You are on page 1of 8

Urko eta Jon Ander.

Bazen behin mutil bat Xabi deitzen


zena.Bere laguna Jon deitzen zen. Egun
batean ipuin bat egin behar zuten
liburutegirako. Igandea zen eta
astelehenerako zen.
Xabiri gauza asko bururatu zitzaizkion
baina Joneri bat ere ez. Azkenean ideia
argiena aukeratu zuten eta hau esaten
zuen: mutil batek futboleko partidu bat
jokatu behar zuen eta oso urduri zegoen
Indautxuren kontra zelako.
Hasi zen partidua baina 2-0 zihoazen
galtzen eta bat-batean, 2-1 jarri ondoren,
animatu ziren. Azkenengo bi minutuetan
2-2 jarri ziren eta Indautxukoak asko jaitzi
ziren eta azkenean 2-4 irabazi zuen
Ikerrek.
Oso pozik jarri ziren temporadako
lehenengo partidua zelako. Denboraldiko
partidu guztiak irabazi zituzten. Bi aste
geroago liga Elitean sartu ziren, liga hori
onena da.
Romoren kontra 1-0 irabazi zuten,
Iturrigorriren kontra 4-0 irabazi zuten,
Athletik kontra 0-0 gelditu ziren eta
lehenengoak zihoazen, bigarrenarekin
berdinduta.
Azkenengo partidua Danok Baten kontra
zen eta 2-0 irabazi zuten eta Athletikek
Romoren kontra galdu zuen 2-0 eta
Ikerrek liga E irabazi zuen.
Hori guztia, Xabiri ordu batean bururatu
zitzaion, imajinatu ahal duzu bi ordutan?
Zelako irudimena, eta hori liburutegi
batean gertatu zen, Jon bere lagun
onenarekin.