You are on page 1of 28

JOAN-ETORRI BAT ERROMARA

Domingo Aguirre

JOAN-ETORRI BAT ERROMARA

BIAJARI BATEN CIABETCHOAC

BERBAURREA

ON ANTONIO ARÇAC ETA


ON CARMELO ETCHEGARAICOARI

Bada çuec çaree, neure adisquide maiteac, bata, ez neucan gogamena


nire buruan ipini ceunstana, eta bestea Euscal-Erria-n ciabezte oneec
arguitarateco lequindez esaten deustaçuna, erraçoizco gaucea da çuen icena
errenclera motel iaquituri bagaco oneen aurretic ipintea; eta baita bere çuen
gainean iaustea eguinça onegaitic etorri leiqueçan erizmate edo esan
mesanac, inoc iracurten badau, çuecaz gainera.
cegaitic eçagututen dot: ezpaditut bere çuençat bacarric eusquerazco
ciabezte oneec escribiduten, beste euscaldunic ezta içutuco bearchu au
iracurten beguiac necatuta, eta gueratuco da Euscal-Erria-ren orri tartean,
gatz da bicitasun bagaco lan cascar danac oi diran guisara. Batzuc esango
dabe lucea dala; besteac, laburreguia; ascoc beguiratu bere naico ez deutsa
Bizcai-co izqueran eguina dagolaco; onec Erroma-co barri ondo jaquinagaitic
eta biajari arguidotar ascoren condaira ederrac iracurri dituelaco; arec nire
izquera latz, lotu ta iluna içanic, ascaera eta liraintasun baguea bilatzen
dabelaco.
Au Euscal-Erria euren escuetan arcen dabeenen artean guertauco da.
Eta, gainera, ondo daquiçue, adisquideac, ceimbat eta ceimbat aurquituten
direan, Larramendi, Astarloa eta Moguel-en sorlecuan jaioac içanacgaitic,
eusquerazco gaucen barriric baga bici diranac, baserritarrençaco bastertua
dauqueela euren amaren izcunz maitagarria!
çuec, bada, içango çaree, nire iracurlariac, eta gueien gueienez, ete da
euscaldun çar iaquitun andia eztan iracurçaleren bat, or edo emen, tchocoren
baten? Nai içan nai-ez, onezquero neure berbea bete bear dot, eta astera noa
esaten celan eguin dodan jira-bira mundu guztico catolico-en buru ta
nagositzat eçagututen dogun Erri condairalera.
Bici baçara, nire iracurçale çarchua, jarri çaite apal-ondoco sutondoan,
biztu eguiçu pipea eta ceure beguiac lauçotuta badaucaçuz, lobatchu batec
iracurri daiçula, gogorchu, sucaldea manietan dabilçanac bere ençun daien,
bada tchoco guztietatic iarraitu ceinquee nire ioan-etorri oni ceuen irudipen

1
[imaguinación] azcar eta çoliacaz. Eta, çuec, icentaurico adisquideac, guertau
çaitece ordu tchar bat euquitera, çuen escaerearen min-ondoreraco.

BITORIA-N

Aurtengo Burila-ren 10ean, gabaren lenengo orduetan, batzartu guinan


Bitoria-co San Bicente-ren eliçaco sacristiatsuan, eleiça onetaco abade nagosi
On Justo Lopez Arroiabe-coa buru da çucençaile guenduala, berrogueta
amarretic irurogueira lagun, guitchi gorabera; euscaldunac guztioc, gazteac
gueienac, abadeac asco, çarrac norbaitzuc, berba eguiteco nundic eta celan
urtengo guenduan biaramonean alcartuac Erromarunz, eta iaquiteco ce
ordutan euquico guenduan gure erromeriaren asieraco eliz-iaia.
Danen arpeguietan poztasun da atseguin barrucoaren queriz goçoa
aguiri çan: bata bestea bein bere icusi eceben ienteac amodiozco irribarre
leunagaz beguiratuten eutseen alcarri; guztioc guinan adisquideac gogamen
bardinac batu guenduçalaco lecu atan; danoc gueuncan asmo eder bat, fede
santu bat gueuncan erara; Bizcaian iaunac, guipuzcoatarrac eta Araba-coac
nai guenduan eldu San Luis Gonçaga-ren obira, bere eriotzaco irugarren
eunquida arrengotzat arturic, eta an erregutu Eleicea-ren preminacgaitic;
baita bere gura guenduan Leon chi-garrenaren aurrean auzpaztuta, esan,
bere biotz estutuaren alaitasuneraco, guinala Euscaldunac, catolico Aita
Santua biotzez maite guenduanac.
Etorri çan urrengo eguna. Batu guinan barriro San Bicente-n. Eleiz polit
onetaco arroina guztiac icusten ciran orriz, escutuz eta banderaz apainduac,
altara nagosia arguiz betea, erdian guertauta egoçan iarrilecuetan Bitoria-co
San Luis-en Batzarreco gazteac eta iru Probencietaco erromeri çaleac, Meça
santua ençun çan onerazpenez edo debocinoz, eta coruan canta eztitsuac
aidatuten cituen bitartean biolin eta beste soinu maitagarri eta leunen
lagunceagaz, indartu ciran secular danac euren biotzean arturic amodio eta
borondate utsa dan Iaun eta Iaungoicoa. [Abadeac esan eben Mecea
bacotchac gura eban toquian]
comunio donetia amaitu da bereala On Justo Lopez len icentautaco
abade iaunac eguin euscun sentimentuz betericaco berbaldi labur bat.
Gomutau eban, lenengo, cer pozquida içango çan guretzat, berac esango eban
berbalditchuaren lecuan Apezpicu edo Obispo iaunac equin içan baleuscu
berba, eta emon baleuscu arçain eta gurasoaren bedeincacinoia, gura eban
leguez; eta guero, arimen çoriontasun eta Ebanjeliuaren garaitzeagaitic sutua,
gomendau euscun: «eracusteco gure fedea aguirian escutuan leguez, edocein
ordutan, toqui guztietan, fedearen arerioac ain aguiri ta lotsabaga Eleicea-ren
contra lan eguiten eben ezquero; baina ez guerra çaratan, gure arerioac,
baldin, apes eguiten eben leguez; ezpada ece baque soinuan; bada, cirautsan,
danoen oracinoe biciaren murmurrada bigunacaz urratu leiquez, menturaz,

2
Aita Santuaren cateac, dempora baten trompeta-otsagaz bacarric Ierico-co
murruac iausi ciran ancera».
Fededunac guinan, çorionez, eta fedea ez ucatzeco uztetan urten
guenduac eleiça atatic.

BITORIA-TIc BARceLONA-RA

Eguerdi-co amabi ta erdietan Ipar-aldeco burdimbidearen Bitoriaco


egolecuan inguiratuac guengoçan guztioc. Iende asco egoan: uri ataco San
Luis-en Batzarreco buruac guri agur ospetsu bat eguitera etorrita, biajarien
guraso ta senide batzuec lau mila ta erdi arturapen eguiten euren seme eta
aideai; adisquideac, eçagunac, icusnai nun-naicoac; escuemonga, agurca,
iaquinnaica; arunz, onunz, saltoca, deiez; eta nagusi locabeen irudira,
burnibideco erosgoiac ientea arantuten betico becoqui ilun da arruacaz.
Sartu guinan bacoitza bere lecuetan, io eben tchilina, eta tchistua, eta
trena lenengo birtatsi edo putzcadac botetan asi çanean... biba Aita Santu
Erreguea!!! ençun çan diadar garbi, indarsu, luce bat... eta biba Bizcaia! biba
guipuzcoa! biba Araba!... iarraitu eban oiuca gazte ernai batec, arnasa
artuagaz Bitorian guelditzen ciranac eta burdietan guinoiaçanac erançuten
guenduan bitartean, bici ta otsarequiro, gorputzean oztasun bican bat
sentituten guenduala... bibaaa!!!
Buruac atera guenduçan leiotchuetara. An guelditzen ciran Bitoriarrac
agurca mocader da tchapelaquin burnibidetic eta etcheetatic.
Aidean doa trena Bitorian gu arcen galdu daben dempora irabaci nai
baleu leguez... Agur, Arabaco celaidurac! Agur, euscalmendi tinqueac! Agur,
ostaçuri lerdendun, inchaur arbol goitandi, aritz gogor urtetsu, gaztamburu
çabaldun eta baserri çuri politen iaube çaran lur maite cutuna. Etche ta
adisquideac, agur, biran etorri artean.
Ez dedila inor meretsitu agurrera onegaitic. cerbait iaçoten da maiteac
diranac banacatutean, egun batzuetaco bada bere, barruco sentimentu eta
gura içatea aida baten aguerceco inoiz baino çoliago; ume eta gurasoac gauça
guztiz sentigarritzat euquiteco bata besteagandic aldendutea bacarra, naiz da,
beste aldetic, gauça atseguinezcoraco banacatu. Atseguin bat bestearen
contra dagonean sortu oi da bien bitartean naigabea daucan bicitzea.— Ez
goiaz gu urrinera, baina biajatzaila batzuc bein bere urten eztaben
Euscalerritic... Urgulutsu ta donsura goiaz daruagulaco Euscal-erria oso
leinarguiaren menaudia [representación] San Luis-en obiraco erromerian,
esan gueinquialaco Leon chi-garrenaren aurrean gu guerala San inacio, San
Prudencio, Asensio-co San Martin, Berrio-Otchoa eta Santo Tomas Espiritu-
Santucoaren sorterrian iaioac; baina... ain ditugu maite or guelditzen diran

soro, celai,
baso, tchara,

3
ibai ta errecatchoac!

Mirandan batuco iacuz Deustu-n dagon Icastegui Nagusi-co gazteac eta


Santander-tar batzuc. Baita bere icusten dira urrutitchotic beste asco bere...
O! Au ientez! au barailia! Ocozpetic ia belaunetarainoco guerricuacaz, jaca
tchiqui estuaquin, çorroz, ardanonteiz, tresnaz da mila mordoiloz beteta
guiçonac; andrac burutic ocozperaco painuluaquin, ecin iasoric euren otsara
astunac.— Anaz edo peria oi da Haron da... Ia, mutilac, lecu eguin, estutu...
Ordu erdi baino gueiago galdu dogu Mirandan. Gu garoaçan trenac
daroa Italia-tar ipuicantatzaile aldra andi bat bere. Ni noan burdian, beste
aldeco erz baten, doaz bi, guiçon da emacumea, cigarro goçoac erreten ain
ugari ta itchuran ece esan leique teman dabilçala; baina, alan bada, irabazten
dau emacumeac.
Errioja-co lurretatic aurrera goiaz. Leiotchuen ondoan dagoçanac
ederto poçartuten dira maazti aberats naroai beguiraca: ni nabil ecin ipinian
ciabeste oneec neure gomutetaco liburutchoan, --ain nago estutua--
eusqueraz, inguruco guztiac gaztelar edo prancez jardunean dagoçan une luce
baten. Eusqueria, nire liburutchuaren orrietan bacarric euquico ete doçu
toquia etchera biurtu arteraino? Ez, gordeco çaitugu biotzaren erdian bere,
gauçaric laztanena çarealaco.
Haro! dei eguiten dau burdimbideco iardunça il batec eta urteten dabe
erri onetan biajari ascoc. Agur, ta ondo bici: mesede andia ein deuscuçue:
çabalago ioango gara...
ilunabarrean eta ilunduta itchi ditugu or da emen Logroino, Calahorra,
Alfaro...
çaragoçara eldu baino len gure burdian gagoçan aldracoac asi gara
errosario santua esaten. Jira-bira ascotan ibili diranac bere guitchitan icusico
ebeen gauça atseguingarriagoric, iracurle ipençaua. Iduritu çaitez gau ilunean
burdi errescada luce lucea, idi balz goiante bat aurretic dabela, eia ta eia
içugarri estu lasterrean, soloric solo, erriric erri, çubi-gainetic eta mendi-
azpietatic cear tchimpartac boteaz doiala baraila dumbadatsuan, tchistu-oiu
garrasica... eta burdien barruan, bereganduac, baque goço goçoan, malso
malsoro, ceruraino biotzac iasoric, catolico cinço eta eguiaz diran gazteac
erregutzen Iaungoicoaren Amari, aozco oracinoiaren otsamar bigun
malguagaz euren ibiltoquico çarata donguea estalduten dabeela... Au da, arro
ta otzantasuna alcartuac, munduco aurrepena Eleiceagaz anaiatuta,
soberbiaren barruan umiltasuna, fedea iarraiquinçaren [1] erraietan. Norc
icusi dau gauça ederragoric?
çaragoçan gagoz. Ecin gueinquez ioan Ama Birjina Metarricoa icustera,
eleiz campotic bada bere, berandu eldu garealaco icen andico erri onetara.
Eta ori, gu arrastaca ecarri gaituan idi balz edo ciarquia arnasa estuagaz eta
icerdi larritan dagola.
Goiceco ordu-batean iarraituten dogu aurrera. Eta...

4
Nire lagunac lotara doaz,
Lotara noa neu bere.

***

Esnatzen naz Leridan. catalunian gara! cataluniatarrac içan ditue gure


irudira Fueroac, guc leguez gaur galduac dauquez, guc baino lan gueiago
eguiten dabe biztuteco barriz euren izquera banatia. Gogaquidaz [2]
beguiratzen deutset emengo iende, ibar da mendiai.

«çorioneco arcaitzac eta


çorioneco mendia
Orain artean çuec çara içan
Foruen gordelariac;
çuen goietan beti euscaldun»...

Baina ez; cergaitic emen

«Lo cor, la ilar, la casa, los vails i las montanias


i tot i fins lo cel nos parlan catalá».

Eta cein ondo eguiten daben. A beste onembeste esan al bagueinque


euscaldunac eguiaz!
Icusten ditugu Monserrat-co arcaitz muturrac Manresara eldu baino
pichca bat lenago, eta erri onetaco gueldi-lecutic baita bere gure erritar San
inacio egon çan çulo edo lurruspearen sarrera. Icuste onec ecarri dauscuz
gogora umant aren eguitada miragarriac, ceinçuen gainean berba eguin
dogun luçaro, eta, onetan, igarri baga eldu gara Barcelona-raino.

BARceLONAN

Barcelona da cataluniaco lurren erdi-aldera Mediterraneo itchasoaren


ercean iarrita dagoan uri eder, galant, biarguile bat, cataluniaren Burutzat
eçagutua, saldu-erostzaile aberatsa, duiquin [industrial] arguia, Espainiaco
urietatic egoquidacoena.
Bere sortuerea, guiçaldi anchinacoen laino-tartean escutaua, ezta
eçagutzen noiz da celan içan çan.— Bere condaira da erri guztien condaira:
gaur guda, biar baque, goicean nagusi, arratsaldean morroi, atzera ta aurrera,
mila gora-bera içan ditu sortueratic gaur arterainoco eunquida luceetan.—
874-co urtean conde Wifredo el Veiloso esaten deutsenac eguin eban
esequigobaguea [independiente]; chV-garren eunquidan asten dira aguincen
erbesteco erregueac; gueroago, bere locabeac [libertades, inmunidades]
çutinic euquiteagaitic, guerra ascotan nastaua ibili da...

5
Gaur dago baquetsua, guztiz asia, barritua eta dempora onenetatic bere
asco aurreratuagoa. Daucaz çati bi, çarra bata, bestea urte guitchitic ona
eguina. Alde çarrean icusten dira, anchinaco uri guztietan leguez, cale estuac,
bilunquiac, arriz tcharto janciac batzuc, denda pobre cicoitz itchuracoac eta
euretan gauça merque-erdi galduac salceco, etche arpegui loi ta umilac,
iauregui arri-landuzco escutudunen aldamenean. Alde barrian dagoz cale luce
çucen arguitsuac, etche andi eder bardinac, iauregui costu andicoac, denda
icusgarri aberastasunez beteac, plaça eta boastitz edo ibiltegui
aurrenengocoac; eracusten dabela danen artean, ceimbat irabaci daben uri
onec dempora batetic onara gauça gaiezcoetan [materiales], arimacoetan
aimbeste, menturaz, irabaci ezpadau bere.
Esquerrac adisquide on batzuen maitagarritasunari [D. Luis eta D. Juan
Marsans-ec mereci ditue ecin esan dan beste esquer, bada Barcelonan sartu
ninçanetic urten arteraino içan dira nire lagun da guidari on eta jaquinsuac]
icusi ditut aida batean uri onec gordeten dituan gauçaric mirezgarri eta
oneenac. Sartu-urten bat eguin dogu catedral santu edertasunez betericaco
andi-goian; beguiraca egon gara San Ibo-ren ateari, sarrera barri godoetar
eguitada guiçaco apainduaren aurrean (catedral guztia godoetarren guisan
eguindacoa da) eta dorre leio lucedun pamparroiari. Icusi doguz Arcedianoa-
ren etche condairabea, icaslecu guztiraco edo nagusia, [universidad]
cerbantes escribatzaile ilezcorra bici içan çan etchea, Parque iceneco pasea-
lecu bardimbaguea, erromatarren demporaco dorre ta arri ezcribidutacoac,
Birjaiotzaco [renacimiento] murru çatiac, musaga [museo] eta elcargoe
[sociedad] batzuc, naiz da gauça guztiac itchi baditut bere, naigabe andiagaz,
bear çan beste iaramonic eguin baga...
guero ioan gara cristobal colon-en oroicarri oinsu eguindacoa (1888-an)
icustera. Oroicarri au Buigas iaunac asmau eta arteztua da: daucaz mugaisi
[plataforma] bat, neurtosqui [metro] 1 gorunz eta 26 marrerdi edo guirau
dituana, eta beste iru çati edo gorputz alde.— Lenengoa, arri landuzcoa,
gurpil andi baten erara inguruan biribildua, goialdera meetuten duana; ditu
gorunz 3,50 neurtosqui eta 18 jiran, eta dago apaindua broncezco iduri mee
ondo eguinacaz colonen bicitzaco guertaeraric andienac aurqueztetan dituala.
— Bigarren çatia curutzearen itchuracoa da eta amar neurtosqui daucaz
goialdera: gurutzearen besoetan dagoz lau etchecoandre, catalunia, Aragoia,
Gastelua eta Leoia probincien senadien; tchoquesquietan [ángulos] Boil,
Santanguel, Margarit eta Blanes-co Ferrer-en irudiac; eta alboetatic beera
broncezco medailatzarrac Isabel I., Fernando V., A. Juan Flores da Andrés
cabrera, A. Marchena eta Marques de Moia, Martin da Bicente Pinçon-en
burunçacaz. Irugarren çatia beste bien gainean dago eta daucaz irozpeco
[zócalo] andi bat, 40 neurtosqui, inguruco metarri lucea, condien coroe bat
onen gainean, eta gorago boilos [esfera] tchucun urreztua, non dagoan
cristobal colon-en irudi beinarguia.
Oroicarri au eguiten gastau ciran miloi bat peseta.

6
campotic icustea amaitu ta bereala sartu gara barrutic daucan
igotoquian [Eztaquit celan esan leiquian eusqueraz eurdaldunen berbia
ascensor] coroia egoan lecutic Barcelonari beguiratzearren. guinan nire
guidari on biac, beste calean batu iacuçan erromeri-çale bi eta ni
bostgarrengo. Gorunz asi garanean igo-toquico ateac iregui deuscuez
beguiratu daigun celan goiaçan gora, eta orduan, erromeri çale batec, gauça
bat bestien alboan doianean içaten dan irudiac beguitanduric, esan deuscu
erderaz: El tubo en donde estamos va bajando. Eta beste bere lagun pisca bat
arguiagoac erançun dau: No hombre, subir porque hasemos, nongoa çan
garbiro eçagutzen emoten ebala.
Bein coroera ezquero icuslecu atatic aguiri dan sail andi çabalsua
çoragarrienetacoa da. Alde batetic Barcelona-co ecin contau ala teilatu eta
beretan argui-çulo cristalezcoac dizdiz eguiten eguzquiaren errainuacaz;
calien ari luceac aronz-ononzco jentez eta burdi lastercariz beteac; danen
gainetic eleiça eta comentuetaco dorreac lurretic ceruronz iasoten diran buru
Jaungoicozcoac dirudiela; Parque-co Egunsentia-ren burdi erreztua çaldi
sutsuac aidean daroela uste dana eta equinça edo fabriquetaco tchimini
batzuc quee matasa balcez ciquincen egun arguia... Beste aldetic Portua, erri
mueta guztietaco onci desbardinez iosia eta itchas çabala berezco anditasun
bacar eta neurribagueagaz... A! cer gauça eder goitandi ta çoragarria dan
au!...— Bai, andia da Barcelona bere edertasunagaitic... bere condaira,
leinarguia, aberastasun eta iaquindiagaitic, duiquin indarsua daucalaco,
escribu ta liburu-çalea dalaco, cataluniatarren iscunça gorde ta aberasten
eguin dabenagaitic andia dan modura.
cataluniatarren izcunça aitatu dot! Guc Euscal-erricoa baino cembat
gueiago landu daben emengo jenteac! Orain berroguetamar urte berba bat
etzan ezcribiduten cataluniatar, eta gaur, iaquin dodanez, badira izcunz
onetan escribiduta bi eguneroco paper, amabost edo gueiago astean-beingoac
eta beste onembeste amar egunetic amarrera, amabostetic amabostera eta
iletic ilera-coac, eta guztiac erbestietan arguitaratzen diranac ainacoac
guitchienez, eta danac cataluniatar eguinic. Eta cembat liburu? Eundac eta
eundac, condairaleac, bersoetacoac, belarren eçaguracoac, lur languinçacoac,
asqui iaquindecoac, [filológuicas] errelijiozcoac, iritarau edo politica-ren
gainean eguinac: itz iostaldietan saristautaco lanacaz bacarric batzen dira
oguetaamarretic gora. Eta, azquenez, Atlántida deritzaion liburu doagarai,
miragarri eta ençuera andicoa cataluniatar escribiduta dago eta oraindic ez
anchina...
Arratsaldeco seiretan Mercedeco Eleiçan euqui dogu iai errelijiozco bat.
Lenengo cantau da errosario santua eta guero eguin dau berbaldia Iesusen
Lagundi-co Aita batec. Esan deuscu: «Doetchuac garala santuen, batez bere
gaztien Patroi San Luisen autseen aurrean, Eta Aita Santu Leon chi
garrenaren oinetan belaunicatutera goiaçalaco. Pocez beteric beguiratuco
deuscuela ceruetatic aingueruac eta embidiaz beteric munduan aimbeste
catolico gugaz etorri naico leuqueenac; eta andia içango dala gure saria, inoiz

7
baino biarrago danean, fede-bagacoac euren escola guçurrezcoac eguiazco
escolen contra ipinten dituenean, aguercen dogulaco biciro biotzean gordeta
gueuncan fede Santuac».
guero eguin deuscuez oarquera batzuc, erromeria-ren gainean eta
amaitueran mun eguin deutsagu erromeri çale guztioc banaca banaca
Merced-eco Ama Birjinaari escatuagaz laguntasuna gure ibileraraco.

FRAnciA-TIc ceAR

Agorraren 14-an

Eguerdico amabi eta 23 erizpi minutuetan prest egoteco esan deuscue


Tarragona-tic Barcelona-ra eta Fianciara-co burni-arien gueldi lecuan, eta
emen gagoz pardelchuac aldamenean eta ioan-etorrico bileteac escuan
ditugula. Euscaldunac larogueiren bat gara: seireun guitchi gora bera
Espainatar guciac, Balencia eta cataluniatarrac ugarien, bat edo beste
bacarric Gaztel-erricoac. Izcunz eta iasquereen desbardintasunari beguiratu
baga (Euscaldun gueienac tchapel urdinacaz dagoz) arpeguian eçagutu
leiqueala uste dot nor nongoac garean: bacoitzac bere errico ciguilua
daroagula esan leique. cer bearlecu polita artu neiquean orainche gueldi lecu
onec daucan laurca bici ta goçozcoa ciabestetuten!... Baina eztago astiric:
deitzen deuscue trenera eta baguaz.
Emen bere trena asten danean San Andres alderonz, viva Espaina! viva
la Virguen! viva el Papa! diadarrac ençuten dira. Bai, iende ona, bici beitez;
eta ez dedila bein bere amatau Euscalerria, Ama Birjina eta Aita Santuarençat
eracusten doçuen seme onen amodioa. Etzaiteceela içurritu [contaguiar]
secula çuen alboan, menturaz, gure Ama maitea madaricatu eta Leon chi-
garrena berba loiacaz iraincen dabenacaz, Bici bedi Aita Santua! Bici bedi
gure Ama garbi cerutarra!
Erromeri onen buru eguiten dabenac paperchu bana emon deuscue
oarqueraz beteric bideraco eta Erroman celan ibili iaquin daigun: bacoitza
bere eçagueraco papera [célula personal] bear dabela; pardel andaric ecin
gueniquiala eruan; Espainiaco diruac, O tempora!, urrea ezpada, eztabela
balio ez Francia eta ez Italian; bear bearreco tabacua baino ez arren gueiago
eroateco, bada Dierrietaco mugueetan icusarazte edo errejistro oso estuac
içango cirala. Onetan nengoan iracurten, trena guelditu iacunean San Miguel
eta Bilamaia-co bideerdietan, cer daben eztaquigula. Lurreratu gara batzuc.
cer da? batac, cer da? besteac itauncen dabee. Ecer ez: uboil [tubo] batetic
aiceac urteten deutsala maquina edo cearqui arrastariari: apur batean, beste
cearqui bat etorri artean, itcharon bearra. Iaisten dira biajari danac: bero
dago... putzu bat bide ondoan... iende guztia doia edatera. cataluniatarrac
aigua, balenciarrac auguia, gaztelacuac agua, baina guc ur prescua.

8
çain gagoçan bitartean arautu gara bizcaitarrac gure nagusitzat
datocenacaz Erroman euqui bear dogun ostatuaren gainean. Gomendiozco
carta edo escutitz asco daucaguz; baina bilatu deuscuen etchean guelditu gara
gu [Ez gaur beste iaquin baguendu. (Oarquera au ciambeste oneec
arguitaratean ipinten dot)].
Etorri iacunean beste maquinia-ren laguntasuna, bagoaz aurrera...—
guerona-ra eldu garanean iende pilo aundi bat egoan gueldi-toquian eta
abegui on bat eguin deuscue gueienac. Esquerric asco guerona-tarrac.—
Figueras-en ostera tchistuca etarcen gaitue. Batzuc oiu eguiten dabe, ¡fuera!...
¡fuera!... campora beraz? Eta libertadea-ren icenean içango da, e?...
¡¡Fueraa!! Bai, guiçonac, bai; bagoaz; eztaucagu çuecaz egoteco gogo andiric.
çueri bere esquerric asco, iende ondo acia, eta goranciac... libertadea-ri.
Port-Bou! Espainiaco azquenengo erria. Berandu eldu gara. Gabac
çabalduta dauco betico soineco balça lur guztiaren gainetic. Atzera
beguiratzen dot: iluntasuna bacarric dacust: gagoçan lecuan argui errescada
batec eracusten daustaz oraindic gure Dierriaren arra batzuec...
Cerbere! Francia! Erbestetu gara. Emen dagoz mostatchodun guiçonac
gure pardelac beguiratzeco prestauta. Ara... icusi... ez gara contrabando
çaleac... Très bien...
Erdi lotan ençuten dot, Perpignan! La Nouveile! Narbonne! Beciers!
deitzen dabeela; baita inoiz beguiratu bere, leiotchuetaco cristalean inchea
piscat quenduta gueldi-toqui batzuei, ichil ta oztasun loguragarrian egoçala.
Cette-n gagoz orain: goiceco ordu biac dira, baina bota eraguin deuscuz
naguitasunac gueure buru eta pardelac beste tren batera [Paris-tic Lion da
Mediterraneo-raco arira] aldatu bearrac erri onetan.

Agorraren 15-an

Franciaco eguzqui goiztarrac bere errainu alaiac atera dituan


ezquerotic, nator goçoro beguiraca, batez bere Tarascon-dic aurrera, emengo
çortitzaren [naturaleça] aberastasuna. Icusten dira ibar naroac çabal
batzuetan, estuago bereala, beti berdez ianciac; celaiac bei maminsuen ianari
eguinic; solo ederto landutacoac, andiquien baratz orma neurtuz gordeac
alort [fruto] ugariz beteta: arbolac nun nai orri çabal, estu, andi, tchiqui,
gogor, bigun, mueta guztiracoacaz; inça biribil, polito garautua baratzetaco
lora apainduetan leguez campoco landara umil eta bide tchindorretaco
bedarchuen colcoan, arbola ondo çainduen ostruetan eta elorri edo guisats
urruingarrien adarretan bardin bardinsu dindilizca... lurraren gainean aguiri
dan gauça guztia edertu naian maitagarriro.
Dana iuaquet gura dodan baino arinago. Beti nai neuque neure aurrean
euqui laurca au. Nire beguiac alde guztietara jira-biraca atsedenic ez dauque:
gura nituque gorde emengo argui, colore, lur ta marboila [horiçonte] nai
dodan beste bidar icusteco neure irudesleagaz orain dacustaçan gauça dan

9
danac, sentiduteagaitic orain daucadan arintasun eta gorputzeco çarrada
bicitza barri baten anceracoa.
Trenac eztauca nic leguez mirestuteric: dracaladaca, dracaladaca
egobearquiro aurrera doa beti.
çorciretaco sartu gara Marseilan. cerbait nai al cenduque iaquin,
iracurle ipensaua, uri onen gainean? Bada beste bide bat bilatu bearco doçu
nic esango deutsudanagaitic. Ordu bi ta erdian guelditu gara emen, baina
naicoa cereguin euqui dot neure sabelari emoten escatuten ebana, eta
gorputzeco ugar, cetaca eta trasquiltasuna quencen. Eguia da ni icusmina
naçana, baina icusçaleac bere ian ta garbitu bearra içate dabee goseac eta
ugarrac amaituco ezpaditu.
Emen berba eguin dogu gure nagusi Tortosa-co Obispo iaunagaz eta
esan deuscu euscaldunac jatorri onecoac garala. celaco atseguina emon
deuscun! Euscaldunac icen ona daucagu oraindic munduan, oraindino...
oraindino...
Marseilatic urteten dogunean bero andia sentituten da.
Trena guelditzen dan toqui guztietan bulça-bulçaca gabilça danoc
cerbeça edo beste erari prescatzaile batzuec artu nairic. Eta icustecoac dira
guc emoten deutsaguçan estu-larriac gueldi toquietaco dendetan dagoçan
salçaileai. Guztioc escatzen dogu batera; eusqueraz batzuc, cataluniatar
besteac, gaztelar beste batzuc; eta une batzuetan guelditzen da salçailea cer
eguin eztaquiala, alderdi guztietara beguiraca, berba bat asmau ecinic,
cençunic baga, bizcaitar batec dinoanez. Baina dana da minutu batzuetan
amaitzen dan gaucea. Bacoitzac arcen dau gura dabena apaletic, (eta onetan
mesede andia eguiten iaco salçaileari, cergaitic escale danai ecin arretau
deutsez ondo) itauncen da ceimbat balio daben eta emoten iaco bear dana.
Orduraco ençuten dira deadarrac: ¡En voiture s'il vous plait!
Tolon-eco portuan dacusguz guerraco onci batzuec, aingurac ondoan
dituela, gueldi gueldi, cirguinic baga itchas urdinaren gainean. queric
eztauquee, guiçon marinel bat ezta icusten, burni-bidetic beguiratu ta oso
balçac emoten dabee. Ulorean buituta [hincharse] dagoçan bidutzi
[mónstruos] ilac dirudie...
Cannes, Niça, Mónaco, Monte-Carlo, Menton... aguercen dira gure
beguien aurrean erri-cate luce baten garça loratsuac leguez. Lurra dago oso
narotsua; gure esquerreco aldetic baratz loraz betericacoac; ecin esan-ala
iauregui, landetche, chalet asmoric burco itsuenecoac ia estalduric arbola
guztiracoen osto tartean. Escumatic itchasoco olatu bigun macalac tchipli-
tchaplan dabilça aitz tarte, arri cee eta ondarrean, guelditzen dala ondar
guztia maila bardin politez quiscurra olatuen iostaqueta, jira-bira eta
çurrumbilotchuacaz. Biajari gueienac burdi-leiotsuetan dagoz, eta euren aotic
urteten dabe dauqueen mirestiaren esan goçoac... itchas ipar emeac, gure
esanac esquertuten balitu leguez, bigun-bigunquiro gure arpeguiac
goçarotuten dituan artean. Erara datoz aice prescuaren palacatuac [caricias]
orain artean euqui dogun eguzqui quiscalgarriaren ondorean.

10
«Eguia, alde gucietan
Toqui onac badira...».

ITALIA!

Mila arasu eta cereguin mingatch euqui ditugu Vintemile deritzaion


Italia-co lenengo urian, bada emen içan dira barriro pardel icusi bearrac eta
Italiaco burni-arietararaldatu preminac.
Baina, Iaunari esquerrac, bacoitzac bilatu dogu nolabait gueure
toquitchua eta bagoaz aurrera. Gabeco çorcirac dira eta Italiaco lurrari
beguira nago. Au da Italia, dinot neure artean, au da Italia, biurçaquinçaren
[poesía] eta au uteguien [artes] erria, Europaco baratz ederra, ceruetatic
lurrera jausitaco çati bicaina, aimbeste bidar ames eguin dodan Italia bere
ceru urdinagaz, bere ilargui çuriagaz, bere çulampoaquin [lagos] bere
gandolacaz, bere izquera bigunagaz, bere canta eztitsu Euscalerrico çorcicoen
anceracoacaz; au da Italia aimbeste bidar icusi dodana paperetan ciamartua
orain eguiaz eta dan modura neure beguien aurrean dacadana.
Eta ilarguia emen dago inoiz icusi eztodan ainan garbi ta ederra, ez
bacarric maitagarritzen sortitz guztia baita bere gauça onean cereguindua,
argui eguiten euren lanean emen icusten diran arrançale guiçajoai etchadi
edo familiarençat ogui çati batzun bila dabilçaçan artean.

Buruilaren 16-an

Gaberdian eldu gara guenova-ra, baina nic icusi dodan guenova ezta
ciamartetan icusi içan doguna. Nic eztot icusi icen andico uri au esquilera
mailetan leguez ugolcoaren [golfo] aurrean iarrita dagoala, nic eztot icusi
iauregui-çar condaratzuric, eztitut icusi bere etche goloreztu iruderrecoac
[vistosas]. Nic icusi dodana... beste edocein erriren guiçaco gueldi-lecu
arimeari icer esaten ezteutsan bat bacarric da. cristobal colon-en sorterrico
atetan egon eta ecin barrura sartu!
Baina ezta guertau olacoric Pisa-n. Ia iru orduan guelditu ez gara: iru
ordu ondo progoistuac. Eztaquit celaco samina eta negargurea emoten
deusteen lenago andi içan diran iende ta gauçac urri, macur eta icereztuac
icustean. Esan leique euren arpegui eta içate guztian darabilela damorri
[melancolía] triste baina leinargui bat, damorri bat euren artean dabilenari
eçarten iacona, biotzic badauca beinçat. cein irago ete da inoiz coroia galdu
daben erregue baten aldamenean erruquitasuna sentidu baga?
Pisa-co calietan cear ninoiala uri onen anchinaco anditasun eta aliçatea
gomutauric, eta orain beguiratzean erri tchiqui baten itchuran dagoala isil ta
baquetsua, euqui dot tristura apur bat; baina pensau dot maitagarriagoa dala

11
orain umil dagoanean bere aliçate andienean baino; bada alsutasuna eta
arroqueria alcarren ondoan ibilcen dira gueienean.
Arrada baten iatzi gara lagun batzuc tren-eco guelditoquian egoçan
manurga edo cotchietan catedral-eco plaçara (Piazça del Duomo) nun
dagoçan uri onetaco gauçaric icusgarrienac: catedrala. Dorre oquerra
(Campanile) Batiolecua eta campo santua. catedrala iasoten da mee, lerden
eta lirainquiro placia-ren erdi-erdian. Biçancio-Grecia eta Erromatarren
eguinça moduac nartauric dago eguina, marmol balz eta çuria binaquidauta
[combidados]; arpegui edo aurrea guztiz da ederra eta sarreraco ate nagusia,
broncescua, Maria Santiaren bicitzaco guertaeracaz oso apaindua. Barruan
campoan baicen ederra da: bost otoigope [naves] daucaz eleiz jira guztian
balcoidi eder andigoitia: altara danetan dagoz santuen irudi ondo eguinac,
pintura, otailu [escultura] eta cicelan guiçonic andienenac.
Eleiçatic urten da bereala sartu gara Batiolecuan: au da eguinça bat
catedraletic banacatua dagoana, biribila, arri pinez eguindacoa. Bere erdian
dago marmol çurizco asca andi bat, bertain sartuta batietacoa, eta albo
batean sermoilecu edo pulpito bicain bat Nicolas Pisa-coc eguina. Dauca
gautera Batiolecu onec uztatzin [bóveda] bat mireztituric itchi gaituana: ara
cergaitic. Eracustzaileac ichildu gaitu danoc eta asi da gueldi gueldi, maila
mailaca deadar neurtu batzuc eguiten... eta an goialdean sortu da,
biarçunagaz, soinu bat ain goço, ain leun, ain gora bera polit, ain naste eder
eta atseguingarria ece, guztioc guelditu gara arrituturic gora beguira ceruco
aingueru aldraren bat icusi bear ete guenduan ustean gure gaineon... eta
azquenengo oiarçunchoac mee... meequiro... amaitu diranean... danoc bat
batera escatu deutsagu eracustzaileari eguin daiçala barriro lengo deadar
mailac bigarrenaac euqui daigun atseguin lenengocoa.
Batiolecutic ioan gara camposantura. cer naibaguea! Utsaguiri [patio]
triste atan dagoçan tailu, obi, isquirotailu [inscripción], arruztai eta pintura
cinço gosartariac... eta nai çan beste dempora euqui ez icusteco! Juan de Pisa,
guiotto, Andrés Orcagna, Benozço Gozçoli-ren eguinçaric amaituenac gure
aurrean eta beguirune aideco bat baino ecin eguin!
camposantutic urtenda beste beguirune bat eguin deutsat Dorre-
oquerra-ri. Batzuc gora ioan dira: nic eztot astiric içan. A! inoiz al badot
etorrico naz astiroago Pisa-ra eta orduan icusico dodaz obeto emengo
oroicarriac. Iaungoicoac nai içan daiala. Trenera orain.
Gu erabili gaituan manurgaria [cochero] leguezcoac badira Pisatar
guztiac, Pisaco iendeac eztabe Pisa mereci. Beste batzuc aina eta ambat
gueiagoan arautu gara Urico jirabira eguiteagaitic; alan emon bere deutsagu;
baina oraindino gueiago quendu nai euscun, eçaguturic arrotzac guinala.
Esquerrac an ebilen erri-çainçaile bati...
Beste gauça ciabesgarri baga egun onen ilunabarrean icusi dogu
Erroma.

12
ERROMA-N

SAN PEDRO-cO ELEIceA.— BATIcANOA

Erroman sarcen dan biajari baten pensamentua, eta ascoçaz gueiago


biajari au bada catolicoa da Baticano deritzaion eliz goitandi, aberats,
munduan dagonic andiena icustea. Eta ez bere andiedertasunagaitic bacarric
eroana, ezpada ece an dagolaco gure Erlijio santuaren sustraia, Eleiça
santuaren lenengo arria, Iesu-cristoren Ordeazco beneragarriaren bicilecua,
cristinau danen guraso maitea. Da biotzac deitzen deusculaco gure Aitagana.
Nor da guraso baten errira eldu ezquero, gurasoari agur maitasunezco bat
lenengo eguiten ezteutsana edo besteric ecin bada, bere osasunagaitic
itauncen eztabena?
Ori içan da beinçat nire aurrenengo irudidea, Aita Santua icusi ezpadot
bere. Iagui orduco sartu naz manurgatchu batean. Aila chiesa di Santo Pietro
esan deutsat guidariari. Igarri baga, uste baino lenago, gauça bati eta besteari
beguira, aurquitu naz San Pedro-co Plaçan. guelditu naz pisca batean
beguiraca placeari eta jiran egoçan arroin [columna] eta tailuai: çar itchuria
artu deutset, ez deuste eguin uste neban aina muguidalda. Igo ditut Eleiz
aurreco esquilera maila çabalac; sartu naz eleiz barruan iaquinnaidan;
beguiratu dot bat-batean alde guztietara; aurreratu naz senticorra erdi
erdiraino... eta an marmolezco metarri sendoacaz beteiquita [sustentar],
lurrean dagon boilerdiric andienaren azpian, San Pedro eta San Pablo
Apostoluen auts aurrean umil belaunicaturic, erregutu dot apur batean biciro
Aita Santu Leon chi garrenagaitic, Iaungoicoac librau deian bere presondegui
gaiztaquinetic.
Neure oracinotchua amaitu dodanean asi naz alderdi guztietara beguira
barriro, bost otoigope çabaletan jiraca, guelditzen naçala içuturic metarri,
altara, pintura, tailu, oroicarri bacoitzaren aurrean; beguiraca gora, bera,
alboetara, lurreco arri nabarchoz eguindaco ciamarrei, boilerdi urreztuari,
gauça bacoitzaren atalei, Eleiça guztiac daucan andienciari [majestad] nire
beguiac nequetan eta biotza artega daucadala, ecin adituan nabilela celan
dagoçan baturic aimbeste marmol, cilar, urre ta arri pin.
Nasquidatuta guelditu naz lenengo beguirunean, eta orregaitic neure
cençun arguira etorri naçanean asi naz ostera dana obeto eta manerauro
[ordenadamente] icusteco asmoetan.
Iarri naz ate-ondoan. Ascotan iracurri içan dot lenengo beguirunean
eztala igarten Eleiz onen anditasun guztia: alan dirudi. Toqui onetatic icusten
dana esan leique eztala gauça arrigarria. Baina nire buru gaineco urtaitzina
goi dago; bai, guztiz goian: eta çabala da; bai, oso çabala: lucea, eguiaz luce:
ederra, eztot ederragoric icusi. Emen alboan daucadaçan metarriac andi ta
sendoac dira ecin gueiagoan; eztaucat dudaric: metarri batetic bestera pauso
asco dago; asco benetan: metarri gain eta tchoquesquietan dagoçan santuen
tailuac ondo amaituac dagoz; baita. Eta bost otoigope daucaz olacoac, 88

13
metarri bardinac, altara asco icusgarriac, eztaquit cembat oroicarri gaiqueran
eguinac, eta an icusten dodan iendeari tchiqui deritchot, eta... bai, bai, andia
da, ederra da eleiça au; baina ain dago ondo neurtua dana... Eguin daigun
beste jiratchu bat. Ai; ene! Orain eçagutzen dot obeto andiedertasuna,
necatua nago, baina ez gogaitua. Goacen ostera, eguin daidan beste jirabira...
ceinec esan icusi dodan edertasun ugari guztiai! Ecin neique. Bacarric
ciabestetuco dot egonaçala bigarrenean beguira boilerdiaren azpian
bedeincatuten Miguel Anjel-en icena; clemente chi-garrenari eguindaco
oroicarriaren aurrean, sinistu ecinic tailuaren beian dagoçan leoiac arrizcoac
dirala eta bildur ancean icutzeco, eta beondastuten [contemplando]
broncezco altara-nausia, non aidatuten dabeen San Pedro-ren silea edo
iarrilecua, Berninic apaindua, lau Eleiçaco gurasoc. (San Atanasio, San Juan
crisostomo, San Ambrosio eta San Agustin dirala uste dot). Iaquin eguiçu,
iracurlea, Erroman, San Pedro-ren eleiçan bilatuco dabela equidari
[arquitecto] eta mane çaleac cer icusi eta cer icasi asco; biajari iaungoicozcoac
gauça donecarriac ugari; baina ni ez naçala duin aimbeste edertasunen
barriric ondo emoteco.
Templo goitandi au betic icusi ta igon dot boilerdico galeri bietara obeto
urretic icusteagaitic bertan dagoçan arri nabarchuacaz eguinico ciamarrac eta
eleiçan egoan iendeari goitic beguiratzearren. Bildurcecoa da balcoi aretatic
bera beguiratzea, icusgarria andic icusita eleiçan dabilen iendeac dauquen
itchurea...
campoco-aldetic boilerdiaren goien goienera igon dot guero. Andic icusi
dot neure gustora Erroma dana. Etcheac cirudien euren Nagusiaren deira
milaca-milaca batuta egoçan guerralariac; esan ceiquean Nagusia çala
Baticanoa eta beste eleiçac nagusi beragocoac, Iaungoicoaren etcheac cireala,
Selgas-ec esan eban moduan guiçonen etcheen buru ta çucenlari. Eguiaz,
munduan bici garean bitartean guerralariac içan biar dogu [Militia est vita
hominis super terram] eta, cein içango da gure guidari obea Eleiça santea
baino?
cer goratua nagon, ninoan, goiante onen buru gainean! Mendean
daucadaz etche ta iende guztiac inoren laguntasunagaz igoten daben guiçon
tchiquitchuen ancera. Baina ez naz ni andiagoa nagoan lecuan nagolaco eta
ezta inoren sorbaldetan dabilçanac bere, uste içan arren euren burua
besteena baino gueiago dala, nic orain uste dodan leguez San Pedroco plaçan
dagoçan guztiac nanoac direala. Baina, cetara iatorquidaz olaco
pensamentuac? Velai, esaten ei dabe Gaztelanian.
Ordua da ta iatsi daidaçan 138 neurtosquiac [Au iracurri dot ala
etchompetic curutzera daguan goiendea] eta noian bazcaitara. Sei ordu igaro
ditut Baticanoan... Al Campo Marcio, Hôtel Sopranci.
Bazcalondoan urten dot bigarrenean Baticanora, Iaureguietara. An
igaro dot arratsalde on bat goçaroquiro. Plaçaco gauçac bere obeto oartu
ditut. Benetan da andi San Pedro-co placea. Galeri bi oquertuac bata
bestearen aurrez aurre baina urrin, eztaquit cembat metarri ionico arracaz

14
[del orden jónico], eta gainean tailu andiac... eta çarrac. Placearen erdian
beste metarri 140 neurtosqui gorunz dituana aurrean, esquilera maila çabal
batzun gainean, elizpe andi bat arroin sendoacaz; onen gainean balcoi eder
lucea eta tailu gueiago oraindic, eleiçara sarceco bost ate çabalchuac, bat
bacarric iraguita. Au da plaçan oartu dodana.
Eleizperaino sartu baric arcen da esquerretarunz Iaureguietara igoteco.
Atean bilatu ditut Iauregui eta Aita Santuaren çainçaileac, çucen, mena,
alabardeac escuetan dituela ianci pintanuacaz; (ori-gorri-balçac
binaquidauta) tchapelac dauquez batzuc luma bategaz, cosquetaldi
galçaiduzcoac beste batzuc.
Lenengo icustamena Sichtoren elitchoca [Capila Sichtina] edo capilara
eguin dot. An egoçan ingueles guiçon ta emacuma batzuc iarrilecuetan erdi
etzanic, betaurreac escuan cituela, gora eta alderdietaco ormetara beguira.
Iarri naz neu bere eta ioan iataz Asquen erabaguia-ri [juicio final] eta beste
Miguel Anjelen gai ascori beguira ordu bete ta gueiago. cer eguia dan pintura
au! guiçonaren gorputzeco atalac cein ondo eçagutuac aguercen diran! cein
soma andia ciamarçan! cer gaiquera Miguel Anjel-ena, cer gaiquera!
[habilidad].
Sichtoren capilatic Errafaelen Gambaretara noiala pensetan ioanaz
celaco indarra eta eracardera daucan maneac, guiçon andien eguinceac. Or
egon gara, pensetan neban, alcarren ondoan inguelesac, beste eztaquit
nungoac eta ni, Euscalerrico semea, danoc gauça bateri beguiraca
mireztituric, batzuc mena, besteac esan bearraren esan bearrez ia lertuan.
Egun batzuc barru nic erabilico dot Miguel Anjel-en icena neure mendi-
tartean, eta bardin eguingo dabe orreec Ingalatierra edo beste errietan.
çabalduco litzateque bada laster Buonaroti-ren icena alderdi guztietan, ondo
çabaldua ezpalego. Eta au, cembat bidar guertauco çan onezquero!
Gambaretan dagoz, mundu guztiac daquian leguez, Sacramentuen
egarquia [disputa], Parnasoa, San Leon Atila guelditzen Erromaco atetan,
Bolsenaco miraria, constantinoren gudua eta beste gai asco Urbinoco semeari
daucan icen andia emon deutseenac.
Pinturen Musagan bilatu ditut aimbeste bidar icentautaco Iaunaren
Bestiruditzea [La Transfiguración del Seinor] Madonna di Foligno ondo
ençuna, Ama Birjinearen coroierea, etzétera, etz. Errafaelenac, eta baita bere
Dominiquinoc eguindaco San Jeronimoren asquenengo comuninoia, goicean,
San Pedro-n ain ederto arriacaz erabestetuta icusi dodana.
Nic eztot icer esango eguinça maisuar oneen gainean. Aimbeste esan
da! Aimbeste escribatu da! Eta gainera, ni cein naz?
Musaga onetaco pinturac anchinacoac dira gueienac, baina danac balio
andicoac: barrien artean deitzen deust beguirunera Viena-co irabasquida-c
[La conquista de Viena]. Poloniatarrac Leon chi-garrenari esqueinia da.
Iaquinsuac dinoe utsaldi andiac daucaçala: içango da, baina, nire iritchiz, ezta
nonnaicoa eguinça au. E? cer esan dot?... Nagoan ichilic.

15
Eztaquit cerc nacarren ostera Baticanora, Iaureguietara, beste Erromac
daucaçan icusquiçunac gueroco itchiric. Ez naz bacarra: beste erromeri-çale
asco dacustaz gora-bera, batera eta bestera, emengo esquilera maila
çabaletan. Ez naz bacarra, baina bacarric nabil eta neure guiçara, onezquero
eçagutuco cenduan, iracurlea. Beti dabil nigaz lagunen bat, baina ez beti bat:
bacoitzac bere gustoco gauçac daucaz eta nic neureac: bacoitzac bere
equidaraua [método] eta nic neurea. Orregaitic banacatuten gara.
celan etorri ez Baticanora emengo icusgarriac bein bere amaituten
ezpadira? Esan daiela au eguia ezpada Tilau Musagaco galerietan dabilçanac.
Galeri oneec erri bat dira edo arrizco iendedi andi bat, Espainiaco biajari
batec esan eban leguez [D. Pedro A. de Alarcón. De Madrid á Nápoles, t. i].
Emen bai artista icasinaicoac daucala cer icasi! ceimbat guiçon, ceimbat
emacume, ceimbat animali, ceimbat buru, ceimbat çati, celaco itchuracoac,
celaco esaguerleac.— Eguiaz, Greciatarrac ondo articasi eben guiçonaren
gorputza!— Eta ceimbat obi ancinaco, ceimbat onci, ceimbat izquirotailu norc
daqui nongoac! Amaica gauça eder badago!... Aurrera, ecin gueinquez
gueratu danei beguira.
Azqueneraco itchi dot gauçaric ederrenetaco bat. Oraindic oso gazte
ninçala egoten ninçan pintatzaileen icaslecu modestitchu batean, Laocoonte-
ren aldra paperetan ciamartuari eta lurragaz eguindacoari beguira. Emen
daucat orain marmolezcoa, lenengocoa, greciatarren atsaparretatic urten
eban modura. Bein bere icusi eztodala esan leique, ain muguidalda barria
eguiten deust. Guztiz eraquidara eta nic ecin esan neiquean leguez dagolaco
emen ipinico dot Alarcon-ec aldra onegaitic dinoana: «¡Oh prodiguio! No
basta conocerlo, como lo conoce todo el mundo, por el vaciado, por el
grabado, por la fotografía. Acontece con estas obras maestras que, después de
serle á uno familiares por las muchas i echcelentes copias de eilas que hai en
todos los grandes museos de Europa, todavía cree verlas por primera vez
cuando echamina el origuinal. ¡i es que ni el vaciado ni la copia tendrán
nunca la morbidez del Páros ó del Carrara, modelado por aqueilos magos del
arte i bruinido por miles de ainos! Quien no haia visto estos modelos
insuperables, asombro de gueneraciones de artistas, no sabrá jamás hasta
qué punto puede animarse la piedra bajo la mano del escultor, ni cómo una
forma precisa i dura adquiere el indeciso contorno de la carne i la suave
vaguedad del movimiento... Ved, si no, á Laocoonte: vedlo pugnar con las
serpientes que lo ahogan, i ahogan al par á sus hijos; ved la infinita angustia
del rostro del padre; ved sus atléticos esfuerços, sus miembros crispados, su
desesperada actitud, i decid si aqueilo es materia inerte; si aqueila boca no se
queja; si aqueilos braços no luchan; si aqueilos ojos no iloran lágrimas de
sangre!».
Ori da, benetan.
Noiz amaitzen dira galeri oneec? Oraindic icusteco daucadaz Ejipto-co
Musaga eta Liburuteguia.

16
Liburuteguian gordeten dira 25.000 baino escuscribu eta gueiago
eçagutzen diran izquera guztietacoac, eta 30.000 liburu moldizquirauac, eta
gainera eztaquit ceimbat pintura, medaila, tailu, guçurrezco iaungoicotcho...
Alacoac dira toquiac! Sala batec mila oin daucaz luce. Esan leique alde batetic
bestera goiaçanean beste erri batera goiaçala. Oso nago necatua.
Aita Santu Leon chi-garrenari urrezco ezteguen eracaian esquinitaco
gauçac beguiraca nabilela bilatu dot eusquerazco liburu bat Euscalerrico
berba neurçaile anaiac biraldua. Pozquida andi bat artu dot aimbeste moduco
izquereen ondoan, Erroman, Baticanoan, neure eusquera bilatzeagaz.
Ejiptoco Musaga bete beteric dago gauça oncarrizcoz eta aberatsez,
egocaira Faraonen errico condaira icasi içan nai ezqueroan.
Erraçoiagaz esan guinaique catolicuoc guçurra dala Erlijio santuaren
etsaiac dinoena, au da, Eleiça santea dagola arguiaren eta iarraiquinciaren
contra. Emen daucagu cristinau catolicuen erdian Aita Santuen bicilecua;
birtaratu [recorrer] daiçala edoceinec bertaco sala ta galeri luceac, anchinaco
eguinça çarrez, manez eta izquirazco aberastasunez beteac, eta fede onecoa
bada, esan bearco dau: guçurra da Eleiça argui eta aurrecunça eguiazcoen
etsaia dala; Eleiçac maite, gorde eta bedeincatzen ditu iaquindeac, letrac eta
maneac; Baticanoa da iaquindeen, letreen eta maneen gordelecu maitagarria.

ELEIZ FESTA SAN LUIS-EN ONOREAN.—


ERROMA BARRIA.— IZquiRA JAIA.—
EScUScRIBUZcO LIBURUA.

Icusminsamarra naçalaco lecu ascotan ibili banaz eta, ascaturic neure


mingain cerbait lucia, barritchuqueria ganorabagacoan iardun badeutzut
bere, gogoan daucat, iracurlea, eta çuc bere euquico doçu gueien gueienez
etorri naçala Erromara San Luis-en eunquida ospatutera, obi aurrean
belaunicatu eta erregutzera Eleiçagaitic, Leon chi-garrenagaitic eta neure
aparteco premiacgaitic.
Ez naz aztu. Ni San Luis-egaz aztutia, aimbeste çor deutzadaçala, içango
litzaque esquergabetasun neurribaguea, eta, beste edocer gauça banaz bere,
esquergabea ez naçala uste dot: gauçaric tcharrenac bere çati onembat içaten
oi dau. Goicean goiztcho, bacarric edo lagunen bategaz, celan guertetan çan,
ioaten içanaz San inacio-ren eleiçara (chiesa del guesú uste dot esaten
deutzela Erroman). Dempora ascoan çai egon da bada bere, iritchi dot San
Luis-en gorputzaren gainean dagon altaran Meça santua esatea bi bidar
[beste bi bidar esan dot neure iaioteguneco Santiaren gorputz gaineco
altaran]. Eta erregutu dot meçatan, meça-aurrean eta ondorean. celan? ceru
goietan bacarric erançun leiquee celacua içan çan nire escari indarbaguea,
guertau deiquiola Iaunaren iargoi [trono] aurrera eldutea San Luis
maitatuaren bitartez.

17
Ni aztu ezpanaz guitchiago aztu leiqueçan gure erromerico guidariac cer
eracaitic [causa, motivo] etorri guinan Erromara. Erabagui eben, ilaren 20-
an, San inacioren eleiçan, euquitea eleiz-iaia. Eta alan, egun onetaco goiceco
çorciretan, Tortosa-co Apezpicu iauna asi çan meça santua esaten San Luis-
en ilobi gainean. Errromeri-çale guztioc eta beste Erroman bici diran
espainatar asco belaunicatuta guengoçan altara aurrean, ceruarriaren
[lapisláçuli; onetarico arri urdin içarsuagaz dagoz estalduta San Luis-en
açurrac] ciar icusi nairic barruan Luis santuaren gorputza, bere birtuteen
licurt goçoac usaincen baguenduçan leguez, auzpez eta erreguca lurrean
ceruetan donsu ta çorioneco içateagaitic beticotasun amaibaguean. Danoc
gueuncan andinai neurribagueco bat: San Luis-en ancera cerutar içateco
andinaia. comuninoiraco sasoia etorri çanean jira çan gore aldera Apezpicu
iauna eta eguin eban itzaldi labur bat esaten euscula: aimbeste atsecabe eta
eruanquiçun euqui guenduçan ezquero Erromarainoco ibilera lucean,
gaistoen irribarre burlascoari beste irribarre erruquior bategaz erançun
gueunçan ezqueroan, igaroteco beti indarsu, sendo ta biciro gure fede
santuan. Beriala, beste sermoitchu bat eguin euscun abade iaun batec
comuninoiraco guertagarritzat, eta banan banan, abiau ciran erromeri çale
secular danac Iaun eta Iaungoicoa debocinoi andiagaz arcen euren bularretan
[abadiac orduraco esan guenduçan mesac] eta sendoturic cerutarren ianari
bedeincatuagaz urten guenduan eleiçatic, esquerrac emon da guero.
Arsaldean,barriro San inacion, Iauna aguirian çala, euqui guenduan
Trisajio esaten deutsen debocinoia. Ai! Nic eztaquit cer neucan arsalde
orretan. Iaungoicoa diadarca bedeincatuteco premia sartu iatan, erraietatic
ciar etorquidan coruco soinua, iraguita nenguan eta samurtua, arimaco
arizpiric [fibra] bigunenac aidian neucaçan. cein goçoro cinuan corutic
Balenciatar tenoreac [cantatzaile guztiac ciran espainatarrac]; Santo, Santo,
Santo, Seinor Dios de los ejércitos; ilenos están los cielos i la tierra de vuestra
gloria: eta, cein gogoric! erançuten guenduan guztioc eleiça bete-betean:
Santo, Santo, Santo... etz. Oinace andi bat artu dot amaitu danean, luçaroago
nai neban iraun ceiala, ez ninçan aspertuco ni beingoan: gogo gueiago einda
gueratu ninçan, eztia aotic quendu eustela uste neban.
Iarraituan asi çan sermoia. Sermoilaria çan Lorcaco Erretoria, beretitza
[techto] Laudate Dominum in sanctis ejus, laudate eum in firmamento
virtutis ejus [Pslm. 150, 1.]... Baciarduan gogor, su ta gar, eracusten inoiz
baino gueiago bedeincatu bear guenduala Iaungoicoa bere santuetan.
Sarritan, cinoan, guiçona gomutetan ezpada bere, ceru urdinac eta lur
loratsuac eracusten eutzala bedeincatu bearra... eta ni, bitartean,
sermoilariari aimbeste arreta emon baga, neure belarrietan guelditu iatan
soinuaren durundia quendu ecinic, berez nengoan cantetan ichil-ichilcho:

ilenos estan los cielos i la tierra


de vuestra gloria.

18
guero igo eban sermoiteguira abade iaun batec eta iracurri euscun
paper bat, nun ipinten cirean celaco bainandeacaz [condiciones] emoten
guenduan San Luis-en altararaco cilarrezco candelaçai andi eder
besoascodun bat. Gomendau euscun gainera ez gueiala biba diadadarric
eguin Aita Santuac, andic egun bira, gure aurrian esango eban Meça-
bitartean edo lenago: gorde gueiala atseguin ori azqueneco icustameneraco.
Onegaz amaitu çan eleiz-iaia, eta urten guenduan San inaciotic.
Egun onetan ospatuten eben italiatar Aita Santuaren etsaiac Porta Pia
iregui ebeneco oroipena, urten ebelaco mende uztarrizcotic. Orregaitic, bada,
esan iacun ona içango çala ilunabarreraco bacotcha bere ostatuan egotea, ez
cedila guertau errinaicuen narricatasun citalac gu tropeliatea... libertadiaren
icenean. Baina calietan cer ebilen icusteco gogoa neucan, ez neucan inorc ecer
eguingo eustan arduraric baquetsu ibili ezquero, oi dodan leguez, eta lagun
bati esan neutzan: —Ioango algara corso alderonz? —Goacen, erançun
eustan. Batu neban neure manteoa esquerreco besoan, eta baninoian
lagunagaz, aopean cantetan belarronduan iosita guelditu iatan soinua; santo,
santo, sant... ito deustanean estarrian neure cantua beste musica ospetsu
barailidun batec, gure urretic tchin, tchin, tan tabaran, tan tabaran, bon, bon
eiuala, diadar, garrachi, ulua luciacaz lagundua. Gaurco festaren aguerçaliac
içango dira, pensau guenduan. Asi guinan beguiraca; anche urrian çan, beste
calean, ingurucoren baten, baina ez guenduan ecer icusi.
Ascartu guenduan pausua corson edo Via Nacionale-n cerbait icusico
guendualacoan, baina ez egoan esateco gauçaric. Beti leguez, guisa eta mueta
guztietaco ientea ebilen boasti edo paseuan; gudaric eguin bagaco gudari
[militares] batzuec iai andietaco ianciric onenacaz, eiztariac [caçadores]
esaten deutzenac capela çabal batetic lepoan bera luma pilo andi bat ebela;
emacume gazteac edergarri pamparroi ascogaz beteta, aloguereco
manurgaetan, gora ta bera calean euren buru utsac eracutsi nairic. Plaça
batzuetan egoçan musica ioten, guztien etchiac [edificios públicos] arguituac,
naicoa urriru, suertez bere.
Erromac gau onetan eucan itchurea çan edocein irugarren claseco Uric
iaiegunetan daucana. Ez gueiago eta ez guitchiago. Gaurco Erroma ezta
elduten, cer dinot! ezta urreratu bere çati barrian, nire iritchiz, orain
Europaco Dierri batzuen buru diran Uri eguimbarrico batzuetara, eta uste dot
eztaucala bearric bere. Naicoa dau cristandade guztiaren Erdiio [centro] eta
Nagusi içatea, Aita Santuen uria: asco dau bere barruan euquitea aimbeste
gauça eta lecu cristauençaco donecarriac, aimbeste oroicarri eta equida
mundu guztian bardinic ez dauquenac aimbeste deseigo [ruinas] condairar
beti icustamenduac içango diranac mane eta gauçaon çaleacgandic.
Aita Santuac bere olan pensau bear içan dabe. Oroicarri ascotan icusi
ditut murru euquitzaileac eta beste lan batzuc Aita Santuen aguinduz eguinac
iausi ez daitecen equida çarrac; baina orain, Umberto-ren alboco aguintariac
beste iritzi batecoac içango dira Erroma barritu naian dabilçanean beste
edocein erri leguez, quencen deutseela bere iatorrizco içate çarraren ciguilua.

19
Badauque cereguina Umberto-ren adisquideac erria eta erritarrac
barristetan. Bada emen, esanac esan, Aita Santua da lenengoa, beragana
datoz mundu guztitic, beragaitic bici dira ienteac, eta bera ezpalitz au junçan.
Aleguina eguiten dabe Baticanoaren etsaiac Aitasantutarren icen onaren
contra; ori bai: eztago eguneroco paperac iracurtea baino. Edonun icusten
dira eleiz-guiçonen contra eta batez bere cristordea-ren contra euren itchura
barregarriro cale esquina eta placetan eracusten daben paperac; icusi dot,
irribarrez, espainatar erromeri çaleac celan ciamartu gaituen bere: danoc
lodi, danoc çatar, danoc sur luce eta legatz baten anceco auacaz; (cein polit
eta tchistetsuac diran gure etsaiac!) iracurri ditut çuri, gorri, balz, mueta
guztietaco paperac Voce deila Veritá-tic Il Diritto-raino, eta, esan neique
cerbait Erroma barriagaitic...! Batez bere Il Diritto-c daucan berbeta modua,
gure Erromaco sarrera ipinten dabenean, iracurgarria da, eta erançungarria...
barregarria ezpalitz.
ilaren 22-co gauan, Bailestra-rena esaten deutsen iauregui baten euqui
dogu izquira-iai bat [gaztelaniaz fiesta edo velada literaria]. Iente andia
guinan festa onetan eta prestau euscuen lecua estutchua. Alan bada, ate
ondotic eta çutinic nengoala, alderdi guztietatic estutua eta icerditan egosten,
erdi ençun nituan itzaldi batzuc eta itzneurtuetan San Luisençat esaten cituen
alabançac. Deustu-co icasle batzuenac onac içan bear içan dabe. Itzaldietatic
onenetacoac iruditu iataçan Erromaco çaldun batec erderaz iracurri ebana eta
azquenean franciscotar praile A. Panaderoc eguin dabena, azcatua, garbia,
ondo esana, sutsua. Euscaldun bic alcarregaz eguin eben eusqueraz berbaldi
bat, eta danoc cantau dogu San inacioren marcha.
Azquenez San Luisen onorean itchi dogu San inacioren eleiçan
escuscribuz gueuc, betericaco liburu bat. Nic escari labur au bacarric ipini
dot, eusqueraz:
«Luis Santua! çaindu naiçu neure lurreco pausu guztietan eta lagundu
eidaçu eriotzaco ordu larrian».
Escari onen azpian, besteric baga, nire lagun batzuec ipini ditue euren
icenac nireagaz batera.
Bai, lagun gaiçala San Luisec, Iaunaren baimenagaz.

AITA SANTUA!

catolico batençat Erromarren gomuteac, Erromaren icenac bacarric


dacar burura aitatu ez arren, an, lainu tartean, ondo ondoan, gauça guztien
azquena leguez, beste icen maite bat, beste gomuta eder bat: Aita Santuarena.
Erromaco edocer gauçaren gainean berba eguin danean, naiz da Aita
Santuagaz cer icusiric euqui ez, nire irudesleac [imaguinación] beti icusi içan
dau, erri onetaco içate guztiac baino gorago, odeiac lurraren gainean dagoçan
guisara, içate andi mirarizco maitagarri bat, erdi-lurrecoa erdi-cerutarra,
gauça danac bere mendean daucaçana Iaungoico Eguilearen icenean.

20
Niri beti guertau iatana beste danai guertau içango iacoela deitzat.
Orregaitic, ciartu nagola uste dot esatean eztagola emen, Espainaco erromeri
çale guztietan, bat bacarric, Erromara etorteco pensamentua artu eban unean
bertan gogoratu ez ebanic Leon chi garrenaren irudia, poztu etzanic bereala
cristordea icusi bear ebalaco bere beguiacaz; ciartu nagola deitzot esatean
pensamentu onegaz indartu guinala danoc ibilera luceraco, eta gure biotzaren
erdian orduric donsuenençat daucagula Aita Santua, Pedroren ondorengoa,
ceruetaco guilçac bere escuan daucaçan cristordea icusteco ordu bedeincatua.
Eçagun dogu danoc arpegui ta ibileretan. Baticano-co iaureguian gagoz
erromeri çaleoc eta beste espainatar uri onetan bici diranac, daucaguçan
ianciric onenacaz, barruco atseguina arpeguian aguiri iacula, paireçagaz [con
la impaciencia] urdurituric.
Egun andia guretzat gaurcoa. çorciretan esango dau Mecea Aita Santuac
gure aurrean Duque sala [sala ducal] edo tarbean, amabietan etartuco gaitu
escumuneraco Sala clementina esaten deutsen guelaan.
Sartu gaitue Mecea ençun biar dogun lecura, eta çain gagoz gueroago ta
urduriago. Sala onen erdian dacuzguz lerden gordelariac, alabardac besoan
dituela; euren aguintari bat gora ta bera dabil alderdi guztietara beguiraca.
Meçataraco guertu ein daben altarea guztiz da polita: seda gorrizco dosel bat
gainean, broncezco curutze bat eta sei candela altaran, etzincai [reclinatorio]
bat aurrean eta beste bat ebanjelioco aldean icusten dira... Orainche datoz
corura Sichtoren capilaco cantariac.
Pacienciaric-eça gueroago eta gueiagora doa gugan. Emendic icusico da
obeto, ortic etorrico da, andic urtengo dau, dinoe nun-nai. —Emen dator!...
Lenengo sarcen dira gordelariac, guero çaldun secular batzuc, guero Obispo
edo cardenalac (eztaquit ciartu cer diran) eta azquenez icusten da ate çuloan,
santu bat nitchoan leguez, irudi goço bat çuri çuria, megopearra [espiritual]
irribarreric maitagarrienagaz bedeincatuten errespetoz beteric belaunico iarri
dan iente guztia: Leon chi-garrena da. Beguiac gara guztioc Aita Santuaren
muguidaric tchiquienac icusteco, mutic ezta ençuten, arnasa otsic bere ez
dançut, arpegui ascotatic bera malco goço ugariac icusten dira lurreraino.
Altara aurrera etorrita erregua eguin dau Aita Santuac, ipini deutsez
Meçataraco ianci bedeincatuac, Meça santua asten da eta coruan Sichtoren
capileac musica soinuric eztitsuenac cantetan ditu.
O cer laurca! Betor ona luma iaquitun urrezco lirain bat eta aguertu bei
itzic eder ta egoquienacaz laurca miragarri au. Belaunico nagon lecutic cana
batzuc aurrerago daucat Iaungoico Alsuaren Ordeazcoa bera Sacrificioric
icaragarriena ospatuten; cantua dançut goçotsua ta garbia, bigun ta leuna
batzuetan, sendo ta orroetsua bestetan, baina beti çoragarri ta ondo neurtua
maisu iaquitunaren escuagaz; nire inguruan mila arima samurtuac goçozco
negarretan dagoz; ceruco çoriontasunaren apurren bat daucagula emen esan
leique...
Amaitu da Mecea eta urten dogu salatic. Neure biotza eztot inoiz
samurrago euqui, eztaquit conortean egon banaz barruan egon naçan arte

21
guztian, eztaquit arnasaric artu badot Leon chi-garrenaren ianci çuria urten
daben atetic barrera sartu dan artean. Artu daidan arnasa orain: atseden bat
emon daiodan neure arimeari.
Amabietaco ordua çan icentaua Aita Santuaren icustamen eta
escumuneraco. Asco lenago gagoz çan danoc.
Sala clementina-ra sarceco aguindu deuscuenean, noc guelditu gu?
Alperric çalaco atean egoçan gordelariac deitzen euscuen piano, piano; çarrac
eta gazteac egudunac guinala uste çan eta bacoitzari iruditu iacon lecuric
onenac artu ditugu aida batean.
Amabi amabietan aguertu da escusila baten, aidean, len icusi dogun
irudi çuri maitagarria. Goicean eleiçari çor gueunçan errespetoac gorde
eraguin deuscun otsare [entusiasmo] maitasunezcoac urratu ditu bere
locarriac, Aita Santua icusteagaz batera urten deuscu arima arimatic
bularretan gueuncan indar guztiagaz oso berezco deadarrac: Biba Aita Santu
erreguea! Biba Leon chi-garrena!
Deadar onec iraun dau durunditsua A.S. tronura eldu dan artean.
Orduan isildu gaitue nequez, aurreratu da Tortosa-co Obispo iauna eta
iracurri dau itzaldi bat gure icenean, esanaz Aita Santuari celaco
espainatarrac guinan gu eta cer dan Espainia oraindic; erançun deutsa
Obispo edo cardenal batec [Leon chi-garrena oso egoan necatua aurreragoco
egunetaco prancesen icustamenacaz, eta orregaitic, osaguilearen aguinduz,
itchi eban berac itzaldia esatea] latin ederrean iaçoten ebala espainatarren
fedea: guero asi da escumuna bana banaca.
Bearlecu lucea da Leon chi-garrenac gure menequioagaitic [obsequio]
beregan artu dabena eta bitartean asi gara euscaldunoc San inacioren
marchea cantetan. Eztaquit cer iritchico iacon canta au Aita Santuari, baina
bai espainatar euscaldunac eztiran batzuei, bada cantetan gagoçala eldu iaco
nire lagun bati cataluniatar andre bat eta esan deutsa gaztelaniaz: —¿Ha visto
usted estos franeeses? —¿Cuáles, seinora? —Estos que cantan en francés en la
recepción espainola. —Pero, seinora, si somos bascongados i cantamos en
bascuence. —Bascuence?... ¡ah!... Eta alboco bati esan ei deutsa: Es que
cantan bascuence.
Bitartean baeiuaçan belaunicatzen eta escua muneguiten erromeri
çaleac, eta icusten guenduan Aita Santuac danençat eucala itz goçoren batzuc.
Noizbaitean eldu iat niri bere Aita Santuagana ioateco tchanda. Bai, iarri naz
belaunico Aita Santuaren oinetan, berba eguin dot Aita Santuagaz, Aita
Santuaren, ceruco guilçac daucaçanaren escua euqui dot neure buru gainean,
Aita Santuaren escu leun, otz ta açursua euqui dot neure escu artean, neure
escua estutu dau Aita Santuac! O nire bicitzaco uneric donsuena, etzaitut
aztuco!
Guztiz çoriondua urten dot Baticanotic ia ordu bi ta erdietan esaten
eztaquit ceimbat garrenean: Biba Aita Santu erreguea!

22
BESUBIOA, POMPEIA, NAPOLES

Amaitu ditugu Erroman gueuncaçan cereguinic nagusienac. Erregutu


dogu San Luisen iloi aurrean, icusi dogu Aita Santua: gauça bi, guretzat
çorion andi bi içan diranac.
Orain jira aidaco bat eguin bear dot Napoles aldera. Nire borondatea
eguin al baneique beste lecu ascotara ioango nitzateque, baina eztago
danetaraco demporaric. Ostatuco lagunetatic ecin içan dot irabaci bat baino
besteric biaje onetaraco: beste lagun on bi batu iacuz guero. Lauroc gagoz
burnibidearen guelditoquico sala baten: espainatarric ezta gueiago. Gabeco
amaicac dira, otz eguiten dau; or da emen, tchoco guztietan, guiçon
languileac eta baita emacume batzuc bere lo dagoz neurdin çorro çarren
gainean, edo pardelen batzuc burcotzat arturic; biajari gueienac trasquilac,
malmutzac eta motchaile itchuracoac deritzataz, neure logureac arguiac diran
baino ilunagoac dirala idoro eraguiten deust...
Bilendeac arcen gagoçala esan deutsat lagun bati: —Gu bacarric içango
gara espainatarretatic. Eta —Ez, erançun dau alboan guiçon batec cataluniaco
semeen minçoeran, emen gara beste batzuc. Alan çan eguiaz, etchadi osoagaz
egoan erançun eban guiçona, danoc poztu gara olango lecuetan oi dan guiçan
eta sartu gara alcarregaz manurga batean. Berbeta aldi bat eguin dogu
deadarca, bata bestea ondo aitu ecinic, trenaren çarateac estalcen ebalaco
gure esana, baina necatuac gagoz eta lotaraco asmoetan asi gara.
Beguiac eregui ditut guerotchuago, egoera on bat ecin bilatuta.
Manurga onetaco argui motelac eracusten dau laurca polit bat: nor dago
gorunz beguira, aoa çabalic, azquenengo cigarroaren mutur edo punta escu
adorebaguean daucala: nor buru ta beso ondo estalduric, corcoitz baten
irudian tchocorrian oquertuta: nor, iarri-lecuaren erdian, bere burua gora ta
bera, aurrera ta atzera daraquilela, norbaitegaz daucan izquetan baietzca
baietzca balego leguez: norçuc bata bestearen gainean buruac oquerqueran
ipinita cerbaiti bulçaca dagoçala uste da... Baina lo eguin daidan al badot,
bada loaren bearra daucat.
Goiceco lenengo orduetatic ençun dot erdi lotan biolin soinua. Pençau
dot biajari goiztar umore onecoren bat dala. gueroago eta urrerago ençuten
neban çoinua baina ez dot iaramonic eguin çoinularia gure manurgan sartu
dan artean. Esnatu gaitu oso guztioc, io ditu eta cantau ditu napolitana
tristetzu batzuc, barre pichcat eraguinaz... eta barria quendu deuscu
azquenean tchapela erancita ipini deuscunean aurrean ezqueraco platersu
bat. Biolindunac urten dabenean sartu iacu ostera beste bat eta beste
onembeste eguin dau. Emengo oiturea içan bear dau manurgaric manurga
çoinua io ta esquean ibiltea. Ezta tcharto: nor bere etchetic Napoleseraino,
edo nai dan lecura arte ioan ta bidean batu biajeraco edo gueitchuago çoinua
ioaz: ezta tcharto. Goiceco çorciretan eldu gara Napolesera. gueldilecuan
bilatu ditugu espainatar bi gueiago, gu ecarri gaituan treneco basterren baten
etorri diranac. Bailadolid-co icasle gazte bi dira. Alcarregaz iolas pichcat

23
eguin da bereala erabagui dogu Napoles-en orain sartu baga iarraitutea
Pompeiaraino eta andic igotea lenengo Besubiora sei adisquideoc.
(cataluniatarrac emen guelditzen dira).
Alan bada, minutu batzuc gueroago urteten daben tren baten sartu gara
seiroc, ta bagoaz. Aguercen da esquerretara, ençute andico baia, çabala,
urdina, onciz betea; aguercen dira milaca etcheac, aicetic dauqueçan mendiac
bulçaca bulçaca itsas erceraino ecarri eta an batu balitu leguez ustai erdi
baten itchuran; aguercen da aurrean Besubio mendia, erraietan gordeten
daben equirça edo fabricaren bateco quee balça tontorretic gorunz eracusten
dabela. Urdin ederra dauca ceruac, argui indarsua eguzquiac, arpegui alaia
daucagu trenean goiaçan guztioc...
Baina itchi daigun Napoles gueroco. Ia eldu gara Pompeiaco
deseigoetara [ruinas]... Bertan gagoz.
Pompeian iatzi gareanean urten dauscue bidera mutilchu batzuc paper
banagaz, bacoitzac ostatu baten barri emoten. Iru edo lau etche barri icusten
dira biajariençat eguinac, eta beste gauçaric ezta aguiri. Sartu gara lenengo
bilatu degunean, eta cerbaitt iaten dogun bitartean aguindu deutzagu iabiari
guertau daiçala iru çaldi Besubiora igo daigun iru lagunec, bada beste irurac
Pompeian guelditzen dira, mendian gora igoteco quemen baga. Gosalduta
beingoan iarri gara çaldi gainean bi icasleac, ni eta guidaria, ta beste mutil
coscor bat atzetic saltaca dogula, cigor bategaz çaldiac erabilteco, urten dogu
mendirunz. Lenengo bidalde çabala beingoan igaro dogu, guero sartu gara
bide estuaguetatic goranz, mendi barrenean dagoçan erritchuetatic ciar. Ecin
leiteque sinistu barren onetaco lurraren narotasuna. Biciro ta indarsu iasoten
dira arbola mueta asco alortez bete beteac; batez bere mastiac icusgarriac
dagoz, guiçonen buruac baino mats mordo andiagoac dacustaz, ale bacoitza
gaztain ale bat ainacoa badauque. Mats onegaz eguiten ei da Lachrima christi
esaten deutsen edaria.
Atzera guelditzen dira or beian etchiac, arbolac, mastiac... gueroago ta
urriagoac [escaso] dira landara berdiac, lurrac autz balçaren colorea dauca,
aldatzean gora gueure çaldi çar açursuac ecin eroanic necatu gara, beroac erre
bear gaitu. Atseden bat eguin dogu oraindic bidean bilatu dogun etchetchu
batean, edan dabe guidariac eta mutil coscorrac boteila bat Besubioco ardao
aila nostra salude, igon dogu celambait ondar balcian gora Besubioco suac
artutaco arri pila itchura gaiztocoen artetic, eta eldu gara azquenean icerdi
bitzetan Stacione esaten deutsen toquira. Emen iatzi gara çaldietatic, bada
ain dago pica emendic gailurrera ece aunçac bere ecin leiquee igon. Oinez
bada bere igongo dogu. Lagunça baric, maquila puntadun banagaz, soindoina
[sotana] guerrian sorquituta, aupa mutilac! goora onezquero arnasa dagoan
artean... Or iarri, emen etzin, arnasaric ecin artuta, icerdi ta [...] garbanço alia
ainacoacaz, eguzquiric beroenaren azpian, lur goriaren gainean, tchirrist eta
larrapast... gailurrean gagoz. Asco aurretatu gara çulo aldera, ençuten da
barruco murmurrada bildurgarri bat, oinac ipinten ditugun toquian queiac

24
urtetan dau, arpeguira iatorcuz açufre usain gogor andi bategaz aidean
dabilçacen ondar balz edo auts apurrac. Goacen aurrerago...
Puaa!! Peril onetic igues eguin dogu. Aice bolada batec queetan estaldu
gaitu, ta une batean, ia siniztu dot nic beinçat ito bearra. Goacen impernu
çulo onetatic urrutira. Dana da queia, dana da balça, dana berotasuna, dana
da itzala; gauça alai bat ezta aguiri: bacarric emoten deust barreguria lagunen
arpeguia icusteac; africatarrac dirudie: olan egongo naz neu bere. Goacen
berunz.
Iatsi gara stacionera aida batean, erdi bilimbolaca, oinetacoetan libra
bina ondar ta arricoscor ditugula, artu ditugu çaldiac, eta Pompeian gagoz ia
iruretan ciabeste oneec ipinten.
Gorputzac garbitu doguçanean ioan gara Pompeiaco deseigo edo
errestoac icusteta. Sarcen da Porta-Marina deritzaion atetic... pausu batzuc
aurrerago icusten da esquerretara musaga tchiqui bat, erri onen gainean
egoan auts edo lurra quencean bilatu diran gauçacaz: etcheetaco tresnac,
onciac, ogui icatz biurtuac, garia, alortac, guiçon ta emacumeen gorputzac
auts eguinic, baina euren itchura guztia ondo gordeten dabeela; emacumien
urrezco apainduriac, mailatu ta balcituac batzuc, garbiac eta eguin ciran
moduan beste batzuc... Barruzco tristetasuna sarcen dabe gauça oneec. cale
onetan gora igon da bilatzen dira beste caleen ariac, dempora ataco burdi edo
manurgac eguin cituen utsuneac ondo eçagun dirala caleetaco arri latzean.
Teilaturic eztauque etcheac, marmolezcoac dira asco, atariac arri coscorracaz
eguindaco ciamarrac dauquez, barruan icusten dira Iaungoico guçurrezcoen
tailuac eta pintura ciquin asco.— Lenago aimbeste baraili egoan erri onetan
isiltasuna bacarric dago. inor ezta aguiri uri guztian ingueles biajari bi baino
besteric... Quomodo sedet sola civitas plena popula [Lament. de Jerem. Cap.
I. v. 1.]... A! celan dagoan bacar ta tristea lenago iente alaiz beteta egoan uri
au. Emen dagoz Iaungoico guçurrezcoen altarac, emen dagoz iostaquetaraco
lecuac, emen dagoz caleac isiltasun negarrian, emen dagoz pecatu
nascagarrietaco etcheac, baina iendeac, nun dira?... guelditu ciran campoan
etzinda gaztea eta çarra... il cenduçan (Jauna) çure aserreco egunean: eritu
cenduçan eta etzenduan euqui erruquiric [Id. Cap. i. v. 21.] O Pompeia! çure
Igarlac icusi cituen çuretzat gauça guçurrezco eta burbuiloac [necias] eta ez
eutsueçan aguertu çure gaiztaqueriac penitenciara biurtu çainaiteçan [Id.
Cap. i. v. 14.]...
Iaungoicoaren cigorra icusten da emen. Lenago Pentapolis-co uriac
ondatu ciran ancera (esan guinaique bildur baga) amaitu çan Pompeia bere
dongatasunagaitic. Dudaric eztaucat icusi dodana icusi ezquero.
Ilunabarra da. Eguzquiaren azquenengo errainu erdi ilac biralcen dabe
lurrera bere amaieraco argui apur misteriozcoa... Uri errucarri onen
gordelariac gogoratzen deuscue ateac itchiteco sasoia dala ta arimea ecin
esandaco damorriz beteta dogula, bagoaz Napolesera eroango gaituan
trenera. cerc dacarquigu gure arpeguietan aguiri dan tristetasun au?
ilunabarrac... toqui onec... gure arima necatuac?

25
Lo goço baten bidez indarturic iagui nas Napoles-en. Iaungoicoac
laguncen deuscu. Gaur da San Jenaroren odol legorra urtuten dan egunetatic
bat. Oetic iagui ta laster ioan gara catedralera mirari au icusteco asmoan, eta
icusi dogu, bai, gueure beguiacaz icusi dogu miraria! Eleiçan sartu garanian
ençun ditugu deadar, tchilio edo garrachi batzuc, erdi erregu, erdi negarrac:
ioan gara çarata bacanti [particular] au ençuten çan toquira, epistola aldeco
capila batera, eta ara cer egoan: altara nausian Obispo iaun bat escuetan
cristalezco oncitchu bategaz eta abade batzuc alboetan; capila dana errico
ientez bete betea esan dodan erregu muetan. (guero esan deuscue miraria
eguiteco erregutzen ebeela). Igarri deuscuenean arrotzac garana eroan gaitue,
maitero, gordelari batzuc, altariaren esquilera mailetaraino, an iarri gara
belaunico beste campotar batzuecaz batean... eta laster, gueuc icusi dogu odol
legorra celan busti dan! Orduan asi da ientea negarrez eta cantetan Te Deum
laudamus, eta Obispoac, aurreraturic gugana, jirabiratu dau oncitchua, odol
urtua obeto icusi daigun argui eguin dau abade batec, mun eguin deutsagu
santuaren odolari errespetoric andienagaz, eta atzeratu gara beste ienteac
icusi ta mun eguin eian.
Bedeincatua içan dedila gure Iaungoicoa, bada icusi eraguin deust
mirari bat, bere Eleiça Santaren iaungoicotasunezco seinale santu bat.
Mirari au icusi ezquero beguiratu bat eguin deutsagu catedralari. Eleiz
oso ederra da, aberastasun andiac daucaz, gueienac San Jenaro-ren capilan
bertan: Dominiquino eta Ribera-ren pinturac, sidarrezco altarac... eta beste
gauça gueigo. catedral onen aurralde guztia, campoco aldetic, barriztetan
dagoz, eta aldamioaren erdian, ol andi baten dago escribiduta: Il restauro de
la facciata del Duomo e opera de la carita citadina. Esagun da emen bere
erriac lagunduco ezpaleu cer içango litzatequian eleiçacaz.
Astiric eztogu içango Birjilio-ren iloi lecua icusteco eta ezta Espainiaco
erregue ciranen iaureguia bere, baina nai neuque icustau Borbontarren
Musaga, gaur Museo Nacionale deritzaiona. Ara guaz...
Napolesen nai litzateque bici iru bat astean, eta egunero icusi musaga
au, celambait iaquiteco cer dagoan etche andi onen barruan. Pintura
anchinacoac, tailu maisuenac; Pompeiaco auts tartetic ecarritaco etche-onci,
tresna, gorputz, açur, ule, paper erretaco ondo componduac; emacumeen
belarri, beso ta paparreco edergarriac, nic daquit cer ez? Burua bero ta nastua
atera dot eta baita nire lagunac bere, dinoenez. Iru bat astean icusi ezquero
dinodan guichan... Iaunac, ez ete nas etorrico astiroago Italira?
Musagatic urten da, cale batean bilatzen dogu iente pila andi bat cerbait
inguratuten dabela. cer ete dago?... Urreratu nas, beguiratu dot, eta, cer uste
doçue erdian egoala? Bombo çar bat, cornetin mailatu bat eta broncesco
plater batzuc ioten iru guiçon. cer soinua, Italiaraco, Napoleseraco! Eta alan
bere ientea beguira! Eguia içango da orratic erria erri dala mundu guztian.
Beste cale bat icusi dot alderdi bateco etcheetatic bestecoetara mila
paper ori gorri ondo birtebaquicoz [recortados] apaindua lucera guztian. cale
ataco iaia çan eta birteratu [recorrer] dot alde batetic bestera gauça barriren

26
bat bilatu naian, baina ez dot gauça esangarriric arquitu: calearen luceeraco
erz bietan gauça çalçaileac, batez bere lorac eta alort edo frutac madari ta
matsetatic asi ta gastaina errietaraino; beste caleetaco gaztetegui alaia
ugaritsuago, beerri ientea, begui ascar balz ederretacoa, cerbait gure
Andaluciaco-en irudicoa. Eztago soinoric eta dançaric. cer mingarria emengo
dança mueta bat icusi ecina!
Eraguin deutsagu manurgariari cale onenetatic cai aldera jira bat. O
gauça ederra! Icusi dodanic ceruric urdinenaren azpian itchaso anai, gueldi ta
leuna isil ta umila dago beguiac iritchi leiquean aurralde guztian; caian
cirquinic bague dacustaz eun onci Iaungoicoac badaqui nundic noracoac;
leorrian milaca burdiac eta ascoçaz gueiago guiçonac oncien bete-utzituan
cereguinduta; catien arradac, burdien trinqui-trancac, guiçonen oiuac,
latigoen blastadac; an, or ta emen mila ots, çarata, baraili ta deadar
gortugarriac. Laurca donsu au icustera poz pocic batu balira leguez, cembat
etche, iauregui nagusi ta aberats itchuracoetatic asi ta pobreenetara itchas
aurre onetan inguratuac. Eta, an dago queinatzailea [amenaçador], Besubioco
mendi tontorrean, emengo gauça guztiai beguira, queezco arbola ilun
madaricatua...
Baina, cein gogoratzen da emen Besubio-aren queinacaz? ceru eder
onen azpian, burdi mandoac eurac lorez apainduta dagoçan toqui onetan,
arnasa arcean bertan sarcen bada alaitasuna; çolitasun, ibilascar ta tchoro
deadar artean nai ta nai ez uquerituc [contaguiar] gueldituco balitzateque
edocein? Ara, neu bere odolberritua nagoala deitzat, muguidalde
ascarraguetacoa... Atzotic gaurco egunera, cer bitartea!

BAinA BIOtzac DIO


çoAZ EUScAL-ERRIRA

Gomutagarria da Erroma, goitandiac bere eleiçac, icusgarriac bere


musagac: alaia da Napoles, biciac bere ienteac eta urdina ta çabala bere baia;
icusgarria da Besubioa, gogoangarriac Pompeiaco cale bacarrac; ederrac dira
Italiaco lur, soro, masti ta celai aurtiac; mendiac, arcaitzac eta cerua; baina
biotzaren erdian utzune andi bat daucat, gogo ta esperança bat bistuten iat:
Italia ezta Euscal-erria ta Italiac bere ondasun, icusgarri eder eta lurreco ianci
aberats çoragarri onacaz ecin leique bete euscaldun baten biotza. An,
urrutian, Espainaco ipar aldean dago gure erria, mendi berdeen artean etche
çuriac gordeten dituana. Erri ataco ienteac, euscaldunac icusteco ta eurai
emen icusi ditudan gauçac esateco gogoa daucat; erri arec bateco dau nire
biotza, bada, ain ditut maite lur atan guelditu ciran

soro, celai,
baso, tchara
ibai ta errecatchoac!

27
Etorri nas, iracurle ipençaua, ta esan dautsudaz ondo edo tcharto nire
muguidalda ta pensamentuac; sinisten dot, asieran esan neban guisan,
euscaldunic etzala itsutuco ciabeste onec iracurten, baina, alan bere, ceinec
quenduco deust biotzetic Euscal-erriagaitic daucadan maitetasuna?
Amaitzera noa ipuin bategaz. Bilboco Barrencalian bici ei çan atso batec
maite eban mutil gazte eder bat. Esaguturic mutilac atsuaren maitetasuna,
esan ei eutsan:
—cergaitic maitatzen nausu, nic beguiratu bere ecin badeutsut?
Eta atsuac:
—Badaquit, badaquit, erançun eieban; baina ceinec quenduco deust
biotzetic nire maitasuna, çuc maitatu ez arren nic maitatzen baçaitut?
Atsuac cinoana dinotzat nic bere Euscal-erriari.

AGUIRRE-co DOMINGO-c
Çumaia, 1892

28