You are on page 1of 2

AHOZKO AZALPENA PRESTATZEKO

0- Aukeratu gai aproposa, hau da, ezagutzen duzun gaia
hautatzen baduzu errazagoa izango da datuak gogoratzea.
Osa ezazu gidoia hurrengo pausuak betetzen:
1.- Idatz ezazu zure azalpena aurkezteko sarreratxo bat, ez baita
egokia bat-batean gaiari buruz informazioa ematen hastea. Agertu
zure azalpenaren asmoa.Gaia eta aukeraketaren zergatia
Lagunduko dizuten hainbat baliabide:
.- ...kontatuko/esplikatu/azaldu nahi dizuet.
.-...asmoa daukat.
.-...egingo dut.
.- ...nahia dut.
.- Espero dut...
.- ...izango delakoan nago.
.- ...itxaropena daukat.
.- ...esperantza daukat.
Zertaz hitz egin behar duzun entzuleek aurrez jakin dezaten, agertu
zure Gaiaren elementu nagusiak. Horretarako honelako
adierazpenak erabil ditzakezu:
.- Lehenengo,...
.- Gero,...
.- Ondoren,...
.- Azkenik/bukatzeko,...
(adi: Testu bat irakurtzen dugunean, zerbait ulertzen ez badugu, beti
dugu atzera jo eta berriro irakurtzeko aukera; baina zure entzuleek
ez dute horrelako erosotasunik izango, informazioa entzumenaren
bidez jasoko baitute.)
Aukeran ( nahi duenak erabil dezake baliabide hau): Zuk, hizlari
zarenak, esfortzu bat egin beharko duzu entzuleen
arreta
mantendu eta ulermena egiaztatzeko. Noizean behin begiratu eta
galdetu:
.- Bai?
.- Ulertzen duzue?
.- Argi dago?
.- Aurrera segituko dut?

Norbaitek zerbait ez duela ulertu sumatzen baduzu, errepika ezazu
esanahia ulertu ez den informazioari buruzko argibideak emanez.
Horretarako honelako adierazpenak erabil ditzakezu:
.- Esan nahi dudana...
.- Honekin esan nahi dut...
.- Esplikatu dizuet...
.- Alegia/hau da/adibidez/esate baterako...
3.- Irakur ezazu bizpahiru aldiz zure ekoizpen idatzia eta saia
zaitez eskemaren laguntzaz ahoz esaten, buruz ikasi gabe,
noski. Horrez gain, idatz itzazu eskemaren orrialdean azalpena
ondo egiteko egokiak iruditzen zaizkizun oharrak, esaldiak, hitzak...
4.- Azalpena nola amaitu ere presta ezazu. Zure agerpena asmo
batekin egin duzu, beraz, amaitzean komeni da berriro gogoratzea,
aurrez esandakoari lotuz. Horretarako erabil ditzakezu honelako
adierazpenak:
.- Hemen amaitu/bukatu dut nire azalpena. Espero dut...
(asmoa adierazi).
.- Ondorioz,............... izango delakoan nago.
.- Ondorioz, ............... itxaropena daukat.
.- ...

AHOZKO AZALPENA EGITEKO
5.- Hitz egiten hasi aurretik, aukeratu gelan zuretzat erosoena den
lekua eta postura (eserita, zutik...) eta jarri eskema eta oharrak
begirada batez erraz ikus dezakezun tokian.
6.- Hitz egin ezazu poliki eta zure entzuleei begira, erabil ezazu
ahots bolumen egokia, denek entzuten dizutela ziurtatu.
7.- Kontrola itzazu zure gorputzarekin eta eskuekin egiten dituzun
keinuak.