You are on page 1of 4

HELBURUA Kontzeptu-mapak diseinatu edo inportatzea eta publikatzea

SOFTWARE MOTA freeware


HIZKUNTZA euskara (eleanitza)
JAISTEKO ETA http://cmap.ihmc.us/
DOKUMENTATZEKO
PLATAFORMA Windows, Linux, Mac OS... + Java

1. INSTALAZIOA: web-orritik edo CDtik. Doakoa izateko hezkuntza-erakunde


moduan erregistratu behar dugu. Windows lehenetsita duen hizkuntzan
instalatzen da -alda daiteke Edizioa / Hobespenak-.

2. ERABILTZAILEAREN ERREGISTROA: abiatzen dugun aurreneko aldian erregistro


pertsonala egiten du, izan ere, gure mapak bere zerbitzarira igo daitezke guk edo
beste erabiltzaileak edozein unean jaitsi ahal izateko, eta baimen kontuetarako
mapa bakoitzak egile erregistratua behar du.

3. EZARPENAK: Editatu Hobespenak. Bertan zehaztuko dugu gure mapak non


gordeko ditugun. Alda daiteke hasieran baldin eta ohiko ez den toki batean lan
egin nahi badugu -USB memorian, disketean...-.

4. (MAPEN INPORTAZIOA): mapa egin aurretik egina ote dagoen edo antzekorik ba
ote den begiratuko dugu. Tresnak Bilatu Cmap-ak eta baliabideak. Bilatzeko
irizpideak: kontzeptu nagusia(k), lehendik euskaraz eta gero erdaraz.

5. BERRIA / EDIZIOA: Kontzeptu eta loturen -aditzen- bidez esaldiak sortuko ditugu.
Esaldi horiek eraginak, kausalitateak, ondorioak eta abar adierazten dituzte.
FASEAK:
a) Hasieran edukiaz eta egituraz arduratuko gara.
b) Kontzeptuetan kategoriak baleude -hala nola faseak, ezaugarriak, eragileak...-
horiek bereizteko estiloak erabil ditzakegu. Kontzeptu bati formatua eman
-eskuineko koadroaren bidez- eta horren estiloa kopiatu eta itsatsi kategoria
berekoetan.
c) Materiala estekatu: irudiak, bideoak, aurkezpenak, testuak, web-estekak,
beste mapak. Eskuineko klik + Gehitu eta editatu baliabidetarako estekak
Komeni da materiala eta mapak karpeta berean egotea -mugitzean estekak
ez galtzeko-.

6. GORDE (.cmap) eta ESPORTATU


Irudia: .png, erakusteko, apuntetarako, estekak ez dute funtzionatzen.
Web orria: .html erabiltzeko, estekak abiatzeko.
7. (MAPEN DATUBASERA KOPIATU)
Lau zerbitzari eskaintzen dizkigu. Horietako batean karpeta bat sor dezakegu eta
gure mapa horra gorde: gorde honela.
HELBURUA Giltza erako eskemak diseinatzea eta publikatzea
SOFTWARE MOTA Software librea, GNU lizentzia
HIZKUNTZA erdara
JAISTEKO ETA http://freemind.sourceforge.net/
DOKUMENTATZEKO
PLATAFORMA Windows, Linux, Mac OS... + Java

1. INSTALAZIOA: web-orritik edo CDtik.


2. EZARPENAK: Tools > Preferencies (baldin badabil) hizkuntza aldatzeko.

3. BERRIA / EDIZIOA: Kontzeptuak hierarkiaren arabera garatuko ditugu, semea-


alabak eta anai-arrebak sortuz (azken hauek behean edo goian).
FASEAK:
1. Hasieran edukiaz eta egituraz arduratuko gara.
2. Kontzeptuetan kategoriak badaude -hala nola faseak, ezaugarriak,
eragileak...- horiek bereizteko estiloak erabil ditzakegu. Kontzeptu bati
formatua eman -eskuineko koadroaren bidez- eta horren estiloa kopiatu eta
itsatsi kategoria berekoetan Edit > Copy style-
3. Materiala estekatu:
○ FITXATEGIA: bideoak, irudiak, aurkezpenak, testuak, beste eskemak
○ TESTUA : web-estekak...
Komeni da materiala mapak karpeta berean egotea -mugitzean estekak ez
galtzeko-.

4. GORDE (.mm) eta ESPORTATU


● Irudia: .png, erakusteko, apuntetarako, estekak ez dute
funtzionatzen.
● Web orria: .html, .xhtml (irudiarekin eta gabe) erabiltzeko, estekak
abiatzeko.
ERABILERA DIDAKTIKO ZENBAIT

MAPA GEUK EGINA

● Klasean azalpenarekin batera mapa osatu (proiektorea) edo egina erakutsi


(Cmap irudian edo web formatuan, FreeMind-en programarekin irekita
egitura urratsez urrats zabaldu dezakegu).

● Eskema irudi formatuan (.png, .jpg) inprimatu eta banatu edo apuntetan
txertatu.

● Eskema egina eta materialez (testu, web-esteka, bideoz...) hornitua web


orri formatuan (html) eskolan edo etxean (institutuko webean) birpasa gisa
edo sakontze gisa.

IKASLEEK EGITEKO

● Ikasleek egin ditzatela eskemak. Programak libreak direnez jaitsi daitezke


edo CDtan banatu. Cmap-en ematen ahal zaie gaiaren kontzeptuen
zerrenda eta kausalitate, ondorio, parte hartze eta bestelako harremanen
bidez kontzeptuak lotu eta eskema osatu.

● Testu bat emanda kontzeptuak nabarmendu, kontzeptuok elkarri lotu


esaldien bidez eta, hortik abiatuta, mapa egin.

● Eskema emanda ikasleek irudiz, testuz, aurkezpenez...osatu.

● Eskema paperean eman loturekin eta beraiek bete ditzatela kontzeptuen


koadroak.
Adibideak:

Ilustrazioa 1: FreeMind adibidea. Adimen-mapa

Ilustrazioa 2: CmapTools adibidea. Kontzeptu-mapa.