IRAKURKETA ULERMENA

 Irakurri: Joan den astean oporrak bukatu eta ikastolara

bueltatu gara. Ikasgela berria daukagu, oso handia eta koloretsua da. Arbela, mahaiak , ordenagailua … ditugu . Gure irakasleak Maider izena du, oso jatorra da eta beti irribarrez dago. Asko ikasiko dugu eta pozik ibiliko gara!

 Erantzun: Noiz amaitu dira oporrak?

-

Nolakoa da ikasgela berria?

-

Zer dago ikasgelan?

-

Nola izena du irakasleak?

-

Nola ibiliko gara eskolan?

ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)

IRAKURKETA ULERMENA
 Irakurri:

Basajaun gizon altua eta indartsua da. Oso ile luzea du. Bizar luze luzea dauka eta gris kolorekoa. Basoan bizi da bakarrik. Ardi larruzko arropa eta abarkak jantzita ibiltzea. Bere lanbidea ardiak eta artzainak zaintzea da. Otsoa ikusten duenean oihu egiten du eta artzainak ardiak ezkutatzen ditu.

 Erantzun: Gizon indartsua al da basajaun?

-

Nolakoa bizarra du Basajaunek?

-

Zer darama jantzita Basajaunek?

-

Zein da Basajaunen lanbidea?

-

Zer egiten du basajaunek otsoa ikusi ezkero?

ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)

IRAKURKETA ULERMENA
 Irakurri: Firi – firi, dabil firi-fi Haizea dator mendi goitik. Udazken, ken, ken txorimaloa janzten. Txapel, txapel, txapela, txapel Burua dago epel-epel. Udazken, ken, ken txorimaloa janzten. Din – din nabil gabardinarekin Bizkargaina urdina urdin. Udazken, ken, ken txorimaloa janzten.

 Erantzun: Nondik dator haizea?

-

Zer darama jantzita buruan? Eta nola dauka burua?

-

Zer jarri dute udazkenean baratzean?

ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)

IRAKURKETA ULERMENA
 Irakurri:

Mari Domingi Olentzeroren emaztea da. Oso langile fina da, eta Olentzerori bidaltzen dizkiogun gutun guztiak jasotzen ditu. Gabon gauean Olentzerorekin ibiltzen da opariak banatzen. Gona luzea eta mantala darama jantzita. Buruan kapela txuri handia izaten du. Mari Dominginek ere badauka bere kanta.

 Erantzun: Nor da Olentzeroren emaztea?

-

Zer egiten du Mari Dominginek?

-

Zer darama jantzita?

-

Osatu mari Dominginen kanta: Horra Mari Domingin horri gurekin Belena duela .

ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)

IRAKURKETA ULERMENA
 Irakurri: Hansel eta Gretel bi haur dira eta gurasoekin bizi dira basoan. Aitari egurra biltzen laguntzen diote eta aitak herrian saltzen du egurra. Gaur basora atera dira aitarekin baina gehiago urrundu dira etxe bitxi batera iritsi dira. Zein etxe goxoa! Txokolatezko teilatu eta leihoak, karameluzko atea,

loreontziak turroizkoak eta loreak marrubizkoak ditu. Zein goxoa! Inoiz ez dut horrelako etxerik ikusi!

 Erantzun: Norekin bizi dira Hansel eta Gretel?

-

Zer biltzen dute basoan?

-

Zer aurkitu dute basoan?

-

Nolako teilatua du aurkitu duten etxeak? Eta atea?

ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)

IRAKURKETA ULERMENA
Irakurri: Gaur elurra egin du. Gelako leihotik begira ari gara eta dena zuri – zuri dago. Teilatu gainetan elurra dago . Patiora atera garenean elurrezko panpina egin dugu, bufanda gorria eta txano urdina jantzi diogu panpinari. Oso jende gutxi dabil kalean. Hotz dago eta denek txanoa eta eskularruak jantzita daramate. Bat-batean emakume batek irrist egin du eta min hartu du hankan. Anbulantzia etorri da eta emakumea ospitalera eraman dute.

Erantzun: Non daude haurrak?

-

Zein urtarotan daude?

-

Zein eguraldi dago?

-

Zer gertatu zaio emakumeari?

-

Nora eraman dute emakumea?

ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)

IRAKURKETA ULERMENA
 Irakurri: Aitonak asto bat dauka. Astoak Beltz izena du , beltz deitzen diogu, beltz – beltza delako. Aitona eta beltz baserrian bizi dira elkarrekin. Goizero astoak arrantza egiten du aitona esnatzeko, eta goizero aitonak gosaria ematen dio astoari. Egunero egunero baserrian egoten da, aitonak belarretara ateratzean “arre – arre!” esaten dio. Udan Beltzi asko gustatzen zaio zuhaitzaren azpian itzalpean egotea.

 Erantzun: Nola izena du aitonaren astoak? Zergatik?

-

Nork esnatzen du aitona goizero? Nola?

-

Zer esaten dio aitonak astoari?

-

Non egoten da udan Beltz?

-

Ikusi al duzu noizbait astorik? Non?

ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)

IRAKURKETA ULERMENA
 Irakurri:

Hontza zergatik ibiltzen da gauez
Kondairak dio aspaldiko garaietan hontza zela lumarik gabeko txori bakarra. Beste txori guztiei pena ematen zien hontzak eta hontzari laguntzea pentsatu zuten. Kukuak esan zuen: Erraza da! Gera dadila beti habian eta guk eramango diogu janaria, horrela ez da hoztuko! Baina hontzak ezin du beti bere habian egon, aspertu egingo da! – esan zuen txantxangorriak. Azkenean, txori bakoitzak luma bat eman zion hontzari. Hontza oso dotore zegoen eta poz – pozik zegoenez gau eta egun habiatik kanpo ibiltzea erabaki zuen. Horregatik ibiltzen da hontza gauez.

 Erantzun: Zein zen lumarik ez zuen txori bakarra?

-

Nork lagundu nahi zion hontzari?

-

Nola konpondu zuten hontzaren arazoa?

-

Zergatik ibiltzen da hontza gauez?

ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)

IRAKURKETA ULERMENA
 Irakurri: Udazkenean zuhaitzetako hostoak erori egiten dira. Lurrean pilatzen diren hostoak eta loreak ihartu egin daitezke; horretarako, lehenengo parkean edo mendian lurrean dauden hostoak bilduko ditugu. Gero, egunkari orri bat hartu eta bildutako hostoak orrien artean sartuko ditugu. Aste bat igaro ondoren, egunkariko orrien artean sartu ditugun hosto eta loreak ihartuta eta lehortuta egongo dira.

 Erantzun: Noiz erortzen dira zuhaitzetako hostoak?

-

Azaldu zein diren hostoak ihartzeko egin beharreko pausoak:

1.

2.

-

Inoiz ihartu eta lehortu al duzu zuk hosto edo lorerik?

ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)

IRAKURKETA ULERMENA
 Irakurri: Sagarra bezain borobila. Gauez edozein lehiotatik ikusteko modukoa. Zerua zeharkatzen du. Batzuek gazta dela diote. Beste batzuek , berriz, meloia. Zer da?

 Erantzun: Zer da?

-

Nolako forma du?

-

Nondik ikusi daiteke?

-

Marraztu erantzuna:

ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)

IRAKURKETA ULERMENA
 Irakurri: Ekainean uda hasten da eta egunak luzeagoak izaten dira. Herri askotan ospatzen dira jaiak ekainean, baita Hernanin ere. Ekainaren 23an, San Joan bezperan , sua egiten da Hernaniko plazan. Aspaldi baserritarrek belar txarrak eta egur zatiak erretzen zituzten bitartean, hau esaten zuten: “ San Joan, San Joan, ez dut nik besterik gogoan, lapurrak eta sorginak erre – erre, artoak eta gariak gorde - gorde.”

Erantzun: Noiz hasten da uda?

-

Nolakoak dira ekaineko egunak?

-

Noiz egiten da sua Hernaniko plazan?

-

Zer erre nahi zuten baserritarrak?

-

Zer gorde nahi zuten baserritarrak?

ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)