You are on page 1of 33

HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

LAN TXOSTENA

Irakaslea: Joxemi Correa Gorospe eta Daniel


Losada
Kurtsoa: 3.Atzerriko hezkuntza.
Ikasurtea: 2006-2007.
Ikaslea:

Inmaculada Machinandiarena Arsuaga.

1
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

 HEZKUNTZAN “TEKNOLOGI BERRIEN” INTEGRAZIOA

Internet, megabyte, CDROM, modem, eskaner, ROM, RAM, ziberespazioa, errealitate


birtuala, multimedia,… Beste ezer baino lehen, gisa honetako hizketak, maiz ingelesez
iristen zaigunak, gugan, helduogan, segurtasun-ezaren eta baztertzearen inguruko hainbat
sentimendu sortzen ditu. Baina halaber, erakarri egiten gaitu, teknologia berri horiek
probatzeko eta ezagutzeko eta horien ekarriari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko gogoa
pizten ditu.

Baina zer gertatzen zaie gazteei eta ikasleei? Ziur izan ez dutela gisa berean
erreakzionatuko. Guztia erabiltzen hasten dira, batean eta bestean klik eginez, eta azkenean
arazoaren irtenbidea aurkitzen dute, onik irteten dira estuasun horretatik. Ez dituzte guk
ditugun aurreiritziak, guk dugun beldurra… Baina zeri diogu beldur? Makinari, makina
matxuratzeari, programak hondatzeari, gai ez sentitzeari… Izan ere, aldea neska-mutil
horiek jaiotzatik teknologia berri horiek beren eguneroko bizitzan eta eskolan ikusi izanari
zor zaio.

Teknologia “berrien” kontzeptua zentratzeko eta zehazteko “berri” terminoa saihestu


egingo dugu, izan ere, horiek berri beste modernoago batzuk iritsi arte bakarrik izango dira.
Hori gertatu da gure ikastetxeetan dagoeneko sartu eta maiz erabiltzen direnen kasuan,
bideo eta informatikan esate baterako. Une honetan, eremu zabal hori beste teknologia
aurreratuago batzuk ari dira betetzen. Honakoak aipa ditzakegu: multimedia, hipertestua,
internet, bideo-hitzaldiak, posta elektronikoa, kable eta satelite bidezko telebista…

INTEGRATZEKO MODUAK

Hiru modutan sartu ohi dira teknologia horiek ikastetxeetan:

1.- Informatika irakasgai gisa sartuz. Kasu honetan ordenagailua eremuko ikaskuntza
“tekniko” eta berariazkoak gauzatzeko bitartekoa izango da. Modalitate honetan edukien
artean ordenagailuaren beraren eta gure eskola-zereginean lagunduko diguten hainbat
tresnaren – sistema eragileen, datu-baseen, testu-prozesatzaileen…- ezagutza izango dugu.
Gisa honetan orain urte batzuk hasi zen sartzen. Gaur egun, derrigorrezko bigarren
hezkuntzako eta derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzako ikastetxe gehienen curriculumaren
zati da. Lehen mailako ikastetxeetan ere saioak egiten ari dira.

2.- Ordenagailua beste ikaskuntza batzuk lortzeko bitarteko gisa sartuz. Ikaskuntza horiek,
gainera, beste arlo batzuetakoak izan daitezke, bestela esan, aurreko atalean aipatu ditugun
ikaskuntza “teknikoetatik” kanpo egon daitezke. Gehienetan, gelako programen barruan
hartzen diren informatizatutako curriculum-materialak erabiltzen dira. Hori dela eta,
ordenagailua eta programak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko gainerako elementuen gisan
erabiltzen dira. Gisa honetako sartzean koka genezake Orixe Taldea, izan ere, bere

2
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

helburuetako bat teknologia horiek sartzen lagunduko duten curriculum-materialak


prestatzea da.
3.- Telekomunikazioak, zehatzago esatearren, INTERNET sartuz.

Hau da azken aldian sartzen ari direna. Hori barne hartzea curriculum-material
informatizatuak lantzen direnean gure geletan ohikoa izan ohi den elkarreraginaren
kontzeptua aldatzen ari da. Programa-ikasleak-irakaslea elkarreragina kanporantz zabaltzen
du. Gisa horretan munduko edozein lekutan daudenekin, bere ordenagailuaren bidez
komunikazioen sare izugarri horri konektatuta dagoen edozein pertsonarekin izan daiteke
elkarreragina.

Hezkuntzaren eremutik, “entziklopedia” handi baten, informazioa bilatzeko,


kontsultatzeko, gure lanean erabiltzeko eta abarretarako erabil dezakegunaren, aurrean
gaudela esan genezake.

HIRUKIDE TOLOSAKO ESKOLA

2006-2007. IKASTURTEAN

2005. urteko Aldundiaren e-gela proiektuari


esker, 10 ordenadore portatil eskuratu ahal
izan dituzte eta 4 proiektore ikasleen
geletan – txikien zein handienetan –
azalpenak eman eta simulazioak egin ahal
izateko.

Bestalde Intranetaren garapenerako proiektu baterako diru laguntza lortu dute.

Intranet honen garapena Ikastolen Elkartearen laguntzarekin burutu dute.

Dagoeneko probak egiteko moduan dira Ikasweb izeneko aplikazioarekin eta honen
bidez ikastolaren web orri nagusia lortu eta kudeatzeko.

Honekin batera datu baseak kudeatzeko Ikasdat aplikazioa ere indarrean dago. Honen
bidez, besteak beste, errazagoa egingo zaie ebaluazioetako informazio guztia kudeatzea.

Esan beharra dago, arratsaldetan hainbat ekintza ematen


direla, eta badaude ordenadore gelan kurtsillo modura

3
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

egiten direnak ere, bai ikasleentzat eta baita ere


irakasleentzat. Horretarako aurretik apuntatu behar delarik

INFO-GELA:

• 12 ordenadore daude:
2 mahai luzez hornituak, ezker aldean 6 ordenadore eta
eskuin aldean beste 6 ordenadore daudelarik.
• Altabozak eta mikrofonoak:
ordenadore bakoitzak altabozak eta mikrofonoak dauzka.
• Leiho ondoan beste ordenadore zentrala daukate, irakaslearen mahaian.
Hemen esan beharra dago, ordenadore hori irakasleek bakarrik erabili behar dutela, beti
egoten da piztuta eta ikasleek ez dituzten beste sarbide eta programa batzuk ditu.
• Inpresora berriz ordenadore zentralaren alboan dago.
• Ezkerraldean armairu handi bat CD-ak daudenak. Gehienbat eta batez ere Txanelako
CD-ak erabiltzen dituztelarik.

Gelan ordenadore bat:

Ikastolan, gela bakoitzean ordenadore bat daukate, atzekaldean eta erdian, ez dezan
molestatu.

Ordenadore honen erabilera nagusienetakoa delarik:


- Irakasleak:
hainbat lan eta informazio eskuratzea.
- Ikasleek:
gelan dituzten liburuak, etxera emanez gero, zerrendan jasotzea
hainbat orri sortzeko.

4
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

INFORMATIKAKO AUKERAK:

Gaur egun ia eskola guztietan bezala ez da informatika gela erabiltzen zehatz mehatz
informatika asignatura ikasteko bakarrik. Hau da garai batean, guk informatika ikasgai
bat geneukan, bertan gauza hauek ikasten zirelarik:

• LOGO
• WORDPAINT
• WINDOWS
• DBASE
• C SISTEMA ERAGILEA

Orain, 1.mailakoek astean 3 ordu ematen dituzte informatika gelan, ez daukate


programaturik hainbat informatika programak ikastea, baizik eta batez ere dagokien unitate
didaktikoen jarraipena egiten dute txanela proiektuaren bidez. 8 unitate dituzte eta unitate
bakoitzean, Txanelak CD-ROM interaktiboa eskaintzen du. Unitate didaktiko bakoitzak
bere CD-ROM egokiak dituztelarik.

CD-ROM-eko aukera ezberdinak:

Irakasleak ematen die ikasleei unitateari dagokien CD-Rom-a ordenadoreko Cd-an


ipintzeko. Esan beharra dago 12 ordenadore dituztela, kasu honetan 29 ikasle direnez,
taldeka ipintzen dira, batzuk binaka eta besteak hirunaka, txandaka erabiltzen
dituztelarik ordenadorea.

Programa hauek ariketaz horniturik daude batik bat:


Aukera ezberdinak erabiliz, eskailerak igo edo puntuak lor daitezke. Puntu guztiak igo
ezkero edo gailurrera igo eskaileratik hurrengo ariketa egin ahal daiteke.

Adibidea:
Orain ematen ari diren unitatea

5
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

ERDI AROA

Cd- Rom-eko ariketak:

1.- Asmatu altxorraren zenbaki izkutua:

Ariketa honetan matematikako eragiketak errepasatzen direlarik: +, - , : ,X,

2.- Abestiak:

Entzun abestiak 2 euskaraz eta bat ingelesez:

- Orain mikrofonoarekin hasi grabatzen eta eskalera lortu bai ala ez.

Lortu arte errepikatu.

3.- Ipuinaren sorketa:

Pertsonaiak zuk ipini pantailan:


Mugitu, handitu, txikitu eta ipuinaren historioa asmatu.

4.- Esaldiak lotu, esaldi hasiera bigarrengoarekin.

5.- Zenbait aukera: galderen erantzunak asmatu behar dira, 4 etik bat delarik egokia.

EBALUAZIOA:

6
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Ebaluazioa tutoreak edota ez baldin bada tokatu tutorea bera, gelako irakasleak egiten die,
urtean 3 aldiz, gabonak baino lehen, aste santuak baino lehen eta udarako oporrak baino
lehen.

Nahiz eta taldeka aritu diren, banakako ebaluaketa bat egiten da hemen ere, Nahiko, Ongi,
Bikain edo ez gainditu batekin.

Beste ikasgaietan bezala egunerokotasunari ematen diote garrantzi handiena, puntu


hauek hartuz kontuan:

• Jarraitasuna
• Parte hartzea
• Abilezia
• Lan egiteak
• Jarrera, arreta

ONDORIOAK:

Egin dudan txostena Laskoraingo ikastolaren laguntzarekin izan da.


Irakasleek adierazi didatenez, asko aurreztu zaie zenbait lan baina oraindik ere aurrera
pausoak emateko urrats asko falta dira.

Ikasleak berriz txiki-txikietatik oso gustora egoten dira ordenagailu gelan, beti ere
erraztasuna hartzen dutelarik.

1.- Irakasle tutoreak esandakoa:

- 4 urterekin ordenagailuarekin jolasean hasten dira, eta aldi berean ikasten ere.

Zenbait arazo dakar 5-6 urtekoek ordenagailua ezagutzean:

• Ordenagailuaren menpekotasuna errez hartzen dute, segituan hasten dira jokuetan


eta ez dute nahi izaten bukatzea, horri denboraldi mugatu bat ipintzea beharrezkoa
delarik.
• Ez zaie gustatzen gauza berriak egitea, beti daude betiko orrietan.
• Ordenagailu aurrean egoteko ordutegia murriztu beharra.

Baina gehienak abantailak dira:

7
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

• Gauza ezberdinak ikasteko aukera asko dauzkate gaur eguneko ordenagailuekin.


• Arreta jartzen diote, gustoko duten informazio berriari.
• Lagundu egiten diote elkarri erakusten.
• Lanak txukun-txukun entregatzeko aukera, hainbat textu, marrazki, formatu eta
barrekin.

Argi dagoena da gauzak asko ari direla aurreratzen eta aurrerapen guztiak onak dira,
bere neurrian eta egokian erabili ezkero.

8
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Haur Hezkuntzako lehen etapari dagokion heziketa unea da, eta bertan 3
hilabeteetatik 3 urte bitarteko haurrak daude. Une honetan, haurraren heziketa
osasuntsu baterako zein norbere ikaskuntzarako beharrezkoak diren neurri egokiak
hartzen dira. Gainera, haurraren lehen gizarteratze une garrantzitsua izango da.

Jolasa dela medio, hezitzaileek haurraren garapena aberasten duten ekintza


ezberdinak burutzen dituzte. Hauekin, honako balore hauek landu nahian:
adiskidetasuna, laguntasuna, samurtasuna... Bestalde, hainbat ekintza
burutzerakoan aberasgarria da beste haur batzuen jokaerak ikusi eta behatzea.

Geure eskolako eraikuntza zein iharduera ezberdinak, haurren beharren


arabera diseinatuak daude. Haurraren garapenerako hain garrantzitsuak diren
objetu eta leku ezberdinen aukera zabala eskainiz

Haur Eskolak, haurraren garapen egokian lagundu nahi dio familiari.

OROKORREAN IRAKASLEAK DAUKA ORDENADORE BAT BERAK ERABILI AHAL


IZATEKO, HAINBAT LAN EGITEN. IKASLEEK EZ DUTE ORAINDIK ORDENADORERIK
ERABILTZEN.

- INFORMATIKA HAUR HEZKUNTZAN:

HAUR HEZKUNTZAKO bigarren zikloak 3 – 6 urte bitarteko ikasleak kontenplatzen


ditu. Eskolan igarotzen dituen lehen urte hauetan esperientzi aberatsa eta atsegina
bizi dute haurrek.

9
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Haur Hezuntzak haurraren garapen osoa sustatzea du helburu, bizitzako lehen


urteak oinarrizkoak baitira garapen horri laguntzeko eta berau finkatzeko hainbat
dimentsio sozialean, kognitibo-linguistikoan, mugimenduzkoak eta oreka pertsonalari
dagokionean.
Ikasleek, bere gorputza ezagutzen doazen heinean, hobeto kontrolatzen ere
ikasten dute eta autonomoagoak izaten hasten dira, honek hainbat esperientzi berri
eta atsegin dastatzera bultzatzen ditu.

Joko eta beste hainbat ekintzen bidez besteekiko harremanetara irekitzen


dira. Horretrako, hizkuntza barneratzeak garrantzi handia hartzen du. Beren beharrak,
sentimenduak, nahiak espresatzeko aukera ugari bizi dituzte. Asko gozatzen dute
ipuinak eta antzeko kontakizunekin.
Familia eta eskolaren bidez ingurune sozial eta eta fisikoaren ezaguera ere
lortzen dute horretarako prestatuta dauden ekintzen bidez.

Arlo honetan sartzeko hainbat programen erabilera:

• Ttantto ( 3 urtekoek)
• Xago (4 urtekoek)
• Txirrist ( 5 urtekoek)
• Clic
• Creena

Helburua: Haurra ordenagailuarekin harremanetan jartzea.

Haurrak tekladua eta arratoia ezagutzen joateko hainbat joko erabiltzen dituzte:
• Ballons (globoak)
• Memorion
• Mickey

5 urterekin testu prozesadorea ezagutzen hasten dira, hau da WORD PAD eta PAINT.
Aurten nobedade moduan Webcam erabiltzen hasi dira.

Gela bakoitzeko ordenagailu bat dute.

- INFORMATIKA LEHEN HEZKUNTZAN:

Lehen Hezkuntza 6 eta 12 urte bitarteko umeak jasotzen dituen etapa da.
Urte hauetan gauza berri ugari ikasten dute, baina, bate zere, arlo instrumentalak direnak
lantzen dituzte: irakurketa, idazketa eta kalkulua.

Ikaslea bere heziketaren arduradun sentiarazten dioten metodologia aktiboak erabiliz eta
egungo teknologiaz baliatuz ikasteko konpromisuan abiatzean da.

LEHENGO ZIKLOAN:

Word sakondu eta Paint-ekin jarraitu. Gelako lanaren osagai moduan, hainbat programa
landuz trebetasuna hartzeko:
• Axelko
• Clic
• Printze zoriontsua, Enperadorearen Jantzia, etab.

10
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

• Irakurri eta idatzi


• Creative Writer
• Aprende a colorear y a escribir

Hemen ere jolasak erabiltzen dituzte:

• Soko infantil
• PC Perfection
• Tangram
• Ahorcado
• Memorion
• Mickey

- Helburua: Ondo pasa eta tekladua eta arratoiarekin erabilpena landu.

BIGARREN ZIKLOAN

Word sakontzen hasi: testu ezberdinak idatzi, karpeta bat irekitzen ikasi, gordetzen ikasi,…

Beste zenbait arlo lantzeko tresna eta programak:

• Otsoko
• Clic
• Matematikako ariketak
• Printze zoriontsua, etab.
• Irakurri eta idatzi
• Gus y su fiesta del pijama
• Curso de ortografía

Entziklopediak erabiltzen hasten dira.

Ziklo honetan erabilitako jolasak:

• Soko infantil
• Tangram
• Ahorcado
• Bow
• Globoak

- Helburua: ondo pasa eta trebetasuna hartzen joan.

11
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Etapa hau 12 eta 16 urte bitarteko gazteek osatzen dute, 18 urte arte egoteko
aukerarekin. Gazteek bizi duten egoerari begira, etapa oso interesgarria da.
Nerabetasunak garrantzi handia izango du bizitzak esijituko digun heldutasunari
aurre egiteko.
Lau urte ditugu heldutasun batetara iristeko eta behar ditugun jakintzagaiak
barneratzeko. Jakintza hauek batxilergora edo erdi mailako moduloetarako
bideratuko gaituzte. Horretarako itinerario eta aukera desberdinak eskaintzen ditugu
ikasketak ikasle bakoitzari egokitzeko asmoz. Guzti hau baliabide teknologiko eta
informatiko berrien bidez baliatua dator.
Guzti hau aukera aniztasun zabal batetik. Laugarren hizkuntza bat ikasteko aukera
ematen dugu, frantsesa. Baita ere ikasketa denbora hobeki aprobetxatzeko zenbait
teknika ikasten ditugu, bizitzan defendatzeko zenbait errekurtso eta baliabide
desberdinak maneiatzeko aukera (informatika, teknologia, irratia, telebista)
Aniztasunaren trataera ahaztu gabe. Guztiak desberdinak gara eta desberdin
tratatu behar gaituzte, horrela bakarrik atera dezakegu pertsona bakoitzetik duen
hoberena.
Orientazio mintegia ere momentu guztietan ikasle eta gurasoen zerbitzura dago.
Batez ere erabaki garrantzitsuak hartu behar diren uneetan. Guzti honetan lagungarri
izateko, test batzu pasatzen dira adin desberdinetan.
Horregatik, tutoritzako klaseetan bakoitzaren arazoetara gerturatzen saiatzen
gara. Ikasketak orientatzen eta ikaslearen heldutasuna bultzatzen. Era berean
tutoritza pertsonalaren bidez, ikaleenganako eta gurasoekiko gertutasun bat
adierazten saiatzen gara.
Inglesa praktikatze arren eta kultur desberdinak ezagutzeko, Inglaterrako ikastetxe
desberdinekin elkartrukeak egiten ditugu.

12
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

HIRUKIDE-ko Batxilergo eskaintza hiru modalitate desberdinetan oinarrituta dago:


− Batxilergo Teknologikoa
− Natur eta Osasun Zientzietako Batxilergoa
− Humanitate eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa

Bi ikasturteetan zehar ikasleek hiru motatako ikasgaiak ikasi behar dituzte:


a) ikasgai komunak: Euskara, Gaztelaina, Ingelesa, Filosofia, Erlijioa, Heziketa
Fisikoa (1.) eta Historia (2.).
b) modalitateko ikasgaiak: ikasleek ikasturte bakoitzean hautatzen duten
modalitateko hiru ikasgai ikasi behar dituzte.
c) hautazjo ikasgaiak: Batxilergoko ikasturte bakoitzean hautazko ikasgai bat
ikasi behar dute.

Batxilergoko helburua ikasleen bizitzako arlo eta aspektu guztietarako formakuntza integrala
osatzea da, hau da, goi mailako ikasketak egiterakoan edota lanbide-mundurako sartzerakoan
arrakasta lortzea ziurtatzeko prestakuntza akademiko on bat eskaintzeaz gain, norberaren
heltzearen prozesurako laguntza egokia izatea ere.

Etapa hau oso laburra da eta handik gutxira ikasleek beren lanbide-etorkizunerako berriro
erabakiak hartu behar dituztenez, orain ere bai tutoreak prozesu honetan ikaslearen
laguntzaile bezala duen eginbeharra, eta beste irakasle guztien eta Orientazio Sailaren
laguntza eta orientazioak funtsezkoak dira.

Hautatutako Batxilergo modalitatea eta ikasgaien arauera (modalitatekoak eta aukerazkoak)


ikasleei eskaintzen zaizkien ibilbide desberdinetaz gain, HIRUKIDE-n Batxilergo
Hirueleduna ikasteko aukera badago, euskara eta erdaraz gain, ingelesaren ezagutza eta
erabilera bultzatzeko. Honetarako, ingelesa ikasgaia eta 1. mailako tutoretza ematen dituzten
orduetan talde txikiagoetan banaketa egiteaz gain, ingelesez emandako hautazko ikasgaia
ikasteko aukera eskaintzen zaie.

Azkenez, etapa hau bukatu ta gero, ikasleek goi mailako ikasketetara sar daitezke, bai
Lanbide Formakuntza arloan (Erdi eta Goi Mailako Heziketa-Zikloak), baita Unibertsitatean
(Unibertsitate Eskola eta Fakultateak) ere. Bigarren kasu honetan, gainera selektibitatea
gainditzea ezinbestekoa da.

HIRUGARREN ZIKLOAN

Hainbat arlo lantzeko orduan, programa ezberdinak ezagutu eta erabiltzen hasi:

• Beleko
• Matematika
• Clic
• Creative Writer
• Piratekin Hizkuntzaren munduan
• Curso de Ortografia

- 5.mailan programa berri batekin hasten dira: Mecawin.


- 6.mailan berriz, Internet-en saltseatzen hasten dira irakaslearen laguntzarekin. Aurten oso
baliagarria izan zaie messenger eta hainbat programa erabiltzea, izan ere 6.mailan
Bartzelonako eskola batekin irtenkabioa egiten baita eta lehen korreo normalaz egiten zena
orain korreo elektronikoaren bidez egiten dute.

Ziklo honetan erabilitako jolasak:

13
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

• Ahorcado
• Tangram
• Soko
• Infantil
• Soko Dx
• Towers
• Goloboak

Gelako ordenagailu bat izan arren, informatikan sakotzen doazen einean, informatika gelara
pasatzen dira, 2.zikloaren erdialdera.

 MOTIBAZIOA ETA ORDENAGAILUAREN ARTEKO HARREMANA:

Eskolan errendimendu egokia lortzea ikaslearen gaitasun eta trebetasunen


araberakoa izaten da, baina ikasleak ikasterakoan hartzen duen interes maila ere oso
erabakigarria izaten da
Motibazioa jotzen da, beraz, ikasketa prozesu guztietako funtsezko den osagaitzat,
ikaslearengan ikasi nahi izateko gogoa pizten duelako; bestela esanda, ikasleengan lan
egiteko interesa sortzen du, aktibatu egiten ditu, euren ikasketa prozesua martxan
jarriz.

Alor honetan dihardugun irakasle guztiek sumatu dugu intuizioz eta experientziaz
ikasleengan ordenagailuak erakarpen handia eragiten duela. Honetaz gain, gero eta
gehiago dira ordenagailuaz baliatzen diren irakasleak euren arloak lantzeko ikasleekin, eta
beraz, gero eta nabarmenago egiten da motibazio horren izakera aztertzea eta zehaztea
zein faktorek eragiten duten.

Horregatik, aurkezten dizuegun lan hau burutzea pentsatu dugu. Bi epe bereiz
daitezke lan honen burutze prozesuan:

- Bi galdetegien prestaketa, “Motibazioa eta Ordenagailuaren arteko harremana”


aztertzeko. Galdetegietako bat ikasleentzat da, eta bestea irakasleentzat, alegia, euren
ikasketetarako edo irakaskuntzarako ordenagailuaz baliatzen diren ikasle-irakasleentzat.

- Emaitzen azterketa eta ondorioak. Hainbat ikasle-irakaslek betetako bi


galdetegien emaitzak batu eta ondorioak ateratzeari ekiteko bigarren epea. Azterketa lan
hau 5 faktoreren arabera aztertu da:

- Familiaritatea
- Motibazio intrintsekoa
- Motibazio extrintsekoa
- Motibazioa orokorrean

14
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

- Gelan gertatzen diren interakzio moduak

2.- GALDETEGIAK

2.1 Aurkezpena.
2.2 Ikasleentzako materiala.
2.3 Irakasleentzako materiala.
2.4 Materialen zerrenda.

2.1 Aurkezpena

IKASLEENTZAKO GALDERA-SORTAREN FITXA

Ikasleak ordenagailuaren aurrean duen motibazioari buruzko galdera-sorta.

Helburua: Galdera-sorta honen bidez ikasleen ordenagailu bidezko ikasketetarako


motibazioa aztertzea da xedea.

Irakasleek ordenagailuak ikasleengan duen eragin motibatztaileaz duten iritzia


ezagutzea. Era berean, irakasleak ordenagailua bere ikasle taldearekin erabiltzeko dituen
arrazoiak jasotzea.

Aplikazioa: Kolektiboa. Galdera-sorta hau Lehen Hezkuntza, D.B.H., Batxilergo


eta Lanbide Moduluetako ikasleentzako egokia da , besteak beste. Iraupena alda daiteke,
ez dago epe jakinik, gure ustez, 30-40 minutu ingurukoa aski da sorta guztia osatzeko.
Eskuz egin daiteke datu bilketa, eta mekanizatuki ere bai (hauxe da gomendagarriena).

- Justifikapena:

Gero eta arruntago da ikastetxeetan ordenagailua baliabide didaktiko gisa


erabiltzea, beraz, gero eta premia gehiago ikusten da ordenagailuak ikasleengan sortzen
duen motibazioa zer-nolakoa den aztertzeko eta motibazioaren maila bereziki ikertzeko.
Bestalde, garrantzitsua da, era berean, irakasleen iritzia ezagutzea eta zer pentsatzen duten
motibazio horren zergatiei buruz.

Galdera-sorta honen egileentzat motibazioa ikasleak lan egitera eta ikasketa


prozesuak martxan jartzera bideratzen eta bultzatzen dituen eragilea da.

- Egileak:
Aurreko ikasturteetan bezalaxe, aurten, 1997/98 ikasturtean, Orixe Taldeak
Deustuko Pedagogia Fakultateko Hezkuntza Informatikaren “Practicum”a burutu du.
Ikasleek prakticum epe hori ikasketen amaierako ikasturtean zehar burutzen dute.

“Practicum”aren hirugarren fasean, edo “interbentzio fasea” deritzanean,


dagoeneko aipatuak ditugun arrazoi horiengatik, lan zehatz bat egitea erabaki dugu
ordenagailuak motibazio eragile gisa irakaskuntza prozesuan duen zereginaz.

15
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Lan hau burutzerakoan, Orixe Taldeko partaideetako batek eskuhartu du, Mercé
Folch irakasleak egin du tutore lana, Deustuko Fakultate horretako ikaslearekin, Silvia
Sanchezekin lankidetzan, eta Falkultateko Practicumaren arduraduna den M. José
Bezanilla irakaslearen zuzendaritzapean.

2.2 Ikasleentzako materiala

- Ikasleek bete beharreko galdetegia.

. Ikasleentzako Galdetegia eta betetzeko arauak, azalpen eta adibideekin,


galdetegian dauden 4 galdera mota ezberdinak erantzuteko.
Lau erantzun mota bereizten dira:
- 1etik 5era puntuatzekoak.
- Hautatzekoak.
- BAI ala EZ esatekoak
- Galdera irekiak.
Ikasleei ematen zaizkien betetzeko arauetan dago azaldua lau mota horiei nola
erantzun.
- Ikasleen galdetegiko datuak biltzeko arauak.

. Irakasleak bere ikasleen erantzunen azterketa egin nahi izanez gero, atal honetako
arauak jarrai ditzake. Horrela errazago izango zaio itemen azterketa kualitatiboa eta
kuantitatiboa burutzea.

2.3 Irakaslearentzako materiala:


- Irakasleak bete beharreko galdetegia.
. Irakaslearentzako Galdetegia.
- Irakasleen galdetegietako datuak biltzeko arauak.

Irakasleak erantzunen azterketa egin nahi izanez gero, atal honetako arauak jarrai
ditzake. Horrela errazago izango zaio itemen azterketa kualitatiboa eta kuantitatiboa
burutzea.

2.4 Materialen zerrenda.

Jarraian honako material hauek aurkezten dira, hurrenez hurren:


. Ikasleen galdetegia betetzeko arauen orria.
. Ikasleentzako Galdetegia.
. Ikasleen galdetegiko datuak biltzeko arauak..
. Irakaslearentzako galdetegia.
. Irakaslearentzako galdetegiko datuak biltzeko datuak.

IKASLEENTZAKO ORRIA:
GALDETEGIARI BURUZKO ARGIBIDIEAK

Galdetegi honetan lau galdera mota daude:


1.- Batzuetan BAI erantzungo duzu, ados zaudelako, ala bestela, EZ, ez zaudelako ados.
Adibidez: Niri musika gustatzen zait BAI EZ
Esaldiak dioenarekin ados bazaude BAI erantzuna marka ezazu honela:

16
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Niri musika gustatzen zait EZ


Ez bazaude ados esaldiak dioenarekin, EZ markatuko duzu, honela:
Niri musika gustatzen zait BAI
2.- Beste galdera batzuetan baloratu egin beharko dituzu esaldiak 1etik 5era, gurutze bat
jarriz. Eta balorazio hori honela baloratuko da:
1= Batere ez 2= Gutxi 3= Normala 4= Aski 5= Ikaragarri
Adibidez: Niri musika gustatzen zait 1 2 3 4 5
Egia bada musika ikaragarri gustatzen zaizula, orduan, 5 markatuko duzu::
Niri musika gustatzen zait
3.- Beste zenbait galderetan zenbait esaldi agertzen dira eta zuk aukeratu egingo duzu
zein(tzur)ekin zauden ados. Gogora ezazu bat baino gehiago aukera ditzakezula.
Adibidez:
 “Bakalao musika ikaragarri gustatzen zait.
 Niri musika ez zait gustatzen
 Musika klasikoa da niri gehien gustatzen zaidana
 Beste bat (idatz ezazu zein) ...
Aurreko esaldi horietatik zuretzat egia den bakarra “bakalao” musika ikaragarri
gustatzen zaizula baldin bada, eta gainera, hor daudenez gain, beste esaldiren bat erantsi
nahi baduzu, azken laukitxoa markatu, Beste bat dioena, eta idatz ezazu zuri atsegin
zaizun musikaren izena.
Adibidez: Zuri “bakalao” musika ikaragarri gustatu arren, berez nahiago baduzu “heavy”
motakoa, orduan honela markatu behar dituzu laukitxoak:
 “Bakalao” musika ikaragarri gustatzen zait
 Niri musika ez zait gustatzen
 Musika klasikoa da niri gehien gustatzen zaidana
 Beste bat (Idatz …) Niri gehien gustatzen zaidana "heavy" da.

4.- Azken galdera motak lekua zurian uzten dutenak dira, zuk erantzuna idatzeko.
Adibidez: Zer deritzozu musikari? Zergatik?
Nik pentsatzen dut musika zoragarria dela lasaitu egiten nauelako..
Galdetegi hau izenik gabekoa da, inork ez ditu zure erantzunak norenak diren
jakingo.
Presarik gabe erantzun, denbora ugari daukazu erantzuteko. Ondo pentsatu.
Galderak ongi irakurri eta ez iezaiozu arretarik jarri bukaeran agertzen den
zenbakiari( ).
Zerbait ez baduzu ulertzen, galde iezaiozu zure irakasleari.
IKASLEEK BETETZEKO GALDETEGIA

DATU PERTSONALAK
Zuri dagozkizun datuak azaltzen diren laukitxoan jar ezazu X:

SEXUA  Gizona ADINA  12 urte baino gutxiago


 Emakumea  12 eta 16 urte bitartean
 16 urte baino gehiago
 Lehen Hezkuntza
 DBHko 1º Zikloa
 DBHko 2º Zikloa
 Batxilergoa  Artistikoa

17
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

 Zientziak
 Humanitateak
 Teknologia
 Lanbide Moduloak
 Bestelakoak…

1. Etxean baduzu ordenagailurik?(1) BAI EZ

2. Etxean ordenagailurik erabiltzen duzu BAI (2) EZ (3)


 EZ ez didatelako uzten (4)

3. Gustatzen zaizu ikastetxean ordenagailua erabiltzea? (5) BAI EZ

4. Erabili al duzu ordenagailua arlo ezberdinetako gaiak lantzeko (Historia, Matematika,


Zientziak,...)?

Ez inoiz ez (6)  Bai, 10 aldiz edo (7)


Bai, 10 aldiz baino gehiagotan (8)

5. Gustora ikasten dituzu Matematika, Zientziak eta abar…ordenagailuaz ? (9) BAI EZ

6. Gustatzen zaizu arlo ezberdinak ordenagailuaren laguntzaz lantzea?

 Ez, inoiz ez (10) Bai, batzuetan bai eta bestetan ez (11)


Bai beti (12)

7. Aurreko galderari EZetz erantzun badiozu. Esan hemen zergatik ez zaizun gustatzen
ordenagailuaz ikastea (erantzun bat baino gehiago aukera dezakezu)
 Lan gehiago egin behar delako bestela baino. (13)
 Ordenagailuaz lan egitea zailago iruditzen zaidalako (14)
 Beste bat (idatzi zergatik) ...(15)

8. Seigarren galderari BATZUETAN erantzun badiozu bakarrik. Noiz gustatzen zaizu lan
egitea arlo ezberdinetan? (erantzun bat baino gehiago aukera dezakezu)

 Programak soinu, irudi eta horrelako ugari dituenean(16)


 Programa jolas bat bezalakoa denean (17)
 Programan irakurtzeko testu asko ez dagoenean (18)
 Beste bat (idatzi noiz) ... (19)

9. Zeuk aukeratzerik izango bazenu klasean ordenagailuaz ala ordenagailurik gabe lan
egitea, zein aukera hartuko zenuke?

 Ordenagailurik gabe lan egitea (20)  Ordenagailuaz lan egitea (21)

10. Arazorik gabe konpontzen dituzu ordenagailuak planteatzen dizkizun arazoak?

 Ez (22)  Bai, ia beti (23) Batzuetan (24)

18
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

11. Zure ustez, erraza da ordenagailuaz lan egitea? (25) BAI EZ


12. Gutxiago kostatzen zaizu ordenagailuaz lan egitea? (26) BAI EZ
13. Ordenagailuaz lan eginez bestela baino gehiago kontzentratzen zara? (27) BAI EZ

14. Denbora motzago egiten zaizu ordenagailuz ikastean, bestelakoetan baino? (28)
BAI EZ

15. Ordenagailuaz lan eginez, zure ustez, ikasle bakoitzak bere martxa eraman dezake?
(29) BAI EZ

16. Ordenagailuaz lan eginez, askatasun gehiago sentitzen duzu, bestela ikastean baino?
(30) BAI EZ

17. Ordenagailuaz egin beharreko jarduerak errepikatu egiten dituzu ondo egin arte? (31)
BAI EZ

18. Ordenagailuan jardueraren bat egiterakoan okerra egin baduzu, nola sentitzen zara
beste ikasleen aurrean oker egindakoan baino hobeto ala okerrago? Esan zergatik. (32)
...
19. Jarduera bat ongi burutzen duzunean, zer sentitzen duzu: ( erantzun bat baino
gehiago aukera dezakezu)

 Ondo egin duzulako pozik sentitzen zara (33)


 Zure irakasleak ikustea nahi izaten duzu (34)
 Sariren bat jasotzea gustatzen zaizu (35)
 Zure lankideei erakustea gustatzen zaizu (36)
 Beste bat (idatzi zer)...(37)
20. Ordenagailuaz lan egiten duzunean nola egiten duzu?

 Bakarrik (38)
 Binaka (39)
 Taldean (40)
 Bestela (idatzi nola)...(41)

21. Ordenagailuaz lan egiten duzunean, nola gustatzen zaizu egitea?

 Bakarrik (42)
 Binaka (43)
 Taldean (44)
 Bestela (idatzi nola) ...(45)

Ordenagailuaz lan egiten ari zarenean,


22. zure lankideak zer egiten ari diren interesatzen zaizu? (46) BAI EZ

23. Zuk zer uste duzu, ordenagailuaz lan egiten duzunean… (bat baino gehiago aukera
ditzakezu)

 Irakaslea beste ikaskideetako bat bezalakoa dela (47)

19
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

 Ikasleak eta irakasleak gehiago hitz egiten dugula eta hurbilago gaudela, ohiko
ikasgelan baino (48)
 Nire ikaskideak gehiago ezagutu ditzaket (49)
 Beste bat (idatzi zer) ...(50)

24. Zuri ordenagailuaz lan egitea gustatzen bazaizu, zergatik dela uste duzu? (erantzun
bat baino gehiago aukera ditzakezu)

Irakaslea beste ikaskideak bezalakoa delako. (51)


Ikasle eta irakasleek gehiago hitz egiten dugulako elkarrekin eta hurbilago
gaudelako elkarrengandik (52)
Nire ikaskideak hobeto ezagutu ditzakedalako (53)
Nire etorkizunean garrantzitsua izango dela uste dudalako (54)
Ikas-arlo ezberdinak ikasteko modu aproposa delako (55)
Ordenagailuaz lan egitea gustatzen zaidalako soilik. (56)
Ebaluaketa hobetu dezakedalako. (57)
Etxean horrenbeste ikasi beharrik izango ez dudalako. (58)
Informatikaren munduan sartzen gaituelako. (59)
Beste bat (idatzi zergatik)...(60)

25. Ordenagailuaz lan egitea gustatzen bazaizu, zergatik dela uste duzu?
- Programek beraiekin lan egin eta eskuhartzera
deitzen didatelako 1 2 3 4 5 (61)
- Programek irudiak dituztelako 1 2 3 4 5 (62)
- Programek soinua dutelako 1 2 3 4 5 (63)
- Programek mugimendua dutelako 1 2 3 4 5 (64)
- Programek bideoa dituztelako 1 2 3 4 5 (65)
- Programek animazioak dituztelako 1 2 3 4 5 (66)

26. Ordenagailuaz lan egitea gustatzen bazaizu, zergatik da?


- Pantailuan puntu batean eta bestean probatuz,
nahi bezala ikuskatzen duzulako 1 2 3 4 5 (67)
- Okerra eginez gero, inor ez delako konturatzen 1 2 3 4 5 (68)
- Askatasunez joka dezadalako 1 2 3 4 5 (69)
- Nik nahi dudan abiadan egiten dudalako lana 1 2 3 4 5 (70)
- Nahi dudan adina aldiz errepasa dezakedalako 1 2 3 4 5 (71)
- Emaitzak erraz alda ditzakedalako 1 2 3 4 5 (72)
- Ordenagailuak erantzun azkarrak ematen dizkidalako eta aurrera egin
dezakedalako bide onetik noala jakinda. 1 2 3 4 5 (73)
- Ordenagailuak berehalako erantzuna
ematen didalako 1 2 3 4 5 (74)

27. Zerk erakartzen zaitu gehiena? (Erantzun bat baino gehiago aukera ditzakezu)

 Programek (irudiek, soinuek, ariketek ...) (75)


 Ordenagailuak lan egiteko erak (aske, zure martxan, irakaslea laguntzeko

20
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

dagoelarik...) (76)
 Aurreko biak batera (77)
 Beste bat (idatzi zein)...(78)

28. Ordenagailuarekin lansaioa hasterakoan, beste eskoletan baino urduriago egoten zara?
(79) BAI EZ

29. Ordenagailuekin lan egiterakoan, zer da gustatzen ez zaizuna? Zergatik?(80)

30. Uste duzu ordenagailuekin ikastea ikasteko modu ona dela? Zergatik? (81)

31. Uste duzu ordenagailuarekin hobeto ikas ditzakezula zenbait gauza? Zergatik?(82)

32. Ikasten lagunduko dizun ordenagailu programa batek nolakoa izan behar du? (83)

IKASLEEN GALDETEGIETAKO DATUAK BILTZEKO ARAUAK


Irakasleak ikasleek galdetegiari emaniko erantzunen azterketa egin nahi
badu, honako arau hauek jarrai ditzake emaitzak baloratzeko.

A. ITEMEN BALORAKETA KUANTITATIBOA:

1.- BAI eta EZeko galderetan:


A/EZ erantzunak = 0 PUNTU: B/BAI Erantzunak=PUNTU 1

2.- 1etik 5rako baloraketa eskatzen duten galderetan:


A/ 1,2,3 erantzunak = 0 PUNTU B/ 4,5 erantzunak = PUNTU
1(bakoitzak)

3.- Hautatzeko galderetan:

-PUNTU 1 balio duten itemak hauek dira: 2, 7, 8, 11, 12, 16, 17, 18, 21, 23, 24,
33, 34, 35, 36, 39, 40, 43, 44, 47, 48, 49, 54, 55, 56, 57,
58, 59, 75, 76, 77
- 0 PUNTU balio duten itemak hauek dira:: 3, 4, 6, 10, 13, 14, 15, 20, 22, 38, 42

4.- Galdera irekiak kualitatiboki baloratuko dira:

- Itemak: 15, 19, 32, 37, 41, 45, 50, 60, 78, 80, 81, 82, 83

B. ITEMEN BALORAZIO KUALITATIBOA:

Item guztiak kualitatiboki eta kuantitatiboki baloratu behar dira, baina batzuk
bereziki kualitatiboki baloratu behar izaten dira, oso informazio interesgarria eskain
dezaketelako. Honako hauek dira:
- Itemak: 15, 19, 32, 37, 41, 45, 50, 60, 78, 80, 81, 82, 83

21
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Beraz BALOREEN ASIGNAZIOA motibazioarekin zerikusia duten faktoreetako


bakoitzerako eta barne egituran azaldu direnak honako hauek lirateke:

-Familiaritatea: Itemak 1+(2+3+4)+(6+7+8)


-Motibazio intrintsekoa
. Barneko faktoreak: Itemak: 16+17+18+62+63+64+65+66+75
. Kanpoko faktoreak: Itemak:13+14+25+26+27+28+29+30+33+56+61+67+
68+69+70+71+72+73+ 74+76
-Motibazio extrintsekoa: Itemak 34+35+36+54+55+57+58+59
-Motibazioa orokorrean: Itemak5+9+(10+11+12)+(20+21)+
(22+23+24)+31+77+79
-Interakzio moduak: Itemak (38+39+40)+(42+43+44)+46+47+48+49+51+52+53

IRAKASLEARENTZAKO GALDETEGIA
Zure iritziaren eta experientziaren arabera:

Seinala ezazu gurutze batez esaldi hauetako zeinekin zauden ados:


1. Uste duzu ordenagailuarekin lan egiteak ikasleak motibatu egiten dituela…
 ikasle bakoitzaren ikasketa erritmoari egokitzen zaiolako.(1)
 haien arreta erakartzen duelako.(2)
 erantzun azkarrak eta estimulo positiboak lortzen dituztelako.(3)
 euren ikasketa prozesuaren kontrola eskuratzen dielako.(4)
 programak zenbait ikasten ari diren neurtzen dielako eta horrela jakin
dezaketelako aurreratzen ari diren ala ez.(5)
 ulertzen ez dituzten gaian nahi beste aldiz errepasa ditzaketelako.(6)
 askeago lan egiten dutela konturatzen direlako.(7)
 ikasle eta irakasleen arteko harremana errazagoa delako.(8)
 emaitza onak lortzeko aukera dutelako lehenago huts egin duten zenbait
gaitan.(9)
 grafikoak, marrazkiak eta lan egokiak egin ditzaketelako, marrazkilari edo
letra ederrik ez badute ere, eta horrek bere autoestimari laguntzen diolako
(10)
 egindako lana ikusteak poztu egiten dituelako.(11)
 hausnarketa egiteko aukera ematen dielako eta erantzunak errez aldatzeko
aukera dutelako(12)
 errazago ulertu eta asimilatzeko eran aurkezten dutelako informazioa
ordenagailuko programek.(13)
 beste bide batzuetatik azaltzen zailak diren eran, modu ikusgarrian
erakusten
dituelako zenbait gai edo arlo.(14)
 berehala ematen dielako ordenagailuak erantzun zuzena, eta horrela
ikasleak jakin dezaketelako bide onetik doazen, irakasleak lanak zuzendu
ditzan itxaron gabe.(15)
 ordenagailuak amaierarik gabeko eramapena duelako.(16)
 ikasleak ez dituelako juzkatzen edo epaitzen, emaitza ona ala txarrak dituen
esaten die, baloraziorik egin gabe.(17)
 ordenagailuaren bidez informazio asko lor dezaketelako.(18)

22
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

 okerra egiteko bildur gutxiago dutelako.(19)


 larritasun gutxiagoz lan egiten dutelako.(20)
 ikasleen konpetentzia maila hobetzen laguntzen duelako, aldi berean
sentiarazten dielarik ikasten ari direla.(21)
 zeregin mekanikoak modu atseginean egiten laguntzen dielako.(22)
 autonomoago sentiarazten dielako.(23)
 ikasleei lan egiten segitzeko gogoa ematen dielako ematen duen urrats
bakoitzaren ostean ondo egin duen ala ez jakiteak.(24)
 ordenagailuaren aurrean egindako okerrek larritasun gutxiago eragiten
dietelako.(25)
 beste batzuk (idatzi zein) (26)....................................................................

2. Uste duzu ordenagailuen gelan (edo informatika gelan):

 ikasleak motibatuta sartzen direla, beren buruak lanak ongi egiteko gai
sentitzen dituztelako.(27)
 ikasleen arteko giroak onera egiten duela.(28)
 ikasleek emaitza hobeak lortzen dituztela.(29)
 ikasleek lan erritmoari luzaroago eusten diotela.(30)
 ikasleak kontzentratuago daudela euren lanean.(31)
 ikasleak asperdura eta monotonia giroa gainditzen dutela.(32)
 ikasleen jarrerak onera egiten duela.(33)
 beste bat (idatzi zer)........................................................................(34)

3. Uste duzu ordenagailuarekiko lana onuragarria dela...

 ikasleak ikasteko jarreran jartzen dituelako. (35)


 ikasteko gogorik ez duen ikaslea estimulatzen duelako. (36)
 ikasleak elkarrekin harreman estuagoa lortzen dutelako.(37)
 ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei laguntza ematen dielako.(38)
 zenbait trebetasun lortzen laguntzen dielako.(39)
 informazioa modu erakargarrian aurkezten duelako eta ikasketa
estimulatzen
duelako.(40)
 jokamolde zailak dituzten ikasleen arreta ere erakartzen duelako(41)
 norberaren estima gehitzen duelako (42)
 beste bat (idatzi zergatik)....(43)

4. Ordenagailuak, irakasteko baliabide gisa, motibatu egiten zaitu….

 ikaslea motibatzen duelako.(44)


 irakaskuntzak ordenagailuaren bidez ikasleen ikasketa prozesua hobetu
lezakeelako.(45)
 ikasle multzoetan dagoen dibertsitateari erantzuteko baliabide egokia
delako.(46)
 irakaslea libreago dagoelako premia duenari laguntzeko.(47)
 ikasleen ikasketa prozesua errebisatzeko aukera eskaintzen duelako (48)
 talde lanaren eraginkortasuna areagotzen duelako.(49)

23
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

 ikasketen aurrean jarrera positiboak garatzen laguntzen duelako


ordenagailuak.(50)
 ezgaitasun fisiko eta sentsorialak dituzten ikasleen komunikazio eta
ikasketa
prozesuak hobetu ditzakeelako (51)
 ikasleen autonomia sustatu lezakeelako (baita ikasteko zailtasunak
dituztenen kasuan ere) (52)
 programek ikasleen leihakortasuna areagotzen dutelako eta horrek eragin
egiten dielako.(53)
 ikasleek ordenagailuarekin ikasi egiten dutelako eta horrek estimulatu
egiten
dituelako.(54)
 programa eginez, ikasleek aktiboki hartzen dutelako parte euren ikasketa
prozesuan eta horrek eragin egiten dielako. (55)
 ikaslea bere baitan konturatzen delako zerbait ez duela ulertu eta errazago
egiten zaiolako laguntza eta azalpenak eskatzea.(56)
 ikasle-irakasleen arteko interakzioa hurbilagoa delako ordenagailuez lan
eginez.(57)
 beste bat (idatzi zergatik)...(58)

5. Uste duzu ordenagailuak “berez” motibatzen duela? Marka ezazu gurutze batez:(59)
BAI EZ

6. Zer du, zure ustez, ordenagailuak gainerako ikasketa baliabideek ez dutena? Erantzun
ezazu askatasunez galdera hau(60)

7. Seinala itzazu zeintzuk diren, zure ustez, ikusi dituzun faktore horien artean ikasleen
motibazioan gehien eragiten dutenak.

Itemaren zenbakia emanez aipa ditzakezu (61) :

1. faktorea item zenbakia.


2. faktorea item zenbakia
3. faktorea item zenbakia
4. faktorea item zenbakia
5. faktorea item zenbakia

IRAKASLEEN GALDETEGIAREN DATUAK JASOTZEKO ARAUAK.


Irakasle taldeak galdetegien emaitzak aztertu nahi baditu, honako arau
hauek jarrai ditzake.

ITEMEN BALORAZIO KUANTITATIBOA ETA KUALITATIBOA:

24
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

1. Gurutze batez markatuz erantzuteko galderetan :

PUNTU 1 hautaturiko item bakoitzeko.(1-58) 26,34,43,58 itemak izan ezik.

2. Galdera irekietan balorazioak kualitatiboa izan behar du: 26,34,43,58,60,61 itemak.

. BAI ala EZeko galderetan (59 itema) A/ Eran.EZ= 0 PUNTU, B/ Eran. BAI= PUNTU 1

Beraz, motibazioarekin zerikusia duten eta barne egituran azalduriko faktore


bakoitzaren BALOREAREN ASIGNAZIOA honelakoa izango da:

Irakaslearen balorazioa motibazio motaz eta ikasleak ordenagailua erabiltzean


sustatzen duen erlazio motari buruz.

- Ikasleen motibazio intrintsekoaz:


Barneko faktoreak: 22+40 itemak
Kanpoko faktoreak: 1+2+3+4+5+6+7+9+10+12
+15+16+17+18+19+20+23+24+25+27 itemak
- Ikasleen balorazio extrintsekoaz:
13+14+21+39 itemak
- Ikasleen motibazio orokorraz:
11+29+30+31+32+35+36+38+41+42 itemak

- Interakzio motaz 8+28+33+37 itemak

Ordenagailua irakasteko baliabide gisa erabiltzen duen irakaslearen motibazioaz


Motibazio intrintsekoa: 59 itema
Kanpoko faktoreak: 47+48+55 itemak
- Motibazio extrintsekoa: 45+46+50+51+52+53+54+56 itemak
- Motibazio orokorra: 44 itema
- Interakzio motak 49+57 itemak

3.- EMAITZEN AZTERKETA

3.1 Ikasleen galdetegietan jasoriko datuen azterketa

Galdetegia bete duten ikasleak Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergokoak izan
dira, Gipuzkoa eta Nafarroakoak (400 ikasle inguru).

Ikasle eta irakaslearen galdetegien kopiak banatu ziren zenbait ikastetxetara. Eta
jaso ahala, azatertu dira emaitzak.

25
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Kuantitatiboki kontabiliza zitezkeen itemen kasuan programa informatiko batez


baliatuz egin da azterketa, SPSS programaren bidez, hain zuzen ere. Esker berezia adierazi
nahi diogu Esther Calvete irakasleari, lan hau burutzerakoan eskaini digun
laguntzarengatik , eta bide batez, galdetegiak bete dituzten irakasle eta irakasle guztiei.

Kuatitatiboki baloratu beharreko itemen kasuan, aldiz, antzerakoak ziren


erantzunak multzokatu eta kontabilizatu dira, horregatik, askoz lan motelagoa izan da,
nahiz eta berez item gutxiago ziren kopuruz.

Item horiek esan den moduan kontabilizatu eta gero: batzuek modu kualitatiboan
eta besteak modu kuantitatiboan, galdetegiak baloraturiko 5 faktoreren arabera aztertu dira
emaitzak:

- Familiaritatea. Ikasleak duen ordenagailuaren erabileraren ohizkotasuna etxean


nahiz ikastetxean.
- Motibazio intríntsekoa: Ordenagailuak berez eragiten duen motibazioa.
* Barneko faktoreek eragiten duten motibazioa: egitura, kolore, jarduera,
irudi, soinu, animazio, bideo edo interakzioarengatik, eta abar.
* Kanpoko faktoreek eragiten duten motibazioa: ikasleak ordenagailuarekin
erabil dezakeen lan moduari dagokiona: lan erritmo autonomoa,okerrari beldurrik
ez….
- Motibazio extrintsekoa: Ordenagailua erabiliz ikas litekeenak eragindako
motibazioa da, hala nola, teknologia berrietara hurbiltzea, etorkizunerako gaitzea,
zenbait arlo ikasteko laguntza…
- Motibazioa orokorrean:Aurreko bien interakzioaren ondoriozko motibazioa.
Gelan suertatzen diren interakzio motak: ikaslea-ordenagailua, ikaslea-irakaslea-
ordenagailua, talde txikia-ordenagailua, interakzio horien hurbiltasun maila…

Galdetegi honetan motibazioa zenbait faktorerekiko harremanetan azter daiteke:


hala nola sexoa, adina, ikas-maila, eta ikasketa motak; izan ere, galdetegi anonimoak
badira ere, sarreran datu horiek eskatzen baitira gero emaitzak faktore horiekiko kalibratu
ahal izateko.

-Familiaritateari dagokionez, emaitzek adierazten dute ikasleen ehuneko


65ek baino gehiagok ordenagailua erabiltzeko nolabaiteko ohitura badutela, batzuek
etxean erabiltzen dute(ehuneko 44k) eta gainerakoek ikastetxean. Aipagarria da ikasleek
honako galdera honi ematen dioten erantzuna, alegia, ea gustatzen zaien ikastetxean
ordenagailuaz lan egitea, izan ere, ehuneko 100ek erantzun baitute baitz, gustatzen
zaiela.

26
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

-Motibazio intrintsekoari dagokionez, emaitzek garbi erakusten eta


frogatzen dute ordenagailu programen barneko faktoreen erakarpen indar handia.
Erakarpen mota hori bereziki nabarmena da gazteenen artean, Lehen Hezkuntza eta
DBHko 1º mailan, ( irudia, soinua, bideoa, animazioak, jarduerak, interaktibitatea...) eta
bereziki azpimarkatzen dute interaktibitatea.
Ikasmailetan gorago joan ahala, ikasleek gero eta gehiago baloratzen dituzte
kanpoko faktore ragileak (euren erritmoan lan egin ahal izatea, okerra egiteari beldurrik
ez izatea, autonomia gehiago izatea, irakaslea hurbilago izatea…) baina inolaz ere ahantzi
gabe barneko faktore eragileei ematen dietela lehentasuna.
Ikasle guztiek programa on batek nolakoa behar lukeen deskribatzerakoan esaten
dute jolas baten modukoa izan behar duela: irudi eta soinua izan eta partaidteza aktiboa
eragin, ... beraz, horra hor berriz ere barneko faktoreak hartzen duten lehentasuna.
Bestalde, ikasle guztiek aipatzen dute ordenagailuarekin okerra egiteak ez dituela
kezkatzen, beste ikasleen aurrean okerra egiteak adina. Kasu honetan beraz, kanpoko
faktore baten garrantziaz hitz egiten ari gara.

27
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

- Motibazio extrintsekoari dagokionez, ordenagailuaren bidez lortzen


duenak eragiten duen motibazioaz, ikasleek aipatzen dutena da ordenagailuaz arlo
ezberdinetan lan egitea atsegin dutela hainbat arrazoi direla medio (ikus ondoko
grafikoa). Gainera, gero eta garrantzi handiagoa hartzen dute horrelako faktore
eragileak ikas-mailetan gora egin ahala, horregatik, DBHko 2º Zikloko eta
Batxilergoko ikasleak ehuneko maila handiagoz adierazten dute informatikak euren
etorkizunean garrantzia izango duela pentsatzen dutela eta arlo ezberdinetako gaiak
ikasteko ordenagailuak erraztasunak ematen dizkietela…

28
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

- Motibazio ororrari dagokionez, motibazio intrintsekoak edo motibazio


extrinsekoak eragiten dien ikasleak alde batetik eta bi motibazio mota hauek orekatzen
dituztenak harremanetan jarriz gero, honako grafika hau lortzen da:

.
- Ordenagailuen gelan ematen diren interakzio mota ezberdinei
dagokienez, emaitzek frogatzen dutena da, alde batetik alderdi positibo bat badagoela:
ikasleek bereziki baloratzen dutela ikasle eta irakasleek lan egoera horietan duten
hurbiltasuna eta harreman “hobea”, baina, halere, emaitzek badute bestalde, negatibotzat
kalifikatu behar dugun alderdi bat ere.
Azken horien artean aipatu behar da, esate baterako, ikasleak multzokatzeko
erarik arruntenak binakakoa (ehuneko 50) eta talde txikia diren arren, ikasle gehienek
bakarrik lan egitea nahiago izango luketela (ehuneko 50 baino gehiagorik) eta gainera,
horri gehiatu behar zaio, oraindik portzentaia handiago bati (ehuneko 60ari) ez zaiola
axola bere taldeko gainerako kideek egiten duten jarduera. Halere, faktore horrekiko ere
ezberdintasun txiki bat nabari daiteke ikasle txikienen eta helduenen artean, izan ere,
azken hauek adierazten baitute ordenagailuaz lan eginez hobeki ezagutu ditzaketela eure
ikaskideak eta binaka lan egitea atsegin dutela, baina halere, hori adierazten duten
ikasleen kopurua ehuneko 50 baino gutxiagokoa da.

3.2 Irakasleen galdetegietan bilduriko emaitzen azterketa.

Galdetegi hauek ikastetxe ezberdinetako ikasleei betearazi eta gero, zenbait


irakaslek euren galdetegiak ere bete dituzte.

29
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Jarraian azalduko ditugu irakasleen galdetegien emaitzen azterketak emandako


ondorioetako batzuk.

- Aho batez adierazten dute irakasleek euren ustez ikasleei gehien eragiten
dien motibazioa motibazio intrintsekoa dela, alegia, aho batez esaten baitute
“ordenagailuak berez motibatzen du”ella. Irakasleen ehuneko ehunek baitetsi du
esaldi hori.
- Motibazio mota horren barruan, aldiz, irakasleen ustez, kanpoko
faktoreak baino gehiago barneko faktoreak dira ikasleak motibatzen dituztenak:
irudiak, soinuak, aurekzteko era erakargarriak…

Halere, irakasleek ez dute baztertzen ikasleek garrantzia ematen diotela kanpoko


faktoreek eragindako motibazio intrintsekoa, (bereziki azpimarkatzen dituzte
askatasunarekiko eta ikaslearen erritmoarekiko errespetua, arreta handiagoz lan egitea,
autonomia handiagoa, kontzentrazioa, okerra egiteko beldur gutxiago, interaktibitatea…)
Era berean, baloratu egiten dute motibazio extrintsekoa ere (informatika etorkizunerako
ikaskizun garrantzitsua dela, arlo ezberdinetako gaiak ikasteko modu aproposa dela,
ebaaluazioko emaitzak hobetzeko era izan daitekeela…).

Aipagarri gertatzen da, era berean, irakasleak nahiz ikasleak bat datozela
motibazio mota horiek aipatzerakoan ematen dieten balorazio hurrenkera egiterakoan.
Ikasleen galdetegien emaitzen beste ondorioetako bat berretsi egiten dute irakasleen
galdetegietako emaitzek alegia, ikasleei ez zaiela axola izaten euren kideak zer egiten ari
diren euren ordenagailuetan, zein jardueratan diharduten ez zaiela inporta izaten, eta oso
modu independientean lan egiten dutela.

Irakasleen iritzietatik ateratako ondorioetako batzuk, ordea, euren ikuspuntuari


dagozkio bereziki. Ikus ditzagun.

Goi mailetako irakasleek ez dute aukerarik ikusten ordenagailua talde-lana


bultzatzeko balio izateko, baina behe mailetako irakasleetako batzuk ohartzen dira
horretarako aukerak ere eskaintzen dituela. Baliteke kasu honetan maila bajuagoetan talde-
lana lan metodo gisa gehiago erabiltzen delako izatea berez, eta emandako erantzunak
horrekiko zerikusi gehiago izatea, ordenagailuari berari dagokiona alde batera utzita.

Bestalde, berriz, irakasleak berak zein motibazio du ordenagailua baliabide


didaktiko gisa erabiltzeko? Galdera honi emaniko erantzunek adierazten dutena da
ordenagailua baliabide gisa erabiltzeko duten motibazio nagusia zera dela, ikasleak
motibatuta ikusten dituztela arlo ezberdinetako gaiak ikasteko gogoz, eta horixe dela
beraiei gehien eragiten diena.

3.3. Ondorioak:

Aurreko emaitza horiek aztertzerakoan bitara bil daitezkeen bi ondorio nagusi


nabarmentzen ditugu, bereziki interesgarritzat jotzen ditugunak hezkuntzarako softwarea
prestatzerakoan nahiz erabiltzerakoan:

• Alde batetik ikasleengan itsatsi beharra dagoela ikaskideekin


interakzioan lan egiteko jarrera, ahal den neurrian euren baitara gehiegi
bil daitezen eta bakarkako lanean itxi daitezen ekidinez.

30
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

• Bestalde, bereziki garrantzitsua dela programaren diseinua zaintzea:


kolorea, interakzioa, kalitatezko irudiak, jostagarritasuna…, bestela
esanda, ikasleak euren ohiko bizitzan, irakaskuntzatik kanpo ikusten
duten ikusentzunezkoen bitartez ezagutzen dutenen paretsukoa izan
behar duela, ahal den neurrian.

Beraz, ikaslearen motibazioa ziurtaturik izateko eta ikasketa berriei aurre egiteko
gogo onez izan daitezen, beharrezkoa da erabiltzen dugun hezkuntzarako softwareak,
gelako programazioari ongi egokitzen zaion edukin pedagogikoa izateaz gain, software
erakargarria, jostagarria eta interaktiboa izatea, (ikasleek “joko bat” bezalakoa izan behar
duela esanez definitzen dutena), ikasleek joko horrekin interaktuatzeaz gain, euren
ikaskideekin harremanetan egonez joka dezaten.

Hori modu egokian gerta dadin, garrantzitsua litzateke irakasleek berek ere
aintzakotzat hartzea ordenagailuak taldea potentziatuz, berdinen arteko interakzioak
lantzeko balio lezakeen tresna dela.

Honek ez du esan nahi, jakina, urteetan zehar prestaturiko softwareak, alegia, ez


bideorik, ez animaziorik edo soinurik gabe prestaturiko softwareak erakargarritasunik ez
duenik ikasleentzat, edo hezkuntzarako baliabide gisa eskasak direnik, izan ere, beti
bezala, irakaslea baita bere ikasleekin lan egiteko egokia den material kurrikuluarrik
egokiena zein den une bakoitzean.

Urte hauetan zehar lortu dugun experientziak eta egin dugun motibazioari
buruzko lan honen emaitzek erakutsi digute ez dela sofistifikazio maila handirik behar
ikasleei programa bat erakasgarria gertatzeko, baina nolanahi ere, irudi erakargarriak izan
behar ditu eta interaktiboa izan behar du, hots, ikasleek euren ikasketan parte hartu
behar dute, aktibitateak burutu eta teklak sakatuz, idatziz, kurtsorea ingurune beroetara
hurbilduz erabakitzen dutelarik euren ikasketaren prozesua explorazio bidez,
identifikatuz, alderatuz…

 TOOLBOOK:

Irakaskuntzarako CD-Rom-etan bildutako progra asko TOOLBOOK programa


multimediaz eginak daude.

Menu nagusian hamaika programarako sarbidea eskaintzen duelarik, batik bat Euskal
Hizkuntza eta literatura, Musika, Gizartea eta Hezkuntza Orientazioa arlokoak.

Bereziki azpimarragarria da Euskara eta Musika arloetakoak egiten duten


entzumenaren lanketari, musika arlokoetan forma musikalen ezaugarrien erakusgarri, eta
euskararen arloan hizkuntza mintzatuaren ulermenaren garapenerako. Horretaz gain, arlo
horiek lantzeko, audio, bideo eta grafikoaren aldetik hornituriko materiale interaktiboa,
erakargarria eta motibatzailea da.

31
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Programa hauetako batzuk bereziki egokiak dira, urtean zehar saio ezberdinetan
barrena sekuentziatzeko, irakaslearen asmoen eta ikasle-taldearen premien, mailaren eta
gaitasunen arabera. Horixe da “Bertsoz bertso” deritzan programaren kasua. Egokia
litzateke ikasleen ordenagailuetan osorik kopiatuta jartzea eta ahozko literatura ordenagailu
bidez landu nahi denetan irekitzea programa, jarduera bati edo entzunaldi bati ekiteko.

Gainerako programek ( Logika, Europa, Forma Musikalak eta Ipuinak) horrenbesteko


zabalerarik ez badute ere, lan-saio ezberdinetan sekuentziatzea eskatzen dute, eta
komenigarria litzateke lanerako erabiliko diren boladan ordenagailuan instalatuta edukitzea,
horixe baita erosotasunez lan egiteko modurik gomendagarriena.

Metodologia aldetik, berriz, informatika gelan ordenagailu guztiak multimedia balira,


aski litzateke programa hauek jarraian adierazten den moduan erabiltzea. Gainerakoan,
ikasle talde osoa pantaila handi bati begira jar liteke eta programa kainoi bidez proiektatu,
ikusi eta ikasleek txandaka landu. Bestalde, modu berean, talde handian lantzeko, kainoirik
ez badago, badira telebistaren pantaila monitorearen partez erabiltzeko adaptagailuak
( ezinbestekoa da telebistak eurokonektorea izatea).

INSTALAZIOA

CD-ROM programak Toolbook erremintaz eginak daude. Programa horiek


abiarazteko, aurretik zenbait fitxategi instalatu behar dira ordenadore bakoitzeko disko
gogorrean.

Horretarako, Cd-Romean dagoen SETUP.EXE fitxeroa exekutatu behar da. Instalatuz


fitxero guztiak.

BETEKIZUN MINIMOAK:

Programak behar bezala landu ahal izateko baldintza teknikoak bete beharko lituzke
ordenadoreak:

• Pentium prozesadorea.
• Koloreetako monitorea: 640 x 480 puntu eta 256 kolore. Pantaila miloika
koloeetan konfiguratuz, bideo eta grafikoen kalitatea askoz hobea delarik.
• Cd-Rom irakurlea: X6 edo goragokoa.
• Soinu Txartela.

Programa baten adibidea:

PROGRAMAREN IZENA: BERTSOZ-BERTSO


HEZKUNTZA MAILA: Lehen-Hezkuntza, DBH eta Batxilergorako

32
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Bederatzi puntukoa

Neurri berezitakoak

Zortziko-Handia

Hamarreko- txikia

Hamarreko- Handia

Zortziko txikia

PROGRAMAREN DESKRIBAPENA: Programaren helburu nagusia ahoko literaturaren


atal nagusia den bertsolaritza ezagutzera ematea da modu interaktiboan. Iturritzat erabili
dira gai honi buruz Joanito Dorronsoro eta Joan Mari Lekuonak argitaraturiko liburuak, eta
EITBren emisioetatik harturiko irudiak eta grabaketak ere bai.

Egitura: Programa honetan bi atal nagusi bereizten dira: Azalpenak eta Ariketak.

Lehenengo atalak honako azpiatal hauek biltzen ditu:

1. Bertsogintzaren oinarrizko kontzeptuak (lerroa, etena, errima, erritmoa, ahapaldi


motak, doinuak etab.)
2. Bertso-motak: bakoitzaren bereizgarriak eta adibideak.
3. Zenbait doinu.
4. Bertsolariak. Banaka ikusteko aukera eskaintzen du.
5. Bertsolaritzaren historia. Ardatz kronologiko batean kokaturik, eta garai historiko
bakoitzari dagozkion ezaugarriak laburtuz, bertsogintza aroaren ezaugarriak
aurkezten dira. Jadanik hilak diren bertsolari nagusienak banaka ezagutzera ematen
dira, bakoitzari buruzko datu biografikoak eta bertsorik ezagunenak ematen dira,
testu irudi, soinu eta bidoez horniturik.

Bigarren atala ariketak egiteko da eta hiru mota nagusi bereizten dira:

1. Ahapaldi bateko azken puntua asmatzeko ariketa.


2. Bertsoa entzun eta zein motatakoa den adierazteko ariketak.
3. Baieztapen batzuek egia ala gezurra diren igartzea.

 BIBLIOGRAFIA:

- Escobedo Claramonte, Víctor.- “ Orixe proiektua” Hezkuntzarako informatika.-


(1999).- Donostia.- Eusko Jaurlaritza.- Lankopi, S.A.

- Hirukide Boletina eta ikastetxea.

33