onetan poztutzearequin, ez nere
ençunleac. Saiatu ere bear degu gucioc Mariaren santidadea imitatzera.
Mariac bere jaiotzan çuan bere dignidade, ta echcelenciari cegoquion
santidadea; eta guc ere Mariari imitatzen diogula, gure indar, ta aleguin
guciaquin saiatu bear degu Jaunac eman digun cargu, ta empleoari dagocan
santidadea iristera. Au da Mariac bere jaiotzan eracusten eta escatzen diguna
gucioi; au escatzen die donceilai; au ezconduai; au gurasoai; eta errietaco
buruai. guisa onetan saiatzen guerala gucioc, prest arquituco degu bai
Mariaren bitartecotasuna, prest beraren escua Jaunac escatzen digun bicitza
onera igotzeco; eta prest atzenean bicitza onaren saria beti betico glorian.
Amen.

AMAIcAGARREN ERAcUSALDIA

cein gauça gaizto, eta samina dan, guc gure Jauna utzi içan degun eran
utzitzea: eta gaurco Eracusaldi onetan adirazten da: Jaunac guiçona eguitean,
certaco eguin çuan, eta nolaco doaiaquin ornitu çuan. Urrena, nota becatuan
erori çan, eta cein ondoren saminac etorri ciran, eta datocen becatu artatic.

Dereliqüisti Dominum Deum tuum...


Scito, et vide, quia malum, et amarum est
reliquisse te Dominum Deum tuum. Jerem. 2.º

Eliz Ama Santac ama urricaritsuac beçala, eguin da gariçuma onetan,


eta lenago ere aleguina gu ceruraco bidean ipinceco: eta Pazcoaz aditzera
eman digu, nola piztu çan Jesus eguiaz, eta beinere ez ilceco, certaco ote? gu
esna gaitecen, eta piztu becatutic graciaren bicitzara, eguiaz, eta beinere
becatura ez biurceco. Alaere cristauric gueienac ez oi dira piztu graciaren
bicitzara, eta gueratzen dira becatuan ilac, batzuec, ceren biotzic ez duen
becatuaren bide, eta perilac, etche, eta lagun gaiztoac utzitzeco; besteac,
ceren lagun urcoari, edo erriari eman, edo biurtu bear citzaiona biurcen ez
dioen; batzuec ceren oitura gaiztoac deseguiteco neurriric arcen ez duen;
besteac ceren duen carguaren eguin-bideai erançuteco saiatzen ez diran.
Onela dautza becatuen obian ceruaz etsiac beçala. cer eguin al deçaquegu
becatari oequin? cer, ezpada Birjina tchit Santa Doloreetacoa bitarteco
degula, aditzera ematea, cein gauça gaizto, eta samina dan gure Jaun, eta
Jaungoicoa utzitzea, eta becatuaren bideai jarraitzea. Gaur asiera sustraietic
arceco, aditzera emango diçut, becataria, guiçona eguitean, certaco eguin, eta
nolaco doaiaquin ornitu çuan Jaunac. Urrena, nola becatuan orori çan, eta
cein ondoren saminac etorri ciran, eta datocen becatu artatic. Birjina tchit
Santa, gugatic penaz, eta naigabez betea, bicitza berri-on bat artu nai duen

48
becatari gucien Bitarteco, eta Ama goçoa, nai onequin çugana etorri nai
nuque; baina loturic nauquee nere becatu, eta grina tcharrac. Lagun
çaiquizquit oec urratzen, eta bicitz eder bat arcen. O Ama guciz beraa! çu cera
nere bicitza, eta atseguin contentua: çu nere esperança. Ez gaitzatzula arren
utzi. Esperança onequin equin deguiogun, becataria, gure eguitecoari.

***

Gure Jaungoicoac, doatsu içateco etzuan, ez Aingueruen, ez guiçonaren


bearric, beregan du alabaina doatasun gucia, eta betiraunde, edo beticotasun
gucian içan da ecin gueiagoraino doatsua Aingueruric, eta guiçonic gabe.
Demboraz eguin cituan Aingueruac, espiritu eder, eta garbiac; apaindu cituan
doai miragarriaquin, eta eman cien beti-beti çori onecoac içateco era gucia.
Baina Lucifer buru çuela, alcha ciran asco Jaunaren Aguinteren baten contra,
eta bota cituan betico su, eta garren artera, eta an egon bearrac dira
beticotasun gucian. Aingueru gaizto oec dira gure animen etsaiac.
Aingueruen ondoren eguin nai içan çuan guiçona, eta onetaraco era
miragarrian prestatu cituan guiçonarençaco bear ciran gauça guciac. Lenengo
egunean eguin cituan ceruac, eta lurra, eta nola arquitzen ciran ilumbean,
eguin çuan arguitasuna. Eguin bedi, esan çuan, arguia, eta bereala aguertu
çan eguina. Bigarren egunean eguin çuan beguien aurrean dacuscun ceru au:
Irugarren egunean bildu cituan lecu batera lurraren gainean çabalduric
ceuden urac, eta eman cien itsasoen icena. Aguindu cion lurrari, eman citzala
loreac, belarrac, arbolac, eta bereala aguertu ciran gauz oec: eta dirudianez
irugarren egun onetan eguin çuan Paradisuco berjera ederra. Laugarren
egunean eguin cituan eguzquia, ilarguia, eta içarrac. Bostgarren egunean
eguin cituan arraiac, egaztiac, abere, eta ganaduac. Era onetan, guiçona eguin
baino len prestatu cituan eraz bicitzeco arc bearco cituan gauçac. Emen
lurrean igaro bear cituan egunetaraco çan Paradisua, non bici citequean
nequeric gabe, eta era guciaquin: eta emengo egunac bucatzen cituaneco,
prestatu çuan ceruco jauregui guciz ederra. Seigarren egunean esan çuan:
eguin deçagun gure ancera guiçona: eta lur pisca batequin moldatu çuan
Adanen gorputza: ecerecetic eguin çuan anima, eta emanic au gorputzari,
aguertu çan eguina lenengo guiçona, eta deitu cion Adan. Lo cegoala, atera
cion saiets.eçur bat; onequin moldatu çuan Ebaren gorputza, eta ecerecetic
eguin çuan anima. Eman cion au gorputzari, eta gueratu çan eguina lembicico
emacumea, eta eman cion icena Eba. Oec dira lenengo guiçona, eta
emacumea, eta bi oetatic due beren jatorria munduan içan, eta içango diran
guiçon, eta emacume guciac.
certaco eguin ote çuan Jaunac guiçona? Eguin ote çuan emengo
ondasunen ondoren ibilceco? Ez; çan alabaina lurreco gauça gucien Jaun, eta
jabe, eta etzuan eceren bila ibili bearric. Eguin ote çuan araguiaren atseguin
lotsagarrien ondoren bere burua aunatzeco, eta ciquinceco? are gutchiago.
certaco eguin çuan bada? Eguin çuan bera eçagutzeco, amatzeco, eta

49
berarequin batean ceruan doatsu içateco. Au da gure siniste, edo fede onac
eracusten diguna, eta siniste onec cuturcen ditu asco anima, mundu doacabe
au utziric paret artean eren buruac ezcutatzera.
Eta norc aditzera emango ditu, Jaunac Adani, eta Ebari eman ciezten
doai miragarriac? Etzuen jateco; eta edateco bear çuenaren quezcaric; ceren
Paradisuac emango cien onetaraco bear çana. Etzuen gaitzen, eritasunen, eta
eriotzaren beldurric; Paradisuco arbolen artean alabaina baçan bat bicitzaren
arbola ceritzana. Onen frutac ain miragarriac ciran, non gordeco çuen
guiçona eritasun gucietatic, çarce, eta eriotzatic. Eman cien Jaunac animaren
aldetic graciaren apaindura ederra. Eman cien gainera çucentasun, edo
Justicia orijinala deitzen çaion doai miragarria. Doai onequin adimentua
cegoan arguia gauçac eçagutzeco: borondatea cegoan prest Jaunac nai çuana
eguiteco; idurimendua, edo imajinacioa etzan orain beçala çoroaren eran
ibilcen noranai adimentuaren, eta borondatearen baimena gabe. cer gueiago?
Doai miragarri ura becatuarequin galdu çuan bitartean, guiçonaren gura, edo
grinac paquean ceuden guciac: etziran asaldatzen, eta etzuen etchean
guerraric ematen. Prest arquitzen ciran borondateac aguincen ciena eguiteco,
baina etziran alchatzen, borondateac aguincen ezpacien. Atzenean Adani, eta
Ebari eman cien Jaunac mundu gucico aguintea. Ez da içan eta ez da içango
Erregue ain andiric, nola çan Adan. Orregatic esaten dio Dabidec Jaunari:
gure Jaun, eta Jaungoicoa! cein miragarria dan çure icena mundu gucian! cer
da guiçona, çu arçaz oroitzeco? onraz bete eta çure escuetaco obren gainean
ipini deçu: Et constituisti eum super opera manuum tuarum (Psalm. 8). Orra,
certaco eguin çuan Jaunac guiçona, eta nolaco doaiaquin bete çuan.
Dacuscun orain cer guertatu çan guero.

***

Paradisuco arbolen artean baçan bat onaren eta gaitzaren jaquiundeco


arbolaren icena ematen çaiona. Deitzen çaio onela, ceren gueçurraren Aitac,
edo Demonioac aguindu cien Adani, eta Ebari, içango cirala Jaungoicoaren
eran, onaren, eta gaitzaren berri ciaquienac. Deitzen çaio gainera onaren eta
gaitzaren jaquiundeco arbola; ceren arbola onen fruta janda icasi çuen cer
ondasunac galdu cituen, eta cer gaitzac beren gainera eracarri cituen.
Debecatu cien Jaunac arbola bacar onen fruta jatea esaten ciola Adani:
Noicerenai jan deçaçu!a orren fruta, ilco cera: Morte morieris, ilco cera ez
gorputzaren aldetic bacarric, baita animarenetic ere. ilco cera, ez çu bacarric,
bai ta çure ondorengoac ere. Luciferrec ecin begui onez ecusi çuan guiçonaren
aimbeste onra, eta asi çan becatuan amilderazteco bidea prestatzen, baliatzen
çala Ebaz. Bacebilen Eba Paradisuan, eta etsaiac itzeguin cion sugue baten
autic: cergatic ez diçue Jaunac eman fruta gucietatic jateco escua? esan cion:
Erançun cion Ebac: Paradisuaren erdian dagoan arbola baten frutatic jatea
debecatu digu Jaunac, il ez gaitecen, baina jan deçaquegu beste gucietatic.
Orduan esan cion etsai gueçurtiac, etzerate, ez, orregatic ilco: eta arbola aren

50
fruta jaten deçuen unean bertan idiquico dira çuen beguiac, eta içango cerate
Jaincoa beçala, eta jaquingo deçue onaren, eta gaitzaren berri. Jarri çan Eba
arbolari beguiratzen: ecusi çuan, jateco sasoi onean ceuden frutaz betea, eta
beguietaraco guciz ederra: Pulchrum oculis, aspectuque delectabile. Artu, eta
jan çuan aren frutatic. Gaitz erdi içango çan au, onembesterequin contentatu
baliz; baina eman cion Adani ere, eta jan çuan. guisa onetan autsi çuen
Jaunaren Aguintea. Adanen becatu au da jatorrizcoa edo orijinala deitzen
dioguna, ceren ondorengoetara jatorriz igarotzen dan.
Norc orain aditzera eman, cein ondoren saminac etorri ciran eta
datocen becatu onetatic? Len etzuen jateco, eta edateco gaucen quezcaric,
ceren Paradisuan çuen, nequeric gabe, bear çuena; baina erbestetu cituan,
edo bota andic Jaunac, eta bacoitzac, ala lenengo gurasoac, nola aen
ondorengoac beren neque-icerdiarequin bilatu bear içan çuen, eta due jateco
eta edateco bear dana. Len etzuen soineco bearric, ceren çucentasun, edo
justicia orijinalaren doaia galdu çuen artean, etzan lotsatzeco gauça
soinecoric gabe egotea; baina ozta erori ciran becatuan, lotsatu ciran, eta
picostoaquin nolerebait estali ciran. Len etzuen eritasun, çarce, eta eriotzaren
beldurric; ceren bicitzaren arbolaren fruta jatearequin bicico ciran gaitz, edo
eritasunic gabe, eta dembora cetorrenean biciric joango ciran cerura; baina
guero ecin conta al gaitz ecusi bear ditu guiçonac, eta atzenean il bearra da:
Autsa cera, eta auts biurtuco cera, esan cion Jaunac Adani. Len arguia cegoan
adimentua jaquin bear diran gauçac eçagutzeco;baina orain neque
andiarequin icasten dira. Len borondatea prest arquitzen çan Jaunaren naia
eguiteco; guero naguia gueratu çan. Len idurimendu, edo imajinacioac etzuan
asaldatzen guiçona, guero guerra andia ematen du. Len gura guciac paquean,
eta borondatearen mendean ceuden; baina guero ecin ongui adiraci
ditequean adina neque ematen due, eta mundu gucia darabilte soseguric
gabe: guerra eta iscambila etchean eta guerra erreinuetan: emendic aimbeste
eriotza. Eguiçu, cristaua, contu, presa bat urratzen dala. Ecusico deçu, len
soseguz cijoacen urac guero indar andiarequin abiatzen dirala eren bidean:
eta orra guiçona becatuan erori çanean guertatu çana. çucentasun edo justicia
orijinalaren doaiac lotuac beçala ceduzcan guiçonaren gura guciac; etziran
alchatzen borondateac aguindu gabe; baina justicia orijinalaren doai andia
galdu çuan beçala, gura guciac asi ciran beren bidean, eta gueroztic ez due
paqueric eman nai. guiçonac onraz beteric cegoanean, etzuan eçagutu bere
çori ona: guero eguin çan cençugabeco abere, edo astoen anceco, dio Dabidec:
Homo cum in honore esset, non inteilechit: comparatus est jumentis
insipientibus, et similis factus est ilis (Psalm. 48). Atzenean, Adanec becatuan
erori çan unean bertan, galdu çuan ceruraco escubide gucia, ez beretzat
bacarric, bai ta bere ume, eta ondorengo guciençat ere: guciac dira alabaina
becatuan sortuac.
Ecusten deçu, becataria, cein gauça gaizto, eta samina dan guc gure
Jauagoicoa becatuarequin utzitzea? Sagar, edo fruta bat dastatzea, edo
progatzea ain gauça gaiztoa içan baçan, eta ondoren ain saminac etorri

51
baciran, eta badatoz becatu artatic, beguira cer içango dan guc eguin ditugun
adina becatu eguitea. Eta eçaguturic au ez ote cera, becataria, becatuaren lo
astun orretatic esnatuco? Ea, esna çaite, irten çaite becatuaren obi orretatic:
çoaz cere Aita onagana, eta bici çaite beraren Legue ederrac eracusten digun
eran. Onela iritsico deçu betico bicitza doatsua. Amen.

AMABIGARREN ERAcUSALDIA

cein gauça gaizto, eta samina dan becatua, adirazten digu Trinidadeco
bigarren Persona, Aita Beticoaren Seme-Jaungoicoa cerutic jatchita guiçon
eguiteac. Misterio miragarri au da oraingo Eracusaildiaren gaia.

Dereliquisti Dominum Deum tuum...


Scito, et vide, quia malum, et amarum est
reliquisse te Dominum Deum tuum. Jerem. 2.

Utzi deçu çuc, becataria, çure Jaun, eta Jaungoicoa: eta gariçuman asco
eguia içugarri aditu badituçu ere, etzera becatuaren lo astun orretatic esnatu.
Jaquiçu bada, esaten diçu Jeremiasec, eta ecusi eçaçu, gauça gaizto, eta
samina dala, çuc çure Jaun, eta Jaungoicoa utzi içan deçun eran utzitzea.
Ecusi cenduan azqueneco igandean, Jaunac guiçona eguin çuanean, certaco
eguin çuan, eta nolaco doaiac eman ciozcan. Ecusi cenduan, nola becatuan
erori çan, eta cein ondoren saminac etorri ciran, eta datocen becatu artatic.
Jan çuan Adanec Paradisuco arbola baten fruta debecatua, eta bereala bota
çuan Jaunac Paradisutic, eta len eritasun, eta eriotzaren beldur gabe bici
çana, gueratu çan ecin conta al gaitz, neque, eta eriotzaren mendean.
Atzenean galdu çuan Jaunaren gracia, eta çucentasun orijinalaren doai
miragarria, baita ceruraco escubide gucia ere. Eta norc eztacus, ondoren oec
dacarcian becatua dala gauça guciz gaizto, eta samina? Eta ondoren oec ecarri
cituan sagar, edo fruta debecatu bat dastatze, edo progatzeac, ez Adanençat
bacarric, baita guretzat ere, fedeac eracusten digun beçala.
Eguia au bera adirazten digue, guiçona ceruraco bidean berriro ipinceco
Jaunac artu cituan neurri miragarriac. Oen artean lenengoa da Trinidadeco
bigarren Persona, Aita beticoaren Seme-Jaungoicoa guiçon eguitea. Misterio
au içango da gaurco Eracusaldiaren gaia. Ençun bada arreta andiarequin,
cristaua.

***

Autsi çuan Adanec Jaunaren Aguintea, len esan deçun eran,


jaquiundeco arbolaren fruta debecatua jaten çuala. Ozta Adanec eguin çuan
becatu au, iguerri çuan Jauna cetorquiola, eta ezcutatu çan arbolen ostartean.
Deitu cion Jaunac Adani, esaten ciola: non cera? Ubi es? Erançun cion

52
Adanec: aditu det, Jauna, çure otsa, eta lotsatu naiz, ceren soinecoric gabe
arquitzen ninçan: orregatic ezcutatu naiz. Esan cion Jaunac: eta norc aditzera
eman diçu, soinecoric gabe, edo larru gorrian ceundela, debecatu niçun fruta
jateac baiciç? Erançun cion Adanec: lagunçat eman didaçun emacumeac
eman dit, eta jan det. Orra noiz danic asi çan guiçona bere utseguitea edertu,
edo gutchitu naiez. Orduan esan cion Ebari: cergatic eguin deçu au? Erançun
cion Ebac: sugueac engainatu nau. Orra Ebac ere besteri egozten dio bere
becatuaren oben, edo culpa gucia. Biurcen da Jauna suguearen, edo obeto
esateco Demonioaren contra, eta esaten dio: Madaricatua içango cera: nic
guerra bicia ipinico det çure, eta andre baten artean: guerra çure ume, eta
andre aren semearen artean: andre arc bere semearen bidez çapalduco du
çure burua: Inimicitias ponam inter te, et mulierem, et semen tuum, et semen
ilius: ipsa conteret caput tuum (guenes. 3). Itz oetan Jaunac aditzera eman
çuan, etsai galgarriac gure lembicico gurasoac galduric utzi bacituan ere,
bidalduco çuala Munduaren Salbatzailea, eta onec çapalduco ciola etsaiari
burua. cein ona, eta Urricaritsua gure Jauna! Aserre cegoan guiçonaren
contra, ceren autsi çuan ipini cion Aguintea; baina ecusten çuan, Adan eta
Eba, eta oetatic etorrico ciran ondorengo guciac gueratuco cirala cerutic
erbestetuac betico, eta joan bearrac cirala betico su, eta garren artera.
Ecusten çuan Adanec, eta Ebac ecin deseguin ceçaqueela eguin cioen
bidegabe içugarria, ceren guiçonaren aleguin gucien gaineticacoa çan. Beste
aldetic etzuan nai, Lucifer berearequin irtetea. cer asmatu çuan Jaunaren
ontasun, eta urriquimentuac? Asmatu çuan bide bat berac bacarric asma
ceçaqueana; au çan Trinidadeco bigarren Persona cerutic lurrera jatchitzea,
guiçon eguitea, eta Adanen, eta ondorengo becatuen çorra pagatzea.
Aimbesteraino amatu guinduan Jaunac, dio S. Juanec, non eman çuan bere
Seme bacarra: Sic Deus dilechit mundum, ut filium suum uniguenitum daret
(cap. 3).
Baina guisa onetan Jaunac bere Semea bidalcea aguindu baçuan ere,
etzuan bereala bidaldu; nai çuan alabaina guiçonac eçagutzea, cein gauça
gaizto, eta samina dan bere Eguile, eta Aita ona utzitzea becatuaren atseguin-
apur bategatic. Alaere ez uste içan, cristaua, munduaren asieratic Salbatzailea
etorri artean il ciran guciac galdu cirala: ez, ceren Jaunac beguiraturic
Jesusec demboraz igaroco çuan gurutzeco eriotzari, eman cien Adan, eta
Ebari baita ondorengoai ere becatutic irteteco, eta bicitza ona eguiteco bear
çuen ceruco lagunça, eta gracia, baina Jaunaren gracian ilcen ciranac ere
etzijoacen cerura, baicic Abrahanen limbora: an egoteco Salbatzaileac atera
citzan artean. Etziran ceruco ateac guiçonarençat idiqui Jesusec cerura
igotzean çabaldu cituan artean.
Bitarte onetan anima onac, Patriarca, eta Profetac osca cegozcan
Jaunari, bidal ceçala aguindu çuan Mesias, edo Salbatzailea. Esan cien bein
Jaunac Isaiasen autic. Ençun eçaçu Dabiden etchea: Audite ergo domus
David: Birjina bategandic sortu, eta jaioco da Seme bat, eta deituco çaio
Manuel: Ecce virgo concipiet, et pariet filium, et vocabitur nomen ejus

53
Emmanuel (Isaiae c. 7). Bacetocen, eta bacijoacen era onetan mendeac
mendeen edo seculac seculen ondoren; baina guero ere lau mila urteren
buruan bete ciran Jaunac beregan marcatuac ceduzcan demborac. Orduan
Trinidade guciz Santac bidaldu cion Birjina tchit Santari bere Aingueruetatic
bat Naçaret ceritzan Galileaco erri batera, eta Aingueru au çan S. Gabriel.
Sartu çan Ainguerua Birjina tchit Santa cegoan guelara, eta itz eguin cion era
onetan S. Lucasec dionez: Agur graciaz betea, Jauna da çurequin,
bedeincatua cera andre gucien artean: Ave gratia plena, Dominus tecum.
Arrituric gueratu çan Birjina tchit Santa agur ain onragarria Aingueruagandic
aditu çuanean: nastu çan beregan dio S. Lucasec, eta gogoan cerabilen, cer
esan nai ote çuan agur onec: Turbata est in sermone ejus, et coguitabat,
qualis esset ista salutatio. Argatic esan cion Aingueruac: Ez beldurtu Maria:
Ne timeas Maria: çu cera andre gucien artean autua, eta Jaunari agradatua:
çuc sortuco, eta eguingo deçu Seme bat, eta deituco dioçu Jesus. Seme au
Jaunaren beguietan içango da Andia, eta Jaincoaren Seme icendatuco da, eta
eguiaz içango ere da. Emango dio Jaunac Dabiden jarlecu, edo tronua.
Erregue içango da beti Jacoben etchean, eta etche onec, edo beraren
erreinuac ez du bucaeraric içango. Et regni ejus non erit finis. Dabiden
jarlecuaren, eta Jacoben etchearen icenez aditzera ematen çuan Aingueruac
Jesu-cristoc bere odol preciotsuarequin alchaco çuan Eliça, eta Eliz onetan
beti içango çuan aguintea. Erançun cion Birjina tchit Santac: Nola içango da
ori, ezpadet nic eçagutzen guiçonic, eta garbitasuna gordetzea Jaunari
aguindu badiot? Quomodo fiet istud, quoniam virum non cognosco? Orduan
esan cion Aingueruac: Nic esan diçudana ez da aditzen guiçonaren obraz, eta
çure garbitasunaren caltearequin. Espiritu Santua jatchico da çugana, eta
berac eguingo du Misterio au nai içate utsarequin: Spiritus Sanctus
superveniet in te, et virtus Altissimi obumbrabit tibi. çugandic jaioco dan
Santua, Jaungoicoaren Seme icendatuco da. Orra çure aide Isabel, adinean
aurreratua badago ere, aurdun arquitzen da: ançua dala uste due, eta alacre
sei ilabeteco Semea sabelean dauca: jaquin deçaçun, ez dala Jaungoicoac ez
deçaquean gauçaric: Quia non erit imposibile apud Deum omne verbum.
Alaitu çan Birjina tchit Santa Aingueruaren itz oequin. Trinidade gucia
beraren baimenaren çai, edo beguira cegoan Encarnacioco Misterioa
eguiteco: Orregatic S. Bernardoc itzeguiten dio era onetan: Aditu deçu,
Birjina tchit Santa, Aingueruac ecarri diçun mandatua, eta ecusten deçu, çure
baimenari itchedoten dagoala; ez arren luçapenic ipini. Au escatzen diçue
Adanec, eta beraren ondorengoac: au Abrahanec, Dabidec, eta çure
aurrecoac; au mundu guciac. O! andre gucien artean ederrena! Itzeguiçu, eta
aditu deçagun çure otsa. cergatic çaude ichilic ? Baina itzeguitera dijoa, ençun
deçagun cer erançuten dion ceruco mandatuari. Ona ni, esaten dio umiltasun
andiarequin; ona ni Jaunaren serbitzaria; eguin bedi nigan çuc dioçuna, eta
çuc dioçun eran: Ecce ancila Domini, fiat mihi secundum verbum tuum. Ozta
aditu çan araco eguin bedi ura Mariaren autic, orduan bertan eguina gueratu
çan Encarnacioco Misterio miragarria, Espiritu Santuaren obraz. Misterio au

54
da, Trinidadeco bigarren Persona, Aita beticoaren Seme bacarra Birjina tchit
Santaren sabelean guiçon eguitea, edo araguiz jancitzea Espiritu Santuaren
obraz. Uzten ditut, gueiegui luçatu ez nadin, gaineraco Misterio oni dagozcan
gauçac.
Esan çadaçu orain cristaua, certaco artu ditu Jaunac araço, eta eguiteco
oec guciac? certaco beeratu çan guiçonaren jancia arceraino? Jaungoico
Gucialduna aur biurtu çan, eta bicitu Birjina tchit Santaren sabelean! Au
gucia eguindu Jaunac, guiçona becatuaren mendetic ateratzeco. Orra cein
gauça gaizto, eta samina dan guc gure Jaun, eta Jaungoicoa utzitzea,
Jeremiasec esaten digun beçala: Scito, et vide, quia malum, et amarum est
reliquisse te Dominum Deum tuum. cristaua, eta eçaguturic au gucia, ez ote
degu negar eguingo, Jauna aimbeste bider becatuarequin utzi degun beçala
utzitzeaz ? Eguin deçagun au, nere cristaua, biur gaitecen gure Aita onagana,
onela iristeco gure becatuen barcacioa, eta guero betico bicitza. Amen.

AMAIRUGARREN ERAcUSALDIA

cein gauça gaizto, eta samina dan guc gure Jaun, eta Jaungoicoa becatuagatic
utzitzea, ederqui adirazten digue Jesusec Pasioco demboran igaro cituan
neque içugarriac, ala barrengo aldetic, nola campotic. Barrengo nequeac
içango dira gaurco Eracusaldiaren gaia.

Dereliquisli Dominion Deum tuum...


scito, et vide quia malum, et amarurn est,
reliquisse te Dominum Deum tuum. Jerem 2.

Utzi deçu, cristaua, utzi deçu çure Jaun, eta Jaungoicoa, eta ez deçu
oraindaino aldeguin nai içan becatutic; etzera biurtu cere Jaun, eta Aita
onagana. Jaquiçu bada, eta ecusi eçaçu gauça gaizto, eta samina dala, çuc
çure Jaun, eta Jaungoicoa utzi içan deçun eran utzitzea. Scito, et vide, quia
malum, et amarum est, reliquisse te Dominum Deum tuum. Ala esaten digu
Jeremias Profetac. Aditu deçu len, nola gure lenengo gurasuac becatuan erori
ciran, Paradisuco arbola baten fruta debecatua jaten çuela, eta cein ondoren
saminac etorri ciran, eta datocen becatu artatic. Aditu deçu, cer asmatu çuan
Jaunaren Ontasun, eta Urriquimentuac, gu ceruraco bidean berriro ipinceco,
eta çan Trinidadeco bigarren Persona Aita Beticoaren Seme bacarra cerutic
lurrera jatchitzea, guiçon eguitea, eta Adanen, eta gure becatuen çorra
pagatzea. Eta gu becatutic ateratzea, eta ceruraco bidean ipincea aimbeste
costa bacitzaion Jaunari, cein gauça gaizto, eta samina içango ez da becatua?
Ez deçu, becataria, egui au ongui eçagutzen? Atoz bada nerequin, eta
beguiraldi bat eman deguiogun, Jesus onac Pasioco demboran gure
becatuacgatic igaro cituan nequeai, bada oec arguiro adirazten digue; cer dan
Jauna utzitzea, edo becatuari lecu ematea. Jesusec Pasioco demboran igaro

55
cituan nequeac batzuec dira barrengoac, besteac campocoac: eta barrengoac
içango dira gaurco Eracusaldiaren gaia. Asi gaitecen bertatic.

***

Trinidadeco bigarren Personac edo Aita Beticoaren Seme bacarrac bere


gain artu çuan Adanen, eta gure becatuen çorra; eta demborac bete ciranean
jatchi çan cerutic, edo eguin çan guiçon Birjina tchit Santaren sabelean
Espiritu Santuaren graciaz, azqueneco Eracusaldian aditu cenduen beçala.
Arrituric gueratzen da Eliz Ama Santa, beguiratzen duanean, Jaungoico
Gucialduna aur biurtu, eta Birjina tchit Santaren Sabelean egon çala, jaio
arteco demboran: Et tu non horruisti Virguinis uterum! Jaio çan, eta oguei, ta
amairu urte igaro cituan guiçonen artean, ceruraco bidea eracusten, ala itzez,
nola obraz. Alderatu çan, gugatic bere bicitza emateco dembora. Ostegun
Santu arratsean eguin çuan Apostoluaquin, legueac aguincen çuan aparia:
gainez eguin cion naigabeac, ecusiric, bere Apostoluetaco batec saldu, eta
bere etsaien atzaparretan ipinico çuala: garbitu ciezten oinac, eta eman cien
Aldareco Sacramentu miragarria. Irten çan Jerusalendic guetsemanico
baratzara, Pasioco neque içugarriai equitera: eta guri ongui naiez igaro
cituan, benicbein, bere biotzean; eta au da gaur ecusi bear deguna.
guetsemanico baratzaren sarreran esan cien Apostoluai: çaute emen,
nic nere Aitari otoiz, edo oracio eguiten diodan bitartean. Sedete hic donec
orem. Sartu çan aurreracheago, S. Pedro, Santiago, eta S. Juan berequin
cituala. Bereala asi çan, bere barrengo nequea arindu naiez dabilen baten
eran, eta esan cien iru Apostoluai: iluntasun, eta tristurac inguratua dago
nere biotza, alaco eran, non ilceco çorian nagoala deritzadan: Tristis est
anima mea usque ad mortem. çaute çuec emen, baina çaute ernai: Sustinete
hic, et viguilate.
Badijoa barrenago, eta bere iru Apostoluetatic ez urruti jarcen da
auspez lurraren gainean. Ai, nere cristaua! Norc esan eta norc eçagutu ere,
cer nequeac daramazquian Jesusen biotzac une onetatic aurrera! Ecusten
ditu bere animaco beguien aurrean munduaren asieratic orduraino eguin
ciran, eta munduaren azqueneraino eguingo ciran becatu guciac. Ecusten du
gucien, eta bacoitzaren itsustasuna, eta guciac bere gainean dauzcala. Nastu,
eta asaldatu cion barren gucia becatuen pila içugarri onec, edo Dabidec
deitzen dion beçala becatuen ujolac: Torrentes iniquitatis conturbaverunt me.
Ecusten du Juduen arteco Jaunac, eta Judas, gorrotoaren sua darieçala, cein
ernai dabilcen armadunen bila Jesus arceco: Inguratu naue cecen sendo, edo
guicenac: tauri pingues obsederunt me: Nigana datoz, beren autzarrac
çabalduric, eta leoi baten eran orroaz içutu nai ditue bazter guciac:
Aperuerunt super me os suum, sicut leo... ruguiens. Ecusten du, Judas
doacabea, bere maiean aimbeste demboran iduqui, eta bere Apostolu eguin
duan guiçona, gogortu dala becatuan, eta lenago urcatuco duala bere burua,
ecen ez utzi bere becatua. Ecusten du, Juduac, Salbatzailearen itchedoten, eta

56
Jaunari osca bicitu baciran ere, banacaren batzuez campora, gaineracoac ez
duela beren Mesias, edo Salbatzailetzat eçagutu nai içan: eta itsumen onetan
iraungo duela munduaren azqueneco demboretaraino. Ecusten ditu, Birjina
tchit Santaren, Martiri, eta anima onen neque, eta naigabeac. Ecusten du,
gure animen oneraco utzico cituan Sacramentuac biurtuco guinduala gure
animen puçoi, eta Sacramentu miragarri orretan ecusi bearra çala bidegabe
guciz itsusiac, ez Judu, hereje, eta fedegabeen aldetic bacarric, baita
cristauetatic ere. Ecusten du, gu ceruraco bidean ipini naiez, aimbeste neque,
eta gurutzeco eriotza igaro arren, gutchi ceruraco cirala: eta au çan naigabe
gucien artean saminena, eta içugarriena.
Nola gueratuco çan Jesusen biotza, aimbeste gauz içugarri icusi
ondoan? Ai! Jaungoico gucialduna baçan ere, guiçona çan beçambat icaratu
çan: Caepit pavere. Inguratu çuan berriro iluntasun, edo tristura andi batec:
Caepit contristari. Len Pasioco neque, eta oinace guciac egarri andi batequin
nai cituan eta atseguin andia artu çuan alderatu çanean dembora: Desiderio
desideravi; baina orain ecin gogoan sartu çaio Pasioco caliça: Caepit taedere.
Neque içugarri onetan nori deituco dio? Deituco ote dio bere
Jaungoicotasunari? Baina Jaungoicotasunac utzico du bere nequean, ceren
bere gain artu çuan gure becatuen çorra, eta oni erançun bear dion. Onetan
eguin çuan Jaungoicotasunac mirari andi bat; Jesusen guiçatasunac alabaina,
Jaincotasunarequin bat eguina cegoanac beçala, berez ecin ecusi ceçaquean
onelaco beldur, iluntasun, eta nequeric, baina neque oen artean utzi çuan
Jaincotasunac gure becatuen çorra atera ceçan. Nori deituco dio bada Jesus
onac, neque oec arinceco? Deituco ote die Apostoluai? Deitu cien bein, ta
berriz, baina lo ceuden, eta esnatuta ere arrituric, eta cer esan etziaquiela
gueratu ciran. Beguiratu nuan, dio Dabiden autic; beguiratu nuan alde
gucietara, eta etzan neretzat lagunçaileric: circunspechi, et non erat
auchiliator: ez nuan arquitu nere nequea arindu nai çuanic: Sustinui, qui
consolaretur, et non inveni.
Ecusiric Jesus onac bere burua estutasun onetan,asi çan bere Aitari
otoiz edo oracio eguiten, eta eguin çuan iru aldiz. Nere Aita, esaten dio; Pater:
al bada igaro bedi Pasioco caliz samin au nic edan gabe: Si posibile est,
transeat a me calich iste: baina eguin bedi, ez nere guiçatasunac berez nai
luquean eran, baicic çuc nai deçuna, eta çuc nai deçun beçala: Verumtamen
non sicut ego volo, sed sicut tu. Etzion Aitac bere erregua aditu, pasioco caliça
ez igarotzea escatzen çuan aldetic. Jarri çan bigarren aldian lengo erregua
bera eguiten; estutzen, eta necatzen çuan alabaina bere biotzeco iluntasun,
eta tristura içugarriac; baina etzion Aitac aditu bigarren erregua ere. Jarri çan
irugarren aldian, eta luçaro egon çan Aitari erregutzen. Aita nerea, esaten dio:
Pater: al bada, igaro bedi Pasioco caliça samin au, nic edangabe: baina eguin
bedi, ez nic nai dedan eran, baicic çuc nai deçun beçala. Aimbesteraino
eracequi citzaion Jesusen biotzari Jaunaren, eta guganaco amorioan, non
gueratu çan arguiçagui urtua beçala, Dabidec dionez: Factum est cor meum
tanquam cera liquescens. cer gueiago? burutic oinetaraino jarri çan odolezco

57
icerditan: Et factus est sudor ejus, sicut guttae sanguinis decurrentis in
terram (Lucae 22). Ilceco çori, edo agonian jarri çan; orduan Aitac bidaldu
cion Aingueru bat, arindu cion bere nequea, eta alaitu çuan Pasioco neque
içugarriac igarotzeco.
Ecusten deçu, critaua, cer nequeac igaro cituan Jesusen biotzac
Adanen, eta gure becatuen çorrac ateratzeco? biotzetic joiotzen dira becatu-
mota guciac: eta Jesusec bere biotzean igaro nai içan cituan lenengo lecuan
becatu-mota guciai dagozten nequeac: eta esan diteque, Jesusen barrengo
nequeac andagoac, eta gueiago içan cirala campotic igaro cituanac baino.
Atocea orain becataria: au onela içanic, cein gauça gaizto, eta samina
içango ez da guc gure Jauna utzitzea, eta beraren contra becatu eguitea? Eta
ez ote cera orain ere biurtuco çure Aita onagana? Ea, erabaqui deçagun
noizbait benaz, becatutic betico aldeguitea, eta bici gaitecen Jesusen legue
Santac eracusten digun eran. Onela iristsico degu betico bicitza. Amen.

AMALAUGARREN ERAcUSALDIA

cein gauça gaizto, eta samina dan guc gure Jaun, eta Jaungoicoa utzitzea,
ederqui adirazten digue Jesusen Pasioco neque-oinaceac, ala barrendic, nola
campotic igaro cituanac. Barrengoen gainean itzeguin çan azqueneco aldian;
eta gaurco Eracusaldian içango dira campotic igaro cituanac.

Dereliquisti Dominum Deum tuum...


Scito, et vide, quia malum, et amarum est,
reliquisse te Dominum Deum tuum. Jeremiae 2.

Utzi deçu becataria, çure Jaun, eta Jaungoicoa, eta etzera biurtu
beragana. Jaquiçu bada, esaten diçu Jeremiasec; jaquiçu, eta ecusi eçaçu,
gauça gaizto, eta samina dala çuc çure Jaun, eta Jaungoicoa utzi içan deçun
eran utzitzea: Scito, et vide, quia malum, et amarum est reliquisse te
Dominum Deum tuum. Eguia au açalceco, azqueneco aldian itzeguin niçun,
cristaua, Jesus onac guetsemanico baratzan bere biotzean igaro cituan neque
içugarrien gainean: gaur itzeguin bear diçut campotic igaro cituanen gainean,
baina ez det uquitzea besteric eguingo; ceren, dagoten eran adirazteco guciac
urte gucia ere gutchi içango liçaquean. Asi gaitecen bertatic.

***

guetsemanico baratzan Jesus ona, bere Aitari otoiz, edo oracio eguiten
egon çan demboran, içutu çan ecusiric bere animaren beguien aurrean gure
esquergabequeri, ta becatuac. illuntasun, eta tristuraz bete çan eçaguturic
alperrac içango cirala gueienençat beraren nequeac, eta gurutzeco eriotza. cer
protchu ateraco det, dio Dabiden autic, nere bicitza ematearequin, ezpaditue

58
becatariac utzi nai becatua, eta becatuaren bideac? Quae utilitas in sanguine
meo? (Psalm. 29). Barrengo neque oequin estutu çan Jesusen biotza tolareco
ardazpean dagoan matsa beçala: jarri çan odolezco icerditan, eta ila çan, bere
Aitac bidaldu cion Aingueruac alaitu ezpalu. Alaere çu becataria, etzera batere
biguindu, eta çure biotz gogor ori becatuari itsatsia arquitzen da. Dacuscun
bada, Jesusec campotic igaro cituan nequeaquin goçatzen ote dan, bere Aita
onagana biurceco.
Bucaturic guetsemanico otoiz, edo oracioa, alcha çan Jesus auspez
cegoan toquitic eta esnatu cituan Apostoluac. An çan bereala Judas armaz,
eta soldaduz ongui prestatua, eta adisquidearen idurian saldu çuan bere
Maisua, eta eman cien Juduai. Itsasi cioen oec, eiçari atzaparra egozteco çai
dagoan, leoi baten eran, dio Dabidec: Sicut leo paratus ad praedam.
Lotu, eta eraman çuen Jesus Jerusalena, eta erabili çuen etchez etche,
eta calez cale. Igues eguin çuen Apostoluac; iru bider ucatu çuan S. Pedroc:
eta Judas doacabeac, eçaguturic bere gaizqui eguina, urcatu çuan bere burua.
Eraman çuen Anasen etchera; andic caifas Apaiz nagusiaren aurrera. Bildu
çan Juduen batzarre andia, eta blasfemaritzat eman çuen. Eriotzaren pana
dagoca, deadar eguiten çuen: Reus est mortis. Arrats artan utzi çuen an
cebilen jende tchar-circilaren mendean, eta Jesusec berac baicic eztaqui
nolaco bidegabeac ecusi cituan. Eguin cioen istuca bere aurpeguira: estali
ciozqueen beguiac çatar batequin, eta asi citzaizcan masailecoca, esaten
cioela: ea, cristo, asma eçaçu, norc jo çaituan: Profetiça nobis christe, quis te
percussit. Norc sinis ceçaquean, Aita beticoaren Seme eta Jaungoico
eguiazcoac ecusi citzaqueala bide gabe oec? Etzan erraz, baina au gucia bear
çan guri adirazteco, cein gauça gaizto, eta samina dan becatua. Bigaramon
goicean bildu ciran Judu Jaunac, eta bidaldu cioen Jesus Pilatosi, gurutzean
ileraço ceçan. Etzuan arquitu onetaraco bideric batere; bidaldu cion
Herodesi, eta onec eman çuan çorotzat Jesus, Aita Beticoaren Jaquiundea
baçan ere. Baina etzan Juduen amorrua onembesterequin itzali. Erriac
alchatzen ditu, deadar eguiten çuen: eta bere burua erregue eguin naiez dabil;
baina etzuen aleguin guciaquin ere arquitu gueçur oen testiguric, eta iguerri
çuan ere.
Iguerri çuan Pilatosec, bidegabe cebilçala Juduac Jesusen contra.
Orregatic etzuquean bere burua ciquindu nai oben, edo culparic etzuan Jesus
guiçonaren eriotzarequin. Pazcoaco demboran atera oi çuan carcelan
ceudenetatic bat, eta cegoan Barrabas ceritzan guiçon gaizto, ta erailea. Esan
cien Juduai: ea, Jaunac ordago carcelan Barrabas, eta emen dago Jesus:
auquera ematen diçuet, eta bietatic çuec nai deçuena utzico diçuet libre. cein
nai deçue? Uste çuan Pilatosec, etzuela autuco guiçon gaizto, eta eraile bat,
nola çan Barrabas; baina engainatu çan; bada Juduac deadarca erançun
cioen, etzuela nai Jesus, baicic Barrabas: Non hunc sed Barabbam. Asma
diteque bidegabe itsusiagoric? Ecusiric, etzuala ecer atera lenengo bide
onetatic, gogoac eman cion Jesus açotatzea, onela bederic gutchitu, edo itzali
cedin Judu gogorren gorrotoa: eta ala aguindu cien bere soldadu batzuei.

59
quencen diozque soinecoac, eta larru gorrian lotzen dioe coloma bati eta
ceatzen due gogortasun andiarequin. Atocea becatari gogor-esquergabea, ez
ote da çure biotz ori biurtuco bere Aita onagana? guisa onetan çaurituric
iduqui nai deçu çure Salbatzailea? Ez digu Escritura Santac esaten, cembat
açote eman ciozqueen; eta nola nic esan al deçaquet? Nic esan deçaquedana
da, legue çarrean debecatu çuala Jaunac, berroguei açote baino gueiago inori
ematea (Deutero. 25); baina Jesusen borreroac etziran Juduen leguecoac, eta
eguingo çuen gogoac ematen ciena. Ascoren iritzian bost mila açote baino
gueiago eman ciozqueen, eta nolanai, ecin ucatu diteque gogortasun
andiarequin urratu çuela Jesusen gorputza. contatu ditue, dio Dabiden autic,
nere eçur guciac: Dinumeraverunt omnia osa mea (Psalm. 21). Etziran onetan
gueratu Jesusen borreroac: aditu çuen, Juduen erregue eguin nai içan çuala
bere burua, eta emendic artu çuen bidea Jesusi iseca, eta bidegabe guciz
itsusiac eguiteco: quendu ciozqueen soinecoac, ipini cioen soineco gorri bat,
eta escuetan cainabera, Erregueren anz, edo iduria emateco: eçarri cioen
buruan arançazco coroa: eta asi ciran istuca beraren aurpeguira: belaunico
aurrean jarri, eta esaten cioen: Agur Juduen Erreguea: Ave Rech Judaeorum.
Neque oen gucien ondoren Pilatosec ipini çuan Jesus Juduac ongui ecusi
ceçaqueen toqui batean, eta esan cien: Ecce homo: esaten bacien beçala:
beguira, Jaunac, guiçon urricalgarri oni: Erregue içan nai baçuan, çuec
dioçuen beçala, ecusi eçaçue, nolaco Erregue içan ditequean, eta nola dagoan
gucia urratua, eta çauri bat eguina: baderitzat, apendu ceratela asco adina,
eta utzico dioçuela onembesterequin. Ecce homo. Engainatu çan Pilatos, bada
Juduac amorru andiarequin deadar eguiten çuen, il bearra çala Legueac
aguincen çuan beçala: Secundum leguem debet mori. Beldurtu çan Pilatos,
Emperadorearequicoa galeraço ceguloen: eta beldur onequin, garbitu cituan
escuac, eta eman çuan Jesus gurutzean ilerazteco sentencia. cer dioçu orain
çuc, becatari sor, eta gorra? Ecce homo esaten diçu Eliçac: Beguira Jesus
onari pauso onetan: ori da guiçona ececic Jaungoico eguiazcoa, eta Erregue
gucien Erreguea: ori da, çu ceruraco bidean ipinceco guiçon eguin çana, eta
çugatic neque oec guciac igaro dituana. Beguira, nolacoa utzi duen gure
becatuac: gucia çauri eguina dago: vulneratus est propter iniquitates nostras:
eta ez dauca guiçonaren ancic. Non erat aspectus: ez ote da biotz ori Jesus
necatzez ase?
Ipini cioen gurutzea bizcarrean Salbatzaileari. Asi çan calbarioco
bidean; baino nola joan citequean, baldin alde aldean odol ustua bacegoan?
Beldurtu ciran Juduac, calbariora baino len il cequien, eta lagunçat eman
cioen Simon ceritzan guiçon bat. Igo çan noizbait calbariora: quencen
diozquee soinecoac, eta uzten due mundu guciaren aurrean era tchit
lotsagarrian. Ilcez josten diozquee bere escu, eta oinac gurutzean, eta ipincen
due gurutzea çutic. Aguertu çan Munduaren Salbatzailea airean lapur biren
erdian. Iru ordu beçala igaro cituan biciric gurutzean, oinacez inguratua alde
gucietatic. Orregatic deitzen dio Isaiasec: Oinacezco guiçona: virum dolorum.
Dembora onetan erregutu cion Aitari, barca ceguiela neque aetan ipini çuen

60
etsaiai, ceren etziaquien ongui, cer eguiten çuen. Aguindu cion lapur onduari
Paradisua. Beguiratu cion bere Ama maitagarriari, eta bere ordez utzi cion
Semetzat S. Juan; beguiratu cion S. Juani, eta utzi cion Amatzat Birjina tchit
Santa. Aguertu cion Aitari bere neque içugarria. Aditzera eman çuan egarri
andi bat, eta eman cioen ozpina. Biurtu çan bere Aitagana, eta esan cion:
bucatu dira Profetac nere gainean aditzera eman cituen nequeac:
Consummatum est. Eguin çuan ots andi bat, esaten çuala: Aita nerea, çure
escuetan uzten det nere bicitza, eta anima: Pater in manus tuas commendo
spiritum meum: Onela il çan Munduaren Salbatzailea, gure Aita, eta Onguile
ecin Onguileagoa.
Ecusten deçu, becataria, cer costa çaion Jesus onari Adanen gure
becatuen çorra? Ecusten deçu, cein gauça gaizto, eta samina dan guc gure
Jaungoicoa utzitzea, eta becatuari lecu ematea? Eta au gucia ecusita ere
etzera biotz osos biurtuco çure Aita onagana? Ez ote deçu negar eguingo çure
bicitza lotsagarri orren gainean? Jesus gurutzean cegoan demboran gauça
guciac aguertu çuen beren eran naigabe andia. Janci çan cerua belcez,
ucatzen cituala eguzquiac bere argui ederrac: lurra asi çan dardaraca: obiac
lecu ascotan berenez idiquiac gueratu ciran, eta arriac ere erdiratu ciran. Eta
çu, becataria arriac baino gogorragoa içango ote cera? Biur çaite, becataria,
biur çaite çure Jesus onagana: barcatuco diçu oraindainocoa, eta bici çaite
beraren legue Santac eracusten diçun beçala. Onela iritsico deçu betico
bicitza doatsua. Amen.

AMABOSTGARREN ERAcUSALDIA

Becatuac berequin ecarri oi dituan ondoren gaiztoen artean, lenengoetatic


içan oi da becatuan erorceco oitura, eta onen gainean içango da Eracusaldi
au.
Adirazten da lenengo lecuan, cein minance gaiztoa dan becatuan erorteco
erraztasuna, edo oitura.
Adirazten da urrena, nolaco arreta ipini bear duan becatariac minanz onetan
ez erorceco.

Dereliquisti Dominum Deum tuum...


Scito et vide, quia malum, et amarum est
reliquisse le Dominum Deum tuum. Jerem. 2.

Utzi deçu; cristaua, çure Jaun, eta Jaungoicoa, eta beraren ontasun
baztergabea era ascotara adiraci baçatzu ere, etzera beraganonz asi, eta ala asi
bearrean, gueroago eta sorrago çaudela, dirudi. Gauça bearra da beraz
Eracusaldiac garraztutzea, eta samincea cerbait: Orregatic equitera noa,
becatuac berequin ecarri oi dituan, ondoren saminai. Oen artean lenengoa
beçala da becatuan erorceco erraztasuna, eta oitura: eta au içango da gaurco

61
itzaldiaren gaia. Aditzera emango det lenengo lecuan: cein minance gaiztoa
dan becatuan erorceco erraztasuna, eta oitura. Urrena, nolaco arreta ipini
bear duan batez ere gazteac minanz onetan ez erorteco. Ençun, becataria,
gaitz onetatic aldeguiteco gogo, eta asmo sendo batequin.

***

Becatuan erorteco oituraren icenez ez degu aditzen becatuan nolanai


erorcea; baicic sarritan eroriaz batec bere buruari eransitzen dion grina
gaiztoa. Asitzen da urlia juramentuac gueçurraren gainean eguiten; sandia,
birauac lagun urcoari botatzen: berendia ordiquerietan. Asitzen da urlia
atseguin liçunetan bere buruarequin, edo besterequin; sandia beste becaturen
batean: lenengo becatu oec ez dira oitura; baina baldin becatariac jarraitzen
badio asi duan lan gaiztoari, eta sarritan erorcen bada, laster eransico dio
bere buruari becatuan erorceco erraztasun, eta oitura. Ascotan guertatzen da
confesoreac galdetzea becatariari, len içan ote duan becatu onetan, edo artan
erorceco oitura? eta orduan aitortu bear da, dana dan beçala; eta naiz galde
deçala, naiz ez, baldin oraingo becatu orietan erorceco oitura içan badeçu; eta
deseguin, edo garaitu gabea bada, esan bear dioçu confesoreari: Jauna becatu
onetan erori naiz onembeste bider azqueneneco confesiotic oraindaino; eta
lenagotic det becatu au eguiteco oitura, ongui garaitu gabea. Beguira deçaun
orain, nolaco minancea dan oitura au.
Becatuan erorceco oitura da, batec bere buruari eransitzen dion, grina
bat, berez, eta sorcetic bertatic dituan grinen ancecoa, S. Agustinec dion
beçala: Quasi secunda et affabricata natura. Emendic dator oitura gaiztoa
becatariari utzierazteco nequea. Otsoac berez dacar ardietaraco, açariac
oiloetaraco, eta arranoac sarraisquiaganaco grina, eta nequez galeraçoco çate
au: eta onen ancecoa da oitura gaiztoa.
Becatuan erorceco oitura, batecere çarra bada, da minance bat ecin
sendatu ditequeana. Sendatu liteque, baldin Jaunaren lagunçarequin eguingo
balu becatariac eguin leçaqueana; baina ez oi du içan biotzic onetaraco. Asico
da bearbada confesioco Sacramentua sarritan arcen, eta aspercen da bereala:
asico da lagun gaiztoetatic aldeguiten, eta ecin dago aetara joan gabe, eta
biurcen da leneco becatuetara. Ala egun oro ecusten da birauac botatzeco,
juramentu gueçurrezcoac eguiteco, ordiqueriaraco, queinada, eta uquiera
Iotsagarriac eguiteco, itz desonestoac esateco oitura çarra duenaquin.
Orregatic esaten digu Jaunac Escritura Santan: Etiopiaco belz bat çuritzen
danean, eta catamotzac uzten dituanean bere nabardurac, edo manchac,
utzico dituçue çuec ere artu dituçuen aztura, edo oitura tcharrac: Si Aethiops
mutare potest peilem suam, et pardus varietates suas, et vos poteritis bene
facere, dum didiceritis malum.
Becatuan erorceco oitura da minance bat, anima uzten duana itsua,
sorra, eta gorra. Aditzen, edo iracurcen bada cerbait, becatuac berequin
dacarcian, betico su, eta garren gainean, bereala itzutzen ditu animaren

62
beguiac, agradatzen çaizcan gaucetara. Aditzen baditu, Jaunac bere
adisquide, eta serbitzariençat prestaturic dauzcan, atseguin-contentuac,
gueratzen da Indietaco ondasunen berriac adituco balitu beçala, eceren uste,
edo esperança gabe. Onela bici da bere oitura gaiztoan oatua beçala, eta ez du
bicitza onceco neurriric arcen.
Becatuan erorceco oitura da minance bat becatariaren biotza gogorcen
duana, mailucaria ari çaion ingudea gogorcen dan eran. Bidalcen badiozca
Jauanac nequeren batzuec, cença dedin, Jaunagana biurtu bearrean, emendic
arcen du bidea, birau, eta beste becatu berriac eguiteco. Orregatic onelaco
becatariaz itzeguiten duala, Jaunari esaten dio Jeremiasec: Jo dituçu eta ez
due beren gaiztaquerien damuric artu: Percusisti eos, et non doluerunt: ceatu
dituçu, eta ez due bicitza onceco neurriric artu nai içan: Attrivisti eos, et
renuerunt accipere disciplinam (Jerem 5). Baldin gurasoac, edo arçaiac
cerbait esaten badio, utzi ditzan lagun, eta etche gaiztoac, erançungo du:
ecusi nai ez naue ceimbaitec, eta oetacoren bat içango çan berri oen ecarlea:
enmbidia da gucia, eta eztanda eguingo badue ere, min onequin egon bearrac
dira. Ez da batere lotsatzen bere bicitza gaiztoaz, eta lotsatu bearrean,
emacume guiçacoiaren aurpeguia eracusten du, Jeremiasec dion beçala:
Frons mulieris meretricis facta est tibi (cap. 1). guertatzen da onelaco
becatariarequin buztinari eguzquiarequin guertatzen çaiona: atera bitez
eguzquitara arguiçaguia, eta buztina: bidalcen diezte eguzquiac bere
berotasuna, eta argui ederrac: arguiçaguia goçatzen, eta biguincen da; baina
buztina? elcorcen, eta gogorcen da: eta ona becatuaren oitura gaiztoan
dagoanarequin guertatzen dana: asco Jaunaren Itza adituaz, Sacramentuac
artuaz, eta Jaunac bidalcen diezten nequeaquin biguincen, eta benaz sarcen
dira ceruraco bidean; baina becatuaren oitura çarrean bici dana gueroago eta
elcorrago eguiten da, ala Jaunaren Itzarequin, eta Sacramentuaquin, nola
emengo neque, eta gurutzeaquin.
Becatuaren oitura da minance bat, becatuen neurriaz campora
amilderaço oi duana anima gaichoa. Au çuc eçagutzeco, jaquiçu, gure Jaunac
gauça guciai ipini diela beren neurria, Espiritu Santuac esaten digun beçala:
Omnia in mensura, et numero, et pondere disposuisti (Sap. 11). Emendic
marcatua dago Jaunagan, gutatic bacoitzari barcatuco diozcan becatuen
neurria. Iru becatu barcatuco dieztet Damascoarrai, cion Jaunac Amos
Profetaren autic; baina lautara igarotzen badira, ez diet barcatuco: Super
tribus sceleribus Damasci, et super quatuor non convertam (Amos c. 1)
Jaquiçu gainera, neurriaz campora eguiten dan becatu ura dala çauri bat
beinere ongui sendatuco ez dana, eta garranga bat betico eriotzaren puçoia
berequin duana: eta garranga au irinsi duana arquitzen da betico su, eta
garren arteraco prestatua. Atocea orain, cristaua, becatuaren oituran bici
dana ez dijoa eiaca, edo lasterca beçala becatuen neurri, eta muga igarotzera?
Atocea, eta alaere etzera esnatzen, becatutic aldeguiteco, eta Jaunagana
biurceco?

63
Becatuaren oitura da atzenean minance bat, bearcen duana Jesu-cristo,
uztera becataria bere gura tcharren mendean, eta beragandic betico
aldeguitera: banoa ni, esan cien Juduai, banoa ni, eta nere bila ibilico cerate,
baina alperric: ilco cerate ceren becatuan: Ego vado, et quaeretis me, et in
pecacato vestro moriemini (Joan 8). Au bera esango dio Jesu-cristoc
becatariari, becatuen mugatic igarotzen danean. Ai! esquergabea! esango dio,
ceruraco eguin cindudan, eta eguin det aimbeste aleguina, araco bidean çu
ipinceco. Eguin ninçan guiçon, eman nuan gurutzean nere bicitza: ipini
nituan Sacramentuac, eta gueratu ninçan Aldareco Sacramentuan, çuri
emateco nere ondasun guciac, eta çu guiatzeco cerura. Baina gucia içanda
çuretzat alperra. Deitu diçut, eta ez deçu aditu nai içan nere deia: guera çaite
bada çure grina, eta oitura gaiztoen mendean: banoa ni çugandic betico: Ego
vado. Ordutanic aldeguingo du becatariagandic Aingueru goardacoac:
aldeguingo du Birjina tchit Santac, eta gueratuco da doacabea ceruco inz, eta
euri goçoac uquitzen ez duan ur elcorra beçala, eta ilco da becatuaren oitura
gaiztoen atzaparretan. Badira itsasoac neguan ormatzen, edo jelatzen
diranac: orduan ango arraiac daude sortuac; eta ilac beçala; baina andic
aterata surtan ipincen dituenean, esnatzen dira. Arrai oea eran sortua beçala
bici oi da becataria oitura gaiztoaquin; baina emengo itsaso onetatic irteten,
eta su, eta garren artean bere, burua dacusanean, esnatuco da doacabea.

***

Ecusten deçu becataria, nolaco minancea dan becatuan erorceco oitura?


Minanz onetan erorico cera, ezpacera esnatzen becatutic irteteco, eta cere
Aita onagana biurceco; becatuac alabaina, ezpada biotzetic aienatzen damu
eguiazcoarequin, bere cargarequin amilderazten du becataria beste
becatuetan, S. Gregorioc dion beçala: Peccatum, quod paenitentia non
deletur, moch suo pondere aliud trahit. Onela becatua becatuari eransiaz
erorcen da oitura gaiztoaren minancean.
cer eguin bear ote du bada gazteac minanz onetan ez erorceco? Eguin
bear duan lenengo gauça da lembait len bere Jaunagana biurcea: ala eguin
çuan seme ondatzaileac: joan çan bere Aita onagana, eta esan cion damu
andiarequin: Aita eguindet becatu çure aurrean, eta çure contra: ez naiz çure
semearen icenarequin onratua içateco dina. Ala eguin çuan Magdalenac ere.
Becatariac eguin bear duan bigarren gauça da, becaturaco bide, eta
periletatic, etche, eta lagun gaiztoetatic aldeguitea; bestela becatuaren
berrizcaturan, eta oitura gaiztoaren minancean ororico da. Irugarrena da
bicitza eder, garbi bati jarraitzea, Sacramentuac sarritan arcen dirala. Era
onetan bici çaitezque becataria oitura gaiztoan erori gabe: gazteac alabaina,
gazte dala, arcen duan bidea ez du çarcen danean ere utzico, dio Espiritu
Santuac: Adolescens juchta viam suam, etiam cum senuerit, non recedet ab
ea (Prov. 22). Jauna, esango dit norbaitec: berorrec dion au gucia ongui
dator, becatuen oituran osotoro sartu ez diranençat; baina ni oitura onetan

64
bici naiz aspaldico urteetan, ez ote da neretzat minanz onetatic irteteco
sendagairic? Bai, eta asco, ta onac, eta çuc leialqui arcen badituçu, sendatuco
cera: baina ez ditu artu nai oitura çarra duanac sendagai egoquiac, eta
berequin darama obira oitura gaiztoaren lorra. Nai dituçu çuc sendagai
egoquiac artu? çoaz bada confesore on bategana, eta eguiçu arretaz esaten
diçun gucia, eta sendatuco cera. Au da S. Bernardoc ematen diçun, sendagaia.
Eguin deçagun, nere cristauac, dembora degun bitartean aleguina becatutic
aldeguiteco, eta Jaunaren gracian irauteco: onela iritsico degu betico bicitza.
Amen.

AMASEIGARREN ERAcUSALDIA

Becatuac berequin ecarri oi dituan ondoren gaiztoen artean bigarrena içan oi


da lagun urcoai becaturaco bidea, edo escandaloa ematea. Eta becatu au
içango da gaurco Eracusaldiaren gaia.
Adirazten da lenengo lecuan, cer dan, eta cein içugarria escandaloa diritzan
becatua.
Adirazten da urrena, cer eguin bear degun, Jaunagandic becatu onen
barcacioa iristeco.

Dereliquisti Dominum Deum tuum...


Scito, et vide, quia malum, et amaruin est,
reliquisse te Dominum Deum tuum. Jeremiae 2.

Utzi deçu becataria, çure Jaun, eta Jaungoicoa, eta ez deçu beragana
biurceco neurriric artu nai. Jaquiçu bada, esaten diçu Jeremiasec; jaquiçu,
eta ecusi eçaçu, gauça samina dala çuc çure Jaungoicoa utzi içan deçun eran
utzitzea: Scito, et bide, quia malum, et amarum est reliquisse te Dominum
Deum tuum. Amaicagarren Eracusaldia da gaurcoa gai onen gainean: eta
azquenecoan aditu cenduan, nola, becatuac ecarri oi dituan, ondoren
gaiztoetatic lenengoa beçala dan becatuan erorceco erraztasuna, eta oitura,
eta cein minance gaiztoa dan au. Aditu cenduan gainera, nolaco arreta ipini
bear dan minanz onetan ez erorceco; baina au da gauça bat, becatari gutchic
eguin nai duena, eta asco erori oi dira oitura gaiztoetan. Gaitzerdi litzaque
bere burua galcearequin gueratuco baliz becataria, baina guertatzen dana da
beste ascori ematea becaturaco bidea, edo escandaloa: eta au da hecatuaren
beste ondoren gaizto, eta samina. Onen gainean içango da gaurco
Eracusaldia. Aditzera emango det lenengo lecuan, cer eta cein içugarria dan,
escandaloa deritzan becatua. Urrena, cer eguin bear degun, becatu onen
barcacioa Jaunagandic iristeco. Asi gaitecen bertatic.

***

65
Escandaloa deritzan becatua da lagun urcoari becaturaco bidea, oina,
edo lagunça ematea: becatu larriraco bidea ematen bada, escandaloa ere
içango da larria, bestela içango da beniala. Baina beguira, becatu larri, edo
mortala eguin diteque, obraz ececic, itzez, eta gogoz ere.
guerta diteque batec lagun urcoari gaitzeraco bideric ez ematea, eta arc
bere gaiztaqueriaz bidea arcea; eta orri deitzen çaio Fariseoen escandaloa; oec
alabaina Jesusen obra onetatic arcen çuen gorrotoraco bidea. Ez da onelaco
escandaloaren beldurrez utzi bear eguin bear dana. guerta diteque gainera,
batec lagun urcoari becaturaco bideric ez ematea, eta alaere arc arcea, ez
gaiztaqueriaz, baicic argaltasunez, edo sasoi tcharrean dagoalaco. Escandalo
au icendatzen da argalena. Emacume, edo guiçon bat dagocan eran jancita
Eliçara etorcea gauz ona da, eta berez ez dio inori becaturaco bideric ematen:
alaere artu leçaque bide au urliac, edo sandiac bere argaltasunez. Escandalo
onen gainean gueienac eracusten diguena da orain esatera noana. Eliçara
etorcea, naiz jai eguna içan, naiz ez, uzt diteque, eta utzi bear da, urlia, edo
sandiarençat becatuan erorceco peril andia danean: utzi bear da diot inoiz,
edo berriz: ez ordea ascotan: ceren ascotan utzitzea içango liçaque neque
andieguia. Au bera diot beste gauz onac, edo becatu ez diranac eguitearen
ganean.
Becaturaco bidea, batzuetan ematen da, becatu eraguiteco asmoric
gabe. Au guertatzen da, esaten, edo eguiten bada, lagun urcoarençat
becaturaco peril andia ecarrico duan gauçaren bat. Ala guertatu oi da itz loi-
desonestoac esateco oitura duenaquin: dembora igarotzeco unore onean,
esaten dituela, darauste onelacoac; baina ez dira onçat emango Jaunaren
aurrean aitzaquia oec. Atocea, unore ona igarotzeco da lagun urcoari
becatuaren puçoia prestatzea? Unore ona igarotzea da gazteai becaturaco
moduac eracustea? Epainaco legue batec aguincen du, ez dedila, ez gauaz, ez
egunaz esan, edo cantatu izt desonestoric: eta legue au autsitzen duanaren
castigua da eun açote, eta urte betean erritic campoan bicitzea. Legue au
gordeco baliz, cembatec bici bearco luque basoetan mosalaquin? Eta cer
esango degu, queinada lotsagarriac eguiteco oitura duenaz? Ain lasaiac, eta
aberequiac dira cembait, non, obrazco becatuaz osteronceco guciac, ecertan
arcen ez dituen: ez det Jauna ecer seigarrengoan, esango due. Atocea, eta ez
ote dira içan queinada lotsagarriac, eta araguien icendatzea? Ez ote dira içan
musu, laztan, eta goietaco uquierac? Oriec, bai Jauna, baina ez; ditugu gauz
oec ecertan arcen: unore ona besteric ez da içan? Unore onaren aitzaquian
bada eguiçu edocein gauça. Atocea, ori da cristauari dagocan itzeguitea, eta
bicitza? Becatu eraguiteco asmoric gabe ematen due gainera ascoc becaturaco
bidea, onestidadeac escatzen duan, modu ona gorde gabez. Au guertatzen da,
batzuetan mutilac igueri eguiten duela, emacumeac dabilçan toquian, edo
beguira daudela; besteetan, emacumeac gobada jotzeco jarcen dirala era
lotsagarrian guiçonezcoen aurrean, edo arbola gainetan dabilçala, mutilac
beguira daudela. cer esango det, goiac salgai ipincen, eta eracusten dituenaz,
edo, çatarrezco metac alchatzen dituen, eroaz? cer esango det, dituen era, eta

66
mailari beguiratu gabe, ecin iroço deçaqueen adina soinecoetan gastatzen
duen tchorascaz?
Becaturaco bide, edo escandaloa beste batzuetan ematen da, laguncen
çaiola lagun urcoari gauça debecatuetan. Era onetan escandaloa deritzan
becatua eguiten du, nagusiari, etchecoandre, edo lagunari lapurretan
laguncen dionac: ezconceco dauden estalqui jarcen danac, egon ditecen aec
bacarric, eta nai duen eran: era berean etcheetaco seme, edo alabai arto, edo
garia erosten dieçanac, daquiela, ostua dala: edanean igarotzeco laguncen
duenac brindisca: sagardoa, ardoa, edo edari bicia, orditzeco perilean
daudenai, ematen dieçanac: eta oro bat ordu jaquinaz campora gazteac, edo
çarrac iduquitzen dituenac jocoan, eta bear bada ecin emendic esan
nitzaquean, modu itchusietan. cer esango det, araco etche aez, non jai
egunetan bilcen diran gazteac, ala mutilac, nola nescatchac, eta non
guertatzen diran onestidadeari ez dagozcan gauçac? Eta onelaco etcheetaco
buru, edo gurasoac, catolicoen artean ere badira?
Atzenean becaturaco bide, edo escandaloa ematen da cembait aldiz,
baldin bat, bere carguaren eguin-bideai erançuteco, çabarra bada. Ez da asco
errico buru, eta cargudunac, edo gurasoac gauça gaiztoric ez eguitea: gauça
bearra da gainera carguari arretarequin erançutea, eta au ez eguitera, asco
gazte eta çar erorico dira becatuetan, eta becatu oec içango dira cargudunaren
gainean. Ai! eta alde onetatic ongui beguiratzen badiegu gueren buruai,
eztaquit, nola arquituco gueran gai onetan! Eta çabarqueria utsarequin
escandalo, edo becaturaco bidea eman baditeque, cer içango da asco guraso
bici diran beçala bicitzea? cer, errietaco cargudunac bide ez egoquietan
ecustea? Baina goacen aurrera, eta dacuscun, cein içugarria dan escandaloa
deritzan becatu au.
Lagun urcoari becaturaco bide, edo escandaloa ematea da Jaungoicoa
utziric Satanasen alde alchatzea, eta onen guerrari, eta serbitzari jarcea.
Satanas munduaren asieratic ari da Jaincoari guerra egui ten, eta animac
infernura amilderazten: eta beragatic escandaloa ematea da Satanasen
guerrari jarcea, animac infernura bidalceco. Au da, nere cristaua, bataioco
egunean eman guenduan itza? Lagun urcoari becaturaco bide, edo escandaloa
ematea da Jesu-cristori, aimbeste neque costa citzaizcan, animac quencea,
eta etsai gaigarriari ematea. Norena da, nere cristaua; norena da çuc becatura
amilderaço deçun anima ura? Jesu-cristorena da alde gucietatic. Jesu-
cristorena, ceren, Jaungoicoa danez, ecerecetic eguin çuan. Jesu-cristorena
gainera, ceren Jaungoico-guiçona dan beçambat bere odol preciotsuaren
costuz erosi, eta beretu çuan: Etzerate cerenac, esaten digu S. Pauloc, non
estis vestri, baicic Jesu-cristorenac: vos autem chti (1ª ad Corint. 3, et ad
Eppes. 6). cein bidegabe içugarria içango ez da bada quencea Jesus onari
aimbeste nequerequin beretu cituan animac; eta ematea Satanasi?
Lagun urcoari becaturaco bidea, edo escandaloa ematea da ceruraco
Jaunac eguin çuan anima aleguinean amilderaztea betico su, eta garren
artera. Asma diteque gogortasun itsusiagoric? Idi, edo bei bat carobi batera

67
botatzea gogortasun andia içango liçaque, cer içango da ceruraco Jaunac
eguindaco anima betico infernura bota nai içatea?.
Lagun urcoari becaturaco bide, edo escandaloa ematea da golpe batean
iru eriotza içugarri eguitea; ilcen du alabaina lenengo lecuan bere anima,
Ecequiel Profetac dion beçala: Anima quae peccaverit, ipsa morietur (c 18).
ilcen du urrena lagun urcoaren anima, eta animarequin batean arteraino
eguin cituan obra on guciac. Ilcen du gainera bere aleguinean Jesus S. Pauloc
dion eran.
Atzenean: lagun urcoari becaturaco bide, edo escandaloa ematen diona
beartua dago animetan eguin dituan calteac aleguinean deseguitera, baina
nola au eguingo du, ezpadaqui, norainocoac diran eguindaco calteac?
Becaturaco bidea ematearequin guertatzen da gari soro baten erceco lasto
igarrai su emanda guertatzen dana, edo guertatuco litzaqueana. Erceco
lastoetatic erraz igaroco liçaque sua urrengo lastoetara, oetatic soro gucira.
Eta cer beste gauçaric guertatzen da, becaturaco bidea ematen danean? Urliac
eman dio sandiari becaturaco bidea: sandiac beste ascori, oec besteai eta
bearbada su au ez da itzali, urte ascoren buruan ere: bearbada asco il dira, eta
infernuan daude; eta besteac aurrera dijoaz becatuaren moduac eracusten...

(Eracusaldi au arquitzen da gueiago seguitu eta


acabatu gabe Aguirre Jaunaren paperetan).

AMAçaZPIGARREN ERAcUSALDIA

Becatuaren ondoren gaiztoen artean irugarrena içan oi da becaturaco bide,


eta sareetan anima nasturic, eta catrabilaturic gueratzea. Orregatic
becaturaco bideen gainean içango da Eracusaldi au.
Aditzera emango da lenengo lecuan, cer, eta. cembat guisatara içan oi dan
becaturaco bidea.
Aditzera emango da urrena, cein gauça bearra dan becaturaco bideetatic
aldeguitea.

Dereliquisti Dominum Deum tuum...


Scito et vide, quia malum, et amarum est
reliquisse te Dominum Deum tuum. Jerem. 2.

Utzi deçu, becataria, çure Jaun, eta Jaungoicoa, eta alperrac içan dira,
çu ceruraco bidean ipinceco, oraindainoco nere aleguin guciac. Jaquiçu bada,
esaten diçu Jeremiasec; jaquiçu, eta ecusi eçaçu, gauça gaizto, eta samina
dala çuc çure Jaun, eta Jaungoicoa utzi içan deçun eran uztitzea. Scito, et
vide, quia malum, et amarum est reliquisse te Dominum Deum tuum. Asi
guinan becatuac berequin ecarri oi dituan ondoren gaiztoac uquitzen, eta
azqueneco aldian ecusi cenduan, cristaua, cer dan, eta cein içugarria

68
escandaloa deritzan becatua, au da alabaina becatuaren ondoren saminetatic
bat. Ecusi cenduan urrena, cer eguin bear degun becatu onen barcacioa
iristeco. Ez du becatariac aditu nai, bere oneraco esaten çaiona; aurrera dijoa
gaiztaquerian, eta dabilen toquian eotzen ditu becaturaco sareac, eta nonnai
gueratzen da nasturic, eta catrabilaturic. Au içan oi da becatuaren irugarren
ondoren samina. Orregatic gaur itzeguin nai diçut, becataria, becaturaco
bide, edo perilen gainean. Aditzera emango diçut, lenengo lecuan, cer, eta
cembat guisatara içan oi dan becaturaco bidea. Aditzera emango diçut
urrena, cein gauça bearra dan becaturaco bideetatic aldeguitea. Ençun
arretarequin.

***

Becaturaco bide eta perilaren icenez aditzen da artaraco bidea ematen


digun edocein gauça; baina ez dira berdinac bide, eta peril guciac. Bata da
urruticoa, eta onela deitzen çaio, ceren beregandic urruti daucan becatua, eta
gutchitan amilderaço oi duan artan. Baçatoz Eliçara, eta ecusten deçu guiçon,
edo emacume bat ongui jancia. Ecuste au uts-utsic, edo beste salsagarriric ez
duala, becaturaco bide, eta peril urruticoa da, eta etzaude onelaco periletatic
igues eguitera beartua; bestela irten bearrac guinaque mundu onetatic.
Becaturaco beste bide, eta perila da urcoa, ceren bide, eta peril onetan
dagoana, edo jarcen dana sarritan erori oi dan becatuan, edo beinçat erorceco
peril andia dan, saiets gucietara beguiratu ezquero. Demagun araco etche
artan jai egunetan bilcen dirala mutilac, eta nescatchac: aritzen dira dembora
pusca batean carta jocoan, eta bitartean, edo ondoren içan oi dira izqueta
desonestoac, queinada lotsagarriac, eta beste modu itsusiac. Batzarre onetara
joatea da becaturaco bide, eta peril urcoa. Alaere içango dira etcheetaco
buruac onelaco batzarreac beren etcheetan iduquitzen dituenac. Badaqui
urliac, Tolosara gurasoa gabe dijoanean, sartu oi dala an, edo emen bere
Aingueru goardacoarequin: edaten da poliqui gurgurren sendagaitic, eta
ondoren an, eta bidean guertatu oi dira itzeguite, eta modu itsusiac. Norc
eztacus, çuretzat guis-orretan Tolosara joatea, içango dala becaturaco bide,
edo peril urcoa? Badaqui sandiac, erriz erri festen aitzaquian ibilcea,
oraindaino arençat içan dala becatu ascotan erorceco bidea: onequin uquiera
ciquinac; arequin musu, eta laztanac; onequin itz araguizcoac, arequin cerbait
gueiago. Eta norc iguerrico ez du, sandiarençat erriz erri orrela ibilcea dala
becaturaco bide, eta peril urcoa? Badaqui berendiac, araco ezcutari arequin
bacarric egotea dala arençat bide, eta peril andia atseguin liçunetan, edo
beinçat gogoracio gaiztoetan goisatzeco: ecusia dago beraz, egoera ori
berendiarençat dala becaturaco bide, eta peril urcoa.
Becaturaco bide, eta perila içan diteque urcoa, obrazco becaturic içan ez
arren, baldin itzez, gogoz, edo beste moduz erorceco bide, edo peril andia
hada. Emendic atera deçaqueçu, cembait gazte, gaitzeronz colocatzen
diranetic, cença ditecen artean, bici dirala becaturaco bide, eta peril andi, eta

69
urcoan. Nola ori, esango didaçu? ceren itzez, gogoz, eta escuz erorcen diran
quezca, ta arduraric gabe. Galde bequie onelacoai: Seigarrengoan badeçu
ecer? Ez Jauna, erançungo due. Galde bequie guero: içanda onelaco gauça?
Bai, Jauna. Eta alaco gauça? bai Jauna. Nola bada esan deçu, ez deçula
seigarrengoan ecer? Jauna, orrelaco gauçac ez ditut ecertan artu. Emendic ez
da cer miretsi, baldin onelacoac becaturaco bide, eta peril urcoan quezca andi
gabe bici badira, bada araurreneco becatuaz osteroncecoac ecertan arcen ez
ditue.
Becaturaco bide, eta perila içan diteque urcoa edocein mandamenturen
contra. Uste due batzuec, seigarren mandamentuari dagozcan gaucetan
bacarric içan oi dala becaturaco bide, eta peril urcoa; eta engainatzen dira;
bada seigarren Mandamentuaren contra ececic besteen contra ere becatu
eguin diteque, eta ascotan andiagoa. Orregatic becaturaco bide, eta perila
içan diteque urcoa, edocein Mandamenturen contra. Ala içan oi da
batzuençat edaria salcen dan etchera joatea, ceren edo orditzen diran, edo
lagun arteco, eta etcheco paquea galerazten duen: besteençat jocoa;
batzuençat gaucen salce, eta erosqueta, besteençat beste gauçaren bat.
Becatuaren bide, eta peril urcoa, batzuetan da borondatearen
contracoa, esan nai det, nai ta ere ecin batec utzi deçaqueana, beinçat calte
andi gabe. Badijoa bat itsasoan, eta oncian arquitzen du bere burua seigarren
Mandamentua autsitzeco bide, eta peril urcoan: deitzen çaio bide, eta peril
oni borondatearen contracoa, ceren naita ere ecin aldeguin deçaquean oncian
dijoanac. Au bera guerta diteque carcelan dagoan batequin. guertatzen da
batzuetan becaturaco bidea utzi litequeana içatea, baina calte andiarequin,
edo onran, edo beste ondasunetan. Onelaco bide, eta perilari ere
borondatearen contracoaren icena eman oi çaio, utzita etorrico liraquean
calteacgatic. Demagun Erretore batençat becaturaco bide, eta peril andia dala
duan cargua: utzi leçaque cargu au; baina uzten badu gueratu bearra da
cerequin bici ez duala: becaturaco bide, eta peril au borondatearen contracoa
da, calte andi gabe ecin utzi ditequealaco. cer eguin bear du onelaco
becatariac? Alaco neurriac artu bear ditu becatuan ez erorceco, non garaitu
deçaquean duan perila Jaunaren lagunçarequin: eta ecin badu, aldeguin bear
du peril artatic, datorrena datorrela, naiz galdu ditecela ondasun guciac, naiz
bicitza: calte oec baino andiagoa da alabaina anima galcea betico.
guerta diteque, gauça bat berez gaiztoa ez içatea, eta alaere ascorençat
becaturaco bide, eta peril urcoa içatea. Eguzquiaren, eta içarren edertasuna
ez da gauça gaiztoa, baicic ona: alaere ancinaco demboran ascorençat içan
çan idolatriaraco bidea. Ona da ezconça, errietaco cargudun içatea: baina
ascorençat dira anima galceco bidea. Orregatic aldeguin bear deçu, çuretzat
becaturaco bide, eta perila dacarten gaucetatic, berenez gauça gaiztoac ez içan
arren: aldeguin bear deçu araco lagun, etche, jolas, itzeguite eta festa aetatic,
baldin çuretzat becaturaco bidea badacarte. Ez deçaçula osan, ascoc osan oi
duen beçala: bezteac badioaz, cergatic joango ez naiz ni? bada aec ez due bear
bada çuc deçun adina peril, edo ez due iguerritzen: eta nolanai: çu beartua

70
çaude çuretzat becaturaco bide, eta perrila diran gaucetatic aldeguitera. Ain
gauça bearra da au, non becaturaco bide, eta peril urcoan borondatez jarce
utsa becatu dan, perilari dagocan becatu ura eguitea cerbaitec eragotzico balu
ere. Demagun, çuretzat jai egunetan ostatura, edo edaria salcen dan etchera
joatea dala orditzeco, edo beste becatuetan erorceco bide, eta peril urcoa:
baçoaz jai batean, eta biurcen cera etchera ardoric uquitu gabe, ceren aitu
dan. Etzera ordi, eta alaere ordi bacina beçala becatu eguin deçu, ceren cere
naiez artaraco bidean jarri ceran.
Becaturaco bide, eta perila urcoa içateco ez da sarritan becatuan erori
bearric, baldin era danean erorcen bada bat. Urtean bein içan oi da inuteria,
eta urtean bein erri bacoitzeco festac: alaere ascorençat egun oriec dira
becaturaco bide, eta peril urcoa, ceren erorcen diran edo gogoz, edo itzez,
queinadaz, edo bestela. Baina norc ecertan arcen ditu becaturaco peril oec?
Atzenean becaturaco bide, eta perila içan diteque urcoa; becatuan erori
baino lenago ere, baldin alde gucietara beguiraturic, erorceco peril andia
bada. Jose ancinacoa, Jacoben seme ederra, etzan bere etchecoandrearequin
becatuan erori, baina orpoz-orpo cerraiquion emacume gaiztoa, eta aren
atzaparretan utziric capa igues eguin çuan etchetic. Norc eztacus, becaturaco
bide, eta peril urcoa içango çala Joserençat etche artan aurrera egotea? Au
bera guerta diteque serbitzen dabilçan cembaitequin. Suerteac ematen dio
bati nagusi oilacoi, edo tchorasca bat gucia dastatu nai duana: equiten dio
bein, ta berriz, eta ascotan gaizqui dirudien moduaquin: aienatzen eta
botatzen du beregandic ordu gaiztoan, eta ez dio beregan becatuari lecuric
eman. Alaere alaco etchean, eta alaco nagusiarequin bicitzea içango litzaque
guiçon jaquinsu ascoren iritzian, becaturaco bide, eta peril andi, eta urcoa.
Orra, cristaua, cer, eta cembat guisatara içan oi dan becaturaco bide, eta
perila. Dacuscun orain, cein gauça bearra dan becatuaren bideetatic
aldeguitea.

***

Espiritu Santuac esaten digu, perrila nai duana perilean bucatuco da:
Qui amal periculum, in ilo peribit (Eclesiastici 3º v. 27): esan nai du, perilean
erorico dala. Ala guertatu da beti, eta aurrera ere guertatuco da. cer guertatu
citzaion Ebari? Bacebilen Paradisuco berjera çoragarrian: etsai galgarria asi
citzaion galdeca, cergatic jaquiundearen arbolatic jaten etzuen ? Erançun
cion: Paradisuan diran arbolen frutatic jaten degu; baina aguindu digu
Jaunac, ez deçagula jan Paradisuaren erdian dagoan arbola baten fruta, eta ez
deçagula uquitu ere, il ez gaitecen. Esan cion etsaiac: etzerate ez ilco
orregatic; badaqui alabaina Jaungoicoac, arbola aren fruta jaten deçuen
beçala, idiquico dirala çuen beguiac, eta içango ceratela, bera beçala, onaren,
eta gaitzaren, eta gauça gucien eçaguera deçuenac. Eçagutu ceçaquean Ebac,
etsaiac ematen ciola Jaunaren aguinte ausitzeco bidea, eta aldeguin bear
çuala artaraco periletic. Ez ordea ori eguin: eta ala eguin lecuan joan çan

71
arbola cegoan toquira, jarri çan beguira, eta ceritzan, tchit ona içango çala
jateco, eta çaletu çan: beste aldetic arbola bere frutaquin ain ederra cegoan,
non ililuratu, eta tchora ceçaquean: Pulchrum oculis, aspectuque delectabile.
cer guerta al citequean onetara ezquero? cer, bere naiez perilean jarcen
danari guertatzen çaiona baicic? Artu çuan sagar bat, eta jan çuan: artu çuan
beste bat, eta eman cion Adani, eta onec ere jan çuan, eta onela galdu çuen
mundu gucia (guenes. 3). cer guertatu citzaion Dabidi? Bazcal ondo batean, lo
eguinda, bere jaureguiaren gaineco ibiltoquian cebilela, ecusi çuan Betsabe,
Uriasen emazte ederra, bainuan, edo urean bere burua garbitzen ari çala.
Iguerri ceçaquean Dabidec, cer guertatuco citzaion, quencen ezpacituan
beguiac peril artatic; baina çabartu çan, eta erori becatuan, eta ileraço çuan
Urias. cer guertatu citzaion Salomoni ? Ezcondu çan, Jaungoico
gueçurrezcoac adoratzen cituen, emacume goi mailacoaquin, eta guiçon ain
jaquitsua amildu çan idolatrian. Orra nola perila nai duana perilean erorico
dan. Qui amat periculum, in ilo peribit. Baina cer diot nic erorico dala? Bere
borondatez perilean dagoana, egoera utsarequin eroria dago, eta eroriaz dijoa
ala dagoan bitartean. Orregatic esaten digu Jesusec: çure escuieco beguia
çuretzat becaturaco bidea bada, atera eta bota eçaçu ceregandic: eta escuieco
escuac ematen badiçu becaturaco bidea, ebaqui, eta bota eçaçu ceregandic:
esan nai du, quendu, edo utzi bear dala becaturaco bidea, beguia, edo escua
becein bearra baliz ere: Si oculus tuuns dechter scandaliçat te, erue eum, et
projice abs te... et si dechtera manus tua scandaliçat te, abscinde eam, el
projice abs te (Math. 5).
Ecusten deçu, cristaua, cein gauça bearra dan becatuaren bideetatic
aldeguitea? Baina nola aldeguingo deçu gogortuaz baçoaz becatuan? Nola
aldeguingo deçu, utzi badeçu çure Jaun, eta Jaungoicoa? eta beragana
biurceco biotzic ezpadeçu? Aldeguin bearrean, çalbilçan erri, eta toquietan
eoco dituçu sare berriac, eta nonnai nastuco cera becaturaco biscan.
Etzaitecela engainatu: deitzen diçu etsaiac betico su, eta garren artera, eta ara
eramateco çorian çauzca, eta ari jarraitu nai dioçu? Deitzen diçu çure Aita
cerucoac, eta ez deçu adituco beraren dei goçoa? Ea, biurtu çaite beragana,
onela iristeco çure becatuen barcacioa, eta guero betico bicitza doatsua.
Amen.

EMEçorciGARREN ERAcUSALDIA

ETA BEcATURAcO BIDEEN GAinEAN BIGARRENA

Adirazten da lenengo lecuan, nolaco aitzaquiac bilatzen dituan becatuaren


bideetan nasturic bicidanac, andic ez irteteco.
Adirazten da urrena: cein negargarriac diran, emendic becatariari etorri oi
çaizcan ondorenac.

72
Dereliquisti Dominum Deum tuum...
Scito, et vide, quia malum, et amarum est
reliquisse te Dominum Deum tuum, Jerem. 2.

Utzi deçu çure Jaun, eta Jaungoicoa, eta ain esquergabea cera çure Aita
onarençat, non, biurtu etzeran beragana, aditu dituçun aimbeste eguia
goçorequin ere. Jaquiçu bada, esaten diçu Jeremiasec; jaquiçu, eta ecusi
eçaçu gauça gaizto, eta samina dala çuc çure Jaun, eta Jaungoicoa utzi deçun
eran utzitzea: Scito, et vide, quia malum, et amarum est reliquisse te
Dominum Deum tuum. Eguia au onguiena eçagutzen da bearbada, becatuac
berequin dacarcian, ondoren gaizto, eta saminai beguiraturic, eta oen artean
irugarren lecuan aitatu guenduan becatuaren bide, eta periletan anima
nastua, eta catrabilatua gueratzea. Azqueneco aldian aditzera eman niçun,
cristaua, cer, eta cembat guisatara içan oi dan becaturaco bidea, eta cein
gauça bearra dan becaturaco bideetatic aldeguitea. Gaur ecusi bear degu,
lenengo lecuan, nolaco aitzaquiac asmatzen, edo bilatzen dituan becatariac,
becatuaren bideac ez uzteco. Urrena, cein negargarriac diran, becatariari
emendic etorri oi çaizcan ondorenac. Ençun arretarequin.

***

Anima bat, becatuaren sare, eta bideetan nasturic bici danean, alde
batetic arquitzen da guerocoaren ar ozcariarequin, eta bestetic sorra dago
bear luqueana eguiteco, eta bilatzen ditu al dituan aitzaquiac, becatuaren
bideac ez uzteco. Ara aitzaquia oetatic batzuec.
Lenengoa: ez det ucatzen, urlia nere etchean egotea, edo onara etorri oi
dan beçala etorcea, neretzat dala becaturaco bide, eta peril andia; baina ez
daucat nic escuric ura etchetic botatzeco, edo aren etorrerac eragozteco. cer
nai du nic eguitea? Aitzaquia onec ez diçu ecer balioco Jaunaren aurrean; eta
badaquiçu, ecin becatuari lecuric eman deguioqueçula, ez munduaren
beldurrez, ez bicitza ez galceagatic ere. A tocea, çu ilcera baletor urlia ori, cer
eguingo cenduque? Etzenduque igues eguingo? Ala bear içatea, etzenduque
deadar eguingo? Eguiçu bada ori bera, animaren bicitza quendu ez deguiçun.
Igues eguiçu, al badeçu: ecin igues eguin badeçu, eguiçu deadar. Atzenean
paqueric eman nai ezpadiçu, esan çaioçu, aditzera emango dioçula gurasoari
guertatzen dana. Jauna, gurasoari esaten badiot, galduco du urliac bere onra,
eta icen ona, eta ecusi naico ez du gurasoac. Galduco du bere onra, eta icen
ona, gurasoari esanda? Noren culpa içango da? Berarena; bada çuc aditzera
eman cinucan, gurasoari esango ceniola, uzten ezpaciçun paquean. Baina
asco ote dira au leialqui eguingo duenac? Ez noasqui, eta guertatuco dana da
becaturaco bide, eta perila bere oinean gueratzea, eta guero? Betico su, eta
garren artean erorcea, ezpadira garai onean cençatzen.
Bigarren aitzaquia: aitorcen det, oraindaino bicitu naiçala becaturaco
bideetan, eta eguin ditudala ecin conta al becatu. Dembora pusca batean jai

73
arrasaldeetan joan oi ninçan etche batera; bilcen guinan mutilac, eta
nescatchac, eta guertatzen ciran jotas, eta ibilera lotsagarriac, ala bertan, nola
etcheraco bi dean: eta beste onembeste guertatu oi citzatan inuterian eta festa
demboran. Onembeste urtez gutchi gora bera bicitu naiz lagun gaiztoen
modu, eta ibilerai jarraituaz, naiz gabaz, naiz egunaz. Berandu etcheratzen
guinan, eta naigabetzen ciran gurasoac: elcar arcen guenduan urlia, sandia, ta
berendia becatuan amilderazteco, eta guero elcarri esan oi guinuzcan
igarotzen ciran gauçac. Onembeste demboran içan det adisquidetasun gaiztoa
urlia batequin: era içan ezquero, guertatu oi ciran becatu mota guciac, eta
oraindaino iraundu, eta badirau peril onec. Ascotan aguindu didee
confesoreac, utzi ditzadala nere lagun gaiztoac: utzi ditzadala araco etche aec,
non bildu oi diran mutil, eta nescatchac: utzi ditzadala adisquidetasun limuri
oec; baina beren oinean daude batzuec beinçat. Atocea, eta eztaquiçu, oriec
utzitzea dala çuretzat, Jaungoicoagana biurceco lenengo lana? Ongui esaten
dit, eta erabaqui det sendoro, ori eguitea; baina gaur absolucioa eman bear
dit. cer dioçu, becataria? Lenago utzi bear dituçu becaturaco bide oriec: guero
presta çaite gaizqui bicitu ceran demboraco confesio guciac berritzeco, eta
orduan egongo cera absolucioa arceco sasoi onean, baina arteraino ez. Jauna:
eguingo det ori gucia; baina gaur comunio Santua artu bear det: bestela cer
esango litzaque niçaz? comunio Santua artuco deçu, sasoi onean jarcen
ceranean: eta etzaitecela leiatu gai onetan. Jauna, cer esango due? dioçu. Ecer
ez, ceren bacoitzac badu bere buruarequin cer eguin, çuri beguira egongabe
ere. Gainera egun oro berritzen dira confesioac, eta gauçac ongui bucatu
artean uzten da comunioa: eta ez du orregatic ecerere galcen becatariac. Utzi
itzatzu bada aitzaquia oriec, eta eguiçu bear dana.
Irugarren aitzaquia: joango naiz araco etche artara, araco lagun aetara,
baina ez det ecergatic becaturic eguingo lenago lepoa eman. Atocea,
oraindaino etche, eta lagun oriec ez dira çuretzat içan becatuan erorceco bide,
eta peril andiac, edo gogoz, edo itzez, edo bestela? Eta alaere dioçu, joango
cerala peril orietara, eta ez deçula becaturic eguingo? Ez deçu ecusten, ori
dala, becaturaco bide eta peril urcoac uzteco, biotzic ez içatea? çuc nai
cenduque bi gauça, dembora batean ecin elcarrequin içan ditezqueanac, oec
dira becaturaco bide urcoan borondatez egotea, edo jarcea, eta becaturic ez
eguitea. Eztaquiçu, orrelaco perilean egote, edo jarce utsa becatu dala? Perila
nai duana, perilean erorico, edo galduco da, dio Espiritu Santuac: Qui amat
periculum, in ilo peribit. çu beçala dabilenari guertatu oi çaio mitchirricari,
edo ingumari guertatzen çaiona. Badabil mitchirrica arguiaren inguruan:
beguiratzen dio, eta ililuratzen, eta tchoratzen du arguiaren edertasunac:
alderatzen çaio, eta erretzen çaio egoa baten erça: badijoa berriz, eta erretzen
çaio çanco tchar bat. Alaere ez da cençatzen, eta atzenean ilcen da tchorasca
arguiari darraicala. Ai! çu guiçon, edo emacume inguma, edo mitchirrica
guciac baino tchoroago biurtu cerana! cembat bider esan çatzu, utzi bear
dirala becaturaco bide, eta perilac, becatuan ez erorcea nai badegu? Alaere
joango naiz, dioçu, eta ez det becaturic eguingo: itsumenaren andia!

74
Laugarren aitzaquia: joango naiz etche artara: joango naiz lagun gaizto
aetara, baina uste det, Jaunac emango didala becatuan ez erorceco lagunça;
ala escatu diot benaz Birjina tchit Santari. Becatari cençugabea: au da
becaturaco bidea utzi nai ez içatea, eta Jaincoaren lagunça, eta Birjina tchit
Santaren bitartecotasuna çure becatuen estalquin ipincea. Uste det dioçu,
Jaunac emango didala becatuan ez erorceco lagunça: engainatzen cera;
Jaungoicoac alabaina ematen dizquigu, becatuaren bideetatic aldeguiteco
lagunçac, baina ez, gueren naiez becaturaco perilean jarri nai badegu. Atocea,
cere naiez sarcen bacera carobi eracequi batean, naico, edo usteco deçu,
Jaunac gordeco çaituala mirari andi batequin, erretzen etzerala? Ez deçu
ecusten, au içango litzaqueala cençu,gabequeri andi bat? Gainera esana dago,
bere naiez bat becaturaco bide, eta peril urcoan egote, eta jarce utsa becatu
dala. Escatu diot benaz, dioçu, Birjina tchit Santari, gorde naçala becatutic Au
da beste cençugabequeri andia. Atocea, cere naiez joan nai badeçu becaturaco
bidera, eta joatea bera becatu bada, nola becatutic gordeco çaitu Birjina tchit
Santac?
Bostgarren aitzaquia: Joaten naiz ni urliaren etchiera, baina ez gauça
gaiztoric eguitera: besteac ere joan oi dira nai duen lecura. Au da ematen
dituçun esanmesac quenceco biotzic ez içatea. Demagun, etzoacela ara gauça
gaiztotara, baicic errosarioa esatera: baina munduac badaqui, urlia dala
erguel bat, eta çu cerala Jaunaren beldur gutchicoa: munduac ecusten çaitu
ara çoacela gauaz, eta egunaz, eta eçagutzen du, ez deçula an eguitecoric
batere: emendic badaraus çure ibileraren gainean, eta dio: Oriei orrela utzi
bear çate? Ez da Alcateric, ez Erretoreric? Jauna, besteac ere joan oi dira nai
duen lecura. Ongui: demagun, besteac ez duela ongui eguiten: eta ceren
besteac gaizqui eguiten duen, çuc ere eguin bear deçu? Munduac badaqui
çure berri, eta mirua dabilen toqui gucian miru dala: eta oquer edo çucen
badaraus çure contra: besteaz ori bera eguingo du, miruac dirala iguerritzen
duanean. Orregatic beartua çaude jaiera ori utzitzera; S. Pauloc dio alabaina,
utzi bear ditugula, gauça gaiztoac ececic gaiztoen ança duenac ere: Ab omni
specie mala abstinete vos (1 ad thesal. 5).
Seigarren aitzaquia: urliaren etchera joaten naiz, edo sandiarequin
egoten naiz, baina aspaldi ez da gauz andiric guertatu. Au da beartua, eta
artaraco bidea gainchuritzea, leneco perilean gueratzeagatic. Atocea, eta
urliarequin çaudenean, ez oi dira guertatu izqueta liçunac? queinada
lotsagarriac, musu, eta laztanac? Oriec bai, Jauna; eta alaere gauz andiric ez
da guertatu dioçu, eta orietan erorceco peril urcoan iraun nai deçu? Badira
becatari batzuec ain leundugabeac, basati, eta moldacabeac, non, araurreneco
becatuac baicic, ecertan arcen ez dituen.
çazpigarren aitzaquia: al banu utzico nuque becaturaco bide, eta peril
au, baina certan nago ni urliarequicoa galcen badet? Au da munduaren, edo
munducoen beldurrez becatuan, eta becaturaco bidean bici nai içatea. Atocea,
etzenduan bataioco egunean Jaungoicoa gauça gucian gainetic amatzeco itza
eman? Ez deçu dotrinan esaten, Jaungoicoa gauça gucien gainean amatzea

75
dala guciac galcea naiago içatea bera ofenditzea baino? certan nago ni, dioçu,
eta certan çaude, cere anima galcen badeçu betico? cer ateraco deçu, mundu
gucia irabacita ere, galcen badeçu cere anima, esaten diçu Jesu-cristoc: Quid
prodest homini, si mundum universum lucretur, animae vero suae
detrimentum patiatur?
çorcigarren aitzaquia: cer esango due etche onetatic irteten banaiz, edo
etche artara joaten ezpanaiz? Au ere becaturaco bidean gueratu nai içatea da
gueienetan. Atocea, badaquie auçoan, eta inguruetan çure bicitza gaiztoaren
berri? Ezpadaquie, ez due ecer esateco bideric batere, ceren etche batetic
irteteco, edo baste batera ez joateco non nai içan oi dira mila modu, eta ez da
orregatic ecer esateco bideric. Baina baldin badaquie auçoan, eta inguruan,
poztuco dira daquienac, becaturaco bidetic aldeguiten deçula, dacustenean.
Eta uste deçu, ez daquiela? Galde guieçu iturriai, labeaurreai: galde
sucaldeetaco laratzai, eta oec esango diçue, nola çure bicitzaren gainean
itzeguin dan.
Bederatzigarren aitzaquia: Jauna, becaturaco bide, eta peril urcoa
utzitzea ain gauça bearra bada esango diot urliari, bucatu dirala gure contuac,
eguin deçala confesio on bat. Atocea, eta onembesterequin gueratu nai deçu
becaturaco bidean? eta uste deçu, çuc ori esatearequin onduco dala urlia?
Demagun, itotzeco çorian iduqui duela otsoac ardiren bat. Andic laster
badijoa ardi tchoroa otsoagana, eta esaten dio: Otso Jauna, gauça bat çuri
esan bearrean nago: etzaitecela içan oraindaino becein ardicoia: gaizqui
itzeguiten da çuçaz, ondu çaite. Uste deçu, orrembesterequin onduco dala
otsoa? Ondu bearrean, orçac egotzico diozca airdi tchoroari, eta arçaz
eguingo du nai duana. Au bera guertatuco çatzu çuri ere, becataria, aitzaqui
oequin gueratzen bacera becaturaco bidean. Orra, nolaco aitzaquiac bilatzen
dituan becatariac, becatuaren bideac ez uzteco. Dacuscun orain cein
negargarriac diran emendic etorri oi çaizcan ondorenac.

***

Lenengo ondorena da, Jaunac ucatzea, becatuan ez erorceco bear


dituan, ceruco lagunçac. Ez diçu Jaunac aguincen, becataria, ceruco indar, eta
lagunça becatuan ez erorceco, cere naiez jarcen bacera, edo baçaude
becaturaco bidean. S. Pedro bere naiez jarri çan izquetan, eta surtan berotzen
Jesusen etsaiaquin, eta erori çan becatuan, ucatzen çuala iru aldiz bere
Maisua, eta S. Pedrori utzi bacion Jaunac becatuan erorcen, ceren bere naiez
perilean jarri çan, cer guerta al diteque besteaquin?
Bigarren ondorena: Sacramentuac, eta Jesu-cristoc gure oneraco ichuri
çuan odol preciosua bere animaren puçoi biurcea; becatuaren bide, eta peril
urcoan bere naiez dagoanac alabaina ecin artu deçaque absolucioric, eta
arcen badu, içango du bere caltean, eta au bera guertatuco çaio beste
Sacramentuaquin.

76
Irugarren ondorena: gueienetan eriotza negargarria: ceren edo batetan,
edo prestaera tcharrarequin il oi diran onelacoac. Ala guertatu citzaion
Toledoco inguruan ezcutari bati; içan çuan noizbait Birjina tchit Santaren
jaiera andia; baina adinean cerbait sartu çanean, oitu çan gaiztaquerietara,
eta bicitu çan becaturaco bidea bere etchean çuala. Baçan erri artan anima
birtutetsu bat, eta egun batean otoiz, edo oracioan cegoala, aguertu citzaizcan
Jesu-cristo Birjina tchit Santa, eta Aingueru asco. Asi ciran ezcutariaren
gainean itzeguiten, eta Jesucristoc eman çuan batetan bicia quenceco
sentencia; baina Amaren erreguz utzi cion oguei, ta amar egunean. Birjina
tchit Santac esan cion beguira cegoan anima birtutetsuari cijoala onelaco
erlijiosogana, eta aditzera eman ceguiola ecusi, eta aditu çuana. Ala eguin
çuan arc, baina erlijiosoac etzion sinistu. Anima on arc lenengo aldian ecusi
çuana bera ecusi çuan berriz, eta irugarren aldian ere. Orduan sinistu çuan
Erlijiosoac, eta onec aditzera eman cion ezcutariari guertatzen çana.
Ezcutariac aitortu çuan bere bicitza gaiztoa: prestatu çan confesio on bat
eguiteco, eta eguin ere çuan damu andiarequin. Baina etchapean arquitzen
çan urlia, eta ezcutariac etzuan escuric au botatzeco. Aguindu cion, alda
cedila beste guela batera, eta barrendic itchi ceçala atea, eta ala eguin çuan.
Urliac eraguin çuan guitza berri bat: idiqui çuan atea, eta cuturtu çuan
ezcutaria becatura. Berriro confesatu çan, eta confesoreac aguindu cion, atea
barrendic itchitzen çuanean, atean bertan utzi ceçala guilça; baina urlia
gaiztoac, idiquiric atea, eta eraguin cion nai çuana. confesatu çan irugarren
aldian, eta confesoreac eman ciozcan penitencia sendo, eta saminac: aspertu
çan oequin, eta esan cion confesoreari, utzi ceguiola paquean: atsoen
ipuiaquin cebilela. Etorri çan oguei, ta amar garren eguna, eta gau erdian
otseguin cioen confesoreari. Joan çan lasterca, eta arquitu çuan becatari
doacabea biciric. Ai! deadar eguiten çuan: ai! arpoi batequin igaro didee
biotza! Eguin çuan confesoreac aleguina, becatari ura Jaunagana
biurrerazteco; baina alperric: il çan damu eguiazcoaren sinaleric gabe.
Ecusten deçu, becataria, cein negargarriac diran, becatuaren bide, eta
perilac ez uztetic datocen ondorenac? Ez du becatariac biotzic sare oec
urratzeco, eta bilatzen ditu mila aitzaquia becatuaren bideac ez uzteco: eta
etsai galgarriac berequin darama betico su, eta garren artera. Emendic atera
eçaçu, cristaua, cein gauça gaizto, eta samina dan guc gure Jaungoicoa
utzitzea, eta beragana biurtu nai ez içatea. Becataria! eta orain ere ez aditu
eguingo dieçu Jaunaren deiai? Ea urra itzatzu becatuaren sare oriec: bici çaite
Jesusen legue ederrac eracusten digun eran, eta emango diçu betico bicitza.
Amen.

EMEREtziGARREN ERAcUSALDIA

Becatuaren ondoren gaiztoen artean laugarrena içan oi da confesio gaiztoac


eguitea. Au era ascotara guertatzen da, len luçaro aditzera eman içan dedan

77
beçala; baina ez naiz gucien gainean itzeguiten gueratuco, asi dedan lana
guiegui luçatu ez dedin. Gaur uquituco dira, becatuac lotsaz confesatu gabe
utziric, eguiten diran, confesio gaiztoac.

Dereliquisti Dominum Deum tuum...


Scito, et vide, quia malum, et amarum est,
reliquisse te Dominum Deum tuum. Jeremiae 2.

Utzi deçu becataria, çure Jaun, eta Jaungoicoa eta amairu


Eracusalditan eguin da aleguina, çu çauden peril içugarritic ateratzeco; baina
alperric: etzera esnatu becatuaren modorra, edo lo astun orretatic. Jaquiçu
bada esaten diçu Jeremiasec; jaquiçu, eta ecusi eçaçu, gauça gaizto, eta
samina dala, çuc çure Jaun, eta Jaungoicoa utzi içan deçun eran utzitzea.
Scito, et vide, quia malum, et amarum est reliquisse te Dominum Deum
tuum. Eguia au çuri adirazteco, azqueneco Eracusaldietan uquitu ditut,
becatuac berequin dacarcian, ondoren saminetatic batzuec. Beste ondoren
gaiztoa içan oi da confesio gaiztoac confesio gaiztoen gainean eguitea. Au era
ascotara guertatzen da: baina ez det guciai equiteco asmoric, ceren gai onetan
luçaro itzeguin içan dedan lenago. Ascotan guertatzen da becatariac lotsaz,
edo beldurrez becaturen batzuec confesatu gabe utzitzea, eta confesio gaiztoa
eguitea. Au norequin, eta nola guertatu oi dan adiraztea içango da gaurco
itzaldia, eta ondoren uquituco det, cein gauça gaizto, eta samina dan era
onetan gure Jaun, eta Jaungoicoa utzitzea. Ençun, cristaua, arretarequin.

***

Gure Salbatzaileac bataioco Sacramentuarequin barcatu cigun becatu


etorquia, jatorrizco, edo orijinala: au da, araco lenengo gurasoetatic
datorquigun becatu ura. Apaindu guinduan graciaren soineco ederrarequin:
ornitu guinduan fede, esperança, eta caridadearen birtuteaquin: eman
cizquigun gainera Espiritu Santuaren doaiac. confirmacioco
Sacramentuarequin indarrez bete guinduan, beraren gudari, edo soldadu
alaiac beçala, animaren etsaiac garaitzeco. Aldareco Sacramentu miragarrian
gueratu çan gurequin bicitzeco, guri bere ondasunac emateco, eta ceruraco
bidean lagunceco. Gu nor içatera, etzan confesioco Sacramentuaren bearric,
baina ecusten çuan Jesus onac, tchit gutchi içango cirala, etsaiaren contra
bear beçala peleatuco ciranac: ecusten çuan alde aldean guciac galduco çuela
graciaren bicitza, eta gueratuco cirala becatuan ilac. Orregatic ipini nai içan
çuan confesioco Sacramentua, bataioa ezquero eguindaco becatuac
barcatzeco. cerura igo çan baino lencheago, sartu çan Apostoluac ceuden
toquira eta esan cien: Arreçaçue Espiritu Santua: accipite Spiritum Sanctum:
çuec barcatzen diezteçuen becatuac barcatuac içango dira, eta oraindanic
barcatzen çaizte: Quorum remisseritis peccata, remittuntur eis: eta çuec
barcatu gabe uzten diezteçuenenac barcatu gabe gueratuco dira: Et quorum

78
retinueritis retenta sunt (Joan. 20). Baina Sacramentu onec ez ditu nolanai
barcatzen becatuac, baicic eguiten duala becatariac bere aldetic eguin bear
duana: eta beste gauz ascoren artean gauça bearra da becatariac becatuac
confesoreari aitorcea, bere biotzean arquitzen dituan beçala, larriac beinçat.
Ala eracusten digu gure sinisteac. Baina cer guertatzen da? Becatariac badu
ausardia becatu eguiteco, baina garbiro aitorceco, edo confesatzeco tchit
beldurtia da, eta asco dira, guiçon jaquinsuen iritzian, lotsaz, edo beldurrez
becatuac confesatu gabe uzten dituenac; emendic confesio, eta comunio
gaiztoac eguitea, eta betico su, eta garren artera amilceco çorian bicitzea. Eta
çu, aditzen çauden becataria, ez ote cera oetatic bat? Au eçagutzeco,
beguiraldi bat eman deguiogun çure bicitzari.
çuc, cristaua, gaztetchoa cirala, icasi cinduan gaiztaqueri batzuec, edo
senide, edo auçocoren batzuequin: ascotan gogora etorri çaizquitzu
dotrinaren bat aditzean, edo confesioco egunetan; baina lotsaz utzi dituçu
confesatu gabe, ceregan esaten deçula: tchiquia ninçan orduan. Atocea, eta
cembat urte cinduan orduan ? Jauna, çazpi, çorci, edo gueiago. Atocea, eta
etzinaten ezcutatzen gauz oriec eguiteco? Bai, Jauna: beldur naiz bada,
gaiztoac içan ote ciran çure confesioac.
çuc, amar, amabi, edo gueiago urte cinduanean, eguin cinduan ibilera
itsusiac: uquitu cinduan çaurian dotrinaren batec, edo confesorearen galdeac:
confesio batean aitortu cinduan becatu oriec, baina, cere burua ederceco,
esan cenduan: Jauna, artean ez nituan bost, edo sei urte besteric. Auche da
becatua osotoro ucatzea beçala; ceren confesoreac usteco du ibilera oriec
guertatu cirala, onaren, eta gaitzaren eçagueraric etzenduan adinean.
Orregatic çure confesioa içan çan gaiztoa.
çu ascotan egon cera ceregan garbitasun, edo castidadearen contraco
gogoracioetan, len igarotaco gauça gaiztoac gogora ecarcen cinduala:
batzuetan poztutzen cinan, besteetan goisatzen, orduan bertan guertatzen
balira beçala; besteetan gaitzeraco gura esnatzen çan. Alaere lotsatu cinan
ceregan igaro citzatzuna garbiro esateco, eta esan cenduan, etzenduala ecer
seigarren Mandamentuaren contra, edo esan cenduan etzeniela lecuric eman
gogoracio gaiztoai. Au da becatua gainchuritzea, eta confesio gaiztoa eguitea.
Gogoracio gaiztoac etorcea naiz fedearen, naiz caridade, eta garbitasunaren
contra, ez da becatu, baldin guc, oarcen gueranean, bereala eguiten badegu
aleguina gogoracio gaiztoac aienatzeco, dala pensamentua beste gaucetara
aldatuaz, dala esturan Jesus, Maria, ta Jose esanaz, dala Birjina tchit Santari
biotza alchatuaz; baina ascotan guertatzen da becataria, oartuta ere,
ililuraturic eta tchoraturic egotea gogora datorquion gauça gaiztoetan
poztutzen edo goisatzen dala, eta ascotan Iecu emateco peril andian.
çuc cere buruarequin, aur demboran ececic, guero ere eguin dituçu
escuz, edo bestela becatu itsusiac. iguerritzen cenduan, modu oriec etzirala
içango onac, edo beinçat bacenduan ar bat, esaten ciçuna, ez dira gauz oec
ongui dirudienac. Ala ere ez dituçu confesatu. Noizbait esnatu cinan
dotrinaren batequin, eta confesatu cinduan modu itsusi aec, baina edertu

79
cinduan esaten cenduala: ez niaquian becatu cirala. Beldur naiz, çure
confesioac içan dirala gaiztoac. Badira guiçon, edo mutil batzuec ain basatiac,
eta abereac, non uste duen, ez dala becatu mutilac mutilaquin edocein gauça
eguitea; baina jaquin becee oec, emacumeaquicoa baino itsusiagoa
dalaguiçonezcoac guiçonezcoaquin ciquinquerian ibilcea: eta au bera esan
bearco liçaque, eguingo balitue emacumeac emacumeaquin gauça
debecatuac. Sodomatarrac oitu ciran liçunqueri oetara, alaco eran, non erri
artara cijoacen guiçon arrotzac ere borchatu nai cituen ibilera
nazcagarrietaraco. Aserratu citzaion Jaunari, eta Lot, bere emaztea, eta bi
alaba ez, beste guciac erriarequin batean auts biurtu cituan bidalcen çuala
sufre eracequizco euri ugaria.
çuc, becataria, an, eta emen çabilçala, ederetsi dioçu edari biciari, eta
ascotan jarri çatzu lausoa beguietan: moteldu çatzu mihia: asi dira etcheac
jiraca; itz batean, atchitu deçu araco aditzen deçun gauçatcho ura. Alaere ez
deçu garbiro aitortu confesioan çure becatua, baicic esan deçu: berotuse
ninçan: alegueratuse guinan: bear baino gueiago edan nuan. Onelacoen
confesioac ascotan içan oi dira gaiztoac. Eta guiçonezcoaquin au guerta
baditeque, cer içango liçaque, emacumeac oituco balira edari bici eta
goisoetara, eta atchituco balue polita baino andicheagoren bat? Onelaco
emacumeac gutchitan berez aitortuco luque guertatua garbiro.
çu, becataria, etzera osotoro orditzen; baina sarritan, edo era deçun
gucian baçarraizca edanari; emendic dator çorrai ez erançutea; umeac gaizqui
acitzea, eta emaztea gosea ilceco, eta umeac estalceco, bear danaren bila
ibilcea. Atocea, eta edaneraco çure oitura orren ondoren oec garbiro esan
dituçu confesioan? Oriec ez jauna; ceren oriec garbiro esan ezquero, nortaqui
cer aguinduco ciran? Eta ez deçu ecusten çure confesioac gaiztoac içan dirala?
Urlia ez da osotoro orditzen, baina arequin dira suac, eta garrac, eta botatzen
ditu lagun urcoen contra birauac galerazten du paquea etchean, eta lagun
artean, eta aguercen ditu besteren tatcha ichilic ceudenac. Atocea urlia, eta
garbiro esan deçu confesioan, cer ondorenac datorquiçun edanetic? Ez,
Jauna; galdua ninçan alabaina oriec garbiro esanda. Gaiztoac içan dira beraz
çure confesioac. Sandia ere ez da osotoro orditzen, baina era danean
badarraio goisoari, edo biciari, eta gauça jaquina du, onguitcho edaten
duanean, lasaitzen, eta erraztutzen dala araguiaren atseguin loietaraco: ecer
ez beçala dira arreizquero itz desonestoac, uquiera, eta queinada lotsagarriac:
orregatic esan çuan S. Bicente Ferrerec, ilac piztutzea baino mirari andiagoa
dala onelacoac garbitasuna gordetzea. Atocea orain guiçon, edo emacumea,
garbiro osan deçu confesioan, cer becatutan erori ceran edanagatic batecere
garbitasunaren contra? Ez, Jauna; beldur ninçan alabaina, debecatuco cidala
edariari diodan jaiera. Orra bada, nola beldur orregatic eguin dituçun
confesio gaiztoac. Emen gazteai itz bat: mundu gaiztoan bici cerate, eta
edaneraco grinagandic igues eguiçue, bestela galduco cerate, ala munduaren,
nola Jaincoaren aurrean.

80
çuc, cristaua, noizbait eguin cinduan becatu itsusi batzuec, eta bear
bada abere, edo ganadu, edo egaztiren batequin, eta confesioan esan cinduan
pensamentu utsac beçala. Eguin cenduan confesio gaiztoa. Badira batzuec,
becatuac diran beçala esateco, biotzic ez duenac, baldin confesorearen
galdeac çaurian bertan uquitzen ezpaditu. Ostu omen çuan mutil batec
ançumeren bat: galdetu cion confesoreac: ostu deçu arcumeric? Erançun
cion: ez Jauna: eta guero cion, arcumearen lecuan esan balit anchumea
galdua ninçan. cristaua, edo confesoreac galdetu, edo ez, çuc becatuac aitortu
bear dituçu, ceregan arquitzen dituçun beçala.
çuc, becataria, urliarequin, edo sandiarequin eguin cinduan becatu
batzuec; ura çan aldea, ezcondua, edo beste estadutacoa. Esan cenduan
confesioan becatua, baina ez cer estadutacoa çan, edo aidea çala. Eguin
cenduan confesio gaiztoa.
çuc eguin cenduan becatu urliarequin, eta ez deçu confesatu, ceren arc
eraguin, eta esan cigun, quezcaric ez iduquitzeco: berac con fesatuco çuala
gucia. Atocea, eta orrembesterequin confesatu gabe daucaçu becatua?
Eztaquiçu, bacoitzac berac esan bear dituala bere becatuac?
çuc dembora batean utzi cenduan confesatu gabe lotsaz araco becatu
ura: guero gariçumaren batean berritu cinduan confesio guciac; baina
etzenduan içan biotzic esateco, araco becatu ura utzi cenduala lotsaz
confesatu gabe. Ause da, confesioac berritzeco eguin deçun lan gucia galcea,
eta berriro eguin bearrean gueratzea. çuc asieratic esan bacinuca
confesoreari: jauna onembeste urte dira onelaco becatu lotsaz utzi nuala
confesatu gabe: arreizquero urtean eguin ditut onembeste confesio. Era
onetan erraz, eta ongui eguin cençaquean cere confesioan berritzea, eta au
eguin gabez gueratu cera len baino gaizquiago.
çuc eguin cenduan urliarequin, edo sandiarequin araco becatu itsusi
ura: confesioan, cere burua edertu naiez, esan cenduan: borchaz, eta nai ez
nuala eraguin cidan, Jauna. Borchaz? Baliçaque, baina gutchitan au
guertatzen da. Borchaz? Atocea, etzinan gustoz egon urliarequin aura
beguira, eper-çacurra eiçari dagocan eran? Atocea, eta deadar eguin
cenduan? Jauna, esaten nion, utzi ceguidala paquean. Orise da ardiac otsoari
esatea: otsoa utzi guidaçu paquean
çuc guiçon, edo emacume ezcondua, eguin dituçu cere
bicilagunarequin, Jaunaren legueac debecatzen dituan, asco gauça,
batzuetan, aur asco içan ditzatzun, beldurrez; besteetan araguizco atseguin
ciquin berriac arquitu naiez. Iguerritzen cenduan, etziruditela ongui modu
nazcagarri oriec: ascotan gogora çatzu, confesoreari gauz oec esatea, baina
lotsatu cera esateco, eta aurrera joan cera cere modu itsusietan, ceregan
dioçula: ezconduen artean cilegui dira gauz onelacoac. cristaua, çure
confesioac gaiztoac içan dira, ceren beldur, eta quezca oriec quenceco
arretaric içan ez deçun, eta jarraitu dieçu cere modu itsusiai. Jauna, ez da
bada emaztea guiçonarena, eta guiçona emaztearena? Bai, baina ez, Jaunac
debecatzen dituan gauçac eguiteco. çurea da çatoan, edo bombilan daucaçun

81
ardo ona, ez ordea cere burua, edo besteric orditzeco. Sararen lembicico çazpi
guiçonac ezconduac ciran; alaere Sararen guelara sarcean, çazpiac urcatu
cituan Demonioac. Judas Patriarcac ezcondu çuan bere Seme nagusi Her
ceritzana Tamarrequin, eta Seme nagusi oni bicia quendu cion Jaunac, ceren
gaiztoa çan beraren beguietan. Ez digu Escriturac esaten, cer gaiztaqueria çan
Herrec eguiten çuana; baina jaquinsu ascoren iritzia da, eguiten cituala
loiqueria nazcagarriac. Patriarcac eman cion alargunari bigarren seme, Onan
ceritzana (au çan alabaina orduco usança Seme nagusia aurric gabe ilcen
çanean). Bigarren Seme onec ere eguiten cituan liçunqueri itsusiac, eta
quendu cion Jaunac bicia. Ecusten deçu, nola ezconduen artean ere guerta
ditezquean asco becatu? Orregatic gauçaren batzuec quezca ematen badiçue,
galdetu bear dioçu confesoreari, becatu diran edo ez.

***

Era onetan, nere cristaua, gure animac sendatzeco, eta ceruraco bidean
ipinceco, gure Salbatzaileac utzi cigun sendagai miragarria biurcen du
becatariac bere animaren puçoi, eta amilca dijoa becatuaren bideetan. Orra
cer datorren gure Aita ona uztetic: eta orra cein eguia andia dan Jeremiasec
diona: gauça gaizto, eta samina dala guc gure Jaun, eta Jaungoicoa utzi
degun eran utzitzea: Scito, et vide, quia malum, et amarum est reliquisse te
Dominum Deum tuum. Noiz artean bada, becatari cere galgarria, noiz artean
iguesi ibilico cera çure animaren jabe, eta arçai onagandic? Aspaldi çure bila
dabil, eta deiez dagoquiçu: biur çaite bada beragana; baina biur çaite osotoro:
aztuco da çure esquergabequeri guciaz, eta emango diçu betico bicitza. Amen.

OgueIGARREN ERAcUSALDIA

Azqueneco Eracusaldian uquitu dira, becatuac lotsaz confesatu gabe utzita,


eguiten diran, confesio gaiztoac. Orain aditzera emango dira, becatua ez
aitorceco, etsaiac becatariari gogora ecarri oi diozcan iduripen, eta
çoraqueriac: eta ondoren uquituco da, nolaco ondorenac emendic datozquion
animari: eta cein gauça gaizto eta samina dan guc gure Jaun, eta Jaungoicoa
utzi degun eran utzitzea.

Dereliquisti Dominum Deum tuum...


Scito et vide, quia malum, et amarum est
reliquisse te Dominum Deum tuum. Jerem. 2.

Utzi deçu becataria, çure Jaun, eta Jaungoicoa, eta cembat ere andiac,
eta asco diran, çu cere Aita onagana biurrerazteco, aditzera eman diran
gauçac, ez da batere biguindu çure biotz ori: olagarroa arcaitzari itsatsia
dagoan eran itsatsia dago çure biotza becatuaren bideai, eta dirudianez eiaca,

82
edo lasterca çoaz, etsaiac çuretzat prestatua daucan, suzco aincira içugarria:
jaquiçu bada esaten diçu Jeremiasec: jaquiçu, eta ecusi eçaçu gauça gaizto,
eta samina dala, çuc çure Jaun, eta Jaungoicoa utzi deçun eran utzitzea:
Scito, et vide, quia malum, et amarum est reliquisse te Dominum Deum
tuum. Eguia au norc nai eçagutzen du, becatuaren ondoren saminai beguiratu
ezquero: orregatic ondoren oen gainean cerbait itzeguin det Eracusaldi
batzuetan: eta azquenecoan uquitu nituan, lotsaz, edo beldurrez becatuac
confesatu gabe eguin oi diran confesio gaiztoac; oec alabaina dira becatuaren
ondorenetatic bat. Gaur uquitu bear ditut, benic bein, becatua ez aitorceco,
etsaiac becatariari gogora ecarri oi diozcan, iduripen, edo çoraqueriac.
Urrena, emendic animari datozquion calte negargarriac. Oec ongui eçagutu
ezquero, erraz iguerrico du becatariac cein gauça gaizto, eta samina dan guc
gure Jaungoicoa utzi içan degun eran utzitzea. Asi gaitecen bertatic.

***

Lotsaz, edo beldurrez confesatu gabe utzi dituçu, becataria, cembait


becatu, eta bici cera becatuaren arauçac gau, ta egun estutzen, eta aunatzen
çaituela. Badacus ori etsai galgarriac, eta igues eguin ez deguioçun confesio
onaren bidez, gogora ecarrico dizquitzu asco iduripen, eta çoraqueria. Ara
cembaiti ecarri içan diezten batzuec.
Lenengo iduripen, eta çoraqueria: ez dago neretzat barcacioric. Ez dago,
ez, çuretzat barcacioric, ezpadeçu aitorcen, edo confesatzen becatua damu
eguiazco, eta bicitza onceco asmo osoarequin. Nola içango da çuretzat
barcacioa, eguin nai ezpadeçu, cere aldetic eguin bear deçuna? berequin
eramango çaitu etsai galgarriac betico su, eta garren artera, eta emen aitortu
nai ez deçuna, an aitortuco deçu adiaz, eta negarrez. Baina baldin çuc
eguindaco becatuen damu eguiazco, eta bicitza onceco asmo osoarequin
aitorcen badituçu çure becatuac, jaquiçu, çure Aita cerucoa dala guciz ona, eta
urricaritsua: ez det nai, dio, becataria galcea, baicic nigana biurcea: nigana
biurcen dan unean bertan aztuco naiz, eguin dizquidan esquergabequeria
guciaz: Omnium iniquitatum ejus, quas operatus est, non recordabor
(Ecechiel. 18). Ala eguin çuan seme ondatzailearequin.
Bigarren iduripen, eta çoraqueria: Becatu oec esaten badiozcat
confesoreari, ez dit absolucioric emango. Ancinaco demboran lecu batzuetan
ez omen çuen eman nai cembait becaturen barcacioric, ez eta eriotzaco
orduan ere: baina Erromaco Eliçac etzuan onçat eman beinere onelaco
gogortasunic, eta bear beçala prestatua dagoan edoceini pocic emango dio
confesoreac barcacio edo absolucioa. Demagun aitorcen dan becatuaren
barcacioa ematea dagocala Obispo Jaunari, edo Aita Santuari: buldarequin
edocein confesorec eman deçaque herejiaz osteronz diran becatuen barcacioa.
Demagun, çure becatua dala herejia: alaere confesoreac ecarrico du, becatu
orren barcacioa çuri emateco, escua. Orregatic çoraqueri andia da esatea: ez
dit absolucioric emango. Badaquiçu, nori ecin eman deguioquean

83
absolucioric ez emengo confesoreac, ez Obispo Jaunac, ez Aita Santuac?
Jaquiçu bada becatari au dala, confesio onac escatzen duan prestaera eguin
ez duana: becatutic, eta becatuaren bideetatic aldeguin nai ez duana; baina
presta çaite ongui, eta esaitzu çure becatuac, cere biotzean arquitzen dituçun
beçala, eta atseguin andiz emango diçue absolucioa. Badira becatari batzuec
ain lacatzac, leundugabe, eta basatiac, non absolucioa, eta comunioa bereala
artu nai duen, artaraco prestatuac ezpadaude ere: eta aditu det, cembait aldiz
confesoreari errosarioac utzita, esan dioela: nere anima berorren gainean: ez
naiz gueiago etorrico confesatzera. Ez da emen onelaco gauçaric guertatzen:
badaqui alabaina bacoitzac, absolucioa, eta comunio Santua artu bear ez
dirala, artaraco sasoi onean jarri artean: badaqui confesioa eguinda ere, ascoc
ez duela absolucioric artu nai, bear dan damu, eta asmoa obeto sorceco.
Irugarren iduripen, eta çoraqueria: cer esan, edo beregan igaroco luque
confesoreac, esango baniozque becatu oec? Atocea, eztaquiçu, confesorea ere,
çu beçala dala guiçona, eta bere utseguiteac içango dituala Mandamenturen
batean? eta bear bada çureac baino andiagoac? eta içan ezpalitu ere, jaquin
bear du, Adanen umea cerala, grina tcharrez inguratua, eta erraz dala
irristada batean erorcea, cer esango du beregan? Bitatic bat edo ongui
prestatua çaude, edo ez? Prestatua ezpaçaude bertatic Sacramentuac arceco,
esango du beregan, gauça bearra da becatari au alaitzea, biur dedin
Jaunagana; eman bear çaio dembora, gaizqui bicitu dan demboraco
confesioac berritzeco: au esango, eta eracutsico digu, cer, eta nola eguin bear
deçun. Atocea, eta cer neque da au, çuc gau ta egun ceregan igarotzen dituçun
quezca orien aldeari. Baina ecusten badu, bear dan prestaera eguina
daucaçula: garbiro aitorcen dituçula eguin dituçun becatuac, cer esango du
orduan ? Esango du: gudari, edo soldadu ona cerala, pelea batzuetan çauriz
betea gueratu bacera ere. Diemagun guerrari, edo soldadu bat, etsaiarequin
pelean dabilela, arcen ditu çauri andiac, eta asco. Deitzen dio sendatzaileari,
eta esaten dio: ona nolacoa gueratu naiçan nere pelean: ona beso au cincilica,
eta burua çuloz betea: ona aztala balaz igaroa; eguin beça sendatzeco al dana,
naiz erreaz, naiz ebaquiaz, bestela ecin senda ditequeana. Atocea, cer esango
du sendatzaileac, guerrariaren autic au aditzen duanean? Esango du, biotz
andicoa dala. Au bera esango du çuçaz confesoreac, baldin çuc garbiro, eta
umilqui aitorcen badituçu çure animaco çauriac, edo becatuac.
Laugarren iduripen eta çoraqueria: norc esango diozca confesoreari
becatu ain itsusi, eta nazcagarriac? Ez det uste, bestec eguin duala ain
itsusiric. Atocea, Santo cristoren bat ceatu ote deçu? Aldareco Sacramentua
oin-pean erabili ote deçu? Norbaiti bicia quenceco puçoia eman ote dioçu? Ez
det uste, eta au gucia guertatu balitzatzu ere, jaquiçu, ori, eta gueiago igaro
dala munduan. Ez da cer esan ecer seigarrengo Mandamentuaren contraco
becatuen gainean: ceren guertatu diran gauça nazcagarriac aitatze utsac
ciquindu litzaquean çuen gogo, eta biotzac. Munduaren asieratic Noeren
demboraraco aimbesteraino ciquindu ciran guiçonac, non damutu citzaion
Jaunari guiçona eguin çualaco: eta Noe, ta beraren etchecoac ez, beste guciac,

84
guiçon, eta emacumeac, ala çarrac, nola gazteac bucatu cituan, bidalcen
cituala mundu gucia estali çuen ujolac, cergatic bada dioçu, edo uste deçu, ez
duala bestec eguin çureac, becein itsusiric? Eta ala baliz ere, jaquiçu, mundu
guciaren aurrean aguertuco dirala becatu oriec, eta ongui confesatzen
badituçu, edertuac, eta lotsaric emango ez diçuen eran gueratuco dira.
Aguertuco dira Dabiden, eta S. Pedroren becatuac; aguertuco dira Santa
Maria Magdalenaren utseguiteac, baina ez dieça lotsaric batere emango.
Bostgarren iduripena, ta çoraqueria: içutuco liçaque confesorea, becatu
itsusi oec esango baniozcaque. Au da çoraqueri farragarri bat. confesoreac
çure becatu oriec baino andiagoac iracurcen ditu bear, bada Escritura Santan,
eta ez da confesio-lecuan esercen birtuteac aditzeco. Badaquiçu, cerc
icaratuco duan confesorea? Icaratuco du ecusteac, ez deçula çuc biotzic
becatutic, eta becatuaren bideetatic aldeguiteco, eta alaere Sacramentuac artu
nai dituçula.
Onembesterequin eçagutu deçaqueçu, cristaua, iduripen, eta çoraqueri
utsac dirala, çure becatuac ez aitorceco, etsaiac buruan sartu dizquitzun
beldur oriec: eta beragatic lembait len utzi bear deçu lotsa anima galgarri ori;
bestela çure gainera etorrico dira, ascori elorri çaizcan, calte negargarriac.
Oec dira orain uquituco ditudanac.

***

Lenengo caltea içan oi da egunetic egunera acitzea, becatua aitorceco,


beldur, edo lotsa. Ascotan gogora datorquio bere becatua: ecusten du, nora
dijoan, ezpadu confesatzen: badabil ar ozcari onequin gogaitzeco çorian;
batzuetan jarcen da becatua garbiro esateco asmoan, baina confesioco
demboran ez du biotzic onetaraco: guertatzen çaio, Isaias Profetac erdi nai,
eta ecin erdi dagoan emacume batez diona: etorri ciran semeac jaiotzeco
çorira, baina etziran jaio, ceren etzuan amac indarric: Venerunt fili usque ad
parturn, et virtus non est pariendi (c. 37). Ala guertatu citzaion inguru onetan
nescatcha bati: gaichotu çan, eta artu cituan Sacramentuac, baina etzituan
esan, lotsaz confesatu gabe ceduzcan, becatu batzuec. Ilceco icerdi otzac
eman cioen: deitu cion lagun bati, eta esan cion: ilcera noa: onelaco, eta alaco
becatu lotsaz confesalu gabe utziac dauzcat: eta çuc nere ordez esan
guiozcatzu confesoreari. Era onetan il çan.
Bigarren caltea bicitza gucia igaro bearra barrengo paque, eta atseguin-
contenturic gabe. Alperrac dira soinuac, eta trisca guciac becatuaren barrengo
arança ura ateratzeco: atseguin, eta jolasen erdian, inguratuco dio biotza
iluntasun, eta tristura andi batec. Irugarren caltea da bicitza gogaicarri onen
anceco eriotza. Ala guertatu citzaion Balencian dama bati. gueratu çan au
guraso gabe: asi citzaion ezcutari bat mila losencha eguiten; sarritan
cijoaquion itzeguitera, eta atzenean cuturtu nai içan çuan becatura.
Demboren buruan erori çan. Sarritan confesatzen çan, len oi çuan beçala;
baina etzan atrebitzen guertatu citzaiona esatera. Iru urte joan ciran guisa

85
onetan confesio, ta comunio gaiztoac eguiten cituala: eta Jaunac bidaldu çuan
erri artara Misionari andi bat. Asi çan au Jaunaren Itza adirazten: etzuan
damac sermoiric galcen, eta bacoitzac, arpoi baten eran, igarotzen cion
biotza. Ecin ase çan negar eguitez, eta cion beregan: Betico cere burua galdu
naico deçu? Etzenduan lotsaric içan becatu eguiteco, eta lotsatzen cera
aitorceco? Baldin lotsatzen bacera, batequin confesatzeco, çoaz beste
bategana: orra nondeçun Misionaria, eta ordu erdi batean irten çaitezque
neque orretatic. Egun batean ain sendoro uquitu cion biotza Jaunaren Itzac,
non osotoro erabaqui çuan aitorcea bere becatua. Eguin çuan gaichoaren
iduria, eta deitu cion Misionariari. Joan çan au lagun batequin: aditu cion
bere confesioa: eta ecusiric negar andiaquin esan cituala becatuac, atseguin
andiarequin eman cion absolucioa, eta biurtu çan bere colejio, edo
combentura. Eria confesatzen cegoan demboran, Misionariaren laguna
arquitzen omen çan igarotzen çana ecusteco eran, ecer ecin aditu
baceçaquean ere: eta onec confesioco demboran ecusi çuan oiaren bazterretic
noizcean bein aguercen çala atzapar belz itsusi bat, eta estutzen çuala eriaren
eztarria alaco eran, non cirudian itoco çuala. Esan cion Misionariari ecusi
çuana: biurcen da au eriaren etchera, eta gauça negargarria! Eria, edo eriaren
iduria eguin çuana il çan Misionaria ara çaneco. quezca, eta naigabe
andiarequin joan çan bere colejiora: jarri çan Sacramentuaren aurrean,
anima argatic Jaunari erregutzen. Gau erdico demboran aditu cituan cateen
otsac, eta adia içugarriac: andic laster aguertu çan emacume doacabe ura
garrez inguratua, eta esan cion confesoreari: Ni naiz, çurequin confesatu
naiçan emacume ura. Atocea, esan cion Misionariac: Etzera ongui confesatu?
Ez, erançun cion, ez naiz osotoro confesatu: asi ninçan tchiquienetatic,
andienac uzten nituala azqueneraco, oen artean orain iru urte guertatu
citzatan seigarrengo becatu bat, eta ondorengo confesio, eta comunio
gaiztoac. (Esan çuan, seigarrengo becatuan nola erori çan). Ai! cion:
andienetatic asi baninz! Baina lotsatu ninçan, eta guerotic guerora andiagoa
çan lotsa au, eta etsaiac gogora ecarri cidan, beste edoceini esanda baino
gueiago galduco nuala çuri nere becatua esatearequin: osasunarequin
nengoala, eta gaichotzen ninçanean gucia confesatuco nuala. çu nere etchetic
irten cinambeçala, gueratu ninçan itz gabe, eta andic laster ila. Atocea, esan
cion confesariac: eta orai a cerc ematen diçu penaric andiena? Ecusteac,
erançun cion, Jaunac bidaldu cinduela çu urrutietatic, nere anima ceruraco
bidean ipincera, eta galdu dedala era ain ederra. Au esan da, ondatu çan
betico su, eta garren artera. Orra, cer dacarren becatuac lotsaz, edo beldurrez
confesatu gabe utzitzeac.
Au gucia, eta gueiago dator guc gure Jaun, eta Aita ona utzitzetic, eta
beregana biurceco degun çabarqueriatic. Emendic atera eçaçu, cristaua, cein
bide andiarequin esan çuan Jeremiasec, gauça gaizto, eta samina dala guc
gure Jaun, eta Jaungoicoa utzi içan degun eran utzitzea. Scito, et bide, quia
malum, et amarum est reliquisse te Dominum Deum tuum. Atocea, becataria,
eta au gucia arguiro eçagutzen deçula, oatuaren eran becatuan bici nai deçu?

86
Ea, çoaz çure Aita onagana, eguiçu confesio on bat, eta bici çaite cristauari
dagocan eran: çuc ecusico deçu, cein gauça goçoa dan çure Jauna serbitzea,
eta emango diçu atzenean betico bicitza doatsua. Amen.

OgueI TA BATGARREN ERAcUSALDIA

Bicitza onceco asmo oso, eta eraguilea sortu gabez eguiten diran confesio
gaiztoen gainean.

Dereliquisti Dominum Deum tuum...


Scito, et vide, quia malum, et amarum est
reliquisse te Dominunt Deum tuum, Jerem. 2.

Utzi deçu, cristaua, çure Jaun, eta Jaungoicoa, eta beragana biurceco
neurri egoquiac artu lecuan, ez dituçu ecertan artu nai çure Aita onaren deiac.
Jaquiçu bada, esaten diçu Jeremiasec; jaquiçu, eta ecusi eçaçu, gauça gaizto,
eta samina dala, çuc çure Jaun, eta Jaungoicoa utzi içan deçun eran utzitzea:
Scito, et vide, quia malum, et amarum est, reliquisse te Dominum Deum
tuum. Eguia au beguien aurrean ipincen digue, beste gauz ascoren artean,
becatuari darraizquion ondoren saminac. Oen artean laugarren lecuan ipini
guinduan confesio gaiztoac, eta azqueneco bi eracusaldietan itzeguin det,
lotsaz, edo beldurrez becatuac confesatu gabe utzita, eguiten diran confesio
gaiztoen gainean. Baina ascoz gueiago dira, bicitza onceco asmo oso, eta
eraguilea sortu gabez eguin oi diranac. Orregatic gaur aditzera emango det,
benic bein nor diran bicitza onceco asmo osoric gabe confesatzen diranac.
Urrena, emendic ateraco degu, cein gauça gaizto, eta samina dan guc gure
Jauna utzitzea. Ençun arretarequin.

***

confesioco Sacramentuarequin gure becatuen barcacioa iristeco, aitortu


bear ditugu gure becatuac; eta au ere ez da asco; baicic gauça bearra da
eguindaco becatuen damu eguiazcoa aurrera becaturic beinere ez eguiteco
asmo oso eraguilearequin. Asmo au da becatu gucietara, larrietara beinçat
çabalcen dana, eta eraguilea. Asmo osoa, esan nai dei, biotz gucitic jaioa, eta
alaco sasoian ipincen duana becataria, non prest jarcen dan, ecergatic ere
aurrera becaturic ez eguiteco, ez eta bicitzagatic, edo eriotzagatic ere. Asmo,
becatu gucietara, larrietara beinçat çabalcen dana; emendic ez da asco becatu
au, edo ura ez eguiteco asmoa, baicic bear da, becatu larriric beinçat batere,
eta beinere ez eguiteco asmoa. Atzenean, confesioco Sacramentuac escatzen
duan asmoa, da eraguilea, au da asmo bat, becataria esnatzen, eta azcarcen
duana, aurrera becaturic ez eguiteco neurri egoquiac arcera. Emendic bicitza
onceco, eta aurrera becaturic beinere ez eguiteco asmo oso-eraguile gabe

87
confesatzen diranac, eguiten ditue confesio gaiztoac. Goacen, nor diran oec,
ecustera.
Bicitza onceco asmo oso-eraguile gabe confesatzen dira benic-bein
dotrina, eta ongui confesatzeco prestaera icasi nai ez duenac. cristauac,
gaitzaren, eta onaren eçagueran saricen danetic, artu bear du ceruraco bidea,
fede, esperança, eta caridadearen birtuteaz baliatzen dala. Artu bear ditu
Sacramentuac, eta atzenean erançun bear die bere estadu, eta carguen eguin-
bideac. Eta nola au eguingo du, ezpadu arretaric ipini nai dotrina icasteco, eta
bere estadu, eta carguac dituan eguin-bideac eçagutzeco? cembat, eta cembat
onelaco ez dira arquituco estadu bacoitzean? cembat errietaco cargudunen
artean? Onelacoac bada confesatu oi dira bicitza onceco asmo oso-eraguile
gabe. Jauna, edocein estadu, eta errietaco carguetan bear dira estadu, ta
carguaren arçaileac, bestela bereala bucataco liçaque gucia. Ala da, baina
estadu eta carguren bat arcen duanac icasi bear ditu becatu larriaren azpian
bere eguimbideac. Ala eracusten digu Santo Tomasec: eta au eguin gabez,
asco bici dira gaizqui.
Bicitza onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco asmo oso-eraguile gabe
confesatzen dira bigarren lecuan, becaturaco bide, eta peril urcoac uzteco
biotzic ez duenac. Ala eracusten digue Teologoac, eta Espiritu Santuac dio:
perila nai duana, perilean bucatuco da: Qui amat periculum, in ilo peribit.
Alaere asco dira becaturaco bide, eta perilac utzi gabe bici diranac, ala
confesioaren aurretic, nola ondoren. Urliarençat becaturaco bide, eta peril
urcoa içan çan etchean, edo auçoan duan mutil, edo nescatch ori: era berean
araco etche artara joatea, bici dan lecuan bicitzea, lagun gaiztoaquin bilcea.
Sandiarençat becaturaco bide, eta peril urcoa içan da erriz erri eraquerian
ibilcea: ezconceco itza eman cionarequin egotea. Alaere ez due içan biotzic
peril oetatic aldeguiteco: eta aditzera eman due, confesatu dirala bicitza
onceco asmo oso-eraguile gabe.
Bicitza onceco asmo oso-eraguile gabe confesatzen dira iaugarren
lecuan, besteri becaturaco bidea ematen dioen itz loi, edo modu gaiztoac utzi
nai ez dituenac. Batec bere anima galcea gauça içugarria da: cer protchu
ateraco du guiçonac mundu gucia irabaztearequin, galcen badu bere anima?
Quid prodest homini, si mundum universum lucretur, animae vero suae
detrimentum paliatur? Anima bat bacarra du, eta au galcen badu, non
arquituco du aren ordaina, dio Jesu-cristoc: Quam dabit homo
commutationem pro anima sua? Baina bere anima galceaz gainera lagun
urcoarena ere galdu nai içatea, au da Jesu-cristoc bere bicitzaren costuz
irabaci cituan animac salcea Satanasi, eta Jesusen odol preciotsua alperricaco
gauça biurcea. Ain gauz itsusia da au, non Jesusec berac dion: Ai! becaturaco
bidea ematen duanaren çori gaiztocoa! Vae homini ili per quem scandalum
venit! Becatu au ez du ecertan arcen munduac, eta ecertan artu lecuan,
cembat eta anima gueiago becatuan amilderazten diran, ambat, atseguin
gueiago arcen due becatariac. Beguira ezperen, cer guertatzen dan lecu
gucietan. çoaz soroetara, bideetara, placetara, cer ecusico deçu? queinada

88
itsusiac, jolas gaiztoac, ipui ciquinac. çoaz etcheetara, batecere jai arratsetan?
Ecusico deçu, gauetan gueratzen dirala cembait edanean, jocoan, eta
guertatzen dirala modu itsusiac. Era onetan lagun urcoari becaturaco bidea
ematen dieçanac, ez oi due içan biotzic modu gaizto oec osotoro uzteco, eta
beragatic confesatzen dira bicitza onceco asmo oso-eraguile gabe.
Bicitza onceco asmo oso-eraguile gabe confesatzen dira laugarren
lecuan, lagun urcoari onran, icen onean, edo beste ondasunetan eguindaco
calteac deseguiteco, edo jabeari bere gauça biurceco arretaric ez duenac.
Onelaco becatariac bein baino gueiagotan adituco çuen beren arçai, edo
confesoreagandic, deseguin bear dirala osan ditudan calteac, eta gauça biurtu
bear çaiola jabeari, baina ez due içan biotzic au eguiteco, eguin ceçaqueela.
Beraz oec, confesatu diranean ez due içan, bicitza onceco asmo oso-
eraguileric, ez dira alabaina esnatu artaraco neurri egoquiac arcera. Orregatic
S. Francisco Jabierrec, S. carlos Borrormeoc, eta Ritualac berac eracusten
digue, ez daquiela eman onelacoai absolucioric. Eta cembat era onetaco
cristau arquituco dira erri bacoitzean? Batzuec calte eguiten dioe lagun
urcoari onran, aurpeguira erançuten diozqueela bere, edo aurrecoen
tatcharen batzuec; besteac icen on, edo faman, egozten diozqueela ez dituan
utseguiteac, edo aguercen dituela barreatuac ez diranac. Eta ez ote dira
arquituco anima ain galdu, ta galgarriac, non lagunai esaten dieçan besteri
eraguindaco becatua? Noiz onelacoac deseguingo ditue calte oec? Badira
beste batzuec erriari calteac eguinda, becatu oec ecertan arcen ez dituenac:
badira çorrac lecu ascotan içan arren, arretaric ipincen ez duenac oei
erançuteco. Oec guciac confesatu oi dira; bicitza onceco asmo oso-eraguile
gabe.
Asmo au gabe confesatzen dira bostgarren lecuan becaturaco oitura
garaitzeco saiatzen ez diranac. guerta diteque bicitza onceco asmoric
sendoena artu arren, guero alaco tentacioac equitea, edo alaco perilean
ustecabean batec bere burua ecustea, non erraz irristatu litequean; baina
confesatuta, tentacio tchit esturic gabe, edo perilera borondatez joanda,
lenecora biurcen bada, aditzera ematen du, bicitza onceco asmo oso-eraguile
gabe confesatu çala. Demagun, urliac duala etche galant bat, ala lurrez, nola
basoz; baina bere alperqueriaz galdu du gucia: ez du urtearen erdiraco
artoric: eta bila dabil auçoetan: baina nola biurcen ez daquian ematen çaiona,
ez dioe ecer eman nai. Ecusiric bere burua guisa onetan, jarcen da bere soroai
beguira eta dio: ai soroac, soroac! nere alperqueriaz galduac. Laster beste
modutan jarri bearrac cerate, eta ez guera arto gosearen beldur içango. Au
gucia esan arren, ezpadu arretaric lurrac maneatzeco, simaurceco eta
inaurquinac bilceco, cer esango degu onelaco necaçari alperraz? Esango degu,
ez duala artoa ugari içateco asmo oso-eraguileric, baicic iduri utsa. Eta au
bera esan bearrac guera becatariaz, baldin confesatu ondoan saiatzen ezpada
arretarequin, bere oitura gaiztoac garaitzeco. Alperric ibilico guera gure
naguitasuna gain tchuritzen, au da eguia bat eçaguera çucenac nori nai
beguien aurrean ipincen diona.

89
Bicitza onceco asmo oso-eraguile gabe confesatzen dira seigarren
lecuan, beren estadu, eta carguaren eguin-bideai erançuteco arretaric ez
duenac. Içan dedila Erretore, Alcate, Diputadu, guraso bat cinçoa, amar
mandamentuac, eta Eliçaren bostac ez autsitzeco: baldin bere carguari
dagozcan gaucetan arduragabe bici bada, ez da confesatuco bicitza onceco
asmo oso-eraguilearequin.
Azquenean bicitza onceco asmo oso-eraguile gabe confesatzen dira
lagun urcoaganaco gorroto, edo gorrotoaren sinaleac utzi nai ez dituenac; ez
due alabaina Salbatzailearen legue Santa gordetzeco asmo osoric. cer
aguincen digu gure Salbatzaileac? Aguincen digu, maite içan ditzacula gure
etsaiac:Diliguite inimicos vestros: on eguin çaieçue, dio, gorrotatu çaituenai:
Et benefacite his, qui oderunt vos.(Math. 5). Onguinai ta amorio au,
eguiazcoa ba da, aguercen da obretan: laguncen dio lagun urcoari, premiac
ala escatzen duanean bederic, eta ez du eracusten gorrotoaren sinaleric:
barcatzen dio etsaiari biotz osoarequin. Onguinai, ta amorio au gabe bicitu
diranac ez due içan, confesatu diran aldietan, bicitza onceco asmo oso-
eraguileric. Eta cembat arquituco ez dira oetatic erri bacoitzean? Badira
etcheac lagun urcoaganaco gorrotoa jatorriz beçala gordetzen duenac, eta su
au itzali gabe igarotzen da gurasoetatic umeetara, eta beste ondorengoetara.
Badira, açaria oiloaren çai egon oi dan beçala erari itchedoten daudenac
lagun urcoari tcharqueria eguiteco. Badira etsaiaren berri onac aditzean
naigabetzen, eta berri gaiztoac ençutean poztutzen diranac. Badira, era
datorrenean lagun urcoaren contra itzeguiteco, ozca, ta aguinca beçala asico
diranac, aren onra, ta icenari utsiqui eguiten dioela. Ez da oençat janari ain
goçoric, nola dan etsaiaren utseguiteac esatea, eta aditzea. Badira etsaiari
diosala ucatzen, edo mucinca eguiten dioenac. Oec guciac confesatzen dira
bicitza onceco asmo-eraguile gabe. Orra, nere cristaua, nor diran asmo oso-
eraguile gabe confesatu oi diranac.
Ecusten deçu, cein ondoren saminac datocen, guc gure Jaun ona utzi
degun eran uztetic? Ecusten deçu, cein eguia garbia dan Jeremiasec esaten
diguna? Au da gauça gaizto, eta samina dala guc gure Jauna utzitzea? Scito, et
vide, quia malum, et amarum est reliquisse te Dominum Deum tuum. Atocea,
eta orain ere etzera cere Jaunagana biurtuco? Ez deçu ecusten, cer galcen, eta
cer irabazten deçun esquergabequeri itsusi orrequin? Ai! galcen deçu cere
Jaungoicoa: galcen dituçu betico atseguin contentuac. cer irabaci deçu bicitza
lotsagarri orrequin? cer, ezpada Satanasequin infernuan erretzen, eta
gogaitzen egotea? cença çaite noizbait, biur çaite çure Aita onagana, eta bera
amatzen, eta serbitzen deçula, çuc iritsico deçu betico bicitza doatsua. Amen.

OgueI TA BIGARREN ERAcUSALDIA

cOMUNIO GAIZTOEN GAinEAN

90
Adirazten da lenengo lecuan, cein becatu itsusia dan comunio gaiztoa.
Urrena, emendic ateraco degu, cein gauça gaizto, eta samina içango dan guc
gure Jaun, eta Jaungoicoa utzitzea, eta beragana biurtu nai ez içatea; bada
emendic dator comunio gaiztoac eguitea.

Dereliquisti Dominum Deum tuum....


Scito, et vide, quia malum, et amarum est,
reliquisse te Dominum Deum tuum. Jeremiae 2.

Utzi deçu, becataria, çure Jaun, eta Jaungoicoa, eta seta içugarri
batequin iraun nai deçu becatuaren bideetan, datorrela datorrena. Jaquiçu
bada, esaten diçu Jeremiasec: jaquiçu, eta ecusi eçaçu, gauça gaizto, eta
samina dala çuc çure Jaun, eta Jaungoicoa utzi deçun eran utzitzea. Scito, et
vide, quia malum, et amarum est reliquisse te Dominum Deum tuum. Nondic
nai beguira dedila, gauça gaizto eta samina da guc gure Jauna utzitzea, eta
beragana ez biurcea; baina au eçagutzeco bideric erracena da, becatuac
berequin dacarcian ondoren gaiztoai beguiratzea. Ondoren oen artean
laugarren lecuan ipini guinduan confesio gaiztoac, eta oen gainean itzeguin
det cerbait. confesio gaiztoai darraite comunioa, eta ecusia dago, nolacoa içan
ditequean confesio gaiztoaren ondorengo comunioa. Orregatic gaurco
Eracusaldia içango da comunio gaiztoaren gainean. Aditzera emango det
lenengo lecuan, cein becatu itsusia dan comunio gaiztoa? Urrena, emendic
ateraco degu, cein gauça gaizto, eta samina dan guc gure Jaun, eta
Jaungoicoa utzitzea, eta beragana biurtu nai ez içatea. Ençun becataria arreta
andiarequin.

***

çuc, becataria, galdu deçu çure Jaungoicoa, eta çure anima: eta ez
dituçu utzi nai becatuaren bideac: ura beçala edaten dituçu confesio, eta
comunio gaiztoen becatuac. Ai! eta bacinaqui cein becatu itsusia dan comunio
gaiztoa! Nai deçu au aditu? çaude bada arretaz.
Becatu itsusi asco guertatu dira, eta guertatzen dira munduan, eta oen
artean aguitz itsusia içan çan Judasen Jesus salcea. Judas çan Jesus onac
auts-artetic atera çuan guiçon bat. Alcha çuan onra andietara: artu çuan bere
icasleen artean, eta bere maian iduqui çuan dembora lucean. cer gueiago?
Eguin çuan bere Apostolu, eta Eliçaco cargudun andi. Eta nola erançun cien
Judasec onra, eta mesede andi oei? saldu cien Juduai bere maisu, eta Onguile
andia, eta ipini çuan aen atzaparretan adisquidearen idurian. Becatu au
orduraino munduan guertatu çan becaturic itsusiena çan, dirudianez, eta S.
Leonec dio, gaiztaquerien artean aurreco lecua dagocala: Privileguio perfidiae
obtinet in facinore primum locum. Ain itsusia iritzi cion Judasec berac ere,
non içuturic urcatu çuan bere burua. Ipinçu orain, cristaua, Judasen
becatuaren aldean çure comunio gaiztoen becatua. cein ote da itsusiagoa?

91
Ascoz itsusiagoa da çure becatua: Judasec alabaina bein bacarric saldu çuan
bere Onguile andia; baina çuc saldu deçu sarritan, edo comunio gaiztoa eguin
deçun aldi gucietan. Judasec saldu çuan Jesus, argatic bere bicitza eman
etzuen demboran; baina çuc saldu deçu, çugatic bere bicitza eman ezquero.
Judasec salda çuan Jesus oguei, ta amar dirutan; baina çuc saldu deçu
atseguin lotsagarri bategatic, edo obeto esateco ecer ecean. Judasec saldu
çuan Jesus, jaquin gabe, Jesus çala Jaungoico, ta guiçon eguiazcoa, eta
Munduaren Salbatzailea; baina çuc aurtasunetic daquiçu, eta sinisten deçu,
Jesus dala Aita beticoaren Seme bacarra, Trinidadeco bigarren Persona, eta
Jaungoico eguiazcoa: eta alaere içan deçu ausardia, becatuz loitua çaudela
beraren maian jarceco, eta salceco. Norc eztacus orain Judasen becatua baino
ascoz itsusiagoa içan dala çurea? Baina çoaz aurreracheago, ipinçu çure
becatua Juduac Jesus ileraztean eguin çuenaren pare, eta ecusico deçu,
Juduena baino ere itsusiagoa dala çurea.
Juduac Judas Patriarcaren odolecoac ciran, eta odol onetatic jaiotzecoa
çan Salbatzailea. Demborac bete ciranean, etorri çan, eta oguei, ta amairu
urte igaro cituan oen artean: sendatu cituan eriac, arguitu itsuac, eta piztu
ilac. Alaere etzuen eçagutu nai içan beren Salbatzailetzat, eta ainçacotzat
iduqui bearrean, munduan dan guiçonic gaiztoenari beçala beguiratu cioen,
eta atzenean ileraço çuen gurutzean. Guciz içugarria, eta itsusia içan çan
Juduen esquergabequeri au, baina ongui beguiratzen badeçu, cristaua, becatu
ascoz itsusiagoac dira çure comunioac. Juduac artu çuen Jesus guetsemanico
baratzan: lotu, eta eraman çuen Jerusalena, eta eguin ciozqueen bidegabe
andiac. Atocea, eta çuc ez deçu ascotan artu Jesus bera çure orcen artean?
Ezdeçu loturic sartu infernuco dragoiaren licean, edo becatuz ciquindua
cenducan barrumbe orretan? Loturic, diot, sartu deçula, ceren ipini deçun,
eguin nai cizquitzun ontarte, edo mesedeac ecin eguin citzaquean eran.
Juduac açotez urratu, eta arançaz coroatu çuen Jesus, eta çuc çugan danez, ez
dioçu eguin ori, eta gueiago? Doina Sancha carrilori aguertu citzaion Jesus
çauriz betea, eta odola ceriola: eta esan cion: orra certaco diran comunio
gaiztoac. Juduac Jesus baino naiago içan çuen Barrabas, guiçon gaizto, eta
erailea: il bedi Jesus gurutzean, deadar eguin çuen: eta çuc naiago içan deçu
çure biotzean bicitzea Salanas, ecen es Jesus. Juduac beren gainean artu çuen
Jesusen odola, etorri al citezquean neque, eta ondoren guciac ecertan artu
gabe: eta arreizquero badarraite lecu gucietan Jaunaren aserre, ta
madariacacioa: eta çuc cere gainean artu deçu odol ura bera, daquiçula
emendic datorrela animaren betico galera. Juduac ileraço çuen Jesus; eta au
bera eguin deçu cere aleguinean, S. Pauloc dionez; eta eguin deçu ez bein
bacarric, baicic ascotan. Juduac atzenean etziaquien ongui, Jesus çala Aita
Beticoaren Semea, eta Jaungoico eguiazcoa. Au aditzera eman çuan Jesusec
berac gurutzean cegoala, bere Aitari esan cionean: Aita, barcaguieçu, ez
daquie alabaina cer eguzten duen (Luc. 23): eta S. Pauloc dio, etzuela
gurutzean ileracico, nor çan eçagutu balue (1.ª ad Corint. c. 11); baina çuc,
cristaua, guciaren berri daquiçula, comunio gaiztoac eguin dituçu, eta çure

92
Aita, ta Onguile andia aimbeste bider ileraço deçu cere aleguinean. Ez deçu
ecusten orain, Juduen becatua baino içugarriagoa dala, çuc comunio
gaiztoarequin eguin deçuna? Orregatic esan çuan S. Agustinec biguinagoac
içan cirala Juduac. Milius peccaverunt Judaei.
Baina gutchi da oraindaino esan dedan gucia S. Pauloc dionaren aldean.
S. Pauloren iritzian bataioa ezquero becatu eguiten duanac, beregan danez
berriro gurutzean ipincen du Jesus, eta quencen dio bicia bere aleguinean, eta
quencen ezpadio, ori da, ceren piztu çan beinere ez ilceco, eta ecin il
ditequean: Rursum crucifiguentes sibimetipsis filium Dei? Eta cer ote dio
comunio gaiztoa eguiten duanaren gainean? Dio benic bein, Jesusen
gorputza, ta odola gaizqui arcen dituanac, bicitza quenceco aleguina eguitea
gutchi baliz beçala, equiten diela Jesusen gorputz, eta odolari, eta oben, edo
culpadun equiten dala oen contraco bidegabe itsusiarequin: Quicumque
manducaverit panem hunc, vel biberit calicern Domini indigne, reus erit
corporis, et sanguinis Domini (1 ad Corint. c. 11). lz oetan aditzera ematen
digu comunio gaiztoaren itsustasuna alaco eran, non becatariric gogorrena
ere arrituric guera ditequean. Au guc ongui eçagutzeco, demagun Aita batec,
bere semeari dion amorioagatic, igarotzen dituala ecin conta al neque, ta
naigabe, eta atzenean semeac eguin dituan gaiztaquerien barcacioa iristeco,
ematen duala urcamendian bere bicitza. Aditzen du semeac au gucia, eta bere
gaiztaquerien damuz corde gabe gueratu bearrean alaco amorruan jarcen da
bere Aitaren contra, non il ezpaliz, berac ilco luquean. Laster equiten du
Aitagana ateratzen du obitic; ascatzen du gainibetaz gorputza, eta jaten
diozca erraiac. Esan çadaçu: asma diteque Seme onen esquergabequeri, eta
gogortasuna becein itsusiric? Ecetz esango didaçu. Atocea, eta ez daquiçu, au
bera eguin deçula comunio gaizto bacoitzean? Jesus da gure Aita maitagarria,
guri ongui naiez cerutic lurrera jatchi çana. Gu becatutic atera, eta ceruraco
bidean ipinceco, igaro cituan aimbeste neque, eta oinace, eta eman çuan
gurutzean bere bicitza. Guganaco onguinai, eta amorio gueieguiac eraguin
cion au, dio S. Pauloc: Propter nimiam charitatem. Eguia onen berri
aurtasunetic içan cenduan, eta siniste onetan bicitu cera; baina cer eguin
deçu? cere becatuen damuz negar eguin bearrean, berriro gurutzean ipini, eta
il nai içan deçu, eta il deçu cere aleguinean, S. Pauloc dion beçala. Ecusi deçu,
ecin il deçaqueçula, eta amorratuaren eran eguin dieçu beraren gorputz, eta
odolari ozca, eta sartu dituçu becatuz loitua daucaçun barrumbe orretan, edo
Satanasen licean. Arritu çaitezte ceruac, eta deseguin ceruco ateac, esan
deçaquegu Jeremiasequin: Obstupiscite Caeli, et portae ejus desolamini.
Orra, cer aditzera ematen digun lenengo lecuan S. Pauloc comunio gaiztoaren
gainean. Reus erit Corporis, et sanguinis Domini. cer gueiago ote dio
Apostolu Santuac gai onetan? Dio, comunio Santua gaizqui arcen duanac
jaten, eta edaten duala bere betico galera: Qui enim manducat, et bibit
indigne, judicium sibi manducat, et bibit (1.ª ad Corint. C. 11). Gauz
arrigarria! Içan Sacramentu ori animaren bicitza ugarizten duan janaria: içan

93
betico bicitzaren arbola! eta alaere comunio gaiztoa eguiten duanac jaten du
betico eriotza, eta galera! Judicium sibi rnanducat, et bibit!
Ondoren au beste ascorequin dator, guc gure Jaun ona utzi degun eran,
utzitzetic. Emendic atera eçaçu, cristaua, cein gauça gaizto, eta samina dan
Jaun au utzita beragana biurtu nai ez içatea. Scito, et vide, quia malum, et
amarum est reliquisse te Dominum Deum tuum. cer eguin al deçaquegu calte
oec deseguiteco, etaceruraco bidean jarceco? Ez dago beste bideric, ezpada
eguindaco becatuen damuz; gure Aita onagana biurcea, seme ondatzailearen
eran eta aurrera aldeguitea becatuaren bideetatic. Andiac dira gure becatuac,
baina andiagoa da gure Aitaren ontasuna. Eguin deçagun au guc bertatic, eta
ez digu ucatuco gure becatuen barcacioa: eta emango digu betico bicitza
doatsua. Amen.

OgueI TA IRUGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten da lenengo lecuan, cein sendagai miragarria dan Jaunaren itz


Santua.
Bigarren lecuan, cein mimbera dan Jauna beraren itza ongui ençutearen
gainean.
Atzenean, nola bere animaren puçoi biurtu oi duan becatariac Jaunaren itza.

Scito et vide, quia malum, et amarum est


reliquisse te Dominum Deum tuum. Jerem. C. 2.

Gauça gaiztoa, ta samina da çuc çure Jaun Jaungoicoa utzi içan deçun
eran utzitzea, esaten digu Jeremias Profetac; becatariac alabaina becatuaren
atseguin circila bategatic utzitzea du ontasun baztergabecoa, ta edertasun
paregabecoa dan bere Jaungoicoa; galcen du Jaun beraren adisquidetasuna,
ta gracia, eta gracia onec ematen cion ceruraco escua; ta irabazten ditu betico
suac, eta garrac. Eta gaitz erdi liçaque, becatuan lenengo erorten dan beçala,
eçagutuco balu, cer eguin duan, eta artuco balu bere Aita onaganaco bidea.
Baina au eguin ordean amilduaz dijoa mailatic mailara, ta ez oi da gueratu
gueienean betico su, eta garrren artera bere burua sartu deçan artean.
Içugarriac dira becatuaren ondorenac; eta oei beguiratzea içan da gure çazpi
ilabete onetaco lana. Ederretsitzen dio becatariac becatuari, ta arcen du
becatuan aisa erorteco oitura; au da lenengo ondorena. Dabilen lecu gucietan
prestatzen ditu bere anima galceco sareac, laçoac, eçaguera, ta
adisquidetasun limuriac; au da bigarren ondorena. Ezta contentatzen bere
burua galcearequin; berequin batean galdu nai oi ditu beste asco ere, ematen
diela becaturaco bidea; au da irugarren ondorena. Gaitz oen gucien sendagai
miragarriac utzi cizquigun gure SaIbatzaileac confesioco, ta comunioco
Sacramentuan; baina becatariac biurcen ditu oec bere animaren puçoi bere
aldetic eguin bear luqueana eguin gabez; au da becatuaren laugarren

94
ondorena. Ondoren, eta maila oec ecusi ditugu, nere cristauac. Eta onetara
ezquero aurrera dijoa becatari bere galgarria infernuco bere bidean. Eri batec
bere caltetan biurcen baditu sendagairic onenac; cer esango degu aren biciaz?
cer, dembora gutchian iraungo duala baicic? Alaere utzi cion Jaunac bere
Eliçari beste sendagai eder, eta indarsu bat, au da Jaun beraren Itz Santua;
baina au ere biurtu oi du becatariac bere caltetan, eta ona becatuaren
bostgarren ondoren icaragarria. Gaur itzeguin nai diçuet Jaunaren itz
Santuaren gainean. Aditzera emango diçuet lenengo lecuan: cein sendagai
miragarria dan Itz au. Aditzera emango diçuet bigarren lecuan: cein
mimberaa dan Jauna beraren itza ongui ençutearen gainean. Aditzera
emango diçuet atzenean: nola bere animaren puçoi biurtu oi duan becatariac
Jaunaren itza. Gaurco dotrinaren gai au norinai iluntasunez, eta penaz
beteric utzi deçaquean gaia da; baina alaere ecin utzi diteque uquitu gabe,
ceren asco dijoaquion cristauari gauz au ongui eçagutzean. Asi gaitecen
bertatic.

§ I.

Jaungoicoaren izt andia da Jaungoico beraren Semea, Trinidadeco


bigarren Persona Aitaren betico Jaquiundea, ta anz ederra, ta Aitarequin
gucian berdina; baina gaur itzeguiten degu, ez itz andi onen, baicic Jaunac
guiçonai berez, edo bestez aditzera eman içan dien içaren gainean. Legue
çarreco Patriarcai ascotan itzeguin cien Jaunac berez; eta legue bereco
jendeari itzeguin oi cion Profeten autic. Legue berrian lenengo cristauai
itzeguin cien Jaunac Apostoluen aotic, eta guerocoai itzeguiten die Obispo
Jaunen eta oec bidalcen dituenen bidez. Munduaren lau bazterretara
çabalduric aditzera emanguieçue guciai Ebanjelioa, edo nere Legue Santa,
esan cien Jesu-cristoc Apostoluai: Euntes in mundum universum, praedicate
Evanguelium omni creaturae (Marc. 16). Ala eguin çuen Apostolu Santuac;
eta gueroco demboretan lecu gucietara bidalcen ditu Eliz Ama Santac bere
predicariac; eta catolicoen erri gucietan aditzera ematen da Jaungoicoaren
itza.
lz au ezta predicatzen duanaren aotic irteten dan otsa; otsa alabaina
gueienez ere iristen da aditzailearen belarriac ucuitzeraino, baina
Jaungoicoaren itza ongui aditzen bada igarotzen da barrena edo biotzera.
Predicatzen duanaren itza da carroça bat, non dijoan Jaungoicoaren itza;
carroça gueratzen da ençunlearen belarriac uquitzean, eta Jaungoicoaren itza
aurrera dijoa, ongui arcen bada. Argatic doctrinac, eta sermoiac aditzen
ditugunean ez ditugu aditu bear guiçonaren itzac beçala; eta onela aditzen
baditugu ez degu fruturic ateraco; baicic aditu bear ditugu Jaungoicoaren
gastiguac beçala, pres ipincen ditugula gure biotzac Jaunac aditzera eman nai
diguna ençuteco, ta eguiteco. Jaungoicoaren itza da argui bat aienatzen
dituana gure ez jaquiteac, ez oroitzeac, uste oquerrac, eta iritzi gaistoac. Argui

95
onec eracusten dio animari, cein on-maitagarria dan gure Jaun Jaunoicoa, ta
cein andi miragarriac diran Jaun onec bere maitatzaileençat prestaturic
dauzcan ondasunac. Argui onec eracusten dio animari, cer nequeac, cer suac,
eta garrac irabazten dituan becatu eguiten duanac; baita nola oetatic alde
guin deçaquean ere. Jaungoicoaren itza, adimentuaren arguia ececic, da
gainera biotzarençat sua; ongui ençuten danean alabaina deseguiten, eta
urtutzen ditu becatuaren jelac, eta berotzen du becataria ceruraco bidea
arceco. cer, ez dira nere itzac suaren eran? dio Jaunac Jeremiasen aoaz.
Numquid non verba mea sunt quasi ignis? (Jer. 25). Jaunaren itzada
atzenean gaistaquerietan lo dagoan becataria esnatzen duan ots andi-indarsu
bat. Voch Domini in virtute, voch Domini in magnificentia (Psalm. 28). Edo
da Jeremiasec dionez arrien anceco biotzac ere puscatzen dituan mailua.
Numquid non verba mea... Sicut, maileus conterens petras? (Jerem. 23).
Eta ona, cergatic Jaunaren itza dan sendagai guztiz miragarria, naiz
gure animac becatuaren sare, ta laço oetatic gordetzeco, naiz obra onac gogo
obearequin eraguiteco, naiz becatua, ta becatuaren bideac utzierazteco.
cembat, eta cembat çar, eta gaztec diraue Jaunaren gracian, eta
adisquidetasunean, ceren, Jaunaren itza biotz onarequin aditu ta, ecusi
cituen Munduac becaturaco çabalduric dauzcan sareac, eta laçoac? eta gorde
ciran oetan sarcetic? cembat, obra onetan, eta ceruraco bidean çabarcera, ta
naguitzera eguin çuenac, esnatu içan dira Jaunaren itzarequin? cembat, eta
cembat becatari, Sacramentuetatic fruturic batere ateratzen etzuenac; edo
frutu atera ordean Sacramentuac bere animen puçoi biurcen cituenac,
atzenean Jaunaren itzac atera ditu becatutic, eta becatuaren bideetatic? Ecin
conta al dira, nere cristauac. era onetan Jaunac beretu içan dituan animac;
eta esan diteque, biotz umil, eta ongui prestatuarequin Jaunaren itza aditzen
duan becatariac laster deseguingo dituala becatuaren cateac, eta biurtuco
dala Jaunagana. cergatic bait esan çuan Jesu-cristoc: Jaungoicoarena danac
ençuten ditu Jaungoicoaren itzac. Qui ech Deo est verba Dei audit (Joan. 8).
Eta are obeto eçagutu deçaçun cristaua nolaco sendagaia dan Jaunaren itza,
beguira eçaçu itz onec Eliçaren asieran Mundu gucian eman cituan frutu
miragarrietara. Jesu-cristo etorri çan demboran Juduac ez, beste Mundu
gucia bici çan Jaungoico eguiazcoaren eçaguera gabe. Bici çan idolatriaren
gau ilunean, ta bacoitzac, bere grina tcharrai onguiena cegoten, idoloa
adoratzen çuala. Etorri çan Mundura Jesu-cristo, eta etorri çan ez Juduen
oneraco bacarric, baicic Mundu guciari eracustera ceruraco bidea, ta bere
legue Santa; legue bat debecatzen duana Jaincoaz ostera beste gauçaric
adoratzea; legue bat debecatzen duana etsairic andienari ere gaitz opa içatea,
ta gaitzari gaitzez erançutea; legue bat debecatzen duana Munduco onra,
ondasun, eta atseguin-contentuetan biotza ipincea; legue bat atzenean
debecatzen dituana araguiaren atseguin loiac, usurac, eta tratu ciquinac.
Legue au Munduari ar-eraztea çan lan guciz andia, bere contra cituan
alabaina Munduaren oitura, ta usadio çarrac; bere contra cituan guiçonaren
grina, ta pasio guciac; bere contra munduco Erregueac eta Emperadoreac,

96
guiçon andiac, eta tchiquiac, jaquinsuac, eta jaquineçac. Eguiteco andi
onetaraco autu cituan Jaunac ez Munduco andiac, ez jaquinsuac, eta
aberatsac, baicic arrançale batzuec, jaquineçac, eta pasioco demboran
beldurrez Jesu-cristogandic aldeguin, edo igues eguin çuen guiçonac. Infirma
mundi eleguit Deus, ut fortia quaeque confundat. Alaere oen aotic itzeguiten
çuala Jaunac urte gutchiren barrumbean aienatu cituan idoloac; çabaldu
çuan Mundu gucian Jaungoico eguiazcoaren eçaguera, ar eraço cien guiçon
andi, eta tchiquiai bere legue eder garbia, eta ecusi çan gurutzea Emperadore,
ta erregueen coroetan, onra anditzat ipinia. Ecusten deçu, cristaua, cein
sendagai miragarria dan Jaungoicoaren itz Santua? Nolaco umiltasunarequin
bada, nolaco beguiramentuarequin, eta biotzeco prestaerarequin aditu bear
ez guenduque itz au? Içan dira Santuac Escritura Santa iracurcen etzuenac
belaunico, ta buru utsean baicic, ceren Escritura Santan itzeguiten duan
Jaunac; baina guc itz Santu au aditu içan degu, ascotan beinçat, nola nai, ta
gueratu guera, atera guinçaquean frutuac atera gabe. Ta nortaqui, cembat
calte emendic etorri litezquean gugana, ezpaguera noizbait noizbait
cençatzen? Ascotan dotrina bat ongui aditzean dago baten betico bicitza
doatsua; ain da mimberaa Jauna bere itz Santua ongui aditzearen gainean,
orain ecusico degun beçala.

§ i.

Jaungoicoaren itza berez guci-alduna da, Escriturac deitzen dion


beçala: Omnipotens Sermo; baina nola eguin çuan guiçona bere escuco, edo
oneraco, ta gaitzeraco escuarequin; guertatzen da ascotan, eta inoiz ere baino
gueiago egungo egunean, guiçonac edo aditu nai ez içatea Jaungoicoaren itza,
edo bear dan eran ez aditzea, eta itz Santu au fruturic gabe gueratzea. Eta ain
da senticorra, edo mimberaa Jauna alde onetatic, non aserraturic utzi oi
dituan Probincia, ta Erreinu osoac bere itzaren inz goço edo euria gabe. çoaz,
cristaua, legue çarreco jendeetara. Etzuen Israeltarrac aditu nai içan Jaunac
bere Profeten auaz esaten cienic, eta utzi cituan Jaun berac Profetaric gabe;
bere itza gabe, eta atzenean idolatrian ondatuac. Etzuen Juduac ere aditu nai
içan Jesu-cristoc berac berez eta beste Profeten aotic esaten ciena; ta utzi
cituan Profetaric gabe, fede gabe Probinciaric, eta Erreinuric gabe, eta onela
bici dira ardi erratuen eran mila çazpi eun eta gueiago urte onetan. çoaz,
cristauaquin ere guertatu danari beguiratzera. çoaz goiçaldera, edo Orienteco
bazterretara. Ecusico deçu Ejipto, dembora batean Erlijiosoen bicilecua çan
bazter ura, S. Athanasioren, eta beste guiçon andiascoren autic Jaincoaren
itza aditu içan çuan ura, Mahomaren çoraqueriai darraitela. Ecusico deçu
Jerusalenen, cesarean, Antiequian, constantinoplan dembora batean
Jaincoaren itza ençuten çala Jaunaren Ministroen aotic; ta nolaco Ministroen
aotic? S. cirilo, S. Basilio, S. Gregorio Naciancicoa, S. Juan crisostomo, eta
beste guiçon andi asco içan ciran bazter aetan Obispo, eta Jaunaren itzaren

97
ereile. Baina utzi cituan Jaunaren itzac bazter aec, eta arquitzen dira
Mahomaren legue çatarrarequin. çoaz Africara. Ecusico deçu, dembora
batean Jaunaren legue Santa, ta itza frutu andiarequin predicatzen çuela an
S. ciprianec, S. Agustinec, ta beste ascoc; ta gaur arquitzen dira lecu aec
guciacere; quendu cien alabaina Jaunac bere itzaren arguia, eta gueratu ciran
Mahomaren leguearequin. Atoz Europara, cer ecusico deçu? çoaz Prusiara,
Suecia, ta Dinamarcara; çoaz Olandara, çoaz Inglaterrara; lecu oetan gucietan
nozbait erein çan frutuarequin Jaunaren itza; baina gaistotu çan guero lurra;
etzan aditzen Jaunaren itza cegocan eran, eta utzi cituan Jaunac bazter oec
guciac herejiaren lainopean. Baina certaraco necatuco guera gauça çarrai
beguiratzen, beguien aurrean daucagula Franciaco Erreinuarequin guertatzen
daina orain bertan? Francia ogueita lau, edo bost miloi anima cituan
Erreinua; Francia christianissimo, edo tchit cristauaren icenarequin onratzen
çan Erreinua: Francia, araco erreinu ura, non Jaunaren itza aditzera ematen
çan ain sarri, ain contuz, ain leun, eta goçotoro, gaurco egunean arquitzen da
itz Santu au gabe, legueco ministro gabe, Sacramenturic gabe: eta an gueratu
diran catolico gaichoac arquitzen dira fedea galceco peril andian. Nondic
etorri ote çaio Franciari ondoren içagarri au? Ai! ederetsi cien jendeac bere
grina, ta pasio tcharrai; etzan Eliçaren aguinteaz quezca andiric, etzuen
Jaunaren itzac frutu andiric ematen; eta Jaunaren aserreac utzi du Erreinu
ain andia gucioc dacuscun eran. Ezta oraindic berroguei urte deadar eguiten
ciola Autore batec Franciari: Ah! Francia! cein aberatsa ceran cerorrec
eçagutzen ez dituçun ondasunetan! Jaunaren itzaren acia ugari ereiten da
çure erri andietan, eta tchiquietan! Itz onen ale bacoitzac Indian, Japonen,
edo beste bazter ascotan ereinda, erro ugariac botaco cituan; baina oimpean
dabil emen aci au, eta ezta errotzen. Eta cer? Ez ote da gurequin guertatuco
Juduaquin guertatua? Itz onen faltaz fedearen argui gabe bici diran jendeac
deadar eguingo due Jaunaren aurrean, eta escatuco due castigua gure contra.
Ai! ene! eta logratuco due! Onela deadar eguiten çuan Franciaco autore batec,
oraindic urte asco ez danean; eta ecusten degu bidezcoac cirala beldur oec,
eta gure egunetan guertatu dira gauçac ura beldur çan eran. Ecusten deçu,
cristaua, cein mimberaa dan gure Jaun Jaungoicoa bere itz Santa ongui
ençutearen gainean? Au aditzera emana dauca ancinatic Escritura Santan
bein, ta berriz. Bai au aditzera eman çuan benicbein Isaiasen autic mastiaren
ipui, edo parabolan. Ipini çuan Jaunac mastia, dio Isaiasec, itchi çuan; eta
alcha cion erdian torre bat bere tolareaquin. Egon çan aren mats goçoen
ustean; baina oen ordez eman ciozcan mats gaciac, basamatzen ancecoac.
Echpectavit ut faceret uvas, et fecit labruscas (Isai. c. 5.) Orain, dio Jaunac,
orain nic esango det cer eguingo diodan nere masti esquergabe oni. quenduco
diot esia, sartu dedin edocein eta artu deçan nai duana; botaco ditut eguin
niozcan pareteac, eta erabilico due oinen azpian. Utzico det etze; ez da
moztuco, edo inausico; ez eta ondeatuco ere. Estalico due sasiac, eta arançac,
eta aguinduco diet odeiai, ez deceela aren gainean euriric eguin. Nubibus
mandabo, ne pluant super eam imbrem. Parabola onetan aditzera eman çuan

98
Jaunac len Juduai guertatua, eta gueroz Erreinu ascori guertatu çaiena, eta
guertatuco çatena, ezpadue ecertan arcen Jaun beraren itz Santua. Au bera
aditzera eman çuan gainera Jaunac berac Amos Profetaren autic. Badatoz
egunac, dio Jaunac: Ecce dies veniunt dicit Dominus. Nic bidalduco det
lurraren gainera gosea: Miltam famem in terram. Ez oguiaren gosea, eta ez
uraren egarria, baicic Jaungoicoaren itzaren gosea. Ibilico dira batetic bestera
itz onen bila, ta ez due arquituco. circuibunt quaerentes verburn Domini, et
non invenient (c. 8). Amos Profetac itzeguiten cien Israeldarrai, baina ez oei
bacarric; itzeguiten cien gainera beste Erreinu, ta jende guciai ere eta
gucietan guertatuaz dijoa Profeta Santuaren esana. cer? eztegu ecusten
gaurco egunean, aldeguin duala Jaunaren itz Santuac, eta fedeac alde aldean
Europa gucitic? Ai ene! Ta ez ote da au bera guertatuco Espainarequin ere?
Guc daquiguna da, Jaunac gauça guciai ipini diela numero, neurri, ta pisu
jaquina. Ala esaten çacu Escritura Santan. Lau becatu barcatuco dieztet
Damascoarrai, baina andic aurrera ez diet barcatuco, esaten cien Jaunac.
Super tribus sceleribus Damasci, et super quatuor non convertam. Guc
daquiguna da lau saltoan beçala goacela becatuaren bideetan, eta Jaunaren
itz Santuac frutu gutchi ematen duala Espainan, orain bertan escribitzen
duenac dioenez; eta beragatic gainez eguiten duenean gure
esquergabequeriac, etorrico da Amos Profetac dion gosea, eta gueratuco
guera Jaincoaren itz gabe, fede gabe, Sacramentu gabe. Eracutsi cion bein
Jaunac Doina Marina Escobarri onci, edo boteila bat osotoro bete gabea.
Boteila onec esan cion aditzera ematen du Espaina, boteila onen barrunen
dagoana dira Espainaco becatuac: eta boteila au betetzen danean emendic
aldeguingo du fedeac beste lecutara. Au gucia gogora ecarri ta, nor egon
diteque, nere cristauac, negar eguin gabe? Eguiçue bada negar çuec
ondorengoac utzitzen dituçuen, gurasoac; eguiçue negar çarrac; eguiçue
negar gazteac, ta eguin deçagun negar gucioc; escatzen diogula Jaunari, guera
ditzala becatuaren ujaldeac; eta ez deçala arren bere escutic utzi Jaun beraren
Amac aimbeste maite içan duan Erreinu au.
Baina utziric pensamentu icaragarri oec, dacuscun, nola bere animaren
puçoi biurtu oi duan becatariac Jaunaren itz Santua.

§ i.

Jaunaren itza da sendagai miragarria, ecusi degun beçala; baina


ascotan, eta ascotan biurcen du becatariac bere animaren puçoi, edo igues
eguiten duala Jaunaren itza aditzetic, edo adituta ere biotzean lecuric ematen
ez diola, edo atzenean bere bide oquerretara biurcen dala. Iru becatari mota
oec marcatuac arquitzen dira Deabruaren artaldeco marcarequin, S.
Gregorioc dionez. Non audientium, non acceptantium, recidivantium(Hom.
18 in Evang.) Bai, nere cristauac, bere animaren puçoi biurcen du ascotan
becatariac Jaungoicoaren itza, ceren ençun leçaqueala, igues eguiten duan

99
ençutetic. Eguiçu contu cristaua, Erregue batec bidalcen duala Erregue
beraren contra alcha dan Probincia batera guiçon aditu bat, guertatu diran
oquerrac deseguitera, esqueincen dituala paquea, ta mesede andiac. Baina cer
guertatzen da? Berri oec atseguin-contentu andiarequin aditu ordean, uzten
du jende errebes esquer gabe arc Erreguec bidalcen dien guiçona, cer
dacarren aditu ere gabe. Atocea, cristaua, ez liçaque esquergabequeria au
içango leneco oquer eta errebesqueria guciac baino gauça ascoz itsusiagoa?
Au bera bada esan bear degu Jaungoicoaren itza gandic iguesi dabilenaren
esquergabequeriaz. Bidalcen dio Jaunac itz Santu onequin bere Embajadorea,
eguin dituan utseguiteac deseguiteco. Esqueincen diozca paquea, eta betico
ondasunac; ta bere Jaunaren itza ongui ençun ordean, igues eguiten du au
ençutetic, eta esquergabequeria onequin, biurcen du bere caltedun ondasun
andiac dacarcian Jaunaren itza. Esan guidaçue, nere cristauac, esan guidaçue
arren: cembat bici dira egungo egunean goiceco meça bat ençunda urte
gucian Jaunaren itza ençun gabe bici diranac? cembat Meça nagusi, Bespera,
ta errosarioco demboran çuloetan, edanean, edo munduco gaucetan egoten
diranac? cembat bider mutilac plean, edo jocoan Besperetaco demboran? edo
builan? cembat içango dira oen artean eztaquienac dotrina, ta are gutchiago
nola prestatu bear duen ongui confesatzeco? cembat oatuac beçala bici
diranac becatuaren oituran? Oec guciac ceruraco bidean nequez sartu
ditezque Jaincoaren itza aditu gabe, eta alaere iguesi dabilça onça arguiaren
iguesi ibili oi dan eran.
Beste batzuec ençuten due Jaincoaren itza belarriaequin, baina ez dioe
utzitzen biotzera igarotzen. Non acceptantium. Batzuec ceren ençuten duen
guiçonaren itza beçala, besteac ceren biotzeco sasoi tcharrarequin.
Emendic dator eguiaric arguienac ere ecin sinisturic gueratzera, ceren
gure oitura, ta grina tcharren contra diran, eta biotzic ez degun oec ecitzeco.
Emendic Jaincoaren itza barrena samincen, eta asaldatzen asitzen danean
gogoa beste gauçatara eramatea. Emendic Jaincoaren itza ez aditzea aditzera
eman dan eran, edo adituta ere tatcha bila ibilcea. guertatzen da Jaincoaren
itzarequin eguzquiari arguiçaguiarequin eta buztinarequin guertatzen çaiona.
Eguzquiac bidalcen ditu bere argui ederrac, ta berotasuna: arguiçaguia
goçatzen, eta beratzen da; baina buztina, cembat eta eguzquiac berotasun
gueiago bidalcen dion, ambat gueiago elcorcen da. Ai! au bera ecusten da
becatariaquin. Becatari sasoi onecoa goçatuaz, ta berotuaz dijoa Jaunaren
itzarequin, eta atzenean muguitzen da becatua utzitzera; baina beste asco are
gueiago elcorcen eta gogorcen dira, tchingudea mailuarequin gogorrago
eguiten dan beçala. Atzenean beste batzuec Jaincoaren itza aditzean asitzen
dira muguitzen ceruraco bilera; baina ozta irteten dira Eliçatic sarcen dira
leneco periletan, eta biurcen dira becatura. Recidivantium.
Ona nola becatariac bere animaren puçoi biurcen duan Jaincoaren itza.
Eta cer? onela bici bear ote degu aurrera ere ? Gure çori gaistocoac ezpaguera
cençatzen! Oraindainocoa eguina eguin. Jaunari escatu deguiogun barcacioa
eguin ditugun utseguiteaz; ta aurrera ençun deçagun Jaunaren itza bear dan

100
eran. 1.a ecin bestean baicic ez degu utzi bear Jaunaren itza ençutea. 2.a
Ençun bear degu ez guiçonaren, baicic Jaincoaren itza beçala. 3.a Ençun bear
degu frutu ateratzeco nai andi batequin, eta au Jaunari escatu bear diogu.
Itzeguiçu Jauna, eta ona ni prest çuc aditzera eman nai didaçuna ençuteco, ta
eguiteco. 4.a Jaunac aditzera eman diguna ongui biotzean gorde bear degu,
eta guero obraz eguin. Lurren acia botatzen deçunean ez deçu aguirian
utzitzen, estalcen, ta gordetzen deçu lurrean, egaztiac eraman ez deceen. Au
bera eguin bear degu Jaunaren itzarequin. Jaun berari nai daiquiola itz onec
frutu ugaria ematea, eta becatuaren ujaldeac gueratzea, era onetan ceruraco
bidean gu ibilceco ongui, ta iristeco betico bicitza doatsua. Amen.

OgueI TA LAUGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten da, nola becatariac eguiaz Jaunagana biurtu gabe, bere egunac
bucatzen dituan.

Scito, et vide, quia malum, et amarum est


reliquisse te Dominum Deum tuum, Jerem. c. 2.

Gauça gaiztoa, ta samina da çuc çure Jaun Jaungoicoa utzi içan deçun
eran utzitzea esaten digu Jeremias Profetac. Eguia au eçagutzeco dina bider
aditu cençaquean, cristaua, eguin diran aspaldico dotrinetan, eta ez gutchiena
atzenean. Dembora egoquian Jaunagana biurcen ez dan becataria, erori oi da
animaco itsumenean, eta biotzaren gogortasunean; eta Jaunac utzitzen du
bere escutic becatari esquergabea. Urrengo ondorena da becatariac eguiaz
Jaunagana biurtu gabe bere egunac bucatzea. Au da ondoren bat egunoro
guertatzen dana munduan, eta guertatzen dana iru uste, edo esperança
çororen coloreren azpian. Au aditzera eman nai nuque gaur. Guztiz
icaragarria da gaia, eta ongui adierazten badet, ausardiaric andieneco
becataria ere beregan sar eraçoco duena. Ençun naçaçue contuz.

§ I.

Becataria, bere Jaunagana biurtu ordean, ililuratzen, eta tchoratzen da


munduco gaucetan, eta Jaun berac berez, liburu, Predicari, eta confesoreen
bidez ematen diozcan golpe, edo uquituai ez oi die lecuric eman. Emango dit
Jaunac dembora beragana biurceco, esan oi du beregan, eta emango dit,
onequin çabarcen da dembora egoquian, eta atzenean ilcen da becatuaren
atzaparretan. Eçagutu deçaçun, cristaua, cein çoroa dan uste au, beguira
eçaçu, benic bein, cein dan uste au duana? Au da bere eguile, ta Aita onaren
contra aimbeste alcha içan dan becatari esquergabea. Au da, Jaunac bere
oneraco utzi ciozcan Sacramentuac bere animaren puçoi biurcen dituan

101
becataria. Au da Jaunaren itzaz, lagun urcoen ejemplo onaz, eta ceruco
gaztiguaz iseca eguin içan duana. Au da atzenean, Jaunac cerua irabazteco
eman diozcan urteac gaistaquerian, eta becatuaren bideetan gastatu dituana.
Eta onec alaere du ausardia esateco: Emango dit Jaunac dembora beragana
biurceco? Orain ematen dio dembora au; orain esaten dio S. Pauloren
ezpainaz: ona dembora egoquia: Ecce nunc tempus acceptabile: orain deitzen
dio, eta esaten: gaur ençuten badeçu Jaunaren deia, edo otsa, ez deçaçula
gogortu çure biotza: Hodie si vocem ejus audieritis nolite obdurare corda
vestra. Eta orain ençungor eguiten badio Jaunari, nola uste içan deçaque,
guero emango diola Jaun berac dembora? Beguira gainera, certaraco eman
bear dion Jaunac becatari esquergabeari dembora au. Ez ditu becatariac
orain utzi nai bere bide oquerrac; ecin aspertu da becatuz, eta gaiztaqueriaz;
eta Jaunac eman bear dio dembora Jaun beraren contra ibilceco aspertu
dedin artean? Eman bear dio dembora, aspercen danean Jaunagana
biurceco? Ustearen çoroa, eta ausardia icaragarria! Ta are obeto eçagutuco
deçu eguia au oroitzen bacera, cristaua, gure Jaun Jaungoicoac erabaquia
daucala beregan, cembat egun, cembat aste, hil, eta urte emango diozcan
gutatic bacoitzari, eta muga oetatic ez guerala igaroco. Au aditzera ematen
digu Job Santuac dionean: laburrac dira, Jauna, guiçonaren egunac; eta çuc
bacarric daquiçu cembat ilean iraungo duan aren bicitzac. Breves dies
hominis sunt, numerus mensium ejus apud te est. ipini diozcatzu guiçonaren
emengo bicitzari muga cerorrec daquizquitzunac, eta ecin igaroco da aetatic.
Constituisti terminos ejus, qui praeteririnon poterunt (c. 14). Ongui: ta
Jaunaren gogoan ipinia arquitzen bada gure egunen, asteen, hilen, eta urteen
muga: ta muga aetatic ecin igaro bagaitezque, nola dioçu becataria: Emango
dit Jaunac dembora noiz bait beragana biurceco? Içan diteque uste
çoroagoric? çure oraindainoco bicitza içan da dituan saiets gucietatic
donguea. çure mingaina loitua dago birauaquin, juramentuaquin, itz
desonesto, canta, ipui, eta lagun urcoaren contraco erausiaquin. çure escuac
ciquinduac queinada, ta uquiera lotsagarriaquin, lapurreta, ta
litcharreriaquin. çure biotza arquitzen da cuticia, ira, embidia, gorroto, ta
lujuriaren sutegui biurtua. Alferrac dira çu ceruraco bidean sar erazteco
Sacramentuac, eta Jaungoicoaren itza; baina alaere ceregan dioçu: urrengo
misioan onduco naiz: emango dit Jaunac dembora beragana biurceco. Eguiçu
gainera contu, aurten, eta bear bada egun gutchiren barrumbean, betetzen
dala Jaunac çure bicitzari ipini cion neurria. Atocea, cristaua, cer içango da
çure animaz? Alferric esango deçu: Emango dit Jaunac dembora; ez ditu
muga ipiniac aldatuco; oec uquitzean ilco cera, eta sasoi orretan baçaude
orduan, ilco cera becatuaren açaparretan. Ala il dira uste çoro onequin
infernuan erretzen dauden cristau guciac, edo gueienac. Emango dit Jaunac
dembora, esaten çuen; baina nola dembora oec neurtuac dauden Jaunagan,
usteric gutchiena çuenean aitu citzaien egunaren arguia, eta artu cituan
eriotzaren gau ilunac, ta il ciran eguiaz Jaunagana biurtu gabe. Ençun eçaçu
usura, ta tratu ciquinetan ciardun bati guertatua Juan Algrino cardenalac

102
contatzen duanez. guiçon tratalari au bici çan irabacira itsutua, eta etzuan
beguiratzen irabacia garbia, eta leguezcoa çan edo ez. Bere arçaiac esan cion
bein ta berriz beguira ceguiola bere animari, eta oroitu cedila betico
ondasunaz; baina alferric. Emango dit Jaunac dembora, cion, nere tratuac
utzitzeco, eta barcatuco dizquit nere utseguiteac. Onela bici çan becatua
becatuari eransiaz eta noizbait gaichotu çan ilceco gaitzarequin. Joan citzaion
bere Arçaia. eta berriro esan ciozcan ordu artan ongui cegozcan gauçac; baina
alferric. Bada, cion, oraindic dembora. Arcen due ilceco icerdiac, eçagutzen
du au, eta deadar andi batequin esaten du; O! penitencia! non cera? bada
etzera aguiri. Onela eman cion bere anima etsaiari. Ecusten deçu, becataria,
nola dembora içango dalaco uste çoro onequin betico galcen diran animac?
Oroi çaite bada emendic aurrera, nola Jaunac beregan marcatuac dauzcan
gure egunen mugac, eta ecin oetatic igaro gaitezqueala, Job Santuac dion
beçala. Constituisti terminos ejus, qui praeteriri non poterunt. Oroi çaite,
betico galduac içango guerala, ezpaguera Jaunagana eguiaz biurcen Jaunac
onetaraco ematen digun demboran; eta eztaquigu, orain bertan ematen
digunaz osteroncean besteric emango digun. Ematen ezpadigu, cer içango da
guçaz? Beste ascoz içan dana, eta içango dana.

§ i.

Becatariaren bigarren uste çoroa içan oi da beregan esatea: Emango dit


Jaunac bere gracia, ta lagunça noizbait beragana biurceco. Bere uste çoro
onequin eztu cençatu nai: ez ditu ecertan arcen liburuac, confesoreac, eta
predicariac aditzera ematen diozqueen eguia icaragarriac; eta Jaunac
bidalcen diozcan gaztiguac deseguiten dira aren biotz gogorraren contra
itsasoaren bagac arcaitzen contra deseguiten diran eran. Onela gaizqui
gastatzen ditu becatariac, berarençat Jaunac neurri jaquin batean prestatu
cituan ceruco gracia, indar, eta lagunça ugariac, eta gueratzen da modu
negargarri batean, edo Jaunaren escutic utzia, ceruco lagunça ugarien inz
goçoa gabe; eta atzenean ilcen da becatuan. Goacen ecustera au gucia.
Graciaren icenez aditzen da batzuetan araco gure animac justu, Santu,
Jaungoico beraren ume, eta ceruaren jubegai eguiten dituan doai miragarri
ura. Doai au da animaren bicitza, eta ceruraco janci ederra, eta au ichurcen
du Espiritu Santuac animan bataioco, ta confesioco Sacramentuarequin, baita
onezco damuarequin Jaunagana biurcen danean ere; eta doai eder au eztu
galcen animac becatu larriarequin baicic. Baina ez degu gaur onen gainean
itzeguiten. Beste batzuetan graciaren icenez aditzen dira, becatutic irteteco,
eta obra onac eguiteco Jaunac ematen dizquigun ceruco indarrac, eta
lagunçac. Gracia oec ez dira gueratzen gugan; baicic, beren aguertua eguinda,
igarotzen dira, eta contu eguin bear du animac gracia oec deitzen dioenean,
ongui ençuteco dacarten gaztigu, edo mandatua, eta eguiteco Jaunac nai
duana. Atocea, cristaua, doctrinac, edo sermoiac ongui aditu dituçunean;

103
liburu onac iracurcean, adisquideren bat il çatzunean, ez dituçu bat batean
içan becatutic irteteco argui batzuec, edo pensamentuac? Etzatzu gogora, cein
circilac diran gure emengo içatea, emengo ondasunac, atseguin-contentuac,
onrac? cein içugarriac infernuco penac? Etzatzu gogora, cein omaitagarria
dan gure Aita cerucoa? Bada gogargui oec guciac dira Jaunac çu esnatzeco,
becatutic quenerazteco, eta ceruco bidean sarrerazteco bidalcen dizquitzun
ceruco gracia, indar, eta lagunçac. Atocea: eta lagunça oec ongui artu
dituçunean, ezteçu ceregan eçagutu, çure biotza goçatzen, eta becatutic
irteteco gogoz betetzen dala? Bada biotza goçatze au, eta becatutic irten nai
au dira ceruco lagunçac. Atocea gainera; eta gogo oni dagocan era irteten
bacera becatutic, lan onetan gucian eztiçu laguncen çure Jaunac? Lagunça au
bada da ceruco lagunça, ta indarra. Atzenean, becatutic irten ondoan, ez
dituçu ceregan içan gogargui berriac, biotzeco muguimentu onac Jaunaren
legue Santa gordetzeco, eta becatura ez biurceco? Oec ere bada dira ceruco
gracia, lagunçac, eta indarrac. Lagunça oec batzuetan dira ain ugariac, non
becatariric goçacaitzenac ere ileetatic artuta beçala quenerazten duen
becataria becatutic, eta becatuaren bideetatic: ala ecusten da, misio batean
ongui, ta contuz aditzen hada, ateratzen dituala Jaunac asco becatari
infernuaren eztarritic, ceren jasaz beçala bidalcen dituan alaco demboran
Jaunac ceruco lagunçac. Lagunça ugari oec bidaldu oi diozca Jaun berac
becatariari, ez nolanai, baicic berac onguiena deritzan neurrian. Beste
batzuetan, edo gueienean lagunça oec ez dira ain ugariac, ta indarsuac; baina
bai asco adina becataria becatutic quenerazteco, baldin ongui lagunça berac
ongui artu, ta bere aldetic aleguina eguin nai balu. Etzigun guri gure Jaunac
çor lagunça oetatic batere, ceren Adan becatuan erori çanetic galdu guenduan
oetaraco deretcho, ta escu gucia; baina irabaci cituan guretzat Jesu-cristoc
bere bicitzaren costuan; eta onegatic ceruco lagunça oei deitzen çate Jesu-
cristoren gracia. cembat çor eztiogu gure Salbatzaileari!
ceruco gracia, lagunça, ta indar oec ain dira bearrac becatutic becataria
irteteco, non oec gabe ecin irten ditequean betiraunde, edo beticotasun
gucian becatuaren azpitic; becatua da alabaina lice icaragarri bat, non erori
gaitezquean, eta nondic ecin atera gaitezquean, ezpagaitu Jaunac bere
ontasunez, eta urriquimentuz ateratzen. guertatzen da onetan Sansoni
guertatu citzaiona. Eman ciozcan Jaunac Sansoni indar guztiz andiac, eta oen
sustraia çuen buruco ilean. Içutuac ceuzcan Sansonec Filisteoac, eta
etziaquien cer asmatu Sanson beren mendean arceco; baina atzenean irten
ciran berenarequin emacume baten bidez era onetan. Sansonec adisquide
çuan Dalila ceritzan emacume bat, eta elcar artu çuen onec, eta Filisteoac
aguer-erazteco Sansoni, nondic, eta nola cituan aimbeste indar? Ez beingoan,
baina betico galdez ariarequin aguer eraço cion Dalilac Sansoni misterio
gucia, eta contu emanic eracarri cituan Filisteoac bere etchearen ingurara.
Sansoni, lo cegoala, quendu edo ebaqui cion ilea; otseguin cien Filisteoai; eta
oec bereala lotu çuen Sanson; atera ciozqueen beguiac, eta carcelan iduqui
çuen beren farragarritzat. cer eguiten çuan bada Sansonec carcela

104
urratugabe? cergatic aienatzen etzituan Filisteoac? ceren ilean çuan bere
indarra, eta ebaquia daucan ilea. Au aci citzaionean Filisteoz beteric cegoan
Eliça bat, lurrera bota çuan, eta an ilic gueratu ciran asco Filisteo, eta oequin
batean bera ere bai. Eta becatuaren licean erori danari guertatzen çaiona;
içan dedila au Salomon bera baino jaquinsuagoa; içan deçala Sansonec baino
indar gueiago; ezta betiraunde, edo eternidade gucian andic irtengo,
Jaunaren ontasun, eta urriquimentuac bidalcen ezpadio bere graciaren
lagunça, eta indarra. Ez guera gueroc alabaina gai pensamentu on batere
eguiteco, ez eta bear dan eran Jesus esateco ere, dio S. Paulo Apostoluac.
Nemo potest dicere Dominus Jesus nisi in Spiritu Sancto (1.ª ad Corinth. c.
12). Eta ematen ote diozca noiz nai, eta nola nai Jaunac becatariari ceruco
gracia, ta lagunça oec? Ez, ez nere cristauac. ceruco gracia, ta lagunça,
batecere lagunça andiac, indarsu, ta ugariac dira contatuac, eta Jaunac berac
bacarric daquian neurrian; gauça guciac eguiten ditu alabaina jaquiunde utsa
dan gure Jaungoicoac neurri, numero, eta pisu jaquinean Escritura Santac
esaten digun beçala. Omnia in mensura, numero, et pondere disposuisti (Sap.
11). Au da, cristaua, eguia bat inorc ere catolicoen artean ucatzen eztuana.
Ongui. Eta Jaunac çuri becatutic irteteco emango dizquitzun lagunça, gaztigu,
eta indarrai ipini badie, ipini dien beçala, neurri, numero, eta pisu jaquina;
nola dioçu: Emango dit Jaunac bere gracia, ta lagunça, noizbait beragana
biurceco? Eguiçu contu orain biotzera bidalcen dizquitzun golpe oriequin
iristen deçula Jaunac çuretzat prestatu dituan ceruco laguncen neurria.
Atocea, cer içango da çuçaz, ezpacera orain lagunça oriez baliatzen? Ai! eguia
icaragarria da, baina eguia ecin ucatu ditequeana: çuc çure egunac bucatuco
dituçu becatuaren atzaparretan. Ala guertatu çate ecin conta al becatariri, eta
oen artean Judasi. Norc esan, nolaco gaztiguac biotzera bidalduco ciozcan
Jesu-cristoc bere icasle, ta Salçaile gaistoari, oinac garbitu ciozcan bitartean?
Baina etzan alaere Judas esquergabea cençatu orduan; eta era onetan gaizqui
gastatu cituan Jesu-cristoc berarençat prestatu cituan ceruco lagunçac;
gueratu çan bere gaistaquerian gogortua, eta il çan gucioc daquigun eran,
gogaitua, eta bere burua urcaturic. Era berean eriotza negargarri batequin
bucatu cituan bere egunac Saul Erregueac ere. Saul Jaincoac berac Israelco
erreguetzat autua, eta Samuel Profetac gançutua Erregueaquin eguin oi dan
eran. Etzuan eguin Jaunaren esana Amalecitaquin çuan guerra batean; utzi
çuan Jaunac bere escutic; gastatu cituan alabaina Jaunac prestatu ciozcan
lagunçac, eta cembat erregu, eta cembat negar eguin cion Samuelec Jaunari
Saulen alde, etzuan ecer iritchi Profeta Santuac. Noiz artean negarrez egongo
cera, Samuel... neregandic aienatua, eta botaa daucadan onegatic? Usquequo
tu lugues Saul, cum ego proiecerim eum? (Lib. 1. Reg. c. 16). Ona, becataria,
cein uste çoroa dan esatea: Emango dit Jaunac bere gracia, ta lagunça
noizbait beragana biurceco; ta ona uste onequin nola becatariac bucatzen
dituen eren egunac eguiaz Jaunagana biurtu gabe. Eztago, cristaua, becatutic
irteteco, eta ceruraco beste bideric, Jaunac bidalcen dizquigun gaztigu, eta
lagunçai dirauen demboran ongui eustea baicic. Agor ola batec neguco

105
euriaquin burniric eguiten ezpadu: nola eguingo du agorcen diranean
errecac? eta ezpada becataria becatutic irteten orain Jaunac ceruco euri
goçoac bidalcen diozcanean, cer eguingo du euri oec aitutzen diranean? cer
ezpada becatuan oatua beçala gueratzea? cer ezpada eriotza negargarri baten
orcetara joatea?

§ i.

Becatariaren irugarren uste çoroa içan oi da esatea: Andia da Jaunaren


ontasuna, eta barcatuco dizquit nere becatuac. Uste çoro, edo obeto esateco
aitzaquia animagalgarri onequin badarraie becatari gaichoa bere grina, ta
gura tcharrai, eta atzenean irinchitzen becatu bat arpoiaren eran
erraietaraino igarotzen çaiona, becatu bat beti-betico eriotzaren puçoia, eta
garranga berequin duana; becatu bat besteaquin batean neurria betetzen
duana, eta onela ilcen da becataria bere Aita onagana eguiaz biurtu gabe.
Ençun eçaçu, cristaua, eguia au çuri adierazteco esatera noana.
Andia da Jaunaren ontasuna, eta ontasun onec muguituric guretzat
prestatu ditu ondasun ain andi miragarriac, non ecin aditzera eman
ditezquean. Andia da Jaunaren ontasuna, eta ontasun onec muguituric jatchi
çan cerutic lurrera, eguin çan guiçon, eman çuan gurutzean bere bicitza, eta
utzi cion bere Eliçari gure becatu guciac barcatzeco escua. Baina dembora
berean da, ecin gueiagoraino; çucena, ela justua, eta beregan artuac dauzca
gauça gucien neurriac, jaquinsuac Escrituran dion beçala. Omnia, in
mensura, numero, et pondere disposuisti. Eta emendic beregan erabaquia
dauca,cembat becatu, ta nolacoac barcatuco diozcan bacoitzari. Ala eracusten
due Eliçaco gurasoac, eta oen artean S. Agustinec. Becatuen neurri au ezta
guciençat berdina; batzuençat da laburra, besteençat tchit andia; eta norc
galdetuco dio çucentasuna bera dan Jaunari cergatic au eguiten duan?
Pensamentuzco becatu bat asco içan çan Aingueru gaistoetan neurria
betetzeco. Bost urteco aurra bere amaren besoetatic eraman çuen Deabruac
becaturen bat eguinta, S. Gregorioc dionez. Vailadolidco ibaian ito çan çorci
urteco aur bat, eta D.ª Marina Escobarri aguertu citzaion suz, eta garrez
inguratua, eta esan cion nola condenatu çan juramentu gueçurrezco
bategatic. Jaunac bacoitzari ipini dion neurria betetzen duan becatu auere
barcatu ditequeana dana berez; baina ezta beinere osotoro barcatzen, ceren
neurria betetzen duanetic becataria gueratzen dan Jaunaren escutic utzia.
Argatic neurriaren betegarria dan becatu oni deitzen dio S. Gregorioc
erraietaraino sartutaco becatua: Peccatum invisceratum. Jeremiasec: sendatu
ecin ditequean çauria. Insanabilis fractura tua, pessima plaga tua...
curationum utilitas non est tibi (c. 30). Job Santuac deitzen dio Infernuraino
gueratzen ez dan becatua: Usque ad inferos peccatum ilius (c. 24), eta S.
Joanec: betico eriotzaren puçoia dacarrena. Peccatum ad mortem (1 c. 5).
Jarri çan bein Jeremias Profeta Jaunari erregutzen bere jendeacgatic, eta

106
esan cion Jaunac, etzeguiola erregutu, ceren adituco etzuan. Tu ergo noli
orare pro populo hoc... quia non echaudiam te (c. 7). Jarri çan Birjirina guciz
Santa bi becatariren oneraco erregutzen, baina etzuan iritchi escatzen çuana;
ceren neurria beteric ceuqueen. Becatariac bere neurria betetzen duanean
esango du Jaunac Jeremiasec diona: eman diozcagu Babiloniari, edo becatari
esquergabe oni sendatzeco prestatu niozcan lagunçac, baina alferric; utzi
deçagun bada bere gura tcharren atzaparretan. Curavimus Babilonem, et non
est sanata, derelinquamus eam (c. 51). Edo esango du Jesu-cristoc Jerusaleni,
eta Juduai esana. Beguiratu cion bein Jerusaleni, eta ecusiric onen gainera
etorceco ceuden ondoren içugarriac, malcoa ceriola esan çuan: Eçagutu içan
bacindu çure oneraco nic eguin ditudan, eta eguin nai nituan gauçac! Si
cognovisses et tu, et quidem in hac die tua, quae ad pacem tibi (Luc. 19).
Atzenean esango dio: Ni banoa çugandic, eta banoa betico. Ego vado. Asico
cera nere bila, baina cere becatuen neurria bete deçu, eta becatuan ilco cera.
Quaeretis me, et in peccato vestro moriemini. Au onela igarotzen da egun oro,
eta egunean ascotan, baina nola beguiaquin ecusten ez degun, ez degu
cençatu nai, eta aurrera goaz gueren animac galceco bidean, eta guertatzen
çaio becatari bere galgarriari suila, edo tcharro bati urean guertatzen çaiona.
Badabil suila urean, macurcen da alde batera, eta edaten du ur pisca bat;
macurcen da beste aldera, eta edaten du beste pisca bat; baina nola oraindic
ondatzeco dina edan ezduan, badabil uraren gainean. Badijoa era onetan alde
batera, eta bestera macurtuaz, eta ura artuaz, eta neurrira iristen dan
puntuan, ondatzen da. Ai! çu Jaunaren deiaz iseca eguiten deçun becataria!
Ai! çu guraso çabarra! Ai! çu beranduraino jendea edanean, eta jocoan
iduquitzen deçuna! Ai! çu nescatch erguel, atseguin loien bisca prestatzen
deçuna! Ai! çu mutil cençugabea, çure itzeguite, ibilera, ta modu gaistoaquin
animac galerazten dituçuna! Ai! çu usura, ta tratu ciquinetan bici cerana, edo
besterena biurceco biotzic ez deçuna! Ai! çu lagun urcoaren contra nola nai
itzeguiten deçuna! Baçabiliça munduco itsaso onetan, edaten deçu ura beçala
becatua; baina neurria betetzean gueratuco cera infernuan, edo infernuraco
bidean eta etzera gueroz çucenduco. Ezteçu inoiz ecusi, cristaua, nola amorrai
andiscoren bat erorcen dan arrançalearen atzaparretan? Botatzen du
arrançaleac çurda garranga tchiquiarequin, elcen dio amorraiac, eta austen
dio garranga. Eransitzen dio cigorrari çurda sendoagoa, ta garranga
andiagoa, ta lumaz, edo tchitcharearequin estaliric botatzen die. Uste du
amorraiac len beçala igues eguingo duala; irinsitzen du garranga, eta
gueratzen da arrançalearen mendean. cer besteric guertatzen çaio
becatariari? Eten ditu bein ta berriz, eta bear bada ascotan etsaiaren çurdac,
eta garrangac, edo irten da ascotan becatutic, ezta cençatu, eta dabilen
dabilen irinsitzen du neurri betetzen duan becatuaren garranga icaragarria,
eta gueratzen da betico infernuco arrançalearen mendean. Argatic esana dago
Escritura Santan: guiçonac atchituac izten dirala dembora gaistoan arraiac
çurda, ta garrangarequin atchitzen diran beçala. Sicut pisces capiuntur
hamo... sic capiuntur homines in tempore malo (Ecclesiastes c. 9). Ta au

107
gucia asco ezpada, becataria, çuc eguia au ongui eçagutzeco, atoz nerequin
çacariac, eta Amos Profetac aditzera emanic dauqueena ençutera.
çacarias Profetari aguertu citzaion bein Aingueru bat, eta esan cion:
Alcha beguiac. Beguiratu çuan, baina etzuan cer cecusan eçagutzen. Au da,
esan cion Aingueruac, au da cantaro, edo neurri bat. Haec est amppora. Ecusi
çuan guero çacariasec cantaro arganonz cetorrela berun pusca andi bat. Ecusi
çuan gainera, etorri çala emacume bat becatu, ta gaistaqueria gucien ança, eta
imajina çana, eta au jarri çala cantaroaren erdian. Ecusi çuan emacume au
cantaroan barruna sarcen, eta orduan Aingueruac len esan degun berun
pusca andi arequin itchi, eta estali çuan cantaroaren aoa. Atzenean aguertu
ciran bi emacume miruaren egoaz janciac; artu çuen cantaroa, ta eraman
çuen Senaar deritzan lurrera, edo sufrea, ta betuna darion bazter batera. (c.
5). Au da çacarias Profetari Aingueruac eracutsi ciona; eta au da becatariari,
becatuen neurria bete ezquero guertatzen çaionaren ança. cer aditzera
ematen Au çacariasec ecusi çuan cantaro arc? S. Gregorioren iritzian
becatariaren biotza, eta S. Agustinec dionez becatuen neurria. cer aditzera
ematen du, emacume gaisto ura cantaroan sarceac? Aditzera ematen ditu
becatariac bere gaiztaquerien onci, ta neurrira bilcen dituan becatu guciac.
cer aditzera ematen du berun pusca andi arc? Aditzera ematen du neurria
betetzen duan becatu icaragarri ura. cer aditzera ematen ote due miruaren
egoaquin aguertu ciran emacume aec? Aditzera ematen due, bere
gaistaquerien neurria bete duan becataria eramango duela Demonioac betico
su, eta garren artera. Au da çacarias Profetac ecusi çuana. Baina arguiroago
itzeguiten du Amos Profetac, edo obeto esateco Jaunac berac Profeta onen
autic. Iru becatu barcatuco dieztet Damascoarrai, dio Jaunac, baina
laugarrena ez diet barcatuco. Super tribus sceleribus Damasci, et super
quatuor non convertam. Iru becatu barcatuco dieztet Gaçacoai, baina
laugarrena ez diet barcatuco. Super tribus sceleribus Gaçae, et super quatuor
non convertam. Iru becatu barcatuco dieztet Tirocoai, baina laugarrena ez
diet barcatuco. Super tribus sceleribus Tiri, et super quatuor non convertam.
Iru becatu barcatuco dieztet Edongoai, baina laugarrena ez diet barcatuco.
Super tribus sceleribus Edom, et super quatuor non convertam. Iru becatu
barcatuco dieztet Amonen ondorengoai, baina laugarrena ez diet barcatuco.
Super tribus sceleribus filiorum Ammon, et super quatuor non convertam (c.
1). Ecusten deçu, cristaua, nola Jaunac bacoitzari ipini dion barcatuco
diozcan becatuen neurria? Ta au onela içanic ala ere ain ardura gutchirequin
ura beçala edan degu becatua, ta gaistaqueria? Alaere ez ditugu bertatic, eta
betico utzi nai becatuaren bideac, eta perilac? Esango degu: Andia da
Jaunaren ontasuna, eta barcatuco dizquit nere becatuac? Andia da bai
Jaunaren ontasuna, baina dembora berean andia da beraren çucentasuna, ta
justicia, eta beragatic becatuen neurria betetzen badeçu, galdua cera betico.
Ala dijoaz becatariac beren neurria beteaz, eta amilduaz betico su, eta garren
artera. cembat içango dira neurria bete duenac? cembat neurri betetzeco
becatu bat bacarra falta duenac? eta alaere egun oetaco çalagardac,

108
becaturaco bide, eta perilac utzico ez dituenac? Baina badator contuen
dembora; badator beticotasuna, eta gaur esan diran eguia oec içango dira
becatari cençatzen ez danarençat ar ozcari bat beinere bucatuco ez dana.
Baina asco da.
Ona nere, cristauac, cein ondoren saminac, eta garratzac diran
becatuaren ondorenac. Scito, et vide, quia malum et amarum est reliquisse te
Dominum Deum tuum. Eta miretsitzen cera, cristaua, ondoren oen gainean
eguiten diran dotrinac saminac irteteaz? Ojala aditzera eman al baledi
becatuaren samintasuna dan eran! Ez lituque orduan dituan adina jarraiquin
içango. Sinistu eçaçu, cristaua; ezdagoala ceruraco beste bideric becatua
betico utzita bicitza berria eguitea baicic, eta eguin bear da artaraco dembora
egoquia galcen ez dala; bestela guertatuco çacu becatuen neurria betetzea, eta
betico galcea. Jaunari nai daquiola gu betico beragana biurcea, eta guc gure
egunac bucatzea beraren gracian, eta paquean. Amen.

OgueI TA BOSTGARREN ERAcUSALDIA

Baina gure fin-goi-miragarriaren gainean lenengoa.

Ecce nunc tempus acceptabile,


ecce nunc dies salutis. 2 ad corrint. c. 6.

Noiz artean, becataria, noiz artean içango cera ain pisua, eta naguia
çure animari dagozcan gaucetan? noiz artean usarrean, eta muturca ari bear
deçu lurraren gainean, certaraco çure eguile onac eguin çaituan beguiratu ere
gabe? cergatic aunatzen cera, gueçurra, engainioa, ta iduripen utsa besteric ez
diran, gaucen bila? ceri çagozcala amatzen dituçu Munduco gauça uts-
circilac, eta atseguin lotsagarriac? Era onetan deadar eguiten çuan dembora
batean Dabid Santuac. Ta cer? Dabidec bere demboran ciona, ez ote da
eguiaz, eta bidez esango, cristaua, çuçaz, eta gueien gueienaz? cembat, eta
cembat içango dira alabaina gaistaqueria, ta becatuen oituran urte asco oetan
oatuac beçala arquitzen diranac? cembat becatuaren berrizcaturen mendean
bici diranac, len confesioan bota cituen gaistaqueriac berriro çacurraren eran
jaten dituenac? cembat becatuaren bide, ta periletan begui bietaraino
ondatuac daudenac? cembat, edaneraco grina gaistoa utzi nai ez duenac?
cembat, birau, edo madaricacioac botatzen dituenac? cembat guraso, ume, ta
mirabeai dotrina, ta ceruraco bidea eracusteco conturic, eta arretaric ez
duenac? cembat gazte errebesac, eta gogorrac eren guraso, ta nagusi, edo
etchecoandreaquin? cembat, litcharreria, losencha, gueçurra, eta trampa
beste gabe bici diranac? cembat beren itzeguite, beguiratze, ta queinada
Iotsagarriaquin animen eraile, ta etsaiaren miru biurtu diranac? cembat, eta
cembat lagun urcoaren icen on edo famari beti ozca, ta aguinea ari çaizcanac?
aren gauça guciac beztutzen, oquercen, alde gaistora botatzen dituenac?

109
cembat, eta cembat esaminaric ongui eguin gabe, damuric, eta onceco asmo
oso gabe confesioco Sacramentura, ta Jaunaren maiera etorcen diranac? Esan
diteque alde aldean Dabidec ciona: Aldeguin due guciac Jaunagandic, ia
galdu dira dembora berean Jaunarençat. Ezta arquitzen gauz onic bear beçala
beinçat eguiten duanic. Non est usque ad unum. Badacus au gucia Eliz Ama
Santac; badacus bere umeric gueienac, mendi gain batetic amilca datorren
arcaitzaren eran, amilduaz dijoacela betico su, eta garren osinera; ta Ama
onac beçala, pena, samintasun, eta naigabez beteric, otseguiten die bere ume
errebesai S. Paulorequin batean. Ona, dio, ona, Jaunac bere
urriquimentuaren ondasunac ichuri oi dituan dembora. Ecce nunc tempus
acceptabile. Ona çuen animac garbitzeco, sendatzeco, ta ceruraco bidean
ipinceco eguna. Ecce nunc dies salutis. Ençun itzatzu bada, cristaua, çure
Ama on Eliçaren deiac. Presta çaite çure Jaunaren gracia, ta adisquidetasuna
iristeco dembora Santa onetan; ta lan andi onetan çuri lagunceco beguien
aurrean ipinico dizquitzut, gure siniste onac eracusten dizquigun, cembait
eguia indarsu. Equingo diot sail oni, Birjina tchit Santa gugatic naigabez, eta
penaz betea bitartecotzat aututzen dedala, ta uste det, cristaua, etortebacera
contuz, eta Jaunagana biurceco nai andiarequin, beguiratuco diçula
becatarien Ama maitagarri onec urriquimentu andiarequin. Gaur itz eguingo
det gure Fin goi-miragarriaren gainean, ta beguien aurrean ipinico dizquitzut
pensatzeco gai oec. Lembicia: Norgandic deçun, ta certaraco deçun içate ori?
Bigarrena; cer neurriac artu dituan çure Jaun Jaungoicoac çuc çure fin, eta
betico doatasuna iritchi deçaçun. Irugarrena, cer neurriac artu dituan Jaun
berac gueroraco. Atoz, Espiritu Santua; atoz bearsuen gurasoa; atoz doaien
emailea: argui itzatzu gure adimentuac, eçagutu ditzagun gure
esquergabequeriac. Mugui itzatzu gure biotzac oen gainean negar eguiteco, ta
bicitza on bat arceco. Ta çu Birjina tchit Santa, gugatic aimbeste pena, ta
samintasun ecusi, ta ecusten deçuna, çu cera munduco baga, ta perilen artean
gure Norte içarra; çu Aingueruen Erreguina, ta iluntasun, ta atsacabez
inguraturic arquitzen diranen argui ederra, ta atseguin-contentua. çu
ondunai duen becatarien bitarteco andi, ta Ama goçoa. Içan çaite bada arren
gure guiari, ta lagunçaile asitzera goacen lan andi onetan. Au da guc umilqui
escatzen diçugun ontarte, edo mesedea, Aingueruarequin diogula.

ABE MARIA

Ecce nunc tempus acceptabile,


ecce nunc dies salutis. 2 ad corrint. c. 6.

§ I.

Gure fede Santac eracusten dizquigun eguietatic bat da, cristaua, deçun
içate ori ez deçula cerez, ez eta ustecabean sortua ere. Beguira eçaçu bada

110
lenengo lecuan Norgandic deçun, ta certaraco? Orain sei mila urte etzan
Jaincoaz osteroncean ecer ere. Etzan oraindic munduric, etzan içarric,
ilarguiric, eguzquiric, ceruric. Etzan lurric, eta lurrean arquitzen diran gauz
oetatic batere. Etzan guiçonic, eta emacumeric. Norc eguin ote ditu gauz oec
guciac, galdetzen digu Isaias Profetac? Quis creavit haec. Ta galdu ezpadeçu
çuc, cristaua, çure sinistea, ta cençua, nai ta ez aitortu bear deçu, gauz oec ez
dira berac berenez aguertu; ecin alabaina ecereça atera diteque berez bere
ecerecetic. Aitortuco deçu, gaucen asieran gucia eguin çuala Jaunac, Escritura
Santac dion eran. Aitortuco deçu atzenean edocein guiçon sorcen danean ecer
ecetic eguiten duala bacoitzaren anima. Ta çuc aitortuco ezpacenduen eguia
au, gauça guciac deadar eguiten due: Jauna eguinac dirala, ez berenez
sortuac. Ipse fecit nos, et non ipsi nos. Norc gainera dauca gauz oen gucien,
eta çure contua? Norc gordetzen die eren içatea? Norc ezpada Jaunaren escu
guci-aldunac? Nola Jauna iraun leçaque ecerc ere çuc nai ez içatera? dio
Escritura Santac. Quomodo posset aliquid permanere, nisi tu voluisses?
Jaunagandic deçu beraz, cristaua, deçun içate ori? Jaunaren escutic beraz
beti itchiquiric, eta tchinchilic arquitzen cera, iraungo badeçu çure içate apur
orretan? Ta, certaraco eman ote diçu çure Jaun Jaungoicoac içate ori? Eman
ote diçu ecer eçaren ondoren cere egunac igarotzeco? Eman ote diçu
munduaren losencha, ta gueçurrai jarraitzeco? Eman ote diçu munduco idolo
engainagarriac, onrac, arrotasunac, içanac adoratzeco? Eman ote diçu
gorputzaren atseguin-contentuen ondoren lau oinecoen eran, edo are
ciquinago bicitzeco? Ez, cristaua, ez. circileguiac dira gauz oec guciac
çuretzat. Gauz andiagoetaraco eguin cinduan Jaunac; bada eguin cinduan
bera eçagutzeco, amatzeco, serbitzeco; ta beticotasun, edo eternidade gucian
doatsu berarequin batean ceruan içateco. Au eracusten digu gure fede
garbiac, au sinisten degu credoco misterioac sinisten ditugunean.
Aditzen deçu, cristaua, certaraco eman diçun Jaunac, deçun içate ori?
Aditzen deçu, cein dan çure fina, ta çure biotzaren muga? Baria norc esan,
cristaua, cein fin prestua, cein goi, eta miragarria dan gure Jaun Jaungoicoa
eçagutzea, amatzea, ta serbitzea? Jaungoico bat ecin gueiagoraino eder, on,
eta maitagarria? Jaungoico bat, bere edertasuna aguerce utsarequin betico
doatsu eguiten dituana ceruco Aingueruac, eta ango anima guciac? Jaungoico
bat atzenean, beguien itchi-idiqui batean aguertuco balitzate infernuan
arquitzen diran Deabru, ta anima galduai atseguin-contentuetan biurtuco
lituqueana aen neque-oinaceac, aen suac, eta garrac, aen samintasunac. Norc
esan, diot berriz, cein fin prestua, cein goi, ta miragarria dan Jaun au
eçagutzea, amatzea, serbitzea? Ai! cristaua! Ez due ceruco Aingueruac,
querubin, eta Serafinac çuc deçun baino fin goiagoa, ta Jaungoicoac berac
ecin eman ceguiqueçun fin goiago, eta eguiteco prestuagoric. Ezpadeçu nere
esana sinisten, galde guieçu Eliçaco guraso, ta jaquinsuai, ta erançungo diçue
ecereçac dirala munduco Erregueen coroac, erac, eta onrac, çure Jaun
Jaungoicoaren serbitzari içatearen pare. Erançungo diçue Jaungoicoa
serbitzea dala eguiaz Erregue içatea.Servire Deo regnare est.

111
Au onela içan, cristaua, eta alaere bicitu cera oraindaino certaraco
munduan çauden beguiratu gabe? Au onela içan, eta alaere çure oraindainoco
urteac igaro dira çuc daquiçun eran? Arquituco ote deçu, urte orien gucien
artean bat bederic çure Jauna eçagutzen, eta serbitzen igaroa? Baina cer diot
nic urte bat? Arquituco ote deçu egun bat bacarra ere bear beçala çure
Jaungoicoa serbitzen igaroa? cein gauça lotsagarria! Eçagueraric, eta cençuric
ez duen gauça guciac içaten asi ciran une, edo puntutic beti ari dira beren
Eguile onac eman cien eguitecoan; beti darraizca Eguile berac ipini cien
finari. Ez dira beren lan, eta eguiteco onetan aspercen. Sei mila une aldean da
eguin cituala Jaunac cerulurrac, eta oetan arquitzen diran gauçac, ta bacoitza
ari da nor bere lan, eta jardueran. Eguzquia, ilarguia, ta içarrac ez dira
beinere aspertu beren argui ederrac ematez. Lurra ari da arbolac, loreac,
frutuac, urrea, cilarra, ta beste ondasun asco bere erraietatic bidalcen; eta au
bera guertatzen da gu ez beste gauça guciaquin. Ta çu, cristaua, eçagueraric,
eta cençuric ez duen gauçac baino beerago jetchi cera? Ez deçu eçagutu çure
Jaungoicoac eguin diçun onra; eguin deçu cere burua cençugabeco
animaliaquin bat; eta aen anceco biurtu cera. Homo, cum in honore esset,
non inteilechit; comparatus est jumentis, et similis factus est ilis. Ta cerbait
liçaque cençugabeco animalien anceco içatea: eçagutzen du alabaina idiac
bere jabea; ta astoac bere Jaunaren trisipua, dio Isaias Profetac; baina çuc,
esquergabe gaistoa, ez deçu eçagutzen, ez deçu amatzen, eta serbitzen çure
Jaun Jaungoicoa; ta ez deçu beguiratu ere certaraco eman diçun Jaunac
deçun içate ori.

§ i.

Andia da, ta goi-miragarria, cristaua, Jaunac çuretzat nai içan duan


fina; ta jaquin eçaçu fin oni dagozcan beçalaco lagunçac prestatu cituala
çuretzat Jaun berac. Prestatu cituan benicbein gorputzaren aldetic emen
bearco cinduan lagunça guciac. çu jaio baino len eguina ceucan çuretzat
munduco etche eder galant au. Etche onen teilatuac içarrez beteac dauden,
ceruac dira. Etchearen azpia oimpean daucaçun lurra. Emengo arguia egunaz
eguzquia da, ta gauaz ilarguia, ta içarrac. Ez dira beinere urratzen teilatuac;
eta ala oec nola beste emengo gauça guciac Jaunaren contura daude. Etzinan
etche utsean sartu mundu onetara etorri cinanean. Baciaquian çure Eguile
onac, etchearen ececic beste gauz ascoren premia içango cenduala emen
bicitzeco; ta ongui ciaquianac beçala, ornitu çuan etche au gauça guciaz.
Eguin cituan lurpean urrea, cilarra, diamante, eta arri finac. Eguin cituan
lurraren gainean ardiac, beiac, egaztiac. Eguin cituan iturriac, ibaiac, itsasoac.
Eguin cituan oetan nortaqui cembat arrai-mota. Eguin cituan arbolac, fruta
goçoac, eta ecin conta al lore eder. Ta au gucia ecer ezpaliz beçala, eman cien
lurrari, aiceari, suari, ta urari bear adina indar berenez, edo laguncen çaiela
çure jan-edanac, soinac, eta beste premiac escatzen duena eguiteco. Norençat

112
eguin ditu, cristaua, çure Jaunac gauz oec guciac? Norençat çuretzat baicic?
Arrituric gueratzen çan Dabid Erreguea Jaunac guretzat prestatu cituan
gauçai beguira jarriric, «Gure Jaun Jaungoicoa, cion: cein miragarria dan
mundu gucian çure icena! cer da guiçona, çu guiçonaz era onetan oroitzeco?
Gloriaz, eta onraz bete deçu, ta çure escuetaco obra miragarrien gainean ipini
deçu. Constituisti super opera manuum tuarum». guerta diteque, cristaua, çu
bearrean arquitzea, baina ori içango da, ceren çure aldetic eguin bear
cenduqueana eguiten ez deçun, edo ceren ori dan çuri onguiena dagoquiçuna
ceruraco bidean. Au da eguia bat sinistea galdu ez duanac, ecin ucatu
deçaqueana. Eguia bat Jaunac Escritura Santan eçarri, eta dembora gucietan
obraz aguertu diguna. Ez quezca gueieguitan ibili, jan edaneraco, ta janciraco
bear deçuenaren gainean. Nolite soliciti esse. Beguira airean dabilçan
egaztiai. Ez due oec ereiten ecer, ez eta bilcen ere aletegui, edo graneroetara.
Ta alaere çuen Aita cerucoac bazcatzen ditu bear duen jana emanaz. Beguira,
campoetan jaiotzen diran lirioac nola acitzen diran. Ez dira batere necatzen
soineraco bear duenaren bila, ez due onetaraco ardatzean ere eguiten. Alaere
etzan oec becein ederqui apaindu içan Salomon bera bere jaquiunde,
ondasun, eta aleguin guciaquin. Ta gaur bai, eta bigar ez dan, edo surtara
botatzen dan belarra onela jancitzen, eta apaincen badu Jaincoac, cembatez
andiagoa içango da Jaun berac çuez daucan contua? Ez bada quezquetan ibili
esanaz: cer jango, ta edango degu, edo cerequin estalico guera? Galde oec
guciac federic ez duen jendeen galdeac dira. Badaqui çuen Aita onac, gauz
oen gucian bear ceratena. Bila eçaçue lenengo lecuan Jaungoicoa; contuz
eguin eçaçue beraren Legue Santac aguincen duana; eta animaco ondasunaz
gainera emango çaizquitzue gauz oec guciac. Haec omnia adjicientur vobis.
Ecusten deçu, cristaua, cein lagunça eder-andiac prestatu dituan çure
Jaun Jaungoicoac, çure emengo premia guciac estalceco? Ta eztaquiçu
lagunça oec dirala çuc erraçago, ta gogo obearequin Jaun bera amatzeco, ta
serbitzeco? Badaquigu, dio S. Pauloc, Jaungoicoa amatzen duenai gauça
guciac laguncen dieçala oneraco. Ta çure caltetan, eta cere animaren puçoi
biurtu ez ditzatzun emengo lagunça oec, artu cituan Jaunac neurri guztiz
miragarriac. Debecatu diçu lurreco onra, ondasun, eta beste edocein gaucetan
biotza ipincea; ta bacarric gauz oeçaz baliatzea nai du bera amatzeco, eta
serbitzeco laguncen duen beçambat. Gainera eman ciçun çori on, eta
doatasunaren eresi andia, ta egarri bat Jaungoico beraren edertasun
paregabeac bacarric ase, ta bete deçaqueana. Alferric necatuco cera emengo
onra, losencha, ta goimailen ondoren. Alferric erquituric ibilico cera
ondasunac ecin bilduric. Alferric deseguingo cera munduac eman ditzaquean
atseguin bila. Alferric aunatuco cera munduco era, estimacio, adisquidetasun,
eta çoraqueriai jarraitzen ililuraturic, eta itsuturic. Gauz oec guciac iritchico
bacindu ere çure biotza gueratuco liçaque len becein utsa, ta çori on, edo
doatasunaren egarria ase gabe; ceren Jaincoa bacarric dan biotz orren
betegarria. Au beregan ecusi çuan Salomonec. Ezta içan munduan Erregue
onen pare ipini ditequeanic jaquiundean, ondasunetan, onra, eta icen andian,

113
eta alaere utsa içan çan au gucia beraren biotza betetzeco. Asi çan
eguzquiaren azpian guertatzen diran gauça gucien eçaguera iristen, ta neque
onen ondoren dio: gucia dala ecereça. Ecce universa vanitas. Asi çan Jauregui
ederrac, berjerac, loreac, arbolac ipincen; ta ecusi çuan oec utsa cirala biotza
betetzeco. Asi çan ondasunac bilcen, eta beste Erreguec ez adina bildu cituan.
Asco da esatea aren demboran cilarrari, ecer balio etzuan gauçari beçala
beguiratzen citzaiola. Baina etzuan oetan ere arquitu utsa, ta barrengo
quezca, ta nequea besteric. Vidi in omnibus vanitatem, et a fflictionem animi.
Asi çan musica, ta cantariac bere jaureguian ugari ipincen, eta orobat
guertatu citzaion. Equin cion atzenean gorputzaren beste atseguin ez garbiac
bilatzeari. Ez nien beguiai ucatu gura içan cituen gaucetic batere, dio berac;
eta ez nion eragotzi nere biotzari prestatu niozcan gaucetan nai cituan
atseguin guciac arcea. Norc içango ditu, dio, nic adina atseguin, eta contentu?
Quis... delicis affuet ut ego? Inguruco Erregue, ta Principeen alabac. beregana
cituan: eta nornai arrituric utzico duan gauça da Escritura Santac diona, çazpi
eun emazte içan cituala Erreguinen icenarequin; eta irureun beagocoac. Ta
munduco atseguin-mota guciac era onetan dastaturic, cer atera çuan
Salomonen biotzac? cer ezpada betico bere burua, ta bere icen andia biurcea?
cer ezpada emacumeen losenchen goisoaquin ililuratzea, itsutzea, ta
farragarri biurcea? cer, ezpada betico galdu çalaco beldur andi bat utzitzea.
Aitortu çuan Erregue onec gucia çala utsaren utsa, eta ecer eça. Vanitas
vanitatum, et omnia vanitas. Ona, cristaua, cein neurri ederrac artu dituan
çure Jaun onac, munduan çure oneraco prestatu dituan lagunçac, cere puçoi
biurtu ez ditzatzun. Atocea orain, cristaua; eguinic çure Jaun Jaungoicoac
çuretzat munduco etche eder galant au; ornituric, eta apainduric etche au çuc
bear dituçun gauça guciaz, lagunça oeçaz baliatu ote cera çure Eguile ona
eçagutzeco? bera amatzeco, ta serbitzeco? çure animaren çori on, eta
doatasuna bilatzeco? Esan beça çure oraindainoco bicitzac. cer eguin deçu
çure artasunean? cer errebesqueria, ta ibilera gaiztoa besteric? cer
gaztedasunean? Ai! çure adin au ciquinqueria, itz loi, escuca, queinada, ta
gauz are itsusiagoen aincira, edo osin bat beçala içan da! cer eguiten deçu
çartasunean sartu ezquero? cençatu bearrean, equin dieçu irabaci naspilaz
beteai, tratu gaiztoai, cuticiari; ta era onetan çure oneraco Jaunac
emandizquitzun emengo gauça, ta lagunçaz baliatu cera Jaungoico beraren
contra alchatzeco. Ez ote cera noiz erebait cençatuco?

§ i.

Orain adiraci dizquitzudan lagunça oec gorputzari dagozcan lagunçac


dira, gueienac beinçat. Ta içanic oec diran becein andiac, eta miragarriac, cer
içango dira, cristaua, çure animari ceruraco bidean lagunceco prestatu
dituanac? Adan çure lembicico gurasoa becatuan erori çanean, galdu çuan
berequin bere ondorengo guciençat Jaunaren gracia, ta adisquidetasuna.

114
Galdu çuan gracia onec ematen cion ceruco ondasun, eta atseguin contentuen
escu, ta deretcha gucia. guelditu çan bere animan elbarritua beçala; ta
dembora berean guelditu çan Jaincoaren aserre, ta madaricacioaren azpian,
eta etsai galgarriaren mendean. Ta nola Adanen becatua, eta becatuaren
ondorenac jatorriz igarotzen diran Adanen ondorengo gucietara, çu ere cere
sorcetic gueratu cinan Jaunaren madaricacioaren azpian, becatuaren loiez
betea, ta ceruraco gauz onic batere ecin eguin cençaquean eran. Urriquitu çan
guçaz gure Aita ona; eta aimbesteraino maite içan guinduan non eman içan
çuan bere Seme bacarra guiçon eguiteco; guiçon eguin da gurutzean bicitza
emateco; ta era onetan Jaungoicoaren,eta guiçonaren arteco paqueac
eguiteco. Ala dio S. Paulo Apostoluac. Sic Deus dilechit mundum, ut filium
suum uniguenitum daret mundo. Eman çuan bada, cristaua, çure
SalbatzaIleac çugatic bere bicitza; prestatu çuan çuretzat çure çori ona,
doatasuna, edo betico cerua iristeco bidea. Prestatu çuan gainera Salbatzaile
berac bataioco Sacramentuan, bere eriotzaren frutu goçoac, eta ondasunac
çure animan ichurceco bidea; ta deitu cinduan Sacramentu onetara, ta
dembora berean bere fede, ta legue Santara. Ai! ta eçagutu bacença cein
ontarte, ta onra andia dan au! cer dira munduco onra guciac utsa, ta ecer eça
baicic onen pare ipincen badituçu? cer dira munduco ondasunac? cer dira
munduco jatorri, eta aldetasun andien icena duenac? cer atzenean emengo
lecuric alchatuenai çuc bataiora deitua içatean deçun onra, ta mesedearen
aldean? Ozta artu cenduan bataioco Sacramentua, puntu berean gueratu
cinan Adanen becatuaren loietatic garbitu, ta ceruco graciaren doai, eta
birtuteen soineco ederrarequin apaindua. Ordutanic artu cinduan Jaunac
bere adisquide, ta semetzat, eta eguin cinduan ceruco Erreinuaren, eta ango
atseguin contentuen jabegai, edo heredero. Ta au gucia çugatic, ta bera çuc
eçagutzeco, ta amatzeco eguin duan Jaunac, cer gainera ez du eguin? Eman
dizquitzu bere legue Santaren Ministroac, çuri ceruraco bidea eracusteco.
Eman diçu bere Aingueruetatic bat, çure sorcetic asita çu il artean contu
eguin deguiçun edo çaitu çaitzan. Eman dizquitzu aimbeste ceruco gracia, ta
lagunça becatutic aldeguiteco, ta ceruraco bideari jarraitzeco; ta gracia, ta
lagunça berriac, eta ugari içan ditzatzun, utzi dizquitzu Sacramentuen iturri
beinere agorcen ez diranac; oen artean Aldareco Sacramentu guztiz
miragarria. Sacramentu orretan gorderic dago, çuri çure premia gucietan
lagunceco; çurequin biotzez biotz itzeguiteco; ta çurequin bicitzeco.
Sacramentu orretan dago çure biotzean issurceco bere onguinai, amorio, ta
goçotasunaren ondasunac, ceruco gracia, eta lagunçac; ta gucia batean
esateco, Sacramentu orretan dago çure Salbatzailea, bera dan guci gucia çuri
emateco. Arritzen da S. Agustin Jaunaren onguinai, ta amorio oneçaz, eta dio:
içanic gure Jaungoicoa dan beçala Gucialduna, ecin alaere eman digun baino
gueiago eman içan çuan. Içanic ecin gueiagoraino jaquinsua, etzuan alaere
jaquin cer gueiago guri eman. Ta içanic ecin gueiagoraino aberatsa, ta gauça
gucien jabea, etzuan içan cer gueiago eman. Plus dare non habuit. Ona,
cristaua, cein lagunça miragarriac prestatu dizquitzun çure Jaun onac, Jaun

115
bera çuc amatzeco, ta serbitzeco; ta era onetan betiraunde, edo eternidade
gucian doatsu çu içateco. Baina esan guidaçu, cristaua, esan guidaçu arren:
Jaunaren onguinai, ta amorio baztergabecoac prestatu dizquitzun lagunlça
oec guciac certan gueratu dira çurequin? cer frutu atera deçu? Ai!
esquergabequeriaren itsusia! cembat eta onguinai, ta amorio gueiagorequin
beguiratu diçun çure Aita onac; cembat eta era, ta lagunça gueiago prestatu
dizquitzun bera serbitzeco, ta betico bicitza doatsua iristeco; ambat gueiago
aztu cera cere onguile andiaz, eta animaz, eta çori onaz! Etzaitu, doacabea,
muguitu çure Jaun Jaungoicoa serbitzera, ez Jaun bera guiçon eguinda çure
bila etorteac, ez beraren gurutzeco eriotza gogorrac; ta artara muguitu ordean
cere aleguin guciaquin aritu cera çure Salbatzailea berriro gurutzean josten.
Bataioco Sacramentua artu cenduanean, deitu cinduan bere fede, ta legue
Santara; utziric beste ecin conta al fedearen arguiric ez duen jendeen artean:
artu cinduan bere adisquide, ta semetzat; ta ozta eçagueran sartu cinan, ausi
cenduan, eta ausiaz çoaz orduan artu cenduan legue Santa. cer esango degu
eguin dituçun confesio, ta comunio gaistoaz? cer, ezpada Jaunac çure oneraco
prestatu dituan lagunça guciaz baliatu cerala beraren contra alchatzeco, ta
becatua becatuaren gain eguiteco? cer, ezpada Jaunaren lagunça guciac
deseguin dirala çure biotz esquergabearen contra itsasoaren bagac
bazterraren contra deseguin oi diran eran ? Ta, çu sendatzeco Jaunac ipini
dituan gauçac, cere calteraco biurcen badituçu. cer perilean etzaude cristaua?
Baina ez gaitecen gueiegui gueratu emen. Goacen aurrera.

§ IV.

Baldin çure Jaun Jaungoicoac eguin baçaitu, cristaua, bera eçagutzeco,


amatzeco, serbitzeco, ta betiraunde, edo eternidade gucian doatsu berarequin
ceruan içateco: baldin emen bici bear deçun dembora pisca onetaraco
prestatu badizquitzu aimbeste lagunça, ta ondasun ta çure oneraco artu
baditu ain neurri andi, ta miragarriac; cer neurriac etzituan artuco çu ilcen
ceraneco? cer ondasunac, eta atseguin-contentuac etzituan çuretzat
prestatuco? Deserri, ta negarren ibar onetan aimbeste ondasun çuretzat prest
ipini duan çure Jaunac, cer eguingo etzuan ceruco çure erri doatsuan? Baina
emen bici gueran artean ecin au ongui eçagutu deçaquegu. Eraman çuan bein
Jaunac S. Juan Ebanjelista cerura, ta Santuac dionez utsac dira emengo urre
cilarrac, emengo diamante, ta arri finac ceruco erriaren edertasunaren pare
ipincen badira O! Israel, dio Baruc Profetac: cein andia dan Jaunaren etchea,
ta beraren doatasunaren lecua! Andia da, ta ez du bucaeraric; goia da ta ez du
mugaric, edo bazterric. Eraman çuan Jaun berac S. Paulo ere erri aren
ecustera; ta andic etorri ondoan itzeguiten du, arrituric cer esan ez daquian
baten eran: Ez ditue, dio beguiac ecusi; ez ditue belarriac aditu; ta ez dira
guiçonaren gogora ere, Jaunac bere maitatzaileençat prestatu dituan
ondasunac. Oculus non vidit, nec auris audivit, nec in cor hominis ascendit,

116
quae praeparavit Deus is, qui diligunt adventum ejus. Ta sinistu diteque,
cristaua, ondasun onen miragarriac, ondasun beticoac, ta çuretzat Jaunac
prestatu dituanac, doaric, edo atseguin circil lotsagarri bategatic aimbeste
bider saldu dituçula? Beguira ondo, cristaua, beguira arren nora çoacen. çure
Jaun Jaungoicoa amatzea, ta serbitzea da çure lan, eta eguiteco gucia. Ecin
asma diteque eguiteco goçoagoric, eta onragarriagoric, ta au eguitearequin
çori onecoa çu beticotasun, edo eternidade gucian. çu igoco cera çuretzat
prestaturic, eta ederqui apainduric dagoan Erri eder orretara. çuc iritsico
deçu Jaunac bere maitatzaileençat gorderic daucan saria, ta çu bicico cera
atseguin-contentuen artean nequeren, pena, ta naigaberen beldur gabe. çure
Jaunaren jarlecu, edo Tronutic irtengo da atseguin miragarrien ibai, edo
itsaso bat, eta edango deçu edan al gucia, ta beti edango deçu edatez beinere
aspertu gabe. Inebriabuntur ab ubertate domus tuae, et torrente voluptatis
tuae potabis eos. Baina baldin çure Jaun Jaungoicoa amatu, ta serbitu ordean
Jaun beraren contra bici nai badeçu. Baldin çure çori on, eta doatasuna
bilatzen badeçu oraindaino beçala emengo onra, arrotasun, atseguin, eta
ondasunetan, guertatuco çatzu Salomoni guertatu citzaiona, edo ecer ez, eta
utsaren ondoren cere burua galcea. guertatuco çatzu ipuietaco çacurrari
guertatua bera, edo oquelaren guereiz utsari orçac egoztea. guertatuco çatzu
atzenean betico su, eta garren osinean cere burua ondatzea. Nai ta ez,
cristaua, edo betico doatsu içango cera, edo betico doacabe; eta bioetatic.bat
autu deçaqueçu. Ta autu naico ote deçu betico doacabe içatea? Ez arren,
cristaua, eguin onelaco cençugabequeriaric. cença çaite noiz ere bait, beguira
certaraco eguin çaituan çure Jaun onac; ta biur çaite beragana. Ona dembora
egoquia guciraco. Ecce nunc tempus acceptabile, ecce nunc dies salutis.
Aditu deçu cristaua, certaraco eguin çaituan çure Jaun Jaungoicoac;
edo eguin çaituala, Jainco berac eman ceguiqueçun finic goien, eta
miragarrieneraco. Aditu deçu, cer lagunçac prestatu dituan Jaunac, çuc çure
eguitecoan jarduteco, ta cere fina iristeco. Aditu deçu atzenean, cer neurriac
artu dituan Jaun berac çu ilcen ceraneco, nor bacera çu. Emendic atera bear
dituçun frutuac asco, ta andiac dira; baina bearrenac, orain aditzera emango
dizquitzudan, oec. Lenengo frutua da: contuz eta cere Jaun onagana biurceco
asmoarequin etorcea egun oetan Jaungoicoaren itza aditzera. Jaincoaren itza
aditu nai ez duanac berequin darabil etsaiaren marca. Bigarren frutua,
confesio on bat eguiteco, ta gaizqui eguinac berritzeco prestatzea. ceruraco
bidean jarri nai badeçu, eguin bear deçu çure animaren lurrean, necaçari
batec, sasiz, larrez, arançaz josia dagoan, lur bat soro biurceco eguiten duena.
Ez du etze dagoan lurrean aciric ereiten; quencen ditu lenago sasiac, larrac;
ondeatzen du, eta garbitzen sustrai gaistoetatic, ta gainera, carea, edo
simaurra emanaz, ipincen du acia ereiteco aro, ta sasoiean. Ta au bera da,
cristaua, çure animaren lur ori soro biurceco çuc eguin bear deçuna. Etze
daucaçu lur ori aimbeste dembora onetan; becatuen sasiac, ta arançac estali
due gucia oitura gaistoen, becaturaco bide, ta perilen, grina, ta jenio tcharren
erroac, eta çainac josia dauquee; ta ceruraco labore goçoac or eguin nai

117
badituçu, lamberritu bear deçu contuz, garbitzen deçula lar, eta arança
orietatic; ondeatu bear deçu esaminaren, eta damuaren atchurrarequin; erre,
edo ebaqui bear dituçu becatuaren sustrai, eta bideac; eta au eguin artean
beti etze gueratuco da çure anima; beti içango dira çure confesioac iduripen,
eta çarata utsac. Novate vobis novale, nolite serere super spinas. Ez da asco
au ere cristaua, çure animaren soroac frutu, ta labore onac emateco. Etze
egon dan lurrari frutu onac eman-erazteco, larrac, arançac, eta sustrai
gaistoac erretzeaz gainera eguin bear çaizca beste gauz asco; inguratu bear da
esiz, paretez, edo lubaquiz; erein bear da aci ona, ta bere demboretan eman
bear çaizca bere jorrac, eta beste maneadurac. Era berean eguin bear deçu,
cristaua, çure animaren lur orrequin. Becatuaren loiac, bideac, sustraiac
quenceaz gainera inguratu bear deçu Jaincoaren beldur Santuaren, lagun
onen, eta ongui bicitzeco asmo sendoen esiz, edo paretez; erein bear deçu
guero obra onen acia, contuz erançuten dieçula cere bicimoduari dagozcan
gauçac, eta leialqui gordetzen dituçula Jaunaren, eta Eliz Ama Santaren
Mandamentuac. Itz batean ecin çure animaren soro orrec frutu onic eman
deçaque ezpadeçu çuc biotzic bicitz on batean neurri sendoac arceco: eta ecin
artean contesio onic ere eguin deçaqueçu. Ta au da cristauric gueien
gueienaquin igarotzen dana.Gariçuman, Misioetan, eta beste demboretan
aditzen ditue gure fedeco eguia içugarriac ecusten ditue bere biotzac guztiz
loituac, eta becatu mota gueien çapoz, suguez, piztiaz beteac; içutzen dira, ta
bear bada negar andiaquin aitorcen ditue beren gaistaqueriac, eta alaere ez
dira garbitzen, eta becatutic irteten. cergatic, uste deçue? ceren ongui
miratzen bada oen barrenac, ez duen biotzic osotoro, ta betico utzico,
becatura amilderazten dituen, bideac, itzeguiteac beguiratzeac, queinadac,
batzarre, edo bilera gaistoac, adisquidetasunac; festac, dançac, ta beste
onelaco ibilerac. ceren biotzic ez duen osotoro, ta betico ucatzeco becatuaren
berrizcaturaren azpian darabilçan grina, oitura, ta jenio tcharra. Argatic egun
oro ecusten da, irauten duela oitura, ta jenio gaistoac obiraino. ceren
atzenean biotzic ez duen bicitza onaren neurri egoquiac, indarsuac, eraguileac
arceco. Jan-edanera gueiegui itsutu dan bat arcen duanean gotaren colpe
gogor batec; deituco dio sendatzaileari, artuco ditu sendagaiac, utzico ditu
janean gueieguiac; baina esaten baçaio osotoro, ta betico utzi bear dituala,
iluncen da, ta ez du biotzic onembeste bere buruari ucatzeco. Ta ona,
cristaua, çuri oraindaino guertatua. Eztago Jaungoicoagana eguiaz biurceric;
eztago becatutic irteteric, ezpadagu biotzic betico utzitzeco becatua, ta
becatuaren bideac; eta arceco bicitza onean irauteco bear diran neurriac.
Jaunari nai daquiola çuen, eta nere biotzac bere gracia indarsuarequin
ucuitzea, eguiaz beragana biurceco. Jaunari nai daquiola bera amatzen, eta
serbitzen degula guc gure egunac bucatzea. Era onetan doatsuac içango guera
beti beti iraungo duan, ceruco glorian. Ad quam &.

OgueI TA SEIGARREN ERAcUSALDIA

118
Baina gure fin goi-miragarriaren gainean bigarrena.

Desolatione desolata est terra,


et nuilus est qui recoguitet corde. Jer. 12.

Galcez galdua dago mundua, eta ezta arquitzen beregana biurtu nai
duanic, deadar eguiten du Jeremias Profetac. Ona becatuaren ondoren
içugarria. Aurrenean beldurcen da eçaguera ona duan edocein anima
becatuaren icen, eta gogoracio utsarequin; lotsatzen da beregan, utseguiteren
bat guertatzen baçaio; baina becatutic becatura dabilela, ederetsitzen dio
becatuari; itsutzen, ta gogorcen da bere gaistaquerian; eta gueroztic ez oi dioe
mailaric eguin ez ceruaren galceac, ez betico su, eta garren artera joan
bearrac, ez eta asma al ditezquean neurriric sendoenac ere. Ala guertatu çan
Noeren demboran munduan bici ciranaquin. Aztu ciran beren eguile onaz;
oitu ciran becatuaren atseguin loietara, ta eguin ciran cençugabeco abereac
baino abereago, ta ciquinago. Aimbesteraino galduac, ustelduac, ta
ciquinduac ceuden, non beartu çuen Jauna, mundu gucia, Noe, ta bere
etchecoac ez besteac ujolaz itoric uztera. Ala guertatu çan Sodomaco becatari
ciquinaquin. Ala guertatu çan Juduaquin, eta ala guertatzen da egungo
egunean ere edocein munduaren bazterretan. Badacus gorrotoan bici danae,
birauac, eta juramentuac nolanai eguiteco oitura duanac, cer bide daraman.
Badacus guraso çabar bere ume, ta mirabeai contu arcen ez dienac, nora
dijoan bicimodu onequin. Badacus edaneraco oituran itsutua dagoanac,
badacus cutician bere biotza ipini duanac. Badacus onra, ta arrotasunen
ondoren bere anima galcen duanac. Badacus araguiaren atseguin liçunetan
dabilenac, betico su, eta garren artean amilcera dijoala. Ta alaere gutchi dira
berengana biurtu, ta betico galceco periletic irten nai duenac benaz.
ililuratzen, ta sortuac uzten ditu becatuaren içurriac. Alaere sendatu ditezque
becatari oec dembora egoquian escatzen badira, ta Jaunaren lagunça, ta
graciarequin aleguina eguiten badue. Onetaraco bada, nere cristauac, eta
dembora berean presta ditecen guciac, gure becatuac quencen dituen, Bildots
Jesus maitagarria Pazcoetan arceco, ipini du Eliz Ama Santac gariçuma; ta
sarritan aditzera ematen dizquigu, becatariric sorrena ere esnaerazteco gai
diran eguiac. Eguia oetatic asco beguien aurrean ipini dizquitzuet lenagotic;
eta sail berari equitera noa gaurdanic, Birjina tchit Santa gugatic damuz, eta
penaz betea bitarteco dedala. Gaur itz eguingo det gure Fin goimiragarriaren
gainean. Atoz Espiritu Santua; atoz bearsuen gurasoa; atoz doaien emailea:
argui itzatzu gure adimentuac, eçagutzeco guc gure utseguiteac; ucuitu itzatzu
gure biotzac, damuz, eta negarrez becatuaren loietatic garbi ditecen. Ta çu,
Birjina tchit Santa dolorez betea, becatari ondu nai duen gucien Ama goçoa,
içan çaite arren gure bitarteco, ta lagunçaile, orain çure onran asitzen degun,
lan onetan. Ez arren beguiratu gure oraindainoco esquergabequeriai: baicic
gure oneraco igaro cinduan pena, naigabe, ta samintasunai. Au escatzen

119
diçugu gaur becatuitic irteteco naiez, eta asmoz beteric, Aingueruarequin
batean diogula:

ABE MARIA

Desolatione desolata est terra,


et nuilus est qui recoguitet corde. Jer. 12.

Eguin cinduanean, cristaua, çure Jaun Jaungoicoac, finen bateraco


eguin cinduan. Ecin alabaina eguin deçaque Jaunac ecer ere ustecabean,
alferric, edo gauça bacoitza çucencen ez duela onguien deritzan mugara.
certaraco eguin cinduela, uste deçu, cristaua? Eguin ote cinduan negarrezco
ibar onetan beti arrastaca, ta nequetan bicitzeco? Eguin ote cinduan emengo
onra, arrotasun, eta tchoraqueriai jarraitzeco? Eguin ote cinduan emengo
içan, eta ondasunen bila aunaturic, eta erquituric ibilceco? Eguin ote
cinduan, cençugabeco abereen eran, gorputzaren atseguin ciquinen ondoren
eiaca, ta irrinciaz joateco? Eguin ote cinduan, çure gorputz ori ecin
apainduric, cere urteric onenac galceco? Edocein moda, ta janci lotsagarri
arceco? Eguin ote cinduan Jaunac beraren ordez çure gura, ta grina tcharrac
serbitzeco, ta adoratzeco? Ez, cristaua, ez. Etzinduan gauz onen circil, edo
ecer-ecen ondoren necatzeco eguin, baicic bera amatzeco, ta serbitzeco, ta
betiraunde, edo eternidade gucian doatsu berarequin batean ceruan içateco.
Au da çure fin guztiz goi-miragarria. Au çure çure mira, nai, ta gogo guciençat
Jaunac ipini duan muga. Au çure lan, ta eguiteco andia. Beste gaucetan
desberdinac dira gure mailac; batzuec jaiotzen dira aguinceco, besteac oen
aguinduac eguiteco; batzuec lecu alchatuetan egoteco, besteac lurraren
aldean arrastaca ibilceco; batzuec içango dira aberatsac, besteac bearsuac;
batzuec jaquinsuac, besteac ez jaquinac, baina guciac dira, ta guciac daude
munduco etche andi onetan Jaungoicoa eçagutzeco, amatzeco, serbitzeco; ta
beticotasun gucian doatsu berarequin batean ceruan içateco. Guciac guera
berdin Jaunac guretzat autu çuan fin eta muga onetan: gucioc degu lan, eta
eguiteco bat, au da gure betico çori on, eta bicitza doatsua bilatzea, eçagutzen,
amatzen, eta serbitzen degula gure Jaun Jaungoicoa. Au da, cristaua, gure
siniste onaren cimendua dan eguia, baina dembora berean çuc
oraindainocoan ecertan artu ez deçun eguia. Au guerta eztaquiçun emendic
aurrera, biur çaite ceregana, ta beguira eçaçu lenengo lecuan: cein andia dan
betico doatasuna bilatzeco lan, eta eguiteco au.

§ I.

Munduco etche andi onetan guiçonen escutartean dabilçan, gauçai


beguiratzen badieçu, cristaua, ecusico dituçu, nortaqui cembat lan, eta
eguiteco andien icena duenac. çoaz Erregueen Jaureguietara, eta ecusico

120
dituçu ango serbitzariac jan edanaz, ta loaz azturic cer asmatu eztaquiela
Erregueren, eta Erreguinaren gogora gauçac eguiteco; ta au gucia emengo
onra, edo ondasun circilen uste apur bategatic. çoaz Erregueren urrengo
guiçon andietara, ecusico dituçu ecertaraco paqueric, eta soseguric gabe
nequez, araçoz, eta quezcaz beteac, batzuec guerraco gaucetan, besteac
Erreinuco ondasun, gobernu, eta oec berequin dacazten lanetan. çoaz beste
errietara, ta ecusico dituçu ecin conta al araço, eta eguiteco andien artean
macurtuac, eta doi doia beren buruaz oroitzeco dina lecu duela. Ala itzeguin
oi due berac. Baina cer dira, cristaua, eguiteco oec guciac çure betico
doatasunaren eguiteco andiaren pare ipincen badituçu? cer, ezpada utsaren
utsa, edo ecer eça, Salomonec cion eran? Vanitas vanitatum, et omnia
vanitas? cer, ezpada aurren jolasac, S. Agustinec dionez? Majorum nugae
negotia vocantur? Munduco eguiteco guciac, içan ditecela andiac, edo
tchiquiac, eta irten ditecela nola nai, laster aituco diranac dira; baina çure
animaren eguitecoa? çure animaren doatasuna? Au da beticotasun, edo
eternidade guciraco eguitecoa. Ezpadeçu oraindic ongui eçagutzen eguiteco
onen anditasuna, cristaua: galde guieçu Apostolu Santuai, eta Martiriai,
cergatic igaro nai içan cituen, igaro cituen, nequeac, eta oinace içugarriac?
Batzuec gurutzean josiric, besteac ezpatari lepoac emanic; batzuec parriletan
erretzen cituela; besteac labe gorietan sarturic. Batzuec leoi, eta arcen
atzaparretan puscatuac gueratzen cirala, besteac açotez, eta burniazco
cacoaquin urratzen cituela. Galde guieçu Eliçaco confesore Santuai, cergatic
artu nai içan cituen aimbeste neque, eta gurutze? Batzuec gau, ta egun
nequean, oracioan, barau, açote, ta ildura içugarrietan; besteac, eremuetan
ezcutaturic, mendico belar utsaquin igarotzen cirala? Galde, mundua utziric,
paret artean ezcutatu, edo gorde diran aimbeste donceilari. cembat, eta
cembat oen artean era andiaquin aciac? cembat, munduan onrac, ondasunac,
ezconçac içan citzaqueenac? cembat, Erregue, guiçon andi, edo etche tchit
prestuetatic beren jatorria cecartenac? Galde guieçu bada, cergatic utzi dituen
beren etcheac, aldeac, adisquideac, ondasunac, ezconçac, itz batean,
munduan gueiena nai içan oi diran gauça guciac? Eta guciac erançungo diçue
S. Euquerioc ciona: gure eguiteco gucia, gure neque, eta aleguinac dira
animaren doatasuna, eta betico bicitza bilatzea. Negotium, pro quo
contendimus, vita aeterna est.
Ez deçu, oraindic ere eçagutzen, cein andia dan çure animaren
eguitecoa? Oroi çaite bada, cer eguin duan çure Jaun Jaungoicoac, çuc çure
betico çori on, eta doatasuna iritchi deçaçun. certaraco eguin cituan munduco
etche eder au, ta emengo gauça guciac? certaraco urrea, cilarra, perlac,
diamanteac, arri finac? certaraco ardiac, beiac, egaztiac? certaraco iturriac,
ibaiac, itsasoac, arraiac? certaraco belarrac, loreac, arbolac, eta aimbeste
fruta goço? certaraco ceru eder oriec, eguzquia, ilarguia, eta içarrac? Eguin
cituan guciac çuri cere animaren eguitecoan lagunceco; ta ala laguncen dieça
Jaunaren maitatzaileai, dio S. Pauloc. Omnia cooperantur in bonum.
certaraco Aita eternoac bidaldu çuan bere Seme bacarra mundura? certaraco,

121
betico doatasuna iristeco bidean çu ipincera baicic? Aimbesteraino maite içan
gaitu, non eman içan digun bere Seme bacarra, dio S. Juanec. Sic Deus
dilechit Mundum, ut filium suum uniguenitum daret Mundo. certaraco
guiçon eguin çan Jaungoicoaren Seme-Trinidadeco bigarren Persona; ta
guiçon eguinic gurutzean eman çuan bere bicitza? certaraco Espiritu Santua
jatchi çan bere doaiaquin Eliz Ama Santagana? certaraco eman dio Jaunac
guiçonari lagunçat bere Aingueruetatic bat? certaraco ipini ditu bere legueco
Ministroac, Sacramentuac, ceremoniac? certaraco ipini du gure bitarteco, eta
Amatzat Birjina tchit Santa Jaungoico beraren Ama? certaraco atzenean
gueratu nai içan du Jaungoico-guiçon Jesus maitagarriac Aldareco
Sacramentuan? Ta gueratu ecusten dituala aimbeste tcharqueria, ta bide
gabe? Ai! cristaua! çure sinisteac eracusten diçuna ucatu nai ezpadeçu,
aitortuco deçu çure Jaun Jaungoicoac eguin dituala gauça miragarri oec
guciac, çuc çure doatasuna iritchi deçaçun! Ta nai ta ez eçagutuco deçu çure
animaren eguitecoa dala ez nola nai andia, baicic Jaungoico beraren obraric
miragarrienen-artean ere miragarria.
Au onela da, cristaua, ta alaere bicitu cera oraindainocoan, certaraco
munduan çauden, beguiratu ere gabe? Au onela da; ta alaere dituçun urte
gucien artean ez deçu bat arquituco, Jauna serbitzen, eta animaren
eguitecoan igaroa! eta cer diot nic urte bat? Arquituco ote cenduque egun bat
bacarra ere osotoro çure eguite andi onetan igaroa? cein gauça lotsagarria!
cençuric ez duen gauça guciac gau, ta egun ari dira beren eguile onac eman
cien eguitecoan. Ez dira beinere aspercen eren jarduera onetan; ta çu,
cristaua, arturic Jaunagandic deçun adimentua, ta borondatea beste ecin
conta al ontarterequin batean, aztu cera guciaz! eta eguin deçu cere burua
cençuric ez duen gauçac baino ecer-eçago! cença bacendi orain bederic!
Onetaraco beguiraeçaçu bigarren lecuan. cembat dijoaquiçun, edo cer
galduco deçun, çure animaren eguiteco onetan gaizqui irteten bacera.

§ i.

cer galduco deçula, uste deçu, cristaua, era orretan bici cerala? Galduco
deçu benic bein çure anima bacarra, ta galduco deçu betiraunde, edo
eternidade guciraco. Eman ciçun Jaunac anima, edo espiritu bat bere ancera
eguina, ta beti beti iraungo duana çure obrai dagoten lecuan. Eman ciçun
Jaun bera eçagutzeco, amatzeco, serbitzeco, ta guero beticotasun gucian
doatsu içateco, ceruan. cer balio eztu anima orrec, eguin baçuan Jaunac
ceruco bere Jauregui ederrean berequin iduquitzeco? Eguin baçan guiçon, eta
gurutzean bicitza eman baçuan anima ori galdu etzedin! Ta anima ain balio
andicoa galduco deçu, cristaua, ezpadeçu osotoro utzi nai becatua! Ta non
arquituco deçu anima orren ordain ipini ditequean gauça, esaten diçu Jesu-
cristoc? Quam dabit homo commutationem pro anima sua? Baçalbilçateque
munduaren ondoren. Tchit cecoitza, cequena, gogorra, ta esquergabea da

122
bere serbitzariaquin; baina demagun çurequin içan nai duala besteaquin ez
beçala, ta issuri nai dituala çure alde bere ondasun guciac. Iristen dituçu
gogora al ditezquean onra guciac, lecu andiac goimailaco ezconçac, aidetasun,
eta bernajeric bieainenac. Iristen dituçu, urean, lurraren azpian, eta gainean
arquitzen diran, gauz, edo ondasun guciac, urrea, cilarra, perlac, diamanteac,
celaiac, basoac, beraceac, ganaduac; eta besteac ecer içateco, lenago etorri
beardue çugana baimenaren esque. Iristen dituçu atzenean çure beguiac,
belarriac, escuac, gorputzac escatzen dizquitzuen atseguin-contentu guciac.
Au gucia iritchita ere cer protchu içango deçu; galcen badeçu betico çure
anima bacarra, esaten diçu Jesu-cristoc? Quid prodest homini, si mundum
universum lucretur, animae vero suae detrimentum patiatur? Au ongui ecusi
çuan beregan Salomonec. Ezta içan «munduan Erregue onen pare ipini
ditequeanic jaquiundean, ondasunetan, onran, eta icen andian. Asi çan
eguzquiaren azpian guertatzen diran gauça gucien eçaguera iristen; ta neque
onen ondoren dio: gucia da utsa, ta ecer-eça. Ecce universa vanitas. Asi çan
jauregui ederrac, berjerac, loreac, arbolac ipincen; ta oec ere utsa cirala. Asi
çan ondasunac bilcen, eta beste Erreguec ez adina bildu cituan, Asco da
esatea aren demboran cilarrari ecer balio etzuan gauçari beçala beguiratzen
citzaiola. Baina etzuan ondasunetan ere quezca, ta nequea besteric arquitu.
Vidi in omnibus vanitatem, et affetionem animi. Asi çan musica, ta cantariac
bere Jaureguian ugari ipincen, eta oro bat guertatu citzaion. Equin cion
atzenean gorputzaren beste atseguin ez garbiac bilatzeari. Ez nien, dio berac,
ez nien beguiai ucatu gura içan cituen gaucetatic batere; eta ez nion eragotzi
nere biotzari prestatu niozcan gaucetan nai cituan atseguin guciac arcea. Norc
içango ditu, dio, nic adina atseguin-contentu? Quis... delicis affluet, ut ego?
Inguruco Erregue, ta Principeen alabac beregana cituan, idoloen serbitzariac
baciran ere: ta nornai arrituric utzico duan gauça da Escritura Santac diona,
edo çazpi eun emazte içan cituala Salomonec Erreguinen mailacoac: eta
irureun beagocoac». Ta cer protchu atera çuan Erregue onec munduco onra,
ondasun, eta atseguin mota guciaquin, galdu baçuan bere anima? illundu
çuan eta beztu betico bere icen andia, ta utzi çuan betico galdu çalaco beldur
andi bat, eta berac aitortu çuan: utsaren utsa, ta ecer-eça cirala munduco
gauça guciac. Vanitas vanitatum, et omnia vanitas. Etzitzaion gutchiago
guertatu Ebanjelioco aberats cuticiatsuari. Içan çuan cuticiatsu onec abuztu
guztiz ugari bat, ta Jaincoari esquerrac eman ordean, eta bearsuai lagunceco
contuac atera lecuan, quezca andiaquin asi çan pensatzen, cer eguingo ote
çuan aimbeste fruturequin, ceren nora bildu etzuan. Esan çuan orduan:
deseguingo ditut nere aleteguiac, eta eguingo ditut beste andiago batzuec: ara
bilduco ditut nere ondasunac; eta esango diot nere animari: Ea nere anima
orra non dauzcatzun prest urte ascoraco ondasunac. Etzaitecela necatu; jan
eçaçu, edan eçaçu, erregala çaite. Requiesce, comede, bibe, epulare. cer
protchu atera çuan cuticiatsu onec bere ondasun gucietatic? Ai! contu oec
ateratzen cegoela, aditu çuan Jaincoaren ots icaragarri bat esaten ciona:
cençugabea! Gau onetan bertan çure gorputz orretatic irten bearra da çure

123
anima: norençat gueratuco dira bildu dituçun ondasunac? Ilçan, eta ondatu
çan betico su, eta garren artean. Alferric beraz, cristaua; alferric çabilça
munduari jarraitzen; alferric necazten cera emengo onra, ondasun, eta
atseguin loien bila. Ez deçu çure neque guciaquin çure anima bacarra betico
galcea beste protchuric ateraco.
cer gueiago galduco ote deçu, cristaua, çabilçan eran baçabilça? galduco
deçu çure Jaun Jaungoicoa, ta galduco dituçu Jaun berac çuretzat prestatu
dituan betico ondasunac, eta atseguin-contentuac. Ta cer eguin al deçaqueçu,
çure Jaun onac utzi ezquero betico? Ai! becataria! Ezta gueroztic çure gainean
erorico Jaunaren graciaren inz, eta euri goçoric; baicic betico suac, eta garrac.
Ezta gueroztic çure biotzean içango ceruaren, eta ango ondasunen usteric;
baicic iluntasun, eta tristura, edo gogaicio bat beti beti ozca, ta aguinca arico
çatzuna. Au içango da ar bat beinere ilco, edo bucatuco ez dana. Ençun-eçaçu,
cristaua, cer dion Jesu-cristoc guiçon aberats jan-edanean, eta oec dacazten
becatuetan bici çan batez. Jancitzen çan guiçon au granaz, eta tela eder
preciotsuaquin; eta egunoro jaten çuan mai ugari, edo naroro ornituan.
Dembora berean bici çan guiçon gaicho beartu bat Laçaro ceritzana. Au egon
oi çan guiçon aberatsaren arteetan ilaren, biciaren baino anz gueiago çuala:
goseac igaroa, çauriz betea, ta aberatsaren maietic erorcen ciran apurraquin
bederic gosea ilceco ongui çaletua. Baina etzion gaichoari inorc ecer ematen.
An cetzan ilceco çorian, çacurrac etorrita bere çauriac miazcatzen ciozqueela.
Ala ere bere neque gucien artean etzuan birau, ta madaricacioric botatzen,
baicic esqueincen cion Jaunari bere biotza, bicitza, ta bera çan gucia. i çan
Laçaro bearsua: eta eraman çuen Aingueruac Abrahanen limbora, edo Jesu-
cristoc ceruco ateac idiqui cituan arteac anima onac joan oi ciran lecura. Il
çan aberatsa ere, eta jatchi çan betico su, eta garren artera. Bere neque, eta
oinaceen artean ecusi çuan, Jaunac ala nai içanic, urruti batean Abrahan bere
atseden lecuan; eta Abrahanequin batean Laçaro escalea ere bai. Asi citzaion
otsca Abrahani, Aita Abrahan, urriquitu çaite arren niçaz. Misserere mei.
Bidal-eçaçu Laçaro, beatz baten punta urtan bustita nere mingaina eçatu
deçan: erretzen nago alabaina su, eta gar oen artean. Crucior in hac flamma.
Adituric urrutira adia oec, erançun cion aberats doacabeari: Ene seme, oroi
çaite, bicitzan artu cinduala ondasun, eta atseguin-contentuac; eta Laçaroc
nequeac: baina orain au pocez beteric dago, ta çu neque oinacez lercen.
Gainera çurequin gure artean arquitzen da lice icaragarri bat Jainco beraren
aguintez eguina, eta onec eragozten du ortic onera, ta emendic orrera
igarotzea. Aita Abrahan, esan cion berriz aberats doacabeac: erregutzen diçut,
bidal-deçaçula Laçaro nere Aitaren etchera, (baditut alabaina bost anai)
aditzera eman deguiezten nere nequeac, nere pena, ta oinaceac, eta amildu ez
ditecen aec ere çori gaiztoco lecu onetara. Erançun cion Abrahanec: Badilue
Moises, eta Profetac; aditu bitzee oec. Ez Aita Abrahan, ez due Moisesen, eta
Profeten esan-etara beguiratuco; baina ildacoren bat aguerturic emen
guertatzen danaren berriac ematen badiezte, biurtuco dira Jaunagana, ta
utzico due beren bicitza gaistoa. Erançun cion berriz Abrahanec: Moisesen,

124
edo Profeten esanac aditzen ezpaditue; ez luquee sinistuco or aguercen dana,
ildacoren bat piztuco balitz ere. Au da Jesu-cristoc aberats doacabe onen, eta
Laçaro escalearen gainean diona.
Ecusten deçu, cristaua? Ecusten deçu, cer dijoaquiçun, edo cer galduco
deçun, animaren eguitecoan gaizqui irteten bacera? Esanguidaçu orain çuc,
birauguilea; çuc guraso çabar cere ume, ta mirabeai becaturaco bidea
eracusten dieçuna; çuc, guiçon edanean cere etchea galcen deçuna; mutil arro
nondic çure, ta beste ascoren animac galduco dituçun çabilçana; nescatch
erguel cere arinqueria, ta ibilera lotsagarriaquin animen sare, edo laço biurtu
cerana; çuc saldu-erosi ciquinac, litcharreriac eguiten dituçuna; lagun
urcoaren onra, fama, icen ona utsiquitzen ozca, ta aguinca beti ari cerana,
esanguidaçu arren, nola beguiratzen ez deçu, cer galcera çoacen? Eta galcera
betico? Non da çure sinistea? Noraco asmoan çabilça, cere animaren
galgarria? Ez ote dioçu noiz ere bait çure animaren eguiteco oni benaz equin
bear? Beguira, cristaua! etzaitecela dembora egoquian çabartu. Ta çure
çabarqueriaren mendean elbarrituaren eran egon etzaitecen, beguira eçaçu
irugarren lecuan. cein peril andian arquitzen dan çure animaren eguitecoa,
eta betico doatasuna.

***

çure Jaun Jaungoicoac eguin cinduan doatsu içateco beticotasun, edo


eternidade gucian; baina doatsu içateco ez doaric, ez borchaz, eta çure
borondatearen contra; baicic cerorrec nai deçula benaz, eta artaraco eguin
bear dana contuz eguiten deçula. çure doatasunac beraz ez du beinere
utseguingo Jaunari dagocan aldetic. Baina çure aldetic? Ai! cristaua! Ongui
beguiratzen bacenio gauz oni, arrituco cinaque, beti betico galceco çorian
arquitzen cerala, ecustean! Atoz ezperen nerequin, eta aguertuco diçut, cein
eguia garbia dan orain diodana.
Edoceinec dacus, edo beinçat ecusi deçaque, alde gucietatic perilez
inguratuac arquitzen guerala gucioc. Perilac eta laçoac çabalduric daude lecu
gucietan guri betico doatasuna gal-erazteco. Perilac errietan; perilac
bacardadean; perilac itsasoan, perilac lurrean; perilac Demonioaren, eta
munduaren aldetic; perilac guerengan; perilac aurtasunean; perrilac gazte
demboran, eta perilac çarcean. Argatic ongui bici danac ere ez du cer çabartu
bere bidean; baicic ernai; ta contuz jarraitu bear dio bere nequeari, guerta ez
daquion beste ascori guertatu çaiona, edo betico galcea. Jaunaren beldur
santuaz beteric ari çaitezte çuen animen eguitecoan, esaten digu S. Paulo
Apostolua. Cum melu et tremore vestram salutem operamini. Baldin
Ainguerua ceruan; baldin Judas Jesu-cristoren aldean galdu baçan: baldin S.
Paulo Apostolua, eta Santu guciac galce unen beldur andi batequin bicitu
baciran, nor ezta içutuco? Ta norc eztu eçagutuco betico galceco peril au?
Ta guciac onembat perilean badaude, cer esango degu çuçaz, aimbeste
dembora onetan becatuaren berrizcaturetan, eta gaistaqueriaren bideetan

125
bici ceran cristaua? cer, ezpada arquitzen cerala beti betico galceco çorian, eta
infernuaren ercean? Ez deçu çuc alabaina biotzic, çure salbatzaileac aguincen
diçuna osotoro eguiteco; ez deçu biotzic Salbatzaile bera amatzeco, ta
serbitzeco bear diran neurriac arceco. Ez, cristaua; ez deçu biotzic, benic bein
çure Jaunaren legue Santa osotoro gordetzeco, baietz, confesioco
Sacramentura çatocenean, esaten badeçu ere. Esan deçaqueçu çuc, guraso
donguea, cere çabarqueria, cere berandu etcheratze, cere oitura tcharraquin
ume eta mirabeai infernuraco bidea eracusten dieçuna, eguin nai det
Jaincoaren legue Santac aguincen diçuna; baina ongui miratzen badeçu cere
barrena, iguerrico deçu ez deçula biotzic mirabeai ucatu bear çaizten ibilerac,
itzeguiteac, eta sartu irtenac ucatzeco, edo gal-erazteco, ejemplo ona
emateco; goiz etcheratzeco, edaneraco oitura utzitzeco. Esan deçaqueçu çuc,
gazte arro cençugabea, ez deçula nai gueiago becaturic eguin, ta biurtu nai
deçula cere Jaungoicoagana; baina itzeguin beça ez mingainac baicic
barrenac; eta onec esaten diçu, ez deçula biotzic osotoro eta betico utzitzeco
adisquidetasun, jolas, ibilera, ta beste çure anima galceco içan diran laçoac.
Esan deçaqueçu çuc, cere ipui, ta naspilaquin etcheetaco paquea galerazten
deçuna, çuc, cere mingain madaricatu orrequin lagun urcoaren icen, eta fama
beztutzeco oitura deçuna, çuc, litcharrerian, tratu ciquinetan lagun urcoaren
odola edaten deçuna: esan deçaqueçu, diot, gorde nai deçula çure Jaun
Jaungoicoaren legue Santa; engainatu deçaqueçu cere burua, ta confesorea,
baina çuc oraindainocoan ez deçu biotzic içan becatu-mota oec osotoro, ta
betico utzitzeco.
Ez deçu gainera biotzic çure Salbatzailea amatzeco, ta serbitzeco bear
diran neurriac arceco. cer neurri ote dira oec? Neurri oec dira etsai
galgarriaren, eta mundu galduaren usadio oquer ta iritzi gaistoac betico
utzitzea, ta cere gure, grina, naicunde, ta jenio tcharrac ucatzea, ecitzea,
ilduratzea, edo mortificatzea; ta çuc, cristaua, ez deçu oraindaino neurri oec
arceco asmo oso, edo biotzic içan. Atocea, ezperen, cembat bider utzitzen
dieçu çure ume, ta mirabeai festara, dança ciquinetara, lagun cençugabeen
artera, eçagutzen deçula ceregan, gauz oriec ez oi dacardela animen caltea
besteric? Atocea, cembat bider joaten cera nescatcha-mutilen batzarre,
naspila, ta çalagarda ciquinac içan oi diran lecuetara, daquiçula, ez deçula
cere anima loitu gabe andic ateraco? Atocea, cembat bider çure auçoari gaitz
opa içan dioçu, edo aren gaitzaz poztu cera, edo onaz naigabetu, ceren
arequin aspalditcho otz bici ceran? Atocea, cembat bider çure onran, edo çure
guiar-guiarrean ucuitu çaituela iduritzean, asi cera çoratuaren eran edocein
gauça esaten, diranac, eta ez diranac barreatzen; eta prest egon cera alde
orretatic ucuitzen çaituanari ez barcatzeco? Atocea, cembat bider laudatzen
dituçu cerbaiten ustea danean, urliaren oquerrac, arrotasunac, bengançac?
cembat bider batzarre orietan itzeguin bear cenduquean gaucetan isilic egon
cera urliaren, edo sandiaren beldurrez? edo bear dan eran carguetaraco botoa
eman deçu, auçotasuna, edo odola ecin ucatuco deçula esanaz? Ecusten deçu,
nola oraindaino biotzic içan ez deçun mundu galduaren usadio, uste, ta iritzi

126
gaistoac betico utzitzeco? munduaren usadio gaistoac amilderazten ditue bein
baino gueiagotan anima on-sendoetatic ere ez gutchi; baina biotzic ez duanac
ez du amildu bearric; beti dago amildua. Amatzen badu batec mundua, ezta
argan Jaunaren amorio, adisquidetasun, eta graciaric, dio S. Juanec. Si quis
diliguit Mundum, non est charitas Patris in eo. Au bera guertatzen da bere
gura, grina, naicunde, ta jenio tcharrac ucatzeco, ecitzeco, ta ilduratzeco
biotzic ez duanarequin. Jesu-cristorenac diranac ilduratu, ta gurutzeficatu
due jorputza bere gura, ta naicunde tcharraquin, dio S. Pauloc. Qui sunt chti.
carnem suam crucificherunt cum vitis, et concupiscentis. Niri jarraitu nai
didanac uca beça bere burua, edo bere grina, ta naicundeac, dio Jesu-cristoc
berac. Abneguet semet ipsum. Baina çuc, cristaua, ez deçu biotzic Jesu-
cristoren aguindu au eguiteco. Onran, eta puntuan biotza ipini duanac nequez
tchit ucatuco du grina au, ta orobat guertatzen da cutician, astseguin loietan,
ezconceco gogoan biotza itsatsia daucanarequin. Ecusten deçu, cristaua, cein
peril andian arquitzen dan çure animaren eguitecoa, eta betico doatasuna?
Ecusten deçu, nola arquitzen ceran beti-betico galceco çorian? Au onela da: ta
çuc alaere ez deçu cençatu nai? Au onela da; ta alaere ez deçu beguiratu ere
nai, cer galcen deçun, eta nora amilcera çoacen? Galcez galdua dago mundua,
ta ezta arquitzen bere calteari beguiratu nai dionic, dio Jeremiasec.
Desolatione desolala est terra, et nuilus est qui recoguitet corde. Edo betico
doatsu, edo betico doacabe içan bearra cera, cristaua! Eztago muga onen
artean bestetaraco lecuric, eta bideric; ta çure bicitza guztiz macurtua dago,
eta amatzeco çorian betico su, eta garren artera. Esna çaite, cristaua; beguira
arren nora çoacen: guera çaite, ta ar eçaçu çure betico doatasuna iristeco
bidea. Baina ez gaitecen gueiegui luçatu.
Aditu deçu, cristaua, çure Jaun Jaungoicoac eguin cinduala bera
amatzeco, eta serbitzeco: ta betiraunde, edo eternidade gucian doatsu
berarequin batean ceruan içateco; ta cein andia dan çure lan, eta eguiteco au.
Aditu deçu, cembat dijoaquiçun, edo cer galduco deçun, eguiteco onetan
gaizqui irteten bacera. Aditu deçu atzenean, cein peril andian arquitzen dan
çure eguiteco au, eta betico doatasuna. Emendic atera bear deçun frutua da
lembicia: çure animaren çori on, eta doatasuna iristeco nai andi, eta egarri
eracequi bat. Santo Tomasi galdetu omen cion bere arreba batec: Nola iritchi
ceçaquean salbatzea? Eta Santuac erançun cion: Nai deçula. Nai oso au iritsi
artean beti ibilico guera iduripen utsetan, beinere ceruraco bidean ongui
jarcen ez guerala. guertatzen da nai erdi, edo laurdenaquin alferraren nai, edo
deseoaquin guertatzen dana. Nai luque alferrac etchean artoa, ta garia, urtea
ongui igarotzeco-dina bederic; nai lituque ardiac, beiac, idiac, cecina, urdaia;
ta baditu bear bada gauz oec guciac escatzen dituen lurrac, belarrac, eta
ostoa; ta alaere alferra deseo aen gucien artean goseac bucatzen dago; ceren
deseo ançuac, eta dagocan eran saiatzera, eta necatzera muguitzen ez duenac
diran. Nai du, eta eztu alferrac, dio Jaquinsuac Escritura Santan. Vult, et non
vuil piguer. Eguiazco nai oso au iristen badeçu, cristaua, ta leialqui berari
jarraitzen badioçu, çuc ederqui eguingo deçu çure animaren eguitecoa, ta

127
artuco dituçu betico doatasuna ez galceco neurriac. çori onecoac çucentasun,
eta bicitza onaren gose-egarri diranac, ceren oec aseac içango diran, dio Jesu-
cristoc. Beati, qui esuriunt, et sitiunt justitiam, quoniam ipsi saturabuntur.
Baina emen gogoan ar eçaçu, cristaua, nai oso au dala Jaunaren ontarte, ta
mesede andi bat; ta beragatic umilqui escatu bear dioçu Jaun berari, eta ez
diçu ucatuco bear dan eran escatzen badioçu. Baldin çure biotzaren ateetan
biotza ucuituaz ari baçatzu, berac dion beçala: Ecce sto ad ostium, et pulso:
baldin esca deçaçula, ta emango çatzula, esaten badiçu; nola ucatuco diçu
bera amatzeco, serbitzeco nai osoa? Gaurco eguia oetatic atera bear deçun
bigarren frutua egun oetan contuz, eta Jaungoicoagana osotoro biurceco
asmoarequin etortea Jaincoaren itza aditzera. Jaincoaren itza aditu nai ez
duanac ez du ceruraco gogoric, eta berequin darabil etsaiaren marca.
Jaungoicoarenac diranac aditzen due Jaungoicoaren itza; argatic çuec aditzen
ez deçue, ceren Jaungoicoarenac etzeraten, esan cien bein Jesu-cristoc Judu
esquergabeai. Propterea vos non auditis quia ech Deo non estis. Gaurco eguia
oetatic atera bear deçun irugarren frutua da, çure anima becatuaren loietatic
garbitzeco, ongui prestatzea. Sasiz, larrez, eta belar gaistoz beteric dagoan lur
baten eran arquicen da, cristaua, çure animaren soro ori, eta or ceruraco obra
onen frutu goçoac eguiteco, lenengo lana da ongui garbitzea çacarreria
orietatic. Baina contu emen; ez dago anima garbitzeric, ez dago confesio onic
çuretzat becaturaco bidea dacarten ibilera, itz eguite, sartu-irten, eta beste
perilac betico utzi nai ezpadituçu. Aztenean emendic atera bear deçun frutua
da Jaunaren serbitzen bicitzeco neurri egoquiac arcea. Era onetan ederqui
eguingo deçu emen çure animaren eguiteco andiari dagocana, eta iritchico
deçu çuretzat Jaunac prestaturic daucan ceruco gloria. Ad quam &.

OgueI TA çaZPIGARREN ERAcUSALDIA

Baina gure fin-goi-miragarriaren gainean irugarrena.

Porro unum est necesarium. Lucae capite 10.

Gure Jaun Jaungoicoac eguin cituan gauça guztiac, guiçona ez besteac,


beren sorcetic asi ta beinere necatu gabe ari dira bacoitza bere finari dagocan
eguitecoan. Eguzquia, ilarguia, içarrac, lurra, sua, ura, aicea, ta beste gauça
guciac gau ta egun eguiten due, ta munduac dirauen artean eguingo due
beren Eguile Andiac eman cien lana. Ta gauz arritzecoa! cençuric ez duen
gauçac ain leialqui, ta çucen beren finari jarraitzen dioe: ta içanic guiçona,
bere Jaun Jaungoicoac adimentuaren arquitasunez edertu, ta apaindu çuan
gauça: guiçona alaere da bere Eguile Andiaz aztu, ta certaraco eguina dan
ongui beguiratu-gabe, egunac, asteac, urteac ecer-eçaren, edo munduco
auqueria, ta atseguin circila ta lausoen ondoren igarotzen dituana: tchit
gutchi dira alabaina guiçonen artean beren fin goi, ta andiari contuz

128
jarraitzen dioenac. guiçonaren esquergabequeria itsusi au aditzera ematen du
guiçon birtutetsu batec ipui onequin. Usatu cion bein guiçon bidez cijoan bati
Unicornio, edo Adarbacoitza deritzan animalia aserre batec. Equin cion
bidezcoac lasterrari, baina alaere Adarbacoitzac dembora gutchiren
barrumbean atchitzeco çorian jarraituco cion. Estu, ta larri çan bidezco gajoa,
ta bere estutasunareguin salto eguin çuan bide ondoan ecusi çuan leice
içugarri batera, ta an beera cijoala eldu cion leicearen alde batetic cegoan
lerchun baten adarrari, ta gueratu çan aidean itchiquiric. Beguiratzen du
goora, ta an cegoan Adarbacoitz aserrea noiz igoco dan çai. Beguiratzen du
beera, ta ecusten du dragoitzar içugarri bat aoa çabalduric, beera erorcen dan
puntuan irinsitzeco tchinchilic dagoan guiçon tristea. Beguiratzen du
lerchunaren sustraiera, ta ecusten ditu bi sagu, tchuria bata, belcha bestea,
sustraia gutchica janaz ari dirala. cer pena, cer quezca, ta naigabeac etzuan
guiçon au inguratuco, bere burua era onetan ecustean? Ala guertatuco çala
uste içan citequean, baina engainatzen guera. Gure bidezcoa peril ain andian
cegoalaric, arquitzen çan alaere quezca, ta arduraric batere-gabe, lerchunaren
orrietatic erorcen ciran ecetasun goiso baten tantoai aoa çabalduric: Ez da au
cençugabequeria escarguea? guiçon bat alde gucietatic perilen artean
inguratua, goien Adarbacoitza aren çai: bean dragoitzarra eztarria çabalduric
guiçon onen beguira: lerchun medar baten adar tcharretic itchiquiric leicean
ondatzeco çori çorian: ta lerchunaren sustraiari gau ta egun janaz ari çaizcala
bi saguac! ta trance onen estuan gure guiçona arquitzen da lerchun-ostoetatic
erorcen çaizcan tanto goisoai aoa çabalduric, eta tchoraturic! O itsumen
içugarria! Ongui cristaua, ta ipui onec cer aditzera ematen digu, ezpada
gurequin egun oro guertatzen dana? Bidez dijoan guiçona da jaio dan guiçon,
ta emacumea. Adarbacoitza, edo unicornia da, gure sorcetic asi ta beti orpoz
orpo darraiquigun eriotza. Leice da mundu galdu au, ta leice onetan sarturic
guiçona itchiquiric arquitzen da, edo tchinchilic lerchun baten, edo bicitzaren
adar mee batetic. Gure bicitzari beti ari çaizca pusca quenduaz bi sagu,
tchuria bata, belça bestea, au da gaua, ta eguna, ta beera beguiratzen badegu
ecusten degu dragoi bat, edo infernua bere eztarritzar içugarria çabalduric, gu
irinsi nairic. Ta alaere gu bici guera lerchunaren orrietatic, edo gure
bicitzaren ostoetatic erorcen diran cembat tanto goisori aoa çabalduric,
tchoraturic, ta arquitzen gueran peril andiari beguiratzen ez diogula, ta
certaraco gure Eguile on maitagarriac emen ipini gaituen aztuac. Ez ote
guera, nere cristauac noizbait noizbait cençatuco? Nai daquiola Jaunari, noiz
ere bait gu biotzetic ceruraco bide çucen garbian sarturic ipincea. Nai
onequin adiracico det: cein fin goi, ta andiraco eguin gaituan gure Jaun
Jaungoicoac.

Porro unum est necesarium.

Eguin cinduan çu, cristaua, ta eguin ninduan ni gure Eguile onac ecer-
ecetic, ta eguin guinduan bere ancera, edo gure animan eçarcen çuela

129
Trinidade guztiz Santuaren imajina ederra. Eguin deçagun guiçona gure
ancera, esan çuan Jaunac, guiçona eguitean. Faciamus hominem ad
imaguinem et similitudinem nostram (guenes. c. 1.º). Ecusten çuan, Jaunac,
cein esquergabeac içango guinan berarequin. Ecusten çuan gure biotz
gogorraren contra deseguingo cirala berac emango cizquigun lagunça,
arguitasun, ta muguimentu on guztiac, itsas bazterrean dagoan arcaitzaren
contra bagac urratzen, ta ausitzen diran beçala. Ecusten çuan, Jaunac, bici on
batequin lagun urcoari ceruraco bidean lagundu bearrean, çure asmo, çure
gogo, ta çaineçurrac aspertuco etzirala lagun urcoari becaturaco bidea
ematez. Ta ecusten çuan atzenean Jaun berac, bere Semearen odol preciosoa,
ta Sacramentuac alferrac içango cirala gutatic ascorençat, ta alaere eguin
guinduan, aimbeste ta aimbeste eguin gabe uzten cituala! Faciamus hominem
ad imaguinem et similitudinem nostram.
Eguin guinçaquean gu emen bicitzeco, baina ez du nai içan gure Jaunac
mundu onetan gu beti içatea, ta are gutchiago munduco gauça oen mendean
bicitzea, ta au nai içan ordean, gauça oec guztiac eguin cituan guiçonarençat.
Beguira munduaren lau bazterretara, ta ecusico degu oetan guztietan
arquitzen diran gauçac serbitzen due guiçona. Mundua da guiçonarençat
emen bici dan arteco Jaureguia: ceruco Eguzqui eder ori da egunaz
guiçonaren arguia, ta ilarguia, ta içarrac arratsean. Lurrac, itsasoac, ibaiac,
suac, aiceac, ta beste gauça guciac prest daude guiçonaren serbitzeco. Jauna,
esaten dio Dabid Santuac: gauça guciac ipini dituçu guiçonaren mendean.
Omnia subjecisti sub pedibus ejus.
cein ote da bada, ta nolacoa gure Jaunac guretzat autu duan fina, edo
certaraco eguin gaituela, uste deçu cristaua? Fin guztiz goi, ta miragarria da
fin au nere cristauac: au da alabaina emen bici gueran artean Jaun bera
eçagutzea, ta biotz on batequin maite içatea, ta guero, Jaungoicoa bera bere
ondasun, ta edertasun guztiarequin beti beti ecustea, amatzea, ta beraren
atseguin contentuz beteric bicitzea ceruan.
Eçagutzeco çuc, cristaua, cein gauz andietaraco eguin çaituen çure
Eguile onac, edo berbera dana cein goi ta miragarria dan çure fina, oroi
çaitez, cerala ceruco Erreinu eder artaco Principe, edo Princesa içateco
eguina, ta Jaungoico beraren semearen senide içateco autua. Ala esaten diz
Dabidec: Ego dichi Di estis, et fili Echcelsi omnes. Oroi çaitez: çuc galdu ez
deçaçun Jaunac çuretzat nai içan çuen fin miragarria au, etorri dala cerutic
lurrera, ta guiçon eguinic emandu bere bicitza gurutzean. Ecusten deçu orain,
cristaua, cein dan, ta nolacoa çure fina? Ecusten deçu certaraco eguin gaituan
gure Eguile onac? Ecusten decu au? baina oroitu cera çu, ta oroitu naiz ni fin
miragarri au gogo, ta biotzean erabilceaz? O! Itsumen ta esquergabequeria
içugarria!
Eguin gaitu jaunac ecer-ecetic, ecin conta al eguin gabe uzten dituala:
baina oroitu guera gure jaunari onetan çor diozcagun amorio, ta ontarteai
erançuteaz? Non cinan, esaten diçu, Jaunac, Job santuaren aoaz, non cinan
lurraren cimenduac ipincen ari ninçanean? Ubi eras quando ponebam

130
fundamenta terrae? Non cinan orain mila, orain bosteun, edo orain eun urte?
Ubis eras? Atocea orain cristaua, baldin atzo, esateco eran, ecer ezpaguinan:
baldin degun içate pisca au gure Eguile onac prestatuz beçala eman badigu,
nola içan degu ausardia Eguile beraz aztutzeco? Beraren contra alchatzeco?
Argatic espadasun andiac aguercen dizquigu Jaunac Isaias Profetaren
ezpainaz, esaten digula: «Idiiac eçagutu du bere jabea, ta astoac bere
nagusiaren trisipua: baina Israelgo jendeac ez nau eçagutu, ta nere erriac ez
nau aditu». Ai! dio, Ai! becatuaren bidean dabilen jendearen çori gaiztocoa!
Congnovit bos posesorem suum, et asimus praesepe Domini sui: Israel autem
me non cognovit, et populus meus non inteilechit: vae guenti pecatrici (Isai.
C. 1).
Ezgaitu eguin gure jaunac, aditu degun beçala, munduco gauz oen
mendean bicitzeco, ta gauça berac serbitzeco baicic gauz oeçaz ceruraco
bidean bear adina baliatzeco. Ongui, ta nola erançun dioçu çuc, ta nola nic
jaunac eguindaco ontarte andi oni? Esan beça çure aurtasunac, çure
gaztedasunac, ta atzenean çure çarceac. Aurtasunean etzan çuretzat
aurqueria beste Jaungoicoric: gazte demboran arinqueria, atsen loiac,
adisquidetasun anima galgarriac, ta çarcean cuticia, ta onra nai, ta antustea
içan da çure Jaungoicoa, ta çure biotz, ta çure aleguin gucien Jabea. Ona!
Munduco gaucen Jabe eguinic gu gure jaunac, gauz oen cerbitzari, ta esclabo
eguin ditugu gueren buruac. O! cençugabequeriaren andia!
Alcha bada cristaua, çure animaren beguiac, ta beguira ondo cein gauz
andietaco eguina ceran. ceru eder oriec çure bici lecu içateco eguinac dira, an
çuc beti beti edo eternidade gucian Jauna bere ondasun guztiaquin goçatzeco.
Içan çaitezque emen bearsu, ta ecusi ditzaquetzu çure nequeac, gurutzeac,
lagun urcoen desleialtasun, salce gaizto, tcharqueria, ta bidegabeac, baina
alaere, çuc ongui beguiratzen badeçu cein fin andi, goi, ta miragarria dan çure
fina; baldin fin oni dagocan eran moldatzen badeçu çure bicitza: çori onecoa
çu! çu içango cera ceruco Erreinu eder artan ceruco Principe, ta ceruco
Erregueren Semearen senide.
Ai baina! çuc ez oraindainocoan beguiratu ere certaraco jaioa ceran!
Ibili çu oraindaino aurqueriaz aurqueri, becatuz becatu ganaduen artean
irabiotzeco eguina bacin beçala! cença çaite bada noiz ere bait, ta presta çaitez
lembicia çure anima loitu ori garbitzeco, confesio humil, ta eguiazco bat
eguiten deçula. 2.a Emendic aurrera eci itzatzu orraco çure grina tchar
aimbeste aldetara galdu çaituen, ta galcen çaituen oriec. 3.a Arreçaçu,
Jaungoico beraren Seme ceruan içateco jaio danari dagocan bici modu bat.
Au da Jaunari escatu bear dioguna, ta gucionçat deseatzen dedana. Nai
daquiola Jaunari gure erregu au aditzea. Amen.

OgueI TA çorciGARREN ERAcUSALDIA

Baina gure fin goi-miragarriaren gainean laugarrena.

131
Porro unum est necesarium. Luc. 10.

Ecusi guenduan atzo gure Jaun Jaungoicoac eguin gaituala, ez


munduco tchoraquerietan gure egunac igarotzeco, ez araguiaren atseguin
liçunetan cençugabeco animalien eran loitzeco, ez munduco içan, edo
ondasun lausoetan biotza ipinceco, baicic emen Jaun bera maitatzeco, ta
guero ceruco erri eder artan Principe içateco. Au da beraz, nere cristauac,
gure fin goi, andi, ta miragarria? Au da gure eguitecoa, ta onetaraco ipini
gaitu gure Eguile onac mundu onetan? Ecin ucatu deçaquegun eguia da au.
Jesu-cristo gure Jaunac jaten çuan bein batean Laçaroren etchean, ta
Laçaroren arreba bata Marta ceritzana tchit contu, quezca, ta arreta
andiarequin cebilen Jesu-cristori jana emateco bear ciran gauçac prestatzen.
Maria Magdalena beste arreba gueldi gueldiric cegoan animaco gaucetan bere
gogo, ta biotza cerabilzquiala, ta Martac eguin çuan cerbait samincera bere
aizpac laguncen etziola ecusiric. Esan cion Jesu-cristoc Martari: Marta Marta
quezcaz beteric çaude, ta araço ascorequin asaldatzen cera. Solicita es, et
turbaris erga plurima. Baina çaude jaquinic, eguiteco bat bacarra dala
eguiteco bearra. Porro unum est necesarium. Eliçaren gurasoac itz oec arcen
ditue guri aguerceco gure animac salbatzeco eguitecoa, cein eguiteco andia
bearra ta bacarra dan, ta au nolere bait aguerceco adiraci nai diçuet 1.a
Eguiteco au dala cristauaren eguiteco gucien artean bearrena, andiena, edo
obeto esateco bacarra. 2.a Ta eguia au onela içanic ere, eguiteco au dala beste
gucien artean gutchiena beguiratzen, ta ecertan arcen dana: ta emendic atera
deçaquegu cein gutchi salbatzen diran. Birjina tchit Santa! argui itzatzu gure
biotzac, ta iritsi eçaçu gure biotzac muguituco dituan lagunça andi indarsu
bat, bertatic guc gure animen eguiteco andi oni equiteco.

§ I.

Eçagutzeco çuc, cristaua, nolacoa dan çure anima salbatzeco eguiteco


au, ez deçu beguiratu besteric cer eguin duan gure Jaun Jaungoicoac, cer
Jesus maitagarriac, cer ceruco Santuac eguiteco oni dagozcala. Ta au gutchi
bada, beguira eçaçu, eguiteco onetan dagoela edo betico çorionecoa, edo
betico çori gaiztoco içatea: edo betico ondasunac, ta atseguin contentuac, edo
betico nequeac, betico aiac! betico su, eta garrac.
cer eguin ez du gure Jaun Jaungoicoac gure animac ceruraco bidean
ipinceco? Eternidadetic bere gogoan artu çuan traça au, ta ecusiric Adanen
becatuarequin galduric guiçona, bidaldu çuan mundura bere Seme bacarra,
emen guri eracustera cer ta nola eguin bear degun, gure animac ceruratzeco,
ta atzenean eguiteco onec muguitu çuan bere Seme bacarra Judu gogorren
atzaparretan uztera. Atocea cristaua: cer eguitecoa bada, cein andia içango da

132
çure anima salbatzeco eguiteco au, Jaungoicoa eguiteco onec muguitu
duanean, bere Seme bacarraren bicitzari ez barcatzera?
cer eguin ez du çure Jesus onac eguiteco oni dagocala? cer odolezco
icerdiac, cembat oinace, cembat bidegabe etzuan igaro, gure animac
salbatzeco, gu becatuaren loietatic ateratzeco? Beguira guioçu bere escu-
oinetara, buru Sagradura, bere costadu, ta gorputz guztira, ta ecusico deçu
guztia urraturic, ta çauri bat eguinic, çure anima ori salbatzeagatic.
cer eguiteco da bada gure animen eguiteco au, Jainco beraren Seme
Jesus ona era onetan ipinieraço duanean? Nai ta ez, nere cristauac, eguituco
guztien artean andiena, bearrena, edo obeto esateco, gure eguiteco bacarra.
Eçaguera onec sar eraci ditu aimbeste Donceila eder, eremuetan, ta pareteen
artean, ta igaro ditue beren egunac beren gorputzac açotez, barauez, ta beste
neque ascorequin ecitzen dituela. Eçaguera onec bidaldu ditu aimbeste
guiçon andi, jaquinsu bacardadeetara, an beren bicitza guztia animari
dagozcan gaucetan igarotzera. Eçaguera onec ipini ditu aimbeste mila martiri
carceletan, cateen artean, labe gorietan, gurutzeetan, ta leoien artean, ta
eçaguera onec neque oec guztioc goçatu, ta arindu diezte. San Ignacio
Martiriac, ilceco cegoala, martirioa igarotzeco ansiaz esaten çuan: «orainche
bai, orainche asitzen naiz Jesu-cristoren discipulu, edo icasle içaten»: Nunc
incipio chti esse Discipulus. Sua, gurutzea, animalia aserreac, eçurrac
ausitzea nere gorputzaren çatiac, ta gorputz guztia ceatzea; ta atzenean
Deabruaren neque-oinace guztiac, atozte, cion Santuac, atozte neregain,
Jesu-cristorequin içateagatic bacarric. Tantum ut chto. fruar.
Ecusten deçu cristaua, edo aditzen deçu cer nolacoa dan gure animac
salbatzeco eguiteco au? Ezpadeçu oraindic ongui ecusten, ta aditzen, atoz
nerequin gauz oni beste alde batetic beguiratzera. Gure siniste onac eracusten
digun eguia da, edo içango cerala betico çori onecoa ceruan, edo betico çori
gaistocoa infernuan. Ez dago emen bi gauz oetatic igues eguiteco bideric. çure
animaren eguiteco oni ongui jarraitzen badioçu, beste eguiteco ta gauça
guztiac oquer irteteac ez du ecer esan nai: il bitez aldeac, aitu bitez
adisquideac, ta onguileac; eraman bitza urac çure lurrac, ganadu, ta
ondasunac, guera çaitez larru gorrian: gutchi esan nai du onec, baldin anima
salbatzen badeçu; çureac dira alabaina orduan ceru eder oriec, çureac ango
celai ederrac, çureac ango ondasunac, itz batean: çurea da Jaungoicoa, ta
Jaungoicoagan gauça guztiac. Baina ai! baldin çure anima salbatzeco eguiteco
oni ongui beguiratzen ezpadioçu, cer esan nai du beste eguiteco guztietan
ongui irteteac? Irabaci bitez erriac, Probinciac, Erreinuac, bildu bitez
Indietan diran urre, cilar, perla, diamanteac: eguin bitez etche eder berriac,
cer ateraco deçu, cristaua gauz oetatic, baldin çure anima galdua badaucaçu?
cer? ezpada, emen nequeac, quezcac, arançac, ta guero beti betico suac, ta
garrac? cer probetchu du guiçonac mundu guztia beretzearequin, baldin
galcen badu bere anima? esaten digu Jaunac berac. Quid prodest homini si
mundum universum lucretur animae vero suae detrimentum patiatur? Erraz
bada emendic atera deçaqueçu, ta erraz sinistu deçaqueçu, çure anima

133
salbatzeco eguiteco au dala beste eguiteco guztien artean andiena, bearrena,
edo obeto esateco gure eguiteco bacarra, ta gaineraco guztiac aurqueriac, edo
ecer ez. Porro unum est necesarium.

§ i.

Eguia au ain arguiro aguiri, ta ecusten dana içanic, norc sinits leçaque,
mundu guztia edo beinçat cristau guztiac eguiteco andi oni ez dagozcala gau
ta egun? Baina ahi! tchit gutchi dira lan onetan necatzen diranac. Necaçaria
arto, ta gariaren bila necatzen da gogotic; aucitaria badabil etchez etche bere
aucia irabazteco paper, ta argui bila, eguraldi ona, edo gaistoa dan beguiratu
gabe. comerciantea bada, cer contuac ez ditu ateratzen bere bicimodua
galceco beldurrez? Itsasoan dabilçanac cembat neque, cembat icara, cembat
peril igarotzen ditue emen beren buruac cerequin bici ez duela ecusi ez
ditzaten? Baina, non, ta nor da, nere cristauac, egungo egunean, bere anima
salbatzeco eguiteco andi onetan onembat quezca, ta icerdi artu nai duena?
çoaz gazteetara, beguira guieçu oen asmoai, ta eçagutuco deçu çarceraco
uzten duela lan au. çoaz çarretara, ta ecusico deçu oetatic batzuec gazteac
baino gaizquiago bici dirala batzuec, besteac arcaitzari lapa baino itsatsiagoac
arquitzen dirala cuticiari, ta cuticia bazcatzen duen irabazbide, ganadu, diru,
grano, edo onelaco contuai, ta animaco eguiteco au dala gueroraco, edo
umeac ongui ipincen diranean, edo beste eguiteco andiric ez danean asitzeco
uzten dana. Esan deçaquegu noasqui Dabid Santuac bere demboran ciona.
Doi doia arquitzen dala gauz onic eguiten duanic bear beçala beinçat. Non est
qui faciat bonum, non est usque ad unum. Ain da andia gure itsumena, gure
naguitasuna, edo çoraqueria animari dagozcan gaucetan. Ah! nere cristaua, ta
gu necatzen baguina betico cerua irabazteco, betico nequeac, ta betico su, eta
garrac irabazteco necatzen gueran adina! cembat neque, quezca, ta naigabe
igarotzen ez du araguiaren atseguin loien ondoren dabilenac? cembat quezca,
cembat neque cuticiosoac bere ondasunac aurreratzeco? cembat neque lagun
urcoari tcharqueria eguiteco deretcha bila dagoan biotz cimurrac? Galcen da
loa, ta ez da beguiratzen nequeetan bacoitza bere asmoarequin irteteco.
Atocea, cristaua, atocea era onetan bici ceran anima, betico su, eta garrac
irabazteco artu dituçun neque oriec guztiac artu içan bacindu cerua
irabazteco, cein santidade andian jarriric egongo etzinan gaurco egunean?
Ona, nere cristaua, cer nolaco arduragabetasunarequin beguiratzen
diogun gure animac salbatzeco eguiteco andiari. cer dator emendic? cer?
gueieinac eriotza negargarri bat içatea. Alferric engainatu nai ditugu gueren
buruac, nere cristauac, guero gueroraco utziaz gure animaren eguiteco andia.
cerbait saiatzen danac ere arquitzen ditu bere aldapac, sasiac, ta larrac, ta
necatu bear du aldapa goora dijoan baten eran. Regnum Coelorum vim
patitur. Indarca ari bear du bere grina ta pasio animagalgarriac escuratzeco,
ta ecitzeco. Baina neque oec guztiac arincen ditu, ta goçatzen Espiritu

134
Santuaren graciac, betico ondasunen usteac, ta barrengo paqueac. Jaunari
nai daquiola gu bertatic asitzea gure salbacioco lan andi onetan biotz
osoarequin. Escatu deguiogun onetaraco bere lagunça Birjina Maria tchit
Santa bitarteco degula.

OgueI TA BEDERAtziGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten da Jaunac bere fede, ta legue Santara deitzean cristauari eguin dion
ontarte edo mesede andiaren gainean.

Desolatione desolata est omnis terra, quia nuilus est qui recoguitet corde. Jer.
12

cer da au, cristaua? Etzaitu çure Jaun Jaungoicoac eguin bera


eçagutzeco, amatzeco, ta serbitzeco? Etzaitu eguin beticotasun gucian doatsu
berarequin batean ceruan içateco? cer eguin eztu çure Eguile onac çu betico
doatsu içan çaitecen? Ta alaere mundua azturic bici da Jaunac guretzat
prestatu, ta aimbeste nequeren costuan Jesu-cristoc irabaci cigun betico çori
onaz! Munduco atseguin circilen ondoren ililuratuac, edo tchoratuac dabilça
Adanen umeac! Amilca dijoaz betico su, eta garren artera, ta alaere ezta
arquitzen, dio Jeremiasec, bere onari dagozcan gaucen pensamentuac eguin
nai dituanic. Desolatione desolata est omnis terra, quia nuilus est qui
recoguitet corde. Aurreco egunean itzeguin niçun, gu doatsu içateco Jaunac
artu dituan neurri miragarrien gainean. Gaur itzeguin nai diçut Jaunac bere
fede, ta legue Santara, edo bere Eliçaren ume içatera deitzean eguin diçun
ontarte, edo mesede andiaren gainean. Onetaraco beguien aurrean ipini nai
dizquitzut bi pensamentu.

LENENGO PENSAMENTUA

Nolaco ontarte, edo mesedea dan, Jaunac bere fede, edo legue Santara
deitzean eguin diçun, ontarte, edo mesedea.

Nolaco ontarte, edo mesedea dala, uste deçu cristaua, ontarte au? Ote
daquiçu, edo jaquiteco aleguinaric eguin ote deçu? Ez noasqui
oraindainocoan beinçat. Alacoa da alabaina animari dagozcan gaucetan gure
naguitasuna, ta itsumena. Jaquin eçaçu bada, ontarte edo mesede au dala
Jaunaren ontarte, ta doai gucien artean andiena; au dala onra, ta ondasun
gucien cimendua, ta asiera; ta au dala atzenean, Jaunaren ontasunez, eta
urriquimentu utsez deçun ontarte, edo mesedea. Bai, cristaua, bai: Jaunac
bere fede, ta legue Santara deitzean eguin diçun, ontarte, edo mesedea da
benic bein Jaunaren ontarte, ta doai gucien artean andiena. Andia da

135
ecerecetic ateratzea. Andia da ceruraco eguitea. Andia da gugatic guiçon
eguin ta gurutzean bicitza ematea. Andia da Sacramentuac ipincea, ta
guganaco amorioz Aldareco Sacramentu guztiz miragarrian gueratu nai
içatea; baina ontarte, edo mesede oriec guciac alferrac ciran çuretzat, bere
fede, ta legue Santara deitu ezpacindu çure Jaunac, edo bataioco
Sacramentuarequin eguin ezpacindu berequin bere Eliçaren ume. Ala
guertatzen da fedearen argui gabe bici diran jende guciacquin. Ala guertatzen
da Turcoacquin, Rusiatarracquin, Prusian, Alemanian, Olandan, Inglaterran,
Francian bici diran fede gabeacquin. Ez ditu Jaunac deitu bere fede, ta legue
Santara, edo deitu bacituan ere oetatic asco, aldeguin due fede Santagandic,
eta Eliz Ama Santaren barrutietatic, ta ez due protchuric Jaunac gure oneraco
eguin dituan ontarte, edo mesede guciaz; oec alabaina betico bicitza
doatsuarequin batean prestaturic dauzca gure Jaun Jaungoicoac, Jaun
beraren umeen içatea, duenençat, ez besterençat. Eta içate miragarri onetara
deitu cinduan, eta alcha bere fede, ta legue Santara, edo berbera dana
bataiora deitu cinduanean. Ontarte, ta doai onec garaitzen ditu gaineraco
guciac, dio S. Leonec. Omnia dona echcedit hoc donum.
Ontarte, edo mesede au da gainera onra, ta ondasun gucien asiera, ta
cimendua. Oroi çaite, cristaua, cein urricarria, ta doacabea arquitzen cinan,
Jaunac bataioco Sacramentuarequin bere fede, ta legue Santara ecarri
cinduan artean. Loitua ceunden Adanen becatuarequin. Arquitzen cinan
ceruraco escu gucia galduric, Jaunaren aserre, ta madaricacioaren azpian, eta
etsai galgarriaren mendean. Oroi çaite era berean bataioco
Sacramentuarequin çugana etorri ciran onraz, ta ondasunaz. Garbitu cinduan
Adanen becatuaren manchatic. Gainçutu cinduan olio, ta balsamoarequin
Erregueen eran, aditzera emateco ceruco Erreinuaren jabegai cinala. Eman
ciçun graciaren soineco ederra. Aita Eternoac artu cinduan bere umetzat,
Jesu-cristoc artu cinduan bere senidetzat, eta Espiritu santuac bere
Esposatzat, ta jarri çan çure biotzean çure guiari. Aditzen deçu, cristaua,
norainoco onrac, eta ondasunac çugana etorri ciran bataioco
Sacramentuarequin? cer da au, cristaua, çuri, ta niri onembeste onra ta
ondasun eman gure Jaun onac, eta gu ain esquergabeac gure onguile andi
onençat! çu Jaungoico beraren Seme, ta adisquidearen goiendean jarria? Ala
eracusten digu S. Joanec. çu Jesu-cristoren senide eguina? Ala dio S. Pauloc.
çu Espiritu Santuaren Esposa, bicilecu, eta Eliça içateco edertua, ta
apaindua? Ala dio S. Pauloc berac. Ta çu alaere bicitu cera daquiçun eran?
Baina ez gaitecen gueiegui onetan gueratu. Esan ditugun ondasun oec ececic
beste gueiago-ere etorri çaciquitzu bataioco Sacramentuarequin. Bataioan
bertan apaindu cinduan Espiritu Santuac bere doaiaquin, eta çugan ichuri
cituan fedea, esperança, caridadea, eta beste birtuteac; eman ciçun beste
Sacramentuac arceco escua; ta çuri ceruraco bidean lagunceco ipini cituan
legueco Ministroac, bere itz Santua, Ejemplo onac, eta atzenean, çuc çure
emengo deserri au uzten deçuneco, çuretzat prestatua dauca betico bicitza
doatsua, betico ondasunac, eta atseguin contentuac. Ona nola Jaunac çu bere

136
fede, ta legue Santara deitu çaituan eran deitzea dan onra, ta ondasun gucien
cimendua, ta asiera.
Ta nondic çuri, nondic niri onembat ontarte, edo mesede? Unde hoe
mihi? Ez eguiaz çure aurrecoetatic, oetatic ez deçu alabaina becatuan sortua,
ta ciquindua içatea beste gauçaric, Dabidec cion beçala. Ecce enim in
iniquitatibus conceptus sum, et in peccatis concepit me mater mea. Ez deçu
onra, ta mesede au çure obra onacgatic; etzinan alabaina gai, ta etzenduan
eçagueraric-ere obra onac eguiteco bataioa artu cenduanean; ta eçaguera içan
bacendu-ere nola obra onac eguin cinçaquean fedearen arguiric gabe, ta
becatuz loitua ceundela? Ez deçu onra, ta mesede au cristau-errian jaio
ceralaco, asco, ta asco alabaina jaio içan dira, ta jaiotzen dira cristau-errietan,
eta ilcen dira bataioa, ta bataioarequin datocen ondasuna iritchi gabe. Nondic
bada, critaua, nondic çuri, ta niri onembeste onra, ta mesede? Ecin conta al
dira Jaunac onra, ta mesede eguiten ez dienac, eta betico galcen diranac. Ta
çuri, ta niri eguin digu onra, ontarte, ta mesede au? Nondic ote ditugu bada
ondasun oec? Ez gaitecen necatu, Jaunaren ontasunez, eta urriquimentu
utsez degu au gucia. Esan deçaquegu S. Paulorequin: Jaunaren graciaz, ta
doaiez naiz naiçana. Gratia Dei sum id quod sum. Ecusten deçu, nolaco
ontarte, edo mesedea dan, Jaunac bere fede, ta legue santara deitzean eguin
diçun, ontarte, edo mesedea? Ai! au guc ongui eçagutu baguendu, besteric
içango çan gure bicitza! cer eguin al deçaquegu? cer S. Joanec diona baicic.
Oroi çaite, esaten digu, nondic erori, edo amildu cinan, biur çaite cere
Jaunagana. Memor esto ilaque unde echcideris, et ague paenitentiam.

BIGARREN PENSAMENTUA

Nola artu cinduan Jaunac bere fede, ta legue santara?


Ezta erlijioco ordenetan inor ere arcen, aguincen ezpadu, autu duan
ordenaco eguin bideai contuz erançutea; ta era berean eztu Jaunac, edo
Jaunaren Eliçac bere fede, ta Legue Santara inor-ere arcen, aguincen ezpadu
Legue onec escatzen duan eran bicitzea, ta dituan eguin-bideai ongui
erançutea. Urlia esaten dio bataioa arcera dijoan bacoitzari Eliz Ama Santac,
cer escatzen dioçu Eliçari? Quid petis ab Ecclesia? çure ordez erançun çuan
Aita-ponteac, fedea escatzen cenduala. Galdetu ciçun berriz: Fedeac cer
ematen diçu? Erançun cenduan: Bicitza beticoa. Orduan esan ciçun Eliçaco
Ministroac: nai badeçu bada betico bicitza doatsuan sarcea, gorde itzatzu
aguinte oec: amatuco deçu çure Jaun Jaungoicoa çure biotz guciaz, çure
anima guciaz ta çure adimentu guciaz; ta amatuco deçu çure lagun urcoa cere
burua beçala. Diligues Dominum Deum tuum ech toto corde tuo, et ech tota
anima tua, et ech tota mente tua, et prochimum tuum sicut te ipsum. Bi
Aguinte oetara biurcen dira cristauaren eguin bide guciac; oec gordetzea
escatu ciçun Eliz Ama Santac, ta etziçun Eliçan sarcen utzi au aguindu artean.

137
Baina nola ecin gorde ditezquean Jaunaren legue Santaco eguin bideac,
aldeguiten ezpada, Demonioac, eta onequin batean munduac, eta araguiac
prestatzen dituen, becaturaco bide, eta periletatic, galdetu ciçun Eliçac: Urlia,
itza ematen deçu gaurdanic betico ucatzeco, ta utzitzeco Santanas?
Abrenuntias Sathanae? Bai ala aguincen, eta itza ematen det, erançun
cenduan. Abrenuntio. Galdetu ciçun bigarren aldian: urlia, itza ematen deçu
betico utzitzeco Satanasen lan, gaiztaqueria, ta becatuac? Et omnibus
operibus ejus? Baietz erançun cenduan. Abrenuntio. Galdetu ciçun irugarren
aldian. Itza ematen deçu betico utzico dituçula, ta orain bertatic utzitzen
dituçu Satanasen çoraqueriac becaturaco bidea, ta perila dacarten gauça
guciac? Et omnibus pompis ejus? Baietz erançun cenduan. Abrenuntio. Era
onetan betico adio eguin cenien Deabruari, munduari, ta araguiari, edo oen
atseguin liçun guciai, S. Ambrosioc dionez. Renuntiasti Diabolo, et operibus
ejus, renuntiasti mundo, luchuriae, ac voluptatibus ejus. Aditzera guri
emateco eman guinduan itz oen indarra ilacquin bat eguiten gaitu S. Pauloc.
ila dagoan batec eztu beguiric çabalcen becaturaco bidea ematen duen gauçac
ecusteco; eztu mingaina itz loiaquin ciquincen; ez du escuric, oinic, ta
gorputzic muguitzen gaitzeraco: eta auche beçala gueratzen da cristaua,
bataioraco aguindu çuanez. il cinaten Jesu-cristorequin, dio S. Pauloc; ta il
ececic obiratuac gueratu guinala gainera, esaten digu. Consepulti enim sumus
com ilo per baptismum in mortem. Au gucia aguinduric, ez bestela, artu
cinduan, cristaua, çure Jaunac bere fede, ta legue Santara, edo bataiora; ta
bataioco ura eman ta bereala ipini ciçuen çapi çuri bat esaten ciçuela: ar
eçaçu soineco çuri au: eramango al deçu becatuaren loiez ciquindu gabe Jesu-
cristoren jarlecuaren aurrera, iritchi deçaçun betico bicitza. Ipini ciçuen
atzenean argui eracequi bat, aditzera emateco Jaunaren aguinduac, ta obra
onac eguinaz argui eguin, ta echemplo ona eman bear deçula lagun urcoen
artean.
Ona, cristaua, nola artu cinduan Jaunac bere fede, ta legue Santara.
Ona cer aguindu edo cer itz eman cinduan. Ongui: ta çure, ta nere bicitza içan
ote da eman guinduan itzai dagoten beçalacoa? Aguindu cenduan, amatuco
cenduala çure Jaun Jaungoicoa çure biotz guciaz, çure anima, ta adimentu
guciaz, ta bicitu cera Jaunaren aguinduac eguin naigabe, ta Jaungoicoaric
ezpaliz beçala. Aguindu cenduan çure lagun urcoari ongui nai içatea. cere
buruari beçala, ta au eguin ordean eguin dituçu, nortaqui, cembat
tcharqueria, ta bidegabe lagun urcoen contra dala itzez, dala obraz, dala
gogoz. Aguindu cenduan, contuz gordeco cinduala Jaunaren, eta Eliçaren
Mandamentuac, eta ezta gucien artean batere autsi ez deçunic. Aguindu
cenduan Deabruaren, munduaren, eta araguiaren lan, eta laçoetatic betico
aldeguitea, ta oei jarraitzea içan da çure atseguin-contentu gucia. O!
itsumenarn içugarria! Pensa deçagun gutchi bat gauz oen gainen.
Lenengo pensamentua: nolaco ontarte, ta mesedea dan, Jaunac bere
fede, ta legue Santara deitzean eguin diçun, ontarte, edo mesedea. Au da
Jaunaren ontarte, eta doai gucien artean andiena. Au da onra, ta ondasun

138
gucien cimendua, ta asiera. Ta au da atzenen, Jaunaren ontasunez, ta
urriquimentu utsez deçun ontarte, edo mesedea.
Bigarren pensamentua: nola artu cinduan çure Jaunac bere fede, ta
legue Santara? au da, cer itz eman bear içan cinduan onetaraco? Apaiz bat,
Erlijioco ordenaren batean bici dan bat, ecusten badeçu, edo aditzen,
liçunquerietan dabilela, arritzen cera, eta bidez alaere. cergatic ote? ceren
Apaiçac, eta erlijosoac eren bicimodua arcean aguindu çuen beti betico
aldeguitea gauz orietatic. Eta ezta arritzeco gauça, bataioan aguindu
cenduana aguinduric, çu fedegabeen eran, eta are gaizquiago bicitzea?
(Emen gutchi bat egon bear da ichilic gauz oen gainean pensatzen).

FRUTUA

Bi pensamentu oetatic atera bear dituçu frutu oec. Lenengo frutua.


Lotsa gaitecen Jaunaren aurrean gure esquergabequeria içugarriaz, eta eguin
deçagun negar gure oraindainoco bicitza gaiztoaz. Bigarren frutua, ar eçaçu
bertatic confesio on bat eguiteco, ta aurrera becatutic, ta becatuaren
bideetatic betico aldeguiteco asmo osoa. Irugarren frutua: ongui
confesatzeco, ta aurrera ez biurceco gracia iritchi deçaçun ar eçaçu çure
bitartecotzat Birjina guztiz Santa dolorez betea. Atoz Birjina beraren onran,
atoz contuz bederatzi urren onetara. Goacen orain ongui confesatzeco
prestaera icastera, ta eguitera.

OgueI TA AMARGARREN ERAcUSALDIA

Atzeneco eracusaldico gaiaren beraren gainean.

Benedictus Deus, et Pater Domini nostri Jesu-chti, qui secundum


Misericordiam suam magnam regueneravit nos in spem vivam. 1. Petri cap. 5

Eguin çuan gure Jaungoicoac Adan, eguin çuan Eba ta biac eguin cituan
bere ceruraco. Eguin orduco eman cien biai lurrean bici ciran artean ongui
içateco bear çuena; bada eman cien lurreco Paradisua, ta ceruco inocencia,
justicia orijinala, ta gracia. Baçuen Paradisuan, doaric alaere, Adanec, eta
Ebac, jateco, edateco, ta gauça gucietaraco nai adina, baita ascoz gueiago ere.
Etzuen gaitzeraco macurtasunic batere, ta gauz onac aisa, ta erraz eguin
citzaqueen beren inocencian, ta çuen graciarequin batean. Era onetan
bicitzera gure lenengo Gurasoac, jaunac ongui ceritzanean, eramango cituan
bere cerura eriotzaren atzaparretan erori gabe, ta emango cien betico
atseguin-contentu ta gloria. Ta au bera guertatuco çan Adanen
ondorengoaquin, oec ongui bicitzen baciran, ta contatuac içango ciran oen
artean gaitzeraco ciranac. çori onecoac gu baldin Adan ta Ebac eguin içan

139
balue beren Jaunaren esana; baina utseguin çuen gure lenengo guraso oec
Jaunac debecatu cien fruta jaten çuela: galdu çuen Jaunaren
adisquidetasuna, ta justicia orijinala: galdu çuen ceruraco çuen escu, ta
deretcha, ta beratic asaldatu ciran len lo, edo ilac ceuden gaitzeraco grina, ta
pasio anima galgarriac. gueratu ciran ceruco ateac, becatu jatorrizco onequin
itchiac, Adanençat, ta onen ondorengoençat.
Baina oneguia da gure Jaungoicoa gaitz onen andia sendatzeco bidea
ucatzeco. guiçonaren oquer andi au çucenceco bidaldu çuan mundura bere
Seme bacarra, ta Seme onec guiçonaren jancia arturic, ta gurutze batean
aimbeste nec-oinace ta pena igarotzen çuela, ta atzenean bere bicitza ematen
çuela, eguin cituan bere Aitaren, ta guiçonaren arteco paqueac, ta idiqui
cituan lau mila ta gueiago urtean itchiric egon ciran ceruco ateac beragan
sinistu, ta beraren legue garbi-çucena gorde nai duenençat. Jaunac siniste
onetan ta bere legue garbira deitu içan gaitu nere cristauac, ta onetan eguin
digun ontarte andiaren gainean içango da nere gaurco itzaldia. Adiracico
diçuet aurrena, cer nolacoa dan ontarte, edo mesede au. Bigarrena: Jaunaren
siniste on, ta legue garbia arcean cer aguindu degun; ta atzenean ce eguin
bear degun gure Jaunaren guganaco onguinai, ta amorioari erançutzeco.

§ I.

çure Jaun Jaungoicoac bere ontasun, ta misericordiari beguiraturic


deitu çaitu, cristaua, bere fede Santara, ta legue eder garbira. Ta badaquiçu,
cristaua, cein andi, ta miragarria dan çuri onetan çure Jaunac eguin diçun
ontarte, edo mesedea? Badaquiçu cer onguinai, ta amorioa çor dioçun Jaun
berari? Edo oroitu cera çure onguile on Jesus maiteari alic umilquiena
esquerrac emateaz, ontarte au cere gogoan darabilçula? Norc sinits leçaque
ozta ozta oraindaino çure çor oneçaz oroitu cerala? Au bera emendic aurrera
guertatu ez daquigun beguira eçaçu Jesu-cristoren sinistean ta legue garbian
egotea cein gauça bearra, ta dignidade andia dan. Beguira-eçaçu guero
ontarte au ucatu diela Jaunac ecin conta al Anima çu baino ascoz leialago
içango ciranai. Beguira eçaçu atzenean ez deçula çori on andi au cere irabaciz,
edo çure gurasoacgatic, baicic çure Jaunaren misericordia, ta graciaz. Au
gucia ecusi ezquero içango degu bideric asco Jaunaren aurrean lotsatzeco.
Idiqui cituan Jesu-cristoc, eguia da, idiqui cituan bere eriotzarequin
ceruco ateac, baina idiqui cituan bere siniste, ta legue garbi ederra artu ta
Jesus beraren marcarequin arquitzen diranençat. Ez dago ceruraco bideric, ta
ez dago ceruraco irabaciric Jesu-cristoren siniste, ta legue gabe; galdu çuan
alabaina guiçonac becatu jatorrizcoarequin ceruraco escu guztia, ta graciaren
içate ederra, ta escu, ta içate au iristeco berriro jaio bear du bataioco
Sacramentuan, ta Sacramentu onequin biurcen çaizca ceruraco escua, ta
graciaren içate ederra. Salbatuco da dio S. Marcos Ebajelistac, sinisten ta
bataioco Sacramentua arcen duena; baina betico galdua içango da, sinisten ez

140
duena. Berriro jaiotzen ez dana, dio S. Juan Ebanjelistac, uretic, ta Espiritu
Santuagandic, ecin sar diteque ceruco Erreinuan. Ez dago salbatzeric ezpada
Jesu-cristoren icen Santuan, siniste, ta leguean. Non est in alio aliquo salus
(Actor. 4). Ecusten deçu cein gauça bearra dan Jesu-cristoren siniste, ta
leguean egotea cerura nai duanarençat? Ta ote daquiçu cein dignidade andi,
ta goia dan legue onetaco içatea? Da cristaua dignidade bat, çuri ematen
diçuna Jaungoico beraren Semearen icena, ta içatea S. Juanec dionez: Ut fili
Dei nominemur et simus. Da Jesu-cristoren beraren senide içatea, ta Jesu-
cristorequin berarequin ceruco Erreinuaren heredero gueratzea. Haeredes
Dei cohaeredes chti. Ta içanic cristauaren içate au onen andi-miragarria, gu
alaere deitzea dignidade onetara! cer ontarte, edo mesedea ez diogu onetan
çor gure onguile ecin onguileago Jesus maitagarriari?
Ontarte au ucatu die ecin conta al bataioric gabe ilcen-diranai. cembat
aur ilcen dira munduaren lau bazterretan bataioco Sacramentua gabe?
cembat cristau errietan beretan? Oraindaino onela il, ta aurrera ilco diranac
içango dirala gutchiena, dio Alapide guiçon jaquinsuac, mila miloi. Nondic
datorquiçu bada, cristaua, çuri, nondic niri oetaco bat ez içatea? nori çor
dioçu, ezpada çure Jaunaren misericordiari? Ta bataioric gabe il diran ta ilco
diran aurrac onembeste gutchienean içango badira, cembat, ta cembat miloi
içango ote dira federic gabe oraindaino il diranac, ta munduaren
azqueneraino ilco diranac? cembat Asian, African, American, ta Europan
bertan? cembat aen artecoac içango ciran Jaunarençat gu baino leialagoac,
contu obearequin birtutearen bide eder garbiari jarraituco cioenac? Ta alaere
aec utzi cituan Jaunac, ta uzten ditu bere siniste, ta leguera ecarri gabe, ta
guri, nere cristauac, guri eman digu içate, ta dignidade miragarri au? Ecusi
eçaçue, dio S. Joanec, ecusi eçaçue nolaco onguinai, ta amorioa aguertu digun
Jaunac, ematen digula Jaungoico beraren Semeac deitzea; ta ez deitzea
bacarric, baita içatea-ere. Videte qualem charitatem dedit nobis Pater, ut fili
Dei nominemur et simus (Cap. 13). Beguira eçaçu ongui cristaua, cer ontartea
çor dioçun Jaunari, ceren Jesu-cristoren siniste, ta legue garbira deitu
çaituan.

§ i.

Baina ontarte ain andi, ta dignidade onen goiac nai ta ez, esan oi dan
beçala, berequin ecarrico ditu bere eguin bear andiac. Ote daquiçu çuc
cristaua, cer eguin bear diran oec? Ote daquiçu cer aguindu cenion Eliz Ama
Santari ceruaren, ta lurraren, Aingueruen, ta guiçonen aurrean? Oroitu ote
cera, çure bataioco egunean emandaco itzaz? Ez noasqui çure oraindainoco
bicitzac dionaz. Jaquin deçaçun bada cer aguinduric arquitzen ceran egun
artatic ecusi eçaçu benic bein cer guisatan, ta nolaco ceremonia Santuaquin
artu cinduan Eliz Ama Santac bere umeen artean. Ecusi eçaçu guero bataioan
aguindu deçunari erançuteco certara beartua arquitzen ceran, eta arrituric

141
noasqui esango deçu: ez dala çugan oraindainocoan cristauaren ancic içan
çure bicimodu, ta azturetan.
Lenengo ceremonia Santua içan çan Aita, ta Ama Pontecoac çurequin
batean Eliçara etorcea, çure ordez erançuteco eguiten diran galdeai, ta çure
icenean aguinceco aguindu bear dan guztia. Emendic Aita, ta Ama Pontecoac
beartuac gueratzen dira aurrai gurasoen faltan dotrina eracustera, dio Santo
Tomasec. Bigarren ceremonia da icena ipincea, ta onela bataiatua gueratzen
da Jesu-cristoren Soldadescan sartua munduaren, Deabruaren, ta araguiaren
contra guerra eguiteco. Irugarren ceremonian galdetu ciçun Eliz Ama
Santaren icenean Apaiçac: cer escatzen dioçu Eliçari? çuc orduan ecin
erançun cençaquean, baina çure ordean erançun çuan çure Aita ponteac:
escatzen cenduala fedea, ta fedeac ematen duala bicitza beticoa. Laugarren
ceremonian aiceman çuan Apaiçac çure aurpeguira aienatzeco çure biotzetic
etsaia, Espiritu Santuaren jarlecu, ta Eliça bat eguinic guera cindecen. Irten
adi, aguindu cion Apaiçac etsaiari, irten adi onegandic Espiritu enas ciquina
ta eguin guioc lecu Espiritu Santu consolatzaileari. Echi ab eo immende
Spiritus, et da locum Spiritui Sancto Paraclito. Bostgarren ceremonia içan çan
çure bularrean gurutze Santuaren sinalea eguitea, lotsa etzaitecen, cristaua
içateaz, ta cristauac guerala aguerceaz. Seigarren ceremonia da: gatz
bedeicatua çure aoan sarcea, oroi cindecen Jaunac bataioan eguin ciçun
ontarteaz, ta oroipen onequin contuz icasi ceneçan ceruco jaquiundea, edo
çure bicitza gordetzea becatuaren usteldasun guztietatic. çazpigarren
ceremonia içan çan estola bat gainean çuri ipincea, ta onela Eliçan sarcea,
aditzera eamten çatzula, cristauac içan bear duela Jaunaren bicilecu, ta
Etche. çorcigarren ceremonia içan çan tchistuarequin eguitea çure sudur, ta
belarriac, aec idiquiac iduqui ditzatzun Jaunaren itza, ta ceruraco gauçac
aditzeco, ta çure bicitza onarequin birtutearen usai goçoa çabalceco.
Bederatzigarren ceremonian, bataioa emateco aurrean, galdetu ciçun Eliz
Ama Santac cere icenez: Urlia: ta ucatzen deçu Satanas? Abrenuntias
Sathanae? Bai, ucatzen det, çure icenean erançun çuan Aita ponteac, edo an
ceudenac. Abrenuntio. Ucatzen, ta betico uzten dituçu Satanasen eguiteco
guztiac? Et omnibus operibus ejus? Ucatzen ditut, erançun cenduan.
Abrenuntio. Ucatzen dituçu, ta betico uzten Etsaiaren çoraqueria, ta pompac?
Eta monibus pompis ejus? Ucatzen ditut, erançun cenduan. Abrenuntio.
Amargarren ceremonian gainçutu cinduen bularrean, ta espaldetan cristaua,
ta olio Santuarequin, onetan adirazten çala çure Anima bataioco
Sacramentuan gainçutzen çala Jaunaren gracia, ta ceruco doaiaquin, ta
Espiritu Santuaren presenciarequin. Amaicagarren ceremonian ipini ciçuen
buruaren gainean eun tchuri bat, aditzera ematen citzatzula Adanen jaunci
çarrac, ta becatuaren çatar pusca guztiac utziric, jauncitzen deçula graciaren
soineco çuri ederra, jaunci berarequin mancharic gabe aguerceco contuetaco
egunean Jesu-cristoren aurrean. Accipe vestem candidam, quam
immaculatam perferas ante Tribunal Domini Jesu-chti. Atzenan galdetu

142
ciçuen: Vis baptiçari? Urlia: era onetan, ta cristauari dagozcan eguimbide
oequin nai deçu bataioco Sacramentua arcea? Baietz, esan cenduan. Volo.
Ona, cristaua, nola cer guisatan artu içan cinduan Eliz Ama Santac bere
umeen artean. Baina cein gutchi oroitu ceran çu cer aguindu cenduan
cristauaren içate ta dignidade andi au artu cenduanean! Ençun naçaçu gutchi
bat arreta andiarequin, ta eçagutuco deçu cein gauz andiac aguinduric
çauden. Aguindu cenduan benic bein Jesu-cristo gure Maisu, ta Eracuslea
gurutzean arançaz, ta ilcez josiric ilçan eran, çu ere becatu diran gauça
gucietaraco bicico cinala gurutzean josia, ta ila beçala. ila araguiaren atseguin
loiac dacaizten itzeguite, beguiratze, ucuitze, jaunci arro gucietaraco. ila
birau, juramentu, lagun urcoari becaturaco bidea emate, ta jan edan
gueieguietaraco. ila besteri calte eguiteco dala bicitzan, dala ondasunetan,
dala honra, edo faman. Adi eçaçu cer dion S. Paulo Apostoluac Jesu-cristoren
ume eguiazco diranac gurutzeficatu due beren araguia bere grina macur, ta
gura gaiztoaquin: Qui autem sunt chti carnem suam crudificherunt cum vitis,
et concupiscentis suis (Cap. 5 ad Galat). Jesu-cristorequin gurutzean josiric
nago, dio Apostolu berac: bici naiz, baina ez naiz ni nerau bici, bici da nigan
cristo. chto. confichus sum cruci: vivo jam non ego, vivit vero in me chtus
(Cap. 2 Ad Galat). Ta oraindic are gueiago dio Apostolu berac, esaten
duanean: bataioco Sacramentuan gueratu guerala Jesu-cristorequin batean
obian sartuac ilac beçala içateco munduaren, Demonioaren, ta araguiaren
gaucetaraco. Consepulti enim sumus cum ilo per bautismum in mortem (Ad
Romanos cap. 6). Ongui: ta non dira egungo egunean cristau oec? Non dira
Jesu-cristorequin gurutzean josiac, ta obian sartuac ta ilac beçala bici diranac
munduaren, etsaiaren, ta araguiaren gogaeta gaiztoetaraco? Atocea çu
birauguilea, edo juramentuac erraz eguiten dituçuna: atocea çu guiçon cere
ume, ta familiari naigabez betericaco bicitza ematen dioçuna, çure
alferqueria, çure edan, ta berandu etcheratzearequin: atocea çu nescatch cere
jaunci arro, cere ibilera arin, ta modu gaiztoaquin Demonioaren beraren
maisu içan çaitezqueana: atocea çu gazte edo çar cere itzeguite loialaquin
lagun urco ascori becaturaco sarea çabalcen dieçuna: çure bicimodu ori da
bataioco Sacramentuan aguindu cenduana? certan iguerrico çatzu cristaua
ceran, edo jentil fedegabecoa?
Aguindu cenduan gainera bataiatu cinanean, cere grina, ta pasio
tcharrac ucatzea. Etzenduan aguindu grina macurric ez içatea: ceren oec
becatu jatorrizcoaren ondoren gurequin jaio, ta gurequin bicitzen dira, ta
bataioco Sacramentuac becatu jaiorrizcoa quencen badu ere, uzten du gugan
gaitzeraco macurtasuna, ta gauz onetaraco naguitasuna. cer aguindu
cenduan bada bataioan? Aguindu cenduan grina tcharrac ilduratzea, ta beti
contra eguinaz, escatzen duena ucatuaz, escuratzea, ta ecitzea. Nere ondoren
etorri nai duanac, ucatu beça bere burua, esaten digu Jesu-cristoc, ta jarrai
beguit. Quicumque vult post me venire, abneguet semetipsum, et sequatur
me. Mira eçaçu, cristaua, miratu ongui çure bicitza, ta galde guioçu cere
buruari: Urlia: non, ta certan arquituco det nic çugan cristauaren sinaleric,

143
edo arrastoric tchiquiena-ere? Arquituco ote det, nere grina, ta pasio gaiztoac
garaitzeco arreta, ta contu cinçoan? Ah! baldin alde onetatic nere buruari
beguiratzen badiot, ez da nigan arquitzen cristauaren ancic! Nic alabaina nere
grina macurrac escuratzeco contu eguin bearrean ez det deretcharic galdu oec
gura duena eguiteco, oec bazcatzeco, ta nere Anima, ta beste ascorenac
galceco!
Aguindu cenduan gainera, cristaua, aguindu cenduan bataioco
Sacramentuan biotzez ucatzeco, ta uzteco munduco ondasun, atseguin, onra,
ta gauça guciac, berenez gaiztoac ez içan arren, contentu bici cerala çure Jaun
Jaungoicoa çurea içatearequin. Ez digu escatzen gure Jaunac, ondasunic ez
içatea, atseguin-contenturic batere ez arcea, onraric gabe bicitzea. Ez; baicic
aguincen digu gure biotzac ez ipincea gauz oetan, baicic ontasun neurrigabea
dan gure Jaunagan. Ala eracustn digu gure Salbatzaileac. Omnis ech vobis qui
non renuntiat omnibus quae posidet, non potest meus esse Discipulus (Luc.
c. 14). Bataioco Sacramentuan eman cenduan itz oni ongui erançuteco alaco
sasoiean gorde bear deçu çure biotza, non prest egon bear deçun ondasun
guztiac, atseguin-contentu guztiac, itz batean guztia uzteco çure Jaunaren
leguea ez ausitzeagatic. Biotzeco sasoi au, ta era onetan prest bicitze au
adirazten digu San Paulo Apostoluac, esaten digunean: Emazteac dituenac,
içan bitez ezpalitue beçala: Qui habent uchores tanquam non habentes sint.
Nequez, ta negarrez bici diranac, negar gabe bici balira beçala, ta atseguin-
contentuen artean bici diranac atseguinic arcen ezpalue beçala. Et qui fient
tanquam non flentes, et qui gaudent tanquam non gaudetes. Eta erosturac
eguiten dituenac, gauçaric ezpalue beçala, ta munduco gauçaz usatzen duenac
usatzen ezpalue beçala. Et qui emunt tanquam non posidentes, et qui utuntur
hoc mundo, tanquam non utantur (1. Ad Corint. cap. 7). Ecusten deçu, anima,
nolaco sasoiean iduqui bear deçun çure biotza berenez becatu ez diran
gaucetan ere? Ta necatu cera inoiz aguinte au cein andia dan eçagutzen?
Ondasunen artean bici, ta oei biotza ez itsastea: atseguin-contentuen artean
egon, ta oetan biotza ez ipincea: onra, ta estimacioac içan, ta ezpalira beçala
oen artean igarotzea, da nere cristauac gauça guztiz andia, ta miragarria: da
gauça Jaunaren lagunça ta gracia gabe iristen ez dana: ta da cristau gutchic
bear dan eran eguiten duena.
Adiraci ditugun gauça oeçaz gainera aguindu cenduan Bataioco
Sacramentua artu cenduanean çure Jaun Jaungoicoa biotz osoz, ta guztitic
maite içatea, ta Jaunaren ontasun onegatic çure lagun urco guztiac, baita oen
artean etsaiac-ere. Aguindu cenduan çure Jaunaren aguinte guzti guztiac
leialqui gordetzea. Biotz guztitic Jauna amatzeco, ez da asco aoaz esatea
amatzen deçula Jaun bera. Aimbesteraino Jaungoicoaren ontasunagana jarri
bear due gure biotzac non prest egon bear duen Jauna ez uzteco, ta ez
ofenditzeco ez ceruagatic ta ez lurragatic, ez goiagatic ez beagatic, ez
bicitzagatic, ta ez eriotzagatic. Mira eçaçu cristauac çure biotz ori, ta ecusi
eçaçu era onetan eguiaz bere Jaunagan jarria egon ote dan oraindainocoan, ta
arquitzen ote dan orain bertan ere. Ai! nere cristauac, nola egongo ciran sasoi

144
eder onetan, ta onembesteraino Jaunaren ontasunagana etzinac gure biotzac:
baldin dan aserreric tchiquiena, becaturaco itz, edo beguiratze bat, inor
ainçat arce bat, erregalotcho bat asco içan bada çure biotza bere Jaunaz
aztutzqueo, ta edocein gauça macur esateco ta eguiteco? Ez da ez ezpata
bularrean ecustearen bearric içan çuc çure anima, ta çure Jaun Jaungoicoa
utziric gogoac eman diçuna eguiteco.
Ona, nere cristau onac, cein gauz andiac aguindu ditugun cristauaren
dignidade goia artu degunean. Andiac dira berenez, baina baldin beguiratzen
badegu contuz: guerala Jaungoico beraren Semeac, Jesu-cristoren senideac,
ta ceruco Erreinuaren herederoac: baldin oroitzen baguera cristauaren
dignidadea arcean, gueratu guinala Espiritu Santuaren graciaz ta doaiez
gainçutuac, ta Espiritu Santuaren bicilecu içateco consagratuac; au guztia
ongui beguiratzen badegu, norc eztacus, cein bicitza garbia, ta cein santidade
andia escatzen digun cristauaren dignidadeac, ta nic adiraci ditudan gauça
guciac ez dirala gueiegui oni erançuteco? Eztaquiçue, esaten digu San Pauloc,
ez daquiçue, çuec ceratela Espiritu Santuaren Eliça, edo Temploac? Nescitis
quia membra vestra templum sunt Spiritus Sancti? Au onela da, cristaua? Ta
au onela içanic, bicitu cera çuc daquiçun eran? Au onela, ta çure confesio ta
comunio oriequin, ara ona ibilcearequin, uste cenduan cristaua cinala, ta
cristauaren eguimbide guztiai erançun ceniela? Eçagueçaçu bada orain asco
badira-ere cristauaren icena duenac, gutchi dirala cristau içatea cer dan ongui
beguiratzen duenac.

§ i.

Nere Jaun Jaungoicoa! cein on, ta onguile maitagarria ceran çu


neretzat! Mila esquer Jauna ceren çure odol preciotsuarequin erosi, ta çure
siniste on, ta legue garbira deitu naçun. Nondic niri nere Jaun Jaungoicoaren
Seme, ceruco Erreinuaren heredero, ta nere Jesus maitagarriaren senide
içateraino alchatze au? Nondic niri onembat dignidade aimbeste miloi uzten
dituçula fedegabetasunaren gau ilunean? cer eguin al neçaque nic Jauna, çure
ontasun, ta Misericordia gueiegui oni erançuteco? Quid retribuam DOmino
pro omnibus quae retribuit mihi?
Jauna gutchi da nic eguin al guztia, çugan dedan çor andi oni
erançuteco, baina alaere eguin uste det emendic aurrera çure lagunçarequin
bat, çuc nigandic nai deçun gauça bat. Eguingo det Jauna bertatic aleguina
nere oraindainoco esquergabequeriac Penitenciaco Sacramentuan
deseguiteco. Garbituco det Jauna, nere biotz au, ta prestatuco det Espiritu
Santuaren jarlecu içan dedin: ta bici naiçan gau egunetan aztu ez nadin nere
çor andi oneçaz, artuco det, Jauna, urtean egun bat bataiatu ninçanean eguin
cenidan ontarte andiaz oroitzeco, ta il arte gucian çor diçudan amorioari
erançuteco eguingo det çure legue Santac escatzen duan bicitza garbi, eder
bat. Amen.

145
OgueI TA AMAIcAGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten da asco edo gutchi ote diran salbatzen diran cristauac.

Domine, si pauci sunt, qui salvantur? Luc. 13.

Ecusi deçu, cristaua, aurreco egunetan, cein gauça andietaraco eguin


cinduan çure Jaun Jaungoicoac; edo eguin cinduala bera eçagutzeco,
amatzeco, serbitzeco, ta guero beticotasun gucian berarequin batean doatsu
ceruan içateco. Ecusi deçu, cein neurri miragarriac artu dituan Jaunac çuri
bilaerazteco çure betico çori ona, ta bicitza doatsua. Au gucia eguin gure alde
gure Jaun onac! ta alaere Adanen umeac bici dira bici diran eran? Ai!
Aldeguin due guciac, esan deçaquegu Dabid Santuarequin, aldeguin due
betico çori onaren bidetic, eta galdu dira Jaunarençat. Omnes declinaverunt,
simul inutiles facti sunt. Beguirautric munduari eguin diteque bein batean
Jesu-cristori eguin cioen galdea: Jauna, esan cion batec, gutchi ote dira
ceruratzen, edo salbatzen diranac? Si pauci sunt, qui salvatur?. Galde oni
nagocala beguien aurrean ipini nai dizquitzut bi pensamentu.

LENENGO PENSAMENTUA

Asco, edo gutchi ote diran Adanen ondorengo gucien artean salbatu, ta
salbatzen diranac?

Gure Jaun Jaungoicoac eguiaz nai du, dio S. Pauloc gucioc salbatzea:
Deus omnes homines vuli salvos fieri. cer eguin eztu bere nai onequin gucioc
ceruraco bidean sar-erazteco, ta gucioc cerua irabaci deçagun? Baina nola
guiçonari eman cion gaitzeraco, ta oneraco escua, etzion quendu nai içan escu
au, dio S. Agustinec. Emendic dator guiçon esquergabeac, bere Jaun
Jaungoicoa amatu, ta serbitu ordean, Jaun bera utzitzea, bere gura tcharrai
jarraitzea, ta becatura dabilela, galcea betico bicitza doatsua. Baina guiçonac
leialqui gordetzen baditu Jaunaren aguinteac, ta contuz jarraitzen badio Jaun
beraren legue Santari, onec iristen du betico çori ona. Era onetan betico çori
ona iristen duenac, edo salbatu, ta salbatzen diranac asco, ta asco dira
Adanen ondorengo gucien artean. Au aditzera eman çuan Dabidec esan
çuanean: contatuco ditut, eta ondar-aleac baino ugariago içango dira.
Dinumerabo eos, et super arenam multiplicabuntur. Au bera aditzera
emango cigun S. Juanec cioenan: ecusi nuan talde andi bat jende-mota
gucietatic, ecin inorc-ere conta ceçaquean adinecoa. Vidi turbam magnam,
quam dinumerare nemo poterat ech omnibus guentibus. Baina asco, edo
gutchi ote dira betico galdu, ta galcen diranen aldean? Tchit gutchi, nere

146
cristauac, tchit gutchi, eta eguia au eçagutzeco asco da munduari bere
jaiotzatic onera beguiraldi bat ematea. Nola bicitu ote çan mundua lenengo
mila sei eun, eta berrogueita amasei urteetan, edo ujalderaino? Seten
ondorengoac cembait demboran ongui, cainenac gaizqui. Asi ciran ezconçaz
elcarganatzen, eta mundu gucia ciquindu çan becatuz, idolatriaz ta lujuriaz
aimbesteraino, non esan içan çuan Jaunac: quenduco det lurraren gainetic
eguin nuan guiçona; eta ez guiçona bacarric, baita onequin batean abereac,
edo animaliac berac-ere, lurrean arrastaca dabilçanetic asi ta aidean dabilçan
egaztietarainoco guciac; damutu çat alabaina oec eguinaz: Paenitet enim me
fecisse eos. Eman ciozcan munduari eun ta oguei urte bere gaiztaqueriaz, eta
becatu nazcagarriaz damutu cedin; baina alferra içan; ta guciac bucatu cituan,
mundu gucia estali çuan, ujalde batequin. Bacar bacarric gorde ciran Noe, ta
bere emaztea, iru seme, ta iru errainarequin, Jaunac esan cien eran arca, edo
cutcha batean sarturic. cembat miloi anima etziran itoco ujalde artan? Eta
guciac betico galdu ciran cembaiten iritzian. Eguia da asco guiçon jaquinsuac
uste duela, ito ciranen artean batzuec biurtuco cirala Jaungoicoagana.
Ta castigu içugarri onen ondoren nola bicitu ote çan mundua? Nola? len
beçala gutchi gora bera, laster alabaina çabaldu çan idolatria, ta loiqueria-
mota gucia, Sodoma, Gomorra, ta beste iru errirequin guertatuac aditzera
ematen duan beçala. Ecin esan diteque, certaraino loitua, ta usteldua
arquitzen çan erri oetaco jendea araguiaren atseguin ciquinetan. Asco da
esatea, beartu çuala Jauna sufre, ta betunezco su icaragarri batequin, Lot,
onen emaztea, ta bi alaba ez, beste erri aetan bici ciranac, eta erriac berac
auts biurcera. Eta jende oec guciac amildu ciran betico infernura. Ordutanic
Jesu-cristoren etorreraino çucendu ote çan mundua? Batere. Israeltarren
artean eçagutzen, eta adoratzen çuen gure Jaun Jaungoicoa, ta gaineraco
mundu gucia jainco gueçurrezcoen itsumenean bici çan. Argatic Dabidec
deadar eguiten çuan. Guciac aldeguin due Jaunagandic, eta galdu dira. Eta
Isaias Profectac cion çabaldu du infernuac bere colcoa, ta neurriric gabe
idiqui du bere eztarritzar içugarria. Dilatavit infernus animam suam, et
apperuit os suum absque termino. Etorri çan munduaren salbatzailea, oguei
ta amairu urtean bicitu çan guiçonen artean itzez, eta obraz ceruraco bidea
eracusten, eman çuan gurutzean bere bicitza, ta ipini çuan bide bera ederqui
prestatua. Ta alaere munduaren lau bazterrac fedearen argui gabe bici dira,
catolicoen erriaz osteroncean, eta oetan-ere becatuarn iloiloa errotu, ta
çabaldu da nortaqui cembateraino. Adanen ondorengo guciai beguiratzen
badiegu beraz tchit gutchi dira salbatu, ta salbatzen diranac galcen diranen
aldean. cein gauça negargarria au guertatzea aimbeste Jesu-cristori costa
çaizcan animacquin! Aita Santu Inocencio irugarrenari esan cion bein guiçon
Santu batec: ecusi cituala animac infernura amilcen, elurra ugari ari danean
elur-maloac lurrera erori oi diran eran.

BIGARREN PENSAMENTUA

147
cristauen artean aso, edo gutchi ote diran salbatzen diranac, galcen diranen
aldean.

Salbatzen diran cristauac berenez asco dira, eta aurtasunean ilcen


diranac barrunen sarcen dirala, gueiago içango dira salbatzen diranac galcen
diranac baino; jaiotzen diranetatic asco, edo alde aldean irugarren partea
ilcen dira çorci, edo amar urteetaraco. Baina cristau aciaz itzeguiten dala,
salbatzen diranac gutchi dira galcen diranen pare ipincen badira. Au aditzera
eman digue S. Basilioc, S. Agustinec, S. Juan crisostomoc, S. Gregorioc, eta S.
Bernardoc. S. Juan crisostomoc Antioquiaco erri andian predicatzen ari çala
esan çuan: cembat uste deçue erri onetan dirala salbatuco diranac? Quot esse
putatis in civitaate ista, qui salvi fiant? Gauz ilun, edo samina da esatera
noana, baina esango det. Doi doaia arquituco dira aimbeste milaren artean
eun salbatuco diranac, eta oez-ere dudan nago. Vich in tot milibus inveniri
centum possunt, qui salvi fiant, quin et de his dubito. S. Gregorioc dio: asco
dira fede Santara datocenac, eta gutchi cerura dijoacenac. Plures ad fidem
veniunt, eta ad Caeleste Regnum pauci perducuntur. Eta ez dira gutchiago
icaratzeco gauçac S. Bicente Ferrerrec, Hugo cardenalac, Agreda
beneragarriac esaten dizquiguen gauçac. Baina certaraco necatuco guera
guiçonen esanac aitatzen baldin Salbatzaileac berac esan baçuan: asco dira
deituac, baina gutchi autuac? Multi sunt vocali pauci vero electi?
Ta oraindic-ere ecin sinistu badeçu gutchiago dirala cristau acien artean
salbatzen diranac galcen diranac baino, beguira alde batetic gure fede Santac
eracusten duanari, ta besteti guiçonen bicitzari. Gure fede Santac eracusten
digu, ez dala ceruan sartuco gauça loiric, edo berbera dana becatuarequin
ciquindua dagoanic. Non intrabit in eam aliquid coinquinatum. Emendic
cerura nai duanac edo garbi gorde bear du bataioan Jaunac eman cion
graciaren soineco ederra, edo penitenciarequin, au da damuz, eta negarrez
garbitu bear du bere anima. Eta norc eztaqui, cein gutchi diran bataioan artu
çuen graciaren soineco ederra garbi gordetzen duenac? Norc eztaqui, Adanen
umeac ozta gaitzarequin onaren eçagueran sarcen dira, gaitzera dijoacela
lasterca, atearen umeac urtara dijoacen, eran? Gutchi dira beraz becatuz
loitu ez diranac, eta inocenciaren bidetic salbatzen diranac. Eta ugari ote dira
eguiaz eta biotzetic Jaungoicoagana damuz, eta negarrez biurcen diranac,
becatuan erori ezquero? gueiago dira becatuan oatuac beçala bici diranac
Jaunagana biurcen diranac baino, gueiago gaizqui confesatzen diranac ongui
confesatzen diranac baino, guiçon jaquinsu ascoc esaten diguenez, ta neque
da bestela içatea gure usadio, gure çabarqueria, ta bicimoduari beguiratzen
badiegu. cembat, eta cembat arquituco dira ongui confesatzeco nola prestatu
eztaquienac? cembat alaere Jaunaren itzagandic igues eguiten duenac?
cembat nola nai Pazcoa igarotzearequin urte gucico ongui daudela, uste
duenac? cembat becatua, ta becaturaco bideac, etcheac, lagunac osotoro
utzitzeco biotzic ez duenac? cembat eren oitura, grina, ta guenio tcharrac

148
garitzeco neurriac artu nai ez dituenac? cembat lotsaz becatuac edercen, edo
ichilic gordetzen dituenac? Aita Frai Luis Granadacoac beguiraturic cristauen
bicimoduari dio: cristauen talde, ta gorputzac oinetic asita bururaino alde
aldean ez daucala osasuna osoarequin dagoan pusca, edo parteric.
Baina eguin deçagun contu, becatariac gueienac biurcen dirala
Jaunagana eguiaz. Gure fede Santac eracusten digu gainera, ez dala asco
salbacioraco nola nai Jaunagana biurcea; baicic iraun bear dala bicitza onean,
eta becatutic aldeguiten dala. il artean irauten duana salbatuco da dio Jesu-
cristoc. Qui perseveraverit usque in finem hic salvus erit. cembat, eta cembat
cristau betico su, eta garren artean arquitzen dira noiz bait ongui asi ciranac?
baina galdu ciran, ceren iraun etzuen. cembat gariçuma edo Misioren batean
ongui confesatu ciranac? ta alaere beti erretzen egon bearrac dira, ceren iraun
etzuen onean. Esan guidaçu orain, cristaua, Pazcoetan, edo Misioetan
Jaunagana biurcen diran becatarietatic asco ote dira becatura biurtu gabe
dirauenac? Içango ote dira irutatic bi? Ez. Içango ote dira erdiac? Ez. Içango
ote dira irutatic bat? Ez eta orrembeste-ere, guiçon jaquinsuen iritzian.
Oetatic batec dio: Poztuco ninçaque ni, baldin Misio batean Jaunagana
biurcen diranetatic eunetatic oguei ta amarrac iraungo balue becatura biurtu
gabe; baina nic esan deguiqueçuet, ozta dirala oguei. Au letraz eçarria utzi
çuan Aita calataiud'ec. Ta au onela bada, cer da cer miretsi gutchi içateaz
salbaten diran cristauac galcen diranen aldean?
Gure fedeac eracusten digu ceruco erreinua irabazten dala borchaz, au
da gure gura, grina, ta jenio errebesac escuratzeco, çucenceco, edo ecitzeco,
saiatzen guerala, eta obra onac eguiteari contuz jarraitzen diogula. Regnum
Coelorum vim patitur. Eta norc eztacus, cristauric gueien gueienac ez duela
conturic beren grina tcharrac escuratzeco? Gazteac gaiztaqueriari ederretsi
ezquero, lenago utzico du larrua bere bide oquerrac baino: eta çarrac ez oi
due biotzic bere jenioai contra eguiteco. Esana dago: anz azturac obiraino.
Atzenean Escritura Santac esaten digu, becatarien eriotza içan oi dala guztiz
gaiztoa: Mors peccatorum pessima. Ez cergatic, becataria osotoro Jaunagana
biurcen bada, barcacioa ucatzen dion Jaun berac, baicic ceren neque dan, ta
gutchitan guertatzen dan eriotzaco demboran becataria bear beçala
Jaunagana biurcea. Gaitzac alde batetic, bere bicitza gaiztoac, eta infernuaren
beldurrac bestetic, utzi oi due alabaina becatari tristea ecertaco ez dala.
Emendic atera deçaquegu erraz cristauen artean-ere gutchiago dirala
salbatzen diranac, eta guertatzen dala Salbatzailearen esana. Asco dira
deituac, baina gutchi autuac. Multi sunt vocati, pauci veri electi. Goacen orain
gai onen gainean gure cerbait pensatzera.
Lenengo pensamentua: Asco edo gutchi ote diran Adanen ondorengoen
artean salbatu, ta salbatzen diranac.
Bigarren pensamentua: cristauen artean-ere asco, edo gutchi ote diran
salbatzen diranac galcen diranean aldean? Gure Salbatzaileac dio asco dirala
deituac, baina gutchi autuac. Multi sunt voacti, pauci vero electi. Eguiçue
aleguinac bide, edo ate estutic sarceco. Contendite intrare per angustam

149
portam. Ai! ta ni salbatuco diran orietacoa, edo besteetacoa ote naiz? Emen
ichilic egon bear da gutchi batean gauz oetan pensatzen.

FRUTUA

Emendic atera bear degun lenengo frutua da: Jaunaren aurrean ongui
damutzea oraindainoco gure bicitza anima-galgarriaz. Bigarren frutua,
bertatic ar eçaçu confesio on bat eguiteco, becatutic, eta becatuaren bideetatic
aldeguiteco asmo osoa. Au da, Jesu-cristoc esaten digun beçala, ate estutic
sarceco aleguina eguitea. Intrate per angustam portam. Irugarren fruta ongui
confesatzeco, ta aurrera becatura ez biurceco bear deçun gracia iritchi
deçaçun, ar eçaçu çure bitartecotzat Birjina guztiz Santa dolorez betea.
Atzenean Birjina beraren onran atoz bederatzi urren onetara, ta oitu çaite
Jaincoaren itz Santura, bezpera, ta errosariora etorcera. Goacen orain ongui
confesatzeco prestaera icastera, ta eguitera.

OgueI TA AMABIGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten da cristaua asco dirala deituac, baina gutchi autuac.

Multi sunt vocati, pauci veri electi. Math. 20

Asco dira deituac Jesu-cristoren fede, ta legue Santara, ta alaere gutchi


dira autuac ceruco erreinuraco. Au aditzera eman cigun Jesu-cristoc esan
çuanean: asco dira deituac, baina gutchi autuac. Gauça negargarria! Aimbeste
neurri eder artu gure Jaun onec guri betico bicitza doatsua eman naiez; ta
alaere gutchi içan ceuratzen diranac galcen diranen aldean! Ta çu, cristaua,
ni, eta emen arquitzen gueran gucioc noraco ote guera? Eztaquigu. Guc
daquiguna da dembora, edo urte gutchiren barrunen içango guerala edo
betico çori onecoac, edo betico çori gaiztocoac. Guc daquiguna da Eliz Ama
Santaren barrutian nastuac dabilçala onac, eta gaiztoac, baina bere demboran
berecico ditu Jaunac, eta ipinico ditu onac alde batean, gaiztoac bestean;
lastoa, ta belar gaiztoac alde batean, ale garbia bestean. Alaere Eliçaren
barrutian nastuac badabilça-ere onac, eta gaiztoac, baditue eren marca, ta
sinaleac, norenac diran, ta norençaco dauden, aditzera ematen duenac;
batzuec marcatuac arquitzen dira ceruraco marcaren batequin, besteac
infernuracoarequin. Nai deçu çuc, cristaua, jaquin noraco sinale, edo
marcarequin arquitzen ceran? Ori çu bada onetaraco bi pensamentu.

LENENGO PENSAMENTUA

150
Arquitzen ote da çugan ceruraco marca, edo sinaleetatic batere?

Baldin çu, cristaua, becatu larriren batean eroria baçaude, ta aren


mendetic irtenquiçun, ezta bitarte orretan çugan arquitzen ceruraco marca, ta
seinale eguiazcoric batere; becatuan çauden bitartean alabaina cera
Jaincoaren etsaia, eta etsai galgarriaren umea. S. Benitoren ordenan bicitu
çan Pelaio ceritzan Erlijioso bat, eta aren bicimoduari beguiratuta norc nai
esan ceçaquean ceruraco marcatua cegoala. Alaere ilta laster aren gorputza
irten çan obiaren gainera sua, ta garra ceriola; aitortu cion bere aguintari, edo
buru çuanari, nola betico infernura çan, ceren erlijioan sartu baino len
abereren batequin eguin çuan becatu bat confesatzeco biotzic içan eztuan.
Ecin dateque beraz ceruco marca, ta sinale eguiazcoric becatutic bat irten
dedin artean. Gainera becatutic irtete utsa ezta oraindic batec cerura bear
duala, aditzera ematen duan marca, ezpadacar berequin beste sinaleric, asco
dira alabaina, edo gueienac noizbait becatutic irten çuenac, baina gutchi
becatura biurcen ez diranac. Ençun itzatzu bada orain, cristaua, ceruraco
marca, ta sinaleetatic cembait, eta beguira-eçaçu oecquin arquitzen ote ceran.
Eliçaco guraso, ta guiçon jaquinsuac asco marca, ta sinale uquitzen
ditue gai onetan, eta oetatic bata da Jaunaren itz Santua, sermoiac, ta
dotrinac umilqui, ta ceruraco bidean aurreratzeco egarriarequin ençutea.
Erbesteturic dagoan batec gogoz ençuten ditu bere errico berriac. Ardiac
ençuten du bere arçaiaren deia, ta jarraitzen dio. Ala eguiten due Jesu-cristoc
beretzat autuac dauzcan animac. Marca au Jesu-cristoc berac aditzera eman
cigun. Jaungoicoarena danac esan cien Juduai Jaincoaren itza ençuten du.
Qui ech Deo est verba Dei audit. Arquitzen ote cera, cristaua, marca onequin?
ceruraco autuen bigarren marca da Jaincoaren beldur santu bat. Beldur au
duan animac, alde batetic amatzen du bere Jaungoicoa, bere Aita, ta ontasun
guztiz maitagarria beçala, bere ustea, ta esperança ipincen du beragan; baina
beste aldetic eçagutzen du cein gauça gaiztoa, ta samina dan Jaun au utzitzea,
ta emendic sorcen çaio Jaun beraren contra becatu eguiteco beldur santu bat,
eta ongui baino-ere obeto gorde nai lituque Jaunaren Aguinteac. Marca au
aditzera emana dago Escritura Santaren asco lecutan. çori onecoa Jaunaren
beldurra iritchi duan guiçona! Au duana noren pare ipinico, edo noren anceco
eguingo da, dio Escritura Santac. Beatus homo, cui donatum est habere
timorem dei! Qui tenet ilum, cui assimilabitur? çori onecoac Jaunaren
beldurtiac, ta Jaunaren legue Santa contuz gordeaz bici diranac, dio Dabidec.
Beati omnes, qui timent Dominum, qui ambulant in vis ejus. Atocea, cristaua,
çugan ecusten ote da bigarren marca au? ceruraco autuen irugarren marca da
etsairic andienac-ere biotzetic amatzea, ta tcharqueriaric eguin ezpalue
beçala ongui arcea dala itzeguitean, dala gure bear diranean. Marca au Jesu-
cristoc asco bider aditzera eman çuan, et bein batean esan çuan: nic esaten
diçuet: Ego auten dico vobis: ama-itzatzue çuen etsaiac; on eguin guieçue çuei
gaitz nai içan diçuenai, ta erregueçaçue çuei atsacabeac emanaz, ta ez diran
gauçac alchatuaz dabilçanac-gatic çuen Aita cerucoaren Semeac içan

151
çaitezten. Ut sitis fili Patris vestri, qui est in Caelis. Ecusten deçu, nola
Jaincoaren semeen marca dan etsaiac amatzea? Adisquideac amatzea gueiena
da, baina etsaiac amatzea cristau-ena bacarric, esan çuan Tertulianoc. Amicos
diliguere omnium est, inimicos autem, solorum christianorum. Arquitzen ote
da marca au çugan, cristaua?
ceruraco autuen laugarren marca da lagun urcoen neque, ta premiaz
urricaldutzea, ta aleguinean berai laguncea. Marca au-ere Jesu-cristoc
aditzera eman cigun. çori onecoac urriquimentua duenac, dio. Beati
missericordes. ceruraco autuen bostgarren marca da, utseguiteren batean
erorcen diranean, umilqui Jaunaren aurrean beren utseguitea eçagutzea,
lembait len barcacioa iristeco neurriac arcea, eta ceruraco bideari len baino
ere arreta gueiagorequin equitea. Soldadu batec, çauri andi bat pelean
dabilela artu, edo atera badu, ta çauria estuta bereala equiten badio etsaiari
len baino-ere gogorquicago, norc nai esango du, biotz andicoa, ta pijoa dala
soldadu au; eta au bera esan diteque utseguiteren bat guertatu ondoan
lembait len Jaunagana biurtuta bicitza onari contuz equiten dion cristauaz.
Ala eguin çuan Dabidec. ceruraco autuen seigarren marca da Jaunagandic,
lagun urcoagandic, edo nondic datorquien neque, ta gurutzeac Jaunaren
icenean ongui arcea, ta igarotzea.
Marca au, ez bein bacarric, aditzera eman çuan Jesu-cristoc, eta
Tobiasi esan cion S. Rafaelec: ceren Jaincoaren gogocoa cinan gurutze, ta
nequearequin progatzea gauça bearra çan. Quia acceptus eras Deo, necese
fuit, ut tentatio probaret te.
ceruraco autuen çazpigarren marca da sarritan, eta ederqui prestaturic
Sacramentuac arcea, Meça nagusi, bezpera, errosario, ta gauz onetara contuz
etorcea. Bidez dijoanac contu eguiten du bere orduetan arceco bear duan
jana, ta edana; ta era berean ceruraco bidea daramanac, aunatu ez dedin,
contuz arcen ditu Sacramentuac, ta ecin bestean baicic ez ditu utzitzen
Jaunaren etchean, edo Eliçan eguiten diran gauz onac; badaqui alabaina era
onetan ematen dituala Jaunac bere lagunçac ugariena. ceruraco autuen
çorcigarren marca da Birjina guztiz Santaganaco jaiera, edo debocio andi bat,
beraren onran aldeguiten dala becatuaren bideetatic, ta eguiten dirala obra
onac. Ala esaten digu S. Juan Damascenoc. Ala S. Anselmoc. Bederatzigarren
marca ceruracoa da, becatura biurtu gabe irautea, ta au da beste marca, ta
sinale gucien coroa. il artean irauten duana salbatuco da, dio Jesu-cristoc.
Propterea vos non auditis, quia ech Deo non estis. Beguira ondo, cristaua,
marca oequin arquitzen ote ceran, eta oequin arquitzen bacera, çoaz aurrera
cere bidean contuz, Jaunac deitu çaitzan artean.

BIGARREN PENSAMENTUA

ceruraco marquen ordean arquitzen ote diran çugan, etsaiac bereai ipincen
diezten marcac?

152
Jesu-cristoc beretzat autuac dauzcan animac marcatuac dacarci
Eliçaren barrutietan aditzera eman ditudan marca oecquin.
Eta Deabruac-ere beretzat dauzcan becatariac marcatzen ditu ber
guisara; ipincen ditu unai contuzcoacquin, eta darabilzqui nai duan eran, nai
duan lecuan, eta nai duan lagunacquin. Ai! ta nolaco taldeac! cein ugariac!
Infernuraco marquen artean lenengoa beçala esan diteque Jaunaren itz
Santua aditzetic, dotrina, sermoi, bezpera, errosario, Sacramentu, ta gauz
onetatic iguesi ibilcea. Argatic çuec aditzen ez dituçue Jaincoaren itzac, ceren
arenac etzeraten, esan cien bein Jesu-cristoc Juduai: Propterea vos non
auditis, quia ech Deo non estis. Eta marca au infernuraco marca bada,
beguira, cristaua, cembat, eta cembat marcatuac egongo diran araco egungo
egunean? Infernuraco bigarren marca da Jaunaren legueco Ministroen, eta
Erlijioco ordenetan bici diranen contra nolanai itzeguitea, oni, edo ari
utseguiteren bat guertatzen baçaio gucien onra, ta icena oimpean erabilcea, al
dan tcharqueria estadu onen contra eguitea, ta eguiteco moduac, eta bideac
prestatzea. Jaquina da, cein castigu andiac eguin cituan Jaunac Israeliten
contra, ceren gaizqui itzeguin çuen Moisesen, eta Aaronen contra. Jaquina
da, nola Moisesen arreba Maria egon çan ezcabiz, edo lepraz betea, ta besteen
artetic botaric, ceren bear etzan beçala erausian egon çan anaiearen contra.
Jaquina da, nola dion Escritura Santac: honra eçaçu çure Jaungoicoa çure
anima guciaz, eta onra itzatzu Apaiçac: Honora Deum ech tota anima tua, et
honorifica Sacerdotes; eta berriz dio: çuec uquitzen çaituenac, uquitzen du
nere beguico ninia: Qui tanguit vos, tanguit pupilam oculi mei. Ta legue
çarreco Apaiçac gatic au bacion Jaunac, cer içango da legue berricoac ecertan
ez iduquitzea? Legue çarreco Apaiztasuna alabaina etzan Jesu-cristoren
leguecoaren erruinu, ta guereiça besteric. Eliçaren asieratic gaurdaino ari dira
herejeac ala Apaicen nola Erlijiosoen contra beren puçoia çabalcen. Arrioren
ondorengoac, Luteroc, calbinoc, Wiclef, ta beste hereje asco aritu dira Eliçaco
Ministroen, ta Erlijiosoen contra bata alde batetic, bestea bestetic, ta oetatic
çabalduaz joan da içurria catolico ascotara, batecere ogueita amar urte oen
barrumbean. cer etorri da emendic? Gutchitu da Eliz Ama Santari, Jaunaren
Ministroai, Erlijiosoai çor çaten onra, ta errespetoa; gaiztotu dira oitura, edo
costumbreac; ondatu dira erriac, eta amilca dijoaz becatariac dagoten lecura.
O! dembora ilunac! dembora negargarriac! certan gueratu bear ote deçue?
Infernuraco irugarren marca da, Jaunaren beldur Santua galduric, ardura
gabe becatua becatuaren gainean eguitea, era onetan bici danac alabaina
aditzera ematen du, ez daucala ecertan bere Jaun Jaungoicoa, ta naiago duala
bere gogora ibili Jaunac aguincen diozcan gauça, edo atseguin-contu guciac
baino. Infernuraco laugarren marca da, inoiz bicitza onaren bideari equinda,
bereala aspercea, eta leneco bicitza gaiztora biurcea. Eri, edo gaicho dagoan
bat gaitzaren berrizcaturac sarritan arcen duanean, etsitzen degu aren
osasunaz. Ta au bera guertatzen da gueienean becatuaren berrizcaturarequin.
Infernuraco bostgarren marca da atseguin ciquinetara oitutzea, ta itsutzea. Ez

153
due oec parteric ceruco erreinuan, dio S. Pauloc. S. Jeronimoc esaten digu,
grina liçun onen bucaera dala infernua. Cujus finis guehena. Infernuraco
seigarren marca da, munduco içan, edo ondasunetan biotza ipincea, ta lagun
urco bearsuai gogortasunarequin beguiratzea. Non dira urrea, ta cilarra
gordetzen çuenac? Au da oetan biotza ipincen çuenac? Ubi sunt... qui
arguentum thesauritzat, et aurum? Jatsi ciran infernura, dio Baruc Profetac.
Ad inferos descenderunt. çoazte nigandic betico surtara, esango die Jaunac
azquen contuetan. Discedite a me maledicti in ignem aeternum. Infernuraco
çazpigarren marca da munduco onrari itsatsia iduquitzea biotza, eta prest
egotea alde onetatic uquitzen gaituanaren contra edocein gauça eguiteco,
aren faltac aguerceco, eta edocein erausi eguiteco. Oec alabaina ez due biotzic
eren buruac ucatzeco, ta Jesu-cristoren aguinduac eguiteco. Infernuraco
çorcigarren marca da munduari, edo gure aide, adisquide, auço, onguile, edo
lagunçaileai atsacabe emateco beldurrez, prest bicitzea eçaguera çucenac, eta
Jaunaren legue Santac debecatzen dituan gauçac eguiteco, ederceco, edo
estalceco edertu, edo estali bear ez diranean. Trance batean nori nai guerta
daquiqueo argala içatea, ta utseguitea, baina era onetan prest bicitzea
munduaren beldurrez Jaunaren legue Santa autsitzeco? Ez ain erraz; eta au
da etsaiaren umeen sinale, ta marca tchit aguiria, ta nabarbena. Atzenean
infernuraco marquen artean tchiquiena ezta etsaiari barcatu nai ez içatea,
itzeguitea, ta diosala ucatzen çaiola bicitzea. Mira eçaçu orain, cristaua, çure
bicitza çutean eta cearrean, eta beguira noraco, ta norençat marcatua çauden.
Arquitzen ote cera ceruraco marcarequin? edo arquitzen ote cera
infernuracoarequin? Eta cer eguin ote deçaque infernuraco marca beregan
dacusanac? cer? lapurraren marcarequin bere ardia dacusanac eguiten
duana. quencen dio lapurraren marca, ipincen dio berea, eta aurrera contu
obeto eguiten dio. Au bera eguin bear deçu çuc-ere becataria; quendu bear
deçu confesio on batequin ceregandic Deabruaren marca ori, eta ipini bear
deçu bicitza onari jarraituaz ceruraco marca. Ezpaçaude ceruraco autua,
eguiçu, içan çaitecela autua, esan çuan S. Agustinec. Si non es praedestinatus,
fac ut praedestineris. Goacen orain gai onen gainean gutchi batean
pensatzera.
Lenengo pensamentua: arquitzen ote da çugan ceruraco marca, edo
sinaleetatic batere? Arquitzen bada, çoaz aurrera çure bidean çabartu gabe.
Bigarren pensamentua, baina ceruraco marquen ordean ez ote dira
çugan arquitzen infernuraco marcac? Emen isilic gutchi batean egon bear da
gauz oetan pensatzen.
Pensamentu oetatic atera bear dituçun frutuac dira oec. Lenengo
frutua: eguin deçagun negar gure oraindainoco bicitza anima galgarriaz.
Bigarren frutua: bertatic artu deçagun confesio on bat eguiteco, becatutic, eta
becatuaren bideetatic aldeguiteco asmo osoa. Era onetan deseguingo degu
infernuraco marca. Irugarren frutua, ongui confesatzeco, ta aurrera becatura
ez biurceco gracia iritchi deçaçun, ar eçaçu çure bitartecotzat Birjina guztiz

154
Santa dolorez betea. Atzenean Birjina beraren onran çoaz obra onai
jarraituaz. Goacen orain ongui confesatzeco prestaera icastera, eta eguitera.

OgueI TA AMAIRUGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten da cein gauça goçoa eta arina dan Jesusen legue Santa gordetzea.

Jugum enim meum suave est, et onus meum leve. Math. 11

Mundu galdu-doacabeac eguiten du gurequin, Moisesec canaango


bazterrac ecustera, ta miratzera bidaldu cituan celatariac eguin çuena.
Israeldarrac bicitu ciran dembora luceetan Ijitarren mendean, ecusten cituela
norc daqui cembat neque, pena, eta gogortasun. Urriquitu çan Jauna Jacob
Patriarcaren jatorria era onetan ecusiric; eta Moises guiari, ta buru ematen
ciela, atera cituan catiberio gogor artatic. Aguindu cien Jaunac bere
Israeldarrai canaango, ta inguruetaco lurra: ta lur ain goçoa, çoroa, ta ugaria,
non, esnea, ta eztia darion, lurra Escritura Santac deitzen dion. Alderatu
ciran Israeldarrac bazter artara; ta an sartu baino len, bidaldu cituan
Moisesec Jaunaren aguintez amabi celatari, canaango lecuen, eta gauça
guztien berriac eramateco. Eguin çuen celatariac Moisesec aguindua; ta
guztiai beguien aurrean ipinceco, cein bazter çoroac ciran ecusi cituen
bazterrac, artu çuen mats adar bat mordo elduz beteric cegoana, ta aga
batean ipiniric eraman içan çuen bi lagunen artean. celatari oec, ecusia
ecusiric-ere, Josue, ta caleb ez, besteac Ejipton ceuden beren gogoz, ta ez
Jaunac aguinduricaco lurrean; ta asi ciran Israeldarren artean asco gueçur
barreatzen, eta ipini cituen oec Ejiptora biurceco çorian. Lur arc irinsitzen
ditu, cioen gueçurti aec, irinsitzen ditu an bici diranac. Devorat habitarores.
Andiac, esquergabeac, icaragarriac dira ango guiçonac; ta arquitu degu
jiganteen mota, edo jatorri bat ain andia, non larapoac, edo langostac baicic
ez guinala cirudian aen aldean. Quasi locustae videbamur. Israeldarren
mandatari gueçurti oen eran erausi oi due munduaren adoratzaileac Jesu-
cristoren legue santaz, bicitza on, ta birtutearen bideaz. iluntasun, eta
tristuraz erquituac, eta bucatzeco çorian bici dirala, esango due, gure legue
santa benaz, eta biotz osoz gorde nai duenac; eta au dala ona eremuetan, edo
erlijiotaco paret artean ezcutaturic daudenençat; ez jendeen artean bici
diranençat. Itz batean, munduaren jarraiquin oen iritzian Jesu-cristoren
Legue Santa arançatz, elorriz, eta larrez guztia josiric arquitzen da. Oituac
daude oec munduaren bazca loietara, eta eztaquie ezcurraren, eta ezcurraren
anceco gaucen berriric baicic. Ez due biotzic janari oec uzteco, eta gure
Salbatzaile Jesus maitagarriari jarraitzeco; ta badarauste edocein çoraqueria,
ta edocein gueçur Salbatzaile berac aguincen digunaren contra. Ta gauz
arrigarria! içanic, mundua esaten diogun, Momo, edo idolo au beren grina, ta
pasioen çorabioz betericaco jende utsa, alaere munduaren adoratzaileac

155
çabalduric arquitzen dira bazter guztietan, erri andietan, bitarteetan,
tchiquietan, guiçonetan, emacumeetan, çarretan, gazteetan, eta estadu
guztietan. Doi doia arquitzen da, Jesu-cristo utziric, eiaca, ta lasterca
munduaren ondoren ez dijoanic, naiz costa osasuna, onra, ondasunac, eta
bicitza bera; naiz beguien aurrean ecusi infernuaren eztarritzar içugarria
çabalduric, eta gu irinsitzeco prest. Esan diteque alde aldean Dabid Santuac
bere demboran ciona: Aldeguin due guztiac Jaunagandic, eta galdu dira, ta
ezta arquitzen gauz onic, bear beçala beinçat eguiten duanic. Biur gaitecen,
nere cristauac guerengana, ta ençun deçagun gure Salbatzaileac esaten
diguna: Nere leguearen uztarria goçoa, ta leuna da. Jugum enim meum suave
est. Ta nic ipincen dedan carga arina. Et onus meum leve. Itz oei nagotela
beguien aurrean ipini nai diçuet. 1.a cein gauça goçoa dan Jesusen Legue
Santa gordetzea. 2.a cein gauça erraça, ta arina. 3.a Aditzera emango diçuet
egun oroco jaiera bat, tchit asco laguncen duana Jaunaren leguea gordetzen.
Ençun naçaçue contuz.

***

Eçagutzeco çuc, cristaua, cein gauça goçoa dan çure Salbatzailearen


leguea, ta legue berac aguincen duana gordetzea, beguira ondo nor dan legue
au ipincen diguna? Noren oneraco ipincen duan; cer ondasun, ta cer atseguin
contentuac prestaturic dauzcan bere maitatzaileençat Jaunac, ala emen nola
ceruco Jauregui ederrean? Nor dala uste deçu, cristaua, çure Salbatzaile
Jesus maitagarria? Au da gure Jaun Jaungoicoa bera, guça gucien eguile
andia, ta gu ecer ecetic atera guinduana, utziric beste asco, edo ecin conta al,
beren ecer ecean. Au da munduco etche eder galant au guretzat prestatu
çuana, guc bear ditugun gauça guztiaquin. Au da gau, ta egun gure bicitza
gorde duana, ta gure peril, eta premia guztietan guri lagunceco prest egon
dana. Au da, becatuaren, eta etsaiaren mendetic gu ateratzeco, guiçon eguin
ta gurutzean bere bicitza eman çuana. Au da, gu bataioco Sacramentuarequin
Adanen becatuaren manchatic garbitu gaituana, ta Eliz Ama Santaren ume
eguin, utziric beste asco edo bataio gabe, edo federic ez duen jendeen artean.
Au da, guganaco onguinai, ta amorioac gainez eguinic, Aldareco
Sacramentuan gueratu nai içan çuana, gurequin, eta gure artean egoteco, guri
emateco bere gorputza, bere odola, bere anima, bere biotza, bere
Jaincotasuna, itz batean, bera dan guztia. Içanic Jaun au Gucialduna, ecin
alaere eman digun baina gueiago eman ceguiquegun, içanic ecin gueiagoraino
jaquinsua, etzuan jaquin cer gueiago eman; ta içanic guztiz aberatsa, ta gauça
guztien Jabea, etzuan içan cer gueiago guri eman, esan çuan S. Agustinec. Au
da atzenean içate ecin gueiagoraino eder, on, eta maitagarria. Ta munduco
Erregue, Principe, ta guiçon andiac serbitzea gauça goçoa, ta atseguin-
contentu andiarequin eguiten dana bada: cer içango da gure Salbatzaile Jesus
maitagarria serbitzea, ta beraren Legue Santa gordetzea, içanic dan beçalacoa
Jaun au? Ta alaere, Jaun au utziric, jarraitu içan diogu munduari, munduco

156
ecereçari, iduripenai, losencha, eta gueçurrai? Ausi degu aimbeste bider
Jaunaren legue Santa? Alcha guera beraren contra, ta esan degu ez degula
serbituco? Confeguisti jugum meum, rupisti vincula mea, et dichisti: non
serviam.
Noren oneraco ote dira gure Salbatzaileac bere leguean aguincen
dizquigun gauçac? Noren ezpada gure oneraco? Ez du Jaunac betiraunde
gucian, edo bere eternidadean gu becein serbitzari circilen bearric içan, eta
era berean orain ere ez da gure bear neurriric, eta mugaric gabe doatsua
beregan içateco. Ta baldin bere legue Santan aguincen badizquigu gauçaren
batzuec, eta debecatzen besteac: ori guztia da gure onra, ta oneraco. Artu
gaitu alabaina, Jaungoico beraren Semeen artean, eguin gaitu bere senide, ta
ceruco Erreinuaren jabegai; ta nai du gu bici gaitean, onra onen goi, ta andia
ez galceco eran. Eta ez da gauça goçoa Jaun bat onen onguilea serbitzea?
Ezta, dio S. Ambrosioc, Jesu-cristo serbitzea baino onra ta dignidade
andiagoric.
Ta cer esango degu, Jaunac bere maitatzaileençat prestaturic dauzcan,
ondasun, atseguin-contentu, ta goçotasunai beguiratzen badiegu? Ondasun,
eta atseguin-contentu oec ematen diezte batzuec bertatic, eta besteac
aguincen diezte deserri au bucatzen daneco. Emen Jaunac bere serbitzariai
ematen dieztenac dira, ez campocoac, eta açalecoac, baicic barrengoac, eta
biotzean arcen diranac. Ematen die benic bein biotzeco paquea bat, munduco
gurutzeac, penac, samintasunac goçatzen, eta arincen dituana. Ala
guertatzen citzaion S. Paulori, ala beste anima onai. Eztaquie munduaren
adoratzaileac barrengo atseguin-contentu oen berriric, ta ez dira berac eguiaz
beinere poz, eta contentu. Egon ditezque algaraz, ibili ditezque nai duen eran,
eta nai duen lecuetan, baina biotza gueratuco çate beti utsa. Galde ezperen S.
Agustini, eta Salomoni. Progatu cituan S. Agustinec Jaungoicoagana biurtu
çan baino len, munduco atseguinac, progatu cituan guero animari
dagozcanac, eta dio: ez dirala becatariac beinere eguiaz poztutzen, baicic
eguiten dituela poçaren jestuac, eta iduripenac. Peccastores non propie
gaudent, ses guestiunt. Ez dio gutchiago Salomonec, munduan arquitu al
ditezquean atseguin guztiac progatu, ta dastatu ondoan. Progatu cituan
ondasunetan gorderic daudela uste dan, atseguin-contentuac. Eta ecusi çuan
etzecartela barrengo quezcac, arançac, eta araçoac baicic. Progatu cituan
munduaren laudarioac, onrac, eta losenchac, eta guertatu citzaion oro bat.
Progatu cituan berjera ederrac, musicac, eta jauregui apainduac beguiai, ta
belarriai, eman oi diezten contentuac. Progatu cituan gorputzaren atseguin
liçunac, inguruetaco Erregue, ta Principeen alaba ederrac deitzen cituala. Ez
nien ucatu nere beguiai gura çuen gauçaric; eta ez nion eragotzi nere biotzari,
nai cituan atseguin, eta gustoetan goçatzea, dio berac. Dastaturic guisa
onetan, gogora citzaizcan, munduco atseguin mota guztiac, esan çuan: utsa
da, ecereça, ta iduripena guztia. Vanitas vanitatum, et omnia vanitas. Baina
bere Jaun Jaungoicoa leialqui serbitzen, eta biotz osoz amatzen duan anima,
neque, ta gurutzeac inguraturic dagoanean-ere, arquitzen da barrenen paque

157
goço batean, naigaberic andienetan ere Jaunaren naiari, edo borondateari
beguiratzen diola, itsas-orratzac norte-içarrai beti beguiratzen dion eran.
Gauça batec bacarric samindu, eta naigabez bete deçaque Jauna amatzen
duan anima, eta au da igarotaco bicitzan eguindaco utseguiteaz oroitzea.
Oroipen onec umil erazten du bere Jaunaren aurrean: onec eraguiten dio
ugari negar, eta suspirio; baina negar oec alde batetic saminac badira,
bestetic munduan diran contentu guztiac baino goçoagoac dira. Ala dio S.
Agustinec ongui gauz onen berri ciaquianic beçala. Dulciores sunt alcrimae
paenitentium quam gaudia theatrorum. Goçoagoac ciran Santa Maria
Magdalenac Jesu-cristoren oinetan ichuri cituan malcoac, lengo bicitza
limurian artu cituan atseguin guztiac baino. Betor edocein becatari eguiaz
Jaunagana biurtu dana, itzeguin beça, ta aguertu beregan igaro çaiona, ta au
bera esango du. Paquea goço oneçaz gainera badu Jauna serbitzen duanac
beste doai preciotsu bat ere, ta da bere Jaunaren Letart, edo probidenciaren
besoetan uste oso, ta sosegu andiarequin atsedetea, naiz gauaz, naiz egunaz,
naiz osasunan, naiz eritasunetan, naiz eriotza bera datorrenean. Ez ditugu
guc ondasun goço oec ongui eçagutzen; baina cergatic? ceren biotz osoz
jarraitu ez diogun oraindainocoan gure salbatzaile Jesus maitagarriari, ta
ceren munduaren ta gueren grina, ta pasio tcharrac escatzen dituen atseguin
circilac utzi nai ez ditugun.
Atseguin-contetu, ta goçotasun oec emen bertatic eman oi diezte Jaunac
bere serbitzariai; ta negarrezco ibar onetan onen ongui beguiratzen badie cer
ondasunac; cer atseguin contentuac içango dira, deserri onen ondoren
emango dieztenac? Jaungoicoa bera içango da anima onaren saria.
Jaungoicoaren doatasun miragarriagandic irtengo da atseguin, contentu, ta
goçotasunen ujola, edo ibai bat anima ona osotoro bete, ta bete ececic guztia
inguratuco duana. Inebriabuntut ab ubertate domus tuae, et torrente
voluptatis tuae potabis eos. Ecin guc ongui eçagutu ditzaquegu, nere
cristauac, ango atseguin-contentuac. Ez ditue, dio S. Pauloc, beguiac ecusi, ez
ditue belarriac aditu; ez guiçonaren adimentuac iritchi, Jaunac bere
maitatzaileençat prestaturic dauzcan ondasunac. Esan guidaçu orain, cristaua
ez da gauça goçoa, ta atseguin-contentuz betea gure salbatzaile Jesus
maitagarriaren legue Santa gordetzea? Ta alaere naiago içan degu
munduaren cençugabequeria, usadio, ta iritzi anima-galgarriai jarraitzea?
naiago, ganadu belcen eran, bazca loietan, oçalean, ta ezcurrean bicitzea?
cença gaitecen, nere cristauac, eta Ebanjelioco seme ondatzailearen eran biur
gaitecen gure Aita onagana.

***

Jaunac bere serbitzariençat prestatu dituan ondasunac, eta atseguin-


contentuac andieguiac dira, nere cristauac, doaric emateco. Necatu bear da
ondasun oec escatzen duen beçala; baina neque au erraça, ta arina da, ongui
beguiratzen badiogu. Ala dio Jesu-cristoc berac. Onus meum leve. Ez deçu

158
sinisten, cristaua? Atoz bada eguia au ecustera. Jaunaren legue Santac
aguincen digun lenengo gauça da Jaun bera adoratzea, ta serbitzea.
Adoratuco deçu çure jaun Jaungoicoa, ta bera bacarric serbituco deçu, esaten
çacu Escritura Santan. Ta cer neque da gure eguilea, gauça guztien asiera, ta
iturburua, guztien iraupena, ta fina eçagutzea, ta dagozcan agur umilac
eguitea? Erregueen jaureguietan arquitzen diran çaldunac, eta erreinuco
andiac ez due neque anditzat arcen Erregueren aurrean beren agur umilac
eguitea, ez eta serbitzea ere. Ta neque andia içango da au eguitea Erregue
guztien Erreguerequin? Erregue ain on, eta maitagarriarequin?
Aguincen digu gainera serbitu deçagula. Eguia da, serbitze onec baditu
bere aldapac, baditu contraco aiceac, ta baditu peril latzac munduaren,
Demonioaren, eta araguiaren aldetic; ta escatzen du, contuz, eta arretarequin
jarraitzea gure egn bide guztiai. Baina dembora berean eguia da, neque
andiagoa dala munduaren, eta gure grina, ta pasio tcharren mendean
bicitzea; ta barrengo paquea, ta pocic beinere gustatu, ta progatu gabe batec
bere egunac bucatzea. Jaunaren serbitzean arquitu ditequean neque guztia
arincen due, Jaunac bere maitatzaileai ematen diezten, lagunça, ta gracia
ugariac. Arincen due biotzeco paquea goçoac, ta betico ondasunen usteac.
Arincen da atzenean, ceren gure eguimbide guztiac biurcen diran bi
gauçatara, Jaungoicoa ta Jaungoicoagatic lagun urcoa amatzera. Eguiaz, eta
biotz osoz amatzen duanac bere Jaungoicoa, nequeric gabe adoratuco du
sarritan Jaun bera, umilqui esquerrac emango diozca argandic artu, eta egun
oro arcen dituan ontarte guztiaz, ta oei nolerebait erançun naiez, esqueinico
diozca bere itz, pensamentu, ta lan guztiac aren onra, ta gloriaraco. Sinistuco
ditu aisa fedeco misterio guztiac; eta uste oso-umil bat içango du Jaunagan.
Ez du juramenturic eguingo, eguiarequin, eta premiac ala escatzen duanean
baicic. Ez du jai egunic ausico, ta Eliz Ama Santaren aguinduac eguingo ditu
Jainco berarenac beçala.
Era berean lagun urcoa benaz, eta biotz osoz amatzen duanac, onratuco
ditu bere gurasoac, ez dio lagun urcoari gatzic opaco; ez dio bere anima, ta
gorputza loitzeco bideric emango ez itzez, ez queinada ciquinaquin, ez
bestela. Ez dio ecer ostuco; ez dio bidegaberic eguingo bere onran, eta icen
onean. Itz batean, lagun urcoari dagozcan gauça guztiac, ta bere estaduco
eguimbideac aisa, ta pocic eguiten ditu Jaungoicoaren, eta lagun urcoaren
amorio andia duanac; ta contuz ucatzen ditu bere grina ta pasio tcharrac.
Baldin Jacob Patriarcac morronçan amalau urte igaro bacituan, egun gutchi
baciran beçala, Raqueli cion amorioagatic, ta igaro Laban becein guiçon
esquergabe-goçacaitzaren etchean; cer eguingo ez du cristauac,
Jaungoicoaren, eta lagun urcoaren onguinai, ta amorio andia iristen
duanean? Onguinai, ta amorio andiac samintasunac berac goisatzen ditu,
açucreac fruta saminac goisatzen dituan eran; ta arincen ditu nequeric
andienac-ere, dio S. Agustinec gauz onen berri ongui ciaquianac beçala.
Laborat nuilus amor magnus: Quidquid difficile est in praecepto, leve est

159
amanti? Ona cergatic, eta cein bidez dion gure Salbatzaileac, arina dala
beraren Legue Santaren carga.

***

Ar eçaçue nere leguearen uztarria ceren gainean, eta çuec arquituco


deçue ceren animençat paquea, ta sosegua, esaten digu Salbatzaile berac. Nai
deçu bada, cristaua, çure Jaunaren legue Santa erraz gordetzeco bidea icasi?
ta nai dituçu legue onen goçotasun, eta atseguin-contentuac iritchi? Ara bada
onetaraco bide erraça. Garbi eçaçu benic bein biotza becatuen loi, ta lia
ciquinetatic confesioco iturrian; artean alabaina etzera gai, Jaunac bere legue
Santa gordetzen duenai eman oi diezten, paquea goçoa, ta atseguin-
contentuac dastatzeco. Oitu çaite guero goiz arratsetan, Jaunaren aurrean
jarriric, Jaun bera umilqui adoratzera, eguin dizquitzun ontarteaz esquerrac
ematera, cere itz, pensamentu, ta lanac beraren onra, ta gloriaraco
esqueincera. Oitu çaite goiz arratsetan asmo oso bat arcera gueiena ausitzen
deçun mandamentua contuz gordetzeco, ta çure grina, ta pasio nagusiena
ucatzeco, ta ecitzeco; ta goiz-arratsetaco jaiera au buca eçaçu fede, esperança,
caridade, ta contriciozco afectoaquin. Atzenean çure nequeac, eta lan guztiac
içan ditecen Jaunaren gogocoac, ta ceruraco irabaciac, noicean bein berri
eçaçu, goicean artu cenduan, nai ta intencio ona. Asco da onetaraco
Jaunagana biotza alchatzea esanaz ceregan: Jauna esana esan: goicecoan
bertan arquitzen naiz: çure icenean, çure onra, ta gloriaraco içan bedi nere
neque, gurutze, edo lan au. çure grina, ta pasio tcharren batec eguiten badiçu,
edo ustecabean perilen batean cere burua ecusten badeçu: lembait len oroi
çaite Jauna beguira dagoquiçula, ta çuri lagunceco prest arquitzen dala. Ots
eguioçu cere biotzean, eta esan: Atoz Jauna, atoz laster, gorde naçaçu peril
ontatic: naiago det bertan ilcea, çure beguietan becatu eguitea baino. Ez due,
nere cristauac, gauz oec neque andiric, eta dan ez jaquinenac-ere erraz tchit
eguin ditzaqueanac dira. Alaere oec contuz, eta egun oro eguitea da birtute
guztien cimendua, ceruraco irabacien gordailua, ta jaiera, edo debocio
guztien gaina, ta lore ederra. Ta sinisturic nago, gure jende prestu-garbien
artean ascoc artuco duela gauz oec goiz arratsetan eguiteco jaiera, baldin
beguien aurrean ipincen baçate arguiro, cer, ta nola eguin bear dan. Siniste
onec muguitu nau jaiera au alic onguiena letraz eçarcera. Ta çuec icasi
deçaçuen, nola bacoitzac bere bacarrean, eta nola gurasoac bere
mendecoaquin eguin ditzaqueen debocio oni dagozcan gauçac, asmo det,
cembait jaietan gai, edo lan oni equitea. çuequin batean esango det debocio
oni dagocana; ta gainera eguingo det gauça bacoitzaren gainean dotrina eder
bat. Atozte, nere cristauac; atozte, ceruraco bidean sartu nai deçuen guztiac.
Eguin deçagun guztioc, azquen contuen ordu icaragarria datorquigun baino
len aleguina bicitza çucenceco, ta beti beti iraungo duan ceruco gloria iristeco.
Amen.

160
OgueI TA AMALAUGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten da lenengo lecuan, cein andia dan gure Jaungoicoa


Bigarren lecuan, cein andia beraren al, eta escua.
Atzenean, cein andia beraren Jaquiundea.

Ambula coram me, et esto perfectus. guenes. 17.

NOTA: Aurrena esango dira goiceco jaieran dauden gauçac, comunioco


liburuco laugarren partean, ogueita çorcigarren Eracusaldian arquitzen diran
eran; ta ondoren eguingo da platicatcho au.

Aditu deçue, cristauac ta batez-ere etcheetaco buruac goicetaraco artu


bear luqueen jaiera. Nai nuque jaiera onen oitura çabaldu litequean etche
gucietara, baina ez det onembat on iritsi uste, lenago ongui eçagutzen
ezpadeçue jaiera au, ta onen pusca bacoitza, ta au eçagutu ondoan Jaunaren
lagunçarequin batean benaz asitzen ezpacerate ceruraco bideari jarriatzen.
Goiceco jaieran esaten diran gauçac ain dira bearrac, ta balio andicoac, non
ecin utzi nitzaquean banaca, ta al dedan onguiena, ta arguiroena adiraci-
gabe.
Goicetic cristauac aurrena eguin bear duan gauça da:
honestidadearequin, ta oracioren batzuec esanaz jeiqui, ta Jaunaren aurrean
jarcea, esaten duala: Oroi çaitez nere anima Jaunaren aurrean arquitzen
cerala, ta beguira dagotela çure itz pensamentu, ta gauça guztiai. Ta gurasoac,
edo gurasoaren ordez bestec bere etchecoaquin jaiera au eguiten badu, esan
deçaque: Oroi gaitecen Jaunaren aurrean arquitzen guerala, ta beguira
dagotela gure itz, pensamentu, ta gauça guztiai. Jaunaren aurrean gaudela, ta
Jauna beguira dagoquigula lecu guztietan, ongui sinisteac guztiz asco
laguncen du eguiten ditugun gauz onac ongui eguiten, Jaunac bidalcen
dizquigun neque, ta gurutzeac ongui eramaten, ta becatuagandic aldeguiten.
Argatic goiceco jaiera asitzen da, Jaunaren aurrean gaudela oroitzetic.
Goiceco jaieran beçala, beste gauçac eguitean-ere oitu çaitecen çu,
cristaua, Jaunaren aurrean çaudela, ta Jauna beguira dagoquiçula, sinistera:
gaur eguia onen gainean itzeguin nai diçuet. Onetaraco adiracico diçut. 1.a
cein andia dan gure Jaun Jaungoicoaren içate miragarria. 2.a cein andia
beraren al, ta escua. 3.a cein andia beraren jaquiundea. Iru gauz oec çuc
ongui eçagutzen, ta sinisten badituçu, aisa eçagutuco deçu, edocein lecutan
çaudela çuc beti arquitzen cerala cere Jaunaren aurrean, edo obeto esateco
çure Jaunagan beragan: beti çaudela Jaunaren escutic cincilica beçala: ta beti
Jaun beraren begui ecusleac ecusten çaituela. Ençun naçaçu arretarequin.

§ I.

161
Gure sinisteac eracusten digun gauça da, gure Jaun Jaungoicoaren içate
miragarria ain dala Andia non ez neurriric, ta ez mugaric içan deçaquean.
Andia da, ta andia neurriric, ta bucaeraric-gabe dio Baruc Profetac. Au
nolerebait eçagutzeco, beguira guieçu Jaun onec eguin ta beguien aurrean
dauzcagun gauçai. Andiac dira itsasoaren osinac, ta bazterrac: andiac dira
lurreco celaiac, aldapac, mendiac; andiac dira gure gainean arquitzen diran
odeiac, içarrac, ta eguzquia. Andiac dira ceru eder oriec. Baina cer dirala uste
deçu gauça oec guztiac, diran becein andiac içan da-ere, Jaungoicoaren içate
andiaren aldean, edo pare ipincen badituçu? Ecer ezpalira beçala dira guztiac
Jaunaren içatearen aldean. ceruaren erpina baino goragocoa da Jaungoicoa:
infernuaren ondoa baino ondoragocoa: igarotzen ditu lurraren bazter, ta
muga guciac, ta itsasoa baino çabalagoa da, dio Job Santuac.
Ecusten ditugun gauça oeçaz gainera, nai içate utsarequin eguin
litzaque çure eguile andiac beste gauça berriac, ta berriac beinere necatu, ta
bere escua, ta indarra gutchitu gabe: eguin litzaque ceru berriac, itsasoac,
içarrac, eguzquiac, ta aec guztiac-ere ecer ez beçala içango liraque Jaunaren
içate andiaren aldean.
Içate guztiz andi onec bada betetzen ditu berac eguin dituan lecu oec
guztiac, ta era berean beteco lituque lecu berriac ta berriac eguiten eternidade
guztian arico baliz ere. Ez da bada, cristaua, ez da, ez ceruan, ez lurrean, gure
Jaunaren içate andia ez dagoan lecuric ez tchiquiric, ez andiric, ez ilunic, ta ez
arguiric. Ain da andia, ain da neurriric, bazterric, edo mugaric ez duana.
Emendic atera-eçaçu, cristaua, edocein lecutan çaudela çu, naiz bacarric, naiz
lagunaquin, naiz etchean, naiz soroan, naiz mendian, beti beti arquitzen
cerala çure Jaungoicoaren aurrean, edo obeto esateco, Jaunaren içate andi-
baztergabecoaren barrenen, itsasoan arraiac urez inguratuac arquicen diran
baino ascoz obeto, ta era miragarriagoan inguratzen çaituala Jaunac. Eguia
au, beste ascoren artean, ederqui aguertu cien S. Paulo Apostoluac Athenasco
jendeai. Eraman çuen oec Apostolua Arcopago deitzen cioen Tribunal batera
(au çan gaitz guileac juzgatzen cituen Juecen Tribunala) ta an guztien aurrean
esan cien: Athenasco jendeac: ecusten çaituet gauça guztietan beste jendeac
baino supersticio, edo bear ez diran adoracioetara jarriac, bada idolo, edo
Jaungoico gueçurrezcoac adoratzea gutchi baliz beçala, or igarotzean ecusi
det nola daucaçuen aldare bat eçagutzen ez deçuen Jaungoicoarençat ipinia;
an letraz eçarriric dago: Ez daquigun, edo eçagutzen ez degun
Jaungoicoarençaco Aldarea. Ignoto Deo. çuec bada, Athenasco jendeac, çuec
eçagutu gabe adoratzen deçuen Jaungoico onen berriac orain ematen
dizquitzuet. Ez da ez Jaungoico au gugandic urruti arquitzen; beragan bici
guera, beragan muguitzen guera, ta beragan gaude. In ipso enim vivimus
movemur et sumus (Acta Apost. 17).

§ i.

162
Au onela da, nere cristauac: ta alaere bicitu guera gure Jaungoicoaz ain
aztuac? Jaungoico beraren aurrean, ta Jaungoicoaren içate guztiz andi, ta
baztergabecoaren barrenen, ta erraietan beçala bici guera, muguitzera, ta
gaude: ta alaere içan degu ausardia beraren contra becatu eguiteco? Baina
gueiegui luça ez gaitecen. Goacen ecustera cein andia dan Jaungoicoaren escu
eta ala.
Andia lecu guztiac betetzen dituana, ta baztergabecoa da Jaungoicoaren
içatea, ta içate oni dagocan beçalacoa da beraren al, eta escua; da alabaina
gure Jaungoicoa, gauça guztiac eguin cituan eguile andia, ta eguin cituana
ecer ecetic, ta inoren lagunça gabe, nai içate utsarequin. Da eguin cituan
gauça guztiai beren içatea gordetzen, ta dan gauçaric tchiquienarenari-ere
contu eguiten dion Jaungoicoa.
Bai, nere cristauac: gure Jaungoico maitagarria da gauça guztien Eguile
andia. Jaungoicoac eguinac dira ceru oriec diran becein andiac, ederrac,
çabalac. Jaungoicoac eguinac dira ceru orietan ecusten ditugun eguzquia,
ilarguia, ta içarrac. Jaungoicoac eguinac dira itsasoac, ibaiac, iturriac.
Jaungoicoac eguinac aiceac, sua, mendiac, celaiac, lurra, ta itz batean esateco
mundu guztia, ta ceruaren goienetic asi ta lurraren ondoraino arquitzen diran
gauça guztiac: ta oec eguin cituan becein erraz, edo aisa eguin ditzaque, berac
nai içatera, beste munduac, ta munduco, oraingoa baino-ere andiagoac, ta
ederragoac. Onetaraco duan al, ta escua batere laburtu, ta necatu gabe. Eguia
au ezpadaquiçu, cristaua, galde eguin guieçu astoai berai, dio Job Santuac, ta
eracutsico diçue: galde ceruco egaztiai, ta esango diçue: galde itsasoan
dabilçan arraiai, ta aditzera emango diçue. Norc ez daqui, Jaunaren escuac
eguinac dirala gauça oec guztiac.
Gauça oec guztiac eguiteco, etzuan içan Jaungoicoac gairic-batere,
baicic eguin cituan ecer-ecetic, ta au da Jaungoico gucialdunac bacarric
daguiqueana. Eguin deçaquee Aingueruac, ta eguin deçaquee guiçonac-ere
lore baten anz, edo itchura çurean, olean, urrean, edo cilarrean; baina ez au,
ta ez beste gauçaric eguin deçaquee onetaraco gairic ez duela. Gure
Jaungoicoac gucialdunac beçala eguin cituan bada gauça guztiac ecer ecetic,
ta batere gairic gabe. Ech nihilo (Macha. 7). Etzuan ez inoren lagunçaren
bearric içan onetaraco: Norc lagundu cion, dio Isaias Profetac, edo nor içan
çan Jaunaren consejari, ta eracutsi cion cer ta nola eguin? (Isaiae 40) Asco
içan çan, dio Dabid Erregueac, eguin bide au, eguimbedi ura esatea, bereala
eguinic aguerceco. Ipse dichit et facta sunt: ipse mandavit et creata sunt.
Gure Jaun Jaungoicoac bere al, ta escu miragarri au aguercen digu
gainera eguin dituan gauça guztiai beren içatea gordetzen diela, ta guztien
contua daucala. Ez luque mundu onec, ez eta munduan diran gaucetatic
batec-ere puntu edo instante batean-ere iraungo Jaunaren al, ta escuac
gordeco ezpalu. Guztia bere ancinaco ecer-ecera biurtuco liçaque. Ala dio
Jaquinsuac Escritura Santan. Nola iraun leçaque, Jauna, ecerc-ere çuc nai ez
içatera? Guomodo autem posset aliquid permanere, nisi tu voluisses? (Sap.

163
11). Gauça guztiac bada Jaungoico Guzti-aldunaren escutic artu içan due
beren içatea, ta iraungo badue, puntu, edo instante bacoitzean berriro artuaz
dijoaz, ta escu alsu-onguile artatic cincilica arquitzen dira. Gainera eguin
dituan gauça guztiaz, ta dan tchiquienaz contu dauca. Beguira ceruco içarrai,
beguira itsasoan diran are aleai, lurreco arbola, ta belarrai: beguira aideco
egaztiai: oec guztiac eguinac dauzca berac nai duan neurrian, berac nai duan
adina, ta berac ongui iritzi dio pisuan (Sap. 11). Ta guztiaz berdin dauca bere
contua, dio Escritura Santac (Sap. 6).
Beguira orain cristaua cen andia dan gure Jaungoicoaren al, ta escua! ta
cein esquer gabeac, ta gueren galgarriac içan gueran oraindainocoan!
Jaungoico Gucialdun-onguile onen escutic artu degu degun içatea: içate au
ecer-ecera biurtuco da Jaun berac gordetzen ezpadigu: instante oro, ta lecu
guztietan beraren escutic cincilica arquitzen guera; ta alaere ez degu nai
Jaungoico maitagarri oneçaz oroitu, ta berac eman ta gordetzen digun içateaz
baliatzen guera beraren contra becatu eguiteco. cença baguindez orain
bederic!

§ i.

Ecusi degun becein andia, edo obeto esateco ecin ecusi ta ecin adiraci
ditequean becein andia da gure Jaungoicoaren ala ta escua. Ta ez da batere
laburragoa beraren Jaquiundea. Beguira dagoca beti gure Jaungoicoa bere
içate on maitagarriari, ta içate onetan prefeccioai. Ecusten du nola dan
Jaungoico bacar bat, ta iru Persona Aita, Semea, ta Espiritu Santua. Ecusten
du nola dan Aitagandic Semea, ta Aita ta Semeagandic Espiritu Santua. Bere
içate-andi-ederra, ta bere perfeccioac ecusteaz gainera, guztiz arguiro ecusten
ditu, beste gauça guztiac igaroac, guertatzen diranac, guertatuco diranac, ta
guerta alditezqueanac. Beti beti, ta batetan ecusten ditu, dio Escriturac,
eternidadetic eternidaderainoco gauça guztiac (Eccle. 39). Berdin da
Jaunaren begui ecusleençat gaua nola eguna: berdin arguitan, edo ilumbean,
bacarric, edo lagunaquin; çocoan, sasian, guelan, mendian, edo beste edocein
lecutan gauça eguitea. Au ongui sinisten çuanac beçala, Jauna, esaten çuan
Dabidec. Nora aldeguingo det çure jaquiunde orregandic? «Nora igues
eguingo det çure aurpeguitic? ceruaren goienera banoa, an çaude çu:
infernura jeisten banaiz, an arquitzen çaitut, ta egaztia beçala, goicean egoac
arturic, joaten banaiz itsasoaren urrutieneco bazterretara, ecin alaere
çugandic ezcutatuco naiz» (Psal. 138.
Ecusten deçu orain, cristaua, cein andia dan Jaunaren jaquiundea?
Ecusten deçu nola beguira dagoten gure asmo, gure naicunde, gure gauz on ta
gaizto guztiai? Eguzquia bera baino ascoz arguiagoac dira Jaunaren beguiac,
dio Escritura Santac; alde guztietatic beguiratzen, ta ecusten ditue guiçonen
bide, ta ibilera guztiac baita itsasoaren ondarrean ta gure biotzetaco çocoric
ezcutatuenean cer dagoan-ere. Ni, nerau naiz testigu, ta Juez, dio Jeremiasen

164
aoaz (Jerem. 29)). Sinistu ote degu oraindainocoan eguia au? Ez noasqui bear
dan eran; au ongui sinistera alabaina ecin eguin guinçaquean eguin ditugun
adina utseguite, ta becatu: ta ecin içan guindezquean içan gueran becein
naguiac, ta çabarrac ceruraco bidean. Sinistu deçagun bada fede bici
batequin, nere cristauac, Jaunaren aurrean arquitzen guerala beti, ta edocein
lecutan: Jaunaren aurrean, ceren Jaunaren içate andi baztergabecoa lecu
guztietan dagoan. Jaunaren aurrean, ceren beraren al, ta escu neurri guztiac
baino andiagoa lecu gucitetan guri degun içatea ematen, gordetzen, ta guri
bere lagunça, ta ondasunac emateco prest dagoan. Jaunaren aurrean gaude
atzenean, ceren beguira dagoten lecu guztietan gure itz, pensamentu, ta gauça
guztiai.
Nai deçu bada çuc, cristaua goiceco jaiera, ta eguiten dituçun lanac
ongui eguitea? Oroi çaitez maiz, maiz, maiz Jaunaren aurrean arquitzen
cerala, ta beguira dagoquiçula beti; ta lecu guztietan, ta muguituco cera
contuz, ta ongui eguiten dituçun gauz onac eguitera. Ala guertatu citzaion
Dabid Santuari. Gorde ditut Jauna esaten dio çure aguinteac, ta leguea, ceren
nere bide, ta ibilera guztiac çure aurrean ta beguietan arquitzen ciran. Servavi
mandata tua, et testimonia tua, quia omnes viae meae in conspectu tuo
(Psalm. 118). Nai deçu becatuaren periletic ateratzea, ta becatura beinere ez
biurcea? Oroi çaitez sarritan Jauna beguira dagoquiçula, oitu çaite biotz ori
beragana jasotzera. Ala Susana Andre prestuac eguin çuan, çar berde bic elcar
artuta becatura amilderazteco bidean, ta bicitza galceco perilean bere burua
ecusiric. Obeago det, esan cien çuen atzaparretan bicitza galcea, Jaunaren
aurrean, ta beguietan becatu eguitea baino. Melius est mihi absque opere
incidere in manus vestras, quam peccare in conspectu Domini (Daniel 13).
Nai dituçu atzenean atzeratu gaitzeraco çure grina tcharrac? Sarritan bada
fedearen arguiarequin gogora ecarçu beguira dagoala çure Jaun Jaungoicoa,
ta beragana biotza jasoric dei çaioçu S. Pedroren eran; gorde naçaçu nere
Jaun maitagarria, galdua naiz bestela. Itz batean. çabilça, esan cion Jaunac
Abrahani, eta esaten digu guri-ere, çabilça nere aurrean, ta çu içango cera
bear beçalacoa, edo birtute, ta santidadez jauncia. Ambula in conspectu
Domini, et esto perfectus. Jaunari nai daquiola gure biotzac jaiera onetara
muguitzea, ta beraren lagunçarequin batean bicitza on bat eguitea, iristeco
guero beti iraungo duan ceruco gloria. Ad quam &.

OgueI TA AMABOSTGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten da, cer guisatan erraz, edo aisa icasi deçaquegun Jaunaren aurrean
ibilcea.

Ambula coram me, et esto perfectus. guenes. 17

165
Ecusi guenduan leneco egunean Jaunaren aurrean ibilceac cein ongui
laguncen duan naiz becatuan ez erorceco, naiz eguin bear ditugun gauz onac
contuz eguiteco. Au onela içan, ta alaere mundua galduric, ta becatuen osin
içugarrian ondaturic arquitzen da egungo egunean! cergatic ote? ceren gure
grina ta pasio tcharren lainoac alde guztietatic inguraturic, beguiratzen ez
diogun gure aurrean, ta gurequin beti beti dagoen Jaungoicoa Ecusle
maitagarriari: ta berari beguiratu bearrean, edo ordean, naiago guenduque
noasqui fedearen arguiac animaco beguien aurrean ipincen ezpaligu Jaun
bera. Loiac, ta nazcagarriac dira becatariaren lanac, dio Dabic Santuac: ceren
beguiratzen ez dion bere aurrean daducan Jaun Jaungoicoari. Non est Deus
in conspectu ejus: inquinatae sunt viae ilius in omni tempore (Psalm. 9). Au
guertatu ez daquigun emendic aurrera, ecusi bear degu gaur, cer guisatan
erraz, edo aisa icasi deçaquegun Jaunaren aurrean ibilcen. Aditu contuz.

§ I.

Jaunaren aurrean, ta beguietan ibilcea da gure lanac, ta gure bicitzaco


pausoac eguitea. Jaun andi au beguira dagoquigula oroituaz, ta beraganonz
biotzac muguitzen ditugula. Ta norc eztacus, nere cristauac, cein gauz erraçac
diran bi gauz oec edocein cristaurençat, onec biotzetic bere Jaungoicoa
serbitu nai badu? Baina cein erraçac diran bi gauz oec obeto eçagutzeco,
beguiratu bear diegu biai banaca.
Jaunaren aurrean ibilcea da beinic bein gure lanac, ta gure bicitzaco
pausoac eguitea, gure Jaun Jaungoicoa beguira dagoquigula oroituaz.
Eçagutzen det, nere cristauac, cein erraz gure gogo, ta biotzac munduco
araço, contu, ta aurquerien ondoren dijoacen, ta cein laster aztutzen gueran
gure Jaun andiaz. Baina dembora berean ecin ucatu deçaquegu, dan
cristauric ezjaquinenac-ere erraz bere gauçac eguingo dituala Jaunaren
aurrean dagoela oroituaz, baldin oitutzen bada maiz, edo sarritan sinistera
Jaun andi au arquitzen dala munduaren bazter gucietan, ta gu gauden
edocein lecutan bere içate eder baztergabecoarequin, bere Escu, edo Al
guztiarequin, ta bere Jaquiundearen beguiaquin guztia ecusten duala. Idiqui
itzatzu, cristaua, çure animaren beguiac, beguira guioçu fedearen
arguiarequin çure Jaungoicoari. Ecusico deçu ain andia dala beraren içate
ederra, non ez duan, ta ecin içan-ere deçaquean neurriric, bazter, edo
mugaric. Betetzen ditu ceru-lurrac, ta oetan arquitzen diran gauça guztiac, ta
era berean beteco lituque mundu berriac, eta berriac eguingo balitu. Andia da
bai, dio arrituric Baruc Profetac, ta andia bucaeraric gabe. Ez da ez gure
arteco bacoitzagandic urruti arquitzen: beragan bici guera, beragan
muguitzen guera, ta gaude esaten cien S. Pauloc Athenasco jendeai. Beguira
guioçu berriz ere çure Jaungoicoari, ta ecusico deçu bere escu edo al
guztiarequin arquitzen dala edocein lecutan; Gucialduna da alabaina beti, ta
toqui guztietan, ta nai içate utsarequin gauça guztiac eguin cituana, guztiac

166
deseguin ta berriro eguin ditzaqueana. Beguira atzenean Jaun berari, ta
ecusico deçu, bere Jaquiundearequin beguira dagotela guertatu diran,
guertatzen, ta guertatuco diran gauça guztiai. Ez da Jaunarençat gauric, ez da
iluntasunic, ez da çocoric. Au adirazten digu Escritura Santac, esaten
digunean, Eguzquia bera baino arguiagoac dirala Jaunaren beguiac. Atocea
orain, cristaua, ez da gauça erraça dan ezjaquinenarençat-ere maiz Jaungoico
Andi au gogora ecarcea? maiz sinistea Jaun bera arquitzen dala munduaren
bazter guztietan, ta gu gauden edocein lecutan? Ez da gauz erraça lanen bat
asitzean, edo bucatzean, neque, edo estusasunen bat datorquigunean, Jaun
au beguira dagoquigula oroitzea? Oroitzen guera aisa edocein lecutan, ta
edocein demboratan, beinere oroitu bear ez guenduquean gauçaz: ta ez da
erraz içango, gure Jaun Jaungoicoa gure Eguile andia, gure Aita maitagarria
beguira dagoquigula, ta beraren aurrean arquitzen guerala, oroitzea?
Onetaraco batzuec, bein gogoratzen due Jaungoicoa itsaso andi bat
baliz beçala, ta beren buruai beguiratzen dieça itsaso onec alde guztietatic
inguratzen balitu beçala. Etzaiteztela çuec onelaco anz, edo imajinac ceren
buruetan ecin moldaturic necatu; au liçaque alabaina ascorençat burua
alferric necatzea. Gainera gure Jaungoicoa Espiritu uts-garbia da, ta beragatic
ecin guc molda deçaquegu beraren anz edo imajinaric. Beste batzuec gogora
ecarcen due Jesu-cristo gure Jauna, ta eguiten ditue beren gauçac, Jesu-cristo
beren aldamenean baleuquee beçala. Atzenean besteac beren gogoan arcen
due Jesus maitagarria bere Pasioco pausoren batean egon çan eran, eguin
deçagun contu Jetsemanico baratzan odolezco icerdia lurreraino ceriola. S.
Bernardo, ta S. Buenabentura gogoz, edo pensamentuz joaten ciran Jesusen
costadura, ta an sarturic ceudela eguiten cituen beren lanac, ta gordetzen
ciran etsaiaren peril guztietatic. Era onetan Jaunaren aurrean ibilcea jaiera
guztiz ederra, ta gure animençat ondasun andiac ecarrico lituaqueana da;
baina ez da guztiençat egoquia; ceren gueienac moldatuco ez liraquean
Jesusen pauso oec maiz bear dan eran beguien aurrean ipinceco, edo Jesus
beraren costaduari gogoz beguiratu, an sartu, ta gorderic egoteco, dembora
berean beren bicimoduco lan guztiac contuz eguiten dituela. Ta oneçaz
gainera Jesu-cristo gure Jauna, guiçona danez, ceruan, ta Aldareco
Sacramentuan bacarric arquitzen da. Mundu guztian, ta gu gauden, edo
gabilçan lecuetan. Jaungoicoa bacarric da munduaren bazter guztietan,
arquitzen dana: ta Jaun onen aurrean, ta beguietan ibilceco moduric
erracena, da sarritan sinistea eguia au, sarritan gogoratzea nola beguira
dagoquigun, ta berari beguiratuaz gure lan, ta eguimbideai jarraitzea.

§ i.

Ona da, nere cristauac era onetan, edo Jauna beguira dagoquiola
oroituaz bacoitzac bere lanac eguitea; onela ari danac alabaina nai ta ez
contuçago eguingo ditu gauz onac, ta lotsatuco da ascotan, Jaungoico beraren

167
aurrean becatuari, edo becaturaco bidea ematen duen tchoraqueriai bere
barrenen lecu emateaz. Baina çuc, cristaua, ez deçu onetan gueratu bear, ez:
baicic, çure Jaunaren aurrean çaudela, ta beguira-beguira dagoquiçula
oroitzeaz gainera, alic maicena beguira dagoquiçun Jaunagana jaso bear deçu
çure biotza, ta aoaz ezpada biotzez bederic aguertu beraganaco onguinaia,
esquer ona, beraren lagunçaren premia, çure becatuen damua, itz batean
eman guioçu berari aldeçun eran çure biotza. Ez da onetaraco iracurcen
jaquin bearric, biotza alchatzea bear da gurequin ta guri beguira dagoan
Jaungoicoaganonz. Ongui, nere cristauac: ez da au gauça guztiz erraça dan ez
jaquinarençat-ere? cembait cristau onençat asco da celai bat lore ederrez
betea ecustea, gauça gucien Eguile andiaren edertasun paregabea gogora
ecarceco, ta S. Agustinequin esateco: O edertasun ancinacoa, baina beti
berria! Batzuec ecusten baditue labore ederrac, alchatzen due biotza
Jaunagana, ta esaten dioe: O nere onguile maitagarria! ni çuçaz azturic: ni
becatua becatuaren gain eguiten, ta çu onembat ontarte niri eguiten? Mila
esquer Jauna. Besteac neque andiren bat datorquienean, esaten dioe: Jauna
gueiago, eta gueiago mereci due nere utseguite, ta becatuac: eguin bedi çure
borondatea! Batzuec lanean ari diranean, edo tentacioren batec estutzen
dituanean, bereala beguiratzen dioe beren Jaungoicoari, ta biotzez otseguiten
dioe: Atoz, atoz, Jauna, laster niri laguncera. Baina ez da itz oec gogoan artu
bearric: asco da aldan eran, ta bacoitzac bere modura biotz on, ta prestu
batequin beguira dagocan bere Jaungoicari cerbait esatea.
Necatzen dira asco iracurcen icasten, obeto, ta erraçago eçagutzeco
birtutearen bidea; ta ongui eguiten due. Icasten ditue beste cembaitec
liburuetan arquitzen diran oracio, edo erregu egoquiren batzuec. Gauz ona da
au ere. Atzenean asco dira berengan ansiatzen diranac, ceren iracurceco, ta
oracio pisca bat eguiteco dembora egoquiric ecin iritsi duen; baina ez due
cristau oec cer estutu orregatic: naiz ez jaquin iracurcen, naiz ez içan
bacardadean iracurceco deretcharic; baldin arretaz oitutzen badira, sarritan
beguiratzera lecu guztietan, ta gu gauden toquian bertan dagoan
Jaungoicoari, ta oni beguiratuaz, ta oni noicean bein biotza jasoaz, beren
lanac, ta nequeac eguiten baditue, au, nere cristauac, içango da iracurce
guztiac, ta oracio guztiac baino ondasun gueiago emango diena, edo obeto
esateco oracioa eguiteco moduric onena, erracena, ugariena. Beguira ezperen
ancinaco Patriarca Santuai. Etzuen eguiaz oec orain guc ditugun debociozco
liburu oenic, ta ala ere igo ciran Santidade goi-miragarri batera; nola uste
deçue? Jaunaren aurrean cebilçala, edo berbera dana, sarritan oroituaz
beguira dagoan Jaungoicoaz, ta sarritan beragana biotza jasoaz. Au da
Escritura Santac ematen dien alabança andia aetatic batzuei. Ibili çan Enotch
Jaungoicoarequin, ta ezcutatu çan, ceren Jaungoicoac quendu çuan, dio
Escritura Santac, Patriarca aren gainean itzeguiten duanean. Ambulavitque
cum Deo, et non apparuit, quai tulit eum Deus (guenes. 5). S. Basilioc, neque,
gurutze, ta tentacio guztien sendagaitzat ematen du Jaunaren aurrean ibilce
au. Oitu gaitecen bada, nere cristauac, Jaunaren aurrean, ta beguietan

168
ibilcera. Maiz sinistu deçagun munduaren bazter guztietan, ta gu gauden
edocein toquitan arquitzen dala gure Jaun Jaungoicoa bere içate andi
baztergabecoarequin bere escu, ta al guztiarequin guri lagunceco çai beçala,
ta atzenean bere Jaquiundearen beguiaquin ecusten dituala guc eguiten, ta
gogoan igarotzen ditugun gauça guztiac. Ni naiz testigu, ta dembora berean ni
nerau naiz Juez dio Jaun berac. Baina eguia au sarritan gogora ecarri, ta
sinisteaz gainera, noicean bein biotzac jaso bear ditugu beraganonz. Onela
çucenduaz joango da becataria bere bicieran, ta aurreratuaz onac birtutearen
bide ederrean. Ambula coram me, et esto perfectus. Au da guztioi opa
diçuedana emen, ta beti betico atseguin contentuac ceruan. Amen.

OgueI TA AMASEIGARREN ERAcUSALDIA

Jaunaren aurrean gaudela lecu guztietan; eta non nai, ta noiz nai beguira,
dagoquigula sinistearen gainean.

Dominum Deum tuum adorabis;


et ili soli servies. Deuter. 6 et Math. 4

Gure lan, eta eguiteco guztien artean andiena, edo obeto esateco bacar
bacarra da gure Jaun Jaungoicoa eçagutzea, adoratzea, ta serbitzea.
Adoratuco deçu çure Jaun Jaungoicoa, ta ura bacarric serbituco deçu, esaten
çacu Escritura Santan. Alaere eguiteco au da guztien artean aztuena, ta beti
gueroco uzten deguna. Ta gauça negargarria! Eguiteco oni benaz equin baino
len etorri oi da eriotza, ta galcen dira betico ecin conta al anima. Au guerta
eztaquigun, eta dembora berean Jauna serbitzean arquitu ditequean neque
guztia goçatzeco, ta arinceco da, egun oroco asi degun jaiera, edo debocioa.
Ongui beguiratzen badiogu jaiera oni, ta jaiera onetaraco ipincen diran
gauçai, au da cristauari dagocan bicitza onaren cimendua beçala; ta beragatic
alic onguiena aguercea, açalcea, adiraztea dagocana. Jaiera onen lenengo
gauça da Jaunaren aurrean jarcea, edo sinistea Jaunaren aurrean gaudela, ta
beguira dagoquigula; ta onen gainean itzeguingo diçuet gaur. Aditzera
emango ditzuet lembicia: cer dan Jaunaren aurrean jarcea. Bigarrena: nola
eguin bear dan Jaunaren aurrean jarce au. Ta atzenean, cein ondasun andiac
gorderic dauden Jaunaren aurrean jarce onetan, siniste bici batequin au
eguiten bada.

***

Edocein lecutan gaudela, nere cristauac, beti arquitzen guera gure Jaun
Jaungoicoaren aurrean, eta beguietan, munduaren bazter guztietan arquicen
da alabaina Jaun bera bere içate, bere escu, edo al, ta Jaquiunde bazterric,

169
mugaric, eta neurriric ez duanarequin; eta nora nai goacela, beti egongo
guera Jaunaren aurrean, eta beguietan. Ez deçu ongui aditzen eguia au?
Ençun naçaçu bada gutchi batean, eta uste det, adituco deçula. Asi gaitecen
Jaunaren içatearen anditasunetic.
Beguira guieçu beguien aurrean dauzcagun gauçai. Andiac dira
itsasoac, andiac lurreco celaiac, aldapac, mendiac. Andiac dira gure gainean
arquitzen diran odeiac, içarrac, eguzquia, ta ceruac. Baina ezpalira beçala dira
oec guztiac, Jaunaren içatearen anditasunari beguiratzen badioçu. Betetzen
ditu Jaunac lecu oec guztiac, eta era berean beteco lituque miloica lecu
berriac eta berriac eguingo balitu, eguin litzaquean beçala. Argatic arrituric
dio Baruc Profetac: Andia da, ta andia mugaric, eta bucaeraric gabe. ceruaren
erpina baino goragocoa da; infernuaren ondoa baino ondoragocoa; igarotzen
ditu lurraren bazter, eta muga guztiac, eta itsasoa baino çabalagoa da, dio Job
Santuac. Jaungoicoaren beraren barrenen bici guera, muguitzen guera, ta
gaude esaten cien S. Pauloc Athenasco jendeai. In ipso enim vivimus,
movemur, et sumus.
Jaun onen escua, edo ala beraren itzateari dagocana da. Nai içate
utsarequin, eta ecer ecetic eguin cituan ceruac, eta oetan arquitzen diran
içarrac, eguzquia, ta ilarguia. Nai içate utsarequin, eta ecer ecetic eguin cituan
lurra, ta lurreco gauça guztiac. Asco içan çan eguin bedi au, eguin bedi ura
esatea, bereala eguinic aguerceco, dio Dabid Erregueac. Ipse dichit, et facta
sunt: ipse mandavit, et creata sunt. Nai içate utsarequin eguin cituan eran,
gordetzen-ere die eman dien içatea gauça guztiai. Au onela ez içatera, biurtua
liçaque bereala mundua ancinaco bere ecer ecean. Atzenean Jaunaren
Jaquiundea ez ta batere laburragoa Jaun beraren içatea, ta escua baino.
Ecusten ditu arguiro gauça guztiac, guertatuac, guertatzen diranac, eta
guertatuco diranac; eta ecusten ditu bat batetan diran beçala bere betiraunde,
edo eternidadetic. A seculo usque in seculum respicit. Oro bat da Jaunarençat
gauça bat guertatzea gauaz, nola egunaren erdian; ilumbean nola arguitan;
bacarric, edo lagunaquin, çocoan, sasian, guelan, edo plaçaren erdian;
pensamentuz, edo lanez; Jauna bera da alabaina neurriric ez duan arguia,
gauça guztiac diran eran aguercen dituana; ta Jaunaren beguiac eguzquia
bera baino arguiacoac dira, dio Escritura Santac: ez ceren Jaunac guc beçala
lurrezco beguiac dituan, baicic ceren guztia arguiro dan beçala dacusen.
Argatic esaten cion Dabid Santuac Jaunari: Non ezcutatuco naiz, Jauna, çure
Jaquiunde miragarri orregandic? Nora çure aurpegui ta beguietatic iguesi
joango naiz? Joango baninz-ere ceruaren goieneraino, an çaude çu: jatchico
baninz infernura, oro bat çaude çu an-ere; eta joan albanindeque egazti baten
eran itsasoaren beste aldeco bazterretara, ecin alaere çugandic ezcuta
nindeque. Aditzen deçu orain, cristaua, nola gure Jaun Jaungoicoa arquitzen
dan munduaren bazter guztietan, ala bere içate guztiz andiarequin, nola bere
escu, ta Jaquiunde bazter gabecoarequin? Ecusten deçu, edocein lecutan
gaudela gu, nai ta ez arquitzen guerala Jaun beraren aurrean, eta beguietan?
Au da eguia bat eçaguera duen guztiac aitorcen duena. Baina ez deçu uste

170
içan bear, oro bat dala Jaunaren aurrean arquitzea, nola Jaunaren aurrean
jarcea, ta ibilcea. Jaunaren aurrean, eta beguietan arquitzen dira arriac,
belarrac, aritzac, eta cençuric ez duen gauça guztiac ere, baina ez dira oec ez
jarcen, ez ibilcen Jaunaren aurrean, eta beguietan. cer ote da bada Jaunaren
aurrean jarcea, ta ibilcea? Da fedearen arguiarequin gogora ecarcea, ta
sinistea gaudela lecu guztietan Jaunaren aurrean, eta non nai beguira
dagoquigula; ta siniste onequin Jaunagana biotz osoaz gueren lanac eguitea.
çabilça nere aurrean, eta beguietan, eta çu içango cera bear beçalacoa, esan
cion Jaunac Abrahan Patriarcari. Ambula coram me, esto perfectus. Ala guc
eguin bear guenduque; ta besteric içango liçaque gure bicitza. Baina ez
gaitecen gueiegui emen gueratu. Goacen ecustera, nola eguin bear dan
Jaunaren aurrean, eta beguietan jarce au, emendic atera ditezquean, ondasun
andiac guc ez galceco.

***

Jaunaren aurrean, eta beguietan jarceco ta ibilceco jaiera ongui


eguiteco, bear dira iru gauça. Lenengoa da fedearen arguiarequin gogora
ecarcea, ta sinistea, arquitzen guerala gure Jaun Jaungoicoaren aurrean, ta
beguietan. Batzuec necatzen due, ta berotzen burua Jaunaren anz, edo
imajina beregan sorcen, eta moldatzen: eguin deçagun contu Arguitasunezco
itsaso bat baliz beçala. Baina etzaitecela necatu çu, cristaua, Jaunaren anz,
edo imajinen bila; alde batetic alabaina Jaungoicoa da içate bat esan, eta
gogora al ditezquean beste gauça guztiac baino andiagoa, goiagoa, eta
miragarriagoa, ta beste aldetic Espiritu uts garbia; ta beragatic ecin
guerengan sortu deçaquegu beraren anz, ta imajina egoquiric. Beste batzuec
gogoz, eta pensamentuz joaten dira Jesu-cristoren saietseco ilagara, ta
guganaco amorioac idiqui çuan ate artatic sarcen dira: an sarritan escatzen
diozquee Salbatzaileari bere lagunçac ongui bicitzeco; an mila esquer ematen
diozquee eguin diezten mesedeaz; ta an ezcutatzen dira edocein peril, edo
tentacioc equiten dienean. Ala eguiten çuen S. Bernardoc, eta S.
Buenabenturac. Eta S. Francisco Salesec-ere nai du, tentacio leiaturen batec
equitean, gogoz, eta biotzez laster eguitea Jesus gurutzeficatuagana, ta an
bertan beguien aurrean ecusten balu beçala, berari eldutzea perila igaro
artean. Onac dira gauz oec guztiac; baina bi gauça contuz gogoan artu bear
dituçue. 1.a era onetan Jesu-cristoren saietsera joatea, edo beguien aurrean
balego beçala berari eldutzea da gogo, eta pensamentu utsezco gauça; Jesu-
cristo alabaina, guiçona danez, ezta arquitzen lecu guztietan; baicic ceruan,
eta Aldareco Sacramentuan. 2.a Jesus gurutzeficatuaquin, eta Jesusen
pasioco pauso, edo ilagaren baten gainean sarritan, eta benaz pensatu içan
duanac, aisa edocein periletan, edocein ordu ta lecutan gogoz, eta biotzez
laster eguingo du, Jesusen ilaguetara, edo pasioco pausora; baina gauz oec
gogoan erabilceco oituraric içan ez duana nequez moldatzen da. Atzenean
beste batzuec bacar-bacarric fedearen arguiarequin gogora ecarcen due, ta

171
sinisten, lecu guztietan dagoan Jaun Jaungoicoaren aurrean, eta beguietan
daudela, beste gauça, ta pensamentu çailagotan sartu gabe. Eta au da era ta
moduric erracena guztiençat, jaquinsuençat, eta ez jaquinençat.
Jaunaren aurrean jarce, ta ibilce au ongui eguiteco, ez da asco gogora
ecarcea, ta sinistea Jaun baeraren aurrean, eta beguietan arquitzen guerala.
Baldin, eguia au gogora ecarrita sinistu ezquero, gueratzen bacera len beçala;
ezpadiozcatzu beguira dagoquiçun Jaun Andiari cere agur umilac eguiten;
edo ezpadeçu conturic, eta arretaric biotza beragana jasotzeco: esan guidaçu,
cristaua, certaraco da Jaunaren aurrean çaudela sinistea? Ez deçu ecusten,
siniste au dala siniste ançua? Argatic bada Jaunaren aurrean, eta beguietan
gaudela sinistu ondoan, alcha bear degu biotza beragana, aldian aldiari
dagocan eran. Batzuetan edertasun baztergabearen aurrean gaudela
gogoraric, esan deçaquegu: O edertasun ancinacoa, baina beti berria! Non
nabil çuçaz azturic, ta ceren bila? içanic çu ondasun gucien jabea ta
iturburua? Besteetan beraren contra aimbeste bider alcha guerala,
eçaguturic, esan deçaquegu: Ta çuc, Jauna, ecusiric nere esquergabequeria
itsusiac, nere becatu içugarriac, ez naçu alaere betico su, eta garren artera
bidaldu? Nola erançungo diot çure ontasun, eta misericordiari? Batzuetan
esquerrac eman bear çaizca beti eguiten dizquigun mesedeaz; besteetan
esqueini bear diogu asitzen degun lan, edo eguitecoa. Neque, gurutze, edo
naigaberen batec equiten digunean jaso bear degu biotza, ta esan: çure
icenean içan bedi, Jauna, nere neque au: bedeicatua içan bedi çure icen
Santua. Tentacioren bat datorrenean lembait len gogo, ta biotzez joan bear
degu bertan beguira dagoquigun Jaunagana, aur bat, otsoa ecustean, bere
Aita, edo Amaren besoetara lasterca dijoan eran. Esan deguioquegu orduan S.
Pedroc Jesu-cristori esan cion eran, itsasoa aserratuta galceco perilean
cebilenean. Jauna gorde naçaçu, galdua naiz bestela. Baina contu, cristaua; ez
deçu uste içan bear, itz oequin, edo bete onelacoaquin bacarric biotza alcha
bear dala Jaunagana. Eztabil Jauna itz polit-ederren bila; eta ez dira itz
icasiac ain onac, nola Jaunaganaco muguimentuac eralquitzen dituanac.
Jaungoicoac nai duana da biotz oso-prestu bat: jaungoicoac nai duana da
biotza beragana jasotzea; naiz itzic ez esan, edo itz politic ez jaquin.
Atzenean Jaunaren aurrean jarceco, ta ibilceco ejercicio au ongui
eguiteco gauça bearra da arretarequin, eta sarritan, Jaunaren aurrean, eta
beguietan gaudela, sinistea, ta sarritan biotza beragana jasotzea, batez-ere
orduren bat aditzean, lanen bat asitzean, edo bucatzean, mesederen bat
eguiten digunean, neque, gurutze, edo tentacioan arquitzen gueranean. Era
onetan gu oraindainocoan saiatu içan baguina, etzan içango, ez, gure bicitza
içan dan becein tcharra, ta negargarria. Necatzen dira batzuec (eta ongui
eguiten due): necatzen dira iracurcen liburuac, icasteco oracio eguiten; baina
ez due guztiac onetaraco era. Necatzen dira beste batzuec, liburuetan
arquitzen dituen, oracioren batzuez gogoan arcen. Ongui eguiten due oec-ere;
baina ez due guztiac auquera oetan ibilceco era; ta bestetic guerta diteque
erraz, oracio oec gogoan arturic, loroac beçala esatea biotzaren

172
muguimenturic gabe. Ala egun oro guertatzen çacu Aita gurearequin, oracio
guztien artean onena bada-ere. Baina Jaunaren aurrean jarceco, ta ibilteco
jaiera au da guztionçat erraça, edocein lecutan, naiz etchean, naiz bidean,
naiz lanean ari gueranean, eguin ditequeana: ta esan diteque jaiera au gogotic
artuta eguiten duana egun guztian oracioan dagoala. Au çan ancinaco
Patriarca Santuen oracioa; Abrahan, Isac, Jacob, Jose, ta beste ancinaco
Santuac etzuen alabaina içan Jaungoicoaren aurrean fede bici batequin
jarcea, ta beraren aurrean ibilcea beste libururic. Au da atzenean jaiera bat
ondasun andiac berequin dacarciana, orain ecusico degun beçala .
Jaunaren aurrean jarceco, ta beraren beguietan ibilteco jaiera onetatic
atera ditzaquegun ondasunac, bitara biur ditezque. Oetatic bata da becatutic
gordetzea. Andiac dira, ta asco, inguratzen gaituen becaturaco perilac. Perilac
aurtasunean, perilac gaztetasunean, perilac çarcean. Perilac barrendic,
perilac campotic. Perilac lagun artean, perilac bacardadean. Perilac
etcheetan, perilac placetan, bideetan, soroetan, eta lecu guztietan. Beteac
daude lecu guztiac perilez, beteac sarez, eta laçoz, dio S. Gregorioc. Plena
omnia periculis, plena laqueis. Norc gorde gaitzaque peril, eta laço oen
guztien artean? Norc, ezpada S. Pedro itsasoaren baga aserreen artean gorde
çuanac? Norc, ezpada Babiloniaco labe eracequian iru gazte Israeldarrac erre
gabe gorde cituanac? Gurequin dago lecu guztietan: Guztialduna da, ta nai
içate utsarequin gorde gaitzaque becatuan erorcetic. Beguira dago, ta çai
beçala guri lagunceco; baldin gu gueroc gueren naiez sarcen ezpaguera
becatuan amilceco bideetan. Oitu gaitecen bada fede bici batequin, eta
sarritan sinistera, Jaun onen aurrean arquitzen guerala, ta beguira beguira
dagoquigula. Oitu gaitecen peril guztietan biotza beragana jasotzera, bere
lagunça escatzera: ta aiceric gogorrenac ifar goçotan biurtuco, peril guztiac
deseguingo dira. Baldin Erregueren çaldunac, Erregue beguira dagoala,
ezpadira gauça gaiztora atrebitzen, berenez errebesac diranac-ere: baldin
ume bat ezpada trebe bere gurasoaren aurrean esateco, ta eguiteco, bestela
esan, eta eguin oi dituan gaiztaqueriac nola guc içan deçaquegu ausardia
Jaungoicoaren aurrean becatuari lecu emateco, baldin fede biciarequin
sinisten badegu, beraren aurrean gaudela, ta beguira dagoquigula? Au
osotoro sinisturic guera gaitecen, beguira deçagun, cer guertatu çan Jose
Patriarcarequin, eta Susanarequin.
Jose, Jacob Patriarcaren seme guztiz eder, eta maitea, bere senideen
embidiac saldu çuan. Erosi çuen aurrena Ismaelita mercatari batzuec, eta
guero Ejiptoco Erregueren ejercituen buru, ta aguintari Futibar ceritzanac.
Eguiten cituan Josec bere nagusiaren aguinduac leialqui, ta bere contura utzi
ciozqueen gauça gucia, irteten citzaizcan nagusiac nai çuan beçala. Ecusiric
onec Joseren leialtasuna, ta doai ederrac, bere contura eman ciozcan etchea,
ta gauça guztiac; ta bereala ugaritu ciran Joseren escuetan. Onela bici çan
Jose bere nagusiaren borondatearen, eta biotzaren jabe, ta bere Jaun
Jaungoicoac beguiratzen ciola gauça guztietan Aita onaren beguiaquin. Baina
prestatu cion etsaiac laço icaragarri bat, Joseren icen ona, ta anima

173
galerazteco tchit peril andicoa, eta limuria. Jarri citzaion egun batean etcheco
andrea beguira, ta Joseren edertasunarequin ililuraturic, equin cion bear ez
diran gaucetaraco bidea ematen. Equin cion ez bein bacarric, baicic ascotan,
baina beti alferric. Egun batean sarcen da Jose etchera, ta asitzen da bere
bacarrean lanen bat eguiten. Sarcen çaio etcheco andre ez garbia, ta caparen
ercetic elduta equiten dio Jose tentatzeari. cer eguin çuan onec? cer? utziric
capa irten çan etchetic. Eliçaren gurasoetatic ascoc, ecusiric Josec eguin
çuana, gueiago dala au, dioe, iru gazte Israeldarrac Babiloniaco labe gorian
erregabe gueratzea baino. Ta cerc peril onen andietan gorde çuala, uste deçu
cristaua? Jaunaren aurrean, eta beguietan cegoala fede bici batequin
sinisteac. Atocea, esan cion bere tentatzaileari: nere nagusiac çu ez, beste
gauça guztiac utzi ditu nere escuetan. Nola bada eguin deçaquet nic
desleialtasun onen itsusia nere Jaungoicoaren aurrean, eta beguietan?
Quomodo ergo possum hoc malum facere, et pechchare in Deum?
Ezta gutchiago Susanarequin guertatua. Susana Helciasen alaba ederra
bere eguituran, eta oraindic ederragoa bere animan, ezcondu çuen gurasoac
Joaquin ceritzan guiçon aberats batequin. Nabuco-Donosor Erregueac
deseguin, eta preso eraman cituanean Juduac Babiloniara, besteaquin batean
joan bear içan çuan Susanac-ere, Judatarra çanac beçala. Nola Juduen
usadioac, eta izcunça berdinac etziran Babiloniacoaquin, eman içan cien
Juduai Erreguec escua, aututzeco beren artean bi Juez, erabaqui citzeen oec
Juduen auciac, ta beste gauça Juecen escuetara oi diranac. Autu cituen
Juduac bi guiçon çar cinçoac, elduac, eta errespetocoac cirudienac. Bi Juez
oec bilcen ciran Susanaren etchean Juduen gauçac aditzera, ta erabaquitzera,
ta onetan ceuden demboran, irten oi çan Susana etchearen ondoan çuan
berjera batera. Ecusten çuen bi Juez aec, ta ecusi ececic beguiratzen ere cioen,
ecustean arcen çuan atseguin, eta poçagatic. Ta oi dana: aztu ciran Juez çar
oec beren adinaz çuen carguaz, eta Jaungoicoaz. Lotsatzen ciran aurrenean
çar madaricatu biac, batac beteari aguerceco colcoan ceduqueen sua; baina
nola aciaz, eta egunetic egunera eracequiaz cijoan, ausi çuen aurreneco lotsa
pisca ura, aguertu cion batec besteari bere gogo liçuna, ta gueratu ciran
Susana galceco elcar ongui artuac. Equiten dioe çar nazcagarri biac andre
prestua tentatzeari, bacarric, eta, lecu artan usatzen çan beçala, urean
sarturic mainuan cegoan garaiean. Itchiac dadue berjeraco ateac, esaten
cioen; ez dago inor-ere beguira, ta ezpadeçu çuc guc gura deguna eguin nai,
guc esango degu arquitu çaitugula gazte batequin ezconça ciquincen duan
gaiztaquerian. (Ta gaiztaqueria onetan arquitzen çana arrica ilcen çuan
Juduac, legue çarrac ala aguinduric). Ezta gogora besteric, cer quezcac, cer
pena, ta naigabeac inguratuco çuan trance onetan Susanaren barrena.
Ecusten çuan alde batetic, tentatzaile liçun aec nai çuena eguiten ezpaçuan,
galduco cioela bere onra, ta ipinico çuela eriotza gogor baten atzaparretan.
Ecusten çuan beste aldetic, beguira cegoala Jaungoicoa, ta gauça içugarria
çala Jaunaren aurrean, eta beguietan becatu eguitea; ta oni beguiraturic,
erabaqui çuan liçunqueriari lecuric ez ematea, naiz costa cequiola bere onra,

174
eta bicitza. Obe da neretzat, esan cien, becaturic eguin gabe çuen
bengançaren atzaparretan erorcea, ecen ez Jaungoico beraren beguietan
becatu eguitea. Melius est mihi absque opere incidere in manus vestras, quam
peccare in conspectu Domini. Au esanda, deadar eguin çuan etcheronz, eta
agure ciquinac-ere asi ciran deadarrez Susanaren contra. Eguin çuen oec
aleguina Susanari onra, eta bicitza gal erazteco; barreatu çuen gaiztaquerian
arquitu çuela; baina Daniel Profetac aguertu çuan Susanaren inocencia; ta çar
berde-madaricatuac il ciran Susanari eman nai cioen eriotza-motarequin
berarequin, edo arrica. Ecusten deçu, cristaua, nola becatuan erorcetic gorde
cituan Jose Patriarca, eta Susana, Jaungoicoaren aurrean, eta beguietan
arquitzen cirala, sinisteac?
Jaiera onetatic datorren beste ona da gauz onac berac, bestela eguingo
liraquean baino contu, ta arreta obearequin eguitea. Baldin soldaduac arreta
gueiagorequin eguiten baditu dagozcan gauçac Aguintaria beguira dagoala
ecustean; baldin au bera guertatzen bada mirabeaquin, eta bearguileaquin,
beguira dagotenean nagusiaren beguia, cembatez obeto eguingo ditugu gure
eguimbideai dagozten lanac eta beste edocein gauz on fede biciarequin, eta
sarritan sinisten badegu, beguira dagoquigula gure Jaun Jaungoicoa? Onela
igo çan Henotch birtute, ta Santidade andira. Ibili çan, dio Escriturac,
Jaunarenquin, au da Jaunaren beguietan, eta Jaunarn naiari beguiratuaz.
Henotch ujaldiaren aurretic bicitu çan, eta etzuan içan guc ditugun adina
gauz onetaraco lagunça; etzan alabaina orduan Sacramenturic, etzan sermoi,
ta dotrinaric; etzan debociozco libururic, ta alaere Jaunaren aurrean, eta
beguietan ibilceco oiturarequin iritchi çuan birtute miragarri bat; ta oraindic
bici çala, ezcutatu çuan Jaunac guiçonen artetic, eta gorderic dauca berac
daquian gaucetaraco. Oro bat Noe Jaunaren aurrean ibilceco jaiera onequin
içan çan guiçon çucen, eta Santua. Oitu gaitecen bada, nere cristauac, jaiera
onetara. çabilça nere aurrean, eta çu içango cera bear beçalacoa, esaten dio
Jaunac gutatic bacoitzari, Abrahani esan cion beçala. Ambula coram me, et
esto perfectus. Sarritan, ta fede biciarequin sinis deçagun Jaunaren aurrean
arquitzen guerala, ta beguira dagoala, cer eguiten, cer esaten, eta cer
pensatzen degun. Bera içango da egun batean testigu, ta Juez. Baina ez
gaitecen contentu gueratu siniste utsarequin; alcha deçagun biotza sarritan
beguira dagoquigun Jaungoico guztiz on, eta onguile andiagana, dala lanen
bat asitzean, edo bucatzean; dala neque, edo naigaberen bat datorquigunean;
dala tentacioen demboran, itz batean, sarritan, sarritan, sarritan. Jaunari nai
daquiola, nere cristauac, çuec, eta nic, jaiera onetan gorderic dauden,
ondasunac ez galcea, ta oequin batean iristea betiraunde gucico gloria. Amen.

OgueI TA AMAçaZPIGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten da lenengo lecuan Jauna adoratzeco degun çor andia.


Urrena Jaun berari esquerrac emateco deguna.

175
Dominum Deum tuum adorabis,
et ili soli servies. Deuterom. 6, et Math. 4.

Gure lan, eta eguiteco guztien artean andiena, edo obeto esateco bacar
bacarra da gure Jaun Jaungoicoa eçagutzea, adoratzea, ta serbitzea.
Adoratuco deçu çure Jaun Jaungoicoa, ta ura bacarric serbituco deçu, esaten
çacu Escritura Santan. Alaere eguiteco au da guztien artean aztuena, ta beti
gueroco utzitzen deguna! Ta gauça negargarria! Eguiteco oni benaz equin
baino len etorri oi da eriotza, ta galcen dira betico ecin conta al anima! Au
guerta ez daquigun, eta dembora berean Jauna serbitzean arquitu ditequean,
neque guztia goçatzeco, ta arinceco da, egun oroco asi degun, jaiera, edo
debocioa. Ongui beguiratzen badiogu jaiera oni ta jaiera ontaraco ipincen
diran gauçai, au da cristauari dagocan bicitza onaren cimendua beçala; ta
beragatic alic onguiena aguercea, açalcea, adiraztea dagocana. Jaiera onen
lenengo gauça da Jaunaren aurrean jarcea, edo sinistea, Jaunaren aurrean
gaudela, ta beguira dagoquigula. Gai onen gainean çan aurreco dotrina.
Bigarrena da Jaun bera umilqui adoratzea, ta eguin dizquigun ontarte, ta
mesedeaz esquerrac ematea ta onen gainean içango da gaurco dotrina.
Ecusico degu aurrena: Jauna adoratzeco degun çor andia. Ecusico degu
urrena Jaun berari esquerrac emateco deguna.
Gure Jaun Jaungoicoa da gauça guztien Asiera, ta Iturburua, guztien
Iraupena, ta Fina, ta Echcelencia, edo Gainde onegatic çor diogu onore, ta
onraric garaiena, goiena, ta andiena. Onra au ematen çaio Jaunari era
ascotan, eta era oetatic batari deitzen çaio adoracioa. Adoratzeco guc Jauna
eguiaz, eta bear dan eran, bear dira iru gauça. Lenengoa da: eçagutzea Jauna
dala guztiaren Asiera; ta Iturburua, guztiaren Iraupena, ta Fina. Baina
eçaguera ecer ezta eçaguera utsean gueratzen baguera. Bigarren gauça da:
biotz umil batequin aditzera eman nai içatea Jaunaren Echcelencia, edo
Gainde au, ta gure ecer eça, ta Jaunari çor diogun mendetasun osoa. Au da
adoracioaren biotza, ta anima beçala. Atzenean biotzaren sasoi on au aditzera
eman bear da gorputzaren sinaleren batequin: eguin deçagun contu auspez,
edo belaunico Jaunaren aurrean jarcen guerala, edo burua marcurtuaz. Iru
sinale oec usatzen ditu Eliz Ama Santac Jauna adoratzeco, ta ancinaco
Patriarcac-ere usatu cituen. Eçagutzeco orain guc Jauna adoratzeco degun
çor andia, asco da beguiratzea cein dan gauça guztien Asiera, ta Iturburua?
Norc gordetzen dien duen içatea gauça guztiai? certaraco eguinac dauden
guztiac? Goacen iru gauz oec banaca ecustera.
Orain bederatzi mila urte danean Jaungoicoaz osteroncean etzan ecer-
ere. Etzan ceruric, etzan içarric, etzan eguzquiric, etzan ilarguiric, etzan
Aingueruric. Etzan, lurric, arriric, arbolaric, ez eta guiçonic-ere, sei mila urte
beçala dira alabaina guiçon jaquinsuen contuetan mundu au içaten asi çala,
lau mila Jesu-cristoren jaiotzaraino, eta bi milaren aldean Jesu-cristo jaio
çanetic gaurdaino. Ecer-eçaren ilumbean beraz arquitzen ciran Jaincoaz

176
osteronceco gauça guztiac orain bederatzi mila urte danean, eta gueroztic-ere.
Norc atera ditu gauz oec beren ecer-ecetic? Norc eguinac daude, galdetzen
digu Isaiac Profetac? Quis creavit haec? Norc ceruac, içarrac, Eguzquia, ta
ilarguia? Norc Aingueruac? Norc lurra; ta lurrean arquitzen diran gauçac?
arraiac, egaztiac, arbolac, ganaduac, itsasoac, ibaiac, iturriac, guiçonac? Quis
creavit haec? Eguin, edo aguertu ote dira berenez? Baina ecer-eçac eztu al,
edo escuric, eztu indar, eta quemenic ecer eguiteco. Nor bada gauça guztiac
atera ditu ecer-eçaren ilumbetic? Quis creavit haec? Norc ezpada gure Jaun
Jaungoico Gucialdunaren escuac? Gaucen asieran eguin cituan cerua, ta
lurra, ta oetan arquitzen diran gauçac, dio Moisesec. guiçon batetic
guiçonaren jatorria çabaldu du lurraren gain guztian dio S. Pauloc. Norc
lagundu cion Jaunari gauz oec guztiac eguiten? Norc eracusi cion cer ta nola
eguin, dio Isaiac Profetac? Quis adjuvit Spiritum Somini? aut quis
consiliarius ejus fuit, et ostendit ili? Etzuan ez Jaunac gauz oec guztiac
eguiteco nai içatea besteric bear. Esan çuan eguin bedi au, eguin bedi ura, ta
bereala aguertu çan guztia eguina. Ecusten deçu, cristaua, cein dan guaça
guztien Asiera, ta Iturburua? Ecusten deçu nola guztiac datocen gure Jaun
Jaungoicoagandic?
Ta munduari, ta munduan arquitzen diran gauçai norc gordetzen ote
die duen içatea? Norc ote dauca gauça guztien, eta bacoitzaren contua? Norc,
eguin cituan Jaungoicoac berac baicic? Jaun onen nai, eta Letart edo
Probidenciaren aritic itchiquiric, eta tchinchilic arquitzen dira gauça guztiac.
Ecin iraun deçaquee, dan uneric, eta demboraren punturic tchiquienean-ere,
Jaunaren nai, eta escu indarsuac gordetzen ez dituala. Guztiac bereala
biurtuco liraque acinaco beren ecer-ecean. Argatic Jaquinsuac esaten dio
Jaunari Escritura Santan: Nola ecerc-ere iraun leçaque, Jauna, çuc nai ez
içatera? Quomodo posse taliquid permanere, nisi tu voluisses? Jaunac beraz
gordetzen gaitu, edo puntu oro berriro ematen digu gauça guztioi degun
içatea, Jaunac dauca gauça tchiqui, ta andien contua; ta Jauna da guztien
iraupena.
certaraco eguin ote cituan Jaunac mundua, ta munduco gauça guztiac?
Eguin cituan Jaun beraren naia eguiteco, bacoitzac bere eran: eguin cituan
beraren onra, ta gloriaraco. Universa propter semetipsum operatus est
Dominus. Argatic Dabid Santua, becatariai ez, beste gauça guztiai otsez
dagote, ta deitzen die guztiai Jauna laudatzera. Deitzen die Aingueruai,
eguzquiari, ilarguiari, içarrai, ta oen arguiari. Deitzen die dragoiai berai,
suari, abaçuçari, elurrari, ta içotzari. Deitzen die mendiai, arbolai, abereai, ta
egaztiai. Deitzen die guiçon birtutetsu guztiai, Erregue, Principe, ta lurreco
Andiai, gazteai, eta çarrai. Himnus omnibus Sanctis eius. Ona, cristaua, ona
nola gure Jaun Jaungoicoa dan gauça guztien Asiera, ta Iturburua; guztien
Iraupena, ta Fina, ta ona nondic datorquigun Jaun bera adoratzeco çor andi
bat.
Sinisten ditugu eguia oec! eta alaere içan guera gu, içan gueran
beçalacoac? cembat, eta cembat egun joan çaizquigu, Jaungoicoa danic-ere

177
ongui oroitu gabe? cembat, eta cembat dembora, Jaun oni agur umilic eguin
gabe? Ta Jaunaren etchean, edo Eliçan bertan gaudenean-ere, contuz, eta
biotz umilarequin eguin ote diozcagu, dagozcan agurrac? cembat bider
gorputzez Eliçan egonagatic, gogoz, eta biotzez Jaunagandic urruti ibili
guera? cembat egoten dira Eliçan bertan, au çabalca, erdi lo, edo naguiac
ateratzen? cembat meçataco demboran bertan çocoetan belaunicatu-ere gabe,
edo gueienaz belaun bata lurrean duela? cembat gazte Eliz inguruan ibilcen
dira pelotan, edo bestela deadarca, Meça demboran bertan? Ta cembat bider
egoten dira ostatuetan jendeac, Jaunaren alabancen demboran? cembat
emacume meçatan, edo meça ondoan erausian, asteco ipuiac, eta
Jaungoicoaren etcheari ongui ez dagozcan, gauçac contatuaz? Au da, nere
cristauac, gure Jaun Jaungoicoa adoratzea? Ez ote da au iseca eguitea jaun
berari? Lotsa gaitecen, nere cristauac, onembeste gure utseguitez. Oitu
gaitecen, Jauna sarritan adoratzera. Oitu gaitecen Eliçan umiltasun, eta
errespeto andiarequin egotera, Jaunari noicean bein agur umilac eguinaz.
Aiena bitez betico Eliçaco erausiac, eta modu dongueac. Eguin becee Errico
buruac, ta eracusleac dagoten eran contu, galerazteco, Jaunaren onra,
alabança, ta errespetoa gutchitzen duen, oitura, ta usadio gaiztoac. Onela
erançungo diogu ongui, gure Jaun Jaungoicoa adoratzeco degun, çor andiari.
Goacen orain, Jaunari, eguin dizquigun, eta egun oro eguiten ari çacun
ontarte, ta mesedeaz, esquerrac emateco degun, beste çor, eta eguin bideari
beguiratzera.
Ontarte, edo mesedeac artu dituan baten eguimbide, ta çorrac asco dira,
ta oetatic bat da ontarte berac gogoan iduquitzea, ta onguileari biotz eçaguera
onez betericaco batequin esquerrac ematea. Ala eracusten digu fedearen
arguiac, içan çaitezten esquer onecoac, esaten digu S. Pauloc. Ala eracusten
digu, guiçonari Jaunac eman cion, eçaguera, eta arguiac; ta ala eracusten
digue atzenean cençuric ez duen abereac, eta egaztiac berac; oroitzen dira
alabaina abereac beren eran, onguilearen escuac eguin cien, onaz; ta egaztiac
egun oro eguançaren çai daude beren eguile ona laudatzen asitzeco, eta
esquerrac berari emateco. Ta ontarte, edo mesederen bat artu duan edoceinec
esquerrac çor badiozca bere onguileari nolacoa, ta cein andia içango ote da,
gure Jaun Jaungoicoari esquerrac emateco degun, çorra? Au nolerebait
eçagutzeco iru gauçari beguiratu bear diogu: Nor dan gure onguile au?
cembat eta andiagoa, goiagoa, ta arguiagoa dan alabaina onguile bat, ambat
andiagoa da, ta balio gueiago du ontarte, edo mesedeac. Nor gueran gu? Ta
cer ontarte, edo mesedeac eguin dizquigun onguile maitagarri onec? Iru guaz
oei contuz beguiratu ezquero, erraz eçagutuco degu, cein andia dan, Jaunari
esquerrac emateco degun, çorra. Asi gaitecen lenengotic.
Nor ote da gure onguile au? Da onguile au Jaungoico gucialduna bera,
gauça guztien Eguile, Jaun, ta jabea; beticoa, inoren bearric ez duana, berez,
eta beregan beti doatsua. Da Erregue guztien Erreguea. Da araco içate ecin
gueiagoraino eder, ecin gueiagoraino on, eta maitagarri ura, ceinaren
edertasuna ecusteac betico doatsu eguiten dituan ceruco Aingueruac, eta

178
anima onac. Ta Jaun andi onec nai içan du gure onguiletzat jarri? Jaun andi
onec eguin dizquigu aimbeste on, eta mesede? Baldin gauça, berenez andiac
ez diranac-ere, anditzen, ta balio goienecora igotzen badira Erregueren
escutic datocenean cer esango degu, Erregue guztien Erregueren escutic artu
ditugun, ambat ontarte, ta mesedez? Ta cein andia içango da, Jaun andi oni
esquerrac emateco emendic datorquigun, çorra?
Ta nor guera gu, edo cer, Jaun au era onetan guçaz oroitzeco? cer da,
Jauna, guiçona, çuc aimbesteraino guiçona alchatzeco esaten dio Job Santuac
Jaungoicoari. Quid est homo, quia magnificas eum? cer, ezpada lurreco auts
pisca bat, gorputzaren aldetic beguiratzen baçaio? cer ezpada loiez,
ciquinqueriaz, eta arrez betericaco onci nazcagarri bat? Onci bat egun oro loia
sorcen duana, loia gabe ecin iraun deçaqueana? cer, ezpada goicean jaiota
arratsaldeco igarturic dagoan lorea? Ta animaren aldetic beguiratzen
badiogu, cer da guiçona, sorcen daneco Jaunaren etsaiaren sinalea, edo
becatu jatorrizcoa berequin dacarren, gauça besteric? Ta alaere guçaz oroitu
da Jauna? Eguin dizquigu aimbeste ontarte, ta mesede?
Ta nolaco ontarte, edo mesedeac? Au ongui eçagutzeco banaca ecusi nai
liraque mesede oec; baina erraçago contatuco liraque itsasoan arquitzen
diran ur tanta, ta are-aleac: lenago lurraren gainean diran belar, eta arbolac,
Jaunaren escu onguileac eguin dizquigun mesedeac baino. Argatic oetatic
batzuei bacarric beguiratuco deguiequegu. Idiqui, ta çabaldu itzatzu bada,
cristaua, çure animaren beguiac, ta osotoro aitu ezpada çure eçagueraren
arguia ecusico dituçu, çure Jaun Jaungoicoac eguin dizquitzun, ta beti
eguiten ari çatzun mesede andiac. çure Jaun, ta onguile onec atera cinduan
ecer-ecetic utziric beste ecin conta al beren ecer-ecean. Non cinan orain mila,
orain berreun, edo orain eun urte? inon-ere ez, edo ecer-eçaren ilumbean?
Non cinan, esaten diçu Jaunac, non, lurraren cimenduac eçarten ni ari
ninçanean? Ubi eraz, quando ponebam fundamenta terrae? Jaun onec eguin
cinduan bere ancera, ta berarequin batean ceruan bicitzeco, ta prestatu ciçun
ceruco erri çoragarria. Jaun onec gordetzen du çure bicitza; ta emen bici bear
deçun arteco prestatu çuan çuretzat munduco etche eder galant au, çuc bear
dituçun gauça guztiaquin. Badira etche onetan urre-cilarrac, diamanteac, arri
finac: badira beiac, ardiac, ta ilez, edo lumaz janciric dabilçan beste gauçac.
Badira iturriac, ibaiac, itsasoac, eta oetan arraiac. Ta lecu batean arquitzen ez
dana, arquituco da bestean. Bearrean, edo premian arquitzen bada norbait,
ori da edo ceren necatu nai ez duan, edo ceren ori dagoquion bere oneraco.
Jaun au eguin çan guiçon, çu becatuaren, eta etsaiaren mendetic ateratzeco;
eta eman çuan bicitza gurutzean. Jaun onec bataioco Sacramentuarequin
quendu ciçun Adanen becatuaren, edo becatu jatorrizcoaren mancha; ta
eguin cinduan bere Eliçaren ume, utziric beste asco fedearen arguiric ez duen
jendeen artean. Jaun onec eman dizquitzu aimbeste lagunça Sacramentuen,
liburu on, edo dotrinen bidez. Jaun au jarri çan aldareco Sacramentu guztiz
Santuan, çure animaren janari, ta edari eguinic çuri emateco bere gorputza,
bere odola, bere anima, bere biotza, ta bere Jaungoicotasuna bera. Jaun au da

179
atzenean çu aimbeste bider becatuan erorcetic gorde, ta, çu irinsitzeco
çabalduric cegoan, infernuaren eztarritzar içugarritic atera çaituana. Itz
batean ezta çure bicitzaren demboran uneric, eta punturic içan, ceinean çuc
Jaun Onguile onen escutic mesede andiren bat artu ez deçun. Beti ta lecu
guztietan iduqui çaitu itsasoan arraia urez inguratua dagoan eran, bere
ontarte, ta mesedez alde guztietatic inguratua. Esan guidaçu orain, cristaua,
baldin edocein onguileri esquerrac çor baçaizca: nolacoa içango da, gure Jaun
Jaungoico, ta Onguile onen andiari esquerrac emateco degun, çorra? Alaere,
gauça miragarria, ta ecusten ezpaliz, sinistu ecin litequeana! Jaunari
esquerrac eman ordean, aztu guera eguin dizquigun mesedeaz! Ta aztutzea
gutchi baliz beçala, mesede beraz baliatu guera Onguile maitagarriaren
contra alchatzeco! Atocea çu, aditzen çauden cristaua, cembat bider begui
oriez, cembat bider belarriaz, cembat bider escu-oinaz, cembat bider çure
gorputzaz, cembat bider misto çorrotz orreçaz baliatu cera çure Jaun
Jaungoicoaren contra becatu eguiteco? cembat bider, Jaunac eman ciçun
osasuna, itchura, ta ondasunac: cembat bider Sacramentuac berac, dotrinac,
eta beste gauz onac biurtu dituçu çure animaren puçoi, eta çure Onguile
Andiaren contraco lança? Au da gure Jaunari çor diogun erançuera?
Haeccine reddis Domino, popule stulte, et insipiens? Noiz-ere bait biur
gaitecen guerengana, nere cristauac: eçagutu deçagun Jaunari esquerrac
emateco degun çor andia, ta eman deguiozcagun sarritan, batez-ere goiz-
arratsetan. Egunaz-ere maiz oroi gaitecen Jaun beraz, ta eguiten dizquigun
mesedeaz. Onela iristeco oraindainoco esquergabequerien barcacioa, ta ongui
aurrera bicitzen guerala, betico gloria. Amen.

OgueI TA EMEçorciGARREN ERAcUSALDIA

Jaun Jaungoicoari çor diozcagun esquer on-humilen gainean.


Artu ditugun ontarte edo mesedeen eçaguera ona.

Memento creatoris tui in diebus juventutis tuae. Ecclesiastes 12.

Artu ditugun ontarte, edo mesedeen eçaguera ona da birtute bat


Jaungoicoac berac guiçonari eman ciona esquer onecoa içateco bere
onguileaquin. Birtute onen mailac dira: 1.a gogoan iduquitzea eguin
çaizquigun mesedeac. Onguileari dagoca eguiten duan mesedeaz aztutzea, ta
arçaileari beinere, ez aztutzea, esan çuan Senecac. Hoc inter duos Benefici
lech est, alter statim oblivisci debet dati, alter accepti nunquam 2.a Esquerrac
ematea onguileari. 3.a dembora egoquia datorrenean aitorcea eguin çacun
mesedea, eçagutua içan dedin onguilea. Onguileac ez du ezquila jotzen ibili
bear, ta era onetan ibilceac adirazten du ez duala mesedea eguin, lagun
urcoaren onagatic, baicic beste fin cimurren bategatic, ta itsusten, ta ecer
ecera biurcen du mesedea, edo mesede içan citequean gauça; baina ontartea

180
edo mesedea artu duanac deretcha egoquia datorrenean aitortu bear du bere
onguileac eguin dion mesedea, ta onguile beraren prestutasuna. 4.a
Onguileari ongui nai içatea, ta al dan eran ordaincea, edo argatic aleguina
eguitea. 5.a Mesedeari erançun da ere, erançun ezpalitzaio beçala, gogoan
iduquitzea, ta onguileari borondate esquerdun bat gordetzea; au da biotz
prestu bati dagocan gauça.
Birtute onen contra bicioa da esquergabequeria, ta baditu onec-ere bere
mailac. Lenengoa da eguin çacun mesedeaz aztutzea, ta au da ganaduac, edo
cençugabeco animaliac berac eguiten ez duena. 2en maila da esquerric ez
ematea, edo esquer gaiztoac ematea. Ain dira cembait gai onen gainean
esquer gaiztocoac, non eguiten çaten mesede guztia ecertan ez dauqueen. 3en
maila da dembora egoquian antustez, edo soberbiaz ez aitorcea artu degun
mesedea. Badira onguile mota batzuec eguin dituen mesedeac, edo mesedeen
iduripenac lecu guztian erausitzen dituenac, baina isilic uzten dituela mesede
apur aen ordain artu dituen esquer onac; ta era onetan badira mesedeac artu
dituenen artean batzuec ain antuste andicoac, ain arroac, non uste duen
gueiegui beeratuco liraqueala eguin çaizten ontarteac aitortu, ta onguilea
alabatzearequin. 4.a Artu ditugun ontarteai ez erançutea erançun
gueneçaqueala. 5.a Gure onguileençat afectoric ez gordetzea. Emendic
eçagutu deçaquegu mundu onetan onguile eguiazco gutchi arquitzen dala, eta
esquer gabez beteric daudela lecu guztiac. Ta cer içango da beguiratzen
badiegu alde batetic gure onguile andi Jaun Jaungoicoac eguin dizquigun
ontarteai, ta beste aldetic cer guisatan erançun diegun ontarte oei? Ai! nere
cristauac! içanic gure Jaungoicoa gure onguile ecin andiagoa, alaere doi doia
arquitzen du gure artean, eguin dizquigun ontarteaz ongui oroitzen danic!
Espadasunez beteric arquitzen da mundua esquergabeen contra; baina
beguiratzen badegu, cembat ontarte, ta cein andiac eguin dizquigun Jaunac,
non arquituco degu gu gueroc baino esquergabe andiagoric? Eçagutu
deçaçun-bada, cristaua, çure Jaunari çor dioçuna, ta oitu çaitecen sarritan
esquer on-humilac berari ematera oroi çaitez. 1.a nola ecer ecetic atera
çaituan, ta certaraco. 2.a çu jaio orduco nola prestatu ciçun çure bici lecua, ta
bear deçun guztia. Oroi çaitez atzena, nolaco Jauregui eder-çoragarria
apaindu diçun ceruan, munduco etche onetatic ateratzen ceraneco.

§ I.

Asi çaite, cristaua, çure sorcearen aurreco dembora guztiai beguiraldi


bat ematen, ta çuc ecusico deçu ecer eçaren iluntasunean egon cerala oraindic
dembora gutchi dan artean. cer cinan ezperen mundu au Jaunac eguin çuan
arteco eternidade guztian? ecer ez çu, ecer ez çure gurasoac, ta çure aurreco
guztiac. cer cinan çu, ta cer guinan gu guztioc, gure Jaungoico gauça guztien
Eguile andiac mundu au eguin çuan demboran? Ecer ez. Non cinan, esaten
diçu Jaunac, Ubi eras quando ponebam fundamenta terrae? (Job cap. 38).

181
Non cinan, lurraren cimenduac eçarcen ni ari ninçanean? Bacinaquian çuc
orduan jaioco cinanic, edo cembat egunean iraungo duan çure bicitzac? cer
guinan orain lau mila, orain mila, edo orain bost eun urte-ere? Ecer ez, etzan
munduan gure berriric-ere. cer guinan atzenean orain eun urte danean? Ecer-
ez oraindic. Norc atera guinduan bada ecer-eçaren ilumbe onetatic? Ez
gueroc eguiaz; ecer-eçac alabaina ez du ecer eguiteco escuric. Ez guiçonac, ta
ez Aingueruac-ere; oec-ere albaina ecer-eçarequin ecin dan gauçaric
tchiquiena molda deçaquee? Norc atera gaitu bada gure ecer-ecetic? Norc
ezpada gure Jaun Jaungoico gucialdunac?
Gu gueren ecer-ecean utziric, eguin citzaquean Jaunac beste ecin conta
al anima gu ez beçalacoac, ta guztiz leialqui beren Eguile ona serbituco
çuenac. Ta alaere aec utzi cituan beren ecer-ecean, ta eguin guinduan gu!
Oraindic amaren sabelean sortu baino len, eçagutu cindudan, ta nere
onguinai beticoarequin beguiratu, ta maite içan cindudan, esaten digu
Jaunac. Jeremias, Profetari esan cion eran. Priusquam te formarem in utero
novi te (Jerem. c. 1) In charitate perpetua dilechi te (cap. 31).
Ecusten deçu, cristaua, nola oraindic orainago ecer-ere ez guinan? ta
gure berriric batere munduan etzan? Ecusten deçu nola ecer-ez onetatic nai
içate utsarequin atera gaituan gure Jaun Jaungoicoac? Ta atera, beste ecin
conta al utzitzen dituala betico beren ecer-ecean? Ta certaraco ecer-ecetic
atera, ta ipini ote gaitu munduan gure onguile maitagarriac? Ez gaitu eguiaz
emen ondasunac bilceco ipini, Ebenjelioco aberats cuticiosoac eracusten
digun beçala. Ez gaitu eguin gure gogo, ta biotzac ipinceco munduaren
atseguin loi, arrotasun, ta çoraquerietan. Ez, ez, cristaua: gauça goiago,
andiago, ta miragarriagoetaraco eguinac guera: au da emen eçagutzeco, ta
amatzeco gure Jaun Jaungoicoa, ta beraren Seme, ta gure Salbatzailea, ta
guero bicitzeco beti betico atseguin contentuen artean ceruan. Onetan dago
guiçonaren içate guztia, ta gure doatasuna. Içan çaitez Jaungoicoaren
beldurrecoa, ta gorde itzatzu beraren aguinteac; au da alabaina guiçonaren
içan guztia, esaten digu Escritura Santac. Deus time, et mandata ejus
observa: hoc est enim omnis homo (Ecclesiastes cap. 12).
Atocea orain cristaua, çu ecer ecetic atera, ta gauça ain andietaraco
eguin çaituan çure Jaungoicoari, ez dioçu çor deçun içatea, ta çu ceran, ta
içan al çaitezquean guztia? Ez dioçu çor sarritan beraz oroitzea, ta esquer on
humilac ematea? Baina au are obeto eçagutu deçaçun oroi çaitez bigarren
lecuan, nola çu jaio orduco emen prestatu ciçun çure Eguile onac çure bici
lecua, ta bicitzeco bear deçun guztia.

§ i.

Eguin cinduan çure Jaunac emen bera eçagutzeco, amatzeco, ta beraren


aguinteac gordetzeco: ta bici ceran demboraraco prestatu ciçun etche eder-
galant bat, ta bear deçun guztia. Nai deçu ecusi nolaco etchea prestatu ciçun?

182
«çabalitzatzu bada çure beguiac, ta beguira eguzquira, beguira ilarguira,
beguira içarrez betea dagoan gain orretara: beguira-eçaçu lurraren lau
bazterretara: beguira aicera, beguira itsasora, ta alde guztietara. Orra çure
Eguile onac çuretzat prestatu çuan etche eder-galanta. Etche onen teilatuac,
içarrez beteac dauden ceruac dira. Etchazpia da, cere oimpean daducaçun,
mundu guztia. Pareteac elementuac dira, ta guelac erriac. Etche onetaco
criseluac, edo arguiac, egunaz eguzquia, ta gauaz ilarguia, ta içarrac dira.
Teilatuac ez dira beinere urratzen; tchutic daude beti pareteac, ta etcheco
arguia Jaungoicoaren contura dago».
Etche eder galant au çaitzen du beraren Eguile Jaungoicoac. Jaun andi
onec airean beçala dauzca, Isaias Profetac dionez. «Eguiac, aldapac, mendiac,
itsasoac, ta mundu guci gucia iru beatzequin. Iru beatz oec dira Jaunaren
Jaquiundea, ontasuna, ta escua. Noiz, nola, ta certaco gauçac eguin bere
jaquiundeac eracutsi cion Jaungoicoari. Bere ontasunac eraguin ciozcan bear
çan garaiean; eta eguin cituan bear beçala bere escu onguilearequin.
»Etzan gure Jaungoicoa contentu gueratu, guretzat etche eder galant au
apainduric ipincearequin. Baciaquian Jaunac, eçurrez, ta araguiz janciac,
eguin guinduala, ta etcheaz gainera beste gauça asco bear guenituala.
Orregatic etchea eguin orduco, eguin cituan lurpean urre cilarrac,
diamanteac, ta arri finac; lur gainean beiac, ardiac, eperrac, oilascoac, ta ilez,
ta lumaz janciric dabilçan egaztiac, ta gauçac. Eguin cituan iturriac, eguin
cituan ibaiac, eguin çuan itsasoa, ta au, ta ibaiac arraiez beteac. Au guztia
ecer ezpaliz beçala, eman cien gure Jaungoicoac lurrari, aiceari, suari, ta urari
bear adina indar berenez, edo laguncen çaiela eguiteco gure jan-edaneraco,
soineraco, ta beste gaucetaraco bear degun guztia. Emen gure bazterretan
arquitzen ez diran gauçac arquitzen dira besteetan, ta andic ecarceco, legorrez
ecarcecoac diranean, badira bideac, çaldiac, mandoac, edo idiac: ta itsasoz
ecarcecoac diranean badira onciac, eta onciac. Bearrean arquitzen bada
norbait, ori içango da berac eguin gabez eguin bear duena; edo ceren ori dan
orduan ari onguiena dagocan ceruraco bidea».
Idiqui itzatzu bada noizbait-noizbait, cristaua, çure beguiac, ta ecusiric
çure Eguile onac çuretzat apaindu çuan etche eder galant au, ta etche onetaco
gauçac, lotsa çaite, ceren Jaunaren ontarte oez aztu, edo beraren contra
becatua becatuaren gain eguiteco baliatu ceran. Eçagutu eçaçu ongui, nolaco
esquerrac çor diozcatzun.

§ i.

Etzaitecela ordea munduco etche eder oni beguira ililuraturic gueratu.


Oroi çaitez erbestean bici cerala: ta erbesteturic gauden demboran onen etche
eder-galanta, ta aimbeste gauça guretzat prestatu baditu gure Eguile onac
nolaco Jaureguia, edo bicilecua içango da ceruco Jerusalen, ta Jaungoico
beraren Erri çoragarrian guretzat prestatu duana? Ai! baina norc au adieraci?

183
Ala ere alde onetatic cere jaunari dioçun çor andia cerbait eçagutu deçaçun,
cristaua, alchaitzatzu çure beguiac ceru orietara. cein eder ematen due oriec
gau argui batean içarrac beren lecuetan distiatzen, ta argui eguiten duela?
uste deçu oriec dirala Jaungoico beraren Erria? Oriec doatsuen Jaureguia?
Utseguiten deçu, engainatzen cera. ceru oriec Jaunaren bici lecuaren ataria
besteric ez dira.
çoaz bada, cristaua, goorago, ta goorago, ta ecusico deçu Erri bat ain
andi-eder-çoragarria, non gure adimentuac ecin ongui iritsi leçaquean.
Ecusico dituçu Erri onen murailac, ta ez deçu jaquingo cer esan aen
edertasuna dacusaçunean. Muraila oen lenengo arri errencada da jaspea,
baina ez emengo jaspe ilun oen ancecoa, baicic cristala bera baino garbiagoa,
ta arguia igarotzen çaiona. Ala dio S. Juan Ebanjelistac. Bigarren errencada
da Sappiro deritzan ceru coloreco arri eder bat, ta au ere cristalaren eran
arguia. Irugarrena Tchalcedoniaco arri eder baten ancecoa, au da brasa
eracequia dirudiana. laugarren errencada da esmeraldazcoa. Bostgarrena da
S. Juanec Sardonich deitzen dion arri çuri-gorritara ematen duan bat.
Seigarren arri errancada da Sardio deritzan beste arri eder batequicoa.
çazpigarrena da crisolito esaten çaion arria, au da urrezcoa, ta cristalac beçala
argui ematen duana. çorcigarren errencada da Berilo deitzen dioen berdetara
ematen duan arri eder bat. Bederatzeigarrena da Topacio esaten çaion beste
arri mota bat. Amargarrena errencada, S. Juanec dionez da Tchisoppraso,
berdetara, ta urrecolorera ematen duana. Amaicagarren da jacintoa, jazmin
colorecoa. Atzenean gaineco arri errencada da amethisto esaten çaion arri
mota precioso bat, ta guztiac cristalaren eran argui eguiten duenac. Muraila
eder onec goora duan neurria da eun, ta berrogueita lau beso. Atocea orain,
cristaua, cein gauz eder miragarria içango ez da ceruco gure erria murailac
onen arguiac, ederrac, ta çoragarriac diranean? Ai ene! ta au ala içanic azturic
çorioneco gure erri arçaz, munduco gauça lauso, ta loietan ondaturic beçala
bici guerade! cer da au, nere cristauac, non da gure sinistea?
San Juan Ebanjelistac ceruco erriaren murailac arri eder-preciotsu
aequin eguinac daudela, adirazten digunean, ez degu sinistu bear arrizco
murailac dirala; baicic arri eder aec icendatzen dituala guri nolere bait
aguerceco cein miragarria dan cerua murailaren eran inguratzen duan
edertasuna.
Amabi ate ditu Erri onec: sortaldetic, edo Eguzquia sorcen dan aldetic
iru; nortaldetic iru; eguerditic iru, ta eguzquia sarcen dan aldetic beste iru. Ez
dira ate oec puscaz eguinac, baicic margarita deritzan arri bat-osoarequin
bacoitza, ta cristalic ederrenac, ta garbienac baino gueiago argui eguiten, ta
distiatzen due. çoaz cristaua, çoaz gogoz, ta biotzez ate oetatic barrena. Beti
çabalac daude Jaungoicoaren bildots Jesus Jaungoico-guiçonaren odolean
beren animac garbitu dituen guztiençat. Ecusico deçu erri artaco plaçac, ta
caleac, ta doatsuen Jaureguiac urrezcoac dirala, edo urre guztiac baino
ederragoac, ta cristalic garbienac baino arguiagoac. Platea civitatis aurum
mundum, tanquam vitrum pertucidum. Ecusico deçu Jaungoicoaren, ta

184
Jaungoico guiçon Jesus maitagarriaren jarlecutic irteten, ta çabalcen dala erri
guztian atseguin, gusto, ta contentu guztien ibai bat, doatsu guztiac
atseguinez betetzen dituana beinere gogoan jo gabe, ta beinere aspertu gabe.
Ecusico dituçu ango plaçaren erdian, ta ibaiaren erz bietan arbola ain
ederrac, ta ain ugari fruta ematen duenac, non il oro fruta berria dacarten.
Deitzen çaio arbola oni bicitzaren arbola. Asco liçaque arbola onen fruta, ta
naiz ostoric tchiquiena probatzea, munduan diran eritasun, ta gaiz mota
guztiac, ta eriotza bera aienatzeco. Et folia ligni ad sanitatem guentium.
Ecusico deçu atzenean, ez dala an eguzquiaren, ilarguiaren, ta içarren argui
bearric. çori onecoac, edo doatsuac alabaina eguzquiaren eran argui eguingo
due, S. Matheoc dionez: ta nola argui eguingo du Jaungoicoaren Ama Birjina
guztiz Santac? nola Jaungoicoaren bildots Jesus maitagarriac? Nola atzenean
Jaungoico beraren içate ederrac? Claritas Dei iluminavit eam (Videsis cap. 21
et 22 Apocalipsis).
Ona nere, cristaua, ona çure Eguile onac çuretzat prestatu duan
jauregui ederra. Esan guidaçu orain, esan guidaçu arren. cer esquerrac ez
diozcagu çor onembat ontarte eguin digun gure Jaun Jaungoicoari? Nola
egon algaitezque sarritan esquer umilac eman gabe gure onguile andiari?
Asco da gure oraindainoco çabarqueria: asco da esquergabequeriaz: oitu
gaitecen goiz arratsetan Jaunari esquerrac ematera, ceruraco bideari
jarraitzera, iristeco beti iraungo duan ango bicitza doatsua. Amen.

OgueI TA EMEREtziGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten da lenengo lecuan gure pensamentu, itz, lan eta nequeac Jaunari
esqueinceco degun çor andia.
Bigarren lecuan, esqueince oetatic atera ditzaquegun ondasun andiac.

Dominum Deum tuum adirabis,


et ili soli servies. Deuter. 6 et Math. 4.

Gure lan, eta eguiteco guztien artean andiena, edo obeto esateco bacar
bacarra da gure Jaun Jaungoicoa eçagutzea, adoratzea, ta serbitzea.
Adoratuco deçu çure Jaun Jaungoicoa, ta ura bacarric serbituco deçu, esaten
çacu Escritura Santan. Alaere eguiteco au da guztien artean aztu-ena ta beti
gueroco utzitzen deguna! Ta gauça negargarria! Eguiteco oni benaz equin
baino len etorri oi da eriotza, ta galcen dira betico ecin conta al anima! Au
guerta eztaquigun, eta dembora berean, Jauna serbitzean arquitu ditequean,
neque guztia goçatzeco, ta arinceco da egun oroco asi degun jaiera, edo
debocioa. Ongui beguiratzen badiogu jaiera oni, ta jaiera onetaraco ipincen
diran gauçai, au da cristauari dagocan bicitza onaren cimendua beçala; ta
beragatic alic onguiena aguercea, açalcea, adiraztea dagocana. Jaiera onen
lenengo gauça da Jaunaren aurrean jarcea, edo sinistea, Jaunaren aurrean

185
gaudela, ta beguira daoquigula. Bigarrena, Jaun bera umilqui adoratzea, ta
eguin dizquigun ontarte ta mesedeaz esquerrac ematea. Oen gainean itzeguin
niçuen aurreco dotrinetan. Irugarrena da gure pensamentu, itz, lan, eta
nequeac Jaunari esqueincea, ta au içango da gaurco dotrinaren gaia. Aditzera
emango diçuet, lenengo lecuan: gure pensamentu, itz, lan, eta nequeac
Jaunari esqueinceco degun, eguimbide, ta çor andia. Bigarren lecuan,
esqueince onetatic, ongui eguiten dala, atera ditzaquegun ondasun andiac.
Aditu contuz.

***

Eçagutzeco çuc, cristaua, çure pensamentu, itz, lan, eta nequeac Jaunari
esqueinceco deçun, eguimbide, ta çor andia, ez deçu neque andiren bearric.
Asco da onetaraco çuc contuz beguiratzea, norenac diran çure içatea, ta beste,
becatuaz osteroncean, çuc dituçun, ta içan al ditzaqueçun gauça guztiac, ta
certaraco eman dizquitzun gauz oec, gauça beren Jaun, eta Jabeac. çabal
itzatzu bada, cristaua, çure animaren beguiac, eta beguira-eçaçu benic bein,
norenac diran çure içatea, ta beste becatuaz osteroncean dituçun, eta içan
ditzaqueçun gauça guztiac. Ecusico deçu, çuc deçun guiçonaren içate ori ez
dala çurea baicic çure Eguile onarena. Jaunarenac dira çure gorputza, ta
gorputzaren sentiduac: Jaunarenac çure anima, ta animaren quemenac, edo
Potenciac, oropena, adimentua, ta borondatea. Jaunarenac guera, esaten digu
S. Pauloc. Domini sumus. Ecusico deçu, çure içate ori, iraungo badu, gauz
ascoren bear dala, ta gauz oec guztiac dirala gure Jaun Jaungoicoarenac, ez
çureac. Jaunarenac dira ceru eder oriec, Jaunarenac eguzquia, ilarguia,
içarrac, gaua, ta eguna. Jaunarenac lurra, sua, ura, aicea. Jaunarenac
egaztiac, ganaduac, arbolac, belarrac, loreac, frutac. Jaunarenac iturriac,
ibaiac, itsasoac, arraiac. çureac dira, Jauna, ceruan, eta lurrean arquitzen
diran gauça guztiac, dio Escritura Santac, Cuncta enim, quae in Coelo sunt, et
in terra, tua sunt.
Ecusico deçu, ceruco atseguin-contentuen, eta erreinuaren gai
içateraino goratua arquitzen bacera au dala Jaunaren ontarte, ta doai
miragarri bat, Jaun berac bere ontasunez, ez çure ederragatic eguin diçuna.
Ecusico deçu, Adan gure lembicico gurasoac galdu çuala ceruraco escu, ta
deretcha au, ta galdu berequin bere ondorengo guztiençat: eta gueratu
guinala guztioc Jaungoicoaren aserre, ta madaricacioaren azpian, eta
etsaiaren mendean. Ecusico deçu, Jaungocoicoaren semeac, guiçon eguinta
gurutzean bicitza ematen çuala erosi cinduala beretzat; ta bere odol
preciotsuaren costuz idiqui cituala Adanen, eta gure becatuac itchi cituen
ceruco ateac. Argatic esaten digu S. Pauloc: etzerate, ez cerenac; erosiac
cerate alabaina, ta erosiac precio andian. Ecusico deçu, bataioco
Sacramentuarequin atera çaituala Jaunac becatu jatorrizcoaren, edo
orijinalaren loietic; apaindu çaituala graciaren soineco ederrarequin; eguin
çaituala Jaungoico beraren Seme, Jesu-cristoren senide, ta ceruco

186
erreinuaren jabegai, edo eredero. Ecusico deçu, etzerala cerez gai ceruraco
irabaciric tchiquiena eguiteco, ez eta pensamentu on bat sorceco-ere, ematen
ezpadiçu Jaunac onetaraco ceruco bere lagunça, indarra, edo gracia. Ala
esaten digu S. Paulo Apostoluac. Ecusico deçu atzenean, deçun gucia
Jaunarena dala, ez çurea; ta cerbait içan al badeçaqueçu, ura guztia bear
deçula Jaun beraren escutic. Ta gure içatea, gure indarrac, gure gauça guztiac
Jaunarenac badira, norenac, eta norençaco içan bear due gure pensamentuac,
itzac, lanac, nequeac? Baldin gauçaren jabearenac badira gauçaren frutuac:
norenac içan bear due gure lanac? Norenac, gure Jaun Jaungoicoarenac
baicic? Ta ona, cristaua, nondic datorquigun, gure pensamentu, itz, lan, eta
nequeac Jaunari esqueinceco, edo berbera dana, Jaunaren onra, ta gloriaraco
eguiteco eguimbide, ta çor andia.
Eguimbide, ta çor andi au eçagutuco deçu gainera, beguiratzen badeçu,
certaraco eman dizquitzun Jaunac deçun içatea, ta beste gauça guztiac. Ez
dizquitzu eman, cristaua, gauz oec, cere gura, ta naicunde tcharrai jarraitzeco.
Ez dizquitzu eman, abereac, edo cençugabeco animaliac beçala bicitzeco;
baicic cere Jaun on-maitagarria eçagutzeco, amatzeco, ta çor dioçun onra, ta
gloria emateco Jaun berari. Gauça guztiac eguin cituan beragatic, edo bere
onra, ta gloriaraco, dio Escritura Santac. Universa propter semetipsum
operatus est Dominus. Au da onra bat Jaungoicoari bacarric gauça guztien
jabe, ta finari beçala çor çaiona. Onra bat ecin Jaun berac-ere besterençat utzi
deçaqueana. Emendic atera-eçaçu, cristaua, cein çor andia deçun çure
pensamentu, itz, lan, eta nequeac Jaunaren onra, ta gloriara çucenceco, ta
esqueinceco. Ta oraindic-ere gueiago aditu nai badeçu eguia onen gainean,
adieçaçu, cein neque, ta castigu içugarriac adirazten dituan Jaunac çor oni
erançun nai ez dionarençat. Ipini çuan Jaunac masti eder-bicain bat, dio
Isaias Profetac. Inguratu çuan masti au esiz, eta paretez. Eguin cion erdian
torre bat, eta emen ipini cituan tolareac. Egon çan mats goçoen ustean çai,
edo itchedoten; baina alferric; ceren eman etzuan mats garratz-basatiac
baicic. Aserratu citzaion mastiaren jabeari, eta esan çuan: quenduco diozcat
esiac, eta pareteac; artu deçan edoceinec alduena, ta oimpean guztia trincatu
deceen. Utzico bet etze; ezta gueiago inausico, eta podatuco; ez du beregan
gueiago ecusico aitzurric; ta estalico due guztia sasiac, larrac, arançac.
Aguinduco diet odeiai, ez deceela euriric eguin masti esquergabe onen
gainera. Mastiaren icenez aditzen da emen Israelgo jendea, baita gutatic
edoceinen anima-ere. Ezpadiozcagu Jaunari esqueincen obra onen frutu
goçoac, quenduco ditu, gure animac inguratzen dituen aimbeste lagunça,
dotrina, ta ejemplo on. Utzico gaitu lur, etze baten eran; igoco dira, ta estalico
gaitue grina, ta pasi gaiztoen larrac, sasiac, arançac; eta ezta gugana jetchico
ceruco indar, lagunça, ta gracia indarsu-eraguileen inz goçoa. Asma diteque,
cristaua, pena, ta castigu içugarriagoric? Eta ez dira tchiquiagoac Jesu-cristoc
aditzea ematen dituanac morroi çabarraren, eta pico alferraren hipui, edo
paraboletan. Morroi çabarra bidaldu çuan bere nagusiac, irabaciraco eman
cion dirua quenduric, betico su, ta garren artera. Ta pico alferrari esan cion

187
Jesu-cristoc. Jaio ez dedila igandic seculan frutaric batere. Doi doia esan çuan
au Jesu-cristoc, igartua gueratu çan picoa. Eçagutu deçagun, nere cristauac,
obra onen frutu goçoac Jaunari esqueinceco degun çor andia, ta içan gaitecen
contuzcoac çor oni erançutean, ala Jaunari çor diogunari, nola esqueince
onetan gorderic dauden, ondasun andiai beguiraturic. Goacen orain ondasun
oen gainean itzeguitera.

***

Baldin guc contuz, eta bear beçala esqueincen badiozcagu Jaunari gure
pensamentuac, itzac, lan, eta nequeac; baldin gure asmo, ta intencio ona
berrituaz, Jaunari agradatzeco, edo Jaunaren onra, ta gloriaraco çucencen,
eta eguiten baditugu gure lanac; andiac dira, ta ugariac cristauarençat onetan
gorderic dauden ondasunac, eta irabaciac. Baina gauça negargarria da gai
onetan degun çabarqueria, ta arretaren falta. Batzuec eztaquie nola, ta cein
aisa esqueini deguiozqueen bere nequeac Jaunari; besteac jaquinda-ere,
ezdue ecertan arcen lan au; ta onela galcen ditue nortaqui cer ondasunac.
Ençun eçaçu, cristaua, çur lanen esqueince au nola eguin bear deçun; ta au
ecusi ondoan ecusico ditugu onetan çuretzat dauden ondasun andiac.
Esnatzen gueranean, nere cristauac, gure lembicico pensamentua,
lembicico biotzaren muguimentua, ta aoco itza çucendu bear degu
Jaungoicoaganonz; jaunci bear degu honestidadearequin, esaten ditugula
bitartean Aita gurea, Abe Maria, Salbea, edo beste oracioren batzuec. çor
diozcagu Jaunari gure biotz guztia, ta biotzaren afecto guztiac, baina gueiena
agradatzen çaizcanac dira lenengoac. Ene seme, esaten digu esnatzen
gueranetic, indaçu biotz ori. Fili, praebe mihi cor tuum. Eztaquiçu, o guiçona,
çure biotz, eta mingainaren premiciac, edo lenengo frutuac egun oro çor
diozcatzula çure Jaungoicoari? An nescis, o homo, quod primitias tui cordis,
ac vocis quotidie Deo debeas? Au eguin ordean, esnatu orduco gogoz, eta
biotzez joaten baguera munduco araçoetara, edo are gaiztoago dana gosarian,
edo anima loitzeco diran gaucetan pensatzera: au içango da, Jaunari esqueini
bear diogun biotza, aurrena munduari esqueincea, ta munduaren barautsez
loitzea, ta ciquincea. Au içango da ganadu belcen eran, esnatu orduco ascara
beguiratzea, edo ciquinquerietan muturca asitzea. Oculos suos statuerunt
declinare in terram. contu andia ipini bear degu bada, nere cristauac,
esnatzen gueranetic biotza, ta pensamentua Jaunagana alchatzean, baldin
Jaunari agradatzea nai badegu. Lenengo pensamentua, lenengo biotzaren
muguimentua, lenengo itza içan bedi Jaunaren alabança, esaten digu S.
Lorenço Justinianoc. Prima coguitatio, primus affectus, prima voch divinam
resonet laudem. Au eguin ondoan jarri bear degu Jaunaren aurrean, adoratu
ta esquerrac eman bear diozcagu eguin dizquigun ontarte, ta mesedeaz; ta
esquini egun guztico pensamentuac, itzac, lan, eta nequeac, ez nola nai, baicic
Jauna amatzeco, Jaunari agradatzeco intencioarequin, edo berbera dana
Jaunaren onra, ta gloriaraco. Eta nola Jaunaren graciaren, eta caridadearen

188
bicitza gauça bearra dan, gure nequeac ceruraco irabaciac içan ditecen, gauz
ona içango da caridade, ta contriciozco afectoac eguitea; ta onetaraco
lagunduco due jaiera onetan ipiniric dauden fede, esperança, caridade, ta
contriciozco actoac. Atzenean gauz ona da gure lan guztiac Jaunari
esqueincea Jesu-cristoren irabaci guztiaquin; eta bere Aitari cion amorio
baztergabeco arequin betean. Argatic esaten digu S. Paulo Apostoluac:
eguiten deçuen gucia, dala itzez, dala lanez, guztia eguiçue Jesu-cristo gure
Jaunaren icenean. Omnia quaecumque facilis in verbo, aut in opere, omnia in
nomine Domini nostri Jesuchti. facile. Era onetan gure lan, eta nequeac,
berunezcoac dirudiela-ere, urre eder biurcen dira, alchatzen dira asco, eta
distiatzen due era miragarrian Jaunaren beguietan. Atocea, cristaua, baldin
çuc erosi al bacençaque aitzur bat, colpe bacoitzean ucuitzen duan guztia,
dala arria, dala lurra, urre, edo cilar biurcen duana; cer eguin edo emango
etzenduque, aitzur ura iristeagatic? Salduco cinduque dituçun gauça guciac,
eta etzinaque gueratuco ura ceretu artean. Ongui: ta çure pensamentu, itz,
lan, eta neque guztiac biurtu baditzaqueçu ceruraco irabacien urre eder-
distiatzailean; ta au çure lanac Jaunari, Jaun beraren onra, ta gloriaraco,
Jesu-cristoren merecimentuaquin batean esqueince utsarequin: nolaco
arreta, ta contuarequin equin bear ez dioçu jaiera oni? Ona nola esqueini bear
diozcatzun goicetic Jaunari egun guztico çure pensamentuac, itzac eta
nequeac. Ezta eguiaz araço, ta neque andia lan au eguitea; ez du escatzen
jaquiunde andiric; bacar bacarric esque du biotz ona, ta arreta pisca bat.
Baina cembatere neque gutchico eguitecoa dan, contuz eguiten dala, berequin
dacarci ondasun andi-ugariac, eta frutu miragarriac.
Frutu oetatic bata da egun guztico lanac, eta eguitecoac bacoitza bere
demboran, eta bear dan eran eguitea, baldin goicetic benaz, eta biotzetic
asmoac arcen badira Jaunaren amorioz, eta beraren gloriaraco egun guztico
nequeac eguiteco. guiçon jaquiunde, ta birtute andicoac goicetic eguiten due
egun guztico lanen traça, ta aututzen due bacoitzarençat dembora egoquia.
Baina cristauric gueienac çabarcen dira onetan, eta galcen ditue, gauçac bear
dan eran eguin gabez, ondasun andiac. Bigarren frutua da; goiceco
Demonioari biotzaren ateac itchitzea. Beti ernai, ta gure inguruan dabil gure
etsai amorratua leoi aserre baten eran, gu becatuan amilderazteco
deretcharen bila, S. Pedro Apostoluac adirazten digun beçala; baina bere
sareac, laçoac, eta bizcac prestatu oi ditu conturic andienarequin, esnatzean,
jan ondoan, eta lotaracoan. Bada gure etsaien artean bat gu esnatzen
gueraneco aurrera bidaldua, edo Precursorea, dio S. Juan climacoc: ta onec
bere aleguin guztiac ipincen ditu gure lembicico pensamentua loitzeco, eta
Jaungoicoagandic biotzari alderaguiteco. Batzuetan esnatzen gueran baino
len prestatuco ditu ames gaiztoac, esnatzean çabartu ote gaitezquean;
besteetan saiatuco da, bereala oroi erazteco etcheco araçoaz, edo munduco
tchoraqueriaz, lagun urcoac eguin dizquigun tcharqueriaz, edo beste onelaco
gauçaz. Baina çuc, cristaua, itchico diozcatzu etsaiari biotzaren ateac, baldin
jaiera onetan eracusten dan beçala, oitutzen bacera, esnatzen ceranean

189
bereala Jaunari beguiratzera, beragana biotza jasotzera, ta oracioren batzuec
esanaz honestidadearequin jauncitzera. Au eguin gabez cembat calte ote
dator animetara? cembat, eta cembat, bear ez diran, edo esan-ere ecin
ditezquean, gaucetan esnatzen diranetic asitzen dira gogoa, ta biotza loitzen,
ciquincen, lardatzen? cembat... Baina ez goacen aurrerago. Jaunari goicetic
gure biotzac, eta lan guztiac esquincetic datorren irugarren frutua da gure
becatuai dagozten pena, ta nequeac gutchitzea, edo osotoro barcatuac
gueratzea. Laugarren frutua da egun guztian eguiten diran lan guztiac,
andiac, et tchiquiac, ceruraco irabaciac içatea; baldin Jaunaren gracian
arquitzen baguera, ta badirau, goicean artu dan, asmo, ta intencio onac. Ez
dio gure jaun Jaungoicoac aimbeste beguiratzen esqueincen çaion, doai, edo
gauçari, nola borondateari, ta borondatea da Jaunaren aurrean gure
irabaciaren neurria, esan çuan S. Ambrosioc. Bostgarren frutua da: gauça
berenez ez onac, eta ez gaiztoac diranetan-ere ceruraco irabaciac eguitea,
baldin ongui, ta fin onarequin eguiten badira, ta dembora berean badiraue
goiceco asmo, eta intencio onac. Emendic atera eçaçu, aitzurrean, arean,
ardatzean aritzea, oguia eguitea, jatea, edatea, ta beste onelaco gauçac içango
dirala ceruraco irabaciac, edo merecimentuac, baldin gauz oec goicetic
esqueini badiozcatzu Jaunari beraren onra, ta gloriaraco, ta intencio onec
dirauela; ongui, ta bear dan finarequin eguiten badituçu. Naiz jaten deçuela,
naiz edaten, edo beste edocein gauça eguiten, eguiçue gucia Jaungoicoaren
gloriaraco, esaten digu S. Paulo Apostoluac. Sive manducatis, sive bibitis, sive
aliud quid facitis, omnia in gloriam Dei facite. Baina contu emen; gauz oec
nola diran jatea, edatea, ibilcea, ta beste onelacoac, eguiten badira gaizqui,
eguin deçagun contu bear ez dan demboran, edo neurrian, edo gueren
naicunde tcharrai atseguin eguiteagatic, orduan gauz oec ez dira ongui
eguinac, eta onac, baicic alferrac, errenac, gaiztoac; eta beragatic ez dira gai
Jaunari onra, ta gloria emateco, ta ceruraco irabaciac içateco. Atzenean
Jaunari goicetic gure biotzac, eta lan guztiac esqueincetic datorren frutu
goçoa da biotzeco paquea, ta uste, ta confiança andia bere Jaunagan.
Paqueatsua da Jaungoicoa, dio S. Bernardoc, ta gure lanetan berari
beguiratzea asco da biotza paquetan, eta esnetan beçala gueratzeco.
Tranquilus Deus, tranquila omnia, et ipsum aspicere quiescere est.
Ecusten deçu orain, cristaua, cein ondasun andiac dauden Jaunari gure
lan, eta nequeac esqueincean? Ecusten deçu, cein aisa eguin ditzaquean
ceruraco irabaci andiac cristau ez jaquinenac-ere? Florenciaco mendietan bici
çan eremutar batez dioe guiçon jaquinsu ascoc, gogora citzaiola mundu
guztian ciran, anima onen artean bera onena ote çan? Jatchi çaite, esan cion
Jaunac, Florenciara, eta çuc arquituco deçu an Pedro deritzan çurradore bat
çu baino ascoz obea. Jatchi çan Jaunac esan cion beçala, arquitu çuan Pedro,
eta galdetu cion. Atocea, cer barau ateratzen dituçu? cer cilicio daramazquiçu
cere gorputzean? cembat ordu igarotzen dituçu egun oro oracioan? Erançun
cion Pedro çurradoreac: Ez det nic gauz orietatic batere eguiten. Nic eguiten
dedana da goicean jeiquita bereala belaunico jarcea, esquerrac Jaunari biotz

190
osoz ematea eguin dizquidan mesede guztiaz, eta ceren egun au eman didan.
guero esqueincen diot nere biotza osotoro egun guztico nere pensamentu, itz,
eta lan guztiaquin batean, Jaun bera gauz oetaco bacoitzean aleguinean
amatzeco, ta berari agradatzeco deseoarequin. Au eguinda bereala equiten
diot nere nequeari. Au adituric, eçagutu çuan gure penitente eramutarrac
Pedro çurradorearen birtute andia, ta etorri citzaion gogoracioaren
tchoraqueria. Aditzen deçu, cristaua? Equin bada gogotic, equin benaz, et
biotzetic jaiera oni. Ezta, ez, Indietaco bazterretan arquitzen cilar, urre, edo
diamanteen meatze ain aberats, ain ugari, ta baliotsuric, nola dan guri gure
Jaun onac egun oroco lanetan utzi digun meatzea. Jaunari nai daquiola, egui
au gure gogo-biotzetan ongui sarturic gueratzea, ta eguia onec eracusten
diguna contuz guc eguitea. Onela eguingo ditugu egun oro ceruraco irabaci
andiac, eta iritsico degu atzenean ango betico gloria. Amen.

BERROgueIGARREN ERAcUSALDIA

Ordiqueriaren gainean.

Sicut in die honeste ambulemus, non in commesationibus, et ebrietatibus.


Roman. 13

Galde eguin bide cioen bein norbaiti, çar batençat cer gauça ciran
onenac? Erançun çuan: ardo goçoa, Jaungoicoaren itza, ta conciencia garbia;
iru gauz oec baina cer gauz obeagoric, ta goçoagoric içan diteque. Dulce
merum, verbum Domini, mens conscia recti. Quid tribus his senibus dulcius
esse potest? Ederqui esana, nere cristauac. Escritura Santac berac esaten
digu: ardoac, ta musicac poztutzen du guiçonaren biotza. Vinum et musica
laetificat cor, au bera dio Dabid Santuac-ere, Vinum laetificat cor hominis.
Ecusico deçue, ta ecusi-ere deçue inoiz guiçon adinean sartu bat bere neque,
quezca, ta eguin bearraquin moteldua, ta ilundua, ta ardo gutchi batequin
aztutzen çaizcala bere nequeac, aienatzen iluntasunac, ta jarcen dala
gogotsuago nequeari equiteco, baita Jauncoicoaren guacetaraco-ere. Argatic
çarrençat, ta cerbait eri diranençat ardoa modu onean edatea gauça ona da.
Ez oraindic uric edan: edan-eçaçu ardo gutchi bat, çure estomagoari, ta çure
eritasunai beguiraturic, esaten dio S. Pablo Apostoluac bere Timoteori carta
batean. Noli adhuc aquam bibere, sed modico vino utere propter sthomacum
tuum, et propter frequentes tuas infirmitates (1 ad Timoth. c. 5).
Içanic ardoa berez ain gauz ona, ta gure oneraco gure Jaungoicoac
utzia, norc sinits ceçaquean au gure animen puçoi biurtuco guenduala? Etzan
erraz sinistea, baina guertatzen dana da ardoaz baliatzea guiçona bere
osasuna, bere anima, ta bere Jaungoicoa galceco, aztutzen dala bere
Jaungoicoaz, ta Jaungoicoaren lecuan adoratzen duala bere ordiqueriarequin
ardoa, edo onen ordeco beste edariren bat. Ancinaco demboran Espainian ez

191
omen çan testigotzat arcen orditzea guertatu citzaionic, Aita Lohner
jaquinsuac esaten digunez. Hispani ne in testem quidem admittunt ilum, qui
semel ebrius echtiterit (Verb. Ebrietas). Ain gauz itsusia, ain gauça
nazcagarria çan orduan ordiqueria. Baina egungo egunean çabalduric ecusten
degu minance lotsagarri au çarretan, ta gazteetan, itsatsiric azquenean
emacumezco cembaiti-ere. Grina lotsagarri au arcen duenac ez oi due ecertan
artu becatu au, eçauci eguiten due inoiz Predicadore-ren batec deadarren
batzuec eguiten baditu gauz onen gainean. Onela bici dira guerotic guerora
gueiago gogortuaz beren becatuan, ta beti ilac, ta gortuac Jaunaren itzac
meila eguiteco: beren gogo, ta biotz guciarequin daude beren cutun, ta
adisquide laztan ardoagan: oni bialcen diozque beren neque guciac, oni beren
ansia, ta suspirioac: oni incensu guciac.
S. Agustin gloriatsuac esaten digu: onela edanean igarotzen, ta orditzen
dira guiçonac, ceren uste duen ordiqueria edo gaitz tchiquia, edo ez tchiquia,
ta ez andia dala; baina contu estua eman bearrac dira Apaiçac uste gaizto
oneçaz, dio Santuac, baldin beti, ta gueratu-gabe aditzera ematen ari
ezpadira beren contuco animai, cer gaitzac, ta calteac, ta cein andiac jaiotzen
diran ordiqueriatic. Tanta infelicitate se inebriant homines, quia putant
ebrietatem aut parvum, aut nuilum esse peccatum. Sed pro ista ignorantia
machime Sacerdotes in die judici redituri sunt rationem, si commissis sibi
populis, quae, quanta mala de ebrietate nascantur asidue notuerint
praedicare (Serm. 232). Grina onen mendean bici diranac ongui ecusi deceen
beren bicitza, ta ecusiric artu deceen Jaunaren Legueac aguercen digun bidea,
gai onen gainean itzeguingo diçuet gaur... Itzeguingo det garbiro, baina ez
uste içan itzeguiten dedala urliagatic, ta sandiagatic, cembait misto gaiztoc
erausi oi duen eran: baicican itzeguingo det becatu onetan erori diranac jeiqui
ditecen, ta tchutic daudenac erori ez ditecen. Aurrena ecusico degu cer dan
orditzea, ta au ecusi ondoan ecusico ditugu edanean igarotzeco
macurtasunetic jaiotzen diran ondoren gaizto, ta calte andiac. Aditu arren
contuz.

§ I.

Santo Tomas Doctore Aingueruac, ta onequin guiçon jaquinsu guciac


eracusten duenaz orditzea da Jaungoicoac bacoitzari eman dion eçaguera
galcea bere naiez, ta cer eguiten duan daquiala. In eo quod homo sciens, et
volens privat se ussu rationis (2.2. ae q. 150). Becatu au berez becatu larria, ta
mortala da. Au sinistu nai ez padeçu becataria adieçaçu cer dion Isaias
Profetac. Ai! çuec ordiqueriari jarraitzera goicean jeiquitzen ceratenac,
deadar eguiten du Profet onec, ta ai! onequin aditzera ematen du gaiztaqueria
au dala becatu andia, ta becatu berequin betico su, eta garrac dacaizquiana.
Vae qui consurguitis mane ad ebrietatem sectandam (c. 5). Adieçaçu S. Pablo
Apostolua, onec esaten diçu ez duela ordiac cer eguinic içango ceruco

192
Erreinuan. Neque ebriosi regnum Dei possidebunt. Emendic, uste duanac,
esaten du S. Agustinec, uste duanac orditzea becatu tchiquia dala, ezpadu
beste bicimoduric arcen, ta orditzeaz penitencia eguiten, betico neque-pena,
ta betico su, ta garren artean egon bearra da onelacoa besteren guiçon, edo
emaztearequin becatura ciranaquin batean, ta eraileen artean. Qui credit
ebrietatem esse parvum peccatum, si se non emendaverit, et pro ipsa
ebrietate paenitentiam non eguerit, cum adulteris, et homicidis aeterna ilum
paena cruciabit (Serm. 232).
Ordiqueriaco becatu onetan erorcen dira 1.a ardoarequin, sagardo,
mistela, ta edocein edarirequin moscorcen diranac ta orobat beren naiez
tabacoarequin eçaguera galcen duenac ere. (Vide super hoc disputatiunculam
post doctrinam n. 1) 2.a ardoa, sagardoa, ta beste edariac ematen dieztecenac
ordico dirala eçagutzen diranai. Bear bada usteco deçue estu itzeguiten
dedala gai onetan, baina çaute jaquinean au dala jaquinsu gucien iritzia S.
Tomasequin batean. Eguia da, edaria salcen duanari calte andiren bat etorri
bear baçaio edaria ucatzetic, eguin deçagun contu bicitza, edo osasuna galcea,
edo beste calte andiren bat orduan ez dala becatu edaria ematea ordico
diranai-ere: baina esatea gutchi bestela salduco liçaqueala: beste lecuren
batean joango, ta an arrapatuco luqueela: erriertan, ta erausian eguingo
luqueela, au da nere cristauac aitzaquiac, ta apucoac bilatzea Jaincoaren
leguearen contra. Gutchi salduco liçaque bestela? ta çuc or içan deçaqueçun
irabaci pisca orregatic nai deçu lagun urcoaren anima galcea? Irabaciaren ona
lagun urcoaren animaren costuco irabacia. Beste lecuren batera joango
liraque? ta an orobat ordico liraque? Nondic daquiçu çuc? çuc eguiçu
Jaunaren legueac aguincen diçuna, ta bestec gaizqui eguiten badu, ez diçu
aren gaizquiaz Jaunac conturic escatuco. Erriertan asico liraque, inorc ez
luque burutuco. Ain beldurtia cera erriertaren? ain icacorra? Atocea contuan
gutchiago ematen badiçue, edo pagatu nai ezpadiçue eman deçun edaria, ez
dieçu escatzen, naiz errierta eguin deceela? Bai noasqui: ongui; ta tchampon
bat, edo lau cuarto-gatic jasotzen badeçu edaten duenen erausia, ta errierta,
atocea ta ez deçu jasoco lagun urcoaren anima ez galceagatic?
Irugarrena: Becatu onetan erorcen dira lagun urcoari orditzeco bidea
ematen dioenac. Ecusten deçu çure adisquide bat Tolosan, errian, edo
edocein lecutan nai adina cargarequin, ta bide çabalac-ere estu asco dituala:
ta mesede andiren bat eguiten bacenio beçala asitzen çatzaizca combidatu
bearrean: primo, cuinado vecino, hermano cer dioe arreoc, ta edercoc? Atoz
edan deçagun aen osasunara cuartilu bat. Badaramaçu guisa onetan edatera,
ta len erdi galdua bacegoan uzten deçu guero osotoro galduric. Eguiten deçu
becatu larria, nere cristaua, ceren quencen dioçun çure lagun urcoari bere
animaco bicitza. Ecusten deçu beste adisquidea onguitcho jarria, esan oi dan
beçala, ta osotoro galceco ez duala ascoren bearric içango: eçagutzen deçu
brindisca asitzen baçatzaizca erançun naico diçula basoa jasotzeco quemena
duan arten, ta au gucia dacusaçularic ariçatzaizca brindisca: Brindo pariente,
seinor vecino. Alcalde, Reguidor, ta beste tristea çuri erançun bearric

193
çabalcen da gucia. Eguiten deçu becatu, ceren lagun urcoa bearcen deçun
bere anima galcera. Medicu jaquinsuren batec brindisetan edaten diran
osasuna oen gainean ederqui esan bide çuen. Quo tibi potarum plus est in
ventre salutum. Hoc minus a potis hisce salutis habes. cembat eta çure
sabelean edandaco osasuna gueiago diran, ambat osasuna gutchiago içango
da çugan, esan nai du. Onela bere lagun urcoa bearcen duanagatic dio guisa
onetan S. Agustinec: Lagun urcoa bearcen duanac bear baino gueiago
edatera, ta onela orditzera, etzion ez aimbeste calte eguingo ezpata batequin
eritzearequin nola eguiten dion ordiqueriaren becatuz anima ilcearequin. Qui
alterum coguit: ut se plus quam opus est bibendo inebriet, minus malum ei
erat, si carnem ejus vulneraret gladio, quam si animam ejus per ebrietatem
necaret (serm. 231 de temp). Beste batzuec eman oi dioe lagun urcoari
edanean igarotzeco bidea edo çoraqueriaren batzuec ecusteagatic, edo
aditzeagatic, edo beren biçarrotasuna aguertu bearrean. Au guerta diteque
edocein demboraz, baina batez-ere egur çaleac diranac, festa demboran, edo
inuterian. Ea! ta guiçonaren doacabetasuna, dio S. Agustinec: cembat dira
edale, ta lujuriosoac bear baino gueiago edatera bearcen dituenac, ta ateetan
esque daudenai baso bat-ere ematea gogoraco etzatenac! Eh! infelicitas
gueneris humani! Quam multi inveniuntur, qui ebriosos, et luchuriosos
amplius quam oportet cogunt bibere, et ante ostium pauperibus petentibus
vel unum calicem disimulant dare! ibidem. Atzenean becatu mota onetan
erorcen dira cembait jocalari, ta tratuguile, eguiten duela aleguina laguna
orditzeco, onela çabar-erazteco jocoan, edo tratua merqueago eraguiteco.
Edanean igarotze au becatu larria içateco bear dira iru gauça. Lenengoa
da eçagutzea batec cer eguiten duan, ta eçaguera onequin cençua galceco
perilean jarcea. 2.a bere naiez eçaguera galcea, edo galceco perilean jarcea. Bi
gauz oec tchit ederqui oi duan beçala aditzera ematen ditu S. Tomas
Aingueruac. Iru guisatan guertatzen da orditzea, dio Santuac. Tripliciter
continguit ebrietas. Lembicia guerta diteque ez eçagutzea batec gueiegui
edaten duanic, ez eta edaten duanac orditzeco-dina indar duanic-ere, ta
ustecabean eçaguera galcea, ta onela orditzea içan diteque becaturic-gabe, dio
S. Tomasec. Et sic ebrietas potest esse sine peccato. Ala guertatu citzaion Noe
guiçon Jaungoicoaren adisquide andiari. Gainera guerta diteque batec
eçagutzea bear baino cerbait gueiseago edaten duala, baina uste ez içatea
edaten duana orditzeco dina dala, ta onela orditzea içan diteque, dio Santuac,
becatu benial utsarequin. Et sic ebrietas potest esse cum peccato veniali.
Atzenean guerta diteque, guertatzen dan beçala, eçagutzea batec gueiegui, ta
orditzeco dina edaten duala ta eçaguera onequin edaten aritzea, ta onela
orditzea, edo orditzeco perilean jarcea da becatu larria, edo mortala dio
Santuac berac: onela alabaina galcen du batec bere eçaguera bere naiez, ta cer
eguiten duan daquiala. Et sic ebrietas est peccatum mortale, quia secundum
hoc homo volens, et sciens privat se ussu rationis (2.2. ae q. 150).
Bitor, esango due orain edaneraco oitura duenac, nere gaiztaqueria
gucia au da, ez det ecer ostutzen: ez inor ilcen; jaquina da nere becatua, ta au

194
ur bedeicatuac daramana; ni alabaina ez naiz nere naiez seculan orditu;
galanqui edatea nai içan det, baina orditzeric ez. Ona etsaiaren engainio
anima galgarria. Nere cristaua, edaneraco oitura ez duan bati, edariaren
berriric ez duan bati guerta daquiqueo orditzea ustecabean, ta bere
borondatearen contra, Noeri beçala, baina ordiari? ez, gueienean beinçat:
onelacoa orditzen bada orditzen da bere naiez, ta orditzen da cer eguiten
duan daquiala, badaqui alabaina lenago cer guertatu çaion, ta jaquin beer du
gutchi bat gora bera aurrera cer guertatuco çaion. Ecin içan diteque maiz
orditzea bat, ta ez orditzea bere naiez, ta cer eguiten duan daquiala, esaten du
S. Tomasec. Non potest esse quod homo asidue inebrietur, quin sciens, et
volens ebrietatem incurrat.
Edanean igarotzea becatu larri, edo mortala içateco orditzeac bear du
içan osoac, au da osotoro ordi bear da, edo osotoro orditzeco perilean jarri
bear da. Noiz dan ordiqueria osoa, noiz bitartecoa, edo erdimerdi esaten
çaiona ez da beti erraz eçagutzen. Edaten deçu onguitcho, ta jarcen iztun, edo
mututuric; edo mingaina asitzen çatzu tilipilit, tilipilit eguiten diçula olio
gueieguiarequin; belaunac jarcen çaizquitzu cargapean dardaraz, iduritzen
çatzu bat bi, lurra, ta etcheac muguitzen dirala uste deçu: aldescoan gabilça.
Edan da eguin dituçu, edo esan edan gabe çaudenean eguin, edo esan ez oi
dituçun gauz loiren batzuec: etzera oroitzen norequin egon cinan, non, ta
nola: etzera oroitzen cer esan, cer eguin, ta nola etchera cinan? Arrasto
oetatic atera ditequeala, dioe Doctoreac, otso çarra, edo otsacumea çan. Baina
emen, emen ongui gogoan artu bear didaçue gauça bat: naiz ordiqueria ez
osoa içan, baldin edaneraco macurtasun, ta oitura orretatic calte andiren bat
badatorquiçu çuri, edo çure emazteari, edo umeai, edo beste lagun urcoren
bati dala osasunan, dala animan, edo ondasunetan, orduan oitura ori calte
oecgatic içango da becatu larria. Argatic oitura onen mendean jarcen diranac
gueienac bici dira becatu larrian, bici dira confesio onic eguin gabe, ta
atzenean Sacramenturic ecin artu deçaqueen beçala, grina onetatic jaiotzen
diran calteacgatic.
Ecusiric cer dan orditzea, ongui eçagutzeco cein lotsagarria dan
ordiqueriaren grina, ecusi bear guinduque onen ume onac, edo garbiroago
esateco edaneraco macurtasunetic jaiotzen diran ondoren gaizto, ta calte
arrigarriac. Edaneraco macurtasunetic jaiotzen dan aurreneco calte, ta
ondoren gaiztoa da Jaungoicoac guiçonari eman cion bere anz, ta imajina
ederra ilunduric, itsusturic, loituric, ta ciquinduric uztea. Fedeac eracusten
digun gauça da, guiçona eguin çuala bere Eguile andi, ta Jaungoico onac bere
ancera: eguin deçagun, esan çuan Trinidade guciz Santac, guiçona gure
ancera. Faciamus hominem ad imaguinem, et similitudinem nostram. Argatic
eman ciçun çuri, becataria, cere animan escu-indarra gauz on asco eguiteco:
eman ciçun adimentua ona, ta gaitza, ta cere Eguile ona eçagutzeco: eman
ciçun oroipena beraz oroitzeco, ta borondatea bera maite içateco. Onela ipini
cinduan bere anz, ta imajina eder eguinic. Ongui: ta non da Jaincoaren anz,
ta imajina eder au edanarequin galcen ceranean? non da gauz onetaraco

195
escu-indar ura? non eçaguera? non oroipena? ta non borondatea? ez da ia
eçagun Jaunaren anz, ta imajina ederra, ta ez da eçagun cençugabeco
animalien arteco ceran, edo ez. Esaçu, o guiçona, dio S. Basilioc, cer gauçatan
cençu gabeco animalien goitic ipinia ceran? etzera arquitzen cençuric ez duen
gucien gainetic gauça gucien Eguile andiagandic artu cenduan eçagueraren
doaiarequin, etzera arquitzen gucien jabe, ta aguintari eguinic? Baina çure
eçagueraren doai, ta argui au galduric cere ordiqueriarequin, ongui conta
çaitezque cençugabeco animalien artean, ta aen anceco idurin deçaqueçu.
Qua in re, homo miser, a brutis differs? nonne rationis munere, quan a Deo
omniun Conditore accepisti, reliquae creaturae factus Dominus, et
imperator? hoc iguitur te mentis lumine per ebrietatem privans inter bestias
ratione carentes numerari poteris et ilis similis videri (D. Basil. Homil.
inebrietatem). S. Juan crisostomoc dio cençugabeco animaliac baina ere
gaiztoago biurcen dala guiçona ordiqueriarequin cembatez obea da astoa
guiçon ordia baino, cembatez çacurra? cençuric ez duen animalia guciac asco
duen janariaz, ta edariaz gainera ez dira igaroco, naiz mila guiçonec
onetaraco tenta ditzala. cençugabeco animaliac baina-ere bada gaiztoagoac
cerate çuec edanean igarotzen ceratenac, dio Santuac. Quanto melior asinus
ebrioso est? quanto echpertes sunt, cum bibunt, aut coguerent, ultra quam
salis est, etiamsi mile homines coguerent, nunquam elabuntur: pejores
iguitur irrationabilibus vos estis, qui inebriamini (Homil. 58 in Math). Orobat
esaten du S. Agustin gloriosoac (serm. 231). Emen ongui gogora ecarri, ongui
eçagutu eçaçu, cristaua, orditzearequin cere Jaungoicoari eguiten dioçun
bidegabe icaragarria. Esan guidaçu baldin gure Erregue Jaunaren anz, ta
imajina bat ecusico bacendu norc-ere bait oin pean darabilela, ta loiez, edo
tchistuz loitzen, da ciquincen cer esango cenduque? Bidegabe icaragarria
Erregueri eguiten çaiola esango cenduque, ta pena andia dagocana. cer içango
da Trinidade guztiz Santaren anz, ta imajina ederra çuc edanarequin ipincen
deçun eran ipincea? gucia loitua, ilundua, ciquindua, ta cençugabe animalien
anz eguinic? Edaneraco oitura, ta macurtasunetic jaiotzen dan 2.ren ondoren
gaizto, ta caltea da osasunaren, ta bear bada bicitzaren galcea. Edanean
igarotzea osasunaren galgarria dala, esaten du Hipocrates, Medicinaren
Gurasoac. Espiritu Santuac berac dio, asco bucatu dirala edan
gueieguiarequin. Propter crapulam multi obierunt (Eccl. 37). S. Juan
crisostomoc dio, edaneraco macurtasun onetatic jaiotzen dirala gaiz senda
ecin ditezqueanac, edo sendatzen tchit gaitzac diranac, eta ezpaliz infernuric-
ere dacaizquian eritasunac-gatic berac-gatic utzi bear liçaqueala. Etiamsi
nuila esset guehena, nuilumve alius incommodum propter morbos, merito
esset fuguienda (D. chrisost. hom. contra crapul. t. 5). Atocea, cristaua,
cembat bider aditzen deçun eguia au ceregan eçagutu deçu? astean cere
nequean ari cerala ongui arquitzen cera, azcar edocein guçataraco, baina
onera etorri, ta arrapatzen deçunean gueratzen cera moteldua, buru
pisuarequin, ta asterdiraino bear bada bearreraco gauz etzerala. cembat berri
gaizto içaten dira urte bacoitzean edanagatic?

196
Edaneraco oitura, ta macurtasunetic jaiotzen dan 3.ren ondoren gaizto,
ta caltea da ecertaco ez dala bat uztea. Asco guiçon dira berenez cinçoac, ta
gauz ascotaraco azcarrac, baina beren edaneraco macurtasunarequin
ecertaraco ez biurcen diranac. certaraco içan diteque erri batean edanari
jarritaco guiçon bat? Ecin onelacoari errico carguric eman daquiqueo, ceren
bere oitura gaiztoarequin berequin beste ascoren animac galduco lituquean.
cer contu eguingo luque onelaco Alcate batec taberna goiz itchi-erazteco, ta
ordu onean bacoitza bere etchera bialceco? cer contu Meça nagusico, edo
bezperetaco demboran ardoa salcen duenai, ta jocalariac beren etcheetan
iduquitzen dituenai dagoten pena emateco? Bera guciac baino gaiztoago
içango liçaque. Ta cer içango liçaque onelacoac Errejidore, edo Diputadu
eguingo balira? cer? trago bategatic beren animac bear bada etsaiari ematea.
contu, contu carguac aututzeco escua içaten duenac; bada onelaco auquera
macurretatic oquer, ta calte asco etorcen dira, ta guciac carguac ematen
dituenen gainean.
Edaneraco macurtasunetic jaiotzen dan 4ren ondoren gaizto, ta caltea
da etcheari dagozcan gaucetan çabarcea, ta alferqueriari ematea; ta necaçari
batec alferqueriari eder-etsitzera ezquero cer uste içan diteque, ezpada
emaztearen, da umeen negarra, biraba, larrugorritasuna, ta guciaren gabea?
Ardoa adisquide duana ez da aberastuco, dio Espiritu Santuac. Qui amat
vinum, et pinguia non dilabitur. Necaçari edalea ez da aberastuco, dio beste
lecu batean. Operarius ebrius non locupletabitur (Eccles. 19). Athenas
deritzan erri andi batean çuan gucia garbitu çuan edanean calias ceritzan
batec: neguaren erdian ecusten du norbaitec caleetan larrugorrian, ta badio
isecaz: calia ardoac lumaric gabe, ta mutilduric utzi du. Hic a vino
deplumatus est. cembategatic au bera esan diteque, nere cristauac, egungo
egunean? Au gucia ederqui adirazten digu Arsdequin deritzan guiçon
jaquinsu batec era onetan: guiçon edalea da, dio, ançararen ancecoa: ançarac
nai du beti mocoa iduqui bustian, nai du egon deadarca, ta nequeric-gabe, ta
au bera nai oi du guiçon edaleac. Baina cer guertatzen çaio atzenean?
guertatzen çaio ançarari guertacen çaiona bera: ançara gaichoari quencen
diozque atzenean dituan luma guciac, sarcen due burrunci batean, ta erretzen
due; eta ori da guiçon edalearen bucaera, edalea bere edan bearrarequin, ta
alferqueriarequin çorrez betetzen da, uzten due lumaric gabe arceco-dunac,
eramaten due etsaiac betico su ta garren artera, ta an erretzen due, ta erreco
due Jaungoicoa Jaungoico dan artean. Sicut anser in fine deplumatur, et ad
ignem asatur, ita ebriosus tamdem omnibus bonis deplumatur a creditoribus,
et positus in inferno assatur a Daemonibus. Edaneraco macurtasunetic
jaiotzen dan 5ren ondoren gaizto, eta caltea da gucien farragarri, edo obeto
esateco gucien lotsagarri eguitea; edanac eraguiten ditu alabaina, ta erasaten
gauça lotsagarriac. Argatic concilio batean esaten da: orditzea cristabarençat
gauz itsusi, ta lotsagarria dala. Ebrietas dedecus est cuique chtiano. (Conc.
Aquisgran. Sub Greg. IV). Noe Escritura Santac esaten digunaz batean, çan
Jaunaren adisquide andia, bere adinagatic, bere bicitza, ta oitura onagatic

197
guiçon guciz beneragarria: seieun urte urarequin igaro ondoan ipini çuan
mastia, eguin çuan ardoa, ta uura beçala çalaco ustean edan çuan bear baino
gueiago, ta galdu çuan bere eçaguera. Edanaren contua: seieun urtean ain
beneragarria içan çan guiçona jarcen da gucia eraunciric, aguerturic, ta
lotsatzeco eran, ta bere umeetatic batzuec iseca eguiten dioela. Emendic
etorri çan guero Noeren aserrea bere ume lotsagabe oen contra, emendic ume
oec, ta oen jatorria madaricatua içatea. Noe guiçon ain beneragarriarequin au
edanac eguin çuanean, cer eguingo ez du berenez arinac, cençu gutchicoac,
edo Jaunaren beldur gutchicoac diranaquin? Agrijento deritzan lecu batean
jarri ciran egun batean edaten marinel batzuec: edaten due galanqui, ta
edaten, due arrapatzeraino. Edanac eman oi dituan iduripenaquin iduritzen
çate itsasoan daudela, ta oncia galceco perilean dabilela: etchea cebilen
alabaina aen buruan azpicoaz goora irauliaz: iduripen onequin asitzen dira
onciari carga gutchitzen: arcen ditue oiac, botatzen ditue leiotic bera: arcen
ditue colchac botatzen ditue: arcen ditue cutchac, an dijoaz oec-ere. Etzan
alaere oncia gueratzen bere iraulceco muguimentuan, gucia cegoan alabaina
marinelen buruco çorabian; cer eguiten due? etsiric onciaren galceaz
erauncitzen dira guciac, ta larrugorrian jarriric ateratzen dira egunaren
erdian, edo beinçat arguitan igari itsasoan baceuden beçala. Beguira, nere
cristabac, cer ecuscaria guisa onetan legorrean, ta egunaz guiçonac ecustea
igari! Farra eguiten deçu, cristaua, ipui au aditzean, baina atocea etzatzu çuri
onembeste guertatu? Atocea, etzera inoiz bide orietan eraunci oira çuacelaco
ustean? Etzera aritz, edo gaztainequin borroca asi guiçonen batzuec diralaco
ustean? Etzera deadarca, ta ojuz ibili lorretan bacembilça beçala? Ai! nere
cristau onac! oec, ta beste lecu onetatic ecin adieraci nitzaquean gauz asco
ecusi dituçue ceroc, edo gutchienean aditu.
Edaneraco macurtasunetic jaiotzen da 6ren ondoren gaizto, eta caltea
da emaztea, ta umeac naigabez, quezcaz, ta atsacabez igarcea. guiçona
ezconceco Sacramentuarequin gueratu çan beartua becatu larriaren azpian
bere emazteari bicitza paqueazcoa, ta ona bere aleguinean ematera, naigabez,
quezcaz, premiaz gogaitzeco bideric batere ematen ez diola. Ongui: ta guiçon
batec edaneraco macurtasun au artu ezquero cer bicitza emango die bere
emazte, ta ume tristeai? cer quezcac, gauac guiçonaren çai, ta noiz berri
gaiztoren bat içango duen beldurrac aidean daudela? cer gogaitzeco bideac
betico bilabearrarequin, umeen negar eta larrugorritasunarequin, çorren
estutasunaquin? Içan diteque gurutze pisuago, ta martirio luceagoric
bicimodu au baino? Non dira bicimodu onec gueienean ecarri oi dituan
birabac, erriertac, ta auçoac asaldatzea? Norc contatu onelaco bicitzac
dacaizquian calteac, ta becatuac?
Edaneraco macurtasunetic jaiotzen dan 7ren ondoren gaizto, ta caltea
da erausia, ta ichilic egon bear luqueen gauçac aguercea. Ez da secretoric
batere ordiqueria dan lecuan, esaten digu Espiritu Santuac berac. Nuilum
secretum est ubi regnat ebrietas (Prov. 31). Norc estali, ta gorde du tragoen
artean, gorderic iduqui nai çuan gauça? esaten du S. Ambrosioc. Quis inter

198
Ciathos techit quod tacere cupiebat. Edanean igarotzea da tarantula deritzan
puçoia beçala. Tarantularen puçoiac batzuec ipincen ditu algaraz, lerceco
çorian, besteac uzten ditu ilun, ta belz; batzuec pocez asitzen dira saltoca, ta
ecin inorc guera-eraci ditu; besteac arcen ditu arrabia latzac guciai equiteco
orzca, aguinca, ta golpeca. Ala da, edo puçoi onen ancecoa bada edanean
igarotzea. Edanaren tarantularequin ecusico dituçue batzuec, eceri ez
dagocala, eragabeco farra, algara, deadarrac, ta iru oiduac eguiten, beste
batzuec saltoca, ta lasterca ta inoiz gauaren erdian cecenca, inoiz neronec
ecusi dedan beçala: batzuec mututuric, ta besteac tchit iztun. Ta atzeneco au
da gueienean escusten dan edanaren miraria. Edanarequin eguiten çaio
mingainari ecin ichilic egon bat erlejuari olio gueierequin eguiten çaion
beçala: ardoarequin batean igari asitzen dira biotzean gorderic ceuden gauçac
igotzen dira mingainaren puntaraino, ta guero an dioaz guciac. Etzaie orduan
barcatzen Apaiçai, Predicadore, ta confesoreai; etzate barcatzen etchecoai, eta
ez auçoai; etzate barcatzen ezconduai, ez donceilai, aguercen dira bear bada
oequin eguindaco ibilerac, ta becatuac.
Edaneraco macurtasunetic jaiotzen dan 8ren ondoren gaizto, ta caltea
da aserrea, leia, ta tchimera. Aucien Ama deitzen dio S. Buenabenturac.
Parens litium (De sech alis cherub). S. Isidoroc dio orditzea dala biotzean
aserrearen baga gaiztoac eraiguitzea. Cordis furorem (De summo Bon). Baina
gutchi da au gucia Escritura Santac dionaren aldean. Jendearen asaldacio,
aserre, ta quimerac dacazquian gauça da ordiqueria, dio Espiritu Santuac lecu
batean. Luchuriosa res vinum, et tumultuosa ebrietas (Prov. 20). Ardoac,
ubari edanda, berequin dacaizqui aserrea, ta calte asco, dio beste lecu batean.
Vinum multum potatum irritationem, et iram, et ruinas multas facit (Prov.
31). Norgan dira aiac! noren gurasoac ditu naigabea, ta negarra? Norgan
aserrea ta leia? norgan çuloac, norgan bidegabeco çauri, edo eridac, norgan
beguietaco cataratac, ezpada beren etchea ardoaren lecuan ipincen, ta beren
ansia basoac itzulcen dauqueen aetan? Au gucia Espiritu Santuac berac dio.
Cui vae? Cuius. Patri vae? Cui richae? cui foveae? cui sine causa vulnera? Cui
suffusio oculorum? nonne his, qui commorantur in vino? et student calicibus
epotandis? (Prov. 23). Eçagutu dituçue cembait guiçon, edan gabe
daudenean, tchit paqueatsuac, ongui itzeguinac, ta biotz onecoac, baina, cer
lastima! edatearequin dirudi sarcen çatela aserrearen, leiaren, ta tchimeraren
Demonioren bat: iduritzen çate çuria nabal: iduritzen çate guciac beren
contra daçaustela, ta emendic cer calteac! cer aserreac etcheetan, auçoetan,
errietan! cembat anima etsaiaren atzaparretan! Nere cristau onac, egun oro
ecusten da eguia au.
Edaneraco macurtasunetic jaiotzen dan 9ren ondoren gaizto, ta caltea
da, etchecoai, auçoai, ta erricoai ejemplo gaiztoa ematea. Edocein guraso, ta
etchetaco buru beartua dago bere ume, mirabe, ta gaineracoai ceruraco bidea
eracustera ez itz utsaquin, baicican itzez, ta bicitza onez. Onetan çabarra, ta
naguia dan gurasoa ez absolbitzeco esaten digu S. carlos Borromeoc; ta S.
Pabloc dio, onelaco gurasoa dala fedegabea, ta fedegabea baino ere

199
gaiztoagoa: est infidelis, et infideli deterior. Atocea, guiçon edalea, ta nola çuc
eracutsico dieçu cere ume, ta mirabeai ceruraco bidea? baldin cerori bide au
utziric bide oquerretic baçabilça? Nola eracutsico dieçu maiz, ta ongui
confesatzen, cerori berandutic berandura, ta gaizqui confesatzen bacera?
Nola eracutsico dieçu becatuaren bideetatic aldeguiten, cerorrec aldeguiten
ezpadeçu? Nola goiz etcheratzen, cerori umeen contu gabe beranduraino
tabernan baçaude?
Edaneraco macurtasunetic jaiotzen dan 10ren ondoren gaizto, ta caltea
da lujuriaren sua eracequitzea. Norc dio ori? Eliçaco concilioac; Lujuriaren
gurasoa deitzen dio Remni deritzan erri batean orain berreun urte beçala
eguin çan concilioac. Libidinis parens (Conc. Rem. anno 1589). Norc dio au?
Au dioe Eliçaren guraso, ta guiçon jaquiundez, ta birtutez beteac. Edanaren
ume nagusia da lujuria, dio S. cirilo Alejandriacoac. Gauça miragarriagoa da
edaleençat garbi bicitzea, edo lujuriaren loiquerietan ez erorcea ilac piztutzea
baino, dio S. Bicente Ferrer-ec. Ebriosis caste vivere est majus miraculum,
quam mortuos suscitarec (Dom. 2 post oct. Pasch.). Demonio beraa, puçoi
dulcea, ta becatu goichoa da ordiqueria, dio S. Agustinec. Ebrietas est
blandus Daemon, dulce venenum, suave pecatum (Ad Sacras Virg.). Gauça
lucea içango liçaque, dio S. Jeronimoc, ordiqueriac ecarcen dituan calteac, ta
becatuac banaca ucuituaz joatea, ta cençugabequeria guciac adiraztea. Asco
içan bedi orain esanic uztea: ez det nic inoiz-ere ordia garbi, edo castotzat
sinistuco. Longum est ire per singula, et insanias, quas ebrietas sugguerit,
echplicare: Hoc nunc dichisse sufficiat: nunquam ego ebrium castum putabo
(In cap. 1 epist. ad Titum). S. Ambrosioc ez du gutchiago esaten: ez dituçue
ecusi çaldiac lujuriaren luarequin nola irrinciaz, ta asaldatuac bere
gurarequin egon oi diran? çaldi onelaco biurcen dira guiçonac edan
gueieguiarequin dio Santuac, ceren berenez duen berotasunaz gainera
ardoarequin eracequiric ecin escura ditue beren buruac, ta muguitzen dira
cençuric ez duen animalien ciquinquerietara: Per hanc (id est ebrietatem)
fiunt ech hominibus equi adhinientes: siquidem naturali vapore corporis
calidi, et praeter naturam vini calore flamati, cohibere se non queunt, et in
bestiales libidines echcitantur (De Elia et ieiun.). S. Basilioc oraindic gueiago
dio. Ascoz gaiztoac deriztet ordiqueriac azpian artu dituanai bestia, edo
cençugabeco animaliai baino, dio Santuac. Animaliac alabaina baditue
elcarganatzeco legue dembora, ta ordu jaquinac, baina edaleac demboren, ta
orduen beguiramenturic gabe, içan gaba içan eguna, içan bacarrean, edo inor
beguira dagoala, edo oarcen dala lujuriaren atseguin loietaraco dira. Ino et
bestis longue pejores echistimaverim eos, qui ab ebrietate superantur, com
ilae coueundi status habeant legues, et horas, hi vero nuilius temporis, et
horae rationem habentes, neguissimis complechibus, et amoribus inter se
utuntur (Homil. in ebriet.). Au gucia asco ezpada çuc sinisteco nic esan dedan
eguia, adieçaçu cer dioan Espiritu Santuac S. Pabloren ezpainaz: etzaitecela
ardoan igaro, esaten digu S. Pabloc, ceren onetan dagoan lujuria. Nolite
inebriari vino, in quo est luchuria. Nere cristauac, ez da maiz asco ecusten

200
edaleetan au? Ez dituçue ecusi edaleac naiz çarrac, naiz ezconduac içan itz
lasai-loiac darieztecela, queinadac edocein emacumeri eguiten, edo bearbada
gueiago? cer esango det Matrimonio Santuac debecatzen dituan asco contuz?
Aditu bear deçue Escritura Santac Lothen gainean dacarren gauz
arrigarri bat. Loth bicitu çan urte ascoan Sodoma ceritzan erri batean: erri
onetaco jende gucia tchiquia, ta andia itsutua, etzina, ta usteldua bici çan
lujuriaren ciquinquerietan, guiçonac guiçonaquin, ta emacumeac
emacumeaquin elcarrequin lotsatzen etziran beçala. Aimbesteraino itsutuac
ceuden, cein Lothen etchera etorriric Aingueruac çaldun ederren idurian,
bildu çan errico jendea, inguratu çuen Lothen etchea, ta deadarrez escatzen
ciozqueen çaldun aec, aequin beren gura loiari atseguin eguiteco. Atzenean
Jaunac erria, ta erricoac auts biurtu cituan cerutic bialcen çuala sufrez, ta
betunezco sua. Erri onetan bicitu çan Loth Jaungoicoaren beldurrean, ta bere
emazte, ta umeaquin atera eraci çuan Jaungoicoac Loth erriaz campora
erriaren gain su, ta garrac bialdu baino len. Atera çan Loth, ta guelditu mendi
batean. Bere alaba çarrenac esaten dio gazteagoari. Adieçan gure Aita çartu
den ia, ta ez den guiçonic gueratu lurrean gurequin ezcondu ditequeanic.
Pater noster senech est, et nuilus virorum remansit in terra, qui possit ingredi
ad nos iuchta morem universae terrae. Uste çuen Lothen alabac Sodoma
Gomorra, ta beste iru erri erreac ciranean guiçon guciac aitu cirala, edo laster
aituco, ta beldur ciran ecçongai gueratzeaz. cer eguiten, ta cer asmatzen due?
cer? ezcondu bearric çucen, edo oquer jarcen diran ascoc eguiten duena, edo
bide oquer galdua arcea. Ator, esaten dio, aizpa batac besteari, ardoz moscor
deçagun, ta lo eguin Aitarequin. Veni inebriemus eum vino, dormiamusque
cum eo. Aita, tchurrut, ta tchurrut emanaz, moscorcen due, ta gauz arrigarria,
nere cristauac! Sodoman ain jende galdu-ustelduaren artean Jaunaren
beldurrean iraun çuan guiçona edanean igaroric erori çan bere bi alabaquin,
biac aurdun uzten cituala (guen. 19). Ecusten deçu, cristaua, cer dan edanean
igarotzea lujuriarençat? (Homil. 7 in Lev.) Baina cer diot lujuriarençat?
deitzen badio vitiorum omnium mater, bicio gucien Ama; deitzen badio
concilio batec bicio gucien ardagaia, ta inudea? Omnium vitiorum fomes, ac
nutrich (Conc. Agath.). Eta atzenean bicio au utzi nai ez duana escomicatzeco
aguincen badu Mogunciaco concilio batec.
Atzenean, noiz-ere bait doctrina au bucatzeco, edaneraco
macurtasunetic jaiotzen dan ondoren içugarriena da animaco gorreria,
gogortasuna, eta eriotza gaiztoa. Ez uste içan, becataria, çu icaratzeagatic
nere burutic ateratzen dedala au, ez, ez; au da eguia bat Eliçaco Doctoreac
aditzera ematen diguena. Escritura Santac esaten du becatuaren bidez
dabilçanac-gatic: Dagroien beaçuna oen ardoa, ta sugue lotariaren puçoi ecin
senda ditequeana. Fel draconum vinum eorum, et venenum aspidum
insanabile (Deut. 32). Escritura Santaren itz oei dagotela esaten du S.
Ambrosioc guisa onetan: ederqui dio Escritura Santac puçoi ecin senda
ditequeana; asco sendatzen dira alabaina beste sugue, edo becatuen
puçoietic, baina ordiqueriaren puçoietic inor ere, dio Santuac. Pulchre

201
additur insanabile; multi enim a reliquorum serpentum veneno curantur
nemo ab ebrietate (De Elia, et ieiun. c. 14). gueiago oraindic aditu nai badeçu,
galde guioçu S. Juan crisostomori, cer dan guiçon ordia, ta cer ordiqueria?
guiçon ordia da, erançungo diçu, il oraindic animarequin arquitzen dana,
bere naiez Demonio biurtu dana: Homo ebrius est mortuus animatus,
Daemon voluntarius. Ordiqueriaraco macurtasuna, da, esango diçu animaren
tisica, edo minance curaric, ta barcacioric ez duana. Morbus veniam non
habens, ruina echcusatione carens, commune gueneris nostri oprobim (Hom.
1. ad Pop. Anthiochen.). Badaquiçue nondic jaiotzen dan minance au onen
gaiztoa içatea? Ara nondic: gazteric arcen du ascoc ardoraco, ta edaneraco
grina au; Jaunaren graciarequin aisa gazteac garai leçaque bere grina au,
baina eçauci eguiten da dembora aetan; çarcen da guiçona, ta bere çartasuna
alde batetic, ta bere grina beste aldetic esque, ta esque dagozca edariaren
berotasuna, ta ecin daude ia beren buruac galdu arte. Ustai gaia berde dan
artean, oquertu arren, erraz çucenduco da, baina çartu bada, ta legortu
upelari dausquiola ez da gueiago çucenduco. guerrietaco minarequin guiçon
gaztea cembait demboran macurturic ibili arren, uste içan diteque çucencea,
baina baldin gaztetanic çarceraino cacoturic, ta macurturic egon bada, nola
çarcean çucenduco da?
cer bada, esango deçue, ez da onelaco becatariençat sendatzeco, ta
Jaunaren legueco bide çucenean sarceco usteric? Etsiric egon bearrac ote dira
ceruaz? Nere cristau onac ez nuque nai esan inor gueiegui içutzeco gauçaric,
baina alaere aditzera emango det gaiac escatzen duana. Oitura onetan sartu
ez diranac, ecusiric, ta eçaguturic berequin duen peril andia, eguin becee
aleguina igues-eguiteco macurtasun onen mendean jarcetic, aldeguiten duela
edaleen batzarre gucietatic. Baina minance onequin arquitzen diranac cer
eguingo due? eguin bear duena da cerbait dembora arcea negar eguiteco, ta
eçagutzeco beren becatuac, beren utseguiteac, ta eguin dituen calteac, ta
ongui prestaturic eguin gobada on bat, ceren lenecoac onac içan ez diran. 2.a
Aldeguin tabernetatic; aldeguin edanean igarotzeco periletatic. 3.a inoiz nai
ta ez lagunaquin bildu bearren bat tabernan, edo beste lecutan guertatzen
baçaio, edo ez edan, edo edan urarequin, edo beinçat ez igaro on eguingo
dioela daquian trago aetatic. Premiaric ez danean lagunaquin egoteco
aldeguin arras, ta osotoro sendatu nai duanac. 4.a egunean bein gogoan
erabili Jesusen neque oinaceac, ta batez-ere gure jan-edan gueieguiagatic
gurutzean igaro çuan egarria, ta eman citzaion edari samin beaçunez nastua,
onela egun oro saiatzen dala, maiz confesatuaz, ta bere animaren
sendatzaileac esaten diona eguinaz, muguituco du onelaco becatariac bere
Jauna bere graciaren indar-lagunceac ubari ematera, muguitzeco becatu
gucien barcacioa, ta gracian irauteco indarra ez ucatzera. Au eguin nai
duanac, nere contu, bere etsaiaren gorri gaiztoan-ere, içango du eriotz on bat,
ta atzenean eriotza onaren saria betico glorian. Au opa diçuet gucioi Jesu-
cristoren Pasio Santuaren bitartecoz Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu
Santuaren icenean. Amen.

202
BERROgueI, TA BATGARREN ERAcUSALDIA

castidadeco birtutearen gainean.

Haec est voluntas Dei, santificatio vestra;


ut abstineatis vos a fornicatione,
ut sciat unusquisque vestrum vas
suum possidere in sanctificatione et honore.
Epist. 1. Beati Pauli ad thes.

Gaur itzeguin bear diçuet, nere cristauac, castidadeco birtute ederraren


gainean, consideratuaz donceiletan, ezcondu, ta alargunetan. Aditu naçaçue
contuz; bada ez da alferra içango çuen nequea.

§ I.

castidadea, nere cristauac, da birtute bat costumbreai dagotena, ta


araguiaren naicunde gaiztoac atzeratzen dituana. Birtute au donceiletan da
tchit ederra, eta S. Francisco Sales goçoac esaten duanez, birtute gucien
Açucena, edo lirio çuri ederra. Jesus maitagarriac dio, çacurrac, ta
desonestoac içango dirala cerutic erbestetuac su, ta garren artera; eta çori
onecoac dirala biotz garbia duenac, cerren oec ecusico duen beren Jaun
Jaungoicoa, ta Jaun beraren edertasun, ta atseguin gucia. çacurren icena
ematen die Jesusec becatari loi desonestoai.
Birtute au da guztietan ederra bere moduan, baina batecere
donceiletan. Birtute eder onec dio San Francisco Salesec, araguiz janciric
dauden guiçonac eguiten ditu Aingueruen anceco. Ez da gauça ederric
garbitasuna gabe esaten du Santuac, ta guiçon, ta emacumeen garbitasuna da
castidadea. Oraindic ascoz goraago jasotzen du birtute eder au San Juan
crisostomoc: cembat bentaja eguiten dion ceruac lurrari, ta Aingueruac
guiçonari, ambat dio Santuac, eguiten dio donceilen garbitasunac ezconçari.
Ta oraindic gueiago esaten du Santu andi onec: Aingueruac ezpadira
ezconcen, ez dira araguiz, ta odolez eguinac: ez dira lurrean beren bicitza
duenac: ez dira asaldatuac içaten garbitasunaren contraco baga, ta deseo
gaiztoaquin. Ez due janaren, ta edanaren bearric: ecin meilaric eguingo die ez
canta suabeac, ez munduco etchura, ta arpegui ederrac, ta ez beste perilac.
Baina garbitasun osoari jarraitzen dioen cristauac munduco laço, peril, ta
tentacio guztien artean, alde gucietatic erorceco bideac dituela, Aingueruen
garbitasunean ipincen due beren gogo, ta biotza.
castidadeco birtutea, nere cristauac, da guciz ederra, baina dembora
berean tchit mimberaa: Da tchit fina, baina ausicorra, ta tchit erraz bere

203
edertasuna galcen duana. Ederra da cristala, baina asco da norbait bere
arnasarequin cristalari alderatzea, bere edertasuna ilundu, ta galduric
guelditzeco. Ederra da lirio bat, baina galcen du bere edertasuna escutartean
mirapidean erabilce batequin. Auche bera guertatzen da castidadeco birtute
ederrarequin. Birtute au ilunceco, ta galceco ez da ez eguin bear ganaduai
dagoten becatu andiscoteren bat, asco da pensamenac, edo oroipen loi bati
toqui ematea: asco da uquitze ciquin bat eguitea, edo borondatez arcea: asco
da deseo, edo gusto tchar bat: asco da iztcho bat asmo tcharrarequin esatea,
edo goçodasunarequin ençutea. Emen, nere cristauac, egon bear nuquean
luceago, ta itz eguin garbiro; bada asco çoroc nai içaten du modu gaizto
oiiequin atseguin artu, eta guero escusatu aleguina confesioco Sacramentuan;
baina contentatuco naiz, esatearequin donceilai bi gauça, San Francisco Sales
goçoagan iracurcen diranac.
Lembicicoa: nai badeçue donceilac artu ezconçaco Sacramentua, gorde
eçaçue contu, ta arreta andiarequin ceren lembicico amorioa, lembicico
senar, edo esposoarençat. Daucat, dio Santuac, engainio anditzat, biotz oso,
ta garbi baten ordean presentatzea biotz usatu, ta manchatu bat. Bigarrena:
baldin çuen suerteac deitzen baçaitue, ezconcera Jesusequin, O! nere
Jaungoicoa! gorde eçaçue ceren amorioa esposo Jangoicozco onençat. Bada
au içanic garbitasuna bera, ez du beste gauçaric aimbeste maitatzen, non
garbitasuna: eta nola çor çaizcan gauça gucien lembicico frutuac, batez ere
çor çaizca amorioarenac. Orra, nere cristauac, ceinen ederra dan, donceilai
dagoten castidade, ta garbitasuna, ta orra nolaco contuarequin gorde bear
deçuen, ala ezconceco asmoa deçuenac, nola beti birjinidadean bici nai
deçuenoc. Guacen ezconduen castidadera.

§ i.

Ezconduai dagoten castidadea bere moduan ederra da, ta ezconduac


gordetzen badue garbitasun osoa, S. Josec, ta Maria tchit Santa, ta beste
Santu ascoc gorde içan duen becela, da guztiz ederra. Onen gora igotzeco
biotzic ezduen ezconduena ere, da bere moduan ederra, ta consideratu
diteque matrimonioan, ta matrimoniotic campora. Matrimonioan
consideratzen badegu ezconduen garbitasuna, ez dago au, beinere
matrimonioan araguiaren gustoric ez arcean, ezpada estadu onec dituan
nebriac ez igarotzean. Matrimonioac dituan nebriac aditzera ematea, içango
liçaque, nere cristauac, gauça lucea, ta gazteençat peril andicoa: argatic
esango diçuet bacarric Sararequin guertatu çana.
Sara, dama tchit birtutetsu, aberats, ta ederra çan. Ezcondu çan çazpi
çaldunequin, ta çazpiac ezcondutaco arratsean, il otzac utzi cituan etsaiac,
beren emazteagana baino len. cergatic uste deçue nere cristauac? cerren çazpi
galai oiec etziran ezcondu, ezconçac escatzen duan asmo garbiarequin, ez
bada animalien eran, ipincen çuela eren biotza, ta gogoa luchuriaco ardoan.

204
Baina etzitzaion onela guertatu Tobias gazteari, bildur baçan ere ezconceco
Sararequin.
Tobias gazteari eracutsi cion Aingueru S. Rafaelec nola portatu Sara
ederrarequin, itzeguiten ciola modu onetan: çu Tobias Sararequin ezconcen
ceranean, bicico cera iru egunean garbitasun, ta castidadean, Jaunari
erregutzea besteric eguin gabe, ta iru gabac modu onetan igaro ondoan,
arganaco cera; baina Jaunaren beldurrarequin, ez araguiaren atseguin
liçunen ondoren, baicic cere ondorengoac uzteco, Abrahanen jatorrian
semeetan Jaunaren bendicioa içan deçaçun. Accipies virguinem cum timore
Dei, amore filiorum maguis, quam libidine ductus, ut in semine Abrahae
benedictionem in filis consequaris (Tobiae c. 6).
Tobiasec eguin çuan S. Rafael Aingueruac esan ciona; bada ezcondutaco
arratsean, sartu çan Sararen guelan, ta esan cion: Jeiqui çaite Sara, ta
erregutu deguiogun Jaunari iru egun oetan. Guraso onen umeac guera
alabaina, ta ecin elcargana gaitezque, Jaunaren eçagueraric ez duen jendeac
beçala. Asi çan Tobias Sararequin batean oracio eguiten: Gure gurasoen Jaun
Jaungoicoa, esaten cion Tobiasec Jaunari, bedeica çaitzeela ceruac, ta lurrac,
itsasoac iturriac, ta ibaiac, ta oietan çuc ecer ecetic eguinic arquitzen diran
gauça guztiac. çuc Jauna eguin cenduan Adan lur pisca batetic, ta eman
cenion lagunçat Eba; ta orain çuc daquiçu ez dedala arcen nere emaztetzat
Sara, araguiaren atseguin lotsagarriacgatic, baicican bedeicatua içan dedin
beti beti çure icen Santua nere ondorengoetan. Ejemplo onec, nere cristauac
aditzera ematen du, ceinen asmo garbiaquin artu bear dan matrimonioco
Sacramentua, baita ere Sacramentu onetan ezconduac bear duen garbitasuna.
çori onecoac çuec onen asmo garbiaquin ezcondu bacerate, eta ezconçari
dagocan garbitasunean bici bacerate.
Matrimonioari dagocan garbitasuna gorde gabez matrimonioan bertan,
icusi cituan Santa catalina Senacoac, esaten du S. Francisco Salesec, asco
ezconduren animac infernuan neque, ta oinace icaragarrien artean, ceren ausi
çuen estadu onec escatzen duan Santidadea. Au guertatu citzaten dio
Santuac, ez becatuaren anditasunagatic, bada andiagoac dira eriotzac, ta
blasfemiac, ezpada cerren etzuen ecertan artu, ta onela bicitu ciran dembora
lucean. Ez ote dira gaurco egunean ere era onetan bici asco ezcondu? Sartu
becee bacoitzac beren bularrean escua, ta icusico due irteten dala lepraz
betea.
Ezconduen castidadea consideratzen badegu, ezconçaz campora, dago
oiec garbiac içatean beren eguiteco, deseo, itz, pensamentu, eta beste gauça
gucietan. Ezconduai alabaina debecatuac daude ezconçaz campora, besteai
debecatuac dauden gauça guztiac. Ez due noasqui onela pensatzen asco
ezcondu lasaiec. Baina sinistuco due erremedioric ez dan demboran. Aditu
deçue, nere cristauac nola bere moduan ederra dan ezconduai dagoten
castidadea. Icusi deçagun alargunai dagotena.

205
§ i.

castidadeco birtutea ederra da, nere cristauac, alargunetan ere. Oiec nai
badue bici dagoten garbitasunean, bear due içan biotz andi, ta animoso bat,
osotoro aienatzeco araguiaren naicunde, ta atseguinac, ez etorquiçunac
bacarric, baita igaroac ere, quencen duela igarotaco licencien memoria, ta
oroipena, bestela arquitzen dira peril andian, eta guertatuco çate Israeldarrai,
Ejiptotic irten da, guertatu citzatena. Ijitoen mendetic atera cituan Jaunac
bere Israeldar maiteac, onetaraco eguiten cituala ecin conta al milagro; baina
Israeldarrac laster asi ciran espadasun andiaquin itzeguiten: ta oetatic ascoc
naiago çuen Ejiptoco janari dongueaquin egotea, ecen ez eremuan barrena
joatea, Jaunac ematen cien mantenu garbiarequin.
Au bera guertatzen çate asco animari: aspercen dira Jaunac
garbitasunean ipincen diezten janari garbiaz: aztutzen dira, beren estaduari
dagocan castidadeaz, ta biurcen dira lenagoco bazca, ta ciquinquerietara.
Alargunac duen peril andia, biurceco lenagoco atseguinetara, ongui aditzera
ematen du S. Agustinec, icaratzen danean, icusiric bere adisquide Alipioren
garbitasuna, ta arritzen çan Santua, onec osotoro uzteaz araguiaren
atseguinac içanic oetara macurtua gazte demboran.
Eta eguiaz esateco, dio S. Francisco Sales goçoac, frutac osoac dauden
artean erraz conserbatzen dira, batzuec lastoen gainean; besteac ondar
artean, eta beste batzuec eren ostoetan; baina bein osodasuna galdu ezquero,
casi ecin içan ditequean gauça da gordetzea, ezpada ezti, ta açucrearequin
confitatu, edo goçagainduaz. Onelache, beinere galdu, edo ciquindu ez dan
castidadea gorde diteque modu ascotara, baina osoa ezdagoana, ecin
conserbatu, ta gorde-diteque debocio andi bat gabe: Debocioa da alabaina
animen ezti, ta açucrea.
Alargunac urricariac dira, nere cristauac, oien bacardadeari beguiratzen
badiogu, baina bici badira garbiro, ta eguiazco Alargundasunean, honratu
bear ditugu. S. Pablo Apostoluac esaten du, honra itzaçue eguiazco
Alargunac: honoras viduas, quae vere viduae sunt (1. Ad Timoth. 5.3.). Eguiaz
Alargunac içateco dagozten gauçatcho batzuec esatera noa.
Lembicia: eguiazco alargunac bear due içan alargun, ez gorputzean
bacarric, baita biotzean ere. Au da; eguiazco alargunac bear du iduqui asmo
sendo bat, beti alargun bicitzeco. Ezconceco asmoa duen alargunac, arquitzen
dira alabaina guiçonetatic aparte gorputzez, baina ez biotzez. Bigarrena:
alargunen asmo onec bear du içan asmo garbi bat, obeto eren biotza
Jaunarenarequin bat eguiteagatic. ceren guelditzen badira alargun, umeac
aberats uzteagatic, edo beste munduco motiboren bategatic, içan litezque
munduan laudatuac, baina ez Jaunaren aurrean, bada onen aurrean ez due
içango laudacioric, ezpaditue gauçac eguiten beraren icenean.
Irugarrena: alargunac eguiaz içateco, bear due aldeguin borondatez
munduco atseguinetatic. S. Pablo Apostoluac esaten du; Alargun
atseguinetan bici dana, bicitzan ila dagoala (Ubi supra vers. 6). Baldin

206
alargunac nai badue guiçonaquin itzeguin: guiçonen tchoraqueriac aditu:
gusto badue ibilcen festetan, ta munduco atseguinetan: nai badue ibili
apainduric, onelaco alargunac bici dira gorputzean, baina ilac daude animan.
guisa onetaco alargunac ez dira eguiazco alargunac, ez bada gueçurrezcoac.
Laugarrena: Alargunac guelditzen badira umeaquin, içan bear due oen
contu andi bat. S. Pablo Apostoluac esaten du, etchecoen contua ez duanac,
batez ere bereena, fedegabea baino gaiztogo dala (1. Ad Timoth. 5.4.).
Bostgarrena. Oracioa içango da alargunen lan gucia. Bada eguiazco alargunac
gorde bear due Jaunarençat beren biotz, ta amorio guztia, eta beragatic ez
due itzic ere bear besterençat. Nola alargunac libre guelditzen diran senarren
ilcearequin, esan bear dioe beren Jaunari. O! Jauna, orain guztia nerea
naiçanean, artu naçaçu guztia ceretzat: eraman naçaçu çure ondora:
jarraituco diçut çure unguentu usai ederrezcoen ondora. Itz batean eguiazco
alargunac bear due içan marsoco biola, lore ederrac becela, çabalceco
birtueen usai goçoa lecu guztietan: bear due egon ezcutatuac munduco
atseguin, combersacio, ta onretaraco, ta onela beren dembora igarotzen duen
alargunac, içango dira çori onecoac, esaten du Apostolu Santuac (1. Ad Cor.
7.8.).
castidadeco birtutea, nere cristauac; aditu deçuen becela ederra da
donceiletan, ezconduetan, ta alargunetan, bai ta erraz galcen duana ere bere
edertasuna. Orregatic ez da cer biotza galdu. Eman digu Jaunac Maria tchit
Santagan bitarteco andi bat, guri lagunceco edocein trancetan, edocein
estutasun, eta tentaciotan. Goacen bada guztioc Ama maite onengana, ta
escatu deguiogun uste andi batequin, iritsi deguigula bere Seme Jesusegandic
birtute eder au gordetzeco gracia, baita ere ongui bici, ta ilceco bear degun
lagunça, guero egon gaitecen berarequin ceruan beti betico atseguinetan.
Amen.

BERROgueI TA BIGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten da lembicia:
cer aditzen dan dotrinaren icenez, eta cein gauça bearra dan ceruraco.
Bigarrena: Eliz Ama Santaren aleguinac dotrina guri icas-erazteco.
Irugarrena: Ascoren aitzaquiac dotrinara ez etorceco, eta emendic datocen
calteac.

In mansuetudine suscipite verbum insitum,


quod potest salvare animas vestras. Jacobi 1.

Noizbait, noizbait asitzera noa, nere cristauac, aspaldi nai içan dedan
lanean, edo cristau aciai dotrina açalcen, eta adirazten. cristau cerbait
adinean aurreratu dirainac obeto jaquin, eta aditu bear ditue dotrinaco
gauçac aurrac baino; eta jaquiunde oen arguiarequin jarraitu bear dioe

207
ceruraco bideari, becatutic, eta becatuaren bideetatic aldeguinaz, eta Jesu-
cristoren Legue eder-garbia gordeaz. cristau aciai arguitasun au ematea, eta
ceruraco bidean arretarequin ibilceco esnatzea da Eliz Ama Santac animen
arçaiai escatzen dien gauça bat; eta ona cergatic sail oni equitera noan. Ez
naiz dotrinaco gauçac uquitzearequin contentatuco, baicic aditzera emango
ditut gainera Jauna amatzeco, eta serbitzeco ditugun bide, edo motibo
andietatic cembait. Ençun eçaçue bada biotz manso, ta umil batequin çuen
animac salbatu ditzaquean, Jaunaren itza, esaten digu Santiago Apostoluac:
In mansuetudine suscipite verbum insitum, quod potest salvare animas
vestras; eta au bera escatzen diçuet nere aisera onetatic. Onetara cuturtu
ditecen çuen biotzac, aditzera emango diçuet gaur, lembicia: cer aditzen dan
dotrinaren icenez, eta cein gauça bearra dan. Bigarrena, Eliz Ama Santaren
aleguinac dotrinaco gauçac guri icas-erazteco. Irugarrena, ascoren aitzaquiac
dotrinara ez etorceco, eta emendic datocen calteac. Ençun naçaçue contuz.

***

Dotrinaren icenez aditzen da Jesu-cristoren legue Santa galde, ta


erançute laburretara biurtua, eta era onetan arquitzen da Aita Asteteren
liburu ederrean. Bere sarreran itzeguiten du cristauaren içate, icen, eta
sinalearen gainean. guero lau partetan eracusten dizquigu, cristauac jaquin
bear dituan, gauçac. Lenengoan cer sinistu bear degun, eta onetaraco dira
credoa, ta Articuluac. Bigarrenean eracusten digu, cer Jaunari escatu bear
diogun, eta onetaraco dira Aita Gurea, Abemaria, ta Salbea. Irugarrenean
eracusten digu, cer eguin bear degun ceruraco, eta onetaraco dira Jaunaren
legueco amar Aguinteac, Eliçaco bostac, eta Misericordiazco obrac. Gainera
animaren etsaien, becatuaren, eta birtuteen gainean dacarcian gauçac
laguncen due asco, cer eguin bear degun jaquiteco. Laugarren Partean
eracusten du, cer artu bear degun, edo çazpi Sacramentuac, eta oen ondoren
uquitzen ditu cembait gauz on.
Eçagutzeco, cein gauça bearra dan ceruraco dotrina jaquitea, beguira
cristaua, certaco eguin cinduan Jaunac? cembat gauça bear diran çuc çuri
dagoquiçuna eguiteco, eta nola gucia eracusten diçun dotrinac bere lau
Parteetan. certaco eguin cinduala Jaunac uste deçu? Eguin cinduan bera
eçagutzeco, eta eçaguturic amatzeco, eta serbitzeco, eta guero beticotasun
gucian berarequin batean doatsu içateco. Emendic atera eçaçu, çure lan, edo
eguitecoric andiena, ta bearrena, edo bacarra dala çure Jaungoicoa eçagutzea,
ta eçaguturic amatzea, ta serbitzea. cembat gauça bear dira çuc çure lan au
ongui eguiteco? Iru gauça, eta irurac iristeco bidea ederqui eracusten diçu
doctrinac bere lau Parteetan. Lenengoa da eçagutzea fedearen arguiarequin
cein maitagarria dan gure Jaungoicoa, eta eçaguera onequin esnatzea bera
amatzeco, eta serbitzeco, edo bera amatu, ta serbitu-nai eguiazco bat sorcea
biotzean. Esan guidaçu, nola amatuco, ta serbituco deçu çure Jaungoicoa, ta
beraren Seme Jesus, ezpadeçu eçagutzen, cein ona, eta maitagarria dan? Eta

208
nola, çure biotzean sorcen ezpada gogo, ta nai eguiazco bat? Ecin datequean
gauça da ori. Eta nondic, eta nola eçagutuco deçu Jaincoaren ontasun, eta
maitagarritasun paregabea? Dotrinaren lenengo Partea, edo cer sinistu bear
dan jaquitearequin. Gauça guciac nolerebait ari dira guri adierazten, cein
maitagarria dan gure Jaungoicoa; baina eçaguera au ezta asco guc bear dan
eran bera amatzeco, ta serbitzeco. Jaun au da gu ceruraco eguin guinduana.
Jaun au da, gu Adanen becatuarequin galduac ecusiric, guiçon eguin çana,
gurutzean bicitza eman çuana. Jaun au da bere Eliça aimbeste nequerequin
alcha çuana, bere umeen artean artu gaituana, eta ceruraco bidea berriro
prestatu diguna. cein on, eta maitagarria ez da, au gucia gure alde eguin
duan, Jauna? Baina maitagarritasun au da fedearen arguiac bacarric
eracusten duana, sinisteco eracusten dizquigun, gaucetan, batecere credoan,
eta fedearen Articuluetan. Eta ona cein gauça bearra dan credoa, ta fedearen
Articuluac ongui jaquitea, eçagutzeco Jaunaren maitagarritasuna fedearen
arguiarequin, eta eçaguera onequin muguitzeco bera amatzera, ez bacarric
gauça gucien Eguilea beçala, baita ere ceren fedeac eracusten digun aldetic
dan ecin gueiagoraino on, eta maitagarria.
Jaungoicoa amatzeco, ta serbitzeco ezta asco bera eçagutzea, ta amatu,
ta serbitu nai içatea, bear da gainera artaraco escua, ala, edo indarra. Içan
deçaqueçu çuc Jerusalengo lecu Santuac ecusteco nai andi bat, baina
ezpadeçu oinetan indarric pausoric emateco, eta ezpadeçu gainera ez çaldiric,
ez onciric, etzera ara joango beinere. Era berean ez deçu çuc çure Jaungoicoa
bear dan eran amatuco, beraren maitagarritasuna eçagututa-ere, ezpadeçu
artaraco escu, al, eta indarric, edo berbera dana Jaunaren gracia, ta ceruco
lagunça, ta indarra. Jaunaren graciaren icenez aditzen da araco Espiritu
Santuac animari bataioan, edo confesioco Sacramentuan, edo beste edocein
Sacramentutan ematen dion doai miragarri ura. Au da animaren bicitza, eta
santutasuna, eta deitzen dio Jesu-cristoc eztaietaco soinecoa. Au da gu
Jaincoaren Seme, Jesu-cristoren senide, eta ceruaren jabegai eguiten
gaituana. Gracia au gabe eguiten diran obra guciac, berenez onac diranean-
ere, dira ilac, ceren sustraia ila dagoan: eta emendic gauça bearra gracia au
guc gure Jaungoicoa amatzeco, ta serbitzeco. Gainera graciaren icenez
aditzen dira Jaunac becatutic aldeguiteco, ta obra onac eguiteco adimentura
bidalcen dituan arguiac, eta biotzari eguiten diozcan uquitzeac; deitzen çaio
gracia oni ceruco lagunça, ta indarra, eta gracia au-ere gauça bearra da guc
gure Jaungoicoa amatzeco ta serbitzeco. Au gabe ez guera gai, edo ez guera
gauça pensamentu on bat-ere eguiteco, ez eta Jesus esateco-ere, dio S.
Pauloc. Nemo potest dicere Dominus Jesus nisi in Spiritu Sancto. Eta nondic,
eta nola jaquingo du cristauac ceruco gracia oec iristeco bidea? Nondic?
Dotrinaren bigarren, eta laugarren Partetic. Bigarren Partean eracusten çacu,
cer escatu bear diogun Jaunari, eta nola escatu bear diogun, eta onetaraco da
Aita gurea, araco Jesu-cristoc berac bere Eliçari utzi içon erregu miragarri
ura. Erregu onetan escatzen diozcagu Jaunari betico bicitza doatsua, animaco
gracia, eta emen bicitzeco bear ditugun gauça guciac. Eta nola gure erreguac

209
ascotan içan oi diran edo epelac, edo gaizqui eguinac, Eliz Ama Santac
eracusten dizquigu Abe Maria, eta Salbea, Birjina tchit Santaren
bitartecotasunarequin iristeco bear deguna. Laugarren partean eracusten
çacu, cer artu bear degun. Bacecusan Jesu-cristoc, bataioco Sacramentuan
guri graciaren bicitza eman arren, gu içango guinala argalac, oneraco naguiac,
eta gaitzera macurtuac, eta eman cigun gracian iraun, eta aurreratu
guindecen ipini cituan beste Sacramentuac, batez ere comuniocoa. Au da
bicitzaco arbolaren fruta eguiazcoa, eta au sarritan, eta debocioz arcen dala
bici diteque cristaua, becatuaren erioçaren atzaparretan erori gabe, Jesu-
cristoc berac esana utzi çuan beçala. Bacecusan gainera Jesu-cristoc,
cristauric gueienac galduco çuela bataioan artu çuen graciaren bicitza, eta
gueratuco cirala animaren aldetic ilac, eta piztu citecen ipini çuan confesioco
Sacramentua. Ona, nola dotrinaren bigarren, eta laugarren Partea
jaquitearequin daquian cristauac, nola, ta cer bidez iritsico deçaquean Jauna
amatzeco, ta serbitzeco bear duan, gracia, al, eta indarra.
Ezta hau-ere asco guc gure Jaungoicoa amatzeco, eta serbitzeco. Eguiçu
contu, eçagutzen deçula çuc gure Jaun Erreguea, eta badeçula bera serbitzeco
nai, edo deseo andi bat, baita artaraco modua-ere. Ezta asco au çuc Erregue
serbitzeco; jaquin bear deçu onetaraco, cer çuc eguitea nai duan Erreguec, eta
au jaquinic ederqui serbi deçaqueçu. Au bera guertatzen da Jaincoa
amatzearen, eta serbitzearen gainean. Ez da asco eçagutzea, cein on, eta
maitagarria dan Jauna, ez eta bera amatzeco nai utsa ere. Ezta asco çuc
artaraco bear dan escu, al, eta indarra içatea; jaquin bear deçu gainera, cer
çuc eguitea nai duan Jaun onec. Eta nola jaquingo deçu au? Dotrinaren
irugarren Partetic. Parte onetan eracusten dira, guc eguitea Jaunac nai duan
gauçac; emen Jaunaren Legueco amar Aguinteac, Eliçaco bostac, eta
misericordiazco obrac. Oen ondoren eracusten digu dotrinac aldeguin bear
diegun animaren etsaiac, cer dan becatua, becatu capitalac, oen contraco
birtuteac, eta beste cembait gauça egoqui Jauna serbitzeco cer eguin bear
degun jaquiteco.
Oraindaino uquitu ditugun gauçac jaquitea cristau guciai dagotena da.
Oez gainera jaquin bear ditu bacoitzac bere estadu, ta carguari dagozcan
eguimbideac. Ala esaten digu Santo Tomasec: Singuli autem tenentur scrie
ea, quae ad eorum statum, cel officium spectant. Ecusten deçu, cristaua, cein
gauça bearra dan dotrina? cein bearra onec bere lau Parteetan dacarrena
jaquitea? Jaquiunde au da Jaungoicoaren, eta aren Seme Jesu-cristoren
eçaguera ematen diguna, eta eçaguera onetan dago betico bicitza doatsua, dio
S. Juanec, au da betico bicitza doatsua iristeco bidea: Haec est vita aeterna, ut
cognoscant te solum Deum verum, et quem misisti Jesum christum.
Jaquiunde au da, guri aguercen diguna gure Jaunaren ontasun neurriric, eta
bazterric ez duana credoan, eta Articuluetan. Jaquiunde au da ceruraco
bidean bear degun arguitasun gucia ematen diguna. Jaquiunde au da
Erregueac, Principe, ta guiçon andiac, Obispo Jaunac, eta Aita Santuac-ere,
ceruraco badira, guc beçala icasi, beren biotzean gorde, eta obretan eracutsi

210
bear duena. Jaquiunde au da Escritura Santac aimbeste laudatzen, eta ain
gora alchatzen duana. Nai içan nuan, eta eman çat cençua, dio jaquinsuac
Escrituran. Optavi, et datus est mihi sensus. Escatu nion Jaunari, eta etorri
çan nigana jaquiundearen espiritua. Erreinuac, eta Erregueen jarlecuric
andienac baino gueiago estimatu nuan, eta onen pare ipiniric munduco
ondasun guciac ez nituan ecertan iduqui. Divitias nihil esse duchi in
comparatione ilius. Arri eder-preciotsuac ez nituan ecertan artu onen aldean.
Urrea, dan garbiena, eta finena-ere, ondar ale bat beçala da jaquiundearen
pare, eta loia iduringo du onen aurrean cilarrac. Omne aurum in
comparatione ilius arena est echigua, et tanquam lutum aestimabitur
arguentum in conspectu ilius. Ongui: eta au onela bada, dan beçala, etzera
saiatuco, cristaua, dotrina ederqui icastera? Dotrinara etorcera aldeçun
gucian, eta cere mendecoac bidalcera? Baina asco degu gaurco. Uste nuan
baino gueiago luçatu naiz lenengo puntuan, eta beste biac uquituco ditut
urrengo Eracusaldian. Ençun eçaçue, nere cristauac, biotz manso, ta umil
batequin, çuen animac salbatu ditzaquean, Jaunaren itza. In mansuetudine
suscipite verbum insitum, quod salvare potest animas vestras. Jaunari nai
daquiola ceruco jaquiunde au guc iristea, eta onequin bici guerala Jaunaren
gracian gure egunac bucatzea. Au da nic opa dedana gucionçat Aitaren, eta
Semearen, eta Espiritu Santuaren icenean. Amen.

BERROgueI TA IRUGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten dira aurreco eracusaldian utzi ciran gauçac, eta oec dira.
Lembicia: Eliz Ama Santaren aleguinac dotrina guri icas-erazteco.
Bigarrena: ascoren aitzaquiac dotrinara ez etorceco, eta emendic datocen
calteac.

In mansuetudine suscipite verbum insitum,


quod potest salvare animas vestras. Jacobi 1.

Lenengo Eracusaldian aditu cenduen, cer aditzen dan dotrinaren


icenez, eta cein gauça bearra dan ceruraco. Gaur aditzera emango diçut
lembicia: Eliz Ama Santaren aleguinac, dotrina guri icas-erazteco. Bigarrena,
ascoren aitzaquiac dotrinara ez etorceco, eta emendic datocen calteac. Asi
gaitecen bi gauz oec ecusten.

***

Eliz Ama Santaren nai guciz iracequia, eta ansia andia da bere umeac
betico bicitza doatsura guiatzea; eta nola ecin bicitza ura iritsi ditequean
dotrina jaquin gabe, artu içan ditu au guri icas-erazteco neurri ederrac, eta
asco. Eliçaren aurreneco demboretan Obispo Jaunac berac ari oi ciran beren

211
contuco animai dotrina eracusten. Oen artean icendatu ditezque S. Atanasio,
S. cirilo Jerusalengo Obispoa, S. Agustin, eta beste asco. inoiz besteri utzitzen
bacioen eguiteco au, içango çan ura guiçon jaquiunde andiscoren bat, eta
oetatic içan ciran Alejandrian Panteno, ta Orijenes. guerozco demboretan ere
aritu içan dira lan onetan guiçon andiac, naiz Obispoetatic, naiz besteetatic,
nola diran guerson, S. Ignacio Loiolacoa, S. carlos Borromeo, ta beste ecin
conta al. cristauac ugarituaz joan ciran eran eguin bear içan ciran Eliça
berriac, eta oetan ipini ciran, eta ipincen diran Arçaiai aguindu citzaten,
eracutsi ceguieçala cristauai ceruraco jaquin bear dan dotrina. cer penac ez
ditu ipini gai onetan naguiac diran Arçaien contra? Gainera aguindu die
escola-maisuai eguiteco au bera, eta aguindu die gurasoai, eracutsi deguieçala
beren umeai dotrina, edo bidal ditzeela icasi deçaqueen lecura. Eta
dotrinetatic, eta Jaincoaren itza ençutetic iguesi ez dabilen jendea, ez du nai
Eliz Ama Santac aldean dauden hermitetan Meçaric esatea animen Arçaiac
Jaincoaren itza adiraci deçan artean; eta urrutian badago hermita, ez du nai
an Meçaric esan dedin dotrina gabe.
Ez dira onetan gueratzen Eliçaren aleguinac. Ancinaco demboran
Eliçatic botatzen cituan iru igandetan beren Eliçara gabe gueratzen ciranac.
Etzitzaion inori Meça ençuteco lecuric ematen, beste Eliça, edo Parroquiacoa
baçan; aditzen da bidezcoa etzanean. Eliça bacoitzean, Meça asitzeco
demboran, galdetzen çan: ote da emen Eliz onetacoa ez danic? Onelacoren
bat baçan, ateratzen çuen Eliçatic. Ain contu estuac arcen ciran orduan,
cristau bacoitzac bere Arçaiaren dotrinatic igues eguin etzeçan. Obispadu
onetaco legueac aguincen çuan, eracarri citecela cristau guciac Meça
nagusietara eta Trentoco concilioac aguindu cien Obispo Jaunai, aditzera
eman ceguieçala bere mendecoai, nola beartua dagoan bacoitza alduanean
bere Eliçara etorcera Jaincoaren itza ençuteco. Ad audiendum verbum Dei.
Atzenean debecatzen du dotrina eztaquianari lembicico comunioraco
baimena ematea; debecatzen du onelacoac ezconcea, eta deiac eguitea ere bai,
itz batean debecatzen du dotrina eztaquienai Sacramentuac ematea. Ecusten
deçu, cristaua, cer neurriac artu, eta cer aleguinac eguin dituan Eliz Ama
Santac dotrina guri icas-erazteco? Eta alaere arquitzen dira cristauen artean
dotrinetatic iguesi dabilçanac? Arquitzen dira, urte gucian Jaincoaren itza
ençun gabe, bici diranac? Eta guero? Bucatu oi ditue eren egunac ceruco
arguiaren berriric gabe, onçac bucatu oi dituan beçala. Dacuscun orain, ce
aitzaquiac ematen dituen dotrinara ez etorceco, eta cer calteac datocen
emendic.

***

Gutchitan guertatzen da becatariac aitzaquiaren batequin bere burua


edertu nai ez içatea. Ala guertatu çan Adan, eta Ebarequin, eta ala guertatu oi
da oen umeaquin-ere, eta oetatic dira dotrinac, eta Jaincoaren itza ençuteco
naguitasunean bici diranac. Ez guera aurrac dotrinara joateco, esango due

212
batzuec, badaquigu gure dina. Eguingo baguendu daquigun onec eracusten
diguna? cristaua, nola itzeguiten deçu era orretan, eta aimbeste dijoaquiçun
gauçaren gainean? Ez guera, dioçu, aurrac dotrinara joateco. Atocea, ta
aurrac bacarric dira dotrina, eta Jaunaren itza ençun bear duenac? Ez deçu
aditu, nola Eliz Ama Santac aguincen duan, cristau aciai-ere aditzera eman
daquiztela jaquin bear dituen gauçac? Eta nola aditzera emango çaizquitzu
etorcen ezpacera? Ez guera aurrac, eta eztaquiçu, aurren anceco biurcen
ezpacera, etzerala ceruan sartuco? Ala dio Jesu-cristoc berac: Nisi conversi
fueritis, et efficiamini sicut parvuli, non intrabitis in regnum Coelorum.
Badaquigu gure dina, dioçu. Au esango balu S. Ambrosio batec, sinistu
liteque, baina ez dio Santuac onelaco gauçaric, eta onen ordez dio, ez dala
inor-ere icastearen premia ez duanic: Nemo est qui doceri non indigueat. Eta
çuc dioçu, badaquiçula çuri dagoquiçun adina? Ote daquiçu çuc, ongui
confesatzeco nola prestatu bear deçun? Ote daquiçu, Acto fedecoac,
esperança, caridade, ta contriciozco afectoac noiz, eta nola eguin bear
dituçun? Ote daquiçu etsaiaren tentacioac garaitzeco cer eguin bear deçun?
Ote daquiçu dotrina liburutchoac dacarren pisca ori ere? Gurasoa bacera, ote
daquiçu cer contu, eta nolaco neurriac artu bear dituçun çure umeac ceruraco
bidean erabilceco, eta becatuaren bideetatic quenerazteco? Errico gaucetan
nastutzen cerana bacera, ote daquizquitzu gucien oneraco Erriac dituan
ordenançac? Ote daquizquitzu deçun carguac dituan eguin-bideac? Ez
noasqui; gutchi dira alabaina gauz oetan çabarcen ez diranac; eta gueienac
bici dira borondatezco ez jaquin negargarri batean, eta ala ilcen-ere dira
çabarqueriazco becatu onetan. Ai! çuec, dio Isaias Profetac, ai çuec ceren
beguietan jaquinsuac ceratenac! Vae qui sapientes estis in oculis vestris.
Baina eguin deçagun contu, badaquiçula çuc çuri dagoquiçuna; eztaquiçu ecin
gauz onic eguin deçaqueçula Jaunaren lagunça gabe, eta lagunça oec ascotan
ugari eman oi dituala Jaunac beraren itza Santua umilqui, eta biotz
onarequin ençuten danean? Eztaquiçu, dotrina bat ençutean egon dala inoiz
cembait betico ez galcea?
Ezpaguendu beste eguitecoric, etorrico guinaque dotrinara, dioe beste
batzuec; baina aste gucian aunatzen guera, jaiean-ere mila araço baditugu,
eta nola etorrico guera Meça nagusietara, eta guero berriz beste dotrinara?
Aste gucian aunatzen cera, cristaua, ez diçut ucatuco, baina aunatzen cera
gorputzac bear duanaren bila, eta animac ez due ecer bear? Etzera çu bacarric
necatzen, çu beçala necatzen dira beste asco-ere, eta badatoz Meça
nagusietara; cergatic etzera çu-ere etorrico? cergatic tchanda ez deçu eguingo
etchecoaquin? Jaquina dago cergatic. çuc oraindaino ez deçu bururic ausi
animaren onari dagozcan gaucetan, eta orain aldapa gogor bat arquitzen deçu
Meça nagusietara etorceco. Baina gauça bearra da, edo betico doatsu, edo
betico doacabe içatea: gauça bearra da doatsu içate çuc animaren eguitecoari
gogotic equitea, eta arretarequin jarraitzea: Porro unum est neccesarium.
Animaren eguitecoaren aldean cer dira gaineraco guciac? ceretu eçaçu çure
neque oriequin mundu gucia; bildu eçaçu urre eta cilar gucia: eguin çaite

213
ardi, bei, lur, baso, eta berace gucien jabe? cer probetchu deçu gauz oriequin,
baldin gucia utzi bear badeçu dembora gutchiren barrumbean? cer
probetchu, baldin çure anima galcen badeçu? esaten diçu Jesu-cristoc: Quid
prodest homini, si mundum universum lucretur, animae vero suae
detrimentum patiatur. Utzi bada, cristaua, aitzaquia oec, eta oitu çaite Meça
nagusietara tchandaca bada-ere.
Meça nagusietara etorcea gucioc eguin deçaquegun gauça da, dio beste
batzuec, eta ez datocenac alferqueriaz eguiten due au, gueienac beinçat;
arratsaldeco dotrinara nola etorri al gaitezque? Elcar aditu deçagun poliqui,
cristaua. Dotrina Meça nagusietan nic eguiten dedana, da cristau aciençat, eta
Asteteren liburutchoac dacarrena icasi duenençat, edo artan ari diranençat.
Ezta neque au asco dotrina aurrai, ta len batere eztaquienai eracusteco.
Oençat beste moduric bear da. Autu bear da ordu egoqui bat, edo
arratsaldean, edo goiz meçan, edo beste demboraren batean, edo galdetuaz,
eta esanaz urte bacoitzean Abendutic Abendura igaro ditezque dotrinaren lau
Parteac. Esan guidaçu orain, cristaua: badaquizquitzu, edo ez dotrinaren
parte oec? Ezpadaquizquitzu, icasi bear dituçu, edo Eliçara çatocela, edo
liburuaz edo bestez baliatzen cerala. Badaquizquitzu dotrinaren lau Parteac,
eta neque andia badeçu arratsaldean etorceco, atoz contuz Meça nagusietara,
eta jende gazteac bidal itzatzu beste dotrinara, eguin dedila au naiz
arratsaldean, naiz goicean. Eguiçu aleguina etchean sarritan esan erazteco
dotrina gazteai. Baina baldin orain-ere cere aitzaquiaquin dotrinetatic iguesi
ibili nai badeçu, ençun itzatzu emendic etorri oi diran, eta erraz etorri
ditezquean calteetatic cembait.
Lenengo caltea da gu ceruraco bidean guiatu bear gaituan fedearen
berri ongui icasi gabe asco, eta asco bicitzea, eta ilcea. Eta gure becatuen
penan guertatuco baliz auçoan guertatu dan naspilaren anceco bat, cer içango
da dotrina icasteco nagui bici diran oequin? cer? An cembait lecutan guertatu
dana bera. Ecusi dira an erri osoac, Jainco eguiazcoa utziric, guiçon gaizto-
errebes baten idoloa adoratzen, edo aren anz, eta imajinaren aurrean
belaunico, eta incensu erretzen. Ala guertatu çan Brest deritzan erri andian,
guiçon bat bacarra ez, beste bildu ciran guciac jarri ciran Mrabouren
imajinaren aurrean belaunico. Nondic, eta onembesteraino catolicoac itsutu
ote dira? ceren gure fede Santaren eçaguera açaleco bat besteric etzuen; eta
ceren beren Arçaiac eracusten çuen dotrina ongui aditzqueo arretaric ipini
nai etzuen. Au bera guertatuco liçaque emen-ere dotrina icasteco gogoric ez
duen gueienaquin, edocein gaiztaquerietara cuturtuco lituquee aguintari, eta
buru gaiztoac.
Bigarren caltea da, Jesu-cristoren legue Santac, eta bacoitzaren
estaduac, edo carguac dacarcian eguin-bide, edo obligacioac ez jaquitea, eta
ez jaquin onetan bicitzea, eta ilcea asco. cer esango degu onelaco cristau
gaichoaz? cer, ezpada, beguiac estaliac dauzqueela, jaquitzen dirala betico su,
eta garren artera? Eguiçue contu, sarcen dala bat San Franciscoren ordenan;
ez duala arretaric batere ipincen jaquiteco, cer aguincen duan Santuaren

214
erreguelac; eta çabarqueria onetan bici dala, eta ilcen dala. cer esango
guenduque onelaco Erlijiosoaz? Esango guenduque, etzuala içan
Erlijiosoaren jancia, eta icena baicic, eta eraman çuela etsaiac, ceren artu
çuan erreguelaco eguin-bideac eçagutzeco conturic eguin etzuan. Ongui: eta
guc cristautu guinenean ez guenduan gueren gain artu Jesu-cristoren legue
Santa? Ez guenduan legue au osotoro gordetzqueo itza eman guiçonen, eta
Aingueruen aurrean? Eta legue Santa au icasteco aleguinaric eguin gabe bici,
eta ilcen diran cristauaz, cer esango degu Erlijioso gaizto arçaz esan deguna
bera baicic?
Irugarren caltea da, Jesu-cristoc utzi cituan, graciaren iturri ugarietatic,
edo Sacramentuetatic fruturic ez ateratzea, eta frutuaren lecuan gure animen
puçoi biurcea. Nola ori? esango deçu. ceren dotrina ez daquiana ecin ongui
prestatu ditequean Sacramentuac arceco, batecere confesioco, ta comuniocoa.
cembat onelaco cristau arquituco dira? cembat echamina nola eguin
eztaquienac? cembat becatuen damu eguiazco, eta onceco asmo osoa nola
artu bear dan icasi ez duenac? cembat, becatu guciac esan ezquero barcatuac
daudela, uste duenac? cembat... baina gueiegui luçatuco ninçaque emen
ongui letorquean gucia esan bear banu.
Ecusten deçu, cristaua, cer aleguinac eguin dituan, eta eguiten ari dan
Elci Ama Santa guri Jesu-cristoren legue Santa, eta ceruco dotrina
eracusteco. Ecusten deçu, cer calteac datocen gure çabarqueria, ta
aitzaquietatic. Ençun ditzagun bada emendic aurrera dotrinac, eta Jaincoaren
itza contuz, eta, Santiagoc dion beçala, biotz manso, eta umil batequin. In
mansuetudine suscipite verbum insitum, quod potest salvare animas vestras.
Onela icasico degu ceruraco bide ederra, bici gaitezque cristauac beçala, eta
iritsi deçaquegu betico bicitza doatsua.

BERROgueI, TA LAUGARREN ERAcUSALDIA

Adierazten da lembicia:
cein marca gaiztoa dan dotrinac, eta Jaincaoren itza ez ençutea, eta nor diran
marca onequin dabilçanac.
Bigarrena: cein marca, edo sinale ona dan dotrinac, eta Jaincoaren itza ongui
ençutea, eta nor diran marca onequin arquitzen diranac. cer frutu emendic
atera bear degun.

In mansuetudine suscipite verbum insitum,


quod potest salvare animas vestras. Jacobi 1.

Ençun eçaçue biotz umil, eta manso batequin, çuen animac salbatu
ditezquean, Jaincoaren Itza, esaten digu Santiago Apostoluac. Gure biotzac
sasoi eder onetan ipini naiez, lenengo bi Eracusaldietan itzeguin diçuet
cerbait dotrinac, eta Jaincoaren itza ençutearen gainean. Aditu cinduen

215
azquenecoan Eliz Ama Santaren aleguinac dotrina guri icas-erazteco. Aditu
cinduen gainera ascoren aitzaquiac dotrinetara ez etorceco, eta emendic
datocen calteac. Gaur aditzea eman nai diçuet, lembicia, cein marca gaiztoa
dan dotrinac, eta Jaincoaren itza ez ençutea, eta nor diran marca onequin
dabilçanac. Bigarrena, cein marca, edo sinale ona dan dotrinac, eta
Jaincoaren itza ongui ençutea, eta nor diran marca onequin arquitzen
diranac. Bucaeran uquituco det emendic atera bear dan frutua. Ençun
naçaçue contuz.

***

cer marca ote da dotrinac, eta Jaincaoren itza ez ençutea? Marca guciz
gaiztoa, et içugarria, au da alabaina infernuco unaiac bere mendean, eta
beretzat daucan taldearen marca. Ala esana utzi cigun Jesu-cristoc
Ebanjelioan. Argatic çuec, esan cien bein Juduai; argatic çuec ençuten ez
dituçue Jaincoaren itzac, ceren Jaincoarenac etzeraten: Propterea vos non
auditis, quia ech Deo non estis. Jesu-crsitoren itz oetatic arguiro eçagutzen
da, dotrinac, eta Jaincoaren itza ençun litequeala, ez ençutea dala infernuco
unaiac beretzat bildu duan taldearen marca, edo sinalea.
Nor ote dira marca içugarri onequin dabilçanac? S. Gregorioc iru
taldetan ipincen ditu, eta talde bacoitzac badu dagocan marca. Lenengoa da
dotrinac, eta Jaincoaren itza ençun litzaqueala ençuten ez dituenen taldea.
Non audientium. Eta, çuec ongui daquiçuen beçala, andia içan oi da erri
bacoitzean talde au. Ez dira noasqui içango emen ere lautatic bat dotrinetara,
eta Jaincoaren itza ençutera etorcen diranac, eta oec gueienean batzuec
berac; gaineracoac, gaicho, edo eri arquitzen diranac ez, beste guciac igues
eguin oi due dotrinetatic, eta Jaunaren itzagandic, eta bici dira etsai
galgarrien marcarequin, eta aren lenengo taldean, S. Gregoric dionez: Non
audientium. Ez da au gauz içugarria, nere cristauac? Nola guertatzen ote da
au cristauen errietan? Ençun eçaçue, nola.
Batzuec igues eguiten due dotrinetatic, eta Jaincoaren itzagandic, ceren
biotzic ez duen becatutic, eta becatuaren bideetatic aldeguiteco, eta
Jaincoaren itzac onetara deituco dien. guertatzen da gurequin S. Agustini
gaizqui bicitu çan demboran guertatzen citzaiona. Eçagutzen çuan Santuac,
cein gauz ederra çan birtutea; baina etzuan biotzic becatuaren atseguin
liçunac betico utzitzeco, eta beldur çan Jaunac bereganatu, edo atchitu ceçan,
eta ecusi ceçan bere burua aimbeste maite cituan atseguin, eta contentu gabe.
Ala esaten dio berac Jaungoicoari: Timebam, ne caperes me. Onen anceco
gauça bat guertatzen da bada asco becatarirequin, batecere oitura gaiztoetan
ondatuac bici diranean. Eçagutzen du litcharrerian bici danac, eçagutzen du
adisquidetasun gaiztoetan nastua dagoanac, eçagutzen du gorrotoan
dagoanac, gauz ona, eta ederra dala Jaungoicoa serbitzea, eta beraren legue
santa gordetzea, baina ez du biotzic oraindic orretaraco bear dana eguiteco;

216
eta Jaunaren itza ençutera badator, beldur da, estutu, ta beartu deçan itz
onec, utzi nai ez lituquean, oitura tcharrac utzitzera.
Beste batzuec iguesi dabilça dotrina, eta Jaunaren itz santua ençutetic,
ceren oituac dauden, goiceco Meçaren bat ençun da, jai egunac nola nai
igarotzera, edo etchean, edo edanean, ta lasaiquerietan, edo basoac, ardiac,
eta beiac ecusten, ta idoloac beçala adoratzen. Onelacoac dira onçac beçala.
Onçac igues eguiten du arguiagandic, eta ozta aguercen da eguançaren
arguitasuna, ezcutatzen da teilatuetaco çuloetan, edo aritz, edo gaztaina-
çarren baten barrumbean, eta ez da andic irtengo arratseraino. Ala bici dira
asco cristau beren dembora gucian: igues eguiten due aricaco arguiagandic,
eta ilcen dira ceruraco bidearen berriric ongui icasi gabe. cein gauça
icaragarria era onetan Jaungoico aserratuaren aurrean aguercea!
Beste batzuec ez dira etorcen dotrinac, eta Jaincoaren itza ençutera
araso, eta eguitecoen aitzaquiarequin. Baina aitzaquia onec ez du batere
edercen Jaunaren beguietan beraren itz santua ençuteco çabarqueria, eta
gogoaren flata. inoiz, edo berriz guerta diteque eguitecoac eguiaz eragoztea
Eliçara etorcea Jaunaren itza ençuteco demboran, baina sarritan, eta oituraz?
Au ecin datequean gauça da. ceer? Ez degu dembora arquitzen nai degun
gauça guciraco? Ez degu dembora arquitzen feriara, ostatura, basora joateco?
Nola ez degu arquitzen dotrinac, eta Jaincoaren itza ençuteco? Gainera,
certaraco eguin cinduan, cristaua, çure Jaunac? Etzinduan eguin bera
eçagutzeco, amatzeco, ta serbitzeco, eta guero beticotasun gucian berarequin
batean ceruan doatsu içateco? Beraz çure eguitecoric andiena, ta bearrena,
edo obeto esateco bacarra da çure Jaungoicoa eçagutzea, amatzea, ta
serbitzea; gaineraco eguiteco guciac onen pare ipincen badituçu, ez dira
aurren jolasac besteric, S. Agustinec esan çuan beçala. Bildu itzatzu, nai
badeçu, lurrac bere sabelean ezcutaturic dauzcan urre, cilar, eta ondasun
guciac; eguin çaite lurraren gainean arquitzen diran ardien, beien, basoen, ta
beraceen jabe: cer probetchu ateraco deçu ondasun oetatic gucietatic galcen
badeçu çure anima? Esaten diçu Jesu-cristoc: Quid prodest homini si
mundum universum lucretur, animae vero suae detrimentum patiatur. Ona
nor diran etsaiac bere marcarequin lenengo taldean darabilçanac. Non
audientium. Jesu-cristoc berac aditzera ematen digu oequin eguingo duana,
ezpadira cençatzen. Guraso prestu batec prestatu çuan afari andi bat, dio
Jesu-cristoc: deitu cituan asco. Gauça guciac prest arquitzen ciran demboran,
gaztigatu cien, cijoacela afaritara; baina etzitzaican joan, ematen çuala
bacoitzac bere aitzaquia. Batac esan çuan, erosi det baserri bat, eta urase
ecustera joan bear det. Besteac esan çuan, bost idi-ustarri erosi ditut, eta aec
progatzera noa. Besteac esan çuan, ezcondu naiz, eta ecin noaque. Adituric
aitzaquia oec, esan cion guraso prestu arc morroiari: oa cale, ta plaça orietara,
eta ecarri itzac arquitzen dituan bearsu, eri, urgun, ta itsu guciac. Ala eguin
çuan morroiac. Maia bete çanean esan çuan nagusiac: Nic esaten diçuet: Dico
autem vobis, nic deitu ta etorri ez diran orietatic batec-ere ez duala progatuco
nere afaria. Nemo virorum ilorum, qui vocati sunt, gustabit caenam meam.

217
Itz oetan aditzera ematen digu, ez degula progatuco ceruco atseguin-
contentuen afari andia, aitzaquiaquin igues eguiten badegu dotrina, eta
Jaincoaren itzagandic.
Etsaiac beretzat marcatua darabilen, bigarren taldea da, S. Gregorioc
dionez, dotrinac, eta Jaincoaren itza ençun arren, Jaunac adierazten dienari
biotzean lecuric ematen ez dioenena. Non acceptantium. Nere cristauac, ez
degu ecer eguiten dotrinac, eta Jaincoaren itzac ençutearequin, Jaincoac
adirazten diguna eguiten ezpadegu; ez dira justuac Jaunaren beguietan
beraren legue santa nola nai aditzen duenac, dio S. Pauloc: Non enim
auditores leguis justi sunt apud Deum, baicic justu ta onac içango dira legue
onec eracusten duana eguiten duenac: Sed factore leguis justificabuntur. Eta
Jesu-cristoc berac esaten digu: çori onecoac Jaunaren itza ençuten duenac:
Beati, qui audiunt verbum Dei, et cutodiunt ilud. Emendic, Jaunaren itz
santua aditu ta, biotzean lecu ematen ez dioenac, ez due Jesu-cristoren
artaldeco marca, baicic etsaiaren bigarren taldecoa: Non acceptantium: ta
talde au ere ez da noasqui tchiquia, ongui beguiratzen badegu, nola ençuten
duen ascoc Jaunaren itza. Nai deçu, cristaua, aditu au? çaude bada contuz,
eta adieçaçu esatera noana.
Batzuec ençuten ditue dotrinac, eta Jaincaoren itzac, eta ençuten ditue
gustoz açaletic dijoacenean, eta Birjina tchit Santaren bitartecotasun, eta
urriquimentuaren, eta betico bicitza doatsuaren gainean itzeguiten danean.
Norc alabaina gauz oec gustoz adituco ez ditu? Baina dotrinac arguiro
beguien aurrean ipincen baditue guertatu oi diran, edo erraz guerta
ditezquean oquerrac, orduan ez ditue gustoz aditzen, gai artan erren eguiten
duenac, eta onela aditu lecuan, beren gogoa, ta biotza itzulcen ditue beste
aldetara, aurpeguico manchac, eta cimurtuac aguercen cituan ispiluagandic
emacume batec beguiac quendu oi cituan beçala. Onelaco cristauac dira,
Isaias Profetac dionez, Jaunaren legue ederra dan beçalacoa aditu nai ez
duenac; Fili nolentes audire leguem Dei, eta berengan esaten duenac: ez guri
orrelaco gauça gogorric esan, baicic gauça beratchoac, eta gustocoac:
Loquimini nobis placentia. Beste batzuec gustoz ençuten ditue dotrinaric
çorrotzenac-ere guiarrean uquituac içan ditecen artean. Itzeguin bedi
cuticiaren contra, deadar eguin bedi tratu gaiztoen, eta lagun urcoa odol
ustutzeco asmatu diran bideen contra; nolaco gustoarequin ez dago edalea
gauz oec aditzen? Emen ote dira urlia, eta sandia, dio beregan. Itzeguin bedi
edanean igarotzeco oitura lotsagarriaren contra; aguertu bitez, erriai, etcheai,
umeai, eta animai emendic datozquien calteac, esan bedi oitura au sarcen
bada, dala minance bat ecin sendatu ditequeana, edo tchit nequez sendatzen
dana. Gauz oec ençuten ditu cuticiaren suarequin erquitua dagoanac poz
andiarequin, eta duan damua da, sandia, ta berendia Eliçan ez arquitzea. Au
bera guertatzen da beste becatu ascoren gainean itz eguiten danean. Gustoz
ençuten ditue beren tchanda datorquien artean; baina au datorrenean, eta
Jaunaren itzac guiarra uquitzen dienean, sumincen dira, aienatzen due
biotzetic Jaunaren itza, eta bear bada aserratzen çate Predicariaren contra.

218
Eguiten due onelacoac cecenac plaçan suzco banderilaquin bein baino
gueiagotan eguin içan duana. Egozten diozquee susco banderilac, eta bere
minarequin botatzen ditu ascotan beregandic lepardatzari dardar eraguinaz.
Au bera eguiten due ascoc Jaunaren itzarequin, guiarreraino igarotzen
baçate; botatzen due berengandic suzco banderila baliz beçala. Au ascotan
guertatzen da baina batecere esaten danean, biurtu bear dala erriari, edo
lagun urcoari sisatu çaiona; utzi bear dala gorrotoa, itzeguin bear dala
etsaiarequin, Jaunac aguincen duan demboretan, modu onean, utzi bear
dirala betico becaturaco bide, eta perilac, onelaco etchetan sarcea,
urliarequin, edo sandiarequin itzeguitea. Beste batzuec ain dira beren iritzirai
itsatsiac, non beren uste oquerra arguiro aguertu arren, ecin sinistu duen, eta
arquituco dira noasqui cembait ain çacarrac, ain moldacabeac, eta jaquineçac,
non fede gauçac-ere sinistuco ez dituen, bere uste, eta usançaren baten contra
badira. Gaur aditu deguna eguia bada, etzeagoc guretzat ceruric, dio batec,
eta erançuten dio bere anceco batec: Ah! tchoroa; ara igo ezquero cerbait esan
bear die. cer esango degu onelacoaz? cer, egunaren erdian estropoçoca
dabilçan itsuac dirala baicic? Isaiasec cion beçala: Impeguimus meridie quasi
in tenebris. Au guertatu oi da ez gutchitan batecere amarrenen, gorrotoaren,
eta besterena biurtu bearraren gainean itz eguiten danean. Ençun eçaçu,
cristaua, Espainaco erri batean guertatu çan Jaunaren castigu içugarri bat.
Arrats batean caleetan predicatzen cijoan Misionari bat, eta etche baten
parean igarotzean otseguin çuan: Ah! emacume doacabea! Ai! beldur naiz,
oguei ta lau orduren barrumbean auts biur çaitecen. Balcoian cegoan
nescatcha bat guraso prestuen umea, baina gazte batequin adisquidetasun
gaiztoan bici çana. Predicariaren itz oec igaro cioen biotza batetic bestera;
sartu çan barruna, ta asi çan damu andi batequin negar eguiten. Andic laster
an çan beste urlia, eta jaquinic guertatu çana, asi çan Predicariaren contra
erausian, eta atzenean becaturaco bideac ematen. Ecusiric ecin cuturtu çuala
nescatcha, atera çuan puinal bat, onez ezpaçan gaitzez nai çuana eraguiteco.
Orduan esan cion nescatchac, çoaz guelara, eta itchoçu an. gueratu çan
Birjina tchit Santaren imajina baten aurrean; asi çan negarrez escatzen gorde
ceçala arren peril artatic. Onela igaro çuan gaua; eta nola gazte aren deiric
içan etzuan, sartu çan guelan, eta gauz arrigarria! arquitu çuan ila, eta auts
biurtu çan gucia. Orra cer dan Jaincoaren itz Santua, aditu ta, biotzetic
aienatzea, ta orra nola tchiquia ez dan etsaiac bere marcarequin darabilen
taldea: Non acceptantium.
Etsaiac beretzat marcatua daucan irugarren taldea dira S. Gregorioc
dionez, Jaunaren itza ençunic ceruraco bidea artu duenac, baina atzera
becatura, eta etsaiaren aldera biurtu diranac. Recibivantium. Marca au da
gucien artean içugarriena, ceren berequin daraman esquergabequeria guciz
itsusi bat. Argatic S. Pedroc dio, onelacoac dirala goracoac bota, eta atzera
jaten dituan çacurra beçala: Canis reversus ad suum vomitum, edo locazdi
batean irabiatua dagoan cerria beçala: Et sus lota in volubrato luti. Etsaiac
marca onequin darabilen taldea da guciz ugaria; gutchi dira alabaina

219
Jaunaren itzac, ceruraco bidean inoiz, edo berriz ipini ez dituanac gariçuma
edo Misioren batean bederic, ta oetatic gueienac necatzen, eta asperten dira
Jaungoicoa serbitzeaz, eta igarotzen dira berriro becatuaren mendera, eta
etsaiaren taldera. contentu içango ninçaque, dio Aita calataiudec, Misioetan
Jaunaren gracian jarri diranetatic amarretatic bic iraungo balue bicitza
onean. Baina gai onetan ez det nai çuec ceroc beste testiguric. çuec eçagutu
dituçue birauguileac, ta juramentuac nola nai eguiteco oitura duenac.
Eçagutu dituçue jai egunetan bearrean aritzeco, eta dotrinetatic igues
eguiteco oitura duenac. Eçagutu dituçue edanean igarotzeco grina lotsagarria
duenac. Eçagutu dituçue itz loi-desonestoac esateco, eta ipui ciquinac
contatzeco erraztasuna duenac. Eçagutu dituçue erricotic, eta auçoetatic
litcharrerian gau, ta egun ari diranac. Eçagutu dituçue lagun urcoaren icen
onari, edo famari ozca, ta aguinca ari çaizcanac. Eçagutu dituçue gurasoac,
errietaco buru, eta cargudunac çabarrac bere eguin-bideetan. Oec guciac, edo
gueienac noizbait esnatu cituan Jaunaren itzac gariçuma, edo misioren
batean, eta sartu ciran confesio onaren bidez Jesu-cristoren artaldean. Esan
guidaçue orain oetatic cembat eçagutu dituçue becatuaren berrizcaturan erori
gabe iraun duenac? Ez deçaçuela esan, nic gogor itzeguin diçuedala; baicic
cerengan deritzaçuena, eta aitortuco deçue, gutchi dirala Jaunaren gracian
dirauenac, eta guciz ugaria dala etsaiaren irugarren taldea. Ecusi degu, nere
cristauac, cein marca gaiztoa dan dotrinac, eta Jaunaren itza ez ençutea, eta
nor diran marca onequin dabilçanac. Uquitu deçagun orain, cein marca, edo
sinale ona dan dotrinac, eta Jaincoaren itza ongui ençutea, eta nor diran
marca onequin arquitzen diranac.

***

Dotrinac, eta Jaunaren itz Santua ongui ençutea da Jaincoaren ume


autuen, eta Jesu-cristoren artaldearen marca; eta ezta asco au jaquitea, cein
ederra dan marca au, eçagutzeco? Da benic bein Jaincaoren ume autuen
marca, ala dio alabaina eguia bera dan Jesus maitagarriac: Jaincoarena danac
ençuten ditu Jaincoaren itzac, esaten digu: Qui ech Deo est, verba Dei audit.
Da gainera Jesu-cristoren artaldearen marca, eta berac au ere esana utzi
çuan. Ni naiz, dio, Arçai ona: Ego sum Pastor bonus. Nic eçagutzen ditut nere
ardiac, eta oec ere eçagutzen naue ni. Cognoscunt me. Baditut beste batzuec
oraindic artalde onetan arquitzen ez diranac; ecarri bear ditut aec ere, eta
ençungo due nere deia, eta guciac eguingo due artalde bat, eta içango due
Arçai bat: Vocem meam audient, et fiet unum ovile, et unus Pastor. Ona cein
marca ona dan dotrinac, eta Jaunaren itza ongui ençutea? Baina cein ote dira
marca onequin arquitzen diranac? Oec dira Jaunaren itzaren gose, eta egarria
duenac, al duenean ençuten duenac, eta Jaunac adirazten diena contuz
eguiten duenac. Irauten badeçue nere itzean, edo itz onec eracusten duana
eguitean, çuec eguiaz içango cerate nere icasleac, dio Jesu-cristoc. Si vos
manseritis in sermone meo, vere discipuli mei eritis. çori onecoac; dio berriz

220
Jaincoaren itza ençuten, eta gordetzen duenac: Beati, qui audiunt verbum
Dei, eta custodiunt ilud.
cer frutu emendic atera bear degu? Lenengo frutua sorcea biotzean
dotrinac, eta Jaunaren itza ençuteco nai andi bat, eta al deçunean etorcea.
Jateco gogoric batere gabe arquitzen dana, ez dago ongui bere osasunan; eta
era berean ez dago ongui bere animan Jaunaren itz Santauren nai, edo
gogoric ez duana. Bigarren frutua biotza prest ipincea Jaunac aditzera eman
nai diguna ongui ençuteco. Itzeguiçu, Jauna, ta emen dago çure serbitzaria,
çuc dioçuna ençuteco, ta eguiteco, esaten cion Samuel Profetac Jaunari.
Loquere Domine, quia audit servus tuus. Au bera esan bear diogu Jaunari,
beraren itz Santua ençuteco jarcen gueranean, eta ez degu beguiratu bear nor
dan Predicaria, baicic noren icenean datorren. Irugarren frutua, Jaunac
aditzera ematen diguna gogoan ongui erabilcea, eta eguiteco arreta arcea. Au
içango da Jaunaren itza ençuea Santiagoc dion beçala, edo biotz
mansoarequin: In mansuetudine. Au içango da etsaiaren marca gaiztoa
quenduric, Jesu-cristoren artaldeco marca ederra arcea: eta onequin irauten
badegu, iritsico degu, guretzat aimbeste nequerequin gure Arçai onac irabaci
çuan, ceruco gloria. Amen.

BERROgueI TA BOSTGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten da lembicia:
cer aditzen dan Jaunaren Itz Santuaren icenez, eta nolaco mesedea dan,
Jaunac bere Eliçari itz au utzi dion, eran utzitzea.
Bigarrena: Nolaco aserrea aguertu digun Jaunac beraren itz Santua ençuten
ez duenen, eta gaizqui ençuten duenen contra.
Irugarrena: cer frutu emendic atera bear degun.

In mansuetudine suscipite verbum insitum,


quod potest salvare animas vestras. Jacobi 1.

Ençun eçaçue biotz umil, eta manso batequin, çuen animac salbatu
ditzaquean Jaunaren itza, esaten digu Santiago Apostoluac. Gai onen gainean
itzeguin diçuet iru Eracusalditan, eta azquenecoan aditu cenduen, cein marca
gaiztoa dan dotrinac, eta Jaincoaren itza ez ençutea, eta nor diran marca
onequin dabilçanac. Aditu cenduen gainera, cein marca, edo sinale ona dan
dotrinac, eta Jaincoaren itza ongui ençutea, eta nor diran marca onequin
arquitzen diranac. Baina ceren batzuec ez daquien oraindic cer aditzen dan
Jaincoaren itzaren icenez, gaur aditzera eman nai diçuet, lembicia: cer
aditzen dan itz Santu onen icenez, eta nolaco mesedea dan, Jaunac bere itz au
Eliz Ama Santari utzi dion eran utzitzea. Bigarrena, nolaco aserrea aguertu
digun Jaunac beraren itz Santua ençuten ez duenen, eta gaizqui ençuten

221
duenen contra. Irugarrena, cer frutu emendic atera bear degun. Asi gaitecen
bertatic.

***

Jaungoicoaren itz andia da Jaincoaren Semea bera, edo Trinidadeco


bigarren Persona, Aitaren anz ederra, Aitaren adimentutic beticotasun gucian
jaiotzen dana, eta ez degu orain itzeguiten onen gainean. Jaungoicoaren
itzaren icenez aditzen da bada emen Jaunac moldatzen duan ots, eta dei bat
guri adierazteco ceruraco bidean jaquin, eta eguin bear ditugun gauçac. Eguin
çuan Jaunac guiçona bera eçagutzeco, amatzeco, ta serbitzeco, eta guero
berarequin batean ceruan beti beti doatsu içateco. Ecin eguin ceçaquean, eta
ecin eguin deçaque guiçonac betico bicitza doatsua iristqueo eguin bear dana,
ezpadaqui norc, eta certaco eguin çuan. cein on, eta maitagarria dan Eguile
andi au? Nola iritsi ditzaquean bere lana ongui eguiteco bear diran gauça
guciac, cer eta nola eguin bear duan Jauna amatzeco, ta serbitzqueo, nola
aldeguin bear duan becatutic, eta becatuaren bideetatic? eta au gucia
adierazten dio Jaunac guiçonari bere itz Santuaren bidez, eta eracusteaz
gainera uquitzen du, eta muguitzen ongui ençuten duanaren biotza
arretarequin equiteco bere animaren eguiteco andiari.
Bacecusan Jaunac, nori nai ematen bacitzaion beraren itz Santau adi-
erazteco escua, içango cirala Eracusle, ta Profeta gueçurtiac, gogoac ematen
ciena erausico çuenac, Jaunac esana beçala, eta beragatic munduaren
asieratic Jesu-cristo etorri çan bitartean, eta Jesu-cristo etorri ezquero artu
içan ditu neurri ederrac engainatuac içan ez ditecen bera serbitu nai duen
animac. Adani, eta beste Patriarca batzuei berac itzeguin cien. Legue çarrean
adieraci oi çuan bear çana Profeten autic. Legue berrian Jesu-cristoc berac
itzeguin cien Apostoluai, eta Judatarrai, eta eracutsi çuan ceruraco bidea; eta
bere Eliçari, au da Apostolu Santuai, oen ondorengo Obispo Jaunai, eta oec
bidalcen, edo eguiteco onetaraco ipincen dituenai eman cien bere itz Santua
adierazteco escua. Eta norbaitec aguercen, edo aditzera ematen ezpadu itz
Santu au Eliz Ama Santac bere buruagandic, edo Jesu-cristo gandic artu duan
eran, quencen da onelaco Predicari donguea lan onetatic. Onela utzi dio
Jaunac bere itz Santua Eliz Ama Santari. Emendic Eliz Ama Santac ipincen
dituan Predicariac dira Jaunaren itz Santua gugana igarotzeco bideac, eta
Jaunaren itza da bide oetatic gure adimentura, eta biotzera igarotzen dana.
Predicariaren otsa ez da belarrietaraino baicic iristen; baina Jaunaren itza,
ongui prestatua dagoanean bat, barrena dijoa.
Eçagutzeco orain Nolaco mesedea dan era onetan Jaunac bere itz
santua Eliz Santari utzitzea, beguira, cristaua, nor dan guri itzeguiteco neurri
onen ederrac artu dituana? Nondic datorquigun onembeste onra guri, eta ez
beste ascori? cer ondasunac ecarri dituan, eta egun oro dacarcian Jaunaren
itzac? Nor ote da guri itzeguiteco neurri ain ederrac artu dituana? Esan degu,
Jauna bera dala neurri oen arçailea; baina ongui, ta betaro gogoan erabili ote

222
degu, Nor dan guri itzeguiteco aimbeste neurri artu dituana? Jaun au da
inoren, eta eceren bearric ez duana. Jaun au da bera beregan ecin
gueiagoraino doatsua, eta doatsuna bera. Jaun au da gauça gucien Eguilea,
Jabea, ta gucien contua daucana. Jaun au da Erregue, ta Aguintari gucien
Erreguea. Ta Jaun andi onec artu içan ditu aimbeste neurri gurequin
itzeguiteco? Içan bedi Predicaria S. Pedro, Jaun onec itzeguiten dio ongui
ençuten duanari; içan bedi Judas, Jaun onec itzeguiten du arc bere
Maisuaren itz santua adirazten duanean. Içan bedi S. Juan crisostomo, Jaun
onec itzeguiten du eta au bera guertatzen da Eliçaco beste edocein Predicaric
itzeguiten duanean ere. Etzerate çuec itzeguiten deçuenac, baicic nere Aitaren
Espiritua da çuetan itzeguiten duana, esan cien Jesu-cristoc bere Apostoluai:
Non estis vos, qui loquimini, sed Spiritus Patris mei, qui loquitur in vobis.
Nondic guri onembeste onra? Jaunaren itzaren eguia partitzen da Eliz
Ama Santaren barrutietan bici diranen artean bacarric; gaineraco guciac, itz
santu onen lecuan, aditzen ditue etsai galgarriac eracutsi, eta çabaldu dituan
gauçac. Nondic bada onra onen andia? Nondic, Jaunaren ontasun, eta
urriquimentu andiagandic baicic? Au ongui eçagutu baguendu, ez guinan
Jaunaren itza ençuteco içan gueran beçain çabarrac içango.
cer ondasunac ez ditu ecarri Jaunaren itz Santuac? Oroi çaite nolacoa
arquitzen çan mundua Jesu-cristoc bere legue santa adierazteco bidaldu
cituanean Apostoluac munduaren lau bazterretara. Juduac ez, bete jende
guciac etzuen eçagutzen Jainco eguiazcoa lenagoco demboretan-ere, Dabidec
cionez. Eçagutua da Judean Jaungoicoa, cion. Notus in Judaea Deus.
Gaineraco bazter gucietan adoratzen ciran idoloac, edo arriz, çurez, eta beste
gairen batequin eguindaco iduri, edo figurac, eta oetan Demonioa. Erreinu
bacoitzean bacituen nortaqui cembat Jainco farragarri. Eta nolaco bicitza
içan al citequean Jainco eguiazcoa eçagutzen etzan lecuetan arquitzen
ciranean bicitza? Naita ez guciz loi, eta itsusia, gueienetan beinçat. Argatic
cion Dabidec aldeguin due guciac Jaunagandic, galdu dira Jaunarençat:
Omnes declinaverunt, simul inutiles facti sunt; ezta gauz onic batere eguiten
duanic, bear beçala beinçat. Non est qui faciat bonum, non est usque ad
unum. Eta Judatarrac berac nola bici ote ciran? Oec ere gaizqui, cembait
atera ezquero; bada etzuen eçagutu nai içan beren Mesias, edo Salbatzailea,
eta eçagutu ordean gurutzean ileraço çuen. Ona nolacoa cegoan mundua
Jesu-cristoc bere leguea adieraztera bidaldu cituanean Apostoluac. Mundu
gucira joan da aditzera eman guieçue jende-mota guciai nere leguea, esan
cien Jesu-cristoc. Euntes in mundum universum praedicate Evanguelium
omni creature. Gauça miragarria! Arrançale batzuec ciran Apostoluac, eta
alaere urte gutchiren barrumbean deseguin ciran idoloac, eçagutzen ciran
erreinuetan beinçat, asi ciran jende guciac Jainco eguiazcoa adoratzen, eta
Jesu-cristoren gurutzea eguin çan sinale guciz onragarri: S. Pedroc berac
Judatarrai predicatu cien lenengo egunean bertan iru milari arreraço cien
Jesu-cristoren leguea. Ecusten deçu, cristaua, cer ondasunac ecarri dituan
Jaunaren itz Santuac? Itz onec Asia, Africa, ta Europa ipini çuan Jesu-

223
cristoren leguean. Itz onec Italia, Alemania, Inglaterra, Francia, ta Espaina
fedearen arguiz bete cituan. Itz onec Americaco bazterretan aienatu çuan
idolatriaren gau iluna. Eta dembora oetan-ere cer ondasunac ez dacarci itz
Santu onec bear beçala ençuten dan errietan? Itz onec arguitzen ditu
adimentuac, deseguiten ditu becatuaren guelac, eta berotzen ditu cristauac,
ceruraco bidean gogoz ibilceco. Argatic deitzen dio Escriturac: Sua beçalacoa:
Quasi ignis, eta Jaunaren ots indarsua: Voch Domini in virtute. Itz onec
ateratzen ditu becatuaren bideetatic, beste guisatan cençatu ecin diran asco
becatari, gariçumaco demboran, eta Misioetan inoiz ecusten dan beçala. Itz
santu onec ascotan deseguiten, biguincen, eta goçatzen ditu biotzic
goçacaitzenac, eta arri biurtuac cirudienac. Argatic Jeremiasec ipincen du
arraiac puscatzen dituan mailuscaren pare: Sicut maileus conterens petras.
Ecusten deçu, cristaua, nolaco mesedea dan Jaunac bere itz santua Eliz Ama
Santari utzi dion eran utzitzea? Ta ala ere itz au ençuteco bidetic igues eguin
deçu aimbeste bider? edo egon cera gogo gaiztoarequin, edo lo?
Esquergabequeriaren itsusia! Au eçagutu deçaçun, goacen ecustera nolaco
aserrea aguertu duan Jaunac beraren itz santua ençuten ez duenen, eta
gaizqui ençuten duenen contra.

***

cein-ere andia, eta baztergabea dan Jaunaren ontasun, eta misericordia,


ez da tchiquiagoa beraren çucentasun, edo Justicia, eta aserratzen da ascotan,
ecusiric gure esquergabequeriac, eta ez gutchiena oec beraren itz Santuaren
contra diranean, era ascora aguertu digun beçala. Nolaco aserrea aguertu ote
du bada Jaunac beraren itz Santua ençuten ez duenen, eta gaizqui ençuten
duenen contra? Au aisa eçagutuco degu, beguiratzen badegu, cer esaten duan
Escritura Santac, eta cein castigu içugarriac eiguin dituan Jaunac
esquergabequeria onegatic.
Baldin beguiratzen badegu, cer dion gai onetan Escritura Santac,
arquituco degu beinic bein Isaias Profetagan mastiaren parabola. Ipini çuan
Jaunac masti bat; itchi çuan, eta erdian eguin çuan torre bat bere tolareaquin.
Egon çan mats goçoen ustean, baina oen lecuan eman cituan basa-matsac,
edo gaciac. Echpectavit, ut faceret uvas, et fecit labruscas. Ecusiric au esan
çuan Jaunac: Nic masti esquergabe oni quenduco diot esia, sartu dedin nai
duan edocein, eta artu deçan gogoac ematen diona. Botaco ditut eguin
niozcan pareteac, eta erabilico due oinen azpian. Utzico det etze; ezta
moztuco, edo inausico, ez eta atchurtuco-ere. Estalico due sasiac, eta arançac,
eta aguinduco diet odeiai, ez deceela masti esquergabe onetan euriric batere
eguin. Nubibus mandabo, ne pluant super eam imbrem. cer aditera ematen
ote digu Jaunac masti onequin? cer, bere itz santua, ta bere lagunçac
quenduco dizquigula baicic, baldin ençun nai ezpaditugu bearen ceruco
dotrina, eta legue santa? Arquituco degu gainera Amos Profetagan, nola
aditzera ematen dituan Jaunac gose içugarri baten berriac. Nic bidalduco det

224
lurrera gosea, dio Jaunac: Emittam famem in terram: ez oguiaren gosea, eta
ez uraren egarria, baicic nere itzaren gosea.
Non famem panis, neque sitim aquae, sed audienti verbum Domini. Ibilico
dira jendeac batetic bestera itz onen bila, eta ez due arquituco. circuibunt
quaerentes verbum Domini, et non invenient. Aditzen deçu, cristaua, cer
esaten çacun Escritura Santan? Ecusten deçu, nolaco aserrea aguertu digun
beraren itz santua ençuten ez duenen contra?
Baina are obeto eçagutuco degu au, eguin dituan castigu içugarrietara
beguiratzen badegu. Beguira Orienteco bazterretara; dembora baten
predicatu çan an Jaunaren itz santua ederqui. An predicatu çuen Apostoluac
berac, eta guero S. ciriloc Jerusalenen, S. Basilioc cesarean, S. Gregorio
Naciancicoac, S. Juan crisostomoc constantinoplan. Nola arquitzen dira
bazter aec? Mahomaren legue çatarra gordetzen duela. Beguira Africara, an
predicatu çuen S. Atanasio Alijandriaco Obispoac, S. ciprianec, S. Agustinec,
eta beste guiçon andi ascoc, eta gaur arquitzen da Africaco jendea, edo
Mahomaren çoraqueriai jarraitzen diela, edo idolatriaren ilumbean. Atoz
Europara, ecusico deçu Rusia, Prusia, Olanda, ta Ingalterra herejiaren azpian,
len gure Erlijio Santan bici baciran-ere. Baina certaco necatuco guera
ancinaco gauçai beguiratzen baldin orain bertan Jaunaren aserreac eguin
baditu castiguric içugarrienac gure auçoan, edo Franciaco Erreinuan? Emen
ugari ereiten çan Jaunaren itz santuaren acia. Nola arquitzen da gaurco
egunean? Itz santu onen gosete negargarri batean. Ez due Apaiz catolicoac an
bicitzeco-ere escuric, eta beragatic aimbeste mila catolico gaicho daude
Jaunaren itz gabe, Sacramenturic gabe, eta fedea galceco peril andian.
Nondic etorri çaio Franciari gose içugarri au? Etorri çaio, ceren Jaunaren itz
santuac frutu gutchi ematen çuan, ugari ereiten baçan-ere, guiçon jaquinsu
batec dionez. Ezta oraindic berroguei urte onec Francian bere sermoietan
deadar eguiten çuala, etorrico çala Jaunaren itzaren gosetea, ancinatic Amos
Profetac esaten çuan beçala, ezpaçuan frutu gueiago ematen ereiten çanac;
eta ura beldur çan eran guertatu çaio Franciari. Au da, nere cristau onac,
gueroc ecusten degun castigu içugarria. Ez ote da au bera guertatuco
gurequin ere? Eztaquigu cer guertatuco dan, baina badaquigu, gutchitu dala
Jaunaren itz santua ençuteco gure aurrecoac çuen gogoa; gutchitu dala
Jaunaren etchean egoteco errespetoa. Badaquigu Jaunaren itzac ez dituala
ematen lengo eran frutu ugariac. Badaquigu, oztuaz dijoala fedea,
Jaungoicoari ta lagun urcoari çor diogun amorioa. Badaquigu atzenean,
ezpaguera cençatzen, gure gainean erorico dala Jaunaren aserrea.
cer frutu emendic atera bear degu? Lenengo frutua, Jaunaren aurrean
umilatzea, eta eçaguturic gure esquergabequeria andia beraren itz santuari
dagocan gaiean, erregutu bear diogu, ez gaitzala arren utzi beste Erreinu asco
utzi dituan eran. Bigarren frutua ençutea Jaunaren itz santua biotz umil, eta
mansoarequin Santiagoc esaten digun beçala: In mansuetudine suscipite
verbum insitum, quod potest salvare animas vestras. Irugarren frutua
oraindainoco utseguiteen loietatic biotza garbitzea, eta aurrera contuz

225
bicitzea cristauari dagocan eran. Onela iritsico degu Jaunaren misericordia,
eta uste içan deçaquegu betico gloria. Au opa det çuençat, eta neretzat,
Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren icenean. Amen.

BERROgueI TA SEIGARREN ERAcUSALDIA

Adierazten da lembicia:
cer prestaerarequin etorri bear degun Jaunaren itz santua ençutera.
Bigarrena: Nola ençun bear degun.
Irugarrena: cer eguin bear degun itz santua ençun ezquero.

In mansuetudine suscipite verbum insitum,


quod potest salvare animas vestras. Jacobi 1.

Ençun eçaçue biotz umil, eta manso batequin, çuen animac salbatu
ditzaquean, Jaunaren itza, esaten digu Santiago Apostoluac. Azqueneco
Eracusaldian aditu cenduen, cer aditzen dan Jaunaren itzaren icenez, eta
nolaco mesedea dan, Jaunac bere Eliçari itz au utzi dion, eran utzitzea. Aditu
cenduen gainera, nolaco aserrea aguertu digun Jaunac beraren itz santua
ençuten ez duenen, eta gaizqui ençuten duenen contra. Gaur, gai oni dagocan
bucaera emateco, aditzera emango det, lembicia, cer prestaerarequin etorri
bear degun Jaunaren itz santua ençutera. Bigarrena, nola ençun bear degun.
Irugarrena, cer eguin bear degun itz santua ençun ezquero. Goacen iru gauz
oec banaca ecustera.
Jaunaren itz Santua da, animaren soroan Aita cerucoac ereiten duan,
aci ederra, eta icen au ematen dio Jesu-cristoc berac: Semen est verbum Dei:
Aciac, dan onenac, eta bicainenac-ere, frutu ugariac emateco, escatzen du lur
ongui prestatua, eta maneatua. Erein ezperen artoa, garia, edo beste edocein
aci etze dagoan lur batean arançac, eta belar gaiztoac atera gabe, eta beste
maneadurac eman gabe; cer frutu ateraco deçu? çure frutua içango da erein
cenduan acia galcea, eta urte gucico gosea. Au bera guertatuco da, eta
guertatzen da Aita cerucoac gure animen soroetan ereiten duan itz Santuaren
aciarequin, ceren bear dan prestaerarequin etorcen ez gueran. Au ederqui
aditzera ematen digu Jesu-cristoc ereilearen parabolan. Erein çuan ereile
onec aci ederra, baina pusca bat erori çan bidearen aldean, eta oimpean galdu
çuen andic cebilçan bidezcoac. Beste pusca bat erori çan arrien gainera, eta
igartu çan. Beste pusca bat erori çan arancen artera, eta bereala ito çuen oec.
Bacarric frutua eman çuan lur onean erori çanac.
cer eguin bear ote da bada prestaera eder batequin Jaunaren itz Santua
ençutera etorceco? Iru gauça, cristaua. Lenengo lecuan eguin bear dan gauça
da biotzeco sorotic lar, arança, ta belar gaiztoac quencea, au da, aldebat
utzitzea araço, irabaci, eta munduco beste gaucen gogoracio, ta quezcac. Au
ez eguitera, Jaunaren itz Santua erorico da lur etzean, eta arancen artean, eta

226
ez du fruturic emango. Jesu-cristoc berac arancen icena ematen dio munduco
ondasun, irabaci, eta beste gaucen gogoracioai. Doctrinac, eta sermoiac
ençutera etorteco eguin bear deçun bigarren gauça da, certara etorri bear
deçun beguiratzea. Au contuz eguiten badeçu, nai ta ez gogoratuco çatzu
Jaunac eracutsi, ta aditzera eman nai diçuna ençutera etorri bear deçula; au
da Erregue gucien Erregueac, çure onguile andiac çure oneraco itzeguin nai
diçuna ençutera. Baina au eguin ordean baldin baçatoz certara çatocen
beguiratu gabe, edo gauça berriren batzuec aditzeco poçarequin, nola nai
deçu dotrinetatic, eta sermoietatic frutua ateratzea? Dotrinac eta sermoiac
ençutera etorceco eguin bear deçun irugarren gauça da sorcea cere biotzean
gogo, eta egarri andi bat, Jaunac biotzera esan nai diçuna aditzeco eta
eguiteco. Gosea gorputzeco osasunaren sinalea içan oi dan beçala, era berean
Jaunaren itza gogo ta egarri andiarequin ençutea da animaco osasunaren
sinalea dio S. Juan crisostomoc. Sicut esurire est sanitatis corporalis
inditium, ita et studio magno audire divina eloquia bonae animae valetudinis
certissimum est argumentum. Oiloac, tchitac, eta beste egaztiac bazca
botatzen çatenean gogo andiarequin, eta alcarren leian joan oi dira
bazcagana; ardiac era berean joaten dira gatzagana baldin au artetchean
tchinchilic ipincen bada çacutchoren batean, ceren gatzac gaitz ascotatic
sendatzen, eta gordetzen dituan. Eta çu cristaua, etzera gogoz etorrico
Jaunaren itz Santua, eta dotrinac ençutera? Eztaquiçu, itz Santu au dala
animen bazca? Au dala animac sendatzeco, eta becatuaren eritasunetatic
gordetzeco gatza? Eguiçu contu, lecu onetatic datorren guciarençat astean
bein botatzen dirala perlac, diamanteac, belarritaco, eta ebila ederrac; atocea,
etzinaque gogo, eta egarriarequin etorrico? Uste det baietz. Atocea, eta
dotrinetan, ta sermoietan Jaunac isurcen dituan ondasunen aldean cer dira
emengo perlac, diamanteac, eta apainduria guciac? cer gorotza baicic? eta ez
deçu beguiratu bear, nor dan predicatzen duana, çure gogocoa, espiritu
gutchicoa, edo aundicoa dan, baicic cer eta noren partetic aditzera ematen
diçun. Denda batera çoacenean ez deçu beguiratzen salcen dagoana nolacoa
dan, baicic erosi nai deçun oiala, edo tela ona, edo gaiztoa dan, merquea, edo
garestia dagoan. Ona nolaco prestaerarequin etorri bear deçun dotrinac, eta
sermoiac ençutera. Prestaera onen faltaz cer ondasunac ez ditugu galdu
oraindaino? eta mirestsitzen guera mundua dabilen eran ibilcea? Baina ez
gaitecen gueiegui onetan luçatu. Dacuscun, nola ençun bear degun Jaunaren
itz Santua, edo berbera dana, dotrinac eta sermoiac.

§ i.

Acia ereiteco lurra prestatzea gauça bearra da, baina ezta asco frutuac
iristeco; erein bear da gainera acia, eta erein bear da aciari dagocan eran, eta
demboran. Eta era berean Jaunaren itz Santua ençuteco biotza prestatu-
ondoan, ençun bear da ez nola nai, baicic ongui. cer aditzera eman nai ote du

227
Jaunaren itza ongui ençuteac? Ençutea Jainco beraren itza beçala, ençutea
Jaungoicoaren itzari çor diogun beguiramentu, eta errespetoarequin; ençutea
atzenean biotz manso, ta umil batequin. Aditzen deçu, nola ençun bear degun
Jaunaren itz Santua? Aditzen deçu itzen otsa, baina asco gueiago ez. Atoz
nerequin ençun dituçun itz oec aditzera eman nai duena ecustera.
Jaunaren itz Santua ongui ençuteco ençun bear da benic bein Jainco
beraren itza beçala. Dotrinetan, eta sermoietan esaten çacuna da Jaunac bere
legue santan aditzera eman diguna, eta Predicarien bidez itzeguiten digu
Jaunac berac. Içan bedi dotrinac, eta sermoiac eguiten dituana S. Pedro, S.
Pablo, San Juan crisostomo, S. Ambrosio, itzeguiten du onen autic Jaunac.
Içan bedi Judas beçalacoa, ala ere Jaunac itz eguiten du predicatzen duanac
Jaun beraren legue Santa aditzera ematen duanean. Etzerate, ez, çuec
itzeguiten deçuenac, baicic çuen Aita cerucoa da çuetan itzeguiten duana,
esan cien Jesu-cristoc Apostoluai. Non estis vos, qui loquimini, sed Spiritus
Patris vestri qui loquitur in vobis. Baldin era oentan ençuten ezpaditugu
dotrinac, eta sermoiac, cer frutu atera deçaquegu? Frutu atera ordean erraz
guerta liteque calte andia ateratzea, dala ecertan arcen ez dala Jaunac
aditzera ematen diguna, dala guerengan esaten degula: etcheraco-ere ona
liçaque au. Jaunarren itz Santua ongui ençuteco ençun bear da gainera çor
diogun beguiramentu, eta errespetoarequin. Baldin sermoia asitzean lo jarcen
bacera, eta noicean bein au çabalca batzuec eguitera atzera lotsatzen bacera;
baldin dotrinan, edo sermoian erausian baçaude, edo Eliçatic irtenda joaten
bacera cimitoriora, edo bazterren batera, au da nolerebait Jaincoaz, eta
beraren itz santuaz iseca eguitea. Au da adiraztea etsaiarena, eta etsaiarençat
marcatua çaudela; eta beldur içan çaite, orrela Jaunaren itz santuagandic
iguesi çoacenen batean eraman etzaitzan berequin gorputz eta anima. Nere
cristauac, norc sinis leçaque, catolicoen artean au guertatzen dala? Eliçaren
aurreneco demboretan ain errespeto andiarequin ençuten çan Jaunaren itz
Santua, non emacumeac-ere tchutic egon oi ciran San Agustinec dionez, eta
Santuac eritcho ceudenai eguinda oi cien eseri citecela.
Içan dira Santuac Escritura Santa buru utsean baicic iracurritzen
etzuenac, ceren Escritura Santan Jaunac itzeguiten digun. Eta guc eztegu
beguiramentu, eta errespeto andiarequin ençungo Jaunaren itz Santua?
Atzenean errespeto andiarequin ececic biotz manso, eta humilarequin-
ere ençun bear da Jaunaren itza ongui eta dagocan eran ençun nai badeçu,
ala esaten digu Santiago Apostoluac. Ta cer esan nai ote digu biotz manso, eta
umilarequin ençute onec? Esan nai du, ençun bear degula Jaunaren itza
sinisten degula dotrina, eta sermoietan aditzera ematen çacuna umilqui, ta
prest ipincen degula biotza Jaunac aditzera ematen diguna eguiteco, içan
dedila au naiz goçoa, naiz samina, naiz lacatza, naiz leuna. Sasoi onetan
arquitzen çan Dabiden biotza cionean. Nere Jaun Jaungoicoa! prest arquitzen
da nere biotza çuc aditzera eman nai didaçuna eguiteco, prest arquitzen da
bai. Paratum cor meum, Deus, paratum cor meum. Samuelec esaten cion
Jaungoicoari, itz eguin beça Jauna, et aona ni emen prest berorren itzac

228
ençuteco. Loquere Domine, quia audit servus tuus. Era onetan ençun içan
baguindu dotrinac, eta sermoiac, cein frutu ugariac ez guinduan ateraco
oraindainoco gure urteetan? baina, nor dira egungo egunean biotz umil, eta
mansoarequin dotrinac, eta sermoiac ençuten dituen cristauac? Ascoc ecin
sinistu due Jaunaren partetic adirazten dana, beren uste, oitura, edo
gogoaren contra bada, eta dembora berean edocein gauça sinisten due norc
nai esan deçala beren gustocoa danean. Itzeguin bedi bear dan eran itz loi
desonestoac esateco, queinada lotsagarriac eguiteco, gauetan berandu
etcheratzeco, jai egunac ausitzeco oituraren contra. Itzeguin bedi, amarren
premiciac eguiteco, cristau bacoitzac duan obligacioaren gainean, eta içango
dira batzuec, edo batzuec ain ecibagueac, eta adiurre gaiztocoac animari
dagozcan gaucetan, non sinistuco ez duen dotrinetan esaten dana uquitu
ditudan gauz oen gainean. Baina itzeguin beguie beren gogora dan ez
jaquinenac, ozta dotrina daquien batec, eta sinistuco due S. Ambrosioren, S.
Agustinen, eta Santo Tomasen esana baino obeto. Oei deitzen die Jaunac
seme errebesen, edo Jaungoicoaren Legue Santa aditu nai ez duenen
icenarequin: Fili notentes audire leguem Dei. çuec, nere cristauac, çuec ceroc
eguia onen testigu ipincen çaituet. Ecusten deçu, cristaua, nola ençun bear
ditugun dotrinac, eta sermoiac? Dacuscun bada orain, cer eguin bear degun
oec ençun ondoan.

§ i.

Lurra ondo prestatzea acia ereiteco, eta ondoren contuz ereitea gauça
bearra da fruturic içango bada; baina ezta oraindic asco abustura iristeco.
Acia erein ondoan estali bear da erne dedin; erneta-ere gorde bear da contuz
piztietatic, bidezcoetatic, ganaduetatic, eta gainera dembora egoquietan eman
bear çaizca bere maneadurac, eta jorrac. Eta ona nere cristauac, dotrinac, eta
sermoiac ençun ondoan guc eguin bear deguna Jaunaren itz santuac gugan
bere frutu ederrac ematea nai badegu. Estali bear dira biotzean pensamentu
onaquin eta gogoan erabiliaz dotrinan aditu diran gauçac, erne eta errotu
ditecen. Atocea ezperen, baldin Jaunaren itza aditu ondoan bereala utzitzen
badioçu çure gogoari nolanai ibilcen leneco atseguin loien ondoren, edo beste
munduco gaucetan; baldin Eliçatic irtenda bereala etcheraco bidean, eta
etchean bertan asitzen bacera erguelquerietan, eta itzqueta alferretan, cer
frutu ateraco deçu dotrinetatic, eta sermoietatic? Fruturic batere ez, edo tchit
gutchi, ceren Jaunaren itz Santua erne baino len biotza betetzen deçun
munduco gaucen arançaz, edo gogoracioz. Au guerta ezdaquiçun emendic
aurrera, contuz biotzean gorde eçaçu Jaunaren itz Santua, Eliçan, bidean, eta
etchean erabilçu gogoan. Ezteçu inoiz ecusi cer eguiten duan ardiac, eta idiac
larrean ibili ondoan? Asitzen da auzmarrean, eta ederqui tchiquituaz len jan
duana, igarotzen du urdailera. Au bera eguin bear deçu çuc, nic, eta beste
edoceinec Jaunaren itz Santua aditu ondoan, San Agustinec esaten digun

229
beçala: Quae audistis coguitate... Quae comedistis ruminate, sic enim eritis
animalia munda, et apta epulis Dei. Era onetan asico da ernetzen, eta
errotzen Jaunaren itza çure biotzean, eta contu eguin bear deçu piztiac,
bidezcoac, eta ganadua, au da etsaiac, çure grina tcharrac eta lagun gaiztoac
galdu ez deceen, eta atzenean berriz, eta berriz dotrinac eta sermoiac
ençunaz, ceruraco bidean saiatuaz lagundu bear dioçu Jaunaren itzac çure
biotzean asi duan obrari.
Ar eçaçue bada, esango diçuet berriz ere Santiago Apostoluarequin, ar
eçaçue biotz umil, eta manso batequin çuen animac salba ditzaquean
Jaunaren itza: In mansuetudine suscipite verbum insitum, quod potest
salvare animas vestras. Ençun eçaçu itz santua lurra lenago prestatzen
deçula; ençun eçaçu Jainco beraren itza beçala beguiramentu, eta errespeto
andiarequin; ençun eçaçu umilqui sinisten deçula, eta prest jarcen cerala
Jaunac aditzera ematen diçuna eguiteco. Ençun eçaçu, eta contu eguin aci on
au ez galceaz. çuc era oentan ecusico dituçu frutu ederrac, eta iritchico deçu
onen ondoren betico bicitza doatsua. Amen.

ABENDUcO ETA
GARIçuMAcO IGANDEETAcO
SERMOIAc

NOTA
Aita Santu Benedicto amairugarrenac aguindu içan çuan, sermoien
sarreran aditzera eman ceceela Predicariac dotrinaco gauçaren bat. Ala
eguiten da Espainan. Abenduraco, eta gariçumaco beste gauz ascoren artean
ongui içango da adieraztea becatariai Jaincoagana biurzqueo duen eguin-
bide, edo obligacioa, cer dan becatua, cembat eratacoa dan, nola prestatu
bear degun confesioco Sacramentuan gure animac garbitzeco, ta beste
onelaco gauçac. Orain ipinico ditut Obispadu onetaco, Aguinte gai oni
dagozcanac.
«Ordenamos asi mismo á nuestros Párrocos, i á todos los demas
Predicadore de nuestra Diocesi, tanto Seculares, como Regulares, que en las
salutaciones, de todos sus Sermones de cualquiera asunto, misterio, ó
festividad que sean, espliquen cathequisticamente un punto de doctrina
Cristiana: con estilo facil, ilano, i perceptible: Littera Pastorales D.D. ab
Irigoien Episcopi Pompolonensis. pag. 65».

LENENGO DOTRINA

Becatariac bere Jaungoicoagana


biurceco duan, eguimbidearen gainean.

230
Ancinatic ipinia dauca Eliz Ama Santac Abendua esaten diogun
dembora Santu au. Batzuec dioe S. Pedroren, besteac S. Gregorioren
demboran asi çala, baina dana dala asiera oneçaz, guc daquiguna da, Eliz
Ama Santac ipini çuala Abendua, Jaunaren itza adituaz esna ditecen
becatariac becatuaren lo pisutic, eta biur ditecen lembait len ain gaizqui utzi
çuen Jaun Jaungoicoagana. Içan bedi bada gaurco dotrina, becatariac
Jaincoagana biurceco duan, eguin-bide, edo obligacioaren gainean.
Utzi deçu, cristaua, çure Jaun Jaungoicoa? Erori cera becatuan?
Beartua çaude beraz lembait len, edo beinçat asco luçatu gabe beragana
biurcera, edo confesatzen cerala, edo eguiaz, eta biotzetic damutzen cerala
onezco damuarequin, edo berbera dana contricioarequin: betico utzitzen
dituçula becatua, ta becatuaren bideac, etcheac, adisquidetasunac. Ala
eracusten diçu dotrinac. Becatu mortalean erorcen dan gucian, bereala
confesatu bear du (becatariac) barca daquion? galdetzen du dotrinac, eta
erançuten du: On liçaque baina premiazcoa ezta. Galdetzen du berriz: cer
eguin bear du bada? Erançuten du: Bere becatuen eguiazco damua
emendatzeco proposituarequin iduqui, eta Eliz Ama Santac aguincen
duanean confesatu. Beartua çaude beraz, becataria, utzi cenduan cere Jaun
Jaungoicoagana biurcera lembait len, edo beinçat asco luçatu gabe: eta
onetan asco çabarcea da becatu berria.
Beartua çaude, Jaunac bere Profeten autic esaten digunari beguiratzen
badiogu. Ar eçaçue beguitan gaiztaqueria, ta becatua: Odite malum; amatu
eçaçue bicitza ona, dio Amos Profetac. Diliguite bonum. Garbi çaitezte, eta
çaute sendoro ceren garbitasunean: Lavamini, mundi estote; quen itzatzue
gogoracio gaizto oriec, guera çaitezte gaizquiz gaizqui, ta becatuz becatu
ibilcetic, esaten digu Isaias Profetac. Auferte malum coguitationum
vestrarum, quiescite aguere perverse. quen itzatzue, eta cerengandic bota
eguin dituçuen becatu oriec guciac: Projicite a vobis omnes praevaricationes
vestras, in quibus praecarivati estis: eta eguiçue biotz, eta espiritu berri bat,
deadar eguiten du Ecequiel Profetac: Et facile vobis cor novum, et spiritum
movum. Ona, becataria, nola Profeta oen autic aguincen diçun Jaunac, biur
çaitecela beragana.
Beartua çaude gainera cere Jaunagana biurcera bera biotz osoz
amatzeco Aguinte andiari beguiratzen badiogu. Amatuco deçu dio Jaunac;
amatuco deçu çure Jaun Jaungoicoa çure biotz guciaz, çure anima guciaz, eta
çure indar, ta aleguin guciaz. «Nere Aguinte onen itzac gordeco dituçu contuz
çure biotzean; contatuco diezteçu çure umeai, gogoan erabilico dituçu
etchean eserita çaudenean, bidean çabilçanean, oian çaudenean, eta oietic
jaiquitzen ceranean». Itz oetan aditzera ematen digu Jaunac, cein eguin-bide
andia dan bera amatzeco degun eguin-bidea; eta cein arreta andia izna bear
degun beraganonz biotza jasotzeco, ta onguinai, ta amoriozco afectoac
eguiteco. Eta, becatari aimbeste dembora onetan becatuan oatua beçala bici
cerana, nola Jaungoicoa amatzeco Aguinte andi oni erançungo dioçu,

231
ceregandic aienatzen ezpadeçu becatua, eta biurcen ezpacera Jaun beragana?
Eztaquiçu, ecin amatu deçaqueçula çure Jaungoicoa beguitan arcen ez deçula
becatua? Ecin serbi ditzaqueçula bi nagusi, becatua, ta Jaungoicoa?
Beartua çaude, becataria, Jaunagana biurcera, norena ceran, contuz
beguiratzen badeçu. Atocea, etzera cristaua? Eta eztaquiçu, cristauac esan nai
duala cristoren guiçona? Ala eracusten çacu dotrinan. Etzerate ez cerenac,
esaten digu S. Pauloc: Non estis vestri; baicic Jesu-cristorenac: Vos autem
Cristi. Beraz çu, cristaua, etzera cerea, baicic Jesu-cristorena, ceren Jesu-
cristoc Jaincoa dan beçambat ecerecetic eguin cinduan; ceren gainera bere
odol preciotsuarequin erosi cinduan. Emendic atera eçaçu, etsaiari eman
dioçunean çure anima, quendu dioçula Jabe eguiazcoari esquergabequeria
itsusi batequin, eta beragatic beartua çaudela calte ori deseguitera, ta cere
Jabe onagana biurcera. Ala eguin çuan Ebanjelioco Seme ondatzaileac.
Eçagutu çuan bere gaizquia, ta esan çuan: joango naiz nere Aitagana. Ibo ad
Patrem meum. Artu çuan Aitac onguinai, ta amorio andi batequin; barcatu
ciozcan bere becatu guciac; biurtu, edo berriro eman ciozcan Aita cerucoaren
Seme bati cegozcan doai, ondasun, eta deretcho guciac. cergatic ez deçu çuc-
ere au bera eguin bear, becataria?
Beartua çaude onetara, beguiratzen badioçu becatu barcatu gabeac,
becatu berrietaraco dacarren perilari. Damuz deseguiten eztan becatuac bere
cargarequin becatu berrietara darama, dio S. Gregorioc. Peccatum, quod
moch per paenitentiam non deletur, suo pondere ad aliud trahit. Eta Santo
Tomasec dio, Jaunaren gracian arquitzen ez danac ecin luçaro iraun deçaleala
berriro becatuan erori gabe. Au da eguia bat, cristaua, egun oro ecusten, eta
guertatzen danac arguiro eracusten diçuna. Erraçago arquituco deçu becatu
larrietan beinere erori ez dana bein bacarric erori dana baino. Ta cer içango
da, baldin becatuan erorita arretaric ezpadu becatariac Jaunagana biurceco?
cer, mendiaren erpinetic amilcen asi dan arriarequin guertatzen dana baicic?
Atzenean beartua çaude, becataria, cere Jaun Jaungoicoagana biurcera, ez
nolanai, baicic lembait len, edo asco luçatu gabe; ceren bestela betico su, eta
garren artera amilceco perilean egongo ceran. il bear deçu, becataria, ta
eztaquiçu noiz. Eztaquiçu aurten, edo urrengo urtean, aste onetan, edo
urrengoan, gaur, edo bigar etorrico çatzun erioa; baina badaquiçu ez diola
inori-ere barcatzen, ta lapurraren eran, usteric gutchiena danean datorrela.
Ta etorcen baçatzu bat batetan becatuan çaudela, cer içango da çuçaz?
Argatic esaten digu Jaunac: Ez luçatu egunetic egunera çure Jaun
Jaungoicoagana biurcea: Non tardes converti ad Dominum Deum tuum, et ne
differas de die in diem; ceren bat batean çure gainean içango dan beraren
aserrea. Subito enim veniet ira ilius. Eta Jesu-cristoc berac bein, ta berriz, eta
ascotan aguincen digu, gaudela ernai, ceren eztaquigun noiz etorri bear duan
Jaunac contuac arcera. Viguilate ergo, quia nescitis, qua hora Dominus vester
venturus sit. cembat gaur infernuan arquitzen ote dira Jesu-cristoren esan au
ecertan artu gabez? Pensa eçaçu, becataria nolaco perilean çauden eta biur

232
çaite lembait len çure Aita onagana; eta eguitzu berarequin paqueac. Bici
çaite cristauari dagocan eran, onela iristeco betico bicitza doatsua. Amen.

ABENDUAREN
LEmbIcicO IGANDERAcO 1.a

Bacoitzac eriotzaren une edo puntuan


igaro bear degun juicioaren gainean.

Erunt signa in sole et Luna, Luc. 21

Abenduaren lembicico igandea degu gaur, cristaua; eta beartua nago


çuri dembora onen berriac ematera. Eliz Ama Santac Pazcoaren aurretic ipini
çuan berroguei eguneco baraua, guc arguençan Jesus bildots mancharic
gabea biotz garbiarequin, eta dembora ari deitu oi diogu gariçuma. Era
berean ipini çuan eguerriren auretic beste gariçuma bat, Jesusen jaiotzaraco
presta guindecen gure becatuen damuarequin, barau, confesio ta
comunioarequin, eta deitzen çaio dembora oni Abendua. Batzuen iritzian
ipini çuan usança eder au S. Pedro Apostoluac berac; baina Aita Santu
Benedicto chIV dionez, ipini çuan S. Gregorio andiac.
Gariçuma au lecu batzuetan atsitzen çuen S. Martin egunetic, besteetan
Santu gucienetic: lecu batzuetan barautzen çan egun oro, beste batzuetan
astean iru egunez; eta cembait lecutan Pasioco demboran beçala aldareac
estalcen, ta janci belçaquin esaten ciran Meçac: orain ere utzitzen du Eliçac
Gloria cantatzea, eta Meçac esaten dira janci morearequin. Eta gainera
comunio Santua arcen çuen cristauac gutchienez igandeetan. Ona, cristaua,
cer dan, eta certaraco ipini çuan Eliça Ama Santac Abendua. Nai luque orain
ere Eliz Ama Santac, dembora santu onetan guc utzitzea betico becatua, ta
becatuaren bideac, eta Jesusec eracutsi digun ceruraco bideari jarraitzea
arreta andiarequin. Onetaraco gaur itzeguiten digu, azquen-contutaco
egunaren aurretic aguertuco diran, sinaleen gainean. Aguertuco dira, dio S.
Lucasequin, eguzquian eta ilarguian egun aren sinale oec: Erunt signa in sole
et luna. Asico da itsasoa orroaz, eta guciac ibilico dira arrituric, erquituric eta
beldurturic, cer ecusi bear ote dan munduarequin. Emendic artu oi da
azquen-contuetaco edo juicioco egunaren gainean, gaurco egunean
itzeguiteco bidea. Baina bi dira, nere cristaua, çuc eta nic eta gucioc igaro
bear ditugun contuetaco egunac, edo juicioac. Batari deritza bacoitzarena, eta
au içango da, eta içaten da eriotzaren une, edo puntuan bertan. Orduan ongui
irteten dana, guerocoan ere ongui irtengo da. Bigarrenari deritza guciena, eta
au içango da, munduaren bucaeran. Autsetan biurtuco dira etcheac, erriac,
erreinuac, basoac eta ganaduac. Auts biurtuco dira guiçon eta emacume
guciac. Aguertuco da cerutic Aingueru bat, eta trompeta batequin otseguingo
du: alcha il guciac, eta atozte contuac ematera. Adituco da ots au ceruan,

233
infernuan eta bazter gucietan. Anima onac jatchico dira cerutic, eta sartuco
dira bere goreputzetan atseguin andiarequin; baina gaiztoac irtengo dira
infernuco su eta garren artetic eta sartuco dira beren gorputzetan gogoaren
contra eta madaricacioa dariela, eta utzico ditue ordutanic erretzen eta
quiscalcen. An bilduco dira guiçonac ececic Aingueru onac eta gaiztoac ere.
Aguertuco da Jesu-cristo gucien Juez, eta contu arçailea bere Ama
maitagarriarequin; emango die guztiai dagoten sentencia; idiquico da lurra;
eta amilduco dira guciac infernuan, Lucifer eta Aingueru gaiztoaquin batean.
Itchico dira orduan infernuco ateac, eta beticotasun gustian ez dira idiquico.
Igoco da Jesus onaquin cerura: atozte, esango die, nere Aitaren bedeincatuac,
atozte, arreçaçue munduaren asieratic çuençat prestaturic dagoan ceruco
Erreinua.
Bi juicio oec maiz eta contuz gogoan erabili baguindu, etzan ez, içan dan
beçalacoa içango gure bicitza, eta etziran içan diran adina içango gure
becatuac; baina guertatu çacuna da munduco iduripen, eta utsaren ondoren
liluraturic guere egunac igarotzea eta contuetaco egunean ondo irteteco bear
dan eran ez bicitzea. Aurrera ere au bera guerta eztaquigun, becataria,
itzeguin nai diçut gaur, bacoitzac eriotzaren une, edo puntuan igaro bear
degun juicioaren gainean, eta aditzera emango diçut, cein içugarria dan
becatariarençat.
Birjina tchit Santa becatarien Ama goçoa, ecusten deçu çuc cein contu
estuac eman bearrac gueran eriotzaco une içugarria datorquigunean. Ecusten
deçu, cein aztuac bicitu gueran gueroco contu oez, eta cein ongui irten
gaitezqueala, bicita on, eta eder bat arcen ezpadegu. Baina nola çucenduco
guera gu onetaraco çuc ez laguncera? çu cera, Ama maitagarria, gure
esperança, spes nostra; arguitu itzaçu bada gure adimentuac, eriotzaco
orduan igaro bear degun juicioaren içugarritasuna eçagutzeco: esna itzaçu
gure biotzac garai onean gure contuac çucenceco, eta emengo egunac ongui
bucatzeco; eguin deçaqueçu bai au gucia, ta gueiago iristen dituçula guretzat
onetaraco bear ditugun ceruco lagunça ugariac. Au da gaur escatzen diçugun
mesedea, Aingueruarequin batean esanaz: Abe Maria.
il bearrac, eta Jaunaren aurrean contuac eman bearra guera, becataria.
Ala eracusten diçu çure fede santac, eta sinisten degu catolico gucioc.
Erabaquia dago guiçonarençat bein ilcea, eta ondoren contuac ematea: gucioc
aguertu bearrac guera Jesu-cristoren jarlecu, edo Tribunalaren aurrean dio S.
Pauloc. Beraz çu ere, becataria, ilcen ceranean, aguertuco cera Jesu-cristoren
jarlecuaren aurrean, eta juzgatua içango cera çure bicitzari dagocan eran.
Eztaquiçu Jesu-cristo guiçona danez jatchico dan, edo ez anima bacoitza
juzgatzera. Baietz dio Aita Santu Inocencio i, beste ascoc uste due ecetz; baina
berdin da çuretzat Jesu-cristo guiçona danez jatchitzea, edo ez jatchitzea çu
juzgatzera, ceren Jaungoicoa danez arquituco dan çu ilcen ceran lecuan, eta
an bertan juzgatuco çaituan. cein içugarria içango dan juicio au
becatariarençat eçagutzeco, beguira çaieçu arretaz, orduan igaroco
çaizquitzun gauçai. Asi çaite nerequin batean.

234
§ I.

Eguiçu contu, becataria; jarcen cerala azqueneco asnasetan; ordua


datorrenean irteten dala gorputzetic çure anima. Utzico deçu orduan çure
gorputz ori arren bazca içateco. Utzico dituçu çure adisquideac, onrac,
arrotasun, eta apaindurac; utzico dituçu emengo içan, edo ondasunac
aimbeste nequerequin bildu dituçunac; utzico dituçu gorputzaren atseguin
mota guciac, eta igaroco cera demboratic beticotasunera. Pauso au utseguiten
badeçu betiraunde gucico utseguina içango da. Arquituco deçu cere burua
bacardade icaragarri batean, eguin cinduan obra on eta gaiztoac bai, baina
beste lagunic ez deçula. Asico cera alde gucietara beguiratzen. Ecusico edo
eçagutuco deçu çure goien dagola Jauna bere jarlecuan çuri contuac arceco,
çure azpian infernua, çure alde batean infernuco dragoia, çu irinsitzeco prest;
eta bestean Aingueru guardacoa. Norc esan ta adiratzi, becataria, sarrera
onetan çuc igaroco dituçun quezcac, beldurrac, eta estutasunac? Non dira
dembora batean Jaungoicoren lecuan amatzen cinduan idolo, edo adisquide
aec? Non dira çure anima galerazten ciçuen urlia aec? Asico da infernuco
dragoia, edo deabrua, çu salatzen. Becatari au esango dio Jaunari; becatari au
içan da soberbia bera; onec nai çuana eguiten etzuenen contra, bere biotzean
gorderic iduqui du beti gorrotoaren, eta bengançaren sua; ez dio onen
mingainac barcatu lagun urcoaren onrari, ta bazter gucietan çabaldu ditu
gorrotoaren tchingarrac. Becatari onec, bere dembora igaro du araguiaren
atseguin liçunen ondoren. Ez dio barcatu bere buruari loitzen çuala escuca
ciquinaquin; ez dio barcatu ez ezcongaiai, ez ezconduai; ez die barcatu
abereai berai ere; eta bere losenchaquin galdu ditu aimbeste anima. Alferrac
içan dira onençat çure Sacramentuac eta itz Santua; alferra çure odol
preciotsua. Becatari au içan da besteren gauçari ascotan atzaparra egotzi
diona; saldu-erosi itsusietan sartu dana; çure legueac aguincen cionic, edo ez
du eman, edo eman du tcharrena gogoaren contra. Becatari onec bataioco
egunean eman çuan nigandic aldeguiteco, eta çu biotz osoz amatzeco itza; eta
bere dembora guztian içan da nere serbitzari eta adisquide andia. Onec eman
çuan becatutic eta becatuaren bideetatic aldeguiteco itza, eta bere egunac
igaro ditu gaiztaqueriaren bideetan. Onec eman çuan munduaren arrotasun
eta çoraqueriac utzitzeco itza, eta bicitu da arrotasun eta çoraquerien
ondoren. Juez guciz çucena, anima au bere becatuacgatic nerea içan da
oraindaino; eta erabaqui eçaçu nerea içan bear duala aurrera ere betico. Au ta
gueiago dio S. Agustinec gai onetan, ta S. Bicente Ferrerrec contatzen digu,
gazte bat espirituz eraman çuala Jaunac juiciora. Bereala asi citzaizcan
demonioac beguien aurrean ipincen eguin cituan becatuac. Ain andia içan
çan artu çuan icara, non beregana çanian eguin cituan penitencia tchit
gogorrac.

235
Eta çuc, becataria, dacusaçunean cere burua guisa onetan, noronz
itzulico dituçu çure beguiac? Aingueru guardacoagana? Baina Aingueru
guardacoa bera içango da çure bigarren salatzailea. An aguertuco du cembat
aleguina eguin duan çu becatuaren bide, eta lagun gaiztoetatic quen-erazteco;
cembat gogoracio, edo pensamentu on bidaldu dizquiçun bicitz on bat
arzqueo, eta gucia içan dala alferra. Jauna, esango dio Jesu-cristori: çuc
daquiçu iseca eguiten çuela çure urriquimentuaz, eta baliatu nai içan ez duala
çure odol preciotsuaz: alcha çaitez Jauna çure çucentasunaren ezpatarequin,
eta eman çaioçu dagocan saria: echeat condemnatus.
Irugaren salatzailea içango da çure barrengo eçaguera bera, edo
conciencia. Adituric demonioac, eta Aingueru guardacoac çure contra esan
duena, içuturic, eta ecertaco quemenic gabe gueratuco cera, eta nai ta nai ez
çure barrenac esango diçu, çuriac dirala aguertu dituen becatuac: eta oen
oroipena içango da çuretzat oinaceric andiena, eta infernuco ar ozcariaren
anz bat. Naiago içango cenduque une onetan, mendi guciac çure gainera
erorcea, eta oen artean lerturic ecer ecera biurcea, ecen ez estutasun onetan
cere burua ecustea; baina ecin diteque au, eta nai ta ez aditu bear dituçu
Jueçac eguingo dizquitzun carguac.

§ i.

Eta cein da Juez au? Jesus, Jaungoico, ta guiçon eguiazcoa, ecin


gueiagoraino jaquinsua, eta çucena. Juez bat bacoitzari emango diona bere
saria, eguin dituan obra on, edo gaiztoai dagoten eran. Juez onen aurrean ez
due ecer balioco, ez ondasunac, ez jaquiundeac, ez bitartecoac; eta esaten
diçu Ecequiel Profetaren autic: juzgatuco çaitut çure bicitzaren eran eta
beguien aurrean ipinico dizquitzut çure becatu nazcagarriac. Judicabo te
juchta vias tuas, et ponam contra te omnes abominationes tuas (Ecech. 7).
Beguiratuco diot, esaten digu Sofoniasen autic, Jerusaleni, edo animari
arguia arturic, au da nere jaquiundearen arguiarequin. Scrutabor Jerusalem
in lucernis (Soppon. 1). Beguiratuco die bada Jaun onec, becataria, çure
utseguite guciai, eta etzaio ezcutatuco batere. Ecusico ditu çure animaren
ezcutuenean lotsaz gorderic dauden becatu oriec; ecusico ditu çure
çabarqueriaz eguin dituçun utseguiteac. Scrutabor Jerusalem in lucernis.
Ecusico du nola erançun dieçun çure estadu, edo carguaren eguin bideai.
Ecusico ditu çuc becatu tchiquitzat arcen cinduan erguelqueriac, erausi eta itz
alferrac, eta gucien cargua artuco diçu, S. Matheoc dionez. Ecusico ditu çure
obra onac, eta beguiratuco die nola eta cergatic eguinac diran. Scrutabor
Jerusalem in lucernis.
1. Ecusiric era onetan çure itz, pensamentu, eta obra guciac asico çatzu
bere carguac eguiten. Nic, esango diçu, nere ontasunez eguin cindudan
ecerecetic, eta eguin cindudan ni eçagutzeco, amatzeco, eta betiraunde gucian
nerequin batean ceruan bicitzeco. Nola erançun dioçu mesede oni?

236
2. Nic prestatu munduco etche eder au, lurrean egon bear cenduan
bitartan çure bicilecu içateco, eta ornitu nuan çuc bear cinduan gauça guciaz,
eta emendic irteten cinaneco prestatu nuan ceruco erri eder ori. Nola erançun
dioçu mesede oni? Ah! Esquergabea, lurreco gauçaz baliatu cera nere contra
alchatzeco.
3. Nic eman nizquitzun oroipena, adimentua, ta borondatea niçaz
oroitzeco, ni eçagutzeco, ta amatzeco, eta oez baliatu cera becatuaren bideac,
eta atseguin liçunac amatzeco.
4. Nic eman nizquitzun beguiac, belarriac, mihia, escuac, oinac ceruraco
bideari contuz jarraitzeco, eta oez baliatu cera, becatua becatuaren gainean
eguiteco.
5. Ni, ecusiric çu Adanen becatuarequin galdua, jatchi ninçan cerutic,
eguin ninçan guiçon, ta gurutzean eman nuan çugatic nere bicitza: beguira
çaieçu, esquergabea, nere escu-oinetan, eta saietsean arquicen diran sinale
oei. cer gueiago eguin bear nuan çugatic? Eta nola erançun dieçu mesede oei?
6. Nic utzi nizquitzun Eliçan çazpi Sacramentu çu nere graciaz eta
birtutez betetzeco. Eta çuc biurtu dituçu çure puçoi. cembat bider eguin
dituçu confesio gaiztoac edo lotsaz, edo ceren becaturaco bideac uzteco
biotzic etzenduan.
7. Ni, çuganaco onguinai, ta amorioz gueratu ninçan Aldareco
Sacramentuan çuri emateco nere gorputza, nere odola, eta naiçan gucia. Nola
erançun dioçu nere onguinai ta amorio oni? Ah! doacabea, Judasen eran
jarcen cinan nere maian.
8. Nic bidaldu nuan nere Aineruetatic bat çu gordetzeco, eta ceruraco
bidean guiatzeco; nic ipini nituan nere Eliçan çuri Sacramentuac, eta nere
itzaren oguia emateco escudunac: nic deitu diçut aimbeste bider ceruraco
bidera, eta ez deçu aditu nai içan nere deiric. Ez da çugan arquitzen obra onic,
eta çure bicitza gucia loitua dago becatuz. Eta au gutchi baliz beçala galdu
dituçu aimbeste anima nere bicitzaren costuz erosi nituanac. Au da niri çor
ceinidan esquerra? Becataria, cer erançungo dieçu cargu oei? Mututuric
gueratuco cera, eta beguiratuco deçu alde gucietara, urriquimentuaren bila
becela: baina nor urriquituco da çuçaz dio Jeremiasec. Quis miserebitur tui
Jerusalem (cap. 15). Ez çure Aingueru guardacoa, ez çure iceneco Santua, ez,
becataria, Ama Birjina guciz Santa, ceren dembora çanean, ençun gor eguin
dieçun. Beguiratuco ote dioçu çure contra leoi aserre baten eran dagoan Juez
ari? Baina norc içan ausardia onetaraco? Job Santuac oroituric Jaunaren
ordu onetaco aserreaz dio: Norc eman lequiquedan infernuco su, eta garren
artean ezcutaturic egotea, çure aserrea igarotzen dan bitartean? (Cap. 14): eta
S. Juan crisostomoc dio, erraçago iroço litezqueala ecin conta al oinaztar, edo
arraio, ecen ez Jesusen aurpeguia aserraturic ecustea. Infinita satius est
fulmina sustinere, quam ilam miten faciem nos aversantem videre (Homil. 47
ad populum). Ez dago bada, becataria, çuretzat inondic ere lagunçaric, eta
aditu bearra cera çure bicitza dongueari dagocan sentencia.

237
§ i.

Oraindaino ichilic egon naiz, esango diçu; baina orain etorri da alde-
aldetic nere aserrea çure gainean ichurceco ordua: eta juzgatuco çaitut çure
bicitzari dagocan beçala. Nunc de proponquo effundam iram meam super
te... et judicabo te juchta vias tuas (Ecech. 5). çuc ez deçu gorde nai içan nere
legue garbia: nic orain uzten çaitut Satanasen mendean, betico. çuc ez dituçu
ecertan artu, nic çuretzat irabaci nituan ceruco bicitza doatsua, eta atseguin-
contentuac, eta nic bidalcen çaitut betico su eta garren artera; in
sempiternum. çoaz madaricatua, nigandic, çoaz: in ignem aeternum. Itsatsico
çaio infernuco dragoia eta amilduco dira infernuan.

§ IV.

Aditzen deçu cristaua, cein içugarria içango dan guretzat eriotzaco


puntuan igaro bear degun juicioa? cer eguin al deçaquegu guc orduan ongui
irteteco? Ez dago, ez dago beste bideric ezpada orain dembora degunean
Jaunagana biurcea, eta bicitza berri garbi bat eguitea. Orain gure alde degu
Aingueru guardacoa: orduan içango da gure salatzaile. Orain gure alde da
Birjina tchit Santa: orduan ez digu balioco beraren bitartecotasunac. Orain
Jesus Aita urricaritsua beçala deiez dagoquigu: orduan Juez çucenaren eran
dagoquigun sentencia emango digu. Au onela içan, eta ez dituçu gaurdanic
urratuco becatuaren cate oriec? Ez deçu artuco ceruraco bide ederra?
Becataria, cer gaitz eguin diçut nic çuri, çuc orrembeste bidegabe niri
eguiteco? Esaten diçu Salbatzaileac. Quid feci tibi? Gaitz eguitea ote çan çu
ecerecetic eguitea? Gaitz eguitea ote çan çugatic guiçon eguitea, eta gurutzean
bicitza ematea? Gaitz eguitea ote çan çugatic Aldareco Sacramentuan
gueratzea? cer gaitz eguin diçut bada çuc utzitzeco, eta becatuaren bideai
jarraitzeco? Quid feci tibi?
Nere Salbatzaile maitagarria, asco da: aitorcen det nere
esquergabequeria itsusia: erabaqui det gaurdanic utzitzea becatua, eta
becatuaren bideac. Lagunçaquizquit, Jauna, çu amatzen, eta serbitzen; onela
iristeco çuc neretzat irabaci cenduan betico bicitza doatsua. Amen.

ABENDUAREN
LENDABIcicO IGANDERAcO 2.a

Azquen juicioco egunaren gainean.

Erunt signa in sole et Luna, Luc. 21

238
Noiz artean ençungor eguingo dieçu, becataria, çure Jaun onac bidalcen
dizquitzen gaztiguai? Noiz artean iseca eguin bear deçu Jaun beraren
ontasun, paciencia, eta urriquimentuaz? Noiz artean çure Jaincoaren ordean
maite içan bear dituçu emengo gauça circilac, onrac, içanac, eta aztu bear
deçu çure çori onaz? Noiz artean lau oinecoen eran bici nai deçu araguiaren
atseguin liçunen ondoren? çaude gutchi bat, eta ençun itzatzu Eliz Ama
Santaren deiac. Deitzen diçu, eta beguien aurrean ipincen dembora onetan
mundu guciaren Juez Jesu-cristoren etorrera. Aguertuco dira, esaten diçu S.
Lucasequin; aguertuco dira etgorrera onen sinaleac eguzquian, ilarguian,
içarretan; eta itsasoaren baguen orroaquin içango da lurrean jendeen
asaldacio, eta icara. Erquituco, ta igartuco dira guiçonac, cer mundu guciari
guertatuco ote çaion beguira daudela; içarrac berac-ere alabaina beren
lecuac, eta ibilera ederra galduric orpoetatic atera dirala iduringo due.
Orduan ecusico du mundu guciac guiçonaren semea, edo Jesu-cristo odei
batean datorrela escu, eta majestade andian. Gauz oec asitzen diranean
beguira goronz, eta alcha buruac, ceren aldean arquitzen dan çuen
erredencioa, eta ceruco Erreinua. Beguira picoari, eta arbola guciai: frutua
ematen asitzen diranean, eçagutzen deçue, aldean dala uda. Era berean gauz
oec guertatzen dirala dacutsuenean, jaquin eçaçue, alderatu dala ceruco
Erreinua. Eguiaz esaten diçuet, Juduen jatorria aitu baino len guertatuco
dirala gauz oec. Ona, cristaua, cer berriac ematen dizquitzun gaur Eliz Ama
Santac S. Lucasequin. Berri icaragarriac becatariarençat, baina berri Jesu-
cristoc berac emanic S. Lucasec letraz eçarriac.
Jesu-cristoren abendu, edo etorrerac dira bi; igaro çan bata, etorquiçun
arquitzen da bestea. Aurrenecoan aguertu çan jaunci umilean, gugatic
gurutzean bicitza ematera, ta gure, ta bere Aita Beticoaren arteco paqueac
eguitera. Bigarren etorreran aguertuco da mundu guciaren Jaun, eta Jueçari
dagocan anditasun, eta gloria gucian. Beguiratzen dio Eliz Ama Santac alde
batetic Jesu-cristoren aurreneco etorrerari, eta poztutzen da, abenduco Meça,
ta erreçoac adierazten duen beçala. Beguiratzen dio beste aldetic Jesu-
cristoren bigarren etorrerari, eta cristauric gueienen bicitza lotsagarriari; ta
ecusiric oen gainera datocen betico suac, eta garrac; betico nequeac, eta
negarrac, naigabetzen da, ta uzten du gloriaren cantatzea eta cembait lecutan
belcez jauncieraço oi cituan aldareac-ere, aste santuaren aurretic eguin oi dan
beçala. Argatic asitzen da gaur bere ume guciai otseguiten, azquen-
contuetaco egun icaragarira beguien aurrean ipincen diela. certaraco eguiten
ote du au Eliz Ama Santac? certaraco, gu becatutic, eta becatuaren bideetatic
quenerazteco baicic? Eliz Ama Santac nai duana eitera mugui çaitecen çu
cristaua, itzeguingo ditzut gaur azquen-contuetaco, edo juicioco egun
andiaren gainean. Aditzera emango diçut lembicia, munduaren bucaeran
etorrico dala Jesu-cristo gucioc juzgatzera, ta bacoitzari dagocan saria
ematera. Bigarrena, certaraco dan Jesu-cristoren etorrera andi au.
Irugarrena, cer sinaleac aguertuco diran etorrera onen aurretic. Ençun
naçaçu contuz becataria.

239
§ I.

Bagabilça orain mundu onetan bacoitza bere bidean, eta gueienac


Jaunaren egun andiaz aztuac. Batzuec onra, antuste, eta arrotasunaren aiceai
darraiztela; besteac ondasun, eta irabacien ondoren, usura, tratu ciquin, eta
cuticiaren gogoracioetan erquituac bici dirala. Besteac gorputzaren atseguin
liçunen bila usarrean beçala. Baina erabaquia dago guiçonarençat ilcea bein
eta ondoren juzgatuac içatea, dio S. Pauloc: Statutum est hominibus semel
mori; et post hoc judicium. Jesu-cristo Jainco, ta guiçon eguiazcoa da gure
contu arçaile, eta Juez guztiz Jaquinsu, çucen, eta Gucialduna; ez ceren Aita,
eta Espiritu Santua-ere Juez içango ez diran, Trinidadeco iru Personac
alabaina escu, eta podere bat due, eta irurac Juez içango dira; baicic ceren
juez içatea jaquiundeari dagocan gauça dan, eta era onetaco gauçac Semeari
berezquiro ditcheozcanac beçala aditzera ematen diran Escritura Santan.
Gainera Jesu-cristo içango da bada gure contu arçaile, ta Juez, ez Jaincoa dan
beçambat bacarric, baita guiçona danez-ere. Jesu-cristo ipinia dago bicien,
eta ilen Juez, dio S. Pedroc: Ipse est, qui constitulus est a deo judech vivorum,
et mortuorum. Eman cion Semeari juzgatzeco escua, ceren guiçona, edo
guiçonaren Semea dan, dio Jesu-cristoc berac: Potestatem dedit ei judicium
facere, quia filius hominis est. Itz oetan aditzera eman çuan Jesu-cristoc, S.
Agustinec dionez, çala gure Jueça Jaincoa dan eta guiçona dan beçambat.
Ilcen ceranean, becataria, çure gorputza gueratuco da obian arren baça
içateco, baina anima joango da Jesu-cristori bicitza gucico contuac ematera.
Bere jaquiundearequin, arguia bere escuetan artuta beçala, miratuco ditu
çure obra onac, eta gaiztoac, çure itzac, pensamentuac, eta lan guciac; çure
çabarqueriac, eta becatu itsusiac. Ala adirazten du berac Sofonias Profetaren
autic: Scrutabor Jerusalem. Era onetan miraturic çure bicitza gucia, emango
du dagoquiçun sentencia, S. Juanen autic esaten digun beçala: Dabo
unicuique vestrum secundum opera sua; ta çu joango cera irabaci deçun
lecura. il çan aberats cuticiaz betea, ta jatchi çan aren anima infernura; il çan
Laçaro bearsua, ta joan çan onen anima Abrahanen aldera. Onela bacoitzaren
anima eriotzaren ondoren Jesu-cristoren aurrean aguercea, eta juzgatua
içatea da bacoitzaren juicioa, eta particularra deitzen dioguna; eta juicio au
ezta beticotasun gucian ez aldatuco, ez deseguingo.
Bacoitzaren juicio onez gainera içango da munduaren bucaeran beste
bat guciena esaten çaiona. Bucatuco da mundu au bere iduripen, çoraqueria,
losencha, eta trampa guciacquin; eta orduan munduaren Salbatzailea, bere
Ama maitagarriac, ceruco Aingueru ta doatsu guciac inguratzen duela, odei
eder batean etorrico da biciac, eta ilac, edo onac, eta gaiztoac juzgatzera. Au
ancinatic aditzera eman çuen Isaiasec, çacarias, Habacuc, Dabid, eta beste
Profetac. Au adicera eman çuan S. Juan Bautistac. Au aditzera eman çuan
bein, berriz, eta ascotan Jesu-cristoc berac. Au atzenean aditzera eman çuen

240
Apostoluac, credoaren çazpigarren Articuluan esan çuenean: Andic etorrico
da biciac, eta ilac juzgatzera. Eta dotrinac Jesu-cristoren guiçatasunari
dagozcan Articuluen artean çazpigarrena ipincen du gaurco misterio onen
gainean, diola era onetan: çazpigarrena sinistea, etorrico dala biciac, eta ilac
juzgatzera, esan nai du: onai gloria ematera, ceren aren mandamentu Santuac
gorde cituen, eta gaiztoai pena beticoa, ceren gorde etzituen. Ona, becataria,
misterio bat çuc, nic, eta gucioc siniten deguna. Baina siniste oni dagocan
eran bicitu guera? Eta gaur bertan nola bici ote guera? Baina goacen aurrera.
Dacuscun, certaraco dan Jesu-cristoren etorrera andi au.

§ i.

Baldin eriotzaren une, edo puntuan bertan juzgatua içango bada


bacoitza; baldin orduco juicio, eta sentencia ezpada betiraunde, edo
eternidade gucian aldatuco, edo deseguingo, certaraco ote da bigarren juicio
guciena deritzana? Eta certaraco azqueneco egun andi artan Jesu-cristo
cerutic lurrera etorcea? Gauz andi, eta ascotaraco içango da Jesu-cristoren
etorrera au, eta benic bein mundu guciari adierazteco, cein Letart, edo
Probidencia jaquinsu, eta çucena içan duan gauça gucietan. Ala dio S.
Agustinec: Facturus publicam justitiae suae fidem. Orain ecusten, aditzen, eta
guertatzen diran gauçacquin miretsitzen guera, eta bear bada esaten degu:
Nola du Jaunac paciencia? Nola guertatzen dira gauça oec? Ecusten degu,
catolicoen errietan ugari ereiten dala Jaincoaren itzaren acia, ta gueiena erne-
ere gabe galcen dala, eta dembora berean Asian, African, American bazter
andiac arquitzen dirla norc itz Santu au aditzera eman ez duela. Ecusten degu
gaiztaqueriac, lapurretac, urdaqueriac gainez eguin duala munduan. Ecusten
ditugu erri asco galduac, erriaren onari dagozcan, neurriac artu gabez.
Ecusten degu, beldur gabe eguiten dirala becatuac, ceren Jaunac bereala
ematen ez duan gueienean bacoitzari dagocan sentencia, Escritura Santan
esaten çacun beçala: Quia non profertur cito contra malos sententia, absque
timore uilo fili hominum perpetrant mala. Ecusten dira munduan cembait
guiçon, eta emacume etchean guztiz bearrac, eta adinic onenean ilcen dirala,
utziric umeac buru gabe, eta bicimoduric icasi gabe; eta dembora berean
beste guiçon edo emacume bat etchean, eta errian caltea besteric eguiten ez
duana, adin andira iristen dala, ta bulçaca-ere ecin beste mundura bidaldu
duela. Ecusten dira bein baino gueiagotan cristau onac neque, gurutze, eta
samintasun andien artean, eta gau, ta egun necatzen dirala-ere ecin iritsi
duela arto pusca bat beren, eta umeen gosea ilceco; ta beste batzuec,
becatuaren bideetan baicic necatzen ez diranac, eta ejemplo gaiztoa ematen
duenac; eta alaere osasunan, eta ondasunetan nai beçala arquitzen diranac,
eta bear bada munduac alabatzen dituala. Ilcen danean, arcen du oetaco
bacoitzac irabaci duan saria, baina eztaquigu, cer igarotzen dan orduan eta
ecusten diran gauçac arrituac beçala utzitzen gaitue. Ala guertatu citzaion

241
Dabidi, ecusiric gaiztoac eraz, eta ondasunez beteac. Ala guertatu citzaion Job
Santuari-ere, eta cion: cergatic bici dira gaiztoac, eta içan dira ondasunez
beteac? Quare ergo vivunt impi, et sublevai sunt, sonfertatique divilis. Argatic
etorrico da Jesu-cristo azquen contuetaco egunean, eta aditzera emango dio
mundu guciari, nolaco jaquiundez, eta cein neurri çucen, eta miragarriaquin
iduqui duan guciaren contua.
Etorrera au içango da gainera mundu guciaren aurrean biur daquion
Jesu-cristori çor citzaion, eta gaiztoac aimbeste eratan galdu dioen onra. Norc
eztaqui, nere cristauac, cembat aleguina eguin, eta eguiten duen Satanasec,
Juduac, herejeac, cristau gaiztoac Jaincoaren Seme, eta munduaren
Salbatzaile Jesus maitagarriari dagocan onra quenceco? Esan becee ezperen
emen guiçonen artean ecusi cituan bidegabeac. Esan becee eman ciozqueen
açoteac, arançazco coroac, eta gurutzeco eriotzac. Esan becee gurutzean
cegoan demboran, eta guero eguin ciozqueen iseca, ta desonrac. Esan becee
atzenean gueroztic hereje, ta cristau gaiztoetatic ecusi dituan tcharqueri, ta
bidegabeac. Orain ichilic dago, baina egun andi artan aguertuco da mundu
guciaren aurrean gure Jaun, Erregue, ta Jueça beçala, ta alatzat eçagutuco, ta
adoratuco due, ez onac bacarric, baita gaiztoac-ere gogoaren contra bederic.
Beguiratuco dioe gurutzean ileraço çuenari, eta gueratuco dira mutuen eran:
Omnis iniquitas oppilabit os suum.
Jesu-cristo gure Jaunac bere onrari ececic beguiratu nai dio bere
adisquide, eta serbitzarien onrari ere; eta beragatic Jesu-cristoren azqueneco
etorrera içango da onen onraraco, eta gaiztoen lotsatzeco. Bicitza au da gau
ilun bat beçala, eta onec dirauen artean ez dira ascotan eçagutzen onac, eta
gaiztoac. Sarcen da Eliçan bere dembora birauen, gorrotoaren, cuticiaren,
murmuracioaren becatuetan garotzen duan emacume bat, ta jarcen da andre,
modestia, errespeto, eta beste modu ederretan bici dan, baten aldean. Sarcen
da beste emacume, edo nescatch erguel ura. Sarcen da araco ascorençat
becaturaco bisca, ta laço içan dan nescatch ez garbi ura, ta jarcen da
birtutearen bidean bici dan baten ondoan. Sarcen da guiçon erriaren, eta
lagun urcoaren gaucetan beti sisatzen ari dan bat. Sarcen da araco, otsoaren
eran animac galcen dabilen, mutil ura, eta jarcen da Jaunaren beldur santuan
bici diran guiçon, eta mutil presturen batzuen aldean. Eztaquigu nor dan, eta
ascotan onra, ta alabançaric andienac daramazqui gaiztoac, eta ona gueratzen
da çocoan aztua. Baina bicitza onetaco gaua igarotzen danean, aguertuco du
Jesu-cristoc nor nor gueran; ta aguertuco du alaco eran, non bacoitzac
arguiro ecusico duan bere bicitza gucia, eta besteena: bere eta beste gucien
obra on, eta gaiztoac, baita biotzeco lecuric ilunen, eta ezcutatuenac-ere. Ala
esaten digu S. Pauloc: iluminabit abscondita tenebrarum, et manifestabit
consilia cordium. Baldin noizbait utseguiteren batzuec guertatu
bacitzaizquitzun, eta guero Jaunagana biurtuic bicitza onari jarraitu badioçu,
ez deçu lotsaric batere ecusico, ceren ondorengo damuaren, negarren,
confesio, ta obra onen edertasunac estalico dituan çure becatuac ta estalico ez
nola nai, baicic tchit eder dirudien eran. Ala ecusi çuan Marina Escobar

242
beneragarriac Santa Maria Magdalena. çori onecoac, dio Dabidec, beren
utseguiteac barcatuac, eta estaliac dauzqueenac. Beati, quorum remissae sunt
iniquitales, et quorum tecta sunt peccata. Baina baldin ençungor eguin
badieçu Jaunaren gaztiguai; baldin becatuaren bideac ez utzitzeagatic iguesi
ibili bacera Jaunaren itzagandic; orduraino biotzean corapilatua, eta
ezcutatua iduqui arren çure gaiztaqueria, equingo diçue erditzeco minac,
Oseas Profetac dion beçala, eta çure lotsa andiarequin aguertuco, ta ecusico
dira çure becatuac mundu guciaren aurrean. Coiligata est iniquitas Eppraim,
absconditum peccatum ejus. Dolores parturientis venient ei. Ai! çu guiçon
erriaren gauçac ichilca sisatzen bicitu cerana, edo cargudun içan ceranean
cere lanari baicic beguiratu ez dioçuna! Ai! çu çar berde, edo mutil çain-
eçurretaraino gaiztaqueria igaroric çaudena! Orain ichilic, eta ezcutuan daude
çure sisatzeac, çure çabarqueriac, eta emendic etorri diran calteac; orain
estaliac beçala daude çuc cere bacarrean, eta bein batarequin, guero
bestearequin eguin dituçun becatu ciquinac; baina badator contuen egun
andia, ta ezta gauça ain estaliric, non ta aguertuco eztan, ain ezcutaturic non
jaquingo eztan dio Jesu-cristoc. Nihil enim est opertum, quod non
revelabitur, et occultum quod non scietur. Ai! çu emacume, edo nescatch,
aurtasunetic erguelqueriari, jolas, eta ibilera liçunai ederretsi ceniena;
itsusiac, eta nazcagarriac dira çuc cere bacarrean, çuc çure lagunacquin, çuc
urliarequin, eta sandiarequin eguin dituçun lanac. Ezcutuan daude orain lan
oriec, baina badator gucia aguertuco duan ordua: Nic aguertuco ditut, dio
Jaunac, çur lan itsutsi oriec, eta ipinico ditut mundu guciaren beguietan:
Revelabo pudenda tua in facie tua, et ostendam guentibus nuditatem tuam.
Ain andia içango da becatariac orduan artuco duan lotsa, non naiago içango
luquean infernuco çocoric ilunenean ezcutatua egotea.
Ezta onembesterequin contentatuco Jesu-cristo. Onen artean içango
dira asco berac onac içateaz gainera beste asco ceruraco bidean ipini cituenac,
dala eracuste ederracquin, dala ejemplo onacquin: eguin deçagun contu
Apostoluac, Eliçaco gurasoac, Erlijioco ordenen buru-nagusiac, Predicari, ta
confesoreac, ta guraso contuzcoac. il ciran oetatic asco, ta ilco dira betico
azqueneco eguna baino len, baina utzi çuen ceruraco aci ederra, ta aci au
erneaz, errotuaz, çabalduaz joango da; eta eztaqui munduac noraino ugaritu
diran, edo ugarituco diran aci onen frutuac. Era berean gaiztoen artean asco,
edo gueienac içango dira, berac gaiztoac içateaz gainera beste ascori
infernuraco bidea eracutsi cieçanac, edo liburu gaiztoaquin, edo itzez, edo
ejemplo gaiztoz: oetatic dira herejeen buruac, aur inocenteai becatua
eracusten dieçanac, guraso, eta errietaco cargudun çabarrac, becaturaco
bisca, eta laçoac prestatzen dituen mutil, nescatch, eta beste bitartecoac. Oec
ilta-ere gueratuco da infernuraco acia; ta aci au erneaz, eta çabalduaz joango
da, eta eztaquigu norainoco calteac ecarrico dituan. Baina Jesu-cristoc, onai
dagoten onra gucia emateco, eta gaiztoac osotoro lotsatan ipinceco, mundu
guciaren aurrean aguertuco du, cembat anima irabaci cituen batzuec, cembat

243
galdu besteac, cembat mesede eguin çuen onen eracuste, ta ejemplo onac,
cembat calte gaiztoenac.
Atzenean Jesu-cristoren etorrera au içango da onac atseguin-contentuz,
ta gaiztoac penaz beteric utzitzeco, ez bacarric animaren aldetic, baita
gorputzaren aldetic-ere. Eguin bacituen onac ceruraco irabaciac, eta gaiztoac
infernuracoac, gorputzac-ere lagun içan cituen irabaci oetan, eta beragatic nai
du Jaunac, dembora betetzen danean piztu ditecen oec, eta animaquin batean
parte içan deceen edo atseguin-contentuetan, edo penetan, eta eman nai die
sari au mundu gucia beguira dagoala. cein poz andia anima onençat eguia oec
gogoan erabilcea! Baina dembora berean cer pena! cer iluntasuna, eta
tristurac gorputzaren atseguin liçunac, ibilera gaiztoac, escuca loiac, queinada
lotsagarriac, itz desonestoac utzitzeco biotzic ez duan, becatariarençat! Orra,
cristaua, certaraco içango dan bigarren juicio guciena deritzana, eta
azqueneco egun andi artan cerutic lurrera Jesu-cristo etorcea. Noiz içango ote
da etorrera au? Galde au eguin cioen Jesu-cristori Aposloluac, baina atzeratu
cien beren jaquin-naia esaten ciela: eztagoquiçue çuei Aita cerucoac beregan
gorderic dauzcan demborac jaquitea; Aitac berac baicic eztu egun, eta ordu
aren berriric, ez eta ceruco Aingueruac berac-ere. Alaere Jaunac aditzera
eman cituan Escritura santan cembait sinale, ta oec orain uquitu bear ditugu,
laburcho bederic.

§ i.

Jesu-cristo gure Jauna munduari contuac arcera etorri dedin baino len
aguertuco dira asco sinale. Ençun itzatzu oetatic batzuec. Lenengo sinalea,
baina urruticoa. Alchaco dira jendeac jendeen, Erreinuac Erreinuen contra;
içango dira guerrac, gosea, içurria. Sinale au aditzera eman cigun Jesu-cristoc
berac, baina sinale onequin ezta mundua conturaco. Bigarren sinalea:
ugarituaz joango da cristauen artean gaiztaqueria, ta becatua, eta oztuaz
Jaincoaren, eta lagun urcoaren onguinai, ta amorioa. çabartuco dira
gurasoac, eta umeac içango dira esquergabeac. çabartuco dira, dio S. Hipolito
ancinaco martiriac, animen arçaiac, eta jendeac içango dira errebesac beren
arçaiençat. Sinale au ere eman cigun Jesu-cristoc berac. Irugarren sinalea:
munduaren bazter gucietan, Erreinu, Probincia, eta erri gucietan aditzera
emango da gure Legue Santa. Oraindic lecu, ta bazter asco dira, batecere
American, eçagutzen ez diranac, ta gure leguearen berriric ez duenac, baina
munduaren bucaera baino len aditzera emango çate guciai. Sinale au-ere
aditzera eman cigun Jesu-cristoc. Laugarren sinalea: Ante-cristoaren, araco
Jaungoicoaren, Jesu-cristoren, eta Eliz Ama Santaren etsai icaragarri aren
etorrera. Etsai au aguertu baino len cristau-talde andiac aldeguingo due, S.
Pauloc