You are on page 1of 7

MARURI-JATABEko HERRI

IBILALDIA
2009.09.13.

Irailaren 13a zen, gure Itxartu Egunaren ospakizunaren biharamuna. Halako


irteeretan parte hartzen duten hainbat lagun oporretan oraindik, eta beste
batzuk bezperako egun luzearen nekea gainean zutela, jai giroaz gozatzeaz
gain , lan eskerga egin bai zuten goizean goizetik dena prest izateko eta,
iluntzean berandu arte jardun zuten gauza guztiak jaso arte.

Hala ere, Kirikiñotik hamabi pertsona abiatu ziren lau kotxetan, bakarren bat
8ak jo aurretik eta beste hirurak ordu orduan.

Egun lainotua, baina iragarpenak eguraldi lehorra eta ona aurreratu zutenez, ez
zuen inork ez aterkirik ezta euri edo hotzarentzako jantzirik eraman.

Maruri-Jataberako bidean atze-aurre txikia izanik, lasai heldu ginen hara.

- 1/7 -
J

Jende andana jada irteteko zain. Dirudienez iaz halako bi parte-hartzaile bildu
ginen. Bertan, Mungia, Sopela eta beste mendigoizale taldetako ezagunez gain,
Itxartuko beste hiru partaide ere han zirela jakin genuen.

1. kma Beraz, gure taldeko 15 mendigoizalek ekin genion ibilaldiari 8:30ak jo


berriak zirela, hasiera adierazi zuen suziriaren hotsa entzunaz. Ez genuen
izenik eman behar izan, ez bai zen ibilaldi neurtua, herri ibilaldia baizik. Ez zen
denborarik neurtu ezta sari handirik banatu. Helburua bakoitzak bere erara ibili
eta egunaz gozatzea zen.

Lehenengo urratsak, errepide ertzetik, Ergoien auzoan eman genituen eta


berehala eskumarantz jo eta mendira, naiz eta laster BI-3108 errepidea
gurutzatu genuen, gizonezko baten laguntzaz oinezkoak errepideko kotxetatik
babesteko.Han mendebaldera jo genuen. Lehenengo kilometroan hasierako

- 2/7 -
20m-tik ia 80m-ra igo genuen. Bidea zaila ez, tarteka berantzako maldak ere
bazituen. Ordurako gure ibiltari bizkorrenak atzean utzi ginduten, mendigoizale
gazteenekin lehian sartu nahian bizkortasun eta trebetasunean.

2. kma Bigarren kilometroan, Iturralde izeneko ingurura heldu bitartean,


antzeko bidea jarraitu genuen edo errazagoa ere bai agian, 40m-tara jaitsi bai
ginen. Iparrerantz gindoazen.

3. kma Goikoetxea auzunera


heldu ginenean beteak
genituen jada 3km eta 110m-
tako goia lortua, ez
gehiegizkoa, baina bai aurreko
tartetan baino aldapatsuagoa.
Aberez inguraturiko baserri
ederrak ageri ziren han.
Etxeetako jendeak leihoetatik
edo atarietatik ibiltari ezagunak
agurtzen zituzten, hainbat
inguru haietakoak bai ziren.

4. kma Laugarren kilometroa burutzean, ibilbidearen iparraldera iritsi ginen eta


200m-tara igo. Aurreko tartetan bezala, alderdi basotsuetan ibili ginen, paraje
nahiko itxietan batzutan, pinu eta eukaliptoen artean.

5. kma Handik hego-mendebaldera jo genuen, igoera leunean, 230m-arte 5.


km-n, Andrakamendi (255m) gailurretik gertu.

- 3/7 -
6. kma
Seigarren
kilometroa
n zehar,
jaitsiera
leuna
Andraka
eta Maruri
lotzen
dituen
errepide-
rantz,
baina
bertaraino
iritsi gabe
eta 160m-
tako
garaiera
hartu arte

7. kma 300m geroago, BI-2120 errepidea zeharkatu genuen, Andraka auzotik


oso gertu, eta bestaldean, horniketa gunean, sagar bana eta ura hartu
genituen. Ordu bete eta 15 minutu eman genuen horretan, eta 130m-tako
garaieran geunden. Beraz, zerbait jaitsi ere jaitsi genuen. Batzuk atzeratutako
lagunen zain gelditu ginen, eta ordu laurdeneko itxaronaldi horretan hozten
hasiak ginen. Denok elkarrekin abiatu ginen, Landeta baserri ondotik igaro eta
baso bat zeharkatzean, zerbait igo behar izan genuen. 7. kilometrora iristean,
185m-tako garaieran geunden, ezkerrean utzi genuen Txerdiburu (196m)tik oso
gertu. Tarte oso hau hegorantz egin genuen.

8. kma Hemendik berriro


berantz, kiribila burutu
genuen, lehenengo
eskumarantz eta gero
ezkerrera, 8. kilometrora
heldu arte, 120m-tako
garaieran. Gune
zabalagoan sartuak
geunden, zuhaitz
gutxiagokoa. Eta gainera,
eguzkia apalki-apalki hasi
zen irteten, gehiegi berotu
gabe

- 4/7 -
9. kma
Ondoren,
iparraldera
lehenengo eta
ekialdera gero,
Lexartzarreta
baserri ondotik
9. kilometrora
iritsi ginen,
100m-tako
garaieran.
Andraka eta
Maruri lotzen
dituen errepidera
ari ginen
gerturatzen
berriro.

10. kma Hemen ipini ziguten bidea, lehen aipatutako errepidearen pare-paretik
zihoan. Basozarra baserri ondotik igaro eta 10. kilometrora heldu ginen,
Utxondo izeneko auzunearen sarrerara, hain zuzen ere.

11. kma Utxondo auzunea zeharkatu genuen, ekialderantz hartuz, BI-3111


errepidera heldu arte, non 85m inguru egin genituen hego-mendebalderantz,
eta bertatik irten hego-ekialdera zeuden zelai batzuetara. Hauek zeharkatuz
jarraitu genuen gure bidea, Olakoetxe auzoa zeharkatu eta atzean utziz, 11.
kilometrora heldu arte

12. kma
Zelai bat
sigi-saga
inguratuz,
bidea
luzatze
aldera,
jarraitu
genuen
eta
Askabutxi
errekaren
gainetik lur
lauetatik
12.
kilometrora
heldu
ginen.

- 5/7 -
Azkeneko metroak Gutxi falta zen. Berriro ipar-ekialderantz jo eta
Udaletxearen ondoan agertu ginen, abiapuntuko errepidearen beste aldetik hain
zuzen ere. Zeharkatu genuen errepidea eta zelai zabal batera joan ginen, non
bere barrenean kirol gune estali bat eta Malluki taberna dauden. Tabernakoen
esku joan zen guri eman ziguten hamaiketakoa. 11:15k ziren, beraz 2 ordu eta
45 minutu eman genuen ibilaldia burutzen. (Herik, gazteekin lehian, ordu bat
gutxiago eman zuen. Jon ez zen oso urruti ibili, eta beste batzuk ordu laurden
bat geroago heldu ziren).

Antolamendu onak hamaiketako egokia eskainiz igun (lukainka, saltxitxa,


solomoa, odolostea eta giharra) eta nahi genuen edaria. Itxartuko 15 kideak
zelaian bildu ginen elkarrekin, denak batera geundela baliatuz, denon argazkiak
egin genituen eta halaxe bukatu genuen goizeko egitaraua. Batzuk zuzenean
etxeratuz iren, beste batzuk Plentziara joan ziren baratzeko frutaren bila eta
gehienok Urdulitzeko sagardotegian hartu genuen sagardoa, Kontxan Kaikuk
lortu zuen garaipena ikusi bitartean.

- 6/7 -
ARANTXAXU-REN IRITZIA

Joan den igandean, irailak 13, Maruri-Jatabera joan ginen ITXARTU


MENDIGOIZALE TALDEko hamabost kide.

Egun argia, laino-karen batzuk, bero larregirik ez:


eguraldi aproposa mendian zehar ibiltzeko, eukalipto
eta pinu artean batik bat.

Hasieran aldaxkaren bat, gero baso malkartsua


hiru/lau bat aldaparekin, baina jasankorra 13km-ko
ibilaldia.

Hiru ordu behar izan


genuen gehienok
esandakoa egiten. Hala
ere izan zen salbuespena
beste askotan lez, Herik
ordu eta hiru laurdenekin
nahikoa izan bai zuen.

Horniketa gunean ura,


sagarra eta, halako
irteeratako oso egokia
izango dugun, zorrotxo
gorri bana jaso genituen.

Marurira itzuli eta, a zer


nolako hamaiketakoa: saltxitxa, odoloste, txorizo,
giharra eta
hainbat edari.
Dena txukun
eta garbi,
banan banako
ilara osatu araziz bertakotuei. Kontuan
hartzekoa da hesi batzuen laguntzaz guk
ere lortu dezakegula antolamendu hori
ibilaldi neurtu egunean eta antzeko
ospakizunetan.

Landa zabalean, eguzki gozopean, jan eta


solas, poz-pozik bukatu genuen goiza,
lagun giro onean.

- 7/7 -