You are on page 1of 1

Juan Jose Ibarretxe Lehendakari jauna:

Patxi Iraeta naiz. Zumarragatik idazten dizut.

Zuregana zuzentzen naiz, nere herriko alkate Anton Arbulu Ormaechea jaunak, behin
eta berriz aipatzen zaituelako, gure herriarentzat oso larria den gai baten inguruan.

Alkateak esandakoaren arabera, jakinaren gainean zaude, nola Zumarragako Udalak


berriki erabaki duen, komunitate bati bide publikoa erregalatzea, 7m2 oinarrian, 112
metro karratu denera, bertan igogailu bat, eskilarak eta balkoiak ipintzeko.

Gure ustea da, arrazoi espekulatzaileak daudela erabaki horren inguruan. Legea hausten
ari dela oso modu larrian. Alkatea bera eta zinegotziak, prebarikazio delitua obratzen ari
direla.

Alkatearekin egindako bilera batean, joan den urteko azaroaren 7an , derrigorrezkoak
diren tramite legalak ez zirela betetzen ari eta, obrak hasiz gero, gelditzeko agindua
eman behar al zuen galdetu genion. Hauxe erantzun zigun:

“No, no se van a parar las obras porque hemos recibido informes del Lehendakari… “

Joan den martxoaren 20ean ospatu zen Udal batzarrean, azalpen berdintsuak eman
zituen.

“Hemos recibido informes, propuestas del lehendakari.”

Obrak martxoaren 13an hasi ziren. Udalak ez ditu obrak gelditu.

Egiten dizudan galdera da, egia al den parte hartu dezun ala ez , eta hala bada,
Zumarragako Udalak eman zizun informazioa guri bidaltzea eskatzen dizut, nere
herritarrei erakusteko.Bestalde, honekin batera bidaltzen dizkizut gure helbide eta
telefonoa, baldin gurekin hitzegin nahi bazenu ere. Gustora emango dizugu gure eskutan
dagoen informazio guztia.

Zure erantzunaren zain, agur bero bat.

Zumarragan, 2007ko apirilaren 3an.

Patxi Iraeta Zubeldia.

Rate