You are on page 1of 243

JAUNGOICOAREN

LEGUECO AMAR AGUINNTEEN GAINEAN


ERACUSALDIAC

Juan Bautista Aguirre

JAUNGOICOAREN
LEGUECO AMAR AGUINTEEN GAINEAN
ERACUSALDIAC

Don Juan Bautista Aguirre Asteasuco Erretore,


eta guipuzcoaco Arciprestazco Nagusian Diputadu Jeneralac,
cristau aciai Meça nagusietan eguinac

Esqueincen diezte Apaiz Euscaldunai

Clama, ne cesses, quasi tuba echalta vocem tuam,


et annuntia populo meo scelera eorum. Isaiae 58.

Iruineco gure apaiz nagusiaren baimenarequin

BIGARREN LIBURUA

TOLOSAN:
Andres Gorosabelen moldeteguian
1850garren urtean

LENENGO ItzaLDI, EDO PLATIcA

Ematen dira Jaunaren legueco amar Aguinteen berriac.

ALABATUA
içan dedila Aldareco Sacramentu guciz Santua, eta Birjina tchit Santaren
sorce garbia, ceina becatu jatorrizcoaren mancharic gabe sortu içan çan.
Gurutze Santuaren etz.

Clama, ne cesses, quasi tuba echalta vocem tuam,


et annuntia populo meo scelera eorum. Isaiae 58.
Otseguiçu, ez ichildu: trompeta baten eran eguiçu deadar,
eta aditzera eman guiozcatzu nere erriari bere becatuac,
dio Jaunac Isaiasen autic.

1
Azqueneco bi Eracusaldietan itzeguin da Jesus onaren piztueraren
gainean. Ecusi degu, cristaua, piztu çala Jesus eguiaz, eta berriz ez ilceco.
Ecusi degu, piztuera onec aditzera ematen digula gure animen piztuera,
becatuaren eriotzatic graciaren bicitzara. Il çan Jesus guri ongui naiez, eta
piztu çan, piztu guindecen gu betico, edo becatura beinere ez biurceco. Uste
det, igaro dan gariçuman asco becatari piztu dirala, aditu dituen eguia
içugarriaquin batecere gazteen artean; baina beldur naiz, çarren artean ez
dirala gutchi gueratu diranac becatuan gogortuac, sorrac, eta gorrac. Oec bici
dira eren bicitza gaiztoan oatuac beçala, eta beren barrumbeac esaten die,
nora dijoacen, baina ez due biotzic becatuaren bideac uzteco. Becatari
urricalgarri oec ere ceruraco eguin cituan Jaunac, eta oraindainoco utseguite
guciac barcatu nai diezte, baldin becatuaren lo astunetic esnatuta biurcen
badira beragana. Ugaria, eta samurra da barcatzeco gure Jauna dio Isaiasec:
Quoniam multus est ad ignoscendum: eta Profeta berac esaten digu;
Otseguiçu, ez ichildu: trompeta baten eran eguiçu deadar, eta aditzera eman
guiozcatzu nere erriari bere becatuac. Profet onec diona eguiteco, aditzera
emango dira aurten Jaunaren legue eder garbia, eta beraren contra eguiten
ditugun utseguiteac: eta gariçuma alderatzen danean Birjina tchit Santa
Doloreetacoaren onran eguingo da bederatziurrena beste urteetan beçala.
Gaur emango dizquitzuet Jaunaren legueco amar aguinteen berriac. Ençun
arretaz.

***

Munduaren asieratic dembora lucean bicitu ciran guiçonac letraz


eçarritaco legue bague. Eçaguera çucenac, eta Adanec eta Patriarca Santuac
eracusten cieçan, bear adina, ceruraco bidean ongui ibilceco. Baina demboren
buruan gueienac aztu ciran jainco eguiazcoaz, eta asi ciran Jaincoaren lecuan
onratzen edocein gauça: batzuec eguzquia, besteac ilarguia; batzuec içarrac,
besteac sugueac, dragoiac, porruac, tipulac: eta oen anz, edo iduriac eguiten
cituen arriz, cilarrez, edo çurez. Iduri oec dira idoloac. Miretsitzen guera
onembesteraino guiçona itsutzeaz, baina miretsitzeco bide gueiago degu, gure
egunetan, eta gure auçoan guertatu dana guertatzeaz. Ucatu çuen Jainco
eguiazcoa: eta Jaincotzat autu çuen arraçoia. Au adoratzeco, edo Jaincotzat
onratzeco bear çuen anz, iduri, edo idoloren bat: arcen due andetan, nor uste
deçue? Emacume limuri ciquin bat, ainçacotzat Parisen eçagutua cegoana.
guiçon jaquinsu ascoren iritzia da, euscaldunen artean etzuala idolatriac
lecuric içan jende arrotzac Espainan sartu ciran artean, eta ez dala arquitzen
gure lecuetan idoloen arrasto, edo aztarnaric.
Idolatriaren dembora aetan ere Jacoben umeac, eta ondorengoac
etzuen galdu Jainco eguiazcoaren eçaguera, eta sinistea; baina nola dembora
lucean bicitu ciran Ejipton catiberio gogorrean, eta Jainco gueçurrezcoac
baicic eçagutzen etzan toquian, peril andian ceuden icasi bear etzituen gauçac
icasteco. Urricaldu çan Jauna aeçaz: atera cituan andic, asco mirari, eta

2
arritzeco gauça eguiten cituala. Alderatu ciran Sinaico mendiaren
inguruetara: contatu cituen Moises, eta Aaronec, eta oguei urtetic aurreraco
guiçon, guerraraco gai ciranac, iritsi ciran sei eun mila, ta gueiagoraino.
Etziran contatu Lebiren umeac, ceren Eliçaraco autuac ceuden, eta etzuan nai
Jaunac guerrariaquin nastutzea. Igo çan Moises Sinaico mendira: itzeguin
cion Jaunac, eta gogora ecarri ciozcan Israeltarren alde, batecere Ejiptotic
ateratzeco, eguin cituan gauça miragarriac. Aguindu cion, esan ceguiela, prest
arquitzen çala Israeldarrac bere jendetzat berezquiro arceco, oec beren
aldetic gorde nai baçuen egun gutchiren barrumbean emango cien leguea.
Jatchi çan Moises menditic, eta aditzera eman cien Israeldarrai Jaunac esan
ciona. Oec aguindu çuen, gordeco cituela Jaunaren aguinteac. Biurtu çan
Moises mendira, eta esan cion Jaunari Israeldarraquin eguin çuana. Orduan
esan cion Jaunac: oraindaino itzeguin det çurequin bacarric, eta inorc aditzen
ez gaituala: laster jatchico naiz mendi onetara odei artean, eta itzeguingo det
çurequin oriec aditzen duela; era onetan ez due, çure esanac ez sinisteco,
aitzaquiaric içango. Biur çaite beretara: esan guieçu, garbi ditzeela beren
soinecoac, eta egun bi oetan ezconduac ere gorde deceela garbitasuna, arceco
irugarren egunean emango diedan leguea: mendiaren inguruan sinalatu
guieztetzu muga batzuec, eta ez dira oetatic igaroco. Ala eguin çuan Moisesec.
Etorri çan irugarren eguna: mendiaren gaina estali çuan odei batec: asi ciran
turmoiac, tchimistac, eta trompeten otsa beçala. Alderatu çan Moises
mendiaren muguetara, eta Jaunac deituric, igo çan goora. Asi çan
trompetaren otsa, eta unetic unera aciaz cijoan: aditu çan inguru gucian
Jaunaren itza, eta aditzera eman cituan bere amar aguinteac ain indar
andiarequin, non beldurtu ciran Israeldarrac bertan ilic guera citecen: eta
erregutu cioen Moisesi, itzeguin ceçala berac, eta ez jaunac. Orra cer guisatan
aditzera eman çuan Jaunac bere amar aguinteen leguea. Gainera ipini ciezten
beste aguinte asco, baina oec gueienac beinçat, Israeldarren legue çarrari
cegozcanac ciran, eta bucatu ciran Jesusen leguea etorri çanean; ez ordea
amar aguinteac, ceren oec aguincen duena, eçaguera çucenac len, eta beti
eracusten duana dan.
Amar Aguinte, edo Mandamentuac letraz eçarri cituan Jaunac arrizco bi
oletan: lenengoan ceuden Jaunaren onrari dagozcan iru aguinteac, eta
bigarrenean lagun urcoaren onari beguiratzen dieçanac, Moisesec igaro çuan
Jaunarequin itzeguiten mendi-gainean dembora lucetchoa: aspertu çan
itchedotez jendea, eta borchaz eraguin cioen Aaroni urrezco idolo bat, idisco,
edo tchecorraren ança çuana; onelacoac onratzen, eta adoratzen ciran
alabaina ijitoen artean. Ecusi çuanean, cer eguin çuen Israeltarrac, aserratu
citzaion Moisesi: puscatu cituan Jaunaren legueco bi olac, eta ileraço cituan
gutchienez iru mila, eta ascoc dionez oguei, eta iru mila. Alaere erregutu cion
Jaunari Israeltarren alde, eta iritsi çuan oen becatuaren barcacioa, eta artu
cituan amar Aguinteen ol berriac.
Il çan baino lencheago itzeguin cien: beguien aurrean ipini cien artu
çuen leguea, eta Jaunarequin eguin çuen igoala. Aditzera eman ciezten

3
Jaunac aguincen ciezten ondasun eta bendicioac; baina içugarriac dira
Jaunaren leguea gordetzen ez duenençat ipini cituan madaricacioac. Ara
oetatic batzuec. Madaricatua içango cera errian, eta madaricatua campoan.
Madaricatua çure aleteguia, edo graneroa. Madaricatua sarcen, eta irteten
ceran toqui gucian. Madaricatuac çure lurrac dacarcian frutuac, baita idi, bei,
ta ardi-taldeac ere, eta bidal deçala Jaunac çure gainera içurria, erquituric
buca çaitecen artean: bete çaitecela ezcabiz, eta atzez: jauci çaitecela burutic,
eta egunaren erdian çabilçala itsuen eran bidebila. Ezconcen bacera, lo eguin
deçala bestec çure emaztearequin. Gauaz, eta egunaz beldur içango cera, cer
ecusi bear ote deçun: goicean esango deçu: norc eman leguiquedan
arratsaldea? eta arratsaldean esango deçu: norc eman leguiquedan goiça
iristea? (Vide Deutoren. 28)

***

Ecusten deçu, cristaua, nola Jaunac eman cigun bere amar Aguinteen
Leguea? Ecusten deçu, cer madaricacioac aditzera lenagotic eman ciezten
Moisesec Israeldarrai? Eta eztaquiçu amar Aguinte aec berac gorde bear
ditugula guc ere? Eztaquiçu, au ez eguitera, gure gainera etorrico dirala
Jaunaren aserre, ta madaricacio guciac? eta utsa da emango neque gucia
guerocoaren aldean. Ascotan guertatzen da, Jaunac emen becatariari ez
bidalcea bere bicitza gaiztoarequin irabaci dituan nequeac; baina laster
bucatzen dira emengo aurqueriac, eta amilcen da becataria beti-beti iraungo
duen nequeetan. Oroi gaitecen, nere cristaua, amar Aguinte oec gordetzeco
itza eman guenduala bataioco egunean. Oroi gaitecen, Eliz Ama Santac esan
cigula: Betico bicitza doatsua nai badeçu, gorde itzatzu Mandamentuac: Si vis
ad vitam ingredi serva mandata. Eguin deçagun au benaz, eta gogotic, eta
emango digu Jaunac guretzat prestaturic daucan betico bicitza. Amen.

BIGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

Açalcen da Jaunaren Legueco lenengo Aguintea.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Onetaraco asi naiz Jaunaren legueco amar aguinteac açalcen, ispilu


onetan ecusi ditzan bacoitzac bere utseguiteac. Gaurco itzaldia içango da
Jaunaren legueco lenengo aguintearen gainean. Ençun arretaz.

***

4
Sinaico mendiaren gainetic aditzera eman çuanean Jaunac amar
aguinteen leguea, lenengoan esan cien Israeldarrai era onetan: Ni naiz çure
Jaun Jaungoicoa: Ego Dominus Deus tuus (echodi 20): Ejiptoco lurretic eta
catiberioco etchetic çu atera çaitudana. Niçaz landara, edo osteroncean ez
deçu içan bear Jaincoric. Ez deçu eguingo idoloric, edo Jainco gueçurrezcoen
anz, eta iduriric: eceta ceruan, lurrean, edo urtan lurraren azpian arquitzen
diran gaucen anz, edo imajinaric ere (aditzen da Jaincoa beçala onratzeco).
Ez dituçu gauz oec adoratuco. Ni naiz, ni bacarric çure Jaun Jaungoicoa. Orra
cer esan cien Jaunac Israeldarrai lenengo aguintean.
Itz oetan ez da arguiro esaten lenengo aguintea dala Jaungoicoa gauça
gucien gainean amatzea; baina ala aditzera eman cien Moisesec Israeldarrai,
esan cienean: «Ençun eçaçu Israel gure Jaun Jaungoicoa bat bacarra da: eta
amatuco deçu çure biotz guciaz, çure anima, çure indar, eta aleguin guciaz:
eta gaur nic aditzera eman diçudan, Aguinte onen itzac gordeco dituçu çure
biotzean: contatuco diezteçu çure umeai: gogoan erabilico dituçu, etchean
gueldiric çaudenean, bidean çabilçanean, lotara çoacenean, eta lotatic
jeiquitzean. Ipinico dituçu escuan, sinaletzat loturic: erabilico dituçu begui
bien erdian, eta letraz eçarrico dituçu çure etcheco atalburuan, eta ateetan»
(Deuter 6). Orra cer guisatan itzeguin cien Moisesec Israeldarrai Jaunari çor
diogun onguinai, ta amorioaren gainean: eta Jesu-cristoc deitzen dio Aguinte
oni gucien artean andiena ta lenena (Math. 22). Orregatic ederqui esaten da
dotrinan, Jaunaren legueco lenengo Aguintea dala: Jaungoicoa gauça gucien
gainean amatzea.
Lenengo Aguinte oni guc ongui erançuteco gauça bearra da lenengo
lecuan fedeco Misterio, eta guri dagozquigun gauçac jaquitea eta sinistea,
ecin alabaina amatu deçaquegu Jauna biotz osoz, beraren Ontasun
baztergabea aguercen diguen Misterioac jaquin, eta sinistu gabe. Orregatic
alde onetatic utseguiten du lenengo lecuan dotrina jaquiteco saiatzen ez
danac. Bigarrena, fedeco Misterioac sinisteco neque pichca artu nai ez
duanac, edo Acto fedecoac, eguin bear diran demboran, eguiten ez dituanac.
Irugarrena fedeco gauçaren bat ucatzen duanac. Onelaco asco içango dira
gaurco egunean erri andietan; badira alabaina tchorasca asco, gure auçoco
gudarietatic fedearen contraco gauçac icasi dituenac, eta inquisicioaren
beldurra quendu dan ezquero, nolanai itzeguiten duenac. Beguira, cristaua,
çaude sendoro Eliz ama Santa Erromacoac eracusten diçunaren sinistean.
Ama au da eguiaren irozgarri, eta coloma, eta ecin utseguin deçaqueçu onec
eracusten diçuna sinistean. Laugarrena, utseguin diteque lenengo aguinte
onen contra fedeco gauçaren bat, oartua çaudela, dudan ipincen badeçu.
Lenengo aguinte oni guc ongui erançuteco gauça bearra da bigarren
lecuan Jaunagan uste, edo esperança içatea, Jesusen eriotza bitarteco dala,
eta beraren lagunçarequin aleguina eguiten degula bear dan damua sorceco,
eta confesatzeco, barcatuco dizquigula gure becatuac, eta emango digula
aguinduric daucan betico bicitza: gainera emango digula ceruraco bidean

5
bear degun gucia. Uste edo esperança au da cristauaren gurutze, eta neque
gucien goçagarria. Onec Martiriac alaitzen cituan oinace içugarrien artean,
eta onec aimbeste gazte prestu ezcutaraci ditu bacardadeetan eta paret-
artean. Au da munduco itsaso onetan animaren oncia gordetzen duan
aingura. Gai onetan utseguin diteque lenengo lecuan. Acto esperançacoac
eguin bear diranean, eguin gabez: eta guiçon jaquinsuen iritzia da sarritan
eguin bear dirala. Bigarrena, Jaunaren urricaltasun, edo Misericordiaz
etsitzen bada, cainen, eta Judasen eran. Irugarren lecuan ,esperançaren
contraco becatua da ceruaren ustea, bacoitzac bere aldetic bicitz onari
jarraitzen ez diola: au da herejia bat, Luteroc eracutsi çuana. Laugarrena, uste
içatea, nolanai, eta Jaunaren lagunça gabe irten ditequeala becatutic: au ere
herejia da. Bostgarrena, becatuan irautea, eriotzaco orduan bicitza onceco
ustearequin. Seigarrena, bere naiez becatuaren peril urcoetan sarcea, esaten
duala batec beregan: joango naiz, baina uste det gordeco nauala Jaunac, edo
Ama Birjinac becatutic.Au da cençugabeco ustea; Jaunac alabaina laguncen
digu becatuaren bideetatic aldeguiteco; baina gueren naiez aratzen baguera,
ez digu bere lagunçaric emango, ez erorceco, eta perilean era onetan sarcea
bera becatu da.
Lenengo aguinte oni erançuteco gauça bearra da irugarren lecuan
Jauna biotz osoz amatzea gauça gucien gainetic, ez nolanai, baicic beraren
ontasun baztergabeari fedearen arguiarequin beguiraturic. Ecin guc eçagutu
deçaquegu ontasun au beregan dan eran; baina nolerebait eçagutzen degu,
eguin dituan, obra miragarrietatic. Obra oec batzuec dira guerenez degun
arguitasunarequin eçagutzen ditugunac. Ecusten dituçu ceru eder oriec gau
argui batean. Ecusten deçu, nola distiatzen duen içarrac. Ecusten dituçu
lurreco loreac, arbolac, arri ederrac, urre, eta cilarrac eta dioçu ceregan: gauz
oec ain onac, eta ederrac badira, cer içango da oen Eguilea? cein on, eta
maitagarria! Orra, nola cerez deçun arguitasunarequin iguerritzen deçun
Jauna dala guciz on, eder, eta maitagarria, baina eçaguera onequin Jaun bera
amatzea ez da asco lenengo Mandamentuari erançuteco. Beste obra batzuec
dira fedeac bacarric eracusten dizquigunac, eta oen bidez eçagutzen, eta
amatzen degula Jaunaren ontasun neurriric, eta mugaric ez duana, eguingo
degu lenengo Mandamentuac escatzen duana. Atocea, cristaua, nondic
daquiçu, ceruraco eguin cinduala Jaunac? Nondic Adanec galdu çuala
escubide, edo deretcha au gucia bere becatuarequin beretzat, eta guretzat?
Nondic daquiçu, oquer au çucenceco guiçon eguin çala Trinidadeco bigarren
Persona Birjina tchit Santaren Sabelean Espiritu Santuaren obraz, gurutzean
eman çuala bere bicitza: irugarren egunean piztu, ta berrogueigarrenean
cerura igo çala, eta etorrico dala biciac, eta ilac juzgatzera? Nondic daquiçu,
ipini cituala Jesus maitagarriac çazpi iturri, edo Sacramentu graciaren ur
goçoa beti ematen ari, eta beinere agorcen ez diranac oen artean confesioco
Sacramentua bataioa ezquero eguindaco becatuac barcatzeco, eta
comuniocoa gure animen janari, eta edari içateco? Gauçoen berriric ez degu
fedearen arguiagandic baicic: eta oen eçaguerarequin iguerritzen degu, au

6
gucia guri ongui naiez eguin duan Jauna nai, ta nai ez (esan oi dan beçala)
beregan dala ontasun neurri, ta mugaric ez duana: eta era onetan amatzea da
lenengo aguinteac escatzen digun eran amatzea, eta au sarritan eguin bear
degu, onetaraco ipini da Acto fedecoac, esperança, eta caridadezcoac eguiteco
usanz ederra. Jauna, ecin nere buruan sartu dira Acto fedecoac Eliçan esaten
diran eran. Atocea eztaquiçu dotrina? Eztaquiçu credoa? Sarritan esaçu bada,
eta onela eguingo dituçu Acto fedecoac. Eztaquiçu Aita gurea? Esaçu sarritan,
eta eguingo dituçu Acto esperançacoac. Eztaquiçu Acto contriciozcoa? Esaçu
maiz biotzetic, eta onela eguingo dituçu acto caridadezco, eta contriciozcoa.
Atzenean lenengo aguinte oni ongui erançuteco, gauça bearra da Jauna
onratzea, eta adoratzea gauça gucien asiera, eta iturburua beçala: eta era
ascotara au eguiten degu, batzuetan itzez, beraren alabançac cantatzen, eta
adirazten ditugula, besteetan gueren buruac, eta ondasunac esqueincen
diozcagula; baina gauça gucien artean onragarriena da Meça Santa,
esqueincen çaio alabaina bere Seme bacarra, gucian berarequin berdina.
Jaunac nai du, bera ececic, Birjina tchit Santa, Aingueru onac, eta
Santuac ere onratzea, ez ordea Jaincoaren eran, baicic gure bitartecoac, eta
Jaincoaren adisquideac beçala. Nai du gainera Jesusen, Birjina tchit
Santaren, eta Santuen anz, edo imajina ere onratzea, ez ceren gai onequin,
edo arequin eguinac diran, baicic ceren ceruan dagoana aditzera ematen
diguen.
Mandamentu onen contra alde onetatic utsguiten da era ascotara.
Lenengo lecuan, baldin Meça esqueincen baçaio gurutzeari, imajinaren bati;
Meça alabaina Jaincoari bacarric esqueincen çaio; eta imajinaren baten
aurrean Meça esaten danean ere, Jaincoari bacarric au esqueincen çaio, ez
imajinari berari: era berean uste, edo esperança ez da ipincen imajinan,
baicic Jaungoicoagan. Bigarren lecuan gurutze, eta imajinac onratzen badira
duen gaiagatic, au da gauça debecatua. Irugarren lecuan, Mandamentu onen
contra utseguiten da, baldin Demonioaren lagunçaz baliatzen baguera bide
onez ecin jaquin ditzaquegun gauçac jaquiteco, edo gaitzen bat sendatzeco.
Laugarren lecuan Mandamentu onen contra becatu eguingo deçu Jaunaren
etche, ta itzari, gurutzeari, eta imajinai galcen badieçu dagoten
beguiramentu, edo errespetoa. Asco degu gaurco.

***

Orra, cristaua, Jaunac bere lenengo Mandamentuan aguincen diguna.


Amatu bear degu gure Jaun Jaungoicoa, fedearen arguiarequin beraren
Ontasun baztergabeari beguiratzen diogula. Amatu bear degu sarritan, eta
amatu bear degu gauça gucien gainetic, esan nai det, ain biotz prestuarequin,
non prest egon bear degun edocein neque, eta calte iroçotzeco, Jaunaren
onrac ala escatzen badu. Oitu gaitecen onetaraco fede, esperança, ta
caridadezco afectoac eguitera: aldeguin deçagun becatuaren bideetatic, onela
iristeco betico bicitza doatsua. Amen.

7
IRUGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

Uquitzen dira lenengo aguinte, edo Mandamentuaren contraco becatuac.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Onetaraco azqueneco aldian itz eguin niçuen Jaunaren legueco lenengo


aguintearen gainean. Gaur uquituco ditut aguinte onen contra erraz guertatu
ditezquean utseguiteac. Ençun arretarequin.

***

1. Beguira, dotrina icasteco, eta eracusten dituan gauçac ongui aditzeco,


saiatu ote ceran? Baina nola saiatuco cinan Jaunaren itzagandic iguesi ibili
bacera? Emen itz bat gurasoai. Gurasoac, eguiçue aleguina, umeac escolara
bidalceco, ongui icasi deceen dotrina; bestela ceroc, eta umeac bicico cerate,
ceren animac betico galceco, peril andian: eta ez esan, ecin bidalduco
dituçuela, ceren Eliçatic urruti bici ceraten; urrutian, eta aldean bici diranac
alabaina guciac daude beartuac, ceruraco jaquin bear diran gauçac icastera,
eta au eguiteco bideric erracena da aurrac escolara bidalcea. Jauna, etchean
ere eracutsi diteque dotrina; baina nola eracutsico du ez daquianac? Eta
jaquin arren, eracusteco betaric, edo gogoric ez duanac? Gainera urte oro
guertatzen da neque andi bat morroi berriaquin. Nagusi batzuec ez dira
oroitzen morroi, eta nescameai dotrina galdetzeaz, eta nola icasico due,
ezpadaquie? Eliçan, eta escolan ez due icasico, ceren etorceco eraric ez duen
gueienac. Etchean ere nequez icasico due, ceren edo eracusleric ez duen, edo
mendian demboraric gueiena igarotzen duen. Bitatic bat gurasoac, edo ez
artu morroi, edo nescameric, edo icaseraço bear dieçue dotrina.
2. Beguira, icasi deçun, nola molda çaitezquean çure becatuen damu
eguiazcoa sorceco. Au eztaquianac, cer eguingo du, ilceco perilac arcen badu
eremu batean bacarric, edo eracusleric bague? Onezco damu, edo contricioa
sorceco, itzac bederic daquizquianac cerbait eguin deçaque Jaunaren
lagunçarequin, baina cer eguingo du itzac ere icasi ez dituanac?
3. Beguira sarritan eguin dituçun Acto fedecoac? Dotrina ongui
daquianac sarritan eguingo ditu Acto fedecoac, oarcabean ere; baina
dotrinaric eztaquianac ez du ecer eguingo çucen. Au bera diot esperançaren
gainean.
4. Beguira, fedeco gauçaren bat ucatu deçun, dala bacarric çaudela, dala
lagun artean, eguin deçagun contu: ez da Purgatorioric: au da Luteroren

8
herejia: argui-olatac alperric ecarten dira: au ere herejia da: ceren fedeco
gauça da, Meçarequin batean Jaunari batec bere doaiac esqueincea obra ona
eta laudagarria dala, eta ala eguin içan da Eliçaren lenengo demboretatic, eta
S. carlos Borromeoc dio, gorde bear dala usanz eder au, eta utzi bada,
aleguina eguin bear dala bere oinera biurtu dedin. Gainera, baldin edocein
bearsuri ur pichcabat ematea obra ona bada, cer içango da Meça Santuan
bacoitzac bere doaitchoac Jaunari esqueincea? Ez duanac cer esqueini,
esqueini beguio bere biotza. Jauna, orrelaco gaucen gainean ez due ecer
esaten guc ençun ditugun Predicariac. Ençun esatera noana: nic ez det cer
sartu besteaquin, baicic nere eguin-bidea da herejia ecarri deçaqueen
erausiac ez utzitzea dagoten ateleca eman gabe. Goacen aurrera: fedeco
gauçaren bat era onetan ucatzen duana gueratzen da echcomicu nagusiaren
azpian, eta barcacioa iristeco salatu bearco du bere burua Obispo Jaunaren
aurrean, eta arc aguincen diona eguin bearco du: eta Inquisicioa jarcen bada
bere oinean, confesoreac esango diçu cer eguin bear deçun.
5. Beguira, fedeco gauçaren bat, osotoro ucatu ez, baina dudan ipini ote
deçun: Becatuen barcacioa iristeco gauça bearra ote da confesioa? Becatu
larria ote da seigarrengo liçunquerietan ibilcea? Ote da infernuric? Gauz oec
gogora etorce utsa ez da becatu larria, baldin oarcen ceranean aienatzen
badituçu, edo artaraco aleguina eguiten badeçu; bestela içango da herejia.
6. Beguira, etsi ote deçun Jaunaren urricaltasunaz. Au da cainen, eta
Judasen becatu tchit itsusia. Jauna tchit andiac, eta ecin conta al dira nere
utseguiteac: atocea, eta eztaquiçu ascoz andiagoa dala Jaunaren ontasuna?
Eztaquiçu nai det esate utsarequin gauça guciac ecerecetic eguin cituela?
Eriac sendatu, itsuac arguitu, ilac piztu cituala? Etzabilçala bada tchoraqueri
orietan; utzi itzaçu becatuaren bideac, biur çaite biotz osoz Jaunagana, eta
gucia barcatuco diçu.
7. Beguira, uste içan ote deçun cerua, cere aldetic obra onic eguin, eta
Mandamentuac gorde bague? Au da Luteroren herejia.
8. Beguira becatuaren bideetan bicitu ceran esaten deçula ceregan:
gaztea naiz orain, azqueneco demboran utzico ditut gaiztaqueri oec. Au da
uste, edo esperança cençugabea. Atocea, eztaquiçu marcatuac dauzcala
Jaunac gure bicitzaco mugac? urte, ta egunac? Beraz muga oec igarotzen
baditugu, ez degu dembora gueiago içango Job Santuac dion beçala. Laburrac
dira, Jauna, dio Job Santuac; guiçonaren egunac, eta çugan gordea dago,
cembat diran beraren bicitzaco ilac (Job Cap. 14): ipini diozcatzu guiçonaren
bicitzari cerorrec daquizquitzun mugac, eta ecin oetatic igaro diteque.
9. Beguira, becaturaco bide, eta peril urcoetara sartu ceran, edo aetan
bici ceran, esaten deçula ceregan, uste det gordeco nauala Jaunac becatutic.
Au ere uste, edo esperança cençugabea da; ceren Jaunaren mirari gabe ez da
becatutic gordeco peril urcoan jarcen dana bere naiez; gainera perilean jarcea
bera becatu da. Atocea, cere naiez sarcen bacera carobi eracequi batean, naico
deçu gorde çaitzan Jaunac erre gabe?

9
10. Beguira sarritan eguin dituçun caridadezco Actoac? Gai onetan
bicitz onean diardunac, sarritan eguingo ditu, oarcabean ere, dala Meça
ençutean, dala Nere Jesu-cristo Jauna esatean: alaere onena da berariaz
eguitea fede, esperança, eta caridadezco Actoac, eta au eguiten degu jai-
arrasaldeetan dotrina esan-ondoan, eta jai-erdietaco Meça nagusietan.
Gaizqui bici danac ez oi du caridadezco actoric eguin oi, mingainez cerbait
esan arren, ceren biotzic ez duan becatua, ta becatuaren bideac osotoro
uzteco.
11. Beguira, Jaincoari bacarric çor çaion onra eman dioçun lurreco
gauçaren bati. Au da idolatria. Adanen umeac, ujaldeen ondorengo
demboretan, aztuaz joan ciran Jainco eguiazcoaz, eta Jaincotzat onratzen
cituen, batzuec eguzquia, ta içarrac, besteac beste edocein gauça, eta gauça
oen anz, eta irudiac eguin oi cituen urrez, cilarrez, arriz: eta oei ematen diegu
idoloen icena. Ez da içan, cion ciceronec, fede gabea baçan ere, jende ain
basati, eta ecigaberic, non eta eçagutu ez duan bai dala Jaincoa, eta au
aditzera ematen çuen idoloac berac; oec onratzen cituenac alabaina sinisten
çuen egui au, idoloac, eta Jainco etziran gauçac onratzen bacituen ere.
Aspaldi aztu ciran ancinaco idoloac, Jesusen legue ederrac alabaina çabaldu
çuan jainco eguiazcoaren eçaguera. Alaere aguertu dira dembora oetan
guiçon arro jaquinsuen ustez puztuac, eta erausi ditue ecin esan ditezquean
cençugabequeriac. Batzuec, eren gura gaiztoac ez garaitzeagatic, eta
infernuaren beldurrez, esan digue ez dala Jaincoric: onelaco cembait içan
dira gure auçoan, baita cadicen, eta Madriden ere; baina oec dira mundu
guciaren desonragarriac eta ainçacotzat autan dabilçan. Beste batzuec gure
auçoan Jaincotzat artu çuen arraçoia, eta ainçacotzat onratu ceceen jendeac,
andetan erabili çuen calez cale onen idoloa; badaquiçue nolacoa? Arritu
çaitezte ceruac! emacume ciquin-limuri bat Jaincotzat erabili çuen era
onetan. Ez da gure artean maila onetaraino igo cençugabequeria, baina
eztaquit cer guertatuco çan, Jaunaren guganaco onguinai, eta urricaltasunac
gorde ezpaguindu: Jaunaren urriquimentuari esquerrac, galdu ezpaguera
osotoro esan deçaquegu Jeremias Profetarequin: Misericordiae Domini quia
non sumus consumpti (Tren. 3.).
12. Beguira, gurutzeari gorde dioçun dagocan beguiramentua?
Gurutzean il çan Jesus guri onguinaiez, eta atera guinduan becatuaren
mendetic. Gurutzea da Jesusen anz, eta iduria, eta beragatic onratu bear
degu. Etsaiac igues eguiten du gurutzeagandic, çacurrac burua autsi dion,
maquilagandic igues eguiten duan eran; eta guc ez degu onratuco gurutze
santua? Onetaraco, gurutzea eguitean, eguin bear degu ongui. Bigarrena, ez
dira eguin bear gurutzeac carcau, eta toqui ciquinetan. Irugarrena, ez
deçaçuela artu ielsozco Santo cristoric, ceren erraz puscatzen, eta farragarri
gueratzen diran. Atzenean obietan, eta oimpean dabilçan gaucetan ez ipini
gurutzeric. Ancinatic debecatua dago au.
13. Beguira, Jaunaren etche, eta itz Santuari gorde dieçun dagoten
beguiramentua. Ongui da, nere cristaua, Eliçaco çocoetan sartu, eta erausian

10
egotea? Ongui da Jaunaren itza adirazten danean lotan jarcea? Ongui da,
arretarequin ençun ordean, ecertan ez arcea Jaunaren itza? Eztaquiçu, au
dala, etsaiac bere taldecoai ipincen dien, marca? Jaincoarena danac ençuten
du beraren itza, dio Jesu-cristoc; argatic çuec ençuten ez deçue, ceren
Jaincoarenac etzeraten: Qui ech Deo est, verba Dei audit: propterea vos non
auditis, quia ech Deo non estis.
14. Beguira, aztinanz, edo sorguinquerietan sinistu deçun. Aztien icena
ematen çate, lurpean ezcutaturic dauden, gauçac ecusten dituela esan oi dan,
aec. Ez da onelaco gauçac etsaiaren lagunça gabe ecusi ditzaqueanic. Alaere
ibili oi dira cembait aztien, edo sorguinen otspena duen atso gueçurtien bila,
lurpeco ondasunac, edo bestela ezcutatu çaizten gauçac arquitzeco. Au da
çoraqueri andia, eta Obispo Jaunari, edo inquisicioari aditzera eman bear
çaiona; baina nola gauz oec guertatu oi diran ez jaquinean, ez dira gaztigatzen
inora. cristaua, utzi itzatzu çoraqueri oec.
15. Beguira, çacurraren adia, edo ezquilaren ots iluna adituta, esan
deçun: laster ilco da norbait. Norc sinistu deçaque, onelaco cençugabequeriac
aditzen dirala erri ascotan? çacurrac, eta ezquilac ez due eçagueraric, eta ecin
adiraci deçaquee orrelaco gauçaric. Gainera Jaincoac beregan gorderic
daucan gauça da noiz ilco dan bacoitza.
16. Beguira, gaitzen batetic cere burua gordetzeco, edo ona iristeco
baliatu ote ceran artaraco egoquiac ez diran moduaz, ez berenez, ez
Jaincoagandic, ez Eliçagandic. Au da gauça debecatua, eta Obispo Jaunari,
edo Inquisicioari aditzera eman bear çaiona. Onelaco gauz asco ez jaquinean
eguiten omen dira. Ara oetatic batzuec. Urliac norbaiti gaitza quenceco, edo
arinceco, arcen du ur bedeincatua iru oncitatic, eta edanerazten dio. Sandiac
ezcondu nai luque: aditu du, amorio belarraren autsaquin beretuco duala nai
duana, eta ematen diozca bati: cençugabequeriac dira gauz oec. Suerte ona
iristeco, bicitz onaren belarra baicic ez da arquitzen. Urliac uste du, etchetic
irtetean atsoric arquitzen badu, ez duala egun artan gauz onic içango, eta
biurcen da etchera. Ala eguiten omen çuan Tico Braec, guiçon tchit jaquinsua
baçan ere. Sandiac dio, Meça bucatzean liburua gueratzen bada idiquia,
Eliçan dauden sorguin guciac gueratuco dira dauden toquian, iguitu ecin
ditezqueala. Urliac ez diozca oilacolcari ipini nai arraulçac bat goiti baicic,
ceren uste duan, tchita gutchi jaioco dirala, parez ipincen baçaizca. Sandiac
ardura andiarequin gordetzen du, ostiral Santuz jaio çaion arraulça, urte
artan suagandic gordetzeco etchea; beste batzuec ez omen due maiean jarri
nai, amairu lagun badaude an. Uzten ditut beste onelaco farragarriqueri asco.
Eztaquit, onelaco çoraqueriaric usatzen dan emen, baina baliz içango litzaque
sorguinqueria, eta becatu. Asco da.
Orra, nere cristaua, lenengo aguintearen contraco becatuac. Gorde
deçagun Jaunaren legue Santa leialqui, eta emango digu, aguindu digun,
betico bicitza. Amen.

11
LAUGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

Açalcen da Jaunaren Legueco bigarren Aguintea.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Azqueneco aldian aditzera eman nituan Jaunaren legueco lenengo


aguintearen contra erraz guerta ditezquean becatuac. Igaro gaitecen orain
bigarren aguintera. Ençun arduraz.

***

Sinaico menditic aditzera eman cienean Jaunac Israeldarrai amar


aguinteen leguea, bigarrenean esan cien: ez deçu alperric attatuco, edo autan
artuco çure Jaungoicoaren icen Santua: Non asumes nomen Dei tui in
vanum. Dotrinan esaten degu: bigarrena aren icen santuaz juramentu
alperric ez eguitea. Juramentuaz gainera badira cembait gauça Aguinte oni
dagozcanac, eta gucien gainean itzeguingo det.
Ez deçu alperric autan artuco çure Jaungoicoaren icen Santua, dio
Jaunac berac: Non asumes nomen Dei tui in vanum. Itz oetan debecatzen
çacu lenengo lecuan: Jaunaren onraren contra cerbait esatea, edo isecac
eguitea: eta era berean Birjina tchit Santaren, eta Santuen onraren contra.
Becatu oni deitzen çaio Blasfemia. Jaunari esquerrac euscaldunen artean ez
da çabaldu blasfemiazco izqueta itsusiric; baina cembait aldiz guertatzen da
Jesusen icen Santua autan ecarcea beguiramentu gutchirequin, batac besteari
isecaz esaten diola: Jesus. Emendic aurrera, edo ez deçagun attatu Jaunaren
icen Santua, edo gorde deguiogun dagocan beguiramentua.
Debecatzen da bigarren lecuan aren icen Santuaz juramentu alperric
eguitea. Juramentua, bear dan eran, eta bear dituan doaiaquin eguiten bada,
ona da, eta besteric esatea da Wiclefen herejia. cer doai bear ote ditu
juramentuac ona içateco? Iru: oec dira, lenengoa, eguiarequin eguitea.
Bigarrena, cinçoro edo ongui beguiraturic eguitea. Onetaraco ecusi bear da
juramentu eguiteco premiaric dan, edo eguitean protchuric; ez du alabaina
nai Jaunac, nolanai autan erabilcea beraren icen Santua. Irugarrena,
juramentuarequin aguincen dan gauça ona içatea. Demagun eguiten deçula
juramentu era onetan: Demonioac naramala, ezpadiot burua autsitzen urliari.
Juramentu au gaiztoa da, ceren gauça gaiztoa dan lagun urcoari burua
ausitzea, eta au aguincen dan esan-dedan juramentuan. Juramentuac
escatzen dituan, iru doai oec Jeremiasec aditzera eman cituanac berac dira:
jurabis, vivit Dominus, in veritate, in judicio, et in justitia (c. 4.).

12
Juramentua içango da alperra, benicbein, gueçurraren gainean, edo
gueçurraren beldur, edo enurarequin eguiten bada: au berez becatu larri, edo
mortala da gucien iritzian, ceren era onetan gueçurraren testigu, eta
estalquitzat ipincen dan Jauna. Jauna, dio batec, Juramentu sarritan eguiten
det, baina gauça tchiquien gainean, batzuetan eguiarequin, besteetan
gueçurraren gainean, baina ez det becatu larri, edo anditzat artu. Ori
juramentu gueçurrezcoa, naiz gauz andiaren, naiz tchiquiaren gainean içan
dedila, berez becatu larri, edo mortala da, ceren gueçur-estalquin ipincen dan
Jauna, eta bidegabe andia dan au. Orregatic ardura andia ipini bear deçu,
oitura itsusi ori utzitzeco. Emen gogoan arreçaçu, cristaua, gauça bat, eta da,
Deabrua, Demonioa, arraioa esatea ez dala juramentu, ez dala juramentu, ez
dala juramentu, baicic gaiztoari otseguite utsa, eta becatu beniala berez.
Batzuetan guertatzen da, batec esatea onelaco edo alaco gauça guertatu dala,
edo ez dala, ez nolanai, baicic juramentu, eta birauarequin, eguin deçagun
contu Deabruac naramala, ala cerura noala, emendic mugui ez nadila au
onela da: gueçurraren gainean eguiten badu, gutchienez eguingo ditu bi
becatu larri, bata ceren gueçurrezco juramentua eguiten duan, bestea, ceren
birauarequin bere buruari gaiz andia opa dion.
Juramentua içango da bigarren lecuan alperra, eguiarequin, baina
premia, edo protchu bague eguiten bada. Ez da au berez becatu larri, edo
mortala, baina beguira, cristaua: etzaitecela oitu juramentu eguiaren
aitzaquian erraz eguitera; ceren oitura onec berequin dacar gueçurraren
gainean eguiteco perila. Sarritan juramentu eguiten duana, beteco da
becatuz, eta ez da aren etchetic irtengo nequea, esaten digu Espiritu Santuac
(Eccli. 23).
Atzenean juramentua içango da alperra, baldin juramentuarequin
batean aguercen bada gauça gaiztoren bat eguiteco asmoa. Demagun, esaten
deçula: ara gurutzea, ez diot urliari utzico burua autsi gabe. Juramentu au
alperra da, ceren bear duan ondasunic ez duan, edo ceren gauça gaiztoa
eguiteco asmoa aguercen duan.
Badira izqueta batzuec sarritan auan ecarcen diranac, eguin deçagun
contu: Nere conciencian: nere animan, nola naiçan cristaua, nola naiçan
Pedro, ala fede, eta batzuec bear bada juramentutzat arcen ditue. Ençun
arretaz esatera noana. Nere conciencian esatea ez da juramentu guiçon
jaquinsu ascoren iritzian, eta ez deçaçuela ainçacotzat artu. Nere animan
esatea batzuec, esan oi duen eran, ez dirudi juramentu, beste batzuetan
juramentuaren ança dacar, eta juramentu dala gueienac eracusten due.
Orregatic etzaitecela oitu, cristaua, nere animan esatera. Nola naiçan
crisataua, nola naiçan Pedro, ala fede, itz oec ez dira juramentu: içan ditezque
itz alperrac, eta alde onetatic becatu benialac, baina ez juramentuac diralaco.
Guacen orain birauen gainean itzeguitera. Birauaren icenez aditzen
(aditzen) degu gueienetan izqueta bat, ceinarequin adirazten duan batec, opa
diola norbaiti gaitzen bat. Opa dan gaitza tchiquia bada, tchiquia içango da
eguiten dan becatua ere, baina andia, opa bada gaitz andia. Demagun, esaten

13
dioçula seinide bati: ez aldin utzico Amac guingac jaten. Birau tchiquia da au,
ceren tchiquia dan opa dan gaitza: baina esaten badioçu benaz, eta biotzetic:
itoco al aiz, au içango da birau andia, gaitz andia da ala baina itoric gueratzea.
Birauen gainean itzeguitea gauz egoquiagoa litzaque bearbada bostgarren
Mandamenturaco, baina uquitu oi da bigarrenean, ceren ascotan
juramentuarequin nastutzen dan. Birau eguitean, benaz eta biotzetic opa
baçaio lagun urcoari gaitz andia, orduan biraua içango da becatu larria, eta
confesioan esan bear da cembat bider, eta cembat lagunen aurrean. Era
berean esan bear da umearen, senide, edo gurasoaren contra bota dan. Esan
det, lagun urcoari opa baçaio gaitz andia; emendic idiai, beiai, abere, eta
egaztiai birauac botatzea ez da becatu larria, Santo Tomasec eracusten digun
beçala. Alaere utzi bear da grina tchar au, bestela mingaina erraz irristatu
liteque lagun urcoen contra. Esan det gainera, lagun urcoari opa baçaio gaitz
andia, ceren gaitz tchiquiaren gainean danean, tchiquia içan oi da biraua ere.
Esan det atzenean, benaz, eta biotzetic opa baçaio lagun urcoari gaitz andia,
ceren biotzetic, edo benaz botatzen ezpada biraua, orduan ez oi da içan
becatu larri, edo mortala. Baina ençun arretarequin esatera noana, çuec
guraso, nagusi, etchecoandre, eta umeac. Gurasoac, sarritan, edo oituraz
botatzen badiezte birauac ume, eta mirabeai, becatu larri, edo mortala içan oi
da au, naiz biotzetic, naiz bestela bota ditecela. Nola ori, esango didaçu?
ceren ematen çaten oitura itsusi au icasteco bidea. cerren gainera, ume, ta
mirabeac, ecusiric beren buruac birauen cargapean, gogaitzen dira, eta galcen
due guraso, ta nagusiai çor dieçan onguinai, eta beguiramentua. Era berean,
umeac gurasoai birauac eguitea, içan oi da becatu larria, biotzetic eguiten ez
diranean ere, aditzen baditue gurasoac, edo aditzeco perila bada. cergatic?
cerren galcen çaten onelaco itzeguiteaquin, dagoten onra, eta beguiramentua.
Jauna, biraua ote da esatea ai amorratua, edo gogaicarria! Ez, itz oequin
alabaina ez gaitzic, ez onic opa dioçu lagun urcoari. Jauna, ascotan esaten det
ah puçoi tcharra! Au ere ez da birau. Jauna, ta arranoa esatea? Ori ere ez.
Atocea: arranoa cer da? egazti andi bat, eta ori attatzea, edo belea, saiçuria,
edo sapelaitza esatea berdin da. Era berean arraioa, edo oinaztarra esatea
ecer ez da, edo da tchimista esatea beçala: besteric litzaque esango bacendu:
Tchimista gaiztoc puscatuco al çaitu, orduan içango litzaque birau, ceren gaitz
andia opa dioçun lagun urcoari. Jauna, Deabrua, Demonioa galçagorria
esatea? Ez da ori ere biraua, baina ez da ongui autan erabilcea Deabruaren,
eta Demonioaren icena, batecere gurasoetan, ceren bereala icasten duen
umeac. Etche batzuetan becatu jatorrizcoa beçala içan oi da biraua, eta
juramentua, igarotzen da alabaina aurrecoetatic ondorengoetara. Atzenean:
Beisteguiçula, Beisteguiala arc, ascoc esan oi due, batecere beterri aldean,
baina nere ustean eztaquie cer esan nai duen itz oec, eta ez dira birautzat artu
bear.
Bigarren aguinte onetan bertan uquitu oi dira boto, eta promesac ere.
Oen icenez aditzen da aguincea cerbait Jaincoari, ez nolanai, baicic aguindua
eguiteco eguin-bide, edo obligacioarequin. Baldin arcen badeçu asmo oso, eta

14
andi bat Leçora joateco, Meçaren bat ateratzeco, ez da au botoa, ez promesa,
ceren asmo deçuna eguiteco eguin-bide, edo obligacioa cere gainean artu ez
deçun. Au bera diot, garbitasuna gordetzeco, eta ez ezconceco asmoagatic.
Baldin eguiten badeçu boto, edo promesa Leçora, Arançaçura joateco,
urliarequin gura deçun eran ibilceagatic, ez du balio promes onec, ceren asmo
gaiztoarequin eguiten dan, eta da blasfemia bat, ceren adirazten dan Jaunari
agradatzen çaiola gauça gaiztoa. Era berean Meça ateratzea, arguia ipincea
onelaco, edo alaco Santuren aurrean, edo erregutzea, suerte ona içan ez
deçan, edo gaitzen bat etorri daquion urliari, edo çandiari da blasfemia, ceren
aditzera ematen dan, Jaunari agradatzen çaiola gauça gaiztoa. Asco da
gaurco.

***

Aditu deçu, cristaua, cer debecatzen çacun jaunaren Legueco bigarren


Aguintean. Ez deçaçula auan artu Jaunaren icen Santua nolanai, baicic
beguiramentu andiarequin.
Etzaitecela oitu juramentuac erraz eguitera, eta birauac botatzera. Ez beinere
eguin boto, edo promesaric çure confesorearequin egon gabe. Bici çaite
Jaunaren beldur Santuan, onela iristeco prestaturic daucan betico bicitza.
Amen.

BOSTGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

Uquitzen dira Jaunaren Legueco bigarren Aguintearen contra guertatzen


diran becatuac.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Azqueneco aldian itzeguin nuan Jaunaren legueco bigarren aguintearen


gainean, eta gaur uquitu nai nituque aguinte onen contra guertatu oi diran
utseguiteac. Ençun arretarequin.

***

1. Beguira, Jaunaren, Birjina tchit Santa, eta Santuen onraren contraco


itzen batzuec esan, edo isecaren batzuec eguin dituçun? Jaunaren icen Santua
edo ez esan edo esaçu beguiramentu andiarequin. Au bera diot Birguina tchit
Santaren, ta Santuen icenaren gainean. Urrengo itz oec orain ez datoz
gaizqui, guero utzi ditezque. Ez det ecer esan nai guerra onetan Eliçaco janci,

15
Sacramentu, gurutze, eta imajinaquin eguingo ciran bidegabeaz; bada Jaunac
beguiratu digu urricaltasun andiarequin: igaro da ecaitzic andiena, eta guri
dagoquigu Jauna onratzea oraindaino baino obeto.
2. Beguira, juramentuac eguin içan dituçun gueçurraren gainean, edo
gueçurraren beldur, edo enura; edo dudarequin? cembat urtean içan deçun
oitura au? astean, edo ilean cembat bider eguin dituçun?
3. Beguira içan ote deçun oitura esateco: Nere animan gueçurraren
gainean? Juramentutzat arcen cenduan, edo ez? Aurrac ez artu oitura au, eta
artu duanac utzi beça.
4. Beguira justiciaren aurrean eguin deçun juramentu gueçurrezcoric?
eta emendic calteren bat etorri çaion lagun urcoari?
5. Beguira, içan ote deçun juramentuac sarritan eguiteco oitura,
eguiazcoac dirala aitzaquiatzat arturic? Sarritan juramentuac eguin, eta beti
eguiarequin? Neque da. gueienetan guertatuco da juramentuac eguitean çuc
ez beguiratzea, eguiaren, edo gueçurraren gainean eguiten dituçun, eta au da
becatu larria. Sarritan juramentu eguiten duana beteco da becatuz, eta aren
etchetic ez da irtengo nequea, esaten digu Espiritu Santuac: Vir multum
jurans implebitur iniquitate, et nom discedet a domo ilius plaga (Eccli, 23).
Gaurdanic arreçaçu, juramenturic premia gabe ez eguiteco asmoa, ez eta
eguiaren gainean ere. Nic diot, esaten digu Jesu cristoc: Nic diot, ez eguin
juramenturic inolaere, baicic esaçue bai edo ez uts-utsic: Ego autem dico
vobis, non jurare omnino: sit autem sermo vester est, est, non on (Math, 5).
6. Beguira, içan ote deçun, juramentu diran itzac esateco oitura,
eguiaren, edo gueçurraren gainean itzeguiten deçun beguiratu bague, eguin
deçagun contu: Ala Jaincoac salba naçala: emendic mugui ez nadila,
Deabruac naramala, au onela da edo ez da. Oitura au gueienac dioenez becatu
larri, edo mortala da. Oitura au uzteco neurri egoquiac artu nai ezpaditu, ecin
Sacramentuac artu ditzaque.
7. Beguira eguin ote dituçun juramentu birauaquin nastuac, aditzera
ematen deçula gauça gaiztoren bat eguiteco asmoa, eguin deçagun contu:
Deabruac naramala, urliari ezpadiot burua ausitzen. Becatu larriac içan oi
dira juramentu oec, naiz gauça gaiztoa eguiteco asmoa içan deçala
juramentuguileac, naiz ez. Alaco asmoric ezpadu, juramentua içango da
gueçurrezcoa; eta alaco asmoa badu, içango da gauça gaizto andiaren
gainean.
8. Beguira içan ote deçun auçocoai, edo beste lagun urcoai birauac
botatzeco oitura? cembat demboran içan deçun oitura ori? Astean edo ilean
cembat bider botaco cinduan gutchi gora bera? cembat bider biotzetic, eta
cembat bider bestela? Oitura au duenac nequez osotoro uzten due, ceren
onetara saiatu nai ez duen. Santa Francisca Erromatarrac, itz alperra esaten
çuan bacoitzean, mingainarequin garbitzen çuan guela erratzarequin beçala,
odola cerioneraino: eta sendagai onequin joango liraque birauac botatzeco
gogoac. Azqueneco itzaldian esan nuan, idi, bei, ta abereai birauac botatzea ez
dala berez becatu larria; baina cristauaren auan gaizqui dirudi, eta utzi bear

16
da. Esan nuan gainera, birauren bat botatzea, edo gai tchiquian, edo gaitz opa
etzaiola, lagun urcoari, ez dala becatu larri, edo mortala: au nola aditzen dan
guraso, eta umeençat, guero esango da.
9. Beguira noizbait esan deçun lagun urcoaren contra: niri eman
dizquidan nequeac etorrico al çaizca berari ere, ez gueiago, eta ez gutchiago:
Amen. cembat demboran bicitu cera sasoi orretan? Jaquiçu gaizqui bicitu
cerala dembora orretan gucian; eta berritu bear dituçu bitarte orretan
eguindaco confesioac. Jauna, baliaqui nolaco tcharqueriac eguin cizquidan
urlia orrec. Atocea, eta cerren arc gaizqui eguin duan, çuc ere eguin bear
deçu? cergatic arc Jaunaren contra becatu eguin duan, çuc ere eguin bear
deçu? Baina goacen aurrera.
10. Beguira, çure gurasoari, edo gurasoen ordecoari birauric bota
dioçun, eta cembat bider? benaz, eta biotzetic, edo bestela? Eriotzaren pena
ipini cion Jaunac onelaco umeari: Qui maledicherit Patri, vel matri morte
moriatur (Lev, 20). Jauna, bota diozcat gurasoari onembeste birau, ceren
gogaiteraço ciran bere errierta; eta gogortasunarequin, baina etziran
biotzetic. Atocea, eta aditu cituan gurasoac? Eztaquit aditu cituan, baina aditu
citzaquean. Birau oriequin beraz utseguin cenduan, eta ez gutchi gurasoari
çor dioçun onra, eta beguiramentuaren contra, biotzetic bota ezpacinduan
ere.
11. Beguira, senarrari, edo emazteari birauric bota dioçun, eta cembat
bider?
12. Beguira, içan ote deçun çure ume, eta mirabeai birauac botatzeco
oitura? Eztanda eguingo al deçue. Deabruac eramango al çaitue gogaicarrioc.
cembat demboran içan deçu oitura au? Astean, edo ilean cembat bider
guertatzen çan ori? Jauna, ez niezten biotzetic esaten. Alaere becatu larrian
bici oi dira onelaco gurasoac, ceren ematen dieçan oitura gaiztoa icasteco
bidea.
13. Beguira, çure umeai sarritan deitzen dieçun Deabru, edo
Demonioaren icenarequin. Deabrua, edo Demonioa esatea uts-utsic ez da
berez becatu larri, edo mortala, baina gurasoac ume, eta serbitzariai sarritan
otseguiten badie Deabru, edo Demonioaren icenez: ator Demonioa, abil
Deabrua, oa Demonioa, cer icasico due ume, ta mirabeac? cer onguinai, eta
beguiramentu içango dieça oec? Erri andi batean arquitu çuen aur bat
negarrez, etcheraco bidea galduric. Galdetu cioen: Norena cera? Erançun
çuan: Deabrurena. Nola deritza çure Aitari? Deabrua. cein da çure etchea?
Deabruarena. Orra, cer datorren gurasoen onelaco oitura gaiztotic.
14. Beguira, boto, edo promesaren batequin aguindua eguin gabe
çauden çabarqueriaz. Ez deçaçula eguin emendic aurrera promesaric,
confesorearen baimenagabe.
15. Beguira, urliarequin nai beçala ibilceagatic eguin ote deçun
promesaren bat Leçora, Arançaçura, edo Herniora joateco? Jaquiçu promesa
oec ez duela balio, eta balio ordean, dirala becatu tchit itsusiac, blasfemiara

17
biurcen diranac, ceren becatuarequin nastutzen diran ibilerac Jaunari
agradatzen balitzaizca beçala aguincen diran.
16. Beguira, atera ote dituçun Meçac, eman limosna, edo Jaunari
erregutu dioçun urliac içan ez deçan suerte ona, edo iritsi ez deçan eraren bat.
Blasfemiara biurcen da becatu au ere.

***

Ongui beguira guieçu, cristaua, bigarren aguinteac debecatzen


dizquigun gauz oei: eta oraindainoco utseguiteaz damutu gaitecen biotzetic.
Bici gaitecen aurrera Jaunaren legue Santac eracusten digun eran, eta
emango digu, aguindu digun, saria, edo betico bicitza. Amen.

SEIGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

Jaunaren legueco irugarren aguintearen gainean.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Azqueneco aldian aditzera eman nituan bigarren aguintearen contra


guertatu oi diran becatuac, orain itzeguin bear det irugarren aguintearen
gainean. Aguinte au da gure Jaun eta Jaungoicoari çor diogun onra emateco
ipinia, ez barrendic bacarric, baita campotic ere. Baina nola au eguiten ote
çuan guiçonac munduaren asieratic, Legue çarra Jaunac Israeldarrai eman
artean? Au da lenengo lecuan ecusi bear deguna. Nola au bera eguin bear ote
çuan Legue çarraren demboran? au da bigarren lecuan ecusi bear deguna. Bi
gauz oec ecusi ezquero, erraçago adituco deçue aguinte au, Apostolu Santuac,
eta Eliz Ama Santac eracutsi diguen beçala. Ençun arretaz.
Gure Jauna gauça gucien asiera, eta iturburua da, eta gu eguin
guinduan, bera eçagutzeco, amatzeco, eta berarequin batean ceruan bicitzeco.
Orregatic beragan sinistu, eta gure uste gucia ipini bear degu: eta amatu bear
degu biotz gucitic, baina ez da asco biotzez au gucia eguitea; gauça bearra da
gainera campotic ere gure Jaun, gure Onguile, eta Aita maitagarria onratzea.
Munduaren asieratic lenengo bi mila, eta bost eun urtean etzan içan
letraz eçarritaco legue eta Aguinteric gai onetan; baina baçuan Adanec, eta
beraren umeac ere bai fedearen arguia, eta argui onequin eçagutzen çuen,
onratu bear çuela beren Eguile, eta Jaun ona. Batzuec uste içan due,
munduaren asieratic marcatu çuala Jaunac larumbata, edo çazpigarren
eguna, beraren onran igarotzeco; egun onetan alabaina utzi cion Jaunac,
ceru-lurren, eta oetan arquitzen diran gaucen eguiteari, eta eman cion egun

18
oni bendicioa (guenes. 2); baina gueienac eracusten due ez larumbata, ez
beste egun jaquinic içan çala jaitzat autua, Jaunac bere amar aguinteen
Leguea Israeltarrai eman cien artean. Orregatic Legue naturalean, esan nai
det, letraz eçarritaco leguea Jaunac eman çuan artean, onac onratzen, eta
adoratzen çuen Jauna beren jaieraren neurrian, eta jaiera onec adirazten, eta
escatzen cien eran, eta demboran.
cer gauça eguiten ote cituen orduan anima onac, Jauna onratzeco? Asco
gauça, eta oen artean erregu, edo otoiz umilac. Enos Adanen iloba, asi çan
deitzen Jaunari, dio Escritura Santac (guenes. 4), esan nai du, asi çala
eracusten Jauna onratzeco modua. Henoc ibili çan Jaunarequin, au da bicitu
çan Jaunaren borondatearen bideari jarraitzen ciola, eta ain jaiera
andiarequin, non ezcutatu çuan Jaunac guiçonen artetic, eta aguertuco da
Eliasequin batean Ante-cristoaren contra, eta eracutsico die guiçonai
ceruraco bidea: gueienac sinisten due, biciric gordea daucala Jaunac. Jauna
onratzeco anima onac eguin oi çuen bigarren gauça çan beren ondasunetatic
esqueincea Jaun berari, biotz esquerdun batequin, eren doai, edo ofrendac, ez
ceren oen bear çan, baicic ceren bera dan on guciaren emailea, eta nai duan,
arçaileac ontartea eçagutzea, eta aitorcea. cain, eta Abel Adanen lenengo
semeac ciran, cain necaçaria, eta Abel arçaia. cainec esqueini ciozcan Jaunari
bere doaiac, garia, frutac, eztia, matsac, baina dirudianez biotz
cimurrarequin, tcharrena, eta jaiera gutchirequin, eta etzitzaizcan agradatu
Jaunari. Abelec esqueini ciozcan Jaunari ganaduen lembicico ume
guicenenac, eta aditzera eman çuan Jaunac agradatu citzaizcala. Au gucia
guertatu çan cainec ere iguerri çuan eran. Emendic etorri çan onen gorrotoa
Abelen contra, eta quendu cion bicitza. Job Santuagan ecusten degu sarritan
esqueincen ciozcala Jaunari doaiac, bere seme alabac becaturen batean erori
etzitecen. Anima onac Jauna onratzeco eguin oi çuen irugarren gauça çan
fede bici batequin sinistea, lecu gucietan arquitzen dala jauna, eta siniste
onequin azcarcea obra onac eguiteco, eta becatutic aldeguiteco. çabilça nere
aurrean, ta çu içango cera ona, eta birtutetsua, esan cion Jaunac Abrahani,
eta ala içan çan. Jose Patriarca Jacoben Semea, bere senideac ecin begui onez
ecusi çuen, ceren Aitac besteai baino onguinai gueiago aguercen cion, eta
saldu çuen Ejiptora, Aitac etziaquiala. Ain çan eder, eta galaia, non ura
ecusteagatic, leio, eta balcoietara irteten ciran damac. Joseren etcheco
andreari gogoac eman cion, bear etzuquean gauça bat eguitea: eguin çuan
aleguina engainatzeco Jose, baina onec aienatu çuan beregandic, esaten ciola:
Nola nic au eguin deçaquet nere Jaungoicoaren contra? Atzenean igues eguin
çuan etchetic, utziric capa etcheco andrearen atzaparretan. Ecusten deçu,
cristaua, nola munduaren asieratic, letraz eçarritaco legue gabe bicitu baciran
ere, cein ederqui onratu çuen anima onac Jauna? Oen artean icen andicoac
içan ciran Abel, Henoc, Noe, Job, Abrahan, Isaac, Jacob, Jpp. Etzan orduan
Eliçaric; etzan jai egunic, etzan Meçaric, eta Sacramenturic. Alaere fede bici
batequin oroitzen ciran, nola beguira cegoten Jauna lecu gucietan, eta
onratzen çuen esan dedan eran.

19
Baina cer guertatu çan? çabartuaz joan ciran gurasoac, ceruraco bidea
umeai eracustean: eta Adanen umeac, elcarren leian beçala, asi ciran atseguin
lotsagarrien ondoren; eta aimbesteraino itsutu ciran becatuaren bideetan,
non damutu citzaion Jaunari guiçona eguin içateaz. ciquinqueri oetatic
garbitzeco lurra, bidaldu cituan Jaunac mundu gucia estali çuen ujolac, eta
Noe, ta bere etchecoac ez, beste guciac ito ciran, ala çarrac, nola gazteac, ala
guiçonac, nola emacumeac. Eun, eta oguei urtez lenago aditzera eman çuan
Jaunac guertatuco çana, ezpaciran cençatzen guiçonac; baina cençatu
bearrean, iseca eguiten çuen Noeren esanaz, eta beraren onci, edo arca
eguiteaz. Noeren umeac ciran Jafet, Sem, eta cam: eta oen ondorengo
gueienac aztu ciran Jainco eguiazcoaz: erori ciran idolatrian, eta Jaincotzat
onratu cituen eguzquia, içarrac, eta gogoac ematen cien edocein gauça; baina
Sem ceritzan, Noeren semearen ondorengoen artean gorde çan Jainco
eguiazcoaren eçaguera. Abrahan, Isac, Jacob jatorri onetacoac ciran, eta tchit
birtutesuac, eta Jaunac aguindu çuan, aen odoletic etorrico çala Munduaren
Salbatzailea. Jacoben umeac dembora lucean bicitu ciran Ejipton catiberio
gogorrean, eta Jainco eguiazcoa eçagutzen etzuen jendeen artean: andic atera
cituan Jaunac, mirari asco eguiten cituala: eta len esan nuan beçala, Sinaico
menditic eman cien bere Leguea, bi arrizco oletan letraz eçarria. Dacuscun
orain, cer eguin bear çan Legue çarraren demboran, Jauna onratzeco.

§ i.

Legue au Jaunac eman cion artean, onratu bear çuan guiçonac bere
Jauna, eta onratu çuen anima onac esan degun eran; baina etzan onetaraco ez
egun ez modu sinalatu, edo marcaturic; orregatic Jaunac Israeldarrai
irugarren Aguintean esan cien: oroi çaitezte larumbat eguna santificatzeaz.
Mementu, ut diem Sabbati sanctifices. «Sei egunetan bear eguingo deçu, eta
bucatuco dituçu çure lan guciac; baina çazpigarren egunean çure Jaun
Jaungoicoaren larumbata da. Egun onetan ez deçu lanic batere eguingo: ez
çuc, ez çure seme, eta alabac: ez çure morroi, eta nescameac, ez çure astoac,
ez eta, çure etchapean dagoan, arrotz, edo campocoac ere. Sei egunetan eguin
cituan alabaina Jaunac ceru-lurrac, itsasoa, eta oetan arquitzen diran gauça
guciac: eta çazpigarren egunean atseden çuan, au da, utzi cion lan eguiteari:
orregatic eman cion larumbat egunari bere bendicioa, eta santificatu çuan».
cer eguin bear ote çuan guiçonac, Aguinte au ongui gorde, eta Jauna
onratzeco? Bi gauça: bata çan Jaunaren egun au santificatzea, edo obra
onetan igarotzea. Orregatic Juduac larumbatean bilcen ciran Sinagoan, edo
eren batzarreetaco etchean: eguiten cituen beren erreguac, eta iracurcen çan
Escritura Santa. Bigarren gauça çan lanean ez aritzea: eta au gordetzen çan
ardura andiarequin: etzan larumbatean janic maneatzen, ez eta suric
eracequitzen ere: etzan bidez ibili bear, ezpaçan tchit laburra. Etzan guerra
eguin bear egun onetan: eguia da etzala oitura au beti era batera gorde.

20
Arquitu çuen guiçon bat basoan egurra eguiten: eraman cioen Moisesi, eman
ceguion cegocan castigua. Moises etzan trebe içan berez gauça erabaquitzeco:
galdetu cion Jaunari, cer eguingo çan guiçon arequin, eta Jaunaren aguintez
bicia quendu ciçaion arrica (Num. 15). Larumbataz gainera bacituen
Israeldarrac beste festac ere, batzuec Jaincoac ipiniac, nola ciran Pazcoa,
Pentecostes, eta beste cembait: beste batzuec cituen berac autu, eta ipiniac,
baina larumbata çan gucien artean estuena. Egun onetan ecin lanic eguingo
çuen ez umeac, ez morroi, ta nescameac, ez eta abereac ere. Au gucia aguindu
cien Jaunac Israeldarrai, beren gogo, eta biotza ipini ceceen, ez emengo
araçoetan, baicic Jaunagan. Etzuan Jaunac nai, alperquerian egotea guiçona,
orregatic dio: sei egunetan bear eguingo deçu, eta bucatuco dituçu çure lan
guciac: baina nai çuan, eta nai du, cembait dembora arcea Jauna onratzeco,
utziric emengo quezca, lan, eta araçoac.
Orra, cristaua, gure Salbatzaile Jesus ona etorri çan bitartean, nola
anima onac onratu içan çuen Jauna. Legue naturalean, esan nai det, letraz
eçarritaco legueric bague mundua bicitu çan bitartean, etzan egun, eta
dembora marcaturic Jauna onratzeco, eta bacoitzac bere jaieraren neurrian
eguiten ciozcan bere erregu umilac, ematen ciozcan esquerrac, eta esqueincen
ciozcan bere doaiac. Oquertu ciran Adanen umeac: aztu ciren Jainco
eguiazcoaz, eta bacoitzac bere guisara eguin nai çuan Jainco berri bat.
Jacoben umeac ciran Jaincoac autuac Munduari Salbatzailea emateco, eta oec
arquitzen ciran, len ascotan esan diçuedan beçala, Ejipton: atera cituan andic,
eta eracutsi cien letraz eçarritaco leguearequin cer, eta cer egunetan eguin
bear çuen Jauna onratzeco. Arrigarria da Jaunac aguertu duan guganaco
onguinai ta amorioa: ez gaitecen içan oraindaino beçala esquergabeac: onratu
deçagun biotz osoz gure Eguile, gure Aita, ta Onguile maitagarria, onela
iristeco betico bicitza. Amen.

çaZPIGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

Adierazten da Jaunaren Legueco irugarren Aguintea, Eliz Ama Santac


eracusten digun eran.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Azqueneco aldian asi guinan Jaunaren legueco irugarren aguintea


açalcen. Ecusi guenduan orduan, onratu bear degula gure Jaun, eta
Jaungoicoa ez biotzez, eta barrendic bacarric, baita campotic ere. Ecusi
guenduan gainera, nola au eguin içan çuen anima onac legue naturalean, au
da, munduaren asieratic letraz eçarritaco leguea Jaunac eman artean. Ecusi

21
guenduan atzenean, nola au eguin çuen legue çarraren demboran. Etorri çan
Jesus Munduaren Salbatzailea, eta guri ongui naiez eman çuan gurutzean
bere bicitza. Ordutanic aitu ciran legue çarreco ceremoniac, jaiac, Sacrificio,
eta doaiac, baina etzan aitu, eta ecin aitu citequean, gure Jauna onratzeco
degun, eguin-bidea. Aitu çan larumbataren jaia, baina gueratu çan Jauna
onratu bearra, baina cer egunetan, eta nola au eguin bear çan, etzuan
erabaqui Jesusec, baicic utzi çuan Apostoluen, eta Eliçaren escuetan: eta oec
larumbataren lecuan, autu çuen igandea; igandean alabaina asi çan
munduaren obra andia: igandean piztu çan Jesus, igandean jatchi çan
Espiritu Santua Apostolu Santuetara, eta igandean barreatu çuen Apostoluac
Jerusalenen Jesu-cristoren leguea. Igandeaz gainera Apostoluac, eta Eliçac
ipini cituen beste jai asco, batzuec osoac, besteac jai erdiac. Etzan asco guc
Jauna onratzeco, onetaraco egunac sinalatzea, eracusten ezpacitzacun egun
oetan eguin bear deguna. Orregatic aguindu çuan Eliçac, ençun dedila Meça,
eta ez dedila eguin lanic premia bague, osoa bada jaia. orra cer dan Jaunaren
legueco irugarren aguintea, Eliz Ama Santac eracusten digun eran. Galdetzen
da dotrinan: cein da irugarren aguintea? Erançuten da: jai egunac
santificatzea. Jaiac norc santificatzen ditu? Meça osoa ençun, eta lanic
premia gabe eguiten ez duenac. Gaur ecusi bear degu, lenengo lecuan, cer
eguin bear degun, aguinte oni erançuteco. Urrena, Meça osoa ençun, eta lanic
ez eguite utsa asco ote dan Eliz Ama Santac gugandic nai luqueana eguiteco?
Ençun arretarequin.

***

Irugarren aguintea da jai egunac santificatzea. Onetaraco lenengo


lecuan bear dana da Mez-osoa ençutea. Beartuac daude au eguitera,
gaitzaren, eta onaren eçagueran sartu diran cristau guciac.
Ençun bear degu bada, nere cristaua, Meça osoa: emendic bere naiez,
edo culpaz utzitzen badu batec Meçaren çati, edo pusca andi bat, eguiten du
becatu larri, edo mortala. Baina noiz esango ote da, pusca andia dala utzi
dana? Ez dago onetan gauz erabaquiric, baina ascoren iritzia da Meçaren
asieratic Epistola bucatu artecoa ez dala gauz andia, eta era berean Apaiçaren
comunioaz guerozticacoa. guertatzen da cembait aldiz, Mez osoa ençuteco
eraric ez içatea batec, baina bai pusca bat. Orduan ençun bear du pusca au.
Ez da asco Mez osoa nola nai ençutea, baicic ençun bear da ongui, au da
modestiarequin, eta cer eguiten degun oartuac gaudela. Baldin Meçaco
dembora igarotzen bada erausian, lotan, edo batari, ta besteari beguiratuaz,
nola ençungo du onelacoac ongui Meça? Emen emacumeai itz bat. Ecusi
deçue guerra onetan, nola andre arrotzac jarcen ciran guiçonen alquietan, eta
guiçartean: gaizqui da au, eta beragatic Eliz Ama Santac beti nai içan du,
emacumeac bereciac egotea, ez guiçartean: orregatic emacumeac sartu oi
ciran Eliçan berençat Eliçac marcatzen cien atetic, eta ate au çaitzen çuan
Diaconisa, edo serore batec: eta guiçonençaco atea çaitzen çuan Eliz guiçonen

22
batec. Ecusi deçue gainera cembait erri anditan, nola emacume batzuec
apaindura andiaquin indioiloac beçala estalquiric bague jarcen diran Eliçan:
au ere gaizqui da, eta S. Pauloc dionaren contra. Eguia da emengo
emacumeac ez duela onembeste çoraqueria aguertu, eta laudagarriac dira
alde onetatic; baina beste arrotz tchorasca oriec aienatu bear liraque
Elicetatic.
Atzenean tchit ongui dirudian gauça da bacoitzac bere errico Eliçan
Meça nagusia ençutea, era badu. Bere errico Eliçan diot. Ancinaco demboran
bacoitzac bere Eliçan ençun bear çuan Meça, eta Apaiçac Meça asi bear
çuanean, otseguiten çuan, ote çan beste Eliçacoric: baldin campocoric baçan,
bidalcen çuen bere Eliçara. Esan det gainera bere errico Eliçan Meça nagusia
ençutea, era badu. Ecin guciac Meça nagusira etorri ditezque, ceren etcheac
inor gabe ecin dautezquean; baina era duenac etorcea ongui dirudian gauça
da; Meça nagusietan alabaina bilcen da erri bacoitzeco artaldea bere
arçaiarequin Jauna alabatzera, beraren itza ençutera, eta ecusia dago cein
ongui dirudian onelaco Meça ençuteac. Gainera, cristauen artean asco dira,
edo ceruraco jaquin bear diran gauçac ez daquizquienac, edo becatuaren
cinguiradietatic irten nai ez duenac: onelacoençat premiazco gauça da
dotrinac, eta Jaincoaren itza ençutea, eta au iritsico du Meça nagusietan.
Baina cer guertatzen da? Premiaric andiena duenac igues eguingo due Meça
nagusietatic, eta goiz-Meça nolerebait ecusita ezcutatuco dira çuloren batean.
Mez osoa ençutea gauça bearra da esan dedan beçala, becatu larriaren
azpian. Alaere becaturic gabe utzi diteque cembait aldiz. Lenengo lecuan,
ecin, naita ere, ençun deçaqueanean. Ala guertatzen da carceletan
dauzqueenaquin, eta era berean itsasoan dijoacenaquin. Bigarrena, gaicho,
edo ongui sendatu gabea dagoanean bat. Irugarrena, heria çaitzen daudenac,
besteric ezpada au ongui eguin deçaqueanic. Laugarrena, aur tchiquiac nori
utzi ez duenac. Bostgarrena, icen onean bici dan emacume batec, Meça
ençutera irtetearequin galdu bear badu bere icen ona. Seigarrena, ezpadu
soinecoric, eta lotsa andian bere burua ecusi bear badu, Meça ençutera
joanda. Eguia da, jende arlotea soineco çarraquin ecusi arren, ez dala inor
miretsitzen. çazpigarrena, calte andi bague Meça ecin ençun badeçaqueçu.
çorcigarrena, emacume aurreguin berriac utzi deçaquee Meça dembora pusca
batean. Birjina tchit Santac Eliçara joatea utzi çuan eran. Legue çarrean
emacume aur-eguin berriac ecin sar citezquean Eliçan, garbituric guera
citecen artean. Birjina tchit Santac etzuan cer ecusiric legue onequin; sortu
çuan alabaina bere Semea Espiritu Santuaren obraz, eta eguin çuan bere
garbitasunaren calte bague. Alaere berroguei egun igaro cituan Eliçara bague.
Orregatic cristauen leguean ere emacumeac, aurra eguinda, egon oi dira
dembora pusca batean Eliçara bague. Gai onetan gorde deçaquee onçat
emana dagoan usança. Bederatzigarrena, etche urrutietan bici diran çarrac,
eta aurdun diran emacumeac, eguraldi tcharretan, batez ere neguan ez daude
nere ustez beartuac Meçatara etorcera, gueienetan beinçat; baina çucen
joateco gai onetan onena da Arçaiarequin, edo confesorearequin egotea, eta

23
arc esaten diona eguitea, ecin alabaina emendic neurtu ditezque ongui gauça
guciac. Jauna, eta orduan Meçaren lecuan beartua egongo ote naiz obra onen
batzuec eguitera, nola diran errosarioa esatea, liburu onac iracurcea, Acto
fedeco, esperança, ta caridadezcoac eguitera? Ez, Eliçaren aguinteari uts-utsic
beguiratzen diogula, guiçon jaquinsu ascoc eracusten diguenez; baina nola
beti gauden beartuac gure Jauna onratzera onena da, Meçatara ez datorrenac
obra onen batzuec eguitea, edo jaiean bertan, edo beste egunetan. Ala
eracusten digue guiçon jaquinsu cembaitec. Goacen orain jai osoac
santificatzeco bear dan bigarren gauça.

***

Norc santificatzen ditu jaiac? Galdetzen du dotrinac: eta erançuten du:


Meça osoa ençunda, lanic premia bague eguiten ez duenac. Baina lan guciac
ez dira berdinac, ez debecatuac.
Lanac batzuec dira animaren, edo espirituaren aldetic datocenac.
Onelacoac dira iracurcea, escribitzea, cantatzea, soinua jotzea. Gauz oetan
animarena da lanaren gueiena, eta berenez ez dira debecatuac jai egunetan
ere; baina debecatzen ditu Eliçac oetatic batzuec, eguin deçagun contu:
Tribunalera deitzea, testiguai juramentu arcea, sentenciac ematea.
Beste lan batzuec dira, gorputzaren nequea berezquiro escatzen duenac,
nola diran laian, edo atchurrean eguitea, jostea, eunac eotzea. Lan oei deitzen
dieça morroi, ta nescameen lanac. Oec debecatuac daude irugarren aguinte
onetan, baldin ezpada gauz oetacoren bat eguiteco usança, Eliçac onçat
emana. Ala ecusten da erri andietan, erretzen dala oguia, ilcen dirala
aracaiac, eta ez da au debecatzen premiari beguiraturic.
Badira beste lan mota batzuec, ez morroi, ta nescameenac bacarric,
baicic guciac eguin oi dituenac, nola diran bidez ibilcea, naiz oinez, naiz
çaldiz, naiz gurdiz: era berean jana maneatzea, sua piztutzea: eta ez dago
debecatua gauz oec eguitea cristauen artean, Juduen artean debecatuac içan
arren. Baina emen gogoan arritzatzu, cristaua, orain esatera noan gauz oec.
Lenengoa: bidez ibilcea, naiz oinez, naiz çaldiz ez dago debecatua irugarren
aguintean, guiçon jaquinsu gueienac, edo alde aldean guciac eracusten
diguenez; baina gaizqui dirudi premia gabe eicera, edo arrançara joatea,
Meça nagusia, eta bezperac esaten diran demboran. Bigarrena, ascoren
iritzian idi, eta mando cargatuaquin jai osoan bideari equitea debecatua dago,
baina len asitaco bideari jarraitzea eguin diteque ceren bestela calte andia
içango litzaquean ostatuetan gueraturic egotea. Irugarrena, ecusten det, gure
oquin gaichoac asto cargatuaquin jai osoetan ere irteten dirala alduen toquira
ogui salcera, eta ez naiz atrebitzen becatutzat ematera, ceren ez duen
bicitzeco beste moduric, eta beste aldetic onçat emana bide dago usanz au.
Debecatuac dira nondic naiac, edo feriac: alaere lecu batzuetaco premiari
beguiraturic ematen due Obispo Jaunac baimena, egunen batzuetan feriac
eguiteco. Debecatua dago gainera dendac idiquiac iduquitzea jai osoetan,

24
baina ez da becatu salcea jateco, eta edateco bear diran gauçac; eta era berean
denda itchia dagoala, egun oro bear diran gauçac, eguin deçagun contu
çapatac, galçac, galcerdiac salcea. Jai osoetan lan debecatuac eguitea berez
becatu da, eta becatu ez nola nai, baicic larri, edo mortala ordu bitic
aurreratcho lana eguiten bada, ascoc eracusten diguenez.
Lanac, berenez debecatuac içan arren, eguin ditezque batzuetan
becaturic bague, lenengo lecuan: calte andiaren perila danean. Bigarrena,
baldin asteco nequearequin beretzat, eta umeençat bear duana ecin bildu
badu batec, orduan bere Arçai, edo confesorearen iritziarequin lana eguin
deçaque batec ichilic. Irugarrena, gurasoac, nagusi, edo etcheco andreac
premi estuan aguincen badiçue lanen bat, eguin deçaqueçu becaturic bague;
baina badira nagusi, eta etcheco andre batzuec ain anima bagueac, eta
herencoiac, non borchatzen dituen mirabeac lan debecatuac eguitera.
Mirabeac irten çaitezte lembait len orrelaco etcheetatic, eta onetaraco erari
ezpada bereala, çaute confesorearequin, eta eguiçue eracutsico diçuena.
Laugarrena, erri batzuetan badira usanz onçat artuac daudenac gai oentan,
eta orduan usançari jarritzea lan eguitean ez da becatu. Ala erri batzuetan
Meça nagusi, eta bezperen demboraz landara, edo campora, amuarequin
arrançan ibilcea, eta era berean eicean, ez oi da gauz anditzat artu.

***

Meça osoa ençun, eta lanic premia gabe ez eguitea asco da irugarren
Mandamentuaren contra becatu larriric ez eguiteco, gueienac eracusten
diguenez; ez ordea Eliz Ama Santac gugandic nai luqueana eguiteco; nai du
alabaina guc emengo araçoac alde bat utziric, jai egunetan guc gure animac
garbitzea, obra onetan, eta Jaunaren alabancetan egun oec igarotzea.
Orregatic ipini ditu bezperac, errosario, dotrina, eta beste usanz on asco eta
Eliz Ama Santac nai duana eguin bearrean, jaiac igarotzen badira, animac
galerazten, eta liçunquerietan: igues eguiten bada jaunaren Itza ençutetic,
errosario, bezpera, eta obra onetatic, cer esan diteque onela jaiac
santificatzeaz? Eta miretsico guera Jaunac nequeren batzuec bidalceaz?
Miretsi gaitecen beraren ontasun gueieguiaz. cença gaitecen nocibait, eta
gorde ditzacun beraren jaiac cinçoro, onela iristeco betico bicitza. Amen.

çorciGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

Uquitzen dira, jaunaren Legueco irugaren Aguintearen contra guertatu oi


diran, utseguite, eta becatuac.

ALABATUA Etz.

Clama etz.

25
Otseguiçu etz.

Azqueneco aldian itzeguin niçuen Jaunaren Legueco irugarren


Aguintearen gainean, Eliça Ama Santac adirazten digun eran. Gaur uquitu
uste ditut Aguinte onen contra guertatzen diran, utseguiteac. Ençun arretaz.

***

Aguinte oni erançuteco lenengo lecuan bear dan gauça da Meça osoa,
eta ongui ençutea.
1. Beguira bada, gueratu ote ceran, eta cembat bider jai egunean
Meçaric ençun bague cere culpaz? Ençun ecin deçaqueçunean, ez da becatu.
Ala guertatu oi da gaicho daudenaquin, eta calte andiarequin baicic ecin
ençun deçaqueenaquin.
2. Beguira, cembat bider jarri ceran, Meça gabe gueratzeco perilean,
batzuetan garai onean etchetic irten gabez, besteetan bidean erausian
gueratuaz. Asco gueratzen dira ostatuan, eta Meça asitacoan irteten dira pipa
auan duela. Beste batzuec Eliçaren aldeco etcheetan bilcen dira, eta egongo
dira asteco elaberriac irabiatzen: besteac Eliz-atarian bertan idi, eta beien
adarrac laudatzen.
3. Beguira, Meça ençun gabe joan ote ceran beste erriren batera,
ceregan esaten deçula: ez naiz bearbada ara iritsico Meça ençuteco garai
onean? calte andiric içango ote cenduan, Meça ençuten errian gueratuta?
calte andiaren beldurra baçan, orduan etzan becaturic, baina gaineracoan
etzaitecela orrelaco perilean jarri.
4. Beguira, Meçaco demboran egon ote ceran modestia, ta modu onean?
Edo ala egon bearrean, dembora igaro ote deçun erausian, edo begui arroac
darabitzquiçula batari, eta besteari beguiratzen? Dembora lucean, edo
laburrean? cembat bider?
5. Beguira, çure gogoa Meçaco demboran, cere naiez iduqui deçun
munduco çoraquerietan? Dembora lucean, edo laburrean? cembat bider?
6. Beguira, inoiz ençun ote deçun Meça bataren erdia, eta bestearena
beste erdia, ceregan esaten deçula, bi erdirequin molda diteque osoa? Ez
aurrera orrelacoric eguin.
7. Beguira, çure ume, morroi eta nescameai eragotzi ote dieçun meça
jaiegunetan ençutea, etcheco araçoen aitzaquiarequin, eta cembat bider?
8. Beguira jai osoetan lan debecaturic eguin, edo eraguin ote deçun
premi estu bague? cembat demboran, eta cembat bider?
9. Beguira, astegunean eguin cinçaquean lanac jaieraco utzi ote dituçun
berariaz? jaieraco gurdi-maneratzea, jaieraco abarcac jostea: jaieraco
guiçonaren, eta umeen soinecoac adabatzea?
10. Beguira, çure morroi, eta nescameari ucatu ote dieçun abarcac
josteco, eta soineco çarrac adabatzeco dembora astegun, eta jaierdietan?
Jauna, gauz oetaraco dembora eman ezquero noiz eguingo dira etcheco

26
lanac? Noiz? Bear dan demboran, beste etche ascotan eguin oi diran beçala.
Gainera, cergatic ez diezteçu eguiten cerorrec ume eta mirabeai lan oriec
astegunetan? Jauna, eraguin ditzaquee campoan lan oriec? Eta cerequin
pagatuco due jostuna? Beretic pagatzen badu, cer soldata gueratuco çaio?
Naico deçu çure arto, edo gariarequin pagatzea? cembait etchetan seme,
alaba, edo mirabe içatea baino, obe liçaque idi, bei, edo asto içatea; oei
alabaina gaichotzen badira, ardura onarequin beguiratzen çate, tresnac
urratzen baçaizte, adabatzen çaizte.
11. Beguira, içan ote deçun, Meça nagusi, errosario, eta bezperetatic
igues eguiteco oitura lotsagarria? Badaquit gauz oetaco bacoitzac etzaituala
bearcen becatu larriaren azpian: badaquit, Mez osoa ençun, eta lanic premia
gabe ez eguitea aguincen diçula Eliz Ama Santac; baina dembora berean ecin
ucatu diteque, asco cristau dirala jaquin bear dituen gauçac ez daquizquienac,
eta are gueiago, jaiac alperquerian igarotzen baditue, amilduco dirala
becaturen batzuetan edo gogoz, edo itzez, edo bestela. cer içango da bada oez,
jaietan igues eguiten badue Meça nagusi, errosario, bezpera, dotrina, eta obra
onetatic?
12. Beguira, Meça nagusi, errosario, eta bezperen demboran iduquitzen
dituçun guiçonen batzuec edanean, jocoan, edo lasaiquerietan? Emen gogora
ecarri ditzaqueçu gainera Eliz Ama Santaren beste Aguinteen contraco
becatuac, baina ez naiz oetan gueratzen, ceren Eliçaren bost Aguinteen
gainean itzeguin uste dedan gueroago. Eguin deçagun aleguina, oraindainoco
utseguiteen damua sorceco: gorde ditzacun ongui, Jauna onratzeco auturic
dauden egunac, onela iristeco beraren bendicioac emen, eta guero betico
bicitza. Amen.

BEDERAtziGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

Açalcen da Jaunaren Legueco laugarren Aguintea.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Onetaraco asi ninçan Jaunaren legueco aguinteac açalcen. Oetatic


lenengo irurac Jaunaren onrari dagozcanac dira, eta Jaun berac aditzera
eman, eta letraz eçarri cituan arrizco ol batean. Oen gainean itzeguin degu
cerbait. Iru oez gainera arrizco beste ol batean letraz eçarri cituan çazpi
Aguinte, lagun urcoaren onari beguiratzen dioenac, eta oec ere aditzera eman
cituan Sinaico menditic. Otseguin cien Israeltarrai: onra eçaçu çure Aita, eta
çure Ama, luçaro bici çaitecen, çure Jaun Jaungoicoac emango diçun,
lurraren gainean: Honora Patrem tuum, et matrem tuam, ut sis langaevus

27
super terram, quam Dominus Deus tuus dabit tibi (Echodi 20). Itz oequin
aditzen ditugu lenengo lecuan gure sorcea çor diegun gurasoac; baina oez
gainera aditu bear dira, adinean, dinade, ta gobernuan nagusiago diranac, eta
beragatic guciac onratu bear ditugu. Onratu bear ditugu fededun gucien
burua, edo Aita Santua, Obispo Jaunac, eta Apaiçac. Onratu bear ditugu
Erregueac, ta gure Aguintariac. Onratu bear ditugu gure Eracusleac, eta
çarrac, bacoitzaren mailari dagocan eran. Gai au ain ugaria da, non bera utsic
asco içan litequean urte gucico itzaldietaraco; baina ez da gutchi içango
gauçaric bearrenac ongui açalcen baditut. Gaur açalduco det ume, eta
mirabeac beren gurasoai çor dieçan onra. Ençun arretarequin.

***

Onra eçaçu çure Aita eta Ama, esaten digu Jaunac. Beraz amatu bear
dituçu, cristaua onguinai, eta amorio eguiazco batequin, eta onguinai au
aguertu bear da ala itzetan, nola obretan; onguinai au da alabaina gurasoa
eguiaz onratzeco lenengo maila beçala: au bague cer onra emango dieçu
gurasoai? Onguinai au çor dieça, ez umeac bacarric baita morroi, eta
nescameac ere norc ematen die alabaina jana, edana, bicilecua, soldata?
Baina ez ditue amatu bear orregatic bacarric, baita ascoz gueiago, ceren au
dan Jaunaren aguintea. Eguin-bide onen contra utseguiten due ume, eta
mirabeac, lenengo lecuan, ezpaditue biotzetic amatzen. Bigarrena, poztutzen
badira gurasoaren gaitzaz, edo naigabetzen onaz. Irugarrena, laguncen
ezpadioe bere premietan. Morroi eta nescameac ere utseguiten due, nagusi, ta
etcheco andreac amatzen ezpaditue, laugarren Aguinte onec escatzen duan
eran.
Onra eçaçu çure Aita eta Ama. Honora Patrem tuum, et matrem tuam.
Mandamentu onec aguincen diguna eguiteco, ez da asco gurasoac amatzea,
bear da bigarren lecuan gurasoari beguiramentu, edo errespeto andi bat
gordetzea itzeguitean, beguiratzean, eta modu gucietan. Alde onetatic
utseguiten due ume, eta mirabeac, lenengo lecuan, çure guraso, eta burutzat
eçagutzen ezpadituçu cere obretan. Bigarrena, beren aurpeguira erançuten
badiezteçu desonragarriac diran itzac, nola diran: ordia, etcheondatzailea,
alperra. Jauna, eguia garbia da au gucia. Içan bedi ala; çuc alaere ecin bere
aurpeguira erançun deguioqueçu gurasoari orrelaco gauçaric. Irugarrena,
lotsatzeco eran itzeguiten badieçu: eta au erraz içan diteque becatu larria,
batez ere guraso, eta ume onraonean bici diranen artean. Laugarrena,
botatzen badiezteçu birauac, naiz biotzetic bota ditzatzula, naiz ez; ceren beti
galcen dieçun çor çaten beguiramentu, edo errespetoa. Eriotzaren pena ipini
cion Jaunac legue çarrean becatu oni: Qui matledicerit Patri suo, vel matri,
morte moriatur (Echodi 21). Bostgarrena, sarritan ipincen badieçu becosco,
edo copeta iluna, edo itz garratzaquin naigabetzen badituçu. iluntasun, eta
errierta pichca bat ume, mirabe, eta gurasoen artean guertatzea ez oi da içan
becatu larria, baina sarritan copeta belz ipincea, eta itz samin, eta

28
garratzaquin erquituric iduquitzea gurasoa, norc ez dacus dala gauça tchit
itsusia? Lotsagarria, da doacabea deitzen dio Espiritu Santuac onelaco
umeari: Qui affliguit Patrem, et fugat matrem, ignominiosus est, et infelich
(Prov. 19). Seigarrena, sinuz, edo bestela isecac eguiten badiezteçu, berac
iguerritzen duela, eta naigabetzeco eran. Au ere becatu larria içan oi da. Aitari
iseca eguiten, eta Ama ecertan ez daucanaren beguia atera deceela beleac, dio
Espiritu Santuac: Oculum, qui subsannat Patrem, et despicit partum matris
suae, effodiant eum corvi (Prov. 3). çazpigarrena, jotzen badituçu çure
gurasoac, naiz colpea içan andia, naiz tchiquia. Becatu au beti içan oi da
larria, eta Jaunac eriotzaren pena ipini cion legue çarrean: Qui percusserit
Patrem suum, aut matrem suam morte moriatur (Echodi 21). Iruineco Apaiz
nagusiaren mendeco Elicetan, Apaiz nagusiac berac, edo onec escua ematen
dionac bacarric barcatzen du becatu itsusi au. çorcigarrena, jotzeco escua
alchatze utsa ere içan oi da becatu larria eçagueran sartutaco umeetan: eta
esan diran gauz oetatic eçagutu deçaquee morroi, ta nescameac ere noiz
utseguiten duen nagusi eta etcheco-andreai çor dieçan beguiramentu, edo
errespetoaren contra.
Onra eçaçu çure Aita, eta Ama: Honora Patrem tuum, et matrem tuam.
Onetaraco bear dan irugarren gauça da gurasoen aguinduac eguitea,
animaren onari, etcheco gobernuari, eta aciera onari dagozten gaucetan.
Eguiçue gurasoen aguindua gauça gucietan; au da alabaina Jaunac nai duana,
esaten digu S. Pauloc Obedite Parentibus per omnia; hoc enim placitum est in
Domino (Ad Colosen. C. 3). Gauça gucietan, dio S. Pauloc; baina au aditu
bear da ongui. Ez dago beartua umea, ez eta morroi, ta nescamea ere
gurasoen aguinduac eguitera, aguincen baçate jaunaren legueac debecatzen
duan gauça; lenago da alabaina Jaunaren esana eguitea, ecen ez guiçonarena.
Ez dago gainera beartua umea gurasoen esana eguitera estadua, edo
bicimodua aututzean, ceren Jaungoicoac prestatzen dion bacoitzari bere
estadua, batari ezconça, besteari beste modu bat. Gai onetan umeari
dagocana da garai onean gurasoari adiraztea, cer estadu artu nai duan; eta
estadu au ezconduena bada, ez du ezconceco itzic eman bear gurasoen
baimena gabe. Atzenean morroi, ta nescameac ere ez daude beartuac berai
dagozten gauçac eguitera baicic.

***

Orra, cristaua, cer aguincen dien laugarren mandamentuac ume, ta


mirabeai; eta gai onetan guertatzen diran becatuac uquituco dira urrengo
itzaldian. Ea gaztea, onra itzatzu çure gurasoac, dio Jaunac; onra itzatzu,
luçaro bici çaitecen çure Jaun Jaungoicoac emango diçun lurrean, eta guero
betico bicitza doatsuan. Amen.

AMARGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

29
Uquitzen dira, umeac, eta morroi, ta nescameac laugarren aguintearen contra
eguin oi dituen becatuac.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Azqueneco itzaldian asi ninçan Jaunaren legueco laugarren


Aguintearen gainean itzeguiten, eta aditzera eman niçuen, nola ume, eta
mirabeac onratu bear dituen beren gurasoac. Gaur uquituco ditut, Aguinte
onen contra eguin oi dituen, becatuac. Ençun arretaz.

***

1. Beguira, beguira biotzetic maite içan dituçun gurasoac, edo au eguin


bearrean opa içan dieçun lembait len mundu onetatic joatea, etcheco
aguintea, eta ondasunac artu naiez? cembat demboran eresi orrequin bicitu
ceran?
2. Beguira poztu ote ceran gurasoaren gaitzaz, edo naigabetu osasunaz?
Gurasoa dago eztulca ler eguiteco çorian, eta dioçu ceregan: ah citala! etzera
ez oraingo gaitzarequin ilco.
3. Beguira, lagundu dioçun bere premietan? Gurasoac, ez eman deçuen
gucia bertatic umeai, bestela erraz guertatu liteque çuequin, beste guraso bati
guertatua. Eman cien çuana umeai, ongui ecusi naiez. Dembora pisca batean
tchit ongui beguiratu cioen, baina aztuaz joan ciran gurasoagandic artu cituen
ontarteaz, eta atzenean ucatzen cien ongui igarotzeco bear çuan gucia.
Oroitzen çan guiçagajoa, umeac ongui ecusteagatic eguin çuan çoraqueriaz,
eta ecusten çuan nola arquitzen çan, beretzat bear çuana gorde gabez.
Estutasun onetan joan çan adisquide bategana, eta quendu cion diru pusca
bat. Bere guelan noicean bein otsa eraguiten cien diruai, aditu ceceen soinua
ala suiac, nola alabac. Oec diruaren soinuarequin esnatu ciran gurasoari
ongui beguiratzeco, eta gobernatzen çuen-elcarren leian. Orduan gurasoac
biurtu cion bere adisquideari eman cion diru gucia. Eguin çuan testamentua,
baina itchia, eta etzuan garrote bat besteric utzi. Testamentuan esaten çuan,
garrote au utzitzen çuala, çuan gucia umeai ematen cien, gurasoa ceatzeco. Il
çan, joan ciran umeac cutchara, eta etzuen garrotea baicic arquitu.
4. Beguira, itzeguin ote dioçun Aitari, edo Amari onra galceco eran,
eguin deçagun contu: ordia, lotsagarria, etche ondatzailea. Au becatu larria
da berez. Jauna: eguia esan diot. Atocea, eta cergatic eguia dan, itzeguin bear
dioçu gurasoari modu ain itsusian?
5. Beguira, lotsa andia emango dioen gauçaric erançun dioçun
gurasoari? cembat bider, eta cembat lagunen aurrean.

30
6. Beguira, birauric bota dioçun gurasoari berac aditzen duala? cembat
bider, eta cembat lagunen aurrean? Jauna, ez diot ordea biotzetic bota.
Atocea, eztaquiçu orrelaco itzeguitearequin galcen dioçula çor çaion
beguiramentu, edo errespetoa? Bere Aitari, edo Amari birau eguiten diona il
bedi, dio Jaunac legue çarrean: Qui maledicherit Patri suo, vel matri, morte
moriatur (Echodi 21).
7. Beguira, sarritan ipini dioçun copet iluna, edo itz garratzaquin
naigabe andiric eman dioçun? Edo ecusi nai ezpacendu beçala beguiratzen
dioçun? Becatu larria da au berez. Lotsagarria, ta doacabea deitzen dio
Espiritu Santuac onelaco umeari. Qui affliguit Patrem, et fugat matrem
ignominiosus est, et infelich (Prov. 19). iluntasun, eta errierta pichca bat ume,
eta gurasoen artean guertatzea ez da berez becatu larria, baina sarritan
copeta belz ipincea, eta itz saminez erquituric iduquitzea norc ez dacus, cein
gauz itsusia dan?
8. Beguira, isecaz egon çatzaizcan gurasoari, berac ecusten duala? Au
ere berez becatu larria da. Aitari iseca eguiten, eta Ama ecertan ez
daucanaren beguia atera deceela beleac, dio Espiritu Santuac: Oculum, qui
subsannat Patrem et despicit partum matris suae, effodiant eum corvi (Prov.
3).
9. Beguira, içan ote deçun çure Aita edo Ama jotzeco ausardia. Içugarria
da becatu au, eta eriotzaren pena ipini cion Jaunac legue çarrean: Qui
percuserit patrem suum, aut matrem suam, morte moriatur (Echodi 21).
Iruineco Apaiz nagusiaren mendeco lecuetan ez due becatu onen barcacioa
emateco escuric berac, edo arc onetaraco ipincen dituan confesoreac baicic.
10. Beguira, escua alcha dioçun gurasoari jotzeco asmoarequin, edo
asmo gabe; beti galcen çaio alabaina çor çaion beguiramentua.
11. Beguira, gurasoen aguinduac eguin dituçun ongui? edo au eguin
bearrean, orçac aguerturic erriertan jarri çatzaizten? cembat bider? Gauça
tchiquietan cerbait eguin bague utzitzea, eta anditchoetan ere cerbait
çabarqueri guertatzea (calte andiren baten perilic ez danean) ez oi da içan
becatu larria; baina beguira, cristaua, atelecatzen baçaitu gurasoac
çabarqueriren bategatic, etzaitecela asi lotsagabequerietan, baicic çaude
ichilic, eta aurrera eguitzu aguinduac arretarequin. Au da Jaunaren
borondatea; eta aguincen diçu sari tchit andia ala emen, nola ceruan.
12. Beguira, bicitza ateratzeco modua icasteco ongui saiatu ceran? Au
eguin gabez erriac alperrez betetzen, eta maila guciac itsusten dira. Ezpada
gaztea saiatzen dagocan lanquinça icastera, cer on, eta cer protchu emango
du acitzen danean.
13. Beguira, aguindu diçunean gurasoac, etzaitecela joan araco etche
artara, ceren esanmesa guiztoac çabalcen dituçun: aldeguin deçaçula araco
lagun gaizto aetatic, ordu onean etchera çaitecela, noicean bein bederic
confesa çaitecela; beguira, diot, eguin deçun gurasoaren esana? Au eguiten
ezpadeçu, nolacoa içango da çure aciera?

31
14. Beguira, gurasoen borondatearen contra, edo oen baimena bague
igaro ceran ezconceco itzac ematera. Erraztasun onetatic calte andiac etorri
içan dira. Lenengoa gurasoen nai baguea. Emen itzeguiten det guraso cinço,
ta ardurarequin umeai beguiratzen dienaz; badira alabaina batzuec, umeen
escuetan uzten duenac senarra edo emaztea bilatzea. Bigarren caltea,
eçagueran ongui sartu baino len gazteac eren buruac catrabilatzea, eta guero
damuturic ibilcea gaizqui dirudien erausietan. Irugarrena, ezconceco itzaren
goichoarequin nescatcha prestu asco bear ez liraquean gaucetan erorcea, eta
gueratzea galduac; ezcutaria alabaina, gura çuana eguin ezquero, ez da
oroitzen ere eman çuan itzaz, eta inoiz oroitzen bada, dio: Pu quiratsa dacar.
Orregatic gure Jaun Erregue carlos irugarrenac aguindu çuan lenengo lecuan,
seme, eta alabac, oguei, ta bost urte içan artean, escatu bear dieçala gurasoai
ezconceco itza emateco baimena. Bigarrena, semeac, edo alabac, oguei ta bost
urte içan arren, ezconceco era aguercen baçan, escatu bear cieçala gurasoai
beren iritzi, eta consejua, eta au eguin gabe ezconcen ciranac, galdu citzeela
beren etcheetaco escabide guciac. Irugarrena, aditzera eman cien Obispo
Jaunai, nola nai çuquean, ezconceco itzen gaineco auciai lecuric aec ez
ematea, gurasoen baimena gabe eman baciran itzac. Ala, Erregueren aguinte
oec ezquero, etzaio auciri lecuric ematen, ezconceco itzac ezpadue gurasoen
baimena. Etzan onembesterequin contentatu carlos laugarrena, eta aguindu
çuan, ezconceco itzac eman citecela Escribau, eta testiguen aurrean, eta eçarri
citecela letraz, bestela etzequiela lecuric eman: baina aguinte au ez da gorde
içan. Aditzen deçue, gazteac, cembat ardura escatzen duan ezconceco itzac?
Eta alaere itz onen goichoarequin eguiten, eta eraguiten dira aimbeste
becatu?
Ea, Jaunac esaten digu: Onra eçaçu çure Aita, eta Ama: eguin deçagun
au arretarequin, eta ichurico ditu gure gainera bere ondasunac, eta atzenean
betico bicitza. Amen.

AMAIcAGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

Açalcen dira, guraso, eta etcheetaco buruac ume, ta mirabeai beguiratzeco,


dituen eguin-bideac.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Azqueneco itzaldian uquitu nituan, umeac, morroi, eta nescameac


laugarren aguintearen contra eguin oi dituen, becatuac. Becatu oetatic asco
etorri oi dira guraso, eta etcheetaco buruen çabarqueritic: eta beragatic gauz
egoquia içango dala deritzat itzeguitea orain, oec ume, eta mirabeai

32
beguiratzeco dituen, eguin-bideen gainean. Asitzera noa, eta ençun, gurasoac,
arretarequin.

***

Gurasoa beartua arquitzen da asco gauçatara, umeai çor çaten ardurari


erançungo badio, eta lenengo lecuan beartua dago, aurraren bicitzari
beguiratzera sorcen danetic. Eguia au eçagutzeco, ez da neque andiren
bearric: asco da onetaraco basoco piztiac, eta edocein aberec eguiten duenari
beguiratzea. Alaere asco guisatara utseguiten omen due cembait gurasoc
eguin-bide onen contra, urrengo itzaldian ecusico degun eran.
Beartua arquitzen da gurasoa bigarren lecuan, bicitzeco bear diran
gauçac çure umeari ematera, nola diran jana, edana, jancia, sendagaiac: eta
au bera çor çate gutchi gora bera mirabeai ere. Beguira çaioçu oila-colca bati,
nola bazcatzen dituan bere tchitac. Goicean goiz irteten da bere oequin bazca
bila, eta ozta cerbait arquitzen du, dala arra, dala tchitcharea, edo beste
gauçaren bat, deitzen die berez daquian izcunçan, eta ematen die, eta guero
gordetzen ditu egopean, otz eguiten badu. Au onela içan, eta alaere arquituco
dira gurasoen icena duenac, eta eren umeen janaz, edanaz, janciaz arduraric
gabe bici diranac? Batzuec alperqueriari ederretsiric, ez due laneraco biotzic,
eta bici dira becatuan. Beste batzuec necatzen dira, baina irabazten duena
ondatzen due edanean, jocoan, edo beste ongui ez diran gaucetan. Bebil
emaztea arrastaca batetic bestera, umeençat bear danaren bilan: beude
umeac negarrez goseac igaroac, gurasoa ez da estutzen, eta aste batean, edo
urte onetan dana içango da bestean, eta il arte gucian. Ai! ta çori gaiztocoac
onelaco gurasoac! çori gaiztocoac berençat, eta çori gaiztocoac umeençat, eta
erriençat!
Eta cer esango det, eren gaiztaqueria estali naiez aurra emen, edo an
bota, eta aren quezcaric gabe, gueratzen diran gurasoaz? Demagun,
guertatzen danari saiets gucietatic beguiraturic, bai dala bideric asco aurra
ichilic ipinceco borten etchean, edo bestela errien contura; eta gurasoac
baduela, cerequin gastuac iroço, edo beinçat arindu. Demagun gainera,
onelaco aurrac iduquitzeco, eta gobernatzeco ceuden errent, eta ondasunac ez
dirala asco adina onetaraco. Nola gurasoac utzi deçaque aurra, berea ezpalu
beçala, borten etchean; edo errien cotura, ezpada oetan cerequin iroço
onelaco aurren inutzac, eta acierac escatzen duana? Jaquiçue bada, dioenez,
lecu batzuetan aimbesteraino itsutu dirala araguiaren atseguin liçunetara,
non borten carga ecin iroço duen erriac. Beguira gurasoac: len ececic berriz
ere neque andiac gure gainera etorrico dira, umeen aciera onaz aztutzen
bacerate: mutil cençugabez, eta emacume tchorazcaz bete da mundua, eta
Jaunaren aserrea gure gainera dator, garai onean cençatzen ezpaguera.
Beartua dago gurasoa irugarren lecuan, aurrari, adin egoquiera
datorrenean, bicitza ateratzeco modu egoquia eracustera, aditzen da au
bacoitzaren mailari ongui dagocan eran. Ez da lurrean, eta ez da airean

33
piztiaric, eguia au gurasoai eracusten ez dienic. Esan det bacoitzaren mailari
dagocan eran. Goimailan arquitzen diranac, jaquiundearen escoletara bidaldu
oi ditue semeac, eta guero batzuec dira guerrari, besteac Apaiz. Alabac,
gogoric badue, içango ditue erac Erlijioan beren buruac goardatzeco; baina
ezpadue biotzic onetaraco, bici ditezque beren etcheetan Jaunaren beldur
Santuan, ezconcen diranaz osteroncecoac. Beste mailetan arquitzen diran
gurasoac eracutsi bear dieça umeai dagoten modutcho bat bicitza ateratzeco,
dala necaçaritza, dala arotzia, arguinça, edo beste lanquinça egoquiren bat.
Gauz oec guciac erri bacoitzean dira premiazcoac, eta onragarria da ongui
eguiten dituana. Bacar bacarric dira desonragarriac, alperrac, lapurrac,
besterenarequin eraz bici nai duenac, eta bicitza gaiztocoac. Badira Espainan
legue ederrac erriac garbitzeco onelaco içurritic baina cer eguiten degu legue
onac içatearequin, ezpadue errietaco buruac eguiten leguean aguincen dana?
Debecatua dago suertezco joco gucia: debecatuac daude trabesac: debecatua
dago legueac diona baino gueiago jocoan ipincea. Debecatua dago gueroco
jocatzea. Debecatua dago dirua ez beste gauçaric jocatzea. Debecatua dago
languileac, eta alogueran bici diranac astegunetan jocoan aritzea goiceco
seietatic amabien, eta arratsaldeco ordu bietatic arratseco çorcien bitartean.
Debecatua dago atzenean jocoan aritzea edaria salcen dan lecuan, eta
jocalariai etcheetan lecu ematea ere bai. Alaere nola ote daude erriac gaurco
egunean? Nic gutchi daquit, baina berriac dira tcharrac, eta sarritan aditzen
degu alperrez, eta gaiztaguinez beteac daudela toqui guciac. Nondic dator au?
Dator, ceren gurasoac etzuen beren aldetic eguin aleguina umeai eracusteco,
bicitza ateratzeco modu ona. Bi gauça emen gogoan arritzatzu, gurasoa.
Lenengoa: escolara aurrac bidalcea, icasi deceen iracurten, escribitzen, eta
contuac ateratzen. Au eguin gabez, ez dira guero aurreratzen, arcen duen,
lanquinçan bear beçala. Bigarrena, arcen duen lanquinça, dala arguinça edo
arotzia, dala arotzia, icasi bear due ongui, bestela ez ditu inorc gogoz lanera
deituco. Baina cer guertatzen da? cerbait icasten duenean, uste due nagusia
aberasten dala aen nequearequin, eta beren lanquinçan asco icasi leçaqueen
demboran igues eguiten due nagusiagandic, eta gueratzen dira languile
moldacabeac, eta eracuslea aldean bear duenac. Orra cer datorren lanquinça
ongui ez icastetic.
Beartua dago gurasoa laugarren lecuan, umeai, al duan eran, laguncera
estadua artu nai duenean, eta onetaraco beguiratu bear dio arretaz etcheari,
eta era badu aurreratu bear ditu, cuticiaren ezcabidetic aldeguiten duala, bere
ondasunac; au ez eguitera, ez du içango cerecn lagundu umeai, estadua artu
nai duenean. Asco ote dira gurasoen artean eguin-bide onez oroitzen diranac?
Içan litezque, baina ez dira içango gutchi duena, eta ez duena tchoraquetan,
alfequerian, eta emendic datocen ondorenetan ondatzen duenac.
Oraindainoco eguin-bide oec umeen bicitzari gorputzaren aldetic
beguiratzen dioe. Orain uquitu bear ditugu animari dagozcanac. Beartua dago
gurasoa bostgarren lecuan, aurrari garai onean bataioa emateco, arreta
eguitera. Ez oi da içan gai onetan çabarqueri andiric; alaere gogoan

34
arritzatzu, cristaua, bi gauz oec. Lenengoa, aurguite gaiztoa danean, aurrari
bataio emateco, deitu eçaçue, nola au eguin ongui daquiana. guertatu da bein
baino gueiagotan aurra bataio gabe ilcea, ceren bataioa ongui ematen
ciaquianic deitu etzan. Bigarrena, au bera aditu bear da, gauçac ichilic eguin
bear diranean ere.
Beartua dago gurasoa seigarren lecuan, ume, eta mirabeai ere dotrina,
eta ceruraco bidea eracustera, eta onetaraco bideric erracena da escolara
bidalcea aurrac. Jauna, Eliçatic urruti arquitzen da gure etchea: ongui; eta
urruti bici dana cerura joan diteque, araco bidea icasi gabe? Ez Jauna esango
didaçu. Beraz gauça bearra, eta premiazcoa da çuc umeai eracustea dotrina,
eta ceruraco bidea, dala escolara bidalduaz, dala bestela. Negar eguin liteque,
ecusiric, cembat aur diran errian escolara etorri bear luqueenac, eta cein
gutchi diran datocenac. Gurasoac, gurasoac, cer da au? fedegabeac baino
gaiztoagoac ceratela, dio S. Pauloc: est infideli deterior: eta ez dago ceruraco
bideric, oraindainoco çabarqueriaren damuarequin aurrera ume, ta mirabeai
ceruraco bidea eracusteco ardura obea ezpadeçue.
Beartua dago gurasoa çazpigarren lecuan ume, eta mirabeai ceruraco
bidea eracustera, ez itzez bacarric, bai ta obraz ere, edo bere bicitza
onarequin; bestela guerta liteque tchangurruari bere umeaquin guertatua.
Tchangurrua da arrai tchiqui itsusi bat, cearca baicic ez dabilena. Asi çan bein
umeai eracusten, nola ibili bear çuen, eta esaten cien: nere umetchoac,
çabilçate, ez cearca, baicic çucen. Erançun cioen umeac: çoaz bada, ama,
aurretic, eta jarraituco diçugu. Au bera erançungo dioe umeac gurasoari,
eracusten ezpadie obraz ceruraco bidea. Baldin gurasoa birauguilea bada:
Jaunaren itzagandic iguesi badabil, eta urtean bein gogoaren contra
confesatzen bada: baldin ordu onean etcheratzen ezpada, eta bere itzetan, eta
moduetan nazcagarria bada, nola eracutsico die onec umeai ceruraco bidea?
cer erançungo dioe umeac, itzez cerbait eracusten asitzen bada?
Beartua dago gurasoa çorcigarren lecuan, ume, eta mirabeai eragoztera
becaturaco bide, eta periletan ibilcea, nola dan arratsetan berandu
etcheratzea, batez ere emacumeac; lagun gaiztoaquin bilcea, nescatch ta
mutilen batzarreac diran etcheetara joatea, ezconceco itzac emanic daudenac
elcarrequin bacarric egotea. Baldin gurasoac eragozten ezpadie gazteai
onelaco periletan ibilcea, eta jarcea, bere gainean ditu, ume, eta mirabeac
çabarqueri onegatic eguingo dituen, becatuac.
Beartua dago atzenean gurasoa, ume, eta mirabeai, gauça gaiztoren bat
eguiten duenean, bear dan ateleca, edo castigua ematera. Ez da asco gurasoa
bera gaiztoa ez içatea, ceruraco; baicic castigatu bear ditu ume, ta mirabeen
becatuac. Heli Legue çarreco Aita Santua, bere doai, eta bicitzari bacarric
beguiratuta, çan guiçon on bat, baina cergatic etzuan biotzic içan,
castigatzeco bere bi seme arro, quendu cion Jaunac bicia. Baina beguira,
gurasoa: umeac, gaztetchoac diranean, obeto escuratzen dira beldurrarequin :
cigorrac, eta atelecac cençatzen ditu, dio Espiritu Santuac: Virga, atque
correptio tribuit sapientiam (Prov. 29). Baina aciac diranean, atelecatu bear

35
dira modu onarequin, eta dembora egoquian; bestela guerta liteque S. Pauloc
diona, edo umeac gogaituric gueratzea (Ad Eppes. 6, et ad colos. 3).
Orra gurasoa, nolacoac diran ume, ta mirabeai beguiratzeco cere
gainean dauzcatzun eguin-bideac. Andiac dira guciac, eta asco. Esna çaite
orain bederic, eta Jaunaren lagunçarequin eguiçu aleguina eguin-bide oei
ongui erançuteco, eta Jaun berac emago diçu çure nequearen saria, edo
betico bicitza. Amen.

AMABIGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

LAUGARREN AguiNTEARI DAGOcANA

Uquitzen dira, guraso, eta etcheetaco buruac laugarren Aguintenaren contra


eguin oi dituen, asco becatu.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Aznequeno itzaldian aditzera eman nituan, guraso, eta etcheetaco


buruac ume, eta mirabeai beguiratzeco, dituen eguin-bideac. Orain uquitu
bear ditugu gai onetan eguiten diran becatuac. Ençun arretarequin, gurasoac.

***

1. Beguira gurasoa, aurdun ez gueratzeco saiatu ote ceran, dala edariz,


dala beste modu itsusiaquin? Nola ta cembat bider? Becatu itsusia da au, eta
emen Iruineco Apaiz nagusiari dagoca au barcatzeco escua buldaric ezpadu
becatariac.
2. Beguira, berariaz aurra galceco aleguina eguin deçun, eguin deçagun
contu carga andiac jasoaz, gueiegui necatuaz, edo edari bicietara oituaz?
Becatu au barcatzeco escua Iruineco Apaiz nagusiarena da emen. Eguia da,
beste confesoreac ere escu bera duela buldaren bidez.
3. Beguira, berariaz ez, baina bai eçaguerarequin jarri ote ceran aurra
galceco peril andian.
4. Beguira cerequin, edo inudearequin eratzo ote deçun aur jaioperria,
edo beratchoa, itotzeco peril andian? Au da aurrac itotzeco perila duan modu
gaiztoa, eta aienatu bear da etcheetatic. Ala aditzera ematen digu Eliçac, eta
aguincen du, esan daquiela gurasoai, ez deceela eratzo onelaco aurra
berequin, ez inudeaquin. Jauna, eta nai du bada aur gaichoa neguco otz
gogorraquin seascan iduquitzea? Ala iduquitzen ditue, emen baino otz
andiagoac diran lecuetan, eta ez dira orregatic otzez ilcen aurrac. Jauna,

36
oraindaino nerequin eratzo ditut aurrac, baina etzat ito orregatic batere. Eta
nondic daquiçu, aurrera ere etzatzula guertatuco? Eztaquiçu, amets batean
erraz azpian artu, eta itto ditequeala aurra? Ez deçu aditu, cer nai duan
Eliçac? Jauna, nere guelan ez det lecu egoquiric, seasca ipinceco, baina alaco
eran nere oian iduquitzen det aurra, non perilic ez dan calteric berari
eguiteco, bien bitartean alabaina ipincen det burcotcho bat. Baliçaque, çuc
dioçuna eguia içatea, baina neque da perila osotoro quencea, eta onena da
Eliçac esaten diguna eguitea. çure çabarqueriaz aurra itotzen bada, becatu
tchit andia da au, eta Iruineco Apaiz nagusiac bacarric du onen barcatzioa
emateco escua, buldaric ezpada.
5. Beguira çure becatua estali naiez, aurra utzi, edo boteraço deçun,
inorc arquitu baino lenago, ilceco peril andian?
6. Beguira, ongui saiatu ote ceran nequeari jarraitzeco, çure umeac içan
deceen bear duen jana, edana, eta jancia? Badira guraso batzuec alper uts-
utsac, eta ecergatic, nequeari jarraitzeco, esnatuco ez diranac. Negar eguin
deçaque emazteac, beretzat, eta umeençat bear duana ecin bilduz;
badabilçateque umeac arlote, eta erquituac; baina guraso alperra ez da
azcartuco nequeari equiteco. Onelaco gurasoaren gaitza ez oi da sendatu, eta
çucen dijoa betico su, eta garren artera. Beste batzuec necatzen dira, baina
berençat, ez umeençat; eta arçac, otsoac, eta piztiaric gogorrenac ere obeto
beguiratzen dieça eren umetchoai.
7. Beguira, adin egoquira etorri diranean, eman ote dieçun çure umeai
bicitza ateratzeco moduren bat, beren mailari dagocan eran. Onetaraco
mutilai eman bear çate, albada, escola ona. Au eguin gabez cembat mutil,
etchearen, eta erriaren onragarri içango ciranac, galcen, edo ecerecean
gueratzen dira? Nescatsençat ere tchit gauça ona da escola, era bada, icasi
deceen dotrina, goiz-arratsetaco jaiera, Sacramentuac ongui arceco prestaera,
Eliçan modestiarequin egotea, eta Meça ençuteco modua. Asco da au
nescatchençat, bada escribitzen jaquitea, batzuençat ona içan arren,
gueienençat caltetsu içan liteque. Escola onaren ondoren, ipini bear dira
mutilac lanquinçaren batean, eta oi dan baino cerbait dembora gueiago
igaroco badue ere, icasi deceela ongui. Onela erri bacoitzean içango dira
lanquinça gucietan maisu, ta languile onac.
8. Beguira, estadua arceco adin onera etorri diranean, aleguinean
lagundu dieçun, edo au eguin bearrean, sor, eta gor cere burua eguin deçun?
cergatic au? ceren saiatu etzeran umeençaco ecer bilcera, eta orain uzten
dieçu, al duen eran, ibilcen, çureac ezpalira beçala.
9. Beguira, iduqui ote deçun aurra, bataio gabe ilceco perilean?
10. Beguira eracutsi dieçun dotrina, eta ceruraco bidea? edo cerez, edo
bidalcen dituçula escolara? Badira guraso batzuec ain landugabeac, eta
aberequiac, non gai onetan ardura bague bici diran. Berac eztaquie dotrina
ongui, beinçat umeai eracusteco eran; beste aldetic arretaric ez due umeac
escolara bidalceco, norc onelaco gurasoac çucendu, eta ceruraco bidean
ipinico ditu?

37
11. Beguira, çure bicitza onarequin eracutsi ote dieçun ceruraco bidea?
Baina nola eracutsico dieçu ceruraco bidea, baldin bici bacera Jaungoicoric,
ceruric, eta infernuric ezpaliz beçala? Nola eracutsico dieçu ceruraco bidea,
baldin çure autic aditzen ezpadue biraua, juramentua, eta itz loia baicic?
Baldin iguesi bicitu bacera Jaunaren itzagandic, eta Sacramentuetatic?
12. Beguira, eragotzi ote dieçun becaturaco bide, ta lagun gaiztoetara
joatea? Erri bacoitzean içan oi dira etche batzuec, non bilcen diran
nescatchac, eta mutilac. Oen artean içango dira batzuec erguelac, besteac
modu ez garbietara oituac, eta guciac ecusten, eta icasten ditue ibilera
gaiztoac: eta becatu oec erorcen dira gurasoen, eta alaco etcheetaco buruen
gainean. Jauna: nai du bada umeac cutchan gorderic iduquitzea? Ez, baina
bai, nescatchac, eta mutilac elcarrequin batzarreac etcheetan ez eguitea,
ceren bestela becatu asco emendic etorrico diran, dala gogoz, dala itzez, dala
queinadaz. Nescatchac bildu ditezque nescatchaquin, eta alaere bear due
berequin andre cinçoren bat.
13. Beguira, senar-emazteac etziten ceraten oian eratzotzen dituçun
umeac, icasi bear ez lituqueen gauçac icasteco peril andian?
14. Beguira, guraso, eta umeac guela batean etziten ceraten, cerriac
beren oian beçala?
15. Beguira, nescatch, ta mutil gogortuac elcarrequin eratzotzen
dituçun?
Onelaco gurasoac cincerri andiarequin mendira bota bear liraque abereen
artean bici ditecen, eta etcheac cerritegui biurtu ez ditzeen.
16. Beguira, çure alaba orri utzi ote diozcatzun onestidadeaz campora
diran apaindurac, ezcutariaquin egoteac, suerte on bat içan deçan? Atocea,
gurasoa, eta uste deçu, guis orretan suerte onen bat aguertuco çaiola çure
alabari? Engainatzen cera. Ezcutariac, berac gaiztoac diranean ere, ez due
betico lagunçat artu nai nescatcha tchorasca, eta onestidadean bici ez danic.
17. Beguira begui onen batec ecusi ditzan, bidaldu ote dituçun alabac,
batzuetan Tolosara, besteetan Arançaçura, edo Leçora, besteetan inguruco
festetara, esaten dieçula: cer eguiten deçue, etchean çauetela beti? Saia
çaitezte, suerte ona nai badeçue: alaere ez du nai duan guciac arquitzen. Ah!
guraso madaricatuac! Becaturaco bideetara joatea eragotzi bearrean, cerorrec
bidalcen dituçu umeac perilen artera? Atocea, eta uste deçu, ori dala suerte
ona arquitzeco bidea? Engainatzen cera: bide au alabaina, da onestidadea,
modestia, bicitza ateratzeco modu ona: doai oec dituanari Jaunac emango dio
dagocan suertea, edo ezconçaz, edo bestela; beste modu limuri ori da
mendico beoquençat. Atocea, guis-orretan çai gabe utzico cinduque çure
tchal, tchita, edo oilandac? Ez noasqui. Nola bada uzten dituçu alabac era
orretan, nai duen eran eta nai duen toquian ibilceco escuarequin? guertatzen
da onelaco nescatchaquin, atez ate salgai dabilçan, janciera, edo soinecoaquin
guertatzen dana. Etchean balio çuenetic galcen due asco: batac esqueincen
die irutatic bat, besteac erdia; eta besteac ez dire esqueiniric eguiten, eta dioe:
nortaqui norenac, eta nola ibiliac diran. Onembesterequin aditu diteque, cer

38
guertatzen dan, edo guerta ditequean erriz erri, edo çocoz çoco dabilçan
nescatch erguelaquin.
18. Beguira, ezconceco itzac emanic, edo ustean dagoan alaba orri utzi
dioçun bere ezcutariarequin egoten nai duan eran, ceregan esaten deçula:
çaute; bada guero ere elcarrequin bici bear deçue. Ah guraso çori gaiztocoa!
çure gainean içango dira çure alabaren becatuac. Toqui batzuetan usança
omen da, lenengo deia eguiten danean, ezcutaria ardo onez betetaco
çatoarequin nescatcha ecustera joatea: usança tcharra da au, eta dan lecutic
aienatu bear da. Ezconceco itzac emanic daudenac elcarrequin itzeguiten
egotea Baionaco Apaiz Picoaren mendeco Elicetan Apaiz Picoac bacarric
barcatzen duan becatua da. Emen ez da onembesteraino estutu gauça, baina
guciac aitorcen due, peril andia dagoala onelaco egoeran, eta beragatic
gurasoac ez dio alabari utzi bear bacarric itzeguiten bere urliarequin.
19. Beguira, morroi, edo nescame oitura gaiztoac dituanic etchean
daucaçun, çure umeac, bear ez diran gauz asco icasteco, peril andian ipincen
dituçula. Badira mutil, eta nescatch asco itzeguite, eta beste moduetan
ciquinac, eta oec etchean arcen badira, laster etcheco gazteac icasico due
animac galceco bidea. Onelaco mirabeac atelecatu bear ditu nagusiac,
itzeguite, queinada, edo beste modu gaiztoren bat iguerritzen çatenean, eta
ateleca asco ezpada, bota bear dira etchetic. Ala eracusten du S. carlos
Borromeoc. Jauna, ordea mirabe au tchit bearguilea da, eta calte andia da
neretzat bereala botatzea. Atocea, gurasoa, eta aitzaqui orrequin galdu nai
dituçu cere umeac? Aiena eçaçu lembait len etchetic, bestela çu, ta ori
eramango çaitue etsaiac.
20. Beguira, gaiztaqueriaren bat eguin duenean, atelecatu dituçun.
Gaztetchoac diranean atelecaren lecuan onena içango da belarriac luçatzea,
eta au asco ezpada, soinua jo bear da eçurric ez dan lecuan. Umeac, aciac
diranean, atelecatu bear dira modu onarequin: au asco ezpada, batzuetan
cigorra erabili diteque, Espiritu Santuac esaten digun beçala (Prov. 13). Eta
beguira, guraso batac atelecatzen, edo castigatzen duanean umea, ez dedila
irten bestea umearen alde: eta cerbait esan bear bada, ez umearen aurrean,
baicic bacarric.
Ea gurasoa, aditu dituçu cere ume, eta mirabeai beguiratzeco, dituçun
eguin bideac, eta oen contra guertatzen diran utseguiteac. Oraindainocoaz
Jaunari escatu deguiogun umilqui barcacioa, eta aurrera bici gaitecen
beraren legue Santac eracusten digun beçala, onela iristeco betico bicitza.
Amen.

AMAIRUGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

LAUGARREN AguiNTEARI DAGOcANA

39
Açalcen da, emazteac senarrari çor dion, onguinaia, eta au gordetzeco eguin
bear duana.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Itzeguin diçuet ume, ta mirabeac gurasoai çor dieçan onraren gainean,


eta aditzera eman ditut gai ontan guertatu oi diran becatuac. Era berean
aditzera eman ditut guraso, eta etcheetaco buruen eguimbideac, eta oen
contra eguin oi dituen utseguiteac. Orain cerbait esan bear degu, emazteac
senarrari çor dion onguinaiaren gainean, eta aditzera eman bear da, onguinai
au gordetzeco cer eguin bear dan. Asi gaitecen bertatic.

***

Munduaren asieratic ipini çuan Jaunac ezconça. Etzan orduan


Sacramentu gure leguecoac diran beçala, baina alcha çuan oen mailara Jesu-
cristoc, eta au ucatzea da herejia. Ezconduen bicimodua gurutze tchit astun,
eta samina da berez, eta burnizcoac dira onen cateac, S. Agustinec dionez:
Ferrea vincula Matrimoni; baina urrezco biurtuco dirala, dio, ezconduac
elcar, dagoten beçala, amatzen badue. Se ament, et aurea erunt. Onguinai, ta
amorio au aitutzen bada, ezconduac bicico dira, çacurra, ta catua, elcarrequin
loturic, bicico liraquean beçala. Orregatic çuc, emacume ezcondua, eguin bear
deçu cere aldetic aleguina, guiçonari çor dioçun, onguinai, eta amorioa ongui
gordetzeco, eta au ez eguitera bici cera becatuan.
Jauna, cer ote da bada nic onetaraco eguin bear dedana? Ara cer.
Lenengo lecuan eçagutu bear deçu, guiçona dala çure burua, batez ere
etcheco gobernu, eta umeen aciera onari dagozten gaucetan. Eguin çuan
Jaunac emacumea guiçonaren galçarbeco saietseçur batetic, eta onetan
aditzera eman çuan, San Francisco Salesec dionez, emacumeac egon bear
duala guiçonaren mendean: eta Jaunac berac Ebari esan cion Paradisutic
bota çuanean: Janeraci dioçu çuc Adani sagar debecatua? Bici bearra cera
bada guiçonaren mendean: Sub viri potestate eris (guenes. 3). S. Pauloc dio,
emacume ezconduac gauça gucietan egon bear duela beren guiçonen
mendean, Jesu-cristoren mendean Eliça dagoan eran (Ad Eppes. 5).
çuc, emacume ezcondua, bigarren lecuan eguin bear deçuna da
arretarequin eguitea emacumeari dagozcan gauçac. Emacumea eguiteco
demboran, esan çuan Jaunac: ez da ongui guiçona onela egotea: eguin
deguiogun bere anceco lagun bat. Faciamus ei adjutorium simile sibi (guenes.
2). Beraz çuc, emacumea, lagundu bear dioçu guiçonari, arretarequin eguiten
dituçula çuri dagozquitzun gauçac, onetaraco alabaina eguin cinduan Jaunac.
Emendic umeai, baldin badituçu, dotrina, ta ceruraco bidea eracutsi bear

40
dieçu al deçun eran, eta bidaldu bear dituçu icasteco lecura. Baina au eguin
bearrean, asco aur ibilcen omen dira batetic bestera, dotrinara, eta escolara
etorri gabe. Gainera guiçonac, eta etchecoac bear duen gosari, bazcari eta
aparia prestatu bear deçu. Eta nola au eguingo du emazteac, icasi ezpadu,
nola ongui maneatu bear dan elcea? Ez ote dira cembait emacume, senargai
bila abiatzen, elceari gatza ematen, artoa, ta oguia eguiten icasi baino len? Ez
ote dira guiçon asco mundu onetatic irteten, gusto oneco elce bat progatu
gabe? Au guertatu ez dedin berriz ez liçaque ezconceco deiric eguin bear,
ezpadacar nescatchac aguiria, nola trebe dan artoa, ta oguia eguiten, eta elcea
maneatzen. Atzenean emacumeac etcheari, eta umeai ongui beguiratu bear
die guiçalanetara joan gabe. Etcheetan içan oi da emacumeen dina lan,
guiçonen nequeetara joan gabe ere. Alaere aditzen det, badirala emacumeac,
etchean egotea baino naiago duenac guiçartean atchurrean, eta laian aritzea,
utziric aurrac çai gabe, ta gosari, edo bazcaria çacurren, eta catuen contura.
Eta erri andietara igarotzen baguera, arquituco dira asco emacume, cerbait
baino gueiago dirala uste duenac, beranduraino jaiquitzen ez diranac,
erguelqueria, eta tchoraqueri uts biurtuac daudenac. Oec dira guiçonari
lagunceco Jaunac eguinac? Ençun itzaçu, emacumea, andre indarsuari
Espiritu Santuac ematen diozcan alabançac, eta jaquiçu, andre indarsuaren
icena ematen diola, ez guiçalanetan dabilen emacumeari, baicic etchea, eta
etchecoac ongui gobernatzen dituanari. Norc arquituco du andre indarsua?
dio Espiritu Santuac: Mulierem fortem quis inveniet? Urrutietan baicic
topatzen ez diran gaucen eran, balio tchit andicoa da onelaco andrea: Procul,
et de ultimis finibus praetium ejus. Andre indarsuaren guiçonac, etchea
ornitzeco, etzuan eceren bila ibili bearric, ceren prest ceucan emazteac gucia.
Bilatu çuan lana, eta lioa, eta bere escuz iruin çuan gogotic. Jaiquitzen çan
eguna baino len: prestatzen cien mirabe, eta languileai bear çuan janaria,
baita nescameai ere beren langaia. Au gucia eguin ondoan, equiten cion
ardatzari: Diguiti ejus aprehenderunt fusum. Etzan onembesterequin
contentatzen: arcen çuan arguia, beguiratzen cien etcheco baster guciai, eta
ecusten çuan, non cegoan bacoitza; ascotan alabaina guertatu da, gaueco
iluntasunaz gazteac baliatzea gaiztaquerietaraco, etcheco buruen beldurric
ezpadue: Consideravit semitas domus quae. Laudagarriac dira doai oec, baina
gucien coroa da Espiritu Santuac azquenean dacarrena, au da Jaunaren
beldur Santua, Jaunaren beldur Santuan bici dan andrea içango da, dio,
laudagarria: Mulier timens Deum ipsa laudabitur (Prov. 31). Orra, nolaco
alabançac ematen diozcan Espiritu Santuac etchea ongui gobernatzen duan
andreari.
Emacume ezconduac irugarren lecuan eguin bear duana da jancitzea
bere mailari dagocan beçala, baina modestiarequin. Iru guisatara utseguin
diteque gai onetan. Utseguin diteque benicbein baldin apaincen bada bat
duan adinari ez dagocan eran. Norc farra eguingo ez du, atsoturic, eta
cimurturic dagoan emacume bat apaincen bada, emeçorci urteco nescatcha
baten eran? Utseguin diteque gainera, baldin emacume ezcondua, campora

41
dijoanean, gueiegui apaincen bada: aditzera ematen du alabaina, goiac utsac
daudela, eta ez dala contentatzen bati bacarric agradatzearequin. S. Francisco
Salesec dio, apaindu ditequeala emacume ezcondua, senarrac nai duan
beçala, berarequin danean; baina senarra gabe irteten bada aldare nagusiaren
eran apaindua cer esango due dacustenac? esango due, S. Francisco Salesec
dionez: noren beguiai atseguin eman nai ote die urlia onec onembeste
edergarrirequin? Utseguin diteque atzenean alde onetatic, baldin emacume
ezcondua etchean, eta etche-inguruan badabil ciquina, eta goragalea emateco
eran. çoazte cembait etchetara, eta ecusico deçue, campoan ain eder, eta arro
aguercen dan urlia dabilela burutsean, colcoa salgai, muquia dariola. cer
gustorequin bicico da onelaco andrearen guiçona? Eta noren culpa içango da,
bestegana joaten bada? Orregatic, çu emacume ezcondua, içan çaite jancian
garbia, tchucuna, ez arroa; modestia da alabaina emacume baten
apainduraric ederrena.
Emacume ezconduac eguin bear duan laugarren gauça da setaren grina
ilduratzea, edo ecitzeco neurri egoquiac arcea; bestela laster itzalico da,
ezconduac elcarri çor dioen onguinai, ta amorioa: ez da paqueric çurequin
içango eta norc, eta nola igaroco du bere bicitza gucia çu beçalaco ciraua bere
aldean daucala? Ençun eçaçu andre setatsuaz Espiritu Santuac diona:
emacume setatsuarequin etchape batean bici baino obe da, dio, estaliric ez
duan edocein toquitan ere bacarric bicitzea: Melius est sedere in angulo
domatis, quam cum muliere litiguiosa, et in domo communi (Prov. 21, et 25).
Onelaco emacumeac bici oi dira becatu larrian, eta confesio gaiztoac eguiten
dituela, ceren setaren grina tcharra ecitzeco saiatzen ez diran. guiçon batec
çuan emazte tchit setatsua. Egun batean ecarri çuan guiçonac egazti bat, eta
bere ustean çoçoa çan. Emaztea asi çan contra eguiten, esaten ciola, etzala
çoçoa. Sortu çuen iscambila andia, eta emaztea gueroago, eta gueiago leiatzen
çan, etzala çoçoa. Aserratu citzaion guiçonari, alaco eran, non eman cion
çurra on bat, eta onela bucatu çan orduco aucia. Andic urte betera esan çon
emazteac: gaur da urte bete, çurra galanta eman ceinidala çoçoaren
contuagatic. Erançun cion guiçonac: Emacumea, utzi guidaçu paquean; baina
esan cion emazteac: çuc nai deçuna esaçu, baina etzan inolaere çoçoa. Alcha
çan guiçona maitic, eta eman cion bigarren çurra, esaten ciola: auci oec onela
bucatzen dira.
Emacume ezconduac eguin bear duan bostgarren gauça da iraren grina
atzeratzeco, eta escuratzeco aleguina eguitea, bestela ez du iraungo ezconçaco
Sacramentuac escatzen duan onguinai, ta amorioac. Onguinai, ta amorio
eguiazcoa eramancorra da, dio S. Pabloc: Caritas patiens est: ez da
asaldatzen: non irritatur: beraz çuc emacume ezcondua, artu cenduan
Sacramentuari dagocan, onguinai, ta amorioa gorde nai badeçu, aleguina
eguin bear deçu iraren grina atzeratzeco. Ençun eçaçu cer dion Espiritu
Santuac gai onetan: Ezta dio, suguearen buru baino gaiztoagoric, eta ez da
emacumearen ira baino samin, eta garratzagoric: Non est ira super iram
mulieris. Lenago eguingo da bat leoi, eta dragoi batequin bicitzera, ecen ez

42
emacume iracor eta gaiztoarequin: Commorari leoni, et draconi placebit,
quam habitare cum muliere neguam (Eccle. 25)
Atzenean, ezconçaco Sacramentuac escatzen duan, onguinai, ta amorioa
gorde nai badeçu, etzaitecela içan celotia, eta ez sinistu erraz senarrarençat
gai oni dagocan gaiztaqueriaric. Emacume celotiac aditzera ematen du, ez
diola bicilagunari amorio andiric, amorio andia duanac alabaina ez dio
sinisteric ematen onelaco gauçari, ecin bestean baicic: aditzera ematen du
gainera, bicilagunari dion amorioa ez dala tchit garbia. Ala esaten digu S.
Francisco Salesec. Orain aditu deçuna eguin nai ezpadeçu, norc esan, cein
gurutze samin, ta gogaicarria içango ceran, ala ceretzat, nola
bicilagunarençat? Gurutze samina bai ceretzat: asco içango da guiçona
norbaitequin itzeguiten egotea, auçora, edo norabait joatea; çu erquituric
egoteco. Ez deçu lo onic eguingo; batzuetan celatan ibilico cera, eta besteetan
eguingo dituçu galde farragarriac. Eta gurutze ain samina içango bacera
ceretzat nolacoa içango cera guiçonarençat? Orain jarrico cera copeta ilun,
eta cimurtuarequin; guero mutuaren irudia eguiten deçula: gaur çaputz
eguingo deçu, bigar edocein gauça itzeguingo deçu guiçonaren, eta arequin
itzeguiten duen gucien contra. Iru gauçac icaraz betetzen due nere biotza, dio
Escritura Santac: oec dira batec bere erria salcea, erritarrac alchatzea, eta
norbaiti gauz itchusiren bat bidegabe egotzitzea. Eriotza bera baino ere
astunagoac dira iru gauz oec: Super mortem omnia gravia. Baina bada
laugarren bat are gaiztoagoa, eta da emacume celotia. Onelaco emacumea da:
biotzeco mina, eta iluntasuna: Dolor cordis, et luctus mulier celotipa:
berequin darabil misto bat inori ere barcatzen ez diona: Flagueilum linguae
monibus communicans (Eccle. 26). Asco degu.
Ecusten deçu, emacume ezcondua, cer eguin bear deçun, ezconduac
elcarri çor dioen onguinai, eta amorioa gordetzeco? Ongui beguira eçaçu,
nola, eta cembat bider gai onetan utseguin deçun, eta cembat becatu eguin,
eta eraguin dituçun: esca çaioçu Jaunari oraindainocoen barcacioa, eta
aurrera bici çaite cere bicilagunarequin paquean, eta Jaunaren beldur
santuan, onela iristeco betico bicitza. Amen.

AMALAUGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

LAUGARREN AguiNTEARI DAGOcANA

Açalcen da, senarrac emazteari çor dion, onguinaia, eta au gordetzeco, eguin
bear duana.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

43
Azqueneco itzaldian aditzera eman nuan emazteac senarrari çor dion
onguinai, ta amorioa, eta au gordetzeco cer eguin bear duan. Orain bidezco
gauça da adiraztea, senarrac emazteari çor dion, onguinaia, eta cer eguin bear
duan itzali ez dedin au. Ençun senarrac arretarequin.

***

Eguin çuan Jaunac emacumea, biotzaren urrena guiçonac ceducan


saietseçur batetic, dio S. Francisco Salesec, eta ecusi çuan beçala esan çuan
Adanec: Au nere eçurretatic bat eta nere araguiaren pusca, edo çatia da
(guenes. 2). Orregatic utzico ditu guiçonac bere Aita, eta Ama eta bicico da
bere emaztearequin. Emendic aguirian dago, beartua dagoala guiçona,
amatzera bere emaztea. guiçonac, dio S. Pabloc, maite içan itzatzue ceren
emazteac, Jesu-cristoc bere Eliça maite duan beçala: Viri, diliguite uchores
vestras, sicut chtus Ecclesiam (Ad Eppes. 5). Onguinai, eta amorio au itzali ez
dedin, eguin bear du guiçonac bere aldetic aleguina, bestela ezconça içango
da gurutze tchit samina, eta ecin iroço ditequeana.
Jauna, eta cer ote da nic orretaraco eguin bear dedana? Ençun, cer
eguin bear deçun. Benicbein eçagutu bear deçu, emaztea ez dala çure
nescamea, baicic betico laguna, eta ainçacotzat iduqui bear deçu. Laguna
ematen diçut, ez nescamea: maite içan eçaçu Jesu-cristoc bere Eliça maite
duan eran, esan ciçun Eliz Ama Santac paramendu cinanean. Atocea,
guiçona, era onetan, eta çure betico lagunari beçala beguiratzen ote dioçu
çure emazteari? Mila losencha len, baina açal prinça cimurcen, eta orçac
erorcen asi çaizcanean, ez daucaçu ecertan, eta aditzera ematen deçu, ez
deçula amatu beinere onguinai, eta amorio garbiarequin, baicic basoco
abereac beçala, edo gutchiago.
çuc, guiçon ecçondua, bigarren lecuan eguin bear deçuna da, ez
eragoztea emazteari sarritan confesatzea, Jauanren itza ençutea, iracurcen
edo beste gauz onetan, cerbait dembora igarotzea, etchearen calte bague
eguiten baditu gauz oec. S. Francisco Salesec dio, nai içan bear luqueela
guiçonac, jaiera, edo debocio andicoac içatea emazteac; cerren alacoac
ezpadira, utseguite andietan erorceco perila duen. çori onecoa andre onaren
guiçona, dio Espiritu Santuac (Eccles. 26). çori onecoa, ceren umeac ongui
acitzera saiatuco dan, baldin baditu. çori onecoa, ceren etcheari, eta etcheco
gauçai arreta onarequin beguiratuco dien, eta alde onetatic quezcaric gabe
bici ditequean guiçona. çori onecoa atzenean, ceren emaztearen erregu, ta
obra onacgatic iritsico dituan ceruraco lagunçac, becatutic aldeguiteco eta
bicitza ona eguiteco. Ala Santa Monicac iritsi çuan senarra cristau eguitea, eta
bere Seme Agustin ceruraco bidera ecarcea. Alaere badira guiçon batzuec ain
landugabeac, edo çuec esan oi deçuen beçala baso lana ere artu bagueac, non
ecin eraman duen, emazteac dembora apur batzuec ere obra onetan
igarotzea, etchearen calte bague au eguiten duenean ere. Diot etchearen calte

44
gabe danean ere; ceren etchea, eta umeac nolanai utziric, dembora luceac
igarotzen baditu Eliçan: goiz jaiquita nai dituan obra onac eguin litzaqueala,
goiça igarotzen badu ecer eguin gabe, orduan ez da au jaiera, edo debocioa,
baicic alperqueria, eta jaieraren aitzaquian eraz bicitea.
guiçonac irugarren lecuan opa bear dio bere emazteari dagocan jana,
edana, jancia, eta benaz eguin bear du aleguina onetaraco. guiçona da etcheco
burua, eta bere gain artu çuan eguimbide au. Ezpadu batec bereen, batez ere
etchocoen arduraric, ucatu du emandaco itza, eta fedegabea baino ere
gaiztoagoa da, dio S. Pabloc (1 ad thim. 5). Alaere arquituco dira munduan
asco guiçon eguimbide onez oroitzen ez diranac. Batzuec ezconcen dira
araguizco atseguin loiacgatic bacarric eta guero? emaztea,ta umeac dijoacela
larrera. Orregatic ecusten dira aimbeste ume, eta emacume erriz erri
esquean, eta on liçaque ezpaliz cerbait gueiago. cergatic ez ote çate onelacoai
eragozten ezconça? Beste batzuec necatzen dira, eta irabazten due berac, eta
emazteac bear duen adina, baina ondatzen due edanean. Badira beste batzuec
irabaciz, edo bestela cerequin bici duenac, baina etchean bear dana ateratzeco
guciz cimurrac, eta cequenac. Urricalgarriac dira onelaco guiçonen emazteac;
ceren beti ibili bear duen etchean bear danaren bila. Eguiten ditue çorrac, eta
oec estalceco baliatzen dira artoaz, gariaz, edo alduenaz ichilca, eta cer
besteric eguingo due salgai jarcen ezpadira? Leoiac, arçac, eta otsoac ere opa
dieça beren emeai bicitzeco bear dana; eta oec baino ere gogorragoac dira
cembait guiçon cequen. Atzenean badira beste batzuec, etchean bear dana
irabaci leçaqueenac, baina irabazten ez duenac, cerren alper utsac diran.
Onelacoen minancea ezconça baino len eçagutuco baliz, eragotzi bear liraque
deiac; ceren erri ta etcheençat calte andiac datocen onelacoetatic. Orregatic
etzate ezconçaco Sacramenturic ematen cembait lecutan.
guiçonac laugarren lecuan eguin bear duan gauça da ordu oenan
etcheratzea, albadu. Ez du beti elceen artean egon bear marisa eguinic;
gogaicio andia da alabaina emacumeençat onelaco guiçonaquin beti bicitzea:
eta ascoz naiago due, guiçonac dagoten demboran lagun artera joatea, ecen ez
emacumeen celatan egotea. Baina sarritan berandu etcheratzen bada
guiçona, eta bearbada çagui eguina: etcheratzen danean sorcen badu
iscambila, edo jarcen bada sucaldean lerdea dariola, cer gustorequin bicico da
onelaco guiçonaren emaztea?
guiçonac bostgarren lecuan eguin bear duan gauça da, Jaunaren
itzagandic, obra on, eta Sacramentuetatic iguesi ez ibilcea. Ez det esan nai
gauz oetatic bacoitzac bearcen çaituala becatu larriaren azpian, baina nola
eracutsico dieçu etchecoai ceruraco bidea obra onetatic iguesi çabilçala? Gai
onetan alde gucietatic datoz berri tcharrac; dioe alabaina cerbait dirala uste
duenetatic gueienac lotsatzen dirala Sacramentuac arcera etorceaz, eta alde
aldean emacumeetan bacarric gueratu dala Erlijioco gaucetaraco gogo pisca.
Eta miretsico guera datozquigun nequeac etorceaz? Ecaitz guciac, turmoiac,
tchimistac, arria, ta ludardarrac ez dira gu cençatzeco dina certan gueratuco
ote guera?

45
guiçonac seigarren lecuan eguin bear duan gauça da bere
bicilagunarequin ez içatea muquerra, garratza, goçacaitza. Onelaco guiçonen
emazteac sinistu deçaquee, ezcondu cirala edo arança belçarequin, edo
gaztainondoren batequin, eta bici bearrac dirala egun argui-aleguereric ecusi
bague. Ez da ongui guiçonac beti jostailu içatea; ez due içan bear garratzac, S.
Pabloc esaten dien beçala:Nolite esse amari.
guiçonac çazpigarren lecuan ez dio eman bear emazteari, celoac arceco
bideric, dala usai tcharreco emacumeaquin itzeguinaz, dala adisquidetasun
gaiztoac artuaz. Eriotzaren pena ipini çuan Jaunac legue çarrean bere
emazteaz campora besterequin erorcen danaren contra, eta au bera aguindua
dago Espainaco legueetan. Erri batzuetan guerrac indar gabe iduqui ditu
legue oec, baina Jaunari esquerrac, uste içan deçaquegu, gauçac biurtuco
dirala leneco modu onetara. Ez due inguru oetaco guiçonac cer eguin andiric
eman oi gai onetan. Alaere usteric gutchiena danean an, edo emen aguertu oi
dira guiçon oilacoiac. Oec ecertan ez oi due iduqui etcheco ogui ederra, eta
campoan gogotic jango due arto urdindua ere.
guiçonac çorcigarren lecuan ez du içan bear celotia, eta ez du sinistu
bear gauça gaiztoric gai onetan emaztearençat bide tchit andiric ezpada.
Badira guiçon batzuec ain iduricorrac, non iduripen gaiztoac arcen dituen,
ecusten badue, emaztea norbaitequin itzeguiten, edo farraz dagoala.
Onembeste escu bear ezpadu, sarreçaçu çorro batean, eta erabilçu cerequin,
edo bestela gorde eçaçu cutcha batean. Utzi itzatzu guiçona çoraqueri oriec:
ez ibili celatan, esaten diçu Espiritu Santuac, eraguin ez deguioçun len gogora
etzaion gauz oquerren bat: Non celes mulierem sinus tui, ne ostendat super te
malitiam doctrinae nequan (Eccle. 9).
Atzenean guiçonac ez dio eraguin bear emazteari Jaunaren legueac
debecatzen duan gauçaric, dala garbitasunaren, dala beste aguinteren baten
contra. Jauna, ez da emaztea nerea? Bai. cergatic bada eguin ez deçaquet
emaztearequin gura dedana? Eguin deçaqueçu Jaunac debecatzen ez diçuna,
ez ordea besteric. çure gorputza çurea da, baina ez gauça gaiztoetaraco.
Etchean bombilan badaucaçu ardo, edo edari onic, çurea da, eta edan
deçaqueçu, baina ez orditzeco eran. guertatzen da bein baino gueiagotan,
emacume bat, ezcondu artean, Jaunaren beldur Santuan, eta garbitasunean
bicitzea: suerteac eman cion guiçon bat abereric ciquinena baino ciquinagoa,
eta onec eraguiten diozca ecin icendatu ditezquean becatu itsusiac. Espainaco
legueac aguincen due, onelaco becatari ciquin batzuei quen daquiela bicia;
erre, eta auts biurtu ditecela. Gomez guiçon jaquinsuac dio, berac ecusi çuala
Talaberan, onelaco guiçon ciquin bati castigu au ematen. Ençun eçaçu orain
guiçon ezcondua, Judas Patriarcaren bi semeri guertatua: çarrena çan Her,
eta ezcondu çan Tamar ceritzan dama batequin, eta Jaunac quendu cion
bicia, ceren gaiztoa çan beraren beguietan. Ez du Escritura Santac esaten, cer
becatu çan guiçon ezcondu onec eguin çuana, baina ascoren iritzia da becatu
ciquin-nazcagarriren bat içango çala. Bigarren semea çan Onan, eta ezcondu
çuan Aitac thamarrequin berarequin orduan usança çan beçala; baina oni ere

46
bereala quendu cion Jaunac bicia. cergatic ote? cerren eguin cituan gauz
itsusiac (guenes. 38). Gai onetan quezca, edo beldurren batzuec dituenac,
beude aditzen çaionen batequin; au eguin baguez alabaina batzuec becatu ez
diran gauçac ere becatutzat arcen ditue, edo enura, eta quezcarequin eguiten
ditue, eta beragatic galdetu gabez utseguiten due Jaunaren aurrean.
Orra, nere cristauac, cer eguin bear duan guiçon ezconduac, artu çuan
Sacramentuac escatzen duan, onguinai, eta amorioa gordetzeco. çuec bada,
ezconduac, beguira ondo nola eta cembat bider utseguin deçuen alde
onetatic, eta eguiçue aleguina Jaunarequin paqueac eguiteco. Barca
guiozcatzue elcarri oraindainoco utseguiteac, eta bici çaitezte Jaunaren
beldur santuan, eta onela iritsico deçue, beti-beti iraungo duan ceruco gloria.
Amen.

Laugarren aguinteac badu beste itzaldi ascotaraco gaia,


baina bucatutzat uzten det, gueiegui luçatu ez nadin.

AMABOSTGAREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

JAUNAREN LEguecO
BOSTGARREN AguiNTEARI DAGOcANA

Açalcen da bostgarren Aguintea, eta adirazten da au ez autsitzeco eguin bear


deguna.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Azqueneco itzaldietan aditzera eman ditut Jaunaren legueco laugarren


Aguintearen contra eguin oi diran becatuac. Igaro gaitecen orain bostgarren
Aguintera. Au arguiro çuen beguien aurrean ipinceco, açalduco ditut
Aguintearen itzac, eta urrena aditzera emango det, cer eguin bear degun
Aguinte bera gordetzeco. Ençun cristaua, arretarequin.
guiçonac ditu iru bicitza-mota, gorputzarena bata, animarena bestea,
eta irugarrena da onra, eta icen onarequin eçagutzen duen lecuetan bicitzea;
guiçonen artean alabaina onra, eta icen ona galcea eriotzaren pare da, baina
onen gainean ez degu emen itzeguingo. Lenengo bicitza da, esan dan eran,
gorputzarena, eta au bide gabe quencea, ta quenceco bideac ipincea da becatu
tchit itsusia. Orregatic, amar Aguinteen leguea eman çan baino lenago, esan
cion Jaunac Noeri: guiçonaren odola ichurcen duan edoceinen odola ichurico
da: Quicumque effuderit humanum sanguinem, fundetur sanguis ilius
(guenes. 9). gueroago eman çuan amar Aguinteen leguea Sinaico mendian,

47
eta esan cien Israeldarrai: Non occides, esan nai du: Ez deçu inor ilco. Au da
bostgarren Aguintea. Itz oetan etzacu debecatzen idi, bei, ardi, eta guiçonaz
osteronceco gauçac ilcea, eta debecatu lecuan, Jaunac berac eman digu gauz
oec jateco escua, eta bidenabar ilceco ere bai. Beraz itz oec: Ez deçu inor ilco
debecatzen due guiçona bide gabe ilcea, eta ilceco bidea prestatzen duen
gauçac eguitea ere bai, nola diran jotzea, eritzea, puçoia ematea. Esan det
Aguinte onetan ez dala debecatzen idi, bei, ardi, eta guiçona ez, beste gauçac
ilcea. Ala eracusten digu S. Agustinec, eta sinisten degu gucioc. Alaere ez da
ongui bicitza duen beste gauçaquin ere gogortasun andia aguercea, eta guiçon
jaquinsu ascoren iritzian da becatu beniala. Ez da gainera debecatzen guerra
çucen, eta bidezcoan etsaiac ilcea, eta au bera aditzen da gaiztaguinaz, baldin
artaraco escua duenac ematen badieça eriotzaren pena.
guiçonaren bigarren bicitza da animari dagocana. Bicitz au da animaco
graciaren doai miragarria. Espiritu Santuac animan ichurcen du doai au
bataioan, eta confesioco Sacramentua ongui arcen degunean. Doai au animan
gueratzen da, eta ez du andic aldeguiten becatu larriren batean erorcen
ezpada. Ala eracusten digu gure fede santac. Doai onec piztutzen du becatuan
ila arquitzen dan anima, eta aienatzen ditu onen becatu larri guciac. Elurra
beçala tchurituac gueratuco dira çuen becatuac, grana becein gorriac balira
ere, esaten digu Isaias Profetac: Si fuerint peccata vestra ut coccinum, quasi
nich dealbabuntur (Isai. 1) Doai onec anima edercen; eta apaincen du era
miragarrian, eta deitzen dio Jesusec eztaietaco janciera: Vestem nuptialem
(Math. 22). Doai onec eguiten du guiçona Jaincoaren. Seme, eta ceruaren
jabegai, eta onequin ilcen danari emango dio Jaunac betico bicitza doatsua.
Aditzen deçu, cristaua, cer dan animaren bicitza? Bicitz au galeraztea lagun
urcoari sarritan, eta era ascotara guertatzen da, batzuetan bidalcen dirala aur
guichoac beste mundura bataio bague, besteetan ematen çaiola lagun urcoari
becaturaco bidea. Onelacoac ilcen ditue, Jesusec bere bicitzaren costuz erosi
cituan animac, eta autsitzen due Jaunaren legueco bostgarren Aguintea. Era
onetan animac ilcea becatu tchit itsusia da, eta gorputzaren bicitza quencea
baino andiagoa. Ez du munduac gaurco egunean ecertan arcen becatu au, eta
içurriaren eran çabaldu da toqui gucietan; esan diteque gaitz au eguin dala
itsascor, eta nequez sendatu ditequean beçalacoa. Dacuscun orain, cer eguin
bear degun bostgarren aguintea gordetzeco.

***

cer ote da aguinte au gordetzeco guc eguin bear deguna? Lenengo gauça
da gure gogo, eta biotzetan sendoro eçarcea bi aguinte oec: Amatuco deçu
çure Jaun Jaungoicoa çure biotz guciaz, çure anima, çure indar, eta aleguin
guciaz. Au da aguinte gucien artean andiena, eta lenena, dio Jesu-cristoc, eta
onetara biurcen dira gaineraco guciac; cerren guisa onetan Jauna maite
duenac leialquiro eguingo ditu beraren aguindu guciac; orregatic esan çuan S.
Pabloc onguinai, ta amorio au dala Aguinte gucien betetasuna (Ad Rom. 13).

48
Bigarren Aguintea da: Amatuco deçu çure lagun urcoa cere burua beçala.
Aguinte onetara biurcen dira lagun urcoaren onari dagozcan çazpi aguinteac.
Era onetan maite duanac bere lagun urcoa, onratuco ditu bere gurasoac: ez
dio gaitzic eguingo lagun urcoari: ez dio becaturaco bideric emango, eta
ematen badio, ez dio onguinai, baicic gorroto. Era berean, ez dio calteric
eguingo beste ondasunetan, ez eta bere onra, eta icen onean ere. Orra nola
lagun urcoaren onari dagozcan Aguinte guciac biurcen diran bat bacarrera,
eta au da: amatzea lagun urcoa gueren buruac beçala. San Juan Ebanjelista
bere azqueneco urteetan Efeson bici çan: adin andia çuan, eta bere icasleac
cataberan eramaten çuen Eliçara. Bere itzaldi, edo Platica gucietan etzien itz
oec baicic esaten: Nere semetchoac, maite içan eçaçue elcar: Filioli, diliguite
alterutrum. Aspertu ciran icasleac, beti gauça bat adituaz, eta esan cioen:
Maisua, cergatic beti gauz au esaten digu? Erançun cien: cerren Jaunaren
Aguintea dan, eta au ongui eguiten bada, bera bacarric asco dan. Era onetan
aditzera eman cien S. Joanec, elcar biotzetic amatzen badegu, gordeco
ditugula gaineraco Aguinte guciac.
Bostgarren Aguintea gordetzeco guc eguin bear degun, bigarren gauça
da biotzetic amatzea gure etsaiac ere, bestela erraz autsico degu bostgarren
Aguintea, gogoaz bederic. Escriba, eta Fariseoac eracusten çuen lagun
urcoaren icenez etzirala aditzen etsaiac, eta beragatic gorrotatu bear ditugula
oec, eta au onçat eman ezquero, ecerecera biurcen çan bostgarren aguintea.
Baina Jesus onac itzaldi luce batean esan cien Juduai: Ençun deçue çuec,
erausi içan dala; amatuco deçu çure lagun urcoa, eta gorrotatuco deçu çure
etsaia: Audistis, quia dictum est: diligues prochimum tuum, et odio habebis
inimicum tuum, baina nic esaten diçuet: maite içan itzatzue çuen etsaiac: Ego
autem dico vobis: diliguite inimicos vestros (Math. 5). Emendic atera eçaçu,
cristaua, aguinte oni erançuteco, ez dala asco gorrotoric ez iduquitzea, eta
onguinaiaren irudipenac eguitea, baicic eguiaz, eta biotzetic amatu bear
ditugula gure etsaiac, alaco eran, non ala bear içatera, gure etsaiacgatic
emango guenduquean bicitza ere. Ala eracutsi cigun Jesus onac, guri
onguinaiez bicitza emateco cegoan demboran. Aguinte berri bat uzten diçuet,
esan cien elcar amatu deçaçuela, nic amatu çaituztedan eran. Esaten bacien
beçala: Nic amatu çaituet, artean nere etsaiac cinatenean: amatu çaituet, ez
nere onagatic, baicic çuei betico bicitza eman naiez: amatu çaituet alaco
onguinai, eta amorioarequin, non prestaturic nagoan dedan odol gucia
çuecgatic, eta etsai guciacgatic ichurceco, eta gurutzean nere bicitza emateco.
Esan beçala, eguin çuan Jesus onac au gucia (Joan. 13).
Bostgarren aguintea gordetzeco guc eguin bear degun irugarren gauça
da, gure etsaiai ere aldan onguia eguitea, eta aecgatic erregutzea. Ala
eracusten digu Jesusec (Math. 5). Au eguiten ezpadegu, ez degu gordeco
bostgarren Aguintea, eta ez guera Aita cerucoaren ume eguiazcoac içango.
Aita barcaguieçu, ez daquie alabaina cer eguiten duen, esan cion Jesusec
gurutzean cegoala.

49
Laugarren lecuan eguin bear deguna da gure etsaiari barcatzea, eguin
dizquigun, tcharqueri, ta bidegabeac, ez nolanai, baicic biotz osoz; eta au
aguertu bear degu obretan. Au eracutsi cigun gure Eracusle on Jesus
maitagarriac, ala Aitagurean, nola gurutzean. Au ez eguitera, aditzera ematen
degu, aspertuac gaudela Jesusen leguearequin.
Atzenean lagun urcoaren onaz ez degu ilunduric, eta naigabez jarri
bear, eta nequeren bat datorquionean ez degu atseguinic artu bear: au gucia
da alabaina embidia esaten çaion grina citalaren umea, eta onegandic etorri
çan cainec bere anaia Abeli bicia quencea. Abel, Adanen bigarren semea, çan
arçaia; Jaunari esqueini ciozcan bere doaiac biotz prestu, ta garbiarequin, eta
bereala aditzera eman çuan Jaunac, agradatu citzaizcala. cain Adanen seme
nagusia, çan necaçaria: esqueini ciozcan Jaunari bere doaiac; baina
dirudianez biotz cimurrarequin, eta tcharrenetic, eta etziran içan Jaunaren
gogocoac. Embidiaren suarequin erretzen jarri çan cain eta quendu cion bicia
bere senide onari. Asco degu gaurco.
Aditu deçu, cristaua, cer aguincen çacun Jaunaren legueco bostgarren
Mandamentuan. Aditu deçu gainera, aguinte au gordetzeco, cer eguin bear
degun. Esan dedana Jesusec berac eracutsi digu itzez, eta obraz. Eguin
deçagun bada gure Eracusle maitagarri onec ain ederqui eracutsia, eta
emango digu aguincen digun betico bicitza. Amen.

AMASEIGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

JAUNAREN LEguecO
BOSTGARREN AguiNTEARI DAGOcANA

Uquitzen dira, guiçonac gorputzaren aldetic duan,


bicitzaren contra guertatu oi diran, becatuac.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Azqueneco aldian asi ninçan Jaunaren legueco bostgarren aguintearen


gainean itzeguiten. Aguinte onetan Jaunac dio: Ez deçu inor ilco: Non
occides, eta dotrinan esaten degu: Bostgarrena inor ez ilcea: eta açaldu nituan
itz oec. Au eguin ondoan bereala aditzera eman nuan, cer eguin bearrac
gueran bostgarren Aguintea gordetzeco. Esan guenduan orduan, bi bicitza
dituala guiçonac, gorputzarena bata, eta animarena bestea: eta gaur uquitu
uste ditut, gorputzaren aldetic duan, bicitzaren contra guertatu oi diran,
becatuac. Ençun arretarequin.

50
***

1. Beguira, cristaua, benaz, edo cinez amatu ote dituçun çure lagun
urcoac, oen artean çure etsaiac? Au aguincen digu Jaunac, esaten digunean:
amatuco deçu çure lagun urcoa cere burua beçala: eta Jesusec dio gainera:
Nic esaten diçuet: maite içan itzaçue çuen etsaiac (Math. 5). S. Joanec beste
aldetic esaten digu: becatuan ila dagoala, bere lagun urcoa amatzen ez duana:
Qui non diliguit, manet in morte (Joan. 5).
2. Beguira, opa içan ote dioçun çure etsai orri cerua, eta araco bidean on
içango duan gucia, dala osasuna, dala onra, eta beste edocein ondasun? Au
opa ezpadioçu, ez da çugan lagun urcoetaraco onguinai, eta amorio
eguiazcoric, eta bici cera becatu larrian: Qui non diliguit manet in morte.
3. Beguira sarritan eguin ote dituçun lagun urcoetaraco onguinai, eta
amoriozco Actoac? S. Pedroc esaten digu, elcarrequin bici gaitecela beti
onguinai, eta amorioan: Mutuam in vobismet ipsis charitatem continuam
habentes (1 Petri 4). Orregatic eracutsi digue guiçon jaquinsuac, lagun
urcoetaraco onguinai, ta amorio onec irauteco, sarritan berritu bear dala,
caridadezco Actoac eguinaz. Eta ona cergatic au eracusten dan goiz
arratsetaco jaieran. Eguia da bicitz onean diardunac sarritan berritzen duala
onguinai au Aita gurea, eta Santa Maria esatean, baita beste dembora ascotan
ere.
4. Beguira, çure biotza prest egon ote dan, çure etsaiari on eguiteco,
cere calte andi bague deçaqueçunean? Au aguincen digu Jesus onac esaten
digula. Nic esaten diçuet, eguin deguieçuela aldeçuen onguia gorrotatu
çaituenai ere: Befefacite his qui oderunt vos (Math. 5). Eta S. Juanec dio: ez
ditzacula amatu lagun urcoac itz utsaquin, baicic obraz (1 Joan. 3). Sasoi
onetan bici bear du cristauac, Santo Tomasequin guciac eracusten diguen
beçala; bestela ez da eguiten confesio onic. Sasoi onelacoan bicitu ote cera,
cristaua?
5. Beguira, prest egon ote dan çure biotza, etsaiari barcatzeco eguin
dizquitzun tcharqueri, ta bidegabeac, eta benaz, edo cinez barcatu ote
diozcatzun? Au eguiten ezpadegu, nola esaten diogu gure Aita cerucoari:
Barca çaizquigutzu gure çorrac, guc gure çorduani barcatzen dieztegun
beçala? Barcatzen ezpadieçue çuec lagun urcoai, ez dizquitzue çuei ere
barcatuco Aita cerucoac ceren becatuac, esaten digu Jesu-cristoc. Erri batean
norbaiti tcharqueri, ta bidegaberen batzuec eguin bide ciozcan besteren
batec, eta tchit sumindua gueratu çan. gueroztic diosala ere etzion gogotic
eguiten. Gaichotu çan, eta arturic Sacramentuac, il çan. Lurrari emateco
aurrean, asi çan Apaiça cantatzen Parce mihi, Jauna barca guidaçu. Aldarean
cegoan Santo cristoac erançun çuan; ez, ez diot barcatuco, ceren orrec
barcatu ez dion etsaiari: Non parcam. cembaiti esango ote die Jesusec
eriotzaco orduan?
6. Uquitu ditugu, etsaiari çor diogun onguinai, eta amorioa içan baguez,
eguin oi diran becatuac. Orain uquitu bear ditugu etsaia gorrotatuaz eguiten

51
diranac; baina lenago gogoan arritzatzu esatera noan gauz oec. Lenengoa
lagun urcoari opa içatea gorputzaren gaitza, ez aren gaitzagatic, baicic
becatua, ta becatuaren bideac utzi ditzan, ez da au becatu cerren aren
animaco onari beguiratzen çaien, eta au andiagoa dan gorputzaren osasuna
baino. Bigarrena: hereje edo erreinua, ta fedea galdu nai duanari cençatu nai
ezpadu, opa içatea eriotza, ez aren gaitzagatic, baicic erreinua, eta fedea galdu
ez deçan, ez da becatu. Irugarrena, batec bere buruari eriotza opa içatea,
becaturic gueiago ez eguiteagatic, ez da becatu; baina ez da emengo neque
pisca, eta naigabe apurracgatic asi bear eriotzari deitzen, eta prest egon bear
degu emengo nequeac, Jaunac nai duan bitartean, igarotzeco. Laugarrena,
lembait len Jaunaren edertasun neurriric ez duana, ecusi naiez, bicitz
onetatic irten nai içatea, ez da becatu. Ala egarri andiarequin nai içan due
Santu ascoc, oen artean Dabidec: eta S. Pabloc. Beguira orain, cristaua,
gorrotoaren puçoia biotzean gordea ote daucaçun çure aide, auço, edo beste
lagun urcoren baten contra? cembat demboran? Utzi etzaçu osotoro, cerura
nai badeçu. Lagun urcoa gorrotatzen duana, guiçon-erailea da, dio S. Juanec:
Omnis, qui odit fratrem suum, homicida est (Joan 5).
7. Beguira gaitzic opa içan dioçun, esaten deçula: niri eman dizquidan
egunac berari ere etorrico al çaizca. Amen. Bai, Jauna. Atocea, eta andiac ote
ciran çuri eman cizquitzun neque, et naigabeac? Bai, Jauna, andiac eta asco.
Beraz gorroto andian, eta becatu larrian bicitu cera. Jauna: ez diot nic, niri
berac eguin didan adina gaitz baicic opa içan. Baliaqui nolaco mentua dan.
cristaua, çure lagun urco orrec becatu eguin du çuri naigabe oriec ematean,
eta çuc ere bai beste aimbeste opa içatean. Eztaquiçu gaitzari gaitzarequin
erançutea becatu dala? Jesus onac amatu cituan bere etsaiac, oen artean
gurutzean ileraço çuenac ere bai: eta aguincen digu, elcar maite içan
deçagula, berac gu maite içan gaituan eran.
8. Beguira, lagun urcoaren gaitzaz poztu ote ceran, ceregan esaten
deçula: Jaincoac barca deguidala, ondo eguin çaio. Becatu mortala da au,
gaitz, edo calte andiaz poztutzen bacera. Au bera diot, lagun urcoaren onaz
naigabetzen bacera. Baina beguira, cristaua, etsaiaren, aide edo auçoaren
berri onac aditzean, asi liteque esnatzen çure barrumbean iluntasun, eta
naigabea, eta era berean poça, lagun urcoarençat berri gaiztoren bat
datorrenean. Au ez da becatu, oarcen ceranean alchatzen badeçu Jaunagana
biotza, esaten dioçula: Jauna, opa diot urliari cerua, eta araco bidean on
içango duan gucia. Baina gorrotoan dagoanac ez du onelaco aleguinaric
eguiten, eta uura beçala edaten ditu gorrotoaren becatuac.
9. Beguira, prest bicitu ote ceran, era datorrenean, aldeçun tcharqueria
lagun urcoari eguiteco? Onelaco asco içan oi dira errietaco Jaunchoen,
errenteroen, eta beste cembaiten artean. Ez nic gorrotoric, esango due, baina
biotzean ezcutatua dauquee, tchingarra auspean egon oi dan eran: Esan
deçala aceriac mila bider: ez nic gueiago oiloric; baina era datorquionean
eguingo du bere lana. Eta ona ascorequin guertatzen dana gorrotoaren
gainean.

52
10. Beguira, çure etsaiaren tatchac aguertu dituçun, edo gustoz aditzen
egon ceran? Tatchac andiac, edo tchiquiac ciran? Tatchac aguerce onec
aditzera ematen du, ez dala itzali gorrotoaren sua. Onelacoençat ez da alaco
tcherrebet-soinuric, nola dan lagun urcoaren tatchac esatea, ta aditzea. Jauna
ordea gauça barreatuac, eta gure artean jaquinac ciran. Demagun, ala cirala,
alaere becatu larria da, tatcha aec etsaiagan arquitzeaz atseguin arcen bada.
11. Beguira, len diosala eguiten dieçunai, ucatu dieçun gorrotoan
çauden ezquero? edo aec diosala eguinda, erançun bague utzi dituçun? edo
mucinca eguin dieçun? cembat bider?
12. Beguira, çure etsaiaren contra bota dituçun birauren batzuec?
cembat bider benaz, edo cinez, cembat bider bestela? Batzuec ez ditue ecertan
arcen birauac, eguin deçagun contu: Demonioac eramango al au: ez al aiz
biciric etcheraco; baina etsaiaren contra esaten diranean, becatu larriac içan
oi dira, eta nolanai bota ditecela, oitura deseguiteco aleguina eguin bear da.
13. Beguira, etsaiaren contra Meçac atera, edo argui eracequiac ipini
dituçun Santuren baten aurrean, edo Jaunari erregutu dioçun? Gorrotoaz
gainera bada onetan beste becatu itsusi bat, eta da obrazco blasfemia,
aditzera ematen da alabaina, agradatzen çaiola Jaunari Meçac,argui, ta
erreguac berari esqueincea fin gaiztoraco.
14. Beguira, ibili ote ceran borroca edo maquilca, cere buruari, eta lagun
urcoari calte andia eguiteco perilean? cembat bider?
15. Beguira, cere erausi edo edanac ematen dizquitzun irudipenaquin
galeraço ote deçun lagun arteco paquea? cembat bider, eta cembat
lagunequin?
16. Beguira, edarietara oitu ceran, osasuna galceco perilarequin?
Edanean igaro ceran eçaguera galceraino? cembat bider?
17. Beguira, aur jaioperriac cerequin, edo inudearequin eratzo ote
dituçun itotzeco perilarequin? Baina gai onen gainean itzeguin niçuen
laugarren Aguintean.
18. Beguira, cere buruari opa içan dioçun eriotza, ceren etcheco, edo
campocoac naigaberen bat eman diçuen? Badu bada Jaunac, esan deçu nere
dina lecu: urari emango diot nere burua, esaten due batzuec. Esaera oec
benaz, edo cinez esango balira, becatu larriac içango liraque, ceren gaitzic
andiena era onetan batec bere buruari nai dion Jaunaren borondatearen
contra. Utzi bear dira onelaco tchoraqueriac, eta igaro bear ditugu emengo
gurutze, ta samintasunac Jaunaren icenean, eta gure becatuen çorrac
ateratzeco: gauça bearra da au, Jaunac aguincen dizquigun betico ondasunac
iristeco, S. Pabloc esaten digun beçala (Ad Hebr. c. 10).
Orra, cristaua, guiçonac gorputzaren aldetic duan, bicitzaren contra
guertatzen diran, edo erraz guerta ditezquean utseguiteac. Oroi gaitecen, cer
eracutsi digun Jesus onac gai onetan ala itzez, nola obraz: oroi gaitecen
testamentuan beçala utzi cigula Aguinte au: elcar amatzea, berac gu amatu
gaituan beçala: Ut diligatis invicem sicut dilechi vos. Eguin deçagu au, eta
emango digu, aguinduric daucan, saria. Amen.

53
AMAçaZPIGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

JAUNAREN LEguecO
BOSTGARREN AguiNTEARI DAGOcANA

Uquitzen dira, guiçonac animaren aldetic duan, bicitzaren contra eguin oi


diran utseguite, eta becatuac.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Jaunaren legueco bostgarren aguintea içanda azqueneco bi itzaldien


gaia. Aditzera eman diçuet Aguinte onec esaten diguna, eta cer eguin bear
degun Aguinte bera gordetzeco. Aditzera eman diçuet gainera, bi bicitza
dituala guiçonac, bata gorputzarena; eta onen contra eguiten diran becatuac
uquitu nituan leneco egunean. Beste bicitza da animarena. Au da animaco
graciaren doai miragarria. Doai bat becatu larri guciac aienatzen dituana,
eguzquiac gauaren iluntasunac aienatzen dituan eran. Doai bat anima
edercen, eta apaincen duana, ecin guc ongui aditzera eman guençaquean
eran, eta Jesu-cristoc berac deitzen dio eztaietaco soinecoa edo janciera:
Vestem nuptialem. Apaindura au guri eman naiez, cerutic lurrera jatchi içan
çan Trinidadeco bigarren Persona, guiçon eguin çan, eta gurutzean eman
çuan bere bicitza. Aimbeste costa citzaion Jesus onari guiçonac animaren
aldetic duan bicitza! Au onela içan! eta alaere ecer balio ezpalu beçala
beguiratzen çaio animaco bicitzari? Au onela içan, eta bilatzen dira aimbeste
bide, lagun urcoen animac ilceco? ez dirudi beste gauçari, ezpada elcar artu
duela Luciferrec, guiçonac, eta emacumeac, Jesusi aimbeste costa citzaion,
animaco bicitza galerazteco lagun urco guciai. Nai deçu, cristaua, ecusi, cer
utseguite, eta becatu eguin oi diran lagun urcoaren animaco bicitzaren
contra? Ençun arretarequin.
1. Beguira lenengo lecuan, aurra galceco perilean jarri ceran cere
gaiztaqueriaz? Au da aurrari dembora, ta colpe batean bi bicitza quendu nai
içatea, gorputzarena bata, eta animarena bestea. Ote da emen aurren onelaco
eraileric? Ez det sinisten.
2. Beguira, aurra galduta, edo galdu gabe, utzi deçun bataio gabe
munduaren beldurrez, edo cerren dembora gutchicoa dan? Au da gogortasun
içugarria. Jauna, egun gutchi içan ceçaquean. Atocea, ta animarequin
bacegoan? eztaquigu, noiz Jaunac aurrari ematen dion anima. Batzuec dioe,
aurrac sorcen danean bertan arcen duala anima; besteac dioe guerocheago au
guertatzen dala: besteac berrogueigarren egunean, mutila bada, eta

54
larogueigarrenean, nescatcha danean. Orregatic batzuen iritzia da, aurra
galcen danean, bataiatu bear dala, dembora gutchicoa içan arren, bataioco
itzac esaten dirala guis-onetan: Bataioraco gai bacera, nic bataiatzen çaitut çu
Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren icenean. Itz oec esateco
demboran bota bear çaio ura. Bein baino gueiagotan aditzera eman det au,
baina alaere era bada, onena da daquianari deitzea, bestela guerta liteque
Bonaparteren bataioac baino gueiago balio ez içatea.
3. Lagun urcoaren animari bicitza quencen çaio beste guisa batera ere.
Nola uste deçue? Ematen çaiola becaturaco bidea, oina, edo lagunça, baita
gure eguin bideai erançuteco çabarqueriaz ere. Era onetan lagun urcoaren
anima ilcea, edo ilceco bidea prestatzea da escandaloa esaten çaion becatu
içugarria. Eta au nola guertatzen dan eçagutzeco.
Beguira, içan ote deçun araguizco itzac esateco oitura lotsagarria?
cembat demboran, egunean, edo astean cembat bider? Oitura au duanac
anima asco ilco cituan, eta beartua dago oec aleguinean bide çucenean
ipincera, bicitza berri on bat eguiten duala, eta osotoro uzten duala oitura
lotsagarri au. Badira guiçonezcoac, eta badira emacumeac ere ain
nazcagarriac gai onetan, non cerrieteguietan iduqui bear liraquean, eta
ederqui içango litzaque, cerriai lepoan ipini oi çaten apaindura ipincea.
Espainaco legueac aguindua dauquee, onelaco au lasaidunai açoteac ematea,
eta erritic botatzea. Eta baldin beti cerbait içan bada munduan, cer içango
etzan guerraco demboran? Aditu det, guerrariac erri batzuetan nescatchai nai
duena aditzera emateco, paperetan erdarazco itzac eusqueraz ipini dituela,
eta nescatchac ere saiatu dirala erdarara, eta eiaca dijoacela guerrarien
escolara. Ez da basoetan oteric oei su emateco?
4. Beguira, içan deçun oitura lagun urcoari queinada, edo beste modu
itsusiac eguiteco, batzuetan mutilac mutilai, eta besteetan nescatchac
nescatchei?
5. Beguira, onestidadeari ez dagocan beçala, egon, edo ibili ote ceran
etchean, edo campoan lagun urcoari becaturaco bidea emateco peril andian?
Au guerta diteque lenengo lecuan, mutilac igueri ibiliaz lecu aguirietan, edo
jendea dabilen toquietan. Bigarren lecuan, emacumeac gobada jotzeco, jarcen
dirala era lotsagarrian bear bada mutilen aurrean: era berean guinga, edo
guereci gainetan gainean jarcen dirala gaizqui dirudian eran, mutilac beguira
daudela. cer esango det goico toquiac estalqui bague eracusteaz? eguia da,
gure errietan ez dala lasaiqueri tchit andiric ecusten; baina alaere noicean
bein aguertu oi dira moda farragarri batzuec. Ez da dembora asco ecusten
cirala emacumeen bular-inguruan ustai andi batzuec. oequin utsune andia
gueratzen çan, eta au betetzeco bear bide çuen gaitzeru bat çatar. Beste
batzuec ipincen omen ditue goronça tchit motchac, certaco? goiac cincilica
ipinceco. Besteac ipincen omen ditue lepocoac, baina orratzic bague eta gucia
estalcen ez duela. Ez det esan nai gauz oec guciac dirala becatu larriac, baina
maila tchiquia dirudianetic andiagora erraz igarotzen da.

55
6. Beguira, urliaren, eta sandiaren ichil-mandatuac eguin dituçun,
daquiçula aen artean gauz onic ez dala. Badira çar doacabe batzuec elce çarra
dirudienac: elce çarra sucaldeco çocoan egongo da demboraric gueienean:
alaere ederqui serbitzen du, etche batetic bestera sua eraman bear danean;
eta au bera guertatzen da cembait atsorequin: serbitzen due mandatutchoac
eguiteco gazteai.
7. Beguira, urliari laudatu ote diozcatzun bere ibilera guiaztoac, esaten
dioçula: orain da çure dembora: tchoraqueri andia da amamen artean
liçuncen egotea: ederqui eguiten deçu unore ona igarotzean. Ah! losenchari
madaricatua! Deabruaren escola-maisua, eta becaturaco çucia.
8. Beguira, lagundu ote dioçun norbaiti gauça gaiztoan, eguin deçagun
contu lapurrerian edo beste becaturen batean? Onelaco gauz asco guertatu da
dembora oetan.
9. Beguira inori eman dioçun orditzeco bideric? Ecusten deçu çure
auço, aide, edo adisquidea on dan adina, edo gueiago cargatua, eta asitzen
çatzaizca berriro edateco bidea ematen, esaten dioçula: Urlia, pitcherditcho
bat ardo edan bear degu elcarrequin. Itz goçoa dec ori, erançuten dio besteac.
Asitzen dira edaten, eta gueratzen da, bata erdi-uquitua, eta bestea çagui
eguina. Noren culpa da au? çurea, ceren çuc edateco bidea eman dioçun,
daquiçula nola cegoan orduraco.
10. Beguira, orduaz campora ardoa, edo edari tchuria saldu deçun,
daquiçula urliac, edo sandiac gaua igaro nai duela nombait jocoan, eta
gaiztaquerian?
11. Beguira orditzeco peril andian, edo çorian daudenai ematen ote
dioçun ardoa, edo edari tchuria? cembat bider? Jauna, eta nola bicico guera,
salgai daucagun edaria ematen ezpadiogu bere diruarequin datorrenari?
Atocea, eta bici nai deçu lagun urcoaren animaren costuz? Eztaquiçu, anima
ori costa citzaiola Jesu-cristori bere bicitza gurutze batean ematea? Eta çuc
ain erraz quendu nai dioçu Jesusi aimbeste costaco anima? Jauna, eta nor
bici urliarequin, ucatuco balitzaio, escatzen duan, edaria? Nor bici
urliarequin dioçu? Atocea, ilco ote çaitu? Ez det uste, Jauna; baina andiac
içango liraque aren espa, eta erausiac. Jaquiçu bada ez dala ori asco, çuc
lagun urcoari orditzen lagunceco.
12. Beguira çure etchean içan oi diran nescatch, eta mutilen bilerac, edo
batzarreac jocatzeco, eta dembora atseguin onean igarotzeco
aitzaquiarequin? Batzarre oec quendu bear dira, cerren len, edo guero becatu
asco ecarrico duen, quencen ezpadira. Ez da gauça jaquinagoric au baino:
çoaz munduaren edocein aldetara, çoaz Franciara, çoaz Italiara, çoaz
Nafarroara, Gaztelara, eta noranai, eta toqui gucietan esango diçue, arren eta
emeen bilcuiac, edo batzarreac ez duela ondoren onic ecarten. Jauna, ordea
gure etchera datocenac ongui bedeicatua beçalacoac dira. Ongui: beragatic
etzate utzi bear elcarrequico bilera oriec eguiten, cerren asieran ogui
bedeicatua çana, laster galduco dan edo caturen batec mutchicatuco duan,
periletic quencen ezpada. Orra, cristaua, nola lagun urcoaren anima sarritan

56
ilcen dan, ematen çaiola becaturaco bidea, oina, edo lagunça. Bada animac
ilceco beste modu bat, eta da gure eguimbideai erançuteco çabarqueria.
Orregatic beguiraldi bat eman bear diegu, alde onetatic guertatzen diran,
animen eriotzai ere.
13. Beguira cer aleguina eguin deçun gaizqui bici dan lagun urco ori
bide onean sarrerazteco? Eguin deçaqueçula, ez eguitea aleguina, da
çabarqueri bat, lagun urcoaren anima ilcen duana, eta len ila badago
eriotzaren açaparretan uzten duana. Jauna, eta cer eguin bear da bada
onelaco gauçaren bat guertatzen danean? Jesu-cristoc eracusten diguna.
Lenengo lecuan itzeguioçu berari bacarric, dio Jesu-cristoc: Corripe eum
inter te, et ipsum solum. Au asco ezpada, itzeguin guioçu baten, edo biren
aurrean: Si te non audierit, adhibe tecum adhuc unum, vel duos. Atzenean
asco ezpada bigarren ateleca au ere, orduan aditzera eman guioçu
becatariaren gainean aguintea duanari: Quod si non audierit eos, dic
Ecclesiae (Math. 18). Jauna, ni ez naiz egoquia, urliarequin ori eguiteco.
Bacarric itzeguiten badiot, edo isecaz asico çat, edo aserratuco çaio nere
contra. inoren aurrean itzeguiten badiot, esango du nere contra edocein
gauça. Atocea, eta ecin balia çaitezque orretaraco egoquia danen batez?
Eguiçu bada ori. Baina beguira, baldin confesoreaz baliatzen bacera, itzeguin
guioçu confesioaz campora. Aleguina gai onetan eguitea guciai dagote, baina
batez ere guraso, nagusi, ta etchecoandreai, Alcate, confesore, eta animen
cargudunai.
14. Beguira errico aguintearequin, edo carguarequin egon ceran
bitartean aleguinean eragotzi dituçun, becaturaco bidea dacarten jocoac,
etcheetaco egoera debecatuac, lapurrerian dabilçanen ibilerac. Era berean
errico ondasunac iru, edo lauren artean partitzea, beste berdin arcecoac
duenac, dagotena artu gabe gueratzen dirala: onelaco modu itsusiac edo
onçat eman, eragotzi litzaqueela, eragozteco aleguina eguin ez duen
cargudunac, beren gain ditue calte oec guciac, ala animacoac ,nola beste
ondasunetacoac. Baina uste deçue onelaco cargu dunac oquer oec çucenceco
biotzic içango duela? Ez sinistu orrelaco gauçaric. Sinisten det nic, dio
predicari andi batec, lenagocoac sulicean, edo infernuan daudela, eta oraingo
çabarrac ere ara joango dirala.
15. Beguira, guraso, edo etcheco burua, içan ote deçu bear dan arreta,
eragozteco ume, eta mirabeai becaturaco bide, ta periletara joatea? Au eguin
ezpadeçu, çu cera anima orien erailea.
16. Beguira, ezconceco itzac emanic dauden çure ume, edo mirabeai utzi
dieçun ezcutariarequin beren erara egoten, adituari ez aditu, eta ecusiari ez
ecusi eguiten dioçula? Baina onen gainean itzeguin nuan laugarren
Aguintean, baita guraosen bicitza onaren gainean ere.
17. Beguira, çabarra içan ote ceran, çure guraso, eta aurrecoai Meça,
arguiolata, eta obra onaquin lagunceco, lembait len cerura joan citecen? Ala
içan bacera, çu cera basoco piztia guciac baino gogorragoa, eta esquer

57
gaiztoagocoa, eta quendu, edo eragotzi dieçu betico bicitza doatsua iristea
iritsi bear çuen becein laster. Asco degu.
Aditu deçu, nere cristaua, cembat guisatara guertatzen dan lagun
urcoen animac ilcea, batez ere escandaloa deritzan becatuarequin. Ala ere,
cerorrec dacutsu, ez duala munduac ecertan arcen animac era onetan ilcea.
Norc sinistu leçaque au, ezpaliz gucioc ecusten degun gauça? quencen çaizca
Jesu-cristori bere bicitzaren costuz erosi cituan animac, eta salcen çaizca
Luciferri. Betico bicitza doatsuraco Jaunac eguin, eta ederqui prestatu cituan
animac, erbestetzen dira cerutic, eta betiraunde guciraco amilderazten dira
betico su, eta garren artean eta becatu içugarri au ez da ecertan arcen? Ai! dio
Jesusec! munduaren çori gaiztocoa escandaloagatic! Ai! escandaloa ematen
duanaren doacabea! Obe çuquean errotarri bat lepotic çuala itsasoan ondatu
baliz, ecen ez era onetan animac ilcea. cer eguin al deçaquegu becatu içugarri
oen barcamentua Jaunagandic iristeco? cer ezpada Dabid Santuarequin
Jaunagana biotz osoarequin biurcea eta damuz otseguitea: Nere Jaungoicoa!
andia da, eta andia neurri, ta mugaric bague çure Urriquimentua: urricaldu
çaite niçaz, çure urriquimentuaren anditasunari dagocan eran: Secundum
magnam Misericordiam tuam. Ez da asco au, becatu onen barcacioa irsiteco,
bear da gainera animetan eguin ditugun calteac deseguitea aleguinean baina
deseguingo dira, ezpadaquigu noraino çabaldu diran calteac? çuc bati eman
dioçu becaturaco bidea, arc eracutsi die bide gaiztoa amarri, amarrac milari,
eta oec au bera eguiten ari dira, eta eztaquiçu noiz bucatu dan çuc eracutsi
cenduan bide oquerra. Gainera, çugatic becatuan erori ciranetatic asco galdu
ciran bear bada betico, eta deadar eguiten due çure contra su-lice, edo
infernutic, nola calte oec deseguingo dituçu? Ez da erraz, baina Dabid
Santuac eracutsi cigun, cer onetaraco eguin bear degun, eta da bicitza berri-
onarequin irabaztea Jaincoarençat al ditugun animac. Jauna, esaten cion,
barca guizquidatzu, nere lagun urcoac nigatic eguin dituen becatuac: nic
eracutsico dieztet becatariai çure aguinteac, eta çugana biurtuco dira
gaiztoac: Docebo iniquos vias tuas, et impi ad te convertentur. Eguin deçagun
au gucioc, onela iristeco gure utseguiteen barcacioa, eta betico cerua. Amen.

EMEçorciGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

JAUNAREN LEguecO SEIGARREN,


ETA BEDERAtziGARREN AguiNTEAI DAGOTENA

Adirazten da lenengo lecuan,


cer debecatzen duen Aguinte oec.
Bigarrena, cer aguincen duen.

ALABATUA Etz.

58
Clama etz.
Otseguiçu etz.

Onetaraco itzeguin diçuet len Jaunaren legueco lenengo bost aguinteen


gainean. Igaro gaitecen orain seigarren, eta bederatzigarren aguinteai
beguiraldi bat ematera. Ecusi bear degu lenengo lecuan, cer debecatzen:
urrena cer aguincen diguen. Asi gaitecen bertatic.

***

Adan eta Eba gure lembicico gurasoac, eguin cituan Jaunac ceruraco.
Au da gure siniste onac eracusten diguna, eta abere biurtu ez diranac aitorcen
duena. Apaindu cituan Jaunac doai andiaquin, eta oen artean bat çan
çucentasuna, edo justicia orijinala deritzana. Doai bat guiçonaren gura, eta
grina guciac eçaguera çucenaren, eta borondatearen mendean ceduzcana, eta
borondatea Jaunaren naiarequin bat eguitea. Etziran orduan lotsagabetzen
guiçonaren, eta emacumearen gura eta grinac: etziran asaldatzen
borondatearen contra, eta prest ceuden onen aguinduac eguiteco. guiçonac
orain beçala, baçuan jateco gura; baina etzan asaldatuco, eta saloquerian
ibilico, baicic eçaguera onac eracusten cion noiz jan bear çan. Au bera
guertatzen çan beste gura guciaquin. cein goço, eta doatsua guiçonaren
orduco bicitza! Baina cer guertatu çan? Ai! gauça negargarria! Etsai
galgarriaren losenchaquin jan çuan Ebac, Jaunac debecatu cien sagar baten
fruta. Gaitz erdi içango çan berac bacarric jatea, baina janeraço cion Adani
ere, eta autsi çuan Jaunaren Aguintea. Era onetan galdu çuen Jaunaren
adisquidetasuna: eta len eritasun, gaitz, eta eriotzaric ecusi gabe bici
citequeana, gueratu çan gaitz gucien azpian. Galdu çuan çucentasun, edo
justicia origuinala, eta bereala guiçonaren gura, eta grinac asi ciran guerra
ematen, bata alde batetic, bestea bestetic. gueroztic ez da paqueric munduan.
Beste gura eta grinen artean bat da tchit çatar, eta lotsagarria, au da
araguizco atseguinen gura loia. Adan becatuan erori artean, gura au-ere etzan
lotsagabetzen, baina erori çan beçala, iguerri çuan beregan len iguerri
etzuana. Lotsatu çan, eta al çuan eran estali çan pico, edo beste arbolaren
baten ostoaquin; eta au bera eguin çuan Ebac ere. Orregatic dio Escritura
Santac: onraz betea egon çan bitartean, etzuala eçagutu guiçonac bere ona,
eta biurtu çala abere edo astoen anceco: Comparatus est jumentis, et similis
factus est ilis. Eta esan diteque, abere, eta cençugabeco animalia guciac baino
cençugabeago eguin çala guiçona gai onetan. Gura nazcagarri au gueroztic
guerora gueiago çabalduaz joan çan munduan: Noeren demboraraco osotoro
ciquindu eta usteldu ciran Adanen umeac, eta dirudianez, etzitzaten
barcatzen abereai ere. Damutu citzaion Jaunari guiçona eguin içanaz.
Aditzera eman cion Noeri, cer guertatuco çan, ezpaçan mundua cençatzen;
eta onetaraco eman cion eun, eta oguei urteren epea. Etzuen gaiztoac sinistu
nai Noeren esanic, eta oi dan beçala, iseca eguiten cioen Patriarcari. Asi çan

59
au, Jaunac esan cion eran, ujaldeac cetoceneco onci, edo arca eguiten, eta
alaere etzan mundua çucencen. Bete ciran epeac; asi ciran euri jasa
içugarriac: Noe sartu çan prestaturic ceucan arcan, eta campotic itchi çuan
Jaunac au. Igoaz cijoacen urac, eta igues eguin naico çuen becatari doacabeac
mendien erpinetara, baina alperric; cerren alchatuaz cijoan uura, eta etzan
nora igues eguin. Estutasun onetan biurtu ote ciran becatariac Jaunagana?
Ecetz dioe, baina sinits diteque batzuec, edo batzuec Jaunaren lagunçarequin
sortuco çuela onezco damu, edo contricioa. Igo ciran urac mendi guciac
baino amabost besoz gorago. Onela bucatu çan mundu ciquina bere
urdaqueriaquin: çarrac, eta gazteac, guiçon, eta emacumeac, guciac ito ciran:
eta bacarric Noe bere emaztearequin, iru seme, eta iru errainarequin gueratu
çan biciric. Oetatic bete çan berriz mundua guiçon, eta emacumez. Obeac içan
ote ciran oec? gueienac aztu ciran Jainco eguiazcoaz, Abrahan, eta bere ume,
eta aideac ez besteac; eta oetatic ere, araguizco atseguin ciquinetan
aimbesteraino usteldu ciran, erri asco, non ecin gucia emendic esan
ditequean. Sodoman, Gomorran, eta beste erri batzuetan ain nazcagarriac
ciran gai oentan, non guiçonac emacumeaquin beren buruac ciquincez
nagaturic, elcarrequin eguiten cituen ecin aitatu ditezquean urdaqueriac. Eta
au bera guertatzen çan S. Pabloc dionez emacumeaquin ere. Aserratu citzaion
Jaunari becatari lotsagarri oen contra, eta auts biurtu cituan oec, eta erriac
sufre eracequizco euri jasaquin, Lot, bere emaztea, eta bi alaba ez beste
guciac.
Abrahanen odoletic jaiotzecoa çan munduaren Salbatzailea, eta aren
etchean iraun çuan Jainco eguiazcoaren eçaguerac, eta etzan onelaco
urdaquerien usança itsusiric aditu; baina dembora lucean bicitu ciran Ejipton
catiberio gogorrean: Ejipton etzuen Jainco eguiazcoaren eçagueraric, eta
ecusia dago nola bici citezquean orain uquitzen degun gaiean: eta Israeltarrac
ere nai, ta naiez icasico cituen cembait usança gaizto. Andic atera cituan
Jaunac, gauz arrigarri asco eguiten cituala, eta Sinaico menditic eman cien
bere amar Aguinteen leguea, len esan guenduan eran. Seigarren aguintean
esan cien: Non maecharebis: ez deçu araguizco becaturic eguingo.
cer ote da itz oetan Jaunac debecatzen diguna? Lenengo lecuan
ezconduaquin becatu eguitea, eta au Juduac, eta herejeac berac ere aitorcen
due.
Debecatzen digu bigarren lecuan ezcongaiaquin ere au bera. Içan dira
herejeac eguia au ucatu duenac, baina S. Ambrosioc, eta S. Agustinec dioe,
aitatu diran legueco itzetan debecatzen dirala ezconçaz campora, edo landara
arcen diran atseguin loi guciac. Au eçaguera çucenac berac eracusten duan
gauça da, eta ainçacotzat eçagutua içan da munduaren asieratic, eta inoiz
eriotzaren pena ipini citzaion onelaco becatariari. S. Pabloc dio, ez duela
ceruco Erreinua içango, araguizco atseguin ciquinetan dabilçanac Neque
fornicari regnum Dei posidebunt.
Debecatzen du irugarren lecuan atseguin lotsagarriac arcea guiçonac
guiçonaquin, emacumeac emacumeaquin, abereaquin, edo bacoitzac bere

60
buruarequin, len esan ditugun, castiguac aditzera ematen duen beçala. Ala
eracusten digu gure sinisteac, eta S. Pabloc ere bai: Neque adulteri, neque
moiles, neque masculorum concubitores, Regnum Dei posidebunt.
Debecatzen du laugarren lecuan atseguin loiaren perila dacarten itzac
esatea, queinada, eta uquitze lotsagarriac eguitea: itz batean debecatzen dira
ecustea, aditzea, jolastea ta becatuaren perila dacarren modu gucia.
Onembesterequin, eta gutchiagorequin ere edoceinec iguerri deçaque
gogo utsez eguiten diran becatuac ere debecatzen dirala seigarren aguinte
onetan; nola alabaina ez da debecatua içango gauça baten gura, edo eguin-
naia, eguitea gaiztoa bada? Baina guiçona ain itsua da emengo içan, edo
ondasun, eta corputzari dagozcan atseguin liçunen gaiean non erraz uste içan
leçaquean, biotzetic campora aguercen ez diran naicundeac ez dirala becatu.
Orregatic ipini cituan Jaunac bederatzigarren, eta amargarren Aguinteac.
Bederatzigarrenean debecatzen du arguiro lagun urcoaen bicilaguna
cuticiatzea: Non concupisces domum prochimi tui, nec desiderabis uchorem
eius. Baina era berean debecatzen ditu Jaunac seigarren Aguintearen
contraco naicunde guciac. Au onela içan eta alaere içan dira Juduac, eta içan
dira herejeac barrenen igarotzen diran nai, edo deseoric gaiztoenac ere
ecertan ez ceuzqueenac. Orregatic esan cien Jesu-cristoc: aditu deçue, çarrai
esan citzatela: ez deçu araguizco becaturic eguingo; baina nic esaten diçuet:
emacumeari naicunde liçunez beguiratzen dionac becatu eguiten du bere
biotzean (Math. 5). Orra, nere cristaua, cer debecatzen digun Jaunac
seigarren, eta bederatzigarren aguinteetan.

***

Eta cer ote da aguincen diguna? Garbitasun, edo castidadea bacoitzac


bere bicimodu, edo estaduan gordetzea arreta andiarequin. Iru guisatan da
garbitasun au: ezconduena, alargunena, eta donceilena. Ezconduena da bici
lagunaz osteroncean besterequin, ez gogoz, ez itzez, ez bestela atseguin loiai
lecu ematea; eta bere bici lagunarequin ere Jaunac nai duan eran. Onela
bicitu içan dira Santu asco. Alargunen garbitasun, edo castidadea da
araguiaren atseguin guciac, ala debecatuac, nola debecatu gabeac utziric
garbiro bicitzea. Ala bicitu dira asco Santu, eta Santa. Donceilena da
araguiaren atseguinic dastatu, edo progatu gabe, eta progatzeco asmoric gabe
bicitzea. Donceilen bicimodua berez garaiena da, fedeac eracusten digun
beçala; baina ezta guciençat egoquia. Orregatic bicimodu, edo estaduaren
auquera ez da eguin bear nolanai, baicic Jaunari escatu bear çaio bear dan
arguitasuna onetaraco.
Garbitasun edo castidadea da birtute bat jaunaren tchit gogocoa. Au
gordetzeco asco guiçon, eta emacumec igaro ditue neque, eta gurutze
içugarriac. Jose ancinacoa, Jacob Patriarcaren semea, bere anaiac saldu çuen
Ejiptora. çan guciz eder, eta galaia. Era ascotara becatura cuturtu nai içan
çuan bere etcheco andreac, baina garaitu cituan andre gaiztoaren losenchac,

61
eta atzenean capa beraren atzaparretan utziric, igues eguin çuan etchetic. cer
eguin çuan emacume lotsagabe arc? Barreatu çuan, borchatu nai içan çuala
Josec, eta sartu çuen preso: baina demboraz atera çuen andic, eta içan çan
Ejiptoco Erregueren lenengo guiçona. Susana andre prestuac, Jaunaren legue
garbia ez autsitzeagatic, autu çuan bere bicitza ematea. Ecin conta al
donceilac au bera eguin due. Garbitasuna beste birtuteen artean da lili, edo
lirio çuri ederraren ancecoa. Onec guiçona eguiten du Aingueruen anceco: eta
S. Juan crisostomoc dio, ipincen duala Aingueruen gainetic. Aingueruac ez
dira ezconcen, eguia da: Aingueruac ez dira loitzen araguiaren atseguin
lotsagarriaquin: baina ez da au miretsitzeco gauça; Aingueruac alabaina ez
due gorputzic; ez ditu asaldatzen apainduren, eta aurpeguien edertasunac, ez
itzeguite, eta canta goçoac; baina, guiçona eta emacumea gorputz ustelcor,
eta gura gaiztoz beteaquin bat eguinac arquitzen dira: edocein gauçac
gaitzeraco esnatzen ditu. Orregatic guiçonac garbitasuna gordetzea ascoz
miragarriagoa da Aingueruac gordetzea baino.
Birtute au tchit mimberaa da, eta erraz galcen çaio bere distiadura
ederra. cristalic ederrena iluncen da asnas utsarequin, eta American bada
belar bat lotsatia deritzana, ederra da, baina asco da escuarequin, edo beste
edocein gauçarequin uquitzea, duan edertasuna galceco, eta malascaturic
gueratzeco. Nai deçu çuc, cristaua, garbitasunaren birtute ederra iritsi?
Aldeguiçu bada beraren contraco periletatic. Baldin utzi nai ezpadituçu lagun
gaiztoac, nescatchen, eta mutilen batzarreac, jolas, ibilera, eta itzeguite
lotsagarriac, nola gordeco deçu garbitasuna? Gorde itzatzu beguiac, belarri, ta
escuac garbitasuna galeraço deçaqueen gaucetatic. Içan çaioçu Birjina tchit
Santari jaiera andi bat, eta sarritan, ta prestaera onarequin arritzatzu
Sacramentuac. Onela iritsi deçaqueçu garbitasuna, eta guero betico bicitza
doatsua. Amen.

EMEçorciGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

BAinA SEIGARREN ETA BEDERAtziGARREN


AguiNTEEN GAinEAN BIGARRENA

Uquitzen dira, bi Aguinte oen contra guertatu oi diran becatuac,


ez andienac, baicic munduac ecertan arcen ez dituanac.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Azqueneco aldian aditzera eman nuan, seigarren, eta bederatzeigarren


Aguinteac cer debecatzen aguincen diguen. Gaur uquituco ditut, bi Aguinte

62
oen contra guertatu oi diran becatuac. S. Pauloc etzuan nai araguizco
liçunqueriac icendatzeric, eta Santo thomas Bilanuebac ez omen çuan
uquitzen bere sermoietan becatu mota au; guciz itsascorra da alabaina, eta
erraz ciquindu litzaque aditze utsac ere ençuleen gogo eta biotzac. Orregatic
ez ditut nic uquituco itsusienac, baicic munduac ecertan arcen ez dituanac.
Asi gaitecen bertatic.

***

1. Beguira, cristaua, lenengo lecuan içan ote deçun gogoracio gaiztoai


lecu emateco oitura? Noizdanic, eta egunean, edo astean cembat bider egon
oi cinan atseguin arcen? Gai onetan batzuec dira jaquineçac, eta
beldurtieguiac, eta uste due, garbitasun, edo castidadearen contra datozquien
gogoracio guciac becatu dirala, eta ecusiric eren buruac alde gucietatic
gogoracio itsusien artean burutic jauzteco çorian ibili oi dira. Naiz bacarric
daudela, naiz norbaitequin itzeguiten jarri ditecela, naiz cerbiat artu, edo
uquitu deceela, iduritzen çate gauça debecaturen bat eguiten ari dirala; eta
beldur onec beronec gueiago, eta gueiago asaldatzen ditu. Beste batzuec dira
lasaieguiac edo obrazco becatuac baicic ecertan arcen ez dituenac. Ençun
eçaçu, cristaua, esatera noana, etsaiac engainatu etzaitzan gai onetan.
Lenengoa gogora etorri dedila asma al ditequean gauçaric itsusiena, naiz
ezconduarequin, naiz ezcongaiarequin, naiz Santo cristoarequin, edo Ama
Birjinarequin berarequin, ez da au becatu, ez da becatu, oartuta borondateac
lecu eman deguion artean. Bigarrena: oarcen cera, çure gogoan dabilela gauz
itsusiren bat, eta bearbada asi dala etcheari su ematen: onela oarturic dioçu:
ola, gauça gaiztoa da au: Birjina tchit Santa, çure sorce garbiaren icenean
gorde naçaçu becatutic. Era berean estutasunean bereala esaten deçu
ceregan: Jesus Maria Jose: eta eguiten deçu aleguin aldatzeco pensamentua
beste gaucetara, edo equiten dioçu lanari gogotic; orduan ez deçu becaturic
batere gogoracio orietan, eta becatuaren lecuan neque ori içan liteque
ceruraco irabaci; baina beguira, gauz oec eguin bear dira mucinic gabe, ceren
beldur gueieguiz asitzen bacera mucinca, eta esan oi dan beçala itsusiac
eguiten; ascoz gueiago necatuco çaitu etsaiac, eta ipinico çaitu çorotzeco
çorian. Irugarrena, gogora etorcen çaizquitzu gogoracio gaiztoac, batzuetan
onelaco demboran artu cinduan atseguinac, eta oartua çaudela poztutzen
cera: besteetan gogoratzen çatzu, içango deçula, edo içan cençaqueala era
atseguin debecatuetaraco, eta deseatzen deçu dembora, eta era ura lembait
len etorcea: beste batzuetan gogoratzen çaizquitzu garbitasunaren contraco
gauçac, eta ez deçu deseatzen gauça gaiztoric, baina çaude goisatzen
ililuraturic. Era onetan eguiten dira becatu larriac, ceren oartuta ere saiatu
etzeran gogoracio oriec aienatzeco.
2. Beguira, gaizqui bicitu cinan urte aetan sarritan joaten ote cinan
festetara, eztaietara, edo nescatcha mutilen batzarreetara, eta açal-prinz
oneco guciaquin atseguin artu naia içan oi cenduan? guertatzen da

63
onelacoaquin denda eder bat ecusten dabilenarequin guertatu oi dana, edo
ecusten duan gauz eder guciaren çalea etorcea.
3. Beguira, urliarequin, edo sandiarequin egon ote ceran gogoracio
gaiztoai lecu ematen dieçula, edo beinçat peril andian. Au erraz guertatzen da
ezconz-itzetan sartuac daudenaquin, gazte elcarganaco itsuturic bici
diranaquin, eta era berean nescatch tchorasca eta mutil arroac bacarric
erausian luçaro badaude. Ascoc ez ditue ecertan arcen becatu oec, eta
quezcaric bague confesioan utzico ditue aitortu gabe, eta biurtuco dira leneco
egoeretara. Juduac, eta hereje batzuec etzituen becatutzat arcen biotzean
igarotzen diran gura liçun, eta atseguin gaiztoac, baina Jesu-cristoc arguiro
debecatu cituan, esaten çuala: Nic diot, atseguinaren naicundez emacumeari
beguiratzen dionac, becatu eguiten du, eta eguin du bere biotzean: jam
maechatus est in corde suo (Math. 5).
4. Beguira, çure beguiac erabili ote dituçun çuretzat becaturaco bidea
dacarten gauçac ecusten, dala bacarric çaudenean, dala senide, edo
auçocoaquin jolasean çabilçanean? cembat bider mutilaquin? eta cembat
bider nescatchaquin? Espiritu Santuac esaten digu, gure leioetatic igotzen
dala animaren eriotza: Ascendit mors per fenestras (Jerem. 9). Ala guertatu
da oraindaino, eta ala guertatuco da aurrera ere.
5. Beguira, berariaz, eta luçaro egon ote ceran emacume apainduai
beguira ililuraturic, batez ere goiac salgai ipincen baditue? Era onetan
dagoana, biotzaren aldetic eroria dago, cerren bere naiez atseguin tcharrai
lecu emateco peril andian dagoan. Dabidec bere jaureguico gainean cebilela,
ecusi çuan Uriasen emaztea: çabartu çan beguiac quencean, eta erori çan.
Orregatic esaten digu Espiritu Santuac: Emacume apainduagandic quen
beguiac: apartaceco. Averte faciem tuam a muliere compta (Eccle. 9). Atocea,
eper-çacurra eperrari beguira egon oi dan eran baçaude, emacume apainduai
beguiratzen, cer nai deçu guerta daquiçun? Era berean, cer guertatuco çaio
emacumeari, guiçonezcoai tchoraturic beguira dagoala?
6. Beguira ibili ote ceran celatan becaturaco bidea ecarrico diçuen
gauçac ecusi naiez? cembat bider? Badira cembait, ala guiçon, nola emacume,
gucia jaquin, eta ecusi nai duenac eta cer etorri alditeque emendic? atseguin
gaiztoen gogoa esnatzea, eta poztutzea ecuste lotsagarriaquin. Au guerta
diteque era ascotara, eta ez da gucia esan bearric.
7. Beguira, abereac elcarganatuac dabilçanean, egon ote ceran premia
gabe beguira, gogoracio gaiztoai lecu emateco perilean? Gurasoac, ez bidaldu
gazteac onelaco periletara: oen irudimendua, edo imajinacioa beraa dago,
arguiçaguiaren eran, eta ecusten dituen gauz itsusien irudi, anz edo imajinac
an eçarriac gueratzen çaizte. Emendic bici diran demboran sarritan animaren
beguien aurrean jarcea gaztetchoac cirala ecusitaco gauz itsusiac.
8. Beguira, içan ote deçun itz loi desonestoac aditzen egoteco oitura,
ceregan poztutzen, eta goichatzen cerala, edo beinçat artaraco peril andian?
Badira cembait çar gai onetan escolamaisu andiac, Demonioac bere ordeco
lurrean ipiniac: oec gazteen aurrean contatzen ditue ipui itsusiac, alaco gatz,

64
eta piperrarequin, non gazteac egon oi diran aua çabalduric çar
madaricatuaren eracutsaldiac ençuten. cer etorri al diteque emendic?
Gazteen animac ciquincea, eta jaquin bear ez liraquean gauçac icastea, eta
bear bada eguitea. Gazte doai onetaco batec erabaqui çuan, mundu galdu au
utziric Erlijioco bicimoduari jarraitzea. Artara irteteco cegoan bezperan bildu
çan lagun batzuequin, eta oi dana, aetaco batzuec aritu ciran izqueta ez
garbiac esaten. Biurtu çan gure gaztea etchera. Arratsean lotan asaldatu çuan,
aditu cituan gaucen oroipenac: esnatzen da, eta lecu ematen dio atseguin
gaiztoari, eta bereala arcen du loac. Lotan cegoala eman cion eztulac ain
gogorqui, non eten citzaion bularreco çain bat, eta gueratu çan ila. Aguertu
citzaion confesariari suz inguratua, eta bi Demonio ari citzaizcan trompeta
gorituaquin belarrietan soinua jotzen, cerren egon çan itz loiac aditzen.
Aditzen deçu, gaztea, nola galcen diran animac itz desonestoac aditzen
egotearequin? Eta çu alaere pocic çaude onelaco itzac ençuten? Jauna, eta cer
nai du eguitea, ustecabean arquitzen banaiz, onelaco gauçac itzeguiten
dituenen artean? Aldeguin, aldeguin, aldeguin. Ecin aldeguin badeçu, ipinçu
copeta belz, eçagutu dedin etzatzula agradatzen onelaco itzeguite ciquinic.
9. Beguira, içan ote deçun ipui ciquin, eta itz desonestoac esateco
oitura, beguiratu gabe gazteen, edo çarren, ezconduen, edo ezcongaien,
mutilen, edo nescatchen aurrean esaten dituçun? Onelaco oitura duenac dira
çapo puçoitsuen ancecoac. Oec dabilçan lecuan uzten due lerde ciquin
puçoiez bete bat; eta era berean itz desonestoac esateco oitura duenac. Artu
bedi etche batean onelaco morroi, edo nescame bat: laster etcheco gazteac
ciquinduco dira: ecarri bitez au urdea duen languileac, eta ecin bidalduco det
emacume, eceta mutil gazteric ere lanera, anima galceco peril andian ipini nai
ezpadira. Eta gai onetan beti içan bada cerbait munduan, cer etzan
guertatuco guerra onetan? guerrariac etziaquien itzeguiten araguien icenaren
gatzagabe, aimbesteraino, non oetaco batec esan cidan: Jauna, miretsitzen da
gure itzeguiteaz? jaquin beça bada, onelaco erreinu, edo Probincian,
emacumeac ere gure eran aitatzen dituela araguiaren icenac. Norc esan, cer
calte emendic etorrico diran animetara? Espainaco legueac aguincen du, ez
deçala inorc ere esan, ez cantatu itz desonestoric, ez gauaz, ez egunaz
caleetan, placetan, eta bideetan, eun açote, eta urte betean deserrituric
bicitzeco penaren azpian (leg. 5 título 10 lib. 8 Novae Recop.). Legue onec
diona eguingo baliz, gutchituco liraque mingain ciquinac; baina au eguingo
ezpada ere cergatic onelacoençat eguingo ezta erri bacoitzean cerritegui andi
bat? cergatic an iduquico ez dira otea, eta ura ere jogabea bacarric ematen
çatela? Gurasoac, ez etchean artu mirabe, eta languile mingain ciquina
duanic.
10. Beguira, içan deçun urliari, sandiari, eta berendiari losenchac
esateco oitura, atseguin tcharretaraco sasoian jarri ditecen?
11. Beguira, urliari, edo sandiari gaitzeraco deia daramaten itz labainac
esan diozcatzun, certan dagoan jaquin naiez? Jauna, ez nuan ni gauça
gaiztoric eguiteco asmoric. Demagun, ala dala: eta lagun urcoari becatuaren

65
puçoia prestatzea, ez da becatu içugarria? Ai dio Jesu-cristoc, au eguiten
duanaren çori gaiztocoa?
12. Beguira, urliari, edo sandiari becaturaco bidea eman dioçun, ez itz
lotsagarriaquin, baicic gainchurituaquin, aditzera ematen dioçula çure gogo
gaiztoa? Onelaco itzac peril andiagoa ecarri oi due aciera onecoen artean,
beste itz lotsagarriac baino.
13. Beguira, laudatu ote deçun cere burua, çure anceco lagunen artean,
gauz anditzat esaten dituçula onequin, edo arequin eguindaco becatuac.
Onela itzeguiten duanac eguiten ditu iru becatu: bat, cerren poztutzen dan
gauça gaiztoan: bestea, cerren ençuten daudeani eracusten dien becaturaco
bidea: eta irugarrena, ceren galcen dion lagun urcoari bere icen ona, nor dan
esaten badu.
14. Beguira, laudatu ote deçun araco gazte çoro ura, cerren, esan oi dan
beçala unore onean bici dan, batarequin, eta bestearequin jolasten, eta becatu
ascotan erorcen dala. Onelaco laudatzaileac etsaiaren ordecoac dira, eta
gazteetan calte andiac eguingo ditue.
15. Beguira, içan ote deçun batarequin, eta bestearequin musuca, eta
laztanca ibilceco erraztasuna, batzuetan ezconduaquin, besteetan
ezcongaiaquin? cembat demboran? ilean cembat bider? Ascoc ezditue ecertan
arcen gauz oec, eta confesatzen dira bicitza onceco asmo oso gabe. Jauna, ez
nituan becatutzat arcen gauz oec. Ala dioçu, baina esan çadaçu, etziçun cere
barrenac esaten: etzala ongui era orretan cristaua ibilcea? Bai, ala esango
ciçun, eta lotsatuco cinan, aguertu baliz an çure gurasoa.
16. Beguira, guisa orretan ibili ote ceran çu mutila mutilaquin, edo çu
nescatcha nescatchaquin? Jauna, eta ori ere becatu da? Ascotan andiagoa,
ceren lotsa gutchiagorequin eguiten, eta esaten diran, eguin, eta esan bear ez
liraquean gauçac. Onelaco gauçac erraz guerta ditezque gazteen bilduerac
diran etcheetan, festetan, eta eztaietan, beguira ezpadago lotsa, eta beldur
ona eman deçaqueanen bat.
17. Beguira, içan ote deçun, arquicen dituçun emacumeai queinada
lotsagarriac eguiteco oitura? cembat urtean iraun diçu oitura orrec? Astean,
edo ilean cembat bider guertatuco ciran modu itsusi oriec? Badira batzuec ain
grina tcharrecoac gai onetan, non oina ecin jaso duenean ere aguertuco duen
eren gura gaiztoa. Esana dago: Anz azturac obiraino.
18. Beguira, eguin ote deçun uquiera lotsagarriric, dala mutilaquin, dala
nescatchaquin, dala cere buruarequin? cembat bider?
19. Beguira, oian çurequin etziten dan aurraz baliatu ote ceran gauça
debecatuetaraco?
20. Beguira, abere, edo animaliaquin içan ote dan escuz, edo bestela
modu itsusiren bat? Uzten ditut, cinguiradi onetan arquitu oi diran,
gaineraco becatu nazcagarriac.
Ecusten deçu, cristaua, cembat guisatara utseguiten dan garbitasunaren
contra, munduac ecertan arcen ez dituan becatuaquin? Ea bada birtute eder
au iristeco bici çaite ernai, aldeguiçu lagun gaiztoetatic, sarritan arritzatzu

66
Sacramentuac, ea Birjina tchit Santari içan guioçu jaiera andi bat. Onela
gorde deçaqueçu castidadearen edertasuna, eta Jaunaren legue Santa, eta
iritsico deçu, berac aguincen diçun, betico bicitza. Amen.

OgueIGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

JAUNAREN LEguecO çaZPIGARREN,


ETA AMARGARREN AguiNTEEN GAinEAN

Adirazten da cer debecatzen, eta cer aguincen duen.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Azqueneco aldian uquitu ciran seigarren, eta bederatzigarren aguinteen


contra guertatu oi diran becatu, munduac ecertan arcen ez dituanac. Igaro
gaitecen orain çazpigarren, eta amargarren aguinteetara.
Jaunaren legueco aguinteen artean azqueneco çazpiac biurcen dira
batera, eta au da amatzea lagun urcoa gueren buruac beçala. Aguinte au
çazpien sustraia beçala da, eta sustrai au gordetzen duanac, gordeco ditu
guciac, S. Pauloc dionez: lagun urcoa biotzetic maite duanac alabaina opa dio
cerua, eta araco bidean bear, eta on içango duan gucia: eta ez dio ecertan ere
calteric eguingo; eta eguiten badio, adirazten du, ez duala amatzen biotzetic
lagun urcoa.
Lagun urcoen artean lenengo mailan ipini cituan Jaunac gurasoac, eta
esan çuan: Onra eçaçu çure Aita, eta Ama, luçaro bici çaitecen çure Jaun, eta
Jaungoicoac emango diçun lurraren gainean. Lagun urcoaren ondasunen
artean andiena, eta gueiago nai duana da bicitza, eta Jaunac esaten digu
bostgarren aguintean: Ez inor il: Non occides. Lagun urcoaren beste
ondasuna da garbitasun, edo castidadearen apaindura ederra, eta ezcondua
bada, bere bicilagunarequin paquean bicitzea: orregatic seigarren aguintean
debecatzen ditu araguiaren liçunqueri guciac, eta bederatzigarrenean
besteren bicilagunaganaco naicunde gaiztoac. Emendic iguerri deçaqueçu,
cristaua, lagun urcoari ongui nai dionac ez diola atseguin liçunetaraco bideric
emango, eta aren bicilagunari ez diola guerraric emango. Iguerri deçaqueçu
gainera, munduan gai onetan usatzen diran losenchac dirala eguiaz gorroto
andiac. Lagun urcoac, emen bici dan bitartean, gauz asco bear ditu jateco,
edateco, eta beste premiac estalceco: eta oetan calte eguiten dionac ez du
eguiaz amatzen. Orregatic çazpigarren Aguintean esaten digu Jaunac: Non
furtum facies: ez deçu ecer ostuco. Ecusten deçu, cristaua, cein neurri ederrac
artu dituan Jaunac, guc elcar amatzeco, eta lagun urcoari calteric ez eguiteco?

67
Jaunaren Aguinte oec gordeco balira ardura onarequin, bacoitza bici liteque
bere paquean duan çatiarequin; baina Adanen umeac aztu dira beren Jaun
onaren Legueaz, eta bete da mundua gaiztaguinez. Gaurco itzaldiaren gaia
içango da Jaunaren legueco çazpigarren aguintea amargarrenarequin batean.
Aditzera emango det, cer debecatzen, eta cer aguincen çacun bi aguinte oetan.
Ençun, cristaua, arreta onarequin.

***

çazpigarren aguintean esaten digu Jaunac: Ez deçu ecer ostuco: Non


furtum facies. Au eguin oi da gueienetan ichilca, eta orregatic esaten da
lapurreta; baina eguiten bada jabeac ecusten duala, eta beraren
borondatearen contra, orduan becatu itsusiagoa da, edo obeto esateco becatu
bi dira, bata, ceren arcen dan besteren gauça jabeac nai ez duala, ta bestea,
cerren beguira badago, borchatzen dan edo indarrez eragozteco, edo lotsaz
ichilic uzteco. Iru guisatara guertatzen da ostutzea, dotrinac dionez. Lenengo
lecuan; arcen, edo quencen dala besteren gauça jabearen borondatearen
contra. Bigarren lecuan, iduquiaz besteren gauça jabeari biurtu gabe: eguin
deçagun contu erriari, auço, edo beste lagun urcoari çor çaiona eman gabez.
Onelaco çabarqueriac guertatu oi omen dira lenengo mailaco andiquien
artean ere, eta joaten dira beste mundura oetaco batzuec, çorrai erançun
gabe. Aguinduco dioe jabegaiari, paga ditzala, eta onec eguingo du aurrecoac
eguin çuana, eta arcecoduanac botaco diezte birauac birauen gain. Orra cer
datorren çorrai ez erançutetic. Irugarren lecuan guertatzen da ostutzea asmo,
edo gogo utsez. Arcen deçu asmoa, urliaren, edo sandiaren gauçaren bat
ostutzeco, baina ez deçu ostu: alaere autsi deçu çazpigarren aguintea, asmoz
edo gogoz. Ez dago erabaquia, cembat gai bear dan becatu larrira iristeco;
baina emen eracusten danez lau erreal ostutzea içango da becatu larria: eta
gutchiago ere asco adina içan diteque, baldin gauçaren jabeari calte andia
badatorquio. Badira cembait, lapurrerian bici diranac; eta ostutzen duen
gauça bacoitza andia ez içan arren, bici dira becatu larrian, ceren prest
arquitzen diran era onetan bicitzeco, eta gai andira gutchica bederic
igarotzeco.
çazpigarren aguinteac debecatzen du bigarren lecuan gaucen saldura,
goieneco precioa baino gueiagoan, eta era berean erostura beenecoa baino
gutchiagoan. Baldin legueac ipinia badauca ongui gauçaren baten precioa,
gorde bear da au; eta au bera aditzen da, candelan marcatu bada precioa.
Baldin ezpadu gauçac precio jaquinic, saldu eta erosi bear dira gauçac,
dabilen precioan, eta au içan oi da iru mailatan, nola diran beenecoa,
bitartecoa, eta goienecoa, eta ez da oetatic irten bear gauçac salcean, eta ez
erostean. Onetan eguiten dira bearsuaquin gauz oquer aso, cerren beren
premiac estutzen, eta bearcen dituan, danean dala gauça ematera, edo arcera.
Jauna, eta atez ate dabilçan janciera usatuaquin, edo denda çocoetan autsac,
eta sitsac uquituric ceuden gaiaquin, cer precio esqueini diteque? gueienen

68
iritzia da, onelaco gauçac galcen duela atez ate erabilcearequin irutatic bat.
Baina beguira, artoa, garia, eta beste onelaco gauçac, erraz eroslea içan oi
duenac, artu bear dira dabilen precioan guiçon jaquinsu ascoren iritzian.
Demagun, urlia arquitzen dala languileençat otordua ipinibearrean, arcen du
çacuan artoa, edo garia, eta badijoa bacailaua, sardina, eta olioaren bila;
cergatic onelacoaren arto, edo gariari etzaio eman bear dabilen precioa?
çazpigarren aguinteac debecatzen du irugarren lecuan neurri, eta
pisuan trampa eguitea. Neurrian, eguin deçagun contu tchiquitzen badira,
ongui betetzen ezpadira, beatza potoan sarcen bada, apar andia alcherazten
bada, edo neurria garbitu gabe torticaz, edo liaz betea badago. Era berean
trampac eguiten dira pisuan, eguin deçagun contu: baldin alde batera
erraçago erorceco eran ipincen bada: beatzarequin poliqui uquitzen bada:
ogui erregabea erretzat, tabacoa, ilea edo garia urez iztatzen bada. Gauz oec
trampa itsusiac dira Jaunaren beguietan: Abominatio est apud Dominum
pondus, et pondus: statera dolosa non est bona (Prov. 20): eta onela gaizqui
eramana biurtu bear da, confesoreac bacoitzari eracutsico dion eran.
çazpigarren aguinteac debecatzen du laugarren lecuan, gauça mota bat
beste mota tcharrago batequin nastutzea, eta salcea, nasquetaric ezpaliz
beçala. Nastuco baliz mota obearequin, eguin deçagun contu Esteilaco ardoa
Peraltacoarequin, orduan ez du erosleac calteric, Esteilacotzat ematen
badioe; baina nastutzea Peraltaco ardoa sagardoarequin: beste edocein ardo
urarequin: aguardienta ur, piper, edo beste gauçaquin: oguia garagar, edo
ciquirioarequin, oec dira trampa debecatuac, baina dembora oetan usatu
omen diranac.
çazpigarren aguinteac debecatzen du bostgarren lecuan gauça tatcha
duna, tatcharic ezpalu beçala salcea: eguin deçagun contu: urliac nai luque
idi-uztarri bat, bearreraco azcarra, eta gogotsua, eta çuc ematen diozcatzu idi
ustel bi, gueçurrez betetzen deçula. Sandiac bilatzen du ezna bei on bat,
umeai eta etchecoai, eznea bederic emateco: eta çuc ezneduna baliz beçala
salcen dioçu, ezneric batere, edo gutchi duana, au bera eguiten due beste
batzuec, gaitzen bat duan idi, edo beia salcen duala, alaco gauçaric ezpaliz
beçala. Trampa oec debecatuac dira, eta gueiegui eraman dana, ta calteac
ondu bear çaizca erosleari.
çazpigarren, eta amargarren aguinteac debecatzen due seigarren
lecuan, usura esaten çaion becatu itsusia, au da epetan gauça emateagatic,
ematen dan baino cerbait gueiago quencea, dala dirutan, dala garian, artoan,
edo ganaduetan. Eçaguera çucenac berac eracusten du, epetan gauça
emateagatic ecin quendu ditequeala ecer, eta Jesu-cristoc arguiro esaten
digu, epetan gauça ematen deçuenean, emaçue gueiago arceco uste gabe:
Mutuum date, nihil inde sperantes. Ala sinisten, eta eracusten due catolicoac.
Emendic atera eçaçu, cristaua, nolacoa egongo dan mundua gaurco egunean,
bada dioenez ez due ascoc diruric, gari, arto, idi, ta beiric epetan ematen,
eman dan baino gueiago arceco usteric ez dala.

69
Atzenean çazpigarren, eta amargarren Aguinteac debecatzen digue
besteren içan, edo ondasunen cuticia. Bide onez gauça bat nai içatea, ez da
becatu; baina bai bidegabe, eta modu gaiztoz nai içatea. Dacuscun orain, cer
aguincen çacun bi Aguinte oetan.

***

Bi aguinte oec, beste gauz ascoren artean, aguincen digue, besteren


gauça biur daquiola jabeari. Ez dago bestela ceruraco bideric, eta au eguiteo
biotzic ezpada, ecin artu diteque Sacramenturic. Onelaco bati aguindu cion
Aita calataiudec, biur citzala gaizqui eramanac, eta cijoala guero absolucioa
arcera. Asco bide çan çor çuana; alaere bildu çuan, ta joan çan absolucioaren
esque; eta esan cion confesoreari: Aita emen dacart cizcu onetan: ez det
biotzic nere escuz ateratzeco, atera beguit berorrec. Orra nolaco nequeac
diran gaizqui artua, edo iduquia jabeari biurceco. Aguincen digue bigarren
lecuan, içan gaitecela lagun urcoaquin urricaritsuac; bestela elcorcen, eta
gogorcen da biotza. Itsasten çate emengo gauçai olagarroa aitzari itsasten
çaion eran eta ez du biurtu bear duana biurtuco. Atzenean ipini bear degu
biotza ez emengo gaucetan, baicic Jaunagan, eta ez digu ucatuco bear deguna.
Ez ibili quezquetan jateco, edateco, eta jancitzeco bear deçuenaren gainean,
esaten digu Jesu-cristoc. Beguira airean dabilçan egaztiai. Ez due oec ereiten,
eta aleteguietara ecer bilcen; eta alaere çuen Aita cerucoac bazcatzen ditu
guciac. Beguira campoetan jaiotzen diran lili, edo lirioai: ez due oec eren
buruac apainceco ardatzean eguiten, eta alaere Salomon bere jaquiunde
guciarequin etzan oec beçala apaindu. Eta gaur bai, ta bigar ez diran, edo
surtara botatzen diran belarrai onela beguiratzen badie Aita cerucoac,
cembatez obeto beguiratuco diçue çuei? Utzi bada quezca oriec; ez ibili
galdeca: cer jan, eta cer edango degu, eta cerequin estalico guera? Galde oec
fedegabeac eguiten ditue: badaqui çuen Aita cerucoac gauz oen bear ceratela.
Bila eçaçue lenengo lecuan ceruco Erreinua: gorde itzatzue ongui Jaunaren
Aguinteac, eta emango diçue bear deçuen gucia, eguiten deçuela ceren
aldetic, eguin bear dana: Et haec omnia adjicientur vobis (Math. 6, et Luc.
12). Eguin deçagun bada, nere cristauac aleguina gure gauçac çucenceco; bila
deçagun gure Aita cerucoa, eta emango digu emen bear deguna, eta guero
betico bicitza. Amen.

OgueI TA BATGARREN ItzaLDI EDO PLATIcA

JAUNAREN LEguecO çaZPIGARREN,


ETA AMARGARREN AguiNTEEN GAinEAN

Uquitzen dira guertatu oi diran, lapurreta batzuec.

70
ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Azqueneco itzaldi edo Platican aditzera eman nuan, cer debecatzen, eta
cer aguincen çacun Jaunaren legueco çazpigarren, eta amargarren
Aguinteetan. Gaur uquituco ditut Aguinte oen contra guertatu oi diran
cembait lapurreta. Asi gaitecen bertatic.

***

1. Beguira lagun urcoaren gaucetatic ecer ostu deçun? Gai andira igaro
ceran, edo artaraco asmoa cenduan. Au becatu larria da, eta biurtu bear da
ostu dana. Batzuec urteetan bici dira lapurretan, beartusac dirala
aitzaquiatzat arturic, emendic artuco ditue artoburuac, andic balac; emendic
açac, andic beste gauçaren batzuec. Onelacoac gaizqui confesatzen dira: oec
equin bear dioe lanari gogotic, eta au asco ezpada, irten bitez Jaunaren
icenean escatzera. Ez da au desonra, baina bai lapurreta, eta alperqueria.
2. Beguira, ostu ote dieçun gurasoai, artoa, garia, edo dirua? cembat,
eta certaco?
3. Beguira, batean, eta bestean çorrac dauzcatzula, eta atera
cinçaqueala, bicitu ceran arretaric gabe? Au lapurretan bicitzea beçala da.
4. Beguira ordainaren aitzaquian gueratu ote dituçun, edo artu besteren
ardia, bildotsa, oiloa, edo arraulçac, ceregan esaten deçula, beste orrembeste,
eta gueiago galdu çacu guri? eta norc orrec baicic eramango çuan? Atocea, eta
orrembesterequin besteren gauça arcen deçu? Biur çaioçu jabeari bere gauça.
5. Beguira, erriaren sisetan cer ecusiric daucaçun? eguin deçagun contu
urliari, edo sandiari çor citzaiona besteri ematen çaiola? Au eguin badeçu,
eman bear dioçu ceretic arceco dunari.
6. Beguira ascori cegocan carga, çuçuen bacoitzari bota dioçun? edo au
eguin bearrean, batari arindu, eta besteari egotzi dioçun? Beartua çaude
eguindaco calteac deseguitera.
7. Beguira, erriaren gaucetan içan dituçun nequeac cargatu diozcatzun,
cere aua neurri deçula, eta beguiratu gabe norc jaso bear cituan?
8. Beguira erriaren onari dagozcan gaucetan, mutuaren eran egon
ceran, itzeguin bear dana itzeguin gabe, eta calteric emendic etorri dan? Bein
baino gueiagotan guertatzen da au, naiz errietaco, naiz Apaicen batzarretan
ere; batzuetan contra eguiteco aurpeguiric içan gabez, besteetan, cerren
gauça oquer joatean protchu içan leçaquean batec. guertatzen da onetan
lepoan atzgura diran bi mandorequin ecusten dana. Saiatzen dira atzgura
quencera, baina ecin iritsi dira lepora muturrarequin. Alderatzen çaizca
elcarri: atzeguiten dio batac besteari nai duan eran, eta arinduric beren

71
nequea, asitzen dira pocez saltoca. Ancinaco esaera da: mandoac atzeguiten
dio mandoari: Mulus mulum fricat.
9. Beguira, ume, eta mirabeai eraguin dieztetzun lapurretaren batzuec,
edo çuc aguindu gabe eguin dituenean, onçat eman dituçun?
10. Beguira, ostutaco gauçac gorde diozcatzun norbaiti? edo erosi, edo
saldu dituçun?
11. Beguira, nagusi, edo etchecoandreari cerbait ostu dioçun, eta
gutchica gai andira igaro ceran?
12. Beguira cerbait salcera bidaldu çaituenean, sisatu deçun saldu
deçuna? Jauna, ez det bada sisatuco, jateco ezpadit ecer ematen etcheco
andreac?
13. Beguira, ostu dioçun nagusi, edo etchecoandreari cerbait, esaten
deçula: Nere nequeac soldataz gainera balio du au baino ascoz gueiago.
Gaizqui eguin deçu, eta onela gaizqui eramana biurtu bear deçu. Jauna, etche
artara joan ninçanean, ez guenduan sinalatu soldata. Atocea, eta ez diçu
eman çure mailaco mirabeai eman oi çatena? Bai Jauna, beenecoa bederic.
Beraz ez deçu bideric ecer ostutzeco aitzaqui oequin. Jauna, beste nere
mailacoac baino nic lan gueiago, eta obeto eguiten det. Ez da ori-ere asco,
nagusiari ecer ostutzeco; bearbada nagusiac usteco du soldata andieguia
eman diçula, eta içan citzaqueala çu ez becelacoac gutchiagoan. Jauna (ara
irugurren apucoa) Jauna, sinalatu guenduan soldata; baina tchiquia. Atocea,
eta etzinan soldata orretan gueratu? cer çabilça bada echecio oriequin? Galde
bequio çure nagusiari, eta esango digu, urricaltasunez artu cinduala: etzuala
çure bearric, eta nolanai etziçula borcharic eguin, cere naiez gueratu cinala.
Ez bai oec quenceco bila eçaçu beste etche bat, edo garbiro erabaqui bedi bear
deçun soldata. Ebanjelioco gurasoac eraman cituan goicetic languile batzuec,
aguincen ciela saria, cembatezcoarequin. gueroago eraman cituan beste
batzuec. Bucatu çan lana; eman cien lenengoai beren saria, eta beste aimbeste
eman cien azquenecoai ere. Lenengoetaco bat, besteac baino lotsagabeagoa,
asi çan erausian, cerren egun gucian lanean arituric, berandu joan ciranai
baino gueiago eman etzitzaion. Nagusiac esan cion: adisquidea, ez diçut
bidegaberic batere eguiten, aguindua emanda: arreçaçu çurea, eta çoaz. Toile
quod tuum est, et vade. Beguira çuc mirabe edo languilea, arretarequin
eguiten dituçun dagozquitzun lanac?
14. Beguira çuc, mirabea, etchean eguin diran calteren batzuec, eragotzi
cinçaqueala, eragozteco aleguinaric eguin gabe, utzi dituçun? Batzuetan
mirabea çabarqueri onegatic gueratzen da beartua, calte oec beretic
çucencera. Asco degu gaurco.
Eguin beça bacoitzac aleguina, bere utseguiteac deseguiteco, eta
Jaunarequin ongui jarceco. Bici gaitecen Jaun beraren beldur Santuan, eta
onela iritsico degu betico bicitza doatsua. Amen.

OgueI TA BIGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

72
JAUNAREN LEguecO çaZPIGARREN;
ETA AMARGARREN AguiNTEN GAinEAN

Uquitzen dira, gauçac salce, eta erostean eguin oi diran becatuac.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Azqueneco itzaldian uquitu ciran çazpigarren, eta amargarren


Aguinteen contra guertatu oi diran cembait lapurreta. Gaur uquituco dira,
gauçac salce, eta erostean eguin oi diran becatuac. Ençun arreta onarequin.

***

Gaucen salce, eta erostean gorde bear dira gauça berai dagozten balio
edo precioac. Precioa bata da legueac, edo artaraco escua duenac ipinia, eta
deitzen çaio tasa. Au gorde bear da, bear beçala ipinia danean, ezpadira
gauçac aldatu. Precio onen ancecoa da candelan aguincen dana, baina ez da
tramparic eguin bear. Eguin deçagun contu: gauça nai duenac, elcar arturic
erabaquitzen badue onembeste edo aimbeste baicic ez esqueincea: candelan
edo almonedan gauçac ematen badira ichilca, aguertu ez ditecen contra eguin
leçaqueenac, oec dira trampa debecatuac. Bigarren balio edo precioa da,
gauça salcen, eta erosten diran toquietan dabilena, eta içan oi ditu iru maila,
beenecoa, bitartecoa eta goienecoa. Gaucen precio oec gorde bear dira:
salçaileac ez du goieneco preciotic igaro bear, eta erosleac ez du beenecoa
baino gutchiago eman bear. Onetan ere guertatu oi dira trampa itsusiac.
Lenengoa da, salçaileac elcar arcea, gauça ez emateco goien-goieneco
precioan baicic; eta au debecatua dago. Bigarren trampa da, erosleac elcar
arcea, gaucen precioa beerazteco; onetaraco batzuec asico dira gauça salcen
merque, eta barreatuco due, andic, eta emendic, Naparroatic, Arabatic, eta
itsasotic datorrela ugari artoa, garia, baba: eta onela gueçurrez mercatzen
diranean, berac erosi, eta gordeco ditue, irabaci andia uste daneco. Onelaco
satzaile, ta erosleac dira errietaco sitsa. Orain.
1. Beguira, cristaua, gaucen salcean, escatu ote deçun goieneco balio edo
precioa baino gueiago, ematen badiçue arceco asmoarequin? Becatu da au,
eta gueiegui artu deçuna biurtu bear deçu.
2. Beguira guça garestiaago salceagatic, gueçurrezco juramentuac eguin
dituçun: ala cerura noala, neroni ere onembeste costa çat. Eguin deçu becatu
larria, eta orrela gueiegui atera deçuna, biurtu bear deçu.
3. Beguira, gauçac erostean eman dioçun salçaileari beeneco balioa
bederic? Ezpadioçu eman, erançun bear dioçu gutchiegui eman

73
dioçunarequin. Onetan bearsuaquin eguin oi dira erostura gaiztoac, cerren
beren premi estuetan gauçac salcen dituen nolanai.
4. Beguira neurriz eman dituçun gaucetan tramparic eguin deçun?
Trampa eguin diteque neurrian, lenengo lecuan, ipincen badituçu bi neurri,
bata andiagoa, bestea tchiquiagoa, bata arceco, eta bestea emateco.
Ancinacoa bide da trampa au, bada Jaunac legue çarrean esaten cien
Israeltarrai: ez idtuçu çacuan iduquico neurri asco, edo desberdinac,
andiagoa eta tchiquiagoa: Non habebis in sacculo diversa pondera, majus, eta
minus: eta ez da çure etchean içango lacari andiagoa, eta tchiquiagoa: Nec
erit in domo tua modius major, et minor (Deuteron. 25). Bigarrena, betetzen
bada aparrez, edo beatzac sartuaz. Irugarrena, liaz, eta torticaz betea badago.
5. Beguira, tramparic eguin deçun pisuan. guertatzen da au lenengo
lecuan, ipincen bada pisua nai dan alderonz erraz etzitzen dala. Bigarrena
dembora egoquian beatzarequin poliqui uquitzen dala. Irugarrena, ogui
erregabea erretzat ematen dala. Baldin ongui erretzeagatic pisuan oncen bada
libraco onça, certaco dira trampa tchar oec? Laugarrena, urez iztatzen bada
saldu bear dan garia, tabaco, edo ilea. Modu itsusiac dirade oec, eta onela
eramaten dana biurtu bear da. Nazcatzen duan gauça da au Jaunaren
beguietan, esaten digu Escritura Santac: Abominatio est apud Dominum
pondus, et pondus: statera dolosa non est bona (Prov. 20).
6. Beguira, tramparic eguin deçun, salcen deçula gauça bat bestearen
lecuan, catua erbitzat esan oi dan eran, eguin deçagun contu ardi çarraren
pusca ariquitzat, cacau tchiquiarequin eguindaco tchocolatea
caracascoarequin eguina beçala.
7. Beguira, gauz ona tcharrarequin nasturic onaren eran saldu deçun?
guertatzen da au lenengo lecuan, caracasco cacauari botatzen çaiola urra,
artearen ezcurra, eta cacau tchiquia: açucrearen lecuan eztia, eta artirina.
Bigarrena, ardo andiari sagardo goçoa. Irugarrena, bataiatzen dala ardoa
urarequin. Laugarrena, garia garagarrarequin, edo artoarequin. Bostgarrena,
edari biciaquin eguiten omen diran nasquetac ecin esan ditezque. Lecu
batean joan omen çan norbait edari biciaren esque arratsean, eta barrundic
erançun cioen: orainche etorri da; baina ez degu maneatu, eta biurtu çan
etchera edari gabe. Onelaco nasquetac uzten dirala castigu gabe, cer trampac
ez dira eguingo errietan?
8. Beguira, idi, bei, eta beste edocein abere tatchadun saldu deçun
tatcharic ezpalu beçala? Onetan guertatu oi diran becatuac eçagutzeco, ençun
eçaçu esatera noana. Lenengoa: salcen badeçu gauça tatchaduna, tatcharic
ezpalu beçala, eguiten deçu becatu, eta biurtu bear deçu gueiegui artu deçuna,
eta gainera calteric etorri baçaio erosleari, au ere ondu bear dioçu. Bigarrena:
galdetzen badiçu erosleac tatcharic daucan saldu nai dioçun gauçac, aitortu
bear diozcatzu tatchac, bestela ez du balio igualac gueienen iritzian: eta cer
içango da galdetzen badu, ote duan onelaco tatcha? Alaere ez dira bearbada
tatchac ongui aitorcen, eta etorri oi dira asco calte, eta auci. Galdetzen diçu
erosleac, cembat urte ditu bei onec? nabil alabaina umeac ta esnea ongui

74
eman ditzaquean bei baten bila. çuc quencen diozcatzu beiari bi, edo iru urte,
eta salcen dioçu bei çarra gaztetzat. Ezdu balio igual onec; biurtu bear deçu
gaizqui eramana, eta calteac ere bai. Galdetzen diçu besteac, eznetsuac diran
saldu nai dituçun beiac? Erançuten dioçu: ea jaten eman guieçu ongui, eta
emango diçue nai deçun eznea. Badaramaizqui erosleac beiac; ematen die
jaten ongui, eta ecusten du, ez duela ezneric, edo tchit gutchi duela. Ez du
balio igoal onec. Galdetzen diçu, eztulic, edo beste gaitzic duen? Erançuten
dioçu: arbia, edo belarra bustia, edo incez betea emanda, inoiz eztulen bat,
edo beste aditu diegu, baina gaineracoan ez. Eta guero? Erosleac ecusten du,
eztanda eguin nai duela, eztulca. Ez du balio igoalac, eta erosleari biurtu bear
çaio bere dirua, ta gainera calteac. Galdetzen diçu besteac: içuac ote dira, edo
jotzeraco grinaric badue? Erançuten dioçu: arrotzac ecustean, cerbait
bizcorcen dira, baina etchecoaquin ez du ecer. Eta guero? Arrotzac ececic
etchecoac ere adarca bucatu nai ditue. Ez due balio igoalac, eta biurtu bear
deçu artu deçuna, eta ondu calteac. Galdetzen diçu beste batec: idi oriec
gogotsuac ote dira laneraco? Erançuten dioçu: Escuieco au ezda gueiegui
urratzen: deritza ederco; alaere eztenaren uquituac eraguiten dio lana; beste
au da arreo: balio du Espaina gucia: premiac saleraçoco dit. Eta guero?
Erosleac ez edercori ez arreori ecin eraguin dio lanic, ceren ustelac diran.
cembat onelaco trampa igaroco dira munduan? Saldura, ta erostura gauça
bearrac dira; baina aitzaqui onequin ederretsitzen baçaio ibiliari, jocoari,
edanari, ez da gauça onic ecusico onela dabilçanetan. Atzenean baldin çuc
naspiletan ez ibilceagatic esaten badioçu erosleari: ona nere idi, edo beiac:
artu nai badituçu onembestean arritzaçu feriaco eran: eta ez guero nere
ondoren ibili, asco ibili oi diran beçala. Au onçat ematen due, gueiegui
escatzen ezpada. Eztaquit, onena ez ote dan modu au egungo egunean. Asco
degu gaurco.
Utzi itzatzu, cristaua, gauçac salce, eta erostean orain eguiten omen
diran trampac. Obe deçu cere gutchiarequin paquean, eta garbiro bici, eta
guero çure saria içango da ugaria; içango da alabaina beti-betico bicitza
doatsua. Amen.

OgueI, IRUGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

JAUNAREN LEguecO çaZPIGARREN,


ETA AMARGARREN AguiNTEEN GAinEAN

Uquitzen dira, gauçac epetan ematena, egn oi diran usura, edo becatu
itsusiac.

ALABATUA Etz.

Clama etz.

75
Otseguiçu etz.

Azqueneco iru itzaldiac içan dira Jaunaren legueco çazpigarren, eta


amargarren aguinteen gainean. cerbait aditzera eman da, baina ez premiaren
neurrian, eta beste gauça ascoren artean, uquituquiçun daude, gauçac epetan
ematean guertatu oi diran usura, edo becatu itsusiac. Oen gainean bada
içango da gaurco itzaldia. Ençun arretarequin.

***

cer ote da Usura esaten diogun becatu itsusia? Da epetan gauça ematea,
eta ematen dana baino gueiago quencea, cerren epetan ematen dan. Au
guerta diteque dirua, garia, artoa, idiac, edo beiac epetan ematen diranean.
Juduac onçat ematen due usuren irabacia, arrotzai gauça ematen badieça
epetan, ez ordea heren leguecoen artean. Orregatic ardura andiarequin eguin
bear dira igoalac Juduaquin. Herejeac ere onçat ematen ditue usurac, dirua,
edo beste gauçaric epetan ematen baçate aberatsai, eta beren ondasunac
ugaritzeco diru-esque dabilçanai, baina ez bearsuai ematen çatenean.
catolicoac ez due onçat ematen, epetan dirua, edo beste gauçaric arcen
duanari gueiago quencea, ez gutchi, eta ez asco, ez aberatsari, ez bearsuari.
Gutchi da au: becatutzat ematen due catolico guciac, gueiagoren ustearequin
epetan gauça ematea ere: cerren ala eracusten digun Jesus onac. Epetan
gauça ematen deçuenean eman eçaçue gueiagoren uste gabe, esaten digu
Jesusec: Muttum date, nihil inde sperantes (Luc. 6. Alaere, norc uste içan
ceçaquean, Judu, eta herejeac baino ere modu itsusiagoac eguingo cituela
catolicoac? Etzan sinisteco gauça, baina dirudianez, ala guertatu da dembora
doacabe oetan. Eta ez ote deçu au bera eguin çuc ere, aditzen çauden
cristaua? Goacen ecustera.
1. Beguira urliari, sandiari, edo errien bati epetan eman dioçun dirua,
eguin deçagun contu urte beteco, edo bico, euneco seian, amarrean, edo
gueiagoan. Au usura garbia da. Omen dira sei ilabeteco lau, sei, edo gueiago
onça prestatu dituenac, erdia gueiago biurceco cargarequin, lau onçacogatic
sei. Irabaci ugaria sei ilabetean ateratzeco. Omen dira erriai premi estuetan
dirua eman dieçanac, euneco sei, edo çorcian. Berez usura da, eta ainçacotzat
ematen due herejeac ere, prestatzeaz gainera eman dan baino gueiago arceco
bide leguezcoric ezpada. Joan diran demboretan beçala badijoaz gauçac, oilo
bat epetan ematen duanac, erraz ipinico du astean iru arraulça pagatzeco
carga nortaqui alabaina oilo batec cembat on ecarri leçaquean? Jauna nic
eman dedan diru arequin atera neçaquean, escatu dedana ececic, ascoz
gueiago ere. Atocea, eta artaraco cenducan diru ori? Ez, Jauna, asco dira
alabaina ugari esqueincen duenac, eta gutchi aguindua ematen duenac. Beraz
ecin alde onetatic, emana baino gueiago, artu deçaqueçu. Baina demagun,
diru ura irabaciraco cenducala; Ote cenduan era onic, irabaci garbi eta
leguezcoa ateratzeco? jaquiçu onelaco era gutchi içan oi dala. Onelaco erac

76
içan oi ciran dembora batean Madriden, Bilbaon, Donostian, eta beste
comercioco erri andietan; baina gaineraco errietan irabacian dirua ipinceco
era on gutchi içan oi da, censoaz campora. Itz batera biur deçagun gucia:
dirua epetan emateagatic ecer quencea, ez da cilegui, eta besteric esatea da
gure legue garbiaren contra. Baldin, epetan gauça emateaz gainera, bada
cerbait gueiago escatzeco leguezco bideren bat, ori ongui beguiratuta guiçon
jaquinsuaquin itzeguin bear da.
2. Beguira urliari eman dioçun epetan artoa, S. Juan-astean eguiten,
edo eguingo duan precioan, daquiçula, dembora artan precio andia, eta orain
baino andiagoa eguin oi duala. Igoal au berez usura da. Jauna, ez nuan nic
artoric salceco asmoric S. Juan alderaino. Ongui: ori eguia bada, orduco
precioa escatu deçaqueçu, baina beeratu bear deçu cerbait mermacgatic, eta
gordetzeco nequeagatic. Jauna, dio besteac, eguia aitortu nai det; ez nuan
asmoric S. Juan artean artoa gordetzeco, baina precio andiaren çaleac
escaeraço cidan guerocoa. Usura da bada au, eta biurtu bear deçu gueiegui
artua.
3. Beguira, epetan eman ote dituçun artoac urtean eguiten duan
precioric andienean? Usura tchit itsusia da au; ta alaere guertatu içan omen
dira onelaco saldura ciquinac.
4. Beguira, ereiteco garia epetan eman deçun, guero eguingo duan
precioric andienean? Au ere usura da. Jauna, gari ura gordetzeco asmoan
neucan S. Juan alderaino, eta calte eguiten citzatan açaroco precioan
ematearequin. Eguia ote da au? Eguia bada, esca deçaqueçu S. Joan-asteco
precioa, baina atera bear dituçu precio onetatic mermac, eta gordetzeco
nequeac.
5. Beguira, gari irindua epetan eman deçunean, lacaz gainera egotzi
dioçun precioan beste cargaren bat arçaileari, cerren epetan eman dioçun?
Usura, eta lapurreta da au. Jauna, era onetan ecin bici naiteque errotan. Ecin
bici çaitezque? Irten çaite bada errota orretatic, bestela, çai, ta irin usuraz
cargaturic ondatuco cera su eta garren lice içugarrian.
6. Beguira, dirua, edo beste gauçaric epetan eman deçun usuren
usuraquin? cer ote dira usuren usurac? Ara cer. Urliac sandiari ematen diozca
laureun ezcutu urte beteco epearequin, euneco oguei, ta bosten
irabaciarequin, edo berbera dana laur eun ezcutugatic bost eun ezcutu
biurceco cargarequin. Ona lenengo usura, eta au justiciaren aurrean beldur
gabe escatzeco, eguiten due papera, urliac sandiari eman diozcala bost eun
ezcutu urte beteco epearequin. Igarotzen da urtea: sandiac ez ditu pagatu
bost eun ezcutuac. Eguiten dio bigarren papera, esaten duala sandiac, artu
dituala urliagandic, urte beteco epearequin, sei eun, eta oguei ta bost ezcutu.
Igoal onetan laureun ezcutu dira prestatuac: eun dira lenengo urteco usurac,
eta beste eun, eta oguei ta bost usuren usurac. Era onetan usuraguile batec
irinsi deçaque edocein erri, eta bere lapurreta, eta irabaci lotsagarriaquin
amilduco da Luciferren aldera.

77
7. Beguira, idi, edo beiac eman ote dituçun epetan, usuraz cargatzen
deçula eroslea. Ara nola au guertatzen omen dan. çuc daucaçu idi, edo bei
uztarri bat: eun, eta berroguei, ta amar ezcutu balio duana, goieneco precioa
ematen çaiola. Badatorquiçu urlia, eta escatzen diçu urte beteco epearequin.
Asitzen cera igoala eguiten, eta dioçu: epetan nere idiac eraman nai dituanac,
eman bearco ditu dembora betetzen danean, eun, eta laroguei ezcutu. Ona
lenego usura, cerren epetan emateagatic gueiago nai dan. Igarotzen da urtea:
idi, edo beien erosleac ez du pagatzen aguindua, eta idi-jabeac escatzen dio,
pagaburua eguin deçan artean eman bearco diola urtean euneco amar, eta
gainera urtean onembeste, edo aimbeste anega-gari iru ducatean anega. Ecin
sinistu det emen guertatzen dirala onelaco modu itsusiac, baina asco berri
tchar aditu dira azqueneco dembora oetan, eta beldur naiz, cer edo cer
guertatuco çala.
8. Beguira, erdira esaten dan moduan ipini ote dituçun beiac? Onetan
ere eguiten omen dira trampac bein baino gueiagotan. Batzuec ipincen omen
ditue era onetan: lenengo lecuan ematen çate beiai balioa. Bigarrena:
arçaileac aguincen du onguitcho gobernatuco dituala. Irugarrena: oinaren,
eta oinac umeetan emango dituan irabaciac erdi bana. Laugarrena: baldin
oinac irabaci bearrean galcen badu, edo ilcen bada, edo ostutzen badue,
orduan beien jabeac nai du oina, edo balioa osatzea. Igoal au, dirudianez,
oquerra da: cerren oinac eguiten duan irabaciaren erdia beretzat nai duan
ezquero jabeac, era berean iroço bear du caltearen erdia ere.
Baina batzuec çucenago eguiten due erdiraco igoal au, erdiratzen
dituela irabaciac, eta calteac, içan ditecela oec umeetan, edo içan ditecela
oinean. Jauna: era orretan neuzcan bi bei: il ciran edo ostu cituen, eta
erdibana iroço guenduan caltea. Baina aen umeetan gueratu çan oina
berritzeco dina, eta nic nai nuquean ala eguitea. Ongui: baina ori, ume orien
erdia ez da çurea, eta beragatic ondu, edo pagatu bear dioçu beiac dauzcanari,
bestela ez dira içango erdiraco beiac, eta irabacien laurdena baicic ecin artuco
deçu. Gai onetan igoal ciquinic ez eguiteco, galde guieçu, nere cristaua,
guiçon cinço, eta adituai.
9. Beguira, irabacian ipini deçun dirua mercatariren bategan, euneco
seian. Au onçat eman oi due, batecere itsasoaren aldeco errietan, cerren
irabacien erac, eta dembora berean gucia galceco perilac sarritan guertatzen
diran; baina erri tchiquietan, eta irabaci tchiquiac baicic, içan ez oi diran
lecuetan, erraz guertatuco dira usurac onela dirua irabaciraco ematen dala.
çuc, becatu onetan ez erorceco, gogoan arreçaçu esatera noana. Lenengo
gauça: Ez deguioçula irabaciaren aitzaquian diruric eman, irabaciraco ez,
baicic bere çor, edo trampac estalceco diru-bila dabilenari. Bigarrena,
usuretan, eta beste saldu, eta erosi ez garbietan bici danari ez eman ez eman
diruric: onelacoac ascotan euneco eun ere aguinduco diçue, eta lagunduco
dieçu eren becatuetan, ematen badieçu dirua. Irugarrena: etzaitecela gauz
oetan urduritua içan, baicic galde çaieçu guiçon adituai, cer becatu gabe eguin
deçaqueçun.

78
***

Usuren becatua cein itsusi, ta lotsagarria dan eçagutu nai badeçu,


cristaua, beguira eçaçu, cer penac ipini dituan Eliçac beraren contra, eta
nolaco castiguac bidaldu oi dituan Jaunac Usuraguileen gainera. Lenengo
pena: icen gaizto, eta belcez marcatua gueratzea. Bigarrena, ecin artu deçaque
ordena nagusiric, eta Eliçaco errentaric. Irugarrena, ecin artu deçaque
comunio Santua, ez eta beste Sacramenturic ere. Laugarrena, ecin eman
daguiqueo Eliz lurric, eta ematen diona gueratzen da echcomicatua.
Bostgarrena, ecin eguin deçaque testamenturic. Pena oec dira, usuraguilea
ainçacotzat eçagutua daneco; baina nola gutchi diran becatu itsusi au gain-
tchuritzen, edo aitzaquiaren batequin edercen ez duenac, pena oen quezca
andi gabe beste cristauen artean nasturic dabilça; baina Jaunac noicean bein
eguin oi dituan castiguac ongui adirazten due, cein içugarria dan becatu au.
Ara castigu oetatic bi.
Ez da dembora tchit asco, orain esatera noana Espainan guertatu çala.
Necaçari batec ceucan morroi bat, eta onec, bere soldatac ardura andiarequin
gordeaz, eguin çuan bere gordairutchoa. Itsatsi citzaion cuticiaren minancea,
eta asi çan igoal, edo tratu ciquinetan. Batzuetan berroguei ematen cituan
berroguei, ta bost, edo sei biurceco cargarequin; besteetan uzta-aurrean
ematen cien necaçariai dirua, erosten ciela merquetcho garagarra, ta garia.
Onela bici çan usuren irabaci ciquinetan. Alaere S. Franciscuaren irugarren
ordenaco soinecoa cerabilen, eta noicean bein confesatzen, eta comulgatzen
çan. Egun batean comulgatu çan; beguira cegoan anima on bat, eta ecusi çuan
tchimu itsusi bat, cebilquiola belarri batetic bestera. Itzeguin cion anima onec
modu onean, eta esan cion: utzi ote çuan becaturen bat confesatu gabe?
Erançun cion doacabe arc: Badaquit, nere gauça gucien berri badaquiçula.
Jaquiçu, galdua nagoala, eta ez dala sendagairic neretzat. Nere animac supre
usaia dacar. Irabaciac, eta cuticiac galdu naue betico, eta nere burua
urcatzeco naicunde andiaquin nago. Iguerri çan asmo oequin cebilela: ipini
çuen guela itchian, eta eguin etzeçan, aditzera eman çuan çoraqueri içugarria,
ipini ciozqueen çai, edo beguiraleac; baina alperric. Oec oarcabe ceudela,
itchequi çan soca batetic, eta arquitu çuen cincilica cegoala. Bereala ebaqui
cioen soca, eta artean bici çan. Oguei, ta lau ordu beçala eman ciozcan
Jaunac, biur cedin beragana. Dembora onetan eguin çuen aleguin gucia
Apaiçac, eta Erlijioso jaquinsuac doacabe ura ceruraco bidean ipinceco, baina
il çan bere gogortasunean. Aditzera eman citzaion apaiz nagusi, edo Obispo
Jaunari, cer guertatu çan, eta onen aguintez sartu çuen cinguiradi batean.
Ascotan andic sorcen bide ciran turmoi, tchimista, eta ecaitzac, eta atzenean
erre omen cituen doacabe aren eçurrac, eta onela aitu ciran ecaitzac. Onela
aditzera eman çuan Jaunac, cein becatu itsusia dan usura.
Bigarren castigua içugarriagoa da, eta contatzen omen du cesareoc.
Usurero bat gaichotu, eta ilceco cegoala, deitu cioen Escribauari. Etorri çan

79
au: eta confesari, ta etchecoac ere eriaren aldean ceudela, esan cion
Escribauac: ea esaçu cer nai deçun. Eriac esan cion: Diot nic, eta ipinçu.
«Lenengo lecuan, uzten diet nere anima Demonioai. Arri eguinac beçala
gueratu ciran an ceuden guciac. Jesus! Jesus, cioen: gaitzaren indarrarequin
burutic jauci da. Eriac dio: Ez nago, ez, burutic jaucia, badaquit cer esaten
dedan; ipinçu bada: Lenengo lecuan, uzten diet nere anima Demonioai;
eraman deceela infernuco penen artera, bada nere becatuai beguiraturic ez
det gauz oberic uste. Emen ciran aditzen ceudenen negarrac, eta adiac: emen
aleguin guciac eriari adirazteco, cer ontasunarequin arcen dituan Jaunac
beregana biurcen diran becatariac. Baina alperric. Ea, esan cien, utzi deçagun
ori, eta çoaz aurrera. Bigarren lecuan uzten diet Demonioai nere emaztearen
anima; bada niri nere igoal gaiztoac eragozteco aleguina eguin bearrean,
poztutzen çan, bere arrotasun, eta çoraquerietaraco dirua içateagatic.
Irugarren lecuan: aguincen det, nerequin batean jatchi ditecela infernura
nere umeac, bada ondasun gueiagorequin gueratzeagatic lagundu didee nere
trampetan. Emen berriro negarrez, eta ai! içugarriaquin deadar eguiten çuen
etcheco guciac, eta confesoreari citzaion, bere becatuen damuz biur cedin
Jaunagana. Erançun cion eriac: Aita, itchedon beça piscabat. Ipinçu çuc
Escribaua, laugarren lecuan aguincen det, nere confesorea ere jatchi dedila
nerequin, egon gaitecen bioc mai batean; bada emengo eracgatic ichilic utzi
dit usuren gainean, eta eman dit nere becatuen barcacio, edo absolucioa
irabaci gaiztoac jabeai biurtu gabe. Ea, goacen gucioc irabaci degun toquira.
Itz oec esan cituan beçala, sarcen da etche artan Demonioen talde bat:
itsasten dieça eriari, emazteari, umeai, eta confesoreari, eta berequin eraman
cituen betico. guertacunça guciz içugarria! Nere cristaua, baina sinisten det,
eta sinistu deçaque edoceinec, ecin conta al anima irabacien bichcarequin
amilduaz dijoacela betico su, eta garren osinean. Ai! eta ez ote dira emen
bertan ere bat baino gueiago igoal gaiztoac, eta usurac eguiten dituenac? Ez
ote dira gaizqui eramana jabeari biurceco biotzic ez duenac? Ai! ta cein gauça
negargarria, ceruraco Jaunac eguindaco anima ecerez bategatic betico galcea!
cença gaitecen, nere cristaua: biur gaitecen gure Aita onagana, onela iristeco,
prestatu digun betico bicitza. Amen».

OgueI TA LAUGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

Açalcen da Jaunaren Legueco çozrcigarren Aguintea.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

80
Leneco itzaldi batzuec içan dira Jaunaren Legueco çazpigarren, eta
amargarren aguinteen gainean. Igaro gaitecen orain çorcigarren Aguintera.
Ez dago betico bicitza iristeco bideric gure lagun urcoa amatzen ez degula.
Orregatic aguincen digu Jaunac maite içan deçagula gueren buruac beçala: Et
prochimum tuum sicut te ipsum. Era onetan bere lagun urcoa amatu nai
duanac onratu bear ditu gurasoac, eta au aguincen digu laugarren aguinteac.
Ez dio calteric eguingo lagun urcoari bere bicitzan, eta bicitzari dagozcan
gaucetan: eta au aguincen çacu bostgarren aguintean. Lagun urcoac
gorputzaren bicitzat gainera badu beste bat ascoz balio andiagocoa, eta da
animarena, eta debecatzen çacu bostgarren Aguintean bicitz onetan calteric
tchiquiena ere eguitea gure lagun urcoari. Era berean eguiaz amatzen duanac
lagun urcoa, ez dio garbitasunaren contraco bideric prestatuco, eta ezcondua
bada ez dio guerraric emango. Eta au aguincen çacu seigarren ta
bederatzigarren aguinteetan. Emen bicitzeco gauz ascoren bear guera; eta
lagun urcoa amatzen duanac, opa bear dio on gucia, eta ez dio calteric
eguingo bere içan, edo ondasunetan, eta au aguincen çacu çazpigarren, eta
amargarren Aguinteetan. Atzenean badu lagun urcoac beste ondasun bat
precio tchit andicoa, et da onra, eta icen ona, eta ez diogu alde onetatic ere
calteric eguin bear, amatu nai badegu. Orregatic çorcigarren Aguintean
debecatzen çacu lagun urcoari bere onra, eta icen onean calte eguitea.
çorcigarrena falso testimonioric ez alchatzea, eta gueçurric ez esatea, dio
dotrinaco liburutchoac. Gaur aditzera eman nai diçuet, lenengo lecuan: cer
debecatzen digun Aguinte onec. Urrena, cer aguincen digun. Ençun arreta
onarequin, nere cristaua; ençun, aurrera lagun urcoaren onra, eta icen onari
beguiramentu andia gordetzeco asmoarequin.

***

çorcigarren Aguintean esaten çacu: falso testimonioric ez alchatzea, ta


gueçurric ez esatea.
Aguinte onetan debecatzen çacu lenengo lecuan bide gabe duda gaiztoai
lecu ematea. Duda, edo enura da ez da sinistea osotoro gauça gaiztoa lagun
urcoaren contra, baicic çabuan beçala gueratzea: ote da, ez ote da. Onetaraco
bide andia danean ez da becatu. Ezpada bear adina bide, orduan içan oi da
becatu beniala, guiçon jaquinsu ascoc, edo gueienac eracusten diguenez.
Baina duda, bidegabe, eta gauça tchit itsusiaren gainean bada, orduan içango
da becatu larria, eguin deçagun contu; dudan jarcen bacera: urlia ote da
Judua, edo herejea.
Aguinte onec debecatzen du bigarren lecuan bide gabe lagun urcoaren
contra sospetcha gaiztoac eguitea. Sospetcha, gauça gaiztoaren gainean
eguiten ezpada, ez da becatu: eta gauça gaiztoa içan arren, tchiquia bada,
sospetcha ere içango da tchiquia. Baina cer aditzen da sospetcharen icenez?
Ara cer. Demagun: gogoratzen çatzula, urliac, edo sandiac eguin duala gauça
gaizto larri bat: çure adimentua çabuan dabil: ala ote da? ez ote da? balança

81
batzuetan etziten da baietzera, besteetan ecetzera: atzenean gueratzen da
balança macurtua baietzera, baina ez osotoro, baicic cerbait. Au da sospetcha.
Bear adina bide danean, ez da becatu: gauça tchiquiaren gainean danean,
becatu beniala da; baina gauça larri tchit itsusiaren gainean sospetcha
bidegabe eguitea içan oi da becatu larria.
Aguinte onec debecatzen du irugarren lecuan, juicio gaiztoac eguitea
lagun urcoaren contra. cer aditzen ote da juicioaren icenez? juicioa ez da,
lagun urcoaren contra gauz itsusiren bat gogora etortea, edo gogotic ecin
quenduric ibilcea: eguin deçagun contu: urlia aurdun da, sandia lapurra da:
gogoracio oec ez dira juicioac sinistea eman artean. Demagun, çure
adimentua, gauz oec gogoratzean, balançan beçala jarcen dala, eta atzenean
baiezcora osotoro etziten dala, eta sinisten duala urlia aurdun, eta sandia
lapurra dala. Au da juicioa. Juicioa ez da beti gaiztoa, gauça gaiztoaren
gainean içan arren, baldin artaraco bear adina bide bada. Demagun, urliac ez
duala artosororic, eta artoa içateco moduric ez diruz, ez bestela; ecusten deçu
au, eta badaquiçu gainera, cerri galanta acitzen duala, eta dioçu ceregan:
etzaio asco costatzen urteco urdaia. Ecusten deçu, sandia gau, ta egun
dabilela mutilen bila, eta dioçu: abil abil, ez aiz onean gueratuco: juicio oec
gauça gaiztoaren gainean dira, eta alaere ez dira gaiztoac, cerren artaraco
bide andia dan. Bideric gabe eta gauz andiaren gainean juicio gaiztoa eguitea
berez becatu larria da; baina cerbait eçaguera gai onetan içan deçaçun, aditu
arretaz esatera noana.
Batzuec juicio gaiztoetan dira tchit erraçac, eta lasaiac. Lasaiac
benicbein içan oi dira gaizqui bici diranac, cerren uste duen, berac beçala
besteac ere dabilçala. Lasaiac içan oi dira urrena lagun urcoaren contra
gorrotoan daudenac. Asco da oençat iduripen bat, osotoro sinisteco, etsaiac
eguin duala onelaco, edo alaco becatu, edo gaiztaqueria: aimbesteraino
itsutzen ditu gorrotoaren lainoac, non juramentu eguingo luqueen ala dala.
Baina lagun urcoa biotzetic amatzen duanac nequez sinisten du, arençat
gauça gaiztoa; eta cerbait guertatuta ere aleguinean edertuco du. Lasaiac içan
oi dira atzenean, azti-çaina, edo iguerrimentuaren doaia duela uste duenac.
Beguira çainac niri eman ezquero, esan oi due.
Beste batzuec beldurtieguiac içan oi dira gai onetan, eta uste due,
bicitasunarequin lagun urcoaren contra gogoratzen çaizten gauça gaizto
guciac juicioac dirala, eta becatu andietan erorcen dirala. Ençun bada itz bi
gauz onen gainean. Lenengo lecuan: gauçaric gaiztoen, et itsusiena gogora
etorri arren, ez da au juicioa, eta ez da becatu, lecuric ematen ezpaçaio.
Bigarrena: ascotan guertatzen da borondateac nai ez içatea alaco
gogoracioric, eta alaere gogoracioac aldeguin nai ez içatea, eta aldeguin
bearrean, setaz beçala barrumbean esatea: Ala da, bai ala da. Alaere
gogoracio oec ez dira becatu larriac bicitz onean diarduen animetan; cerren
borondateac sinisteric eman nai ez dien. Irugarrena: juicio gaiztoa ez da
becatu larria, baldin alde gucietara beguiraturic, gaia, edo sinisten dan gauça
andia ezpada. Ala guerrari lasai bat nesca-çurrian, eta becatuaren bideetan

82
dabilela sinistea, ez oi da içan juicio gaizto andia, cerren era onetaco urliac
desonratzat ez dauzqueen becatu oec. Laugarrena: juicioa gaiztoa içan arren,
ez da becatu larria, eçagutzen ez deçunen baten contra eguin badeçu. Ecusten
deçu emacume bat iluncean cale ezcutu batean; ez deçu eçagutzen, eta ez
deçu bideric gauça gaizto andiric sinisteco; alaere dioçu: usacume onen bat
içango da ori. Juicio au ez da becatu larria, cerren emacume ura eçagutzen ez
deçun, eta gauça jaquina da ascoren artean asco dirala bide gaiztoetan
dabilçanac.
çorcigarren aguinteac debecatzen digu laugarren lecuan lagun urcoari
egotzitzea ez duan tatcha, edo eguin ez duan gauça gaiztoren bat, dala
Jueçaren aurrean, dala bestela: eta oni esaten diogu testimonio falsoa
alchatzea. Da becatu larria badatorquio emendic lagun urcoari calte andia
bere onra, icen on, edo beste ondasunetan: eta calte oec deseguiteco aleguina
eguin gabe ez dago barcacioric. Onela mingain madaricatua infernua bera
baino ere gaiztoagoa da, Escritura Santac dion eran: Utilis potius infernus,
quam ila (Eccle. 28 v. 25): infernuac alabaina ez dio calteric eguiten oben, edo
culparic ez duanari, baina mingain gaiztoac norinai, culparic ez duanari ere
barcatu gabe, batez ere gorrotoaren suac uquitua badago. Onelaco bat
gaichotu çan: eguin çan aleguina, ceruraco bidean jarri cedin; baina alperric.
atera çuan mingaina: bereala puztu citzaion auan ecin cabitu citzaion eran,
eta ala il çan.
çorcigarren aguinteac debecatzen digu bostgarren lecuan lagun
urcoaren tatcha eguiazcoac ere baina ichilic daudenac, edo barreatu gabeac
aguercea. Au ere becatu larria da, lagun urcoari emendic badatorquio calte
andiric bere onra, icen on, edo beste ondasunetan. Baina norc ainçacotzat
eçagutzen ditu becatu oec? Jauna dio batec, esan det nic lagun urcoaren
tatcha, edo utseguite andi bat baina bati bacarric, eta ichilic iduquitzeco
itzarequin. Bati bacarric. Eta eztaquiçu, lagun urcoaren icen, edo onra
gutchitzen, eta beztutzen deçula era orretan? ichilic iduquitzeco itzarequin?
Atocea, eta çuc ichilic gorde ecin badeçu, nai deçu beste arc inori ez esatea?
Era onetan aste batean sucaldez sucalde çabalduco da lagun urcoaren tatcha,
ichilic gordetzeco itzaren azpian. Obe luque utseguiteren bat guertatu
çaionac, baldin bestec badaqui arçaiagana joanda esatea: Jauna au guertatu
çat: eztaqui batec baicic, baina onec norbaiti esan deguion baino len, onena
içango da, berorrec pulpitutic dana dan beçala esatea, eta erregutu deceela
nigatic. Era onetan batetan jaquingo luque erri guciac, eta ez liraque eguingo
erausiaquin eguin oi diran becatuac. Jauna, dio besteac: eguia da, nic esan
dedala urliaren tatcha, edo utseguite anditcho bat; baina ez da nic alcha, edo
asmatua. Atocea, eta ez deçu ecusten, ori dala bestec lagun urcoari eguin cion
çauria berritzea, eta sendagaia ipini bearrean, gaiztoago ipincea? Jauna, dio
urliac: nic esana eguia da. Atocea eta eztaquiçu, ez dala esan bear eguia
gucia? çuc, eta nic eguin ditugun oquer guciac aguertuco balira, nolacoac
gueratuco guinaque? Jauna, nic gauz ura esan orduco, barreatua içango çan,
aditu nuan alabaina bi edo iru lagunen aurrean. Atocea, eta cerren an

83
arquitzen ciran bi, edo iru, orrembesterequin barreatutzat eman nai deçu
lagun urcoaren utseguitea? Gauça bat errian barreatua dala esateco, jaquin
bear due gueienac, edo beinçat aimbestec, non uste içan ditequean, laster
çabalduco dala errian.
çorcigarren aguinteac debecatzen digu seigarren lecuan, lagun urcoaren
uteguite, eta tatchac borondatez aditzen egotea, esateco bidea ematea,
eragotzi bear luqueenac ez eragoztea. Batzuec poz andiarequin egon oi dira
lagun urcoaren oquer, eta tatchac aditzen, cerren beren gogocoa ez duen
urlia, edo ceren gorrotoan dagoan arequin. Ez da oençat tcherrebeta, eta
soinu ain goçoric, nola dan lagun urcoaren contraco gauçac aditzea. Beste
batzuec ez daude gorrotoan, eta ez dira poztutzen aditzen dituen erausiaquin.
cer eguin bear due oec? Eragozteco escuric ez duenac, aurpegui iluna ipincea
onena içan oi da. Aurpegui illunac deseguiten ditu mingain gaiztoen erausiac,
iparrac euria beçala, dio Espiritu Santuac: Ventus aquilo disipat pluvias, et
facies tristis linguam detrahentem (Prov. 25). Baina ez da asco au guraso, ta
eragozteco escua duenençat: oec eragotzi bear dieça beren mendecoai lagun
urcoen onra, eta icen ona beztutzea; bestela, beartuac egongo dira calteac
deseguitera. Norc esan, cembat calte alde onetatic datocen? Iru eriotza
eguiten ditu batean onela gaizqui itzeguiten duanac: ilcen du bere anima:
ilcen du aditzen dagoanarena, eta ilcen lagun urcoaren icen ona; eta au bera
eguiten du eragotzi bear duanac eragozten ezpadu. Orregatic ez da erraz
erabaquitzea, cer dan gaiztoago, edo lagun urcoaren contra gaizqui itzeguitea,
edo aditzen egotea, esan çuan S. Bernardoc: Non facile dicherim (lib. 2 de
consid. ad Eug.).
çorcigarren Aguinteac debecatzen digu çazpigarren lecuan aguercea,
ichilic gordetzeco itzaren azpian, esan çacun gauça. Au da gauça bat jentilac
ere eçagutu duena, oen artean Senecac. Erre, jo, edo il naçaçu, dio onec;
baina ez det aguertuco ichilic gorde bear dana: Ure, caede, occide: non
prodam. Baina egungo egunean ez da onembeste estutasunen bearric
gauçaric ichilen, eta larrienac ere esateco.
çorcigarren aguinteac debecatzen digu gainera, lagun urcoari bere
aurpeguira esatea, dagocan beguiramentu, edo onra quencen, edo gutchitzen
dioen gauçac; eguin deçagun contu gurasoari: alperra, buru gaiztocoa, etche,
eta umeen galgarria. Au gueienetan içan oi da becatu larria.
çorcigarren Aguinteac debecatzen digu bederatzigarren lecuan, lagun
urcoari aurpeguira ematea bacarric, edo inoren aurrean lotsatzeco gauçaren
bat edo berea, edo aurrecoena: eta ascotan, edo gueienetan içan oi da becatu
larria. Batzuetan guerta diteque onelaco gauçac esatea, ez aurpeguira, baina
bai dagocanari esango çaion lecuan ,eta au da aurpeguira esatea beçala.
Badira gainera asco, edocein gauça esatera, eta aditzera oituac daudenac: oec
elcarri erançun oi diozquee, edocein gauça, berenez lotsagarriac; eta alaere ez
oi ditue ecertan artu. guiçon jaquinsuen iritzian gutchitan omen dira becatu
larriac oen arteco erançuquiac gorrotoric ezpada.

84
çorcigarren Aguinteac debecatzen digu amargarren lecuan, lagun
urcoen arteco paque, eta adisquidetasun ona galeraço deçaqueen erausi, eta
isquindeac erabilcea. Au berez da becatu tchit larri, eta itsusia, eta Espiritu
Santuac dio: madaricatua içango dala onelaco mingain gaiztoa, ceren
paquean ceuden asco asaldatuco dituan: Susurro, et bilinguis maledictus erit,
multos enim turbabit pacem habentes (Eccle. 28). Au erraz guerta diteque,
etcheetan guertatzen diran gauçac mirabeac contatzen baditue auçoetan: eta
era berean lecu ematen baçate etchez etche, eta sucaldez sucalde ibili oi diran
cembait atso ipui çaleri. Oec dira gorrotoaren, eta aserrearen sua
eracequitzen duen aspoac. Onelaco batez baliatu çan Demonioa, paquean bici
ciran, senar emazte batzuec gorrotoan ipinceco. Etzuan logratu au berac,
eguin al gucia eguin baçuan ere; baina atso madaricatuac laster eguin çuan
gucia. Artu bear çuan saria, eta cer sari eman ciola uste deçue? Artu çuan
bizcarrean, eta gorputz, eta anima eraman çuan betico su, ta garren artera.
Atzenean çorcigarren Aguinteac debecatzen du gueçurra. Edoceinec
daqui, cein itsusi, eta lotsagarria dan gueçurra esateco grina, eta lagun
urcoaren calte andia dacarrenean, becatu larria dala. Alaere gauz egoquia
liçaque emen açalcea nola, eta cembat guisatara maneatzen dan gueçurra
animen calte andiarequin; baina gueiegui luçatuco ninçaque. Uquitu deçagun
orain, cer aguincen digun çorcigarren Aguinteac.

***

cer ote da au? Itz bitara biurtu nai det au. Lenengoa da amatzea gure
lagun urcoa gueren buruac beçala. Amatzen badegu lagun urcoa biotzetic, ez
degu beraren onra, eta icen ona beztuco, eta ez guera ozca, eta aguinca
beraren contra arico; baina biotzetic amatzen ezpadegu, erraz autsico degu
çorcigarren Aguintea. Lagun urcoa cinez, edo benaz amatzen duanac,
aleguinean edercen, edo beinçat estalcen ditu aren oquerrac, eta eguiten du
Apeles pintore trebeac Erregue Antigonorequin eguin çuana. Erregue onec
aguindu cion Apelesi, eguin ceçala beraren anz, edo pintura bat. Estutasun
andian ecusi çan Apeles; cerren Erregue begui batetic oquerra çan. ezpaçuan
pintatzen çan eran, gaizqui pintatuco çuan, eta pintatzen baçuan begui
oquerrarequin, aurpeguira emango citzaion bere tatcha. cer eguin çuan
Apelesec, pintatu çuan ez aurquez aurque, baicic cear aldera beguiratzen
çuala. Onela begui oquerra gueratu çan ezcutuan, eta Erregueren iduria irten
çan Tchit ederra. Au eguiten du ascotan lagun urcoaganaco onguinai, eta
amorio eguiazcoa duanac. Ezcutatzen du, al badu, alde oquerra, eta aguercen
du dembora egoquian, alde ederra. Bigarren lecuan Aguinte onec aguincen
diguna da gutchi itzeguitea, premiaz campora; bestela irristatuco da
mingaina lagun urcoen contra berotzen danean. Itz asco duanac calte eguingo
dio bere animari, dio Espiritu Santuac: Qui multis utitur verbism laedet
animam suam (Eccle. 20). Era onetan bici gaitezque Jaunaren legue Santac
escatzen digun eran, eta iritsi deçaquegu betico çori ona. Amen.

85
OgueI, TA BOSTGARREN ItzaLDI, EDO PLATIcA

Uquitzen dira, Jaunaren legueco çorcigarren Aguintearen contra guertatu oi


diran, becatuetatic batzuec.

ALABATUA Etz.

Clama etz.
Otseguiçu etz.

Azqueneco aldian itzeguin niçuen Jaunaren legueco çorcigaren


aguintearen gainean: gaur uquitu bear ditugu, aguinte beraren contra
guertatu oi diran, becatuac. Asi gaitecen bertatic.

***

1. Beguira lenengo lecuan, lagun urcoaren, batez ere etsaiaren contra,


duda, edo sospetchai borondatez lecu eman dieçun? cembat bider? Aditzen
da bear adina bidegabe, eta gauça gaizto larriren baten gainean. Gauça tchit
itsusia ezpada, ez da duda, eta sospetcha ere becatu larria, guiçon jaquinsuac
dioenez; alaere lagun urcoa biotzetic amatzen duanac, aienatu bear ditu
aleguinean gogoracio oec.
2. Beguira içan ote deçun, çure lagun urcoaren contra juicio gaiztoac
eguiteco oitura, astean, edo ilean cembat bider? Gauça gaiztoa, ta larria içan
arren, ez da juicio gaiztoa, sinisteco bear adina bide bada. Alaere oitu çaite,
cristaua, lagun urcoen utseguiteai urricaltasunez beguiratzera.
3. Beguira, içan ote deçun etsaiaren contra edocein gauça sinisteco
oitura, çainac ala esaten diçula aitzaquiatzat arturic?
4. Beguira, ceregan sinistu ote deçun, araco atso-gaicho-arlote ura
sorguina dala, aurrac itotzen, idi, bei, ta ardiac ilceco çorian ipini dituala?
cembat bider? Atocea, cergatic çar-arlotea dan sorguina da? Eta gazte-eder,
eta apaindua baliz ez da sorguina? Jaquiçu bada, calte gueiago datorrela
orrelaco gazteetatic atso arloteetatic baino. Euscaldun-erri batean Franciaco
mugan, atso bat joan çan confesatzera, eta esan cion confesariari: Aita, içan
ote diteque neretzat barcacioric? confesariac erançun cion: cergatic eguiten
didaçu galde ori? Jauna, diot au, cerren sorguina naiçan. Sorguina? Bai
Jauna: alaere eguin dituçun becatu guciac barcatuco dizquitzu Jaunac, ongui
damuturic beregana biurcen bacera: ez du alabaina nai becataria galcea,
baicic beragana biurcea. Atocea, sorguin izna ceran bitartean, ito deçu aurric?
Ez Jauna. Eguin deçu calteric beietan eta ardietan? Ez, Jauna. Eguin dituçu
uquendu, edo gauz itsusiren batzuec Sacramentuaquin? Eguin dituçue
bilduera, edo batzarre gaiztoac artaraco etsai galgarriac sinalatu diçuen

86
lecuan? Belaunicatu cerate beraren aurrean, eta onratu deçue Jaincotzat? Ez,
Jauna. Atocea; nola dioçu bada, sorguina cerala? Jauna, egun batean aserratu
ninçan nere suiarequin, eta esan cidan Sorguina. Sorguina? Bai, sorguina;
cerren iruroguei urte ezqueroco atso guciac sorguin dira. Orra, nola naiçan
sorguina, cerren iruroguei urte baino gueiago ditudan. Orra nolaco sorguinac
içan oi diran gure errietan. Tico Brahe guiçon jaquinsua çan: alaere aur
demboran soguinen gainean aditu cituan ipuiiaquin gueratu çan atsoac
topatzeco beldur andi batequin. Goicean etchetic irtetean topatzen baçuan
atsoren bat, lasterca biurcen çan etchera, gauça gaiztoren bat guerta cequion
beldurrez. cristaua, emendic aurrera ez sinistu emengo atso gaichoac
sorguinça çale dirala: jaquiçu, naiago luqueela tchocolate ona, edo bizcorgarri
piscabat.
5. Beguira, egotzi ote dioçun lagun urcoari ez duan tatcha, edo eguin ez
duan oquer andiren bat, eguin deçagun contu, ezconceco itzarequin galdu
cinduala, escu ciquinac dituala, ucalondoa jasotzean trebea dala? Au eguin
badeçu, beartua çaude galdu dioçun onra biurcera.
6. Beguira ezconceco itza eman dioçunarequin ez ezconceagatic egotzi
ote diozcatzun, ez dituan tatchac, edo aguertu ichilic egon bear luqueenac?
Beartua çaude onra biurcera; bestela ez dago barcacioric. Batzuec escola-
maisu andiac dira, nescatch çoroac ezconceco itzaren goichoarequin
engainatzeco: eta guero? çoaz aec arrapatzera. Pu, esango due: quiratza
dacar.
7. Beguira içan ote deçun lagun urcoaren utseguite tchiquiac andi, eta
andiac andiago eguiteco oitura? Onelaco becatuetan erraz erorcen dira
gorrotan bici diranac.
8. Beguira, lagun urcoaren obra onac ecin ucatu ditzaqueçunean alde
gaiztora bota dituçun? Eguin deçagun contu, urlia sarritan confesatzen da,
aldeguiten du lagun gaiztoetatic: ecin ucatu deçaqueçu au, eta dioçu: Bai, ori
orrela da, baina çoaz jaquitera, cer darabilen orrec: iduripen utsac dira oriec.
Onelacoac obra onen biotz, edo animari utsiqui eguiten dioe, besteric ecin
duenean.
9. Beguira, lagun urcoaren tatcha, eta utseguite isilic daudenac, bati
bacarric, eta isilic gordetzeco itzaren azpian, aguertu diozcatzun? Era onetan
isilic gordetzeco itzarequin çabaldu oi dira lagun urcoaren uteguiteac: sucalde
gucietan badaquie, baina isilic iduquitzeco itzarequin.
10. Beguira, lagun urcoaren oquerrac barreatu ote dituçun, esaten
deçula ceregan: ez dira nic egotzi, edo asmatu diozcadanac. Atocea, cristaua,
bestec gaizqui eguin badu, lagun urcoaren onra, eta icen ona beztutzen duala,
çuc ori bera eguin nai deçu? cerren bestec maquilaz lenengo colpea eman
dion, çuc bigarrena eman nai dioçu? Eta au guerta diteque Jesusen Leguean
bici diranen artean?
11. Beguira, lagun urcoaren tatchac, eta utseguiteac nolanai esan
dituçun, barreatuac beçala, cerren bi edo iruren aurrean aditu dituçun?
Demagun, barreatuac dirala: eta eztaquiçu, utseguite oriec lagun urcoari

87
guertatzeaz atseguin arcen badeçu, ori dala becatu larria? Gainera, eztaquiçu,
bi edo iruren aurrean gauça bat aditzea ez dala asco barreatutzat emateco?
12. Beguira, inoiz asi ceran lagun urcoaren contra erausian, eta utzi
deçun bucaera onequin: baina nagoan isilic, arritu etzaiztezten. Besteac
esango du: Nic aguertuco banu daquidan gucia. Ah! mingain madaricatua!
Esaçu daquiçuna, eta ez deçu aimbeste calte eguingo, nola eguiten deçun
itzerdi oriequin.
13. Beguira urricaltasunaren idurian aguertu deçun lagun urcoaren
utseguite andiren bat, dioçula: naigabe andi batequin esango diçuet gauça
bat. cer guertatzen da bada, dioe besteac. Urlia gaichoa erori omen da
trampan: nescatch on bat çan, baina... Orra atzenean certan gueratu dira aren
ibilerac: urricalgarria da. Atocea, cer urricaltasun da ori, baldin guertatu
çaiona aguertu, eta bere onra beztutzen badioçu?
14. Beguira içan ote deçun Erlijioso, edo Apaicen contra nolanai
itzeguiteco oitura itsusia? Beguira emendic aurrera gai onetan edo itzeguiçu
ongui, edo çaude isilic. Au ongui eguiteco gogoan arritzatzu uquitzera noan
gauz oec. Lenengoa: munduaren alde gucietan jenderic basatien, eta abereen
ancecoen artean ere onratu dituela beguiramentu andiarequin beren Apaiçac:
oec dira alabaina Jaincoari çor diozcagun doaiac esqueinceco autu, ta ipiniac,
eta oec gabe ecin iraun deçaquee erreinuac. Eta eguia au eçagutu, eta aitortu
baçuen fedegabeac berac, cer esango degu Jesu-cristoren legueco Apaiçaz?
Oec esqueincen dioe Jaunari doai gucien artean andiena, edo beraren seme
bacar Jesus Jainco, ta guiçon eguiazcoa; oec due gure becatuac barcatzeco
escu miragarria, naiz içan onac, naiz ez. Etzien Jaunac eman Aingueruai,
etzion eman bere Ama maitagarriari ere onembeste escu. Eta eman cien
Apaiçai gure onari beguiraturic. Bigarrena: ez da guiçon birtutetsuric içan,
Apaiçac onratu ez dituanic. Aingueruac berac onratzen ditue, San Juani
guertatu citzaion beçala. Onra eçaçu çure jaungoicoa çure anima guciaz, eta
onraitzatzu Apaiçac, esaten digu Jaunac. Honora Deum ech tota anima tua, et
honorifica Sacerdotes (Eccle. 7). Irugarrena, beti içan dira, eta içango ere dira
Apaicen artean ere eren honra, eta lecu goiari beguiratzen ez dieçanac; baina
nondic dator au? Dator au, cerren gueroc aleguin gucia eguiten degun gure
aide, edo adisquidea sartu dedin apaicen mailan, Eliçac nai dituan doaiac
içan ez arren. cerren gainera munduco minteguia landare oquerrez betea
dagoan, eta quilagai gutchi dan. cerren atzenean, landare oec nolerebait
moldatzeco, Eliçac ipiniric dauzcan modu ederrac eguin nai ez diran. Eta au
onela bada, dan beçala, cer aurpeguirequin itzeguin deçaquegu gai onetan?
cer da cer miretsi, utseguiteren batzuec inoiz gueratzen badira? Eta cerren
batzuec oquerrac irteten badira (alacoa dago alabaina çuen minteguia) gucien
contra erausi bear da? cristaua, ez icasi munduan gueiegui çabaldu dan,
oitura itsusi au; jaquiçu, oitura oni ederetsi dioenac, içan oi dirala herejeac,
cristau gaiztoac, eta Eliz Ama Santaren onra oimpean darabiltenac: eta
berengan ecusi oi ditue castigu içugarriac.

88
15. Beguira, urliarequin eguindaco utseguiteac contatu ote diozcatzun
lagunen bati gauz andi bat eguin bacendu beçala? Au da lagun urcoari
quencea bi bicitza, animarena bata, eta bestea bere onra, eta icen onarena.
Noiz calte oec deseguingo ditu onelaco becatari nazcagarriac?
16. Beguira, ichilic gordetzeco itzaren azpian bestec esan dizquitzun
gauça larri-onracoac, aguertu dituçun? cer gauça, eta cembat bider?
Ascorençat, ichilic gauçaren bat gorde bear dala esatea, da çabal deceela
esatea beçala. Ozta esaten çate gauz ichila, eztanda eguingo ezpadue, contatu
bear dieça eren adisquideai. Ala guertatu içan da oraindaino, eta mundua ez
dijoa obetuaz. Erroman içan çan ancinaco demboran bilcui,edo batzarre bat
Senadua icendatzen çana. An bilcen ciran guiçon andi, ta jaquinsuac gauz
andien erabaquitzeco. Papirio Pretechtato, artean gaztetchoa çala, bere
aitarequin joan çan batzarre artara: eta etchera biurtu çan beçala, asi citzaion
ama galdeca. Atocea, ene seme. cer gauçaren gainean itzeguin da gaurco
batzarrean? Dirudianez etzan gauz tchiquia içango, bada dembora lucea igaro
deçue. Semeac baciaquian cein gauz estua çan batzarre artan igarotzen çana
ichilic gordetzea, eta etzan trebe ecer aguerceco amari. Orduan are gueiago
çaletu çan ama itzeguin çana jaquiteco. Equin cion semeari ala losenchaz,
nola erreguz; baina ichilic cegoan au. Atzenean aimbesteraino leiatu citzaion
ama, non esan cion: Ama, esango diot cer itzeguin dan, baina ichilic gorde
bear du. Bai, nere seme, bai: ichilic iduquico det esaten didaçun gucia. Jaquin
beça bada, leia tchit andia içan dala, on içango ote dan senar batec bi, edo iru
emazte içatea, edo contra emazte batec bi edo iru senar içatea? gueçurrra çan
au baina baliatu cion semeari, amagandic cecusan gurutze gogaicarritic igues
eguiteco. Esan cion amac: eta cer erabaqui da? Ez da, andrea, ecer erabaqui
baicic bigar erabaquitzeco utzi due. Amac ichilic egon lecuan, bereala bidaldu
cituan mandatariac Erroman ciran goi-mailaco andre gucietara, esaten ciela
(baina hura ez aguerceco itzaren azpian) cer erabaqui bear çan bigaramonean
Senadoren salan, eta ongui içango çala ara joatea andre andiqui guciac.
Bigaramonean bildu ciran Senadoreac, eta orra non aguercen dan andre-talde
bat deadarrez esaten duela: Onena içango da, Jaunac, erabaquitzea, emazte
bacoitzac içan ditzala bi, edo iru senar. Arrituric gueratu ciran salaco Jaunac:
elcarri beguiratuta, esan çuen: erotu çate emacume oei, cer guertatzen da?
Orduan esan cien Papirioc, cer igaro citzaion amarequin, eta cer esan cion,
ango gauçaric ez aguerceagatic: eta lotsaturic beren etcheetara, biurtu ciran
andreac.
Ez da gatz gutchiagoco ipuia Midas Erreguearen biçarguilearequin
guertatua. Midasec omen cituan belarri tchit andiac; baina tchit poliqui
ilearequin estalcen bide cituan, eta gauz onen berriric etzuan inorc.
Biçarguileac ecusi ciozcan biçarra quenceco demboran. Oartu çan Erregue,
eta eriotzaren pena ipini cion, inori esaten bacion belarrien contua. Irten çan
Barbero, edo biçarguilea Erregueren etchetic. Gogoratzen citzaion belarrien
contua, eta ler eguiteco çorian cebilen esan naiez; baina eriotzaren penac
içutzen çuan. Aimbesteraino atzenean estutu çuan esan nai onec, non ler

89
eguingo ezpaçuan, irten çan erritic campora, eta soro batean eguin çuan çulo
andi bat; sartu çuan an burua, eta aspertu çan artean aritu çan esaten:
Midasec asta belarriac ditu: Midasec asta belarriac ditu. Esatez aunatu
çanean, estali çuan çuloa; baina cer guertatu çan? Jaio ciran, dionez
cainaberac, eta aiceac batetic bestera cerabilçanean, otseguiten çuen
Barberoac lurpean estaliric utzi çuan berria: Midasec asta belarriac ditu:
Midasec asta belarriac ditu. Era onetan lurpean ezcutatu çan berria barreatu
çan alde gucietan. Eta ona cer gueratzen dan isilic iduquitzeco itzaren azpian
esan oi diran gauçaquin.
17. Beguira, lagun urcoari, bere mailan çor çaion onra galdu ote dioçun,
esaten diozcatzula bere aurpeguira itz desonragarriac, bacarric, edo inoren
aurrean? cembat bider? Batzuec gala eguiten due edocein gauça aurpeguira
esateaz, eta ez dira oroitzen, au dala becatu itsusiagoa, bestela esatea baino.
18. Beguira, norbaiti bere aurpeguira esan diozcatzun, lotsatan utzico
duen gauçac, edo aurrecoenac, edo berena? cer gauça, eta cembat bider?
inoren aurrean, edo bacarric? Au ere becatu itsusia da, eta barcacioa escatu
bear du onelaco mingain gaiztoa duanac.
19. Beguira etcheco, eta auçoetaco paquea galeraço deçun, cere
erausiaquin? Onelacoac Luciferren marca berequin darabil, eta Espiritu
Santuac dio: madaricatua dala onelacoa, cerren paquean bici ciran asco
nastuco dituan: Multos enim turbabit pacem habentes.
20. Beguira, aditzen egon ote ceran gustoz lagun urcoaren onra, eta icen
ona gutchitzen, iluncen, edo beztutzen duen gauçac? Asco dira, etsaiaren
contra gaizqui itzeguiteco oina ematen, edo beste guisaren batean laguncen
duenac: atseguin arcen due, lagun urcoaren icenari utsiqui eguiteaz, eta
norbaitec eragotzi nai badu guisa onetan itzeguitea, jarrico dira gustoco
eçurrari ozca dausquion çacurra beçala, edo orçac erracusten ditela.
Eragozteco escuric ez duenençat onena da copeta belz ipincea edo aldeguitea.
Aurpegui ilunac atzeratzen ditu mingain gaiztoac, iparrac euria atzeratzen
duan eran, dio Espiritu Santuac: Ventus aquilo disipat pluvias, et facies tristis
linguam detrahentem (Prov. 25).
21. Beguira, çure ume, eta serbitzariai utzi dieçun besteren utseguite,
eta tatchac contatzen? cembat bider? Beartua çaude emendic lagun urcoari
etorri çaion caltea, dala bere icen onean, dala beste gaucetan, deseguitera.
22. Beguira, gueçurra esateco oitura lotsagarria içan deçun? Badira
cembait ustecabean baicic eguiaric esaten ez duenac; badira lagun urcoari
bere çoraqueri, eta ibilera gaiztoac laudatzen diozqueenac; Ederqui eguiten
deçu: orain da çure dembora. cer esango det lagun urcoa engainatzeco
eguiten diran laudario itsusiaz? Baina asco da.

***

Orra nere cristauac, Jaunaren legueco amar aguinteac. Açaldu dira al


dan eran, eta arguiro aditzera eman dira aguinte bacoitzean Jaunac

90
debecatzen, eta aguincen dizquigun gauçac. Oec gorde bear ditugu gucioc
betico bicitza iritsi nai badegu. Andiac, eta tchiquiac, aberatsac, eta bearsuac,
ez due çori ona iristeco beste bideric. Ala esan cigun Eliz Ama Santac bataioco
egunean: Si vis ad vitam ingredi serva mandala. Au onela içan, eta alaere
Adanen umeac bici dira ecutn dan eran? Beguira ezperen adin eta maila
gucietara, cer ecusico deçu? Ai! ecusico deçu, gutchi dirala Jesusen legue
eder-garbiaz lotsatzen ez diranac. Aittu dira cristauac, eta amar aguinteen
bidetic ibili nai duenac. Batzuec atseguin lotsagarrien locatzetatic irten nai ez
due, eta besteac emengo içan, edo ondasunen ondoren erquituric dabilça, eta
ez dira lotsatzen besterenari atzaparra egotzitzeaz. Batzuec erriz erri dabilça
guerrarien ondoren, esanmesa andiac ipincen dirala, besteac... Baina utzi
ditzacun gauz oec. Biur gaitecen, nere cristauac, gure Aita onagana: besoac
çabalduric dago, seme ondatzailea artu çuan eran arceco; Nigana biotz osoz
biurcen ceraten unean bertan aztuco naiz, dio, çuen esquergabequeri guciaz.
Goacen bada beragana, gorde ditzacun beraren aguinteac, eta emango digu,
beti-beti iraungo duan bicitza. Amen.

GURE BEcATUAc quenceN DITUAN,


BILDOTS JESUS MAITAGARRIA
PAScOETAN ONgui ArcecO
ERAcUSALDIAc

IRU çaTI, EDO PARTETAN

LENENGOAN IPinI DIRA, LEmbIcicO cOMUNIORAcO


PRESTAtzeN DAUDEN AURREnçacOAc.
BIGARRENEAN IPinIcO DIRA,
LEmbIcicO cOMUNIOA EguiN çuEN GAZTEEnçacOAc.
IRUGARRENEAN ItzeguiNGO DA,
ADinEAN AURRERATUAc DAUDEN cRISTAUAquiN.

BIGARREN çaTI, EDO PARTEA

Adolescens juchta viam suam, etiam cum senuerit,


non recedet ab ea. Prov. 22.

GAZTEEnçacO ERAcUSALDIAc:
ASItzecO ItzaURREA

Pazcoa loratutic urrengo igandean.

91
Beti gaitzeronz macurtuac içan dira, eta dira Adanen umeac, eta beti
munduan guertatu dira asco becatu; baina gaurco egunean, dirudianez,
gainez eguin du gaiztaqueriac guerraren aitzaquian; ez da alabaina eriotzen,
lapurreta, eta ibilera lotsagarrien otsa besteric aditzen, eta esan diteque
Jeremiasequin: galcez galdua dago mundua, eta ez da alaere beregana biurtu,
eta ceruraco bidea artu nai duanic: Desolatione desolata est omnis terra, et
nuilus est qui recoguitet corde (c. 12). cer eguin al deçaquet, aro, edo sasoi ain
tcharrean arquitzen badira cristauric gueienac? Nere asmoa da, benicbein
becatuaren bideetan itsuturic, eta oatuac beçala dauden çarrai gutchi
itzeguitea, eta Jaunari erregutzea, argui-ditzala, ecusi deceen beren betico
galeraren peril içugarria. Urrena leneco urteetan beçala, lembicico comunioa
eguin bear duen, aurrai ceruraco bidea alic, onguiena eracustea. Atseguin
andiarequin ecusi det, aurrac, iracurcen ez daquienac ere, icasi duela lenengo
Partean ipini dedan gucia, eta ederqui prestatu dirala lembicico comunioraco:
eta oraindaino aurraquin eguin dedana, eguingo det aurrera ere. Onetaraco
letraz eçarriac ipini dira lenengo Partean aurrençaco Eracusaldiac. Irugarren
lecuan Abenduraino jardun uste det igandeetan, lembicico comunioa
nerequin eguin çuen, gazteaquin: ceren uzten baçate beren erara, aztuco çate
len icasia: esnatuco çaizte gaitzeraco gura tcharrac, eta erraz gaitzoronz
colacatuco dira. Onela lembicico comunioarequin ipini çan mintegui ederra
becatuen sasiz, eta arançaz beteco da, eta landareric gueienac oquerrac
irtengo dira. Abendurainoco Eracusaldiac içango dira lembicico comunioraco
eracutsi citzaizten gaucen gainean, baina ugarituco dira batzuetan, ceren
gazteen adinari ala dagocan. Abenduaren ondoren eguingo da Bederatziurren
bat Birjina tchit Santa gure becatuac gatic naigabez betearen onran.
Bederatziurren onetan eguingo degu gure becatuen echamina, eta ondoren
fedearen arguiarequin gogora ecarrico degu gure becatuen damua sorceco
bide egoquiren bat. Onela ederqui presta ditezque gazteac confesio onac
eguiteco, eta ceruraco bideari gogotic equiteco. Ea gazteac, atozte Jaunaren
Itza ençutera biotz umil, eta mansoarequin, eta Jaun berac naroro ichurico
ditu çuen biotzetan bere ondasun, eta bendicioac. Amen.

LENENGO ERAcUSALDIA

Goiceco jaieraren gainean.

Lembicico comunioraco eracutsi citzatzun çuri, gaztea, goiceco jaiera,


edo debocioa, baina ez deçu iguerri bearbada, cein ederra, eta balio andicoa
dan: emendic erraz guerta citequean, çabarcea çu, edo nolanai utzitzea jaiera
au. Au guerta ez daquiçun emendic aurrera, aditzera gaur eman nai diçut,
nolaco jaiera dan au, eta cer ondasunac ecarri ditzaquean. Ençun, gaztea
arretaz.

92
Nolacoa dan goiceco jaiera eçagutzeco, asco deçu gaztea, beguiratzea
astiz, edo betaro, cer eguiten deçun jaiera onetan. Lenengo lecuan eguiten
deçuna da Jauna adoratzea. Gure Juan, eta Jaungoicoa da gure, eta gauça
gucien asiera, eta iturburua, eta bere nai utsez gordetzen digu eman cigun
içatea. Beraren Letart, Probidencia, edo nai onetatic cincilica beçala gaude.
Orregatic eçuguera onequin adoratu bear degu. Ala aguincen ere digu bere
lenengo Aguinte, edo Mandamentuan. Dominum Deum tuum adorabis, et ili
soli servies.
Goiceco jaieran eguiten deçun, bigarren gauça da, Jaunari, eguin
dizquigun, ontarte, edo mesede gucien esquerrac ematea. Mesedea arcen
duanac çor diozca gutchienez bere onguileari esquerrac, eta gogoan iduqui
bear du eguin dion mesedea. Ongui; eta içanic guc degun gucia, Jaunaren
escu Onguileac emana, nolaco esquerrac ez diozcagu çor? Orregatic esaten
digu S. Pauloc: Içan çaitezte esquer onecoac: Grati estole (1.ª ad thesalo. 5).
Guciaren esquerrac eman guiozcatzue Jaunari. Gracias aguite in omnibus
(ibidem).
Goiceco jaieran eguiten dan irugarren gauça da Jaunari esqueincea
egun gucico itz, pensamentu, eta lanac, eta oec ongui eguiteco lagunça, eta
gracia berari escatzea. Etzerate cerenac, baicic Jesu-cristorenac, esaten digu
S. Pauloc: Non estis vestri. Jesu-cristorenac, ceren Jaungoicoa dan beçambat
ecerecetic eguin guinduan. Jesu-cristorenac gainera ceren Jaungoico-guiçona
danez bere odolaren costuz erosi, eta ceruraco bidean ipini guinduan. Ongui:
eta Jesu-cristorenac baguera alde gucietara, norençat içan bear due gure itz,
pensamentu, eta obrac? Orregatic esaten digu S. Pauloc: naiz jan, naiz edan?
naiz beste gauçaren bat eguin deçaçuela, gucia eguiçue jaunaren icenean, (1.ª
ad Corint. 12). Baina ain ecereçac guera, non gogoracio on bat ere eguiteco gai
edo gauça ez gueran Espiritu Santuaren lagunça gabe. Ala dio S. Pauloc:
Nemo potest dicere Dominus Jesus, nisi in Spiritu Sancto (1.ª ad Corint. 12).
Orregatic goiceco jaieran esqueincen çaizca Jaunari egun gucico itz,
pensamentu, eta lanac, eta escatzen çaio oec ongui eguiteco lagunça, eta
gracia.
Goiceco jaieran eguiten dan laugarren gauça da gau-etic goicerainoco
echamina: eta orabat eguin diteque azqueneco confesiotic oraindainocoa.
Escatzen çaio Espiritu Santuari arguia, eguindaco utseguiteac eçagutzeco, eta
lagunça oen damu eguiazcoa sorceco, esaten çaiola guisa onetan: Aloz, o
Espiritu Santua, atoz bearsuen gurasoa, atoz doaien emailea: arguieçaçu nere
adimentua, nic nere utseguiteac eçagutzeco: muguieçaçu nere biotza, oen
damu eguiazcoa sorceco. Ondoren iru gauça gogora ecarcen dira. Lenengoa:
bartdanic, edo azqueneco confesiotic Mandamenturen bat autsi deçun, edo
ez. Bigarrena: araco Aguinte, edo Mandamentu gueiagotan autsi oi deçun ura,
gorde deçun, edo ez. Au da gauça bat asco laguncen duana leneco becatuetara
biurtu etzaitecen. Irugarrena: gogora ecarri bear deçu, orraco çure grina tchar
nagusi, edo indarsuen ori ecitzeco, eta escuratzeco saiatu ceran, edo ez.
Adanen ume guciac ditugu gaitzeraco grinac: baina oen artean bat içango da

93
nagusi, eta etcheco aguintari: eta grina nagusi au eçagutzeco, eta ecitzeco
aleguina eguiten ezpada, eren oinean egongo dira gure utseguiteac, ceren
sustraia ateratzeco, edo beinçat ilduratzeco aleguinaric eguiten ez degun.
Iru gauz oec gogora ecarri ondoan, arcen da asmo osoa Mandamenturic
ez autsitzeco, batecere araco sarritan autsi içan degun ura: eta gainera
ecitzeco, eta escuratzeco gure grina tchar nagusia. Asmo oni ongui erançuteco
artu ditzaqueçu bitartecotzat Birjina tchit Santa, Aingueru Beguirale, edo
Guardacoa: S. Jose, eta çure iceneco Santua.
Goiceco jaieraren bucaeran eguiten dira fede, esperança, caridade, eta
onezco damu, edo contriciozco afectoac. Gaitzaren, eta onaren eçagueran
sarcen danetic artu bear du cristauac ceruraco bidea fede, esperança, eta
caridadearen bidez. Gainera sarritan eguin bear du au bera: eta eguin-bide
oni erraz erançuten dio goiceco jaiera ongui eguitera oitutzen danac.
Ecusten deçu, gaztea, nolacoa dan eracutsi citzatzun goiceco jaiera?
Ecusten deçu, cer ondasunac etorri ditezquean emendic? Jaiera onequin
adoratzen deçu çure Jauna: ematen diozcatzu esquerrac, eguin dizquitzun
ontarte, eta mesede guciacgatic: esqueincen diozcatzu çure itz, pensamentu,
eta lanac, eta escatzen dioçu oec ongui eguiteco lagunça: eguiten deçu çure
echamina-pichca, eta bicitza onceco asmoa, eta bucaeran eguiten dituçu fede,
esperança, eta caridadezco afectoac. Gauz oec fedea duenen artean dira
ondasun tchit andiac. Oitu çaite bada, gaztea, goiceco jaiera arretaz eguitera,
eta asco lagunduco diçu, becatutic aldeguiteco, eta iristeco betico bicitza,
Amen.

BIGARREN ERAcUSALDIA

Ematen dira Meçaco sacrificio içugarriaren berriac, eta adirazten da, cein,
galdua dagoan asco cristauren sinistea gai onetan.

Lembicico comunioaren prestaeran eracutsi citzatzun, gaztea, Meçaren


ençun-bide erraça. Baina çabartu cera bearbada, orduan eracutsi citzatzuna
arretaz eguiteco, eta bein baino gueiagotan egon cera Meçatan modestia, eta
beguiramentu gutchirequin. Au guerta ez daquiçun aurrera ere, eman nai
dizquitzut gaur Meçaco sacrificio içugarriaren berriac. Ondoren uquituco det,
cein galdua dagoan asco cristauren sinistea gai onetan. Asi gaitecen bertatic.

§ I.

Gure Jaungoicoa da gauça gucien Asiera, eta iturburua, eta on guciaren


Emailea, eta ainçacotzat eçagutzen degula aguerceco, esqueini bear diozcagu
gueren doaiac. Munduaren asieratic eguin çuen au gure lembicico gurasoac,
eta eçaguera oneco oen umeac. Legue çarrean sinalatuac ceuden tchit

94
sacrificio asco Jaunaren onran, eta Salomonec, bucatu çuanean Jerusalengo
Eliça, esqueini ciozcan Jaunari beste sacrificioen artean oguei, ta bi mila
cecor, eta eun, eta oguei mila ari. Esqueini ciozcala, diot, ez nolanai, baicic
ilcen cirala Legueac aguincen çuan eran. (Lib. 2.º Paralip. c. 7.°). Ancinaco
sacrificio oen artean, içan çan bat, Melquisedec ceritzan Salengo Erreguec
esqueini çuana orain esango dedan demboran. Abrahan irten çan bein
guerrara bere iloba Loten alde: garaitu cituan bost Erregue; irten citzaion
bidera Melquisedec Salengo Erregue, eta Apaiça, eta Jaunari esquerrac
emateco, esqueini cion Jaun berari, ogui ta ardoaren sacrificioa, eta au içan
cen Meçaren anz, eta iduria. Sacrificio oec guciac aditzera ematen çuen,
Jesusec gurutzean igaro bear çuan eriotza, eta beragatic aitu bearrac ciran
ilcen çanean Jesus.
Etorri çan Munduaren Salbatzailea. Ostegun Santu arratsean arquitzen
çan gugatic bere bicitza emateco bezperan, eta ecusten çuan bucatzen cirala
laster leneco sacrificio guciac, eta beraren Legue berriac escatzen çuala
sacrificioren bat. Orregatic arrats artan bertan, leneco sacrificio gucien lecuan
ipini çuan Meçaco sacrificioa. Berac esan çuan lenengo Meça, eta eman cien
Apostoluai, eta oen ondorengo Apaiz guciai, Meçaco sacrificioa esqueinceco,
escua. Me orain eguin dedana, eguiçue çuec ere niçaz oroitzen ceratela, esan
cien: Hoc facile in meam commemorationem (1.ª ad Corint. c. 11). Urrutitic
beguiratu cion Dabidec Jesus onari, sacrificio au esqueincen ari çala, eta esan
çuan: çu cera betico Apaiça, Melquisedequen ancera sacrificioa Aita Beticoari
esqueincen dioçuna: arc alabaina esqueini cion Jaunari ogui, eta ardoaren
doaia: Tu es Sacerdos in aeternum secundum ordinem Melchisedec (Psalm.
109).
Meçaco Sacrificioa, nondicnai beguira daquiola, da Misterio guciz
içugarria. Au eçagutzeco, beguira crisiaua, nor dan sacrificio au esqueincen
duana? Nori, eta cer esqueincen çaion? cer aditzera ematen digun Sacrificio
onec? Nor dala, uste deçu Sacrificio au esqueincen duana? Meça esaten duan
Apaiçac esqueincen du, eguia da, eta au bearbada içango da becatuz betea:
baina onec Sacrificio au eguiten duanean, itzeguiten du Jesusen icenean, eta
esaten ditu, Jesusec ostegun santu arratsean esan cituan, itzac berac.
Orregatic Mecemaile Nagusia, eta Sacrificio au esqueincen duan Apaiz lenena
da Jesus bera. Nori esqueincen çaio Sacrificio au? Esqueincen çaio Jaincoari
bacarric; bestela içango liçaque Jaincoari çor çaion onra Jainco ez danari
ematea, eta idolatria esaten çaion becatu itsusia. cer esqueincen çaio Jaunari
Sacrificio onetan? Esqueincen çaio Jesus bera Jaungoico, eta guiçon
eguiazcoa. Au da Jaunaren bildots gugatic gurutzean il çana bera. Eta cer
aditzera ematen ote du Sacrificio onec? Aditzera ematen digu Jesusen
gurutzeco eriotza. Ozta Apaiçac esaten ditu consagracioco itzac, Jesusen
gorputza jarcen da ostian, eta odola jarcen da caliçan, eta aditzera ematen da,
nola odola bereci çan gorputzetic, eta il çan Jesus. Ecin il diteque Jesus: piztu
çan alabaina beinere ez ilceco, eta alaere consagracioco itzac ezpata baten
eran berecitzen due odola gorputzagandic, dio S. ciriloc: Gladio verborum

95
sanguis separalur a corpore. Emendic Meça esaten dan aldi gucietan
nolerebait berritzen da Jesusen gurutzeco eriotza. Ostia consagratuan
Jesusen gorputza ececic beraren odola, anima, eta Jesus gucia an daude, ez
ordea consagracioco itzen indarrez, baicic ceren gorputz bicia jarcen dan, eta
gorputz biciac berequin daramazquian odola, eta anima ere. Beguira orain,
cristaua, cein Misterio içugarria dan Meçaco Sacrificioa. Aingueruac arrituric
daude Meçaco demboran, dio S. Juan crisostomoc: Stupent Angueli. Sagaraco
demboran jatchitzen dira ceruco Aingueru, eta Serafinac beren Jaun, eta
Erreguea adoratzera. Ala esaten digue S. Ambrosioc, eta S. ciriloc: eta jarcen
dira batzuec auspez, bezteac Apaiçari laguncen. Ala ecusi cituan S. Eutimioc.
Sacrificio içugarri au esqueincen çaio Jaunari, bebenicbein, eman al
ditequean onraric andien, eta garaiena berari emateco. Munduaren lenengo
demboretatic esqueini citzaizcan Jaunari doai, ofrenda, eta Sacrificioac;
baina doai oec aide batetic Jaunac berac emanac ciran, eta bestetic Jaunaren
Anditasunari beguiraturic, etziran bera onratzeco dina. Orregatic ipini çuan
Jesusec Sacrificio bat, non esqueincen çaion Jaunari beraren dinaco doai bat,
au da Jesus bera Jaungoico, eta guiçon eguiazcoa, Aitarequin gucian berdina.
Esqueincen çaio urrena, eguin dizquigun ontarte, eta mesedeen esquerrac
emateco. Esqueincen çaio irugarren lecuan, beraren aserrea palacatzeco, eta
gure, eta lagun urcoen becatuen barcacioa iristeco. Esqueincen çaio laugarren
lecuan, gure, eta Purgatorioco animen becatuen çorrac ateratzeco: eta
atzenean becatutic aldeguiteco, eta bicitza onean irauteco bear ditugun,
lagunça ugariac iristeco. Orra cristaua Meçaco sacrificio içugarriari dagozcan
berriac. Dacuscun orain, cein galdua omen dagoan cristau ascoren fedea gai
onetan.

§ i.

Içanic Meçaco sacrificioa esan dan beçala, Misterio ain andi, eta
miragarria: eta içanic adiraci ditudan gauz oec gure siniste, eta fedeac
eracustea dizquigunac, ala ere dirudi, cristau ascoc sinisten ez dituela eguia
oec, edo beinçat obretan aguercen ez duela Misterio oni dagocan siniste, edo
fedea. Au eçagutzeco, beguira cristaua, cer guertatzen dan Meçaren aurretic,
eta cer guero.
cer guertatzen ote da Meçaren aurretic? Batzuec ez dira etchetic irteten
mugonean, eta ala irten bearrean, ibilico dira etcheco araçoetan Meça
utseguiteco perilean. Besteac bidean egongo dira asteco eleac, eta beleac
irabiatzen. Batzuec Eliz-inguruco etcheetan gueratzen dira berri bilcen
Meçaren arduragabe; besteac aicearen contraco sendagaia arcen. Batzuec
cimiterioan bertan pipa arcen asico dira; besteac arreo ta edercoren
alabançac esaten arico dira Meça asia içan arren. cer esango det ostatuetan
Meça nagusico demboran iscambilan egoteaz?

96
Baina goacen aurrera. Baldin Meçaurrean au guertatzen bada, cer
modestia, cer jaiera, edo debociorequin ençungo due onelacoac Meça Santa?
Sar çaite, cristaua, Eliça batzuetan, cer ecusico deçu? Ecusico deçu, guiçonac
gueratzen dirala corupe, eta çocoetan, eta Arçaiac Platica asitzen badu,
onelacoac egongo dira erausian, aldean daudenac arrituric uzten dituela. cer
marca due oec? Demonioaren marca, Jesu-cristoc dionez: Vos ech Patre
Diabolo estis. Ecusico deçu, guiçonac, eta emacumeac, mutilac, eta
nescatchac nastuac arquitzen dirala Meçatan. Ancinaco demboran guiçonac
sarcen ciran ate batetic, eta emacumeac bestetic Eliçara, eta bereciac ceuden:
baina orain lecu batzuetan, batecere erri andietan, gucia da naspila. Ecusico
deçu, erri batzuetan emacumeac lotsa gutchirequin Meçatan daudela gorputz
utsean, indioiloac dirudiela, eta bearbada batzuec esercen dirala guiçonen
alquietan. Ez da au San Pauloc eracusten diguna, dionean, emacumeac
estalquiarequin egon bear duala (1.ª ad Corint. 11). Badira cembat estalqui
tchit sareac, edo lasaiac darabilzquienac, eta au ere ez da ongui. Ecusico
dituçu cembait guiçon galçac belaunetan lotu gabe, eta tchupa edo amila
soinean sartugabe Meçatara datocela. Ez liraque Obispo Jaun baten aurrera
atrebituco era onetan, eta atrebitzen dira Erregue gucien Erregueren aurrera?
Ecusico dituçu guiçon lo daudenac Meçaren erdian, eta platican. Ecusico
deçu, Meça bucatzen dan beçala, asitzen dirala emacumeac ichilmadatuac
elcarri eguiten, eta bearbada Aldareari atzea emanic. Esan çadaçu orain,
cristaua, cer siniste, edo federequin datoz onelacoac Meçaco sacrificio
içugarrira? Ai! gauça samina da, baina eguia, onelacoac edo galdu duela
fedea, edo galceco perilean daudela.
çuec, gazteac aldeguiçue onelaco lagun gaiztoetatic: oitu çaitezte,
mugonean etorcera, gogora ecarcen deçuela, certara çatozten: eta guero
eguiçue lembicico comunioaren prestaeran eracutsi citzatzuena. Onela
ondasun andiac ateraco dituçue Meçaco sacrificiotic, eta uste içan
deçaqueçue iristea betico bicitza doatsua. Amen.

IRUGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten da, lembicico comunioaren prestaeran emen aurrai eracusten çaten


Meçaren ençun-bide erraz, eta ondasunduna.

Azqueneco Eracusaldian aditzera eman nizquitzuen, gazteac, Meçaco


sacrificio içugarriaren berriac, eta ondoren uquitu nuan, cein galdua dagoan
asco cristauren sinistea gai onetan. Uste det, arquitzen ceratela, ecusten
diran, modu itsusietatic aldeguiteco asmo osoarequin, eta jaquin nai
cenduqueela Meça ençuteco bide, eta modu bat, çuençat erraça, eta ondasun
gueiago ecarrico duana.
Meça ençuteco modua dacarten liburuac asco dira izcunça bacoitzean.
Batzuec Meçan eguiten, eta esaten diran gaucen berriac ematen ditue, besteac

97
Meça gucia, edo gueiena ipincen due, eta guciac dacarcie gauz ederrac; baina
ez deritzat guretzat tchit egoquiac dirala modu oec; gure artean alabaina
batzuec iracurcen ez daquie, eta besteac on gutchi ateraco due Meçaren
ençun-bidea ezpada tchit erraça. çuençat, gazteac, moduric erracena, eta
ondasun gueiago ecarrico duana, da lembicico comunioaren prestaeran
eracutsi citzatzuena. Au eçagutu deçaçuen, aditzera eman nai dizquitzuet
modu onec dacarcian gauçac: eta emendic ateraco degu, cein erraça dan, eta
cein ugariac içan ditezquean modu onec ecarri ditzaquean ondasunac.

§ I.

çu gaztea, etorrico cera Eliçara mugonean: oroi çaite, Misterio tchit


uçugarria dala Meçaco sacrificioa; berritzen da alabaina nolerebait Jesusen
gurutzeco eriotza, eta esqueincen çaio Aita beticoari, esqueini ditequean
doairic andiena eta onragarriena. Sar çaite Eliçan, eta adoraeçaçu Aldareco
Sacramentuara dagoan gure Jaun Andia. Meça ençun deçaqueçu lembicico
comunioaren liburutic, ala nai badeçu, eta ençun deçaqueçu liburu gabe,
eracutsi citzatzun moduaz baliatzen cerala. Ara modu onec dacarcian gauçac.
Lenengoa da, ençutera çoacen Meça Jaunari esqueincea, esaten dioçula:
Trinidade guci; Santa, Aita, ta Semea, eta Espirilu Santua, Jaungoico bat
bacarra, eta iru Persona cerana! Adoratzen çaitut umiltasun, eta errespeto
guciarequin. Esquincen diçut, ençutera noan, Mez au: lenengo lecuan, çuri
gauça gucien asiera, eta iturburuari beçala onraric andiena emateco.
Bigarrena, eguin dizquidatzun ontarte, eta mesede gucien esquer çure
dinacoac emateco. lrugarrena, nere, eta lagun urco bicien becatuen barcacioa
iristeco. Laugarrena, Purgatorioco animen alde. Azquenean, esqueincen diçut
Jesus Jaungoico, eta guiçon eguiazcoaren ofrenda au, eman deguidaçun,
ceruraco bidean bear, eta on içango dedan gucia, batecere becatutic
aldeguiteco, eta bicitz onean irauteco doaia. Ez da itz oen bearric ere, Jaunari
Meça esquinceco, asco da al deçun beçala biotz onarequin esqueincea.
Lembicico comunioraco eracutsi citzatzun, Meçaren ençun-bideac
dacarren bigarren gauça da, Sagararaino Jesusec gugatic igaro cituan neque-
oinaceac, eta gurutzeco eriotza gogoan erabilcea. Emendic eçagutuco degu,
cein gauz itsusia dan gure Jaunaren contra alchatzea, eta becatu eguitea;
bada neque aec guciac igaro cituan gure becatuacgatic: eta eçaguturic au, ez
guera damuz, eta negarrez deseguingo? Eçagutuco degu gainera, nola
guganaco onguinai, eta amorio gueieguiz igaro cituan aimbeste neque, eta
atzenean gurutzeco eriotza. Ala dio S. Pauloc: Propter nimiam charitatem.
Eta aimbesteraino amatu gaituan gure Jauna ez degu amatuco? Era onetan
tchit ederqui ençun deçaqueçu Meça Sagararaino, naiz jaquin, naiz ez
iracurcen; ceren ez da cristaua ain jaquinecic, non Jesusen neque-oinaceen,
eta eriotzaren berri ez daquianic, eta oec gogoan erabili ditzaque soseguz, eta
esnatu diteque becatuen damua, eta Jaungoicoaganaco amorioa sorceco. Eta

98
emen gogoan arreçaçu, cristaua, orain esatera noana: ez da Pasioco pauso
guciac igaro-bearric, baicic guera çaitezque biotza obeto uquitzen diçun
pausoren batean, eta andic igaro çaitezque gurutzeco eriotzara. Goacen orain
Sagaraco demboran, eta ondoren eguin deçaqueçuna ecustera.
Sagaraco demboran onena da isilic gogoan erabilcea orduan guertatzen
dan Misterio içugarria. Au da lembicico comunioraco prastaeran eracutsi
citzatzun irugarren gauça Meçaren ençun bidean. Ozta Apaiçac esaten ditu
consagracioco itzac, len ogui çana biurcen da Jesu-criztoren gorputz, eta len
ardo çana Jesu-cristoren odol: eta consagracioco itzac ezpata baten eran
nolerebait berecitzen due gorputza odolagandic, eta odola gorputzagandic,
eta guciz ederqui adirazten due Jesusen gurutzeco eriotza. Ala esaten digu S.
ciriloc: gladio verborum sanguis separatur a corpore. Eguia da ostia
consagratuan daudela odola, eta anima ere, baina ez itzen indarrez, baicic
gorputz biciari dagozquionac diralaco. Au bera guertatzen da ardoa
consagratzen danean ere: itzen indarrez odola bacarric jarcen da caliçan, eta
gorputza, ta anima jarcen badira, ori da ceren odolarequin bat eguinac
dauden. Sagaraco demboran jatchitzen dira ceruco Aingueruac, eta auspez
jarriric adoratzen due Sacramentura etorri dan gure Jaun Andia. Sagararen
urrena esan deguioqueçu Jesus onari: «Ongui etorria içan çaitecela, nere
Jesus maitagarria. Adoratzen çaitut nere Jaungoicoa Erregue gucien
Erreguea eta Munduaren Salbatzailea! Bedeica çaitzeela ceruco Aingueruac
eta doatsu guciac: bedeica çaitzeela anima on guciac, eta canta deceela Eliça
gociarequin: Bedeicatua Jaunaren icenean etorri çacuna! Au da Meçaren
ençun bidean eracusten dan laugarren gauça».
Sagararen ondoren, eguinic alic onguiena gure agur umiliac Jesus
maitagarriari, eguitzu fede, esperança, eta caridadezco afectoac, aguer çaioçu,
bera çure biotzean arceco, nai bero, eta egarri andi bat, eta au da gogozco
comunioa, edo espirituala icendatzen dana. Ematen diozcatzu esquerrac,
ceren Meça Santuan gugana etorri nai içan duan: escatzen dioçu bere
bendicioa, eta bucatzen danean Meça, baçoazque cere eguin-bideai
erançutera. Orra gaztea, Meçaren ençun-bidean eracutsi citzatzun gucia.
Atocea orain, cristaua, asma diteque Meça ençuteco modu erraçagoric?
Modu au naiz jaquinsuençat naiz ez jaquinençat egoquia da. Gainera ez det
uste, beste modutara modu onequin adina ondasun, eta ontarte Meçatic atera
deçaquegula. Meça da Jesusen neque-oinaceen, eta gurutzeco eriotzaren anz,
eta iduria: Meçan nolerebait berritzen dan Jesusen eriotza: eta, cer
ondasunac atera ez ditzaquegu Misterio au gogoan ongui erabilcen badegu?
Ea bada gazteac, balia çaitezte eracutsi çatzuen modu ederraz: bici çaitezte
Jaunaren beldur Santuan, eta berac emango diçue betico bicitza doatsua.
Amen.

LAUGARREN ERAcUSALDIA

99
1 Adirazten da, lenengo lecuan, cer asmatu çuan Jesusen guganaco onguinai,
eta amorioac, gurequin bicitzeco, eta bere ondasun guciac guri emateco?
2. Adirazten da bigarren lecuan, cein gauça miragarriac eguiten dituan
onetaraco.
3. Atzenean, cer guertatu, eta guertatzen çaion gurequin. Emendic ateraco
degu, cein gauça bearra dan, gazteai eracustea, gure becatuac quencen
dituan, Bildots Jesus maitagarria ongui arceco prestaera.

cer da, nere cristauac, gaurco egunean alde gucietatic datorquigun berri
negargarri au, esaten diguna: Aituaz dijoaz cristauac: aldeguin due alde
aldean guciac beren Salbatzaileagandic, eta galdu dira. Omnes declinaverunt,
simul inutiles facti sunt. Batzuec adoratzen due emengo içan, edo ondasunen
idoloa, eta oitu dira al duena ostutzera erriai, auçoai, eta norinai: Besteac
ederretsi dieça atseguin lotsagarriai aimbesteraino, non becatuaren içurria
alde gucietan çabalcen duen. Besteac ecertan ez omen dauzquee Eliz Ama
Santaren Aguinteac, oen arçan Pazcoetan bederic gure Jaun andia arcea
aguincen diguna. Esan çadaçue, nere cristaubac, ez dituçue ascotan aditzen
onelaco berriac? Ecin sinistu det nic, onembesteraino galdu dirala
Euscaldunac, eta are gutchiago erri onetacoac, ceren ecusten dedan, asco
dirala Jaunaren Itza ençutera datocenac, eta ez gutchi Sacramentuac sarritan
arcen dituenac, batez ere emacumeac, eta errietaco carguetan nastutzen ez
diranac. Alaere, gauça bearra da aleguina eguitea, aurrac, gazteac, eta cristau
onac becatuaren ujoletatic gordetzeco. Orregatic, len esan nuan eran, nere
asmoa da aurten gazteaquin jardutea. Lenengo Eracusaldietan cerbai
itzeguingo det Aldareco Sacramentu guciz miragarriaren gainean. guero,
confesioco Sacramentua içango da dembora lucean itzeguiteco gaia, eta
ondoren cerbait uquituco det, comunio-aurreco unean gorde bear dan, modu
ederraren gainean. Ona Abenduraino nere eguitecoa. Gariçuma sartu baino
len asico da, Birjina tchit Santa, gure becatuacgatic naigabez betearen onran
Bederatziurren bat, ez nolanai, baicic ongui confesatzeco bear dan prestaera
gucia eguiten dala. Gaur aditzera eman nai diçuet, lenengo lecuan: cer
asmatu çuan Jesusen guganaco onguinai, eta amorioac gurequin bicitzeco,
eta bere ondasun guciac guri emateco. Urrena cein gauça miragarriac eguiten
dituan onetaraco. Atzenean, cer guertatu, ta guertatzen çaion gurequin. Asi
gaitecen bertatic.

§ I.

Gure Salbatzaile Jesus maitagarria, etsaiaren mendetic gu ateratzeco,


eta ceruraco bidean ipinceco, jatchi çan cerutic lurrera, eta eguin çan guiçon
Birjina tchit Santaren Sabelean. Bicitu çan guiçonen artean oguei ta amairu
urteren demboran, eracusten çuala itzez eta obraz ceruraco bidea. Etzion

100
inori ere ontarte, eta mesedea baicic eguin. Sendatu cituan eriac, arguitu
itsuac, eta piztu ilac.
Alaere Juduac etzuen eçagutu nai içan beren Salbatzailetzat, eta bicia
quenceco eraren bila cebilçan. Beste aldetic bere gainean artua ceducan,
guiçonac bere becatuarequin Jaunari eguin cion, bidegabequeriari erançutea
bere eriotzarequin, eta guiçona ceruraco bidean ipincea.
Alderatu çan gugatic bere bicitza emateco dembora. Ecusten çuan,
utziric mundu au joan bear çuala bere Aitagana. Ecusten çuan, nola bere
adisquide, eta serbitzariac gueratuco ciran ume çurcen eran, eta etsai
içugarrien artean, eta etzuan nai au guertatzea. Gainez eguin cion guganaco
onguinai eta amorio gueieguiac, eta erabaqui çuan, bere Aitagana joatea, eta
dembora berean gurequin bicitzea, ipincen çuala Aldareco Sacramentu guciz
miragarria. Berac esan çuan lenengo Meça, eta eman cien Apostoluai, eta oen
ondorengo Apaiçai, au bera eguiteco, escua. Eta guisa onetan ceruan duan
bere jarlecua utzigabe, gueratu çan Aldareco Sacramentuan, eta mundua
mundu dan artean gure artean egongo da. Orra, esan cien Apostoluai:
çuequin nago, eta çuequin egongo ere naiz munduaren bucaeraraino: Ecce
ego vobiscum sum omnibus diebus usque ad consummationem saeculi
(Math. 28).
certaco era onetan gueratu nai içan çuan gure Jesus onac Aldareco
Sacramentuan? Gurequin bicitzeco, eta ceruraco bidean guri lagunceco. Au
da beraren atseguin andia: bere adisquide, eta anima onaquin egotea:
Deliciae meae esse cum filijs hominum (Prov. 8).
certaco gueiago? Anima onai eman al gucia emateco, esan nai det,
emateco bere gorputza, bere odola, bere anima, eta itz batean gucia esateco,
bera dan gucia, Jaungoico eta guiçon eguiazcoa. Arritzen da S. Agustin,
Jesusen guganaco onguinai gueiegui oni beguiraturic, eta dio: «Içanic gure
Jaungoicoa Gucialdun, edo Omnipotentea, ecin gueiago eman ceçaquean:
içanic guciz jaquinsua, etzuan jaquin cer gueiago eman: eta içanic guciz
aberatsa, etzuan içan cer guiago eman».
Nere cristaua: au onela içan, eta guc utzi degu Jesus, eta esan degu
obraz. Ez det Jaun au serbituco? Dichisti non serviam? Baina goacen aurrera,
eta dacuscun, cein gauça miragarriac eguiten dituan gurequin bicitzeco, eta
guri bere ondasunac emateco.

§ i.

Gauça miragarri oen artean lenengoa da, Apaiçac consagracioco itzac


esaten dituan unean bertan jarcea Sacramentuan Jesus Jaungoico, eta guiçon
eguiazcoa, naiz içan Apaiça ona, naiz gaiztoa, naiz catolicoa, naiz herejea. Au
da nere gorputza, esan çuan Jesusec oguiaren gainean, eta esan çuan beçala
len ogui çana biurtu çan beraren gorputz. Nic orain eguin dedana, eguiçue
çuec ere, niçaz oroitzen ceratela, esan cien guero Apostoluai, eta oetan

101
ondorengo Apaiz guciai. Jesusec emandaco escu onequin Apaiçac esaten ditu
Jesus beraren itzac, eta bereala jarcen da Sacramentuan. Gauz arrigarria!
Mecemailea içan diteque ona, eta içan diteque gaistoa, Judasen eran. Eta
alaere guiçon gaisto baten otsera jarcen da Jesus Sacramentuan? eta jarcen
da onelaco guiçonac nai duan demboran, nai duan lecuan, eta cembat bider
nai duan aimbeste aldiz? Arritu çaitezte ceruac, arritu ceruco Aingueruac, eta
lurreco anima onac! Josue pelean ari çan bein Amorreoen contra. Içutu ciran
Amorreoac, eta asi ciran iguesi. Beldurtu çan Josue, ilundu cequion etsaia
osotoro deseguin baino len. Alcha çuan biotza Jaunagana, eta aguindu cion
eguzquiari, cegoala gueldiric: Sol contra Gabaon ne movearis (Josue c.10).
Eguzquia Josueren otsera gueratu çan, eta içan çuan dembora bere etsaiac
urratzeco. Baina cer da au Aldareco Sacramentuan guertatzen danaren
aldean? Ecer ez beçala da au; Josueren otsera alabaina bein bacarric gueratu
çan eguzquia; baina Apaiçaren otsera jatchitzen da Jesus Eguzquiaren eguilea
egun oro, eta egunean asco aldiz. Josue çan Jaunaren adisquide andia, baina
bein baino gueiagotan guerta diteque, Apaiça Jaunaren adisquidea ez içatea.
Eta alaere jarcen da Jesus Sacramentuan onelaco guiçonaren otsera?
Aldareco Sacramentuan guertatzen dan bigarren gauça miragarria da
ecin conta al Elicetan egun oro jarcea, eta egotea Jesus ceruco bere jarlecua
utzi gabe. Igo çan Jesus cerura, eta an dago eserita bere Aitaren escuiean: eta
ango bere eser-lecua utzi gabe, jarcen da Sacramentuan ecin conta al lecutan.
Nola au guertatzen dan, ez da erraz itzez adiraztea, baina fedearen
arguiarequin iristen degu, au, ta gueiago eguin deçaqueala Jaunac, eta
osotoro sinistu bear degu, dio Trentoco concilioac (Ses. 13 c. 1º). Ostegun
santu arratsean jarri çan Jesus Sacramentuan, maiean çuan lecua utzi gabe,
eta orain ere jarcen da consagracioco itzac esaten diranean, ala ostian, nola
caliçan, baina ceruco bere jarlecua ez du utzitzen.
Sacramentu orretan guertatzen dan, irugarren gauça miragarria da,
consagracioco itzac esaten diranean, len ogui çana biurcea Jesu-cristoren
gorputz, eta len ardo çana odol. Deitu çuen bein Jesus cana ceritzan Galileaco
erri batean eztaietara. Aitu çan ardoa bazcaria bucatu baino len. Aditzera
eman cion Amac, cer guertatzen çan, eta ura biurtu çuan ardo. Eta orduan au
eguin baçuan, cer da cer miretsi oguia bere gorputz, eta ardoa odol biurceaz?
Aldareco Sacramentuan guertatzen dan laugarren gauça miragarria da,
consagracioco itzac esan ezquero, ez gueratzea Sacramentuan ogui, eta
ardoric, baina bai ogui-ardoen anz, eta iduriac, nola diran. usaia, colorea,
gusto, eta indarra. Demagun Eliz onen pareteac erorcen dirala lurrera, eta
alaere airean daudela teilatuac. cer esango guenduque? cer, ezpada mirari,
edo milagro andi bat guertatu dala? Teilatuac alabaina ecin dautezque airean
irozgarri gabe, mirari andi bat Jaunac eguiten ez duala. Ez da gutchiago
guertatzen Sacramentuan ogui-ardoen anz, edo Accidenteaquin. Oen
irozgarri, edo pareteac beçala dira oguiaren, eta ardoren içate, eta mamia: eta
ez dago Sacramentuan ogui, ta ardoric. Alaere gueratzen dira oguiaren, eta
ardoaren usaia, colorea, gustoa, biribiltasuna, eta indarra. Sacramentua

102
aguirian dagoanean, oguia ecusten dala dirudi; baina fedeac eracusten digu,
ecusten dana ez dala oguia, baicic oguiaren ança, eta anz onequin ezcutatua
dagoala Jesus.
Aldareco Sacramentuan guertatzen dan bostgarren gauça miragarria
da, oguiaren, eta ardoaren anz, eta iduriac aimbeste indar içatea, nola içango
luqueen ogui-ardoac eguiaz an arquitzen balira. Demagun, caliz andi batean
consagratzen dirala Malagaco ardotic pitcher bi: consagracioco itzen ondoren
ez da an egongo ardoric, baina bai ardoaren anz, eta iduria, eta iduri oec
içango luquee ardoac adina indar.
Aldareco Sacramentuan guertatzen dan seigarren gauça miragarria da,
ostia batec duan becein toqui tchiquian jarcea, eta egotea Jesus Jaungoico, ta
guiçon eguiazcoa, eta cembat diran ostiac, beste aimbestetan au bera
guertatzea. Ez du iristen guiçonaren adimentuac, nola guertacen dan au,
baina fedeac eracusten digu, ala guertatzen dala, eta asco da au guc sinisteco
itsu-itsuan. Ezpaguendu sinistu bear gure adimentuac iristen duana baicic,
tchit gauça gutchi sinistuco guinduque.
Aldareco Sacramentuan guertatzen dan çazpigarren gauça miragarria
da, ostia erdiratzen, eta puscatzen danean, ez puscatzea Jesu-cristoren
gorputza, eta puscatu ordean osoric arquitzea puscaric tchiquienean ere.
Atzenean Jesus ona biciric, eta ceruan dituan doai, eta edertasun
guciarequin jarcen da Sacramentuan, eta alaere ilaren eran arquitzen da, bere
edertasuna, eta doaiac ezcutatzen dituala oguiaren, eta ardoaren iduriaquin,
odei batequin beçala. S. Juan Ebanjelistac Profetaren beguiaquin beguiratu
cion Jesusi Sacramentuan, eta dio, ecusi çuala bildots ilaren eran: Vidi
agnum stantem tanquam occissum (Apoc. 5.º). cergatic ezcutatzen ote ditu
Jesusec era onetan bere edertasuna, eta doaiac? Dijoazquion anima onac
beren biotzetan arcera; bestela alabaina icaratuco liraque, eta ez liçaque inor
trebe içango beraren maiean jarceco. Ecusten deçu, cristaua, cein gauça
miragarriac eguin, eta eguiten dituan Jesus onac gurequin bicitzeagatic, eta
guri bere ondasun guciac, eta bera dan gucia eman naiez? Nai onequin esan
çuan bein: ezpadeçue guiçonaren semearen gorputza jaten, eta odola edaten,
ez deçue iritsico betico bicitza doatsua: Nisi manducaveritis carnem filij
hominis, et biberitis ejus sanguinem, non habebitis vitam in vobis (Joan. 6).
Alaere cer guertatu eta cer guertatzen çaio gure Jesus maitagarriari gurequin?
Au da orain uquitu bear deguna.

§ i.

Eliçaren lenengo demboretan etzan aguinte bearric içan, cristauac


sarritan, eta jaiera andiarequin Jesus maitagarria arceco. Baciaquien, cer
esan çuan Jesusec: baciaquien, Jesus çala bicitzaren arbola, Paradisucoa
baino, ascoz miragarriagoa, eta arbola onetatic janaz, graciaren bicitza
ugarituco çala, eta bici citezqueala animaren aldetic il gabe. Nere gorputza

103
eguiaz da janaria, eta nere odola edaria, dio Jesusec berac: Caro mea vere est
cibus, et sanguis meus vere est polus: ogui au jaten duana bicico da beti: vivet
in aeternum (Joan. 6). Baciaquien, Aldareco Sacramentuan jarcen çala Jesus,
guri betico bicitza, eta bera dan gucia emateco. Eta asco çan au maiz, eta gose
andiarequin ceruco janari au arceco. Egun oro, edo Meça ençuten çuen aldi
gucietan arcen çuen cristauac Sacramentu au, S. Lucasec aditzera ematen
digunez (Acta Apost. c. 2).
Baina jaiera, eta debocio au oztutzen asi çan, eta çabartuaz cijoacen
cristauac comunioco Sacramentua arcean. Orregatic aguindu çuan Eliçac,
comulga citecela cristau guciac urtean iru bider bederic, au da Pazcoa
Ioratuan, Maiatzecoan, eta eguerriz.
Aguinte onequin ere etziran ancinaco jaierara biurtu cristauac, gueienac
beinçat, eta biurtu bearrean, aurrera cijoacen beren çabarquerian, eta
becatuaren bideetan, eta aguindu bear içan çuan Eliçac, comulga citecela
cristau guciac, gutchienez urtean bein, Pazcoa Ioratuan, eta aguinte oni
erançuten ez dioenai debecatu daquiela Eliçan sarcea, eta ilcen diranean,
ucatu daquiela Eliz-lurra. Aguindu çuan gainera, iduqui citecela herejiaren
suspitchemailetzat: De haeresi suspecti. Lecu batzuetan Pazcoaco comunioa
eguin ez duenai sinalatzen die Obispo Jaunac dembora, presta ditecen ongui,
eta artu deceen Jesus ona biotz garbiarequin: eta Iruineco Obispo Jaunaren
mendeco Elicetan aguindua dago, lenengo lecuan, Pazcoaco amabost egunac
igarotzean, aditzera eman dedila Eliçatic, nor diran comulgatu gabeac.
Bigarrena, Pazcoa demboratic urrengo amabost egunetan ere, Eliçac
aguindua eguin ez duenac gueratzen dirala echcomicatuac, eta escomicu au
ecin quendu deçaqueala Obispo Jaunac baicic. Irugarrena, corpus eguneraco
animen cargudunac bidal ditzeela Eliçarequicoa eguin duenen aguiriac.
Eta Eliz Ama Santaren aleguin oequin guciaquin cençatu ote guera?
Içanda dembora bat, ceinean cristauac, elcarren leian baçala, Jesus
maitagarria artu nai çuen: dembora bat, ceinean Jaunaren itza ençuteco, eta
Sacramentuac arceco egarri andia eracusten çuen. Baina igaro ciran çori
oneco dembora aec, eta aditzen degunez, gueienac aztu dira beren Aita onaz.
Batzuec urte gucian ez due Sacramenturic arcen, eta orduan munduaren
beldurrez. cer prestaerarequin jarrico dira oec Jaunaren maian? Besteac
noicean bein Sacramentuac artu arren, ez due biotzic becatua, eta becatuaren
bideac osotoro utzitzeco, eta emendic dator cristauric gueienac confesio, ta
comunio gaiztoac eguitea. Badira beste Batzuec Pazcoetaco confesio, eta
comuniotic iguesi dabilçanac, echcomicuen beldurric ez dan dembora oetan.
Ez da inor borchatu bear, Sacramentuac gogoaren contra arcera, esango due
onelaco cristau doacabeac. Beraz ez da inor beartu bear jai egunetan Meça,
eta Jaunaren itza ençutera. Beraz guraso batec ez ditu estutu bear lagun
gaiztoetatic aldeguiteco, eta ordu onean etcheratzeco, eta bacoitzari utzi bear
çaio bere erara, nai duana eguiten; eta, cer içango liçaque orduan gaztediaz?
Guraso on batec estutzen du semea, joan dedin escolara, eta icasi deçan
cristauac jaquin bear duana ceruraco: aguincen dio, aldeguin deçala lagun

104
gaistoetatic, eta aguinduac eguin nai ezpaditu, ematen dio dagocan castigua.
Jaungoicoac berac aguincen digu beardan demboran confesatu, eta
comulgatu gaitecela, eta beraren aguindua eguin nai ez duana bidalcen du
betico su, eta garren artera. Era berean Eliz Ama Santac estutzen ditu bere
umeac Jaunaren maiera joateco prestaera ederrarequin, eta gogotic: ematen
die dembora presta ditecen, eta alaere eguiten ezpadue aguindua,
echcomicatzen ditu. Orregatic, len esan degun eran itzeguiten duenac, dira
cençugabeac, Jaincoaren, eta Eliçaren beldurgabe bici nai luqueenac.
Orra, cristaua, cer guertatzen çaion gurequin gure Jesus onari. Jesus da
Aita beticoaren Seme bacarra, eta Jaungoico eguiazcoa. Jesus da, gu ceruraco
bidean ipinceco, cerutic lurrera jatchi, guiçon eguin, eta gurutzean bicitza
eman çuana. Jesus da, gu ume çurcen eran ez uzteagatic asmatu çuana
Aldareco Sacramentuan gueratzea, gurequin bicitzeco, guri emateco bere
ondasun guciac, eta bera dan gucia eta gau, ta egun guri itchedoten dago.
cembat gauça miragarri eguiten ditu guri ongui naiez? Eta alaere gurequin
guertatzen çaio orain aditu deguna? O gure esquergabequeriaren içugarria!
cer ote da gaistaquerien ujolac deseguiteco, edo beinçat gutchitzeco
eguin bear dana? Arreta andiarequin gazteai eracustea, gure becatuac
quencen dituan, Bildots Jesus maitagarria ongui, eta sarritan arceco
prestaera. Ea, gazte maiteac, çuen onagatic eguingo det nic aleguina lan oni
jarraitzeco; eta çuec ceren aldetic etzaiteztela çabartu çuen Jesus ona ongui
arceco, prestaera icastean: çoazte maiz Sacramentu miragarri au arcera, eta
çuec beraren lagunçarequin garaituco dituçue etsai guciac, eta emango diçue
betico bicitza, eta beinere aituco ez dan paquea. Amen.

BOSTGARREN ERAcUSALDIA

Aguercen da comunio gaiztoaren itsustasuna.

Azqueneco Eracusaldian aditu cenduan, cristaua, Jesusen guganaco


onguinai, eta amorioac cer asmatu çuan gurequin, eta gure artean bicitzeco,
eta guri emateco bere ondasun guciac, eta bera dan gucia. Au içan çan, ceruco
bere jarlecua utzi gabe, dembora berean jarcea, eta egotea Aldareco
Sacramentuan. Aditu cenduan gainera, gauça cein miragarriac eguiten dituan
onetaraco, eta cer guertatu, eta guertatzen çaion gurequin. Ai! cristauric
gueienac berandutic berandura baicic ez dira Jesusen maiera joaten, eta
orduan ere gogoaren contra, eta becatuaren bideac uzteco biotzic gabe. Oec
eguiten due comunio gaiztoaren becatu itsusia. Beste asco omen dira
Pazcoaco demboran ere confesio, eta comunioaren Aguintea ecertan ez
dauqueenac, eta herejeen sospetcha ematen due. Oequin ez det orain itzeguin
nai, baicic oitu ditecen gazteac Jaun Andia prestaera onarequin arcera,
aditzera eman nai diet alic onguiena comunio gaiztoaren itsustasuna. Ençun,
cristaua, arreta andiarequin.

105
§ I.

Edocein becatu larri, edo mortal da esquergabequeri tchit itsusia;


becataria alabaina alchatzen da Jaunaren contra, eta itzez ezpada, obraz
beinçat dio: ez det Jaun au serbituco. Espa au aguercen digu Jaunac
Jeremiasen autic: Dichisti: Non serviam. Alaere becatu larri, edo mortal
guciac ez dira berdinac, baicic batzuec besteac baino itsusiagoac dira. Eta
nolacoa içango ote da comunio gaiztoa? Au nolerebait iguerritzeco, beguiraldi
bat eman bear diogu Judasen becatuari.
Judas çan guiçon bat Jesus onac auts-artetic onra andietara alcha
çuana. Artu.çuan bere icasleen artean: bere maiean iduqui çuan dembora
lucean, eta atzenean eguin çuan bere Apostolu, eta Eliçaco car-gudun andi.
Nola erançun ote cien Judasec onra, eta mesede oei guciai? Tchit gaizqui;
bada saldu çuan bere Maisu, ta onguile Andia oguei, ta amar dirutan, eta ipini
çuan Judu gogorren atzaparretan. Judasen becatu au arteraino guertatu ciran
becatu gucien artean itsusiena çan dirudianez, eta lenengo lecua dagoca
gaiztaquerien artean, dio S. Leonec: Obtinet in facinore principatum (Serm.
de Passione chti). Ain itsusia iritzi cion Judas berac ere, non urcatu çuan bere
burua. Ipinçu orain, cristaua; ipinçu Judasen becatu onen aldean comunio
gaiztoen becatua, cein ote da itsusiagoa? Ascoz, eta ascoz itsusiagoa da
comunio gaiztoa; Judasec alabaina bein bacarric saldu çuan Jesus, baina, çuc
becataria, saldu deçu sarritan, edo comunio gaiztoa eguin deçun aldi
gucietan. Judasec saldu çuan Jesus oguei, ta amar dirutan; baina çuc saldu
deçu atseguin lotsagarri bategatic, edo obeto esateco ecerecean. Judasec
saldu çuan Jesus, argatic bicitza eman etzuan demboran; baina çuc saldu
deçu, çugatic gurutzean bicitza eman ezquero. Judasec etziaquian, Jesus çala
Jaungoico, ta guiçon eguiazcoa; baina çuc aurtasunetic daquiçu, eta sinisten
deçu, Jesus dala Aita Beticoaren Seme bacarra, Trinidadeco bigarren
Persona, eta Jaungoico eguiazcoa. Alaere içan deçu ausardia, becatuz loitua
çaudela beraren maiean jarceco, eta çure barrumbe ciquinean sarceco. Norc
eztacuz, Judasen becatua baino ascoz itsusiagoa içan dala çurea? baina
guacen aurreracheago, eta beguira deguiogun Juduac Jesus ileraztean eguin
çuen becatuari.
Juduac beren odolecoa çuen Jesus, eta aimbeste mirari, eta ontarte
eguin baciezten ere, etzuen eçagutu nai içan beren Salbatzailetzat, eta
ainçacotzat eçagutu bearrean ileraço çuen gurutzean. Içugarria çan Juduen
esquergabequeria au; baina ongui beguiratzen badeçu, cristaua, içugarriagoa
da çure comunio gaiztoen esquergabequeria. Juduac lotu çuen Jesus
guetsemanico baratzan: eraman çuen Jerusalena, eta erabili çuen calez cale,
ela etchez etche, tcharqueri, eta bidegabe andiac eguiten ciozqueela. Atocea,
eta çuc ez deçu cere orcen artean artu Jesus bera, eta loturic sartu infernuco
dragoiaren licean, edo becatuz ciquindua cenducan barrumbe orretan?

106
Loturic diot, ceren ipini deçun, eguin nai cizquitzun, ontarte, eta mesedeac
ecin eguin ditzaquean eran.
Juduac açotez urratu, eta arançaz coroatu çuen Jesus, eta ez dioçu çuc
ere au bera eguin comunio gaizto bacoitzarequin? Aguertu citzaion bein Jesus
D.ª Sancha carrilori çauriz betea, eta odola ceriola, eta esan cion: Orra
certaco diran comunio gaiztoac. Juduac naiago içan çuen Jesus baino
Barrabas, eta deadar eguiten çuen: il bedi Jesus; eta çuc naiago içan deçu,
çure biotzean bicitzea Satanas, ecen ez Jesus. Juduac beren gainean artu çuen
Jesusen odola, eta eriotza: eta arreizquero badarraite Jaunaren madaricacioa.
Eta çuc cere barrumbean sartu deçu odol ura bera, daquiçula, cein içugarriac
diran comunio gaiztoac berequin dacarcian madaricacioac. Juduac ileraço
çuen Jesus, baina etziaquien ongui, Jesus çala Aita beticoaren Semea, eta
aguinduric cegoan Salbatzailea. Au aditzera eman çuan Jesusec berac,
gurutzetic esan cionean Aitari: Aita, barcaguieçu, ez daquie alabaina, cer
eguiten duen (Luc. 23). Eta S. Pauloc dio, etzuela Juduac gurutzean ileracico
Jesus, nor çan eçagutu balue; Si enim cognovissent, nunquam Dominum
crucifichissent (1.ª ad Corint. 11). Baina çuc, cristaua, guciaren berri
daquiçula, comunio gaiztoac eguin dituçu, eta bacoitzean çugan danez ileraci
deçu, S. Pauloc dionez. Beraz Juduen becatua baino ascoz itsusiagoa da
comunio gaiztoaren becatua. Orregatic esan çuan S. Agustinec, biguinagoac
içan cirala Juduac: Milius peccaverunt Judaei.
comunio gaiztoaren itsustasunaren gainean esan dan pisca au ez da
gutchi, nere cristaua, aditzera eman dan gauça bacoitzari ongui beguiratzen
baçaio; baina alaere ez da iristen S. Pauloc gai onetan dionera. Apostolu
Santu onen iritzian, bataioa ezquero becatu eguiten duanac, beregan danez
berriro gurutzean ipincen du Jesus, eta quencen dio bicia. Diot beregan
danez; ceren piztu çan Jesus beinere ez ilceco, eta ecin berriz il diteque.
Alaere bataioaz gueroz becatu eguiten duanac, il nai du bere aleguinean ecin
il ditequeana. Rursum crucifiguentes sibimetipssis filium Dei. Eta edocein
becatu larri, edo mortalegatic au badio Apostolu Santuac, cer esango ez du
comunio gaiztoaz? Dio benicbein, Jesusen gorputza, eta odola gaizqui arcen
dituanac, bicitza quenceco aleguina eguiteaz gainera, equiten diela beraren
gorputz, eta odolari, eta oben, edo culpadun eguiten dala oen contraco
bidegabe içugarri batequin. Quicumque manducaverit panem hunc, vel
biberit calicem Domini indigne, reus erit corporis, et sanguinis Domini (1.ª
ad Corint. 11). Itz oec aditzera ematen digue comunio gaiztoaren itsustasuna
alaco eran, non becatariric andiena ere arrituric guera ditequean.
Demagun, Aita batec bere semeari dion amorioagatic, igarotzen dituala
neque tchit andiac, eta atzenean semeac eguin dituan gaiztaqueri batzuen
barcacioa iristeco, ematen duala urcamendian bere bicitza. Aditzen du
semeac au gucia, eta bere gaiztaquerien damuz bere burua deseguin
bearrean, alaco amorruan jarcen da bere Aitaren contra, non ila ezpalego
berac ilco luquean. Laster eguiten du hura dagoan obira; ateratzen du:
erabilcen du osticopean: ascatzen du ganibetaz gorputza, eta jaten diozca

107
erraiac. Esan çadaçu, cristaua: asma diteque esquergabequeri, ta gogortasun
andiagoric? Jaquiçu bada, comunio gaiztoa eguin deçun bacoitzean beste
onembeste eguin deçula çure Aita on Jesus maitagarriarequin. Guri ongui
naiez, eta gure becatuen barcacioa iristeco, eman çuan gurutzean bere bicitza,
S. Pabloc dion beçala: Propter nimiam charitatem. Aditu deçu au, eta sinistu:
eta cere becatuen gainean negar eguin bearrean, berriro gurutzean ipini nai
içan deçu, eta cere aleguinean ipini ere deçu, dio S. Pauloc. Baina ecusiric,
bein il çala, eta ecin berriz il ditequeala, alaco amorrua artu deçu beraren
contra, non ozca equin dieçun beraren gorputz, eta odolari, eta sartu dituçu
cere barrumbe ciquinean. Arritu çaitezte ceruac, eta deseguin ceruco ateac,
ecusiric esquergabequeri, eta bidegabe ain itsusia, esan deçaquegu
Jeremiasequin: Obstupiscite Caeli, et portae ejus desolamini. Ez da onetan
gueratzen San Pablo, baicic dio gainera, comunio Santua gaizqui arcen
duanac, jaten, eta edaten duala bere betico galera: Qui enim manducat, et
bibit indigne, judicium sibi manducat, et bibit. (1.ª ad Corint. 11). Ala
guertatu çan Judasequin eta ala guertatzen da egun oro beste ascorequin.
Sinisturic nago, erri bacoitzean noicean bein guertatzen dirala castigu
içugarriac comunio gaiztoacgatic. Oetatic bat içan oi da Jaunac bere escutic
utzitzea becatari esquergabea. Beste cembait aldiz, Ostia Santua ezcutatu içan
çaio comunioco demboran becatariari. Ala guertatzen citzaiola, esan cidan
neroni onelaco becatari batec.
Orra, cristaua, cein becatu itsusia dan comunio gaiztoa. Emendic atera
eçaçu, gaztea, nolaco ardura, eta arretarequin icasi, eta eguin bear degun
Jesus maitagarria gure biotzetan ongui arceco prestaera. Saia çaite, gaztea,
neque pisca onetara iritsi deçaçun Jesus onac çuretzat prestaturic daucan,
betico bicitza. Amen.

SEIGARREN ERAcUSALDIA

1. Ematen dira confesioco Sacramentuaren berriac.


2. Urrena aditzera emango dira Sacramentu onec dacarcian ondasunac.
Emendic ateraco degu, cein gauça bearra dan, Sacramentu oni dagozcan
gauçac gazteai ongui eracustea.

Azqueneco bi Eracusaldietan itzeguin diçut, cristaua, Aldareco


Sacramentu guciz miragarriaren gainean. Sacramentu au ongui arceco
prestaerac escatzen du, beste gauz ascoren artean, gure animac garbitzea
confesioco Sacramentuarequin. Orregatic confesioaren gainean itzeguin uste
det betaz, eta naroro. Gaur aditzera emango ditut, lenengo lecuan, confesioco
Sacramentuaren berriac. Urrena Sacramentu onec dacarcian ondasunac.
Ençun arretarequin.

108
§ I.

Gure Salbatzaile Jesus maitagarriac ipini çuan lenengo lecuan bataioco


Sacramentua, eta onec barcatzen digu becatu jatorrizco, edo orijinala, araco
gure lenengo gurasoetatic datorquigun becatu ura. Bataioan bertan Espiritu
Santuac apaincen du anima graciaren soineco ederrarequin, eta ematen
diozca fede, esperança, eta caridadearen birtuteac, eta gainera bere doaiac.
Atzenean marcatzen du Jesu-cristoren artaldeco marcarequin, beraren
gudari, edo guerrari içan dedin. Ecusten çuan Jesus onac, etsai trebe, eta
leiatuac cituala cristauac bere contra, nola diran Demonioa, mundua, eta
araguia, eta oec garaitzeco sendotu nai içan çuan beste Sacramentu batequin,
eta au da confirmacioa.
Gu nor içatera, etzan confesioco Sacramentuaren bearric, ceren bataio,
eta confirmacioan eman cizquigun gracia, birtute, eta doaiaquin, eta
comunioco Sacramentuaren janari, eta edari miragarriarequin garaitu
guinçaquean animaren etsaiac, eta gorde guençaquean graciaren bicitza.
Baina ecusi çuan Jesus onac, cein macurtuac gueunden gaitzeronz, eta
banacaren batzuec ez, beste guciac erorico cirala becatuan, eta galduco çuela
graciaren soineco ederra. Urricaldu çan guçaz, eta cerura igotzeco cegoan
demboran, sartu çan Apostoluac couden toquira, eta itzeguin cien era onetan:
«Nere Aitac ni bidaldu ninduan eran, nic ere bidalcen çaituet çuec:
asnasarequin aiceman çuan Apostoluen alderonz, eta esan cien: Arreçaçue
Espiritu Santua: Accipite Spiritum Sanctum: çuec barcatzen diezteçuenen
becatuac barcatuac içango dira, eta bertatic barcatzen çaizte: Quorum
remisseritis peccata, remiltuntur eis. Eta çuec barcatugabe uzten
diezteçuenenac, barcatugabe gueratuco dira: Et quorum retinueritis retenta
sunt (Joan. 20)». Itz oetan utzi cion Jesusec bere Eliçari confesioco
Sacramentua: eman cion becatuac barcatzeco escu miragarria, ez norinai,
baicic Apostoluai, ta oen ondorengo Apaiçai. Au da fedeac eracusten, eta
gucioc sinisten degun eguia, eta besteric esatea da herejia.
Sacramentu au ipini çuan Jesu-cristoc bataioa ezquero eguindaco
becatuac barcatzeco: arterainocoac alabaina barcatzen ditu bataioac.
Becatuac batzuec dira eriozcoac, edo mortalac, besteac benialac. Becatu
eriozco, edo mortala, da esatea, eguitea, edo nai içatea cerbait Jaunaren
leguearen contra gauça larri, edo pisuan. Becatu beniala da esatea, eguitea,
edo nai içatea cerbait Jaunaren Leguearen contra gauça arin, edo tchiquiren
batean, edo da becatu eriozco, edo mortalean erorceco prestaera, eta bidea:
eta confesioco Sacramentuac badu indarra becatu oec barcatzeco, esan al
baino andiagoac, eta itsusiagoac balira ere.
Becatu benialac batzuetan arquitzen dira becatu eriozco, edo
mortalaquin batean, eta orduan ez dira becatu benialac barcatzen, confesioco
Sacramentuarequin, edo onezco damu, edo contricio osoarequin baicic. Beste
batzuetan becatu benialac arquitzen dira berac utsic, edo mortal gabe, ceren
Jaunaren gracian dagoala bat, erorcen dan becatu benialen batzuetan. Becatu

109
benial oen barcacioa iritsi diteque bi guisatara. Iritsi diteque benicbein
confesioco Sacramentuarequin, bear dan damuarequin aitorcen dirala. Iritsi
diteque gainera becatu benialen barcacioa confesioco Sacramentuaz campora,
Eliçac artaco ipiniric dauzcan erregu, eta gauz onaquin. Gauz oec ipincen
ditue, batzuec gueiago, besteac gutchiago, eta dotrinaco gure liburutchoac
dacarcianac dira bederatzi. Lenengoa Meça ençutea: bigarrena comulgatzea:
irugarrena confesio jenerala edo Ni becataria; laugarrena Obispoaren
bendicioa: bostgarrena ur bedeicatua: seigarrena ogui bedeicatua;
çazpigarrena; Aita gurea esatea: çorcigarrena Sermoia ençutea;
bederatzigarrena Jaunari barcacio escatuaz bularra jotzea. Bederatzi oez
gainera dacarcie batzuec limosna, eta urte oro Aita Santuac bedeicatu oi
dituan Agnus, edo bildotsaren arguiçaguizco iduriac.
Baina gai onetan engainatu etzaitecen, cristaua, gogoan arreçaçu
esatera noana. Lenengoa: becatu benialac ere ez dira barcatzen, biotzean
sorcen ezpada oen damua, edo damuaren indarra duan muguidaren bat.
Demagun Meça ençutean, comulgatzean, ur bedeicatua arcean, esnatzen dala
çugan Jaungoicoaganaco amorioaren sua, eta alaco sasoian jarcen dala çure
biotza, non gogoraco balitzaizquiçu eguin dituçun becatu benialac, gorrotoz
beguiratuco ceiniequeen. Jaungoicoaganaco amorio onec barcatuco dizquitzu
çure becatu benialac, edo guciac, edo beinçat gorrotoz beguiratuco
ceiniequeen aec. Demagun gainera, Ni becataria esaten, edo sermoia
ençutean, alaco eran damutzen çatzula, Jaunaren contra eguin dituçun
becatuaz, non gorrotoz beguiratuco ceiniequeen becatu benialai ere, oez
oroitu ezquero. Au asco içango liçaque, becatu benialen barcacioa iristeco,
baina ez nolanai, baicic çure biotzeco sasoiaren neurrian. Bigarrena, esan
diran bederatzi gauçac ez due berenez indarric becatu benialac barcatzeco,
baina egoquiac dira Jaungoicoaganaco amorioa, edo becatuen damua
sorceco, eta orra cergatic ipincen diran, becatu benialac barcatzeco diran
gaucen artean. Irugarrena, oitu çaite, cristaua, fede bici: eta jaiera
andiarequin gauz oec eguitera. Atzenean, oitura tchit ederra da fede,
esperança, caridade, eta onezco damua sarritan sorcea, aleguinean çabalcen
dala damua becatu gucietara. Baina biur gaitecen confesioco Sacramentura,
eta dacuscun, cer ondasunac berequin dacarcian.

§ i.

Lenengoa da becaturic andienac ere barcatzea, ez bein bacarric, baicic


becataria beardan prestaerarequin dijoan gucian. Içan ciran hereje batzuec,
cembait becatu itsusi ecin Eliçac barca ditzaqueala, ceraustenac. Içan dira
beste batzuec, bein bacarric barca ditzaqueala esan diguenac, baina fedeco
gauça da, confesioco Sacramentuac bein, ta berriz, eta ascotan barcatzen
diola becatariari edocein becatu, ongui prestatua badago.

110
Bigarren ona da barcatzea becatuai cegoten betico pena, aldatzen duala
gueienetan, emen, edo Purgatorioan demboraz igaro, eta bucatuco dan
nequean. guerta diteque becatari bat biurcea Jaunagana biotz ain
prestatuarequin, eta damu ain biciarequin, non iritsi leçaquean becatuen, eta
oei dagoten pena guciaren barcacioa ere. Ala uste degu, iritsi çuela Santa
Maria Magdalenac, eta S. Pedroc. Baina gutchitan guertatuco da, becataria
damu ain andi, ta prestuarequin Jaunagana biurcea. Gainera becataria
becatuen erorcen dan unean bertan, gueratzen da cerutic erbestetua betico,
baina confesio onac barcatzen dio pena au.
Irugarren ondasuna da, animari biurcea becatuarequin galdu çuan,
graciaren soineco ederra, eta onequin batean birtute, eta doai asco. Ongui
confesatzen dan becatariarequin eguiten du Aita cerucoac Ebanjelioco seme
ondatzailearequin eguin çuana. Eman cion paquezco musua: aguindu çuan,
eman cequiola len çuan janciera ederra: Stolam primam. Aguindu çuan
gainera, ecarri ceguioela caridadearen eraztuna, baita ceruraco bidean ongui
ibilceco, oinetaco ederrac ere. Au bera eguiten du becatariarequin, ongui
confesatzen danean. Ain ederra uzten du graciaren apaindura onec
becatariaren anima, non ecin adiraci deçaquean guiçonaren mingainac. Bildu
bedi cristalezco onci eder batean eguzquiac, içarrac, berjeretaco loreac, urre,
cilar, perla, eta diamanteac duen edertasun gucia. Ipini bedi guero onci au
eguzquitan, cein eder emango luque? Jaquiçu bada, cristaua, edertasun au
gucia ecer ez dala, gracian dagoan animaren aldean.
confesioco Sacramentuac dacarren laugarren ondasuna da, berriro
eguitea becataria Jaungoicoaren ume, edo seme, ta adisquide: Jesu-cristoren
senide: Espiritu Santuaren bicilecu, edo Eliça, ta ceruaren jabegai.
Jaungoicoaren Seme; ez içatez, baicic ceren ainçacotzat arcen dan Jaunac.
Ecusi eçaçue, norainoco onguinai, eta amorioa guganonz aguertu duan
Jaunac, bada eman digu bere semeen icena ececic, içatea ere; dio S. Juanec:
Ut filij Dei nominemur, et simus. (c. 3) Jaungoicoaren adisquide. Au aditzera
eman cien Apostoluai Jesu-cristoc, esan cienean: Emendic aurrera ez diçuet
esango nere serbitzariac, baicic nere adisquideac (Joan. 5). Eguiten du
gainera Jesu-cristoren senide; Aita baten umeac alabaina senide dira eta
Jesu-cristo da gure Aita cerucoaren Semea, içatez, edo naturaleçaz, eta
Aitarequin gucian berdina. Orregatic S. Pablorequin esan deçaquegu, Jesu-
cristo dala gure Senide nagusia (Ad Rom. 8). Atzenean eguiten du becataria
Espiritu Santuaren bicilecu, eta Eliça: ala esaten digu S. Pabloc. Eztaquiçue,
dio; eztaquiçue, çuen gorputz oriec dirala Espiritu Santuaren Eliça? An
nescitis, quoniam membra vestra templum sunt Spiritus Sancti? (1.ª ad
Corint. 6). Espiritu Sanutac edercen, eta apaincen du Jaunagana biurcen dan
anima bere doaiaquin: gueratzen da beragan bere Eliçan beçala; eta guiatzen
du ceruraco bidean. Emendic atera eçaçu, cristaua, cein gauz itsusia dan
Espiritu Santuaren Eliz ori becatuz ciquincea, çuc ciquindu deçun eran.
Atocea, içango cenduque ausardia, Aldareco Sacramentua dagoan oncia loiez
betetzeco? Eta ori guertatu balitzatzu, etzenduque orain negar eguingo? Eta

111
eztaquiçu, çure gorputz ori, Jaunaren gracian ceundenean, çala onci eder bat,
non arquitzen çan Espiritu Santua bere Eliçan beçala? Eta alaere içan deçu
ausardia, gorputz ori becatuz loitzeco? Len esan det, confesioco
Sacramentuac eguiten duala becataria Jaungoicoaren Seme; eta au asco da
eçagutzeco, dembora berean eguiten duala ceruaren jabegai, edo heredero, S.
Pauloc esaten digun beçala (Ad Rom. c. 8).
confesioco Sacramentuac badacarci beste ondasun asco ere; baina
gueiegui luçatuco ninçaque, guciac adiraci bear banitu gaur. Bacarric uquitu
nai det, Sacramentu onec ascotan ecarri oi duan animaco paque, eta sosegu
goço bat, Trentoco concilioac esaten digun beçala (Ses. 14 cap. 3 de Paenit).
Espiritu Santuaren frutuen artean bigarrena da Paquea, eta çazpigarrena
Espirituco goçoa, edo atseguin garbi bat, munduac eçagutzen ez duana.
guiçonaren biotza asaldatzen due bere gura, eta grina tcharren bagac: equiten
dio gaur gura batec, bigar besteac: eta oec ucatuaz, eciaz, ilduratuaz, ez
bestela, datorquio animari barrengo paquea, eta onetaraco laguncen dio
confesioco Sacramentuac.
Ecusten deçu, cristaua, nolaco ondasunac dacarcian berequin
confesioco Sacramentuac? Eta ez da gauça negargarria cristauric gueienac
ondasun oec guciac galcea? Batzuec, ceren iguesi dabilçan Sacramentu
onetatic, besteac ceren beren aldetic eguin bear luqueen prestaera eguiten ez
duen. Ea gazteac, au guerta ez dedin çuequin ere, jarraitu deguiogun asi
degun lanari gogotic: çuec artuco dituçue era onetan Sacramentuen
ondasunac ugari, eta guero betico bicitza doatsua. Amen.

çaZPIGARREN ERAcUSALDIA

Azqueneco confesiotic oraindainoco echaminaren gainean.

Azqueneco aldian itzeguin nuan confesioco Sacrameutuac berequin


dacarcian ondasun andien gainean. Baina ondasun oec escatzen due gure
aldetic confesio ona. confesio on bat eguiteco bear dira bost gauça. Lenengoa
echamina. Biarrena dolorea, edo eguindaco utseguiteen damua. Irugarrena,
bicitza onceco, edo aurrera becaturic ez eguiteco asmoa. Laugarrera
confesioa. Bostgarrena satisfaccioa. Bost gauz oec dotrinaco liburutchoac
biurcen ditu irutara, eta oec dira: biotzeco damua, aozco confesioa, eta
obrazco satisfaccioa; baina iru oetan sartuac daude len esan diran bostac;
echamina alabaina sarcen da confesioan, eta bicitza onceco asmoa eguiazco
damuan.
confesio ona eguiteco bear dan lenengo gauça da echamina, au da
eguindaco utseguite, edo becatuac gogora ecarcea. Ala eracusten digu
Trentoco concilioac (ses. 14 c. 5). Baldin becatariac arretaric ipincen ezpadu,
eguin dituan becatuac gogora ecarceco, nola aitortu, edo confesatuco ditu?

112
Nola esango du, cembat bider utseguin duan gogoz, edo pensamentuz?
cembat bider itzez, cembat bider obraz, eta cer Mandamenturen contra?
Batzuetan echamina eguiten da azqueneco confesiotic oraindaino; beste
batzuetan aurtasunetic, besteetan gueroagotic. Gaur itz eguingo det
azqueneco confesiotic oraindainoco echaminaren gainean, eta aditzera
emango det, nola au eguin deçaqueçun, lembicico comunioaren prestaeran
icasi ceuduan moduaz baliatzen cerala. Asi gaitecen.

§ I.

Jarri çaite Jaunaren aurrean, au da fedearen arguiarequin gogora


ecarçu, beguira dagoquiçula, lecu gucietan arquitzen dan, Jaun Andia, eta
ecusten dituala arguiro, eguin dituçun, becatu guciac: Ni nerau naiz, dio gauz
orien Juez, eta testigu: Ego sum Judech, et testis (Jeremiae 29). Adoraeçaçu
beguira dagoquiçun Jaun au. Eman guiozcatzu esquerrac eguin dizquitzun
mesede guciacgatic, eta batecere ceren itchedon diçun becatutic irteteco, eta
beragana biurceco. Escaçaioçu Espiritu Santuari bere lagunça, esaten dioçula:
Atoz o Espiritu Santua, atoz bearsuen gurasoa, atoz doaien emailea: argui
eçaçu nere adimentua, nic nere utseguiteac eçagutzeco: mugui eçaçu nere
biotza oen damu eguiazcoa sorceco, eta confesatzeco. Beguira eçaçu, cembat
dembora dan, azquena confesatu cinala: becatu larri, edo mortalen bat aztu
ote citzatzun, eta emandaco penitencia leialqui eguin cenduan, edo ez.
Echaminaraco sarrera au emen icasten due aurrac lembicico comunioraco,
eta uste det, gazteac saiatuco cirala len icasi çuena berriro icasteco. çarrac
biotz onarequin jarri bitez Jaunaren aurrean, eta alic onguiena eguin becee
beren echamina.
Eguinic era onetan echaminaraco asiera, animaren beguien aurrean
ipini itzatzu Jaunaren legueco amar Aguinte, edo Mandamentuec, eta Eliz
Ama Santaren bostac. Beguira ispilu onetan, nola, eta cembat bider utseguin
deçun Mandamentu bacoitzean. Asco dira tchit çabarrac ispilu oni
beguiratzeco, eta emendic dator, onelacoac ez esatea cembat bider utseguin
duen gogoz, edo pensamentuz, cembat bider itzez, eta cembat bider obraz.
Galdetzen dio confesoreac: cembat bider eguin deçu becatu ori? eta nola
saiatu ez dan cembatezcoa bilatzera, erançuten du: francotan, edo maquina
bat aldiz. Badira beste batzuec, ascotan autsi duen Mandamentu ari beguiratu
nai ez dioenac, ceren arc aguercen diezten beren becatu itsusiac. Edanean
igarotzeco oitura duanac, adisquidetasun gaiztoetan bici danac, erriari,
auçoari, edo beste lagun urcoari calteac eguin diozcanac, ez dio
Mandamentuen ispiluari beguiratuco gogoz, eta betaro, becatu oec arguiro
aguercen dituan aldetic. guertatzen da onelacoaquin Apaiz baten
serbitzariarequin guertatu omen çana. Bi ispilu bide cituan Apaiçac; bata
gauçac ciran eran eracusten cituana, eta bestea ez ciran beçala, baicic
cimurturac, eta manchac estaliaz edercen cituana. Serbitzaria adinean

113
aurreratua cegoan: beguiratu cion lenengo ispiluari, eta ecusi çuan bere
burua cimurturaz betea, orçac erdi-ustelduac, eta birraçala çabaldua. Bereala
aldeguin çuan ispilu argandic mucinca, eta etzion beinere quendu, ez autsic,
ez amamaric. Beguiratu cion guero bigarren ispiluari: onec eracusten cion
bere aurpeguia oguei urte cituanean baino ederragoa, eta onengana artu çuan
bere jaiera. Sarritan garbitzen çuan, eta euliac ciquindu etzeceen, misaz
estaliric iduquitzen çuan. Au bera eguiten due becatari batzuec
Mandamentuen ispiluarequin. Aguercen diezte Mandamentu onec, edo arc
beren becatu itsusiac, eta ez due gogoric izpiluari alde artatic beguiratzeco.
Eta beguiratu gabe arreta onarequin, nola eçagutuco ditugu gure pecatuac?
Echamina ongui eguiteco gauça bearra da, Mandamentu bacoitzean
nola, eta cembat bider utseguin degun beguiratzea, baina ez da asco au, baicic
beguiratu bear diegu beste gauz ascori ere. Au ongui eçagutu deçaçun,
cristaua, ençun esatera noana. çuri guertatu çatzu, seigarren
Mandamentuaren contraco becatu batzuec eguitea, eta gogora ecarcen deçu,
cembat bider, eta nola au guertatu çatzun: esan nai det, cembat bider gogoz,
edo pensamentuz, cembat bider itzez, eta cembat bider bestela. Etzaitecela
onetan gueratu: çoaz aurreracheago, eta beguira, becatu oriec ote duen
saietsen batetic beste Mandamenturen baten contra mancha, edo
nabarduraren bat, nola dan becatu oriec içatea ezconduarequin, aidearequin,
beste estadutacoarequin.
çuri guertatu çatzu lagun urcoari becaturaco bidea ematea: ez da asco
gogora ecarcea, nola, eta cembat bider au eguin deçun, baicic beguiratu bear
deçu, cembat lagun urcori aldi bacoitzean becaturaco bidea eman dieçun; ez
da alabaina berdin anima bat ilcea, edo ilceco bidea ipincea, eta lau, çorci,
edo amar ilcea.
çuc artu cenduan becaturen batean erorceco oitura, eguin deçagun
contu birauac, lagun urcoari eguiteco, gurasoaren aguinduac ez eguiteco,
gauz andietan ere: edanean igarotzeco: cere buruarequin, edo besterequin
uquiera itsusiac eguiteco, edo itz loi araguizcoac esateco. confesoreac eman
cizquitzun sendagai egoquiac, oitura gaizto ori garaitzeco; baina etzera saiatu
oitura gaiztoa uztera, eta erori cera berriz eta berriz. Ez da asco gogora
ecarcea cembat bider azqueneco confesiotic oraindaino erori ceran, baicic
gainera beguiratu bear deçu, oitura garaitzeco neurriac artu dituçun edo ez;
ceren onetan çabarra içan bacera, çabarqueri au beste becatuaz gaineraco
becatua dan. çu, cristaua, erorcen cera Mandamenturen baten contra
becatuetan, eta oec datoz sustrai gaistoren bat, edo atera, edo atzeratu gabez.
Ez da asco sustrai onegandic jaio diran becatuac gogora ecarcea, baicic
beguiratu bear deçu, cein dan becatu orien sustraia, eta au edo atera, edo
çapuzturic utzi bear deçu, bestela beti botaaz joango da becatuaren alsuma
berriac. guertatzen da onetan ilurrarequin, eta meloi-belarrarequin
guertatzen dana. Badijoa necaçaria sorora: ecusten ditu ilurraren ostoac, eta
atchurrarequin, edo itaiarequin ebaquitzen ditu. Badijoa sagastira, eta au
bera eguiten du meloi-belarrarequin: baina andic laster ala belar batac, nola

114
besteac botaco ditue osto berriac, ceren sustraia utzi çan, len cegoan eran.
Urlia sarritan erorcen da birauetan, eta seigarrengo becatuetan, eta oen
sustraia da edariz eracequitzea bere buruari. Sandia maiz erorcen da
araguiaren atseguin lotsagarrietan, eta oen sustraia da ezcondu bear, bear,
eta bear itsu batean bicitzea. Berendia era berean erorcen da seigarrengo
jolas itsusietan, eta becatu oen sustraia da araco etche artara joatea jai
egunetan, edo dagoan etchean, edo auçoan adisquidetasun gaiztoa
iduquitzea. Urlia oitu da gaucen salce, eta erostean trampac eguitera, erriari,
eta lagun urcoai eta quezcagabe sarcen da usura, eta igoal, edo tratu
ciquinetan: becatu oen sustraia da biotza cuticiari itsatsia egotea. Sandiac
nequeari ongui jarraitzen diola, eta ecin iroço ditzaquean gastuetatic
aldeguiten duala, bildu leçaque beretzat, eta etchecoençat bear duana: baina
ederretsi dio alperqueriari, batera eta bestera ibilceari. Emendic datoz asco
becatu, nola diran, etchecoen negarra, çorrai ez erançutea, janean, eta
edanean bicitza igarotzea. Becatu oen sustraia da alperqueria. Oce guciac,
esamina ongui eguiteco, beguiratu bear dieça, ez aguirian dauden becatuai
bacarric, baita oen sustraiai ere.
Atzenean gurasoac, errietaco cargudunac, eta batzarreetan, sarcen
diranac beguiratu bear due, nola erançun dieçan beren eguimbideai.
Orra, cristaua, nola eguin deçaqueçun azqueneco confesiotic
oraindainoco echamina. Erraz eguiten da au, sarritan, eta arretarequin
confesatzen danac. Etche bat maiz garbitzen bada, erraz iunciarequin
igarotzen da; baina dembora lucean uzten bada garbitu gabe, betetzen da
amamaz, armiarmaz, eta autsez: eta nequez garbitzen da ongui. Bici gaitecen,
nere cristaua, Jesusen Legue Santac eracusten digun eran, eta emango digu
aguindu digun betico bicitza. Amen.

çorciGARREN ERAcUSALDIA

confesioac berritzearen gainean.

confesio ona eguiteco bear dan, lenengo gauça da echamina: au da


eguindaco utseguite, edo becatuac gogora ecarcea. Batzuetan echamina
eguiten da azqueneco confesiotic oraindaino, eta onen gainean içan çan
azqueneco Eracusaldia. Beste batzuetan eguiten da aurtasunetic, eta
besteetan gueroagotic, confesioac berritzeco. Echamina au eguiteco inodua
eracusten du lembicico comunioaren liburuac, eta emen icasten due
aurrac.Orregatic ez naiz gueratuco modu onen gainean itz eguiten. Gaurco
Eracusaldia içango da confesioac berritzearen gainean. Au içan diteque
batzuençat caltetsua, besteençat tchit ona, eta ascorençat tchit premiazcoa,
ceruraco bidean jarceco: eta ona gaur nic aditzera eman nai diçuedan gucia.
Ençun, cristaua, arreta andiarequin.

115
§ I.

confesioac berritzea, edo ber-bera dana confesio jenerala eguitea içan


diteque, eta içan oi da batzuençat caltetsua. Nor ote dira oec? Oec dira, len
prestaera onarequin confesioac berrituric, bicitza onari jarraitu dioenac,
batecere berenez beldurtiac badira. Onelacoac gariçuma, eta Misio
bacoitzean, lecu ematen baçate, berotu, ta nastuco ditue beren, eta
confesarien buruac, eta jarrico dira cençua galceco peril andian. Jauna,
esango due, eztaquit, confesio jeneralean nere becatuac ongui esan, edo ongui
aditzera eman nituan, edo ez: eztaquit, onelaco, edo alaco becatu esan nuan
edo ez. Atocea etzinan prestatu aleguinean confesio ona eguiteco? Etzinduan
esan ceregan arquitu cinduan becatuac? Etzinan poz andi batequin gueratu?
Bai, Jauna. cer çabilça bada cere barren gucia erretzen, eta quichcalcen?
Jauna, eta ezpanituan ongui esan nere becatuac, certan nago ni? Demagun,
utseguin cenduala, cerbait esatean: alaere çure becatuac barcatuac gueratu
ciran, ceren ceregan eçagutzen cinduan eran esan cinduan. Orain eztaquiçu
utseguin cenduan, edo ez, eta ez deçu cer ibili gauça çarrac irabiatzen. çuc
eguin bear deçuna da itsu itsuan confesorearen esanera jarcea: eta au eguin
nai ezpadeçu, cere calte andian içango deçu seta ori. il bat aguertu omen
citzaion bere adisquide bati. Adisquidea çan tchit beldurtia animaco
gaucetan, eta bide andi gabe ibili oi çan quezcaz betea. Bereala asi citzaion
ilari bere beldur, eta quezcac esaten, baina etzion itz oec besteric erançun:
Galde çaieçu jaquinsuai, eta eguiçu aen esana. Itz batean: Utzi seta, eta
umilqui eguin confesoriaren esana.

§ i.

confesioac berritzea beste ascorençat da gauça tchit ona. Lenengo


lecuan, bicimodu, edo cargu peril andicoren bat artu bear duanarençat, dala
Apaicen, dala ezconduen bicimodua. Bigarrena, bicitza berri on bat jaiera
andiarequin artu nai duanarençat, batecere len ascotan becatu larrietan erori
bada. Ala eracusten du S. Francisco Salesec. Irugarrena, errietaco carguetan
jardun duanarençat, batecere erriaren ondasunac escutartean erabili badira.
Obe litzaque icazquinçan bicitza igarotzea, ecen ez erri batzuetan cargudun
içatea, esaten diran gauçac eguiac badira. Laugarrena, aserreturic, edo
aucitan bicitu diranençat. Bostgarrena, onguinai, eta amorio gutchi elcarri
içan dioen ezconduac. Onelacoac becatu ascotan erorceco peril andia due,
onguinai, ta amorioaren goçagarria aitutzen bada, eta goçagarri au ugaritzeco
ona da confesioac berritzea. Seigarrena, ona da confesio jenerala len beinere
eguin ez duanarençat, bere ustean cinçoro bicitu baliz ere. Dacuscun orain
norençat dan premiazco gauça confesioac berritzea.

116
§ i.

confesioac berritzea da premiazco gauça becatu larri, edo mortalen bat


lotsaz confesatu gabe utzi duanarençat. Oen ancecoac dira, gauz itsusiren
batzuec eguiten dituenac, becatu eriozco, edo mortalac içango dirala, edo
içango ote diran barrenac esaten diela.
confesioac berritzea premiazco gauça da bigarren lecuan, baldin saiaiu
ezpada bat, cristauari dagozcan gauçac jaquiteco. Au bera aditu bear da,
ezpadu batec arretaric bere carguaren eguin-bideac eçagutzeco. Onelaco asco
arquituco da guraso, eta errietaco cargudunen artean.
confesioac berritzea premiazcoa da irugarren lecuan, baldin becaturaco
bide, eta peril urcoan bicitu bada bat, eta utzi ceçaqueala, uzteco biotzic içan
ezpadu. Gazteac, ceruraco bidea utziric, gaitzeranz colocatzen asitzen
diranean, eotzen ditue becatuaren sareac berençat, eta beste ascorençat: eta
oec uzteco biotzic ez dan bitartean, eguin oi dira confesio gaiztoac: eta
noizbait cençatzen badina, berritu bear ditue confesioac bicitza gaiztoan asi
ciranetic.
confesioac berritzea premiazco gauça da laugarren lecuan, baldin batec
becatuan erorceco oitura içan badu, eta confesatu ondoan, ura garaitzeco
neurri egoquiac artu nai içan ezpaditu. Onelacoac içan oi dira birauguileac,
juramentuac nolanai, naiz eguiaren, naiz gueçurraren gainean eguiten
dituenac: gurasoai edocein lotsagabequeria erançuten dieçanac: edanean
maiz igarotzen diranac: edari bicietara itsuturic, artoa, oieo çapiac, soinecoric
onenac, gorputza, eta anima salcen dituenac: itz loi desonestoac esateco,
queinada lotsagarriac, uquiera ciquinac eguiteco oituran bici diranac. Oec
eguin oi ditue confesio gaiztoac, ceren oitura oec uzteco biotzic ez duen.
Orregatic esan çuan Jeremiasec: Oitutzen bacerate gaiztaquerietara, onduco
cerate Etiopiaco belçac bere larrua aldatzen, eta catamotzac bere nabardurac,
edo manchac uzten dituanean: esan nai du Profetac andia dala oitura
gaiztoaren indarra, eta nequez utzitzen dala: Si Aethiops mutare potest
peilem suam, aut pardus varietates suas, et vos poteritis bene facere, dum
didiceritis malum (Jerem. 13). Garaitu diteque oitura gaiztoa, Jaunaren
lagunçarequin neurri egoquiac arcen dirala, baina ez oi da garaitu, ceren
biotzic ez dan neurri oec arceco, eta bacoitza bere oitura gaiztoaquin dijoa
obira, eta betico su, ta garren artera. Esana dago: anz, azturac obiraino.
Jauna, esango deçu: Ni dembora batean bicitu ninçan gaizqui: becaturaco
bide, eta oitura gaiztoetan igaro nituan onembeste dembora. Eçagutu nuan
nere anima galceco peril andian arquitzen ninçala: erabaqui nuan becatutic,
eta becatuaren bideetatic aldeguitea: eguin nuan confesio jenerala, eta
dembora pusca batean iraun nuan bicitza onean baina guero lagun gaiztoen
losenchaquin, eta nere grina tcharren leiarequin biurtu ninçan leneco
gaiztaquerietara, eta bicitu naiz len baino ere gaizquiago; baina confesio on
batequin jarri nai nuque ceruraco bidean. Onetaraco jaquin nai nuque,

117
noizdanic berritu bear ditudan confesioac, edo aurtasunetic, edo len eguin
nuan confesio jeneraletic? Gai onetan guiçon jaquinsuen iritzia da, etzaudela
beartua confesioac berritzera aurtasunetic, eta asco içango dala len eguin
cenduan confesio jeneraletic oraindainocoac berritzea, ceren confesio jeneral
arc onaren marcac dituan. Besteric esan bearco liçaque, confesio jeneralaren
ondoren saiatu ezpacina becatutic, eta becatuaren bideetatic aldeguiteco, eta
oitura gaiztoac uzteco.
confesioac berritzea premiazco gauça da bostgarren lecuan, baldin
dembora lucean bicitu bada bat lagun urcoaren contra gorrotoan, edo
gorrotoaren sinaleac aguercen diozcala; gaiztoac içan dira alabaina dembora
orretaco confesioac. Ez nic gorrotoric esango du, baina beti egonda prest,
etsaiari tcharqueria eguiteco era datorrenean, aceria oiloa atchitzeco prest
egon dan beçala. Onelaco gauçac bein baino gueiagotan ecusten dira alde,
auço, eta errenteroen artean, noizbait tcharqueriaren bat eguin badie aideac,
edo auçoac. Etche batzuetan aurrecoetatic ondorengoetara igaro oi da
gorrotoa, becatu jatorrizco, edo orijinalaren eran. Ez nic gorrotoric, baina opa
içan dio len, eta opa dio orain, eman deguiola Jaunac ordaina, esaten duala
beregan: Niri eman dizquidan egunac eman deguiozcala Jaunac berari ere: ez
gueiago, ta ez gutchiago, Amen, Amen. Ez nic gorrotoric, baina postutzen da
etsaiaren caltea aditzean, eta iluntasunez betetzen da, arençaco berri onac
aditzen baditu. Ez nic gorrotoric; baina etsaiari, edo ucatzen, edo mucinca
eguiten dioçu diosala, copetarequin, sudurren: eta mocoaren erabilcearequin
adirazten deçula barrengo erra gaiztoa.
confesioac berritzea premiazco gauça da seigarren lecuan, baldin
besteren gauça jabeari biurceco, çorrai erançuteco, eta erriari, edo lagun
urcoai eguindaco calteac deseguiteco arretaric gabe bicitu bada bat; besteren
gauçac alabaina, eta era berean arcecoac eta eguin çaizcan calteac deadar
eguiten due Jaunaren aurrean. Batzuec esaten due: testamentuan aguinduco
det bear dana. Atocea, çuc eguin cençaqueala, ez dituçu oquer oriec çucendu,
eta uste deçu, çure ondorengoac obeto çucenduco dituala? Engainatzen cera,
eta gai onetan esan nitzaque neronec daquizquidan cembait gauça; eta
jaquiçu infernura çoacela testamentuarequin, edo testamentu gabe. Gainera
beartua çaude, lembaitlen gauz oriec çucencera utzigabe gueroraco.
Atzenean confesioac berritzea premiazco gauça da, baldin bicitu bada
bat, bere estadu, edo carguaren eguin-bideai erançuteco çabarqueri andian:
dala Erretorea, dala Alcatea, dala Errejidorea, Bolsero, Diputadu, edo beste
Errico batzarreelan sarcen dana.
Orra, cristaua, norençat dan caltetsua, norençat tchit ona, eta norençat
premiazco gauça confesioac berritzea. Jaunaren aurrean ongui beguira
deguiogun gure bicitzari, çucendu ditzacun eguin ditugun oquerrac, eta bici
gaitean Jaunaren beldur santuan, onela iristeco betico bicitza. Amen.

BEDERAtziGARREN ERAcUSALDIA

118
Adirazten da, confesioac berritzea, edo confesio jenerala ez dala, ascoc uste
duen becein, neque andico gauça.
Urrena, ongui eguiten danean, ecarri oi dituan ondasunac.

confesio ona eguiteco bear dan, lenengo gauça da echamina: au da


eguindaco utseguite, eta becatuac gogora ecarcea. Batzuetan echamina
eguiten da azqueneco confesiotic, eta onen gainean itzeguin det lenago. Beste
batzuetan eguiten da aurtasunetic, edo gueroagotic, confesioac berritzeco
premiac escatzen duan eran, eta onetaraco modua eracusten du lembicico
comunioaren liburuac, eta are obeto iguerrico du au premia duanac,
confesorearequin lenago gai onen gainean itzeguiten duala. Azqueneco
Eracusaldian ecusi guenduan, nola confesioac berritzea içan ditequean
batzuençat caltetsua, beste batzuençat tchit ona, eta bestençat premiazcoa,
ceruraco bidean jarceco. Oen artean içan oi dira batzuec ain jaquineçac, eta
landugabeac, non uste duen, confesioac berritzea, edo confesio jenerala
eguitea dala gauz ain gaitza, edo neque andicoa, non aditze utsac ere içutzen
dituan. Emendic dator, onelacoac becatuan oatuac, eta ceruaz etsiac beçala
bicitzea. Au da etsaiaren sarea, eta orregatic becatari oençat itzeguin nai det
gaurco Eracusaldi onetan. Aditzera emango det, confesioac berritzea, edo
confesio jenerala ez dala, ascoc uste duen becein neque andico gauça.
Aditzera emango ditut urrena, ongui eguiten danean, ecarri oi dituan
ondasunac. Ençun becataria, arretarequin.

§ I.

Nor oroituco da bere demboran eguin dituan becatu guciaz? Eta norc
esan guciac? Ez da au nere buruarençat eguindaco lana. Onela itz eguiten due
becatari batzuec, baina osotoro engainatzen dira. Au çuc arguiro eçagutzeco,
cristaua, asco deçu beguiratzea, certara çauden beartua gai onetan.
çure becatuen artean asco, eta gueienac dira benialac. Ona da oec ere
aitorcea edo confesatzea, baina ez da premiazco gauça, Trentoco concilioac
eracusten digun beçala: ceren benialen barcacioa confesioaz campora, beste
era ascotara iritsi ditequean. Eta era onetan asco arincen da confesioac
berritzeco nequea.
Becatu larri, edo eriozcoac aleguinean gogora ecarri bear dituçu, eta
cere biotzean arquitzen dituçun eran aitortu, edo esan bear dituçu. Ala
eracusten digu Trentoco concilioac (ses. 14 cap. 5 de Paenit). Emendic atera
eçaçu, cristaua, confesioac berritzea, edo confesio jenerala eguitea ascoz
erraçago dala, becatuaz oroitzeco bururic ez dauqueela dioen oriençat
besteençat baino, ceren gauça tchit nabarben, eta andiac ez, beste guciac aztu
çaizten. Atera eçaçu gainera, ezpacera ongui oroitzen, cer guertatu citzatzun,
baina cerbait içan çala gai onetan, edo artan, asco deçula au esatea.

119
Becatu larri, edo mortalac aitortu bear dira beren cembatezcoarequin
aleguinean; esan nai det, ez dala asco esatea: eguin det becatu onelaco
Mandamenturen contra, baicic esan bear da eguin det becatu Mandamentu
onen contra: onembeste bider gogo, edo pensamentu utsez, onembeste bider
obraz, guisa onetan, edo artan: onetaraco gauça bearra da cembatezco au al
dan eran gogora ecarcea. Demagun, ecin oroitu cerala, onelaco becatu eguin
cenduan, edo ez, eta çabuan beçala çaudela eguin nuan, ez nuan: esaçu au, eta
asco da. Demagun gainera, etzerala ongui oroitzen, onelaco, edo alaco becatu
eguin cenduan, edo ez, baina etzinagoa çaudela baietzcora: esaçu au, eta asco
da. Eçagutzen badeçu echaminan, Mandamentu baten contra eguin dituçula
onembeste, edo aimbeste becatu, eguin deçagun contu çorci juramentu
gueçurrezco, çorciac esaitzu, ez banaca baicic batean, baina cembat eçagutu
dituçun aimbeste, ez gueiago, eta ez gutchiago. Eçagutzen ezpadeçu, cembat
diran Mandamenturen baten contra eguindaco becatuac, baina bai gutchi
gora bera, esaitzu gutchi gora bera onequin, eta asco da au.
Ascotan guertatzen da, becataria ez oroitzea, cembat bider erori dan
Mandamenturen batean, ceren dembora lucean bicitu çan gaizqui
Mandamentu aren contra, eta nola oroituco da, cembat bider erori çan gogoz,
edo pensamentuz, cembat bider itzez, cembat bider obraz, cembat bider
çabarqueriaz, eta cembat bider jaquin bear ciran gauçac jaquingabez? Neque
da onelacoac cembatezcoa eçagutzea gutchi gora berarequin ere. Asco
engainatzen dira onetan: aztutzen dira bearrenaz, edo eguindaco becatuen
damu eguiazcoa sorceaz; gau, ta egun ari dira cembatezcoa bilatzen: berotzen
ditue buruac, eta jarcen dira cençua galceco peril andian. Felipe bigarrenaren
jaureguico çaldun batec artu çuan asmoa bere confesioac berritzeco: igaro
cituan amabost egun echamina eguiten: aleguin guciarequin aritu çan contu
ateratzen, cembat bider utseguin çuan Mandamentu bacoitzean, baina
alperric. Eguin çuan bere confesioa; baina nola esan etzuan, cembat bider
erori çan Mandamentu bacoitzean, alaco quezca, eta iluntasunac inguratu
çuen, non bularretic sartu cion bere buruari ganibeta, eta il çan; baina içan
çuan dembora eçagutzeco bere utseguitea, eta sosegaturic il çan. Orra, cer
dan cembatezcoaren bila gueiegui batec bere burua necatzea. Badira beste
batzuec gai onetan neque andiric ez duenac, eta cer esaten duen ongui
beguiratugabe, eunca, eta milaca becatuac botatzen dituenac. Galdetu cion
Aita calataiudec bati: cembat juramentu gueçurrezco eguin dituçu? Erançun
cion: çorci milia, eta lareun? cembat birau bota dituçu? Bederalci mila, eta
bost eun. Norc sinistuco die onelaco becatariai, echamina ongui eguin, eta
onela erançuten duela? Emendic ateraeçaçu, cristaua, ez deçula cere burua
gueiegui estutu bear, ceren becatu larrien cembatezcoa ecin arquitu deçun:
eta ez deçula nolanai esan bear: Onembeste, edo aimbeste mila. Jauna,
esango didaçu: Nola bada bear beçala, eta bear adina echamina eguingo du
dembora lucean gaizqui cicitu danac, cembat bider erori dan ecin gogora
baçaio? Ara nola. Lenengo lecuan: beguira ongui, cembat urtean gutchi
gorabera gaizqui bicitu ceran? Bigarrena: dembora orretan astean, edo ilean

120
bataz beste cembat bider erorcen cinan obraz, cembat bider itzez, eta
pensamentuz? Irugarrena: dembora orretan igaro ote ciran ila beteren
batzuec becatura gabe, ceren eraric içan etzan, edo ceren bicitza onceco
asmo-erdiren batzuec içan cinduan. Laugarrena, seigarren Mandamentuaren
contraco becatuetan, beguira, aideaquin, ezconduaquin, beste
estadutacorequin ecer guertatu dan, eta cembat bider, becatu oec alabaina
bereci bear dira besteetatic. Era onetan eguin deçaqueçu echamina,
cembatezcoaren ondoren burua galdu gabe.
Jauna, dio orain urliac: ni oroitzen naiz, noizbait Mandamentu batean
gaizqui bicitu ninçala, baina ecin gogora çat, cembat demboran iraun çuan
nere bicitza gaiztoac. Atocea, eta etzera oroitzen, dembora ori lucea, edo
laburra içan çan? Oroitzen naiz, Jauna, igaro nuala dembora puscaren bat
bicitza gaiztoan, baina ecin esan deçaquet gueiago. Atocea, eta oroitzen cera,
orduan eguindaco becatuaz? Oroitzen naiz, Jauna, eguin nituala dembora
artan onelaco, edo alaco becatu cembait aldiz, baina ez naiz oroitzen cembat
bider. Jauna, esango du sandiac. Onembeste urte dira, eguin nuala nic
confesio jenerala: esan nituan ordurainoco nere oitura gaiztoac, eta saiatu
naiz bicitza onari jarraitzera: baina ascotan guertatzen çat, sermoiac aditu
ondoan quezca etorcea: onelaco, edo alaco becatu esan ote nuan? Atocea, eta
etzinduan esan astean, edo ilean guertatu citzaizquitzun gauçac? Eta ez deçu
ecusten, becatu aetan sartua cegoala ori ere? Utguieçu bada quezca oriei.
Besteric liçaque, gogoraco balitzatzu; esan cinduan oitura gaiztoetan sartu
etzan, becatu nabarbenen bat. Ta ala baliz ere, confesio jenerala eguin
cenduanetic urte asco igaro badira, esançat utzi deçaqueçu. Jauna, esango du
berendiac: nic eguin nuan confesio jenerala, aurtasunetic asita orain lau
urterainocoa, nere, eta confesorearen ustean ongui: baina sermoi, edo
dotrinac aditzen ditudanean, gogoratzen çat, nic eguin nuan onelaco
gaiztaqueria, eta eztaquit confesio jeneralean esan nuan, edo ez. Ez oroitzea
esan cenduan, edo ez, ez da asco, gauça çarrac irabiatzen ibilceco: eta eman
deçaqueçu esançat: eta ascori debecatu bar çate osotoro lena berriz, eta berriz
lena erabilcea. Atocea, nola oroituco cera, cer; eta nola esan cenduan orain
iru, edo lau urte?
Ecusten deçu, becataria, confesioac berritzea, edo confesio jenerala
eguitea, ez dala ascoc uste duen becein neque andia? Ecusten deçu, buru
gutchi daucanac erraçago eguin deçaqueala, ceren eguindaco becatuen erdiac,
edo gueiago osotoro aztu çaizcan? Utzi itzatzu bada aitzaquiac, eta eguiçu,
ceruraco bacera, nai, ta nai ez eguin bearrean çaudena. Uquitu ditzacun orain
confesioac berritzeac, ongui eguiten danean, dacarcian ondasunac.

§ i.

Ondasun oen artean lenengoa da eçagutzea becatariac, cein


esquergabea içan dan bere Jaun, eta Aita onarençat. Ecusten du, eguin çuala

121
Aita onec ceruraco, eta Adanen becatuarequin galdu çuala araco escu gucia.
Ecusten du, utseguite au deseguiteco, Aita cerucoac bidaldu çuala lurrera
bere seme bacarra; seme au eguin çala guiçon, eta bere bicitzaren costuz
irabaci çuala guretzat ceruraco escua. Ecusten du, Aita onen contra eguin
dituala aimbeste esquergabequeri itsusi. Emendic arguiro eçagutzen du, nor,
eta nolacoa içan dan bere Jaunarençat. confesio bacoitzean ere nolerebait
eçagutzen çuan au; baina ascoz obeto confesio jeneralean; ceren beguien
aurrean jarcen çaizcan bere dembora gucian eguin dituan becatu itsusi
guciac. Orduan arrituric gueratzen da, eta dio: Hau gucia eguin nic! eta alaere
itchedon dit nere Aita onac, ceruraco bidean jarri nadin! O Ontasun, eta
urriquimentu paregabea!
Bigarren ondasuna da, bicitza onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco,
asmo sendoac arcea. guertatzen da confesioac berritzen dituan
becatariarequin, gazte jocalari batequin Erreinu onetan guertatu çana. Etche
aberats bateco semeac ederretsi cion jocoari. Jocatu oi çuan tchartelez,
maiean diruric ipini gabe. Aitac gueiegui nai cion, eta galduaren tchartelac
cetocenean, bereala ematen çuan dirua. Egun batean galdu cituan semeac
amabi mila ducat, eta irabazleac bidaldu cion Aitari tchartela, eta onec esan
çuan: Amabi mila ducat galdu ditu nere semeac? Ez ditut pagatuco, bera
ezpadator, eta contatzen ezpadu dirua. Joan çan semea, eta esan cion Aitari,
bere onra cijoaquiola, galdu çuana pagatzean. Aitac eracarri cituan oguei, ta
lau diruçorro, bost eun ducatecoa bacoitza. çabaldu çuan dirua mai baten
gainean, eta arrituric gueratu çan semea. Au gucia jocatu det nic? esan çuan.
Erançun cion Aitac: Bai ene seme, eta laster guera guisa onetan hospitalean.
Orduan esan çuan semeac: emen betico bucatzen dira neretzat cartac: ez
gueiago jocoric. Eta nola esan, ala eguin çuan. Au bera guertatzen da
becatariarequin, prestaera onarequin confesio jenerala eguiten duanean. Len
etzan içutzen, bere bicitzari açaletic beguiratzen cionean; baina confesio
jeneralean ecusten ditu bere becatu guciac pila batean bilduac, eta arrituric
dio: Non cebilen nere burua, onembeste becatu itsusi eguin nituanean? Ez
gueiago becaturic, ez, Jaunaren lagunçarequin.
Irugarren ondasuna da, becataria ascotan gueratzea barrengo alaitasun,
eta poz andi batequin; uztendu alabaina lerceco çorian ceducan, becatuen
carga astuna. Ala cion batec confesio jenerala eguin ondoan. «Deritzat, cion,
neregandic bota dedala carga bat ecin iroço nuana, eta lerceco çorian
nenducana. Berroguei, ta amar urteren dembora lucean munduac eman
dizquidan atseguin guciac utsa dira, orain neregan daucadan, atseguin, eta
goçotasunaren aldean».
Atzenean Aita cerucoac berriro arcen du onelaco becataria bere
semetzat, apaincen du bere semeari dagozcan soineco, eta doai ederraquin,
Ebanjelioco seme ondatzailea beçala, eta ceruco Aingueruac eguiten due festa
andi bat. Au gucia aditzera emana utzi çuan Jesu-cristoc berac.
Aditzen deçu au gucia, confesioac berritzeco premian çauden,
becataria? Etzaitecela bada içan sorra, eta gorra: çoaz cere Aita onagana, tchit

122
ongui, eta goçotoro artuco çaitu: aztuco da çure esquergabequeriaz, eta çu nor
bacera, emango diçu betico bicitza. Amen.

AMARGARREN ERAcUSALDIA

1. Adirazten da, lenengo lecuan, confesio ona eguiteco, cein gauça bearra dan
becatuen damua.
2. cer doai, edo condicio escatzen dituan damu onec?

Itzeguin diçut, cristaua, confesio ona eguiteco bear dan lenengo


gauçaren, edo echaminaren gainean. Bigarrena da eguindaco utseguite, edo
becatuen damua, eta au içango da urrengo iru Eracusaldietaraco gaia. Gaur
aditzera emango diçut, confesio ona eguiteco cein gauça bearra dan becatuen
damua. Urrena, cer doai, edo condicio escatzen dituan damu onec. Ençun
arretarequin.

§ I.

guiçonac becatuari biotzean lecu ematen dionean, utzitzen du bere


Jaun, eta Jaungoicoa, eta ipincen du biotza emengo gauça debecatuetan: eta
Jaunari eguiten dion bidegabearen barcacioa iristeco, gauça bearra da
quencea biotza emengo gauça debecatuetatic, eta ipincea dagocan lecuan, edo
Jaunagan. Orregatic esaten digu berac: Biur çaitezte nigana: Convertimini ad
me (Joel c. 2.) Ain gauça bearra da biotzaren aldetic au, non guiçon jaquinsu
ascoren iritzian Jaungoicoac ecin barca deçaquean b becatua, quencen
ezpadu becatariac biotza becatutic, eta ipincen ezpadu Jaunagan.
Munduaren lenengo demboretan etzan confesioco Sacramenturic, eta
onezco damu, edo contricio osoarequin bacic etzan arquitzen becatariarençat
barcacioric. cer guertatu çan? Amilca joan çan guiçona becatuaren bideetan,
aimbesteraino, non damutu citzaion Jaunari guiçona eguin çualaco, eta Noe,
eta bere etchecoac ez, beste guciac osotoro bucatu cituan, bidalcen cituala
mundu gucia estali çuen ujolac. Legue çarrean ere etzan confesioco
Sacramenturic, confesioaren anz, edo iduri bat baçan ere, eta etzan becatuen
barcacioric onezco damu edo contricio osoa gabe. Dembora onetan etzan len
baino ascoz obea içan mundua. Etorri çan Jesus, eta guciaren berri ongui
ciaquianac beçala, ipini çuan confesioco Sacramentua, becatu guciac
barcatzeco indarrez betea. Sacramentu onequin alde batetic erraztu çuan
becatuen barcacioa, ceren onezco damu, edo contricio osoa baino cerbait
gutchiagorequin barcatzen dituan; eta bestetic utzi çuan sendagai tchit andia
becatutic aldeguiteco, Norc eztacus alabaina, becataria atzeratzen dala becatu
eguiteco, dacusanean, edo ez duala barcacioric içango, edo aitortu ta aguertu
bearco dituala becaturic ezcutatuen, eta itsusienac ere?

123
Esan det, onezco damu, edo contricio osoa baino cerbait
gutchiagorequin barcatzen dituala becatuac confesioco Sacramentuac. Ala
eracusten digu Trentoco concilioac. (ses. 14 cap. 4 de Paenit.): ez ordea
damuric gabe. Au da fedeco gauça (Vide Trident. ibidem). Beraz, cristaua,
confesio ona eguiteco, eta becatuen barcacioa iristeco gauça guciz bearra da
becatuen damua. Baina cer doai, edo condicioac escatzen ote ditu damu
onec? Auci andiac ditue theologoac gai onetan, eta utziric oec berençat,
aditzera emango ditut, confesioraco damuac gucien iritzian gutchienez
escatzen dituan doai, edo condicioac.

§ i.

Doai, edo condicio oec dira lau. Lenengoa da ceruticacoa, edo


Sobrenaturala içatea. Ascotan becariac sorcen du bere becatuen damua, bere
ibilera, eta bicitza lotsagarriac ecarri diozcan, emengo calteacgatic. Badabil
urlia poz andiarequin becatuaren bideetan, eta uste du, iritsico duala era
onen bat. cuturcen da, Jaunaren legue Santac debecatzen diozcan asco
gauçatara: aguercen da becatua, eta gueratzen da onra, eta era guciac
galduric; eta gau, ta egun negarra ugari eguiten du. Sandiac ederretsi dio
alperqueriari: eta atzenean gueratu da trampaz baicic ecin ecer bilatu duala,
baina dembora gutchian iraun deçaque trampa utsac. Naigabe andiarequin
dago, ecusiric bere burua ecergabe, eta inorc ere ecer eman nai ez diola.
Onelaco damuac emengo neque, eta calteetatic jaiotzen dira, eta ez dira asco
confesio ona eguiteco. Alaere emengo nequeac lagundu deçaquee, alchatzeco
biotza Jaunagana, eta prestatzeco, bear dan damura igo dedin. Ebanjelioco
seme ondatzailea, Aitac emandaco ondasunac aitu, eta goseac erquitua, ta
tcherri çai bere burua ecusi çuan artean, etzan cençatu; baina neque oequin,
eta Jaunac bidaldu ciozcan gogarguiaquin, oroitu çan bere Aita onaz, eta
biurtu çan beragana. Eta cer aditzen ote da Damu ceruticaco, edo
Sobrenaturalaren icenez? Aditzen da Damu bat, Espiritu Santuaren lagunz,
edo graciarequin baicic ecin sortu ditequeana. Ala eracusten digu Trentoco
concilioac (Ses. 14 cap. 4). Becatua da lice bat, nondic ecin irten gaitezquean,
bidalcen ezpadigu Espiritu Santuac ceruco graciaren lagunça. Içan dedila
becataria Salomon baino jaquinsuagoa, eta Sanson baino ere indarsuagoa. Ez
da irtengo berez becatutic. Baina cer diot irtengo ez dala? Ez du irteteco
pensamentu bat ere eguingo; ez guera alabaina gai Jesus esateco ere, bear
beçala beinçat, ezpadigu bidalcen Espiritu Santuac bere lagunça, dio S.
Pabloc: Nemo potest dicere Dominus Jesus, nisi in Spiritu Sancto (1.ª ad
corint. 12). Aditzen da gainera damu ceruticaco, edo sobrenaturalaren icenez,
damu bat biotzean sorcen dana fedeac eracusten digun bideren bategatic. Ta
alaere içan degu ausardia, Jaunaren contra becatu eguiteco, damua noiznai,
eta nolanai sorcen baliz beçala? cembat dijoaz beste mundura damuaren iduri
utsarequin? cembat Jesus bat ere esan gabe?

124
confesio ona eguiteco bear dan damuaren bigarren doai, edo condicioa
da barrendic, edo biotzetic jaioa içatea. Ez da asco auaz esatea: Damu det,
Jauna, damu det: ez da asco bularrari colpe andiac ematea ere, baicic biotz
osoz damutu bear çaio becatariari, Jaunaren contra eguin dituan becatuaz.
Biur çaitezte nigana biotz gucitic: urra itzatzue çuen biotzac, ez soinecoac:
eguiçue biotz berri bat, esaten digu Jaunac Joel, eta Ecequiel Profetaren autic
(Joel c. 2. et Ecechiel 18).
confesio ona eguiteco bear dan damuaren irugarren doaia da, becatu
larri, edo mortal gucietara çabalcen dana içatea. Berez ez da premiazco gauça,
damu au becatu benialetara çabalcea, baina Sacramentuaren ondasunac
naroro, edo ugari arceco, ala eguin bear degu aleguinean. Gainera becatu
benialac baicic aitorcen ezpadira, orduan gauça bearra da oen gucien, edo
oetatic baten damua sorcea, bestela ez da eguingo confesio ona. Ez da asco
becatu larri, edo mortal batzuen damua, baicic bear da guciena: Jaunac
alabaina aguincen digu, biur gaitecela beragana biotz gucitic, eta eguin
deçagula biotz berri bana: eta becatu larri gucien damua sorcen ezpada, ez da
becataria biurcen Jaunagana biotz gucitic, baicic erdizca, edo laurdenca, eta
ez du eguiten biotz berria, baicic erdia çarra, eta erdia berria, edo obeto
esateco gucia gueratzen da çarra. Emendic dator, becatari asco bear dan
damuric gabe confesatzea, ceren becatu larri, edo mortal gucien damu
eguiazcoric sorcen ez duen. Ala guertatzen da edarian, eta alperquerian biotza
ipini duenaquin. Ala gazte erguel, becatuaren sareetan catrabilaturic bici
diranaquin. Ala guertatzen da izqueta loiac esateco, eta queinada lotsagarriac
eguiteco oitura çarra duenaquin.
confesio ona eguiteco bear dan, damuaren laugarren doaia da calte, eta
gaitz gucien gaineticacoa içatea: esan nai det, alaco eran, eta ain benaz
damutu bear çaio becatariari, Jaunari eguin diozcan bidegabeaz, non naiago
luquean, edocein calte, eta gaitz guertatu balitzaio, ecen ez becatuan erorcea.
Era onetan prest arquitzen çan S. Paulo Jesus maitagarriaganaco ongui nai,
eta amorioa ez uzteco. guerta diteque, emengo neque, eta calteac dacarden
nai gabe, eta damua aciagoa, eta nabarbenagoa içatea becatuena baino. Jacob
Patriarcac, Jose bere seme maitearen i berria eman cioenean, naigabez
puscatu cituan soinecoac. Santa Paula, bere umeren bat ilcen citzaionean,
aimbesteraino naigabetzen çan, non S. Jeronimoc dionez, ilceco çorian jarcen
çan. Etzan ain acia, eta aguiria Jacobec, eta S. Paulac çuen becatuen damua,
baina bai balio, eta precio andiagocoa; ceren alaco eran damuturic ceuden
Jaunaren contra-eguin cituen utseguiteaz, non prest arquitzen ciran umeac,
eta gauça guciac galceco Jauna ez galceagatic. Ezcutu lodi bat onça erdi bat
urre baino andiagoa da, baina onz-erdi urreac ascoz gueiago balio du. Diot au
etzabilçaten ceren buruac nastutzen gai onetan. Asco degu gaurco.
Aditu deçu, cristaua, cer, eta nolaco doaiac escatzen dituan, confesio
ona eguiteco beardan damuac: eta au gutchienez. Saia çaite bada damu
eguiazcoa sorcera sarritan, eta batecere confesatzeco prestatzen ceranean:

125
eguin deçagun gucioc aleguina gure Jaunaren Legue Santa gordetzeco, eta
iristeco betico bicitza. Amen

AMAIcAGARREN ERAcUSALDIA

1. Adirazten da lenengo lecuan, cer dan beldurrezco damu edo Atricioa.


2. Urrena, nola au sortu deçaquegun gure biotzetan.

confesio ona eguiteco bear dan bigarren gauça da, eguindaco utseguite,
edo becatuen damua. Escatzen ditu damu onec lau doai. Lenengoa da
ceruticacoa, edo Sobrenaturala içatea. Bigarrena, barrendic, edo biotzetic
jaioa içatea. Irugarrena, becatu larri, edo mortal gucietara çabalcen dana.
Laugarrena, calte, eta gaitz gucien gaineticacoa içatea: esan nai det, alaco
eran, eta ain benaz damutu bear çaiola becatariari, Jaunari eguin diozcan
bidegabeaz, non naiago luquean, edocein calte, eta gaitz guertatu balitzaio,
ecen ez becatuan erorcea.
Lau doai oec dituan damu au da bi guisatara. Bata da beldurrezcoa, eta
berecoia, eta deritza Atricioa, eta onen gainean içango da gaurco Eracusaldia.
Aditzera emango det, lenengo lecuan: cer dan beldurrezco damua, edo
Atricioa esaten diogun au? Urrena, nola au sortu deçaquegun gure biotzetan.
Ençun, cristaua, arreta andiarequin.

§ I.

cer ote da beldurrezco damua, edo Atricioa esaten diogun au? Au da


damu bat biotzean sorcen dana, lenengo lecuan, ceren gauça guciz itsusia
dan, ceruraco eguin, eta bere semearen odol preciotsuaren costuz erosi
guinduan Jaunaren contra alchatzea, eta becatu eguitea. Bigarrena, ceren
becatu larria eguitean, galdu degun Jaunaren gracia, eta ceruraco escu, eta
deretcha gucia. Irugarrena, ceren becatu larri bacoitzarequin irabaci ditugun
betico su, eta garrac, edo infernuco penac. Laugarrena, ceren Jaunac
guganaco urriquimentuaz deitzen digun becatutic irteteco, eta esqueincen
digun gure esquergabequeria gucien barcacioa, Jesusen eriotza, eta
merecimentuac bitarteco dirala. Gauz oetatic edocein gogora ecarriric, sorcen
dan damua da beldurrezcoa, eta berecoia, eta deitzen çaio Atricioa.
Beldurrezco damua da au, ceren sortu oi dan betico bicitza galceco, eta betico
su, eta garren artean erorceco beldurrez. Gainera Atricioa deritzan damu au
da berecoia, ceren biotzac sorcen duanean, bere on, eta eguitecoari bacarric
beguiratzen dion. Damu onec uts-utsic, ez dio becatariari emango graciaren
apaindura ederra, baina prestatzen du, au iristeco, confesioco
Sacramentuarequin batean, dio Trentoco concilioac (ses. 14 cap. 4 de Paenit.)
Onena da, confesioraco prestatzen gueranean, ongui gogora ecarcea ala

126
beldurrezco, nola onezco damuaren bideac, eta benaz damutzea, gure Aita
onaren contra eguin ditugun becatuaz.
Badirudi, onembesterequin iguerri bear luqueala cristauac, cer guisatan
molda ditequean Atricioa deritzan damu au biotzean sorceco; baina uste det
gueienaquin guertatzen dala, necaçari baten semeari guertatzen çaiona, Aitac
soro-lanac eguiteco modua eracusten dionean. Etchaurreco soro andi au
maneatu bear deçu garia ereiteco, esaten dio semeari. Lenengo lana da larrac,
eta çorcotzac quencea, eta soroaren erçac ederqui atchurrarequin garbitzea:
guero laiatu, eta aretu bear da. Atzenean sasoi onean erein bear da acia: baina
acia botatzen da aretu baino lencheago. Aditzen du semeac au gucia; baina
nola lan oec eguitera oitua ez dagoan, eztaqui nola equingo dion lanari. Arcen
du Aitac berequin: eramaten du sorora, eta arida Aitarequin batean lanean;
eta len ecin ongui aditu çuana, guero erraz aditzen, eta eguiten du. Au bera,
edo onen anceco gauça bat eguin bear da çurequin, cristaua, icasi deçaçun,
nola molda çaitezquean beldurrezco damu, edo Atricioa sorceco. Atoz
nerequin.

§ i.

Eguin deçu, cristaua, çure becatuen echamina? Sortu nai deçu oen
beldurrezco damu, edo Atricioa? Ipini itzaçu bada animaren beguien aurrean,
damu oni dagozcan bide egoquiac, fedeac eracusten dizquigun eran, eta oec
uquitu dira asieran. Damu bide oen artean lenengo lecuan aitatzen du
Trentoco concilioac becatuaren itsustasuna (ses. 14 cap. 4 de Paenit.) ez
ordea cerez deçun arguitasunarequin iguerritzen deçuna, baicic fedeac
eracusten diçuna, eguin deçagun contu ceren gauça guciz itsusia dan,
ceruraco eguin eta bere Semearen odol preciotsuaren costuz erosi guinduan
Jaunaren contra alchatzea, eta becatu eguitea. Eguin det becatu, esan
deçaqueçu Jaunaren aurrean: Peccavi. Eguin det becatu ecin conta al bider,
ni ceruraco eguin, eta bere Semearen odol preciotsuarequin erosi ninduan
Jaunaren contra: Peccavi. Esan det, itzez ezpada, obraz: ez det jaun au
serbituco: au da Jaun onec Jeremiasen autic gure contra aguercen duan
espadasun andia. Autsi deçu, dio, nere Leguearen uztarria, urratu dituçu nere
Aguinteen edeac, eta esan deçu: ez det Jaun au serbituco: Confreguisti jugum
meum, rupisti vincula mea, et dichisti non serviam (Jerem. 2.º). Nere anima,
ez da au esquergabequeria guciz itsusia? Lucifer, Jaunaren gracian cegoan
bitartean, eguzquia baino ederragoa çan; baina lecu eman cion antuste, eta
soberbiaren becatuari, eta bereala amildu çan betico su, eta garren artera; eta
norc eçan, cein itsusi, eta nazcagarria gueratu çan? Santa catalina Senacoari
aguertu cion Jaunac Deabruaren itsustasuna, eta aimbesteraino içutu çan,
non esan oi çuan, naiiago çuala oin utsetan, eta icatz eracequiz eçarritaco
bidean munduaren bucaeraraino ibili, ecen ez berriz Demonioa ecusi. Eta
nondic datorquio Demonioari onembeste itsustasun? Eguin çuan becatu

127
artatic. Eta antuste, eta soberbiaren becatu batec au eguin baçuan Aingueru
ain ederragan, cer eguingo ez due çugan, cristaua, aimbeste becatuc? cein
itsusi, eta nazcagarria etzera egongo Jaunaren beguietan?
Peccavi: Eguin det becatu, esan deçaqueçu: eta galdu det Jaunaren
gracia, eta ceruraco escu gucia. Au da Atricioa sorceco bigarren bidea, fedeac
bacarric eracusten diguna; fedeaz campora alabaina ez da animaco graciaren,
eta ceruco bicitza doatsuaren berriric. Galdu det bai benicbein Jaunaren
gracia. Ai! eta bacinaqui, nere anima, cein andia dan graciaren doai au! Si
scires donum Dei? çuretzat doai au irabazteco, etorri bear içan çuan lurrera
Trinidadeco bigarren Personac, eta costa citzaion bere bicitza ematea. Doai
onec animan sarcen dan unean bertan, aienatzen ditu becatu guciac;
piztutzen du becatuan ila cegoan anima, eta apaincen du ceruco birtute, eta
doaiaquin. Orregatic deitzen dio Jesu-cristoc eztaietaco soinecoa: Vestem
nuptiatem. Eta doai au galdu deçu ain erraz? Doai onec guiçona eguiten du
Jangoicoaren Seme, eta adisquide, Jesu-cristoren Senide, Espiritu Santuaren
jaurequi, eta ceruaren jabegai. Eta doai au galdu deçu becatuaren atseguin
apur bategatic? Peccavi: eguin det becatu, eta galdu det gainera betico bicitza
doatsua: galdu ditut betico atseguin-contentuac, eta itz batean galdu det nere
Jaungoicoa. Au eguin deçu nere anima, eta etzera damuz, eta negarrez
deseguingo? Peccavi: eguin det becatu, eta cer irabaci det? cer atera deçue,
orain lotsatzen çaituen becatu orietatic, esaten digu S. Pauloc? Quem ergo
fructurn habuistis in ilis, in quibus nunc erubescitis? cer? betico su, eta
garrac: betico pena, eta oinaceac baicic? (Eta oec dira, cristaua, Atricioa
sorceco irugarren bidea.) Jatchi çaite bada, nere anima, gogoracioz, edo
pensamentuz oinace aen toqui içugarrira, guero jatchi etzaitecen betico. cer
dala uste deçu toqui ura? Ura da Demonioaren, eta bere serbitzarien lice
içugarri bat, non beticotasun gucian egon bearrac diran oinacez lercen. Ura
da beti sutan dagoan labe icaragarri bat, beinere itzalico ez dana: eta
becatariac berac içango dira ango egurra, eta icatza. Ura da sufre eracequiz
iraquiten dagoan aincira, edo putzu bat, non Satanas, Ante-cristoa, eta
becatuaren eracusleac egon bearrac diran betiraunde gucian. Ura da neque,
eta pena guciac onaren cutsuric gabe diran lecua. Au gucia, eta gueiago
aditzera eman digu Escritura Santan. Ara amilcen dira birauguileac, eta
umeac ongui acitzeco arretaric ez duenac. Ara amilcen dira, edanari, eta
alperqueriari ederretsiric, etcheaz, çorraz, eta beste eguin bideaz azturic bici
diranac. Ara amilcen dira, lagun urcoai becaturaco bidea ematen diecenac,
dala itzez, dala ezconçaren ustearequin, dala bestela. Ara amilcen dira,
becaturaco bideac, etcheac, eta lagun gaiztoac, ibilera lotsagarriac utzi nai ez
dituenac. Ara amilcen dira irabaci debecatuetan, eta besteren gauça biurtu
naigabe bici diranac. An daude oinacez lercen, adiaz eta orroaz.
Gaitz-erdi liçaque, noizbait bucatu bearrac balira neque oec: baina ez
dira beinere bucatuco. Joango dira urteac urteen ondoren, eta etzate puscaric
tchiquiena ere quenduco. Galde Luciferri, galde caini, galde an arquitzen
diran guciai. Lucifer munduaren asieratic andago, eta asieran daude aren

128
oinaceac. Sei mila urte badira cain ara jatchi çala, eta ez dira batere arindu
aren nequeac. Miloica joango dira urteac, eta ez dira gutchituco. Eçagutuco
due au an dauden, eta egongo diranac: Oroituco dira, nola beste asco,
bearbada becatari andiagoac, cerura joan cirala, ceren garai onean cençatu,
eta biurtu ciran Jaunagana, eta ai! esango du doacabeac: ni emen, eta belico!
betico, betico! Betico au içango da ar bat, animari ozca beçala beti arico
çaiona, eta beinere ilco ez dana. quendu naico du beregandic, baina ecin
duala ecusiric, asico da birauca bere gurasoen, eta lagunen contra. Gutchi da
au: madaricatuco ditu ceruco Santuac, Aingueruac, eta Birjina tchit Santa
bera. Madaricatuco du atzenean Jaungoicoa ere. Bucatu naico du bere burua
eta otseguingo die aitz, eta mendiai: amildu çaitezte nere gainera, eta ler
naçaçue: Cadite super nos: baina alperric, ceren igues eguingo duan eriotzac
aetatic, dio S. Juanec: Mors fuguiet ab eis (Apoc. 6). Ecusten deçu, nere
anima, cer irabaci deçu çure bicitza lotsagarriarequin? Eta au gucia
eçaguturic ez ote cera çure Jaunagana biurtuco?
Peccavi: eguin det becatu nere Aita guciz urricaritsu, edo
Misericordiatsuaren contra! Beguira, nere anima, arreta onarequin, nolaco
urricaltasuna dan çure Aita onena, eta nola deitzen diçun beregana. Au da
atricioa sorceco laugarren bidea. Eroiri çan Adan becatuan: galdu çuan
Jaunaren gracia, ala guretzat, nola beretzat: eta aimbesteraino urricaldu çan
guçaz Jauna, non eman çuan bere Seme bacarra, gu ceruraco bidean ipinceco:
Sic Deus dilechit mundum, ut filium suum uniguenitum daret (Joan 3). Eguin
çuan Dabidec becatu, eta beragana biurtu çan beçala, barcatu cion.
Magdalenac bere erguelqueri, ta janciera arroaquin eman çuan asco bide
becaturaco. Joan çan Jesusen oinetara, eta barcatu cion gucia. Ebanjelioco
Seme ondatzailearequin au bera eguin çuan. Biurtu cion, galdu çuan
graciaren apaindura ederra, eta eguin çuan festa andi bat. Ez du mingainic
Dabidec Jaunaren urriquimentu, edo Misericordia alabatzeco. Batzuetan dio,
Jaunaren Misericordiaz betea dagoala lur gucia: Misericordia Domini plena
est terra. Besteetan esaten digu, ceru gucien erpina baino gorago igotzen dala
Misericordia onen anditasuna: Magnificata est super Coelos Misericordia tua.
Jaunaren Misericordiac cantatuco ditut beticotasun gucian: Misericordias
Domini in aeternum cantabo (Psalm. 32, 56 et 88). Jaunaren Misericordiaren
anditasun au eçagutzeco asco deçu, nere anima, çurequin eguin duanari
beguiratze utsa. cembat bider bidaldu cinçaquean betico su, eta garren
artera? cembat bidaldu ditu ara çuc baino becatu gutchiago eguin çuenac, eta
bearbada çure lagun batzuetan becatuan içan ciranac? Eta çuri itchedon diçu,
eta arquitzen cera cere utseguiteac çucenceco eran. Nondic çuri onembeste
ontarte, eta mesede? Jaunaren Misericordiari esquerrac, galdu ez gueranean,
esan deçaqueçu Jeremiasequin: Misericordiae Domini, quia non sumus
consumpti (Tren. 3). Ta au gucia gutchi baliz beçala, besoac çabalduric
deitzen diçu, eta çure esquergabequeria gucien barcacioa esqueincen diçu. Ez
det nai, dio, becataria galcea, baicic nigana biurcea, eta nere gracian bicitzea:
Nolo mortem impij, sed ut convertatur, et vivat. Becataria nigana biurcen dan

129
unetic aztuco naiz eguin dizquidan esquergabequeria guciaz (Ecech. 18 et 33).
Nere anima, ez deçu ecusten nolacoa dan çure Aitaren urriquimentu, edo
Misericordia? Ez deçu aditzen, nola deitzen diçun? çoaz bada beragana, eta
esan çaioçu: O nere Aita maitagarria! cein andiac diran çure Misericordiac!
eta cein içugarriac nere esquergabequeriac! çu cera nere Onguile ecin
andiagoa. çu cera nere çori ona, eta doatasuna! çu cera niri ongui naiez cere
Seme bacarra lurrera bidaldu cenduana. çu cera beraren eriotza, eta
merecimerituac bitarteco dirala, becatuac barcatzen dituçuna confesio onaren
bidez. çu cera ceruco graciaren, eta doaien Emailea. Sinistu det au gucia çuc
esan, eta Eliz Ama Santac eracutsiric, eta çugana nator çure Urriquimentu,
edo Misericordiaren uste, edo esperança osoarequin. Ai nere Onguile Andia!
çure contra alcha ni aimbeste bider! çure contra eguin nic aimbeste becatu! Il
baninz lenago! Arcen det asmo osoa, ez gueiago becaturic eguiteco,
becatuaren bideetatic aldeguiteco, eta confesatzeco.
Orra, cristaua, cerdan, eta nola sortu deçaquegun gure biotzetan
beldurrezco damu, edo Atricioa. Sasoi onetara datorrenean biotza, esan
deçaqueçu ceregan: Nere anima, eta çuretzat, içanic çu ain esquergabea;
çuretzat ain ona, eta maitagarria içan bada çure Aita cerucoa, cer ontasun,
edo maitagarritasuna içango da beregan? Eta beregan duan maitagarritasun
oni beguiraturic sorcen deçun damua içango da onezcoa, edo contricioa. Saia
gaitecen, cristaua, gure becatuen damu eguiazcoa sorcera eta bicitza berri on
bat eguitera, onela iristeco betico bicitza. Amen.

AMABIGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten da, lenengo lecuan, cer dan onezco damu, edo contricioa, eta
nolaco doaiac escatzen dituan?
Urrena, cein miragarria dan damu onen indarra becatuac aienatzeco?
Atzenean, nola sortu deçaquegun gure biotzetan onezco damu, edo contricio
osoa?

confesio ona eguiteco bear dan bigarren gauça da eguindaco utseguite,


edo becatuen damua, eta da bi guisatara. Bata da beldurrezcoa, eta berecoia,
eta deritza Atricioa. Onen gainean içan çan azqueneco Eracusaldia. Bestea da
Onezco damu edo contricioa, eta onen gainean itzeguin nai diçut gaur,
cristaua. Aditzera emango diçut lenengo lecuan: cer dan onezco damu, edo
contricio osoa, eta nolaco doaiac escatzen dituan? Urrena, cein miragarria
dan damu onen indarra becatuac aienatzeco? Atzenean, nola sortu
deçaquegun gure biotzetan onezco damu, edo contricio osoa? Asi gaitecen
bertatic.

§ I.

130
Onezco damu, edo contricioa da damu bat biotzean sorcen dana, ceren,
Ontasun eta Maitagarritasun baztergabea dan, Jaunaren contra becatu eguin
degun. Deitzen çaio Onezcoa, ceren damu au sorceco bidea dan ez beldurra,
baicic Jaunaren Ontasun, eta Maitagarritasun bazterric, eta neurriric ez
duana.
Onezco damu, edo contricio osoac escatzen ditu sei doai, becatuac
aienatzeco. Lenengoa da ceruticacoa, edo Sobrenaturala içatea. ceruticacoa,
ceren Espiritu Santuaren lagunz, eta graciarequin sortu beardan. ceruticacoa
gainera, ceren jaio bear duan fedeac eracusten digun damubidetic, eta au da,
Santo Tomasen iritzian, Jaunaren Ontasun, eta Maitagarritasun bastergabea.
Ez degu guc eçagutzen Jaunaren Ontasuna beregan dan eran, baina eçagutu
deçaquegu eguin dituan obra miragarrietan ispilu batean beçala. Obra oec
batzuec dira, guiçonac berez duan arguitasunarequin eçagutu ditzaqueanac,
eta arguitasun berarequin iguerri deçaque, cein On, eta Maitagarria içango
dan gauz oen Eguilea. Ecusten dituçu ceru eder oriec gau argui batean.
Ecusten dituçu Eguzquia, eta içarrac. Ecusten dituçu lurrean loreac, arbolac,
abere edo ganaduac, urre, ta cilarra. Norc eguin cituan gauz oec, dioçu Isaias
Profetarequin: Quis creavit haec? Eta cerez deçun arguitasunac erançuten
diçu, gauz oec guciac eguin cituala Jaunac. Orduan dioçu ceregan: Gauz oec
ain onac, eta ederrac badira, cein ona, eta ederra, edo maitagarria içango da
oen Eguilea? Nai, ta ez guciz ona, ederra, ta maitagarria. Eta Ontasun onen
contra eguindet nic becatu aimbeste bider? Damudet biotz gucitic, Ona nola
cerez deçun eçaguerarequin iguerritzen deçun, guciz On, eta maitagarria dala
Jauna, ceren ala aditzera ematen diguen ecusten ditugun gauçac berac.
Ontaçun guisa onetan eçagutuari beguiraturic sorcen dan damua onezcoa edo
contricioa da, ez ordea ceruticacoa, eta fedearen eçagueratic datorrena, baicic
guerenez degun arguitasunagandic jaiotzen dana: ona da damu au, eta lagun
deçaque bear dan damura igotzeco; baina ez da gai, edo gauça becatua
aienatzeco biotzetic, ez eta confesio ona eguiteco ere.
Beste obra batzuec dira, guerenez degun arguitasunarequin ecin
eçagutu ditzaquegunac, eta fedearen arguiac bacarric eracusten dituanac.
Onelacoac dira: Jaunac eguin guinduala beticotasun gucian berarequin
batean ceruan doatsu içateco: Adanen becatuarequin galdu guenduala
Jaunaren gracia, eta ceruraco escu gucia: Utseguite au çucenceco, jatchi çala
cerutic Trinidadeco bigarren Persona, eguin çala guiçon: itz batean gure
Erospen edo Redencioari, eta Sacramentuai dagozten Misterioac. Obra oen
berriric eztaqui guiçonac, berez duan arguitasunarequin, Platon, Aristotoles,
eta ciceron baino jaquinsuago baliz ere; baina Misterio oec eçagutzen ditu
fedearen arguiarequin, eta emendic ateratzen du cein On, eta Maitagarria
içango dan beregan, guri Ongui naiez Misterio miragarri oec eguin dituan
Jauna: eta fedearen arguiarequin eçagutzen dan Ontasun baztergabe au da
Onezco edo contricio osoaren bidea.

131
Onezco damu, edo contricio osoac escatzen duan bigarren doaia da
barrendic, edo biotzetic jaioa içatea. Irugarrena, becatu larri, edo mortal
gucietara çabalcen dana. Laugarrena, calte, eta gaitz gucien gaineticacoa
içatea, esan nai det, alaco eran, eta ain benaz damutu bear çaiola becatariari
Jaunaren Ontasun baztergabearen contra eguin dituan becatuaz, non naiago
luquean edocein calte, eta gaitz guertatu, eta guertatzen balitzaio, ecen ez
Jaunaren Ontasun miragarriaren contra becatu eguitea, Bostgarrena doaia da
aurrera becaturic ez eguiteco, eta eguinac confesatzeco, asmoa. Ala eracusten
digu Trentoco concilioac. Alperric negar eguingo du becatariac, eta alperric
colpe andiac emango diozca bularrari, ez du becatuaren barcacioric iritsico,
ezpadu aurrera becaturic ez eguiteco, eta eguinac confesatzeco asmoric.
Seigarren doai, edo condicioa: batzuen iritzian onezco damu, edo contricio
osoac escatzen du aurretic, edo dembora berean acto caridadezcoa: baina
gueienac eracusten due, onezco damu, edo contricio osoa bera dala acto
caridadezcoa, edo berequin daramala Jaungoicoaganaco onguinai, eta
amorioa; eta dana dala gauz onen gainean, onezco damu, edo contricioa
sorcen bada, doctrinac eracusten duan eran, berequin du Jaungoicoaganaco
amorioa, eta au aditzera ematen due itz oec: Eta cergatic amatzen çaitudan
gauça gucien gainetic. Orra nolaco doai, edo condicioac escatzen dituan
onezco damu, edo contricio osoac. Dacuscun orain, cein miragarria dan damu
onen indarra, becatuac aienatzeco.

§ i.

Onezco damu, edo contricioa, eguindaco becatuac confesatzeco


asmoarequin, ain prestua, eta indar andicoa da becatuaren contra, non,
biotzean sorcen dan unean bertan, aienatzen dituan becatu mortal guciac,
Trentoco concilioac eracusten digun beçala (ses. 14 cap. 4 de Paenit.).
Demagun Indietaco bazter batetic etorcen çacula balsamo bat ilac piztutzen,
eta gaitz guciac aienatzen dituana. Esanguidaçu, cristaua, ez liçaque
miragarria içango balsamo au? Jaquiçu bada, balsamo au baino ascoz
miragarriagoa dala onezco damu, edo contricio osoaren balsamoa. Damu
onec aienatzen ditu animaco gaitz guciac, eta piztutzen ditu ilac, baita
becatuan ustelduac ceuden becatariac ere. cer gueiago? Apaincen du anima
graciaren janciera ederrarequin: birtute, eta doaiez betetzen du: eta eguiten
du Jaincoaren seme, eta ceruaren jabegai. Au gucia aditzera ematen digu
becatari ascorequin guertatu danac. Eguin çuan Dabidec becatu, ez nolanai,
baicic Uriasen emaztearequin, eta ileraço çuan Urias. Nathan Profetac
Jaunaren aguintez beguien aurrean ipini cion Dabidi bere becatu itsusia:
eçagutu çuan Erreguec bere gaizqui eguina, eta esan çuan: eguin det becatu:
Peccavi Domino. Alaco damuarequin esan çuan au, non bereala barcatu cion
Jaunac (2.° Reg. c. 12). Au bera guertatu çan Santa Maria Magdalenarequin.
Santa Maria Magdalena çan Laçaro, eta Martaren senidea. Il citzaizten

132
gurasoac, eta bacoitzac artu çuan gurasoen ondasunetatic cegocana, eta
Magdalenac beste ondasunen artean artu çuan Magdalaco etche, edo
gaztelua. çan berez bicia, tchit ederra, eta bere grina nagusia çuan bere burua
apaincea, eta guero ezcutari asco bera ecustera, eta losenchatzera joatea.
Eguin çuen Laçaroc, eta Martac aleguina, Magdalena modestiaren muga
barrumbean iduquitzeco: baina alperric. Aspertu çan senideen atelecaz, eta
joan çan Magdalaco gaztelura. Ez da gogora ecarri besteric, cer bicimodu
içango çan, Magdalenac bere gain, esan oi dan beçala, eta bere erara jarriric,
eguingo çuana. Apaindurac, erguelqueria, jolasa, eta bere anceco buruaquin
egotea, eta ibilcea çan aren atseguin gucia, eta laster çabaldu çan inguruan
esanmesa, eta usai tcharra. Jesus cebilen Betsaidan, eta Magdalena bici çan
lecutic ez urruti becatariai ceruraco bidea eracusten. Joan çan Magdalena ere
Jesus aditzera, ez noasqui bicitza berri-ona arceco asmoarequin, baicic
Jesusez esaten ciran gauça miragarriac obeto jaquin naiez. Ozta aditu çuan
Jesus, eçagutu çuan bere bicitza gaiztoa: eta itz bacoitzac arpoi baten eran
igaro cion biotza. Itzeguin nai çuquean Jesusequin: aditu çuan, bazcaldu bear
çuala Simon Fariseoaren etchean goimailaco guiçon ascorequin. Etzan egun
egoquia Jesusequin itzeguiteco: baina aimbesteraino estutzen çuan bere
becatuen oroipenac, non erabaqui çuan Jesusengana joatea, munduac
eguingo cituan erausi, eta isecai beguiratu gabe. Sarcen da bazcal toquian: eta
bazcaldar guciac beguira ceudela, jarcen da Jesusen oinetan: umancen ditu
negarrez, eta gainera, lecu aetan usatzen çan eran, gançutu cituan balsamoz.
Arrituric cegoan Fariseoa, eta beregan cion: Profeta baliz guiçon au, jaquingo
luque, nor, ta nolacoa dan oinac malcoz garbitzen diozcan emacume au, eta
ez lioque alderatzen ere utzico. Eçagutu çuan Jesusec Fariseoac gogoan
cerabilen gucia: aditzera eman cion, beste asco gorputzeco gaitzac sendatzeco
cetozquion beçala, emacume ura animaco gaitzac sendatu naiez etorri
citzaiola, ez nolanai, baicic Jaungoicoaganaco onguinai, eta amorioz betea:
eta beragatic barcatzen citzaizcala asco becatu: Quoniam dilechit multum.
Biurcen da Magdalenagana, eta esaten dio: Barcatuac daude çure becatuac:
Remittuntur tibi peccata. çoaz paquean (Luc. 7). Ecusten deçu, cristaua, cein
miragarria dan onezco damu, edo contricioac, becatuac aienatzeco, duan
indarra?
Baina ez du eguia au, Ebanjelioco seme ondatzailearen ipui goçoan
becein ederqui, Escritura Santac aditzera ematen. Fariseoac erausi asco
eguiten cituen Jesusen contra, eta oen artean bat çan, ceren biguineguia çan
becatariarequin, eta bein baino gueiagotan beraquin jaten ecusi çan.
Orregatic aditzera eman nai içan cien, cein andia çan Aita cerucoac beragana
biurcen dan becatariarequin duan ontasuna, eta onetaraco esan cien seme
ondatzailearen ipuia. Aita batec cituan bi seme, eta gazteenac escatu cion
etchetic cegocana: eta Aitac bereala eman cion. Gure seme erguela joan çan
urrutietara, eta çuan gucia ondatu çuan emacume-çurrian. Lecu aetan sartu
çan gosete andi bat, eta gure gazte erguela arquitzen çan ecer gabe. Jarri çan
etche batean morroi, baina nagusi ain prestueçarequin, non ipini çuan tcherri

133
çai. Goseac igaroa bici çan, eta pocic jango cituquean, cerriac jaten cituen
açaquirtenac ere; baina etziozcan inorc ematen. Ecusiric era onetan bere
burua, esan çuan beregan: cembat languilec nere aitaren etchean naroro, edo
ugari jaten due oguia? Abundant panibus? Ta ni emen arquitzen naiz goseac
erquitua, eta ilceco çorian: Ego autem hic fame pereo. cer eguin al deçaquet?
cer, ezpada nere Aitagana joatea. Joango naiz bada, eta esango diot: Aita,
eguin det becatu ceruaren aurrean, eta çure contra: ez naiz çure semearen
icena, eta onra içateco dina; baina ar naçaçu çure languileen artean bederic.
Au gogoan igarota, abiatzen da Aitaganonz. Urrutitic ecusi çuan Aitac, nola
beraganonz abiatu çan semea: urricaldu çan: irten citzaion bidera, eta semeac
bere cençugabequeria aitortu baino ere lenago eman cion laztan estu bat, eta
artu çuan bere etchean. Asi çan semea bere becatua aitorcen; baina Aitac,
igaroaz aztua cegoanaren eran, aguindu çuan, ecarri ceguioela len çuan, eta
semeari cegocan soineco ederra, au da graciaren janciera: eman ceguioela
eraztuna, au da caridadearen birtutea: ecarri ceguiozqueela oinetaco berriac:
oec dira ceruraco bidean ongui ibilceco lagunçac. ileraço çuan cecor guicen
bat: deitu cituan auçoac, eta soinulariac, eta eguin çuan fest andi bat: ceren
cion: il çan nere seme au, eta piztu da: galdu çan, eta arquitu da: Mortuus
erat, et revichit. perierat, et inventus est (Luc. 15). Orra Jesu-cristoc berac
Fariseoai esan cien ipui goçoa. Ipui, edo parabola onec adirazten digu Aita
cerucoaren ontasun baztergabea. Adirazten digu gainera, onezco damu, edo
contricio osoac aienatzen dituala becatuac confesioa baino ere lenago, seme
ondatzailearequin guertatu çan beçala: eguia da, beti gueratzen dala beartua
becataria, bere becatuac aitorcera, edo confesatzera. Emendic atera eçaçu,
cristaua, cein andi, ta miragarria dan onezco damu, edo contricioaren
indarra. Goacen orain ecustera, nola sortu deçaquegun gure biotzetan onezco
damu au.

§ i.

Eguin deçu, cristaua, çure becatuen echamina? Eta sortu nai deçu
onezco damu, edo contricio osoa? Damu au sorceco bidea da Jaunaren
ontasun, eta maitagarritasun baztergabea, fedearen arguiarequin ontasun
oni, eta beraren contra eguindaco becatuai beguiratzen diegula. Jarri çaite
bada Jaunaren aurrean, eta saia çaite era onetan.
Eguin det becatu, esan deçaqueçu, ecin conta al bider nere Jaunaren
contra: Peccavi. Nor dala uste deçu, nere anima, çuc becatu eguitean utzi
deçun Jaun au? Fedeac eracusten diçu, Jaun au dala çu ecer ecetic atera, eta
ceruraco eguin cinduana. Fedeac eracusten diçu, Adanen becatuarequin
galdu cenduala Jaunaren gracia, eta ceruraco escu gucia. Fedeac eracusten
diçu, çure Aita cerucoa aimbesteraino guçaz urricaldu çala, era onetan gu
galduac ecusiric, non gu ceruraco bidean ipinceco, bidaldu içan çuan lurrera
bere Seme barcarra. Ala esaten digu S. Juanec: Sic Deus dilechit mundum, ut

134
filium suum uniguenitum daret (Joan. 3). Fedeac eracusten diçu, Trinidadeco
bigarren Persona, Aita beticoaren Seme bacarra, eta Jaungoico eguiazcoa
guiçon eguin çala Birjina tchit Santaren Sabelean Espiritu Santuaren obraz,
eta graciaz. Eman çuan gugatic gurutzean bere bicitza, eta irabaci çuan
guretzat Jaunaren gracia, eta ceruraco çucen, edo escua. Au eguin ondoan
piztu, eta igo çan cerura. Amatu ninduan, eta eman çuan nigatic bere burua,
dio S. Pabloc: Dilechit me, et tradidit semetipsum pro me (Ad Galat, c. 2).
Fedeac eracusten diçu, Jaun onec, biurcen bada beragana becataria biotz
osoz, goçotoro arcen duala, len ecusi degun beçala: Ez det nai dio, becataria
galcea, baicic nigana biurcea, eta nere gracian bicitzea (Ecech. 33). Nigana
biurcen dan unean bertan aztuco naiz eguin dizquidan esquergabequeri
guciaz (Ecech. 18). Fedeac eracusten diçu, guri graciaren doai, eta janciera
ederra emateco, ipini cituala çazpi iturri edo Sacramentu, graciaren ur goçoa
beti ematen ari, eta beinere agorcen ez diranac, oen artean bataiocoa, becatu
jatorrizco, edo orijinala barcatzeco. Sacramentu onequin barcatu ciçun
lenengo gurasoetatic datorquigun becatua: apaindu cinduan graciaren
soineco ederrarequin: eguin cinduan bere Eliçaren ume, eta ipini çaitu betico
bicitza iristeco eraz betea. Nondic çuri onembeste ontarte, edo mesede?
cembat utzi ditu Jaunac bataioric, eta federic ez duen bazterretan? cembat
bataio gabe ilcen dira bataioa duen errietan ere? Eta çu bici cera bataioco
Sacramentua arturic Jesu-cristoren leguean. Ecusi çuan Jesus onac, graciaren
soco ederrarequin bataioan apaindua gueratu bacinan ere, arquitzen cinala
gaitzeraco macurtua, eta erorico cinala becatuan: eta ipini çuan beste
Sacramentu bat, ilac piztutzen dituana: au da confesioco Sacramentua.
Fedeac eracusten diçu, utzi cigula beste Sacramentu bat, comuniocoa
deritzana. Gugatic bere bicitza gurutzean emateco cegoan bezperan gainez
eguin cion guganaco onguinai, eta amorioac, eta ipini çuan Sacramentu
miragarri au, gurequin bicitzeco, eta guri emateco bere gorputza, bere odola,
eta bera dan gucia. Içanic gure Jaungoicoa gucialduna, edo Omnipotentea,
alaere eman duan baino gueiago ecin eman ceçaquean: içanic guciz
jaquinsua, etzuan jaquin, cer gueiago guri eman: eta içanic guciz aberatsa,
etzuan içan cer gueiago eman, dio S. Agustinec. Esan çadaçu orain, nere
anima: au gucia guri ongui naiez eguin duan Jaun au cein On, eta maitagarria
içango da beregan? Eta norc amatuco ez du Jaun au? Baina ai! Jaun au amatu
bearrean, alcha guera aimbeste bider beraren contra, eta itzez ezpada, obraz
esan degu: ez det Jaun au serbituco: Dichisti: non serviam. Au da Jaunac
berac Jeremiasen autic aguercen duan espa andia. Nere anima! Au eguin guc
Aita ain On, eta Maitagarriaren contra, eta ez guera damuz, eta negarrez
beragana biurtuco? O Ontasun neurriric, mugaric, eta bazterriz ez deçuna!
cein berandu eçagutu çaitudan! Amatzen çaitut çure Ontasun orri
beguiraturic: eta amatzen ditut çure icenean nere lagun urco guciac. Damu
det: O Ontasun miragarria, çu ofendituaz! Il baninz, eta ilcen baninz becatu
eguin baino len! Arcen det asmo osoa, ez gueiago becaturic eguiteco,
becatuaren bideetatic aldeguiteco, eta confesatzeco.

135
Orra, nere cristaua, cer guisatan sortu guençaquean onezco damu, edo
contricio osoa, Oitu gaitecen fede, esperança, caridade, eta contriciozco
afectoac eguitera, eta Sacramentuac prestaera onarequin arcera, onela
iristeco betico bicitza. Amen.

AMAIRUGARREN ERAcUSALDIA

Adirazten da confesio ona eguiteco bear dan irugarren gauça, eta cer doai,
edo condicioac onec escatzen dituan

confesio on bat eguiteco bear dan bigarren gauça, edo eguindaco


utseguite, ta becatuen damua içan da azqueneco iru Eracusaldien gaia. Orain
alic onguiena itzeguin bear degu, confesio ona eguiteco bear dan, irugarren
gauçaren gainean, eta au da bicitza onceco, edo aurrera becaturic ez eguiteco
asmoa. Gaur aditzera emango det, benic bein: cein gauça bearra dan asmo au
confesio ona eguiteco. Urrena, nolaco doaiac escatzen dituan. Ençun,
cristaua, arreta onarequin.

§ I.

confesio ona eguiteco ez da asco nola nai becatuen gainean negar


eguitea, eta damutzea; baicic gauça bearra da bicitza onceco, edo aurrera
becaturic ez eguiteco asmoa. Au aditzera ematen digu Jaunac Isaias, eta
Ecequiel Profetaren autic. Garbi çaitezte becatuen loietatic, eta ez galdu
garbitasun au becatu berriaquin, esaten digu Isaias Profetac: Lavamini,
mundi estote: aiena itzatzue çuen gogoracio gaistoac, utzi itzatzue
gaiztaqueriac, eta icasi eçaçue obra onac eguiten. Era onetan elurra beçala
çurituac gueratuco dira çuen becatuac, grana becein gorriac balira ere: Quasi
nich dealbabuntur (Isaiae 1.º).
Orra nola itzeguiten digun Isaiasec. Gaiztoari damutzen baçaio
eguindaco becatu guciaz, eta gordetzen baditu osotoro nere aguinteac, aztuco
naiz eguin dizquidan esquergabequeri guciaz, dio Jaunac Ecequielen autic:
Omnium iniquitatum ejus non recordabor (c. 18). Itz oetan arguiro Jaunac
esaten digu icasi deçagula obra onac eguiten, eta osotoro gordetzen baditugu
beraren aguinteac, aztuco dala gure esquergabequeri guciaz, eta aditzera
ematen digu, becatuen barcacioraco gutchienez ber dala, bicitza onceco, edo
aurrera becaturic ez eguiteco asmoa. Orregatic Florenciaco, eta Trentoco
concilioac eracusten digue, confesio ona eguiteco, gauça bearra dala
eguindaco utseguiteen damua, aurrera becaturic ez eguiteco asmoarequin:
Cum proposito non peccandi de caetero (Concil. Florentin. in instructione
Armenorum, et Trident. Ses. 14 cap. 4). Ecusi deçagun orain, nolaco doai, edo
condicioac escatzen dituan asmo onec.

136
§ i.

Lenengo doai, edo condicioa da asmo osoa, edo biotz gucitic jaioa
içatea. Au aditzera ematen digu Jaunac, esaten digunean, biur gaitecela
beragana biotz osoz: In toto corde (Joel 2º) Orregatic ez da asco asmo erdi,
edo laurdena; ez da asco esatea: nai nuque: al banu: utzico balit paquean, ez
nioque nic bideric emango. Era onetan itzeguiten duanac ez du becatua
uzteco asmo osoric, baicic nainuquezco utsa. Asmo osoa duanac beregan
osotoro erabaquitzen du betico utzitzea becatua, edo ecergatic becatuari
lecuric ez ematea, ez eta bicitza, eta eriotzagatic ere. Asmo au ederqui aguertu
çuan S. Pauloc, galdetzen ciola bere buruari: Norc, edo cerc galeracico digu
Jesus maitagarria amatzea, eta serbitzea? Quis nos separabit a charitate chti?
Galeracico ote dit barrengo quezca, edo estutasunen batec? An angustia?
Galeracico ote dit goseac, eta gauça gucien gabeac? An fumes, an nuditas?
Galeracico ote dit perril andiren batean nere burua ecusteac? An periculum?
Galeracico ote dit Demonioac, eta munduac prestatu ditzaqueen gurutze, eta
naigabeac? An persecutio? Galeracico ote dit nere lepoan ezpata ecusteac? An
gladius? cer diola, uste deçu, S. Pabloc? Ez dio nai nuque: ez dio al banu, edo
utzico balit paquean; baicic biotz alai, eta prestu batequin dio: certus sum:
erabaqui det, ez eriotzagatic, ez bicitzagatic utzitzea nere Jesus maitagarria.
Neque mors, neque vita. Ona cein ederqui aguercen duan S. Pabloc confesio
onac escatzen duan asmo osoa. Esan guidaçu orain, cristaua, onelaco asmo
osoarequin ote gatoz confesioco Sacramentura? Beldur naiz, gueienai biotzac
esango diela, ecetz. Batzuec alabaina auçoaren, aide, edo adisquidearen
beldurrez, besteac cerbaiten uste, edo esperançan, edo urliarequicoa ez
galceagatic cuturcen dira Jaunaren legue Santa autsitzera erraz.
confesio ona eguiteco bear dan asmoaren bigarren doaia da becatu
gucietara, larri, edo mortaletara beinçat çabalcen dana içatea. Florenciaco,
eta Trentoco concilioac esaten digue, confesio ona eguiteco bear dala
eguindaco becatuen damua aurrera becaturic ez eguiteco asmoarequin: eta
ecin dateque au, asmoa çabalcen ezpada becatu gucietara, larrietara bederic.
Eta emen dago becatari ascorençat aldapa gogorra, batecere oitura gaiztoren
batequin arquitzen badira, edo guraren batean itsutuac badaude. Urlia da
gurasoa, eta beartua dago umeai ceruraco bidea eracustera, ala itzez, nola
bicitza onarequin: baina oitua dago berandu etcheratzera, Sacramentuetatic
igues eguitera: eçagutzen du cer eguin bear luquean bere eguin-bideari
erançuteco, baina ez du biotzic onetaraco: au bera guertatzen çaio,
alperqueriari ederretsita emaztea, eta umeac ecergabe dauzcanari. Eçagutzen
du, lanari ongui jarraitu ezquero, etchea bere mailan ongui igaroco
liçaqueala; baina ez du biotzic lanari jarraitzeco. Sandiac ancinatic du oitura
gaiztoa edanean igarotzeco, itz loi desonestoac esateco, queinada lotsagarriac
eguiteco: badaqui oitura oec utzi bear dirala, confesio ona eguiteco, baina

137
aldapa andia da au, eta ez da trebe oni equiteco. Berendia bicitu da lagun
urcoaganaco gorrotoan: utzi bear da au, eta cristauari dagocan eran prest
egon bear du lagun urcoari on eguiteco, eta ez dio gorrotoaren sinaleric
eracutsi bear: baina arquitzen du beregan atzerapen andi bat, etsaiari on
eguiteco, eta diosala modu onean eguiteco. Urliac equin diozca erriari, edo
beste lagun urcoari calteac: Sandiac an, ta emen eguin ditu çorrac, eta
bacoitzac nai du berea: baina ez du arretaric, ez calteac deseguiteco, ez çorrai
erançuteco. Esanguidaçu, cristaua: onelaco becatariac sortuco ote du, aurrera
gai oetan becaturic ez eguiteco asmo osoa? Ez deçaçula esan, nic gogorquiro
itzeguiten dedala: baicic esaçu cere biotzean deritzaçuna. Au bera diot, gazte
erguel lagun gaiztoaquin ibilcera oitu diranaz: eta au bera ezcon-gurari lecu
gueiegui emanic, jolas, eta ibilera ez garbietara oitu diranaz.
confesio ona eguiteco bear dan asmoaren irugarren doaia da eraguilea
içatea. Doai au da beste bien aguiria beçala. Esan deçaque becatariac, artu
duala asmo osoa, bicitza onceco, edo aurrera becaturic ez eguiteco asmo osoa:
esan deçaque, osotoro erabaqui duala, beti-betico utzitzea becatua: baina
asmo au, ezpada eraguilea, ez da içango iduripen utsa baicic. Eta cer ote da
asmo eraguile au? Asmo bat, becataria esnatzen, eta azcarcen duana, aurrera
becaturic ez eguiteco, neurri egoquiac arcera. Alperric becatariac negar
andiaquin esango du, arcen duala asmo osoa, aurrera becaturic beinere ez
eguiteco, ez du asmoaren irudi utsa baicic içango, baldin esnatzen ezpada,
onetaraco neurri egoquiac arceco. Demagun, çure etcheac dituala soro onac,
eta inaurquinac ere ugari, baina urrutitcho. çuc ala nai içatera, içango
cenduque artoa, eta garia, etcheraco ececic, salceco ere; baina ederretsi
ceinion edanari, ibiliari, alperqueriari, eta galdu dira lurrac. Ez deçu, urteraco
bear deçun artoaren laurdenic içaten, eta ibili oi cera auçoetan arto bila;
baina ez diçue eman nai, ceren pagatzen ez daquiçun. Jarcen cera lurrai
beguira: ecusten deçu, nola dauden larrez, arançaz eta belar gaiztoz estaliac,
eta negarrez dioçu: ah soroac, soroac, nere çabarqueriaz galdu cerate; baina
laster ecusico çaituetza beste guisatan emen igarotzen diranac, eta laster
emango dituçue artoa, eta garia ugari. Baldin au gucia esan ondoan, ezpacera
esnatzen lanari gogotic equiteco, inaurquinac ecarceco, eta lurrac ongui
maneatzeco, cer esango da çure asmo, eta negarraz? Esango da, asmo, eta
negar ançuac cirala, edo irudipen utsac, ceren azcartu etzeran artoa, eta garia
içateco neurri egoquiac arcera. Au bera esango da bada becatariaz, baldin
bere asmo, eta negar gucien ondoren arcen ezpaditu, aurrera becaturic ez
eguiteco, neurri egoquiac. guerta diteque, asmo oso, eta eraguileac artuta ere,
becataria becaturen batean irristatzea, ez asmo oso, eta eraguilearen gabez,
baicic ascotan içan oi diran ustecabeco peril andiac, eta tentacio estuac. Ala
guertatu citzaion S. Pedrori.
Jauna, esango didaçu: eta cer nurri dira, asmo oso, eta eraguileac
escatzen dituanac? Neurri oen artean bearrenac dira oec: lenengoa da
becaturaco bide, eta peril urcoac beti-betico utzitzea. Bigarrena, utzitzea era
berean besteri becaturaco bidea ematen dioen, izqueta, eta modu gaizto

138
guciac. Irugarrena, lagun urcoari bere onran, icen onean, edo beste
ondasunetan eguindaco calteac deseguitea, eta gauça bere jabeari biurcea
lembait len. Laugarrena, becaturen batean erorceco oitura içan bada, au
escuratzeco, eta ecitzeco benaz saiatzea, eta argaltasunez irristatzea
guertatzen bada, lembait len alchatzeco aleguina eguitea, Sacramentuen
sendagaiac artuaz, edo bestela. Bostgarrena, bacoitzaren estadu, bicimodu,
eta carguari dagozcan, eguin-bideai arretaz erançutea. Seigarrena, eçagutzea
ez guerala gauça, edo gai, Jaunaren gracia, edo lagunçagabe neurri oec
arceco, ez eta Jesus bat esateco ere, eta graci au contuz bilatzea, dala Jaun
berari umilqui escatuaz, eta sarritan Sacramentuac artuaz, dala Birjina tchit
Santa becatarien Ama goçoa, bitarteco ipiniaz. Orra, cristaua, aurrera
becaturic ez eguiteco asmo oso, eta eraguileac escatzen dituan neurriac.
Beguira orain, confesatzera datocenen artean asco ote diran, neurri oec
arcen dituenac; eta arcen ezpaditue, cer asmorequin confesatuco dira? Ez due
içango asmo oso, eta eraguileric; eta gucia içango da iduripen utsa. Ez
gaitecen içan ain arduragabeac animaco gaucetan: oraindainoco utseguiteen
damuarequin artu ditzacun, aurrera becaturic ez eguiteco neurri egoquiac, eta
onela iritsi deçaquegu betico bicitza. Amen.

AMALAUGARREN ERAcUSALDIA

Beguiratzen da arretarequin, bicitza onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco


asmo oso, eta eraguilearequin confesatzen ote gueran.

confesio on bat eguiteco bear dan irugarren gauça da, bicitza onceco,
edo aurrera becaturic ez eguiteco asmoa. Iru doai escatzen ditu asmo onec.
Lenengoa da osoa, edo biotz gucitic jaioa içatea. Asmo au duanac beregan
erabaquitzen du benaz aurrera becaturic ez eguitea ecergatic, ez eriotzagatic,
ez bicitzagatic. Bigarren doaia da becatu gucietara, larri, edo mortaletara
beinçat çabalcen dana içatea. Irugarrena eraguilea içatea. Asmo eraguilearen
icenez aditzen da asmo bat, becataria esnatzen, eta azcarcen duana bicitza
onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco neurri egoquiac arcera. Neurri oec
uquitu nituan azqueneco Eracusaldian. Neurri oec dira aguiria beçala,
iguerritzeco, becataria asmo oso, eta eraguilearequin confesatu dan, edo ez.
Orregatic neurri oei beguiratuaz, ecusi bear degu gaur, nere cristaua, bicitza
onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco, asmo oso, eta eraguilearequin
confesatzen ote gueran. Asi gaitecen bertatic.

§ I.

çuc, cristaua, esaten dioçu confesariari, baita Jaungoicoari berari ere,


arquitzen cerala bicitza onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco asmo

139
osoarequin. Ongui: baina asmo au ez da beguiz ecusten, eta içan diteque
benazcoa, eta içan diteque iduripen utsa. Nai deçu jaquin, bicitza onceco, eta
aurrera becaturic ez eguiteco çure asmoa osoa eta eraguilea içan dan, edo ez?
Asco deçu onetaraco ongui beguiratzea, asmo onec escatzen dituan neurriai.
Atoz bada oei beguiraldi bat ematera.
Neurri oen artean lenengoa da becaturaco bide, eta peril urcoac beti-
betico utzitzea. Eztago bicitza onceco asmo osoric, neurri au artu ditequeala,
arcen ezpada. Orregatic Teologoac eracusten due S. carlos Borromeorequin
becaturaco bide, eta peril urcoac utzi bear dirala absolucioa baino len,
gutchitan guertatzen dan estutasunen bat guertatzen ezpada: eta Espiritu
Santuac esaten digu: perila nai duana perilean bucatuco da (Ecclesiastici 3).
çuretzat, nere cristaua, becaturaco bide; eta peril urcoa içan da etchean, edo
auçoan deçun urlia ori: era berean araco etche artara joatea, edo çauden
toquian bicitzea, eta orraco lagun cençugabe oriequin ibilcea. çuretzat
becaturaco bide, eta peril urcoa içan da, ezconçaren uste, edo usaiari
çarraizcala, erguelquerian ibilcea. Atocea, eta utzi dituçu peril oec? Jauna, ez
det içan biotzic osotoro uzteco: beraz çure negarrac, çure asmo, eta itzac
iduripen uts biurtu dira.
Bigarren neurria da lagun urcoari becaturaco bidea ematen dioen
izqueta, eta modu gaizto guciac betico utzitzea. Onelaco. becataria da animen
erailea, eta Jesusec bere bicitzaren costuz erosi cituan animac ipincen ditu
Satanasen atzaparretan. Orregatic dio Jesusec: çori gaiztocoa dala onelaco
becataria: Vae homini ili per quem scandalum venit (Math. 18). Onelaco
becataria beartua dago bi gauçatara. Lenengoa da, becaturaco bidea ematen
duen izqueta, eta modu itsusiac utzitzea: eta emanic len bein, eta berriz itza,
uzteco modu oec, utzi ezpaditu, absolucioa artu baino len eguin beardu
aguindu çuana. Bigarrena da, aleguinean deseguitea animetan eguin dituan
calteac. calte oec deadar eguiten due Jaunaren aurrean; eta aleguinean
deseguin bear ditu becatariac, eta ez da erraz; ceren eztaqui noraino iritsi, eta
iritsico diran calteac. Demagun, eman diela becaturaco bidea amar, edo oguei
laguni. Ogui oec euni, eunac milari, eta milac eun milari: eta oec ere
çabalduaz dijoaz becatuaren sua: orregatic becaturaco bidea ematen duanac,
eztaqui norainoco calteac eguin, ta eguingo dituan animetan. Gainera,
bearbada anima oetatic asco il ciran, eta arquitzen dira infernuan. Nola bada
deseguingo ditu calte oec? Ez du onetaraco beste bideric, ezpada bicitz on
batequin ceruraco irabaztea al duan adina anima. Au da Dabidec artu çuan
bidea. Bere becatuarequin ipini cituan esanmesa andiac: biurtu çan
Jaunagana, eta eguindaco calteac deseguiteco, Jauna esaten cion
Jaungoicoari: eracutsico diet gaiztoai çure Legue Santa, eta biurtuco dira
çugana: Docebo iniquos vias tuas, et impij ad te convertentur. çuc becataria,
asco bider eman dieçu lagun urcoai becaturaco bidea, batzuetan itz loi
desonestoaquin, besteetan queinada lotsagarriaquin; batzuetan aen gogoco
berri jaquin naiez, besteetan, gazte jaquineçai eracusten dieçula becaturaco
modua. Norc esan, noraino igaroco ciran animetaco calteac? eta norc

140
eçagutu, noraino çabalduco diran calte oec? Bearbada asco çure eracuste
gaiztoaquin amildu dira betico su, eta garren artera, eta deadarca daude çure
contra. Beartua ceunden, eta çaude utzitzera betico, lagun urcoari becaturaco
bidea ematen dioen izqueta, eta modu gaiztoac: beartua çaude, eguin dituçun
calteac deseguitera, bicitz on batequin bederic. Baina eguin deçu au? Ez
noazqui. Beraz, bicitza onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco çure asmoac
ez dira içan iduri utsa besteric.
Irugarren neurria da, lagun urcoari bere onran, icen onean, edo beste
ondasunetan eguindaco calteac deseguitea, eta gauça bere jabeari biurcea
lembaitlen. Ain gauça bearra da au, non S. carlos Borromeoc dionez, etzaio
becatariari absolucioric eman bear, calte oec deseguin, eta gauça bere jabeari
biurtu artean, baldin len aguindu bacitzaion au, eta eguin ezpadu
çabarqueriaz. çuc, cristaua, lagun urcoari calte eguin dioçu bere onran,
aurpeguira ematen diozcatzula utseguiteren batzuec, edo bereac, edo
aurrecoenac: calte eguin dioçu gainera bere icen onean, edo faman, ez dituan
tatchac egotziaz, dituanac aciaz, eta barreatugabe ceudenac aguertuaz. çu
içan cera lagun urcoarençat ain prestuez, eta madaricatua, non eraguin
ceinion becatua, gauz anditzat cere lagunai esan içan dieçun: gutchi çan
anima galeraztea; quendu dioçu era onetan bere icen ona, edo fama: çuc
eguin diozcatzu calteac lagun urcoari neurrian, pisuan, precioan, eta eman
bear cenduan edariaren lecuan saldu deçu erdia uura, edo sagardoa: çuc
quezca andigabe eguin dituçu çorrac lecu ascotan: ala nai içatera, quen
cinçaquean çor oec, edo guciac, edo gueienac; baino ez deçu arretaric ipini nai
içan. Beartua çaude calteac, eta trampac deseguitera, eta çorrai erançutera, ez
nolanai, baicic absolucioa artu baino len gauçac çucencen dituçula al deçun
eran. Diot au, ceren gueroco uzten badira, etzera azcartuco bear dana
eguiteco. Baina oraindainoco çure asmoac nolacoac içango ciran? Ez asmo
oso, eta eraguileac, ceren esnatu etzeran calte, eta trampac deseguiteco,
çorrai aleguinean erançuteco, cere artu-emanac garbitzeco, eta lagun
urcoarequin naspilaric ez içateco.
Bicitza onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco laugarren neurria da,
becaturen batean erorceco oitura içan bada, au escuratzeco, eta garaitzeco
benaz saiatzea. Minance au peril andicoa da, eta ezpadio becatariac benaz
equiten oitura gaiztoa uzteco moduari, ez da sendatuco. Ala guertatzen da
birauac eguiteco, alperqueriaraco, edaneraco, itz loi desonestoac esateco,
queinada lotsagarriac eguiteco oitura çarra duenaquin. Orregatic esan çuan
Jeremiasec: Etiopiaco belçac bere larrua aldatzen, eta catamotzac bere
manchac, edo nabardurac uzten dituanean, onduco cerate çuec ere,
gaiztaqueriara oitutzen bacerate (cap. 13). Aditzera eman nai digu tchit
nequez uzten dirala oitura gaiztoac. Alaere garaitu ditzaque becatariac,
saiatzen bada benaz, eta leialqui eguiten baditu confesoreac aguincen diozcan
gauçac. Atocea, becataria: era onetan saiatu cera? Artu dituçu arretarequin
confesoreac aguindu dizquitzun sendagaiac? Ez, Jauna: beraz çure asmoac ez
dira içan oso, eta eraguileac, baicic iduripen utsac. Gazteac, beguira oitura

141
gaiztoetan ez erorcearequin, batecere edaneraco, alperqueria, eta itz
desonestoac esateco oituran. Erraz arcen dira oitura gaiztoac, baina nequez
uzten dira, edo beinere ez: gazteac, gazte demboran arcen duan bidea eçoi du
utzi çarcen danean ere, dio Espiritu Santuac: Adolescens juchta viam suam;
etiam cum senuerit, non recedet ab ea (Prov. 22). Irristadaren bat guertatzen
baçatzue, alcha çaitezte lembait len confesioco Sacramentuarequin; onela ez
da sortuco becaturaco oitura.
Bicitza onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco bostgarren neurria da
bacoitzac bere estadu, bicimodu, eta carguari dagozcan, eguin-bideai ongui
beguiratzea, eta erançuteco ardura ona arcea. Au eguiten ezpada, ez du
becatariac bicitza onceco asmo oso, eta eraguileric, gaineraco
mandamentuetan utseguiteric ezpalu ere. Eta omen, emen dago guraso, eta
errietaco cargudun ascoren betico galera.
Bicitza onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco seigarren neurria da ez
guerengan, bacic Jaunaren lagunz, eta gracian ipincea gure uste, edo
esperança, eta gracia au bilatzea Jaunari umilqui escatuaz, sarritan
Sacramentuac artuaz, Birjina tchit Santa bitarteco ipiniaz. Beguira, gazteac,
ez utzi goiz-arratsetaco jaiera, eta Sacramentuac prestaera onarequin eta
sarritan arcea: bestela çuen adina tchit erraz colocatzen da gaitzeronz, eta
amilca dijoa becatuaren bideetan.
Orra, cristaua, bicitza onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco asmo
oso, eta eraguileac escatzen dituan neurriac, eta emendic erraz eçagutu
deçaquegu, nolaco asmoarequin confesatu içan gueran. Eçaguera onequin
çucen ditzacun oraindainoco utseguiteac, eta aurrera bici gaitecen Jaunaren
beldur Santuan, onela iristeco betico bicitza. Amen.

AMABOSTGARREN ERAcUSALDIA

Itzeguiten da becaturaco bide, eta peril urcoen gainean.

confesio ona eguiteco bear dan irugarren gauça da, bicitza onceco, edo
aurrera becaturic ez eguiteco asmoa. Iru doai, edo condicio escatzen ditu
asmo onec, eta dira: asmo osoa, becatu gucietara, larrietara beinçat, çabalcen
dana, eta eraguilea içatea. Asmo eraguilearen icenez aditzen degu asmo bat,
becataria esnatzen, eta azcarcen duana, aurrera becaturic ez eguiteco neurri
egoquiac arcera, Neurri oen artean lenena da becaturaco bide, eta peril
urcoac utzitzea. Gai onen gainean esan nuan cerbait azqueneco bi
Eracusaldietan; baina ascoc becaturaco bide, eta peril urcoac ez ditue
ainçacotzat arcen, becatu tchit itsusiac guertatzen ezpadira, eta aurrera dijoaz
confesio gaiztoetan, bicitza onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco asmo
oso, eta eraguilea sortu gabez. Orregatic gaur itzeguin nai diçuet becaturaco
bide, eta peril urcoen gainean, eçagutu deçan bacoitzac, onelaco perilean

142
arquitzen dan, edo ez, eta artu dituan bicitza onaren neurri egoquiac. Ençun
arretaz, cristaua.

§ I.

Mundu au gucia, ongui beguiratzen baçaio, ecusico da becaturaco bidez,


eta sarez betea. çoaz lagun artera, çoaz bacardadera, çoaz noranai, gucia
perilez betea dago, dio Leonec: Plena omnia periculis, plena laqueis.
gueienac, edo beinçat asco becaturen baten sarean atchituac dauzca etsaiac,
eta alaere quezcaric gabe bici dira, ceren iguerritzen ez duen, nola dauden,
edo ceren saretic irten nai ez duen. Orregatic gauça bearra da cristauari
adiraztea, cer, eta cembat guisatara dan becaturaco bide, eta perila.
Becaturaco bide, edo perilaren icenez aditzen da artaraco bidea ematen
duan edocein gauça: eta emen gogoan arritzatzu bi gauça. Lenengoa:
becatuaren icenez ez deçu aditu bear obrazcoa bacarric, baicic gogoz edo
pensamentuz, itzez, escuz, eta edocein guisatan eguiten dana. Emendic atera
deçaqueçu, gazte erguelac gaitzeronz colocatzen asitzen diranetic cença
ditecen artean, bici oi dirala becaturaco sareac eotzen dabilçan lecu gucietan,
ala berençat, nola beste ascorençat. Ez dira bearbada erorcen azqueneco
becatuan; baina gaineracoaz ez due ardura andiric. Bigarrena: becaturaco
bide, eta perila içan diteque, ez seigarren Mandamentuan bacarric, baita
beste Mandamentuetan ere. Ala batzuençat edaria salcen dan toquira joatea
içan oi da orditzeco, edo etchecoai naigabe andiac emateco bide, eta peril
andia; beste batzuençat jocoa; batzuençat saldu-erosia; besteençat
alperqueria: eta besteençat beren estadu, eta bicimoduan dituen eguimbideaz
azturic bicitzea. Orra, nola edocein Mandamentutan arquitu ditequean
becaturaco bide, eta perila.
Bide, eta peril au bata da urruticoa, eta deitzen çaio onela, ceren
beregandic urruti daucan becatua, eta gutchitan amilderaço oi duan artan.
Ecusten deçu guiçon, edo emacume bat ongui jancia: ecuste au uts-utsic, edo
beste salsagarrigabe, becaturaco bide, edo perril urruticoa da, eta etzaude
onelaco periletatic igueseguitera beartua; bestela irten bearrac guinaque
mundu onetatic, S. Pabloc cion beçala (1.ª ad Corint. 5).
Becaturaco beste bide, eta perila da bitartecoa, au da ez osotoro
urruticoa, eta ez urcoa, baicic bien artecoa. Demagun, urlia urte beteren
barrumbean erori dala sandiarequin escuca jolas itsusietan lau, edo bost
bider, eta bici dirala etche batean biac, edo elcar erraz topatu deçaqueen
toquian. Edoceinec dacus peril au ez dala osotoro urruticoa, eta beste aldetic
ez dirudi guciz urcoa, ceren gutchitan erori dan. Becaturaco bide, eta peril
bitarteco oec batzuetan calte gueiago dacarde, perril arguiro urcoac diranac
baino: ceren oei adina ardura, eta arretarequin beguiratzen etzaten, eta laster
acitzen, eta perril urco biurcen dira. cer eguin bear da onelaco
becatariarequin? guiçon jaquinsu batec dio, lenengo aldian eman daguiqueola

143
absolucioa, baldin becaturaco bidea uzteco itza benaz ematen badu; baina
urrengoan etzaiola eman bear, ezpadu becaturaco perila utzi, edo bicitza
obetu.
Irugarren becaturaco bide, edo perila da urcoa. Deitzen çaio urcoa,
ceren bide edo peril onetan jarcen dana, edo dagoana sarritan erori oi dan,
edo beinçat erorceco peril andia dan, saiets gucietara beguiratu ezquero.
Demagun jai egunetan bilcen dirala an, edo emen mutilac, eta nescatchac.
Aritzen dira dembora pusca batean jocoan, baina ondoren, edo bitartean içan
oi dira izqueta loiac, queinada lotsagarriac, edo beste jolas gaiztoac. Onelaco
bilgui, edo batzarreetara joatea da becaturaco bide, eta peril urcoa. Onelaco
etcheetan guertatzen dana bera guerta diteque, festara, triscara, eta lagun
gaiztoetara joatearequin. Itz batean: alde gucietara beguiraturic, becatuan
erorceco peril andia badeçu, orduan çuretzat içango da becaturaco bide
urcoa.
Becaturaco bide, eta peril urcoa batzuetan da borondatearen contracoa,
esan nai det, naita ere ecin batec utzi deçaqueana, beinçat calte andigabe.
Sarcen due bat carcelan, guerra onetan ascotan guertatu dan eran, guiçon edo
emacume gaiztoen artean: sarritan eraguiten diozquee becatu-mota asco.
Becaturaco bide, eta peril au urcoa, baina borondatearen contracoa da, ceren
naita ere, ecin onela dagoanac aldequin deçaquean. Arquitzen da bestea bere
gurasoen etchean, eta etchapean du becaturaco bide, eta peril urcoa: alde
gucietara beguiraturic ez bera, ez beste urlia irten diteque etchetic, onran, edo
beste ondasunetan calte andiac etorcen ez dirala. Becaturaco bide, edo peril
urco au ere da borondatearen contracoa, ceren calte andigabe ecin utzi
deçaquean, utzi nai içan arren, esandan becatariac. Galdetu oi da, cer eguin
ditequean onelaco becatariarequin, confesatzera datorrenean? Batzuec
erançuten due, absolbitu ditequeala lembicico confesaldian, baldin
damuaren, eta bicitza onceco asmo osoaren sinale onac aguercen baditu, eta
prest arquitzen bada bear diran sendagaiac arceco. Arcen du era onetan
absolucioa, baina ez du obetzen bicitza, eta ez du sendagaiac arceco arretaric
ipini. Orduan etzaio absolucioric eman bear, becaturaco bidea utzi gabe.
Beste batzuec S. carlos Borromeorequin eracusten due, lembico confesaldian
ere etzaiola absolucioric eman bear, comunioraco estutasun andiren bat
ezpada.
Becaturaco beste bide, edo peril urcoa da borondatezcoa. Deitzen çaio
onela, ceren ala nai içatera, calte andi gabe utzi deçaquean becatariac: eta
onelacoac içan oi dira gueienac. guerta diteque, gauça bat gaiztoa ez içatea,
eta alaere urliarençat, edo sandiarençat becaturaco bide, eta peril urcoa
içatea. Ezconça, eta errietaco carguac berenez onac dira, baina ascorençat
içan oi dira becatuan bicitzeco peril urcoa. Orregatic aldeguin bear degu
guretzat peril aundia dacarten gaucetatic.
Becaturaco bide, eta perila urcoa içateco, ez da gauça bearra sarritan
becatuan erorcea, era, eta dembora egoquia danean erorcen bada bat. Urtean
bein da inuteria, eta urtean bein içan oi dira errietaco festac; eta alaere

144
dembora oec ascorençat dira becaturaco bide, eta peril urcoac. Gainera guerta
diteque becaturaco bide, eta perila içan diteque norbaitençat urcoa artean
becatuan erori ezpaliz ere, baldin saiets, edo alde gucietara beguiratuta,peril
andia bada. Jose ancinacoa, Jacob Patriarcaren semea, etzan
etchecoandriarequin becatuan beinere erori, baina cegoan etchean bicitzea,
içan citequean becaturaco bide, eta peril urcoa, ceren orpoz orpo cerraiquion
etchecoandrea becatu eraguiteco. Orregatic aren atzaparretan utzi çuan capa,
eta igues eguin çuan etchetic. Au bera eguin ber due serbitzariac, naiz
mutilac, naiz nescatchac, dauden etchean becaturaco bide, eta peril andia
badue. Galdetu oi da, becaturaco bide, eta peril urcoan arquitzen bada bat,
eta calte andigabe utzi leçaqueala utzi gabe badijoa confesatzera, absolbitu
ditequean, lenengo aldian bederic? Baietz dioe, eriotzaco orduan, baina nola
orduan ere? Becaturaco bidea esanmesagabe ecin bota badite bereala. Baina
gauça barreatua danean, aurrena quendu, edo bota bearda becaturaco bidea,
eta guero da Sacramentuac ematea. Onelaco estutasunaz landara, edo
campora, etzaio absolucioric eman bear, becaturaco bide, edo perila utzi, edo
bota dedin artean, S. carlos Borromeoc dionez.
Becaturaco bide, eta peril urcoan dagoanac confesioan aitortu beardu,
cer perilean arquitzen dan. Eguiçu contu, çuretzat araco festa aetara joatea,
triscan, edo dança-sarçaile ibilcea içan dala jolas itsusietaraco bidea, eta
oraingo confesaldian erori cerala cembait aldiz jolas oetan. Jolas oec
confesatzeaz gainera esan bear deçu, Jauna: neretzat festa artara joatea,
triscan ibilcea, edo urliarequin aua çabalduric bacarric egotea içan da
becaturaco bidea. Era onetan confesoreac iguerrico du, nondic, eta nola
datorren çure gaitza, eta ipinico diçu sendagaia bear dan toquian: eçagutuco
du gainera, nolacoac içan diran leneco confesioac. Baina cer guertatzen da
ascotan: ezcutatzen du becatariac bere çauriaren sustraia; sendagaiac ipincen
çaizca açaletic; gueratzen da bere oinean sustraia, edo becaturaco bidea, eta
ez da sendatzen eria.
Orra, cristaua, cer, eta cembat guisatara dan becaturaco bide, eta perila,
eta emendic erraz eçagutu deçaqueçu, artaraco bide, eta peril andian çauden,
edo ez. Ezpacera arquitzen onelaco perilean, bici çaite ernai, aurrera ere cate
onelacoan cere burua ez ipinceco; bestela erraz engainatuco cera; ala guertatu
citzaion Dabidi. Baina becaturaco bide, eta peril urcoetan nastua baçaude, ez
dago confesio onic bide oec uzteco biotzic ezpadeçu. Urra itzatzu bada cate
oriec, solve vincula: arreçaçu bicimodu on bat, eta onela iritsi deçaqueçu
oraindainoco utseguiteen barcacioa, eta guero betico bicitza. Amen.

AMASEIGARREN ERAcUSALDIA

Uquitzen dira, becaturaco bide, eta perilac ez uzteco, becatariac bilatu oi


dituan aitzaquiac.

145
confesio ona eguiteco bear dan irugarren gauça da, bicitza onceco, eta
aurrera becaturic ez eguiteco asmoa. Iru doai, edo condicio escatzen ditu
asmo onec, eta dira: asmo osoa, becatu gucietara, larrietara beinçat, çabalcen
dana, eta eraguilea içatea. Asmo eraguilearen icenez aditzen degu asmo bat
becataria esnatzen, eta azcarcen duana, aurrera becaturic ez eguiteco neurri
egoquiac arcera. Neurri oen artean lenena da becaturaco bide, eta peril
urcoac utzitzea. Gai onen gainean içan çan azqueneco Eracusaldi gucia; alaere
beldur naiz, içango dirala becatari batzuec, becaturaco bide, eta perilac ez
uzteagatic, aitzaquiaren batzuec bilatuco dituenac, eta gueratuco dirala betico
beren animac galceco çorian. Au guerta ez daquien bada, aditzera eman nai
diet, cein uts, eta farragarriac içan oi diran aitzaqui oec. Ençun arretarequin.

§ i.

Becatariac, becatuaren bideac ez uzteco, asmatu oi dituan aitzaquien


artean bat da esatea: Jauna ecin ni etchetic irten niteque, eta ez det escuric
urlia etchetic botatzeco, edo ari etcheco sarrera eragozteco. Aitzaquia au ez da
asco becatuaren bidean bicitzeco. Atocea, ecin igueseguin deçaqueçu
urliarequico egoera orietatic? Jauna, ez beti. Atocea, eta ecin deadar eguin
deçaqueçu? Au asco ezpada, esan çaioçu urlia orri, aditzera emango dioçula
guertatzen dana guraso, edo çure buru danari; eta alaere utzi nai ezpadiçu
paquean, esan çaioçu çure guraso, nagusi edo buruari, cer igarotzen çatzun.
Jauna, gurasoari edo nere buru danari, esaten badiot, aserratuco çaio, eta
etorri litezque ondoren gaiztoac. Aditzera eman guioçu bada arçaiari, edo
cere confesoreari, bear diran neurriac artu ditzan: baina eguiçu au confesioaz
campora; ceren confesiotic duan berriaz ecin baliatu diteque confesorea
becatariaren baimena gabe; eta baimen au içan arren, peril andico gauça da
confesorearençat.
Bigarren aitzaquia: joango naiz etche artara, edo araco lagun gaizto
aetara: joango naiz Leçora, edo Erniora, baina ez det becaturic eguingo;
lenago lepoa emango nuque. Atocea, eçagutzen deçu, çuretzat etche artara
joatea, lagun oriequin ibilcea dala becaturaco bidea, eta dioçu: joango naiz,
baina ez det becaturic eguingo? Jaquiçu bada, joatea bera dala becatu, ceren
artaraco perilean cere naiez jarrico ceran. Demagun, çuretzat jai arratsetan
ostatura, edo edari bicia salcen dan toquira joatea dala orditzeco, eta beste
becatu ascotaraco bide, eta peril urcoa: alaere baçoaz, ceregan esaten deçula:
joango naiz, baina ez naiz ordituco. Demagun gainera, aitu dirala edariac, eta
biurcen cerala etchera edariric dastatugabe. Alaere çuc becatu eguin deçu ara
joatearequin, ordi bacina beçala, ceren cere naiez artaraco perilean jarri
ceran. Etzabilçala bada, cristaua, aitzaquiac bilatzen, becaturaco bide, eta
perilac uzteco; aldeguiçu lembait len; bestela guertatuco çatzu mitchirrica,
edo ingumari guertatu oi çaiona. Badabil inguma arguiaren inguruan arin
arin: beguiratzen dio eta cembateta gueiago beguiratzen dion, ambat gueiago

146
ililuratzen, eta tchoratzen du arguiaren edertasunac. Alderatzen çaio bein, ta
berriz, eta erretzen diozca egoen, eta çancoen erçac, baina ez da cençatzen.
Atzenean aimbesteraino alderatzen çaio, non osotoro erretzen, eta ilic
gueratzen dan. Ai! aditzen çauden, inguma, inguma! Baçabilça becatuaren
bide, eta peril orietan: erretzen, eta quiscalcen dira çure gura tcharrac, baina
etzera cençatzen, eta atzenean ilic gueratuco cera becatuan, edo gogoz, edo
bestela. Au guerta ez daquiçun, aldeguin, aldeguin periletic.
lrugarren aitzaquia: ez da, Jauna, gure artean unore ona igarotzea beste
gauça gaiztoric guertatzen. Ongui. Atocea, eta ez dira içan izqueta
desonestoac? Bai, Jauna. Ez oi dira guertatu queinada itsusiac, musu
lastanac? Bai Jauna; eta eguia esan bear badet, orrela unore ona
igarotzeagatic bildu oi guera. Atocea, eta ori da unore ona? Ori da atseguin
debecatuetan ibilcea: eta confesio ona eguin nai badeçu, aldeguin bear deçu
orrelaco bide, eta periletatic.
Laugarren aiztzaquia: joango naiz etche artara, non içan dedan ascotan
becatuan erorceco argaltasuna; baina erregutuco diot Ama Birjinari, gorde
naçala becatutic, eta uste det, lagunduco didala. Engainatzen cera. Birjina
tchit Santa da becatarien Ama, eta bitartecoa, ez ordea becatuaren bide, eta
periletara joateco: baicic becatutic, eta becatuaren bideetatic aldeguiteco.
Atocea, cere naiez sarcen bacera carobi eracequi batean, esaten deçula
ceregan: erregutu diot Ama Birjinari, eta qordeco nau: uste deçu gordeco
çaituala carobico su, eta garren artean, batere erretzen etzerala? Ez deçu
ecusten, au dala cençugabequeri andi bat?
Bostgarren aitzaquia: Jauna, al banu utzico nuque nic becaturaco bide
au: eta paquean utzico balit, ez nioque nic bideric emango, baina certan nago
ni arequicoa galcen badet? Atocea, becatari itsu, eta urricalgarria, eztaquiçu,
anima bat bacarra deçula? Eta ori galcen badeçu, gucia galcen deçula, eta
betico? çure escuac, edo oinac ematen badiçu becaturaco bidea, ebaqui eçaçu,
eta bota ceregandic, esaten diçu Jesu-cristoc. (Mat. 18, et Marc: 9): au da,
çure escu oinac becein gauça bearra baliz ere çuri becaturaco bidea ematen
diçun ori queneçaçu ceregandic, edo aldeguiçu. Ala eguin çuen Jose
ancinacoac, eta Susana andre prestuac. Jose çan Jacoben seme tchit maitea:
senideac ecin begui onez ecusi çuen, Aitac aimbeste nai ciolaco, eta isilic
saldu çuen Ejiptora. Ecusi çuan nagusiac, Joseren escuetan gauça guciac
cijoacela ongui, eta gucia utzi çuan beraren contura. çan Jose, Escritura
Santac dion beçala, aurpegui ederrecoa, eta tchit galaia. ililuratu, eta tchoratu
çuan etchecoandrea Joseren edertasunac, eta asi çan gaitzeraco bideac
ematen; baina alperric. Nere nagusiac, esan cion; çu ez beste gauça guciac
nere escuetan utsi ditu, eta nola nic esquergabequeri ain itsusia eguin
deçaquet nere onguilearen eta Jaungoicoaren contra? Alaere egun oro, eta era
çuan gucian leiatzen citzaion andre gaiztoa Jose garbiari, nai çuqueana
eraguiteco: eta egun batean eldu cion capatic, eta cuturtu nai çuan
becaturaco. Ecusiric bere burua estusasun onetan, igues eguin çuan Josec
etchetic, utziric capa etchecoandrearen atzaparretan. Alaco gorrotoan jarri

147
çan andre lotsagabea Joseren contra, non asmatu cion, borchatu nai içan
çuala, eta carcelan ipini çuen. Baina jaquinic Erreguec Joseren jaquiunde, eta
doai ederrac, atera çuan carcelatic, eta eguin çuan bere ordeco Ejipto gucian
(guenes. 39). Susanarequin guertatua ecusi deçagun orain. Susana andre tchit
ederra, ezcondua cegoan Joacin ceritzan guiçon aberats batequin Babilonian.
Susana çan Jaunaren beldur santuan acia, eta birtutetsua, eta ainçacotzat
ceduqueen guciac. Susanaren etchean bilcen ciran Israeltarren Jueçac,
guertatzen ciran auciac erabaquitzera.Etchearen atzean cegoan baratza, eta
ascotan ibili oi çan an Susana. Urte artaco bi Alcate, edo Jueçac ciran guiçon
adinean aurreratuac, bada çarren icena ematen die Escriturac, baina
dirudianez beren oituretan ciran çar berdeac. Ecusten çuen Susana baratzan,
eta gutchica itsutu ciran arganaco gura gaiztoan, eta asi ciran ura bacarric
atchitzeco eraren bila. Ezcutatu ciran baratzaco çocoren batean: eta Susanac,
lecu aetan usança çan beçala, artu çuan urtan bere burua garbitzeco asmoa.
Bidaldu cituan serbitzariac etchera, eta itchi çuen oec baratzaco atea. Irteten
dira orduan agure madaricatuac çocotic, eta asitzen çaizca Jaunac debecatzen
duana eraguin naiez: eta ezpadeçu nai, esan cioen; guc esango degu,:gazte
batequin arquitu çaitugula becatuan. Estutasun andian arquitzen çan Susana:
aec nai çuena eguiten baçuan, eriotzaren pena ipinia ceucan Legueac; eta
ezpacien gusto ematen, egotzico cioen, eguin etzuan becatua, eta ileracico
çuen, eguin baçuan beçala. Eman çuan suspirio andi bat, eta esan çuan: alde
gucietatic ez det estusasuna baicic ecusten: Angustiae sunt mihi undique:
baina nere Jaungoicoaren beguietan, eta contra becatu eguitea baino obe det,
çuec nai deçuena eguingabe, çuen atzaparretan erorcea. Au esanda, eguin
çuan deadar, aditu ceceen etchean. Asi ciran çar madaricatuac ere deadarca:
bildu ciran iscambilara asco guiçon, eta emacume: eta çar gaiztoac esan çuen,
nola arquitu çuen Susana gazte batequin becatuan. Legueac aguincen çuan
quen cequiola bicia arrica, becatu au eguiten çuanari, eta bereala erabaqui
çuen Juez salatzaileac, eguin cedila Susanarequin Legueac ciona. Bacerameen
andre prestu ura eguin etzuan becatuagatic bicitza quencera. Ecusi çuan
Daniel Profetac, cer guertatzen çan, eta artean gaztetchoa baçan ere, Jaunac
aditzera eman cion, cer igaro çan: otseguin çuan, gueçurra çala, Susanaren
contra salatzaileac erausi çuena: biur citecela an cijoacenac irten ciran lecura,
eta berriro ecusi, eta erabaqui bear çala auci ura. Biurcen dira Susanaren
etchera: berecitzen ditu Danielec çar berdeac bata besteagandic: eguiten
diezte cembait galde, eta arquitzen ditu gueçurretan. Asi ciran guciac
deadarca Juez gaizto bien contra, eta Susanarequin eguin nai çuena, berai
eguin cieçan, edo Legueac aguincen çuan beçala arrica bucatu cituen:
(Danielis 13). Ecusten deçu, cristaua, ez deçula ecer eguiten esatearequin: al
banu utzico nuque becaturaco bide au, eta paquean utzico balit, ez nioque nic
becaturaco bideric emango? Utzi bear dira bada aitzaqui farragarri oec, eta
aldeguin becaturaco bidetic.
Seigarren aitzaquia: Urliaren etchera joaten naiz, baina ez gauça
gaiztoric eguitera: eta bideric gabe erausian daude asco. Atocea, eta ez ote

148
dira guertatzen bein baino gueiagotan izqueta ez garbiac, eta jolas gaiztoac?
Bai, Jauna; eta cer da cer miretsi esanmesac içateaz? Baina demagun, ez dala
orrelaco gauçaric guertatzen: nolacoa içan da len çure bicimodua, eta icen,
edo fama? Ez tchit ona, Jauna. Eta cer nai deçu, munduac esatea, ecusten
baçaitue sarritan gauaz, eta egunaz ez orduetan an cerala? Ecusten badeçu,
sarritan sarcen dala aceria etche batean, cer esango deçu çuc? S. Pabloc
esaten digu, utzi bear ditugula, gauça gaiztoac ececic, gaiztoen ança duenac
ere (1.ª ad thesal, c. 5). Jauna, besteac ere joaten dira nai duen etchera:
egoten dira, eta ez orregatic esanmesaric içaten. Ori guerta diteque, ceren aec
gai orretan len quiratsic çabaldu ez duen, eta çuc bai, edo ceren aec içan
litzaqueen beren eguitecoac, eta çuc ez; eta nolanai egon ditecela besteac, çuc
eguin bear deçu Jesu-cristoren legue Santac aguincen diçuna.
çazpigarren aitzaquia: cer esango due etche artatic irteten banaiz, edo
ara joaten ezpanaiz? cer esan bear due? Bitatic bat, edo eztaquie, çu gaizqui
bici cerala, edo badaquie. Ezpadaquie, ez da ecer esateco bideric. Mila modu
içan oi da alabaina etche bat utzita bestera igarotzeco. Baina baldin badaquie,
poztuco dira, bide çucenean sartu cerala ecustean.
çorcigarren aitzaquia: Jauna, esango diot urliari, utzi deçala bicitza
gaiztoa, bucatu dirala gure ibilera, eta jostaquetac, eguin deçala confesio on
bat. Atocea, eta aitzaqui orrequin bici nai deçu becatuan? Uste deçu,
orrembesterequin cençatuco dala urlia? Demagun, otsoac ardiren bat erabili
duala itotzeco çorian. Andic guerocheago badijoa otsoa ardiaganonz, eta
ardiac, igueseguin lecuan, itchedoten, eta esaten dio: otso Jauna, etzaitecela
içan oraindaino becein ardicoia, arreçaçu bicimodu on bat. Atocea, uste deçu,
orrembesterequin onduco dala otsoa? Ondu bearrean, egotzico diozca
atzaparrac ardi tchoroari, eta eguingo du arçaz gura duana.
Orra, cristaua, becaturaco bideac ez uzteagatic, asmatu, eta bilatu oi
diran, aitzaquietatic batzuec. cer dator emendic? Becatuan bicitza igarotzea,
Sacramentuac gaizqui arcea, eta atzenean betico su, eta garren artean
erorcea. çuc, cristaua, aldeguiçu becaturaco periletatic, eta arreçaçu cristauari
dagocan bicimodu garbi bat, onela iristeco betico cerua. Amen.

AMAçaZPIGARREN ERAcUSALDIA

1. Ematen dira confesio ona eguiteco bear dan laugarren gauçaren, edo
becatuac aitortu bearraren berriac.
2. Adirazten da, nolaco modua gorde bear liçaquean confesioaren aurretic,
eta confesioco demboran.

confesio ona eguiteco bear dan irugarren gauça da bicitza onceco, eta
aurrera becaturic ez eguiteco asmoa. Asmo onen gainean naroro, edo ugari
itzeguin det. Laugarrena da confesioa, au da becatuac aitorcea, edo esatea
barcatzeco escua duan Apaiçari, eta onen gainean içango da gaurco

149
Eracusaldia. Lenengo lecuan aditzera emango ditut, confesioaren, edo
becatuac aitorceco degun, eguimbidearen berriac. Aditzera emango det
urrena, nolaco modua gorde bear liçaquean confesioaren aurretic, eta
confesioco demboran. Ençun arretaz, cristaua.

§ I.

Fedeco gauça da, gure Salbatzaile Jesus maitagarriac utzi ciola bere
Eliçari beste Sacramentuen artean confesioa, edo Penitencia deritzana,
bataioa ezquero eguindaco becatuac barcatzeco. cerura igo çan baino
lencheago sartu çan Jesus Apostoluac ceuden toquira, eta esan cien:
Arreçaçue Espiritu Santua: Accipite Spiritum Sanctum: çuec barcatzen
diezteçuenen becatuac barcatuac içango dira, eta orain bertatic barcatzen
çaizte: Quorum remisseritis peccaa, remiltuntur eis: eta çuec barcatugabe
uzten diezteçuenenac, barcatugabe gueratuco dira: Et quorum retinueritis
retenta sunt (Joan 20). lz oetan eman cien Apostoluai, Obispo Jaunai, eta oen
ondorengo Apaiçai becatuac barcatzeco escua. Au sinisten ez duana ez da
catolicoa, baicic herejea, eta bere gainean du Eliçaren escomicua: Anathema
sit (Trident. ses. 14, cap. 1.º et can. 1.º et 3.° de Paenit). Emanic era onetan
Apostoluai, eta ondorengo Apaiçai becatuac barcatzeco escua, aguirian dago,
becatariac aguertu, eta aitortu bear diozcala sendatzeco escua duanari bere
çauri, edo becatuac. Emendic Eliz Ama Santac eracusten du, eta catolico
gucioc sinisten degu, becatuac aitorcea, edo confesatzea gauça bearra dala,
barcacioa iristeco, eta besteric esaten duana escomicatua arquitzen da:
Anathema sit (Trident. cit. ses. can. 6 et 7º).
Esan det, gauça bearra dala becatuac aitorcea, edo confesatzea, oen
barcacioa iristeco: baina au aditu bear deçue becatu larri, edo mortalençat,
cerren benialac aitorcea, ona bada ere, ez da premiazco gauça, Trentoco
concilioac esaten digun beçala. Eta mortalac içan arren, barcatuco ditu
Jaunac onezco damu, edo contricio osoarequin, eta confesatzeco
asmoarequin. Esan det gainera, aitortu, edo confesatu bear çaizcala becatuac
barcatzeco escua duan Apaiçari. Ancinaco demboran eriotzaco perilean, eta
Apaiz gabe arquitzen çanac norinai esaten ciozcan bere becatuac, Espainaco
legueac aditzera ematen diguenez, eta au bera eguin oi çuen itsasoan
cebilçanac, peril andiren batean ecusten ciranean: baina confesio au etzan
Sacramentu, eta eguiten çan Sacramentuaren naia eracusteco, eta
Jaunagandic iristeco onezco damu, edo contricio osoa. Orduan usança au
çan: baina orain ez liçaque ongui Apaiz ez danari becatuac aitorcea, edo
confesatzea, estutasunic andienean ere, ceren Luteroc beste herejia ascoren
artean eracutsi çuan bat gai oni dagocana, esaten çuala, edoceinec, naiz
guiçonac, naiz emacumeac, duala confesioac aditzeco escua: eta estutasunean
Apaiz ez danari becatuac confesatzen badiozca batec, nolerebait adirazten du,
Luteroren escolacoa dala, Aita Santu Benedicto amalaugarrenac dion beçala.

150
Luteroren herejia baino lenago etzan eceren perilic estutasunean norinai
becatuac esatean, baina gueroztic bai: orregatic eriotzaco perilean Apaizgabe
dagoanac eguin beça aleguina, sorceco onezco damu, edo contricio osoa
Apaiçari bere becatuac aitorceco naiarequin, eta ez deguiozcala confesatu
Apaiz ez danari. Bi guisatara eguin içan da confesioa Eliçaren asieratic. Eguin
içan da benicbein orain beçala, bacoitzac isilic belarrira esaten diozcala
Apaiçari bere becatuac, eta au da moduric egoquiena, edoceinec eçagutu
deçaquean eran. Eguin içan çan gainera confesioa Eliçan ceuden Apaiz,
Diacono, eta cristau gucien aurrean, eta guciac aditzen çuela: baina lenago
isilic esaten citzaizcan Obispo Jaunac ipiniric ceucan, confesoreari becatu
guciac, eta onec batzuetan aguincen cion becatariari, beste penitenciaz
gainera, eguin ceçala bere becatuen aitormen, edo confesioa Eliça guciaren
aurrean. Baina guertatu çan constantinoplan, Nectario ango Obispo cegoan
demboran, emacume batec gucien aurrean esatea becatu itsusi bat, aguercen
çuala, becatuan lagun içan çuana. Emendic etorri ciran esanmesa andiac, eta
utzi çan gutchica confesio aguiri au: baina naiz bata, naiz bestea, naiz biac
ciran onac.
Eliçaren lenengo demboretan ez degu arquitzen Eliça beraren
aguinteric confesioaren gainean. cergatic au? ceren dembora aetaco cristauac
etzuen aguinte-bearric Sacramentuac sarritan arceco. Ain jaiera andia çuen
Sacramentuetara, non Meça ençuten çuenean, guciac comulgatzen ciran; eta
ecusia dago, ecin au eguin ceçaqueela confesio gabe becatu larri, edo
mortalen bat çuanac, S. Pabloc dionez: Probet autem se ipsum homo (Trident
ses. 13 cap. 7 de Euchar). Onela joan ciran çazpieun, eta gueiago urte. Asi
ciran cristauac ancinaco jaiera ederra utzitzen, eta aguindu çuan Eliçac,
urtean iru aldiz bederic artu ceceela comunioco Sacramentua, au da Pazcoa
loratuan, Maiatzecoan, eta eguerriz: eta Aguinte bera aditu çan confesioraco
ere. Alaere etziran cristauric gueienac cençatu, eta aguindu çuan berriz
Eliçac, gaitzaren, eta onaren eçagueran sartutaco cristau guciac aitortu
deguiozqueela beren becatu guciac urtean bein bederic barcatzeco escua duan
Apaiçari.
Gaitzarequin onaren eçaguera ez dator gucietan berdin: baina gueienac
asi oi dira ona, eta gaitza eçagutzen çazpi urteetatic aurrera. Orregatic aurrac
bidaldu bear dira confesatzera çazpi urte baditue, eta gutchicheago içan
arren, oitura ona da bidalcea, S. carlos Borromeoc dion beçala. confesioa
eguin bear çaio, ez norinai, baicic barcatzeco escua duan Apaiçari. Len eguin
bear citzaion Arçaiari, edo onec sinalatzen çuanari: baina guero Eliçac eman
cion bacoitzari escua, urte oro confesio au eguiteco Obispo Jaunac confesioac
aditzeco ipincen duan, edocein Apaicequin: baina campoan confesatzen
diranac ecarri bear due aguiria. Eliçac sinalatu çuan urte oroco comunioaren
dembora, baina ez confesioarena. Orregatic asco guiçon jaquinsuc dioe,
confesioraco urtea aditzen dala urte berritic urte berriraino; baina Iruineco
Apaiz nagusiaren mendeco Elicetan gariçuman eguin bear da confesio au.
Eliçac confesatzeco, eta comulgatzeco ipiniric daucan Aguinte oni erançuten

151
ez dion cristauari, debecatu bear çaio Eliçan sarcea, eta ilcen danean etzaio
eman bear Eliz-lurric: eta emen badu escomicuaren pena ere. Pazcoatic ila
beteren barrumbean confesatzen, eta comulgatzen ezpada.
Eliçaren aguinteaz gainera bada beste bat, Jesu-cristorena; Jesu-cristoc
alabaina utzi çuan confesioco Sacramentua becatuaren eriotzatic animac
pistutzeco, eta becatuen çauriac sendatzeco: eta nai du arcea premia
degunean bederic. Orregatic urtean beingo confesioaz gainera, cristaua
beartua dago confesatzera eriotzaco perilean; comunioco Sacramentua artu
nai, edo bear duanean, baldin becatuan badago; eta atzenean grina tcharren
bat ecin garaitu badu confesioco Sacramentuaren lagunçagabe. Ala
guertatzen da ascorequin: gariçuman confesatzen dira, eta urte gucian, edo
dembora lucean Sacramentuac arceco arretaric ez due ipincen, eta frenuric
gabe dabilçan çaldinoac beçala eiaca dijoaz becatuaren bideetan.
Orra, cristaua, gure becatuac aitorceco, edo confesatzeco, cristau gucioc
degun eguin-bidearen berriac. Dacuscun orain, nolaco modua gorde bear
liçaquean confesioaren aurretic, eta confesioco demboran.

§ i.

confesatzera joan nai deçu? etzoacela confesioaren idurian munduco


gaucen bila. Batzuec joan oi omen dira bicilagunaren contraco espadasunac
aguercera, jaquin deçan confesareac nolaco guiçon, edo emaztearequin bici
diran. cristaua, ez oitu era onetan confesatzera: esaitzu çure becatuac, eta ez
nastu besterenac. Beste batzuec joaten dira confesioaren aitzaquian
limosnaren bat ateratzera. Oecgatic esan diteque Dabidec beste gauçataraco
ciona: confesatuco çatzu, ontarte, eta mesedeac eguiten diozcatzun bitartean:
Confitebitur tibi, dum benefeceris ei. S. Felipe Neriri joan omen citzaion bein
emacume bat confesatzeco idurian, Santuaren bitartecotasunez iristeco S.
Jeronimoren ordenaco Erlijiosoac egun oro Erroman eman oi çuen oguia.
Santuac ceruco arguiarequin eçagutu çuan, certara cijoan emacumea, eta
bidaldu çuan, confesatzeco lecuric emangabe, esaten ciola: ez dago emen
oguiric çuretzat. Omen dira gainera confesatzera joaten diranac, confesorea
bitarteco dala iristeco suerte ona. conjuratzailea dagoan toqui, edo errira
bilduco dira gaizquinaquin eguiaz, edo gueçurrez daudenac: eta au bera
guertatuco da, jaquiten bada, Erretore, edo confesoreren bat dala
ezconçaguilea. Jauna, inoiz joan naiz confesatzera, Jaunarequin paqueac
eguinda, iristeco premia dedan, edo on nuquean gauçaren bat: gaizqui eguina
ote da au ere? Ez; confesio, ta comunio onac alabaina asco laguncen due bear
deguna Jaunagandic iristeco; baina gaizqui eguingo cenduque, confesioa
aitzaquiatzat arcea.
confesatzera çoacenean jarri çaite belaunico. guiçonac ez due jarri bear
ezpatarequin, eceta emacumeac ere soineco arro, eta gueieguiaquin. Ez dirudi
ongui atsqueriac, eceta arrotasunac ere, eta are gutchiago goiac estaligabe

152
confesiora joateac. Orregatic Inocencio, eta clemente amaicagarrenac
aguindu çuen, ez daquiela confesio, ta comunioraco lecuric eman bularrac,
eta sorbalda estaligabe dijoacenai, eta estalquiac içan ditecela tapituac. Doina
Sancha carrilo joan çan confesatzera Juan de Abila beneragarriarequin, baina
alaco jancierarequin, non esan cion confesoreac: infernu usaia dacar
berorrec. Itz oec arpoi baten guisa igaro çuen Doina Sancharen biotza; biurtu
çan etchera, utzi cituan soineco arroen eraqueriac, eta içan çan modestia,
onestidade, eta birtutearen ispilua. Ez da ibili bear besteri tchanda quendu
naiez; baina çarrai, eta eri daudenai lecu eguitea ongui dirudian gauça da. Ez
deçu jarri bear besteren becatuac aditzeco moduan, bestela erraz guerta
liteque saloqueri au becatu andia içatea. Ustecabean aditzen badeçu
confesatzen dagoanaren becatua, ichilic gorde bear deçu becatu larriaren
azpian, confesore baten eran. confesioa asitzeco aurrean batzuec esaten due
Acto contriciozcoa, eta ongui eguiten due; besteac esaten due Ni becataria
gucia, ta ondo eguiten due oec ere, ceren au içan dan Espainaco usança;
besteac Ni becataria esaten due erdiraino asieran, eta beste erdia absolucioco
demboran: au ere ongui eguiten da, eta au da S. carlos Borromeoc eracusten
duan modua; baina çuençat erraçago içango da esatea Acto contriciozcoa, edo
Ni becataria osotoro. Batzuec confesioa asi baino len ematen omen ditue
egun onac, eta, galdetzen bide due: cer dio? Onguitcho dago? Gaizqui eguina
da au; ceren confesioari dagocana baicic uquitu bear ez dan orduan. Besteac,
confesatzeco jarcen diranean, esaten omen due Abe Maria Purissima; gauz
ona da au; baina era berean ona içango liçaque esatea Letania. Onena da
Eliçac eracutsia daucan moduari ez eransitzea ecer; bestela batac esango du:
Abe Maria, besteac bici bedi Jesus, besteac beste gauçaric.
confesioco demboran utzi bear dira itz, eta ipui alperrac: itz loi edo
desonestoac, eta besteren icen ona, edo fama galcen duenac. Itz alperrac dira
esatea: Acusatzen naiz, nere Jaungoicoa ez dedala amatu. Alperra da au, dio
S. Francisco Salesec, ez da alabaina aditzera ematen becaturc batere, eta era
berean alperra da esatea: Acusatzen naiz eriotzaco orduan Deabruac
acusatuco nauan guciaz. Urrena utzi bear dira itz loi, edo araguizcoac. Badira
batzuec ain landugabe, eta basatiac, ain aberequiac, non eztaquien
seigarrengo becatuac confesatzen, araguien icen lotsagarriac aitatugabe.
Atzenean utzi bear dira besteren icen ona, edo fama gutchitzen duen itzac.
Batzuec aguercen ditue becatuan lagun içan dituenac, besteac esaten ditue
senarraren, edo emaztearen utseguiteac premiaric gabe, eta au gucia gaizqui
eguina da. Asco degu gaurco.
Balia gaitecen, nere cristaua, Jesus onac gure animac sendatzeco utzi
digun Sacramentu oneçaz. Oitu gaitecen, modu eder batean eta sarritan
arcera. Onela garaituco ditugu gure grina tcharrac, eta iritsi deçaquegu betico
bicitza. Amen.

EMEçorciGARREN ERAcUSALDIA

153
confesio onan escatzen dituan doaiac.

confesio ona eguiteco bear dan laugarren gauça da confesioa, au da


becatuac esatea, edo aitorcea barcatzeco escua duan Apaiçari. Azqueneco
aldian aditzera eman nuan, becatuac aitorceco, edo confesatzeco cristau
gucioc degun eguin-bide, edo obligacioa. Aditzera eman nuan urrena, nolaco
modua gorde bear liçaquean confesioaren aurretic, eta confesioco demboran.
Gaur uquituco ditut confesio onac escatzen dituan doai, edo condiciac. Asi
gaitecen bertatic.

§ I.

confesio onac, escatzen dituan doai, edo condicioac asco dira, baina
guciac biurcen dira irutara. Oec dira umila, eguiazcoa, eta osoa içatea.
confesio umila, au da umiltasun, eta lotsa eder batequin becatuac
aitorcea. Umiltasun, eta lotsa au jaiotzen da eçagutzetic, cer, eta noren contra
eguin degun. guisa onetan Ebanjelioco Seme ondatzaileac aitortu cion bere
Aita cerucoari bere gaizqui eguina: Aita, esan cion, eguin det bacatu çure
contra, ez naiz ni çure Seme icendatzeco dina: baina amaçaçu çure
serbitzarien artean bederic. Au bera aditzera eman cigun Jesu-cristoc Fariseo,
eta becatari publicanoaren ipui, edo parabolan. (Publicanoaren icena ematen
citzaion Juduen artean gucien auan, eta iritzian becataritzat eçagutua cegoan,
edoceini). Sartu ciran Eliçan Fariseoa, eta publicanoa. Fariseoa arrotasun
andiarequin joan çan Eliçan gora, eta asi çan Jaunari esquerrac ematen,
esaten ciola: esquerrac, Jauna: ceren eguin ez naçun besteen, eta araco
publicano aren ancecoa: astean bi egunetan barautzen naiz, eta ditudan gauça
gucien amarrena ematen det. Ecusten deçu, nolaco arrotasunarequin aguertu
çan Fariseoa Jaunaren aurrean? Etzan ara joan bere becatuac aitorcera,
baicic obra onac esatera. guisa onetan dijoaz batzuec confesatzera, ez
becatuac, baicic obra onac. Publicanoa gueratu çan bean, eta beguiraturic
bere becatuai, etzan atrebitzen alchatzera beguiac lurretic. Bularrari colpe
andiac emanaz, esaten cion Jaunari: Nere Jaungoicoa, urricaldu çaite
becatari oneçaz. Ona, nolaco umiltasunarequin escatzen cion publicanoac
Jaunari bere becatuen barcacioa. Orregatic dio Jesu-cristoc, oni barcatu
ciozcala Jaunac bere becatuac, baina Fariseoari ez (Luc. 18).Esan det,
confesio umila dala umiltasun, eta lotsa eder batequin becatuac aitorcea.
Bada lotsa bat, dio Espiritu Santuac, gaiztoa, eta berequin becatua dacarrena.
Lotsa onec eragozten du becatua aitorcea aitortu bear danean, eta bilatzen
ditu becatuaren edergarriac. Bada beste lotsa bat onra, eta edertasuna
berequin dacarrena: confusio adducens gloriam, et gratiam. Lotsa onec ez du
eragozten becatua aitorcea, aitortu bear danean, baicic esan erazten dio,
beguira ezperen Magdalenari Jesusen oinetan. Ecusi çuan, cein esquergabea

154
içan çan bere Jaunarençat: lotsatu çan, bere becatuai beguiraturic, eta lotsa
onec, etzion paqueric eman Jesusen oinetan jarri çan artean.
confesio onaren bigarren doai, edo condicioa da eguiazcoa içatea. cer
ote da confesioa eguiazcoa içatea? Da echamina ongui eguinda, arquitzen
ditugun becatu larri, edo mortalac, arquitzen ditugun eran, eta adina aitorcea.
Ala eracusten digu Trentoco concilioac (Ses. 14 cap. 5 de Paeniten.)
Onetaraco ez dituçu esan bear ceregan eçagutzen dituçun baino gutchiago,
edo gueiago. Batzuec, ecin oroitu badira, cembat becatu eguin dituen, dioe
berengan: ez det bada dan baino gutchiago esan bear, içan bitez çorci
gueiago. Oec pisagarritzat beçala. Onçaco urrea baliz bacoitza, ez liraque ain
erraz pisagarritzat botaco. confesioa eguiazcoa içateco, ez deçu edertu bear
çure becatua, besteri oben, edo culpa egozten dioçula. Badira becatari batzuec
beren utseguite, eta becatuen culpa besteri egozten dioenac. Birauac eguin
ditue? esango due, emazteac, edo senarrac, edo auçoac artara beartu dituala.
Au bera guertatzen da cembait aldiz seigarrengo utseguiteetan. Ez da au
ongui eguina: bacoitzac aitortu beça becatua besteri oben, edo culpa egotzi
gabe. Atzenean ez ditugu esan bear premia gabe besteren becatuac. certaco
esan bear ditu guiçonac emaztearenac eta emazteac guiçonarenac? certaco
gurasoac umearenac, eta umeac gurasoarenac? Esan bitza bacoitzac bereac.
Baina Adan, eta Ebaren umeac içan gu! Adanec bere becatua egotzi cion
Ebari, eta Ebac sugueari, edo Deabruari.
confesio onaren irugarren doaia da osoa içatea. Ez da asco
Mandamentu batean eguindaco utseguiteac esatea baicic esan bear dira
mandamentu gucien contra eguin diranac. Ez da asco gogoz, edo
pensamentuzcoac aitorcea, baicic aitortu bear dituçu itzez, eta obraz eguin
dituçunac ere. Era berean aitortu bear dituçu çure bicimodu, estadu eta
carguaren eguin-bide, edo obligacioen contra eguin dituçunac, dala
çabarqueriz, dala bestela. carlos bostgarrena, edo Carlos quinto, eicera irten
çan aldiren batean sartu çan Eliça batean. Prestatu çan confesatzeco. Deitu
cion Eliz artaco arçaiari, eta confesatu çan: baina etzitzaion gogora ecer
esatea Erregue çan aldetic içan citzaquean utseguiteen gainean. confesoreac
esan cion: Esan dituçu carlosen becatuac: esaitzu orain Erreguerenac. Ain
ongui erori citzaion Erregueri confesorearen esan au, non guero onra
andietara alcha içan çuan.
Batzuetan guertatzen da lagun urcoari becaturaco bidea ematea, orduan
esan bear da, cembat laguni, eta cembat bider. Baldin gurasoac umeari, edo
umeac gurasoari birauac botatzeco, edo beste becaturen bateraco bidea eman
badio, esan bear da, cembat bider au guertatu dan. Baldin seigarren
Mandamentuan utseguiteren bat guertatu bada, orduan beguiratu bear da,
cer estadutacoarequin guertatu dan: aidea bada, cer aidetasun duan.
Becaturen bat gueratu baçatzu confesatu gabe, ceren echaminaco demboran
gogora etzatzun, edo ceren confesioan aztu çatzun, ez da orregatic gaiztoa
içango confesioa, baldin arretarequin eguin badeçu echamina; baina beartua
çaude confesatzera guero aztutaco becatu ura. Lotsaz, edo gaiztaqueriaz

155
confesatu gabe uzten bada becatu larri, edo mortalen bat, edo ainçacotzat
becatariac ceducana, orduan gaiztoa içango da confesioa, eta berritu bear dira
onela eguindaco confesio guciac, garbiro esaten dala, nola lotsaz confesatu
gabe utzi çuan onelaco becatu, eta arreizquero cembat bider confesatu, eta
comulgatu dan, eta cer becatu Mandamentu bacoitzean guertatu çaizcan.
Orra, cristaua, confesio onac escatzen dituan doai edo condicioac.
Baldin guc bear dan eran aitorcen baditugu gure becatuac, leiala, eta çucena
da gure Aita ona, barcatzeco gure utseguiteac, eta garbitzeco gure animac
becatuen loietatic, dio San Juanec: Si confiteamur peccata nostra, fidelis est,
et justus, ut remittat nobis peccata (1.ª Joan 1.º). Bici gaitecen aurrera
cinçoro, onela iristeco betico bicitza. Amen.

EMEREtziGARREN ERAcUSALDIA

Nola ascotan guertatzen dan lotsaz confesatu gabe becatuac utzitzea.

confesio ona eguiteco bear da laugarren gauça da confesioa, au da


becatuac aitorcea, edo esatea barcatzeco escua duan Apaiçari. confesio onac
escatzen dituan doai edo condicioac biur ditezque irutara, eta oec dira: umila,
eguiazcoa, eta osoa içatea. Oen gainean içan çan azqueneco Eracusaldia.
Ascotan guertatzen da, confesioac doai oec ez içatea, eta becataria gaizqui
confesatzea: baina gueienetan. au guertatzen da, lotsaz confesatu gabe uzten
dirala becatuac. Orregatic gaur ecusi bear degu., nola guertatu oi dan au. Asi
gaitecen bertatic.

§ I.

1. çuc gaztea, aur demboran artu cenduan Deabrua, Demonioa, arraioa


esateco oitura: uste cenduan, becatu larri, edo mortala çala icen oec esatea,
eta lotsaz confesatu gabe utzi deçu gai onetan guertatu çatzuna. Eguin dituçu
confesio gaiztoac. Ascotan esan det lecu onetatic, ez dala becatu larri edo
mortala Deabrua, Demonioa, arraioa esate utsa, baina cembait ez datoz
Jaunaren Itza ençutera, edo datocenean ere ez due arretaz ençuten. Emendic
uste due batzuec, becatu mortala dala Deabrua, Demonioa, arraioa esatea, eta
berez ala ez içan arren, eguiten due becatu mortala, ceren ainçacotzat
dauqueen gauça esaten duen. Beste batzuec uste due Deabrua esatea ez dala
becatu mortala, baina bai Demonioa ta arraioa esatea. Uste onetan daudela
esaten due Demonioa, edo arraioa: eta eguiten due becatu larri edo mortala,
ceren ainçacotzat daucan gauça dan. Orra cer datorren eracusten dana ongui
ez ençutetic. Ençun eçaçu, cristaua, gaur bederic ongui esatera noana.
Lenengoa: Deabruari eta Demonioari otseguitea, gauz itsusia da cristauaren
auan; uzten du alabaina Jesusen, eta Birjina tchit Santaren icen Santua, eta

156
auan darabil Jesusen, eta gure animen etsaia: orregatic aienatu bear da oitura
au cristauen artetic. Bigarrena: Deabrua, Demonioa, Satanas esatea gucia bat
da, eta iru icen oequin aditzen da etsai galgarria: eta inoiz guertatzen baçatzu,
cristaua, ustecabean, edo bestela Deabrua, edo Demonioa esatea, ez deçaçula
becatu mortalçat artu, baina aurreracoan utzi eçaçu usança tchar au.
Irugarrena: Arraioa esatea berez ez da tchimista esatea baino gueiago, eta
gueien gueienez içango da becatu beniala itz alperra beçala. Besteric içango
liçaque arraioaren icenaz gainera biraura igaroco bacina, esaten deçula:
arraioac çaramazquiala: orduan becatu mortala içango liçaque, ez arraioaren
icen utsagatic, baicic ceren lagun urcoari opa dioçun gaitz andia.
2. çuc ascotan esan dieçu lagunai ai arranoa! Uste cenduan, çala becatu
tchit andia, eta lotsaz ez deçu confesatu: confesio gaiztoac eguin dituçu, ceren
becatu anditzat cenducan gauça utzi deçun confesatu gabe. Arranoa, saiçuria,
eta sapelaitza dira sarraisqui bila mendietan, eta aitzetan;ibili oi diran
egaztitzar batzuec, eta oec icendatzea ez da becatu. Atocea, tchepetcha, çoçoa,
birigarroa, onça esatea becatu da? Ez, Jauna, esango deçu. Era berean bada
ez da becatu esatea: Arranoa, saiçuria, sapelaitza; baina çuc cere
tchoraqueriaz becatu anditzat iduqui, eta eguin deçu. Utzi bear dituçu bada
onelaco uste farragarriac.
3. çuc, gaztetchoa cinala, esaten cenien lagunai ai apoa! eta uste
cenduan, eguiten cenduala becatu tchit itsusia, eta oraindaino lotsaz utzi deçu
confesatu gabe. Becatu mortalac eguin dituçu apoa esatearequin, ceren
ainçacotzat cenducan, eta çure confesioac gaiztoac içan dira, ceren lotsaz
confesatu gabe utzi içan deçun becatu anditzat cenducan gauça. Orra cer
calteac datocen, edo Jaunaren Itza ongui aditugabez, edo confesoreari
galdetu gabez onelaco gauçac becatu diran, edo ez. Apoa edo çapoa esatea
ecer ez da. Suanguila, suguea, musquerra, sagua, arratoia esatea ecer ez dan
beçala; baina ecer eçarequin eraguiten diezte batzuetan etsaiac gaztetchoai
becatu andiac.
4. çuc, adinean sartuaz cinjoacen beçala, iguerri cenduan, esnatzen
cirala çugan gaitzeraco asco gura, eta idurimendu, edo imajinacioa betetzen
çala gogoracio itsusiz. Etziran gauz oec becatu, ceregandic aienatzeco
aleguina eguiten bacenduan; baina çuc etzinaquian gauz oen berriric: uste
cenduan becatu tchit andiac cirala, eta etzinan atrebitzen confesatzera. Onela
eguin dituçu confesio gaiztoac, ceren becatu anditzat cenduzcan gauçac
aitortu, edo confesatu ez dituçun. Etzitzatzun orrelaco gauçaric guertatuco,
galdetu bacinuca confesoreari, gauz oriec becatu ciran edo ez. Beste
onembeste, edo gueiago guertatzen da bein baino gueiagotan ezconduaquin,
galdetu gabez cembait gauça confesoreai.
5. çuc aur demboran cere quideaco batequin eguin cinduan escuz, edo
bestela gaiztaqueri batzuec, Ascotan gogora çatzu, esango ote ditut? baina
lotsaz utzi dituçu confesatu gabe, esaten deçula ceregan: Tchiquia ninçan
orduan. Atocea, eta cembat urte içango cinduan, gauz oriec eguin
cinduanean? Jauna içango nituan çazpi, çorci, edo gueiago. Atocea, eta

157
etzinaten ezcutatzen? Bai, Jauna. Beldur naiz bada, gaiztoac içan ote diran
çure confesioac:
6. çuc çorci, amar, edo amabi urte cinduan demboran eguin cinduan
gaiztaqueri batzuec cere bu ruarequin, edo lagunen batequin. confesoreac
galderen batequin uquitu çaitu çaurian, eta aitortu diozcatzu orduco
gaiztaqueriac, baina cere burua edertu naiez esan deçu: bost, edo sei urte
baicic etzenduala orduan. Au da becatua osotoro ucatzea beçala; confesoreac
alabaina usteco du, gaiztaqueri aec guertatu cirala, gaitzaren, eta onaren
eçagueraric etzenduan demboran.
7. çuc eguin cinduan uquiera lotsagarriac, batzuetan cere buruarequin,
besteetan çure lagunen batequin: alaere etzinduan aitortu, confesoreac bere
galdearequin esnatu cinduan artean, eta orduan esan cenduan: Ez niaquian,
Jauna, gauz oec becatu cirala: baniaquian guiçonac emacumearequin, eta
emacumeac alaco ibilerac eguitea becatu çala, baina bacoitzac bere
buruarequin, mutilac mutilarequin, eta nescatchac nescatcharequin eguitea
ez neucan becatutzat. Atocea, ez ote ciçun çure barrumbeac esaten: ez da gauz
ona içango onela ibilicea? Ez ote cinduan içaten cere quezcac modu itsusi
oriec gogoratzean, batecere confesioco egunetan? Beldur naiz baietz, eta lotsa
cinala, confesoreari garbiro esateco. Aurreraco ençun esatera noana. guiçonac
guiçonarequin eta emacumeac emacumearequin atseguin lotsagarriac arcea
becatu itsusiagoa da guiçonac emacumearequin atseguin bera arcea baino.
Sodomatarrac aimbesteraino itsutu ciran atseguin ciquinen gurarequin, non
etzeuqueen ecertan emacumeaquicoa, eta oitu ciran guiçonac guiçonaquin
ecin esan ditezquean gauça nazcagarriac eguitera eta dirudianez au bera
guertatu çan emacumeaquin ere. Aserratu citzaion Jaunari: bidaldu çuan
sufre eracequizco euri içugarri bat, eta auts biurtu cituan ala guiçonac, nola
emacumeac. Biciric gueratu ciran Lot, bere emaztea, eta bi alaba, ceren
Aingueruac erri artatic atera cituan, su, eta garren jasac asi ciran baino
lencheago. (guenes. 19). Emendic ateraeçaçu, cristaua, cein gauça gaizto, eta
nazcagarria dan Jaunaren beguietan guiçonezcoac guiçonezcoaquin, eta
emacumeac emacumeaquin modu itsusietan ibilcea.
8. çuc, cristaua, eguin cenduan becatu itsusi bat urliarequin: etorri
cinan confesatzera, eta esan cenduan becatua gogoz, edo pensamentu utsez
eguindacoa beçala. Au da becatua edercea, eta ez aitorcea cere biotzean
arquitzen deçun eran.
9. çuc, gaztea, ascotan utzi dituçu becatuac confesatu gabe, ceren
confesoreac bere galdeaquin asmatu ez dizquitzun. Au da çoraqueri bat,
dotrina daquienen artean ecin guerta ditequeana: gucioc daquigu alabaina,
beartuac gaudela gure becatuac aitorcera echaminan arquitu ditugun beçala,
naiz confesoreac galdetu, naiz ez. Mutil batec ostu omen çuan ançume bat:
confesoreac galdetu cion, arcumeric ostu çuan? Erançun çuan, ez Jauna, eta
etzuan ecer esan ançumearen gainean. guero omen cion: arcumearen lecuan
ançumea esan balit, galdua ninduan. Batzuec aitortuco due eguin duen
becatua, baina ez becatuaren nabardura, edo manchac, galdetzen ezpaditu

158
confesoreac: nabardura, edo mancha oec dira: ezconduarequin, aidearequin,
edo beste estadutacoarequin becatu eguitea.
10. çu ezcondu cinan, eta suerteac eman ciçun abereric ciquinena baino
ciquinagoa dan bicilagun bat. Beldur, eta quezca andian bici cera, onelaco,
edo alaco modu itsusi becatu ote diran, baina lotsa cera confesoreari
galdetzeco, eta aurrera çoaz cere modu itsusietan, ceregan dioçula:
ezconduen artean ez dago becaturic: guiçonarena da emaztea, eta
emaztearena guiçona. Au da çure barrengo quezca, eta beldurra nolerebait
arindu nai içatea. guiçonarena da emaztea, dioçu, ala da; ez ordea Jaunac
debecatzen dituan modu itsusiac eguiteco. çurea da, cutchan daucaçun,
bizcorgarria, baina ez orditzeco, bacic premia deçunean, eta poliquitcho
edateco. Ezconduen artean ez dago becaturic dioçu. Engainatzen cera.
Sararen lembicico çazpi guiçonac ezconduac ciran: alaere Sararen guelara
sarcean, çazpiac urcatu cituan Demonioac, ceren asmo garbiarequin ezcondu
etziran. Judas Patriarcac ezcondu çuan bere seme nagusi Her ceritzana
Tamarrequin: eta seme oni Jaunac quendu cion bicia, ceren gaiztoa çan
beraren beguietan. Ez digu Escriturac esaten, cer gaiztaqueria çan Herrec
eguiten çuana, baino guiçon jaquinsu ascoren iritzia da eguiten cituala modu
itsusiac aurdun gueratu etzedin emaztea. Orregatic urcatu çuan Demonioac.
Patriarcac ezcondu çuan bere bigarren seme, Onan ceritzana, Tamarrequin
berarequin; eta au ere urcatu çuan Demonioac anaiaren eran, ceren onec ere
eguiten cituan gauz itsusiac (Vide-Menochium). Ecusten deçu, nola
ezconduen artean ere becatu dirala cembait gauça?
11. çu, gaztea, ecusiric elcarganatuac abereac, ascotan egon cera
beguira, gogoracio loietan atseguin arcen cenduala; eta bearbada eguin ere
dituçu modu itsusiac; baina lotsatu cera gauz oec aitorceco, edo confesatzeco.
Oraindainoco utseguiteac çucendu itzatzu confesio on batequin: eta emendic
aurrera quen beguiac becaturaco bidea dacarten gaucetatic. Eta çuec
gurasoac, ez bidaldu gazteac onelaco periletara.
12. çu, gaztea Tolosara, Donostiara, edo beste lecuetara sarritan joan
cera, eta jaiera gueiegui artu dioçu edari goicho, edo bizcor ari: batzuetan
jarri çatzu beguietan lausoa, eta ondoren gueratu cera arco mau eguiten duan
gauçatcho arequin; baina lotsatu cera confesatzeco, eta eguin dituçu confesio
gaiztoac.

§ i.

Orra cembat guisatara guertatzen dan confesio gaiztoac eguitea lotsaz.


Beguira, cristaua, çure anima gaichoari, eta çucendu itzaçu oraindainoco
oquerrac confesio on batequin. Aurrera bici çaite Jaunaren beldur Santuan,
onela iristeco betico bicitza. Amen.

159
OgueIGARREN ERAcUSALDIA

1. Adirazten da, nolaco iduripenac gogora ecarcen diozcan etsaiac becatariari,


bear beçala aitortu ez ditzan bere becatuac.
2. Nolaco ondorenac emendic etorri oi çaizcan becatariari.

Azqueneco aldian ecusi guenduan, nola ascotan guertatzen dan,


becatariac lotsaz confesatugabe utzitzea becatuac: emendic confesio, eta
comunio gaiztoac: emendic betico su, eta garren artean erorceco çorian gau,
ta egun arquitzea. Alaere alaco iduripenac etsaiac gogora ecarcen diozca
becatariari, non atrebitzen ez dan bere utseguiteac garbiro aitorcera.
Orregatic iduripen oec içango dira gaurco Eracusaldiaren gaia. Aditzera
emango det, lenengo lecuan, nolacoac içan oi diran iduripen oec. Urrena,
nolaco ondorenac emendic etorri oi çaizcan becatariari. Ençun arretaz.

§ I.

Lotsaz becatuac confesatugabe, bici danean becataria, etsaiac beretua


dauca, eta eguiten du aleguina, igues eguin ez deguion confesio onaren bidez.
Onetaraco gogora ecarcen diozca asco iduripen, eta oetatic bat da orain
uquitzera noana.: Becatu oec aitorcen badiozcat confesoreari, absolucioric
gabe bidalduco nau. Bitatic bat: edo ongui prestatua çaude, edo ez? Ongui
prestatua baçaude, pocic emango diçu absolucioa. Baina ongui prestatua
ezpaçaude, cerorrec ere ez deçu artu naico, artaraco prestatu, eta sasoi onean
jarri çaitecen artean: eta prestaera au nola eguin bear deçun, eracutsico diçu
confesoreac. Badira cembait ain basatiac, non absolucio, ta comunioa bereala
artu nai duen, artaraco prestatuac ezpadaude ere. Ez da erraz sinistea, nolaco
gauçac guertu diran gai onetan, eta gucia dator, Sacramentuac escatzen duen
prestaeraren berri ez jaquitetic, Jauna eta cer esango due, comulgatzen
ezpanaiz? Ecer ez, ceren bacoitzac bere buruarequin cer eguinic asco badu,
çuc eguiten deçun beguiratu gabe ere: eta oartuco balira ere, ez due ecer
esango, ceren daquien, confesio, ta comunio onaren prestaerac escatzen
duala dembora, eta sosegu pichca bat.
Bigarren idurripena: Norc esango diozca confesoreari becatu ain itsusi,
eta nazcagarriac? Ez du bestec eguin onelaco becaturic. Au da çoraqueri andi
bat. Atocea, Santo cristoren bat, edo Aldareco Sacramentua oimpean erabili
deçu? Norbaiti berariaz puçoia janari, edo edarian eman dioçu? Ez det uste,
baina au gucia guertatu balitzatzu ere, jaquiçu, ori, ta gueiago eguin içan dala
munduan. Ez det ecer esan nai seigarren Mandamentuaren contraco
becatuen gainean, ceren erraz ciquindu litezquean aitatze utsarequin ere çuen
gogo, eta biotzac. Utzi itzatzu bada, cristaua, iduripen farragarri oriec.
Irugarren iduripena: cer esan, edo igaroco luque confesoreac beregan,
esango baniozque becatu oec? Bitatic bat: edo bicitza onceco asmoarequin

160
çaude, edo ez? Asmo au gabe ecusten baçaitu, esango du beregan: becatari
onec aitortu ditu lotsaz confesatu gabe ceuzcan becatuac ere, eta au sinale ona
da; baina ez du biotzac becatua, eta becatuaren bideac uzteco; alaitu bear da,
erabaqui deçan becatutic aldeguitea, eta bicitz onari jarraitzea, eta eman bear
çaio cerbait dembora, presta dedin ongui. Baina ecusten badu, prest
arquitzen cerala, becatutic aldeguiteco, eta umilqui aguercen dituçula çure
çauri, edo becatuac, cer, uste deçu, beregan esango duala confesoreac?
Esango du, guerrari, edo soldadu ona cerala, leneco pelean gaizqui irten
bacera ere. Demagun, gudari, edo soldadu bat, etsaiaquin pelean dabilela,
gueratzen dala çauriz betea. Deitzen dio sendatzaileari, eta esaten dio: ona
beso au cincilica, eta burua çuloz betea: ona izterra bala biz igaroa: eguin beça
sendatzeco aleguina, naiz erreaz, eta naiz ebaquiaz, bestela ecin sendatu
ditequeana. Atocea, cer esango du sendatzaileac beregan? Esango du, biotz
andico guerraria dala. Au bera esango du çuçaz confesoreac, ecusten
duanean, umulqui aitorcen dituçula çure becatuac, eta prest arquitzen cerala
sendagaiac arceco, eta etsaiaren contra peleatzeco.
Laugarren iduripena, içutuco liçaque confesorea, becatu ain itsusiac
nigandic adituco balitu. Içutuco liçaque? cergatic? Atocea, ez da bera ere
becataria? Ez ditu çuc beçala bere utseguiteac, edo Mandamentu orretan, edo
besteren batean, eta bearbada çuc baino adiagoac? Ni ere becataria naiz, çu
beçala, cion S. Agustinec: Peccator sum, sicut et tu. Isutuco liçaque, dioçu.
Nola içutuco da, becatu oriec baino andiagoac iracurcen baditu Escritura
Santan? Nai deçu jaquin, cerc içutu oi duan confesorea? Içutzen du ecusteac,
biotzic ez duala becatariac becatuaren bideac uzteco, eta bere grina tcharrac
ucatzeco.
Bostgarren iduripena: nic ez nuquean nai alaco gauçaric eguitea;
borchaz içan çan. Au içan oi da gueienetan beinçat, becatu garbiro ez aitorcea,
baicic gainchuritzea. Atocea, etzinan arequin egon oi pocic bacarric, eta
erguelquerian? Etzenduan iguerritzen, guis orretan egotea çala cer, edo cer
guertatzeco perila? Atocea, eta eguin cenduan deadar, edo igues eguiteco
aleguina? Beldur naiz, edergarri utsa dala çuc dioçun gucia. Ipuietaco
Gobernari bati joan citzaion bein emacume bat iscambila andian, esaten
ciola: Jauna, erri onetara natorrela arquitu det guiçon lotsagabe bat; asi çat
gaizqui diran moduetan, eta atzenean borchatu nau. Non da guiçon ori, esan
cion Gobernariac? Jauna, erançun cion. orain sarcen da errian. Eramaten due
Gobernariaren aurrera: aitorcen du bere becatua, baina ez borcha. Aguindu
çuan Gobernariac, eman ceguiozcala emacumeari amar ducat, edo ez daquit
gueiago baciran ere. Artu cituan emacumeac diruac, eta joan çan andic.
guiçona an cegoan negarrez, eta cin: aitorcen det nere becatua, baina bioc nai
guenduan. Orduan esan cion Gobernariac: oa atchituta, quen çaioc ere dirua.
Joan çan lasterca emacumearen ondoren: atchituta eguin çuan aleguina dirua
quenceco, baina alperric, ceren emacumeac ozca, eta atzaparca gorde çuan
Gobernariac eman ciona. Berriro deadarca joan ciran Gobernariaren aurrera:
Jauna, deadar eguiten çuan emacumeac: leneco gaiztaqueria gutchi baliz

161
beçala, berriro equin dit berorrec eman eraço dion dirua quendu naiez,
orra.nolaco gaiztaguina dan au. Atocea, esan cion Gobernariac, eta quendu
diçu dirua? Ez Jauna, erançun cion; quendu? Ona naiz ni, orrela nolanai
dirua uzteco. Orduan Gobernadoreac aguindu cion emacumeari, biur
ceguiola guiçonari eman cion dirua, eta esan cion: cer? Dirua gordetzeco gai
cera, eta etzinan gai cere burua gordetzeco? çoaz emendic ordu gaiztoan,
gueçurtia.
Seigarren iduripena: Eztago neretzat ceruric: ezdago barcacioric.
cergatic ez? Eztago çuretzat barcacioric, utzi nai ezpadituçu becatua, eta
becatuaren bideac. Eztago barcacioric, ezpadeçu biotzic çure grina tcharrac
ecitzeco. Eztago barcacioric, lagun urcoaganaco gorrotoa, eta gorrotoaren
sinaleac utzi nai ezpadituçu. Eztago atzenean barcacioric, aitortu, edo
confesatu nai ezpadituçu çure becatuac; baina baldin çuc au gucia eguin nai
badeçu, jaquiçu guciz urricaritsua dala gure Aita cerucoa, eta besoac
çabalduric dagoala çuri gucia barcatzeco. Eguin çuan becatu S, Pedroc: eguin
çuan becatu Santa Maria Magdalenac, eta eman cer esan bere janciera, eta
erguelqueriaquin. Alaere biurtu ciran Jaunagana, eta dira orain gucioc
daquigun beçala, Santu andiac. cergatic bada çu ere etzera biurtuco cere Aita
onagana? Beguira, guciz negargarriac dira iduripen oec becatariari ecarri oi
diqueen ondorenac. Goacen ezperen oei beguiraldi bat ematera.

§ i.

Lenengo ondorena içan oi da egunetic egunera acitzea, eta ugaritzea


lotsa, eta guero confesaldi bacoitzean gueratzen da becataria lotsa, edo
beldurraren corapilo au ecin eten duala. Esan nai luque bere becatua, eta
bearbada asmo onequin dijoa confesatzera, baina esateco dembora
datorrenean, ez du biotzic. guertatzen çaio onelaco becatariari, Isaias Profetac
ama batzuez diona: etorri ciran, dio, semeac jaiotzeco çorira, baina etziran
jaio, ceren indarric etzuan amac: Venerunt filij usque ad partum, el virtus non
est pariendi (cap. 37).
Bigarren ondorena: dabilen toqui gucian, lotsaz confesatugabe daucan
becatua becatariari gogora etorcea, eta ar gogaicarri baten eran ozca aritzea.
Badator Eliçara, badijoa lagun artera, edo festara eta an içango du bere arra.
Onela bici da egun on bat ecusi gabe. Alperric farra eguingo du lagun artean:
alperric jolasac bilatuco ditu errian, edo campoan, atseguin-contentu guciac
içango dira açalecoac, eta biotza beti egongo da iluntasun içugarri batean,
confesio on batequin becatua aienatu deçan artean. Esan diteque, asi dala
onelaco becataria infernuco samintasunac bere barrumbean dastatzen, eta
gustatzen.
Irugarren ondorena: beti gueroraco utzitzea confesio ona, eta guero ura
beinere ez etorcea. Ala guertatu citzaion Espainaco erri batean dama bati.
gueratu çan amagabe. Asi citzaion ezcutari bat sarritan itzeguiten, eta mila

162
losencha eguiten. Demboren buruan cuturtu çuan Jaunac debecatzen duana
eguitera. Sarritan confesatzen çan, baina etzan atrebitzen guertatu citzaiona
esatera. Iru urte joan ciran guisa onetan. guertatu çan dembora artan
Misionari jaquinsu bat erri artara joatea. Asi çan Jaunaren Itza adirazten
tchit ederqui, eta bacijoan beti-betiro ençutera dama. Arpoi baten eran
igarotzen cion Jaunaren lçac biotza, eta etchera biurcen çanean, ecin ase çan
negarrez. Betico cere burua galdu naico deçu, cion beregan: etzenduan
lotsaric becatu eguiteco, eta lotsa cera aitorceco, edo confesatzeco? Baldin
lotsa bacera, bati cere becatua esateco, çoaz beste bategana. Orra non deçun
Misionaria: ordu erdi batean irten çaitezque neque oetatic. Egun batean
aimbesteraino uquitu cion Jaunaren Itzac biotza, non osotoro erabaqui çuan
aitorcea bere becatua, eta confesio on bat eguitea. Jarri çan gaicho beçala, eta
deitu cion Misionariari. Aditu cion onec bere confesioa, eta ecusiric, damu
andiarequin esan cituala bere becatuac, eman cion absolucioa, eta biurtu çan
bere etchera. confesioco demboran Misionariaren laguna urruti baina beguira
omen cegoan eriari: eta ecusi omen çuan, oiaren basterretic aguercen çala
atzapar belz itsusi bat, eta estutzen çuala eria eztarrian alaco eran, non itoco
çuala cirudian. Esan cion Misionariari, cer ecusi çuan. Biurcen da au eriaren
etchera, eta gauça negargarria! Ilçan eria Misionaria ara çaneco. Ez da gogora
ecarcea besteric, nolaco naigabearequin gueratuco çan confesorea. Joan çan
Sacramentuaren aurrera: asi çan Jaunari erregutzen becatari aren
animagatic. Aditzen ditu cateen otsac, eta adia içugarriac: andic laster
aguercen çaio emacumea bera, sua, ta garra dariola. Ni naiz, osan cion,
çurequin confesatu naiçan emacume ura. Atocea esan cion, Misionariac:
etzera ongui confesatu? Ez, erançun cion: ceren osotoro esan ez ditudan nere
becatuac. Asi ninçan tchiquienetatic, uzten nituala andienac azqueneraco, eta
gueroagota andiago çan nere lotsa. Etsaiac gogora ecarri cidan, çuri nere
becatuac esatearequin gueiago galduco nuala nere icen, edo faman, beste
edoceini esanda baino: orduan osasuna nuala, eta guero gaichotzen
ninçanean, esango nituala eguindaco becatu guciac. Onela utzi nuan nere
becatua aitortu, edo confesatu gabe. çu nere etchetic irten cinan beçala,
gueratu ninçan itz gabe, eta andic laster ila. Atocea, esan cion Misionariac, eta
cerc orain naigaberic andiena ematen diçu? Erançun cion emacume
doacabeac: Nere naigaberic andiena da oroitzea, nola Jaunac bidaldu cinduan
urrutietatic nere anima ceruraco bidean ipincera, eta galdu dedala era ain
ederra. Au esan ondoan, eguin çuan adi, edo ai içugarri bat, eta ondatu çan
betico su, eta garren artean.
Aditzen deçu, becataria nolaco ondorenac ecarri oi dituen etsaiaren
iduripenac? Eta alaere ez ote deçu, orain bederic, garaituco çure beldur, eta
lotsa anima galgarri ori? Beguira çure anima gaichoari, eta etzaitecela lotsatu
eguia esateco, dio Espiritu Santuac: Pro anima tua ne confundaris dicere
verum (Ecclesiastici 4.º). çoaz lembait len nai deçun confesoreagana, eta esan
çaioçu: Jauna onembeste dembora da gaizqui bici naiçala, becatuac lotsaz
confesatu gabez, batecere onelaco Mandamenturen contra eguindacoac.

163
guertatu citzatan onelaco becatu itsusi garbitasun, edo castidadearen contra,
eta ez ninçan atrebitu orduan aitorcera, eta gueroz ecin conta al becatu eguin
ditut. Au esan ezquero, erraz eguingo deçu gaineraco gucia confesorearen
lagunçarequin. Arreçaçu bitartecotzat Birjina tchit Santa Doloreetacoa, çure
Aingueru beguirale, edo guardacoa, eta S. Francisco Xabier. Onela irten
çaitezque becatuaren osin orretatic, eta iritsi deçaqueçu betico bicitza
doatsua. Amen.

OgueI, TA BATGARREN ERAcUSALDIA

confesio onac escatzen duan, bostgarren gauçaren gainean.

confesio ona eguiteco bear diran, lenengo lau gaucen gainean luçaro itz
eguindet. Goacen orain bostgarrenaren gainean cerbait esatera, au da
satisfaccioa, edo confesoreac emandaco penitencia leialqui eguitea. Gaur
aditzera emango det, lenengo lecuan, cein gauça bearra dan ceruraco gure
becatuai dagoten penitencia eguitea. Urrena nola au eguia deçaquegun erraz.
Ençun arretarequin, cristaua.

§ I.

Guc becatuari biotzean lecu eman diogun bacoitzean, utzi degu gure
Jauna, eta biurtu guera emengo iduripen, eta çoraquerietara: eta bidegabe
guciz itsusia da Jaunari era onetan eguiten dioguna. Jaquiçu, eta ecusi eçaçu,
gauça gaizto, eta samina dala çuc çure Jaun, eta Jaungoicoa utzi içan deçun
eran utzitzea, esaten digu Jeremiasec. Scito, et vide: quia malum et amarum
est reliquisse te Dominum Deum tuum (cap. 2). Jaunari becatuarequin
eguiten diogun bidegabe oni deritza obena, edo culpa, eta barcatzen du
onezco damu, edo contricio osoarequin.
Ozta becatariac becatu larri, edo mortalari lecu ematen dio bere
biotzean, galcen du Jaunaren gracia, eta adisquidetasuna, eta gueratzen da
cerutic erbestetua betico. Ez da çori onecoen erri doatsu artan sartuco
becatuz loitua dagoanic, dio S. Juanec (Apoc. 21). Pena au barcatzen dio
Jaunac becatariari confesio ona eguiten duan unean bertan, arcen du bere
seme, eta adisquidetzat, eta berriro eguiten du ceruaren jabegai.
Becatu larri, edo mortala eguiten duanac, cerutic erbestetua gueratzeaz
gainera, irabazten ditu betico su, eta garrac, eta an egon bearra da
beticotasun gucian. Au da eguia bat gure fede Santac eracusten, eta catolico
gucioc sinisten deguna. Biur bedi becataria bere Jaunagana confesio
onarequin, eta ain da ona gure Jauna, non barcatuco diozcan betico neque
guciac. guerta diteque biurcea becataria Jaunagana biotz ain prestu, eta damu
ain andiarequin, non iritsi leçaquean becatuari, dagocan pena guciaren

164
barcacioa. Ala uste degu iritsi çuala S. Pedroc, eta Santa Maria Magdalenac.
Baina becatari gutchi içango dira damu ain andiarequin Jaunagana biurcen
diranac. Orregatic barcatzen dio Jaunac ongui confesatzen dan becatariari
betico pena, eta aldatzen dio edo emen, edo purgatorioan igaro bearco dituan
neque, eta penetan; baina neque, eta pena oec ez dira beticoac, baicic
demboraz bucatuco diranac. Ala sinisten due catolico guciac. Eguiten du
onetan Jaunac, Munduco Erregueac eriotzaren pena irabaci duenen
batzuequin inoiz eguin oi duena, au da barcatzea eriotzaren pena, eta urte
batzuetaraco bidalcea gazteluren batera. Neque eta pena oec neurcen ditu
Jaunac becatuen itsustasunari, eta becatariaren damu, eta negarrai ongui
beguiraturic. Adanec autsi çuan Jaunaren Aguintea, sagar debecatua jaten
çuala. Biurtu çan Jaunagana, eta barcatu cion eguin cion bidegabea, baita
betico su, eta garren artean egon bearra ere; baina igaro bear içan cituan
bederatzi eun, eta oguei, ta amar urteco neque, eta naigabe andi, eta luceac.
Dabidi ere barcatu cion Jaunac bere becatu itsusia, baina ondoren ecusi
cituan neque, eta pena tchit saminac. Dionisio cartujarrac, eta Beda
Beneragarriac dioe, cembait becatari bidaldu dituala Jaunac Purgatoriora
azquen-contuetaco egun andiraino. Eta escribitzen da, pena au bera eman
ciola Aita Santu Inocencio irugarrenari, Eliçaren onagatic neque andiac igaro
cituan Aita Santua içan baçan ere. cer gueiago? S. Bicente Ferrerrec, esaten
du, anima bati Jaunac eman ciola urte beteco Purgatorioa becatu benial
bategatic. Emendic erraz iguerri deçaquegu, nolaco becatuen çorrarequin
egongo gueran Jaunaren aurrean, becatu larri, edo mortalen barcacioa
confesio onarequin iritsi arren. Alde batetic, ceren gutchi diran, becatu
barcatuai dagozten, emengo nequeac barcatzeco dina damutzen diranac, eta
beste aldetic ceren becatu benialen damu eguiazcoa sorceco arretaric ez duen
ipincen cristauric gueienac, eta nola egunetic egunera aciaz dijoan oen pila,
norc esan, norainocoa içango dan oei dagoten pena? Beldur naiz, cristau asco
egon bearrac dirala Purgatorioan azqueneco contuen egun andiraino.
Becatuen cutsu, erdoi, edo çor oec ateragabe ez dago ceruan sarceric, gure
fede Santac eracusten digun beçala. Orregatic gauça guciz bearra da ceruraco,
gure becatuai dagoten penitencia eguitea.
Eguia au bera beste alde batetic ere eçagutu deçaquegu. Becataria,
Adanen umea beçala, gaitzeraco macurtua dago; eta gaitzari jarraituaz
gueratzen da oneraco naguia, narra; eta gaitzeraco çaletua, eta gose andi
batequin. confesio onarequin barcatzen çaizca becatuac: baina etzaio quencen
osotoro gaitzeraco gose, eta amorrua. Gainera becatuaren bideetan dabilenac,
dabilen lecuetan prestatzen ditu gaiztaquerietaraco sareac, eguiten ditu
adisquide, ta lagun bere ancecoac: eta cerura nai badu, ucatu bear ditu bere
grina, eta gura tcharrac, eta aldeguin bear du lagun, eta adisquide
gaiztoetatic, eta onetaraco artu bear ditu sendagai egoquiac, aurrera erori ez
dedin becatuan. Orregatic bi penitenci mota eman oi ditu Eliçac. Bata da,
eguindaco becatuen çorrai erançuteco ipincen dana, eta oni deitzen çaio
quittagarria, ceren dan becataria Jaunarequin quitto guera dedin. Onelaco

165
penitenciac içan oi dira Aldareac bisitatzea, Errosario batzuec esatea,
induljenciac irabaztea. Beste penitencia da, becatuaren çauriac sendatzeco,
oitura gaiztoac deseguiteco, eta aurrera becaturic ez eguiteco ipincen dana,
eta deitzen çaio sendagarria. Onelaco penitenciac dira: goiz arratsetaco jaiera
onembeste demboran eguitea, egun oro S. Ignacioren liburutic cerbait
iracurcea, ilean bein onembeste demboran confesatzea, eta beste oen anceco
asco. Sendagarri egoquiac arcen ezpadira alabaina amilca joango da becataria
bere gura, eta oitura gaiztoac nai duen bidetic. Orregatic penitencia mota oec,
edo sendagarriac, beti ipincen dira, becatariac induljencia, eta jubileoren bat
irabazteco era, eta asmoa balu ere, ceren induljencia, edo barcacioac quencen
due leneco becatuen çorra, edo gucia, edo cerbait, baina ez oitura gaiztoac,
eta becaturaco perilac. Emendic atera deçaquegu, confesorea beartua dagoala
ematera becatariari penitenciac, ala leneco becatuen çorrai erançuteco, nola
oitura gaiztoac, eta becaturaco perilac utzierazteco. Ezpalu becatariac onelaco
premiaric, ez luque confesoreac penitenciac ipini bearric. Ines
Emperadorearen emaztea joan çan Erromara jubileoa irabaztera: S. Pedro
Damianorequin eguin çuan bere bicitza gucico confesioa, eta Santuac,
beguiraturic becatari aren jaiera, eta debocioari, eta bicitza onari, eman cion
absolucioa penitenciaric batere emangabe. Ala esaten digu Aita Santu
Benedicto amalaugarrenac. Baina gutchitan guerta diteque confesoreac
eçagutzea, becatariac ez duala penitenciaren bearric, eta eman bear dio, artu
al badeçaque. Diot au, ceren bein baino gueiagotan guertatzen da, becataria
arquitzea azqueneco asnasetan, eta penitenciaric ecin artu, eta eguin
deçaquean eran, eta orduan etzaio ematen. Goacen orain ecustera, nola eguin
deçaquegun erraz gure becatuen penitencia.

§ i.

Gure becatuen penitencia guc ongui eguiteco, lenengo gauça da,


confesoreac ipincen dizquigun penitenciac leialqui eguitea. Baldin
confesatzera baçatoz, ematen dizquitzuen penitenciac eguiteco asmo gabe,
etzera ongui confesatuco; baldin ematen diçuen penitencia eguiteco asmoa
badeçu, guero piscaren bat uztea içango da becatu beniala. Aztu baçatzu,
galde confesoreari, cer eguingo deçun, baina galdetzeco eraric ezpadeçu,
ecarçu gogora, cer penitenciac ematen dizquitzuen, confesaldi artan cinduan
becelaco becatuacgatic, eta eguiçu beste aimbeste. Ala eracusten due guiçon
jaquinsu batzuec.
confesoreac ipincen dizquiguen penitenciac içan oi dira gure becatuai
dagoztenac baino, ascoz arinagoac. Orregatic guc bigarren lecuan eguin bear
degun gauça da onçat, edo Jaunaren icenean arcea emengo gurutze, eta
samintasunac. Jaiotzen danetic inguratzen due guiçona gurutze, eta
samintasunac, eta berequin ditu il arte gucian, batzuetan lagun urcoetatic,
besteetan gure grina tcharren aldetic. Orregatic cion Job Santuac: guerra utsa

166
da guiçonaren lurreco bicitza: Militia est vita hominis super terram (Job. c.
7). Gurutze oec, bear becela igarotzen baditugu, dira ceruraco irabaciac, eta
gutchitzen due becatuen çorra. Ala eracusten digu Trentoco concilioac, eta
escomicu nagusiarequin debecatzen du besteric esatea: Anathema sit.
Gure becatuen çor, eta arrastoac quenceco, guc eguin bear degun
irugarren gauça da gure estadu, eta bicimoduan ditugun lan, eta neque guciac
esqueincea, eta eguitea Jaunaren icen, eta onran, eta gure becatuen çorrac
ateratzeco. guisa onetan eguiten dan lan bacoitzarequin gutchitzen da
becatuen çorra, eta aurreratzen da anima ceruraco bidean. Atzenean arreta
ipincen bada Buldaren induljencia, edo barcacioac irabazteco, asco arinduco
dira gure becatuacgatic eguin bear guinduquean penitenciac, eta nequeac.
Nere cristaua, ez gaitecen içan çabarrac gure eguiteco andi onetan.
Jaunac prestatu ditu gauçac ain ederqui gure oneraco, non erraz atera
ditzaquegun gure becatuen çorrac, ardura onarequin bici nai badegu. Saia
gaitecen bada au eguitera, onela iristeco gure becatuen çorrac ateratzea, eta
guero betico bicitza. Amen.

OgueI, TA BIGARREN ERAcUSALDIA

Eliçac ancinaco demboran becatariai ipini oi ciezten, penitencien gainean.

Ecusi guenduan azqueneco aldian, cein gauça bearra dan ceruraco gure
becatuai dagoten penitencia eguitea, edo ber-bera dana satisfaccioa. Ecusi
guenduan gainera, nola au eguin deçaquegun erraz. Alaere naguiac guera,
ceruraco eguin bear ditugun gaucetan, eta tchit mimberaac penitenciaren
icena duen nequeetaraco. Emendic dator becatariac erraz becatura biurcea,
eta amilcea betico su, eta garren artean. Ez ote guera noizbait esnatuco,
animaco gure eguiteco andiari benaz jarraitzeco? Onetaraco gaur itzeguin nai
diçut, cristaua, Eliçac ancinaco demboran becatariai ipini oi ciezten,
penitencien gainean. Emendic ateraco degu, cein gauça lotsagarria dan gai
onetan guc degun çabarqueria. Euçun contuz, edo arretaz.

§ I.

Eliçaren lenengo demboretan orain beçala gutchi gora bera becatariai


ipini oi citzaizten penitenciac. Becatu isilai ipincen citzaizten penitencia
isilac; baina cembait becatu barreaturi penitencia aguiriac, eta au bera eguin
bear da, eta eguiten da orain ere, Trentoco concilioac eracusten digun beçala
(Sesione 24 cap. 8 de Reform). Alcha çan Eliçaren contra ecaitz içugarri bat:
eta asco cristau eriotzaren beldurrez erori ciran idolatrian. Baciran hereje
batzuec, onelaco becatariai barcacioric ematen etzietzanac, damuz, eta
negarrez escatzen baçuen ere. Baina Eliz Ama Santac etzuan beinere onçat

167
eman gogortasun au, Ama urricaritsuac beçala, etzien ucatu nai, becatariric
andienai ere, barcacioaren uste, edo esperança, baina dembora berean etzuan
nai barcacioaren erraztasunac gueitu, edo ugaritu citzan becatuac. Orregatic
ipini çuan becatariai penitencia eraguiteco, eta atzenean barcacioa emateco
modua. Sinalatu cituan penitenciaraco dembora, eta mailac: sinalatu cituen
Obispo Jaunac becatu-mota bacoitzarençat penitenciac, edo eguin bear
cituen gauçac. Lau maila ciran becatariac igaro bear cituanac. Lenengoa
Negartiena. Maila onetatic asitzen ciran becatariac Obispo Jaunaren
baimenarequin penitencia eguiten. Jarcen ciran Eliçaco ateetan campoco
aldetic, çacu bat janciric, buru motzean, guiçonezcoac baciran. Negarrez
erregutzen cieçan Eliçan sarcen ciranai, urricaldu citecela aeçaz, baina berac
ecin sar citezquean Eliçan. Onela egon bear çuen dembora sinalatua bete
artean. Bigarren maila çan Ençunleena, Eliçaco ateaz barrendic. Oec ençuten
çuen Jaunaren itza, eta botatzen cituen Eliçatic, sermoia bucatzen çanean.
guisa onetan ceuden, dembora erabaquia igaro cedin artean. Irugarren maila
çan auspez ceudenena. Maila onetaco becatariac egon oi ciran auspez:
ascotan etorcen citzaiten Apaiçac, buru gainean escuac ipincera, eta otoiz,
edo oracioren batzuec esatera: aguincen citzaizten barauac, eta beste obra
onac, eta botatzen cituen Eliçatic ofrendaraco. Laugarren maila çan Meça
ençuten çuenena. Lenengo iru mailetan dembora sinalatua ongui betetzen
çuenai utzitzen citzaten Meça ençuten, baina ez Janaren maiean jarcen, ez eta
ofrendaric eguiten ere, penitenciaco urteac bete artean, eriotzaco peril andiric
ezpaçan. Debecatzen citzaten ezconça, çaldiz ibilcea, eta festetara joatea.
Bucaturic ongui aguinduric ceuden gauçac, ematen citzaten barcacioa, eta
comunio Santua; eta guero leneco becatuetara biurcen baciran, etzitzaten
Sacramenturic gueiago ematen eriotzaco orduaz campora, Aita Santu
Inocencio lenengoac esaten digun beçala. Orra, cer mailac igaro bear cituen
becatariac, barcacioa iristeco. Eta nolacoac ote ciran ipini oi citzaizten
penitenciac? Au onguiena eçagutuco degu, Mandamentu bacoitzaren
contraco becatuai ipincen citzaiztenai beguiraturic.
Lenengo Mandamentua da Jaungoicoa gauça gucien gainean amatzea,
eta debecatzen du, escuz eguindaco idolo, edo Jaungoico gueçurrezcoac.
Eriotzaren pena ipini çuan Jaunac bere Legue çarrean becatu onençat
(Echodi 21): eta Eliçac onembestrainoco penaric ipini ezpadu ere, eman içan
diezte onelaco becatariai penitencia luce, eta saminac. San Basilioc aguindu
çuan, onelaco becatariac ceudela Eliçaco ateetan negartien mailan beren
bicitza gucian, eta eriotzaco perilaz campora etzequiela eman Sacramenturic
(can. 73). Ez da orain lecu ocian idoloric; baina idoloen ordean adoratzen dira
emengo içanac, eta araguizco anz, eta iduriac. Nolaco penitencia ipini bear
liçaque becatu onegatic?
Bigarren Aguinte, edo Mandamentua da aren icen Santuaz juramentu
alperric ez eguitea. Juramenta gueçurraren gainean eguitea gauz itsusia da
Jaunaren beguietan, ceren gueçurraren estalqui beçala ipincen dan Jauna eta
S. Basilioc sinalatu cion amaica urteco penitencia (can. 64). gueçurrezco

168
juramentu bati amaica urteco penitencia bacegocan, cembat urtetacoa ipinico
citzaion sarritan juramentuac nolanai eguiten dituanari? Eta alaere
penitencia garratza dala uste deçu, ilean bein confesatzea, eta goiz oro mihia
dembora pusca batean lurrean arrastatzea?
Irugarren Mandamentua da festac, edo jai egunac santificatzea. Legue
çarrean Jaunaren egun, edo jai andia çan larumbata, eta autsitzen çuanari
Jaunac ipini cion eriotzaren pena: Morte moriatur (Numer. 15). Arquitu çuen
guiçon bat larumbatean egurra eguiten: eraman çuen Moisesegana, eta
ileraço çuan arrica. Jesusen leguea ez da ain gogorra: alaere jaiac autsitzen
cituanari ipini oi citzaizcan penitencia saminac. Ara oetatic batzuec. Iru
igandetan Eliçaratzen etzanari, erritic campoan ezpaçan, debecatzen cion
Espainaco concilio batec Eliçan sarcea, eta Sacramentuac arcea (Concil.
iliberitanum c. 21, et Sardic. c. 14). Onela escomicatua gueratzen çan,
Obispoac Eliçan sarceco, eta Sacramentuac arceco baimena eman ceguion
artean. Bigarrena: Eliçaco ateetan, edo aurrean triscan ibili çanari iru urteco
penitencia (S. Carol ech Paenitentiali Rom.) Irugarrena: Meça, edo bezperac
esaten ciran demboran premia gabe Eliçan itzeguiten çuanari amar egunetan
ur, eta ogui barautzea (S. Carolus ech Buchardo). Laugarrena: igandean lan
debecaturen bat eguiten çuanari iru egunetan ur, eta ogui barautzea (S.
Carol).
Laugarren Mandamentua da Aita eta Ama onratzea. Legue çarrean
gurasoa jotzen duanari ipincen çaio eriotzaren pena: morte moriatur (Echodi
21): baina legue berrian Eliçac eman oi cien onelaco seme gaiztoai çazpi
urteco penitencia (S. Carol). Bidegaberen bat gurasoari eguiten cionari ipini
oi citzaion iru urteco penitencia (S. Carolus). Gurasoaren contra birau eguiten
duanari Legue çarrac ipincen dio eriotzaren pena (Echodi 21); baina pena au
ez da ipini Legue berrian: alaere eman oi citzaion onelaco becatariari
berroguei egunez ur, eta ogui barautzeco penitencia. (S. Carolus).
Bostgarren Mandamentua da ez inor ilcea. Eriotza eguiten çuanari
Legue çarrac ipini cion eriotzaren pena (Deuter 19); baina Eliçac ez du
onelaco penaric beinere ipincen. Alaere S. Gregorio Nisacoac ipini cion oguei,
ta çazpi urteco penitencia (Can 10): beste batzuec nai çuen, onelaco
becatariac bere bicitza gucia Eliçaco ateetan igarotzea (S. Carolus). Aurdun ez
gueratzeco, edariac ematen dituanari ipincen citzaion, eriotza eguiten çuanari
ipincen citzaion penitencia bera. Lagun urcoarequin gorrotoan cegoanari
aguincen citzaion ur, eta ogui barautzea, paqueac etsaiarequin osotoro eguin
artean (S. Carolus). Goacen seigarren mandamentura.
Mandamentu au da araguizco becaturic ez eguitea.
Era ascotara utseguiten da mandamentu onen contra, eta orregatic asco
dira, Obispo Jaunac gai onetan ipini içan dituen penitenciac. Ara oetatic
cembait.
1. Donceilaren bateganaco gura gaiztoari lecu eman diona, bego urte
betean penitencia eguiten (S. Carol).

169
2. Becaturaco asmo gabe itz desonestoac esaten, edo beguiratze
lotsagarriac eguiten dituanac, igaro bitza oguei egun penitencia eguiten (S.
Carol). Felipe bigarrenac penitencia gogorragoa ipini çuan onelacoençat,
bada aguindu çuan, itz desonestoac esaten, edo canta ciquinac cantatzen
dituenai eman daquiztela eun açote eta bota ditecela erritic (Novissima
Recop. leg. 5 lib. 8 tit. 10). Penitencia gogorra da au, batecere dembora
oetaraco, baina edoceinec sinistu deçaque, mingain ciquin gutchiago içango
liçaqueala errietan, legue onec diona eguingo balitz.
3. Irugarrena: guiçonezcoai agradatzeagatic uquenduz bere burua
edercen duana, iduqui bedi penitencia eguiten iru urtez (S. Carolus).
4. Escuz bere burua ciquincen duanac igaro bitza penitencia eguiten,
lenengoan amar egun, urrengoan oguei, guero oguei ta amar, eta atzenean
eun egun (S. Carolus).
5. Ezcongaia ezcongaiarequin obrazco becatuan erori bada, igaro bitza
çazpi urte penitencia eguiten. Ala dio S. Basilioc (Can. 59).
6. Seigarren mandamentua autsitzeco estalquinari ematen citzaion
bicitza gucico penitencia, eta eriotzaco orduaz campora ucatzen citzaizcan
Sacramentuac (Concil. iliberitan. cap 12). Espainan onelaco estalquinac
erabilcen dira asto gainean calez cale, borreroac açotatzen dituala, eta
eraman oi due sinaletzat tontor farragarri bat.
7. çazpigarrena: aideac elcarrequin erorcen baciran, eriotzaren pena
çuen legue çarrean: baina legue berrian ez du Eliçac onelaco penitenciaric
ipini: alaere lecu batzuetan igaro bear cituen amabost urte penitenciaco
mailetan (S. Carolus).
8. çorcigarrena: ezconduac autsitzen baçuen elcarri çor dioen
leialtasuna, legue çarrean arrica ilcen cituen: legue berrian Eliçac ez du
onembesteco penaric ematen, baina S. Basilioc sinalatu ciezten amabost urte
penitenciaraco.
9. Bederatzigarrena: guiçonezcoac guiçonezcoaquin cembait becatu
nazcagarri eguitea emacumeaquin erorcea baino itsusiagoa da Jaunaren
beguietan, eta era berean emacumeac emacumeaquin eguitea itsusiago da
guiçonezcoaquicoa baino. Onelaco becatuacgatic auts biurtu cituan Jaunac
Sodoma, Gomorra, eta beste erri batzuec, eta Lot, bere emaztea, eta bi alaba
ez, beste guiçon, eta emacume guciac bucatu ciran su, eta garren artean.
Espainaco concilio batec aguindu çuan, onelaco becatari ciquinac ceudela
bicitza gucian penitencia eguiten, eta etzequiela eman comunioric eriotzaco
orduan ere (Concilium iliberitanum c. 21). Espainaco legueac erretzen, eta
auts biurcen ditue onelaco guiçon, eta emacume nazcagarriac (Vide
Antonium Gomez).
10. Amargarren penitencia: guiçonac bere emaztea borchatzen badu
asco becatu itsusi eguiteco, Eliçac ipiniac dauzca penitencia luce, eta saminac,
baina Espainaco legueac saminagoa, bada ematen dio eriotzaren pena. Ala
ecusi çuala, dio Antonio Gomecec Espainaco erri batean (Vide eumdem ad
leguem 80 Tauri).

170
11. Amaicagarren penitencia: abereaquin ciquincen bada norbait,
amabost urte igaro bear ditu, S. Basilioc dionez, penitenciaco mailetan, baina
gogorragoa da onelaco becatariençat Jaunac legue çarrean dacarren pena, au
da eriotzarena. Espainan bicia quenceaz gainera erretzen dira abereaquin
batean. Ote da emen guis onetaco becatari nazcagarriric?
çazpigarren aguinte, edo mandamentua da ez ostutzea. Ara becatu
onetan erorcen ciranai ipini oi citzaizten penitencia batzuec. Lenengoa:
litcharreriac eguiten dituana iduqui bedi urte betean penitencia eguiten.
Bigarrena: usurac eguiten dituana, edo epetan gauça emateagatic eman baino
gueiago daramana, egon bedi iru urtez penitenciaco mailetan, eta lenengo
urtea ur, eta ogui barautzen dala. lrugarren penitencia: besteren gauça bide
gaiztoz nai duana, edo ondasunen cuticiarequin itsutua dagoana, igaro bitza
iru urte penitencia eguiten. Laugarrena: Eliçaco ofrendac ezcutatzen, edo
sisatzen dituanac atera bitza berroguei barau ur, eta ogui. Bostgarrena:
amarrenac sisatzen, edo eguiten ez dituanac eman beça lau bider gueiago, eta
atera bitza gainera oguei barau ur, eta ogui. Seigarrena: pisu, edo neurrian
ostutzen duanac, atera bitza oguei barau ur, eta ogui.
çorcigarren Mandamentua da: testimonio falsoric ez alchatzea, eta
gueçurric ez esatea. Mandamentu onen contraco becatuençat ipini oi ciran
penitencia batzuec uquituco ditut. Lenengoa: lagun urcoari egotzi badioçu
tatcharen bat ez duana, edo gueçur au eguia dala esan badeçu, amabost
urteco penitencia deçu. Bigarrena: lagun urcoaren contra itzeguiteco grina
tcharra duanac, gueçurra esaten badu, atera bitza çazpi barau ur, eta ogui.
Uzten ditut beste penitencia asco, gueiegui luçatu ez nadin.
Aditzen deçu, cristaua, nolaco penitenciac eman oi ciran dembora
batean? cer dira orain ematen diranac ancinacoen aldean? Ecer ez. Eta alaere
gogo gaiztoarequin artuco ditugu ematen çaizquigun penitenciac, içanic oec
ain arinac? Ea, eguin ditzacun oec gogoz, eta leialquiro; eta oez gainera
gueren neque, eta obra onaquin saia gaitecen gure becatuen çorrac ateratzera,
onela iristeco betico bicitza doatsua. Amen.

OgueI, TA IRUGARREN ERAcUSALDIA

confesioaren ondorengo prestaeraren gainean.

Aritu guera gazteac, confesio onac escatzen dituan gaucen gainean


itzeguiten. confesioa eguin ondoan, era bada, gauz ederra da, Jaun Andia
arceco biotza prestatzen cerbait dembora igarotzea. Au nola eguin ditequean,
eracutsi citzatzun, gaztea, lembicico comunioraco: baina çahartu, eta aztu
cera bearbada orduan icasi cenduanaz, eta beragatic berritu nai diçut orduan
eracutsi citzaçuna. Ençun arretaz.

171
§ I.

confesioaren ondoren jarcen cera lecu egoqui batean: asitzen deçu,


Jaun andia arceco prestaera, edo liburutic, edo bestela, eta lenengo lecuan
ematen diozcatzu Jaunari esquerrac era onetan.
«Nere Jaungoico, eta Aita guciz maitagarria! çure Seme Jesusec utzi
çuan confesioco Sacramentua, gure animac sendatzeco. Sacramentu au ongui
prestaturic arcen duanari barcatzen diozcatzu becatuac, Jesusen eriotza, eta
merecimentuac bitarteco dirala, eta uste det, au bera eguin deçula nerequin
ere, Apaiçac barcacioa, edo absolucioa eman didanean iO ontasun, eta
urriquimentu paregabea! Mila esquer, Jauna, mesede berri onegatic».
Emanic esquerrac era onetan, edo al deçun moduric onenean, berritu
itzatzu bataioco egunean emandaco itzac, esaten deçula guis onetan.
«Ez naiz, Jauna, esquerrac ematearequin contentatzen: berritu nai ditut
bataioco egunean eman nizquitzun itzac. Gaurdanic utzi nai det, eta uzten det
Satanas betico: eta Satanasequin batean uzten ditut beraren lagun, eta
languileac, edo mundu galdua, eta araguiaren, eta nere gura tcharren
naicunçac: au da ceruaren, eta guiçonen aurrean bataioco egunean çuri eman
niçun itza, eta au bera ematen diçut gaur ere betico: Abrenuntio.
»Gaurdanic betico utzi nai ditut, eta uzten ditut Satanasen obrac, edo
becatuac, eta becaturaco bideac. çoazte nigandic urrutira adisquidetasun
gaiztoac, etche animagalgarriac, eta lagun dongueen bilcui, edo batzarreac.
Au da bataioco egunean eman niçun bigarren itza, eta au bera berriro ematen
diçut gaur ere: Abrenuntio.
»Gaurdanic betico utzi nai ditut, eta uzten ditut Satanasen arrotasun,
eta çoraqueriac, dala jancian, janean, edanean, eta beste gastuetan, dala
atseguin, eta jolasetan. Au da bataioco egunean nic eman niçun irugarren
itza: eta au bera berriro ematen diçut benaz, eta biotz gucitic: Abrenuntio.
Lagun çaiquizquit arren, eta indaçu çure lagunz ugaria, aguindu diçudana
leialqui eguiteco.
»Arritu çaite, Jaungoico guiçon Jesus maitagarria çugana etorceco
dagoala oroituric. Eta orain nere anima, esan deçaqueçu: Nor da gaur çugana
etorceco dagoana? Gauz arrigarria! Erregue gucien erreguea, Aita Santu
gucien Aita Santua, Trinidadeco bigarren Persona gugatic guiçon eguin çana,
eta gurutzean bicitza eman çuana bera. Au gucia gutchi baçan beçala, guri
ongui naiez jarri nai içan çuan Aldareco Sacramentuan, eta jarcen da
consagracioco itzac Apaiçac esaten dituanean: eta gaur Sacramentu miragarri
onetan çure biotzera etorri nai du çuri bere ondasunac, eta bera dan gucia
emateco. Nere anima, nondic çuri onembeste mesede, eta ondasun? Arritzen,
eta içutzen naiz, nere Jesus ona, çu nere biotzera etorceco çaudela
gogoratzean; ez da alabaina nere biotz esquergabe au çure dinaco toquia;
baina içutzen ere naiz dembora berean çure itz oec aditzean: Ezpadeçue
guiçonaren semearen gorputza jaten, eta odola edaten, ez deçue iritsico belico
bicitza doatsua.

172
»cer eguin al deçaquet bada onembeste beldurren artean, nere Jesus
ona? Aitorcen det, ez naiçala ni, çu nere biotzera etorceco dina: eta çuc alaere
nigana etorri nai? Eguin bedi, nere animaren jabe maitagarria, eguin bedi çuc
nai deçuna, baina eguiçu lenago Erregueac, etcheren batera dijoacenean,
eguin oi duena. Aurretic bidalcen ditue oec, etchea apainceco bear diran
gauçac. Bidal itzatu bada çuc ere, Erregue gucien Erreguea, nere animaco
etche arlote onetara, çu ongui arceco bear diran apaindurac, edo ceruco
gracia, doai, eta birtuteac. Esaçu itz bat, eta eguina gueratuco da gucia. Atoz,
nere Salbatzailea, eguin çaite nere animaren jabe. Atoz, Jaincoaren bildots,
becatuac quencen dituçuna, senda eçaçu nere anima becatuen çauriz betea.
Atoz ceruco su animen berotzailea: çure amoriozco garrarequin aiena itzatzu
nigandic becatuaren cutsuac, eta oneraco epeldasunac.
»Prestaturic era onetan biotza, Jaun Andia arceco esan deçaqueçu:
Sinisten det, Jesus maitagarria, Sacraiuentu orretan çaudela eguiaz: Au da
nere gorputza esan cenduan çuc Sacramentu miragarri ori eguin cenduan
arratsean, eta norc ez du sinistuco çuc esandaco gauça? Adoratzen çaitut,
nere Jaungoicoa, nere Erregue, eta Salbatzailea».
Orra, gaztea, lembicico comunioraco eracutsi citzatzun comunio
aurreco prestaera ederra. Era deçunean eguiçu arretarequin, eta oitura onac
ecarrico dizquitzu animaco ondasun andiac, eta azquenean betico bicitza
doatsua. Amen.

OgueI, TA LAUGARREN ERAcUSALDIA

Nola, lembicico comunioraco, berritu cituen emen gazteac, bataioco egunean


emandaco itzac: eta nola erançun diegun itz oei, ala gazteac nola çarrac.

Bataioco itzac berritzea da oitura, edo usança tchit ederra, eta eguin
diteque asco demboratan, eguin deçagun contu confesio, ta comunioco
egunetan, urtearen asieran, bataioaren urte betean. Emen, lembicico
comunioa nerequin eguin duen aurrai berritueraço dieztet comunioa eguiteco
unean; baina oetatic batzuec aztuco ciran orduan Jaunari emandaco itzaz.
Orregatic gaur ecusi bear degu, lenengo lecuan: nola berritu cinduan,
cristaua, lembicico comunioa eguin cenduanean, bataioco egunean emandaco
itzac. Urrena, nola erançun diegun itz oei, ala gazteac nola çarrac.

§ I.

çuri, gaztea, lembicico comunioa eguiteco ceunden unean bertan


galdetu niçun: Prest arquitzen cera bataioco egunean eman cinduan itzac
berritzeco, eta gordetzeco? Galde au eguin citzatzun, ceren bataioco egunean
emandaco itzai erançuteco biotzic ez duanac ecin artu deçaque comunio

173
Santua. cer erançun cenduan çuc? Bai, Jauna, erançun cenduan, Jesu-
cristoren graciarequin batean. Jesusec bere eriotzarequin guretzat irabaci
cituan, beraren Legue Santa gordetzeco bear ditugun ceruco lagunça, eta
gracia: oec gabe alabaina ez guera Jesus bat esateco ere gai, edo gauça. Ala
esaten digu S. Pabloc.
Galdetu citzatzun urrena: Abrenuntias Sathanae? Esan nai det:
gaurdanic betico uzten deçu Satanas, eta Satanasequin batean beraren lagun,
eta languileac, ceinac diran mundu galdua, edo munduan bici diran gaiztoac,
eta araguiaren gura tcharrac? Eliçaren asieran gure Legue Santa arcen
çuenac, gueienac ciran jentilac, eta oec adoratzen cituen idoloac, edo oetan
Satanas: eta gure Leguea artuberriac ciran bitartean, peril andian ceuden
leneco idoloac adoratzeco. Orregatic etzien Eliçac bataioric ematen, idoloac,
eta Satanas beti-betico utzi nai ezpacituen. Ez da orain idoloric, baina idoloen
lecuan badira asco gauça Jainco baino gueiago onratzen diranac. cer gauça
ote dira oec? Oec dira emengo onrac, goi-mailac: oec dira emengo içan, edo
ondasunac: oec dira bazter gucietan çabalduric bici diran, Satanasen lagun,
eta languile gaiztoac. Oec dira atzenean araguizco anz, edo irudiac, eta oec
Jaunaren toquian onratzen ditue ascoc. Oec utzi nai ez dituanari etzaio eman
bear ez bataioric, ez comunioric, eta lembicico comunioa eguin cenduanean
galdetu citzatzun, uzten cinduan betico: Abrenuntias Sathanae? cer erançun
cenduan?:Bai, Jauna esan cenduan: beti-betico uzten ditut: Abrenuntio.
«Galdetu citzatzun berriz, Et omnibus operibus ejus? Esan nai det:
gaurdanic betico uzten dituçu Satanasen lan, eta obra guciac, nola diran
becatua, eta becatuaren bideac? Satanasegandic asiera içan çuan becatuac
ceruan: Satanasec prestatu cien gure lembicico gurasoai becaturaco bidea
Paradisuan: eta arreizquero lan oni darraiquio mundu gucian ala berez, nola
bere languileen bidez: eta oec prestatzen dituen bideetatic aldeguin nai ez
duanac ecin artu deçaque comunioric. cer erançun cenduan çuc, gaztea,
comunioa arceco ceunden unean? Bai, Jauna, esan cenduan, beti-betico uzten
ditut Satanasen lan, eta obrac, edo becatua, ta becatuaren bideac:
Abrenuntio.
»Galdetu citzatzun atzenean: Et omnibus pompis ejus? Esan nai det:
gaurdanic betico uzten dituçu Satanasen arrotasun, eta çoraqueriac, dala
jancian, janean, edanean, eta beste gastuetan, dala atseguin, eta jolasetan?
Erançun cenduan: Bai Jauna, beti-betico uzten ditut: Abrenuntio. Onela
berritu cinduan bataioco itzac, eta oec eman ondoan, ez bestela, eman
citzatzun lembicico comunioa. Beguira orain, nola erançun diegun itz oei».

§ i.

Egun andi artan aguindu cenduan benic bein, utzico cinduala betico, eta
esan cenduan, bertatic uzten cinduala Satanas, eta beraren lagun, eta
languileac, ceinac diran mundu galdua, edo munduan bici diran gaiztoac, eta

174
araguiaren gura tcharrac. Baina eguin ote deçu orduan aguindu cenduana?
Aldeguin ote deçu lagun gaiztoetatic? Saiatu ote cera çure grina tcharrac
escuratzeco, edo ecitzeco? Eta gueren buruai gainera ere ongui beguiratzen
badiegu, cer erançun ote deçaquegu gai onetan?
Esan cenduan gainera, gaztea, lembicico comunioaren egunean, uzten
cinduala Satanasen lan eta obra guciac, nola diran becatua, eta becatuaren
bideac: Abrenuntio. Baina eguin deçu orduan aguindu cenduana? çuretzat
araco etche artara joatea çan becaturaco bidea; an alabaina bildu oi ciran
nescatchac, eta mutilac, eta guertatzen ciran itzeguite loiac, queinada itsusiac,
edo gauça loisagarriagoac. Era berean çuretzat urliarequico adisquidetasuna,
eta arequin ibilcea, edo egotea içan da jolas gaiztoetaraco peril andia, eta
alaere ez deçu aldeguin peril onetatic. Orra, gaztea, nola erançun dioçun
lembicico comunioaren egunean eman cenduan bigarren itzari. Au diot gazte
batzuequin itz eguiten dedala, eta cer esango degu, çartu, edo çarceco
urteetan arquitzen diran ascoren gainean itzeguiten badegu? Oec ere bataioco
egunean betico utzi cituen becatua, eta becatuaren bideac, esaten çuela:
Abrenuntio; baina bici dira becatuaren bideetan, eta cençatu nai ez due:
galdu ditue, eta galcen ari dira asco anima, eta dirudi Satanasequin bat eguin
dirala Jesu-cristoren contra guerra eguiteco. Baina ez gaitecen gueratu gai
onetan gueiegui: goacen aurrera.
çuc gaztea, lembicico comunioa eguin cenduanean, esan cenduan, beti-
betico uzten cinduala Satanasen arrotasun, eta çoraqueriac: Abrenuntio. Au
bera esan guenduan gucioc bataioco egunean. Nola erançun diogu itz oni?
Gaztea, oroi çaite sarritan, lembicico comunioa eguin cenduan egun
andiaz, eta orduan eman cinduan itzaz: eta baldin etsaiac, edo çure gura
tcharrac cerbait ililuratu, edo tchoratu baçaitue, biur çaite cere Aita onagana,
eta eguiçu egun artan berari aguindu cinucana. Atzenean gucioc gogora ecarri
deçagun, cer itz eman guinduan bataioco egunean, eta bici gaitecen Jesusen
legue garbiac eracusten digun beçala, onela iristeco guretzat prestaturic
daucan betico bicitza. Amen.

OgueI, TA BOSTGARREN ERAcUSALDIA

comunio ondoco esquerren gainean.

Lembicico comunioa eguiteco, eracutsi citzatzun, gaztea, nola comunio


ondoan eman bear diozcatzu Jaun Andiari esquerrac. Aztu ote çatzu orduan
icasi cenduana? Iracurcen badaquiçu, comunioco liburutic eman cinçaquean
esquer umilac ederqui; baina ezpadaquiçu iracurcen, eta aztu baçatzu icasi
cenduan modu ederra, saia çaite berriro icastera, eta au gogoz, eta benaz
eguin deçaçun, itzeguin nai diçut gaur, lembicico comunioraco eracutsi
citzatzun moduaren gainean: eta ondoren uquituco det, cein lotsagarria dan
cristau ascoren çabarqueria gai onetan. Ençun arretarequin.

175
§ I.

çure Jaun Andia artu ondoan jarcen cera lecu egoqui batean, eta dioçu
ceregan: «Artu deçu, nere anima, comunio Santua, Aingueruen oguia, eta
ceruco mana? Esna çaite bada, eta fedearen beguiaquin beguira, Nor dan
comunioan etorri çatzuna? Norgana, eta certaco etorri dan?
»Nor ote da ogui pichca baten idurian etorri çaiçun au? Au da çu
ecerecetic eguin cinduan Jauna bera, eta eguin cinduana bera eçagutzeco,
amatzeco, eta beticotasun gucian berarequin batean ceruan doatsu içateco.
Au da, ecusiric çu Adanen becatuarequin galdua, guiçon eguin çana, eta
gurutzeco eriotzarequin ceruraco gracia, eta lagunçac emateco, Sacramentuac
ipini cituana, oen artean comunioco Sacramentua. Gauz arrigarria! Içan çu
ceran becein esquergabea, eta ecereça, eta alaere çugana etorri da, çuganaco
onguinai, eta amorioz beteric? certaco etorri dala, uste deçu? Etorri da çure
janari, eta edari içateco, eta çuri bere ondasunac, eta bera dan gucia emateco.
»Miretsi çaite çugana era onetan Jaun Andia etorceaz. Nondic nere
anima, nondic çuri onembeste ondasun, eta mesede? Arrituric gueratu çan
Salomon, ceren berac eguin çuan Eliz ederrean bicitzera Jauna etorri
citzaion. Arrituric gueratu çan Santa Isabel, ceren ecustera, edo bisitatzera
joan citzaion Jaincoaren Ama. Arritzen da Eliz Ama Santa, ceren Trinidadeco
bigarren Persona guiçon eguin, eta bicitu çan Birjina tchit Santaren Sabelean.
Nere anima! Eta Jaun Andi ura bera çugana etorri bada, eta cerequin
badaucaçu, etzera miretsico? Jesus ona! cer da guiçona, eta cer naiz ni, çu era
onetan niçaz oroitzeco?
»Eguitzu fede, esperança, eta caridadezco afectoac, eta adora eçaçu: O
Jesus ona! nere animaren Erosle, edo Redentore maitagarria! Sinisten det, çu
eguiaz arquitzen cerala Aldareco Sacramentuan eta Sacramentu orietan
nigana etorri cerala. Sinisten det, çu ongui arcen çaituanari ematen dioçula
ceruco gracia, eta ongui bicitzeco lagunçac: eta gainera aguincen dioçula
betico bicitza: eta beragatic çugan çugan ipincen det nere uste gucia, ceren çu
ceran Jaungoico Gucialdun, edo gucia deçaqueçuna, eta cere itzetan guciz
Leiala. O! Ontasun guciz miragarria! Amatzen çaitut biotz gucitic, eta çure
icenean amatzen ditut nere lagun urco guciac, eta oen artean nere etsaiac.
Adoratzen çaitut nere Jaungoicoa, nere Erregue, ta Salbatzailea.
»Eman guiozcatzu esquerrac. Nai nuque nic, nere Jesus ona, eguin
dizquidatzun mesede guciai, eta orain nigana etorcean eguin didaçun oni
erançutea; bana aitorcen det, ez naiçala gauça, eta gai, onetaraco ececic, mila
bider gutchiagoraco ere. gueiena nic eguin deçaquedana da esquer umilac
ematea. Mila esquer bada, nere Onguile Andia. Alabatu, eta bedeicatu
çaitzeela, ceruan, eta lurrean diran gauça guciac. Bedeica çaitzeela ceruco
eguzquiac, eta içarrac: lurreco loreac, belarrac, eta itsasoco arraiac. Bedeica
çaitzeela, lurrean bici diran, anima on guciac. Bedeica çaitzeela ceruco

176
querubin jaquinsuac, Serafin Jaunaren amorez eracequiac, eta Aingueru
doatsu guciac. Bedeica çaitzala çure Ama maitagarri, Aingueruen, eta Santu
gucien Erreguinac.
»Eguin guiozcatzu çure escari, eta erregu umilac. cer uste ez deçaquet
gaur çugandic, nere Salbatzailea? etche batean sarcen badira lurreco
Erregueac, ez oi dira andic irteten, etchecoai mesederen batzuec eguin gabe.
Ta içanic çu Erregue gucien Erreguea; cer ez du çugandic uste içan bear nere
anima bearsu onec? Bera dan gucia eman duanac cer ucatu al deçaque?
Indaçu bada, nere Jesus ona, emendic aurrera becatutic aldeguiteco, eta
gracian irauteco doaia. Indaçu nere grina tcharrac, batecere araco gueiena
necatzen nauan ura ecitzeco, eta garaitzeco çure lagunça ugaria. Oroi çaite
nere aide, eta onguileaz, baita nere etsaiaz ere, ala biciaz, nola ilaz. Gorde
eçaçu çure Eliça Santa bere etsai gucietatic, baita gure Jaun Erreguea ere bere
etcheco guciaquin.
»Jesusen anima birtutez bete naçaçu:
»Jesusen biotza amorez erre naçaçu:
»Jesusen gorputza salba naçaçu:
»Jesusen odola ceruco amorioz çora naçaçu:
»Jesusen biotzeco ura garbi naçaçu:
»Jesusen icerdia, graciaren bicitzaz bete naçaçu:
»Jesusen Pasioa indarsu eguin naçaçu:
»O Jesus ona adi naçaçu:
»çure ilaguen artean gorde naçaçu:
ȍugandic aldeguiten ez arren utzi:
»Etsai galgarriagandic gorde naçaçu:
»Nere eriotzaco orduan dei naçaçu:
»ceregana eraman naçaçu:
»cere aldean ipini naçaçu:
»çure Santu eta Aingueruaquin alaba çaitzadan
»Secula gucian. Amen».

Orra, gaztea, lembicico comunioa eguiteco, eracutsi citzatzun modua,


Jesus onari comunio ondoan esquerrac emateco. Dacuscun orain, cein
lotsagarria dan cristau ascoren çabarqueria gai onetan.

§ i.

comunioco Sacramentuan gugana dator Erregue gucien Erreguea: eta


alaere asco dira Sacramentua artuta bereala, edo laster Eliçatic igueseguiten
duenac, beguiragabe Nor dan etorri çatena. Etorrico baliz çure etchera
lurreco Erregue, edo Andiquiren bat, eta irtengo bacina bereala etchetic agur,
edo onguietorriric eguin gabe, cer esango luque Erregue, edo guiçon andi arc?
Aserraturic çure contra, bereala aldeguingo luque çugandic, edo çure etchetic,

177
eta munduco Erregueac aserratuco balira, esan dedan tcharqueri, ta
bidegabea çugandic ecustean, cer guertatu ez da, baldin Jaun Andia artu
ondoan ezpadioçu agur bat eguiten, eta iguesi baçoaz Eliçatic? Onelaco bati
argui eracequiaquin, eta tchincherria joaz jarraitu cion arçai batec: Jauna,
nora dijoa orrela, esan cion Eliçatic irten çanac Arçaiari. Onec erançun cion:
Jauna norabait dijoanean, badaquiçu nola lagutzen çaion argui
eracequiaquin, eta tchincherria jotzen dan: çuc orain artu deçu Jaun Andia,
eta bereala irten cera Eliçatic. Orregatic nator arguiaquin, eta tchincharria
joaz. Eçagutu çuan urliac bere utseguitea, eta cençatu çan gueroraco. Au bera
eguin bear liçaque gaurco egunean asco cristaurequin.
comunioco Sacramentuan gugana dator Jesus ona gurequin bicitzera,
eta bere ondasunac ematera: eta alaere asco dira esquerric batere ematen ez
dioenac eta ecer escatzen dioenac. Sinitsditeque au guertatzen çaiola
gurequin gure Aita, ta Onguile Andi oni?
Ea nere cristauac, ez gaitecen içan gure Jesus onarequin ain
esquergabeac, eta çuec gazteac balia çaitezte, Jaunari esquerrac emateco,
lembicico comunioraco eracutsi citzatzuen moduaz, onela iristeco ceruco
lagunz ugariac, eta atzenean betico bicitza doatsua. Amen.

BIRJinA TchIT SANTA


GURE BEcATUAcGATIc NAIGABEZ BETEARI
BEDERAtziURRENA

cONFESIO ONAREN PRESTAERA GAZTEAI ERAguiTEcO

Scrutemur vias nostras, et quaeramus, et revertamur ad Dominum. Jerem.


2.º

Gazteac: berriro aditzera eman dizquitzuet, lenengo comunioraco


eracutsi citzaizquitzuen gauçac. Uste det, eracusaldi oequin arguiro ecusi
duela çuetatic batzuec, nola confesio gaiztoac eguin dituen, edo bicitza onceco
asmo osoa sortu gabez, edo ceren ascotan lotsaz confesatu gabe utzi dituen
becaturen batzuec. Uste det gainera, gazteac ececic cembait çarrec ere
eçagutu duela, era ascotara confesio gaiztoac eguin dituela, eta confesio on
bat eguiteco prestatu bearrean daudela. Prestaera au ongui eguin deceen
gazteac, eta oequin batean çarrac, eguingo degu, asieratic esan nuan beçala,
Birjina tchit Santa Doloreetacoaren onran Bederatziurren bat; eta asico da
onelaco egun, eta demboran.

IRAcURLEARI
Bederatziurren au eguin içan det urte batzuetan
gariçumaco arratsaldeetan guis-onetan.

178
1. Ipincen çan Birjina tchit Santa Doloreetacoa Aldare nagusian.
2. Bederatziurrenera etorceco jaiera çuenac ugari ecarri oi cituen
candelac; eracequitzen ciran bederatziurrena asitzean, eta bucatzen çanean,
egun oro arcen çuan bacoitzac bere candela.
3. Platica bucatzean Arçaia, edo beste Apaicen bat jarcen çan Aldare-
aurrean Sobrepeiliz, estola, eta caparequin.
4. corutic cantatzen çan Miserere.
5. Au bucatzen çanean, Aldareaurreco Apaiçac esaten çuan: Ora pro
nobis Virgo dolorosisima: coruac: Ut digni efficiamur prornissionibus chti:
Apaiçac Oremus: Deus in cujus Passione &.
Era onetan ederqui irteten çan Bederatziurren au, eta beti ongui irtengo
liçaque Donostian, Hernanin, Tolosan, eta edocein erri andietan, ceren
erritarrac erraz joan ditezquean Eliçara, naiz goicean, naiz arratsaldean, egun
jarraituetan: baina ez da onelaco eraric erri tchiquietan, eta Eliçatic urruti
etcheac dituen aetan. Orregatic aurten asmoa artu det eguiteco
Bederatziurren au igandeetan Meça nagusian bertan, asitzen nai çala
gariçuma baino len.

BEDERAtziURREN ONEN
LENENGO EGUNERAcO
ItzaLDI, EDO PLATIcA

Scrutemur vias nostras: et quaeramus, el revertamur ad Dominum. Trenor


3.º

Birjina tchit Santa, gugatic neque, eta naigabez betea! çu cera bicitza ondu nai
duen becatari gucien bitarteco, eta Ama goçoa. Nai onequin çugana nator
gaur, eta esqueincen diçut Bederatziurren au çure neque, eta naigabeen
icenean. Nic escatzen diçudan ontarte, eta mesedea da, iritsi deguidaçula çure
Seme Jaunagandic, confesio on bat eguiteco, aurrera becatutic aldeguiteco,
eta nere egunac ongui bucatzeco gracia. O Ama guciz beraa! çu cera nere
bicitza: çu nere atseguin-contentua, eta esperança. Ez arren ucatu, gaur
escatzen diçudan mesede au, ez arren Ama maitagarria,

***

Aspaldi da, nere cristaua, bederatziurren onen uste, edo esperançac


eman nizquitzula, guisa onetan ongui presta cindecen confesio on bat
eguiteco. Noizbait etorri da lan oni equiteco dembora egoquia, Birjina tchit
Santaren lagunçarequin, eta gaur degu asiera.
Bi gauça escatzen ditu confesio onaren prestaerac: bata da gure
becatuen echamina, edo gogora ecarcea, eta au eguin diteque edo azqueneco

179
confesiotic, edo confesio gaiztoac asi ciran demboratic, eta gai onen gainean
luçaro itzeguin det. Bigarrena da, gure becatuaquin galdu degun Jauna
bilatzea, eta beragana gure biotzac biurcea, eguindaco becatuen
damuarequin, eta aurrera becaturic ez eguiteco asmo osoarequin; baina ez
dira gure biotzac Jaunagana bear dan eran biurcen, fedearen arguiarequin
gogora ecarcen ezpadira damubide egoquiren batzuec, len betaro aditzera
eman dedan beçala. Bi gauz oec itz gutchian adiraci cituan Jeremiasec, esan
çuanean: Beguira deguiegun gure bide, eta ibilerai: Scrutemur vias nostras:
eta bila deçagun gure Jauna, eta biur gaitecen beragana. Et quaeramus, et
revertamur ad Dominum. Asieraco itz oec gueienac beste itzaldi edo
Platiquetan ere ipinico dira, ceren arguitasun andia ematen duen eçagutzeco,
cer eguin nai dan Bederatziurren onetan. Au eguitea içango da
Bederatziurren onetaco gure lan andia. Gaurco echamina içango da confesio,
eta comunio gaiztoen, eta lenengo Mandamentuaren contraco becatuen
gainean. Urrena fedearen arguiarequin beguiratuco degu: Norc, eta cein
eguiteco, edo fin andiraco eguin gaituan: Bigarrena: cein gauça bearra dan
eguiteco oni cinez, edo benaz jarraitzea. Emendic erraz ateraco degu gure
utseguite, eta esquergabequerien eçaguera, eta oen damua sorceco bidea. Asi
gaitecen bertatic.

§ I.

Beguira deguiegun gure bide, eta ibilerai, esaten digu Jeremiasec:


Scrutemur vias nostras: au da echamina eguitea, eta gaurcoa da confesio, eta
comunio gaiztoen, eta lenengo Mandamentuaren contraco becatuen gainean.
Oec ongui esagutzeco, escatu deguiogun Espiritu Santuari bere lagunça
esaten diogula.
Atoz, o Espiritu Santua, atoz bearsuen gurasoa, atoz doaien emailea:
argui eçaçu nere adimentua, nic nere utseguiteac eçagutzeco: mugui eçaçu,
nere biotza, oen gainean damutzeco eta aurrera becatutic, eta becatuaren
bideetatic aldeguiteco, eta confesatzeco.
1.Beguira orain, cristaua, cembat urte dituçun.
2. Beguira, cembat urte cinduan, lennego confesioa eguin cenduanean,
eta cembat lembicico comunioa eguitean?
3. Beguira urtean bein, edo cembat bider confesatzen cinan lembicico
comunioraino?
4. Beguira lembicico comunioa eguin cenduanetic oraindaino, urtean
cembat bider gutchi gora bera confesatu, eta comulgatu ceran?
5. Beguira confesio gaiztoac eguin dituçun, eta noizdanic? Au. guertatu
oi da ascotan bicitza onceco asmo osoa sotugabez, edo becaturaco bide edo
peril andiac utzigabez; eta ez gutchitan lotsaz confesatugabe uzten dirala
becatu larriren batzuec.

180
6. Beguira, arreizquero urtean cembat bider confesatu, eta comulgatu
ceran? Eta confesatzen cinanean, eçagutzen cenduan, gaizqui confesatzen
cinala?
7. Beguira, emandaco penitenciac, eguin bague uzten cinduan? cembat
bider, eta cer penitenciac ciran oec!
8. Beguira lenengo Aguinte, edo Mandamentuan, dotrina icasteco ongui
saiatu ceran, eta Jaincoaren lça ençuteco ardura onecoa içan ceran?
9. Beguira, Acto fede, esperança, eta caridadezcoac sarritan eguin
dituçun?
Asco dira galde oec gazteençaco. çarrençat gueiago ipini litezque; baina
premian daudenac, beude confesorearequin, eta onec eracutsico die bear dan
gucia. Dacuscun orain, Norc, eta cein eguiteco, edo fin andiraco eguin
gaituan: eta cein gauça bearra dan eguiteco oni cinez, edo benaz jarraitzea.

§ i.

Beguiraturic ceru eder oriei, eguzquiari, ilarguiari, içarrai, lurrari, eta


emengo gauça guciai, galdetzen du Isaias Profetac: norc eguin ditu gauz oec?
Quis creavit haec? (c. 40). Fedeac eracusten digu, Jaunac eguinac dirala gauz
oec guciac munduaren asieratic: eta fedeac eracutsico ezpalu ere, gauçac
berac, Dabidec dionez, nolerebait deadar eguiten due: Jaunac eguin gaitu, ez
gueroc gueren buruac: Ipse fecit nos, et non ipsi nos (Psalm. 99). Eta
gaineraco gauça guciac Jaunac eguin bacituan, norc eguinac içango guera gu?
Fedeac eracusten digu, Jaunac eguin çuala lembicico guiçona, eta berac
eguinac dirala aren ondorengo guciac ere (guenes. 1, et Act. 19). guiçona
eguin baino len prestatu cituan berarençat, eraz bicitzeco bear cituan gauça
guciac. Eguin çuan munduco etche eder galant au, eta ornitu çuan, guiçonac
bear dituan gauça guciaz. Eguin çuan Paradisuco berjera ederra, non
nequeric gabe bici citequean eraz betea. Eguin çuan gainera Paradisuco
arbolen artean bat, bicitzarena Escritura Santac deitzen diona. Arbola onen
frutarequin bici citequean guiçona eritasun, çarce, eta eriotzaren beldur gabe.
cer gueiago? Emengo egunac betetzen cituaneco, eguin çuan Jaunac
guiçonarençat ceruco erri ori, eta ara eramango çuan eriotzaren atzaparretan
erori gabe.
Baina, certaco eguin ote çuan Jaunac guiçona? certaco eguinac guera
gu? Eguin ote çuan guiçona, emengo onra, eta goimailen ondoren bicitzeco?
Ez, onra bila gabe çan mundu gucico Jaun, eta Erregue. Eguin ote çuan
emengo içan, edo ondasunen ondoren gau, ta egun erquituric bicitzeco? Ez:
eta onetaraco eguin lecuan, lenago prestatu cituan, guiçonac bearco cituan
gauçac, eta eguin çuen gucien jabe, dio Dabidec: Et constituisti eum super
opera manuum tuarum (Psalm. 8). guerta diteque guiçona, becatuan erori
çan ezquero, arquitzea premiaren batean: baina ori içango da ceren bere
aldetic eguin bear çuana eguin ez duan; edo ceren neque au gabe galduco

181
luquean ceruraco bidea. Au eracusten digu Jesu-cristoc, dionean: Ez
quezquetan ibili jan-edaneraco, eta jancitzeco bear deçuenaren gainean:
Nolite soliciti esse. Beguira airean dabilçan egaztiai: ez due ereiten ecer, ez
eta bilcen ere aleteguira, eta alaere çuen Aita cerucoac bazcatzen ditu, edo
ematen die bear duen adina janari. Beguira campoetan jaiotzen diran lili, edo
lirioai: ez dira necatzen soineraco bear duenaren bila, eta ez due onetaraco
ardatzean eguiten. Alaere etzan oec becein ederqui apaindu Salomon bera
ere, cituan jaquiunde, eta ondasun guciaquin. Eta gaur bai, eta bigar ez dan,
edo surtara botatzen dan belarra onela apaiatzen badu Jaunac, cembatez
obeto çuec bear deçuen guciaz oroituco da? Ez bada quezquetan ibili, esaten
deçuela, cer jan, eta cer edango degu, eta cerequin estalico guera? Galde oec
eguiten ditue federic ez duenac. Badaqui çuen Aita cerucoac gauz oen bear
ceratela. Bilaeçaçue lenengo lecuan ceruco Erreinua, edo betico bicitza, eta
emango çatzue bear deçuen gucia: Haec omnia adjicientur vobis (Math. 6.º et
Luc. 12). Etzuan beraz Jaunac eguin guiçona, emengo içan, edo ondasunen
ondoren bere burua aunatzeco, eta deseguiteco. Eguin ote çuan araguiaren
atseguin lotsagarrietan bere egunac igarotzeco? Are gutchiago: ez dira
onelacoac ceruan sartuco, dio S. Pabloc (Ad Eppes. 5): eta becatu onegatic
Mundu gucia estali çuen ujaldeac: bidaldu cituan Jaunac, eta Noe, ta bere
etchecoac ez gaineraco guiçon, eta emacume guciac bucatu cituan.
certaco eguin ote çuan bada Jaunac guiçona Eguin çuan bera
eçagutzeco, amatzeco, serbitzeco, eta beticotasun gucian Jaun berarequin
ceruan bicitzeco. Au da eguia bat gure siniste, edo fedeac eracusten, eta
gucioc sinisten deguna. Eguia bat, gure emengo gurutze, eta samintasunac
arincen, eta goçatzen dituana. Eguia onec alaitu cituan ecin conta al Martiri
Jesu-cristogatic aimbeste oinace, eta eriotza igarotzeco. Eguia onec
igueseraguin cien mundu galdu onen periletatic aimbeste gazteri. Oetatic
asco bicitu ciran eremuetan, eta arcaitzen çuloetan ezcutaturic, belarren
sustraiac baicic jaten etzuela: beste asco gorde ciran paretarteetan, utziric
munduac esqueincen ciezten onrac, era, eta ondasunac. Beraz, nere cristaua,
gure eguiteco, eta fin andia da eçagutzea, amatzea, serbitzea gure Jauna, eta
irabaztea guisa onetan betico çori ona, eta bicitza doatsua. Au da gure
eguiteco bacarra, eta gaineracoac, andienac ere, aurren araçoac beçala dira.
Baina goacen aurrera, eta dacuscun, cein gauça bearra dan gure eguiteco andi
oni benaz jarraitzea.

§ i.

Gure eguiteco andia, esan dan beçala, da gure Aita cerucoa eçagutzea,
amatzea, serbitzea, eta onela irabaztea betico bicitza. Beraz gauça bearra da,
nere cristaua, eguiteco oni benaz jarraitzea. Au aditzera ematen digu Jesu-
cristoc dionean: çori onecoac justiciaren gose, eta egarri diranac, edo berbera
dana, Jaunaren Leguea ongui baino obeto gorde nai duenac. Beati, qui

182
esuriunt, et sitiunt justitiam. Eguiteco onetan ongui jardutean dago gure çori
ona, eta gutchi esan nai du gaineracoetan oquer irteteac. Laçaro bearsua egon
oi çan aberatsaren ateetan goseac igaroa, eta çauriz betea: alaere çori onecoa
içan çan, ceren benaz amatzen, eta serbitzen çuan Jauna. Il çan, eta Jaunac
eraman çuan betico atseguin contentuen artera. Baina beste gauça guciac guc
nai degun beçala irtengo balira ere, utsa, edo ecerez liçaque au, baldin
animaren eguitecoan benaz ari nai ezpadegu. Demagun, iristen dituçula
munduac eman ditzaquean onra guciac, içan, edo ondasunac: baita çure
beguiac, belarriac, escuac, eta gorputzac escatzen dituen atseguin guciac ere:
cer protchu içango deçu, galcen badeçu çure anima, esaten diçu Jesu-cristoc?
Quid prodest homini, si mundum universum lucretur, animae vero suae
detrimentum patiatur?. (Math. 16).
Eguia au tchit arguiro ecusten degu Salomonegan. Erregue jaquinsu au
asi çan çabarcen Jaunaren legueac aguincen ciozcan gaucetan, eta bere çori
ona arquitu nai içan çuan emengo atseguin contentuetan. Gogoac eman cion
eguzquiaren azpian dauden gauça guciac eçagutzea: eta neque andien
ondoren esan çuan: utsa, edo ecer etzala au gucia. Asi çan jauregui ederrac
eguiten, berjerac, Ioreac eta arbolac ipincen: eta ecusi çuan gauz oec len
becein utsa uzten çuela biotza. Asi çan aberastasunac bilcen, eta aimbeste
bildu cituan, non aren demboran cilarra ecertan etzeuqueen Jerusalendarrac,
baina ondasunetan etzuan quezcac besteric arquitu. Eracarri cituan bere
jaureguira soinulari, eta cantariac ugari, eta oequin ere guertatu citzaion
beste gauçaquin guertatua. Atzenean gogoac eman cion atseguin lotsagarrien
gurari escatzen çuan gucia ematea. Inguruco Erregueen alabac, eta gainera
beste asco artu cituan emaztetzat, eta oen artean ez gutchi idoloac adoratzen
cituenac. Era onetan içan cituan Salomonec, gura çuan beçala, mundu
onetaco onrac, içanac, eta atseguin-mota guciac. Norc içango, eta dastatuco
ditu nic adina atseguin, dio berac: quis delicijs a ffluet ut ego? Eta cer protchu
atera çuan, baldin galdu baçuan bere anima? Eztaquigu eguiaz biurtu çan,
edo ez Jaunagana: guc daquiguna da, berac esan çuala: Utsaren utsa, eta ecer
ez dirala munduco gauçac: Vanitas vanitatum, et omnia vanitas (Eccles. c. 1.
et 12, et 3 Reg. C. 11).
Aditzen deçu, cristaua, cein gauça bearra dan gure animaren eguitecoari
cirez, edo benaz jarraitzea? Eguiteco au da gure Aita ona eçagutzea, amatzea,
serbitzea, eta onela irabaztea betico çori ona, eta bicitza doatsua. Eta alaere
bicitu guera eguiteco onez aztuac? Bicitu guera, certaco eguin guinduan gure
Aita cerucoac beguiratu gabe? Non da gure siniste, edo fedea? Non gure
cençua? Ez ote guera gure Aita onagana biurtuco? Aita au da ain Ona, eta
maitagarria, eta aimbesterainocoa beraren edertasuna, non bera ecuste utsa
asco dan Aingueru, eta anima on guciac betico doatsu eguiteco. cer gueiago?
Doatsuac Jauna ecustean duen atseguin-contentuaren tchingar bat asco
liçaque, S. Agustinec dionez, infernuan dauden gucien oinace, eta
samintasunac arinceco, eta goçatzeco. Eta ontasun, eta edertasun baztergabe
ura amatzeco, eta serbitzeco, ez ote guera orain bederic esnatuco? Ea,

183
cristaua, gaurdanic asi gaitecen gure Ait ona serbitzen, eta amatzen, onela
iristeco betico bicitza. Amen.

BEDERAtziURREN ONEN
BIGARREN EGUNERAcO
ItzaLDI, EDO PLATIcA

Scrutemur vias nostras &.

Birjina tchit Santa &. Lendabicico Platica beçala.

Bederatziurren au asi degu, nere cristaua, confesio onaren prestaera


ongui eguiteco. Bi gauça escatzen ditu prestaera onec; bata da gure becatuen
echamina, edo gogora ecarcea, eta au eguin diteque, edo azqueneco
confesiotic, edo confesio gaiztoac asi ciran demboratic, eta gai onen gainera
luçaro itzeguin det len. Bigarrena da, gure becatuaquin galdu degun, Jauna
bilatzea, eta beragana gure biotzac biurcea, eguindaco becatuen
damuarequin, eta aurrera becaturic ez eguiteco asmo osoarequin; baina ez
dira gure biotzac Jaunagana, bear dan eran biurcen, fedearen arguiarequin
gogora ecarcen ezpadira damubide egoquiren batzuec. Bi gauz oec itz
gutchian adiraci cituan Jeremiasec, esan çuanean: Beguira deguiegun gure
bide, eta ibilerai: Scrutemur vias nostras: eta bila deçagun gure Jauna, eta
biur gaitecen beragana: Et quaeramus, et revertamur ad Dominum.
Onetaraco lenengo egunean echamina eguin guenduan confesio, eta comunio
gaiztoen, eta Jaunaren Legueco lenengo Aguinte, edo Mandamentuaren
contrato becatuen gainean: eta ondoren fedearen arguiarequin beguiratu
guenduan, Norc, eta cein eguiteco, edo fin andiraco eguin gaituan: eta cein
gauça bearra dan eguiteco oni cinez, edo benaz jarraitzea. Gaurco echamina
içango da Jaunaren legueco bigarren Mandamentuaren contraco becatuen
gainean. Urrena beguiratuco degu: Nola eguin, eta nolaco doaiaquin ornitu,
eta apaindu çuan Jaunac guiçona. Bigarrena: cer guertatu çan. Emendic erraz
eçagutuco degu, cein gauça gaiztoa dan guc gure Jaunaren contra becatu
eguitea, eta atera deçaquegu gure becatuen damua sorceco bidea. Asi gaitecen
bertatic.

§ I.

Beguira deguiogun gure bide, eta ibilierai, esaten digu Jeremiasec:


Scrutemur vias nostras: au da echamina eguitea, eta gaurcoa da Jaunaren
Legueco bigarren Mandamentuaren contraco becatuen gainean. Oec ongui
eçagutzeco, escatu deguiogun Espiritu Santuari bere lagunça esaten diogula.

184
Atoz, o Espiritu Santua, atoz bearsuen gurasoa, atoz doaien emailea:
argui eçaçu nere adimentua, nic nere utseguiteac eçagutzeco: mugui eçaçu
nere biotza, oen gainean damutzeco, eta aurrera becatutic, eta becatuaren
bideetatic, aldeguiteco, eta confesatzeco. çoaz orain, cristaua, Jaunaren
legueco bigarren Mandamentura.
1. Beguira Jaungoicoaren, Birjina tchit Santaren, edo Santuen onraren
contraco itzen batzuec esan dituçun? edo Santuen contra isecaren batzuec
eguin dituçun? Becatu au da blasfemia esaten dioguna. S. Gregorioc dio, bost
urteco mutilcho bat etsaiac eraman çuala betico su, eta garren artera, ceren
blasfemiac esaten icasi çuan, eta ez omen cituan bost urte baicic. Jaunari
esquerrac ez da euscaldunen artean esaten blasfemia dan itzic; baina ascotan
guerta diteque Jaungoicoaren, eta Jesusen icen Santua beguiramentu
gutchirequin aitatzea, eta ez da orrelaco oitura tcharric artu bear: bada
Jaunac esaten digu: Ez deçu autan artuco alperric çure Jaungoicoaren icen
Santua: Non asumes nomen Dei tui in vanum.
2. Beguira, confesio gaiztoac berritu nai dituçun dembora artatic
oraindaino, juramenturic eguin ote deçun gueçurraren, edo ongui ez
daquiçun gauçaren gainean? cembat bider?
3. Beguira, içan ote deçun juramentuac sarritan eguiteco oitura,
eguiaren gainean eguiten dituçula aitzaquiatzat arturic? Oitura au tchit
itsusia, eta becatu ascoren sustraia da, eta aienatu bear da cristauen
etcheetatic. Juramentua sarritan eguiten duana beteco da becatuz, eta ez da
aren etchetic irtengo neque, eta naigabea, dio Espiritu Santuac. Ez da
sinisteco gauça, sarritan juramentuac eguiten dituanac eguiaren gainean
eguiten dituala. Orregatic beartua dago, oitura au utzitzera.
4. Beguira, içan ote deçun oitura juramentu diran itzac esateco
beguiratugabe, eguiaren, edo gueçurraren gainean esaten dituçun: eguin
deçagun contu: Ala Jaincoac salba naçala: emendic mugui ez nadila,
Deabruac naramala, au onela ezpada. Oitura au duana becatu larri, edo
mortalean bici da gueienac dioenez, eta uzteco neurri egoquiac artu nai
ezpaditu, ecin Sacramenturic artu deçaque.
5. Beguira, esan ote deçun: nere animan au, edo ura onela da? cembat
bider? Oitura, edo usança tcharra da au, eta guiçon jaquinsu ascoren iritzian
juramentu, eta utzi bear da (Vide Suarecium, ac Salmanticenses).
6. Beguira, esan ote deçun nere conciencian au onela, edo ala da.
gueienac eracusten due ez dala esaera au juramentu, eta ez da ainçacotzat
esan bear, baina onena da ez arcea oitura au. Esatea nola naiçan cristaua,
nola naiçan Pedro, edo Maria, nola emen ecusten naçun, edo emen nagoan,
ez da juramentu. Diot au, ceren ascotan gazteac juramentutzat arcen dituen
ala ez diranac.
7. Beguira, birauarequin nastutzen dan juramenturic gueçurraren
gainean eguin deçun: eguin deçagun contu: Deabruac naramala, emendic
mugui ez nadila, onda nadila, au onela ezpada. cembat bider eguiaren, eta
cembat bider gueçurraren gainean?

185
8. Beguira, birauric eguin dioçun lagun urcoari? cembat bider biotzetic,
eta cembat bider bestela? Biraua da esatea itzen batzuec, adirazten dala,
lagun urcoari opa diogula gaitzen bat, eguin deçagun contu: itoco al aiz:
deabruac eramango al çaiçu: arraio gaiztoc puscatuco al çaitu. Oitura tchit
itsusia da au, eta utzi nai ez duenac, bici oi dira becatu larrian, eta ecin
Sacramenturic artu deçaquee batecere gurasoac, ceren berengan danez
umeai, eta etchecoai oitura eracusten dieçan, birauac biotzetic botaco
ezpalitue ere.
9. Beguira, cere gurasoari, edo gurasoaren lecuan daucaçunari birauric
bota dioçun? cembat bider? Gurasoac aditzen çuala, edo bestela. Eriotzaren
pena çuan becatu onec legue çarrean: Qui maledicherit Patri, vel matri, morte
moriatur (Levit 20).
10. Beguira, çure etsaiaren contra esan ote deçun: niri eman dizquidan
naigabeac etorrico al çaizca berari ere, ez gueiago, eta ez gutchiago. Amen.
cembat bider esan deçu au? eta cembat demboran bicitu cera sasoi gaizto
orretan? Jaquiçu, dembora orretan gucian bicitu cerala becatu larri, edo
mortalean, baldin arc çuri emandaco naigabeac andiac baciran. Jauna, ez diot
nic berac eman dizquidan neque, eta naigabeac baicic opa içan. Atocea, eta
cerren arc gaizqui eguin duan, çuc ere eguin bear deçu? Ez daquiçu
debecatzen duala au Jesu-cristoc?
11. Beguira, idiai, beiai, edo guiçonari ez, beste gauçai bota dieztetzun
birauac? Ez da au becatu larri, edo mortala, jabeaganonz nastutzen ezpada
gorrotoa; baina izcunça tcharra da, eta ez due cristauac icasi bear.
12. Beguira, esan ote deçun ascotan Deabrua, Demonioa, Arraioa. Ez da
au becatu larri, edo mortala, ascotan esan diçuedan beçala. Deabrua,
Demonioa, Satanas, gucia bat da, baina batzuec uste due Demonioa esatea
becatu mortala dala. Engainatzen dira. Arraioa esatea ez da becatu, tchimista
esatea ez dan beçala. Era berean galçagorria, madaricatua, puçoia esatea
berez ecer ez da. Gazteac, ascotan esan diçuet, eta orain diot berriro:
etzaiteztela oitu Deabrua, Demonioa., arraioa esatera, baina guertatzen
baçatzue inoiz, edo berriz esatea, ez deçaçuela becatu anditzat artu.
13. Beguira, promesaric eguinda, aguindua leialqui eguin deçun? Bi
gauça emen gogoan arritzatzu, cristaua. Lenengoa: gauçaren bat eguiteco
asmoric andiena ere ez dala promesa. Bigarrena: ez eguin promesaric cere
confesorearen baimena gabe.
14. Beguira, urliarequin itzeguiteco, edo ibilera içateagatic, eguin deçun
promesa Leçora, edo beste lecuren batera joateco? Oec ez dira promesac,
baicic becatu itsusi blasfemiara biurcen diranac, ceren gauça gaiztoa Jaunari
agradatzen çaiola aditzera ematen dan.
15. Beguira, atera ote dituçun Meçac, eguin limosnac, edo erreguren
batzuec, edo Santuen aurrean ipini argui eracequiac, lagun urcoari gaitz, edo
calteren bat etorri daquion, eguin deçagun contu: urliaren ezconça galdu
dedin, edo sandiac iritsi ez deçan onelaco, edo alaco era. Blasfemiara biurcen
dan becatua da au ere.

186
Galde oec asco adina badira gazteençat. Gurasoac, eta çarrac beude
confesorearequin, eta onec eracutsico die bear dana. Ecusi deçagun orain:
Nola eguin, eta nolaco doaiaquin ornitu, eta apaindu çuan Jaunac guiçona:
Bigarrena, cer guertatu çan.

§ i.

Aditu cenduan, cristaua, lenengo egunean, norc, eta cein eguiteco goi,
eta andiraco eguin cinduan: eta cein gauça bearra dan eguiteco oni cinez, edo
benaz jarraitzea. Orain jaquin nai deçu, nola eguin, eta nolaco doaiaquin
ornitu, eta apaindu çuan Jaunac guiçona? Ençun bada contuz esatera noana.
Eztaquigu noiz eguin cituan Jaunac Aingueruac, edo mundua baino
lencheago, S. Basilioc, eta S. Gregorio Naciancenoc uste duen beçala, edo
mundua eguin çuan demboran bertan, gueienac eracusten diguenez. Guc
daquiguna da, Jaunac eguin cituala demboraz, ez betiraundetic: eta aetatic
asco antuste, edo arrotasunez alcha cirala Luciferrequin batean Jaunaren
contra, eta bat batetan, edo ecertaco lecuric gabe bota cituala Jaunac betico
su, eta garren artera. Oec dira guiçonaren etsai içugarriac. Sei mila urte oetan
beti ari dira, nondic galduco duen guiçona, eta nondic amilderaçoco duen
infernuan.
Aingueruen ondoren eguin nai içan çuan Jaunac guiçona: eta ederqui
prestatu cituan, onec bearco cituan, gauça guciac. Asi çanean gauçac eguiten,
lenengo egunean eguin cituan ceruac, eta lurra, illumpean cegoan gucia,
etzan alabaina artean eguzquiric. Esan çuan Jaunac: eguin bedi arguia, eta
bereala aguertu çan eguina. Bigarren egunean eguin çuan beguien aurrean
daucagun ceru au. Irugarren egunean bildu cituan lecu batera, lurraren
gainean çabalduac arquitzen ciran urac eta eman cien itsasoen icena.
Aguindu cion lurrari, eman citzala loreac, belarrac, arbolac, eta bereala
aguertu ciran oec: eta dirudianez, irugarren egun onetan eguin çuan
Paradisuco lecu, edo berjera miragarria ere. Laugarren egunean eguin cituan
eguzquia, ilarguia, eta içarrac. Bostgarren egunean eguin cituan arraiac,
egaztiac, abere, edo ganadu mota gucia. Prestaturic era onetan
guiçonarençaco gauça guciac, seigarren egunean esan çuan Jaunac: Eguin
deçagun guiçona gure ancera. Lur pichca batequin moldatu çuan lenengo
guiçonaren gorputza: ecer ecetic eguin çuan anima, eta eman cion gorputzari:
aguertu çan eguina: lembicico guiçona, eta eman cion icena: Adan. guiçon au
eguin çuan Jaunac, ondoren jaioco ciran guiçon gucien buru, eta lenengo
guraso içateco, eta bear çuan onetaraco bere anceco lagun bat, eta au eman
cion era onetan. quendu cion Adani, lo cegoala, saiets-eçur bat: onequin
moldatu çuan lenengo emacumearen gorputza; ecer ecetic eguin çuan anima,
eta eman cion au gorputzari, eta aguertu çan eguina lenengo emacumea.
Esnatu çan Adan: ecusi çuan Jaunac bere lagunçat prestatu cion emacumea,
eta esan çuan: Au da nere eçurretaco eçurra, eta nere araguiaren çati, edo

187
pusca. Orra nola eguin cituan Jaunac gure lembicico gurasoac. Adanec ipini
cion emazteari icena Eba. Bi bacar oetatic eta oen umeetatic jaio dira
oraindaino içan diran guiçon, eta emacume guciac, eta era berean bi bacar
oen jatorria içango dira emendic aurrera jaioco diranac ere. Ala esaten digu
Jaunac Escritura Santan.
Adan, eta Eba etzituan Jaunac ipini munduan nolanai, baicic doai
miragarriz ornitu, eta bete cituan. Arquitzen ciran Paradisuco berjera
ederrean, eta etzuen jateco, eta edateco bear çuenaren quezcaric, ceren an
bertan cegoan gucia. Etzuen gainera soinecoac eguiteco gai ederren bila
necatu bearric, ceren orduan bearric etzuen. Janciac ceuden animaren aldetic
graciaren, eta çucentausun orijinala deritzan doaiarequin, etzitzaten gaitzic
gogoratzen, soinecoric gabe egon arren: etzuen eritasun, eta eriotzaren
beldurric; ceren Paradisuaren erdian ceuqueen arbola bat bicitzarena
ceritzana, eta onen fruta jaten çuela, bicico ciran eritasunic gabe, eta emengo
demborac betetzean biciric joango ciran cerura. Esan det, animaren aldetic
janciac ceudela çucentasun, edo justicia orijinalaren doaiarequin. Au çan doai
bat, irudimendu, edo imajinacioari eragozten ciona, gogoracio gaiztoaquin
guiçona, eta emacumea asaldatzea. Doai bat guiçonaren gura guciac
ceduzcana eçaguera çucenaren, eta borondatearen mendean: eta borondatea
prest arquitzen çan Jaunac nai çuana eguiteco. Etziran orduan guiçonaren
gurac lotsagabetzen, edo asaldatzen borondatearen contra; baicic ceuden
morroi umil batzuen eran prest etcheco nagusiac, edo borondateac aguincen
ciena eguiteco. guiçonac orain beçala, baçuan orduan ere jateco, eta edateco
gura: baina etzuan burua alchatzen borondatearen contra: baicic premia,
çanean, eçagutzen çuan au adimentuac, eta borondateac aguincen çuan, cer,
eta cembat jan, edo edan bear çan, eta utzitzen cion gogoari bear çana
eguiten. Jateco, eta edateco guraren gainean diodana aditu bear da gaineraco
gura guciençat ere. guisa onetan Adan, eta Eba ciran munduan içan diran
Erreguinaric andienac: ciran alabaina beren buruen, edo gura gucien Jaunac:
eta munduco erregueac arquitzen dira eren gura tcharren azpian. ciran
gainera mundu gucico Jaunac, eta Paradisuco arbola baten fruta ez, beste
gauça guciac berençat cituen. Orregatic cion Dabidec: Jauna, onraz bete
cenduan guiçona, eta ipini cenduan çure escuetaco obra gucien gainean:
Gloria, et honore coronasti eum, et constituisti eum super opera manuum
tuarum (Psalm. 8). Esan det Paradisuco arbola baten fruta ez, beste gauça
guciac berençat cituela: ceren debecatu cien arbola baten fruta: eta aguinte au
autsitzetic etorri ciran, eta datoz ecin esan al adina ondoren negargarri.
Dacuscun cer guertatu çan.

§ i.

Paradisuco arbolen artean baçan bat onaren eta gaitzaren jaquiundecoa


Escriturac deitzen diona. Icen au ematen çaio, ceren aren fruta janda, icasi

188
çuen Adanec, eta Ebac, cer ondasunac galdu, eta cer calteac beren gainera
ecarri cituen. Debecatu cien Jaunac aren fruta jatea: Ez jan esan cion Adani:
Ne comedas: ceren jaten badeçu, ilco cera. Morte morieris. Ilco cera
gorputzaren aldetic, eta era berean ilco dira çure ume, eta ondorengo guciac
ere. ilco cera animaren aldetic ere, eta çure jatorricoac beren sorcetic egongo
dira becatuz loituac, eta animan ilac. Ecusten çuan Luciferrec, nola onraz, eta
çori onez bete cituan Jaunac Adan, eta Eba, eta embidiaren suac erretzen, eta
erquitzen çuan, eta asi çan aec, eta gu galceco bideac bilatzen. Bacebilen Eba
Paradisuan, ango lore, eta arbola ederrac ecusten: sarcen da Lucifer sugue
baten barrumbean, eta esaten dio Ebari. cergatic debecatu diçue Jaunac
Paradisuco arbola gucietatic jatea? Erançun cion Ebac: Paradisuao arbolen
frutatic jaten degu; baina aguindu digu Jaunac, Paradisuaren erdian dagoan
arbola baten fruta ez deçagula jan, eceta uquitu ere, il ez gaitecen. Esan cion
Luciferrec: Etzerate ez ilco orregatic: badaqui Jaunac, andic jaten deçuen
unean bertan idiquico dirala çuen beguiac; eta içango ceratela Jainco batzuen
eran, ona, eta gaitza eçagutzen deçuenac. Agradatu citzaizcan losench oec
Ebari, eta Paradisuaren erdira joanic, jarcen da sagar debecatuari beguira.
Ecusten du, sagar eder, eta elduz betea: Pulebrum oculis, aspectuque
delectabile. quen çaite ortic Eba, quen çaite; bestela galduco deçu cere burua,
eta mundu gucia;baina etzan periletic quendu, eta quendu bearrean, artu
çuan, eta jan sagarra. Gaitz erdi içango çan onetan gueratu baliz; baina
eraman cion Adani, eta jan çuan onec ere. Onela galdu cituen Adanec eta
Ebac beren buruac, eta mundu gucia; becatu ura alabaina jatorriz igarotzen
da oen ume gucietara, eta guciac sorcen dira becatu arequin loituac. Ozta
Adanec autsi çuan Jaunaren Aguintea, an çan Adanen ondoren Jauna bera.
Ezcutatu çan Adan arbola artean: soinecoric gabe arquitzen ciran, eta lotsaz
nolerebait estali ciran arbolen ostoaquin. Au içan çan munduan lenengo
janciera. Adan, otseguin cion Jaunac, non cera? Erançun cion Adanec: aditu
det, Jauna, çure otsa, eta nola soinecoric gabe nengoan, lotsalu, eta ezcutatu
naiz. Atocea eta norc, edo cerc aditzera eman diçu, soinecoric gabe arquitzen
cinala, debecatu niçun sagarra jateac baicic? esan cion Jaunac. Jauna,
erançun cion Adanec: lagunçat çuc eman didaçun andreac ecarri dit sagarra
eta jan det. Biurcen da Jauna Ebagana, eta esaten dio: cergatic eguin deçu
ori? Erançun cion Ebac: sugueac engainatu nau, eta jan det. Orduan esan
cion sugueari, edo sugueagan Luciferri: Madaricatua içango cera: nic guerra
bicia ipinico det çure, eta andre baten artean: andre arc bere semearen bidez
çapalduco du çure burua: Inimicitias ponam inter te, et mulierem... ipsa
conteret caput tuum. Itz oetan aditzera eman çuan Jaunac, bidalduco çuala
demboraz bere Salbatzailea, eta onec çapalduco çuala etsai galgarriaren
burua.
Etzuan Adanec becatuan erori çan artean jana eta edanaren quezcaric,
ceren Paradisuan çuan bear çuen gucia nequeric gabe; baina becatuarequin
galdu çuan era au; eta betico bota cituan Paradisutic, eta esan cion Adani:
çure aurpeguico icerdiarequin jango deçu oguia.

189
Etzuan Adanec soinecoen bila bearric, len esan dedan beçala, baina
becatuan erori ezquero bai: eta Jaunac eman cien abere, edo ganaduen larruz
eguindaco çamarra bana. Jancieraren polita Mundu gucico Erregue, eta
Erreguina batençat.
Etzuen Adanec, eta Ebac eriotzaren beldurric Jaunaren Aguintea autsi
çuen artean: ceren bicitzaren arbolaren frutarequin bicico ciran gaichotu, eta
çartu ere gabe; baina fruta artatic jateco era, eta bide guciac quendu ciezten
Jaunac, botatzen cituala Paradisutic. Autsa cera, esan cion Adani, eta auts
biurtuco cera. Emendic etorri dira Adanen umeençat aimbeste gaitz, edo
eritasun, eta atzenean il bearra.
Len guiçonaren gura guciac paquean ceuden, baina becatuarequin
galdu çuen çucentasun, edo justicia orijinalaren doaia, eta grina guciac asi
ciran gaitzeronz, eta gueroztic mundua darabilte guerra bician. Gaur
asaldatzen da antuste, edo soberbia, guero cuticia: gaur atseguin
lotsagarrietaraco grina, bigar beste bat: eta ez dioe paquearic eman nai anima
gaichoari. Orregatic esan çuan Dabidec: Onraz betea cegoanean, etzuan
eçagutu bere ona; Homo, cum in honore esset, non inteilechit: ipini çuan bere
burua cençuric ez duen astoen pare, eta eguin çan aen anceco: Comparai us
est jumentis insipientibus et similis factus est ilis (Psalm. 48).
Len Adan mundu gucico Erregue çan, eta abere, ta ganadu guciac
beraren mendean ceuden: asco da au eçagutzeco gogora ecarcea, nola joan
citzaizcan, cegoten icena ipini ceguien. Baina becatuan erorcearequin galdu
çuan bere aguintea, eta gueratu çan gucioc ecusten degun eran.
Atzenean sagar baten jatearequin galdu çuan Jaunaren gracia, eta
adisquidetasuna, eta ceruraco escu gucia, eta galdu ez beretzat bacarric, baita
guretzat ere. gueratu çan becatuaren loiean ondatua, eta andic irteteco
bideric gabe, eta era berean Adanen umeac. Ai Adan! cein samina içan çan
çuretzat, eta cein samina dan guretzat çure sagar-mocadu ura.
Orra, nere cristaua, nola eguin ta nolaco doaiez bete çuan Jaunac
guiçona, eta orra cer guertatu çan. Alaere ain urricaritsua, eta ona içan çan
gure Aita cerucoa, non utseguite au deseguiteco, eta gu ceruraco bidean
ipinceco, bidaldu çuan lurrera bere Seme bacarra: eta Semeac eman çuan
gurutzean bere bicitza. Eta eçaguturic au gucia, ez guera beragana biurtuco?
Eta ez degu Aita maitagarri au amatuco? Eguin deçagun au biotz prestu
batequin, eta emango digu betico bicitza doatsua. Amen.

BEDERAtziURREN ONEN
IRUGARREN EGUNERAcO
ItzaLDI, EDO PLATIcA

Scrutemur vias nostras &.

Birjina tchit Santa &. Lendabicico Platican beçala.

190
confesio onaren prestaera da Bederatziurren onetan bilatzen deguna. Bi
gauça escatzen ditu prestaera onec: bata da gure becatuen echamina, edo
gogora ecarcea, eta au eguin diteque edo azqueneco confesiotic, edo confesio
gaiztoac asi ciran demboratic: eta bigarren echamina-modu oni gueiago
beguiratuco diogu egun oetan lenengoari baino. confesio onaren prestaerac
escatzen duan, bigarren gauça da, gure becatuaquin galdu degun Jauna
bilatzea, eta beragana gure biotzac biurcea, eguindaco becatuen
damuarequin, eta aurrera becaturic ez eguiteco asmo osoarequin: baina ez
dira gure biotzac Jaunagana bear dan eran biurcen, fedearen arguiarequin
gogora ecarcen ezpadira damubide egoquiren batzuec. Bi gauz oec itz
gutchian adiraci cituan Jeremiasec, esan çuanean: beguira deguiegun gure
bide, eta ibilerai: Scrutemur vias nostras eta bila deçagun gure Jauna, eta
biur gaitecen beragana: Et quaeramus, et revertamur ad Dominum.
Onetaraco bigarren egunean echamina eguin guenduan Jaunaren Legueco
bigarren Aguinte, edo Mandamentuaren contraco becatuen gainean: eta
ondoren fedearen arguiarequin beguiratu guenduan, Nola eguin, eta nolaco
doaiaquin ornitu, eta apuindu çuan Jaunac guiçona, eta cer guertatu çan.
Gaurco echamina içango da Jaunaren Legueco irugarren Aguinte, edo
Mandamentuaren contraco becatuen gainean. Urrena beguiratuco degu,
lenengo lecuan, nola Jaunac guiçon galdua ceruraco bidean ipinceco, aguindu
çuan bidalcea bere Salbatzailea, eta nolaco eresi, edo ansiarequin escatzen
çuen anima onac onen etorrera. Bigarrena, demborac bete ciranean, cer gure
alde eguin çuan Trinidade guciz Santac. Emendic erraz eçagutuco degu alde
batetic Jaunaren Ontasun baztergabea, eta bestetic gure esquergabequerien
itsustasuna. Asi gaitecen.

§ I.

Beguira deguiegun gure bide, eta ibilerai, esaten digu Jeremiasec:


Scrutemur vias nostras: au da echamina eguitea, eta gaurcoa degu Jaunaren
legueco irugarren Aguinte, edo Mandamentuaren contraco becatuen gainean.
Oec ongui eçagutzeco, escatu deguiogun Espiritu Santuari bere lagunça,
esaten diogula:
Atoz, o Espiritu Santua, atoz bearsuen gurasoa, atoz doaien emailea:
argui eçaçu nere adimentua, nic nere utseguiteac eçagutzeco: mugui eçaçu
nere biotza, oen gainean damutzeco eta aurrera becatutic, eta becatuaren
bideetatic aldeguiteco, eta confesatzeco. çoaz orain Jaunaren Legueco
irugarren Aguinte, edo Mandamentura.
1. Irugarren Aguinte, edo Mandamentuac dio: festac, edo jai egunac
santificatzea. Festac norc santificatzen ditu? Meça osoa ençunda, lanic
premia gabe eguiten ez duanac. Mandamentu onetara biurcen dira Eliçaren
gaineraco Aguinteac ere. Beguira bada, nola, eta cembat bider utseguin

191
deçun, irugarren Aguinte oni dagozcan gaucetan, gaizqui confesatzen asi
cinanetic.
2. Beguira, dembora artatic oraindaino cembat bider gueratu ceran
Meçaric ençun gabe, ençun bear çan egunetan, eta ençun cençaqueala? Ecin
ençun deçaqueanac ez du onetan becaturic; baina gauz ona da orduan obra
onen batzuec eguitea Meçaren lecuan.
3. Beguira, Meça ençun gabe gueratzeco perilean jarri ote ceran, dala
mugonean etchetic irten gabez, dala bidean erausian egonaz? cembat bider?
Asco Eliz atarian egoten dira izquetan, eta Meça asia içan arren, arretaric ez
due ipinicen, Eliçan sarceco.
4. Beguira, Meça ençun gabe joan ote ceran beste erriren batera,
barrenac esaten diçula: etzerala ara joango Meça ençuteco demboran. Jauna,
beartua nengoan joatera, eta errian Meça ençuten gueratu baninz calte andia
etorrico citzaien gurasoai. calte andia etorceco perila danean, ez da becatu
campora joatea, Meça utseguingo baliz ere; baina gutchitan, içan oi dira calte
andien perilac, errian Meça ençun arren.
5. Beguira Meça ençun içan deçun modestiarequin, eta certan çauden
oartua çaudela? Jauna, batzuetan Meçaco demboran inguratzen, eta necatzen
naue gogoracio gaiztoac: becatu ote da au? Ez, baldin arretarequin saiatzen
bacera, ceregandic aienatzeco gogoracio oriec. Lembicico comunioco liburuac
asco lagunduco diçu Meça ongui ençuten. Jauna, batzuetan Meça ençun det,
jocoraco cartac nerequin ditudala. Ez da au ere becatu, baldin gaineracoan
arretaz ençuten badeçu; baina ez dirudi ongui jocoraco cartaquin Meçatara
joatea.
6. Beguira, bicitu ote ceran, Meça nagusi, Errosario, bezpera, eta
Jaunaren Itzagandic iguesi cere alperqueriaz. Ez det esan nai, gauz oetaco
bacoitza utzitzea dala berez becatu larri, edo mortala; baina gauz oetan
arduraric ez duana, batecere gaztea, laster becatuz beteco da.
7. Beguira, ençungabe utzi ote deçun Meçaren parte, edo puscaren bat?
cer, eta cembat bider. Epistola bucatu artecoa, eta era berean Apaiça
comulgatzen danetic Meçaren bucaerainocoa utzitzea ez da becatu larria
ascoren iritzian, baldin gaineracoa ençuten bada ongui.
8. Beguira, jai osoetan lan debecaturic, eguin ote deçun premia estu
gabe: cer lan, cembat demboran, cembat bider?.
9. Beguira, astegunean eguin cinçaquean lanac igandean, edo jai osoan
eguiteco asmoarequin utzi dituçun? Jauna, ez dit etchecoandreac utzi nai,
astegun, eta jai erdietan nere abarca, eta soineco çarrac adabatzen, eta cer nai
du, nic eguitea? Era badeçu, çoaz beste etcheren batera: eta ezpada onetaraco
eraric, egon çaite confesorearequin. Nagusi, ta etchecoandreac, etzaiteztela
içan, ain gogorrac morroi, eta nescameaquin.
10. Beguira, araguiric jan deçun, jatea debecatua dagoan egunetan? edo
Buldarequin jan ditequeanean, otordu batean jan deçun araguia, eta arraia?
Araguia jan arren, ez da debecatzen olio-gauçac jatea otordu artan, baicic
debecatzen dana da araguia, eta arraia otordu batean jatea.

192
11. Beguira, urte oroco confesio, ta comunioa eguingabe gueratu ceran
gaiztaqueriaz, edo naguitasunez. Badira cembait guraso, çazpi, çorci, eta
bederatzi urte dituen aurrac bidalcen ez dituenac ez Meça ençutera, ez
confesatzera, eta berac etorcen ote dira? Asco dira galde oec gazteençat: baina
çarrac, guraso, nagusi, eta etchecoandreac gogora ecarri bear ditue beste asco
gauça. Goacen orain ecustera, nola Jaunac guiçon galdua ceruraco bidean
ipinceco, aguindu çuan bidalcea bere Salbatzailea, eta nolaco eresi edo
ansiarequin escatzen çuen anima onac onen etorrera. Urrena demborac bete
ciranean, cer gure alde eguin çuan Trinidade guciz Santac.

§ i.

Aditu cenduan, cristaua, azqueneco aldian, nola gure lembicico


gurasoac autsi çuen Paradisuan Jaunaren Aguinte, edo Mandamentua, jaten
çuela ango arbola baten fruta debecatua. Aditu cenduan gainera cein era
negargarrian gueratu ciran Adan, eta Eba, eta aequin batean gu gucioc. Bota
cituan Jaunac betico Paradisutic, eta gueratu ciran jana, edana, eta jancia
beren nequearequin bilatu bearrean, eta eriotzaren mendean. Galdu çuen
çucentasun, edo justicia orijinalaren doai miragarria. Doai onequin
guiçonaren gura guciac paque goço batean ceuden; baina au galdu çuen
beçala, alcha ciran guciac, eta gueroztic beti guerran daude ala borondatearen
contra, nola eren artean. Emendic dator oec eci nai dituanaren nequeac.
Emendic etcheetan, errietan, eta Erreinuetan aserreac, eta guerrac. Galdu
çuen Jaunaren gracia, eta adisquidetasuna, eta ceruraco escubide gucia ala,
berençat, nola guretzat, leneco egunean esan nuan eran. Itchi ciran ceruco
ateac, eta çabaldu çuan infernuac bere eztarritzar içugarria. cer eguin al
ceçaquean guiçonac becatuaren mendetic ateratzeco bere burua; eta bere
umeac? Ecer ez, ceren Jaunaren lagunça gabe ez gurera gai, edo gauça Jesus
bat esateco ere bear beçala: Ala esaten digu S. Pauloc, eta Adanec bere
becatuarequin galdu çuan ceruco lagunçac arceco bidea. Norc bada ateraco
çuan guiçon galdua becatuaren osinetic? Aingueruren batec? Baina guiçonac
sagar bat jateco atseguinagatic utzi çuan bere Aita ona, eta bidegabe onen
itsustasuna ain andia çan, non neurri guciac igarotzen cituan, edo beinçat
guiçonaren, eta Aingueruen aleguin guciac ecer etziran becatu onen barcacioa
iristeco. Norc bada neque içugarri onetatic ateraco cituan gure lenengo
gurasoac, eta aequin batean gu? Norc Jaunaren Ontasun baztergabeac baicic?
Aserratua cegoan Jauna guiçonaren esquergabequeriarequin? baina ecusten
çuan, Luciferrec Jaun beraren gorrotoz, eta guiçonaren onrac ecin ecusiz,
janeraço ciela bere gueçurraquin sagar debecatua, eta utzi cituala becatuz
beteac, eta betico su, eta garren artera amilceco çorian, eta etzuan nai Lucifer
berearequin irtetea, eta esan cion sugueari, eta sugueagan Luciferri:
Madaricatua içango cera: nic guerra bicia ipinico det çurequin andre baten
artean: andre arc bere semearen bidez çapalduco du çure burua: Inimicitias

193
ponam inter te, et mulierem... ipsa conteret caput tuum. Itz oetan aguindu
çuan Aita cerucoac bidalcea munduaren Salbatzailea, edo bere Seme bacarra,
guiçon galdua ceruco bidean ipinceco. Semeac bere gainean artu çuan gure
Erospen, edo Redencioco Obra Andia, eta Espiritu Santuac bere doaiaquin
gure animac edercea, eta apaincea. Baina au gucia Jaunaren ontasunac gure
alde asmatu baçuan ere, dembora luceac joan bearrac ciran gauça miragarri
oec guertatu orduraco: eta gaizqui ceuden gure lembicico gurasoac, eta guisa
berean gaizqui egon bearrac ciran oen umeac, baldin Jaunac prestatzen
espacien becatutic irteteco, eta bicitz ona eguiteco bideren bat. Eguin çuan au
ere Jaunaren ontasunac. Beguiratu cien Salbatzaileac demboraz gure alde
igaroco cituan neque-oinaceai, eta gurutzeco eriotzari, eta erabaqui çuan
guiçonari ematea becatutic irteteco, eta bicitz onari jarraitzeco, bear diran
ceruco indar, eta lagunçac. Era onetan Salbatzailea etorri baino len biur
citequean becataria Jaunagana, eta bici citequean beraren
adisquidetasunean, Adan, Eba, Noe, Abrahan, eta beste asco bicitu ciran
beçala. Baina Salbatzailea etorri, eta cerura igo çan artean etziran idiqui
ceruco ateac, ez Adanençat, ez beraren umeençat, eta Jaunaren gracian ilcen
ciranen animac gueratzen ciran Abrahanen limboan, Salbatzaileari
itchedoten. Orra, nola Jaunaren Ontasunac prestatu cion guiçon galduari
ceruraco bidea.
Bacetocen, eta bacijoacen mendeac edo demborac mendeen ondoren:
eta osca cegozcan Jaunari Patriarcac, Profetac, eta anima onac, bidal ceçala
aguindu çuan Salbatzailea. Esna eçaçu, Jauna, esaten cion Dabidec, çure escu
gucialdun ori, eta atoz: Echcita potentiam tuam, et veni (Psalm. 79). Bidal
eçaçue, ceruac, deadar eguiten çuan Isaiasec: bidal eçaçue aspaldi ansia
andiarequin itchedoten gauden inz goçoa; eta eman becee odeiac aguindua
dagoan justua: Rorate Caeli desuper, et nubes pluant justum. (c. 45). Beste
batzuetan deitzen cioen Salbatzaileari berari, eta erregutzen cioen, cetorrela
arren lembaitlen. Erregu oec Eliz Ama Santac ipini cituan çazpi cantatchotan:
eta cantatzen ditu eguerriren aurreco egunetan.
Lenengoan otseguiten dio Salbatzaileari era onetan: O Sapientia! O Aita
Beticoaren Jaquiundea! Aitaren adimentutic betiraundean sortu, edo jaio
cinana eta beticotasunetic beticotasuneraino gauça guciac arguiro ecusten,
eta sendoro, baina dembora berean goçotoro prestatzen dituçuna: atoz, betico
bicitzaren bide ederra guri eracustera: Veni ad docendum nos viam
prudentiae.
Bigarren cantan esaten dio: O Adonai! edo nere Jauna! Israeltarren
guiaria! Moisesi lar eracequiaren garrean aguertu cinçaizcana, eta Sinaico
mendian Leguea eman ceniona: atoz çure beso indarsu ori çabalduric: atoz,
gure Erospen, edo Redencioco obra andia eguitera: Veni ad redimendum nos
in brachio echtento.
Irugarren cantan esaten dio: O radich Jese! edo Jeseren sustrai, edo
erroa! Dabiden odoleco alsuma ederra! çu cera, jende guciai ceruraco bidea
eracusteco çauden sinalea: Qui stas in signum populorum. Arrituric

194
gueratuco dira, çu ecustean, Erregueac: eta jende guciac gurtuco çaizquitzu,
edo adoratuco çaitue, ta esqueinico disquitzue beren otoiz, eta erregu umilac.
Atoz, becatuaren, eta etsaiaren mendetic gu ateratzera: ez arren luçapenic
artu: Veni ad liberandum nos: jam noli tardare.
Laugarren cantatchoan esaten dio: O Clavis David! et sceptrum domus
Israel? O Dabiden guilça, eta Israelco etchearen urrezco cigorra! Jesus da,
ceruco ateac munduari idiqui, edo çabaldu ciozcan guilça, Dabiden odoletic
jaioa: orregatic deitzen çaio Dabiden guilça. Jesus da gainera bere Eliçan, edo
fedunen bilcuian Erregue gucien Erregue, gucien buru, eta Apaiz nagusia, eta
beragatic escu, eta aguinte gucia duana: orregatic icendatzen da Israelco
etchearen cigorra, ez nolanai, bacic Erregueai dagotena: Sceptrum. Esaten
dio bada Eliçac: O Dabiden guilça! eta Eliçaren urrezco cigorra! çu cera etche
onetaco ateac idiquitzen dituçuna, eta ez ditu inorc ere itchitzen: çuc itchitzen
dituçu, eta ez ditu inorc ere idiquitzen: atoz, eta atera eçaçu becatuaren licean
lotua, eta eriotzaren gau ilunean datzana: Veni, et educ vinctum de domo
carceris, sedentem in tenebris, et umbra mortis.
Bostgarren cantatchoan dio: O Oriens! O Aitaren betico arguiagandic
jaiotzen ceran arguitasuna! O birtute gucien eguzquia! atoz, eta argui itzatzu
eriotzaren gau ilunean dautzanac: Veni, et ilumina sedentes in tenebris, et
umbra mortis.
Seigarren cantan, esaten dio: O Rech guentium! O jende gucien
Erreguea! egarri andiarequin guciac ecusi nai çaituena. Israeltarraquin, eta
beste jende guciaquin Eliça bat eguiten deçun esquinarri miragarria! Atoz,
atera eçaçu becatuaren mendetic, lur pichca batequin moldatu cenduan
guiçona: Veni, et salva hominem, quem de limo formasti.
Azqueneco cantan esaten dio: O Emmanuel! Icen au ematen dio Isaias
Profetac Salbatzaileari, eta esan nai du: Jaungoicoa gurequin. O Manuel! gure
Erregue, eta legue-emailea; jende gucien uste, eta esperança, ta Salbatzailea!
Echpectatio guentium, et Salvator earum: atoz, gure Jaun, eta Jaungoicoa,
becatutic, eta animaren eriotzatic gu ateratzera: Veni ad salvandum nos,
Domine Deus noster!
Orra nola osca egon citzaizcan Jaunari Patriarcac, Profetac, eta anima
onac, etorri cedin lembait len guiçon galdua ceruraco bidean ipincera. Erregu
oequin urricaldu çan Jauna guçaz: eta lau mila urte, edo gueiagoren buruan
erabaqui çuan munduaren Salbatzailea bertatic bidalcea. Dacuscun orain, cer
gure alde eguin çuan Trinidade guciz Santac.

§ i.

Aita cerucoac, gure Erospen, edo Redencioco obra andia asitzeco,


bidaldu cion Birjina tchit Santari S. Gabriel Ainguerua, eta aditzera eman
cion, argan Espiritu Santuaren obraz guertatuco çan, Misterio arrigarria: eta
orra, cer guisatan Aita beticoaren ontasun baztergabeac prestatu çuan gugatic

195
bere Seme bacarra emateco bidea. Aimbesteraino maite içan guinduan, dio S.
Juanec, non eman çuan bere Seme bacarra.
Eta cer eguin etzuan Trinidadeco bigarren Personac gure alde? Bere
gainera artu çuan guiçon galdua ceruraco bidean ipinceco eguiteco andia.
Ozta Birjina tchit Santac eman çuan bere baimena, eguin çan guiçon beraren
Sabelean Espiritu Santuaren obraz. Gauz arrigarria! Trinidadeco bigarren
Persona Jaungoico eguiazcoa araguiz jancia! Obra onen anditasuna ecin
aditzera eman deçaqueala guiçonaren mingainac, dioe Eliçaco guraso
batzuec, eta betiraundetic orain daino eguin dan gauçaric andiena dala,
esaten digue besteac. Aguertu çan mundura: oguei ta amairu urte igaro cituan
guiçonen artean ceruraco bidea eracusten, ala itzez, nola obraz. Sendatu
cituan eriac, piztu ilac: eta etzion inori ontarte, eta mesedea baicic eguin.
Alaere etzuan munduac eçagutu nai içan bere Salbatzailetzat. Atzenean
guganaco onguinai, eta amorio gueieguiz, dio S. Pauloc, eman çuan gurutzean
bere bicitza: Propter nimiam charitatem. Bere eriotzarequin garaitu çuan,
guiçona becatuan amilderaço çuan etsai galgarria, eguin çuan guiçon galdua
ceruraco bidean ipinceco bear çana, edo Jaunaren aserreac escatzen çuana.
Ipini cituan çazpi Sacramentu, edo çazpi iturri graciaren ur goçoa gure
animetan ichurceco, oen artean Aldareco Sacramentu guciz miragarria,
gurequin eta gure artean bicitzeco, eta bere ondasun guciac guri emateco.
Prestaturic era onetan gauça guciac, piztuta berroguei garren egunean biurtu
çan bere Aitagana, eta orduan idiqui ciran Adanen umeençat, aimbeste mila
urtez itchiac egon ciran ceruco ateac. Berequin eraman cituan Adanegandic
orduraino içan ciran anima on guciac. Ecusten deçu, cristaua, cer gure alde
eguin çuan Trinidadeco bigarren Personac?
Eta au gucia asco ezpaliz beçala, jatchi çan cerutic irugarren Persona,
edo Espiritu Santua ere, Jesusec eguin çuan obra andia bucatzera. Bete cituan
Apostoluac bere doaiez: edercen, eta apaitzen ditu animac Sacramentuetan:
alaitzen ditu ceruraco bidean gogotic ibilceco, eta gueratu da Eliçan, jaquin
bear diran gauça guciac eracusteco. Orra, cer gure alde eguin, eta eguiten
duan Trinidadeco irugarren Personac ere.
Aditu deçu, nere cristaua, nola Jaunac, guiçon galdua ceruraco bidean
ipinceco, aguindu çuan bidalcea bere Salbatzailea, eta nolaco eresi, edo
ansiarequin escatzen çuen anima onac onen etorrera. Aditu deçu, demborac
bete ciranean, cer gure alde eguin çuan Trinidade guciz Santac. Atocea orain,
eta au gucia guri ongui naiez eguin badu Jaunac, cer Ontasuna içango da
beregan? eta cein esquergabequeria itsusia içango da, Ontasun baztergabe
onen contra eguin ditigun adina becatu eguitea: Noizbait, noizbait cença
gaitecen, eta biur gaitecen beragana, Jeremiasec esaten digun beçala:
Revertamur ad Dominum. Bici gaitecen beraren legue garbiac eracusten
digun eran, eta emango digu aimbeste costaric prestatu digun betico bicitza.
Amen.

196
BEDERAtziURREN ONEN
LAUGARREN EGUNERAcO
ItzaLDI, EDO PLATIcA

Scrutemur vias nostras &.

Birjina tchit Santa &. Lendabicico Platican beçala.

confesio onaren prestaera da bederatzi-urren onetaco gure eguiteco


andia. Bi gauça escatzen ditu presa taera onec. Bata da gure becatuen
echamina, edo gogora ecarcea, eta au eguin diteque, edo azqueneco
confesiotic, edo confesio gaiztoac asi ciran demboratic: eta bigarren
echamina-modu au eguinaz joango guera, confesio gaistoac berritu nai
dituenai nequea arinceco. confesio onaren prestaerac escatzen duan bigarren
gauça da, gure becatuaquin galdu degun Jauna bilatzea, eta beragana gure
biotzac biurcea eguindaco becatuen damuarequin, eta aurrera becaturic ez
eguiteco asmo osoarequin; baina ez dira gure biotzac Jaunagana bear dan
eran biurcen, fedearen arguiarequin gogora ecarcen ezpadira damubide
egoquiren batzuec. Bi gauz oec itz gutchian adiraci cituan Jeremiasec, esan
çuanean: beguira deguiegun gure bide, eta ibilerai: Scrutemur vias nostras:
eta bila deçagun gure Jauna, eta biur gaitecen beragana: Et quaeramus, et
revertamur ad Dominum. Onetaraco azqueneco aldian echamina içan çan
Jaunaren Legueco irugarren Aguinte, edo Mandamentuaren contraco
becatuen gainean. Urrena, beguiratu guenduan, lenengo lecuan, nola Jaunac
guiçon galdua ceruraco bidean ipinceco, aguindu çuan bidalcea bere
Salbatzailea, eta nolaco eresi, edo ansiarequin escatzen çuen anima onac
onen etorrera. Ondoren ecusi guenduan, demborac bete ciranean cer gure
alde eguin çuan Trinidade guciz Santac. Gaurco echamina içango da
Jaunaren Legueco laugarren Aguinte, edo Mandamentuaren contraco
becatuen gainean. Urrena al degun onguiena beguiratuco degu, cein gauz
itsusia dan guc gure Jaun, eta Jaungoicoaren contra becatu eguitea. Emendic
ateraco degu, gure Aita onagana damuz, eta negarrez biurceco bidea. Ençun
arreta andiarequin.

§ I.

Beguira deguiogun gure bide, eta ibilerai esaten digu Jeremiasec:


Scrutemur vias nostras. Esan nai du Jeremiasec, ongui gogora ecarri
ditzacula gure utseguite, eta becatuac. Onetaraco escatu deguiogun Espiritu
Santuari bere lagunça esaten diogula.
Atoz, o Espiritu Santua, atoz bearsuen gurasoa, atoz doaien emailea,
argui eçaçu nere adimentua, nic nere utseguiteac eçagutzeco: muguieçaçu
nere biotza, oen gainean damutzeco, eta aurrera becatutic eta becatuaren

197
bideetatic aldeguiteco, eta confesatzeco. çoaz orain Jaunaren Legueco
laugarren Mandamentura.
1. Mandamentu onetan esaten digu Jaunac: Onra eçaçu çure Aita, eta
Ama, luçaro bici çaitecen çure Jaun Jaungoicoac emango diçun lurraren
gainean. Itz oetan Jaunac aguincen diçu bicitza lucea beste ondasunaquin
batean, baldin onratzen badituçu gurasoac. Aditzen da ceruraco lagunça
emango diçuen neurrian. Gurasoac bear beçala onratzeco, amatu bear dituçu
biotzetic: gorde bear dieçu beguiramentu, edo errespeto andi bat modu
gucietan, eta atzenean eguin bear dituçu gurasoen aguinduac, animaren
onari, etcheco gobernuari, eta aciera onari dagozcan gaucetan.
2. Beguira bada, eguiaz, eta biotzetic amatu dituçun gurasoac: edo au
eguin bearrean opa içan ote dieçun ilcea?
3. Beguira, poztu ote ceran gurasoaren gaitzaz, edo naigabetu ote ceran
beraren osasunaz?
4. Beguira lagundu dieçun beren premietan?
5. Beguira itzeguin ote dioçun Aitari, edo Amari onra galceco eran, nola
dan esatea: Alperra, etcheondalçailea, ordia? Au berez becatu larri, edo
mortala da, eguia baliz ere.
6. Beguira, lots andia emateco dina dan gauçaren bat erançun ote
dioçun gurasoari? cer, cembat bider? Bacarric, edo inoren aurrean?
7. Beguira birauric bota dioçun Aitari, edo Amari, berac aditzen duela?
inorc aditzen çuala, edo bestela, eta cembat bider? Becatu au tchit itsusia da,
eta eriotzaren pena ipini cion Jaunac legue çarrean:
Qui maledicherit Patri suo, vel matri, morte moriatur (Echod. 21).
Jauna, ez diet ordea biotzetic birau eguin. Atocea, eta eztaquiçu, orrelaco
itzaquin, berac aditzen baditue, galcen çatela çor çaten onra?
8. Beguira, sarritan ipini dieçun becosco iluna? edo itz garratzaquin
naigabe andiric eman dieçun, eta cembat bider? edo ecusi nai ezpacindu
beçala beguiratzen dieçun? Lotsagarria, eta doacabea dala onelaco umea, dio
Espiritu Santuac: Qui affliguit Patrem, et fugat matrem, ignominiosus est, et
infelich (Prov. 19). iluntasun, eta errierta pichca bat umeen, eta gurasoen
artean guertatzea, ez da becatu larria, baina sarritan copeta belz ipincea
gurasoari, eta itz samin, eta garratzaquin erquituric iduquitzea, au da gauça
tchit itsusia.
9. Beguira, seinuca, edo bestela iseca eguin dioçun gurasoari, berac
ecusten duala, eta naigabetzeco eran? Au becatu larria içan oi da ascotan,
batecere gurasoac badira beguiramentu, edo errespeto andia escatzen
duenac. Aitari iseca eguiten eta Ama ecertan ez daucanaren beguia atera
deceela beleac, dio Espiritu Santuac: Oculum, qui subsannat Patrem, et
despicit partum matris suae, effodiant eum corvi (Prov. 3).
10. Beguira, inoiz içan ote deçun gurasoa jotzeco ausardia? Içugarria da
becatu au, eta eriotzaren pena ipini cion Jaunac Legue çarrean: Qui
percusserit Patrem suum, aut matrem suam, morte moriatur (Echodi 21): eta
Iruineco Apaizpico, edo Nagusiaren mendeco Elicetan ez du becatu onen

198
barcacioa emateco escuric, Apaiz nagusiac berac, edo arc onetaraco escua
ematen dionac baicic.
11. Beguira, escua alcha dioçun gurasoari. Becatu larri, edo mortala içan
oi da au eçagueran ongui sartu diranetan, naiz jotzeco asmoa içan, naiz ez,
ceren escua jasotzeac asco gutchitzen duan gurasoari çor çaion onra, eta
beguiramentua.
12. Beguira gurasoen aguinduac leialqui eguin dituçun, edo au eguin
bearrean, orçac aguerturic eguin dieçun erriertan? cembat bider, eta nolaco
gaucetan?
13. Beguira, aguindu diçunean gurasoac, etzoacela araco usai gaiztoco
etche artara, aldeguin deçaçula araco lagun gaizto aetatic, ordu onean etchera
çaitecela, sarritan edo noicean bein confesa çaitecela; beguira diot, eguin
deçun gurasoac aguindu diçuna? cembat bider eguin gabe utzi deçun, eta
nolaco gaucetan?
14. Beguira, bicitza ateratzeco modua icastera, ongui saiatu ceran? Au
eguin gabez, erriac betetzen dira alperrez, eta buru gaiztoz.
15. Beguira gurasoen baimenagabe igaro ceran ezconceco itzac
ematera? Emendic etorri oi dira calte andiac, eta oetatic bat içaten da asco
nescatcha engainatuac, eta galduac gueratzea ezconceco itzaren bichcarequin.
Ezcutariac eguin çuan gura çuana, eta guero etzaio eman çuan itzari
erançuteric gogoratzen ere. Bearbada esango du: Pu, quiratsa dacar. Beguira,
nescatchac, cembat eta gueiago mutiletara çoazten, eta aequin jolasteco gura
aguercen deçuen, ambat gutchiago naico çaitueça ezconçaraco. Asco da
echaminaric. Morroi, eta nescameac esan diran gaucetatic iguerri deçaquee
nola utseguin duen laugarren Mandamentuan. Gurasoac, nagusi
etchecoandreac, errietaco cargudunac, itz batean eguin bide bereciren
batzuec dituenac, beguiratu bear due, nola, eta cembat bider utseguin duen.
Dacuscun orain al degun eran, cein gauz itsusia dan guc gure Jaun, eta
Jaungoicoaren contra becatu eguitea.

§ i.

Becatua da esatea, eguitea, edo nai içatea cerbait Jaunaren leguearen


contra. Batzuetan da beniala, edo arina, nola dan itz alper bat. Becatu onec ez
du galerazten Jaunaren adisquidetasuna, baina gutchica prestatuaz dijoa
artaraco bidea. Gauça tchiquiac ecertan arcen ez dituana, gutchica erorico da
andietan. Ala aditzera ematen digu Espiritu Santuac; Qui spernit modica,
paulatim decidet (Eccli. 19). Beste ascotan becatua da larria, eriozcoa, edo
mortala. Au da esatea, eguitea, edo nai içatea cerbait Jaunaren leguearen
contra gauça larri, edo andian. Becatu onen itsustasuna nolerebait
eçagutzeco, eguin bear degu aleguina, nere cristaua. Diot nolerebait
eçagutzeco, ceren becatuaren itsustasuna bera dan eran eçagutzea

199
guiçonaren, eta Aingueruen adimentuac ere ecin iritsi deçaquean gauça dan.
Ençun bada arretarequin esatera noana.
cer dala, uste deçu becatu larri edo mortala? Da becataria bere
Jaunaren contra alchatzea, eta obraz esatea: Ez det Jaun au serbituco. Au da
Jaunac berac Jeremiasen autic aditzera ematen digun espa samina. Autsi
deçu, esaten digu, nere leguearen uztarria: Confreguisti,jugum meum: eten
dituçu nere Aguinteen edeac: Rupisti vincula mea: esan deçu: ez det Jaun au
serbituco: Dichisti non serviam (Jerem. 2). Eta ez da gauça tchit itsusia gu era
onetan Jaunaren contra alchatzea? Eta Nor ote da Jaun au? Au da araco Jaun
andi ura, ceinaren aurrean gauça guciac, eta oen artean munduco Erregueac
ecer ez diran, dio lsaiasec: Quasi nihilum, et inane (cap. 40). Jaun au da
cerulurrac, eta gauça guciac ecerecetic eguin cituan Jaungoico Gucialduna,
eta içan degu Jaun onen contra alchatzeco ausardia? Adversum
Dominatorem caeli elevatus es? (Daniel. 5). Jaun au da, çu ecerecetic eguin
cinduana, bera eçagutzeco, amatzeco, eta berarequin ceruan doatsu içateco.
Jaun au da, ecusiric gu Adanen becatuarequin galduac, bidaldu çuana bere
seme bacarra, gu ceruraco bidean ipincera. Aimbesteraino maite içan
guinduan, non eman içan çuan bere seme bacarra, dio S. Juanec: Sic Deus
dilechit mundum, ut filium suum uniguenitum daret (c. 3). cer etzuan eguin
Seme onec gure oneraco? Eguin çan guiçon Birjina tchit Santaren sabelean
Espiritu Santuaren obraz: oguei, ta amairu urte igaro cituan ceruraco bidea
eracusten ala itzez, nola obraz, eta atzenean gurutzean eman çuan bere
bicitza. Ipini cituan Sacramentuac, oen artean bataioa becatu jatorrizcoa, edo
orijinala barcatzeco: confesiocoa bataioa ezquero eguindaco becatuac
barcatzeco. cer gueiago? Ipini çuan Aldareco Sacramentu guciz miragarria,
gurequin, eta gure artean bicitzeco, eta guri emateco eman al gucia; ematen
digu alabaina bere gorputza, bere odola, bere Jaincotasuna, itz batean bera
dan gucia. Baina etzan gure Jauna onembesterequin ere contentatu: bere
Semea ececic Espiritu Santua ere bidaldu çuan lurrera. Bete cituan
Apostoluac bere doaiaquin: apaincen ditu animac graciaren soineco
ederrarequin, eta doai onequin eguiten gaitu Jaungoicoaren Seme, eta
ceruaren jabegai. Atocea, cristaua: cein gauz itsusia ezta bada içango Jaun
onen contra alchatzea, eta esatea: ez det Jaun au serbituco? Dichisti: non
serviam?
cer dala, uste deçu, becatu larri, edo mortala? da ecin gueiagoraino ona,
eta maitagarria dan çure Aita cerucoa ecertan ez iduquitzea, eta Satanasen
aldera igarotzea. Jesus onac Juduetatic ecusi cituan bidegabe gucien artean
bearbada itsusiena içan çan, Juduac naiago içatea, Barrabas guiçon
gaiztaguin andia bicitzea, ecen ez Jesus. Eta cer içango da, utziric çure Aita
cerucoa Satanasegana igarotzea?
Becatu larri, edo mortala da colpe batean iru eriotza eguitea. Becatariac
becatu larriari leen ematen dion unean ilcen du benic bein bere anima. Ala
esaten digu Ecequiel Profetac: Anima, quae pecaverit, ipsa morietur (c. 18).
Beguira araco guiçon, edo emacume ari: cein ederqui jancia dabil! Alaere nola

200
becatuan bici dan, ila, eta bear bada usteldua dago animaren aldetic. Badu
oroipena, badu adimentua, eta borondatea, eta becatuan dagoan bitartean ez
da gai, edo, gauça ceruraco irabaciric tchiquiena ere eguiteco. ilcen ditu
gainera, animac bere dembora gucian eguin dituan obra onac. Içan bitez
norbaiten nequeac martiri gucienac baino andiagoac. Içan bitez beraren obra
onac Apostoluen, eta Birjina tchit Santarenac adina: alaere becatu larri bati
biotzean lecu emate utsa asco içango liçaque obra on oec guciac ilac
gueratzeco. Ala aditzera ematen digu Ecequiel Profetac (c. 33). Atzenean
becatariac becatu larria eguiten duanean, beregan danez berriro ilcen du
Jesus gurutzean. Ala dio S. Pauloc: Rursum crucifiguentes sibimetipsis filium
Dei (Heb. 6). Eta au da bidegabe bat Juduena baino ascoz itsusiagoa; Juduac
alabaina uste çuen, guiçon utsa çala Jesus; eta guc badaquigu dala Jaungoico
eguiazcoa: eta guri ongui naiez il baçan bein, piztu çala beinere ez ilceco. Eta
ecin il ditequeana ere il nai du becatariac? Amorruaren içugarria!
Eta nor da bere Jaunaren contra ausardi au eracusten duan becataria?
Nor cera çu, guiçona, galdetzen digu S. Pabloc: O homo, tu quis es? cer,
lurreco auts pisca baicic? Terra, et cinis. Atzo etzinan ecer, eta gaur deçun
içatea Jaunac emana deçu ceruraco irabaciac eguiteco. Nor cera çu, guiçona?
Tu quis es? Nor, edo cer, loiez betericaco onci bat besteric? onci onec açal-
minz, edo prinz politarequin estalia dagoan bitartean ez du nazcatzen, baina
autsitzen danean, ecusten da, gorputzaren aldetic gucia dala ustelqueria, eta
arra, Job Santuac dion beçala: Putredo, et vermis. Eta alaere alcha guera
Jaunaren contra? Adversum Dominatorem Caeli elevatus es? (Dan 5): esan
deçu: ez det Jaun au serbituco? Dichisti: non, serviam?
Eta cergatic era onetan alcha cera, cristaua, cere Aita onaren contra? cer
gaitz eguin diçut, dio berac. Quid feci tibi? Gauz arritzecoa! Ontarte, eta
mesedea mesedearen gainean eguin diçu, eta alaere alcha cera beraren
contra? Utzi deçu çure Onguile andia aurqueri, edo atseguin lotsagarri
bategatic? Orregatic espa andiarequin dio: ceren pare ipini, eta cerequin
berdindu naçue? ¿Cui comparastis me? Esan çadaçu orain, cristaua, ez da
gauça guciz itsusia era onetan gure Aita ona utzitzea?
Ez ote deçu orain ere becatuaren itsustasun au eçagutzen? Beguira
eçaçu bada, esan degun gucia gutchi bada, cer galcen, eta cer irabazten deçun
becatu larria eguitean. Galcen deçu çure Jaun, eta Jangoicoa: eta galdu
ezquero Jaungoicoa gucia dago galdua. Galcen deçu beraren gracia, alaco
soineco eder ura, ceinarequin apaindu cinduan Espiritu Santuac bataioco
egunean, eta eguin cinduan Aita beticoaren ume, Jesu cristoren seinide, eta
Trinidade guciz Santaren jauregui, eta ceruaren jabegai. Galcen deçu betico
bicitza doatsua.
Eta, cer irabaci deçu, orain lotsaz betetzen çaituen becatu oriequin, dio
S. Pauloc: quem ergo fructum habuistis in ilis, in quibus nunc erubescitis?
(Rom. 6). Ai! irabaci dituçu betico su, eta garrac, eta aen artean egon bearra
cera betiraunde gucian. Joango dira urteac urteen ondoren, eunca, ta milaca,
eta beti asieran egongo dira çure nequeac. Sei mila urte gutchienez badira ara

201
çala Lucifer bere lagunaquin, eta eren oinean arquitzen dira aren oinaceac.
Beste sei mila badira an dagoala cain, eta au bera guertatzen çaio. Lau mila
urte badira Sodomatarrac erretzen daudela infernuan. cer becatu çan oec
eguiten çuena? mutilac mutilaquin, eta nescatchac nescatchaquin eguiten
cituen uquiera itsusiac: eta ez dira arincen eta ez dira arinduco beinere aen
nequeac beticotasun gucian. Atocea orain: içanic gure Jauna ecin
gueiagoraino ona, neque, ta oinace beticoac ematen baditu becatu larri
bacoitzagatic: cein gauz itsusia içango ez da gu gure Jaunaren contra
alchatzea, eta becatu eguitea?
Au onela içan, eta alaere ain erraz, eta aimbeste bider eguin degu becatu
gure Aitonaren contra? cer eguin al deçaquegu, nere cristaua? cer ezpada
Jeremiasec esaten diguna? edo gure Jaunagana biurcea? Revertamur ad
Dominum. cer, ezpada bicitza berri on bat eguitea? eguin deçagun au, eta
emango digu Jaunac betico bicitza doatsua. Amen.

BEDERAtziURREN ONEN
BOSTGARREN EGUNERAcO
ItzaLDI, EDO PLATIcA

Scrutemur vias nostras &.

Birjina tchit Santa &. Lendabicico Platican beçala.

confesio onaren prestaera da Bederatziurren onetaco gure lana. Bi


gauça escatzen ditu prestaera onec: bata da gure becatuen echamina, edo
gogora ecarcea, eta au eguin diteque, edo azqueneco confesiotic, edo confesio
gaiztoac asi ciran demboratic. confesio gaiztoac eguin dituanac berritu bear
ditu oec, gogora ecarcen duala urtean cembat bider gutchi gora bera
confesatu, eta comulgatu dan dembora orretan, eta nola, ta cembat bider
utseguin duan Mandamentu bacoitzean. confesio onaren prestaerac escatzen
duan bigarren gauça da, gure becatuaquin galdu degun Jauna bilatzea, eta
beragana gure biotzac biurcea eguindaco becatuen damuarequin, eta aurrera
becaturic ez eguiteco asmo osoarequin; baina ez dira gure biotzac Jaunagana
bear dan eran biurcen, fedearen arguiarequin gogora ecarcen ezpadira
damubide egoquiren batzuec. Bi gauz oec itz gutchian adiraci cituan
Jeremiasec, esan çuanean: beguira deguiegun gure bide, eta ibilerai:
Scrutemur vias nostras: eta bila deçagun gure Jauna, eta biur gaitecen
beragana: Et quaeramus, et revertamur ad Dominum. Onetaraco azqueneco
aldian echamina eguin guenduan Jaunaren legueco laugarren Aguinte, edo
Mandamentuaren contraco becatuen gainean, eta ondoren beguiratu
guenduan, cein gauz itsusia dan guc gure Jaun, eta Jaungoicoaren contra
becatu eguitea. Gaurco echamina içango da Jaunaren Legueco bostgarren
Aguintearen contraco becatuen gainean, gorputzaren bicitzari dagozcan

202
aldetic. Urrena cerbait itz eguingo det eriotzaren gainean. Ençun
arretarequin.

§ I.

Beguira deguiegun gure bide, eta ibilerai, esaten digu Jeremiasec.


Scrutemur vias nostras: au da echamina eguitea. Escatu deguiogun onetaraco
Espiritu Santuari bere lagunça, esaten diogula: Atoz, o Espiritu Santua, atoz
bearsuen gurasoa, atoz doaien emailea: argui eçaçu nere adimentua, nic nere
utseguiteac eçagutzeco: mugui eçaçu nere biotza, oen gainean damutzeco, eta
aurrera becatutic, eta becatuaren bideetatic aldeguiteco, eta confesatzeco.
çoaz orain, cristaua, bostgarren Mandamentura.
1. Mandamentu onetan Jaunac esaten digu: ez deçu inor ilco: Non
occides, eta dotrinan esaten digu: Bostgarrena ez inor ilcea. Mandamentu
onetan ez digu debecatzen Jaunac idiac, beiac, eta guiçonaz campora diran,
beste gauçac ilcea; baina idi, bei, eta abereaquin ere gogortasun gueiegui
eracustea ez da ongui dirudian gauça, eta becatu benialçat eman oi da. Ez
digu gainera Jaunac debecatzen guiçona ilcea ere, artaraco escua, eta bidea
danean. Ala ilcen dira etsaiac guerra çucen, edo bidezcoan, gucien onari
beguiraturic. Era berean ilerazten dira gaiztaguinac becaturic gabe. Aditzen
da au gorputzaren bicitzari bacarric beguiratzen diogula. guiçonac ditu bi
bicitza, gorputzarena bata, animarena bestea, eta gaur gogora ecarri bear dira
gorputzaren bicitzaren contra guertatu oi diran becatuac.
2. Beguira bada lenengo lecuan: benaz, eta biotzetic amatu dituçun
lagun urco guciac? Au eguiten ez duana ila datza animaren aldetic, dio S.
Juanec: Qui non diliguit, manet in morte (c. 5).
3. Beguira, sarritan eguin dituçun lagun urcoetaraco ongui nai, eta
amoriozco afectoac.Onetara oitutzen ezpada cristaua, erraz itzalico çaio lagun
urcoetaraco ongui naia, eta bideric tchiquienarequin ere erorico da gorrotoan.
Bicitz onean diardun cristauac oarcabean ere sarritan amatzen ditu lagun
urcoac, dala Aita gurea edo Santa Maria esatean, dala beste erreguetan; baina
gaizqui bici dana erraz çabarcen da gauz oetan. Orregatic goiz-arratsetaco
jaieran eracusten çate gazteai gai onetan eguin bear deguna.
4. Beguira, opa içan ote dieçun çure etsaiai ere cerua, eta araco bidean
on içango duen gucia?
5. Beguira, prest egon ot dan çure biotza, etsaiai ere on eguiteco, çure
bear danean, eta calte andigabe deçaqueçunean. Maite içan iztzaçue çuen
etsaiac, eta on eguin guieçue gorrotatu çaituenai ere, esaten digu Jesu-cristoc
(Math. 5). Orregatic goiz-arratsetaco jaieran eracusten çate gazteai etsaiac
amatzeco -modua.
6. Beguira, çure biotza prest egon ote dan etsaiari barcatzeco eguin
dizquitzun tcharqueri, ta bidegabeac, eta barcatu diozcatzun biotzetic? Au
eracutsi cigun Jesus onac Aita gurearen erregu ederrean; eta esaten digu:

203
Barcatzen espadieçue çuec lagun urcoai, ez dizquitzue çuei ere barcatuco
ceren becatuac Aita cerucoac (Mat. 6).
7. Beguira, bicitu ote ceran çure alde edo auçoari apendu naiez, ceren
tcharqueri andi bat eguin ciçula, uste deçun? cembat demboran orrela bicitu
cera?
8. Beguira, etsaiaren contra gorrotoric ez daucaçula esan arren, prest
egon ote dan çure biotza, era datorrenean al duen tcharqueria eguitea.
Onelacoac dira otsoa ardiarençat, eta aceria oiloençat dana. Eguiçu aleguina
oei galerazteco ardi, eta oiloetaraco grina: ez dieçu galeracico osotoro, eta era
danean, lasterca joango dira, bata ardien, eta bestea oiloen ondoren. Bi
necaçari bicitu ciran elcarganaco onguinai, eta amorio gabe, eta beti aucitan.
il ciran, eta biac ipini cituen obi batean. An ere etzuen, elcar ongui arcen, eta
bien buru-eçurrac borroca cebilçan, alaco eran, non Eliçan aditzen ciran
elcarri ematen ciozqueen golpeac.
9. Beguira, çure etsaiari gaitzic opa içan dioçun, esaten deçula: Niri
eman dizquidan egunac etorrico al çaizca berari ere. Amen. Au becatu larria
da, arc çuri emandaco naigabeac andiac diranean. Jauna, baliaqui, nolaco
nequeac eman dizquidan urliac: diranac dirala neque oec, nere cristaua, ecin
çuc beste aimbeste opa içan deguioqueçu. Atocea, eztaquiçu, Jesu-cristoc Aita
gurean eracusten diçuna? eztaquiçu, on eguin, eta opa bear diegula gorrotatu
gaituenai ere? Eta au eguiten ez duana gaizqui confesatzen dala?
10. Beguira, lagun urcoaren gaitzaz poztu ote ceran, esaten deçula:
Jaincoac barca deguidala, ondo eguin çaio? Au becatu larria da, baldin gaitz
andiaz poztu bacera. Becatu au ura beçala edan oi due gorrotoan bici diranac:
ez da onelacoarençat soinu ain goçoric, nola dan etsaiaren tatchac, calteac,
eta oquerrac aditzea. Jauna: gauz aec barreatuac, edo beinçat gure artean
jaquinac ciran. Ongui, eta eztaquiçu, lagun urcoaren tatcha, calte, eta
oquerraz ecin poztu çaitezqueala, barreatuac içan arren?
11. Beguira, çure etsaiaren onaz naigabetu ote ceran, eta cembat bider?
Norinai gogora etorri daguiqueo cerbait, etsaiaren onaren berriac aditzean,
baina biotza jasotzen badu Jaunagana, esaten dio!a: Jauna, urlia oni opa diot
cerua, eta araco bidean on içango duan gucia, orduan ez dago becaturic.
12. Beguira, içan ote deçun lagun urcoari birauac botatzeco oituraric?
cembat demboran? astean, edo ilean cembat bider? biotzetic, edo bestela?
13. Beguira, len diosala eguiten cenien etsaiai ucatu dieçun aserratu
cinan ezquero? edo oec diosala eguinda, erançun gabe utzi dituçun? edo
mucinca eguin dieçun? Modu oec adirazten due çure barrumbean daucaçun
erra, edo otin gaiztoa.
14. Beguira, cere buruari opa içan dioçun eriotza, ceren naigabe, edo
gurutzeren batzuec ecusi bear içan dituçun? ceruco bicitza doatsuaren
egarriarequin, lembait len ara nai içatea ez da becatu. Nai nuque lurrezco
nere etche au deseguina ecustea, eta Jesusequin egotea cion S. Pabloc: Cupio
disolvi, et esse cum chto. Baina gutchic due onelaco gose, ta egarria
Jesusequin ceruan bicitzeco; eta guertatu oi dana da, emengo nequeaquin

204
estutzea barrumbea, eta opa içatea batec bere buruari eriotza: eta au da gauça
debecatua. Orregatic prest egon bear degu, emengo nequeac Jaunaren
icenean, berac nai duan bitartean, onçat arceco.
15. Beguira, ibili ote ceran borroca, edo maquilca, cere buruari, edo
besteri calte andia eguiteco eran?
16. Beguira, jan, edo edan deçun calte andia cere buruari eguiteco, edo
eçaguera galceco perilarequin? Asco da au gazteençat. çarrac egon bitez
confesorearequin, eta eracutsico die onec bear dan gucia. Goacen orain
eriotzaren gainean cerbait esatera.

§ i.

Oroi çaite çure azquenquiaz, edo gueroeneco ecusquiçunaz, eta ez deçu


beinere becaturic eguingo, esaten digu Espiritu Santuac: demorare novissima
tua, et in aeternum non peccabis. gueroeneco ecusquiçun oen artean
Ienengoa da eriotza, eta oni dagozcan eguia cembait ençun, cristaua.
Bagabilça, nere cristaua, munduco deserri onetan guerocoaz aztuac:
baina fedeco gauça da il bearrac guerala. Erabaquia dago guiçonarençat bein
ilcea, dio S. Pabloc: Statutum est hominibus semel mori (Ad Heb. 9). Bici
citequean guiçona, bera nor içatera, eritasun, eta eriotzaren quezca, eta
beldur bague: ipini çuan alahaina Jaunac Paradisuan bicitzaren arbola, eta
onen fruta jaten çuala, etzan beinere gaichotuco, ez ilco. Baina Adan, eta Ebac
autsi çuen Jaunaren Aguintea: bota cituan bereala Jaunac Paradisutic, eta
berac, eta beren ume guciac gueratu ciran ecin conta al gaitzen, eta eriotzaren
azpian. Autsa cera, eta auts biurtuco cera, esan cion Jaunac Adani (guenes.
3). Orregatic deitzen dio S. Pabloc eriotzari becatuaren saria (Ad Rom. 6).
Beraz, nere cristaua, gure siniste, edo fedeac eracusten digunez il bearra cera
çu, eta il bearrac gucioc, eta utzi bear ditugu laster emengo aurqueriac. Eta
gure sinisteac eracutsico ezpaligu ere eguia au, aditu eta ecusi degunac berac
aditzera ematen digun gauça da au. Non dira Adan, eta Eba gure lembicico
gurasoac? Il ciran. Non dira ondorengo Patriarcac? Il ciran. Non dira
munduaren asieratic orain eun urteraino içan diran Erregue, guiçon andi, ta
jaquinsuac? Il ciran. Non dira legue çarreco Apaiz nagusiac? Non S.
Pedrogandic oraindainoco Aita Santuac, Obispo, eta Apaiçac? Orain bici
diranaz osteronceco guciac il ciran: Non dira munduaren asieratic orain
berreun urteraino içan diran guiçon, eta emacumeac? Içan ciran, eta ez dira:
il ciran guciac. Beraz il bearrac guera gucioc, ala çarrac, nola gazteac,
aberatsac, eta bearsuac. Eta alaere bici guera eguia au guri dagoquiguna
ezpaliz beçala?
Il bearra cera, cristaua, baina noiz? Ez daquiçu. Asco ilcen dira aur-
demboran: asco gaste dirala, eta adinic onenean, eta beste asco çartu ezquero.
Guc daquiguna da, ipini diozcala Jaunac bacoitzaren bicitzari bere mugac, eta
ecin oetatic igaro gaitezqueala. Jauna; laburrac dira guiçonaren egunac

205
ipini... diozcatzu ecin igaroco diran mugac, dio Job Santuac (c. 14). Guc
daquiguna da, eriotzac atchitu oi duala guiçona usteric gutchienarequin
dagoanean, eta ascotan dembora gaiztoan, au da prestaera gabe dagoanean.
Ala aditzera ematen digu Espiritu Santuac (Ecclesiastes cap. 9). Ala guertatu
citzaion Ebanjelioco aberatsari, eta egun oro guertatzen çate beste ascori.
Il bearra cera, baina non? Ori eztaquiçu. Batzuec ilcen dira beren etche,
eta oian, besteac itsasoan; batzuec errian, besteac erbestean: batzuec guerran,
besteac paquezco demboran. Baina non ilco gueran ez jaquitea da gutchiena
esan nai duan gauça. Non nai il gaitecela, çori onecoac içango guera prestaera
onarequin arquitzen baguera.
Il bearrac guera, baina nola ilco ote guera? Eztaquigu ori ere. Batzuec
ilcen dira, arturic Sacramentuac, besteac Sacramentu gabe: batzuec Jaunaren
gracian; gueienac becatuan. Judas Patriarcaren bi seme il ciran eren
buruaquin atseguin liçunean ari cirala. Sararen çazpi senar Demonioac
urcatu cituan aren guelara sarceco demboran, ceren asmo garbiarequin
ezcondu etziran. Ez da dembora asco, Florencian guiçon, eta emacume bat
becatu eguiten ceuden demboran ilotzac utzi dituela. Bederatzi urteco
mutilcho bat il çan erri batean, eta jatchi çan betico su, eta garren artera,
ceren uquiera itsusi bat eguin çuan bere arrebatcho batequin, eta il çan. Au
onela içan, eta gabilça ain ardura gutchirequin!
Il bearrac guera beraz, nere cristaua, eta eztaquigu, noiz, non, eta nola
ilco gueran, baina badaquizquigu bi gauça guretzat içugarriac. Oec dira, bein
bacarric il bearra, eta tchit garratz eta samina içatea eriotza becatariarençat.
Il bearrac, eta bein bacarric? au da gauça bat gau, ta egun quezcaz beteric
iduqui bear guiduqueana: ongui, edo gaizqui ilcean dago alabaina gure betico
edo çori ona, edo çori gaiztoa. çori onecoa içango da Jaunaren gracian ilcen
dana, ceren betiraunde gucian bicico dan betico bicitza doatsuan, baina çori
gaiztocoa gaizqui ilcen dana, ceren beticotasun gucian egongo dan cerutic
erbestetua, eta infernuco su, eta garren artean. Beraz gure betico çori ona,
edo gaiztoa eriotzaco une, edo pauso ura ongui, edo gaizqui ematean dago,
eta au bein bacarric eguin bear dan gauça da. Bitan, edo irutan eguin bear
baliz, lenengoan pausoa utseguin arren, bigarren, edo irugarren aldian
çucendu liteque lenengo utseguite, eta oquerra: baina bein bacarric emango
da pauso ura, eta bein onetan utseguiten bada betico utseguingo da. Eta
alaere emengo araço, eta ecerecean biotza ipiniric bici guera quezcaric bague?
Eta cristauric gueienac beren urteac igarotzen ditue becatuan? Nola ongui
emango due oec azqueneco pauso ura, saiatu ezpadira beinere orduan eguin
beardana icastera? Eun milatic ozta bat ongui ilcen da bicitza gaiztoan dirau-
enetatic, esan çuan S. Jeronimoc. guertatzen da becatariaquin gai onetan
bidez cijoan batequin guertatu omen çana. Bacijoan au bere bidean, eta aditu
çuan atzetic lasterca cetorrenen baten oinotsa. Beguiratzen du, cer ote dan,
eta ecusten du, nola darquion aberetzar içugarri bat adar bacoitza. Bereala asi
çan lasterca aleguin guciaz, baina adar bacoitza cerraiquion, inguru guciac
orroaz içutzen cituala. Arquitzen du lice-çulo bat, eta saltatzen da ara.

206
Licearen saiets batetic çabalduric ceuzcan adarrac lerchun batec: eldu, edo
itsatsi cien oei, eta gueratu çan cincilica. Onela cegoala, beguiratzen du
goronz, eta ecusten du adar bacoitza, licearen goico ercean berari itchedoten.
Beguiratzen du beronz, eta ecusten du dragoitzar bat, beguietatic sua dariola,
eta autzarra çabalduric irinsitzeco cincilica cegoana. Beguiratzen dio
lerchunari, eta ecusten du, sustraiac ebaquitzen ari çaizcala quirra, quirra bi
sagu, bata çuria, eta bestea belça. Peril andian cegoan cincilica cegoana.
Alaere ain tchoroa, eta ecereça içan çan, non arduraric gabe cegoan,
lerchunaren orrietatic erorcen ciran, tanta, edo tchirrista goicho batzuec auaz
arcen cituala. Asma diteque cençugabequeri andiagoric? Eta nor ote da bidez
cijoan guiçon tchoraisca au? Nor gu baicic? Jaio guinanetic bidez goaz
betiraunde, edo eternidadera. cer aditzera ematen du adarbacoitzac? Eriotza,
ilcea alabaina bein bacarric eguiten dan gauça da, eta orregatic
adarbacoitzaren icenez aditzen da eriotza, cer aditzera ematen du aua
çabalduric cegoan dragoitzarrac? Beticotasuna, edo eternidadea; onec
irinsitzen ditu ilcen diran guciac, eta ez du onera bidalcen inor ere. cer liceac
adirazten digu? mundu au, eta licearen saietseco lerchunac aditzera ematen
du gure emengo bicitza, cembait aldiz berequin içan oi dituan, atseguin-
apurraquin. cer bi saguac? Eguna, eta gaua, eta oec beti ari dira quirra, quirra
gure bicitzaren sustraia ebaquitzen. Alaere ililuraturic gaude emengo
atseguin-apurraquin, eriotzaz aztuac. guiçonen umeac, deadar eguiten digu
Dabidec: Filij hominum: cergatic maite deçue utsa, eta bilatzen dituçue
iduripen besteric ez diran gauçac? Ut quid diliguitis vanitatem, et quaerilis
rnendacium? (Psal. 4.)
Eriotzaren gainean daquigun beste eguia içugarria da, tchit garratz, eta
samina dala becatariarençat. Ozta iguerritzen du becatariac ilcera dijoala,
bereala asaldatzen due bere becatuac, eta esan deçaque Dabidec ciona: ecin
conta al becatuc inguratu naue: atchitu naue nere gaiztaqueriac: (Psalm. 39).
Ecusico du, asco becatu eguin, eta eraguin dituela, eta asco anima galdu
dituala, bearbada betico. Ecusico du Jaunaren Itzagandic, eta
Sacramentuetatic iguesi ibili dala, edo gaizqui arcen cituala. Beguiratuco dio
guerocoari, eta ecusico du, laster joan bear duala Jaunari bicitza gucico
contuac ematera. Eta bere bicitza gaiztoac esaten dio, nola irten ditequean.
cer eguingo du becatariac estutasun onetan? Damuz, eta negarrez biurtu
liteque bere Jaunagana; baina ain içutua, ain motela, eta ecer ez biurtua utzi
du bereala il bearrac, non ecertaco ez dagoan. Orregatic esaten digu Espiritu
Santuac: O eriotza! cein samina dan çure oroipena emengo gaucetan biotza
daucanarençat: O mors! quam amara est memoria tua homini pacem habenti
in substantijs suis (Eccli. 41). Estutasun onetan bere barrumbeac esango dio
Moisesec Israeltarrai esan ciena: Non dira çuen Jaungoicoac, edo
Jaungoicoaren lecuan amatu dituçuenac? Ubi sunt Dij eorum? Non dira
etcheac, lurrac, basoac? Non dira adisquideac? Betoz, eta atera çaitzeela
estura orretatic: Surgant, et opitulentur vobis, et in necesitate vos protegant
(Deutero. 32). Orra, cein garratz, eta samina dan becatariarençat eriotza.

207
cer ote da orain, nere cristaua, guc eguin bear deguna? cer, ezpada
Jaunac ematen digun demboraz baliatzea, gure bicitza çucenceco, eta aurrera
Jauna benaz serbitzeco? Au guc eguiten badegu, berac lagunduco digu
azqueneco gure orduan. Justua noiz nai, eta nolanai datorrela eriotza, joango
da betico atseguin, eta contentuen artera, esaten digu Espiritu Santuac: justus
si morte praeoccupatus fuerit, in refriguerio erit (Sapien. 4). Ala guerta dedila
çuequin, eta nerequin. Amen.

BEDERAtziURREN ONEN
SEIGARREN EGUNERAcO
ItzaLDI, EDO PLATIcA

Scrutemur vias nostras &,

Birjina tchit Santa &. Lendabicico Platican beçala.

confesio onaren prestaera da Bederatziurren onetaco gure eguiteco


andia. Bi gauça escatzen ditu prestaera onec. Bata da gure becatuen
echamina, edo gogora ecartea, eta au eguin diteque edo azqueneco
confesiotic, edo confesio gaiztoac asi ciran demboratic: confesio gaiztoac
eguin dituanac alabaina berritu bear ditu oec, eta ecin ongui berritu ditezque,
andic onera eguindaco becatuac gogora ecarcen ez dirala al dan eran.
Bigarrena da, gure becatuaquin galdu degun Jauna bilatzea, eta beragana
gure biotzac biurcea, eguindaco becatuen damuarequin, eta aurrera becaturic
ez eguiteco asmo osoarequin: baina ez dira gure biotzac Jaunagana biurcen
bear dan eran, fedearen arguiarequin gogora ecarten ezpadira damubide
egoquiren batzuec. Bi gauz oec itz gutchian adiraci cituan Jeremiasec, esan
çuanean: beguira deguiegun gure bide, eta ibilerai: Scruternaur vias nostras:
eta bila deçagun gure Jauna, eta biur gaitecen beragana: Et quaeramus, et
revertamur ad Dominum. Onetaraco azqueneco aldian echamina eguin
guenduan Jaunaren legueco bostgarren Aguintearen contraco becatuen
gainean, gurputzaren bicitzari beguiratzen dioen aldetic, eta ondoren itzeguin
nuan eriotzaren gainean. Gaurco echamina içango da Mandamentu beraren
contraco becatuen gainean, animaren bicitzari oec beguiratzen dioen aldetic.
Urrena uquituco det, cein içugarria içango dan becatariarençat il ondoco
contuac ematea, edo bacoitzaren juicioa esaten çaiona. Ençun arreta
andiarequin.

§ I.

208
Beguira deguiegun gure bide, eta ibilerai, esaten digu Jeremiasec:
Scrutemur vias nostras. Escatu deguiogun onetaraco Espiritu Santuari bere
lagunça, esaten diogula:
Atoz, o Espiritu Santua, atoz bearsuen gurasoa, atoz doaien emailea,
argui eçaçu nere adimentua, nic nere utseguiteac eçagutzeco: mugui eçaçu
nere biotza, oen gainean damutzeco, eta aurrera becatutic, eta becatuaren
bideetatic aldeguiteco, eta confesatzeco. çoaz orain, cristaua, Jaunaren
legueco bostgarren aguinte, edo mandamentura.
1. Mandamentu onetan Jaunac esaten digu: ez deçu inor ilco: Non
occides: eta dotrinan esaten degu; Bostgarrena ez inor ilcea. Mandamentu
onetan ez digu debecatzen Jaunac idiac, beiac, eta guiçonaz campora diran,
beste gauçac ilcea; baina idi, bei, eta abereaquin ere gogortasun gueiegui
eracustea, ez da ongui dirudian gauça, eta becatu benialçat eman oi da. Ez
digu gainera Jaunac debecatzen guiçona ilcea ere, artaraco escua, eta bidea
danean. Ala ilcen dira etsaiac guerra çucen, eta bidezcoan, gucien onari
beguiraturic. Era berean ilerazten dira gaiztaguinac becaturic gabe. Aditzen
da au gucia gorputzaren bicitzari bacarric beguiratzen diogula. guiçonac ditu
bi bicitza: gorputzarena bata, animarena bestea. Gorputzaren bicitza dago
anima gorputzarequin bat eguina, edo unitua egotean. Animaren bicitza da
graciaren doai miragarria. Doai au ichurcen du Espiritu Santuac animan
bataio, eta confesio onarequin, eta ugaritzen du beste Sacramentuaquin. Doai
onec piztutzen ditu becatuan ilac ceuden animac, eta edercen, ta apaincen
ditu era miragarrian: orregatic deitzen dio Jesusec: eztaietaco janciera:
Vestem nuptialem (Math. 22). Doai onec eguiten du guiçona Jaincoaren
seme, ta ceruaren jabegai, edo heredero, eta bere demboran emango dio
betico bicitza. Bicitza au galerazten da, lenengo lecuan bataioco Sacramentua
gabe uzten dirala aurrac.Bigarrena cerura laster joan litezquean animac uzten
dirala Purgateguico su, eta garren artean, aecgatic atera bear liraquean Meçac
atera gabez, edo eguin bear liraquean beste obra onac eguin baguez. Aditzen
da artara beartuac daudenac Atzenean animaren bicitza galerazten due,
becaturaco bidea, oina, edo lagunça ematen duenac; becatuac alabaina ilcen
du anima. Beguira bada orain, cristaua, nola, eta cembat bider utseguin
deçun bostgarren Mandamentuaren contra, animaren bicitzari dagozcan
gaucetan.
2. Beguira, cerbait guertatu ote çatzun aurraren bataioari, eta
Purgateguico animai dagozten gaucetan. Gazteai ez diet gai onetan ecer
gueiago esan nai: eta çarrac egon ditezque confesorearequin.
3. Beguira, lagun urcoren bati eman ote dioçun becaturaco bidea, edo
itzez, edo queinuz, edo bestela? cembat bider, cembati, eta oec aideac, edo
ezconduac ciran? Au da escandaloa icendatzen dan becatua. Gauz içugarria
da batec bere anima betico galdunai içatea; baina berea galcea gutchi baliz
beçala, lagun urcoenac ere galdu nai içatea, au da Satanaseri aldera igarotzea,
eta Jesu-cristori guerra eguitea. Orregatic dio Jesusec. Ai! munduaren

209
çorigaiztocoa escandaloacgatic: Ai! escandaloa ematen duanaren doacabea!
(Math. 18).
4. Beguira, içan ote deçun itz desonestoac esateco, eta queinada
lotsagarriac eguiteco oitura itsusia? cembat demboran, eta astean, edo ilean
gutchi gora bera cembat bider? Badira batzuec ain ciquinac itzeguitean, non
cein gazteric bidaldu ditequan aec dauden toquira. Gurasoac onelaco morroi,
edo nescame bat asco da etcheco gazte guciac galceco. Ez artu onelaco
morroi, edo nescameric etchean, eta artu ezquero jaquiten badeçue, cer oitura
duen, artu bear diran neurriac ondu ditecen, eta au eguin nai ezpadue, bota
bear dira etchetic. Era berean ezda ecarri bear au ciquina, edo modu itsusiac
eguiteco oitura duan languileric.
5. Beguira, mutilac mutilaquin, edo nescatchaquin eguin dituçuen
itzeguite, edo modu itsusiren batzuec? cembat bider, eta nolaco lagunaquin,
esan nai det aideaquin, edo atzeaquin.
6. Beguira, lagun urcoari becaturaco bidea emateco eran egon, edo ibili
ote ceran etchean, edo campoan. Au erraz guerta diteque igueri dabilçala
mutilac, norc nai ecusi ditzaquean lecuan, edo emacumeac, gobada jotzeco
jarcen badira guiçonezcoen aurrean onestidadeac debecatzen duan moduan:
era berean, baldin emacumeac badabilça guinga gainetan, mutilac, edo
guiçonac bean daudela.
7. Beguira, urliaren, edo sandiaren ichilmandatuac eguin dituçun,
daquiçula aen artean ez dala gauz onic? edo iduqui dituçun cere etchean
ichilic nai duen eran?
8. Beguira lagundu ote dioçun inori gauça gaiztoren batean, eguin
deçagun contu etcheco seme, edo alabari artoa, edo garia ateratzen, edo
salcen? Badira batzuec, batari, eta besteari quezcaric gabe erosten dieçanac
artoa, eta garia, batecere aetan arcecoric badue, daquiela etchetic, edo auçoco
sorotic, edo amarrenetic ostu duela.
9. Beguira eman ote dioçun inori orditzeco bideric?
10. Beguira, orditzeco peril, edo çorian daudenai eman ote dieçun
edaria? Asco da au gazteençat. çarrac egon ditezque confesorearequin, eta
onec eracutsico die cer, eta nola eguin bear duen. Goacen orain ecustera, cein
içugarria içango dan becatariarençat ilondoco contuac ematea, edo
bacoitzaren juicioa esaten çaiona.

§ i.

Erabaquia dago guiçonarençat bein ilcea, eta contuac ematea, dio S.


Pabloc: Statutum est hominibus semel mori, et post hoc judicium (Ad Heb.
9). Eguia au sinisten degu catolico gucioc, baina gutchi dira ongui beguiratzen
duenac, cein içugarria içango dan becatariarençat ordu ura. çuc, nere
cristaua, idiqui itzatzu animaren beguiac, eta fedearen arguiarequin

210
beguiraldi bat eman çaioçu orduan guertatuco danari, eta erraz eçagutuco
deçu, guciz içugarria içango dala ilondoco contu ematea.
Usteric gutchiena degunean etorrico da araco egun icaragarri ura,
ceinean igaroco gueran demboratic betiraunde, edo eternidadera. Orduan
utzico deçu gorputz ori arren bazcatzat: utzico dituçu betico emengo jolas,
atseguin, adisquidetasun, eta gauça guciac: eta irtengo da çure anima
bacarric. Arquituco da bacardade içugarri batean. Beguiratuco deçu alde
gucietara, eta ez deçu ecusico, ez adisquide, ez lagunçaileric batere. Jarrico da
Jesus bere jarlecuan. Alde batean egongo da çure aingueru beguirale, edo
guardacoa: eta bestean çure etsaia, eta sarrera onelacoa bada, cer içango da
gaineracoa?
Asico da etsaia çu salatzen, eta gure esaeran, deadar eguingo du:
becatari au oitu çan birau eta juramentuac eguitera nolanai: ez du gurasoen
aguinduric eguin, eta bildu içan da lagun gaiztoaquin, eta eguin ditu ecin
conta al becatu. Onen beguiac bazcatzen ciran becaturaco perila dacarten
gaucetan: onen belarriac prest ceuden itz loiac ençuteco. Onen mingaina içan
da tchit ciquina, eta eraguin ditu asco becatu. Aurtasunetic içan da atseguin
lotsagarrietara macurtua. Alperrac içan dira onençat çure Sacramentuac, çure
itz Santua, eta çuc munduaren alde ichuri cenduan odola. Jaun guciz çucena:
nerea içan da oraindaino becatari au, eta nerea içan dedila beticotasun
gucian. S. Bicente Ferrer-ec dio, gazte bat, artean bici çala, eraman çuala
Jaunac contuetara. Asi citzaion etsaia aurpeguira ematen bere becatu guciac,
eta aimbesteraino içutu çan, non beregana biurtuta ondoren bicitu çan negar
ugari eguiten çuala.
Estutasun onetan norganonz itzulico cera? Aingueru guardacoagana?
Baina au bera içango da çure bigarren salatzailea. Eguin det nic, esango du
Aingueru guardacoac; eguin det nic aimbeste aleguina galerazteco becatari
oni becaturaco bide, etche, eta lagunetara joatea, baina ez du aditu nere
esanic. Asco gauz on gogora ecarri diozcat, nola diran, Jauna, çure itz Santua
ençutea, Sacramentuac sarritan arcea, lagun onaquin ibilcea; baina ençun gor
eguin dio guciari. çure ontasun, eta urriquimentuaz baliatu da, çure legue
Santa gueiago, eta gueiago autsitzeco. Alcha çaite, Jauna, eta eman çaioçu
dagocan saria. Echeat condemnatus. çure Aingueruagandic au aditzean, nola
gueratuco cera? Eçagutuco deçu, eguia dala esan duan gucia, eta edertu nai
arren, çure barrumbeac berac, edo eçaguerac deadar eguingo du, ala dala
Aingueruac çure contra aditzera eman duana.
Norc esan, eta norc eçagutu ere nola arquituco dan çure anima gaichoa,
salaqueta oen artean dacusanean bere burua? Eta cer içango da asitzen
danean Jauna bera çure bicitz, eta barrengo çoco guciai beguiratzen? Jaun au
da Jesus Jaungoico, ta guiçon eguiazcoa, mundu guciari contuac arceco, eta
dagocan saria emateco bere Aitac escu gucia eman ciona. Jaun au da neurri,
ta bazterric ez duan jaquiundea, gauça guciac diran adina, eta diran eran
arguiro ecusten dituana, eta beragatic ecin engainatu ditequeana. Jaun au da
guciz çucena, eta beraren aurrean ez due balioco ecer, ez ondasunac, ez

211
jaquiundeac, ez bitartecoac: ta bacoitzari beguien aurrean ipinico diozca bere
bicitza gucico utseguiteac. Ala aditzera ematen digu Jaunac berac Ecequielen
autic, esaten digula: Juzgatuco çaitut çure bicitzari dagocan eran, eta beguien
aurrean ipinico dizquitzut çure becatu itsusi-nazcagarri guciac: Et ponam
contra te omnes abominationes tuas (Ecechi. c. 7). Eta Sofoniasen autic dio
berriz: beguiratuco diet Jerusalengo, edo animaren çoco guciai arguiaquin;
au da nere jaquiundearequin. Scrutabor Jerusalem in lucernis (c. 1). Era
onetan ecusico ditu gogoz, itzez, eta obraz eguin dituçun becatuac. Ecusico
ditu cere lagunai eraguin diezteçun gaiztaqueriac. Ecusico ditu lotsaz aitortu
gabe dauzcatzun oriec. Ecusico ditu çabarqueriaz, edo eguin bear cenduana
eguin gabez guertatu çaizquitzun utseguiteac: eta guciac ipinico dizquitzu
beguien aurrean. Ponam contra le omnes abominationes tuas.
Beguiraturic guisa onetan çure bicitza guciari, itzeguingo diçu Juez
çucen-aserrearen eran. Oraindaino isilic egon naiz, esango diçu, Isaiasen
autic aditzera emana daucan beçala: Tacui: baina etorri da itzeguiteco ordua:
itzeguingo det neque, eta oinaceac estura andien artean dauqueen baten eran:
Sicut parturiens loquar (Isaiae 42). Nic eguin cindudan ecerecetic, ni
eçagutzeco, serbitzeco, eta beticotasun gucian nerequin batean ceruan
bicitzeco. Nic çuretzat eguin nuan munduco etche eder-galant au, baita
bicitzeco bear cinduan gauça guciac ere. Nic eguin nuan Paradisuco berjera
ederra, non bici cindezquean nequeric gabe, eta eritasun, eta eriotzaren
quezcaric gabe. Nic çuretzat prestatu nituan ceru eder oriec, eta ecusiric çu
Adanen becatuarequin galdua, jatchi ninçan cerutic, eguin ninçan guiçon, eta
gurutzean eman nuan nere bicitza. Beguira çaieçu esquergabea, nere escuai,
oinai, eta saietsari, eta oetan ecusten dituçun sinale oec aditzera ematen
diçue, nolaco neque, ta oinaceac igaro ditudan çuri ongui naiez. Nic ipini
nituan çazpi Sacramentu, çuri graciaren, eta birtuteen apaindura ederra
emateco, eta gueratu ninçan Aldareco Sacramentuan, çuri emateco nere
gorputza, nere odola, eta nerau naiçan gucia. Esan çadaçu, esquergabea, cer
gueiago eguin bear nuan çugatic, eta ez det eguin? Quid ultra debui facere, et
non feci? Eta nola erançun dieçu ontarte, eta mesede oei guciai? Urratu deçu
nere Leguearen uztarria: eten dituçu nere aguinteen edeac, eta esan deçu
ausardi andiarequin, ez naçula serbituco: Dichisti non serviam. Eta cerori ain
esquergabea içatea gutchi baliz beçala, cembat anima amilderaço dituçu
becatuan? cembat galdu betico?
Nola arquituco cera, eta guera, nere cristaua, ateleca, eta cargu oec
Jesusen autic aditzean? cer eguingo deçu estutasun onetan? Beguiratuco deçu
alde gucietara, çuçaz urricaldutzen danic aguercen ote dan? Baina nor
urricalduco da çuçaz? Ez da urricalduco Aingueru guardacoa, ceren beraren
aleguinac ecertan artu ez dituçun. Ez da urricalduco Birjina tchit Santa ere,
ceren dembora çanean, baliatu nai içan etzenduan beraren lagunçaz,
becatuaren bide, eta lagun gaiztoetatic aldeguiteco. Beguiratuco ote dioçu
çure Jesus onari? Baina ai! leoi aserre baten eran çure contra egongo da
Jesus, eta norc içango du berari beguiratzeco ausardia? guetsemanico

212
baratzan Ni naiz esan cien, çuec bilatzen deçuen Jesus Juduai: eta lurrera
erori ciran corderic gabe. Norc bada bere aurpeguira beguiratuco dio,
aserreric andienean becatariaren contra dagoanean? Icaratzen çuan Job
Santua aserre onec, eta esaten cion Jaunari: Norc eman leguiquedan, Jauna,
infernuan ezcutaturic egotea çure aserrea igaro dedin artean? Beraz, nere
cristaua, ez deçu ordu artan inondic ere lagunçaric içango, eta çure Jaun
aserratuaren aurrean egongo cera ecertaco quemenic gabe, eta dagoquiçun
saria arceco çai.
çuc, esquergabea, esango diçu: çuc ez deçu baliatu nai içan nere
Urriquimentu, eta Ontasunaz: eta orain alde-aldetic çure gainera erorico da
nere aserrea: Nunc de propinquo effundam iram meam super te (Ecech. c. 7).
Ez dituçu nai içan, nic çuretzat prestatu nituan ontarte, eta bendicioac, eta
beti-betico igues eguingo due çugandic: Noluit benedictionem, et elongabitur
ab eo: naiago içan deçu madaricacioa, eta çure gainera etorrico da beti:
Dilechit maledictionem, et veniet ei: soinecoaren eran jancico deçu
madaricacioa: ura beçala sartuco da çure barrumbean, eta olioaren guisa çure
eçurretan: (Psalm. 108). çuc ez deçu gorde nai içan nere Leguea, eta eguin
deçu çure etsai galgarriac, edo Satanasec nai çuana. çoaz bada berarequin,
madaricatua: çoaz betico su, eta garren artera: In ignem aeternum. Orduan
itsatsico çaio anima doacabeari Satanas, eta eramango du berequin betico
neque, eta oinaceen artera.
Ecusten, edo aditzen deçu, cristaua, cein içugarria içango dan ilondoco
contuen ematea beca tariarençat? Sinisten degu au: eta alaere bicitu guera
guerocoaz aztuac, eta utziric gure Ait Ona, eta beraren Aguinteac autsitzen
ditugula quezcaric gabe? Ez ote guera orain bederic cençatuco? Eta cer ote da
guc eguin bear deguna, ilondoco contuetan ongui irteteco? Ez dago onetaraco
beste bideric, ezpada orain confesio on batequin Jaunagana biurcea,
becaturaco bideac, etcheac, eta lagunac betico utzitzea, eta bicitza berri on
bati jarraitzea. Onela urricalduco da guçaz gure Ait Ona: barcatuco dizquigu
gure utseguiteac, eta emango digu betico bicitza. Amen.

BEDERAtziURREN ONEN
çaZPIGARREN EGUNERAcO
ItzaLDI, EDO PLATIcA

Scrutemur vias nostras &.

Birjina tchit Santa &. Lendabicico Platican beçala.

confesio onaren prestaera da Bederatziurren onetaco gure lan andia. Bi


gauça escatzen ditu prestaera onec. Bata da gure becatuen echamina, edo
gogora ecarcea, eta au eguin diteque edo azqueneco confesiotic, edo confesio
gaiztoac asi ciran demboratic: confesio gaiztoac eguin dituanac alabaina

213
berritu bear ditu oec, eta ecin ongui berritu ditezque andic onera eguindaco
becatuac gogora ecarcen ez dirala. Bigarrena da, gure becatuaquin galdu
degun Jauna bilatzea, eta beragana gure biotzac biurcea, eguindaco becatuen
damuarequin, eta aurrera becaturic ez eguiteco asmo osoarequin; baina ez
dira gure biotzac Jaunagana biurcen bear beçala, fedearen arguiarequin
gogora ecarcen ezpadira damubide egoquiren batzuec. Bi gauz oec itz
gutchian adiraci cituan Jeremiasec esan çuanean: Beguira deguiegun gure
bide, eta ibilerai: Scrutemur vias nostras: eta bila deçagun gure Jauna, ta biur
gaitecen beragana: Et quaeramus, et revertamur ad Dominum. Onetaraco
azqueneco bi aldietan echamina eguin guenduan Jaunaren legueco
bostgarren Aguinte, edo Mandamentuaren contraco becatuen gainean: eta
ondoren itzeguin guenduan ilondoco contu-ematearen gainean. Gaurco
echamina içango da Jaunaren legueco seigarren, eta bederatzigarren
Mandamentuaren contraco becatuen gainean. Urrena itz eguingo det
munduaren azquen-contuetaco egun andiaren gainean, eta uquituco det,
noiz, ta certaco içango dan egun andi au, eta cer sinale aurretic ecusico diran.
Ençun cristaua, arreta andiarequin.

§ I.

Beguira deguiegun gure bide, eta ibilerai, esaten digu Jeremiasec:


Scrutemur vias nostras. Escatu deguiogun onetaraco Espiritu Santuari bere
lagunça, esaten diogula.
Atoz, o Espiritu Santua, atoz bearsuen gurasoa, atoz doaien emailea:
argui eçaçu nere adimentua, nic nere utseguiteac eçagutzeco: mugui eçaçu
nere biotza, oen gainean damutzeco, eta aurrera becatutic, eta becatuaren
bideetatic aldeguiteco, eta confesatzeco. çoaz orain, cristaua, Jaunaren
legueco seigarren, eta bederatzigarren Mandamentura.
1. Jaunaren legueco, seigarren Mandamentuac dio: Araguizco becaturic
ez eguitea. Içan dira, eta badira hereje batzuec, ezconduaquico becatua
bacarric debecatua içatea, nai luqueenac: baina gure siniste, edo fedeac
eracusten digu, debecatuac dirala ezconçaz osteronceco atseguin lotsagarriac.
Içan dira, eta badira uste duenac, gogo, eta biotzean, campora aguertu gabe,
igarotzen diran gura gaiztoac ecertan ez dauzqueenac, oen artean Juduac, eta
hereje batzuec; baina barrumbeco becatu oec debecatzen ditu bederatzigarren
Mandamentuac dionean: Besteren emazteric ez cuticiatzea. Mandamentu
onec arguiro ez du icendatzen besteren emazteaganaco gura tcharrac baicic,
baina fedeco gauça da, debecatzen dirala garbitasunaren contraco gura
guciac, eta eguia au ucatzea içango liçaque herejia. Beguira bada, cristaua,
nola, eta cembat bider utseguin deçun bi Mandamentu oen contra.
2. Beguira içan ote deçun garbitasun, edo castidadearen contraco
gogoracioai, oartu ezquero, lecu emateco. Oarcen ceranean, bereala aleguina
eguiten badeçu, gogoa gauz onetara aldatzeco, Jaunagana biotza alchatzeco,

214
edo Birjina tchit Santari erregutzeco, ez deçu becaturic batere, asma al
ditezquean gogoracioric itsusienac inguratuco bacindue ere. Baina quenceco
aleguina eguin bearrean, poztutzen, goichatzen baçaude, edo deseatzen
badeçu, gogoracio gaistoac animaren beguien aurrean ipincen diçuna, orduan
becatu eguiten deçu.
3. Beguira, len guertatutaco becaturen bat gogora etorrita, egon ote
ceran ceregan poztutzen cerala? cembat bider?
4. Beguira, len eguindaco becaturen bat gogoan daucaçula, egon ote
ceran atseguin arcen, orduan bertan gaiztaqueri artan bacembilça beçala?
cembat bider?
5 Beguira, urlia, edo sandia gogora ecarriric, ceregan igaro deçun
arequin becaturen bat eguiteco naia, esaten deçula ceregan: arc nai balu,
aserratuco ezpaliz? edo bestela: bidea emango balit, beartuco banindu?
6. Beguira, gogoracio gaiztoac, eta bearbada ondoren gorputzaren suac
etorriric, oartu ezquero, egon ote ceran çabarturic, edo aec aienatzeco
arretaric ipini gabe? cembat bider? Diot oartu ezquero, ceren oartu çaitecen
bitartean ez dago becaturic.
7. Beguira gaizqui bicitu cinan dembora artan sarritan joaten cinan
festara, eztaietara, aucerrietara, edo nescatchac, eta mutilac bilcen ciran
lecuetara, eta cembat ecusten cinduan, beste aimbesterequin atseguin
gaiztoetan ibili-naia etorri oi citzun? Onelacoaquin guertatzen da, denda eder
bat ecusten dabilenari guertatu oi çaiona, edo ecusten dituan gauz eder
gucien çalea etorcea.
8. Beguira, urliarequin, edo sandiarequin egon ote ceran, daquiçula,
arequin egotea bacarric çuretzat dala gogoracio gaiztoai lecu emateco peril
andia?
9. Beguira, çure beguiac erabili ote dituçun, becaturaco bidea dacarten,
gauçac ecusten, dala bacarric çaudenean, dala cere senide, edo beste
lagunaquin? cembat bider mutilaquin, eta cembat bider nescatchaquin?
10. Beguira, gazte apainduai berariaz, eta luçaro beguiratzen egon
ceran? Era onetan ililuraturic, eta tchoraturic dagoana, peril andian jarcen da
gogoracio gaiztoai lecu emateco. Orregatic esaten digu Espiritu Santuac:
Emacume apainduagandic quen beguiac: Averte faciem tuam a muliere
compta (Eccli. 9). Eta guiçonezcoençat Espiritu Santuac emen diona, aditu
bear da emacumeençat ere, ceren aua çabalduric mutil apinduai beguira
badaude luçaro, becaturaco peril andian arquitzen diran. Ala guertatu
citzaion Ebari gaitzarequin-onaren jaquiundeco arbolari beguiratuaz.
11. Beguira, celatan ibili ote ceran, ecusi bear ez liraquean gauçac ecusi
naiez? cembat bider? Badira guiçonezco batzuec ain marisac, eta gucia ecusi
nai duenac, non celatatzen dituen emacumeac, jancitzen, eta erancitzen
diranean, gobada jotzera dijoacenean, eta arbola gainetan dabilçanean. Ez da
gutchiago guertatuco emacumeaquin.

215
12. Beguira, abereac elcarganatuac dabilçanean, premia gabe egon ote
ceran beguiratzen, gogoracio gaiztoai lecu emateco perilean? cembat bider?
Gurasoac, ez ditzatzuela bidaldu gazteac onelaco periletara.
13. Beguira, içan ote deçun ipui ciquinac, batecere gazteen aurrean
esateco oitura? cembat urtean? astean, edo ilean cembat bider? Badira çar
batzuec, gazteai gaiztaqueria eracusteco maisu andiac, Satanasec bere
ordecotzat errietan ipiniric dauzcanac. Oec beren ipuiaquin idiquitzen
diezteça gazte çoroai beguiac gaitzeraco, eta emendic jaiotzen dira nortaqui
cembat becatu. Onelaco çar madaricatuac egon bearrac dira infernuaren
beenean, Luciferren sufrezco aincira eracequian.
14. Beguira, içan ote deçun batari, eta besteari becaturaco bidea
emateco oitura, certan dagoan jaquiteco? Jauna ez nuan gauça gaiztoa
eguiteco asmoric, baicic jaquin nai nuan bastearen gogoco berri. Ah
madaricatua! eta ez deçu ecusten, au dala lagun urcoari animaco puçoia
ematea?
15. Beguira, urila, edo sandiari becaturaco bidea eman ote dioçun, ez
arguiro, eta itz lotsagarriaquin, baicic gainetic ederqui tchurituaquin, aditzera
ematen dioçula çure gogo gaiztoa? Onelaco itz gain-tchurituac calte gueiago
eguiten due aciera ona duenen artean.
16. Beguira, cere burua laudatu ote deçun lagun artean, esaten dituçula
onequin, edo arequin eguindaco becatuac? Onelacoac gutchienez eguiten ditu
iru becatu: lenengoa, ceren poztutzen dan gauça gaiztoaz. Bigarrena, ceren
lagunai eracusten dien becaturaco bidea. Irugarrena, ceren galcen duan lagun
urcoaren icen, edo fama. Arc uste du, ichilic dagoala çurequin guertatua, eta
çuc anima galeraztea gutchi baliz beçala, quencen dioçu bere onra. Noiz, edo
nola calte oec deseguingo dituçu?
17. Beguira içan ote deçun araguizco icenac esateco oitura? cembat
demboran? astean edo ilean cembat bider? Bada çapo-mota bat dabilen
lecuan lerdearequin puçoia uzten duana. Ala dira onelaco oitura itsusia
duenac, beren puçoia çabalcen due etcheetan, bideetan, soroetan, eta alde
gucietan. Espainaco Erregue Felipe bigarrenac aguindu çuan, etzeçala inorc
ere esan, ez cantatu itz desonestoric, ez gauaz, ez egunaz cale, plaça, eta
bideetan: eta aguinte au autsitzen çuanari eman ceguizquiola eun açote, eta
bota cedila erritic. Legue onec aguincen duana eguingo baliz, ez liraque
içango diran adina au urde. Beguira gurasoac gai onetan: ez etchean artu
oitura au duan languileric: eta ez iduqui morroi, eta nescame itz ciquinac
esaten dituanic.
18. Beguira, egon ote ceran itz loi desonestoac aditzen, aldeguin
cençaqueala, eta ecin aldeguin bacençaquean, copeta belz ipini deçun? Au
eguin bearrean, farraz baçaude esaten diran gauz itsusiac aditzen, Beguira
daudenac usteco due, agradatzen çaitzula itzeguite aec.
19. Beguira içan ote deçun batarequin, eta bestearequin musuca, eta
laztanga ibilceco grina tcharra, ala ezconduaquin, nola ezcongaiaquin?
cembat demboran, eta astean, edo ilean cembat bider?

216
20. Beguira, orrelaco ibilerac içan diran mutilen edo nescatchan artean,
esan nai det mutilac mutilaquin, eta nescatchac nescatchaquin?
21. Beguira, içan deçun oitura queinada itsusiac eguiteco? cembat
demboran, eta ilean cembat bider? ala ezconduai, nola ezcongaiai?
22. Beguira, içan ote deçun uquitze itsusiac eguiteco, dala cere
buruarequin, dala besterequin, mutilac mutilaquin, eta nescatchac
nescatchaquin? edo abereaquin? Asco da: bada ez ditut uquitu nai gaineraco
gauça nazcagarriac. Goacen orain munduaren azquen-contuetaco egun
andiaren gainean cerbait esatera.

§ i.

guiçonac, ilcen dan unean bertan, ematen ditu bere bicitza gucico
contuac, eta au da bacoitzaren juicioa. Onen gainean itzeguin nuan
azqueneco aldian. Baina etorrico da beste egun andi bat, ceinean Aingueruac,
eta guiçon guciac lecu batera bilduco diran, mundu guciaren aurrean contuac
ematera. Au da munduaren azquen-contuen egun andia. Gure siniste, edo
fedeac credoan eracusten digun eguia da au, eta catolico gucioc sinisten degu,
diogunean: Andic etorrico da biciac, eta ilac juzgatzera. Orain beguiraldi bat
eman bear diegu egun andi oni dagozcan gauçai, batzuei bederic, eta len esan
dedan eran, uquituco det: Noiz, eta certaco içango dan egun andi ura, eta cer
sinale aurretic ecusico diran. Asi gaitecen.
Gure Salbatzaile Jesus maitagarriac itzeguin cien Apostoluai
munduaren azqueneco egun andiaren gainean: eta S. Pedroc, Santiagoc, S.
Juan eta S. Andresec galdetu cioen, noiz guertatuco ciran esan cituan gauz
aec? Erançun cien: cein egun, eta cer orduz guertatuco ciran, etziaquiala
inorc ez eta ceruco Aingueruac ere (Marc. 13) Beraz badaquigu, cristaua,
etorrico dala Jaunaren egun andi ura, baina ez daquigu, noiz içango dan.
Baina certaco da egun andi au, baldin guiçonac ilondoan bereala
ematen baditu bere bicitza gucico contuac? Asco gauçataraco. Lenengo
lecuan, ecusi dedin, nolaco jaquiundearequin gobernatu duan Jaunac
mundua. Ecusten ditugu munduan gauz oquer asco. Ecusten ditugu
batzuetan onac neque, eta naigabe andien azpian, eta gaiztoac eraz, eta onra
andien artean bici dirala. Ecusten degu, catolicoen errietan ugari erciten dala
Jaunaren Itzaren acia, eta gueiena, edo ernetzen ez dala, edo arancen azpian,
edo oimpean galcen dala: eta dembora berean ecusten degu, munduaren alde
asco, daudela gure legue Santaren arguitasun gabe: eta arrituric diogu, Nola
guertatzen dira gauça oec? Egun andi artan bada Jesusec mundu guciari
beguien aurrean ipinico dio, cein era miragarrian gobernatu duan mundua:
eta nondic, eta nola datocen ecusten diran gauz oquerrac. Orduan munduco
jaquinsuac gueratuco dira cer esan ez duela.
Egun andi ura içango da bigarren lecuan, eman daquion Jesus
Jaungoico guiçonari Aingueru, eta guiçonen aurrean, çor çaion, eta aimbeste

217
bider ucatu çaion, onra. Munduaren asieratic ari da Lucifer bere lagunaquin
Jesu-cristori onra quencen, Juduac etzuen eçagutu nai içan beren
Salbatzailetzat: eta ileraço çuen gurutzean. Herejeac ere ez due onratu nai
içan. Baina egun andi artan Luciferrec, eta Aingueru gaiztoac ere nai, ta naiez
eçagutuco due Jaungoico, eta guiçon eguiazcotzat, eta gurtuco çaizca, edo
adoratuco due belaunicaturic, S. Pabloc dion beçala (Ad philip. 2). Juduac
ecusico due, nola datorren cerutic gurutze eder bat aurretic duala: asico dira
negarrez, eta adiaz, eta adoratuco due munduaren Salbatzailea beçala, eta au
bera guertatuco da hereje, eta gaiztoaquin ere: mutuen eran egongo dira
guciac, dio Dabidec: Omnis iniquitas oppilabit os suum (Psalm. 106).
Egun andi ura içango da irugarren lecuan, mundu guciaren aurrean
onratuac içan ditecen onac, eta lotsaz beteac gaiztoac. Onen artean asco dira,
lagun urcoac ceruraco bidean ipini dituenac, dala beren bicitza onarequin,
dala eracutsiaz jaquin bear ditugun gauçac. Oen artean Apostoluac, beste
Eliçaco Maisu, eta animen oneraco necatzen diranac. Oec erein çuen aci ona,
eta il ciran, onen erroac noraino çabaldu diran ecusi gabe. Gaiztoac, beren
animac galcea gutchi baliz beçala, ari dira lagun urcoenac becatuan
amilderazten, eta Jesu-cristoren erreinua gutchitzen. Oec ereiten due aci
gaiztoa, eta ilcen dira, norainoco calteac etorrico diran jaquin gabe. il ciran
Lutero, eta calbino: oen herejiac badirau Alemanian, Francian, Inglaterran,
eta beste toqui ascotan, eta eztaqui inorc cembat miloi anima galdu, eta
cembat galduco diran bi hereje oecgatic. Au bera guertatzen da guraso
çabarren becatuaquin: au bera errietan alperqueria, jancian, itzeguitean,
guiçon, eta emacumeen artean modu ez garbiac çabalcen dituenaquin: ilcen
dira, eguin dituen calteac ongui eçagutu gabe. Baina azquen-contuen egun
icaragarri artan gucia aguertuco da mundu guciaren aurrean. Ecusico dira
onen neque, eta obra onac. Ecusico dira, lagun urcoai ceruraco bidea
eracusteco eguin cituen aleguinac, eta oen aldean ipinico ditu Jesu-cristoc oec
gatic cerura ciran anima guciac. Orra, nola onratuac içango diran onac. Alai
çaitezte bada Jesusen legue ederra gordetzen, eta eracusten deçuen anima
onac. Baina gaiztoac, eta beren itzeguite, eta modu itsusiaquin animac galcen
bici diranac, oec mundu guciaren aurrean içango dira lotsaz, eta desonraz
beteac. Aguertuco dira lagun urcoac becatura cuturceco prestatu cituen
bichcac: aguertuco dira deadarca oec gatic becatua icasi, eta betico galdu
ciran animac, eta guciac ipinico ditu Jesu-cristoc gaizto anima-galgarrien
aldean. !cer desonra ez da au içango oençat!
Azquenean Jaunaren egun andi ura içango da gorputzac ere içan deceen
beren saria. guiçonac, ilcen danean, uzten du gorputza aurrean arren bazca
içateco: eta badijoa anima irabaci duan toquira. Gorputza animaren lagun
içan çan ala obra onetan, nola gaiztoetan, eta beragatic eman nai die Jaunac
egun andi artan beren saria. Piztuco dira, eta betiraunde, edo beticotasun
gucian içango dira animen lagunac. Doatsu, ta çori onecoac ongui bicitu
baciran; baina betico doacabeac bicitza gaiztoari jarraitu bacioen. Aditzen
deçu, cristaua, certaco dan munduaren azquen-contuetaco egun andia?

218
Baina cer sinale ecusico ote dira aurretic? Sinale oec asco dira; batzuec
urruticoac, besteac aldecoac, eta oec uquituco ditut orain. Sinale bata da
erreinuac erreinuen contra alchatzea, guerra, gosea, ta içurria. Sinale au
esana utzi cigun Jesu-cristoc berac. (Math. 24); baina urruticora da.
Bigarren sinalea: gueitu, edo ugarituco da gaiztaqueria: eta çabartuco
dira animen çai, eta cargudunac. Sinale au ere aditzera eman çuan Jesu-
cristoc (Math. 24), eta urruticoa da; bestela esan guençaque bereala bucatuco
dala mundua; bada lecu ascotatic datocen berriac eguiac badira, becatuen
ujaldeac çabalduaz dijoaz bazter, edo alde gucietara.
Irugarren sinalea, munduaren lau alde, eta erreinu gucietan aditzera
emango da Jesu-cristoren leguea. Ala esaten digu Jesu-cristoc (Math. 24).
Badira lecu asco, non bici diran, nortaqui cembat, Jesusen berri gabe.
Onelaco asco arquitzen dira American.
Laugarren sinalea: ascoc aldeguingo due Eliz Ama Santagandic, eta bici
naico due beren gura gaiztoac nai duena eguiten. Sinale au aditzera ematen
digu S. Pabloc: Veniet discessio primum ( 2.ª ad thesal. c. 2, et 3). Eztaquigu
sinale au igaro çan, edo ez; baina badaquigu, erreinu ascoc utzi duela beren
Ama ona, edo Eliça. cergatic? ceren ama onec eracusten duan ceruraco bidea
gure grina tcharrac nai luqueen baino estuagoa dan. Ai! eta cer içango ote da
guçaz?
Bostgarren sinalea: gauça guciac beren moduan aserratu, eta alchaco
dira gaiztoen contra, asperturic oequin bicitzez. ilunduco da Eguzquia: odolez
betea beçala aguertuco da ilarguia, eta galduco due içarrac beren ibilera
ederra. Asico da itsasoa orroaz, Iturri, eta ibaietaco urac ciquinduco dira
alaco eran, non osasunaren galgarri biurtuco diran. Asaldatuco da aicea:
equingo die becatariai turmoi, tchimista, eta arri içugarriaquin: lurrera
botaco ditu arbolac, etcheac, torreac. Lurra, becatariac bere gainean
iduquitzez necatua balego beçala, asico da dardaraca: ascatuco du cembait
lecutan, eta irinsico ditu mendi eta erriac. çulo aetaco batetic irtengo da quea,
eta arrabioen talde icaragarri bat, eta oec equingo dieça becatariai beren
ezten çorrotzaquin (Luc. 21 et Apoc. 9). Erquituac eta guiçonen ancic gabe
ibilico dira becatariac, Jesu-cristoc berac aditzera ematen digun beçala:
Arescentibus hominibus prae timore. Beguiratuco dio auçoac auçoari,
senarrac emazteari, senideac senideari, eta arrituen eran gueratuco dira,
elcarren aurpegui ilun, eta igartuac ecustean.
Seigarren sinalea: aguertuco da Ante-cristoa. Au S. Pabloc dionez,
içango da becatuaren umea: Homo peccati (2.ª ad thesol. c. 2): berequin
içango du Lucifer, eta eguingo dio Eliz Ama Santari, edo catolico guciai
guerra tchit içugarria. Eguingo ditu mirari, edo milagroen iduria duen gauz
asco. Arquituco ditu nai dituan ondasunac lurpean, eta itsasoaren ondoan:
eta oequin engainatu, eta bereganatuco ditu asco. Alchaco da Jaungoicoaren
contra: quenduco ditu Sacramentuac, eta Meça Santa. cer gueiago? S. Pabloc
dio, eserico dala Jaunaren Eliçan, eta Jaungoicotzat eracutsico duala bere
burua: Ostendens se tanquam sit Deus (2.ª ad thes. 2.º). Asco içango dira

219
gurtuco çaizcanac, edo Jaungoicoa beçala adoratuco duenac, eta onac ecusico
dira estura içugarrietan: batzuec ezcutatuco dira basoetan, besteac lurpeco
çuloetan, eta gucia içango da negarra, adia, eta perila.
çazpigarren sinalea: aguertuco dira Henoc eta Elias: Ante-cristoaren,
eta oen etorrerac aditzera emango du, ez dala arquitzen urruti azqueneco
egun andia. Henoc da munduaren lenengo demboretan bicitu çan Patriarca
birtutetsu bat, eta Eliçaco gurasoric gueienac dioenez, Jaunac ezcutatu çuan
guiçonen artetic artean bici çala, eta gorderic dauca azqueneco dembora estu
aetaraco. Au bera eguin çuan Jaunac Elias Profetarequin ere (Eccli 44, et 4
Reg. c. 2). Bi guiçon andi oec bada etorrico dira munduaren bucaeraren
aurretic: aditzera emango due, nor dan Ante-cristoa, eta nola bere losencha,
eta gueçurraquin galdu nai dituan animac. quenduco die bicia Henoc, eta
Eliasi, eta oen gorputzac iru egun, eta erdian obiragabe egongo dira
Jerusalengo plaçan, eta dembora onen buruan piztuco dira. Ala esaten digu S.
Juanec (Apoc. 11).
çorcigarren sinalea: Juduac ecusiric Henoc eta Elias, eta adituric oec
eracutsico duena, eçagutuco due, Jesus çala munduaren Salbatzailea, eta
biurtuco dira beragana. Ala esana utzi çuan Jesu-cristoc berac (Math. 17).
Bederatzigarren sinalea: gauz oec onela guertatuta ere, ez dira
cençatuco gaiztoac: batzuec usteco due, sinale oec ez duela adirazten,
munduaren bucaera, besteac sinale urruticoac dirala. Içango ditu munduac
bere argui-uneac, eta S. Pedroc dionez, gaiztoac galdetuco due: Non da
aimbeste bider esan diguen Jaunaren etorrera (2.ª Petri c. 3). Onela
becatariac çabartuac daudela, bat batetan aguertuco da azqueneco sinalea,
edo suzco ibai bat alde gucietara çabalduaz joango dana. Ala aditzera ematen
digue Isaiasec, Dabidec, eta S. Pedroc. Orduan becatariac asico dira suaren
iguesi: batzuec sartuco dira torre, eta gazteluetan; besteac igoco dira mendi-
gainetara: baina alperric: ceren toqui gucietara çabalduco dan su ura, len
ujaldeac Noeren demboran çabaldu ciran beçala. Auts biurtuco ditu guiçon,
eta emacume guciac, ala gaiztoac, nola onac. Gaiztoac neque, eta oinace
andiac igaroco ditue; baina onac edo ez due nequeric içango, edo beren
becatuen çorrac ateratzeco dina bacarric. Auts biurtuco ditu erriac, etcheac,
jaureguiac. Auts biurtuco ditu basoac, ardiac, bei ta abere guciac. Auts
biurtuco ditu urre, ciliar, perla, ta diamanteac. Erreco dira, dio S. Pedroc,
lurra, eta lurreco gauça guciac (2.ª Petri c. 3).
Aditzen deçu, cristaua, noiz, eta certaco içango dan munduaren azquen-
contuen egun andia? Aditzen deçu, cer sinale aurretic ecusico diran? Sinisten
au gucia, eta alaere gure gogo, eta biotzac ipincen ditugu emengo gaucetan?
Demagun, Jaunac eramaten çaituala munduaren autspila ura ecusteco toqui
egoqui batera. Beguiratzen dioçu alde gucietatic. cer esango deçu? Arrituric
esango deçu: Au da aimbeste amatu degun mundua. Auts pisca bat besteric ez
içan emengo gauça guciac, eta oecgatic utzi nic nere Jaun eta Jaungoicoa?
Oecgatic galdu betico ondasunac? eta irabaci beti-betico nequeac? Au esango
cenduque noasqui, munduaren autspilari beguiraturic. Atocea orain, cristaua:

220
eta orduan beguiz ecusico cenduquean gucia ez deçu fedearen arguiarequin
ecusten gaur? Eta alaere etzera cere Jaun onagana biurtuco damuz, eta
negarrez? Lembait len eguin deçagun au: bici gaitecen beraren Legue Santac
eracusten digun eran, onela iristeco betico bicitza. Amen.

BEDERAtziURREN ONEN
çorciGARREN EGUNERAcO
ItzaLDI, EDO PLATIcA

Scrutemur vias nostras &.

Birjina tchit Santa &. Lendabicico Platican beçala.

confesio onaren prestaera da Bederatziurren onetaco gure eguiteco


andia. Bi gauça escatzen ditu prestaera onac. Bata da gure becatuen
echamina, edo gogora ecarcea, eta au eguin diteque edo azqueneco
confesiotic, eto confesio gaiztoac asi ciran demboratic: confesio gaiztoac
alabaina berritu bear dira, eta ecin au ongui eguin diteque, andic oraindaino
eguindaco becatuac gogora ecarcen ezpadira. confesio onaren prestaerac
escatzen duan bigarren gauça da, gure becatuaquin galdu degun Jauna
bilatzea, eta beragana gure biotzac biurcea eguindaco becatuen damuarequin,
eta aurrera becaturic ez eguiteco asmo osoarequin; baina ez dira gure biotzac
Jaunagana bear dan eran biurcen, fedearen arguiarequin gogora ecarcen
ezpadira damubide egoquiren batzuec. Bi gauz oec itz gutchian aditzera eman
cituan Jeremiasec, esan çuanean: Beguira deguiegun gure bide, eta ibilerai:
Scrutemur vias nostras: eta bila deçagun gure Jauna: eta biur gaitecen
beragana: Et guaerainus, et revertamur ad Dominum. Onetaraco azqueneco
aldian echamina içan çan Jaunaren legueco seigarren, eta bederatzigarren
Aguinte, edo Mandamentuaren contraco becatuen gainean: eta ondoren
itzeguin nuan munduaren azquen-contuen egun andiaren gainean, eta uquitu
nuan, noiz, eta certaco içango dan egun andi ura, eta cer sinale aurretic
ecusico diran. Gaurco echamina içango da Jaunaren legueco çazpigarren, eta
amargarren Mandamentuen contraco becatuen gainean: Urrena beguiratuco
degu al degun onguiena, cein içugarria içango dan becatariarenlçat
azqueneco egun andi ura. Ençun, cristaua arreta andiarequin.

§ I.

Beguira deguiegun gure bide; eta ibilerai, esaten digu Jeremiasec:


Scrutemur vias nostras. Escatu deguiogun onetaraco Espiritu Santuari bere
lagunça, esaten diogula.

221
Atoz, o Espiritu Santua, atoz bearsuen gurasoa, atoz doaien emailea:
argui eçaçu nere adimentua, nic nere utseguiteac eçagutzeco: mugui eçaçu
nere biotza, oen damu eguiazcoa sorceco, eta aurrera becatutic, eta
becatuaren bideetatic aldeguiteco, eta confesatzeco. çoaz orain, cristaua,
Jaunaren legueco çazpigarren, eta amargarren Aguinte, edo Mandamentura.
1. çazpigarren mandamentuac dio era onetan Ez ostutzea:
amargarrenac: Besteren ondasunic ez cuticiatzea: eta oen contra utseguin
diteque gogoz, itzez, eta obraz. Beguira bada nola, eta cembat bider utseguin
deçun.
2. Beguira, inoiz eguin deçun cerbait ostutzeco asmoa? cembat bider?
eta cer gauça çan ostu nai cenduana? Jauna, eguia da, eguin nuala bein
onelaco gauça ostutzeco asmoa, baina ez nuan ostu, ceren eraric etzan. Eguin
cenduan gogoz, edo pensamentuz becatu, eta gaia larria baçan, becatua ere
larria çan. guertatu citzatzun çuri aceriari matsaquin guertatu omen
citzaiona. Ecusi cituan açariac etche baten contra mats tchit eder, eta
sasoiean ceudenac: saiatu çan igotzera, baina alperric, eta aldeguin çuan,
esaten çuala: eldu, edo ondu gabeac daude.
3. Beguira, besteren gauça cuticiatu ote deçun? Jauna, ecusiric lagun
urcoaren gauça bat, arenche çalea etorri citzatan. Atocea, eta ostutzeco
asmoric eguin cenduan? Ez, Jauna: edo bide gaiztoz nai ote cenduan gauz
ura? Ez Jauna. Ori orrela bada, etzenduan becaturic eguin;bederatzigarren
Mandamentuac alabaina debecatzen du besteren gauça nai içatea bide
gaiztoz.
4. Beguira, çure biotza emengo ondasun, eta irabaciai itsatsia ote
dagoan? ondasunac nai içatea batec, bere premiac estalceco, eta bere mailan
ongui bicitzeco, ez da becatu. Gainera; emengo ondasunetara piscabat etzina,
edo macurtua egotea, içango da becatu beniala, Jaunaren aguinteren bat
autsitzeco perilic ez danean. Atzenean, aimbesteraino macurtua egon diteque
bat emengo ondasun, eta irabacietara, non oen egarriarequin peril andian
jarcen dan Mandamenturen bat autsitzeco, eta orduan cutici au becatu larri,
edo mortala da, dotrinac itz gutchian eracusten digun beçala. Becatu larri
onetan bici oi dira igoal, edo tratu itsusiac eguiten dituenac, gauça salce, eta
erostean trampa darabiltenac, gauça garestiago salceagatic juramentu
gueçurrezcoac eguiten dituenac. Orregatic S. Pabloc dio: gaitz gucien sustraia
dala cuticia: Radich omnium malorum est cupiditas (1 ª ad Tim. 6.º).
Emendic atera deçaquegu, emengo gauçac ez ditugula nai içan bear ansiaz,
baicic ceruraco lagundu deçaqueen neurrian.
5. Beguira, bearsua, edo pobrea cerala aitzaquitzat arturic, içan deçun
lapurretac eguiteco oitura? Emendic gari-balac, andic artoburuac; emendic
oiloac, atorrac, alcandorac, maindereac; andic arimataçac, ardi çarrac,
arcumeac? cembat demboran orrela bicitu cera? Bitarte onetan eguin dituçun
confesioac gaiztoac içan dira, eta aurrera ere içango dira: utzi nai ezpadeçu
oitura itsusi ori. Jauna, eta cer nai du nic eguitea, ezpadet cerequin bici?
Eguiçu, al deçunean lana, eta laneraco gauça ezpacera, esca eçaçu Jaunaren

222
icenean. Ez dago desonraric onetan, baina bai alperquerian, lapurretan, eta
bicitza gaiztoan.
6. Beguira, gurasoari ostu dioçun artoa, garia, edo dirua cere
gurarietaraco? Jauna, escatzen diet, eta nere ustean ez asco, ez eta guauça
gaiztoetaraco ere, baicic lagun onaquin jai egunetan jolasteco; baina ecer
eman nai ezdue. cer nai du, daguidan nic? Gurasoac! etzaiteztela içan ceren
ume aciaquin ain cequenac; bestela icasico due icasi bear ez luqueena. Etzate
gueieguiric eman bear, baina bai beren mailan bear duena, emateco era
danean.
7. Beguira, nagusi edo etchecoandreari ostu dioçun ecer? cer, eta
cembat bider?
8. Beguira, etcheco seme, edo alabaren estalquin içan ceran, artoa,
garia, edo beste gauçaren bat etchetic ostutzeco? cembar bider?
9. Beguira, çure nagusi, edo etchecoandreari cerbait ostu dioçun,
ceregan esaten deçula, nere nequeac balio du au ececic gueiago ere. Gaizqui
eguin deçu, eta besteric esatea debecatu çuan Aita Santu Inocencio
amaicagarrenac (prop. 37). Jauna, etche artara joan ninçanean, ez guenduan
sinalatu soldata. Atocea, eta ez diçue eman çure mailacoi eman oi çatena?
Bai, Jauna. Beraz ez deçu gueiago escatzeco bideric, eta biurtu bear deçu ostu
deçuna. Jauna: ordea nic beste nere moducoac baino lan gueiago, eta obeto
eguiten det. Demagun eguia dala ori: alaere aitzaqui orrequin ecin ecer ostu
deçaqueçu: bearbada çure nagusiac esango du, çuri soldata gutchiago eman
bear litzaqueçula, ceren aren etchean era gueiagorequin içan ceran: eta
nolanai au içan bedi, soldata ori gutchi dala baderitzatzu, bila eçaçu beste
etche bat, eta gauçac ongui, edo arguiro erabaquiric guera çaite, gueratu nai
badeçu.
10. Beguira, urliari, eda sandiari erosi ote dioçun artoa, edo garia,
daquiçula isilic ostutzen duala etchetic, edo besteren sorotic. Jaquiçu, ura, eta
çu beartuac çautela jabeari erançutera beste aimbesterequin. Jauna, urlia ura
da guraso çar bat, ez ondatzalea, baicic cinçoa; eta etcheco paqueagatic ez du
escatzen bere premiac estalceco bear duana, baicic baliatzen da gari, eta arto
pisca batez. cer nai du nic eguitea? cer? çaude çure confesorearequin. Au bera
guerta diteque asco emazterequin: guiçonac ez du arretaric etchean bear dana
ipinceco: eta cerequin içan arren, ain cequena da, non eman nai ez, duan
etchean bear daneraco ecer, cer eguin al deçaque onelaco emacumeac?
11. Beguira, içan ote ceran lapurren estalçaile? guerraren
aitzaquiarequin asco oitu omen dira al duena ostutzera, eta arquitzen ditue
estalçaileac.
12. Beguira, lagun urcoaren ardi, bildots, edo beste gauçaren bati
atzaparra egotzi dioçun, esaten deçula ceregan: onembeste, edo gueiago ostu
cigun gauz oen jabeac. Gaizqui eguin deçu, eta gauça biurtu bear dioçu bere
jabeari. Ezpadaquiçu osotoro, çuri arc orrembeste ostu, diçun, edo ez?
Ezpadaquiçu, ecer artu diçun, edo ez, nola orrelaco gauçac eguiten dituçu?

223
Ala baliz ere, lenago galdetu bear ceinion confesore, edo gauz oetan aditzen
çaionen bati.
13. Beguira, bici lagunaren oilo, edo arraulçac ostu dituçun, esaten
deçula ceregan: gure oiloen cabitic oec baino gueiago eramaten ditue: eta
oiloac erdira biurtu dira, norc eramango cituan, urliac baicic? Gaizqui eguin
deçu, eta biurtu bearra cera ostu deçuna.
14. Beguira, edaria salcean eguin deçun tramparen bat, dala neurrian,
dala urarequin nastutzen deçula? Au bera galdetu diteque, salcen diran, beste
gauça guciaz.
15. Beguira, jocoan eguin deçun tramparic? Asco da au gazteençat.
çarrac içan leçaquee ceri beguiratu beste gauz ascotan, eta nola au eguin bear
duen eracutsico die confesoreac. Beguira deçagun orain, cein içugarria içango
dan becatariençat azqueneco egun andia.

§ i.

Mundu au, eta emengo gauça guciac auts biurtuco dira, azqueneco
aldian aditu cenduan beçala. Orduan içango da Jaunaren egun andia.
Jatchico da cerutic Aingueru bat: trompeta batequin deituco die Adanen ume
guciai, eta Adan, eta Ebari ere bai. Deituco die Aingueruai ere, datocela
contuac ematera. Aingueruaren ots, edo dei au ain bici, ta indarsua içango da,
non adituco dan munduaren lau aldeetan.
Adituco da ceruan, eta poztuco dira doatsuac. Munduaren
asieratic:içan, eta içango diran anima on guciac jatchico dira lurrera beren
gorputzen bila, eta arquituco ditue ederqui prestatuac. Norc esan, cristaua,
çure animac orduan artuco duan atseguin, eta poça, dacusanean bere
gorputza, baldin orain ucatzen badiozcatzu bere gura tcharrac, eta eraguiten
badiozcatzu Jesusec eracusten dizquigun obra onac? O nere gorputza! esango
dioçu bearbada: dembora batean necatu cinan beguiai, belarriai, mingainari
escu, eta oinai beren naicunça gaiztoac ucatu niezten aldietan. Necatu cinan
etche, eta lagun gaiztoetara joatea eragotzi niçunean. Necatu cinan prestaera
ederrarequin Sacramentuac arcean. Necatu cinan lagun gaiztoen isecac
eramatean. Alcha çaite: Surgue, amica mea: igaro çan neque, eta naigabeen
negu gogorra: jam hiemns transijt: etorri da betico atseguin, eta poçaren
udaberria (Cant. 2). Sartuco da anima doatsua bere gorputzean, eta bereala
piztuco da au, beinere ez ilceco. Piztuco da tatcharic gabe, eta S. Agustinec
dionez, gaztetasunean içan, edo içango çuan sasoiric ederrenean. Gutchi da
au: anima doatsuac apainduco du bere gorputza doatasunac berequin
dacarcian doai miragarriaquin, eta eguzquiaren eran argui eguino du. Ala
esaten digu S. Mateoc: Fulguebunt sicut Sol (c. 13).
Aingueruaren otsa, ceruan ececic, infernuan ere adituco da, eta içuturic
gueratuco dira doacabe guciac. Naiago içango Iuquee an bertan oinacez
lercen egon, ecen ez Jesu-cristoren aurrean aguercea; baina nai, ta naiez,

224
aguertu bearrac içango dira. Irtengo da Lucifer bere lagun gaiztoaquin.
Irtengo dira Lutero, calbino, eta herejiaren eracusle guciac, galdu cituen
animen taldeaquin. Irtengo dira ezconceco itzaren bichcarequin gazte çoroac
becatuan amilderaço cituen mutil desonestoac. Irtengo dira nescatch erguel
becaturaco sareac prestatzen cituenac. Irtengo dira erriari, edo lagun urcoari
çor cioena biurtu gabe bicitu ciranac. Sartu da doacabe oetaco bacoitzaren
anima bere gorputzean, berun urtua moldean sartuco baliz beçala, eta
pizturic gueratuco da doacabe bacoitza; baina piztuera au gorputzarençat
içango da betico neque, eta oinaceen asiera. Ain itsusi, ta nazcagarria
gueratuco da, non ecin mingainac aditzera eman leçaquean, Santa catalina
Senacoac, eta beste ascoc aditzera ematen diguenez. Nolaco madaricacioac
botaco diozca animac gorputzari?
Era onetan onac, eta gaiztoac bilduco dira Aingueruaren otsera Josafat
deritzan ibarrean. Aguertuco da Jesu-cristoren estandartea (Math. 24), edo
gurutze guciz eder bat. Ecusiric sinale au, oroituco dira Juduac, nola
gurutzean ileraço çuen Jesus munduaren Salbatzailea. Oroituco dira beste
becatariac ere, nola beren aleguinean gurutzean berriro ipini çuen, S. Pabloc
dion beçala: eta asico dira adiaca, eta negarrez, dio S. Mateoc: Planguent
omnes tribus terrae (c. 24). Jatchico da Jesus, berequin dacarciala bere Ama
maitagarria, eta Aingueru guciac. Norc esan, eta norc eçagutu ere, norainocoa
içango dan Birjina tchic Santaren, eta aimbeste miloi Aingueruren
edertasuna? Eta cer içango da Jesus berarena? Eserico da bere jarlecu, edo
tronuan: eserico da berarenaldean Birjina tchit Santa, eta guero Aingueru, eta
Apostoluac. Poztuco dira onac edertasun ura gucia ecustean; baina gaiztoac
alde batetic naigabez, eta bestetic beldurrez erquituac egongo dira; irtengo da
alabaina Jesusen aurpeguitic gaiztoen alderonz aserrearen ibai bat beçala.
Aguinduco die Jesusec bere Aingueruai, bereci ditzeela goaiztoac onen
artetic, eta bereala eguingo due aec Jesusen aguindua. Berecico ditue onac,
eta ipinico ditue escuietic, dio S. Mateoc; baina gaiztoac ezquerretic. Berecico
due senarra emazteagandic, senidea senideagandic, eta auçoa auçoagandic.
Ecusiric au, lotsatuco dira gaiztoac, eta esango due: escuieco aldean dauden
oetatic batzuec dira guc dembora batean farra, ta iseca eguiten guenienac: Hi
sunt, quos aliquando habuimus in derisum, et in similitudinem improperij:
orduan tchorotzat gueduzcan, ceren utzi cituen ibilera, eta adisquidetasun
gaiztoac, eta bicimodu onari jarraitzen cioen; baina gu, gu içan guera
cençugabeac: Nos insensati. (Sap. 5).
Bereciera onen ondoren asico da Jesus itzeguiten. Aditzera, emango du
mundu guciaren aurrean, nola eguin, eta doai ederrez bete cituan
Aingueruac, eta nola oetatic asco alcha ciran, Lucifer buru çuela Jaunaren
aguintearen contra, eta amildu ciran betico su, eta garren artean. Aditzera
emango du, nola eguin çuan guiçona ceruraco, eta galdu çan, arbola baten
fruta debecatua janaz, eta galdu ez bera bacarric, baita ondorengo guciac ere.
Aditzera emango du, nola ceruraco bidean gu ipinceco, jatchi çan cerutic, eta
eguin çan guiçon, eta eracutsiric itzez, eta obraz ceruraco bidea, gurutzean

225
eman çuan bere bicitza. Aditzera emango du, nola gure oneraco ipini cituan
çazpi Sacramentu oen artean comuniocoa, gurequin, eta gure artean
bicitzeco, eta guri emateco bere gorputza, bere odola, eta bera dan gucia.
Aditzera emango du atzencan, cein neurri ederrac artu cituan munduaren
gobernuraco, eta nola guiçonaren gaiztaqueriac naiago içan çuan oec utziric
bere gura tcharrai jarraitzea. Non dira, esan deçaque Jesusec, non dira araco
jaquinsu arro nere contra itzeguiten çuen aec? Mututuric gueratuco dira
guciac, dio Dabidec: Omnis iniquitas oppilabit os suum (Psalm, 106). Orduan
guciac nai, ta nai ez eçagutuco due Munduaren Salbatzailetzat: guciac, S.
Pauloc dion beçala, gurtuco çaizca, edo belaunicaturic adoratuco due, ez
guiçonac bacarric, baita Luciferrec, eta bere lagunac ere: Omne
guenuflectatur Caelestium, terrestrium, et inferorum (Ad phip. 2º.)
Aditzera emanic nola gobernatu çuan mundua, gucien beguien aurrean
ipinico du bacoitzaren bicitza. Beguiratuco die gure biotzetaco çoco guciai,
etche bateco bazterrai arguiaquin beguiratuco balitzate beçala. Ala esaten
digu Sofoniasen autic: Scrutabor Jerusalem in lucernis (c. 1.º). Beguiratuco
die obra onai, eta açal ederra içan arren, ustelçat emengo ditu asco, ceren
bear dan eran eguin etziran. Beguiratuco die gure becatu guciai, eta aguirian
ipinico ditu duen itsustasun guciarequin. Alperric confesatu gabe gordetzen
dituçu orraco, cere buruarequin, edo besterequin eguin cinduan, becatu itsusi
oriec: alperric ezcutatu nai dituçu lapurreta oriec, edo lagun urcoari, edo
erriari eguindaco calteac, aguertuco ditu Jaunac egun artan mundu guciaren
aurrean. Bai, dio Jaunac, aguirian ipinico ditut çure becatu lotsagarriac:
Revelabo pudenda tua (Nahum c. 3). cer lotsa ez da çuretzat içango, mundu
guciaren beguietan becatu oriec aguercea, ezpadeçu orain confesio on bat
eguiten, eta bicimodu on bat arcen? Ez det ucatzen, aguertuco dirala onen
becatuac ere, baina ez due orregatic lotsaric ecusico, ceren gueroco damu, eta
negarrac, eta bicitzaren edertasunac estalico duan leneco becatuen
itsustasuna. Ala guertatuco da S. Pedrorequin:eta Santa Maria
Magdalenarequin.
Ecusiric gucien, eta bacoitzaren obra on, eta gaiztoac, emango dio Jesus
onac bacoitzari dagocan saria. Itzulico da onen alderonz. Beguiratuco die
aurpegui guciz alai, eta goçoarequin, eta esango die: Atozte nere Aitaren
bedeicatuac, arreçaçue munduaren asieratic çuençat prestaturic dagoan,
ceruco erreinua: Venite, benedicti Patris mei; posidete paratum vobis regnum
a constitutione mundi (Math 25). Asico dira doatsuac goronz, eguzquiaren
eran argui eguiten duela. cer edertasuna ez da içango doatsuen miloiac, eta
miloiac onela cerura igotzea, argui eguiten duala bacoitzac esan dan beçala?
Ecusico due au ezquerreco aldean daudenac: Pecator videbit: eta naigabez
erquitzen egongo dira: et tabescet (Psal. 111). Beguiratuco die Jesusec, baina
nolaco aserrearequin? Orain, esango die Ecequiel Profetac dionez; orain
bertatic bertara çuen gainean içango da, edo ichurico det nere ira, eta aserrea:
Nunc de propinquo effundam iram mean (c. 7). çoazte nigandic, bada ez
dituçue ecertan iduqui nic çuençat nere bicitzaren costuz irabaci nituan,

226
betico ondasunac, eta ez deçue gorde nai içan nere leguea: çoazte
madaricatuac, betico su, eta garren artera: Discedite a me, maledicti, in
ignem eternum (Math. 25). Orduan itsatsico dieça Demonioac: ascatuco da
lurra, eta ondatuco dira gaizto guciac, eta guilçatua beçala gueratuco da
infernua betiraunde guciraco. Onac igoco dira cerura beren Erregue Jesus
maitagarriarequin batean.
Orra, nere cristaua, cein içugarria içango dan becatariarençat
munduaren azqueneco egun andi ura. Baina onarençat? Onra andicoa. Au da
onari bere neque, eta gurutzeac, eta emengo samintasunac arincen diozcan
eguia: eta guerta dedila edocein gauça, gucia biurcen çaio bere on. Sinisten
degu çuc, eta nic au gucia, nere cristaua, eta ez guera bertatic gure Aita
onagana biurtuco? Ea noizbait eguin deçagun au, gueroraco utzi gabe: equin
deguiogun ceruraco bideari biotz osotic, onela iristeco betico bicitza doatsua.
Amen.

BEDERAtziURREN ONEN
AZqueNEcO EGUNERAcO
ItzaLDI, EDO PLATIcA

Scrutemur vias nostras &.

Birjina tchit Santa &. Lendabicico Platican beçala.

confesio onaren prestaera içan da bederatziurren onen gai gucia, eta


gaur degu azqueneco eguna. confesio onaren prestaerac escatzen ditu bi
gauça. Bata da gure becatuen echamina, edo gogora ecartea, eta au eguin
diteque edo azqueneco confesiotic, edo confesio gaiztoac asi ciran
demboratic; confesio gaiztoac alabaina berritu bear dira, eta ecin au ongui
eguin diteque andic oraindaino eguindaco becatuac gogora aleguinean
ecarcen ezpadira. Jauna, esan oi due batzuec, confesatu nituan onelaco, edo
alaco becatu, certaco berriz gogora ecarcen eta berriro esaten arico naiz?
certaco dioçu? Barcacioa Jaunagandic iristeco; ez da alabaina au iristen
confesio onarequin baicic. confesio onaren prestaerac escatzen duan bigarren
gauça da, gure becatuaquin galdu degun Jauna bilatzea, eta beragana gure
biotzac biurcea eguindaco becatuen damuarequin, eta aurrera becaturic ez
eguiteco asmo osoarequin; baina ez dira gure biotzac Jaunagana bear dan
eran biurcen, fedearen arguiarequin gogora ecarcen ezpadira damubide
egoquiren batzuec. Bi gauz oec itz gutchian aditzera eman cituan Jeremias
Profetac, esan çuanean: Beguira deguiegun gure bide, eta ibilerai: Scrutemur
vias nostras: eta bila deçagun gure Jauna, eta biur gaitecen beragana: Et
quaeramus: et revertamur ad Dominum. Onetaraco azqueneco aldian
echamina içan çan Jaunaren legueco çazpigarren, eta amargarren aguinte,
edo Mandamentuen contraco becatuen gainean, eta ondoren, itzeguin nuan

227
munduaren azquen-contuetaco egun andiaren gainean. Gaurco echamina
içango da Jaunaren legueco çorcigarren Mandamentuaren contraco becatuen
gainean. Urrena uquituco ditut becatariac bere ibilera, eta bicitza
gaiztoarequin irabazten dituan betico su, eta garrac, edo infernuco nequeac.
Ençun arretaz, nere cristaua.

§ I.

Beguira deguiegun gure bide, eta ibilerai, esaten digu Jeremiasec:


Scrutemur vias nostras. Escatu deguiogun onetaraco Espiritu Santuari bere
lagunça, esaten diogula:
Atoz, o Espiritu Santua, atoz bearsuen gurasoa, atoz doaien emailea:
argui eçaçu nere adimentua, nic nere utseguiteac eçagutzeco; muguieçaçu
nere biotza, oen damu eguiazcoa sorceco, eta aurrera becatutic, eta
becatuaren bideetatic aldeguiteco, eta confesatzeco. çoaz orain, cristaua,
Jaunaren legueco çorcigarren Mandamentura.
1. Mandamentu onec dio: çorcigarrena falso teslimonioric ez alchatzea,
eta gueçurric ez esatea. Beguira bada lenengo lecuan, lagun Urcoaren contra
juicio gaiztoac eguiteco oitura içan deçun? Juicioaren icenez emen aditzen da
lagun urcoaren gainean gauça gaiztoren bat bide gabe sinistea. Diot bidegabe;
ceren bear adina bide danean, ez da juicio gaiztoa. Ecusten deçu, araco
nescatch erguel ura gau, ta egun mutilen ondoren dabilela, eta dioçu ceregan:
urlia au ez da buru onecoa, eta onesta. Juicio au bidezcoa da, eta beragatic ez
da gaiztoa. Diot gainera sinistea; ceren lagun urcoaren contra gauçaric
itsusiena gogora etorrico baliz ere, ez da juicio eguitea, sinisteric ematen
ezpaçaio. Juicio gaiztoa batzuetan da becatu larri edo mortala, nola dan lagun
urcoaren onra, eta icen onari calte andia datorquionean. Beste batzuetan da
becatu arin, edo beniala, ceren saiets gucietara beguiratu ezquero, gaia andia
ez dan, eta lagun urcoaren onra, eta icen onari utsiqui andiric eguiten etzaion.
Ala ere çu, cristaua, oitu çaite lagun urcoaren utseguite, eta tatchac ez
sinistera, bide tchit andiric ezpadeçu: esaçu ceregan: ez det nic cer eguin
lagun urcoaren utseguiteaquin: nere buruarequin daucat cer eguinic asco.
Jaunac lagun deguiola bacoitzari.
2. Beguira, ceregan sinistu ote deçun, urlia, edo sandia sorguina dala,
ceren atso arlote, eta beguigorria dan? Gaichotzen da urliaren aurra,
sandiaren idi, edo beiac ez du jan nai eta dio batec: atzo emen egon çan araco
atso begui gorri ura: sorguina içango da, eta arc gaisoturic ipinico çuan aurra.
Au da juicio gaiztoa. Baldin atso arlote, ta beguigorri guciac sorguinac balira,
gaizqui egongo liraque erriac. Tico Brahe çan guiçon tchit jaquinsua; baina
aur demboran aditu cituan sorguinen ipuiaquin gueratu citzaion oen beldur
andia. Goicean, etchetic irtetean, arquitzen baçuan atsoren bat, bereala
biurcen çan etchera, eta egun artan etzan campora irteten, gauça gaiztoren
bat guerta cequion beldurrez. Norc eztacus, au çala çoraqueri andia? Onen

228
ancecoac dira bada ascoren sorguin-beldurrac. Jaquiçu, cristaua, emengo
atsoac sorguinça baino naiago luqueela bizcorgarri pichca bat.
3. Beguira, erraça içan ote ceran lagun urcoaren contra etorri
çaizquitzun gogoracoai bide gabe lecu emateco? Lecu ematea, sinisten deçula
osotoro da juicioa, eta au uquitu degu len. Lecu ematea, baina sinistu gabe
osotoro, batzuetan da duda, besteetan sospetcha. Duda, edo enura gai onetan
da, lagun urcoaren contraco gaucetan bein batera, guero bestera dabilenean
gogoracioa, eta atzenean gueratzen danean balançan beçala. Sospetcha da
lagun urcoaren contraco gauçaren bat osotoro sinistu gabe, baiezcora gueiago
etziten, edo macurcen danean bat. Duda, eta sospetcha gauça tchit itsusiaren
gainean ezpadira gueienac eracusten diguenez, ez dira becatu larri, edo
mortalac; alaere oitu çaite ceregandic aienatzera, esaten deçula cere
barrumbean: ez det nic cer eguin besteren utseguiteaquin, nere buruarequin
daucat nequeric asco. Esan det, duda, eta sospetcha gauça tchit itsusiaren
gainean ezpadira, gueienen iritzian ez dirala becatu larri, edo mortalac,
bidegabeac içan arren; baina gauça tchit itsusietan, eta bear adina bidegabe
eguiten diranean, içango dira becatu larriac: eguin deçagun contu: Obispo
Jaun bat Judua, edo herejea dala edo bicitza liçun, ela lotsagarria eguiten
duala.
4. Beguira, egotzi ote dioçun lagun urcoari ez duan tatcha, edo
utseguiteren bat? cer utseguite, eta tatcha, eta cembat lagunen aurrean?
5. Beguira, ezconçaren itzaquin engainatu cenduan urliari egotzi ote
dioçun ez duan tatcharen bat, edo aguertu ote dituçun ichilic egon bear çuen
gauçac? Onelacoac nequez cerura ditezque, ceren eguin dituen calteac
deseguiteco biotzic ez oi duen içan. Nai duena eguin artean, emengo ditue
ezconceco mila itz: guero damutzen çate, eta esango due bearbada: Pu
quirasa dacar, eta esango ditue esan bear ez liraquean gauz asco, batzuec
eguiac, besteac gueçurrac. Badator orain onela engainatua içan dan oetacoren
bat negarrez, eta dio: urliac au eguin dit, eta onela utzi nau galduric. Gutchi
da itza ucatzea; baina esan ditu neretzat onelaco, ta alaco gauça. Gaizqui
eguin du arc, eta bere saria artuco du demboraz betico su, eta garren artean,
ezpada çucencen. Baina, atocea: etzinaquian, itz aec, gurasoen baimena gabe,
etzuela balio munduaren aurrean? Eta orain çatoz negarrez? Arc gaizqui
eguin du, baina çuri ongui guertatu çatzu.
6. Beguira, içan ote deçun lagun urcoaren utseguite tchiquiac andi, eta
andiac are andiago eguiteco oitura? Becatu onetan erraz erorcen dira
gorrotoan bici diranac.
7. Beguira, içan ote deçun oitura lagun urcoaren obra onac alde gaiztora
botatzeco? Esaten deçula obra onac dira urliac eguiten dituanac, baina
jaquiçu cer, asmorequin, eta certaco eguiten dituan? Au da aguiri dan obra
tatchatu ecin danean, aguiri ez dan sustraiari tatcha ipincea. Au da gauz
itsusia, eta dator lagun urcoaganaco onguinai, eta amorioa itzalia egotetic.
8. Beguira içan ote deçun, lagun urcoaren tatcha, eta utseguite ichilic
daudenac aguerceco oitura? jauna (esango du, oitura au duanen bateec:) ez

229
diot inori ere ecer asmatu, edo egotzi, Atocea, eta ceren besteri gogoac eman
cion lagun urcoaren contra itzeguitea, çuc ere itzeguin bear deçu era berean?
Jauna, eguia çan esan nuana. Atocea, eta ceren eguia çan, mutchicatu bear
deçu lagun urcoaren icen ona? Eguia da, eguin dituçula çuc cembait
utseguite, isilic daudenac, eta naico cenduque oec aguercea, ceren eguiazcoac
diran? Jauna bati bacarric esan nion, inori ez esateco itzaren azpian. Atocea,
eta, eztaquiçu, bat bacarrari esatearequin ere gutchitzen deçula lagun
urcoaren onra, eta icen ona? Etzate beraz esan bear ez etchecoai, ez
campocoai, ez senarrari, ez emazteari. Gainera ecin çaude su ichilic, eta nai
deçu besteac inori ez esatea? Jauna nic esan nuan gauz ura barreatua, eta
çabaldua içango çan, bada nic aditu nuan bi, edo iru lagunen aurrean. Ez da
au asco gauça bat barreatua, edo publicoa içateco. Onetaraco, jaquin bear du
erriaren gueienac, edo beinçat aimbestec, non sinistu ditequean, laster
jaquingo duela erri gucian. Orregatic ez deçu, cristaua, gauça bat barreatutzat
iduqui bear, ceren bic, edo iruc daquien.
9. Beguira, lagun urcoaren tatcha, eta utseguite barreatuac esan
dituçun, atseguin arcen deçula? Onelaco gauça barreatuen gainean itzeguitea
urricaltasunez, ez da becatu; baina guertatzen dana da, etsaiac etsaiarençat
esatea, eta aditzea atseguin andiarequin onelaco gauçac, eta orduan içan oi da
ascotan becatu larria caridadearen contra. Anima lander, eta doilorren icena
ematen die onelacoai San Francisco Salesec.
10. Beguira, lagun urcoaren gainean itzeguiten asiric, esan deçun: Nic
daquidana bacinaquie, baina nagoan isilic: beste batzuetan: esango banu
daquidan gucia? Esaçu madaricatua; bada itzeguite orrelacoaquin gauça dan
baino itsusiago eguiten deçu.
11. Beguira, egon ote ceran lagun urcoaren onra, edo icen ona beztutzen,
edo gutchitzen duen gauçac, aditzen ceregan poztutzen cerala? Ençun gai
onetan esatera noana. Guraso, eta etcheetaco buruac, eragotzi bear dieça
gazteai lagun urcoaren contraco erausiac eguitea; bestela beren gainean ditue
onela eguiten dituen becatuac. Bigarrena: ecin eragotzi badieçu lagun
urcoaren contra itzeguitea, ipinçu copeta belz, eta edo isilduco dira, edo
eçagutuco due, etzatzula agradatzen eguiten duen erausia; baina au onela
eguin bearrean, cembat bider atseguin andiarequin aditu dituçu lagun
urcoaren contraco gauçac? batecere arequin aserre bacera?
12. Beguira, isilic gordetzeco itza emanic aditu dituçun gauçac aguertu,
edo esan ote diozcatzun norbaiti? Nolaco gauçac, eta cembat bider?
13. Beguira lagun urcoari bere mailan çor çaion onra galdu dioçun,
esaten diozcatzula itz desonragarriac? cer itz, cembat bider, bacarric, edo
inoren aurrean
14. Beguira, norbaiti bere aurpeguira esan ote diozcatzun lotsatan
utzico duen gauçac, edo bereac, edo aurrecoenac?
15. Beguira, etcheco, edo auçoetaco paquea galerazteco gauçac esan
dituçun etchean, edo campoan? Emendic gorrotoac, eta elcar ecin ecusia.
16. Beguira, inoren calteco gueçurric esan deçun?

230
17. Beguira, losenchaquin laudatu ote diozcatzun urliari bere çoraqueri,
eta ibilera gaiztoac? Onelaco losenchariac dira Satanasen eracusleac Asco da
echaminaric. Goacen orain, becatariac bere ibilera, eta bicitza gaiztoarequin
irabazten dituan betico infernu, eta ango neque, su, eta garren gainean
cerbait esatera.

§ i.

Bederatziurren onetan asco eguia aditu dituçu, cristaua, eta guciac


egoquiac, esnatzeco becataria, becatuaren bideac utziric, betico bicitzari
gogoz jarraitzeco. Alaere sorra, ta gorra çaudela dirudi, becataria, eta
beragatic gauça bearra da esnagarri onen bat bilatzea, eta au içango da çure
beguien aurrean ipincea cere bicitza gaiztoarequin irabaci, ta irabazten
dituçun betico infernua, eta ango neque, su, eta garrac.
Gaiztoac, ez du biotzic becatutic aldeguiteco, eta poztuco litzaque
infernuric ez içateaz, eta bearbada saiatzen da sinistera, ipuiren bat dala au.
Baina alperric; ceren gure siniste, edo fedeac eracusten digun, eguia dan au.
Siniste berac eracusten digu ara amildu cirala Lucifer eta bere lagun gaiztoac
(2 Petri c. 2. et epist. Cath. Judae):bai ta aberats cuticiciatsua.ere. (Luc. 16).
Beraz becataria, ecin ucatuco degu, fedea ucatzen ez degula, gaiztoarençat
prestatua dagoala lurpean susco lice içugarri bat infernua esaten dioguna.
Lurpean diot, bada Escritura Santac esaten digu, Datan, eta Abiron amildu
cirala biciric infernuan, ascaturic beren oimpeco lurra (Num. 16). Ascoren
edo gueienen iritzian lurraren erdian arquitzen da lice içugarri au.
Baina nolacoa ote da toqui au? S. Lucasec dionez da su, ta garrezco lice
ondoric ez duana (Luc. 8, et Apoc. 20). Infernua da Satanasen toqui içugarria
non dauzcan bere adisquide, eta serbitzariac oinacez lercen, eta era berean
iduquico ditu beticotasun gucian. Artuco due Demonioac leoi, arz, otso sugue,
eta çapoen anz eta iduria, eta eguingo dioe becatari doacabeari ozca, aguinca,
eta atzaparca: eta orroaz egongo da betiraunde gucian. Au içango da, emen
artu cituan, atseguin lotsagarrien saria. Inferrua, S. Juanec dionez, da sufre
urtuz beteric dagoan aincira, edo putzu bat, non arquitzen diran animac
becatura amilderazten dituenac, dala losenchaquin, dala erguelqueri, eta
apainduraquin (Apoc. 21). Infernua, S. Matheoc dionez, da beti sutan, eta beti
goritua dagoan labe bat (cap. 13). Ango egurra, eta icatza içango dira
becatariac berac. Infernua da atzenean toqui bat, non arquitzen diran neque,
eta gaitz mota guciac onaren cutsuric bague.
Baina nolacoac ote dira neque oec? Neque oec batzuec dira caltearen
pena. Au da cerutic erbestetua, eta Jaunaren edertasun neurriric ez duana
ecusi gabe egon bearra. Pena au da içugarriena, ceren çori on guciaren
iturburua da Jaunaren edertasun baztergabea ecustea, alaco eran, non S.
Agustinec dionez, beguien itchi-idiqui batean ura ecuste utsa asco içango
litzaquean infernuco neque guciac goçatzeco.

231
Ango beste nequeac dira sentiduai dagoztenac, eta eman oi çate
sentiduen penaren icena. Pena onec beticotasun gucian erquituric, eta
gogaitzen iduquico du becatari galdua. Sentidu guciac, baita oroipena,
adimentua, eta borondatea ere oinace uts biurtuac iduquico ditu, baina
oinace oec ez dira berdinac içango becatari gucietan, baicic bacoitzac emen
artu cititan atseguin gaiztoen neurrian. Ala esaten digu S. Juanec (Apoc. 18).
Modestiaric ez duen begui arroac, eta ecusi bear ez liraquean gauçac ecusten
ibili ciranac, egon bearrac dira Demonioen anz, eta iduri itsusiac ecusten
dituela. Itz loiac aditzen atseguin artu çuen belarriac adituco ditue adia,
negar, eta madaricacioac. Sudurrac ere içango due beren nequea doacabe
bacoitzac botaco duan quiratsarequin. S. Buenabenturac dionez, bacoitzac an
botaco duan quiratsa asco içango liçaque mundu gucian içurria sorceco, cer
quiratsa bada ez due çabalduco ecin conta al doacaberen gorputzac?
Mingainac, eta ausapaiac igaroco ditue oinace icaragarriac. Itz loidesonestoac
esateco. oitura içan çuanari itsatsico:çaizca Demonioac mingainetic,
suguetzar itsusien irudian, inguratuco: due gorputz gucian, eta egongo da
marruaz. Ordiquerian bici danari sartuco dioe autic edariaren ordez berun
urtua, eta dragoien beaçuna: Fel draconum vinum eorum (Deut. 32).
Doacabearen oinace au aditzera ematen du Jesu-cristoc aberats
cuticiatsuaren eta Laçaro escalearen ipuiarequin. Aberatsa bici çan era
guciaquin: jancitzen çan soineco ederraquin, eta mai ugari çuan. Laçaro
gaichoa esquean bici çan: çauriz betea cegoan eta egon oi çan aberatsaren
ateetan, aren maietic erorcen ciran apurraquin gosea il naiez, baina etziozcan
inorc ematen. Il çan Laçaro, eta joan çan Abrahanen aldera. Il çan Aberatsa
ere, eta jatchi çan betico su eta garren artera. Aimbesteraino oinaceac, eta
egarriac estutzen çuen, non otseguiten cion Abrahani, bidal ceçala arren
Laçaro, urtan beatza bustiric, mingaina eça ceguion pisca bat: bada oinacez
lercen nago, cion garroen artean: Crucior in hac flamma (Luc. 16). Etzuan
gauz andia escatzen, baina ucatu citzaion au ere. Eta mingainac, ta ausapaiac
onelaco oinaceac igaro bearco baditue, cer igaroco ez ditu uquieraren
sentiduac? Au da gucien artean çatarrena, gorputz gucian çabalcen dana, ta
atseguin lotsagarrien bila beti dabilena, eta betiraunde gucian egon bearra da
artu dituan atseguin liçunen saria dastatzen. Demagun, urliari caco
gorituaquin urratzen diozqueela goiac, ceren salgai erabili dituan, eta au bera
eguiten dioela escu, oin, eta masailetan, ceren bere buruarequin, eta
besteaquin uquiera ciquinac eguin dituan. Demagun gainera, sarcen duela,
sugue, ta çapoz beteric dagoan lice batean. Bereala itsasten çaizca gorputz
gucitic, eta dauquee marruaz. Atzenean, sarcen due gorituric dagoan burni-
cutcha batean, eta dago erretzen, eta quiscalcen. Esan çadaçu, becataria, ez
liçaque urliaren neque, eta oinace au guciz içugarria? Jaquiçu bada, ez dala
au gucia, guero ecusi bear deçunaren guereicea ere, dio S. Juan crisostomoc.
Au onela içan, eta alaere bici cera bici ceran beçala?
Neque oec dira becatari galduac gorputzaren aldetic ecusi bear
dituanac, eta ez dira arinagoac içango animaren aldetic ecusico dituanac.

232
Oroipenac gogora ecarrico dio, ceruraco eguin çuala Jaunac, baina araco
bidea utziric, bicitu çala becatuaren bideetan: Lasati sumus in via iniquitatis
(Sap. 5): eta ona nic irabaci dedan saria! betico su, eta garren artean egon
bearra. Adimentuac aditzera emango dio, ecer ez diran atseguin lotsagarri
batzuecgatic betico galdu duala bere burua, eta eracequico çaio bere contra:
Irascetur: amorratuaren eran asico da ozca, eta egongo da gogaitzen:
Dentibus suis fremet, et tabescet (Psal. 111). Borondatea ain sumindua, eta
aimbesteraino oinacez inguratua egongo da, non Jaungoicoaren beraren
contra aserratuco çaion. Etzaio ez eguindaco becatuaz damutuco; eta damutu
bearrean, arico da beti becatua becatuari eransitzen, eta al balu bucatuco
luque Jaungoico bera, bai ta doatsu guciac ere. Gorrotoaren içugarria!
Atzenean beste neque, eta oinace guciac baino gueiago estutuco du
becatari doacabea Isaias Profetac dion ar ozcariac (Isaiae c. 66). Ecusico du
cein andi, eta saminac diran daramaizquian oinaceac, eta etorri çaizcala oec
bere naiez. Eçagutuco du, neque, ta oinace oec iraungo duela beticotasun
gucian: eta emendic jaioco çaio gogoracio bat esaten diona Galdu ni nere
naiez! Galdu ni betico! betico! Gogoracio au da Isaiasec arraren icena ematen
diona. Ar au ez da beinere ilco, dio: Vermis eorum non morietur (c. 66). Beti
ozca beçala arico çaio doacabeari. quendu naico du beragandic, baina
alperric, ceren berequin iduquico duan betiraunde gucian. Joango dira
miloica urteac, eta asieran beçala arico çaio ar ozcari ura. Joango dira beste
miloiac, eta miloiac, eta ez dio beinere utzico gogoracio gogaicarri arc.
Gogaituric asico da madaricatzen bere gurasoac, bere jaiotzaco eguna, eta
becatuan lagun içan cituanac: eta are gueiago dana, madaricatuco ditu ceruco
Santuac, eta Birjina tchit Santa bera ere. cer gueiago? Madaricatuco du
Jaungoicoa bera. Il naico du bere burua, eta otseguingo die mendiai: atozte,
eta erori çaitezte nere gainera, eta ler naçaçue: Cadite super nos. Deituco dio
eriotzari, baina igueseguingo du eriotzac doacabeetatic, dio S. Joanec Mors
fuguiet ab eis (Apoc. 9).
Ecusten deçu, becataria, cer irabaci degun becatu eguitearequin? cer
eguin al deçaquegu betico neque, eta oinace oetatic igueseguiteco? Lenengo
gauça da, lembait len Jaunagana biurcea confesio on batequin. Ençuten
badeçu gaur Jaunaren dei, edo otsa, ez gogortu çure biotza, esaten digu
Jaunac: Hodie si vocem Domini audieritis nolite obdurare corda vestra.
Bigarrena: eguin bear degu aleguin gucia becatura biurtugabe Jaunaren
gracian irauteco. Jaunaren gracian azqueneraino, edo il artean dirauena,
salbatuco da, dio Jesu-cristoc: Qui perseveraverit usque in finem, hic salvus
erit. Ez da asco, cerua irabazteco, araco bideari equitea, baicic aldapari
jarraitu bear çaio erpineraino. Irugarrena: ez dago Jaunaren gracian
irauteric, uzten ezpadira becaturaco bide, eta perilac, lagun, eta etche
gaiztoac. Perila nai duana, perilean bucatuco da, dio Espiritu Santuac.
Laugarrena, ez da asco gauça gaistoetatic nolanai aldeguitea, baicic gauça
bearra da bacoitzac bere bicimoduan obra onac eguitea, nola diran
Sacrarentuac sarritan arcea, Jaunaren Itza ençutea, dagozcan eguin-bide, eta

233
lanai arretaz erançutea. Au ez eguitera, erraz biurtuco cera leneco
becatuetara. Atzenean Birjina tchit Santari jaiera andi bat içalea. Baldin çu,
becataria, prest arquitzen bacera guis onetan bicitzeco, cembatere andiac,
itsusiac, eta asco içan ditezquean çure becatuac, jaquiçu, andiagoa dala çure
Aita onaren urricaltasuna, eta esaten diçu, ez det nai becataria galcea, baicic
nigana biurcea. Nolo mortem peccatoris. Nigana biurcen dan unean bertan
aztuco naiz eguin dizquidan esquergabequeri guciaz. çure Aita maitagarriaren
ontasun au Jesus onac berac aditzera eman cigun Ebanjelioco Seme
ondatzailearen ipuian. Aita batec cituan bi seme, eta gazteenac esan cion:
Aita becar niri etchetic dagoquidana. Deitu cien Aitac seme biai, eta eman
cien cegotena, eta gazteena joan çan urrutietara: Peregre profectus est: eta oi
dana, Aitagandic urruti cebilela, oitu çan atseguin liçunetara, eta ondatu
cituan, Aitac emnan ciozcan ondasun guciac. Arquitzen çan arloteria andian,
eta goseac igaroa. Jarri çan morronçan, baina nagusi ain prestueçarequin,
non gure ezcutari erguela ipini çuan tcherri çai. Aimbesteraino goseac
estutzen çuan, non pocic jaten cituan tcherriai ematen citzaizten janariac ere;
baina oetatic ere etzion inorc ematen nai adina: Et nemo ili dabat. Ecusiric
guis onetan bere burua, asi çan bereganatzen, eta esan çuan: Nere Aitaren
etchean morroi, ta languileac ere naroro, edo ugari jan oi due oguia: eta emen
nago ni goseac erquitua, eta ilceco çorian: Fame pereo, cer eguin al deçaquet?
cer? Joango naiz nere Aita onagana, eta esango diot: Aita eguin det becatu
çure contra: Peccavi in Caelum, et coram te: ez naiz ni çure semearen
icenarequin onratua içateco dina: baina ar naçaçu çure languileen artean
bederic. Au beregan esan ondoan bereala abiatu çan Aitaganonz. Urrutitic
ecusi çuan aitac, nola beragana biurcen çan semea: irten citzaion bidera, eta
azturic eguin ciozcan bidegabeaz, eman cion paquezco musua. Asi çan semea
bere becatuaren aitormena eguin naiez, baina etzegoan Aita igaroari beguira
egoteco: aguindu çuan, ecarri ceguioela leneco janciera ederra: ipini ceguioela
eraztuna, eta oinetacoac ere bai. ileraço çuan cecor guicen bat: eracarri cituan
cantari, eta soinulariac, eta eguin çuan festa andi bat. Aditzen deçu, cristaua,
cein on, eta urricaritsua dan gure Aita cerucoa? Eta au gucia esaten digula
Jesu-cristoc berac? (Luc. 15). Eta adituric au gucia, ez ote guera Aita onegana
biurtuco? Ea, alai çaite, eta çoaz beragana, eta seme ondatzailearen eran esan
çaioçu: Aita eguin det becatu çure contra: Peccavi. Eguin det becatu ecin
conta al bider, eta irabaci ditut betico su, eta garrac: eta alaere itchedon
didaçu çuc, eta orain bertan esqueincen didaçu nere becatu gucien barcacioa,
eta nerequin ain ona bacera, cein on, eta maitagarria etzera içango ceregan?
O Ontasun neurri, ta mugaric ez deçuna! çure contra eguin nic aimbeste bider
becatu? O Aita maitagarria! Damu det biotz gucitic: il baninz lenago! Damu
det, eta arcen det asmo osoa, becatutic, eta becatuaren bideetatic aldeguiteco,
eta çu Ontasun baztergabea serbitzeco: onela iristeco nere becatuen
barcacioa, eta betico bicitza. Amen.

234
EMEN IPinI DAN,
BEDERAURRENAREN ONDOREN
EguiN DITEque URRENGO
ItzaLDI, EDO PLATIcA

Ego Protector tuus sum, et merces tua magna nimis. guenes. 15.

Içugarriac dira, nere cristaua, bederatziurren onetan aditzera eman


diran eguiac, batecere azqueneco egunean uquitu ciranac, itz eguin guenduan
alabaina, becatariac bere ibilera, eta bicitza gaiztoarequin irabazten dituan,
betico su, eta garren gainean. Aditu cenduan orduan, neque oetatic igues
eguin nai duanac lembait len biurtu bear duala bere biotza bere Jaunagana,
eta aleguin gucia eguin bear duala Jaunaren gracian irauteco: utzi bear ditu
betico becaturaco bide, eta perilac, etche, eta lagun gaiztoac: benaz ari bear
du obra onetan, nola diran Sacramentuac sarritan arcea, Jaunaren itza
ençutea, dagozcan eguin-bide, eta lanai arretaz erançutea, eta Birjina tchit
Santa becatarien Ama maitagarriari jaiera andi bat içatea. çuc, nere cristaua,
eçaguturic, cein gauz itsusia dan gure Jaun, eta Jaungoicoa becatuarequin
utzitzea, eta cein ondoren saminac datozquion emendic becatariari, eguin
deçu aleguina Jaunagana biurceco, eta erabaqui deçu esan ditugun neurri oec
arcea benaz, eta arreta andiarequin, Jaunaren gracian irauteco: baina cer
guertatu oi da? Banacaren batzuec ez, beste guciac becatura biurcea, eta
bearbada len baino ere gueiago becatuaren bideetan amilcea. Au guertatzen
da, ceren alde batetic lagun gaiztoac, eta bestetic bere gura tcharrac estutzen
duen becataria, eta içutzen duan beti oen contra guda, edo guerran ari
bearrac. Au bera çuri ere guertatuco çatzu, cristaua, ceruraco bidean
arquituco dituçun nequeac içutzen baçaitue. Baditu bide onec bere aldapac,
baina andiagoac dita becatuarenac. ceruraco bidean arquitzen diran nequeac
arincen, eta goçatzen ditu Jaunaren lagunçac, eta berac esaten diçu Abrahani
esan ciona: Ni naiz çure lagunçailea: Ego protector tuus sum; baina
becatuaren bidean dabilenac ez du onelaco goçagarriric arquitzen, eta
goçagarrien lecuan arquitzen ditu arança, eta iluntasun içugarriac. ceruraco
bidean gogoz dabilenac, beguiratzen dio, Jaunac aguincen dion sari andiari,
eta aditzen du, Jaunac diola: Ni nerau naiz çure sari, tchit andia, edo
andieguia: Et merces tua magna nimis, eta alaitzen da ceruraco bideari
jarraitzeco: baina becatuaren bideetan bici danac ecusten du beguien aurrean
betico su, eta garren lice içugarria, eta ara dijoala eçaguturic, beaçun biurcen
çaizca emengo atseguin guciac. Içutu etzaitecen bada çu, cristaua, ceruraco
bidean igaro bear diran nequeaquin, itzeguin nai diçut gaur, Jaunac çuretzat
prestatu duan sari miragarriaren gainean. Ençun, cristaua, arreta
andiarequin.

***

235
Eraman çuan bein Jaunac S. Paulo Apostolua cerura, eta eracutsi
ciozcan ango cembait gauça miragarri, eta andic etorri ondoan etziaquian cer
esan, eta arrituaren eran cion: ez beguiac ecusi, ez belarriac aditu, ez
guiçonaren adimentuac iritsi du, nolaco ondasunac, eta saria prestatu dituan
Jaunac bera amatzen duenençat (1.ª ad Corint. c. 2). Emendic iguerri
deçaqueçu, guciz andi, eta miragarria dala çuretzat Jaunac prestatu duan
saria, baina are obeto au bera eçagutuco deçu, beguiratzen badeçu, nolaco
toquia prestatu diçun: nolaco çori ona gorputzarençat, eta nolacoa
animarençat.
Nolaco toquia ote da, Jaunac prestatu diçun au? Au da ceruco
Jerusalen. Erri onetan dauca Trinidade guciz Santac bere jarlecu, edo tronua.
Erri onetan bici da gure Salbatzaile Jesus maitagarria, eta Birjina tchit Santa
gure bitarteco, eta Ama goçoa. Erri onetan Aingueru, ta anima on guciac. Erri
onetan bici eta bicico diranac guciac içango dira Jaungoicoaren beraren
Semeac: filij Echcelsi, eta oetatic bacoitza munduco erregueric andiena baino
andiagoa içango da.
Erri onen anditasunac ez du muga, eta neurriric. çori oneco bacoitzari
emango çaion lecua lur gucia baino andiagoa içango da. Orregatic arrituaren
eran dio Baruc Profetac: O Israel, cein andia dan Jaunaren etchea, eta
beraren ondasunen toquia! O Israel, quam magna est domus Dei, et inguens
locus posesionis ejus! Andia da bai eta ez du bucaeraric: Magnus est et non
habet finem (c. 3).
Andia dan eran ederra da erri au. Eracutsi cion Jaunac S. Juan
Ebanjelistari edertasun au: eta ecusi çuana guri adirazteco, baliatzen da
Santua emengo arri eder, urre, eta cristalen icenaz, ez ceren an arquitzen
diran gauz oec, baicic ceren oen edertasunac laguncen duan, iguerritzeco,
nolacoa içango dan cerucoa. Jarri, çaite, cristaua, gau argui, batean ceruari
beguira. cein eder, eta apaindua ez deçu ecusico? cer ote da çuc ecusten deçun
toqui eder ori? Ori ez da çure erriaren ataria baicic. çoaz gorago, eta arquituco
dituçu çure erriaren murailac, eta arrituric gueratuco cera oec ecustean.
Amabi arri-errencada guciz ederrequin alchatua dago muraila au. Lenengo
errencada da jaspe ain garbia, non cristalari beçala igarotzen çaion arguia.
Bigarren errencadac du ceru-colorea, eta S. Juanec deitzen dio Safiro.
Irugarren errencada da brasa eracequiaren ança duana,.eta deitzen dio S.
Juanec calcedonio. Laugarren errencada da Esmeralda. Bostgarrena
çurigorria, eta deritza Sardonich. Seigarrena da, Sardio deritzan, arri eder
bat. çazpigarrena da urrearen colorea duana, eta deitzen dio S. Juanec
crisolito. çorcigarrena da berde-ancecoa, eta deitzen dio S. Juanec: berilo.
Bederatzigarrena da topacio, berde, ta oria. Amargarrena crisofraso, urre-
ança duana. Amaicagarrena jacinto, jazmin colorea duana. Amabigarrena
Amelisto, argui eguiten, eta distiatzen duana alde gucietara. Arri-errencada
bacoitzac içango ditu miloica leguac, eta alaere arri osoaquin eguina da:
igarotzen çate batetic bestera arguia, eta distiatzen due era miragarrian.

236
Eta erriaren murailac ain eder, eta çoragarriac badira, cer ta nolacoa
içango da erria bera? Sar çaite murailetatic aurrera. Ecusico deçu Jaunac bere
adisquideençat eguina daucan bici-lecu miragarria. Erri au lau esquinacoa da,
dio S. Juanec: civitas in quadro posita est: Iau alde berdinac ditu, eta
bacoitzean iru ate. Ate bacoitza margarita deritzan arri ederrarequin eguina
da, ez puscaca, baicic arri osoarequin, eta ecin adiraci diteque, nola distiatzen
duen amabi ate oec. Beti daude idiquiac Jaunaren graciaren soinecoarequin
dijoacen guciençat. çoaz ate oetatic barrena, cer ecusico deçu? Ecusico deçu,
erri gucia dala urre garbi, ta cristalaren eran argui eguiten duana, S. Juanec
dionez: Ipsa vero civitas aurum mundum, simile vitro mundo. Ecusico deçu,
erria ececic cale, eta plaçac ere, era berean urre uts, eta garbia dirala: Et
platea civitatis aurum mundum. Ecusico deçu Jaunaren bildotsaren, edo
Jesusen jarlecutic çabalcen dala ibai bat erri gucia umancen duana. Ibaiaren
alde bietatic daude bicitzaren arbolac, eta oec iloro emango ditue fruta berri,
eta goçoac, ain indar andicoac, non aienatuco lituqueen eritasun guciac, eta
eriotza bera ere, baldin onelaco gauçaric an içan baliteque. Ecusico deçu
atzenean, erri arc ez duala eguzquiaren, ilargui, eta içarren bearric, ceren
Jaunaren bildots Jesus maitagarria dan ango eguzqui, eta arguia: civitas non
eguet sole... et lucerna ejus est agnus (Apoc. 21). Ecusten deçu, cristaua,
nolaco toquia prestatu diçun Jaunac? Beguira orain, nolaco çori ona
prestatua daucan çure gorputz orrençat.
Gorputza animaren laguna da, onec ceruraco bidean eguiten dituan
obra on gucietan. Orregatic emango dio Jaunac dagocan çori ona, apaincen
duala janciera guciz ederrarequin, eta betetzen atseguincontentu garbiaquin.
Apainduco du bai Jaunac doatsuaren gorputza janciera guciz
ederrarequin, edo lau doairequin. Lenengo doaia da arguitasuna. Ain argui, ta
ederra gueratuco da doatsuaren gorputza, non eguzquiaren eran argui
eguingo, eta distiatuco duan, S. Mateoc dionez: Tunc justi fulguebunt sicut
sol. (Math. 13). Eta S. Agustinec dio, eguzquiac baino azcoz gueiago argui
eguingo duala. Bigarren doaia: len ilcorra çan gorputza ez ilcor eguitea. Alaco
sasoian gueratuco da doatsuaren gorputza, non ez beroac, ez otzac, ez puçoric
gaiztoenac, ez eritasunac, ez eriotzac calteric eguingo dioen. Ala esaten digu
S. Juanec: Mors ultra non erit, neque luctus, neque clamor, neque dolor erit
ultra (Apoc. 22). Irugarren doaia: len ain astuna çan gorputza, ain arina
gueratuco da, non beguien itchi-idiqui batean joan litequean noranai,
gogoracioaren eran. Au aditzera ematen digu Isaiasec, dionean, artuco ditue
egoac arranoac beçala, egatuco dira, eta ez dira aunatuco: Asument pennas,
sicut aquilae, ambulabunt, et non de ficient (Isaiae 40). Laugarren doaia: ain
me, ta garbi gueratuco da gorpotza, non ecerc eragotzico ez dion nonnai
sarcea, eta nondicnai irtetea. Ala Jesu-cristo sartu çan Apostoluetara, oec
ceuden etcheco ateac itchiac arquitzen baciran ere. Lau doai oequin
apainduco du Jaunac doatsuaren gorputza. Janciera au ez da beinere çartuco,
ez urratuco, eta onen aldean itsusiac dira emengo janciera guciac.

237
Ez da contentatzen Jauna doatsuaren gorputza ain argui, ta eder
ipincearequin, baicic bete, edo aseco du atseguin, eta contentu garbiz. çure
beguiac, cristaua, necatzen dira orain, becaturaco bidea dacarten gauçai ez
beguiratzean; eta neque pichca onegatic emango die Jaunac sari tchit andia.
Ecusico deçu Jaunaren errico edertasun gucia. Ain andia da au, non ecusico
baguendu, ez guinaque oroituco jateaz, ez edateaz, S. Bicente Ferrerrec
dionez. Ecusico dituçu ecin conta al doatsu, Eguzquiaren eran argui eguingo
duenac. Miloiac, eta miloien miloiac içango dira doatsu oec, eta bacoitzac
Eguzquiac beçala argui eguingo badu, norc esan, nolaco atseguina içango dan
çure beguiençat oen edertasuna ecustea? Ecusico deçu Birjina tchit Santa
Jaungoicoaren, eta çure Ama maitagarria bere Semearen aldean, ain ederra,
non pocic emengo neque guciac igaro guinçaquean bera ecuste utsagatic. Eta
cer içango da Jesus ecustea?
çure belarriac, cristaua, necatzen dira, itz loiac, ipui desonesto, eta
lagun urcoaren contraco eleberriac aditzeco bidetic quencen dituçunean;
baina neque onegatic betiraunde gucian egongo dira atseguin, eta pocez
ililuratuac beçala, Aingueruen soinu eta cantac ençuten. S. Francisco Asis
iluntasun, eta tristuraz betea arquitzen çan bein. Aguercen çaio Aingueru bat
tcherrebeta batequin, eta Santua alaitzeco, asitzen da soinua jotzen, ain
goçotoro, non ilco çan pocez, utzi ezpalu Aingueruec soinua jotzea. Ez dira
aspertuco çure beilarriac Aingueruen soinu, eta canta goçoac aditzez, eta
miloica joango çaizquitzu urteac, dembora-apur bat baicic ezpalira beçala. Au
ederqui adirazten digu Leiren Nafarroaco erreinuan, guertatu çan mirari
batec. Dabidec canta batean dio: Jauna, mila urte çure beguien aurrean, atzo
igaro çan, eguna beçala dira (Psalm. 59 v. 41). Leireco Erlijioso batec ecin
aditu çuan, cer esan nai çuen Dabiden itz oec, eta erregutu cion Jaunari,
aditzera eman ceguiola Dabidec itz aetan cionaren eçaguera. combentuaren
aldean aditu çuan carnau, edo beste tchoriren baten canta tchit goçoa, eta
canta oni cerraicala, sartu çan basoan barruna. gueroago, eta goçoago
ceritzan cantari. Iru ordu beçala bere ustean igaro cituan tchoria aditzen.
Biurtu çan combentura, eta arrituric gueratu çan, ecusiric, etzala combentua
lenecoa, ez eta Erlijiosoac ere. Abade, edo buru çanac galdetu cion, noiz irten
çan combentutic? Erançun cion: iru ordu beçala içango cirala. Galdetu cion
berriz: nor çan orduan combentuco buru? Urlia, esan cion. Eta nola da çure
icena? Esan cion bere icena. Orduan beguiratu cituen combentuco liburuac,
eta ecusi çuen irureun urte cirala, Erlijiosoac cion urlia ura combentu artaco
buru çala: eta an uquitzen çan, nola Erlijioso bat corutic irten çan, eta gueroz
aren berriric etzan içan. Arrituric gueratu ciran guciac. Aguindu çuan
Abadeac, ecarri ceguioela Jauna Erlijioso ari: artuta bereala il çan. Orra,
cristaua, nola miloica urteac joango çaizquitzun, Aingueruen soinu, eta
cantac aditzen batere aspertu bague. Begui, ta belarriac beçala, gaineraco
sentiduac ere atseguin garbiz beteco ditu Jaunac. Eta onelaco çori ona
prestatu badu Jaunac gorputzarençat, nolacoa prestatuco çuan animarençat?
Au da orain al degun beçala beguiratu bear deguna.

238
Ni, ni nerau naiz, esaten diçu Jaunac; ni çure lagunçailea, ni çure sari
andieguia: Ego Protector tuus sum, et merces tua magna nimis. lz oetan
Jaunac aditzera ematen diçu çure animaren çori on, edo doatasun gucia. Ozta
çure anima bere Jaunagana joango da, aguertuco diçu bere içate guciz eder,
eta maitagarria. Aguertuco diçu, nola dan Jaungoico bat bacarra, eta
dembora berean iru Persona, Aita, ta Semea, ta Espiritu Santua. Aguertuco
diçu, nola Semea betiraunde gucian jaiotzen dan Aitaren adimentutic, eta
nola Espiritu Santua datorren Aitagandic, eta Semeagandic. Aguertuco
dizquitzu bere edertasun, eta perfeccioac, eta munduan içan, eta içango diran
Teologo guciac baino jaquinsuago eguina arquituco cera. Ni naiz esango diçu,
çure çori on, eta saria: Ego merces tua magna nimis. Edertasun baztergabe
ura dacusanean, nolacoa gueratuco da çure anima? Amatuco du biotz gucitic,
eta ain sendoro, non amatzez aspertuco ez dan beticotasun gucian. Ecusico
du, edertasun baztergabe ura duala bere saria, beti-betico, eta galceco perilic
gabe. Emendic çure anima bete, ase, eta inguratuco due alde gucietatic,
Jaunaren edertasunac bidalduco diozcan, atseguin, eta contentuen ujolac.
Orregatic esaten digu S. Juanec, eracutsi ciola Jaunac, nola beraren jarlecu,
edo troinutic jaiotzen çan ur biciaren ibai bat: eta ibai onec aditzera ematen
ditu Jaunaren edertasunagandic doatsuai datozquien atseguin ugariac.
Jauna, çure etcheco ondasun, eta atseguin-contentuen ugaritasunac aseac,
eta ordiac beçala utzico ditu doatsuac, esaten cion Dabidec Jaunari:
atseguinen ujolac alde gucietatic inguratuco ditue: Inebriabuntur ab ubertate
domus tuae: et torrente voluptatis luae potabis eos (Psalm.35). Orra, nere
cristaua, nolaco çori ona prestatu dion Jaunac çure animari.
Bildu itzaçu orain aditu dituçun gauçac itz gutchi oetara: nolaco toquia
prestatu diçun Jaunac: nolaco çori ona gorputzarençat, eta nolacoa
animarençat, eta eçagutuco deçu, andieguia dala Jaunac bera amatzen
duenençat prestatu duan saria: Merces tua magna nimis. Atocea, eta sari oni
beguiraturic, ez ote cera alaituco ceruraco bidean, Jauna amatzeco, eta
serbitzeco eguin bear diran gauçac eguiteco? Ez ote dieçu leialqui erançungo,
bederatziurren onetan eguin dituçun asmo onai? Jaunari nai daquiola,
onetaraco lagunça ugariac guri ematea, eta gucioc iristea betico bicitza
doatsua. Amen.

LENENGO PARTEAN AguiNDU NUAN,


IPinIcO NITUALA BAT, EDO
BI ItzaLDI, EDO PLATIcA
LENENGO cOMUNIOcO EGUNEAN
AURRAI EguiTEcO

AU EguiTERA NOA ORAin

239
AURRAI LENENGO cOMUNIOAREN AURRETIc
EguiNDAcO ItzaLDI, EDO PLATIcA

Venite, comedite panem meum, et bibite vinum, quod miscui vobis. Prov. 9.

Lenengo comunioaren egun andi onetan deitzen diçue, nere aurrac,


Erregue gucien Erregue Jesus maitagarriac. Atozte, esaten diçue, atozte, jan
eçaçue nere oguia, eta edan eçaçue çuençat prestatu dedan nere ardoa. Ardo-
ogui oec dira Jesus beraren gorputza, ta odola, eta oequin batean bere anima,
ta Jaincotasuna: itz batean bera dan gucia: eta aguincen diçue betico bicitza
doatsua: ogui au jaten duana, dio, bicico da beti. (Joan. 6). Arrituric
gueratzen da S. Agustin, eta dio: içanic gure Jaungoicoa Gucialdun, edo
Omnipotentea, ecin eman duan baino gueiago eman içan çuan: içanic ecin
gueiagoraino jaquinsua, etzuan jaquin cer gueiago guri eman: eta içanic ecin
gueaiagoraino aberatsa, etzuan içan cer gueiago guri eman (Tracta. 26 in
Joan). Eta cer escatzen ote du Jesus onac çuen aldetic? Escatzen du benic
bein bataioco egunean eman cinduen itzac berritzea. Escatzen du urrena itz
oec leialqui gordetzea. Bi gauz oec uquituco ditut orain. Ençun arretarequin.

§ I.

çuc, aurra, bataioco egunean aguindu cenduan, Jesusen legue eder


garbia gordetzea. Alaere etzinduan Eliz Ama Santac bereala artu nai içan bere
umeen artean. Bacecusan, prest arquitzen cirala iru etsai çure animaren
contra, eta ez dala gai, edo gauça ceruraco, oec garaitzeco biotzic ez duana.
Orregatic galdetu ciçun: Urlia: Abrenuntias Sathanae? Esan nai det:
gaurdanic betico uzten deçu Satanas, eta Satanasequin beraren lagun, eta
languileac, ceinac diran mundu galdua, edo munduan bici diran gaiztoac, eta
araguiaren gura tcharrac? Ez, edo bai? Bai, Jauna, erançun cenduan: beti-
betico uzten ditut: Abrenuntio. Urlia, esan ciçun berriz: Et omnibus operibus
ejus: au da, gaurdanic betico uzten dituçu Satanasen lan, eta obra guciac, nola
diran becatua, eta becatuaren bideac? Ez, edo bai. Baietz erançun cenduan,
beti-betico uzten ditut: Abrenuntio. Urlia, esan ciçun berriz: Et omnibus
pompis ejus? Gaurdanic betico uzten dituçu Satanasen arrotasun, eta
çoraqueriac, dala jancian, janean, edanean, eta beste gastuetan, dala
atseguin, eta jolasetan? Baietz erançun cenduan, beti-betico uzten ditut:
Abrenuntio. Etzan onembesterequin ere contentatu Eliz Ama Santa, eta eguin
çuan Jedeonec Israeldarraquin eguin çuanaren anceco gauça bat.
Madiantarrac alcha ciran Israeldarren contra. Jedeon çan Israeltarren Burua,
eta bereala bildu cituan oguei, ta amabi mila guerrari, baina Jaunac aditzera
eman cion, andieguia çala talde ura, eta beldurti guciac bidal citzala eren
etcheetara. Itzeguin cien Israeldarrai, eta esan cien Jaunaren aguintez:
etsaiaren contra guda eguiteco beldur ciranac, biur citecela beren etcheetara.

240
Gauz arritzecoa! Oguei ta bi mila biurtu ciran eren etcheetara, ceren biotzic
etzuen Madiantarren contra peleatzeco. (Judic. 7.º). Era onetan Eliz Ama
Santac esan ciçun çuri bataioco egunean: Urlia, Vis baptiçari? esaten baciçun
beçala: aditu deçu, utzi bear dituçula beti-betico Satanas, eta beraren
lagunac, ceinac diran mundu galdua, edo munduan bici diran gaiztoac, eta
araguiaren gura tcharrac. Aditu deçu, utzi bear dirala betico becatua, eta
becatuaren bideac, baita Satanasen arrotasun, eta çoraqueriac ere dala
jancian, janean, edanean, eta beste gaucetan, dala atseguin, eta jolasetan.
Esaçu orain: au gucia adituta ere artu nai deçu bataioco Sacramentua?
Ezpadeçu biotzic iru etsai oen contra guerra eguiteco, çoaz cere etchera. Eta
cer erançun cenduan çuc? Erançun cenduan, artu nai cenduala: Volo. Orra,
cer guisatan artu cinduan Eliz Ama Santac bere umeen artean: eta orra cer
itzac eman cinduan bataioco egun andian. Etzinduan cerorrec eman, ceren
aur eçaguera baguea cinan, baina çure ordez, eta icenean au gucia aguindu
çuen Aita, ta Ama pontecoac, edo orduan çure aldean arquitzen ciranac, eta
beartua çaude leialquiro gordetzera egun artan emandaco itzac, eta besteric
esatea debecatua dago echcomicu nagusiaren azpian. Anathema sit (Tridet.
ses. 7 can. 12, 13, et 14 de Baptismo). Bataioco egunean emandaco itzac
berritzea nai du çure animaren Erregue Jesus onac, ta au eguin diteque, eta
eguiten due anima onac dembora ascotan, batzuec onaren, eta gaitzaren
eçagueran sarcen diranean, ceren guraso onac dituen: besteac confirmacioco
Sacramentua arcen duenean; besteac bataioaren urte betean; batzuec
confesatzen diranean, eta besteac beste demboretan; baina egun tchit egoquia
da lembicico comunioarena, orduan dator alabaina Erregue gucien Erreguea
animaren jabe eguitera, eta bidezco gauça da animac bere aldetic aguincea
leialtasun gucia, bataioco egunean aguindu çuan eran, berritzen dituala
orduan emandaco itzac. Dacuscun orain nola escatzen duan, itz oen
gordetzea.

§ i.

Gutchi da Erregue bati itzez leialtasuna aguincea, bere Erreinuaren jabe


eguiten danean, aguinduari ezpaçaio erançuten ongui, eta cer içango liçaque
ongui erançun lecuan, beraren contra alchaco baguina: guisa berean gutchi
da Erregue gucien Erregue Jesus onari bataioco egunean eman guinduan
itzetan gauz andiac aguincea, aztutzen baguera oei erançuteaz.
Aguindu guenduan orduan, beti-betico uztea Satanas, eta beraren
lagun, eta languileac; oec dira mundu galdua, edo munduan bici diran
gaiztoac, eta araguiaren gura tcharrac. Au ez eguitera, autsico deçu Jesusen
Legue ederra, eta bataioan eman cenduan itza, eta galduco cera betico. Baldin
lagun gaiztoetatic aldeguiten ezpadeçu, laster icasico dituçu aen
gaiztaqueriac: eta cere grina tcharrai jarraitu nai badieçu, amilduco cera
sarritan becatuaren loietan.

241
Aguindu guenduan gainera, aldeguingo guenduala beti-beti becatutic,
eta becatuaren bideetatic. Perila nai duana; perilean bucatuco da, dio Espiritu
Santuac. Orregatic aldeguin bear degu arret-andiarequin onelaco bideetatic.
Aguindu guenduan azquenean, beti aldeguingo guenduala Satanasen
arrotasun, eta çoraquerietatic jancian, janean, edanean, gastuetan, eta
atseguin, ta jolasetan. Itz oneçaz aztu da mundua, eta ecusten dira ecin esan
litezquean modu itsusiac. Au gucia eguiteco itza eman guenduan bataioco
egunean, eta gaur berrituco degu orduan aguindua, eta berritzeaz gainera
arreta andiarequin eguin bear degu: eta Jaunac bere aldetic ez digu ucatuco
aguindu diguna, au da emen bere lagunça, eta guero betico bicitza doatsua.
Amen.

EMEN IPinIcO DET BESTE ItzaLDI, EDO PLATIcA BAT EZ ESATEAGATIc


LENA BERRIZ, ETA BERRIZ LENA

Ego Protector tuus sum, et merces tua magna nimis. guenes 15.

Erregue bat bere erreinuaren jabe eguiten danean, juramentuarequin


aguindu oi çaio, leialtasuna gordetzea, eta beraren aguinduac eguitea. Egun
andi onetan, nere aurrac, Erregue gucien Erregue Jesus maitagarria çuetara
etorceco dago çuen biotzaz jabe eguitera, eta nai du çuec berritzea bataioco
itzac, eta oec leialquiro gordetzea. Onetaraco utzi bear ditugu beti-betico
Satanas, eta beraren languileac, ceinac diran munduan bici diran gaiztoac, eta
ucatu, ta ilduratu bear ditugu gure grina tcharrac. Utzi bear ditugu becatua,
eta becatuaren bideac: eta atzenean Satanasen arrotasun, eta çoraqueriac,
dala jancian, janean, edanean, eta beste gastuetan, dala atseguin, eta
jolasetan. Eguiteco au da cristauaren lanic andiena; eta alaitasunarequin ari
çaitezten onetan esaten diçue: Ni naiz çure lagunçailea: eta çure saria içango
da guciz andia. Ego Protector tuus sum, et merces tua magna nimis. Sari onen
gainean itzeguin nai diçuet cerbait. Ençun arretarequin.

§ I.

Fedeco eguia da, eguin çuala Jaunac guiçona bera amatzeco, eta
beticotasun gucian berarequin batean ceruan doatsu içateco. Ala eracusten
digu credoac, eta uste onequin aimbeste miloi Martiric eman du bicitza
Jaunaren onran, eta ecin conta al animac igues eguin due munduco
periletatic, eta ezcutatu dira eremuetan. Baina nolacoa ote da Jaunac çuençat
prestaturic daucan, sari andia? Ez da erraz guc adiraztea, ez eta eçagutzea ere.
S. Pablo eraman çuan Jaunac cerura: andic etorri çanean, etziaquian cer esan,
ango bicitza doatsua adirazteco, eta arrituaren eran cion: Ez beguiac ecusi, ez
belarriac aditu, ez guiçonaren adimentuac iritsi du, nolaco ondasunac

242
prestaturic dauzcan Jaunac bera amatzen duenençat (1 ad Corint. c. 2). Baina
onembesterequin ez degu iguerritzen ongui sari onen anditasuna, eta bideric
erracena onetaraco içango da beguiratzea, nolaco bicilecua prestatu diçuen:
nolaco çori on, eta doatasuna gorputzarençat, eta nolacoa animarençat.
Doatsuençat Jaunac prestatu duan bicilecua dira ceru eder oriec.
Andiac dira, eta nolerebait esan diteque, ez duela bucaeraric: O Israel cein
andia dan Jaunaren etchea! eta beraren ondasunen toquia! andia da bai, eta
ez du bucaeraric (Baruch. c. 3). dio Baruc Profetac. cer esango det beraren
edertasunaz? Eracutsi, edo aguertu cion Jaunac S. Juan Ebanjelistari
edertasun au: eta ecusi çuana guri adiraci naiez, baliatzen da Santua emengo
arri ederren, urrearen, eta cilarraren icenaz. Jarri çaite gau argui batean
ceruari beguira. Ecusico deçu, cein eder dirudian: eta arrituric gueratuco
cera, oroituric guretzat eguin dituala Jaunac onelaco lecuac: baina jaquiçu,
emendic ecusten ditugun goi eder oec ez dirala çure erri, ta bicilecuaren
ataria baicic. çoaz gorago, eta arquituco dituçu ceruaren murailac. Amabi
arri-errencada [...]

NOTA. Aquí dejo de concluir el Autor.

243