You are on page 1of 6

Bazen behin Eider izeneko neska bat liburuak

irakurtzea asko gustatzen zitzaiona. Egun batean


liburutegi batera joan zen liburu bat irakurtzera.
Liburu harrigarri bat ikusi zuen eta apalera joan
zen liburua hartzera. Eider harrituta geratu zen!
Liburu horren izena LIBURU HARRIGARRIA zen eta
oso azal polita zuen, urre koloreko borobil more
eta berde askorekin. Liburua zabaldu zuen eta
irakurtzen hasi zen. Bat-batean Kika hitza irakurri
zuen eta liburutegian Kika agertu zen.
Eider harrituta geratu zen.
-Nahi al duzu nire mundura etorri?- esan zuen Kikak.
-Bale!- erantzun zion Eiderrek.
Kikak bere eskuekin lau txalo eman zituen eta Eider eta Kika
Kikaren logelan agertu ziren. Kikak bere amari deitu zion eta
ama ere hor zegoen! Bat-batean Eiderrek buru txiki bat ikusi
zuen atetik, Dani zen, Kikaren neba! Eider harrituta geratu
zen…
Eider bi egun geratu zen Kikaren munduan.Hurrengo egunean
Marina ere hor zegoen, Kikaren lagun mina!
Arratsaldean izozki bat hartzera gonbidatu zituen.
Gauean etxera joateko ordua zen eta Eider bere
etxera joan zen.
EZ ZUEN INOIZ AHAZTUKO EGUN HARTAN BIZI
ZITUEN ABENTURAK!!!