You are on page 1of 2

KALKULU KIMIKOA

1. Sodio hidroxidoak burdin trikloruroarekin erreakzionatzen du,


erreakzio honen bitartez:
NaOH + FeCl 3 → NaCl + Fe(OH ) 3
a) Sodio hidroxidoaren kontzentrazioa 2 M bada eta 12 mL
erabiltzen badira, kalkulatu zein izango da FeCl3-aren mol
kopurua.
b) Zenbat gramo izango dira mol hauek?
c) Zenbat gramo sodio kloruro lortuko dugu?
Masa atomikoak: H = 1, Na = 23, Cl = 35,5, O = 16, Fe = 56

2. Azido klorhidrikoak erreakzionatu egiten du aluminioarekin, aluminio


kloruroa eta hidrogenoa (gasa) sortuz. 20º C-tan eta 740 mm Hg-ko
presiopean neurtutako 150 L hidrogeno lortu nahi baditugu, honako
hauek kalkulatu;
a) Aluminioaren zer masa behar dugu?
b) Aluminio kloruroaren zer masa lortuko dugu.
HCl + Al → AlCl 3 + H 2
Masa atomikoak: Al = 27, H = 1, Cl = 35,5.

3. Kalkulatu:
a) Gas batek 3 L-ko bolumena betetzen du 20º C-an eta 1 . 10 5 Pa-eko
presioan. Zer bolumena beteko du 273 K-ean eta 1 atm-ean?
b) Gas baten bolumena 0,3 L-koa da 2,0 . 10 5 Pa-eko presioan. Zer
bolumen beteko du presioa erdira murrizten bada?

4. Amoniakoa deskonposatzean, nitrogenoa (N 2) eta hidrogenoa (H2)


lortzen dira, gas egoeran biak.
a) Idatzi erreakzioaren ekuazio kimikoa eta doitu.
b) Kalkulatu zer H2 bolumen askatuko den Baldintza normaletan
neurtua, 68 g NH3 deskonposatzean.
c) Kalkulatu zer nitrogeno masa askatuko den kasu berean.
Masa atomikoak: H = 1, N = 14

5. Gas naturala metanoz (CH4) osatuta dago. Metanoa gasa da eta


erretzerakoan hau gertatzen da:
CH4 (g) + O2 (g) → CO2 (g) + H2O (g)
a) Erreakzioa doitu.
b) 1 Kg metano erretzen bada zenbat g oxigeno kontsumituko
dira?
c) Baldintza normaletan zenbat litro aire behar izango dira?
(airean %21 oxigenoa da)
d) Zenbat mol CO2 askatzen dira?
Masa atomikoak: C = 12, H = 1, O = 16.

6. Karbono monoxidoa oso gas arriskutsua da, eta bukatu gabeko


errekuntzetan sortzen da. Oxigenoarekin erreakzionatzen duenean,
karbono dioxidoa sortzen da; eta hura ez da arriskutsua (edari
karbonikoetan erabiltzen da)
a) Idatzi eta doitu erreakzioa.
b) Osatu taula hau:
CO O2 CO2
Substantzia
2
kantitatea (mol)
Molekulak 6,022.1023
Masa (g) 4
Bolumena baldintza
44,8
normaletan (L)

Masa atomikoak: C = 12, O = 16.

7. 49 g azido sulfuriko eta zinka erreakzionarazi ditugu, erreakzio


honen arabera:
H2SO4 + Zn → ZnSO4 + H2
a) Doitu erreakzio kimikoa
b) Zenbat gramo zink behar da, erreakzioa erabat bukatzeko?
c) Zenbat litro hidrogeno, baldintza normaletan neurtuak, sortzen
dira?

8. Potasio hidroxidoa xaboi likidoak eta garbigarriak egiteko erabiltzen


da. Potasio hidroxidoa duen disoluzio batek 112 g solutu ditu,
disoluzioaren litro bakoitzeko.
a) Kalkulatu zer molaritate duen disoluzioak.
b) Disoluzioaren dentsitatea 1,1 g/mL-koa dela jakinda, adierazi
kontzentrazioa masa-ehunekotan.
Masa atomikoak: K = 39, H = 1, O = 16.