You are on page 1of 12

LEIRE PALACIOS :

SAN FAUSTIN :
JANIRE LOPEZ :
DANI MAIZ :
JOSU ZABALO :
HEMEROTEKA :
iritziak
2
2014 URRIA#001 HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA DOAN GEURIA.NET
Etorkizuna airean ikusten
dute Edesako langileek
Basauriko Udalak bilera eskatu
dio Catari fabrikarentzat duen
negozio-ideia argi dezan
Basauriko EAJk, PSEk, Bilduk eta
PPk aho batez erabaki dute Catari
bilera eskatzea Edesaren etorkizu-
na argitze aldera. Udala prest dago
enpresa katalanari beharrezkoa den
laguntza guztia eskaintzeko, betiere
helburu bakar bat lortzeko: Edesa
ireki eta bere ekoizpena Basaurin
mantentzea.
Izan ere, Catak ez du baztertzen
enpresa Euskal Herriko beste toki
batera eramatea. Horren aurrean,
Edesako langile ohiek kexka ager-
tu dute. Hala ere, Eusko Jaurlaritza
baikorrago azaldu da. Arantza Tapia
sailburuak esan du Catak baduela
eurentzako proiektu bat: Datozen
hilabeteetan irtenbide berriak ate-
rako dira. Hori dela eta, langileek
proposamenaren berri izango dute
datozen egun edo asteetan.
Horren aurrean, mesfdati ager-
tu dira langileak. Izan ere, euren us-
tez, horrelako planik balego, eurek
eta Bizkaiko Foru Aldundiak horren
berri izan behar lukete jada 2
EDESAKO LANGILEEN DEFENTSAN
ELKARTEAREN TESTIGANTZA
Mendeurrenaren
liburua eta
dokumentala
aurkeztuko ditu
Basconiak
Klubaren historia laburbiltzen
duen liburuaren eta dokumen-
talaren aurkezpena urriaren 7ko
arratsaldean egingo du Basco-
niak, Ibaigane Kultur Etxean.
Eaut Barandiaranek idatzi du
liburua. Dokumentala, ostera,
Jon Villapunek zuzendu du eta
hainbat jokalariren testigantzak
jasotzen ditu.
500 ale argitaratuko dira,
euskaraz eta gaztelaniaz. Doku-
mentala eta liburua batera sal-
duko dira 15 euroren truke 4
Bizkaiko Bertsolari
Txapelketako
lehen kanporaketa
urriaren 12an
Galdakaon 10
Geuria komunikabidea
jaio da, Basauriko
Euskara Aholku
Batzordearen eskutik --
Herriak
BASAURIKO UDALAK, TABERNARIEK
ETA AUZOTARREK HITZ EGIN DUTE
TERRAZA FINKOEI BURUZ
3
8
Kirola
Bertsolaritza
Biba Sanfaustoak!
5-7 GEHIGARRIA
Pedro Kareaga :: Basauriko Udal Artxiboa
2 | HERRIAK GEURIA | URRIA 2014
GUREKIN
HARREMANETAN
JARTZEKO
info@geuria.net
Bidali zure albistea:
4 izen-abizenak (eta
balego, elkartearen izena),
kontaktua (emaila / telefono
zenbakia)

4 30 lerro inguruko idatzia
4 albistea, kronika,
gomendioa
Albiste gehienak ar-
gitaratze aldera, GEURIAk
idatziak laburtuko ditu
luzeegiak badira
Edesaren egoerak airean jarraitzen
du. Uztailaren 29an jakin zen Pe-
dro Malagn epaileak Kataluniako
Cata enpresari aitortu zizkiola Fagor
Etxetresnen aktiboak 42,5 milioiren
truke. Catak orduan azaldu zuenez,
Basauriko lantegiaren jarraikorta-
suna bermatzen zuen, Fagor, Aspes
eta Splendid markek bezala. Hala
ere, Edesako langile ohiek ez dakite
oraindik zein den euren etorkizuna.
Ez dugu Cataren proiektua ezagu-
tzen, adierazi du Edesako bazki-
deen bozeramaileak.
Cata ez da gurekin harrema-
netan jarri. Baina lehentasuna ez
da hori, baizik eta Catak argi izatea
zein industria plan duen Fagor osa-
tzen zuten enpresentzat. Edesaren
aldetik, industria plana zein den
jakin gabe jarraitzen dugu, baina.
Abuztuan, enpresa katalanak adie-
razi zuen urrian jarriko zituela mar-
txan Eskoriatza eta Garagartzako
plantak, eta gainontzekoak -Edesa
barne- azaroa eta martxoa bitar-
tean. Edesako bazkideen esanetan,
Garagartzako eta Eskoriatzako lan-
tegiak ireki zain gaude, eta gero gu-
rearen txanda etorri beharko luke.
Fagor-Edesako langile ohiak gara
eta langile gehiago behar dituzte-
nean, gu gaude aurrenekotarikoak
zerrendan.
Era berean, Basaurin termoak
berriro ekoiztuko zirela aitortu zuen
Catak abuztuan. Hala ere, bazki-
deen ordezkariek diotenez, planen
bat izango balute, dagoeneko lan-
gileok eta Bizkaiko Foru Aldundiak
horren berri izango genuke. Edesa
irekitzeak zailtasunak izango zituela
bagenekien, horregatik, Catari hitza
betetzeko besterik ez diogu eska-
tzen.
Joan den irailaren 14an Edesa-
ko bazkide ohiek, Edesako Bazki-
deon Defentsan Elkartean bildurik,
batzarra egin zuten, Basauriko fabri-
karekiko erabateko blokeo egoera
aztertzeko. Ondorio nagusietako
bat honako hau izan zen: Edesako
kolektiboa bazterketa lotsagabea
pairatzen ari dela Lagun Aron ko-
tizatzen ari direnekin alderatuta.
Guk ez dugu Lagun Aron kotiza-
tzen; beraz, langabezian ez dugu
kosterik. Ondorioz, kooperatibis-
moak oinarritzat hartzen duen so-
lidaritatea guztiz baztertzen dute,
azaldu dute langile ohiek.
Catak Edesako zenbait langi-
le elkarrizketatu zituen lanpostu
batzuk eskaintzeko asmoz. Hala
ere, irailaren 17an agertu zuen be-
zala, enpresa katalanak zalantzak
ditu Edesako ekoizpena Basaurin
mantentzearen inguruan, batik bat,
Edesa ez delako eraikinaren jabe.
Hortaz, posible da datorren urtea
heldu aurretik Catak eraikina bera
enkantean jartzea eta fabrika Euskal
Herriko beste leku batera eramatea.
Basauriko Edesako langile ohiak
horren beldur dira, erabaki horrek
Basauriko planta betiko desegitura-
tuko lukeelako.
Horrekin arduratuta, Basauri-
ko Udalak bilera eskatu dio Catari,
udalerrian duen lantegirako aurrei-
BASAURI
Erredakzioa
Edesako fabrikak itxita jarraitzen du :: Geuria
Catak ez du Edesako langileentzako
lan eta industria planik oraingoz
BAGENEKIEN
EDESA IREKITZEAK
ZAILTASUNAK
EKARRIKO ZITUELA
EDESAKO BAZKIDEON
DEFENTSAN ELKARTEA
kusitakoaren berri bertatik bertara
jasotzeko eta zehaztasun gehiago
eman ditzan lantegirako darabilten
etorkizuneko proiektuari eta nego-
zio-ideiari buruz.
Bilera eskaera horrek Udaleko
alderdi politiko guztien babesa jaso
du. Horrez gain, Udalak beharrezko
laguntza guztia emango dio Fago-
rren aktiboen talde esleipendunari,
ekoizpena Basaurin manten dezan:
Edesa garrantzi eta ospe handiko
enpresa da gure eskualdean. Gaine-
ra, industria- eta lan-jarduera ber-
ton mantentzearen alde agertu izan
da beti.
Eusko Jaurlaritzak pa-
zientzia eskatzen du
Arantza Tapiak, Ekonomia Garape-
nerako eta Lehiakortasunerako sail-
buruak, pazientzia eskatu die Ede-
sako langile ohiei, Catak bai baitu
eurentzako proiektu bat. Tapiaren
iritziz, datozen hilabeteetan irten-
bide berriak aterako dira. Hori dela
eta, langileek proposamenaren be-
rri jakingo dute datozen egun edo
asteetan.
Aitzitik, Edesako langile ohien
esanetan, lasai egon behar badu-
gu egongo gara; baina, oraingoz Ca-
tak ez du Edesarako planik. Bestela,
nola izan dezake plan bat langilei
eta Aldundiari aurkeztu barik?.
n Basauriko Udalak bilera eskatu dio Catari n Fagor Etxetresnen jabe egin den
enpresa katalanak ez du oraindik Basauriko fabrikari buruzko erantzun irmorik eman
n Edesako langile ohien etorkizunak airean darrai
BETI EZ DA POSIBLE
NORBERAK NAHI
DUENA EGITEA
APOLO XII
TABERNA
GEURIA | URRIA 2014 HERRIAK | 3
Uda hasieratik hona, Balendin Be-
rriotxoa kaleko lau tabernek terraza
fnkoak jarri dituzte, eta baliteke da-
tozen hilabeteetan gehiago izatea.
2010. urtean piztu zen auzi honen
inguruko eztabaida. Garai hartan,
sozialistak eta popularrak zeuden
udal gobernuan, baina hilabete ba-
tzuren bueltan, alderdi jeltzaleak
hauteskundeak irabazi eta terraza
fnkoen auzia bi urtez alde batera
utzi zuen. Izan ere, 2013ko ekai-
nean onartu zuen Basauriko Udale-
ko Osoko Bilkurak Ostalaritzako Te-
rrazak Jartzea Arautzen Duen Udal
Ordenantza.
Terraza fnkoen prozesuak luze
jo duen arren, herritarren epaia
goiz heldu da. Basauriko Erdigu-
nea-Nagusia Auzo Elkarteko kideek
adierazi dutenez, zoru publikoa jar-
duera pribatu baterako erabiltzeko
baimena eman du Udalak. Auzotar
bezala zoru publikoa lapurtu die-
tela uste dute. Era berean, Balendin
Berriotxoa kaleko merkatari batzuek
ere salatu dute larunbatero kalea
gainezka dagoela. Terrazekin eta
biltzen den jende andanarekin oz-
ta-ozta ibil gaitezke kalean, dio
Ariane dendako langileak.
Balendin Berriotxoa kalean bizi
den auzokide batek adierazi due-
nez, horren espazio handia oku-
patzearen kontra nago, oinezkoen-
tzako bide bakarrenetarikoa baita,
gainera. Alabaina, terrazen aldeko
iritzia ere badauka: terrazak bai,
baina kontrol eta orden batekin, es-
paloiak edo bideak okupa ez daite-
zen.
Ordenantza egiterakoan terra-
zen luzera eta kokapena izan dira
buruhausteetako bat. Taberna berri
batek ostalaritza lizentzia izateko
baimena eskatu du orain dela hi-
labete batzuk, horregatik terraza
guztiak desplazatu behar izan di-
tugu, azaldu du Irrintzi tabernako
jabeak.
Ildo berean aditzera eman due-
nez, jendeak uste du, Arume, Apolo
eta Irrintzi tabernetakook terrazak
nahi izan ditugun lekuan jarri ditu-
gula, baina hori ez da egia: Udalak
markatu digu zein lekutan ipini te-
rraza bakoitza. Halaber, Apolo eta
Ibaibide tabernetako jabeek labur
azaldu dute euren egoera. Apolo-
koak esan duenez, batzuetan ezin
duzu nahi duzuna egin, markatzen
dizutena da egin behar duzuna.
Bestetik, Ibaibide tabernako jabeak
gaineratu du terraza fnkoa jartzea
Terraza finkoak, zenbat buru hainbat aburu
Udan sartu
da indarrean
terraza finkoak
arautzen dituen
udal ordenantza.
Tabernariekin eta
auzotarrekin hitz
egin du GEURIAk
Balendin Berriotxoa kaleko trerrazak :: Geuria
pentsatzen ari dela baina gastua
handia dela. Bi tabernetako jabeek
bat egin dute desplazamenduaren
arazoan: eragozpen bakarra terra-
za tabernaren aurrean ez egotea
da, baina konformatzea besterik ez
dugu.
TABERNEN
TERRAZAK METRO
BAT LABURTZEA
LITZATEKE EGOKIENA
IRATXO
TABERNA
II. Titulua.- Baldintza Orokorrak
6. artikulua.- Terrazak jar-
tzeko baldintza orokorra
6.4.- [...] establezimenduaren
barrualdetik ez bada terraza
guztia ikusten, jardueraren titu-
larrak terrazari arreta emateko
OSTALARITZAKO TERRAZAK JARTZEA
ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAK DIOENA
zerbitzua eskaini beharko du, eta
zerbitzu hori ematen duten lan-
gileek bezeroentzat ikusgai egon
beharko dute une oro.
7. artikulua.- Terrazen kokapena
7.4.- Terrazak, posible balitz, esta-
blezimendua dagoen fatxadaren
aurrean jarriko dira. Hala eta guztiz
ere, Udal Zerbitzu Teknikoek zehaz-
tuko dute planoan terrazaren ko-
kapen efektiboa, gune bakoitzean
dauden ostalaritza-establezimen-
duen kopurua eta horien kokapena
aintzat hartuta (establezimendu ho-
riek terraza jartzeko baimena eskatu
duten ala ez alde batera utzita).
IV. Titulua.- Terraza fnkoak jartze-
ko baldintzak
10. artikulua.- Terrazen ezauga-
rriak
[...] Oro har, oinezkoen guneetan ja-
rritako terraza fnkoek 5,00 metroko
gutxieneko zabalera librea eta 4,50
metroko altuera (galiboa) bermatu
beharko dute, larrialdi bati eran-
tzuteko bertaratutako suhiltzaileen
ibilgailu batek maniobra egiteko
aukera izan dezan.
[...] Haize-babesle horiek 1,50
metroko altuera izango dute gehie-
nez ere. [...] Estaltzeko aukeratutako
sistema eta haren tonua edo-
zein dela ere, gune bakoitzean
berdina izan beharko da: ez da
onartuko sistema edo tonu ez-
berdinak egotea terraza fnkoen
gune batean.
Olanaren hegala, gutxienez,
2,20 metro eta gehienez, 3,50
metro altu izango da.

Ordenantza osorik irakurgai:
basauri.net
ORDENANTZAK
AGINTZEN
DUENAREN ARABERA
JARRI DITUGU
TERRAZAK
IRRINTZI
TABERNA
Udalak dioenez, tabernari guz-
tiek ordenantza bete dezaten aldiz-
kako berrikusketak egiten ditugu.
Nerea Renteriaren, Lurralde-Politi-
ka eta Kontratazioko ordezkariaren
arabera, orain dela gutxi onartu
den ordenantza da eta edozein ins-
tituziotako arauditan bezala, bere
eraginkortasunaren arabera aldake-
tak egon daitezke.
zenbait proposamen
Behin ordenantza indarrean sartu-
ta, Balendin Berriotxoa kaleko os-
talariek eta Auzo Elkarteak hainbat
proposamen luzatu zizkioten Uda-
lari. Iratxo tabernako jabeak, esate-
rako, terrazek zortzi metro luze izan
beharrean zazpi izatea planteatu
zuen, kalean beherago kokatzea
edo terrazak binakako multzoetan
batzea, euren terraza tabernaren
parean egon dadin. Jabearen uste-
tan, tabernen terrazak metro bat
laburtzea litzateke egokiena.
Auzo Elkarteak hasieratik, te-
rrazak fnkatzeko lur azalera mu-
gatzea proposatu zuen. Izan ere,
taberna bakoitzaren terraza luzee-
gia dela uste dute: Terraza bakoi-
tza tabernaren metro karratuen ara-
berakoa izatea proposatu genuen,
antolakuntza zuzen bat eramanez.
MAIDER IBAEZ
Basauri
4 | HERRIAK GEURIA | URRIA 2014
Jai larai, emakumeok ere lasai!
Para evitar las agresiones sexistas /sexuales
Convierte tu lonja, tu txozna,
tu cuadrilla en
BELDUR BARIK GUNEA
No aceptes actitudes machistas, exige que stas cesen
y si es necesario, expulsa al agresor del espacio.
Qu hacer si se produce
una agresin sexista/sexual?
Habla con la mujer agredida
Siempre es decisin de ella qu hacer, es imprescindible preguntarle si quiere
denunciar o no.
Informa de los recursos
Tanto si la mujer agredida quiere denunciar como si no, infrmale
de los recursos existentes en el municipio:
QPolica Municipal 092 944 666 341
Q 112 Ertzaintza
)Servicios Sociales Municipales
Q 944 666 348 (maanas de lunes a viernes en Bidearte n 10)
) Centro de Informacin a Mujeres, Asesoramiento jurdico y psicolgico
Q946 124 101 (maana y tarde de lunes a viernes en MARIENEA,
Casa de las Mujeres, Kareaga Goikoa 54)
Qu hacer si ella decide denunciar
la agresin?
Si has presenciado la agresin puedes aportar tu testificacin.
Recuerda que en caso de violacin es imprescindible no cambiarse de ropa,
ni lavarse, ni comer, ni beber, para no eliminar pruebas esenciales.
Ninguna agresin sin respuesta!
Herriko jaiak Beldur Barik Gunea bihurtu
Eraso sexistak /sexualak ekiditeko
Zure lonja, koadrila, txozna
BELDUR BARIK
GUNEAN bihurtu
Ez ezazu jarrera matxistarik onartu, jarrera hori bertan behera uztea
exijitu eta beharrezkoa izanez gero, erasotzailea gunetik bota ezazu.
Nola jokatu eraso
sexista/sexuala gertatu bada?
Erasotua izan den
emakumearekin hitz egin
Erabakia beti da berea, ezinbestekoa da galdetzea salaketa jarri nahi
duen ala ez.
Baliabideetaz informatu
Emakumeak salaketa ipini nahi ala ez, eskura dituen baliabide
ezberdinetaz informatuko diogu:
Q Udaltzaingoa: 092ra edo 94 466 63 41
Q Ertzaintza: 112
) Udaleko gizarte zerbitzuak: astelehenetik ostiralera, goizez. Bidearte
kalea, 19. Q 94 466 63 48
) Emakumeen tzako Informazio Zentroa: astelehenetik ostiralera, goizez
eta arratsaldez. Aholkularitza juridiko eta psikologikoa. MARIENEA,
Emakumeen Etxea. Kareaga Goikoa, 54. Q94 612 41 01
Zer egin erasoa salatu nahi badu?
Erasoa ikusi baduzu zure burua lekuko gisa eskaini dezakezu.
Gogoratu bortxaketen kasuan ezinbestekoa dela biktimak arropak ez
aldatzea, ez garbitzea, ez jatea eta ez edatea, funtsezko probak ezabatu
litezke eta.
Erasorik ez erantzunik gabe!
Gozogintza
tailerrak urriaren
8, 15 eta 22an
Zaratamon
BAT koru musika
jaialdiak aurrera
darrai urrian eta
azaroan
ZARATAMO. Moiordingo Auzo
Elkarteak antolatuta, gozogin-
tza tailerrak eskainiko dira Bo-
lategian urriaren 8an, 15ean eta
22an, asteazkenetan, 19:30etik
21:30era.
Parte hartu nahi duten he-
rritarrek astearte eta ostegune-
tan izango dute izena emateko
aukera. Horretarako Moiordingo
Bibliotekara hurbildu beharko
dute, 18:30etik 20:00ak arte.
Bazkideek 25 euro ordaindu
behar dituzte eta 18 euro bazki-
de ez direnek.
Bestalde, Bolategian bertan
Saber beber, saber vivir III so-
lasaldia eskainiko da abendua-
ren 3an 19:30ean. Hitzaldiaren
ostean, ardo dastaketa egindo
dute. Bazkideentzako sarrera
doakoa da eta gainontzekoek
bost euro ordaindu behar dute.
BASAURI. Basauriko Ahots-Musika
Topaketa bere 41. edizioa ospatzen
ari da. Orain arte taulagainetik pa-
satu direnak Madrildik etorritako
Gospel Living Water eta Aita Do-
nostia Abesbatza izan dira. Urria-
ren 25etik azaroaren 8ra bitartean,
bost abesbatzek parte hartuko dute:
Kantabriako Los Corrales de Buelna
(urriak 25, 20:30), Mungiako Tan-
tak Korala (urriak 26, 18:00), Soinu
Bidea (azaroak 1), Basauri Koral El-
kartea eta Koral Txiki (azaroak 8).
Antolatzaileek adierazi dutenez,
Soinu Bideak kalitate handiko kon-
tzertua eskainiko du. Basauri Koral
Elkarteak, berriz, bitan banatuko
du kontzertua: aurrena jazz meza
bat eskainiko dugu eta gero entzu-
leak harrituko dituen abesti ezagun
sorta bat abestuko dugu. Emanal-
di guztiak San Pedro Elizan izango
dira, dohainik.
Community
Manager ikastaroa
Etxebarrin, urrian
eta azaroan
ETXEBARRI. Etxebarriko 16 eta 30
urte bitarteko gazteei zuzenduta,
urriaren 6tik azaroaren 7ra bitar-
tean Community Manager ikastaroa
eskainiko du Etxebarriko Udalak.
Aurreinskripzioa urriaren 6tik 20ra
bitartean egon da zabalik. Plazak
hutsik geratuz gero, eskualdeko
gainontzeko herritarrek bete ahal
izango dituzte eta langabezian
daudenak lehenetsiko dira. Ikas-
taroa doakoa da, baina 30 euroko
fdantza kobratuko da, eta hau kur-
tsoa amaitzen denean itzuliko da,
baldin eta ikaslea klaseetara berta-
ratu bada.
Beste eskualde batzuetan bizi
direnek ere izena eman ahal izan-
go dute plazak hutsik geratuz gero;
hauek matrikulako 50 euro ordain-
du beharko dute. Kasu honetan,
ordea, ordaindutakoa ez zaie buel-
tatuko.
Galdakaok 26
baratze ekologiko
jarri ditu herritarren
eskura
GALDAKAO. Galdakaok bere lehe-
nengo ortu ekologikoa prestatu du
Egia auzoan, herritarrek euren ba-
razkiak ekoiz ditzaten. Guztira 26
ortu eraiki dira Udalaren eremu
batean. Ortuek 40 eta 50 metro ka-
rratuko azalera dute eta Udalak bi
gune erreserbatu ditu helburu pe-
dagogikoetarako. Ekipamenduari
dagokionez, etxola bakoitzak alda-
gela-bainugela, gela-bulegoa eta
tresnetarako biltegia ditu. 130.000
eurokoa izan da inbertsioa.
Interesatuek urriaren 15etik
31ra bitartean egin dezakete or-
tuen esleipenerako eskaera Udale-
ko Ingurumen Sailean. Galdakaon
erroldatua egotea, herrian laboran-
tza lursailik ez izatea eta adjudi-
kaziodunek Ordenantza Fiskalean
agertutako hileroko kuota bat or-
daintzea dira, besteak beste, bete
beharreko baldintzak.
Gazteentzako surf
eta kanoa ikastaroak
antolatu ditu
Arrigorriagak
ARRIGORRIAGA. Uda hasieran egin
zuen bezala, Arrigorriagako Uda-
leko Gazteria Sailak udalerriko 18
eta 35 urte bitarteko gazteei ure-
tako hainbat kirol-jarduera egiteko
aukera emango die urrian. Urriaren
4an, joan den larunbatean, izan zen
lehenengo jarduera Bilboko itsa-
sadarrean: bertan Paddle Surf edo
Stand Up Paddle delakoa praktikatu
zuten.
Urriaren 11n eta 12an, astebu-
ruarekin, surfean hasteko ikastaroa
eskainiko da Sopelako La Salvaje
hondartzan, 10:00etatik 12:00etara,
40 euroren truke.
Azkenik, urriaren 18an, larunba-
tean, kanoa jardunaldia egingo da
Plentziako itsasadarrean, 14:00eta-
tik 17:30era, 18 euroren truke. Ekin-
tzetan parte hartzeko izena emate-
ko epea urriaren 10era arte egongo
da zabalik.
Basconiaren mendeurrenaren liburua
eta dokumentala aurkeztuko dituzte
Basconiaren 100 urteak laburbil-
tzen dituen liburua eta dokumen-
tala aurkeztuko ditu Basconiaren
Mendeurreneko Komisioak urriaren
7an, arratsaldez, Ibaigane Kultur
Etxean. Eaut Barandiaranek idatzi
du C.D. Basconia 1913-2013, gure
lehenengo 100 urteak izeneko li-
burua; Komisioak koordinatutako
datuak, argazkiak eta dokumentuak
biltzen ditu.
Ameba Kultur Elkarteak ekoiz-
tutako bideo erreportajean hauen
guztien testigantzak jaso dituzte:
Eusebio Galdeano, Julio Beaskoe-
txea, Doro Rodrguez, Iaki Urru-
txurtu, Txomin Gorostiaga, Jos Luis
Ituo El Mago, Joserra Etxeberria,
Juanfran Tolosa Morocho, Fede
Saiz, Pedro Jos Mancisidor, Alberto
Eaut Barandiaranek idatzitako liburuaren eta
Jon Villapunek zuzendutako dokumentalaren
aurkezpena urriaren 7an izango da Ibaigane
Kultur Etxean
Vaquero, Jos Luis Iragorri Basora,
Jess Rentera eta Jos ngel Iribar
jokalari ohiak, Jos Ignacio Azur-
mendi presidentea eta Jon Ander
Irusta masajista, Edudogako taber-
nariak eta Romn Garca basauria-
rra. 1913. urtetik hona, Basconia
Kirol Taldearen historia, bitxikeriak,
Basozelaira igoerak, klubaren ha-
sierako lorpenak, entrenatzaile eta
jokalaririk nabarmenenak, Txopo
Iribar eta egungo futbolak izan di-
tuen aurrerapausoak dira bai libu-
ruan bai dokumentalean erakusten
diren gai nagusiak.
Guztira, 500 ale argitaratuko
dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Do-
kumentala eta liburua batera sal-
duko dira 15 euroren truke.
BASAURI
Erredakzioa
San Migelgo babarrun jatea
fotoalbistea | irailak 28
SANFAUST OAK
BASAURIKO JAIAK 2014
Dagoeneko basauriar guztiek daki-
ten bezala, Herriko Taldeakek Ate
Zabalik eta Manuela Egiguren ema-
kumeen elkarteak aukeratu ditu San
Faustoetako pregoilari. Izan ere, 20.
urteurrena ospatu dute 2014 ho-
netan. GEURIAk Mariasun Bernaola
eta Begoa Garca pregoilariak elka-
rrizketatu ditu, eurak izango baitira
elkarte horietako kide diren 1.500
emakumeen izenean pregoia iraku-
rriko dutenak.
GEURIA: San Faustoetako onena?
Mariasun Bernaola: Koadrilen par-
te hartzea, jaiak arrakastatsuak izan
daitezen saiatzen baitira.
Begoa Garca: Basauriko herrita-
rren konpromisoa jaietan.
G: Eta okerrena?
M.B.: Norbaitek beste batenganako
errespetua galtzen duenean eta al-
koholaren aitzakia jartzen duenean.
Hori da okerrena.
G: Gustukoen duzun ekintza?
M.B.: Eskarabilerari eta Manuela Egi-
gureni omenaldiak.
B.G.: Koadrilen jaitsiera, Bizkaia
osoan ez dagoelako horrelakorik.
G: Zein da egunik onena?
M.B.: Egia esan, egun berezi asko
daude, baina beste guztien gainetik
lehiaketa gastronomikoak egiten di-
ren egunak nabarmenduko nituzke:
paellak, tortillak, marmitakoa pres-
tatzen diren egunak, esaterako. Par-
taidetza handiko ekintzak dira eta
giroa ezin hobea da.
B.G.: Nire ustez, ez dago besteak
baino hobea den egun bakar bat
ere. Guztiak bereziak dira egunero
jarduera desberdinak daudelako.
G: Ez dut inoiz galtzen...
M.B.: San Faustoak orokorrean. Ez
ditut inoiz galtzen, munduko one-
nak direla uste dut!
B.G.: Koadrilen jaitsiera eta Eskara-
bileraren azken agurra.
G: Koadrila bat?
M.B.: Guztiak bikainak dira, antola-
tzen dituzten ekintza orotan ilusio
handia jartzen baitute, jendeak par-
te har dezan. Hamabost koadrileta-
tik bat esatekotan, Edurre aukera-
tuko nuke, koadrilarenganako txera
berezia dut.
B.G.: Niretzat, ordea, Ogeta Bat, txi-
kitatik koadrilako partaide naizela-
ko.
G: Nola animatuko zenuke Basauri-
koa ez den norbait San Faustoetara
etortzera?
M.B.: Mundu guztia San Fausto jaie-
tara etortzera animatuko nuke, di-
bertigarriak eta bereziak direlako.
Basauri oso leku abegitsua da, an-
tzekorik ez dago beste herrietan.
Koadrilen jaitsiera koloretsuan, de-
nak arropa euskaldunekin jantzita
daudela ikustea oso hunkigarria da,
gure sustraiak oroituz.
Zurrakapotea dastatzeko aukera
ere badago lonjetan, gainera doan.
Gainontzeko herrietan ez dago ha-
lakorik. Eta gauza guztien gainetik,
jendearen parte hartze masiboa na-
barmenduko nuke. Bisitan etortzen
bazaizkigu, ziur datozen urteetan
ere itzuliko direla.
B.G.: Basauriarren konpromisoak
ez du parekorik! Beste zein herri-
tan ateratzen da, bada, jendea, txiki
zein nagusi, jaietan horrelako janz-
kerekin?
G: Zer esango duzue pregoian?
M.B.: Oraindik ez dugu idatzi, baina
jendeari kalera jai-giroan irten dadi-
la eskatuko diogu eta herritar guz-
tiak errespeta ditzatela, eraso sexis-
tarik gabe.
Elkarrekiko
errespetua nahi
dugu gure jaietan
Mariasun Bernaola
eta Begoa Garca
dira aurtengo
sanfaustoetako
pregoilariak
MAIDER IBAEZ
Basauri
B.G.: Herritarrek une oro parte har
dezatela, errespetu osoz.
G: Urtero San Fausto jaietan nabar-
menduko zenuketen bazkaria?
M.B.: Koadrilen bazkaria senideta-
sunaren adibide da, giro ezin hobea
izaten dugu. Era berean, ezin ahaz
daiteke 500 emakume baino gehia-
go biltzen dituen bazkaria, urriaren
15ean egingo dena. Egun ederra!
B.G.: Emakumeen bazkaria. Egun
berezia da, Basauriko emakumeok
jai-giro paregabean egoteko aukera
izaten baitugu.
G: Zer erantsiko zenieke Basauriko
jaiei?
M.B.: Jai bete-beteak direla uste dut,
Basauriko jendea da onena.
B.G.: Umen, gazte, heldu eta adine-
koentzako nahi adina ekintza dago.
Beraz, ez dut ezer berezirik faltan
botatzen.
Mariasun Bernaola eta Begoa Garca Eskarabileraren eskulturarekin :: Geuria
NONDIK DATOR BASAURIKO
ZURRAKAPOTEA? TURCOS
KOADRILAK DU ERANTZUNA
Kontsultatu jaietako
egitaraua: ekintza
guztiak orduz ordu
Herriko Taldeak
Entzierroa
sanfaustindarrek
kontatuta
Iritzia
J
oo, hirurak laurden gu-
txiago!
-Baina nora zoaz? Ez na-
zazu horrela utzi!
-Sentitzen dut, laztana, ordubete
barru itzuliko naiz.
-Baina zer arraio gertatzen zaizu
korrika alde egiteko?
-Hiruretan San Faustineko en-
tzierroa hasiko dela!!!!
Xarmarik gabeko herri txiki,
gris, aldapatsu eta desatsegin
bateko biztanleek ere halako-
xeak behar dute izan, zeharo al-
drebesak. Kanpandorretik ahun-
tzak botaz dibertitzen diren herri
bateko biztanleen kirtenkeria
zenbaterainokoa den asmatzea
erraza den bezala, tabernetako
elkarrizketak entzunda edo He-
rriko Taldeaken festetako egi-
taraua irakurrita oso erraza da
Basauriko herritarrak zein gano-
rabakoak diren ikustea ere.
Baina zentzugabekeria ho-
rren guztiaren, giza-kirtenkeria-
ren puntu gorena Monty Phyto-
nen esketxak albo batera utzita,
noski San Faustineko entzierroa
da.
Zuentzateko plazan neska
-mutil mordoska biltzen da, Ni
Fausto ni Fermn, San Faustn!
oihuka garrasi batean dihardu-
tela. Gizakia Helburutik atera-
takoak diruditen izaki batzuk
irteten dira tabernetatik. Urte
askotan zehar inolako neurririk
gabe edandako ardo txarraren
ondorioak garbi ikus litezke eu-
ren aurpegietan. Adarrak dara-
matzate eskuetan, sekulako ze-
zen puskak dira. Euretako batek
panpina bat darama kaxa batean
sartuta eta, beste baten lagun-
tzarekin, horma-hobi baterai-
no igotzen du. Zezenak kantari
hasten dira: por ser nuestro
patrn, beberemos en porrn.
Estralurtar bat bere espazion-
tzian Lurrera jaitsi eta ikuskizun
hau ikusiko balu, planeta hone-
tan bizidunak badaudela ondo-
rioztatuko luke, baina milioika
urtetako garapena falta zaiela
adimentsuak izatera heltzeko.
Suziri baten eztanda entzu-
ten da, eta handik gutxira lurra-
ren kontra txikitzen diren loron-
tziak. Jendetza korrika hasten
da Eta gainerakoa bertatik ber-
tara bizitu behar duzu.
Basauriko
Bolintxu AEK
Solobarria Plaza, 4
94 440 82 64
Arrigorriagako AEK
Urgoiti Ibilbidea, 3
(Lonbo Aretoa)
94 671 40 76
Galdakaoko
Barandiaran AEK
Barandiaran kalea, 8
94 456 41 19
30 urtean
50.000 lagunek
ikasi dute jadanik
euskara gure
100 euskaltegietan
eman izena
euskara praktikoa
EUSKARA ESKOLAK
Maila guztiak eta ordutegi malgutasuna
Hizkuntz eskakizunak (IVAP, HABE, PL1, PL2...)
Autoikaskuntza/BOGA
Gurasoentzako transmisio ikastaroak
Mintzamena lantzeko ikastaroak
Euskara praktikatzeko jarduerak: irteerak, tailerrak...
BERBALAGUN (euskaraz berba egiteko lagun-elkartzeak)
www.aek.eus
SAN FAUSTIN
GURE
ZEZENAK,
ONENAK
GEURI A SANFAUST OAK BASAURIKO JAIAK 2014
6
Zurrakapotea,
40 urte Basaurin
Basauriko Turcos koadrilak Nafa-
rroako Erriberatik ekarri zuen zurra-
kapotea eta lagun artean edateko
prestatzen zuten. Nork imajinatuko
zuen garai hartan ia 50 urtetako
herentzia utziko zutenik!
Basauriko zurrakapotearen ja-
torria ezagutzeko 60. hamarkada-
ko amaierara itzuli behar dugu.
1968an hamar koadrila egun eza-
gutzen ditugun San Faustoko jaiak
ospatzen hasi ziren, horien artean
Turcos izenekoa. Bertan, Antonio
Sesma -ezizen horrekin ezagu-
tzen zuten lagunek- gaztea zegoen.
Jaioterria Sesman (Nafarroako Erri-
bera) zuen baina basauriarra zen
eta bere herriko festetako eda-
ria ekarri zien Basauriko lagunei.
Behintzat, horrela gogoratzen dute
Iaki Intxaustik eta Jaime Izagirrek,
Turcos-eko sortzailetako bik. Ziur
asko Nafarroan bizi izandako is-
torioak Basauriko jaietan ere bizi
nahi izango zituen eta horretara-
ko zurrakapotea lagungarri izango
zela pentsatu zuen Sesmak.
Turcos koadrilakoak edabea
dastatzeko prest agertu ziren. Pres-
taketa oso erraza zen: ardo klare-
tea, limoien zukua, kanela, azukrea
eta dena nahastu. Gero, jalkitzen
utzi eta edan. Ardoarekin ere ez
Zurrakapotea 1970.
urte inguruan heldu
zen Basaurira
Antonio Sesma
Turcos koadrilako
kideari esker
zen arazorik egon. Sabino Gojeno-
la zen hornitzailea. Garai hartan,
Galarreta upeltegietan lan egiten
zuen. Upel txikiak erabiltzen zituz-
ten zurrakapotea egiteko eta denek
lan egiten zuten Sesmaren agin-
duak betez, bera baitzen zurraka-
potea egiten trebeena. Jaime Iza-
girreren gogoeten arabera, denok
lagundu behar izaten genuen, koa-
drilan 18-20 lagun ginen hasieran
eta irakaslearen aginduak betetzen
genituen. Normala da, orain, hain
jendetsuak diren koadriletan zu-
rrakapotearen lana gutxi batzuen
esku geratzea.
Gaur egun, Basauriko jaietako
15 koadrilek batez beste 30.000 li-
tro egiten dituzte urtero baina urte
haietan ezinezkoa zen hainbeste
edari egitea. Koadrilan ez ziren
asko eta zurrakapotea nobedadea
zen gehiengoarentzat. Guretzat
eta lonjara zetozen lagunentzat
prestatzen genuen, beraz, gutxi
egitearekin nahikoa zen. Amaitzen
zenean berriro prestatzen genuen,
dio Intxaustik.
azkar hedatu zen
Zurrakapotea Basaurira heldu eta
urte gutxitara, beste bederatzi
koadrilek edaria egiten ikasi zu-
ten eta jaietan ezinbesteko bihur-
tu zen. Koadrilak honako hauek
ziren: Turcos, Zoroak, Piratas (orain
Itsaslapurrak), Zigorrak, Edurreko
dantzariak, Txikerrako lagunak, La-
guntasuna, Ogeta Bat-eko 21ak,
Hauspoak eta Incas taldeko neskak.
Ondoren etorri ziren Aldatxa, Basa-
jaunak, Mozkorrak, Ontzak, Txano
Gorritxu, Alaiak eta Urbiko Lagunak
Berrogeita sei urte pasatu dira
egun ezagutzen ditugun jaiak jaio
zirenetik eta berrogei inguru, ba-
sauriarrak zurrakapotea dastatzen
hasi zirenetik. Hori bai, edaria egi-
teko modua aldatu egin da, adibi-
dez, gaur egun basauriarrek nahigo
dute ardo beltza hasierako klaretea
baino.
Turcos koadrila tortila egiten :: Basauriko Udal artxiboa
ENERIZ
URRUTXURTU
Basauri
Non du sorterria zurrakapoteak?
Oso zaila da zehatz-mehatz ja-
kitea baina askoren ustetan
Calahorran (Errioxa) hasi ziren
edabe magikoa egiten. Are
gehiago, bertako Pea Philips
Mientraselcuerpoaguante tal-
deak -aurten bere 60. urteurre-
na ospatu duenak- zurrakapo-
tearen benetako bultzatzailea
dela uste du eta benetako erre-
zeta eurek bakarrik ezagutzen
dutela diote.
ZURRAKAPOTEA CALAHORRAN SORTUA
Egia izan ala ez, San Faus-
toetako edaria ohikoa da Errio-
xako hainbat herritako jaietan.
Gainera, beste hainbat lekutara
hedatu da, adibidez, Burgos, So-
ria, Nafarroako Erribera, Euskadi,
Albacete, Granada, Jaen, Ciudad
Real, Cuenca edo Guadalajarara.
Gainera, prestatzeko eta edateko
modua ezberdina da herri bakoi-
tzean. Adibidez, Sorian ardoari
ura botatzen diote eta ondoren
bestelako osagaiak.
GEURIA | URRIA 2014
10:00 Leongo San Froiln bola-joko lehiaketa, Artunduagako bolalekuan.
16:30 Petanka txapelketa, Artunduagako bolalekuan.
18:00 Koadrilak udaletxean batzea.
18:10 Alkate txikiei harrera egitea Alkatetzan.
18:30 Jaien hasieraren berri zuzenean ematea Bidebieta Irratian (92.9
FM). Ikus itzazu www.bidebietairratia.com-en San Faustoko bideo
rik, elkarrizketarik eta protagonistarik onenak, egunero-egunero.
18:30 Alkate txikien aurkezpena.
18:35 Eskarabileraren aurkezpena.
18:40 Ate Zabalik eta Manuela Egiguren gure pregoilari omenaldia.
18:45 Alkatearen agurra.
18:50 Herriko Taldeak-en agurra.
18:55 Pregoia udaletxetik.
19:00 Txupinazoa udaletxetik eta kanpai-jotzea San Pedro elizatik.
Aupa Basauri, gora San Fausto gure patroia!
19:00 Koadrilen jaitsiera Eskarabilerarekin.
Hurrenkera honetan jaitsiko dira: Zoroak, Txano Gorritxu, Alaiak,
Itsaslapurrak, Laguntasuna, Txikerrak, Mozkorrak, Aldatxa,
Hauspoak, Ontzak, Urbiko Lagunak, Ogeta-Bat, Zigorrak,
Basajaunak, Edurre. Koadrilekin batera fanfarreak, dultzaineroak,
txistulariak... Jaitsiera Basatiak koadrilak itxiko du. Bidean, lore
eskaintza egingo diogu Bingen Antn Ferrerori.
21:30 Jaitsieraren amaiera, Solobarria plazan. Eskarabilera Saria emango
zaio jaitsierarik onenari, eta gero, lonjak irekiko dira.
22:00 Gazteentzako jai interaktiboa Solobarria plazan.
23:00 Jaialdi!. Kontzertua URTZ taldearen eskutik, Arizgoiti plazan.
23:59 Dantzaldia NUEVO TALISMN taldearekin, San Fausto plazan.
23:59 Euskal erromeria TRIKIXIOren eskutik, Arizgoiti plazan.
23:59 Purpurina festa Aldatxaren lonjan.
23:59 Txano Twitter Partya Txano Gorritxuren lonjan.
2:00 Disaster Night Basajaunaken lonjan.
8:00 Txupina (udaletxetik).
9:30 Calva txapelketa, Artunduagako bolalekuan.
10:00 Leongo bola-joko txapelketa, Artunduagako bolalekuan.
10:00 Gaiteroen diana, B. Haizedoinu Gaiteroak taldearen eskutik.
11:00 Bizkaiko esku-pilota openaren fnalerdiak, Artunduagan.
11:00 Elkartasun azoka Solobarriako karpa inguruan. 11:00-15:00h eta
16:00-20:00h. Gaizka Hernndez Yageren alde izango da.
11:00 Globofexia tailerrak, eskulanak material birziklatuekin, gymkanak
eta kantak Gurutze Gorriko Gazteen eskutik, Arizgoiti plazan.
11:00 LUDOTRENA eta jokoak Arizgoito plazan.
11:00 Koadrila txikien arteko III. txapelketa, Mojaparte plazan 14:00 arte.
Tripontziak, partxisa, sokatira, zaku-lasterketa, abarka jaurtiketa.
11:30 Kalejira erraldoi eta buruhandiekin.
12:00 Herri Kirolak San Fausto plazan: aizkolarien Bizkaiko txapelketa +
idi-probak 2.000 kg-ko harri-arrastearen erronkarekin (Autonomia
kalean) + bertsolariak.
12:00 Eskualde osoko txistularien kontzentrazio handia.
13:00 Kalejira Triki Bidebietarekin.
13:00 Kalejira oinezkoen kaleetatik, TABERNA IBILTARIArekin.
15:00 Indaba-jan herrikoia Solobarria plazako karpan.
16:30 Dardo txapelketa San Jose Ikastetxean.
17:00 Gazteok! Skate eskola, Arizgoiti plazan.
17:00 Hegaldi-simulagailuen tailerra irekitzea, Arizgoiti plazan.
17:00 Haurrentzako kalejira TRILITAren eskutik, oinezkoen kaleetatik
Pedro Lopez Cortazareraino.
17:00 Danborrada txikia Ogeta Baten lonjatik.
18:00 Koadrilen arteko IV. poker txapelketa, Urbiko Lagunaken lonjan.
18:00 KARAOKE TXIKI txapelketa, koadrilen artekoa zein herrikoia, La
guntasunaren lonjan.
18:00 MONDA LIRONDA pailazoak Pedro Lopez Cortazar plazan
18:30 Kalejira Gaztela eta Leongo dultzaineroekin.
19:00 Txitxarrilloa ARCO IRIS taldearekin, Mojaparte plazan.
19:00 Magia gertu-gertutik Balbi Pepe Caballo eta Taylor magoekin, oi
nezkoeen kaleetatik. Amaierako emanaldia 21:30 aldera.
19:00 VIII. Hirugihar-jan solidarioa Gaizka Hernndez Yageren alde
izango da, Arizgoiti plazan. Pintxoa 0,30 -an.
19:30 Bertso-saioa Solobarria plazako karpan.
Bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus, Beat Gaztelumen
di, Onintza Enbeita, Jone Uria eta Oihane Perea. Gai-jartzailea:
Asier Ibaibarriaga.
20:00 HELDUEN KARAOKE txapelketa Laguntasunaren lonjan.
20:00 Kalegira PSYCO CLOWNekin irteera Arizgoiti plazatik.
20:30 Euskal erromeria San Fausto plazan.
21:30 BAZEN BEHIN goatekea, Arizgoiti plazan.
23:00 Takoidunen lasterketa San Fausto kalean.
Lasterketa eta gero, gau zoroa jaia, Zoroaken lonjan.
23.00 Dantzaldia ARIZGOITIren eskutik, Arizgoiti plazan.
23:30 II. Sandwich-jan herrikoia Ogeta Baten eskutik, Arizgoitiko plazan.
23:59 XIII. Txanpan-jaia, Zigoak bere lonjan antolatuta.
23:59 Limboa Basatiaken lonjan.
8:00 Txupina (udaletxetik).
10:00 Gaiteroen diana, B. Haizedoinu Gaiteroak taldearen eskutik
10:30 Artisau gazteen erakusketa, Begiratokietan.
11:00 Haize-tunela eta slidera Bizkotxalden (11:00-14:00 16:00-18:00)
11:30 Prozesioa eta Santuari loreak eskaintzea, San Fausto kaletik San
Pedro elizaraino, Ortiz bandak lagunduta.
11:30 MAMU TXIKIAK haurrentzako kalejira, Miradoreetatik Pedro Lpez
Cortzar plazaraino.
12:00 Koadriletako hildakoen aldeko meza San Pedro elizan.
12:00 Txistularien kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin.
12:45 Soka dantza Edurre Dantza Taldearekin, San Fausto plazan.
13:00 Kalejira Triki Bidebietarekin.
13:15 Prozesioa: Santua San Fausto kalera bueltatzea.
13:45 Dantza egiteko musika San Fausto kalean, Ortiz bandarekin.
14:00 Koldo Fernandez argazkilariak koadrilen argazki ofziala egingo
du, SAN FAUSTO plazatik jaitsiera egiteko hurrenkeran.
15:00 Koadrilen bazkaria Arizgoiti plazan.
15:30 Koadrilen II. irrintzi txapelketa, bazkarian zehar.
16:30 Pasabolo txapelketa, Artunduagako bolalekuan.
17:00 Haurrentzako kalejira eta amaierako emanaldia CIE SALUT
LARTISTEren eskutik, oinezkoen kaleetatik Mojaparteraino.
17:15 Koadrilen arteko txapelketa San Fausto plazan.
Sokatiraren azken saioaren aurretik, txapela jaurtitzea.
18:30 Kalejira Gaztela eta Leongo dultzaineroen taldearekin.
19:30 Dantza egiteko musika Solobarria karpan, Ortiz bandarekin.
19:30 Haurrentzako dantzaldia LATZArekin, Mojaparte plazan.
20:00 Kalejira KARRAMARROrekin oinezkoen kaleetatik.
20:00 Euskararen Eguna Basatiaken lonjan.
20:30 Txorizo-tripontziak, Arizgoiti plazan.
21:00 Koadrilen arteko IV. futbol-mahai txapelketa, Las Torres
tabernaren atzekaldeko aterpetan.
21:00 Herriko musika taldeak: PANGEA, LAUZEN eta TSUNAMI. Arizgoitin.
22:00 IV. futbol-mahai txapelketa herrikoia, Las Torres tabernaren
aterpetan. Izena ematea, bertan. 5 bikoteko. 1. saria: garaikurra
+ urdaiazpikoa + ardoa. 2. saria: garaikurra + gazta.

9:00 Txupina (udaletxetik).
10:00 Futbol Kalean Athletic Fundazioak antolatuta, Arizgoiti plazan.
14 urte artekoentzat.
10:00 Gaiteroen diana, B. Haizedoinu Gaiteroak taldearen eskutik.
10:30 Kalejira erraldoi eta buruhandiekin, Bizkaiko Gaiteroen taldeak
girotuta. Alkate txikiekin batera joango dira kaleetan barrena,
Balendin Berriotxoan hasi eta Soloarte Ikastetxean amaitzeko.
11:00 Alkate Txikien hitzaldia Soloarte Ikastetxean eta txupin txikia.
11:00 Haur parkea irekiera. Parkea adinen arabera antolatuko da: 0-6
urtekoentzat eta 6-12 urtekoentzat. Soloarte Ikastetxeko
jolastokian. 11:00-14:00 eta 16:00-18:30.
11:15 Haurrentzako tailerrak Soloarte Ikastetxean.
11:30 Haurrentzako marrazki-lehiaketa Soloarte Ikastetxean.
12:00 Txistularien kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin.
13:00 Kalejira Triki Bidebietarekin.
18:00 ELKARREKIN OSPATUKO DUGU, III. EDIZIOA: Kulturarteko jakien
dastatzea, tailerrak eta musika Solobarrian.
18:30 HAURRENTZAKO askaria Soloarte Ikastetxean.
18:30 Kalejira Gaztela eta Leongo dultzaineroekin Soloartetik.
19:00 Txitxarrilloa MABELekin, Mojaparte plazan.
19:00 Sardina-jan herrikoi eta solidarioa, Gaizka Hernndez Yageren
alde izango da, Arizgoiti plazan. Eneritz eta Ibonen musika.
Pintxoa 0,20an.
19:30 Dantza agerketa BIARTE DANTZA ESKOLArekin, Arizgoitin.
19:30 Fanfarrea Gazteleku taldearen eskutik, oinezkoen kaleetatik.
21:15 Suzko zezena, Arizgoiti plazan.
21:30 ILUSIO antzerkia Ortzi Acostarekin Arizgoiti plazan.
9:00 Txupina (udaletxetik).
10:00 Gaiteroen diana, B. Haizedoinu Gaiteroak taldearen eskutik.
13:00 Kalejira Triki Bidebietarekin.
13:00 Lore-eskaintza Manuela Egigureni eta geure Eskarabilerari, txupin
eta guzti, eta Danbolin Txistulari Elkarteak lagunduta.
14:30 Emakumeen XIII. bazkari herrikoia, Solobarriako karpan.
17:00 Dantzan egiteko musika Solobarriako karpan.
17:00 Koadrilen arteko esku-pilota txapelketa, Soloarteko pilotalekuan.
18:00 Haurrentzako eta gazteentzako tailerrak: serigrafa, txapak,
aurpegiak margotzea, pintzekin egindako Eskarabilera, paraxutak
eta slakline San Fausto plazan, Txarraska Gaztetxearen eskutik.
18:30 Kalejira Gaztela eta Leongo dultzaineroekin oinezkoen kaleetatik.
18:30 Abarka jaurtiketaren IX. Txapelketa koadrilentzat, Arizgoiti plazan.
19:00 Txitxarrilloa LOS RECUERDOSen eskutik, Mojaparte plazan.
19:30 Txahala erretzea eta dastatzea. Labeldun txahal eder bat erreko
dugu eta, ondoren, euro baten trukean berau dastatu ahal izango
dugu, sagardoz lagunduta. Arizgoiti plazan, egun guztian zehar.
Ekitaldia Eneritz eta Ibonek girotuko dute.
19:30 Euskal erromeria San Fausto plazan.
20:00 Walkman antzerkia Ganso & Carekin, Arizgoitin.
20:00 Jazz emanaldia BCR PROJECTekin, oinezkoen kaleetan.
21:00 Euskadi-Andaluzia jaia, Ogeta Baten lonjan.
22:00 Bakarrizketak Arizgoitin: Kaco Forms, Miguel Iribar y Kike Macias.
9:00 Txupina (udaletxetik).
10:00 Gaiteroen diana, B. Haizedoinu Gaiteroak taldearen eskutik.
10:30 Igel-toka txapelketa Basauriko jubilatuentzat, San Fausto plazan.
Bikoteak plazan bertan apuntatuko dira, 10:00etan. Sariak ere
bertan banatuko dira.
12:00 Txistularien kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin.
13:00 Kalejira Triki Bidebietarekin.
14:00 Bazkari eta jai handia gure aitite-amamentzat, jubilatuen
egoitzetan eta Solobarria plazan.
18:00 Txitxarrilloa PALMERAS taldearekin, San Fausto plazan.
18:30 Haurrentzako ikuskizuna KIXKA TALDEAren eskutik, Mojaparten.
18:30 Tortilla lehiaketa, koadrilen artekoa zein herrikoia, Solobarrian.
Izen-ematea bertan, lehenengo 150ek. Tortilla bakarra
pertsonako.
18:30 Kalejira Gaztela eta Leongo dultzaineroekin, oinezkoen kaleetatik.
19:00 Zurrakapote dastatze herrikoia, Solobarriako karpan. Koadrila
guztien zurrakapotea dastatu ahal izango duzue.
19:30 Odoloste-jan herrikoia Arizgoiti plazan, Eneritz eta Ibonek
girotuta.
19:45 Epaimahaiari tortillak entregatzeko epea ixtea.
20:00 HEAVY Eguna Basatiaken lonjan.
21:00 Kalejira ikaragarri-liluragarria ORKRESTAren eskutik.
21:00 II. Oktoberfest jaia, Ogeta Baten lonjan.
22:00 LOS DIABLOSen musika emanaldia, Arizgoiti plazan.
22:00 Zurra-Pon II. txapelketa, Edurreren lonjan.

9:00 Txupina (udaletxetik).
10:00 Gaiteroen diana, B. Haizedoinu Gaiteroak taldearen eskutik.
12:00 Txistularien kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin.
13:00 Kalejira Triki Bidebietarekin.
14:00 Karparamartxo Solobarriako karpan, koadrilentzat.
Guk sua egingo dugu, zuek janaria ekarri.
17:00 Zurra-tripontzien txapelketa Solobarriako karpan, koadrilentzat.
17:30 Koadrilen arteko zurrakapote lehiaketa, Solobarriako karpan.
18:00 Haurrentzako JAU-JAU dantzaldia, San Fausto plazan.
18:30 Kalejira Gaztela eta Leongo dultzaineroekin oinezkoen kaleetatik.
18:30 Koadrilentzako lasterketa bertikala, Nerbioi kaletik Ibaiganeraino.
19:00 Txitxarrilloa MANHATTANekin, Mojaparte plazan.
Atsedenaldian, hirugarren adinekoen III. dantza txapelketa. Izena
ematea, txitxarrilloa hasi aurretik.
19:00 Pintxo-porroi solidarioa Basajaunaken lonjan, Gaizka Hernndez
Yageren alde izango da (ANGELMANEN SINDROMEA du).
19:00 Koadrilen arteko VII. 3 X 3 txapelketa, Bizkotxaldeko kantxetan.
19:30 Txokolatada herrikoia Gaizka Hernndez Yageren alde izango da,
San Pedro eliza aurreko plazan. Ekitaldia Eneritz eta Ibonek
girotuko dute.
20:00 Gaueko milia herrikoia Miradoreetatik.
20:00 Zurraren III. Grand Prixa Arizgoiti plazan.
20:00 Muskuilu-jan herrikoia Basatiaken lonjan.
20:00 Kantaldia Solobarriako karpan.
21:00 Gaueko milia seniorra Miradoreetatik.
21:00 VHS kalejira, oinezkoen kaleetatik.
21:00 Air Guitar txapelketa, Ontzaken lonjan.
22:00 Amaitu ezazu porroia lehiaketa, Basajaunaken lonjan.
22:00 Su artifzialak jarutitzea Artunduagatik, Pirotecnia
Zaragozanaren eskutik.
22:30 KALIMOTXO ROCK FESTIVAL, Arizgoitin. Extremoduro,
Platero y T eta Marearen klonikoak.
23:00 Flower Power jaia Itsaslapurraken lonjan.
23:59 Dantzaldia JAMAICA taldearekin, San Fausto plazan.
23:59 Arabiar jaia Aldatxaren lonjan.
23:59 American party Txikerraken lonjan.
23:59 Txano Twitter Party Txano Gorritxuren lonjan.
02:00 80ko hamarkadako jaia Hauspoaken lonjan.

8:00 Txupina (udaletxetik).
9:00 Mahai-teniseko III. txapelketa. Urbiko polikiroldegian.
9:30 Baserriko produktuen XXXVI. erakusketa, Uribarri kalean.
Erakusketan zehar, herri kirolak Mojaparte plazan.
10:00 Gaiteroen diana, B. Haizedoinu Gaiteroak taldearen eskutik.
10:30 Tuta txapelketa, Artunduagako bolalekuan.
10:30 Txakur arrazadunen eta arrazarik gabekoen lehiaketa solidarioa,
San Fausto plazan. UNO DE LOS NUESTROS animalien babes
elkartearen alde. Izena emateko, 09:00etatik 10:00etara.
Aurkezpen-paseoa 501. Legioarekin.
11:00 Haurrentzako super-parkea irekitzea Bizkotxalden,
11:00-14:00 eta 16:00-18:00.
11:00 Herriko txapelketa indibiduala Hiru Ohol modalitatean, Basauri
bola-joko klubak antolatuta, Artunduagako bolatokian.
11:30 XIII. paella-txapelketa, herrikoia eta koadrilen artekoa,
Solobarriako karpan. Izen-ematea bertan egingo da.
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin.
12:00 Eskualdeko taldeen dantza erakustaldia, Arizgoiti plazan.
12:00 Txu-txu trena. Aprobetxatu herritik buelta bat egiteko!
12:00-14:30 eta 17:00-19:30. Irteera Miradoreetatik.
12:30 Kalejira ikusgarria BRASIL SHOWko neska-mutilekin,
Arizgoititik karparaino.
13:00 Kalejira Triki Bidebietarekin.
13:00 Gilda-jan herrikoia Uribarri kalean, Mozkoak koadrilaren eskutik.
13:30 Egindako paellak epaimahaiari aurkeztea eta irabazleei
sariak banatzea.
16:00 V. skate txapelketa nagusientzat (16 urtetik gorakoak),
Kantalazarra parkean (Embarka). Opena + Best Tricka.
16:30 Koadrilak Begoako Andra Mari kalean elkartuko dira eta, jarraian,
danborrada. Goazen denok Baskonia animatzera! ADISKIDEAK
fanfarreak musika jarriko du.
17:00 Partxis azkarra Basatiaken lonjan.
17:30 San Fausto XXI. halteroflia txapelketa San Fausto plazan,
Trintxeren azpian.
Honako hauek hartuko dute parte: Urbiko halteroflia kluba, Club
Halteroflia C.N. Helios (Zaragoza) eta Danena (Gipuzkoa).
17:30 Baskoniaren partida Artunduagako kiroldegian, ADISKIDEAK
fanfarreak girotuta. Baskonia Zalla(r)en kontra.
18:00 VII. tiragoma txapelketa, San Fausto plazan.
18:30 Kalejira Gaztela eta Leongo dultzaineroekin, oinezkoen kaleetatik.
18:30 Kalejira RAMN BURGOS ETA BERE MARIATXIArekin, oinezkoen
kaleetatik Solobarria plazaraino.
19:00 RAMON BURGOS ETA BERE MARIATXIA LOS CHARROS, Solobarrian.
19:00 DISKO TXIKI FESTA Bizkotxalden.
19:30 THE FUNES TROUP antzerkia, Arizgoiti plazan.
19:30 Txistorra-jana San Pedro plazan, Aldatxa koadrilak prestatuta eta
Eneritz eta Ibonek girotuta.
19:30 Zaku-lasterketa Artunduagan, Baskoniaren partida eta gero.
20:30 Euskal erromeria San Fausto plazan.
20:30 Pintxo-jana Laguntasunaren lonjan. Eneritz eta Ibonen musika.
21:00 Kalejira su artifzialekin CAVALFOCen eskutik, Socialetik eta
Nagusia kalean zehar. Garrantzitsua!: ekarri arropa bakeroak
eta txanoak.
23:00 EFECTO PASILLOren kontzertua, Arizgoitin.
23:00 Zigoak Beach jaia, Zigoaken lonjan.
23:59 Dantzaldia COSMOS taldearekin, San Fausto plazan.
23:59 Jai bikingoa Aldatxaren lonjan.
8:00 Txupina (udaletxetik).
9:30 XXXV. artisautza azoka, Uribarri kalean. Erakusketan zehar,
herri kirolen erakusketa Mojaparte plazan.
10:00 Gaiteroen diana, B. Haizedoinu Gaiteroak taldearen eskutik.
11:00 Bizkaiko esku-pilota openaren fnala, Artunduagako kiroldegian.
11:00 EUSKAL PARKEA irekitzea, San Fausto plazan.
Ordutegia: 11:00-14:00h eta 16:0018:00h.
11:00 Bakailao a dastaketa, Basauriko Merkatarien Elkarteak eskeinia.
Pintxo bakoitza 0,50 balioko du, eta bildutako dirua
GKE bati emango da.
11:30 II. marmitako lehiaketa, Solobarria plazan.
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin.
12:30 BRINCADEIRA perkuzio kalejira oineetako kaleetatik.
13:00 Kalejira Triki Bidebietarekin.
13:30 Marmitakoak aurkeztea, irabazleak aukeratzea eta sariak banatzea.
17:30 Txitxarrilloa ZAFIRO taldearekin, Mojaparte plazan.
20:00 JAI AMAIERA ikusgarria Arizgoiti plazan. Sariak banatzea eta, jaiei
amaiera apoteosikoa emateko, gure Eskarabillera maiteari agur
esan eta airera botatzea.
GEURI A SANFAUST OAK BASAURIKO JAIAK 2014 7
SANFAUST OAK
201 4ko EGI TARAUA
LARUNBATA 1 1
I GANDEA 1 2 ( HI SPASAT EGUNA)
AST ELEHENA 1 3 ( SANFAUSTO)
ASTEARTEA 14 ( TXI KI EN EGUNA)
AST EAZKENA 1 5
OSTEGUNA 16 (JUBILATUEN EGUNA)
OST I RALA 1 7
I GANDEA 1 9
LARUNBATA 1 8
8 | IRITZIAK GEURIA | URRIA 2014
Geuria jaio da Basaurin, Hego Uribeko
herri komunikabide berria
Oraintxe esku artean daukazun
GEURIA da Basaurin sortu den Hego
Uribe eskualdeko aldizkari berria.
Basauriko Euskara Aholku Batzor-
dearen eskutik sortu da, Udalak di-
ruz lagunduta. Hamaika elkartek eta
norbanakok parte hartu dute aldiz-
kariaren erredakzio bileretan. Izan
ere, herri aldizkaria da. Horietan,
edukiak eta emandako trataera era-
bakitzen dute, bi langile arduradun
direlarik.
Hilero 10.000 ale kaleratuko
dira eta horiek Basaurin, Arrigo-
rriagan, Galdakaon, Etxebarrin eta
Zaratamon banatuko dira. Herri
guztietako udaletxeetan eskuragai
izango da, baita Basauriko kultur
etxe, eskola, euskaltegi eta aba-
rretan ere. Basaurin jaio den arren,
helburua honako hau da: gainon-
tzeko herrietako informazioa jorra-
tu, banaketa esparrua zabaldu eta
jendearen parte hartzea handitzea.
Horretarako, lehen pauso moduan,
Hego Uribe eskualdeko euskaldu-
non datu basea sortzea du helburu
GEURIAk, eta izena ematen dute-
nei etxera bidaliko zaie aldizkaria
hilero. Interesatuek izen-abizenak,
helbide elektronikoa, etxeko hel-
bidea eta telefono zenbakia bidali
beharko dituzte info@geuria.net
helbidera.
Hasiera batean, lau atal izango
ditu aldizkariak: albisteak jasoko
dituen Herriak atala; Iritziak, herri-
tarrek bidalitako gutunak eta kola-
boratzaileen idatziak izango ditue-
Hego Uribek badu
euskara hutsezko
hedabidea.
Hilero 10.000 ale
kaleratuko dira
Basauri, Galdakao,
Arrigorriaga,
Etxebarri eta
Zaratamon
basauri
Erredakzioa
na; Agenda; eta Aisia. Era berean,
erreportajeak eta elkarrizketak ere
landuko dira.
Herritarrek parte hartzeko au-
kera izango dute, bai albisteak edo
gutunak bidalita, bai erredakzio bi-
leretara etorrita. Erredakzio bilere-
tan parte hartzeko, helbide elektro-
niko berdinera idatzi eta bileretan
parte hartzeko asmoa agertzearekin
nahikoa izango da deialdiak hilero
jasotzeko. Komunikabidearen hel-
burua jendearen parte hartzea sus-
tatzea da. Izan ere, askotariko iritzi
eta ekarpenekin hedabide abera-
tsagoa izango dugu eskuartean.
ASKOTARIKO IRITZI
ETA EKARPENEKIN
HEDABIDE
ABERATSAGOA
EGINGO DUGU
GEURIA
KOMUNIKABIDEA
Geuriako 0. zenbakiaren azala eta geuria.net webgunea :: Geuria
1987. urtean Basauriko lehe-
nengo aldizkaria plazaratu zen:
El Social. Gaztelaniaz idazten
zen, baina bederatzi urteren
buruan, euskaraz eginiko gehi-
garria aurkeztu zuen, Berbaz
izenekoa. Hiru urteko biziraupe-
na besterik ez zuen izan (1996-
1999). Izan ere, sortu zen urte
berean Bost Axola aldizkariak
argia ikusi zuen. Publikazio honek
bi aldi izan zituen: lehenengoa,
1996ko martxotik azarora bitarte-
koa, eta bigarrena, 1997ko maia-
tzean hasi eta 1998ko apirilera ar-
tekoa.
Euskarazko hedabiderik gabe-
ko bi urteko parentesiaren ondo-
ren, 2000. urteko abenduan, Asier
Lejarza El Social-eko arduradunak
euskara hutsezko herri aldizkaria
kaleratu zuen, bere aurrekarien alde
positiboak eta negatiboak kontutan
hartuta. 2004ko ekainean, ordea,
betiko itxi zen El Social, Basauriko
aldizkaria.
2003ko abenduan, Arrigorriaga,
Arrankudiaga, Ugao eta Zaratamori
buruzko informazioa biltzen zuen
Artandape hilabetekaria jaio zen.
Arrigorriagako Abarrak Kultur Elkar-
tea zen arduraduna eta 5.000 ale ar-
gitaratzen zituzten hilero. 2005eko
martxoan, ordea, aldizkaria argita-
ratzeari utzi zion Abarrakek, uste
baino diru gutxiago jaso zutelako
erakundeengandik eta zor handia
zutelako.
2010eko urrira arte, Basaurik ez
zuen berriro euskarazko aldizkari-
rik izan. Garai hartan, Sustraiak
Fundazioak aldizkari berria ar-
gitaratu zuen: Berbaz. Bizkaiera
erabiltzen zuten euskara batua-
ren ordez. Hamabi zenbaki ka-
leratu eta gero, -2012ko urta-
rrilean, alegia- agur esan zuen.
Hortaz, bost izan dira orain arte
Hego Uribeko eskualdeak izan
dituen euskarazko hedabideak.
E
l Social ezagutu nuen.
Basauriarrei oso lo-
tuta zegoen aldizka-
ria izan zen. Aurreneko Berbaz
gehigarriak bide polita ireki
zuen. Bost Axolak edizio txuku-
nak atera zituen. Bertan Julen
Gabiria eta Gotzon Barandiaran
ziren idazle, besteak beste. Eus-
karazko El Social apustu ederra
izan zen. Hantxe hasi nintzen
kazetaritzan, 16 urte nituela. Ge-
roago etorri ziren Artandape eta
Berbaz, kulturari heldu zioten al-
dizkariak.
Guztiak desagertu dira. Ber-
baz, indar betez sortu zen Bost
Axolak hartu zuelako bere tokia;
Bost Axola, lan antolakuntza fal-
tagaik, agian; El Social herrita-
rren eta elkarteen partaidetza
gutxi lortu zuelako; Artandape
zor ekonomiko handia zuelako;
eta Berbazek agian ez zituelako
herritarren nahiak asetu.
Proiektu berri bati ekiteko
beharrezkoa da aurretik ibilbi-
de berdina egin dutenen lorpe-
nak eta akatsak ezagutzea. Guk
ezagutzen ditugula uste dugu
eta orain bidea egitea dagokigu.
Zutabe sendoak eraikitzen ari
gara, etxea eror ez dadin. Lan-
gileon esku dago egunerokoan
jardutea, baina guztion laguntza
beharrezkoa da urteetan luze
irauteko.
JON VILLAPUN
GEURIAko
zuzendaria
ORAINGOAN
AKASO!
B
erriz ere, gutun honen
bitartez neure kexarik bi-
ziena agertu nahi nuke
herritar askok erakusten duten giza-
gabetasunagatik.
Behin eta berriro salatuagatik
ere, badirudi oraindik ez direla har-
tu behar diren neurri minimoak har-
tu. Beti bezala, kalean nonahi aurki
daitezkeen gorotzengatik kexatzera
nator. Bandera berdeak urtetik ur-
T
xus Martinek, Zaballako
espetxean dagoen Ba-
sauriko preso politikoak,
gaixotasun psikologiko oso larria
du, Frantziako espetxeetan jasan-
dako erabateko isolamenduaren
ondorioz.
Txus Martini 18 urteko kondena
ezarri zioten; dagoeneko, 12 ditu
beteta. 2006an, Aix-ko (Frantzia)
espetxean zegoela, erabateko iso-
lamenduaren ondorioz, antsietate
eta estres akutualdiak jasan zituen.
2010eko irailean, susperraldi psi-
kotiko bat izan zuen eta bere bu-
ruaz beste egiten saiatu zen. Ho-
rren ondorioz, kuadro klinikoa biziki
larriagoa bilakatu zen, trastorno
obsesiboa agertzen baitzuen keinu
eta sintoma psikotikoekin batera,
sufrimendua horri amaiera emate-
ko ikusten zuen irtenbide bakarra
heriotza zelarik.
Zaballako kartzelara trasladatu
zutenean, Espetxeko Osasun Zer-
bitzuaren onespenaz, Buruaz beste
egitea Saihesteko Protokoloa ezar-
tzea erabaki zuten eta, horrekin
batera, tratamendu psikofarmako-
logikoa hastea, antidepresiboak,
antisikotikoak eta ansiolitikoekin
konbinatuz.
Urte bi pasatu dira aurreko
txostena egin zenetik; Txus Mar-
tinek espetxean segitzen du eta
bere osasunak okerrera egin du
nabarmen. Espetxeetako Araudiko
104.4 artikuluak zera dio: Txosten
medikua dela medio, pairamen sen-
daezinak dituzten preso gaixo oso
larriak hirugarren graduan sailka
daitezke, gizaldeko eta duintasun
arrazoiengatik.
Erakunde berberaren 01/2000
jakinarazpenaren arabera, preso
batek gaixotasun larria pairatzen du
tratamendupean sei hilabete bai-
L
esbianas nunca ms.
Un viaje transgnero
hacia la heteronorma-
lidad artikulua kasualitatez to-
patu dut interneten. Izenburuak
dioenez, lesbiana izatetik he-
teronormala (!?) izateko bidea
egin berri duen Erikak bere ibil-
bidea azaltzen du bertan, argaz-
ki modakoek ederto ilustratuta.
Pozik da Erika, transgenero bi-
daia hori egin izanagatik. Eroso,
bere normaltasun-jantzi estrei-
natu berrian.
Abilak gara gizakiak etiketak
sortzen. Momenturen batean
-eta praktikotasunagatik segu-
ruenik-, gure itxurari errepara-
tu, eta Arra eta Emea kategoriak
sortu genituen. Arra ALA Emea.
Baita identitate sexualarenak
ere, lehen etiketa honen baitan,
modu berean. Heterosexuala.
Homosexuala. Bisexuala. Eta
kuriosoena da etiketa horiek
zerotik eraiki ostean, geure bu-
ruari saldu dizkiogula, merke.
Eta jan, kontrako ezarritik joan
bazaizkigu ere; etiketak sortzen
abilak, baina horien menpeko
bihurtzen ere, ondo subnorma-
lak izan ohi garelako.
Identitate arazotzat dauz-
kagu psikiatren kontsultak be-
tetzen dizkiguten transgene-
ro kasuak. Noraezean gabiltza,
zientzia aurrerakuntzak medio,
genero batetik besterako me-
tamorfosi horren emaitzaren
perfekzioa lortuko ote dugun,
itxaropentsu, batez ere ordutik
aurrerako harreman sexualei be-
gira. Itsu gabiltza, bide bakarra
hori bailitzan. Gaixotzat dauz-
kagu, guk geuk sortutako kutxa
estu eta zarratu horietan kabi-
tzen ez direnak. Gaixotzat, trans-
formazioa burutu bitartean. Eta,
egia esan, gaixotu egiten dira, ez
diegu eta identitaterik aitortzen.
Ez dut kolokan jarriko ge-
nero aldaketak pertsona ba-
tzuengan izan duen eragina oso
positiboa izan denik. Baina ezin
uka daiteke, era berean, erabaki
horiek norbere generoa defni-
tzeko gizarteak egiten duen pre-
sioak baldintzatu egin dituela
oso. Azken batean, generorik ez
balego, nekez existituko lirateke
eta, lesbiana gay eta gainera-
koak.
Gutxi izango lirateke eta
transformazio hori hasiko luke-
tenak, umetatik haien gorputza
den bezalako onartu eta, beste-
rik gabe, nahi dutenarekin go-
zatzen ikasi izan balute, aurretik
neska ALA mutila ote diren
erabaki behar izan ez balute.
Etiketak jartzen diren momentu-
tik, kategoriak sortzen direnetik,
beti kondenatzen da baten bat
etiketa horietatik kanpo bizitzen.
Defnitu beharrean, baldintzatu
egiten gaituen aingura da orain
generoa. Gure baitako behar
zuen, eta gu geu bihurtu gara ha-
ren baitako. Generoa bizi behar
genuen eta generoak bizi gaitu.
Zinez ederra zara, Erika. Ede-
rra zara orain, eta ederra zinen
lehen. Zu ez zara generoa. Eta
generoa ez da Zu. Zakil batek
ez zaitu ez zarena bihurtuko.
Eta zakil hori ez izateak ez zai-
tu izan nahi duzunetik alden-
tzen. Ez dago zertan ar ala eme
aukeratu, normala izateko. Biak
izan zintezke. Edo bietako bat
ere ez. Ederra zara. abarduna
guztiekin. Ederra. Konplexutasun
osoan. Ez dago zertan normalta-
suna bilatu normaltasuna zugan
dagoenean. Ez dago ezer senda-
tzerik, gaixorik ez dagoenean.
HOMOSEXUALITATETIK
HETERONORMALTASUNERA
ABILAK GARA
GIZAKIAK ETIKETAK
SORTZEN.
ARRA ETA EMEA.
NESKA ALA MUTILA
JOSU ZABALO
ETXERAT BASAURI
TXUS MARTINEN
OSASUNA ETA AUZIA
tera irabazten ari gara eta zerbitzua
ezin hobea dela esaten dute udale-
txean, baina niri iruditzen zait lana
ez dela horren ondo egiten ari.
Bide batez, gizonezko askoren
jarrera gogor kritikatu nahiko nuke,
edozein leku ona baita txisa egiteko.
Eta ez naiz ari bakarrik gazteez, baita
jende nagusiaz ere, egun argiz bere
gogoak parkeetan asetzen dituenaz.
Kontrolatu edo sartu tabernara.
no gehiago egonda ere, gaixotasun
psikotikoak irauten badu, edo kalte
intelektuala badu. Txusek 7 urte da-
ramatza egoera horretan eta, beraz,
Espetxe Erakundeak fnkatutako pa-
rametroen barnean dago.
Egoeraren larriak eraginda, aur-
tengo otsailean Zaballako espetxe-
ko zuzendaritzari eskaera egin dio
86.4 artikuluari dagokion 100.2
artikulua aplikatzeko; hau da, espe-
txe zigorra etxean betetzeko aukera
ematen duena, kontrolerako gailu
telematikoak eta espetxeko zuzen-
daritzak egoki irizten dien neurri
guztiak hartuta.
Eskaera hau ez da batere bere-
zia, oso arrunta baita presoek duten
eskubide hori gauzatzea. Berez, le-
gedian jasotzen den eskubide batez
ari gara, gaixorik dagoen edozein
presori dagokion eskubideaz, hain
zuzen ere. Gutxieneko gizatasuna-
ren ikuspuntutik edozeinek onartu
eta eskatuko lukeen eskubidea. Es-
tatuak du presoen osasuna zain-
tzeko ardura. Ohikoa da gaixotasun
larria edo sendaezina duen pertso-
na espetxetik ateratzea. Horixe da
legeak agintzen duena. Legearen
arabera, Txusek etxean behar luke.
Eskaera honi ezetza emateko
arrazoia erabaki politikoan oina-
rritutako aitzakia hutsa izango da.
Gure ustez, gobernuaren ekimen
politikoa ezin da egon presoen in-
tegritatearen gainetik. Ezin da ino-
laz ere egon, espetxean egonagatik,
preso guztiek dituzten eskubideen
gainetik.
Zuzenbideak eta Legeak Txus
Martinek zigorra etxean betetzeko
agindua emana izango zuen aspal-
dian, mendekuan oinarritutako eki-
men politikoek oztopoak jartzen se-
gituko ez balute. Gaixotasun larriak
dituzten presoen neurri legalen
ezarpena baino ez dugu eskatzen,
euren oinarrizko eskubideak ber-
matuak izan daitezen.
J. ELORRIAGA
EL SOCIAL : 2003ko urtarrila
TXAKURREN KAKAK
ETA GIZONEN TXISAK
H
E
M
E
R
O
T
E
K
A
BIDALI ZURE IRITZIA
info@geuria.net
Bidali beharrekoak:
4 izen-abizenak (eta bale-
go, elkartearen izena), kontaktua
(emaila / telefono zenbakia)

4 30 lerro inguruko idatzia
4 iritziak, gomendioak,
kritikak, galderak,
hausnarketak
Iritzi gehienak argitaratze
aldera, GEURIAk idatziak labur-
tuko ditu luzeegiak badira n
GEURIAk ez ditu bere gain har-
tzen hirugarrengoek agertutako
iritziak n GEURIAk editorialaren
bidez agertzen du bere iritzia
GEURIA | URRIA 2014 IRITZIAK | 9
JANIRE LOPEZ
KULTURA
TEKNIKARIA
EZ DAGO EZER
SENDATZERIK,
GAIXORIK EZ
DAGOENEAN
Basauriko egoitza:
Basozelai kalea 11, -3
42 Posta kutxa
48970 - Basauri (Bizkaia)
Tel. 94 440 66 92
info@geuria.net
Lege gordailua: BI-1366-2014
Zuzendaria:
Jon Villapun
jon@geuria.net

Erredakzioa:
Maider Ibaez
maider@geuria.net
Kolaboratzaileak:
Leire Palacios, Eneriz Urrutxurtu,
Dani Maiz, Janire Lopez, AEK Bo-
lintxu, Enrike Jaio Kultur Elkartea,
San Faustin, Basauriko Bertso
Eskola, Euskarabila
Publizitatea:
info@geuria.net

Diseinua:
Hopper Ink
Banatzailea:
Zarata Studio

Inprenta:
BEPSA
Laguntzailea:
Basauriko Udala
Argitaratzailea:
Ameba Kultur Elkartea
Babesleak: Basauriko Euskara Aholku Batzordea:
AEK Bolintxu, Basauriko Bertso Eskola, Basauriko Udal Euskaltegia, Basconia Kirol
Elkartea, Bidebieta Irratia, Enrike Jaio Kultur Elkartea, Sustraiak Kultur Elkartea,
Basauriko ikastetxeak, Basauriko Kirol Elkarteak.
Erredakzio bilerak
eta kontaktua:
Gutunak, iritziak,
oharrak, agenda
info@geuria.net
10 | AGENDA GEURIA | URRIA 2014
ERAKUSKETAK
URRIAK 19
n ZANGOZA
NAFARROA OINEZ
Autobusak Hego Uribeko udale-
rrietatik
URRIAK 17
n ARRIGORRIAGA
IPAR AMERIKAKO
INDIGENAK
18:00 Abusu Zentroan
Potxin eta Patxinen eskutik,
umeentzako antzerkia
URRIAK 1 - AZAROAK 12
n ARRIGORRIAGA
BELDUR BARIK TOKIKO
LEHIAKETA
Nerabe eta gazteentzako jar-
duetan, Gaztegunean
URRIAK 14, 15, 16
n ETXEBARRI
SUKALDARITZA
IKASTAROA
19:00 Eutsuna txokoan
FLASHMOB
4 BASAURI
4 Trintxerako erromerian

Euskarabilak proposatuta,
Biarte Dantza Eskolako Prety
Dolls taldeko gazteek dantza
sortu dute, iaz Honat taldeak
egindako Eskarabilera bila
kantarekin.
.
ESKARABILERA
FLASHMOB
URRIAK 18
4 GALDAKAO
4 17:30 Torrezabal
4 Bizkaiko Bertsolari Txapel-
ketako lehen kanporaketa
4 BASAURI
4 19:30 Solobarria plaza
4 Amets Arzallus, Jone Uria,
Arkaitz Estiballes, Oihane Pe-
rea, Beat Gaztelumendi eta
Onintza Enbeita
.
BERTSO
JAIALDIAK
URRIAK 12
URRIAK 18
n ETXEBARRI
ZIZA BILKETA
8:00 Bus geltokian (CIME)

ARANTZAZURA IRTEERA
9:00 Bus geltokian (CIME)
iraialak 17 - URRIAk 10
n BASAURI
JANZKERAK BIZKAIKO
DANTZETAN
Pozokoetxe Kultur Etxean, Eus-
kal Herriko Dantza Agerketaren
eskutik
URRIAK 19
n ETXEBARRI
ZIZEN ERAKUSKETA ETA
DASTAKETA
Goizez, udaletxeko plazan
ANABASA
4 BASAURI
4 Social Antzokia

Joxean Lasa eta Joxi Zabala
GALek utzi zuen 27 hildakoen
zerrendako lehenengoak izan
ziren. 31 urte geroago, argitu
gabe dago nork gidatu zuen
makineria parapolizial hura
.
LASA ETA ZABALA
URRIAK 19TIK AURREA
ZINEMA
socialantzokia.com
IRTEERAK
URRIAK 20
n ARRIGORRIAGA
ARRIGAZTE ARGAZKI
LEHIAKETA
Parte hartzeko epea azaroaren
21era arte irekita, Gaztegunean
1. saria 250
2. saria 150
3. saria 75
URRIAK 21
n ZARATAMO
KAFE TERTULIA
17:30 Arkotxako Kultur
Etxean
URRIAK 26
n ZARATAMO
MENDIKO IRTEERA
8:00 Zaratamoko mugetan
URRIAK 31
n ARRIGORRIAGA
HALLOWEENEKO
FLASHMOBA
17:00 Pergolan (doan)
Isana Dantza Eskolaren lagun-
tzaz
URRIAK 25
n GALDAKAO
BABIA HAUR ANTZERKIA
18:00 Torrezabal
URRIAK 24
n GALDAKAO
TERAPIAK
21:00 Torrezabal
ANTZERKIA
URRIAK 31
n BASAURI
KOKAKOLA ETA BAREA
20:30 Social Antzokia
URRIAK 26
n ARRIGORRIAGA
ERPURUTXO HAUR
ANTZERKIA
12:30 Lonbo aretoa
LITERATURA
URRIAK 29
n ARRIGORRIAGA
IRAKURKETA KLUBA
17:30 Abusuko liburutegia
0 eta 2 urte bitarteko haurrei
eta gurasoei zuzenduta
URRIAK 16
n BASAURI
ANARI
20:00 Marienea
MUSIKA
Hitz- eta zenbaki jokoen emai-
tzak hilero geuria.net webgu-
nean ikusgai izango dira.
SUDOKU ERRAZA
HITZ-GEZIDUNAK
GEURIA | URRIA 2014 AISIA | 11
V - ARRIGORRIAGAKO AUZOAK
SUDOKU ZAILA
EMAITZAk
BASAURI TELEFONOAK
FARMAZIAK
Urbi 15 94 426 44 26
Arizko dorrea z/g 94 449 05 87
Nagusia 33 94 426 09 42
Katalunia 52 94 426 35 21
Karmelo Torre 12 94 426 13 26
Dr. Garay 17 94 449 95 57
Madrid 6 94 449 13 39
L. Agirre 36 94 449 04 94
L. Agirre 51 94 449 09 46
L. Agirre 65 94 449 05 44
Juan XXIII 1 94 449 07 43
Kareaga goi. 16 94 449 16 99
Kareaga goi. 38 94 449 85 33
Kareaga goi. 50 94 449 06 43
Hernn Corts 3 94 449 07 02
ZERBITZUAK
Udala 94 466 63 00
Ibaigane K.E. 94 466 63 88
Basozelai G.E. 94 466 64 00
Kareaga G.E. 94 466 64 20
Pozokoetxe K.E. 94 466 63 95
San Migel K.E. 94 466 63 98
Arizko dorretxea 94 466 64 26
Zirt Zart Bulegoa 94 466 64 30
Udaltzaingoa 94 466 63 41
Ertzaintza 94 607 53 61
Gurutze gorria 94 426 37 30
Anbulatorioa 94 600 73 45
Bake epaitegia 94 466 63 22
Hilerria 94 449 62 97
Taxi geltokia 94 449 20 96
Social Antzokia 94 466 63 90
Udal euskaltegia 94 440 62 71
Urbi kiroldegia 94 466 63 82
Artunduaga kirol. 94 466 63 83
Lanbide 901 100 003
Posta 94 449 13 97
Hizkuntza eskola 94 426 68 81
ELKARTEAK
Bidebieta Irratia 94 440 66 92
Baskonia M.T. 94 449 57 28
Danbolin Txistu 94 449 02 71
Euskarabila 94 426 39 30
AEK Bolintxu 94 440 82 64
Sustraiak K.E. 94 426 12 04
Marienea 94 612 41 00
Herriko Taldeak 94 426 37 83
Sagarrak 94 426 37 69
Ate Zabalik 94 426 18 71
Zutarri K.T. 94 449 20 83
E
sanen dute / hau /poesia / eztela,/ baina nik
/ esanen diet / poesia / mailu bat/ dela ida-
tzi zuen Gabriel Arestik. Bilbo Handian, gaur egun
bere dekadentziaren onenean dagoen gure indus-
triaren loramena ezagutu zuen Santutxuko poetak.
Arteak errebolta pizteko eta elikatzeko balio zuela
uste zuen Arestik. Indar horren jakitun, euskal kultu-
rari aurreko belaunaldiek egindako ekarpena uler-
tu eta horren parte izan ahal izateko euskalduntze
prozesua hasi zuen 12 urte zituenean. Basauriarroi
ez zaigu arrotz egiten Arestirena bezalako biografa
soziolinguistikoa, baina badirudi ordea, sorkuntza
artistikoaren balio iraultzailea ahaztu dugula.
Michel Foucaulten pentsamenduan tokia dute
politika eta gizakiaren arteko erlazioek; bi kontzep-
tuen horien arteko nahasketari biopolitika esan
zien. Bere aburuz, botereak ez du soilik gizartea
kontrolatzen ideologia eta kontzientziaren bitartez.
Botereak gizabanakoen gorputzetan eragina dauka,
esate baterako, medikuntzaren bitartez zein lotsa
sentitzen dugunean zenbait keinu fsiko egiteko.
Gainera, gorputza gorputzarekin kontrolatzen da
baita ere, esate baterako, botere betearazleak zen-
baitetan erabiltzen duen indarkeria fsikoarekin.
Bada, gorputzaren mugimenduek badute uste
duguna baino botere handiagoa bizi dugun egoe-
ra sozioekonomiko zapaltzaile honi aurre egin ahal
izateko. Mugimenduen gainean ari naizenean, muga
fsiko eta emozionalak apurtzeaz ari naiz, maila per-
tsonal zein kolektiboan, eta hori artearen bitartez
egin daiteke, alegia, sorkuntzaren bidez askatu gai-
tezke.
Demagogiaren zirko merkean erortzeko arris-
kuarekin diot, aukeran nahiago dudala NI-aren
hausnarketa materialista eta berekoian jardunaga-
tik baino, aurreko belaunaldiek lortutako giza aska-
tasuna defendatzeko edozein disziplina artistikoan
mailukadak banatuz borroka egin zuen belaunaldi-
tzat gogoratua izango balitz gurea.
Kontrazala
2014 URRIA #001 - HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA DOAN GEURIA.NET
LEIRE PALACIOS KAZETARIA
PORTADA I LUSTRATUA: ESKARABI LERA GEURI A I RAKURTZEN EGI LEA: DANI MAI Z
GORPUTZA
IRAULTZARAKO
MAILU