You are on page 1of 36

1

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK


ZUMAIAKO UDAL BARRUTIAN EHIZA-POSTU BERRIAK
EX NOVO SORTZEKO EGIN DUEN POPOSAMENARI BURUZKO
TXOSTENA
Zumaian, 2015eko maiatzaren 13an

Aurrekariak
Gipuzkoako Foru Aldundiak Zumaiako udal barrutian ehiza-postu berriak ex novo sortzeko
egin duen proposamena dela-eta Zumaiako Udalak eginiko enkarguaren emaitza da txosten
hau. Zumaiako Udalaren jabetzakoa da.
Balio natural handiko bazterra da Urolaren itsasadarra. Europako Batasunak Kontserbatzeko
Eremu Berezi izendatua du (ES2120004 kodea); Natura 2000 sare ekologikoari atxikia da
beraz, eta Naturagune Babestu bihurtu zuen horrek automatikoki. Badu Kontserbatzeko
Neurrien Dokumentu bat, Eusko Jaurlaritzak onetsia, eta badu, halaber, Babesteko Plan
Berezi bat, Zumaiako Udalak sustatua eta Zumaiakoak ez ezik, Getariakoak eta Zestoakoak
ere onetsia.
Azken tresna horren garapenaren ondorioz, ehizaren alorrean indarrean diren neurriak eta
murriztapenak mahaigaineratu eta aztertu egin dira, bai lehendik ere indarrean zirenak
(1970eko estatuko ehiza-legeak ezarriak eta 2011n EAEko ehiza-lege berriak aldatuak; haatik
betetzen ez zirenak), bai Urolaren Itsasadarra 2012an Kontserbatzeko Eremu Berezi izendatu
izanak eta Plan Berezia onartu izanak eragindakoak zein bestelako arau eta planetatik
eratorritakoak. Testuinguru horretan, ehiza-elkarteen kexak zirela eta, Zumaiako ehizapostuen kopurua handitzea proposatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Artadiko gaur egungo
biei beste bost gehituz Txantonerako bidetik gertu, eta lehen posturik ez zegoen bi tokitan bi
lerro berri sortuz: bi postuko lerro bat Basustan, kanpin berriaren ondoan, eta hiru postuko
beste lerro bat Talaimendin, hirigunetik hurre.
Sustatzaileak ipinitako dokumentu grafikoak eskura izan baditugu ere, ez dugu izan
proposamena teknikoki zein juridikoki justifikatzen duen inolako dokumentu idatzi eta
motibaturen berririk.
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena


Zumaiako udal barrutian 12 ehiza-postu berri, orain artean existitu ez direnak, ex novo
sortzea da. Gaur egun Artadin badirenez bi postu, desagerrarazi nahi direnak, ulertu behar
da bi postu horien kasuan lekualdaketa proposatzen dela, ez zeharo berriak sortzea.
Esan bezala, dokumentu kartografikoak baizik ez dugu izan eskura, ez baitago dokumentu
idatzirik. Proposatu diren ubikazioak biltzen dituzten hiru ortofoto dira. 1etik 7ra bitarteko
postuak Artadin ipini nahi dira, 8 eta 9 postuak, berriz, Basustan eta 10etik 12ra bitartekoak,
azkenik, Talaimendin.
1. argazkia: Artadi eta Basusta:

Aldundiaren ortofotoan ez dira adierazi gaur egun Artadin existitzen diren bi postuak; 2.
argazkian adierazi ditugu guk. Ingurua Kontserbazio Eremu Berezi izendatzearekin batera, bi
postu horiek fauna-babeslekuaren barruan geratu ziren.

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

2. argazkia. Artadiko postuak:

3. argazkia. Talaimendi:

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

Hirugarren ortofotoan postu guztiak batera ageri dira.


4. argazkia. Plano orokorra:

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

Analisia eta metodoa


Bi ikuspegitatik aztertu da auzia, ikuspegi legaletik eta ikuspegi naturalista edo
kontserbazionistatik. Alde batetik, proposatutako puntuetan ehizan legez egin daitekeen ala
ez diskutitu da; bestetik, horietan ehizatzeko baimena ematea komenigarria den
ebaluatzeko, fauna esanguratsuaren presentzia aztertu da.
Horretarako, EAEn indarrean diren ehizari buruzko arauetan xedatutako aginduek aipatzen
dituzten segurtasun-distantziak oinarri kartografiko batera eraman dira. Zehazki, Gipuzkoako
Foru Aldundiaren Lurralde Informazioko Zerbitzuaren datu-baseko 2014ko ortofotora
eraman dira distantzia horiek, zerbitzu haren geruza tematikoetan jasotako elementuetatik
abiatuta. Zerbitzu publiko horrexek prestatu digu, izan ere, materiala, kasu bakoitzerako
ehiza-legeak eta ehizaren inguruko gainerako arauek xedatutako distantziak mapara pasaz
eta bakoitzari dagokion bufferra marraztuz. Artadin, Talaimendin zein Basustan errepikatu
da prozesua. Gero, iturri horiez gain, hirigintzako, lurralde-antolamenduko eta kontserbazioalorreko beste arau batzuek xedatutakoa ere gehitu da eremu bakoitzean.

Talaimendi:

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

Ehizaren inguruan indarrean diren lege-arauek ezarritako murriztapenak


Hauek ezarritako betebeharrak hartu dira aintzat:

2/2011 legea, martxoaren 17koa, ehizari buruzkoa


Deba eta Zumaia bitarteko Biotopo Babestuaren Ehiza-plan Teknikoa

2/2011 legea, martxoaren 17koa, ehizari buruzkoa:


13. artikulua.- Ehiza-lurren sailkapena.
Ehiza-jardunerako hiru lur-mota daude: ehiza-lurrak, ehizarako ez diren lurrak eta
ehiza-araubide bereziko lurrak.
()
2. Ez dira ehiza-lur gisa joko faunaren babeslekuak eta debekatutako guneak.
3. Ehiza-araubide bereziko lurrak dira naturgune babestuak, nazioarteko legebitartekoek babestutako guneak eta segurtasun-guneak.
Urolaren Itsasadarreko Kontserbazio Eremu Berezia zein Zumaia eta Deba bitarteko Biotopo
Babestua, biak ala biak, naturagune babestuak dira eta, beraz, horien mugapeko lurrak
ehiza-araubide berezikoak dira.
III. Kapitulua. Ehiza-araubide bereziko lurrak
26. artikulua.- Gune babestuak.
Lege honen ondorioetarako, ehiza-araubide bereziko lurtzat joko dira naturgune
babestuak eta ingurumenaren arloko nazioarteko legedi bidez babestutako guneak.
Lur horietan ehizan aritzeko, kontuan hartu beharko da gune bakoitzaren erabilera
arautzen duten xedapenetan eta lege honetan eta hura garatzen dutenetan
jasotakoa.
Urolaren Itsasadarreko Kontserbazio Eremu Berezia Naturagune Babestua da, eta bere
Kudeaketa Neurri bereziak zein Ingurune Hidrikoari lotuta dauden Kontserbazio Bereziko
Eremuetarako (KEB) Arau Orokorrak (34/2015 dekretua, martxoaren 17koa) aurrerago
azalduko dugu horien edukia ditu garapen-tresna. Derragun oraingoz faunaren babesa
sustatzen dutela, ehiza-babeslekuak deklaratzearen bidez.

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

Bada, bestalde, ehizarako ez diren lurren kategoriako beste modalitate bat, Faunaren
Babeslekua, hain zuen:
II. KAPITULUA. Ehizarako ez diren lurrak
23. artikulua. Ehiza-debekua
Ehizarako ez diren lurretan erabat debekatuta dago ehizan aritzea. Foru-aldundiek,
salbuespen gisa, ehiza-espezieen zenbait ale harrapatzeko baimena eman dezakete,
zientziari lotutako arrazoiak direla medio, edo pertsonei, laboreei edo faunari egin
dakizkiekeen kalteak saihesteko. Baimen horiek erregelamendu bidez arautuko dira.
24. artikulua. Faunaren babeslekuak
1. Foru-erakunde eskudunek faunaren babeslekuak eratu ahal izango dituzte,
biologiaren, zientziaren edo hezkuntzaren arloko arrazoiak direla medio, espezie
jakin batzuen biziraupena bermatu behar denean.
2. Ehiza-xedeetarako, faunaren babesleku gisa joko dira, espresuki izendatu beharrik
gabe, azaleko ur-masak, urei buruzko araudian zehaztutakoaren arabera, bai eta
horien aldameneko eremua ere. Aldameneko eremuen azalera erregelamendu bidez
zehaztuko da.
15. artikulua. Zainpeko ehiza-eremuak
() 7. Zainpeko ehiza-eremuetan erreserba-eremu bat egon beharko da. Zainpeko
ehiza-eremu osoaren azaleraren % 10, gutxienez, hartuko du, eta lege honen
ondorioetarako, faunaren babesleku gisa joko da.
Alegia, azaleko ur-masetan eta haien aldameneko eremuetan uneoro dago debekatuta
ehizan aritzea. Haatik, definitzeko dago oraindik aldameneko eremu izeneko kontzeptu
horren edukia. Aurrerago ikusiko dugu arauek ematen dutela horri buruzko irizpidea.
27. artikulua. Segurtasun-eremuak definitu, horiei zer distantzia dagokien finkatu
eta horietan ehiza mugatu egiten du.
27.1 Segurtasun-eremu deritze pertsonak eta haien ondasunak babesteko neurriak
behar dituzten lurrei.

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

27.3 eta 27.4. Hauek dira segurtasun-eremuak:


a) Ibilbideak eta herri-erabilerako bideak eta trenbideak, bai eta horien ertzak
eta zortasun-eremuak ere, hesiaz itxita daudenean. (50 metro dagozkie,
ertzez eta zortasun-eremuez gain)
b) Bidegorriak eta bide berde izendatutako bideak. (20 metro)
c) Herri-urak, uren ibilgua eta ur-bazterrak barne. (Dagokien plan sektorialak
finkatzen dituen zortasun-eremuekin bat dator; ulertu behar da distantzia
hori ertzei gehitu egingo zaiela)
d) Hiriguneak eta landaguneak, nekazaritza-turismoko etxeak edo landaetxeak, isolatutako eraikin bizigarriak, kanpalekuak, aire zabaleko
kirolguneak, parkeak, instalazio militarrak eta aireportuak eta horien
inguruak,
aisialdiguneak,
lehentasunezko
nekazaritza-ustiategien
instalazioak, nukleo zoologikoak, enpresa- edo industria-instalazioak eta
segurtasun-eremu gisa izendatutako beste edozein toki. Lege honen
ondorioetarako, landagunetzat joko da Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko
ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 29.1 artikuluan ezarritakoa. (200 metro,
oro har; 100 metro, berriz, bizitzeko moduko eraikin bakarren kasuan,
eskopeta bidezko ehiza xeheaz ari garela)
e) Aldian-aldian jendea hartzen duten tokiak, jendea bertan dagoen bitartean,
edo jabeak edo haiek baimendutako pertsonak dauden tokiak, bertan
lanean ari direnean hartarako gaituta daudela. (50 metro)
f) Sei metroko zortasun-eremua, itsasertzeko barruko mugatik lehor aldera
neurtuta. (20 metro, ibiltzeko zortasun-eremuaren 6 metroei gehitzekoak)
Errepara bekio e) epigrafeak ez duela esaten jende ugari hartzen duten tokiak, baizik eta
jendea besterik gabe hartzen duten tokiak; ezinbestean ondorioztatzen da ehiztari orok tiro
egiteari utzi behar diola beregandik 50 metro baino gertuago inor agertu orduko.
Aurreko agindu legalek xedatutako segurtasun-distantzia horiek kartografiatu egin dira eta
dagozkien bufferrak honekin batera doazen irudietan ageri dira.
Horren emaitza eta GFAko Basafaunako Zerbitzuak (sustatzaileak, hain zuzen) ekarritako
planoak elkarrekin alderatuz gero, hautematen da hark ez dituela distantziak behar bezala
ekarri proposatzen dituen tokiak azaltzeko prestatu dituen planoetara. Basustan, zehazki, ez
du irudikatu Puntanuetako dentsitate handiko bizitetxeekiko gorde beharreko 200 metroko

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

segurtasun-distantzia. Talaimendin, berriz, iparralderantz mendian gora eta gero ekialderantz


doan ibilgailuetarako bideak eragindako segurtasun-eremuaz ahazteaz gain, ehiza-postuak
berak bide horren ondo-ondoan jartzea proposatu dute. Ez dute halaber behar bezala
adierazi hiriguneko bizitetxetatik gorde beharreko 200 metro zabaleko segurtasun-eremua.
Artadin, azkenik, postu berriak jartzea proposatzeko unean, berriz baztertu da 200 metroko
segurtasun-eremu hori, oraingoan San Migelgo etxebizitzekikoa, eta halaber baztertu dute
Txanton baserrirantz doan errepideak eragindako segurtasun-eremua eta beste hainbeste
esan daiteke bide horren ondoan dagoen bizitzeko moduko eraikinari dagokionez.
Aldiz, ondo aurreikusi dute Basustako kanpin berriari zor zaion 200 metroko segurtasuneremua; gure kartografian ezin izan dugu aintzat hartu, elementu hori (kanpina, alegia) ez
baitzaio oraindik gehitu GFAko Lurralde Informazioko Zerbitzuaren IGSari. Itzurungo
instalazioek eragindako 200 metro zabaleko segurtasun-eremua ere ez dugu ekarri gure
kartografiara, oraingoan gure erruz. Nolanahi ere, biak ala biak dira analisian aintzat hartu
beharrekoak.
Jakian, guztiak batera kontsideratuta lortzen den eremua da kontuan izan beharrekoa
erabakitzeko ea postu bat toki jakin batean jartzea legezkoa den ala ez.
Jarraian datozen ortofotoetan, Lurralde Informazioko Zerbitzuak sortuak, adierazi dira bide,
eraikin, hirigune eta landaguneen presentziak eragindako segurtasun-eremuak eta
sektorekako arauek xedatutakoak (ur-masa eta lasterrak, itsasertza). Kategoria horietako
bakoitza irudi batean irudikatu da, eta bosgarren irudian guztiak batera ploteatu dira. Hori
bitan egin da, behin Talaimendi eremuan eta beste behin Basusta eta Artadi batera hartzen
duen enkoadre batean. Kontuan izan Itzurungo instalazioek eta Basustako kanpinak
eragindako eremuak ez ditugula behar bezala adierazi, akats baten ondorioz.
Ploteatzeke dago halaber BNAPak xedatutako erreserba-eremua, zeinak baztertu egiten
baitu Talaimendi inguratzen duen bidearen eta itsasoaren artean ehizan aritzeko aukera.

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

10

Talaimendi- Bideak

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

11

Talaimendi Herriguneak

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

12

Talaimendi Eraikinak

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

13

Talaimendi Sektorekako murriztapenak

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

14

Talaimendi Sintesia

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

15

Artadi/Basusta - Bideak

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

16

Artadi/Basusta - Herriguneak

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

17

Artadi/Basusta - Eraikinak

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

18

Artadi/Basusta Sektorekako murriztapenak

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

19

Artadi/Basusta - Sintesia

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

20

Proposatu diren ubikazioak eta ehiza-legeak benetan xedatzen dituen segurtasun-distantziak


aplikatuta lortzen diren segurtasun-eremuak batera aztertuta, hautematen da ezen
Talaimendiko hiru postuak ibilgailuetarako bidetik oso metro gutxira daudela, alegia, legeak
segurtasun-distantziak ezarrita babestu nahi dituen elementu horietako baten gainean ia;
beraz, legea urratzen dute hirurek.
Basustako bi postuak, bestetik, gertuegi daude Puntanuetako etxebizitzetatik, ez baitute
haiekiko 200 metroko segurtasun-distantzia errespetatzen. Horiek ere legearen kontra
jarriko lirateke.
Artadiko postuei dagokienez, berriz, 1, 2, 3, 4 eta 5 zenbakidunak hainbat segurtasuneremuren barruan leudeke, dela San Migelgo herriguneak sortutakoa, dela Txantonerako
errepideak sortutakoa nahiz inguruan den eraikin isolatuak eragindakoa. Gainerako biak, 6
eta 7 zenbakidunak, bi segurtasun-eremuren artean (KETAREN beraren eta Txantonerako
errepideak definitutakoaren aretan, hain zuzen) mugatzen den lur-zerrenda estuan kokatuko
lirateke. Aurrerago ikusiko dugu hori ez dela baldintza nahikoa legalak izateko.
27.2 artikulua:
Segurtasun-eremuetan debekatuta dago armekin ehizatzea, lege hau indarrean
jartzen den unean ezarrita eta foru-aldundiko organo eskudunak aintzatetsita
dauden ehiza-postu finkoetan salbu. Halaber, foru-aldundiko organo eskudunak
salbuetsirik utz ditzake artikulu honetako 3. puntuko a), b) eta c) idatzi-zatietan
adierazitako eremuak, betiere, ehiza-aprobetxamenduko titularrak eskatzen badu.
Horretarako, eremu horiek ehiza-lur baten barruan egon beharko dute, eta ehiza
antolatzeko planak hartarako bide eman behar du.
Lege hau indarrean hasi zen unean bi postu finko besterik ez zegoen Artadin, eta bat ere ez
Basustan eta Talaimendin; haatik ez dago dokumenturik erakusten duenik Foru Aldundiak
segurtasun-eremuetan diren bi postu horien kasuan goiko artikuluan aurreikusten den
moduan salbuetsi dituela esandako debeku orokorretik. Ez dago halaber dokumenturik
erakusten duenik, ez Artadin, ez Basustan ez Talaimendin, halako neurria aurreikus lezakeen
Ehiza Antolatzeko Planik indarrean denik (Talaimendin indarrean dena, Deba eta Zumaia
bitarteko Biotopo Babestuaren Ehiza-plan Teknikoa, ez da halakoa; aurrerago azalduko dira
haren xedapenak). Ez dago, halaber, dokumenturik erakusten duenik ehiza
aprobetxamenduaren titularrak horrelakorik eskatu duenik, besteak beste bertan egiten den
ehiza soziala denez ez dagoelako titular bat bakarrik, ezin konta ahala baizik. Horren
guztiaren ondorioz, Artadin gaur egun dauden bi postuak, segurtasun-eremuaren barruan
egonik, legearen guztiz aurkakoak dira, eta horiek KEBaren eremutik kanpo ateratzea,

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

21

Aldundiak proposatu bezala, ez da nahikoa legeztatzeko, ez baitira haatik aterako beste


segurtasun-eremu batzuetatik: San Migelgo herriguneak, errepideak eta eraikin isolatuak
definitzen dituzten segurtasun-eremuen barruan egongo dira kokapen berriak.
Legearen xedapen hau, 27.2 artikulua, ez zaie aplikatzen zeharo ex novo sortu nahi diren
beste bost postuei; horien kasua 27.5 artikuluak arautzen du:
27.5 artikulua:
Segurtasun-eremuetan postu finko berriak jarri ahal izateko, foru-aldundiko organo
eskudunak dagokion lurraren eta ondokoen jabeen baimena eduki beharko du,
proiektuak ondoko etxeak edo nekazaritza- eta abeltzaintza-instalazioak ukitzen
dituenean.
Ez dugu konstantziarik prozedura horri jarraitu zaionik ez Artadin lekuz aldatu nahi diren bi
postuen kasuan, ez Artadin, Basustan eta Talaimendin ezerezetik sortu nahi diren beste
hamar postuen kasuan.
Baina bada gehiago oraindik:
27.6 artikulua:
Oro har, debekatuta dago segurtasun-eremuetara tiro egitea, ez bada toki horien
eta ehiztariaren artean jaurtigaia ez iristeko moduko tartea dagoela edo tartean
den lur-zatiak segurtasun-eremuak babesten dituen elementuak eraistea eragozten
duela. Ehiza-modalitate bakoitzaren ezaugarriak eta lurraren orografia kontuan
hartuta, foru-organo eskudunek eremu horietan eta ingurukoetan armak nola
erabili behar diren arautzeko araudi berezia emango dute.
Postu horietan funtsean pagausoa, txoloma eta birigarroak harrapatzen direla aintzat
hartuta, ohiz 7 eta 10eko munizioa erabiliko dela jo da. Horien segurtasun-irismena (ez
irismen eraginkorra), tiroa horizontalki joz gero, 150 metro ingurukoa da lehen kasuan eta
120 metro ingurukoa bigarren kasuan (ez da aintzat hartu chokearen eragina). Horrek
berekin dakar postu bat segurtasun-eremutik kanpo egonagatik ere ezin izango dela zenbait
direkziotan tiro egin: baldin eta, tiroaren irismenaren arabera eta distantziaren arabera,
segurtasun-distantzien bidez babestu nahi diren elementuak harrapatzeko arriskua badago,
direkzio horretan ezin izango da tirorik bota.
Artadin segurtasun-eremutik kanpo ezarri nahi diren bi postuei (6 eta 7 zenbakidunei, alegia)
eragiten die horrek zuzenean: horietatik ezin izango litzateke inorantz tirorik egin, noranahi
botatzen delarik ere, kasu guzti-guztietan baitaude elementu sentiberak (babestu

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

22

beharrekoak) tiroen irismenaren erradioaren barruan. Gutxi-gorabehera SW-rantz doan


(KEBaren eta Txanton bideak sortutako segurtasun-eremuen artean luzatzen den) lurzerrenda estuaren norabidean ere ez, zeren hura bihurria izanik, erradioak bat libratu
orduko bestea harrapatzen baitu. Tiroek beti hartuko zuten segurtasun-eremuek
babestutako elementuren bat beren baitan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, nolanahi ere, ez du arautu artikuluaren azken esaldiak azaltzen
duen puntua; beraz, ez dago legeak xedatzen duen debeku orokorrari ezein abardurarik
egiterik.
51. artikulua. Laboreak, ganadua eta instalazioak babestea
Debekatuta dago lur landatuetan ehizatzea, baldin eta uzta jasotzeke badago.
Era berean, debekatuta dago berotegiak edo kaltetu daitezkeen beste instalazio batzuk
dauden aldera tiro egitea, edo ganadua dagoen aldera edo ganadutik hurbil.

Deba eta Zumaia bitarteko Biotopo Babestuaren Ehiza-plan Teknikoa


Biotopo babestuaren BNAParen garapen-tresna bat da. Talaimendi besterik ez du ukitzen,
biotopoaren barruan baitago eremu hura. Ez ordea Basusta eta Artadi.
A) Ehizan aritzeko zonakapena.
Hemen azaldutako aginduak eta iritzi teknikoak kontuan hartuta, ehizan aritzeko
zonakapen bat ezarriko da, gune hauek bereizita:
Gune ez zinegetikoak.
Gune ez zinegetikoetan ez dago baimenduta ehizan erregulartasunez aritzea (ikus 4.
mapa):
Natura Baliabideak antolatzeko Planean ezarritako erreserbaguneak. Zona
horiek ehiza-erreserba modukoak izango dira Biotopo Babestua izango den
Ehiza Kontrolatuko Esparruan.
Segurtasun-zonak: Euskadiko Ehizaren 2/2011 Legean jasotakoak; aipatutako
legean zehaztutako distantziak ezarriko zaizkie.
Hegazti migratzaileak postu finkoetatik ehizatzeko lerroak.

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

23

Tiro-postuak zehazki zeintzuk izango diren erabaki bitartean, lerro hauek finkatu
dira:
Santa Klara.
Pikote.
Iturritza.
Itsaspuru.
Arantzamendi.
Itsaspe.
()
Honakoa ez dago baimenduta:
* Plan honetan ezarritako gune ez zinegetikoetan ehizan aritzea.
Alegia, ez dago ehizan egiterik gune ez zinegetikoetan, eta kategoria horretan biltzen dira,
alde batetik, ehiza-legeak definitzen dituen segurtasun-eremuak, eta, bestetik, biotopo
babestuaren BNAPak xedatutako erreserbaguneak. Ehiza-legearen arabera definitutako
segurtasun-eremuak dagoeneko kartografiatuta daude. Erreserbaguneei dagokienez, berriz,
ez da aise zehazten zertan gauzatzen diren Ehiza-plan Teknikoaren aginduak. BNAPak eremu
bakar bat definitzen du halakotzat, zeinak nekez beteko baitu esleitzen zaion zeregina:
biotopoa bilakatuko (omen) den Zainpeko Ehizagunearen ehiza-erreserbarena egitea hain
zuzen. Egiatan, arauak ez dira behar bezala ehundu elkarrekin, eta emaitza bera ere halakoa
atera da; izan ere, zainpeko ehizaguneek udal barruti osoak hartu behar dituzte beren
baitan, eta kasu honetan ez da halakorik betetzen.

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

24

Ehiza-plan Teknikoak, bestalde, ez du aurreikusten Talaimendin ehizan egingo denik; ez da


harritzekoa noski, jakinik ezin duela BNAParen edukiaren aurka egin.
4.2.1. Erreserba Zona.
4.2.1.1. Definizioa: Itsaso eta Lehorraren arteko Jabari Publikoak zedarritutako
ingurua da, jabaritik kanpo dauden itsaslabarren zonak nahiz itsasaldeko
paisaiarekin lehorrekoarekin baino lotura handiagoa duten beste zona batzuk
barne. Santiago, Lapari eta Itzurungo hondartzak kanpo utzi dira..

Planoetan adierazi da erreserba-zonaren Talaimendiko hedadura, Zumaiako Arau


Subsidiarioek ezarria. Ez dago bertan ehizan egiterik.
Ondorioz, esan daiteke Biotopoaren Ehiza-plan Teknikoak ez duela habilitaziorik ematen
Talaimendin ehizan egiteko, eta, beraz, BNAPak eremu horretarako xedatutakoak indarrean
jarraitzen duela.

Ehiza-arauei buruz gorago esandako guztiari gehitu behar zaio debekatuta dagoela
hezeguneetan berunezko munizioa erabiltzea:
36. artikulua. Munizioak
()
3. Debekatuta dago beruna duen munizioa edukitzea eta erabiltzea ondorengo
hezeguneetan ehizatzerakoan: naturagune babestuetan eta nazioarteko
erakundeek babestutako eremuetan katalogatutako hezeguneetan, hain zuzen.

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

25

Lurralde antolaketari eta naturaren kontserbazioari buruzko tresnetatik


eratorritako murriztapenak

215/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, eskualde biogeografiko atlantikoko hamalau


ibai eta estuarioren Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko eta kontserbazioneurriak onartzeko dena.

34/2015 DEKRETUA, martxoaren 17koa, ingurune hidrikoari lotuta dauden


kontserbazio bereziko eremuetarako (KEB) eta hegaztien babes bereziko eremuetarako
(BBE) arau orokorrak onartzen dituena

33/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Natura

Baliabideak Antolatzeko Plana onartzen duena


34/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko itsasertza
Babestutako Biotopo izendatzen duena

Zumaiako AS (2004). Antolamendu-memoria, Hirigintza-arauak, Hirigintza-fitxak, SG-20 planoa.


Urolaren itsasadarra babesteko eta mantentzeko Plan Berezia(2014)

215/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, eskualde biogeografiko atlantikoko hamalau ibai


eta estuarioren Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko eta kontserbazio-neurriak
onartzeko dena
Urolaren Itsasadarrek KEBaren helburutzat definitu du, besteak beste, aisialdiko erabilera
eta presio urbanoa mugatzea, eta jarduera hauek proposatzen ditu horiek erdiesteko:
Estuarioetako KEB guztietarako proposatutako baterako jarduerak aplikagarriak
dira, eta bereziki, 8.D.4 jarraibidea, estuario-inguruneetako gune ahulenetako
sarrera publikoak arautzeari buruzkoa, eta 2.JAR.14 eta 2.JAR.15 jarduerak,
ingurumen-heziketako proiektuak eta erabilera publikoa kudeatzeko proiektuak
garatzeari buruzkoak.
Estuarioetako KEB guztientzat proposatutako jarduera komunen artean hauek ditugu:
Ehizaren alorrean indarrean dagoen araudiari jarraikiz, eta horrek eragiten dituen
mugak aintzat hartuta, ur publikoak (ibilguak eta ertzak barne) segurtasuneremutzat hartzen dira; eta lurrazaleko ur-masak (inguruko eremuak barne) faunababeslekutzat hartzen dira, inolako izendapen beharrik gabe. Inguruko eremuaren
azalera zenbatekoa den zehazteko, KEBetan dauden eta Batasunaren interesekoak
diren espezieak hartuko dira kontuan.

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

26

Estuarioen eremuetan, eta kontserbatu beharreko hegazti-faunako espezieek


atseden hartzeko eta elikatzeko toki oso garrantzitsuak diren aldetik, alor horretan
eskumena duen erakundeak ehizatik babestutako guneak sortzea sustatuko du, edo
antzekoren bat, ehizari buruzko araudia garatzen denean.
Alegia, Naturagune Babestuetan, lurrazaleko ur-masak fauna-babesleku ez ezik, ur publiko
guztiak, beren ibilgu eta ertzak barne, segurtasun-eremu ere badira.
Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiari berariaz agintzen zaio estuarioetan ehizababeslekuak susta ditzala ezinbestean, estuarioetako kontserbazio-xede diren hegaztiespezieen elikatze- eta atseden-lekuak iraunarazteko. Halaber ematen dira irizpideak
lurrazaleko ur-masen aldameneko edo inguruko eremu horiek zehazteko: zer, eta
Batasunaren intereseko espezierik dagoen ala ez. Aurrerago ikusiko dugunez, badira
kategoria horretako espezieak eremu horretan itsasadarraren eskuin magaleko zuhaiztiaz
ari gara, eta horrek beren asmoa bertan behera utzarazi behar lieke sustatzaileei.
Ondoko dekretu honetan areago jotzen da agindu horretan, eta hitzez hitz berresten da
haren erredakzioa.

34/2015 DEKRETUA, martxoaren 17koa, ingurune hidrikoari lotuta dauden kontserbazio


bereziko eremuetarako (KEB) eta hegaztien babes bereziko eremuetarako (BBE) arau
orokorrak onartzen dituena
KODEA
()
4.A.5

4.A.6

EHIZARI ETA ARRANTZARI BURUZKO ARAUAK


()
Ehizaren alorrean indarrean dagoen araudiari jarraiki, eta horrek
eragiten dituen mugak aintzat hartuta, ur publikoak (ibilguak eta
ertzak barne) segurtasun-eremutzat hartzen dira; eta lurrazaleko urmasak (inguruko eremuak barne) fauna-babeslekutzat hartzen dira,
inolako izendapen-beharrik gabe. Inguruko eremuaren azalera
zenbatekoa den zehazteko, KEB eta/edo hegaztientzako BBEetan
dauden eta Batasunaren interesekoak diren espezieak hartuko dira
kontuan.
Estuarioen eremuetan, eta kontserbatu beharreko hegazti-faunako
espezieek atseden hartzeko eta elikatzeko toki oso garrantzitsuak
diren aldetik, alor horretan eskumena duen erakundeak ehizatik
babestutako guneak sortzea sustatuko du, edo antzekoren bat,
ehizari buruzko araudia garatzen denean.

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

27

33/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Natura
Baliabideak Antolatzeko Plana onartzen duena
Talaimendi 4.2.4. Landa Paisaiaren Babeseko Zona kategoriara biltzen du, eta harentzat
helburu bat definitu eta hura erdiesteko hainbat jarraibide eta arau xedatzen ditu:
4.2.4.3. Helburua: Nekazaritzako ekosistemen eta paisaien kontserbazioa
bermatzea.
4.2.4.4. Jarraibideak:
f) Talaiamendiko gunean, gaur egun, lursail-zatiketak eta txabolek paisaia
narriatzen dute, eta paisaia leheneratzeko jarduerak sustatuko dira.
4.2.4.5. Arauak:

Erabilera hauek bultzatuko dira:


a) Nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerak.
b) Kontserbazioa, ingurumenaren hobekuntza, ikerketa eta ingurumen-hezkuntza.
c) Onargarriak izango dira aisia estentsiboa nahiz jarraian zerrendatuko diren
erabilerak, beti ere aurrez Organo Kudeatzailearen baimena izanez gero:
NBAP onartzeko unean dauden azpiegiturak mantendu, hobetu eta
handitzea.
Dauden airetiko lineak kentzea eta lurpeko lineak eraikitzea.
Erabilera publikoko eraikinak eta instalazioak (mantentze- eta handitzelanak barne) eraikitzea, eremuaren kudeaketa edo pertsonen segurtasuna
bermatzeko badira eta eraikuntzen kokapenak natura- eta paisaia-balioak
narriatzen ez baditu.
Dauden eraikinak mantendu eta finkatzeko ekintzak aurrera eramatea eta
nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien lehiakortasuna areagotze aldera
beharrezkoak direla egiaztatu diren instalazio berriak eraikitzea.
d) Debekaturik daude bultzatuen eta onargarrien artean sartu gabeko erabilera
guztiak.
Esan nahi baita, Biotopoaren BNAPak berariaz galarazten du Talaimendin ehizan egitea.
Bertan ehiza baimendu nahi izanez gero, salbuespenak erabakitzeko prozedurari jarraitu
beharko zaio, baldin eta halakorik badago.

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

28

Aurrerago, Zumaiako Arau Subsidiarioek Talaimendi Sistema Orokor izendatzen dutenez,


horrek dakartzan betebeharrekin harmonizatzen ditu BNAPak bere xedapenak. Honela dio,
zehazki eta hitzez hitz:
4.2.10. Santa Katalina eta Talaimendiko Sistema Orokorren Gainjarritako
Baldintzatzailea.
4.2.10.1- Definizioa: Santa Catalina eta Talaimendiko kanpoaldeko parkeei dagokio,
Deba eta Zumaiako Arau Subsidiarioetan jasotakoak SF24 eta SG20 Sistema Orokor
gisa, hurrenez hurren, eta Talaimendiko gainjarritako baldintzaren Sistema
Orokorraren mugaketa Erreserba Inguruarekin ez gainjartzeko egokitu den arren.
4.2.10.2. Helburua: Inguru horietan erabilera publikoari eta paisaia birgaitzeari
laguntzea, NBAPeko artatze helburuekin era bateragarrian.
4.2.10.3. Arauak: Inguru horiek Deba eta Zumaiako Arau Subsidiarioetan jasotako
erabakien arabera gidatuko dira, NBAPek inguru horietarako ezartzen dituen
helburu eta erabakiak txertatu behar dituen arren. Txertatze hori Organo
Kudeatzaileari egindako txosten-eskaeraren bidez egingo da, dokumentu horrekin
aurreikusi zitezkeen jardueren bateragarritasuna azalduko duen txostenaren bidez.
Laster ikusiko dugunez, Zumaiako arau Subsidiarioek ere debekatzen dute Talaimendin
ehizan egitea (ez dakigu beren kasa horrela erabakita ala BNAParen helburuak eta
xedapenak bereganatuta, aipatu berri dugun puntuaren ondorioz).
Gauzak horrela, BNAPek xedatu izanak Ehiza-plan Tekniko bat erredaktatu behar dela ez du
eraginik Talaimendin:
4.4.4.2. Jarraibideak:
a) Organo Kudeatzaileak jarduera hau antolatzeko Ehizaren Plan Tekniko bat (ikus
VI. eranskina) moldatuko du, eta haren xedea izango da ehiza-probetxamendu
orekatu bat eta eremuaren aisialdi-erabilera bateragarri egitea.
b) Isileko ehizaren aurka modu eraginkorrean borrokatzeko eta indarrean dagoen
araudia zein Ehizaren Plan Teknikoa betearazteko beharrezkoak diren giza
baliabideak eta baliabide materialak jarriko dira eremuan.
c) Gipuzkoako Ohiko Pasabide eta Postuen Erregistroan agertzen ez diren eta
pasan erabiltzen diren postuak antolatu eta arautu, aipatutako erregistroan
sartuz.

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

29

34/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko itsasertza Babestutako
Biotopo izendatzen duena
BNAParen xedapenak berretsi besterik ez ditu egiten, eremua biotopo babestu izendatuz.

Zumaiako Arau Subsidiarioak (2004)


Talaimendi Sistema Orokor izendatzen dute (SG-20, herri inguruko parke) (planoa:
http://zumaia.eus/udala/arau-ordezkatzaileak/sg-20.pdf), eta berariaz debekatzen dute bertan
ehiza-erabilera
(hirigintza-fitxa:
http://zumaia.eus/udala/arau-ordezkatzaileak/Hirigintzafitxak.pdf, 105. orrialdea).
Hirigintza-fitxan, zehazki, Talaimendin sustatu beharreko erabilerak eta erabilera
baimenduak zerrendatzen dituzte, eta debekatutzat jotzen dituzte propio bi kategoria
horietan aipatu gabeko beste guztiak. Ehiza ez da aipatzen ez lehen kategorian ez
bigarrenean; beraz, automatikoki debekatuta geratzen da Talaimendin.
Planoak argiro erakusten du Aldundiak proposatutako postu guztiak horrela antolatutako
eremuaren barruan leudekeela.

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

30

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

31

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

32

Hain biribila izanik berariaz aurreikusi gabeko erabilera guztien debekua, ez dago
espekulaziorako aukera izpirik ere. Gogoan izan behar da debeku hori Zumaiako Arau
Subsidiarioen agindua ez ezik, Deba-Zumaia bitarteko biotopo babestuaren BNAParen
xedapena ere badela.

Urolaren itsasadarra babesteko eta mantentzeko Plan Berezia (2014)


Urolaren Itsasadarra Babesteko eta Mantentzeko Plan Berezia Urolaren Itsasadarraren
KEBaren hedaduratik harago zabaltzen da, eta antolamendu- eta babes-tresna oso bat da,
zigor-araubide propioa duena. Artadin bakarrik du indarra.
Hirigintza Arauetako 17. artikuluan, 44. orrialdean, hau xedatu da hitzez hitz:
17. artikulua Ehizako erabilerari dagozkion jarraibide eta araubideak:
Ehizaren arauketak bateragarria izan behar du esparruan diren espezieen
kontserbazio-helburuekin. Indarrean den ehizari buruzko araudiaren eta hortik
eratorritako mugaketen arabera, ur publikoak, haien uberkak eta ertzak barne,
Segurtasun Zonak dira, eta urmasak, haien alboko eremuak barne, Faunaren
Babesleku dira, espresuki izendatu beharrik gabe (2/2011 Legea, otsailaren 12koa,
Ehizarena).
Arloan eskumenduna den organoari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta
Naturainguruneko Zuzendaritzari, eskaera luzatzen zaio Plan Bereziaren esparru
guztia ehizaxedeetarako Faunaren babesleku izendatutako eremu batean sar
dezan, arrazoi biologikoak eta zientifikoak (esparruaren garrantzia hegaztifaunarentzako) eta aisialdi eta jolaseko erabilera intentsoa ikusirik (segurtasuna).
Debekatuta dago naturaingurunean ehizarako espezieetako aleak aske uztea, hala
aloktonoak nola autoktonoak, baldin eta kontserbazioxede diren espezieentzako
mehatxufaktorea izan badaitezke.
Alegia, legeak ez ezik, Zumaiako, Getariako eta Zestoako udalek ere (bere egunean
onetsitako Plan Bereziaren bitartez) eskatzen diote Gipuzkoako Foru Aldundiari ur-masen
aldameneko eremuak, baldin eta interes bereziko espezieak bizi badira bertan, Fauna
Babesleku izenda ditzala, baina ez KEBaren eremura mugatuta edo interes orokorreko
espezieak biltzen dituzten ur-masen ondoko eremuetara mugatuta, ez: Plan Bereziaren
eremu osoa hala izenda dezala eskatu diote. Aldundiaren proposamenak gaur egungo bi
postuak KEBetik atera bai (legez kanpokoak bailirateke), baina uko egiten dio legeak eta
udalek eginiko eskaerari.

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

33

Biodibertsitatea (hegaztiak) kontserbatzearen aldeko irizpideetatik


eratorritako motiboak:
Gipuzkoako ur-hegaztien kontserbazioari dagokionez, aparteko aberastasuneko eta
garrantziko tokia da Urolaren Itsasadarra. Azken urteetan haren azalera urritzen eta urritzen
joan da, nekazaritzarako, industriarako eta urbanizaziorako lurra lortzeko padurak lehortu
eta bete egin baitira. 1994. urtean eraso bortitza jaso zuen: Santioko paduraren azaleraren
% 60 txikitu egin zuten kirol-portu bat egiteko.
Proposatutako ehiza-postuek izan lezaketen eraginari dagokionez, jo da ehizak, normal
jardunez gero, Artadiko postuetan bakarrik izango duela hegaztien gaineko kalte nabarmena.
Urolaren itsasadarrean, interes bereziko hegazti-espezieek Beduko irlak, eskuin ertzeko
itxitura ureztatua eta eskuin magaleko zuhaiztia erabiltzen dituzte batez ere, alegia, sortu
nahi den postu-lerro berriaren azpi-azpian. Izan ere, lerroaren ondoz-ondoko eta azpiko
magal zuhaiztsuan bildu eta lo egiten dute koartza grisek, koartzatxo zuriek, ugarroi handiek
eta arrano arrantzaleek. Koartzatxo zuria eta arrano arrantzalea Hegaztien Zuzentarauaren I.
Eranskineko zerrendan datoz (Europar Batasunaren intereseko espezieak dira), arrano
arrantzalea, gainera, kalteberatzat jo du Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendak;
halaber hauteman da Hegaztien Zuzentarauaren I. Eranskineko zerrendako beste zenbait
espeziek ere gaua eman izan dutela bertan, hala nola zikoina beltzak, miru beltzak, miru
gorriak... ehizarekiko kalteberatasun handiena dutenak aipatzearren. Gipuzkoa osoko
ardeida-lotegi handienetako bat da, eta arrano arrantzaleak lotarako eta elikatzeko
erregulartasun handienaz erabiltzen duen puntua. Itsasadar osoan nekez aurki liteke hau
baino puntu desegokiagorik ehiza-postuak ipintzeko.
Aipatutako I. Eranskineko beste zenbait espezie ere (horiek ere, beraz, Batasunaren
interesekoak) irlak, itxitura ureztatua eta itsasadarreko marearteko erriberak usu bisitatzen
dituzte: koartza gorria, abozeta, zankaluzea, hainbat limikola, antxeta burubeltza, martin
arrantzalea, paparurdina... Toki horiek postuetatik urrunago egonik, arrazoizkoa dirudi
haietatik eragin txikiagoa pairatuko dutela. Azkenik, badira eranskin horretako bertako beste
espezie ugari ere hemen presente, baina haatik, itsasadarrarekin halako lotura estu eta
zuzenekorik gabeak: eguneko zein gaueko harrapariak, paseriforme txikiak, pikidoak, zata
eta abar, landa-lurretan eta mendian barrena barreiatzen direnak, hots, tokiarekin aparteko
loturarik gorde gabe.
Beraz, ur-masaren ondoko eremuetan Batasunaren intereseko espezieak izateak berekin
dakar, legeak hala aginduta, ondoko eremu horiek ur-masa berez den fauna-babeslekuari

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

34

gehitu beharra. GFAko Basafauna Zerbitzuak uko egin badio ere berari dagokion betebehar
horri.
Areago, Urolaren Itsasadarreko Plan Berezia onetsi duten udalek eskaera hori bere egiteaz
eta berresteaz gain (Plan Berezia onestearekin batera), horretatik haratago joanda, KEB osoa
ez ezik, Plan Bereziak antolatutako eremu osoa ere fauna-babesleku izenda zezala eskatu
zioten Aldundiari. Horri ere egin dio uko Aldundiak.
Legeak agindutakoa eta udalek eskatutakoa (alegia, ehiza-presioa gutxitu) ez betetzea
nahikoa ez, eta, ehiza-presioa gutxitu beharrean, Aldundiak presio hori handitzea proposatu
du Artadin eta, beraz KEBean, noiz, eta eremua Naturagune Babestu izendatu berritan, hain
juxtu. Ez du ez hankarik, ez bururik.
Harrigarria da beraz Basafauna Zerbitzuak proposatzea ehiza-postu berriak sortzea, nork, eta
Gipuzkoan mehatxatutako espezieak babesteko eta iraunarazteko eskumena eta
OBLIGAZIOA duen erakundeak, hain zuzen; nork, eta estuarioetan ehiza-babeslekuak
sustatzeko agindua jaso duen horrek (215/2012 dekretuaren bitartez).

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

35

Ondorioak eta Zumaiako udalarentzako gomendioak


Gipuzkoako Foru Aldundiak Zumaiako udalerrian ehiza-postu berriak sortzeko egin duen
proposamenak hainbat arau urratzen ditu, nola udal-mailakoak, hala orokorrak. Horietako
urratze bakoitza, zein bere aldetik eta bakarrik hartuta, nahikoa da Aldundiaren
proposamenaren aurka agertzeko; denak batera kontsideratuz gero, ordea, luzez ematen
dute oinarria ikuspegi teknikoa bakarrik oinarri hartuta haren aurkako jarrerari heltzeko.
Talaimendin proposatutako postuek Hiriaren hirigintza-arauak urratzen dituzte, horiek hiri
inguruko parke izendatzen baitute Talaimendi eta debekatu egiten baitute bertan ehizan
aritzea. Postu horiek, gainera, ibilgailuek erabiltzen duten bide batetik oso distantzia
eskasera ezarri nahi dituzte, hura izanik ehiza-legeak segurtasun-eremuen bitartez babestu
nahi dituen elementuetako bat; pertsonen segurtasuna arriskuan jarriko lukete beraz.
Halaber urratuko lukete postu horiek Deba-Zumaia biotopo babestuaren BNAPa, bat baitator
hori Zumaiako Arau Subsidiarioek diotenarekin.
Basustan proposatutako postuak ere segurtasun-eremuen barruan ipiniko lirateke: gertuegi
daude Puntanuetako etxebizitzetatik eta kanpin berritik, eta arriskuan jarriko lukete horiek
ere pertsonen segurtasuna.
Artadiko postuei dagokienez, berriz, proposatu diren tokietatik bost (1-5 zenbakidunak)
segurtasun-eremuetan daude, bai San Migelgo herrigunearekiko 200 metroko distantzia ez
dutelako gordetzen, bai bizitzeko moduko eraikin batekiko 100 metroko aldea ez dutelako
gordetzen, bai Txantonerako errepidetik gertuegi daudelako. Nolanahi ere, ezingo litzateke
tirorik bota ez KEBerantz, ez San Migelerantz, ez Txantonerako errepiderantz. Gainerako bi
postuak (6-7 zenbakidunak) bateraezinak dira tiroak segurtasun-eremuen bidez babestu nahi
diren elementuetaraino iristeko gauza badira haien norabidean tiro egitea debekatzen duen
xedapenarekin; izan ere, horixe gertatzen da bi postu horietan edozein delarik ere tiroaren
norabidea.
Hegaztien gaineko eragin negatiboa handia da Artadin, aintzat hartuta Batasunaren
intereseko hegazti-espezie ugarik erabili ohi dutela ingurua (nola zuhaitzez estalitako
magala, hala haranaren hondoa), eta haiek ez ezik, Batasunaren interes berezikoak izan
gaberik ere Hegaztien Zuzentarauak zein estatu mailako eta autonomia-erkidego mailako
arauek legez babestutako beste espezie ugarik ere bai. Eskuin ertzeko magalari dagokionez,
nahikoa da esandako hori Gipuzkoako Foru Aldundiak mendi-magal hori Fauna babesleku
izendatzeko prozedurari ekin behar izateko.
Neurrigabeko gogoa hautematen zaio Aldundiaren jarrerari, esandako tokietan ehizapostuak ezartzea debekatzen duten hainbat lege-arau urratzen eta halakorik ez egiteko biziki
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

36

iradokitzen duten hainbat irizpide teknikoren kontra jarduten tematzen baita. Bai eta
kontserbazioaren alorreko oinarri-oinarriko irizpide teknikoen kontra ere: bereziki larritzat
jotzen dugu hori, organo horrek baitu Gipuzkoan natura eta biodibertsitatea kontserbatzeko
ardura (eta obligazioa), horren eskumen politiko-administratiboa berea duenez.
Are esanguratsua da esandakoa kontuan izanda Aldundiaren proposamenak ez dakarrela
dokumentu idatzirik hura motibatu eta teknikoki justifikatzen duenik; gogora dezagun,
kokapen-planoen bitartez baizik ez dela formulatu proiektua, eta, beraz, forma-akats nabaria
dakarrela. Ekimenaren atzean bultzada politikoa besterik ez dagoela da interpretazio
bakarra.
Zumaiako Udalari adierazten zaio proposamenaren inguruko txosten teknikoak eska
ditzakeela bere iritzia sortu aurretik, ingurumenaren, hirigintzaren, ondasunen eta
pertsonen segurtasunaren eta legalitatearen ikuspegitik (udaleko Ingurumen saila, Hirigintza
saila, Udaltzaingoa eta Idazkaritza).
Esandako guztia kontuan izanda, azkenik proposatzen zaio Zumaiako Udalari a) Gipuzkoako
Foru Aldundiak udalerrian hamabi ehiza-postu berri sortzeko proposamenaren aurka ager
dadila, guzti-guztiak lege eta arauen aurkakoak baitira eta, gainera, zenbaiten kasuan,
biodibertsitatea kontserbatzeko irizpide teknikoen kontrakoak ere bai, eta b) berrets dezala
Urolaren Itsasadarreko Plan Bereziak antolatutako eremu osoa Fauna Babesleku izenda
dezan Aldundiari eginiko eskaera.

Zumaia, 2015eko maiatzaren 13an

Rafael Saiz Elizondo


Itsas Enara Ornitologia Elkartea

Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - info@itsasenara.org

You might also like