You are on page 1of 9

Jose Maria Iparragirre Balerdi

Urretxu, Gipuzkoa, 1820, abuztuaren 13a - Ezkio-Itsaso, 1881, apirilaren 6a

• Biografia

Jose Maria Iparragirre Balerdi Urretxun (Gipuzkoa) jaio zen 1820ko udako
egun batean. Aitak, merkataria zenak, ikas zezala nahi zuenez, Zerainera
bidali zuen; han, osaba batek gramatika eta gaztelera erakutsi zizkion. 11 urte
bete berri Gazteiza daramate, latina ikas dezan, apaizgorako prestatzeko
asmotan. Beranduago, familia osoa Madrilera bizitzera joatearen ondorioz,
jesuiten San Isidro el Real izeneko ikastetxean sartu zuten.

1833an, lehenengo gerra karlistak eztanda egin zuenean, etxetik ihes


egin eta Euskal Herrirantz zetorrela, karlisten gudarostean, Gipuzkoako
lehenengo batailoian sartu zen. Arrigorriagako batailan zauritu zutenetik,
1835ean, Don Carlosen alabarderuen konpainian ibili zen.

Guda amaituta, gitarra aldean zeramala, Frantziara egin zuen ihes


Bergarako itunerako atxikipena onartu gabe. 19 urte baino ez zituen, eta
harrezkero bizitza osoa eman zuen bidaiarik bidai eta kantutan. Frantziako
48ko iraultzan parte hartu zuen, barrikadetan “ Marsellesa” kantuaren bidez
langileria altxarazten zuela. Napoleonek Frantziatik bota egin zuen liskar
iraultzaileetan ibiltzeagatik. Suitza, Italia eta Alemaniatik bidaiatu ondoren
Erresuma Baturaino heldu zen Florentzako konpainia baten partaide zela.

1853an Euskal Herrira itzultzen utzi ziotenez, lurraldez lurralde ibili zen
kantu-kantari. Orduantxe idatzi zuen “Gernikako arbola” eta lehenengoz
Madrilgo kafetegi batean kantatu zuen Juan Jose Altuna izeneko organista
euskaldun baten laguntzaz. Hain entzutetsua egin zen kantua non toki
guztietara zabaldu zen eta batzuetan Iparragirre beraren aurrean ere
jendetzak abesten zuen. Gipuzkoako Tolosan preso hartua izan zen eta beste
behin ere erbesterako bidean jarri zuten. Ordukoak dira «Nere amak baleki»
izeneko bertsoak. Dirudienez, orduko agintariei ( Mazarredo) arriskutsua
litekeela iruditu zitzaienez bota egin zuten 1855an Guardia Zibilez
inguraturik. Portugaleko lurretara darama deserriko bideak eta hiru urtez
iraungo du bertan. Euskal Herriratu ondoren, ez bide zuen bizibide egokirik
aurkitu eta Amerikara begira jarri zen bere garaikide askoren modura

1858ko abuztuan “Angelita” izeneko itsasontziak Baionatik Buenos Aireseraino


eramango du, bidaia luze eta zail baten ondoren. Urte bereko urrian,
lehorreratzean, “Gernikako arbola” kantatuz, festa giroan, hartuko du
Argentinako jendeak garaiko bertako prentsaren esanetan. Ez zen bakarrik
joan, 17 urteko emaztegaiak, Angeles Kerejeta tolosarrak, lagundu zion.
1859ko otsailaren 26an ezkondu eta handik hiru egunetara Uruguayra alde
egin zuen, emaztea zenbait urte lehenago etorritako osaba baten etxean
utzita. Nueva Palmiran, Uruguayen, Domingo Ordeñana Iparragirren lehengusu
aberatsaren etxean bizi eta hark zituen lurralde zabaletan artzain aritu
zen. Dirudienez, haien arteko harremanak oso onak ez zirenez, lehengusuak
urruneko lurraldeetara bidali zuen; “Trobadorearen tokia” izena jarri zioten
bertakoek.

1861-1865eko urte bitartean inoiz ez zion kantak egiteari eta gitarraz


kantatzeari utzi, lanaz sarritan aldatu bazuen ere. Hortik aurrera, Durañona
doktorearen eskariz, “Las Maulas” izeneko haren lurraldeetan bost urtez
ibiliko da.

1876an, Foruak erabat abolitu zirenean, egunak negarrez eta umore txarrez,
erdi zoratuta, pasako ditu harik eta Euskal Herritik Iparragirreren heriotzaz
eta azken urteetako bizitzaz gizon bat galdezka agertzen den arte.
Bertsolariaren eta bere familiaren egoeraz jabetuta, Euskal Herrira itzuliko
da gizona Iparragirre etxera etor dadin behar den diru-bilketa egiteko eta
omentzeko prest.

Bi urte beranduago, 1878an, Uruguaytik Burdeoserako bidea hartuko du.


Bertoko euskaldunek, harpidetza moduko baten bitartez, ordaindu zioten
itzulerako bidaia. Tolosa, Donostia eta Madrilera ere bidaiatu zuen. 1879an
Elizondon Felipe Arrese Beitiarekin batera omendua izan zen, euskaldunen
arranguraren Forurik gabeko aberriaren sinbolo bihurtu zelako. Madrilen ere
Gayarre musikariaren lankidetzaz, omenaldi jendetsua egin zioten Real
antzokian. 60 urte bete zituenean, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Diputazioek
110 pezetako pentsioa luzatu zioten, eta Nafarroakoak, Arturo Kanpionen
eskutik, diru-sari bat eskaini zion 1880an. Ezkio-Itsasoko Zozabarro
baserrian hil zen lagunekin afaltzen zuen bitartean 1881ko apirilaren 6an.

Ainhoa AROZAMENA AYALA (eusko&media orrialdetik hartua eta euskarara moldatua)


http://www.euskomedia.org/aunamendi

• LANAK

XIX. mendeko euskal poemagintzan argi propioaz bereizten dira Etxahun eta
Iparragirre. Biek dira bertsolari eta poeta; biek dira munduan erromes eta
beren herrian maitatuak; biek dira erromantikoak eta garaikide. Etxahunek
Zuberoan eta Iparragirrek Gipuzkoan, biek kantu herrikoienak asmatu
zituzten.

Guztitara ere, maila gorenekoa ez dela aitortu beharrean gaude .. Manterolak


adierazten duenez ahalmen handia zuen bat-batean bertsoak asmatzeko baina,
hala ere, ez digu ematen bere garaiko bertsolarien pareko bezalakoa zenik.
Pentsatu behar dugu, nahiz eta Xenpelarren bertso batzuk besterik aditzera
ematen badute ere, Iparragirrek ez zuela bertso lehiaketarako okasio
handirik izan. Izan ere, Iparragirre Madrilen aurkitzen dugu hamahiru
urterekin eta harrezkero Carlos errege-gaiaren gortean biziko da eta
erbestean gero; beraz Iparragirrek ez zuen herriz herri ibili ohi ziren
bertsolarien bizimodurik eduki. Dena den, poeta baten balioa ez dator
halabeharrez, bere bertsoen ugaritasunaren bizkarretik; Iparragirrek hemen
ematen ditugun bertsoen erdiak egin izan arren ere bere merituz dauka euskal
poemagintzaren alorrean tokia.

Iparragirrek bi berrikuntza funtsezko egokitu zituen euskal lirika herrikoian:

a)Musikarekin batera gauzatu zuen poemagintzan politika da ardatz


nagusi bilakatuko dena. Euskal Herri hitza lehenengo erabiltzen duena da,
aurrekoek Euskal Herriak pluralean erabiltzen baitzuten, eta kontzeptu horri
edukia eta bizia emango dio. Aberatsagoa eta nabarmentzekoagoa da bertsoei
erantsi zien hornidura musikala, egunotara iritsi dena eta kantok bizirik
iraunarazi dituena.

b)Gogoko dituen gaiak euskaltasuna, Euskal Herria, bakea, batasuna,


arbola, fedea eta ama (herria) ondorengo poemagintza guztiaren sorburu eta
mami bilakatuko dira. Hiribarren, Otaegi, Arrese Beitia, Otaño, G. Adema,
Orixe eta ezin konta halako oinordekotza izango dute euskal poemagintzan
Iparragirrek indarrean jarritako gai poetikoak.
Iparragirrek dohain aparta du herriak bihotzean daramana ahoskatu eta kantu
bilakatzeko. Guztitara ere XIX. gizaldiko euskaldunen bidegurutzea inork
baino egokiago jakin zuen adierazten eta poematan jartzen. Esan izan ohi da
Iparragirre poeta erromantikoa dela, eta egia diote hala diotenak, baina ez da
erromantikoa artez eta formaz moda bati jarraitzen diolako; aitzitik
erromantikoa da bere garaiko kontraesanak inork baino egokiago bizitu eta
adierazten dituelako, bere patuari ekiten dio Iparragirrek. Ez du sosegurik
lortuko eta bere biziko maitasunak —amarena edo emaztearena— ez dute
lotuko. Iparragirre libre da foruak galtzen ari den Euskal Herrian eta are
libreago jokatuko du Parisen, ideologiaz absolutista izaki, errepublikanotzat
bere burua aitortzen duenean.(Armiarma, Literaturaren zubitegia, X. Hiriart Donostia,
2004ko Udaberria «Olerkiak eta eresiak»; «Euskal literatura II» Santi Onaindia Etor, 1973; «Euskal
literatura alfabetatzeko» Enrike Zabala Pax, 1979)

GERNIKAKO ARBOLA

Gernikako arbola Arbola botatzia Orain kanta ditzagun


Da bedeinkatuba, Dutela pentzatu Lau bat bertso berri
Euskaldunen artean Euskal-erri guziyan Gure probintziaren
Guztiz maitatuba. Denak badakigu. Alabantza garri.
Eman da zabaltzazu Ea bada jendia, Arabak esaten du
Munduban frutuba; Denbora orain degu Su garrez beterik
Adoratzen zaitugu Erori gabetanik Nere biotzekua
Arbola santuba. Iruki biagu. Eutsiko diat nik.

Mila urte inguru da Betiko egongo zera Gipuzkoa urrena


Esaten dutela, Uda berrikoa Arraz zentiturik
Jainkoak jarrizubela Lore aintziñetako Asi da deadarrez
Gernikako arbola. Mantza gabekua. Ama Gernikari.
Zaude bada, zutikan Errukizaitez bada Erori etzaitezen
Orain da denbora, Biotz gurekua, Arrimatu neri
Eroritzen bazera Denbora galdu gabe Zure zendogarriya
Arras galdu gera. Emanik frutuba. Emen naukazu ni.

Etzera eroriko, Arbolak erantzun du Ostoa berdia ta


Arbola maitea, Kontuz bizitzeko Zañak ere fresko
Baldin portatzen bada Eta biotzetikan Nere seme maiteak
Bizkaiko Juntia. Jaunari eskatzeko. Ez naiz eroriko.
Laurok artuko degu Gerrarik nai ez degu Beartzen banaiz ere
Zurekin partia, Pakea betiko Egon beti pronto
Pakian bizi dediñ Gure lege zuzenak Nigandikan etsayak
Euskaldun jentia. Emen maitatzeko. Itsulitzareko.

Betiko bizi dediñ Erregutu diogun Guztiz maitagarria


Jaunari eskatzeko Jaungoiko Jaunari Eta oestargiña
Jarri gaitezen danok Pakea emateko Begiratu gaitzazu
Laister belauniko. Oraiñ eta beti. Zeruko erregiña.
Eta biotzetikan Bai eta indarrare Gerrarik gabetanik
Ezkatu ezkero, Zedorren lurrari, Bizi albagiña
Arbola biziko da Eta bendiziyoa Oraiñdaño izan degu
Oraiñ eta gero. Euskal-erriari. Guretzako diña.
NERE AMAK BALEKI
Zibilak esan naute
Biziro egoki
Tolosan biar dala
Gauza erabaki.
Giltzapian sartu naute
Poliki poliki
Negar egingo luke
Nere amak baleki.

Jesus tribunalian
Sutenian sartu
Etziyon Pilatosek
Kulparik bilatu.
Neri ere arkitu
Ez dirate barkatu
Zergatik ez dituzte
Eskubak garbitu.

Kartzelatik aterata
Fiskalaren etxera
Abisatu ziraten
Juateko beriala.
Ez etortzeko geyago
Probintzi onetara
Orduan artunuan
Santander-aldera.

KANTARI EUSKALDUNA Euskalerria.

Jaunak ematen badit


Gitarra zartxo bat da Neri osasuna,
Neretzat laguna; Izango det oraindik
Onela ibiltzen da Andregai bat ona.
Artista euskalduna: Emen badet frantzesa
Egun batean pobre, Interesa duna,
Beste batez jauna, Baña nik naiago det
Kantari pasatzen det Utzik euskalduna.
Nik beti eguna.
Agur Euskal-Erria
Naiz dala Italia, Baña ez betiko
Oro bat Francia Bost edo sei urtetan
Bietan bilatu det Ez det ikusiko.
Anitz malizia Jaunari eskatzen diot
Ikusten badet ere Grazia emateko
Nik mundu guzia Nere lur maite ontan
Beti maitatuko det Ezurrak uzteko.
NERE MAITEARENTZAT
Ume eder bat ikusi nuen
Donostiako kalean,
itz erditxo bat ari esan gabe
nola pasatu parean?
Gorputza zuan liraina eta
oinak zebiltzen aidean,
politagorik ez det ikusi
nere begien aurrean.

Aingeru zuri, pare gabea,


Euskalerriko alaba,
usterik gabe zugana beti
nere biotzak narama.
Ikusi naian beti or nabil,
nere maitea, au lana!
Zoraturikan emen naukazu
beti pentsatzen zugana.

Galai gazteak galdetzen dute,


aingeru on nun ago?
Nere maitea nola deitzen dan
ez du inortxok jakingo;
ez berak ere ez luke naiko,
konfiantza orretan nago.
Amoriodun biotz oberik
Euskalerrian ez dago.

AGUR EUSKALERRIARI
Gazte gaztetatikan
Erritik kanpora
Estranjeri aldean
Pasa det denpora;
Egiya alde guzietan
Toki onak badira
Baña biotzak dio
Zuaz euskalerrira.

Lur maitea emen ustea


Da negargarria
Emen gelditzen dira
Ama eta erria;
Urez noa ikustera
Bai, mundu berria
Oraintxen bai naizela
Errukigarria.

Agur nere biotzeko


Amatxo maitea
Laister etorriko naiz
Konsola zaitean;
Jaungoikoak nai badu
Ni urez joatera
Ama zertarako da
Negar egitea.

GLU, GLU, GLU


Aupa mutilak! gogoz ekiñ.
Biba Rioja, Biba Naparra
Arkume onaren iztarra Glu, glu, glu...
Emen guztiok anaiak gera
Ustu dezagun pitzarra. Ez ikaratu dagon artean
Jan eta edan gaur gogotik,
Glu, glu, glu... Ustutzen bada ekarko degu
Berriro lengoko tokitik
Ardo fiña ta jateko ona
Jartzen badute gaur ugari, Glu, glu, glu...
Gure barrenak berdindurikan
Jarriko dira guri, guri. Umoria da gauzik onena
Nai gabeak ditu astutzen,
Glu, glu, glu... Uju ta aja asi gaitean
Euskal doñuak kantatutzen.
Gure zabela bete bear da
Albada gauza onarekiñ, Glu, glu, glu...
Dagon lekutik, eragiñ bapo!

ZUGANA MANUELA Oraiñ bigundu zenduke

Zugana, Manuela
Nuanian pensatu
Uste det ninduala
Deabruak tentatu, Eta maitagarri orrek
Ikusi beziñ ekiñ Biotz on biundu
Naiz enamoratu Piska bat lagundu.
Ojala ez baziñan
Sekulan agertu. Barkatu bear dituzu
Nere erkeriak
Amorioz beterik Sure begira daude
Esperantza gabe, Nere bi begiyak;
Zergatik egin ziñan Garbi, garbi esan ditut
Biotz onen jabe, Nere ustes egiak
Zuk esan biar zenduben Soraturikan nauka
Emendikan alde Sure arpegiak.
Egiyaz ez naiz ni
Bizar dunen zale. Gabian ibilli naiz
Guzizko ametsetan
Aztu nai zaitut baña Donostian nengoela
Eziñ, eziñ aztu, Andre marietan;
Zure amoriyuak Eta ikusi nubela
Buruba dit galdu; Erri artako plazan
Erdiyan zebillela
Manuela-txo dantzan.

III
NERE ETORRERA LUR
MAITERA Oh, Euskalerri eder maitea
I Ara emen zure semea
Bere lurrari muñ egitera
Ara nun diran mendi maiteak Beste gabe etorria.
Ara nun diran zelayak
Baserri eder zuri zuriak Zuregatikan emango nike
Iturri eta ibayak. Pozik, bai biziya
Beti zuretzat il arteraño
Endaian nago zoraturikan Gorputz eta anima guzia.
Zabal zabalik begiak
Ara España... lur oberikan
Ez du Europa guziak. IV

Agur bai Donostiako


II Nere anai maiteak
Bilbao-tikan izango dira
Gero pozik bai Donostira Aita zarraren berriak.
Okendo-ren aurrera
Zeru polit au utzi bearra Eta gañera itz neurtuetan
Nere anayak, au pena! Garbi esanez eginak
Sud-Amerikan zer pasatzen dan
Iru txulueta maitagarria Jakiñ dezaten erriak.
Lore tokiya zu zera
Beneziaren grazi guztiak
Gaur Donostian dira.
(klasikoen gordailutik hartutakoak

José María Iparraguirre Balerdi Madrilen “Gernikako arbola” abesten, Larroque-ren ustez
Egin zioten azken argazkia

Zozabarro baserria, Iparragirre Emazte eta seme-alabekin


hil zen baserria.

Garai bateko Iparragirre operaren antzezpena