XXI.

MENDEAREN ERRONKAK Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

5.2. 2. sekuentzia ERREALITATEA IKERTZEN Aldez aurreko jarduera: Ikerketa-lan txiki bat egiteko egin beharreko urratsak ezagutu behar dituzte ikasleek. 1. jarduera: Kontzeptuzko mapak egitea aztergai duen jarduera da. Ideiak sortzeko aukera abiaraztea du helburu, hurrengo urratsean lanaren eskema egiteko. 2. jarduera: Lehen informazio-bilaketa egin behar da, hura biltzeko teknikak erabilita. Jarduerak hainbat iturri erabiltzea eta informazioa baztertu edo aukeratzeko teknika osagarriak baliatzea ditu aztergai. 3. jarduera: Bildutako informazioa hautatu eta egituratzeko ikasleak gidatu nahi ditu jarduera honek. Alderdi berriak eta hautaturiko iturrietan errepikatzen direnak adierazteko duten gaitasuna nabarmendu nahi izango da. 4. jarduera: Elaborazio-fasea du aztergai. Kontrol-orriaren azalpenei jarraiki zirriborro bat egiten hasi behar dute ikasleek. 5. jarduera: Jarduera honen helburua zirriborroa berriz aztertzea da, zirriborroak elkarrekin trukatuta, ondoren behin betiko testua lantzeko. 6. jarduera: Ahozko hizkuntzako jarduera; euren lanaren emaitza azaltzen dute ikasleek. Ulerkuntza-jarduera azalpen desberdinen eskema berregiteko.

.

50

XXI. MENDEAREN ERRONKAK Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

ALDEZ AURREKO JARDUERA: Lanaren antolamendua Ikerketa-lan bat egiteko beharrezkoak diren etapak aurkezten dizkizuegu jarduera honetan. Desordenatuta daude, eta ordenatu egin behar dituzue, burutu behar duzuen prozesuaren irudi garbia izateko. Bikoteka egin ondoren, emaitzak bateratu egingo dira.

ORDENA EGOKIA Informazioa bilatu eta jasotzea. Idatz-zati bakoitzerako informazio baliagarria biltzea Testuaren eta formatuaren azken azterketa Hasierako eskema bat egitea Gai bat bilatzea Formatuaren alderdiei buruzko erabakia Hasierako zirriborroaren idazkuntza 1. eskema berriz aztertu eta egokitzea Elementu grafikoak gaineratzea Aurkibidea egitea Gaiari buruzko ideiak metatzea Eskuragarri dagoen informazioa azpimarratzea Testu-mota aukeratzea Zereginak taldean banatzea Informazioa hautatzea

51

XXI. MENDEAREN ERRONKAK Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

1. JARDUERA: Ideiak bilatzea Lana egiteko aldez aurreko urratsa da gaia aukeratzea. Aurreko sekuentzian landuriko erronka eta arazoekin lotuta behar dute egon gaiek. Gaia zehazteko eginiko jarduerak erabili ditzakezue. Dena den, ez duzue ahaztu behar gaiaren ikuspegiak beti aurkeztu behar duela garapen-bidean dauden herrialdeen eta herrialde garatuen arteko kontrastea.

AUKERATURIKO GAIA:

Gaiak berez oso aztarna gutxi ematen dituenez, hartarako ideiak bilatzen saiatuko zarete, horretarako ideiak sortzeko teknikak erabilita. Kontzeptuzko mapen eta izarraren maparen teknika erabiltzea proposatzen dizuegu, aukeraturiko gaia garatzeko baliagarri izango zaizkizuen ideiak bilatzeko.

IZARRA
Zer? Nor? Zergatik?
Non?

Noiz?

Nola? Zertarako?

Zenbat?

52

XXI. MENDEAREN ERRONKAK Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

KONTZEPTUZKO MAPA BAT

Munduko banaketa Arrazoiak

politikoak sozialak ekonomikoak

Gutxieneko errenta

POBREZIA
Pobrezia-motak Ondorioak Konponbide posibleak

Gaixotasuna Gosea

Injustizia

Behin zuen gaia garatzeko ideiak bilatu ondoren, idatzi zuen lanaren garapena markatuko duen behin-behineko eskema. BEHIN-BEHINEKO ESKEMA

53

XXI. MENDEAREN ERRONKAK Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

2. JARDUERA: Informazio-iturriak Liburutegian edo hainbat informazio-iturri baliatzeko aukera duzuen beste lekuren batean egin behar duzue jarduera hau (entziklopediak, testu-liburuak, Internet...) Behin gaia aukeratu eta hura garatzeko hasierako ideia batzuk bildu ondoren, zuen lana garatzeko lagungarri izango zaizuen informazioa bilatu behar duzue. Irakasleak eskaintzen dizkizuen baliabideak erabili ditzakezue, baina, horretaz gain, zuen kontura bilatu behar dituzue informazio-iturri gehiago. Informazio iturriak aztertu ondoren, zuen gaia garatzeko egokiena hautatu behar duzue, eta hautaketa hori I. fitxan adierazi.

INFORMAZIO-BILAKETA BAT EGITEKO PROZEDURA
Orrialde batean ZER JAKIN BEHAR DUZUEN ETA ZERI BURUZ apuntatzea Liburutegiko KATALOGO OROKORRA kontsultatzea, lanaren gaiarekin loturiko liburuak bilatuta: Aukeratu egokiak iruditzen zaizkizuen bizpahiru izenburu Berriz aztertu aurkibidea, haiek baliagarriak izango zaizkizuen erabakitzeko Horrela bada, bete I. fitxa Liburutegietako TESTU-LIBURUEN atala kontsultatzea: Hautatu Gizarte Gaiekin loturikoak Berriz aztertu aurkibidea, haiek baliagarriak izango zaizkizuen erabakitzeko Horrela bada, bete I. fitxa Liburutegi ENTZIKLOPEDIA TEMATIKOAK berriz aztetzea: Bilatu zuen gaiarekin loturiko sarrerak Berriz aztertu, baliagarriak izango zaizkizuen erabakitzeko Horrela bada, bete I. fitxa GOOGLE BILATZAILEA erabiltzea Interneteko orriren bat hautatzeko: Erabili bilaketa aurreratuko tresna informazioa bilatzeko Bilaketaren terminoa modu ahalik eta zehatzenean idatzi Hautatu bizpahiru orri Berriz aztertu, edukia baliagarria izango zaizuen erabakitzeko Horrela bada, bete I. fitxa

54

XXI. MENDEAREN ERRONKAK Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

I. FITXA

INFORMAZIO-ITURRIAK HAUTATZEKO FITXA

Informazio-iturria: Honako hauetarako erabiliko ditugu:
idatz-zatia

idatz-zatia

idatz-zatia

55

XXI. MENDEAREN ERRONKAK Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

3. JARDUERA: Nola jakin zer den garrantzitsua? Informazio-bilketa amaitu behar duzue lanaren une honetan. Zuen lanaren zati izango diren datuak hautatzen eta horiek lehen aldiz egituratzen hasiko zarete, 1. jardueran landu duzuen hasierako eskemaren arabera.

INFORMAZIOA HAUTATZEKO PROZEDURA Irakurri aukeratu duzuen informazio-iturrien edukia. Hasi hautatzen lanean gaineratuko dituzuen datuak: Bilatu paragrafo bakoitzaren ideia nagusia testuetan Aukeratu kolore batekin testu bakoitzak ekarritako informazio berria Markatu beste kolore batekin testuetan errepikatzen den informazioa Arreta jarri informazio bera ez errepikatzeko. Erabaki lanaren zein idatz-zati den egokiena informazioa sartzeko. Berriz aztertu hasierako eskema, beharrezkoa izan baitaiteke daukazuen informazioaren arabera. Informazioa zein iturritatik lortu duzuen aipatu behar duzuela gogoratu.

56

XXI. MENDEAREN ERRONKAK Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

4. JARDUERA: Eta lana paper bihurtzen da Lanaren idazkuntzari ekiteko unea iritsi da. Hasteko, zirriborro bat egingo duzue, eta behin berriz aztertu ondoren, zuen behin betiko lana izango da. Kontrolorriko aholkuak erabili testua idazteko.

KONTROL-ORRIA
Lanaren alderdi linguistikoei dagokienez:  Informazioa idatz-zatitan banatu azken eskemaren arabera  Idatz-zati bakoitzeko informazioa antzeko hedadurako paragrafotan banatzea. Paragrafo bat, ideia bat.  Lotu paragrafoak termino egokiekin. Erabili lokailuen zerrenda.  Idatzi testua, eta ahal dela • • • • • • erabili 3. pertsona edo perpaus inpertsonalak erabili aditzak orainaldian, gehienbat idatzi perpausak modu indikatiboan aukeratu doinu egokia, baloraziorik gabe erabili perpaus-mota egokia gairako egokia den hiztegia erabiltzea, ezezagunak izan daitezkeen hitzak azalduta.

Lanaren alderdi formalei dagokienez:  Prestatu azal bat.  Sartu dagokien lekuan grafikoak eta irudiak.  Tipografia desberdinak erabili testuaren eta haren egituraren idatzzatiak markatzeko.  Aurkibidea idaztea.

57

XXI. MENDEAREN ERRONKAK Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

5. JARDUERA: Zirriborroa berriz aztertzea Behin lanaren zirriborroa egin ondoren, beste talde batekin trukatuko duzue berriz aztertzeko. Emango zaizuen plantilla bete beharko duzue, eta hobe daitezkeen alderdiak testuan markatu. Berriz aztertu ondoren, behin betiko testua idatziko duzue. ZUZENKETA-IRIZPIDEAK EGOKITZAPENA • • • • Informatzeko xedea betetzen al du testuak? 3. pertsonan idatzita al dago? Ba al da perpaus inpertsonalik? Egokia al da erabilitako erregistroa (hiztegia)? Oso landua? Oso kolokiala? Testuak ematen duen informazioa garrantzitsua al da? Errepikatzen al da? Gehiegizkoa al da? Datu kontraesankorrak al daude? Testuaren egitura argia al da? Paragrafo bakoitzak ideia bat garatzen al du? Antzeko hedadura al dute paragrafoek? Euren artean lotuta al daude paragrafoak? Ba al da lokailurik? Ba al da puntuazio-akatsik? Gaiaren erreferentzia galtzen al da? Zer aditz denbora eta modu da nagusi? Adierazpen-perpausak nagusi al dira? Ba al da akats sintaktikorik? Ba al da nahaste edo akats lexikorik? Ba al da akats ortografikorik? IRUZKINAK

KOHERENTZIA KOHESIÓA ZUZENKETA

• • • • • • • • • • • • • • • •

58

XXI. MENDEAREN ERRONKAK Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

BESTE BATZUK

• • •

Behar bezala emana al dago testua orrialdean? Tipografia egokia erabiltzen al du? Ba al da azalik? Ba al da aurkibiderik?

6. JARDUERA: Emaitzak jakinaraztea Lanaren gaiari buruzko ahozko azalpena egin behar du talde bakoitzak jarduera honetan beren ikaskideen aurrean. Taldeko kide guztiek parte hartu behar dute azalpenean.

Ahozko azalpen bat egiteko kontrol-orria  Egin kontatu behar duzunaren eskema bat:  Zure azalpenari interesa emango dion adibide edo anekdotaren bat sartzen saiatu  Berriz aztertu hiztegia, zure ikaskideei hitzen bat azaltzea beharrezkoa ote den egiaztatuta  Kontu izan "komodin" hitzak erabiltzearekin  Saiatu zure ahots-doinua, jarrera eta keinuak kontrolatzen  ERABILI grafikoak eta ikus-entzunezko elementuak  Azaldutakoaren laburpen txiki bat eginez amaitu zure azalpena

Entzunaldi aktiboaren mesedetan, azalpenaren eskema hustua emango die gainerako taldeei azalpena egiten duen taldeak. Ikasleek osatu beharko dute eskema hori azalpenaren joanean.

59

XXI. MENDEAREN ERRONKAK Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

60