You are on page 1of 10

i n f o r ma z i o a

2 0 1 1 k o u r t a r r i l a 2 . z b k
mutua
Mutualia Euskalit-
eko buru izango da
hurrengo hiru urteetan
Elektrizitate estatikoa
bulegoetan
Istripu eta gaixotasun
profesionalen ikerketei
buruzko jardunaldia
Euskalit-eko Patronatuak,
presidentzia berria aukeratzeko
hiru urteetako epea ezarrita
dauka, eta oraingo honetan,
2011 2013 eperako Mutualia
hautatu du presidentzia gain
hartuko duen entitatetzat.
Elektrizitate estatikoa material jakin batzuek, normalean marruskaduragatik,
metatzen duten gehiegizko karga elektrikoa da, material horietatik ihes
egin ezin izaten duena. Pertsona batek elektrizitate estatikoz kargatuta
dagoen objektu bat edo beste pertsona bat ukitzen duenean, litekeena da
elektrizitate hau lurrerantz deskargatzea pertsonaren bitartez, kontaktu
elektrikoaren sentsazioa sorraraziz. Eragozpen hauek saihesteko ze neurri har
daitezkeen azalduko dugu ondoren.
Datorren otsailerako Mutualiak prestakuntza-jardunaldi bat antolatu du gai
honi buruz: Istripu eta gaixotasun profesionalen ikerketa eta irakasleak lan
arriskuen prebentzioko goi mailako teknikariak izango dira, gure Prebentzio
Saileko kideak.
segur t asun et a osasun kont sei l ua
hur rengo eki t al di ak
kal i t at ea
Sueskola: su
itzalketarako
prestakuntza-
jarduerak
prest akunt za
Mutualiak 8,27 puntu lortu ditu
aholkularitzen gogobetetze-
mailaren ebaluazioan
Aholkularitza Kolaboratzaileen
hautematea eta zerbitzuen
igurikimena kontrastatzea da
Mutualiako estrategian ezarritako
helburua eta beraien gogobetetzea
da horretarako bidea. Mutualiaren
gogobetetze orokorra 8,27
puntuetakoa izan da.
www.mutualia.es 900 50 60 70
Lan-istripua
gertatzen deneko
derrigorrezko
komunikazioen
garrantzia
Aldi baterako
ezintasun
egoeren
ondorioak
oporraldietan
Oporraldian zehar
gertatutako bat-bateko
baja egoeran, gerora
oporraldia izateko eskubidea
al dago? Ala, alderantziz,
baja egoeran igarotako
egun horiek opor eguntzat
hartzen dira?
Gaixotasun
profesionala:
denizioa,
prozedura eta
erantzukizunak
l egeak
mut ua gaur egun
kasu pr akt i ko
Lan-erreforma
Aldizkariaren beste zenbaki batzuk interesatzen baldin bazaizkizu, sakatu hemen
i n f o r ma z i o a mutua
a z a l a
u r t a r r i l a 2 0 1 1
Mutualia Euskalit-eko buru izango
da hurrengo hiru urteetan
Euskalit-eko Patronatuak, presidentzia berria aukeratzeko hiru urteetako epea ezarrita dauka,
eta oraingo honetan, 2011 2013 eperako Mutualia hautatu du presidentzia gain hartuko
duen entitatetzat.
Euskalit-ek, Kalitatearen Sustapenerako Euskal Fundazioak, mutuak azken urteetan bikaintasunarekin izan duen
konpromiso nabarmena izan du arrazoi hautaketa egiteko garaian: 2005an zilarrezko Q lortu zuen, 2008an urrezko Q
eta 2009an Kalitatearen Sari Iberoamerikarra.
Pasatako abenduaren 28an hautaketa Euskalit-eko patronatua osatzen duten 23 entitate publiko eta enpresa pribatuek
egin zuten eta kalitatean jorratutako bide hau izan da Mutualia aukeratu izanaren arrazoiaren oinarrizko eragilea.
Miguel Angel Lujua, Mutualiako Zuzendari-kudeatzailea, izango da Euskalit-eko presidente berria. Azkeneko 3 urteetan
kargua izan duen Txema Gisasola ordeztuko du, gaur egun Fagor Etxetresna Elektrikoen Zuzendari Orokorra eta MCC-
ko (Mondragon Korporazio Kooperatiboa) Etxe Mailako Presidenteordea dena.
kal i t at ea
a z a l a
i n f o r ma z i o a mutua
a z a l a
u r t a r r i l a 2 0 1 1
Mutualiak 8,27 puntu lortu ditu
aholkularitzen gogobetetze-
mailaren ebaluazioan
Aholkularitza Kolaboratzaileen hautematea eta zerbitzuen igurikimena kontrastatzea da
Mutualiako estrategian ezarritako helburua eta beraien gogobetetzea da horretarako bidea.
Mutualiaren gogobetetze orokorra 8,27 puntuetakoa izan da.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Madrilen A.K.-en gogobetetze-maila 2010ean lehen aldiz neurtzen denez ezinezkoa zaigu
beste ariketetako emaitzekin konparatzea. Hala ere, A.K.-en balorazioa eta puntuaketak emaitza onak eta balorazio
altuak agertzen dizkigute eta, bide batez, zein arlotan hobetu dezakegun argitarazten digute.
A.K.-ek emandako balorazioak kontuan hartuta, gehien zenbatesten den blokea MUTUALIAko langileen ENPATIA dela
ikusi dugu. Puntu hau, JASOTAKO TRATUAREN KALITATEAN barne hartzen da.
Ondoren, lehenengo edizio honetan lortutako zenbait emaitza agertzen ditugu:
Aholkularitza Kolaboratzaileen Gogobetetze Orokorra
Emaitza eta iruzkin guztiak aztertu ondoren plan bat zehaztu dugu. Plan hau ekintza jakinek osatzen dute eta
ondorengo puntutan ardaztuko dira:
l Eskaintzen ditugun zerbitzuen ezagutza zabaldu eta indartzea.
l A.K.-ekiko komunikazio eta igorpen erremintak hobetzea.
Mila esker inkesta bete duzuen ia 600 aholkularitzei, mila esker hobetzen laguntzeagatik.
mut ua gaur egun
a z a l a
8,27
8,16
8,19
8,42
8,71
7,8
8,0
8,2
8,4
8,6
8,8
Gipuzkoa Bizkaia Araba Mutualia Madrid
0
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
Gipuzkoa Bizkaia Araba Mutualia Madrid
8,27
8,16 8,19
8,42
8,71
BLOKEAK Gogobetetze-indizea
2010
Zerbitzuen ezagupena eta gogobetetze-maila 7,98
Informazioa/dokumentazio kalitatea 8,38
Kudeaketetan arintasuna 8,32
Jasotako tratuaren kalitatea 8,47
Balorazio Orokorra 8,21
i n f o r ma z i o a mutua
a z a l a
u r t a r r i l a 2 0 1 1
Elektrizitate estatikoa bulegoetan
Elektrizitate estatikoa material jakin batzuek, normalean marruskaduragatik, metatzen duten
gehiegizko karga elektrikoa da, material horietatik ihes egin ezin izaten duena. Pertsona
batek elektrizitate estatikoz kargatuta dagoen objektu bat edo beste pertsona bat ukitzen
duenean, litekeena da elektrizitate hau lurrerantz deskargatzea pertsonaren bitartez,
kontaktu elektrikoaren sentsazioa sorraraziz. Eragozpen hauek saihesteko ze neurri har
daitezkeen azalduko dugu ondoren.
Hainbat intentsitate mailatako deskarga desatsegin
hauek batzuetan maiz eta hainbat pertsonengan
gertatzen dira. Hori eragiten duten funtsezko kausak bi
dira:
l Material batean edo pertsona batengan
elektrizitate estatikoa sortu edo metatu izana.
l Pertsona bat eta elektrizitate estatikoz kargatutako
puntu baten arteko kontaktuagatik, lurzorurantz
desbideratze edo deribazio bat gertatu izana.
Honako neurri hauek eraginkorrak izan daitezke:
l Tresna elektriko guztiek lurrerako hartunea
izatea eta hauek lurrerako hartune orokor bati
konektatuta edukitzea.
l Hezetasun erlatiboa altu samarra izatea komeni
da (% 50 eta % 70 artean egon beharko luke).
Hezetasunaren igoera hau areto bateko aireztapen
hodien barruan kokatutako hezegailuen bidez lor daiteke edota hezegailu eramangarrien bitartez; hezetasun
erlatiboaren maila beti jakin daiteke higrometroen bidez.
l Larruzko zola duten oinetakoak erabiltzea gomazkoa dutenen ordez.
l Akrilikoa ez den arropa, edo akriliko gutxi duena, erabiltzea.
l Ona izango litzateke pertsonek noizean behin pareta ukitzea deskargatzeko eta hala elektrizitate estatikoak
eragindako txinpartak saihesteko.
l Metalezko armairu, mahai edo tiraderarik ez erabiltzea, edota behintzat lurrerako hartunea izan dezatela.
Azkenik, komenigarria da jakitea batzuetan neurri horietako bat baino gehiago hartu behar izaten dela, bakar batek
ezin baitu arazoa konpondu.
a z a l a
segur t asun et a osasun kont sei l ua
i n f o r ma z i o a mutua
a z a l a
u r t a r r i l a 2 0 1 1
Topaketa honetan istripuen ikerketa osoa egiteko behar diren metodologia eta prozedurak ezagutzeko aukera izango
da (eratorritako kostuak barne), baita indarrean dagoen legedia betetzeko behar den dokumentazioa ezagutzekoa ere.
Gure bazkide diren enpresetan arriskuen prebentzioan ardura duten pertsona guztiei zuzenduta dago, nagusiki erdi
mailako arduradunei.
Jardunaldiaren ordutegia 9:00etatik 12:00etara izango da honako egunetan eta lekuetan:
l Otsailaren 8an Gasteizen (Zumarren hiribidea 1)
l Otsailaren 15ean Donostian (Camino doktorearen kalea 1)
l Otsailaren 22an Bilbon (Henao kalea 26)
Interesgarri izango zaizulakoan, zu bertan izatea espero dugu. Interesa baduzu edo izena eman nahi baduzu, jar zaitez
gurekin harremanetan 94 404 21 05 telefonoan, prevencion@mutualia.es helbide elektronikoan edo www.mutualia.es
orrian.
Istripu eta gaixotasun
profesionalen ikerketei buruzko
jardunaldia
a z a l a
hur rengo eki t al di ak
Datorren otsailerako Mutualiak prestakuntza-jardunaldi bat antolatu du gai honi buruz:
Istripu eta gaixotasun profesionalen ikerketa eta irakasleak lan arriskuen prebentzioko goi
mailako teknikariak izango dira, gure Prebentzio Saileko kideak.
i n f o r ma z i o a mutua
a z a l a
u r t a r r i l a 2 0 1 1
Lan-istripua gertatzen deneko
derrigorrezko komunikazioen
garrantzia
Laneko istripua jakinarazteko ereduak ezartzen dituen eta haiek betetzeko eta izapidetzeko jarraibideak ematen
dituen 1987ko abenduaren 16ko Aginduaren arabera, baja eragiten duten laneko istripuak DELTA Sistemara bidali
beharko dira bost lanegun baino lehen, istripua gertatu zen egunetik edo medikuaren bajaren egunetik zenbatzen
hasita. Bajarik gabeko laneko istripuen jakinarazpenak DELTA Sistemara egingo dira hurrengo hilaren lehenengo bost
lanegunen barruan.
Aurreko laneko istripuak garaiz eta behar bezala ez jakinaraztea arau-hauste arina izango da laneko arriskuak
prebenitzeko arloan eta 40 eta 2.045 bitarteko isunarekin zigortuko da.
Lantokian edo lanaldian zehar egindako joan-etorrietan gertatutako istripuen kasu berezian, langilearen heriotza
gertatzen bada, edo istripu larria edo oso larria bada edo lantokian gertatutako istripuak lau langile baino gehiagori
eragiten badio, nahiz eta guztiak enpresako langileak ez izan, enpresaburuak dagokion eredua betetzeaz gain,
gehienez hogeita lau orduko epean (jaiegunak kanpo utzita), gertakari hau telegrama edo antzeko beste komunikabide
baten bidez jakinaraziko dio istripua gertatu den probintziako Lan Agintaritzari, edo itsasontzia porturatzen den lehen
portuan edo hegazkina lurreratzen den lehen aireportuan, istripua gertatu den lantokia itsasontzi bat edo hegazkin
bat balitz, hurrenez hurren. Jakinarazpenak enpresaren sinadura eta zigilua beharko ditu, eta honako informazioa jaso
beharko du:
l Sozietatearen izena IFK KKK
l Istripua izan duenaren izena eta abizenak NAN NAF
l Data ordua istripua gertatu den lekuaren helbide osoa
l Istripuaren deskripzio laburra
l Harremanetarako telefonoa:
Laneko istripuak jakinarazteko eredu berriak ezartzen dituen eta haiek elektronikoki igortzea ahalbidetzen duen
azaroaren 19ko TAS/2926/2002 Aginduak premiazko jakinarazpena DELTA sistemaren bidez egiteko aukera ematen du,
adierazitako Aginduaren 3. artikuluak ezartzen duenaren arabera. Premiazko jakinarazpen honek ez du istripua DELTA
sistemaren bidez adierazi beharra saihesten, garaiz eta behar bezala, lehenengo atalean adierazitako moduan.
Premiazko jakinarazpena ez bada garaiz egiten, arau-hauste larria ekarriko du laneko arriskuak prebenitzeko arloan eta
zigorra 2.046 eta 40.985 bitarteko isuna izango da.
Jakinarazpen hauek EAEko Lan Agintaritzaren honako helbideetara bidaliko dira:
Gainerako probintziak hemen kontsulta daitezke: http://www.delta.mtas.es/delta2web/gtmp/help/ayudafax.html
Beste alde batetik, aldi baterako ezintasun prozesuei dagozkien bajaren parte medikoak, eta bajaren eta altaren
konrmazioa euskarri telematikoan aurkezteari buruzko otsailaren 12ko TAS/399/2004 Aginduaren lehenengo
artikuluak ezartzen duenaren arabera, RED sisteman sartu diren enpresek aipatutako prozedura informatikoa
erabili beharko dute erakunde kudeatzaileari edo Gizarte Segurantzako laneko istripu eta gaixotasun profesionalen
mutualitateari langileek aurkezten dizkieten bajen parte medikuen, bajen konrmazioen eta alten kopiak bidaltzeko,,
baita aldi baterako ezintasunari dagozkion prestazio ekonomikoen kudeaketa eta kontrolaren hainbat alderdiri buruzko
apirilaren 18ko 575/1997 Errege Dekretuak garatzen duen Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1997ko ekainaren
19ko Aginduak ezarritakoak ere. Jakinarazpen hau ez betetzea arau-hauste arintzat hartuko da eta 60 eta 625
bitarteko isunarekin zigortuko da.
Beraz, enpresak nahitaez egin beharreko jakinarazpenak dira horiek, eta aldi berean egin beharko dizkie bi sistemai:
DELTA eta RED.
l egeak
a z a l a
Lan eta Gizarte Segurantzako
Ordezkaritza Araba
Samaniego 2, 2.
01008 Gasteiz
T: 945 017 030
F: 945 017 031
Lan eta Gizarte Segurantzako
Ordezkaritza Bizkaia
Kale Nagusia 85, 7.
48011 Bilbo
T: 944 031 216 - 944 031 239
F: 944 031 212
Lan eta Gizarte Segurantzako
Ordezkaritza Gipuzkoa
Vitoria-Gasteiz 3, 3., 2
20018 Donostia
T: 943 023 224
F: 943 023 201
i n f o r ma z i o a mutua
a z a l a
u r t a r r i l a 2 0 1 1
Aldi baterako ezintasun egoeren
ondorioak oporraldietan
Oporraldian zehar gertatutako bat-bateko baja egoeran, gerora oporraldia izateko eskubidea
al dago? Ala, alderantziz, baja egoeran igarotako egun horiek opor eguntzat hartzen dira?
Auzitegiek gai honi emandako erantzunei erreparatuta, auzitegiak baitira azken nean halako eskubiderik
badagoen hala ez ezartzen dutenak, agerian geratzen da erantzunak era askotakoak izan direla, eta batzuetan baita
kontraesankorrak ere.
Egoera guztiak sistematizatzeko, oinarrizko bi kasu bereiztea komeni da: a) Baja opor egunak baino lehen gertatzen da
eta b) baja opor egunetan gertatzen da.
Lehenengo kasuan (baja opor egunak baino lehen), irizpidea erabat bateratu du Europako Erkidegoko Justizia
Auzitegiak 2009-01-20an emandako epaiak (EEJA 2009, 7), eta ondoren 2009-09-10eko epaian berretsia (EEJA
2009, 261). Azken epai honek, 2003/88 Zuzentarauaren 7.1 artikulua interpretatuz, kontra egiten dio herrialdeko
zenbait xedapen edo hitzarmen kolektibori, baldin eta haiek ezartzen badute enpresako oporren egutegian ezarritako
oporraldian zehar aldi baterako ezintasun egoeran dagoen kontratupeko langileak ez duela eskubiderik, medikuak alta
eman ostean, bere urteko oporrak hasieran ezarritako epea ez den beste batean baliatzeko.
Gure herrialdean, aipatutako irizpidea Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du eta, ordura arte mantendu zuen
doktrina zuzenduz (SS. 2007-10-03koa [rcud 5068/05] eta 2007-12-20koa [rcud 75/06]), aipatutako irizpidea bere egin
du eta 2009-06-24ko epaian ezarri du (RJ 2009\4286), geroztik beste epai batzuetan berretsia, 2010-02-08koan (Rec.
1782/09/JUR 2010\111733) eta 2010-07-06koan (Rec. 519/10), itundutako lan egutegian ezarritako oporraldiaren
ondoren oporrak hartzeko eskubidea, nkatutako egunen aurretik langileak aldi baterako ezintasun egoera bat hasiko
balu.
Beraz, aipatutako lehen kasuan (baja opor egunak baino lehen) alta jaso ondoren oporrak hartzeko eskubidea dago.
Bigarren kasuan, berriz, oraindik ez dago behin betiko erantzunik (baja opor egunetan).
Orain arte ezezko irizpidea gailendu da, pentsatu izan baita enpresaburuaren betebeharra dela oporraldia ematea baina
ez langilearen osasuna bermatzea aldi horretan.
Zentzu honetan hainbat erabaki daude, adibidez Kanarietako Justizia Auzitegi Nagusiak hartutakoa 2009-03-20an
(492/2005/JUR 2009\2444 erregu errekurtsoa), honako hau dioena: baja oporraldian gertatu ezkero, ez dago oporrak
hartzeko eskubiderik aldi baterako ezintasun batekin batera, halako egoera batean, langileak bere gain hartu behar
duen arriskua da eta.
Baina aurkako irizpidea hedatzen ari da, hain zuzen ere aipatutako Europako Erkidegoko Justizia Auzitegiaren epaiekin
bat datorren espirituan oinarrituta, oporren helburua errespetatu eta gailentzeko irizpidea, alegia, lanean nekatu den
langilearen indarberritzea.
Horrela ikusten du Auzitegi Nazionalak 2009-11-23ko epaian (AS 2009\2492), non esaten duen badela oporrak
hartzeko eskubidea aldi baterako ezintasun batekin batera, baja oporraldian gertatu ezkero, aintzakotzat hartuz kasu
honetan ere aplikagarriak direla Europako Erkidegoko Justizia Auzitegiak azaldutako interpretazioa eta irizpidea.
Auzitegi Nazionala bezalako Auzitegi Nagusi bat, oporretan baja bat gertatu delako, hartu ez den oporraldiaren
eskubidearen alde argi eta garbi agertzea datu esanguratsua da, bai Auzitegiaren garrantzi eta aginpideagatik bai
daukan oinarriagatik. Honek aurreko joera orekatzen du eta Auzitegi Gorenak edo Europako Erkidegoko Justizia
Auzitegiak behin betiko doktrina emateko zain egon behar gara.
Aipatutako zalantzen erantzunak laburbilduz, zera daukagu: nkatutako oporraldia baino lehen baja gertatzen bada,
alta jaso ondoren oporrak hartzeko eskubidea dugu, aldiz erabaki kontraesankorrak hartzen dira baja enpresan
programatutako opor-garaian gertatzen bada Auzitegi Nagusiek nkatuko duten behin betiko irizpide baten zain
gaudelarik.
l egeak
a z a l a
i n f o r ma z i o a mutua
a z a l a
u r t a r r i l a 2 0 1 1
Gaixotasun profesionala: denizioa,
prozedura eta erantzukizunak
Gaixotasun profesionalaren denizioa Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 116. artikuluak biltzen du: Besteren
edo norberaren kontura egindako lanaren ondorioz hartutako gaixotasunak (laneko gertakariak kontratatuta
daudenean) Lege hori aplikatzen eta garatzen duten xedapenek onartutako taulan agertzen diren jardueretan, baldin
eta taula horretan gaixotasun profesional bakoitzerako aipatutako elementuen edo substantzien eraginagatik sortu
badira.
Denizio honen arabera, gaixotasun bat profesionaltzat hartzeko honako elementu hauek batera gertatu behar dira:
1. Gaixotasun profesionalen taulan deskribatutako agente batek eragindako gaixotasuna izatea (azaroaren 10eko
1299/2006 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren sisteman gaixotasun profesionalen taula onartzen duena eta
haiek jakinarazteko eta erregistratzeko irizpideak ezartzen dituena).
2. Langileak egiten duen jarduera gaixotasun profesionalen taulan azaldu behar da zehazturiko patologiarekin
lotuta.
3. Patologiak gaixotasun profesionalen taulan bilduta egon behar du.
Laneko esposizioaren eta gaixotasun profesionalen taulan agertzen ez den gaixotasun baten artean kausazko erlazio
bat aurki badaiteke, gaixotasun legez lan istripu gisa har daiteke.
TAS/1/2007 Agindua onartzearekin batera, gaixotasun profesionalak jakinarazteko obligazioa , enpresatik kasu
bakoitzean laneko gertakariak bere gain hartuko dituen Erakunde Kudeatzailera edo Lan Istripuen eta Gaixotasun
Profesionalen Mutualitatera pasa da, eta mutuako medikuntza zerbitzuko sendagileek gaixotasun profesionalaren
diagnostikoa egingo dute jakinarazpenaren aurretik.

Gaixotasun profesional bat hainbat egoeratan antzeman daiteke:
A. Langileak ondoeza jasaten duenean eta ondoez horrek bere lanarekin zerikusia izan dezakeela susmatzen
badu, bere Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutualitatera joko du eta bertan sendagileak, lehen
aipatutako lau elementuak betetzen direla egiaztatu ondoren, dagokion Gaixotasun Profesionala deklaratuko du.
Deklarazioa egiteko, Gaixotasun Profesionalaren partea betetzeko langilearen oinarrizko datuak eskatuko dizkio
Mutuak enpresari.
B. Osasun Sistema Publikoko mediku batek profesionala izan daitekeen gaixotasun baten berri izanez gero, jatorria
lanean duela susmatzen duenean, diagnostiko bat egingo du laneko jatorriaren susmoak adieraziz (bajarekin,
baldin eta langilearen osasun egoera lan egiteko egokia ez bada), eta Mediku Ikuskaritzari igorriko dio, Osasun
Sistema Publikoko autoritate hierarkiko zuzena den aldetik, eta hark, Lan Osasunaren Unitatearen laguntza
izango du, halakorik balego. Aipatutako susmoaren diagnostikoa egin ondoren, autonomia erkidegoko osasun
autoritateak (mediku-ikuskaritzaren bidez, lan-osasunaren unitatearen bidez edo beste baliokide baten bitartez)
susmo hori estalduraz arduratzen den Mutuari bidaliko dio, honek, bidezkoa bada, dagokion partea egin dezan.
C. Halaber, Prebentzio Zerbitzuetako medikuei susmoaren berri emateko aukera dauka.
D. Nolanahi ere, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala (INSS) da, erakunde kudeatzaile gisa, azken hitza duena,
eta honek gertakariaren zehaztapenaren ebazpena igor dezake.
E. Epai juridiko batek horrela agintzen duenean.
Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legeak (LAPL) enpresaburuari betebehar batzuk ezartzen dizkio lanean segurtasuna eta
osasuna bermatzeko eta langileari arlo honetan babes eraginkorra izateko eskubidea aitortzen dio. Horren haritik:
Enpresaburuak zigor arinak edo larriak jaso ditzake, gaixotasun profesionalaren larritasunaren arabera, Lan Agintaritzari
deklaratutako gaixotasun profesionalen berri garaiz eta behar bezala ez emateagatik, indarrean dauden xedapenek
agindutakoari jarraiki, edo langileen osasuna kaltetuta egonez gero ikerketa ez egiteagatik, edo segurtasun neurriak
eskasak diren aztarnak izateagatik.
Lan istripuekin gertatzen den bezala, prestazioen errekargua gerta daiteke lan arriskuen prebentziorako hartu
beharreko neurriak bete ez badira, betiere enpresaren jardueraren edo ez betetzearen eta gaixotasun profesionalaren
emaitza kaltegarriaren arteko kausalitate harremana frogatzen bada.
Beste alde batetik, Lan Ministerioak ALERTA ZERBITZUA jarri du martxan, nkatutako ALERTA mugak gainditzen
dituzten enpresak denbora errealean antzemateko aukera ematen duena. Horretarako, ezbehar kopuruen muga batzuk
nkatu dira gaixotasun profesional talde bakoitzarentzat; horren helburua, gaixotasun berberak errepikatzen diren
enpresak detektatzea da. Sistema hau aplikatzeak berekin dakar enpresa batek ezarritako mugaren bat gainditzen duen
unean, denbora-tarte jakin batean, enpresa automatikoki azalduko dela CEPROSS aplikazioaren alerta moduluaren
pantailan. Egoera horrek Lan Ikuskaritzaren bisita ekarriko du.
l egeak
a z a l a
i n f o r ma z i o a mutua
a z a l a
u r t a r r i l a 2 0 1 1
Lan-erreforma
kasu pr akt i ko
a z a l a
l 2009ko uztailean, aldi baterako lan kontratu bat kontratu mugagabe bihurtu zela jakinarazi zen (PE 183, 189.
Kodea).
l Aldi baterako langileak nko mugagabe baldintza eskuratuko du, bonikatu gabeko eta lanaldi osoko kontratu
baten bidez.
l Langilearen nkotasuna kontratu mugagabe arrunt baten bidez artikulatu da, kontratuari Kontratazio
Mugagabea Sustatzeko Kontratua arautzen duen uztailaren 9ko 12/2001 Legearen 1. Xedapen Gehigarria ez
aplikatzea aukeratu baita. Kasu honetan, bihurketa 2009ko uztailean egin denez, 2008ko urtarrilaren 13tik
2010eko ekainaren 17ra indarrean egon zen testua hartu behar da kontuan.
Lan harremana amaitzeko kaleratze objektiboa erabiltzeko aukera aintzat hartuko da, eta zalantzan jarriko da kasu
honetan egokia ote litzatekeen enpresaburuak onartzea kaleratze objektibo hori bidegabea dela, zerbitzu urte
bakoitzarengatik 33 eguneko kalte-ordaina ordaintzeko xedez, eta urtebete baino gutxiagoko aldiak hilabeteka
hainbanatuta, betiere 24 hileko mugarekin.
Erregulazioa
Bihurketarako erabilitako kontratu mota Langileen Estatutuko (LE) 15. artikuluko kontratu mugagabe arrunta da, eta
ez 12/2001 Legearen 1. Xedapen Gehigarrian araututako kontratazio mugagabea sustatzeko kontratua. Kasu honetan
12/2001 Legearen 1. Xedapen Gehigarriko 4. idatz-zatia aplikagarri izatea baztertzen du horrek, zeinak adierazten
baitu kaleratze objektiboa bidegabea izanez gero, kalte-ordaina 33 egunekoa izango litzatekeela zerbitzuko urte
bakoitzeko, urtebete baino gutxiagoko aldiak hilabeteka hainbanatuta, betiere 24 hileko mugarekin.
Horrenbestez, kasu honetan eman beharreko kalte-ordaina, kaleratze objektiboa bidegabea dela joz gero, LEko 53.5
eta 56.1 artikuluetan aurreikusitakoa litzateke: 45 egun zerbitzu urte bakoitzeko, urtebete baino gutxiagoko aldiak
hilabeteka hainbanatuta, eta 42 hileko mugarekin.
LEko 53.5 artikuluan aurreikusitakoak pentsarazi arren soilik agintari judizialek dutela ahalmena kaleratze objektibo bat
bidegabea dela aitortzeko, behin eta berriz agertzen da, LEko 56.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, enpresaburuek
kaleratze objektiboaren bidegabetasuna aitortzeko ahalmena dutela onartzen duena jurisprudentzia bat, diziplinako
kaleratzearen baldintza beretan (2007-3-15eko epaia, Andaluzia-Malagako Justizia Auzitegi Nagusia; 2006-12-4ko
epaia, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusia). Hori bat dator, era berean, beste egitate honekin: 10/2010 Errege Lege
Dekretuak eta 30/2010 Legeak (3. artikulua) azken lan erreforma artikulatzen duten arauak, hain zuzen berriz
ere ezarri dute enpresaburuek ahalmena dutela kaleratze objektiboaren bidegabetasuna aitortzeko, kontratazio
mugagabea sustatzeko kontratuarentzat; baina betiere arau horiek indarrean jarri ondoren (2010eko ekainaren 18a)
izenpetutako kontratuen kasuetarako.
Kalte-ordainak epailearen zainpean jartzea
Aurrekoaren arabera, baldin eta enpresak kasu honetan aitortuko balu kaleratze objektiboa bidegabea dela, 33
eguneko kalte-ordaina langilearen esku jarriko balu, eta, ez jasotzekotan, epailearen zainpean jarriko balu 48 orduko
epean, akats bat baino gehiago egingo lituzke:
l Akatsa kalte-ordainaren zenbatekoan: kasu honetan berez dagokiona baino gutxiago ordainduko luke.
l Epailearen zainpean jartzeak ez luke salbuetsiko izapide aldiko soldatak ordaintzetik, zenbatekoa kasu honetan
dagokiona baino askoz ere txikiagoa izango baitzen; eta, beraz, akats hori ezin izango litzateke akats
desenkusagarritzat jo.
Ondorioak:
l Si la empresa opta por extinguir la relacin laboral por medio de un despido objetivo, la indemnizacin que debe
poner a disposicin del trabajador ser la prevista en el 53.1.b) ET: 20 das por ao de servicio, prorratendose por
meses los perodos inferiores a un ao, y lmite de 12 mensualidades.
l A n de evitar una posterior declaracin judicial de improcedencia, deber tener especial cuidado en el
cumplimiento de las formalidades establecidas en el art 53 ET, entre las que se incluye la denicin del motivo
del despido objetivo, dentro de las alternativas contempladas en el art. 52 ET.
l La empresa puede reconocer la improcedencia del despido objetivo, pero simultneamente deber ofrecer o
consignar, a efectos de enervar los salarios de tramitacin, la indemnizacin de 45 das por ao de servicio,
prorratendose por meses los perodos inferiores a un ao, y con lmite de 42 mensualidades.
l La consignacin errnea de una indemnizacin de 33 das, implicara sin duda la posterior declaracin judicial de
insuciencia de la indemnizacin, imponiendo a la empresa no slo el abono de la suma restante, sino tambin
los salarios de tramitacin, ya que en este caso no podra aducirse un error de clculo calicable como error
excusable.
l La aceptacin de la indemnizacin ofrecida por la empresa y la rma del niquito en ningn caso excluye que
el trabajador pueda instar conciliacin y posterior demanda interesando declaracin de nulidad , en caso de
reconocimiento empresarial de improcedencia, de insuciencia de la indemnizacin ofrecida o consignada,
adems de los salarios de tramitacin. A lo sumo, las cantidades percibidas seran detradas de la indemnizacin
judicialmente jada en caso de estimacin de su demanda.
i n f o r ma z i o a mutua
a z a l a
u r t a r r i l a 2 0 1 1
Sueskola: su itzalketarako
prestakuntza-jarduerak
prest akunt za
a z a l a
Jakinarazten dizugu MUTUALIAk SUESKOLArekin akordio bat sinatuta duela; SUESKOLA su-itzalketa eta beronen
prebentzioari loturiko prestakuntza teoriko-praktikoan espezializaturiko prestakuntza zentroa da. Akordio honi esker
gure enpresa elkartuak % 10eko deskontuaren etekina jaso ahal izango dute ondorengo prestakuntza jardueratan:
l Suteak itzaltzeko oinarrizko ikastaroa
l Arnasketa ekipo autonomoen ikastaroa
l Suteak itzaltzeko ikastaro aurreratua
l Bezeroaren beharren araberako ad-hoc ikastaro ezberdinak
Nori zuzendua: enpresetako pertsonal guztiari, lehenengo eta bigarren esku-hartzeko taldeari, pertsonal teknikoari, su-
itzalketa publiko eta pribatuen zerbitzuei, etab.