You are on page 1of 2

---/(R)IK) EZA /// --- / (R)EN FALTA

---(Sarasolak) –(r)en (Orotarikoan) GABEZIA

- Lan ezaren segurua (Orotariko Euskal Hiztegian)


- Lanik eza gogorra da, are gogorragoa etxerik eza.
- Gau osoko lorik ezak beldurtzen nau.

- Lan gabezia (Sarasolak)


- Barneko indarraren gabezia erakusten du. (Orotarikoan. Bereziki
iparraldeko egitura.)

- Gogo falta
- Adimen falta
- Ez du inoiz diru faltarik nabaritu.
- Larritu ziren gure falta nabaritzean.
- Ez dut ezeren falta sentitzen zure ondoan.

 “echar en falta” – mira egin (euskara jasoa), falta nabaritu / falta sumatu
(arruntagoak)
• ez(a) = ez (ezeztapena) + a

NORK EGINA(K) /// NORENGATIK EGINA(K)

Atxagak idatziak dira. (Egilea dela adierazteko)


Atxagarengatik idatziak dira. (Atxagarengatik, Atxagak eraginda sortu dira, bera izan
da idatzi izanaren kausa.)

Euskara batuan: -gatik. Ez –gaitik.

- *Nigatik esana da aspaldian.


- Nik esana da aspaldian.
- Nik esana dut aspaldian.
NONDIK /// NORENGANDIK

1. NONDIK (-tik, -etik, -etatik, -tatik, -dik)


 Izen bizigabeekin: etorri, ekarri (mugimendua eta jatorria adierazten duten
aditzak. Menditik, zuhaitzetik…
 Izen bizidunekin: etorri, ekarri (mugimendua adierazten duten aditzekin)
BIRDEKLINABIDEA: NOREN + NONDIK
- Medikuaren kontsultatik = medikuarenetik
- Gurasoen etxetik = gurasoenetik
- Abokatuaren bulegotik = abokatuarenetik
2. NORENGANDIK Izen bizidunekin, bestelako aditzekin: jaso, ikasi, lortu, iritsi…
(-a(ren)gandik, -engandik, -(r)engandik)
- Gurasoengandik ikasi nuen hizkuntza umetan.
- Arbasoengandik iritsi zaizkigun ohiturak galtzea penagarria
litzateke.
- Hainbat lagunengandik aholku onak jaso ditut.

 HERRITIK (bizigabea) / HERRIARENGANDIK (bizigabea bizidun bihurtua)


- Herritik nator.
- Herriarengandik jaso dugu arbasoen kulturaren altxorra.

 HERRIARENGANDIK / HERRIARENGATIK
- Prest nago edozer egiteko herriarengatik (herriaren alde)
- Herriarengandik jaso dugu arbasoen kulturaren altxorra.

BIRDEKLINABIDEA: NORENEAN, NORENERA

Pertsona izena badu taberna edo denda batek izenari noren kasua erantsiko diogu
dagokion deklinabidea ezarri aurretik.

- Patxirenean (Patxiren tabernan) geratuta gaude mokadutxo bat hartzeko.


- Ixabelenera (Ixabelen dendara) joatekotan naiz erosketa egitera.
- Mikelenean (Mikelen etxean) geratu gara bostetan etxeko lanak egiteko.