You are on page 1of 14

HEZKUNTZARI

APLIKATUTAKO
TEKNOLOGIA
BERRIAK
NEREA ZABALEGI

1
AURKIBIDEA

Aurkibidea..............................................................................................2

SARRERA:........................................................................................................................3

IKTB-EN GARRANTZIA HEZKUNTZAN:...................................................................4

TEKNOLOGIAREN ERABILERA IKASTETXEAN:....................................................5

NORBERAREN PRESTAKUNTZA:...............................................................................6

TEKNOLOGIEN ERABILERA GELAN:........................................................................6

HAUR HEZKUNTZAKO GELAN DAUDEN POSIBILITATE INFORMATIBOAK:. .7

Taula eta grafikoa..............................................................................................................8

BALORAZIO OROKORRA:.........................................................................................10

BIBLIOGRAFIA: ...........................................................................................................12

2
SARRERA:

Belen ikastetxea Donostiako aldapeta kalean dago kokaturik, Marianistas eskola


ezagunaren aldamenean hain zuzen ere. Ikastetxe hau pribatua eta erlijiosoa da, hau da,
monja ikastetxe bat da nahiz eta gaur egun bertako irakasle gehienak monjak ez izan.

Ikastetxe honetan 425 ikasle daude. Bertan, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasteko aukera dago, guztia “B” ereduan. Haur
Hezkuntza osoa ordea, “D” ereduan jasotzen da. Haur hauen giro soziokulturala erdi-goi
mailakoa da. Kurtso bakoitzeko gela bakarra dago.

Eskolaren egoera orokorra nahiko txarra da, urtetik urtera matrikulazioa behera egiten
ari baita. Baina honen aldean, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan gainezka daude.
Arrazoia, inguruko auzoetan, ikastetxe asko daudela, baina ez haurtzaindegi edo haur
eskolak. Hemendik urte gutxira, Marianistas ikastetxearekin elkartuko dira.

Lan honetan, Haur Hezkuntzako gelatan, eta batez ere lehenengo zikloan teknologi
berriak nola erabiltzen diren aztertuko dut. Ziklo honetan zentratuko naiz bertan lan
egiten baitut.

Nahiz eta lehenengo ziklo hau Haur Hezkuntzaren barne egon, oso errealitate ezberdina
bizi dela jakin behar da. Hauek dira etapa hau, eta bereziki lehen ziklo hau, hain berezia
egiten duten ezaugarri nagusiak:

• Haur hauek oraindik familiarekiko duten atxikimendua hain sendoa da


ondorioz, eskola giroan elkartzean errealitate anitzetatik datozela argia
da.

• Haur hauek hiru ikasturte hauetan ematen dituzten aldaketa oso


nabarmenak dira, garapen aldetik begiratuta: ibiltzen ikastea,
esfinterraren kontrola, hizkuntzaren bereganatzea, besteak beste.

3
Gainera, haur bakoitzak garapen erritmo ezberdina dauka, eta hau
errespetatzea ezinbestekoa da.

• Derrigorrezko ez den etapa da.

• Haurren ezaugarriak kontutan harturik, hezkuntzari garrantzia kendu


gabe, asistentziak ere pisu handiko funtzioa bihurtzen da.

• Bere etaparen bereizitasunak galdu gabe, hurrengo etapekin ere lotura


izan beharko du.

IKTB-EN GARRANTZIA HEZKUNTZAN:

Jakina da zein aldaketa sakonak gertatzen ari diren gure gizartean Teknologi Berrien
etorrerarekin. Aldaketa eta iraultza honi “Informazioaren Gizartea” izendatu zaiola bizi
garen gizarte honi.

Aldaketa hauek guztiak Hezkuntzan ere eragina izan dute, ez bakarrik irakasteko
baliabide eta materialetan, baizik eta eskolaren kontzeptu berri bat sortu dela:
ikaskuntza testuinguru berri bat sortu da (birtuala), hortaz, irakasleak ere rol berri bat
bereganatu du. Hauetaz gain, hezkuntzaren 3 esparrutan nabarituko dira aldaketak, batez
ere:

• Antolaketa: ikastetxe guztien arteko antolaketa eta harreman modu berri


bat emango da, orain arte ez dena ezagutu.

• Edukietan: sareek eskaintzen duten edukien etengabeko berrikuntzak eta


amaigabeko iturriak aprobetxatuko dira.

• Metodologian: talde lanak berebiziko garrantzia hartuko du lan egiteko


modu bezala.

4
• Aldaketa hauek nabariagoak dira goi mailako ikasketetan
(unibertsitatean adibidez), baina pixkanaka beste mailetara hedatzen ari
da.

• Hala ere, jakina da zein abiadura handiz garatzen eta berritzen diren
teknologiak eta hezkuntzan izaten ari diren murgilketa ere oso azkarra
izaten ari da, azkarregia ziurrenik. Honek teknologia berriak hezkuntzan
behar bezalako eragin eta ondorio onuragarriak ez edukitzea bultzatzen
ari da.

TEKNOLOGIAREN ERABILERA
IKASTETXEAN:

Duela urte batzuk, LOGSEaren ezarpenarekin, pixkanaka garrantzia hartuz joan da


teknologia hezkuntza baliabide bezala. Zentruak ( Belen ikastetxeak) azken
ikasturteetan inbertsio handia egin du:

• Hardware-a: ordenagailu gela handi bat jarri dute eta bertako ordenagailu
guztiek interneta dute. Gela hau lehen hezkuntzako 2. zikloko eta
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako haurrek erabiltzen dute, besteak
berriz, hau da, Haur Hezkuntzako 2. zikloek eta lehen hezkuntza 1.
ziklokoek gela bakoitzean ordenagailu bat dute. Horretaz gain 3
ordenagailu portatil, 3 argazki kamara digital, bideokamara eta kanioi
erosi dituzte. Bestalde bi bideo gela ditugu bere telebista eta DVD-arekin
eta azkenik gela guztiek bere musikako aparatuak dituzte. Hau guztia
irakasleek erabil ditzakete beraiek prestatutako ekintzak osatu ahal
izateko.Irakasle gelan 2 ordenagailu daude.

• Software-a: musika CD-ak, DVD-ak, CD-ROM-ak, diapositibak dira


dauzkagun tresna bakarrak, internetez gain.

5
NORBERAREN PRESTAKUNTZA:

Teknologia arloan dudan prestakuntza ez da oso handia, egia esan, ez dut inoiz interes
handia eduki, beti arazoak izaten baititut ordenagailuarekin. Baina egia da gizarteak
geroz eta gehiago bultzatzen nauela hauek erabiltzera, adibidez unibertsitatean lanak
egiteko, laneko programazioa... beraz hauen erabilera ikasi behar izan dut, word
programa, scanerra, interneta.

Bestalde, argazki mundua izugarri gustatzen zaidanez argazki kamara digitalaren


abantailak argi ikusten ditut eta erabiltzen ikasi dut, hori bai, oraindik ere nire arazoak
dauzkat.

Hala eta guztiz ere arlo honetan bide luzea gelditzen zait, eta mota desberdinetako
ikastaroak egin beharko ditut.

TEKNOLOGIEN ERABILERA GELAN:

Nire gelan teknologiak betiko


moduan erabiltzen dira, hau da,
musika ia egun osoa jarrita egoten
da, gela girotzeko, erlajazioa
lantzeko, psikomotrizitatea
lantzeko... haurrak ez dira inoiz
nekatzen (2 urteko haurrekin egiten
dut lana).

6
Astean behin bideo gelara joaten gara eta han DVD-renbat jartzen diegu, (Pirritx eta
Porrotxena, adibidez). DVD hauetan abestiak eta dantzak agertzen baldin badira haurrak
gusturago egoten dira, bestela arreta segituan galtzen dute.

Joku sinbolikorako telefono mobil batzuk, ordenagailu teklatu bat, musikako aparatua
dugu. Oso gustura aritzen dira material hauekin jolasean.

Beraz , hasieran aipatu bezala nire esku dagoen modura erabiltzen ditut teknologiak nire
haurrekin.

Bestalde, nire eguneroko lanean haurrei eskaintzeko modu zeharkako batean erabiltzen
ditut. Argazki makina, scanerraren eta inpresora gelako apaingarriak, gelan lantzeko
laminak eta pertxeroetan beraien argazkiak jartzeko irudiak prestatu ditu.

HAUR HEZKUNTZAKO GELAN


DAUDEN POSIBILITATE
INFORMATIBOAK:

Adin hauetan ordenagailuaren erabilera


gehien bat euskarri moduan, hau da, CD
Rom baten garakuntzarako da. Esan
beharra dago azken urte hauetan, Haur
Hezkuntzako eduki eta trebetasunak
garatzeko sofware materiala asko hobetu
eta gehitu dela.

Material hauekin adibidez honako arlo hauek garatu daitezke: koloreak, lateralitatea,
hizkuntza, hiztegia, zenbakikuntza, kalkulua, forma... eta horretaz gain arrazoiketan,
atentzioan, oroimenean, sormenean, ezagutzan, ulermenean eragiten du.

7
- Nola landu daiteke CD Rom-a?

• Lehenik eta behin haurrak arratoia nahiko ondo erabiltzen duela ziurtatu
behar dugu, bestela irakaslearengan izango duen dependentziaren
ondorioz haurraren auto-ikaskuntza mugatuta ikusiko da.

• Ekintza hauek bakarka edo taldeka egin daitezke baina irakaslearen


presentzia beharrezkoa da jarraipen bat egon dadin.

• Ekitaldi bakoitza 15-20 minutu baino gehiago ez du iraun behar.

• Informatikan, Haur Hezkuntzako 2 ziklo bukaeran sartu dezakegu,


windowsa, testu txikiren bat idatzi. Interneta ere erabil dezakete, posta
elektroniko bat bidaltzeko edo informazio erreza bilatzeko.

Aipatu, proiektu eta baliabide asko aurkitu ditudala bai interneten eta baita ikastetxean
beste lankide batzuek utzi dizkidaten adibideekin. Baina argitu nahi dut, hain haur
txikiekin, 0-3 urte bitartekoentzat, hain zuzen ere, ez dagoela hainbesteko eskaintza eta
gutxiago euskaraz.

Google-ko bilatzailean testu liburuetako argitaletxeen izenak sartuz gero, beren web
orrialdeak ezagutu ditut, eta gutxi gora behera denek antzeko egitura zuten.

Hezkuntza zikloak ezberdintzen dituzte, eta bertan, ikasleek gelan erabiltzen dituzten
testu liburuekin erlazionatutako baliabideak agertzen dira. Haur Hezkuntzari, eta
bereziki 2 urteko gelako adibideak ikusi ditut. Horren adibide bat santillanako
“cocorolos” proiektua dago. Bertan, pertsonai honen laguntzaz, ikasturtean zehar
planteatutako helburuak betetzeko ipuin eta aktibitate ezberdinak proposatzen dituzte.

Web orrialde gehienetan ere, irakasleari laguntzeko gelarako proposamenen aunitz


aurkitu ditut, eta honekin batera ikasgelako proiektuak.

Egia esan, teknologia berriak lan tresnatzat aplikatzeko proiekturik ez dut aurkitu,
salbuespen bat izanik: “sortzen ikasbatuaz”-en orrialdean, beren materialen katalogoan
“kazeta proiektua” aurkitu dut.

8
Esan bezala, internetez gain, aldez aurretik ezagutzen nuen sofware materialaren
azterketa txiki bat egin dut:

9
Taula eta grafikoa

Telebista/ Argazki Musika


Ordenagailua Eskanerra Bideo kamara
Bideo/Dvd kamara paratua

Informatika gela 30
Idazkaritza 2 1 1
Irakasle gela 2 1 3 3 1
Bideo gela 1 1
Liburutegia 2 1 1
Zuzendari bulegoa 2 1 1
Haur hezkuntzako gelak 5 2 5
Lehen Hezkuntzako gelak 5 2 6

8
In
fo
rm
at

0
5
10
15
20
25
30
35

ika
ge
Id la
az
ka
Ira r it
ka za
sle
ge
Bi la
de
o
ge
Zu
Li
bu la
ze ru
nd te
ha gi
ur
ar
ib a
he ul
Le zk eg
he un oa
n
He tza
zk ge
un la
tz
a
ge
la
Eskanerra
Ordenagailua

Bideo kamara
Musika paratua
Argazki kamara
telebista/Bideo/Dvd

9
• Urtxintxa 3, 4 eta 5 urte: programa hau, Ikastolen Elkarteak Haur
Hezkuntzarako sortu duen testu- materialaren osagarri gisa eraiki da.
Euskara hutsean garaturiko CD-Rom interaktibo honen jardueren
ezaugarrietako bat izaera ludikoa da, haurrari jolasak eragiten dion
motibazioa baitu ardatzaz.

Beste ezaugarria, erabiltzeko erraza da. Sagua haurrek erabiltzeko moduan egokituta
dago. Haurrak irudia klik bakar batez aukeratzen du, eta, ondoren, saguaren botoiari
klikatuta eutsi gabe, irudiak saguaren mugimendua jarraituko du, irudia toki egokian
uzteko haurrak bertan klik egin behar du. Bertan, ipuinak abestiak, olerkiak, margoketa,
zenbakiak, puzzleak, idazketa txokoa... aurki daitezke.

• Pirritx- Porrotx DVD-ak eta CD-ak: oso musika alaia, erakargarria eta
pegadizoak da haurrarentzako. Hauen antzerkiak batez ere abestietan eta
hauekin lotuta dauden dantzetan oinarritzen dira. Hauen bidez adierazpen
musikala, mugimendua eta psikomotrizitatea lantzen da. Batez ere,
ludikoa eta dudarik gabe haurren artean arrakastatsuena da.

• Euskaraz mintz kontu txikiak. Haur eta gurasoen elkargozamenerako


Sortzen ikasbatuaz: Hau ere aurrekoaren antzekoa dugu. Kasu honetan
haur txiki- txikienei eta bere gurasoei zuzendutako CD-a eta gidaliburua
aurkituko dugu. Horretaz gain haur txikien hiztegi bat gehitzen diote,
guraso erdaldunak, pixkanaka euskalduntzeko asmoarekin.

BALORAZIO OROKORRA:

Nire ustez, teknologi aldetik nahiko eskas gabiltza, lehen aipatu dudan bezala, Haur
Hezkuntzako lehen zikloan lan egiten dut eta adina kontuan izanik jasotzen dugun
formazioa gai honetan ez da oso oparoa, eta dagoen hori ez da aplikagarria Haur

1
Hezkuntzako geletan aplikatu ahal izateko. World, Excel, Acces,... azken finean
teknologia baliabideak dira baina ez hezkuntzari aplikatuak.

Belen ikastetxean, daukagun, sofware-a, batez ere, CD-ak eta DVD-ak dira eta hauek
erosiak edo grabatuak dira. Adibidez, Pirritx eta Porrtx, urtxintxako bildumak, ....

Hardware aldetik nahiko ornituta dagola uste dut, teknologiaren garrantzia ikusirik
inbertsio handia egin baitute.

Nire ustez, irakaslegoaren formakuntza teknologi berriei dagokionez, oso eskasa da,
nire kasuan behintzat ez naiz teknologiaren belaunaldikoa, poliki- poliki ikasi beharko
dut...

11
BIBLIOGRAFIA:

• Correa Gorospe, J.M.: Hezkuntzari egokitautako teknologi berriak.


Euskal herriko unibertsitateko argitalpen zerbitzua.

• Google:

• Teknologi berriak haur hezkuntzan

• Teknologi berrien garrantzia haur hezkuntzan.

• Nuevas tecnologias en educacion infantil.

• www.santillana.es/proyectos.enred/infantil

• www.sortzen-ikasbatuaz.org

• www.babyeinstein-es.com

• www.anayamascerca.com