You are on page 1of 6

IRAKASKUNTZA-GIDA

Ikastegia
Plana

2015/16
Zikl.

224 - Zuzenbide Fakultatea

Zehaztugabea

Ikastaroa 3. maila

GCRIMI20 - Kriminologiako Gradua

IRAKASGAIA
ECTS kredituak:

25039 - Euskararen Arauak eta Erabilerak

IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA


Jakina denez, kriminologiaren lan-jardunean funts-funtsezkoak dira komunikaziorako gaitasunak eta hizkuntzaren
ezagutzak. Izan ere, egoera askotan erabakigarriak izan daitezke gaitasun eta ezagutza horiek: informazioak modu zehatz
eta egokian jaso, interpretatu edota transmititzeko; solaskidea edonor dela ere (biktima bat, delitugile bat,
kriminologoarekin elkarlanean jarduten duen profesional bat….), haren konfiantza geureganatzeko; negoziazio- eta
bitartekaritza-prozesuetan esku hartzeko; txostenak idatzi eta azaltzeko; eta abar.
Horrez gain, hizkuntza-eskubideak oinarrizko eskubide diren heinean, kriminologiako profesionalek prestakuntza eta
sentiberatasun berezia eskuratu behar dute eskubide horiekin lotutako hainbat gairen inguruan: zein hizkuntza-eskubide
aitortzen zaizkien atxilotuei, biktimei, auzipetuei edota errefuxiatuei, haien hizkuntza edozein delarik ere, baina, arreta
berezia jarriz, euskaldunen eskubideei; zer baliabide dauden aurreikusita eskubide horiek bermatzeko; zer hartu behar
den kontuan galdeketak eta entrebistak egiteko garaian; zer adierazpen molde komeni den egoera bakoitzean, eta abar.
Bestalde, azken 30 urteotan euskarak aurrerabide nabarmena izan du bai administrazioan eta bai arlo juridikoan ere.
Kriminologiaren esparruan ere hasi da euskara nolabaiteko lekua irabazten, bai mundu akademikoan (graduko ikasketen
mailan) eta baita laneko esparruan ere (auzitegietan, adingabekoen zentroetan, segurtasunaren alorrean, eta abar.). Arlo
horietan eraginkortasunez jarduteko, hizkuntzaren oinarrizko arauak ondo menderatu behar dira, eta, horrez gain,
ezinbesteko dira hizkera profesionalaren inguruko oinarrizko ezagutzak.
Testuinguru horretan Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) irakasgaiak oinarrizko hizkuntza-trebakuntza eskaini nahi
die Kriminologiako Graduko ikasleei, dagokien jardun-eremu akademiko eta profesionalean euskaraz zuzen eta egoki
jarduteko gai izan daitezen.
Irakasgai honek lotura zuzena du Kriminologiako Graduko hirugarren mailan bertan, bigarren lauhilekoan eskaintzen den
Komunikazioa Euskaraz Arlo Juridikoan (KE) izeneko irakasgaiarekin. Irakasgai honetan komunikazio-gaitasunak dira
jomuga nagusia (komunikazio elebiduna, komunikazio digitala, eta abar), eta erregistro espezializatuaren alderdi bereziak
lantzen dira (terminologia-kontsultak, itzulpen-estrategiak, eta abar.). Horrez gain oinarrizko prestakuntza eskaintzen du
laugarren mailan burutu beharreko Practicumean zein Gradu Amaierako Lanean, euskaraz (ere) eroso jardun ahal
izateko.
Irakasgaia Kriminologia euskaraz zein gaztelaniaz ikasten duten ikasleei dago zuzendua. Modalitate erdipresentzialean
eskaintzen da, eta multimedia gelan garatzen da. Administrazio publikoko hizkuntza-eskakizunak erdiestera ere
zuzentzean da (“hizkuntza-perfilak”). Irakasgaia burutu ahal izateko gutxienez euskarako B2 maila izatea
komeni da (Batxilergoa, B ereduan lortzen dena).
GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK
HELBURU OROKORRA: Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) irakasgaiaren helburu nagusia da herritarrek
administrazioan, arlo juridikoan eta kriminologiaren beste jarduera esparruetan (gizarte-zerbitzuak, polizia,
segurtasunaren alorra…) dituzten hizkuntza-eskubideak ezagutzea eta alor horietan euskaraz zuzen eta egoki
jarduteko Kriminologiaren alorreko profesionalek aintzat hartu beharreko hizkuntza-irizpideak eta alor horietan normalean
erabiltzen diren kontsulta-tresnak (hiztegiak, itzulpen-memoriak, dokumentu-biltegiak…) ezagutzea.
GAITASUN OROKORRAK: Horrenbestez, irakasgai honetan Kriminologiaren Graduko hirugarren ikuasturtean
aurreikusten diren E3C3, E4C3 eta E5C3 gaitasunak hartuko dira jomugan: a) informazioa eraginkortasunez eta kritikoki
kudeatzea (analisia, sintesia, interpretazioa…), b) komunikaziorako gaitasunak zorroztea (ahoz, idatziz zein ikusentzunezko euskarrietan) eta c) nork bere ikaskuntza-prozesua kudeatzeko ardura garatzea (denboraren kudeaketa,
autonomia, erabakiak hartzeko gaitasuna…).
GAITASUN ESPEZIFIKOAK: Helburu horiek jomugan, hiru gaitasun espezifiko landuko dira irakasgai honetan:
1. gaitasuna. Zuzenbidearen, Kriminologiaren eta Administrazioaren munduko lanbideetan euskarak dituen erronkak
aintzat hartzea eta erronka horiei erantzuteko gizarteak eskaintzen dituen bideak ezagutzea eta baloratzea
2. gaitasuna. Administrazioaren, Zuzenbidearen zein Kriminologiaren alorretan etengabeko eguneratze-lanerako
erabiltzaile guztiei (eta bereziki profesionalei) interneten eskaintzen zaizkien kontsulta-tresnak ezagutzea eta
beregaintasunez erabiltzea
Or.:
ofdr0035

1/6

3. gaitasuna. Norberaren zalantza linguistikoak identifikatu eta aztertzea, administrazioaren eta zuzenbidearen alorrean
aintzat hartzen diren hizkuntza-irizpideak kontuan hartuta
ZEHARKAKO GAITASUNAK: Gaitasun horiek lantzeko metodologia aktibo eta kooperatiboak erabiliko direnez,
Kriminologiako Graduan aurreikusten diren hiru zeharkako gaitasun garatzeko aukera izango du ikasleak: a) talde-lanean
jarduteko gaitasuna; b) IKTak erabiltzeko gaitasuna; eta c) ikaskuntza autonomo eta berritzailerako gaitasuna.
IKASKUNTZAREN EMAITZAK: Horrenbestez, irakasgai honetan ikaslea prestatuko da:
a) Atxilotuek, delitugileek, biktimek, errefuxiatuek eta, oro har, herritarrek esparru publiko zein pribatuan dituzten
hizkuntza-eskubideen inguruko informazio zehatza bilatu, interpretatu eta azaltzeko
b) Testuinguru komunikatiboa kontuan hartuta, nork bere testuak zuzendu eta egokitzeko
c) Hizkuntza-zalantzak argitzeko eskuragarri dauden kontsulta-baliabideak (hiztegi elektronikoak, datu-base
terminologikoak, itzulpen-memoriak…) eraginkortasunez erabiltzeko
d) Internet eta IKTak testuinguru akademiko zein profesionalean eraginkortasunez erabiltzeko
e) Talde-lanean zein nork bere kasa, autonomiaz eta arduraz jarduteko
EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK
LANGAIAK
Aurreko atalean zehaztutako helburuak erdiesteko, hainbat langai jorratuko dira irakasgaian zehar.
1. Hizkuntza kriminologiaren alorreko komunikazio-prozesuetan
1.1. Hizkuntza, sistema gisa: hizkuntzaren osagaiak, dimentsioak eta funtzioak
1.2. Hizkuntzaren garrantzia komunikazio juridikoan eta administrazioaren jardueran
1.3. Hizkera juridikoaren eta administrazioko hizkeraren iturriak
1.4. Euskararen normalizazioa eta biziberritzea administrazioan eta mundu juridikoan
1.5. Euskararen estandarizazioa eta garapena administrazioan eta mundu juridikoan
2. Testuak kriminologiaren alorreko komunikazio-prozesuetan
2.1. Komunikazioaren bereizgarriak kriminologiaren komunikazio-esparruetan
2.2. Testua, komunikazio-unitate: testugintza eta testualtasun-baldintzak
2.3. Kriminologiaren komunikazio-esparruaren testu-genero nagusiak
2.4. Euskararen erabilera kriminologiaren jardun-esparruan: aukerak eta aldaerak
2.5. Itzulpengintzaren garrantzia, eragina eta ekarpena
3. Euskara zaindua: gida-lerro nagusiak
3.1. Hizkuntzaren kalitatea, kriminologiaren jardun-esparruko testuetan
3.2. Euskaltzaindiaren araugintza: euskara batuaren arauak eta hiztegi batua
3.3. Euskara batuaren garapen estilistikoa: irizpideak eta proposamenak
3.4. Estilo-aukerak kriminologiaren jardun-esparruan
3.5. Kontsulta-baliabideak
LANGAI PRAKTIKOAK
Edonola ere, langai horiek modu praktikoan jorratuko dira. Horretarako jarraian zerrendatuta datozen jarduera-motak
erabiliko dira:
1. Hizkuntza-eskubideen inguruko dokumentuak landu (artikuluak, erreportajeak, elkarrizketak, ikus-entzunezkoak, eta
abar), horien inguruan gogoeta egin eta gogoeta horien berri eman kanal, euskarri eta molde ezberdinetan (blogerako
ekarpen laburrak, power point diapositiba-sortak, artikulu monografikoak, ahozko azalpenak, eta abar).
2. Kriminologiaren jardun-eremuan euskararen garapena dinamizatzen duten talde eragileak identifikatu (administrazioa,
unibertsitateak, elkargoak…), eta bakoitzaren ekarpena aztertu eta balioetsi (helburuak, jorratutako arloak,
argitaratutako lanak, eta abar).
3. Kriminologiaren alorrean euskaraz jarduteko eskuragarri dauden baliabideak identifikatu (lege-testuak, material
akademikoak, inprimaki-ereduak, kontsulta-materialak, eta abar), eta baliabide horien inbentario bat egin, arloz arlo
antolatuta (adingabeen alorra, biktimen alorra, eta abar)
4. Kriminologiaren alorreko profesionalek eskuragarri dituzten kontsulta-baliabideen (lege-testu, material akademiko,
Or.:
ofdr0035

2/6

inprimaki-eredu, kontsulta-materialen, eta abarren) funtzionaltasunaren eta erabilgarritasunaren balorazioa egin (nork eta
zertarako sortua den, zer eskaintzen duen, nola dabilen, zer muga dituen, eta abar)
5. Adibide aukeratuak aztertu (testuak, testu-pasarteak, esaldiak, hitz-zerrendak, eta abar) eta zuzen eta egokiak diren
eztabaidatu, betiere kriminologiaren jardun-eremuan aintzat hartzen diren hizkuntza-irizpideak kontuan hartuta, eta
hizkuntza-zalantzak argitzeko eskuragarri dauden kontsulta-tresnak baliatuta.

METODOLOGIA
Irakasgai hau Kriminologia euskaraz zein gaztelaniaz egiten ari diren ikasleentzat da egokia. Besteak beste, IVAPeko
hizkuntza-eskakizunetarako (perfilak) prestakuntza eskaintzen du. Irakasgaiak modalitate erdipresentziala izango du, eta
bi irakaslek zuzenduko dute.
Saio presentzialak astean behin eskainiko dira (asteazkenetan 13:30-15:30 bitartean). Saio horietan, talde-dinamikak
erabiliko dira egunez egun irakasleak jarriko dituen zereginak burutzeko: informazioa bilatu, eztabaidak egin, kontsultabaliabideak erabiltzen trebatu, hizkuntza-zalantzak ebatzi…. Irakasleak ikasleen esku jarriko ditu jarduera horiek
egiteko behar diren baliabideak eta haien ondoan jardungo du sortzen zaizkien zalantzei eta zailtasunei aurre egiten
laguntzeko. Saio hauek Multimedia Gelan eskainiko dira (3.6 ikasgela), jarduera gehienetan internet eta baliabide
informatikoak erabili beharko dira eta. Saio hauen ardura Joseba Ezeiza irakasleak izango du.
Saio birtualetan, berriz, adierazpen-tailer bat garatuko da. Tailer horretan ikasleek hainbat testu sortuko eta zuzenduko
dituzte irakaslearen gidaritzapean. Unitate guztiek hiru fase izango dituzte. Lehen fasean, ikasleek gai jakin baten
inguruko informazioa bilatu eta landu beharko dute elkarlanean. Bigarren fasean, ikasle bakoitzak testu labur bat idatzi
beharko du informazio horretan oinarrituta. Hirugarren fasean, testu horiek zuzendu eta hobetu beharko dituzte,
irakaslearen eta ikaskideen laguntzaz. Horrela, ikasle bakoitzak, astez aste, zuzenketa eta aholku pertsonalizatuak jasoko
ditu sortzen zaizkion zalantza eta zailtasunen inguruan. Saio hauen ardura Miren Azkarate irakasleak izango du.
Saio presentzialetan eta saio birtualetan egindako lana bateratzeko, ikasleek proiektu labur bat burutuko dute
irakasgaiaren azken asteetan. Ikasleek hainbat aukera izango dituzte: poster akademiko bat, GARALEX blogean
argitaratzeko txosten bat, Kriminologia Ikasten aldizkarirako artikulu bat, Kriminologia Ikasten aldizkarian zabaltzeko bideo
bat… Proiektu hau laburra izango da, eta, irakasleek emango dituzten jarraibideak kontuan hartuz burutuko da.
Ikasleek sortzen dituzten testuak eta amaierako lanak ikaskide guztiekin partekatuko dira gela birtualean. Baina gela
birtualaz gain, irakasgaiak blog bat ere izango du [URL: http://www.ehu.es/ehusfera/garalex/] eta baita kontu bat Twitterren
ere. Baliabide horiek ikasgaian egiten den lana gizarteratzeko erabiliko dira. Horrez gain, lan jakingarrienak Zuzenbide
Fakultateko Kriminologia Ikasten aldizkarian argitaratzeko aukera ere izango da.

IRAKASKUNTZA MOTAK
Eskola mota
Ikasgelako eskola-orduak

M
20

GA
20

GL

Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren ord.

20

Legenda:

M: Magistrala

S: Mintegia

GA: Gelako p.

GL: Laborategiko p.

GCL: P. klinikoak

TA: Tailerra

TI: Tailer Ind.

GCA: Landa p.

35

- Ebaluazio jarraituaren sistema


- Azken ebaluazioaren sistema
KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK
- Praktikak (ariketak, kasuak edo buruketak) 45%
- Banakako lanak 30%
- Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 25%
OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA
Ebaluazioa mistoa izango da eta atal hauek izango ditu

ofdr0035

GCL

TA

TI

GCA

35

EBALUAZIO-SISTEMAK

Or.:

GO
20

3/6

GO: Ordenagailuko p.

1. Ebaluazio jarraitua: Irakasgaiaren notaren % 75. Atal hauek izango ditu:


- Astez aste burutuko diren jarduerak (% 45)
- Moduluen amaierako sintesi-jarduerak (% 30)
2. Amaierako proba: irakasgaiaren notaren % 25. Ikasleak bi aukera izango ditu
- Proiektu bat lankidetzan garatu eta aurkeztea
- Azterketa-proba idatzia egitea (azterketa-probarako ezarritako egunean)
Orientazioak:
• Ebaluazio jarraitua: Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da proposatutako zereginen %80 garaiz eta
arduraz egitea. Halaber, ezinbestekoa izango da modulu bakoitzaren amaieran proposatuko diren sintesi-ariketak egitea.
• Azken ebaluazioa : Ikasleek irakasgaiaren hamargarren astean adierazi beharko dute proiektuan parte hartu
nahi duten ala azterketa-proba egitea erabakitzen duten.
• Amaierako proiektua: aukerako zereginak (poster akademikoa, artikulu akademikoa, zabalkunde-bideo, eta
abar), zeregin horiek egiteko jardunbidea eta emate- epeak garaiz azalduko ditu irakasleak.
• Azterketa-probak, berriz, lau atal izango ditu:
 Eduki teorikoen jakite-maila neurtzeko ariketa (%25 )
 Testu baten idazketa (% 25)
 Hizkuntza-ariketak (test modukoak, zuzenketak, itzulpen laburrak…) (% 30)
 Kontsulta-ariketak: informatika-gelan: % 20
Egoera bereziak:
• Ebaluazio mistoa egin ezin duten ikasleek arrazoiak dokumentu bidez justifikatu beharko dituzte irakasgaiaren
hamargarren irakaskuntza-astearen aurretik.
• Horretarako, eta Zuzenbide Fakultateak beste protokolorik ezarri ezean, ikasleak eskari bat zuzendu beharko dio
irakasgaiaren koordinatzaileari. Bertan zehaztuko ditu azken ebaluazioaren sistemara biltzeko eskariaren arrazoiak.
• Eskaria idatziz eta sinaturik aurkeztuko da, eta beharrezko diren justifikazio-agiriak eramango ditu erantsita.
• Ikasleak 10 eguneko epean jasoko du erantzuna. Eskaria arrazoizkotzat joz gero, amaierako proba Zuzenbide
Fakultateak azterketak egiteko ezarritako egun eta orduan egingo du ikasleak.
• Ikasleok azken ebaluazio baten bidez egiaztatu ahal izango dute ikaskuntza emaitzak lortu izana. Azken
ebaluazio horrek zati hauek izango ditu:
1) Banakako lan bat entregatzea, ikaslearen gidan deskribatuta egongo dena: % 25
2) Azterketa-proba: % 75. Lau atal izango ditu proba honek:
 Eduki teorikoen jakite-maila neurtzeko ariketa (%15 )
 Testu baten idazketa (% 15)
 Hizkuntza-ariketak (test modukoak, zuzenketak, itzulpen laburrak…) (% 25)
 Kontsulta-ariketak: informatika-gelan: (% 20)
• Irakasgaia gainditzeko, atal guztiak gainditu beharko ditu ikasleak
Irakasgaia bertan behera uztea (ez aurkeztua): deialdiari uko egiteko, ikasleak eskari bat helarazi beharko zaio
irakasgaiaren koordinatzaileari, ikasgaiaren 10. astearen aurretik. Eskari hori idatziz eta eskuz sinatuta aurkeztuko da.
EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA
• Ezohiko deialdia: azken ebaluazio baten bidez egiaztatuko dira ikaskuntza emaitzak lortu izana. Azken ebaluazio
horrek zati hauek izango ditu:
1) Banakako lan bat entregatzea, ikaslearen gidan deskribatuta egongo dena: % 25
2) Azterketa-proba: % 75. Lau atal izango ditu proba honek:
 Eduki teorikoen jakite-maila neurtzeko ariketa (%15 )
 Testu baten idazketa (% 15)
 Hizkuntza-ariketak (test modukoak, zuzenketak, itzulpen laburrak…) (% 25)
 Kontsulta-ariketak: informatika-gelan: (% 20)
• Irakasgaia ezohiko deialdian gainditzeko, atal guztiak gainditu beharko ditu ikasleak
NAHITAEZ ERABILI BEHARREKO MATERIALAK
Nahitaez erabili beharreko materialak gela birtualaren bidez jarriko dira ikasleen eskuetan
Or.:
ofdr0035

4/6

BIBLIOGRAFIA
Oinarrizko bibliografia
AGIRRE, J. M. (2009). Itzulpen estrategiak. Gaztelaniazko testu juridikoak eta administratiboak. Donostia: HAEE/IVAP.
ALBERDI, X. eta SARASOLA, I. (2001). Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. Bilbo: EHU.
ALBERDI, X. eta UGARTEBURU, I. 1999. Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa. Bilbo: EHU.
ARAKAMA, J. M. et al. (2005) IVAPeko Estilo Liburua. Herri Arduralaritzako Euskal Erakundea. Instituto Vasco de
Administracin Pblica
ARRIETA, A. et al. (2003). GALDEZKA. Euskarazko zalantzei erantzunez. Gasteiz: IVAP-HAEE.
BARONA, I. eta ORIA, K. (2012). Trebakuntzarako ariketa-liburua. Gasteiz: IVAP-HAEE.
BASURTO, M. TIRAPU, J. eta CRESPO, S. (2007). Araugintza ikastaroa. Arauak. Akatsak zuzentzen. Iruea: Nafarroako
Gobernua.
ELOSEGI, A. (2002) Zuzenbideko hizkera berezia. Lege-corpus itzuli bateko terminologiaren azterketa linguistikoa eta
terminologikoa. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea
ERKOREKA, J. eta LOZANO, J. (Koord.) (1994). Hizkera argiaren bidetik. Gasteiz: HAEE/IVAP
EZEIZA, J. (2005). Zuzenbidean. Justizia Administrazioan euskaraz. Donostia: HABE.
EZEIZA, J. (2009). Komunikazioa euskaraz: Administrazio orokorra. Donostia: L6 & HABE. URL:
http://tresnak.kapsula.com/komunikazioa_euskaraz/administrazio_orokorra/
EZEIZA, J. (2009). Komunikazioa euskaraz: Justizia administrazioa I. Donostia: L6 & HABE. URL:
http://tresnak.kapsula.com/komunikazioa_euskaraz/justizia_administrazioa1/
EZEIZA, J. (2009). Komunikazioa euskaraz: Justizia administrazioa II. Donostia: L6 & HABE. URL:
http://tresnak.kapsula.com/komunikazioa_euskaraz/justizia_administrazioa2/
HAINBATEN ARTEAN (2009). Eusko Legebiltzarraren idazteko, itzultzeko eta zuzentzeko jarraibideak. Gasteiz: Eusko
Legebiltzarra. URL: http://www.parlamento.euskadi.net/e_normas_redaccion.html
HAINBATEN ARTEAN (2009). Normografia eta arau-idazketa elebiduna. Bilbo: Deustu Argitalpenak.
HAINBATEN ARTEAN (2010). Administrazioko testugintzan sakontzeko ikastaroa. Gasteiz: HAEE/IVAP.
HAINBATEN ARTEAN (2011). “Administrazioa Euskaraz aldizkaria”. Gramatika artikuluen bilduma eta
ariketak. Gasteiz: IVAP/HAEE.
LARRAZABAL, S. eta OREGI, E. (2005). Hizkera juridikoa eta itzulpengintza: euskararen norabideak. Bilbo: Deustuko
Unibertsitatea.
LOZANO, J. (Koord.) (1997). Argiro idazteko proposamenak eta ariketak. Gasteiz: HAEE/IVAP
URRUTIA, A. (1990). Euskara Legebidean. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea.
URRUTIA, A. eta LOBERA, A. (Arg.) (1995). Euskara, zuzenbidearen hizkera. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea
Gehiago sakontzeko bibliografia
ALCARZ, E. eta HUGHES, B. (2009). El espaol jurdico. Madril: Ariel.
BAYO, J. (zuz.) (1998). El lenguaje judicial. Madril: Consejo General del Poder Judicial.
BENOIT, A. (2000). Decir o escribir lo esencial en pocas palabras. Hacer la sntesis. Bilbo: Deusto.
BURGO, M. eta MARCHN, A. (2000). El lenguaje del derecho. Bartzelona: Editorial Bosch.
CALONJE, C. (2009). Tcnica de la argumentacin jurdica. Iruea: Thomson Reuters & Aranzadi.
CALVO, L. (1980). Introduccin al estudio del lenguaje administrativo. Gramtica y textos. Madril: Gredos
CASTELLN, H. (2001). El lenguaje administrativo. Formas y uso. Granada: Editorial La Vela.
CAZORLA, L. M. (2007). El lenguaje jurdico actual. Zizur Txiki: Aranzadi.
CONDE, J. (2009). Lenguaje administrativo y derecho: El lenguaje como aspecto de la actividad administrativa. Zizur
Txiki: Aranzadi.
DEL BURGO, M. eta MERCHN, A. (2000). El lenguaje del derecho. Bartzelona: Bosch.
ESCUELA JUDICIAL (2000). Lenguaje forense. Madril: Consejo General del Poder Judicia.
GARCA, J. (2009). Estrategia de oratoria prctica para abogados. Madril: Colex.
GARCA, J. eta ORTAS, S. (2007). Estrategia de negociacin prctica para abogados. Madril: Colex.
HAINBATEN ARTEAN (2004). Euskararen kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza
HERNANDO, L. A. (2003). El lenguaje jurdico. Madril: Editorial Verbum
LOZANO, J. (1997). Zenbait argibide euskara juridikoaren gainean. ELERIA 1, 55-76.
MARTN, J. (1991). Normas de uso del lenguaje jurdico. Granada: Pomares.
NARBAIZA, A. (2010). Euskararen eskakizuna Gipuzkoako Toki Administrazioetan (1923-1931 urteetan. Gasteiz: IVAP
PAGOLA, J. eta URKIA, J. (2008). Interpretearen eskuliburua. Gasteiz: IVAP
MILLN, A. (1997). Libro de estilo para juristas. Normas bsicas y reglas tcnicas para la
elaboracin del trabajo acadmico. Madril: MAP.
SINZ, F. eta DA SILVA, J. C. (1989). La calidad de las leyes. Gasteiz: Eusko Legebiltzarra.
Aldizkariak
ELERIA. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria (Eusko Ikaskuntza)
Administrazioan Euskaraz (IVAP)
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Aldizkaria (ZEA)
Or.:
ofdr0035

5/6

Interneteko helbide interesgarriak


Euskara Juridikoaren Ataria: http://www.euskara-juridikoa.com
Zuzenbide Corpusa: http://www.ehu.es/ehg/zuzenbidea/
Euskara Institutuaren web-ataria: http://www.ei.ehu.es/p289content/eu/contenidos/informacion/euskara_inst_sarrera/eu_sarrera/sarrera.html
Administrazioko hizkera: http://www.ivap.euskadi.net/r61-2347/eu/contenidos/
informacion/admin_hizkera/eu_3810/hizkera_menu_e.html
CENTRE DE REDACCI: http://mutis2.upf.es/cr/casjur2005/index.html
DUDANET: http://www.ivap.euskadi.net/r61-v50001x/eu/v50aWar/comunJSP/v50acambioIdioma. do?v50aCgaIdioma=eu
EHULKU: http://www.ehu.es/ehulku/
Epaitegietako testuak eta terminologia: http://www.justizia.net/uzei/default.asp?Idioma=eu
ERABILI: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/Oinarrizko_Hiztegi_Juridikoa.pdf
Euskal Foru Zibilaren testu-elebidunak eta terminologia: http://www.forulege.com/default.cfm?atala =formularioak
&hizkuntza=0
Euskal lege-testu historikoak: http://www.ivap.euskadi.net/r612347/eu/contenidos/informacion/leyes_euskera/eu_3818/legeria.html#I-Testu_Historikoak
EUSKALTERM: http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_c.htm
Euskaltzaindia: http://www.euskaltzaindia.net
Eusko Legebiltzarraren datu-base terminologikoa (definizioak): http://www.parlamento.euskadi.net/ pfrm_cm_hiztegie.html
GARALEX 2.0: Euskara juridikoaren bloga: http://www.ehu.es/ehusfera/garalex/
Legeria elebiduna: http://www.justizia.net/Legislacion/Default.asp?Idioma=eu
Liburutegi Juridiko Elebiduna: http://www.dbs.deusto.es/servlet/Satellite/Page/1116406939785/
_eusk/%231116406939670%231116406939774%231116406939785/UniversidadDeusto/Page/PaginaCollTemplate
Oinarrizko Hiztegi Juridikoa: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/ Oinarrizko_Hiztegi_Juridikoa.pdf
Zuzenbideko hiztegiak: http://www.dbs.deusto.es/servlet/Satellite/Page/1116406939791/_eusk/%
231116406939670%231116406939774%231116406939791/UniversidadDeusto/Page/PaginaCollTemplate
OHARRAK

Or.:
ofdr0035

6/6

You might also like