You are on page 1of 21

XXI.

MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

5. Jarduerak

5.3 3. sekuentzia

ETA ORAIN, ANTZERKIA

Aldez aurreko jarduera: Ikasleek antzerkiari buruz duten ikuskera eta esperientzietara
hurbiltzea. Taldeko komentarioa eta bateratze-lana.

1. jarduera: Kontakizun baten eta antzerki-testu baten arteko oinarrizko aldeei buruzko
lana. “Rebeldes” nobelatik ateratako testu baten eta hura antzerki-eszenetan
eraldatzearen arteko konparazioa. Antzerkiaren oinarrizko ezaugarriei buruzko gogoeta.

2. jarduera: Idatziko duten obraren gaia aukeratzea. XXI. mendeko erronka eta
gatazkei buruzko erreportajeak irakurtzea. Gaia aukeratzea eta ekintzaren garapenaren
lehen zirriborroa idaztea. Irakasleak ikasle-kopuruaren arabera ordezkaritza bat edo bi
aukeratzea proposatzen da.

3. jarduera: EKITALDI, AGERRALDI, AKOTAZIO eta ELKARRIZKETA


kontzeptuekin lan egitea. Bi antzerki-obra labur irakurri eta alderatzea elementu guztien
eginkizuna ikusteko.

4. jarduera: Antzerki-testuarekin lan egitea eszenak bereizteko.

5. jarduera: PERTSONAIA nagusien eta laguntzaileen arteko aldeak ditu aztergai.


Pertsonaiak zehazten dituzten ezaugarri fisiko eta psikologikoak sakontzea.

6. jarduera: Obraren ESZENOGRAFIAREKIN eta hura testura akotazioen bidez


eramatearekin loturiko alderdiak ditu aztergai. Zereginak banatzea eta beharrezko
elementuak bilatzea.

7. jarduera: Antzerki-testuaren idazketa kontrol-orriaren laguntzarekin.

8. jarduera: Behin betiko testua berriz aztertu eta zuzentzea, plantillaren jarraibideen
ildotik.

9. jarduera: Eszenaratzea.

60
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

ALDEZ AURREKO JARDUERA: ZER DA ANTZERKIA GERO?

Zuek sortutako antzezlana jokatuko duzue sekuentzia honetan, baina antzerkiari


buruz hitz egingo dugu aurretik. Lauko taldetan erantzungo diezue hurrengo galderei,
eta ondoren talde osoaren ekarpenak bateratuko dira.

Antzezlanik ikusi al duzue? Antzezlanik interpretatu al


duzue?
Non?
Noiz?
Eskola-jarduera zen edo zure kontura joan al zinen?
Aipatuko al zenuke antzerki-testuaren eta nobela baten
arteko alderen bat?
Antzerki-aktoreren bat ezagutzen al duzu? Eta antzerki-
autoreren bat?
Irakurriak izateko egiten al dituzte obrak?
Genero literarioa al da antzerkia?
Futbolerako sarrera batek baino gehiago balio al du
antzerkirako sarrera batek?

61
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

1. JARDUERA: KONTAKIZUNETIK ANTZERKIRA

Konparatuko dituzuen bi testu erabiliko dituzue jarduera honetan, eta antzerki-


testuen oinarrizko ezaugarriak ateratzeko konparatuko dituzue. S. E. Hinton-ek
idatzitako “Rebeldes” nobelatik ateratako kontakizuna da lehenengo testua, eta Bigarren
Hezkuntzako Institutu bateko ikasleek eginiko nobelaren antzerki-egokitzapena
bigarrena.
Bi testuak irakurri ondoren, haien arteko aldeak ikusi behar dituzue bikoteka, eta
ondoren, erantsitako fitxa bete.

1. testua: Jatorrizko kontakizuna

Begiak igurtzi nitun berehala.


-Harrapatu al dituzue?
-Ez. Oraingoan ihes egin digute, harrapatzen baditugu...
-Han zebilen Two-Bit soc-ei diren eta ez diren astakeria guztiak ahoak eman
ahala botatzen.
-Mutila zer, ondo al dago?
-Ondo nago- beste zerbait esan nahi nuen. Ni normalean nahiko lasaia naiz.
Elkarrizketa aldatu nuen-. Ez nekien zulotik irtenda zeundenik, Dally.
Dallas-ek zigarro bat piztu zuen eta Johnny-ri eman zion. Denok eseri ginen erretzeko
eta lasaitzeko. Zigarro batek beti jaisten du tentsioa. Nik dagoeneko ez neukan dardarik
eta kolorea berreskuratu nuen. Zigarroak lasaitu egiten ninduen. Two-Bit-ek bekaina
altxatu zuen.
-Itxura ona ematen dizu kolpe marka horrek, txo.
Aurpegia ikutzen hasi nintzen.
-Benetan?
-Ebaki hori ere ederra da. Gogor itxura ematen dizu.
Gogorra eta gehiegi dira gehien gustatzen zaizkion hitzak. Gogorra eta latza gauza bera
dira; eta gehiegik onena esan nahi du, paregabea, gehiegi den Mustang bat edo disko bat
bezala. Gure azoan biak dira loreak.
Steve-ek errautsa bota zidan.
-Zertan zenbiltzan, bada, hemendik, zeu bakarrik?- Steve-k izan behar zuen
lehena, gaia platerera ateratzen.
-Etxerantz nindoan zinema eta gero. Ez nuen pentsatzen...
-Inoiz ez duzu ezer pentsatzen- esan zuen Darry-k-, ez etxean ezta behar den
bezalako inon ere. Eskolan baino ez duzu pentsatzen, dena zertarako, eta nota
onak ekartzeko; egun osoan muturrak liburuan sartuta zabiltza, baina bizitzan ez
duzu bururik erabiltzen. Marrubitan zabiltza beti, ume. Eta derrigorrez bakarrik
joan behar bazenuen, labaina eraman behar zenuen.
Zapatilan, behatz lodiaren parean neukan zuloari begira geratu nintzen. Darry eta biok ez
ginen elkarren gustokoak. Nik inoiz en nuen lortu bere gogoko ezer egiterik. Labaina
eraman ala ez, berdin botako zidan bronka. Oso ondoak ekartzen banituen etxera,
bikainak eskatzen zizkidan, eta bikainak ekartzen banituen , luzarorako izatea nahi zuen.
Futbolean nenbilenean , ikasten egon behar nuen, eta irakurtzen nengoenean , futbolean
jolastera atera behar nuen. Sodapop-i ez zion inoiz bronkarik botatzen, ez piper egiten
zuenean, ezta azkarrgi joategatik izunen bat jartzen ziotenean ere. Neuri baino ez
zizkidan bronkak botatzen.
Soda berari begira zegoen.

62
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

-Utzi bakean nire anaia txikia, entzun? Ez da bere errua zinemara bakarrik
joatea gustatzen bazaio, eta soc-ei guri paloak ematea gustatzen bazaie,
eta labaina eraman izan balu, horixe izango zen pusketetan triskatzko
aitzakia.
Soda-k beti nire alde egiten du.
-Nire anaiatxoak beste anaiatxorekin zer egin behar dudan esatea nahi
dudanean- esan zuen Darry-k urduri- eskauko dizut iritzia, anaiatxo
Baina bakean utzi ninduen. Beti horrela egiten du Soda-k esaten dionean. Edo ia beti.
-Hurrengoan, gutakoren bat joango da zurekin, Poniboy- esan zuen Two-
Bit-ek- Edornork egingo du atseginez.
-Zinema aipatuz-Dally-k aharrausi egin zuen zigarrokina botatzen zuen
bitartean-, bihar gauean Nightly Double-ra noa. Ba al dator norbait, ea
zerbait ateratzn zaigun?
Steve-ek buruarekin ezetz esan zuen.
-Soda eta ni Evie-ren eta Sandy –ren bila goaz partidua ikustero joateko.
Ez zeukan zertan niri begiratu, gero egin zuen moduan. Ez nion galdetuko ea joan
nintekeen. Inoiz ez diot Soda-ri horrelakorik esan. Berak oso gogoko izango du Steve,
baina nik askotan ezin dut jasan Steve Randle hori. Benetan diot. Batzuetan gorrotatu
egiten dut.
Espero nuen bezala, Dally-k zizpiru egin zuen. Inoiz ez dauka ezertarako astirik.
-Bihar gauen lana dut.
Dally-k gainerakooi begiratu zigun.
-Eta zuek? Two-Bit? Johnnycake, Ponyboy, nahi al duzue etorri?
-Johnny eta biok bai, bagatoz-esan nuen; banekien Johnny-ek ez zuela
ahorik irekiko derrigortzen ez zuten bitartean-Ados, Darry?
-Konforme nago. Dagoeneko ez duzue eskolarik eta-Darry ezin hobea zen
asteburuetan kalera ateratzen uzteko orduan. Baina astegunetan ezin nuen
ia inoiz etxetik atera.
-Bihar gauean, aitzurra harrapatzko asmoa nuen-esan zuen Two-Bit-ek-.
Hori egiten ez badut, buelta bat emango dut ea ikusten zaituztedan.

2. TESTUA: Antzerki-egokitzapena

LEHEN EKITALDIA
1. ESZENA
Ponyboy, Johnny, Mixeri, Dallas, Steve, Darrell eta Sodapop kalean. Gero,
orubean edo parkean. Kutxak eta pneumatikoak daude lurrean botata. Atzean,
hiri baten etxeek sortzen duten irudia.
(musika)
(korrika sartzen dira)
PONYBOY: -Harrapatu al dituzue? (dardarka)
MIXERI: -Ez ba. Oraingoan hanka egin dute, kabroi halakoak.
DALLAS: -Ongi al dago gure mutila?
PONYBOY: Ondo nago (etena). Ez nekien zulotik atera zintuztenik, Dallas.

63
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

DALLAS: Jokaera ona. Azkar bukatu nuen. (Dallasek zigarroa pizten du eta
Johnny-ri pasatzen dio. Guztiak esertzen dira erretzera)
MIXERI: Ongi jotzen dizu ebakiak.
PONYBOY: Benetan?
MIXERI: Gogor itxura ematen dizu.
STEVE: (zigarroarekin apuntatuta) Zertan zenbiltzan inguru honetan bakarrik?
PONYBOY: Etxerako bidean nindoan, zinetik bueltan. Ez nuen uste ordu
horietan harrapatuko nindutenik.
DARRELL: Ez inoiz ezer ere pentsatu. Bakarrik zauden hurrengoan, hartu
ziztailua.
SODAPOP: Utz ezazu bakean.
MIXERI: Hurrengoan, doala gutako edozein zurekin, gustura joango da-eta.
DALLAS: Filmak aipatu dituzunez (zigarro-punta botatzen du). Futbol-zelaira
joango naiz bihar gauean filma ikustera. Ba al dator inor nirekin?
STEVE: (burua astintzen) Sodak eta biok Evie eta Sandy jasoko ditugu basket-
partida ikusteko.
DARRELL: Lana dut bihar gauean.
DALLAS: (Ponyboy, Mixeri eta Johnnyri) Eta zuek?
PONYBOY: Johnny eta biok bai (Darrelli begiratzen dio).
DARRELL: Bai, noski, zuek ez baituzue eskolarik.
MIXERI: Ederra biltzeko asmoa nuen bihar gauean. Bestela, pasako naiz, ea
ikusten zaituztedan.
(guztiak irteten dira)
(musika)

64
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

OHAR-ORRIA: Kontakizunaren eta antzerki-egokitzapenaren arteko aldeak

EZUGARRIAK Kontakizuna Antzerki-egokitzapena


Narratzailea agertzen al
da?
Nola?

Nola ematen zaigu


pertsonaiei, lekuei,
sentimenduei eta abarri
buruzko informazioa?

Zein da ekintzen ohiko


banaketa?

Zer testutan dago


informazio gehiago?

Zer alde dago


elkarrizketen formatuan?

65
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

2. JARDUERA: GAIAK

Hurrengo testuak irakurriko dituzue orain; prentsatik ateratako erreportajeak dira


eta aurreko sekuentzietan landu ditugun erronkekin loturiko alderdiak islatzen dituzte.
Bi erreportajeak irakurri ondoren, interesgarriena iruditu zaizuena aukeratu behar duzue
zuen antzezlanaren argumentuaren oinarritzat, taldeka.

Behin aukeratu ondoren, ekintzaren lehen zirriborroa idatzi behar duzue,


ekintzaren funtsezko alderdiak, giropena, pertsonaiak eta abar bilduta.

«Nire semea salbatu nahi dut, ez baita diseinuzko haurtxoa»

Leuzemia duen Kataluniako haur baten gurasoak ere transplantea posible egingo duen
seme-alaba bat sortzeko baimena eskatu duten bikoteen zerrendan sartu dira; «Terapia
berari jarraitu nion Chicagon, baina ez nintzen haurdun geratu»
FERMÍN APEZTEGUIA/BILBO

«Guztia saiatu dugu Mario aurrera ateratzeko. Chicagora ere egin genuen
bidaia, arlo genetikoan Mariorekin bateragarria izango zen seme-alabaren
bila, baina azkenean ez nintzen haurdun geratu. Orain, emaile-lanak
egingo dituen eta hezur-muinaren transplantea errazten duen haurtxo
bat sortzeko Osasun Ministerioari baimena
eskatu dioten bikote-zerrenda horretan gu
ere sartzea eskatu diogu Valentziako
Ernalezintasun Institutuari (IVI/VEI).
Badakit, onenera jota, arrakasta-aukerak
mugatuak direla, baina nire semearen bizia
salbatu besterik ez dut nahi».
ESPERANTZA. Jose Martinez eta
Josefa Ruiz, euren bi seme-alaben
38 urte ditu Josefa Ruizek, bere senar Jose arteko Mario gazteenarekin batera.
/ VICENS GIMENEZ
Martinezek bezala. Vilanova i la Geltru herrian
bizi dira, Bartzelona eta Tarragona artean dagoen 56.000 biztanleko
herrian, eta bi seme dituzte. Zaharrak 5 urte ditu eta Josep du izena.
Gazteak, Mariok, 19 hilabete ditu. Oso familia batua osatzen dute laurek.
«Horrela ez balitz, gure txikiak izan duenaren moduko gaixotasun batek
gure harremana zapuztuko zuen. Senar-emazte askori gertatzen zaie»,
Josefak dioenez. Mariok leuzemia linfoblastiko akutua du, haur-
minbiziaren modurik arruntena, alegia.
Bizi-lasterketa
Hezur-muinaren transplantea egin zioten duela bi hilabete, baina berriz gaixotzeko aukerak direla-
eta (edozein unetan gerta baitaiteke hori), aurrerako beste urrats bat egin dute Josefak eta Josek.
Anaia gaixoarekin bateragarria den haur bat sortu nahi duten sei bikote espainiarrekin bat egin
dute. Inplantazio aurreko diagnostiko genetikoa deituriko lagundutako ugalketa teknika bat
aplikatu beharra dago haien arazoak konpontzeko; haur bat gaixotasun hereditario batekin jaiotzea

66
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

saihesteko edo gutxienez hiru abortu izan dituzten emakumeentzat soilik dago baimenduta
Espainian prozesu hori. Transplante baten bateragarritasuna bermatzeko enbrioien hautaketa
bestelako kontua da.

Belarri-infekzio batekin hasi zen Marioren bizi-lasterketa, bost hilabete eta erdi baino ez zituenean.
Amak azaltzen digunez, haurrak zuen tumorearen sintoma bat baino ez zen izan arazoa. Hainbeste
eta hain heldu gabeko globulu zuriak zituen, horiek ezin zieten aurre egin gaixotasun arruntenei.
Kimioterapiarekin hasi zen tratamendua, eta 7 hilabete iraun zituen. Amaitu aurretik, egoeraren
berri eman zioten medikuek familiari. «Hezur-muinaren transplante bat behar zuen. Haren
organismoarekin bateragarria den bat aurkitu behar zen, eta aurkitzen bagenuen ere, ebakuntzak
porrot egiteko aukerak % 70 ziren. Denbora gutxian geure gain hartzeko gauza gehiegi ziren»,
adierazi digu Josefa Ruizek.

Egoki-egokiena emailea haren anaia izatea zen. Baina Josepek ez zuen balio. Hartarako aukerak %
25 ziren, baina ez ziren bateragarriak elkarren artean. «Ez al dago inolako konponbiderik gero?
Ezin al da benetan ezer ere egin?', galdetu genuen Bartzelonako Dexeus klinikan. Eta honako hau
erantzun ziguten: 'Bai, bada terapia bat Espainian posible ez dena, baina Chicagon, ordea, bai».
Alternatiba zera zen, osasuntsuak izateaz gain, Marioren transplanterako baliagarriak izango ziren
enbrioiak hautatzeko inplantatu aurreko diagnostikoa erabiltzea. Nahikoa litzateke jaio berriaren
zilborrestetik zenbait zelula hartzea haren anaiaren hezur-muina birpopulatzeko.

Sei enbrioi
Familiak ez zuen bitan pentsatu. «Oso gogorra izan zen, zentzu guztietan. Hizkuntzarekin hasita,
ze, pentsa ezazu, Estatu Batuetara deitu eta ingelesez ez badakizu, has zaitez zer nahi duzun
azaltzen». Argentinako mediku batek, Jorge Vallek, eta haren emazte Martak egin zituzten
bitartekari-lanak. «Odisea bat izan zen. Azkenean, egin beharragatik egiten duzu, zure semea
delako, eta kito». Chicagorako bi bidaia eta lau milioi pezeta behar izan zituzten, eta familia guztiak
ordaindu zituen: gurasoek, osaba-izebek, anai-arrebek...
Chicagoko Ugalketa Genetikako Institutuan egin zuten lehenengo egonaldiak lau egun iraun zituen,
eta Josefak oraindik haurrik sor zezakeen jakiteko baliagarria izan zen, zeukan adina kontuan
hartuta. Mirariaren bila joan ziren bigarren hegaldian. Bartzelonako senar-emazteak atenditzen
zituzten medikuek 28 enbrioi lortu zituzten, eta horietako sei bateragarriak ziren Marioren bizirako.
Bi izoztu egin zituzten, beste bi galdu egin ziren, eta beste biak Josefaren uteroan inplantatu
zituzten. Kataluniara ekarri zuten ilusioa hamar egun eskasetan zapuztu zen: bikotearen ametsa
hautsi zuen haurdunaldi-testak.

Joan den urrian, Mariorentzat baliagarria izan zitekeen zilborrestea agertu zen azkenean.
Transplantea egin zen. Emaitzen zain dago orain familia, berriz gaixotzeko beldurra hor baitago
betiere. Okerrena igaro dela uste du Josefak. Haren hitzetan, «gogorra izan zen oso: «Izugarri
gaizki pasa genuen. Hilko zela uste izan genuen... Bi hilabete eman zituen haurrak ospitalean,
sukarrez, terapiaren ondorioak ordainduz... Gehiago bizi ginen ospitalean etxean baino, eta hain
nengoen konbentzituta ez zela onik aterako, bi hilabete horietan ez nion arroparik erosi ere egin».

«Maitasun bera»
Joan den astean ezaguturiko berriak (bost bikote espainiarrek Osasun Ministerioari euren seme-
alabaren geneak hautatzeko baimena eskatu ziotela, alegia) beste argi bat piztu zuen Vilanovako
familiaren bizian. «Ez dugu diseinuzko haurtxo bat nahi, baizik eta gure semearen bizia salbatuko
dugula ziurtatu. Etorriko dena ez dugula maiteko esan nahi al du horrek? Ez horixe, besteak
bezalaxe maiteko genuke, maitasun berarekin, haren etorreraren arrazoiak eta haren hezur-muina
Mariorenarekin bateragarria ote den alde betera utzita».
Lagundutako Ugalketako Batzorde Nazionalaren esku dago Marioren eta, gutxienez, beste zazpi
haur espainiarren bizia; gutxi barru hartu beharko du Batzordeak jarrera bat Gobernuari gaiari
buruzko informazioa emateko. Zilegi al da enbrioiak hautatzea transplante bat bermatzeko?
Gaixotasun heredatuen kasuan baimendu behar al da soilik, edo harturikoak direnean ere bai,
Mario Martinezen kasuan bezala? Zer gertatzen da prozesuen ondoren enbrioi bateragarri bakar bat
ere ez badago? «Oso gauza pertsonala da hori», erantzun digu Marioren eta Josepen amak.
«Zientziarako eta ikerketarako emango nituzke nik. Nolatan utziko nioke beste emakume bati gure
enbrioia sabelean hazten? Gure seme-alaba izango litzateke... Oso konplikatua da.

67
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

Desadostasunaren bi 'oui'ak

Zentro-eskuineko gobernuak zehapen-espedientea ireki dio atzo


Frantziako lehenengo gay ezkontza egin zuen alkate
ekologistari.

FERNANDO ITURRIBARRÍA/PARISKO KORRESPONTSALA

Bi 'oui'k ez zuten inoiz halako iskanbilarik sortu Frantzian.


Bertrand Charpentier, 31 urteko biltegizaina, eta Stephane
Chapin, 34 urteko erizaina, dira atzoz geroztik ezkontza
homosexualen gaiak bananduta daukan herrialde bateko bi
lehenengo 'senarrak'. Bègles-en, Bordeleren kanpoaldeko
herrialde batean, ezkondu zituen Noël Mamere alkate
ekologistak, gay ezkontzaren aldekoen eta kontrakoen
manifestaldien artean.

Berehala, alkate erreboltariari zehapen-espedientea ireki ziola


iragarri zuen zentro-eskuineko Gobernuak, eta zeremonia
baliogabetzeko prozedura hasiko zuela, ez-legezkotzat jotzen
baitzuen. Sexu-bereizketarik gabeko izatezko bikoteen legea
dago Frantzian, baina kode zibilak ez du homosexualen
ezkontza-lotura ahalbidetzen, interpretazio ofizialaren arabera. ELKAR-ELKARREKIN. Bertrand eta
Stephane euren ezkontza
Bertrand eta Stephanen ezkontza-irudia, elkarri sutsuki ahoanospatzen. / EFE
musu emanez, une gogoangarria izan da Frantziako gizartearen
ohituren bilakaeran. «Intolerantziaren aurkako keinua da gure ezkontza, eta laster gauza hutsala
izatea espero dudanaren aurrerakina», esan zien Mamèrek senarrei, hiruek begiak malkoz bustita
zituztela.

Ezkontza barruan, dibortzioa kanpoan. 500 manifestari inguru liskarrean aritu ziren, aurkako oihu
eta esloganekin. Horietako zenbait ez ziren oso gustu onekoak. «Mamerek atzetik hartzen du
legea», zioen haurren eskubidearen aldeko talde batek sinaturiko pankartak. Honako inskripzio hau
zuten taldeko militanteek zituzten kamisetek : «Salba ditzagun Marais-ko haurrak» (Parisko gay
auzoaren izena da Marais).

Kontrako aldean, Act Up taldeko ekintzaileek eta beste talde homosexualek bizitza luzea opatu
zieten senargaiei; ohiko arroz-mordoa ere bota zieten, oraingoan arrosa. Betirako Induljentziaren
hainbat Arrebak (gay mugimendu bat da) monjeen abituen imitazioak zeramatzaten jantzita, eta
'PD' hizkiekin ('pedé', marikoia frantsesez) markaturiko andregai-soineko bat.

Zeremonian, «desobedientzia zibila ez den» ezkontza bat egiteaz harro zegoela adierazi zuen
Mamerek. «Gertaera hau deabrutu eta dramatizatu nahi izan dute. Baina ni ez naiz gaizkile bat, eta
kode zibila interpretatzea besterik ez dut egiten. Kontzientzia garbi daukat», adierazi zuen Berdeen
alkateak.

Paueko haren kide Andre Labarrere sozialistak «ikuskizun-politika» kritikatu zuen. «Beldur naiz
probokazioak batez ere homofobia areagotuko ote duen», esan zuen bere homosexualitatea
jendaurrean aintzat hartu zuen lehen politikari frantsesak.

68
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

3. JARDUERA: ANTZERKI-TESTUA

Orain, 1. jardueran agertzen den informazioaren laguntza tarteko, akotazioek


antzerki-testuaren barruan duten garrantziari erreparatuko diozue, funtsezko datuak
ematen baitizkiete antzerki-emanaldiari eta elkarrizketari, antzerki-ekintzari bizitasuna
emateko.
Lehenik antzerki-testua landuko du talde bakoitzak, akotazio-mota desberdinak
eta horien xedeak adierazita.

AKOTAZIOAK

Ekintzaren lekuari, denborari eta espazioari buruz, pertsonaien


karakterizazioari buruz, eta horiek egin beharreko keinu eta mugimenduei
buruz autoreak egiten dituen oharrak dira akotazioak. Hau da, autoreek
akotazioak baliatzen dituzte obra nortzuk eszenaratuko duten eta eurek nola
imajinatzen duten adierazteko. Antzerki-irakurleei baliagarriak zaizkigu
antzeztokia, pertsonaien ezaugarriak eta abar imajinatzeko...

Bi akotazio-mota bereiz ditzakegu:


Ekitaldien goiburukoan agertzen direnak: antzeztokiaren antolaerari eta
pertsonaien presentziari buruzko informazioa ematen dute.
Obran zehar agertzen direnek, hizketaldien artean, letra etzanean eta
parentesi artean, pertsonaiek diotenetik bereizteko. Pertsonaien ekintza,
haien keinuak, doinu, eta baita haien barne-jarrera ere (hitz egiten
dutenean zer egiten duten) azaltzeko balio dute.

69
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

DATUAK BILTZEKO ORRIA

HELBURUA ADIBIDEA
Ekintzaren lekua adieraztea

Pertsonaia bat aurkeztea

Giroa deskribatzea

Pertsonaia baten gogo-aldartea


erakustea

Pertsonaien ekintzak adieraztea

Eszenografiarekin loturiko alderdiak


adieraztea

Bigarrenik, irakurri testua adierazpenezko moduan (harridurazko eta galderazko doinua


kenduta). Zer gertatzen da? Zer lortzen dute horrela perpausek?

70
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

“HISTORIA PARA-LELAS”, IGNACIO DEL MORAL ETA MARGARITA


SÁNCHEZ

ANA MARI ETA HOZKAILUA

MUSIKA BATEN SOINUAREKIN, ANTZEZTOKTIK ARRASTAKA DARAMA HOZKAILU BAT


GIZON BATEK. HURA JARTZEKO ETXEAREN BILA DABIL. ANA MARI IRTENGO DA HOZKAILU-
INSTALATZAILEAREN BILA, HAREN INGURUAN PINPIRIN ETA ALAI DABILELA. AZKENEAN,
ANA MARIK ESANDAKO LEKUAN JARRIKO DU HOZKAILUA INSTALATZAILEAK. HARK KABLE
BATZUK MANIPULATUKO DIRU ETA ESKUA LUZATUKO DU ESKUPEKOA JASOTZEKO.
ESKUPEKOARI BEGIRA GERATZEN ZAIO INSTALATZAILEA, “ESKAXTXO” IRUDITU ZAION
KEINUA EGINDA, ETA ESZENATIK IRTETEN DA, GURE ANA MARI HOZKAILUAREN ONDOAN
HAREN SENARTXOAREN GUTUNA IRAKURTZEN UTZITA. ATZEAN, ORDULARIAREN TIK-TAKA
ENTZUTEN DA.

"Laztantxo maitea: zure pisu-arazoak zuzendu nahian, asmakizun


(OFF)

berri hau bidaltzen dizut Estatu Batuetatik, borondateak huts egiten


badizu lagungarri izango zaizulakoan. Ea itzultzen naizenean nire
panpinatxoa neska-mutil lagun ginenean bezain argal aurkitzen dudan.
Zure Harzkume Basatiaren mila musu. Pd.: Itzultzen naizenean, Hong-
Kong-etik ekarri nizun azpikoarekin hartuko nauzulakoan, zure
bihotzeko azukre-koxkortxoa...."

(BIHOTZAREN AURKA ESTUTZEN DU ANA MARIK GUTUNA, ETA GERO HOZKAILUARI


BEGIRATZEN DIO, JAKINGURAK ERAGINDA)

Zer ote da nire azukre-koxkortxoak bere gutunean


(OFF)

aipatzen duen asmakizun misteriotsu hori. Ez dut uste aparatu horrek


gau eta egun dudan gose ikaragarria kenduko didanik... Hain zuzen
ere...! Jangura etorri zait berriro! Eta zertxobait jaten badut? Baina
ez dut jan behar.... Baina, tira, zertxobaitek bakarrik ez dit inolako
kalterik egingo. Baina borondate-indarra izan behar nuela esan zidan
endokrinoak.... baina urdai-mutur bat bakarrik bada? Baina.... eta nola
jarriko dut Hong-Kong-eko azpikoa? Baina... tripak glu-glu egiten ari
zaizkit gero. Baina, eta zer esango du nire harzkume basatiak itzuli
eta pottola-pottola aurkitzen nauenean? Bueno, orain mokadutxo bat
eta gero ez dut askaria jango. Tira!

71
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

(HOZKAILURA DOA ETA IREKI EGITEN DU. ARGI GORRI BAT PIZTEN DA ORDUAN. ALARMAK
JOTZEN DU ETA AHOTS IZUGARRIA ENTZUTEN DA:

Ana Mari, Ana Mari! Ez bihurria izan gero... badakizu zer


esan zizun endokrinoak... Gaizto hori!

(ANA MARIREN USTEKABEA, ATZERA EGITEN DU HOZKAILUARI BEGIRA. ORDULARIAREN


TIKTAKA ENTZUTEN DUGU. BIZKARRARI ERAGITEN DIO ANA MARIK, ETA OGI-KOSKOR
BATEN BILA DOA IRMO, BERE APETITUA ASETZEKO PREST. MARMELADA JARRI BEHAR
DIONEAN, POTEA HUTSIK DAGOELA IKUSTEN DU. ZALANTZA BERRI BATEN ONDOREN,
HOZKAILURANTZ DOA, BAINA IREKITZERA DOANEAN, AHOTSA ENTZUTEN DUGU BERRIZ
ERE.)

Ana Mari ! Ana Mari ! Gaiztoa zara gero! Zure "harzkume


basatiak" ez jateko esan zizun eta ez duzu jan behar. Jatun halakoa!

(BERRIZ ERE, ATZERA EGITEN DU ANA MARIK IZUTUTA, ETA AULKITXO BATEAN ESERTZEN
DA. APUR BAT BELDURTAUTA GERATZEN ZAIO HOZKAILUARI BEGIRA. ORDULARIAREN
TIKTAKA ENTZUTEN DUGU. TRIPA GAINEAN JARTZEN DITU ANA MARIK ESKUAK, GOSEAREN
KEINU KONBENTZIONALA EGINEZ. HARTU DU ERABAKIA. ALTXA ETA ISILIK-MISILIK
HUBILTZEN DA HOZKAILURA. ÑIR-ÑIR HASI DA ARGIA. ANA MARIK AURRERA EGITEN DU
ETA AZKENEAN HOZKAILUA ZABALTZEN DU.)

Urdangaaaaa!! Jatean besterik ez al duzu pentsatzen? Foka


nazkagarri bat eginda amaitu nahi al duzu? Zerria! Tripontzia! nola nahi
duzu ba senarrak edozein idazkarirekin zu ez engainatzea koipe-bola
nazkagarria bihurtzen ari bazara? (ANA MARIK HOZKAILUAREN ATEA IXTEN DU, BAINA
AHOTSAK IRAINKA JARRAITZEN DU) Ez daukazu kontrolik! Jatean besterik ez duzu

pentsatzen! Tripazaina! Sabeldarraioa! Lodikote koipetsua!

(ANA MARIK ATZERA EGITEN DU, ETA AULKITXOAN ZIPLO ESERTZEN DA, LOTSATUTA.
BENETAKO IZU-IKAREZ BEGIRATZEN DIO HOZKAILUARI. TIK-TAKA ENTZUTEN DUGU.
HOZKAILUAREN ALBO BATETIK HURBILTZEN SAIATZEN DA GERO)

Ikusten zaitut, ergela. Ez saiatu ezer! (ANA MARIREN SAIO BERRIAK) Ez


daukazu bururik! Jatean besterik ez duzu pentsatzen! Ikusten ez
zaitudala uste al duzu? Lelo halakoa!! Lodia izateaz gain, gajoa zara
gero. Urdaila eta hesteak besterik ez dauzkazu! Irenstean besterik ez
duzu pentsatzen, nazka ematen didazu!

(ANA MARI, IRAINDUTA ETA ADOREA BILDUZ, HOZKAILUA DESENTXUFATZERA DOA, ZUHUR

72
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

. TXINPARTAK JO ETA KARRANPA EMATEN DIO. HOZKAILUAK MALTZUR EGITEN DU BARRE)

Ja,ja,ja....!

(ANA MARI SEKO BELDURTUTA DAGO, ETA ETSITUA. BAT-BATEAN, IDEIA ETORRI ZAIO
BURURA. ALIKATE BATZUEK ATERA ETA HOZKAILUAREN ATZEALDEAN MANIPULATZEN
HASTEN DA)

Zertan zabiltza...? Zinez diotsut. Ez hori egin... Ez hori egin...

(HOZKAILUAREN AHOTSAK AZKEN HITZAK ERREPIKATZEN DITU, GERO ETA AHULAGO.


LASAITUTA ETA ERLAXATUTA EGITEN DU HASPEREN ANA MARIK)

Uff! Eskerrakl! Azkenean, hozkailu maltzur hau ireki ahal


(OFF)

izango dut eta urdai-mutur bat jan, txokolate-ontzatxo bat, edo beste
urdai-mutur bat, edo kroketa-ore pixka bat mokokatu, edo tripatxoa
betetzeko beste edozer gauza... Neskatila gose da.

(ANA MARIK ZORIONTSU ZABALTZEN DU HOZKAILUA, ETA KONPARTIMENTU SEKRETU


BATETIK FREDDY KRUGGER-EN GISAKO ATZAPARRAK ATERATZEN DIRA, ANA MARI GAJOA
LEPOTIK HELDU ETA ASTINDU EGITEN DUTE, AHOTS BATEK HONAKO HAU DIOEN
BITARTEAN:)

Uff! Eta gure sistemak setatientzat gailu berezi bat


(OFF)

ere badu. Fidatu gurekin! Ez dizugu hutsik egingo...

(ETA ATZAPARREK ANA MARI HILTZEN DUTEN BITARTEAN, ILUNDU EGITEN DU. ANA MARI
OIHUKA ETA OSTIKOKA)

73
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

4. JARDUERA:ESZENAK EGITEN

2. jarduerako zirriborroarekin lanean jarraituko duzue. Zirriborro hori zabaldu behar


duzue, eta ekintza hainbat eszenatan bereizi.

Honako hauek azaldu behar dituzue argi eta garbi:


- eszena bakoitzean izaten diren gertakariak.
- eszena bakoitzean agertzen diren pertsonaiak.
-Gertakarien lekua eta unea
-Giroa

Barne-egitura
Narrazioen antzekoa da antzerki-testuaren egitura, eta, horiek
bezala, horrek ere ekintza du ardatz.
Hiru fasetan banatzen da ekintza, narrazioan bezala: aurkezpena,
garapena eta amaiera. Modu linealean egituratzen dira normalean fase
horiek antzerki-testuetan.
Narrazioarekin bat datozen barne-egiturako beste bi elementu gaia
eta argumentua dira, gaitzat obran garatzen den ideia hartuta, eta
argumentutzat ekintza gorpuzten duen gertakari-segida.

Barne-egitura

Atal handiekin bat datozen ekitaldiek eta ekintza egituratzen duten


zatiek osatzen dute lehenengo zatiketa. Oihala jaisteak eta igotzeak
markatzen du ekitaldi batetik bestera igarotzea.
Bada beste zatiketa bat antzerki ikuspuntutik askoz ere
garrantzitsuagoa eta gutxiago mugatua: pertsonaien sarrerek eta irteerek,
edo leku edo denbora aldaketek mugarritzen dute obraren eszena edo
sekuentzia.

Koadroak edo nolabaiteko batasuna duten eszena-multzoak aurki


ditzakegu ekitaldietan, narrazio baten pasarte gisa. Erabateko
kreatibitateaz baliatzen da antzerki modernoa aurreko konbentzioez.

74
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

5. JARDUERA: PERTSONAIAK SORTUZ

Zuen obretako pertsonaia nagusiak eta pertsonaia laguntzaileak zeintzuk izango


diren erabaki behar duzue jarduera honetan. Behean azaltzen den kontrol-orria
lagungarri izan dakizueke. Orrialde bana beteko duzue pertsonaia bakoitzarentzat.
Horiekin loturiko zenbait alderdi gogoratuko ditugu lehenago.

PERTSONAIAK

Testuaren erdigunea dira pertsonaiak.


Haien bidez bizi ditugu beste pertsonaia erreal
edo alegiazkoen bizitzak.
Euren keinuek, hitz egiteko moduak, mugitzeko
moduak, beste pertsonaiek haietaz zer esaten
duten, eta abar, gauzatzen dituzte pertsonaiak,
eta ezaugarri horiek guztiek adierazten digute
nolakoa den antzezleek antzezten duten
pertsona.

75
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

PLANGINTZA-ORRIA

PERTSONAIA NAGUSIAK EZAUGARRI FISIKOAK


IZAERA-EZAUGARRIAK
JANTZIAK
KARAKTERIZAZIOA ETA MAKILLAJEA

PERTSONAIA LAGUNTZAILEAK EZAUGARRI FISIKOAK


IZAERA-EZAUGARRIAK
JANTZIAK
KARAKTERIZAZIOA ETA MAKILLAJEA

76
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

6. JARDUERA: ANTZEZTOKIA IMAJINATUZ

Zuen obraren dekoratuetan eta aurkezpena egiteko behar dituzuen elementuetan


pentsatuko duzue: objektuak, altzariak, jantziak...
Egin zirriborroa orrialde desberdinetan, espazioaren banaketa eta eszena bakoitzaren
antolaera adierazita. Beharrezkoak diren objektuen zerrenda egin zirriborroarekin
batera.
Pentsatu zein musika-hondo gaineratuko duzuen, beharrezkotzat joz gero, eta izan
ditzakeen soinu-efektuak. Adierazi efektu horiek zein une zehatzean sartu behar diren.
Ondoren akotazioen bidez idatziko duzuen orrialdean jaso behar da hori guztia.

DATUAK BILTZEKO ORRIA


Antzeztokiaren zirriborroa

Musika eta soinu-efektuak Argiak Objektuak eta


altzariak

77
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

7. JARDUERA: TESTUA IDATZIZ

Antzerki-testua idazteko unea iritsi da. Talde bakoitzak (bi talde egin izanez gero)
kontrol-orriaren argibideei jarraiki idatziko du bere testua.

EZ AHAZTU:
Bilatu izenburu egokia.
Hainbat eszenatan zatitu ekintza eta argi adierazi.
Sartu akotazio orokorrak eszena bakoitzean, espazioa nola
antolatuta dagoen argi adierazteko.
Markatu pertsonaien sarrera eta irteerak.
Hasi pertsonaia bakoitzaren txandak haren izena
nabarmenduta.
Erabili argibideak (keinuak, doinuak, mugimenduak,
esapideak...) aktoreek nola antzeztu behar duten jakiteko.
Zuzeneko karakterizazioa erabili deskribapenen ordez.
Esaldi motzak erabilita idatzi elkarrizketak, harridura
zeinuak, galdera-esaldiak, eta abar, erabilita...

78
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

8. JARDUERA: TESTUA BERRIZ AZTERTUZ

Ondoren agertzen den plantilla tarteko, antzerki-testu batek eskatzen dituen baldintzak
betetzen dituen egiaztatuko duzue. Ahaztu zaizkizuen elementuak gaineratzeko,
aldaketak egiteko, elkarrizketak egokitzeko, eta abarrerako, unea da.

IRUZKINAK
Izenburua egokia al da obraren
edukirako?

Ba al dago hasierako akotaziorik


antzeztokia deskribatzeko?

Akotaziorik azaltzen al da honako hauek


adierazteko?:
-mugimenduak
-keinuak
-gogo-aldarteak
-sarrerak eta irteerak
Informazio nahikoa eta argia eskaintzen
al dute akotazioek?

Egokia al da ekintzaren banaketa?


Adierazi beharrezkotzat jotzen
dituzuen aldaketak

Konbentzio grafikoak eta ortografikoak


errespetatuta azaltzen al dira
elkarrizketak?

Ba al da bakarrizketarik? Bakarren bat


sartu behar al da?

Pertsonaia-motarako egokia al da
elkarrizketen erregistroa?

79
XXI. MENDEAREN ERRONKAK
Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

9. JARDUERA: ANTZEZPENA

Sekuentzia honen amaierara iritsi gara Igo oihala!

80