Tchomin Aguirre
__________
I
AMA-ALABAC
__________
i
BAtzaRRA
__________
i
IRU ERESI
Ascotan esan oi da, eta eguia anditzat daucat, lurrean içaten diran
guertaera bacotcharen gainean bere iritchia ez daucan guiçon bat bacarra ez
dagola, batzuetan emon, eracutsi edo aguertu gura ez badau bere. Baina ez da
içaten bacotchac bere adimeneco argui errainoaren indarrez asmau edo bilatua.
guiçonic gueienac beren cençun guztiac ugarturic leguez, eta adimendua lotan edo
liçuncen euqui oi daroe, bapere lanic eraguinte ez deutselaco. Orregaitic euren
eguiquiçun guztietaraco besteen arguibidea eta esana bear içaten dabe gueienetan
edo beti eta inoc ciricatu ecic ezleuquee oincada bat bacarra eguingo.
ceinçuc dira, gaur dan egunean bertan, gure Euscal-Erri errucarriaren
saminac goçatuteco lanean diarduen guiçon berezcor arguitsuac? Euscal izcunça
ederraren gainean bear dan era eta çacontasumbagaz lan eguiten daben guiçonac
cembat dira? Iru edo lau, edo bost edo sei: edocetara bere guitchi: beste
guztioc bataren edo bestearen eritchicoac gara; baina gueure aldetic ondar ale
bat ez dogu ipinten...
inoiz bere sinistu bagaco gauçaric ez eban esango; baina bai aguintarien
esana errez sinistu, ume batec gurasoarena leguez. Eta bein sinistu ezquero,
olango guiçonac sinismenaren alde ipinten dabe laster adimen ugartua, euren
biotz andia... eta ucabil gogorra.
Gudari nagusien artean iritchi bi egoçan: batzuc guda çorrotz eta
icaragarrizco bat gura eben; beste batzuc (ez gueienac, baina onenac bai),
Arnoldoc itz eguin eban ezqueroztic, barriro gudetan asteco magonean egoçala ez
eritchoen. Lenengo esan dodan ustecoac ciran Diego Etchalarrec ecarri cituen
morrosco gazteac, eta euren guraria ez eben ucatuten. Su andi baten inguruan
egoçan aldra batean Etchalarren mutiloc, beste erri batzuetacoacaz batera,
Otchoaren upalateguico sagardauac edaten, eta olango babaguneetan oi dan leguez,
pisca bat birbisturic, batzuc asi ciran eresietan. Orduan, Ustaritsco guiçon
batec deitu eban: «Non da Peru padar coblacaria? Datorrela ona, eta esan daigula
eresi goço bat».
—Emen al da Peru padarra? —itandu eben besteac. Peruc, alargundu çan
ezquero, ez dau bere Tcholdogaingo tchabolatic lagun artera urteten, guertaldi
andi batean ez bada.
—Bai, emen da, —erançun eban Ustarits-coac.
—Datorrela bada, datorrela, —deadar eguin eben guztiac.
Eta esan eta eguin, bere esque ioan ciran norbaitzuc, eta ecarri eben
laster, beste lagun batzuen artetic, guiçon andi, gurgarri, urteacaz macurturico
bat. Tchaloca artu eben upalateguico ienteac. —Ea çarra, cinoen, euscal
coblacari maitea, esan eiguçu gauça goço bat. —«Gazte egunetacoa» —deadar eguin
eban batec. —«Gudaracoa» —beste batec. —Nai dabena, nai dabena —ciarduen
gueienac.
coblacariric onenetacoa çan Peru. Bequian biotz samur eta bero bategaz itz
eguiten, etorquiçunaren barriac eçagutuco balitu leguez. Igarle baten ancera itz
eguiten bequian; inoiz bere aotic urtendaco itz gorituac euscaldun gudarienac
berotu oi cituan: baina egun guztietan ez da guiçona tentun batean egoten, eta
egun atan ez egoan Peru guiçonen biotzac ausardituteco tentun, gogo edo
indarrean.
coblacaria, inguruco guiçonac aora beguira iarri iacoçala icusiric,
gogamena bere lenagoco egunetara iaçoaz, bacartadean itz eguingo baleu leguez,
epel-epel, bigun-bigun, samurtasunic andienagaz, asi çan negarrezco soinuan
eresi au esaten.
«Neure emazte
Manu Mari,
ceinec ein nau ni
coblacari?».
çugaz bici ninçanean
Baserri çar tchucunean,
Gorputz sendoa neucan, da
Maitasuna biotzean!
«Neure emazte
Manu Mari,
çugaitic naz ni
coblacari».
Peruc, biotzac bear eban ansicaitza leguez, bere lenengo eresi edo cantua
amaitu ebaneraco, ençule asco batu iacoçan, eta norbaitzuc samurturic guelditu
ciran. guiçon gazte batec ipini eban coblacariaren escuetan sagardaoz betericaco
olezco onci bat, Peruri esanaz:
—Iaçu eta edaiçu, lagun çaarra, eta ceure naigabeoc alde batera itchiçuz.
sarrera ona eguin doçu, beti leguez, baina bigunegui edo, samurregui edo, ez
daquit nic cer esan bere. Ezgaiqueçuz gueiegui oilotu, biar edo etzi inoiz baino
gogorragoac içan bearco dogu eta. ea, esaiguçu gudaraco eresi bat. —Peruc,
çurezco oncia escuetan ebala, ezpanetara eroan baric, cerurunz beguira, danon
erdian, suaren garrac eta biotzeco muguidaldeac gorri-gorri eucala, asi eban
bigarre eresia:
«Neure emazte
Manu Mari,
çugaitic naz ni
coblacari».
Beguietan tchimistea,
eta infernuco su eta garra,
Eta aren aurretic iguesi
Mendiz beera prancotarra.
«Neure emazte
Manu Mari,
Iaunac ein nau ni
coblacari».
«Neure emazte
Manu Mari,
Iaunac ein nau ni
coblacari».
Peruc bere eresiac amaitu cituan, eta escuetan eucan onci sagardaoz betea
lurean itchi eta aldendu çan guiçacumen artetic. Ez ciran guiçonac berealacoan
sacabanatu. Andic eta ordu betera ençuten ciran ondino alcarri esaten eutseçan
sapoqueriac, urrineco aldetic, bata batera eta bestea bestera cioaçala:
—Uutic, sazquel ipurdi arraiuori!
—I, badaquit nic ce aiçan i, gambelua galanta.
—Baita i astaputz çantarra.
Baina ez çan ucabilcadaric içan, eta esanac aiceac eroan cituan laster,
mendi egaletaco oiarçunetan atseden maila batzuc eguinda guero.
Gaberdi alderaco dana egoan ichil ichilic. Goi aldean ceru garbi, urdin,
odei baguea, içarrezco beguiacaz lurrera beguira; eta beian barriz errecatchoa
menditic beraco arcaitz artean çolitasun eta çarata andiacaz, eta Ocimbelz
ondoco landa lau loucean gueldi gueldi, inor esnatu gura ez baleu leguez;
ariztiac iguin eta çabunic baga beso orritsuac ceruronz iasoaz; eta erretchinol
bat macal gainean ereslari. guiçon guztiac lotan egoçan, gau ederraren
apainduriac icusteco adore baric.
__________
IV
PORTUN BARRUTIc
__________
V
guiçoN ARROtza
__________
VI
BIDEZ-BIDE
__________
Vi
EUScAL-ETchEA
__________
Vi
AMESAc ETA EguiAc
__________
Ich
çuRRUMURRU GAIZTOA
Eguin, guiçon cinço eta errimeac, eguin ondo, al doçuen guinoan çuen
Sorterriari; ipini bere alde çuen biotza, çuen adimena eta besoa; igaro çuen
bicitza guztia aimbeste maite doçuen Lurra ostendu eta gorde naian; estanda
eguin eta urcatu, bere icena icenic maitegarriena leguez beguiratua içan dedin
erbestecoen artean; baina ez erritarren aldetic sari on bat itcharon. andia
baçara, ecingo çaitue icusi eta iango deutsuez azpiac çuec aina ez diran
guiçonac; tchiquitchoa baçara, ecereztzat euquico çaitue cistrin, doilor,
urruingarri eta biluts guztiac: ori içango da eçagututen çaituen danac çuençat
biotzaren erdian gordeco daben saria. Içan leiteque, beta onaldi batzuetan,
besteric ecinean eta ondamuz beteric, çuen eguitadaren bat tchalotua içatea,
campotic; baina ez da bilz barruan tchaloric içango: an, tolostura artean
gorderic egongo dira gorrotoac, eta urtengo dabe ondo deitsuen eraldi batean,
subeac trumoi egunetan edo saguçarrac ilunabarrean urteten daben ancera.
Aitzaqui tchiquiac bearco dira orretaraco, usqueria bat içango da naicoa.
Olan guertau iacon Mendiolaco Arnoldori. andia çan bere icena Auinemendin,
Euscal-Erriari on ugariac eguin eutsaçan, iracurleac daquian guisan, adisquide
asco cituan, uste çanez. Baina usteac ustean guelditu oi dira sarri. Asi ciran
ienteac ortic eta emetic bata eta bestea esaten: batzuc, lotsagalducoenac edo
biotzic balcenetacoac, salquindaria çala Arnoldo; beste batzuc, alabea
ezconceagaitic prancotarren adisquide çala, norbaitec, Mendiolacoa, beti içan
çala arro andi bat, eta orain, bera ecertaraco gauça ez çanean, prancotarracaz
gudaric ez ebala nai, bere icenaren arguitasuna inoc ilundu ez eian.
Eta çurrumurrua, Baionatic asi eta Aramitzeraino çabaldu çan bereala, eta
estaldu eta aztu-eraguin ebaçan Arnoldoren eguitada andi, ospetsu diz-diçariac,
odei matasa balçac ilargui ederraren erraino goçoac estalcen dituan guisara.
Mendiolaco iaunaren contraco salgaistac non-nai ençuten ciran: au çana,
ori çana, nic banequiana, nic esaten nebana, bere morroiacgandic iaquinicoa
çana: danac euquen Arnoldoren icen garbiari loiqueri apurren bat bota bearra.
Baina gauça bi aguertu nai ditut emen: bata da sinismen gaiztoac cirala
oquerrenac Arnoldoren contra; bvestea, andre Lucia eta Rictrudisegaitic inoc ez
ebala ecer esaten: guiçona ei çan erruduna: besteac guiçonaren ioscaineac.
Non ciran orduan Arnoldogaitic arpeguia ateraco eben adisquideac? inondic
ez ciran aguiri. Ascoc, sinistu eben Mendiolacoagaitic esaten çana, gauça
tcharrac laster sinistuten dira eta; beste asco poztu eguin ciran, sinistu ez
arren, bada guiçon bnaten calteac ascoren poça ei daroa bere atzetic.
Baina guiçon guztiac ez dira tcharrac eta siniscorrac bere ez; eta bat edo
beste iarri ciran orraitino euscaldun guidari çarraren alde. Ondo ordu tcharrean
eurençat: bada euracgaitic bere esan ciran inoiz ençun ez ciran lango gauçac.
Ubero tchotchinduta egoala aspaldietan bere; Pedro Mari oguipeco çuri guçurti
bat çala, ugaçabagaz ondo euquiteagaitic sudurra ebaten itchico leuqueana.
Amando barriz, iaquina! mundu guztiagaitic ondo esaten equiana çan, eta ganera
cerbait ateraco eban Mendiolatic bere elicetaraco. Uberori barre eguiten eutsen
bere eraco nagusiac; Pedro Maric ia arpeguico narrua galdu eban iai bazcalaurre
baten bere lagun artean: çambroz eta atzamarcadaz beteta ioan çan egun batean
tchera; apezpicoaren iaquituri eta donetasuna ez ciran naicoa Auinemendico
euscaldunen artean sartu çan itchumena quenceco.
guiçona aldacorra da berez; baina tcharretic onera nequez biurtuten da,
onetic tcharrera erreztasun andiagaz. Orregaitic Ocimbelzco batzarrean Arnoldo
euscaldunic onenençat euqueen gudariac eurac, andic egun guitchira salquindari
gaizto bat çala cinoen.
Nondic baina urte ete eban Arnoldoren contraco salgaista oquer
bidebagacoac? Ez da beti errez içaten, olango ipuin dongueac bere iturburu eta
abia nun euquiten daben erançutea, baina oraingoan badaquit nic. Portun eta
Loperengandic etorren dana. Portunec iaquin ebanean Arnoldo eta Rictrudisec
prancotarra Amandoren etchdan icusi ebela, egonçan barriro Lopegaz lenagoco
batean alcarregaz icusi guenduçan toquian bertan, Lopec esan eutsen
Ocimbelzcoari bere goranciac certan artu cituan Rictudisec eta celan
prancotarrarenac; eta ori içan çan naicoa, aora etorri iacoçan biraoric
icaragarrienac esan eta guero, Otchoaren semea curruca bila asteco. Bequian
celan emon ceitequean dchastadaric andiena Arnoldoren biotzean: euscaldun
gaiztoa çala çabalduta, diruac edo andinaiac oquertu ebala adieraçoten emon eta.
Orretaraco gogoratu iacon errez eta ugari bilatuco cituala lagunçaileac gudaraco
gogoagaz egoçanen artean, Rictrudisen escua ucatu iacuenean artean, cristoren
leguecoac nagusitzat ecin icusi cituenen artean, Arnoldoren aguimpideagaitic
ondamuz beteric bici ciranen artean, arguitasun guitchico iente siniscorren
artean. Eta asi çan io batera eta io bestera, ichilic eta cinazquida baten aria
escuetan baleuca leguez, orcoai eta emengoai aditzen emoten euscal lurrean
sorterri salçaileac egoçala, norbere etchadia ondo euqui ezquero besteen
arduraric ez euquela norbaitzuc, eta beste olango ipuinac; autortuten ebala
azqueneraco, belarrondora eta inori ez esatecotan, erri-salçailea eta besteen
arduraric ez eucan euscaldun madaricagarria cein çan: Arnoldo. Eta celan equien
ascoc prancotar aguintari bat Arnoldo eta bere alabeagaz egon çala, eta beste
ascoc Ocimbelzco batzarrean cer guertau çan icusi eben, guçurrac eguiaren
itchurea eucan, eta eguia balitz leguez ebilen aotic aora.
Astiune andian bear içan eban alan bere Mendiolaco iaureguiraino elduteco.
Morroiac bequien, baina celan esan nagusi etchecoandreari? Olango albisteagaz
beragana ioaten ciranac çucituco cituquean Arnoldoc. guztiz ona çan, guraso bat
çan danençat; baina bere icen onari gueldi-gueldi itchi bear iacon.
Baina olango gauçac ez dira ichilic luçaroan euquiten, nai içan arren. edo
norbaiten çurreztac edo lagunen arpeguiqueriac, edo umeen eciaquinac, edo ume
itchuracoen iardun eta barritchuqueriac, usteric guitchien danean quenduten
deutse estalquia eta orduan içaten dira orducoac.
Pedro Mari atzamarcadaz beteta etcheratu çan egunean erdizcaco itz batzuc
campoan ençun arren, ez cituan Arnoldoc ecertacotzat artu; baina bere iaureguian
sartuta, morroiric onenaren arpegui ilun eta urratua icusi ebanean, itandu
eutsan, aita on batec seme maiteari leguez:
—cer doc, Pedro Mari? cer guertau iac?
Eta morroi çarrari ecer esateco astiric emon baga, Ana Mari motsac
ugaçabari erançun eutsan:
—Burrucan eguin ei dau, ceugaitic cerbait esan dabela eta.
—Nigaitic?
—Bai, iauna.
—Ez da, ez da, guçurra da, iauna —esan eban Pedro Maric, cer cinoan ez
equiela— iausi eguin naz, ara or cereco cerean.
—Pedro Mari —iarraitu eban ugaçabac— esan eguidaçu niri egui eguia. cer
esan dabe nigaitic? Neuc bere cerbait ençun dot, eta ez deutsat iramonic eguin;
baina orain emen dacustanac arguituten deust adimena.
Betosco aserrea eucan Arnoldoc au esatean. Beguiratu eutsan Pedro Maric,
eta icusi ebanean bere nagusiaren becintarte gogorra, erançun eutsan:
—Ez diran gauçac, iauna.
—cerçuc?
Beguiratu eutsan otseinac barriro, eta ugaçabaren arpeguian eçagutu
ebanean nai eta naiezcoa çala garbiro erançutea, esan eban:
—Iauna, ez dau inoc sinistuco, ecin leique sinistu ceu eçagututen
çauçanac, cergaitic...
—Eroapenac amaitu iataz, Pedro Mari, eta euc bere amaitu eguic bein.
—Erri-salçailea çarala ceu eta...
—Eta?
—Rictrudis ezconduteagaitic prancotarren adisquide çabilçala.
—ceinec esan deusc?
—Ascoc, eliça-atean egoçan danac.
—Eta euc, cer erançun deutsec?
—Nic? Aurrean neucanari ucabilcada bategaz aguinac atera. Baina asco ciran
eta... Gaur arratsaldean orraitino...
—Eta ire aldecoric ez çan?
—inor bere ez.
—Beraz Mendiolaco iaunac i baino beste adisquideric ez eucan?
—Aldra atan ez iauna.
—Eliça batecoa: toqui ascotaco ientea etorten da meçara eta.
Lotsea, becaitza eta arimaco samintasun sacon eta neurrigabea iracurri
ciran Arnoldoren arpeguian, berbacaz ecer ez eban aguertu baina. Otordua da eta
iaiçue, esanaz, igo eban mandiotara eta an asi çan batera eta bestera bere
gogamenacaz guda bician.
Mutic ez eutsan inoc atera: iauregui dana, ilerria leguez, ichil-ichilean
guelditu çan: ichilean morroiac ezcaratzeco aulquietan iarriric, cer esan ez
equiela; ichilean etchecoandrac, socoren baten sartuta. Arnoldoren oincada
desbardinac eta emacumeen çotin-cizpuruen soinua besteric ez çan ez nçuten.
Ilbarria sartu çan etche atan: Mendiolaco etche iaun ospatsuren icen
bedeincagarria Euscal-Errian il çala iaquin çan.
Nondic etorren eriotzea? cein çan ilçailea? —itauncen eutsan bacotchac
bere buruari. Eta buru arguicoenac laster erançuten eben: eriotzea Ocimbelz
aldetic dator, sinisgaiztocoen escuetatic.
Eriotzea alda bada, edo gaicho aldiren bat? —cinoan bere artean Arnoldoc.
Eta berberac erançuten eban: bai, eriotzea: erriac guisa orretan iarritacoan, ez
dira berealacoan beste aldera biurtuten: urteac bear dira orretaraco, eta ni ez
nago urteetaraco eta guitchiago bere. neure erri maitearen biraopean il bear
dot! Baina nic ez daucat cergaitic lotsatu, eta gaur arratsaldean emprarançaren
erdiran urtengo dot, guiçonic gueien dagoan toquira, eta etcheric etche ioango
naz gainera neure becoqui garbia eracusten, eta icusi bear dot oirandic nire
berbeac suric eta biotzac irabazteco indarric ete daucan; iaquin bear dot nire
morroiari esan deutsena neure arpeguira esateco ausardiric badauca inoc.
Ugaçaba olango burubideacaz ebilen bitartean, Pedro Maric artu eban
aizcora bat, eta atarico çorrotz-arri latzean asi çan çorrozquetan. Aizcoreac
arrian eguiten eban otsa aitu ebanean, iagui çan Rictrudis bere lecutic, ioan
çan Pedro Marigana, eta esan eutsan:
—cer darabilçu?
—Icusten doçu.
—Itchiçu bere lecuan tresna ori, eta buruan darabilçuçan gurari tcharrai
bere itchiçuz. çuc ez doçu gaur etchetic urtengo neuc esaten deutsudan aguindura
baino bestera. ceinec uste doçu ateraco ebala gure aitaren contraco salgaista
ori?
—Ocimbelzco moçoloren batec.
—Bada Ocimbelzco moçoloagana ioan bear doçu, eta esan nic dinodala berac
eguin daben caltea berberac aguro deseguin daiala, nic inoiz arpeguira
beguiratutea gura badau.
—Baina areri etchaco olango...
—Icho, eta ibili azcar.
Egun atan inoc ez eban otorduric Mendiolan eguin, Lopec ez bada.
Iaureguico guztiac negarrez egoçan. Lope Naguic aberetcheco ate ostean beregandu
cituan iaqui guztiac mauca mauca iaten ciarduan. Ugaçabaren arduracgaitic goseac
ilten itchi bear aleutsan bada bere buruari?
__________
ch
ONDORENGOAc
__________
chI
OTSOA ETA ArçaNORA
Ez dot esan ondino celango arrerea eguin eutsen Pedro Mari çarrari
Ocimbelcera eguin eban bigarrengo ostera edo ioan-etorrian. Eguia da,
Rictrudisec bere, ez eutsan otseinari itauneraric eguin. certaraco? guertau
ciranac guertau ezquero on guztiac beranducoac içango ciran. Baina iracurlea
cerbait iaquin guratan egon leiteque eta ipinico dot emen Portun eta Pedro Maric
ce berba eguin cituen.
Au Ocimbelcera eldu çanean atari ondoan iarrita egoan bestea, eta asi
ciran biac era onetaco izquetan:
—cec çacarz onaino, Pedro Mari?
—Ez neure gogoac beinçat.
—Orduan preminaren batec.
—Premina ori celan dan.
—Gogo baric eta premina andi baga çatoz bera3 Eta cer dacrçu Mendiolaco
alço-tchacurra?
—Portun, cein çaran eta certara etorri naçan badaquit. Aizcora baric ez
dot etchetic urten, eta ondino, urteac içan arren, beste baten indarracaz nire
besoa neurtu leiteque. alço-tchacurrac eçagututen ditut nic, euren bicitza
guztian emacumeen eregu bila dabilçanac: urruingarriac dira, Portun, eta neure
biotz guztiagaz urruinduten ditut. Ni tchacurra içan baninz, arçanora içango
ninçan, otsoco guztiai orçac eracusteagaitic.
—Oguipecoen ondar ciquina, guiçon circilen bilustasuna, otsein doilorren
çantarqueria: Ocimbelceco seme bategaz berbetan çagoçana ez çaite aztu: esaidaçu
laster esan bear doçuna, eta quendu çaite nire aurretic tchimistac baino
arinago, neure tchacurren aguin artean amaitu gura ez badoçu ceure bicitza
tchacurra.
—Ocimbelceco seme andi, leinargui eta goçoa, ez çaite ain laster aserratu,
eta ençuidaçu apur batean: Pedro Mari morroi, guiçona dan aldetic, beste edocein
aina bada; euscalduna dan aldetic, edocein euscaldun beste; eta cristinaua dan
aldetic, cristinau ez diranac baino gueiago. çuc aguindu deustaçun tchacurqueria
ezleusqueo beste inoc Euscal-Errian aguinduco, baina çuc aguindu eta eguiteco
bere gauça tint andia ez da: andiagoac eguin oi dituçu. Ez çaite aserratu eguiac
ençunagaitic, ez çaite iagui Rictrudisec dinotsuna aitu baga. Neuc bere beste
gaucetaraco baino, burruca on bat eguitreco gogo obea ecarri dot, eta alan bere,
ez dot burrucaric nai, neure etchecoandratchoac gura ez dabelaco.
Bere escuetan Pedro Mari itoteco gogo amorratu bat eucan Portunec, eta
ezbearren bat eguiteco ciruan egoan; baina Rictrudisen icena ençun ebaneco,
otsoa oquela barrira ioaten dan ancera, Mendiolaco alabeagana gogoa eta biotza
ioan iacoçan. Bat-batera otu iacon ez çala baldin eguia çucena içangoLope astoac
esan eutsana, eta ez ebala ondo eguin berac, Portunec, Mendiolaco nagusiaren
contra ain azcar equitea. Alanda guzti bere ez eban barruco artega eta
bacaldaric eracutsi gura, eta guitchiago bere buru arroa Pedro Mariren aurrean
iatzi, eta len baino bigunchoago itz eguinaz, erançun eutsan:
—Rictrudis! Rictrudis! Ori da bada cristinauen artean daucaçuen usain
goçozco lorea, lora bacarra: beragaitic bici çara arrotuta cristinau danoc,
batez bere Mendiolacuoc eta mendeco morroi çacarroc; çuen arrotasunean,
euscaldunen nagusiac dirudiçue. Esquerrac emon eiqueoçuz berari, gaur emendic
açurrac osoric eruaten badituçu. çuec ecece gueuc bere Rictrudisgaitic cerbait
eguingo guenduque.
—Ez da eçagun.
—Ez dala eçagun?
—Maite bacendu, bere ona gura bacenduque, çure eguitadeoc beste era
batecoac içango litzatequez: gaur eraguiten deutsaçun beste negar ez eunsquio
eraguingo.
—cer dinoçu ostera oguipeco lapur, ordi, guçurti, lotsabaguea?
—Eguia nic beti, min emoten badeutsu ere. çu çara guçurtia: çuc çabaldu
dituçu emen guçurrac Euscal-Erria guztian, ceuc daquiçu cergaitic, eta nic bere
bai. çuc esan doçu, guçurra dala iaquinda, Arnoldo nire ugaçaba, euscaldunic
onena, garbiena, leinarguiena eta cinçoena, Euscal-Mendiagaitic gueien eguin
daben guiçona, erri-salçaile bat dala; çuc esan doçu, bere alabea
ezconduteagaitic, prancotarraren alde biurtu dala; çuc eraguin deustsaçu negar
samina Rictrudisi; çuc eguin doçu euscaldunen artean bestec eguingo ezleuqueana;
çuc, salquinde, bilau, pizti madaricatu orrec.
Pedro Maric, azquenengo berbac, dana suturic esan cituan: buruaren erdira
etorçan arricadac leguez artu cituan besteac. Ez eban uste bere eguitada gaiztoa
ain laster iaquingo çanic, eta Pedro Mariren aotic alango salaqueta gogorra aitu
ebanean, adore baga guelditu çan. Ez eucan Portunec Pedro Mariren arduraric:
maquilca çucitu edo mina errotic quendu ezquero, amaituric eucan arenganaco
ipuina; baina Rictrudisegaz eucaçan beste ipuin batzuc. cer esango eban
Rictrudisec, bere aitagaitic alango gauçac asmau cituana Portun çala iaquin
ebanean? celan maitetu eiquian orain, lenago, bear bada, amteituco eban Portun?
Ori çan, ori, Ocimbelzcoac adimenean eucan ipuina. Rictrudisen aurrean çuritu
bear eban bere burua Portunec, al eban guinoan. ceinen bitartez? Pedro Mariren
bitartez. Ez egoan beste bideric. Baina olango gogarteric ez balerabil leguez,
beregandetasun andi bategaz, esan eban:
—Orainche artean ez deutsut igarri. çoratuta çagoz, guiçagaichuori. Barre-
gurea deustaçu.
—Benetan daucaçu barregurea? Rictrudisen negarrac emongo deutsue: nire
çorotasunac ez, badaquiçu çoroa ez nagona eta.
—çagoz ichilic, guiçonchoa; bestela, ceure çorotasun eta guzti, amaituco
çaitut. Rictrudis negarrez badago, orretaraco eracaia norbaitec emongo eutsan,
nic ez.
—Bai, ceuc, ceuc: çure minac alperric esaten dau ecetz, ceure barruac
baietz diardutsunean.
—Noc esan deutsu çuri olango ipuin oquerra, otsein lotsabaguea?
—Oquerra da beraz eguin doçuna? Ondo da ceuc eçagututea. Garbiro erançungo
deutsut. Lenengo neure biotzac esan deust, guero Rictrudisen aoac, urrengo...
—Eta Rictrudisec bere olango guçurrac sinistuten ditu?
—Guçurrac ez, eguiac bai: Rictrudisec eta bere etcheco danac onezquero.
—Eta nic esango baneusquiçu...
—Alper-alperric guztia: ez neusquiçu sinistuco; ezta, ezta, Iaungoico
eguiazcoaren icenean esango bacendu bere, çuc ez doçu esango baina. Guçur ain
icaragarriac asmau eta esan dituanac, asmau eta esango lituque andiagoac,
lengoac estalduteagaitic.
Ateac itchita eucaçan Portunec. Pedro Mariren bitartez ecin ceiqueon
iaquin eraguin Rictrudisi, ez çala bera, Portun, erruduna. inoc ez eutsan
sinistuco. Apetau iacon orduan beste bide batetic astea, bere barruco naigabeac
esanaz. guiça orretan baldin obeto urten eiquean: Pedro Maric Rictrudisi cerbait
esan ezquero, erruqui apurren bat artuco eutsan onec. uste au onçat arturic, asi
çan esaten:
—Eguin daigun, Pedro Mari, nire contra esan dituçun gauçac eguiac
dirala...
—Ee?
—Itchoidaçu pisca baten, ençuidaçu, berbetaraco gogoa etorri iat eta. Nic
ez dot esaten neu naçana: ori ecin neique esan. Dinotan gaucea da, ni baldin
banitz, ez ete neucaquen orretaraco eracai edo arraçoiric.
—cer? Nondic? celan? Orainche bai nagola ni ceu çoratu çarala eta.
—Ençuidaçu gueiago eta obeto. çuc ondo daquiçun leguez, urteetan dot
maite, ecin gueiagoan, Mendiolaco alabea; urteac igaro ditut bere arpeguia ecin
icusiric, izten ez eustelaco; ez dot inoiz bere aotic niri esandaco berba bat
ençun, eta besteren bitartez bere ez, lanagoco bat artean. ceu etorri cinataçan,
eta Rictrudisengaitic ecer eguin gura baneban amatatu neiala gudaraco sua esan
ceunstan, eta amatau neban edo ez neutsan gueiago suric emon beinçat.
Rictrudisegaitic eguin neban ori, Pedro Mari, iruncialac iruncita! Poztu ninçan
orduan, orditu ninçan, pocez çoratu iatan, orduanche bai çoratu iatala, eta
neure çorotasunean bialdu neutsaçan... baina ez, ez daquit cer esaten dotan...
Goçotasunez eta itcharopenez beteric nengoala, isaquiten dot prancotar bat içan
dala or. Arnoldoc eta alabeac icusi dabela, arrera on bat eguin deutsela,
Rictrudisec begui onac ipini deutsaçala prancotarrari...
—Guçurra!
—Guçurra da? Içan laiteque. Neuc bere naiago dot guçurra içan dedin. Baina
nic eguitzat artu neban orduan, erreten iarri iatan barru guztia eta... cer
eguingo cenduque ceuc, Pedro Mari, olango estualdi batean?
—Nic eta edonoc, buru apur bat daucan guiçona bada, iaquin lenengo ondo,
eguiac ete diran esaten dituen albisteac, iaquin guero norbere icena Mendiolan
ondo ençuna bada edo ez, batez bere bertaco alabearen aldetic; eta azquenean,
igarri ezquero inoc ecin dabela icusi norbera etche atan, Mendiolaco
inguruetatic alde eguin betico, inori buruco minic emon baric, norbere buruco
minac nombaiten quencera. oriche eguingo eban çu içan ecic beste edoceinec.
—Eta norbere itcharopen goçoari betico itchi? Lenago il, lenago lurbira
guztia erre eta quiscaldu. Ez dot nic olango eraquidaric icasi.
—cristinaua ez çarelaco. cristinaua bacina, iaquingo cenduque eroapena cer
dan, curutzea maitetuco cenduque, eta lurreco çoriontasuna trucauco cenduque
cerucoagaitic.
—Bai e? trucaiçu ceuc gura badoçu, nic ez daucat truquetaco asmoric.
—Aimbat gaiztoago ceuretzat. Emen ez doçuz bein bere ceure gurariac
beteco, eta beticotasun ona galduco doçu.
—Itchi daiogun gauça orri, eta esaidaçu cetara etorri çaran, eta amaitu
daigun bein.
—Rictrudisen aldetic etorri naz esatera orain egon doçun dongaqueria
çucendu daiçula lembait len, inoiz berac arpeguira beguiratutea badoçu.
—Lenago bere olango gauça bat esan ceunstan, eta nic eguitecoric asco
eguin arren, celan erançun deust niri Rictrudisec?
—cer deutsu guero ceuri çor berac? esaiçu cembat dan aloguera, eta emongo
iatzu, aloguera bear badoçu.
—Ez dinot nic ori, guiçon cital gorria. Nire aloguera bere biotza
litzaque. ez daquit nic niretzat içango bada edo ez, baina, dana dala,
Rictrudisi poztasun pisca bat emoteagaitic eguinalac eguingo ditut nic.
—Orainche bai emoten deustaçula nire barregurea ceuc. Otsoa leguez asi
çatchataz nenengoan, eta orain aceria leguez amaituten doçu gure berbetaldia.
Bildotch otzana gura cenduque ceure atzaparren artean? Ez doçu guitchi uste
ceuretzat dagola uste badoçu. Agur.
—Oinastarri batec ilgo al tzaitu ba bidean?
—Esquerric asco. Beste orren beste opa deutsut, ez da ondo baina.
Pedro Mari cioala, «galduco neuque nic ori bidean» cinuan orz artean
Portunec, —baina ez iatorquit ondo, nigaz euqui daben izquetea Rictrudisi esan
bear deutsa eta.
Pedro Maric ostera, «cer esan dot nic? —esan eban aopean—. Iesus, Maria
eta Iosepe. Ori baino obeac ilten dira baina, neure esaera donguea Iaungoicoac
parcatu daidala».
__________
chi
il GAUA
Bere barruco dolamen, errencura edo inquesa bat leguez, guztiz erraz eta
berezcoa çan alargunaren asierea; baina gogoratu iacon, ecanduac aguinduten
ebanez, aztertu bear çala celan içan çan Arnoldoren eriotzea, eta arguitaratu
bear cituala equiçan albisteac, eta al ebanic guitchien esateco ustean, iarraitu
eban:
Muguidalde andi bat sortu eben andre Luciaren berbac bilquidaco guiçon eta
emacumien artean. Danac equien cergaitic çan piztien ipuina, eta bene-benetaco
euscaldun cristinauarena. Asi ciran murmur bata besteari cerbait esaten, baina
danac ichildu ciran Rictrudisen iaguiereac. Ederra ederren artean, beste bat ez
leguezcoa cinçotasunean, biotzic samurrenaren iaubea, berbaric goçoenen esanlea,
arguia eta ona, guiçateguico guztiacgandic içan çan ondo eta erruquiz beguiratua
Rictrudis umeçurça. Ioan çan gorputz ila egoan toquiraino eta asi çan esaten.
«Aita bat neucan nic lurrean.
»Maite ninduan, egunac eguzquia maitetuten daben guisara, gauac ceruco
içarrac maite dituan ancera.
»Nire aita il da? Ez, nire aita ez da il. Ara emen bere gorputza: arimea
Iaungoicoagan dago: bata besteagandic urte batzuetaraco aldendu dira.
»Lurreco guiçon gaiztoac il gura içan badabe, ez dira gomutau,
guiçagaichoac, arimea ecilcorra dala.
»Umeçurz errucarri bat eguinic guelditu ete naz? Ez: ceruetan daucadaz
Aita Arnoldo eta Aita Iaungoicoa.
»Ez deuste bada guiçon dongueac bapere calteric ecarri. Negargarrizco lecu
onetan malco batzuc ichurico ditut; baina cerutic legortuco deustez malcoac aita
biac.
»Berbac celan neurtu cituan ez neutsan gogoan artu. Orregaitic ipinten
ditut emen neurtu baga.
»Ez daucat bada cer inori parcatu; baina baldin baneuca, poz-pocic eta
arima guztiagaz parcatuco neusquio edoceini.
»Neure Aitac eta neure Amac alan eracutsi deuste: alan aguincen deust
neure Iaungoicoac».
Rictrudisec amaitu ebanean, bere eresi ederto esanaren soinua aidean
guelditu çan, cidarrezco esquila baten durundia leguez, belarrietan guili guili
goço bat eguiten ebala.
—ce bigun eta eztitsu aguercen dituan ainguerutchu orrec Iesusen legueco
eracutsiac eta bere biotzeco gurari doneac! —cirautzan atsotchu batec alboco
lagun bati. —Naiago neban bere iardunac gueiago iraun baleu, arimaraco argui
barri bat emoten deust eta.
cein çan il gauan urrengo berba eguin bear ebana? Aideac, Mendiolan sartu
ciranean, gorrotoraco egoçan, eta cer esan ez equien iaureguicoen parcameneco
eresiac ençun cituen ezquero, etsai apurrac lotsaturic guelditu ciran, inoc ez
eucan gueiago itz eguiteco usteric. «Toqui!» —esaten dau onetan, escu-
maquileagaz beia iota, çutinic egoçan guiçonen artetic erdiran sartu nai eban
guiçon çar batec. «Toqui! neu naz orain, senitartecoric lenago ez badago». Peru
padarra çan. Ioan çan gorputz ilaren ondora, escu biac ipini cituan maquilan,
beguiac iaso cituan gorunz, eta asi eban itz neurtuetan bere eresia.
Nic ez daquit ce neurritan erestu eban, baina esan cituan gaucen mamina au
da:
«Ai, Arnoldo, Arnoldo! Noc esango eban çure iloi aurrean etcheco emacumeac
bacarri içango cenduçala ereslari?
»guiçonic guiçonena, gudalariric argui eta sutsuena çu içan çara Euscal-
Errian.
»Lecobide Bizcaico guiçonen Iaun andiac ez eban bere buruan çuc beste
arguitasun eta besoetan çuc beste indar.
»Aitor il çanetic ona, ez deutsa inoc nire Sorterriari çuc beste ondo
eguiteric emon.
»Eta ezdacust emen euscaldun aguintari bat bacarra, lurperatu çaieçan
baino lenago çuri esquer on bat emoteco.
»cristinau bici eta cristinau il çara: ondo datoz bada çure ondoan
cristinauen parcameneco eresiac.
»Baina baita bere bici içan çara euscaldun, eta euscaldun il, eta ez dira
tcharto etorrico Sorterriaren eresi esquersuac.
»Neuc esango deutsudaz, anchinetaco lagun çar mategarria. Neure
tchabolatic onaraino ez naz bestetara etorri...».
Atsedenchu bat eguin eban emen, arnasea artu eta beguietatic bera
etorcoçan malco-ariac legortuteco, eta guero, gaztetaco egunetaraino igonaz,
iarraitu eban:
«Mendian iaio cinan eta mendian bici mendiçale, menditarrac ondamuz
azpertu çaituen artean.
ȍu eta ni muticotchoac guinanean, alcarregaz ibili oi guinan basoan,
arrotzac orporic ipin: ez daben toqui itzaletan.
»Odei aldean erroiac cras-cras çugaztietaco adarri gorengoetan miruac
dançari, arcaitz-çuloetaco sasi balz tartean otsoren bat marruaz: ez guenduan
orduan beste gauçaric icusi eta ençuten.
»guiçondu cinan guero, eta çure aurrean otsoac bildurrez iguesi ioaten
ciran; eta erroi, buçoca eta miruac sarri icusten guenduçan goietatic iasten çuc
ildaco euscal etsaien aragui gordina iatera.
»Euscal-Erriaren contra etoçan bacotchean, cembat prancotar amaitu
cenduçan! cembati, aizcoracada baten, quendu ceunsen arnasea!
»Esan daiela Egurraldeco baso çabalac.
»An icusi ciran aurrez aurre, alde batetic ule gorridun guiçon andiac,
Ausarditsua burutzat ebela, besteric Lauburutarrac. Arnoldo menditarra
aguintaritzat arturic.
»A, cer equina! gogorrac dira Rin ibai ondotic datoçan gudariac, gogorrac
euscal mendietaco guiçon abarcadunac. cein gueldituco da garailari?
»Batzuc gure lurra irabaci eta azpiratuteco gogoac dacarz; besteac, euren
erri maite osoric eta locarri baga gordeteco gurariac darabilz.
»A, cer equina! A, cer aizcora-otsa! A, cer oiuac! A, cer irrinciac!
aurrera, deadar eguiten dabe gureac, "aurrera mutilac".
»Eta aurrera doaz, aurrera guiçon ilen gainetic. Eurena da garaipena.
ceinec guelditu leique oinaztarri bat bere bidean?...
»Biciric guelditu diran prancotarrac Adurren erceraino ioan dira iguesi.
An dagoz euren deseigoa sinistu ecinic.
»Euscaldunac olango garaipenic ez dabe icusi egundaino, aguintariari
esquerrac.
»Berac bota ditu azpira prancotarric sendoenac, berac sartu deutse
biotzetarainoco icarea, bere deadarrac çolitu dauz euscaldunen besoac.
»Aidean dacarre aguintari menditarrac beren besoetan, baina cizpuruz eta
negarrez dator, bere bician lenengoz. Seme galant bi galdu iacoz Egurraldeco
basoan...
»Ai, Arnoldo, Arnoldo! Aguintaria çu cinan. Noc esango eban orduan çure
iloiaren aurrean etcheco emacumeac bacarri içango cenduçala ereslari?
»Basaut eta ecin sinistu neique. Non dira euscaldun guiçon andiac? Semeac
il iatzutzan, lagunac ichilic dagoz, arerioac poçarren. ceure mendiac ez çaçauz,
Arnoldo.
»Baina bai ceruac. Euscaldun ona eta cristinau benetacoa içan çara.
Euscaldunac esquer gaiztoagaz erançun deutsue: ceruac betico çorionean ipinico
çaitu.
»Euscaldun ona baino cristinau benetacoa içatea ascoçaz obea da».
Padarrac bere eresiari azquena emon eta bereala, Pedro Maric esan eban
beste bat, guztizco samurra, Arnoldoren seme biac Egurraldetic berac ecarri eta
curutze baten azpian ipini cituala gomutaratuaz.
ilgaua amaitu çan, Arnoldoren arimegaitic eguin ciran beste arren batzuc,
eta bata batera eta bestea bestera alde eguin eben Mendiolaco guiçon eta
emacumeac, banaca-binaca, naibaguez, lotsaz eta erruquiz bateric.
Goiçalderaco etchecoac bacarric guelditu ciran ia: morroiac lotan, aideac
noicean bein cizpuruca, eta andre Lucia eta alabea negar barrietan, euren
bacartadea gueroago eta obeto eçagututen ebelaco.
__________
chi
BAcARTADEAN
Igaro çan udea. Udazquena etorri çan bere aice otz, euri çaparrada eta
egun laburracaz. çugaztietaco orriac, beren eçadea edo ecetasuna galduric, oritu
ciran lenengo, erdi çuritu guero; eta azqueneraco iausi ciran, batzuc berecauz
berez), euren burua igarri icusita lotsatu balira leguez; eta beste batzuc,
oraindino adarren gainean bici gura ebenac, quendu cituan nai eta-naiez beren
toquietatic aicearen indarrac, eroan ebaçan bide lucean gora-goraca
bildurgarrizco jira-bira nequetsuetan, eta bota cituan guero bazterren baten,
an, escutuan amaitu eien euren bicitza cistrin menguela.
Eta bazter socoetan egoçan alcarturic orri mueta asco, muna azpietan, ate
ostietan, erreca ondoetan; pagodicoac, gaztainericoac, inchaurdicoac; çumardi,
liçardi eta ariztietan iaioac, sasi-larretan bici içandacoacaz batera. Danac
batu cituan arerio batec: aiceac; danac ciran aicearen bildur. Soinu pisca bat
ençun orduco icaraz egoçan: guda batetic azpiratuta guero iguez eguindacoac
cirudien.
Basoetaco çugazti danac, andi eta tchiqui —pino, arte, erinotz, caudan,
gorozti eta guinarren batzuc içan ecic— soil-soil eta açur utsetan guelditu
ciran; eguzquiari indarra guitchitu iacon; gabac luçatu cituan bere orduac,
errecac ugaritu cituen euren urac; eta lainoac goialdeac artuta guero, mendi
egaletatic bera bialcen cituan çati batzuc, baratz-baratz...
cein damorrigarria egona Sortitza! cein iluna Mendiolaco iareguia! Ez çan
iarten inor Arnoldo çarra ugaçabarençat gordeta euqui oi çan sucaldeco aulqui
çabalean: andre Luciaren irudi agurgarria ez çan inondic aguiri: biac il ciran.
Biac? Andre Lucia bere bai? Noiz eta celan? Goiz batean, bere guelatic
urten da, Rictrudis Amarengana egun onac eta laztan bat emoteco usteagaz sartu
çanean, ilda bilatu eban, arpegui goçotsuagaz, Arnoldoc eriotzaco orduan euqui
eban curutzetchoa bere ezpanean gainean eucala. Ama Mariaren Iaiotzaco eguna
çan, Irailaren çorcigarrengoa; aurreragoco egunean eguin eben Ama-alabac
autorqueta on bat Amandogaz, eta goiz atan Gure Iauna arceco ustean ciran; baina
Iaungoicoac gura içan eban, ascoren ustez, andre Lucia ceruetara eroan, arpeguiz
arpegui Eguilea, eta ceruco Erreguinaren omenean eguiten ciran iaialdi ederrac
Arnoldo eta semeen ondoan iarriric icusi eiçan.
Unça ecin bada bici, orma çarra iausi çan ezquero, arri azpian, ausitan,
çapalduta, eguzqui baric, gorutz burua iasoteco ceri elduric ez eucala! An egoan
orma barria, Rictrudis, laguntasuna emoteco gogoagaz; baina landara çar apurtuac
erro barriric botateco indarri ez eucan, eta il bear! çugatzen orriac igarcen
asi orduraco andre Lucia igartu çan.
Eta bera lurretic cerura ioan çanean, guelditu çan Mendiolan Rictrudis,
aimbeste ondasunen iaube, aimbeste morroiren etcheco-andre; baina bacarric!
Erreguina bat leguez çan, baina erreguin umeçurça! Baeucan laguntasun on bat
Pedro Marigaz, esondari iaquinsu bat Amandogaz, baina gurasoric ez! Auçocoac eta
erritarrac erruqui eben, bere gurasoen aideac maite; baina erritarren erruquiac
negar-gurea emoten eutsan, eta aideen maitetasunac gurasoenac lango eztitasunic
ez eucan. Ai! «Aita» etchea bete-beteco icena da, eta «Ama» esaten barriz ao
guztia eta anima dana goço-goçoric gueldituten dira. Eta Rictrudisec, aita il
iacon ezquero, etchea utsic bilatuten eban; ama il çanetic aurrera, otza,
legorra eta beastunez betea guelditu iacon arimea.
An bilatuten cituan, iaureguico bazterretan, Aitaren eta Amaren
gomutagarriac: aizcorac, gueciac, dardarac, maquilac; soinecoac, oinetacoac,
oiac; goruac, onciac eta tresnac, baina gurasoen dei bat egundo aitu ecin, euren
iarri-lecuac beti utsic. Baeban eraquida ona, baeucan beste gauça guztien
gainetico Iaunaren maitetasuna, Bere gurari donea bete gura eban; baina, beste
iaio garan guztioc leguez, biotzaren erdian atsacabe andiac eucaçan.
Aitaric ez, amaric ez, eta ames bigun bat bere ez! Nora botaco cituan bere
beguiac? Içan çan une bat ames goçoetan orduac ioan iacoçana. Eçagutu eban bere
biotz guztia beteco eutsan guiçon bat, ona, arteça, cinçoa iritchiz: guiçon
orrec ez çala beragaz, Rictrudisegaz, aztuco esan ei eban; baina ioan çan erdal
errira, erdal erricoa çan eta, eta gueiago aren barriric euscaldunen artean ez
çan iaquin. Icaratu eguin ete çan Auinemendira gueiago etorten, Portunegaz bere
burua topoz topo eguin ez eian? A! Ez, Adalbaldo ez çan icaracorra. aztu eguin
ete çan? «Bai, aztu» cinuan berçat Rictrudisec, etchetic urreco celai batean,
gogamen ilunacaz, batera eta bestera ebilela. «celan ez ba? ain gaztea, ain
ederra, ain aberatsa, condeen eta lenapezpicoen anaia, erregueen laguna,
iaureguiric apainduenetan bici dan guiçona, celan gomutau leiteque luçaroan
mendico alaca circil bategaz? Eta ni ez naz aztu, ni ecin aztu neiteque, egun
batean bacarric icusi neban baina! A, ce ameslaria içan naçan! cembat bidar
eguin dot ames Adalbaldoagaz ondo içango ninçala; etchadi on bat sortuco
guenduala bioen artean; gauça on ugariac eguingo guenduçala bioc gure mendian
eta prancotarraren errietan; Iesusi çor deutsagun maitetasuna eracusten bicico
guinala beti. amesac ciran danac! astiune luça batec eracutsi deust, amesac eta
neure arroqueriaren alaba dongueac cirala. Eta alperric gura dot neure burua
çuritu, norbaitec amesetan lagundu deustala gogoratuaz: eguia da Amandoc esan
eustala Adalbaldo guztiz çala egoquia niretzat: eguia da neure Aitac bere,
eriotzaco orduan bertan, Adalbaldon icentau eustala niretzaco guiçacoa leguez;
baina cergaitic? Neure çaletasuna eçagutu ebelaco, neuri eusten maitetasunac
itsutu citualaco. Neuc neucan nic neure barruan Adalbaldoganaco maitetasunaren
iturburua, aimbeste ilabetean eguin ditudan amesen iatorri tcharra. Ondo eguiten
dau Adalbaldoc nigaz aztutea, nodo eguiten dau. Ni baino obea bear dau beretzat,
ni baino obeac edonun eta errez bilatuco ditu; baina nic baino gueiago guraco
leusquionic... ez daquit. Neure bicitza guztian maitetuco dot, Iaunaren
iraintasun baga, garbi eta çucen; beti erregutuco deutsat Aita cerucoari
duquearen onagaitic, eta inoiz iaquiten badot ondo bici dala, arreba bat bere
anaiaren onagaz poztuten dan ancera poztuco naz».
«Mendian bicico da mendico alabea, mendiraco iaioa içango da eta, menditic
bedeincatuco dau bere Eguile Alsua, menditic emongo deutsaz esquerrac, eta baita
curutzeagaitic bere, cerren curutzeac eurac arimaraco ondasunac diran. ceruagaz
ames eguingo dot gaurtic arrerancean: an daucat aita, an daucat ama; neure
anaiac an egongo al dira, an daucat betico çoriona nire çain. arutz ioan bear
dot ausardi andi bategaz, arança artetic cear, neure bidean al ditudan ondo
eguite guztiac eguinaz. Nire atarira escale bearsuric badatore, bilatuco dau
Mendiolan biotz onagaz emongo iacon ianaria, edaria, iancia eta itunde ona;
aurquituten badot ez-iaquinean eta grina tartean bici danic inor, daquidan egui
apurra eta Iaunaren aguindu donea eracutsico dautsadaz, eta neure escuacaz
ecarrico dot bide artecetara, al badot beinçat: bilatzen badot norbait negarrez
eta nequetan ezbearren bat eguiteco çorian dabilela, neuc esango deutsat cer dan
eroapena eta eraquida onean bici içatea. Eta sinistuco dauste neure condaira
esan daiuedanean, eta ecarrico ditut curutze azpira, eta astuntasunic andienac
gogoz eroango ditue ceruco çoriontasunaren pençudan eta gauça guztien gainetic
maitetuco dabe Iaungoicoa».
«Eta maite ete dot guero neuc, gauça guztien gainetic? O! ciur-ciur nago
onetan gaur, inoiz bildur içan ninçan baina. Eguia da Adalbaldo maite dotana,
lagun urcoa maite içan bear dan irudira, lagun urcoric onena leguez... eta
gueiago bere bai; eguia da çoro-çoro eta bide baga beragaz alcartuteco asmoac
euqui ditudala; baina len, orain, guero eta beti, Iaungoicoa lenengo, Iauna
Lurbiraco ondo içate eta maitetasun guztien aurretic, eta Iaungoicoari çor
deutsadan maitetasuna galeraçoteco balira lurbiracoac, egundaino ez aguertuteco
eran ito eta ondatuco nituque, ateraco neuque erraietatic campora neure biotza,
eta çapalduco neuque neure oinazpian Iauna baino gueiagoan guiçonic maitatu
baino lenago. A! Goietan dagon Iaun beticoa maitetasun utsa da, Edertasuna
berbera, çoriontasun guztien Iturria, ontasun danen sustrai ederra, aliçate
neurribagacoaren Iaube bacarra;... eta guiçonac barriz, lurtarrac içanic lurrean
dabliz arrastaca, eta maitaleenac aspercorrac dira, ederrenac itchusi,
çorionsuenac negarti, onenac oquer, eta andienac tchiqui, urri, ecerez batzuc,
Eguilearen ondoan ipinten badira. Gauça bat da norberac gurari batzuc euquitea
erbeste onetan, aldatz goretaraco lagun on bat nai içatea, batari edo besteari
lagunic egoquiena leguez beguiratutea, edo norbait etchadicoac leguez edo
gueiago baldin maitetutea; eta beste gauça bat, erbestetic Betico Errira biotza
iasoric, maitatutea gure Aitaric onena, gurtuaz, bedeincatuaz; Içateric Done,
Artez, Goço, Bigun eta maitegarriena leguez beguirunetuaz.
»Nire asmoac aurrera eroateco indar guitchi daucadaz, neurez; baina
Iesusec bear ditudan gucitac emongo al deustaz. Euracaz neure gogoac beteco
ditudala uste dot, eta gueroco saria irabazteco ondasunac iaditchico ditudala.
»Beste orrembeste eguiten badau Adalbaldoc, ceruetan bilatuco dogu alcar.
»Eta eguingo dau; sinistuten dot eta itcharon neique, eta icusico dogu
batac bestea.
»Bealdeetan, uri andien erdian bera, nire uste baric, eta mendian,
Adalbaldo beti gogoan dotala, bioc içan gueintequez Iaunaren seme-alaba onac,
eta bioc irabaci gueinque betico desnequea».
Rictrudis olango gogarteacaz ebilela, inguruco çugazti batetic celataca
eta beguira eiocon guiçon bat. Portun çan. «A ce çurbil eta galdua dagon! —
cinuan— cembat argaldu dan, cein iluna deitzodan! baina cein maitegarria beti!
Balequi ni emen beguira naiocona, laster iguez eguingo leuque onetatic, orinac
eiztaria icusten dabenean leguez. Eta neure escututic urteteco gogo bat
badaucat! Berba batzuc esateco gurari bat bai! Ez ete leusquit arpeguiric emongo
bada? Onache beguira dacust orainche. Icusten ete nau? Ez, ondo estalduric nago
ni. Ganera, nora beguira dagon bere ez daqui orrec. Negarrez dago. ce gogamen
ete darabilz buruan...? inoren bitartez ibilita ez dot egundo ecer atera, eta
neuc eguin bear deutsat gaur berba, arpeguiz arpegui».
Esan eta eguin, bere çulotic urten eta sartu çan Portun celaira lenengoan
uste baino ausardi guitchiagogaz. guiçon baten aurrean iarqui eta ucabilcada bat
edo aizcoracada bat emotea, eta maite dan emacume baten ondoan itz bigun
ecarcorrac esatea, ez dira bardinac: bateraco indar eta gaiquera andiac eucaçan
Portunec, besteraco ez çan gauça. Gainera, cembat eta saconagoac diran biotzaren
gurariac, aimbat eta estuago içaten oi da bat gura dan guisara eurac
aguertuteco. Ez da iaquiten nundic asi eta celan amaitu. Ori guertau iacon
Portuni bere.
Rictrudisec barriz, bere aldetic ez eban bapere muguidalderic eracutsi.
Ocimbelzcoac egoan çulotic urtetean atara eban abarrotsa eta osticopean
çapalduten cituan orri igarren quirri-carrea belarrietara eldu iacoçanean,
beguirada batean icusi eban Portun; baina biotzac ez eutsan taupada bat emon
Rictrudisi.
—Egun on —esan eban guiçonac, dana cocoloturic.
—Egun on —erançun eban emacumeac—. cer darabilçu emetic?
—ceu icusteco gogoac bacarric ecarri nau.
—Icusi naçu, bada, eta amaitu doçu ceure arloa.
—Baina cer edo cer berba eguiteco gogoa bere badaucat.
—Ori bere egon doçu, eta ceure cereguinac amaitu doçuz emen. Agur.
—Oriche da iarduna ebateco artaciac daucaçuçana. Ez eguiçu ain laster
iguesic eguin. guelditu çaite pisca baten. Erançun eguidaz. Aserre çara,
Rictrudis?
—inogaz bere ez naz ni aserre —erançun eban, etcherunz artu eban bideari
itchi baric.
Portun celaiaren erdian guelditu çan, ez atzera eta ez aurrera, iguesic
ioianari beguira...
—Errucarria ni, eta errucarria ori bere —cirautsan bere buruari
Rictrudisec, ia etchera sartu çanean.
__________
chIV
POST NUBILA
Ordecatic celaia) etchera ioan eta ordu bete inguru gueroago, leio baten
ucalondoac ipinita, campora, marboil alderanz beguira egoala, Rictrudisec
Mendilaco bidetic cear etorrela eliz-guiçon bat icusi eban. «Ai, ene! Amando
da», esanaz, iatzi çan aida batean atarira, apezpico iaunari arrera on bat
eguiteco ustean.
—cer dacarçu, iauna —itandu eutsan— alde onetara?
—Barri onac çuretzat —erançun eban Amandoc.
—Niretzat barri onac, iauna? Nongoac guero?
—Or, bealdetic, bart arratsean aguertu iatan prancotar guiçon bat, albiste
batzuc ecarriaz eta beste batzuen esque.
—Rictrudis dardaraca asi çan, eta sucalde bazterretara beguira inor
inguruan ete egoan icusi nairic.
—Sartu çaite, iauna, barrura —aguertu eutsan— eta iarri çaite aulqui
batean, necatua egongo çara eta.
—Ez nago necatua. Orrez gainera, çuganacoa eguin ondorean, emen urreco
etchadi batera ioan bear dot, beste araço batzuc badaucadaz eta. Baina ez çaite
icaratu, emacumea. Ez deutsut bada esan albiste onac dirala?
—cerçuc edo ceinenac, iauna?
—Ez dinotsu ecer ceure biotzac?
—Nire biotza ilumpetan eta gaichoric euqui dot aspaldian, eta gaicho erre
citalen ancera, doilorqueriac esan içan deustaz luçaroetan. Mututuric egon içan
balitz obeto neuquean. Gaur, atan bere, sartu iat bere guelaraino argui-errainu
bigun bat, icusi eraguin deutsadaz biotzari gauçac direan leguez, eta asi iat
cerbait esaten bear dan eran.
—Osatuco iatzu beraz?
—Osatuteco bidean iarri dot beinic bein.
—Eta argui-errainu osagarri ori nondic etorri iatzu?
—Argui guztien iatorritic, iauna: cerutic etorrico iatan.
—celan baina?
—Ni cein naçan eta... besteren bat cein dan adieraçoten emonaz, biotzaren
asete eta betecada osoa non dagoan eracutsiaz, Iaungoicoaren gurari donea ondo
eguiteco arimea indartuaz, maite ditudan guztiac ceruan aurquituco ditudala
gomutaraciaz.
—Eraquidara çagoz, icusten danez. Lurrean ez doçu gueiago ecer opa?
—Bai, iauna, eraquidara nago: lau edo bost eguneco orduac edocetara igaro
leitequez, eta ondo igaro, gueroco itcharopena badaucagu. Eta alan bere, eguia
esan bear badeutsat, bet oi dotan leguez, ceruac neure guraria bete nai
baleusquit, Iaunaren aserreraco eta nire arimearen calteraco ez bada, gauça bat
opa dot...
—Ez esan gueiago, badaquit cer dan eta. Iaungoicoac ceure naigurea bete
gura deutsu, Rictrudis. ceruac çure doscainia icusi dau, eta Abraanen lenagoetan
saritu eban leguez, erbeste onetan bertan saritu gura deutsu. Adalbaldoren
albisteacaz naiatorçu. Gogoan çaucaz, eta maite çaitu.
—O Iauna, Iaun cerucoa! cein ona eta erruquiorra çaran! Eta nic, bear
bada, ez dot çugan naico ustaquida içan, eta Adalbaldogaz bere ez. cer dino
berac, iauna?
—Nire etchean içan eta laster bere erreguegana ioan bear içan ebala dino,
eta an egon dala bere aguinduac eguiten eta çugaz egundo aztu baric. çure
gurasoac il cirala badaqui; çu cetan çagoçan iaquin nai leuque.
—ceinec esan deutsa nire gurasoac il cirala?
—Neuc. Bein baino gueiagotan emengo albisteac bialdu deutsadaz.
—Bada orduan ni cetan nagoan bere esango ceunsan.
—Baita, baina gaur ori ez da naicoa: ceuc esan bear deustaçu garbiro
Adalbaldogaz içateco oartasun, cedal edo naiecic ete daucaçun edo ez.
Rictrudis nora beguiratu ez equiala egoan, icaraz, oso artega, urduritua,
nabarmena, lotatic datorrenean eguzquiac gorritzen dituan odeiac baino gorriago.
Eguzquiaren argui eta berotasun guztia etorcon bere arimara.
—Niri, iauna, ezdeust berac egundo olango gauçaric esan —erançun eban,
dana motelduric.
—Neuc dinotsut orainche bere icenean.
—Berac itauncen dau ori?
—Berac. cer erançungo deutsat?
—Iesus Maria! Auche da!... ceuc ez daquiçu bada?
—Bai, baina ceure aotic nai neuque ençun gaur, bilosnarru mee baten ipini
daidan cer erançun deustaçun.
—Ara bada, nic ez daucat nai ecic baina...
—cer? Bainacaz çatoz orain?
—Itchi eidaçu, bada, amaitu artean, iauna. Nic ez daucat nai ecic, baina
berac...
—Berac bere ez, itchureac dinonez beinçat.
—Eta damututen baiaco guero?
—Eta ceuri damututen baiatzu?
—Niri ez iauna, oriche ez!
—Berari bere ez.
—ceinec daqui?
—Neuc daquit.
—Bein baicen ez nua icusi eta.
—ceuc cembat aldiz icusi doçu bera?...
—Bada orduan, ceuri ondo badeitzaçu... esan ceinquio...
—cer?
—Nic ez daucadala ecetzic.
Arpegui goçotsuagaz esan cituan ona arteco berbac Amando iaunac, baina
Rictrudisec azquenengoac amaitu ebaçanean, quendu eban apezpico doneac bere
ezpanetaco barrea, iatzi eta batu cituan bepuruac, ilundu eban pisca bat
becoquia, eta guraso batec bere alaba on bati leguez, asi iacon esaten
Rictrudisi:
—Ez dogu amaitu ondino, enetchoa. Gauça bat eguin baicen lenago
cercelidade guztiai ondo beguiratu bear iacue, eta baietza emon orduraco, berac
dacarçan astuntasun eta ibilbide guztiac icusi eiqueçuz, beguitanduer edo
irudipenen atzetic itsu itsuan iarraitu baric. Adalbaldo ecingo da bici Euscal-
Errian, noicean bein eta ereti batzuetan ez bada, cerren Dagobertoren mendecoa
dan, eta bere aguinduac bete bearco dituan prancotarren artean. çu barriz,
mendian iaioricoa çara eta mendian daucaçuz ceure sustraiac, asaba eta gurasoen
etchea, ceure ondasunac eta ceure biotza. Içango doçu naicoa gogo eta indar
ceure senarragaz Euscal-Erritic campoan bici içateco il osoetan, urte luceetan,
beti bear bada? Gogamendu eguiçu gauça ori ondo, baietza emon baino lenagotic.
—Gogamenduric daucat, iauna. Maite dot neure mendia: toquiric ederrena
deritchot, eta beragaitic, beste Lurbira guzticoac salduco nituque. emengo arri
bat beste errietaco iauregui bat aina badala uste dot, bertan daucadaz neure
gomutac, bertan neure guraso eta anaien açurrac. Ez dot nic Euscal-Errira alde
batera itchico egundaino. Naroian toquira naroiala patuac edo Iaungoicoac,
euscalduna eroango nau, euscalduna bicico naz toqui guztietan. Neugaz ioango
dira erriric erri Euscal-Erria, bere izquerea eta bere ecanduac; eusquerea
eracutsico dot non-nai, neure erritarren legue çarra adieraçoco dot, al dotan
guinoan. Nire gomutea, nire adimena, nire biotza, nire içaquerea,
euscaldunarenac içango dira beti; eta edocein lecutic, nire beguiradaric goçoena
neure mendiençat içango da, eta nire arrenic bero, sutsu eta onena
euscaldunençat eta eusqueraz eguina. Euscaldun içaquerearen çabalçailea içan
gura neuque nabilen toquian nabilela. cergaitic, ain onac bagara, cergaitic
çabaldu ez gueure ontasuna? Ez dinogu, eta eguiaz, erbestecoac euren ecandu
tcharrac gugana dacarreçala? cergaitic, bada, guc, areen ecanduençat muga gogor
bat ipinteari emen iarraituaz, ez doguz gureac erbestean çabalduco, ereti ona
dogunean? Norabaitera ioan bear dabenean, cergaitic euscaldun Lurraren alderdi
guztietan, cristinauac cristinau içan bear daben guisara? cergaitic gure arraça
menditarra besteac baino gueiagocoa eta obea dala ulertaraço ez? Euscal-Erriraco
tcharra al da, gure euscalduntasuna galdu baric, gure ecanduac erbestecoan
aurrean eracustea? cristinau batec besteac cristinaututea ez al da ondo? Noiztic
onara da gauça on guztiac gordeta euquitea eguitecoric onena? «Euscalduna naçan
aldetic euscaldundu, cristinaua naçan aldetic cristinautu»: ori da nire oincada
eta ibilera guztietaraco daucatan açalqui eta gogo errimea. Arima barruan
gorderic gurari andi bi ditut: Mendiolara natorrenetan, euscaldunacgaitic
eguingo ditudan lan guztien sarigarritzat, menditarren aldetic arrera on bat
aurquitutea: Iaun cerucoac Beregana deituten deustanean, fede eta lagun urcoaren
alde Lurrean erabili ditudan araço eta lambide guztiacgaitic, ceru ederretan
abegui on bat içatea.
—Ondo dinoçu, Rictrudis —dirautsa apezpicuac—, ondo dinoçu eta çu ondo
çoaz. A! euscaldun guztiac bide orretatic iarraituco balebe! çure erriari çor
deutsaçun maitetasuna lagun urcoari çor deutsaçunagaz alcartu nai doçu, eta
guztiz ondo gura doçu. Bacotchac bere erriari içan bear deutsan maitetasuna era
bitacoa dala deitchot nic. Norbere buruarençat daucagun maitetasun itsu, arro
eta oquerretic dator bata: gure biotzean berez, tchiqui-tchiquitatic, celan ez
daquigula sortu oi da; asten da gueugaz batera, guztiz neurribaric, eta ez dau
gure biotzetan beste maitetasunençat toquiric izten. Dana bear dau beretzat:
bereari bacarric deitzo andia, ona, cindoa, çucena, ederra eta eguiazcoa:
besteen gauça guztiac, erquin, macal, circil, motel, tchiro, doilor eta
guçurrezcoac iruditen iacoz; eta cembat eta norberagandic urrinagocoac, aimbat
eta erquin, macal, circil, motel, tchiro, doilor eta guçurrezcoaagoac.
Norberarena içan ecic, etchecoen gaucea içango da celambaitecoa, edo norbere
erritarrena gueienez; baina erritic campora urruingarria ez dan gauçaric ez
dago. Eta ortic etorri oi dira icusi-ecinac, gorrotoac, itsumenac, Iaunaren
leguea austeac, lagun urcoaren calteac eta arima ascoren ondamendiac. bigarre
eraco erri maitetasuna ez da olangoa, cerren daucan Iaunaren anaitasunezco legue
biguna bere çucençaile eta artiçarçat. Norbere gauceari obeto gura içan arren,
urrena dalaco, obeto eçagututen dogulaco, edo biotzac alan aguinduten
deusculaco, gueieguiqueriac quenduten deutsaz biotzari eta adimenari
itsutasunac, besteen egoquitasun eta doiainac eçagutu eta autorcen ditu, ez dau
inor urruindutren, eta Iaungoicoaren icenean edocein maitetuten dau.
çuc olan gura deutsaçu Euscal-Erriari: erri guztien gainetic doçu maite,
ceurea dalaco eta erriric onenençat daucaçulaco. Maite eiqueçu aurrerancean
bere, amitegarria da eta; baina emoiçu edonun bacotchari berea... Eta ez
dinotsut gueiago. Agur. Iaquingo dau Adalbaldoc çuc esan deustaçuna.
—Agur, Amando iauna. Iaungoicoac lagun daiçula, eta esquer mila.
—Iaungoicoari.
__________
chV
BARREAc ETA NEGARRAc
__________
chVI
AMANDOREN LANA
Esan eta eguin, Amandoc artu eban bereala Euscal-Erriraco bidea, eta
Iaungoicoaganaco celan arimac irabacico cituan gogartetuaz, eta len fede
bagatasunaren ilumpetic Ebanjelioco arguira aterarico euscaldunac celan
indartuco cituan gogoratuaz, Ama Mariari, Done Pedro eta Paulo, eta beste
Iesusen legue çabalçaileai arrenetan eta arrenetan, eldu çan Auinemendiraino.
Bidean etorrela, aserre eta cer-esan andiac idoro cituan prancotarren
artean euscaldunen contra. Au eta ori eguin ebela, bata io eta bestea çucitu,
orcoa cematu eta angoa il, bataren gauçac erre eta bestearenac ausi eta
birrindu. Neurriac artu bearco cirala basotar lotsabagueen contra, gogorrean
asteco ordua çala, aguintariac mendiac quiscalcen asteco erreguec cer esango
eban çain egoçala, norbaitzuc cerbait içan ebela euscaldun gudalariren batzucaz.
Olango gauçac ençun cituan; baina nun, noc eta celan gauça garbiric ez.
Lenengo euscaldunac prancotarren lurreco muguetan bilatu cituan, azcon eta
besconacaz, Auinemendico iagole edo çainçaile leguez. Ez eutsen abegui onic
eguin, baina tcharric bere ez. Arpeguiric ez emotea çan guztia: apezpicua alde
batetic icusi ebenean, beste aldetic igues eguitea, agurric eguin baric.
«Ba! Ori baino gueiago ez bada —cinoan bere artean Amandoc— toqui eguingo
dot nic Euscal-Errian. Arpegui emongo deusten lecuetan sartuco naz, ioango naz
adisquidien etchetara, eta ez ete al nabe danetatic campora ateraco. Lenengo
beinçat Uberogana ioan bear dot, eta an iaquingo ditut barri guztiac garbiro».
Eta uste onegaz, Larrasorotic, inalatzatic, Basaburutic, Burrunsaliniatic cear
Ezpeletara sartu çan.
Uberoren etcheco ate ondoan oles eguinda lastguer, mutil gazte eder batec
milatsu gainera urten eutsan. Uberoren semea çan.
—Egun on,Gaichpar —esan eban Armandoc.
—Egun on —erançun eban besteac.
—celan gara?
—Bagabilz.
—Eta aita?
—Aita emen daucagu.
gueiagoco baric barrura eioaçan artean. «Um —gogamendu eban Amandoc—
legorra eta ilunchoa dago Gaichpar: bestetan lango arrera onic emen bere ez
daucat: ecaitzaren ondorenac içango dira: icusico dogu çarrac cer dinoan».
Uberoren aurrera eldu çanean, Amando, iarri baino lenago, betico
arpeguiquera goçotchuagaz asi iacon izquetan:
—celan çagoz, adisquidea?
—Alan alan. Tcharreracoric ez daucagu eta.
—Iaguita çagoz beinçat, eta ni azquenengo emen içan ninçanetic ona, cer
edo cer irabaci eguingo cenduan.
—Iaguita nabil baina belaunetan indarric ecin eguin iat eta besoetan bere
ez. Ost-ostean ioan ninçan igandean eliçaraino.
—Eliçaraino bai? Asco eguin çara orduan.
—Asco bai obe. cerbait, iauna, cerbait bacarric. Asco eguinda egon baninz,
ez ninduan etchean bilatuco.
Gazteac onetan, albo batean iarrita egoan toquitic, celatazco beguiacaz
beguiratu eutsan apezpicuari.
—cergaitic ez ba? —itandu eban onec.
—cerren euscaldunac etcheqan egoteco garaian ez gagoçan. Ez al doçu ceuc
ecer ençun?
—Gauça asco ez nic.
—Ez cenduan ençungo. Orainche gogoratuten naz. çu gure Erritic campoetan
ibili çara cereguinchu batzucaz, eta bidezcoa içango çara gaur emen.
—Bidezcoa naz. Ez daquit ecer garbiro eta iaquiteco ustean nator çugana.
cer darabilçue?
—cer erabilico dogu? Gudaraco asmoa eta gogoa.
—Gudaraco asmoa eta gogoa? cergaitic baina?
—cergaitic, cergaitic. Euscal-Errico Lorea eroan deuscuelaco.
—Eta çuc badaquiçu eroan deutsuen edo bere gurariz ioan dan?
—Dana dala. Beti da tcharto Sorterritic campora arerioacana ioatea.
—certara ioaten dan. Sorterriarençat lagunac eguitera ioaten bada ez
beinçat.
—Ecin gueinque guc prancotarren artean lagunic euqui.
—Orretan çagoz çu bere? Benetan dinoztaçu?
—Orretan nago, eta bene-benetan esaten dot.
—Bada nic lagunac cristinau guztien artean euqui bear ditugula dinotsut,
eta cembat gueiago eta cembat lagunago obeto dala. Neu ioan naz Euscal-Errico
Loreagaz Ostrabentora, neuc bedeincatu dot bere eta Adalbaldoren alcartuerea,
eta ondo eguin dodala eta nago.
—Ez eguiçu ori esan, iauna, edocein euscaldunen aurrean, danac daquie
baina.
—Edoceinen aurrean esan nequieala uste dot, eta edonori ondo irudituco
iacolacoan, guiçon çucena bada. ençuidaçu esan bear deutsudana lenengo, eta
ceure biotzqc emongo deustan epaiaren çain gueldituco natchatzu. Rictrudis eta
Adalbaldo uste-uste baric neure etchean eçagutu ciran, bereala alcar maitetu
eben, eta arrezquero euren biotzac alcarren bila ebilçan. Onac ciran biac, bata
bestearençat guisacoac, eta biac euquen gurasoen baimena. cer eguingo cenduque
ceuc olango gazte on bigaz, edo lagundu aimbat lasterren euren guraria bete
eien; edo itchi, biac iluntasunean bici eitecen; edo Iaungoicoac eracutsi eutsen
bidetic atera, ondamendico çorian guelditu eitecen arima eder biac? Ez deustaçu
erançuten; baina olango gazteai cer eguingo ceunsquioen badaquit: lagundu al
doçun indar guztiacaz, eta neuc bere oriche eguin dot: lagundu al içan dotan
guinoan.
—Baina euren guraso eta erriac arerioetacoac diranean...
—Orduan obeto, Ubero adisquidea, orduan obeto. Ez da gauça on bat Erri bi
baquetutea? Bada arerioetaco etchadi andi bat alcarturic, prancotarrac eta
euscaldunac baquetu al bagueinquez, gauça on bat eguiten dogu. Orregaitic,
poçarren iaquin neban Rictrudis eta Adalbaldo maite cirala, orregaitic lagundu
dautset, euren ondo-içateac Errien osasuna ecarri daian. Euscal-Errico Lorea
erbestecoac eçagutu daienean —uste içan dot nic— ain bicitza on eta usain
goçozcoa erabilico dau ece, maitetuco dabe prancotarrac eta obeto beguiratuco
deutse Lore orren mendiari. Adalbaldo çaldun çucen eta garbia Mendiolaco
alabeagaz bat eguinic icusitacoan, prancotar gaztearen leialtasun eguiazcoa
eçagutu ondorean, urreratuco iacoz euscaldunac eta maitetuco dabe, eta ez deutse
prancotar guztiai begui gaiztoacaz beguiratuco. eta era orretan —uste neban nic—
aimbeste guiçaldian gorrotoz bici içan diran Dierri biac adisquidetu
leitequez...
—Nire usteac, Ubero —iarriatu eban apezpicuac— nire usteac prancotarren
aldetic beteten asi dira: icusi dabe çuen Lorea, Rictrudis, eta eçagutu
dabeneraco an dauque, gauça on eder maitegarria leguez, baratza aberats baten
erdian iarriric. ceuec çara Adalbaldo eçagutu ez doçuenac: ez doçue ecertaraco
astiric artu. Ocimbelzco guiçon gorrototsuaren deadar eta içutaldiac ençunda
gora-goraca iagui çara; guiçon on batec, Padarrac esaten eutsuen eguia ez doçue
aitu gura içan: oben icaragarria eguin doçue beragaz, bapere icaratu baric;
itsutuac çagoz danoc, eta Iaungoicoac bacarric daqui çuen gainera cembat caltec
etorri bear daben.
Ichil-ichilic egoçan aita-semeac Amandoren iarduna ençuten, eta ez eban
tchitic atera; biaina eçagutu iacuen euren biotzetan muguidaldaren bat dabilena.
—çuc ez doçue iaquingo —itandu eban Amandoc berac, Adalbaldo cein dan?
—Icen ori orainche artean ençun bere ez dot nic eguin. Duquea edo olango
andiquiren bat dala esan deuste —erançun eban çarrac.
—Ez çara gogoratuten celan bein Aitzbarrengo eliz atarian orain urte bete
inguru, Portunec prancotar bategaz ausca edo burruca eguin eban?
—Bai, iauna. Orduan Portunena çan errua. Prancotarra barriz guztiz
Iaungoicozco guiçona ei çan.
—Ache da ba Adalbaldo.
—A dala?
—Ache bera.
—Ara nondic len bere alde içan da, gaur u...
—Gaur bere bai: çuc ecin ceinque bein bere gauça çucen baten contra
iocatu.
—Baina Euscal-Erriaren contra bere ez. Eta, çuc, bear bada, icusi ez doçun
ate batetic, Rictrudis eta Adalbaldoren ezconcea Euscal-Erriaren calteraco
dator. Or dago laquiua.
—ceure gogamen ori aguertuiçu obeto, Ubero.
—Aguertuco dot. Maite diran gazte bi alcarregaz ezconduteari, euren eta
Errien oneraco bada, ez deitzot tcharto, çuri ençun eta guero; baina euscaldun
baten aberastasun, etche eta lurrac prancotarren escuetan guelditzea, beti da
euscaldunençat gauça caltegarria. Biar edo etzi.
—Ichildu çaite, Ubero; ez eidaçu gueiago iardun alperric, badaquit nora
çoaçan eta. çuc ereguita icusten doçun ate orrençat badaucat nic quisqueta edo
maratilea.
—Ia, ba.
—Rictrudisec Auinemendic daucaçan ondasun guztiac euscaldun bearsu edo
tchiroençat gueldituco dira.
—Mila aingueruac! Ori beste gauça bat da... Baina, eguia da ori guero?
Rictrudisec naico dau? Itchico deutsa prancotarrac emote ori eguiten?
—Eguia da: neuc dinotsut. Rictrudisec nai dau. Adalbaldoc berac aguindu
deutsa emon daiala dana, esan-mesan gaiztoen apucoa quenceco.
—Mila aingueruac! Ori alan bada, eta içango da çuc dinoçunean, ez daucagu
gudetan cergaitic asi. gueienez bere, Auinemendic emacume on bat galduco dau;
baina ez lurric eta...
—Ezta emacumeric bere. Euscal-Errico alabea, eusquera çalea eta eusquera
çabalçailea içango da edonun. Ara, esconçaraco berbia emo-ebanean, cer esan
eustan: «naroian lecura naroiala patuac edo Iaungoicoac, euscalduna eruango nau,
euscaldun bicico naz beti toqui guztietan. Neugaz ioango dira erriric erri,
euscal mendia, bere izquerea eta bere ecanduac. Eusquerea eracutsico dot nun-
nai, nire erritarren legue çarra adieraçoco dot, al dodan guinoan. Nire gomutea,
nire adimena, nire biotza, nire içaquerea, euscalduarenac içango dira beti; eta
edocein toquitic, nire beguiradaric goçoena neure mendiençat içango da, eta nire
arrenic bero, sutsu eta onena euscaldunençat eta eusqueraz eguina».
—Ez da tcharto esana. Erdia eguiten badau bere ez dau guitchi eguingo. Nic
ez nequian bada olango gauçaric eta.
—Orain badaquiçu edoceini esateco bere.
—ceini guero nic, iauna, ceini?
—Etchera etorrico iatzuz çure iritchi esque.
—Gaichpar —deitu eban Uberoc biurrera tchiqui bat alboquera eguinda— ençun
doçac ic ondo apezpicu iaunac esan dituan gauçac?
—Bai, iauna —erançun eban ordurarte ichilic egon çan semeac.
—Eta?
—Eta emen ençun doguçanac ençun ezquero, ecingo garala gudetara ioan.
Amandoc beguirada goço bategaz saritu eban Gaichpar-en erançuerea.
—çucen esan doc, mutil, çucena az eta —esan eutsan aitac—. Baina ez doc
ori naicoa. Gazte asco gudaraco amorratzen egongo-ituc, eu orain ordubete
aizcora çorrozquetan euan leguez, eta guztiai gauçac celan diran esan bear
iacue. Ia gaur lagunacana ioaten açan eta.
—Ez deuste ecer aituco. Portunec esaten dabenera iarrita dagoz danac.
Baina aleguinic eguin baric ez dogu itchi bear.
—Neu ioango naz aguitarica dagoçan toquietara —aguertu eban Amandoc— eta
neuc eguingo dautset berba.
—Alperric. Ezdeutsue inoc bere iaramonic eguingo. çu erbestecoa çaralata,
prancotarren alde çabilçalata dinue. Portunec gura dabena eguingo da, eta Portun
çure anchinetaco arerio oquerra da barriz.
—Baina lotsagarria ez da Portun fedegaiztocoaren azpian euscaldun
cristinau guztiac egotea? Ez dago emen beste guiçonic? Ametsuco Peru eta
Etchegoieneco çalduna il al dira? Araneder, Ascombegui, Arbide, Sasiondo,
Aritzmendi, Ibaineta, Aialde, Otegain eta beste euscaldun ospetsuac cer eguin
dabe? çure aita onezquero çarra dago baina, ez çara, Gaichpar, çu bere Portun
aimpaco guiçona?
—Portunen icenac beste Euscal-Errico guztiac ilumpetan daucaz, iauna. Ez
da bera motel da arguibacoa: azcarra da, sendoa, çala, oquerra, ausarditsua,
escu biac nun daucaçan daquiana: atan bere, aguintariric egoquiena leguez ez
deutsagu inoc beguiratu emen, aimbeste guiçon azcar, argui eta sendo dagoçan
lecuan; baina egun batzuetatic onara Portun eta Portun baicen besteric ez da
ençuten; berac igarri dabela, berac daquiala, berac eguingo dabela, berac au,
berac ori eta dana berac. Diego Etchalar, tragonarrua baicen ao andiagaz
aurretic dala,danoen artean gueuc iaso dogu Portun goren-gorengo mailetaraino,
eta Portun eta gaur emengo guiçon bacarra.
—Bada guiçon orrec ez dau Euscal-Erria bide çucenetatic eruango.
—Alan uste dot neuc bere orain.
—Mila aingueruac! Mila aingueruac! —cinuan çarrac— orain daquigun guztia
lenago ez iaquin bear!
—Orain daquiçuen ezquero, bada, eguin aleguinac eguiaren alde.
—Baina beranducoac içango dira, Amando iauna, beranducoac.
—Al danena al dana eguin ezquero, Iaungoicoac ez deuscu guieago escatuco.
__________
chVi
«ERBESTE»-cO BIciA
__________
chVi
AGUR BAT
Egunac ioan, egunac etorri, urteac igaro ciran onetan eta orretan.
Adalbaldoren etchean iaio ciran seme eta alabac, asi ciran, eta eracutsi
iacoeçan eracusgarri asco eta onac. Alango gurasoac euqueçan.
Tchiqui-tchiquitatic sartu iacoen ariman Iaungoicoaren bildur donea,
iaquituri guciten asiera çucen eta eguiazcoa; oinez asi ciraneco, eroaten cituan
aitac edo amac landerren aurrera, euren escuacaz emon eiuen guiçon eta emacume
bearsuai, ianari, edari, soineco edo beste osteranceco laguntasuna; adinac
cerbait arguitu iacoeceneraco esan iacuen, aberats da tchiroac, danoc Iaungoico
baten seme-alabac guinala, danoc anaica, ceruraco iaioac, Iesusen odolagaz
irabaciac; adieraço iacuen aberastasunac aberatsençat bacarric ez cirala, ez
bada gueideai lagunceco Iaunac emonico ondasunac baino; urte guitchitan irauten
daben neque eta naigabezco bicitzea gueuncala Lurrean ulertueraci iacuen, eta
ceruetan barriz beti-betico poz, atseguin, goçotasun eta çorinac itcharoten
gueuncaçala.
Eta umetan aro onagaz biotzaren erdian ipinten dan acia, erne oi da ondo,
aci oi da ereti onetan, eta fruitu edo alort ugariac emon oi ditu bere garaian.
Adalbaldo eta Rictrudisec lau ume içan cituen: guiçonezcoa lenengoa, tga
andrazcoac beste iruac. Semeari Mauranto ipini eutsen icençat, eta alabai,
clotsenta, Eusebia eta Adalsenda. Eguzquia baino ederragoac ciran laurac, amaren
itchura andicoac, eusqueraz guztiz ederto equienac, Euscal-Errico eresi edo
canta goçoen çaleac; eta baquea eguiten çanean amatchoren iaiotetchea icusi eta
aitonen iloi gainean arren eguitera etorteco amesetan egoçan.
—Noiz içango da baquea, ama? —itanduten eutsan sarri tchiquitchoenac
Rictrudisi.
—Baquea, alabatchoa? Iaungoicoac gura dabenean. Erregutu eguioçu ascotchu
laster içan dedin.
Eta Adalsenda ume errubagueac, bere escutchoac baturic eta gaztaina
margoco begui ederrac cerurunz iasota, eguin oi eban arren samur-samurra, baquea
içan dedin guiçon petral errudunen artean. cein goçoro ençungo eben ceruetan
bere aitona Arnoldo eta Andre Luciac, Adalsendaren arren biguna, beste
gauçacgaitic içan ezta bere Euscal-Errian euren lobatchuac icusteagaitic!
Baina Iaungoicoac, errubagacoen arrenac ençunarren, gudacaz guiçonacgana
bialcen daben cigorra Euscal-Erritic ez eban iaso nai. Urte ascoan cirauen gudac
eta irauteco itchurac euqueçan. Ez Amandoc, bere iaquituri eta donetasun
guztiagaz, ez Uberoc eta semeac Auinemendin euquen icen onagaz, beste euscaldun
cristinau ascoc euren goço cinçoagaz, ez Adalbaldoc prancotarren artean eucan
escubide eta aguintaritza danacaz, inoc bere ecin eban Dierri biac quiscalcen
eucaçan gudetaraco sua amatau. Suac su dacar, gorrotoac gorroto barriac sortu oi
ditu, esetsi bat iasarri ascorren iturburua içan oi da. Orregaitic, Rictrudis
ezcondu çanean Portunec çabaldu cituan tchimpartetatic etorri ciran guero
erriençat aimbeste calte, aimbeste odol-erreca, aimbeste arimen ondamendi.
Noicean bein naigabe saconac içaten cituan Rictrudisec bere biotzean,
euscaldun eta prancotarren arteco guda guztien iatorria bera içan ceitequeala
gogamenduten iaconean; baina bere senarrac eta elizguiçonac quenduten eutsen
burutic bere gogartea, bada, euren eritchiz, Portunec eucaçan erru guztiac.
Neque andiac eroiaçan Adalbaldoc bere, prancotar eta euscaldunen arteco
gudacgaitic; baina beti eucan atseguin bat: berac beti aserreac amaituteco
aleguin guztiac eguin cituala gomutetia. Portunec bein baino gueiagotan
adieraçoten emon eutsan Adalbaldori, euscaldun batzuec bitartez, bildurti-
emetzat eucala, gudara ez eioalaco; baina Adalbaldoc gurago eban bildurtitzat
euqui eiela, eta ez guda eta aserre oquerrai laguntasun apur bat gueiago emon.
Bere eguinquiçun guztia çan aimbeste urtean, erreguerena urrean eguiaren alde
itz eguitea, euscaldunen alde atchaquiac bilatutea, bere lagun urcoai
alebaneraino lagundutea, eta bere etchadi maiteari ondo beguiratutea.
Baina clobis i-garrenaren mendecoa çan edocetara bere, eta bere premesi
edo locan guztiac ondo beteten equiçan çalduna. Deitu eutsan bein bere
iaureguira erregue orrec, eta esan eutsan:
—Adalbaldo, Euscal-Errira ioan bear doçu.
—ceuc aguincen deustaçuna eguiteco prest nago, iauna, neure goçozco ez dan
gaucia aguincen badeustaçu bere —erançun eban Rictrudisen senarrac.
—ceure çaletasunezco gaucia aguincen deutsut, iarraitu eban erreguec. Noiz
edo noiz euscaldunacaz darabilgun gudea amaitu nai neuque, eta ceuc çure eta
Amandoren icenean sarritan esan deustaçun esondea gogoraturic, erabagui dot ioan
çaitecela ceu gurien artera, eta beguiratu daiçula prancotarrac urten eztaien
bere errietatic campora, eta Amandoc barriz çabaldu daiela menditarren artean
albistea: ez dogula guc gueiago euscaldunacaz gudaric nai eta baquetu daitecela;
baina iarraitu nai badabe, bialduco ditudala neure erritar aguimpeco guztiac
mendira, inoiz içan ez dan lango triscança gogor ençungarri bat eguin daien.
—Noiz gura doçu, iauna, çure aguindua betetera urten daidan?
—Aimbat lasterren.
—Laster içango da, bada —erançun eutsan duqueac.
Adalbaldo, erregueren iaureguitic urten eta bereala, ioan çan etchera, eta
esan eutsan Rictrudisi erregueren aguindua.
—Ez deitchot tcharto —esan eutsan emazteac— eta nic tcharto iritchita
bere, ceure erreguearen aguindua eguin bearco cenduque: baina ez doçula gauça
andiric eguingo uste dot, gorroto matasa andiac bilatuco doçuz eta. Gainera...
nic ez daquit... neure biotza taupadaca asi iat, eta Iaunac badaqui gure gainera
cer egurrec etorri bear daben.
—cer dinostaçu, emacumea, —asi iacon Adalbaldo, bere emazteari atseguin
eta arnasa pichca bat emoteagaitic—. cer gura doçu nic eguin bear dotan gaucea
baino erreçagoric? Ez doçu ençun erreguearen aguindua daroidana, eta ez daquiçu
nai eta nai ez nic esaten dotana eguin bear dabela prancotar guztiac? Eta
euscaldunac barriz, gu gueldiric gagoçala icusi daienean, eta Amandoren aotic
ençuten dabenean ez dogula nai gudaric eta ez deutsegula lurric quenduco,
itchico ditue gudetaraco tresnac eta soroetaco lanetara biurtuco ditue
gudetaraco tresnac eta soroetaco lanetara biurtuco dira. Sinistu eguidaçu,
Rictrudis; laster icusi bear ditugu baque donearen argui errainu bigun
pozgarriac.
—Bai ete, Adalbaldo? —itandu eutsan emazteac, begui biac malcoz beteric
eucaçala.
—Bai, emacume leicorra; bai, menditar sinistcharrecoa; bai, Rictrudis:
laster naz emen baqueac eguin eta guero,c eta eroango çaitut bereala ceure
mendietara, ceure ariztiac icusi daiçuçan, ceure lurrari mun eguin daioçun,
ceure erritarrac ceruetaraino iaso çaieçan euracgaitic Erbesten cer eguin doçun
iaquin daienean.
—Noiz çoaz? —itandu eutsan Rictrudisec senarrari, bere iardunean arreta
andiric ipini baga.
—Aimbat lastarren esan deust erregueac, eta biar goicean goicetic urteteco
asmoa daucat.
—ceinçuc eroan bear dituçu ceugaz?
—Ez daquit, bada. Pedro Mari çarra dago eta...
—Oriche içango litzateque onena, baina bene-benetan dago çarra: ancaric
ecin iaso dau ia, eta orrec ecingo deutsu lagundu.
—Lope eta beste iru edo lau otsein eroango dodaz.
—Lope! Lope ori ez da neure naiguraco morroia, baina ceuc gura badoçu.
—Gurari andiric ez daucat nic. Ostatuetan iaquia bilatzeco eta auqueracoa
dan ezquero, bera eruatea otu iat.
—Ori bere eguia da. çuc ceure buruari beguiratuten ez daquiçu eta, bere
sabela baicen beste gogamenic ez daucan guiçon bat ondo etorrico iatzu alboan.
Gau atan Adalbaldo inoiz baino bigunago, palagotsuago eta oniritziago egon
çan bere umeacaz. cembat ipuin goço esan eutseçan! cembat esonde eta musu emon!
Adalsenda bere umetchu tchicarrena belaunen gainean arturic, eta bere becoqui
garbi cimur bagacoan munga, munga iagocola —Maite doçu aita? —itanduten eutsan.
—Bai, iauna, —cinoan umetchoac.
—Eta cein besteric?
—Amatcho.
—Eta cein aitatcho eta amatcho baino gueiago?
—Iaungoicoa.
—Neuc bere bai, aita, neuc bere bai —esaten eutsen beste umeac,
belaunetatic, besoetatic eta lepotic oratuta.
—Danoc nauçue maite?
—Bai, iauna, danoc.
—Eta cein besteric?
—Amatcho.
—Eta cein aitatcho eta amatcho baino gueiago?
—Iaungoicoa.
—Iaungoicoa beti maitetuco doçue?
—Bai, Iauna.
—Ama eta ni ildacoan bere bai?
—Bai, iauna, beti.
—Beti Iaungoicoa maite badoçue bada, danoc alcarregaz ceruan egongo gara,
orain emenche gagoçan leguez, musuca eta musuca eta musuca —cinoan duqueac,
bacotchari musu barriac emonaz.
Ez eben lo andiric eguin gau atan senar-emazteac. Batac, ordu guitchi
barru, ume eta emazte itchi eta, etchetic urrinera ioan bear eban. Besteari,
baioacon senarra, guda-guiçonen artera: noiz etorrico çan? Iaungoicoac bequian,
bestec ez. Olango gogamenac naicoa eta gueiegui içaten dira maite diran biri
euren loac quenceco.
Iagui ciran urrengo goicean goiz Erbesteco morroiac lo aldi bat eguinda
guero, nagusi-etchecoandrac beguiric itchi baga, maneau ciran guztiac, eta
Adalbaldoc, beregandetasuna obeto gordetearren umeen gueletan sartu baric,
etchetic urtetera eioanean.
—Agur —esan eutsan Rictrudisi— laster arte.
—Tira, tira —erançun eutsan emazteac, nai eta naiezco irri-barre bategaz—
goacen alcarregaz apur baten, eta guerotchoago esango deustaçu agur.
—Baina, emacumea, orain dagoan otzagaz...
—Tira —esan eutsan barriro, atarironz bulçada bigun bat eguinaz.
Asi ciran danac bidean. Duquearen lagunçaraco lau morroiac aurrenengo,
çaldi gainetan, eta gueldi-gueldi; nagusiaren çaldia eroiala Pedro Mari
atzeratchoago; Adalbaldo eta Rictrudis azquenengo, oinez. Urtarril balçaren
azquenengo egunetaco goiz bat çan, oraindic eguzquiac iaguiteco asmoric ez
eucan, ceru aldean içarrac argui eta garbi icusten ciran, eta lurrean ilun eta
otz andi egoan.
—Içotz andia eguin dau —cirautsan duqueac emazteari— eta ez daquit nic
cetaraco iagui çarean.
—ceu iagui ez bacina...
—Baina nic preminaz iagui bear neban.
—Baita neuc bere, biotzac aguincen deust eta.
—Gaur niri lagunceco esaten deutsu?
—Bai, biar ez deutsut lagunduco eta. ai, ceugaz ioan al banei biar, etzi
eta beti, ceure arriscu guztietan lagundu daiçudan. Baina Ama naz eta etchea
bacarric itchita ecin neiteque çugaz ibili.
—Ezta bear bere. Beguiratu eguioçu çuc etcheari, eta çaindu eguiçuz umeac.
Egun guitchi barru biurtuco naz ni, çuc uste doçun arriscuac igaro baga.
—Ori nai içan daiala Iaungoicoac. Baina arerioac daucaçuz, eta arduratan
ipinten çaitut: ez çaitequez edonungo bideetan bacarric ibili: gorde eiqueçu
ceure burua Portunegandic.
—Bai, emacumea, bai, ez eiçu bildurric euqui. çoaz etchera naicoa da eta.
—Etchera bai pocic, ceu bacetorz.
—Baina ez daquiçu ecin dotana bada?
—Bai, badquit, eta orregaitic ceuc daroaçun bidean apur bat gueiago
lagundu gura deutsut. Nire laguntasunic ez al cenduque gura?
—Rictrudis! çure laguntasuna gura nebalaco bilatu cendudaçan; alcarregaz
bici garan urteetan, çure laguntasunagaz atseguinic asco emon deustaçu; ceuc
ondo daquiçun leguez çu çaitut lagunic lagunena eta maiteena; nire ondasuna,
nire bicitzea, neure biotza eta arnasea ceu çara; baina ceure irudipen eta
bidebagaco amesacaz biotza ilundu eta arnasac quencera ez çaquidaz gaur etorri:
ez da orain çure laguntasunen ordua, agur eguidaçu bein, biurtu çaitez
umeacgana, eta bici çaitez upaquean, fedea eta itcharopen osoa Iaungoicoagan
ipiniric. Bein bere etchetic ez dodala urten esan leiteque.
—Agur bada, Adalbaldo. Ondo dinoçu: orain ez doçu laguntasun-bearric.
Agur, baina ez aztu guero arduratan ibilteagaz.
—Ez naz aztuco. Agur —esanda, Pedro Mariri escatu eutsan çaldia, iarri çan
gainean, Rictrudisi beguirune goço bat eguin eutsan, eta draca-draca-draca bere
morroien atzetic ostendu çan duquea iluntasunaren erdian.
Rictrudis guelditu çan apur baten iluntasunari beguira eta çaldien perra
otsac ençuten, eta guztia ichildu çanean, emon eutsan nagarrari estanda eguiteco
çorian gueldituteraino.
Pedro Maric, bere erara, gauça pozgarrizcoren batzuc esan etsaçan, eta
piscaca-piscaca ecarri eban iaureguiraino. Erbestera eldu ciran orduraco eguna
arguitu eban, eta eguzquiac bere lenengo errainuac bialdu cituan Rictrudisen
iaureguia epelceco. Baina ez eban ecer epeldu. cein otza eta cein utsa eritchon
bere etcheari Rictrudisec!
Umeac iaguita bilatgu cituan bere çain, eta euren amatcho negarrez
etorrela icusi ebenean, asi ciran danac negarrez, cergaitic iaquin baric,
biotzaren legue escuturen batec aguincen dabena eguinaz.
—Ez negarric, enetchoac —esan eutsen amac— ez eguin negarric: goacen Iesus
onagana eta arren eguin daigun aitan Adalbaldogaitic.
Eta curutzean iosirico Iesusen irudi aurrean belaunicotauric, arrenetan
asi ciran etcheco guztiac negarrari itchi baric.
__________
chIch
MENDITAR BATEN çaNçoA
__________
chch
SAMIN GOçoA
Suac eta iai ençungarriac eguin cituen Auinemendin Adalbaldo il çanean.
çotin, cizpuru, iluntasun eta negar andiac eroan cituan Erbestera
Adalbaldoren eriotzaco albisteac.
Gudaco egunetan alan guertau oi da: batzuen garaia, bestien mempea: alde
batecoen algaratzarra, bestecoen malco-iturria içaten da beti.
Rictrudiseri guiçon asco ioan iacoçan dolamen eta erruquia eracustera.
currucaraco itzac esaten cituen danac: mendi guztiac erre eta quiscaldu,
gaiztaqueriraco bacarric bici çan iente donguea bein betico amaitu: aizcora bat
iasoteco altasuna eucan guztia Auinemendira eruan, guiçon basatiai euren leice
çuloetaraino iarraitu, eta il danac anche basurdeac ilten diran guisara: ori
gura eben.
—Ez olangoric, —cinoan alargun gazteac—. Nire senarra baque çalea çan,
baqueac eguitera ioian: ez eguiçue, bada, bere gogoaz contraco gauçaric eguin;
parcatu eguioçue guztiai Adalbaldoren icenean. Orreçaz gainera, gogoan eduqui
eguiçue —eta au da niretzat gauçaric mingarriena—, duquea il daben guiçonac
neure erritarrac eta neure aideac cirala, ni menditic ona beragaz etorri
ninçalaco, eçagututen ez ebelaco, guiçon gaiztotzat eta Euscal-Erriaren
areriotzat euquelaco. Bere odola gura eben; orain bere odolez ase dira, eta
baqueraco inoiz baino bide obean bilatuco dituçue. Iaungoicoaren icenean, bada,
baquea eguin eiqueçue, Adalbaldoc cerutic lagunduco deutsueta.
Rictrudisec, Adalbaldo il ondorean, bere escuaren esque etorri iacocenari
iaramonic eguin baric, bere burua bacartadean gordeteco asmoac artu cituan. cer
emon eiqueon Lurrac? Gauça andiric ez: beste guiçon andiquiren baten escua,
esquincen eutsan leguez, erregueren iaureguian bici içatea, egun batzuetaraco
ondasunac, ames baten ancera igues eguiten eben iolas-poçac, eriotzaco ate
ondoan bacarric itchico eben lagunac: utsa dana, arançartean ecerez bat.
Eta gainera Rictrudis ecin ceitequean Adalbaldogaz aztu. Bein emon
eutsaçan berari biotza, gogoa eta içatea, eta bereac bacarric içan ceitequeçan.
Alperric, bada, çaldunic eçagunenac bere escu eta ondasunac esquinica ioango
iacoçan: ez eban gueiago guiçonacaz ecer gura: aurrerancean, bere içate guztia
senarraren gomuteari eta Iaun Eguileari emon bear eutsan. guelditu cedila Lurra
bere itsura utseco gauçacaz. Rictrudis baoian Iaungoicoagana; bada bequian
«guiçonen iaureguietan urte asco baino, obeto çala Iaunaren aurrean egun bat
igarotea». Lurrean eta lurtarracaz naicoa egun igaro cituan.
Amandoren esonde onac iarraituric, bada, Mauronto seme nagusia ipini eban
osaba lenapezpicoaren escuetan, mila on gauça esanda guero, eta beste iru
alabacaz Done Benitotarren bapilde batean sartu çan.
Baina an sartu baino lenago Rictrudisi igarorico gauça bat emen esatea
ondo etorrico da. Adalbaldo il da guelditu çan toquia bere beguiacaz icusi gura
içan eban, bere senarra lenengo lurpean sartu eben toquian arren eta agur batzuc
eguin gura içan cituan, eta orretaraco Aitz-barrenerunz ioan çan: eta an, azquen
agurrac esaten ecin asperturic, egun batean, eta bian, eta iruan, curutze baten
onduan belaunico, ordu luceac igaro ebaçan. Begoan bein, bacarric ain çucen,
negarrez, çotinga eta arrenetan, beti leguez, eta sartu iacon bitartean ichil-
ichilic ilerrira euscaldun menditar bat, Portun berbera.
Portun astiune andian egon çan Rictrudiseri beguira, onec igarri baric.
Negar eguiteco gogoa etorcon euscaldun gogorrari aimbeste urtean icusi bagaco
adisquide maitea ain negarsua bilatu ebanean. guiçona barrurago sarcen asi
çanean, beguiratu eban emacumeac nor ete çan, eta beguirada baten eçagutu eban
bere arerio maitalea.
—cer dacarçu çuc ona? —itandu eutsan Rictrudisec bapere icaratu baric.
—ceu icustera etorri naz, Rictrudis, eta Auinemendico bideac çabalic
daucaçuçala esatera.
—Esquerricasco, baina ez daucat orain Auinemendira ioan bearric.
—ceure erria ez doçu maite?
—Bai, baina beste bat maiteago.
—Prancotarrena?
—Ez: cerua.
—Eta or lurpean dagoan ori maite cenduan?
—Biotz guztiagaz. Berari bicitzea emoteagaitic itchico neuque neurea.
—Orduan orri biztzea quendu dautsenac guztiz gorrotauco dituçu?
—Ori ez: ez dot nic inor gorrotau gura. Nire senarra il dabenagaitic
egunero arren eguingo dot neugaz batera ceruan guertau daiteçan.
—ceruan ceugaz batera? Eta nondic ioaten da cerura?
—cristinau onac daroen bidetic.
—Eta ceru orretan guztiac alcar maitetuten dabe?
—Guztiac. Ara baçatoz, an maitetuco çaitut. Agur.
Rictrudisec Portuni aguindu eutsana bere bicitza guztian eguin eban.
Bacartadean igaro cituan bere azquen ordurarteco egunac, bere senarra il
ebenagaitic eta Euscal-Erri maiteagaitic erregututen.
Mailaric maila gauça on guztietan goren-goreneraino igon eban; bapildeco
buru içan çan berroguei urtean, eta bere alaba eta mendeco guztiai mila ombide
eracutsita guero, ceruetan sarceco eucan gurari andi goço goço batec il eban
Auinemendico Lorea, 687-garren urtean, 74 urte cituala.
Bere bitartez Iaungoicoac eguin cituan mirariacgaitic, Eliceac, Rictrudis
il-tzanetic urte batzuetara, Altaretan ipini eban, eta euscaldun ascoc done
Rictrudisen icena iaquin ez arren, Prancia eta Beljicatarrac eçagutu eben
anchinetatic cembateraino daquian ceruetatic lagunduten, eta bere icenaren
onoregarritzat eliça bat eta beste baino gueiago iaso cituen.
__________
chchI
GUENA
Ara nic icusi eta icasitaco gauçac esan, iracurlea. Baina badatic cerbait
gueiago iaquin naian egongo çarana, eta çuri deutsudan beguiruneagaitz
albistetchu batzuc gueiago emon gura neusquiçuz.
Amando iauna oncaiz bete-beteric, Rictrudis baino iru urte lenago ilda
ioan çan Iaungoicoagana, Euscal-Errian, cristinauac asco ugaritu cirala icusita
guero.
Auinemendin baque osasungarriaren argui ederra aguertu çan noizbaiten,
Rictrudisen arrenari esquerrac; eta Portun, emacume donea azquenengo icusi
ebanetic laster bere erruac eçaguturic, cristinau eguin çan, eta araco don Pablo
baten guiçara, çar-çarra çala bere, erriric erri ebilen Iesucristoren leguea
çabalcen, bere gaztetaco gaiztoqueri guztiac autortuaz. Rictrudisegaz gura eban
bici ceruetan.
Lope Nagui errucarria, moscor andi baten ostean sorminac io eta içan,
berbaric eguin baga.
Adalbaldo prancotarra eta bere seme alaba Mauronto, Clotsenda, Eusebia eta
Adalsenda, laurac, bicitza on baten bitartez eriotza on batera eldu ciran, eta
ceruan daucaguz orain gure bitartecotzat.
Euscaldun guztioc an guertau gaiteçala.
Baina ez daigun aztu euscaldunac garala esanda beste baric ez garala
ceruetan sartuco.