You are on page 1of 114

Lanerako eskubidea langabezi

masiboaren aroan
2014
8

Egilea:

Laguntzaileak:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak


(Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

2014 EKAI Center Fundazioa


Goiru Kalea 1-A
20500 ARRASATE (GIPUZKOA)
Tel. 943 25 01 04
www.ekaicenter.eu
L.G.: SS-369-2013
ISSN: 2340-1826
Taldearen zuzendaritza lana: EAUT APAOLAZA AMENABAR
Kolaboratzaileak: Adrian Zelaia Ulibarri

ERRUKANE APERRIBAI UNAMUNO

LARRAITZ ALTUNA GABILONDO

Argitalpenaren koordinazioa: IDAZTI (www.idazti.com)

Lanerako eskubidea langabezi


masiboaren aroan

8. zenbakia

AURKIBIDEA

SARRERA
SARRERA

11

1. Lanerako eskubidea: zer egin daiteke euskal eremutik

17

2. Lanerako eskubidea eta malgusegurtasuna

27

3. Lanerako eskubidea indarrean al dago? Lanerako


eskubidea eta beroni lotutako politikak

35

4. Lan harremanak, negoziazioa eta lanaren segmentazioa

43

5. Beheraldia eta enplegu banaketa

53

6. Enplegu banaketarako legezko muga

61

7. POBREZIA ETA GIZARTE BAZTERKETA


7. A Lana, langileak eta pobrezia: nor maite duzu gehiago zure ama ala zure aita?

67

7. B Enplegua eta gizarte bazterketa (I)

73

7. C Enplegua eta gizarte bazterketa (II)

77

8. LAN MERKATUA ETA ADINA


8.A Lan merkatua: adinagatiko diskriminazioa

83

8.B Adineko langabeak: sailkapen kontu bat

87

9. LANERAKO ESKUBIDEA ETA IMMIGRAZIOA:


ZIRKULAZIO ASKATASUNA EUROPAN

9.A Langileen zirkulazio askea Europan

95

9.B Langileen zirkulazio askea: erantzun politikoak

99

9.C Langileen zirkulazio askea agenda politikoan

103

9.D Langileen zirkulazio askea ezbaian

109

SARRERA

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

SARRERA
Lana gizarte integraziorako tresna nagusia da, baina baita
gizarte eraldaketarako tresnarik garrantzitsuenetakoa
ere. Lana eta berau gauzatzen den testuinguru sozioekonomikoa gizartea berari itxura bat edo bestea
ematen dion zizela dira. Une honetan baieztapen hau
zalantzan jartzen dutenak badira, batez ere lanak gizarte
transformaziorako duen indarra neurri batean galdu egin
duela dirudielako. Edo hori diotelako batzuen batzuek.
Langabezia tasa altuak eta iraunkorrak, lana egin arren
gizartetik kanporatzeko zorian dagoen pertsona kopuru
altuak, lan baldintza kaxkarrak horren guztiaren
erakusgarri izan daitezke.
Lana pertsonaren bilakaerarako ezinbesteko osagaia
da, baina baita gizartearen bilakaerarako. Lanari, berau
gauzatzen den jarduera ekonomikoari eta lanak berak
sortzen duen aberastasunari esker mantendu ahal izan dira
gizarte zerbitzuak, hezkuntza sistema, gizarte segurantza,
osasun sistema eta abarrak.
Gaur egun, testu legal eta konstituzionalak baino haratago,
lanerako eskubidea indarrean ote dago? Lan honetan
eskubidearen beraren azterketa dogmatiko teorikoa baino
urrunago, hausnarketa kolektibo baterako elementuak
eman nahi izan ditugu eskubidearen irakurketa propio
batetik abiatuaz. Hemen proposatzen den hausnarketa,
bai botere politikoentzat, baina baita gizartearentzat
oro har interesgarria izan daitekeelakoan gaude. Baina
EKAI CENTER

11

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

ez da soilik hausnarketa bat edo deskripzio huts bat.


EKAI Centerren ohi dugun modura, gure eskarmentuak
emandako ezagutza, eta guk lan honetan zehar landu
dugun ikuspegia ildo politikoetarako proposamen bihurtu
ditugu, politika posibleentzako oinarri izan daitezen egoki
ikusiz gero.
Honela, liburu honetan azken hiru urteotan lana
aztertzerakoan bildutako hainbat testu jaso eta
sistematizatu ditugu hainbat ikuspegitatik:
- Eskubidearen beraren onarpena eta eraginkortasuna,
alderdi juridikotik helduaz gaiari
- Krisialdiaren eragina eta lanarekiko gizarte jarreraren
bilakaera
- Gaur egungo lanaren eta lanean diharduten gizarte
kolektiboen ezaugarriak
- Lanaren banaketa bilatzen duten esperientziak, eta
berauek zabaltzeko aukerak
- Pobrezia eta lanaren arteko harremana, ez baitu
batak bestea ezabatzen
- Migrazioa eta lana
-
Adinaren
faktorea
gauzatzerakoan

lanerako

eskubidea

- Hauek guztiak planteatzen dituzten problematikak


lan politika, politika ekonomiko, zerga politika eta abar
bihurtzeko proposamenak

12

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

Hemen aipatutakoak ez dira banaka eta modu isolatuan


aztertuko, nahiz eta aurkibideak uste hori eman. Gai hauek
elkarren artean lotura ikaragarria dute, eta aipatutako
gaiok elkarren artean txirikordatuta aurkezten dira liburu
honetan.

EKAI CENTER

13

1. LANERAKO ESKUBIDEA:
ZER EGIN DAITEKE
EUSKAL EREMUTIK?

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

1. LANERAKO ESKUBIDEA: ZER EGIN


DAITEKE EUSKAL EREMUTIK?
1. Lanerako eskubideaz ari garenean, mailakatze
instituzionalak ezartzen dituen eskumen banaketak zaildu
egiten du borondatea izanda ere, une honetan gertueneko
aginte lekuetatik (eta ondorioz erregulazio egokiena egin
dezaketenetatik) eskubide honen garatze integral bat
egitea.
2. Garatze integral honek hainbat alderdi jaso beharko
lituzke bere baitan, eta gutxienez honakoak:

a. Lan araudia, bere garapena eta exekuzioa

b. Enplegu araudia, bere garapena eta exekuzioa,


baldin eta lan arauditik ateratzen den adar modura
hartzen badugu. Beronen baitan enplegu politika
aktiboak eta pasiboak

c. Gizarte segurantza araudia, bere garapena eta


exekuzioa


d. Enplegu politikak, aktiboez apartekoak, hala nola,


autoenpleguaren sustapena, ekintzailetasuna, gizarte
ekonomia, lan bitartekaritza

e. Zerga politika

EKAI CENTER

17

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

f. Sustapen ekonomikoa

g. Hezkuntza eta trebakuntza politikak

h. Administrazioen jarduera ekonomikoa

i. Administrazioen zerbitzu politika

j. Udal eta foru instituzioen antolaketa

3. Enplegu politikak bere garaian ezarri ziren edukietara


bideratzeak esan nahi du lanerako eskubideak
independentzia handiagoa eduki behar duela beste
zenbait politiketatik, hau da, beste politika batzuen
menpeko ezin dela izan (adibidez garapen ekonomikoaren
menpeko), lanaren alderdi kuantitatiboa aintzat hartu
behar duela (enplegu osorantz jo), baina baita kualitatiboa
ere (enplegu duina, eta testuinguru sozial bakoitzerako
bizibidea emango diona langileari eta bere familiari).
Aurreko puntuan aipatu ditugun item horiek, baita beste
batzuk ere, lanerako eskubidearen konfigurazioan eragin
nabarmena dute.
4. Banaka aletuko ditugun arren, egia da nahi izanda ere
euskal eremutik lanerako eskubidea edukiz janzteko muga
handiak audela aipatu ditugun terminoetan (nazioarteko
araudiak eta Espainiako Konstituzioak ezarritako
terminoak gainera). Bigarren puntuan zerrendatutako
hauetatik lehenak (a, b eta c puntuak) ez dira euskal
eremuko administrazioen eskumenekoak, baina lanerako
eskubidearen edukiak ezartzerakoan eskubide honen
muina osatzen dute, batez ere lan harremanen arloan,
kontratazio moduenean, harreman kolektiboenean,
fleximalgutasun neurrietan, lanaren segmentazioaren
aurkako borrokan eta abar. Honela, Estatuaren esku
18

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

dauden eskumenen artean Lan Zuzenbidearen araubide


guztia dagoenez (legeak eta berauen garatzea), oso zaila da
lanerako eskubidearen kontra doan lanaren segmentazioa,
eta ondorioz, lanaren prekarizazioa etetea. Zentzu berean,
Euskal Herriko lan harremanei dagokienez, negoziazio
kolektiboen eredua ezartzerakoan Estatuko arauen bidez
eragozpenak ezartzen diren neurrian (ultraaktibitatearen
kontrako neurriak, eta oro har enpresariaren posizioa
langileenaren aurrean indartzen duten neurriak), euskal
eremuan lanerako eskubideari nahikotasunera iristeko
moduko edukiak ematea izugarri zaila bihurtzen da. Hala
eta guztiz ere bide horretan hainbat pauso eman daitezke
aipatutako mugak muga. Alegia, dauden tresna urriak
erabiltzeko aukera badago lanerako eskubideari eduki
hobeak emateko.
5. Honela ba, working paper honetan euskal esparruko
eskumen maila ezberdinek lanerako eskubideari egin
diezaioketen ekarpena jorratu nahi da.
6. Lan araudiarengan eragiteko gaitasun faltari dagokionez,
politika aktiboen gaia dugu. Berriki EAEko administrazio
autonomikoari transferitu zionez, politika hauek lanerako
eskubidearen mesedetan modu eraginkorrean jarri aurretik,
berauen orain arteko efizientzia neurtzeko behar gorria
dago. Gainera, eta hori horrela izanda ere, mundu mailako
(edo nahiago bada Europako) esperientzia aurreratuenak
begiratuta eraginkortasuna erakutsi duten esperientziek
eragile sozialen arteko elkarlan kultura izan dute batetik
(konfrontazioa ere baztertu gabe), baita behar besteko
aurrekontuak, kotizazio sozialetatik jasotakoak besteak
beste. Administrazio autonomikoak politika aktiboen
ardura baldin badu ere, berau finantzatzeko neurriak
hartzerakoan une honetan zailtasunak ditu, izan ere
Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren gaineko
EKAI CENTER

19

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

eskumenen transferentziarik oraingoz ez baita egin.


Edonola ere, eta aurretik aipatu dugun bezala, politikon
orain arteko ibilbidearen ebaluazio batetik abiatu behar
da, eta beharrak zeintzuk diren argitu modu egokiagoan
gestionatu ahal izateko.
7. Politika hauetako funtsezko gai modura gainera,
administrazio autonomikoak eragile sozialen arteko
kontsentsua bilatu beharko luke politika hauek eragina
handitu dezaten. Elkarlan honetarako aintzat hartu behar
dira bestelako politikek eduki dezaketen funtzio erraztailea,
adibidez sustapen ekonomikoko neurriek.
8. Zerga politikari dagokionez, gizarte segurantza neurriez
gain, politika hau enplegu politika aktiboen finantzazioa
aintzat hartzeko modukoa izan beharko da. Zentzu
honetan, enpresen zergapetzean egon izan diren hobarien
gaineko sistema oro har errebisatzea komenigarria da
baldin eta hainbestetan aipatu dugun eraginkortasun hori
lortuko baldin bada.
9. Enpleguaren sustapen politikak maila administratibo
guztietan kokatzen dira. Aipatu izan da horrek
bikoizketak sortzen dituela, baina sustapen zeregin hauei
begiratzerakoan bikoizketei begiratzea gai formal huts bati
erreparatzea baino ez da, eta maila administratibo guztien
arteko elkarlana bultzatzea eragozten du. Izan ere, maila
guztiotan dago eragiteko gaitasuna, enpleguaren ezaugarri
lokalek duten garrantzia eta azpiegitura esleitzeko
goragoko administrazioek duten ahalmen ekonomikoa
konbinatuz. Euskal Herriko administrazioetatik egin
daitekeen ekarpenetako bat beraz eskumen mailen arteko
koordinazioa da bakoitzak bere eskumenen zaintza estua
egin beharrean.

20

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

10. Sustapen ekonomikoko politikei dagokienez, lanerako


eskubidearen alderdi kuantitatiboa eta kualitatiboa
indartzeko garrantzitsua da produktibitatea areagotzea.
Produktibitatea areagotuta, enplegu gehiago eta langileen
baldintzetan hobeak gauzatuko dira. Sustapen politika
hau garatzen duten lerro gehientsuenen eskumena
(ikerketa, berrikuntza teknologikoa eta teknologikoa ez
dena, nazioartekotzea, lehiakortasun industriala, industria
ordenazioa), gobernu autonomikoenak dira.
11. Jauzi egingo dugu administrazioen enpleguarekiko
lotura duten politiketatik kanpora, izan ere lanerako
eskubidearengan erakarmen indarra duten hainbat
praktika izan ditzakete gobernu, foru aldundi eta udalek.
Baieztapen honek gainera are indar handiagoa du une
honetan, izan ere, toki administrazioen legediaren gainean
iragarri berri den aldaketak, hainbat zeregin lokal foru
aldundien edo foru gobernuaren esku utzi baititzake,
eta erakundeok beren barne egituren bidez gauzatzeko
ahalmenik izango ez dutenez, kanpo kontrataziora joko
dute. Zentzu honetan, nolabaiteko zerbitzu publikoen
gestioaren pribatizazioan pauso bat gehiago emango da.
12. Honek administrazioen kontratazio politikaren gainean
hausnarketa egitera garamatza, batez ere beronek duen
enplegu loturarengana. Zerbitzuen kanporatzea lanerako
eskubidearen ikuspegitik administrazioaren erantzukizunen
arintze bat ekarri izan du, baita lan kostuen aurrezte bat ere.
Egia da bestalde une honetan kanporatutako gestio hori,
eta ondorioz, baita kanporatutako langile horiek (atzera
berriro) barneratzeko aukerarik ez dagoela. Dena dela,
kontratazio politika hauek eredugarri izateko gaitasuna
badute, eta aurreragoko eremu pribaturako zenbait
eskakizun egiteko bidea eman dezakete. Horretarako
beharrezkoa da kontratazio publikoan prezioari begiratzeaz
EKAI CENTER

21

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

gain, lanerako eskubideari, eta batez ere bere izaera


kualitatiboari (lanaren duintasunari eta gure testuinguruan
bizibide iturri izateko nahikotasunari) ere arreta berezia
jartzea.
13. Batetik beraz zerbitzu publikoak kontratatzerakoan
alderdi ekonomikoa lehenetsi beharrean, izaera sozialeko
ezaugarriak ere aintzat hartu behar dira.
14. Baina bestalde oso garrantzitsua da baita ere zerbitzu
publikoen gestioa ez diren bestelako kontratazioetan (obra
publikoan esate baterako) lanerako eskubidearen gaineko
kontsiderazioak ere jasotzea, batez ere lanaren kalitate
aldetik. Honela lanaren erregulazioa baino harantzago,
eredugarritasuna eta gizarte presioa areagotzeko
gaitasuna dute administrazio guztiek.

22

EKAI CENTER

2. LANERAKO ESKUBIDEA ETA


MALGUSEGURTASUNA

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

2. LANERAKO ESKUBIDEA ETA


MALGUSEGURTASUNA
1. Lanerako eskubidea prestazio eskubideen artean
kokatzen denez, botere publikoen ekimen eta ekintza
behar du une honetan obligazioak sortzeko. Hau da,
botere publikoek zehaztasuna eman behar die lege eta
erregelamendu garapenen bidez zertan gauzatzen den
ezartzeko. Politiketan gauzatu behar da eskubidearen
funtsa zein den argitzeko.
2. Politika hauen artean, arreta berezia merezi du
malgusegurtasun estrategiak. Kontzeptu honek lekua
hartu du azken bizpa hiru hamarkadetan enpleguari
lotutako estrategia nagusi modura, eta dagoeneko lan
zuzenbidearen bilakaerari lotutako araubidezko testu
gehientsuenetan ageri da, batik bat enplegua sustatzeko
aitzakian egin diren aldaketetan. Beharrezkoa da beraz
lanerako eskubidearen ikuspegitik malgusegurtasunak
zer esan nahi duen, zein bertute eta gabezia dituen, zein
eredu dauden, Europako Enplegu Estrategian (EEE) duen
pisua zein den, eta gure inguruan izan duen bilakaera
aztertzea lanerako eskubidearengan duen eragina eta
pisu espezifikoa erabakitzeko.
3. Orduan zer da malgusegurtasuna? Bi hitzetan
esanda lan arloan dauden bi interes kontrajarrien arteko
osagarritasunerako saiakera da, langileen eta enpresarien
artean galdu-irabazi gatazkari, biek irabazteko estrategia
EKAI CENTER

27

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

bat (win to win). Honela Europar EEEren muin-muinean


kokatzen da, eta estrategia honen eduki nagusiena ere
bada. Dena dela, Europar Batzordetik Lan Zuzenbidea,
eta ondorioz, lanerako eskubidea gauzatzerakoan
gomendioen bidez saiatzen da harmonizazioa egiten,
jarduera ekonomikoarekin zerikusia duten gaiekin ez
bezala.
4. Funtsean hainbat krisiren jatorriaren analisian, tartean
une honetan bizitzen dugunarenean, berebiziko pisua
eman izan zaio lanaren araudi garantistak eduki dezakeen
garrantziari, eta batez ere Espainian. Honela ba, asko aipatu
da langileen baldintzen erregulazioak enpresa bilakaeran
duen eragin ezkorra, eta hori dela-eta Lan Zuzenbidea
moldakorragoa izan behar dela egoera ekonomikoetara,
malguagoa izan behar dela finean. Zer dakar honek?
Lanerako eskubidean eragin nabarmen kasu honetan
bai- ezkorra, bai lanean ari direnen baldintzak narriatuz,
bai lanerako sarrera zailduz edo lanetik irtetea erraztuz.
5.
Honela ba, malgutasunaren aldagaia lanaren
antolaketan sartzeak etengabeko erreforma egoera ezarri
dio lanerako eskubideari, etengabeko birformulazio bat Lan
Zuzenbidearen erreforma etengabearen testuinguruan.
Hartara, lan harremanetan malgutasuneranzko joera azken
hogeita hamar urteetako Lan Zuzenbidearen ezaugarri
nabarmenena izan da.
6. Lanaren eraentza merkatu egoeren arabera aldatzeak
autonomia propioa kendu dio lanerako eskubideari,
eta jarduera ekonomiko orokorrean, eta ondorioz baita
partikularrean ere, bilakaera ekonomikoen menpeko,
politika ekonomikoen menpeko faktore bihurtu du. Modu
honetan lana komertziotik at uzteko tradizioa neurri handi
batean apurtu da. Malgutasunak kanpo malgutasun
28

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

handiagoa dakar, hau da, kontratazio mugagabearen


aldean (ez da ahaztu behar hau dela gure araudian
deklaratiboki behintzat lan harreman tipoa eta besteak,
epe jakinekoak, salbuespena beharko lukete), denbora
jakinerako kontratu sorta zabala batetik, eta kaleratzea
errazteko neurriak bestetik; eta barne malgutasun handia
baita ere, lanpostuz aldatzeko, lan denbora antolatzeko,
baita geografikoki mugikortasuna errazteko.
7.
Sortzen diren kontraesanak gainditze aldera
segurtasunaren aldagaia ezartzen da kontrapisu modura,
hau da, funtsean lanerako sarrera eta bizitzako fase
ezberdinen arteko trantsizioa (hezkuntzatik lanera, lanen
artean, lanetik jubilaziora) erraztuko duten neurriak, baita
lantoki berean trantsizioa hoberantz ahalbidetuko dutenak
ere. Segurtasunaren edukiek lau segurtasun handi aipatzen
dituzte:



Lantoki berean mantentzekoa


Enplegagarritasuna
Gutxieneko sarrerak izatearena
Lana eta lanetik kanpoko bizitza osagarri egitea

8. Beraz, eta printzipioz malgusegurtasuna ez doa


legezko testu nagusienek ezartzen dutenen kontra, ezta
lan harremanen paradigma den kontratu motaren kontra,
kontratu mugagabea alegia. EEEren baitan enplegu sorrera
da lehentasuna, baina kalitateko enplegua behar du.
9. Baina 2006ko Europar Batzordeak enplegu arloan
egindako Liburu Berdeak2 malgusegurtasuna eta lanerako
eskubidea ordena ekonomikoaren funtzionamendu
onerako tresna modura ikusten du. Garrantzia ikaragarria,
2 XXI. mendeko erronkei aurre egiteko Lan Zuzenbidea modernizatu titulua du.
EKAI CENTER

29

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

handiegia gure ustez, ematen zaie ordena horretan lan


harremanei, eta modu honetan pertsonen bizi bilakaeran,
eta ondorioz eskubideengan, har daitezkeen hainbat neurri
hutsaltzat hartzen dira (kaleratze kolektiboak esaterako).
10. Lanerako eskubideari autonomia propioa kentzeak
eta ekonomia bilakaeren menpeko egiteak gainera
desorekatu egiten du printzipioz egoki ikus daitekeen
malgusegurtasuna, bi osagai horietatik malgutasun neurriak
lehenesten badira, edo behintzat soilik malgutasuna
eraginkorra baldin bada eta segurtasuna berriz ez.
11.
Bide honetatik malgutasuna nahita ala nahigabe
lehenesteak lanaren segmentazioa edo dualizazioa
ekarri du, bi langile multzo (edo hiru) agertu araziz: lan
baldintza egokiak eta babes soziala dutenak batetik, eta
prekarietatearen ingurumarian jartzen direnena bestetik,
lan denborak eta langabezia denborak tartekatuz.
Hirugarren multzo bat ere egon daiteke, esklusio egoeran
daudenena hain zuzen ere.
12. Aurrekoaren jakitun Europar Batzordeak sakondu egin
nahi izan du malgutasunarekin osagarria izango litzakeen
segurtasunean, batik bat dualidade edo segmentazioa
moteltze aldera. Baina aldi berean hartzen diren neurrien
eraginkortasunak sortzen duen kezka dela-eta (hau da,
ezin dira neurriak ez estrategiak kopiatu estatu bakoitzak
dituen ezaugarriak aintzat hartu gabe), tokian tokiko
faktoreak kontuan hartu beharra aipatzen dute. Honela,
estrategiak dira konpartitu beharrekoak, ez hainbeste
teknika jakinak.
13. Ageriko egiten da ezinezkoa dela beraz malgutzea aldi
berean babes sozialik ezartzen ez baldin bada, eta lanetik
kanpo geratu direnen formazioari pisua ematen ez baldin
30

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

bazaio. Baina agerikoa egiten da baita ere, eta honek gure


kasuari zer pentsatu handia ematen dio, erantzukizuna eta
ahalegina konpartitua izan behar dela, eta ezin dela ardura
guztia estatuen esku utzi. Beronen politikek integratu
egin behar ditu, baita obligazioetan ere beste eragile
ekonomikoak.
14. Aurreko puntuan esandakoen haritik malgusegurtasunak
ezin du alde batera utzi lanerako eskubidearen eta Lan
Zuzenbidearen izaera propioa, errealitateari moldatu behar
zaiona, bai, baina beste edozeren menpe ere ez dagoena.
Eta ezin du ezta ere enplegu politiken orientazioaren
muinean dagoen enplegu egonkortasuna eta segurtasuna
ahaztu. Une honetako desorekak, malgutasunaren
mesedeko direnak, lanerako eskubidea murrizten eta
edukiz husten dutenak baitira.

EKAI CENTER

31

3. LANERAKO ESKUBIDEA
INDARERAN AL DAGO?
Lanerako eskubidea eta beroni
lotutako politikak

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

3. LANERAKO ESKUBIDEA
INDARERAN AL DAGO?
Lanerako eskubidea eta beroni
lotutako politikak
1. Gaur egun EAEn eta Estatuan bizi dugun langabezia
egoera larria da benetan. EAEn %14a gainditu dugu.
Estatuan berriz %25erantz doa, eta bost milioiko langa
aspalditxoan gainditu zen.
2. Egun gure inguruan indarrean dauden testu
konstituzional gehientsuenek, eta giza eskubideen
deklarazioek batez ere, lanerako eskubidea aitortzen dute.
Baina horrek zer esan nahi du? Nola uler daiteke eskubide
hau langabezia tasa altuekin eta lanaren kalitatearen
etengabeko narriatzearekin? Benetan hitz egin al daiteke
lanerako eskubideaz eskubide hau lautik batek gauzatzerik
ez baldin badu?
3. Oro har, EKAI Centerren irizten dugu lanerako
eskubidea gauzatzeko politiken gaineko gogoeta batez
osatu behar dela eskubidearen errekonozimendu hau.
Lanerako eskubidea eskubide deklaratibo hutsa ote den
ala ez jakiteko enplegu politikei ematen zaien garrantziaz
hitz egin beharko da, baina baita enplegu politikengan
eragina duten beste politikez, batez ere finantza publikoen
gainekoez.

EKAI CENTER

35

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

4. Lanerako eskubidea prestazio eskubideen artean kokatu


izan da. Prestazio eskubideen eta askatasun eskubideen
banaketa horretan, azken hauek botere publikoen jarduna
mugatzen dute, eta obligaziozkoak dira zuzen zuzenean
deklaratze hutsetik hasita (bizitzarako eskubidea, bilera
eskubidea, iritzi askatasuna eta abar). Prestaziozkoek
berriz aipamen orokorrago eta abstraktuagoa dute, eta
gauzatzeko ezinbestekoa da botere publikoen jardun
bat arau bidez edota jardun administratibo bidez egitea.
Honela ba neurri politiko sorta bat zabaltzea eskatzen
dute lanerako eskubideak eta bere parekoek (etxebizitza,
hizkuntza eta abar).
5. Ondorioz, esan izan da botere publikoek programa
konkretuetara eskubide hauek eraman artean ez direla
exijigarriak, eta zehazki exijitu daitezkeenak politika eta
programa zehatz hauetan ezarritakoak direla, ez eskubidea
bera. Hala ere, lanerako eskubidea abstraktuan botere
publikoei eskatu eta berauek bermatu beharreko eskubide
modura defendatzen dutenak ere badaude.
6. Egoeraren gordinak eztabaida doktrinario hauetatik
alde egitea eskatzen duenez, lanerako eskubidea
parametro errealetara eramateko ahalegina egingo dugu.
Zentzu honetan garrantzitsua da lanaren egoera zein den
jakitea. Eta asko laburtuz, hiru dira lanarekin, edo lanaren
faltarekin lotutako arazo nagusienak:

36

a) Langabezia, zalantzarik gabe une honetan lanerako


eskubideari gehien eragiten dion mehatxua

b) Lanaren segmentazioa: lan hitzarmenpean eta


gutxiago edo gehiagoko lan segurtasuna duten
lanpotsuak batetik, eta bestetik lan jardun etena
dutenak, askoz eskubide gutxiagorekin, eta ondorioz,
EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

segurtasun maila urriagoarekin. Azken multzo hau


langabezia handia den egoeretan asko handitzen da
baita ere. Azkenean lanerako eskubidea pribilegioekin
nahasteko modua sortzen du.

c) Lan jardun murriztuak lan jardun osoa nahi den
kasuetan.
7. Aipatu ditugun hiru egoera hauek esaldi bakarrean
laburtzeko honakoa: lana egin nahi eta egin ezina da une
honetan arazoaren muina, eta ondorioz gizarte kohesioa
pitzatu egiten da, eta pobrezia eta esklusio egoerak
zabaldu egiten dira.
8. Lanerako eskubidea lana egin nahi duten guztiei
zabaltzea, une honetan nabarmen geratu den moduan,
ez da borondate politiko kontua, edo ez bakarrik. Egoera
ekonomikoak berebiziko garrantzia du. Enplegu politikek
beraz eskubide honen lehentasun maila adierazten
dute. Zera esan nahi dugu: lanarengan eragina hainbat
sektoretako politikek dute (ekonomia, finantza publikoak,
industria, garapena, hezkuntza). Politika hauek
diseinatzerakoan lanarengan duen eragina positiboa izan
dadin neurriak hartzeak, lana lehentasunezkotzat hartu
dela esan nahi du, eta alderantziz bada berriz, ez.
9. Ez dago zalantzarik une honetan hartu diren zenbait
erabakik lanerako eskubidearengan eta lana sortzeko
eta sortutakoa mantentzeko asmoarengan eragin guztiz
negatiboa izan duela. Defizita mugatzeko neurriek eragina
izan dute sektore publikoaren enplegu ahalmenean
eta sektore horretan lanean ari direnengan, baina baita
zeharka gainerako jarduerak moteltzen direnez enplegua
sortzeko eta mantentzeko gaitasun orokorrarengan. Gure
inguruan sektore publikoak hain zuzen ere berebiziko
EKAI CENTER

37

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

garrantzia du aktibitate ekonomikoa sustatzen, eta krisiari


ondoen aurre egiten dioten herrialdeek sektore publiko
handia dute. Bestalde, kontsumoarengan eragina duten
zerga aldaketek ere zeharkako eragin nabarmena dute
kontsumo ondasunengan eta ondorioz ondasun hauen
ekoizleen enplegua sortzeko ahalmenean. Zer esanik ez
lanaren arautzearen inguruan hartu diren erabakiak eta
arau aldaketek langabezia handitzea eta lanean ari direnen
baldintzak kaskartzea ekarri dute.
10.
Gure ustez nabari agertzen da honela lanerako
eskubidearen era batera ala bestera gauzatzea beste
politika batzuen menpeko bihurtzen dela, eta ondorioz
gobernu jarduna gidatzen duten erabaki eta jardun
nagusiek beronengan duten eragina ez dela mahai gainean
gobernuak duen lehen mailako gaia.
11. Lan markoa xedatzen duten arauak gobernu zentralak
ezartzen ditu lan legediaren bidez, eta corpus honek
etengabe lanerako eskubidea arintzeko joera izan du azken
urte askoan. Joera hau azkartu egin da azken bizpahiru
urteetan.
12. Eskubidea eta bere bermeak arintzea egoera sozioekonomikoa eta toki bakoitzeko ezaugarriak aintzat
hartu gabe egin dira gainera, eta lan baldintza hobeak
dituzten eskualdeak lan baldintza okerragoak dituztenekin
beherantz berdintzeko arriskua handia da, batez ere
negoziazio kolektiboen gaineko araudia aldatzeko
proposamenen nondik norakoa ikusita.
13.
Espainiar parlamentuari eta lege dekretu bidez
gobernuari dagozkie gai hauek arautzea noski. Dena dela
aukera berritzaileak aztertzeari ez diote heldu. Hau da,
ez da enplegu suntsipena ahalbidetzen duten neurriak
38

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

orekatzeko ahaleginik egin eskumen esparru horretan.


Honela ba, uko egin zaio enplegu erregulazioko espediente
batek aktibitate amaiera dakarrenean, itxiera ez diren
aukerak aurrez esploratzeko bideak ezartzeari (adb.:
langileenganako jabetzaren edo ustiapenaren trasladoa),
dela arau bidez, dela programen bidez, edo beste maila
batzuetako ekimenen bidez.
14. Nahiz eta lanaren erregulazio eskumena gobernuari eta
parlamentuari dagokion, lanerako eskubidearekin zerikusia
duten gaiak maila autonomikoan, foru aldundienean eta
udalenean ere topa daitezke, batez ere sustapena eta
formazioarekin lotutakoak. Lanaren sustapenerako aurreko
puntuetan eragin negatiboa duten erabaki eta neurriak
aipatu ditugu, eta sustapena gertuagoko administrazioei
dagokienez, berauei dagokie baita ere eragin negatibo
horri oreka ematea.
15.
Zentzu honetan interesgarria da gainbeheran
dauden herri-eskualdeentzat eta enpresentzat, itxiera
edo deslokalizazio arriskupean dauden jarduera
ekonomikoentzat, langileen ahalmentze edo jabekuntza
(empowerment) aukerak aztertzea. Nahiz eta lege bidez
ez dagoen obligaziorik, enpleguarengan eragin negatiboa
duten politikak orekatzeko aukera ona izan daiteke esate
baterako langileek titularitatea hartzera bideratutako
aukeretan sakontzea, toki garapeneko proiektuei
perspektiba hau ematea, garapen agentziei zerbitzu hauek
emateko ateak zabaltzea eta abar.

EKAI CENTER

39

4. LAN HARREMANAK,
NEGOZIAZIOA ETA
LANAREN SEGMENTAZIOA

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

4. LAN HARREMANAK, NEGOZIAZIOA


ETA LANAREN SEGMENTAZIOA
1. ADEGIk urtarril honetan lan harreman eredu berrirako
gida deitu diona aurkeztu zuen jendaurrean. Lan
harremanen ereduari buruz asko hitz egiten da, baina oso
esanahi ezberdinekin normalean. ADEGIrenak behintzat
aitzakia bat ematen digu planteatzen dituen zalantza
eta kezken inguruan hausnarketa bat egiteko eskubide
laboral nagusienetako bat ardatz hartuta, negoziazio
kolektiborako eskubidea hain zuzen ere.
2. Hasteko, proposamen honetan harrigarria egiten dena
prozedura bera da. Hau da, prozedura dinamiko, ireki eta
inklusibo modura azaldu dute ADEGIko arduradunek, baina
nahiz eta lan harremanen eredu berri honek eragina izan
gutxienez enpresari, langile eta sindikatuengan (zeharka
baita administrazioarengan ere), enpresariak ez beste
guztiak kanpoan gelditu direla ematen du, edo berauen
ekarpen eta parte hartzeari buruzko aipamenik ez da egin
behintzat. Beraz, eta prozedura aldetik hainbat eragileren
artean egin bada ere, ez dira honelako proposamen bat
praktiko eta egoki izan dadin gutxieneko kontsentsuetara
iristen. Erabat ulergarria da zentzu honetan sindikatuek
eta administrazio autonomikoak izan duten erreakzioa
proposamen honen aurrean.
3. Honelako proposamen bat, gizartearen sektore
handiengan eragina izateko bokazioa duena, soilik
EKAI CENTER

43

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

aldebakarreko borondatez egitea berez hutsegite


nabarmena da, eta prozedura akatsak berak edukien
gaineko mesfidantza ekar dezake eta ekarri du. Beraz
agian dinamikoa izango da, eta proposamena jasotzen
duen Gua. Nuevo Modelo de Relaciones Laborales
dokumentuan jasotakoak hori ematen du aditzera, hainbat
tresna proposatzen baititu egoeraren arabera, baina irekia
eta inklusiboa
denik nekez esan daiteke, esan bezala sukalde txikian
egosi den proposamena baita.
4. Finean, dokumentu honek 2012an burutu zen lan
erreformaren aplikaziorako gida bat dakar. Erreforma
honek, eta gidak berak baita ere beraz, sakondu egiten
du lege ikuspegitik langile-enpresari desorekan. Desoreka
hau jatorrizkoa bada ere, izan ere lana ondasun urria den
neurrian, enpresariak indar posizio bat baitu, are handiagoa
dena langabezia handiko garaietan, Lan Zuzenbideak
desoreka hori modulatu nahi izan du historikoki, nahiz eta
gaur egun asmo horri uko egin dion, azken erreformak
lekuko.
5. Honela bada, langileen negoziazio ahalmen kolektiboa
mugatzen du erreformak, eta ADEGIren gidak bide hori
jarraitzeko modua emateaz gain, horretan animatzen ditu
enpresariak. Gida egin dutenak jakitun dira planteatzen
dituzten neurriak oso gogorrak direla gizartearentzat, eta
hori dela-eta kontrapisu batzuk formulatzen ditu gehiago
argudiatzea behar duten zenbait baieztapenen bidez:



44

Langileen parte hartze aukerak proposatzen ditu


emaitzetan eta erabakietan
Erabaki kolektiboak errazteko balioko omen du
Soldaten jaitsierarik derrigorrez ez omen dakar

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

6. Enpresarientzako indar posizio batetik negoziatzeko


ahalmena handiagotzeak dakarren abantailak nabariak
dira, baina langileentzat onargarria izan daitekeen lan
harreman mota berri bat izatekotan zein abantaila
eskaintzen dituen begiratzen badugu, aipatutako lehena
izan daiteke seguruenera indartsuena eta konkretuena.
Baina zoritxarrez dokumentu honek aipatu baino ez ditu
egiten, eta ez du berauek garatzeko pautarik ematen, ez
bada ordainsari aldakorra eta lortzen den lehiakortasunaren
araberakoa parte hartze modu bezala hartzen dela, eta ez
orain arte egin den moduan pizgarri bezala.
7. Langileen negoziazio ahalmena mugatzeko hiru bide
segitzen dira, eta bide batez sindikatuen ahalmena
ahultzeko:







Hitzarmen kolektiboen aurreraeragina edo


ultraaktibitatea eten
Enpresa hitzarmen kolektiboak bultzatu probintzia
hitzarmenen ordez
Enpresari eta langileen arteko harremanak zuzenean
negoziatu, batez ere lan antolaketaren
malgutasunerako, baina soldatari lotutakoak ere
erabili ahal izango dira, hobekuntzetarako batik bat

8. Zalantzarik ez dago aipatutako hiru neurri hauek


sindikatuen negoziazio ahalmena asko murrizten dutela.
Ez dute dagoeneko ahalmenik langile guztien baldintzak
modu kolektiboan ezartzeko. Hitzarmen partikularren
bidez gero ere hitzarmen kolektibo bat lortzen baldin
bada ere (hala baitio dokumentuak), dagoeneko baldintza
pertsonalek, langile indibidualen posizio ahulagotik
lortutako baldintzetan oinarrituta egingo da.

EKAI CENTER

45

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

9. Bestalde, zenbait gaietan, lanaren antolaketari eta


malgutasunari lotutakoetan, baina baita soldata hobekuntzei
dagokienetan, bitariko (enpresari-langile) harreman hauek
lehenetsiz, lehen negoziazio kolektibopean zeuden gaiak
atera egiten dira negoziazio honetatik, eta honela edukiz
husten da bai negoziazioa bera baita sindikatuen funtzioa
ere.
10. Azkenik, hitzarmen kolektiboen aurreraeraginak edo
ultraaktibitateak enpresariaren borondatearen esku uzten
du hitzarmen berria lehengoan oinarrituko den ala ez,
eta negoziazioaren giltza ematen zaio modu honetan.
Sindikatuen negoziazio ahalmena asko murrizten da
negoziazioan, eta beraien jarduna soilik gatazken gestiora
mugatzea ekar dezake.
11. Baina ondorio gehiago ere badaude, berez une
honetan bizitzen ari garen ondorioak gainera. Honela,
aurreraeragina duela sei hilabetetik etenda egoteak ez du
zuzenean hitzarmen kolektiboaren baldintzak baztertzea
ekarri modu orokor batean, ez behintzat lanean ziharduten
langileekiko, baina bai aldiz enpresa askotan sartu berri diren
langileekiko. Zenbait enpresatan beraz bi langile kolektibo
badira dagoeneko, hitzarmenaren baldintzak dituztenak
(nahiz eta teorian indarrean ez egon soldata osagarri bidez
ordaintzen zaie hitzarmenak ezartzen duenera arteko
tartea), eta probintziako hitzarmena aplikatzen ez zaienak.
Printzipioz gainera honelako ezberdintasunak ez daude
enpresaren egoera txarrak behartuta hartuak.
12. Honelako neurriek langileen elkarlana eragozten dute,
bai, baina enpresaren produktibitaterako eta motibaziorako
oso egokia denik ere ez du ematen.
13.
46

Aurreko

puntuan

aipatutakoak
EKAI CENTER

gainera

beste

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

hausnarketa bat sortzen du: lan baldintzen egokitasuna


edo gogortasuna langileen negoziazio ahalmenaren baitan
jartzeak lanaren segmentazioa are gehiago handitzea
ekar dezake. Alegia, une honetan dagoeneko baditugu
bi-hiru langile mota: hitzarmena aplikatzen zaienak edo
lan baldintza egokiak dituztenak batetik; bestetik lan
baldintza kaxkarretan dihardutenak, prekarietatetik urre,
eta lanaldiak eta langabezia denborak tartekatuz; azkenik,
bada langabezian luze dagoen jende multzo bat. Lehen
multzo hori gero eta gehiago euren baldintzak euren kasa
negoziatzeko ahalmena duten pertsonek osatuko dute,
kualifikazio handiko jendeak batez ere. Modu honetan
asko handituko dira langileen arteko ezberdintasunak eta
gizartearen kohesio soziala.
14. Hona beraz lan erreformaren eta lan harremanen
bilakaera posiblearen ondorioen laburpena:
Kualifikazio bajuko langileen baldintzak okerrera
Segmentazioa handitu
Negoziazio ahalmena urritu oro har
Negoziazio ahalmen txikiena duten pertsonen
baldintzak okertu: kualifikazio bajua, emakumeak,
gazteak
Langileen sektore batzuen pobretzea
Eta zer esanik ez, sindikatuak ahuldu eta euren
funtzio soziala ezerezetik gertu utzi
15. Gida honetan asko aipatzen da lan kostuen eragina
lehiakortasunean. Hori da erreformaren eta beronen
aplikaziorako gidaren helburua. Gidan beste hainbat
faktorek duten eragina ere aipatzen bada ere (berrikuntza
batik bat), oso azaletik aipatzen da. Egia da lan kostuak
estatuko beste eskualde askoren gainetik daudela gurean.
Baina hori horrela da produktibitatea ere inguruaren oso
EKAI CENTER

47

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

gainetik dagoelako, eta lan kostuen prezio altuagoa


horrexeri zor zaio hain zuzen ere.
16. Erreforma honen aplikazio zuzenak lanerako
eskubideari eta eskubide kolektibo zein sindikalei
autonomia kentzen die, eta beraien eraginkortasuna
ekonomia eta produktibitate faktoreen menpe jartzen dute.
Honek gizartearengan eduki dezakeen eraginarengandik
arrotz, ADEGIk ontzat eman du lan kostuen jaitsiera hutsak
onura baino ez dakarkiola enpresari, eta ahaztu egiten du
une honetan dugun bizi mailarengan eta ezberdintasun
sozialengan izan dezakeen eragina.

48

EKAI CENTER

5. BEHERALDIA ETA
ENPLEGU BANAKETA

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

5. BEHERALDIA ETA ENPLEGU BANAKETA


1. Jakina da EAEko langabezi tasak oso kezkagarriak
izaten jarraitzen dutela. Zehazki, %14,5ean kokatzen da
2014ko azken hiruhilabeteko langabezi tasa.
2. Lan eskubidea aintzat hartuta, enplegu sorkuntzarekin
loturiko hausnarketek inoiz baino garrantzia handiagoa
dute.
3. Politika publikoen ikuspegitik, langabeziari aurre
egiteko merkatuan eragitea xede duten neurri ezagunenak
enplegu politika aktiboen baitan lekutzen dira.
4. Hau da, lan merkatuan ematen diren ezberdintasunak,
diskriminazioak eta gabeziak zuzentzeko neurriak,
aintzat hartuta lan merkatua osatzen duten pertsona eta
kolektiboen aniztasuna eta heterogeneitatea.
5. Politika aktiboen baitan koka genitzake, besteak
beste, pizgarriak eta hobariak langabeen kontratazioa
suspertzeko. Horien artean ezagunenak eta erabilienak
dira gizarte segurantzako kotizazioen merketzea, errelebokontratuak edota gizarte klausulak.
6. Horien ondoan, birbanatze politikak ditugu, eta horien
artean enplegua banatzeko neurriak.
7. Hala ere, krisialdi honetan oso gutxi aipatu da eta
gutxiago aplikatu borondatezko lanaldi murrizketa
EKAI CENTER

53

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

langabeziari aurre egiteko estrategia modura. Itxura


guztien arabera, badirudi egungo testuinguruan ez dela
politikoki oso zuzena borondatzeko lanaldi murrizketa
aldarrikatzea.
8.
Izan ere, borondatezko lanaldi murrizketa ez da
debate-gai izatera iritsi gure esparru sozio-ekonomikoan
oraingo beheraldian. Zabalkunde eta sakonera handieneko
eztabaidak laurogeita hamargarren hamarraldiko krisialdi
ekonomikoaren testuinguruan eman ziren.
9. Auzo-ekonomietara begiratuz gero, Frantziako kasua
ez omen da oso lagungarri. 2000an legez (Audry lege
gisa ezaguna) ezarri zuen Frantziak 35 orduko lanaldia.
Sarkozy presidentearen agintaritzapean neurri horrek
atzera egin zuen. Legea ez zen indargabetu, baina araudi
berriak ezarri zituzten zeinen bitartez 35 orduko lanaldia
guztiz lausotu baitzuten; eta praktikan, aurreko lanaldira
itzultzeko aukera ireki baitzen.
10. Egungo Frantziako gobernu sozialistak eta haren
ekonomia ministroak, Emmanuel Macronek, lanaldi
murrizketaren kontra-erreforman sakonduko lukeen ideiasorta planteatu zuen elkarrizketa publiko batean duela
hilabete gutxi.
11. Beraz, enpleguaren ikuspegitik, borondatezko
lanaldi murrizketa lanpostuak sortzeko zein kaleratzeak
ekiditeko ez gara enplegu erregulazio espedienteez
(EEE) ari neurria izan badaiteke ere ez omen da neurri
eragingkor eta egokitzat hartzen, ez hemen ez eta inguruan
ere. Alderantziz, egungo joera nagusia jarraitzen du izaten
lanaldia luzatzea eta intentsifikatzea.
12. Alabaina, badira kasu gutxi batzu beste norabide
54

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

batean dihardutenak. EAEri gagozkionez, horietako bat


Usurbil da. Borondatezko lanaldi murrizketen kontuan
Usurbilgo udala aintzindaria izan zen Gipuzkoan duela
hamabost urte.
13.
1999an onartu zuen udalak borondatezko lanaldi
murrizketa ekarri zuen lan-hitzarmena2 eta gaur egun, 15
urte beranduago, neurri honek indarrean dirau.
14. Horrenbestez, Usurbilgo udaleko langileen lanaldia 32
ordukoa da3 . Hitzarmena onartu zenean, 1999ean, urteko
lanordu kopuruak 1.672 ordutik 1.456 ordura jeitsi ziren.
Guztira, 116 ordutan murriztu zen urteko lanaldia.
15. Neurriak ez zuen soldatan eraginik izan, baina
ordainean disponibilitate plusak eta aparteko orduak
ezabatu egin zituzten eta langileek 31 orduko lan poltsa
osatzen dute orduz kanpo sor daitezkeen lanak betetzeko.
16.
Beraz, urteko lanordu kopurua 1.487 ordutara
eraman dute, zeinetatik 31 ordu, orduz kanpoko beharrak
betetzeko baitira.
17. Kontuan hartuta Espainian bataz besteko urteko
lanordu kopurua 1.665ean kokatu zela 2013an eta
Frantzian 1.489 ordutan4 , Usurbilgo kasua Fantziatik
Espainiatik baino askoz hurbilago egongo litzateke.
18. Usurbilgo lan hitzarmenean jaso zuten lanaldi
murrizketa lanpostu berriak sortzeko bidea izan behar
zuela, eta ondorioz, neurri honekin batera 1999ean 4,5
2 Lezo eta Oiartzungo udalek segida eman zioten neurri berari.
3 2014ko datuen arabera Usurbilek 6.153 biztanle ditu eta udalak 72 langile
ditu, lanaldi osokoak.
4 Ekonomiako Datuen Institutoa (IIE), OCDEko iturriekin osatua.
EKAI CENTER

55

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

lanpostu berri sortu zituzten.


19. Egia da enpleguaren banaketarako lanaldi murrizketak
formula anitz har dezakeela. Orohar, lanaldi murrizketaren
argumentazioa lanaren produktibitatearekin lotuta joan
ohi da, baina edonola ere, negoziaziorako gako nagusia
izan ohi da, nork asumitu behar duen eta nola lanaldi
murrizketarren finantzazioa.
20. Bestela esanda, lanaren birbanaketa langileek
asumitu behar duten soldata jeitsiera proportzionala
onartuz; edo alderantziz, enpresak (izaera publikoduna
zein pribatukoa) eta ondorioz, langileen soldatetan eraginik
izan gabe; edota bi eragileen arteko akordio adostu eta
partekatu baten emaitza izan behar den, bi alderdiek
konpromisioak bereganatuz.
21. Horiek dira, hurrenez hurren, eztabaidarako elementu
nagusiak.

56

EKAI CENTER

6. ENPLEGU BANAKETARAKO
LEGEZKO MUGA

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

6. ENPLEGU BANAKETARAKO
LEGEZKO MUGA
1. Egun eragile eta alderdi politiko ororen lehentasunen
artean aurki genezake enplegua sortzea. Enpleguen galera
oraindik oso larria delako eta enplegu berria sortzea inoiz
baino nekezagoa bilakatzen ari zaigulako.
2. Enplegu berriak gizarte beharren erritmoan hazteko
ezintasunak sakoneko mugak iradoki ditzake, esate
baterako:

a. Negozio hobi berri mugatuak.

b. Lanpostu berri bakoitzeko egin beharreko inbertsio


gero eta handiagoak.

c. Merkatu asko gain-asetuta.

d. Aurrerapen teknologikoak lan indarra ordezkatzen


jarraitzen du.

e. Lehiakortasun ekonomikoa ezin bortitzagoa.

f. Kontratazio berriak egiteko hobarien beharra.

g. Epe laburreko politika publikoak eta finantza


konpromisoak lehenestea.

EKAI CENTER

61

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

3. Aurreko zerrendategia eskematikoa da oso; batetik,


zerrenda amaierarik gabe luzatu liteke eta bestetik,
edukiak goitik behera eralda litezke baldin eta zer nolakoa
den krisialdi ekonomikoari buruz egiten den irakurketa.
4. Baina, modu batera zein bestera, denontzat argia
dena da gero eta zailagoa dela enplegu berria sortzea.
Ekonomiaren hazkundea bera deslotu egin baita
enpleguarengandik eta susperraldi ekonomikoak ez
dakar enplegu sorrera nabarmenik oraingoz.
5. Testuinguru horretan, langabeziari aurre egiteko
enplegua banatzeko borondatezko lanaldi murrizketak
seguruenik ez dira behar beste aztertu.
6. Enplegua sortzeko zein kaleratzeak ekiditeko neurri
honi izaera kolektiboa eta birbanatzailea aitortzen
zaizkio. Bi ezaugarri horiek merkatuan oinarri hartzen
duten irtenbideengandik urruti geratzen dira, eta baliteke
horrexegatik ezaugarriook harrera hotza izatea. Hoztasun
hori zenbait kasutan neurriz kanpoko proposamen gisa
bihurtzeraino.
7. Baina, bada bestelako arrazoi bat enplegua banatzeko
borondatezko lanaldi murrizketa itzalean geratzeko:
legezko ezarpen bat 20/2012 Errege dekretua, defizit
publikoa zuzentzeko aurrekontu, zerga eta finantza arloko
premiazko neurriei buruzkoa.
8. Aipatu berri dekretuaren ezarpenei jarraituz 2012ko
urtarrilaren 1etik aurrera, Estatuko sektore publiko osoan,
ohiko lanaldia ez da, batez beste, astean hogeita hamazazpi
ordu eta hogeita hamar minutu baino gutxiagokoa izango.
9. Dekretuak estatuko sektore publikoko langile publikoei
62

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

eragiten die, udalen autonomia errespetatuz. Baina,


7/1985 legeak, toki-araubidearen oinarriak arautzen
dituenaren 94. artikuluak xedatzen duenaren arabera,
tokiko Administrazioaren funtzionarioen lanaldia,
urteko zenbaketan, Estatuko Administrazio Zibileko
funtzionarioentzat jartzen den berdina izango da.
10. Beraz, neurriak maila guztietako administrazioetako
langile publikoengan ditu ondorioak. Lanaldien barne
antolaketa ezberdinak errespetatuko dira betiere ere bataz
besteko asteko ordu kopurua 37,5 ordukoa den bitartean.
11. 20/2012 Errege dekretua, ondorioz, esparru publikoari
dagokionez, benetako legezko oztopo bilakatu da lanaren
banaketan oinarri izan ditzaketen neurri edota eskema
posibleak garatzeko.
12. Are gehiago, beste working paper batean aditzera
eman dugun bezala, krisialdiari aurre egiteko neurrien
artean joera nagusia kontrako norabidean doa. Hau da,
lanaldiak borondatez murriztu ordez lanaldiak luzatzea eta
intentsifikatzea.

EKAI CENTER

63

7. POBREZIA ETA GIZARTE


BAZTERKETA

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

7. A LANA, LANGILEAK ETA POBREZIA:


NOR MAITE DUZU
GEHIAGO, ZURE AMA ALA ZURE AITA?
1. Normalean lana inklusio sozialerako tresna nagusientzat
jotzen da. Baieztapen hau alderantziz irakurrita, lana
topatzea edo lanean hastea pobreziari eta esklusioari
saihets egitea dela pentsatzen da oro har. Baina hau horrela
ote da? Ba ez, ez da horrela, langile txiroen fenomenoa
gero eta ugariagoa denez, gero eta problematikoagoa da
lana eta pobrezia kontrajartzea.
2. Zeri buruz ari gara hitz egiten langile txiroei buruz hitz
egiterakoan? Zer esan nahi dugu? Eurofund-ek dioenez,
lanean jardunda ere, langile askoren lan errentek ez dute
balio langileok pobreziatik ateratzeko, hauek dira langile
pobreak. Nola definitzen eta kuantifikatzen da arrisku hau?
Estatu baten bataz bestekoaren %60aren azpitik kobratzen
denean. Sarrera kopuru hau ez da maila indibidualean
kalkulatzen, baizik eta etxeko guztien sarrerak aintzat
hartuta egiten da. Neurgaia beraz ez da pertsona, baizik
eta bizilekua den etxebizitza.
3. Lanaren funtzioa familia bati nahikotasunezko bizibidea
emango duen tresna izatea bada besteak beste, baina
langile txiroen existentziak baieztapen hau oso zalantzan
jartzen du. Lanaren alderdi soziologikoari eta juridikoari
buruzko aipamen labur bat egitea komeni da gaia apur
bat kokatzako.
EKAI CENTER

67

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

4. Ikuspegi soziologikotik, eta dagoeneko esan dugun


bezala, lana definizioz gizartean integratzeko eta mantentze
eta gizarteratze beharrak asetzeko funtsezko tresna da,
oinarrizko mantenurako eta gizarte harremanak eraiki
ahal izateko elementu nagusienetakoa zalantzarik gabe.
Horretarako hala ere ezaugarri batzuk izan behar ditu, eta
Zuzenbidea, eta zehazki lan zuzenbideak zedarrituko du
lanaren funtzio soziala ezaugarri horiek emanaz.
5. Beraz, eta zuzenbidearen esparruari dagokionez,
Konstituzioak berak lanerako eskubidea aitortzeaz gain (ez
ordea oinarrizko eskubideen artean), lanaren ordaina den
soldataren nahikotasuna ezartzen du, baita berdintasuna
ere, edo behintzat sexu arrazoiengatik soldatan ez
diskriminatzeko obligazioa.
6. Horrez gain Nazioarteko Giza Eskubideen Deklarazioak
lanaren ordainari buruz diharduenean honakoa ere badio:
giza duintasunaren araberako nahikotasuna behar duela.
Nahikotasun horretara iristen ez bada, babes sozialeko
beste neurri batzuen bidez osatu beharko dira dirusarrerak.
7. Bigarren puntuan aipatutako langile txiroen definizioak
aditzera ematen du beraz langile pobreon kasuan arauek
agindutako nahikotasunik ez dagoela norbera edo
norberaren familia mantentzeko, ez behintzat arauek
ezartzen duten duintasunez.
8. Europar ikuspegitik ikusten badugu langile txiroen
problematika, berehala ohartuko gara errealitate oso
ezberdinak daudela langileen pobreziaren datu eta
errealitatearen ezaugarrietan herrialde batetik bestera.
Baina ezberdintasun handiak topa daitezke baita ere
herrialde batetik bestera maila politikotik arazo honi
68

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

aurre egiteko neurrien planteamenduan eta neurrion


eraginkortasunean.
9. Bestalde une honetan bizi dugun krisi egoerak,
eta beronek dakarren enplegu gabezia ikaragarriak
hegoaldeko herrietan batez ere-, nolabait estali egiten
du working poor edo langile pobreen arazoa. Badirudi
enpleguari dagokionez une honetako erronka politiko
nagusia enpleguari alderdi kuantitatibotik heltzea dela
(enplegua sortu, langabezia murriztu), eta ez dela hainbeste
arreta jartzen alderdi kualitatiboan (zein ezaugarri dituen
enpleguak, ea pobreziatik ateratzeko balio duen eta abar).
10. Lehentasuna enplegua sortzea dela pentsa dezakete
emergentzia egoera batean gure politikariek, eta ez dela
hain garrantzitsua enpleguaren kalitatea. Baina arazoa
oso bestelakoa da. Zergatik diogu hau? Kontua ez da
lehentasunak non jartzen diren, eta enplegatu kopurua
areagotzea izateagatik lehena, beste guztiari halabeharrez
arreta gutxiago ematen zaiola. Hori baino haratago joanaz,
badirudi langile pobreen egoera neurri batean bilatu egin
dela pentsatzeko moduko zantzuak badirela. Bai zenbait
herritan behintzat, Espainian esate baterako.
11. Zergatik diogu hau? Hain zuzen ere Espainian jarraitu
den politika lan erreformaren orientazio jakin batean joan
da, lan kostuak murriztera alegia. Barne erreskatea egin
da langileen soldatak murriztea bilatuz modu horretan
produkzio kostuak gutxitu eta lehiakortasuna irabazteko.
Modu honetan, hainbat herritan lehendik ere langile
pobreen kopurua altua bazen, krisiaren aurkako modura
aurkezten diren politika hauei esker (batzuen ustez
krisiaren aldekoak dira, etorkizuneko krisiak gogorragoak
izateko baldintzak iraunarazten dituztelako) are gehiago
emendatzen ari dira kopuruok.
EKAI CENTER

69

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

12. Baina enplegua sortu eta kalitatea lortu dikotomian


arazo larriena ez da bata bestea baino lehenago jarri dela.
Are okerrago, Europan zabaldu xamar dagoen uste bati
buruz ari gara hain zuzen ere, asko sinplifikatuz enplegua
sortzea eta enpleguaren kalitatean hobekuntzak lortzea
kontrajartzen dituen ustea, dikotomikoak balira bezala bi
premisa hauek. Bata eta bestea elkarren aurka baleude
bezala.
13. Berez ez da arazorik edo konfliktorik egon behar
langabezia gutxitu eta lan kalitatea handitzearen artean.
Ez litzateke hauturik egin behar baten edo bestearen alde,
baina praktikan eta Espainian batez ere badirudi baten alde
ala bestearen alde egin behar dela, are gehiago langabezia
datu handien aitzakiapean. Lege eta eskubide aitorpenek
batera irudikatzen badituzte ere dikotomiko agertarazten
ari diren bi elementuok (lanerako eskubidea unibertsala
da, eta gainera duintasun mailak bermatu behar ditu
testu konstituzionalen eta eskubide aitorpenen arabera),
gaur egun eragile sozio-ekonomiko (patronala batez ere)
hainbaten diskurtsoetan, eta larriagoa dena, zenbait
diskurtso politikotan enplegua sortzeko enpleguaren
kalitatea jaitsi beharra ematen da aditzera, eta neurriak
inplementatzen dira horretarako gorago aipatu dugun
bezala. Gizarteari planteatzen zaion galdera gaiztoa da,
ume bati ama ala aita gehiago maite duen galdetzen
zaionean bezala: zer nahiago duzue enplegua handitu ala
enplegu hobea eduki? Erantzuna bi kasuetan biak izatea
da logikoena edo normalena.
14. Aurreko puntuotan deskribatzen ahalegindu garenaren
(bizibide izateko nahikotasunik ez duen enpleguaren
problematika bigarren mailako bihurtzea) adierazleetako
bat izan daiteke Europan bertan gai honekiko erakusten
den ardura urria, krisiarekin arazoa asko handitu den
70

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

arren. Honela gai honi buruz dagoen azken ikerketa


gorago aipatu dugun Eurofundek egindakoa da 2010ekoa
da, eta lan honetarako erabili diren datu gehienek urte
batzuk lehenagokoak dira. Harrez gero lau urte pasa dira,
eta krisia gordindu egin da asko. Pentsatzekoa da beraz
bertan agertzen diren datuak aldatu egin direla okerrera.
15. Eta esan bezala, politikatik dikotomia hori ez da planteatu
behar, ez da behartu behar bi gauza onen artean (edo txarren
artean) bat aukeratzen, biak ala biak baitira konstituzioen
aginduz, bai behintzat konstituzio espainiarraren aginduz,
politika publikoen gidari izan behar diren politika sozialak.
Noski horretarako jarraitu diren politikez oso ezberdinak
dira inplementatu behar direnak. Hau da, ekonomiaren
lehiakortasuna baldin bada krisi egoera honetatik aterako
duena herri bat, lehiakortasun horrek oinarri sendoak izan
behar ditu, eta langileen pobretzea ahalbidetzen duten
politikak ez dira oinarri sendo horiek, batetik beti egongo
delako merkeago egingo duena, bestetik sare produktiboa
ez duelako krisien aurrean sendotasuna eman dezaketen
elementuz hornitzen (ekipamendu teknologikoa, langileen
trebakuntza eta kualifikazioa, balio erantsi handia ematen
duten produktuak, berrikuntza), eta azkenik ekonomia
produktibo aurreratu batek eskatzen duen ingurune sozial
kohesionatua ahalbidetu beharrean kaltetu egiten duelako.
16. Honela gauzak, zoritxarrez hegoaldeko herrietan
langileak pobretzera jo da bestelako neurrien kaltetan.

EKAI CENTER

71

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

7. B ENPLEGUA ETA GIZARTE


BAZTERKETA (1)
1. Enplegua gizarte baten ongizate maila neurtzeko
adierazle garrantzizkoa da. Beste gauza askoren gainetik,
gizarte irudikarian ongizatea enpleguarekin lotzen da eta
ongizate krisia enplegu ezarekin, langabeziarekin eta honi
hertsiki loturik ageri zaizkigun beste ezaugarri batzuekin.
2. Luzaroan horrela izan bada ere, azken urteotan
gizarte integrazioaren ikuspegitik, lanaren eta enpleguaren
zentralitatea zalantzan jartzen ari da.
3.
Hasiera batean zalantzan jartze hori zirkulu
akademikoetara mugatu bazen ere, 2007an abiatu zen
beheraldi ekonomikoaren kudeaketak haratago eraman
du eztabaida hori.
4. Lana eta enplegua gizarte -integraziorako eta
-kohesiorako lehen osagai direlako ustearen ahultzea bi
aldetik etorri da. Bat, enpleguaren kantitatearen ikuspegitik
baina baita enpleguaren kalitatearen ikuspegitik ere.
5. Izan ere, Enplegu duina (kalitatea) guztiontzat
(kantitatea) leloa gero eta eutsiezinagoa bilakatzen ari
zaigu.
6. Lehengoak (enpleguaren kalitatean fokoa jartzen
duenak) enplegu prekarioari erreparatzen dio, alegia,
EKAI CENTER

73

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

gutxieneko kalitatezko baldintzak bermatzen ez duen


lanpostuari. Irizpide ezberdinak kontuak hartuta, esate
baterako, lanaldiak, soldata, lan baldintzak, kontratu mota
eta iraupena, segurtasuna, lan harremanak, etab. Horien
adibide dira, lanpostu ezegonkorrak, aldi baterakoak,
lanaldi partzialekoak, lanpostu efimeroak, mikro lanpostuak,
ordezkagarritasun handikoak, azpikontratazioak, eta oro
har, baldintza prekarioan eginiko kontratazioak.
7. Bigarrenak, (enpleguaren kantitatean fokoa jartzen
duenak) egiturazko langabeziari erreperatzen dio, hau da,
herrialde bateko egitura ekonomikoak enplegu nahikoa
sortzeko gaitasun ezari, aldian aldiko faktoreez gaindi.
8. Esan gabe doa beheraldi ekonomikoan zehar biak
langabezia eta lan prekarioa joan zaizkigula hedatzen
EAEn.
9. Izan ere, azken urteetan, lan merkatua gero eta
exigenteagoa, mugatuagoa eta lehiakorragoa ageri zaigu.
a) Exigenteagoa kualifikazioari eta konpententziei
dagokioenez.

b) Mugatuagoa lan eskeintzari dagokionez.

c) Lehiakorragoa, lan-eskaera kontuan hartuta.

Halaber, lan merkatuak eskeintzen dituen lanpostuen


baldintzak okerrera egin dute. Behin-behinekotasuna,
lanaldi partzialak, edota soldaten jeitsiera bilakatu dira
kontratazio berrien nortasun-ikur.
10. Ondorioz, gure ingurumari sozio-ekonomikoan
ondorengo ezaugarriak are eta arruntagoak bilaka zaizkigu:
74

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

a) Langabeziaren kronifikazioa bereziki, adineko eta


kualifikaziorik gabeko langabeen artean.

b) Bazterketa arriskuan dagoen biztanle-kopuruaren


hazkuntza.

c) Gizarte-segmentu ahulenak lan merkatuko


prekaritate handiko lan-eremuetan lekutzea.

10. Sakoneko aldaketak bizi ditugu. Eredu fordistatayloristaren testuinguruan lanpostua eta enplegua ziren
goranzko gizarte- mugikortasunaren giltza.
11. Orain, berriz, gero eta jende gehiagoaren kezka da
nola eutsi estatus sozio-ekonomikoari edota nola ekiditu
gizarte-estratifikazioan behera ez egitea. Bestela esanda,
nola uxatu gizarte bazterketa?

EKAI CENTER

75

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

7. C ENPLEGUA ETA GIZARTE


BAZTERKETA (2)
1. Gizarte bazterketari aurre egiteko politika publikoen
artean enplegu politika aktiboek eta gizarte politikek
garrantzia nabarmena dute.
2. Merkatuak eragiten dituen desorekak leuntzeko eta
berdintzeko neurriak sustatu ohi dituzte enplegu politika
aktiboek, bereziki enpleguaren sorrerari eta hazkundeari
begirakoak.
3. Zehatzago, enplegu politika aktiboen betekizunen artean
azpimarra daitezke langabeen laneratzea errazteko edota
horien merkaturatze-aukerak hobetzeko orientabideak,
formazio jarduerak eta enplegu neurriak. Baita ere, langileen
formazioa eta berkalifikazioak egokitzeko programa eta
neurriak.
4. Erdigunean langabeen merkaturatze aukerak hobetzeko
neurriak aurki genitzake. Hots, enplegagarritasun politikak.
Hain zuzen ere, horietxek dira enplegua aktibatzeko
estrategien artean egun nagusi egin zaizkigun politikak.
5. Baina, begi bistakoa da enplegua sustatzea eta
enplegagarritasuna sustatzea gauza oso ezberdinak direla.
6. Enplegua oso kontzeptu zabala da, ertz asko dituena,
enplegagarritasuna berriz, askoz eta mugatuagoa.
EKAI CENTER

77

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

7.
Enplegu
politikek
dimentsio
ugari
dituzte.
Enplegagarritasunak langabeengan jartzen du arreta,
indibidualizatu egiten ditu lan harremanak. Langabeak
barneratu egin behar ditu egungo lan merkatuaren dinamika
gora-beheratsuak, desorekak eta arriskuak. Eta horien
ondotik dagokio langabeari garatzea lan-merkaturatzeko
estrategia arrakastatsu bat.
8. Bestela esanda, enplegagarritasuna lan merkatura
egokitzea da, baina betiere oinarri bakan eta pertsonalizatu
batetik. Hortik dator, baita ere, integrazio politiken gainetik
sartze politiken ordezkapena. Birbanatze politiketatik
urrunago eta laguntza zein berdintze politiketatik hurbilago.
9. Norbanakoak kudeatu behar ditu bere baliabideak
(hezkuntzazkoak, kulturalak, sozialak), jokoan jarri,
arriskuak eta ziurgabetasunak indargabetu eta aukerak
aprobetxatu.
10. Erantzukizuna ere mugitu egiten da, oinarri kolektibo
edo gutxienez partekatu batetik norbanakotu egiten da.
Azken batean, norbera bere lan-ibilbidearen erantzule
nagusi bilakatu denaren irakurketa indartu egiten baita.
11.
Langabeziaren ardura norberatu eta psikologizatu
egiten den neurrian, merkatua arduraz salbu uzteko
joera ere gailentzen da. Ondorioz, langabezia bera
enplegagarritasun parametroen arabera irakur daiteke.
12. Aurreko guztiarekin sintonian, merkatuaren parametro
lehiakorren eraginez, langabeziaren auzia indibidualizatu
egin da hezkuntza, formazio, konpetentzia, eskarmentu
edota kapital sozial defizita duten pertsonen arazoa bihurtu
arte.

78

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

13. Enplegagarritasunaren testuinguruan, langabezia, inoiz


baino gehiago gabezia edota hutsune gisa ulertzen da.
Enplegu bat lortzeko zailtasunak identifikatzerako orduan,
gero eta ohikoagoa da baliabide ekonomikoen gabezia,
hezkuntza falta, harreman urritasuna, edota kualifikazio
eza aipatzea.
14. Alegia, ezintasunaren zein gabeziaren diskurtsoa
olio orbana bezala hedatuz joan zaigu. Baina diskurtso
errotu horrek ez digu egitura ekonomikoaren ezintasunaz
hitzegiten, ez eta enpresen ezintasunaz baizik eta
pertsonen ezintasunaz. Hortxe dago gakoa.
15. Langabeziaz jardutean, arreta langabeengan jartzean
(zenbat diren, ze ezaugarri dituzten, zeintzu diren beren
gabeziak, nola susta daitekeen beren enplegagarritusuna,
zer nolako estrategiak marrazten beharko lituzketen
enplegu-bilaketan, etab.) beste alderdi batzuk bistatik
kanpo geratzen dira, esate baterako, egitura ekonomikoa,
enpresa-ehuna eta enplegu-emaileak. Horiek guztiak ere
klabeak dira. Edo bestela, zergatik gelditzen da jendea
enplegurik gabe?

EKAI CENTER

79

8. LAN MERKATUA
ETA ADINA

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

8. A LAN MERKATUA:
ADINAGATIKO DISKRIMINAZIOA
1. Egungo lan merkatua oso baztertzailea da. Bazterketa
arrazoien artean adina aurki genezake. Gaztetasuna
ezeren gainetik goraipatzen duen gizarte narzisistarentzat
heldutasunak eta zahartzaroak balio eskasa dute.
2. Lan eskeintza askotan formalki edota informalki adinmuga ezartzen da, eta beste askotan gazteak lehenesten
dira. Hautu hori justifikatua ez dagoenean eta gizalegekoa
ez den kasuetan adinagatiko diskriminazio baten aurrean
aurkituko ginateke.
3. Adina mugatzaile denean adineko langabetuei lan
merkatura itzultzeko aukerak murriztu egiten zaizkie,
merkaturatzeko berezko zailtasunak areagotuz.
4. Lan merkatuan adineko langabetuekiko estigma
modukoa oso errotuta agertzen zaigu egunerokoan. Sarri
autoestigma bihurtzeraino. Balio-egitura normalizatuak
diosku adina kaltea baino ez dela. Lan merkatuan eta
jendartean gero eta onartuagoa dagoen adinagatiko
diskriminazioa gehientsuenetan aurreiritzietan dago
oinarritua.
5. Lan eskubidearen arloan dihardugula, garrantzizkoa
izan daiteke aipatzea lan arloan adinagatiko diskriminazioa
legez dagoela arautua.
EKAI CENTER

83

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

Europa mailan, 2000ko azaroak 27ko 2000/78/CE


zuzentarauan. Eta estatu mailan, langilearen estatutoan
eta abenduak 30eko 62/2003 Legean, neurri fiskal eta
gizarte ordenari buruzkoan.
6. Bazterketa
ugari daude,
kontzeptualki
zuzenbidearen

eta eskubide urraketaren artean konexio


eta elkar elikatzen dira biak, baina
bi eremu ezberdindu genezake: bata,
eremua eta bestea, gizarte balioena.

7. Adinagatiko diskriminazioa babesten duten zenbait


diskurtso oso eredu merkantilistatik abiatzen dira. Hasteko,
erabiltzen den hizkuntza eta mintzaira ekonomiatik
eratorriak dira. Esate baterako, gazteengan inbertitzeak
etorkizunera begira emaitza oparoak eta inbertsioaren
amortizazioa dakarrela entzuten da maiz.
8. Esan gabe doa, honi jarraiki, adineko langabetuak
ez direla errentagarriak eta beraz, zilegi dela merkatuak
ez onartzea. Gisa honetako diskurtsoek bazterketari
legitimazioa ematen diote, hau da, jendartean onargarri
egiteko saiakera dira eta uste baino hedatuagoak daude.
9.
Merkatu-askatasuna
medio,
lan
merkatutik
kanporatzen ditu gizarteak berak adineko langabetuak,
jendartean onartuta dauden balio kultural eta sozialen
izenean.
10. Balio kontua ere badelako, diskriminazioa zigortzen
duten legezko neurriak ez dira nahikoak arazoari aurre
egiteko. Are gehiago, adineko pertsona langabeen laneratzea
sustatzeko egun indarrean dauden neurri politikoak, hobariak,
diru-laguntzak edota pizgarriak ez dira nahiko kolektibo
honen gizarteratze sozio-laborala gauzatzeko, hauek guztiak
balore eta jarrera aldaketa batekin ez badatoz.
84

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

11. Adierazi nahi dena zera da: neurri horiek


eraginkortasun mugatua izango dutela ez badira etortzen
adinarekiko jarrera baikorrago batekin batera.
12.
Horregatik, adinagatiko diskriminazioa gainditzeko
neurriak ezinbestekoak dira. Balore eta jarrera aldaketak
eman daitezen bereziko garrantzia dauka adina
errespetatzeko diskurtso eraikitzaileak lantzen hastea lan
merkatuan.
13. Eginkizun horretan, nola ez, erakunde publikoek
lidergoa hartu beharko lukete. Erantzukizunez eta arduraz
jokatuz eta gizartearentzat eredu izaten. Giza baliabideen
kudeaketa berdindua eta dibertsitatearen sustapena
erreferentzia bihurtu beharko litzateke enplegu politika
publikoen diseinuan zein aplikazioan.
14.
Jokoan dagoena ez da bakarrik enpleguaren
eskuragarritasuna. Gustoko izan ala ez, norbanakoaren
izatea eta nortasuna lan merkatuak definitzen du neurri
handi batean. Pertsonaren garapen integralean, landuna
izateak ematen duen ahalduntzea eta jabekuntza
ezinbestekoak dira gizartearen baitan oreka ekonomiko
eta sozialak garatze aldera.

EKAI CENTER

85

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

8. B ADINEKO LANGABEAK:
SAILKAPEN KONTU BAT
1. Gizarte ikuspegitik zein Lan eskubidearen ikuspegitik
begiratuta, gazteen langabezia tasa lehen mailako auzia
da. Hala ere, esan beharra dago langabeen %40 baino
gehiago adinekoak direla. Lanbideko 2014ko bigarren
lauhileko datuen arabera, Euskal Autonomi Erkidegoko
langabetu guztien %43 berreogeita lau urtetik gorakoak
dira.
2. Beste modu batera esatearren, ia langabetu guztien
erdiaren ezaugarria da adinekoa izatea. Kopuruetara
ekarrita, 72.951 langabe dira berrogeita lau urte baino
gehiago dutenak. Hogeitabost urtetik beherakoak aldiz,
11.938 lagun ziren eta hogeita bost eta hogeita hamabost
urte bitartekoak berriz, 37.542 lagun.

3. Datu hori ez da unean unekoa, baizik eta, gutxi asko,
denboran zehar egonkortzen joan den tendentzia.
4.
Zentzu horretan testu honen helburua egungo
langabeziaren konposizioari buruzko hausnarketa egitea
da. Kontua ez da gazteak eta adinekoak lehian jartzea,
ez eta kolektibo bat lehenestea bestearen kaltetan, baizik
eta hausnarketa eragitea datu horiek duten esanahian
enplegua sustatzeko politika publikoen diseinuan eta
aplikazioan.

EKAI CENTER

87

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

5. EKAI Centerrek uste du datu horiek berebiziko


garrantzia dutela. Bai horien hondoko errealitateak biltzen
dituen berariazko ezaugarriengatik baita egoera horri
buelta emateko politika publikoen eta enplegu politiken
ikuspegitik ere.
6. Hasteko, adineko langabeek osatzen duten biztanle
taldea ezin liteke kolektibo berezi gisa ulertu, horrekin
gutxiengo baten berezitasunei erreparatzen diogula
aditzera eman nahi bada, kolektibo berezi hori nagusiena
baita.
7. Zehaztapen hori nabardura bat baino askoz gehiago
da, bereziki proportzio hori adineko langabeena, guztizko
langabeen artean, alegia denboran zehar mantenduko
bada. Eta itxura guztien arabera hori da gailentzen ari den
ikuspegia.
8. ADDECO Fundazioaren VI Txostenaren arabera, 2014.
urtean argitara emana, EAEan adineko langabe kopurua
%248 hazi da zazpi urtean (2007-2014).
9. Beste working paper batean azal genezake zabalago
adineko pertsonek langabeen zerrendetan hartu duten
kopuru nagusitasunaren zergatia. Oraingoan, nahikoa
zaigu konposizio horren garrantziaz bi idea azpimarratzea.
10. Bat, adineko langabeak nagusi diren aldetik, talde
berezi bainoago talde normalizatu izatetik gertuago egon
beharko lirateke. Eredu normalizatu baterantz jo beharko
litzateke.
11. Egia da adineko langabeek kasu askotan trataera
berezia eskatzen dutela, laneratzeko orduan adinekoa
izatea berak erronka gehigarriak dakarrelako, baina
88

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

edozein modutan berezia dena egoera da ez subjektoa. Are


gutxiago estatistikek dioten bezala gutxienez hamarretik
lau berrogeita lau urtetik gorakoak badira.
12. Bi, errealitate hori onartzea lehen urratsa da
enplegu politika publiko aktiboen diseinuan adinaren
berezitasunak eskatzen duen tratamendu berezitua behar
bezala dimentsionatzeko.
13. Adineko langabeen ezaugarriak eta gazteenak oso
bestelakoak dira. Aurreko belaunaldiekin alderatuta,
egungo EAEko gazteriaren kualifikazio maila inoizko
altuena izan daiteke. Adineko langabe askoren ezaugarria
berriz kualifikazio eza izan daiteke. Lan esperientzia handia
eta lan jardun jakin baterako konpetentzia eta abilezia
handia froga dezakete, baina oinarrizko kualifikazio baxua
lan merkatuan birkokatzea egokitzen zaienean.

14. Hala ere, adineko pertsonek ezagutza eta
esperientzia handia daukatenean ere, ez zaie behar bezala
kontuan hartzen lan merkatuaren garapen iraunkorra
bilatzen den garaiotan. Adineko pertsonen esperientzia eta
ezagutzak, balio erantsia izan beharko lukete belaunaldi
arteko transmisioa gauzatu ahal izateko.
15. Zenbait kasutan lan merkatuak adina zigortu egiten
du. Eta are gehiago, adinagatiko diskriminazioa ematen
da, adina bera irizpide baztertzailea bilakatzen denean.
Gurea bezalako gizarte merkantilista batean gailentzen
doazen balioek babesa ematen diete hortxe lerratzen
diren diskurtsoei.
16. Balio garraiatzaile horiek zilegi bihur dezakete lan
merkatuaren bazterketa, eta modu horretan eskubide
urraketak onargarri egin ere.
EKAI CENTER

89

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

17. Enplegu
sustapenari
dagokionez
kolektibo
ezberdinen sailkapena berrikusteko garaia iritsi da.
Gazteez gain zailtasun bereziak dituzten kolektiboak
(zeintzuen barruan adineko langabetuak jasota leundeke),
ez dirudi errealitatea behar bezala islatzen duenik.

90

EKAI CENTER

9. LANERAKO ESKUBIDEA ETA


IMMIGRAZIOA: ZIRKULAZIO
ASKATASUNA EUROPAN

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

9. A LANGILEEN ZIRKULAZIO
LIBREA EUROPAN
1.
Krisialdiaren eragin gaiztoetako bat izan da
immigrazioaren aurkako jarreren hazkundea. Gehien
aitatzen diren argudioen artean bat nabarmendu nahi dugu
Lanerako eskubideaz dihardugun honetan: bertako gizarte
babeserako programen bizkarroiak bilakatzen direla. Eta
hain justu, gizarte- eta enplegu-laguntzez baliatzeko etortzen
direla gurera.
2. Orain gutxi arte, ezagunak zitzaizkigun jarrera hauek
Europaz gaindiko immigrazioari zegokioenean. Baina gauzak
okerrera aldatzen hasi dira eta argudio hau bera erabiltzen
hasi dira orain Belgika eta Alemania Europar Batasuneko
biztanleak beren herrialdetatik kanporatzeko.
3. Beren ongizate sistemaren erabilera okerraz eta hari
eragiten zaizkion abusoez defendatzeko neurri baztertzaileak
orain euskal hiritarrei ere eragin dakieke.
4. Horrenbestez, Europear Batasuneko mugimendu
askatasuna, lan merkatu bakarra eta langileen mugikortasun
askatasuna zalantzan jartzeko arriskuak gero eta argiagoak
dira.
5. Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko
Hitzarmenak 45. artikuluak jasotzen du: Langileei bermatu
egiten zaie zirkulazio askea, Batasunaren barruan Estatu
EKAI CENTER

95

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

kideetako langileen artean, nazionalitatean oinarritutako


bereizkeria guztien abolizioa dakar zirkulazio askeak,
enpleguari, soldatei eta gainerako baldintzei dagokienez.
6.
Gerora,
2004/38/EE
Europako
Parlamentuaren
Zuzentarua langileen zirkulazio libreari buruzkoak, aurreko
baieztapenari zenbait muga jarri zizkion. Adibidez, europear
immigrantea harrerako herrialdeko gizarte babeserako
sistemarentzat gehiegizko zama bilakatzea.
7. 2014ko martxoan egindako adierazpen publiko batean
Europako Batzordeak gogorarazi zuen legezkoa dela
Europar herritarrak Europako herrialde bateko lurraldetik
kanporatzea, baldin eta hiru hilabeteko egonaldi baten
ondoren, herritarrak lanik ez badu edota bere burua
sostengatzeko baliabide nahikork ez badu, eta ondorioz
herrialde hartzailearen ongizate sistemarentzat zama
ekonomikoa bilaka badaiteke.
8. Beraz, langabezia egoerak egonaldia luzatzeko eskubidea
galtzea ekar dezake, gizarte-laguntzen ikuspegitik zama bat
ez bihurtzeko behar beste baliabide eduki ez ezean.
9. 2014ean zehar Belgikak kanporatu zituen europear
herritarren artean, errumaniar eta bulgariarren atzetik
espaniarrek (323 lagun) osatzen zuten zerrenda hori.
10. Egoera ezberdinak kasuz kasu aztertu behar badira
ere, kanporatzeko erabakiaren ondotik edo aurretik gizartelaguntzak jasotzeko eskubidea uka daiteke.
11.
Gisa honetako neurriek migratzaile eta langileei
atzerritarrei eragiten dien presioa itzelezkoa da. Ez bakarrik
lanpostu bat bilatzerako orduan baita ere lortutakoari
eusteko orduan.
96

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

12.
Ez dakigu horrelako jarrerak zenbateraino heda
daitezkeen Europako beste herrialde batzuetara, baina
dakiguna da oraingoak ez direla sasoi onak etorkizun hobe
baten bila abiatzen diren emigranteentzako.
13. Horrelako eszenategi baten aurrean, non lanerako
eskubideari muga ezin zitalagoak jartzen zaizkion, urjentea
da botere publikoen eskuhartzea. Emigranteen lanerako
eskubidea bermatzeko Europar Batasuneko eremuan,
zirkulazio librean murrizketarik eragin gabe.
14. Horretarako, ezinbestekoa da eztabaida zabal bat
abiaraztea jendartean langabezia, pobrezia eta bazterketaren
arteko gurpil zoroa gelditzeko beharrezkoak izan daitezkeen
benetako oinarriak jartzeko.

EKAI CENTER

97

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

9. B LANGILEEN ZIRKULAZIO
ASKEA: ERANTZUN POLITIKOAK
1. Aurreko testu batean aipatu dugu Europar Batasuneko
langileen zirkulazio askeari buruz zenbait herrialde urrats
kezkagarriak ematen ari direla. Belgikak eta Alemaniak
adibidez, eskubide hori mugatzeko neurriak jarri dituzte
abian harrerako herrialdeko gizarte-ongizateko sistema
gehiegi zamatzen dutela uste duten kasuetan.
2. Erresuma Batuak, bere aldetik, are eta neurri
gogorragoak iragarri ditu immigrazioari kontrol zorrotza
jartzeko baldin eta Cameronek bigarren agintaldi bat
lortuko badu.
3. Gehiegizko zama kontzeptua Europar Batasunak
berak sartu zuen 2004/38/EE Zuzentaruan, Europar
Batasuneko herritarrek eta haien senitartekoek estatu
kideetako lurraldean askatasunez ibili eta bizi izateko
duten eskubideari buruzkoan.
4. Babes-klausula modura jarri zuten estatu kideek
kontuan hartuta gizarte segurantza sistemak harmonizaturik
gabe zeudela eta etorkin fluxuak herrialde gutxi batzuetan
konzentratzen zirela (Alemania eta Erresuma Batuan
bereziki).
5. Zentzu horretan, Alemaniak zirkulazio askeari mugak
jartzeko bideari ekin dionean argudiatu du Europa
EKAI CENTER

99

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

mailako legedia aplikatzen ari dela, inongo urraketarik


eragin gabe. Eta are gehiago, Erresuma Batuari aurpegiatu
dio zirkulazio askea ez dela ikutzen.
6. Gakoa da nork erabakitzen duen zer den gehiegizko
zama eta zeren arabera, eta hortik zer ondorioztatzen den.
7. Alemaniako lege-egitasmo berriari Bruselak babesa
eman dio oraingoz, legea nola aplikatzen den gauzatu ez
dela.
8. Zirkulazio askatasuna mugatzeko neurriak zalantzan
jarri barik, Joaqun Almuniak, Europako Batzordeko
lehiakortasun buruak adierazi du Europak legezko
immigrazioa gizarteratzeko arazo larriak dituela. Alemaniak
harturiko bideak agerian uzten duela Europaren ezintasuna
immigranteak artatzeko eta gizarteratzeko. Harrera
herrialdeek beren kabuz eta banaka irtenbideak bilatu
ordez Europa mailako aterabide asegarria eta adostua
bilatu beharko litzatekeela azpimarratu du. Azken batean,
Almuniak arazo politiko gisa formulatu du auzia.
9. Espaniako gobernuak, bere aldetik, erantzun askoz
eta otzanagoa azaldu du. Ftima Bez ministroak
europar hiritarren kanporatzea gustokoa ez izan arren
legezkoa dela adierazi du, aipatu zuzentarauaren 35.
artikuluari jarraiki. Kanporatze-neurriak hartu dituen
herrialdeari (Belgikari, zehazki) azalpenak eskatu dizkiola
eta kanporatze-erabakia eragin dien espaniar herritarrei
babesa eskaini diela.
10.
EAEko gobernuak ez dauka eskumen zuzenik
Europar Batasuneko migrazio politiketan jarduteko, baina
EAEko herritaren interesak ordezkatzeko, defendatzeko
eta sustatzeko Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza bat
100

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

dauka Bruselan. Zentzu horretan EKAI Centerrek uste


du Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzari
badagokiola auzi honen inguruan erantzun instituzionala
ematea.
11.
Europako herrialderen batera atzerriratu diren
euskaldunen estatistikak falta zaizkigularik, Mara Jess
Ceballos (ikus CIDOB) ikertzailearen datuen arabera milioi
laurden bat baino espaniar gehiago atzerriratu ziren 20082013 urte bitartean. Pentsa liteke horien artean euskaldun
milaka batzuk ere badaudela.
12. Beraz, ikuspegi horretatik ere, Europako beste herrialde
batera lanera edo lanpostu bat bilatzera mugitu diren
edota mugitzeko asmoa duten euskaldunen ikuspegitik,
interesgarria izango litzateke:



Europako herrialderen batean bizilekua duten edo


asmo duten euskal herritarrei erreferentziazko
informazio gaurkotua eskeintzea, lanerako eskubideen
inguruan zein egoitza eskubideen inguruan.

Immigrazio lege berriei (Alemania) buruz edota


immigrantei buruzko prozedura administratiboei
(Belgika) buruzko informazio gaurkotua eskeintzea.

Europako herrialderen batean bizilekua duten edo


asmo duten Euskal herritarrei babesa eta aholkularitza
eskeintzea immigrazio eta zirkulazio askatasunaren
eskubideen arloan.

EKAI CENTER

101

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

9. C LANGILEEN ZIRKULAZIO ASKEA


AGENDA POLITIKOAN
1. Krisialdi ekonomikarekin batera langileen zirkulazio
librearen gaia Europar Batasuneko agenda politikora
itzuli da, bai Europa mailan eta baita Batasuneko zenbait
herrialdetan; Britania Handian, Alemanian eta Belgikan,
kasu.
2. Tradizionalki Europaren baitako langileen fluxuak
edo mugimenduak txikiak izan dira. Herrialdeen arteko
bataz besteko soldata ezberdinatasunak ez dira estimulu
nabarmenak izan norberarena ez den Batasuneko
beste herrialde batean lanpostu bat bilatzeko. Fluxurik
nabarmenenak ekialde-mendebalde norabidea izan dute
Centre for European Policy Studies (CEPS) ikergunearen
arabera, eta azken urteetako hegoalde-iparralde ejea
asko hazi den arren, fluxu horiek Estatu Batuetako
estatuen artean eman ohi diren lekualdaketak baino askoz
mugatuagoak dira.
3.
Europar
emigranteentzako
harrerako
herrialde
nagusiak Britania Handia eta Alemania dira. Ondorengo
taulan ikus daiteke Alemanian baimenarekin lanean
diharduten europear jatorriko langileak nazionalitatearen
arabera sailkatuta (Iturria, CEPS).

EKAI CENTER

103

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

4. Datu horien arabera espaniar emigranteak asko ugaritu


diren arren azken urteetan 2012ko abenduan adibidez,
50.201 langile zeuden izenpetuta Alemaniako gizarte
segurantzako sisteman eta beste 9.271 lagun lan bila
langile greziar, portugaldar eta italiarrekin alderatuta askoz
gutxiago dira.
5. Alemaniako Enplegu Agentzia Federaleko zuzendariak
Frank-Jrgen Weise 2013ko martxoan adierazi zuen
Rheinischise Post egunkarian emandako elkarriketa
batean Alemaniako ekonomiak urtero 200.000 langile
kualifikatu europear beharko zituela lan merkatuko beharrei
erantzuteko, bereziki erizainak, medikuak eta ingenieriak.
Era berean, baztertu egin zuen atzerriko langile fluxu
masiboek alemaniako gizarte ongizateko sistema gainditu
egingo zutenik.
6. Sasoi berean, 2013ko udaberrian, Holandak, Britania
Handiak, Austriak eta Alemaniak gutun bat helarazi zioten
Europar Batzordeari zeinetan kexu ziren ongizatezko
turismoaz (welfare tourism). Alegia, ongizate sistemaren
laguntza programez baliatzeko asmoz lekualdatzen ziren
europar etorkinez.
104

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

7. Europar Batzordeak txosten bat argitaratu zuen


erantzun gisa, Impact of mobile EU citizens on national
social security systems izenburuaz. Txosten horretan,
zera jasotzen da:






- Europako beste herrialde batean jatorria duten


herritarrek ez dute harrera herrialdako herritarrak baino
gehiago jotzen gizarte laguntzetara. Ez dute erabilera
intentsiboagorik egiten.

- Ekonomikoki aktiboak ez diren Europako herritar


lekualdatuen proportzioa oso txikia da eta ez da
nabarmena horien eragina sarien aurrekontuetan.

- Sari horien onuradun atzerritarren portzentaia %1 eta


%5 artean kokatzen da Alemanian, Suedian, Finlandian,
Frantzian eta Holandan.

- Europear herritarren gehiengoa lana egiteko mugitzen


da Batasuneko beste herrialde batera, eta ongizatezko
turismoa oso bazterreko errealitatea da.

- Europako herritarrek ezgaitasun edota langabezia


saria jasotzeko probalitate txiakiagoa dute.

8. Txosten hori bat dator beste ikerketa batzuekin,


zeintzuek adierazten duten beste Estatu kide bateko
herritarrek harrera herrialdeko finantzen zergadun garbi
bilakatzen direla. Orohar, zergetan ordaintzen duten eta
sarietan jasotzen duten arteko saldoa positiboa izan ohi
da harrera herrialdearentzat.
9. Hala ere, ez dirudi txosten horrek inor asetu zuenik,
zeren urtebete beranduago Alemaniak lege berri bat
tramitatu du, hemendik oso gutxira indarrean sartuko
EKAI CENTER

105

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

dena, Europear herritarren zirkulazio libreari muga argiak


jarriz.
10. Araudi berriaren arabera, Alemaniak kanporatu ahalko
ditu europear herritarrak, sei hilabete lanik egin gabe
pasa ondoren, etorkizun laburrean enplegu bat aurkitzeko
aukera arrazoituak dutela frogatu ezingo badute.

106

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

9. D LANGILEEN ZIRKULAZIO
LIBREA EZBAIAN
1. Europar Batasuneko langileen zirkulazioa askeari
buruz azken hilabeteen ikusten ari garen ekimen politiko
eta instituzionalez ohartuta, EKAI Centerrek interesgarria
deritzo azaltzea langileen zirkulazio askeari buruzko Europa
mailako marko juridikoa eta horren irakurketa aplikatuak
lan eskubidearen inguruko debatean taxuz kokatzeko.
2. Langileen eskubideei
araubidea osatzen dute:

buruzko

Europa

mailako

a. Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko


Hitzarmenak.




b. 2004/38/EE Zuzentaruak, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2004ko apirilaren 29koa,


Europar Batasuneko herritarrek eta haien senitartekoek
estatu kideetako lurraldean askatasunez ibili eta bizi
izateko duten eskubideari buruzkoa.

c. 492/2011 Erregelamenduak, 2011ko apirilaren 5ekoa.


d. Europako Justizia Auzitegiaren jurisprudentziak.

3. 1992ko Europar Batasunaren Funtzionamenduari


buruzko Hitzarmenaren 45. artikuluak babestu zuen
langileen zirkulazio askatasuna modu zabalean: Langileei
EKAI CENTER

109

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

bermatu egiten zaie zirkulazio askea, Batasunaren


barruan Estatu kideetako langileen artean, nazionalitatean
oinarritutako bereizkeria guztien abolizioa dakar zirkulazio
askeak, enpleguari, soldatei eta gainerako baldintzei
dagokienez.
4. Horrez gain, 18. artikuluak espreski gaitzetsi zuen
nazionalizatean oinarritutako diskriminazioa.
5. Legezko oinarrizko eskema hau osatu eta gehiago
zehaztu egin zen 2004/38/EE Europako Parlamentuaren
Zuzentaruarekin, langileen zirkulazio libreari buruzkoa.
6. Bigarren testu horretan Europako estatuek arreta
berezia jarri zuten herrialde bakoitzaren ongizate sistema
babesten, jakina baita gizarte segurantzako sistemak ez
daudela harmonizatuak, eta beraz, herrialde bakoitzak
erabakitzen du sariak nola antolatu, zer nolako baldintzak
ezarri onuradun izateko, etab.
7.
Beraz,
2004/38/EE
Zuzentarauak
zirkulazio
eskubidearen eta lan egiteko zein egoitza ezartzeko
eskubideen arteko artikulazioa ekarri zuen, herritarren
arteko tratu berdintasuna aintzat hartuz.
8. Guztiarekin, Europako herritarrei Europako eremuan
modu askean mugitzeko oinarrizko eskubideak bermatzen
bazaizkie ere, funtsezko banaketa bat egiten da europar
herritarren artean beren estatusari dagokionez. Batetik,
herritar aktiboak (besteren konturako langileak eta
autonomoak), bestetik lan bilatzaileak eta azkenik,
ekonomikoki ez aktiboak (ikasleak, erretretak, epe luzeko
langabeak eta bestelako errentadunak).

110

EKAI CENTER

Lanerako eskubidea langabezi masiboaren aroan

9. Langileek lehen egunetik daukate berdintasuneko


tratua bermatua, eta honezkero, orohar gizarte sariez
baliatzeko eskubidea ere.
10.
Lan bilatzailea ere modu askean mugi daiteke
Europako eremuan zehar, baina bere egoitza eskubidea
sei hilabetera muga daiteke, baldintza jakin batzuetan.
Beste era batera esanda, muga hori ezingo zaio ezarri
baldin eta modu aktiboan lanpostu bat bilatzen ari dela
eta lanpostu bat aurkitzeko aukerak dituela frogatu ahal
badu.
11. Aipatu egoerak frogatutzat eman ez direnean, eta
legez ezarritako epearen amaieran, herrialde batzuek
kanporatze erabakia hartu izan dute eta beste batzuek
edozelako gizarte laguntzez baliatzeko eskubidea ukatu.
12. Langileen zirkulazio askatasunari mugak jarri nahi
zazkion testuingu politikoan, Britania Handiak bakarrik
eskatu du indarrean dagoen araubidean aldaketak
eragitea. Alemania, adibidez, bide horren aurka azaldu da,
baina era berean lege berri bat prestatu du europear lan
bilatzaileen herritartasun eskubideak mugatuz. Hau da,
bereziki ongizate sistemaz baliatzeko baldintzak gogortuz,
indarrean dagoen araudiaren irakurketa mugatzaile batean
oinarrituta.
13. Benetako auzia ez dator Britania Handiaren jarrera
politikoarekin zeinak apenas duen babesa Europa mailan,
baizik eta Europako lehen ekonomiarekin. Alemania bere
kabuz hasi da urratsak ematen eta kontentzio neurriak
hartzen europear immigrazioaren aurrean Europaren
baitan landun eta langabeen artean, zein alemaniar eta
gainerako europear herritarren artean jerarkia handiagoak
ezarriz.
EKAI CENTER

111

Hezkuntza, Hizkuntza
Politika eta Kultura Sailak
(Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzak) diruz
lagundua