You are on page 1of 289

JESU-CRISTOC BERE ELIÇARI UTZI CIOZCAN,

ÇAZPI SACRAMENTUEN GAINEAN


ERACUSALDIAC

Juan Bautista Aguirre

DON JUAN BAUTISTA AGUIRRE ASTEASUCO ERRETORE,


ETA GUIPUZCOACO ARCIPRESTAZCO NAGUSIAN
DIPUTADU JENERALAC,
CRISTAU ACIAI MEÇA NAGUSIETAN EGUINAC.

Esqueincen diezte Apaiz Euscaldunai.

Haurietis, aquas in gaudio de fontibus Salvatoris. Isaiae C. 12.

IRUinEcO GURE APAIZ NAGUSIAREN BAIMENAREquiN.

LENENGO LIBURUA.

TOLOSAN:
Andres Gorosabelen moldeteguian 1850 garren urtean.

LENENGO ERAcUSALDIA

Munduaren asieratic Salbatzailea etorri çan artean


içan ciran Sacramentuen gainean.

ALABATUA
içan dedila Aldareco Sacramentu guciz Santua,
eta Birjina tchit Santaren sorce garbia,
ceina becatu jatorrizcoaren mancharic gabe
sortu içan çan. Gurutze Santuaren &.

cein on, eta maitagarria gure Jaun, eta Aita cerucoa, gu betico doatsu
eguiteco artu dituan, neurri ederretan! Eguin guinduan bera eçagutzeco,
eçagututa amatzeco, eta guero beticotasun gucian berarequin ceruan doatsu
içateco. Iru gauça bear ciran, guiçonac Jauna bear beçala amatzeco. Lenengoa
da eçagutzea Jaunaren Ontasun, eta Maitagarritasun baztergabea, animaco
graciaren, eta betico bicitza doatsuaren emailea dan aldetic: ecin alabaina
biotzac maite içan deçaque nolerebait eçagutzen ez duan Ontasuna. Eçaguera
au içan ceçan guiçonac, munduaren asieratic eman ciozcan Jaunac betico
bicitzaren berriac: eta becatuan erori çanean, aditzera eman cion bidalduco

1
çuala Salbatzailea. Etorri çan bere demboran au, eta ala berez, nola Eliçaren
bidez eracutsi dizquigu, Jaunaren antasun baztergabea ederqui adirazten
duen Misterio Andiac, eta oec bilducituen Apostoluac credoan. Jauna bear
dan eran amatzeco, ez da asco beraren Ontasun baztergabea eçagutzea, baicic
eguin bear dira beraren, eta Eliçaren aguinduac; baina eguingo ditu guiçonac
oec, oen berriric ezpadu? Berri au guri emateco, utzi cizquigun Jaunac bere
amar Aguinteac, eta oec obeto gordetzeco ipini cituan Eliçac ere bereac. Etzan
au gucia ere asco guiçonac bear beçala bere Jaungoicoa amatzeco, baicic bear
çan irugarren gauça bat, nola dan Jaunaren gracian jarcea, eta Espiritu
Santuaren lagunçac içatea. guiçonac, becatuan dagoan bitartean, ez du
amatzen Jauna, eta obra onac eguin arren, ez dira oec ceruraco irabaciac.
Gainera Jaunaren gracian arquitzen danean ere, ez da gai, edo gauça onelaco
irabaciac eguiteco, ez eta Jesus bat bear beçala esateco ere, dio S. Pauloc,
Espiritu Santuaren lagunça gabe: Nemo potest dicere Dominus Jesus nisi in
Spiritu Sancto Graciaren doai, eta apaindura ederra guiçonari emateco, eta
onequin batean ceruco lagunçac ere bai, bidaldu çuan lurrera Aita beticoac
bere Seme bacarra, eta onec eracutsi cigun Aita gurearen otoiz, edo oracio
urrezcoa, iristeco ceruraco bidean bear degun gucia. cer gueiago? Utzi ciozcan
bere Eliçari çazpi iturri gracia, ta birtuteac beti ematen ari, eta beinere
agorcen ez diranac. Oec dira çazpi Sacramentuac. Ascotan itzeguin diçut,
cristaua, gauz oen gainean goiceco Mecetan, eta jai arratsaldeetan,
Dotrinaren parteac açalceco demboran, baina çazpi Sacramentuac dira gauz
ain andi, ta miragarriac, non doctrinaco uquitze utsarequin ecin utzi
ninçaquean. Orregatic artu det asmoa Sacramentuen gainean betaz
itzeguiteco, Meça nagusietan. Ona da eguneco Abanjelioaren gainean
itzeguitea, baina gure errietan bearragoa da Sacramentuen berri, ta eçaguera
cristauai ugari ematea. Ojala itzeguin albaneça nic gai andi onec escatzen
duan eran! Gaur, sarrera ongui eguiteco, eman nai dizquitzut, cristaua,
Munduaren asieratic Jesu-cristo etorri çan artean içan ciran, Sacramentuen
berriac. Ondoren beguiraldi bat emango diogu, Jaunac onetan aguertu çuan,
guganaco ongui nai, ta amorioari. Ençun arretaz.

§ I.

Munduaren asieratic Jesu-cristo etorri çaneco igaro ciran gutchienez


lau mila urte, eta iru demboratara biurcen dira urte oec. Bata da
inocenciacoa. Bigarrena legue naturalarena. Irugarrena, Moisesen
leguearena.
Adan gure lembicico gurasoa becatuan erori çan bitarteco demborari
deitzen çaio inocenciaco dembora. Arquitzen çan Adan Jaunaren gracian, eta
adisquidetasunean. Arquitzen çan çucentasun, edo justicia orijinalaren
doaiarequin apaindua. Au çan doai bat ain miragarria, non Adan, bera nor
içatera, gordeco çuan gaitz gucietatic, çarce, eta eriotzatic. Doai bat,

2
guiçonaren gura guciac ceduzcana eçaguera çucenaren, eta borondatearen
mendean. Orduan guiçonaren biotza cegoan paque osoan; etzuen alabaina
asaldatzen bere gurac. çori oneco dembora onec iraun çuan, Adanec
Paradisuco arbola baten fruta debecatua jan çuan artean. Etzan orduan
Sacramenturic batere içan theologoac eracusten diguenez.
Erori çan Adan becatuan, eta ordutanic asi çan legue naturalaren
dembora. Deitzen çaio onela, ceren mundua bicitu çan dembora lucean letraz
eçarritaco leguegabe. Bitarte onetan jaio ciran ecin conta al aur, eta guciac
ciran becatu jatorrizcoaren mancharequin sortuac eta etzan artean bataioco
Sacramenturic becatu au barcatzeco. Ez ote çan aur gachoai becatu au
barcatzeco moduric batere? Ez digu Escritura Santac itzic esaten gai onetan;
baina ez da sinisteco gauça, Jaunaren Ontasun baztergabeac aimbeste aur
utzico cituala becatu orijinal, edo jatorrizcoaren sendagai gabe. Au da S.
Agustinen iritzia S. Gregorioc dio, gurasoen siniste, edo fedeac orduan
barcatzen çuala aurren becatu orijinal, edo jatorrizcoa orain bataioac
barcatzen duan eran Gurasoac sinistuco çuen etorrico çala bere demboran
munduaren Salbatzailea, siniste onequin emango cioen aurrari bendicioren
bat, edo esqueinico ciozqueen Jaunari doai, edo ofrenden batzuec, eta guisa
onetan quencen citzaten aurrai becatu jatorrizcoaren mancha, eta gueratzen
ciran ceruraco bidean. Au aditzen da aurrençat; ceren eçagueran sartutacoac
baciran oec iritsi ceçaqueen becatu jatorrizcoaren barcacioa fede, esperança,
eta caridadearequin.
Onela joan ciran gauçac Abrahanen demboraraino becatu orijinal, edo
jatorrizcoari cegocan aldetic. Abrahani aguindu cion Jaunac, marca ceçala
bere burua, baita ondorengo semeac ere circuncisioco marca, edo
epaiarequin; Abrahanen odoletic etorri bear çuan alabaina Salbatzaileac, eta
nai çuan Jaunac eçagutua içan cedin non nai: Abrahanen jatorria marca
arequin. Emen iru gauça aditzera eman nai dizquitzut. Lenengoa:
circuncisiora etzeuden beartuac Abrahanen ondorengoac baicic. Bigarrena,
guiçon jaquinsu ascoren iritzian circuncisioco epaiarequin barcatzen citzaten
Abrahanen ondorengoai becatu jatorrizco, edo orijinala. Irugarrena:
emacumezcoai barcatzen citzaten gurasoen fedearequin, len esan dan eran.
Becatu jatorrizco, edo orijinala barcatu ondoan, asco, ta asco erorico
ciran becatuan, gaitzaren, eta onaren eçaguera iritsi ezquero, orain
bataiatuaquin guertatzen dan becela. Etzan orduan confesioco
Sacramenturic. Ez oteçan becatariarençat barcacioric? Bai, baldin fede,
esperança, ta onezco damu, edo contricio osoarequin biurcen baciran
Jaunagana. Gainera esqueincen ciozqueen doai, ofrenda, edo Sacrificioac, S.
Gregorioc dionez, baina eztaquigu Sacramentuen icena cegoten, edo ez. Orra
nola egon çan mundua legue naturalaren demboran: etzan libururic, etzan
Eliçaric, etzan gurasoaz osteronecan Jaincoaren itza, eta ceruraco bidea
eracusten çuanic: eta Adanen umeac amilduaz joan ciran becatuaren
bideetan, aimbesteraino, non damutu citzaion Jaunari guiçona eguin içateaz.

3
Bere aserrearequin bidaldu cituan mundu gucia estali çuen ujolac, eta Noe, ta
bere etchecoac ez beste guciac bucatu cituan.
Goacen orain legue çarraren, edo Moisesen leguearen demborara. Jacob
Patriarcaren ondorengoac, edo Israelitac urte ascoan bicitu ciran Ejipton
catiberio gogorrean. Oec ciran Abrahanen jatorri, Jaunac esleitua, eta autua,
munduari salbatzailea emateco, Urricaldu çan oen nequeaz; atera cituan
catiberio onetatic, eguiten cituala gauz arrigarri asco: eta Sinaico mendian
eman cien leguea letraz eçarria; eta deitzen çaio Moisesen leguea, ceren
Moisesen bidez eman cien. Deitzen ere çaio legue çarra, ceren Jesusec bere
legue ederra ipini çuanean, aitu ciran aren ceremonia, sacrificio, eta moduac.
Atzenean deitzen çaio letraz eçarria, ceren ala ipini çuan Moisesec. Legue çar
onetan bada baciran asco ceremonia, doai, eta Sacrificio, eta batzuei eman
oiçate legue çarreco Sacramentuen icena. Oetatic ciran becatuen confesioa,
eta oen barcacioraco esquincen ciran doai, ta sacrificioac: Pazcoaco aparia
bildots errearequin: Apaiçac, eta Aita Santua consagratzeco ceremoniac.
Galdetu oi da, legue çarreco ceremonia, edo Sacramentuac indarric ote çuen,
graciaren apaindura emateco? Ecetz, dio Florenciaco concilioac: Non
causabant gratiam; baina nola ciran gauça Santuac, laguncen çuen Jaunagana
biotza alchatzeco, eta beraren gracia iristeco.

§ i.

Ecusten deçu, cristaua, cer Sacramentuac içan ciran munduaren


asieratic Jesu-cristo etorri çan artean? Etziran gure leguecoen guereiça baicic,
eta alaere ederqui adierazten due Jaunaren guganaco onguinai, eta ontasuna.
Eguin cituan Aingueruac, eta Lucifer beste ascorequin alcha çan Jaunaren
contra: bereala bota cituan betico su, eta garren artera. An egon bearrac dira
beticotasun gucian. Eguin cituan gure lembicico gurasoac, eta ipini cituan
Paradisuco lecu atseguinean. Autsi çuen Jaunaren Aguintea. Aserratu
citzaion, eguia da; aserratu citzaion Jaunari: bota cituan Paradisutic, baina ez
Aingueruac becela, betico su, eta garren artera. Au eguin lecuan, eman cien
dembora, eçagutzeco beren esquergabequeri itsusia: aguindu çuan, bidalduco
çuala bere Seme bacarra mundura, eta onec, arturic guiçonaren jancia,
garaituco çuala becatuan amilderaço cituan, etsai galgarria. Urruti cegoan
Salbatzaile onen etorrera; eta bitarte onetan iritsi ceceen Adanen umeac
becatuen barcacioa, beguiratu cion, demboraz Salbatzaileac gurutzean
esqueinico çuan, Sacrificioari, eta ipini cituan aditzera eman ditudan
Sacramentu, doai, ta sacrificioac. Atocea, cristaua, neurri ain eder-
miragarriac guiçon esquergabearen oneraco artu bacituan Jaunac, norc
eztacus, cein ongui nai, ta ontasun andia aguertu çuan guganonz? Eta Jaun
au ez degu amatuco, eta serbituco? Au da, nere cristaua, gure eguiteco andi,
eta bacarra: jarri deguiogun bada, ta gure saria içango da ugaria, au da betico
bicitza doatsua. Amen.

4
BIGARREN ERAcUSALDIA

eta Jesu-cristoc bere Eliçari utzi ciozcan


çazpi Sacramentuen gainean lenengoa.

ALABATUA &

Lenengo Eracusaldian itzeguin niçun, cristaua, munduaren asieratic


Jesu-cristo etorri çan artean içan ciran Sacramentuen gainean. Aditu
cenduan orduan, nola gure lembicico gurasoac autsi çuen Jaunaren Aguintea,
eta galdu çuen Jaunaren gracia, eta ceruraco escu gucia, ala berençat, nola
ondorengoençat. Aserratu citzaion Jaunari, eta erbestetu cituan Paradisutic;
baina etzituan bidaldu betico su, eta garren artera, Aingueru gaiztoac bidaldu
cituan eran, baicic eman cien dembora, eçagutzeco beren utseguite andia:
aguindu cien, bidalduco çuala mundura bere seme bacarra, eta onec
guiçatasunaren jancia arturic, garaituco çuala, engainatu cituan, etsai
galgarria. Baina urruti cegoan Salbatzaile onen etorrera, eta bitartean iritsi
ceceen Adanen umeac becatuen barcacioa, beguiratu cion Jaunac bere
Semearen gurutzeco eriotzari, eta ipini cituan, uquitu guinduan,
Sacramentuac: eta aguertu çuan onetan onguinai, ta ontasun gueiegui bat.
Igaro ciran era onetan lau mila urte becela: osca cegozquion Jaunari
Patriarcac, Profeta, ta anima onac, bidal ceçala aguindu çuan Salbatzailea.
Bete ciran Jaunac marcatu cituan demborac, eta etorri çan Salbatzailea:
bicitu çan oguei, ta amairu urtean, eracusten çuala ceruraco bidea: eman
çuan gurutzean bere bicitza, eta irabaci çuan guretzat, Adanen becatuarequin
galdu guenduan, graciaren doai, ta apaindura ederra, eta ceruraco escubidea.
Etzan au asco guc; ondasun oec iristeco; baicic bear ciran, irabaci çuan gracia
gure animetara igarotzeco, bideren batzuec. Orregatic utzi ciozcan Eliçari
çazpi iturri, edo Sacramentu animaco graciaren ur goçoac, eta birtuteac beti
ematen ari diranac. Oec dira dotrinan gucioc icasi guinduanac, edo Bataioa,
confirmacioa, Penitencia, edo confesioa, comunioa, Oleacioa, Ordena, eta
Ezconça, edo Matrimonioa. Urrutitic beguiratu cien Isaias Profetac Jesusen
çazpi iturri oei, eta dio: atseguin-contentuz artuco deçue Salbatzailearen
iturrietatic bear deçuen urgucia Haurietis aquas in gaudio de fontibus
Salvatoris (Isaiae. 12). çazpi iturri, edo Sacramentu oen gainean itzeguingo
diçut gaur nere cristaua. Aurrena beguiratu bear degu, cein miragarria dan
çazpi Sacramentu oec ipincean, Jesusec aguertu digun ontasun, eta amorioa.
Urrena, nola erançun diogun ontasun, eta amorio oni. Ençun arretaz.

§ I.

5
çure siniste, edo fedeac eracusten diçun eguia da, cristaua, etzala guri
onguinaiez aspertu Jesus maitagarria gurutzean gugatic bicitza
ematearequin; baicic, bere eriotzarequin guretzat irabaci cituan gracia, ta
birtuteac gure animetara igaro citecen, ipini cituala çazpi Sacramentu, eta
besteric esatea da herejia, eta, escomicu nagusiarequin Eliçac debecatua
daucan, gauça, Anathema sit. Au asco dala, dirudi, Jesusec alde onetatic
aguertu digun ontasun, eta amorio miragarria eçagutzeco. Baina ascoz obeto,
ta arguiroago eçagutuco deçu au, Sacramentu bacoitza ipincean eguin çuanari
beguiratzen badioçu.
Ecusten çuan Jesusec, guiçona sorcen danetic arquitzen dala. Adanen
becatuarequin loitua, eta Jaunaren aserrearen azpian: ez dala, onela dagoan
bitartean gai, edo gauça ceruraco irabaciric tchiquien ere eguiteco. Ecusten
çuan, gaitzaren, eta onaren eçagueran sarcen danetic asi bearra dala cerurac
bidearequin, sinisten dituala fedeco misterioac, esperatzen duala betico
bicitza, eta amatzen, eta serbitzen duala Jauna; baina onetaraco etsai andi,
eta trebeac arquituco dituala. cer eguin çuan Jesu onac? Ipini çuan bataioco
Sacramentua becatu jatorrizco, edo orijinala quenceco. Sacramentu onec,
arcen dan unean bertan, ichurcen du arçailearen animan graciaren doai
miragarria: onec barcatzen du becatu jatorrizcoa: eguiten du guiçona
Jaungoicoaren seme, ta ceruaren jabegai, edo heredero. Ematen diozca fede,
esperança, eta caridadearen birtuteac, oequin garaitzeco ceruraco bidean
arquituco dituan nequeac. cer gueiago? Gogoz, eta gustoz ari dedin eguiteco
andi onetan, ichurcen ditu Espiriti Santuac bere doaiac bataiatzen danaren
animan. Atzenean eçarcen dio Jesu-cristoren artaldeco marca Baina au gucia
ez da asiera besteric.
Ecusten çuan Jesus onac, ascotan alaco perila, inguratzen duela anima
dala fedearen, dala beste Mandamenturen baten contra, batzuetan
munduaren besteetan bere gura tcharren aldetic, non erraz amildu leçaqueen
becaturen batean, sendoro jarcen ezpada bere Jaunaren Aguintea gordetzeco,
naiz aserratu dedila mundu gucia, naiz ez; naiz alcha ditecela beraren contra
aideac, auçoac, adisquideac, naiz ez; naiz costa daquiola bicitza, eta norc ez
du eçagutzen cein lan andia dan au? Orregatic ipini çuan Jesusec bigarren
Sacramentu bat confirmacioa deritzana. Sacramentu onec ugaritzen du
animaco gracia eta ichurcen ditu Espiritu Santuaren doaiac cristauaren
animan bataioan baino ascoz naroroago: eta atzenean eçarcen dio Jesu-
cristoren guerrari, edo soldaduaren marca. Onela sendotzen du Jesu-cristoc
anima, etsai gucien contra peleatzeco.
Ecusten çuan Jesusec, bere gudari, edo soldaduetatic gueienac, edo
alde-aldean guciac etzirala benaz, eta bear beçala peleatuco etsaiaren contra,
eta berriro ilac gueratuco cirala becatuaren eriotzarequin. Ain argala, eta
ceruraco eguin bear diran gaucetan narra, ta naguia gueratu çan guiçona
Adanen becatuarequin! cer eguin çuan Jesusec? Ipini çuan irugarren
Sacramentu bat Penitencia, edo confesioa deritzana, eta itz bian anima ilac
piztutzen dituana.

6
Ecusten çuan, aldapa gogor, eta luceac arquitzen dirala ceruraco
bidean, eta bidezcoa aunatu, edo aricatu ditequeala, sarritan arcen ezpadu
cerbait janari, eta edari: eta au ongui cecusanac beçala, eguin çuan Jesusec
mirari gucien miragarritasuna berequin duan gauça bat, au da ipincea
Aldareco Sacramentu guciz miragarria, guri emateco bere gorputza, eta
odola, eta bera dan gucia: guri lagunceco ceruraco bidean, eta premia
gucietan. cer gueiago asma citequean gure alde? Jaquiçu bada, cristaua,
etzala onembestean gueratu Jesusen guganaco onguinai, ta amorioa.
Ecusten çuan, il bearrac guinala, eta ordu ura alderatzen danean, peril
andien artean arquituco guerala. Peril au jaiotzen da gure grina tcharretic, eta
bicitza gaiztoac animan uzten dituan cutsu, eta arrasto gaiztoetatic, nola
diran oneraco narra, eta gogo gabe gueratzea, baina gaitzeraco macurtua.
Peril au jaiotzen da urrena etsai galgarriaren aldetic. Dacusanean onec,
aitutzen, edo bucatzen çaiola, guerra eguiteco, dembora, prestatuco ditu
anima gaichoa galceco, edo atchitzeco sare, eta laço guciac. Peril onetan galdu
etzitecen animac, ipini çuan Jesus onac bostgarren Sacramentu bat, eta da
oleacioa, edo azquen oleadura, erdaraz Echtrema-uncioa deritzana.
Sacramentu onec quencen ditu, edo osotoro, edo cerbait igarotaco bicitzaren
cutsu, ta arrasto gaiztoac: alaitzen du anima, ematen diozca indarrac etsaia
garaitzeco, bai ta batzuetan gorputzaren osasuna ere.
Ecusten çuan gainera, Sacramentuac ongui, eta bear diranean emateco,
bearco cirala Sacramentu berac eguiteco, eta emateco, escua çuenac, eta oec
beti içan citzan Eliçac, ipini çuan Ordena deritzan Sacramentua. Sacramentu
onen bidez ditu Eliçac Aita Santua, Obispo Jaunac, Apaiçac, Diaconoac, eta
bacoitzac badu bere mailari dagocan escua. Oraingoac ilcen diraneco, etorrico
dira berriac, eta au bera guertatuco da guero ere munduaren bucararaino.
Atzenean ecusten çuan Jesus onac, munduaren asieratic baçala
ezconça, baina etzala Sacramentu: beragatic etzuan graciaren goçagarriric.
Orregatic alcha çuan ezconça Sacramentuen mailara.
Esan çadaçu orain, nere cristaua, ez da guciz miragarria gauz oec
eguitean Jesusec guganonz aguertu duan ontasun, eta amorioa? Gugatic
gurutzean bicitza emateari S. Pauloc deitzen dio onguinai, ta amorio
guieguia: Nimiam charitatem. San Juanec dio, Aldareco Sacramentua
ipincean amatu guinduala azqueneraino, edo ecin gueiagoraino: im finem
dilechit eos. cer esango degu bada çazpi Sacramentuac ipincean aguertu
digun ontasun, eta amorioaz? Arrituric esan deçaquegu Dabidequin: Jauna,
cer da guiçona, çu arçaz guisa onetan oroitzeco? Quid est homo, quod memor
es ejus? Baina nola erançun diogu Jaunaren ontasun, eta amorio oni? Au da
orain beguiratu bear deguna.

§ i.

7
Bere bicitzaren costuz irabaci çuan guretzat Jesus onac graciaren doaia,
eta ceruraco escu, ta deretcha, eta au eman cigun bataioco
Sacramentuarequin. Non da orduan artu guenduan apaindura ederra? !Ai
doaric, eta ecer balio etzuan gauça becela galdu guenduan! Eguin guinduan
Jaungoicoaren beraren Seme, ta ceruaren jabegai: eta onra au gucia trucatu
degu gure grina tcharren atseguin apur bategatic.
confirmacioco Sacramentuarequin eguin guinan Jesu-cristoren gudari,
edo soldadu, demonioaren, munduaren, eta araguiaren contra peleatzeco.
Baina cer eguin degu? cer, ezpada munduaren beldurrez, edo gura tcharrac
garaitzeco nequea ez arceagatic, Jauna utzita etsaiagana igarotzea?
confesioco Sacramentua utzi cigun gure animaco eritasunetatic gu
sendatzeco. Baina asco, eta asco dira sendagai au beren puçoi biurcen
duenac: batzuec, ceren, escatzen duan, prestaera eguiteco saiatzen ez diran;
besteac ceren lotsaz, edo gaiztaqueriaz becatuac diran beçala, eta diran adina
aitorcen ez dituen: batzuec, ceren dotrina icastera saiatzen ez diran; besteac,
ceren becaturaco bideac, etche, ta lagun gaiztoac utzi nai ez dituen: batzuec,
ceren lagun urcoari becaturaco bidea ematen dioen, itzeguite loiac, queinada
itsusiac lajatzeco biotzic ez duen; besteac edanean igarotzeco, birau, ta
juramentuac eguiteco oitura çarrean bici diran: batzuec, ceren lagun urcoari,
edo erriari eguindaco calteac deseguiten ez dituen; besteac besteren gauça
jabearen borondatearen contra dauqueen. Atzenean beren estadu, eta
carguaren eguin-bide, edo obligacioac eçagutu nai ez dituenac. Oec gucia
ceren puçoi biurcen due confesioco Sacramentua. cer esango det Aldareco
Sacramentuari eguiten çaizcan bidegabeaz? cer, beste Sacramentuaquin
guertatzen danaz? orregatic esan deçaque Jesusec, len Israeltarrai Jaunac
esaten ciena: jende çoro, ta cençugabea; au da çure Jaun eta Jaungoicoari çor
dioçun erançuera? Haeccine reddis Domino, popule stulte, et insipiens?
(Deuteronom. 32).
cristaua, eçagutu deçagun gure, esquer gabequeri içugarria; eta damu
eguiazcoarequin barcacioa escatu deguiogun Jesus onari. Aurreracoan balia
gaitecen, berac utzi dizquigun, Sacramentuaz bera amatzeco, ta serbitzeco,
eta iristeco beti-beti iraungo duan ceruco gloria. Amen.

IRUGARREN ERAcUSALDIA

baina Jesu-cristoc bere Eliçari utzi ciozcan,


çazpi Sacramentuen gainean bigarrera.

ALABATUA &.

Aditu cenduan, cristaua, azqueneco Eracusaldian, cein miragarria dan,


çazpi Sacramentuac ipincean, Jesusec aguertu digun ontasun, eta amorioa.

8
Aditu cenduan gainera, cein gaizqui erançun diogun amorio oni. Orain
dotrinac galdetzen digu guisa onetan.
«cer gauça dira Sacramentuac? Erançuten du: Jesu-cristoc bere Eliçari
utzi ciozcan, sinale aguiri diran batzuec, oen bidez gracia, eta birtuteac guri
emateco. cer gauça da gracia? Da Jaincozco içate, edo doai bat, guiçona
Jaungoicoaren Seme, ta ceruaren jabegai, edo heredero eguiten duana. cer
birtute graciarequin batean ematen ditue Sacramentuac?» Berezquiro iru
theologalac, edo Jaungoicoaganonz çucen beguiratzen duanac. cein dira?
fedea, esperança, ta caridadea. Orra cer eracusten diçun dotrinac,
Sacramentu gucien gainean; baina cristauen artean asco dira, dotrinac itz
pisca oetan dacarrena aditzen ez duanac. Orregatic gauça bearra da bein, ta
berriz, eta ascotan açalcea, eta aguercea dotrinac emen eracusten diguna.
Sacramentu oec dira çazpi, fedeac eracusten digun becela. Ez dira, guiçonac
asmatutaco gauçac, baicic Jesu-cristoc bere Eliçari utziac, fedeac eracusten
digun becela. Dira sinale aguiri diranac; çoaz ezperen, Sacramentu bacoitza
ematen danean, cer eguiten dan ecustera. Bataioan ichurcen du bataiatzaileac
ura aurraren buru-gainera, eta esaten ditu Sacramentuari dagozcan itzac.
Orra nola bataioa dan sinale aguiria: eta au bera guertatzen da beste
Sacramentuetan ere. Sinale oec aditzera ematen ditue animara dacarcien
ondasunac: oec ez dira ecusten, baicic fedeac eracusten ditu. Ondasun oetatic
andienac dira gracia, ta birtuteac: orregatic dotrinac dio, Sacramentuac dirala
Jesu-cristoc bere Eliçari utzi ciozcan, sinale aguiri diran batzuec, oen bidez
gracia, ta birtuteac guri emateco.
Sacramentuac, ongui arcen badira, ematen dioe animari gracia deritzan
apaindura ederra: au da doai bat Espiritu Santuac Sacramentuen bidez
animari ematen diona, eta deitzen dio Jesu-cristoc eztaietaco janciera:
Vestem nuptialem. Ezta doai au galcen, becatu mortalarequin baicic. Ain
miragarria da doai, eta apaindura au, non eguiten duan guiçona Jaincoaren
Seme, eta ceruaren jabegai, edo heredero.
Baina ceruco erreinua iritsi nai duanac amatu, eta serbitu beardu
Jauna, eta onetaraco bear ditu birtute egoquiac, necaçari batec, lana ongui
eguiteco, lanabes egoquiac, bear dituan eran, eguin deçagun contu atchurra,
laiac, area, cerra, gubia. Orregatic Espiritu Santuac graciaren doai, eta
apaindura animari ematean, ematen diozca ceruraco lanac eguiteco birtuteac,
nola diran fede, esperança, ta caridadea, bai ta beste birtute asco ere.
Edoceinec beregan eçagutzen du, gauz onac eguiteco guerala naguiac,
eta gogo gutchicoac; eta gogoaren contra ari dan languilea ascotan çabartu oi
da. Eritasun au sendatzeco, cer eguiten du Espiritu Santuac? Birtuteaquin
batean ichurcen ditu animan bere çazpi doaiac, oequin eguin ditzan ceruraco
eguin bear dituan lanac, ez nolanai, baicic gogoz, eta gustoz.
Atzenean bear ditu animac, gauz onac eguiteco, ceruco lagunçac; oec
gabe alabaina ezguera gai, edo gauça gogoracio on bat eguiteco, ez eta Jesus
bear becela esateco ere, dio S. Pauloc. ceruco lagunz oetatic asco dembora
egoquietan ematen ditue Sacramentuac. Orra cer, ta certaco diran çazpi

9
Sacramentuac. Gauz oen cerbait eçaguera içan deçaçun çuc nere cristaua,
berrituco ditut, orain esan diran eran, urrengo bi Eracusaldietan ere.
Dotrinac uquitzen dituan gauz oen artean graciaren doaia da guciz
miragarria, lenengo lecuan: animarençat dacarren onraren aldetic: au da
aurrena ecusi bear deguna. Urrena, Jesus onari costa çaionari beguiraturie.
Au da bigarren lecuan ecusi bear deguna. Ençun arretaz, cristaua.

§ I.

Graciaren icenez batzuetan aditzen degu edocein ontarte, eta mesede,


eta era onetan guc ditugun doai ta gauz on guciac dira Jaunaren gracia;
guciac dira alabaina beraren escu onguileac emanac, dala bicitza, osasuna,
dala bicitzeco bear degun gucia; baina ez degu emen graciaren icenez aditzen
edocein mesede. Beste batzuetan graciaren icenez aditzen ditugu, becatutic
irteteco, edo aldeguiteco, obra onac eguiteco, eta oei jarraitzeco Espiritu
Santuac bidalcen dizquigun gogoracio onac, eta biotzeco uquitzeac. Oec dira
ceruco mandatari batzuec, mandatua animari eguin ondoan, gucan
guelditugabe aurrera igarotzen diranac. Espiritu Santuaren mandatu oequin
ascotan esnatzen, eta cuturcen da anima, becatutic irtetera, baina beste
ascotan gueratzen, da becatuaren lo astunean. ceruco lagunz oec gabe
beticotasun gucian egongo guinaque gogoracio on bat eguingabe; eta guretzat
irabaci cituan oec Jesusec bere eriotzarequin. Orregatic mandatu oec aditu
bear ditugu biotz umil batequin, bestela erraz guerta diteque galcea betico
bicitza. Baina ez degu gaur itzeguiten ceruco mandatu, ta lagunz oen gainean.
Atzenean graciaren icenez aditzen da gueienetan araco Espiritu Santuac
animari Sacramentuen bidez ematen dion doai, ta apaiudura eder ura. Doai
au gueratzen da animan, eta ez da galcen becatu larri, edo mortalarequin
baicic. Lenengo aldian arcen du animac doai, ta apaindura au bataioan, guero
contesio ona eguiten duanean, eta ugaritzen çaio gaineraco Sacramentuetan.
Beraz çuc, cristaua, bataioco egunean, eta ongui confesatu ceranean, artu
deçu graciaren doai, eta apaindura ederra. Au da eguia bat çure siniste, edo
fedeac eracusten diçuna, eta gucioc sinistu bear deguna. Bacinaqui, cristaua
cein miragarria dan doai au! Si scires donum Dei. Nai deçu au nolerebait
eçagutu? beguira bada benic bein, cein onragarria dan.
Graciaren doai, eta janciera onec, animan sarcen dan unean bertan,
guiçona eguiten du Jaungoicoaren beraren Seme, ez bere içatez, baicic
ainçacotzac Jaungoicoac arcen dualaco. guiçona bere içatez ecin içan diteque
Jaungoicoaren seme; onetaraco alabaina bearco luque Jaincotasuna, eta ecin
dateque au. Era onetan Jesu-cristo bacarric da Jaungoicoaren semea, eta
Jaungoico eguiazcoa. Baina aimbesteraino maite içan gaitu Jaunac, non
onratu nai içan gaituan bere Semeen icenarequin, eta ainçacotzat artu
gaituan graciaren doaiarequin. Demagun Espainaco Erreguec seme bat
bacarra duala, eta onez gainera semetzat artu nai duala beste bat. Eraguiten

10
du soineco, edo janciera guciz eder bat, eta aguincen du, janciera au
daramana onratu deceela guciac Erregueren semetzat. Atocea, cristaua,
janciera au Erreguegandic iristen duana, ez da içango Erregueren Seme? Bere
içatez ez, esango didaçu, baina bai ainçacotzat artua. Au bera guertatzen da
bada graciaren janciera ederra iritsi duanarequin. Ez da, eta ecin içan diteque
bere içatez Jaungoicoaren Seme, ceren Jaincotasunac ecin içan deçaquean,
baina graciaren soineco ederrarequin arcen du Jaunac bere Semetzat.
Orregatic esan çuan S. Juanec: ecusi eçaçue, nolaco onguinai, eta amorioa
guganonz aguertu duan Jaunac: Videte qualem charitatem dedit nobis: bada
eman digu bere Semeen icena, eta içatea: Ut fili Dei nominemur, et simus.
Graciaren doai, eta jancierac, guiçona Jaincoaren Seme eguiteaz
gainera, dembora berean eguiten du ceruaren jabegai, edo heredero. Semea
Aitaren ondasunen jabegai da, edoceinec daquian becela: beraz graciaren
doaiac, guiçona Jaincoaren Seme eguiten badu, dembora berean eguiten du
ceruaren jabegai: ala esaten digu S. Pauloc: Si fili, et haeredes. Gauz andi bat
dala, uste degu, Espaina, Francia, Alemania, eta Rusiaco Erreinu, eta
ondasunen jabegai içatea? baina cer da au, ceruco erreinu eta ondasunen
jabegai içatearen aldean ipincen bada? Ecer ez. Emengo içan guciac gorotza
becela dira cerucoen pare ipincen badira. Ango ondasunac dira garbiac,
aspercen ez duenac, eta beticoac: eta Jaunaren edertasun neurri, ta mugaric
ez duana içango da animaren sari, ta betegarria, Jaunac berac Abrahani esan
cion eran: Ego merces tua magna nimis. Ecusten deçu, cristaua, nola
graciaren doaiac guiçona eguiten duan ceruaren jabegai?
Eguiten ere du Jaungoicoaren beraren adisquide. Anima bat, graciaren
doai, eta apaindura gabe dagoan bitartean, arquitzen da becatuaren loiez
ciquindua, eta Jaunaren aserrearen azpian, S. Pauloc dion beçala: Fiti irae.
Baina ozta jarcen da Jaunaren gracian, eguiten da Jaungoicoaren adisquide.
Ala eracusten digu Trentoco concilioac. Au aditzera eman çuan Jesu-cristoc,
esan cienean Apostoluai: emendic aurrera ez diçuet esango nere serbitzariac
baicic nere adisquideac. Miretsitzen da S. Gregorio, onembeste onra guri
Jaunac eman nai içateaz, eta dio: ez guera serbitzarien icenaren dina, eta
onratzen gaitu adisquideen icenarequin: O mira Divinae Bonitatis dignatio!
Servi non sumus digni nominari, et amici nominamur.
Ez dira onetan bucatzen, graciaren doaiac dacarcian, onrac; ceren doai
enec guiçona eguiten du Jesu-cristoren senide. Jesu-cristo da Aita cerucoaren
seme bacarra bere içatez, ceren Aitaren içate, eta Jaincotasunac duan. Seme
bacar onez gainera graciaren doaiarequin semetzat arcen ditu beste asco, edo
graciaren soineco ederrarequin dauden guciac, eta oec gueratzen dira Jesu-
cristoren senideen onra andiarequin; Aita baten umeac alabaina senideac
dira. Orregatic Jesu-cristo da gure anai nagusia.
Azquenean graciaren doaiac guiçona eguiten du Espiritu Santuaren
bicilecu, eta Eliça beçala. Doai au animari ematean, S. Pauloc dionez, ematen
çaio Espiritu Santua ere, eta an bici da animaren guiaria beçala, eta an bici
naico luque bere gogoco jaureguian beçala, toqui gucietan ezpalego ere.

11
Orregatic Jaunaren gracian dagoan animari S. Pauloc deitzen dio Espiritu
Santuaren Eliça: An nescitis, quoniam membra vestra templum sunt Spiritus
Santi?
Ecusten deçu cristaua, cein onragarria dan animarençat graciaren doai,
eta soineco ederra? Ecusten deçu, cein miragarria dan alde onetatic? Eta ez
da gutchiago, cer costa citzaion doai au Jesus onari beguiratzen badegu. Au
da orain ecusi bear deguna.

§ i.

çuc nere cristaua, ez deçu ecusten beguiaquin graciaren doai, eta


janciera ederra, eta janciera au galdu arren, ez deçu negar andiric eguin esana
dago: ecusten ez duan beguiac negarric ez. Bacinaqui, cembat costa citzaion
Jesus onari, doai au çuretzat irabaztea! Galdu çuen doai au gure lembicico
gurasoac, Paradisuco arbola baten fruta debecatua jaten çuala, eta galdu çuen
ez berençat bacarric, baita ondorengo guciençat ere. Etzan guiçonen, eta
etzan Aingueruen artean ere arquitzen oquer au çucendu ceçaqueanic, eta
Jaunac bere gain artu bear içan çuan lan andi au. Aita beticoac eman bear
içan çuan bere Seme bacarra, guiçon eguinic, deseguin ceçan becatua. Seme
Jaungoicoa guiçon eguin çan Birjina tchit Santaren. sabelean Espiritu
Santuaren obraz. Oroi çaite, cristaua, guero igaro cituan neque, ta oinaceaz.
Oroi çaite, cer iluntasun, edo tristurac ecusi cituan bere azqueneco arratsean.
Oroi çaite, nola jarri çan odolezco icerditan, eta ilceco çorian. Oroi çaite nola
açotez urratu ta arançaz coroatu çuen, eta atzenean, nola gurutzean eman çan
bere bicitza: eta jaquiçu, au gucia costa citzaiola Jesus onari graciaren doaia
guretzat irabaztea. Esan guidaçu orain: cein miragarria içango ez da bada
doai au, alde onetatic beguiratzen çaiola?
Ai! eta alaere daldu degu doai au ain erraz, edo ecereçagatic? Galdu
doai bat, Jaungoicoaren Seme, eta adisquide: ceruaren jabegai, Jesu-
cristoren senide, eta Espiritu Santuaren bicilecu eguiten guinduana? Galdu,
Jesus onac aimbeste nequerequin guretzat irabaci çuan apaindura ederra?
Eta eçaguturic au gucia, ez guera damuz deseguingo? Lotsa gaitecen gure
cençugabequeriaz: eguin deçagun aleguina graciaren doai miragarri au
bilceco, eta ongui gordetzeco. Onela emango digu Jaunac guretzat prestaturic
daucan betico bicitza. Amen.

LAUGARREN ERAcUSALDIA

baina Jesu-cristoc bere Eliçari utzi ciozcan


Sacramentuen gainean irugarrena.

ALABATUA &.

12
«cer gauça dira Sacramentuac? galdetzen du dotrinac: eta erançuten
du: Jesu-cristoc bere Eliçari utzi ciozcan, sinale aguiri diran batzuec, oen
bidez gracia eta birtuteac guri emateco. cer gauça da gracia? Da Jaincozco
içate, edo doai bat guiçona Jaincoaren Seme, eta ceruaren jabegai, edo
heredero eguiten duana. cer birtute graciarequin batean ematen ditue
Sacramentuac? Berezquiro iru theologalac, edo Jaincoaganonz çucen
beguiratzen duenac. cein dira? fedea, esperança, eta caridadea». Orra cer
eracusten diçun dotrinac Sacramentu gucien gainean.
Sacramentu oec dira çazpi, fedeac eracusten digun beçala. Dira sinale
aguiri diranac; çoaz ezperen Sacramentu bacoitza ematen danean, cer eguiten
dan beguiratzera. Bataioan ichurcen du bataiatzaileac ura aurraren
burugainera, eta esaten ditu Sacramentuari dagozcan itzac. Orra nola bataioa
dan sinale aguiria: eta au bera guertatzen da beste Sacramentuetan ere.
Sinale oec aditzera ematen ditue, animara dacarcien ondasunac: eguin
deçagun contu, bataioan ura ichurceac adirazten digu, Sacramentuaren bidez
Espiritu Santuac garbitzen duala anima becatuaren loietic. Sacramentuac
animara dacarcien ondasunac ez dira ecusten baicic fedeac eracusten ditu.
Ondasun oen artean andienac dira gracia, eta birtuteac: orregatic doctrinac
dio, Sacramentuai dirala, Jesu-cristoc bere Eliçari utzi ciozcan, sinale aguiri
diran batzuec, oen bidez gracia, eta birtuteac guri emateco.
Sacramentuac, ongui arcen badira, ematen dio animari, gracia deritzan
apaindura ederra: au da doai bat Espiritu Santuac Sacramentuen bidez
animari ematen diona, eta deitzen dio Jesu-cristoc eztaietaco janciera:
Vestem nuptialem. Ez da doai au galcen, becatu larriarequin baicic. Ain
miragarri da doai, eta apaindura au, non eguiten duan guiçona
Jaungoicoaren seme, eta ceruaren jabegai, edo heredero. Jaungoicoaren
seme, ez bere içatez, ceren guiçonac ez duan, eta ecin içan deçaquean
Jaincotasunic, baicic ceren graciaren doai, eta janciera ederrarequin
apaindua dagoana bere semetzat arcen duan Jaungoicoac, S. Juanec esaten
digun beçala, Videte qualem charitatem dedit nobis, ut fili Dei nominemur, et
simus. ceruaren jabegai; Semea alabaina Aitaren ondasunen jabegaia da S.
Pauloc dion eran.
Baina ceruco Erreinua iritsi nai duanac amatu, eta serbitu bear du
Jauna, eta onetaraco bear ditu birtute egoquiac, necaçari batec, lana eguiteco,
lanabes egoquiac bear dituan eran, eguin deçagun contu atchurra, laiac, area,
cerra, aizcora. Orregatic Espiritu Santuac graciaren doai, eta janciera
ematean, ematen diozca animari, ceruraco lanac eguiteco birtuteac, nola
diran fedea, esperança, eta caridadea, baita beste asecoere.
Edoceinec beregan eçagutzen du, gauz onac eguiteco, guerala naguiac,
eta gogo gutchicoac; eta gogoaren contra ari dan languilea ascotan çabartu
oida. Eritasun au sendatzeco, cer eguiten du EspirituSantuac? Birtuteaquin
batean ichurcen ditu animan bere çazpi doaiac, oequin eguin ditzan, ceruraco
eguin bear, dituain, lanac, ez nola nai, baicic gogoz, eta gustoz.

13
Atzenean bear ditu animac gauz onac eguiteco ceruco lagunçac; oec
gabe alabaina ez guera gai, edo gauça gogoracio on bat ere eguiteco, ez eta
Jesus bear beçala esateco ere, dio S. Pauloc. ceruco lagunz oetatic asco
dembora egoquietan ematen ditue Sacramentuac. Orra, cer, eta certaco diran
çazpi Sacramentuac.
Sacramentuac dacarcien ondasunen artean gracia da andiena, eta beste
gucien sustraia. Azqueneco Eracusaldian asi ninçan adierazten, cein
miragarria dan doai au. Onetaraco beguiratu guenduan, cein onragarria dan
animarençat, eta cembat costa citzaion Jesus onari doai au guretzat irabaztea.
Gai oni beroni narraicala, gaur ecusi bear degu, benic bein: nola graciaren
doaiac piztutzen dituan, becatuan ilac, eta ustelduac dauden animac. Urrena,
nola, animan sarcen dan unean bertan aienatzen dituan becatu larri, edo
mortal guciac. Atzenean animari ematen dion edertasun arrigarria. Ençun,
nere cristaua, arreta andiarequin.

§ I.

Bacinaqui, esaten cion Jesus onac emacume samariarrari; bacinaqui,


Jaunac bidaldu diçun doaiaren berri! Si scires domum Dei. Au berau esango
diçut gaur çuri, nere cristaua. Bacinaqui, cein miragarria dan, çure animan.
Espiritu Santuac ichuri çuan, graciaren doaia! Au da doai bat, becatuan ilac,
eta ustelduac dauden, animac ere piztutzen dituana. Anima bat, becatuan
erorcen danean, dala hitzez, dala gogoz, edo pensamentuz, dala obraz, ila
gueratzen da, Ecequiel Profetac dion beçala. Anima, quae peccaverit, ipsa
morietur. guertatzen çaio animari becatuarequin, gorputzari bere
eriotzarequin guertatzen çaiona. Aldeguiten du animac gorputzetic eta
gueratzen da au ecer ere ecin eguin deçaquean eran. Baditu beguiac, eta ez du
ecer ecusten. Baditu belarriac, eta ez du ecer aditzen. Baditu escuac, eta ez da
gai beatz batere alchatzeco. Baditu oinac, ta ecin jaso ditu. Eta ona animari
becatu larri, edo mortalarequin guertatzen çaiona. Aldeguiten du graciaren
doaiac. Aldeguiten du nolerebait Jaungoicoac, eta gueratzen da anima ila, eta
ceruraco obra on, eta irabaciric ecin eguin deçaquean eran, becatutic irten
dedin artean, eta ecin berez irten diteque. Gainera gorputza, ilcen danetic
laster, asitzen da ustelcen. Biurcen da ar, eta ciquinqueria; alde gucietatic
quiratsa dario. Au bera guertatzen da asco animarequin. Erorcen dira
becatuan. Ez due biotzic becatua, eta becatuaren bideac osotoro utzitzeco: eta
becatuaren obian dautza ustelduac beçala, eta quiratsa darieçala. çuaz festa
batera: ecusico dituçu guiçonezcoac alduen onguiena apainduac, eta cerbait
dirala, uste duenac. Ecusico dituçu emacumeac nornai ililuratu, ta tchoraturic
utzi leçaqueen eran janciac. Nori gogoraco çaio ilac eta ustelduac daudela
oriec? Ta ala egon oi dira gueienac animaren aldetic. Dira obi campotic
çuritua dagoan baten ancecoac. Ongui ematen du obiac, çuritua, eta
armaquin apaindua ecusten danean; baina quen bedi estalqui ederra, cer

14
ecusico deçu? cer ezpada arra, sagua, çapoa; emen saietseçurrac, an
buruaren, escuen, eta çancoen puscac. Eta cer ecusico deçu, guiçon, eta
emacume apaindu orien barrumbeari beguiratzen badioçu? Ecusico deçu,
asco becaturequin ustelduac daudela, campotic bici dirala badirudie ere.
Alaere an miragarria da graciaren doaia, non becatari usteldu oec ere
piztutzen dituan animan sarcen dan unean bertan. Piztutzen ditu gainera
animac, becatuan erori baino len eguin cituan obra onac. Demagun, urlia, edo
sandia dembora lucean bicitu dala bicitza on, edo birtutetsuan: eta guertatzen
çaiola becatu larriren bati lecu ematea. Une artan bertan ilac gueratuco dira
orduraino eguindaco obra on guciac, Apostoluen, eta Birjina tchit santarenac
adina içan balira ere. Ain içugarria da becatu larriaren puçoia. Baina
graciaren doaiac, animan aguercen dan beçala, piztuco ditu obra on aec.
Ecusten deçu, cristaua, nola graciaren doaiac piztutzen dituan, becatuan ilac,
eta ustelduac dauden, animac? eta era berean len eguindaco obra onac? Eta
doai au ezta guciz miragarria? Baina goacen aurrerasêago, eta dacuscun, nola
animan sarcen danean aienatzen dituan becatu larri, edo mortal guciac,
diranac dirala.

§ i.

Demagun, ain errebes-gaiztoa içan dala bat, non eguin dituan


munduaren asieratic guertatu, eta munduaren bucaeraraino guertatuco diran
becatu itsusi guciac. Jaquiçu, ain andia dala, graciaren doaiac becatuaren
contra duan indarra, non guiçon errebesaren becatu guciac aienatuco
lituquean animan sarce utsarequin, eguzquiac gauaren iluntasunac aienatzen
dituan eran. Au aditzera ematen digu Isaias Profetac, dionean, elurra becin
çuri eguingo dirala gure becatuac, grana becela balira ere: Si fuerint peccata
vestra ut coccinum, quasi nich dealbabuntur. Eta alaere doai au ez degu
oraindaino ecertan iduqui?
Demagun, cristaua, çure baratza, edo berjeran aguercen dala iru orrico
lore guciz eder bat. Beguiratzen dioçu, eta ecusten deçu, orri bacoitzean
eçarriac daudela urrezco letra batzuec. Lenengo orrico letrac dioe era onetan:
ilac piztutzen ditu. Bigarren orricoac dioe: gaitz mota guciac aienatzen ditu.
Irugarren orricoac dioe: gorde ni ongui, eta etzera gaichotuco, ez ilco.
Arrituric gueratzen cera, letra oec dioena iracurriric. Aditzen deçu, il dala
çure adisquide bat: quencen dioçu lenengo orriari pisca bat; ipincen dioçu
adisquideari ezpainetan, eta piztutzen da. Norc esan, norainocoa içango
litzaquean orduan çure poça? Aditzen deçu gueroago, çure auçoan dagoala
norbait etsia, eta azqueneco asnasetan beçala. Arcen deçu bigarren orritic
pisca bat, eta ematen dioçu eriari ardo gutchi batean. Ozta igaro du barrena,
gueratzen da gaitzic gabe, eta osotoro sendatua. Arrituric, eta cer guertatzen
çatzun eztaquiçula gueratzen cera. Arcen deçu irugarren orritic beste
piscabat: sarcen deçu cutun eder batean, eta cerequin darabilçu, eta gueroztic

15
ez deçu gaitzic batere: etzera motelcen, çarcen, eta ilcen. Atocea, cer ez luque
balioco lore miragarri onec? cer ez liçaque emango beraren orri
bacoitzagatic? Pocic erreinu osoac ere emango liraque. cristaua; eta
eztaquiçu, lore eder au dala Espiritu Santuac çure animan ipini çuan
graciarenlorea? Lore onec piztutzen ditu becatuan ilac ceuden animac. Lore
onec aienatzen ditu animaco gaitzmota guciac, eta lore au ongui gordetzen
duana ez da beinere ilco. Baina gauça negargarria! Lore eder au galcen da
sarritan, eta ecereçagatic! Non da, cristaua, gure sinistea? Baina beguira
atzenean, graciaren doaiac animari ematen dion, edertasun arrigarriari.
Ez degu beguiz ecuzten, ez becatuan dagoanaren itsustasuna, ez gracian
dagoanaren animaco edertasuna: orregatic ez da erraz bi gauça oec ongui
adiraztea. Alaere cerbait arguitasun eman diteque, Jaunac bein baino
gueiagotan aguertu duanarequin. S. Bernardoc esaten digu, Erlijioso bati
eracutsi ciola Jaunac Demonioa, eta ain itsusia, ta içugarria çan au, non
cordegabe gueratu çan Erlijiosoa, eta etzan beregana egun bat osoan. Santa
catalina Senacoari ere aguertu cion bein Jaunac Demonioaren itsustasuna, ta
içutu çan aimbesteraino, non esan oi çuan, naiago çuala munduaren
bucaeraraino susco bide batean ibili, ecen ez berriz ura ecustea. Eta nondic,
eta nola ote da Demonioa ain itsusia, içanic len guciz ederra? Jaunaren
contra eguin çuan becatutic; Eta becatu batec ain itsusia utzi baçuan Lucifer,
beguira, cristaua, nolacoa egongo ceran Jaunaren beguietan; bada eguin, eta
eraguin dituçu aimbeste becatu itsusi.
Baina nolacoa ote da, anima bati graciaren doai, eta jaincierac ematen
dion, edertasuna? Au da gauça bat, ez guiçonac, eta ez Aingueruac ongui
aditzera emango duena. Demagun, cristalezco onci garbi batera bilcen dala,
eguzquiac, eta içarrac, berjeretaco loreac, urreac, cilarrac; perlac, eta
diamanteac duen edertasun gucia. Ateratzen due eguzquitara onci ura, an
bildu diran edertasun guciaquin; cein ederra aguertuco liçaque? Baina
edertasun au gucia ecer ez beçala içango liçaque, graciaren doaiac animari
ematen dion edertasunaren aldean. Santa catalina Senacoari aguertu cion
bein Jaunac gracian cegoan anima bat, eta ain andia çan aren edertasuna,
Santaren iritzian, non esan oi cion confesoreari: O Aita! eta ecusico balu
gracian dagoan arima baten edertasuna! Uste det, anima bat edertasun
onetan ipinceagatic, pocic bein, eta berriz jarrico litzaqueala, eriotzaren
perilean.
Orra, cein miragarria dan graciaren doai, eta apaindura, uquitu diran
iru alde oetatic beguiratzen çaiola. Doai onec piztutzen ditu anima, becatuan
ilac, eta ustelduac daudenac ere. Doai onec, animan sarcen dan unean bertan,
aienatzen ditu becatu larri, edo mortal guciac. Doai onec ematen dio animari
edertasun bat eguzquiaren, içarren, lore, perla, ta diamanteen edertasun
gucia garaitzen duana. Ta doai au galdu guc! Eta galdu, cergatic? Gura tchar
bati lecu emateagatic. Arritu çaitezte ceruac, eta deseguin ceruco ateac:
Obstupescite Caeli et portae ejus desolamini. cer eguin aldeçaque becatariac,
calte au deseguiteco? Ezta besteric bear, S. Juanec esaten diguna baicic: oroi

16
çaite, esaten digu, nondic erori ceran becatu eguitean, eta damuz beteric biur
çaite Jaunagana: Memor esto, unde echcideris; et ague paenitentiam. Onela
iritsico deçu graciaren doai miragarria, eta gordetzen badeçu, iritsico deçu
betico bicitza. Amen.

BOSTGARREN ERAcUSALDIA

baina Jesu-cristoc bere Eliçari utzi ciozcan,


çazpi Sacramentuen gainean laugarrena.

ALABATUA &

«cer gauça dira Sacramentuac? galdetzen du dotrinac: eta erançuten


du: Jesu-cristoc bere Eliçari utzi ciozcan, sinale aguiri diran batzuec, oen
bidez gracia, eta birtuteac guri emateco. cer gauça da gracia? Da Jaincozco
içate, edo doai bat guiçona Jaincoaren seme, eta ceruaren jabegai, edo
heredero eguiten duana. cer birtute graciareguin batean ematen ditue
Sacramentuac? Berezquiro iru Teologalac, edo Jaincoaganonz çucen
beguiratzen duanac. cein dira? fedea, esperança, ta caridadea. Orra cer
eracusten diçun dotrinac Sacramentu gucien gainean».
Sacramentu oec dira çazpi, fedeac eracusten digun beçala. Dira sinale
aguiri diranac; çoaz ezperen Sacramentu bacoitza ematen danean, cer eguiten
dan beguiratzera. Bataioan ichurcen du bataiatzaileac ura aurraren
burugainera, eta esaten ditu Sacramentuari dagozcan itzac. Orra, nola bataioa
dan sinale aguiria: eta au bera guertatzen da beste Sacramentuetan ere.
Sinale oec aditzera ematen ditue animara dacarcien ondasunac: eguin
deçagun contu, bataioan ura ichurceac adieratzen digu, Sacramentuaren
bidez Espiritu Santuac garbitzen duala anima becatuaren loietic.
Sacramentuac animara dacarcian ondasunac ez dira ecusten, baicic fedeac
eracusten ditu. Ondasun oen artean andienac dira gracia, eta birtuteac:
orregatic doctrinac dio, Sacramentuac dirala Jesu-cristoc bere Eliçari utzi
ciozcan sinale aguiri diran batzuec, oen bidez gracia, eta birtuteac guri
emateco.
Sacramentuac ongui arcen badira, ematen dioe animari gracia deritzan
apaindura ederra: au da doai bat Espiritu Santuac Sacramentuen bidez
animari ematen diona, eta deitzen dio Jesu-cristoc eztaietaco janciera:
Vestem nuptialem. Ezta doai au galcen becatu larri, edo mortalarequin baicic.
Ain miragarria da doai, eta apaindura au, non eguiten duan guiçona
Jaungoicoaren seme eta ceruaren jabegai, edo heredero. Jaincoaren Seme, ez
bere içatez, ceren guiçonac ez duan, eta ecin içan deçaquean Jaincotasunic
baicic ceren graciaren doai, eta janciera ederrarequin apaindua dagoana bere
Semetzat arcen duan Jaungoicoac, S. Juanec esaten digun beçala: Videte
qualem charitatem dedit nobis, ut fili Dei nominemur, et simus. ceruaren

17
jabegai; Semea alabaina Aitaren ondasunen jabegaia da S. Pauloc dion eran:
Si autem fili et haeredes.
Baina ceruco erreinua iritsi nai duanac, amatu eta serbitu bear du
Jauna, eta onetaraco bear ditu birtute egoquiac necaçari batec, lana eguiteco,
lanabes egoquiac, bear dituan eran, eguin deçagun contu atchurra, laiac, area,
cerra, aizcora, Orregatic Espiritu Santuac, graciaren doai eta janciera
ematean, ematen diozca animari, ceruraco lanac eguiteco, birtuteac, nola
diran fedea, esperança, caridadea, eta beste asco.
Edoceinec beregan eçagutzen du, gauz onac eguiteco guerala naguiac,
eta gogo gutchicoac: eta gogoaren contra ari dan languilea ascotan çabartu oi
da. Eritasun au sendatzeco, cer eguiten du Espiritu Santuac? Birtuteaquin
batean ichurcen ditu animan bere çazpi doaiac, oequin eguin ditzan, ceruraco
eguin bear dituan lanac, ez nola nai, baicic gogoz, eta gustoz.
Atzenean bear ditu animac, gauz onac eguiteco ceruco lagunçac; oec
gabe alabaina ez guera gai, edo gauça gogoracio on bat ere eguiteco, ez eta
Jesus bear beçala esateco ere, dio S. Pauloc. ceruco lagunz oetatic asco
dembora egoquietan ematen ditue Sacramentuac. Orra cer, eta certaco diran
çazpi Sacramentuac.
Sacramentuac dacarcien ondasunen artean gracia da andiena; eta beste
gucien sustraia. Azqueneco bi Eracusaldietan alic onguiena aditzera eman
diçut, cristaua, cein miragarria dan doai au. Baina oraindaino esan degun
gucia ez da, doai ouen miragarritasuna adierazteco, dina. Doai au da Espiritu
Santuac animan ichurcen duan ur bici lurretic ceruraino igotzen dana. Au da
gaur lenengo lecuan aditzera emango dedana. Doai au da birtute gucien cepa,
edo sustraia, bere alsumac ceruraino botatzen dituana. Au da bigarren lecuan
aditzera emango dedana. Atzenean doai au da obraric tchiquienai ere ceruco
erreinu, edo betico bicitzaren balioa ematen diena. Au da azquena aditzera
emango dedana. Ençun arreta andiarequin, cristaua.

§ I.

çu, nere cristaua, bataioco egunean, eta ongui confesatu ceranean,


Espirutu Santuac apaindu cinduan graciaren doaiarequin. Bacinaqui, cein
miragarria dan doai au ¡Si scires donum Dei! Doai au da beinic bein, Espirutu
Santuac çure animan ichurcen duan ur bici, lurretic ceruraino igotzen dana.
Ur bicia, ceren, berez ura ezpada ere, garbitzen duan anima becatuaren loi
gucietatic, gorputza urac garbitzen duan baino obeto. Ur bicia gainera, ceren
ur onec ematen dion animari betico bicitza. Ur bici au ain miragarria da, non,
bere aldetic eguiten badu animac dagocana, ugaritzen eta eguiten dan iturri.
Demagun, arreta andiarequin gordetzen duala animac iturri onec dacarren ur
gucia: aciaz joango da, eta igoco da ceruraino, an dauca alabaina bere asiera,
eta jatorria; eta edoceinec daqui, iturri bateco ura igo ditequeala bere
jatorriaren neurrian. Au gucia berac beçala, eta guciz ederqui aditzera eman

18
cigun Jesus onac, emacume Samariarrarequin içan çuan, izquetan. cijoan
bein Jesus Galileara. Bideco nequearequin aunatua cijoan, eta eguardico
demboran gueratu çan Siquen ceritzan erriaren sarreran putzu baten aldean.
Apostoluac errira joanac ciran bazcalceco bear cituen, gaucen bila, eta bitarte
onetan etorri çan emacume bat putzutic ura eramatera. Esan cion Jesusec:
indaçu ura. Emacumeac eçagutu çuan, janciac, eta itzeguiteac cirudianez,
Judutarra çala Jesus, eta Judatarrac ceduzqueen erejetzat Samariarrac.
Orregatic erançun cion emacumeac Jesusi: Nola çuc, içanic Judatarra, ura
escatzen didaçu niri? Esan cion orduan: Bacinaqui, cer doaia bidaldu dion
Jaunac munduari! Si scires donum Dei! Bacinaqui, nor dan çuri ura escatu
diçuna! cerorrec escatuco cenion, eta emango ciçun ura, baina nolacoa?
emango ciçun ur bicia: Aquam vivam, Ur au iturri biurtuco da, eta alaco eran
igoco da, non saltatuco dan ceruraino, edo betico bicitzaraino: Fiet in eo fons
aquae salientis in vilain aeternam. Etzuan aditzen emacumeac, cer ur çan
Jesusec cion ura, eta esan cion: Jauna, indaçu ur orretatic, ez nabilen beti
atzera, ta aurrera ur bila. Orduan esan cion Jesusec: çoaz, deitu çaioçu çure
guiçonari, eta atoz guero. Erançun cion emacumeac: ez det guiçonic. Ongui
esan deçu, esan cion Jesusec; ongui esan deçu, ez deçula guiçonic bost guiçon
içan dituçu, eta orain deçuna ez da çurea. Eçagutu çuan emacumeac,
Profetaren bat çala Jesus, bada arguiro esan cion guertatzen citzaiona: eta
atzenean, Jesusec berac ala esanic, sinistu ere çuan, çala Mesias, edo
munduaren Salbatzailea. Orra, nere cristaua, nola, graciaren doaiari guri
aditzera emateco, deitzen dion Jesusec ur bicia. Ur au, ongui gordetzen bada,
biurcen da iturri, eta igotzen da ceruraino: Fons aquae salientis in vitam
aeternam. Atocea orain, nere cristaua: ez da alde onetatic guciz miragarria
graciaren doaia? Baina gutchi dira Espiritu Santuaren iturri eder au
gordetzen duenac, eta gueienac bici dira becatuaren ur ustelac edaten dituela.
Baina goacen aurrera, eta ecusi deçagun, nola graciaren doaia dan, virtute
gucien cepa, edo sustraia, bere alsuma ederrac Ceruraino botatzen dituana:

§ i.

Anima bat, bataio, edo confesioco Sacramentuarequin Jaunaren gracian


jarri dedin artean; da arbola macatza beçala. Arbola macatza, eta onec
botatzen dituan alsumac ez dira egoquiac fruta goçoac emateco, eta au bera
guertatzen da graciaren doaia gabe arquitzen dan animarequin. Orregatic
Espiritu Santuac bataio, eta confesioco Sacramentuarequin ipincen du
animan cepa, eta sustrai miragarri bat, ceruco birtute, eta doaien mentuac
berequin, dituana, nola diran fedea, esperança, caridadea, eta beste asco.
Mentu oec, ongui maneatzen, eta gordetzen baditu animac, asico dira beren
alsuma ederrac botatzen: beteco dira obra onen lorez, eta frutaz, eta alchaco
dira ceruraino. Demagun çure etcheco basoan arquitzen deçula cepa, edo
sustrai bat alsumaz betea. Beguiratzen dieçu ongui, eta ecusten deçu bacoitza

19
dagoala ninicaz, edo motez betea. Andic gueroseago baçoaz, eta ecusten deçu,
alsuma aec, batzuec daudela lore guciz ederrez beteac, besteac fruta
goçoaquin. Ecusten deçu atzenean arbola ura acitzen dala odeietaraino, ta
uda ta negu beti dagoala lorez, eta frutaz betea. Esan çadaçu, cristaua, cein
eder-çoragarria ez liçaque içango arbola au, eta onen cepa? Ederragoa da
bada Espiritu Santuac çure animan aldatu, edo ipini çuan graciaren cepa, edo
sustraia, eta sustrai onetatic datorren arbola, dacarcian alsumai lagunzten
baçate. cein atseguin andia gauz oen berriac jaquitea, Jaunaren beldur
Santuan bici diran animençat! Oec graciaren cepa miragarria ez galceagatic
gau ta egun ernai daude: goicean, esnatzen diranetic, adoratzen due Jauna,
ematen diozquee, beragandic artu dituen, mesedeen esquerrac: esqueincen
diozquee bere onra, ta gloriaraco eren itz, pensamentu, ta lan guciac. Sarritan
eguiten ditue fede, esperança, caridadezco afectoac: aldeguiten due, animac
ciquincea besteric ez dacarten, munduco erausi, eta atseguinetatic: leialqui
ari dira beren bicimoduac escatzen dituan lanac eguiten; eta gurutze, ta
naigaberen bat datorquienean, alchatzen due biotza Jaunagana, eta esaten
dioe: Eguin bedi, Jauna, çuc nai deçuna; içan bedi negue au çure onran. guisa
onetan graciaren sustraietic datocen alsumac betetzen dira lorez, eta obra
onen fruta goçoz, eta igoaz dijoa arbola ceruraino. Alai çaitezte, anima onac:
çoazte aurrera, autu deçuen bicitz onean, mundu ustel-galdu onen
losenchetatic igueseguiten deçuela. Azquenean graciaren doaia da obraric
tchiquienari ere ceruco erreinu, ta betico bicitzaren balioa ematen diena. Au
da orain uquituco dedana.

§ i.

cristauac, becatuan dagoan bitartean eguiten dituan, obrac, berenez


onac, ta laudagarriac içan arren, ilac, ta ceruraco ecer balio ez duenac dira.
ilac, ceren graciaren bicitzaren cepa, edo sustraia galdu çan. Demagun sagar
bat loretan dagoan demboran, egoaren colpe andi batec ateratzen duala
sustraietic; lore aec, ederrac içan arren, ez due frutaric ecarrico, ceren
sustraia galdu dan. Gainera becatuarequin anima ila dagoan bitartean
eguindaco obra onac ez due ceruraco balioric, ceren Jaunaren
adisquidearenac ez diran eta ceruaren balioa ematen duan doairic ez duen.
çabaldu bitza batec bere ondasunac, bearsuai laguncen. Atera bitza gogora
ditezquean barauric gogorrenac: irabaci bitza ceruraco Apostoluac baino
anima gueiago: piztu bitza ilac, alda bitza batetic bestera mendiac. Obra oec
guciac ez dira içango ceruraco irabaciac, ceren graciaren cepatic ez datocen.
Ala esaten digu S. Pauloc: Si habuero omnem fidem. ita ut montes
transferant, charitatem autem non habuero, nihil sum. Baina Jaunaren
gracian arquitzen bada anima bat, onen obra on tchiquienac ere, ongui
eguina bada, balioco du ceruco erreinua, ceren graciaren doaiac ala balio
duan. Gauça tchiquia da bearsu bati ogui cerra, edo ur pîsca bat ematea, eta

20
alaere balio du ceruraco erreinua. Ala adirazten digu S. Pauloc. Quod in
praesenti est momentaneum, et lete... aeternum gloriae pondus. operatur.
Bucatu diçut, nere cristaua, graciaren gainean asi nituan Eracusaldiac,
eta aldedan onguiena aditzera eman diçut, cein miragarria dan doai au. Doai
onec eguiten du guiçona Jaincoaren Seme, eta adisquide: Jesu-cristoren
senide, ceruaren jabegai, eta Espiritu Santuaren bicilecu, edo Eliça. Doai onec
piztutzen ditu, becatuan ilac, eta ustelduac ceuden animac: aienatzen ditu,
animan sarcen dan unean bertan, becatu larri guciac, diranac dirala, eta
ematen dio animari edertasun bat, bear beçala, ecin guiçonaren mingainac
aditzera eman leçaqueana. Doai au da Espiritu Santuac animan ichurcen
duan ur bicia, eta ongui gordetzen bada, igotzen da ceruraino: da birtute, eta
ceruco doaien cepa, edo sustraia: eta botatzen dituan alsumac, lore, eta
frutuac alchatzen dira ceruetaraino: cer gueiago? Gracian dagoanaren obra
on tchiquienari ere ematen dio, ceruco erreinuac duan adina balio. Orregatic
eguiarequin esan çuan San Leonec: garaitzen dituala doai onec gaineraco
doai guciac: omnia dona echcedit hoc donum. Bila deçagun, cristaua, doai au,
costadedila edocein gauça. Ez deçagun galdu ecergatic ere; eta berequin
ecarrico du beti-beti iraungo, duan coruco gloria. Amen.

SEIGARREN ERAcUSALDIA

baina bataioco Sacramentuaren gainean lenengoa.

ALABATUA &

Itzeguin diçut, cristaua, bost Eracusalditan Sacracramentu gucien


gainean. Aditu deçu, Sacramentuac dirala, Jesu-cristoc bere Eliçari utzi
ciozcan, sinale aguiri diran batzuec, oen bidez gracia, ta birtuteac guri
emateco. Aditu deçu gainera, cein miragarria dan graciaren doaia. Asi
gaitecen orain Sacramentu bacoitzaren gainean itzeguiten: oen artean
lenengo lecua eman bear diogu Bataioari, au da alabaina beste gucietaraco
atea. Aurrena beguiratu bear degu, cer, eta cembat guisatara dan bataioa.
Urrena, cein gauça bearra dan ceruraco. Atzenean, nolaco ontasun, eta
amorioa aguertu digun Jaunac bataiora deitzean. Ençun arretarequin,
cristaua.

§ I.

Fedeco gauça da, Adanen ondorengoac sorcen, eta jaiotzen dirala


becatuan, eta becatu oni deitzen çaio etorquia, eta jatorrizcoa, eta erdaraz
orijinala. Etorquia, ceren gueroc eguingabe bestegandic, edo lembicico
gurasoetatic datorquigun. Deitzen çaio jatorrizcoa edo orijinala, ceren

21
jatorriz, edo castaz datorquigun. Becatu au quenceco bada, edo barcatzeco,
ipini çuan Jesu-cristoc Bataioa esaten diogun Sacramentua. çoazte, esan cien
Apostoluai, çoazte mundu gucira, aditzera eman guieçue jende guciai nere
Leguea, bataiatzen dituçuela Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren
icenean. Esan det, becatu jatorrizco, edo orijinala barcatzeco ipini çuala Jesu-
cristoc bataioa deritzan Sacramentua; baina bataiatzen danac balitu berac
eguindaco becatuac, oec ere barcatuco liozque, prestaera onarequin arcen
badu Sacramentu au.
Bataioa da len bataiatua ez dagoan guiçon, edo emacumea urez
garbitzea bear dan eran, dembora berean esaten dirala Sacramentu oni
dagozcan itzac. Sacramentu oni deitzen çaio sorce ta jaiotza berria, ceren
Adanen becatuarequin ila cegoan anima piztutzen duan, ematen diola
graciaren bicitza. Deitzen çaio gainera fedearen Sacramentua, ceren
Sacramentu au artu nai duanac, aitortu bear dituan fedeco Misterio nagusiac.
Orregatic Eliçaren sarreran esaten du credoa, eta bataioa arceco pontean
prestaturic jarcen danean, berriro aitorcen ditu Misterio andienac. Misterio
oen aitormena bacoitzac berac eguiten du gaitzaren, eta onaren eçagueran
sartua bada, bestela eguiten due Aita, ta Ama ponteac, edo orduan an
arquitzen danen batec. Atzenean deitzen çaio bataioari Eliçaraco atea, ceren
Sacramentu onen bidez sarcen da cristau fededunen artean: eguiten da
Eliçaren ume, eta beste Sacramentuac arceco gai.
Iru guisatara da Bataioa. Bata urezcoa, bestea garrezcoa, eta
hirugarrena odolezcoa. Urezcoa da, len esan dan eran, bataiatua ez dagoan
guiçon, edo emacumea urez garbitzea bear beçala, dembora berean esaten
dirala Sacramentu oni dagozcan itzac. Au bacarric da Jesu-cristoc utzi cigun
bataioco Sacramentua: beste biac dira onen ordecoac estutasun batzuetaraco,
guero esango dan beçala. Bataio-ordeco oetatic bata da garrezcoa, ta au da
fede, esperança, caridade, ta onezco damua, bataioa arceco gogo, ta
borondatearequin, deitzen çaio garrezco bataioa ceren Jaungoicoaganaco
onguinai ta amorioa Espiritu Santuaren garra beçala dan. Bigarren bataio-
ordecoa da odolezcoa, edo Martirioa. Ez da eguiaz Sacramentu, baina
batzuetan Sacramentua adina, edo Sacramentuaren lecuan balio du, guero
ecusico degun beçala. Dacuscun orain, cein gauça bearra dan urezco bataioa
ceruraco.

§ i.

Fedeco gauça da, berez gauça bearra dala ceruraco urezco bataioa.
Ezpada bat berriro, jaiotzen uretic, eta Espiritu Santuagandic, ecin sarditeque
ceruetaco erreinuan, esaten digu Jesu-cristoc: Nisi quis renatus fuerit ech
aqua, et Spiritu Sancto, non potest introire in Regnum Caelorum. Legue
naturalaren demboran, au da, Adan becatuan erori çanetic Jaunac Moisesi
letraz eçarritaco leguea eman cion artean, barcatzen citzaten aurrai becatu

22
jatorrizco, edo orijinala gurasoen fedearequin, eta Abrahanen ondorengo
semeai circuncisioco marca, edo epaiarequin: eta bear çana eguin gabe ilcen
baçan aurra, etzan cerura joango. Etorri çan Jesu-cristo, aitu çan Moisesen
leguea, eta guciençat ipini çuan bataioco Sacramentua, eta berez bearra da
au, becatu jatorrizco, edo orijinalaren barcacioa, eta cerua iristeco.
Esan det, berez gauça bearra dala ceruraco urezco Sacramentua; ceren
guerta diteque bein baino gueiagotan alaco estutasuna, non urezco bataioa
arceco edo emateco lecu, eta eraric ez dan, eta galdetu oi da, ote dan bideren
bat urezco bataio gabe ceruratzeco. Demagun, urlia ez dagoala ongui
bataiatua, ceren emaguin ezjaquin batec bataiatu çuan uste du ongui
bataiatua dala, eta bici da alde onetatic quezcaric gabe. Nola joango da au
cerura? Eçagueran sartua bada, cerura diteque, eguiten dituala fede,
esperança, ta caridadezco afectoac, oec alabaina orduan içango dira garrezco,
edo amoriozco bataio-ordecoa; baina gaitzaren, eta onaren eçagueran sartua
ezpada, ezta gai caridadezco afectoac eguiteco, eta bitarte orretan ilcen bada,
galdua da. Orra; cergatic emaguinçan ibili bear ez duen, bataiatzen ongui ez
daquienac. Valentiniano Emperadoreac eguin çuan bataioa arceco asmoa: ari
çan onetacaco prestaera equiten, baina Sacramentua arceco cegoan egunetan
il çuen eta joan çan mundu onetatic bataiogabe. Alaere S. Ambrosioc dio.
Emperadore arc artu çuala, Sacramentuac ematen duan gracia, ceren escatu
çuan, eta arceco prestatu çan.
Demagun, Sandia ere bataioa artugabe arquitzen dala, ceren eraric içan
ez duan; bicitudan lecuan, edo ceren bataiatua cegoala uste çuan. Ez ote da
onelacoarençat moduren bat urezco bataioa gabe ceruratzeco? Gaitzaren, eta
onaren eçagueran sartua bada, cerura diteque fede; esperança, caridade, ta
onezco damuarequin, orain Valentiniano Emperadoreaz esan dan eran; bai ta
gainera martirioarequin ere; au da bicitza Jesu-cristogatic ematea; baina bear
ditu iru doai, edo condicio. Lenengoa da bestec bicitza quencea orregatic
beren buruac ilcen dituenac, ez dira Jesu-cristoren martiriac, baicic
Deabruarenac. Oetatic asco içan oi dira Nortealdean: bucatzen ditue oec eren
buruac, suerte onic munduan ez dacustenean. Martirioaren bigarren doai,
edo condicioa da bestec emana içatea, ez nolanai, baicic Jesu-cristoren
Leguearen gorrotoz. Ala içan çan Apostoluac igaro çuen martirioa, eta era
berean beste ascorena. Martirioaren irugarren doai, edo condicioa da
Martirioa arcea Jesu-cristoren icenean, artaraco bear dan prestaerarequin.
Martirioac, doai oec dituanean, bataioac beçala barcatzen du becatu
jatorrizco, edo orijinala, baita gaineraco guciac ere. Barcatzen du gainera
becatuen çor guciaere. Orregatic ez du Eliçac erregutzen martirien alde.
Au aditzen da, martirioa igarotzen duana gaitzaren, eta onaren
eçagueran sartua danean. Baina ezpada eçagueran sartua, eta ezpadu artu
urezco bataioa, oniere barcatuco dio martirioac becatu jatorrizco, edo
orijinala, eta çucen cerura joango da. Au eçagutu deçaquegu Inocenteen
egunean Eliçac eguiten duan festari ongui beguiratzen badiogu. Herodes
Jesusen jaiotzaco berriaquin beldurtu çan, galdu ceçan bere erreinua, eta artu

23
çuan Jesusi bicia quenceco asmoa, eta ileraço cituan Belenen, eta inguruan
arquitzen ciran bi urtez beronzco aur guciac. Aur aen artean batzuec egongo
ciran circuncisioco marca artugabe, etzan alabaina circuncisioric ematen,
aurrac çorci egun içan citzan artean. Orregatic aur jaioberri oec arquitzen
ciran, martirioa eman citzatzen artean, becatu jatorrizco, edo orijinal arequin.
Alaere Eliçac guciai eguiten die festa, eta aditzera ematen digu; Jesu-
cristogatic igaro çuen martirioac quendu ciela becatu jatorrizcoaren mancha.
Au bera esaten digue guiçon jaquinsuac, baldin aurdun dagoan amari Jesu-
cristoren gorrotoz bicitza quenduco balioe aurrarequin batean. Baina era
onetan amaren sabelean dagoanac Jesu-cristogatic bicitza ematea gutchitan
guerta diteque. Gauz oec guciac aditzera ematen digue, cein arreta andia bear
dan aurrai bataioa ongui emateco. Ecusi deçagun orain, nolaco ontasun, eta
amorioa aguertu digun Jaunac, bataioco Sacramentura deitzean.

§ i.

Gu, nere cristaua, autu gaitu Jaunac, eta deitu digu bataioco
Sacramentura: Sacramentu onequin barcatu digu becatu jatorrizco, edo
orijinala; apaindu gaitu graciaren janciera ederrarequin, eguin gaitu ceruaren
jabegai, edo heredero. Nondic niri onembeste ondasun, eta mesede? Unde
hoc mihi? Ondasun oec ote ditugu gure guraso, eta aurrecoetatic? Ez eguiaz;
oetatic datorquiguna da alabaina becatuan sortuac içatea. Orra, cion Dabidec,
becatuan sortua naiz, eta gaiztaquerietan eguin ninduan nere amac: Ecce
enim in iniquitatibus conceptus sum, et in peccatis concecpit me mater mea.
Gu bici guera Jesu-cristoren fede, eta Eliçan, eta gu nor baguera, bici
gaitezque Jaungoicoaren Semeai dagoten eran. Onetaraco prest arquitzen
dira Eliçaren Sacramentuac, eta oen emaileac, eta aditzera ematen çaizquigu
ceruraco jaquin, eta eguin bear ditugun gauçac. Beste ecin conta al bici dira
bataioric, eta federic gabe. Nondic niri ondasun, eta mesede au gucia? Unde
hoc mihi? Ez datorquigu au guiçonetatic: Non ech hominibus, dio S. Juanec.
Gu jaio guinan, eta artu guenduan bataioco Sacramentua, eta gueratu
guinan betico bicitza iristeco era ederrean; eta beste asco il dira bataioric
gabe. Nondic niri onembeste ontarte, eta mesede? Unde hoc mihi? Mesede au
ote datorquigu, ceren bataioa dan errian sortuac içan guinan? Ez, asco dira
alabaina, onelaco errietan ere, bataiogabe ilcen diranac. Ote datorquigu gure
obra onetatic? Are guitchiago; bataiatu guinduenean alabaina ezguinan gai,
edo gauça obra onic eguiteco, ceren alde batetic eçagueraric ez guenduan, eta
bestetic becatuan arquitzen guinan. Nondic bada guri onembeste ontarte, eta
mesede? Unde hoc? Nondic, ezpada Jaunaren Ontasun, eta amorioagandic?
Bedeicatua içan bedi beticotasun gucian, onembeste ontasun, eta
amorio aguertu digun, Jauna. cer eguin aldeçaquegu amorio oni erançuteco?
Quid retribuam Domino? Guc eguin deçaqueguna da, bere bataio, ta federa
deitzean aguertu digun ontasun, eta amorio enegatic esquerrac ematea. Guc

24
eguin deçaqueguna da oraindainoco esquergabequerien barcacioa escatzea,
eta aurrera cristauari dagocan eran bicitzea. Onela iritsi deçaquegu Jaunaren
barcacioa, eta betico bicitza doatsua: Amen.

çaZPIGARREN ERAcUSALDIA

baina bataioco Sacramentuaren gainean bigarrena.

ALABATUA &.

Azqueneco Eracusaldian asi ninçan bataioco Sacramentuaren gainean


itzeguiten. Aditu cenduan, cristaua, cer, eta cembat guisatara dan bataioa.
Aditu cenduan gainera, cein gauça bearra dan ceruraco. Atzenean, nolaco
ontasuna aguertu digun Jaunac, Sacramentu onetara deitzean. Gaur ecusi
bear degu, lenengo lecuan: cer dan Sacramentu au eguiteco gaia. Urrena, cer
itz esan bear diran, gai au ipincen dan demboran. Atzenean, nor diran
Sacramentu au emateco escua duenac. Asi gaitecen bertatic.

§ I.

Bataioto Sacramentua eguiteco gaia da ura: eta urarequin garbitzen da


Sacramentu onen arçailea. Ala aditzera ematen digu Jesu-cristoc, eta
eracusten Eliçac, eta besteric esatea dago echcomicu nagusiarequin
debecatua: Anatehema sit. Noruegaco toqui batzuetan asi ciran bataiatzen
garagarra, eta belarren loreaquin eguindaco ardoarequin, edo cerbeçarequin;
baina Aita Santu Gregorio bederatzigarrenac gaztigatu cien, ecin bataiatu
citequeala urarequin baicic. Içan dedila ura, naiz otza, naiz epela, inaiz
itsasocoa, naiz iturri, edo putzucoa, balioco du bataioac, baldin gaineraco
gauçac ongui eguiten badira. Urarequin nastutzen diranean belar, lore, eta
beste gauçac, ez da beti erraz erabaquitzea, onelaco urarequin balioco duan,
edo ez bataioac.
Eriotzaco perilic ez danean, bataioa eman bear da Eliçac ipiniric
dauzcan ceremoniaquin, eta onetaraco larumbat Santuz, eta Pazcoa
maiatzeco bezperan bedeincatzen da ura, eta ur onequin ematen da bataioa;
baina ilceco perilean jarcen bada aurra, eta ecin gorde baditezque Eliçaren
ceremoniac, orduan ematen da bataioa edocein urequin, ceren escura ez oi
dan egon Eliçac bedeicaturic daucana.
Iru guisatara urez busti, eta garbitu içan dira Sacramentu onen
arçaileac. Toqui batzuetan osotoro sarcen cituen urean iru bider, eta bitarte
onetan esaten ciran Sacramentuac eguiteco itzac. Era onetan ederqui aditzera
ematen çan, bataiatua gueratzen dala Jesu-cristorequin ila, eta ila ececic
obiratua munduco gaucetaraco, eta becaturaco. Iru bider urean sarce au

25
eguiten çan, adirazteco, Jainco bat bacarra bada ere, dala iru Persona, Aita,
Semea, eta Espiritu Santua. Eguia da, balioco çuala bataioac, Sacramentu
onen arçailea bein bacarric urean sartu balue ere. Ala eguiten çan Espainaco
Elicetan, onela adirazteco, Trinidadeco iru Personac dirala Jaungoico bat
bacarra. S. Leandro Sevilaco Arçobispoac gaztigatu cion S. Gregoriori, cer, eta
cergatic eguiten çan Espainan, eta onçat eman çuan emengo usança.
Concilium Toletanum IV. anno 633 celebratum c. 6. Beste toqui batzuetan,
urez iztatzen omen çuen bataiatzen çana, ez nolanai, baicic bustitzen. eta
garbitzen çan eran. Atzenean toquiric gueienetan, ura iru bider ichurcen da
aurraren buru gainera, eta dembora onetan esaten dira bataioaren itzac. Ura
burugainera ichurcen dan bacoitzean eguiten da gurutzea, adirazteco,
Sacramentuac ere era berean emanten dira gurutzearen sinalearequin. Ez da
erraz erabaquitzea, ur tchirrist, edo tanta bat asco dan, edo ez, bataioa
eguiteco; baina gauça jaquina da, bear dala aimbeste ur, non, aurra garbitzen
dala esan ditequean.

§ i.

Bataioco Sacramentua eguiteco ez da asco ura ichurcea arçailearen


burugainera, baicic gauça bearra da ura ichurcen dan bitartean esatea
Sacramentuari dagozcan itzac. Ez degu cer necatu asmatzen, cer itz esaten
cituen Apostoluac, Sacramentu au eguiteco. Era berean alferricaco araçoa
içango litzaque, jaquin nai içatea, Greciaco Elicetan esaten dituela
bataiatzeco, guc esaten ez ditugun cembait itz. Asco da guretzat jaquiteam cer
itz Erromaco Eliçac artu, eta Rituala deritzan liburuan ipincen dituan. Ençun,
cer itz diran oec: Nic bataiatzen çaitut çu Aitaren eta Semearen, eta Espiritu
Santuaren icenean. guertatzen da ascotan ez jaquitea, aurren bat ongui
bataiatua dagoan, edo ez: orduan, gauçaren berri jaquiteco aleguina eguinic,
berriro bataiatzen da, itzac esaten dirala guisa onetan: Bataiatua ezpaçaude,
nic bataiatzen çaitut çu Aitaren eta Semearen, eta Espiritu Santuaren
icenean. Gai onetan içan oi dira lecu batzuetan utseguite negargarriac, ceren
emaguin jaquineçac, eta nola bataioa eman ez daquienac içan oi diran. guerta
diteque gainera ez jaquitea, aurra bicidan edo ez, eta orduan itzac esaten dira
era onetan: Bataioa arceco gai bacera, Nic bataiatzen çaitut çu Aitaren eta
Semearen, eta Espiritu Santuaren icenean. Dacuscun orain, nor diran
Sacramentu au emateco escua duenac.

§ i.

Eliçaren lenengo demboretan larumbat Santuz, eta Pazcoa Maiatzeco


bezperan bacarric eman oi çan Bataioa, bitartean premia esturic ezpaçan.
Orduan Obispo Jaunac berac ematen çuen Eliça nagusi, edo catedralean, eta

26
bataiatzen ciran aurrai ere eman oi cieçan confirmacio, ta comunioco
Sacramentua, gueienetan behinçat. Orainere Italiaco lecu batzuetan erri
ascotatic aurrac daramazquie catedralera.
Obispo Jaunen aguintez ascotan ematen çuen Apaiçac bataioa, baita
Diaconoac ere premia çanean. Ala S. Felipe Diaconoac Apostoluen
baimenarequin bataiatu cituan cembait. Ugaritu ciran cristauac: ipini ciran
errietan animen çaiac bataiatzeco escuarequin, eta erri gutchi dira beren
pontea ez duenac. Orregatic orain bataioco Sacramentua eman deçaquee
Eliçaren ceremonia guciaquin lenengo lecuan Obispo Jaunac, urrena erri
bacoitzeco animen cargudunac, ponteric badue: guero oen baimenarequin
beste Apaiçac, eta atzenean Diaconoac, premia bada.
Ascotan guetatzen da bataioa artu bear duana eriotzaren perilean
arquitzea, eta Eliçaren ceremoniac gordetzeco lecuric ez içatea. Orduan
Sacramentu au eman deçaque edocein guiçon, eta emancumec, nola eman
badaqui. Ala eracusten digu Florenciaco concilioac. Ancinaco demboran auci
andiac içan ciran guiçon jaquinsuen artean erejeac emandaco bataioaren
gainean. S. ciprianec, eta beste ascoc uste çuen, etzuala balio onelaco
bataioac; besteac cioen balio çuala, baldin erejeac ura botatzen bacion
aurrari, edo bataioa arceco cegoanari Eliz Ama Santac eguiten duana eguiteco
asmoarequin. Auci au bucatu çan, ceren Aita Santu S. Estebanec, eta Eliçaco
concilioac erabaqui çuen, balio duala erejeac emandaco bataioac, Sacramentu
oni dagozcan, gauçac ongui eguiten baditue. Içan çan gainera beste auci bat,
Judu, eta jentilac bataiatzeco duen escuaren gainean. Tertuliano, S.
Jeronimo, eta S. Agustin etziran atrebitzen esatera, balio çuala oen bataioac;
baina Aita Santu Nicolas lembicicoac, eta guero Florenciaco concilioac
erabaqui çuen, norc erenai estutasunean eman deçaqueala Sacramentu au,
naiz guiçonac, naiz emacumeac, naiz catolicoac, naiz erejeac, naiz Juduac,
naiz jentilac, baldin bear beçala ura ematen, eta itzac esaten badira, Eliçac
eguiten duana eguiteco asmoarequin.
Estutasunen batean eman bear bada bataioa, eta bataiatzen daquien
asco an arquitzen badira, bacoitzari gorde bear çaio bere maila. Lenengo
lecuan errico arçaiari dagoca bataioa ematea; urrena dira beste Apaiçac,
guero Diacono, edo Abanjelioaz ordenduac. Oen ondoren beste ordenetacoac,
eta guero gaineraco guiçon, eta emacumeac. Lenago da guiçona emacumea
baino: eta erejea baino lenago catolicoa. Au onela içan arren berez, guerta
liteque guiçonac ez jaquitea nola eman bear dan bataioa, eta emacumeac bai,
orduan lenago da emacumea. guerta diteque gainera, obeto içatea
emacumeac bataiatzea, onestidadeagatic, eta orduan emacumea lenago da
guiçona baino. Emendic atera eçaçu, cristaua, eriotzaco perilean arquitzen
bada aur bataiatu gabea, guciac daudela beartuac ari bataioa ematerat,
bataiatzen daquienac beinçat. Baina cer guertatzen da? Gutchi dira
daquienac, nola ongui bataioa eguin ditequean, eta erraz cerura bidaldu
litezquean aurrac, gueratzen dira cerutic deserrituac betico. Eta ezda gauça
guciz negargarria, catolicoen artean au guertacea? Baina asco da gaurco.

27
Aditu deçu, cristaua, bataioco Sacramentua eguiteco gaia dala ura.
Urarequin bustitzen, eta garbitzen da Sacramentu onen arçailea burutic
beera, eta onetan aditzera ematen da, Espiritu Santuac orduan animan
eguiten duana, edo garbitzen duala anima becatuaren loietatic. Aditu deçu
gainera, ura ichurceco demboran esan bear dirala, Sacramentuari dagozcan;
itzac, eta dira oec: Nic bataiatzen çaitut çu Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu
Santuaren icenean. Aditu deçu atzenean, noranai duala Sacramentu au
estutasunean emateco escua. Nor eztacus onetan Jaunaren guganaco
onguinai, eta amorio andia? bada bataiogabez cerutic erbestetuac guera ez
guindecen, norinai, naiz guiçonari, naiz emacumeari, naiz catolicoari, naiz
ereje, judu, eta jentilari eman cion bataiatzeco escua. Eta ez degu Jaun au
amatuco? Eta escola duenac bederic ez ote dira saiatuco, nola bataioa eguiten
dan icastera? Saia çaitezte, bai, bada onetan dago bearbada cembait aur edo
cerura joatea, edo andic deserrituac betico gueratzea. Eguin deçagun aleguina
gure lagun urcoari lagunceco, eta Jaunaren legue ederra gordetzeco, Onela
iritsico degu betico bicitza doatsua. Amen.

çorciGARREN ERAcUSALDIA

baita bataioco Sacramentuaren; gainean irugarrena.

ALABATUA &.

Azqueneco Eracusaldian aditu cenduan, cristaua, cer dan bataioco


Sacramentua eguiteco gaia. Aditu cenduan gainera, cer itz esan bear diran,
gai au ipincen dan demboran. Atzenean, nor diran Sacramentu au emateco
escua duenac. Gaur ecusi bear degu, benic bein nori eman bear çaion. Urrena,
noiz, non, ta cembat bider eman bear dan. Asi gaitecen bertatic.

§ I.

Ezpada bat jaiotzen berriro uretic, eta Espiritu Santuagandic, ecin sartu
diteque ceruetaco Errenuan, esaten digu Jesu-cristoc. Emendic arguiro
ateratzen degu, Sacramentu au eman bear çaiola edocein guiçon, eta
emacumeri, naiz içan guraso, fededunen, naiz fedegabeen umea, bici, eta jaio
bada.
Eman bear çaio bai edocein guiçon, edo emacumeri, biac datoz alabaina
Adanegandic becatu jatorrizco edo orijinalaren mancharequin, eta biac due
bataioaren premia mancha au uzteco, eta ceruco Erreinuaren gai içateco.
Demagun jaiotzen dala, ez guiçona, ez emacumea, baicic bidutziren bat,
erdaraz Monstruo esaten dioena. Etzaio oni bataioric eman bear; ceren
bataioa guiçon, eta emacumearençac bacarric dan. Bidutzien gainean ipui

28
asco barreatu içan dira munduan. Batzuec sinistu içan due, au, edo ura jaio
çala aunçagandic, bestea beiagandic, bestea arçagandic; baina oec dira ipui
utsac guiçon jaquinsuen iritzian. guerta diteque, ama batec aur itsusiren bat
eguitea; orduan eman bear çaio bataioa, aurric ederrenari beçala. guerta
diteque gainera, bidutzia eguiaz guiçona, edo emacumea içatea, eta ecin
iguerritzea aur bat bacarra, edo bi diran. Orduan Ritualac eracusten du, cer
eguin bear dan.
Eman bear çaio gainera bataioa edocein guiçont edo emacumeri, naiz
içan guraso fededunen, naiz fedegabeen umea. Ereje batzuec, oen artean
çuinglioc, eta calbinoc, esan çuen, etzuela bataioaren premiaric cristauen
umeac; baina fedeco gauça da, ala fededunen, nola fedegabeen umeac sorcen
dirala becatu jatorrizcoarequin, eta eman bear çatela bataioco Sacramentua,
becatu onen barcacioa iristeco, eta echcomicu nagusiaren azpian debecatua
dago besteric esatea: Anathema sit. Noiz, eta nola bataiatu ditezquean
Juduen, eta beste fedegabeen umeac, ez degu guc cer jaquin: jaquingo due ori
alacoen errietan arquitzen diran bataiatzaileac.
Esan det, edocein guiçon, eta emacumeri eman bear çaiola bataioa, bici
bada: ceren ila bada ez du animaric, eta ez da bataioa arceco gai. Içan ciran
ancina aur ilac ere bataiatzen cituenac: içan ciran beste batzuec aur ilen ordez
biciai bataioa ematen cieçanac; baina quendu cituan Eliçac usança oquer oec.
guertatzen da ascotan ama batec aurra galcea, bearbada lau, edo gueiago
ilabete dituana: bicitzaren sinaleric iguerritzen baçaio, bataiatu bear da. Ala
eracusten digu Rituala deritzan Eliçaco liburuac. Ecin iguerri bada, ila, edo
bicia dan, bataiatu diteque guiçon jaquinsu ascoren iritzian, esaten dirala
itzac era onetan: Bataioa arceco gai bacera; nic bataiatzen çaitut çu Aitaren,
eta Semearen, eta Espiritu Santuaren icenean. cembat bider guertatzen da
bicitzaren sinaleric batere ez iguerritzea, adinean sartutaco guiçon, eta
emacumeetan ere, biciric egon arren? Orregatic obian sarceco arcen da
cerbait dembora, biciric sartu ez ditecen, ascotan guertatu dan beçala.
cergatic bada guerta ez diteque, aurrac biciric egon arren, bicitzaren sinaleric
ez ematea? Eta au guerta baditeque, cergatic ucatuco çaio bataioa? guertatzen
da beste batzuetan, amac aurra botatzea aurdun gueratu çanetic laster. Ecin
iguerri da, aurra anima artua dan, edo ez, eta artu baçuan ere, bici dan, edo
ez, cer eguingo da orduan? Noiz anima arcen duan aurrac, eztaquigu. Batzuec
esan çuen, sortuta berrogueigarren egunean arcen duala aurrac anima, mutila
bada; eta larogueigarrenean, nescatcha bada. Besteac dioe, sorcen danetic
çazpigarren egunean animarequin dagoala aurra; batzuec dioe, sorcetic
irugarrenean, besteac, sorcen dan egunean bertan, eta au da orain ascoren
iritzia, eta dioe, guertatzen danean amaren batec botatzea aurra, bataiatu
bear dala au, dembora gutchicoa içan arren, esaten dirala itzac guisa onetan:
Bataioa arceco gai bacera, nic bataiatzen çaitut çu Aitaren, eta Semearen, eta
Espiritu Santuaren icenean.
Esan det gainera, edocein guiçon, eta emacumeri eman bear çaiola
bataioa, jaio bada; Jesu-cristoc berac alabaina esan çuan: ezpada bat berriro

29
jaiotzen uretic, eta Espiritu Santuagandic, ecin sarditeque Jaungoicoaren
erreinuan. Itz oec adirasten duela dirudi, bataioa eman bear çaiola, ez
norinai, baicic len jaio danari. Orregatic aurguite batzuetan arquitu oi dira cer
eguin eztaquiela guiçon jaquinsuac ere. guertatzen da cembait aldiz, ama
neque andian, eta aurra ecin eguin duala egotea. Noizbait ematen du aurrac
burua, baina osotoro jaio baino len ilco da, edo ilco dala dirudi, ez ote çaio
emango bataioa, osotoro jaio ezpada ere? Bai, ceren jaio dan burua, eta au
dan guiçonaren parte, edo pusca nagusia. Ala eracusten digu Ritualac.
guertatzen da beste batzuetan, aurrac ez ematea burua, baicic escua, oina,
edo besoa, ta jaio baino len ilco da, edo beinçat peril adian dago. cer eguingo
da orduan? Eman bear çaio bataioa jaio dan parte artan, dala escua, dala
oina; baina itzac esan bear dira era onetan: Bataioa arceco gai bacera, nic
bataiatzen çaitut çu Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren icenean.
Itzac onela esaten dira ceren ezdaquigun escuan, edo oinean ematen dan
bataioac balio duan, edo ez. Demagun, guisa onetan bataioa eman ondoan,
jaiotzen dala aurra biciric: orduan bataiatzen da berriro, esaten dirala itzac
guisa onetan: Bataiatua ezpaçaude, nic bataiatzen çaitut çu Aitaren, eta
Semearen, eta Espiritu Santuaren icenean. Atzenean guertatzen da cembait
aldiz, ez ematea aurrac ez bururic, ez escu, eta oinic; eta arquitzea urac uquitu
leçaquean eran; necatua dago ama, eta dirudianez jaio baino len ilco da aurra.
cer eguingo da onela dagoan aurrarequin? Batzuec dioe, ecin bataiatu
ditequeala, ceren jaio ez dan. Besteac dioe bataiatu ditequeala, ceren
munduaren beguietara aguerta ezpada ere, Jaunaren aurrean sortua, eta jaioa
dagoan. Aingueruac jaioa deitu cion Jesu-cristori Amaren sabelean cegoan
demboran ere: Quod enim in ea natum est, de Spiritu Sancto est. Beste
batzuec dioe, ecin jaquin deçaquegula, amaren sabelean dagoanari emandaco
bataioac balio duan, edo ez; eta orregatic eman bear çaiola ura, sabelean
badago ere, esaten dirala itzac guisa onetan: Bataioa arceco gai bacera, nic
bataiatzen çaitut çu Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren icenean.
Iritzi onetacoa da Benedicto amalaugarrena: Baldin onela bataiatutaco aurra,
jaiotzen bada guero biciric, berriro bataiatuco da, esaten dirala itzac guisa
onetan: Bataiatua ezpaçaude, nic bataiatzen çaitut çu Aitaren, eta Semearen,
eta Espiritu Santuaren icenean. Dacuscun orain, noiz, non, eta cembat bider
eman bear dan Sacramentu au.

§ i.

Eliçaren lenengo demboretan ascoc etzuen bataioa arcen, urteetan


aurreratu citecen artean, eta baciran cembait eriotzaco orduraino uzten
çuenac. guertatzen çan au, batzuetan, ceren Sacramentu onec dacarcian
eguimbideac andiac diran, eta betaro beguiratu nai cieçan cembaitec;
besteetan gurasoen çabarqueriaz; eta atzenean gueienac, ceren bicitza lasaia,
eta emengo atseguin liçunac uzteco biotzic etzuen, eta betico utzi bear ciran

30
bataioa arceco. Ala egon çan S. Agustin bataioa artu gabe ogueita amairu
urteetaraino. Tertulianoc etzeritzan ongui aurrac bataiatzeari, eta baciran
ereje batzuec, ecin bataiatu citezqueala aurrac, esaten çuenac; baina Eliz Ama
Santac, Espiritu Santua guiari duanac beçala, bere asieratic eman içan die
aurrai ere Sacramentu au, eta fedeco gauça da, balio duala bataio onec. Nai
du, aurrac lembaitlen bataioraco ecarcea, eta emengo legueac aguincen du,
ecarri ditecela jaiotzatic amar egunen barrumbean.
Bataioa estutasunean eman diteque, eta eman bear da edocein toquitan,
baina estutasunic ez danean, eman bear da gurasoen Eliçan, ponteric bada:
eta beste Eliçaren batera bidaldu nai bada aurra, Sacramentu au arcera, ori
eguin bear da arçaiaren baimenarequin, ez bestela.
çazpi Sacramentuen artean iru dira anima marcatzen duenac, oec dira
Bataioa, confirmacioa eta Ordena: bataioac eçarcen dio animari Jesu-
cristoren artaldeco marca: confirmacioac Jesu-cristoren gudari, edo
soldaduarena, eta Ordenac guiariarena: iru Sacramentu oec bein bacarric
eman ditezque, fedeac eracusten digun beçala. S. Epifanioc dionez, içan ciran
ereje batzuec, aurrac iru bider bataiatzen cituenac, eta orain ere badira, aur
demboran bataiatutacoac berriro bataiatzen dituenac oguei, ta amairu
urteetara iristen diranean: baina Eliçac debecatu cituan gauz oec. Asco da
gaurco.
Aditu deçu, cristaua, nori eman bear çaion bataioco Sacramentua. Aditu
deçu gainera, noiz, non, eta cembat bider eman bear dan. cer ote da,
Eracusaldi onetatic guc atera bear degun ona? çuc emacume aurdun cerana,
atera bear deçun lenengo ona da, cere naiez ez jarcea aurra galceco perilean.
Batzuec galcen ditue aurrac, neque andieguiac artuaz, besteac triscan, eta
saltoca eren buruac aunatzen dituela; batzuec edari biciai jarraituaz, besteac
bearbada gaiztaqueriaz, eguindaco becatuac aguertu ez ditecen. Onelaco
amen contra deadar eguiten due aur galduac Jaunaren beguietan, ceren
cerutic betico erbestetuac gueratu diran. Bigarrena, guertatzen baçatzu aurra
galcea, dei çaioçu lembait len, nola bataioa ematen dan, ongui daquianen
bati. Ez du ecer esan nai aurrac dembora gutchi, edo asco içateac alic
onguiena çuc beraren çori onari beguiratzeco. Jaunari nai daquiola, bacoitzac
bere aldetic aleguina eguitea onela aur gaichoac cerura bidalceco, eta gucioc
iristea beti iraungo duan ceruco gloria. Amen.

BEDERAtziGARREN ERAcUSALDIA

baina bataioco Sacramentuaren gainean laugarrena.

ALABATUA &.

Azqueneco aldian aditu cenduan, cristaua, nori eman bear çaion


bataioco Sacramentua. Aditu cenduan gainera, noiz, non, eta cembat bider

31
eman bear dan. Ecusi bear degu gaur, benic bein: cer ondasunac dacarcian
arçailearen animarençat. Urrena, nolaco prestaera escatzen duan, Ençun
arretaz, cristaua.

§ I.

Bataioco Sacramentuac dacarcian, ondasunac asco, eta andiac dira, eta


batzuec len uquitu ditut, baina alaere aditzera guciac emango dizquitzut,
nolerebait guera ditecen çure gogoan.
Sacramentu onec bada lenengo lecuan piztutzen du becatuan ila cegoan
anima. Fedeco gauça da, Adanen ondorengoac, Birjina tchit Santa ez, beste
guciac sorcen dirala aren becatuarequin loituac, eta animaren aldetic ilac;
baina bataioco Sacramentuac piztutzen ditu graciaren bicitzirequin.
Bataioco Sacramentuac bigarren lecuan aienatzen ditu animatic becatu
jatorrizco, edo orijinala, eta bataiatzen danagan arquitzen dan beste edocein.
Aurra bada, ez du becatu jatorrizcoa baicic, eta au bacarric barcatzen çaio;
baina adinean aurreratua bada, içango ditu berac eguindaco becatuac ere, eta
barcatuco diozca guciac bataioac, arcen badu bear dan eran. Oguei, ta amairu
urte cituan S. Agustinec, bataiatu çanean: eta orduraco eguin cituan becatu
andiac, eta asco; bicitu çan alabaina Maniqueoen erejian, eta atseguin
liçunetan itsutua; baina osotoro barcatu ciozcan Sacramentu onec, ala becatu
jatorrizco, edo orijinala, nola berac eguinac.
Bataioco Sacramentuac irugarren lecuan barcatzen du, becatua ececic,
becatuan pena gucia ere. Demagun fede, ta bataiogabe bicitu dala bat
iruroguei, ta amar urteetaraino, eta eguin dituala becatu guciz itsusiac
mandamentu gucietan, eta ecin conta al. Bataiatzen da prestaera eder
batequin, eta bereala ilcen da. Jaquiçu, cristaua, becatari au çucen çucen
cerura joango dala, ceren bataioac barcatuco diozcan, becatuac ececic, oen
pena gucia-ere, Florenciaco, eta Trentoco concilioac eracusten diguen beçala.
Esan det, becatuac ececic, oen pena gucia ere barcatzen duala bataioac, baina
cer pena da au? cerura joatea eragozten duan pena gucia, ez ordea gaineraco
penac. Ala bataioa artuta ere, cristaua çartuaz, eta deseguinaz dijoa: igarotzen
ditu gaitz, edo eritasunac, eta atzenean ilcen da: eta neque oec becatu
jatorrizcoari darraizcanac dira. Oec gueratu ezpalitzaizquigu, norc burutuco
luque gurequin? il bearrac guerala, egun oro, ta ordu oro dacuscula ere, ez
degu utzi nai becatua, cer içango litzaque eritasun, çarce, eta eriotzaren
beldurric ezpaguendu? Neque, ta pena oez gainera bada beste bat bataioac
quencen ez diguna, eta gurequin iraungo duana azqueneraino: au da
gaitzeronz macurtuac, eta çaletuac egotea. certaco utzi ote digu Jaunac pena,
eta gurutze pisu au? Utzi digu benic bein, guc ongui eçagutzeco, cein saminac
diran becatuaren ondorenac: utzi digu urrena, astu eztaquigun, guraso
desleial-esquergabe batzuen umeac guerala, eta nondic nai, umilac içateco
bideric baicic ez degula. Utzi digu atzenean gurutze astun au, gure grina

32
tcharren contra peleatuaz, betico bicitza irabazteco. Ala esaten digu Trentoco
concilioac: Ad agonem. Asco balio duan gauça da betico bicitza, eta ceruco
Erreinua, eta iristen da etsaiac garaituaz.
Bataioco Sacramentuac laugarren lecuan edercen, eta apaincen du
anima graciaren doai, eta janciera miragarriarequin. Demagun, jaiotzen dala
etche batean aur bat ain itsusia, non etcheco guciac, eta beste ecusten duenac
içuturic uzten dituan. Bataiatzen due, eta gueratzen da eguzquia, eta içarrac
baino ederrago. cer esango cenduque orduan, cristaua, bataioco
Sacramentuaz? cer dacarren edertasunaz? Arrituric, eta cer esan ez daquiçun
eran gueratuco cinaque noasqui. Jaquiçu bada, aur itsusi argan gorputzaren
aldetic guertatuco litzaquena baino gueiago eguiten duala bataioac aurraren
animan. Bataioa artu baino len, aurraren anima ain itsusia dago, non içutuco
guinaquean, dagoan beçalacoa ecusico baguendu; baina ozta botatzen dio
bataiatzaileac ura, gueratzen da guciz ederra, ceren ematen dion Espiritu
Santuac graciaren doai, eta apaindura ederra. Icatza beçala dira berjeretaco
loreac, urre, cilar, perlac, eta diamanteac onelaco anima baten edertasunaren
aldean. casano, Tartariaco Erreguea, ezcondu çan Armeniaco Princesa
batequin. Erreguea çan fedegabea, baina Princesa cristaua. Demboraz
arguitara eman çuan aur, edo obeto esateco bidutzi bat ain itsusia, non
Erreguec sinistu çuan etzala berarena, ta aguindu çuan, quen cequiola
Erreguinari bicia. Etzuan onec, Erreguec uste çuan, utseguiteric eguin, baina
au çan gauça bat Jaungoicoac bacarric aguertu ceçaqueana, eta beste aldetic
Erreguec aguindu çuana bereala eguin bear çan. Estutasun onetan, negarrez
escatu çuan eraman ceguioela aurra; eramaten dioe, eta orduraco prest
ceducan urarequin bataiatzen du. Gauça miragarria! Aur, edo bidutzi ain
itsusia biurtu çan aur ain ederra, non ecin aspertu çan Erregue beguiratzez,
eta ecustez. Eçagutu çuan bere gaizqui eguina: barcatu cion Erreguinari, ta
aguindu çuan Erreinu gucian aditzera eman cedila Jesu-cristoren leguea.
Ecusten deçu, cristaua, cer eguin çuan bataioac aur itsusi aren gorputzean?
Au bera eguiten du egun oro animetan.
Bataioco Sacramentuac bostgarren lecuan dacarren ondasuna da
arçailea eguitea Jaincoaren Seme ta adisquide: Jesu-cristoren Seinide,
ceruaren jabegai, eta Espiritu Santuaren Jauregui, edo Eliça. Jaincoaren
Seme. Ez da, eta ecin içan diteque guiçona Jaincoaren Seme bere içatez;
Semeac alabaina, norbaiten seme içateco, bear du Aitaren içatetic cerbait, eta
guiçonac ez du Jaincoaren içateric; bestela içango litzaque Jainco eguiazcoa
Jesu-cristo beçala. Nola bada bataioac eguiten du guiçona Jaincoaren Seme?
ceren bataiatzen dana graciaren doai eta apaindura ederraren bidez bere
Semetzat arcer duan Aita cerucoac. Ecusi eçaçue, dio S. Joanec nolaco
onguinai, ta amorioa guganonz aguertu duan Jaunac: Videte qualem
charitatem dedit nobis: bada eman digu bere Semeen icena, eta içatea: Ut fili
Dei nominemur, et simus. Jaincoaren adisquide ala esaten digu Trentoco
concilioac: eta Jesu-cristoc berac esan cien Apostoluai: emendic aurrera ez
diçuet esango nere serbitzariac, baicic nere adisquideac. Jesu-cristoren

33
Senide: aita baten umeac alabaina senideac dira: orregatic S. Pauloc deitzen
dio Jesu-cristori anaia ascoren artean nagusiena; Jaincoa dan aldetic beticoa
da alabaina: Primoguenitum in multis fratribus (Ad Rom. c. 8). Eguiten du
gainera bataioac cristaua ceruaren jabegai: semea alabaina Aitaren
ondasunen jabegai da, S. Pauloc dion beçala. Eguiten du atzenean Espiritu
Santuaren Jauregui, edo Eliça. Ala esaten digu S. Pauloc berac: An nescitis,
quoniam membra vestra templa sunt Spiritus Sancti?
Bataioco Sacramentuac seigarren lecuan dacarren ondasuna da anima
ornitzea, eta apaincea fede, esperança, eta caridadearen birtuteaquin. Ala
eracusten digu Trentoco concilioac. Birtute oec ematen diozca Espiritu
Santuac animari Jauna amatzeco, eta serbitzeco, necaçari bati bear dituan
lanabesac ematen çaizcan beçala. Birtute oez gainera, Santo Tomasen iritzian
Espiritu Santuac ichurcen ditu animan beste birtute asco, nola diran
Prudencia, juslicia, fortaleça, templança, eta penitenciaren birtutea, becatutic
alchatzeco, Ematen ere diozca graciarequin batean Espiritu Santuaren doaiac,
oequin eguin ditzan, ceruraco bidean eguin bear diran gauçac gogoz, eta
gustoz. Onela uzten du bataioac cristaua Jesu-cristorequin bat eguina,
birtutez, eta doaiez edertua, eta ornitua: Ni naiz, dio Jesu-cristoc, cepa, eta
çuec cerate adarrac Ego sum vilis, vos palmites. Atzenean bataioco
Sacramentuac eçarcen dio animari Jesu-cristoren artaldeco marca, ala
eracusten digue Florenciaco, eta Trentoco concilioac. Arçai batec erosten
dituanean ardiren batzuec, ipincen die bere ardien marca, eçagutuac içan
ditecen, eta au bera eguiten du Jesu-cristoc anima bat bataioaren bidez bere
artaldera arcen duanean. Marca onec eguiten du cristaua Eliçaren ume, eta
ematen dio Eliçaren Sacramentuac arceco escua. Ecusten deçu, cristaua, cer
ondasunac dacarcien bataioco Sacramentuac arçailearen animara? Dacuscun
orain, nolaco prestaera escatzen duan.

§ i.

Sacramentu onen arçailea gaitzaren eta onaren eçagueran sartu gabea


bada, ez du prestaeraren bearric. Baina adinean, eta eçagueran sartua
danean, ez dio Eliçac ematen Sacramentu au, ongui prestatua dagoanari
baicic. Prestaera onetaraco bi mailatan ipincen cituan Eliçac bataioa artu nai
çuenac. Lenengo maila çan Ençunleena esaten cioena: Audientium. Maila
onetan ceudenai aditzera ematen citzaten Jesu-cristoren legue eder-garbia:
nola aldeguin bear degun becatutic, eta becaturaco bideetatic, eta eguin obra
onac: uzten citzaten Meçatan egoten Sermoia bucatu artean, eta orduan
Diacono batec otseguiten çuan: Irten bitez Eliçatic bataioa artugabe
daudenac. Orregatic Meçaren parte oni deitzen citzaion catecumenoen Meça,
edo bataioraco prestatzen ceudenena. Maila onetan ceudenen artean batzuec
etzuen biotzic gure legue Santac aguincen duan eran bicitzeco, eta luçatzen
çuen bataioa arcea, besteac laster asitzen ciran escatzen, eta oen icena ipincen

34
çan Eliçaco liburuan. Au çan bigarren maila, eta latinez deitzen cioen:
Competentium, esan naidu: Bataioa escatu çuenen maila. Maila onetan
ceudenac ateratzen cituen asco barau: arretarequin peleatu bear çuen
animaren etsaien contra: leialqui eguin bear cituen aguincen citzaizten
gauçac, eta aitortu, edo confesatu bear ciozqueen Obispo Jaunari, edo onen
ordecoari beren becatuac. confesio au etzan Sacramentu, baina eguiten çuen
bataioa arceco ceudenac, eracutsi ceguien Obispo Jaunac, edo onen ordeco
Apaiçac, cer eguin bear çuen beren oitura, eta grina gaiztoac garaitzeco. Era
onetan ongui prestatuac ceudenai ematen citzaten bataioa Larumbat Santuz,
edo Pazcoa maiatzecoaren bezperan; baina becatua, ta becaturen bideac
uzteco ongui saiatzen etziranac gueratzen ciran bataioa gabe. Orra nolaco
prestaera escatzen duan bataioac.
Aditu deçu, cristaua, cer ondasunac dacarcien Sacramentu onec
arçailearen animara. Aditu deçu gainera, cer prestaera escatzen duan,
gaitzaren, eta onaren eçagueran sartu danac artu nai badu. cer ote da
Eracusaldi onetatic atera bear degun ona? Lenengoa da Jaunari esquerrac
ematea bataioarequin eman dizquigun ondasun andiac gatic, eta barcacioa
escatu, ceren oraindaino çabarrac içan gueran onetan. Bigarrena: Jaunaren
aurrean biotzetic negar eguin, ceren gure Onguile Andi Jesus maitagarria
amatu ez degun, eta amatu bearrean aimbeste bider utzi degun. Irugarrena:
sarritan oroi gaitecen, Bataioco egunean ilac, eta Jesu-cristorequin obiratuac
beçala gueratu guinala becaturaco. Ala esaten digu S. Pauloc. Eta ez degu bici
bear Jesusen legue garbia gordetzeco baicic. Au da guc aguindu deguna, eta
au eguiten degula, iritsico degu betico bicitza doatsua. Amen.

AMARGARREN ERAcUSALDIA

baina bataioco Sacramentuaren gainean bostgarrena.

ALABATUA &

Aditu cenduan, cristaua, azqueneco aldian, cer ondasunac dacarcian


bataioco Sacramentuac arçailearen animara. Aditu cenduan gainera, nolaco
prestaera escatzen duan, baldin arçailea gaitzaren, eta onaren eçagueran
sartua bada; baina gueienac, edo aldealdean guciac arcen due Sacramentu au
jaiota laster, eta prestaeraric ecin eguin ceçaqueen adinean. Au onela içanic
ere, ez uste içan, nolanai eman digula Eliçac Sacramentu au. Etzigun eman,
eta ez dio inori ere ematen, aguindugabe, leialqui gordetzea Jesu-cristoren
legue Santa, eta uztea betico becatua, eta becatuaren bideac. Aurrac ecin
aguindu ceçaquean au berez, eta orregatic aurraren lecuan jarcen dira, Aita ta
Ama pontecoac, eta aren icenean ematen due itza, esan dana eguiteco.
Beartuac gaude, Aita, ta Ama pontecoac gure ordez aguindu çuena eguitera,
Trentoco concilioac eracusten digun beçala. Etzuen alabaina ecerere.

35
aguindu, nai, ta nai ez ceruraco eguin bear dana baicic. Orregatic gauça tchit
egoquia da ongui beguiratzea, lenengo lecuan: cer guisatan artu guinduan
Eliz Ama Santac bataioco Sacramentura, eta cer aguindu guenduan. Urrena,
nola erançun diogun egun andi artan aguinduari. Ençun, cristaua, arreta
andiarequin.
Eliz Ama Santac, bataioa norbaiti emateco, escatzen du Aita, edo Ama
pontecoa, edo biac. Au da lenengo ceremonia. certaco eguiten du au Eliçac?
Eguiten du, benic bein, aurraren icenean içan dedin norbait, bataioraco bear
dana aguincen duana. Orregatic deitzen çate batzuetan: Sponsores, eta esan
nai du: Aguincen, edo itzac ematen duenac. Escatzen du gainera Eliçac Aita
edo Ama pontecoa, gurasoric gabe aurra gueratuco balicere, içan deçan norc
eracutsi ceruraco bidea. Asco da berez Aita, edo Ama pontecoa, baina ipini
ditezque biac, ez ordea bi Aita, edo bi Ama. Aita, ta Ama pontecoac bear
lituquee içan guitchienez, amalau urte Aitac, eta amabi amac, baina batzuetan
ipincen dira adin au ez duenac ere. Eta ongui litzaque confirmatuac egotea.
Ez dira Aita, ta Ama pontecotzat autu bear fedegabeac, echcomicatuac,
eçagueran sartugabeac, dotrinaric ez daquienac, eta bicitza gaiztocoac;
eracusle tcharrac dira alabaina onelacoac ceruraco bidea eracusteco. Era
berean ez dira autu bear Erlijioco Ordenaren batean bici diranac. Autu ote
ditezque Apaiz, Erlijioco Ordenacoac ez diranac? Ez du au Ritualac
debecatzen, baina debecatu çuan S. carlos Borromeoc, eta au bera eguin içan
due beste Obispo ascoc ere. Aita, eta Ama pontecoac aide eguiten dira,
aurrarequin lenengo mailan, eta aurraren gurasoaquin bigarren mailan.
Bigarren ceremonia: ecarcen da aurra Eliçaco ateetara, baina ez da
barruna sarcen, aienatu artean argandic etsaia. Aurrarequin datocenac ecarri
bear luquee aguiria, esaten dala: cer orduz jaio dan aurra, ura eman çaion,
edo ez: non jaio ciran, eta bici diran gurasoac: nola derizten; eta era berean
alde bietaco Aiton, eta Amonac; baina asco dira gai onetan çabarrac.
Orregatic ez da erri batzuetan inor bataiatzen bear dan aguiria ecarri dedin
artean.
Irugarren ceremonia: Arcen du Aita edo Ama pontecoac (edo bestela
Eliçara ecarri duanac) aurra buruaz escuico besoaren gainean, eta ipincen
çaio icena. Legue çarrean, guiçonezcoai beinçat, ipincen citzaten icena
circuncisioco marca eçarcean, eta au eguiten çan jaiotzatic çorcigarren
egunean, baina Jesu-cristoren leguean icena ipincen da bataioco egunean
ceina ipincea gurasoai dagote, baina oen ordez ipini oi due Aita, ta Ama
pontecoac. Ez da ipini bear idolo, edo Jainco gueçurrezcoen icenic. Ezta berez
gaizqui dan gauça legue çarreco Santuen icena ipincea, eguin deçagun contu:
Abrahan, Isac, Jacob, Dabid; baina obe da legue berrico Santuren batena
ipincea, eta ala aguindua dago emengo legueetan. Herejeac, gure legueco
Santuac ez onratzeagatic, legue çarrecoenac arcen ditue, eta guri dagoquigu
gure Santuac onratzea. Ez dira ipini bear icen asco; ceren emendic etorri oi
dan cembait aldiz, libruan era batera eçarriac egotea icenac, eta ez ala deitzea
etchean. guero hidalguiac ongui eguiteco datoz mila neque.

36
Laugarren ceremonia: Bataiatzaileac galdetzen dio bataioa arceco
dagoanari: Urlia, cer escatzen dioçu Jaincoaren Eliçari? Erançuten du: fedea;
baina ez nolanai fedea, baicic fede bicia, edo esnatzen duana cristaua
amatzeco Jauna biotz gucitic, eta lagun urcoa gueren buruac beçala. Au
eraguiten ez duan fedea ila da. Orregatic berriz galdetzen dio bataiatzaileac:
cer ematen du fedeac? Eta erançuten dio: Betico bicitza. Orduan dio
bataiatzaileac: Betico bicitza iritsi nai badeçu, gorde itzatzu Mandamentuac.
Bostgarren ceremonia: aguincen çaio etsaiari, aldeguin deçala
aurragandic, eta utzi deçala toqui ura Espiritu Santuarençat: eta iru bider
asnasa ematen du aurraganonz. Au eguin çuan Jesu-cristoc, eman cienean
Apostoluai, becatuac barcatzeco escua. Arreçaçue Espiritu Santua, esan cien,
asnasa ematen çuala aetaronz: eta dirudi, Jesusec orduan eguin çuanetic artu
duala Eliçac ceremonia au, adirazteco, aurraren animara jatchico dala
Espiritu Santua.
Seigarren ceremonia: ascotan eguiten du bataiatzaileac gurutzearen
sinalea aurraren gainean, aienatzeco etsaia.
çazpigarren ceremonia: bi aldiz bataiatzaileac ipincen diozca escuac
aurrari buruaren gainean, baina uquitugabe, eta da Espiritu Santuari deitzea
beçala, jatchi dedin aurraren biotzera, eta arguitu deçan, betico bicitzari
dagozcan, gaucetan.
çorcigarren ceremonia, gatz bedeicatua ipincen çaio auan. cer aditzera
eman nai ote du ceremonia onec? S. Isidoroc dionez, aditzera eman nai du,
cristauaren mihia, utziric betico birauac, juramentuac, itz loiac, eta lagun
urcoen contraco erausiac, gueratzen dala consagratua beçala, Jauna
alabatzeco, ta bedeicatzeco.
Bederatzigarren ceremonia: ematen dio bataiatzaileac aurrari estolaren
erça, esaten diola: Urlia, sar çaite Jaunaren etchean, Jesu-cristorequin parte
içan deçaçun betico bicitzan. Sarcen dan demboran, esaten ditu bataioa
arcera dijoanac berez, edo bestez Aita gurea, eta credoa. Eliçaren lenengo
demboretatic gorde içanda ardura andiarequin ceremonia au.
Amargarren ceremonia: pontera baino len gueratzen dira bataiatzailea,
eta bataioa artu bear duana: berriro aguincen çaio etsaiari, dijoala ordu
gaiztoan andic, ceren Jesu-cristoc deitu dion aur ari bere Eliçara, içan dedin
Jainco biciaren, eta Espiritu Santuaren bici lecu. cembat eta bataioaren
alderago arquitzen dan aurra, ambat amorru andiagoarequin jarraituco dio
etsaiac, eta Jaunac ez eragoztera, irinsico luque, leoi aserre batec bildotsa
beçala; eta orregatic Jesu-cristoren icenean aguincen çaio, aldeguin deçala
andic.
Amaicagarren ceremonia. Istuarequin uquitzen dira aurraren belarriac,
eta sudurrac. ceremonia au artu çuan Eliçac Apostoluetatic, eta oec, Jesu-
cristoc guiçon gor, eta mutu batequin eguin çuan, mirari batetic. Eraman
cioen Jesusi guiçon gaicho au: atera çuan besteen artetic: sartu ciozcan
belarrietan beatzac, eta bere istuarequin uquitu cion mihia. Jaso cituan
ceruronz beguiac, eta esan çuan: Eppeta, au da; idiqui bitez çure belarriac.

37
Onela sendatu çuan Jesusec guiçon gor, eta mutu ura. Jesusec orduan eguin
çuana guiçon gor, eta mutuarequin, eguiten du Eliçac bataioa artu nai
duanarequin, Gorra dago au Jaunaren itza ençuteco, eta ez du Jesusen legue
ederraren usai goçoa aditzen, eta uquitzen du istuarequin belarrietan, eta
sudurretan, eta esaten dio Eppeta. certaco uste deçu? Idiquiac iduqui ditzan
belarriac, Jaunaren itza ençuteco, eta sudurrac Jesusen legue, eta
mandamentuen usai goçoa aditzeco. Amabigarren ceremonia: eramaten da
bataioa artu bear duana pontera, eta eguiten çaizca cembait galde, jaquiteco,
prest ote dagoan becatutic, eta becatuaren bideetatic betico aldeguiteco. Esan
diteque, bataioco egun andian Jaungoicoaren, eta guiçonaren artean eguiten
dala igual bat, beti gogoan erabili bear guenduqueana. Joungoicoac aguincen
diozca guiçonari betico bicitza, eta ondasunac, eta cristauac bere aldetic
aguincen du orain esatera noana. Aditu contuz, cristaua. Urlia esaten dio
bataiatzaileac: urlia, gaurdanic betico uzten dituçu Satanas, eta Satanasequin
batean beraren lagun, eta languileac, ceinac diran mundu galdua, edo
munduan bici diran gaiztoac, eta araguiaren gura tcharrac? Abrenuntias
Sathanae? Esaten balio beçala. Beguira ondo, biotzic ote deçun onetaraco:
ezpadeçu, ez dago çuretzat bataioric. Bataioa artu nai duanac erançuten du:
bai, betico uzten det Satanas, bere lagun, eta languileaquin: Abrenuntio.
Urlia, esaten dio berriz: gaurdanic betico uzten dituçu Satanasen lan, eta obra
guciac nola diran becatua, eta becatuaren bideac Et omnibus operibus ejus?
Ez edo bai. Erançuten du: Bai, Jauna, beti betico uzten ditut: Abrenuntio.
Urlia, esaten dio irugarren aldian: gaurdanic betico uzten dituçu Satanasen
arrotasun, eta çoraqueriac, dala jancian, janean, edanean, eta beste
gastuetan, dala atseguin, eta jolasetan? Et omnibus pompis ejus? Ez edo bai?
Bai Jauna, dio. beti betico uzten ditut: Abrenuntio. Ecin gorde diteque Jesu-
cristoren leguea, gauz oec eguiten ezpadira: orregatic ez dio Eliçac bataioric
eman nai, au gucia eguiteco biotzic ez duanari. Eguiten du onetan Eliçac,
Jedeonec Jaunaren aguintez gudari, edo soldadu beldurtiaquin eguin çuana.
Bilduciran oguei, ta amabi mila Israeltar, Jedeon Aguintari çuala,
Madiantarren contra guerra eguiteco. Etsaiac prest arquitzen ciran pelearaco,
eta esan cien Jedeonec bere Israeltarrai: ea, beldurtia dana, edo etsai oriec
garaitzeco biotzic ez duana, biurtu bedi etchera. cembat, uste deçue, biurtu
cirala? oguei, ta bi mila biurtu ciran. Eliçac bada bataiora dijoanari beguien
aurrean ipincen diozca, garaitu bear dituan etsaiac, eta ezpadu onetaraco
biotzic, ez dio emango bataioa, eta bidalduco du etchera. Qui formidolosus, et
timidus est, revertatur (judicum 7).
Amairugarren ceremonia: Gançutzen da bataioa artu nai duana olioz
bularrean, eta sorbaldan. Etsaia garaitzeco, ez da asco itzez aguincea, esaten
dala: Abrenuntio, baicic peleatu bear da gogotic, eta au aditzera ematen du
ceremonia onec. Ancinaco demboran festetan irten oi ciran gudariac elcarren
contra peleatzera; quencen cituen soineco guciac, içan etzeçan etsaiac nondic
eldu, eta gançutzen ciran olioz gorputz gucian, itsasteco demboran irristatu
cequion etsaiari atzaparra. guisa onetan bada Eliçac gançutzen du olioz

38
bataioa artu nai duana, eta aditzera ematen dio, nola guda, edo pelean bici
bearra dan Demonioaren, munduaren, eta gura tcharren contra.
Amalaugarren ceremonia: uzten du bataiatzaileac estola morea, eta
ipincen du çuria: aditzera ematen çaio bataioa arcera dijoanari, utzi bear
duala Adanen soineco çarra, edo becatua, eta artu bear duala graciaren
apaindura ederra.
Amabostgarren ceremonia: galdetzen dio: Urlia, sinisten deçu
Jaungoico Aita guciz Poderoso, ceruaren, eta lurraren criadoreagan?
Erançuten du: Sinisten det. Galdetzen dio berriz: Sinisten deçu: aren Seme
bacar Jesu-cristo gure Jaunagan, ceina jaio, eta gurutzean il çan? Erançuten
du: Sinisten det. Galdetzen dio irugarren aldian: Sinisten deçu Espiritu
Santuagan, Eliça Santa, catolica, Santuen comunioa, becatuen barcacioa,
araguiaren piztutzea, eta bicitza beticoa? Erançuten du: Bai sinisten det. Iru
bider galdetu cion Jesusec S. Pedrori: Pedro amatzen naçu? eta iru bider
erançun cion, baietz: eta emendic artu çuan Eliçac, iru galde oec fedearen
gainean eguiteco bidea.
Amaseigarren ceremonia: fedearen aitormen, edo confesio au eguin
ondoan, galdetzen dio bataiatzaileac: Urlia: ta orain artu nai deçu bataioa?
Vis baptiçari? Esaten balio beçala: aditu deçu, nola peleatu bear dan
Demonioaren, munduaren, eta gura tcharren contra: ezpadeçu biotzic iru
etsai oec garaitzeco, biur çaitezque etchera; etzera alabaina gauça Jesu-
cristoren gudari, edo soldadu içateco. Baina baldin prest, eta alai baçaude, au
gucia eguiteco, ona ni ere prest, çuri bataioa emateco. Artu nai deçu bada
bertatic Sacramentu au? Vis baptiçari? Erançuten du, bai, nai det. Volo.
Orduan ematen çaio Sacramentua.
Amaçazpigarren ceremonia: emanic era onetan bataioa, gançutzen da
buruan crismarequin, edo olio, eta balsamoarequin. Aditzera ematen du
ceremonia onec, cristaua gueratu dala Jesu-cristori, bere cepari beçala,
itsatsia. Aditzera ematen du gainera, bataiatuaren anima gançutu duala
Espiritu Santuac bere doaiaquin.
Emeçorcigarren ceremonia: ipincen, edo ematen çaio janci, edo çapi
çuri bat. Ancinaco demboran bataiatuac lenengo çorci egunetan ibili oi ciran
bataioan artu çuen janciera çuriarequin: orregatic Pazcoatic urrengo
igandeari deitzen çaio: Dominica in albis, esan nai du: janciera çuria uzten
çan igandea. cer aditzera ematen ote digu ceremonia onec? Aditzera ematen
digu, benic bein, Espiritu Santuac animari bataioan ematen dion soineco
ederra. Aditzera ematen digu urrena, soineco eder au arreta andiarequin
gorde bear dala.
Emeretzigarren ceremonia: ematen çaio bataiatuari candela eracequi
bat. cer aditzera eman nai du ceremonia onec? Aditzera eman nai du, ceruco
erreinua irabazteco, ez dala asco bataiatua içatea, ez eta gauça gaiztoriz ez
eguitea ere, baicic bacoitzac bere estadu, edo bicimoduan argui eguin bear
duala obra onaquin. Orregatic esan çuan Jesu-cristoc:Beude çuen escuetan
argui eracequiac: sint.... lucernae ardentes in manibus vestris.

39
Ecusten deçu, cristaua, nola artu guinduan Eliz Ama Santac bataioco
Sacramentura, eta cer aguindu guenduan? Jaungoicoa bere aldetic beartua,
edo obligatua gueratu çan, guri ematera betico bicitza, eta betico atseguin-
contentuac, leialqui eguiten badegu aguindu deguna; eta gu beartuac gueratu
guinan eman guinduan itzai erançutera. Itz oec eman guinduan Aingueruen,
eta Eliçaren aurrean, eta gure icenac letraz eçarri ciran Eliçaco liburuan.
Ongui: eta nola erançun diogu egun andi artan aguinduari? Au da orain ecusi
bear deguna:

§ i.

çuc, cristaua, bataioco egunean artu cenduan auan gatz bedeicatua, eta
çure mihia gueratu çan consagratua beçala Jauna alabatzeco: ordutanic utzi
cinduan betico birauac, juramentuac, itz loi-desonestoac, eta lagun urcoaren
contraco erausiac. Nola erançun diogu orduan aguinduari? Ea cristaua, aguer
eçaçu mihi ori: Ez da eçagun, artu cenduan, gatz bedeicatuaren cutsuric
batere: eta gucia dago loitua, eta ciquindua.
çuri bataioco egunean uquitu cizquitzuen belarriac, eta sudurrac
istuarequin: belarriac, ençuteco gogotic Jaincoaren itza, eta sudurrac aditzeco
Jesusen legue Santaren usai goçoa: eta ordutanic aguindu cenduan, icasico
cenduala Jesusen legue Santa, eta ceruraco bidea. Nola erançun dioçu eguin-
bide oni? Aspaldi da iguesi çabilçala Jaunaren itzagandic, eta aditzen
deçunean ere, ez dioçu gustoric arcen. Sorra, eta gorra çaude animari
dagozcan gaucetan eta au da marca guciz gaiztoa, edo Deabruarena.
çuc bataioco egunean eman cenduan itza, utzitzeco Satanas, eta
Satanasen languileac, nola diran lagun gaiztoac. Nota erançun dioçu eguin-
bide oni? Ai! çure atseguin guciac dira lagun gaiztoaquin gau ta egun, eta
animac galeraztea da çure lan, eta eguiteco goçoa. çuc eman cenduan, itza,
utzitzeco becatua, eta becatuaren bideac. Nola erançun dioçu eguin-bide oni?
Ez dituçu utzi nai oitura liçun-lotsagarri oriec: ez dituçu utzi nai, becaturaco
bidea çuretzat dacarten, etche, adisquidetasun, eta jolas oriec. çuc eman
cenduan itza, utzitzeco munduco arrotasunac, eta çoraqueriac, dala jancian,
janean, eta edanean, dala gastuetan. Eta cer da çuc eguin deçuna?
çuc egun andi artan, eta gucioc artu guenduan graciaren soineco ederra,
eta au aditzera eman cigun janci, edo çapi çuriac. Non da apaindura ura?
Atzenean aguindu cenduan cere estadu edo bicimoduan obra onaquin
arguieguitea. Nola erançun dioçu eguin bide oni?
Nere, cristaua, ongui beguira deçagun, cer aguindu guenduan bataioco
egun andian, eta nola erançun diogun aguinduari, eta arquituco degu negar
eguiteco gai ugaria. Aditzen danean, erlijioco ordenaren batean sartu çan,
guiçon, edo emacumen bati guertatu çaiola becaturen batean erorcea,
miretzitzen da mundua, eta asitzen da ozca, eta aguinca erlijioco ordenetan
bici diranen contra, ceren bati guertatu çaion utseguite larriren bat, cergatic

40
ori? ceren bicimodu ura artu çuanean, utzi cituan becatua, ta becatuaren
bideac, eta emen çuan itza bicitzeco, autu çuan bicimoduac escatzen duan
eran. Au bera aguindu gueuduan çuc, eta nic: utzi guinduan betico becatua,
eta becatuaren bideac bataioco egunean: orduan emandaco itzac obeto
gordetzeco, bacoitzac aututzen du beretzat egoquia deritzan bicimodua, bata
sarcen da Erlijioco ordenaren batean, bestea eguiten da Apaiz: bata ezconcen
da, bestea gueratzen da ezcongai, eta gucioc ematen degu gueren bicimoduan
becatutic aldeguiteco itza. Nola bada miretsitzen da mundua, Erlijioco
ordenaren batecoari becaturen bat guertatzen baçaio, eta ecertan arcen ez
ditu, beste bicimoduetacoac ugari eguiten dituen becatuac? cristaua, noizbait
cençatu gaitecen; edocein estadu, edo bicimodu artu deçala batec, gucioc
gaude beartuac bataioan, eta bicimodua arcean aguinduari erançutera. Eguin
deçagun au leialqui bacoitzac bere bicimoduan, eta onela emango digu
Jaunac aguindu digun betico bicitza. Amen.

AMAIcAGARREN ERAcUSALDIA

baina confirmacioco Sacramentuaren gainean bacarra

ALABATUA &.

Astiz, edo betaro itzeguin diçut, cristaua, bataioco Sacramentuaren


gainean. Aditu deçu, Sacramentu onen bidez barcatu ciçula Jaunac, becatu
jatorrizco, edo orijinala, apaindu cinduala graciaren soineco ederrarequin, eta
eçarri çuala çure animan Jesu-cristoren artaldeco marca. Arçai batec, erosten
dituanean ardiren batzuec, ipincen die bereala bere marca, norenac diran
jaquin dedin: eta au bera eguin çuan Jesu-cristoc, çu bere artalde, edo cristau
fededunen artean artu cinduanean. Aditu deçu gainera, nola bataioco egun
andi artan eman cenduan itza, ordutanic betico uzteco Demonioa, eta lagun
gaiztoac, becatua, eta becatuaren bideac, eta munduaren arrotasun, eta
çoraqueriac. Ecusten çuan Jesus onac, prest arquitzen cirala, çure contra
irteteco, iru etsai guciz guerrariac, trebeac, eta leiatuac, eta çu indar
gutchicoa, eta beratchoa ceundela etsai oen contra peleatzeco, batez ere peril
andiren batzuec inguratzen bacinduen. Ecusten çuan, gu guerenez guerala
naguiac oneraco, eta macurtuac gaudela gaitzeronz, eta nequez arico guinala
gogoz, eta gustoz etsaien contraco peleetan. Orregatic ipini çuan bigarren
Sacramentu bat, confirmacioa deritzana, eta au içango da gaurco
Eracusaldiaren gaia. Aurrena emango dizquitzut, cristaua, Sacramentu onen
berriac. Urrena, ecusico degu, nola baliatu gueran Sacramentu oneçaz gure
etsaiac garaitzeco. Ençun arretarequin.

§ I.

41
confirmacioco Sacramentua Jesu-cristoc bere Eliçari utzi ciozcan,
çazpietatic bat da. Ala eracusten digue Florenciaco, eta Trentoco concilioac.
Ez da bataioa becin bearra, edo premiazcoa, baina norc eztacus, çabarqueri
tchit itsusia içango liçaqueala Sacramentu au ez arcea içanic artaraco era?
confirmacioco Sacramentua emateco demboran, Obispo Jaunac
gançutzen dio arçaileari copeta crismarequin, edo olio, ta balsamoarequin, ez
nola nai, baicic gurutzearen sinalearequin, eta ipincen diozcala escuac
buruaren gainean. Crisma da balsamoarequin nastutaco olioa, Obispo Jaunac
Sacramentu au emateco bedeicatzen duana. Ala eracusten digu Florenciaco
concilioac. Olioac aditzera ematen digu, Sacramentu onen bidez ichurcen
dituala Espiritu Santuac arçailearen animan bere doaiac: eta balsamoac
adirazten du, nola çabaldu bear degun bacoitzac bere bicimodu, edo
estaduan, obra onen usai goçoa, alaco eran, non esan ditequean, Jesu-
cristoren usai ona guerala, S. Pauloc cion eran: chti bonus odor sumus (2.ª ad
Corint. c. 2). Eguiten çaio Sacramentu onen arçaileari gurutzea copetan,
ceren Sacramentu onen indarra Jesusec gurutzean igaro çuan eriotzatic
datorren. ceren gainera confirmacioco Sacramentuarequin eguiten dan
cristaua Jesu-cristoren gudari, edo soldadu, eta berequin bear duan bere
Erregueren, edo Jesu-cristoren sinalea. ceren atzenean copeta dan lotsa, edo
alquearen toquia, eta Jesu-cristoren guerrariac ez du lotsaric bear bere
Erreguea onratzeco, eta beraren aguinteac gordetzeco, eta, ala bear baliz,
beragatic bicitza emateco.
Sacramentu onen emailea da Obispo Jauna. Alaere ascotan ematen due
Indietan eta tchit urrutico toquietan Obispo ez diran Apaiçac, Aita Santuac
onetaraco eman dien escuarequin, baina eramaten due Obispoac
bedeicatutaco crisma. Obispo Jaunac, Sacramentu au ematean, esaten dituan
itzac dira oec:Nic marcatzen çaitut gurutzearen sinalearequin, eta sendotzen
çaitut animaco osasuna dacarren crismarequin Aciaren, eta Semearen, eta
Espiritu Santuaren icenean. Oec dira Florenciaco concilioac dacarcian itzac.
confirmacioco Sacramentuaren arçaile içan diteque bataiatua dagoan
edocein guiçon, eta emacume. bataiatua dagoana diot, ceren bataiatua ez
dagoana ez da gai beste Sacramentuac arceco. Ancinaco demboran Obispo
Jaunac berac eman oi çuen bataioco Sacramentua, eta dembora berean
ematen cituen confrmacio, ta comunioa ere, bataiatzen çana aur jaio-berria
içan arren: eta orain ere au bera eguiten da Greciaco Elicetan, Aita Santu
Benedicto amalaugarrenac dionez. Naiago luque Eliçac confirmacioa artuco
balue cristauac gaitzaren, eta onaren eçaguera duen demboran; baina eman
oi çate eçagueraric ez duen aurrai ere, ceren Obispo Jaunac eraric ez duen
erriz erri sarritan ibilceco. Sacramentu au arcen duana eçagueran sartua
ezpada, ez da onen aldetic prestaeraren bearric, baina bai adinean, edo
eçagueran sartua bada. Ara prestaera au eguiteco egoquiac diran, cembait
gauça. Lenengoa, ongui liçaque Sacramentu au arcea barauric. Ala arcen çan
len; baina ez du Eliçac aguintez inor bearcen onetara. Bigarrena, Sacramentu

42
au arcera joan bear da aurpegui, ta soineco garbiaquin, baina arroqueria
gabe. Irugarrena, anima garbitu bear da becatuen loietatic, confirmacioa
alabaina da bicien Sacramentua, eta arçaileac egon bear du graciaren
bicitzarequin. Orregatic asco prestatzen dira bicitza gucico confesioarequin,
Espiritu Santuaren doaiac ugari arceco. Apostoluac, Jesus cerura igo çanetic
Espiritu Santuaren etorreraraino, egon ciran prestaera eguiten otoiz, edo
oracioan, eta barautuaz.
Eta cer ondasunac ote dacarci Sacramentu onec? Benic bein arçailearen
animan ipincen du Jesu-cristoren gudari, edo guerrariaren sinalea. Erregueac
bere guerrariai ipincen dieça beren sinalea dala janian, dala tchapelan. Eta au
bera eguiten du Jesu-cristoc bere guerrariaquin confirmacioco
Sacramentuaren bidez, ipincen die animan bere soldaduen marca. Ala
eracusten digue Eliçaco concilioac. Sacramentu onec ugaritzen dio arçaileari
animaco gracia, eta bere demboran ematen diozca ceruco indar, eta lagunçac,
alaitasunarequin, eta sendo egoteco Jesu-cristoren fede Santan, eta
gordetzeco beraren legue Santa. Sacramentu onec gainera, edo onen bidez
Espiritu Santuac ichurcen ditu ugari arçailearen animan bere doaiac. Eliçaren
lenengo demboretan jatchitzen çan Espiritu Santua confirmacioa arcen
çuenetara, guertatzen ciran mirarietan norenai eçagutzen çuan eran; ecusten
çan alabaina, guiçon jaquineçac ere, Sacramentu au artu ondoan, aditzen
cituala izcunde guciac. sendatzen eriac, eta eguiten cituela gauça miragarriac.
Ez da orain ecusten onelaco mirariric, confirmacioa artu arren; ceren oen
premiaric ez dan; baina fedeco gauça da, Sacramentu onen bidez jatchitzen
dala Espiritu Santua bere doaiaquin Sacramentu au arcen duanaren animara.
Sacramentu au ematen duana aide eguiten da confirmatzen danarequin
lenengo mailan, eta onen gurasoaquin bigarrenean, eta au bera eguiten du
Aita, ta Ama confirmacioraco ipincen diranaquin. Sacramentu au ecin eman
diteque, bein baicic, len esana dagoan beçala.
Sacramentu oni dagozcan ceremoniac dira oec. Lenengoa. Bataioraco
ipincen dira Aita, ta Ama pontecoac; baina confirmacioraco ez dira berdinac
lecu gucietaco usançac. Batzuetan ipincen ditue Aita, eta Ama, besteetan ez
bata, eta ez bestea. Batzuetan Aita bacarric, besteetan guiçonezcoarençat
guiçona, eta emacumezcoençat emacumea eta au da ongui dirudian gauça.
confirmacioraco ez dira ipini bear Aita, edo Amatzat bataiatu, eta
confirmatuac ez daudenac. Ala aguincen du Eliçac. Sacramentu au artu bear
duana aur tchiquia bada, iduquitzen da besoetan, eta acia bada, berac ipincen
du oin bata Aitaren, edo Amaren oinaren gainean.
Bigarren ceremonia: Sacramentu au arcen duanari, lecu batzuetan ipini
oi çaio icen berria, utzi deçan guiçon çarra bere icenarequin, eta eguin deçan
bicitza berri on bat; baina utzi da ceremonia au.
Irugarren ceremonia: Sacramentu au emateco asieran çabalcen ditu
Obispo Jaunac bere escuac confirmacioa arceco daudenen alderonz, eta
erregutzen dio Jaunari, jatchi dedin oen biotzetara Espiritu Santua.
confirmacioa arceco daudenac arretaz joan bear due Eliçara, ceremonia onen

43
asieraraco; baina ascotan guertatzen da, ceremonia au eguin ezquero, Eliçara
etorcea ez gutchi, eta besteac beçala arcea confirmacioa. Emendic Obispo
Jaunac cembait aldiz quezcaz beteric gueratzea, ceren erabaquia ez dagoan,
asieraco ceremonia ura, Sacramentuac balio içateco, premiazcoa dan, edo ez.
Laugarren ceremonia: confirmacioa arcen duanari ematen dio Obispo
Jaunac masaileco bat, eta adirazten dio, nola eguin dan Jesu-cristoren gudari,
eta beldur, edo lotsaric gabe gorde bear duala Jesusen fede, eta legue Santa,
eta garaitu bear dituala etsaiac: itz batean, prest egon bear duala bere
Jesusen onran edocein neque, ta gurutze igarotzeco.
Bostgarren ceremonia: toqui ascotan confirmacioa arcen duenai ipini oi
çate copetan cinta bat, ichuri eztaquiten crisma: eta cintarequin ibilcen dira
batzuec çazpi egunez, besteac dembora gutchiagoan. cinta oec olioac uquitu
baditu, erreta autsac ponteco putzura botatzen dira: gorde nai badira Eliçaco
gauçaren bateraco, garbitzen dira ur, eta gatzarequin. Baina utzi dira, eta bide
andiarequin, cintac. ceren batzuec nolanai erabilcen cituen; eta cinten ordez,
copetac garbitzen çaizte corfirmatzen diranai, onetaraco prest ipincen dala,
onciren bat urarequin.
Azquenean Sacramentu au artu duenai Obispo Jaunac ematen die
bendicioa. Nai luque Eliçac, confirmatu guciac bendicio au arcea, baina asco
irteten dira lenago Eliçatic, dala ceren eri dauden, edo dala ceren aspercen
dituan Eliçaco egoerac, eta ez da au ongui eguina.
Ona, cristaua, confirmacioco Sacramentuari dagozcan gaucen berriac.
Orain ecusi bear degu, nola baliatu gueran Sacramentu oneçaz.

§ i.

confirmacioco Sacramentuaren bidez eguin guin duan Jesu-cristoc bere


guerrari, edo soldadu: ornitu guinduan, gure etsaiac garaitzeco, armaz, eta
Espiritu Santuaren doaiez. Doai oec alaitzen due cristaua Jesu-cristoren etsai
gucien contra peleatzeco gogoz, eta gustoz, Apostoluaquin guertatu çan eran.
Apostoluac, Espiritu Santuaren doaiac artu cituen artean, gu beçala ciran
beldurtiac, eta argalac, alaco eran, non ostegun Santu arratsean iguesi joan
ciran, utziric Jesus; baina nolaco guerrariac eguin ciran, Espiritu Santuac
bere doaiez bete cituanean? Bereala asi çan S. Pedro Jerusalenen Jesu-
cristoren legue Santa barreatzen, eta au bera eguin çuen gaineraco
Apostoluac ere mundu gucian. Alperric alcha ciran munduco andi, eta
jaquinsuac Apostoluen contra: alperric prestatu ciran, oec içutzeco,
gurutzeac, urcamendiac, labe goriac, eta oinace-mota. guciac, etziran içutu
Apostoluac, eta garaitu cituen etsai guciac, çabalcen çuela munduaren lau
aldeetan Jesu-cristoren leguea. cer gueiago? Pocic, eta gustoz eman çuen
bicitza Jesu-cristogatic. Orra, nola peleatu ditequean guiçonic argalena ere
Espiritu Santuaren doaiaquin, eta nola garaitu ditzaquean demonioa,
mundua, eta bere grina tcharrac.

44
Baina nola baliatu ote guera gu, Espiritu Santuac confirmacioco
Sacramentuan eman cizquigun doaiaz? cein gauça lotsagarria gurequin
guertatu dana! Batzuec ez dira oroitu ere, Espiritu Santuac eguin cien,
ontarte, eta mesedeaz; besteac ez due biotzic içan demonioari, eta munduari
contra eguiteco; eta besteac jarraitu dieça eren gura, eta grina tcharrai. Gauça
lotsagarria da guerrari, edo soldadu bat, armac utziric, etsaietara igarotzea
eta au bera guertatzen da cristauric gueienaquin: uzten ditue beren Erregue
Jesus maitagarriaren armac, eta igarotzen dira etsaien aldera, eta ez ote degu
ascotan çuc eta nic ere au eguin, nere cristaua? Eta cer ote da orain guc eguin
bear deguna? Lenengo lecuan, lotsa gaitecen Jaunaren aurrean, guerrari ain
tcharrac içan gueralaco, eta confesio on baten bidez biur gaitecen gure Jaun,
eta Erregue eguiazcoagana. Bigarrena umilqui esca deguiogun Espiritu
Santuari, bidal ditzala gure animetara bere doaiac, gogotic equiteco etsaien
contra. Atzenean doai oequin arretaz, eta alaitasunarequin jarraitu deguiogun
ceruco bideari, onela iristeco betico bicitza. Amen.

cONFESIOcO SAcRAMENTUAREN GAinEAN


ERAcUSALDIAc

OETATIc BAcOItzaREN GAIA IçaNGO DIRA,


LEmbIcicO cOMUNIOAREN LIBURUAc
LENENGO PARTEAN DAcArciAN,
ERAcUSALDI LABURRAc.

AMABIGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco, Sacramentuaren gainean lembicicoa.

ALABATUA &.

Gure Jaungoicoac eguin guinduan ceruraco; baina Adanen


becatuarequin galdu guenduan araco escubide gucia: eta au guri berriro
emateco, eguin çan guiçon Trinidadeco bigarren Persona: eman çuan
gurutzean bere bicitza, eta aimbeste neque, eta oinaceren costuz, irabaci çuan
guretzat, galdu guenduan ceruraco escua. Ipini çuan bataioco Sacramentua,
eta Sacramentu onen bidez barcatzen du becatu jatorrizco, edo orijinala, au
da araco lembicico gurasoetatic jatorriz datorquigun becatu ura. Bataioco
egun andi artan apaindu guinduan graciaren soineco ederrarequin, eguin
guinduan Jaungoicoaren Seme, ta ceruaren jabegai, edo heredero, lenago
aditzera eman dan beçala. Baina ceruco Erreinua ez da, doaric ematen dan
gauça; gueiegui balio du onela emateco; eta ara joan nai duanac gorde bear
du leialqui Jesusen legue Santa, eta garaitu bear ditu animaren etsaiac, nola

45
diran demonioa, mundua, eta guerengan ditugun gura, eta grina tcharrac. Au
guc ongui eguiteco, ipini çuan bigarren Sacramentu bat, confirmacioa
deritzana: ta Sacramentu onequin sendotu guinduan, eta ornitu etsaiac
garaitzeco arma ederraquin. Era onetan eguin guinduan bere gudari, edo
soldadu.
Baldin gu içan baguinan Jesu-critoren guerrari leialac, etzan confesioco
Sacramentuaren bearric; baina ecusi çuan Jesus onac, cein macurtuac
gueunden gaitzeronz, eta gueienac erorico guinala becatuan: eta
aimbesteraino urricaldu çan guçaz, non ipini çuan irugarren Sacramentu bat,
bataioa ezquero eguindaco becatuac barcatzeco, eta au da Penitencia edo
confesioco Sacramentua. Deitzen çaio Penitencia, ceren eguindaco becatuen
damua escatzen duan: eta deitzen çaio confesioa edo confesiocoa ceren
Sacramentu au ongui arceco, aitortu, edo confesatu bear diran becatuac.
Onen gainean itzeguin uste det luçaro, eta onetaraco baliatuco naiz lembicico
comunioaren liburuac dacarcian Eracusaldiaz. Orregatic Sacramentu onen
gainean itzeguiten dedan jaietan, arretarequin beguiratu bear deçue, cer
dacarren liburuac uquitzen dedan gaian.
Asieran galdetzen du guisa onetan: «Eliz Ama Santaren Sacramentuen
artean irugarrena cein da? Erançuten du Penitencia, edo confesioco
Sacramentua. (Lenengo ipincen due batzuec comunioco Sacramentua, baina
berdin da guretzat lenago, edo gueroago ipincea). cer da Penitencia, edo
confesioco Sacramentua? Becatariaren aldetic biotzeco damua, aozco
confesioa, eta obrazco satisfaccioa: eta confesorearen aldetic absolucioa. Norc
utzi cion Eliz Ama Santari Sacramentu au? Jesu-cristo gure Jaunac. Jesu-
cristoren etorrera baino len ez ote çan confesioric? Moisesi Jaunac letraz
eçarriric legue çarra eman cion artean, etzan içan confesioric, ez eta guero ere
legue çarraren azpian bici etziranen artean. Moisesen leguean ote çan
confesioric? Omen çan Jauna, confesioa, baina Sacramentu etzana, eta
becatuac barcatzeco indarric, eta quemenic etzuana. Beraz Jesu-cristo etorri
çan artean, etzan içan becatariençat barcacioric? Bai, Jauna, fede, esperança,
eta onezco damu, edo contricio osoarequin biurcen baciran Jaunagana. Nori
utzi cion Jesu-cristoc becatuac barcatzeco escua? Ez edoceini, baicic
Apostoluai, Obispo Jaunai, eta oec, confesioac aditzeco, bidalcen dituen
Apaiçai».
Orra lembicico comunioaren liburuac Sacramentu onen gainean
asieratic dacarrena: eta liburuac laburqui uquitzen dituan, gauz oec berac
luceseago adiraztea içango da gaurco Eracusaldia. Ençun arretarequin,
cristaua.

§ I.

confesioco Sacramentua becatariaren aldetic da biotzeco damua, bicitza


onceco asmo osoarequin, aozco confesioa, eta obrazco satisfaccioa: eta

46
confesorearen aldetic absolucioa. Ez da Sacramentu au guiçonen obra, edo
guiçonac asmatutaco gauçaren bat, baicic Jesu-cristoc bere Eliçari utzia
cerura igo çan aurretic, eta besteric esatea da herejia bat, eta debecatua dago
echcomicu nagusiarequin. Anathema sit.
Sacramentu au ipinia dago bataioa ezquero becatuan erori dan
edoceinençat. Emendic becatu larri edo mortalean erori danac ez du
barcacioaren usteric cer artu, lotsaz, beldurez, edo gaiztaqueriaz aitortu nai
ezpadu becatua. Alferric negar eguingo du, eta ateraco ditu barauric
gogorrenac: alferric bere içan guciac çabalduco ditu bearsuen artean: ez du
barcacioric iritsico, artu nai ezpadu confesioco Sacramentua, aitorcen dituala
eguin dituan becatu eriozco, edo mortalac. guerta liteque, eta sarritan
guertatzen da, becataria eriotzaco perilean, eta confesatzeco lecuric gabe
arquitzea: orduan iritsi deçaque, confesio gabe ere, bere becatuen barcacioa,
fede, esperança, caridade, edo onezco damuarequin; baina orduan ere içan
beardu confesatzeco borondate, edo asmo eguiazcoa. Ala eracusten digu
Trentoco concilioac. Au da Jesu-cristoc, gure becatuen barcacioraco, utzi
cigun bidea.
Etziran gauçac onela igaro munduaren lenengo lau mila urteetan, edo
munduaren asieratic Jesu-cristo etorriçan artean. Legue naturalean, edo
legue letraz eçarria Moisesi Jaunac eman cion artean etzan içan confesioric,
eta becatariac iritsi ceçaquean barcacioa, fede, esperança, ta onezco
damuarequin biurcen baçan Jaunagana; baina gutchi içan ciran au eguin
çuenac: guiçona amilca joan çan becatuaren bideetan, eta usteldu çan
gaiztaqueria gaizqueriaren gainean eguinaz, aimbesteraino, non damutu
citzaion Jaunari, guiçona eguin çualaco, eta bidalduric mundu gucia estali
çuen ujola içugarriac, bucatu cituan lurraren gainean arquitzen ciran Adanen
umeac, ala guiçonac, nola emacumeac, ala çarrac, nola gazteac. Noe, ta
beraren etchecoac ez, beste guciac. Era onetan garbitu çuan lurra, becatuz
ciquindu çuen, guiçon, eta emacume enasetatic.
Eman cien guero Jacoben ondorengoai bere leguea ez nolanai, baicic
letraz eçarria. Legue onec aguincen cien Israeldarrai becatuen aitormen, edo
confesio moduren bat; baina eztaquigu nolacoa çan confesio au. Batzuec dioe,
becatuen barcacioraco onezco damu, edo contricioarequin esqueini bear
citzaizcala Jaunari Apaiçaren bidez doai, edo sacrificioren batzuec, eta onetan
aitorcen çuan becatariac nolerebait bere becatua. Beste baçuec dioe, Apaiçari,
edo Profetari esan bear ciozcala becatariac bere becatuac, guc esan bear
ditugun eran. Baina dana dala legue çarreco confesio onez, etzan au
Sacramentu, gure legueco confesioa beçala, eta etzuan indarric, edo quemenic
becatuac quenceco. Alaere laguncen çuan, guiçona erraça içan etzedin
becatuan erorceco.
Etorri çan Jesu-cristo, eta ecusten çuan cer guinan gu. Ecusten çuan
legue naturalaren demboran confesio gabe cer guertatu çan guiçonarequin,
eta orduco guiçonen eran macurtuac gueundela gaiztzeronz. Ecusten çuan
legue çarreco confesioac itchura bai, ta quemenic etzuala, eta onezco damu,

47
edo contricio osoa gabe ecin iritsi ceçaqueala becatariac barcacioric. cer eguin
çuan bada gure Salbatzaileac? Ipini çuan confesioco Sacramentua. Era onetan
alde batetic bearcen gaitu animaco çauri guciac Apaiçari aguercera; bestela
tchit gutchi oroituco liraque Jaunagana biurceaz. Beste aldetic Sacramentu
oni eman cion indarra becatu mota guciac quenceco prestaera onarequin
arcen bada: eta onetaraco etzuan escatu onezco damu, edo, contricio osoa,
baicic cerbait gutchisêago. Ecusten deçu, cristaua, cein ederqui prestatu
dituan Jesus onac gauça guciac gure animac sendatzeco, eta becatutic
gordetzeco? Alaere gueranac baguera; cer içango liçaque confesatu bearric
espaguendu?
confesioco Sacramentua artu diteque, ez bein bacarric bataioa beçala,
baicic nai dan gucian. Ala erabaqui çuan Eliz Ama Santac hereje batzuen
contra.

§ i.

Esan det, confesioco Sacramentuac baduala indar, edo quemena


becatuac barcatzeco. Emendic Sacramentu onen emaileac badu onetaraco
escua. Escu au etzion eman Jesu-cristoc edoceini, Luteroc esan çuan beçala.
Ancinaco demboran eriotzaco perilean, Apaicic gabe arquitzen çanac nori nai
esaten ciozcan bere becatuac. Usança au içan çan Erreinu onetan, emengo
legueac adirazten duenez. Au bera eguiten çuen itsasoan cebilçanac, peril
andiren batean ecusten ciranean; baina jaquiçue, confesio au etzala
Sacramentu, eta eguiten çala Sacramentuaren naia aguerceco, eta
Jaunagandic iristeco, onezco damu, edo contricio osoa. Galdetzen da,
eriotzaco perilean Apaizgabe arquitzen danac orain, ancinaco eran, eguin
deguioquean Apaiz ez danari bere becatuen confesioa? Ecetz, dio Aita Santu
Benedicto amalaugarrenac: ceren aldebatetic alferric aguertuco lituquean
bere utseguiteac, eta bestetic nolerebait bidea emango luquean, sinisteco,
Luteroren escolacoa dala; Luteroc alabaina uste içan çuan, cristau guciac
duela Sacramentu au emateco escua.
Nori bada eman cion Jesu-cristoc becatuac barcatzeco escu miragarria?
Apostoluai, Obispo Jaunai, eta confesioac aditzeco oec bidalcen dituen
Apaiçai. çu cera arria, eta arri onen gainean alchaco det nic nere Eliça; eta
çuri emango dizquitzut ceruco erreinuaren, guilçac, esan cion Jesu-cristoc S.
Pedrori: Et tibi dabo claves regni Caelorum; cerura igo çan baino lenseago
sartu çan Apostoluac ceuden toquira, eta itzeguin cien era onetan: Nere Aitac
ni bidaldu ninduan eran, nic ere bidalcen çaituet çuec: Asnasarequin aiceman
çuan Apostoluen alderonz, esaten ciela: Arreçaçue Espiritu Santua: Accipite
Spiritum Sanctum: çuec barcatzen diezteçuenen becatuac barcatuac içango
dira, eta orain bertatic ere barcatzen çaizte. Quorum remisseritis peccata,
remittuntur eis. Eta çuec barcatu gabe uzten dituçuenenac, barcatu gabe
gueratuco dira: Et quorum retinueritis retenta sunt. Itz oetan eman cien

48
Jesu-cristoc bere Apostoluai becatuac barcatzeco escu andia; eta eman cien
Eliçaren oneraco: orregatic igarotzen da Apostoluen ondorengo Apaiz
gucietara. Ala eracusten digu Eliz Ama Santac, eta sinisten due catolico
guciac.

§ i.

Ecusten deçu, cristaua, cer eguin duan gure Salbatzaileac guri gure
utseguiteac barcatzeco, eta ceruraco bidean gu ipinceco? Becatuac barcatzeco
escua Jaincoari bacarric dagocan escua da: eta escu au ematen dio Jesusec
guiçonari, eta batzuetan nolaco guiçonari? Becatuz betea dagoanari bear
bada. Arritu çaitezte ceruac! Ta au gugatic eguin duan Jaunaren ontasuna
norainocoa içango da? Balia gaitecen bada ontasun onec prestatu digun
Sacramentuaz, gure animac garbitzeco, Jaunaren gracian irauteco, eta
iristeco betico bicitza. Amen.

AMAIRUGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean bigarrena.

ALABATUA &.

Asiguinan confesioco Sacramentuaren gainean itzeguiten, eta lenengo


Eracusaldian aditu cenduan, au dala Jesu-cristoc bere Eliçari utzi ciozcan
Sacramentuetatic bat. Becatariaren aldetic da biotzeco damua bicitza onceco
asmo osoarequin, aozco confesioa, eta obrazco satisfaccioa: eta confesoriaren
aldetic absolucioa. Aditu cenduan gainera, etziola Jesu-cristoc eman edoceini
becatuac barcatzeco escu miragarria, baicic Apostoluai, Obispo Jaunai, eta
confesioac aditzeco oec bidalcen dituen Apaiçai. Orain lembicico comunioco
liburuac dio era onetan.
«certaco ipini çuan Jesu-cristoc confesioco Sacramentua? Erançuten
du: bataioa ezquero eguindaco becatuac barcatzeco.
cer ondasun ote dacarci barcacio onequin batean? Ondasun andiac, eta
asco. cein dira? Lembicia barcatzen du, becatuai cegoten betico pena, eta
aldatzen du, emen, edo Purgatorioan demboraz bucatuco dan penan.
Bigarrena, biurcen dio animari, becatuarequin galdu çuan, graciaren
apaindura, eta soineco ederra, birtute, eta doai ascorequin. Irugarrena,
berriro eguiten du Jaungoicoaren ume, eta adisquide, Jesu-cristoren senide,
Espiritu Santuaren bicilecu, edo Eliça, eta ceruaren jabegai. Laugarrena,
ematen ditu, becatuac aldeguiteco, eta: bicitza onean irauteco ceruco
lagunçac. Bostgarrena, ematen du ascotan animaco paquea, eta sosegu goço
bat. Seigarrena, piztutzen ditu, becatuarequin ilac gueratu ciran, obra on, edo

49
ceruraco irabaciac. confesatzen diran becatari guciac arcen ote ditue ondasun
oec? Ez Jauna, baicic confesio ona eguiten duanac».
Ona cer eracusten diçun lembicico comunioco liburuac lenengo
partearen bigarren Eracusaldian. Gauz oec ongui eçagutzea tchit on asco
ecarri deçaquean gauça da, oen artean confesioco Sacramentua: ongui, ta
sarritan arcea. Orregatic gaur aditzera eman nai diçut, cristaua, lembicia:
certaco ipini çuan Jesu-cristoc confesioco Sacramentua. Urrena, cer ondasun
dacarcian, ongui arcen danean. Ençun contuz.

§ I.

Bataioco Sacramentuan artu guenduan graciaren janciera ederra guc


gorde içatera, etzan beste Sacramenturen bearric, becatuen barcacioraco. Ala
esaten digu Trentoco concilioac. Baina gutchi dira bataioco apaindura galcen
ez duenac, eta Jesu-cristoc, guciaren berri ongui daquienac beçala, ipini nai
içan çuan confesioco Sacramentua, eta ipini çuan, bataioa ezquero eguindaco
becatuac barcatzeco. Ala eracusten digu gure fede Santac. Emendic, ez deçu,
cristaua, ibili bear cere burua berotzen, esaten deçula: nola niri barcatuco
dizquit Jaunac onembeste becatu, eta ain itsusiac? Guciac barcatzeco ipini
çuan Sacramentu au, eta, bear dan prestaerarequin arcen badeçu, barcatuco
dizquitzu eguin dituçunac, diranac dirala. Orregatic, utziric quezca farragarri
oec, arreta andia ipini bear degu, gure, bicitza gaiztoaz negar eguiteco, eta
cristauari dagocan beçala bicitzeco.
Becatuac batzuec dira eriozcoac, edo mortalac, besteac benialac. Becatu
eriozco, edo mortala da esatea, eguilea, edo nai içatea cerbait Jaunaren
leguearen contra gauça larri, edo pisuan. Becatu beniala da, esatea, eguiltea,
edo nai içatea cerbait Jaunaren leguearen contra gauça arin, edo tchiquiren
batean; edo da becatu eriozco, edo mortalean erorceco prestaera, eta bidea:
eta confesioco Sacramentuac badu indarra becatu oec barcatzeco, ala eriozco,
edo mortalac, nola benialac.
Becatu benialac batzuetan arquitzen dira becatu eriozco, edo
mortalaquin batean, eta orduan ez dira becatu benialac barcatzen, confesioco
Sacramentuarequin, edo onezco damu, ta contricio osoarequin baicic. Beste
batzuetan becatu benialac arquitzen dira berac utsic, edo mortal gabe, ceren
Jaunaren gracian dagoala bat erorten dan becatu benialen batzuetan. Becatu
benial oen barcacioa iritsi diteque bi guisatara. lritsi diteque benic bein
confesioco Sacramentuarequin, bear dan damuarequin aitorcen dirala. Iritsi
diteque gainera becatu benialen barcacioa, confesioco Sacramentuaz
campora, Eliçac artaco ipiniric dauzcan erregu, eta bendicioaquin, eta cerbait
gauz onequin. Gauz. oec batzuen iritzian dira gueiago, besteen ustean dira
gutchiago, eta gure dotrinac dacarcianac dira bederatzi. Oec dira, lenengoa
Meça ençutea; bigarrena; comulgatzea, irugarrena confesio jenerala,
laugarrena Obispoaren bendicioa, bostgarrena ur bedeincatua, seigarrena

50
ogui bedeicatua, çazpigarrena Aitagurea esatea, çorcigarrena Sermoia
ençutea, bederatzigarrena Jaunari barcacio escatuaz bularra jotzea. Bederatzi
oez gainera ipincen ditue batzuec limosna, eta urte oro Aita Santuac
bedeicatu oi dituan Agnus, edo bildotsaren arguiçaguizco iduriac. Baina gai
onetan engainatu etzaitecen, cristaua, gogoan arreçaçu esatera noana.
Lenengo lecuan, ez dira becatu benialac ere barcatzen, ezpada biotzean
sorcen oen damua, edo beinçat damuaren indarra içan deçaquean barrengo
muguidaren bat. Demagun, Meça ençutean, comulgatzean, ur bedeicatua
arcean, esnatzen dala çugan Jaungoicoaganaco amorioaren sua, ta alaco
sasoian jarcen dala çure biotza, non gogoraco balitzaizquitzu eguin dituçun
becatu benialac, gorrotoz beguiratuco ceniequeen. Jaungoicoaganaco amorio
onec barcatuco dizquitzu çure becatu benialac, edo guciac, edo gorrotoz
beguiratuco ceniequeen aec. Demagun gainera, ni becataria esatean, edo
sermoia ençutean alaco eran damutzen çatzula Jaunaren contra eguin
dituçun becatuaz non gorrotoz beguiratu ceniequeen becatu benialai ere, oez
oroitu ezquero. Au asco liçaque becatu benialen barcacioa iristeco, baina ez
nola nai, baicic çure biotzeco sasoiaren neurrian. Bigarrena, dotrinac
dacarcian bederatzi gauçac berenez ez due indarric becatu benialac
barcatzeco, baina egoquiac dira Jaungoicoaganaco amorioa, edo becatuen
damua sorcen lagunceco; eta emendic ipini dira, becatu benialac barcatzen
dituen, gaucen artean. Irugarrena, oitu çaite, cristaua, fede bici, eta jaiera
andiarequin gauz oec eguitera. Atzenean, oitura tchit ederra da fede,
esperança, caridade, eta onezco damua sarritan sorcea, aleguinean çabalcen
dala damua becatu gucietara. Baina biur gaitecen confesioco Sacramentura,
eta ecusi deçagun, cer ondasunac dacarcian, becatuen barcacioarequin
batean.

§ i.

Esan det, confesioco Sacramentuac baduala indarra becatuac


barcatzeco, ala eriozco, edo mortalac, nola benialac. Baina ez du beinere
uzten anima barcacio utsarequin edo soildua beçala baicic barcacio onequin
batean ematen diozca ondasun andiac. Ondasun oen artean bata da barcatzea
becatuai cegoten, betico pena, aldatzen duala, gueienean beinçat, emen, edo
purgatorioan demboraz bucatuco dan penan. Becatu eriozco, edo mortalac
Jaunari eguiten dion, bidegabequeria neurriric ez duana da, eta dagoca betico
pena; au da, betiraunde guciraco gueratzea becataria cerutic erbestetua, eta
betico su, eta garren artean. Pena au barcatzen dio Jaunac becatariari, ongui
confesatzen dan unean bertan; baina gueienean betico pena onen ordez
bidalcen diozca, edo sinalatzen cembait neque, eta gurutze, ez beticoac, baicic
bucatuco diranac edo emen, edo Purgatorioan. Adani barcatu cion Jaunac
sagar debecatua jatean eguin çuan becatua, beragana biurtu çan unean.
Barcatu cion gainera betico pena, baina onen lecuan prestatu ciozcan

51
bederatzieun urteco neque andiac. Barcatu ciozcan Dabidi ere bere becatuac,
eta oen betico pena, baina gueratu citzaizcan neque, eta nai gabe tchit
saminac, emen igaro bear içan cituanac. Au onela eguin oi du Jaunac
gueienean becatariarequin. Alaere guerta liteque, becatari bat biurcea
Jaunagana biotz ain prestu, ta damu ain biciarequin, non iritsi leçaquean
becatuen, eta oei dagoten penaren barcacio osoa ere. Ala uste degu, iritsi
çuela Magdalena batec, eta beste cembait becataric.
confesioco Sacramentuac dacarren bigarren ondasuna da animari
biurcea, becatuarequin galdu çuan, graciaren apaindura, eta soineco ederra,
birtute, eta doai ascorequin. Becatariac becatu eriozco, edo mortalari lecu
eman cionean, galdu çuan graciaren doai miragarria: galdu cituan
caridadearen birtutea, eta Espiritu Santuaren doaiac, eta gueratu çan esan al
baino itsusiago, eta nazcagarriago eguina Jaunaren beguietan. Baina
confesioco Sacramentua arcen badu ongui, edo prestaera onarequin, orduan
Aita cerucoac, Abanjelioco seme ondatzaileari beçala ematen dio paquezco
musua, eta biurcen dio galdu çuan graciaren janciera ederra: stolam primam:
eta graciarequin batean caridadearen eraztuna, eta Espiritu Santuaren
doaiac. Ain ederra uzten du graciaren apaindura onec becatariaren anima,
non ecin bear beçala aditzera eman deçaquean guiçonaren mingainac. Asco
da jaquitea aguertu ciola Jaunac Santa catalina Senacoari gracian cegoan
anima baten edertasuna, eta gueratu çala Santa arrituric, eta cer esan
etziaquian eran.
confesioco Sacramentuac dacarren irugarren ondasuna da berriro
eguitea becataria Jaungoicoaren ume edo seme, ta adisquide: Jesu-cristoren
senide, Espiritu Santuaren bicilecu edo Eliça, eta ceruaren jabegai. Bai nere
cristaua: confesioco Sacramentua ongui artu deçunean, graciaren soineco
ederrarequin eguin çaitu bere seme; ez ceren guiçona içatez, edo naturaleçaz
içan ditequean Jaungoicoaren seme, baicic ceren ainçacotzat arcen çaituan.
Ecusi eçaçue, norainoco onguinai, ta amorioa guganonz aguertu duan Jaunac,
esaten digu S. Juanec: Videte qualem charitatem dedit nobis: bada eman digu
bere semeen icena ececic, içatea ere bai: Ut fili Dei nominemur, et simus.
Eguiten du gainera becataria Jaungoicoaren adisquide, au aditzera eman
çuan Jesu-cristoc, esan cienean Apostoluai: emendic aurrera ez diçuet
esango: nere serbitzariac, baicic Nere adisquideac. Eguiten ere du Jesu-
cristoren senide; Aita baten umeac alabaina senideac dira, eta Jesu-cristo da
gure aita cerucoaren-Semea, ez nola nai, baicic, bere içatez, edo naturaleçaz
eta bera gatic ditu Aitaren edertasun, eta perfeccio guciac. Orregatic eguiaz
esan deçaquegu S. Paulorequin Jesu-cristo dala gure senide nagusia. Eguiten
ere du becatariaren biotza Espiritu Santuaren bicilecu edo Eliça. Au çuc ongui
aditzeco, demagun, Eliz oni erorcen çaizcala teilatuac, çarracatzen pareteac
eta len Trinidade guciz Santa adoratzen, eta alabatzen çan toquia betetzen
dala arriz, eta ondaquinez. Laster beteco da larrez, osinez eta biurtuco da
suranguilen, çugue, ta piztien bicilecu. Demagun gainera, garbitzen duela era
onetan gueratu çan Eliça: berritzen ditue pareteac eta teilatuac: çuritzen, eta

52
ederqui apaincen due. Asitzen dira Jaunaren alabançac cantatzen, Meçac
esaten, eta ipincen due Aldareco Sacramentua bere lecuan. Orduan len
suranguilen, sugue, ta piztien bicilecu çan toquia biurcen da Espiritu
Santuaren bicilecu, edo Eliça. Eta orra, cristaua, confesioco Sacramentuac
çurequin eguiten duana, ongui arcen badeçu. Bataioco Sacramentuarequin
eguin cinduan Jaunac Espiritu Santuaren Jauregui, edo Eliça. Erori cinan
becatuan, eta çure biotza eguin çan ancinaco sugue, edo dragoiaren lice;
baina confesioco Sacramentuarequin garbitu, çuritu, apaindu, eta gueratu da
berriro Espiritu Santuaren jauregui, edo Eliça eguina. Eztaquiçue, dio San
Pauloc; eztaquiçue, çuen gorputz oriec dirala Espiritu Santuaren bicilecu, edo
Eliça? An nescitis, quoniam membra vesira templum sunt Spiritus Sancti? Au
dio San Pauloc, eta edocein becatari arrituric utzi bear luqueen gauçac gogora
datoz emendic. Esan guidaçu becataria: içango ote cenduque ausardia
Aldareco Sacramentua egoten dan oncia escu ciquinaquin erabilceco, edo
loiez ciquinceco? Ez det sinisten. Eta orrelaco gauçaric guertatu-balitzatzu,
etzenduque orain negar eguingo? Ongui. Eta nola, eta cembat bider içan deçu
ausardia Espiritu Santuaren bicilecu, edo Eliça çan gorputz ari escu
ciquinaquin erabilceco, dala cere bacarrean, dala besterequin? Atzenean,
confesioco Sacramentuac eguiten du becataria ceruaren jabegai, edo
heredero; eguiten du alabaina, len esan dan eran, Jaungoicoaren Seme, eta
Semea da Aitaren ondasunen jabegai. Orregatic dio S. Pauloc: Serneac
baguera: Si fili, beraz guera jabe gaiac: Et haeredes.
confesioco Sacramentuac dacarren laugarren ondasuna da becatariari
ematea becatutic, aldeguiteco, eta bicitza onean irauteco ceruco lagunçac.
Abanjeilioco seme ondatzaileari Aita cerucoac eman ciozcan, leneco jancia, ta
eraztuna ececic oinetaco ederrac ere bai, cegocan eran ibilceco. Oinetaco aec
aditzera ematen ditue becatutic aldeguiteco, eta bicitza onari jarraitzeco bear
dituan lagunçac; oec gabe alabaina ez da gai pensamentu on bat, edo Jesus
bear beçala esateco ere, S. Pauloc esaten digun beçala: Nemo potest dicere:
Doaminus Jesus nisi in Spiritu Sancto. Orregatic ez da cer miretsi, cristau
asco becatuan berriz eta berriz erorcen badira, ceren Sacramentu au edo
gaizqui, edo berandutic berandurarcen duen, galcen dituela ceruco indar, eta
lagunça asco.
confesioco Sacramentuac ascotan dacarren bostgarren ondasuna da
animaco paque, eta sosegu goço bat, Trentoco concilioac esaten digun beçala
Espiritu Santuaren frutuen artean bigarrena da Paquea, eta çazpigarrena
espirituco goçoa, edo atseguin garbi bat, munduac eçagutzen ez duana:
guiçonaren biotza beti dago bere gura, eta grina tcharraquin asaldatua:
equiten dioe oen bagac, bein alde batetic, guero bestetic, eta oec ucatuaz,
eciaz, edo ilduratuaz datorquio animari barrengo paque goço bat, eta
onetaraco laguncen dio confesioco Sacramentuac. cembat eta obeto ecitzen
dituan animac bere gura, eta grinac, ambat andiagoa da beregan daucan
paquea, eta gogoz, eta gustoz ari da obra onac eguiten. Emendic ugaritzen
çaio ceruco ondasunen ustea, eta çabalcen çaio biotzean goço, eta atseguin

53
bat muduco atseguin guciac garaitzen dituana. Atseguin oen berriric ez du
bere gura tcharren ondoren. bici danac; baina noizbait biurcen bada
Jaunagana, confesio onaren bidez, bear bada ain andia da orduan beregan
daucan poça, non gorotzari beçala beguiratzen dien munduan progatu, edo
dastatu dituan, atseguin guciai.
Azquenean confesioco Sacramentuac dacarren seigarren ondasuna da,
becatuarequin ilac gueratu ciran obra on, edo ceruraco irabaciac piztutzea.
Becatu eriozco, edo mortala da animarençat puçoi ain indarsua, non batetan
ilcen, eta galcen dituan orduraino eguindaco obra on guciac. Ala aditzera
ematen digu Ecequiel Profetac:Omnes justitiae ejus, quas fecerat, non
recordabuntur; baina confesioco Sacramentuac piztutzen ditu, Trentoco
concilioac eracusten digun beçala.
Ecusten deçu, cristaua, cer ondasunac dacarcian confesioco
Sacramentuac, ongui arcen danean? Baina cein gauça negargarria
gueienaquin guertatzen dana! Gutchi dira ondasun oec arceco azcarcen
diranac! Asco dira confesio gaiztoac eguiten dituenac. Asco dira berandutic
berandura, eta borchaz beçala Sacramentu au arcen duenac. Asco dira
atzenean prestaera gutchirequin confesatzen diranac. Onela galcen ditugu
Sacramentu onetatic atera guinçaquean ondasunac.
Nere cristaua, noiz bait, noiz bait beguira deguiogun gure animen onari.
Dembora egoquian esna gaitecen gure bicimodua çucenceco. Eguin deçagun
aleguina confesioco Sacramentuaren ondasunac ugari arceco, eta oequin
batean iristeco beti iraungo duan ceruco gloria. Amen.

AMALAUGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean irugarrena.

ALABATUA &.

Azqueneco aldian aditu cinduan, cristaua, confesio onac dacarcian,


ondasun andi, eta frutu goçoac. Orain lembicico comunioaren liburuac
galdetzen du guisa onetan.
«cembat gauça bear dira confesio on bat eguiteco? Erançuten du: Bost
gauça. cein dira? Lenengoa echamina. Bigarrena dolorea, edo. eguindaco
utseguiteen damua. lrugarrena, bicitza onceco, edo aurrera becaturic ez
eguiteco asmoa. Laugarrena confesioa. Bostgarrena satisfaccioa.
cembat gauçatara biurcen dira, esan dituçun, bost oec? Irutara. cein
dira? Biotzeco damua, aozco confesioa, eta obrazco satisfaccioa. cergatic bost
gauça oec biurcen dira iru oetara? ceren echamina biurcen dan confesio
onera, eta bicitza onceco asmoa eguiazco damura? cer icen eman oi çate
biotzeco damuari, aozco confesioari, eta Obrazco satisfaccioari?
Penitenciaren iru parteen icena. cergatic ori? ceren iru gauz oec tchit bearrac

54
diran Penitenciaco Sacramentua osatzeco, eta becatuen barcacioa osotoro
iristeco».
Lembicico comunioaren liburuac emen uquitzen dituan bost gauz oec
içango dira gaurco Eracusaldiaren gaia. Aurrena aditzera emango det, nola
bost gauz oetatic bacoitza bear dan confesio ona eguiteco. Urrena uquituco
det, cer arreta ipincen degun gai onetan. Asi gaitecen bertatic.

§ I.

confesio on bat eguiteco, bear dan lenengo gauça da echamina: au da


eguindaco utseguite, edo becatuen contuac ateratzea. Ala eracusten digu
Trentoco concilioac. Becatariac aitortu, edo confesatu bear ditu eguin dituan
becatu eriozco, edo mortalac, ez nola nai, baicic esaten duala, cer birtute, edo
mandamenturen contra, nola, eta cembat bider utseguin duan. Eta nola au
eguingo du ongui, ezpada arretaric ipincen contuac ateratzeco? Au aditzen da
eriotzaco perilic ezpada, edo peril au içan arren, echamina eguiteco toquia
bada; eriotzaco perilean alabaina bein baino gueiagotan guertatzen da bicitza
gucico confesioac berritzeco premian egotea eria, eta echamina eguiteco
lecuric gaitzac ez ematea. Orduan aleguin gucia eguiten da eriari sorrerazteco
becatuen damu eguiazcoa, eta bicitza onceco asmo osoa: guero, betaric
ematen badu gaitzac, osatzen da echamina.
confesio ona eguiteco bear dan bigarren gauça da eguindaco
utseguiteen damua, edo dolorea. Ala dio Trentoco concilioac. Animi dolor, ac
detestatio. Ez da ordea asco edocein damu Urliac galdu du jocoan, edo
trabesean duan gucia: sandia ciquindu eta erdi-usteldu da, becatuaren
bideetan dabilela; berendia ezcongura gueieguiarequin cuturtu da atseguin
lotsagarrietara, eta utzi due quirastua dagoan gauça beçala: damu
andiarequin daude oec; baina damu au da emengo calteetatic sortua, ez
ceruticacoa, edo sobrenaturala, eta au da confesio onac escatzen duana.
Alaere emengo neque, eta calteac ascotan, laguncen dioe becatariari ceruco
damuaren mailara igotzen, Abanjelioco seme ondatzailearequin guertatu çan
beçala. Gastatu çuan onec, atseguin liçunen ondoren cebilela, etchetic
cegocan gucia: ecusi çuan bere burua ecer gabe, goseac erquitua, eta jarri çan
morroi; baina suerteac eman cion nagusi bat an cicoitza, eta cimurra, non
ipifri çuan tcherriçai,: eta tcherrien bazcatic ere etzuan gosea ilceco dina.
Gure ezcutari erguela etzan bere Aita onagana biurceaz oroitu orduraino;
baina ecusiric bere burua era ain negargarrian, asi çan esnatzen, eta cion
beregan: nere Aitaren etchean serbitzariac ere ogui çuria jaten due, eta emen
nago ni, cerriac jaten duenetic ere, nai adina ez dedala, goseac igaroa, eta
ilceco çorian: Fame pereo. cer eguingo det? Baina badaquit cer eguin: joango
naiz nere Aita onagana, eta esango diot:Aita, eguin det becatu çure contra, eta
ez dagoquit çure Semearen onra; baina ar naçaçu çure serbitzarien artean
bederic. Orra, nola Abanjelioco seme ondatzailea emengo nequeaquin, eta

55
Jaunac bere adimentu arguitzen ciola, cençatu, eta biurtu çan bere Aita
cerucoagana.
confesio ona eguiteco bear dan irugarren gauça da bicitza onceco, eta
aurrera becaturic ez eguiteco asmoa. Ala esaten digu Trentoco concilioac.
Cum proposito non peccandi de cetero. Asmo au, benazcoa, eta osoa bada,
çabalcen da becatu eriozco, edo mortal gucietara, eta sendoro erabaquitzen
du biotzac aurrera becaturic ez eguitea beinere, ez eriotzagatic, ez.
bicitzagatic. Asmo au aguertu çuan S. Pauloc, esan çuanean. cerc galeracico
dit niri Jesus onaren onguinai, eta amorioa? Quis nos separavit á charitate
christi? Galeraçoco ote dit neque, edo naigabe andiren batec? An tribulatio?
Galeracico ote dit goseac, eta larrugorritasunac? An rames, an nuditas?
Garleracico ote dit ezpata nere lepoan ecusteac? An gladius? Ez, dio Santuac:
ez eriotzac, ez bicitzac, ez dit galeracico niri nere Jesus ona amatzea. Neque
mors, neque vita. Orra cein benaz, eta osotoro erabaqui çuan S. Pauloc
becaturic ez eguitea ecergatic; eta nola erabaqui, ala eman çuan bicitza
ezpataren colpez. Gainera bicitza onceco asmoa (benazcoa, eta osoa danean)
eraguilea da, esan nai det, esnatzen eta azcarcen duala becataria, aurrera
becaturic ez eguiteco neurri egoquiac arceco. Neurri oen artean jaquinetzac
dira oec: dotrina jaquiteco aleguina eguitea, eta bere contucoai eracustea,
becaturaco bide, eta perrilac betico utzitzea: grina tcharrac ecitzeco bacoitza
saiatzea: lagun urcoari becaturaco bidea ematen dioen itz, eta modu itsusiac
betico utzitzea: aide, auço, edo beste lagun urcoaquin gorroto, edo
gorrotoaren ança duan gauçaric bada, paqueac eguitea: calteric eguin baçaio
lagun urcoari, dala onran, edo icen onean, dala beste ondasunetan, oec
deseguitea, eta bacoitzari berea biurcea. Atzenean bacoitzac duan estadu, eta
carguari dagozcan eguin-bideac eçagutzea, eta oei erançuteco arreta ipincea.
Neurri oec arcen badira, orduan bicitza onceco asmoa da eguiazcoa, osoa, eta
eraguilea; bestela da iduripen utsa.
confesio ona eguiteco bear dan laugarren gauça da aitorcea, edo
confesatzea Apaiçari echaminan arquitu diran becatu eriozco, edo mortalac.
Ala eracusten digu gure fede santac. Onetaraco esan bear degu, cer
Mandamenturen contra, nola, eta cembat bider utseguin degun. Esan det,
aitortu bear dirala echaminan arquitu diran becatuac, ceren, echamina
arretaz eguinda, gogoratzen ezpadira becaturen batzuec, confesio ona içan
diteque gogora etorri diranac esatearequin. Era berean confesatzeco.
Demboran cerbait aztutzen bada. Eguia da, beartua gueratzen dala bat,
becatu oec guero esatera, gogoratzen badira. Esan det, gainera, aitortu bear
dirala becatu eriozco edo mortalac; ez da alabaina premiazco gauça benialac
esatea, eta beragatic utzi ditezque esan gabe, dio Trentoco concilioac, ceren
confesioaz campora beste bide ascoz iritsi ditequean oen barcacioa. Orregatic
confesioaren ondoren gogoratzen baçatzu, confesatu ez deçun, becatu
benialen bat, etzabilça Jauna arceco quezcaz, eta beldurrez; ipincen deçula
bear bada cere burua comunio gaiztoa eguiteco perilean. Esca çaioçu Jaunari

56
becatu orren barcacioa, aurrera ez eguiteco asmoarequin, eta çoaz Jauna
arcera.
confesio ona:eguiteco bear dan bostgarren gauça da satisfaccioa, edo
becatuari darraican penari erançutea. Becatu eriozco, edo mortalari,
darraiquio betico pena, au da betiraunde gucian cerutic erbestetua, eta betico
su, eta garren artean egon-bearra. Becatuarequin batean pena betico au
barcatzen dio Jaunac ongui confesatzen danari; baina, onen ordez, edo lecuan
eman oi dio emen, edo Purgatorioan demboraz bucatuco dan penaren bat.
Ala eracusten, digu Trentoco concilioac. Demagun urliac, edo Sandiac eguiten
duala gure Jaun Erregueren contra gaiztaqueri itsusi bat, eriotzaren pena
legueac ipincen diona. Aitorcen du bere gaizqui eguina, eta aguincen da, quen
daquiola bicia, lau laurden eguin dedila, eta pusca bacoitza ipini dedila lecu
aguiri batzuetan. Aditzen du gaizquileac au gucia ta erregutzen dio Erregueri
urricaldu dedila arçaz. Demagun barcatzen diola Erreguec, ascotan
guertatzen dan beçala, eriotzaren pena, eta onen lecuan ematen diola amar
urte Iruineco gazteluan igarotzeco pena. guisa onetan barcatu oi dio Jaunac
ongui confesatzen danari betico pena, eta onen ordez ematen dio, emen, edo
Purgatorioan igaro bearco duan neque, eta pena, baina ez beticoa, baicic
demboraz aituco dana. Orregatic confesoreac ipincen ditue penitenciac, eta
gauça bearra da oec leialqui eguiteco asmoa, edo borondatea. Gainera
arretarequin eguin bear dira aguincen çaizquigun gauz oec, ceren ecin cerura
ditequean inor ere becatuen çorrac osotoro atera gabe.
Orra, nere cristaua; nola gauça bearrac diran confesio ona eguiteco,
asieratic aitatu, eta icendatu diran bost gauçac, edo echamina, eguindaco
utseguiteen damua, bicitza onceco, edo aurrera becaturic ez eguiteco asmoa,
confesio, eta satisfaccioa. Dacuscun orain, cer arreta ipincen degun gai
onetan.

§ i.

Beguiratzen badegu, nola bici diran cristauric gueienac, ecusico degu,


ecin conta al dirala, confesio ona eguiteco bear diran bost gauça, oetan
arduraric ipincen ez duenac. Batzuec, ez due beguiratzen cer Mandamenturen
contra, nola, eta cembat bider becatu eguin duen. Galde bequie batzuei, eguin
deçu birauric? Bai, Jauna. cer birau? Eztanda eguingo aldec, itoco al aiz,
Deabruac eramango al au. Birau oriec eguin dituçu egun oro? eta cembat
bider azqueneco confesiotic, oraindaino? Maquina bat, Jauna. Ordea cembat
bider gutchi gora bera? Francotan Jauna. Era onetan gueratzen da
confesorea, cer eguin eztaquiala. Beste batzuec ez dira saiatzen damu
eguiazcoa sorceco bide egoquiac gogora ecarcera: eta nola gure biotzetan
sortuco da damu ceruticaco edo sobrenaturala, animari artaraco bide
egoquiac bejien aurrean ipincen ezpaçaizca? Eta nola gogora ecarrico ditu
bide oec, beinere icasi, ezpadu? Eta ez ote dira arquituco Acto

57
contriciozcoaren itzac ere icasi ez dituenac? Eta au guertatzen bada
echamina, eta damuaren aldetic, cer guertatuco ez da bicitza onceco
asmoaren gainean? Arquituco dira, cristauari dagocan dotrina icasteco
saiatzen ez diranac. Arquituco dira becaturaco bideac, etcheac, eta lagun
gaiztoac urteetan utzi ez dituenac. Arquituco dira, ancinatic oitura gaiztoa
duenac birau, ta juramentuac nola nai eguiteco, edanean igarotzeco, uquitze
lotsagarriac eguiteco, itz desonestoac esateco, lagun urcoai becaturaco bidea
emateco. Arquituco dira, beren nequearequin ederqui bici litezqueanac, baina
alferqueriari, erriz erri ibilceari ederretsiric gaizqui bici diranac. Lenago
Etiopiaco belz bat elurra beçala çurituco da: lenago catamotsac, edo tigreac
utzico ditu bere nabardurac, oec alferqueria utzico duen baino. cer esango
det, lagun urcoari, edo erriari eguindaco caltea deseguiteco biotzic ez duenaz?
cer esango det, lagun urcoari berea biurceco, eta çorrai erançuteco arretaric
ez duenaz? cer esango det, beren estadu, edo carguac dituan, eguin-bide, edo
obligacioac eçagutzeco, eta oei erançuteco azcarcen ez diranac? lgaro çaite
cristaua, confesio ona eguiteco bear dan laugarren gauçara: au da bacoitzac
bere becatuac aguercea, edo aitorcea diran beçala. cembat, eta cembat içango
dira lotsaz becatuac edercen, edo ezcutatzen dituenac? cembat edaneraco
oitura, eta emendic datozquion calteac edercen dituenac? cembat..? baina
gueiegui luçatuco ninceque, alde onetatic guertatzen danari jarraituco banio.
Atzenean ez dira gutchi, confesoreac emandaco penitenciac nola nai utzitzen
dituenac.
Orra, nere cristaua, cefi arreta gutchi degun confesioco
Sacramentuarequin gure animac garbitzeco, eta sendatzeco. Ez ote guera noiz
bait cençatuco? Ea, eguin deçagun aleguina, emendic aurrera Sacramentu
enec escatzen dituan gauçac leialqui eguiteco, bici gaitecen cristauari dagocan
eran, eta onela iritsico degu betico bicitza doatsua. Amen.

AMABOSTGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean laugarrena.

ALABATUA &.

Azqueneco eracusaldian uquitu nituan, confesio on bat eguiteco bear


diran, bost gauçac. Oen artean lenengoa da echamina. Onen gainean
lembicico comunioaren liburuac galdetzen du guisa onetan.
«cer, da echamina? Erançuten du: eguindaco utseguite, edo becatuen
contuac ateratzea. cer eguingo deçu onetaraco? Bost gauça. cein dira?
Lembicia: jarrico naiz Jaunaren aurrean lecu egoquiren batean, eta adoratuco
det umiltasun, eta errespeto guciarequin, goiceco jaieran eracusten dan
beçala. Bigarrena, emango diozcat esquerrac eguin dizquidan mesede
guciagatic, baina batecere ceren oraindaino itcheden didan, becatutic

58
irteteco, eta beragana biurceco. Irugarrena, escatuco diot Espiritu Santuari
arguia, eta lagunça, nere utseguiteac eçagutzeco, ongui damutzeco eta
confesatzeco. Laugarrena, beguiratuco det, azqueneco confesioan becatu
larriren bat aztu ote citzatan, eta emandaco penitencia eguin nuan, edo ez.
Bostgarrena, animaren beguien aurrean ipinico ditut Jaincoaren Legueco
amar Aguinteac, Eliz Ama Santaren bostac, eta nere estadu, bicimodu, eta
carguac dituan eguin-bideac, eta contu ateraco det, nola, eta cembat bider
utseguin dedan bacoitzaren contra. Orra lembicico comunioaren liburuac,
azqueneco confesiotic oraindainoco echaminaren gainean dacarrena».
Echamina batzuetan eguiten da, ez confesioraco asmoarequin, baicic
grina tcharren bat garaitzeco, edo birtuteren bat iristeco. Animaco gaucetan
Maisu andiac diranac eracusten digue, echamina sarritan eguitea dala
sendagai tchit andia bacoitzac bere gura, eta grina errebesac escuratzeco, eta
birtuteac iristeco. Orregatic Erlijioco ordena batzuetan egun oro bi aldiz
eguiten da echamina; ala aguindu çuen S. Basilioc, eta S. Ignacioc. Lecu
batzuetan lembicico comunioraco prestatzen dauden aurrai eracusten çate au
goiceco, eta arratseco jaieran, eta guero erraz oitutzen dira confesioac
escatzen duan prestaerara. Emen ere au bera eguiten degu ala aurraquin,
nola aciaquin. Aurraquin, comunioco prestaera icastera datocen egunetan:
eta aciaquin goiceco Meçan, eta arratsaldeco dotrinaren ondoren; baina
batzuec daude ain landugabeac, non ceren gainean itzeguiten çaten
iguerritzen ez duen. Pitagoras fedegabea, eta jentila çan: alaere bere icasleai
esaten cien, autu bear cituela egunean bi dembora, eta gogora ecarri bear
cituela iru gauça: cer eguin det, nola eguin det, eta eguin gabe cer utzi det. Au
cion jentil batec, eta au eracusten çuan bere escolan: eta içanic gu cristauac,
ez degu arretaric beste onembeste icasteco, eta eguiteco? Ez da au gauça
lotsagarria?
Beste batzuetan eguiten da echamina, confesioco Sacramentua arceco
asmoarequin: eta au içan diteque azqueneco confesiotic oraindainocoa, edo
bicitza gucicoa, edo urte batzuetacoa. Gaur itzeguingo det azqueneco
confesiotic oraindainoco echaminaren gainean. Aurrena uquituco ditut,
echaminaren aurretic eguin bear guinduzquean gauçac. Urrena, echaminaco
demboran eguin bear diranac. Asi gaitecen bertatic.

§ I.

Gauz egoquia içango liçaque echaminaren aurretic lenengo lecuan,


Jaunaren aurrean jarcea, eta Jaun bera adoratzea umiltasun, eta errespeto
guciarequin; ceren asiera onec asco laguncen duan echamina, eta edocein
gauça ongui eguiteco. Baina cer ote da Jaunaren aurrean jarcea? Da fedearen
arguiarequin gogora ecarcea, eta sinistea, beguira dagoquigula, lecu guciac
betetzen dituan gure Jaun Andia, eta ecusten dituala arguiro, eguin ditugun
becatu guciac, baita biotzaren çocoric ezcutatuenetan daudenac ere. Ni nerau

59
naiz gauz orien juez, eta testigu, esaten digu berac: Ego sum judech et testis
(Jerem 29). Bigarrena, gauz egoquia da Jaunari esquerrac ematea, eguin
dizquigun mesede guciacgatic, baina batecere ceren itchedon digun becatutic
irteteco, eta beragana biurceco. Alde batetic alabaina nai du Jaunac guc
eçagutzea, eta aitorcea eguin dizquigun mesedeac, eta oen artean ez da
tchiquiena itchedon digun eran itchedotea, bidalduric beste asco betico su,
eta garren artera; eta beste aldetic eçaguera onec laguncen dio biotzari
becatuen damua sorceco. Irugarrena, gauz egoquia da escatzea Espiritu
Santuari arguia, ta lagunça, gure utseguiteac eçagutzeco, oen damu eguiazcoa
sorceco, eta confesatzeco. cergatic au? ceren S. Pauloc esaten digun beçala, ez
gueran gauça Jesus bat esateco ere, bidalcen ezpadigu Espiritu Santuac bere
lagunça Nemo potest dicere Dominus Jesus, nisi in Spiritu Sancto. Eta Jesus
bat bear beçala esateco gauça ezpaguera, cer içango da becatuac eçagutzeco?
iluncen due adimentua grina tcharrac, çocoz, eta tolesturaz betea dago biotza,
eta sarritan ezpadabil echaminaren iuncia, edo erratza, autsez, eta amamaz
estaliac dauden guela ilunen ança dauca: orregatic ez da erraz becatariac bere
becatuac ongui eçagutzea, eta beardu onetaraco Espiritu Santuaren arguia.
Norc eçagutzen ditu becatuac? cion Dabidec: Delicta quis inteiliguit?
Garbinaçaçu Jauna, ezcutatzen çaizquidan nere becatuetatic, eta
barcaguizquidatzu besteenac ere, edo besteac nigatic eguin dituenac: Ab
ocuilis meis munda me, et ab alienis parce servo tuo. Gauz oec erraz eguiten
ditue aurrac lembicico comunioaren liburutic; baita emacume ascoc ere,
baina guiçonac (iracurcen daquienac ere) gutchi dira liburuaz baliatzen
diranac; batzuec ceren lotsatzen diran liburuarequin egoteaz; eta beste
batzuec, ceren eusquera iracurcera oituac ez dauden. Norc sinis deçaque au?
Emacumeac alde onetatic laudagarriac dira. Goacen orain echaminaco
demboran eguin bear diran gauçai beguiraldi bat ematera.

§ i.

Echaminaco demboran eguin bear diran gaucen artean lenengoa da


beguiratzea, azqueneco confesioan becatu larri, edo mortalen bat aztu ote
citzaçun, eta emandaco penitenciac eguin cinduan, edo ez; beartua çaude
alabaina oec esatera, edo aitorcera. Becatu larri, edo mortala ezpada aztu
citzatzuna, ez da premiazco gauça au esatea.
Echaminaco demboran eguin bear dan bigarren gauça da animaren
beguien aurrean ipincea Jaincoaren Legueco amar Aguinteac, eta Eliz Ama
Santaren bostac; eta ispilu onetan beguiratu bear deçu, cer, nola eta cembat
bider utseguin deçun mandamentu bacoitzaren contra. Asco cristau dira tchit
çabarrac Mandamentuen ispilu oni beguiratzeco; emendic dator garbiro ez
esatea, cer becatu eguin dituen gogo, edo pensamentu utsez, cer itzez, eta cer
obraz. çor bat ateratzera dijoanac, ez oi ditu eraman nastuac urrea, cilarra,
eta cuartoac, baicic bereîs, bacoitza bere lecuan. Emendic dator gainera,

60
cembat bider becatu eguin dan pensamentuz, cembat bider itzez, eta cembat
bider obraz, conturic batere ez ateratzea. Galdetzen dio confesoreac: cembat
bider eguin deçu ori? Erançuten dio: francotan Jauna: cembat bider ura?
francotan. Beste batzuec dira, gueiena autsitzen duen Mandamentu ari
beguiratu nai ez dioenac, ceren arc aguercen diezten bere becatu itsusiac.
Embidiaren becatuetan erori danac ez dio gogoz beguiratuco bostgarren
Mandamentuari, ez eta edaleac ere: amarren, eta primiciac sisatzen dituanac
ez dio beguiratu nai Eliçaren bostgarren Mandamentuari: eta orobat
guertatzen da gueiena autsitzen diran beste Mandamentuaquin. Apaiz batec
omen cituan bi ispilu; bata gauçac ciran eran eracusten cituana, eta bestea
edercen cituana. Serbitzaria adinean aurreratua eta cimurturaz betea bide
cegoan. Beguiratu cion lenengo ispiluari, eta nola beguien aurrean ipini
ciozcan bere cimurturac, bereala aldeguin çuan argandic mucinca. Ordutanic
etzion autsic quendu ispilu leial ari; eta egon oi çan amamaz betea. Beguiratu
cion bigarren ispiluari, eta onec eracusten çuan serbitzariaren aurpeguia
oguei urte cituanean becein ederra, garbia, ta leuna. Eta oni arretaz contu
eguiten cion sarritan garbitzen, eta gordetzen omen çuan, autsac, eta euliac
ciquindu etzeceen. Beste onembeste eguiten du becatariac Mandamentu
batzuen ispiluarequin: ez dio oetan beguiratu nai bere buruari, ceren beguien
aurrean ipincen diozqueen eguin dituan becatuac.
Echaminaco demboran eguin bear dan irugarren gauça da, seigarrengo
mandamentuaren contraco gauçac diranean, beguiratzea, urlia aidea dan, edo
ez, cer estadutacoa dan.
Echaminaco demboran eguin bear dan laugarren gauça da beguiratzea,
eman ote diogun lagun urcoari becaturaco bideric, dala çabarqueriaz, dala
artaraco sarea, edo moduren bat prestatuaz. çabarqueriaz guerta diteque
gurasoetan, eta animen cargua duenetan, era berean errico cargudunetan. Au
guertatu bada, beguiratu bear da gainera, cembat bider, ta cembat laguni
bacoitzean becaturaco bidea eman çaion: ez da alabaina oro bat bat ilcea, eta
sei, çorci, edo amar ilcea, eta becaturaco bidea ematen duanac beregan danez
ilcen ditu artaraco bidea eman dien guciac. Beguiratu ere bear da, becaturaco
bidea eman çaten umeai, senideai, aideai. Baina cembait ain dira jaquineçac,
edo çabarrac animaco gaucetan, non gauz oec ecertan arcen ez dituen.
Echaminaco demboran eguin bear dan bostgarren gauça da
beguiratzea, oraingo aldian guertatu diran becatuac etorri ote diran, leneco
confesaldietan içan dan, oitura gaiztoren bat garaitzeco neurriac artu gabez.
Ala bada, neuriac ez arce au beste becatua da. Au ascotan guertatzen da
birauac botatzeco, juramentu gueçurrezcoac eguiteco, edanean igarotzeco, itz
desonestoac esateco oitura duenaquin Orain eguindaco becatuetatic bat içan
oida oitura gaiztoa uzteco neurri egoquiac ez arcea.
Echaminaco demboran eguin bear dan seigarren gauça da beguiratzea,
cein ote dan gure becatuen sustraia. Urlia onraren gurari gueiegui itsasia
dago, ta emendic dator aide onetatic uquitzen badue, erraz irristatzea
birauetan, eta edocein gauça esatea lagun urcoaren contra. Becatu oen

61
sustraia da onraren era gabeco gura. Sandiac artu du edari bicitchoetaraco
grina: ez da osotoro orditzen, baina lasaitzen da seigarrengo utseguiteetan,
edo aserre, ta gorrotoaren suan eracequitzen çaio. Becatu oen sustraia da
edari bicia. Berendiac, nequeari ongui jarraitzen diola, irabaci leçaque
beretzat, eta umeençat bear duana: aguertu liteque ederqui bere mailan;
baina ederretsi dio alperqueriari. Emendic çorren azpian gueratzea: emendic
emaztearen negarrac: emendic edanean igarotzea era atchitzen dan gucian:
emendic luchuria eta aserreac. Becatu oen sustrai nagusia da alperqueria.
Sustrai oec ebaquitzen ez dirala, ez dira aituco oetatic jaiotzen diran
becatuac; eta ebaquitzeco, eçagutu, eta aguertu bear dira confesioan; eta au
eguin gabez guertatzen çaio becatariari, necaçari bati meloi belarrarequin
guertatzen çaiona. Betetzen çaio soro eder bat meloi belarrez: ebaquitzen ditu
aguertu diran ostoac, baina alferric, sustraia galceco sasoia atchitzen ezpada.
Au bera guertatzen çaie bada esan ditugun becatariai: aitorcen, edo
confesatzen ditue becatuen ostoac, baina ez oen sustraia, eta au erretzen, edo
galcen ez dan bitartean animaco soroa beti egongo da becatuen belarrez
betea. Beguira bada, cristaua, ez bacarric aguirian dauden becatu oriei, bai ta
orien sustraiai ere. Ecusico deçu batzuen sustraia dala onraren egarri
gueiegui bat, besteena cuticia; batzuena ezcongura, besteena edari biciai
jarraitzea; batzuena alperqueria, besteena gauetan ordu onan ez etcheratzea,
besteena apaingura eragabecoa.
Echaminaco demboran eguin bear dan çazpigarren gauça da beguien
aurrean ipincea çure estadu, bicimodu, eta carguac dituan eguimbideac.
Ispilu onetan beguiratzen badiegu gueren buruai eztaquit nolacoac ecusico
gueran. Ezcondua, eta gurasoa cera?, Beartua çaude etcheaz, eta umeaz contu
iduquitzera, bearrari jarraitzera, ceruraco bidea erascustera, ez itzez bacarric,
baita ere gueiago cerori aurretic çoacela. Errico cargudun cera, edo içan cera?
Beartua çaude juramentuz bearbada, erriaren gaucetan erriari,
comunarenetan comunari leialqui beguiratzera, batarena besteri emangabe.
Beartua çaude becatu larri, edo mortalaren azpian, ceregan danez eragoztera,
errico jendea galceco diran, edarien sarrera. Gai onetan ez naiz sarcen onen,
edo aren contra itzeguitera, ez eta Erri onetaco cargudun içan diranac
marcatzera ere; baina gucioc aditzen degu, certaraino igaro diran gauçac
beste erri ascotan. çuazte Tolosara, ecusten omendira inguruetaco
emacumeac, taldez, edari bicien etchean sarcen: irteten dira andic, batzuec
beguietaco lausoarequin, besteac alfereciaren aice tcharrac uquituac, besteac
bombilac arceiluan dituela. Gauz oec norcnai daquizquianac omen dira, eta
besagatic esaten ditut. çoazte inguroco beste erri ascotara. Adituco deçue, len
ardo adina, edo gueiago salcen dala edari çuritic. Ez omen dira contentatzen
guiçonac ardo utsarequin, baicic bear due tchuritic. Adituco deçue, goicetic
asi, eta arratseraino dabilçala onci tchiquiac, eta andiac, eta cembaitec edari
biurcen dituala artoa, garia, oia, gonac, gorputza, eta anima. Adituco deçue,
arquitzen dirala sei, edo çazpi urte dituen aurrac non nai edaria dastatzeco
ipini ditezqueanac. Adituco deçue, atzenean, caleetan ececic baserrietan ere

62
asi dirala cembait aurrai goicetic ematen edari bicitic. cer emen guertatzen
dan, ecin esan deçaquet, baina bai gaitz au guciz itsascorra dala, eta etcheac,
gorputzac, eta animac galceco perilean ipinico dituala. Orregatic beartuac
daude becatu larri, edo mortalaren azpian erretorea, errico cargudunac,
batzarreetan joateco escuaduenac, beren aldetic aleguina eguitera, minance
au sartu ez dedin erri onetan, eta sarcen asia bada, deserritu dedin osotoro.
Au eguin nai ez duana ezta gai Sacramentuac arceco, eta ez du içango parteric
ceruco erreinuan. Orregatic beguiratu bear degu echaminaco demboran, nola
erançuten diegun gure estadu, bicimodu, eta carguaren eguimbideai. Asco da
gaurco.

§ i.

Ecusten deçu cristaua, gauz ascori beguiratu bear diegula echamina


ongui eguiteco, azqueneco confesiotic oraindainocoa baicic, eguin bear
ezpalicere. Au gucia tchit erraz eguiten du, maiz, eta arretarequin confesatzen
danac, baina ez çabarrac. Etche bat, sarritan garbitzen bada, erraz
iunciarequin igarotzen du garbitzaileac; baina dembora luceetan garbitu
ezpada, betetzen dira çoco guciac amamaz, armiarmez, autsez, eta
ciquinqueriaz, eta nequez garbitzen da. Orregatic, cembait cristau çabarrec
eguiten dituen confesioetan, esaten dituen becatuac baino gueiago dira bear
bada, esan gabe gueratzen çaiztenac, ceren echaminaren erratza ibili ez dan
çoco gucietan. Nere cristauac içan gaitecen azcarrac animaren gaucetan: eta
çuec, gurasoac, etzaiteztela içan sorrac, eta gorrac aurrac bidalceco escolara,
eta dotrinara. Onela gucioc moldagaitezque ceruraco bidean, eta iritsi
deçaquegu betico bicitza. Amen.

AMASEIGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean bostgarrena.

ALABATUA &.

Aditu cenduan, cristaua, azqueneco Eracusaldian, cer dan, confesio ona


eguiteco bear dan, echamina. Aditu cinduan gainera, echaminaren aurretic,
eta echaminaco demboran eguin bear liraquean, asco gauça. Orduan itzeguin
nuan azqueneco confesiotic oraindainoco echaminaren gainean bacarric.
Ascotan guertatzen da, cristaua arquitzea confesioac berritzeco premian,
ceren lenecoac gaiztoac içan ciran, eta orduan, gauçac ongui eguiteco, jaquin
bearda, cer guisatan eguin bear duan echamina, eta au guri eracusteco,
lembicico comunioaren liburuac dio era onetan.

63
«Esan deçu, nola eguin bear dan azqueneco confesiotic oraindainoco
echamina. Demagun, aurtasunetic, edo gueroz eguin dituçula confesio
gaiztoren batzuec, nola eguingo deçu, oec berritzeco bear dan, echamina?
Erançuten du. Lembicia jarrico naiz Jaunaren aurrean, eta adoratuco det
umiltasun, eta errespeto guciarequin. Bigarrena, emango diozcat esquerrac
Junari, eguin dizquidan mesede guciacgatic, baina batez ere ceren oraindaino
itchedon didan becatutic irteteco, eta beragana biurceco. Irugarrena escatuco
diot Espiritu Santuari arguia, eta lagunça. nere utseguiteac eçagutzeco, ongui
damutzeco eta confesatzeco. Laugarrena, beguiratuco det, cembat dembora,
edo urte dan, gaizqui confesatzen asi ninçala: bataz beste urtean cembat
confesio, eta comunio eguin ditudan bitarte orretan. Bostgarrena,
confesatzen nitzanean, oroitzen ote ninçan leneco confesio, eta comunio
gaiztoaz. Seigarrena, animaren beguien aurrean ipinico ditut Jaincoaren
Legueco amar Aguinteac, Eliz Ama Santaren bostac, nere estadu, bicimodu,
eta carguac dituan eguimbideac, eta contu ateraco det, nola, eta cembat bider
utseguin dedan bacoitzaren contra. çazpigarrena, cembat bider utseguin
dedan oroitu ecin banaiz, alic onguiena contu ateraco det, cer oitura gaizto
içan dedan Mandamentu bacoitzean, astean edo ilean cembat bider erorcen
ninçan, pensamentuz, itzez, eta obraz gutchi gora bera». Orra cer eracusten
digun lembicico comunioco liburuac, confesioac berritzeco eguin bear dan,
echaminaren gainean. Onembesterequin molda diteque confesioac berritzeco
premian arquitzen dana, batez ere mugonean confesorearequin itzeguiten
badu bere premia onen gainean.
confesioac berritzeari deitzen çaio confesio jenerala eguitea, ceren
azqueneco confesiotic oraindainoco becatuac ececic, lenecoac ere berriro
esaten diran. confesioac berritze au batzuençat da calte andico gauça;
besteençat tchit ona, eta ascorençat premiazcoa. Orregatic gaur aditzera
eman nai diçut, cristaua, lembicia: norençat içan oidan calte andicoa.
Bigarrena, norençat ona. Irugarrena, nor diran confesioac berritzeco premian
bici diranac. Asi gaitean bertatic.

§ I.

confesioac berritzea, edo confesio jenerala eguitea batzuençat da calte


andico gauça. Ala eracusten digue animen Maisu andiac. Norençat ordea içan
oi da caltetsua confesio jenerala? Len prestaera onarequin confesio jenerala
eguinda bicitza onari jarraitu dioen animençat, batecere berenez beldurtiac
badira. Onelacoac, leen ematen baçate, gariçuma, eta Misio gucietan, beren,
eta confesoreen buruac berotuco ditue, eta jarrico dira cençua galceco peril
andian. Jauna, esango due: eztaquit confesio jeneralean bear adina esan
nuan, edo ez: eztaquit onelaco, edo alaco becatu aditzera eman nuan, edo ez,
bear beçala. Atocea: etzenduan orduan esan, cinaquian, eta eçagutzen
cenduan gucia? Etzinan asmo orrequin prestatu, eta jarri confesatzen?

64
Etzinan orduan poz andi batequin gueratu? cer çabilça bada cere barren gucia
erretzen, eta quiscalcen gauça çar oriequin? Onelaco becatariençat ez da beste
sendagairic, confesorearen esanera itsu-itsuan jarcea baicic. Au da guiçon
jaquiunde andicoac eracusten diguena. contatzen da, il bat aguertu citzaiola
bere adisquide bati. Adisquide au çan animaco gaucetan tchit beldurtia, eta
quezcaz beteric erraz, eta bide andigabe ibili oi çana. Bereala asi citzaion ilari
bere beldur, eta quezcac esaten, baina etzion besteric erançun ilac, ezpada:
galde çaieçu jaquinsuai, eta eguiçu oen esana.

§ i.

confesioac berritzea ascorençat da tchit ona. Ara norençat. Lembicia:


estadu, bicimodu, edo cargu peril andicoren bat artu bear, edo artu
duanarençat, dala Apaicen, dala ezconduen, dala erretoreen bicimodua.
Orregatic pregoiac escatzen dituenai esan oi diet, presta ditecela demboraric
galdu gabe, confesio jeneral bat eguiteco, nai duenarequin, eta ez ditecela
elcarrequin bacarric jarri. Bigarrena, ona da confesio jenerala urteren
batzuetan cembait becatutan ascotan erori, eta bicitza onari tchit benaz equin
nai dioenençat. Ala S. Francisco Salesec jaiera, edo debociozco bicitza artu
nai duanari, beste gaucen artean, eracusten dio confesio jeneralaren bidea.
Irugarrena ona da errietaco carguetan nastuac bicitu diranençat, batez ere
erriaren, edo comunaren ondasunac escutartean erabili badira. Erri
batzuetaraco adizten diran gauçac, eguiac badira, neque da alaco toquietan
cargudun içatea, eta anima ez galcea. Eta cer diot cargudun içatea? Neque da
batzarreetan sarcea, eta Satanasi ez jarraitzea. Laugarrena, aserrean, auci eta
esanmesen artean bicitu diranençat ona içan oi da confesio jenerala.
Bostgarrena, ona ececic premiazcoa içan oi da asco ezcondurençat, ceren
elcarganaco onguinai, eta amorioric. içan ez duen, edo ceren gauz itsusi, ta
debecatuac, (aur asco içateco beldurrez) eguin içan dituen, eta garbiro
confesatzeco biotzic içan ez duen. Seigarrena, ona içan oi da confesio jenerala
amasei, edo oguei urteetan sarcen diranençat: ceren asco adin orretaraino
joaten dira confesatzera, besteac eguiten duena eguiteagatic, austerrez autsa
arcera joaten diran beçala. Atzenean ona da confesioa jenerala, len eguin ez
duenençat, beren ustean cinçoro bicitu baliraque ere. Dacuscun orain, nor
diran confesioac berritzeco premian bici diranac.

§ i.

confesioac berritzeco premian bici dira lenengo lecuan lotsaz,


beldurrez, edo gaiztaqueriaz becatu eriozco, edo mortalen bat confesioan utzi
duenac. Oetatic asco içan oi dira, batecere emacumeen, eta ezconduen artean.
Au bera guertatzen da cembait aldiz guiçonac guiçonaquin, emacumeac

65
emacumeaquin, baicotzac bere buruarequin, edo animaliaquin eguindaco
gauz itsusiac eguin dituenean.
confesioac berritzeco premian bici dira bigarrena, becatu eriozco, edo
mortala ote dan, edo eztan, beldurrarequin gauz itsusiren batzuec eguiten
dituenac, eta galdetzeco arretaric ez duanac. Onelaco ez gutchi arquituco dira
ezconduen artean. Suerteac eman dio urliari, edo sandiari guiçon bat ain
ciquina, enasa, ta nazcagarria, non eraguiten diozcan, Jaungoicoac
debecatzen dituan, asco gauça emazteari. quezca andiarequin bici da au,
becatu ote diran edo ez; baina losatzen da confesoreari galdetzeco, eta senar
ciquinac bearcen du becatu diran gaucetara. quezca oequin bicitu danac
berritu bear ditu confesioac, igaroa igaro dan beçala aitorcen duala.
confesioac berritzeco premian bici dira irugarrena, len confesio
jeneralac eguin bacituen ere, baldin orduan lotsaz, edo bestela gaiztaqueriaz
confesatu gabe utzi baçuen becatu larri, edo mortalen bat, edo ainçacotzat
ceuqueena. Demagun, urlia gaizqui bicitu dala, eta lotsaz uzten cituala
confesatu gabe cembait becatu. Eguiten du gariçuman, edo Misioco
demboran confesio jenerala, eta aitorcen edo esaten ditu, len lotsaz esan gabe
uzten cituan becatu aec ere: ez ordea lotsaz utzi cituala. Au eguin badu,
oartua cegoala, berritu bear ditu confesioac, dana dan beçala esaten diola
confesoreari.
confesioac berritzeco premian bici dira laugarrena, cristauac jaquin
bear duan dotrina icasteco. saiatu ez diranac saiatu litezqueala. Negar
eguiteco gauça da arquitzea cembait cristau adinean sartuac, ain landu
gabeac, eta jaquineçac, non eztaquien onezco damu, edo acto contriciozcoa,
becatu jatorrizcoaren, edo orijinalaren berriric ere ez: eztaquie cer escatzen
duen Aita gurearen erregu labur-ederrean eztaquie cer dan gracia: eztaquie
cer diran, eta certaco Sacramentuac. Oec ez dira saiatu jaquin bear duena
icasteco, eta nolacoac içango ciran oen confesioac?
confesioac berritzeco premian bici dira bostgarrena, becaturaco bide,
eta peril urcoac uzteco biotzic içan ez duenac, utzi citzaqueela; bitarte orretan
alabaina ez due içan bicitza onceco asmo oso, ta eraguileric. Nola ori? ceren
bicitza onceco asmo oso eraguilea duanac, arcen ditu onetaraco neurri
egoquiac, eta oetatic bat da becaturaco bide, eta peril urcoac utzitzea.
Necaçari batec nola içango du artoa, ta garia eguiteco asmo osoa, ezpaditu
arcen artaraco neurri egoquiac, nola diran lurrac maneatzea, acia ereitea, eta
beste lan asco? Gazteac, gaitzeronz colocatzen diranetic, asitzen dira becatuen
sarea berençat, eta besteençat eotzen: gaur auçoco etchean içan oi diran,
nescatchen, eta mutilen bilcui, edo batzarreetan, bigar errico, eta inguruco
festetan; gaur inuterico lasaiquerietan, bigar Tolosan. Eoric guisa onetan
becaturaco sareac uura beçala edaten dira becatuac, eta ez dira ecertan arcen,
araurreneco becatura iristen ezpadira: eta aleguerançaren icena eman oi çate.
Alferric gueienean eguingo due confesoreac aleguina, betico utzi ditzeen
onelaco gazteac peril oec: eta emendic dator confesio gaiztoac eguitea, eta
berritzeco premian bicitzea.

66
confesioac berritzeco premian bici dira seigarrena, becaturen baten
oitura uzteco saiatu ez diranac, edo artaraco neurri egoquiac artu nai içan ez
dituenac. Oetatic içan oi dira birauguileac, juramentuac nolanai, naiz
eguiaren, naiz gueçurraren gainean eguiten dituenac: gurasoai edocein
lotsagabequeria erançuten dieçanac: edanean maiz igarotzen diranac: edari
bicietara itsuturic, artoa, oico çapiac, gonaric onenac, gorputza, ta anima
salcen dituenac: itz loi desonestoac esaten, queinada lotsagarriac, uquitze
ciquinac eguiten dituenac oituraz: oec, eta beste oen anceco asco bici dira
confesioac berritzeco premian, ceren oitura gaiztoa uzteco asmo oso, eta
eraguileric içan ez duen. Eta nola ongui berrituco ditue, onelaco asmoric
ezpadue? Eta nola asmo au içango due, ezpadue biotzic oitura gaiztoa
garaitzeco neurri, edo modu egoquiac arceco? Oec au eguin baino len, elurra
beçala çurituco da Etiopiaco belz bat: eta lenago catamotzac utzico ditu bere
mancha nabarrac, Jeremiasec dion beçala: Si Aethiops mutare potest peilem
suam, aut pardus varietates suas, et vos poteritis bene facere, dum didiceritis
malum. Esan beça ezperen oraindaino ecusi danac; esan beça Pazcoa ondoan
guertatudanac.
confesioac berritzeco premian bici dira çazpigarrena, lagun
urcoaganaco gorrotoan, edo beinçat gorrotoaren sinaleac aguertuaz iraun
duenac dembora lucean; gaiztoac dira alabaina, bitarte orretan eguin dituen,
confesioac Ez nic gorrotoric, esango due; baina beti daude prest etsaiari
tcharqueria eguiteco, era datorquienean, açaria oiloa atchitzeco prest dagoan
eran. Onelacoetatic asco içan oi dira auço, aide, eta errenteroen artean,
noizbait tcharqueriaren bat eguin badie lagun urcoac. Onelacoen artean
becatu jatorrizcoaren eran igaro oi da aurrecoetatic ondorengoetara gorrotoa.
Ez nic gorrotoric dio besteac ere, baina poztutzen da, lagun urcoari etorri
baçaio calteren bat, eta barrena iluncen, eta tristuraz betetzen çaio aren berri
onac aditzean. Ez nic gorrotoric; baina ucatzen, edo mucinca eguiten due
diosala. Onelacoac ez oi due eguin confesio onic, eta bici dira eguindacoac
berritzeco premian.
confesioac berritzeco premian bici dira çorcigarrena, lagun urcoari
eguindaco calteac deseguiteco, eta bacoitzari berea biurceco arretaric gabe
bicitu diranac. Oetatic asco omen dira, errietaco ondasunai escua egozteco
era içan duenen artean, asco edanean, jocoan, apainduretan, çorrac
ateratzeco beardana, ondatzen duenac.
confesioac berritzeco premian bici dira bederatzigarrena, guraren bati
biotza osotoro itsatsia iduqui duenac, alaco eran, non gura ura atzeratu gabez,
bicitu diran Mandamenturen bat autsitzeco peril urcoan. Au guerta diteque
edocein gurarequin, baina batez ere onraren, ondasunen, edanaren,
alperqueriaren, eta ezconçaren gurarequin. Gura oei, lapa arcaitzari beçala,
itsasten baçate biotza, ipinico due peril urcoan becatu ascotan erorceco.
confesioac berritzeco premian bici dira amargarrena, beren estadu, eta
carguaren eguimbideac jaquiteco, çabarrac içan diranac. Ezpadu arretaric
Erretoreac bere carguaren eguimbideac jaquiteco, nola oei erançungo die?

67
Era berean Alcate, Errejidore, Bolsero, Becino, Diputaduac ezpadaquizqui
bere eguin bideac, eta jaquin ere nai ezpaditu: ordenançac iracurcen
ezpaditu, nola erançungo dio bere carguari? Nic daquidana da Santo
thomasequin Teologoac eracusten diguela, becatu larri, edo mortalaren
azpian beartuac gaudela, gure estadu, eta carguari dagozcan gauçac jaquitera:
Singuli autem tenentur scire ea, quae ad eorum statum, vel officium spectant.
Emendic atera eçaçue cein peril andico gauça dan errietaco cargu, eta
batzarreetan batec bere burua sarcea. Gucioc daquigu, cein cinçoac diran
emengo Jaunac; alaere ascoren artean içango dira bearbada itsuitsuan errico
batzarre, eta carguetan sartu ciranac, eta beren eguimbide, eta ordenancen
berriric gabe bicitu diranac. Eta ecusia dago oen premia confesioac
berritzeco. cer esango det gurasoaz? Oetatic ascoc eztaquie, cer eguimbide
dituen, eta nola erançungo dieça? Baina gueiequi luçatuco ninçaque gucia
uquituco banu.

§ IV.

Baderitzat, nere cristaua, aditzera eman ditudan gauz oetatic iguerri


deçaqueçula, nor diran confesioac berritzeco premian bici diranac. Ez ote
cera çu ere oetatic bat? Ala bacera ençun eçaçu esatera noana. Lenengo
lecuan, ez utzi eguiteco ori eriotzaco orduraco. Orduan ez diçu bearbada
lecuric emango gaitzac: ala guertatu çate ascori: Jauna, esaten cidan batec:
nere confesioac berritu nai nituquean. Erançun nion: eztago orretaraco
lecuric: ceren eriotza alde aldean daucagun; eguin deçagun aleguin gucia
damu eguiazcoa, eta bicitza onceco asmo osoa çorceco. il çan confesioac
berritzeco lecuric gabe. Eta gaitzac lecu emango baliçu ere, nola moldatuco
cinaque çure confesio oquerrac çucenceco? Gaitzac aldebatetic, eriotzaren,
eta ondorengo contuen beldurrac bestetic utzico cinduquee ecertaco etzerala.
Bigarrena, lembait len asi çaite çure prestaera eguiten, eta au ongui
eguiten deçunean çoaz confesoreagana, eta umilqui esan guiozcatzu çure
utseguiteac. Onena da lenagotic confesorearequin egotea, era bada. Ez luçatu
lan au egunetic egunera, bestela çure gain içan liteque batetan Jaunaren
aserrea, Espiritu Santuac esaten diçun beçala.
Irugarrena, ona da, ta ona ececic bearra becatuen contuac arretarequin
ateratzea, baina ascoz bearragoa da damu eguiazcoa, eta bicitza onceco neurri
egoquiac arcea. Eguiçu, nere cristaua, dembora deçun bitartean aleguina,
bicitza onceco: bici çaite Jaunaren paquean, eta emango diçu çuretzat
prestatua daucan betico bicitza. Amen.

AMAçaZPIGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean seigarrena.

68
ALABATUA &.

Lembicico comunioco liburuac, lenengo partearen bostgarren


Eracusaldian, dio guisa onetan.
«Esan deçu, nola eguin bear dan azqueneco confesiotic oraindainoco
echamina. Demagun, aurtasunetic, edo gueroz eguin dituçula confesio
gaiztoren batzuec. Nola eguingo deçu, oec berritzeco bear dan, echamina?
Lembicia, jarrico naiz Jaunaren aurrean, eta adoratuco det umiltasun, eta
errespeto guciarequin. Bigarrena, emango diozcat esquerrac Jaunari, eguin
dizquidan mesede guciacgatic, baina batecere ceren oraindaino itchedon
didan becatutic irteteco, eta beragana biurceco. Irugarrena, escatuco diot
Espiritu Santuari arguia, ta lagunça, inere utseguiteac eçagutzeco, ongui
damutzeco, eta confesatzeco. Laugarrena, beguiratuco det, cembat dembora,
edo urte dan gaizqui confesatzen asi ninçala, bataz beste urtean cembat
confesio, eta comunio eguin ditudan bitarte orretan. Bostgarrena,
confesatzen ninçanean oroitzen ote ninçan leneco confesio, eta comunio
gaiztoaz. Seigarrena, animaren beguien aurrean ipinico ditut Jaincoaren
legueco amar aguinteac, Eliz Ama Santaren bostac, nere estadu, bicimodu,
eta carguac dituan eguimbideac, eta conta ateraco det, nola, eta cembat bider
utseguin dedan bacoitzaren contra. çazpigarrena, cembat bider utseguin
dedan, oroitu ecin banaiz, alic onguiena contu ateraco det, cer oitura gaizto
içan dedan mandamentu bacoitzean: astean, edo ilean cembat bider erorcen
ninçan pensamentuz, itzez, eta obraz gutchi gora bera». Orra lembicico
comunioco liburuac confesioac berritzeco echaminaren gainean dacarrena.
Azqueneco aldian aditu cenduan, cristaua, confesioac berritzea, edo
berbera dana, confesio jenerala norençat dan caltetsua; norençat tchit ona,
eta atzenean nor diran confesioac berritzeco premian bici diranac. Oen artean
ez gutchi egon oi dira becatuan oatuac beçala, confesioac berritzeco
nequearen beldurrez. Beldur au utzita azcartu ditecen becatari oec, becatuen
licetic irteteco, gaur aditzera eman nai dieztet, lembicia: confesio jeneralaren
gainean guiçon jaquinsuac eracusten dizquiguen cembait gauça. Urrena,
confesio jeneralac ongui eguiten danean ecarri oi dituan ondasun, eta frutu
goçoac. Ençun contuz, cristaua.
Becatarien artean asco dira confesioac berritzeco premia estuan bici
diranac, baina lan oni equiteco biotzic ez duenac. Nor oroitu, dioe, eguin
dituan becatu guciaz? Ezta ori nere buruarençat eguindaco lana. Aitzaquia
onequin etsi-etsian dijoaz eriotzaren atzaparretara, eta infernura. Onela bici
ceran, cristaua, ençun itzatzu gai onetan guiçon jaquinsuac eracusten
dizquiguen cembat gauça, eta çuc eçagutuco deçu confesio jenerala ez dala
çuc uste deçun becein eguiteco andia, confesioaren aldetic beguiratzen çaiola.
Lenengoa: ona da, baina ez premiazco gauça becatu benialac esatea, eta
utzi ditezque esan gabe confesio jeneralean ere, Trentoco concilioac eracusten

69
digunez, ceren oen barcacioa iritsi ditequean beste bide ascoz. Era onetan
asco gutchitzen da, echamina eguiteco, eta confesatzeco nequea.
Bigarrena: echamina arretaz eguin ondoan, ceregan arquitzen dituçun,
becatu eriozcoac, edo mortalac aitortu, edo confesatu bear dituçu, ez nolanai,
baicic arquitu dituçun eran. Oroitzen cera, eguin cenduala onelaco, edo alaco
gaiztaqueria? esan bear deçu bada, eguin cenduala. Etzera ongui oroitzen, eta
çabuan beçala çabilça, eguin nuan, ez nuan. Esaçu duda au eta baietzera
etzinagoa baçaude, esaçu ori. Au da becatuac aitorcea, edo confesatzea
bacoitzac beregan arquitzen dituan beçala, eta asco da au, Trentoco concilioac
eracusten digunez. Demagun, echamina arretaz eguinarren, adinarequin,
neque, eta araçoaquin aztu çaizquitzula becatuen erdiac, edo gueiago. Alaere
ona içango da çure confesioa, gogora çaizquitzunac esaten badituçu, eta
guciac barcatuco dizquitzu Jaunac. Ala eracusten digu Trentoco concilioac.
Eta au onela içanic, neque andia ote da confesio jenerala, echaminaren, eta
confesioaren aldetic?
Irugarrena: Becatu eriozco, edo mortalac aitortu bear dira beren
cembatezcoarequin, edo cembat diran aimbeste. Eguin deçagun contu çorci
juramentu gueçurrezco eguin badituçu, ez deçu confesioan ari bear esaten
banaca: onelaco ta alaco juramentu eguin nituan gueçurraren gainean, baicic
batetan esan deçaqueçu: eguin ditut çorci juramentu. Aditzen da au,
echamina eguinic alic onguiena, eçagutzen badeçu, cembat diran eguin
dituçun becatuac. Ala aditzera ematen digu Trentoco concilioac. Eçagutzen
ezpadeçu arguiro, cembat diran, baina bai gutchi gora bera, esaçu: onembeste
bider gutchi gora bera erori ninçan becatu onetan, edo artan. Eçagutzen
ezpadeçu, cembat ciran, gutchi gora bera ere, baina bai batzuetan erori cinala
becatu onetan, edo artan, esaçu au, eta ongui esana içango da. Atocea, eta
neque au ain içugarria da, non ecin garaitu deçaqueçun?
Laugarrena: becatariac era onetan cembatezcoaren contuac atera
ditzaque, gutchitan erori bada; baina neque da au eguitea becatuaren
bideetan dembora lucean bicitu bada. Nola alabaina oroituco da, cembat
bider erori çan gogoz, edo pensamentuz? cembat bider itzez. cembat bider
obraz? cembat bider çabarqueriaz, eta cembat bider jaquin bear cituan gauçac
jaquingabez? Batzuec, cembat bider erori diran contuac ateratzen, ardura
gucia ipincen due, eta çabarcen dira gauçaric bearrenean, edo eguiazco
damua, eta bicitza onceco asmoa sorcean, eta bearbada contuac ecin ateraaz
berotzen, eta nastutzen ditue eren buruac. Felipe bigarrenaren jaureguico
çaldun batec eguin nai içan çuan confesio jenerala: igaro cituan amabost egun
contu-ateratzen, eta berotu çuan burua cembatezcoaren bila, baina alperric.
confesatu çan; baina, nola ecin esan içan çuan, cembat bider erori çan,
inguratu çuen mila quezcac, eta sartu cion bularretic bere buruari ganibeta,
eta il çan. Eguia da, içan çuala dembora eçagutzeco bere utseguitea, eta
sosegatua il çala. Beste batzuec cer esaten duen ongui eztaquiela, eunca, ta
milaca becatuac botatzen ditue. Galdetu cion Aita Calataiudec bati: cembat
juramentu gueçurrezco eguin dituçu? Erançun cion: çorci mila, eta laureun.

70
cembat birau bota dituçu? Bederatzi mila, eta bost eun. guisa onetan milaca
confesatzen cituan juramentu, eta birauac, eta cembat diran laroguei doi doia
jaquingo omen çuan. Norc sinistuco die onelaco becatariai?
Jauna, esango didaçu: dembora lucean gaizqui bicitu danac nola bada
ateraco ditu eguindaco becatuen contuac? Era onetan: beguira beça aurrena;
cembat demboran mandamentu aren contra gaizqui bicitu dan? urrena,
egunean ascotan, edo ilean bataz beste, cembat bider erorcen çan obraz, itzez,
eta, pensamentuz? Era onetan utseguiteco peril gutchirequin aguertuco du,
alduan eran, bere bicimodua. Beguiratu bear du gainera, gaizqui bicitu çan
urte aetan igaro ote ciran ilen batzuec becatuan erori gabe, ceren eraric etzan,
edo bicitza onceco asmo piscaren batzuec içan ciran.
Bostgarrena: seigarren Mandamentuaren contraco becatuen contuac
ateratzen diranean, bereci bear dira colore, eta mota bacoitzecoac besteetatic:
alde batera guiçonac guiçonarequin, edo emacumeac emacumearequin
eguinac, bestera bacoitzac bere buruarequin eguin dituanac. Alde batera
ezcongaiaquin eguin diranac, bestera ezconduaquin, aideaquin edo beste
estadutacoaquin eguinac. Eta norbaiti becaturaco bidea, edo escandaloa
eman çaionean, contu atera bear da aleguinean, bacoitzean cembati gutchi
gora bera.
Seigarrena, guerta diteque ez oroitzea becataria cembat demboran
gaizqui bicitu çan artean, edo ilean bataz beste cembat bider erorcen çan,
ceren urteaquin joan çaizcan burutic gauz oec. Orduan eguin beça aleguina
oroitzeco, dembora lucean, edo laburrean gaizqui bicitu çan mandamentu
onen, edo aren contra, becatu asco, edo gutchi içan ciran obraz, itzez, eta
pensamentuz, eta oen artean içan ote çan colore, edo mota berecia çuanic.
Era onetan alduan eran aditzera emango dio confesoreari, cer bicimodu içan
duan, eta ez dio Jaunac gueiago escatzen, beste gauçaz oroitzen ezdan
ezquero. Norc eztacus au edoceinec eguin deçaqueala neque andi gabe? Baina
au aditzen da beti, echamina eguiteco aleguinean saiatzen dala bacoitza,
guiçon jaquinsuen, edo confesorearen iritzian asco dan adina demboran.
çazpigarrena: guertatzen da ascotan, becatariac (echamina ustez ongui
eguinic) esatea confesio jeneralean cembat demboran gaizqui bicitu çan, cer
oitura gaizto içan cituan mandamentu bacoitzean, astean, edo ilean cembat
bider erori oi çan gutchi gora bera: eta guero, dotrinaren bat adituric, gogora
etorcea nic becatu au eguin nuan, eta eztaquit esan nuan, edo ez. Au da gauça
ongui ez aditzea. Atocea, etzinduan esan astean, edo ilean eguin oi cinduan
becatuac? Eta ez deçu ecusten becatu ori ere aetatic bat dala? Utzi guieçu
bada alperricaco buru autsitze oriei. Besteric liçaque confesio jeneralean esan
cinduan oitura gaiztoetan sartu etzan becatu motaren bat gogoraco baliz.
Eguin deçagun contu, aitortu cenduan, onembeste demboran içan cenduala
astean iru bider birauac botatzeco oitura: guero gogoratzen çatzu iru aldiz
Aitari eguin ceniola birau: iru birau oec Aitaren contra eguiteac duan
gaiztaqueriagatic berezqui esan bear dira: gaineracoan ez da ibili bear leneco
gauçac irabiatzen. Eguiçu itsu-itsuan confesorearen esana.

71
çorcigarrena: guertatzen da beste ascotan, becatari batec bere, eta
confesorearen iritzian (aurtasunetic asitzen dala) confesio jenerala ongui
eguitea, eta ondoren bicitza onari jarraitzea. Andic demboren buruan
Misioren batean, edo libururen bat iracurcean, edo bestela gogora etorcen
çaio: Nic eguin nuan gaiztaqueria au, eta eztaquit confesio jeneralean esan
nuan edo ez. Orduan esançat eman bear da becatu ura, eta ascori debecatu
bear çate osotoro lena berriz erabilcea. Atocea nola oroituco cera, cer, ta nola
esan cenduan orain iru, edo amar urte eguin cenduan confesio jeneralean?
Neque da, eta beragatic guiçon jaquinsuac eracusten digue, esançat iduqui
bear dirala, demboren buruan orrela gogora datocen becatuac.
Atzenean guertatu oi da, batec confesio jenerala eguina içatea orain sei,
edo amar urte, aurtasunetic arterainoco becatuac esaten cituala. guero eguin
cituan confesorearen aguinduac, aldeguiten çuala lagun gaiztoetatic, eta beste
becaturaco bideetatic, eta iraun çuan bicitza onean dembora pusca batean;
baina lagun gaiztoen losenchaquin, edo bere grina tcharren leiarequin
cuturtu çan leneco gaiztaquerietara, eta arreizquero bicitu da len baino ere
gaizquiago. Orain dio, aspertu dala gaizqui bicitzez, eta confesio on batequin
jarri nai luqueala ceruraco bidean; baina eztaqui noizdanic asico duan bere
confesioa, edo aurtasunetic, edo azquena eguin çuan confesio jeneraletic, eta
galdetzen du, cer eguin bear duan. Gai onetan guiçon jaquinsuen iritzia da,
becatari au ez dagoala beartua confesioac berritzera aurtasunetic, eta asco
içango dala azqueneco confesio jeneraletic oraindainocoac berritzea, ceren
leneco confesio jeneralac confesio onaren marcac, edo sinaleac dituan.
Besteric liçaque, confesio jeneralaren ondoren saiatu ezpaliz becatutic, eta
becaturaco bideetatic aldeguitera.
Orra, nere cristaua, confesio jeneralaren gainean guiçon jaquinsuac
eracusten dizquiguen gaucetatic batzuec. Baderitzat, asco dirala oec,
utzierazteco nori nai confesio gaiztoac berritzeco beldur gaizto-animen
galgarria. Goacen orain, confesio jeneralac, ongui eguiten danean, ecarri oi
dituan ondasun, eta frutu goçoac uquitzera.

§ i.

confesio jeneralac, ongui eguiten danean, ecarri oi dituan ondasunac


asco dira. Oetatic bat da, becatariac eçagutzea, cein esquer gabea içan dan
bere Aita onarequin. Ecusten du becatariac, eguin çuala Jaunac ceruraco.
Ecusten du, galdu çuala escubide au Adanen becatuarequin. Ecusten du, Aita
cerucoac, oquer au çucenceco, bidaldu çuala bere Seme bacarra, Seme au
eguin çala guiçon, eta bere bicitzaren costuz irabaci çuala guretzat ceruraco
escu, ta deretcha: Ecusten du atzenean, Aita onen contra eguin dituala ecin
conta al esquergabequeria. Emendic arguiro eçagutzen du, nor, ta nolacoa
içan dan. confesio bacoitzean ere au eçagutzen çuan nolerebait, baina ez
ongui. confesio jeneralean beguien aurrean jarcen çaizca bere dembora

72
gucian eguin dituan becatu itsusi guciac, eta arrituric dio: Au gucia nic eguin?
ela alaere itchedon dit nere Aita onac? O ontasun, eta Urriquimentu pare
gabea!
Bigarren ondasun, edo frutua içan oi da bicitza onceco, eta aurrera
becaturic ez eguiteco len baino asmo sendoagoac sorcea. Erreinu onetaco erri
batean guertatu çan orain esatera noana. Etche aberats bateco semeac
ederretsi cion gueiegui jocoari, eta jocatu oi çuan, ez dirua maiean ipiniric,
baicic tchartelez, eta beragatic galceac etzion aimbeste minematen, nola
emango cion bestela Aitac gueiegui nai cion seme oni, eta cetozquionean
batzuetan berreun, besteetan irureun ducateco tchartelac, bereala ematen
çuan dirua. Egun batean galdu cituan semeac amabi mila ducat. Irabaztunac
bidaldu cion Aitari tchartela, eta onec esan çuan: Amabi mila ducat galdu ditu
nere semeac? Ez du nasqui diru au contatzen ere jaquingo. Ez det pagatuco,
ezpadator bera, eta contatzen ez paditu amabi mila ducatac. Etorri çan
semea, eta esan cion Aitari, bere onra cijoaquiola galdu çuana pagatzean.
Eracarri cituan oguei, ta lau diruçorro, bosteun bana ducatecoac, eta çabaldu
çuan diru gucia maiaren gainean. Arritu çan semea diru ura gucia ecusi
çuanean, eta esan çuan: Au gucia jocatu det nic? Aitac erançun cion:Bai, ene
seme: laster guera guisa onetan hospitalean. Orduan esan çuan semeac:
Emen betico bucatzen dira neretzat cartac; ez gueiago jocoric. Eta nola esan,
ala eguin çuan. Au bera guertatzen da becatariarequin, confesio jenerala
prestaera onarequin eguiten duanean. Len etzan içutzen, bere bicitzari,
açaletic beçala, beguiratzen cionean; baina confesio jeneralean ecusten ditu
bere becatu guciac pila batera bilduac eta içuturic gueratzen da. Non cebilen,
dio beregan; non cebilen nere burua, aimbeste becatu eguin ditudanean?
Emen bucatzen dira nere becatuac.
confesio jeneralac ecarri oi duan irugarren ondasuna da becataria bere
biotzean gueratzea alaco alaitasun, eta atsedenean, non uste duan, lercen
ceducan mendi bat bere gainetic quendu dioela. Ala esan çuan batec, confesio
jenerala eguin ondoan: Deritzat, cion, neregandic bota dedala carga bat ecin
iroço nuana, eta lerceco çorian nenducana: eta berroguei, ta amar urteco
atseguin-contentu guciac ez due cer ecusi orain nerequin daucadan atseguin,
eta goçotasunaren aldean.
Atzenean, utziric aldebatera beste ondasun asco, confesio jenerala
ongui eguiten duan becataria arcen du Aita cerucoac, Abanjelioco seme
ondatzailea artu çuan eran. Azturic eguin diozcan esquergabequeria guciaz,
ematen dio paquezco apa, edo musua: ematen dio galdu çuan graciaren
soineco ederra, apaincen du caridadearen eraztunarequin, beste birtute, eta
Espiritu Santuaren doaiaquin: eta ceruraco bidean ongui ibili dedin, ematen
diozca oinetaco ederrac, edo ceruco lagunçac. cer gueiago? Eguiten du festa
andi bat ceruan. Au gucia aditzera emana utzi çuan Jesu-cristoc.
Aditzen deçu au gucia, confesioac berritzeco premian bici ceran
becataria? Eta alaere egon nai deçu lerceco çorian çauzcan carga içugarri
orrequin? Ea, presta çaite arreta onarequin, eta çoaz cere Aita cerucoagana,

73
eta artuco çaitu biotz bera-urricaritsu batequin, eta çu nor bacera, emango
diçu betico bicitza doatsua. Amen.

EMEçorciGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean çazpigarrena.

ALABATUA &

Itzeguin diçut, nere cristaua, confesio on bat eguiteco bear dan lenengo
gauçaren, edo echaminaren gainean. Igaro gaitecen bigarrenera, eta da
dolorea, edo eguindaco utseguiteen damua. Onen gainean lembicico
comunioco liburuac galdetzen du era onetan:
«confesio on bat eguiteco, bear dan bigarren gauça cein da? Erançuten
du dolorea, edo eguindaco utseguiteen damua. cer doai, edo condicio
escatzen ditu damu onec? Lau doai, edo condicio. cein dira? Lenengoa
ceruticacoa, edo sobrenaturala içatea. Bigarrena, barrendic edo biotzetic jaioa
içatea. Irugarrena, becatu larri, edo mortal gucietara çabalcen dana.
Laugarrena, calte, eta gaitz gucien gaineticacoa içatea.
cer aditzen deçu ceruticaco damuaren icenez? Aditzen det, damu au
dala Espiritu Santuaren lagunz, eta graciarequin sorcen dana. Aditzen det
gainera, damu au sorcen dala, fedeac eracusten duan, damubide, edo
motiboren bategatic. cer aditzen deçu barrendic, edo biotzetic jaiotzen dan
damuaren icenez? Aditzen det, ez dala asco auaz esatea: damu det Jauna, ez
eta bularrari colpe andiac ematea ere, baicic bear dala biotzetic eguiaz, eta
benaz sorcen dan damua. cer aditzen deçu, becatu larri gucietara çabalcen
dan, damuareguin? Aditzen det, ez dala asco becatu larri batzuen damua,
baicic bear dala guciena, cer aditzen deçu calte, eta gaitz gucien gaineticaco
damuaren icenez? Alaco eran, eta ain biotzetic damutu bear çaiola
becatariari, non naiago luquean beste edocein calte, eta gaitz guertatu
balitzaio, ecen ez becatuan erorcea».
Ona confesio on bat eguiteco, bear dan damuaren gainean lembicico
comunioco liburuac dacarrena. Gai au andia da, eta andia ececic guciz bearra,
ta premiazcoa. Orregatic eguingo det aleguin gucia al dedan onguiena, eta
arguiroena itzeguiteco damuaren gainean, iru eracusalditan. Gaur aditzera
emango det, benic bein: cein gauça bearra dan eguindaco utseguiteen damua,
barcacioa iristeco. Urrena, cer doai bear dituan gutchienez damu onec.
Atzenean, nola utseguin oi dan bear dan damua confesioraco sortugabez. Asi
gaitecen, cristaua, bertatic.

§ I.

74
guiçonac, becatuari biotzean leen ematen dionean, uzten du bere Jaun,
eta Jaungoicoa, eta biurcen da emengo gauça debecatuetara: eta Jaunari
eguin dion bidegabearen barcacioa iristeco, gauça bearra da becatariac
damuaren bidez quencea biotza emengo gauça debecatuetatic, eta aldatzea
utzi çuan Jaunagana. Orregatic esaten digu berac: biur çaitezte nigana.
Convertimini ad me. Ain bearra da biotzaren aldaera au, non guiçon jaquinsu
ascoren iritzian, Jaungoicoac berac ere ecin barcatu deçaquean becatua,
aldatzen ezpada becatariaren biotza, emengo gaucetatic beragana, damuaren
bidez.
Legue naturalean, edo Moisesen legueraino etzan confesioco
Sacramenturic, eta onezco damu, edo contricio osoarequin baicic, etzan
arquitzen becatariarençat barcacioric. cer guertatu çan? Amilca cijoan
guiçona becatuaren bideetan, aimbesteraino, non damutu citzaion Jaunari,
guiçona eguin çualaco, eta Noe, ta beraren etchecoac ez, beste guiçon, eta
emacume guciac osotoro bucatu cituan, bidalcen cituala mundu gucia estali
çuen ujolac. Legue çarrean ere etzan confesioco Sacramenturic, confesioaren
iduriren bat baçan ere, eta etzan becatuen barcacioric onezco damu, edo
contricio osoa gabe. Dembora onetan etzan len baino asco obea içan mundua.
Etorri çan Jesus, eta guertatu çan guciaren berri ongui ciaquianac beçala,
ipini çuan confesioco Sacramentua, becatu guciac barcatzeco indarrez betea.
Sacramentu onen bidez alde batetic erraztu çuan becatuen barcacioa, ceren
onezco damu, edo contricio osoa baino cerbait gutchiagorequin barcatzen
dituan; eta bestetic utzi cigun sendagai tchit andia becaturic ez eguiteco. Norc
eztacus alabaina, becaturic ezcutatuenac ere aguertu, eta confesatu bearrac
atzeratzen duala guiçona becatu eguiteco?
Esan det onezco damu, edo contricio osoa baino cerbait
gutchiagorequin barcatzen dituala becatu confesioco Sacramentuac: ala
eracusten digu ala baina Trentoco concilioac; ez ordea damuric gabe. Au da
fedeco gauça. Baina cer doai, edo condicio bear ote ditu damu onec? Ez naiz
ni sartuco, gai onetan theologoac erabili dituen auci andietan; baicic aditzera
emango ditut, gucien iritzian gutchienez confesioraco damuac bear dituan,
doai, edo condicioac. Au da bigarren lecuan adirazteco, autu nuan gauça.

§ i.

confesio ona eguiteco bear dan damuaren lenengo doaia da ceruticacoa,


edo sobrenaturala içatea. ceruticacoa beinic bein, ceren Espiritu Santuaren
lagunz, edo graciarequin baicic ecin sortu ditequean, Trentoco concilioac
eracusten digun beçala. Becatua da lice bat, nondic ecin irten gaitezquean,
bidalcen ezpadigu Espiritu Santuac ceruco lagunça. Içan dedila becataria
Salomon baino jaquinsuagoa, eta Sanson baino ere indarsuagoa, ez da irtengo
berez becatutic. Eta cer diot irtengo ez dala? Ez du irteteco pensamentu bat
ere eguingo, ez guera alabaina gauça Jesus bat esateco ere ezpadigu bidalcen

75
Espiritu Santuac bere lagunça: dio S. Pauloc: Nemo potest dicere Dominus
Jesus, nisi in Spiritu Sancto. Damu ceruticacoa, edo sobrenaturala diot
gainera, ceren confesio ona eguiteco damua sortu bear dan fedeac eracusten
duan damu bideren bategatic. Au onela! eta alaere içan degu ausardia
Jaunaren contra becatu eguiteco!
confesio ona eguiteco bear dan damuaren bigarren doaia da barrendic,
edo biotzetic jaioa içatea. Ez da asco auaz esatea: Damu det Jauna, ez eta
bularrari colpe andiac ematea ere, baicic biotz osoz damutu bear çaio
becatariari, Jaunaren contra eguin dituan, becatuaz. Biur çaitezte nigana
biotz gucitic: urra itzatzue çuen biotzac, ez soinecoac: eguiçue biotz berri bat,
esaten digu Jaunac, Joel, eta Ecequiel Profetaren autic.
confesio ona eguiteco bear dan damuaren irugarren doaia da becatu
larri, edo mortal gucietara çabalcen dana içatea. Berez ez da premiazco gauça
becatu benialetara damu au çabalcea, baina Sacramentuaren ondasunac ugari
arceco ala eguin bear degu aleguinean. Gainera, becatu benialac baicic
aitorcen ezpadira, orduan gauça bearra da oen gucien, edo oetatic baten
damua sorcea: bestela ezta eguingo confesio ona. Ez da asco confesio ona
eguiteco becatu larri, edo mortal batzuen damua, baicic bear da guciena;
Jaunac alabaina aguincen digu, biur gaitecela beragana biotz gucitic, eta
eguin deçagula biotz berri bana; eta becatu larri gucien damua sorcen ezpada,
ez da becataria biurcen Jaunagana biotz gucitic, baicic erdizca, edo
laurdenca: eta ez du eguiten biotz berria, baicic erdia çarra, eta erdia berria,
edo obeto esateco gucia gueratzen da çarra.
confesio ona eguiteco bear dan damuaren laugarren doai, edo condicioa
da calte, eta gaitz gucien gaineticacoa içatea: esan nai det, alaco eran, eta ain
benaz damutu bear çaiola becatariari Jaunari eguin diozcan bidegabeaz, non
naiago luquean edocein calte, eta gaitz guertatu, eta guertatzen balitzaio, ecen
ez becatuan erorcea. Era onetan prest arquitzen çan S. Paulo Jesus
maitagarriaren ongui nai, eta amorioa ez uzteco, ez bicitzagatic, eta ez
eriotzagatic. Ascotan guertatzen da, emengo neque, ta naigabeac dacarten
damua nabarbenagoa, eta aciagoa içatea becatuen damua baino. Badira
gurasoac maite dituen umeen eriotzarequin gaichotzen, eta ilceco perilean
jarcen diranac; baina ez due eracutsi onembesterainoco becatuen damuric.
Jacob Patriarcac, Joseren il berria eman cioenean, naigabearen anditasunez
urratu cituan soinecoac, janci çan cilicioz, eta dembora lucean negar eguin
çuan. Bildu ciran beste seme guciac, eta eguin çuen aleguina Aitaren naigabea
arinceco; baina alperric. Etzuan Patriarca Santuac damu ain nabarbena
eracutsi bere becatuen gainean. Ala ere becatuen damua, ain aguiria, ta
nabarbena içan ez arren, andiagoa içango da bere balio, eta precioan, baldin
calte, eta gaitz gucien gaineticacoa bada; ceren damu onequin biotza prest
arquitzen dan, gucia galceco Jaunaren contra becatu ez eguiteagatic. Ezcutu
lodi bat andiagoa da onz-erdi bat urre baino; baina onec ascoz balio andiagoa
du.

76
Lau doai oec gutchienez bear ditu, confesio ona eguiteco, sortu bear
degun damuac. Berequin bear du bicitza onceco edo aurrera becaturic ez
eguiteco asmoa, baina ez det onen gainean itzeguin nai orain, ceren guero
berezquiro uquitu uste dedan asmo au. Bicitza onceco asmoarequin batean
bear da confesatzeco nai, edo borondatea. Atzenean oitu çaite, cristaua,
confesatzeco prestaera eguiten deçunean, acto fede, esperança, caridade, eta
contriciozcoac alic onguiena eguitera. Asco buruausitze due theologoac
erabaquitzeco nolaco, eta ceren sinistea, eta esperança bear dan confesio ona
eguiteco, eta neque au quencen da acto fede, ta esperançacoac eguiten badira
confesioraco prestaeran. Oec icasi ez dituanac, aurrena esan beça credoa,
guero Aita gurea, eta atzenean Nere Jesu-cristo Jauna. credoa ongui esaten,
eta esaten duana sinisten duanac, eguiten ditu Acto fedecoac, eta Aita
gurearequin esperançacoac. Dacuscun orain; nola utseguin oi dan bear dan
damua sortu gabez.

§ i.

Baldin arretaz beguiratzen badegu, alde batetic cer doaiac escatzen


dituan confesio ona eguiteco bear dan damuac, eta bestetic cer prestaera
eguin oi dan erraz iguerrico deçu, cristaua, gueienac bear dan damuagabe
confesatzen dirala. Ecusico dituçu cembait, acto fedecoac ez daquizquienac,
eta fedearen arguia piztugabe nola nai confesatzera dijoacenac. Ecusico
dituçu asco emengo calteren bat etorri artean, goçotoro dabilçala becatuaren
bideetan, eta au datorquienean naigabe andiarequin, eta malco ugariaquin
aitorcen dituela beren becatuac. Urliac negar eguiten du, becatua aguertu
danean, edo uste çuan era galdu duanean: Sandiac pena, ta naigabe andia
dauca, arditic gabe bere burua dacusanean, ceren edanari, jocoari,
alperqueriari ederretsi cion, edo ecin iroço citzaquean çoraquerietan sartu
çan. Onelacoen damua ez oi da içan ceruticacoa, edo sobrenaturala, baicic
emengo calteetatic jaioa. Alaere emengo nequeac asco lagundu deçaquee
ceruticaco damura igotzeco. Abanjelioco seme ondatzailea, Aitac emandaco
ondasunac aitu citzaizcan artean, etzan cençatu: baina ecusi çuanean bere
burua tcherriçai, eta goseac igaroa, oroitu çan bere etcheaz: eta damu
eguiazcoarequin biurtu çan bere Aita onagana. Ecusico dituçu asco, damu det
Jauna esan arren, biotzic ez duenac becaturaco bideac, etcheac, eta lagunac
uzteco, edo bacoitzari berea emateco. Oec ez due damuaren iduria baicic.
Ecusico dituçu asco becatu batzuen damua nolerebait sorcen duenac, baina
beste batzuena tchit nequez. Urliac erraz sortuco du juramentu
gueçurrezcoen damua, baina ez bearbada birauena, ceren grina ancinacoa
duan. Sandiari neque andigabe damutuco çaio ordiqueriaz, baina ez saldu-
erosian, eguin dituan trampaz, ceren cuticiari itsatsia daucan biotza.
Berendiac erraz damu içango du lagun urcoari bota cion birauaz; baina ez,
duana, eta ez duana edariari emateaz. Urliari neque andi gabe damutuco çaio

77
mandamentu batzuen contraco becatuaz, baina lagun gaiztoaquin bilceaz? itz
loiaz, queinada itsusiaz? ez, ez gueienetan beinçat. Lasaiqueria oen damu
eguiazcoa sortu baino len utzico du larrua. Au bera guertatzen da
alperqueriari ederretsi dioenaquin. Au bera errietaco carguetan gaizqui sartu,
eta gaizqui bicidiranaquin. Atzenean cristauric, gueienen bicitzari beguiratu
ezquero, ceregan esango deçu: gutchi dira calte, eta gaitz gucien gaineticaco
damuarequin confesatzen diranac, ceren erraz, eta alde aldean bideric inorc
eman gabe uura beçala edaten dan becatua. Baina asco da gaurco.
Nere cristaua, ez gaitecen içan arduragabeac animaren eguiteco andian.
Eguin deçagun aleguina confesioco Sacramentua damu eguiazcoarequin, eta
sarritan arceco. Era onetan Sacramentu onec barcatuco ditu gure becatuac,
eta aurrera Jaunaren aguinduac leialqui eguiten ditugula, iritsico degu betico
bicitza doatsua. Amen.

EMEREtziGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean çorcigarrena.

ALABATUA &.

Azqueneco Eracusaldian aditu cenduan, cristaua, cer doaiac escatzen


dituan gutchienez, confesio ona eguiteco, bear dan damuac. Doai oen artean
lenengoa da ceruticacoa, edo sobrenaturala içatea. Bigarrena: barrendic, edo
biotzetic jaioa içatea. Irugarrena, becatu larri, edo mortal gucietara çabalcen
dana. Laugarrena, calte, eta gaitz gucien gaineticacoa içatea. Orain lembicico
comunioco liburuac galdetzen du guisa onetan.
«cembat guisatara da damu ceruticacoa, edo sobrenaturala? Erançuten
du: Bitara. cein dira? Bata da beldurrezcoa, ta berecoia, eta deritza Atricioa;
bestea onezcoa, eta deritza contricioa. cer da Atricioa? Damu bat biotzean
sorcen dana, len bicia, ceren gauça guciz itsusia dan, ceruraco eguin, eta bere
Semearen odol preciotsuaren costuz erosi guinduan, Jaunaren contra
alchatzea, eta becatu eguitea. Bigarrena, ceren becatu larria eguitean galdu
degun Jaunaren gracia, eta ceruraco escu, ta deretcha gucia. Irugarrena,
ceren becatu larri bacoitzarequin irabaci ditugun betico su, eta garrac, edo
infernuco penac. Laugarrena, ceren Jaunac guganaco urriquimentuz deitzen
digun, becatutic irteteco, eta esqueincen digun gure esquergabequeria gucien
barcacioa, Jesusen eriotza, eta merecimentuac bitarteco dirala.
cergatic deitzen çaio Atricioari beldurrezco damua? ceren sortu oi dan
betico bicitza galceco, eta betico su, eta garren artean erorceco beldurrez.
cergatic deitu dioçu berecoia? ceren biotzac, atriciozco damua sorcen
duanean, bere on, eta eguitecoari bacarric beguiratzen dion. Asco ote da
Atricioa confesio ona eguiteco? Bera utsic ezta asco, becatariari graciaren
apaindura ederra emateco; baina prestatzen du au iristeco confesioco

78
Sacramentuarequin batean: eta onena da bein saiatzea Atriciora, eta guero
onezco damu, edo contriciora». Ona lembicico comunioco liburuac Atricio,
edo beldurrezco damuaren gainean dacarrena.
Damu au biotzean sorceco gauça bearra da fedearen arguiarequin
damubide egoquiren bat gogora ecarcea, eta au da gaur aurrena uquituco
dedan gauça. Gauça bearra da gainera, damu bide egoquiac gogora ecarriric,
alic onguiena oez baliatzea, damu eguiazcoa biotzean sorceco, eta au nola
eguin guençaquean adiraztea içango da gaurco Eracusaldiaren bigarren
partea. Asi gaitecen bertatic, nere cristaua.

§ I.

guiçonaren biotzean ez da jaiotzen, eta ecin jaio diteque onguinai, ta


amorioa, ez eta gorroto, ta damua ere, artaraco bideren bat aguercen ez diola
adimentuac. Orregatic ez diogu gorrotoz beguiratuco becatuari, eta ez dira
gure biotzac becatutic Jaungoicoaganonz aldatuco, bide egoquiren bat gogora
ecarcen ezpadegu.
guiçonaren biotza berecoia da, eta ezta gueienetan cuturcen becatuen
damu, edo gorrotora, baldin betico ondasunac galceco, eta betico su, ta
garren artean erorceco beldurrac esnatzen ezpadu. Orregatic aurrena ipincen
ditu lembicico comunioaren liburuac Atricioa sorceco bideac. Baina cer
eguiten degu oec aditzearequin, arretaric ipincen ezpadegu, oez baliatzeco?
cer baldin ezpadaquigu, nola au eguin deçaquegun? Eguiçu contu, cristaua,
guraso batec esaten diola semeari, soro andi ori maneatu bear deçu garia
ereiteco. Aurrena quendu bear dira larrac, eta çorcotzac: guero laiatu bear da,
eta aretu. Atzenean sasoi onean erein bear da acia. Aditzen du semeac au
gucia, baina nola lan oetara oitua ez dagoan, eztaqui nondic, ta nola equin
lanari. Arcen du Aitac berequin, eramaten du sorora, eta Aitarequin batean
lana eguinaz, icasten du nola eguin. Au bera, edo onen anceco gauça bat
eguin bear da, cristaua, çurequin, Atricioaren damu bidez baliatzen icasi
deçaçun. Atoz nerequin.

§ i.

Eguin deçu, cristaua, çure becatuen echamina? Sortu nai deçu orien
damu bici bat, Atricioa deritzana? Ipini itzaztu bada animaren beguien
aurrean, damu oni dagozcan, bide egoquiac, fedeac eracusten dizquitzun
eran. Damu bide oen artean aurrena aitatzen, du Trentoco concilioac
becatuaren itsustasuna, ez ordea cerez deçun arguitasunarequin iguerritzen
deçuna, baicic fedeac eracusten diçuna, eguin deçagun contu, ceren gauça
guciz itsusia dan, ceruraco eguin, eta bere Semearen odol preciotsuaren
costuz. erosi guinduan, Jaunaren contra alchatzea, eta becatu eguitea. Eguin

79
det becatu, esan deçaqueçu Jaunaren aurrean: Peccavi. Eguin det becatu ecin
conta al bider, ni ceruraco eguin, eta bere Semearen odol preciotsuarequin
erosi ninduan, Jaunaren contra. Peccavi. Esan det, itzez ezpada, obraz: ez det
Jaun au serbituco. Au da Jaun onec Jeremiasen autic gure contra eracusten
duan espadasun andia. Autsi deçu, dio, nere leguearen uztarria, urratu dituçu
nere Aguinteen edeac, eta esan deçu: ez det Jaun au serbituco. Confreguisti
jugum meum, rupisti vincula mea, et dichisti: non serviam. Nere anima, ez da
au esquergabequeria guciz itsusia? Lucifer, Jaunaren gracian cegoan
bitartean, eguzquia, ta içarrac baino ederragoa, ta arguiagoa çan: baina leen
eman cion antuste, edo soberbiaren becatuari eta bereala amildu çan betico
su, eta garren artera. Eta norc esan, cein itsusi, ta nazcagarria gueratu çan?
Santa catalina Senacoari aguertu cion bein Jaunac Deabruaren itsustasuna,
eta aimbesteraino içutu çan, non esan oi çuan, naiago çuala oin utsetan, eta
brasa eracequiz eçarritaco bidean munduaren bucaeraraino ibili, ecen ez
berriz Demonioa ecusi. Nondic datorquio Demonioari onembeste itsustasun?
Eguin çuan becatu artatic. Eta antuste, edo soberbiaren becatu batec au eguin
baçuan Aingueru ain eder bategan, cer eguingo ez due, cristaua, çugan
aimbeste becatuc? cein itsusi, ta nazcagarria etzera egongo Jaunaren
beguietan?
Peccavi: eguin det becatu, esan deçaqueçu, eta galdu det Jaunaren
gracia, eta ceruraco escu, ta deretcha gucia. Au da Atricioa sorceco bigarren
bidea, fedeac bacarric eracusten diçuna; ceren fedeaz campora gauz oen
berriric eztan. Galdu det bai benic bein Jaunaren gracia. Ai! eta bacinaqui
cein andia dan graciaren doai au! Si scires donum Dei! Doai au çuretzat
irabazteco, etorri bear içan çuan lurrera Trinidadeco bigarren personac, eta
costa citzaion bere bicitza ematea. Doai onec, animan sarcen dan unean
bertan, aienatzen ditu becatu guciac: piztutzen du becatuan ila arquitzen dan
anima, apaincen du ceruco birtute, ta doaiaquin. Orregatic deitzen dio Jesu-
cristoc eztaietaco jancia. Eta doai au galdu deçu ain erraz? Doai onec guiçona
eguiten du Jaungoicoaren Seme, eta adisquide, Jesu-cristoren senide,
Espiritu Santuaren Jauregui, eta ceruaren jabegai? Eta doai au galdu deçu
becatuaren atseguin apur bategatic? Peccavi: eguin det becatu, eta galdu det
gainera betico bicitza doatsua; galdu ditut betico atseguin-contentuac, eta itz
batean, galdu det nere Jaungoicoa. Au eguin deçu, nere anima? eta etzera
damuz, eta negarrez deseguingo?
Peccavi: eguin det becatu: eta cer irabaci det? cer atera deçu orain
lotsatzen çaituen becatu orietatic, esaten digu S. Pauloc: Quem ergo fructum
habuistis in ilis, in quibus nunc erubescitis? cer, betico su, eta garrac, betico
pena, ta oinaceac baicic? Eta au da atricioa sorceco irugarren bidea. Jatchi
çaite nere anima, pensamentuz oinace aen togui içugarrira, edo infernura,
guero jatchi etzaitecen betico. cer dala uste deçu infernua? Ura da
Demonioaren, ta bere serbitzarien lice içugarri bat non beticotasun gucian
egon bearrac diran oinacez lercen. Ura da beti sutan dagoan labe icaragarri
bat, beinere itzalico ez dana: ta becatariac berac içango dira ango egurra,

80
ilinchac, eta iletiac. Ura da sufre eracequiz iraquiten dagoan aincira, edo
putzu bat, non Satanas, Ante-cristoa, eta becatuaren eracusleac egon bearrac
diran betiraunde gucian. Ura da neque, eta pena guciac onaren cutsuric gabe
arquitzen diran lecua. Au gucia, ta gueiago aditzera eman digu Jaunac
Escritura Santan toqui içugarriaren gainean. Ara amilcen dira birauguileac,
eta umeac ongui acitzeco arretaric ez duenac. Ara amilcen dira, edanari, ta
aisiari ederretsiric, etcheaz, çorraz, eta beste eguimbideaz aztuta bici diranac.
Ara amilcen dira lagun urcoai becaturaco bidea ematen diecenac, dala itzez,
dala ezconçaren ustearequin, dala bestela. Ara amilcen dira becaturaco
bideac, etcheac, eta lagun gaiztoac, ibilera lotsagarriac utzi nai ez dituenac.
Ara amilcen dira irabaci debecatuetan eta besteren gauça, dala erriarena, dala
besteren batena, biurtu naigabe bici diranac. An daude oinacez lercen, adiaz,
eta orroaz.
Gaitz erdi litzaque, noizbait bucatu bearrac balira neque oec; baina ez
dira beinere bucatuco. Joango dira urteac urteen gain, eta etzate puscaric
tchiquiena ere quenduco. Galde Luciferri, galde caini, galde an arquitzen
diran beste guciai. Lucifer munduaren asieratic an dago, eta asieran beçala
daude aren oinaceac. Sei mila urte beçala dira cain ara jatchi çala, eta ez dira
batere arindu aren penac: miloica joango dira urteac, eta ez dira gutchituco
aren nequeac. Eçagutzen due au an arquitzen diran doacabeac. Badaquie
beste asco (bearbada becatari andiagoac) cerura joan cirala, ceren garai
onean cençatu, ta biurtu tiran Jaunagana; eta ai! esango due! Ni emen, eta
betico! betico! betico! Betico au içango da ar bat, animari ozca beçala beti
arico çaiona, eta beinere ilco ez dana. quendu naico du ar ozcari au, baina
ecin quendu duala ecusiric, asico da birauca bere gurasoen, eta lagunen
contra. Gutchi da au: madaricatuco ditu Jaungoicoa bera, Birjina tchit Santa,
Aingueruac, eta Santuac. Bucatu naico du bere burua, eta otseguingo die
mendiai, eta aitzai: amildu çaitezte nigana: cadite super nos; baina alperric,
ceren igues eguingo duan eriotzac an arquitzen diran doacabeetatic, dio S.
Juanec: Mors fuguiet ab eis. Ecusten deçu, nere anima, cer irabaci deçun çure
bicitza lotsagarriareguin? Eta au gucia ecusiric, ez ote cera çure Jaunagana
biurtuco?
Baina çoaz laugarren damubidera, edo Jaunaren guganaco ontasun,
urriquimentu, edo Misericordiari beguiraldi bat ematera. Erori çan Adan
becatuan: galdu çuan Jaunaren gracia, ez beretzat bacarric, bai ta guretzat
ere: eta aimbesteraino urricaldu çan guçaz Jauna, non eman çuan bere Seme
bacarra, gu ceruraco bidean ipinceco. Sic Deus dilechit mundum, ut filium
suum uniguenitum daret. Eguin çuan Dabidec becatu, eta beragana biurtu
çan beçala, barcatu cion. Magdalenac bere erguelqueria, eta janciera
arroaquin eman çuan asco bide becaturaco. Biurtu çan Jaunagana, eta
barcatu ciozcan becatu guciac: Abanjelioco Seme ondatzailearequin au bera
eguin çuan. Biurtu cion galdu çuan graciaren apaindura ederra, eta eguin
çuan festa andi bat. Ez du mingainic Dabid Santuac Jaunaren
urriquimentuaren alabançac cantatzeco. Batzuetan dio, Jaunaren

81
Misericordiaz betea dagoala lur gucia: Missericordia Domini plena est terra:
bestean dio ceru gucien erpina baino ere gorago igotzen dala Misericordiaren
anditasuna: Magnificata est super Caelos missericordia tua. Jaunaren
misericordiac cantatuco ditut, dio, beticotasun gucian:Missericordias Domini
in aeternum cantabo Eta misericordia au eçagutzeco, asco deçu, nere anima,
çurequin eguin duanari beguiratze utsa. Oroi çaite, cembat bider bidaldu
cinçaquean betico su, eta garren artera, eta nola itchedon diçun, beragana
biurtu çaitecen. Beste asco, bear bada çuc baino becatu gutchiago çuenac, eta
lagun içan cinduanac cere cençugabequerietan galdu ciran, eta çu arquitzen
cera cere utseguiteac çucenceco eran. Nondic onembeste ontarte, edo
rnesede? Nondic, Jaunaren misericordiagandic baicic? Jaunaren
misericordiari esquerrac, bucatu ez gueranean, esan deçaqueçu
Jeremiasequin: Missericordiae Domini, quia non sumus consumpti. cer
gueiago bear deçu, nere anima, Jaun onen contra eguin dituçun becatuen
damu andi bat sorceco? Besoac çabalduric, Aita urricaritsuac beçala, deitzen
diçu, eta Jesusen eriotza, ta merecimentuac bitarteco dirala, barcatu nai
dizquitzu eguin diozcatzun esquergabequeria guciac. Ez det nai, dio, becataria
galcea, baicic nigana biurcea, eta nere gracian bicitzea: Nolo mortem impi,
sed ut convertatur... et vivat. Becataria nigana biurcen dan unetic aztuco naiz
eguin dizquidan esquergabequeria guciaz. Nere anima, çoaz laster çure Aita
urricarritsu onen besoetara. çoaz, eta esan çaioçu: cein andiac diran, Jauna,
çure misericordiac! Eta cein içugarriac nere esquergabequeriac! çu cera nere
onguile ecin andiagoa. çu cera nere çori ona, eta doatasuna. çu cera, cere
seme bacarra, niri onguinaiez, mundura bidaldu cenduana. çu cera, beraren
eriotza, eta merecimentuac bitarteco dirala, becatuac barcatzen dituçuna
confesio onaren bidez. çu cera ceruco graciaren, ta doaien emailea. Sinistu
det au gucia, çuc esan, eta Eliz Ama Santac eracutsiric: eta çugana nator, çure
misericordien uste, edo esperança osoarequin. Ai nere onguile andia! Damu
det çu ofendituaz, eta damu det gauça gucien gainetic. il baninz, eta ilcen
baninz, çu ofenditu baino len. Arcen det asmo osoa, ez gueiago becaturic
eguiteco, becatuaren bideetatic aldeguiteco, eta. confesatzeco.
Ecusten deçu, cristaua, nola, ta cer bidez baliatu gaitezquean Atricioa
deritzan damua gure biotzetan sorceco? Sasoi onetan jarcen danean biotza,
neque gutchirequin igo diteque onezco damu, edo contriciora, beguiratzen
duala, cein on, ta maitagarria içango dan Jauna beregan gurequin onelacoa
danean. Saia gaitecen, cristaua Jaunaren lagunçarequin, gure becatuen damu
eguiazcoa sorcera, eta becatuaren bideetatic aldeguitera, onela iristeco betico
bicitza doatsua. Amen.

OgueIGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean bederatzigarrena.

82
ALABATUA &.

Beldurrezco damu, edo Atricioa içan zàn azqueneco Eracusaldiaren


gaia. Igaro gaitecen onezco damu, edo contriciora. Onen gainean galdetzen
du lembicico comunioaren liburuac era onetan...
«cer da onezco damu, edo contricioa? Erançuten du: damu bat biotzean
sorcen dana, ceren ontasun, eta maitagarritasun baztergabea dan, Jaunaren
contra becatu eguin degun. cergatic damu oni deitzen dioçu onezcoa? ceren
damu au sorceco bidea dan, ez beldurra, baicic Jaunaren ontasun, eta
maitagarritasun bazterric, eta neurriric ez duana.
Atricioa, edo contricioa da obea? Biac dira onac, baina ascoz
prestuagoa, ta obea da onezco damua, edo contricioa. cergatic? ceren len esan
dan beçala, atricioa bera utsic ez dan asco becatariari graciaren apaindura
ederra emateco; baina contricioa da damu ain indarsua, ain miragarri, ta
prestua, non biotzean sorcen dan une, edo puntuan bertan aienatzen dituan
becatu larri guciac, eguzquiac gauaren iluntasunac aienatzen dituan eran.
Beraz onezco damu, edo contricioarequin confesatzeco prestatzen bada bat,
eta Eliçara dijoala bidean ilcen bada confesio gabe, cerura juango da? Bai,
Jauna, ceren Jaunaren gracian ileco dan. Eta beldurrezco damu, edo
Atricioarequin prestatzen dana confesatzeco, Eliçaraco bidean ilcen bada
confesiogabe, nora joango da? Infernura, ceren becatuan ileco dan.
Eracusleac: ongui dioçu; orregatic sarritan, eta biotz osoz eguin bear lituque
cristauac fede, esperança, caridade, ta contriciozco afectoac, eta oec eguiteco
balia diteque dotrinaco liburutchoac dacarren goiceco jaieraz. Ona lembicico
comunioco liburuac gai onetan dacarrena».
cristauen artean batzuec ez due uste, onezco damu, edo
contricioarequin Jaunagana biurcera daudela beartuac: eta oei aditzera eman
bear çate, nola, eta noiz beartuac dauden onezco damua sorcera, edo Acto
contriciozcoac eguitera. Besteac uste due, damu det Jauna esatearequin
barcatuac daudela becatuac, oei aditzera eman bear çate, cer doai, edo
condicio bear dituan onezco damu, edo contricioac, confesioa baino len
becatuac barcatzeco. Atzenean asco dira eztaquienac, nola moldatu
guindezquean, ala nai içatera, onezco damua sorceco, eta alic onguiena au
eracutsi bear çate. Iru gauça oec içango dira gaurco Eracusaldia. Ençun
cristaua, contuz.

§ I.

cristaua, erori cera becatuan? Utzi deçu beraz ecin gueiagoraino ona, ta
maitagarria dan çure Jauna, eta beartua çaude beragana biurcera onezco
damu, edo contricioarequin, edo bestela confesio on baten bidez. Biur çaitezte
nigana, esaten digu Jaunac Joel Profetaren autic: biur çaitezte nigana biotz
osoz, urra itzatzue çuen biotzac, ez soinecoac.

83
Emendic beartua çaude onezco damua sorcera, edo Acto contriciozcoac
eguitera, benic bein eriotzaco ordu, edo perilean; orduan alabaina beartuac
gaude biotz osoz Acto caridadezcoac eguitera, eta becatuaz oroitzen danac
ecin oec eguin ditzaque dembora berean sorcen ez duala onezco damua.
Bigarrena beartua dago onezco damua sorcera itsasoz, edo bestela peril
andico bidea igaro bear duana. Irugarrena, guerrariac peleara dijoacenean.
Laugarrena, erri batean içurria, edo gaitz itsascor peril andicoaren bat
çabalduaz dijoanean. Bostgarrena, emacume bat aurguite gaiztoan arquitzen
danean. Seigarrena, gure becatuac gatic Jaunac errietara neque andiren
batzuec bidalcen dituanean. çazpigarrena, beartua dago becataria, Jaunagana
biurcera becatuan erorcen danetic laster edo beinçat berandutu gabe. Baina
ez due onetan iritzi bat guiçon jaquinsu guciac. S. Buenabenturac dio, beartua
dagoala becataria Jaunagana biurcera, becatuan erorcen danetic bereala,
baita confesatzera ere, gariçumari itchedoten egongabe. Besteac dioe,
dembora lucea dala aste bat igarotzea becatuan, besteac dioe ila bete, besteac
lau, edo bost ilabete. Atzenean beste batzuec dioe, eguiaz Jaunagana biurcen
bada becataria confesatzeco aguinteac estutzen duanean, ez dala içango
çabarqueria larri, edo mortala bitarteco luçapena; Eta cer nic esatea nai
deçue, guiçon jaquinsuac onembeste iritzi elcarren contracoac, baditue? Nic
esan deçaquedana da, Escritura Santan Jaunac esaten diguna. Ez deçaçula,
dio, egunetic egunera luçatu Jaunagana biurcea, ceren batean etorrico dan
beraren aserrea: Non tardes converti ad Dominum, et ne differas de die in
diem, subito enim, veniet ira ilius. Nic esan deçaquedana da, dembora lucean
badago becataria Jaunagana biurtu gabe, dala onezco damu, edo
contricioarequin, edo dala confesio on baten bidez, erorico dala becatu
berriren batean; ceren becatu barcatu gabeac bere cargarequin amilderacico
duan beste becaturen batean, S. Gregorioc dionez. Orregatic erraçago
arquituco dira becatu larri, edo mortalean erori ez diran cristauac, ecen ez
bein bacarric erori diranac. Atocea orain, cristaua: au onela içanic, nola
luçatuaz çoaz cere Aita onagana biurcea, ez egunetic egunera, baicic urtetic
urtera. Ez deçu ecusten, luçapen oriequin becatua becatuari eransitzen
dioçula, eta erraz neurria igaro deçaqueçula? Eta ala guertatzen bada, cer
içango da çuçaz? Galdua içango cera, eta galdua betico. Etzaitecela bada içan
sorra, eta gorra çure Jaunaren deia ençuteco: orain deitzen diçu, Aita
urricaritsuac beçala, eta lembait len biur çaite beragana. Baina goacen
aurrera, eta dacuscun, cer doai, edo condicio bear dituan onezco damu, edo
contricioac, confesioa baino len becatuac barcatzeco.

§ i.

Onezco damu, edo contricio osoac becatuac barcatzen ditu confesioa


baino len, bear diran doai, edo condicioac baditu. Au da eguia bat catolico
gucioc sinisten deguna. Becatuan erori ciran Adan, Dabid, Magdalena, eta

84
barcatu cien Jaunac onezco damuaren bidez; eta besteric esatea debecatua
dauca Eliçac.
Baina cer doai, edo condicio bear ote ditu onezco damu, edo
contricioac, becatuac barcatzeco confesioa baino lenago? Batzuec esan çuen,
onezco damu, edo contricioac ez duala becaturic barcatzen confesioa baino
lenago, baldin confesatzeco era bada; baina iritzi au aztua arquitzen da. Beste
batzuec esan çuen, onezco damu, edo contricioac ez duala confesio gabe
becaturic barcatzen, ezpada tchit bicia, samina, eta acia; baina Santo
Tomasequin Teologoric gueienac eracusten due, onezco damu, edo
contricioac barcatzen dituala becatuac, içan ditequean andiena ezpaliz ere,
baldin calte, eta gaitz gucien gaineticacoa bada. Batzuec esan çuen, onezco
damu edo contricioac ez duala confesio gabe becaturic barcatzen,
beldurrarequin nastua bada; baina beldur onac laguncen du onezco damura
igotzeco. Besteac esan çuen onezco damuac ez duala berequin bear eceren
uste edo esperançaric, ez eta ceruarenic ere; baina esperança da caridadearen
laguna, eta maila egoquia onezco damu, eta Jaunaren amoriora igotzeco.
Batzuec esan çuen onezco damu, edo contricioa sortu bear dala becatu larri
bacoitzaren gainean; baina lan andieguia litzaque au dembora lucean gaizqui
bicitu danarençat; noiz alabaina becatu bacoitzarençat sortuco luque
contricio bana, ecin conta al badira eguin dituan becatuac? Beste batzuec
esan due, aurrena eçagutu bear dala becatu bacoitza, eta guero sortu bear
dala gucien damua. Ala eguin oi da, batez ere confesatzeco prestaera eguiten
danean; baina bein baino gueiagotan guertatzen da, becatuen echamina
bucatu baino lenago becatariac sorcea onezco damu, edo contricio sendo bat,
eta gauça gogorra litzaque esatea, onelaco damuac ez dituala barcatzen
becatuac. Batzuec dioe, onezco damu, edo contricioac confesioa baino lenago
barcatzen dituala becatuac, Jaungoicoaganaco ongui nai, eta amoriotic
jaiotzen bada; baina gueienac eracusten due, onezco damu, edo contricioac,
eguiazcoa bada, berequin daramala Jaungoicoaganaco onguinai, ta amorioa;
ecin alabaina Jaunaren ontasun baztergabeari eguindaco bidegabeai gorrotoz
beguiratuco die becatariac, dembora berean amatzen ez duala ontasun ura.
Eta dana dala gauz onen gainean, acto contriciozcoa eguiten bada dotrinac
dacarren eran, aurrena eguiten da caridadezcoa, edo amoriozcoa. Ecusten
deçu cristaua, cembat lan, eta buru-ausitze içan dituen guiçon jaquinsuac
onezco damu, edo contricio osoaren gainean? Au gucia esan det, uste içan ez
deçaçun, damu det Jauna nola nai esatearequin barcatuac daudela becatuac.
Orain uquituco ditut, gucien iritzian onezco damu, edo contricioac bear
dituan doai, edo condicioac, becatuac barcatzeco confesioa baino len.
Lenengo doai, edo condicioa: ceruticacoa, edo sobrenaturala içatea.
ceruticacoa, esan nai det, onezco damu, edo contricio emen uquitzen dana,
sortu bear dala Espiritu Santuaren lagunz, eta graciarequin. Esan nai det
gainera, fedearen arguiarequin gogora ecarri bear dala contricioari dagocan
damu bidea, ta au da Santo Tomasen, eta gueienen iritzian Jaunaren ontasun,
eta maitagarritasun baztergabea. Ez degu guc eçagutzen Jaunaren ontasuna

85
beregan dan eran, baina eçagutu deçaquegu bear adina, eguin dituan obra
miragarrietatic. Obra oec batzuec dira guerenez degun arguiareguin
eçagutzen ditugunac. Ecusten dituçu ceruac, Eguzquia, içarrac: ecusten
dituçu lurra, eta lurrac dacarcian loreac, arbolac: eta ceregan dioçu: gauz oec
diran becein onac, eta ederrac içanic, cein ona, cein eder, eta maitagarria
içango da oen Eguilea? Nai, ta nai ez guciz ona, ederra, maitagarria. Orra nola
cerez deçun arguiarequin eçagutzen deçun Jaunaren ontasuna; baina era
onetan eçagutzen deçun ontasuna ezta damubide egoquia onezco damu, edo
contricio ceruticacoa sorceco. Beste obra batzuec dira, cerez deçun
arguiarequin ecin eçagutu ditzaqueçunac, baina bai fedearen bidez, nola
diran: eguin guinduala Jaunae beticotasun gucian berarequin batean doatsu
içateco: Adanen becatuarequin galdu guenduala Jaunaren gracia, eta
ceruraco escu, ta deretcha gucia: utseguite au çucenceco guiçon eguin çala
Trinidadeco bigarren Persona, Birjina, tchit Santaren sabelean, Espiritu
Santuaren obraz, eta graciaz: eman çuala gurutzean bere bicitza, eta bere
bicitzaren costuz guretzat irabaci çuala ceruco gracia, eta araco escu, ta
deretcha: piztu ta igo çala cerura: ipini cituala gure animetan gracia
ichurceco, çazpi iturri, edo Sacramentu; oen artean confesioa, bataioa
ezquero eguindaco becatuac barcatzeco, eta comunioa gure animen janari, eta
edari içateco, eta gracia ugaritzeco. Obra oen berriric ez du guiçonac berez,
Platon eta Aristoteles baino jaquinsuagoa baliz ere; baina eçagutzen ditu
fedearen arguiarequin, eta emendic iguerritzen du Jaunaren ontasun, eta
maitagarritasun bazter gabea: eta era onetan sortu deçaqueçu onezco damu,
edo contricio ceruticacoa, edo sobrenaturala. Damu onec bear duan bigarren
doaia da berequin, edo bere aurretic içatea barcacioaren ustea. Ala aditzera
ematen digu Trentoco concilioac. Uste au gabe, nola esnatuco liçaque
becatariaren biotza onezco damu, edo contricioa sorceco? Irugarren doai, edo
condicioa da calte, eta gaitz gucien gaineticacoa içatea, esan nai det, Jaunaren
ontasun baztergabeari beguiraturic, alaco eran damutu bear çacu ontasun
beraren contra eguin ditugun becatuaz, non naiago guenduquean edocein
calte, eta gaitz guertatu ta guertatzen balitzacu, ecen ez becatuan erorcea.
Laugarren doai, edo condicioa da aurrera becaturic ez eguiteco asmoa. Ala
eracusten digu Trentoco concilioac: Cum proposito non peccandi de caetero.
Bostgarren doai, edo condicioa da eguindaco becatuac, larriac bederic,
confesatzeco asmoa. Ala aditzera ematen digu Trentoco concilioac.
Doai oec dituan onezco damu, edo contricioac barcatzen ditu becatuac
confesioa baino ere lenago. Ala aditzera ematen digu Abanjelioco Seme
ondatzailearen ipuiac. Aita batee cituan bi seme, eta gazteenac esan cion: Aita
eman beguit etchetic dagoquidana. Eman cion, escatu çuan beçala, eta joan
çan semea urrutietara. Gastatu çuan Aitac eman cion gucia becatuaren
bideetan, eta gueratu çan arloteria andian. Goseac igaroa cebilen, eta ilico
ezpaçan, jarri bear içan çuan morronçan; baina suerteac eman cion nagusi
bat ain cimurra, ta prestueça, non gure ezcutari erguela ipini çuan tcherriçai,
eta etzion opa gosea ilceco dina janari ere. Pocic jango cituquean cerriai

86
ematen citzaizten az-osto, eta quirtenac, baina etziozqueen ematen oec ere,
sabela betetzeco dina beinçat. Ecusiric bere burua era ain negargarrian, asi
çan bere Aitaren etcheaz oroitzen. cembat languilec, cion beregan; cembat
languilec naroro, edo ugari jaten due nere Aitaren etchean oguia? eta emen
nago ni goseac erquitua, ta ilceco çorian: Ego autem hic fame pereo. Eta onela
egongo naiz cerrien artean goseac igaroa? Ez, ez: joango naiz nere Aitagana,
eta esango diot: Aita eguin det becatu çure aurrean eta çure contra: ez naiz
çure semearen icen onragarria içateco dina; baina ar naçaçu çure serbitzarien
artean bederic. Ona nola artu çuan bere becatua aitorceco asmoa. Au beregan
erabaquita, bereala artu çuan bere Aitaganaco bidea. Ecusten du Aitac nola
biurcen dan beragana, eta Aita urricaritsua beçala irteten çaio semeari bidera,
eta onec confesioa eguin baino ere lenago, ematen dio paquezco musu, eta
laztana: artu çuan bere etchean, biurtu cion galdu çuan graciaren soineco.
ederra: eman cion caridadearen eraztuna: eman ciozcan gainera, ceruraco
bidean ongui ibilceco, bear cituan oinetaco ederrac, edo lagunçac, eta eguin
çuan, festa andi bat, ceren bere seme galdua biurtu citzaion etchera. Au da
Abanjelioco seme ondatzailearen ipui goçoa, eta tchit ederqui aditzera
ematen du, onezco damu, edo contricio osoarequin Jaunagana biurcen dan
becatariari guertatzen çaiona. Biurcen da bere Aita onagana bere becatuac
aitorceco, edo confesatzeco asmoarequin, ecusten du Aitac eta artean
confesioa eguin ezpadu ere, ematen dio paquezco laztan, eta musua. Biurcen
dio graciaren apaindura ederra, eta eguiten du guero festa andi bat, ceren
seme galdua biurtu çaion. Orra, nola onezco damu, edo contricioac barcatzen
dituan becatuac confesioa baino lenago. Eguia da, beti gueratzen dala beartua
confesatzera. Ala eguin çuan seme ondatzaileac. Aitac eman cion paquezco
musu, ta laztana bere esquergabequeriac aitortu baino len, baina andic
bereala eguin çuan semeac bere aitormen, edo confesioa. Ecusi deçagun
orain, nola moldatu guindezquean, ala nai içatera, onezco damu, edo
contricioa sorceco.

§ i.

Esan det len, onezco damu, edo contricio ceruticacoa sorceco, gogora
ecarri bear degula fedearen arguiarequin damubide egoquia, eta au dala
Jaunaren ontasun, eta maitagarritasun baztergabea. Ontasun oni ongui
beguiraturic, goçatuaz joango da biotza, bera amatzeco: eta ecusiric ontasun
onen contra eguin ditugun esquergabequeriac, sortuco du onezco damu, edo
contricioa. Jarri gaitecen bada, cristaua, Jaunaren aurrean, eta saia gaitecen
au eguitera.
Eguin det becatu, esan deçaqueçu ceregan; eguin det becatu ecin conta
al bider: Peccavi. Eguin det becatu, eta utziric nere Jaun ona, ipini det biotza
emengo aurquerietan, edo obeto esateco ecerecean. Peccavi. Nor dala, uste
deçu, era onetan utzi deçun, Jaun au? Fedeac eracusten diçu, Jaun au dala çu

87
ecerecetic atera, eta ceruraco eguin cinduana. Fedeac eracusten diçu, Adanen
becatuarequin galdu cenduala Jaunaren gracia, eta ceruraco escu, eta
deretcha gucia: eta au çuri berriro emateco, bidaldu çuan mundura bere
Seme bacarra. Aimbesteraino maite içan guinduan, dio S. Juanec, non eman
çuan bere Seme bacarra. Sic Deus dilechit mundum, ut filium suum
uniguenitum daret. Fedeac eracusten diçu, Trinidadeco bigarren Persona
guiçon eguin çala Birjina tchit Santaren sabelean Espiritu Santuaren obraz,
eta graciaz: eta emanic gurutzean bere bicitza, irabaci çuan guretzat Jaunaren
gracia, eta ceruraco escu, ta deretcha, Adanen becatuarequin galdu
guenduana. Au onela eguinic, piztu eta igo çan cerura. Amatu ninduan, eta
eman çuan nigatic bere burua, dio S. Pauloc Dilechit me, et tradidit
semetipsum pro me. Fedeac eracusten diçu, Jaun onegana biotz osoz biurcen
bada becataria, ain goçotoro arcen duala, non gucia barcatzen dion,
beguitarte gaiztoric eracutsigabe. Ez det nai, dio, becataria galcea, baicic
nigana biurcea: eta nere gracian bicitzea, nigana biurcen dan unean bertan
aztuco naiz eguin dizquidan esquergabequeria guciaz. Fedeac eracusten diçu,
guri graciaren doai miragarria emateco, ipini cituala çazpi iturri graciaren ur
goçoa beti ematen ari, eta beinere agorcen ez diranac, oen artean bataioco
Sacramentua. Sacramentu onen bidez barcatu ciçun becatu jatorrizco, edo
orijinala, gucioc arequin jaiotzen guerana, eta lembicico gurasoetatic
datorquiguna. Apaindu cinduan graciaren soineco ederrarequin: eguin
cinduan bere Eliçaren ume, eta ipini çaitu betico bicitza iristeco era
guciaquin. Nondic çuri, nere cristaua, onembeste ontarte, eta mesede? Ecin
conta al arquitzen dira bataioric, eta federic ez dan lecuetan, eta fedea duen
errietan ere asco ilcen dira bataioric gabe: eta çu bici cera Jesu-cristoren
legue Santan. Ecusi çuan gure Jaunac, bataioco Sacramentuarequin graciaren
soineco ederra artu arren, beti gueratzen cinala gaitzeronz macurtua, eta
erorico cinala becatuan: eta ipini çuan beste Sacramentu bat ilac piztutzen,
eta bataioa ezquero eguindaco becatuac barcatzen dituana: au da confesioco
Sacramentua. Fedeac eracusten diçu, utzi cigula beste Sacramentu bat,
comuniocoa deritzana. Gugatic gurutzean bicitza emateco cegoan bezperan,
aimbesteraino eracequi citzaion Jesus onaren biotzari guri ongui naiez, non
gueratu nai içan çuan Sacramentu miragarri onetan gurequin, eta gure artean
bicitzeco, eta guri emateco bere gorputza, bere odola, eta bera dan gucia.
Içanic gure Jaungoicoa Gucialduna, edo Omnipotentea, ecin alaere eman
digun baino gueiago eman ceçaquean: içanic guciz jaquinsua, etzuan jaquin,
cer gueiago guri eman: eta içanic guciz aberatsa, ta gauça gucien jabea, etzuan
içan cer gueiago eman, dio S. Agustinec. Esan guidaçu orain, nere anima: au
gucia guri onguinaiez eguin duan Jauna, cein ona, ta maitagarria içango da
beregan? Eta Jaun au ez degu amatuco? cer amatuco degu, ontasun au
amatzen ezpadegu? Baina ai! Ontasun au amatu ordean beraren contra alcha
naiz aimbeste bider: autsi det beraren legue Santa, eta esan det obraz: Ez det
Jaun au serbituco. Au da Jeremiasen autic Jaun onec eracusten digun
espadasun andia: Confreguisti jugum meum, rupisti vincula mea, et dichisti:

88
Non serviant. Arritu çaitezte ceruac, eta deseguin naigabez ceruco ateac:
Obstupiscite Caeli et portae ejus desolamini.
Nere anima, biur çaite noizbait çure Aita onagana: deiez dagoquiçu.
Esan çaioçu benaz: O ontasun neurriric, mugaric, eta bazterric ez deçuna!
cein berandu eçagutu çaitudan! Amatzen çaitut biotz gucitic çure ontasun orri
beguiraturic. Eta çure icenean amatzen ditut nere lagun urco guciac, oen
artean nere etsaiac: opa diet cerua, eta araco bidean on içango duen gucia. O
ontasun guciz miragarria! Damu det çu ofendituaz, eta damu det gauça
gucien gainetic. il baninz, eta ilcen baninz çure contra becatu eguin baino len!
Arcen det asmo osoa ez gueiago becaturic eguiteco, becatuaren bideetatic
aldeguiteco, eta confesatzeco.
Orra, nere cristaua, nola moldatu guindezquean onezco damu, edo
contricioa sorceco. Oitu gaitecen bada, Acto fedecoac, esperançacoac,
caridade, ta contriciozcoac sarritan eguitera. Arretarequin jarraitu deguiogun
animaren eguitecoari, onela iristeco, Jesus onac aimbeste nequerequin
guretzat irabaci çuan betico bicitza doatsua. Amen.

OgueI, TA BATGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean amargarrena.

ALABATUA &.

confesio on bat eguiteco bear dan bigarren gauça, edo eguindaco


utseguiteen damua içan da azqueneco iru Eracusaldien gaia. Orain lembicico
comunioco liburua asitzen da itzeguiten, confesio onac escatzen duan,
irugarren gauçaren gainean, eta galdetzen du guisa onetan.
«confesio on bat eguiteco bear dan irugarren gauça cein da? Erançuten
du: onceco, edo aurrera becaturic ez eguiteco asmoa.
Nolaco asmoa ote da asmo au? Lembicia asmo oso, ta sendoa.
Bigarrena, becatu gucietara, larrietara beinçat, çabalcen dana. Irugarrena,
asmo eraguilea.
cer aditzen deçu, dioçunean asmo oso, ta sendoa? Aditzen det asmo
biotz gucitic jaioa, eta alaco sasoian ipincen duana becataria, non prest jarcen
dan ecergatic ere aurrera becaturic ez eguiteco, ez eta bicitzagatic, edo
eriotzagatic ere? cer aditzen deçu dioçunean: becatu gucietara, larrietara
beinçat çabalcen dana? Aditzen det confesio ona eguiteco ez dala asco becatu
au, edo ura ez eguiteco asmoa, baicic bear dala, becatu larriric beinçat, batere
beinere ez eguiteco asmoa. Asco ote da becatu larriric beinere ez eguiteco
asmoa, becatu benialic baicic ez duana confesatzen danean? Ez, Jauna. cer
eguin bear du bada onelaco becatariac confesioco Sacramentuaren ondasunac
ez galceco? Artu bear du asmo osoa, becatu larriric ez eguiteco beinere, ez eta
confesatu dituan benialac ere, batecere au, edo ura: orregatic onena da

89
gutchitan eguindaco becatu benial andiscoteren bat aitorcea, larriric ez
danean. cergatic ori? ceren erraçago sorcen dan, gutchitan eguin oi dan
becatuan ez erorceco, asmoa. cer aditzen deçu dioçunean: asmo eraguilea?
Aditzen det asmo bat becataria esnatzen, eta azcarcen duana, aurrera
becaturic ez eguiteco neurri egoquiac arcera». Orra lembicico comunioco
liburuac gai onetan dacarrena.
Bicitza onceco, edo aurrera becaturic ez eguiteco asmoa gutchic bear
beçala eçagutzen due, eta au gabe gueienac confesatzen dira. Orregatic gauz
egoquia deritzat, comunioco liburuac asmo onen gainean dacarrena
ugarisêago açalcea. Gaur aditzera emango det, benic bein: confesio ona
eguiteco cein gauça bearra dan bicitza onceco, edo aurrera becaturic ez
eguiteco asmoa. Urrena, cer doai, edo condicioac bear dituan asmo onec: eta
emendic atera bear degun frutua. Asi gaitecen bertatic.

§ I.

Becatariac Jaunaren contra eguin dituan, esquergabequerien barcacioa


iristeco, dala onezco damuarequin, edo dala confesioco Sacramentuaren
bidez, gauça bearra da becatuen damu eguiazcoa; len ecusi degun beçala;
baina ez da asco au, baicic gauça bearra da gainera, aurrera becaturic ez
eguiteco, eta Jaunaren aguinteac leialqui gordetzeco asmoa. cer eguiten degu
igarotaco bicitza gaiztoaren gainean negar eguitearequin, ezpadegu biotzic
aurrera becaturic ez eguiteco? Garbi çaitezte becatuen loietatic, eta ez galdu
becatu berriaquin garbitasun au, esaten digu Isaias Profetac: Lavamini,
mundi estote: aiena itzatzue çuen gogoracio gaiztoac, utzi itzatzue
gaiztaqueriac, eta icasi obra onac eguiten: Auferte malum coguitationum
vestrarum, quiescite aguere perverse, discite bene facere. Era onetan elurra
beçala çurituac gueratuco dira çuen becatuac, grana bera becein gorriac balira
ere: Quasi nich dealbabuntur. Gaiztoari damutzen baçaio eguin dituan becatu
guciaz, eta gordetzen baditu osotoro nere aguinteac, aztuco naiz, dio Jaunac
Ecequiel Profetaren autic, eguin dituan esquergabequeria guciaz: Omnium
iniquitatum ejus non recordabor. Itz oetan arguiro escatzen çacu bicitza
onceco, edo aurrera becaturic ez eguiteco asmoa. Orregatic Florenciaco, ta
Trentoco concilioac, becatuen barcacioa iristeco, escatzen due, ez damua
bacarric, baita aurrera becaturic ez eguiteco asmoa ere. Dolor de peccato
commisso cum proposito non peccandi de cetero. Emendic erraz atera
deçaqueçu, confesio ona eguiteco guciz bearra dala bicitza onceco, eta aurrera
becaturic ez eguiteco asmoa. Ecusi ditzacun orain, asmo onec bear dituan
doai, edo condicioac.

§ i.

90
confesio ona eguiteco bear dan asmoaren lenengo doai, edo condicioa
da osoa eta sendoa içatea. Emendic ez da asco asmo erdi, edo laurdena
sorcea, esaten deçula: nai nuque, al banu, utzico balit paquean: aleguina
eguingo det. Era onetan itzeguiten duan becatariac ez du becatua utzitzeco
asmo oso, eta sendoa, baicic nai nuquezco utsa; baina sorcen badu asmo oso,
ta sendoa, orduan beregan osotoro erabaquitzen du bertatic beti-betico
utzitzea becatu diran gauça guciac, costa daquiola edocein neque edocein
gurutze, eta naigabe. Asmo au guciz ederqui aditzera ematen digu S. Pauloc,
orain esatera noan eran. Gogora ecarri cituan Apostolu Santuac Jesus
maitagarriac guri ongui naiez eguin cituan gauçac, oen artean gugatic
gurutzean bere bicitza ematea: eta galdetzen dio bere biotzari: norc
galeraçoco digu Jesus maitagarria amatzea, eta serbitzea? Quis nos separabit
á charitate chti? Galeraçoco ote digue neque andiren batzuec? An tribulatio?
Galeraçoco ote digue barrengo quezca, eta estutasunen batzuec? An angustia?
Galeracico ote digu goseac, edo gauça gucien gabeac? An fames, an nuditas?
Galeracico ote digu Jesus maitagarria amatzea, ta serbitzea, onra, eta bicitza
galceco perilac, edo munduac, ta Demonioac gure contra alcha leçaquean
ocaitz gogorren batec? An periculum, an persecutio? Galeraçoco ote digu
Jesus ona amatzea, ta serbitzea ezpata lepoan ecusteac? An gladius? cer diola,
uste deçu, S. Pauloc galde oen gucien ondoren? Ez dio nai nuque, ez dio al
banu, edo aleguina eguingo det, baicic dio biotz alai, ta prestu batequin: uste
osoa daucat Jaunagan, ecerc ere galeraçoco ez didala nere Jesus ona amatzea,
ta serbitzea: Certus sum: ez eriotzaren beldurrac, ez bicitzaren usteac: neque
mors, neque vita: ez Aingueruac, ez orain diran, ez guero içango diran gauçac,
ez munduco andien aleguinac, ez ceruac, ez infernuac, ez eta beste gauçac ere
ez dit galeraçoco nere Jesus ona amatzea, ta serbitzea. Ona cein ederqui
aditzera ematen digun S. Pauloc confesio onac escatzenduan asmo oso ta
sendoa. Esan guidaçu orain, cristaua: onelaco asmo oso, ta sendoarequin
joan, eta joaten ote guera confesioco Sacramentura? galde cere biotzari; onec
bacarric daqui alabaina gauz onen berri. Beldur naiz gueienai biotzac
erançungo diela: ez da nigan sortu orrelaco asmo oso, ta sendoric; ascoc
alabaina nai luquee becaturic ez eguitea, baina ecin erabaqui due beti-betico
becatu diran gauçac utzitzea: nai nuque, albanu: utzico balit
paquean:aleguina eguingo det, eta beste onelaco itzac esango ditue, eta
aditzera emango due, ez duela becaturic beinere ez eguiteco asmo osoric. Eta
oez gainera cembat dira, esan, eta eguin bear diran gauçac esateco, ta
eguiteco, biotzic ez duenac auçoaren, aidearen, adisquidearen beldurrez?
cembat gauça debecatuetara cuturcen diranac, urliarequicoa galceco
beldurrez? cembat ezconçaren uste pîsca ez galceagatic lecu ematen dieçanac
itz loiai, queinada, eta jolas lotsagarriai? cembat erriz erri, festaz festa
dabilçanac suerte onaren bila, utseguite ascotan erorcen dirala. Noiz sortu
due oec becaturic beinere ez eguiteco asmo oso ta sendoa? Baina goacen
aurrera.

91
confesio on bat eguiteco bear dan asmoaren bigarren doai, edo
condicioa da becatu gucietara, larrietara beinçat, çabalcen dana içatea.
Florenciaco, eta Trentoco concilioac escatzen due aurrera becaturic ez
eguiteco asmoa: cum proposito non peccandi de cetero; eta nola sortuco da
aurrera becaturic ez eguiteco asmoa, guciac, larriac bederic, osotoro utzi nai
ezpadira? Beraz confesio onac escatzen duan asmoa çabalcen da becatu
gucietara, larrietara bederic. Eta emen arquitzen da becatari ascorençat
aldapa bat tchit gogorra, batecere oitura çarrarequin, edo guraren batera
itsutuac arquitzen badira. Urlia aspaldi oitua dago erari-mota gucietara:
emendic guertatu çaizca calte andiac animaren, eta gorputzaren aldetic.
confesio ona eguiteco, artu bear du asmo osoa, aurrera grina ori utzitzeco,
baina non da biotza aldapa au igarotzeco? Sandia gurasoa da, eta beartua
dago umeai ceruraco bidea eracustera, ala itzez, nola bicitza onarequin; baina
berac eztaqui ongui dotrina, eta oitua dago lasaiquerian bicitzera, berandu
etcheratzera, Sacramentuetatic igues eguitera. Eçagutzen du, cer eguin bear
luquean, bere eguimbideari erançuteco, baina ez du biotzic lan oni equiteco.
Berendiac du ancinaco oitura itz loiac esateco, queinada itsusiac eguiteco; eta
confesio ona eguingo badu, gauça bearra da, becatu oriec betico utzitzeco
asmo osoa; baina ez du biotzic grina oec osotoro deseguiteco. Alperric eguin
due aleguina confesoreac oitura oec utzierazteco, berendia gueratu da len
çana. Urlia aspalditcho asi çan suerte onaren bila: badabil erguel-erguel bein
batera, guero bestera, eta lecu gucietan guertatu çaizca utseguite asco, itzez,
gogoz eta escuz, azqueneco becatuan erori ezpada ere. confesio ona eguiteco
artu bear du, becatu oriec betico uzteco asmoa; baina artuco ote du? Nequez.
Naiago luque ur, eta ogui utsarequin astean bein barautzea, ecen ez bere
erguelqueria, ta ibilera oriec betico utzitzea; eta becatari oec, eta beste oen
ancecoac, nola sortuco due becatu larri gucietara çabalcen dan asmoa, biotzic
ezpadue, uquitu diran, becatu oriec betico utzitzeco?
confesio ona eguiteco bear dan asmoaren irugarren doaia da eraguilea
içatea: au da asmo bat becataria esnatzen, eta azcarcen duana, aurrera
becaturic ez eguiteco neurri egoquiac arcera. Alperric esango deçu, becataria,
negar andiaquin: arcen det asmo osoa becaturic ez eguiteco: ez, ez gueiago
becaturic, ez bicitzagatic, ez eriotzagatic. Alperric, diot, içango da au gucia
esatea; ez deçu bear dan asmoric, baldin esnatzen ezpaçaitu becaturic ez
eguiteco neurri egoquiac arcera. Demagun, çure etcheac dituala soro onac,
eta inaurquinac ere ugari, baina urrutitcho. çuc, ala nai içatera, içango
cenduan artoa, ta garia, etcheraco ececic, salceco ere, baina ederretsi cenion
edanari, ibiliari, ta alperqueriari, eta galdu dira lurrac. Ez deçu bear deçun
artoaren laurdenic eguiten, eta or çabilça auçoetan arto bila, baina ez diçu
inorc eman nai, ceren pagatzen eztaquiçun. Jarcen cera lurrai beguira:
icusten deçu, nola dauden larrez, arançaz, eta belar gaiztoz estaliac, eta
negarraz dioçu: ah soroac, soroac, nere çabarqueriaz galdu cerate, baina
laster beste guisatan ecusico çaitue beguiratzen diçuenac. Au gucia çuc esan
arren ezpacera esnatzen lanari jarraitzeco; ezpadeçu arretaric inaurquinac

92
ecarceco, eta lurrac ongui maneatzeco, cer esango da çure negarraz, eta
asmoaz? esango da ançuac, edo obeto esateco, iduripen utsa cirala çure
asmoac, ceren eraguileac içan ez diran, eta azcartu etzaituen çure lurrac ongui
maneatzera. Au bera esango da aurrera becaturic ez eguiteco, arcen ditugun
asmo guciaz, esnatzen, eta azcarcen ezpaguera artaraco neurri egoquiac
arceco. Asco da gaurco.
cer frutu emendic atera bear degu? Lenengoa, Jaunaren aurrean negar
eguitea oraindainoco gure çabarqueria, ta bicitza gaiztoaz. Bigarrena, bicitza
onceco asmo eguiazco gabe eguin diran confesioac berritzea: eta aurrera
bicitza onari arretarequin jarraitzea. Era onetan iritsico degu gure becatuen
barcacioa, eta guero beticotasun gucian iraungo duan gloria. Amen.

OgueI, TA BIGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean amaicagarrena.

ALABATUA &.

Azqueneco Eracusaldian aditu cenduan, cristaua, confesio ona eguiteco,


cein gauça bearra dan bicitza onceco, edo aurrera becaturic ez eguiteco
asmoa. Aditu cenduan gainera, asmo onec bear dituala iru doai, edo condicio:
oec dira asmo oso, ta sendoa, becatu gucietara, larrietara beinçat, çabalcen
dana, eta eraguilea içatea. Asmo eraguilearen icenez aditzen degu asmo bat
becataria esnatzen, eta azcarcen duana, aurrera becaturic ez eguiteco neurri
egoquiac arcera. Neurri oen gainean itz eguiten degu lembicico comunioco
liburuac guisa onetan.
«Esan deçu, asmo eraguilea dala asmo bat becataria esnatzen, eta
azcarcen duana aurrera becaturic ez eguiteco neurri egoquiac arcera. Esadaçu
orain. cer neurri dira oec? Bearrenac sei. cein dira? Lenengoa becaturaco
bide, eta peril urcoac beti-betico utzitzea. Bigarrena, utzitzea era berean,
besteri becaturaco bidea ematen dioen, izqueta, eta modu gaizto guciac.
Irugarrena, lagun urcoari bere onran, icen onean, edo beste ondasunetan
eguindaco calteac deseguitea, eta gauça bere jabeari biurcea lembait len.
Laugarrena, becaturen batean erorceco oitura içan bada, au escuratzeco, eta
ecitzeco benaz saiatzea, eta argaltasunez irristatzea guertatzen bada, lembait
len alchatzeco aleguina eguitea, Sacramentuen sendagaiac artuaz.
Bostgarrena, bacoitzaren estadu, bicimodu, eta carguari dagozcan,
eguimbideai arretaz erançutea. Seigarrena, eçagutzea ez guerala gauça, edo
gai, guerenez, edo Jaunaren gracia, ta lagunçagabe neurri oec arceco, ez eta
Jesus bat esateco ere: eta gracia au contuz bilatzea, dala Jaun berari umilqui
escatuaz, eta sarritan Sacramentuac artuaz, dala Birjina tchit Santa,
becatariaren Ama goçoa, bitarteco ipiniaz. confesatzera datocen guciac ote
dacarte esan deçun beçalaco asmoa? Ez, Jauna; omen dira alabaina becatari

93
asco, asmoaren iduri utsarequin datocenac, ona asmo eraguileac escatzen
dituan, neurrien gainean lembicico comunioco liburuac dacarrena».
Becatarien artean badira cembait eguindaco becatuen damuz negar
eguiten duenac, eta aurrera becaturic ez eguiteco neurri egoquiac arcen benaz
ari diranac. Oec badue confesio onac escatzen duan asmo oso eraguilea gure
ustean. Oetatic ote cera çu aditzen çauden cristaua? Au da gaur ongui
beguiratu bear degun gauça, eta oraingo Eracusaldiaren gaia. Ençun contuz,
cristaua.

§ I.

çuc, cristaua, uste deçu, aurrera becaturic ez eguiteco asmo oso, ta


eraguilearequin arquitzen cerala. Eçagutzen det, dioçu, Dabiden eran, nere
becatua: Iniquitatem meam ego cognosco: baina ona ni damuz beteric, eta
prest aurrera becaturic ez eguiteco ecergatic, ez eta bicitzagatic, edo
eriotzagatic ere. Ongui nere cristaua; baina çure asmo ori eraguilea ote da?
Asmo orrec azcartu ote çaitu aurrera becaturic ez eguiteco neurri egoquiac
arcera? Azcartu ezpaçaitu, çure asmoac içan dira ançuac; baina equin badieçu
benaz becaturic ez eguiteco neurri egoquiai, orduan uste içan diteque, çure
asmoa dala osoa, ta eraguilea. Au eçagutzeco, atoz nerequin, eta beguiraldi
bat eman deguiegun, bicitza onceco, edo aurrera becaturic ez eguiteco neurri
egoquiai.
Oen artean lenengoa da becaturaco bide, ta peril urcoac beti-betico
utzitzea, utzi albaditezque. Ez dago bicitza onceco, ta aurrera becaturic ez
eguiteco asmo oso, ta eraguileric neurri au artu ditequeala arcen ezpada.
Orregatic Teologoac eracusten due S. carlos Borromeorequin, becaturaco
bide, ta peril urcoac utzi bear dirala absolucioa artu baino len, gutchitan
guertatu oi dan estutasunen bat guertatzen ezpada: eta Espiritu Santuac
esaten digu: perila nai duana, perilean bucatuco da. çuretzat, nere cristaua,
becaturaco bide, ta peril urcoa içan da etchean, edo auçoan deçun urlia ori:
eta era berean araco etche artara joatea, edo çauden toquian bicitzea, ta çure
quide cençugabe oriequin bilcea. çuretzat becaturaco bide, ta peril urcoa içan
da inuterian triscan, edo içan oi diran lasaiquerietan ibilcea: errico, edo
auçoetaco festetara joatea. çuretzat becaturaco bide, ta peril urcoa içan da
ezconceco itza eman cenionarequin egotea, edo ezconçaren arrastoan erriz-
erri erguelquerian ibilcea. Becaturaco bide oec utzitzea da asmo oso-
eraguilearen sinalea. Atocea, eta utzi dituçu, eta betico? Bai, Jauna, nequez
badaere.
Bicitza onceco, edo aurrera becaturic ez eguiteco bigarren neurria da,
besteri becaturaco bidea ematen dioen izqueta, eta modu gaizto guciac betico
utzitzea. Era onetan lagun urcoai becaturaco bidea ematea da becatu guciz
içugarria: da animen eraile içatea, eta Jesus onac bere bicitzaren costuz erosi
cituan animac Satanasen atzaparretan ipincea. çori gaiztocoa au eguiten

94
duana, dio Jesu-cristoc: Vae homini ili, per quem scandalum venit. Onelaco
becataria beartua dago benic bein, becaturaco bidea lagun urcoari ematen
dioen modu guciac utzitzera; eta len bein, ta berriz itza emanda, aguindua
eguin ezpadu, eguin bearra da absolucioa artu baino len. Ez da au ere asco
adina; baicic bere aliguinean deseguin bear ditu animetan eguindaco calteac;
deadar eguiten due alabaina oec Jaunaren aurrean. Baina nola au eguingo du,
ezpadaqui noraino çabaldu diran calteac? Nola, baldin bearbada asco galdu
badira betico? Ez du becatariac animen calte oec deseguiteco beste bideric,
ezpada bere bicitza onarequin ceruraco irabaztea, len galdu cituan adimbat,
edo gueiago. Au aditzera eman çuan Dabidec, esan cionean Jaunari.
Eracutsico diet gaiztoai çure legue Santa, eta biurtuco dira çugana: Docebo
iniquos vias tuas, et impi ad te convertentur. çuc, cristaua, uura beçala edan
içan deçu becatu au, eta eguin dituçu animetan aimbeste calte. Oroi çaite,
cembat bider esan dituçun itz loi, edo desonestoac etchean, soroan, ta
bideetan, cembat bider eguin dituçun queinada lotsagarriac, eta cembati
eman dieçun becaturaco bidea, certan ceuden jaquin naiez. Oroi çaite
cembati eracutsi dieçun becatua. Norc esan, emendic etorri, ta etorrico diran
calteac? Beartua çaude, cristaua, betico utzitzera becaturaco bidea ematen
duen modu guciac; eta gainera animetan eguin dituçun calteac deseguitera:
eta ecin sortu deçaqueçu bestela confesio onac escatzen duan asmo oso-
eraguilea. Galde orain, cristaua, cere biotzari, prest arquitzen ote dan au
gucia eguiteco? Jauna, utzi ditut, dioçu, besteri becaturaco bidea emateco
modu guciac: ta deseguin nai nituque animetan eguin ditudan calteac bicitza
on bati jarraituaz. Ongui: guisa onetan çugan arquitzen da asmo oso-
eraguilearen bigarren sinalea.
Bicitza onceco, edo aurrera becaturic ez eguiteco irugarren neurria da
lagun urcoari bere onran, icen onean, edo beste ondasunetan eguindaco
calteac deseguitea, eta gauça bere jabeari biurcea lembait len. Ain gauça
bearra da au, non S. carlos Borromeoc dionez etzaio becatariari absolucioric
eman bear calte oec deseguin, edo gauça bere jabeari biurtu artean, baldin len
ala aguindu bacitzaion, eta çabarra içan bada. çuc, cristaua, lagun urcoari
calte eguin dioçu bere onran aurpeguira ematen ceniola bere edo aurrecoen
utseguiteren bat: calte eguin dioçu bere icen on, edo faman, ez dituan tatchac
egotziaz, edo dituanac aciaz: barreatu gabe ceudenac aguertuaz. çu içan cera
ain madaricatua, non, lagun urcoari eraguin cinucan, becatua gauz anditzat
esan deçun batean, eta bestean: etzinan contentatu anima galeraztearequin,
baicic quendu nai içan dioçu bere icen ona, edo fama. çuc eguin diozcatzu
calteac lagun urcoari neurrian, pisuan, precioan; era berean erriari, edo
comunari. çuc batean, eta bestean, eguin dituçu çorrac, eta era içanic ez dieçu
erançun, eta bici cera besteren gauça biurtu gabe. Suminduac daude
arcecodunac, eta ceruraino deadar eguiten due çure, ta confesoreen contra.
Beartua çaude calte oec guciac deseguitera, ez nola nai, baicic absolucioa artu
baino len, ceren len çabarra içan ceran. Prest arquitzen ote da çure biotza au
gucia eguiteco? Jauna dioçu, berorrec esan dituan calteac aleguinean

95
deseguin ditut; egon naiz arcecodunaquin, eman diet aldedana, eta
gaineracoaren epeac eguin dizquidee. Au onela bada, çugan arquitzen da
asmo oso-eraguilearen irugarren sinalea.
Bicitza onceco, ta aurrera becaturic ez eguiteco laugarren neurria da
becaturen batean erorceco oitura içan bada, au escuratzeco, eta ecitzeco
benaz saiatzea. Becatuan erorceco oitura, batecere ongui errotua, eta çarra
bada, minance içugarria da, ta gutchitan sendatzen dana. Gazteac gaste
demboran artu duan bidea, ez oi du utzi çaricen danean ere, dio Escritura
Santac: eta Jeremiasec esaten digu; gaiztaqueriara oitutzen baguera, onduco
guerala, noiz ote? Etiopiaco belçac bere larrua aldatzen duanean, eta
catamotzac bere nabardurac; edo manchac uzten dituanean. Ain da minance
tcharra, non absolucioric ecin artu deçaquean onelaco becatariac, oitura
gaiztoa uzteco ongui saiatu dedin artean, baldin len emandaco itzac gorde
ezpaditu. çuc, cristaua, içan dituçu becatuan erorceco oitura ez gutchi, dala,
birauac botatzeco, edanean eta, alferquerian cere anima galceco: dala itz
desonestoac esateco, queinada lotsagarriac eguiteco, cere bacarrean atseguin
ciquinac arceco, mutilac mutilaquin, eta nescatchac nescatchaquin gaizqui
dirudien ibilerac eguiteco: asco bider itza eman deçu, utzico dituçula aztura
gaizto oriec, baina ez deçu eguin aguindu cenduana: eta beartua çaude
bertatic aleguin gucia eguitera grina tchar oriec garaitzeco, eta artean eztago
absolucioric. Gainera beartua çaude confesioac berritzera, bicitza onceco
neurriric artu ez deçulaco. Prest arquitzen ote cera au gucia eguiteco? Jauna,
esango deçu: onembeste dembora da oartu ninçala, cein peril andian
nengoan betico su, ta garren artera joateco: arreizquero garaituaz noa nere
oitura gaiztoac, eta ari naiz prestatzen nere bicitza gaiztoaren contuac.
Beldurcen naue nere grina tcharrac, baina uste det, lagunduco didala Birjina
tchit Santac. Au onela dala, badeçu çuc asmo oso-eraguilearen, laugarren
sinalea.
Bicitza onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco bostgarren neurria da,
bacoitzaren estadu, bicimodu, eta carguari dagozcan, eguimbideai ongui
beguiratzea, eta arretaz erançutea. guerta diteque, Erretore, Alcate,
Errejidore, Diputadu, eta guraso bat ardura ona duana içatea Jaunaren
legueco amar aguinteac, eta Eliz Ama Santaren bostac gordetzeco, baina
aurpeguiric ez içatea bere carguaren eguimbideai erançuteco: orregatic
cargadun dan bitartean bicico da becatu larri, edo mortalean. Au onela
guertatzen da edocein estadutan ascorequin, eta era berean errietaco
batzarreetara sartu ciran ez gutchirequin. Oetatic batzuec eztaquie, cer
ordenança dituen, besteac ez due aurpeguiric bear danean sendoro contra
eguiteco. Baina çu, cristaua, alde onetatic cer ecusiric ezpacendu ere, gurasoa
cera, eta beartua çaude umeai dotrina eracustera, edo cerez, edo escolara
bidalcen dituçula: beartua çaude ceruraco bidea eracustera ez itz utsaquin,
baicic bicitza onarequin: beartua çaude, becaturaco bide, ta periletan ibilcea
eragoztera: beartua çaude atzenean bearrari, edo lanari jarraitzera, ume, ta
etchecoac bici ditecen ongui beren mailan; baina çu bicitu cera eguimbide oei

96
batere beguiratu gabe, eta çure confesioac içan dira, bicitza onceco asmo
osoeraguileric gabe eguinac. Orregatic beartua çaude, benic bein, cere
eguimbideac eçagutzera, eta oei benaz erançutera. Beartua çaude urrena,
çabarqueria orretan bicitu ceran demboraco confesioac berritzera. Prest
arquitzen ote cera au gucia eguiteco? Jauna, esango didaçu: urte betera dijoa,
dotrina batzuec aditu ta, Jaunac biotzean uquitu ninduala, eta arreizquero
saiatzen naiz gurasoari dagozcan gauçac leialqui eguitera: ari naiz gainera
nere bicitza gucico contuac ateratzen. Au onela bada, badeçu asmo oso-
eraguilearen bostgarren sinalea.
Bicitza onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco seigarren neurria da
Jaunaren gracian, ez guerengan, ipincea gure esperança: eta gracia au
bilatzea contuz, dala Jaun berari umilqui escatuaz, eta sarritan Sacramentuac
artuaz, dala Birjina tchit Santa, becatarien Ama goçoa, bitarteco ipiniaz.
guertatzen da batzuetan, becatariac bere quezca guciac iduquitzea eguin
dituan becatuen confesio osoan, eta arduraric ez içatea aurreracoaz. Ai! dio,
oraindainocoa çucendua baneuca! guerocoac ez liquet emango aimbeste
quezca. Eta guero? Biurcen da lenecora, ceren beregan uste gueiegui artu, eta
ceruco lagunça bilatzeco çabartu çan. Asco degu gaurco.

§ i.

Ecusi degu, nere cristaua, nola çu arquitzen ceran bicitza onceco, eta
aurrera becaturic ez eguiteco asmo oso-eraguilearequin: au ederqui aditzera
emango digue artaraco artu dituçun neurri egoquiac. çoaz aurrera asi deçun
lan onetan: bila eçaçu Jaunaren lagunça, ta gracia, dala berari umilqui
escatuaz, eta sarritan Sacramentuac artuaz, dala Birjina tchit Santari jaiera
andi bat artuaz. Andiac dira çure etsaien indarrac, eta ecin conta al,
prestaturic dauzqueen, laçoac, baina andiagoa da Jaunaren lagunçaren
indarra. Ez beldurtu, esaten diçu lsaiasen autic; ez beldurtu, ceren ni
çurequin, eta çure alde naiçan: Ne timeas, quia ego tecum sum. Jauna, esaten
cion Job Santuac, jarri çaite nere alde, eta betor nor nai nere contra: Pone me
juchta te, el cujusvis manus pugnet contra me. Eta S. Pauloc dio; Jangoicoa
gure alde bada, nor da gure contra? Si Deus pro nobis, quis contra nos? Jauna
cere alde deçula, iraun deçaqueçu becatuan berriro erori gabe, eta onela
iritsico deçu betico bicitza doatsua. Amen.

OgueI, TA IRUGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean amabigarrena.

ALABATUA &.

97
Azqueneco aldian aditu cenduan, cristaua, nor diran bicitza onceco, eta
aurrera becaturic ez eguiteco asmo oso-eraguilearequin confesatzen diranac.
Baina asco omen dira, asmoaren iduri utsarequin datocenac, eta oen gainean
lembicico comunioco liburuac galdetzen du guisa onetan.
«Nor, edo cein ote dira onceco asmo eguiazco gabe edo asmoaren iduri
utsarequin confesatzen diranac? Erançuten du: asco bide dira, baina
eçagutuenac oec. Lembicia, doctrina, ta ongui confesatzero prestaera icasteco
arretaric artu nai ez duenac. Bigarrena, becaturaco bide, eta peril urcoac
uzteco biotzic ez duenac. Irugarrena, besteri becaturaco bidea ematen dioen,
itz loi, eta modu gaiztoac laja nai ez dituenac. Laugarrena, lagun urcoari
onran, icen onean, edo beste ondasunetan eguindaco calteac deseguiteco, edo
jabeari bere gauça biurceco, arretaric ez duenac. Bostgarrena, becaturaco
oiturac garaitzera benaz saiatu nai ez duenac. Seigarrena, beren estadu,
bicimodu, eta carguaren eguimbideaz arduraric gabe bicitu diranac.
çazpigarrena, lagun urcoaganaco gorrotoa, edo gorrotoaren sinaleac utzi nai
ez dituenac». Ona lembicico comunioco liburuac asmoaren iduri utsarequin
confesatzen diranen gainean dacarrena.
Oetatic ote cera çu, aditzen çauden cristaua? Au da aurrena beguiratu
bear degun gauça. Eta oetatic bacera. cer ote da çuc eguin bear deçuna? Au da
urrena ecusi bear deguna. Ençun, cristaua, contuz.

§ I.

cristauac confesatzera datorrenean, esango du beregan: ez, ez gueiago


becaturic, ez eta bicitzagatic ere. Alaere gueienac engainatzen dira, eta ez due,
asmoaren iduri utsa besteric. Nola ori? ceren azcarcen ez diran aurrera
becaturic ez eguiteco arreta ipincera. Onelacoac dira benic bein, dotrina, ta
ongui confesatzeco prestaera icasteco arretaric artu nai ez duenac. cristauac,
gaitzaren, eta onaren eçagueran sarcen danetic, artu bear du ceruraco bidea,
eta au eguiteco bear dan eran, jaquin, eta sinistu bear dira fedeco gauçac; eta
nola au eguingo du, saiatzen ezpada benaz? cristauac escatu bear diozca Aita
cerucoari betico bicitza, eta araco bidean bear dituan gauçac, eta au nola
eguin eracutsi cigun Jesu-cristoc; baina nola au ongui eguingo du, Jesu-
cristoc eracutsi cigun erregu laburra aditzeco, saiatzen ezpada? cristauac
eguin bear ditu Jaunac, eta Eliz Ama Santac aguincen diozcan gauçac; baina
nola eguingo ditu, ezpadaqui cer aguincen çaion mandamentu bacoitzean?
Gainera artu bear ditu Sacramentuac, batecere confesiocoa, ta comuniocoa:
eta ezpadaqui oec ongui arceco prestaera, nola prestatuco, da? Atzenean,
cristauac demboraz arcen du bere estadu, bicimodu, edo carguren bat, eta
Santo Tomasec esaten digun beçala, becatu larriaren azpian beartua dago,
bere estadu, bicimodu, edo carguari dagozcan eguimbide, edo obligacioac
jaquitera. cristauac jaquin bear dituan gaucen artean batzuec dira ain bearrac
ceruraco, non ezdaquizquiana ecin cerura ditequean, ez jaquitean culparic

98
ezpalu ere. Beste batzuec ez dira ain bearrac, baina jaquin bear dira becatu
larri, edo mortalaren azpian. Eta len contuan confesoreac, edo arçaiac ipinita
saiatu ez danari etzaio absolucioric eman bear. Ala esaten digu S. carlos
Borromeoc. Ala ere badira cristauac dotrinaco liburutchoac lau parteen
gainean dacarrena eztaquienac badira, Acto contriciozcoa eguiteco itzac
bederic icasi ez dituenac. Badira dotrinatic iguesi dabilçanac. Ez jaquitea
cembat gauça, ez da miseritsitzecoa: baina jaquiteco arretaric artu nai ez
içatea? Au da becatu bat barcacioric ez duana. cristaua, eta ez ote cera çu ere
oetatic bat? Ala bacera, çure confesioac içan dira asmo oso-eraguilea gabe,
edo asmoaren iduri utsarequin.
Bicitza onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco asmo osogabe, edo
asmoaren iduri utsarequin confetatzen dira bigarrena, becaturaco bide, ta
peril urcoac uzteco biotzic ez duenac. Ala eracusten digue Teologo guciac: eta
Espiritu Santuac esaten digu: perila nai duana perilean bucatuco da. Alaere,
Pazcoetan igarotzen diranen artean, asco gueratzen dira, len cituen
becaturaco bide, eta periletan. Urliarençat becaturaco bide, ta peril urcoa içan
çan etchean, edo auçoan duan ori: era berean araco etche artara joatea, bici
dan:lecuan bicitzea, eta oraindaino içan dituan lagun arro, ta lasaiaquin
ibilcea. Sandiarençat becaturaco bide, ta peril urcoa içan çan inuterian
triscan, edo içan oidiran jolas enasetan ibilcea; errico, edo auçoetaco festetara
joatea; ezconceco itza eman cionarequin egotea, edo erriz-erri ezconçaren
usaiean ibilcea. Alaere ez due içan biotzic peril oec utzitzeco, ez Misioco
deadarraquin, ez confesoreen aguinteaquin: eta da sinale aguiria, asmoaren
iduri utsarequin confesatu cirala. Eta ez ote da, cristaua, au bera guertatu
çurequin ere?
Bicitza onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco asmo osoric gabe, edo
asmoaren iduri utsarequin confesatzen dira irugarrena, besteri becaturaco
bidea ematen dioen, itz loi, ta modu gaiztoac utzi nai ez dituenac. Batec bere
anima galcea, gauça içugarria da; baina berea ececic lagun urcoenac ere galdu
nai içatea, au da, Jesu-cristoc bere bicitzaren costuz irabaci cituan, animac
salcea Satanasi, eta Jesusen odol preciotsua alperricaco gauça biurcea.
Orregatic dio Jesusec: Ai! ta munduaren çori gaiztocoa escandaloacgatic. Vae
mundo ab scandalis. Ai! becaturaco bidea ematen duanaren çori gaiztocoa!
Vae homini ili per quem scandalum venit. Becatu au ez du munduac ecertan
arcen; eta ecertan artu lecuan, cembat eta anima gueiago becatuan
amilderatzen diran, ambat gueiago arrotzen, eta poztutzen da. Beguira
ezperen munduan ecusten danari. çoaz soroetara, bideetara, placetara,
etcheetara, cer adituco deçu? Itz desonestoac, eta ipui ciquinac. cer ecusico
deçu? queinada itsusiac, jolas gaistoac, apaindura lotsagarriac. cer ecusico
deçu? Gauetan batean, eta bestean gueratzen dirala cembait, eta Justiciaren
aguinteac autsitzen dirala nolanai. Vae mundo ab scandalis! Ai! munduaren
çorigaiztocoa! Onelaco becatariac, confesatzen diranean ere, ez due asmo
oso-eraguileric, uzteco osotoro, becaturaco bidea ematen duen, modu gaizto

99
guciac. Atocea, cristaua, eta etzera çu oetatic bat? Beguira ongui Jaunaren
aurrean.
Bicitza onceco, eta aurrera becaturic ez eguiteco asmo osogabe; edo
asmoaren iduri utsarequin confesatzen dira laugarrena, lagun urcoari onran,
icen onean, edo beste ondasunetan eguindaco calteac deseguiteco edo jabeari
bere gauça biurceco arretaric ez duenac. Onelaco becatariai bein baino
gueiagotan aditzera emango cien beren arçaiac, edo confesoreac, lembait len
deseguin bear cituela calte orain aitatu diranac: eta era berean gauça biurtu
bear çaiola bere jabeari; baina ez due içan biotzic au eguiteco, eguin
ceçaqueela. Beraz oec confesatzeco eguin cituen asmo guciac etziran iduripen
utsa baicic, eta confesioac içan dira gaiztoac. Orregatic S. Francisco Jabierrec,
S. carlos Borromeoc eta Ritualac berac eracusten digue, eztaquiela eman
onelacoai absolu cioric. Eta cembat era onetaco cristau ez dira arquituco
gaurco egunean? Batzuec calte eguiten dioe lagun urcoari onran, aurpeguira
ematen diozqueela bere, edo aurrecoen tatcharen batzuec; besteac icen on,
edo faman, egozten diozqueela ez dituan tatchac, edo aguercen dituela isilic
ceudenac. Ta ez ote dira arquituco anima ain madaricatuac, non lagun artean
aguertuco duen besteri eraguin cioen becatua? Batzuec calte eguiten dioe
lagun urcoari litcharreriaquin, besteac çorrai bere demboran erançun gabez,
erançun litequeala; baina ez due arretaric içan calte oec deseguiteco. Emendic
orrela bicitu diran demboraco confesioac içan dira asmo eguiazco gabe, edo
iduri utsarequin eguinac. Eta çu cristaua, ez ote cera oetatic bat? Bicitza
onceco, ta aurrera becaturic ez eguiteco asmo oso, gabe, edo asmoaren iduri
utsarequin confesatzen dira bostgarrena becaturaco oiturac garaitzera benaz
saiatu nai ez duenac. Becaturaco oitura, jaioberria danean, garaitu diteque
neque gutchiagorequin; baina ancinacoa bada, ez da garaitzen, baldin
becatariac equiten ezpadio lan oni tchit benaz. Au aditzera ematen digu
Jeremiasec, dionean: Gaiztaqueriara oitutzen bacerate, onduco cerate,
Etiopiaco belçac bere larrua aldatzen duanean, eta catamotzac bere
nabardurac, edo manchac uzten dituanean. Emendic onelaco becatariac,
baldin confesatuta, benaz saiatzen ezpadira oitura gaiztoa garaitzera, aditzera
ematen due, etzuela bicitza onceco asmo oso-eraguileric, baicic asmoaren
iduri utsa: eta Teologoac eracusten digue, etzaiela absolucioric eman bear,
benaz saiatu dirala obraz eracutsi deceen artean. Goacen orain, cristaua,
soseguz, eta paquean munduari beguiraldi bat ematera, eta ecusi deçagun
nola bicidan. Arquituco dituçu asco becatuaren oitura çarrarequin: batzuec
birauac botatzeco; besteac edanean igarotzeco; batzuec itz desonestoac
esateco, eta queinada lotsagarriac eguiteco, besteac beren bacarrean atseguin
ciquinac arceco: batzuec litcharreriaraco, eta saldu-erosian trampac eguiteco;
besteac lagun urcoaren contra nola nai itzeguiteco. Oec eman ditue mila itz
oitura gaizto oec utzitzeco, baina ez dira saiatu benaz, eta beragatic ez due
içan, confesatu diranean bicitza onceco asmoaren iduri utsa baicic. Eta
nolacoa içango çan, cristaua, çure asmoa, baldin oitura gaiztoac utzitzeco
saiatu ezpacera benaz?

100
Bicitza onceco, ta aurrera becaturic ez eguiteco asmo oso gabe, edo
asmoaren iduri utsarequin confesatzen dira seigarrena, beren estadu,
bicimodu, eta carguaren eguimbideaz arduragabe bici diranac. Içan dedila bat
contuzcoa Jaunaren legueco amar Aguinteac, eta Eliçaren bostac gordetzeco,
arduragabe bici bada, bere estadu, ta carguari dagozten gaucetan, ez du onec
confesio onic eguiten, ceren ez duan bicitza onceco asmo oso-eraguileric. çu
cristaua, cere estadu, edo bicimodua arturic çaude; çu guraso cera, eta bear
bada beste carguac ere badituçu; baina ez deçu arretaric içan çure estadu, ta
carguaren eguimbideac ongui eçagutzeco, eta are gutchiago oei erançuteco.
cer asmo içan cençaquean bada cere confesaldietan aurrera becaturic ez
eguiteco?
Azquenean bicitza onceco, ta aurrera becaturic ez eguiteco asmo
osogabe, edo asmoaren iduri utsarequin confesatzen dira lagun urcoaganaco
gorroto, edo gorrotoaren sinaleac utzi nai ez dituenac: ez due alabaina gorde
nai Salbatzailearen legue Santa. Gure Salbatzaileac aguincen digu, maite içan
ditzacula gure etsaiac: Diliguite inimicos vestros: on eguin çaieçue, dio
gorrotatu çaituenai: Et benefacite his qui oderunt vos. Ongui nai, ta amorio
au, eguiazcoa danean, aguercen da obretan, laguncen çaiola lagun urcoari
premiac ala escatzen duanean bederic; ez du eracusten apendu nairic, ez eta
gorrotoaren beste sinaleric ere: eta barcatzen ditu bidegabe guciac. Ongui nai,
eta amorio au gabe bicitu diranac, confesatu dira aurrera becaturic ez
eguiteco asmo oso gabe, eta S. carlos Borromeoc eracusten digu, eztaquiela
eman absolucioric, bicitza onaren sinaleac obraz eracutsi ditzeen artean.
Alaere asco dira cristauen artean, edo gorrotoan, edo gorrotoaren sinaleac
aguertuaz bici diranac. Badira etcheac, jatorriz beçala, lagun urcoaganaco
gorrotoaren sua itzali gabe gordea dauqueenac, eta ondorengoetara çabalcen
duenac, Adanen becatuaren eran. Badira, açaria oiloaren çai dagoan beçala,
eraren çai daudenac lagun urcoari, edo mesedea ucatzeco, edo tcharqueriaren
bat eguiteco, eta ez due utzico biotzaren sasoi gaizto au, ez Pazcoetan, ez
misioetan, ez bicitzan, eta ez eriotzan, eta onela jatchico dira betico su, eta
garren artera. Badira etsaiaren berri onac aditzean naigabez, eta iluntasunez
betetzen, baina aren neque, edo calteren baten berriarequin, poztutzen
diranac. Badira era aguercen danean ozca, ta aguinca beçala asico diranac,
etsaiaren onra, edo icenari utsiqui eguiten: ezta oençat sonu ain goçoric nola
dan lagun urcoaren utseguiteac esatea, ta aditzea. Badira lagun urcoari
diosala ucatzen, edo mucinca eguiten dioenac. Oec guciac confesatu dira,
Jesu-cristoren legue ederra gordetzeco, asmo oso gabe. Eta çu, nere cristua?
Jauna, esango didaçu on gucia orrela bada, guciz oquer dago munduaren
gueiena: eta arguiro dacust, nere oraindainoco confesioac içan dirala bicitza
onceco asmo oso ta eraguile gabe eguinac. cer eguingo det, ceruraco bidean
jarceco? Au da orain itz bian uquitu bear dedan gauça.

§ i.

101
Ecusia dago, nere cristaua, aurrera becaturic ez eguiteco asmo oso gabe
eguindaco confesioac içan dirala gaiztoac, eta berritu bear dituçula; baina ez
degu ecer eguiten oec berritzearequin. Aurrena maneatu, prestatu, eta goçatu
bear deçu çure biotzeco lur galdu ori, eta guero ongui etorrico da confesioac
berritzea. Biotzaren prestaera au ongui eguiteco, egunean bein igaro eçaçu
dembora pisca bat gaizqui bicitu ceran demboraco contuac ateratzen: cembat
urte igaro dituçun bicimodu orretan, urtean bataz beste cembat bider
confesatu ceran, eta madamentu bacoitzean cer oitura içan dituçun.
Bigarrena, iracurcen badaquiçu, iracurri eçaçu S. Ignacioren liburutic cerbait,
eta eguiçu fede, esperança, caridade, ta contriciozco afectoac, oraindainoco
oquerrac deseguiteco asmo osoarequin. Irugarrena, bertatic utzi itzatzu
becaturaco bideac, eta anima galceco ona lagun urcoari ematen dioen modu
guciac: utzi itzatzu gorrotoac gaurdanic betico, ceren ala aguincen digun
Jesu-cristoc: saia çaite çure oitura oriec garaitzeco, eta deseguin itzatzu
bertatic lagun urcoari, erriari edo comunari eguindaco calteac: garbi itzatzu
gauçac çure arceco dunaquin, eta albadeçu bertatic erançun guieçu çorrai, eta
ecin badeçu, egon çaite arceco dunaquin, eta guera çaite paquean. Au gucia
ezta biotzaren prestaera besteric: guero çoaz nai deçun confesoreagana, eta
erraz berrituco dira çure confesio gaiztoac. Eguiçu au, eta çure confesioa
içango da asmo oso-eraguilearequin eguina: bici çaite asmo oni dagocan eran,
eta iritsico deçu betico bicitza doatsua. Amen.

OgueI, TA LAUGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean amairugarrena.

ALABATUA &.

confesio on bat eguiteco bear dan irugarren gauça, edo aurrera


becaturic ez eguiteco asmoa içan da azqueneco Eracusaldien gaia. Emendic
igarotzen da lembicico comunioaren liburua, confesio ona eguiteco bear dan
laugarren gauçaren gainean itzeguitera, eta galdetzen du guisa onetan.
«confesio on bat eguiteco bear dan laugarren gauça cein da? Erançuten
du confesioa, edo becatuac aitorcea. cer aditzen deçu confesioaren icenez?
Aditzen det eguindaco becatuac aitorcea, edo esatea barcatzeco escua duan
Apaiçari: Aitortu, edo confesatu bear ote dira becatu benialac ere? Ona da,
baina ez da premiazco gauça: eta nola confesatu ditequean becatu benialac
baicic ez duana, esan da bederatzigarren Eracusaldian.
cer doai, edo condicio bear ditu confesioac? Irutara biur ditezque
guciac. cein dira? Umila, eguiazcoa, ta osoa içatea. cer da confesio Umila?
umiltasun, eta lotsa eder batequin becatuac aitorcea. cer da confesio

102
eguiazcoa? Aitorcea becatuac echaminan arquitu diran eran, eta adina. cer da
confesio osoa? Becatu larri confesatugabeac osotoro aitorcea.
confesatu gabe utzitzen badeçu becatu larriren bat, ceren echaminan
gogora etzatzun, edo ceren guero aztu çatzun, gaiztoa içango ote da çure
confesioa? Ez, Jauna, ori nere culpaz guertatzen ezpada; baina gueratuco naiz
aztutaco becatu ura guero confesatu bearrean. Lotsaz, edo gaiztaqueriaz
becatu larriac edercen, edo isîlic gordetzen badira confesioan, cer becatu
eguiten da? Sacrilejioa deritzan becatua? cer eguin bear du onelaco
becatariac? Berritu bear ditu, gaizqui confesatzen asi çanetic eguindaco
confesioac. Beraz confesatu gabe utzi çuan becatua ececic, confesatuac ere
berriro aitortu, edo esan bearco ditu? Bai, Jauna, ceren confesio onarequin
bacarric quencen, edo bucatzen dan becatu larrien confesatu bearra? Eta
confesatu gabe utzi cituan becatuac aitorceaz gainera, esan bearco ote du,
nola lotsaz, edo gaiztaqueriaz utzi cituan? bai, Jauna, ceren onetan dagoan
Sacrilejioa deritzan becatua orain diogun trancean. Eracusleac: ongui dioçu,
eta confesio gaiztoac berritzeco, nola eguin ditequean echamina, esan çan
bostgarren Eracusaldian». Ona, lembicico comunioaren liburuac
confesioaren gainean dacarrena.
Gauz oec çuc ongui aditu ditzatzun, cristaua, itzeguin nai diçut gaur
confesioaren gainean. Aditzera emango diçut aurrena, cein gauça bearra dan
becatuen barcacioa iristeco, oec Apaiçari aitorcea, edo confesatzea, eta cer
guisatan au eguin içan dan Eliçaren asieratic. Urrena, cer doai, edo condicio
bear dituan confesio onac. Ençun contuz.

§ I.

çuc, nere cristaua, iritsi nai deçu, eguin dituçun becatuen barcacioa?
Gauça bearra da bada oec aitorcea, edo confesatzea. Au da çure siniste, edo
fedeac eracusten diçuna, eta besteric esatea da herejia deritzan becatua, eta
debecatzen du Eliçac Echcomicu nagusiarequin: Anathema sit. Gauça bearra
da gainera çure becatuac aitorcea, ez norinai, baicic barcatzeco escua duan
Apaiçari. Au ere fedeco gauça da, eta besteric esatea debecatzen du Eliçac
Echcomicu nagusiareguin: Anathema sit. Ancinaco demboran, Apaiz gabe
eriotzaco perilean arquitzen çanac, norinai esaten ciozcan bere becatuac,
Espainaco legueac aditzera ematen diguenez: eta au bera eguin oi çuen
itsasoan cebilçanac, peril andiren batean ecusten ciranean; baina confesio au
etzan Sacramentu, eta eguiten çan, Sacramentuaren naia eracusteco, eta
Jaunagandic iristeco onezco damu, edo contricio osoa. Galdetzen da,
eriotzaco perilean Apaiz gabe arquitzen dana orain len beçala confesatu ote
ditequean Apaiz ez danarequin? Ecetz dio Aita Santu Benedicto
Amalaugarrenac: ceren alperric aguertuco lituquean bere utseguiteac; eta
gainera, ceren nolerebait emango luquean bidea, sinisteco, Luteroren
escolacoa dala, Luteroc alababaina beste herejia ascoren artean esan çuan,

103
guciac, ala guiçonac, nola emacumeac duela confesioac aditzeco escua. Bi
guisatara eguin içan da Eliçaren asieratic confesioa. Eguin içan da benic bein,
orain beçala, bacoitzac isilic belarrira esaten diozcala Apaiçari bere becatuac:
eta modu au da gucien artean egoquiena, edoceinec eçagutu deçaquean
beçala. Eguin içan çan gainera, aitorcen, edo esaten cirala becatuac, Eliçan
arquitzen, ciranac aditzen cituela; baina guertatu çan constantinoplan,
Nectario ango Obispoaren demboran, emacume batec gucien aurrean
aitorcea, eguin çuan becatu itsusi bat, aguercen çuala becatuan lagun içan
çuana. Emendic etorri ciran esamesa andiac, eta utziaz joan ciran cristauac
bigarren confesio mota au, eta gueratu çan bacarric confesio isila; baina naiz
bata, naiz bestea naiz biac ciran onac, Jesu-cristoren Aguinteari erançuteco.
Emen, bide nabar beçala, gogoan arreçaçu cristaua, esatera noana,
confesatzera çoacenean, etzuacela confesioaren idurian beste munduco
gaucen bila; batzuec alabaina joan oi omen dira bici lagunaren contraco
espadasunac esatera, jaquin deçan confesoreac nolaco guiçon, edo
emaztearequin bici diran. Ez orrelacoric eguin, cristaua. Esan itzatzu çure
becatuac, eta utzi itzatzu bestearenac. Beste batzuec joan oi omen dira,
confesioaren aitzaquian, limosnaren bat ateratzeco ustean. Oec gatic esan
diteque, Dabidec beste gauçataraco ciona: confesatuco da mesedeac arcen
dituan bitartean: Confitebitur tibi, dum benefeceris ei. S. Felipe Neriri joan
omen citzaion bein emacume bat confesatzero idurian, Santua bitarteco çuala
iristeco S. Jeronimoren ordenaco Erlijiosoac egun oro bearsuai ematen cieçan
oguia. Santuac eçagutu çuan ceruco arguiarequin, cer asmorequin cijoaquion
emacume ura, eta bidaldu çuan confesatzeco lecuric eman gabe, esaten ciola:
Eztago emen oguiric çuretzat. Beste batzuec joan oi omen dira confesatzera,
confesorearen bidez iristeco ezconçaren bat. conjuratzailea dan errira bilduco
dira gaizquinadunac, eta au bera guertatzen da jaquiten danean, Erretore,
edo beste confesoreren bat dala ezconçaguilea. Baina ez da emen onelaco
gauçaric aditzen, eta goacen aurrera. Dacuscun, cer doai, edo condicio bear
dituan confesio onac.

§ i.

Asco dira confesio onac bear dituan doai, edo condicioac, guiçon
jaquinsuac eracusten diguenez, baina guciac biur ditezque irutara. Oec dira,
umila, eguiazcoa, elta osoa içatea.
confesio umila, au da umiltasun, eta lotsa eder batequin becatuac
aitorcea: umiltasunarequin: ala Abanjelioco seme ondatzaileac Aita cerucoari
aitortu cion bere gaizqui eguina: Aita, esan cion: eguin det becatu çure
contra: ez naiz ni çure seme icendatzeco dina; baina arnaçaçu çure
serbitzarien artean bederic. Au bera aditzera eman cigun Jesu-cristoc Fariseo,
ta becatari Publicanoaren ipui, edo parabolan (Publicanoaren icena ematen
citzaion Juduen artean gucien auan, ta iritzian becataritzat eçagutua

104
cegoanari). Sartu ciran Fariseoa, ta publicanoa bein Eliçan. Fariseoa igaro
çan Eliçan goora, eta asi çan Jaunari esquerrac ematen, ez ordea umilqui,
baicic antuste, edo soberbia andiarequin esaten ciola: Esquerrac, Jauna,
ceren eguin ez naçun besteen, eta araco publicano aren ancecoa: astean bi
egunez barautzen naiz eta ditudan gauça gucien amarrena ematen det.
Ecusten deçu, cein arroa, eta puztua aguertu çan Fariseoa Jaunaren aurrean?
Etzan ara joan bere becatuac aitorcera, baicic obra onac esatera, eta era
berean dijoaz batzuec confesatzera, ez becatuac, baicic obra onac. Publicanoa
gueratu çan lecuric beenean: eta beguiraturic bere becatuai, etzan atrebitzen
lurretic beguiac quencera. Bularrari colpe andiac emanaz Jaunari esaten cion:
Nere Jaungoicoa, urricaldu çaite becatari oneçaz. Propitius esto mihi
peccatori. Ona cer umiltasun, eta eçaguerarequin escatzen çuan Publicanoac
bere becatuen barcacioa. Orregatic dio Jesu-cristoc, barcatu ciozcala Jaunac
becatari oni bere becatuac, ez ordea Fariseoari. Esan det, confesio umila dala
umiltasun, eta lotsa eder batequin becatuac aitorcea. Bada lotsa bat, dio
Espiritu Santuac, gaiztoa eta berequin becatua dacarrena: onec eragozten du
esan, eta eguin bear diran gauçac esatea, ta eguitea. Bada beste lotsa bat onra,
ta edertasuna dacarrena. Confusio adducens gloriam, et gratiam. Lotsa onec
ez du eragozten becatua aitorcea bear dan demboran, eta lecuan, baicic aitor
erazten du. Beguira Magdalenari Jesusen oinetan. Ecusi çuan Magdalenac
cein esquergabea içan çan Jaunarençat: lotsatu çan, eta lotsa onec etzion
eman paquearic Jesusen oinetan jarri, eta negarrez barcacioa iritsi çuan
artean.
confesio onaren bigarren doai, edo condicioa da eguiazcoa içatea: au da
becatuac aitorcea echaminan arquitu diran eran, eta adina. Ala eracusten
digu Trentoco concilioac. Onetaraco ez ditugu gutchitu bear gure becatuac,
baicic esan bear ditugu, cembat echaminan arquitu ditugun, aimbeste. Ez
ditugu edertu bear, besteri obena, edo culpa egozten diogula, ceren becatu
eguiten degunean, naiz bestec bidea eman, naiz ez, gueren naiez eguiten
degu, ez bestela. Atzenean ez ditugu esan bear besteren becatuac, baicic
guerenac. certaco esan bear ditu guiçonac emaztearen, eta emazteac
guiçonaren becatuac? certaco gurasoac umearenac, eta umeac gurasoarenac?
Esan bitza bacoitzac bereac. Baina Adan eta Ebaren ondorengoac içan gu!
Adanec bere becatua egotzi nai içan cion Ebari, eta Ebac sugueari, edo
Deabruari.
confesio onaren irugarren doai, edo condicioa da osoa içatea. Onetaraco
ez da asco Mandamentu baten contra eguindaco becatuac, esatea, baicic esan
bear dituçu Mandamentu gucien contra eguin dituçunac: ez da asco gogoz,
edo pensamentuz eguindacoac esatea, baicic esan bear dituçu gainera itzez,
eta obraz eguin dituçunac. Era berean esan bear dituçu çure estadu, eta
carguaren eguimbideen contra eguin dituçun utseguiteac, dala çabarqueriaz,
dala bestela. carlos bostgarrena, edo carlos quinto bici çanean, cebilen alde
errirembatean, sartu omen çan. Elicen batean, prestatu çan confesatzeco.
Deitu cion errico Apaiz edo Erretoreari, eta confesatu çan; baina etzan oroitu

105
Erregue çan aldetic içan ceçaquean utseguiteaz. Orduan Erretoreac esan cion
esan dituçu carlos çure becatuac: esan ditzatzu Erreguerenac. Ain ongui erori
citzaion Erregueri Apaiz. arren esan au, non guero onra andietara alchatu
çuan. Ascotan guertatzen da lagun urcoai becaturaco bidea ematea: orduan
esan bear da, cembat laguni, eta cembat bider, eta gurasoac umeai edo umeac
gurasoari eman badio becaturaco bidea, au ere aditzera eman bear da
confesioan. Baldin becatu eguin bada seigarren Mandamentuaren contra,
orduan beguiratu bear da, cer estadutacoarequin eguin dan aidea dan, edo ez,
eta aidea bada, cer aidetasun dan. Becaturen bat confesatu gabe gueratzen
baçatzu, ceren echaminan gogora etzatzun, edo ceren guero confesatzeco
demboran aztu çatzun, ezta orregatic gaiztoa içango çure confesioa, baldin-
arreta onarequin contuac atera badituçu; baina beartua çaude guero
confesatzera aztutaco becatu ura, aditzen da larria edo mortala baçan, ez
bestela. Lotsaz confesatu gabe utzi badeçu becatu larri, edo mortalen bat,
orduan gaiztoa da çure confesioa, eta berritu bear dituçu confesio ura, ta
arreizquero eguindacoac, garbiro esaten deçula nola lotsaz utzi cenduan
confesatu gabe becatu au, edo ura. Baina cer guertatzen da bein baino
gueiagotan? Gariçuman, edo Misioren, batean esnatzen da, lotsaz confesatu
gabe utzi çan, becatu itsusiaren oroipena; arcen du becatariac confesio guciac
berritzeco asmoa: prestatzen da, eta eguiten du confesio jenerala, eta beste
becatuen artean sarcen du lotsaz utzitacoa ere. Alaere ez du confesio ona
eguiten, ceren atrebitu ez dan esatera, lotsaz utzi çuala becatu au, edo ura.
Orregatic beste becatuaquin nastutzen du.
Ecusten deçu, cristaua, cein gauça bearra dan becatuen barcacioa
iristeco, oec Apaiçari aitorcea? Ecusten deçu, cer doai, edo condicio bear
dituan confesio onac? Içan gaitecen leialac gure becatuac aitorceco, eta leiala,
urricaritsua, ta justua da Jauna guri barcatzeco, esaten digu S. Juanec: Si
confiteamur peccata nostra, fidelis est, et justus, ut remittat nobis peccata
nostra, et emundet nos ab onani iniquitate (1 Joan. c. 1). Bici gaitecen aurrera
cinçoro, onela iristeco betico bicitza. Amen.

OgueI, TA BOSTGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean amalaugarrena.

ALABATUA &.

«confesio on bat eguiteco bear dan, laugarren gauça, cein da? galdetzen
du lembicico comunioco liburuac. Erançuten du: confesioa. cer aditzen deçu
confesioaren icenez? Aditzen det eguindaco becatuac aitorcea, edo esatea
barcatzeco escua duan Apaiçari: Aitortu, edo confesatu bear ote dira becatu
benialac ere? Ona da, baina ez da premiazco gauça; eta nola confesatu

106
ditequean becatu benialac baicic ez duana, esan da bederatzigarren
Eracusaldian.
cer doai, edo condicio bear ditu confesioac? Irutara biur ditezque
guciac. cein dira? Umila, eguiazcoa, ta osoa içatea. cer da confesio umila?
Umiltasun, eta lotsa eder batequin becatuac aitorcea. cer da confesio
eguiazcoa? Aitorcea becatuac echaminan arquitu diran eran, eta adina. cer da
confesio osoa? Becatu larri confesatu gabeac osotoro aitorcea.
confesatu gabe utzitzen badeçu becatu larriren bat ceren echaminan
gogora etzatzun, edo ceren guero aztu çatzun, gaiztoa içango ote da çure
confesioa? Ez Jauna, ori nere culpaz guertatzen ezpada; baina gueratuco naiz
aztutaco becatu ura guero confesatu bearrean.
Lotsaz, edo gaiztaqueriaz becatu larriac edercen, edo isîlic gordetzen
badira confesioan, cer becatu eguiten da? Sacrilejioa deritzan becatua.
cer eguin bear du onelaco becatariac? Berritu bear ditu, gaizqui
confesatzen asi çanetic eguindaco confesioac.
Beraz confesatu gabe utzi çuan becatua ececic, confesatuac ere berriro
aitortu, edo esan bearco ditu? Bai, Jauna, ceren confesio onarequin bacarric
quencen, eta bucatzen dan becatu larrien confesatu bearra.
Eta confesatu gabe utzi cituan becatuac aitorceaz gainera esan bearco
ote du, nola lotsaz, edo gaiztaqueriaz utzi cituan? Bai, Jauna, ceren onetan
dagoan Sacrilejioa deritzan becatua, orain diogun trancean. Eracusleac: ongui
dioçu, eta confesio gaiztoac berritzeco, nola eguin ditequean echamina, esan
çan bostgarren Eracusaldian». Ona lembicico comunioaren liburuac
confesioaren gainean dacarrena.
Azqueneco aldian aditu cenduan, cristaua, cein gauça bearra dan,
becatuen barcacioa iristeco, oec Apaiçari aitorcea: Aditu cenduain gainera cer
doai, edo condicio bear dituan confesio onac. guiçon jaquinsuac esaten
diguenez becatari tchit asco dira, lotsaz, edo beldurrez confesio osoa eguitera
atrebitzen ez diranac. Emendic confesio gaiztoac confesio gaiztoen gain
eguitea? Becatari. oetatic bat ez ote cera çu ere, aditzen çauden cristaua? Au
da gaur icusi bear degun gauça. Ençun arretarequin, cristaua ençun, lotsaz
confesatu gabe dauzcatzun, becatu oriec lembait len aitorceco asmoarequin.

§ I.

çuc cristaua, gaztetchoa cinala, icasi cinduan gaiztaqueria batzuec, edo


senide, edo auçocoren batequin; ascotan gogora etorri çaizquitzu dotrinaren
bat aditzean, edo confesioco egunetan; baina lotsa cinan oriec esateco, eta
utzi dituçu confesatu gabe, ceregan esaten deçula: tchiquia ninçan orduan.
Atocea, eta cembat urte cinduan orduan? çazpi, çorci, edo gueiago. Atocea,
eta etzinan ezcutatzen gaiztaqueria oriec eguiteco? Bai Jauna. Beldur naiz;
çure confesioac gaiztoac içan ote diran.

107
çuc; amar, amabi, edo gueiago urte cinduanean, eguin cinduan ibilera
itsusiac; uquitu cinduan çaurian dotrinaren batec, edo confesorearen galdeac
aitortu cinduan becatu, oriec baina cere burua ederceco esan cenduan: Jauna
artean ez nituan bost edo sei urte besteric. Ause da becatua osotoro ucatzea
beçala; confesoreac alabaina usteco du, ibilera oriec eguin cinduala, onaren,
eta gaitzaren eçagueraric etzenduan adinean. Orregatic çure confesioa gaiztoa
içan çan.
çu ascotan egon cera cere bacarrean castidade, edo garbitasunaren
contraco gogoracioetan;, len igarotaco gauçaz oroituric, batzuetan poztutzen,
besteetan goisâtzen cinan, orduan bertan gauça guertatzen baliz beçala;
besteetan gaitzeraco gura esnatzen çan: Alaere lotsatu cinan, ceregan igaro
citzatzuna garbiro aitorceco, eta esan cenduan: etzenduala ecer seigarren
Mandamentuaren contra. çure confesioac içan dira gaiztoac: Gogoracio, edo
pensamentu gaiztoac etorcea, naiz garbitasunaren, naiz caridadearen contra,
ez da berez becatu; uts-utsic begairatzen çaiola: baina gogoracio gaiztoetan,
oarturic poztutzen, goîsatzen, edo lecu emateco-perilean çabarturic egotea, au
da becatu.
çu cere buruarequin, aur demboran ececic, guero ere eguin dituçu
escuz, edo bestela ibilera ciquinac. ceregan iguercen cenduan, modu oriec
etzirala içango onac. Alaere ez dituçu confesatu. Noizbait esnatu cinduan
dotrinaren batec, edo confesorearen galdeac; baina ez dituçu becatutzat
aitortu: Ez niaquin becatu cirala, esan dioçu confesoreari. Atocea, eguingo ote
cinduan, gauz oriec gurasoen aurrean? ez noasqui. Atocea, eta confesatzeco
prestatzen cinanean, ez ote cinan oroitzen, nola eguin cinduan modu itsusi
oriec? Etziçun cere barrenac esaten: confesatu bear dira gauz oec? Beldur
naiz, çure confesioac içan dirala gaiztoac. Badira guiçon edo mutil batzuec ain
landugabeac, eta aberequiac, non uste oi duen, ez dala becatu mutilac
mutilaquin edocein gauça eguitea; baina jaquin becee oec, emacumeaquicoa
baino itsusiagoa dala mutilac mutilaquin ciquinqueriac eguitea. Eta au bera
esan bearco liçaque, emacumeac emacumeaquin eguingo balitue gauça
debecatuac. Badira beste batzuec araurreneco becatuaz osteroncecoac ecertan
ez dauzqueenac, eta nola eguingo due oec confesio osoa?
çuc, an eta emen çabilçala, ederretsi dioçu, edari biciari, ta ascotan
lausoa jarri çatzu beguietan, mihia moteldu çatzu; bideac estutu, eta etcheac
jiraca asi dira, eta atzenean atchitu deçu araco aditzen deçun gauçatcho ura.
Alaere ez deçu garbiro aitortu çure becatua: esan deçu berotusê ninçan:
alegueratusê guinan: bear baino gueisêago edan nuan. Itz oec becatuaren
edergarriac dira, eta, batzuetan beinçat gaiztoac içan oi dia onelacoen
confesioac. Eta au guiçonezcoaquin guerta baditeque, cer içango liçaque,
emacumezcoac ederretsico balio edari gochuari, edo biciari? Gutchitan berac
berez aitortuco luque dana dan beçala. cristaua, ez dago ceruraco bideric,
lotsaz edercen badira becatuac. Bada beste gauça bat, eta da edanareco
oituratic datocen ondoren gaiztoac ez aitorcea confesioan. Ascorençat osotoro
ez orditzea gaiztoago da; ceren otso tchiquia duenean, iduricorcen diran, eta

108
paquearic ez duen, ez etchean, ez lagun artean: eta au gutchi baliz beçala;
esaten due edocein gauça. Non da edanari jarraituaz, umeac, eta etcheco
guciac erquituric iduquitzea? Eta ondoren oec garbiro aitortuco dira? Ea ez
esan, nic gogor itzeguiten diçudala: esaçu cerorrec, cere biotzac aditzera
ematen diçuna.
çuc mandamentu baten contra eguin cinduan becatu andiac, eta asco,
eta lotsatu cera, guciac aitorceco: esan dituçu erdiac, edo obrazcoac
pensamentu utsac içan balira beçala: eguin dituçu confesio gaiztoac. Badira
batzuec ain basatiac, non, icendatzen ezpadie confesoreac eguin duan
becatua, uzten duen confesatu gabe. Ostu omen çuan mutil batec ançumeren
bat: galdetu cion confesoreac: ostu deçu arcumeric? Erançun cion ez Jauna.
Eta ondoren omen cion: arcumearen lecuan esan balit ançumea, galdua
ninçan.
çuc eguin cinduan cembait becatu itsusi aide urco, edo beste estaduco
batequin: aitortu dituçu becatu oriec, ez ordea urlia aidea çan, edo ez, eta cer
estaducoa çan. Beste onembeste guertatzen da cembait aldiz, araco abere, edo
ganaduaquin gauz itsusiac eguiten dituen, becatari nazcagarri aequin. Badira
beste batzuec, guertatu çaizten becatuac esaten dituenac, ez ordea urlia ura
aençat dala becaturaco bide, ta peril urcoa. Oec guciac eguiten diltue confesio
gaiztoac, ceren lotsaz aitorcen ez dituen, aitortu bear diran gauçac.
çuc becatu eguin cenduan onequin, edo arequin, baina ez deçu
confesatu beinere, cergatic ote? Jauna, dioçu: arc eraguin cidan becatu au;
esan nion berac confesatu bearco çuala, eta ala eman cidan itza. Atocea, eta
eztaquiçu, arc aitortu bear duala çurequin eguin çuan becatua, eta era berean
çuc arequin eguin cenduana?
çu, cembait dotrina aditu ta, içutu cinan, ecusiric lotsaz utziac
cenduzcala cembait becatu, eta eguin cinduala asco confesio, ta comunio
gaizto. Prestatu cinan çure bicitza gucico confesioac berritzeco; baina neque
au gucia galdu, eta berriro eguin cenduan confesio gaiztoa. Nola ori? ceren
atrebitu etzinan esatera, becatu oriec lotsaz confesatu gabe utzi cinduala.
Esan cenduan, aztu citzaizquitzula, edo ecer esan gabe, beste becatuaquin
batean pilan sartu cinduan. Orregatic eguin cenduan confesio gaiztoa.
çuc eguin cenduan araco becatu itsusi ura urliarequin: lotsatu cinan
confesatzeco ta esan cenduan: borchaz, eta nere borondatearen contra
eraguin cidan. Atocea, borchaz? etzinan cere naiez (aldeguin cençaqueala)
egon erguelquerian? Atocea, eta deadar eguin cenduan? Ez Jauna, baina
esaten nion, utzi ceguidala paquean. Orisê da ardiac otsoari esatea: otsoa,
çuaz emendic, utzi guidaçu paquean. Atocea, eta eguin cenduan aleguina,
inola ere ez lecuric emateco? Eçaitecela engainatu: eta aitor eçaçu çure
becatua, edergarriac utziric.
çuc guiçon, edo emacumea, ezcondu ezquero eguin dituçu, Jaunaren
legueac debecatzen dituan, asco gauça, batzuetan aur asco içan ditzatzun
beldurrez, besteetan araguizco atseguin berriac arquitu naiez. Iguerritzen
cenduan, etzirudiela ongui modu nazcagarri oriec: ascotan quezca andian

109
jarcen cinan, baina etzera trebe içan confesoreari galdetzeco, eta aurrera joan
cera cere oitura gaiztoan, esaten deçula ceregan: ezconduen artean ez dira
becatu onelaco gauçac. çure confesioac gaiztoac içan dira, ceren quezca, eta
beldur oriec quenceco arretaric içan ez deçun, eta jarraitu dieçun cere modu
itsusiai. Jauna, ezta emaztea guiçonarena, eta guiçona emaztearena? Bai,
baina ez, Jaunac debecatzen dituan gauçac eguiteco. çurea da çatoan, edo
bombiletan daucaçun ardoa, ez ordea cere burua, edo besteric orditzeco.
Sararen lembicico çazpi guiçonac ezconduac ciran; alaere, Sararen guelara
sarcean, çazpiac urcatu cituan Demonioac. Judas Patriarcac ezcondu çuan
bere seme nagusi Her ceritzana, Tamarrequin: eta seme nagusi oni bicia
quendu cion Jaunac, ceren gaiztoa çan beraren beguietan. Ez digu Escriturac
esaten, cer gaiztaqueria çan Herrec eguiten çuana; baina guiçon jaquinsu
ascoren iritzia da, eguiten cituala loiqueria itsusiac. Patriarcac ezcondu çuan
Onan bere bigarren Semea, Tamarrequin berarequin. Onec ere eguiten cituan
ciquinqueria andiac, eta quendu cion Jaunac bicia. Ecusten deçu, nola
ezconduen artean ere becatu diran asco gauça? Baina asco da gaurco.
Onembesterequin eçagutu deçaqueçu, lotsaz confesatu gabe becaturen
batzuec utzi dituçun edo ez.

§ i.

Ala guertatu baçatzu ez deçaçula egunetic egunera luçatu confesio on


bat eguitea. çure animagatic etzaitecela lotsatu eguia esateaz, esaten diçu
Espiritu Santuac: Pro anima tua non confundaris dicere verum. Au eguiten
ezpadeçu, joan bearra cera betico su, eta garren artera; baina confesio on
batequin quenduco deçu ceregandic, ler eraguiteco çorian çaduzcan, becatuen
carga ori, eta aurrera Jaunaren lagunçarequin bicitza onari jarraitzen dioçula,
iritsico deçu betico bicitza. Amen.

OgueI, TA SEIGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean amabostgarrena.

ALABATUA &.

«confesio on bat eguiteco bear dan laugarren gauça cein da? galdetzen
du lembicico comunioco liburuac eta erançuten du: confesioa. cer aditzen
deçu confesioaren icenez? Aditzen det, eguindaco becatuac aitorcea, edo
esatea barcatzeco escua duan Apaiçari. Aitortu, edo confesatu bear ote dira
becatu benialac ere? ona da, baina ez da premiazco gauça eta nola confesatu
ditequean, becatu benialac baicic ez duana, esan da bederatzigarren
Eracusaldian.

110
cer doai edo condicio bear ote ditu confesioac? Irutara biur ditezque
guciac. cein dira? Umila, eguiazcoa, ta osoa içatea. cer da confesio umila?
Umiltasun, eta lotsa eder batequin becatuac aitorcea. cer da confesio
eguiazcoa? Aitorcea becatuac echaminan arquitu diran. eran, eta adina. cer
da confesio osoa? Becatu larri confesatu gabeac osotoro aitorcea.
confesatu gabe utzitzen badeçu becatu larriren bat, ceren echaminan
gogora etzatzun, edo ceren guero aztu çatzun, gaiztoa içango ote da çure
confesioa? Ez Jauna, on nere culpaz guertatzen ezpada; baina gueratuco naiz
aztutaco becatu ura guero confesatu bearrean.
Lotsaz, edo gaiztaqueriaz becatu larriac edercen, edo isilic gordetzen
badira confesioan, cer becatu eguiten da? Sacrilejioa deritzan becatua. cer
eguin bear du onelaco becatariac? Berritu bear ditu, gaizqui confesatzen asi
çanetic eguindaco confesioac. Beraz confesatu gabe utzi cituan becatuac
ececic, confesatuac ere berriro aitortu, edo esan bearco ditu? Bai, Jauna,
ceren confesio onarequin bacarric quencen, eta bucatzen dan becatu larrien
confesatu bearra. Eta confesatu gabe utzi cituan becatuac aitorceaz gainera,
esan bearco ote du, nola lotsaz, edo gaiztaqueriaz utzi cituan? Bai, Jauna,
ceren onetan dagoan Sacrilejioa deritzan becatua orain diogun trancean.
Eracusleac: ongui dioçu, eta confesio gaiztoac berritzeco, nola eguin
ditequean echamina, esan çan bostgarren Eracusaldian». Ona lembicico
comunioco liburuac confesioaren gainean dacarrena.
Azqueneco aldian itzeguin niçun, cristaua, confesatu gabe lotsaz
utzitzen diran becatuen gainean, eta aditu cenduan, çuri au guertatu çatzun,
edo ez, eçagutzeco dina. Eçagutzen deçu bai alde onetatic gaiztoac içan dirala
çure confesioac, eta arquitzen cerala betico su eta garren artera jatchitzeco
peril urcoan; baina alaere etzera atrebitzen çure becatu oriec garbiro
aitorcera, ceren icaratua çaduzcan etsaiac, gogora ecarcen dizquitzun,
iduripenaquin. Orregatic oen gainean itzeguin nai diçut gaur. Aurrena
ecusico degu, cer iduripen diran oec, eta cein çoraqueria andia dan oetatic
bacoitza. Ecusico degu urrena, cein negargarriac diran, iduripen oei lecu
emateac ecarri oi dituan ondorenac. Ençun contuz, cristaua.

§ I.

confesio gaiztoen cateaquin loturic çauzca etsaiac, nere cristaua?


Jaquiçu, çaituco çaituala gau, ta egun igues eguin ez deguioçun confesio
onaren bidez: eta burura ecarrico dizquitzu asco iduripen. Oetatic bat da,
orain esatera noana. Aitorcen, edo confesatzen ba det becatu au, jasoco naue
Inquisiciora. Au da çoraqueria bat ain farragarria, non dotrina ongui daquian
edoceinec erraz eçagutu deçaquean. Atocea, eztaquiçu, confesoreac ecin esan
deçaqueala, lau laurden eguingo balue ere, çuc confesioan esaten dioçun
becaturic. Benceslao Boemiaco Erregueac, estutu çuan bein, ta berriz, eta
atzenean bicitza galceco penaren azpian S. Juan Nepomuceno, aguerceco

111
Erreguinac aitortu ciozcan becatuac; baina alferric: orregatic Erregue
cençugabe arc quendu cion bicia Santuari. Baina demagun içan litequeala
confesore bat, ain errebesa, non aditzera eman leguiqueon çure becatua
Inquisicioari, cer uste deçu, emendic etorrico, litzaqueala? çure contra ecer
ez, ceren ez inquisicioa, ez Erregue, ez eta Aita Santua ere baliatu ditequean
confesioco berriaz çure contra; baina confesorea içango liçaque pena ascoren
mendean ipinia.
Bigarren iduripena: eztago neretzat barcacioric, Erromara ezpanoa. Au
da bigarren çoraqueria lenengoaren ancecoa. Atocea, ez deçu buldaric? Bai,
Jauna, eta eztaquiçu edocein confesorec eman deçaqueala, becatu batena ez,
beste gucien barcacioa, bulda badu becatariac? Herejia bacarric da bulda
duanari confesoreac ecin barca deçaqueana; baina onen barcacioa ere, cere
etchean çaudela, eta inorc eztaquiala iritsico diçu confesoreac, isila bada
herejia. cer çabilça bada cere burua ausitzen çoraqueri oequin?
Irugarren iduripena: Becatu oec esaten badiozcat absolucioric gabe
bidalduco nau. Au da irugarren çoraqueria. Bitatic bat, edo ongui prestatua
çaude, edo ez? Ongui prestatua baçaude, pocic emango diçu confesoreac
absolucioa. Baina ongui prestatua ezpaçaude, ez deçu absolucioric nai içan
bear, artaraco prestatu, ta sasoi onean jarri çaitecen artean: eta prestaera au
nola eguin eracutsico diçu confesoreac. Badira cembait ain basatiac, non
absolucioa, ta comunioa bereala artu nai duen, artaraco prestatuac
ezpadaude ere. Nondic dator au? Sacramentuac nola artu bear diran, ez
jaquitetic. Jauna, ta cer esango due comulgatzen ezpaniz? Ecer ez, ceren
bacoitzac berequin du cer eguinic asco çure beguira egongabe. cer esango
due? cençua duenac ez due esango ecer, oartuco balira ere, ceren daquien,
confesio, ta comunioraco prestaerac escatzen duala dembora, eta sosegu pîsca
bat.
Laugarren iduripena: Norc esango diozca confesoreari becatu ain itsusi,
ta nazcagarriac? Ez du bestec eguin nereac becein itsusiric. Au da laugarren
çoraqueria. Atocea, Santo cristoren bat açotatu deçu? Aldareco Sacramentua
oimpean erabili ote deçu? Norbaiti puçoia eman dioçu, bicia quendu naiez?
Ez det uste, ta au gucia guertatu balitzatzu ere, jaquiçu, ori, ta gueiago lenago
igaro dala munduan. Ez det ecer esan nai seigarren mandamentuaren
contraco becatuen gainean, ceren guertatu diran gauça nazcagarriac aitatze
utsac ciquindu litzaquean çuen gogo, ta biotzac. Asco da esatea, Munduaren
asieratic Noeren demboraraco aimbesteraino ciquindu çuala grina lotsagarri
onec mundua, non damutu citzaion Jaunari guiçona eguin çualaco, eta lur
gucia estalcen çuen ujolac bidalduric, bucatu cituan munduaren lau aldeetan
arquitzen ciran guiçon, eta emacume guciac, ala çarrac, nola gazteac: etzan
biciric gueratu Noe, ta bere etchecoac baicic. cençatu ote da mundua? Ez, eta
demboraz bidalduco ditu Jaunac beste ujola batzuec, ez urezcoac, baicic
suzcoac.
Bostgarren iduripena: cer esan, edo igaroco luque confesoreac beregan,
esango baniozque becatu oec? Ona bostgarren çoraqueria. Bitatic bat: edo

112
bicitza onceco asmo osoarequin çaude, edo ez? Asmo au gabe ecusten baçaitu,
esango du beregan, eta esango diçu çuri ere: gauça bearra dala, çu ongui
moldatzeco, dembora pusca batean cere contuac ongui ateratzea: ceregan
erabaquitzea, aurrera becatutic, eta becatuaren bideetatic aldeguitea, eta
bicitza onari jarraitzea. Baina ecusten badu, çu prest arquitzen cerala,
becatutic, eta becatuaren bideetatic aldeguiteco, orduan esango du beregan:
guerrari ona cerala, leneco peleetan gaizqui irten bacera ere. Eguiçu contu,
gudari, edo soldadu bat, etsaiarequin pelean dabilela, gueratzen dala çauri
edo erida andiz betea. Deitzen dio sendatzaileari, eta esaten dio ona beso au
cincilica, eta burua çuloz betea: ona izterra bala biz igaroa: eguin beça
sendatzeco bear dana naiz erreaz, naiz ebaquiaz, bestela ecin sendatu
ditequeana. Atocea, cer esango du beregan sendatzaileac, soldaduaren autic
au aditzean? Esango du, biotz andico guerraria dala. Au bera esango du çuçaz
confesoreac, ecusten duanean, umilqui aitorcen dituçula çure becatuac: prest
arquitzen cerala bear diran sendagaiac arceco, eta etsaiaren contra
peleatzeco.
Seiarren iduripena: içutuco liçaque confesorea, becatu ain itsusiac
nigandic adituco balitu: ona seigarren çoraqueria. Içutuco liçaque confesorea,
dioçu: cergatic? Atocea, eta ezta bera ere guiçona, ta bere utseguiteac dituana
edo mandamentu orretan, edo besteren batean? çu beçala ni ere becataria
naiz, cion S. Agustinec: Peccator sum, sicut et tu. Içutuco liçaque, nola
içutuco da, baldin becatu on baino andiagoac iracurcen baditu Escritura
Santan bertan? Nai deçu jaquin, cerc içutzen duan ascotan confesorea?
Içutzen du ecusteac, becatariac ez duala biotzic becatutic, eta becatuaren
bideetatic aldeguiteco, eta bere grina tcharrac utzitzeco.
çazpigarren iduripena: eztago nereçat ceruric eta barcacioric. cergatic
ez? Eztago çuretzat barcacioric, eguia da, utzi nai ezpadituçu becatua, ta
becatuaren bideac: eztago barcacioric, çure grina tcharrac garaitzeco biotzic
ezpadeçu: eztago barcacioric lagun urcoaganaco gorrotoa, edo gorrotoaren
sinaleac utzi nai ezpadituçu: eztago barcacioric, aitortu nai ezpadituçu çure
becatuac osotoro. Baina baldin çuc au gucia eguiten badeçu, jaquiçu Aita
guciz Urricaritsua dala gure Jauna, eta besoac çabalduric dagoala çuri gucia
barcatzeco. Eguin çuan becatu S. Pedroc: eguin çuan becatu Dabidec: eguin
çuan becatu Magdalenac bere apaindura, ta erguelqueriaquin. Eguin, ta
eraguin cituan becatu asco Santa Pelajiac; içan çan alabaina ascorençac
becaturaco sarea, eta bicitu çan becatuaren sariarequin. Alaere biurtu ciran
Jaunagana; eta dira Santu, ta Santa andiac ceruan.
Ecusten deçu, cristaua, cer iduripenaquin engainatzen dituan etsaiac
asco becatari? Eta çu ere oequin beraquin lotua, ta itsutua iduqui çaitu
aimbeste demboran. Ez ote cera orain bederic cuturtuco çure becatu oriec
aitorcera? Aditu deçuna asco ezpada orretaraco, ecusi deçagun, cein
negargarriac diran iduripen oriei lecu emateac ecarri oi dituan ondorenac.

113
§ i.

Lenengo ondorena içan oi da egunetic egunera ugaritzea lotsa, eta


confesaldi bacoitzean gueratzea becataria esan nai ez, eta lotsac eragozten
diola becatuac osotoro aitorcea. Etorri ciran, dio Isaiasec beste gauça baten
gainean, etorri ciran semeac jaiotzeco çorira, baina etziran jaio, ceren etzuan
amac indarric: Venerunt fili usque ad parfum, et virtus non est pariendi.
Bigarren ondorena: gau, ta egun bicitzea becatuaren arançarequin paquearic,
soseguric, eta atseguin-contenturic gabe. Irugarren ondorena beti gueroraco
utzitzea confesio ona, eta guero ura beinere ez etorcea, ceren nola otsoac
ardia lepoan estutzen duan orroa eguin ez deçan, ala Demonioac eztarria
estutzen die becatariai, aitortu ez ditzeen becatuac, dio S. Agustinec. Ala
guertatu citzaion Valenciaco dama bati. gueratu çan Ama gabe; asi citzaion
ezcutari bat sarritan itzeguiten, eta atzenean mila losêncharequin becaturaco
bidea ematen. Demboren buruan erori çan. Sarritan confesatzen çan, len oi
çuan eran, baina etzan atrebitzen guertatu citzaiona esatera: iru urte joan
ciran guisa onetan confesio, ta comunio gaiztoac eguinaz. Urte oen buruan
Joan çan erri artara Misionari andi bat, eta asi çan Jaunaren itza adiratzen.
Etzuan damac sermoiric utseguin: eta bacoitzac arpoi baten eran igarotzen
cion biotza batetic bestera. Ecin negarrez ase çan, eta cion beregan: Betico
cere burua galdu naico deçu? Etzenduan lotsaric becatu eguiteco: eta
lotsatzen cera aitorceco? Baldin lotsa bacera batequin confesatzeco, çoaz
beste bategana orra non deçun Missionaria, eta ordu erdi batean irten
çaitezque estutasun orietatic. Onela guerra icaragarri batean cegoan becatari
doacabe aren biotza. Egun batean sermoiac au indar andiarequin uquitu cion
biotza, non osotoro erabaqui çuan aitorcea bere becatua. Eguin çuan
gaichoaren iduria, eta deitu cion Misionariari. Joan çan au lagun batequin eri
ustecoaren etchera. Aditu cion bere confesioa: eta ecusiric, negar, eta damu
andiarequin esan cituala becatuac, ateseguin andiarequin eman cion
absolucioa, eta biurtu çan colejiora. Misionariaren laguna eria confesatu çan
bitartean, arquitzen omen çan gucia ecusten çuan lecuan, ecin ecer aditu
baceçaquean ere. Bitarte orretan ecusi çuan, oiaren bazterretic noicean bein
aguercen çala atzaparçar belz itsusi bat, eta bere azcaçal luceaquin estutzen
çuala eria eztarrian, alaco eran, non cirudian ito nai çuala. Biurtu çan
Misionaria eriaren etchera, eta gauça negargarria! eria, edo eriaren iduria
eguin çuana il çan orduraco. Jarri çan confesorea Sacramentuaren aurrean
Juanari anima argatic erregutzen: eta gau erdian aditu cituan cateen otsac,
eta adia içugarriac, ta andic laster aguertu çan emacume doacabe ura garrez
inguratua. Ni naiz esan cion, çurequin confesatu naiçan emacume ura. Atocea
esan cion Misionariac: etzinan ongui confesatu? Ez, ez ninçan confesatu
osotoro: asi ninçan becatu tchiquienetatic, uzten nituala andienac
azqueneraco, oen artean orain iru urte guertatu citzatan seigarrengo becatu
au, eta ondorengo confesio, ta comunio gaiztoac. Ai! andienetatic asi baninz!
Baina lotsaz ez ninçan ala asi; gueroztic guerora andiagoa çan nere lotsa eta

114
etsaiac gogora ecarri cidan, çuri nere becatua esatearequin, beste edoceini
esanda baino, gueiago galduco nuala: orduan osasuna nuala, eta gaichotzen
ninçanean, gucia confesatuco nuala. çu nere etchetic irten cinan beçala,
gueratu ninçan itz gabe, eta andic laster ila. Atocea esan cion Misionistac: eta
cerc orain penaric andiena ematen diçu? Ecusteac, erançun cion: Jaunac
bidaldu cinduala çu urrutietatic onera, nere anima coruraco bidean ipincera,
eta galdu dedala era ain ederra. Au esanda, adia andiaquin jatchi çan doacabe
ura betico su, eta garren artera. Orra etsaiaren iduripenai lecu emateac
ecarcen dituan ondorenac.

§ i.

cristaua: uste det, erabaqui deçula, becatu oriec lembait len confesatzea,
baina beguira etsaiac engainatu etzaitzan, beste asco engainatu dituan beçala.
Etzaitecela asi confesatzen tchiquienetatic, baicic lotsaz edertu, edo gorde
dituçun orietatic. Jauna, esan çaioçu, onembeste urte dira lotsaz confesio
gaiztoac eguinaz bicitu naiçala, Becatu oec içan dira onelaco Mandamenturen
contra. Au esan ezquero, erraz içango da gaineracoa. Arritzatzu çure
bitartecotzat Birjina tchit Santa Doloreetacoa, çure Aingueru guardacoa, eta
S. Francisco Jabier, lagun deguiçuen lotsa animagalgarri on garaitzen, eta
ceruraco bidean jarcen. Onela bici çaitezque cristauari dagocan eran, eta iritsi
deçaqueçu betico bicitza. Amen.

OgueI, TA çaZPIGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean amaseigarrena

ALABATUA &.

Azqueneco iru Eracusaldietan itzeguin diçut, cristaua, confesioaren, edo


eguindaco becatuac aitorcearen gainean. Emendic igarotzen da lembicico
comunioco liburua, confesio on bat eguiteco bear dan, bostgarren gauçaren
gainean itzeguitera, eta galdetzen du, guisa onetan.
«confesio on bat eguiteco bear dan, bostgarren gauça cein da?
Erançuten du: Satisfaccioa. cer aditzen deçu Satisfaccioaren icenez?
confesoreac emandaco penitencia leialqui eguitea. confesoreac ematen dion
penitencia eguiteco, asmo gabe confesatzen danac cer becatu eguiten du?
Becatu larria. Emandaco penitencia autsitzen, edo eguin gabe uzten duanac,
cer becatu eguiten du? Autsitzen badu penitencia larria, eta ainçacotzat
emana, becatua içango da larria; baina autsitzen duan penitencia tchiquia
bada, tchiquia, edo beniala içango da alde onetatic eguiten dan becatua ere,
guiçon jaquinsuen iritzian. confesoreac aguincen diçun penitencia ecin ongui

115
eguin deçaqueçuna bada, cer eguingo deçu? Umilqui escatuco, edo erregutuco
diot, alda deguidala beste penitencia batera, alda baditeque.
confesoreac ematen diezten penitenciaz gainera cer eguin oi due cristau
onac? Onçat edo Jaunaren icenean arcen ditue emengo gurutze, edo
samintasunac; esquincen diozquee Jaun berari beren obra guciac, eta eguiten
due aleguina, induljenciac, edo barcacioac irabazteco. Ona lembicico
comunioco liburuac Satisfaccioaren gainean dacarrena».
Gauz oec çuc ongui eçagutu ditzatzun, aditzera emango diçut gaur,
benic bein: cein gauça bearra dan ceruraco gure becatuai dagoten penitencia
eguitea. Urrena, cer penitenciac ematen dituen confesoreac, eta nola oec
eguin bear diran. Asi gaitecen bertatic.

§ I.

Guc, nere cristaua, becatuari lecu ematean, utzi degu ceruraco eguin
guinduan Jaun ona: eta au da bide gabe guciz itsusia, ta deritza obena, edo
culpa. Barcatzen dio au Jaunac becatariari, biotz osoz beragana biurcen
danean, dala onezco damu, edo contricioarequin, dala confesio onaren bidez.
Becatuari lecu ematean, galdu guenduan ceruraco escu gucia, eta gueratu
guinan betico erbestetuac cerutic, eta egon bearrac betiraunde gucian
infernuco su, eta garren artean. Au da becatu larri, edo mortalac berequin
dacarren pena: eta au ere barcatzen dio Jaunac ongui confesatzen danari.
Emendic confesio onac biurcen dio becatariari, galdu çuan ceruraco
escubidea, eta barcatzen diozca, betico su, eta garren artean igaro bear cituan,
neque, ta oinaceac. Ala eracusten digu gure fede Santac. Alaere gueratu oi
çaizca becatariari barcacio onen ondoren bere becatuen bi cutsu, edo arrasto,
eta dira, lenengoa: betico penaren lecuan emen, edo Purgatorioan igaro bear
dituan neque, eta penac, ez beticoac, baicic demboraz bucatuco diranac.
Ascotan guertatzen da Erreguec, Principe, eta Erreguinaren erreguz
eriotzaren pena irabaci duanari barcatzea, eta amar urte Iruineco gazteluan
igarotzeco pena ipincea: eta onen anceco gauça bat eguin oi du Jaunac ongui
confesatzen dan becatariarequin. Jesusen eriotza, eta Birjina tchit Santaren
erreguac bitarteco dirala, barcatzen diozca eguin diozcan bide gabeac, baita
betico su, eta garren artean egon bearra ere, eta betico penaren lecuan,
ematen diozca, emen, edo purgatorioan igaro bearco dituan nequeac. Barcatu
cion Adani, fruta debecatua janda eguin çuan becatua, eta oni cegocan betico
pena, baina igaro bear içan cituan bederatzi eun, eta gueiago urte neque
andien artean. Barcatu cion Dabidi, eguin çuan becatu itsusia, bai ta betico
pena ere, baina onen lecuan eraman cituan nortaqui cembat gurutze. Au
onela eguin oi du Jaunac gueienetan; baina biurtu liteque becataria
Jaunagana biotz ain prestu, ta damu ain andiarequin, non iritsi leçaquean
becatuaren barcacioa ececic, pena guciarena ere bai. Ala uste degu, iritsi çuala
Santa Maria Magdalenac, baina au gutchitan guertatzen dan gauça da, eta

116
becatua barcatuta ere, gueratzen da onen çorra, edo igaro bear dan penaren
arrasto, eta cutsua. Au osotoro quendu artean ez dago ceruan sarceric. Orra
cein gauça bearra dan alde onetatic bacoitzac bere becatuen penitencia
eguitea.
confesio onarequin becatua barcatuta, gueratu oi dan bigarren cutsu,
edo arrastoa da gaitzeronz macurtua eta etzina gueratzea becataria, becatu
eguin duan alde artatic. Au ongui aditzeco, ençun eçaçu cristaua, esatera
noana. Eguin çuan Jaunac guiçona ceruraco. Apaindu çuan graciaren soineco
ederrarequin, eta eman cion gainera beste doai bat çucentasun, edo justicia
orijinala deritzana. Doai bat ain miragarria, non guiçona gordeco çuan, bera
nor içatera, gaitz gucietatic, çarcetic, eta eriotzatic. Doai bat, guiçonaren gura,
ta grina guciac ceduzcana eçaguera, ta borondatearen mendean, eta
borondatea prest cegoan Jaunac nai çuana eguiteco. guiçonaren gura ta
grinac ciran orduan morroi leial batzuen eran. Etziran alchatzen
borondatearen contra, baina prest arquitzen ciran onec aguincen ciena
eguiteco. Onela bici çan guiçona paque goço batean. Baina autsi çuan Adanec
Jaunaren aguintea, jaten çuala, Jaun berac debecatu cion, arbola baten fruta:
eta becatu onequin galdu çuan beretzat, eta guretzat graciaren soineco
ederra, bai ta çucentasun, edo justicia orijinalaren doaia ere: eta ordutanic asi
ciran guiçonaren gura, eta grina guciac etcheco paquea galcen, bacoitza bere
aldetic. Presa bat urratzen danean, len gueldi ceudela cirudien uurac indar
andiarequin abiatzen dira beren bidean: eta au guertatu çan galdu çuanean
guiçonac justicia orijinalaren doaia: len gueldi ceuden gura, eta grinac, equin
cioen eren bideari, bacoitzac bere aldetic, eta gueroztic ez dioe paqueric eman
nai animari. Orain, bear bada asaldatzen du antuste, edo soberbiac,
guerosêago embidiac, edo araguiaren atseguin liçunen gurac: orain,
naguitasunac; guerosêago jan, eta edan nai gueieguiac. Ecusten deçu,
cristaua, nolacoac utzi gaituan Adanen becatuac? Gura oec ez lioquee
guiçonari calteric ecarrico, arretarequin ecico balitu, baina gueienetan, eci
bearrean, berai jarraitzen die, eta eguiten ditu asco utseguite, edo becatu. cer
dator emendic? Macurtua ta etzina gueratzea becaturic gueiena eguin duan
alderonz, eta batzuetan aimbesteraino, non cençua galceco perilean arquitzen
dan. Onelaco becatariari, ongui confesatzen bada, barcatzen diozca
Sacramentuac bere becatuac, baina ez dio osotoro quencen gaitzeraco
macurtasuna, edo becatuari jarraituaz bere buruari eransi dion gose gaiztoa:
eta au sendatzeco, edo aienatzeco gauça bearra da penitencia eguitea.
Dacuscun orain nolaco penitenciac ematen dituen confesoreac, eta nola oec
eguin bear diran.

§ i.

confesoreac gueienetan beinçat, ipini bear diozca becatariari


penitenciac, becatariaren adinari, era eta becatuai beguiraturic. Esan det

117
gueienetan; ceren guertatzen dan cembait aldiz, norbait ilceco çorian, eta
atzeneco asnasetan arquitzea, eta orduan eman oi da batzuetan absolucioa
peniteinciaric ipini gabe, ceren eria edo itz gabe, edo ecin ecer eguin
deçaquean eran dagoan. Era berean becatariac, confesatzera datorreneco,
bicitza onarequin erançun badie becatuen çorrai, eta aurreraco sendatua, eta
sendo badago, orduan ez legoque confesorea beartua penitenciaric ipincera.
Jubileoco urte batean Ines (Emperadorearen emaztea) joan çan Erromara:
berritu cituan bicitza gucico confesioac S. Pedro Damianequin, eta ecusiric,
cein bicitza ederra eguin çuan, eman cion absolucioa, penitenciaric batere
ipini gabe, Aita Santu Benedicto amalaugarrenac dionez. Baina gutchitan
guerta ditezque onelaco gauçac, eta neque da confesoreac eçagutzea (Jaunac
aguercen ezpadio), becatariac erançun diela bere utseguiteen çorrai, eta
sendatua dagoala osotoro. Orregatic ipini bear dio penitencia.
confesoreac ipincen ditue era ascotaco penitenciac. Oetatic batzuec dira
arinac, besteac andiac. Batzuec isîilac, edo bacoitzac bere bacarrean isilic
eguiten dituanac; besteac aguiriac, ceren, aguirian eguiten diran. Ancinaco
demboran içan çan beste penitencia bat, aguiria ececic, Eliçac ipiniric
ceduzcan ceremoniaquin, eta demboretan eguin oi çana; baina penitenci-
mota oec guciac biurtu ditezque bitara. Bata da quitagarria, au da eguindaco
becatuen çorrari erançuteco, eta Jaunarequin quito gueratzeco ematen dana,
eguin deçagun contu eguin dedila onembeste, edo aimbeste limosna, edo
atera ditecela astean, edo ilean onembeste barau sei ilabeteren barrumbean,
bisita ditecela aldareac onembeste bider. Beste penitencia-mota da
sendagarria, au da becataria sendatzeco, eta aurrera becatuan erori ez dedin
ematen dana, nola içango litzaquean goiz arratsetaco jaiera eguitea, San
Ignacioren liburutic egun oro cerbait iracurcea, il oro confesatzea. Ascotan
guertatzen da becatariari ez ematea, eguin dituan becatuen çorrac ateratzeco
dina penitencia, ceren aimbeste neque iroçotzeco quemenic ez daucan, edo
ceren induljencia, edo barcacioren bat irabaztera datorren. Orduan ascoc
eman oi due penitenciatzat, induljenciac escatzen dituan, obra onac eguitea.
Ala eguiten çan Eliçaren lenengo demboretan: Martirioa igarotzeco ceudenac
erregutzen bacioen Obispoari, penitenciaco mailetan cegoanen baten alde,
barcatzen citzaion penitencia. Esan det, dagoncan baino penitencia gutchiago
eman oi çaiola becatariari induljencia, edo barcacioren bat irabaztera
datorrenean; baina au aditzen da, eguindaco becatuen çorrari bacarric
beguiratzen çaiola; ceren aurreracoari beguiratzen baçaio, ez dira gutchitu
bear induljencia, edo Jubileoaren aitzaquiarequin becatuan ez erorceco bear
dituan sendagaiac, edo penitencia sendagarriac, induljenciac alabaina ez dio
becatariari quencen gaitzeraco macurtasuna, eta grina gaiztoa.
confesoreac ematen duan penitencia artu bear du becatariac, ez nolanai
baicic leialqui eguiteco asmoarequin; bestela eguiten du becatu larria
gueienac, edo aldealdean guciac eracusten diguenez. Ecin ongui eguin
deçaqueana bada, erregutu deguioque, alda deguiola beste penitencia batera
(alda baditeque). guerta diteque, becatariari aztutzea eman çaion penitencia;

118
orduan biurtu bedi confesoreagana, eta esango dio, cer eguin bear duan.
confesorea urruti bici bada, egon bedi besteren batequin, eta eguin beça onec
esaten diona: eta au neque andia bada, gogora ecarri beça, cer becatu cituan
confesio artan, eta nolaco penitenciac eman oi diozqueen alaco aldietan, eta
eguin bitza beste aimbeste. Ala eracusten digue guiçon jaquinçu batzuec.
Penitencia eguin bear da aguindu dan demboran; baina luçapen pisca bat ez
da berez becatu larria. Penitenciatzat eman çaizcan obrac eguin bitza
becatariac Jaunaren gracian dagoan bitartean, becatuen çorrai erançuteco:
eguia da, ascoren iritzian ez dala becatu aguindutaco obrac becatuan eguitea,
batez ere becaturaco gogo, ta asmoac utzi badira. Batzuetan confesoreac
aguincen dio becatariari, absolucioa, edo comunioa artu baino len eguin
deçala cerbait, eguin deçagun contu irten dedila etche artatic, biur deçala
besteren gauça, edo beste cerbait: gauz oec eguin bear dira aguindu diran
beçala. confesoreac aguincen dituan obrac, ongui eguiten badira, ugaritzen
due animaco gracia, eta ecarri oi ditue, aurrera becataric ez eguiteco, ceruco
lagunçac, eta atzenean quencen due becatuen çorra, edo gucia, edo cerbait,
Asco da gaurco.

§ i.

Aditu deçu, cristaua, cein gauça bearra dan ceruraco gure becatuai
dagoten penitencia eguitea. Aditu deçu gainera, cer penitenciac eman oi
dituen confesoreac, eta nola oec eguin bear diran. Ez dago ceruraco bideric,
becatu eguin ezquero, ezpada penitencia. Orregatic esaten digu Jaunac:
ezpadeçue eguiten penitencia galduco cerate: Nisi paenitentiam egueritis,
omnes similiter peribitis. Penitencia da, Jaunari eguin diozcagun bidegabeen
barcacioa iristeco. Penitencia, becatua barcatuta, gueratzen dan çorrari
erançuteco, eta aurrera becatura ez biurceco: bide au bacarra da guretzat
ceruraco. Eguin deçagun aleguina bide oni jarraitzeco. Onela uste içan
deçaquegu gure becatuen barcacioa, eta guero betico bicitza. Amen.

OgueI, TA çorciGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean amaçazpigarrena.

ALABATUA &.

«confesio on bat eguiteco bear dan bostgarren gauça cein da? galdetzen
du lembicico comunioaren liburuac: eta erançuten du: satisfaccioa. cer
aditzen deçu satisfaccioaren icenez? confesoreac emandaco penitencia
leialqui eguitea. confesoreac ematen dion penitencia eguiteco asmo gabe
confesatzen danac cer becatu eguiten du? Becatu larria. Emandaco penitencia

119
autsitzen, edo eguin gabe uzten duanac cer becatu eguiten du? Autsitzen badu
penitencia larria, eta ainçacotzat emana, becatua içango da larria; baina
autsitzen duan penitencia tchiquia bada, tchiquia, edo beniala içango da alde
onetatic eguiten dan becatua ere, guiçon jaquinsu ascoren iritzian.
confesoreac aguincen diçun penitencia ecin ongui eguin deçaqueçuna bada,
cer eguingo deçu? Umilqui escatuco, edo erregutuco diot, alda deguidala
beste penitencia batera, alda baditeque.
confesoreac ematen diezten penitenciaz gainera, cer eguin oi due
cristau onac? Onçat edo Jaunaren icenean arcen ditue emengo gurutze, edo
samintasunac: esqueincen diozquee Jaun berari beren obra guciac, eta
eguiten due aleguina induljenciac, edo barcacioac irabazteco». Ona lembicico
comunioaren liburuac satisfaccioaren gainean dacarrena.
Azqueneco aldian aditu cenduan, cristaua, cein gauça bearra dan
ceruraco, gure becatuai dagoten penitencia eguitea. Aditu cenduan gainera
cer penitenciac ematen dituen confesoreac, eta nola oec eguin bear diran.
Baina ain mimberaac, eta naguiac guera, animaren oneraco diran, nequeetan,
non uste duen batzuec, gueieguiac dirala ematen çaizten penitencia-apurrac
ere. Emendic, oec erraz utzitzea, eta becatuaren berrizcaturac. Emendic
confesoreac, cer penitencia eman ez daquiela, gueratzea. Emendic azquenean
asco anima betico galcea. Au guerta eztaquiçun çuri ere, aditzen çauden
becatari mimberatchoa, beguiratu bear deçu gaur, benic bein, cer neque, eta
penac dagozten çure becatuai. Urrena, nolacoa utzi çaituen çure becatuac.
Atzenean, nolaco penitenciac sinalatzen cituen ancinaco demboran Obispo
Jaunac. Ençun contuz.

§ I.

çuc, nere cristaua, ongui beguiratzen badioçu cere bicitzari, arquituco


dituçu ecin conta al becatu, batzuec larriac, edo mortalac, besteac benialac.
Demagun larrien barcacioa bederic iritsi deçula confesio onaren bidez.
Nortaqui, cer pena, ta nequeac çor dituçun becatu oriec gatic? Adanec iritsi
çuan bere utseguitearen barcacioa; baina bederatzi eun, ta gueiago urte igaro
bear içan cituan, Paradisutic campoan, neque, ta naigabe andien artean.
Dabidec ere iritsi çuan, bere becatuaren barcacioa, baina ondoren ecusi
cituan bere gainean gurutze, eta samintasun tchit andiac, eta luceac. cer pena,
eta nequeac ez dituçu bada çuc çorco, aimbeste utseguite, ta becaturen
ondoren? Baina jaquiçu arinac, edo ecer ez dirala emengo penac, eta nequeac,
beste bicitzacoen aldean ipincen badituçu. Ango pena bata içango da cerutic
erbestetua egotea. Egarri andiarequin egongo da anima, Jaunaren edertasun
neurriric ez duana ecusteco, baina debecatzen dio Jaunac au, bere çorra
azqueneco apurreraino atera deçan artean. Beste pena içango da su, eta gar
erretzaile baten erdian egon bearra. Pena onen anditasuna aditzera ematen
digu Escritura Santac Malaquias, eta Isaiasen autic: eserico da Jauna, dio

120
Malaquiasec; aice emango dio suari, eta garbituco ditu Lebiren semeac, urrea,
eta cilarra garbitzen diran beçala: Sedebit conflans, et purgabit flios Levi, et
colabit eos quasi aurum, et arguentum. Garbituco ditu, dio Isaiasec, garbituco
ditu Siongo alaben, edo animaen erdoiac su, ta garraren espiritureaquin:
Abluet Dominus sordes feliarum Sion in spiritu ardoris. Jaungoico
Gucialduna bera sua eracequitzen, eta bizcorcen ari dala esate au da
adirazteco guri, cein andia içango dan animaren ango bigarren pena. Gaitz
erdi liçaque pena au laburra baliz, baina guc uste degun baino luceagoa
içango da. Dionisio cartujarrac, eta Beda Beneragarriac dioe, asco animari
eman diela Jaunac azquen-contuen eguneraino Purgatorioan egoteco pena:
eta au bera eman omen cion Aita Santu Inocencio Irugarrenari ere, Eliçaren
oneraco neque andiac artu cituan Aita Santua içan baçan ere. S. Bicente
Ferrerrec esaten digu, anima bat bidaldu çuala Jaunac Purgatoriora urte
beteraco becatu benial bategatic. Au onela bada, cein da nere cristaua; cein,
beste onembeste, edo azquen-contuen egunerainoco pena çorco ez duana,
edo becatu larri barcatuac gatic, edo uura beçala oituraz edaten diran becatu
benialac gatic? Atocea, eta alaere mucindua gueratuco cera ematen
dizquitzuen penitencia-piscaquin? Baina çoaz aurreraseago, eta beguira
gainera nolacoa utzi çaituen çure becatuac.

§ i.

çu, nere cristaua, eguin dituçun becatuaquin gueratu cera oneraco


narra, eta naguia, eta gaitzeraco çaletua, eta gose andi batequin dagoanaren
ancecoa: eta confesio onarequin becatuen barcacioa iritsita ere, eritasun au,
edo oneraco naguia, ta gaitzeronz macurtua egotea, ezta batetan aienatzen.
Eritasun onec berriro amilderaçoco çaitu becatuan, eta atzenean betico
galduco du çure anima, ezpadituçu arcen sendagai egoquiac. Beguira ezperen
egun oro munduan guertatzen danari. Urliac lecu eman cion antuste, edo
soberbiari, eta oitu çan lagun urcoaren contra edocein gauça esatera, eta
eguitera guiarrean uquitzen badue. Sandia oitu çan birauac botatzera
etchean, eta campoan lagun urcoaren contra: gurasoari çor çaion
beguiramentu, eta errespetoa galcera, itz loi desonestoac esatera, queinada
itsusiac eguitera, edanera, lagun gaiztoaquin ibilcera, edo bere buruarequin
atseguin liçunac arcera. Berendia oitu çan litcharreriara, edo lagun urcoari
çor diona ez biurcera, edo aren tatchac aguercera. Oec guciac, edo gueienac,
noizbait eguingo çuen confesio onen bat; baina ez dira sendatu, eta amilca
dijoaz becatutic becatura, eta betico su eta garren artera. cergatic au? ceren
becatuari jarraituaz, gueratu citzaten gaitzeraco macurtasun ura quenceco,
sendagaiac garai onean artu nai içan ez dituen. Au da, nere cristaua,
munduan egun oro guertacen dana, eta cerorrec ecusten deçuna. Eta cer
çurequin ere guertatuco da grina tchar on aienatzeco, sendagai onac artu nai
ezpadituçu, eta confesorea uzten badeçu, cer eguin eztaquian eran? Nai deçu

121
aditu çurequin guertatuco dana? Etzera sendatuco: guero, eta gueiago erorico
cera becatuan, eta neque içango da çuc çure egunac ongui bucatzea. Jaquiçu,
confesoreac çuri eman nai dizquitzun sendagaiac ez dirala ain samin, eta
garratzac, nola ciran, ancinaco demboran Obispo Jaunac sinalatzen cituen
penitenciac. Oec orain ipini nai ditut çure beguien aurrean.

§ i.

Eliçaren lenengo urteetan orain beçala gutchi gora bera eman oi


citzaizten becatariari penitenciac. Alcha ciran Eliçaren, eta fedearen contra
ecaitz andiac, eta eriotzaren beldurrez asco erori ciran idolatrian, eta beste
becatuetan. Eliz Ama Santac etzien ucatu nai barcacioa, baina beldur çan,
erracegui barcatzen bacitzaten, gueitu edo ugaritu citecen becatuac. Orregatic
erabaqui çuan becatuen barcacioa iristeco, nola eguin bear çuen becatariac
penitencia: sinalatu çuan, non, nola, eta cembat demboran egon bear çuen,
eta Obispo Jaunac aditzera ematen çuen, cer penitenciac ipini bear ciran
becatu-mota bacoitzarençat.
Lau maila sinalatu ciran, penitencia eguiteco. Lenengo maila çan
negartiena. Jarcen ciran Eliçaco ateaz campora, çacu bat janciric, eta
guiçonezcoac mozturic ilea. Ecin sar citezquean Eliçan, demborac bete
artean. Negarrez erregutzen cieçan Eliçan sarcen ciranai, urricaldu citecela
aeçaz. Onela egon bear çuen batzuec lau urtean, besteac gutchiago. Bi garren
maila, eta lecua çan ençunleena, Eliçaco ateaz barrendic. Oec ençuten çuen
Jaunaren itza, edo sermoia eta au bucatzean botatzen cituen Eliçatic. guisa
onetan igarotzen cituen iru, lau, edo gueiago urte. Iruarren maila çan auspez
ceudenena. Maila onetan ceuden auspez: ascotan ipincen ciezten escuac buru
gainean Apaicen batec; eta eguin bear cituen penitencia tchit saminac, nola
ciran ur, ta ogui barautzea, limosnac, eta beste onelaco gauçac: eta botatzen
cituen Eliçatic ofrendaraco. Laugarren maila çan Meça ençuten çuenena.
Lenengo ira mailetan dembora sinalatua ongui bete çuenai, utzitzen citzaten
Meça ençuten, baina ez Jaunaren maian jarcen, ez ofrendaric eguiten
penitenciaco urteac igaro artean, aditzen da, eriotzaco peril, edo beste bide
andiren bat ezpaçan penitencia au bucatu ta, Eliçaren barcacioa iritsi ondoan,
biurcen baçan becataria lenecora, etzitzaion Sacramenturic ematen eriotzaco
orduaz campora, Aita Santu Inocencio lenengoac dionez. Penitencia eguiten
ceudenai debecatzen citzaten ezconça, çaldiz ibilcea, festetara joatea. Aditu
orain, Mandamentu bacoitzaren contraco becatuençat, Obispo Jaunac
sinalatu içan cituen penitencia batzuec.
Lenengo Mandamentua da Jaungoicoa gauça gucien gainean amatzea:
eta debecatzen du escuz eguindaco idolo, edo Jaungoico falsoac adoratzea.
Becatu onençat eriotzaren pena ipini çuan Jaunac Legue çarrean. Legue
berrian asco cuturcen ciran idoloac adoratzera, ceren Erregue, ta
Emperadoreac ala aguincen çuen eriotzaren penarequin, eta biurcen baciran

122
Eliçara, ipincen citzaizten penitencia garratz, eta luceac. S. Basilioc nai çuan,
onelacoac bicitza gucia igarotzea Eliçaco ateetan negartien mailan, eriotzaco
orduaz campora Sacramenturic artu gabei. Ez da lecu oetan idolatriaren
perilic; baina escuz eguindaco idoloen lecuan, ez dira adoratzen emengo
ondasunac? Ez dira adoratzen araguizco idoloac? Eta nolaco penitencia ez
litzaque ipini bear becatu onegatic?
Bigarren Mandamentua da aren icen Santuaz juramentu alferric ez
eguitea. Juramentu gueçurraren eguitea gauça itsusia da Jaunaren beguietan,
ceren gueçurraren testigotzat ipincen dan: eta S. Basilioc sinalatu cion amaica
urteco penitencia. Eun juramentu gueçurrezco eguin cituanari cer penitencia
emango citzaion, amaica urtetacoa bacegocan juramentu bati? Eta çuc,
cristaua, penitencia garratza dala, uste deçu, baldin aguincen badiçue, goiz
oro lurrean arrastatu deçaçula mihia, il bitan?
Irugarren Mandamentua da festac, edo jai egunac santificaicea. Legue
çarrean Jaunaren egun, edo jai andia çan larumbata, eta ausitzen çuanari
ipini cion Jaunac eriotzaren pena: morte moriatur: eta pena au eman cion
Moisesec larumbatean egurra eguiten arquitu çuan guiçon bati. Jesu-
cristoren leguea ascoz goçoagoa da; alaere ipincen ciran len, orain baino
penitencia garratzagoac, jaiac autsitzen cituanençat. Ara oetatic batzuec. Iru
igandetan Eliçaratzen etzanari, errian arquitzen çala, debecatzen cion
Espainiaco concilio batec Eliçan sarcea, eta Sacramentuac arcea. Onela
escomicuaren azpian beçala egon bearra çan Obispoac Eliçan sarceco, eta
Sacramentuac arceco baimena eman ceguion artean. Bigarrena, Eliçaco
ateetan, edo aurrean triscan ibili çanari iru urteco penitencia, esan ditugun
mailetan. Eta cer penitencia ipinico çate Meçaurrean, errosarioa esaten
demboran erausian, iscambilan daudenai, edo pilotan dabilçanai? cer
bezperetaco demboran ostatuan deadarca daudenai? Irugarren penitencia:
Meça, edo bezperac esaten ciran demboran, Eliçan itz eguiten çuanari premia
gabe, amar egunez ur, ta ogui barautzea. Eta cer penitencia emango çaio ordu
onean Meça ençutera ez datorrenari, edo Eliçan lo eguiten duanari?
Laugarren penitencia: igandean lan debecaturen bat eguiten duanari iru
egunetan ur, ta ogui barautzea. Penitencia au eman bear balitzate cembaiti,
cembat barauren çorrarequin egongo liraque orain?
Laugarren Mandamentua da Aita, ta Ama onratzea. Ara Mandamentu
onen contraco becatuençat sinalatu ciran penitencia batzuec. Lenengoa:
gurasoa jotzen çuanari çazpi urte penitencian igarotzea, eta legue çarrean
eriotzaren pena. Bigarrena, gurasoari bidegaberen bat eguiten cionari iru urte
penitenciaco mailetan igarotzea. Irugarrena, gurasoaren contra birau eguiten
çuanari berroguei egunez ur, ta ogui barautzea. Penitencia oec orain emango
balira, ez liraque diran becein errebesac, eta lotsagabeac içango cembait
seme, ta alaba.
Bostgarren Mandamentua da ez inor ilcea. Mandanmentu onen
contraco becatuençat ipini oi ciran penitencietatic batzuec dirade oec.
Lenengoa: eriotza eguiten çuenari S. Gregorio Nisacoac sinalatu cion oguei, ta

123
çazpi urte penitenciaco mailetan igarotzea, Beste batzuec nai çuen bicitza
gucia onela igarotzea: eta legue çarrac ipinia ceucan eriotzaren pena. Bigarren
penitencia: aurdun ez gueratzeco, edariac ematen cituanari, eriotza eguiten
çuanari beçala. Irugarren penitencia: lagun urcoaganaco gorrotoan bici
çanari ur, ta ogui barautzea, paqueac osotoro eguin artean. Goacen seigarren
Mandamentura.
Mandamentu au da araguizco becaturic ez eguitea. Era ascotara
utseguiten da Mandamentu onen contra, eta orregatic asco dira ematen ciran
penitenciac. Ençun itzatzu, oetatic batzuec. Lenengoa, donceilaren bate
ganaco gura gaiztoari lecu eman diona, bego urte betean penitencia eguiten.
Bigarrena: becaturic eguiteco asmo gabe bere burua loitzen duanac itz
desonestoaquin, edo beguiratze lotsagarriaquin, igaro bitza oguei egun
penitencia eguiten. phelipe bigarrenac penitencia gogorragoa ipini cien itz
desonestoac esaten, eta canta ciquinac cantatzen dituenai, bada aguindu çuan
eun açote emanic, bota citecela erritic. Au da oitura itsusi bat anima asco
galerazten duana, eta tchit nequez sendatzen dana; baina sendatuco litzaque
phelipe bigarrenaren penitenciarequin. Irugarren penitencia: guiçonezcoai
agradatu naiez, uquenduz bere burua edercen duana, iduqui bedi penitencia
eguiten iru urtez. Laugarren penitencia: escuz bere burua ciquincen duana,
iduqui bedi penitencia eguiten, lenengoan amar egunez, urrengoan oguei,
guero oguei ta amar, eta atzenean eun egunetan. Bostgarrena, ezcongaia
ezcongaiarequin erori bada obrazco becatuan, igaro bitza çazpi urte
penitencia eguiten. Ala cion S. Basilioc. Seigarrena, Mandamentu au
autsitzeco estalquinari ematen citzaion bicitza gucico penitencia, eta ucatzen
citzaizcan Sacramentuac, eriotzaco orduaz campora. Espainaco legueac ala
aguinduric, erabilcen dira onelaco estalquinac calez cale asto gainean,
borreroac açotatzen dituala: eta eraman oi due sinaletzat tontor farragarri
bat. Onelaco mandatari, ta estalquinac eztira bearbada gutchi erri andietan,
eta batzuetan guertalique tchiquietan ere cer, edo cer içatea; baina gutchituco
liraque, legueac diona maiz eguingo baliz.
çazpigarren penitencia: aideac elcarrequin erorcen baciran, igaro bear
cituen lecu batzuetan amabost urte penitenciaco mailetan; eta legue çarrean
çuen eriotzaren pena. çorcigarren penitencia: ezconduac elcarri çor dioen
leialtasuna autsitzen baçuen, San Basilioc sinalatzen ciezten amabost urte
penitencia eguiteco, eta legue çarrean arrica ilcen cituen. Bederatzigarren
penitencia: guiçonezcoac guiçonezcoaquin cembait becatu nazcagarri eguitea,
emacumeaquin erorcea baino ere itsusiagoa da Jaunaren beguietan, eta era
berean emacumeac emacumeaquin eguitea: eta becatu-mota onegatic auts
biurtu cituan Jauna Sodoma, Gomorra, ta beste erri batzuec, eta Lot, bere
emaztea, eta bi alaba ez beste guiçon, eta emacume guciac, ala çarrac, nola
gazteac an bucatu ciran. Espainaco concilio batec aguindu çuan, onelaco
becatari ciquinac ceudela bicitza gucian penitencia eguiten, eta eriotzaco
orduan ere etzequiela comunioric eman. Espainaco legueac eriotzaren pena
ipincen dieça onelacoai, eta gainera erretzen, eta auts biurcen ditue. Ala

124
ascotan eguinda guiçonaquin, eta cembait aldiz emacumeaquin ere bai.
Amargarren penitencia: guiçonac bere emaztea borchatuco balu asco gauz
enas eguitera, Eliçac ematen ciozcan penitencia luce, eta saminac, baina
Espainaco legueac saminagoa, bada ipincen dio eriotzaren pena. Antonio
Gomecec dio, berac ecusi çuala Talavera deritzan Espainaco erri batean, nola,
bicia quenduric, erre çuen guiçon bat, ceren bere emaztea borchatu çuan
cembait gauça itsusi eguiteco. Amaicagarren penitencia: abere, edo
ganaduarequin ciquinqueriac eguiten baditu batec, S. Basilioc nai çuan,
onelaco ciquina iduquitzea penitenciaco mailetan amabost urtez; baina
gogorragoa çan Jaunac onelaco becatariari ipini cion pena, nola çan
eriotzarena. Pena au bera ipinia dauquee Espainaco legueac, eta bicia
quenduric, erretzen dira onelaco enasac aberearequin batean. Ote da gure
artean onelaco becatari nazcagarriric? Jaquin beça bada (baldin onelacoric
bada), Eliçac Ama urricarritsuac beçala artuco duala, baina justiciacoac
jaquiten badio, emango dioela legueac aguincen duan pena.
çazpigarren Mandomentua da ez ostutzea. Ara Mandamentu onen
contraco becatuençat sinalatu ciran penitencia batzuec. Lenengoa:
litcharreriac eguiten dituana iduqui bedi urte betean penitencia eguiten.
Bigarrena, usurac eguiten dituanac igaro bitza iru urte penitenciaco mailetan,
eta lenengo urtea ur, ta ogui barautzen dala. Irugarren penitencia: besteren
gauça bide gaiztoz nai duana, eta ondasunen cuticiarequin itsutua dagoana
bego penitencia eguiten iru urtean. Laugarrena, Eliçaco ofrendac, gordetzen,
edo sisatzen dituanac, atera bitza berroguei barau ur, ta ogui. Bostgarrena,
amarrenac beretzat gordetzen, edo eguitea ez dituanac eman beça lau bider
gueiago, eta atera bitza oguei barau ur, ta ogui. Seigarrena: pisu, edo neurrian
ostutzen duanac, atera bitza oguei barau ur, ta ogui.
çorcigarren Mandamentua da, testimonio falsoric ez alchatzea, ta
gueçurric ez esatea, eta onen contraco becatuençat ipini oi ciran
penitencietatic batzuec dira oec. Lenengoa, lagun urcoari egotzi badioe ez
duan tatcharen bat, eta gueçur au eguia dala esaten duanac, igaro bitza
amabost urte penitencia eguiten. Bigarrena: lagun urcoaren contra itz
eguiteco grina tcharra duanac, gueçurra esaten badu, atera bitza çazpi barau
ur, ta ogui. Uzten ditut beste penitencia asco, gueiegui luçatu ez nadin.
Aditzen deçu, cristaua, nolaco penitenciac aguincen cituen ancinaco
demboran Obispo Jaunac? cer dira orain ipincen diranac aen parean?
Andienac ere ecer ez. Ta au onela içanic, gogo gaiztoarequin artuco ditugu
ematen dizquiguen apurrac ere? Ea, ez gaitecen engainatu: becatuan erori
ezquero ez dago penitencia eguitea beste bideric ceruraco. Eguin deçagun
gogor, ta leialqui aguincen çacuna, onela gure becatuen çorrac gutchitzeco,
eta guero iristeco betico bicitza, Amen.

OgueI, TA BEDERAtziGARREN ERAcUSALDIA

125
baina confesioco Sacramentuaren gainean emeçorcigarrena.

ALABATUA &.

«confesio on bat eguiteco bear dan bostgarren gauça cein da? galdetzen
du lembicico comunioaren liburuac: eta erançuten du Satisfaccioa. cer
aditzen deçu Satisfaccioaren icenez? confesoreac emandaco penitencia
leialqui eguitea. confesoreac ematen dion penitencia eguiteco asmo gabe
confesatzen danac cer becatu eguiten du? Becatu larria. Emandaco penitencia
ausitzen, edo eguin gabe uzten duanac, cer becatu eguiten du? Ausitzen badu
penitencia larria, eta ainçacotzat emana, becatua içango da larria; baina
autsitzen duan penitencia tchiquia bada, tchiquia, edo beniala içando da alde
onetatic eguiten dan becatua ere guiçon jaquinsu ascoren iritzian.
confesoreac aguincen diçun penitencia ecin ongui eguin deçaqueçuna bada,
cer eguingo deçu? Umilqui escatuco, edo erregutuco diot, alda deguidala
beste penitencia batera, alda baditeque.
confesoreac ematen diezten penitenciaz gainera, cer eguin oi due
cristau onac? Onçat, edo Jaunaren icenean arcen ditue emengo gurutze, ta
samintasunac; esqueincen diozquee Jaun berari beren obra guciac, eta
eguiten due aleguina induljenciac, edo barcacioac irabazteco». Orra lembicico
comunioaren liburuac Satisfaccioaren gainean dacarrena.
Azqueneco Eracusaldian aditu cenduan, cristaua, nolaco pena, ta
nequeac dagozten gure becatuai. Aditu cenduan gainera, nolacoa utzi çaituen
çure becatuac. Atzenean, cer penitenciac ipincen cituen ancinaco demboran
Obispo Jaunac. Emendic iguerri deçaquegu, guri oraindaino eman çaizquigun
penitenciac arinac dirala, eta gutchi gure becatuen çorrai erançuteco. cer
eguin aldeçaquegu bada çor au bucatzeco, edo gutchitzeco? Eguin
deçaqueguna da, benic bein emengo neque, ta samintasunac onçat, eta
Jaunaren icenean arcea: ta au da aurrena uquituco dedan gauça. Urrena
eguin deçaqueguna da gure obra on guciac Jaunari esqueincea beraren onra,
ta gloriaraco, eta gure becatuen çorrac ateratzeco: au içango da bigarren
lecuan aditzera emango dedana. Atzenean beguiratu bear degu, nolaco
penitenciac eguin dituen Santuac becatutic aldeguiteco, eta becatuen çorrai
erançuteco. Asi gaitecen bertatic.

§ I.

Gu, nere cristaua, jaiotzen gueranetic inguratzen gaitue gurutze, ta


samintasunac, eta ez dira aitutzen gure biciac dirauen bitartean. çoaz nora
nai; çoaz goora, çoaz beera, çoaz lagun artera, çoaz bacardadera, eta lecu
gucietan arquituco dituçu gurutze, ta nai gabeac. Ala guertatzen çate lecu, ta
onra andietara igo diranai: ala bearsu, ta beeneco mailan arquitzen diranai, ta

126
ala nori nai. Orregatic cion Job Santuac: guerra utsa da guiçonaren lurreco
bicitza: militia est vita hominis super terram.
Gurutze, ta samintasunac ez dira arincen, ez gutchitzen gaizqui
arcearequin, baicic ugaritzen, eta garratzago eguiten dira, egun oro
guerengan ecusten degun beçala. Baina onçat, eta Jaunaren icenean arcen
dirala, arincen, eta goçatzen dira, ceren Jaunac ematen dion, onela gurutze,
ta nequea daramanari, ceruco graciaren goçagarria.
Baldin gurutze, ta nequeac daramaizquiana Jaunaren gracian arquitzen
bada, gurutze, ta nequeac dacarcie bi ondasun tchit andiac, eta oetatic bata da
ceruraco irabaciac içatea. Ain ona da gure Jauna, non beraren icenean
igarotzen dan gurutze, ta naigaberic tchiquiena ere, ceruaren irabacitzat
arcen duan. Ala eracusten digu gure fede Santac. Gurutze, ta nequeac
dacarten beste ondasuna da becatu barcatuen çorrac ateratzea, edo osotoro,
edo cerbait. Au ere fedeac eracusten digun eguia da, eta besteric esatea
debecatzen du Eliçac escomicu nagusiarequin: Anathema sit. Beraz çuc, beraz
nic, eta gucioc, becatuen çorrac ateratzeco, eguin deçaqueguna da emengo
gurutze, ta samintasunac onçat, eta Jaunaren icenean arcea. Au da beti
escura daucagun bidea, ceren egun oro, eta lecu gucietan arquituco degun
gurutzeren bat , batzuetan lagun urcoen aldetic, besteetan gueren grina
tcharretatic; batzuetan, gure eguin bideac dacarcien, araço, ta nequeaquin,
besteetan beste alderen batetic. Norc eztacus, gurutze oec onçat arce
utsarequin gutchituaz joango liraqueala gure becatuen çorrac? Baina gauça
negargarria! içanic egun oroco gurutze oec, nai, ta nai ez, igaro bear
ditugunac: içanic arinagoac, ongui arcen badira: ta içanic ondasun ascoren
meatze ugaria; ala ere oec biurcen ditugu ascotan gure animen puçoi!
cristaua, icasi deçagun noizbait, gure gurutze, ta samintasunac ongui
eramanaz, gure becatuen çorrac ateratzen. Dacuscun orain, cer onetaraco
eguin bear degun bigarren lecuan. Au da gure obra on guciac Jaunari
esqueincea beraren onra, ta gloriaraco, eta becatuen çorrac ateratzeco.

§ i.

Ez da inor ere bere estadu, ta bici moduan neque, edo lanari jarraitu
bear ez dionic, dala necaçaria, arguina, arotza, dala jostuna, oquina; dala
ardazlea, edo eulea, dala Apaiça, dala edocein. Obra oec eguiten badira, bear
diran doaiaquin, guciac, eta bacoitza içango dira ceruraco irabaciac, eta
gainera gutchituco due gure becatuen çorra, dacarten nequearen neurrian. Au
da fedeco gauça, eta Trentoco concilioac ainçacotzat eracusten diguna. Beraz
çuc, nere cristaua, çure bici moduac escatzen dituan lanac eguiten badituçu
bear dan eran, edo bear diran doaiaquin, irabacico deçu ceruco Erreinua, eta
gainera bacoitzarequin erançungo dioçu çure becatuen çorrari, eguiten deçun
lanac duan nequearen neurrian. Ez digu gure Jaunac escatzen gauz andiac
eguin ditzacula. Ez digu escatzen batetic bestera mendiac aldatzea, eriac

127
sendatzea, ilac piztutzea, eta inoiz escatuco balu, berac emango lituque
artaraco doai egoquiac; baicic nai du gure estadu, ta bici moduari dagozcan
gauçac ongui eguitea. Orregatic dio San Pauloc: Eguiten deçuen gucia, dala
itzez, dala obraz gucia eguiçue gure Jaun Jesu-cristoren icenean.
Baina cer doai ote dira gure lanac bear dituanac, dala ceruaren irabaci
içateco, dala becatuen çorrai erançuteco? Ara cer doaiac bear diran. Lenengoa
da, ceruticacoa edo sobrenaturala içatea. ceruticacoa, ceren Espiritu
Santuaren gracia, ta lagunça gabe ecin ceruraco irabaciric tchiquiena ere
eguin ditequean, ez eta Jesus bat bear beçala esatea ere. Ala esaten digu San
Pauloc: Nemo potest dicere Dominus Jesus, nisi in Spiritu Sancto.
ceruticacoa gainera, ceren eguin bear dan, ez lurreco gaucetan beguia ipincen
dala, baicic fedeac eracusten duan motiboren bate gatic. Bigarrena, lana
eguiten duana Jaunaren gracian egotea, bestela ila dago animaren aldetic, eta
iliac irtengo dira eguiten dituan obrac. Matsadarra igartua badago, ez du
fruturic emango. Alaere ez ditu becatariac utzi bear obra onac, ceren,
ceruraco irabaciac içan ez arren, asco laguncen duen becatutic irteteco, eta
beste on asco iristeco. Irugarren doaia da, eguiten dan obra necagarria içatea.
Ala aditzera ematen digu Trentoco concilioac; baina nola obra on guciac
guretzat nequea dacartenac diran, orregatic Teologoac dioenez guciac dira
egoquiac becatuen çorrari erançuteco, gaineraco doaiac baditue. Laugarren
doaia da gure lan, eta obra onac eguitea Jaunaren onra, eta gloriaraco. Era
onetan eguiten diran lan guciac, ala andiac, nola tchiquiac egoquiac dira
becatuen çorrac ateratzeco, eta au da guc bigarren lecuan eguin bear
guenduana.
Baina eguin ote degu? Beguira beguio bacoitzac bere bicitzari, eta
arquituco du negar eguiteco gai asco. cembat egun oro, ta urte gucian goicetic
arratseraino ari dira nequean? cembat ceruraco irabaci eguin, eta cembat
becatuen çor atera citzaqueen lan oriequin? Baina ez due çorric atera, ceren
bear dan eran eguin ez dituen. guertacen da gurequin gai onetan S.
Pedrorequin guertatu çana. Irten ciran S. Pedro eta S. Andres beren onci, edo
tchaluparequin arrançara arrats batean, arrats gucia igarota, etzuen atchitu
ecer ere. Goicean arquitu cituan Jesusec itsasbazterrean sareac alchatzen.
Sartu çan oncian, eta esan cion Pedrori, eraman ceçala itsasoan barruna
sareac botatzeco. Erançun cion Pedroc: Maisua, arrats gucian necatu guera
arrai bila, baina alferric. Alaere çuc aguincen deçun ezquero, botatzera noa
sarea çure icenean. Ala eguin çuan, eta aimbeste arrai sartu çan sarean, non
arrituric jarri çan Pedro Jesusen oinetari, eta esan cion: Jauna, ni naiz
becatari andi bat, eta ez naiz çure aurrean aguerceco dina. S. Pedro bada
arrats gucian necatu çan alferric, ceren Jesusen icenean bota etzituan sareac,
baina icen onetan bota cituanean, atchitu çuan ugari arraia: eta ona egun oro
ascorequin guertatzen dana. Necatzen, ta deseguiten dira lanean, eta ez due
ecer atchitzen, edo ez due ceruraco irabaciric batere eguiten, eta becatuen
çorric ateratzen, ceren ez dituen lan oriec eguiten Jaunaren icenean. Norc
esan alde onetatic datozquigun calteac! Au eçagututa, ez ote cera, cristaua,

128
azcartuco, çure lan, ta obra on guciac Jaunaren onra, ta gloriaraco eguiteco?
Baina goacen aurreraseago, eta beguira, nolaco penitenciac eguin dituen
Santuac becatutic aldeguiteco, eta becatuen çorrai erançuteco.

§ i.

Beguiratu nai badieçu ancinaco demborai, ecusico deçu, S. Paulo


eremutarrac amabost urte cituan demboran, utzi çuala mundua, eta bicitu
çala eremuan eun, eta amairu urteetaraino: aren janaria içan çan arbola
baten fruta, eta egun oro bele batec ecarcen cion ogui pusca bat. S. Antonio
guisa berean bicitu çan eremuan eun, eta bost urteetaraino: aren oia çan lur
otza, edaria uura, eta janaria oguia, ta gatz pisca bat. Santiago eremutarrari
guertatu citzaion becatu batean erorcea: eta becatu onen çorrari erançuteco
ezcutatu çan obi batean, eta an bicitu çan amar urtez ilen eçurren artean,
inguruan jaiotzen ciran belarrac baicic jaten etzuala. cer esango det Santo
Domingo Loricatoz! Igandeaz landara, edo campora, bicitza gucian barautu
çan ur, ta ogui, eta gariçuman arcen cituan sei eun mila açote. Eta alde batera
utziric ancinaco demborac, beguiratzen badieçu alderagocoai, arrituco cera;
San Pedro Alcantarac, Santa Rosa Limacoac, S. Luis Gonçagac, eta beste
ascoc eguin dituen penitenciac ecustean. S. Pedro Alcantarac jan oi çuan iru
egunetatic bein, eta cembait aldiz igarotzen citzaicean çorci egun ecer artu
gabe: eta au gutchi batzan beçala, egunean bi bider açotez urratzen çuan bere
burua. Santa Rosac, bost urte besteric etzuan demboran, eguin çuan
garbitasuna, edo castidadea gordetzeco botoa: janci çuan orratzez betericaco
soineco, edo cilicio bat: inguratu çuan guerria burnizco catearequin, eta
buruco estalquiaren azpian ipini çuan coroa bat eztenez betea. S. Luis
Gonçagac, escribitzen duenez, etzuan galdu bataioan artu çuan gracia: il çan
oguei ta iru urte cituanean, eta arritzecoac dira eguin cituan penitenciac:
Ecusten deçu, cristaua, nolaco penitenciac eguin dituen Santuac, becatutic
aldeguiteco, eta becatuen çorrai erançuteco?
Eta gu içango guera ain naguiac animaco gaucetan, non cerbait eguingo
ez degun betico cerua irabazteco? Ez diçut, cristaua, esango, ur, ta ogui
barautu çaitecela Santo Domingo Loricato beçala: ez diçut esango, cere
etchea, ta erria betico utziric, bici çaitecela eremuetan, edo ilen eçurren
artean, lurreco belarren sustraiac baicic jan gabe; baina cerc eragotzico digu
çuri, ta niri gure bici moduan egun oro arquitzen ditugun gurutzeac Jaunaren
icenean igarotzea? cerc eragotzico digu gure lan, ta obra onac Jaunari
esqueincea? Au da gauça bat neque andiric ez duana, eta ecin gai onetan
emen aitzaquiaric asma deçaqueçu; jai goicetan alabaina lenengo Meçan
eguiten da goiceco jaiera, eta arratsaldeetan arratsecoa, dotrina esateaz
gainera, eta norc nai icasi deçaque, nola bere neque, ta obra guciac eguin
ditzaquean Jaunaren onra, ta gloriaraco. Goiceco jaiera astegunean eguiteco
betaric ez duanac, itz bian esan deçaque: Jauna, gaurco nere nequeac, nere

129
itz, pensamentu, eta obrac içan bitez çure onra, ta gloriaraco: eta gainera
asmo au noicean bein berritu deçaque, esaten duala beregan: Jauna
goicecoan bertan nago: içan bedi gucia çure icenean, eta indaçu çure lagunça
becaturic ez eguiteco. Dembora degun bitartean eguin deçagun aleguina, gure
becatuen çorrai erançuteco. Onela uste içan deçaquegu gure egunac ongui
bucatzea, eta betico bicitza iristea. Amen.

OgueI, TA AMARGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean emeretzigarrena

ALABATUA &.

«confesio on bat eguiteco, bear dan bostgarren gauça cein da?


Galdetzen du lembicico comunioaren liburuac: eta erançuten du:
Satisfaccioa. cer aditzen deçu Satisfaccioaren icenez? confesoreac emandaco
penitencia leialqui eguitea. confesoreac ematen dion penitencia eguiteco
asmo gabe confesatzen danac cer becatu eguiten du? Becatu larria. Emandaco
penitencia autsitzen, edo eguin gabe uzten duanac cer becatu eguiten du?
Ausitzen badu penitencia larria, eta ainçacotzat emana, becatua içango da
larria; baina autsitzen duan penitencia tchiquia bada, tchiquia, edo beniala
içango da alde onetatic eguiten dan becatua ere, guiçon jaquinsu ascoren
iritzian. confesoreac aguincen diçun penitencia ecin ongui eguin deçaqueçuna
bada, cer eguingo deçu? Umilqui escatuco, edo erregutuco diot, alda
deguidala beste penitencia batera, alda baditeque.
confesoreac ematen diezten penitenciaz gainera, cer eguin oi due
cristau onac? Onçat, edo Jaunaren icenean arcen ditue emengo gurutze, edo
samintasunac: esqueincen diozquee Jaun berari beren obra guciac, eta
eguiten due aleguina induljenciac, edo barcacioac irabazteco». Orra lembicico
comunioaren liburuac satisfaccioaren gainean dacarrena.
Guri ematen çaizcun penitenciac gure utseguiteai dagoztenac baino
arinagoac içan, oi dira noasqui: eta beragatic gueratuco çacu, becatu
barcatuai cegoten penaren çorra, eta çor au atera bear degu edo emen, edo
Purgatorioco nequeen artean: eta atera deçaquegu, dala emengo gurutze, edo
samintasunac onçat, eta Jaunaren icenean arcen ditugula, dala gure obra
onac beraren onra, eta gloriaraco eguiten ditugula. Baina guerta diteque gure
neque, eta obra onac çorraren dina ez içatea, ceren dembora luceac joan
çaizquigun becatuaren bideetan, eta çor andien azpian gueratu guinan,
confesio ona eguinta ere. Ez ote da beste bideren bat çor au quenceco? Bai,
nere cristaua, eta bide au da Eliçac ematen dituan, barcacio, edo induljenciac
irabaztea. Azqueneco aldian itzeguin niçun, cristaua, emengo gurutze, eta
obra onen gainean. Gaurco Eracusaldia içango da barcacio, edo induljencien

130
gainean. Aurrena aditzera emango dizquitzut, cristaua, barcacio oen berriac.
Urrena, oec irabazteco, gure aldetic bear diran, gauçac. Ençun arretarequin..

§ I.

Ecusiric Eliz Ama Santac, bere umeac becatuen çorrez beteac, eta
nequez oen mendetic irten citezqueala; eta beste aldetic içugarriac dirala
Purgatorioco penac, ancinatic, edo bere asieratic ipini cituan, becatu
barcatuai dagozten çorren barcacio, edo induljenciac, esqueincen diozcala
Jaunari bere gordairu, edo tesorotic Jesusen, Birjina tchit Santaren, eta beste
Santuen nequeac.
Eguin due Eliçaren etsaiac aleguina barcacio oen contra; baina Jesu-
cristoc berac esan cien Apostoluai: çuec barcatzen diezteçuenen becatuac
barcatuac içango dira: Quorum remisseritis peccata remiluntur eis. Itz oetan
ematen çaio Eliçari becatuac barcatzeco escua; eta becatuac ditu bi gauça,
bata da oben, edo culpa, bestea pena.
Esan det, Eliçac becatu barcatuen çorren alde esqueincen diozcala
Jaunari, bere gordairu, edo tesorotic Jesusen, Birjina tchit Santaren, eta beste
Santuen nequeac. Au ongui aditzeco, eutzun itzatzu, cristaua, orain uquitzera
noan gauz oec. Lenengoa: edocein obra onec ditu bi gauça, bata da ceruaren
irabacia, eta bestea becatuaren çorrac quenceco egoquia içatea. Bigarrena,
obra ona eguiten duanac, beretzat irabacia badu ere, esqueini deguioque
Jaunari obra bera lagun urcoaren çorraren alde. Ala Eliçaren lenengo
demboretan Martiriac esqueincen cituen beren oinaceac, eta eriotza
penitenciaco mailetan ceuden cembaiten alde. Irugarrena fedeco gauça da,
Jesusen neque-oinaceac içan cirala neurriric gabe baliotsuac, eta becatu
gucien çorrac ateratzeco dina ececic, ascoz gueiago. Oec utzi cituan bere
Eliçan gure becatuen çorren alde, etzuan alabaina premiaric beretzat.
Laugarrena, fedeco gauça da, Birjina tchit Santac etzuala içan becaturic, eta
becatuen çorric; beste aldetic igaro cituan gurutze, eta naigabeac, eta eguin
cituan obra onac, eta becatuen çorrac ateratzeco, çuen balioa nora çan? Utzi
cion Eliçari. Au bera esan bear da beste martiri, eta Santu ascoz; ceren eguin
cituen obra onac, eren becatuen çorrac ateratzeco ececic gueiagoraco ere asco
ciran, eta gueiago çan ura gucia utzi nai içan çuen Eliçaren escuetan. Orra, cer
dan Eliçaren gordairua, eta nondic esqueincen diozcan Jaunari gure becatuen
çorrac ateratzeco nequeac, eta pagua: eta orra certan dagoan, Eliçac ematen
dituan barcacio, edo induljencien sustraia. S. Pauloc corintoco becatari andi
bati barcatu cion cegocan penitencia Jesu-cristoren icenean; eta corintocoen
erreguacgatic: beraz baçuan Jesu-cristoc emandaco escua becatuen çorrac
barcatzeco. S. ciprianec dio, Martiriac escatzen çuena penitenciaco mailetan
ceudenen alde, onçat eman citequeala. Asco çan dembora aetan martirioraco
carcelan cegoan batec becatariren baten alde erreguicea, barcatzeco oni
penitenciaco urte guciac. Eta orduan martiri baten erregua asco baçan,

131
barcacio osoa emateco, cer ez deçaque eguin Eliz Ama Santac, Jesusen,
Birjina tchit Santaren: eta Santuen obra on, eta nequeac Jaunari esqueincen
diozcala?
Eliz Ama Santac becatarien alde ematen dituan, barcacio oec batzuec
dira osoac, edo plenariac, becatuen çor gucia ateratzeco, eman oi diranac;
besteac ez osoac, nola diran egun, edo urteren batzuetaco barcacioa
dacartenac. Batzuec dira ilen, besteac bicien alde. Batzuetan induljencia
etorri içan da itz oequin: osoa, osoagoa, eta guciz osoa, eta aditzera ematen
da, beregan danez, Aita Santuac ematen duala eman deçaquean barcacioric
andiena. Beste batzuetan dator induljencia itz oequin: onembeste egun, urte,
eta gariçumetacoa: eta aditzera ematen da, ancinaco eran dembora orietan
penitencia eguinda, irabacico çan adina barcacio irabacico dala Alita Santuac
bidalcen duan induljencia au irabaztearequin. Bada induljencia, edo barcacio
bat jubileoaren icena ematen dioena. Legue çarrean berroguei ta amar
urtetatic bein çuen jubileo-urtea. Urte artan etzan ecer ereiten, eta ceuden
lurrac atsedeten. Bartatzen ciran çorrac, eta saldu baciran lurren-batzuec,
biurcen citzaizten leneco jabeai. Au onela eguiten çan, etche bacoitzean gorde
cedin, Josuec Jaunaren aguintez eman cion lurra. Jubileoco urtean
Israeltarrac munduaren lau aldeetatic joan oi ciran Jerusalengo Eliçara Jauna
adoratzera. Jesu-cristoren leguean erri gucietan dira Eliçac, Jauna
adoratzeco; alaere jaiera andia citzaion S. Pedroren Erromaco Eliçari, gucien
amari beçala, eta ara joan oi ciran Erregue, Obispo, eta maila gucietaco
jendeac: eta jaiera oni beguiraturic, asi ciran Aita Santuac jubileoa deritzan
barcacioa ipincen, ez ordea, emengo çorrena, baicic becatuen eta becatuari
darraican penarena. Lenengo jubileoa ipini bide çuan Bonifacio
çorcigarrenac, eta aguindu çuan, eun urtetatic eun urtetara içan cedila
jubileoco urtea. clemente seigarrenac berroguei, ta amar urtetatic bein.
Urbano seigarrenac oguei, ta amairu urtetatic bein, eta Paulo bigarrenac
aguindu çuan, oguei ta bost urtetatic oguei ta bost urtetara içan cedila
jubileoco urtea: eta atzenean Eliçaren premia andietan, eta Aita Santu berria
sarcen danean, ipini içan da batzuetan jubileoa. Aurreneco demboran,
jubileoa irabazteco joan bear çan Erromara, eta eguin bear ciran Aita Santuac
aguincen, edo sinalatzen cituan obra onac: baina guero etzan Erromara joan
bearric. Jubileoac, becatuen çorra osotoro ateratzeaz gainera, dacar boto, edo
promesac aldatzeco escua. cer boto, edo promesa diran oec, eta nola aldatu
ditezquean, jaquin deçaque bacoitzac, premia duanean, bere confesorea
gandic.
Ancinaco demboran Obispo Jaunac eman oi cituen barcacio, edo
induljencia osoac ere, baina Eliçac Aita Santuagan bacarric ipini çuan escu
au. Orra induljencia, edo barcacioai dagozten cembait berri. Dacuscun orain,
cer bear dan gure aldetic oec irabazteco.

§ i.

132
Onetaraco lenengo gauça da, aguincen diran, gauçac ongui eguitea.
Eliçaren lenengo demboran Martirien bitartecotasunez eman oi ciran
barcacioac, ecer eguiteco cargaric ipini gabe, eta orain ere ala eman oi çaizte
eriotzaco çorian arquitzen diranai; baina gaineracoan aguindu oi ditu Aita
Santuac obra onen batzuec. Bigarrena eguin bear dira obra oec Aita Santuac
aditzera ematen duan fineraco. Irugarrena, induljencia irabaci nai duanac,
egon bear du Jaunaren gracian, azqueneco obra ipincen duanean bederic.
Laugarrena, induljencia, edo barcacioac irabaci nai badituçu, erabaqui eçaçu
ceregan, becatuen çorrac obra onaquin aleguinean ateratzea; diot au, ceren
guiçon jaquiunde andicoac eracusten digue, induljencia, edo barcacioac ez
dirala, becatuen çorrac ateratzeco, arretaric ipini nai ez duenençat.
Bostgarrena, induljencia, edo barcacio osoa irabaci nai badeçu, eguitzu
aguincen diran obrac alic onguiena, eta jaiera andiarequin; ceren beregan
danez eman arren Aita Santuac barcacio osoa, eztaquigu, cer prestaera, eta
jaiera escatzen duan Jaunac onetaraco. Seigarrena barcacio osoa iristeco, ez
da asco confesio ona eguitea Aita Santuac sinalatzen dituan beste obraquin
batean, baicic sortu bear da gainera becatu benialen damua; bestela oei
dagozten penac eren oinean egongo dira. Orregatic eguin bear da aleguina,
benic bein becatu benialetaraco gogo, eta borondatea utzitzeco, eta acto fede,
esperança, caridade, eta contriciozcoac eguiteco: eta onela caridadearen suac
quenduco ditu becatu benialen erdoiac, eta anima gueratuco da barcacio osoa
iristeco aro eta sasoian. Atzenean induljencia, edo barcacioa ilençacoa bada,
ceregan erabaqui bear deçu, norençat irabaci nai deçun: escatzen diran
erreguac eguin bear dira Aita Santuac adiraci duan fineraco: eta aleguinean
Jaunaren gracian çaudela, eta gutchienez becaturaco borondatea osotoro
utziric. Orra, nere cristaua, nola gure becatuen çorrac atera ditzaquegun,
ematen çaizquigun penitenciac arineguiac balira ere. Atera ditzaquegu
emengo gurutze, eta samintasunac onçat, eta Jaunaren icenean arcen
ditugula. Atera ditzaquegu, eguiten ditugula obra onac, bacoitzac bere bici
modu, edo estaduan. Atera ditzaquegu atzenean irabazten ditugula, Eliçac
ipincen dituan, barcacio, edo induljenciac. Baina arretaric ezpada onetaraco,
egunetic egunera andiagoa içango da gure becatuen çorra, eta nortaqui, cein
luceac, eta noiz artecoac içango diran gueroco, neque, eta penac. Dembora
degun bitartean bici gaitecen contuz: onela iristeco gure becatuen çorrac
ateratzea, eta betico bicitza. Amen.

OgueI, TA AMAIcAGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean ogueigarrena.

ALABATUA &.

133
Luçaro itz eguin diçut, cristaua, confesio ona eguiteco bear dan
bostgarren gauçaren, edo satisfaccioaren gainean. Orain lembicico
comunioaren liburuac galdetzen du guisa onetan.
«cristau guciac beartuac ote daude confesatzera? Erançuten du: bai,
Jauna, gaitzarequin-onaren eçagueran sartu ezquero. Urtean cembat bider?
Urtean bein bederic. Urtearen cer demboraz eguin bear du cristauac, Eliz
Ama Santac aguincen duan, confesio au? Ez du Eliçac sinalatu dembora au,
baina Iruineco Apaiz Nagusiaren mendeco errietan ala leguez, nola usançaz
gariçuman eguin oi da.
Urtean bein ececic, beste cembait aldiz ere confesatzera beartua ote
dago cristaua? Bai, Jauna. Lembicia, ilceco perilean dagoanean. Bigarrena,
comulgatu bear badu, eta becatuan arquitzen bada. Irugarrena, sarritan, edo
noicean bein confesatu gabe ecin becatuaren berrizcaturac utzi baditu.
Urtean bein bederic confesatzeco aguinte au gordetzen ez duenai cer
castigu sinalatzen die Eliçac? Aguincen du, bicitzan ez daquiela utzi Eliçan
sarcen, eta ilcen diranean, ucatu daquiela Eliz-lurra». Orra lembicico
comunioaren liburuac gai onetan dacarrena.
cristau guciac confesatzeco degun eguin bide, edo obligacioaren gainean
içango da gaurco itzaldia. Aurrena emango ditut eguin bide onen berriac,
liburuac dacarcian baino ugarisêago. Urrena aditzera emango ditut eguin
bide onen contra sarritan guertatzen diran becatuac. Asi gaitecen bertatic.

§ I.

Eliçaren asieraco demborai beguiratzen badiegu, ez degu arquituco


confesio, ta comunioaren aguinteric. cergatic ori? ceren dembora aetaco
cristauac etzuen aguindu bearric, Sacramentu oec sarritan arceco. Ain andia
çan orduco cristauen jaiera, eta ain ederra eguiten çuen bicitza, non Meça
ençuten çuen guciac arcen çuen comunioco Sacramentua. Baciaquien,
Adanen becatuarequin gueratu guinala tchit eriac, eta gaitzeronz macurtuac;
eta Jesus onac utzi cigula confesioco Sacramentua, bataioa ezquero
eguindaco becatuac barcatzeco: eta onetaraco eman ciela bear dan escua
Apostoluai, eta oen ondorengo Apaiçai: arreçaçue, esan cien, Espiritu Santua:
Accipite Spiritum Sanctum: çuec barcatzen diezteçuenen becatuac barcatuac
içango dira: Quorum remisseritis peccata remittuntur eis: eta çuec barcatzen
ez diezteçuenenac barcatu gabe gueratuco dira: Et quorum retinueritis
retenta sunt. Baciaquien, becatuen gaitza sendatzeco, eçagutu bear dituala
Apaiçac, becatariac eguin dituan becatuac, dala itzez, eta obraz, dala gogoz,
edo pensamentuz, Trentoco concilioac dion beçala, eta onetaraco gauça
bearra çala becatuac aguercea, edo aitorcea sendatzaileari. Baciaquien
atzenean, S. Pauloc esaten digula: Aldareco Sacramentua artu baino len proga
deçala bacoitzac bere burua, eta becatu larri, edo mortalean erori bada,
ezdeçala artu Sacramentua, confesioco Sacramentuarequin anima garbitu

134
gabe. Au gucia ongui ciaquienac beçala sarritan artuco çuen confesioco
Sacramentua, Eliçaren aguinteen bearric gabe. Onela joan ciran çazpi eun,
eta gueiago urte. Asi ciran cristauac ancinaco jaiera ona utzitzen, eta aguindu
çuan Eliçac, urtean iru aldiz bederic artu ceceela comunioco Sacramentua, au
da Pazcoa loratuan, Maiatzecoan, eta Eguerriz, eta aguinte bera aditu çan
confesioraco ere. Alaere asco ciran Sacramentu oez azturic bici ciranac, eta
aguindu çuan azquenean, gaitzaren, eta onaren eçagueran sartutaco cristau
guciac aitortu deguiozqueela beren becatuac, urtean bein bederic, barcatzeco
escua duan Apaiçari. Eta ona Eliçac gucioi ipini digun aguintea.
Aguinte onec ez du itzeguiten gaitzaren, eta onaren eçaguera ez
duenaquin; confesioa alabaina da becatuen barcacioraco, eta becaturic ez du
eçagueran sartu ez danac. Gaitzaren eta onaren eçaguera ez dator gucietan
berdin: batzuec due adimentu arguiagoa, besteac baino; batzuec aciera obea
besteac baino: eta erreinu batzuetan etorri liteque eçaguera besteetan baino
lenago. San Gregorioc dionez bost urteco aur bat infernura joan çan,
Jaungoicoaren contra esan cituan, itz gaizto batzuecgatic. Baina gueienac asi
oi dira ona, eta gaitza eçagutzen çazpi urteetatic aurrera: Eta S. carlos
Borromeoc dio, oitura ona dala, bost, edo sei urte içan ezquero, aurrac
ecarcea confesoreagana, eguin ditecen gutchica confesatzeco modura.
confesioa eguin bear çaio, ez nori nai, baicic barcatzeco escua duan Apaiçari.
Len eguin bear citzaion confesio au Arçaiari, edo onec sinalatzen çuanari.
Arçaiac berea Obispoari, Obispoac Arçobispoari, onec Patriarcari, eta
Patriarcac Aita Santuari; eta ecusiric emendic cetocen neque, eta luçapenac,
Eliçac eman cion cristau bacoitzari escua, urte oroco confesio au eguiteco
Obispo Jaunac confesioac aditzeco ipincen duan, edocein Apaici. Baina
campoan confesatzen diranac ecarri bear luquee beren aguiria. Eliçac sinalatu
çuan urte oroco comunioaren dembora, baina ez confesioarena. Orregatic
guiçon jaquinsu ascoren iritzian confesatzeco urtea aditzen da urte berritic
urte berriraino, baina Iruineco Apaiz Nagusi, edo lenenaren mendeco
lecuetan gariçuman eguin bear da confesio au, legueac dionez. Aguinte oni
erançuteco ez da asco nola nai confesatzea, baicic ongui, eta bear diran damu,
eta asmoarequin confesatzea. Orregatic, confesio gaiztoac eguin dituana
beartua dago, lembait len confesioac berritzera; eta çabarcen bada, becatu
larri, edo mortalean eroriaz dijoa, çabarqueriac dirauen bitartean.
Eliz Ama Santaren aguinte onez gainera bada beste bat Jesu-cristorena;
Jesu-cristoc alabaina Sacramentu au utzi çuan bere Eliçan, gure animac
becatuaren eriotzatic ateratzeco, eta animaco çauriac sendatzeco, eta nai du
arcea premia degunean bederic. Baina noiz bearcen ote gaitu Jesu-cristoren
aguinte onec? Bearcen gaitu benic bein eriotzaca perilean. Bearcen gaitu
urrena, comunioco Sacramentua arceco, baldin becatuan bagaude. Atzenean
confesioco Sacramentua sarritan, edo noicean bein artu gabe, becatuaren
berrizcaturac ecin garaitu baditugu, ascorequin guertatzen dan beçala. cer
penac ote ditu urtean beingo confesioa eguiten ez duanac? Debecatu bear çaio
Eliçan sarcea, eta ilcen danean, etzaio eman bear Eliz-lurric: eta badu emen

135
escomicuaren pena ere Pazcoatic ila beteren barrumbean ezpadira
confesatzen, eta comulgatzen. Dacuscun orain, cer utseguiteac sarritan
guertatzen diran aguinte onen contra.

§ i.

Eliz Ama Santac, esan dedan eran, gaitzaren, eta onaren eçagueran
sartu diran cristau guciai aguincen die, urtean bein bederic confesa ditecela,
baina cembat içango dira, batecere erri andietan, Aguinte oni erançuteco
arretaric ez duenac eta borchaz baicic confesioco Sacramentua arcen ez
duenac?
Iruineco legueac aguincen digue, confesio au eguin deçagula gariçuman,
eta cembat içango dira gariçuma gucian esnatzen ez diranac, confesiora
etorceco? Igarotzen da gariçuma, igarotzen da Pazco astea, eta orduan
aguertuco dira lotsa gutchirequin: beste batzuec jarrico dira comunioco
maiean, campoan confesatu balira beçala; besteac gariçumaraco joango dira
icazquinçara, uzten dituela errian Eliçaren aguinte, eta Sacramentuac.
confesioco aguinteari erançuteco, ez da asco, esan dan beçala, nolanai
confesatzea, baicic bear da ongui confesatzea. Eta cembat içango dira urteco
confesio au gaizqui eguiten duenac? Gaizqui, echaminaren aldetic; ceren
saiatzen ez diran urte gucian itzez, gogoz, eta obraz eguindaco becatuac
gogora ecarceco. Galdetuco die confesoreac, cembat bider ori guertatu da?
Erançungo due: francotan Jauna. Eta cembat ote dira francotan guertatu
dirala, dioçun oriec? maquina bat, Jauna. Atocea: egun gucietan guertatu ote
dira? Astean, edo ilean cembat bider? Ascotan Jauna. Ezta gauça garbiric
onelacoetatic ateraco, ceren necatu ez diran contu ateratzen. Baina demagun
saiatzen dirala cerbait: baldin atzo esan, edo gogoan igaro ciran gauçaz gaur
ecin oroitu baguera, nola oroituco guera arte gucicoaz? Santo Tomas
Vilanuevac dio urtetic urtera confesatzen diranac nequez oartuco dirala
becatuen amarrenaz ere.
Eta cer esango det damu eguiazco, ta bicitza onceco asmo oso gabe
confesatzen diranaz? cer ezpada cristauric gueienac era onetan confesatzen
dirala? cer esango det, becatuac lotsaz aitortugabe uzten dituenaz? Ez dira
oec ere gutchi, len adimbat ezpadira ere. Diot au, ceren, dioenez, gaurco
egunean ez dacar becatuac aimbeste lotsa, nola cecarren beste dembora
batean.
Eta emendic igarotzen baguera Jesu-cristoc confesioco Sacramentua
arceco utzi cigun Aguintera, uste dan baino gueiago içango dira, Sacramentu
au gabe becatuaren berrizcaturac utzico ez dituenac, eta alaere berandutic
berandura baicic confesatzen ez diranac. Urlia gaztetchoa çala, oitu çan
uquitze lotsagarrietara bere bacarrean, edo besterequin: sandia itz
desonestoac esatera, edo queinada itsusiac eguitera: berendia birauac
botatzera, edanen igarotzera, eta lagun urcoaren contra nola nai itz eguitera.

136
Demagun, eguitera duala confesioren bat ona, edo gariçuman, edo beste
demboraren batean. Nola iraungo du onec Jaunaren gracian, edo leneco
becatuetara biurtu gabe, arcen ezpaditu urte gucian confesio, ta comunioco
Sacramentuac? Nola soro bat egongo da garbia, edo belar gaizto gabe, urte
gucian maneatzen ezpada? Nola argalez doi doia agoan dagoana, sendo
jarrico da janari, eta edari egoquiric arcen ez duala? Badira, ez det ucatzen,
beste sendagaiac ere, baina laster aspertuco due becataria, sarritan
confesatzen ezpada, eta biurtuco da lenecora. Ala guertatu da
oraindainocoan, eta ala guertatuco da aurrera ere.
Nere cristaua, etzaitecela engainatu munduaren losencha, eta
erausiaquin. Gaitzeronz macurtuac, eriac, argalac, eta confesio, ta comunioco
Sacramentua sarritan arceco premia andian gaude. Oitu çaite sendagai oec
ongui, eta maiz arcera. Eta irristadaren bat guertatzen baçatzu, çoaz lembait
len confesioaren sendagaia arcera. colpe gaizto bat artu duanac, laster eguin
bear du, berez, edo bestez, sendagaia bilatzera, bestela erraz guerta diteque
colpea beinere ez sendatzea, eta eria ilcea. Ez bada beldurrez, edo lotsaz egon
guertatu çatzuna esateco; baicic çoaz umilqui confesioco Sacramentua arcera,
Bici çaite aurrera cinçoro: eta Jaunaren lagunçarequin iraun deçaqueçu
beraren gracian, eta onela iritsico deçu, beticotasun gucian çure Jaunarequin
ceruan bicitzea. Amen.

OgueI, TA AMABIGARREN ERAcUSALDIA

baina confesioco Sacramentuaren gainean


oguei, ta batgarrena, eta azquenecoa.

ALABATUA &.

Azqueneco Eracusaldia içan çan, cristaua, gucioc confesatzeco degun,


eguin-bide, edo obligacioaren gainean. Orain lembicico comunioaren
liburuac galdetzen du era onetan.
«confesatzera çoacenean, nola jarrico cera? Erançuten du: jarrico naiz
belaunico umiltasun andiarequin, eta cinatuco naiz. Beraz jancian, eta
egoeran umiltasun, eta modestia andi bat aguertu bear deçu? Bai, Jauna:
orregatic guiçonac ez due jarri bear ezpatarequin, ez eta emacumeac ere
soineco arroaquin. Ongui da besteri bere tchanda quendu naiez ibilcea? Ez,
Jauna, eta beragatic itchedon bear dio bacoitzac bere tchanda, edo aldiari.
Eracusleac: ongui dioçu, baina çarrai, eta eritcho daudenai lecu eguitea,
lembait len confesa ditecen, ederqui dirudian gauça da. Besteren becatua
aditzen badeçu, ura confesioa eguiten ari dala, esan ote deçaqueçu lagun
artean? Ez. Jauna, baicic isîlic iduqui bear det, confesoreac iduqui bear duan
eran. Ongui da, jaquin naiez, confesioco gauçac aditzeco moduan jarcea? Ez,
Jauna, eta ongui içan ordean, da becatu andi bat. Acusatzen asi baino len cer

137
esango deçu? Ni becataria, edo gucia ancinatic Espainan esaten dan beçala,
edo beinçat erdiraino: edo Ni becatariaren lecuan esango det: Nere Jesu-
cristo Jauna. Acusatzen asitzeco aurrean ongui da confesoreari egun onac
ematea? Ez Jauna: absolucioa artu artean ez da itz eguin bear, confesioari
dagozcan gauçac baicic. Asieran esan badeçu Ni becataria erdiraino, edo itz
oetaraino: Nere culpaz, nere culpaz, nere culpa tchit andiaz, gaineracoa noiz
esango deçu? Absolucioaren aurretic.
Acusatzen asi baino len esan, edo eguin bear deçuna aditu degu: esaçu
orain nola acusatuco ceran? Umilqui, eguiaz, eta osotoro aitorcen ditudala
nere utseguite, ta becatuac. Aditu det, acusatzeco demboran, contuz utzi bear
dirala confesioco Sacramentuari ongui ez dagozcan itzac. cein dira oec?
Lembicia, itz, eta ipui alferrac. Bigarrena, itz loiac. Irugarrena, besteren icen
ona, edo fama gutchitzen, edo beztutzen duenac. cer itz dira, alferren icena
eman dieçun oriec? Itz alferrac dira esatea: Acusatzen naiz nere Jaungoicoa
bear beçala ez amatuaz; acusatzen naiz eriotzaco orduan etsaiac acusatuco
nauan guciaz. Alferrac dira becatua esateco nastutzen diran ipui, edo contuac,
baldin luçagarri oec gabe adiraci baditeque eguindaco utseguitea. cer itz dira
loien edo ciquinen icena eman dieçunac? lz loi, edo ciquinac dira araguien
icenac, eta beragatic seigarren Mandamentuaren contraco becatuac aitortu
bear dira al dan onestidade guciarequin, becatua eçagutzeco dina baicic
esaten ez dala. cer itz dira besteren icen ona, edo fama gutchitzen edo
beztutzen duenac? Onelacoac içan ditezque, baldin becatariac acusatzen
danean, icendatzen badu becatuan lagun içanduana, edo senarrac
emaztearen, eta emazteac senarraren becatuac contatzen baditu. Orra
lembicico comunioaren liburuac confesatzeco moduaren gainean eracusten
diguna».
confesatzeco modu onari dagozcan gauçac, egun oro esango balira ere,
ez liraque bear adinatan esango: orregatic oen gainean içango da gaurco
Eracusaldia. Aurrena aditzera emango ditut, liburuac gai onetan uquitzen
dituan gauçac cerbait ugariago. Urrena aditzera emango det, confesioa
bucatuta, comunioraco cer eguin guençaquean, era danean. Ençun, cristaua,
arretaz.

§ I.

confesio on bat eguiteco prestatu cera, cristaua, alic onguiena?


confesatzera çoacenean bada, jarri çaite belaunico, eta umiltasun
andiarequin. Ala jarri çan Santa Maria Magdalena Jesusen oinetan. Ala
aguertu çan Fabiola, Obispo, Apaiz, eta Eliçan ceuden cristau gucien aurrean
bere becatuen penitencia escatzera, Erromaco andreen artean goimailacoa
baçan ere. guiçonac ez due confesatzera joan bear ezpatarequin: ez eta
emacumeac ere soineco arro, eta gueieguiaquin. Ez dirudi ongui enasqueriac,
ez eta arrotasunac ere, eta are gutchiago goiac ez estalceac. Orregatic

138
Inocencio, eta clemente amaicagarrenac aguindu çuen, ez daquiela confesio,
eta comunioraco lecuric eman bularrac, eta sorbalda estali gabe datocenai,
eta estalquiac içan ditecela, ez lasaiac sarea beçala, baicic tapituac. D.ª
Sancha carrilo joan çan confesatzera Juan de Avila beneragarriarequin, baina
alaco arrotasunarequin apaindua, non esan cion confesoreac infernu-usaia
dacar berorrec. Itz oec arpoi baten guisa igaro çuen D.ª Sancharen biotza:
biurtu çan etchera; utzi cituan janciaren eroqueriac, eta içan çan modestia,
onestidade, eta birtutearen ispilua. Ez da ibili bear besteri tchanda quendu
naiez, baina çarrai, eta eri daudenai lecu eguitea ongui dirudian gauça da.
guerta diteque ustecabean çuc aditzea confesatzen dagoanaren becatua: eta
orduan becatu larri, edo mortalaren azpian beartua çaude isilic iduquitzera
aditu deçun becatua, confesore batec iduqui bear duan eran. Ez deçu jarri
bear besteren becatuac aditzeco moduan, bestec tchanda atchitu deguiçun
beldurrez; bestela erraz guerta liteque saloqueria au becatu larri içatea.
Acusatzen asitzeco esan oi da: Ni becataria. Batzuec esaten due gucia, eta
ondo eguiten due, ceren au içan dan Espainaco oitura, eta esan diteque len
confesatzen dagoana alchatu baino lencheago. Beste batzuec esaten due
asieran Ni becataria erdiraino, edo itz oetaraino: Argatic erregutzen diot: eta
gaineracoa confesioa bucatuta absolucioaren demboran, diola guisa onetan.
Argatic erregutzen diot Santa Maria beti Birjinari, S. Miguel Aingueruari, S.
Juan Bautistari, S. Pedro, eta S. Paulo Apostoluai, Santu guciai, eta çuri nere
Aita, erregu deguioçuen nigatic gure Jaun, eta Jaungoicoari. Amen. Au ere
modu ona eta S. carlos Borromeoc eracusten diguna da. Beste batzuec, eta
bear bada gueienac Ni becatariaren lecuan esaten due Acto contriciozcoa.
Modu au ere ona da. Bat çuec asi oi omen dira confesoreari egun onac
ematen: cer dio, onguitcho dago? Ez da ongui au, ceren confesioco demboran
nastu bear ez dan confesioari ez dagocan gauçaric. Beste batzuec confesioa
asitzeco esaten omen due: Ave Maria purissima: gauz ona da au; baina era
berean ona içango liçaque Letaniac esatea. Onguiena da Eliçac eracusten
duan moduari ea eransitzea ecer, bestela batac içango du jaiera bat, besteac
beste bat, batac esango du Ave Maria, besteat bici bedi Jesus, besteac beste
gauçaric.
Esanda acusatzeco demboraraino eguin bear dana. Asitzen cera çure
utseguite, edo becatuac aitorcen. Esan bear dituçu umilqui, eguiaz, eta
osotoro; itzeguiten da emen becatu larri, edo mortalen gainean; ceren
benialac esan gabe utzi ditezqueanac dira. Utzi bear dira itz, eta ipui alferrac:
itz loiac, eta besteren icen ona, edo fama gutchitzen, edo beztutzen duenac.
Itz alferrac. Badator urlia, eta dio: Acusatzen naiz nere Jaungoicoa bear
beçala ez amatuaz. Alperra da au esatea, dio S. Francisco Salesec, ceren
confesoreac itz oequin iguerrico ez du, cer becatu eguin duan onela acusatzen
danac, eta ceruco Santuric andienac esan deçaque beste onembeste. Badator
sandia, eta dio: acusatzen naiz eriotzaco orduan deabruac acusatuco nauan
guciaz. Alferra da au esatea, ceren itz oequin aguercen ez dan eguindaco
becaturic batere. Badator berendia: onec eguin dio birau bat suiari, eta itz

139
bian esan deçaque becatu au; asco du alabaina esatea, cer birau bota dion,
biotzetic, edo bestela bota dion, eta inorc aditu duan, edo ez; baina au onela
eguin bearrean, nastutzen ditu mila contu era onetan: Jauna, irten çan gure
Pepe goicean mendira: eguin nituan taloac, eta baratzuri çopac, eta etzan
aguiri: Emacumea, cein da gure Pepe? nere suia, çori gaiztoan neretzat
aguertu çana. Emacumea utzi itzatzu naspilia oriec, eta esaçu guerta çatzun
becatua. Bai, Jauna, bere-bereala. Juan çan bada mendira: eguin nituan
taloac, eta baratzuri çopac eta dembora lucean egon guinan ari itchedoten.
Emacumea esaçu eguin deçun becatua, alferric dembora igaro gabe. Bai,
Jauna, bereala bucatuco det gucia. Etorri çan noizbait, esan nion, nola egon
guinan itchedotez gogaituac. Au asco içan çan equiteco neroni isecaz, eta
edocein gauça esaten. Orduan bota nion birau bat, esaten niola: Niri ematen
cizquidan naigabeac ecusico al cituala bere gainean. Orra cembat itz alfer
esan oi diran itz gutchian aditzera eman litequean becatua aitorceco.
Acusatzeco demboran utzi bear diran beste itzac dira loiac, edo araguizco
icenac. Badira batzuec ain enasac, eta basatiac eren, izquetan, non eztaquien
becatua adiratzen araguien icen lotsagarriaquin baicic. Seigarren
Mandamentuaren contraco becatuac confesatu bear dira aldan onestidade
guciarequin. Atzenean utzi bear dira, besteren icen ona, edo fama gutchitzen,
edo beztutzen duen, itzac. Batzuec aguercen ditue becatuan lagun içan
dituenac; besteac esaten ditue emaztearen edo senarraren becatuac premia
gabe; eta gaizqui dan gauça da au. Bacoitzac esan bitza bere becatuac eta utzi
beguie besterenai. Dacuscun orain, cer eguin guençaquean confesioa bucatuta
ondoren, era danean.

§ i.

Batzuetan guertatzen da, confesatuta ondoren era içatea, Jaunac eguin


dion mesedearen esquerrac emateco, eta comunioraco biotza ederqui
prestatzeco. Orduan cer eguin, eracusten du lembicico comunioaren liburuac,
eta ara nola au eguin deçaqueçun.
confesioaren ondoren jarri çaite lecu egoquiren batean; eta eman
guiozcatzu Jaunari esquerrac «Nere Jaun Jaungoicoa, esan deguioqueçu:
nere Aita guciz maitagarria: çure seme Jesusec utzi çuan confesioco
Sacramentua, gure animac sendatzeco. Sacramentu au ongui arcen duanari
barcatzen diozcatzu becatuac Jesusen eriotza, eta merecimentuac bitarteco
dirala: eta uste det, au bera eguin deçula nerequin ere, Apaiçac barcacioa, edo
absolucioa eman didanean. O ontasun, eta urriquimentu paregabea! mila
esquer Jauna mesede berri onegatic.
Ez naiz, Jauna, esquerrac ematearequin contentatzen. Berritu nai ditut,
bataioco egunean eman nizquitzun itzac. Gaurdanic utzi nai det, eta uzten det
Satanas betico; eta Satanasequin batean uzten ditut beraren lagun, eta
languileac, edo mundu galdua, eta araguiaren, edo nere gura tcharren

140
naicunçac. Au da ceruaren, eta guiçonen aurrean eman niçun itza; eta au bera
ematen diçut gaur ere betico. Abrenuntio. Gaurdanic betico utzi nai ditut, eta
uzten ditut Satanasen obrac, edo becatua, ta becaturaco bideac. çoazte
nigandic urrutira adisquidetasun gaiztoac, etche anima galgarriac, eta lagun
dongueen bilcui, edo batzarreac. Au da bataioco egunean eman niçun
bigarren itza; eta au bera ematen diçut gaur ere: Abrenuntio. Gaurdanic
betico utzi nai ditut, eta uzten ditut Satanasen arrotasun, eta çoraqueriac,
dala jancian, janean, edanean, eta beste gaucetan, dala atseguin, eta
jolasetan. Au da bataioco egunean nic eman niçun irugarren itza: eta au bera
ematen diçut berriro benaz, eta biotz gucitic. Abrenuntio. Lagun çaiquizquit
arren, eta indaçu çure lagunça ugaria, aguindu diçudana leialqui eguiteco.
Eta orain, nere anima, nor ote da gaur çugana etorceco dagoana? Gauz
arrigarria! Erregue gucien Erreguea, Aita Santu gucien Aita Santua,
Trinidadeco bigarren persona gugatic guiçon eguin çana, eta gugatic
gurutzean bicitza eman çuana bera. Au gucia gutchi baçan beçala, guri ongui
naiez jarri nai içan çuan Aldareco Sacramentuan, eta jarcen da consagracioco
itzac Apaiçac esaten dituanean: ta gaur Sacramentu miragarri orretan çure
biotzera etorri nai du. Nere anima, nondic çuri onembeste mesede, eta
ondasun? Arrritzen, eta içutzen naiz, nere Jesus ona, çu nere biotzera
etorceco çaudela gogoratzean; ez da alabaina nere biotz esquergabe au, çure
dinaco toquia; baina içutzen ere naiz dembora berean, çure itz oec aditzean:
Ezpadeçue guiçonaren semearen gorputza jaten, eta odola edaten, ez deçue
iritsico betico bicitza doatsua. cer eguin aldeçaquet bada onembeste
beldurren artean, nere Jesus ona? Aitorcen det, ez naiçala ni, çu nere biotzera
etorceco dina. Eta çuc alaere nere biotzera etorri nai. Eguin bedi, nere
animaren jabe maitagarria, eguin bedi çuc nai deçuna; baina eguiçu çuc
lenago, Erregueac, etcheren batera dijoacenean, eguin oi duena. Aurretic
bidalcen ditue oec, etchea apainceco bear diran, gauçac: bidaldu itzatzu bada
çuc ere, Errregue gucien Erreguea, nere animaco etche arlote onetara, çu
ongui arceco bear diran, apaindurac, edo ceruco gracia, doai, eta birtuteac.
Esaçu itz bat, eta eguina gueratuco da gucia. Atoz nere salbatzailea eguin çaite
nere animaren jabe. Atoz, Jaungoicoaren bildots becatuac quencen dituçuna,
senda eçaçu nere anima becatuen çauriz betea. Atoz ceruco su animen
berotzailea: çure amoriozco garrarequin aiena itzatzu nigandic becatuaren
cutsuac, eta oneraco epeldasunac».
Orra, nere cristaua, confesatuta ondoren cer eguin guençaquean, era
bada, comunioraco. Ala eguiten due ascoc lembicico comunioaren liburutic.
Baina cembat içango dira, comunio aurreco dembora alferric galcen duenac?
cembat..., baina asco da. Bucatu ditut, nere cristaua, confesioco
Sacramentuari dagozcan, Eracusaldiac. Ecusi deçu, nolaco onguinai, ta
amorioarequin ipini çuan Jesusec Sacramentu au, gure animac sendatzeco.
Ecusi deçu, cer ondasunac, eta cein andiac dacarcian Sacramentu onec. Ecusi
deçu, cer dan gure aldetic escatzen duan gucia, eta nola au ederequi eguin
deçaquegun. cer aitzaquia içan deçaquegu Jaunaren aurrean, ezpadegu alaere

141
eguiten confesio onac escatzen duana? cer esango degu contuetaco egunean,
Sacramentu au ongui, ta sarritan artu gabez galcen baguera? Orain dembora
degunean; balia gaitecen sendagai onez, eta berac emango dizquigun ceruco
indarraquin bici gaitecen Jesusen legue Santa gordetzen degula, onela
iristeco betico cerua. Amen.

cOMUNIOcO
SAcRAMENTUARI DAGOZcAN,
ERAcUSALDIAc

Advertencias al que estas pláticas leiese.

Concluidas las plácticas de la Penitencia, pasé á la Echtrema-unción,


Orden i Matrimonio, reservando hablar de la Eucaristía para los Domingos
del Corazón de Jesus, ó Minerva, que son los terceros de cada mes; i para esto
ha sido necesario tener á la vista varias cosas inherentes a la función de
Minerva.
El aino de 1742 el R. P. Agustin Cardaberaz estableció en ésta, i otras
parroquias la Congregación del Corazón de Jesus, cuio fin es encender á los
fieles en el amor de Jesus Sacramentado, i desagraviarle de tantos ultrajes e
injurias, como sufre entre nosotros. Puso al principio del libro de dicha
Congregación admirables reglas, i fueran aprobadas por el Ilmo. Sr. D.
Gaspar de Miranda, i Argaiz en 26 de Março de 1743. En eilas, para
eguercicios públicos, se eliguen el Domingo tercero de cada mes, el inmediato
á la fiesta de Corpus chti, i el de Quinquagésima. En cuanto al primero, dice
lo siguiente: «Todos los Domingos terceros de cada mes comulgarán todos los
hermanos i hermanas que pudieren para reparar las injurias hechas en el mes
antecedente al divino Corazón de Jesus, pidiéndole la enmienda para sí, i los
otros. Este mismo Domingo de cada mes al toque, de las campanas, luego
despues de Visperas, acudirán todos a la Iglesia, donde se tendrán delante del
Santisimo patente los eguercicios siguientes. Lo primero, saldrá el prefecto
(de la Congregación) revestido de Capa, precediéndole los dos Diputados
Eclesiásticos de sobrepeiliz, i descubrirá el Sacramento. Lo segundo leerá el
lector desde el púlpito en vascuence por espacio de media hora la leccion
espiritual sobre los asuntos de la devoción del Corazón de Jesus. Lo tercero se
esplicará con brevedad por el lector la materia sobre que se ha de tener
oración. Lo cuarto se tendrá meditación i oración un cuarto de hora, antes
mas, que menos, segun el beneplácito del lector. Lo quinto, acabada la
oracion se hará el acto de desagravio, i se concluirá el eguercicio. En este
tiempo debe haber en el Altar seis belas blancas ardiendo.
El Domingo inmediato a la festividad del Sacratísimo cuerpo de Jesu-
Cristo, todos los ainos se celebrará con la maior solemnidad, i devoción
posible la fiesta principal de la adoración del corazón Divinísimo de Jesus con

142
Misa Solemne, i Sermón. Al principio de la Misa se pondra patente el
Sacramento i se encerrará acabadas la Misa, i preces de la novena. (La
bendicion se daba a la tarde). Por la tarde de este día, acabadas las vísperas,
se tendrá el eguercicio tocante á aquel mes, pero con maior solemnidad, que
otras veces. Asistiran (los Congregantes) á la Misa, i Sermón, que será en
vascuence i dotrinal acerca del amor infinito, del Sagrado Corazón de Jesus i
sus beneficios,
Cada aino se hará una novena al Sagrado Corazón de Jesus con Misa
reçada, en el Altar maior, que se acabará el mismo Domingo de la fiesta
principal, començando ocho dias festivos antes. Saldrá la Misa á las nueve, i
en acabandose subirá el Capeilán al púlpito, desde donde (respondiendo el
auditorio) leera en vascuence las preces con mucho espacio.
El Domingo de quinquagésima se hará el eguercicio tocante a aquel
mes, por ser este dia, en el que maiores injurias sufre el corazón adorable de
Jesus por los desórdenes de los Cristianos, El aino de 1743 fueron aprobadas,
como se ha insinuado, las reglas de la Congregación, i el mismo aino se pasó
por la Cruçada la Bula del Seinor Benedicto chIV echpedida en 7 de
Diciembre de 1742, confirmando esta Congregación, i concediendo varias
indulguencias, entre eilas tres plenarias, una para el día de la entrada en la
Congregacion, otra para la hora de la muerte, i la tercera para la fiesta anual
del Sagrado Corazón de Jesus que se debía celebrar el Domingo inmediato
despues de Corpus i piden confesión, comunión, i la oración regular, á lo
menos la primera i tercera. La asignación de los días fué hecha por el
Ordinario con arreglo a la Bula.
El aino de 1764 hiço misión en esta Iglesia el R. Padre Mendiburu, i por
insinuación suia dicha Congregación se eriguió en Minerva con aprobación
del Tribunal de Pamplona. Bien sabia Mendiburu, que esta Congregación con
dificultad podria celebrar sus eguercicios i funciones con la decencia, i
formalidad correspondiente, sin el auchilio de algun libro vascongado, i por
esta causa trabajó una obra bastante difusa de Meditaciones sobre el
Sacramento del Altar, pasión del Seinor, i otras varias materias.
El Sinodo de Pistoia tuvo el empeino de morder á esta devoción, pero
Pio VI por su Bula: Auctorem fidei, le condenó entre otras proposiciones, tres
pertenecientes á esta devoción, i son la 61, 62 i 63.
Nuestros Ilustrisimos siempre han fomentado esta devoción, pero estos
últimos tiempos, han tenido por conveniente el hacer una pequeina
alteración en el método. Antes la función de los terceros Domingos se hacia
solamente por la tarde, i ahora se ordena, que á la mainana, i á la tarde se
ponga patente el Sacramento; que despues se haga procesión, bendición &.
Este metodo es echcelente para las ciudades, i pueblos reunidos en la
prochimidad de las Parroquias; pero para la maior parte de Guipuzcoa no es
oportuno; porque si asisten a la funcion de la mainana, con dificultad podrán
acudir a la tarde, los que habitan en caseríos distantes de la Iglesia, i faltará el
concurso, que se necesita para las funciones, que se han de celebrar con el

143
Seinor patente. Por esta causa se acudió de parte de esta Congregación al
Ilustrisimo Seinor D. Lorenço Igual de Soria, echponiendo el referido
inconveniente, i su S. I. conecedió, el que en Misa maior se celebrase, i
concluiese toda la función de Minerva.
Este es el actual estado de la Minerva en esta Parroquial. Resulta de
aqui el que las pláticas de los terceros Domingos haian de ser algo breves para
que no se fatigue al pueblo; pues toda la función comprende los actos
siguientes. 1.º El Aspergues. 2.° El ponerse manifiesto al Seinor. 3.º Plática
sobre el Sacramento. 4.º Meditación de un cuarto de hora, i para esto es
necesario, que de la platica se echtraigan algunas jaculatorias, que aiuden al
pueblo para la meditación. Sin este auchilio seria casi inutil la parte de la
meditación. 5.° Procesión con el Santísimo. 6.° Bendición, i reserva. io
procurare tirar las pláticas con miramiento a todos estos actos, pero ceinido
siempre a puntos correspondientes á este admirable Sacramento. Me valdré
de los materiales, que contiene el Padre Mendiburu, i pondré en lugar de
echordio las instrucciones breves del librito vascongado de la primera
Comunión. Podrán servir estas pláticas para aino i medio, i cuando se ilegue á
echar la ultima, debe volverse á la primera. Aun así, no sera poco, si el pueblo
ilega á formar una idea correspondiente á tan grande, i admirable
Sacramento. Es regular que algunas sean mui breves á proporción de la
materia, que tocase el librito, pero debiendo seguirse jaculatorias, i
meditacion, las pláticas seran largas cuanto se quiera. Ahora conviene
insinuar el modo con que se practican aqui las funciones de Minerva.

1. Aspergues &.
El celebrante se reviste en la Sacristía, i pone la capa pluvial del color
correspondiente al oficio del día: el Diácono, i Subdiácono de Dalmática.
Toman los bonetes, hacen reverencia a la cruz antes de ponerlos en la cabeça;
i los Ministros saludan al celebrante con inclinación de cabeça. El celebrante
corresponde con otra inclinación, i para entonces pusose el bonete. 2.º Salen
de la Sacristia, primero el Subdiácono, despues el Diácono, i en seguida el
celebrante, porque el sitio no permite, el que salgan de una vez. 3.º Cuando
ilegan ácia el medio del Altar, el Diacono se retira un poco, i el celebrante se
coloca en medio de ambos; estos toman las puntas del Pluvial, i asi suben
hasta la ínfima grada del Altar. 4.° Estando de pies en el plano, se quitan los
bonetes: el celebrante da el suio al Diácono: este, i el Subdiácono al sacristán,
porque no hai en lo regular mas arbitrio. Los bonetes no se ponen en la
credencia, i mucho menos sobre el Altar, sino en el canape ó escaino
destinado para que se sienten el Preste i Ministros. 5.° Se arrodila el
celebrante en la grada ínfima del Altar, como tambien el Diacóno a la diestra,
i el Subdiácono a la siniestra. 6.° El Diácono recibe del sacristán el isopo con
agua bendita: besa el echtremo del mango, i se lo entrega al celebrante,
besandole la mano en la parte echterior. 7.° El celebrante estando de rodilas
entona el Aspergues, ó Vidi aquam, i prosigue el coro: rocia el Altar triplici

144
ductu, esto es ácia el medio, despues ácia el lado del Evanguelio, i
últimamente acia el lado de la Epístola. 8.° Hecha la aspersion del Altar, se
rocia su frente en forma de cruz: entonces se pone en pie, i rocia al Diácono, i
Subdiácono, que se hailan de rodilas. 9.° Hace la aspersión del Clero, i
despues la del pueblo. El Clero esta cantando cerca, i no se hace uso de varias
cosas, que nos enseinan los Rubriquistas. 10. Vuelve al Altar, ó plano
próchimo a la ínfima grada del Altar; entrega el isopo al Diácono, i este al
sacristan. 11. El Diácono le pone delante el Misal abierto al Preste: canta el
Ostende nobis &. Con Aileluia, ó sin eila segun el tiempo, despues las preces, i
oración. Si no fuese dia de Minerva, se haría la procesion cantando el himno
de Visperas del dia, i al fin se echaría la oracion del día con versiculo
correspondiente. Esta es la práctica que se ha encontrado: Pero en días de
Minerva se omite esta procesión, porque despues de Misa se hace con el
Sacramento. Parece que, mientras el Coro canta el Aspergues debieran
continuar (alternando los versos) el celebrante i Ministro; el psalmo Miserere
hasta su conclusión, pero no se observa esto. 12. Ultimamente se aparta el
preste del medio del Altar acia la parte de la Epístola, como también los
Ministros: deja el celebrante la capa, i pone la Casuila, los Ministros toman
los Manípulos, vuelven al medio de Altar, i el Diácono prepara el Misal. Esto
no habiendo Minerva; pero habiéndola, concluida la oracion del Aspergues,
estando de capa se hace la echposicion del Sacramento, como luego se dira, i
concluida, se retiran al lado de la Epístola en la forma dicha.

Esposicion del Santísimo.


Arriba se ha dicho, que concluida la aspersión el celebrante, i Ministros
se hailan en la grada infima del Altar (bien que aquí no hai mas que una, i
despues sigue el plano hasta el enrejado), el Preste en medio, de rodilas, con
su capa pluvial, i los Ministros estarán á la diestra el uno, i á la siniestra el
otro. Se supone, que las belas del Altar estan ia encendidas, i cuando menos
deben ser seis, aun cuando por causa privada se espusiese cubierto con velo, i
sin sacar del tabernáculo: i si es por pausa pública, i se pone patente en la
forma regular, se requieren en Roma veinte belas encendidas, i en cualquiera
parte debiera haber cuando menos doce, segun nos dice Cabalieri en su
Ritual. Estando en la forma dicha en la ínfima grada, hacen oración un breve
rato. 2.° Despues el Diácono se va al Tabernáculo; abre i hace guenuflechión;
echtrae el viril, i lo coloca sobre el corporal preparado en el Altar: hace
nuevamente guenuflechión, i vuelve a la ínfima grada. Si el celebrante fuese
solo; el mismo hará todo esto. 3.° Se retira un poco el celebrante ácia el lado
del Evanguelio, i estando en pie recibe la cuchara del incienso de mano del
Diácono: echará el incienso tres veces, sin bendicion alguna: 4.° se pone de
rodilas en medio, como antes toma el incensario sin ósculos, e inciensa el
Sacramento con tres golpes, haciendo antes, i despues profunda inclinación.
5.° Echa la incensacion, se coloca el biril en el trono, sea por el mismo
celebrante, si es solo, ó sea por el Diácono, que le asiste. 6.° El que coloca el

145
biril, u ostensorio en su trono, hace guenuflechión con una rodila; baja a la
infima grada, i se pone de rodilas con las dos. 7.° se retiran acia el lado de la
Epístola, el celebrante deja la capa pluvial, i pone la casuila, como también el
manípulo, i los ministros toman los manípulos. 8.° Bajan al plano, i aili se
arrodilan con ambas rodilas, e inclinan profundamente la cabeça: se
levantan,. i dase principio a la Misa, i se celebra en la forma acostumbrada.

Procesión.
Acabada la Misa, ilega el celebrante al medio del Altar, á una con los
Ministros: hacen guenuflechión con una rodila, pasan ácia el lado de la
Epístola; el celebrante deja en la credencia la casuila, i manípulo, i se pone la
capa pluvial: los Ministros dejan los manípulos: i por el plano ilegan al medio
del Altar, donde hacen guenuflechion con ambas rodilas. Se levantan, i de
nuevo se ponen de rodilas en la ínfima grada. 2.° Puesto en pie prepara el
incensario, ó incensarios sin bendición, ministrándole el Diácono la naveta, i
luego arrodilado sobre dicha grada inciensa tres veces el Sacramento,
inclinandose profundamente antes i despues de la incensación (con la cabeça
dice Iraiços). Vuelve el incensario al Diacono, i este al sacristán. 3.° El
Subdiácono toma el paino de hombros de mano del sacristán, que debe ser
blanco, aun cuando los demas ornamentos fuesen de otro color: le pone al
celebrante sobre los hombros, i lo acomoda ante el pecho. 4.° Sube el Diácono
al medio del Altar: hace guenuflechión, toma con ambas manos la custodia en
el mismo modo, que debe estar en el Altar, esto es con la efiguie del Crucifijo
ácia el pueblo: vuelvese con la custodia sobre su mano derecha: se la entrega
al celebrante en la misma forma, de modo que en la procesión dicha efiguie
mire ácia el pueblo. El Diácono se la entrega en pie, i el celebrante la recibe de
rodilas con las manos cubiertas con el sobre hombros. El Diácono hace
guenuflechión al Sacramento: el celebrante se levanta, i vuelve ácia el pueblo,
i entonces el Diácono pasa á la mano derecha del celebrante, i el Subdiácono
a la siniéstra. Al mismo tiempo, i no antes entonan los cantores arrodilados el
himno: Pangue lingua, i se ordena la procesión. Si esta se hiciese por dentro
de la Iglesia, como aqui sucede, cuando el tiempo impide el salir fuera,
entonces se comiença por la parte del Evanguelio, i vuelve por el lado de la
Epístola; pero si se hace por fuera, se camina por en medio de la Iglesia; se
sale por la puerta principal, i se da la vuelta por la puerta del costado. 5.°
ilegando al Altar, el Diácono arrodilado sobre la tarima, toma del celebrante
la Custodia; colocala en el Altar, i luego, haciendo guenuflechión, baja a la
ínfima grada, donde está arrodilado el celebrante con el Subdiácono; el cual
le quita el paino, ó tafetán de los hombros, a saber cuando el celebrante dió la
Custodia al Diácono. 6.° Los cantores entonan el Tantum ergo, i al verso:
guenitori se levanta el celebrante con los Ministros, i ministrándole el
Diácono la naveta sin ósculos, prepara el incienso sin bendición, i despues
arrodilado con los Ministros, inciensa tres veces el Sacramento, inclinando
profundamente la cabeça antes i despues de la incensación. 7.° Dos cantores

146
entonan el v. Panem de Caelo praestilisti eis (en tiempo pascual, i en la
infraoctava de Corpus Cristi con Aileluia, i esto mismo debe observarse con el
R. omne delectamentum &). R. omne delectamentum in se habentem. Los
que entonan este deben estar arrodilados. 8.° Levántase el celebrante solo, i
los Ministros arrodilados le ponen, i tienen delante el libro: dice: Oremus, i
canta la oracion: Deus, qui nobis sub Sacramento & con la conclusión breve
Qui vivis, et regnas per omnia saecula saeculorum Vease el Ritual sobre la
procesión del Corpus. Se ha dicho, que despues del versículo Panem de Caelo
&; dice el celebrante Oremus, i no, Dominus vobiscum; porque sin embargo
de que el Ritual pone el Dominus vobiscum, la Sagrada Congregación de
ritos, i la Instrucción Clementina ordenan, que se omita en la reposición del
Santísimo Sacramento. 9.° Concluida dicha oración, se arrodila el celebrante:
le pone el Subdiácono el paino de hombros: sube al Altar: se arrodila con una
rodila: toma despues que se levanta, con ambas manos (cubiertas con la
vanda) la Custodia, á saber con la sinestra por el pie: con la derecha por el
nudo, habiendola antes vuelto de un lado. á otro, para que la efiguie de la
Ostia mire ácia el pueblo. Entonces se vuelve sobre su derecha al pueblo, del
mismo modo que para decir en Misa Dominus vobiscum: i echa la bendición
con la Custodia, en esta forma. 1.° levanta lentamente la Custodia hasta los
ojos. 2.° con la misma lentitud baja hasta mas abajo del pecho. 3.°, la levanta
hasta el pecho. 4.° de aili ileva ácia el hombro izquierdo, i últimamente ácia el
hombro derecho. 5.° Perfeccionado de este modo el círculo, deja la Custodia
sobre el Altar: baja a la ínfima grada, i se arrodila. Sube el Diácono, hace
guenuflechión, coloca la Custodia en el Sagrario, i hecha guenuflechión,
cierra la puerta, i se van a la Sacristía en la forma ordinaria.

OgueI, TA AMAIRUGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean lenengoa.

ALABATUA &

il bacoitzaren irugarren igandeac autuac, eta bereciac daude gure


Elicetan Sacramentu miragarri on arceco, eta eguiten diozcagun bidegabeac
nolerebait deseguiteco. Egun oetan adirazten da Jesusen guganaco ongui nai,
ta amorio gueieguia: beguien aurrean ipincen çaizcu, guretzat dacarcian
ondasunac, eta gure esquer gabequeria itsusiac, eta atzenean aditzera ematen
dira, Sacramentu oni dagozcan, beste gauçac. Oen gainean beti itz eguin
diçuet irugarren igandeetan, eta era berean itz eguingo diçuet aurrera ere.
Lembicico comunioaren liburuac arguiro uquitzen ditu Sacramentu oni
dagozcan gauçac, eta aren Eracusaldi laburrac içango dira neretzat itz
eguiteco gai gucia, ceren gauz obe, eta çuençat egoquiagoric arquituco ez
dedan. Galdetzen du bada asieratic guisa onetan.

147
«Eliz Ama Santaren Sacramentuen artean laugarrena cein da?
Erançuten du: comunioco, edo Aldareco Sacramentua. cer da Aldareco
Sacramentua? Da, oguiaren, eta ardoaren anz, eta idurien azpian Jesu-cristo
bera, Jainco, eta guiçon eguiazcoa berequin daucan, Sacramentu guciz
miragarria. cergatic deitzen çaio comunioa edo comunioco Sacramentua?
ceren cristau fededun gucien animaco janari ta edaria dan, eta ala andiac,
nola tchiquiac, ala aberatsac, nola bearsuac, berdin duen janari, eta edari au
arceco escua. ceren gainera janari au ongui arcen duenac, bat eguiten diran
Jesu-cristorequin, eta elcarrequin. cergatic deitzen çaio Aldareco
Sacramentua? ceren Aldarean eguiten, esqueincen, eta arcen dan. cergatic
icendatzen da Miragarria, eta ascotan guciz miragarria? ceren mirari gucien
artean andiena, gucien oroipena, eta gucien miragarritasuna berequin duana
dan».
«Esan ditugunaz gainera, comunioco Sacramentuac ote du beste icenic?
Bai, Jauna, eta ez bat bacarra. cein dira oec? Eucaristia, Jaunaren aparia,
Aingueruen oguia, bideraco janari, ta edaria, edo Biaticoa, eta guciz Santua.
cergatic deitzen çaio Eucaristia? Lembicia, ceren Eucaristiac esan nai duan
gracia ona, eta comunioco Sacramentuan dagoan, gracia ona ececic, gracia
guciaren iturburua, eta emailea. Bigarrena, ceren Eucaristiaren icenac esan
nai duan gainera esquerrac ematea, eta comunioco Sacramentua esqueincea
da esquerric andienac ematea? cergatic deitzen çaio Jaunaren Aparia? ceren,
azqueneco aparian, eta afalondoan Jesusec eguin cituan, gauça miragarrien
oroipena dan. cergatic deitzen çaio Aingueruen oguia? ceren Jesu-cristo dan
Aingueruen atseguin contentua, eta Jesu-cristo bera comunioco
Sacramentuan jarcen dan, gure animen janari, eta edari içateco. cergatic
deitzen çaio Bideraco janari, ta edaria, eta Biaticoa? ceren ceruraco bidean
ongui ibilceco, eta betico bicitza iristeco, janari, ta edaria dan. Beraz noiz nai
ardeçaçula comunio Santua, beti arcen deçu bideraco janari, ta edaria, edo
Biaticoa? Bai, Jauna. Nola bada ilceco dagoanari ematen çaionean bacarric
deitzen çaio Biaticoa? ceren cristauac beti, baina batecere ilceco dagoanean,
arcen duan betico bicitzaren bidea. cergatic icendatzen da guciz Santua?
ceren Sacramentuen artean comunioa bacarric dan, Santutasun guciaren
iturburua, eta emailea bera, beregan duana». Orra, cer asieratic eracusten
digun lembicico comunioaren liburuac.
Misterio oni deitzen çaio gure siniste, edo fedearen Misterioa, ez ceren
bacarra dan, baicic gucien artean nolere bait miragarriena beçala dan. Baina
çuc, nere cristaua, aurtasunetatic icasi, eta sinistu cenduan Misterio au, eta ez
det onetan cer necatu. Baldin Jesusec esan baçuan: Au da nere gorputza, eta
Eliz Ama Santac mila, eta çorci eun urte oetan ala sinistu, eta eracutsi badu,
cer neque da Misterio au sinistea? Ea bada, cristaua, Eliz Ama Santa utzi
duenen erausi cençugabeai lecuric eman. Deitzen çaio gainera Jesusen
guganaco onguinai, eta amorioaren miraria: ala deitzen dioe S. Agustinec eta
S. ciriloc: Sacramentum pietatis: miraculum amoris. Ongui nai, eta amorio au
aguertu çuan Jesusec era ascotara, baina batecere Sacramentu orretan.

148
Orregatic ongui nai, eta amorio au alic onguiena adiraztea içango da
Eracusaldi batzuen gaia. Asiera ona emateco, beguiratu bear degu gaur, nere
cristaua, benic bein: nolaco egarria eracutsi çuan Jesus onac gugana etorceco,
eta Sacramentu orretan gurequin bicitzeco. Urrena, certaraco aimbeste
egarrirequin nai içan çuan au. Emendic ateraco degu otoiz, edo oracioaren
gaia. Ençun bada ardura andiarequin, nere cristaua.

§ I.

Gure Jesus onac beti aguertu çuan guganaco ongui nai, eta amorio
neurriric ez duan bat. Au aguertu çuan guiçon eguin çanean. Ecusiric, Adanen
becatuarequin galdu guenduala Jaunaren gracia, eta ceruraco escu, ta
deretcha gucia, aimbeste maite içan guinduan, non guri ongui naiez eguin çan
guiçon Birjina tchit Santaren sabelean. Aguertu çuan gainera bere ongui nai,
ta amorioa, gugatic igaroten cituala Pasioco neque-oinaceac, eta atzenean
gurutzeco eriotza, eta amorio oni S Pauloc deitzen dio gueieguia: Nimiam
charitatem. Baina gutchi çan au gucia Jesusen biotz maiteari, eta amorioz
eracequiarençat, eta bere, azqueneco aparian esan cien Apostoluai: egarri
andiarequin nai içan det çuequin apari au eguitea: Desiderio, desideravi hoc
pascha manducare vobiscum.
Bi gauçaren egarri, eta nai andi bat aditzera eman çuan Jesus onac itz
oetan, eta oetatic bata çan gu ume çurcen eran ez utzitzea, bere Aitagana joan
bear baçuan ere, baicic gugana etorcea. Etzaituet utzico ume çurçac beçala,
esan cien bein Non reliquam vos orppanos. Orretaraco ipini nai içan çuan
Sacramentu miragarri on, or etorceco gugana egun oro, eta egun bacoitzean
ecin conta al bider. Nor ote da, nere cristaua; nor era onetan gugana etorri
nai içan duana? Galde çaioçu çure siniste, edo fedeari, eta esango diçu, Jaun
au dala gauça gucien eguilea bera, Aita beticoaren seme bacarra, Aitarequin
gucian berdina, itz batean, Jesus Jaungoico; ta guiçon eguiazcoa. Eta nor
guera gu, Jaun Andi onec gugana etorri nai içateco? Nor, gura tcharrez, eta
utseguitez betericaco becatari esquergabe batzuec baicic? Arrituric gueratu
çan Salomon, ceren berac eguin çuan Eliz ederrera jatchi çan Jauna. Sinistu
ote diteque, cion miretsiric, sinistu ote diteque Jauna etorri dala gure artean
bicitzera? Ergone credibile est? Baldin ceru oriec, eta ceruen ceruac toqui
tchiquiac badira, Jauna, çuretzat. cer içango da nic eguin dedan etche au?
Arrituric gueratu çan Santa Isabel, ceren ecustera Joan citzaion Birjina tchit
Santa; Jesus bere sabelean çuala. Nondic cion; nondic niri onembeste
mesede, edo Jaungoicoaren Ama nigana etorcea? Unde hoc mihi? cer içango
da, Jaun Andi orrec gugana etorri nai içatea, ez nola nai, baicic egarri andi
batequin? Desiderio desideravi? Baina etzuan era onetan nai içan gugana
etorcea bacarric, baita gurequin egotea, eta gure biotzetan bicitzea ere: Nere
atseguin, poz, eta contentua da guiçonen umeaquin, edo anima onaquin
bicitzea, dio Escrituraco lecu batean: Delicuae meae esse cum filis hominum:

149
eta cerura igo çan baino lensêago esan cien Apostoluai: orra, çuequin nago,
eta egongo ere naiz mundua mundu dan artean. Ecce ego vobis cum sum
usque ad consummationem saeculi. Norc sinits ceçaquean, eta sinits deçaque
(ala fedeac eracusten ezpalio) Jesus onac gurequin, eta gure artean bici, eta
are gueiago dana, gure biotzetara etorri naico çuala? Miretsitzen da Eliz Ama
Santa, ceren Jesus, içanic Trinidadeco bigarren Persona guiçon eguin, eta
bicitu çan il batzuetan Birjina tchit Santaren sabelean: Et tu non horruisti
Virguinis uterum? Eta ez guera miretsico, gurequin, eta gure biotzetan
munduaren bucaeraraino bici nai içateaz? Mila, ta çorci eun urte alde aldean
dira Jesus dagoala Sacramentu orretan guiçonen artean: ta ez erri batean
bacarric, baicic catolicoac diran erri gucietan eta onela egoteaz gainera, dijoa
gucien eta bacoitzaren biotzera, andia, edo tchiquia, aberatsa, edo bearsua
dan beguiratu gabe. Ecusten deçu, cristaua, nolaco egarria eracutsi çuan
Jesus onac gugana etorceco, eta Sacramentu orretan gurequin beti bicitzeco?
Ta nola erançun, eta erançuten diogu Jesusen egarri oni? çoaz, nere caistaua,
erri bacoitzera, cer ecusico deçu? cer, nori nai negar eguiteco gogoa eman
bear dioen gauçac baicic? Jesus ona gugana etorceco, eta gure artean, eta
biotzetan bicitzeco aimbeste egarrirequin, eta cristauric gueienac
Jesusegandic iguesi! Atocea, cembat içango dira erri bacoitzean, era içan
arren, Jaun Andiari agur, eta ongui etorri bat aste gucian eguiten ez dioenac?
cembat, jaietan ere edariz beteac, eta edari usaia çabalcen duela datocenac?
cembat, Meça lucea, edo laburra dan bai, baina beste gauçaric gogoan ez
darabiltenac? cembat beguiramentu, edo errespetoric gabe Jaunaren aurrean
egongo diranac? cembat, berandutic berandura baicic Jauna artu nai ez
duenac, eta orduan gogoaren contra? Esquer gabequeriaren itsusia! Baina
goacen aurrera, eta dacuscun, certaraco aimbeste egarrirequin nai içan çuan
gugana etorcea, eta beti gurequin egotea.

§ i.

Ecusten çuan gure Jesus maitagarriac, eguin guinduala Jaunac, bera


eçagutzeco, ta amatzeco; eta beticoiasun gucian berarequin batean ceruan
bicitzeco. Amatuco deçu çure Jaun Jaungoicoa çure biotz guciaz, çure anima
guciaz, eta çure indar, eta aleguin guciaz, esaten dio Jaunac gutatic bacoitzari.
Diligues Dominum Deum tuum ech toto corde tuo, et ech tota anima tua, et
ech tota mente tua. Dirudi, era onetan Jauna amatzea dala, ez nequea, baicic
gure biotzac pocic, eta atseguin andiarequin eguin bear luqueen gauça; Jauna
da alabaina Ontasun bat neurriric, mugaric, eta bazterric ez duana: Jauna da
edertasun bat, ain çoragarria, non beguien itchi-idiqui batean ecustea asco
litzaquean infernuco su, eta garren artean daudenac ere azturic gueratzeco
beren oinaceaz, eta pocic amatzeco beti-beti bere Jaungoicoa. Ozta. Angueru,
ta anima doatsuac ecusi çuen edertasun baztergabe ura, alaco eran amatu
çuen, eta amatzen due, non, nai, ta nai ez ere amatuco duen betiraunde

150
gucian. Alaere oztua, eta jelatua gueratu çan guiçonaren biotza animaren
eguitecoan, eta erraz aztutzen da Jaunaren ontasun baztergabeaz: eta bere
doatasun, eta çori ona ipincen du emengo iduripenetan, edo ecusten dituan
atseguin-contentu circiletan. Onela galcen du betico doatasuna, eta erorcen
da betico neque-oinaceen artean: Jesus ona etorri çan gure biotzetan
eracequitzera Jaungoicoaren amorioaren sua, eta su au gure biotzetan piztu
cedin, nai içan çuan gugana etorcea, eta gure artean, eta biotzetan egotea
Sacramentu orren bidez. Etorri ninçan; dio S. Lucasen autic, sua çabalcera,
eta cer da nic nai dedana eracequitzea baicic? Ignem veni mittere, et quid
volo nisi ut accendatur?
Ecusten çuan Jesus onac, etsai ascoren artean gueratuco guinala, nota
diran Demonioa, mundua, eta araguia. iru etsai oec prest arquitzen dira beti,
animai guerra eguiteco, eta garaitzen ditue tchit ernai bici ez diranac: baina
guciac deseguiten dira Jesusen lagunçarequin. Orregatic nai içan çuan gure
artean gueratu, eracusteco guri, nola peleatu bear degun iru etsai oen contra,
bera guiari, eta lagunçaile degula, eta nola iritsico degun betico bicitza.
Orra, nere cristaua, certaraco aimbeste egarrirequin nai içan çuan
gugana etorcea, eta gure artean gueratzea. Eta au onela bada, dan beçala, cer
ongui nai, eta amorio ez du guganaco aguertu Jesus onac, Sacramentu
orretan gugana etorceco, eta gurequin bicitzeco egarriarequin? cer gueiago
eguin ceçaquean Jesusec gure biotzetan eracequitzeco Jaungoicoaganaco
amorioaren sua? Ala ere gutchi dira Jaungoicoa, amatzen duenac, eta
egunetic egunera aituaz dijoaz Jaunaren serbitzariac. guiçonen umeac,
deadar eguiten du Dabidec: noiz artean içango cerate biotz astundunac! Fili
hominum, usquequo gravi corde? cergatic maite içan bear dituçue iduripen
utsac, utziric ceren Jaungoicoa? Ut quid diliguitis vanitatem, et quaeritis
mendacium? Ez ote degu orain ere amatuco Jaun au? Ea nere cristaua,
erabaqui deçagun gaur betico Jaun au ez utzitzea, eta biotz osoz amatzea: eta
onetaraco asmo osoac arceco, jarri gaitecen beraren aurrean belaunico eta
gogora ecarri ditzacun uquitu diran gauçac. (Jarcen dira belaunico guciac, eta
eracuslea ere bai).

1.
Beguira, cristaua, nolaco egarriarequin nai içan çuan Jesusec
Sacramentu orretan gugana etorcea, eta gure artean bicitzea. Gugatic bere
bicitza emateco cegoan demboran bertan, esan cien Apostoluai: egarri
andiarequin nai içan det apari au çuequin eguitea: Desiderio desideravi hoc
pascha manducare vobiscum. Apari au çan, Sacramentu miragarri on
ipinceco aparia, eta Sacramentu orretan gugana etorri, eta gure artean bici
nai çuan. cein miragarria Jesusen guganaco amorioa! Eta nolacoa içan ote da
gure esquergabequeria!

2.

151
Beguira urrena, certaco aimbeste egarrirequin nai içan çuan Jesusec
gugana etorcea, eta gure biotzetan bicitzea, ta mundua mundu dan artean
Sacramentu orretan egotea. Gure biotzetan eracequitzeco Jaunaren
amorioaren sua, eta bera guiari degula guc gure animen etsaiac garaitzeco.
Eta ala ere ez degu eçagutuco Jesusen guganaco amorio baztergabea? Eta ez
degu Jaun au amatuco? (Alchatzen da Eracuslea belaunicatua dagoan
toquitic, eta bucatzen du Eracusaldia orain ipinico dan eran).
Nere Salbatzaile Jesus maitagarria! Ecusten det çure guganaco ongui
nai, eta amorio gueieguia. Ecusten det, amorio onec sorreraço çuala çure
biotzean gugana etorceco, eta gure biotzetan bicitzeco egarri andi bat.
Ecusten det, cein gaizqui erançun diçudan oraindaino. Peccavi: eguin det
becatu, ceren çure ontasun, eta amorio baztergabeaz aztua bicitu nai çan.
Peccavi; eguin det becatu, ceren çu utzi, eta nere biotza ipini dedan emengo
atseguin, eta gauça circiletan, edo obeto esateco, emengo ecerecean. cer eguin
aldeçaquet, nere Aita ona, ta nere animaren jabea? cer, ezpada çugana
biurcea, eta damu andi batequin negar eguitea? cer ezpada emendic aurrera
çu amatzea? Amatuco çaitut, Jauna. Diligam te Domine, ceren aimbeste
ongui nai, eta amorio guganaco aguertu deçun. Diligam te Domine, ceren çu
ceregan ceran, ontasun guciz maitagrria. Lagun çaiquizquit arren asmo au
leialqui gordetzen, onela nere egunac buca ditzadan çure gracian, eta iritsi
deçadan çu beticotasun gucian alabatzea. Amen.

OgueI, TA AMALAUGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean bigarrena.

ALABATUA &.

Asi guinan Sacramentu miragarri orren gainean itz eguiten, eta aditzera
eman niçun, cristaua, Sacramentu oni deitzen çaiola Jesusen guganaco ongui
nai, eta amorioaren miraria, Sacramentum pietatis, miraculum amoris. Ongui
nai, eta amorio au aguertu çuan Jesusec era ascotara, baina batecere
Sacramentu orretan. Au alic onguiena eçagutzeco, beguiratu guenduan
aurrena, nolaco egarria eracutsi çuan Jesus onac gugana etorceco eta beti
Sacramentu orretan gurequin bicitzeco. Beguiratu guenduan guero certaco
aimbeste egarrirequin au nai içan çuan. Orain lembicico comunioaren
liburuac galdetzen du guisa onetan.
«Norc utzi cion Eliz Ama Santari comunioco, Sacramentu miragarria?
Erançuten du Jesu-cristoc berac. Noiz? Ostegun Santu arratsean. Esaçu, nola
guertatu çan Misterio içugarri au. Ostegun Santu arratsean, bucaturic legue
çarrac aguincen çuan afaria, alcha çan maietic Jesus: artu çuan guerrian escu-
çapi bat, eta percean ura: garbitu ciezten Apostoluai oinac, eta biurtu çan
maiera. Artu çuan oguia eta consagracioco itzac esanic, eman cien Apostoluai.

152
Artu çuan caliça ere ardoarequin, eta consagracioco itzac esanic, eman cien
Apostolu berai. Au eguin ondoan esan cien: Nic orain çuequin eguin dedana,
eguiçue çuec ere guero, nere, ta gaur arratsean eguin, eta bigar eguingo
ditudan, gaucen oroipena berritzen deçuela. Beraz arrats onetan eman cien
Jesu-cristoc comunioco Sacramentua eguiteco escua Apostoluai, eta oetatic
datocen Apaiz guciai? Bai, Jauna; aguindu cien alabaina, eguin ceceela, berac
arrats artan eguin çuana. Noiz eguiten du Apaiçac Sacramentu miragarri au?
Meçan, consagracioco itzac ostiaren, eta ardoaren gainean esatean». Orra
lembicico comunioco liburuac gai onetan dacarrena.
Jesusen guganaco ongui nai, eta amorio bazter gabeac distiatzen du
Sacrarnentu orretan era guciz miragarrian, baina onguiena aguercen digue
ongui nai, eta amorio au, Sacramentu on ipinceco demboran guertatu ciran
gauçac. Oec içango dira gaurco Eracusaldiaren gai gucia: eta ondoren
uquituco det, otoiz, edo oracioa eguiteco lagunduco digun, cerbait. çuec
anima onac, eta Jesus amatu, ta serbitu nai deçuenac, ençun eçaçue, noraino
alcha ciran Jesusen guganaco ongui nai, eta amoriaren su, eta garrac. Asi
gaitecen bertatic.

§ I.

Alderatu citzaion Jesus onari gugatic bere bicitza emateco, eta mundu
au utziric, bere Aitagana igotzeco dembora. Ostegun Santu egunean bidaldu
cituan S. Pedro, eta S. Juan Jerusalena, Israeldarren legueac aguincen çuan
aparia prestatzera. Au ongui aditzeco, jaquiçu, Israeltarrac, edo Jacoben
umeac dembora lucean bicitu cirala Ejipton ijitoen mendean catiberio
gogorrean, eta andic atera cituala Jaunac, eguiten cituala onetaraco asco gauz
arrigarri. Ontarte, edo mesede onez aztu etzitecen, urte oro eguin bear çuen
Ejiptoco irteeraren oroipena, Pazcoa ceritzan festarequin. Festaren asieran
jan bear çan etche bacoitzean bildots erre bat, ipincen ciran beste gauçaquin
batean.
Israeltarra çan Jesus ere eta gorde nai çuan legueac ciona, eta bidaldu
cituan icendatu diran, bere bi Apostoluac, aparia prestatzera. Joan çan
Jerusalena: Asi ciran afalcen, eta jan çuen aurrena bildots, edo arcume errea.
Dembora onetan inguratu çuen Jesusen biotza, alde batetic atseguin andiac,
eta bestetic naigabe guciz saminac. Ecusten çuan, maiean arquitzen çan
bildots ura çala beraren arz bat. Ecusten çuan, bildots ura ila, eta sutan errea
cegoan beçala bigaramonean bera ere arquituco çala gurutzean ila, eta neque,
ta oinaceen suarequin ongui errea. Ecusten çuan, nola, mundu au utzita, Joan
bear çuan bere Aitagana, eta erabaquia ceducala Aldareco Sacramentua,
ipincea, gurequin, eta gure artean bicitzea, eta guri ematea bere gorputza,
bere odola, bere biotza, eta bera çan gucia, gueratu ez guindecen mundu
galdu onetan ume çurcen eran; eta au gucia eguingo çuala ceruco bere
jarlecua utzi gabe. Ecusten çuan etorri çala au gucia eguiteco dembora: eta

153
aimbesteraino poztu çan, non esan cien Apostoluai: egarri andi batequin
bicitu naiz, çuequin afari au eguiteco: Desiderio desideravi hoc pascha
manducare vobiscum. O Jesusen guganaco ongui nai, eta amorio gueieguia!
Gugatic igarotzera dijoa pasioco neque, eta oinace içugarriac, eta ordu artan
itzeguiten du era onetan!
Beste aldetic inguratzen çuen Jesusen biotza naigabe tchit saminac.
Ecusten çuan bere Apostoluen arteco batec salduco çuala, eta bere becatu
itsusiaren barcacioa escatu bearrean, urcatuco çuala bere burua. Ecusten
çuan, Apostolu guciac içutuco cirala, Juduac bera arcen çuenean, eta utzico
çuela etsaien atzaparretan. Ecusten çuan, guri ongui naiez aimbeste gauça
miragarri eguin, eta aimbeste neque, ta oinace igarota ere, cein esquergabeac
içango guinan. Eta ecusiric au gucia, cer penac, eta samintasunen ujolac
etzuen inguratuco Jesusen biotza? Naigabe oen cerbait aguertu cien
Apostoluai maiean bertan, esaten ciela: çuetalic batec saldu, eta ipinico nau
nere etsaien atzaparretan. Au adituric, quezcaz bete ciran Apostoluac, eta asi
ciran galdeca: Jauna ni ote naiz guiçon salçaile ori? Erançun cien: guiçon ura
platera batera nerequin escua daramana da. Emango det bai nic nere bicitza;
baina nere salçailearen çori gaiztocoa! Obe çuquean doacabeac, jaio ezpaliz.
An arquitzen çan orduan Judas ere, Jesus salceco itza emanic Juduai, eta içan
çuan ausardia galdetzeco Jesusi era onetan: Maisua, eta ote naiz ni guiçon
ori? Erançun cion Jesusec: cerorrec dioçu ori. Au esan bide cion isîlic, eta
beste Apostoluac aditzen etzuela. Ala ere etzan cençatu Judas!
Bucatu çan legueac aguincen çuan afaria, eta jan ciran, afari onequin
ipini oi ciran, beste gauçac ere, gueienac beinçat ascoren iritzian. Orduan
jaiquitzen da Jesus maietic: arcen du escu çapi bat guerrian; botatzen du perz
batean uura, eta asitzen da Apostoluai oinac garbitzen. Gauz arrigarria! Jesus
Jaungoico-guiçona, eta gauça gucien jabea guiçonari oinac garbitzen! cergatic
onembesteraino beeratu ote çan Jesus? Eracusteco guri, nola utzi bear degun
antuzte, edo soberbia, cerura nai badegu; eta comunioco Sacramentuaren
ondasunac naroro, edo ugari arceco, utzi bear ditugula becatu larriac ececic,
benialen gogo, eta borondatea ere. Arrituric gueratu çan S. Pedro, ecusi
çuanean bere oinetan Jesus eta esan cion: Jauna, çuc niri garbitu oinac? ez,
ez orrelacoric, ez orain, eta ez guero. Erançun cion Jesusec ezpadizquitzut
garbitzen nic çuri oinac; ez da çuretzat lecuric içango nere Apostoluen artean,
eta are gutchiago nere erreinuan. Içutu çan S. Pedro, Jesusen autic au aditu
çuanean, eta esan cion: Jauna ala bear bada, oinac ececic, escuac, eta burua
ere garbitu guizquidatzu, Erançun cion Jesusec: garbia dagoanac ez du oinac
garbitzea besteric bear, çuec garbiac çaute, baina ez guciac. Itz oequin
aditzera ematen cion Judasi, baciaquiala cer asmo cerabilzquian, eta becatuz
ciquindua cegoala çan gucia. Garbitu ciozcan bada S. Pedrori oinac, baita
beste Apostoluai ere, oen artean Judasi. Ez ote çan alaere biguindu Judasen
biotza? Ez etzan biguindu, eta biguindu bearrean, len becein gogorra gueratu
çan, edo are gogorrago. Baina ala guertatu oi da becatari gogortuarequin.

154
Garbituric Apostoluai beren oinac, biurcen da Jesus maiera, eta legue
berrico Apaiz Nagusi, eta Aita Santuac beçala, esaten du lenengo Meça. Artu
çuan onetaraco oguia: puscatu çuan, eta eman cien Apostoluai, esaten ciela:
Arreçaçue, eta jan: au da nere gorputza. Arcen du guero caliça ardoarequin,
eta ematen die, esaten diela: Edan eçaçue guciac emendic: au da nere odola.
Ona munduan esan çan lenengo Meça. Bigaramonean gurutzean bicitza
emateco cegoan Jesus, eta artean etzuan inorc ere Meça esateco, eta
Sacramentu miragarri on eguiteco escuric etzuan nai, Sacramentu, eta
sacrificio on aitutzea bera ilcen çanean. cer asmatu çuan Jesusen guganaco
ongui nai, eta amorio gueieguiac? Eman cien Apostoluai, eta oen ondorengo
Apaiz guciai Meça esateco, eta Sacramentu miragarri on eguiteco escua. Nic
gaur arratsean eguin dedana eguiçue çuec ere guero, niçaz oroitzen ceratela,
esan cien: Hoc facite in meam Commemorationem. Itz oen indarrez Apaiçac
due escua Sacramentu miragarri on eguiteco. Itz oen indarrez, ozta Apaiçac
esaten ditu consagracioco itzac, jatchitzen da Jesus cerutic Aldarera, Apaiçac
nai duanean, nai duan demboran, eta aldietan. cer gueiago? Au eguiten du
Jesusec, içan dedila Apaiça, naiz catolicoa, naiz herejea, naiz ona, naiz
gaiztoa. Etzien onelaco escuric eman ancinaco Patriarcai, eta Profetai; etzien
eman Aingueruai, querubin, eta Serafinai, ez eta Birjina tchit Santari ere.
Ecusten deçu, cristaua, cein gauça arrigarriac guertatu ciran
Sacramentu on ipinceco demboran? Esanguidaçu orain, guri ongui naiez au
gucia eguin duan gure Salbatzailearen ongui nai, eta amorioa norainocoa
içango çan? Igaro cituan neurri, eta muga guciac, eta igo çan ongui nai, eta
amorioaren araurretaraino, S. Juanec dionez: In finem dilechit eos. Sinisten
degu au gucia, eta alaere beti egon bearrac ote guera sorrac, eta gorrac gure
Aita maitagarri ori amatzeco? cer gueiago escatuco degu Jesus ona biotz osoz
amatzeco? Lotsa gaitecen, nere cristana, gure oraindainoco esquer
gabequeriaz, jarri gaitecen Jaunaren aurrean belaunico; escatu deguiogun
barcacioa, eta amatu deçagun, aimbeste amatu gaituan, Jaun au. Onetaraco
asmo osoac sorceco, gogoan erabili ditzacun dembora pîsca batean, gaur
adiraci diran gauçac (Jarcen dira guciac belaunico, eta Eracusleac ere bai).

1.
Beguira, cristaua, cein gauz andi, ta miragarriac eguin cituan Jesus onac
Sacramentu on ipinceco demboran, eta emendic ateraco deçu beraren
guganaco ongui nai, eta amorioa. Erabaquia ceducan gurequin, eta gure
artean bicitzea Sacramentu orretan, baina dembora berean joan bear çuan
bere Aitaren escuiera, eta etzuan utzi bear bere jarlecua. Etorri çan Ostegun
Santa arratsa, eta arquitzen çan, gugatic bere bicitza emanda, bere Aitagana
igotzeco bezperan: eta au çan Sacramentu miragarri on ipini nai çuan arratsa.
Aguercen die Apostoluai atseguin contentu andi bat. Garbitzen diezte oinac,
eta Judasi ere bai. Ipincen du Aldareco Sacramentua. Ez da, au ongui nai, eta
amorio gueieguia?

155
2.
Beguira urrena, nola Sacramentu on eguiteco, eta emateco escua eman
cien Apostoluai, eta oen ondorengo Apaiçai, certaco ori? Munduac dirauen
dembora gucian gurequin, eta gure biotzetan bicitzeco. Ecusten çuan Judasen
esquergabequeria itsusia. Ecusten çuan, Judasen ancecoac içango cirala
gueienac. Alaere ain andiac ciran. Jesusen ongui nai, eta amorioaren su, eta
garrac, non utzi nai içan çuan, eta utzi cigun Sacramentu ori; eta aguertu
çuan onela guganaco amorio, mugaric, eta bazterric ez duan bat. In finem
dilechit eos. Ez ote degu Jaun au amatuco?... (Alchatzen da Eracuslea
belaunicatua dagoan toquitic, eta bucatzen du Eracusaldia orain ipinico dan
eran).
Ecusi deçu, nere cristaua, Sacramentu ori ipincean Jesus onac guganaco
aguertu çuan ongui nai, eta amorio gueieguia. Nola erançun diogu amorio
oni? Ez degu ecertan artu amorio au, utzi degu Jesus eta serbitu ditugu
mundua, eta gure grina tcharrac. Orregatic esaten digu Jeremiasen antic:
autsi deçu nere leguearen uztarria: urratu dituçu nere aguinteen loturac, eta
esan deçu ez det Jaun au serbituco: Confreguisti jugum meum, rupisti vincula
mea, et dichisti, non serviam. Erabaqui eçaçu orain, cer nai deçun, edo Jesus
benaz, eta biotzetic amatzea, eta serbitzea, edo munduari, ta grina tcharrai
jarraitzea? Ezpadeçu amatu, ta serbitu nai çure Jesus maitagarria, jaquiçu ez
duala Jesusec çu amatzearen bearric, çure oneraco baicic: jaquiçu çure
gainera etorrico dirala betico nequeac, betico negarrac, eta Jaunaren
madaricacioa. S. Pauloc esaten digu:madaricatua içan bedi Jesus amatzen ez
duana: Si, quis non amat Dominum Jesum christum, anathema sit. Baina
amatu, ta serbitu nai badeçu, asi çaite bertatic, asi çaite benaz, eta era onetan
barcatuco dizquitzu Jaunac oraindainoco utseguiteac, eta iritsi deçaqueçu
betico bicitza doatsua. Amen.

OGUEI, TA AMABOSTGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean irugarrena,

ALABATUA &.

Azqueneco aldian itz eguin guenduan, Aldareco Sacramentua ipinceco


demboran guertatu ciran gaucen gainean. Orain lembicico comunioaren
liburuac galdetzen du guisa onetan.
«Ostian cer dago? Erançuten du: consagracioco itzac Apaiçac esan
ditzan artean, ogui piscabat, eta esan ezquero Jesu-cristoren gorputza. Jesu-
cristoren gorputza bacarric ote dago Ostia consagratuan? Ez, Jauna, baicic
Jesu-cristo Jaungoico, eta guiçon eguiazco gucia. Beraz Ostia consagratuan
Jesu-cristoren gorputzarequin batean arquitzen dira beraren odola, anima, ta
Jaincotasuna? Bai, Jauna. Nola ori? ceren consagracioco itzen indarrez jarcen

156
dan Ostian Jesu-cristoren gorputza biciric, eta gorputz biciari ditcheozcanac
diran odola, eta anima. ceren gainera Jesu-cristoren Jaincotasuna, guiçon
eguin çanetic, bat egnina, edo unitua dagoan beraren gorputz, eta
animarequin.
caliçan cer dago? consagracioco itzac Apaiçac esan ditzan artean, ardoa,
eta ur pisca bat, eta esan ezquero Jesu-cristoren odola. Jesu-cristoren odola
bacarric ote dago caliçan, consagracioa ezquero? Ez, baicic Jesu-cristo Jainco,
eta guiçon eguiazco gucia. Beraz caliçan Jesu-cristoren odolarequin arquitzen
dira beraren gorputza, anima, eta Jaincotasuna? Bai, jauna. Beraz Jesu-cristo
gucia dago, Ostia consagratuan, eta gucia caliçan? Bai, Jauna, baina Ostian
oguiaren, eta caliçan ardoaren anz eta idurien azpian. Ostia consagratu
utsarequin comulgatzen danac arcen ote du, Ostia eta ardo consagratua arcen
dituanac adina? Bai, Jauna, arcen du alabaina, ala batac, nola besteac Jesu-
cristo Jainco, ta guiçon eguiazco-gucia. cergatic cristau guciac ez dira
comulgatzen Ostia, eta ardo consagratuarequin, Apaiçac beçala? Ensun det,
asco lecutan onela comulgatzen cirala cristau guciac ancinaco demboran,
baina quendu çuala Eliz Ama Santac usança au, ceren guertatzen çan Jesu-
cristoren odola comunioco demboran ichurcea, eta gainera ceren premiazco
gauça ez dan, era onetan cristau guciac comulgatzea». Orra lembicico
comunioaren liburuac gai onetan dacarrena.
Sacramentu on da Jesusen guganaco ongui nai, eta amorioaren mirari
andi bat: miraculum amoris. Amorio au aguertu çuan Jesusec gugana
etorceco, eta gurequin bicitzeco egarriarequin. Aguertu çuan, Sacramentu ori
ipinceco demboran guertatu ciran, gauz arrigarriaquin, leneco bi
Eracusaldietan ecusi degun beçala. Aguertu çuan, eta aguercen du gainera
Sacramentu orretan ematen digunarequin. Orregatic gaur ecusi bear deçu,
nere cristaua, cer, ta nola ematen duan Jesusec Sacramentu orretan. Urrena
cer escatzen digun Sacramentu orretatic. Emendic ateraco degu otoiz, edo
oracioaren gaia. Ençun contuz.

§ I.

Ongui nai, eta amorio eguiazcoa emailea da; eta alde onetatic
beguiratzen badioçu Jesusen guganaco ongui nai, eta amorioari, arrituric
gueratuco cera.
cer ote da Jesusec Sacramentu orretan ematen diguna? Ematen digu
eman al gucia, duan onena, eta nai degun aldi gucietan. Au nolerebait
eçagutzeco, idiqui tzatzu fedearen beguiac, eta beguira cer dagoan
Sacramentu orretan. Ecusico deçu, or dagoala Jesusen gorputza oguiaren anz,
eta idurien azpian. Au da nere gorpuça, esan çuan Jesusec, eta norc sinistuco
ez dio Jesusi? Ecusico deçu, gorputzarequin batean or dagoala gugatic ichuri
çuan, odola bera; Jesusen gorputza alabaina, piztu çan beinere ez ilceco, eta
beragatic Sacramentu orretan eztago ila, baicic biciric, eta gorputz biciac

157
berequin beardu bere odola. Ecusico deçu, gorputz, eta odolarequin or
dagoala Jesusen anima; anima alabaina bat eguina, edo unitua dago gorputz
biciarequin. Eguiçu contu, elcen diola batec, errosarioac dauqueen gurutze
eder bati, eta eracarcen duala beregana: gurutzearequin batean joango dira
errosarioaren amarreco guciac ere, ceren gurutzeari itsatsiac dauden. Era
berean consagracioco itzac Apaiçac ostiaren gainean esaten dituanean, jarcen
da an itzen indarrez jesusen gorputza, eta nola gorputzarequin bat eguinac
dauden odola, eta anima, oec ere gorputzarequin batean jarcen dira ostian:
eta au bera guertatzen da caliçan ere, ardoa consagratzen danean: itzen
indarrez jarcen da odola, eta odolari darraizca gorputza, eta anima. Ecusico
deçu, Jesusen gorputzac argui eguiten duala eguzquiac baino mila bider
gueiago, eta edertasun au ezcutatzen duala, Sacramentua arcera dijoacenac
içutu ez ditecen. Ecusico deçu, bere escu, oinetan, eta saietsean dauzcala bere
bost çauri, edo ilaguen sinaleac, eta bacoitzac distiatzen duala eguzquiaren
eran.
Ecusico deçu gorputzarequin batean or arquitzen dala Trinidadeco
bigarren Persona, Jaungoico eguiazcoa, gure amorioz guiçon eguin çana:
orduan beregana artu çuan gorputz ori, eta ez du beinere utzi. Ecusico deçu,
bigarren Personarequin batean or dagoala Aita beticoa; ecin alabaina
aldeguin deçaque Aitac Semea gandic, ez eta Semeac ere Aitagandic. Amatzen
banau ni norbaitec, amatuco du nere Aitac, eta bioc etorrico guera argana, dio
Jesusec: Si quis diliguit me... et Pater meus diliguet eum, et ad eum
veniemus. (Joan. 14). Aita betico ori da gu ceruraco bidean ipinceco, bere
Seme bacarra eman çuana. Eman çuan, mundura bidaldu çuanean. Eman
çuan, eta egun oro ecin conta al bider ematen digu Sacramentu orretan.
Aimbesteraino maite içan guinduan, dio S. Juanec, non eman cigun bere
Seme bacarra: sic Deus dilechit mundum, ut filium suum uniguenitum daret
(Joan 14) Atzenean fedearen arguiac eracusten diçu, Aita beticoarequin, eta
Semearequin Sacramentu orretan dagoala Espiritu Santua ere, irurac dira
alabaina Jaungoico bat bacarra.
Ecusten deçu cristaua, cer dagoan Sacramentu orretan? Atocea, eta au
gucia ematen badigu Jesus onac, cer gueiago, eta cer gauz oberic eman
deçaque? Ematen du au gucia ecer ezpaliz beçala, oguiaren idurien azpian
ezcutaturic: ematen dio andiari eta tchiquiari, aberatsari, eta bearsuari, eta
ematen dio nai duan aldi gucietan. Arritzen da S. Agustin, Jesusec
Sacramentu orretan ematen digunari beguiraturic, eta dio: içanic gure
Jaungoicoa Gucialdun, edo Omnipotentea, ala ere ecin eman duana baino
gueiago eman ceçaquean: Cum Deus sit Omnipotens, plus dare non potuit.
Içanic guciz jaquinsua, alaere etzuan jaquin, cer gueiago guri eman: Cum sit
Sapientissimus, plus dare nescivit. Eta içanic guciz aberatsa, etzuan, içan cer
eman gueiago: Cum sit ditisimus, plus dare non habuit. cer ongui nai, ta
amorioa içango ez da bada Jesusec Sacramentu orretan guganaco aguercen
duana, Sacramentuan bertan ematen digunari beguiratzen badiogu? Eta norc
eztacus, bidez, eta eguiaz deitzen çaiola ongui nai, ta amorioaren mirari, eta

158
milagroa? Miraculum amoris? Dacuscun orain, cer, escatzen digun Jesus
onac Sacramentu orretatic.

§ i.

cer ote da Jaunac Sacramentu orretatic escatzen diguna? Beretzat ecer


ez, ez du alabaina gure bearric beretzat; baina guri ongui naiez escatzen digu,
eguin deçagula betico çori ona iristeco eguin bear dana. cer bear ote da
onetaraco? Bear da benic bein becatutic aldeguitea; becatuaren saria da
alabaina eriotza, eta betico neque, ta oinaceac. Ecin sartu diteque ceruan
becatuz loitua dagoan gauçaric, S. Juanec esaten digun beçala: Non intrabit
in eam aliquid coinquinatum (Apocal. 21). Bear da bigarrena, becaturaco
bideetatic, eta lagun gaiztoetatic aldeguitea; bestela galduco da, Espiritu
Santuac esaten digun beçala: Qui amat periculum, peribit in ilo. Bear da
irugarrena, bacoitzac bere gura, eta grina tcharrac ucatzea, edo ecitzeco
aleguina eguitea. Au eguiten ez dala, ez dago becatua becatuari eransitzea
baicic.
Ala guertatzen da birauac botatzeco, edanean igarotzeco, itz
desonestoac esateco, uquitze lotsagarriac eguiteco, oitura duenaquin: Nere
ondoren etorri nai duanac, uca beça bere burua, edo bere grina tcharrac,
esaten digu Jesusec berac: Qui vult venire post me abneguet semetipsum.
(Math 16). Bear da laugarrena, Jauna amatzeco, eta serbitzeco eman citzacun,
biotza emengo aurquerietan, edo ecerecean ez ipincea. Ene Seme, indaçu niri,
ta neretzat gorde eçaçu çure biotza Praebe fili mihi cor tuum (Prover. 23).
Au da, nere cristaua, Jesus onac Sacramentu orretatic escatzen diguna.
Eta duan gucia ematen duanac au escatzea, eta escatzea gure oneraco, asco,
ote da? Ala ere ez degu eguin nai içan, Jaunac escatzen diguna! cembat bider
Jaun au utzi degu becatuaren atseguin-apur bategatic? Orregatic esaten digu
S. Pauloc: cer on, edo frutu atera deçue orain lotsatzen çaituen gauz oriequin?
Quem ergo fructum habuistis in ilis, in quibus nunc erubescitis? cembat
bider, becaturaco bideac utzi nai gabez, bici da becataria betico su, eta garren
artean amilceco çorian? Non dira beren gura, eta grina tcharrac ucatu nai
dituenac? Non, Jesus onagan biotza ipini nai duenac? Au da Jesus onac
gugandic ecusten duan erançuera ederra. cristaua, eçagutu deçagun gure
esquergabequeri itsusia, eta eguin deçagun asmo oso bat, emendic aurrera
gure Jesus maitagarriac escatzen diguna eguiteco. Jarri gaitecen onetaraco
Jaunaren aurrean belaunico, eta gogoan erabili ditzacun, gaur uquitu diran
gauçac. (Jarcen dira guciac belaunico eta Eracuslea ere bai).

1.
Beguira, cristaua, lenengo lecuan, cer ematen diçun Jesus onac
Sacramentu orretan, eta emendic iguerrico deçu nolaco ongui nai, eta
amorioa aguercen digun. Ematen diçu eman al gucia, bada ematen diçu bera

159
dan gucia, edo bere gorputza, odola, anima, edo Jaincotasuna. çuc arcen
deçunean Sacramentu on, çugana dator Trinidadeco bigarren Persona edo
Seme Jaungoicoa, eta Semearequin batean Aita, ta Espiritu Santua. cer ongui
nai, eta amorioa ez digu bada aguercen Jesus onac Sacramentu orretan?...

2.
Beguira urrena, cer escatzen digun Jesus onac Sacramentu orretatic. Ez
digu ecerere beretzat escatzen, baicic gure çori oneraco bear dana bacarric.
Au da gure biotzac becatutic, eta becatuaren bideetatic gordetzea, eta ipincea
ontasun baztergabea dan Jaunagan. Eta au ere ucatuco diogu gure Aita
maitagarriari?... (Alchatzen da Eracuslea belaunicatua dagoan toquitic, eta
bucatzen du Eracusaldia orain ipinico dan eran).
Aditu deçu, cristaua, cer ongui nai, ta amorioa eracusten digun Jesus
onac Sacramentu orretan, ematen digula eman al gucia. Ez gaitecen bada,
oraindaino beçala, içan esquergabeac: biur gaitecen biotz osoz Jaunagana, eta
amatu deçagun benaz. Onela iristeco gure becatuen barcacioa, eta guero
betico bicitza doatsua. Amen.

OgueI, TA AMASEIGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean laugarrena.

ALABATUA &.

Azqueneco aldian ecusi cenduan, cristaua, cer ematen digun Jesus onac
Sacramentu orretan, edo ematen digula eman al edo bera dan gucia. Orain
lembicico comunioaren liburuac galdetzen du guisa onetan.
«Esan deçu len, comunioco Sacramentuari deitzen çaiola guciz
miragarria, ceren mirari gucien artean andiena, gucien oroipena, eta gucien
miragarritasuna berequin duana dan. Esaçu cer gauça miragarri eguiten ditu
Jesu-cristoc, Sacramentuan jarcean, eta jarri ezquero? Asco, eta oen artean
çorci tchit arrigarriac. cein dira? Lenengoa, consagracioco itzac esaten diran
une, edo puntuan bertan jarcea Sacramentuan Jesus Jaungoico eta guiçon
eguiazcoa, naiz içan Apaiça ona, naiz ez, naiz catolicoa, naiz herejea.
Bigarrena, ecin conta al Elicetan egun oro jarcea, eta egotea Jesu-cristo,
ceruco bere jarlecua utzi gabe. Irugarrena, consagracioco itzac esatean bertan
biurcea len ogui çana Jesu-cristoren gorputz, eta len ardo çana Jesu-cristoren
odol. Laugarrena, consagracioco itzac esan ondoan oguiric, eta ardoric batere
Sacramentuan ez gueratzea, baina bai ogui-ardoen anz, eta iduriac, nola diran
usaia, colorea, gusto, eta indarra.
Bostgarrena, oguiaren, eta ardoaren anz, eta iduri oec arcen dituanari
ematea, oguiac eta ardoac adina indar. Seigarrena, ostia batec duan becein
toqui tchiquian jarcea, eta egotea Jesu-cristo Jaungoico, eta guiçon eguiazco.

160
çazpigarrena, ostia erdiratzen, eta puscatzen danean, ez puscatzea Jesu-
cristoren gorputza, eta puscatu ordean, osoric arquitzea puscaric
tchiquienean ere. çorcigarrena, biciric, eta ceruan dituan, doai, eta edertasun
guciarequin jarcen bada ere, ilaren eran egotea Sacramentuan. Nola guerta
ditezque gauz ain miragarriac? Jaungoicoac nai içate utsarequin.
Sacramentua aguercen, edo Sagaraco demboran goratzen duenean, cer
ecusten deçu? Ez oguiric, ceren ez dagoan: ez Jesu-cristo, ceren ezcutatua
dagoan, baicic oguiaren anz, eta iduria». Orra, lembicico comunioaren
liburuac gai onetan dacarrena.
comunioco Sacramentua Jesusen guganaco amorioaren mirari, edo
milagroa da, len esana dagoan beçala: Miraculum amoris. Amorio au aguertu
du gugana etorceco, eta gurequin bicitzeco içan çuan egarri andian. Aguertu
du Sacramentu on ipinceco demboran guertatu ciran gauz arrigarrietan.
Aguertu du Sacramentu orretan ematen duanarequin, leneco Eracusaldietan
aditu deçun eran. Ez du gutchiago aguertu, Sacramentu orretan jarcean, eta
jarri ezquero eguiten dituan gauça miragarrietan. Gauz oec uquitzen ditu
ederqui liburuac, baina laburquiro. Orregatic gauça berac ugarisêago
adiraztea içango, da gaurco Eracusaldia eta ondoren ateraco degu otoiz, edo
oracioaren gaia. Ençun contuz.

§ I.

Ongui nai, eta amorioaren anditasuna iguerritzeco, obrai beguiratzea da


bideric egoquiena: eta bide oni jarraitu nai badioçu, eçagutuco deçu, Jesusen
guganaco ongui nai, ta amorioa Sacramentu orretan, dala gueieguia, eta
neurrirc ez duana.
cer ote da Sacramentu orretan jarcean, eta jarri ezquero Jesusec eguiten
duana? Apaiçac consagracioco itzac esaten dituan unean bertan jarcen da
Sacramentuan Jesus Jaungoico, ta guiçon eguiazcoa, naiz içan Apaiça ona,
naiz ez, naiz catolicoa, naiz herejea, Au da nere gorputza, esan çuan Jesu-
cristoc, eta norc içango du ausardia Jesusec esana ucatzeco, edo ez sinisteco?
Nic orain eguin dedana, eguiçue çuec ere, niçaz oroitzen ceratela: Hoc facile
in meam Commemorationem. Jesusec emandaco escu onequin Apaiçac
esaten ditu Jesusen itzac berac, eta bereala jarcen da Jesus Sacramentuan.
Ala eracusten digu gure fede Santac, eta sinisten degu catolico gucioc. Gauz
arrigarria! Nor da alabaina, Sacramentu orretara datorrena? Jesus
Jaungoico, eta guiçon eguiazcoa, gauça gucien Eguilea. Eta nor da Mecemaile
consagracioco itzac esaten dituana? guiçon bat bere grina tcharrac dituana,
bearbada, birtutetsua, eta bearbada Judasen ancecoa. Alaere guiçon errebes
onen otsera jarcen da Jesus Sacramentuan? eta jarcen da onelaco guiçonac
nai duan demboran, nai duan lecuan, eta nai duan adinatan? Arritu çaitezte
ceruac, arritu ceruco Aingueruac, eta lurreco anima onac! Josue pelean ari
çan bein Amorreoen contra. Içutu ciran Amorreoac, eta asi ciran igues

161
eguiten. Beldurtu çan Josue, ilundu cequion etsaiac osotoro deseguin baino
len. Alcha çuan biotza Jaunagana, eta aguindu cion eguzquiari, cegoala
gueldiric: Sol, contra Gabaon ne movearis. Eguzquia Josueren otsera gueratu
çan, eta içan çuan Josuec bere etsaiac urratzeco dembora. Baina cer da au
Aldareco Sacramentuan guertatzen danaren, aldean? Ecer ez Josueren otsera
alabaina bein bacarric gueratu çan eguzquia; baina Apaiçaren otsera
jatchitzen da Sacramentura Jesus, Eguzquiaren eguilea; egun oro, eta
egunean asco aldiz, Josue çan Jaunaren adisquide andia; baina bein baino
gueiagotan guerta diteque, Apaiça guiçon errebes bat içatea. Eta ala ere
jarcen da Jesus onelaco guiçonaren otsera Sacramentu orretan!
Sacramentu orretan eguiten dan bigarren gauça miragarria da ecin
conta al Elicetan egun oro jarcea, eta egotea Jesu-cristo ceruco bere jarlecua
utzi gabe. Igo çan Jesus ceruetara, eta an dago eserita bere Aitaren escuiean
eta ango jarlecua utzi gabe jarcen da Sacramentuan ecin conta al Elicetan.
Nola au guertatzen dan, ez da erraz itzez adiraztea, baina fedearen
arguiarequin iristen degu, eguin deçaqueala Jaunac, eta osotoro sinistu bear
degu, dio Trentoco concilioac. Ostegun Santu arratsean jarri çan Jesus
Sacramentuan, maiean ceucan lecua utzigabe. cergatic ez deçaque eguin au
orain ere, ceruco bere toquia utzi gabe?
Sacramentu orretan Jesusec eguiten duan irugarren gauça miragarria
da, consagracioco itzac esaten duan demboran len ogui çana biurcea bere
gorputz, eta len ardo çana bere odol. Deitu çuen, bein cana ceritzan Galileaco
erri batera eztaietara. Aittu çan ardoa, eta uura biurtu çuan ardo. Mirari
andia çan au, eta ez da gutchiago consagracioco itzaquin Apaiçac eguiten
duana.
Sacramentu orretan Jesusec eguiten duan laugarren, gauça miragarria
da consagracioco itzac esan ezquero, ez gueratzea Sacramentuan oguiric, eta
ardoric, baina bai ogui-ardoen anz eta iduriac, nola diran usaia, colorea,
gusto, eta indarra. Ala eracusten digu fedeac, eta sinisten degu gucioc.
Demagun Eliz onen pareteac erorcen dirala lurrera, eta ala ere airean daudela
teilatuac. cer esango guenduque, nere cristaua? cer ezpada mirari, edo
milagro andi bat guertatu dala? Teilatuac alabaina ecin dautezque airean
irozgarri gabe, mirari andi bat eguiten ez duala Jaunac. Ez da gutchiago
guertatzen Sacramentu orretan ogui-ardoen anz, edo Accidenteaquin. Oen
irozgarri, edo pareteac beçala dira oguiaren, eta ardoaren içatea: eta ez dago
au Sacramentuan consagracioco itzen ondoren. Alaere gueratzen dira
oguiaren, eta ardoaren usaia, colorea, gustoa, indarra, biribiltasuna.
Sacramentu on aguirian dagoanean, orain beçala, oguia ecusten degula
dirudi; baina fedeac eracusten digu, ecusten degun ori, ez dala oguia, baicic
oguiaren-ança, eta anz onequin ezcutatua dagoala Jesu-cristo.
Sacramentu orretan Jesusec eguiten duan bostgarren gauça miragarria
da oguiaren, eta ardoaren anz, eta iduriac arcen dituanari aimbeste indar
ematea, nola emango lioqueen ogui, ta ardoac. Demagun, caliz andi batean
consagratzen dirala Malagaco ardotic bi pitcharra. consagracioco itzen

162
ondoren ez da an egongo ardoric, baicic ardoaren anz, eta iduri utsa. Alaere
iduri oec içango luquee orditzeco indarra ardoac beçala.
Sacramentu orretan Jesusec eguiten duan seigarren gauça miragarria
da ostia batec duan becein toqui tchiquian jarcea, eta egotea Jesu-cristo
Jaungoico, eta guiçon eguiazcoa: eta cembat diran, consagratzen diran ostiac,
beste aimbestetan jarcen da. Ez da iristen guiçonaren adimentuac, nola
guertatzen dan au, baina fedeac eracusten du, ala guertatzen dala, eta sinistu
bear degu gucioc. Ezpaguendu sinistu bear, gure adimentuac iristen duana
baicic, tchit gauça gutchi sinistu bearco guinduque.
Sacramentu orretan Jesusec eguiten duan çazpigarren gauça miragarria
da ostia erdiratzen eta puscatzen danean, ez puscatzea Jesu-cristoren
gorputza, eta puscatu ordean osoric arquitzea puscaric tchiquienean ere
cembat gauça miragarri ez dira arquitzen onetan bertan?
Atzenean, Jesus ona biciric, eta ceruan dituan doai, eta edertasun
guciarequin jarcen bada ere, ilaren eran egotea Sacramentuan, ezcutatzen
dituala bere doaiac oguiaren, eta ardoaren iduriaquin, odei batequin beçala.
San Juan Abanjelistac Profetaren beguiaquin beguiratu cion Jesusi
Sacramentu orretan, eta dio, ecusi çuala bildots ilaren eran: Vidi agnum
stantem tanquam occissum. cergatic ezcutatzen ote ditu Jesusec era onetan
bere edertasuna, eta doaiac? Anima onac dijoazquion beren biotzetan arcera;
ceren bestela içuturic ez liraquean atrebituco beraren maiera joatera, ez eta
beguiratzera ere.
Ecusten deçu, cristaua, cein gauça miragarriac eguiten dituan Jesusec
Sacramentu orretan? Ecusten deçu, cein ederqui aguertu, eta aguercen duan
bere guganaco ongui nai, ta amorio gueieguia? Eta alaere ez degu guc serbitu
nai Jaun au? Nor serbituco degu, Jaun au serbitu nai ezpadegu? Jarri
gaitecen beraren aurrean belaunico; gogoan erabili ditzacun gaur uquitu
diran gauçac, eta eguin deçagun asmo oso bat, Jaun au serbitzeco beti benaz,
eta biotz osoarequin. (Jarcen dira guciac belaunico, eta eracuslea ere bai).

1.
Beguira, cristaua, cein gauça miragarriac eguiten dituan Jesusec
Sacramentu orretan, eta nola oequin aguercen duan guganaco ongui nai, ta
amorio baztergabe bat. Dana dala Mecemailea, onen otsera jatchitzen da
Aldarera, len ogui çana biurcen da Jesusen gorputz, eta len ardo çana Jesu-
cristoren odol: eta (utziric beste mirari asco) gure biotzera etorceagatic,
ezcutatzen ditu bere doai, eta edertasuna, eta jarcen da, norc nai erraz artu
deçaquean eran. O ontasun, eta amorio baztergabea...

2.
Beguira urrena, cer eguin degun guc, aimbeste gauça miragarri guri
ongui naiez eguin dituan, Jaunagatic. cer? Jaun orrez azturic, becatua
becatuaren gainean eguitea baicic? Ez ote degu Jaun au serbituco?...

163
(Alchatzen da Eracuslea belaunicatua dagoan toquitic, eta bucatzen du
Eracusaldia orain ipinico dan eran).
Ecusi dituçu, cristaua, edo aditu Jesus onac gure amorioz Sacramentu
orretan eguiten dituan, gauça miragarriac, eta guc beragatic cer eguin degun.
Orregatic espa andiaquin dio: autsi deçu nere Leguearen uztarria: urratu
dituçu nere aguinteen lotura guciac, eta esan deçu: ez det Jaun au serbituco:
Confreguisti jugum meum, rupisti vincula mea, et dichisti: Non serviam.
cristaua, Jesusen espa oec bidezcoac dira, eta escatzen due, guc lembait len
gure esquergabequeriac damu eguiazcoarequin deseguitea, eta aurrera bicitza
on-eder bat eguitea. Eguin deçagun au, onela iristeco gure becatuen
barcacioa, eta guero betico bicitza. Amen.

OgueI, TA AMAçaZPIGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean bostgarrenat

ALABATUA &.

Lembicico comunioaren liburuac galdetzen du guisa onetan.


«Esan deçu len, comunioco Sacramentuari deitzen çaiola guciz
miragarria, ceren mirari gucien artean-andiena, gucien oroipena, eta gucien
miragarritasuna berequin duana dan. Esaçu, cer gauça miragarri eguiten ditu
Jesu-cristoc Sacramentuari jarcean, eta jarri ezquero? Asco, eta oen artean
çorci tchit arrigarriac. cein dira? Lenengoa consagracioco itzac esaten diran
une, edo puntuan bertan jarcea Sacramentuan Jesus Jaungoico, eta guiçon
eguiazcoa, naiz içan Apaiça ona, naiz ez, naiz catolicoa, naiz herejea.
Bigarrena, ecin conta al adina Elicetan egun oro jarcea, eta egotea Jesu-
cristo, ceruco bere jarlecua utzi gabe. Irugarrena consagracioco itzac esatean
bertan biurcea len ogui çana Jesu-cristoren gorputz, eta len ardo çana Jesu-
cristoren odol. Laugarrena, consagracioco itzac esan ondoan oguiric, eta
ardoric batere Sacramentuan ez gueratzea, baina bai ardo-oguien anz, eta
iduriac, nola diran usaia, colorea, gustoa, eta indarra.
Bostgarrena, oguiaren, eta ardoaren anz, eta iduri oec arcen dituanari
ematea, oguiac, eta ardoac adina indar. Seigarrena, ostia batec duan becein
toqui tchiquian jarcea, eta egotea Jesu-cristo Jaungoico, eta guiçon
eguiazcoa. çazpigarrena, ostia erdiratzen, eta puscatzen danean, ez puscatzea
Jesu-cristoren gorputza, eta puscatu ordean, osoric arquitzea puscaric
tchiquienean ere. çorcigarrena, biciric, eta ceruan dituan doai, eta edertasun
guciarequin jarcen bada ere, ilaren eran egotea Sacramentuan.
Nola guerta ditezque gauz ain miragarriac? Jaungoicoac nai içate
utsarequin. Sacramentua aguercean, edo Sagaraco demboran goratzen

164
duenean, cer ecusten deçu? Ez oguiric, ceren ez dagoan; ez Jesu-cristo, ceren
ezcutatua dagoan, baicic oguiaren anz, eta iduria».
Lenengo lau Eracusaldietan aditzera eman diçut, nere cristaua, nolaco
ongui nai, eta amorioa aguertu, ta aguercen digun Jesus onac Sacramentu
orretan. Azqueneco aldian au beguien aurrean ipini niçun, Sacramentu
orretan eguiten dituan gauça miragarriaquin. Oen artean çorcigarren lecuan
ipincen du liburuac Jesusen Sacramentu orretaco egoera, eta uquitu
guenduan au ere, laburquiro bederic. Baina içanic egoera au, Jesusen
guganaco ongui nai eta amorio baztergabea bear bada ederquiena aguercen
duan, gauça, ecin utzi deçaquet ugariseago aditzera eman gabe.
Jesus ona Sacramentu orretan dago gau, ta egun bildots il baten eran.
Baina cein gauz arrigarriac ez ditu eguin lenago gure ongui naiez? Au da
aurrena gogora ecarri bear deguna. Jesus ona Sacramentu orretan dago
bildots il baten eran, baina cer bidegabeac ez ditu ecusi, ta ecusten len, ta
guero? Au da bigarren lecuan beguiratu bear degun gauça. Emendic ateraco
degu norainoco ongui nai, eta amorioa aguertu, eta aguercen digun
Sacramentu orretatic, eta dembora berean gaurco otoiz, edo oracioaren gaia.
Ençun contuz, cristaua.

§ I.

Jesus maitagarria Sacramentu orretan dago bildots il baten eran, ala


ecusi çuan S. Juan Abanjelistac: vidi agnum stantem tanquam occissum.
Piztu çan beinere ez ilceco;. baina ain da andia beraren ontasun, eta
mansotasuna, non bildotsaren icena ematen dion. Baina cein gauz arrigarriac
ez ditu eguin gurequin bicitzeagatic? Oetatic asco uquitu ditugu len; baina
gauz egoquia da berriro gogora ecarcea. ceruraco eguin guinduan Jaunac;
baina Adanen becatuarequin galdu guenduan araco escu, eta deretcha gucia.
Aimbesteraino urricaldu çan guçaz Trinidadeco bigarren Persona, non jatchi
çan cerutic lurrera, eta Birjina tchit Santaren Sabelean eguin çan guiçon, eta
guiçonen artean bicitu çan dembora lucean, eracusten çuala ceruraco bidea,
sendatu cituan eriac, arguitu itsuac, eta piztu ilac.
Alderatu citzaion gugatic bere bicitza. emateco, eta bere Aitagana
joateco dembora; baina ez guinduan utzi nai, ume çurçac beçala, mundu
galdu onetan, baicic gurequin, eta gure biotzetan bici nai çuan; au da, dio,
nere atseguin, eta poça: deliciae meae esse cum filis hominum. Etzaituet
utzico ume çurcen eran, esan cien Apostoluai: Non relinquam vos horppanos.
Orra, çuequin nago, eta egongo ere naiz munduaren bucaeraraino: Ecce
vobiscum sum omnibus diebus us que ad consummationent saeculi.
Ostegun Santu arratsean, afaria asi çanean, aguertu çuan atseguin, eta
poz andi bat, Sacramentu miragarri on ipinceco ordua etorri çala ecusiric,
esaten ciela Apostoluai: egarri andi batequin bicitu naiz, çuequin apari au
eguiteco: Desiderio desideravi hoc pascha manducare vobiscum. Oroi çaite,

165
cristaua, nola Jaun andi onec (gauça gucien eguilea baçan ere) garbitu ciezten
oinac Apostoluai, eta oen artean Judasi ere bai. Oroi çaite, nola Legue berrico
Buru, ta Aita Santuac beçala eman çuan lenengo Meça, eta ipini çuan
Sacramentu miragarri on eta nola eman cien Apostoluai, eta oen ondorengo
Apaiçai Sacramentu bera eguiteco, eta emateco escua. Nic orain eguin
dedana, eguiçue çuec ere guero nere icenean, eta niçaz oroitzen ceratela: Hoc
facite in meam Commemorationem.
Au gucia eguinic, irten çan Jerusalendic: jarri çan bere Aitari
erregutzen. Ecusten du, bere icasle, eta Apostolu Judasec saldu duala, eta
ipinico duala bere etsaien atzaparretan. Ecusten du, cer nequeac igaro bear
cituan gugatic, eta ala ere gueienençat alferrac içango cirala oec. Tristuraz
bete citzaion biotza: Caepit contristari: eta len aimbeste egarrirequin edan nai
baçuan ere pasioco caliça, ecin bere gogoan sartu citzaion: Caepit taedere. Ala
ere eman çuan gurutzean bere bicitza. Arrituric gueratu ciran ceruac, eta
lurra, ecusiric gauça gucien Eguilea gure amorioz gurutzean ila. Arriac berac
erdiratzen ciran, obiac ascatu, eta il asco irten ciran, eta cebilçan Jerusalenen.
Jesusen guganaco amorio oni deitzen dio S. Pauloc gueieguia: Nimiam
charitatem.
Piztu çan, eta igo bere Aitagana: eta aguindu çuan beçala, bidaldu çuan
Espiritu Santua bere doaiaquin. Egun onetan, guiçon jaquinsu ascoren
iritzian, Apostoluac eman çuen lenengo Meça, eta gueroztic jarcen da, eta
dago Sacramentu orretan, bildots ilaren eran, gurequin eta gure artean
bicitzeco gure biotzetara etorceco, eta guri emateco bera dan guria. Oroi çaite,
cembat gauça miragarri eguiten dituan Sacramentu orretan, azqueneco
Eracusaldian esan guenduan beçala. Baina cer bide gabeac ez ditu ecusi, eta
ecusten len, ta guero? Au da orain ecusi bear deguna.

§ i.

Mila, eta çorci eun urte dira Jesus ona jarcen dala egun oro, eta
egunean ascotan Aldareco Sacramentuan. cer bide gabeac ez ditu ecusi, ta
ecustein gure artean? Eliçaren lenengo demboretatic asi ciran herejeac Jesus
onari Sacramentu orretan guerra eguiten, eta badirau guerra onec Francian,
Inglaterran, Alemanian, Prusian, eta çabaldu dira Jesusen etsaiac bazter
gucietan. Ecin iracurri ditezque eguin diozqueen bidegabe itsusiac, içuturic,
eta arrituric gueratzen ezdala iracurlea. Bein baino gueiagotan erabili due
oimpean, eta osticoca: surtan erre due, ganibetaz igaro, eta ilcez josi due
urcamendian. cet gueiago? Eman dieça çaldiai çaldaletzat. Eta alaere; au
gucia igaro du isilic, eta bildots mansoaren eran.
Bide gabe oec, diran becein andiac içanda ere, ez dira ain saminac, nola
diran Jesus maitagarriac gugandic ecusi, eta ecusten dituanac. Etsaietatic cer
uste içan deçaque Jesus onac? cer ezpada tcharqueri, eta bidegabeac
bidegabeen gainean? Baina autu gu Jesusec bere senide, eta adisquidetzat:

166
guri ongui naiez etorri gurequin bicitzera, eta eman al gucia ematera, eta
gugandic ecustea ecusten dituan; bide gabeac? Au da samintasun gucien
samintasuna.
cer bidegabe ote dira, gugandic Jesusec Sacramentu orretan ecusten
dituanac? Oec eçagutzeco, asco da, nere cristaua, guertatzen danari
beguiraldi bat ematea. Goacen Jaun andi ori gau ta egun dagoan Elicetara,
cer ecusico degu? Ecusico degu, cein beguiramentu edo errespeto gutchi
gordetzen dioen ascoc Jaunaren etcheari: batzuec egongo dira lo, besteac au
çabalca edo naguiac ateratzen batzuec erausian eta, mantelinatic-mantelinara
asteco hipuiac contatzen; besteac jancian, beguiratzean, eta egoeran
modestiaren cutsu gabe: besteac beren gura tcharretan gogoa darabiltela.
Arrituric gueratuco liraque Turcoac berac, au ecusico balue cristauen Elicetan
eta oetatic batec etzuan gure Legue Santa artu nai içan, ceren Mahomaren
etche, edo Elicetan baino gureetan beguiramentu gutchiago ecusi çuan.
Ecusico degu gainera, cein bacardade andian egon oi dan Eliçaric
gueienetan. Or dago gure erreguac bertatic bertara aditzeco gure neque, eta
premiac arinceco au, da dio, nere atseguin, eta poça, baina gau, ta egun
arquitzen da bacarric, eta aste gucia igaroco da, inor ere aguercen etzaiola,
batez ere erri tchiquietan. Badator jaia, cer icusico deçu? Ecusico deçu, jaiac
Jauna onratzeco, eta adoratzeco bereciac, eta autuac badira ere, orduan
ugariago guertatzen dirala becatuac; orduan iscambilac, ordiqueriac, mutilen,
eta nescatchen batzarre, eta bislcuiac. Ecusico deçu, asco daudela Elicen
inguruan erausian, eta ez duela oinic Eliçan sartu nai, Meça asi dedin artean,
eta nola onelacoac Meça ongui ençungo due, gogoaren contra Eliçan sarcen,
badira? Ecusico dira lndietan cembait cristau, berreun, eta gueiago legua urte
oro igarotzen cituenac, Jesus adoratzeco, ceren alderago Eliçaric etzuen. Eta
guc, era guciac içan arren, Jesus adoratzera, etorceco, alaere gutchi dira au
eguiten duenac. Orregatic Dabiden autic dio: emen nago ni, aztua: oblivioni
datus (psalm. 30), emen nago ni bacarric, teilatuco çuloan bacarric dagoan
tchoria beçala: Factus sum sicut paser solitarios in tecto (Psalm 101).
Ecusico deçu, Jesus ona, gure biotzetara etorceco egarriarequin,
Sacramentu orretan jarri, baçan ere, asco dirala Sacramnentu ori arceco
iguesi dabilçanac, edo berandutic berandura, eta orduan borchaz beçala arcen
duenac. Deitzen die Jesus onac, batzuetan confesoreen, besteetan beren
arçaien bidez, dijoacela prestaturic dauzcan, comunioco ardo, oguiac, edo
berbera dana, Sacramentu ori arcera: Atozte, esaten die, jan eçaçue nere
oguia, eta edan çuençat prestatu dedan ardoa: Venite, comedite paneen
meum, et bibite vinum, quod miscui vobis (Prov. 9). Baina gorrac, eta sorrac
daude Jesusen deiac aditzeco: eta ez due berarren janari ori arcera etorri nai.
Eta norc eztacus, au dala esquergabequeria, eta bidegabe itsusia? Beldur içan
ditezque oec guertatu ote daquien Jesusec berac afari andi baten hipui edo
parabolan aditzera eman çuana. guiçon prestu batec afari andi bat eman nai
içan cien bere adisquideai, eta deitu cituan, onetaraco. Gauçac prest
arquitzen ciran, eta biraldu cien morroia, cijoacen bereala, baina etziçaizcan

167
joan. Batec erançun çuan, erosi çuala baserri bat, eta ecusi bear çuala; besteac
erosi cituala bost idiuztarri eta probatu bear cituala; besteac orduan ezcondu
çala, eta ecin cijoaqueala. Aserratu citzaion afaria prestatu çuanari. Deitu cien
inguruan arquitu ciran elbarri, itsu eta arloteai, eta esan çuan: Deituac içan
diran oetatic batec ere ez du progatuco nere afaria, au da betico bicitzan
prestaturic dauzcadan atseguin eta contentuac. (Luc. cap. 114. v. 20).
Ecusico deçu, cristauric gueienac bici dirala oatuac beçala becatuan,
batzuec, ceren becatuaren bide, etche, eta lagun gaiztoac utzi nai ez dituen,
besteac, ceren becatuaren oitura çurretan bici diran; batzuec, ceren lagun
urcoaren, edo erriaren gauçac biurcen ez dituen, besteac beren carguetan
naguiac, eta çabarrac diran. Oec guciac, Jaun orren maiera dijoaz, graciaren
apaindura gabe: salcen due Jesus Judasen eran: beren aleguinean berriro
gurutzean ipincen due, eta jaten due S. Pauloc dionez, beren betico galera:
Judicium sibi manducat, et bibit.
Ecusico deçu atzenean, becatu larri, edo mortalean ez daudenen artean
ere gutchi dirala ongui nai, eta amorio beroa aguercen dioenac Jesus
maitagarriari eta bacanac içango dira epeldasun andi batean bici ez diranac.
Epeldasun au Jesus onaren biotzarençat nazcagarria da, Obispo Jaun bati S.
Joanequin gaztigatu cion beçala. Ojala, esan cion, otza, edo beroa bacina;
baina ceren epela ceran, asico naiz çu nigandic botatzen, nazcatzen duan
gauça bat goora bota oi dan eran: Sed quia tepidus es incipiam te evomere
ech ore meo.
Ecusten deçu, cristaua, cer bidegabeac ecusi, eta ecusten dituan
gugandic Sacramentu orretan gure Salbatzaileac? Bidegabe oen gucien artean
dago Jesus, eta egongo ere da munduaren bucaeraraino, arcume, edo bildots
ilaren eran. Esan çadaçu orain, nere cristaua: guri onguinaiez era onetan, eta
aimbeste bidegaberen artean dagoan Jesus maitagarriaren amorioa
norainocoa içango da? Galde S. Juani, eta esango diçu, ongui nai, eta
amorioaren araurrenetaraino igaro çala. In finem dilechit eos. Ongui: eta au
eçaguturic, orain eçagutzen degun beçala, ez ote degu negar eguingo gure
esquergabequeri, eta becatuen gainean? Ez ote degu amatuco gure Onguile
Andi au benaz, eta biotz osoz? Onetaraco asmo eguiazco bat sortu dedin
gugan, jarri gaitecen Jaunaren aurrean belaunico, eta gogoan erabili ditzacun
uquitu diran gaucetatic batzuec. (Jarcen dira guciac belaunico, eta Eracuslea
ere bai).

1.
Beguira, cristaua, nola gau, ta egun dagoan gure Jesus ona Sacramentu
orretan bildots ilaren eran. cembat bidegabe ecusi ditu Judu, eta herejeetatic?
cembat gugandic? Alaere bi mila urte aldean dira Sacramentu orretan
dagoala, eta orobat guertatuco da munduaren bucaeraraino. çuequin nago,
eta egongo ere naiz, dio, munduaren bucaeraraino: Ecce ego vobiscum sum
usque ad consummationem saeculi: O ongui nai, eta amorio gueieguia!

168
2.
Nola utzi ez gaitu gure Jesus onac, ecusiric gure bidegabeac, eta
esquergabequeria? Ez gaitu utzi, anima onai beguiraturic. Baina ezpaguera
cençatzen, beldur içan gaitezque, utzico gaituala, beste lecu asco utzi içan
dituan beçala, eta orduan bere Sacramentuaquin igaroco da beste lecuren
batzuec bere graciaren ur goçoaquin umancera: ta gu gueratuco guera
animaco gaucetan goseac igaroac, eta erquituac. Au guerta eztaquigun, damu
andi batequin escatu deguiogun oraindainoco esquergabequerien barcacioa:
eta ar deçagun bicitza berri-on bat... (Alchatzen da Eracuslea belaunicatua
dagoan toquitic, eta bucatzen du eracusaldia orain ipinico dan eran).
Gure Jesus maitagarria! Andiac, itsusiac, eta nic uste nuan baino ere
gueiago dira gure artean ecusi dituçun bidegabeac: eta eztaquit, nola
gugandic joan etzeran, obeto eçagutuco cinduen toquiren batzuetara. cer
eguin deçaquet nic, nere anima betico ez galceco? cer ezpada seme
ondatzaileac eguin çuana. Biurtu çan ura bere Aita onagana: esan cion: Aita
eguin det becatu çure contra: ez dagoquit çure semearen icen onragarria;
baina ar naçaçu çure serbitzarien artean bederic: eta Aita cerucoac barcatu
cion gucia, eta biurtu cion sameari cegocan onra, eta icena. çugana nator
bada ni ere, eguin ditudan utseguiteen damuarequin, eta çu amatzeco, ta
serbitzeco asmo sendoarequin: ez naçaçula arren ceregandic bota. Lagun
çaiquizquit asmo dedan beçala, çu amatzen, eta serbitzen: onela iristeco nere
egunac ongui bucatzea, eta guero betico bicitza. Amen.

OgueI, TA EMEçorciGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean seigarrena.

ALABATUA &.

Gure Jesus onac gu ume çurcen eran mundu galdu onetan ez uzteagatic,
erabaqui çuan gure artean gueratzea, gure biotzetara etorceco, eta bere
ondasunac emateco. Orra, esan cien Apostoluai, çuequin nago eta egongo ere
naiz munduaren bucaeraraino: Ecce ego vobiscum sum omnibus diebus
usque ad consumationem saeculi. Onetaraco ipini çuan Sacramentu
miragarri ori, lenagoco Eracusaldietan adiraci dan eran: eta berequin dacarci
ondasun guciz andiac, prestaera onarequin arcen duen animençat. Ondasun
oen gainean asitzen da itz eguiten lembicico comunioaren liburua, eta
galdetzen du guisa onetan.
«cer ondasun ote dacarci comunioco Sacramentuac? Erançuten du:
tchit andi miragarriac, eta asco. Esaitzu andienac bederic. Lenengoa, animaco
janari, ta edaria dan beçala, animari graciaren bicitza ugaritzea. Bigarrena,
ongui prestaturic arcen duanari becatu benialac barcatzea. lrugarrena, becatu
larrian ez erorceco sendagai tchit andia içatea.

169
Laugarrena, animaren etsaiac garaitzeco ceruco indarrac ematea.
Bostgarrena, becatuac animan utzi oi dituan çauriac, nola diran oneraco
gogoaren gabea, eta gaitzeraco macurtasuna sendatzea. Seigarrena,
becaturaco oiturac, eta erraztasunac deseguitea, eta birtuteac iristeco
laguncea.
çazpigarrena, prestaera ederrarequin arcen duanaren biotzean
ichurcea, ascotan beinçat, bere goçotasun miragarriac, animaco paquea, eta
atseguin-contentu garbiac. çorcigarrena, betico bicitza doatsuaren prendatzat
gure biotzetan gueratzea».
Orra comunioco Sacramentuac dacarcian ondasunen gainean lembicico
comunioaren liburuac eracusten diguna. Ondasun oen eçaguera gutchi due
cristauric gueienac, eta emendic datoz jaiera gutchirequin, Sacramentu au
arcea. Orregatic gauz ona ececic, premiazcoa da ondasun oec çuei adiraztea
alic onguiena, eta lenengo irurac içango dira gaurco itzaldiaren gai gucia, eta
emendic ateraco degu otoiz, edo oracioaren gaia ere. Ençun contuz.

§ I.

comunioco Sacramentuac dacarcian ondasunen artean lenengoa da


animaco janari, ta edaria dan beçala, animari graciaren bicitza ugaritzea.
Gorputzac badu bere bicitza, eta bicitza au ugaritzen, eta gordetzen da
dagocan jan-edanarequin. Animac ere badu graciaren bicitza, oroi çaite
ezperen confesio on batequin çure animari guertatu citzaionaz. çure anima
arquitzen çan becatuz loitua, eta gorputz ila beçala. Etzan gai, edo gauça, ala
cegoan bitartean, ceruraco irabaciric tchiquiena ere eguiteco. Fedea eta
esperança ilac arquitzen ciran, eta caridadearen birtute ederra galdu çan.
Baina confesioco Sacramentua ongui artu cenduan unean bertan Espiritu
Santuac ichuri çuan çure animan graciaren doai miragarria. Doai bat çure
anima piztu çuana becatuaren eriotzatic. Doai bat, çu Jaungoicoaren
adisquide, beraren seme, ta ceruaren jabegai, edo heredero eguin cinduana:
Apaindu cinduan caridadearen birtute andiarequin, eta Espiritu Santuaren
doaiaquin, eta guisa onetan gueratu cinan ceruraco bidean ederqui ibilceco
biciric. Ona certan dagoan graciaren bicitza. Bicitza onec, irauteco, escatzen
du bere janari, ta edaria, bestela erraz argalduco, eta atzenean ilco da. cer
janari, ta edari ote dira animarençat, graciaren bicitzan irauteco? Otoiz, edo
oracioa, Jaunaren itza, obra onai jarraitzea. Oequin ugaritzen da graciaren
doaia. Baina Jesusen guganaco ongui nai, eta amorio baztergabeac asmatu
çuan beste janari, eta edari bat, ez guiçonac, eta ez Aingueruac asma
ceçaqueana, au da Jesus bera çure biotzera etorcea, ta gracia ugaritzea çure
jaieraren neurrian, eta au da graciaren bicitza ugaritzea. Nere gorputza eguiaz
janaria da, eta odola edari, esaten digu Jesusec berac: Caro mea vere est
cibus, et sanguis meus vere est potus.

170
ceruco janari au ongui, eta sarritan arcen duanarequin guertatzen da
Elias Profetari guertatu citzaionaren anceco gauça bat. Bicia quendu nai cion
Jeçabel Erreguinac Eliasi, eta onec, Erreguinaren asmoen berri ciaquianac
beçala, igues eguin çuan eremu batera. Aunatu çan, eta loac artu çuan arbola
baten azpian. Esnatu çuan Aingueru batec, esaten ciola: Alcha ortic, eta jan
eçaçu. Beguiratu çuan Profetac, cer ote çan Aingueruac ecarri ciona, eta ecusi
cituan supeco opea bat, eta ura. Jan çuan, eta edan, eta lotara çan berriro.
Etorri çan bigarren aldian Ainguerua opil batequin, eta urarequin, esaten
ciola jan eçaçu, bada lucea da igaro bear deçun bidea. Eguin çuan Profetac
Aingueruaren esana, eta supeco opearen indarrarequin ibili çan berroguei
egun, ta berroguei gautaco bide lucean. Aingueruac Eliasi ecarri cion supeco
opea arc aditzera ematen çuan demboraz Jesus onac emango çuan, eta
ematen duan Aldareco opea, edo Sacramentua: eta opea arc aimbeste
demboran bicia eman bacion Eliasi. cer eguingo ez du, cristaua, Sacramentu
orretan çure biotzera datorren ceruco oguiac, çuc ongui, eta sarritan arcen
badeçu? Eliasi opearequin guertatua baino, are gueiago guertatu citzaten
Israeltarrai ceruco manarequin. Ejiptoco catiberiotic irten ondoan, bicitu
ciran Israeldarrac eremuan berroguei urtez. Etzan an ez oguiric, ez artoric, ez
araguiric. Alaere urte aetan gucietan bazcatu cituan Jaunac, egun oro cerutic
bidalcen cien manarequin: au çan inçaren guisa erorcen, eta aci tchiquia
beçala gogorturic gueratzen çan gauça bat. Janari au ere çan Aldareco
Sacramentuaren iduria, eta Eliçaco gurasoac Sacramentu oni deitzen dioe
ceruco manaren icenarequin. Esan çadaçu, nere cristaua, Israeltarren mana
arc aimbeste demboran, eta aimbeste laguni bicitza eman bacien. cer eguingo
ez du Sacramentu orrec ongui arcen duen animetan? Baina certaco necatzen
guera, ancinaco janari aec gogora ecarcen, Jesusec berac esaten digu, Ni jaten
nauena, bicico da nigatic? Qui manducat me, et ipse vivet propter me.
Baina gauz arrigarria! Alaere, cristauric gueienac ez due janari au arcen,
berandutic berandura baicic! cein esquergabequeria itsusia! Baina goacen
aurrera, eta dacuscun, comunioco Sacramentuac dacarren, bigarren
ondasuna.

§ i.

Trentoco concilioac esaten digu, Sacramentu on dala, egun oroco


becatuetatic ateratzen gaituan, sendagaia; Antidotum, quo liberamur á culpis
quotidianis. Emendic ateratzen degu, comunioco Sa cramentuaren bigarren
ondasuna dala becatu benialac barcatzea. Baina cer becatu dira oec, eta nola
barcatzen ote ditu? Ençun, cristaua esatera noana. Becatu benialac batzuec
dira comunioco demboran bertan eguiten diranac, edo gutchienez eguiteco
gogo, ta gustoan dirauenac. Urlia, eguin deçagun contu, comunioco
demboran dago gogoa beste gauçatan darabilela, edo janciaren, beguiratzean
modestia gutchirequin. Sandia da erguelqueriara, ibilcera, janera, edanera,

171
alferqueriara gueiegui etzina, eta grina oec uzteco asmo gabe jarcen da
Jaunaren maiean. Becatu oec dira comunioco demboran bertan eguiten diran
edo dirauenac, eta ez ditu barcatzen aldi artaco comunioac; nola alabaina
barcatuco ditu, orduan bertan eguiten badira? edo biotza, aetan erorceco,
prest arquitzen bada? Badira beste becatu benial batzuec, ez comunioco
demboran, baicic lenago guertatu diranac, eta oec içan ditecela gutchi, edo
asco, quencen, eta barcatzen ditu comunioac, utzi badu biotzac aetara
biurceco gogo, edo asmoa. Ala eracusten digu Santo Tomasec, eta onequin
batean Teologoac.
Baina nola barcatzen ote ditu becatu oec? Ara nola. Jesus ona
Sacramentu orretan arquitzen da anima onetaraco ongui nai, eta amoriozco
carobi eracequia beçala. Etorri ninçan, dio, mundura, Jaunaren amoriozco
sua animetan çabalcera, eta cer nai det, su au eracequitzea baicic? Ignem veni
mittere in terram ¿et quid volo, nisi ut accendatur?
Eta prestaera onarequin arcen danean, esnatzen du fedea, eta ecusten
dio animari Jaunaren ontasun neurri, ta mugaric ez duana: esnatzen da
gainera beticotasun gucian bera ecusteco, amatzeco, eta goçatzeco ustea, eta
ondoren jaiotzen da animan, Jaunaganaco amorioaren sua. Su onec
deseguiten ditu becatu benial igarotaco guciac, eta oetatic datorren animaco
epeldasuna. Burnia, erdoitua egon arren, garbitzen da, suteguian galdatzen
danean, ceren suac jaten diozcan erdoiac eta au guertatzen çaio animan,
prestaera onarequin arcen badu Sacramentu ori.
Baina içanic au onela, dan beçala, nola guerta diteque, eta guertatzen da
S. Pauloc diona, au da Sacramentu ori artuta ere asco argalac, ta erquituac
beçala egotea animaren aldetic? Multi imbeciles. guertatzen da au, ceren
jaiera, eta debocio gutchirequin jarcen gueran Jaunaren maiean. ceren
gainera gure biotzac, olagarroa arcaitzari beçala, asco utseguite tchiquiri
itsatsiac dauden. ceren atzenean, Sacramentu ori artu ondoan betaric artu nai
ez dan Jaunaren amoriozco sua biotzean sorceco, eta beta artu lecuan,
Eliçatic lembait len igues eguiten dan. Nola burniari quenduco çaizca erdoiac
suteguian, berotu dedin baino lenago suteguitic ateratzen bada? Ez da beraz
cer miretsi, S. Pauloc diona guertatzeaz, naiz artu deçala batec Sacramentu
ori sarritan, naiz egun oro urteetan, eta urteetan. Ecusi deçagun orain
comunioco Sacramentuac dacarren irugarren ondasuna.

§ i.

Ondasun au da becatu larri, edo mortalean ez erorceco sendagai tchit


andia içatea. Ala eracusten digu Trentoco concilioac: Antidolum, quo... á
peccatis mortalibus praeservamur. Nola gordetzen ote du anima becatu
larrietan erorcetic? Gordetzen du anima benic bein, ceren, esan degun beçala,
ugaritzen dan graciaren doai, eta bicitza, eta cembat eta au gueiago ugaritzen
dan, ambat urrutiago arquitzen da animaren eriotza, edo becatu mortala.

172
ceren gainera ematen dituan ceruco lagunça, eta indar berriac becatuaren
bideetatic aldeguiteco, eta becatuari lecuric ez emateco. Atzenean, ceren
Sacramentu on, ongui artuta, biotzean dagoanean, içutzen, eta aienatzen
duan etsaia. Badacus etsaiac, Sacramentu orretan dagoala, hura gurutzean
garaitu çuan, Jesus Jaungoico-guiçona, eta jarri dala ongui comulgatu
danaren biotzean: oroitzen da Pasioco demboran guertatuaz, eta iguesi dijoa,
çacurra len burua ausi dionagandic joan oi dan beçala. Orra nola gordetzen
duan Sacramentu orrec anima becatu larrietatic.
Baçan Paradisuan arbola bat bicitzarena deitzen citzaiona. Ain
miragarria çan aren indarra, non beraren frutarequin bici citequean guiçona,
eritasunic, çarce, eta eriotzaric ecusi bague; eta Sacramentu ori ez da
gutchiago animarençat; ori janaz alabaina bici diteque anima bat, becatu
larri, edo mortalean erori gabe. Ogui au jaten duana, dio Jesusec berac, bicico
da beti: Vivet in aeternum. Ogui au cerutic datorrena da: eta ez da ilco ogui
onetatic jaten duana: Hic est panis de Caelo descendens, ut siquis ech ipso
manducaverit non morietur.
Alaere asco daude ilac animaren aldetic, S. Pauloc dionez: Dormiunt
multi, ceren Sacramentu ori gaizqui arcen, eta animaren puçoi biurcen duen.
Nor ote dira oec? Oec dira dotrina icastera saiatzen ez diranac. Oec dira
becaturaco bideac uzteco biotzic ez duenac. Oec dira, lagun urcoari
becaturaco bidea ematen dioen, itzeguite, eta modu itsusiac utzi nai ez
dituenac. Oec dira besteren gauça jabeari biurceco arretaric ez duenac, eta era
berean becaturaco oiturac deseguiteco neurri egoquiac artu nai ez dituenac,
Oec guciac bicitzaren arbolatic jaten due, eta alaere ilac daude: Dormiunt
multi.
Nere cristaua, Sacramentu miragarri orren ondasun ain andiac galdu
naico dituçu emengo aurqueri, ta emengo ecer eçagatic? Non da çure fede,
edo sinistea? Ea oraindainoco utseguiteen barcacioa escatu deguiogun
Jaunari, eta eguin deçagun asmo osoa, emendic aurrera comunioco
Sacramentuaren frutuac prestaera onarequin irabazteco. Jarri gaitecen
onetaraco Jaunaren aurrean belaunico, eta gogora ecarri ditzacun dembora
pisca batean uquitu ditugun gauçac (Jarcen dira guciac belaunico, eta
Eracuslea ere bai).

1.
Beguira, cristaua, comunioco Sacramentuac dacarcian ondasunen
artean lenengoa dala animari graciaren bicitza ugaritzea. Ni jaten nauana,
bicico da dio Jesus onac: Qui manducat me, et ipse vivet propter me. Alaere
asco dira Sacramentu on arcen ez duenac berandutic berandura baicic, eta
orduan ere borchaz beçala. Ez ote da çurequin ere au bera guertatu, aditzen
çauden, cristaua? Ez ote cera isecaz egon, sarritan Sacramentu on arcen
duenen contra?...

2.

173
Beguira bigarrena, nola Sacramentu orrec barcatzen dituan becatu
benialac, prestaera onarequin arcen bada. Antidolum, quo liberamur á culpis
quotidianis. Onela arcen duan animan esnatzen du fede, ta esperança, eta
eracequitzen du caridade, edo Jaungoicoaren amorioa, eta onec deseguiten
ditu becatu benialen erdoiac. Baina au eguin ote du, cristaua, çurequin? Ez
noasqui, ceren, çu jarcen ceran Jaunaren maiean jaiera, ta debocio
gutchirequin, eta Jauna artu ondoan arretaric ipincen ez deçun caridadearen
sua piztutzeco. Gainera çure biotza comunioco demboran bertan itsatsia dago
emengo aurqueri, ta grina tcharrai, eta nola barcatuco dizquigu becatu
benialac era onetan arcen degula comunio Santua?...

3.
Beguira atzenean, Sacramentu on dala becatu larri, edo mortaletan ez
erorceco sendagai tchit andia. Antidotum, quo... a peccatis mortalibus
praeservamur. Au da eguiaz bicitzaren arbola, eta emendic jaten duana bicico
da beti, dio Jesusec berac. Vivet in aeternum. Alaere cristauric gueienac ilac
daude becatuan. Eta nola ote gaude gu Jaunaren aurrean?... (Alchatzen da
Eracuslea cerbait dembora gauz oec gogoan erabilcen igaroric, eta bucatzen
du Eracusaldia orain ipinico dan eran).
Nere salbatzaile maitagarria! nere animaren bicitza! Berandu eçagutu
det, nolaco ondasunac Sacramentu orretan guretzat prestatu dituçun, eta
orregatic ain erraz galdu içan ditut oraindaino. cer eguin aldeçaquet nic, calte
au deseguiteco? Nic eguin deçaquedana da çuri Aita urricaritsuari beçala
barcacioa escatzea, ta aurrera çu sarritan, eta prestaera onarequin arcea. Au
da nere asmo gucia; baina ez naiz gai, edo gauça au eguiteco çure lagunça
gabe. lndaçu bada lagunz au, onequin eguin deçadan nic leialqui, orain
erabaqui dedana: onela çure ondasunac Sacramentu orretan arceco, çure
gracian irauteco, eta iristeco betico bicitza. Amen.

OgueI, TA EMEREtziGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean çazpigarrena.

ALABATUA &.

«cer ondasun ote dacarci comunioco Sacramentuac? galdetzen du


lembicico comunioaren liburuac: eta erançuten du: tchit andi, miragarriac,
eta asco. Esaitzu andienac bederic. Lenengoa, animaco janari, eta edaria dan
beçala animari graciaren bicitza ugaritzea. Bigarrena ongui prestaturic arcen
duanari becatu benialac barcatzea. Irugarrena, becatu larri, edo mortalean ez
erorceco sendagai tchit andia içatea.
Laugarrena animaren etsaiac garaitzeco ceruco indarrac ematea.

174
Bostgarrena, becatuac animan utzi oi dituan çauriac, nola diran oneraco
gogoaren gabea, eta gaitzeraco macurtasuna, sendatzea. Seigarrena,
becaturaco oiturac, edo erraztasunac deseguitea, eta birtuteac iristen
laguncea.
çazpigarrena, prestaera ederrarequin arcen duanaren biotzean
ichurcea, ascotan beinçat, bere goçotasun miragarriac, animaco paquea, eta
atseguin-contentu garbiac. çorcigarrena, betico bicitza doatsuaren prendatzat
gure biotzetan gueratzea.»
Ondasun oetatic lenengo irurac aditzera eman nizquinçun, cristaua,
azqueneco aldian. Laugarrena da, animaren etsaiac garaitzeco ceruco
indarrac ematea, eta au içango da gaurco Eracusaldiaren gaia, eta onen
gainean eguingo degu otoiz, edo oracioa ere. Asi gaitecen bertatic, nere
cristaua.

§ I.

Bataioco Sacramentua artu cenduanean, cristaua, eman ciçun Espiritu


Santuac graciaren apaindura ederra: eman cizquitzun gainera fede,
esperança, eta caridadearen birtuteac, eta eguin cinduan Jaungoicoaren
Seme, Jesu-cristoren senide, ta ceruaren jabegai, edo heredero. Ipini ciçun
Jesu-cristoren artaldeco marca, beinere deseguingo ez dana. confirmacioco
Sacramentua artu cenduanean, eguin cinduan Espiritu Santuac Jesu-
cristoren gudari, edo soldadu, marcatzen çuala çure anima, Jesusen
guerrarien marcarequin. Eta çu, ez nola nai, baicic gogotic pelea cindecen
animaren etsai gucien contra, ugari ichuri cituan çure animan bere doaiac.
Ecusten çuan Jesus onac, era onetan ornituric ipinita ere, çu sarritan
arquituco cinala peril andien artean, ceren prest arquitzen ciran çure contra
irteteco iru etsai guciz trebeac, eta leiatuac, nola diran Demonioa, mundua,
eta araguia; eta cer asmatu çuala, uste deçu; iru etsai oec çuc garaitu
ditzaçun? Jarri çan Jesus bera Sacramentu orretan, çu guiatzeco iru etsai
orien contraco guda, edo guerra gucietan, eta, garaitzeco bear dituçun, ceruco
indarrac emateco.
çure animaren etsaien artean lenena, eta beste gucien buru, eta
erreguea da Demonioa. Au da munduaren asieratic antustez, edo soberbiaz
Jaungoicoaren contra alcha çan Aingueru gaiztoa, eta bere alde ipini cituan,
nortaqui cembat beste Aingueru. Deitzen çaio era ascotara: batzuetan
Demonioa, besteetan Deabrua:batzuetan Satanas, besteetan Lucifer
batzuetan: ancinaco suguea, ceren sugue baten autic itzeguin, eta bere
losênchaquin engainatu çuan Eba; besteetan gueçurraren Aita, edo gurasoa,
ceren gueçurrez amilderaço cituan becatuan gure lembicico gurasoac. Etsai
gucien Erregue onec bere mendean ditu beste ecin conta al Aingurugaizto,
becatuan lagun, eta jarraiquin içan cituanac, eta oez baliatzen da animai
becaturaco bide, eta sareac ipinceco, ala gauaz, nola egunaz, ala, lagun artean,

175
nola bacardadean. Ain trebea da animac ililuratzeco, ta tchoratzeco, non
Jaunac utzico balio, alde aldean guciac engainatuco lituquean.
Etsai içugarri au garaitzeco, ceruco lagunçac ematen ditu Jesus onac
comunioco Sacramentuarequin, prestaera onarequin arcen danean. Eguiten
du au bi guisatan. Eguiten du lenengo lecuan, içutzen, eta aienatzen duala
etsaia, comunioco Sacramentua ongui artu duan animagandic, Saragandic
aienatu çuan eran. Sara Raquelen alaba çazpi bider ezcondu çan, eta çazpi
senarrac urcatu cituan Demonioac Sararen guelara sarceco unean, ceren
dirudianez, asmo garbiarequin ezcondu etziran. Ezcondu çan guero Tobias
gaztearequin, S. Rafael Aingueruaren esanez. Tobias gaztea çan guiçon
birtutetsua, eta ezconçaco arratsa igaro çuan, Sararequin batean Jaunari
erregutzen, eta S. Rafaelec aienatu çuan etche artatic etsai galgarria, eta
cateaz loturic utzi çuna Ejiptoco eremu batean. Ez du gutchiago eguiten
Jesusec comunioco Sacramentuarequin. lçutzen eta aienatzen du etsaia, eta
loturic beçala uzten du. Orregatic dio S. Juan crisostomoc, comunioco maietic
irten bear degula su darien leoiac beçala, eta içutzen degula Deabrua:
Tanquam leones ignem spirantes; facti Diabolo terribiles. Ematen ditu
gainera Jesusec comunioco Sacramentuan, etsai galgarria garaitzeco
lagunçac, onetaraco alaitzen, eta indarberritzen dirala anima.
Au onela içanic, Nola etsaiac becatuaren sarean atchitzen, eta betico su,
eta garren artera eramaten ditu aimbeste anima? ceren comunioco
Sacramentua edo utzitzen, edo prestaera tcharrarequin arcen dan. Içutzen da,
dio San Pedro Damianoc; içutzen da Demonioa Sacramentu miragarri
onequin: Terretur adversarius; baina nola içutuco da, arcen ez, edo gaizqui
arcen bada? Nola içutuco da, baldin becatuaren bîscarequin pocic badijoaz
cristauac etsaiaren atzaparretara? Baina goacen animaren bigarren etsaiaren
gainean itz eguitera.

§ i.

Bigarren etsaia da mundua; baina munduaren icenez ez deçu aditu bear


munduco etche eder galant au, baicic emen bici diran gaiztoac, naiz çarrac,
nain gazteac, naiz guiçonac, naiz emacumeac. Içan bitez edocein estadu, eta
mailacoac, oec dira mundu galdua, Jesu-cristori, eta Jesu-cistoren animai
guerra eguiten ari diranac lecu gucietan. çoaz ezperen noranai, eta çuc
arquituco deçu mundua icendatzen dan bigarren etsai au, animai becaturaco
bide, eta sareac ipincen toqui gucietan. Arquituco dituçu guiçon, eta mutil jai
egunetan berandu etcheratzen diranac, edana, iscambila sarritan içan oi
duenac: arquituco dituçu çar berdeac, becatua eracusteco maisu tchit andiac.
Arquituco dituçu ezcututic animac galceco jaquiundean asco aurreratu
ciranac, eta beren losencha, eta modu gaiztoaquin lagun urcoac becatura
cuturcen dituenac. Arquituco dituçu emacume erguelac, jancian arroac, eta
batetic bestera dabilçanac onestidade, eta modestiaric gabe. Oec dira

176
berençat, eta besteençat becaturaco bîsca, eta laçoa. cer esango det edari
goicho, edo bizcorren ondoren dabilçanaz? Arquituco dituçu beren neque, eta
icerdiarequin berac, eta umeac ongui, eta onrarequin igaro litezquean ez
gutchi; eta edanari, alferqueriari, eta ibiliari eder iritziric, bici dirala onraric
gabe, umeai aciera tcharra ematen dieçala, eta toqui gucietan aldituen
trampac eguiten dituela. çoaz guero errietaco batzarreetan burua sartu
duenetara. Ez det bideric emengo Jaun prestu-cinçoen contra ecer esateco,
baicic itzeguingo det, erri ta batzarre ascotan guertatzen diran gaucen
gainean. Arquituco dira erriaren, eta comunaren ondasunai atzaparra egozten
dieçanac, eta alaere daquien ascoc edo onçat ematen, edo isîlic, eta contra
eguin gabe uzten dituela calte oec. Arquituco dira batzarreetara asi ciranetic
gaurdaino oquer guciac onçat eman dituenac, edo beinere auric idiqui ez
duenac, auçoaren, aldearen, edo besteren baten beldurrez.
Oec guciac dira animaren bigarren etsaia, edo mundua: eta demonioac,
berez ecin duana, munduaren bidez eraguiten du toqui gucietan, eta esan
diteque, munduarequicoa galceco beldurrez batzuec, eta munduaren
losênchaquin besteac utziaz goacela Jesus, eta aituaz dijoacela cristauac.
Etsai au guc garaitzeco, ipini çuan comunioco Sacramentu miragarria, eta
ematen ditu ceruco indar andiac, bear dan prestaerarequin arcen badegu.
Eliçaren lenengo demboretan alcha ciran ascotan cristauen contra ecaitz
andiac. cer eguiten çuen oec peril aetan, munduaren beldur guciac
garaitzeco? Bacoitzac bere etchean gorderic ceducan Sacramentu on; perila
cetorrenean arcen çuan eta biotz alaiarequin irteten çan munduaren arma
gucien contra peleatzera. Ez da orain aimbeste peril îçan oi, baina esan
diteque, ez dirala calte gutchiago dacartenac oraingo perilac eta garaitu nai
baditugu, ez degu çabarquerian egon bear Sacramentu orrez baliatzeco;
munduac alabaina çabalcen ditu bere laçoac etcheetan, bideetan,
batzarreetan, eta non nai, eta tchit ernai bici ez dana engainatuco du. Ez da
au oraindaino ecusten, eta guertatzen dana? Baina etsai au garaituta ere,
gueratzen çacu irugarrena lenengo biac baino gogorragoa: au dan araguia, eta
onen gainean orain cerbait esan bearrac guera.

§ i.

Araguiaren icenez aditzen dira emen gaitzeraco gugan arquitzen diran


gura, eta grina tcharrac. Gura oec gurequin jaiotzen, acitzen, eta bici dira, eta
ecin gueregandic osotoro bota ditzaquegu, eta beragatic da etsai gucien
artean andiena. Garai onean ecico balira, ez luquee calteric ecarrico, baina
onela eci bearrean, uzten çate nai duenarequin irteten, eta neque da guero,
gura, eta grina tchar oec escuratzea. Asaldatzen du anima, batzuetan
soberbiaren, edo ondasunen gurac; besteetan araguiaren atsegain liçunen
naicundeac: batzuetan embidiaren, eta gorrotoaren suac; besteetan neurriaz
campora edateco, edo jateco naiac: batzuetan eguin bear dituan gauçac

177
eguiteco naguitasunac, eta besteetan beste grinaren batec. Au da guerengan
ecusten degun gurutze astun, eta necagarria.
Eta norc gordeco gaitu, nere cristaua, becatutic, etsai ain gaiztoa beti
etchapean daucagula? Etsai au çai dago, noiz arquituco duan era, anima
gaichoari equiteco, eta arquitzen duanean, erasotzen dio duan aleguin
guciarequin, eta nola garaituco degu? Norc ateraco nau, cion S. Pauloc; norc
ateraco nau nere gura tcharren eriotza onetatic? Quis me liberabit de corpore
mortis hujus? Eçagutzen du Apostolu Santuac, ecin au iritsi deçaqueala bere
indar utsaquin, eta dio: norc ezpada Jesu-cristoren lagunz, eta graciac?
Gratia Dei per Jesum-Cristum Dominum nostrum. Gracia au guri emateco
ipini çuan Jesus onac comunioco Sacramentua, eta Sacramentu onetan
ematen digu bera dan gucia, edo bere gorputza, odola, anima, eta
Jaungoicotasuna. Eta bera dan gucia ematen duanac, cer ucatuco du? cer
indarrac, cer lagunçac ez diozca emango jaiera andiarequin arcen duanari?
Sacramentu onec sosegatzen ditu gura tchar guciac, dio S. cirilo
Alejandriacoac: Saevientem membrorum leguem sedat: itzalcen, edo
aienatzen ditu barrengo quezca, eta asaldacio guciac: Perturbationes animi
echtinguit. Eguiten du ascotan Jesusec, ongui arcen duen animaquin,
testamentuco cutchac Jordango uraquin eguin çuana. Josue bere
Israeltarraquin Jordango ibaia igarotzeco cegoan, eta etzan onetaraco çubiric.
Aguindu çuan Jaunac, sar citecela aurretic Apaiçac ibaiean, cutcha
bizcarrean, edo sorbaldetan çuela. Ala eguin çuen, eta gauça miragarria!
Ibaiaren bealdeco urac joan ciran beren bidean, eta goialdecoac guelditu
ciran mendi baten eran; eta bealde gucia jarri çan uric gabe. Orduan
Israeltarrac igaro citan ibaiaren beste aldera. Eta testamentuco cutchac
(Sacramentu orren iduria baicic ezpaçan ere) au eguin baçuan Jordango
uraquin, cer eguingo ez du Jesusec, comunioco Sacramentuan anima onetara
datorrenean?
Orra cristaua, nola comunioco Sacramentuac, animaren etsaiac
garaitzeco, ceruco lagunz, eta indarrac ematen dituan. Alaere, cein gauça
negargarria! Iru etsai oen mendean bici dira animaric gueienac, ceren bear
dan prestaerarequin arcen ez duen Sacramentu ori? Eta au bera guertatu bear
ote çacu aurrera ere? Au guerta eztaquigun, gogoan erabili ditzacun uquitu
diran gauçac, eta eguin deçagun asmo osoa, emendic aurrera comunioco
Sacramentua prestaera ederrarequin arceco, eta beraren indar, eta
lagunçaquin animaren etsaien contra leialqui peleatzeco. Jarri gaitecen
Jaunaren aurrean belaunico (Belaunicatzen dira guciac, eta Eracuslea ere
bai).

1.
Beguira, cristaua, cein dan, eta cein içugarria çure animaren lenengo
etsaia. Au da Satanas, infernuco Dragoia, lecu gucietan, çure anima atchitu
naiez dabilena. Içugarria da etsai au, eta orroaz eiçaren bila dabilen, leoi
aserre baten pare ipincen du S. Pedroc. Alaere içutzen du comunioco

178
Sacramentuac, ongui arcen badegu. Baina etsai au garaitzeco, ongui, eta
sarritan baliatu ote guera Sacramentu orrez?...

2.
Beguira, cein dan bigarren etsaia. Au da mundua, edo munduan bici
diran gaiztoac. Oec Satanas berac baino, calte gueiago eguiten due gure
animetan, eta amilderazten ditue becatuan, eta betico suzco licean. Etsai au
garaitzeco aldeguin bear da aleguinean lagun gaiztoetatic, eta sarritan artu
bear da comunioco Sacramentua. Ala eguin ote deçu oraindainocoan? Eguin
ezpadeçu, ez da cer miretsi, baldin etsai onec engainatu baçaitu bere bîsca,
bere losencha, eta beldurrarequin

3.
Beguira, cein dan irugarren etsaia. Au dira cere etchapean bertan
dituçun gura, eta grina tcharrac. Ez da asco garaitzea Satanas eta mundua
edo munduan bici diran gaiztoac; baicic gauça bearra da guc gure grina
tcharrac ucatzea, ilduratzea, eta aleguinean ecitzea. Ala aguindu guenduan
bataioco egunean: eta Jesus onac esaten digu: nere ondoren etorri nai
duanac, uca bere burua, edo bere grina tcharrac: Qui vult venire post me,
abneguet semetipsum. Baina au guc ongui eguiteco, bear ditugu ceruco indar,
eta lagunçac: eta oec dacarci guretzat Aldareco Sacramentu miragarri orrec.
Au onela içanic ere, ez degu arretaric içan ceruco indar, eta lagunça oec
bilatzeco, eta garaitu gaitue gure grina tcharrac aimbeste bider. Nere anima,
ta au gucia eçaguturic, cer asmorequin arquitzen guera?... (Alchatzen da
Eracuslea belaunicatua dagoan toquitic, eta bucatzen du Eracusaldia orain
ipinico dan eran).
cristaua, trebeac, eta leiatuac dira, aditu deçun beçala, gure animen
etsaiac; baina çure alde jarcen bada Jesus, nor da çure contra? Si Deus pro
nobis, quis contra nos? Eta eztaquiçu, çure alde içango dala. Sacramentu ori
ongui, eta sarritan arcen badeçu? Eztaquiçu, çuri lagunceco jarri dala
Sacramentu orretan? Eztaquiçu, deitzen diçula Aita onac beçala? çoazquio
bada sarritan, eta beraren lagunçarequin asi çaite çure etsaiac garaitzen: eta
dembora datorrenean, emango diçu çure nequeen saria, betico bicitza
doatsuan. Amen.

BERROgueIGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean çorcigarrena.

ALABATUA &.

«cer ondasun ote dacarci comunioco Sacramentuac? Galdetzen du


lembicico comunioaren liburuac: eta erançuten du: tchit andi, miragarriac,

179
eta asco. Esaitzu andienac bederic. Lenengoa, animaco janari, ta edaria dan
beçala, animari graciaren bicitza ugaritzea. Bigarrena, ongui prestaturic arcen
duanari becatu benialac barcatzea. Irugarrena, becatu larri, edo mortalean ez
erorceco sendagai tchit andia içatea. Laugarrena, animaren etsaiac garaitzeco
ceruco indarrac ematea.
Bostgarrena, becatuac animan utzi oi dituan, çauriac, nola diran
oneraco gogoaren gabea, eta gaitzeraco macurtasuna, sendatzea. Seigarrena,
becaturaco oiturac, edo erraztasunac deseguitea: eta birtuteac iristen
laguncea.
çazpigarrena, prestaera ederrarequin arcen duanaren biotzean ichurcea,
ascotan beinçat, bere goçotasun miragarriac, animaco paquea, eta atseguin-
contentu garbiac. çorcigarrena, betico bicitza doatsuaren prendatzat gure
biotzetan gueratzea».
Ondasun oetatic lenengo lauac al nuan onguiena aditzera eman
nizquitzun, cristaua, azqueneco bi Eracusaldietan. Bostgarren ondasuna da,
becatuac animan utzi oi dituan, çauriac, nola diran oneraco gogoaren gabea,
eta gaitzeraco macurtasuna sendatzea: eta au da gaur aurrena ecusi bear
degun gauça. Seigarren ondasuna da, becaturaco oiturac, edo erraztasunac
deseguitea: au da urrena ecusi bear deguna; eta emendic ateraco degu otoiz,
edo oracioaren gaia. Ençun arretarequin, cristaua.

§ I.

çu nere cristaua, bataiatu cinanean, apaindu cinduan Espiritu Santuac


graciaren doai, eta janciera ederrarequin: ornitu cinduan fede, esperança, eta
caridadearen birtuteaquin, oequin eguiteco ceruraco irabaci, ta obra onac: eta
çure eguiteco andi onetan gogotic ari cindecen, çure animan ichuri cituan
bere doaiac. Baina cer guertatu çan? Becatuan erori cinan, eta galdu cenduan
graciaren doaia, galdu cinduan gainera caridadearen birtutea, eta Espiritu
Santuaren doaiac: eta çure anima gueratu çan oneraco narra, motela, eta
gogoric gabe. Au da becatuac animan utzitzen duan lenengo cutsu gaizto, edo
çauria, eta cembat eta aurrerago çoacen becatuan ambat andiagoa içango da
çauri au, edo obra onac eguiteco naguitasuna, edoceinec erraz eçagutu
deçaquean eran.
Becatuac animan utzi oi duan bigarren cutsu, eta çauria da gaitzeraco
macurtua gueratzea, eransitzen diola berez duan grinari beste berri bat. Adan
gure lembicico gurasoa eguin çuan Jaunac ceruraco: eta eman cion graciaren
doai ederra, eta çucentasun, edo justicia orijinala. Orduan guiçonaren gura,
ta grina guciac arquitzen ciran eçaguera çucenaren, eta borondatearen
mendean: etziran lotsagabetzen, etziran alchatzen borondatearen contra, eta
prest arquitzen ciran onec aguincen ciena eguiteco. çori oneco bicitza çan au,
baina gutchi iraun çuan. Autsi çuan Adanec Jaunaren aguintea, galdu çuan
justicia orijinalaren doaia, eta une artatic gueratu ciran guiçonaren gura, eta

180
grinac gaitzeronz macurtuac, eta çaletuac. Gura oec mugonean ecitzen balira,
ez luquee calteric batere eguingo; baina gueienetan guertatzen dana, gura oei
jarraitzea, eta animari eransitzea gaitzeraco macurtasun berri bat, eta au da
animaren bigarren çauria beçala. guertatzen çaio becatariari orduan erbi-
çacur batequin guertatu ditequeana. Erbi-çacurrac berez dacar erbitaraco
grina. Alaere gazte dala oitutzen bada, etchean egotera, eta etcheco gauçai
contu eguitera, uzten etzaiola basora, edo erbiac diran toquietara, aztuco çaio
bere grina, baina eramaten bada eicera, eta oarcen bada arrastoaz, ez da erraz
içango ari bere grina galeraztea. Egunaren ança eçagutzen duanetic asico da
sauncaz, eta era duanean laster eguingo du arrastoaren bila. Eta ona egun oro
becatariaquin ecusten dana. Garai onean asitzen bada berez dituan gura, eta
grinac ecitzen, ilac beçala gueratzen dira oec; baina ceren onetan çabarcen
dan, amilderazten due becatuetan, eta becatu oec uzten due becatu berriac,
eta berriac eguiteco gose andia, eta cembait aldiz aimbesterainocoa içaten da
gose au, non galdu içan duen batzuec cençua ere.
Nola sendatuco ote çaizca anima gaichoari bi çauri oec? comunioco
sacramentua prestaera onarequin arcen duala, Sacramentu onec alabaina, era
onetan arcen duala, emango dio animaco atseguin, eta gusto bat, obra onac
eguiteco alaitzen duana: gusto bat emengo atseguin, eta gusto guciac
garaitzen dituana: eta onec ilco dio gaitzeraco gogoa: eta sarrritan arcen
duala comunio Santua, eta aldi bacoitzean atseguin, eta gusto berria,
sendatuco çaizca bere bi çauriac, edo oneraco gogoaren gabea, eta gaitzeraco
macurtasun andi ura. Eguia au ongui eçagutzen due, becatuaren bideac
utziric, bicitza onean diarduen animac: eta esango digue, prestaera onarequin
comunio Santua arcen duanari Jaunac ematen dion atseguin-apur bat,
gueiago dala munduco gusto guciac baino. Eta ez da au miretsitzeco gauça;
Jesus da alabaina atseguin, eta gusto eguiazco gucien iturria, eta iturri
onetatic bertatic dastatzen, eta edaten ditu, Santo Tomasec dion beçala,
animaco goçotasunac: Spìritualis dulcedo tamquam in proprio fonte gustatur.
Gusto, eta goçotasun au progatzen ezpadu becatariac, ori da, ceren prestaera
tcharrarequin arcen duan Sacramentu au, eta ausapia ongui garbitu ez duan.
Goacen aurrera, eta dacuscun, nola comunioco Sacramentuac deseguiten
dituan becatuaren oitura, eta erraztasunac.

§ i.

Becatuac animan uzten dituan bi çauriac, edo oneraco gogoaren gabea,


eta gaitzeraco macurtasuna, sendatzen dira, esan degun eran comunioco
Sacramentuarequin; baina ascotan, edo gueienetan ez dira sendatzen, ceren
becatariac arretaric ez duan bear dana eguiteco. Emendic aguercen çaio
becatuaren çoldar, edo ezcabia, esan nai det becatuaren oitura, edo
erraztasuna. Urliac artu du oitura birauac botatzeco; sandiac juramentuac
nola nai eguiteco: urliac berandu etcheratzeco, eta gurasoai edocein

181
lotsaguebequeria erançuteco; sandiac, bere umeac dotrina, eta ceruraco bidea
icastera, ez bidalceco. Urlia oitu da edari bicietara, edo duana edanean
irinsitzera; sandia alferqueriara, ta çuloz çulo ibilcera. Urlia itz loi,
desonestoac esatera, ta queinada itsusiac eguitera; sandia bere bacarrean, edo
besterequin uquitze lotsagarriac eguitera. Urlia, auçoari, erriari, edo
comunari alduana arrapatzera, eta ez biurcera; sandia lagun urcoaren onra,
eta icen ona aleguinean gutchitzera. Oec guciac, eta beste asco arquitzen dira
becatuaren çoldar, edo ezcabiarequin, eta nolerebait becatuan oatuac.
Minance au içugarria da, nondic nai beguira daquiola. iluncen du
becatariaren adimentua animaco gaucetan, eta ez du ecusten, nola arquitzen
dan betico su, eta garren artera amilceco çorian. Aditzera eman bequio
onelaco becatariari bere perila, eta adituco du besteren bati esaten çaion
gauça beçala. Gogorcen, eta elcorcen du biotza becatua becatuari eransiaz,
mailucaria ari çaion ingudea beçala. Esan diteque onelaco becatariaz, Job
Santuac Luciferregatic diona: gogortuco da onelacoaren biotza arria beçala,
eta mailucariaren tchingudearen eran: Cor ejus indurabitur tanquam lapis, et
stringuetur tamquam maileatoris incus. Ez du gueroztic ecertan arcen
Jaunaren itza; eta bidalcen badiozca nequeren batzuec, gaiztoago eguiten da.
Jo cinduan, esaten dio Jeremiasec Jaunari; jo cinduan cere cigorrarequin, eta
ez due eguindaco gaiztaquerien damuric artu: ceatu cinduan, eta ez due icasi
nai içan, çuc eracusten cinutena: Percusisti eos, et non doluerunt; attrivisti
eos, et renuerunt accipere disciplinam. Becaturaco oituraren minanceac
berequin dacar gainera becatuaren berrizcatura berrizcaturaren gainean:
orregatic onelaco becataria içan oi da, gora botatzen duana berriz jatera
biurcen dan çacurra beçala, dio Escritura Santac: Sicut canis, qui revertitur
ad vomitum suum, sic imprudens, qui iterat stultitiam suam. Demagun,
confesatzen dala, eta bear bada aitorcen dituala bicitza gucico becatuac:
bereala necatzen du leneco ibilera, eta atseguin gaiztoac osotoro uzteac, eta
biurcen da lenera. Azquenean becatuaren oiturac berequin dacar becaturaco
neurria igarotzeco peril tchit andia. Jaquiçu nere cristaua, Jaunac gauça
guciai ipini diela beren neurria, eta ecin neurri au deseguin deçaquegula.
Ipini die gure urte, il, aste, eta egunai beren neurria, eta ez guera muga
onetatic aurrera igaroco. Ipini die gutatic bacoitzari, barcatuco diozcan
becatuai ere, eta neurri au igarotzen badegu becatu bat bacarrarequin ere,
galduac içango guera betico. Eta norc eztacus, becatuaren oituran bici dan
becataria lasterca dijoala bere becatuen neurria igarotzera?
Ecusten deçu, cristaua, cein içugarria dan becaturaco oituraren
minancea? Eta norc sendatuco du minance au? Jeremiasec dio, ain gaitz dala
minance au sendatzea, nola dan Etiopiaco batec bere larru belça, eta
catamotzac, edo tigreac bere nabardurac, edo manchac uztea: Si Aethiops
mutare potest peilem suam, et pardus varietates suas, et vos poteritis bené
facere, cum didiceritis malum. Sendatuco du alaere, nere cristaua, comunioco
Sacramentuac, prestaera onarequin, eta sarritan arcen badeçu: au da
alabaina betico bicitzaren janaria: au da becatura ez biurceco sendagaia, eta

182
len eguinen calte, ta çauriac sendatzen ditu, dio S. ciriloc: Coilisos
redintegrat. Esan det prestaera onarequin eta sarritan arcen badeçu; au ongui
eguiteco, guia çaite, ez cere burutic, baicic confesorearen iritziarequin. Era
onetan çure Jesus onac comunio bacoitzean alaituco du çure anima, bere
oitura gaiztoac garaitzeco, eta atzenean garbituco du ezcabi nazcagarri
orretatic. Ençun eçaçu, cer eguin çuan Jesus onac cafarnaun ceritzan erri
baten aldean. Asi citzaion guiçon ezcabiz, edo lepraz betea cegoan bat, osca,
esaten ciola: Jauna, çuc nai badeçu, garbi naçaqueçu. Beguiratu cion Jesusec:
uquitu çuan escuarequin, eta esan cion: Nai det bada: garbi çaite: Volo,
mundare. Asco içan çan au, eria garbitua, eta sendatua gueratzeco. Etzuan
gutchiago eguin Jerusalengo Eliçaren aldean elbarri batequin. Baçan an
putzu miragarri bat. Noicean bein jatchitzen çan ara Aingueru bat, erabilcen,
eta nastutzen çuan ango uura, eta lenena sarcen çan eria sendatzen çan, çana
çala eritasuna. Orregatic putzuaren ingurua betea egon oi çan gaichoz: oen
artean arquitzen çan bat elbarria, eta oatua, oguei, eta emeçorci urteren
dembora luceetan, eta etzan sendatu ceren etzuan, norc putzura eraman,
Ainguruac nastutzen çuanean uura. Ecusi çuan Jesusec elbarri au, eta esan
cion: nai deçu sendaturic gueratzea? Erançun cion elbarriac: Jauna ez det
norc putzura eraman bear dan demboran, eta nerau nolerebait joateco asi
arren, bestec aurrea arcen dit. Orduan esan cion Jesusec: Ea, alcha oi
orretatic: arreçaçu oia, eta çoaz. Ozta au esan çuan Jesusec, sendatu çan
elbarria: artu çuan oia, eta joan çan nequeric gabe.
Ecusten deçu, cristaua, nola Jesusec itz bat esatearequin garbitzen
cituan ezcabidunac, eta sendatzen elbarriac? Ez du gutchiago eguingo, eta
eguiten becaturaco oituraren ezcabiarequin, oatuac beçala dauden
becatariarequin, baldin prestaera onarequin, eta sarritan arcen badue
Sacramentu miragarri ori. Baina gauça negargarria! Gutchi dira becatuaren
oiturac utzitzen dituenac, eta oequin dijoaz obira, eta betico su, eta garren
artera. Nola guertatzen ote da au? ceren biotzic ez duen beren oitura gaiztoac
utzitzeco. Eta nola oen ezcabia quenduco digu comunioco Sacramentuac, utzi
nai ezpadegu au? Becataria, ez ote cera orain bederic cençatuco? Oitura
gaizto oriec uzteco beldurrez, itsu itsuan joan nai deçu betico su, eta garren
erdira? Betico utzi nai dituçu ceru eder oriec? Betico, Birjina guciz Santa,
becatarien Ama goçoa? Betico, çure Jesus maitagarria, eta aimbeste
nequerequin çuretzat irabaci cituan ondasun guciac? Ez det uste. Au guerta ez
dedin, eguiçu becataria asmo oso bat çure grina, eta oitura gaizto oriec
deseguiteco, baliatzen cerala sarritan comunioco Sacramentuaren
sendagaiaz. Onetaraco jarri gaitecen balaunico Jaunaren aurrean, eta gogora
ecarri ditzacun, uquitu diran gauçac. (Belaunicatzen dira guciac, eta eracuslea
ere bai).

1
Beguira, cristaua, nolaco çauriac utzi dizquitzun becatuac çure animan.
çauri oec dira çure anima gueratzea oneraco gogoric gabe, eta gaitzeronz

183
macurtua. Eta ez uste içan, çure animari eguiten çaizcala marcaren batzuec;
ecin dateque au, içanic espiritu utsa; baicic aditu bear deçu, becatuarequin
anima guelditzen dala oneraco naguia, eta gaitzeraco gosetua beçala, eta oni
deitzen diogu animaco çaurien icenarequin. Dembora batean, Jaunaren
beldur santuan bici cinanean, gogotic cinjoacen obra onetara, eta içutzen
cinduan becatuaren itsustasunac. Asi cinan becatuaren bideetan, eta
gueroztic gogoaren contra dira obra on guciac; eta noizbait asitzen bacera
gauz onetan, bereala aspercen cera. Baina munduco çoraquerietan, jolas,
ibilera, eta atseguin liçunetan, etzera ala aspercen, ceren aetara macurtua
dagoan çure borondatea. çauri oec sendatzen ditu Jesus onac, comunioco
Sacramentua prestaera onarequin, eta sarritan arcen dala. Eguin deçu au?…

2
Beguira urrena, nolacoa gueratu ceran becatua becatuari eransiaz. Artu
deçu becatua eguiteco oitura, eta erraztasun bat, sarritan becatuan
amilderazten çaituana. quezcaric, eta arduraric gabe uura beçala edaten
dituçu becatu larriac. Minance gaiztoa, eta gutchitan sendatzen dana da au,
cerorrec eçagutu deçaqueçun beçala: eta onequin dijoaz becatariac obiraino.
Ote ta au, ceren ecin sendatu ditequean? Ez, baicic ceren becatari onelacoac
arretaric ipincen ez duen comunioco Sacramentua prestaera onarequin
arceco. Atocea çu, becatuaren oitura gaiztoetan bici cerana, ez da au çuri
guertatu çatzuna? Eta onela garaitu uste deçu oitura gaiztoa? Ez deçu, ez,
garaituco, eta amilca joango cera betico infernura. Au guerta ez daquiçun,
eguiçu asmo osoa, emendic aurrera çure oitura gaizto oriec deseguiteco,
sarritan, eta prestaera onarequin arcen dituçula confesio, ta comunioco
Sacramentua... (Alchatzen da Eracuslea belaunico dagoan toquitic, eta
bucatzen du Eracusaldia orain ipinico dan eran).
Aditu deçu, becataria, nola Sacramentu miragarri orrequin sendatu
ditezquean, becatuac çure animan utzi dituan çauriac, eta nola deseguiten
dituan becaturaco oiturac. Asi çaite bada bicitza berri, ta on bat eguiten. Utzi
itzaçu betico becatuaren bideac, etcheac, ta lagun gaiztoac. Garbi eçaçu çure
anima confesioco Sacramentuarequin, eta çoaz guero çure animaren
sendatzailea Sacramentu orretan arcera. Atozte, esaten digu; atozte nequetan
çauten guciac, nic emango diçuet bear deçuen lagunça, eta neque gucien
goçagarria: Venite ad me omnes, qui laboratis, et onerati estis, et ego reficiam
vos. Etzaitecela içan, becataria, sorra, eta gorra çure Jesus onarequin; eguiçu
beraren esana; eta çuc garaituco dituçu becatuaren lotura oriec, eta iritsico
deçu betico bicitza. Amen.

BERROgueI, TA BATGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean bederatzigarrena.

184
ALABATUA &.

«cer ondasun ote dacarci comunioco Sacramentuac? galdetzen du


lembicico comunioaren liburuac: eta erançuten du: tchit andi, miragarriac,
eta asco. Esaitzu andienac bederic. Lenengoa, animaco janari, eta edaria dan
beçala, animari graciaren bicitza ugaritzea. Bigarrena, ongui prestaturic arcen
duanari becatu benialac barcatzea. Irugarrena, becatu larri, edo mortalean ez
erorceco sendagai tchit andia içatea. Laugarrena, animaren etsaiac garaitzeco
ceruco indarrac ematea. Bostgarrena, becatuac animan utzi oi dituan çauriac,
nola diran oneraco gogoaren gabea, eta gaitzeraco macurtasuna, sendatzea.
Seigarrena, becaturaco oitura, edo erraztasunac deseguitea, eta birtuteac
iristen laguncea. çazpigarrena, prestaera ederrarequin arcen duanaren
biotzean ichurcea, ascotan beinçat, bere goçotasun miragarriac, animaco
paquea, eta atseguin-contentu garbiac. çorcigarrena, betico bicitza
doatsuaren prendatzat gure biotzetan gueratzea».
Ecusi degu leneco Eracusaldietan, Sacramentu miragarri orrec, bear
dan prestaerarequin arcen bada, ugaritzen duala graciaren bicitza, barcatzen
dituala becatu benialac, eragozten duala becatu larri, edo mortalean erorcea.
Ecusi degu, ematen dituala animaren etsaiac garaitzeco ceruco lagunçac
sendatzen dituala, becatuac animan utzi oi dituan çauriac, eta atzenean,
deseguiten dituala becaturaco oitura, edo erraztasunac. Ez da au Sacramentu
orrec anima onetan eguiten duan gucia; baicic laguncen die birtuteen
apaindura ederra, batez ere garbitasuna, eta caridadea iristen: eta au da gaur
aurrena ecusi bear deguna. Era onetan apaincen danean anima, ugari ematen
diozca cembait aldiz bere goçotasunac, paquea, eta atseguin-contentu
garbiac, eta Jesus bera gueratzen da animan betico bicitzaren prendatzat. Au
da bigarren lecuan ecusi bear deguna. Eta emendic ateraco degu otoiz, edo
oracioaren gaia. Ençun contuz.

§ I.

Sacramentu miragarri orretan çugana dator, cristaua nor uste deçu?


Jesus maitagarria, Santutasun, eta birtute gucien iturburua: eta nai du, çuc
çure anima edercea, eta apaincea birtuteen janciera ederrarequin, batez ere
garbitasun, edo castidade, ta caridadearequin. Orregatic berezquiro laguncen
dio animari birtute oec iristen.
cer ote da garbitasuna, edo castidadea deritzan birtutea? Au da beste
birtuteen artean lirio çuri eder bat dirudiana. Au da birtute bat, atseguin
lotsagarrien gura ilduratzen, eta ecitzen duana, ucatzen dieztela beguiai,
belarrai, escuai, eta gorputz guciari atseguin debecatuac. Au da birtute bat
guiçona, onci ustelcor, arrez, eta loiez betea bada ere, Aingueruen anceco, eta
nolerebait Aingueruac baino gueiago eguiten duana, dio S. Juan crisostomoc;
ceren garbitasuna gordetzen duanac, mila peril garaituric, eguiten du

185
Aingueruac neque eta peril gabe eguiten duena, edo atseguin lotsagarriac
utzitzea.
Birtute au tchit asco agradatzen çaio Jesus maitagarriari. cerutic lurrera
etorri, eta guiçon eguin baçan, nai içan çuan onetaraco Birjina çan Ama; eta
bere eriotzaco orduan utzi cion Ama onen contua Birjina çan Apostoluari.
Birtute au iristeco bada, ederqui laguncen dio Jesusec, prestaera onarequin
Sacramentu ori arcen duan, animari. Laguncen dio benic bein içutzen,
aienatzen, eta loturic beçala uzten duala etsaia, S. Pedro Damianoc esaten
digunez: Terretur adversarius. Baldin gurutzeac içutzen, eta aienatzen badu
etsaia, Jesusen anz, eta iduria dalaco cer eguingo ez du Sacramentu orrec,
non dagoan Jesus bera? Laguncen dio gainera, ematen diola barrengo
goçotasun bat, araguiaren atseguin guciac garaitzen dituana, eta orduan dio
animac: gorotza baino ere ecer eçagoac dira munduco atseguin guciac,
Jesusec Sacramentu onetan ematen duan, atseguinaren pare ipincen badira.
Laguncen dio atzenean garbitasun, edo castidadea iristen, ceren, S. cirilo
Alejandriacoac dionez, itzalcen dituan araguiaren su, eta garrac. Gazte bat
tchit neque andian bici çan alde onetatic. Ezcondu çan confesorearen
iritziarequin: gutchitu çan cerbait nequea, baina ez asco. Alargundu çan, eta
arquitu çan leneco gurutze pisuarequin, confesoreac esan cion, prestaera
onarequin, eta sarritan ar ceçala comunioco Sacramentua: ala eguin çuan, eta
gueratu çan paque goço batean, eta guero esaten çuan. Ai! eta certaco
ezcondu ninçan, sendagai ain andia comunioco Sacramentuan neucala!
Baina demagun gurutze au ez dala quencen bereala, comunioco
Sacramentua sarritan artuta ere, dala ceren lenago gura tchar onetan
gueiegui biotza ipini çan, dala ceren jaunac umilatu nai duan anima bat,
eçagutu deçan bere ecer eça. Baina orduan gordeco du comunioco
Sacramentuac gura tcharrari lecu ematetic, eta era onetan eraguingo diozca
ceruraco irabaci andiac. Ençun, cristaua, Danielen iru lagunaquin guertatua
Babiloniaco labean. Iru gazte oec, ez escu-oinetan lotu, eta boteraço cituan
Nabuco-Donosor Erregueac labe gori içugarri batean, ceren adoratu nai içan
etzuen Erregueren idoloa. Ain andi, eta bicia çan labe artaco sua, non
berroguei beso, ta gueiago alchatzen ciran garrac, eta oen indarrac bereala ito
cituan, iru gazteac labean botatzera joan ciran guiçonac. Ozta iru gazte aec
jatchi ciran labean beera, Aingueru batec alderaguin cien su, eta garrai:
çabaldu çuan inz, eta aice goço bat, eta onequin inguratzen cituala, gorde
cituan suaren calte gucietatic. Eta orra Sacramentu miragarri orrec anima
onaquin ascotan eguiten duana, gura tcharrac labe gori batean beçala ipincen
baditu ere. Bidalcen die ceruco graciaren inz, eta aice goço bat, eta gordetzen
ditu becatuari lecu ematetic. Ecusten deçu, nola laguncen duan comunioco
Sacramentuac garbitasun, edo castidadearen birtute ederra iristen? Orregatic
çacarias Profetac, urrutitic beguiratzen ciola Sacramentu oni, deitzen dio,
ceruraco autuac diranen oguia, eta Birjinac eguiten, eta sorcen dituan ardoa:
Frumentum electorum, et vinum guerminans Virguines. Eta au onela içanic,
dan beçala, nola arquitzen da gaurco egunean mundua? Dionez tchit loitua,

186
enasa, eta nazcagarria, ceren Sacramentuetatic iguesi dabilen, edo bear dan
prestaera gabe arcen dituan.
comunioco Sacramentuac bera ongui arcen duanari laguncen dio
gainera caridadearen birtutea iristen. Nola ote? Ara nola. Prestaera
onarequin arcen dala Sacramentu ori, esnatzen da fedea, eta ecusten du
animac Jaunaren ontasun neurriric, eta mugaric ez duana. Ecusten du, Jaun
ori dala Jesus Jaungoico, ta guiçon eguiazcoa bera; eta etorri çaiola bere
biotzera emateco bere gorputza, bere odola, eta bera dan gucia. Esnatzen çaio
betico ondasunen ustea: eta ondoren jaiotzen da Jaungoicoaganaco
amorioaren sua. Su au gure biotzetan piztutzeco etorri çan Jesus cerutic
lurrera; eguin çan guiçon, eta gugatic bere bicitza eman çuan: eta au gutchi
baçan beçala, jarri çan Sacramentu orretan guganaco ongui nai, ta
amorioaren carobi bat eguina, eta dator gure biotzetara, onela bederic sortu
dedin gugan Jaungoicoaganaco amorioa. Etorri ninçan dio mundura,
Jaungoicoaganaco amorioaren sua animetan çabalcera eta cer nai det, su au
eracequitzea baicic? Ignem veni mittere in terrram, et quid volo, nisi ut
accendatur? Emendic ezta miretsitzeco gauça, asco Santuren biotzean
amorio, edo caridadearen sua iracurcen degunez, ain andi, eta eracequia
içatea. S. Felipe Neriren biotza aimbesteraino eracequia cegoan Jaunaganaco
amorian, non ecin cabitu citzaizcan amoriozco garrac barrenen, eta autsiric bi
saietseçur, çabaldu cion Jaunac barrengo lecua. Santa Teresa, S. Luis
Gonçaga, Santa Maria Magdalena Pacis il ciran, ez aimbeste gaitzaren
indarrez, nola Jaunaren amorioz. Ez da au, berriz diot, miretsitzeco gauça,
Sacramentu miragarri ori gure biotzetara datorren ezquero; baina
miretsitzecoa da, gu beti otzac, edo epelac gueratzea. Burnia suteguian
berotzen, eta eracequitzen da: arria carobian galdatzen, eta auts biurcen da
eta gu aimbeste comunioren ondoren ez guera berotzen? certan ote dago au?
Dago gure prestaera tcharrean: dago gure biotzac buztin uts biurtuac egotean,
lurreco atseguin, edo ecer eçaren ondoren dabilçala, eta gucioc daquigu,
buztina ez dala biguincen, eta goçatzen suric andienarequin ere. Baina goacen
aurrera, eta ecusi deçagun, nolaco goçotasun, eta ondasunac ichurcen dituan
Jaunac bere serbitzarien biotzetan.

§ i.

Birtuteac iristen lagunceaz gainera, prestaera onarequin arcen


duanaren biotzean ichurcen ditu ascotan beinçat, bere goçotasun
miragarriac. Gorputzaren janariac, berequin dacar bere gustoa, eta arcen
duanari ematen dio au baldin sasoi onean, eta ausapai garbiarequin badago;
eta au bera eguiten du animan Sacramentu miragarri orrec, Florenciaco
concilioac esaten digun beçala. Ain andia da ascotan gusto, ta goçotasun au,
Santo Tomasec dionez, non ecin adiraci ditequean. Baina eztaqui munduac
goçotasun oen berriric: eta calataiud beneragarriac dio, Sacramentu ori arcen

187
duenen artean ez dirala içango eunetatic lau comunioco Sacramentuac
dacarcian gusto, eta goçotasunac eçagutzen dituenac. cergatic au? ceren
gueienac gaizqui arcen duen. ceren gainera, becatu larri, edo mortalean ez
daudenac ere, becatu benialen gogoa, edo aetaraco borondatea utzi gabe
jarcen diran Jaunaren maian. Eta nola comunioco Sacramentuaren gusto, ta
goçotasunac artuco ditugu, gure gogo, ta borondatea itsasiac badaude,
lurreco atseguin circiletan? Israelitac, Ijitoen artean catiberio gogorrean
bicitu ciran bitartean, oitu ciran porru, baratzuri, eta oen anceco gaucetara:
eta guero, Jaunac eremuan bidaldu cienean mana, ceruco janari goçoa,
etzioen ascoc gustoric arcen, ceren gogoa ceduqueen Ejiptoco porru, ta
baratzurietan. Eta ona cristauric gueienai guertatzen çatena Sacramentu
miragarri orrequin: ez dioe gustoric arcen, ceren gogoa emengo aurqueriai,
edo atseguin, eta gustoai itsatsia dauqueen.
Gusto, eta goçotasunen ondoren ematen die Sacramentu orrec anima
onai barrengo paquea. Animaco guerra gucia datorquigu gure grina
tcharretatic: baina comunioco Sacramentuaren goçotasunarequin grina
guciac gueratzen dira ilac beçala, eta anima arquitzen da paque goço batean.
Paque au ipincen du S. Pauloc Espiritu Santuaren frutuen artean.
Paquearequin batean ematen diozca Sacramentu orrec ascotan, ongui
arcen duan animari, atseguin-contentu garbiac. S. Juan Ebanjelistac
adirazteco nolerebait doatsuen ceruco atseguin-contentuac, dio,
Jaungoicoaren, eta bildotsaren jarlecutic irteten dala ur biciaren itsaso, edo
ibai bat erri gucian çabalcen dana: au da Jesusen Jaungoicotasunaren
edertasunagandic çabalcen dala atseguin-contentuen ibai bat doatsu guciac
betetzen dituana, aimbesteraino, dio Dabidec, non alde gucietatic inguratu,
eta aseco dituan: Inebriabuntur ab ubertate domûs tuae, et torrente
voluptatis tuae potabis eos. Ecin guiçonac iritsi deçaque ceruco atseguin aen
anditasuna; baina Jesus onac comunioco Sacramentuan ematen diezte anima
onai atseguin garbien tanta batzuec, emendic iguerri deceen cerucoen
anditasuna. Atseguin oec dastatzea, ta progatzea asco içan da batzuençat
arrituric, eta cordegabe gueratzeco. Ala gueratzen ciran S. Francisco Asis, eta
Santa catalina Senacoa, comunio Santua arcen çuenean: eta S. Francisco
Jabier, Meça esaten cegoanean, ascotan gueratzen çan lurretic alchatua, eta
ecer aditzen, eta ecusten etzuala.
Atzenean comunioco Sacramentua ongui arcen duanaren biotzean
Jesus bera gueratzen da betico bicitzaren prendatzat, Trentoco concilioac
eracusten digun beçala. Jesus onac aguindu die bere adisquideai betico
bicitza: bera da betico bicitzaren arbola, eta emailea: eta eman duan itzaren
prendatzat Jesus bera dator gure biotzetara. Arritu çaitezte ceruac, eta lurra,
ecusiric Jesusen guganaco amorio gueieguia! Ta au gucia eguin gure Jesus
onac! eta alaere gu arquitzen guera birtutearen bideric icasi gabe? eta
Sacramentu orren goçotasun, eta atseguin garbiac dastatu, eta progatu gabe?
Ez ote degu orain artuco asmo oso bat, Jaun andi orren maiean prestaera
eder batequin jarceco? Ea, nere cristaua, eguin deçagun asmo oso au; eta

188
oneteraco gogoan erabili ditzacun dembora pichca batean, uquitu diran
gauçac. Jarri gaitecen Jaunaren aurrean belaunico. (Jarcen dira guciac
belaunico, eta Eracuslea ere bai).

1
Beguira, cristaua, nola Sacramentu miragarri orrec laguncen dion,
prestaera onarequin arcen duanari, birtuteac iristen, batez ere castidade, edo
garbitasuna, eta caridadea; da alabaina ceruraco autuac daudenen oguia, eta
Birjinac eguiten dituan ardoa: Frumentum electorum, et vinum guerminans
virguines: da amoriozco Sacramentua. Ta nola arquitzen ote cera Jaunaren
aurrean?

2
Beguira urrena, nola Sacramentu orretan Jesus onac ichurcen dituan
bere goçotasun miragarriac, animaco paquea, ta atseguin-contentu garbiac.
cer gueiago? Gure biotzetan gueratzen da betico bicitzaren prendatzat. Ala
esaten digu Eliz Ama Santac: Mens impletur gratia, et futurae gloriae nobis
pignus datur. Alaere gutchic dastatzen, eta progatzen ditu Sacramentu
miragarri orrec dacarcian goçotasun, eta atseguin-contentuac: ceren gutchi
diran animaren ausapia ongui garbitzen duenac: gutchi, lurreco atseguin,
gusto, eta gaucetan biotza ipinia ez dauqueenac, eta nola comunio Santuaren
goçotasun, eta atseguin garbiac artuco ditugu, biotza, ta gogoa emengo
basiquerietan eta ecer ecean dauzcagula? Ez ote guera noizbait asico
Sacramentu miragarri ori prestaera onarequin arcen? guiçonen umeac,
otseguiten du Dabidec: noiz artean çuen biotzac içango dira oneraco ain
narrac, nagui, ta pisuac? Fili hominum: usquequo gravi corde? Ea eguin
deçagun asmo oso bat, Sacramentu ori prestaera eder batequin, eta sarritan
arceco: orduan apainduaz joango dira gure animac birtuteen janciera
ederrarequin, eta progatuco ditugu comunio Santuaren goçotasun, eta
atseguin garbiac. (Alchatzen da Eracuslea belaunicatua dagoan toquitic, eta
bucatzen du Eracusaldia orain ipinico dan eran).
Nere salbatzaile ecin gueragoraino on, eta maitagarria! Andiac eta
ugariac dira Sacramentu orretan guretzat dacarcitzun ondasunac, oen artean
gaur aitatu diranac; baina guc ez ditugu ecertan artu, eta eçagutu ere. Lotsaz
beteric arquitzen guera, gure esquerguebequeria oni beguiraturic. Urricaldu
çaite arren guçaz: uquitu itzatzu biotz oec, damuz deseguin ditecen: iguçu
arren çure lagunz ugaria, emendic aurrera çu biotz garbiarequin artuaz
birtutez birtute joateco, çure Sacramentu orrec guretzat dacarcian ondasunac
ez galceco, eta onela iristeco betico bicitza doatsua. Amen.

BERROgueI TA BIGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean amargarrena.

189
ALABATUA &.

Andiac, eta tchit miragarriac dira Sacramentu orrec guretzat dacarcian


ondasunac, eta oen gainean itzeguin diçut, cristaua, azqueneco lau
Eracusaldietan. Orain lembicico comunioaren liburuac galdetzen du guisa
onetan.
«Guciac arcen ditue, comulgatzen diranean, ondasun oec. Eta
erançuten du: ez, Jauna, ceren asco diran comunio gaiztoac eguiten dituenac.
cer becatu da comunio gaiztoa? Sacrilejio guciz içugarria, ceren Judasen eran
salcen duan Jesus, Jaungoico biciaren semea, eta beregan danez berriro
ipincen duan gurutzeco neque-oinaceen artean: orregatic jaten, eta edaten
du, S. Pauloc dionez, bere betico galera.
comunio gaiztoa ez eguiteco cer bear da? Iru gauça: lenengoa, cer, eta
nolaco prestaerarequin artu bear dan jaquitea. Bigarrena Jaunaren gracian
egotea. Irugarrena barau naturalean, edo gau erdia ezquero ecerere jan, eta
edan gabe egotea. Onezco damu, edo contricioarequin Jaunaren gracian
jarcen bada becataria, comulgatu ote diteque? confesio gabe ez, Jauna. Ilceco
perilean Sacramentu au arcen duanac Biaticoaren eran, artu ote deçaque,
barauric egon ez arren? Bai, Jauna. Esan dituçun iru gauz oec asco ote dira
comunioco Sacramentuaren ondasunac arceco?». Asco dira guiçon
jaquinsuen iritzian, Sacramentuaren ondasunetatic cerbait arceco, baina ez
ugari arceco. Orra lembicico comunioaren liburuac gai onetan dacarrena.
çu, nere cristaua, aspalditcho bici cera, comunio gaiztoac eguiten
dituçula, batzuetan lotsaz aitortu-gabe çure becatuac, beste batzuetan lagun
urcoetaraco gorrotoa, eta çure biotzeco cimurtura, eta asmo tcharrac utzi
gabez; batzuetan, ceren içan ez deçun, becaturaco bideac uzteco, oitura
gaiztoac deseguiteco, besteren gauça jabeari biurceco, edo cere carguari
erançuteco biotzic. Uura beçala quezca andi gabe esan dituçu comunio
gaiztoen becatuac. Ai! eta bacinaqui, cein itsusia dan comunio gaiztoa!
Bearbada arrituric negar eguingo cenduque! Au eçagutu deçaçun, beguiratu
bear deçu gaur, aurrena: cer eguin çuan Judasec, eta cer eguin deçun çuc.
Urrena, cer Juduac, eta cer çuc. Atzenean, cer dion S. Pauloc comunio
gaiztoaren gainean: eta emendic ateraco degu otoiz, edo oracioaren gaia. Asi
gaitecen bertatic.

§ I.

Judasen icena aitatze utsarequin nori nai gogora etorcen çaio beraren
esquergabequeria itsusia. Alaere au ongui eçagutzeco, oroi çaite, cristaua, nor
çan Judas, eta cer eguin çuan. Judas çan guiçon bat Jesus onac ecer ecetic
atera, eta onraric andienetera alcha çuana. Deitu cion Jesusec bere icasleen
artera, eta berarequin, ta beraren maiean bicitu çan. Eguin çuan bere

190
Apostolu, eta Eliçaco cargudun andi, eta eman cion mirariac eguiteco escua
ere. cer eguin çuan Judasec? esquergabequeria guciz itsusi bat. Joan çan
Juduen buru, ta aguintarietara, eta saldu cien bere Maisua oguei ta amar
dirutan. Jesus guetsemanico baratzan bere Aitari erregutzen cegoan
demboran, ara guiatu cituan Juduac, eta eracutsi cien nor çan Jesus, ematen
ciola laztan, eta musu gueçurrezco bat. Era onetan ipini çuan bere Maisu, ta
onguile andia bere etsaien atzaparretan. Edoceinec ecusten du, guciz itsusia
içan çala Judasen becatua: eta ain itsusia iritzi cion berac ere, non,
barcacioaren uste gucia galduric, urcatu çuan bere burua.
Eta cer ote da çuc aimbeste comunio gaiztorequin eguin deçuna?
Judasen esquergabequeria, ta becatua baino itsusiagoa dan
esquergabequeria. Eguin cinduan Jaunac ceruraco: deitu cinduan bere fede,
eta legue Santara, utziric beste asco federic ez dan lecuetan. Bataioco
Sacramentuarequin apaindu cinduan graciaren janciera ederrarequin: eguin
cinduan Jaungoicoaren seme, Jesu-cristoren senide, eta ceruaren jabegai:
artu çaitu bere maiean, çuc nai içan deçun aldi gucietan, eta eman diçu eman
al gucia, edo bere gorputza, bere odola, bere anima, eta Jaungoicotasuna: itz
batean, bera dan gucia. Eta cer eguin deçu çuc? Saldu deçu çure Jauna becatu
eguin deçun aldi bacoitzean, eta adisquidearen idurian jarri cera beraren
maiean, eta artu deçu cere ezpain loi, eta barrumbe nazcagarrian: eta çure
becatu au Judasena baino ascoz itsusiagoa da. Itsusiagoa bai, ceren Judasec
bein bacarric saldu çuan Jesus; eta çuc ascotan: Judasec saldu çuan Jesus,
artean gugatic bicitza eman etzuan demboran; baina çuc saldu deçu, gugatic
bicitza eman çuan ezquero: Judasec saldu çuan Jesus oguei ta amar dirutan;
baina çuc saldu deçu atseguin-apur lotsagarri bategatic, edo obeto esateco
ecer eçagatic: Pro nihilo. Judasec saldu çuan Jesus bere Maisu, eta onguile
andia, baina etziaquian onguile au çala Jaungoico, eta guiçon eguiazcoa: eta
çuc saldu deçu, daquiçula, Jesus dala Aita beticoaren seme bacarra,
Trinidadeco bigarren Persona, eta Jaungoico eguiazcoa. Eta eçaguturic au,
içan deçu ausardia Sacramentu miragarri ori biotz nazcagarri orretan arceco?
Judasi adisquidearen idurian laztan eman cionean, esan cion Jesusec: Judas,
adisquidea bacina beçala musu ematen didaçu, eta onela nere etsaien
atzaparretan ipincen naçu? Juda, osculo filium hominis tradis? Au bera
esaten, eta esango diçu çuri ere: Urlia, adisquidearen idurian çatoz nere
maiera, eta onela salcen, eta ipincen naçu nere etsaien atzaparretan? Osculo
filium hominis tradis? Baina goacen aurreracheago, eta beguira, cer eguin
çuen Juduac, eta cer eguin deçun çuc.

§ i.

Juduac ciran Judas Patriarcaren odolecoac, eta odol au autu çuan


Jaunac mundura etorceco, eta guiçatasunaren jancia arceco. Odol onetacoac
ciran Birjina tchit Santa, eta S. Jose ere. Dembora lucean egon ciran Juduac

191
Salbatzailearen itchedoten, eta sarritan otseguiten cioen Jaunari, bidal ceçala
aguindu cien Salbatzailea. Bete ciran demborac: etorri çan Jesus: bicitu çan
Juduen artean, eracusten ciela ceruraco bidea, ala itzez, nola obraz;
sendatzen cituan eriac, arguitzen itsuac, piztutzen ilac, eta etzuen alaere
eçagutu nai içan beren Salbatzailetzat; eta ainçacotzat eçagutu bearrean,
munduan çan guiçonic gaiztoena beçala lotu çuen guetsemanico baratzan:
eraman çuen Jerusalena: erabili çuen etchez etche: açotez urratuta, arançaz
coroatu çuen: atzenean ileraço çuen gurutze batean, lapur biren erdian.
Içugarria içan çan Juduen becatua: eta ordutanic bici dira Jaunaren aserre,
eta madaricacioaren azpian, erreinuric gabe, lecu batean, eta bestean
çabalduac: eta are gaiztoago dana, itsuac, eta gorrac ceruraco bidea arceco.
Eta ez ote da itsusiagoa, nere cristaua, çuc comunio gaizto oriequin
eguin deçuna? Bai, itsusiagoa da. Juduac, eguia da, lotu çuen Jesus: eta çuc ez
deçu gutchiago eguin: sartu deçu gorozteguiric ciquinena baino ciquinagoan,
eta ipincen deçu loturic beçala, au da eguin nai cizquitzun ontarte, eta
mesedeac ecin eguin ditzaquean eran. Juduac açotez urratu çuen, eta coroatu
arançaz: eta çuc au bera eguin deçu comunio gaizto bacoitzarequin, cere
aleguinean. Orregatic aguertu içan da inoiz Jesus gucia çauriz betea, eta odola
dariola. Era onetan aguertu citzaion Doina Sancha carrilori, eta esan cion:
orra certaco diran ascoren comunioac. Juduac naiago içan çuen Barrabas
bicitzea, eta escatu çuen, il cedila Jesus: Toile, crucifigue eum: eta çuc naiago
içan deçu Satanas çure biotzean bicitzea, eta Jesus ilcea. Juduac beren
gainean artu çuen Jesusen odola, eta eriotza, eta arreizquero badarraite
Jaunaren madaricacioa: eta çuc Jesusen odola cere gain arcea gutchi baliz
beçala, jaten, eta edaten deçu odol ura bera. Juduac atzenean ileraço çuen
Jesus gurutzean: çuc ez deçaqueçu ori eguin; piztu çan alabaina beinere ez
ilceco, baina aimbesterainocoa içan da çure gorrotoa Jesusen contra, non
contentatu etzeran bein igaro çuan eriotzarequin, baicic berriro gurutzean il
nai içan deçun ecin il ditequeana. Ala esaten digu S. Pauloc: Rursum
crucifiguentes sibimetipsis filium Dei (Ad Hebr. C. 6 v. 6). Orregatic ongui
beguiratzen badieçu, cristaua, çure comunio gaiztoai, Juduen becatua baino
mila bider itsusiagoa da çurea; Juduac alabaina bein eguin çuen eren
gaiztaqueria; baina çuc comunio gaizto gucietan: Juduac etziaquien, Jesus
çala munduaren salbatzailea, eta jaquin içatera, etzuen eguin çuena eguingo,
S. Paulo dionez; baina çuc guciaren berri daquiçula, berriro quendu nai içan
dioçu bicitza çure Salbatzaileari: eta S. Agustinec dio biguinagoac içan cirala
Juduac: Milius peccaverunt Judaei.
Ecusten deçu, cristaua, cein itsusia dan alde onetatic comunio
gaiztoaren becatua? Baina jaquiçu, itsustasun au are gueiago, eta obeto
aguercen diguela S. Pauloc dacarcian itz içugarri batzuec, eta orain arreta
andi batequin beguiratu bear deçu, cristaua, Apostolu onec aditzera ematen
diguna.

192
§ i.

San Pauloren iritzian bataioa ezquero becatu eguiten duanac, beregan


danez berriro gurutzean ipincen du Jesus, eta quencen dio bicitza: Rursum
crucifiguentes sibimetipsis filium Dei. Eta cer dio comunio gaiztoa eguiten
duanaz? Dio, Jesusen gorpuz, eta odola gaizqui arcen dituanac, bicitza
quenceco aleguina eguitea gutchi baliz beçala, equiten diela Jesusen gorputz,
eta odolari, eta culpadun gueratzen dala oen contraco becatuarequin:
Quiqumque manducaverit panem hunc, vel biberit caticem Dmoni indigne,
reus erit corporis, et sanguinis Domini. Itz oetan aditzera ematen digu
comunio gaiztoaren itsustasuna, becatariric gogorrena ere içutu ditequean
eran. Demagun, Aita batec bere semeari dion ongui nai, eta amorioz,
igarotzen dituala ecin conta al neque, eta naigabe, eta atzenean semeac eguin
dituan errebesquerien barcacioa iristeco, ematen duala urcamendian bere
bicitza. Aditzen du semeac au, eta bere gaiztaquerien damuz cordegabe
gueratu bearrean, alaco amorruan jarcen da bere Aita onaren contra non
laster eguiten duan berriro Aita urcatzera; baina ecusiric, ecin eguin
deçaqueala au, ceren obira duen, ateratzen du obitic: aspertu dedin artean
erabilcen du osticopean: ascatzen du ganibetaz gorputza, eta jaten diozca
erraiac. Esan guidaçu, cristaua; asma diteque seme errebes onen
esquergabequeria, eta gogortasuna becein itsusiric? Jaquiçu bada,
esquergabequeria itsusi au eguin deçula comunio gaizto bacoitzean, S. Pauloc
dionez: Reus erit corporis, et sanguinis Domini. Jesus da gure Aita
maitagarria: Jesus da guri cigun ongui nai, eta amorioz cerutic lurrera jatchi
çana. Jesus da aimbeste neque, eta pena, eta atzenean gurutzeco eriotza
gugatic igaro cituana: Eta Aita guciz maitagarri au amatu lecuan berriro il nai
içan deçu, eta il deçu cere aleguinean, becatu mortala eguin deçun aldi
bacoitzean: Rursum crucifiguentes sibimetipsis filium Dei; baina ecusiric,
ecin il deçaqueçula, alaco gorrotoa artu deçu beraren contra, non equin
dieçun beraren gorputz, eta odolari ozca, eta sartu dituçu; non ote? Infernuco
dragoiaren licean, edo becatuz ciquindua daucaçun barrumbe orretan. Arritu
çaitezte ceruac, eta deseguin ceruco ateac: obstupiscite Coeli, et portae ejus
desolamini. Orra cer aditzera ematen digun S. Pauloc comunio gaiztoaren
itsustasunaren gainean. Baina ezta onembesterequin ere contentatzen, eta
dio gainera, comunio santua gaizqui arcen duanac, jaten, eta edaten duala
bere betico galera: Qui enim manducat, et bibit indigne, judicium sibi
manducat, et bibit.
Orra, cristaua, cein itsusi, ta içugarria dan comunio gaiztoaren becatua.
Alaere içan deçu, becatu au eguiteco ausardia aimbeste bider? Eta etzera bat
batean amildu betico su, eta garren artean? Ez; eta çure Jesusen ontasun, eta
urriquimentua ain andia içanda, non itchedon diçun, eta prest arquitzen da
çure esquergabequeria guciac barcatzeco. cristaua, ez ote guera orain bederic
Jaun maitagarri orregana biotz osoz biurtuco? Ez ote degu asmo oso bat
bertatic eguingo, gure esquergabequerien gainean negar eguiteco, eta bicitza

193
on bati jarraitzeco? Jarri gaitecen onetaraco Jaunaren aurrean belaunico, eta
gogoan erabili ditzacun dembora pichca batean gaur uquitu diran gauçac.
Jarcen dira guciac belaunico, eta Eracuslea ere bai.

1
Beguira, cristaua, lenengo lecuan Judasen becatuari. Andia içan çan au,
ta guciz itsusia. Bere maisu, ta onguile andia, eta bere Eliçaco Apostolu, eta
cargudun eguin çuana saldu cien Juduai oguei, ta amar dirutan, eta
adisquidearen idurian ipini çuan etsaien açaparretan. Judas, esan cion
Jesusec: Judas, dembora batean nere Apostolua, mai batean nerequin bicitu
cerana: Judas gueçurrezco musu batequin nere etsaien escuetan ipincen
naçu? Juda, osculo filium hominis tradis? Ain itsusia iritzi cion Judas berac
ere bere becatuari, non urcatu çuan bere burua. cein itsusia içango da,
cristaua, çuc comunio gaiztoaquin eguin deçuna? Judasec saldu çuan Jesus
oguei, ta amar dirutan; eta çuc atseguin lotsagarri bategatic. Judasec saldu
çuan Jesus, jaquin gabe, çala Jesus munduaren salbatzailea, eta Jaungoico,
eta guiçon eguiazcoa; baina çuc saldu deçu, au gucia daquiçula, eta sinisten
deçula: eta adisquidearen idurian jarri cera beraren maiean.

2
Beguira urrena Juduen becatuari. Oen gogortasun, eta
esquergabequeriac içutzen gaitu; baina ongui beguiratzen badegu, cer aec, eta
cer guc eguin degun, gogorragoac içan guera Jesus onarençat. Juduac
etziaquien, Jesus çala munduaren salbatzailea, eta Jaungoico eguiazcoa, eta
jaquin içatera, etzuen eguin çuena eguingo; baina guc baguinaquian, eta
badaquigu au gucia: eta alaere eguin diozcagu aimbeste bidegabe comunioco
Sacramentuan.

3
Beguira atzenean, cer dion S. Pauloc: comunio gaiztoa eguiten duana
ezta contentatzen, beregan danez berriro Jesusi bicitza quencearequin:
Rursum crucifiguentes filium Dei: baicic equiten die Jesusen gorpuz, eta
odolari ozca, eta botatzen du lecu guciz nazcagarri batean, edo bere barrumbe
ciquinean: eta culpadun eguiten da Jesusen gorputz, eta odolaren contraco
bidegabe itsusiarequin: Reus erit corporis, et sanguinis Domini. cer gueiago?
jaten, eta edaten du, dio Apostoluac, bere betico galera: Judicium sibi
manducat, et bibit. Atocea, cristaua, au gucia eçaguturic, ez ote cera çure Aita,
eta onguile andiagana biurtuco? Ea, orain Jaun ori prest arquitzen da eguin
diozcagun utseguite, eta bidegabeac barcatzeco: eguiçu asmo oso bat,
emendic aurrera Sacramentu ori biotz garbiarequin arceco. Alchatzen dira
guciac, eta bucatzen da Eracusaldia orain ipinico dan eran.
Nere Jesus maitagarria! Peccavi: eguin det becatu çure contra, eta
eguin det aimbeste bider! cer eguin al deçaquet nic? Ez dago neretzat beste
bideric, ezpada çuri barcacio escatzea, eta aurrera bicitza berri on bat eguitea.

194
O Jesus ona! Indaçu onetaraco çure lagunça, bici nadin çu amatzen, eta
serbitzen çaitudala, eta iritsi deçadan guero çu beticotasun gucian alabatzea.
Amen.

BERROgueI, TA IRUGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean amaicagarrena.

ALABATUA &.

Andi, ta miragarriac dira, Aldareco Sacramentuac dacarcian ondasunac,


len ecusi degun beçala; eta oen gainean galdetzen du lembicico comunioaren
liburuac guisa onetan.
«Esan guidaçu guciac arcen ditue comulgatzen diranean, ondasun oec?
Ez, Jauna, ceren asco diran comunio gaiztoac eguiten dituenac. cer becatu da
comunio gaiztoa? Sacrilejio guciz içugarria, ceren Judasen eran salcen duan
Jesus Jaungoico biciaren semea, eta beregan danez berriro ipincen duan
gurutzeco neque-oinaceen artean: orregatic jaten, eta edaten du, S. Pauloc
dionez, bere betico galera.
comunio gaiztoa ez eguiteco, cer bear da? Iru gauça. Lenengoa, cer, eta
nolaco prestaerarequin artu bear dan jaquitea. Bigarrena, Jaunaren gracian
egotea. Irugarrena, barau naturalean, edo gau erdia ezquero ecer ere jan, edo
edan gabe egotea. Onezco damu, edo contricioarequin Jaunaren gracian
jarcen bada becataria, comulgatu ote diteque? confesio gabe ez, Jauna. Ilceco
perilean Sacramentu au arcen duanac, Biaticoaren eran, artu ote deçaque
barauric egon ez arren? Bai, Jauna. Esan dituçun iru gauz oec asco ote dira
comunioco Sacramentuaren ondasunac arceco? Asco dira guiçon jaquinsuen
iritzian, Sacramentuaren ondasunetatic cerbait arceco, ez ordea ugari
arceco». Ona lembicico comunioaren liburuac gai onetan eracusten diguna.
Asi guinan azqueneco aldian itz eguiten comunio gaiztoaren
itsustasunaren gainean; baina ez guenduan, bear adina ececic, gutchiago ere
esan. Orduan esan ciran gauçac, becatariric gogortuena ere içutu bear
luqueen beçalacoac dira; alaere çu, aspaldi confesio, ta comunio gaiztoac
eguiten dituçun, cristaua, etzera batere içutu, eta cençatu, eta dirudi, Judasen
biotzean beçala, çure barrumbean sartu dala Satanas. Orregatic guerta ez
daquiçun ari guertatua, beguira gaur, benic bein, cer castiguac eguin cituan
Jaunac legue çarrean, Testamentuco cutchari cegocan beguiramentu, edo
errespetoa gorde etzioen cembaitequin. Beguira urrena, comunio gaiztoagatic
cembat aldiz guertatu diran gauz içugarriai. Atzenean nolaco ondorenac
etorri oi diran comunio gaiztoetatic. Aditu contuz becataria.

§ I.

195
Israeltarrac dembora lucean bicitu ciran Ejipton catiberio gogorrean.
Andic atera cituan Jaunac mirari, edo milagro andiaquin, eta ondoren eman
cien Sinaico mendian bere leguea, letraz eçarria bi arlosatan. Arquitzen ciran
Israeltar guciac eremuan etcheric, janari, eta soineco-gairic gabe. Alaere
berroguei urtez bazcatu cituan Jaunac, cerutic bidalcen ciela janari goço bat,
mana ceritzana. Mirari, eta mesede oen oroipena galdu etzedin, eguin çuan
Moisesec, Jaunaren aguintez, cutcha eder bat, eta an ipini cituan Jaunac
eman cien leguearen bi olac, eta mana pisca bat. Ona cer çan testamentuco
cutcha.
Mana çan Aldareco Sacramentuaren anz, eta iduria, Eliçaco gurasoac
dioenez, eta cutcha bera ere bai, ceren an ceducan mana. Orregatic nai içan
çuan Jaunac cutcha oni beguiramentu, edo errespeto andia gordetzea, eta
aguindu çuan cerabiltenean batetic bestera, etzequiola inor alderatu bi mila
besoz. Aguindu çuan gainera, cutcha au erabili bear çanean lecu, ta erri
batetic bestera, eraman ceceela Apaiçac sorbaldetan. Atzenean, Jerusalengo
Eliça eguin çanean, ipini çuen Sancta Sancturom esaten cioen Aldarean;
goitic beerainoco cortina eder batec estalcen çuan lecu ura, eta etzan aratzen
inor Aita Santua baicic. Orra nolaco beguiramentua çor citzaion testamentuco
cutchari, Sacramentu orren iduria çalaco.
Beguiramentu au etzitzaion beti gorde, eta eguin cituan Jaunac castigu
andiac, eta oetatic batzuec içan ciran Filisteoen contra. Irten ciran bein
Israeltarrac Filisteoen contra, eta berequin çuen testamentuco cutcha.
Garaituac, eta deseguinac gueratu ciran Israeltarrac, eta Filisteoac berequin
eraman çuen cutcha, eta ipini çuen eren idolo, edo Jaungoico gueçurrezco
Dagon ceuqueen lecuan, edo Eliçan. Joan ciran bigaramonean Eliçara, eta
arquitu çuen lurrean beren Jaungoicoa, eta ipini çuen bere toquian. Joan
ciran urrengo egunean, eta arquitu çuen idoloa cutcharen aurrean, burua, eta
escuac autsiac ceduzcala: eta au gutchi baçan beçala çabaldu çan erri
gucietan, andi, ta tchiquiac bucatzen cituan, gaitz bat, alaco eran, non
erabaqui çuen cutcha Israeltarrai biurcea.
Bigarren castigua içan çan Betsamiten contra. Bidaldu çuen Filisteoac
testamentuco cutcha Israeltarren lurrera. Ecusi çuen Betsamitac, nola
cetorren gurdian; beren poçarequin aztu ciran gorde bear citzaion
beguiramentuaz, eta saloquerian joan ciran taldeaca cutcha ecustera.
Aserratu citzaion Jaunari, eta an bertan il otzac gueratu ciran iruroguei, ta
amar çaldun, edo guiçon bicainetacoac, eta gaineracoetatic berroguei, ta amar
mila. Arrituric gueratu ciran Israeltar guciac Betsamitai guertatu
citzatenarequin, eta utzi çuen cutcha Aminadab ceritzan guiçon batean
etchean.
Irugarren castigua içan çan Oçarequin. Dabid Erregueac damu çuan
testamentuco cutcha Jerusalenen ez iduquitzea, eta joan çan berroguei mila
guiçonequin ara eramatera: ipincen due gurdi berri batean. Asitzen dira idiac
osticoca, eta gurdia darabilte erorceco perilean. An gurdiaren aldean cijoan

196
Oça: luçatzen du escua, cutchari eusteco, eta gueratzen da il otza. Içutu çan
Dabid, eta etzan atrebitu cutcha eramatera Jerusalena, baicic utzi çuan
Obededonen etchean.
Ecusten deçu, becatari comunio gaiztoac eguiten dituçuna; ecusten
deçu, cein becatu itsusia içan çan Jaunaren beguietan testamentuco cutchari
cegocan beguiramentua ez gordetzea? Eta au, ceren cutcha ura çan
Sacramentu miragarri onen anz bat. cein itsusia içango ez da bada comunio
gaiztoaquin eguiten deçun becatu ori? Borchaz, eta bere borondatearen
contra sarcen deçu alabaina, ez cutcha bat Filisteoac beçala, baicic Jesus
Jaungoico, eta guiçon eguiazcoa idolo nazcagarriz betea daucaçun biotz
orretan. cer idolo ote dira oec? Oec dira andi-naia, eta atseguin ciquinen
gura: oec dira alferqueria, cuticia, eta edana, eta oec çure biotzean egon dira,
ta daude Jaungoicoaren lecuan; eta içan deçu ausardia oequin batean
ipinceco çure Jaun andia? Ausardiaren itsusi, ta içugarria! Baina çoaz
aurrera, ta beguira orain comunio gaiztoagatic cembait aldiz guertatu diran
gauça içugarriai.

§ i.

Legue berrian ez oi dira guertatu castigu ain içugarriac, nola guertatzen


ciran legue çarrean; legue berria ala baina da amoriozcoa, ez beldurrezcoa.
Alaere eguin ditu Jaunac bein baino gueiagotan, comunio gaiztoaren
itsustasuna ongui adirazten duen, cembait castigu. Siro Milango Obispoa ari
çan bein comunioa ematen: jarcen da comunioco toquian guiçon bat becatuz
ciquindua, eta besteac beçala arcen du Sacramentua. gueratzen çaio Ostia
Santua auan airean. Itchi nai çuquean aua, baina ecin çuan, eta eman cioen
oinace içugarriac. Asi çan orroaz, Eliça gucia asaldatzen çuala. S. ciprianec
beste emacume batez dio, Sacramentua gaizqui artu çuan unean sartu
citzaiola Satanas, Judasi beçala. Equin cion bere buruari ozca: puscatu çuan
mihia, eta atzenean bucatu çan çacur amorratua cirudiala. Ez da urte asco
Espainaco erri batean gaichotu çala ilceco gaitzarequin, bere dembora,
comunio gaiztoac eguiten cituala, igaro çuan bat. Eçagutu çuan bere perila:
artu çuan confesio on bat eguiteco asmoa: confesatu çan betaro, eta artu çuan
Jauna; baina gauz icaragarria! Jauna artu çuan beçala asi çan gaizquinaquin
dagoan baten eran, eta ala ilçan. Eztaquigu, cer igaro citzaion becatari oni;
baina beldur içateco da, aimbeste comunio gaiztoren buruan gogortua
gueratu citzaiola biotza, eta etzala Jaunagana biurtu biotz osoz. Nic erraz
sinistuco det, erri bacoitzean noicean bein eguiten dituala Jaunac era onetaco
gauça içugarriac. Oetaco batec esan cidan neroni erri batean: Jauna,
comunioco demboran ezcutatzen citzatan Sacramentua. Atocea orain,
becataria: ez ote da au gucia asco adina, iguerritzeco çuc, cein becatu itsusia
dan comunio gaiztoa? Au asco ezpada, beguira eçaçu nolaco ondorenac etorri
oi çaizcan becatariari comunio gaiztoetatic.

197
§ i.

comunio gaiztoen lenengo ondorena içan oi da ceruaren, eta ango


ondasunen ustea ilcea. Badacus onelaco becatariac, Jesus dala gure onguile
andia, bere odolaren, eta bicitzaren costuz gure animac erosi cituana; baina
Jaun au era guciz itsusian sartu duala bere barrumbeco lice ciquinean: eta
ecusiric au, ilcen çaio bere uste, edo esperança gucia. Ala guertatu citzaion
Judasi. Eguin det becatu, cion, salcen dedala justuaren odola: Peccavi,
tradens sanguinem justi; baina eçaguera onequin guciarequin ere, etzuan
içan biotzic Jaunagana biurceco; eta urcatu çuan bere burua.
comunio gaiztoaren bigarren ondorena içan oi da ceruco laguncen
urbidea itchitzea, eta Jesus onac ucatzea, bestela eman nai cituquean,
lagunçac. Eta oec gabe cer eguingo du becatariac? cer, ezpada amilca joatea
becatuaren bideetan? Fedeco gauça da, ez guerala gai edo gauça Jesus bat
esateco ere, ezpadigu artaraco ematen Espiritu Santuac bere arguitasuna, eta
biotzeco uquiera. Ala dio S. Pauloc: Nemo potest dicere Dominus Jesus, nisi
in Spiritu Sancto. Fedeco gauça da gainera, ceruco lagunz oec guretzat irabaci
cituala Jesus onac bere eriotzarequin, eta guri oec emateco bideac dira otoiz,
edo oracioa, eta Sacramentuac, batez ere comuniocoa; ceren Sacramentu
onetan dagoan ceruco gracia, ta lagunça gucien iturburua, eta au gaizqui
arcen, eta oimpean beçala darabilenac, cer lagunça uste içan deçaque?
Emendic ez da cer miretsi, baldin comunio gaiztoetara oitu diranetatic tchit
gutchi Jaunagana biurcen badira.
comunio gaiztoaren irugarren ondorena içan oi da becatariaren biotza
elcorcea, eta gueroago eta gueiago gogorcea, mailucaria ari çaion
tchingudearen eran: Quasi maileatoris incus (Job 41). Eta era onetan gogortu
ezquero becatariaren biotza, nequez goçatuco da. Becatari bat bicitu çan tchit
gaizqui, eta bere gura tcharren mendean itsutua. Gaichotu çan azqueneco
gaitzarequin. Ascotan itz eguin cion Jaunac bere biotzera, presta cedin
confesio on batequin; baina gorra ta sorra, cegoan onetaraco. Eguin çuen
aleguina ala adisquideac, nola beste guiçon jaquinsuac, adirazteco eriari,
nolaco perilean arquitzen çan, baina alferric. Aguertu citzaion Jesus bera, eta
itz eguin cion tchit goçotoro: «Ni naiz, esan cion, nere odolaren costuz çu
erosi cindudan, Jesus bera: çuganaco urriquimentuz jatchi naiz, çuri becatu
guciac barcatzeco. Andiac, itsusiac, eta asco içan arren, etzaitecela icaratu:
ascoz, eta neurriric gabe andiagoa da nere ontasuna, eta misericordia: biur
çaite biotz osoz nigana, eta nic barcatuco dizquitzut guciac». Norc sinistu
ceçaquean, biguinduco etzala Jesusen itz oequin becatari ura? Eta etzan, ez,
batere biguindu. Aguercen diozca Jesusec bere ilagac; jarcen da odola dariola,
eta itz eguiten dio berriz era onetan: Ene seme, beguira çugatic ichuri nuan
odol oni; beguira cembat costa cinçaizquidan: odol au da çure animaren
precioa: ez deçaçula galdu. Aitortu itzatzu çure becatuac; bada barcatu nai

198
dizquitzut guciac. Baina becatari doacabe ura lenean bertan gueratu çan.
Aserratu citzaion Jesus onari: sarcen du escua costaduan, eta arturic odola,
esaten dio: «Ez deçu nai içan nere barcacioa: ecertan artu ez deçun odol au
içango da mundu guciaren aurrean çure betico galeraren marca: eta bota cion
aurpeguira». Ezcutatu çan Jesus: eria asi çan deadarca: gar bicietan erretzen
nago: il çan, eta joan çan Satanasen betico lagun içatera. Orra becatari
gogortuarequin guertatzen, eta guertatuco dana.
comunio gaiztoaren laugarren ondorena da, Jesus onac utzitzea
becataria bere grina tcharren atzaparretan, esaten balio beçala, Juduai esan
ciena: banoa ni, eta ilco cerate becatuan: Ego vado, et in peccato vestro
moriemini. Ordutanic aldeguingo due becataria gandic ceruco Santuac,
Aingueruac, eta Birjina tchit Santac: eta itchiac beçala gueratuco dira ceru
oriec onelaco becatariarençat.
comunio gaiztoaren azqueneco ondorena da eriotza gaiztoa; jaten du
alabaina, eta edaten, S. Pauloc dion beçala, betico bere galera: Judicium sibi
manducat, et bibit.
Orra, nere cristaua, cein becatu itsusi, ta içugarria dan comunio gaiztoa.
cer ote da orain guc eguin bear deguna? cer ezpada uquitu diran gauz oec
ongui gogoan erabilcea, eta Sacramentu orri eguin diozcagun, bidegabeen
gainean negar eguitea? cer, ezpada Sacramentu ori prestaera onarequin
arceco asmo osoac eguitea? Jarri gaitecen onetaraco Jaunaren aurrean
belaunico. (Belaunicatzen dira guciac, eta Eracuslea ere bai).

Otoiz, edo oracioaren gaia

1
Beguira, cristaua, nolaco castiguac eguin cituan Jaunac testamentuco
cutchari cegocan beguiramentua gorde etzioen cembaiten contra. castigatu
cituan Filisteoac, ceren cutcha ura beren idolo Dagonen etche, edo Eliçan
ipini çuen. castigatu cituan berroguei ta amar mila Betsamita, il otzac uzten
cituala, ceren saloquerian ibili ciran cutcha ecusteco. castigatu çuan Oça,
ceren apaicen sorbaldetan eraman bear çan cutcha, gurdian ipini çan. Eta
becatu ain itsusia baçan Jaunaren beguietan cutcha ari cegocan errespetoa ez
gordetzea cer içango da Sacramentu miragarri ori, becatuz loitua dagoan,
biotzean sarcea? Testamentuco cutchan etzegoan leguea, eta mana pichca bat
besteric; baina Sacramentu orretan dago Jesus Jaungoico guiçona...

2
Beguira urrena, comunio gaiztoac gatic batzuetan Jaunac eguin dituan
castiguai. Bildots ila baliz beçala ichilic dago Jesus Sacramentu orretan: ala
ecusi çuan S. Juanec. Alaere cembait aldiz eguin ditu castigu içugarriac. Au
guertatu çan S. ciprianec dion emacumearequin: sartu citzaion Satanas, eta il
çan çacur amorratu baten eran…

199
3
Baina castigu gucien artean içugarriena içan oi dira, comunio
gaiztoetara oitu dan, animari etorri oi çaizcan, animaco ondoren
negargarriac. Galcen, edo oztutzen çaio ceruraco ustea; itchitzen dira ceruco
laguncen bideac; elcorcen, ta gogorcen da biotza; uzten du Jesus onac onelaco
becataria bere gura tcharren atzaperretan, eta atzenean ilcen da becatuan.
Biotz gogordunari gaizqui joango çaio azqueneco orduan, dio Espiritu
Santuac: Cor durum male habebit in novissimo. Au onela içan, eta alaere
aimbeste bidegabe eguiten diozcagu Jaun andi orri? Au onela içan, eta ura
beçala edaten deçu cere betico galera? Judicium sibi manducat, et bibit? Ez
ote guera orain bederic Jaun orregana biurtuco?… (Alchatzen da Eracuslea
belaunicatua dagoan toquitic, eta bucatzen du eracusaldia orain esango dan
eran).
Eçagutu deçu, cristaua, cein itsusi, ta içugarria dan comunio gaiztoaren
becatua. Ezta ala ere barcacioric ez duana, garai onean, eta biotz osoz
Jaunagana biurcen baguera. Ez det nai, dio berac, becataria galcea, baicic
nigana biurcea. Ea, nere cristaua, eguiçu asmo oso bat, gaurdanic aurrera
çure Jaun ori amatzeco, eta Sacramentu miragarri ori beguiramentu, eta
prestaera onarequin arceco. Era onetan iritsi deçaqueçu çure becatuen
barcacioa, eta guero betico bicitza. Amen.

BERROgueI TA LAUGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean amabigarrena.

ALABATUA &.

Aldareco Sacramentuac dacarcian ondasunen gainean galdetzen du


lembicico comunioaren liburuac guisa onetan.
«Esanguidaçu, guciac arcen ditue comulgatzen diranean, ondasun oec?
Erançuten du: ez, Jauna, ceren asco diran comunio gaiztoac eguiten dituenac.
cer becatu da comunio gaiztoa? Sacrilejio guciz içugarria, ceren Judasen eran
salcen duan Jesus Jaungoico biciaren semea, eta beregan danez berriro
ipincen duan gurutzeco neque-oinaceen artean; orregatic jaten, eta edaten
du, S. Pauloc dionez, bere betico galera.
comunio gaiztoa ez eguiteco cer bear da? Iru gauça: lenengoa, cer, eta
nolaco prestaerarequin artu bear dan jaquitea. Bigarrena, Jaunaren gracian
egotea. Irugarrena, barau naturalean, edo gau erdia ezquero, ecer ere jan, eta
edan gabe egotea. Onezco damu, edo contricioarequin Jaunaren gracian
jarcen bada becataria, comulgatu ote diteque? confesio gabe ez Jauna. Ilceco
perilean Sacramentu au arcen duanac Biaticoaren eran, artu ote deçaque
barauric egon ez arren? Bai Jauna. Esan dituçun iru gauz oec asco ote dira

200
comunioco Sacramentuaren ondasunac arceco? Asco dira guiçon jaquinsuen
iritzian, Sacramentuaren ondasunetatic cerbait arceco, baina ez ugari arceco.
comunioco Sacramentuaren ondasunac ugari arceco, cer gueiago bear da?
Bost gauça. cein dira? Lenengoa da, garbitzea anima becatu larrien loietatic
ececic, benialen gogoetatic ere bai. cergatic garbitu bear da anima becatu
benialen gogoetatic? ceren ala aditzera eman cigun Jesu-cristoc, Apostoluai
oinac garbitzean, eta gainera, ceren becatu benialac eçaguera osoarequin, eta
ardura gabe eguiten badira, galcen diran Sacramentu onen ondasunetatic
asco. cein da bigarrena? Anima ederqui apaincea fede, esperança, caridade,
eta beste birtuteen afectoaquin. cein da irugarrena? Asmo, edo intencio
garbia? cer aditzen deçu asmo, edo intencio garbiaren icenez? Aditzen det,
comunioco Sacramentua artu bear degula, ez borchaz, edo borondate gabe; ez
besteac eguiten duena eguiteagatic; ez oitura utsez, baicic bicitza onean, eta
Jesu-cristoren amorioan aurreratzeagatic, eta beste onen anceco finen
bategatic. cein da laugarrena? Jancian modestia. Eta onela dijoaz arrotasun
andiarequin janciric, edo bear bada bularrac estali gabe comunioco maiean
jarcen diranac? Ez, Jauna, eta orregatic ucatu bear çate Sacramentua. cein da
bostgarrena? Beldur santu, eta errespeto andi bat eracustea egoeran,
beguiratzean, eta modu gucietan, Noren maiean jarri, eta Nor artu bear dan,
beguiraturic». Orra lembicico comunioaren liburuac gai onetan eracusten
diguna.
Azqueneco bi Eracusaldietan aditu deçu, cristaua, cein becatu itsusia
dan comunio gaiztoa. Gaur ecusi bear degu, aurrena: cer bear dan comunio
gaiztoa ez eguiteco. Urrena cer bear dan Sacramentu miragarri orren
ondasunac ugari arceco. Atzenean emendic ateraco degu otoiz, edo
oracioaren gaia. Asi gaitecen bertatic.

§ I.

comunio gaiztoa ez eguiteco bear diran gaucetatic bat da cer, eta nolaco
prestaerarequin artu bear dan jaquitea. Ala icasi cenduan, cristaua,
aurtasunetic, eta eracusten digu lembicico comunioaren liburuac. Ancinaco
demboran aur jaioberriai ere eman oi citzaten lecu batzuetan comunioco
Sacramentua bataioarequin batean, baina obeto iritzi cion Eliz Ama Santac
eçagueran sartugabeco aurrai Sacramentu au ez ematea, eta nai du,
Sacramentu onen ondasunen eçaguera, eta gustoa içan deceen artean
itchedotea. Au onela eguiten ezpada, guertatuco da aurrera ere, len ascotan
guertatu dana. cer ote? Jaun andi ori prestaera, ta beguiramenturic gabe nola
nai arcea. cer gueiago? çartuta ere ez jaquitea cembaitec, nola moldatu
ditezquean Jaunaren maian jarceco. Ai guraso çabarrac! Bacinaquie, nolaco
calteac datocen aurrac escolara ez bidalcetic! Bacinaquie cein contu estua
eman bearrac ceraten Jaunaren aurrean!

201
comunio gaiztoa ez eguiteco, bear dan bigarren gauça da Jaunaren
gracian egotea; ala eracusten digu gure fede Santac. S. Pauloc esaten digu:
proga deçala bacoitzac bere burua, Probet autem se ipsum homo: eta guero
jan deçala cerutic gugana jatchi dan ogui orretatic: Et sic de pane ilo edat. cer
aditzera ematen ote digu S. Pauloc itz oetan? Beguira deguiogula bacoitzac
bere biotzari, eta arquitzen badegu becatu larri, edo mortalen bat, confesioco
Sacramentuaren bidez barcatu ez dana, ez gaitecela jarri Jaunaren maiean.
Ala aditzen ditu Trentoco concilioac S. Pauloren itzac: Eam probationem esse
necesariam, ut nuilus sibi conscius peccati mortalis... accedeser debeat.
Orregatic ancinaco demboran comunioco aurrean otseguiten çuan Diaconoac
Sancta Sanctis.., esaten baçuan beçala: Sacramentu miragarri au Santuençat
ipinia dago, eta ez datorrela becatuan dagoanic. Eta ez da asco Jaunaren
gracian nola nai jarcea becataria, baicic jarri bear du confesioco
Sacramentuarequin. Ala eracusten digu Trentoco concilioac.
comunio gaiztoa ez eguiteco bear dan irugarren gauça da barau
naturalean, edo gau erdia ezquero ecer ere jan, eta edan gabe egotea. Luteroc,
eta hereje ascoc ez due ecertan artu barau au, baina guc, Eliz Ama Santac
eracusten diguna, ençun, eta eguin bear degu, ez Eliçaren etsaiac daraustena.
Ez daquigu noiztanic aguindu çuan Eliçac barau au, baina bai ancinatic
aguindua dagoala. Alaere Sacramentu au artu deçaquee, eta arcen due
eriotzaco perilean arquitzen diranac, barauric egon ez arren, eta perilac
badirau, ar deçaque sarritan, edo confesoreac ongui deritzan aldi gucietan.
Iru gauz oec ascoc dira, guiçon jaquinsuac eracusten diguenez, comunio
gaiztoa ez eguiteco: eta au aditzera ematen digu Trentoco concilioac. Baina
asco ote dira Sacramentuaren ondasunac arceco? Batzuec dioe, iru gauz oez
gainera gauça bearra dala comunioco demboran jaiera, edo debocioa, eta
becatu benialen gogoetac ere aienatzea. Emendic iritzi onec dionez, asco, edo
obeto esateco, banacaren batzuec ez, beste guciac Sacramentu orren
ondasunac dastatu, eta progatu ere gabe bici dira, becatu larriric ez içan
arren. Baina Teologoric gueienac Santo Tomasequin eracusten digue,
comunioco Sacramentuaren ondasunac dirala asco; oetatic bat da gracia
ugaritzea. Ondasun onetatic cerbait arcen due Jaunaren gracian comulgatzen
diran guciac, ez ordea jaiera, ta prestaera onarequin comulgatzen diranac
beçala. Beste ondasuna da animaco poz, eta atseguin-contentu bat, alaitzen
duana guiçona, emengo neque, ta gurutzeen artean gogotic Jauna serbitzeco.
Eta animaco poz, eta atseguin au ez oi due artu Jaunaren gracian
comulgatzen diran guciac, baicic Jaunaren gracian egoteaz gainera, jaiera, ta
prestaera eder batequin Jaun bera arcen duenac. Eta ona cergatic gueienac,
comunio ascoren ondoren, erquituac beçala arquitzen diran animaren
aldetic; ez dira alabaina bear dan jaierarequin prestatzen Jaun andia arceco.
Dacuscun orain, cer bear dan Sacramentu miragarri orren ondasunac ugari
arceco.

202
§ i.

comunioco Sacramentuaren ondasunac ugari arceco bear diran gauçac,


uquitzen dira lembicico comunioaren liburuan; baina ugaricheago adiraci
bear dira, ongui aditu ditecen. Lenengo gauça da garbitzea anima, becatu
larrien loietatic ececic, benialen gogoetatic ere bai. Becatu benialac batzuec
dira igaroac, au da len eguin badira ere, comunio demboran eguiten ez
diranac. Demagun, nere cristaua, çuc utzi deçula becatu oetaraco gogoeta, ta
naicundea: orduan becatu benial oec ez diçue eragotzico Sacramentuaren
ondasunac ugari arcea. Ala eracusten digu Santo Tomasec. Beste becatu
benial batzuec dira comunioco demboran bertan eguiten diranac. guerta
diteque au era ascotara. Lenengo lecuan Sacramentua arcen bada,
munduaren beguietan onaren iduria eguiteco. Bigarrena, comunioco
demboran gogoa badauca batec bere naiez munduco aurquerietan.
Irugarrena, dembora artan bertan gogoa itsatsia badauca becatu benialen
batzuetan, eguin deçagun contu onra, ondasun, apaindura, erausi, jan, edan,
eta beste onelaco gaucetan. Laugarrena dembora artan eguiten bada,
Sacramentuari çor çaion beguiramentu, edo errespetoari ongui ez dagocan
gauçaren bat, dala beguiratzean, dala beste moduren batean. Becatu oec
(berenez benaialac içan arren) eragozten due comunioco ondasunac ugari
arcea. Orregatic arreta andiarequin utzi bear ditugu, ez becatu larriac
bacarric, baita benialen gogoac ere Jaunaren maiean jarceco. Au aditzera
eman cigun Jesus onac, Apostoluai oinac garbitzean. Badaquit, cristaua,
içango ditugula becatu benialac, prestaeraric ederrena eguinda ere, baina
dembora berean utzi deçaquegu aetan irauteco, eta aec eguiteco nai, eta
gogoa.
comunioco Sacramentuaren ondasunac ugari arceco bear dan bigarren
gauça da anima ederqui apaincea fede, esperança, caridade, eta beste
birtuteen afectoaquin, eta au eracusten da lembicico comunioaren liburuan.
Etcheren batera Erregue batec joan nai duanean, ez da asco etchea garbitzea,
baicic alic onguiena apaindu bear da. Eta au onela eguin bear bada munduco
erregue bat etchean arceco cer eguin bear ez da Erregue gucien Erreguea gure
biotzetan arceco? Orregatic piztu bear da fedearen arguia, eta argui onequin
gogora ecarri bear degu, Nor dan gugana datorrena, norgana, eta certara
datorren. Emendic erraz piztutzen dira esperança, eta caridadea. Baina cer
guertatzen da? Asco ez dira gauz oetara saiatzen, eta arcen due Jaun Andia
nolanai, edo jaieraren apurgabe.
comunioco Sacramentuaren ondasunac ugari arceco, bear dan
irugarren gauça da, asmo, edo intencio garbia. Eta gutchi ote dira asmo au
gabe Jaunaren maian jarcen diranac? Ez noasqui. Oetatic içan oi dira
borchaz, edo gogoaren contra berandutic berandura datocenac. Oetatic dira,
Jauna arcen duenac, ez bicitza ondu naiez, baicic oitura utsez? Orregatic alic
onguiena garbitu bear degu gure asmo, edo intencioa, arcen degula Jauna
bicitza onean irauteco, eta Jesusen amorioan aurreratzeco gogoz, edo onen

203
anceco finen bategatic. Gainera sortu bear degu, Sacramentu orren
ondasunac arceco gose, eta egarria, ceren gogo gabe arcen dan janariac on
gutchi eguin deçaque. ceruco janari onec arçaileagan escatzen du gosea, dio S.
Agustinec, eta ancinatic esan çuan Dabidec: gose dan anima ondasunez bete,
eta aseco çuala Jaunac: Animam esurientem satiabit bonis.
comunioco Sacramentuaren ondasunac ugari arceco, bear dan
laugarren gauça da jancian modestia. Ez da ongui Jaunaren maiean jarcea
soineco enasaquin, ez eta arroaquin ere, eta are gutchiago goiac salgai beçala
eracusten dirala. Orregatic Aita Santu Inocencio, eta clemente
Amaicagarrenac aguindu çuen, ez daquiela confesio, ta comunioraco lecuric
eman bularrac, eta sorbalda estali gabe datocenai. Aguindu çuen gainera, ez
ditecela içan estalquiac lasaiac, baicic tapituac. Ez da (Jaunari esquerrac)
gure errietan alde onetatic gauz andiric ecusten, eta dirudi emacumeac
elcarren leian darraizcala modestiari. Baina neque da, ascoren artean buru
arro, edo tchorascaren batzuec ez arquitzea: eta noicean bein ecusico dira
mantelina lasaiac, gorputz gucia eracusteco egoquiac. Ecusico dira goiac
ongui estalcen ez dituenac, eta orratzic ipincen ez duenac. Ecusico dira
dagoten baino apaindura gueiago darabiltenac. Eta ez ote dira guiçonen
artean ere guiçanch, edo aniere biurtu diranac? Oec guciac galcen ditue
comunioco Sacramentuaren ondasun ugariac.
Azquenean comunioco Sacramentuaren ondasunac ugari arceco, jarri
bear da Jaunaren maian beguiramentu, eta beldur andi batequin, gogora
ecarcen dala, Noren maiean jarri, eta nor artu bear dan. Testamentuco cutcha
etzan Sacramentu orren iduria baicic. Alaere nai içan çuan Jaunac, cutcha oni
beguiramentu andi bat gordetzea, alaco eran, non berroguei, ta amar mila
Betsamita il-otzac gueratu ciran, ceren saloegui ibili ciran cutcha ecusi naiez.
Nolaco beguiramentu, eta beldurra çorco ez diogu bada Sacramentu orri,
testamentuco cutchari alacoa çor bacitzaion?
Orra, nere cristaua, cer bear dan comunioco Sacramentuaren
ondasunac naroro, edo ugari arceco. Erraz emendic iguerri deçaquegu,
cergatic gu beti arquitzen gueran animaren aldetic gauden becein bearsu;
baina au are obeto eçagutzeco, eta bear diran asmo onac ateratzeco, jarri
gaitecen Jaunaren aurrean belaunico, eta gogoan erabili ditzacun gaur uquitu
ditugun gauçac. (Jarcen dira guciac belaunico, eta Eracuslea ere bai).

1
Beguira, cristaua, lenengo lecuan, cer bear dan comunio gaiztoa ez
eguiteco. Gutchienez Jaunaren gracian egon bear da. Baina cembat dira
graciaren soineco ederra gabe Jaunaren maiean jarcen diranac? Batzuec
lotsaz becatuac aitortu gabe bici diranac; besteac lagun urcoen gorrotoa
biotzean gordetzen duenac; batzuec becaturaco bideac, eta ancinaco oitura
çarrac uzteco biotzic ez duenac; besteac lagun urcoari, edo erriari eguindaco
calteac deseguiten ez dituenac, edo umeai ceruraco bidea eracusteco arretaric
ez duenac. Oec Jaunaren maiean jarcen dira graciaren apaindura gabe. cer

204
esaten ote die onelacoai Jesus onac? Esaten die eztaiera soineco egoquiric
gabe sartu çanari esan citzaiona: Adisquidea, nola çatoz mai onetara,
eztaietaco soinecoa gabe? Amice, quomodo huc intrasti, non habens vestem
nuptialem? cer gueiago esaten die? Judasi esan ciona, musuca, ta
adisquidearen idurian bere etsaien atzaparretan ipini çuanean; Judas,
adisquidea bacina beçala, musu ematen didaçu, eta nere etsaien escuetan
ipincen naçu? Juda, osculo filum hominis tradis? cristaua, eta gu nola ote
goaz Jaunaren maiera?...

2
Beguira urrena, cer bear dan, Sacramentu orren ondasunac naroro, edo
ugari arceco. Onetaraco ez da asco becatu larri, edo mortalic ez içatea, baicic
garbitu bear da anima becatu benialen gogo, edo borondatetic ere: apaindu
bear da anima fede, esperança, eta caridadearen birtuteaquin: Sacramentua
artu bear da asmo, edo intencio garbiarequin, ez borchaz, ez oitura utsez.
Joan bear da jancian modestia andi bat eracusten dala; beguiramentu, eta
beldur andi batequin. Ongui, nere cristaua eta nola joan ote guera gu
Jaunaren maiera? Garbitu ote degu anima becatu benialen autsetatic? edo
aetara biurceco gogoetatic? Ai! gutchi dira au eguiten duenac. Apaindu ote
degu anima fede, esperança, eta caridadearen birtuteaquin? Asco dira gauz
oez oroitzen ere ez diranac. Ez ote guera ascotan jarri Jaunaren maiean oitura
utsez, Sacramentuaren ondasunac arceco gose, eta egarri gabe? eta atzenean
beguiramentu, eta beldur santuric gabe? Ez da beraz miretsitzeco gauça,
baldin comunioco ondasunetatic gutchi artu badegu. Nere cristaua, ez da au
gauça negargarria? Ez ote guera orain bederic saiatuco, Sacramentu
miragarri orrec escatzen duan prestaera ongui eguitera?... (Alchatzen da
Eracuslea belaunicatua dagoan toquitic, eta bucatzen du Eracusaldia orain
ipinico dan eran).
cristaua, gure animen jabe, eta salbatzaile Jesus maitagarria etorria
dago Sacramentu orretara, guri eman al gucia emateco, eta naroro ematen
diezte prestaera onarequin arcen duenai; baina guc gucia galdu degu,
animaco gaucetan degun naguitasun, eta çabarqueriarequin. cer eguin
aldeçaquegu, etorri çaizquigun calteac deseguiteco? Ez dago beste bideric,
ezpada oraindainocoaz Jaunari barcacioa escatzea, eta aurrera gure arreta
egunetic egunera ugaritzea. Eguin deçagun au, eta Sacramentu orren
ondasun, eta lagunça ugariac artuaz iritsi deçaquegu gure egunac ongui
bucatzea, eta guero betico bicitza. Amen.

BERROgueI, TA BOSTGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean amairugarrena.

ALABATUA &.

205
comunio gaiztoa ez eguiteco bear dira iru gauça, eta oec aditu cinduan,
cristaua, azqueneco aldian; baina galdetzen du lembicico comunioaren
liburuac guisa onetan.
«comunioco Sacramentuaren ondasunac ugari arceco cer gueiago bear
da? Erançuten du: bost gauça. cein dira. Lenengoa da garbitzea anima, becatu
larrien loietatic ececic, benialen gogoetatic ere bai. cergatic garbitu bear da
anima becatu benialen gogoetatic? ceren ala aditzera eman cigun Jesu-
cristoc, Apostoluai oinac garbitzean; eta gainera ceren becatu benialac
eçaguera osoarequin, eta ardura gabe eguiten badira, galcen diran
Sacramentu onen ondasunetatic asco. cein da bigarrena? Anima ederqui
apaincea fede, esperança, caridade, eta beste birtuteen afectoaquin. cein da
irugarrena? Asmo, edo intencio garbia. cer aditzen deçu asmo, edo intencio
garbiaren icenez? Aditzen det, comunioco Sacramentua artu bear degula, ez
borchaz, edo borondate gabe; ez besteac eguiten duena eguiteagatic; ez oitura
utsez, baicic bicitz onean, eta Jesu-cristoren amorioan aurreratzeagatic, edo
beste onen anceco finen bategatic. cein da laugarrena? Jancian modestia. Eta
onela dijoaz arrotasun andiarequin janciric, eta bear bada bularrac estali gabe
comunioco maiean jarcen diranac? Ez, Jauna; eta orregatic ucatu bear çate
Sacramentua. cein da bostgarrena? Beldur Santu, eta errespeto andi bat
eracustea, egoeran, beguiratzean, eta modu gucietan, Noren maiean jarri, eta
Nor artu bear dan beguiraturic».
Bost gauça oen gainean ere esan nuan cerbait leneco Eracusaldian, eta
balançan beçala egon naiz, orrembesterequin utzico dedan, edo ez gai au;
baina uste det, ez dirala gauz oec beinere aditzera eman premiaren neurrian,
eta orregatic erabaqui det, gauça beren oroipena berritzea: eta alic onguiena
aditzera emango ditut, lenengo lecuan, comunioco liburuac dacarcian, bost
gauz oec. Urrena, cer, eta nola eguin guençaquean confesioaren ondoren
comunioaren aurretic, beta danean. Ençun arretarequin, nere cristaua.

§ I.

comunioco Sacramentua bere ondasunetan da ondoric ez duan


itsasoaren eran, eta alaere batzuec ez due Sacramentuaren ondasunetatic
batere arcen; beste batzuec arcen due gutchi, eta besteac naroro, edo ugari.
certan ote dago au? Bacoitzac daraman onci, edo prestaeran. Itsasora ur bila
baçoaz onci çulodunarequin, ur gabe gueldituco cera; onci tchiquiarequin
baçoaz, ur gutchi ateraco deçu; baina asco, onci on, eta galantarequin joaten
bacera. Orregatic gauça bearra da, nere cristau, guc ongui beguiratzea, cer
bear dan comunioco Sacramentuaren ondasunac naroro arceco.
Onetaraco bear dan lembicico gauça da garbitzea anima, becatu larrien
loietatic ececic, benialen gogoetatic ere bai. Becatu benialac batzuec dira
igaroen icena Santo Tomasec ematen dienac. Oec dira len eguinac, baina

206
comunioco demboran ez dirauenac. Demagun, çuc içan deçula, etchean ecin
egona, eta erguelquerian batetic bestera ibilceco grina, baina gauça gaizto
andiric eguiteco peril gabe. Eçagutzen deçu, tchorasquen ibilerac dirala oec,
eta uzten dituçu, ala berac, nola oetaraco borondate, eta gogoac. Orduan
becatu benial oez ez due eragozten comunioco Sacramentuaren ondasunac
ugari arcea, Santo Tomasec dionez: Peccata venialia (praeterita) nuilo modo
impediunt effectum hujus Sacramenti. Beste becatu benial batzuec dira
comunioco demboran bertan eguiten diranac, eta era ascotara guerta diteque
au. Lenengo lecuan Sacramentua arcen bada munduaren beguietan onaren
icena iristeco. Bigarrena, comunioco demboran bertan gogoa badauca batec
bere naiez munduco aurquerietan. Irugarrena, dembora artan bertan gogoa
itsatsia badauca becatu benialen batzuetan, eguin deçagun contu onra,
ondasun, apaindura, erausi, jan, edan, eta beste onelaco gaucetan.
Laugarrena, dembora artan eguiten bada Sacramentuari çor çaion
beguiramentu, edo errespetoaren contraco gauçaren bat beigratzean, edo
beste moduren batean. Becatu oec (berenez benialac içan arren) eragozten
due comunioco Sacramentuaren ondasunac naroro, edo ugari arcea.
Orregatic benaz utzi bear ditugu oetaraco gogoetac, Jaunaren maiean jarceco.
Au aditzera eman cigun Jesus onac, Apostoluai oinac garbitzean. Eman nai
cien lembicico comunioa: Judas ez, besteac garbiac arquitzen ciran becatu
larrietatic, baina cituen eren gogoeta, eta utseguite tchiquiac, eta oec
utzierazteco garbitu ciezten oinac. Ecusten det, prestaeraric ederrena eguinda
ere, içango ditugula becatu benialac, baina dembora berean ecusia dago, utzi
deçaquegula aetaraco borondate, ta gogoa. Neque da bidez egun oro ibilcea,
eta bideco autsa oinetacoai ez itsastea; alaere ez da neque andia alic
garbiroena ibili nai içatea, eta maiean jarceco autsac quencea.
comunioco Sacramentuaren ondasunac ugari arceco bear dan bigarren
gauça da, fede, esperança, caridade, eta beste birtuteen afectoaquin anima
apaincea: eta au eracusten da lembicico comunioaren liburuan. Etcheren
batera Erregueren batec joan nai duanean, ez da asco etchea garbitzea, baicic
al dan onguiena apaindu bear da. Eta au eguiten bada, munduco Erregue bat,
Obispo Jaun, edo beste guiçon andiren bat arceco etchean, cer eguin bear
ezta Erregue gucien Erregue gure biotzetan arceco? Orregatic piztu bear da
fedearen arguia, eta argui onequin gogora ecarri bear degu, Nor dan gugana
datorrena, norgana, eta certara datorren. Emendic erraz esnatzen da
esperança, eta caridadea, edo Jaungoicoaganaco ongui nai, eta amorioa.
Baina cer guertatzen da? Asco ez dira gauz oetara saiatzen, beste ascoc doi
doia daquie cer artu bear duen, eta gueienac emengo araço, eta quezquen
barrengo otsarequin, ez dira ongui oarcen, certara dijoacen.
comunioco Sacramentuaren ondasunac ugari arceco bear dan,
irugarren gauça da, asmo, edo intencio garbia, eguin deçagun contu bicitza
onean irauteco, eta Jesusen amorioan aurreratzeco asmoa; baina cembat
içango dira onelaco asmo garbiric gabe Jaunaren maiean jarcen diranac?
cembat borchaz, gogoaren contra, eta berandutic berandura arcen duenac?

207
cembat oitura utsez, edo bicitza onceco gogo andi gabe comulgatzen diranac?
Orregatic garbitu bear degu gure asmoa Sacramentu ori arceco, eta onetaraco
sortu bear degu beraren ondasunac iristeco gose, eta egarria. Gogo, ta gose
gabe arcen dan janariac, dan onenac ere, on gutchi eguingo dio bati, eta
guertatuco çaio Israeltarrai manarequin guertatua. Oec bicitu ciran Ejipton
catiberio gogorrean: neque andiac, eta ecin iroço cituenac eraguiten
citzaizten, ta aen janaria içan oi çan donguea, nola ciran porru, baratzuri, edo
beste onelaco gauçac. Atera cituan andic Jaunac, eguiten cituala asco gauça
miragarri, eta sartu ciran eremu andi batean. Etzegoan an oguiric, artoric, eta
jateco gauçaric, eta Jaunac egun oro (larumbataz campora) bidalcen cien
cerutic, mana ceritzan janaria: janari bat tchit goço, eta gusto andicoa. Baina
nola oituac ceuden janari tcharretara, etzuen jaten ascoc mana gogoarequin,
eta asi ciran esaten: nazcatzen, eta goragalea ematen digu janari ecerez onec:
Nauseat anima nostra super cibo isto levissimo (Numer. 21). Au bera
guertatzen da gogo gabe arcen dan beste janari edoceinequin, eta orobat
comunioco Sacramentuarequin. ceruco janari onec arçailearen aldetic
escatzen du gosea, dio S. Agustinec, eta Birjina tchit Santac esan çuan: gose
diranac ondasunez beteco dituala Jaunac: Esurientes implebit bonis.
comunioco Sacramentuaren ondasunac ugari arceco bear dan laugarren
guaça da jancian modestia. Ez da ongui Jaunaren maiean jarcea soineco
enasaquin, ez eta arroaquin ere, eta are gutchiago goiac salgai beçala
eracusten dirala. Orregatic Aita Santu Inocencio, eta clemente
amaicagarrenac aguindu çuen, ez daquiela confesio, ta comunioraco lecuric
eman bularrac, eta sorbalda estali gabe datocenai. Aguindu çuen gainera, ez
ditecela içan estalquiac lasaiac, baicic tapituac. Ez da, Jaunari esquerrac, gure
errietan alde onetatic gauz andiric ecusten, eta dirudi, emacumeac elcarren
leian darraizcala modestiari. Baina neque da, ascoren artean buru arro, edo
tcharascaren batzuec ez arquitzea: eta noicean bein ecusico dira mantelina
lasaiac, gorpuz gucia eracusteco egoquiac. Ecusico dira goiac ongui estalcen
ez dituenac, eta orratzic ipincen ez duenac. Ecusico dira dagoten baino
apaindura gueiago darabiltenac. Eta ez ote dira guiçonen artean ere guiçanch,
edo aniere biurtu diranac? Oec guciac galcen ditue comunioco
Sacramentuaren ondasun ugariac.
Azquenean comunioco Sacramentuaren ondasunac ugari arceco, jarri
bear da Jaunaren maiean beguiramentu, eta beldur andi batequin, gogora
ecarcen dala, Noren maiean jarri, eta nor artu bear dan. Testamentuco cutcha
etzan Sacramentu orren iduria baicic: Alaere nai içan çuan Jaunac, cutcha oni
beguiramentu andi bat gordetzea, alaco eran, non berroguei, ta amar mila
Betsamita il-otzac gueratu ciran, ceren saloegui ibili ciran cutcha ecusi naiez.
Nolaco beldur, eta beguiramentua çorco ez diogu bada Sacramentu orri,
testamentuco cutchari alacoa çor bacitzaion?
Orra, nere cristaua, cer bear dan gure aldetic comunioco
Sacramentuaren ondasunac naroro arceco. Batzuetan guretatzen da, alic
onguiena batec bere biotza prestatzea confesioco Sacramentuarequin, eta

208
confesioaren ondoren bereala Sacramentua artu bear, edo nai içatea. Orduan
len eguin duan prestaera, eta fede bici bat sorcea asco da Sacramentu
miragarri ori, eta beraren ondasunac arceco. Beste batzuetan guertatzen da,
confesioaren ondoren beta içatea, comunioa artu baino len cerbait dembora
igarotzeco. Orregatic orain ecusi bear degu, cer eta nola eguin guençaquean
orduan.

§ i.

confesioaren ondoren jarri çaite lecu egoqui batean, eta eman


guiozcatzu Jaunari esquerrac. «Nere Jaun Jaungoicoa, esan deguioqueçu,
nere Aita guciz maitagarria: çure seme Jesusec utzi çuan confesioco
Sacramentua, gure animac sendatzeco. Sacramentu au ongui arcen duanari
barcatzen diozcatzu becatuac, Jesusen eriotza, ta merecimentuac bitarteco
dirala: eta uste det, au bera eguin deçula nerequin ere, Apaiçac barcacioa, edo
absolucioa eman didanean. O ontasun, eta urriquimentu paregabea! Mila
esquer Jauna mesede berri onegatic.
Ez naiz, Jauna, esquerrac ematearequin contentatzen. Berritu nai ditut,
bataioco egunean eman nizquitzun itzac. Gaurdanic utzi nai det, eta uzten det
Satanas betico: eta Satanasequin batean uzten ditut beraren lagun, eta
languileac, edo mundu galdua, eta araguiaren, edo nere gura tcharren
naicunçac. Au da ceruaren, eta guiçonen aurrean eman niçun itza; eta au bera
ematen diçut gaur ere betico: Abrenuntio. Gaurdanic betico utzi nai ditut, eta
uzten ditut Satanasen obrac edo becatua eta becaturaco bideac. çoazte
nigandic urrutira adisquidetasun gaiztoac, etche anima galgarriac, eta lagun
dongueen bilcui, edo batzarreac. Au da bataioco egunean eman niçun
bigarren itza: eta au bera ematen diçut gaur ere: Abrenuntio. Gaurdanic
betico utzi nai ditut, eta uzten ditut Satanasen arrotasun, eta çoraqueriac,
dala jancian, janean, edanean, ta beste gaucetan, dala atseguin, eta jolasetan.
Au da bataioco egunean nic eman niçun irugarren itza, eta au bera ematen
diçut berriro benaz, eta biotz gucitic. Abrenuntio. Lagun çaiquizquit arren,
eta indaçu çure lagunça ugaria, aguindu diçudana leialqui eguiteco.
Eta orain, nere anima, nor ote da gaur çugana etorceco daogana? Gauz
arrigarria! Erregue gucien Erreguea, Aita Santu gucien Aita Santua,
Trinidadeco bigarren Persona, gugatic guiçon eguin çana, eta gugatic
gurutzean bicitza eman çuana bera. Au gucia gutchi baçan beçala, guri ongui
naiez jarri nai içan çuan Aldareco Sacramentuan, eta jarcen da consagracioco
itzac Apaiçac esaten dituanean: eta gaur Sacramentu miragarri orretan çure
biotzera etorri nai du. Nere anima, nondic çuri onembeste mesede, eta
ondasun? Arritzen, eta içutzen naiz, nere Jesus ona, çu nere biotzera etorceco
çaudela gogoratzean; ez da alabaina nere biotz esquergabe au çure dinaco
toquia; baina içutzen ere naiz dembora berean çure itz oec aditzean:
Ezpadeçue guiçonaren semearen gorputza jaten, eta odola edaten, ez deçue

209
iritsico betico bicitza doatsua. cer eguin aldeçaquet bada onembeste
beldurren artean, nere Jesus ona? Aitrotzen det, ez naiçala ni, çu nere
biotzera etorceco dina. Eta çuc alaere nigana etorri nai! Eguin bedi; nere
animaren jabe maitagarria, eguin bedi çuc nai deçuna; baina eguiçu çuc
lenago, Erregueac, etcheren batera dijoacenean eguin oi duena. Aurretic
bidalcen ditue oec etchea apainceco bear diran gauçac: bidaldu itzatzu bada
çuc ere, Erregue gucien Erreguea, nere animaco etche arlote onetara, çu
ongui arceco bear diran apaindurac, edo ceruco gracia, doai, eta birtuteac.
Esaçu itz bat, eta eguina gueratuco da gucia. Atoz, nere salbatzailea; eguin
çaite nere animaren jabe. Atoz, Jaincoaren bildots becatuac quencen
dituçuna, senda eçaçu nere anima becatuen çauriz betea. Atoz, ceruco su
animen berotzailea; çure amoriozco garrarequin aiena itzatzu nigandic
becatuaren cutsuac, eta oneraco epeldasunac».
Ecusten deçu, nere cristaua, cer, ta nola eguin guençaquean confesatuta
comunioraco? Ala eguiten due ascoc, lembicico comunioaren liburutic: eta
ojala gucioc eguiten baguendu! Ez ote guera emendic aurrera prestatuco,
comunioco Sacramentuaren ondasunac ugari arceco eran? Onetaraco bear
diran asmo on-sendoac eguiteco, jarri gaitecen Jaunaren aurrean belaunico,
eta gogoan erabili ditzacun aditzera gaur eman diran gauçac. (Jarcen dira
guciac belaunico, eta Eracuslea ere bai).

1
Beguira, cristaua, Sacramentu ori dala ceruco ondasunen itsaso
ondoric, eta bazterric ez duana. Arçaileac ecin conta al içan arren, eta artu al
gucia artuta ere, ez da agorcen, ez gutchitzen. Baina guc, ondasun oec ugari
arceco, eraman bear degu onci egoquia, edo biotz ederqui prestatua.
Onetaraco garbitu bear da anima, becatu larrietatic ececic, benialen
gogoetatic ere: apaindu bear da fede, esperança, eta caridadearequin, eta
Sacramentua artu bear da beguiramentu andi batequin. Era onetan
prestatutaco onci, edo biotzaquin joan ote guera Jaunaren maiera? Ai! nere
Jesus ona! cembat bide eta gai degun, negar eguiteco çure aurrean!...

2
Beguira urrena, cein ederqui igaro guençaquean comunioco aurreco
dembora pisca lembicico comunioco liburuac eracusten digun eran. Alaere
guraso asco dira aurrac escolara bidalceco naguiac, edo obeto esateco sorrac,
eta gorrac. Ezpaliz Eracusleric, içango luquee eren çabarqueriaren edergarri
egoqui bat; baina Eracusleac diran ezquero, cer contu emango degu Jaunaren
aurrean? Ea, nere cristaua, ez gaitecen engainatu, eta galdu betico. Eguin
deçagun asmo oso bat, comunioco Sacramentuaren prestaeran gueroc ez
çabarceco eta gure contucoai bear dana eracusteco... (Alchatzen da Eracuslea
belaunicatua dagoan toquitic, eta bucatzen du Eracus-aldia orain ipinico dan
eran).

210
Gure Jesus ona! Andia içan da gure çabarqueria, çure ondasunac ugari
arceco, escatzen deçun eran gure animac garbitzeco, eta apainceco: eta orain
ere ez guera gai onetaraco çure gracia ta lagunça gabe; baina onequin batean
gucia deçaquegu. Ez arren ucatu gracia, ta lagunça au. Era onetan uste degu,
emendic aurrera çu biotz garbiarequin arcean çure gracian irautea, eta iristea
betiraunde gucian çu alabatzea. Amen.

BERROgueI TA SEIGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean amalaugarrena.

ALABATUA &.

Azqueneco Eracusaldian ecusi guenduan, cer bear dan, comunioco


Sacramentuaren ondasunac naroro, edo ugari arceco. Orain lembicico
comunioaren liburuac galdetzen du guisa onetan.
«cer eguin bear da comunioco demboran, eta ondoren? Erançuten du:
lenengo gauça da umiltasun andi batequin, eta belaunico jarcea, ez
Aldareaurreco lenengo mailan, baicic comunioco lecuan, eta guiçonezcoac
jarri bear due alde batean, emacumezcoac bestean».
Aldareaurreco lenengo maila Eliz-guiçonençat da, eta urruticheago içan
oi da comunioco lecua. Ezta ongui guiçonac emacumeen artean jarcea.
Orregatic S. carlos Borromeoc nai çuquean comunioraco bi Aldare içatea,
bata guiçonençat, bestea emacumeençat, eta ecin baçan au, nai çuan
guiçonezcoai ematea ordu, edo dembora batean, eta emacumeai bestean.
Onetan aditzera ematen çacu, nolaco modestia, eta onestidadea escatzen
duan Jaunaren maiac.
«Bigarrena; comunioco demboran egon bear da çucen, baina beguiac
beronz macurcen dirala».
Ala aditzera ematen digu Eliçac. Batzuec gueiegui macurcen due burua,
edo mantelina, eta erraz guerta diteque Apaiçari escuetatic erorcea ostia;
beste batzuec beguiac darabilzquie batera, eta bestera, eta gaizqui dirudian
gauça da au.
«Irugarrena, artu bear da escuetan comunioco çapia».
Ala eracusten digu Rituala deritzan Eliçaco liburuac: ta au da
Sacramentuaren puscaric lurrera erori ez dedin. Bein baino gueiagotan ecusi
da, çapiaren lecuan estolaren, edo casuilaren beco erça escuetan arcea, baina
ez da au Eliçac nai duana. Ancinaco demboran comunioco maiean jarcen
ciranac beren escuetan arcen çuen Sacramentua, emacumeac çapi çuri
batean, eta guiçonac escu garbietan. Batzuetan an bertan comulgatzen ciran,
besteetan etchera eraman, eta gordetzen çuen, premia andietaraco. Ala
eguiten çuen eremuetan bici ciranac, eta bide luceren bat igaro, edo itsasoan
joan bear çuenac. Baina Prisciliano ceritzan hereje baten jarraiquinac asi

211
ciran Espainan gauça itsusietaraco Sacramentuaz baliatzen, eta çaragoçaco
concilio batec, eta Toledoco laugarrenac quendu çuen era onetan
Sacramentua etcheetara eramatea, eta demboraz gauçac jarri ciran orain
dauden eran.
«Laugarrena, poliqui idiquitzen, edo çabalcen da aua, eta azpico
ezpainaren gainean ipincen da mihia». Ezta gueiegui çabaldu bear aua, ez eta
gueiegui luçatu ere mihia; asco da poliqui ipincea ezpainaren gainean.
«Bostgarrena, cerbait eçatu dedin, iduqui bear da ostia Santua dembora
gutchi batean mihi gainean, eta, guero irinsi bear da fede bici, eta beldur
Santu batequin». Esan det dembora gutchi batean, ceren dembora lucean
iduquico baliz, guerta liteque Sacramentua auan osotoro deseguitea,
Sacramenturic barrena ez igarotzea, eta beraren ondasunac galcea. Baina
cembat demboran iduqui bear ostia Santua mihiaren gainean? S. carlos
Borromeoc dio, asco dala onela iduquitzea Aita gure, eta Abe Maria bat
esateco demboran.
«Seigarrena, au-sapaiari itsasten baçaio ostia, artuco det mihiaren
puntarequin, eta irinsico det: eta ala bear bada, artuco det ur pisca bat». Au
bera eguin diteque Sacramentuaren cutsuac irinsitzeco. Rituala icendatzen
dan Eliçaco liburuac dio presta dedila onci bat, edo gueiago ardo, ta
urarequin, comulgatzen diranai emateco; baina aspaldico demboretan ez da
eguiten au. Asco toquitan, Apaiçac beatzac garbituta gueratzen dan uura,
ematen çate comulgatzen diranai; batzuec arcen due, besteac ez, ceren arceco
aguinteric ipini ez duan Eliçac.
«çazpigarrena, joango naiz lecu egoqui batera Jaunarequin biotzez
biotz, ordu laurden batean bederic, itz eguitera». Ala eracusten digu Aita
Santu Benedicto Amairugarrenac.
«çorcigarrena, dembora onetan emango diozcat esquerrac, eta eguingo
diozcat nere erregu umilac, eta guero ere sarritan oroituco naiz, eguin didan,
mesede andiaz».
«Bederatzigarrena, ordu laurden batean bederic ez det tchisturic
botaco; baina oarcabean botatze ez da becatu: eta eztulac ematen badu
estutasunen bat, artu diteque istua musu-çapian». S. carlos Borromeoc nai
çuan, ordu-erdi batean tchisturic ez botatzea, baina Aita Santu Benedicto
Amairugarrena contetatzen da ordu laurden batequin. Eta diot berriz, eta
berriz, ustecabean tchistua botatzea ez da becatu; eta estutasunean bota
diteque musuetaco çapira, Ancinaco demboran eguerdiraino etzuan ecer
arcen comulgatzen çanac: orain ez da onembesteraino gauça estutzen. Alaere
ongui liçaque ordu laurden batean bederic janari, eta edariric ez arcea. Ala
eracusten digu Benedicto Amairugarrenac.
«Eta nola emango diozcatzu Jaunari comunio ondoco esquerrac?
Aldedan onguiena, eta iracurcen daquiana, balia diteque lembicico
comunioaren liburuac dacarranaz». Orra cein berri onac ematen dizquigun
liburu onec.

212
Gaur, laburcho bederic, itzeguin nai diçut, cristaua, comunio ondoco
esquerrac ematearen gainean. Aurrena escusico degu, cein gauça bearra, eta
ondasunduna dan Jaunari comunioaren ondoren esquerrac ematea. Urrena,
nola au eguin deçaquegun ongui; eta emendic ateraco degu otoiz, edo
oracioaren gaia. Asi gaitecen bertatic.

§ I.

Mesede, edo ontarteac arcen dituenac çor diozca bere onguileari


eçaguera ona; eta esquerrac, eta prest egon bearra da arçaile bera, alic
onguiena onguileari erançuteco, ala itzez, noa obraz. Au da eguia bat
fedegabeac berac ere eçagutzen duena. Eta au onela içanic, norc eztacus, cein
gauça bearra dan guc gure Jaun, eta onguile ecin andiagoari esquerrac
ematea, eguin dizquigun, mesedeac gatic? Eta are gueiago, ceren, comunioco
Sacramentuan gugana etorcean, eguiten duan mesede bat, fedeac ez
eracustera, ecin sinistu litequeana.
Gai onetan sarritan aditzera eman du Jaunac, cein gauz itsusia dan,
eguin dituan mesedeaz aztutzea, eta çor çaion eran ez erançutea. Israeltarrac,
Ejiptotic irten ondoan, aztu ciran Jaunac eguin ciezten mesedeaz, eta
Moisesen autic aguertu ciezten bere espadasunac: Au da, esan cien, çuec
Jaunari çor dioçuen eçaguera? Jaun au ez ote da çuen gurasoa? Haeccine
reddis Domino, popule stulte, et insipiens? Numquid non ipse est pater tuus?
(Deut. 32) Eta Isaiasen autic esaten cien, eta esaten digu gucioi: eçagutzen du
idiac bere jabea, eta astoac nagusiaren trisipua; baina Israeltarrac ez naue ni
eçagutu nai içan: Cognovit bos possesorem suum, et asinus praesepe Domini
sui: Israel autem me non cognovit. (Isai. 1). cer esango det Jesus onac Juduai
esan ciezten itz içugarri oez. Bilatuco naçue, eta ilco cerate çuen becatuan:
Quaeretis me... et in peccato vestro moriemini. Jesus onac eguin ciezten
Juduai mesede guciz andiac: aen odoletic artu çuan guiçatasuna: aen artean
bicitu çan, eta itzez, eta obraz eracutsi cien ceruraco bidea; sendatu cituan
eriac, arguitu itsuac, eta piztu ilac; baina ain esquer gaiztocoac içan ciran, non
etzuen eçagutu beren salbatzailetzat, eta atzenean gurutzean quendu cioen
bicitza. Esquergabequeri onen ondorena gucioc ecusten degu Juduetan:
gogortuac, sorrac, eta gorrac ilcen dira eren becatuan: Et in pecato vestro
moriemini. Eta cembat bider au bera guertatzen da, Sacramentu orretan
Jesusec gugandic ecusten duan, esquergabequeria itsusiagatic? Beraz gauça
bearra da, nere cristaua, comunioaren ondoren alic onguiena gure onguile
andi oni esquerrac ematea.
Au guc ongui eguitea da gauça ondasunduna, edo ondasun andiac
berequin dacarciana. Orregatic Jaun andia gure biotzetan dagoan dembora
ari Santa Teresac deitzen dio preciotsua. S. Francisco Borjac iru egun
igarotzen cituan comunio ondoco esquerrac ematen, eta S. Luis Gonçagac ere
bai. Santa Margarita Ungriaco Erreguearen alabaz contatzen da, comunioco

213
eguna goicetic arratseraino igarotzen çuala esquerrac ematen, ecer ere jan
gabe. Jesus ona da gure animen arguia, eta gure biotzetan dagoan bitartean
arguitzen ditu gure adimentuac. Da ceruco sua, eta berotzen du biotza,
ceruraco bidean ongui ibilceco. Da gure animen sendatzailea, eta sendatzen
ditu animaco çauriac. Da betico bicitza, eta ugaritzen du graciaren bicitza: eta
ondasun oec, eta gueiago ichurcen ditu esquer umilac ematen diozcanaren
biotzean. Galdetzen due theologoac, noiz ematen dituan Sacramentu orrec
comunio-aldi bacoitzari dagozcan ondasunac? Batzuec dioe, ematen dituala
arcen dan unean bertan. Besteac dioe, Sacramentua biotzean dagoan
dembora gucian, ari dala Jesus bere ondasunac ematen, arçailearen jaiera
ugaritzen dan bitartean. Atzenean guciac aitorcen due, comunioaren
ondorengo esquer umilaquin irabazten dirala ondasun asco. Dacuscun orain,
nola eman ditezquean comunioaren ondorengo esquer oec.

§ i.

Gure Jesus ona ez dabil itz ederren, baicic biotz onen bila: eta ascotan
guerta diteque iracurcen ez daquian batec ascoz obeto Jaunari comunio
ondoan esquerrac ematea guiçon jaquiunde andico batec baino; ceren alduan
onguiena eguiten diozcan bere agur umilac, esquer onac eta bere erreguac
aditzera ematen diozcan. Alaere ecin ucatu diteque, asco laguncen duela
liburu onac. Orain nic esango diçuet lembicico comunioco liburuac eracusten
duan modua.
Jauna artu ondoan jarcen cera lecu egoqui batean, eta ceregan dioçu
guisa onetan: «Nere anima: artu deçu comunio Santua, Aingueruen oguia, eta
ceruco mana. Esna çaite bada, eta fedearen beguiaquin beguira, Nor dan
comunioan etorri çatzuna, norgana eta certara etorri dan. Nor ote da ogui-
pichca baten idurian etorri çatzun au? Au da, çu ecerecetic eguin cinduan,
Jauna bera, eta eguin cinduana bera eçagutzeco, amatzeco, eta beticotasun
gucian berarequin batean ceruan doatsu içateco. Au da, çu Adanen
becatuarequin galdua ecusiric, guiçon eguin çana, eta gurutzeco eriotzarequin
ceruraco gracia, eta deretcha çuretzat irabaci çuana bera. Au, çuri bere gracia,
eta lagunçac emateco, Sacramentuac ipini cituana, oen artean comunioco
Sacramentua. Norgana etorri da? Gauz arrigarria! Içan çu ceran becein
esquergabea; eta ecereça; eta alaere çugana etorri da, çuganaco ongui nai, eta
amorioz beteric! certaco etorri dala, uste deçu? Etorri da, çure animaren
janari, eta edari içateco, eta çuri bere ondasunac, eta bera dan gucia emateco!
Miretsi çaite çugana era onetan Jaun andia etorceaz. Nondic nere
anima, esan deçaqueçu; nondic çuri onembeste ondasun, eta mesede?
Arrituric gueratu çan Salomon ceren berac eguin çuan, Eliz ederrean
bicitzera, Jauna etorri citzaion. Arrituric gueratu çan Santa Isabel, ceren
ecustera, edo bisitatzera joan citzaion Jaincoaren Ama. Arritzen da Eliz Ama
Santa, ceren Trinidadeco bigarren Persona guiçon eguin, eta bicitu çan

214
Birjina tchit Santaren sabelean. Nere anima, eta Jaun andi ura bera çugana
etorri bada, eta cerequin badaucaçu, etzera miretsico? Jesus ona, cer da
guiçona, eta cer naiz ni, çu era onetan niçaz oroitzeco?
Eguitzu orain fede, esperança, eta caridadezco afectoac, eta adora eçaçu
çugana etorri dan Jaun andia. O Jesus ona, esan deçaqueçu: nere animaren
erosle, edo Redentore maitagarria! Sinisten det, çu eguiaz arquitzen cerala
Aldareco Sacramentuan, eta Sacramentu onetan nigana etorri cerala. Sinisten
det, çu ongui arcen çaituanari ematen diozcatzula ceruco gracia, eta ongui
bicitzeco lagunçac: eta gainera aguincen dioçula betico bicitza. çugan ipincen
det nere uste gucia, ceren çu ceran Jaungoico Gucialdun, edo gucia
deçaqueçuna, eta cere itzetan guciz leiala. O Ontasun guciz miragarria!
Amatzen çaitut biotz gucitic, eta çure icenean amatzen ditut nere lagun urco
guciac, eta oen artean nere etsaiac. Adoratzen çaitut nere Jaungoico, nere
Erregue, eta nere Salbatzailea.
Eman guiozcatzu orain esquerrac. Nai nuque nic, nere Jesus ona, eguin
dizquidatzun ontarte eta mesede guciai, eta orain nigana etorcean eguin
didaçun oni alic onguiena erançutea; baina aitorcen det, ez naiçala gauça, edo
gai, onetaraco ececic, mila bider gutchiagoraco ere. gueiena nic eguin
deçaquedana da, esquer umilac ematea. Mila esquer bada, nere onguile
andia. Alabatu, eta bedeicatu çaitzeela ceruan, eta lurrean diran gauça guciac.
Bedeica çaitzeela ceruco eguzquiac, eta içarrac, lurreco loreac, belarrac, eta
itsasoco arraiac. Bedeica çaitzeela lurrean bici diran anima on guciac. Bedeica
çaitzeela ceruco querubin jaquinsuac, Serafin Jaunaren amorez eracequiac,
eta Aingueru doatsu guciac. Bedeica çaitzala çure Ama maitagarri, Aingueru,
ta Santu gucien Erreguinac.
Azquenean eguin guiozcatzu çure escari, edo erregu umilac. cer uste ez
deçaquet gaur çugandic, nere Salbatzailea? Etche batean sarcen badira
lurreco Erregueac, ez oi dira andic irteten etchecoai mesederen batzuec eguin
gabe. Eta içanic çu Erregue gucien Erreguea, cer eztu çugandic uste içan bear
nere anima bearsu onec? Bera dan gucia eman duanac, cer ucatu al deçaque?
Indaçu bada, nere Jesus ona, emendic aurrera becatutic aldeguiteco, eta
gracian irauteco doaia. Indaçu nere grina tcharrac, batez ere araco gueiena
necatzen nauan ura, ecitzeco, eta garaitzeco çure lagunz ugaria. Oroi çaite
nere aide ta onguileaz, bai ta etsaiaz ere, ala biciaz, nola ilaz. Gorde eçaçu
çure Eliça Santa bere etsai gucietatic, baita gure Jaun Erreguea ere bere
etcheco guciaquin.
Jesusen anima, esan deguioqueçu; Jesusen anima birtutez bete naçaçu.
Jesusen biotza, amorez erre naçaçu. Jesusen gorputza, salba naçaçu. Jesusen
odola, ceruco amorioz çora naçaçu.
Jesusen biotzeco uura, garbi naçaçu. Jesusen icerdia, graciaren bicitzaz
bete naçaçu. Jesusen Pasioa, indarsu eguin naçaçu. O Jesus ona, adi naçaçu.
çure ilaguen artean gorde naçaçu. çugandic aldeguiten ez arren utzi. Etsai
galgarriagandic gorde naçaçu. ceregana eraman naçaçu. cere aldean ipini
naçaçu, çure Santu, eta Aingueruaquin alaba çaitzadan secula gucian. Amen».

215
Orra, nere cristaua, nola eman ditezquean comunioaren ondorengo
esquerrac. Eta cer? Adituric au gucia, ez ote guera oituco, gure Jesus onari
comunio ondoan esquer umilac ematera? Onetaraco asmo sendo bat sortu
dedin gure biotzetan, jarri gaitecen Jaunaren aurrean belaunico, eta gogora
ecarri ditzacun, gaur uquitu diran gauçac. (Jarcen dira guciac belaunico, eta
Eracuslea ere bai).

1
Beguira, cristaua, lenengo lecuan, mesedeac arcen dituana beartua
dagoala bere onguileari esquer onaquin bederic erançutera. Aitorcen due
eguia au fedegabeac ere, eta eracusten digue cençugabeco abereac berac. Eta
edocein onguileri esquer onac çor baçaizca, cer çorco ez diogu Jesus onari,
gure biotzetara etorcean eguin digun mesedeagatic? cer, gure oneraco eguin
dituan, gaineraco gauça miragarriac gatic? Baina nola erançun ote diogu gure
eguimbide oni? Guciz gaizqui. cembat, comunio ondoan egoten dira, nor
etorri çaten, eta norequin dauden beguiratu gabe? cembat, Jesusi agur edo
ongui etorri bat ere eguiten ez dioenac? cembat bereala Eliçatic igues eguiten
duenac? Non da gure sinistea?...

2
Beguira urrena, cein ondasunduna dan comunioaren ondoren Jesus
onari esquer umilac ematea. Dembora artan arquitzen da Jesus gure
biotzetan, guri emateco bere ondasunac, eta bear degun gucia; baina nai du,
eguin dizquigun mesedeen esquerrac ematea, eta gure premiac aguercea. Eta
cer da guc oraindaino eguin deguna?... (Alchatzen da Eracuslea belaunicatua
dagoan toquitic, eta bucatzen du Eracusaldia orain ipinico dan eran).
Lotsa gaitecen, cristaua, Jesus onarequin içan gueran becein
esquergabeac içatez: negar eguin deçagun, esquergabequeria onequin
aimbeste ondasun galdu ditugulaco. Oitu gaitecen alic onguiena Jesus onari
agur umilac eguitera, eta esquerrac ematera. Içan çaitezte esquerdunac,
esaten digu S. Pauloc: Grati estote. Onela artuco ditugu Jesusec Sacramentu
orretan guretzat dacarcian ondasunac, eta uste içan deçaquegu iristea betico
bicitza. Amen.

BERROgueI, TA çaZPIGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean amabostgarrena.

ALABATUA &.

Azqueneco Eracusaldietan aditzera eman diçut, cristaua, cer eguin bear


guenduquean, comunioco Sacramentuaren ondasunac naroro, edo ugari
arceco. Emendic lembicico comunioaren liburua igarotzen da comunio

216
gogozco, edo espiritualaren gainean itzeguitera, eta galdetzen du guisa
onetan.
«cer comunioaren gainean itzeguin da aurreco Eracusaldietan?
Aldareco Sacramentua eguiaz arturic, eguiten dan comunioaren gainean.
Omen da beste comunio-mota bat Sacramentua eguiaz artu gabe eguin oi
dana? Bai, Jauna, eta da comunio gogozco, edo espirituala deritzana. cer ote
da gogozco comunio au? Guganaco ongui nai, eta amorioz Sacramentuan
dagoan Jesus maitagarria arceco gogo, egarri, eta deseo bero batzuec biotzean
sorcea. cer bear da gogozco comunio ona eguiteco? Bi gauça: lenengoa da
Jaunaren gracian egotea. Bigarrena, fede, esperança, eta caridadezco
afectoaquin biotza prestatzea, eta apaincea. Beraz prestaera onen ondoren
eguin, edo sortu bear dira, Jesus ona biotzean arceco, ta iduquitzeco gogo,
egarri, eta deseo beroac? Bai, Jauna.
Non, eta cembat aldiz eguin diteque gogozco comunioa? Non ere nai,
niaz etchean, naiz Eliçan; eta cembat aldiz nai dan, aimbeste bider Noiz eguin
diteque onguiena, edo obeto? Meça ençuten, eta Sacramentua bisitatzen
danean.
Eta gogozco comunio utsa eguiten duanac, arcen ote ditu
Sacramentuaren ondasunac? Bai, Jauna, eta batzuetan Sacramentua eguiaz
arcen duenac baino gueiago. Nola ori? ceren gogozco comunioa eguiten
duana ascoz ederquiago prestatzen dan cembait aldiz, Sacramentua eguiaz
arcen duana baino». Orra lembicico comunioaren liburuac gogozco
comunioaren gainean eracusten diguna.
cristau gutchi dira comunio-mota onen eçaguera arguia duenac, eta
beragatic beraren gainean içango da gaurco Eracusaldi gucia. Aurrena
ugaricheago aditzera emango ditut liburuac uquitzen dituan gauçac. Urrena,
emendic ateraco det otoiz, edo oracioaren gaia. Ençun, cristaua, contuz.

§ I.

Bi guisatara eguin diteque, eta eguiten da comunioa. Eguin diteque


benic bein, eguiaz arcen dala auan Sacramentua, eta irinsitzen dala barruna;
eta au da Jesus onari gueiena agradatzen çaion comunioa, eta berac esandaco
itzai obeto dagotena. Ezpadeçue guiçonaren semearen gorputza jaten, eta
odola edaten, ez deçue iritsico betico bicitsua, esan çuan bein: Nisi
manducaveritis carnem fili hominis, et biberitis ejus sanguinem, non
habebitis vitam in vobis. Nere gorputza eguiaz janaria da dio berriz eta nere
odola edaria: eta ogui onetatic jaten duana bicico da beti: Caro mea vere est
cibus, et sanguis meus vere est potus: siquis manducaverit ech hoc pane vivet
in aeternum. Norc eztacus, itz oetan aditzera ematen duala Jesusec eguiazco
jatea, eta au dala gueiago agradatzen çaion comunioa? Santa catalina Senacoa
joan çan bein, beste ascotan beçala, Sacramentu ori arcera, baina etzan iritsi
garai onean Eliçara. Asi çan gogozco comunioaren prestaera eguiten, ain

217
ederqui, eta egarri andiarequin, non aura joan citzaion Sacramentua. S.
Buenabenturac, beguiraturic cein misterio andi, eta arrigarria dan Aldareco
Sacramentua, eta cein ecereça dan guiçona, iduritu citzaion, obe çuala
Meçaric ez esatea, eta Meçaco comunioa utzitzea, eta onen lecuan eguitea
comunio espirituala, edo gogozcoa, esaten ciola Jesus onari. Jauna pocic ni
comulgatuco ninçaque, eta atseguin andia nuque orretan; baina ez naiz ni
orretaraco dina: eguiçu çuc cere Aldaretic, nere biotzera etorriric eguingo
cenduquean gucia, eta indaçu cere lagunça, eta gracia. Au esan cion Santuac
Jesus onari Meça ençuten cegoan batean; baina Jesusec aditzera eman cion,
naiago çuala, umilqui Sacramentua arcea ecen ez arceco gogo utsa: onetaraco
aura bidaldu cion Meçaco ostia consagratuaren çati, edo puscatcho bat.
Eguin diteque urrena comunioa, Sacramentua eguiaz auan arcen ez
dala, baicic biotzean sorcen dala Sacramentuaren, eta Sacramentuac
dacarcian ondasunen gogo, eta egarria:
eta gogo oni deitzen çaio comunio espirituala, edo gogozcoa: ala eracusten
digue Eliçaco gurasoac Trentoco concilioarequin. comunio gogozco au ez da
ordea guc comunio eguiazcoa naguitasunez, edo çabarqueriaz utzitzeco,
baicic onez gainera, edo au eguiteco eraric ez danean, gogoz comulgatu dedin
bacoitza, eta bere gogo, eta jaieraren neurrian artu ditzan Sacramentuaren
ondasunac. Badira cembait anima egun oro Sacramentua artu leçaqueenac,
lembicico cristauac artu oi çuen beçala, baina confesorearen iritziarequin ez
due arcen egun jaquinetan baicic. Badira gainera Sacramentu orren
anditasunac içutzen dituanac sarritan arceco. Badira atzenean Eliçatic urruti
bici diranac, gaicho daudenac, edo eraric ez duenac Jauna nai becein sarritan
arceco: eta oençaco guciz egoquia da comunio espirituala, edo gogozcoa.
comunio espirituala ongui eguiteco, bear dira bi gauça, lenengoa da
Jaunaren gracian egotea. Ala eracusten digu Trentoco concilioac. Becatu larri,
edo mortalean dagoanac, becatutic irten gabe artu nai baluque Sacramentua,
nai au içango litzaque gaiztoa, ceren Judasen eran saldu nai duan Jesus;
baina baldin becatuan dagoanac sorcen badu nai, edo gogo andi bat, arceco
Sacramentua becatutic irteten danean, orduan nai, edo gogo au içango da
ona, ez ordea egoquia comunio espirituala eguiteco, eta Sacramentuaren
ondasunac arceco; oec alabaina ez dira ichurcen becatuz ciquindua dagoan
biotzean. comunio espirituala ongui eguiteco bear dan bigarren gauça da
biotza prestatzea fede, esperança, eta caridadearequin. Ezpada fedearen
arguiarequin gogora ecarcen, nor dagoan Sacramentuan, eta cer ondasunac
dacarcian guretzat, ez da gure biotzetan sortuco Sacramentu ori arceco nai,
gogo, eta egarria.
Era onetan prestaturic biotza, orduan eguiten da gogozco comunioa,
lembicico comunioaren liburuac Meçaren ençumbidean eracusten duan
beçala. comunio au eguin diteque, non ere nai, naiz etchean, naiz Eliçan,
cembat aldiz nai dan aimbeste bider, eta demboraric egoquiena da Meça
ençuten danean, eta Sacramentua bisitatzen danean: eta era berean comunio

218
aurrean, eta ondoren; eta orduan comunio-mota biac lagunduco due
Sacramentuaren ondasunac naroro arceco.
Sacramentua eguiaz arturic eguiten dan comunioac berez ondasun
gueiago emango diozca arçaileari, gogozco comunio utsac baino, prestaera
berdina bada; baina ecin ucatu diteque, comunio espiritual, edo gogozcoac
ematen diozcala ongui eguiten duanari bere ondasunac prestaera, eta
jaieraren neurrian, Trentoco concilioac eracusten digunez. Voto caelestem
panem edentes fide viva, fructum, et utilitatem sentiunt. Nola içan diteque
au, esango didaçu, baldin gogozco comunio utsa eguiten duanac arcen ezpadu
eguiaz bere biotzean Sacramentua? ceren Jesus dan Jaungoico-guiçon
Gucialduna, eta nai içate utsarequin eguin deçaquean, Aldarean dagoala ere,
gure biotzean sartuta eguiten duana. Onelaco aldietan eguiten du Jesusec,
cafarnaungo eri batequin eguin çuana. Eun soldaduren aguintea çuan bati
gaichotu citzaion maite çuan morroi bat, eta cegoan au ilceco peril andian.
Aditu cituan aguintariac, Jesusec eguiten cituan gauça miragarriac;
sendatzen cituan alabaina eriac, arguitzen itsuac, eta piztutzen ilac.
Fedegabea, edo jentila baçan ere, mandatariz, eta bitarteco onaquin erregutu
cion Jesusi, senda ceguiola gaicho ceucan bere morroia. Mandatu au artuta
bereala, equin cion Jesusec cafarnaungo bideari. Jaquin çuanean au
soldaduac, gaztigatu cion Jesusi: etzeçala aimbeste neque artu: ez naiz,
Jauna, ni çu nere etchera etorceco dina. Asco da çuc itz bat esatea, eta
sendatua gueratuco da nere morroia: Dic verbo, et sanabitur puer meus.
Baditut nic ere nere mendean cembait soldadu: batari esaten diot: çoaz, eta
badijoa; besteari atoz, eta badator; eta morroiari esaten diot: eguiçu au, eta
eguiten du. Miretsi çan Jesus mandatu au aditzean; itzuli çan berarequin
cijoacenetara, eta esan cien: eguiaz diot, ez det Israeltarren artean ere arquitu
onembeste siniste: Non inveni tantam fidem in Israel. Eguin bedi guiçon onec
escatzen duana, sinistu, eta uste içan duan beçala. Ozta esan çuan au Jesusec,
sendatu çan gaicho cegoan mutila. Orra nola Jesusec eguin çuan au, eriaren
etchean sartu gabe. cergatic eguin ez deçaque Aldareco bere toquian dagoala,
gure biotzetara etorrita, eguiten duana, edo bere ondasunac ematea?
Esan det, Sacramentua eguiaz arturic, eguiten dan comunioac berez
ondasun gueiago emango diozcala arçaileari, comunio espiritualac baino.
Alaere guerta diteque, comunio espiritualac besteac baino ondasun gueiago
ematea. Nola ori? ceren gogo utsez eguiten danean comunioa, içan leçaquean
batec, jaiera ascoz andiagoa. Eri cegoan bein Santa Jetrudis: etorri çan
monjen comunioco eguna, eta ecin comulga citequean Santa. Biurtu çan
Jaunagana, eta esna cion: orra, Jauna: ez naiz ni beinere içan çu nere
biotzean arceco dina; eta alacoa baninz ere, ecin artuco cinduquet gaur nere
gaitzagatic. Ecusten deçu çuc, cein andia dan, nere biotza ongui prestatzeco,
eta çu arceco gogoa. Diçula bada, Jauna, nere gogo onec comunioac adina
onra, eta atseguin; eta didala niri bear dedana. Aimbeste agradatu citzaion
Jaunari Jetrudisen comunio gogozco au, non aditzera eman cion, monja
guciac, egun artan Sacramentua arturic, eguin çuen ceruraco irabacia baino

219
andiagoa eguin çuala arc gogo utsezco comunioarequin. Santa Juliana
dembora lucean egon çan, arcen çuan janari gucia gora botatzen çuala. Jauna
arceco alaco gogoa ceducan, non escatu çuan, eraman ceguioela, adora ceçan.
Eraman cioen, dembora aetan ascotan eguiten çan beçala. Eta gauça
miragarria! Apaiçaren escuetatic ezcutatu çan Sacramentua, eta il çan Juliana
atseguin, eta poz andiarequin. Etzan jaquin cer eguin çan Sacramentuaz,
Santaren gorputza ascatu çuen artean. Orduan bularraren ezquerreco aldean
arquitu çan ostiaren anz, edo iduria, silu batequin eçarria beçala: eta onela
eçagutu çan Apaiçaren escuetatic ezcutatu çan, Sacramentua joan çala
Julianaren biotzera. Emendic atera eçaçu, cristaua, gogozco comunioaren
prestaera ain andi, ta ederra içan ditequeala, non atera litzaquean,
Sacramentua eguiaz arcen duenac baino, ondasun gueiago, Santa
Jetrudisegan guertatu çan beçala. Eta au guerta diteque, prestaera obeagatic
ececic, beste alde batetic ere bai, eta da ceren gogozco comunioa eguin
ditequean non nai, eta egunean ascotan, baina ez comunio osoa, edo,
Sacramentua eguiaz artuta, eguiten dana. Sacramentua ecin artu diteque
egunean bein baino gueiagotan, eta tchit gutchi dira egunean bein ere artu
deçaqueenac; baina gogozco comunioa eguin diteque egun oro eun, edo
berreun aldiz, eta aldi bacoitzean artuco ditu onela gogoz comulgatzen danac,
ondasun berriac, eta azqueneraco ugarituco dira alaco eran, non ascoz
gueiago içango diran noicean bein Sacramentua arceac dacarcianac baino.
Agueda de la cruz, Santo Domingoren ordenaco monjac Sacramentua arceco
ain egarri andia çuan, non jarcen çan ilceco çorian, ceren ecin artu ceçaquean
nai çuan aldi gucietan. Aguindu cion confesoreac, noicean bein eguin ceçala
gogozco comunioa: eta eguiten çuan goiz oro eun aldiz, eta arrats oro beste
aimbeste bider. Norc sinistuco ez du, Aguedac astean bein Sacramentua
artuta baino ondasun gueiago artuco çuala egun oroco comunio
espiritualarequin?
Ecusten deçu, cristaua, cembat ondasun atera ditzaquegun Sacramentu
orretatic gogozco comunioarequin? Ecusten deçu au eguin deçaqueçula non
nai, eta cembat bider nai deçun, aimbeste bider? Eta cergatic ez guera
saiatuco jaiera eder au arcera? Onetaraco gogo, eta asmo oso bat gure
biotzetan sortu dedin, jarri gaitecen Jaunaren aurrean belaunico, eta gogora
ecarri ditzacun, uquitu diran gaucetatic andienac. (Jarcen dira guciac
belaunico, eta Eracuslea ere bai).

1
Beguira, cristaua, Sacramentu orren ondasunac artu ditzaqueçula, ez
bacarric Jesus ona çure biotzera etorcen dala, baita Aldarean dagoala ere,
gogozco comunioaren bidez. Ala eracusten digu Trentoco concilioac. Beraz
çuc, cristaua, naiz cere neque, ta lanetan ari çaitecela, naiz gaicho çaudela,
gogozco comunioaren bidez artu ditzaqueçu Sacramentu miragarri orrec
guretzat dacarcian ondasunac. cein ona, eta emailea gure Jesus ona! Baina
saiatu ote guera guisa onetan comunioco ondasunac ateratzera? Nola

220
saiatuco cinan, oraindaino gogozco comunioaren icenic ere ezpacinaquean,
eta lembicico comunioaren liburuan arguiro gauz au egon arren, iracurcen
ezpadeçu an eracusten dana?...

2
Beguira gainera, nola gogozco comunioarequin animaco ondasunen
gordairu tchit andia bildu deçaqueçun; comunio au alabaina eguin deçaqueçu
nai deçun aldi gucietan. Baina naguiac, eta narrac guera animaren
eguitecoan, eta arquitzen guera, ceruco ondasun gucien iturria, eta emailea
gueren artean Sacramentu orretan daucagula, baina beti bearsu, alferrai
guertatzen çaion eran. cein gauça lotsagarria! noizbait ar deçagun benaz
Sacramentu miragarri orren ondasunac irabazteco asmo oso bat... (Alchatzen
da Eracuslea belaunico dagoan toquitic, eta bucatzen du Eracusaldia orain
ipinico dan eran).
Aditu deçu, cristaua, nola Sacramentu orretatic atera ditzaqueçun
ondasun ugariac, Sacramentu bera artuaz sarritan, eta prestaera onarequin,
eta gogozco comunioarequin. Meça bacoitzean, Sacramentua bisitatzean, edo
etchean çaudenean gaicho edo eguraldi gaiztoaquin ecin etorri
çaitezqueanean, gogozco comunioa erraz eguin deçaqueçu. Onela bilduco
deçu ceruco ondasunen gordairu andi bat, eta iritsi deçaqueçu betico bicitza
doatsua. Amen.

BERROgueI TA çorciGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean amaseigarrena.

ALABATUA &.

Sacramentu miragarri orren gainean azqueneco aldian itz eguin


nuanean, aditzera eman niçun, cristaua, cer dan comunio gogozco, edo
espirituala, eta cein andiac diran andic atera ditzaquetzun ondasunac, cere
etchean çaudela, bidean çabilçala, eta batez ere Meça ençutean, edo
Sacramentua bisitatzean. Orain lembicico comunioaren liburuac itz eguiten
digu, comunioco Sacramentua arceco, cristaua, guciac duen eguimbide, edo
obligacioaren gainean, eta galdetzen du guisa onetan.
cristau guciac beartuac ote daude arcera comunioco Sacramentua?
Erançuten du: Sacramentu oni dagoquion eçagueran sartu ezquero, bai
Jauna. cembat bider urtean? Eliçaren lembicico demboretan Sacramentu au
artu oi omen çuen cristauac, Meça ençuten çuen aldi gucietan. Asi ciran
çabarcen, eta aguindu çuan Eliçac, comulga citecela urtean iru bider bederic,
edo Pazcoa loratuan, Maiatzecoan, eta eguerriz. Etziran cençatu, gueienac
beinçat, aguinte onequin ere, eta azquenean aguindu çan, comulga citecela,
urtean bein gutchienez. cer demboraz eguin bear da urtean beingo comunio

221
au? Pazcoa loratuan, baina Pazcoaren icenez aditzen dira orain erramutic
urrengo amabost egunac, erramu eguna ere amabost egun oetan sarcen dala.
Non eguin bear da comunio au? Bacoitzac eguin bear du bere Eliçan, bere
arçaiaren baimenic ezpadu bestetan eguiteco.
Pazcoaco demboraz campora, ez ote dago beartua cristaua, cembait
aldiz comulgatzera? Bai Jauna. Noiz ote? Lembicia: ilceco perilean arquitzen
danean. Bigarrena, ceruco janari au gabe ecin garaitu baditu bere grina
tcharrac, edo ecin iraun badeçaque Jaunaren gracian. Urtean cembat aldiz
artu bear luquee cristau guciac janari miragarri au? Gutchienez ilean bein
guiçon jaquinsuen iritzian.
Nor dira, comunioco maiean jarcea eragotzi bear çaten becatariac?
Errian guciac, edo gueienac daquiela, gaizqui bici diranac, nola diran
gorrotoan, ordiquerian, adisquidetasun gaiztoetan, eta usuretan dirauenac.
Ona Sacramentu miragarri ori arceco, cristau guciac degun eguin-bidearen
gainean lembicico comunioaren liburuac dacarrena.
Gauz oec berac ugaricheago açalcea içango da gaurco Eracusaldia.
Aurrena aditzera emango dizquitzut, cristaua, Sacramentu miragarri au
arceco aguinteari dagozcan, berriac. Urrena aguinte onen contra sarritan
guertatzen diran becatuac. Atzenean emendic ateraco degu gaurco otoiz, edo
oracioaren gaia. Asi gaitecen bertatic.

§ I.

Eliçaren lenengo demboran cristauac egun oro, edo Meça ençuten çuen
aldi gucietan arcen çuen comunioco Sacramentua, S. Lucasec aditzera ematen
digunez. Baina asi ciran çabarcen, eta utziaz cijoacen oitura eder au, eta
aguindu çuen Eliçac, comulga citecela cristau guciac urtean iru aldiz bederic,
au da Pazcoa loratuan, Maiatzecoan, eta eguerriz. Etziran cençatu, gueienac
beinçat, aguinte onequin ere, eta aguindu bear içan çuan berriro Eliçac,
comulga citecela gutchienez urtean bein, Pazcoa loratuan. Aguindu çuan
gainera, Pazcoaco comunioa eguin nai etzuenai debecatu daquiela Eliçaco
sarrera, eta ilcen diranean ucatu daquiela Eliz lurra. Ezta onembesterequin
contentatu Eliça, baicic aditzera eman digu, comunioaren aguinte oni
erançuten ez dioenac, herejeen suspitcha ematen duela: Sunt de haeresi
suspecti. Lecu batzuetan Pazcoetan comulgatu ez diranai sinalatzen die
Obispo Jaunac dembora, presta ditecen ongui, eta artu deceen Sacramentua
prestaera ederrarequin. Eta Iruineco Obispaduan aguindua dago lembicia:
Pazcoaco ama bost egunac igarotzen diranean, aditzera eman deceela Animen
arçaiac Eliçan, nor diran comulgatu ez diranac, eta eztaquiela utzi Meça, ta
bezperac ençuten. Bigarrena, au onela eguinda ere, ezpadira confesatzen, eta
comulgatzen amabost egunen barrumbean, gueratzen dirala echcomicatuac,
eta echcomicu au ecin quendu deçaqueala Obispo Jaunac baicic. Irugarrena:
Animen arçai bacoitzac corpus eguneraco bidal ditzala Iruinera, edo bear dan

222
lecura, Pazcoaco comunioa eguin ez duenen aguiriac. Gauz oec eguin bear
liraqueanac dira, baina ambesteraino lasaitua dago mundua, non gauz oetan
bear litzaquean arreta ipincen ez dan.
Pazcoaco comunioa eguin bear du bacoitzac bere Eliçan, bere arçaiaren
baimenic ezpadu beste Eliçaren batean eguiteco. confesioa eguin oida nai dan
lecuan, confesioac aditzeco escua Obispo Jaunac eman dion edoceinequin;
baina campoan confesatu danac ecarri bear du bere aguiria; bestela guerta
diteque erraz, Jaunaren maiean jarcea cembait confesioric gabe. Ez da asco
nola nai Pazcoetan comunioco Sacramentua arcea, baicic artu bear da ongui,
eta comunio gaiztoarequin etzaio erançuten Eliçaren Aguinteari.
Eliçaren Aguinte onez gainera bada beste bat Jesu-cristorena: Jesu-
cristoc alabaina esana utzi cigun: ez degula graciaren bicitzaric içango,
ezpadegu beraren gorputza jaten, eta odola edaten: Nisi mamducaveritis
carnem fili hominis, et biberitis ejus sanguinem, non habebitis vitam in vobis.
Jesu-cristoren itz oen bidez beartua dago cristaua comunioco Sacramentua
arcera, ez Pazcoaco demboran bacarric, baita beste cembait demboraz ere.
Beartua dago benic bein, eriotzaco perilean arquincen danean. Beartua dago
gainera, ceruco janari au gabe ecin garaitu baditu bere gura, ta grina tcharrac.
Ona, nere cristaua, comunioco Sacramentua arceco gucioc degun
eguimbidearen berriac. Ecusi ditzacun orain eguimbide onen contra sarritan
guertatzen diran becatuac.

§ i.

Eliçac aguincen digu, comunioco Sacramentua artu deçagula gutchienez


Pazcoa loratuan eta cembat içan oi dira erri bacoitzean, orduan ere Jaunaren
maietic igues eguin nai luqueenac eta gogoaren contra datocenac? cembat
poztuco liraquenac, Pazcoaric ez içateaz eriotzaco orduraino? Orregatic ez oi
dira ecusi Pazcoaco demboraren bucaeraraino, edo dembora au igaro artean.
Eliçac aguincen du, Pazcoaco comunioa bacoitzac eguin deçala bere
Eliçan; eta cembatec igues eguingo due basora, edo beste errietara, Pazcoa
aztu dedin artean? Batzuec dotrinan estu artu ditzeen beldurrez, besteac;
ceren bicitza gaiztoa uzteco asmo osoric ez duen?
Eliçac aguincen du Pazcoaco comunioa, ta comunio ongui eguina: eta
ongui beguiratzen baçaio munduaren ibilerari, esan diteque, gueienac, edo
asco dirala Pazcocoa comunioa gaizqui eguiten duenac. Atocea ezperen, ez
dira asco munduan, dotrina, ta ceruraco bidea icasteco necatu nai ez duenac?
Eta necatu ordez etsaia gurutzeagandic beçala iguesi dabilçanac dotrina, eta
Jaunaren itza ençutetic? Ez dira asco beren estadu, ta carguaren eguimbideac
jaquiteco saiatzen ez diranac? Ez dira asco, becaturaco bide, ta peril urcoac
utzi litzaqueela, uzten ez dituenac? Becaturaco bidea lagun urcoari ematen
dioen, itz loi, ta queinada lotsagarriac laja ez dituenac? Ez dira asco
becaturaco oitura utzitzeco, edo jabeari bere gauça biurceco biotzic ez

223
duenac? Oec guciac Pazcoetaco comunioa, edo ez due eguin, edo gaizqui
eguin due, eta beartuac daude berriro eguitera.
Jesu-cristo Sacramentu orretan arquitzen da guri graciaren bicitza
ugaritzeco, eta da bicitzaren arbola eguiazcoa. Baçan Paradisuan arbola bat,
bicitzaren arbola Escriturac deitzen diona. Aren fruta janaz bici citequean
guiçona, eritasunic, çarce, ta eriotzaric ecusi gabe: eta arbola ura baino ascoz
miragarriago da comunioco Sacramentuan dagoana: Nere gorputza eguiaz da
janaria, eta nere odola eguiaz edaria: Caro mea vere est cibus, et sanguis
meus vere est potus: ogui au jaten duana bicico da beti: vivet in aeternum.
Janari au sarritan artuaz graciaren bicitzan iraun ceçaqueen asco becatuaren
berrizcaturac artu ditu, eta il dira animaren aldetic, ceren Sacramentu
onetatic iguesi ibili diran. Urlia gariçuman biurtu çan Jaunagana, ustez biotz
osoarequin, sandia Misioren batean, berendia egon çan egun batzuetan
combeturen batean bere contuac ateratzen: berritu cituen beren confesioac,
eta jarri ciran Jaunaren gracian; baina gueratu ciran guciz argalac, eta
gaitzeronz macurtuac. Oec Sacramentu miragarri ori sarritan artuaz, iraun
ceçaqueen becatuan erori gabe; baina çabartu ciran alde onetatic, eta laster
biurtu ciran leneco becatuetara, ta oen gueroco bicitza içanda lenecoa baino
ere gaiztoagoa: et fiunt novissima hominis ilius pejota prioribus. Ecusten
deçu, cristaua, nola sarritan utseguiten dan Sacramentu ori arceco degun
eguimbide, edo obligacioaren contra?
Au gucia eçaguturic, cer da guc eguin bear deguna? cer ezpada
oraindainocoaz ongui damutzea, eta aurreraco asmo on, eta sendoac eguitea?
Onetaraco dembora pisca batean gogoan erabili bear ditugu uquitu ditudan
gauçac. Jarri gaitecen Jaunaren aurrean belaunico. (Ala jarcen dira guciac,
eta Eracuslea ere bai).

1
Beguira, cristaua, cer aguincen diçun Eliçac, eta cer Jesu-cristoc. Eliçac
nai luque, çuc Sacramentu ori sarritan arcea, lenengo cristauac eguiten çuen
beçala; baina ecusiric çure argaltasuna, ez diçu aguincen, urtean bein
gutchienez comulga çaitecela baicic. Jesu-cristoc aguincen diçu, çoazquiola,
eta artu deçaçula janari miragarri au premia deçunean bederic, edo au gabe
çure grina tcharrac ecin garaitu dituçunean: bestela ilco cerala becatuaren
eriotzarequin: Non habebitis vitam in vobis...

2
Beguira bigarrena, nola erançun dieçun, ala Eliçaren, nola Jesusen
aguinteari. cembat bider borchaz beçala Pazcoetaco comunioa eguin deçu?
cembat bider gaizqui, edo trampaz campoan? cembat bider guertatu
çaizquitzu becatuaren berrizcaturac, ceren ceruco janari ori sarritan artu ez
deçun?... Eguin deçagun negar Jaunaren aurrean oraindainoco utseguiteen
gainean: artu deçagun asmo oso bat, aurrera Sacramentu ori sarritan, eta

224
prestaera onarequin arceco... (Alchatzen da Eracuslea belaunicatua cegoan
toquitic, eta bucatzen du Eracusaldia era onetan).

3
Gure salbatzaile Jesus maitagarria! çu cera gure animen janari, ta
sendagai miragarria! Eçagutzen det, sendagai au gabe iraungo ez dedala
onean: eta erabaqui det, Jauna, çu sarritan, eta prestaera onarequin arcea.
Lagun çaiquizquit arren nere asmo au gordetzen, era onetan iristeco çu biotz
osoz amatzea, eta beticotasun gucian ceruan çu alabatzea. Amen.

BERROgueI, TA BEDERAtziGARREN ERAcUSALDIA

baina Aldareco Sacramentuaren gainean amaçazpigarrena.

ALABATUA &.

Azqueneco aldian itz eguin niçun, cristaua, comunioco Sacramentua


arceco gucioc degun eguimbide, edo obligacioaren gainean. Orain lembicico
comunioaren liburuac uquitzen ditu aurreneco comunioari dagozcan, gauçac,
eta galdetzen du guisa onetan.
«Noiz eguin bear due aurrac lembicico comunioa? Erançuten du.
comunioco Sacramentuaren, eta Sacramentu berac dacarcian ondasunen
eçaguera, eta gustoa igarritzen çatenean. Noiz açaldu, edo aguertu oi da
aurretan eçaguera, eta gusto au? Amar urteetatic amalauren bitartean,
gueienetan beinçat.
cer bear da lembicico comunio au aurrac ongui eguiteco? Iru gauça,
barauric, eta Jaunaren gracian egoteaz gainera. cein dira? Lenengoa
dotrinaren lau Parteac ongui jaquitea. Bigarrena, confesioco ta comunioco
Sacramentuari dagozten gauçac ere jaquitea. Irugarrena, ongui confesatzeco,
eta comulgatzeco prestaera nola eguin icastea. cergatic ori? ceren prestaera
au icasten ez duan aurra confesio, ta comunio gaiztoac eguiteco perilean
bicico dan.
Pazcoaz, edo cein egunez eguin bear due aurrac lembicico comunioa?
Ori erabaqui bear due animen arçaiac. Lembicico comunioa eguiteco berritu
bear ote dira arterainoco confesioac? Ez, Jauna, ongui eguinac badira; baina
nola aur-demboraco confesioac eguin oi diran nola nai, eta ardura
gutchirequin, berritu oi ditue lecu batzuetan lembicico comunioraco.
Eracusleac. Ongui dioçu: eta confesioac ececic, bataioan emandaco itzac ere
berritzen ditue». Ona cer eracusten digun lembicico comunioaren liburuac
aurreneco comunioaren gainean.
Gauz oec berac içango dira gaurco itzaldiaren gaia. Aurrena uquituco
ditut lembicico comunioari dagozcan gauçac. Urrena gai onetan gurasoac

225
içan oi duen çabarqueria negargarria. Azquenean, uquituco det otoiz, edo
oracioaren gaia. Asi gaitecen.

§ I.

Ancinaco demboran lecu ascotan eman oi citzaten aur jaio berriai ere
comunioco Sacramentua bataio, ta confirmacioarequin batean, eta oitura au
gorde çan dembora lucean; baina etzan premiazco gauça, ez graciaren
apaindura ederra aurrari emateco, ceren au arcen duan bataioarequin, ez eta
graciaren doaia ez galceco ere ceren ecin au galdu deçaquean aurrac,
gaitzaren, eta onaren eçagueran sartu dedin artean. Ala eracusten digu
Trentoco concilioac. Etzan oitura au gaiztoa, eta ez du ainçacotzat eman Eliz
Ama Santac; baina etzan erraz Sacramentu miragarri orri çor çaion
beguiramentu, edo errespetoa ongui gordetzea, ematen citzatela aur
eçagueraric etzuenai: eta utziaz joan ciran Obispo Jaunac ancinaco oitura ura.
Beste aldetic, Eliçac, comunioco Sacramentua arceco cristau guciai ipini cien,
aguintean etzituan aitatu eçagueran sartu ciranac baicic.
Aguinte au Eliçac ipini çuanean, sinits diteque, comunioco
Sacramentua artu bear çuela, confesatzeco adinean sartu ciran guciac; artean
alabaina aur jaio berriai ere eman oi citzaten asco lecutan. Baina andia da
Sacramentu orrec escatzen duan beguiramentua, eta guiçon jaquinsu ascoren
iritzia içan çan, etzitzatela comunioco Sacramentua eman bear confesatzen
ciran aur guciai, baicic itchedon bear çala, Sacramentuaren, eta Sacramentu
onec dacarcian ondasunen eçaguera, eta gustoa iguerri cequien artean: eta
iritzi au ipini çan Rituala deritzan Eliçaco liburuan. Eçaguera, ta gusto au
lenago içango due aur batzuec, besteac baino; batzuec alabaina adimentu
arguiagoa, aciera, ta era obea due besteac baino; baina gueienetan iguerri oi
da amar urteetatic amalauen bitartean. Au aditzen da osasuna dan bitartean,
ceren ilceco perilean badago aurra, eta gaitzaren, ta onaren eçagueran sartua
bada, emango çaio comunioa Biaticoa beçala, alic onguiena eracusten çaizcala
gauçaric bearrenac.
Baina cer bear ote da lembicico comunio au aurrac ongui eguiteco?
Barauric, eta Jaunaren gracian egoteaz gainera, bear dira iru gauça. Lenengoa
da dotrinaren lau Parteac ongui jaquitea. Lau parte oec dotrinaco
liburutchoac dacarcian eran, dira gaitzaren, eta onaren eçagueran sarcean
aurrac jaquin bear dituan gauçac. Lenengo partean eracusten dira fedeco
misterioric andienac. Bigarren partean, nola erregutu bear diogun Jaunari,
ceruraco bidean bear ditugun gauçac iristeco. Irugarren partean, cer eguin
bear degun ceruraco. Laugarrenean, cer diran, eta certaco Sacramentu guciac,
eta bacoitza. Oec dira dotrinaren lau parteac, edo cristauac eçagueran sarcen
danetic jaquin bear dituan lau gauçac. Eta ezpadaquizqui gauz oec, nola
emango çaio comunioco Sacramentua? Lembicico comunioa ongui eguiteco
bear dan bigarren gauça da confesio, ta comunioco Sacramentuari dagozten

226
gauçac ere jaquitea. Dotrinaco liburutchoac uquitzen ditu bi Sacramentu oec,
baina contentatzen da, aur batec eçagueran sarcen danean jaquin bear duana
adiraztearequin. Badatorquio aurrari confesatzeco, ta comulgatzeco dembora,
eta orduan, dotrinaco liburuac dacarren argui pichca ez du asco, gauçac ongui
eguiteco, gucioc daquigun beçala. Lembicico comunioa ongui eguiteco bear
dan irugarren gauça da ongui confesatzeco, ta comulgatzeco prestaera nola
eguin jaquitea. Ala eracusten digu Aita Santu Benedicto amairugarrenac
dotrinaco bere liburuan. Prestaera au icasten ezpadu aurrac lembicico
comunioraco, beti bicico da confesio, ta comunio gaiztoac eguiteco perilean.
guerta liteque onelaco cristauac, suertez beçala, confesio onen bat eguitea,
ceren confesoreac lagundu dion; baina ascotan usteco du confesoreac, ongui
prestatua dagoala becataria eta emango dio absolucioa, prestaera nola eguin
ez daquianari. cer esango det, eriotzaco perilean, eta confesore gabe arquitzen
bada onelaco cristaua? Nola moldatuco da, ezpadaqui nola fedearen
arguiarequin gogora ecarri bear dituan onezco damu, edo contricio osoaren
bideac? Dacuscun orain gai onetan gurasoac içan oi duen çabarqueria
negargarria.

§ i.

Badaquit, eta atseguin andiarequin aitorcen det, guraso asco dirala


emen, eta inguruco errietan, ederqui daquienac ongui confesatzeco, ta
comulgatzeco prestaera, eta aleguina eguiten duenac beren aurrai ere
eracusteco. Baina beste asco arquituco dira non nai guciz jaquineçac,
çabarrac, eta sasico abereac beçala bici diranac. Arquituco dira Dotrinaren
lau parteen icenic aditu ez duenac, eta galdetuco due: cer dira parte oriec?
Arquituco dira Nere Jesu-cristo Jauna, edo onezco damua sorceco itzac ez
daquizquienac. Arquituco dira, nola echamina eguin icasi ez duenac.
Arquituco dira, becatu jatorrizco, edo orijinalaren berriric ez duenac: eta oec
nola adituco due Encarnacioco Misterioa, edo Trinidadeco bigarren
Personaren guiçon eguitea? Eguin çan alabaina guiçon, Adanec bere
becatuarequin beretzat, eta guretzat galdu çuan animaco gracia, eta ceruraco
escua guri biurceco, eta costa citzaion gurutzean bicitza ematea. Arquituco
dira gracia cer dan eztaquienac, eta galdetzen baçate, erançuten due: ez da
gure errian orrelaco gauçaric galdetzen. Eta ain landugabeac badira guraso
oec cer icasico due oen umeac? Icasi leçaquee bear adina, bidalduco balitue
escolara, edo dotrina eracusten dan toquira; baina nola berac ecer ez daquien,
ez ditue bidalcen escolara, eta dioe: orrelaco gabe igaro degu guc gure
dembora. Ah! guraso doacabea! certaco artu cenduan ezconçaco
Sacramentua? cençuric ez duen abereac beçala bicitzeco? Atocea, etzitzatzun
orduan eracutsi, ezconçaco Sacramentua dala ezconduac paquean bicitzeco,
eta aurric içaten badue, oec ceruraco aci ditzeen? Ez ote deçu orain bederic
asmo oso bat eguingo, alic onguiena dagoquiçun dotrina icasteco, eta aurrac,

227
eracusten dan, lecura bidalceco? Asmo au bertatic sortu dedin çure biotzean,
gogora ecarri ditzacun dembora pichca batean, gaur uquitu ditudan, gauz oec.
Jarri gaitecen onetaraco Jaunaren aurrean belaunico. (Ala jarcen dira guciac,
ta Eracuslea ere bai).

§ i.

1
Beguira, cristaua, cer bear dan lembicico comunioa ongui eguiteco, eta
nola eguin cenduan, ta çauden gaurco egunean ere. Icasi ote cinduan
orduraco dotrinaren lau parteac, ta ongui confesatzeco, ta comulgatzeco
prestaera? Ote daquizquitzu orain ere? Ez ote cera iguesi ibilcen dotrinetatic?
cer nai deçu nic esatea? cer, Jesusec diona baicic? Jaungoicoarena danac, dio,
ençuten ditu Jaungoicoaren itzac: Qui ech Deo est, verba Dei audit. Argatic ez
dituçue çuec ençuten, ceren Jaungoicoarenac etzeraten: Propterea vos non
auditis, quia ech Deo non estis.

2
Beguira gainera, çure umeai eracutsi diezteçun lembicico comunioraco
bear diran gauçac: edo beinçat bidaldu dituçun icasteco lecura. Ai! Au onela
eguin bearrean, etchean iduqui dituçu escolara bidaldu gabe! Arreta
gueiagorequin beguiratu dioçu çure idisco, eta bigatchen acierari. Ez dira çu
beçalacoac gurasoac, baicic eraileac, dio S. Bernardoc: Non parentes, sed
peremptores. Eta S. Pauloc dio, ezpadu batec bereen, batez ere etchecoen
ardura, edo conturic, ucatu du cargua arcean eman çuan itza, eta fede gabea
baino ere gaiztoagoa da: Siquis suorum, et machime domesticorum curam
non habet, fidem negavit, et est infideli deterior. Lotsa gaitecen gure
çabarqueriaz, eta eguin deçagun asmo osoa, aurrera guri dagozquigun, gauçac
ongui icasteco, eta gure contucoai eracusteco... (Alchatzen da Eracuslea
belaunicatua dagoan toquitic, eta bucatzen du Eracusaldia guisa onetan).

3
cristaua, aditu dituçun eguia oequin, azcartu çaite, eta eguiçu aleguina
Jaunaren itza gogo, eta egarri andiarequin ençuteco. Bidaldu itzatzu aurrac
escolara ceruraco bidea icasi deceen artean. Gazteac, gazte dan bitartean
arcen duan bidea ez oi du utzi çarcen danean ere. Adolescens juchta viam
suam, etiam cum senuerit non recedet ab ea. (Prov. 22). Etzaitecela
onembesterequin contentatu. Lembicico comunioa eguin duen aurrac bidal
itzatzu dotrinetara, eta sarritan confesatzera. Onela gueratuco dira ederqui
icasiac, eta içango dira çure onra, eta atseguin andia, eta uste içan deçaqueçu,
emengo egunac ongui bucatzea, eta guero betico bicitza. Amen.

228
BERROgueI TA AMARGARREN ERAcUSALDIA

baina Meçaco Sacrificio miragarriaren gainean lendabicicoa.

ALABATUA &.

Aditu dituçu, cristaua, comunioco Sacramentuari dagozcan, gaucetatic


ez gutchi; baina jaquiçu, Sacramentu au dembora berean dala Jesu-cristoren
legueco sacrificio guciz miragarria. Orregatic lembicico comunioaren liburuac
galdetzen du guisa onetan.
«comunioco Sacramentua dembora berean omen da Jesu-cristoren
legueco sacrificio guciz arrigarria? Erançuten du: bai, Jauna: ala eracusten
digu gure fede Santac, eta sinisten degu catolico gucioc. cergatic da
Sacramentu? ceren oguiaren, eta ardoaren anz, eta idurien azpian dagoan
Jesu-cristo, gure animen janari, ta edari içateco. cergatic da sacrificio? ceren
dan, Trinidade tchit santari aldarean esqueincen çaion, doai eta ofrenda guciz
eder, eta onragarria. Nola deritza Sacrificio oni? Meça. Nori esqueincen çaio
Meça? Jaincoari bacarric. Nola bada Meça batzuec dira Birjina tchit
Santarenac, besteac Apostoluenac, besteac Aingueruenac, edo beste Santuren
batzuenac? Ez ceren Meça oec Santuai esqueincen çaizten, baicic ceren oen
oroipena eguiten, eta gure bitarteco Jaunari ipincen çaizcan. cer esqueincen
çaio Jaungoicoari Meçaco Sacrificioan? Jesu-cristo Jaungoico, ta guiçon
eguiazcoa bera, oguiaren, eta ardoaren idurien azpian.
Beraz bat dira Meçaco Sacrificioa, eta Jesu-cristoc gurutzean esqueini
çuana? Bai, Jauna, bat dira esqueincen dan gauçaren aldetic, baina ez
esqueinceco eran. Nola ori? ceren gurutzecoa esqueini çuan Jesu-cristoc,
ichuriaz çuan odola, baina Meçacoa esqueincen da odolic ichuri gabe. Meçaco
Sacrificioa ote da gurutzecoaren ança, eta oroipena? Bai, Jauna, eta ipini
çuan Jesu-cristoc, adirazteco guri, gure amorioz gurutzean esqueini çuan,
Sacrificioa, eta onen oroipenac iraun ceçan munduac dirauen artean. Nori
eman cion Jesu-cristoc Sacrificio au eguiteco, eta esqueinceco escua?
Apostoluai, eta ondorengo Apaiçai bacarric. Ona lembicico comunioaren
liburuac aldi onetan eracusten diguna».
Eracusaldi onetatic ateratzeco guc cerbait on, beguiratu bear degu gaur,
benic bein: nolaco ongui nai, ta amorioa aguertu digun gure Jesus onac
Meçaco Sacrificio miragarria ipincean. Urrena nola egon bear guenduquean,
Sacrificio au eguiten danean: eta emendic ateraco degu gaurco otoiz, edo
oracioaren gaia. Ençun arreta onarequin.

§ I.

Aldareco Sacramentua ipincean, aguertu çuan Jesusec guganaco ongui


nai, eta amorio bat, neurri, ta muga guciac igaro cituana, edo ecin

229
gueiagorainocoa; eman nai içan cigun alabaina, Jaungoicoac eman
deçaquean, edo bera dan gucia. Au gucia eguinda ere, etzan Jesusen biotza
guri onguinaiez ase eta Sacramentu orrequin batean utzi nai içan cigun
Sacrificio bat, ancinaco Sacrificio guciac baino gueiago balio duana, eta
bacarra: Sacrificio eguiazcoa, eta egun oro ecin conta al bider Jaunari
esqueini daquiqueona, eta au da Meçaco Sacrificioa.
Bai, nere cristaua, utzi nai içan cigun Jesusec, eta utzi cigun Sacrificio
bat, ancinaco Sacrificioac baino gueiago balio çuana, eta bacarra. Munduaren
asieratic esqueini citzaizcan Jaunari doai, eta Sacrificioac, eta Legue çarrean
ascoz gueiago. Salomonec, bucatu çuanean Jerusalengo Eliça, esqueini
ciozcan, beste sacrificioen artean, oguei, ta bi mila cecor, eta eun, ta oguei
mila ari. Ancinaco sacrificioen artean içan çan bat, Melquisedec Salengo
Erregueac esqueini çuana orain esango dedan eran. Abrahanec garaitu cituan
guda, edo guerra batean bost erregue: irten citzaion bidera Melquisedec
Jaunaren apaiça, eta esquerrac Jaun berari emateco, esqueini cion ogui, ta
ardoaren sacrificioa: eta au içan çan,Jesu-cristoc guero ipini çuan, meçaco
sacrificioaren anz bat. Sacrificio oec guciac aditzera ematen çuen Jesusen
gurutzeco eriotza, eta aitu bearrac ciran Jesus ilcen çanean. Bere demboran
etorri çan Jesus: ostegun santu arratsean bacecusan, laster bucatuco cirala
legue çarra, eta legueco sacrificio guciac, eta legue berriac escatzen çuala
sacrificioren bat. cer eguin çuala, uste deçue? Legue berriaren emaile, ta
Apaiz nagusiac beçala berac eman çuan lenengo meça, eta esqueini cion aita
beticoari legue berrico sacrificioa. cer gueiago? Eman cien Apostoluai, eta oen
ondorengo apaiçai sacrificio bera eguiteco, eta esqueinceco escua. Nic orain
eguin dedana eguiçue çuec ere, niçaz oroitzen ceratela, esan cien: Hoc facite
in meam commemorationem. Orra nola Jesusec utzi cigun meçaco
sacrificioa. Urrutitic beguiratu cion Dabidec Jesusi, sacrificio au esqueincen
ari çala, eta esan çuan: çu cera betico apaiça, Melquisedequen ancera (arc
alabaina ogui, ta ardoaren sacrificioa esqueini cion Jaunari): Tu es Sacerdos
in aeternum secundum ordinem Melchisedech. Sacrificio onec ancinaco
guciac baino gueiago balio du, esqueincen çaio alabaina Aita beticoari doai
bat, bere balioan neurriric ez duana, eta Aita berarequin berdina, au da Jesus
bera.
Sacrificio au bacarra da legue berrian, Eliçac eracusten digun beçala; certaco
alabaina besteric ipinico çuan Jesus onac, bat au ain andi, ta miragarria utzi
cigun ezquero?
Sacrificio au, bacarra ececic, da sacrificio eguiazcoa, ceren berequin
dituan onetaraco escatzen diran doai, edo condicio guciac. cer doai ote dira
sacrificio eguiazcoac escatzen dituanac? Lau dira doai oec. Lenengoa, aguiri
dan ofrenda esqueincea, eta Meçan esqueincen da aguiri dan doai, edo
ofrenda. Eta nolaco doaia? Ez ancinaco demboran beçala, ançume, cecor, eta
bildotsac, baicic Jesus Jaungoico, ta guiçon eguiazcoa. Doai au ez degu
ecusten bera beregan, baina bai bere estalquietan. Sacrificio eguiazcoac
escatzen duan, bigarren doaia da esqueinia içatea artaraco escua duanac, eta

230
ala da Meça, ecin alabaina esqueini deçaque au, artaraco ipinia dagoan
Apaiçac baicic. Apaiz nagusi ecusten ez dana, da Jesu-cristo bera, eta Jesu-
cristoren itzaquin esqueincen du Apaiçac sacrificio au. Ez du orduan
itzeguiten Apaiçac guiçonac beçala, baicic Jesu-cristo bera baliz beçala.
Sacrificio eguiazcoac escatzen duan irugarren doaia da, Jaungoicoari bacarri
esqueinia içatea, eta ala da Meça, Trentoco concilioac eracusten digun beçala;
bestela içango liçaque idolatria deritzan becatu itsusia, ceren Jaungoicoari
bacarric çor çaion, onra emango litzaqueon Jaungoico ez danari. Sacrificio
eguiazcoac escatzen duan laugarren doaia da, esqueincen dan gauça
nolerebait deseguitea, edo beinçat len çuan modutic beste batera aldatzea: eta
au guertatzen da Meçan era guciz miragarrian. Ozta Apaiçac esaten ditu
consagracioco itzac, len ogui çana biurcen da Jesu-cristoren gorputz, eta len
ardo çana Jesu-cristoren odol: ecin il diteque Jesus, eta alere consagracioco
itzac nolerebait berriro ilcen duela dirudi, S. Ziriloc dionez: Gladio verborum
sanguis separatur a corpore. Atzenean Apaiçac bere biotzean arcen duanean
Sacramentua, eta deseguiten diranean oguiaren eta ardoaren iduriac,
dembora berean deseguiten da Jesusen ango egoera. Orra nola, eta cergatic
Meça dan legue berrico sacrificio eguiazcoa.
Sacrificio au egun oro, eta egunean ecin conta al bider esqueini
daquiqueo, eta esqueincen çaio Jaunari. çoaz ezperen, cristaua, nora nai.
Ecusico deçu catolicoen erri gucietan egun oro, eta egunean ascotan
esqueincen dala doai au. Era onetan berritzen da Jesusen gurutzeco
eriotzaren oroipena, eta guisa berean berrituco da muduaren bucaeraraino.
cer gueiago? Meça esaten dan bacoitzean nolerebait berriro ilcen da Jesus eta
arrituric daude Ainguiruac dio S. Juan crisostomoc: Stupent Angueli. Esan
çadaçu orain, nere cristaua: au gucia guri ongui naiez eguin, ta eguiten badu
Jesus onac, nolacoa içango da beraren guganaco amorioa? eta nola egon bear
guenduque, Meçaco sacrificioa eguiten, eta esqueincen danean? Au da orain
beguiratu bear deguna.

§ i.

Ecusia dago sacrificio au eguiten dan demboran egon bear dala


beguiramentu, eta jaiera andi batequin, baina cer ote da onetaraco guc eguin
bear deguna? Ara cer: lenengo lecuan alde bat utzi bear dira lurreco araço, eta
quezcac; bestela oetara joango da gogoa, eta certan gauden oroitu
gaiteceneco, aurrera joango da Meça. Bigarrena, mugonean etorri bear da
Eliçara, eta adoratu bear degu, guri ongui naiez gau, ta egun Sacramentu
orretan dagoana. Irugarrena, esqueini bear diogu ençutera goacen Meça
Trinidade guciz Santari beraren onra, ta gloriaraco: eguin dizquigun ontarte,
eta mesede gucien esquerrac emateco: gure, ta lagun urco bicien becatuen
barcacioraco: Purgatorioco animen alde: eta atzenean becatutic aldeguiteco,
eta bicitza onean irauteco bear ditugun lagunçac iristeco. Laugarrena,

231
Meçaren asieratic Sagararaino gogoan erabili ditzaquegu Jesusen neque
oinaceac, guetsemanico baratzara joan çanetic gurutzean bicitza eman çuan
artean: eta noicean bein saia gaitezque gure becatuen damua, eta beraganaco
ongui nai, ta amorioa sorcera. Jesusen pasioco Misterioac gogoan erabilcea
erraz eguin deçaque iracurcen ez daquianac ere, eta beragatic au da, nere
ustean, guciençat Meçaren ençun bide egoquiena. Baina beguira, ez uste içan
Sagararaino igaro bear dituçula Misterio guciac, Meça ongui ençuteco; baicic
igaro ditzaqueçu, nai badeçu, guciac, eta naiago badeçu, batzuec, eta orobat
guera çaitezque beste Misterioac baino obeto biotza uquitzen diçunen batean.
Bostgarrena, Sagaraco dembora datorrenean, oroi çaite orduan
guertatzen diran Misterio içugarriaz. Esaten ditu Apaiçac consagracio itzac,
len ogui çana biurcen da Jesus-cristoren gorputz, eta len ardo çana Jesu-
cristoren odol: idiquitzen dira ceruac, eta jatchitzen da Jesus Aldarera:
jatchitzen dira ceruco Aingueru, ta Serafinac ere beren Jaun, eta Erreguea
adoratzera; batzuec jarcen dira auspez, eta besteac Mez-emaileari laguncen
dioe gauçac ongui eguin ditzan. Ala ecusi cituan S. Euthimioc. Bedeicatua
içan dedila, esan deçaqueçu Eliçarequin, bedeicatua Jaunaren icenean
datorquigun gure Salbatzailea: Benedictus, qui venit in nomine Domini.
Seigarrena, eguin ditzaqueçu acto fede, esperança, ta caridadezcoac: eta
presta çaitezque gogozco comunioraco, artaraco sasoiean baçaude: orobat
Meçondoan Jauna artu nai badeçu. Atzenean Apaiçac bendicioa ematen duan
demboran, esca çaioçu Jaunari, ichuri deçala çure gainean bere bendicioa.
Orra, nere cristaua, cer eguin deçaquegun, beguiramentu, eta jaiera andi
batequin egoteco, Meçaco Sacrificioa esqueincen dan demboran. Ez du
Jaunac escatzen itz ederric, baicic nai du biotz onarequin aleguina eguitea.
Onetaraco bear diran asmo onac eguiteco, jarri gaitecen belaunico Jaunaren
aurrean, eta gogoan erabili ditzacun uquitu diran gauçac. (Belaunicatzen dira
guciac).

1
Beguira, cristaua, lenengo lecuan, nolaco ongui nai, eta amorioa
aguertu digun Jesus onac Meçaco Sacrificioa ipincean. Etzan contentatu
Sacramentu orretan gugana etorcearequin. Ecusten çuan ancinaco Sacrificio
guciac aituco cirala beraren eriotzarequin, eta aen lecuan ipini çuan Meçaco
Sacrificioa, ancinacoac baino gueiago balio duana; Sacrificio bacarra,
eguiazcoa, eta egun oro, ta egunean ecin conta al bider Jaunari esqueini
daquiqueona. Sacrificio onetan esqueincen dan doai, ta ofrenda da Jesus
bera. Nolacoa içango da bada guri ongui naiez au eguin duan Jesusen
guganaco ongui nai, ta amorioa?

2
Beguira urrena, nola egon bear guenduquean Meçaco Sacrificioa
eguiten, eta esqueincen danean. Egon bear guenduque beguiramentu, eta
jaiera andi batequin, eta onetaraco asco lagunduco digue Meçaren aurretic,

232
eta Meçaco demboran eguiteco aditzera eman ditudan gauçac. Baina naguiac
içan gu gauz onac ongui eguiteco. Ez ote degu noizbait utzi bear naguitasun
au?... (Alchatzen da Eracuslea, eta bucatzen du Eracusaldia orain ipinico dan
eran).
Aditu deçu, nere cristaua, Meçaco Sacrificioa ipincean Jesus onac
aguertu digun ongui nai, ta amorioa. Aditu deçu, cer eguin bear guenduquean
beguiramentu, eta jaiera andi batequin, Sacrificio au eguiten dan demboran
egoteco. ceruco Aingueruac auspez beçala, eta arrituric daude orduan, eta gu
egongo guera, certan gauden ere, beguiratu gabe? Ea, oraindainoco
naguitasunaz eguin deçagun negar: aurrera jaiera andi batequin ençun
deçagun Meça Santa, eta bici gaitecen cristauari dagocan eran, onela iristeco
betico bicitza doatsua. Amen.

BERROgueI, TA AMAIcAGARREN ERAcUSALDIA

baina Meçaco Sacrificio miragarriaren gainean bigarrena.

ALABATUA &.

Azqueneco aldian asi ninçan Meçaco Sacrificioaren gainean itz eguiten.


Aditu cenduan orduan, cristaua, nolaco ongui nai, eta amorioa aguertu digun
Jesus onac, Meçaco Sacrificio miragarria ipincean: Sacrificio bat ancinaco
guciac baino gueiago balio duana, eta bacarra: Sacrificio bat eguiazcoa, eta
egun oro, ta egunean ecin conta al bider Jaunari esqueincen çaiona. Aditu
cenduan gainera nola egon bear guenduquean Sacrificio au eguiten, eta
esqueincen danean. ceruco Aingueruac arrituric arquitzen dira Aldarearen
inguruan: eta nola egon bear guenduque, guc? Orain lembicico comunioaren
liburuac galdetzen du guisa onetan.
«certaco esqueincen çaio Jaungoicoari Meçaco Sacrificioa? Erançuten
du: Bost gauçataraco. cein dira? Lenengoa: eman alditequean onraric andien,
eta garaiena emateco. Bigarrena, beraren escu onguileac eguin dizquigun
ontarte, edo mesede gucien esquerrac emateco. Irugarrena, beraren aserrea
palacatzeco, eta gurequin lagun-urcoen becatuen barcacioa iristeco.
Laugarrena, gure, eta Purgatorioco animen becatu barcatuai dagozten, penac
pagatzeco. Bostgarrena, ceruraco bidean bear degun gucia, batecere becatutic
aldeguiteco, eta onean irauteco ceruco lagunça ugariac iristeco.
cergatic Meçaco Sacrificioa esqueincea da eman al ditequean onraric
andien, eta garaiena Jaungoicoari ematea? ceren esqueincen çaion bere seme
bacar Jesus Jaungoico, eta guiçon eguiazcoa, eta ofrenda au dan neurriric, eta
mugaric gabe onragarria. Nola Sacrificio onec barcatzen ditu becatuac?
Iristen dituala Jaunagandic, becatutic irteteco bear ditugun, ceruco lagunçac.
Au onela içanic, nola gueratzen dira asco beren bicitza gaiztoan? ceren

233
baliatzen ez diran, becatutic irteteco, Jaunac bidalcen diezten, lagunçaz».
Ona lembicico comunioaren liburuac aldi onetan eracusten diguna.
Gaurco itz aldia içango da uquitu diran bost gauz oec ugaricheago
adiraztea, eta emendic ateraco degu otoiz, edo oracioaren gaia. Ençun arreta
onarequin.

§ I.

Jesusen guganaco ongui nai, ta amorio gueieguiac asmatu çuan guri


utzitzea Meçaco Sacrificio guciz miragarria, len ecusi degun eran. certaco ote?
Lenengo lecuan Jaunari emateco eman al ditequean onraric andien, eta
garaiena. Jauna da gauça gucien asiera, iturburua, ta iraupena: da içate
miragarri bat, ceinagandic datocen gauça guciac itsasotic iturriac datocen
beçala: eta gauça gucien asiera oni çor citzaion onraric andien, eta garaiena.
Eguia au eçagutu çuan guiçonac, Jaunac eman cion arguitasunarequin, eta
bereala asi çan berari esqueincen doai, ofrenda, ta Sacrificioac, oen artean
ançumeac, bildotsac, cecorrac, amarrenac, eta primiciac. Salomonec, bucatu
çuanean Jerusalengo Eliça, esqueini ciozcan Jaunari doai, ta Sacrificio tchit
ugariac, bada esqueini ciozcan oguei, ta bi mila cecor, eta eun, eta oguei mila
ari. Baina cer ciran gauz oec Jaunaren anditasunari çor çaion onrari
erançuteco? cer dira munduco gauça guciac Jaunaren aldean ipincen badira?
Ecer ez beçala, dio Isaias Profetac, eta diran apurra ere berac emana da.
Orragatic guiçonac, eguin al gucia eguin, eta eman al gucia eman arren,
etzuan cerequin onratu Jauna cegocan eran. cer eguin çuan Jesus onac? Utzi
cigun Meçaco Sacrificioa, non esqueincen çaion Jaunari doai bat neurri, ta
mugaric gabe onragarria, doai bat Jaunarequin gucian berdina.
Sacrificio au esqueincen çaio urrena Jaunari, eguin dizquigun ontarte,
eta mesede gucien esquerrac emateco. Ontarte, ta mesedeac arcen dituana
beartua dago, bere onguilea ainçacotzat iduquitzera, eta berari esquerrac
ematera, artu dituan mesedeai dagoten eran. Baina nola emango diozcagu
Jaunari, eguin dizquigun ontarte, ta mesede gucien esquerrac? Berac eman
cigun, eta gordetzen digu degun içatea. Berac ederqui prestatu cituan guretzat
ceruac, lurra, eta bicitzeco bear ditugun gauça guciac: eta eguin guinduan
berarequin batean ceruan bicitzeco. Galdu çuan Adanec ceruraco escu au ala
beretzat, nola guretzat, eta oquer au çucenceco, bidaldu çuan mundura bere
seme bacarra. Aimbesteraino maite içan guinduan, non eman çuan bere seme
bacarra, dio S. Juanec: Sic Deus dilechit mundum, ut filium suum
uniguenitum daret. Eguin çan guiçon seme au, eman çuan gurutzean bere
bicitza, eta ipini guinduan ceruraco bidean. cer gueiago? itsasoan arraia urez
inguratua arquitzen dan eran, ala gu inguratuac gaude alde gucietatic
Jaunaren ontarte, ta mesedez, eta mesede oec egun oro, ta ordu oro berritzen
dira. cer ordain biurtuco diot Jaunari, eguin dizquidan ontarte, ta mesede
guciacgatic, cion Dabidec? Quid retribuam Domino pro omnibus, quae

234
retribuit michi? Eta cer esango çuan, gueroztic Jaunac gure alde eguin dituan
gauz arrigarriac ecusi balitu? Aimbeste, ta ain andiac dira Jaunagandic artu
ditugun mesedeac, non gai, edo gauça ez gueran oen dinaco esquerrac
emateco. Orregatic utzi cigun Jesu-cristoc Meçaco Sacrificioa, onequin
Jaunari emateco çor diogun guciaren esquerrac, Jaun berari, eta artu ditugun
mesedeai dagoten eran. Emendic deitzen çaio Sacrificio oni esquer onaren
Sacrificioa.
Meçaco Sacrificioa esqueincen çaio Jaunari irugarren lecuan, beraren
aserrea palacatzeco, ta gurequin lagun-urcoen becatuen barcacioa iristeco.
Ala eracusten digu Trentoco concilioac. Legue naturalean, edo letraz
eçarritaco leguea Jaunac eman çuan baino lenagoco demboran, esqueincen
citzaizcan doai, eta Sacrificioac beraren aserrea itzalceco, eta becatuen
barcacioa iristeco. Ala egun oro eguiten çuan Job Santuac bere seme, ta
alaben becatuacgatic. Moisesen leguean ere baciran becatuen barcacioraco
esqueincen ciran, Sacrificioac. Oec Jaunaren beguietan utsa, edo ecer ez
beçala ciran berenez, S. Pauloc dionez; alaere agradatzen citzaizcan Jaunari,
ceren Jesusen gurutzeco eriotzaren ança, eta guereiça ciran. quendu cituan
Jesusec ancinaco Sacrificio aec, ta aen lecuan utzi cigun Sacrificio bat ecin
gueiagoraino Jaunari agradatzen çaiona: esqueincen çaio alabaina bere seme
bacarra, eta onegan ditu bere atseguin-contentuac beticotasunetic: In quo
mihi bene complacui. Sacrificio onec itzalcen ditu Jaunaren aserreac; bestela
munduaren çori gaiztocoa! Gainera Sacrificio onen bidez ematen dizquigu
Jaunac, becatutic irteteco, eta bicitza onean irauteco, ceruco lagunçac. Alaere
gueienac gueratzen dira becatuan, ceren beren grina tcharretan itsutuac bici
diran, eta baliatzen ez diran Jaunac bidalcen diezten lagunçaz.
Meçaco Sacrificioa esqueincen çaio Jaunari laugarren lecuan, gure, ta
Purgatorioco animen becatu barcatuai dagozten, penac pagatzeco. Ala
eracusten digu Trentoco concilioac. Ecusten çuan Jesus onac, gutchitan
içango çala gugan becatuen damua ain andi eta bicia, non iritsico guenduan,
becatuaren barcacioa ececic, becatuaren penarena ere bai. Ecusten çuan,
egunetic egunera aciaz joango çala gure becatuen çorra, eta çor au atera gabe
etzegoala ceruraco bideric: eta au gucia ongui cecusanac beçala, ipini çuan
Meçaco Sacrificioa becatu barcatuen çorrac, edo penac barcatzeco. Emen
galdetu oi dira cembait gauça, eta oetatic batzuec dira orain uquituco
ditudanac. Lenengoa: urliac ateratzen du Meça bat, edo gueiago bere
becatuen çorrai erançuteco; baina Meça esaten danean arquitzen da
becatuan, barcatuco ote çaio becatuen çorric? Ez, ceren çor au barcatzen ez
da, becatua bere oinean dagoala; baina emango diozca Jaunac becatutic
irteteco ceruco lagunçac. Jaunaren gracian arquitzen bada Meça esaten
danean, orduan barcatuco dio Jaunac becatuen çorra, edo gucia, edo cerbait;
eta cembat eta jaiera, edo debocio andiagoarequin ematen duan Meça esateco
limosna, ambat ugariagoa içango da barcacioa. 2.a Sandiac ez du Meça
ateratzeco eraric, baina Meça nagusietara dator, bere mailari ongui dagozcan,
doai edo ofrendaquin, eta ençuten du Meça jaiera, ta debocio andiarequin;

235
onec frutu gutchiago ote du Meça esan erazten duanac baino? Ez, baicic
gueiago, dio Pedro Soto jaquinsuac. Alde batetic alabaina Jaunari esqueincen
diozca bere doaiac Meçan, eta bestetic Meça ençuten du jaiera, edo debocio
andiarequin; baina Meça ateratzen duanac ez oi du ençun. Esan det bere
mailari ongui dagozcan, doai, eta ofrendaquin, ceren doai, edo ofrendac ez
dira arrotasunez eguin, edo esqueini bear, baicic Jauna onratzeco, eta
aitorceco, bera dala gauça gucien jabe, ta emailea. Doai, edo ofrendaric
ezpadeçu, cristaua, ez du ecer esan nai, esqueini çaioçu Jaunari çure biotza
eguindaco utseguiteen damu andiarequin, eta aurrera bera amatzeco, ta
serbitzeco asmo osoarequin, eta uste det, era onetan çuc Meça nagusitic
ondasun gueiago ateraco deçula, beste batzuec Meça ateratzearequin baino;
Eliçaren lenengo demboretan Erregue, ta Erreguinac, andi, eta tchiquiac
Meça nagusietara cijoacen beren ofrendaquin, eta S. carlos Borromeoc
aleguin asco eguin çuan jai egunetaco ofrendac ancinaco oinean ipinceco.
Emendic atera eçaçu, cristaua, gai onetan ez dala itz eguin bear erraz, eta
gaucen berri ongui jaquin gabe. Irugarrena: galdetu oi da, obe liçaquean
gucia Meçataco utzitzea, ecen ez onrac, ofrendac, limosnac eguitea? guerta
diteque, erri batean içatea premia estuan dauden bearsuac, eta orduan ez da
ongui gucia Meçataraco utzitzea, Domingo Soto guiçon tchit jaquinsuac
dionez. guerta diteque gainera erri bateco Apaicen errentac nolerebait
moldatuac içatea onra, ta ofrendaquin: orduan ez da ongui oitura ona utziric,
gucia Meçatan biurcea; baicic eguin bear dana da alferricaco gastu gabe errico
usança gordetzea, eta cerequin duenac atera ditzaquee Meçac. Jaquiçue,
Eliçaren ancinaco usança dala ilai onrac eguitea, ta onetaraco dira ileta,
herena çazpigarrena bederatzurrena, oguei, ta amargarrena, eta
urtebetegarrena. Esan ditut gauz oec ceren gaurco egunean noicean bein
aguertu oi diran, jaquinsuen idurian, aditzen ez dituen, gauçac itz eguiten
dituenac gai onetan.
Atzenean Meçaco Sacrificioa esqueincen çaio Jaunari, ceruraco bidean
bear degun gucia iristeco, betecere becatutic aldeguiteco, eta bicitz onean
irauteco ceruco lagunça ugariac. Ain eriecereçac guera animari dagozcan
gaucetan, non gauça ez gueran guerenez Jesus bat esateco ere bear beçala.
Ala esaten digu S. Pauloc: Nemo potest dicere Dominus Jesus, nisi in Spiritu
Sancto.
Au onela içan, eta ez ote guera Sacrificio oneçaz baliatuco gaur aditu
ditugun gaucetaraco? Jesusec guri ongui naiez ain ederqui prestatu Sacrificio
au, gure oneraco: eta gu içango ote guera oraindaino becein esquergabeac? Ez
det uste: eta gaur bear beçalaco asmoac sorceco jarri gaitecen belaunico
Jaunaren aurrean, eta gogoan erabili ditzacun uquitu diran gauçac.
(Belaunicatzen dira guciac eta Eracuslea ere bai).

1
Beguira, cristaua, certaco esqueincen çaion Jaungoicoari Meçaco
Sacrificioa? Esqueincen çaio eman alditequean onraric andien, eta garaiena

236
emateco: eguin dizquigun ontarte, ta mesede gucien esquerrac emateco.
Esqueincen çaio beraren aserrea palacatzeco, eta gurequin lagun-urcoen
becatuen barcacioa iristeco: gure, eta Purgatorioco animen becatu barcatuai
dagozten, penac pagatzeco: atzenean ceruraco bidean bear degun gucia
iristeco. Nori gogoraco citzaion, Jesus ona etzala contentatuco Sacramentu
ori ipincearequin? Eta utzi naico cigula Sacrificio arrigarri au? Ongui nai, ta
amorioaren gueieguia?...

2
Beguira urrena, nola baliatu gueran Sacrificio orrez. Baliatu ote guera
Jaunari onraric andiena emateco? Baliatu ote guera, eguin dizquigun
mesedeen eçaguera, eta esquer ona aguerceco, edo esan diran beste
gaucetaraco? Ai! Au eguin bearrean, cembat bider gure gogo, eta biotzac ibili
dira beste gaucetan? cembat bider Jaunari onraric andiena eman lecuan bide
gabe, ta esquergabequeria berriac eguiten çaizca Meçaco demboran? Eta
alaere ez du gure artetic igues eguin gure Jesus onac? Ez ote degu beste
bicimoduric artu bear?… (Alchatzen da Eracuslea, eta bucatzen du
Eracusaldia orain ipinico dan eran).
Aditu deçu, cristaua, certaco esqueincen çaion Jaungoicoari Meçaco
sacrificioa: eta nai, ta nai ez eçagutuco cenduan sacrificio onez ez guerala
baliatu bear guenduquean eran. cein esquergabequeri itsusia! cer ote da guc
orain, ta guero eguin bear deguna? Guc eguin bear deguna da Jaunari
barcacio escatzea oraindainoco utseguiteaz, eta aurrera Meçaco sacrificioa
esqueincea, eta ençutea Jesus onac nai duan beçala, onela iristeco bici on bat
eguiteco ceruco lagunça ugariac, eta guero betico atseguin-contentuac. Amen.

BERROgueI TA AMABIGARREN ERAcUSALDIA

baina Meçaco Sacrificio miragarriaren gainean irugarrena.

ALABATUA &.

Azqueneco bi Eracusaldietan itz eguin degu Meçaren gainean, eta ecusi


degu, cein andi, ta ugariac diran, Sacrificio onetan Jesus onac utzi dizquigun,
ondasunac. Jauna, esango didaçu orain, cein ote da guretzat Meçaren ençun-
bideric erracena, eta onena? Arquituco dituçu Meçaren ençun-bide ederrac,
ala erdaraz, nola eusqueraz, baina çuc naicenduque erracena, au da,
iracurcen ez daquienac ere neque gutchirequin idasi deçaqueana, eta
dembora berean protchuric gueiena çuretzat ecarrico duana. Onelacoa içango
da bear bada, eguiten badituçu iru gauça. Lenengoa da, Jauna adoratzea, eta
Trinidade guciz Santari esqueincea, ençutera çoacen, Meça. Bigarrena,
Meçaren asieratic Sagararaino Jesusen Pasioco neque-oinaceac gogoan
erabilcea, eta emendic sorcea çure becatuen damua, eta Jesusen ongui nai,

237
eta amorio eguiazcoa. Irugarrena Jesusi eguitea Eliçarequin batean ongui
etorri umilac, acto fede, esperança ta caridadezcoac: eta sasoian baçaude,
gogozco comunioraco prestaera. Iru gauz oec adiraztea içango da gaurco
Eracusaldia; eta emendic ateraco degu otoiz, edo oracioaren gaia. Gaur
esango ditudan gaucetatic batzuec uquitu nituan azqueneco Eracusaldian ere.
Baina eun bider esango balira ere, gutchitan esango liraque. Ençun, cristaua,
contuz.

§ I.

çu, nere, cristaua, Meça ongui ençuteco naiez çauden ezquero, atoz
Eliçara mugonean: jarri çaite belaunico: adora eçaçu Jauna, eta esqueini
çaioçu ençutera çoacen Meça Trinidade guciz Santari era onetan, Trinidade
guciz Santa, Aita, ta Semea, ta Espiritu Santua, Jaungoico bat bacarra, ta iru
persona cerana! Adoratzen çaitut umiltasun, eta errespeto guciarequin.
Esqueincen diçut ençutera noan Meça au, lenengo lecuan: çuri, gauça gucien
asiera, eta iturburuari beçala, onraric andiena emateco. Bigarrena: eguin
dizquidatzun ontarte, eta mesede gucien esquer çure dinacoac emateco.
Irugarrena, nere, ta lagun urco bicien becatuen barcacioa iristeco.
Laugarrena, Purgatorioco animen alde. Azquenean esqueincen diçut Jesusen
ofrenda au, eman deguidaçun, ceruraco bidean bear, eta on içango dedan
gucia, batez ere becatutic aldeguiteco, eta bicitz onean irauteco doaia. Orra,
nola esqueini deguioqueçun Trinidade guciz Santari Meça eta ez uste içan, itz
oequin beraquin eguin bear deçula au: eguiçu al deçuna biotz onarequin, eta
au da Jaunari gueiena agradatzen çaiona.

§ i.

Meçaco Sacrificioa da, Jesusec gurutzean esqueini çuanaren anz, eta


iduria, eta berritzen du gurutzecoaren oroipena. Ala esaten digu S. Pauloc:
Quotiescumque enim manducabitis panem hunc, et calicem bibetis, mortem
Domini annuntiabitis, donec veniat. Asi çaite bada Jesusen Pasioco neque-
oinaceai beguiraldi bat ematen.
Irteten da Apaiça Meçaren Sacrificio içugarria esqueincera: irten çan
Jesus Jerusalendic guetsemanico baratzara, gugatic Aita Eternoari Pasioco
neque-oinaceac eta bicitza esqueincera. Asitzen da bere Aitari erregutzen.
Ecusten ditu animaco beguien aurrean munduaren becatu guciac, eta
oecgatic igaro bear dituan nequeac. Ecusten du, gueienac alaere utzi naico ez
duela becatua, ta galduco dirala: oetatic bat içango dala Judas. iluncen eta
tristuraz betetzen çaio barren gucia: içutzen due Pasioco neque-oinaceac, eta
escatzen dio Aitari, igaro dedila Pasioco caliça, berac edan gabe. Ala ere,
eguin bedi, esaten dio, çuc nai deçuna, eta çuc nai deçun eran. Jarcen da

238
odolezco icerditan. Nere anima, çure esquergabequeri, ta becatuac
onembesteraino necatzen due Jesus eta çu etzera muguituco oen gainean
negar eguitera, eta bicitz on bat arcera?
guetsemanico neque oen ondoren bereala asi ciran neque, oinace, ta
naigabeen ujola berriac. Badator Judas salçailea, eta adisquidearen idurian
ipincen du Jesus bere etsaien atzaparretan. Igues eguiten due Apostoluac.
Badarabilte Jesus Jerusalenen etchez etche, calez cale. ceatzen, eta urratzen
due açotez. Beguira, nere anima, nola utzi duen çure becatuac Jesus! Burutic
asi ta oinetaraino çauri bat eguina dago gucia: eta alaere çuri ongui nai ez
onçat arcen ditu aimbeste neque, ta oinace! Eta Jaun au ez deçu amatuco eta
serbituco?
quencen diozquee berriro bere soinecoac oinace andiarequin, eta
utzitzen due era lotsagarrian. Jancitzen dioe soineco gorri bat Erregueren
idurian ipinceco. Sarcen dioe buruan arançazco coroa bat nortaqui cembat
oinacerequin. Ipincen dioe Erregueren cetro, edo bastoitzat cainabera bat, eta
asitzen çaizca isecaz Erregueri beçala agurrac eguiten. cer gueiago? Loitu
cioen aurpegui eder ura beren carcaicha, eta istu ciquinaquin. Beguira nere
anima, Erregue gucien Erregue, ta gucien Eguileari pauso onetan! Adora
eçaçu çure Jaungoico, çure Erregue, ta Salbatzailea beçala.
cuturcen due Pilatos, Jesusi gurutzean bicitza quenceco sentencia
ematera. Ipincen dioe soinean gurutzea. Asitzen da calbarioraco mendira;
baina igaro cituan arratsa, eta goiça igaro ondoan, nola joango çan Jesus?
Erorca noasqui, eta borreroac osticoca eraiquitzen çuela. Bidean il cedin
beldurrez, gurutzea eramateco eman cioen lagunçat Simon ceritzan cireneco
guiçon bat.
Noiz bait iritsi çan Jesus calbarioco mendira. Josten due gurutzean ilce
sendoaquin: eta aguercen da munduaren Salbatzailea gurutzean lapur biren
erdian. Naigabez beçala, deseguin nai cituen heren buruac, ceruac, lurra, eta
arriac berac. Belcez janci çan cerua: lurra dardaraz cebilen, eta arriac auts
biurcen ciran. Iru ordu beçala igaro cituan Jesusec biciric gurutzean; bucatu
da esan çuan; bucatu da nere gain artu nuan eguiteco andia: Consummatum
est. Eguin çuan ots andi bat, esaten çuala: Aita, çure escuetan uzten det nere
espiritua: eta il çan Jesus gure onguile andia.
Ona, Jesusec gure amorioz gurutzean esqueini çuan, Sacrificio
içugarria. Eta Sacrificio au berritzen da nolerebait Meçan, eta berrituco da
munduaren bucaeraraino. Mortem Domini annuntiabitis, donec veniat. Norc
eztacus, iracurcen ez daquianac ere gogoan erabili ditzaqueala Misterio oec?
Ez ta gauça bearra Sagararaino guciac igarotzea, baicic igaro ditezque, edo
guciac, edo batzuec, eta guera diteque bat gueiena biotza uquitzen dion
Misterioan. Au da Sagaraino ongui eguin ditequeana.

§ i.

239
Sagaraco dembora datorrenean, oroi çaite cristaua orduan guertatzen
diran Misterio içugarriaz. Esaten ditu Apaiçac consagracioco itzac: len ogui
çana biurcen da Jesu-cristoren gorputz, eta len ardo çana Jesu-cristoren odol:
idiquitzen dira ceruac: jatchitzen da Jesus Aldarera, eta badatoz ceruco
Aingueru, eta Serafinac beren Jaun, eta Erregue adoratzera: batzuec jarcen
dira auspez, eta besteac Mez-emaileari laguncen dioe. Ala ecusi cituan S.
Euthimioc. Adora eçaçu çuc ere oequin batean, eta esan çaioçu Eliçac esaten
diona: Bedeicatua içan dedila Jaunaren icenean datorquigun gure
Salbatzailea. Benedictus, qui venit in nomine Domini. O! Jesus ona! nere
animaren bicitza, eta doatasuna! çu cera Trinidadeco bigarren Persona. çu
guretzat ceruraco gracia, ta escu, edo deretcha irabazteco guiçon eguin
cinana, eta aimbeste neque-oinace, eta azquenic gurutzeco eriotza igaro
cinduana: irugarren egunean piztu, eta guero cerura igo cinana. çu ceruan
deçun, jarlecua utzigabe, Meça Santuan gugana etorri cerana. certara ote?
certara ote? Gugatic igaro cenduan gurutzeco eriotzaren oroipena guri
berritzera. certara gueiago? gurequin, eta gure artean bicitzera, guri ematera
çure gorputza, odola, anima: eta ceran gucia. O ontasun miragarria! Sinisten
ditut misterio oec guciac, ceren çuc aguertu diozcatzun Eliz Ama Santari, eta
onec ala eracusten dizquidan. Esperatzen det Jauna, çugan nere becatuen
barcacioa, eta betico bicitza, çure lagunçarequin becatutic aldeguiten, eta
bicitza onean irauten dedala. O edertasun paregabea! cein berandu eçagutu
çaitudan! cein berandu amatu! Amatzen çaitut biotz gucitic, eta çure icenean
amatzen ditut nere lagun urco guciac. Ai! eta utzi nic çu aimbeste bider! Içan
ni noizbait çure etsai andietatic bat! O! pena! Ojala lenago mila bider il
baninz!
Eguinic aldeçun eran çure onguietorri, ta acto, fede, esperança, ta
caridadezcoac, gogozco comunio eguin nai badeçu, ascoc eguiten duen beçala,
esan guioçu Jesus onari: cein andi, ta ugariac diran, Jesus maitagarria, çure
serbitzariençat Sacramentu orretan gorde dituçun ondasunac! çori onecoac
Sacramentu ori ongui arceco eran prestatuac dauden animac. çori onecoac,
ceren betico bicitzaren emailea bera, eta doatasun guciaren iturburua
berengan iduquico duen. çori onecoac, ceren çure goçotasun miragarriac
progatuco dituen. çori onecoac atzenean, ceren etsai guciac garaitzeco
indarrez beteco dituçun. Nai nuque, Jauna, nic ere çu, nere onguile andia,
nere biotzean iduquitzea, baina aitorcen det, ez naiz ni çu nere etchean
sarceco dina. Alaere fedeac eracusten dit, çuc eguin ditzaquetzula
Sacramentua artu gabe ere, Sacramentuarequin eguiten dituçun, mesedeac.
Asco da çuc nai içatea: asco da çuc itz bat esatea, gucia eguina gueratzeco.
Esaçu bada, nere Jesus ona itz bat, eta nere anima sendatuco da, eta artuco
ditu, guretzat ecarri dituçun, ondasunetatic çuc nai dituçunac, eta nai deçun
neurrian. Au eguiten da Apaiça comulgatzen daneco. Baldin ençuten deçun
Meçan, edo ondoren comunio Santua artu nai badeçu, presta çaitezque
lembicico comunioaren liburuac eracusten diçun eran, edo aldeçun onguiena.

240
Apaiçac bere bendicioa ematen diçun demboran esan deçaqueçu:
Trinidade guciz Santa, Aita, ta Semea, ta Espiritu Santua: Mez-emaileac dion
eran, indaçu çure bendicioa, egun au, ta beste guciac igarotzeco çu adoratzen,
serbitzen, eta amatzen.
Orra, nere cristaua, nola erraz, eta ederqui ençun deçaqueçun Meça
Santa. Ençun-bide au cerbait luceago ipinia dago lembicico comunioaren
liburuan. Iracurcen eztaquianac ere ongui ençun deçaque, baldin Jesusen
neque-oinaceac gogoan erabilcen baditu Sagararaino, eta emendic sorcen
badu bere becatuen damu eguiazcoa, eta Jaungoicoaganaco ongui nai, ta
amorio eguiazcoa. Sagararen ondoren eguin ditzaque acto fede, esperança, ta
caridadezcoac, eta gogozco comunioaren prestaera. Ez ote guera orain
bederic benaz saiatuco Meça Santa jaiera andi batequin ençutera? Onetaraco
bear diran asmoac gure biotzetan sortu ditecen, gogora ecarri ditzacun uquitu
ditugun gauçac, Jaunaren aurrean belaunico jarriric. (Belaunicatzen dira
guciac).

1
Beguira, cristaua, nola Meçaco Sacrificioa dan Jesusec gurutzean
esqueini çuanaren oroipena. Passionis suae memoriale memoriale perenne.
cer neque da bada, Apaiçaren bidez Meça Trinidade guciz Santari esqueincea,
eta Jesusen neque-oinaceac gogoan erabilcea? Eta au ongui eguiten bada,
nola egon gaitezque, gure becatuen damua sortu gabe? Nola, Jesus amatu
gabe?...

2
Beguira urrena, nolaco jaiera, edo debocioarequin Meçaco Sacrificioa
ençuten çuen acinaco cristauac. Etziran contentatzen Meçatara nola nai
etorcearequin, baicic Meça ençuten çuen gucian arcen çuen comunio Santua.
Baina igaro ciran dembora aec, eta gutchi dira aincinaco cristauen ancecoac,
eta oec ere ez due beti era comunioco Sacramentua arceco, Meçatara datocen
aldi gucietan. cer eguin deçaquee oec Sacramentu orretan Jesusec dacarcian
ondasunac iristeco? cer, ezpada gogozco comunioa, esan dan eran, eguitea?
Baina asco ote dira au eguiten duenac?... (Alchatzen da Eracuslea, eta
bucatzen du Eracusaldia orain ipinico dan eran).
Aditu deçu, nere cristaua, nola erraz, eta ederqui ençun deçaqueçun
Meçaco Sacrificioa. Batzuec galdeca dabilça, nola ongui ençungo duen Meça,
eta tchit gauz ederra da, bear diran, gauçac jaquin nai içatea. çuc orain aditu
deçunarequin badeçu cerbait arguitasun Meça ongui ençuteco, galdeca ibili
gabe. Saia çaite bada gogotic, eta iritsico dituçu Meçaren ondasun andiac, eta
uste içan deçaqueçu ceruraco bidean ongui ibilcea, eta atzenean betico
bicitza. Amen.

BERROgueI, TA AMAIRUGARREN ERAcUSALDIA

241
baina Meçaco Sacrificio miragarriaren gainean laugarrena.

ALABATUA &.

Meçaco Sacrificio miragarria içanda azqueneco iru Eracusaldien gaia.


Sacrificio au esqueinceco lecu berecia da Eliça, eta deitzen diogu Jaunaren
etchea. Aimbeste, ta ain andiac dira Jaunaren etcheari eguin oi çaizcan
bidegabeac, non odolezco malcoaquin negar eguin bear guenduquean. Era
onetan aditzera ematen degu, ez degula benaz sinisten noren aurrean, eta
etchean gauden; Sacramentuac arcen dira nola nai eta Meçaco Sacrificioan
ecin gaude, mez-emailea ezpada postarca. Orregatic gaur itzeguin nai diçut,
cristaua, Jaunaren etcheari çor diogun beguiramentu, edo errespetoaren
gainean. Aurrena ecusi bear degu, nolaco beguiramentu, edo errespetoa çor
çaion Jaunaren etcheari. Urrena, nolaco bidegabeac eguin oi çaizcan.
Irugarrena, cer eguin bear degun oquer oec çucenceco. Emendic ateraco da
otoiz, edo oracioaren gaia. Asi gaitecen bertatic.

§ I.

Nai deçu çuc, cristaua, eçagutu, nolaco beguiramentu, eta errespetoa


çor çaion Jaunaren etcheari? Beguira eçaçu bada benic bein, noren bicilecua
dan; eta au ecusi ondoan, beguira certaco dan.
Noren bicilecua ote da Eliça, edo Jaunaren etchea? Da Jaungoico
Gucialdun, ta guciz andiaren bicilecu, ta Jaureguia. Lecu gucietan arquitzen
da Jauna; ez du alabaina beraren içateac neurriric, mugaric, eta bazterric, eta
toqui guciac betetzen ditu. Alaere autu içan ditu lecu batzuec bere ontasun,
ontarte, ta mesedeac berezquiro aguerceco. Lecu oetatic bata da cerua. An
dago bere Aingueru, eta anima doatsuaquin, eracusten dieztela bere
edertasun baztergabeac, eta perfeccioac. Beste lecua da Eliça. Autu ditu
Jaunac Eliçac, gurequin, eta gure artean bicitzeco: gure erregu, eta premiac
aditzeco, batecere Aldareco Sacramentua gau, ta egun gorderic dagoan
Elicetan; oetan alabaina bici da Jaungoicoa, ez nola nai, baicic bere
guiçatasun Santuarequin bat eguina, ceruan dagoan beçala: bici da gure
biotzetara etorceco, eta guri bere ondasun guciac emateco. Orra, esaten digu
Jesusec: çuequin, eta çuen artean nago, eta egongo ere naiz munduaren
bucaeraraino: Ecce ego vobiscum sum omnibus diebus usque ad
consummationem saeculi. Eta içanic au onela, nolaco beguiramentu, edo
errespetoa çorco etzaio Jaunaren etche, edo Eliçari? Jacob Patriarcac ecusi
çuan bein escailera bat lurretic ceruraino iristen çana; gora, ta beera cebilçan
an Aingueruac, eta goieneco mailan cegoan Aita cerucoa. Au ecusi çuan
Patriarcac lo cegoala, eta esnatu çanean, arrituaren eran asi çan esaten: cein
içugarria dan lecu au! Quam terribilis est locus iste. cer esango çuan Patriarca

242
onec, ecusi balitu gure Elicetan ceruco Aingueruac gau, ta egun Jauna
adoratzen? Moisesec, Horeb ceritzan basoan cijoala, ecusi çuan sasi bat
garretan, eta alaere batere erretzen etzala. cer mirari guertatzen çan jaquin
naiez, alderatu çan sasironz; baina aditu çuan Jaunaren ots bat, esaten ciona:
guera çaite, bada toqui au Santua da: quen itzatzu oinetacoac, eta atoz guero.
Aditu çuanean Moisesec, an cegoala Jauna, eta Santua çala lecu ura, icaratu,
eta auspez jarri çan. Eta baso bateco lecuari aimbeste beguiramentu gorde
bacion Moisesec cer eguingo etzuan gure Elicetan sartu baliz? Salomonec
Jerusalenen eguin çuan Jaunaren onran Eliz eder bat: çazpi urte igaro ciran
asi çanetic bucatu çaneco. Aritu ciran berreun mila, ta sei eun languile, eta
baciran gainera iru mila, ta sei eun maisu, ta contu arçaile. Alaere, ain modu
ederra gorde çan, non etzan mailuaren otsic ere aditu: eta gauça guciac erriaz
campora ebaqui, laundu, eta prestatu ciran. cergatic onembeste ardura ipini
çan Jerusalengo Eliçaco lanean? ceren Jaunaren bicilecua eguin bear çan.
Bucatu çanean, esqueini ciozcan Salomonec Jaunari asco Sacrificio: aguertu
çan Eliçan odei bat, eta onen bidez aditzera eman cion Jaunac Salomoni, an
arquitzen çala, eta agradatu citzaizcala Eliça, ta esqueini citzaizcan doaiac.
Arrituric gueratu çan Salomon, eta esan çuan; sinistu diteque beraz,
Jaungoicoa bici dala lurrean guiçonaquin? Jauna, ceruetaco ceruac gutchi
badira çuretzat, cer içango da nic eguin diçudan etchea au? Orra, cristaua,
nolaco beguiramentua çor çaion Eliçari, ceren dan Jaunaren bicilecua.
Au bera eçagutuco deçu, beguiratzen badeçu, certaco dan. certaco dala
uste deçu, Jaunaren etchea? Da lenengo lecuan, Jaunari guc aguerceco gure
premiac, eta erregu umilac eguiteco, eta beragatic çor çaio beguiramentu
andia. Ecusi cituan bein Jesus onac Jerusalengo Eliçan cembait,
Sacrificioetaraco bear ciran gauçac salcen, eta erosten: eta mansotasuna bera
baçan ere, aimbesteraino aserratu citzaion, non eguin çuan açote bat, eta
onequin aienatu cituan Eliçatic, atelecatzen cituala garraztasun andiarequin:
letraz eçarria dago, esan cien: Scriptum est: nere etchea otoiz, edo oracioaren
etchea icendatuco da: eta çuec lapurçulo biurtu deçue: Domus mea domus
orationis vocabitur; vos autem fecistis ilam speluncam latronum.
Jaungoicoaren etchea da bigarren lecuan beraren Itza ençuteco lecu
berecia. Emen bacoitzari aditzera ematen dizquigu gure esquergabequeri, ta
animaco çauriac, bai eta oen sendagaiac ere. Emen bicitza ondo nai duan
becatariarençat aguercen du bere ontasun, eta urriquimentu baztergabea. Eta
era onetan Jaungoicoac itz eguiten duan lecuari, cer beguiramentu, edo
errespeto etzaio çor? Orregatic S. Agustinec etzuan nai, Jaunaren Itza eserita
ençutea baicic çutic, gaicho ezpacegoan bat.
Jaungoicoaren etchea da irugarren lecuan, Sacramentuen bidez gure
animac garbitzeco, eta gau, ta egun, guri ongui naiez, Sacramentu orretan
dagoan, Jesus ona adoratzeco. Da atzenean jaunari emateco eman ditequean
onraric andiena, eta beraren dinaco esquerrac, Meçaco Sacrificioarequin.
Sacrificio au esqueincen danean idiquitzen dira ceruac, dio S. Gregorioc,
jatchitzen da Jesus Jaungoico-guiçona Aldarera: jatchitzen dira ceruco

243
Aingueruac ere, eta beldur Santu batequin arrituric daude: Stupent Angueli.
Ala dio S. Juan crisostomoc.
Esan guidaçu orain, nere cristaua, au gucia onela bada, dan beçala,
nolaco beguiramentu, edo errespetoa ez diogu çor Jaunaren etcheari? Baina,
cer guertatzen da lecu ascotan? cer ezpada bidegabe andi, ta itsusiac eguitea?
Oei eman bear diegu orain beguiraldi bat.

§ i.

çoaz cristaua, asco Elicetara, eta arrituric gueratuco cera, guertatzen


dana dacusaçunean. Ecusico dituçu cembait, errosario, bezperac, edo Meça
nagusia esaten diran demboran, ostatuetan edanean, eta iscambilan. Ecusico
dituçu batzuec errosarioco demboran Eliz-inguruan pilotan. Non dira animen
arçaiac? Non dira gurasoac? Non dira escola-maisuac? Ecusico dituçu besteac
Eliçaco ateetan pipa, edo cigarroa arcen: batzuec cecorren tatchac, edo
alabançac contatzen; besteac Meça asi ta gueroz ere erausian daudela. Oec
dira Eliçara baino len guertatu oi diran gauçac.
Sar çaite cristaua Elicetan. cer ecusico deçu? Ecusico deçu, batzuec
daudela galçac belaunetan estu gabe, besteac almila, edo tchupa gorputzean
sartu gabe. Atocea cristaua: joango ote cinaque guisa onetan Obispo Jaun
baten aurrera? Ez noasqui. Nola bada çoaz Jaungoicoaren etchera, eta
aurrera? Batzuec edariz beroturic sartuco dira Eliçaco çocoren batean, eta
egongo dira erausi, edo marmarretan, aldamenean daudenai eragozten
dieçala jaieraz egotea; besteac sartuco dira emacumeen artean. Au da gaizqui
dirudian gauça. Orregatic Eliçac beti nai içandu guiçonezcoac bereciac egotea
emacumeetatic. Batzuec Eliçara etorrico dira beren çacurraquin, eta oec bota
bear liraque Eliçatic çacurraquin batean. Atocea cristaua, ongui da çacurtegui
eguitea Jaunaren etchea? Beste batzuec sarcen dira Meça ençutera oilo,
oilasco, edo beste egaztiac otarran dituela, eta oen otsarequin asaldatzen
ditue Eliçan daudenac. cergatic uzten ez ditue etcheren batean? Batzuec
Eliçara dacarcie aur tchiqui negartiac, edo batetic bestera osca, ta lasterca
dabilçanac. Ona da aurrac, cerbait gogortuac, edo aciac diranean ecarcea
Eliçara, oitu ditecen gauz onetara; baina orretaraco bear due çai ona, bestela
aurtasunetic artuco ditue oitura tcharrac. Beste batzuec, batecere escola
mutilac, ibilico dira Eliçan ate batetic bestera lasterca, eta iscambilan. Au
badaquie guraso, eta eracusleac, eta alaere ez ditue ceatzen onelaco mutil
lotsagabeac? cer esango det mutilac, eta nescatchac nasteca ezquilac jotzera
bidalceaz? Batzuec Meçatan, edo Jaunaren itza adirazten danean egongo dira
lo, edo erausian: oec dira Satanasen euli andiac, edo belçunçac. Beste batzuec
mantelinatic mantelinara, bear bada sorbaldaz Aldareronz, egongo dira hipui
contatzen. Batzuec egun onac ematen, besteac aldamenecoaren apaindurari
beguira Meçaren arduraric gabe, ta besteac bear bada gogoracio gaiztoetan.

244
Aditzen deçu, cristaua, nolaco bidegabeac eguiten çaizcan Jaunaren
etcheari, edo obeto esateco Jaun berari? Herejeac ere beren Elicetan ez due
gueiago eguingo: eta Turcoac berac beguiramentu, eta jaiera andiagoarequin,
egoten dira eren Eliça-moduetan. Erri batean bici çan doai ederretaco Turco
bat, eta erria çan catolicoena. Asco nai cioen guciac Turcoari, eta eguin cioen
aleguina arrerazteco gure legue Santa; baina alperric. Bilatu çuen atzenean
onetaraco guiçon trebe-jaquinsu bat. Eguin çuan onec al çuan gucia
Turcoarequin; baina onec erançun cion: ascotan gogora citzaiola cristau
eguitea; baina ecusi çuala, Turcoac beren Elicetan jaiera, ta beguiramentu
andiagoarequin ceudela, eta osotoro sinistu çuala, obea çala çuan Erlijioa,
ecen ez gurea. Orra cer calteac dacarcian Jaunaren etcheari, çor diogun,
beguiramentua ez gordetzeac. cer ote da bada, oquer oec deseguiteco, guc
eguin bear deguna? Au da orain uquituco dedana.

§ i.

Guc lenengo lecuan eguin bear deguna da, Jaunaren etchera etorcea,
nora, ta norequin itzeguitera gatocen, gogora ecarcen degula. Erreguerequin
egon, edo itzeguin nai duanac, ongui gogora ecarcen du, nora joan, eta cer
itzeguin bear duan. Gure aldetic bear dan bigarren gauça da umiltasun andi
batequin Jaunaren etchean egotea. Umiltasun andi bear da bai biotzaren
aldetic, eçagutzen degula gure ecereça, ta Jaunaren anditasuna. Umiltasun
andia gainera egoeran, ta jancian. Ez da ongui emacumeac gorputz utsean
ibilcea Eliçan, eta orregatic esaten die S. Pauloc estali ditzeela buruac:
Mulieres velent caput. Ezta ongui, soineco arroaquin, eta bear bada goiac
estali gabe Eliçara etortea, eta are gutchiago confesatzera, eta comunioco
Sacramentua arcera. Norc sinistuco du, onelacoac bear dan damu, ta
asmoarequin datocela? cergatic bait aguindu çuan Eliçac, ez daquiela
Sacramenturic eman onelacoai. Era berean gaizqui dirudi estalqui lasai, ta
sarearen ancecoaquin egotea. Irugarrena da modestia, ta modu eder batequin
egotea Eliçan. Atzenean ichildasun andia gorde bear da, batecere Jaunaren
Itza adirazten danean, bezperac, errosario, eta Meçac esaten diran demboran.
Orregatic Eliçac aguindu çuan, amar egunez ur, ta ogui barau cedila onelaco
demboran Eliçan itz eguiten çuana. Espainaco erregue Felipe bigarrena
cegoan bein Meça ençuten, eta oartu çan, izquetan igaro çuela Meçaco
dembora, aldamenean ceduzcan, andietatic bic. Meça bucatu çanean, esan
cien: Ez gueiago nere aurrean jarri. Alaco lotsa, ta naigabea artu çuen, non
bata bereala il çan, eta bestea gueratu çan burutic galdua. Beldur naiz,
Erregue arc bi guiçon andi aei esan ciena, esan deguien Jaunac cristau ascori
eriotzaco orduan.
Orra, nere cristaua, cer eguin bear degun Jaunaren etcheari çor çaion
beguiramentua gordetzeco. Eta adituric, aditu ditugun gauçac, ez guera
onetara saiatuco? Baietz uste det, eta au eguiteco bear dan asmo osoa sortu

245
dedin gure biotzetan, jarri gaitecen Jaunaren aurrean belaunico, eta gogoan
erabili ditzacun uquitu diran gauçac. (Belaunicatzen dira guciac).

1
Beguira, cristaua, lenengo lecuan, nolaco beguiramentu, edo errespetoa
çor çaion Jaunaren etcheari. Arrituric gueratu çan Jacob Patriarca, lo cegola
ecusi çuanean escailera bat lurretic ceruraino iristen çana, eta an cebilçala
gora beera Aingueruac, eta goieneco mailan Aita beticoa. Arrituric gueratu
çan Moises, Horeb ceritzan basoan, ceren Jaunac esan cion: guera cedila;
Santua çala lecu ura. Arrituric gueratu çan Salomon, ceren Jaunaren onran
eguin çuan Eliçara jatchi çan Jauna odei batean. cer esango çuen, gure
Elicetan guertatzen dana ecusi balue animaren beguiaquin? Emen bici da
Jesus Jaungoico guiçona gau, ta egun, gure erreguac aditzeco, gure biotzetara
etorteco. Emen esqueincen çaio Jaunari Meçaco Sacrificio içugarria:
esqueincen dan doaia da Jaungoicoaren Semea bera, eta berritzen da
gurutzeco eriotzaren oroipena. Arrituric, eta auspez daude orduan ceruco
Aingueruac...

2
Beguira urrena, nolaco bidegabeac eguiten diozcagun Jaunaren
etcheari! cembat bidegabe Eliçaco ate, eta atarian? cembat Eliçan bertan?
cembat Meçaco demboran, eta ondoren? Nola guertatu da au, espadasun
andiarequin esaten digu Jaunac Jeremiasen autic: Quid est quod dilectus
meus in domo mea fecit scelera multa (Jeremiae 11). Lotsa gaitecen Jaunaren
aurrean: aurreraco artu ditzacun bear diran asmoac... (Alchatzen da
Eracuslea eta bucatzen du Eracusaldia orain ipinico dan eran).
Nere cristaua, ez gaitecen içan fedegabeac baino ere esquergabeagoac:
çuec gurasoac, eta Eracusleac eguiçue aleguina gazteai eracusteco, nola egon
bear dan Jaunaren etchean, eta ecusten bada norbait edo erausian, edo
modestia gabe, ez barcatu. Onela Jaunaren etcheari gordeco çaio dagocan
beguiramentua: ichurico ditu Jaunac gure gainera bere bendicioac, eta uste
içan deçaquegu betico bicitza. Amen.

BERROgueI TA AMALAUGARREN ERAcUSALDIA

baina Oleacio edo Estremauncioco Sacramentuaren gainean bacarra.

ALABATUA &.

Betaz, eta luçaro itz eguin diçut, cristaua, lenengo lau Sacramentuen
gainean. Igaro gaitecen bostgarren Sacramentuaren gainean itz eguitera.
Sacramentu au da Oleacioa, edo Azquen-Oleadura, eta erdaraz deitzen çaio
Estremauncioa. Aurrena emango dizquitzut Sacramentu oni dagozcan

246
berriac. Urrena beguiratuco degu, nolaco ontasun, eta amorioa aguertu digun
Jaunac Sacramentu au ipincean. Ençun arretaz.

§ I.

Oleacioaren icenez aditzen da Apaiçac olioz gançutzea gaicho dagoana,


bear diran itzaquin: eta da Jesu-cristoc bere Eliçari utzi ciozcan,
Sacramentuetatic bat, eta besteric esatea debecatua dago echcomicu
nagusiarequin. Santiago Apostoluac ederqui, aditzera eman cigun
Sacramentu au itz oequin. Eri, edo gaicho arquitzen da çuetatic norbait?
Infirmatur quis in vobis? Deitu bitza Eliçaco Apaiçac, eta erregutu becee oec
eriaren alde, Jaunaren icenean gançutzen duela olioz; eta Apaicen erreguac
sendatu, eta alaituco du eria: eta becatuan badago, barcatuco dio Jaunac.
Deitzen çaio Azquen-Oleadura, ceren, cristauari eguiten çaizcan, oleadura
gucien artean azquenecoa dan, eta gainera, ceren bicitzaren azquen-aldean
ematen çaion. Eliçac aurrena gançutzen du cristaua bataioan olioz, eta
balsamoz: urrena confirmacioan crismarequin, eta atzenean gaichotzen
danean olio utsarequin.
Oleacioa deritzan Sacramentua eguiteco gaia da olioa, Santiago
Apostoluac dionez: Unguentes eum oleo. Olio-mota asco dira, nola diran
olibarena, inchaur, liaci, ta beste gauz ascorena. Santiagoc etzuan esan, cer
olio bear çan Sacramentu au eguiteco; alaere ecin eman diteque
olibenarequin baicic; ceren aitatzen danean Olioa beste erasquin gabe,
olibena bacarric aditzen dan, eta Eliçac ala aditu duan. ceren gainera
Florenciaco concilioac oliben olioa escatzen duan Sacramentu onençat. Olio
au urte oro ostegun Santuz bedeicatzen due Obispo Jaunac, eta berria etorri
ezquero, ez da çarrarequin oleacioa ematen, baina bai berria etorri baino len,
eriren bat jarcen bada ilceco perilean. Sacramentu au eguiteco gançutu bear
da eria, Santiagoc dionez: Unguentes eum oleo.
Baina non, edo gorputzaren cer lecutan gançutu bear ote da eria? Ez
digu au esaten Santiagoc. Orregatic ez dira toqui gucietan era, edo modu
batean gançutu eriac. Lecu batzuetan gançutzen çuen eria gorputzaren
toquiric gueienetan; beste batzeutan lepoan, eztarrian, eta sorbaldan;
batzuetan buruan, copetan, bularrean, eta masailetan; besteetan buruan
bacarric; batzuetan gaitza gueiena aguercen çan toquian; baina Erromaco
Eliçan çazpi lecutan gançutu içan dira eriac; beguietan, belarrietan,
sudurretan, ezpainetan, escuetan, guilçurrinetan, eta oinetan, esaten dirala,
sentidu bacoitza gançutzean, Eliçac arturic dauzcan, itzac. çazpi lecu oec
icendatzen ditu Florenciaco concilioac, eta Rituala deritzan Eliçaco liburuac
ere bai. Gançutzen dira gorputzaren lecu oec olioarequin, gurutzea eguiten
dala bacoitzean, eta aditzera ematen da, Jesusen gurutzeco eriotzagandic
datorquiola Sacramentu oni, duan indarra. Gançutzen dira beguiac, ceren
oetatic biotzera sartu oi duan etsaiac becatuaren puçoia. Gançutzen dira

247
belarriac, ceren oez baliatzen dan becataria, itz desonesto, losencha anima
galgarri, eta lagun urcoaren contraco erausiac aditzeco. Gançutzen dira
ezpainac, ceren oequin eguin oi diran ecin conta al becatu, dala uquituz, dala
itzez, dala jan, eta edan gueieguiz. Gançutzen dira escuac, ceren oez baliatzen
dan becataria uquitze lotsagarriac, eta litcharreriac eguiteco. Gançutzen dira
escu çabalac, baina gaicho dagoana Apaiça bada, escugainac; ceren Apaiçaren
mailara igo çanean consagratu citzaizcan escu-çabalac Jesu-cristoren
gorputza uquitzeco. Gançutzen ciran len guilçurrinac baina utzi çan au
eguitea; aurrena emacumeetan onestidadeagatic, eta guero guiçonetan ere
bai. Gançutzen dira atzenean oinac, ceren oequin eguin oi diran ibilera gaizto
asco. Sentidu bat bi toquitan badago, begui, belarri, sudur, escu, eta oinaquin,
gueratzen dan beçala, orduan toqui bietan eguiten da Oleadura, eta oinac
gançutzen dira gainetic çapietara ichuri ez dedin olioa. Sentidu guciac banaca
gançutzeco demboraric ezpada, orduan, Aita Santu Benedicto
amalaugarrenac dionez, onena da oleadura eguitea buruan, ceren burua dan
sentidu gucien sustraia, esaten dirala itzac era onetan: Oleacio Santa onen
bidez, eta bere urriquimentu guciz beraagatic barca deguizquitzula Jaunac
sentiduaquin eguin dituçun becatuac. Emanic era onetan buruan oleacioa,
bici bada eria, ematen çaio ondoren sentidu bacoitzean.
Sacramentu onen emailea da Apaiça, Santiagoc esaten digun beçala: eta
premiaz campora, arçaiari dagoca edo berez, edo bestez ematea. Premiaz
campora, diot, ceren premia danean, eta arçaia ezpadago errian, edocein
Apaicec eman deçaque Sacramentu au. Ancinaco demboran oleacioa
emateco, bildu oi ciran Apaiz bat baino gueiago, eta era baçan çazpi, eta orain
ere ala guertatzen da cembait lecutan: eta bacoitzac gançutzen du eria
sentiduren batean, au da, batac beguietan, besteac belarrietan, besteac beste
toquiren batean. Baina gauça erabaquia, ta jaquina da, balio duala oleacioac,
Apaiz bacarrac ematen duanean ere. Au onela ez içatera, erri andietaraco
bacarric içango liçaque Sacramentu au.
Sacramentu onen arçailea da guiçon, edo emacume bataiatua, gaitzaren
eta onaren eçagueran sartua, eta eri, edo gaicho dagoana. Esan det bataiatua,
ceren bataiatu gabea ez da, Sacramentu au arceco, gai: Esan det gainera
gaitzaren, eta onaren eçagueran sartua, Sacramentu au da alabaina bicitza
gaiztoaren arrasto, ta cutsu gaiztoac quenceco, eta eçagueran sartu eztanac ez
du bicitza gaiztoric. Esan det atzenean eri, edo gaicho dagoana; gaicho ez nola
nai, baicic eriotzaren beldur, edo perila dacarren gaitzarequin. Ala eracusten
digue Florenciaco concilioac, eta Rituala deritzan Eliçaco liburuac. Orregatic
etzate oleacioric ematen itsasoan joan bear duenai, guerraco demboran
peleara dijoacenai, urcamendian bicia eman bear duenai baldin beste aldetic
gaicho ezpadaude. Au bera eguiten da aurguiten daudenaquin ere. Eguia da,
ain aunatua utzi leçaqueela emacumea erditzeco minac, non eman
leguiqueon oleacioa, ez erditze utsagatic, baicic ceren minac aunatua, eta
gaicho utzi duen. çarrai, eriotzaren aldean daudenean, ematen çate
Sacramentu au; ceren orduan çartasuna bera gaitz andia, eta eriotza berequin

248
dacarrena dan. Ancinaco demboran toqui batzuetan artu oi çuen eriac
oleacioa, Biaticoa baino len, beste toqui batzuetan ondoren: eta naiz lenago,
naiz gueroago eman cedila, ongui çan gauça çan. Erromaco Eliçac ancinatic
eman oi du Biaticoaren ondoren, eta ala eguitea da onena, eri onec, edo arc
lenago artu nai baluque ere. Ala esaten digu Benedicto amalaugarrenac. Ez
det ecer esan nai Sacramentu au arceco degun eguimbide, edo obligacioaren
gainean, gauça jaquina da alabaina, becatu larri, edo mortala eguiten duala
Sacramentu au ecertan ez daucanac: eta dana dala arceco degun
eguimbideaz, ondasun asco galduco ditu arcen ez duanac.
Sacramentu onec dacarcian ondasunac dira iru, eta irurac uquitzen ditu
dotrinac. Lenengoa da igaroco bicitza gaiztoaren arrasto, eta cutsu gaiztoac
quencea, eguin duan prestaera onaren neurrian. Ala eracusten digu Trentoco
concilioac: Peccati reliquias absterguit. Galdetu nion bein bati: certaco da
Oleacioa? Erançun cidan: iru gauçataraco. cein dira? Lenengoa: bicitza gaizto
pasatutacoaren arrasto, eta erliquiac quenceco. Atocea, eta erliquia oriec
cutunen bat, edo cer dira? Erançun cidan: ala içango dira noasqui. Orra cer
datorren eusqueraz garbiro esan ditezquean gauçac erdarazco itzaquin
esatetic. Oleacioac dacarcian ondasunen artean bada lenengoa da: igaroco
bicitza gaiztoaren arrasto, eta cutsu gaiztoac quencea: aditzen da edo guciac,
edo cerbait; gutchitan alabaina içango da guciac quenceco dina dan prestaera.
Bicitza gaiztoac animan uzten dituan arrasto ta cutsuac dira asco: lenengoa:
gaitzeraco macurtasun, eta çalea. cembat eta becatariac becatu gueiago
eguiten dituan,ambat macurtuagoa dago gaitzeronz, eta ez du arretaric,
inguratzen duen gogoracio gaiztoac aienatzeco: eta gaitzeraco macurtasun au
gutchitzen dio oleacioac. Bigarren arrasto, eta cutsu gaizto, becatuetatic
datorrena, da oneraco narra, naguia, eta gogoric gabe gueratzea: eta oleacioac
quencen dio arrasto, eta cutsu au alaitzen duala oneraco. Irugarren arrasto,
eta cutsu gaiztoa da, becatuac barcatuta gueratu oi dan çor, edo pena, emen,
edo purgatorioan igaro bear dana: ta au quencen, edo arincen dio Oleacioac.
Igaroco bicitza gaiztoaren laugarren arrasto, eta cutsu gaiztoa dira, eriari,
confesio, ta comunioa ongui artu arren, barcatu gabe gueratu oi çaizcan
becatu benialac, S. carlos Borromeoc, eta Benedicto amalaugarrenac
eracusten diguenez. Becatu benial barcatu gabe oec asco içango dira
cristauric gueienetan, ceren gutchi diran, becatu benialen batzuei biotza
itsatsia ez dauqueenac, eta becatu oec barcatzen ez ditu, ez confesioac, ez
Biaticoac; baina barcatuco ditu Oleacioac, orduan bederic sorcen badu eriac
aen damu eguiazcoa. Igaroco bicitza gaiztoaren bostgarren arrasto, eta cutsu
gaiztoa dira, eçagutzen ez diran becatu larri, edo mortalac. Demagun, eria
confesatu dala, bere ustean ongui, baina damu eguiazco, eta asmo oso gabe.
Demagun gainera bear dan damuarequin confesatuta ongui artu duala
Biaticoa, eta guerocheago guertatzen çaiola gogoracio gaiztoren bati lecu
ematea; baina gaitzaren indarrarequin ez dala oroitzen becatu onez. Uste du
Jaunaren gracian arquitzen dala, eta dago becatuan. Bi becatari oec arcen due
Oleacioa, berriro confesatu gabe, ceren Jaunaren gracian daudela, uste duen.

249
Gucia barcatuco die Oleacioac, baldin eguindaco becatuen damu
eguiazcoarequin arcen badue. Ala eracusten digu S. carlos Borromeoc. Orra
cer aditzen dan igaroco bicitza gaiztoaren arrasto, eta cutsuen icenez.
Sacramentu onec dacarren bigarren ondasuna da Demonioaren
tentacioen contra animari indarra ematea. Ala eracusten digu Trentoco
concilioac: Tentationibus Daemonis, calcaneo insidiantis, facilius resistit.
Irugarren ondasuna da, gorputzari, combeni baçaio, osasuna, ematea. Ala
eracusten digue Florenciaco, eta Trentoco concilioac. Eguiten du au
Sacramentu onec, mirari, edo milagroric gabe, garai onean arcen bada.
Demagun, eriac duan gaitza, bera utsic, ez dala eriozcoa, baina beste aldetic
bere becatuen, eriotzaren, eta ondorengo contuen oroipenac alaco eran
tristuraz, edo iluntasunez betetzen du, non garaituco ez duan gaitza, berez au
eriozcoa ezpada ere, eta ilco da, animaren aldetic alaitzen ezpada. Arcen du
oleacioa garai onean; eta arincen dio barrengo nequea, aienatzen diozcala
quezca, eta beldur gueieguiac; orduan gorputza ere alaitzen da, eta garaitzen
du gaitza. Orra, cer guisatan Oleacioac ematen dion ascotan gorputzari
osasuna. Baina onetaraco artu bear da, esan dedan beçala, garai onean, ceren
gaitzac osotoro mendera badu gorputza, ecin senda diteque mirari gabe, eta
ez ditu nola nai Jaunac eguiten mirariac. Ona, nere cristaua, asieratic
Oleacioaren gainean aguindu nizquitzun, berriac. Beguira deçagun orain,
nolaco ontasun, eta amorioa aguertu digun Jaunac Sacramentu au ipincean.

§ i.

Gure Jesus onac mila guisatara aguertu du bere guganaco ontasun, eta
amorio gueieguia, neurri, ta mugaric ez duana. Bere bicitzaren costuz irabaci
çuan guretzat ceruraco escu, ta deretcha. Ipini cituan Sacramentuac, eta
bataioan eman cigun graciaren apaindura ederra, eta eguin guinduan
Jaungoicoaren beraren adisquide, ta seme, eta ceruaren jabegai.
confirmacioco Sacramentuarequin marcatu guinduan bere gudari, edo
soldaduen marcarrequin, eta ichuri cituan gure animetan Espiritu Santuaren
doaiac ugari, certaco uste deçu? Gogoz, eta gustoz pelea guindecen animaren
etsaien contra. Ecusten çuan, gueienac, etsai oen contra peleatu bearrean,
jarraituco cieçala eren gura tcharrai, galduco çuela, aimbeste costa citzaion,
graciaren apaindura, eta ceruraco escu, ta deretcha: eta gueratuco cirala
berriro ilac animaren aldetic; eta oec piztutzeco, ta sendatzeco, ipini çuan
confesioco Sacramentua. cer gueiago? Graciaren bicitza galdu ez gueneçan,
ipini çuan Aldareco Sacramentu guciz miragarria. Sacramentu onetan Jesus
bera jarri çan, eta jarcen da; guri lagunceco etsaiac garaitzen, eta emateco
bere gorputza, odola, eta bera dan gucia. Ecusten çuan, il bearrac guinala, eta
ordua alderatzean peril andien artean arquituco guinala. Perilac gure grina
tcharren aldetic. Perilac etsaiagandic; ceren, dembora aitutzen çaiola eria
atchitzeco, ecusiric, eguingo du aleguin gucia anima gaichoa engainatzeco.

250
Perilac bicitza gaiztoaren aldetic. Oroituco da eria Jaunaren contra eguin
dituan esquergabequeriaz, eta gogoraco çaio bereala eman bear dituala
gucien contuac. Eta peril oetatic ongui irteteco gu, cer eguin çuan gure Jesus
onac? Ipini çuan beste Sacramentu bat, eriac alaitzeco azqueneco estutasun
oetan; onela garaitu ditzeen ordu artaco perilac ta au da Oleacioa. Esan
çadaçu, cristaua: ez da au, Jesus onac berriro aguercea guganaco ontasun eta
amorio gueiegui, eta baztergabe bat?
Eta orain cer da guc eguin bear deguna? guc eguin bear deguna da,
Jesus onari umilqui esquerrac ematea, ceren guri betico çori on, eta bicitza
emateco, gauça guciac ain ederqui prestatu dituan. Guc eguin bear deguna da,
gure bicitzaco contuac Jaunarequin eguitea, eta Oleacioaren dembora
datorrenean, ez ibili luçapenetan. Eta beguira gurasoac, eriai contu eguiteco,
ez dira ipini bear Jaunaren beldurgabecoac: eta al baliz ipini bear liraque
guiçonac guiçonençat, eta emacumeac emacumeençat. Au eguin gabez,
guertatu dira, bein baino gueiagotan, becatu andiac. Gainera ez dira beilan
egoteco, eraman bear mutil, eta nesca arro-lasaiac; bestela eria erioarequin
borroca ibilico da, eta beilariac egongo dira izqueta lasaietan. Jaunari nai
daquiola, guc deserri onetaco dembora beraren paquean bucatzea, onela
iristeco betico bicitza doatsua. Amen.

BERROgueI, TA AMABOSTGARREN ERAcUSALDIA

baina Ordenaco Sacramentuaren gainean bacarra.

ALABATUA &.

Azqueneco Eracusaldian itz eguin niçun, cristaua, Oleacio, edo Azquen-


Oleaduraren gainean. Lenengo bost Sacramentuaquin ederqui prestatuac utzi
cituan Jesus onac, il arteco demboran, cerua irabazteco bear ditugun, gauça
guciac. Baina ez da asco lenengo Sacramentuetan guc ceruraco bear deguna
arquitzea, ezpada Sacramentu oen eguile, ta emaileric. Orregatic utzi çuan
seigarren Sacramentu bat, Ordena deritzana: eta Sacramentu onen bidez
Apostoluen demboratic içan dira, eta munduaren bucaeraraino içango dira
Eliçan, Sacramentuen eguile, ta emaileac. Oetatic batzuec dira Apaiz
nagusiac, edo confirmatzeco, eta ordenatzeco escua duenac. Oen gucien
artean lenena, gucien burua, eta lurrean cristoren ordecoa da Erromaco Apaiz
nagusi, edo Aita Santua. Beste apaiçac ez due escuric confirmatzeco,
ordenatzeco, eta Eliça gobernatzeco, eta deitzen çate bigarren mailacoac.
Apaicen goiende, edo dignidade onen contra eguin due aleguin gucia hereje,
eta herejeen anceco cristau gaiztoac beren mingain amorratuaquin, eta
minance au içurriaren eran çabalduaz joan da, eta dijoa bazter gucietan. Ez
det uste, itsatsi çatzula çuri ere, nere cristaua; baina itsatsi ez daquiçun gauça
bearra da gai onen, edo apaicen goiende, edo dignidade arrigarriaren gainean

251
cerbait esatea. Aurrena aditzera emango diçut, norc ipinia dan Apaicen
dignidadea, eta cer mailac igaro bear diran ara igotzeco. Urrena, cein escu
miragarria eman dien Jesu-cristoc bere legueco Apaiçai. Atzenean, cein
onragarria dan oen goiende, edo dignidadea. Ençun arretarequin.

§ I.

Fedeco gauça, eta catolico guciac sinistu bear duena da Jesu-cristo gure
Jaunac ipinia çuala bere Eliçan Apaicen goiende, edo dignidadea ostegun
Santu arratsean. Berac, legue berrico Apaiz nagusiac beçala, eman, edo esan
çuan lenengo Meça: eta esan cien Apostoluai: Nic orain eguin dedana,
eguiçue çuec ere, niçaz oroitzen ceratela, eta nere icenean: Hoc facile in
meam commemorationem. Itz oequin Apaiz eguinac gueratu ciran
Apostoluac, eta era berean oec, eta oen ondorengo Obispo Jaunac maila
onetara alchatzen dituen guciac ere, eta besteric esatea da herejia.
Apaicen goiende, edo dignidadera etzaio nori nai utzitzen; baicic ongui
beguiratzen da, nor ote dan, eta cer doai, eta bicimodu içan dituan. Eguiten
çaio aurrena coroa tchiqui bat, eta marca onequin aditzera ematen du,
ordutanic utzi dituala lurreco gura, eta naicunde tcharrac, eta Jauna bacarric
dala, bilatzen duan ondasun gucia. Dominus pars haereditatis meae. Ez dago
osotoro erabaquia, lenengo coroa au eguitea Sacramentu dan, edo ez.
Beguira, cristaua, nolaco asiera eguiten dan Apaiz içateco.
Ondoren dira lau maila tchiqui, graduen icena ematen çatenac. Maila
tchiqui oetaraco etzaio inori lecuric ematen, bicitz onaren, eta beste gauz
ascoren aguiri gabe. Lau maila, edo graduac Sacramentu diran, edo ez,
eztaquigu, ceren Eliçac erabaqui ez duan.
Lau maila oec artu dituana ez da bereala igotzen aurrera, baicic urte
bete igarotzen du, autu bear duan bicimoduaren gainean contuac ateratzen.
Urtea alderatzen danean, erregutzen dio Obispo Jaunari, alcha deçala
Epistolaren mailara; eta onetaraco Obispo Jaunaren aguintez eguiten dira lau
gauça. Lenengoa: Epistolaren maila nai duanaren errian aguincen çate
testiguai, juramentuaren azpian esan deceela, ceren bicimodutacoa dan
ordena escatzen duana; edalea juramentu guilea, lagun gaiztoaquin bilcen
dana, usai gaiztoco emacumeaquin dabilena dan, edo ez. Bigarrena: aguincen
çate errico guciai, escomicu nagusiaren azpian aguer deceela, ecer badaquie
ordena escatzen duanaren contra. Irugarrena, bidalcen da au ilabete
Seminarioan igarotzera, ongui beguira deçan, Apaiz içateco Jaunac deitzen
duan, edo ez. Laugarrena, Obispo Jaunaren aurrean eman bear du itza,
garbitasun edo castidadea gordetzeco beti. Eztaquigu Epistolaren maila au
Sacramentu, edo Eliçaren ceremonia utsa dan, edo ez.
Epistolaco mailaren urrena da Diacono, edo Ebanjelistena. Maila
onetara igotzeco, igaro bear da urte bete gutchi gora bera: eta Epistolaraco

252
eguiten diran galde, eta gauçac berriro eguiten dira. Diacono, edo
Ebanjelistaren maila Sacramentua, dala alde-aldean fedeco gauça da.
Diacono, edo Ebanjelisten mailaren urrena da Apaicena. Tchit goi
arquitzen da maila au, eta ez dio Eliçac eman nai orain uquitzera noan doaiac
ez dituanari. Lenengo doaia. Jaunaren deia. Au da atea Apaicen mailara
sarceco: atetic sarcen ez dana lapurra da. Bigarren doaia: Apaiçari dagozcan
gaucen jaquiundea, edo beinçat artaraco gogotsua, eta arretaduna içatea.
Itsu-aurrecoa itsua bada biac erorico dira lenengo çuloan, Jesusec esaten
digun beçala. Irugarren doaia: bicimodu, ta oitura onac dituana içatea.
Apaiçari bere goiende, edo Dignidadeac ez diozca quenduco anz-azturac, eta
oec gaiztoac badira, era gueiago içango du gura duana eguiteco. Laugarren
doaia: Apaiçari ez dagozcan eguiteco, lagun, ibilera, eta jolasac utziric
bicitzea. Gauz oen berriac galdetzen ditu Eliçac, eta oec onac ezp