Professional Documents
Culture Documents
ORDENANTZA/ARAUDIAREN ZIRRIBORROA
Zioen azalpena
Araudi honen helburua da herritarren parte-hartze demokratikoa eta Udalaren gardentasuna
bermatzea. Demokrazia parte hartzailerako eredua, beraz, herritarren kontrola udal
kudeaketan, parte hartzeko eskubidean eta herritar kontsultarako eskubidean oinarrituta
egongo da. Herritarren kontrola udal kudeaketan ondorengo eskubideen onarpenaren bidez
zehazten da: parte hartzeko eskubidea, informazioa jasotzeko eskubidea, entzuna izateko
eskubidea, eskariak egiteko eskubidea, herri ekimenerako eta kontsultarako eskubideak,
osoko bilkuretan proposamenak aurkezteko eskubidea, Udalaren Osoko Bilkuretan parte
hartzeko eskubidea eta biltzeko eskubidea. Honek guztiak demokrazia parte hartzaile eta
demokrazia ordezkatzailearen arteko elkarreragina eta, ondorioz, udal gardentasuna
bermatuko du.
Aipatutako helburuak hurrengo bitarteko eta organoen bidez gauzatuko dira: partaidetza
zinegotzigoa, herri-kontseilua, sektorekako kontseiluak, auzokako batzarrak eta herritarren
parte-hartzerako bulegoa. Getxok dituen mugimendu sozial, herri mugimendu eta
elkartegintzari, herrigintzan duten garrantzia eta beharrezkotasuna aitortuta, zilegitasun osoa
ematen zaie eta interlokutore/mintzaide bezala onartuak dira eta izango dira.
Araudi honetan erregulatzen diren parte hartzeko eskubideak eraginkorrak izan daitezen
lan egingo du Getxoko Udalak. Parte-hartze sistema egokia sortu eta indartu nahi du Udalak.
Interes orokorra duten gaien inguruan herritarrek elkarteak sortzea bultzatuko du, baita
jendartean ahotsik ez duten pertsona eta taldeak elkartzea ere.
Teknologia berriak hartzen ari diren garrantzia ikusita eta parte-hartze prozesuak errazten
dituztenez, Udalak baliabideak jarriko ditu bitarteko horietara iristeko, etxeetara konektatuz
eta puntu publikoetara sarbidea erraztuz, beti ere, eten digitala kontuan izanda.
Gaur egun, laurogehi mila biztanle inguru garenez hogeita bost zinegotzi ditu udal taldeak
eta hau da erabaki gune bakarra, legez. Herritarrek izan beharko luketen erabaki ahalmen
horren hutsunea betetzera dator araudi hau. Denok elkarrekin bakarrik eraikiko baitugu denok
bizi nahi dugun Getxo.
Getxoko herritarrak eta elkarteak
1.artikulua.- Getxoko herritarrak
1.1.- Getxon bizitza-proiektua garatzen duen pertsona oro da Getxoko herritarra ordenantza
honen arabera.
1.2.- Araudi honek 16 urtetik gorako guztiei eragingo die.
1.3.- Udalean erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrak automatikoki Udalaren
parte-hartze erroldan agertuko dira.
3.2.- Araudi honen arabera, parte hartzeko eskubideak, udal honen gai edo jardueren
inguruko interes legitimoa duen pertsona orok balia dezake.
horren erabilera datu pertsonalen babeserako legea betez egingo da eta herritarrak eskatutako
informazioa helarazteko soilik erabiliko da.
4.7.- Herritarrek posta elektronikoen zerrenda horretan egoteko eskaera egiteko eskubidea
izango dute, Osoko Bilkuraren aktak, Udalaren bandoak, alkatetzaren ebazpenak, udal
plangintzako behin betiko onartutako erabakiak eta herritarren parte-hartze prozesuei buruzko
dokumentazioa jasotzeko.
4.8.- Beste edozein informazio idatziz eskatu beharko da.
4.9.- Dokumentu idatzi, grafiko edo euskarri informatikoetan bildutako informazioa bada,
kopia eskatu ahal izango da. Halaber, pertsona fisiko edo juridiko orok du udal organo
erabakitzaileek hartutako erabaki guztien ziurtagiriak lortzeko eskubidea.
4.10.- Herritarrek osoko bilkuretan eta informazio-batzordeetan egoteko eskubidea dute.
Bilkura eta batzorde horietako gai-zerrenda web gunean eta iragarki taulan jarriko da eta
udaleko helbide elektronikoen zerrendan dauden herritarrei zein udal erregistroan jasota dauden
talde eta erakunde guztiei bidaliko zaie.
5. artikulua.- Entzunaldi-eskubidea
5.1.- Herritarrek alkatearekin edo dagokion zinegotziarekin biltzeko eskubidea dute,
hitzordua eskatzeko aurrez ezarritako ordutegian eta eskaera egiten denetik 30 eguneko
gehieneko epean; bidezko arrazoiren bat balego eta idazki arrazoitu baten bidez erantzuten
bada, 15 egunez luzatu ahal izango da epea. Lehentasuna izango dute prozedura baten
tramitean entzutea nahi dutenek edo Udalak egingo dituen jardueretan zuzeneko edo bidezko
interesa dutenek. Larrialdi edo urgentziazko kasu eta egoerei erabateko lehentasunez
erantzungo zaie.
5.1.1.- Herritarrek lehentasuna eskatu ahal izango dute, idatziz eta arrazoiak azalduz.
Alkateak edo dagokion organoak bi eguneko epean erantzun beharko dio lehentasun eskaerari
idatziz eta arrazoiak emanez. Lehentasuna onartzen bada bost eguneko epean egin beharko da
entzunaldia baina alkateak erabaki dezake lehentasunari bidea emateko entzunaldia
alkatearekin edo dagokion zinegotzi edo teknikariarekin izatea
7
5.2.- Halaber, herritar eta herritarren elkarte orok du prozeduren izapidetzean edo interes
legitimoren bat duen udal jardueren burutzean entzuna izateko eskubidea.
galdeketan eta ez da onartuko inork beste inoren ordezkaritzan botoa ematerik. Udalak
bozketa telematikoa egiteko sistema aztertu eta ezarriko du.
11.2.- Herritar guztiek beraien interesentzako garrantzi berezia duten udal eskumeneko
diren arloetako proiektuak aukeratzearen gainean zuzenean galdetuak izateko eskubidea dute.
11.3.- Udaleko Osoko Bilkurak herri galdeketarako prozesua martxan jarriko du kasu
hauetan:
a) Udalbatzaren gehiengoak hala adosten duenean.
b) Herri kontseiluak edo Auzo batzarrek bere tokiko gaiei buruzkoa bada- hala adosten
duenean.
c) Getxon erroldatuta daude 16 urtetik gorako herritarren %3k hala eskatzen badu, udalerri
osoari eragiten dionean, eta %2k auzoari dagokionean.
11.4.- Herri galdeketa udal eskumeneko eta tokiko izaerako esparruei buruzkoa izango da.
11-5.- Galdeketako galdegaiekin ezingo zaio bide eman oinarrizko giza-eskubideen
urraketari eta zalantzazko kasuetan Getxoko Udalak iritzia eskatuko die giza eskubideen
inguruko Euskal Herri mailako behatoki eta adituei.
11.6.- Galdeketaren emaitza Udalarentzako loteslea izango da.
13.2.- Erregistroak izaera publikoa du, eta interesa duen edonork kontsulta dezake. Tresna
dinamikoa izango da, herriko elkarte eta taldeen errealitatea ezagutzeko sortua. Helburua da
elkarte sarea hobetzeko eta indartzeko politika eraginkor bat egitea.
13.3.- Erregistroak helburu nagusia ezagutzeko aukera emango du, horrela herriko
elkarteak egoki sailkatu ahal izateko.
c) Bere jarduera esparruko udal proiektu eta ekimenen informazioa jasotzea, posta
elektroniko bidez.
12
13
I. ATALA.- Auzo-batzarrak.
17. artikulua.- Izaera eta osaera.
17.1.- Auzo-batzarrak herri ekimenaren bidez osatuko dira.
Organo hauen izaera informatiboa, kontsultarako, kontrolerako eta proposamenak egitekoa
da, udalerriko auzoen kudeaketan partaidetza herritarra bermatuko duena.
17.2.- Auzoen ibilbide historikoaren arabera, auzoen lurralde-eremuak izango dira:
Portu Zaharra
Romo/Itzubaltzeta
Areeta
Algorta-Neguri
Getxoko Andra Mari
Lehendakariordeak
bi
urtero
aldatuko
dira.
Lehendakaria,
berriz,
udal
15
16
20.3.- Udalak Auzo Batzarren eskura jarriko ditu udal komunikabideak, eta bereziki web
gunea, batzarren jarduna ahal den gehien zabal dadin.
17
d) Bileren akta kontseilukide guztiei bidaliko zaie, Herri Entitateen Udal erregistroan
inskritutako arloko entidadeei. Akta bilera egin eta gehienez hilabete 1eko epean bidali
beharko da.
e) Udalak Arloko Kontseiluari aurkeztuko dio sektore horretarako urteko jardueren plana.
f) Arlokako Kontseiluen balorazio eta proposamenak dagokion Informazio Batzordeari
ezagunaraziko zaio hurrengo Osoko Bilkuran sar daitezen.
23.2. Behin Arloko Kontseilua lehenengo aldiz bildu eta gero, bere funtzionamendua
arautuko duen Barne Araudia idatziko du eta kontseilukideek demokratikoki erabakiko dute.
Ondoren, osoko Udal Bilkurak berretsi behar du, dagokion batzordearen txostena jaso eta
gero.
23.3.- Udalak Arloko Kontseiluen eskura jarriko ditu udal komunikabideak, eta bereziki
web gunea, bileren deialdiak ahal den gehien zabal daitezen.
Auzo Batzarretarako eta Sektore kontseiluetarako ordezkarien aukeraketaz bozketaz
egingo da, dela herritarren artean dela elkarteen artean.
III. KAPITULUA.- Herri Kontseiluak.
24. artikulua.- Funtzioa
24.1.- Herri Kontseilua udalerriko herri-partaidetzako gainerako organoen topagune eta
koordinazio-gunea da.
24.2.- Osaera Udal Osoko Bilkurak onartuko du.
21
22
34.4.- Urtean zehar behar beste batzar informatibo deitu ahalko dira, Udalak berak edo
herritarrek eskatuta (16tik gorako herritarren %3 ).
36.2.- Udalak norbanakoei, herritar-talde eta elkarteei udal komunikabideetan leku bat izan
dezaten bermatuko die.
36.3.- Getxoko Udalak gutxienez 3 hilean behin Partaidetzaren inguruko Getxoberri
buletin berezia argitaratuko du, paperean eta formatu digitalean, zeinetan Getxoko herritarren
eta Udal erregistroan inskribatutako elkarteen partaidetza bermatuko den. Bereziki interes
orokorreko proiektu, ekimen eta jarduerak ezagutzera ematen saiatuko da, informaziorako
epeak eta jardueren agenda.
37. artikulua.- Udal hedabideak
37.1.- Udal komunikabideak dira:
Getxoberri
Getxo Irratia
Web gunea
Gazteak
Gurasoak
Emeki
Getxoko Kultur Agenda
Udal Facebook-a
Udal Twitterra
Eta, oro har, udalak eta udal erakundeek maiztasunez argitaratzen duten edozer argitalpena
paperean zein era elektronikoan, blogak eta barne.
37.2.- Udal komunikabideen helburuak dira.
a) Herritarrak informatzea.
b) Udal lanen berri ematea.
c) Udal aniztasuna bermatzea.
e) Herritarren partaidetza areagotzea.
f) Herritarren, herri-elkarteen eta eragileen bozgorailua izatea.
25
37.3.- Aniztasuna eta herritarren zerbitzua bermatzeko udal komunikabideak eta udal
prentsa edo komunikazio bulegoak ez dute inolako harreman jerarkikorik izango eta langileak
ere desberdinak izango dira.
37.4.- Udal komunikabideen kontrolerako Udal Komunikabideen Kontseilua sortuko da eta
honako hauek osatuko dute:
a) Alkatea
b) Herri Partaidetzako zinegotzia.
c) Udal langileen ordezkari bi
d) Udal ordezkaritza duten alderdi bakoitzeko ordezkari bana.
e) Herri komunikabideetako ordezkari bat.
f) Euskara teknikaria
g) Herriko elkarteetako 3 ordezkari.
h) Herritarren 3 ordezkari
37.5.-Udal komunikabideen kontseiluko zereginak izango dira:
a) Udal komunikabideen zuzendaria izendatzea.
b) Udal komunikabideen aniztasuna bermatzea.
c) Udal komunikabideen bideragarritasuna bermatzea.
37.6.- Berdintasun eta Migrazio sailen aholkularitza kontuan hartuko da edukien
egokitasuna bermatzeko.
27
herritarrek antolaturiko ekintzak. Horretarako, herritarrek zein ekintza eta zer laguntza mota
behar duten eskaera egin beharko dute.
28