You are on page 1of 5

Eguberriak 2009

LH 3. zikloa Elizkizuna (gelaka kapilan)

5. maila
Eguberritako unitatea B
Denboraren banaketa 4 saio

Helburu nagusia Gabonetako zentzua ulertu eta elkarrekin bizi.

Hauek dira bi aste hauetan egin daitezkeen ekintzak:

1. Gelako otoitza prestatu eta egin.

Gelako otoitza prestatzeko ikasle bakoitzak Eguberri hauetan zer egin

dezake pentsatuko du, hau da, abenduaren 24a baino lehen nola prestatuko
da Jesusen etorrerarentzat (adibidez: 24ean afaldu baino lehen Jesusetaz
gogoratuz, gutxiago dutenei zerbait emanez, 24ean ezer ez afaltzen
daudenei gogoratuz, 24ean ohera joan baino lehen otoitz txiki bat eginez…
gauza oso zehatzak izan behar dira.) Eta paperezko tira horretan idatziko
dute.

2. Testu liburutik ariketa bat.

a) 111. orrialdeko eta 112. orrialdeko testuak irakurri, ulertu eta

galderak erantzun.
b) Ondoren ariketa liburutik 24. orrialdea egin.

3. Gabon kantak entsailatu. (Festa batzordeak papera emango digu)

Eguberriak 2009
LH 3. zikloa Elizkizuna (gelaka kapilan)

EGUBERRIAK PRESTATZEN
SARRERA- Girotzea
- Zer gauza dauden jarrita.
- Zergatik gaude hemen:
• Gabonak festa kristau delako.
• Maitasunarengatik, Jainkoak izugarri maite gaituelako.
• Gogoratzeko zer ospatzen dugun.

ABESTIA: Hator, hator! (10)

ESKUTITZA: Jesusen eskutitza

OTOITZA: Gu prest gaude Jauna!

IRAKURGAIA: Lk 2, 1-7

“Garai hartan, mundu guztiko izen ematea egiteko agindu zuen Augusto
emperadoreak. Bakoitzak bere jaioterrira joan behar zuen eta, Joseren familia
Belenekoa zenez, hara abiatu ziren Maria, aurdun zegoela eta Jose. Eta han
zeudela, umea izateko egunak bete zituen, eta lehensemea izan zuen; oihaletan
bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik.”

EBANJELIOAREN ERANTZUNA: Hizketaldia

- Non jaio zen Jesus? - Nola topatuko du gure txokoa?
- Zergatik jaio zen estalpe batean? - Zer egin dezaket nik Jesus leku
- Eta guk? Nola prestatuko gara goxoan jaio dadin?
Jesusen etorrerarako?

Hutsik dagoen seaska hartu eta joan pasatzen bakoitzak egingo duena bertan
utz dezala. Denok bukatzerakoan seaskak lastoz beteta dagoela irudituko zaigu.
Horrela lortuko dugu Jesus datorrenean goxoago egotea.

ABESTIA: Birjina maite (12)

PAKEA: Besarkatu
GURE AITA: Anaiok egiten gaituen otoitza
Eguberriak 2009
LH 3. zikloa Elizkizuna (gelaka kapilan)
Lagun maitiak:

Dakizuen bezala, nire urtebetetze eguna iristear dago berriz ere. Urtero,
etxe guztietan, festa handiak ospatzen dira nire izenean eta, seguraski, aurten
gauza bera gertatuko da.
Gau horretarako, jendeak erosketa asko egiten dituzte. Nire urtebetetze
eguna iragarkietan, irratian, telebistan... leku guztietan agertzen da! Ez da
beste gauzari buruz hitz egiten!
Egia esan, polita da gau batez, behintzat, jendea nitaz gogoratzea. Zuei
ez dizu ilusioa egiten jendeak zure urtebetetze eguna gogoratzeak?
Baina azkeneko urteetan jendeak ez daki zer ospatzen ari den. Biltzen
dira, oso ondo pasatzen dute, baina ez dakite zergatik elkartzen diren.
Gogoratzen dut, adibidez, nola iaz, gau hortan etxe batean ginela nire
urtebetetzea ospatzen. Mahaia janari goxoz beteta zegoen, dena oso ondo
apainduta eta baita opari ugari ere. Ni, noski han nengoen... baina inorrek ez
zidan kasurik egiten. Festa niretzat zen eta baztertuta utzi ninduten... eta nik
beraiekin egotea nahi nuen!
Azkenean ez molestatzerik erabaki nuen eta iskin batean geratu nintzen.
Denak edaten zeuden, eta batzuk mozkor xamar ere. Batek txisteak kontatzen
zituen eta besteek barre egiten zuten. Primeran pasatzen ari ziren, eskerrak.
Beranduago, gizon potolo bat iritsi zen, baserritarrez jantzita, nahiko zikina eta
zaku handi batekin. Sofan eseri zen eta denak harengana gerturatu ziren
esanez: Olentzero, Olentzero!... Festa berarentzat zela ematen zuen!
Zer sentituko zenukete zuen urtebetetze egunean opariak beste
norbaitentzat izango balira eta zuentzat ezer ez balitz? Orduan ulertu nuen
festa hartan ni soberan nengoela. Soinurik egin gabe atera nintzen, atea itxi
eta alde egin nuen.
Ez dakit urtero-urtero okerrera doan edo ez: jendeak bakarrik afarian,
oparietan eta jantzietan pentsatzen du eta inorrek ez du nigan pentsatzen.
Horregatik idazten dizuet. Aurtengo gabonetan zuen bizitzetan sartzeko
aukera ematea gustatuko litzaidakeelako. Askok beraien festetan lekua egiten
ez didatenez nik zuen etxeetan sartzeko baimena eskatu nahi dut. Gabon
gauan lekutxoren bat egingo didazuen jakin nahi dut. Nire urtebetzea
ospatzerakoan nitaz gogoratu zaretela ziurtatu nahi dut. 24 gauean, afaltzera
eseri baino lehen pentsatu zuen barnean: Zorionak Jesus eta eskerrik asko!
Horrekin bakarrik pozik egongo naiz eta lekua hartuko dut zuen mahaietan.
Zuekin kontatzen dut. Besarkada handi bat eta laster arte. Goiz nator
eta.

Nazareteko Jesus
Eguberriak 2009
LH 3. zikloa Elizkizuna (gelaka kapilan)

Gu prest gaude Jauna!

Argi dago Jauna, Eguberria datorrela.

Prest daude kaleak, prest dendak ere,
prest gure gelak eta gure etxeak ere.
Baina gaur,
gure bihotza prestatu nahi dugu.
Gure barnean leku goxoa prestatu nahi
dugu.
Zure semea jaiotzen denean
topa dezala lekua.
Agian ez dendetan,
agian ez kaleetan, agian ezta zenbait
etxeetan baina gurean bai.
Etor dadila, Jesus haurtxoa!
Gu prest gaude eta!
Guk argi daukagu,
Eguberria datorrela
eta Jesus guregana etor dadila nahi dugu.
Gu bai, prest gaude Jauna!

Zer egin dezaket nik Jesus goxoan jaio dadin?

_________________________________________________________________________________