You are on page 1of 3

HAUSTERRE OSPAKIZUNA

Materiala:
- kandela
- su garrak (bat ume bakoitzarentzat)
- ume bakoitzak boligrafoa eraman behar du.

(Aurrean kandela bat jarriko dugu (itzalita) eta ondoan saskia)

Sarrera:

Egun hauetan iñauteriak izan ditugu. Asteazkenean kristauok zerbait ospatu


genuen. Baten batek daki zer ospatu genuen?...... Ba, “Hausterre eguna” esaten zaio.
Horrek esan nahi du GARIZUMA hasi dela. Garizumak PAZKOA aurretik dauzkagun 40
egun irauten du.

Hemen aurrean kandela daukagu. Zer esan nahi du? (Jesus gurekin dagoela)
Baina ondo begiratzen badugu itzalita dagoela ikusiko dugu. Zergatik?

Gabonetan Jesus jaio zela ospatu genuen, ezta? Eta zer azaldu zen zeruan hori
adierazteko? (Izarra = argia). Baina gero egunak pasa ahala Jesus ahazten dugu eta argi
hori pixkanaka itzali egiten da.

Hau gertatzen denean entzungo dugu nola jokatzen duen Jesusek:

Irakurgaia: Lk 15, 3-7

Jesusek parabola hau kontatu zuen:

“Zuetako batek, ehun ardi izan eta bat galtzen badu, ez al da, laurogeita
hemeretziak larrean utzirik, galduaren bila joaten, aurkitu arte? Eta, aurkitzean
adiskideak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Egin festa nirekin, aurkitu baitut galdua
nuen ardia!” Egia esan, berdin pozten da Jainkoa ere bere aingeruekin bihozberritzen
den bekatari batengatik.”
Jaunak esana

Guk, ardiak bezala, batzuetan ez diogu Jesusi kasorik egiten, horregatik eskari
hauek egingo dizkiogu:

Eskariak:

- Jesus, lagundu nire ikasketetan arduratsua izaten.

- Jesus, etxean lagundu eta alaitasuna zabal dezala.

- Jesus lagundu, egunero otoitza egiten

- Jesus, lagundu behar dutenekin nire gauzak eta dohaiak elkarbanatzen.

Hautsaren erritoa

Irakurgaian entzun dugunez artzaina pozten da ardia aurkitzen duenean. Guk ere
Jesusengan hurbildu nahi dugu eta pixkanaka kandela hau piztu. Horrela bizi nahi
duenak izena jarriko du bere sugarrean eta hautsa hartu baino lehen saskian utziko du.
Garizuma hasiera honetan Jesusen deiari entzun nahi diotenek hautsa hartzera
hurbiltzen dira, horrela adierazten dute pazkorako bidea hartzen dutela.

Eskerrak eman:

- Eskerrak, Jesus, maitasunez bete gaituzulako eta gure ingurukoak maitatzea


gonbidatzen gaituzulako.

- Eskerrak, Jesus, gure bizitza zaintzen duzulako.


- Eskerrak, Jesus, gure ondoan zaudelako eta artzainaren antzera gutaz arduratzen
zarelako.

- Eskerrak, Jesus, guk hartu dugun bizia beste batzuei ematera gonbidatzen
gaituzulako.

- Eskerrak, Jesus, beti gure alde jokatzen duzulako.

- Garizuma honetan lagundu iezaguzu zugandik datorkigun BIZIA hartzen eta


beste batzuei eskaintzen.

Eskerrik
asko,
Jauna