You are on page 1of 6

Bizkaiko Ekonomia

I+G GASTUA (I)

Working Paper 2015eko otsailak 5


Bizkaiko Ekonomia
I+G GASTUA (I)

1. I+G Gastua, dakigunez, edozein herrialderen


etorkizuneko ekipamendu teknologikoaren
funtsezko erreferentzia da.

2. Hasteko, zera esan behar dugu. I+Gn azken


hamarkadan Bizkaian eman diren aurrerapausuak
nabariak izan dira.

3. Ikus dezagun aldagai horren bilakaera, BPGren


ehunekoan zehaztuta, 2002tik aurrera:

I+G GASTUA BIZKAIAN (BPGren %)

%1,9 %1,9

%1,8 %1,8 %1,8

%1,7

%1,5 %1,5

%1,4

%1,3 %1,3 %1,3

2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013

Iturria: EUSTAT / EKAI Center

4. Bilakaera hori, ikusiko dugunez, EAEren


bilakaeraren antzekoa izan da, eta antzeko
proportzioetan ere.
Bizkaiko Ekonomia
I+G GASTUA (I)

I+G GASTUA (BPGren %)


2,6%
BIZKAIA
2,5% 2,5%
GIPUZKOA 2,4% 2,4%
ARABA
2,2%
EAE

2,0% 2,1%
2,0% 2,0% 2,0%
1,9%
1,7% 1,7% 1,8% 1,9% 1,9%
1,8% 1,8% 1,8%
1,6% 1,6% 1,6% 1,6% 1,6%
1,7%
1,6% 1,5% 1,5%
1,4% 1,4%
1,5%1,4% 1,4% 1,4% 1,4% 1,4%
1,5%
1,3% 1,3%
1,4%
1,2% 1,2% 1,2%
1,3% 1,3% 1,3%
1,1%

2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013

Iturria: EUSTAT / EKAI Center

5. Hiru lurraldeen bilakaera positiboa izan bada,


Bizkaia –esan dugunez- EAEren bataz bestekoan
kokatuz joan da, gutxi gora behera. Araba bataz
besteko horren azpitik eta Gipuzkoa, modu
nabarmenean, askoz gainetik. Bizkaiaren egitura
ekonomikoan askoz indar txikiagoa dute industria
sektoreko enpresa txiki eta ertainek eta hor
kokatzen ari da batez ere, momentu honetan,
Euskal Autonomia Erkidegoko ahalegin
teknologikoa.

6. EAErekin batera, azken hamarkadetan aldagai


honen bilakaeraz Bizkaian egin den interpretazio
Bizkaiko Ekonomia
I+G GASTUA (I)

baikorra zuzen loturik dago Espainiaren I+Gren


ibilbideak izan duen garapen ahulagoarekin:

I+G GASTUA (BPGren %)


BIZKAIA EAE ESPAINIA

2,1%
2,0%2,0% 2,0%
1,9%
1,8%

1,6% 1,8%1,9%1,8%1,9%1,8%
1,7%
1,4%1,4%1,4%1,4%1,4%
1,5% 1,5%
1,4%1,3%1,3%1,3% 1,3%1,4%1,4%1,3%
1,2% 1,3%1,2%
1,2%
1,1%
1,0%1,0%
1,0%

2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013
Iturria: EUROSTAT / EUSTAT / EKAI Center

7. Espainiaren bataz bestekoaren ibilbide motelaren


aurrean baikorragoa izan da, zalantzarik ez, EAEren
bilakaera eta, berarekin batera, Bizkaiarena.

8. Hala ere, horren baikorrak ez diren erreferentzia


biok hartu behar ditugu kontuan:

a) Alde batetik, krisialdia lehertu zenetik


I+Gren ahaleginean gertatu den geldialdi
nabaria

b) Atzerrira begira, Bizkaiak duen ekipamendu


teknologikoaren maila eta I+Gn egindako
Bizkaiko Ekonomia
I+G GASTUA (I)

ahalegina nabarmen eskasak direla.

9. Egiaz, krisia lehertu arte zegoen goranzko joera


modu nabarmenean gelditu egin da 2008tik
aurrera. Bizkaiaren kasuan, I+Gn egindako
ahalegina BPGren %1,8aren inguruan.

10. Horren ondorioz, Bizkaia, aurreko urteetan Europar


Batasunaren bataz bestekotik oso hurbil kokatzera
ailegatu zena, ez da gai izan EBren bataz besteko
hori gainditzeko.

I+G GASTUA (BPGren %)

BIZKAIA EB-28 %2,0%2,0


%1,9%1,9%2,0
%1,9
%1,8%1,8 %1,8%1,8
%1,8%1,8
%1,9%1,8%1,9%1,8
%1,8
%1,7

%1,5 %1,5
%1,4
%1,3%1,3%1,3

2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013

Iturria: EUROSTAT / EUSTAT / EKAI Center

11. Europar Batasunaren kontzeptua guztiz mitifikatua


dago Bizkaian eta, beraz, gure gizartearen aurrean,
Europar Batasunaren bataz bestekoaren azpitik
gaudela esateak ez da harritzeko kontua. Tamalez,
ikusiko dugunez, EBren egoera teknologikoa –I+Gn
Bizkaiko Ekonomia
I+G GASTUA (I)

egindako ahaleginaren aldetik- tamalgarria eta


kezkagarria da Europaren industriarako eta,
bestaldetik, Bizkaiarentzat erreferentzia izan behar
diren lurraldeak ez dira ez Espainia eta ez Europar
Batasuna. Benetan adierazgarriak diren
erreferentziak askoz altuago daude eta, tamalez,
argi eta garbi adierazten dute Bizkaiaren ahalegin
teknologikoaren eskasia.

12. Horren arrazoia, ikusi dugunez, Bizkaiko


lurraldearen neurria da. Lurralde industriala da
Bizkaia, eta –erregio moduan- lurralde txikia.
Beraz, industriaren kontzentrazioak Bizkaian behar
duen ahalegin teknologikoa neurriaren aldetik
antzekoak diren lurraldeekin alderatu behar da.
Espainian –eta, jakina, Europar Batasunean-
lurralde industrialak daude, baina nekazaritzan edo
zerbitzuetan oinarritutakoak ere. Bizkaiaren
ahalegin teknologikoa ez da Espainia edo Europar
Batasunarekin alderatu behar, neurriaren aldetik
eta pisu industrialaren aldetik antzekoak diren
lurralde edo erregioekin baizik.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center,
nor of its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a
conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making
their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
facebook.com/EKAICenter scribd.com/EKAICenter