You are on page 1of 2

Igone Zabalak eta biok idatzitako Euskara Batuaren garapen lexiko-diskurtsiboa: batasunetik

aniztasun funtzionalerantz artikulua irakurri eta hurrengo galderei erantzun:


1. Zein dira zure ustez artikuluko bizpahiru ideia garrantzitsuenak?
Euskaltzaindiak hizkuntzaren batasunerako proposatu duen araudiak, onartu eta bideratu
egiten du erregistroz erregistro garatu den eta gara litekeen aniztasun funtzionala? Ez, izan
ere, Hiztegi Batuaren (HB) lan-prozedurak ez du irizpide soziopragmatikorik. Bestela
esanda:
a) HB ez da, besteak beste, corpus akademikoetatik elikatzen.
b) Ez ditu sarrera, adiera eta erabilera "berriak" kontuan hartzen.
c) Ez du tradiziozko corpusaren eta oraingo erabileren arteko erkaketarik egiten.
d) Eguneroko bizitzan ezinbestekoak ditugun milaka hitz, adiera eta erabilera ez daude
islatuta hiztegian.
e) Aniztasun funtzionala eta dialektala lehenesteak egokitasuna eta garapena hobetzen
lagunduko lioke.

2. Ideia horiekin ados zaude? Zertan bai, zertan ez?


Ados nago ideia guztiekin, ehuneko ehunean.

3. Artikuluan aipatzen diren Hiztegi Batuko adibideez gain, euskara estandarraren arautzean bada,
zure ustez, euskararen garapena eragozten duen beste adibiderik? Azaldu adibidea.

'Burutu' aditzaren esanahia, Hiztegi Batuari jarraiki, 'moldatu' edo 'amaitu' aditzen
baliokidea da du formako kasuetan. Elhuyarren arabera, ordea, asko dira burutzearen
esanahiak: 'llevar a cabo', 'terminar' eta 'cumplir' adierek antzekoak eman badezakete ere,
aspektua aldatzean ez dira horren parekoak:

- Ikasketak burutzen ari da.


a) Está llevando a cabo sus estudios.
b) Está terminando sus estudios.

Ereduzko Prosa Gaur corpusak bai Hiztegi Batuak, bai Elhuyarrek emandako adieren
adibideak jasotzen ditu. Zehatzago, 'burutu' 'llevar a cabo' erdal esamoldearen pareko
agertzen da sarrera gehienetan, Euskaltzaindiak ematen ez dion adiera horretan, hain
zuzen.

BURUTU

Hiztegi Batuan:
burutu, buru(tu), burutzen. 1 da ad.: garia burutzen ari da. 2 du ad.: haur honekin ezin
dut burutu ('ezin naiz moldatu'). 3 du ad. 'amaitu'.
Elhuyarren:

1 burutu, buru(tu), burutzen

euskara gaztelania

Acepciones

1 da ad. espigar, echar espigas, granar


• Garia burutu eta gero: una vez que se han formado las espigas del trigo.
2 du ad. (osagarriak -ekin kasu-atzizkia duela; gehienetan ezezko edo galderazko
testuinguruetan) aguantar, soportar, sobrellevar, hacer frente
• Haur honekin ezin dut burutu: no puedo con este niño.
• Lanarekin burutu ezinda nabil: no puedo sobrellevar el trabajo.
3 du ad. llevar a cabo, ejecutar; acabar, terminar; cumplir
• Etxeko eginbeharrak burutu: cumplir las tareas domésticas.
• Lana burutu baino lehen joan zen etxera: se fue a casa antes de terminar su
trabajo.
4 dio ad. (osagarriak -i kasu-atzizkia duela) vencer, ganar, superar
• Nork burutu zuri jokoan?: ¿quién es capaz de ganarte en el juego?

2 burutu

euskara gaztelania

Acepciones

izond. Hizkl. perfectivo, -a, perfecto, -a [aspecto]


• Lehenaldi burutua: pretérito perfecto.