You are on page 1of 26

ANTOLAKUNTZA ETA JARDUERA ARAUDIA

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

1/26

A.J.A

Aurkibidea

O. AURKIBIDEA
1. XEDAPEN OROKORRAK

2. ANTOLAMENDUA
3. TALDEKO AGINTE-ORGANOAK
4. IRAKASKUNTZA KOORDINATZEKO ORGANOAK
5. PARTAIDETZA ORGANO BEREZIAK
6. BIZIKIDETZARAKO ARAUAK
7.IKASLEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARREN TRATAERA
8. ERRENDIMENDU AKADEMIKOAREN EBALUAZIO OBJEKTIBOA

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

2/26

A.J.A

Xedapen orokorra

1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1. IRAKASKUNTZAK ETA EZAUGARRIAK

Aita Iparragirre Herri Eskola Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe
publikoa da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mende
dago. Bere ikasketak, Sailak ikasturtez ikasturte ezarritako planteamendua jarraituz
ematen ditu.
Euskal Eskola Publikoaren Legeko 3.1. artikuluaren arabera, Ikastetxeko Hezkuntza
Proiektuan ezaugarri hauek azaltzen dira:
Plurala, elebiduna eta demokratikoa da.
Euskal gizartearen beharrak asetzen ditu.
Inguru sozial eta kulturalean sustraiturik dago.
Parte hartzailea da.
Desberdintasunak orekatzen ditu.
Aniztasuna zaintzen du.
Hezkidetza bultzatzen du.
Bere egin ditu Euskal Eskola Publikoaren Legeko 3.2. artikuluan ezarri diren xedeak.
Ikastetxe honetako gobernu-organo, partaidetza-organo eta koordinazio didaktikorako organo
guztiek, irakasleek eta irakasleak ez diren ikastetxeko langile guztiek goian aipaturiko
helburuak betetzera bideratuko dute beren jarduna.
Ikastetxeko bizikidetzaren oinarri gisa, bere eskubideak arduraz bete eta gainerakoen
eskubideak errespetatuko dituela agintzen du.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

3/26

A.J.A

Antolamendua

2. ANTOLAMENDUA
2.1. AGINTE-ORGANOAK
Gure ikastetxeak Euskal Eskola Publikoaren Legean (EEPL) aurreikusi diren taldeko
aginte-organoak, nahiz lagun bakarreko aginte-organoak izango ditu. Organo horiek
aipaturiko legeak ezarritako eskubide eta betebeharrak izango dituzte.
a) Taldekoak: OOG (Iraunkorra eta Ekonomikoa), irakasleen Klaustroa (Pedagogi
Batzordea) eta Zuzendaritza taldea.
b) Lagun bakarrekoak: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.
Ikasturte bakoitzean ikastetxean dagoen ikasle kopuruaren arabera eta ikasturteko
Antolakuntza Ebazpenean xedatutakoarekin bat etorriz, lehen aipatutakoz gain, nahiz
taldeko edo lagun bakarreko beste aginte-organo batzuk egon daitezke. Lagun bakarreko
organo horiek Antolakuntza Ebazpenean zehazten diren eskubideak eta funtzioak izango
dituzte, baita aurreko paragrafoan aipatu ditugun organoek eskuordetzen dizkietenak ere.

2.2. HEZKUNTZA-KOMUNITATEAREN PARTAIDETZA ORGANOAK


Ikasleen gurasoek, irakasleek, zerbitzuetako langileek eta Udaleko ordezkariek,
ikastetxeko kudeaketan, OOGren bidez hartuko dute parte.
Badira gure ikastetxearen jardunean parte hartuko duten beste organo espezifiko
batzuk. Hara nola, gurasoen batzarrak eta ikasleen parte hartze-organoak eta batzordeak.
Ikastetxeko ikasle nahiz guraso-elkartearen egoitza izango da. Ikastetxeak, hartara,
lokalak utziko dizkie elkarte horiei haien jarduera gauzatu dezaten. Horrez gain, elkarteek
ikastetxearen bizitzan parte hartzea sustatuko du ikastetxeak. Horretarako, hezkuntzajarduerak, jarduera kulturalak eta kirol-jarduerak bultzatuko ditu.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

4/26

A.J.A

Antolamendua

2.2.1. Bizikidetza Batzordea BEHATOKIA:


Batzorde hau, parte hartzeko, hausnartzeko eta elkarbizitza positiboko jarduerak
bultzatzeko gune bat da, eta ez du, inolaz ere,i zaera zigortzailea izango .

Bere osaketa honela gauzatzen da:

Bizikidetza arduradun irakaslea.

Aholkularia.

OOGko guraso ordezkaria.

Guraso boluntarioak.

LHko maila bakoitzeko ikasleen bi ordezkari.

Bi funtzio nagusi izango ditu:


1. Ikastetxean bizikidetzarako giro egokia egotea zaintzea.
2. Bizikidetzaren aurkakoak diren eta bizikidetzarentzat larri kaltegarriak izan
daitezkeen

jokabideak

zuzentzeko

neurriak

ezagutzea,

aplikatzeko

proposamenak egitea dagokion organoari eta berrikustea.

Ikasle ordezkariak aukeratzerakoan kontuan izango da:


1. Ikasturtearen lehenengo hilabetean eta ikasturte osorako, ikasle talde bakoitzak
bere ordezkaria aukeratuko du, taldeak erabakitako moduan.
2. Edonola ere, taldeko ikasle guztiak izango dira hautesle eta hautagai.

Behatokia elkartzeko bi gune hauek egongo dira:

Bizikidetza arduradun irakaslea, aholkularia eta ikasle ordezkariz osatutako


taldea.

Bizikidetza arduradun irakaslea, aholkularia, OOGko guraso ordezkaria eta


guraso boluntarioak.
Arauetan aurreikusi diren kasu zehatz horietan izan ez ezik, sortzen diren

batzorde bereziek ere erabakiak har ditzakete. Horretarako, berariazko eskumena behar
dute eta

OOGko osaerarekiko proportzionalak izan behar dira. Batzorde berezien esku,

beraz, gehiengo soilez ebatz daitezkeen erabaki guztiak utz daitezke.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

5/26

A.J.A

Antolamendua

2.3. IRAKASKUNTZA KOORDINATZEKO ORGANOAK

Tutoretzak eta etapako nahiz zikloko irakasle taldeak, koordinazio didaktikorako


organoak izango dira. Organo horiek, Pedagogi Batzordearen aholkularitzapean egongo dira.
2.3.1. Organo ezberdinen jardunaren oinarriak
Ikastetxeko hiru organo motek,

ikastetxeko jarduerak Euskal Eskola Publikoaren

Legean jasota dauden printzipio eta balioei jarraiki gauzatzen direla, hezkuntzako xedeak
egoki betetzen direla eta hezkuntzaren kalitatea ere, zaintzen dutela ziurtatuko dute.
Horrez gain,

guztien (ikasle, irakasle, guraso, zerbitzuetako langile,) eskubideak

betetzen direla bermatuko dute, bakoitza bere eskubide-esparruan hartuta alegia. Era
berean, guztiek beraien betebeharrak betetzen dituzten ere ikuskatuko dute.
Mintzagai

ditugun

organoek,

bestetik,

beren

gain

hartuko

dute

hezkuntza-

komunitateko kide guztiek ikastetxeko bizitzan, ikastetxearen kudeaketan eta ikastetxearen


ebaluaketan, eraginkortasunez parte hartzen dutela, bermatzeko ardura.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

6/26

A.J.A

Aginte organoak

3. TALDEKO AGINTE-ORGANOAK
3.1. ORDEZKOEN ORGANO GORENA (OOG).
3.1.1.Ezaugarriak eta osaera
Gure ikastetxean OOGren bidez, hezkuntza-komunitateko kide guztiek (ikasleek ezik)
hartuko dute parte ikastetxearen kudeaketan.
EEPLko 31. artikuluan aitortzen zaizkion funtzioak ditu (IKUS I ERANSKINA). Era
berean, honela dago osatua:

Zuzendaria, OOGko buru izango dena.

Ikasketa-burua.

Klaustroak aukeratuko dituen hamar irakasle.

Ikasleen gurasoen hamabost ordezkari. Guraso-elkarteko kide dira guztiak.

Administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

Udaleko ordezkari bat.

Ikastetxeko idazkaria. OOGko idazkari izango da.

3.1.2. OOG hautestea eta berritzea


Urtero, OOGko guraso-kideen erdiak berrituko dira; bakoitzak 2 urte egingo ditu.
Aukeraketa berriz, Guraso Elkartearen urteroko batzarrean, gelaka guraso guztien artean,
zozketaz egiten da baldin eta boluntariorik ez bada. Gela ezberdinetan familia bera
suertatzen bada zozketan, lehenengoa onartzen da eta bigarrenaren ordez beste bat
aukeratzen da gela horretan. Modu hau erabiltzen dugula azaltzen da batzarrean eta guztiek
onartzen dutenean, eramaten da aurrera.
Aukeraketa honen berri eskolara datozen famili berriei (HH2koei, ekaineko bileran eta
besteei, bakoitzari dagokionean) ezagutarazten zaie.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

7/26

A.J.A

Aginte organoak

Irakasleen ordezkaritzari dagokionez berriz, gurasoen ordezkariekin bezala, urtero


berrikusiko da. Hautagaiak aztertu eta hala balegokio, klaustroak adostutako irizpideak
jarraituz, aldaketak egingo dira. Orain arte erabiltzen ditugun irizpideak honako hauek
dira:

Lanorduaren 1/3 baino gehiago jardutea.

Iazko ikasturtean OOGko partaide ez izatea.

3.1.3. OOGko burua eta idazkaria aldatzea


Zuzendaria kanpoan bada, ikastetxeko zuzendari ikasketa-burua izango da edo, hala
badagokio, antzinatasunik handien duen ikastetxeko OOGko irakaslea.
Idazkaria egon ezean, ikastetxeko OOGko irakasle berrienak hartuko du idazkariaren
lekua. Pertsona horrek, irakasle den aldetik, botoa emateko eskubidea izaten jarraituko du.

3.1.4. OOGren funtzionamendu-erregimena


Bilerak kide guztiak bertaratu ahal diren orduan eta egunean egingo dira.
Zuzendariak bileraren deialdia 4 egun lehenago bidaliko die kideei. Deialdiarekin batera,
honako hauek helaraziko dizkie:

Bileraren gai-zerrenda

Eztabaidagai edo/eta onespenerako izango diren dokumentuak.


Ezohiko bileretarako deiak 2 egun lehenago egin daitezke, betiere, premiaz landu

behar den arazorik balego.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

8/26

A.J.A

Aginte organoak

Hiruhilekoan behin bilduko da, batzordeen bidez, bada ere. Zuzendariak deialdia
egiten duenean edo OOGko kideen heren batek hala nahi duenean bilduko da. Edonola ere,
ikasturtearen hasieran eta amaieran bilera bana egin beharko ditu nahitaez. OOGko kide
guztiek derrigorrez joan beharko dute bileretara.
Akordioak gehiengo soilez (baiezko, ezezko, zuri eta nuloen artekoen gehiengoa izatea)
hartuko ditu, kasu hauetan izan ezik:

Hezkuntza-Proiektua, Urteko Plana eta AIA (nahiz AIAren aldaketak) onetsi behar

direnean. Horiek guztiak gehiengo osoz (erdia gehi bat) onartuko dira.

Zuzendaria ezeztatzeko edo baliogabetzeko proposamena onetsi behar denean.

Proposamen hori bi hereneko gehiengoaz onetsiko da.


Hemen aurreikusi ez diren kasuetan berriz, administrazio-jardunbidearen Legeko II.
tituluko 2. kapituluan ezarritakoa beteko da.

3.2. BATZORDEAK

3.2.1. Iraunkorra
EEPLko 36.3 artikuluan zehazten diren funtzioak beteko ditu, eta baita ere, osoko
bilkurak haren esku uzten dituenak. Batzorde honek gehiengoz hartuko ditu erabakiak eta
OOGko kide hauez osatuko da:

Zuzendaria

Ikasketa-burua

Bi irakasle

Hiru guraso.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

9/26

A.J.A

Aginte organoak

3.2.2. Ekonomia Batzordea:


Ekonomia batzordearen osaera honako hau da:

Zuzendaria.

Idazkaria.

Guraso bat. Hau Guraso Elkarteko diruzaina izan behar du.

Klaustroko ordezkaria.

Bere egitekoa: agintzen zaizkion gaiei buruz OOGri informazio ekonomikoa ematea.
(IKUS IV ERANSKINA).
*Erabakiak hartzerakoan proportzionaltasuna gorde behar da, beraz, bildutako kide

guztiek ez dute zertan botoa emateko eskubidea izan.

3.3. IRAKASLEEN KLAUSTROA


3.3.1.Ezaugarriak eta osaera
Aginte-organoetako bat izateaz gain, irakasleen berezko parte hartze organoa da. Are
gehiago, koordinazio didaktikorako ikastetxean dagoen organo gorena da. Klaustroak,
halaber, ikastetxeko hezkuntza-alderdi guztiak planifikatzeko, koordinatzeko, erabaki
didaktikoak hartzeko eta informazioa emateko ardura du.
Zuzendaria izango du buru eta ikastetxean irakasle aritzen diren guztiek osatuko dute.
Ikastetxeko idazkaria klaustroko idazkari izango da. Zuzendaririk egon ezean, ikasketaburua izango da klaustroko buru. Eta zuzendaririk nahiz ikasketa-bururik

ez badago,

antzinatasunik handiena duen irakaslea izango da klaustroko buru. Idazkaririk egon ezean,
aitzitik, irakasleetan berrienak beteko ditu idazkariaren funtzioak.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

10/26

A.J.A

Aginte organoak

3.3.2.. Funtzionamendu-erregimena
Klaustroa hiruhilekoan behin bilduko da gutxienez, zuzendariak deialdia egin edo
klaustroa osatzen duten kideen gutxienez heren batek hala eskatzen badu. Horrez gain, bi
bilkura egin beharko dira nahitaez: ikasturtearen hasieran bat eta amaieran beste bat.
Klaustroko kide guztiek derrigorrez joan beharko dute bileretara. Hala ere, murrizketa
duten irakasleen kasuan, gai honi buruz urteko Ebazpenak dioena kontutan hartuko da.
Ohiko bileretarako deia bilera 4 egun lehenago egingo da .

Salbuespen moduan,

ezohiko bileretarako deiak egin daitezke, premiaz landu behar den arazoren bat badago,
betiere, berrogeita zortzi orduko aurrerapenaz egiten badira.
Erregelamendu honetan eta hezkuntzako legeetan aurreikusi ez diren gaiak ebazteko,
Herri Administrazioen Araubidean eta Administrazioko Prozedura Erkidearen Legeko II.
tituluko 2. kapituluan ezarritakoari jarraituko dio klaustroak.

3.3.3. Klaustroaren ahalmenak


EEPLko 35. artikuluan eta indarrean dauden beste xedapen batzuetan, irakasleen
klaustroaren funtzioak zehaztuta daude. (IKUS V ERANSKINA).

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

11/26

A.J.A

Aginte organoak

3.4. ZUZENDARITZA TALDEA


Pertsona bakarreko aginte-organoek osatzen dute zuzendaritza taldea. Horiek guztiek
modu koordinatuan betetzen dituzte beren funtzioak.
EEPLko 36. artikuluan esleitzen zaizkion funtzioak izango ditu

baita OOGk edo

irakasleen klaustroak bere esku uzten dituenak ere. (IKUS VI ERANSKINA).


Egoki baderitzo, hezkuntza-komunitateko edozein kide gonbidatu dezake bere
bileretara aholkuak eman ditzan.

Era berean, egoki deritzon funtzioak ikastetxeko

irakasleen esku utz ditzake, batez ere, zikloko edo etapako koordinatzaileen esku eta
proiektu zehatzez arduratzen diren irakasleen esku.
Pertsona bakarreko organo hauek osatuko dute zuzendaritza taldea:

Zuzendaria: ikastetxearen ordezkari izango da ondorio guztietarako. Halaber,


Hezkuntza Administrazioaren ordezkari da ikastetxean, eta ikastetxeko taldeko
aginte-organoen buru da.
EEPLko 34. artikuluan ezarri diren eskubide eta beharrak

ditu (IKUS VII

ERANSKINA).
Ikasketaburua: zuzendaritza taldeko kide den aldetik dituen eskubidez gain,
EEPLren 41. artikuluan ezarri zaizkionak izango ditu (IKUS VII. ERANSKINA).
Zuzendariaren agintepean, irakasleen buru izango da erregimen akademikoarekin
zerikusia duten gai guztietan. Horrez gain, departamentuko buruen eta tutoreen
jarduna koordinatuko du.

Idazkaria: zuzendaritza taldeko kide denetik dituen eskumenez gain, EEPLren 42.
artikuluan

ezarri

Zuzendariaren

zaizkionak

agintepean,

izango

ikastetxean

ditu

(IKUS

aritzen

diren

VIII.

ERANSKINA).

administrazioko

eta

zerbitzuetako langileen buru izango da.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

12/26

A.J.A

Aginte organoak

3.4.1. Izendatzea eta kargua uztea


Ikastetxean erabakita dugun prozedura honako hau da:

Administrazioak Zuzendaritza aukeraketa egiteko ateratzen duen deialdiaren epe


barruan izango da.

Komenigarria ikusten da Zuzendaritza talde osoa aldi berean ez aldatzea. Hirurak


zuzendaritza taldea aldi berean utzi nahi izanez gero, uzteko lehentasuna denbora
gehien damarrenak izengo du, beti ere, bakoitzaren egoera pertsonala kontutan
hartuko da.

Aukeraketa klaustroan bozketa bidez egiten da. Irakasle bakoitzak izen bat edo bi
jarriko ditu. Egoera aztertu eta ondorioak ikusiak klaustroak aukeratuko du
prozedura.

Zuzendaritza taldeak bilera egingo du hautatuekin eta bertan talde berria osatuko
da.

3.4.2. Zuzendaritza taldeko kideak ordezkatzea


Zuzendaria kanpoan bada edo gaixo badago, ikasketaburuak beteko ditu haren
funtzioak behin-behinekoz eta jarduneko zuzendari izango da.

Zuzendariaren eskubide

berdinak izango ditu.


Ikasketaburua kanpoan bada edo gaixo badago, zuzendaritzak beteko ditu haren
funtzioak behin-behinean. Zuzendariak bere erabakiaren berri emango dio OOGri.
Era berean, idazkaria kanpoan bada edo gaixo badago, zuzendaritzak berak hartuko
ditu idazkariaren funtzioak edo klaustroko beste norbaiti emango dizkio eginkizun hauek.
Zuzendariak gertakariaren berri eman beharko dio OOGri.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

13/26

A.J.A

Irakaskuntza koordinatzeko organoak

4. IRAKASKUNTZA KOORDINATZEKO ORGANOAK


4.1. KOORDINAZIO-ORGANOAK:

Pedagogi Batzordea.

Tutoreak.

Gelako irakasle taldeak.

Zikloko irakasle taldeak.

Etapako irakasle taldeak.

Laguntza taldea.

4.1.1. Pedagogi batzordea:

OSAERA:
Zuzendaria, ikasketaburua, aholkularia eta zikloetako ordezkariez osatzen da

gure ikastetxean. Koordinatzaile lanak ikasketaburuak egingo ditu. Batzordeko


idazkari lanak txandaka egingo dira.
Zuzendariak, ikasketaburuak eta aholkulariak zikloren bateko ordezkaritza
ardura hartu behar dute.

EGINKIZUNAK:
Pedagogi Batzordearen, irakasleen klaustroaren azpi-batzordea denez, funtzio

nagusia curriculum-proiektua eta proiektuari egin dakizkiokeen aldaketak


koordinatzea izango da.
Bere egitekoak betetzeko izango dituen eskumenak IX. ERANKINean jasota
daude. Eginkizun hauek betiere, irakasleen klaustroaren zaintzapean egongo dira.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

14/26

A.J.A

Irakaskuntza koordinatzeko organoak

4.1.2. Tutoreak

TUTORETZA ETA TUTOREAK IZENDATZEA:


Tutore izatea eta ikasleak orientatzea irakasleen berezko funtzioak dira.
Ikasle talde bakoitzak bere tutorea izango du.
Zuzendaritzak talde bakoitzeko tutorearen izendapena luzatuko du
klaustrora. Izendapen hau egiteko, etapa bakoitzeko irakasle taldearen
nahiak edo gogoak kontuan hartuko dira, baita ikasturtea antolatzeari buruz
Hezkuntza Sailburuordearen ebazpenean jaso diren jarraibideak ere.
Ondoren klaustroan onartuko da.

EGINKIZUNAK:
Tutoreek ikasturtero beren gain hartuko dituzte,

Hezkuntza

Sailburuordeak, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe


Publikoetan Ikasturte Antolatzeko moduari buruz ateratzen duen ebazpenean
esleitu zaizkien eginkizunak eta betebeharrekoak.
Ikastetxean dugun Tutoretza Plana (IKUS TUTORETZA PLANA) ere kontuan
hartuko da eta ikasturte hasiera bakoitzean bergogoratzeko lan saio bat
egingo da.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

15/26

A.J.A

Irakaskuntza koordinatzeko organoak

4.1.3. Gelako irakasle taldea (GIT):

OSAERA:
Ikasle talde bakoitzarekin lan egiten duen irakasleek osatzen dute. Bilera
hau ikasle taldeko tutoreak koordinatuko du.
GIT bakoitza ebaluazioari buruzko araudietan ezarritakoaren eta gelaren
beharren arabera bilduko da. Tutoreak egingo du bilerarako deia.

EGINKIZUNAK:
a) Taldeko ikasleen ebaluazio eta segimendu orokorra egitea. Horretarako,
ikasleen ikaskuntza hobetzeko beharrezkoak diren neurriak ezarriko
dituzte, betiere, ebaluazioari buruzko legeetan ezarri diren baldintzei
jarraituz.
b) Taldeko

bizikidetza-giroa

hobetzeko

beharrezkoak

diren

jarduerak

ezartzea.
c) Taldearen baitan sortzen diren gatazkak modu koordinatuan lantzea eta
gatazka horiek ebazteko neurririk egokienak ezartzea.
d) Taldeko ikasleei proposatzen zaizkien ikaskuntza- nahiz irakaskuntzajarduerak koordinaturik egon daitezela zaintzea.
e) Taldeko ikasleen gurasoei edo tutoreei emango zaien informazioa
ezagutzea eta hura osatzen laguntzea.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

16/26

A.J.A

Irakaskuntza koordinatzeko organoak

4.1.4. Zikloko irakasle taldea:


Zikloko tutoreek osatzen dute. Hala ere,

irakasleak

ziklo guztietan tutore ez diren

ere badaudenez, hauek ikasturte hasieran ziklo ezberdinetan banatuko

dira.

EGINKIZUNAK:
a) Unitateekin lotutako jarduerak komunean jartzea. Bilerak zikloan
aukeratutako koordinatzaileak bideratuko ditu.

Hauezaz aparte, ikasturte hasierako ebazpenak bere 2.6.1 ZIKLO/ETAPAKO

KOORDINATZAILE eta 2.6.2 ZIKLO/ETAPAKO TALDEAri ematen dizkion egitekoak


eta hala badagokio, klaustroak ematen dizkionak ere gehituko zaizkio. Baita Pedagogi
Batzordeak edo eta Zuzendaritza taldeak ikastetxeko Plana aurrera eramateko, ematen
dizkionak ere.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

17/26

A.J.A

Irakaskuntza koordinatzeko organoak

4.1.5. Etapako irakasle taldea:


Ebazpenak bere 2.6.2 ZIKLO/ETAPA TALDEA atalean agertzen duen bezala,

ikastetxeak 2 etapa ditu eta bakoitzak bere irakasle taldea: Haur Hezkuntza eta
Lehen Hezkuntza.
Talde honi Pedagogi Batzordeak edo eta Zuzendaritza Taldeak egokituko dizkio
egitekoak, beti ere, Ikastetxeko Urteko Plana aurrera eramatea helburu izango
duelarik.
4.1.6. .Laguntza taldea (L.T.):

OSAERA:

Aholkularia.

Pedagogia Terapeutikoan espezializatutako maisu-maistra (P.T.) Bere


eginkizunak 1998ko uztailaren 30eko aginduan, 8. kapituluaren barneko

55. artikuluan jasota daude.

HIPI.

Bere

eginkizunak

ebazpeneko

2.3.12

IRAKASKUNTZA

ELKARBANATUA: HEZIKETA ERREFORTZUA atalean jasota dago.

Urteko Planean laguntzarako izendatzen diren irakasleak hala baleude.

EGINKIZUNAK:
Indarrean dauden legeek agintzen dioten funtzioak hartuko ditu bere
gain. Funtzio horiek Hezkuntzako Sailburuordeak ikasturtero ematen duen
ebazpenean jasotakoak izango dira.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

18/26

A.J.A

Irakaskuntza koordinatzeko organoak

L.T.KO BURUA ETA BERE EGINKIZUNAK: Ikastetxeko AHOLKULARIA


izango da buru.

Eginkizunak: Hauek 1998. uztailaren 30eko aginduan, 8. kapituluko 53.

artikuluan jasota daude.


a) L.T.ren jarduerak zuzendu eta koordinatuko ditu.
b) Bilerak deituko ditu eta bileren buru izango da.
c) Kideek bere funtzio guztiak betetzen dituztela bermatuko du.
d) Eskolaz kanpoko instituzioekin koordinatzea: Berritzeguneko logopeda,
fisioterapeuta eta Hezkuntza Premia Bereziko langilea batetik, eta
bestetik Osasun mentaleko psikologoa, Gautenako langilea eta
Udaleko gizarte laguntzailea.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

19/26

A.J.A

Organo bereziak

5. PARTAIDETZA ORGANO BEREZIAK


5.1. IKASLEEK PARTE HARTZEKO:
Gure ikastetxean ikasleek BEHATOKIA deituriko batzordean eta INGURUNEkoan
hartzen dute parte eta bertan agertzen da nola aukeratzen diren ere.
Batzorde buruak adieraziko du zer lekutan egingo den bilera. Gai zerrenda ere emango
zaie gelan landu dezaten bilera aurretik.
Gelako ordezkariek beraien azalpenak egin eta besteen iritziak jaso behar dituztenean
bilduko dira ikasleak; aurrez tutoreak jakingo du eta beraiekin adostuko du noiz eta non
egingo duten bilera. Tutorea bileran egongo da.
Batzorde bilera hauen berri Pedagogi Batzordeak edo eta ikasketa-buruak jakin behar
du hileko plangintzan ager dadin.

5.2. GURASOEK PARTE HARTZEKO:


5.2.1. Gurasoen Batzarra
Honen bidez, gurasoek ikastetxearen kudeaketan hartzen dute parte. Familia
guztiek osatzen dute organo hori. Zuzendariak eta Guraso Elkarteko lehendakariak
egingo du biltzeko deialdia eta bera izango da bilkuraren buru; gutxienez ikasturtean
zehar behin bilduko da, hasieran.

EGINKIZUNAK:
a) Aurreko ikasturteko kontuen berri jaso eta balorazioa egin.
b) Ikasturte berriko presupuestoa ezagutu eta ontzat eman.
c) Guraso Elkarteko azpi batzordeen (Iraunkorra, Ekonomikoa, Zaintza,
Jangela, Bizikidetza...) berri jaso.
d) Antolaketan edo egitekoan... aldaketarik balego hauek onartu.
e) Guraso Elkarteko ordezkariak aukeratu.
f) Gurasoen ekimena sustatzea, ikastetxearen bizitzan aktiboki parte har
dezaten.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

20/26

A.J.A

Organo bereziak

5.2.1. Gelako gurasoen Batzarra


Ikasturtean gutxienez bat egingo da eta hau hasieran izango da.
Bere helburua berriz, ikasturte berriaren berri ematea izango da ahalik eta
lankidetza handiena lor dadin familia eta ikastetxearen artean.
5.2.2. Guraso Elkartea
Indarrean dagoen otsailaren 10eko 66/1987 Dekretuaren (Euskal Autonomia
Erkidegoko ikasleen guraso-elkarteak arautzen dituena) arabera eratutako ikasleen
guraso-elkartearen egoitza izango da eta ikastetxearen funtzionamenduan parte
hartzera lagunduko du.
Zuzendariak zehaztuko du zer lokal erabiliko duen eta elkarteko ordezkariak
hala eskaturik, gune komunak erabiltzeko baimena emango dio.
5.2.3. Behatokia

Aurretik esan bezala batzorde honetan OOGko ordezkariz gain, guraso


boluntarioek ere parte hartzen dute.
5.2.4..Gure ikastetxean badira hainbat batzorde, hala nola, Zaintza, Jangela, Ingurune,

kiroletakoa,... Hala ere, batzorde hauen osaera eta izaera ez dira erabakiorrak,
proposameak luzatzen dituzte baina erabakiak O.O.Gak hartzen ditu.
5.2.5. Bestelakoak

Ikastetxeko gelak kanpoko beste talde edo instituzioren batek erabili nahi izanez gero,
Euskal Autonomia Erkidegoko 76/2008 DEKRETUAren arabera egingo dugu.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

21/26

A.J.A

Bizikidetzarako arauak

6. BIZIKIDETZARAKO ARAUAK
Eskolako funtzionamendu egokia izan dadin gure eskolako arauak txostena osatu da
eskola komunitateko kide guztien partaidetzarekin (IKUS arautegi-folletoa).

6.1. BIZIKIDETZAREN OINARRIAK


Bizikidetza bermatzeko, batetik, hezkuntza komunitate osoak ikasleen eskubideak
errespetatu eta babestu behar ditu ezinbestean eta, bestetik, ikasleek beren eskubideak eta
eginkizunak arduraz bete behar dituzte, titulu honetan ezartzen denarekin bat etorriz.

6.2. BIZIKIDETZA-PLANA. (IKUS BIZIKIDETZA PLANA)


Elkarbizitza Planak ikastetxeak elkarbizitza positiboa hobetu eta garatzeko dituen
asmoak eta hori lortzeko estrategiak jasotzen ditu.
Lortu nahi den elkarbizitza-eredua taxutzen da eta datozen lauzpabost urterako
lehentasunak finkatzen dira. Agiria hezkuntza-komunitate osoak lantzen eta garatzen du,
batik bat familiek, irakasleek eta ikasleek. Ikastetxeak, bere premiei eta baliabideei
erreparatuz, Elkarbizitza Planaren baitatik zein alor garatuko dituzten erabakiko du
ikasturte bakoitzean, eta horiek Urteko Planaren barruan (Urteko Elkarbizitza Plana lan
eremua) sartzen dira.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

22/26

A.J.A

Ikasleen Eskubide eta Betebeharren trataera

7. IKASLEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARREN TRATAERA

Abenduaren 2ko 201/2008 dekretua jarraituz sorturiko ikastetxeko eskubide eta


betebeharren txostenak (IKUS IKASLEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK) ziurtatzen
du, irakasle guztiek, ikasleei aitortu zaizkien eskubideak babesten lagunduko dutela.
Txosten honetan zehazten dira ikastetxeak ikasleen eskubideak nola bermatzen
dituen, ikasleen betebeharrak zeintzu diren eta, zuzendu beharreko jokabideak definitzen
ditu.
Zuzendu beharreko jokabide hauen artean jokabide motak (jokabide desegokiak,
bizikidetzaren aurkako jokabideak eta bizikidetzari kalte larriak eragiten dioten jokabideak)
eta beraien zehaztapenak agertzen dira, baita neurri zuzentzaileak ezartzeko protokoloa zein
den , protokolo hau zein taldek aurrera eramango duen, eta, zein izango den protokolo hau
aurrera eramateko prozedura.
Ikastetxetik

kanpo

egindako

jokabide

edo

ekintzengatiko

erantzunkizunari

dagokionez, eskolako eremutik edo ordutegitik kanpo egiten direnean ere, zuzenduko dira.
Beti ere, ikastetxeak programatutako jarduera osagarrien edo eskolaz kanpokoen jardunean
egiten badira, baita jangela edo garraio zerbitzuak erbiltzen diren bitartean ere, edo eskolako
jarduerarekin kausa-ondorio harremana dagoela egiaztatzen denean.

Ikasleren bat ikastetxez aldatzeko proposamena Hezkuntza Ordezkariari helaraziko


zaio. Dena den, iIkastetxez aldatzeko proposamena honoko kasu hauetan soilik egingo da:
a) Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabidea ikasleari gutxienez bi
aldiz zuzendu bazaio.
b) Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragin dion jokabideak berdien arteko tratu
txarra, edo sexuagatiko jazarpena berarekin badakar.
c) Ikastetxeko irakasle bati eraso egitea.
d) Salbuespenez, eskola komunitateko beste kide batzuei eraso larriak egin izana.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

23/26

A.J.A

Ikasleen Eskubide eta Betebeharren trataera

8. ERRENDIMENDU AKADEMIKOAREN EBALUAZIO OBJEKTIBOA


8.1. PRINTZIPIO OROKORRAK
Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 16. artikuluan ezarritakoa betetze aldera,
eta ikasleek beren errendimendu akademikoa objektiboki ebaluatua izatera duten eskubidea
bermatze aldera, titulu honetan ezarri den berme-sistema ezarriko da.
Sistema horrek ondoko printzipio hauek ditu oinarri: publikotasuna, informazioa eta
gardentasuna.
Irakasle guztiek helburu, eduki eta ebaluaketa irizpideak ezagutu behar dituzte,
honetarako, kurtso hasieran Hezkuntza Proiektua eta Ikastetxeko Kurrikulum Proiektua
luzatuko zaie. Honen arabera programazio laburrak diseinatuko dituztelarik.
Ikastetxeak bermatu beharko du familiek Hezkuntza Proeiektua eskuratzeko duten
eskubidea; horretarako, H.P.a ikaslea

matrikulatzen dutenean emango zaie. Ikastetxeko

Curriculum Proiektuari buruzko informazioa berriz, ikasturte hasierako Gelako bileratan


zabalduko da.
Ikasketa-buruak Laguntza Taldearekin batera, bermatu beharko du irakaslegoak
gutxieneko

edukiak,

ebaluazio-prozedura,

irizpide

aplikagarriak

eta

azkenik,

berreskuratzeak egiteko nahiz laguntza eskaintzeko, aurreikusi dituen neurriak eta ea


aplikatzen diren ere.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

24/26

A.J.A

Ikasleen Eskubide eta Betebeharren trataera

8.2. IKASLE ETA FAMILIENTZAKO INFORMAZIOA


Ikasketaburuak

ziurtatuko

du

familiei

ematen

zaien

informazioa

GITetan

erabakitakoa dela. Tutoreek familia guztiei, ikasturtean zehar gutxienez bi banakako


bileretan emango die ahozko informazioa eta idatzizkoa.
Haur hezkuntzan gutxienez bi ahozko elkarrizketa egingo dira: abenduan eta
ekainean. Txosten idatzia 2. hiruhile amaieran izango da.
Lehen Hezkuntzan hiru ebaluaketa txosten idatzi banatzen dira hiruhile bakoitzaren
amaieran. Ahozko elkarrizketei dagokionez, familia guztiekin gutxienez

bi elkarrizketa

egingo dira: abenduan eta ekainean.

8.3. EBALUAZIOA
Ziklo eta ikasturteko azken ebaluazio-bileretan lantzen denaren informazioa txosten
batean jasoko da. Gutxienez honako atal hauei buruzkoa izango da:

Zikloko edo mailako eta arloetako helburu nagusien betetze-maila.

Zikloko edo mailako irakasgaietako edukien barneratze-maila.

Ziklo eta etapa bukaerako notak.

Hezkuntza neurri osagarrien aplikazioa, beharrezkoa izanez gero.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

25/26

A.J.A

Ikasleen Eskubide eta Betebeharren trataera

Txosten horietan, gainera, igarotzeko edo geratzeko erabakia arrazoitu beharko du


irakasle taldeak. Tutoreak idatziko ditu, irakasle taldearekin eztabaidatu ondoren, eta
kontuan izan beharko ditu ikasleak programatutako helburuak lortu ez dituen arlo edo gai
bakoitzari dagozkion irakasleek egindako proposamenak edo Norbanako Plana

Txosten

horiek, gure ikastetxean, ikasturte bukaerako gelako memorian jasoko(IKUS ER0205TU18).


dira eta hurrengo zikloko edo kurtsoko irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesua orientatuko
dute,

irakasleek

ikasgelako

programazioak

abiapuntu

horretatik

egokitu

beharko

dituztelarik.
Gure ikastetxean Ebaluazio Prozedura erabakia eta protokoloa erabat zehaztua dugu,
(IKUS ME0204EB01).
Baita ere ikasle batek zikloa luzatzeko aurrez eman behar diren pausoak beste
(IKUS PR 0204 ME0204 EB03)

8.4.. ZIKLOA LUZATZEKO AUKERA:

ERREKLAMAZIOAK NOLA KUDEATU

( IKUS PR 0204-ME0204 EB02)


Bestalde aipatu behar, erreklamazioak nola kudeatu Ikasleen Eskubide eta Betebeharren

dekretuko 3.1. puntuan jasota agertzen dela.

AR0104IA01

12/07/12

Ber 0

26/26