You are on page 1of 17

HAUR HEZKUNTZA – 3.

MAILA

HEZKUNTZARI APLIKATURIKO
TEKNOLGIA BERRIAK

FERNANDO RUIZ LAURENCENA


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
IKTB inguruko txostena

Aurkibidea.

1. Aurkezpena. 2. orr

2. Ikastolaren deskribapena. 3. orr

Herri edo auzoaren egoera eta ezaugarriak. 3. orr

Eskolaren ezaugarriak. 4. orr

Ikastolaren hizkuntza - egoera. 4. orr

Eskolaren funtzionamendua eta organizazioa. 6. orr

Ikasgela eta bere protagonisten deskribapena. 8. orr

3. IKTB - n egoera ikastolan. 11. orr

Sarrera. 11. orr

Erabilera esparrua. 12. orr

Irakasleen formakuntza. 14. orr

4. Behaketaren balorazioa. 16. orr

2
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
IKTB inguruko txostena

Txostena.

1. Aurkezpena.

“IKTB inguruko txostena” izena duen lanari ekiteko, nire burua aurkeztu nahi
nuke: Fernando Ruiz Laurencena dut izena eta Donostiako irakasleen eskolan Haur
Hezkuntzako ikasketak amaituko ditut aurten. Bai lehenengo praktikuma eta baita
bigarrena ere, Zurriola Ikastolan burutu ditut, horregatik, txosten hau egiteko, zentro
honetan oinarritzea ideia bikaina izan zitekeela pentsatu dut.

Ikastola hau bi eraikin ezberdinetan banatuta dago, batetik, Haur Hezkuntza eta
Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloa ematen den eraikina, Sacramento izenarekin
ezagutua, eta bestetik, Lehen Hezkuntzako, bi eta hirugarren zikloak eta DBH ematen
den eraikina, Urra izenarekin ezagutua. Txostenaren lehenengo zatian (“Ikastolaren
deskribapena”), egon naizen eraikinean zentratuko naiz batez ere, hau da, Sacramenton.
Bigarren zatian aldiz (“IKTB – en egoera ikastolan”), ikastola, bere osotasunean lantzea
otu zait, izan ere, Sacramento izeneko egoitzan materiala oso eskasa da.

Txostena, irakurlea koka dadin, ikastolaren deskribapenarekin hasiko dut eta


jarraian, paso emango diot ikastolaren teknologia berrien informazioari; Erabilera
esparrua, irakasleen formakuntza, etab… azalduz. Amaitzeko, aztertutakoaren balorazio
bat egingo dut, nire iritzia eta zenbait proposamen azalduz.

3
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
IKTB inguruko txostena

2. Ikastolaren deskribapena.

Herri edo auzoaren egoera eta ezaugarriak.

Zurriola Ikastola 1968an sortu zen. Ulia mendiak


babesten duen Donostiako Gros auzoan dago kokatua. Orain
dela 37 urte ernaldu zen eskola euskaldun bat bideratzeko
xedea. Gros auzoko guraso talde abertzale euskaldunak eman
zion gorputza auzoko ikastola izango zenari. Garai hartan, era
honetako erronkak umiltasuna eskatzen zuen eta bideari ekin
zitzaion ametsak lau haizetara aireratu gabe. Ikastolak
konpromezu handia eskatzen zien bere jarraitzaileei, etxea
eskola izatera iristeraino.1968an sortuko da Zurriola elkarte kulturala San Inazio
parrokiaren babesean, horrela eskola bat zabaltzeko eskubidea lortuz.

60 - 70 urteetan Hezkuntza Ministeritzak Ramon Maria Liliko etxebizitza batean


kokatua zegoen ikastola legeztatu zuen. Haurren kopurua gora zihoala ikusirik, beste
egoitza handiago baten bila hasi ziren. Orduan, gaur egungo Sacramento eraikuntza
aurkitu zuten. OHO - ko 5. maila arteko ikasleak batzeko aukera emango ziena. Zentro
berri hau mojei alokatu zitzaien hasiera batean eta gastu horri gurasoen
eskuzabaltasunez aurre egin zitzaion. Urteak
pasa ahala, umeek jolasteko leku oso gutxi
zutela ikusirik beste zentro baten bila hasi
ziren, gaur egungo Urra aurkitu zuten
momentu hartan. Ikastola handitzeko grina ez
da inoiz amaituko, gaur egun ere badagoelako
ikastola handitzeko proiektu bat. Zurriola
Ikastolan Batxilergoko ikasketak ere eman nahi dira Barandiaran Lizeoko ikasleak
hartuz. Eta ez hau bakarrik, baizik eta heziketa pertsonalizatuago bat egin ahal izateko
maila bakoitzean 2 gela egon beharrean 3 jarri nahi dituzte.

Ikasle gehienak Gros, Intxaurrondo eta Uliakoak dira, nahiz eta Zentro eta
Pasaiako gutxi batzuk ere egon. Ikastola pribatu kontzertatua denez esan daiteke

4
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
IKTB inguruko txostena
ingurugiro sozio - kulturala medio, erdi maila edo altukoa izatea ekartzen duela. Hona
hemen, Zurriola Ikastolako Haur Hezkuntzako zentroaren kokapena:

Eskolaren ezaugarriak.

Sacramenton, 18 gela daude, 14 Haur Hezkuntzakoak eta 4 Lehen


Hezkuntzakoak. Datozen taulatan, maila hauetako haurren kopurua ikusi ahal izango
duzue:

HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA

53
62 61 53
60 60

58 57 52,5
56
54 52
54 52
52
50 51,5
1. Maila

2.maila

2 urte 3 urte 4 urte 5 urte

Ikasgela arruntetaz aparte, psikomotrizitate gela, musika gela, 4 irakasle gela eta
2 idazkaritza ere badaude, ataria ahaztu gabe. Jangela zerbitzua ere badago, eta bertan 2
txanda ezberdinetan bazkaltzen dute umeek; Haur Hezkuntzakoak 12:30 - tan eta Lehen
Hezkuntzakoak 14:00 - tan. Bazkaria ikastola askotan ez bezala, bertan eginikoa da.

Ikastolaren hizkuntza - egoera.

Ikastolaren hizkuntza euskara da eta honi bultzada egiteko Argitxoren kanpaina


asmatu zuten duela urte batzuk. Argitxo, iratxo bat da eta haurrek euskaraz egiterakoan,
opariak ekartzen dizkie. Haurrek aldiz, marrazkiak egiten dizkiote. Erlazio honekin,

5
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
IKTB inguruko txostena
umeen euskararekiko jarrera hobetzea nahi da. Kanpaina hau dela eta, bai ikasgeletan
eta bai patioan ere, kartel pila daude. Argi dago beraz, ikastolaren eredua D dela. Hala
eta guztiz ere, Haur Hezkuntzan, guraso erdaldun eta euskaldunen arabera, haurrak
bereizi egiten dituzte B ereduko gela bat sortuz. Datu berezi bezala, esan beharra dago
Sacramenton, Ukraniatik jasotako 2 neska daudela, Hego Ameriketako beste bi neska
eta Argentinako neska – mutil bikote bat; Bakoitzak, bere herrialdeko ama – hizkuntza
izanda ere, ikastolan sartzean, euskara ikasteari ekin diote.

Hala eta guztiz ere, aurreko urteko taula eta portzentaien marrazkia begiratuta,
gutxi gora – behera aurten ikastolan dauden haurren gurasoen euskararekiko jarrera zein
den, hobeto ikus daiteke:

MAILA ADINA KOPURUA GURASOEN EUSKARA


% BIEK BATEK INORK
1 3-4 53 24 13 16
% 42.86 23.21 28.57
H. 2 4-5 56 24 19 14
H. % 42.86 33.93 25
3 5-6 54 23 19 12
% 42.59 35.19 22.22
1 6-7 55 25 13 17
% 45.45 23.64 30.91
2 7-8 52 18 17 17
% 34.62 32.69 32.69
3 8-9 54 19 18 17
L. % 35.19 33.33 31.48
H. 4 9 - 10 51 24 10 17
% 47.06 19.61 33.33
5 10 - 11 53 17 20 16
% 32.08 37.74 30.19
6 11 - 12 49 17 17 15
% 34.69 34.69 30.61

6
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
IKTB inguruko txostena

GURASOEN EUSKARA

29%

BIEK
BATEK
INORK

31% 40%

Ikastolako hau guztia kontuan hartuta, honako jarrera hartzen du:


• Guraso asanbladetan:
Ahozko adierazpenak, euskaraz.
Proiekzioak, gaztelaniaz.
Galde- erantzunak, bietara.
Asanbladako txostenak, bietara.
• Zirkularretan:
Guraso bietako 1 euskalduna bada, euskaraz.
Erdaldunei, erdaraz.
• Informeetan:
Guraso bietako bat euskalduna bada, euskaraz.
Erdaldunei, erdaraz.

Eskolaren funtzionamendua eta organizazioa.

Ikastola batek ondo funtziona dezan, ezinbestekoa da antolaketa bat egotea


organizatzeko momentuan. Eta hau da Zurriola Ikastola aurrera jarraitzeko planteatua
duen modua:

7
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
IKTB inguruko txostena

Ikusten den bezala irakasleak zikloka funtzionatzen dute, Haur Hezkuntzan izan
ezik. Irakasleak arazoren bat badute orientabide zerbitzua dute eta honetarako
orientatzaile bat dago eraikin bakoitzerako. Orientabide zerbitzu hau, kudeaketa taldeak
osatzen du. Talde honetan parte hartzen dutenak zuzendaria, ategorrietako
(Sacramentoko) arduraduna, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetako burua eta DBH -
ko buruak osatzen dute. Beraz, kudeaketa taldean ere ikusten da eraikinen
desberdinketa. Beste alde batetik, komentatu beharra dago, zuzendaritza talde bat
dagoela eta bertako buruzagitza zuzendariak izango duela. Eta azkenik esan, talde hau
aukeratzeko asanblada bat egiten dela.

Funtzionamenduari dagokionez, maila bakoitzean programatutakoaren arabera


egin beharreko lana koordinatzen da, hasteko lana eta materiala prestatuz, honetarako,
astero 2 ordu t’erdi behar dutelarik. Zikloko irakasleak aldiz, astero bi orduz elkartzen
dira ikasleen jarraipena egin eta beharrezko interbentzioak planifikatzeko. Eta, azkenik
mintegi ezberdinetako irakasleak astero ordu eta laurden batean elkartzen dira. Esate
baterako hizkuntzetako mintegia hiru gauza hauetarako elkartzen da:

• Hizkuntzetako irakasleek hizkuntzaren kontzepzioa eta metodologia


bateratu,finkatu eta idazteko.
• Hizkuntzen curriculuma etapa artean kohesionatzeko.
• Hizkuntza bakoitzaren curriculuma irizpideen arabera aztertu eta onartzeko.

Eskolako iharduera orokorrak aipatzekotan, garrantzitsuenak lau direla esango


nuke: Santo Tomas, danborrada, kaldereroak eta ihauteriak. Lau festa hauetan ikastolako

8
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
IKTB inguruko txostena
haurrek asko disfrutatzen dute, izan ere, gure kulturaren ohiturak ikastea helburu delarik
festa giroa lortzen da ikastolan egun konkretu horietan. Santo Tomas festan gainera, 4.
DBH - ko ikasleak, bere kurtso bukaerarako bidaia antolatu ahal izateko eta dirua
ateratzeko asmoarekin, taberna antolatzen dute. Hau gutxi balitz, Sacramentoko
eraikinera Olentzaroz jantzitako irakasle bat etortzen da eta ume bakoitzak bere desio
bat esaten dio hurrengo urtean bete ahal izateko. Danborrada, kalderero eta
ihauterietarako berriz, kanta eta dantza ezberdinak prestatzen dira Gros auzoko
kaleetatik dantzatzen eta kantatzen atera ahal izateko. Ihauterietako mozorroak, mailaka
antolatzen dira eta euskal ihauterietako jantziak izaten dira gehienetan nabarmentzen
direnak.

Ekintza hauetaz aparte, ikastolak ere baditu extra eskolarrak deituriko beste
ekintza mota batzuk: Kirol ezberdinak, xakea, dantza, solfeoa, instrumentu ezberdinak
jotzeko aukera...

Ikasgela eta bere protagonisten deskribapena.

Irudi honetan ikusten den bezalaxe, gela hiru txokoetan banatuta dago: Jostailu
txokoa, eskulanetako txokoa eta etxe txokoa. Ikasleak taldeka banatzen dira, talde
bakoitza animali baten irudia duelarik, eta errotazioaren bidez txoko guztietatik pasatzea
lortzen dute egunero; Honela, egunean zehar egiten dituzten aktibitateak desberdinak
dira gela giroa dinamikoagoa bihurtzen delarik. Jostailu txokoan, puzzleak edota
erlaziozko jostailuak, eraikitzeko jostailuak edota bestelako jokoak ere daude.

9
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
IKTB inguruko txostena
Eskulanetako txokoan, margoak, gometsak eta plastilinaz aparte liburutegia aurkitzen da
eskulanak bukatzerakoan ikasleak irakurtzen ikasten has daitezen. Azkenik, etxe
txokoan, txokorik libreena agian, haurrek edozer gauzatara jolas edota mozorrotu
daitezke. Gelaren erdiko gunean, lurrean, borobil bat marraztuta dago, irakasleak ikasle
guztiak bildu nahi dituenerako erabiltzen delarik. Gauza guzti hauetaz aparte, arbela,
harraska, esekitokia, etab... daude.

Haur Hezkuntzako gela honetan 16 haur daude, 9 neska eta 7 mutil. Gehienen
ama hizkuntza euskara da baina badira ere gaztelera edota katalanera dutenak ere.
Ikastolako gelak banatzerako garaian haurren ama hizkuntzaren arabera egin zuten,
dena den, nik praktikak egin ditudan gelan, nahiz eta guraso erdaldunak dituzten
haurrak egon, haur gehienak euskaraz mintzatzen direla ohartu nintzen. Gelak txokoetan
banatzerakoan adibidez, ez zen ezberdintasunik nabarmentzen taldeen artean izan ere
denak euskaraz egiten baitzuten.

Irakasleak txokoetako taldeak egiterako garaian beraiei erabakitzen utzi zien.


Hala eta guztiz ere, lagun minak zirenak talde ezberdinetan jartzen saiatu zen haurrek
lagun gehiago egin zezaten. Honek ez zuen inongo arazorik sortu, izan ere, adin honekin
(3 urte) haurrak edozeinekin jolasteko kapazitatea du; Jolas garaian adibidez, ez zen
talde finkorik somatzen, neska eta mutilak nahastu egiten ziren baita gela bateko
haurrak eta beste gelakoak ere. Horretaz aparte, bazeuden gurasoetaz ahaztea kostatzen
zitzaien haurrak; Negarrak eta malkoak egunero errepikatzen ziren oraindik ikasle
batzuetan, nahiz eta egunetik egunera, beldur horiek gainditzen joan. Irakasleak esan
zidanez, ni heldu nintzenetik ikasle batzuk errazago eraman dute beldur hori, izan ere,
nirekin pasa dute denbora asko. Honek, besteekin irekitzeko eta komunikatzeko
baliagarri izan zaie; Irakaslearen iritziz, nabarmena izan da haur batzuen hitz egiteko
eman duten aurrerapausoa.

Beste aldetik, leku guztietan gertu ohi den bezala, bazeuden gelako “liderrak”
ere; Dena den, ez ziren gehiegi nabarmentzen, irakasleak gauza guzti hauek ekiditeko
estrategia ezberdinak erabiltzen baitzituen. Estrategia hauek aurrera ateratzeko,
esperientzia guztiz beharrezkoa da. Irakasle honek bazuen, izan ere, 15 urte daramatza
ziklo berean lan egiten. Gainera, Zurriolako metodologia jarraituz (Ikasle talde beraren

10
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
IKTB inguruko txostena
tutore izan behar duzu 2 urtez jarraian), aurten, ikasle hauekin ematen zuen 2. urtea zen
eta oso ondo ezagutzen zituen.

Asteko plangintzari dagokionez, egunero metodologia bera erabiltzen dute:


Hiru txokoetatik pasatzen dira haur guztiak, bi jolas garai dituzte (Bat goizez eta bestea
arratsaldez) eta bi astetan behin ostiral goizetan psikomotrizitate gelan izaten dira 2
orduz jarraian. Ostiral arratsaldetan aldiz, 3 urteko lau gelak bideo gelan topatzen dira
marrazki bizidunak edota pelikularen bat ikusteko. Batzuetan, ordutegi hauek moztu
egiten dira egin behar duten aktibitatea horrela markatzen badu. Hona hemen asteko
plana:

ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA


09:00 - 09:30 Aurkezpena Aurkezpena Aurkezpena Aurkezpena Aurkezpena
09:30 - 10:00 1. Txokoa 1. Txokoa 1. Txokoa 1. Txokoa Psikom. gela
10:00 - 10:30
10:30 - 11:00 ATARIKO GARAIA
11:00 - 11:30 Hamaiketakoa Hamaiketakoa Hamaiketakoa Hamaiketakoa
11:30 - 12:00 2. Txokoa 2. Txokoa 2. Txokoa 2. Txokoa Denb. librea
12:00 - 12:30
12:30 - 15:00 BAZKALTZEKO GARAIA
15:00 - 15:30 3. Txokoa 3. Txokoa 3. Txokoa 3. Txokoa Bideo gela.
15:30 - 16:00
16:00 - 16:30 ATARIKO GARAIA
16:30 - 17:00 Denb. librea Denb. librea Denb. librea Denb. librea Denb.librea

11
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
IKTB inguruko txostena

3. IKTB - en egoera ikastolan.

Sarrera.

Arestian aipatu dudan bezala,


Zurriola Ikastolako IKTB – en egoera
komentatzeko, ikastola, bere osotasunean
hartzea otu zait, izan ere, Sacramento
egoitzan materiala oso eskasa da. Ikastola
osoan 75 ordenagailu inguru daude.
Informatika gela bakarra dago eta hau Urran
kokatzen da. Bertan 30 ordenagailu daude
gutxi gora - behera eta informatikako klaseetarako erabiltzen dira soilik. Liburutegian
ere, 6 bat ordenagailu daude, edozein lanetarako eskuragarri dutelarik haurrek.

Gela hauetan dauden ordenagailuetaz gain, HH - ko azkeneko bi kurtsoetatik


aurrerako gela bakoitzak, ordenagailu bat dauka hainbat lantxo burutzeko; Txanela
proiektuarekin erabiltzeko, ingeleseko zenbait ariketa egiteko, etab… Gainontzeko
ordenagailuak, irakasle geletan eta 2 zentroetako idazkaritza banatan aurki ditzakegu.

Zurriola Ikastola
Bideo gela edo DVD kopurua. Gela bat, 3 DVD.
Argazki kamara kopurua. 4.
Kañoi kopurua. 2.
Musika aparatuak. Gela bakoitzean bat.
Ordenagailu kopurua ikasleek. 55.

12
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
IKTB inguruko txostena
Ordenagailu kopurua irakasle eta 20.
idazkariek.
Teknologia berriak noiz hasten dira 4 urterekin.
lantzen.
Zein programa erabiltzen dituzte HH - n. Urtxintxa eta Clic.
Zertarako erabiltzen dituzte teknologia Matematika eta hizkuntza lantzeko,
berriak. lanak egiteko eta denbora librean
jolasteko.
Praktiketako ikasgelan teknologiak modu Batez ere librean.
librean edo gidatuan.
Irakasleek prestakuntza maila. Geroz eta hobea.
Ikastetxeak web orria. Bai.

Ikastetxeak badu IKT (informazio komunikazio teknologia) proiekturik.


Proiektua duela 4 urte sortu zen, izan ere, garai hartan ikastolak teknologia berrien
inguruko heziketa beharra sentitu baitzuen. Denbora aurrera egin duen neurrian,
proiektua osatzen joan da.

Erabilera esparrua.

Arestian aipatu bezala, ikasleek, ordenagailuarekin lehen topaketa Haur


Hezkuntzako azken aurreko kurtsoan izaten dute, hau da, 4 urterekin. Kurtso honetatik
aurrera gela bakoitzak ordenagailu bat dauka, honela, haurrek hainbat jolas, ariketa,
etab… egiteko aukera dute. Haur Hezkuntzan esaterako, duela urte pare bat zenbait
software erabiltzen hasi ziren, horien artean:
• Ipuinak: “Txirri, Mirri eta Txiribiton”, “Printze – zoriontsua”.
• Marrazketa programak.
• “Ttantto”.
• Musika.

Lehen Hezkuntzari dagokionez, proiektu gehiago daude. Txanela


proiektuarekin lan egiteko erabiltzen dute ikasleek ordenagailua batez ere. Matematika,

13
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
IKTB inguruko txostena
euskara eta ingurunea lantzen dituzte proiektu honekin, baina aurrerantzean gaztelera
ere proiektuan txertatu nahi da. Hona hemen, lehen hezkuntzan erabiltzen dituzten
software batzuk:
1. ZIKLOAN:
• “Txanela”.
• “Axelko”.
• Ipuinak: “Txirri, Mirri eta Txiribiton”, “Printze – zoriontsua”.
• Marrazketa programak: Paint.
• Matematika ariketak.
• Besteak: “EH Fauna”.
• “Word” (Oinarrizkoa).

Programa hauekin lortu nahi diren helburuak hauek dira:


• Hardwareko oinarrizko terminologia ezagutzea: Ordenagailua, sagua,
pantaila, musikako CD - a, CD – Rom - a, inprimagailua, disketea,
teklatua, etab…
• Ikasleek ordenagailua pizten eta itzaltzen jakitea.
• Ikasleek CD – Rom - ak egoki erabiltzen jakitea: Sartu, nabigatu, itxi.
• Zurriola ikastolako web gunean nabigatzen jakitea.
• CD – Rom jakinetan, informazioa bilatzen jakitea: “EH Fauna”, “Lur
Hiztegia”, etab…

2. ZIKLOAN:
• “Otsoko”.
• Matematika ariketak.
• “Word” (oinarria).

14
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
IKTB inguruko txostena
• Besteak: “EH Fauna”.
• Internet: “Explorer” oinarriak.

Helburuei dagokienez, hauek dira bigarren zikloan ikasleek lortu beharreko


helburuak:
• Hardwareko oinarrizko osagaiak, kokapena eta funtzio orokorrak
ezagutzea: Ordenagailua, pantaila, teklatua, sagua.
• Sistema Eragilearen oinarrizko terminologia ezagutzea (Artxiboa,
karpeta, programa, etab...).
• Zenbait euskarritako informazioa gordetzen eta berreskuratzen ikastea:
Disketea eta ordenagailua.

3. ZIKLOAN:
• “Beleko”.
• Matematika ariketak.
• “Word”.
• Internet: “Explorer” eta “Outlook”.
• Besteak: “EH Fauna”.

Helburuak, hauek lirateke:


• Edozein euskarritik informazioa bilatu eta eskuratzen jakitea: CD - Rom
(Hiztegiak, entziklopediak, atlasak), disketea, etab…

15
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
IKTB inguruko txostena
• Informazioa bilatzeko gogokoak eta bilatzaileak behar bezala erabiltzea,
eta ibilbide nagusietan nabigatzea.
• Interneten bildutako informazioaz baliatzea lanak egiteko (Ingurunea,
Plastika, etab...).

Irakasleen formakuntza.

Zurriola Ikastolan 2 dira informatikako klaseak ematen dituzten irakasleak.


Hauen informatikako ezagupenak etengabe berritzen dira, izan ere, teknologia berrien
etengabeko aldaketak horretara behartzen du. Hala eta guztiz ere, gaur egun,
ordenagailuak arlo edo gai gehienetan erabiltzen dira eta ondorioz, beharrezkoa da
irakasle guztiak hauen inguruko ezagutza izatea. Hori dela eta 2 urtetik behin Zurriola
Ikastolako irakasle guztiek ikastaro batzuk jasotzen dituzte.

Irakasleek, ikastaro hauek positiboki baloratzen dituzte eta baliagarriak eta


beharrezkoak iruditzen zaizkie. Gainera, informatikako aditua, zentrora bertara
hurbiltzea eta bertan burutzea ikastaroa, ezin erosoagoa dela komentatzen dute. Hona
hemen azalpen honen eskema kontzeptuala:

Informatika aditua

2 urtetik behin

Irakasleei ikastaroak

Informatikako ezagupenak berritu

Ikasleei klaseak eman

Ezagupenak (Orokorrean) berritu

16
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
IKTB inguruko txostena

4. Behaketaren balorazioa.

Argi dago, Zurriola Ikastola, Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrien


inguruan oso ondo hornituta dagoela. Materiala ugari dute ikasleek euren lanak
burutzeko edota beharrezkoa duten informazioa bilatzeko. Irakasleek ere, ikastaroak
jasotzen dituzte euren informatikako ezagupenak berritzeko. Baina horretaz aparte,
IKTB - en planean, argi eta garbi ikusten da ere, irakasleen eta ikasleen partaidetza edo
inplikazioa oso handia dela, honek proiektua interesgarriagoa izatera baimentzen
duelarik.

Hala eta guztiz ere, nire praktiketako tutorearekin hitz egin ondoren, gauza
batetaz ohartu nintzen. Sacramenton edo hobeto esan, Haur Hezkuntzako eta Lehen
Hezkuntzako lehenengo mailak ematen diren zentroan, irakasleek ordenagailu premia
dute euren lanak burutzeko. Gelan topa ditzakegun ordenagailuetaz aparte, 2 gehiago
besterik ez dira existitzen zentro berean. Idazkaritzan aurkitzen dira biak eta egia esan,
programa eta medio ugari dituzte konektatuak (Inpresora, Scanerrak, etab…) baina hori
ez da nahikoa. Zurriola ikastolako ikasle kopurua handituz joan da azken urte hauetan
eta hortaz irakasle kopurua ere bai. 2 ordenagailu gutxi dira zentro horretan biltzen
diren irakasle kopuruarentzat, hortaz ordenagailu gehiago beharko luketela pentsatzen
dut.

17