You are on page 1of 25

PROGRAMAZIO LABURRA

EGITEKO ORIENTABIDEAK

Ana Basterra Cossío
PROGRAMAZIO LABURTUA
IKASTETXEAREN
KODEA: Ikasturtea:
IZENA

ARLOA DATA

MAILA DBH 1 DBH 2 DBH 3 DBH 3 DBHO 1 DBHO 2

1 ARLOAREN GUTXIENGO HELBURUAK GAITASUN MODUAN ADIERAZITA

2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA
1. ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa

3 IRAKAS PROZESUAN ERABILTZEN DEN METODOLOGIA

4 BALIABIDEAK

TESTU LIBURUA: (zertarako erabiltzen den argitu) ARGITALETXEA:

5 EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, ADIERAZLEAK,
EBALUAZTZEKO TEKNIKAK ETA TRESNAK, KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK

6 BERRESKURAPEN ETA INDARTZE SISTEMA
Programazio luze zein laburrak egiterakoan, ezinbestekoa da
departamentuko kideek irakurri eta sakondu ditzatela 175/2007
Dekretuaren (EHAA 13/11/2007) III. eta V. eranskinak, bertan baitaude
idatziak alde batetik, gaitasun moduan formulaturiko etaparako helburuak, eta
bestetik, ikasturte eta arlo bakoitzeko eduki eta ebaluazio irizpideak.

Programazio luze zein laburrak egiterakoan, ezinbestekoa da
departamentuko kideek irakurri eta sakondu ditzatela 23/2009
Dekretuaren (EHAA 27/02/2009) II. eta III. eranskinak, bertan baitaude
idatziak alde batetik, gaitasun moduan formulaturiko etaparako helburuak, eta
bestetik, ikasturte eta arlo bakoitzeko eduki eta ebaluazio irizpideak

Departamentuek, ikasturte bakoitzerako helburu eta ebaluazio irizpideei
buruz egiten duten aukera erabakigarria da ikasleriaren promozio eta
titulazioa lortzeko orduan eta baita notei buruz erreklamaziorik balego.

Honako galdera hauei erantzungo diete: zertarako
irakasten da?
Helburuak gaitasun moduan formulatuko dira: Zer?
Nola? Zertarako? Ikasleak, arloa edo ikasgaia
gainditzeko, ikasturte bukaeran ezagutu, desberdindu,
Arloaren interpretatu, aplikatu, aztertu…, hau da, egiten jakin
gutxiengo beharko duen gutxiengoa adieraziko da.
helburuak
• Programazio zabalean mailaren helburu
guztiak adieraziko dira.

• Helburuak jarrerazko, prozedurazko eta
kontzeptuzko edukiekin lotuta egon beharko dira
eta ebaluazio irizpideekin koherenteak izan behar
dira.

Galdera hauei erantzungo die: zer eta noiz irakasten
Edukien da?.
denboralizazioa Ikasleei ebaluaketa bakoitzean irakatsiko zaizkien
edukiak edo gaiak zehaztuko dira.
Atal honetan erantzun beharreko galderak hauexek
dira: zelan irakasten da?
Metodologia Aurreko atalean zehaztutako edukiak irakasteko,
irakasleak erabiltzen dituen metodo, teknika, irakatsi-
ikasteko estrategiak aipatuko dira.

Honako galdera hauei erantzungo diete: zer, nola eta
noiz ebaluatu?. (Zatikako ebaluaketetan zein azken
ebaluaketetan).
Ebaluazio Aurreko atalean zehaztutako helburuekin lotuta dauden
sistema: ebaluazio irizpideak adieraziko dira. Baita erabilitako
ebaluazio kalifikazio irizpideak ere (azterketa partzialen balioa,
eta kalifikazio talde eta bakarkako lanena, koadernoarena, klase
irizpideak barruan lortutako notena, jarrerarena…). Ebaluatzeko
orduan kontuan izan behar da Gaitasun kontzeptuak bere
barne hartzen dituela eduki kontzeptualak,
prozedurazkoak eta baita jarrerazkoak ere.
Beste alde batetik, atal honetan ohiko eta ezohiko
ebaluaketetan erabiliko diren irizpideak ere gaineratuko
dira.

Berreskurapen Erantzun beharreko galderak honako hauek dira: zer,
eta indartze nola eta noiz berreskuratu? Ebaluaketa bakoitzean
sistema berreskuratzeko prozedura adieraziko da: azterketa,
banakako lanak, errefortzu neurriak… etab. Baita
kalifikazio irizpideak ere.

Hezkuntza ikuskaritzak egindako orientabideak
EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURARAKO EREDUA (egin behar diren
pausoak ikaskai guztietarako baliagarriak dira)

JAKINTZAGAIAREN GUTXIENEZKO HELBURUAK IDAZTEKO PAUSOAK

AGIRIA: OINARRIZKO HEZKUNTZAREN CURRICULUMA HIZKUNTZEN CURRICULUMA

1.- Jakintzagaiaren helburu orokorrak irakurri eta gure klaserako
zeintzu egokitzen diren pentsatu. “Errealak” izan behar dira, hau
da, ikasturtearen zehar klasean lan egingo ditugu.

2.- Jakintzagaiaren helburu orokorrak irakurri ondoren
testuingurutu behar ditugu, hau da, erreferentziazko
kurtsora edo mailara egokitzen ditugu.

Helburuak testuinguratzeko ebaluazio iripideak eta
ebaluaziorako adierazleak irakurtzen ditugu (mailaka agertzen
dira). Helburuek ebaluazio irizpideekin erlazionatuta egon behar
dute.

Ebaluazio irizpideek ZER eta NOLA galderei erantzuten diete

3.- Jakintzagaiaren gutxiengo helburuak idazten ditugu

Helburuak idaztean ZER (kontzeptuak) , NOLA (prozedurak,
trebetasunak), eta ZERTARAKO (gaitasuna) agertu behar dira.

Mailaren ebaluazio irizpideak hartzen ditugu (ZER-NOLA),
ZERTARAKO GEHITZEN (Helburu orokorretatik har ditzakegu
edo gure hitzez idatz ditzakegu)

JAKINTZAGAIAREN GUTXIENGO HELBURUEK EBALUAZIO IRIZPIDEEKIN
ERLAZIONATUTA EGON BEHAR DUTE
JAKINTZAGAIAREN GUTXIENGO HELBURU BAT IDAZTEKO
PAUSOAK: EREDU BAT

1.- Talde edo mailaren ebaluazio irizpideak irakurtzen ditugu

Ebaluazio irizpidea:
“Jarduera akademikoarekin lotutako gaiei edo gertakari interesgarriei
buruz ahozko aurkezpen errazak egitea; horiek aurrez prestatu beharko
dira, eta, gainera, ikus-entzunezko baliabideen eta IKT teknologien
laguntza baliatu ahal izango da”

(ZER eta NOLA agertzen dira)

2.- ZERTARAKO gaineratu behar dugu

“komunikazio-premia bakoitzari eraginkortasunez erantzuteko”
(jakintzagaiaren helburu orokorretatik hartuta)

3.- Helburua idazten da
“Jarduera akademikoarekin lotutako gaiei edo gertakari interesrgarriei
buruz ahozko aurkezpen errazak egitea; horiek aurrez prestatu beharko
dira, eta, gainera, ikus-entzunezko baliabideen eta IKT teknologien
laguntza baliatu ahal izango da, komunikazio-premia bakoitzari
eraginkortasunez erantzuteko”

ZER-NOLA-ZERTARAKO

Honela helburua formulatuta geratzen da. Gero molda daiteke beste
hitzekin eta helburua laburtzen.

“Ahozko aurkezpenak egitea; aurrez prestatu beharko dira eta IKT
teknologien laguntza erabiliko da, ikasleak XXI. mendeko hiritar aktiboak
eta autonomoak izan daitezen”

EDUKINAK
Edukinak mailara dagozkion errebisatu
METODOLOGIA

Ezaugarriak:
• Curriculumak metodologia aktiboa aldarrikatzen du, ikasleen inplikazioa
bultzatu behar duena; autonomia eta auto-erregulazioa lortzeko.
• Programazio laburtuan ondoko puntuak zehaztu behar dira:
o Erabiliko den metodoa: proiektuak, ikasleen interesguneak,
irakaslearen azalpenak
o Azaldu, azaletik baino ez bada , bederen, unitate didaktikoen
garapena.
o Ikasleak taldekatzeko proposamenak (banaka, talde handian,
talde txikian).
o Erabiliko diren baliabideak eta zertarako erabiliko diren (ikasgela,
informatika gela, liburutegia…)
o Errefortzurako jarduerak eta sakontze jarduerak zehaztuko dira
ikasleen aniztasunari erreparatuz.

Atal hau idazteko gomendioak:

o Kontuan izan ikas-irakaskuntza aktiboei estu lotuta dauden ondoko
estrategia metodologikoak:

• Ikaskuntzaren helburua lortzeko motibazioa bultzatzea: helburuak
jakinaraztea, lana gauzatzeko negoziazio jarduerak proposatzea, ikasleei
hitza ematea...

• Parte-hartzeko estrategiak sorraraztea: zalantzak adieraztea,
ikaskuntza funtzionalak bultzatzea...

• Toki eta denbora antolaketa desberdinak faboratzea: ikasgelako
espazio antolaketa aldatzea, eskola saioen iraupena malgutzea…

• IKTak era esanguratsuan integratzea: IKTen esparruko baliabide
didaktikoak erabiltzea: wq-ak, altxorraren bila, blogak…; IKTak ikasteko
zein gelakideen artean komunikatzeko erabiltzea…

• Askotariko informazio iturriak erabiltzea era askotako
euskarrietan: informazio hautaketaren prozesua gidatzea; informazio
iturritzat testu liburua soilik ez erabiltzea...

• Ikaskuntza autonomoari laguntzea: transmisio hutsezko ikaskuntza
mugatzea, irakasle-ikasleen ohiko eginkizunak aldatzea…

• Ikasitakoa ahoz zein idatziz komunikatzea: ikasitakoa jakinaraztea,
azaltzea; berdinen arteko interakzioa bultzatzea ezagutza eraikitzeko…

• Ebaluazio hezitzailea sustatzea: auto-erregulaziorako egoerak
sortzea, ebaluaziorako irizpideak jakinaraztea, auto-ebaluazioa zein
koebaluazioa bultzatzea…

• Ikasitakoaren funtzionaltasuna eskola esparrutik kanpo
bultzatzea: irakasgaien zein arloen arteko erlazioak
sustatzea,metodologia globalak erabiltzea…

Laguntza gisa, kontsultatu daitezke bai curriculumean bai Oinarrizko Gaitasunak
garatzeko laguntza materialetan azaltzen diren metodologiari buruzko xehetasunak.
(Ondoko helbidean:http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2519/eu/ )

BERRITZEGUNE NAGUSIKO ORIENTABIDEAK (Marimar Pérez eta Maribi Apraiz)

BALIABIDEAK

Ezaugarriak:

• Atal honek erabiliko diren baliabide guztiak islatu behar ditu.
Baliabideak askotarikoak izan behar dira Curriculumean zehaztutako
hizkuntza trebetasun guztiak lantzeko (entzun, hitz egin, elkarrizketan
aritu, irakurri eta idatzi).
o Informazio iturri desberdina era askotarikoak: testuliburua,
kazetak, aldizkariak, komikiak, mota guztietako liburuak…
o Teknologi aberrien erabilera: ordenagailua, proiekzioak, bideoak..
o Beste gune batzuen erabilera ikasgelaz gain:liburutegia, museoa,
patioa, inguruko beste leku batzuk…
o Beste zenbait jarduera: hitzaldiak, topaketak, elkarrizketak,
antzezlanak, erakusketak…

BERRITZEGUNE NAGUSIKO ORIENTABIDEAK (Marimar Pérez eta Maribi Apraiz)

Askotan, nahiz eta beste baliabideak erabili, klasean erabiltzen
dugun testu liburua baliabide bakarra izango balitz bezala
jartzen dugu. Erabiliko ditugun baliabideak eta metodología
oso inportantea izango dira oinarrizko 8 gaitasunak lantzeko
JARDUERAK ETA MATERIALAK
GAITASUNAK
Gaitas JARDUERAK ETA MATERIALA
un
Ikasten Ikasi
• Formakuntza dialogiko eta ebaluazioaren bitartez ,erreflexioa egiten laguntzen diguten jarduerak:autoebaluazioa eta
elkarren arteko ebaluazioa,kontratu didaktikoak,lan egutegiak,elkarrizketak,kontrolerako zerrendak,porfolioak (edozein
arlotan edo materiatan),bideo grabaketak,audioa...
• Estrategiak garatzen dituzten jarduerak:irakurketakoak,ikasketakoak..
• Agendaren erabilera
• Bakarkako lana eta taldekoa ebaluatzeko kontrol zerrendaren erabilera.Agendaren laguntzarekin eguneroko lanaren
plangintza indibiduala.
• Ebaluazioaren erreflexiotik habiatuz ikaskuntza helburuen plangintza.
• Bakarkako eta taldea ebaluatzeko kontrol zerrenden erabilera.
• Bakarkako eta taldeko produkzioen hobekuntza, kontrol zerrenden erabilera.Zirriborroen berrikusketa,ahozko praktiken
saioa..
• Antolaketa eraginkorra,ataza izendapen jardueretan eta bakarka edo taldeka egindako proiektuak aurkeztea denbora
konkretu batean.Hau egiteko ikasleek denboraren autoerregulazioa eta plangintza (noiz egin,nola egin,non egin,eta nolako
laguntza eta baliabideak behar dituzte) kontuan hartu beharko dute.(adib. Daltonen sistema)
• Kooperazio lana, talde interaktiboak
• Proiektuez baliatuz eginiko lana.
• WebQuest-ak,altxorraren bilaketak,blogak eta Wikiak.
• Informazioa sailkatzeko eta erabiltzeko erabilerari behar diren baliabideak eta iturriak.
• Atazen ebazpena (egoera problematikoak)
• Galdera esanguratsuen planteamendua
• KWL tablen erabilpena (zer dakigu,zer nahi du jakin,zer ikasi dugu...) gai bat jorratu aurretik,ezagutzak
aktibatzeko,galderak atera eta aurrekoa birziklatu.
• Aurretiazko ezagutzak aktibatu eta ideiak antolatu eta sailkatu:Brain Storming,mapa kontzeptuala,taulak eta beste irudi
antolakuntza.
• Akatsen zuzenketa erreflexiboak egiteko kode eta estrategiak.
GAITAS JARDUERAK ETA MATERIALA
Informazioaren Trataera eta

• Interneten erabilpena, informazio batu,sailkatu eta tratatzeko.
• Hainbat aplikazio informatikoren erabilera lanak aurkezteko:Power Point,Open Office,Word...

gaitasun Digitala

Web 2.0 ren aukerak erabiliz produkzio digitalak egin (bideoak,diapositibak,soinuak,testuak,komikiak,eguraldiaren
marrak,Web hormairudia..)
• TIC aren erabilera inplikatzen duten proiektua sortu (unitate didaktiko
interaktiboak,WebQuestak,miniQuestak,altxorraren bilaketak,ariketak eta jarduerak on-line
• Gelako proiektuak sortu:Blog eta Wikiak
• Kanoi digitalaren erabilera:irakaslearen azalpenak,ikasleen aurkezpenak,atazen zuzenketa eta azterketak,ariketen
ebazpena,jolas interaktiboak,prentsa azterketa,prozesuen aurkezpena
(laborategia,errezetak..),kontukontalaria,karaokea,...)
• Hezkuntza programak
• Hiztegi eta entziklopedien erabilpena off-line eta on-line.
• Ikasle eta Irakasleen lana interneten esteka bat jarri
• Irratia eta telebista Interenet bitartez
• Egunkari eta aldizkari digitalen erabilpena eta lanketa.
• Interneten erabilera sustatu gure erlazio pertsonaletan eta ikastetxeen arteko proiektu eta jardueretan posta
elektronikoaren bidez,txat,foro eta telefono itxurako programekin (Skype)...
• Urrunetik egindako lan saioak beste ikastetxe batekin.Hizlaria..interneta erabiliz (webcam,internet telebista..)
• Ahozko ulermena eta adierazmena garatzeko Podcast-ak
• Gramatikaren praktikak on-line

GAITAS JARDUERAK ETA MATERIALA
Norberaren ekimenerako eta

• Lan proiektuak
autonomiarako gaitasuna

• Antolaketa eraginkorra,atazak izendapen jardueretan eta bakarka edo taldeka egindako proiektuak aurkeztea,denbora
konkretu batean.Hau egiteko ikasleek denboraren autoerregulazioa eta plangintza (noiz egin,nola egin eta nolako
laguntza eta baliabideak behar dituzten) kontuan hartu beharko dute.(adib:Daltonen Sistema)
• Taldeko eta bakarkako lanaren Plangintza:
• Irakaslearekin, gaiaren hasieran,hamabostaldian…
• Agenda erabiliz,bakarka egunero egingo dugun lanaren plangintza.
• Agenda eta laneko egutegiaren erabilpena.
• Autoerregulazio eta laneko egutegiaren erabilpena.
• Autoebaluaziorako kontrol zerrenda.
• Norbere akatsen azterketa eta behaketa.
• Norbere ikaskuntza helburuen Plangintza.
• Ekoizpen indibidualen hobekuntzarako kontrol zerrenda(lanak,idatziak..)
• Elkarlana;Plangintza,norbere erabakiak,taldeari egokitu,…
• Trebetasun Sozialak lantzeko jarduerak:autoezagutza eta balorazioa,hainbat testuingurutan komunikaziorako gaitasuna
izan,norbere iritziak adieraztea,besteei entzun,besteen lekuan jarri,norbere eta taldeko interesak kontuan izanik
erabakiak hartu.
GAITA JARDUERAK ETA MATERIALA
Hizkuntza Komunikaziorako

• Ikaskuntza dialogikoan oinarritutako jarduerak,bertan ikasleek beraien ekarpenak argumentatu egin beharko dituzte eta akordio
batetara iritsi:atazak bikoteka,talde txiki eta gelako taldeetan (interakzioa)
• Oinarrizko beste trebetasun eta dimentsioak garatzen dituzten jarduerak (ahozko eta idatzizko ulermena,Ahozko eta idatzizko
Adierazpena) laguntza digitalarekin eta hau gabe.(Web 2.0...)
• Idazketa sortzailea

Gaitasuna

Eztabaidak, role-play-ak, dramatizazioak…
• Elkarreraginezko taldeak
• Elkarrizketa edo tertulia dialogikoak (literarioak, musikalak...)
• Forum-zinema
• Eguneroko egoera ezberdinen azterketa,berriak…aurretiazko ezagupenen adierazpena bermatzen
dutenak,ideiak,pentsamenduak,iritziak,sentimenduak,…
• Testuinguru formal eta informalean hizkuntza erabiltzea eragiten duten jarduerak.
• Ikasleek beraien eguneroko bizitzan aurki ditzaketen testu mota ezberdinen erabilera bultzatuko dituzten jarduerak.Edukiak
hizkuntzaren bitartez emanik hizkuntzen trataera bateratua.
• Irratia eta telebista internet bitartez.
• Ahoz eta laguntza digitalik gabe (aurkezpenak formato digitalean,wiki,Power Point,…) egiten diren aurkezpenak eta hauek behar
dituzten:Plangintza,sailkapena,bilaketa eta informazioaren trataera eta azkenik egin beharreko hausnarketa.
• Ahozko ulermena eta adierazpena garatzeko Podcats-ak.
• Bertsolaritza.
• Irakurketa,entzumena eta ipuinak sortu/komikiak/on-line istorioak.
• Liburu birtualen irakurketa eta bloga baten bitartez eginiko irunzkina,Wikiak,...
• Irakurketa dramatikoa
• Gramatikaren inguruan eginiko praktikak, on-line.
• Hizkuntza jolas interaktiboak
• Sarearen erabilera ikasleek beraien lanak bertan argitaratzeko,email-ak egin eta bidaltzeko,txateatu...

GAITA JARDUERAK ETA MATERIALA
S
Matematikarako Gaitasuna

• Eguneroko bizitzan ateratako datuen azterketa egin ondoren galdera eta problema matematikoak planteatzea.
• Pentsamendu logikoa garatzen duten jarduera eta jolasak.
• Buruz eginiko kalkulua eta kalkulu balioztatua
• Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun zenbakien eta eragiketan interpretazioa (adib: eroskin eskaintza 3x2..)
• Jarduera eta jolas interaktiboak on-line...
• Zenbaki informazio anitzak dituzten testuak interpretatu (orduak,urteak,zatiki erdiak,proportzioak..)
• Eguneroko taula eta grafikoak irakurri eta aztertzea (trenaren ordutegia,prentsa estadistikak..)
• Eleberri,testu,dokumental edo filmeetan agertzen diren eduki matematikoak irakurtzea eta ulertzea.
• Ikaslegoaren inguru pertsonalean ematen diren egoera esanguratsuak konpontzeko egin beharreko kalkuluak (jaialdi
batek suposatuko dituen gastuak,ikas bidaia,gastu pertsonalen plangintza..) edo itxuratuak (dirutan edo epeetan
egindako ordainketak,ikasgelak duen espazioaren antolaketa,ikastetxea txukuntzeko behar diren aurrekontuak
prestatu...)
• Benetako neurri eta proportzioekin lan egin (eraikuntzen garaiera neurtu,ezagutzen ditugun planoen azalerak
neurtu,txateatzeko ordutegiak,errezeta baten osagaiak..)
• Matematikarekin erlazioa duten irteerak egin edo gymkanak burutu( inguruko
materia,artea,neurriak,proportzioak,azalerak,geometria…).
• Problemen dramatizazioak burutu.
• Ikusmen elementuekin lan egin (targram,dominoak,Hanoi dorrea..)
• Ikaskuntzarako egunkari eta eta ipuin matematikoak egin
• Gai matematikoen aurkezpenak egin (historia,emakume matematikoak,matematika fotografikoa...)

GAITA JARDUERAK ETA MATERIALA
S
Zientzia,Teknologia

• Berrien erabilera (prentsa,irrati eta telebista) egoera problematikoak sortu eta hauekin hainbat jarduera burutu: ikertu eta
eztabaidak sortu gelan.
eta Osasun

• Arloenarteko lan proiektuak: bertan Zientzia eta Teknologiak gizartearekin duen erlazioa bilatuz.
• Ikuspuntu zientifiko batetatik eguneroko egoera familiarren azterketa egin: (adib:zergatik gertatzen da...?, nola
funtzionatzen du?, Zer gertatuko litzateke..???)
• Tresna teknologikoak egin eta aztertu.
• Teknologiaren inguruko proiektuak aurrera eraman
• Laborategian praktikak eta azterkuntzak egin.
• Gizakiok ingurunean eta fenomeno naturalengan dugun eraginaren azterketa eta behaketa.Gertatu daitekeenaren
iragarpena (proiektu teknologiko baten bideragarritasuna,ingurumenaren eragina, kutsadura,..)
• Naturak dituen baliabideak nola erabili eta hauen ardurazko kontsumoarekin lotura duten esperientziak eta proiektuak.
(zaporeen azterketa, berziklatze tailerra, kontsumoa neurtu,produktuen etiketazioa,publizitatearen azterketa,..)
Kulturarako gaitasuna
• Osasun ohituren prebentzioarekin lotura duten esperientzia eta proiektuak (dieta orekatuak, elikagaiak aztertu,portfolio
osasuntsua,nagusiki ematen diren gaixotasunen azterketa..)
• Kanpoko ikerketak (irteerak,ibilbideak,gymkhanak..) aurretiaz,burutzean eta ondoren landuta (ekosistemaren
ikasketa,zientzia museoetara bisitak,teknologi enpresak, etab..)
• Heziketa fisiko eta jarduera ludiko osasuntsuak (gaitasun motrizen garapena,kirol hastapena,higienea,lasaiketa,...)
• Jarduera interaktiboekin lan egin (unitate didaktikoa on-line,simulazioak,animazioak...)
• Gaur egungo teknologia zientifikoaren informazioa aztertu eta interpretatu (aldaketa klimatikoa,material
berriak,bioteknologia...)
• CTS edukiak dituzten filma eta dokumentalak ikusi eta sortu.CTS gaien aurkezpenak egin (zientziaren historia,fotografia
zientifikoa,..)
GAITAS JARDUERAK ETA MATERIALA
• Ikaskuntza dialogikoan oinarritutako jarduerak,bertan ikasleek beraien ekarpenak argumentatu egin beharko
dituzte eta akordio batetara iritsi:atazak bikoteka,talde txiki eta gelako taldeetan (interakzioa).
• Trebetasun sozialak lantzen dituzten jarduerak: norbere ezagutza eta balorazioa,hainbat testuingurutan
komunikatzeko gai izan, norbere ideiak adierazi, besteei entzuten ikasi,besteen lekuan jartzea, norbere eta
taldeko interesen erabakiak hartzea (blogen bitartez,wikiak,WebQuest,altxorraren bila,lan proiektuak..)
• Forum zinema
• Literatur hitzaldi Dialogikoak
• Eztabaidak,role-play…
• Berdinen arteko tutoretza :irakurketa
• Talde interaktiboak
• Dilema moralak
• Elkarrekin eginiko atazen plangintza bermatzeko jarduerak.
erako eta Herritartasunerako Gaitasuna

• Gizartearen behaketa eta azterketa,gizakion jokabidea eta bere ondorioak.
• Arauen adostasuna
• Gatazken ebazpena:bozeramalea,adostokiak,kontratuak..
• Erakundeei bisitak
• Erakundeekin proiektu bateratuak
• Tertuliak,hitzaldiak..hainbat pertsonen bisitak (langile ezberdinak,boluntarioak,erakundeetako pertsonala,..)
• Giza harrerarako jarduerak
• Gizarteko egoera esanguratsuen simulazioa eta dramatizazioa (aukeraketak,gizartetik kanporatua izateko
egoera...)
• Gaur egungo gizarte arazo eta honi laguntzearekin lotura dute talde proiektuak sortu (ingurumenaren
astea,osasunaren olinpiadak....




GAITA JARDUERAK ETA MATERIALA
S
GaitasunaGiza eta Arte Kulturarako

• Museo,teatro,dantza saio eta beste hainbat adierazpen artistikoetara bisitak (leku horietara bisita eta era birtualean)
• Adierazpen kultural eta artistikoen behaketa eta azterketa.
• Norbere sentimendu eta ideiak adierazi hainbat adierazpen kultural eta artistikoz baliatuz (musika,pintura,literatura..)
• Tertulia dialogikoak (liburuak,pintura,musika..)
• Garaiko gizarteak eta adierazpen artistikoek duten erlazioa ikertu eta aztertu.
• Hizkuntza artistikoaren ,ezagutzak eta erabilera teknikoa.
• Artisten bisitak eta tertuliak.
• Jaialdi Kulturalak egin ikastetxean (aurkezpenak,dramatizazioak,konferentziak,..)
• Gaitasun kognitiboa eta komunikaziorako gaitasuna barne dituzten jarduerak ulertu eta baloratu jarrera kritiko eta
erreflexibo bat eginez.Adierazpen kultural eta artistikoetan ondo pasatzea eta emozionatzea (bisitak,tertuliak,eztabaidak,
…)
• Web 2.0 erabiliz jarduerak;bideoak,aurkezpenak,blogak,wikiak,bista birtualak..
HAUSNARKETA BAT EGITEKO:

Programazio laburrean gaitasunak ez dira aipatuko,
helburu orokorretan agertzen direlako.

Oinarrizko gaitasunak
erlazioa.
ERANSKINA
ditzakegu ere.
Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna

Ikasten ikasteko gaitasuna

Matematikarako gaitasuna
n tratamendua eta konpetentzia digitala

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
hiritarra

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Curriculumeko Helburu Orokorren eta Oinarrizko Gaitasunen arteko
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
konpetentzia
Ikasturtearen zehar oinarrizko 8 gaitasunak landu behar izando ditugu.

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
Gutxienezko helburu bakoitzarekin erlazionatuta dauden gaitasunak aipa

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
1.Hizkuntza erabiltzeko eremu desberdinetatik jasotako
ahozko eta idatzizko diskurtsoak ulertzea eta ikuspegi kritikoz x x x x x x x x
interpretatzea, horietan ulertutakoa beste komunikazio-egoera
batzuetan aplikatzeko.
2. Ahoz eta idatziz egoki, koherentziaz eta zuzen adierazteko
eta elkarrekintzan jarduteko gai izatea, errespetuzko eta x x x x x x x x
lankidetzarako jarrera hartuz; hau da, hainbat komunikazio
egoeraren ezaugarriak eta hizkuntza-arauak kontuan izan
behar dira, komunikazio-premia desberdinei eraginkortasunez
erantzuteko.
3. Soziolinguistikako oinarrizko ezagutzen laguntzaz, gure
errealitate elebiduna ezagutzea eta interpretatzea, euskara x x
erabilerarekiko eta hizkuntza-normalizazioarekiko konpromiso
aktiboa garatzeko.
4. Soziolinguistikako oinarrizko ezagutzak kontuan hartuz,
eleaniztasunaren eta kultura-aniztasunaren dibertsitatea x x
ezagutzea eta interpretatzea, hizkuntza-aniztasuna lortzeko
bide positibo gisa; dibertsitate hori kultura-aberastasun gisa
baloratuko da.
5. Hizkuntzen erabilerari buruz hausnartzea, gizarteko eta
kulturako hainbat testuingurutan behar bezala komunikatzeko x x x
aukera ematen duten estrategiak hartzeko; horrela, balio-
judizioa eta era guztietako aurreiritziak sortzen dituzten
hizkuntza estereotipoak saihestuko dira.
6. Testuak ulertzeko eta sortzeko prozedurak kontuan hartuz,
hizkuntza desberdinen sistemei buruz hausnartzea, horietako x x
bakoitza behar bezala, koherentziaz eta zuzen erabiltzeko eta
transferentzia negatiboak saihesteko.
7. Informazioa bilatzean, hautatzean eta prozesatzean,
gizarteko komunikazio-bideak eta informazio-teknologiak gero x x x
eta autonomia handiagoz eta espiritu kritikoz erabiltzea,
eskola jardueran ahozko eta idatzizko hizkuntza
eraginkortasunez erabiltzeko.
8. Norberaren ikaskuntza-prozesuei buruz hausnartzea, beste
hizkuntzetan eta alorretan jasotako ezagutzak eta x x x
komunikazio estrategiak transferitzeko; horrela, ikaskuntzan
autonomiaz jokatzeko norberak duen ahalmenean gero eta
konfiantza handiagoa sentituko dute.
9. Literatura-generoen oinarrizko arauei eta horien bilakaera
historikoaren oinarrizko etapei eta obrei buruzko ezagutza x x
erabiltzea, literatura-testuen eta literatura-asmoko testuen
ulermena eta produkzioa bultzatzeko.
10. Literatura-ondarea balioestea norbanakoak eta taldeak
historiako eta kulturako hainbat testuingurutan izandako x x
esperientzia sinbolizatzeko; horrela, euskal literaturako,
inguruan dauden herrialdeen literaturetako eta literatura
unibertsaleko adibide garrantzitsuak irakurriz eta aztertuz,
norberaren kultura-identitatea eraiki ahal izango da.
11. Testu eredugarriak eta norberak hautatutako testuak
irakurriz eta ikus-entzunezko beste eremu batzuk ere kontuan x x
hartuz, literatura-obrez gozatzea, norberaren esperientziari
zentzua emateko, mundua eta giza egoera ulertzeko eta
sentsibilitate estetikoa garatzeko.
EBALUAZIORAKO ATALA

Ezaugarriak:

• Ebaluazioa ikaskuntzaren eragilea da eta ezin da ikas-irakas
prozesuetatik bereizi.
• Ebaluazioak emaitzak neurtzen ditu eta, halaber, ondokoak ere
baldintzatzen ditu: zer irakasten den, nola irakasten den , zer ikasten
den , nola ikasten den.
• Gaitasunen ebaluazioa ebaluazio formatiboa da.
• Funtsezkoa da ikasleek ikaste prozesuan izan dituzten zailtasunak eta
egin dituzten aurrerapenak identifikatzeko eta prozesua ikasleen
beharrizan errealetara egokitu ahal izateko.
• Beraz, ebaluatzeko askotariko tresnak proposatu behar dira, eta
horietaz gain auto-erregulazioa eta auto-ebaluazioa bultzatzen dituzten
jarduerak bultzatu.
• Ikasleek ikasturtearen hasieran jakin behar dituzte zer ebaluazio-
irizpide hartuko diren kontuan, nolako ebaluazio-tresnak erabiliko diren
eta ebaluazio orokorrean zer garrantzi eta pisu izango duten.
o antzezlanak, erakusketak…

BERRITZEGUNE NAGUSIKO ORIENTABIDEAK (Marimar Pérez eta Maribi Apraiz)

Helburuak eta ebaluazio irizpideak erlazionatuta egon behar dira.
Ebaluazio irizpide bakoitzean ebaluaziorako adierzleak jartzea
komenigarria izango litzateke.

Ebaluazio irizpidea:
“Jarduera akademikoarekin lotutako gaiei edo gertakari interesagarriei buruz
ahozko aurkezpen errazak egitea; horiek aurrez prestatu beharko dira, eta,
gainera, ikus-entzunezko baliabideen eta IKT teknologien laguntza baliatu ahal
izango da”

Ebaluazio adierazleak: Programazio laburrean jarri behar dira, ere.
Hautatu eta testuinguratu behar dira. Ebaluatuko duguna hartuko dugu
bakarrik. Adierazle hauek ikasleek ezagutu behar dituzte, zer ikasiko duten eta
zeri buruz ebaluatuko zaien jakin dezaten.

- Ea bilatzen eta hautatzen duen informazio esanguratsua, hainbat iturri
erabiliz: analogikoak, ikus-entzunezkoak eta digitalak
- Ea informazioa logikaz egituratzen duen, komunikazio-asmoa kontuan
hartuta
- Ea, ahozko testua antolatzean, testu-antolatzaile zehatzak eta
askoritakoak erabiltzen dituen, testu zatiak elkarren artean lortzeko

Kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrezko edukiei ezin zaie
portzentai bat eman.

LAGUNGARRIAK IZAN DAITEZKEN DOKUMENTUAK

OINARRIZKO HEZKUNTZAREN CURRICULUMA
HIZKUNTZEN CURRICULUMA

PROGRAMAZIOA EGITEKO GIDA (LEIOAKO
BERRITZEGUNEAK EGINDAKO DOKUMENTUA))

GUÍA PARA PROGRAMAR POR COMPETENCIAS
(LEIOAKO BERRITZEGUNEKO AURKEZPENA)
CURRICULUM BERRIA ETA GAITASUNAK: PRESTAKUNTZA SAIOAK

EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURA
• HASIERAKO JARDUERA
• Euskara eta Literatura gaia monografikoa duen WIKIa

SAIOAK

• CURRICULUM BERRIA ETA OINARRIZKO GAITASUNAK

• HIZKUNTZ CURRICULUM BERRIA

• OINARRIZKO GAITASUNEN ETA CURRICULUMAREN BESTE
ELEMENTUEN ARTEKO ERLAZIOA

• METODOLOGIA. ALDAKETARAKO GILTZA

• MATERIAL DIDAKTIKOAK

• PROGRAMAZIOA

• EBALUAZIOA ETA CURRICULUM BERRIA

• IRAKASKUNTZA HOBETZEKO BALIABIDEAK

• PROGRAMAZIOA MOLDATZEN

ILUSIOA JARTZEN DUGU PAUSO BAT AURRERA EMATEN
GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA

• HASIERAKO JARDUERA

• 1. SAIOA CURRICULUM BERRIA ETA GAITASUNAK

• 2. SAIOA CURRICULUM BERRIA GIZARTE ZIENTZIETAN

• 3. SAIOA OINARRIZKO GAITASUNEN ETA CURRICULUMEKO
ELEMENTUEN ARTEKO ERLAZIOA

• 4. SAIOA METODOLOGIA. ALDAKETARAKO GILTZA

• 5.SAIOA MATERIAL DIDAKTIKOAK

• 6.SAIOA PROGRAMAZIOAREN ANALISIA

• 7. SAIOA EBALUAZIOA ETA CURRICULUM BERRIA

• 8. SAIOA IRAKASKUNTZA HOBETZEKO BALIABIDEAK

• 9. SAIOA PROGRAMAZIOA MOLDATZEN

• 10. ILUSIOA JARTZEN DUGU PAUSO BAT AURRERA ERAMATEN