You are on page 1of 6

ESku,anak bihotzekoekin batzen dituzten artistak dira Urko Redondo (Errenteria-Orereta, 1977) eta Ainara Gurrutxaga (ErrenteriaOrereta, 1977).

Txotxongiloekzer sentitzen duten badakite, eta haien bidez biziarazten dituzte panpinak eta izakiak. Haiek, baina, ez dute inoren txotxongilo izan nahi, eta bere lanaren jabe izaten jarraitu nahi dute rnerkatuaren lege ankerrei men egin gabe.

Oejabu txotxongilo, eskulan eta antzerkian Ian egiten duen konpainia txikia da, baina urteetako ibilbide oparoa osatzea lortu duena. Proiektu askoren rnoduan, lagun arteko harremanetik sortua da, eta abiapuntu xume batetik ereindakoa. «Oreret a Ikastolak Kilometroak antolatu zuenean, 1999an, emanaldi bat egiteko aukera izan genuen, eta Ikastolako gelakide batzuekin erabaki genuen txotxongiloekin zerbait egitea. Bost bat lagunen artean prestatu genuen obra ... " azaldu digu Ainara Gurrutxagak.

Norbere herrian profeta izatea ez da erraza. Baina are zailagoa da hasieratik profeta izatea. Ongi asko dakite hori Gurrutxagak eta Redondok. -Euria egin zuen Kilometrotan, eta ez genuen obra antzezterik izan».

Egindako lanarekin, baina, gustura geratu ziren: «Untxi bati buruzkoa zen: Ixaren trikimailuak izena zuen. Ipuin bat oinarri hartuta osatu genuen, goma-espumazko pan pin batzuk e qindaadierazi digu Redondok, eta etsi gabe, aurrera egitea erabaki zuten: «Handik hilabetera estreinatu genuen, eta jendeari asko gustatu zitzaion. Oso modu naturalean gertatu zen dena: obra estreinatu eta emanaldi batzuk egin genituen. lIusio handiarekin hartu qenuen-,

Oejabu Pan pin Laborategiko proiektuaren hazia izan zen Kilometrotako antzezlan hura. Oejabu bera beranduago sortuko zen, 2001 ean zehazki.

~ UZTARTUZ, OSATU. Antzerkia eta Txotxongiloak uztartzen dituzten obrak sortzen dituzte Oejabun. Bide hori zergatik hartu zuten garbi du Gurrutxagak: «Kasualitatetik asko dauka hasierak, horrela atera zen berez, ez zegoen aurreikusita. Baina egia da Urko Redondo eskulanetan asko

ibilia zela, eta ni antzerki munduan aritua nintzela. Beraz, txotxongiloen kontuak aide plastikoa eta antzerkia uztartzen zituen.

Antzerkiarekiko duen aide handiena distantziamentua da, txotxongilo emanaldi bat naturalismotik urruntzen delako, eta distantzia horrek sekulako askatasu-

r antzerkianagusia)l

TXOTXONGILOAK ~ Lanerako erraminta askea iruditu zitzaielako hautatu zituzten txotxongiloak antzerki munduan Ian egiteko

OTB ~

Konpainiako Ie hen pertsonajea, Ixa untxia, telebistako izarra izan zen garai bateko

Oarso Telebistan

na eta aukera ematen dizu jolaserako»,

Redondok, berriz, ez zuen antzerkian esperientziarik. -Txotxongiloekin modu egingarria ikusi genuen nolabait antzerkian aritzeko, eta gure istorioak sortzeko espektro nahiko magiko batean. Oro har, lanerako erreminta askea iruditu zitzaigun, ia edozertarako balio zezakeena», azaldu duo

Beren ibilbidearen hasiera horietan baieztatu ahal izan zuten txotxongiloek zer nolako jokoa em an dezaketen espero ez ditugun testuinguruetan ere. Gurrutxagak garai hartan Oarso Telebistan egiten zuen Ian eta txotxongiloei baita ere egin zien toki: «Saio nagusiaren atal batean gure txotxongiloak ziren protagonista, haiek egiten zituzten elkarrizketak, eta aurkezlearen ondoan egoten ziren, platoan . Eta honela, Ixa untxia, gure lehenengo emanaldiko pertsonaia, telebistako izar bihurtu zen".

~ HAURRENTZAKO NAHIZ HELDUENTZAT. Haien emanaldietan egiten dutena asko aldatu da denborarekin, baina «oso inprobisatzaileak izan gara betinabarmendu du Gurrutxagak. Txotxongiloetatik bizitzea ez da erraza, inondik ere, eta ondorioz, «ernanaldiak sakonean prestatze-

rantzerkianagusiall

ko aukera ez dugu beti izan, nahiz eta gure energia guztia horretan jarri-.

Urteetan haurrentzako obrak lantzen aritu ondoren, beren azken lanean, Gizona ez da txoria izenekoan, lanketa sakonago bat egiteko aukera izan dute, eta bestelako emozio eta hausnarketak plazaratu ahal izan dituzte, oso barrukoak diren sentimentuak, esaterako. Redondoren arabera, «helduentzako egin dugun lehen lana izan da, goitik behera landu duguna bai behintzat-,

~ PRAGAN, ZUZENDARITZA ONENAREN SARIA. Gizona ez da txoria lanak sari handia jaso du Pragan (Txekiar Errepublika) udaberri honetan. Zehazki, Zuzendaritza Onenaren Sari a, han egin zen World Puppet Art txontxongilo jaialdian. Nazioarteko 30 taldek parte hartu zuten jaialdian, baina Dejabu konpainiak saria eskuratu izana ez da kasualitatea. Haien lanaren bilakaera eta urteetako prestaketaren emaitza izan da obra. «Guretzako oso esperientzia pol ita izan da Pragakoa»

Hala, «Eqiten genuen horretan sakondu eta burua irekitzeko beharra sentitu qenuen» aitortu digute. Honela, Ingalaterra aldera joan ziren biek ikastera: Redodndo txotxongilo eskola batean aritu zen Ingalaterra iparraldean, eta Gurrutxagak antzerkiko bere ezagupen eta dohaiak trebatu zituen Londresen. «Bi urte eman genituen Ingalaterran. Mentalitatea eta gauzak ikusteko modua goitik be hera aldatu zigun. Guretzako iraultza izan zen», aitortu digu Gurrutxagak.

Gurrutxagak eskolarako landutako proiektua izan zen Gizona ez da txoria. «Garai hartan Bosniara ere joan ginen askotan, eta gerra osteko egoera hura bizitzeak eragin handia izan zuen gugan. Eta hori Euskal Herrira egokitu dugu. Bi munduak ezkondu ditugu, eta azpiegitura

t22J

___ EHENA. Helduentzako egin duten lehen lana izan da 'Gizona ez da Txoria'

erraldoi batek kaltetutako baserritarraren istorioa kontatu duqu-,

Pragan jasotako saria errekonozimendu garrantzitsua izan da haientzat. «Saria ona da autoestimuarentzat. Batzuetan honetan ari zara, eta ez dakizu ondo zoazen». Horrelakoetan gertatzen

hartu zuen ikustea hunkigarria izan zen. Hain gauza txikia eta konkretuaren atzean unibertsaltasun bat dagoela ikusi qenuen».

den moduan sorpresaz hartu zuten saria: -Ez genuen espero aukeratuko gintuztenik. Hara bidali genuen gure lana, eta deitu egin ziguten maiatzean joateko. Horrelako istorio bat, Euskal Herriko errealitatearekin hain lotuta dagoena, Pragan jende:ak nola

~ TOKIKOA BAINA UNIBERTSALA. Euskaraz idatzitako lana izaki, zalantzak izan dituzte Euskal

Herritik kanpo emateko orduan, baina «hizkuntzaren harresia puskatu dugu. Testua ez da hain garrantzitsua lana ulertzeko. Pragan zein hizkuntzatan eman behar genuen ez genekien, baina euskaraz idatzia zenez, hala ematea erabaki genuen, eta jendeak ongi ulertu zuen».

Dejabu konpainia txikia izanik, elkarren artean egiten dute dena, eta horretarako konpenetrazio handia dauka bikoteak. Paperak, halere, banatzen dituzte.

Redondok azaldu digunez, "bien artean egiten dugu dena. Baina oro har, Ainara gehiago arduratzen da antzerkiaren aldeaz, istorioaren formaz, dramatizazioaz ... Eta ni gehiago txotxongiloak egiteaz, eszenografiaz eta oro har arlo teknikoaz», Baina beti laguntzen diote elkarri. «Sortzen ari garenean, ez dakigunean nondik tira, elkarri laguntzen diogu, eta bien artean osatzen dugu. Gizona ez da txoria, esaterako, oso

_~~ORBERARENTZAKO ERAIKI ~ Antzerki independientea egin nahi du Dejavuk, sortzaile gisa aske izan eta merkatuaren beharretatik kanpo egan

modu xumean sortu zen, eta gero elementuak gehitzen joan gintzaizkion orain dena bihurtu den arte. Harrera bikaina izan du lanak. Hori da guk nahi dug una, gure lana ikuslearekin konpartitzea-,

~ MERKANTlLlSMOARI IHESI. Horrelako konpainia txiki batean ere, zalantzarik gabe, jende gehiagoren laguntza behar izaten da. Baina, Gurrutxagaren esanetan «ez dugu talde profesional bezala funtzionatzen, iruditzen zaigulako merkantilismoari begira egiten dela, batik bat, lana, gobernuak ematen dituen diru laguntzen arabera. Horrek sormena ez du batere errazten. Gu itzalean aritu izan gara beti, eta ohartu gara hori dela guk nahi duguna. Hemengo produkzio sistemak ez baikaitu konbentzitzen. Horren

ondorio bat da baliabide xumeekin aritu beharra, baina aldi berean ez diogu inori konturik eman behar»,

Esan daiteke Dejabun Pobre baina fibre filosofiari heltzen diotela bete-betean. "Guk egindako hautua da. Hasieran zigor bezala ulertu genuen, baina momentu batean konturatu ginen askatasun horrek ematen zigula sortzeko aukera. Gure konpainia irla txiki bat da guretzat, beste mila Ian egin behar ditugulako konpainia profesionalekin, bizi ahal izateko. Eta gure taldetxoan, berriz, guk egin nahi duguna sor dezakequ»,

Honela, egun gauzak antolatuta dauden moduarekin oso kritiko agertzen dira. -Oso merkantilizatua dago dena, oso itxia da sistema. Eta zaila da antzokietan sartzea. Niessen Kulturgunea, adibi-

dez, oso itxita dago sistematik kanpo dauden gauzetara. Kalifikazio batzuk daude, eta horien arabera txotxongiloak haurrentzako dira. Gu horretan ere pixka bat desberdinak gara eta zaila da kalifikazio horien barruan sartzea»,

Urteetako ibilbide eta eboluzioa ez dira alperrik izan. Gauzak gero eta garbiago dituzte. -Momentu traszendental bate an gaude. Oro har, ilusio handiko momentua da. Enpresa bat sortu eta horretara dedikatzeko esan ziguten. Baina guk nahiago izan dugu gure bidea jarraitu, eta gauzak egiteko beste modu bat bilatu. Jende asko ezagutu dugu Euskal Herrian antzerkia egiten ari dena. Antzerkia ez baitute lau talde ezagunek bakarrik osatzen. Eta horrek indarra ematen digu gure bidean jarraitzeko. Antzerki independenteagoa egin nahi

[23J

r antzerklanagusia )I

dugu, sortzaile gisa geure buruaren jabe izan nahi dugu merkatuaren beharretatik kanpo, benetan egin nahi dugunetik aldentzen gaituelako ...

Redondo eta Gurrutxaga ez

daude merkatu «ofizialean » sartzeko prest. -Konpainia batean aritzea, teknikoak edukitzea eta enpresa bezala funtzionatzea Ian izugarria da, eta nahikoa Ian badugu lehendik sormen lanetan.

Talde profesional baten azpiegitura izateak pisu asko suposatzen duo Guk nahiago dugu xumetasunean jardun, gure txikitik. Talde profesionaletatik kanpora dabilen jendearekin sarea osa-

tzea da helburua, jende asko baitabil antzerkian lanean, gauza asko esateko duen jendea. Ez zaigu komertzialtasuna interesatzen-,

Esan bakarrik ez, egiten ere badakitela frogatu dute. «Mikelazulorekin Eszena jaialdia antolatu genuen, eta hor aukera izan genuen antzerkia gure modura ulertzen zutenekin batera aritzeko. Beste ekimen bat bada Antzerkizale Elkartea izena duena, Bertsozale Elkartearen ereduari jarraiki laister abian izango dena. Iruditzen zait hasten ari del a beste antzerki bat egiteko mugimendua »,

~ PROIEKTU BERRIAK. Sortzaileak hori egiten du, sortu, eta Dejabun ere ez dira geldirik egotekoak. Lan berria prestatzen ari dira orain, Azken portua izenekoa. «Haurrentzako obra izango da berriro, Gizona ez da txoria eta gero haurrengana itzultzeko gogoa dugu eta. Oso publiko zorrotza eta berezia da haurrena .. azaldu du Gurrutxagak. «Obrak antzerkia eta txotxongiloa nahasten ditu, musikarekin batera. Azken hilabeteetan objektuekin aritu izan gara lanean. Eta hori islatuko da obran .. gehitu du Redondok.

Herriaren egoeraz galdetuta, analisi zorrotza eta mamitsua egiten dute: «Azken urteotan sormen lanak urrundu egin dira ikusleengandik. Jendeak asko eskertzen ditu horrelako lanak, baina ez du aukerarik horietaz gozatzeko. Hemen gauza asko egin izan dira beti. Baina, zoritxarrez Niessen hor egotea mingarria da, berez kulturgune hutsa beharko lukeena merkatal gune bihurtzea eta antzoki hori hor mantentzea mantentzen den moduan, hutsik eta materialak eta hautsa hartzen, ez da batere lagungarria. Kalea ere pribatizatu egin da, eta jendearentzako ez da erraza obra hauek ikustea. Politika kultural bat abiaraztea oinarrizkoa iruditzen zaigu »,

Rate