You are on page 1of 11

ARANGATXA

2009/11/15

Igande goizeko txango honetan 33 pertsona abiatu ginen Algortatik Andagoia-ra


joateko. Bilbo ondotik igaro ondoren A-68 autobidetik jarraitu genuen Altubeko
irteeraraino, eta han, ordaintoki utzi orduko, Izarra aldera doan bidea hartu
genuen. Izarra zeharkatu genuen eta Koartango-ko Zuatzu-rantz jarraitu
genuen, geroago autobidearen azpi-azpian dagoen seinaleak Andagoia eskuin
aldera adierazten duen bidea hartuz.

Andagoia (601 metro) erdi


galduta eta ondo zainduta
dagoen herrixka bat da, bertan
abeltzainak eta artzainak bizi
dira, eta Arangatxa-ko baso
eta ormen artean ezkutatuta
dago. Lur hauetakoa zen
Andagoia-ko Pascual
konkistatzailea, gaur Panama
eta garai hartan Darién izena
zuen lurreko gobernadorea
izan zena.

Andagoia-n autobusetik jaitsi ondoren taldearen argazkia egin genuen, ohi


denez.
0o00min Gure txangoaren abiapuntua Andagoia-ko plaza izan zen, bertan
Igokundearen eliza eta Konkistatzailearen Dorrea kokatuta daudelarik. Baserria
gorantz gindoazela zeharkatu genuen eta pixkanaka pixkanaka herriko azken
etxeak atzean utzi genituen Iturrietako sakanean sartzeko.

0o10min Yarto ibaiaren ubidera heldu ginen eta, eskuarki lehor egoten bada ere,
guk Hariztia zubitik igaro behar izan genuen.

Zubi ondoan, bere ezkerrean, abere-


korta handi bat dago. Hesi bat
zeharkatu ondoren, ezkerrera jo
genuen aldai batetik barrena, handik
pixkatera bidegurutze bat aurkitu arte,
eta hemen eskuin aldera doan bidetik
jarraitu genuen. Aurrera doan bide
asfaltatua hartu izan bagenu,
Iturrietako sakanera sartuko
ginatekeen, baina hori geroagorako
zegoen aurreikusita, itzulerako alegia.
Eskuineko bide hori hasieran etengabeko igoera eztia da, hego-mendebaldera,
Onzejo mendate aldera, baina lur mehatz eta oso lehorretik aurrera jo ahala,
aldaia harrizkoa da eta gogorra gertatzen da.

Igotzen ari ginela goiz osoan zehar izango genituen ikuspegi izugarriez
gozatzen hasi ginen.

0o37min Onzejo mendatera (795 metro) iritsi ginen eta bertan geldialdi labur bat
egin genuen harana ikustatzeko. Goialde hartan lurra ea erabat ordokia da,
pago eta haritz basoak ditu eta abere asko ikusten dira aske.
Gure eskuinera aldai zabala ikusi genuen eta bertara joateko gogoa eman
zigun, baina hura ez zen hartu behar. Mendatean cairn edo harrizko zedarri
batzuk ikusten dira. Bertatik abiatu eta minutu batera ezker aldera joz,
gailurrerantz doan bidezidor zabala eta erdi ezkutua aurkitu genuen. Igoeraren
zati honetan ez da ea batere igotzen.

0o49min Hesiz inguraturik dagoen Ataguren Putzura heldu ginen.

Ipar-ekialdera jarraitu genuen, zedarriak ez galtzeko arreta handiz, eta


bidezidor estuago batean sartu ginen. Honek mendi gora jotzen du gailur-gunea
den eta oso pagadi berezi batek inguratzen duen goialderaino. Bidezidorra
hantxe galtzen da, baina dauden zedarri ugariei eta aurreko asteazkenean
txango prestatzera joan zirenek utzi zituzten seinaleei esker aurrera jo genuen,
norabide zuzenetik ez ateratzeko arreta handia jarriz.
Zuhaitzik gabeko gune batera iritsi ginen eta aurrerago eskuin aldera jo genuen
bidezidor berri batetik. Bidezidorra hasieran eskuinean zein ezkerrean dauden
zedarriz ondo seinaleztatuta dago eta pagadian barrena sartzen da.
Pago mardulen artean egin genuen aurrera, hemen ere zedarriek ondo
adierazitako bidetik, ezker aldera doan bidezidor estu bat hartu bitartean,
pagadiz beste aldean zegoen argigune bateraino. Puntu honetatik bidea haize
zabalean dago, gehiago zapaldua eta markatua, gailurrera iritsi bitartean.

1o14min Arangatxa gailurrera (923 metro) heldu ginen. Hau eta Marinda Gibixo
Mendilerroko tontorrik ezagunenak dira. Zuhaitzak dituen goi-lautada honen
izena Labazar da eta berez batezbesteko 905 metroko garaian dagoen lautada
handia da. Egoera halakoa izanda, gailurra batzuetan ez da hain argi ikusten.
Urte askotan zehar bere zehazgabeko gailurrak Arangatxa edo Arangatxas izan
du izena, nahiz eta izen hori berez inguruko haran bati dagokion. Ez zen erraz
ulertzen nola deitzen zioten mendi bati Arangatxa (hots, haran-gaitza edo
‘haran handia’). Bertakoek izen hori handik hurbil dagoen beste toki bat
deitzeko erabiltzen dute. Eta gailurra kokatzen den inguru horri Labazar esaten
diote beste batzuk. Hori dela-eta, gaur egun gailurrak bi izenak ditu, bata zein
bestea onartuak: Arangatxa edo Labazar.
Arangatxa gailurra, edo behinik behin posta-kutxa dagoen tokia (izan ere
eztabaidagaia da puntu hori garaiena den ala ez), ameztiz eta sastrakaz dago
inguraturik eta zaila da aurkitzea, zedarriak ugariak baldin badira ere. Gaur
eguneko posta-kutxa Izarrako Beko Iturri Jolas-Elkartearena da eta 1987.
urtean jarri zuten. 1970-11-8an jarri zuen Edesa Mendi Taldearen posta-kutxa
zahar baten hondarrak ere badaude.

Mendi multzo hau nahiko ahaztuta


dago eta oso jende gutxi ikusten da
bertan. Alderdia ezagutzen ez badugu
oso erraz galdu gaitezke, are errazago
Arangatxa-tik Andagoia ikusten ez
delako. Horregatik hobe taldean
ibiltzen bagara, elkarrengandik alde
egin gabe.

Guk ikusteko paradarik izan ez


bagenuen ere, Labazar Lautadan
aurkitutako hondar megalitikoak oso
garrantzizkoak omen dira eta agerian
uzten omen dute inguru hauetan duela
milaka urte batzuk artzaintzan ari zen
biztanleria ibili zela. Trikuharriak
badira, halan hola, Telleta-koa (860
m.), Ataguren putzuaren gertu dagoen
Onzejo mendi-lepokoa (795 m.), edo
San Antonio baselizaren hurbil dagoen
Los Cotorritos (855 m.) tokikoa.

Ikuspegien aldetik, erreferentzi gutxi


dago, inguru osoa basoek estaltzen
dutelako, baina gure itzuleraren
hasieran, pagadiaren muga aldera
jaisten hasi ginenean eta baso
horietatik atera ginenean, haize
zabalean ibili ginen.

Toki horretatik eta gehienetan hego-


ekialdera joz, ikusten genuen Marinda
mendirantz joan ginen. Marinda-k toki
hartatik piramide bakartia ematen du.
1o25min Arangatxa izeneko erpin
geodesiko baten ondoan igaro
ginen, Labazar mendi-bizkarreko
mutur hegoaldekoenean (903 m.).

Ez genion bide erabat zehaztu bati


jarraitu, baina zedarri bakan batzuk
oinarritzat hartuta eta inguru horretaz
genuen ezagutza lagun, mendikate
batera iritsi ginen. Bertatik Arkamu
mendiak eta lehen plano batean
Montemayorr-eko antena ikusi
genituen.

Arkamu mendilerroa Araba eta


Burgos banatzen dituen mendigunea
da. Koartango haranaren gainean
dago kokatuta, Santiago mendian
hasten den eta Subijana gainean
dagoen La Techa haizpitartean
amaitzen den alderdi bakartian.

Gure ibilbidean Gibijo mendiko otso-tokitik hurbil igaro ginen, baita bere
tontorraren ondotik ere. Otso-tokia putzu sakon batean bukatzen den harriz
mugatutako bide estua da. Inguruko herrietako biztanleek otsoak harrapatzeko
erabiltzen zuten. Ehiza berezi haien bitartez otsoak bukatu ziren hirurogeiko
hamarkadan, baina XXI mendearen hasiera honetan buru batzuk kolonizatzen
hasi dira zonalde latz hau. Hala ere, oso abere gutxi ibiltzen da Gibijo garai
hauetan eta dauden gutxi horik mastin-txakurrek (artzainorrek) zaintzen dituzte.
Animalia hauen aurrean mendizaleok oso zuhur jokatu behar dugu.

Arangatxatik behera gindoazela


urruti artalde handi bat ikusi genuen
eta laster hasi ginen artzainorren
zaunkak entzuten. Artaldetik urrutitik
igarotzen saiatu baginen ere, ardiak
bazkatzen ari ziren tokitik ehun
metrora baino gertuagora azaldu
ginenean, artzainor handi batzuek
harrera egin ziguten, tamainaz
handiak baina jokaeraz oso
adeitsuak gau eta egun zaintzen ari
ziren ardiekin. Bost artzainor haiek zaunka batzuk egin zituzten, guk ondo
ikusteko moduan jarri ziren eta argi utzi ziguten kanpoko edozein erasotik
babesteko ari zirela ardiak zaintzen. Ez da, ez, harritzekoa, txakur hauek
mendian ikustea, otsoa berriro ere inguru horietan baldin badabil. Otsoen
aztarnetako bat argazki horretan ikusi daiteke, otsoren baten kakak hain zuzen.
Esan bezala batere zehaztu-gabeko jaitsiera aritu ginen egiten 15 minututan
zehar, harik eta eskuin aldera doan bide bat aurkitu arte. Haratago bidegurutze
batera heldu ginen eta berriro eskuin aldera jo genuen, gure ezkerrean hesia
eta pinudi bat utzi genituelarik. Harantzago beste bidegurutze batekin egin
genuen topo eta oraingoan ezker aldera jo genuen, oso egoera onean zegoen
lurrezko aldai batetik, San Antonio baselizaraino.

2o00min San Antonio baselizatik gertu geldialdia egin genuen, hamarretako


oparoa hartzeko. Ondoren hegoaldera jaitsi ginen eten gabe Marinda
mendiaren behealdera doan aldai batetik.

2o05min Beste bidegurutze batera iritsi ginen eta, Marinda-rako aldaia utzita,
ezker aldera jo genuen, Iturrietako sakanera sartu gintuen aldai zabaletik.
Atzean zihoazen taldekideak astean zehar jarri genituen markak kentzen joan
ziren.
Jaitsiera luzea da eta oso ederra den ingurune batetik egiten da, aldai zabal
batetik, erreka txikiak zeharkatzen, batzuk nahiko lehor eta besteak ur apurtxo
bat zeramaten errekatxoak hain zuzen.

Pagadietan adarrek eta hostoek, eguzkiaren izpiaren perpendikularrean


kokatuta, eguzkiaren argiaren sarrera oztopatzen dute, mota hauetako basoak
oso toki laiotzak direlarik. Hala ere, hostoen artean sartzen den argi puskatxoak
oso giro ederrak sortzen dituzte. Udazkenean pagoen kolore bereziak agertzen
dira: tonalitate hori, gorrixka eta marroiak dituzten hostoak alegia.

Zoruan erorita zeuden hostoen geruzak, udazkeneko euriteekin batera,


izugarrizko itxura emanda zieten pagoei, goroldioz eta likenez estalitako
enborrak oso ezberdinak ziren hostoek estaltzen zuten zoruaren marroiarekiko.
Hosto-geruza honek oso zarata berezia egiten zuen guk zapaltzean.
Txango honek ukitu berezia izan zuen ibilbidean zehar ziza ezberdinetako aleak
jasotzen aritu ziren mendizaleentzako.

Jaitsiera oso egoera onean dagoen aldai batetik egin genuen, nahiz eta toki
batzuetan lokatza aurkitu genuen. Dena dela, horrek ez zigun jaitsiera gehiegi
zaildu.

Andagoia-tik hurbil ur asko botatzen zuen iturri baten ondotik igaro ginen. Ez
da, beraz, harrigarria inguru honen izena: Iturrietako sakana.

3o15min Ibilbidearen azken zatia zementuzko aldai batetik egin genuen, abereen
etxalde bateraino, eta handik aurrera, Hariztia zubia igaro ondoren (bertan
oinetakoak garbitu genituen), Andagoia-ra heldu ginen.