Working Paper

2013ko abendua

LANA, LANGILEAK ETA POBREZIA: NOR MAITE DUZU GEHIAGO, ZURE AMA ALA ZURE AITA?

WORK, WORKERS AND POVERTY: WHO DO YOU LOVE THE MOST, YOUR MOTHER OR YOUR FATHER?

TRABAJO, TRABAJADORES Y POBREZA: ¿A QUIÉN QUIERES MÁS, A TU PADRE O A TU MADRE?

Eñaut Apaolaza Amenabar

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

LANA, LANGILEAK ETA POBREZIA: NOR MAITE DUZU GEHIAGO, ZURE AMA ALA ZURE AITA?

1.

Normalean lana inklusio sozialerako tresna nagusientzat jotzen da. Baieztapen hau alderantziz irakurrita, lana topatzea edo lanean hastea pobreziari eta esklusioari saihets egitea dela pentsatzen da oro har. Baina hau horrela ote da? Ba ez, ez da horrela, langile txiroen fenomenoa gero eta ugariagoa denez, gero eta problematikoagoa da lana eta pobrezia kontrajartzea.

5.

Beraz, eta zuzenbidearen esparruari dagokionez, Konstituzioak berak lanerako eskubidea aitortzeaz gain (ez ordea oinarrizko eskubideen artean), lanaren ordaina den soldataren nahikotasuna ezartzen du, baita berdintasuna ere, edo behintzat sexu arrazoiengatik soldatan ez diskriminatzeko obligazioa.

6.

2.

Zeri buruz ari gara hitz egiten langile txiroei buruz hitz egiterakoan? Zer esan nahi dugu? Eurofund-ek dioenez, lanean jardunda ere, langile askoren lan errentek ez dute balio langileok pobreziatik ateratzeko, hauek dira langile pobreak. Nola definitzen eta kuantifikatzen da arrisku hau? Estatu baten bataz bestekoaren %60aren azpitik kobratzen denean. Sarrera kopuru hau ez da maila indibidualean kalkulatzen, baizik eta etxeko guztien sarrerak aintzat hartuta egiten da. Neurgaia beraz ez da pertsona, baizik eta bizilekua den etxebizitza.

Horrez gain Nazioarteko Giza Eskubideen Deklarazioak lanaren ordainari buruz diharduenean honakoa ere badio: giza duintasunaren araberako nahikotasuna behar duela. Nahikotasun horretara iristen ez bada, babes sozialeko beste neurri batzuen bidez osatu beharko dira diru-sarrerak.

7.

Bigarren puntuan aipatutako langile txiroen definizioak aditzera ematen du beraz langile pobreon kasuan arauek agindutako nahikotasunik ez dagoela norbera edo norberaren familia mantentzeko, ez behintzat arauek ezartzen duten duintasunez.

3.

Lanaren funtzioa familia bati nahikotasunezko bizibidea emango duen tresna izatea bada besteak beste, baina langile txiroen existentziak baieztapen hau oso zalantzan jartzen du. Lanaren alderdi soziologikoari eta juridikoari buruzko aipamen labur bat egitea komeni da gaia apur bat kokatzako.

8.

4.

Ikuspegi soziologikotik, eta dagoeneko esan dugun bezala, lana definizioz gizartean integratzeko eta mantentze eta gizarteratze beharrak asetzeko funtsezko tresna da, oinarrizko mantenurako eta gizarte harremanak eraiki ahal izateko elementu nagusienetakoa zalantzarik gabe. Horretarako hala ere ezaugarri batzuk izan behar ditu, eta Zuzenbidea, eta zehazki lan zuzenbideak zedarrituko du lanaren funtzio soziala ezaugarri horiek emanaz.

Europar ikuspegitik ikusten badugu langile txiroen problematika, berehala ohartuko gara errealitate oso ezberdinak daudela langileen pobreziaren datu eta errealitatearen ezaugarrietan herrialde batetik bestera. Baina ezberdintasun handiak topa daitezke baita ere herrialde batetik bestera maila politikotik arazo honi aurre egiteko neurrien planteamenduan eta neurrion eraginkortasunean.

9.

Bestalde une honetan bizi dugun krisi egoerak, eta beronek dakarren enplegu gabezia ikaragarriak –hegoaldeko herrietan batez ere-, nolabait estali egiten du working poor edo langile pobreen arazoa. Badirudi enpleguari dagokionez une honetako erronka politiko nagusia enpleguari alderdi kuantitatibotik heltzea dela (enplegua sortu, langabezia murriztu), eta ez dela hainbeste arreta jartzen alderdi kualitatiboan (zein

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

LANA, LANGILEAK ETA POBREZIA: NOR MAITE DUZU GEHIAGO, ZURE AMA ALA ZURE AITA?

ezaugarri dituen enpleguak, ea pobreziatik ateratzeko balio duen eta abar).

10.

Lehentasuna enplegua sortzea dela pentsa dezakete emergentzia egoera batean gure politikariek, eta ez dela hain garrantzitsua enpleguaren kalitatea. Baina arazoa oso bestelakoa da. Zergatik diogu hau? Kontua ez da lehentasunak non jartzen diren, eta enplegatu kopurua areagotzea izateagatik lehena, beste guztiari halabeharrez arreta gutxiago ematen zaiola. Hori baino haratago joanaz, badirudi langile pobreen egoera neurri batean bilatu egin dela pentsatzeko moduko zantzuak badirela. Bai zenbait herritan behintzat, Espainian esate baterako.

11.

Zergatik diogu hau? Hain zuzen ere Espainian jarraitu den politika lan erreformaren orientazio jakin batean joan da, lan kostuak murriztera alegia. Barne erreskatea egin da langileen soldatak murriztea bilatuz modu horretan produkzio kostuak gutxitu eta lehiakortasuna irabazteko. Modu honetan, hainbat herritan lehendik ere langile pobreen kopurua altua bazen, krisiaren aurkako modura aurkezten diren politika hauei esker (batzuen ustez krisiaren aldekoak dira, etorkizuneko krisiak gogorragoak izateko baldintzak iraunarazten dituztelako) are gehiago emendatzen ari dira kopuruok.

handitzearen artean. Ez litzateke hauturik egin behar baten edo bestearen alde, baina praktikan eta Espainian batez ere badirudi baten alde ala bestearen alde egin behar dela, are gehiago langabezia datu handien aitzakiapean. Lege eta eskubide aitorpenek batera irudikatzen badituzte ere dikotomiko agertarazten ari diren bi elementuok (lanerako eskubidea unibertsala da, eta gainera duintasun mailak bermatu behar ditu testu konstituzionalen eta eskubide aitorpenen arabera), gaur egun eragile sozio-ekonomiko (patronala batez ere) hainbaten diskurtsoetan, eta larriagoa dena, zenbait diskurtso politikotan enplegua sortzeko enpleguaren kalitatea jaitsi beharra ematen da aditzera, eta neurriak inplementatzen dira horretarako gorago aipatu dugun bezala. Gizarteari planteatzen zaion galdera gaiztoa da, ume bati ama ala aita gehiago maite duen galdetzen zaionean bezala: zer nahiago duzue enplegua handitu ala enplegu hobea eduki? Erantzuna bi kasuetan biak izatea da logikoena edo normalena.

14.

12.

Baina enplegua sortu eta kalitatea lortu dikotomian arazo larriena ez da bata bestea baino lehenago jarri dela. Are okerrago, Europan zabaldu xamar dagoen uste bati buruz ari gara hain zuzen ere, asko sinplifikatuz enplegua sortzea eta enpleguaren kalitatean hobekuntzak lortzea kontrajartzen dituen ustea, dikotomikoak balira bezala bi premisa hauek. Bata eta bestea elkarren aurka baleude bezala.

Aurreko puntuotan deskribatzen ahalegindu garenaren (bizibide izateko nahikotasunik ez duen enpleguaren problematika bigarren mailako bihurtzea) adierazleetako bat izan daiteke Europan bertan gai honekiko erakusten den ardura urria, krisiarekin arazoa asko handitu den arren. Honela gai honi buruz dagoen azken ikerketa gorago aipatu dugun Eurofundek egindakoa da 2010ekoa da, eta lan honetarako erabili diren datu gehienek urte batzuk lehenagokoak dira. Harrez gero lau urte pasa dira, eta krisia gordindu egin da asko. Pentsatzekoa da beraz bertan agertzen diren datuak aldatu egin direla okerrera.

15.

13.

Berez ez da arazorik edo konfliktorik egon behar langabezia gutxitu eta lan kalitatea

Eta esan bezala, politikatik dikotomia hori ez da planteatu behar, ez da behartu behar bi gauza onen artean (edo txarren artean) bat aukeratzen, biak ala biak baitira konstituzioen aginduz, bai behintzat konstituzio espainiarraren aginduz, politika publikoen gidari izan behar diren

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

LANA, LANGILEAK ETA POBREZIA: NOR MAITE DUZU GEHIAGO, ZURE AMA ALA ZURE AITA?

politika sozialak. Noski horretarako jarraitu diren politikez oso ezberdinak dira inplementatu behar direnak. Hau da, ekonomiaren lehiakortasuna baldin bada krisi egoera honetatik aterako duena herri bat, lehiakortasun horrek oinarri sendoak izan behar ditu, eta langileen pobretzea ahalbidetzen duten politikak ez dira oinarri sendo horiek, batetik beti egongo delako merkeago egingo duena, bestetik sare produktiboa ez duelako krisien aurrean sendotasuna eman dezaketen elementuz hornitzen (ekipamendu teknologikoa, langileen trebakuntza eta

kualifikazioa, balio erantsi handia ematen duten produktuak, berrikuntza…), eta azkenik ekonomia produktibo aurreratu batek eskatzen duen ingurune sozial kohesionatua ahalbidetu beharrean kaltetu egiten duelako.

16.

Honela gauzak, zoritxarrez hegoaldeko herrietan langileak pobretzera jo da bestelako neurrien kaltetan.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful