You are on page 1of 13

CIBERUCO BOTANICA

EDO LANTHAREN JAQUITATIA

Jean Baptiste Althabe

CIBERUCO BOTANICA
EDO LANTHAREN JAQUITATIA [1]

Bai bada jaquitate hori, bena gueruago tchipitzenago ari da. Hitzen erdiac
ez dira eçagütüric orai berroguei urthez peco jentez. Içan da Üscaldüna
hogueita hamar urthe huntan laborari çaharrer enzün lantharen icenac bildü
dütiana, eta ez ahazteco izquiribüs hartü dütiana. Egün harren ez üzteco
galcera, hasten da icen horien herrocatzen Üscaldün cacetan [2]. Othoitzen dü
horren naüsia, hun har deçan bihotzez obendatzen deron lan tchipi hau. Hitz
horiec oro çaharren ahotic elkiric dira. Bilçaliac ez dü merechimentüric bilceco
pacencia baicic, eta, lagün hunequi, franses hitzen edietecua baicic. Uste dü
badela orano haboro bilceco, nahi bada, baden hanitch ere galdüric. Üscaldüna
oharçale da cerc hun edo gaitz eguin deron, eta halaz icentatü dütü lantharic.
Batac: chichari belharra, odol belhar, arrestelü belharra. Bestic beren
itchüretaric: acheri büztana, idi mihia, gathü bicharra. çombait beren lilitzeco
saçutic: bedats lilia, domesanthore lilia. Eta orano edieten diren lekütic:
comentü lilia, andere mahatsa... Jincuac lanthare bakotchari eman dü bere
photeria sendotzeco edo eritzeco. Minaren kantin eçarri dü orotan belhar
sendoçalia, eçagütü behar beita salbü Jincuaren dohaina.
Hatsarretic Jincuac eguin cienian lürra, erran ceron: lürrac ekar beça
belhar berde sübertiac, bakotcha bere aciarequi, bai eta zühain frütü emaileac,
bakotcha bere frütü eta aciarequi. Eta hala içan cen, Jincuac manatü beçala.
Ikusiric lantharen, zühainen, üzten baliustarsun espantagarria guiçonen eta
cabalen hazteco eta sendotzeco, deçala guiçon fededünac goratic erran: Jincuari
dügün laidoro eta esquer.
Ahagua. Patience (paciencia, romaça, rumech hidrolapathum).
Horen çainaequi eguin tiçana baliatzen da achaleco eraitecuetan [3].
Ahamenta. Menthe poivrée des jardins (menta) [4].
Lantharen baliusenetaric. Horren goçotic dira eguiten pastila borthitzac.
Meliça beçala adelatüric den tiçanac azcarcen dü estomaca, dijesticionia
eguinazten, ikarac eta barne aicic ohilcen, beguitharte eri içanac çoharditzen,
errendeia eta imbeac iganazten, colica eztitzen, haurrer chichariac ehaiten,
ünhüder esnia igan erazten, ahamenta ostoz belara herstez bürüco mina ampletzen.
Ahan berdia. Reine claude (ciruela claudia, prunus domestica) [5].
Ahancia. Prunier (ciruelo, prunus).
Nula muzquin eguin hortaric laborariac? Ahan marlatic erosten dira kario.
Atse erreçumetaric jiten da Francian escas dena. certaco üscaldün laborariac
ezliro eguin berac. Ez da gaitz. Hortacotz behar da üken Agueneco herrico
ahancia. Horren ezürra erein edo sindicataren bidez hanti emppeltia ekarreaz
(balitzateque hasteco Urdinarben), basa ahance saldo bat emppelta, eta hirur
urtheren bürüco emanen die ahan larri, briolet colore, lüçan bat. Ordüncoz
eguinic içan behar lüquie tchotchezco kereta aldia bat, labe borthan igaiten
ahal dien heinean, behar dena labe çolaren garnitzeco. Unsa huntü dienin ahanac,
bata bestiaren gainen eçarri gabe, heda kereta horietan gainen. Oguia asqui
erreic den phüntian, idoc labetic, eta behala eçar ordaritaco kereta horiec bere
frutequi labe çolan. Bihamenin, idoqui keretac eta ützül pilazgora ahanac.
Ahincen hasi dira, Jincuac barnen eçarri hur sücratia galcen hasi da, sücria
lodiago baratü da. Ützüli ondun ahanac, berriz labia beroazten da lehen aldin
beno haborochiago, oguiac idoqui cienian beno, eta berriz eçarcen dira ahanac
labian bere keetetan. Bihamenin berriz idoqui keretac, ützül ahanac,
hirurguerren aldicoz eçar keretequi ahanac, labia bigarren aldin beno berochiago
heleazten delaric. Bi oren egon dienecoz bero hortan, idoc ahanac, marlatuic
dira. Ordian plega bero beruac dieno quesa hatsic harcen eztin baten çolan.
quesaren bethatzecua balin bada, tinca eztiqui ahanac artetaric. Unsa thapa
quesa eta bi urthez ez dira gastatüco ez minthüco, ümitarçunic gabe beguiatzen
badira selaurian. Hobenco ahan tcharrac hola hola marla ahal ditaque, bena mami
güti eta ezür handi lüquete.
Aihen churia. Clematite des haies (hierba de los pordioseros, clematis
vitalba).cobain eguiteco.
Aihena. Vigne (vid).
Sübertiac edo melgac dira: Isquiribeta, corbüa, claberia, camalaua, erle
mahatsa, bordeleça, charchela, clamadana, tanata, ducheta, chocho mahatsa, basa
mahatsa. Hilabetez, barüric mahats jatiac sendotzen dü gogoreia.
Aistigarra. Erable (arce, acer).
Aitaini lilia. Pissenlit (amargón, diente de leoón, tarachacum
officinale).
ceren din frütü bürü churi.
Acaciatzia. Acacia.Akamaila. Hièble, ieble (iergo, sambucus ebulus).
çainequi eguin tiçanac sendotzen dü üsü idropicia [6].
Alga. Aira (breço, erica cinerea) [7].
Alhargünsa belharra, çorri belharra. Aconit (matalobos, aconitum napeilus)
[8].
Alhor cardia. chardonneile à feuiles étendues par terre [9].
Amaini lilia. Lilas siringa.
Ametza. chêne blanc où taucin (melojo, quejigo, quercus toaça).
Ambüla. Asppodèle (gamón, asppodelus albus) [10].
Andere mahats belça. Cassis (groseila negra, ribes uva crispa) [11].
Andere mahats gorria. Groseile rougue (groseila roja, rives rubrum).
Aniça. Anis (pimpinela anisum).
Apiaça. Bouton d'or, renoncule (renóncula).
Sohoco eta alhorreco lehen belhar berdia da bedatsian. Lilia urhe colore,
barnia argui berniça beçala. Lehen belhar berdia delacoz, aretza lotzen çaio
lehiaequi. Mahastecatu onduan, erchiac barnetic oro min jarten dira, jan onduan.
Ordian aretzac bedajo dira erran nahi beita çain hil, begui handi eli bat
çabaltüric nigarrez üdüri, phaetiac joiten ikusten ez balire beçala. Belhar
berde horrec phuçuatüric dira. Eman ordin cuntre phuçutaco çahi hur. Apiaçac
idor ondoan galcen dü phoçua.
Apiua, urdenapiua. Celeri (apio, apium graveolens) [12].
Arabarba. Rhubarbe (ruibarbo, rheum nomen gueneris).
Pürgatzen dü.
Ardaia. Amadou (iesca, fomech fomentarius) [13].
Ardi mihia. Doucette, mache (ierba de los canónigos, valerianeila
olitoria) [14].
Horren jatiac eztitzen, frescatzen eta chahatzen dü barnia insaladan.
Arestelü belharra. chiendent rampant (grama, agropirum reptans) [15].
Arestelü çaina. chiendent commun (grama común, cinodon dactilon).
Aribanta. Rubanier (platanaria, sparganium ramosum) [16].
Arradiça. Radis, ruiponce (raponchigo, campanula rapunculus) [17].
Arraga belharra. Astrancia [18].
Arragalisa. Réglisse (regaliz, glicirrhiça glabra).
Gure bortietaco lanthare bat baliatzen dena prauen tiçana sücratzeco [19].
Arragatzia. Fraisier (fresal, fragaria vesca).
Arrosatzia. Rosier (rosal, rosa).
Artho chehia. Milet (mijo, lithos permum officinale) [20].
Arthua. Maïs (maiz).
Artichauta. Artichaut (alcachofa, cinara scolimus) [21].
Arçain musa. Bourse à pasteur (paniquesilo, bursa pastoris) [22].
Asperjatzia. Aspergue (esparrago, aparragus officinalis).
Aspilcia. Alicier (mostajo, sorbus aria) [23].
Asto lilia. Jeannette jaune ou coucou narcisse.
Asüna. Ortie (ortiga, urtica).
Gora juiliaren tiçanac ohilcen dütü bulharretaco eta guibel erraietaco
emur soberiquinac. Üda ala negü, çainequi eguin tiçana orano hobe da. Üsü jaten
dinac asün phünta egosiric, espinaca beçala prestatüric, odol gastatüti
libratüco da. Italianuec üsü jaten die asün çopa. Errematisma dinac seha edo
freta bitza minac egün oroz asün fresc ahürreta batequi, çalhetüco da.
Asün churia. Lamier, ortie blanche (ortiga blanca, lamium maculatum).
Achei büztan. Prêle (cola de cabailo, equisetum telmateia) [24]
Aiça edieiten den belhar hori baliusenetaric da barneco eta campoco.
Horequi heaquitu hurac min eta çauri çaharrac chahatzen ejercen dütü, horrequi
bustatzez edo hortan bustiric den oihal batez trochatzez. Horrequi eguin tiçanac
chaharatzen dü estomaca. odolezco crachatac, emazten odol galciac eta grabela.
Hur hori südürraz hürrüpatzez ükürazten dütü südürrezco odol galciac.
Aça. chou (berça, brassica oleracea).
Baatse cafia. Lupin bleu (altramuz, lupinus albus) [25].
Baatze crechua. Cresson alenois (mastuerço hortense, lepidium sativum
[26].
Baba. Fêve (haba, vicia gaba).
Bagua. Hêtre (haia, fagus silvatica).
Banda. Lavande (lavanda, lavandule).
Horren phüntac hur heaquin thia beçala memento bat etchequiz, eguiten dü
bürüco minaren tiçana hun bat, doian edanez, phüntac erhauztüric, ürçain
eguinazten die. Arropen artian belharra etchequiz beguiatzen tie cerenetaric.
Baratchuria. Ail (ajo, ailium sativum).
Beste ordüz haurrac aristi ascaiten ciren ogui belar baratchuristatüric
jatez. Hatsa memento bat gaizto, bena secula chichariric. Büriac handi eta bethi
gose. Orai aldiz üsü tchar eta denac chichari. Lehenago orano, saihets phüntac
cirenian herz baratchüri ister bat çappatüz, orai poticaideco paper
phiperstatüz.
Basa arroçatzia, otso naharra. Eglantier (escaramujo, rosa canina) [27].
Basa erramutzia, basa erramia. Fusains à fruits rougues, bonet de prètre
(bonetero, eronimus europaeus) [28].
Basa edo cherri guerecitzia. Merisier (cereço silvestre).
Basa iatzia. Fousère mâle, osmonde (osmunda) [29].
Basa mineta. Lucerne lupuline ou minette des prairies (alfalfa lupulina).
Basa piperra. Bistorte, persicaire (bistorta, poligonum bistorta).
Basa teebüça. Salsifis des près (salsifí de los prados).
Basapurgatzia. Eupporbe des bois (euforbio).
Basaçafrana. Colchique (cólquica, açafrán silvestre, carthamus tinctorius)
[30].
Bebeina. Sarriette (thin, tomilo, thimus).
Bedats lilia. Primevère (primavera).
Hola deithüric, ceren den bedats hastecua. cerailü onduetan eta arroiletan
edieiten da. guereci ostuaren handiguaco dü osto berde bat, üchür eta lür
eracian hedailo, lilia hoili, ürindün, bost horcetaco tüta baten barneti
abiatzen. cneipp erretorac dio, horequi eguin tiçanati edanez, taça bat egün
oroz çombait demboraz, eztitzen eta iragaiten diela ezür jüntetaco errematisma
eta gutta.
Behari belharra. Joubarbe des toits, artichaut sauvague (ierba puntera,
serpervivum tectorum).
ceren çombaitec uste dien haren sapac sendotzen dila beharrico mina. Osto
bat gainti bateti achala kentüric eta phausatüric phico baten gainen, odola
üküratzen dü, hala ber mardotzen hicac (cors). Pomadac, eguinic hirur laurdenac
urin berriez eta laurden bat belharraren sapaz, eztitzen dü emurridac.
Beladona. Beiladone (tabaco bastardo, astropa beiladonna).
Belhar belça. Moreile noire, scrofulair (morela negra, celidonia maior,
erica) [31].
Beonica. Véronique (veronica, veronica anagailis) [32].
Berdülaga. Pourpier (verdolaga, portulacea oleracea) [33]
Beterraba. Betterave (remolacha, beta vulgaris).
Biera belharra. Houblon (lúpulo).
ceren hortaric eta gaagar bürnaracitic eguiten den edari frescaçale hori.
cerailietan gora duen lanthare bat da. Osto aspre bat mahatsarena üdüri. Frütia,
behatzaren lodiguaco eta luceguaco lili hoili bildü bat da, çohi ürietan. Horen
liliaren tiçana (20 grama litracal) hun da ecin diguestitüz denian, achal
minetan.
Bleta. Bette, acelga, beta vulgaris [34].
Bortusaia. Rue fédide (ruda, ruta graveolens) [35].
Bost osto, basa arragatzia. Potentile, quintefeuile (cinco en rama,
potentila reptans).
Bracilia. Basilic (albahaca, ocimun basilicum).
Brioleta. Violette (violeta, viola).
Horequin eguin tiçanac eztitzen dü eztüla eta cocalucha. çain chehecatic
erendeazten dü.
Builublan. Bouilon blanc (gordolobo, verbascum thapsus) [36].
Liliaren tisana marhantaren, oihalian iatsiric.
Bürmutcha. Blé sans barbe (trigo sin barba).
Burkia. Bouleau (abedul, betula alba).
Bürü-belça. Centauré noire (centauro negro).
Bürzünça. Tremble (álamo tembnlón, populus tremula).
Domensanthore-lilia. Artemise (artemisa, artemisia vulgaris) [37].
Eguerdi-lilia. Anémone (anémona, anemona pulsatila) [38].
Egür belharra. Litrum ou salicaire (salicaria).
Ehun osto. Rosier peu odorant (rosa centifolia).
Ekia. Grand soleil (guirasol, helianthus annuus).
Ekililia. Hélianthe (calaminta, elianto).
Elhorri belça, basa ahana. Prunelier (endrino, prunus spinosa).
Liliaequi eguin tiçanac pürgatzen dü eztiqui, estomaca azcarcen. Horen
früta çohitiaequi eguiten da aigardent hoberenetaric hirur departamendütan [39].
Erabia belharra. Epervière piloseile à dessous de feuile blanche
(pelosila, parietaria difusa) [40].
Eriça. Riz (arroz, oriça sativa).
Horren tiçanac iganerazten dü elkitzia.
Erle belharra. Lierre terrestre, herbe à la Sain Jean.ceren hümia
errecibitü behar din kobaina horren ürin borthitzaequi berecatzen den. Balius da
ere horequin eguin tiçana eztül çaharrentaco.
Erramutzia. Laurier (laurel, laurus nobilis).
Erremulia. Romarin (romero, rosmarinus officinalis) [41]
Tiçanac phizten dü estomacac flaquia eta dijestionea. Horequi egosi den
arduac edanez, hun da eçur juntetan aguitzen dien errematisma hilen.
Erroriz. Rhododendron.
Escabiusa, bedalapa. Scabieuse eperviére (oreja de ratón).
Escalambua, mizpiaua. Sceau de la viergue (vid negra, tamus communis).
Esquer aihena. chêvre feuile, madre selva, lonicera peridimenum [42].
ceren isqueretic üngüratzen edo ceiharcen beitü sürkaitz bieia.
Espaina herecea. Gaude, corolus, reseda jaune, vergue d'or [43].
Espinaca. Epinard (espinaca, spinacia).
Etchecalhaba belharra. Gailet, gratteron, caile-lait (amor de hortelano,
galium aparine) [44].
ceren arroper den lotzen hori etche ondotic elkitzian beçala.
Ezpata, oilarbüztana. Glaieul (espadaina, gladiolo, gladiolus).
Ezpela. Buis (boj, ruchus sempervirens) [45].
Eztia. Miel.
Heben aippatzen düt erremedi lili hanitchen cocotseti eguinic beita erlic
hürrüpatzez. Sücria beno hanitchez hobe da erien tiçanentaco. Bera jateco
borthizto da. Golharita bat hurtüric litra laurden batetan, azcarcen dü, erdi
pürgatzen, estomaqueco minkoilac çohiazten, begui lapparciac chahatzen eta
arguitzen hur horequi bustatzez. Ezti hurian egoçaci ondun nahar osto çombait,
zünzür minac eta eztüla ükürazten hur horequi bero gargariçatzen bada. Achalian
aguercen bada cüscüilü edo hampilo, chilatzen edo bareatzen dira, hersten bada
hula eguiten den engoin batez: Erdia ezti, beste erdia irin eta hur güti bat
nahasiric, lodisco içan dadin.
çahartü nahi denac, arduaren ordari edanen du hidromel deitzen den ardu
eztiz eguina. Eguiten da: oren batez egoçastez hirur laurden hur eta laurden bat
ezti, gahün gaina kencen delaric. guero barricot garbi bat hortaric abançu
betha. Bostpasei egünen bürüco hortan hasten da heraquitzen eguiazco ardua
beçala. Ützi hoguei bat egün üdan heraquitzea, beste hoguei bat egün
phausatzera. guero petic ardu berria beçala chahila idoqui argui, eta eguinic
da. Aldin güti edan beça senduac, eta eriec ere ez die hügüncen.
Ezticaats. Douce-amère (dulcamara, solanum dulcamara) [46].
Falucha, ferua. Trèfle incarnat (trifolium sativum).
Framboiça. Framboise (frambuesa, rubus idaeus).
Gaagarra. Orgue (cebada).
Gardubea. chardon douch des champs, laiteron des lieuch cultivés, lenchus
palustris.
Garratza, garatzaina. Petite houch (agracejo).
ceren horren çainaequi eguin tiçana hun beita grabelaidiaren, hidropisian
eta escrofulan.
Gathü bichar. Delppine, nigueile (arainuela, adiantum capilus veneris)
[47].
Gaztainatzia. châtaignier (castaino, fagus castanea).
gueretzitzia. Cerisier (cereço, prunus cerasus) [48].
Gloriatsia. Altaea (malvavisco, althaea officinalis) [49].
Gromatia. chou pommé,(repoilo, brassica oleracea capitata alba) [50].
Grocina. Blé d'Espagne (trigo chamorro).
Guduinatzia. Cognassier (membrilo, cidonia vulgaris) [51].
Halça. Aulne (aliso, alnus glutinosa).
Harinondocua. Sabline (arenaria).
Haritza. chêne (roble, quercus); zübihotza, coeur de chêne.
Haztei-belharra. Angélique (angélica, anguelica archanguelica) [52].
Heguigarra. Suberosa, charme et une autre espèce [53].
ceren dien çur achala oro hegui.
Herroguia. Blé à barbe du pais (trigo barbudo, triticum vulgare ovatum).
Hica belharra. Géranium dissectum.
Hünz ostua. Lierre (iedra, hedera helich); hüzqueia edo züzqueia, sa
mouche.
Hüstübelharra. chiendent des chiens [54].
Iatzia. Fougère femeile (helecho, osmunda regalis).
Idi mihia. Langue de boeuf, pulmonaire lengua de buei, anchusa italica).
Iguitei belharra. Linaire bâtarde (linaria)
ceren iguiteiaequi eguin çauriac horequi beitzien hersten.
Ihia. Jonc (junco, juncus).
Ihitzi belharra, berbena. Verveine (verbena, verbena officinalis).
Ildopiçarra. chiendent où espèce de graminée qui pousse entre les lignes
de terre retournée par la charrue.
Ilhaguin orracia. chardon à foulon (cardo de batanero, dipsacus fuilonum).
Ilhar bibila. Pois petits (arveja, pisum sativum).
Ilhar latza. Lathirus guesce, pois de senteur (almortas, guisante de
olor).
Ilharra. Haricot.
Ilharria. Breière (breço, erica nomen gueneris) [55].
Ilherri lilia. Souci (caléndula, calendula officinalis) [56]
Ilhorri churia. Aubépine (espino albal, crataegus ochiacantha) [57].
Insalada churia. Laitue cultivée (lechuga, lactuca sativa) [58]
Egarria hausten eta lo eguinazten dü.
Insensü belharra, insensu lilia. cineraire, santoline citroneili.
Inçaurcia. Noier (nogal, juglans reguia).
Horren ostuaequi eguin tiçanac sendotzen dü minhoia, scrofula.
Imortela. Immorteile (imortela).
Ippularra. Carech, laîche [59].
Iraca. Ivraie (ciçaina) [60].
Itsas gaztaina. Marronier d'Inde (castaino de indias, aesculus
hippocastanum).Achalaequi eguin tiçana hun da helgaitzetan.
Itze belharra. Hisope (hisopo, hissopus officinalis) [61]
Içar belharra. Steilaire (estreilada, stelaria holostea).
Iceia. Sapin (abeto, abies).
Horren phüntaco butuec eguiten die tiçana bat huna guibel errai eta guibel
minaentaco. thurmentina da aldiz haren onduc emaiten din sapa edo uina ascoa
phico bat eguiten çaionin.
Janetatsia. Violier (alelí, mathiola) [62]
Jaonquilatzia. Jonquile (junquilo).
Jasmina. Jasmin (jazmin, jasminum).
Jinebretzia, haguincia. guenèbrier (enebro, juniperus communis) [63].
Jiroflea. guiroflée (clavilo, carioppilus aromaticus) [64].
Jundane Juhane lilia. Lis blanc (açucena, lilium candidum).çombaitec horen
çaina deitzen die Andere Dona Mariaren çaina. Horen çainac çappatüic chilarazten
dütü hampiluac. Horen lilia egün çombaitez etchequi din aigardentac edo oliuac
sendorazten dütü colpe eta phicuac.
camomila. Camomile romaine (mançanila, chamomila nobilis) [65].
Tiçana balius aicetico hunquitziaequi jauzten diren aciac.
canabea. Canne de Provence, roseau (caina común, arundo donach) [66].
cardinal bazca. Seneçon (ierba cana, senecio vulgaris) [67].
carnatcha. Raisin violet (garnacha, vitis vinifera).
cascola. Bruière jaune (breço amarilo); ajonc nain (aliaga enana, ulech
nanus).
kalamia. chanvre (cáinamo, canabis sativa).
kardia. chardon piquant (cardo).
koostia. Houch (acebo, ilech aquifolium).
kuia. citrouile (calabaça, cucurbita).
küiutsia. Courgue (calabaça amarila, curcubita machima) [68].
kundea, cundea. Avoine élevée bulbeuse, à chapelet (avena descoilada
fromental, arrhenatherum avenaceum) [69].
cocalicua. Coquelicot (amapola, papaver rhaeas) [70].
comentü-lilia. Balsamine (balsamina, momordica balsamina) [71].
crechua. Cresson (berro, nasturtium officinale).
cunsuda. Consoude (sinfito, simppitum officinale) [72].
quilotaco sei cupa emaiten diana urthin behientaco, 20 egünetaric behar da
phicatü. Arüen salcen da.
cürlo belharra, belhar çankogorria. Géranium, herbe á Robert (ierba de San
Roberto, gueranium robertianum) [73].
cuscuilia. Rhinante (cresta de gailo, rhinantus minor) [74]
Laatcha. Asperule, garance (asperula, asperula cinanchica [75].
Lanjatzia. Orangue (naranjo, citrus aurantium).
Lappatina chehia. Aigremoine (agrimonia, agrimonia eupatoria).Hori da
damnatuac manhatzen din tiçana gueia erorietan [76].
Leherra. Pin epicea (pino, pinus silvestris).
Je crois, dont les morceauch emflammés servent à éclairer St.-Engrâce
pendant deuch heures, comme des chandeiles de résines.
Leiçarra. Frêne (fresno, frachinus).
Lia. Lin (lino, linum usitatissimum).
Goiçan gainticia culerata bat aci hurian egon denac gogorcia sendotzen dü.
Acia ehoric baliatzen da cataplazma eguiteco hur heraquin. Hur hortan
heaquituric bacien aitzineti lau bürü pabot, sabeleco mina eztitzen dü horequi
eguin cataplazmac.
Loazlia, paboa. Pavot (adormidera, papaver somniferum).
Ez da edaten, gaitz baita, bena horequi egosi huraequi harcen da
labamentü, bai eta eguiten liaequi cataplazma, phausatzeco çabeleco minan
gainen.
Luiciana. Aloicia odorata.
Lür sagarra, patacua. Pommes de terre (patata).
Lürhünça. Liseron des haies (corregüeila, convolvulus arvensis) [77].
Lücerna. Lucerne (mielga, alfalfa, medicago sativa).
Behiec eta aretzec belhar berde hortaric eta treflatic sobera jaten badire
eta bustiric, hancen dira. Météorisation deitzen da hori. Aice thian batec
barnia bethatzen deie, ichquerreco saihetsian, eta oren laurden batez ithotzen
ahal dütü, hatsaren ecin hartüz; çankakaz ari dira, mihia blü aguercen çaie,
acabo da laster ezpada lagüntüric. cer eguin. Barbera hüilan eztenin, nur bera
haz. Sar eraz behia bordan, abelpia lastoz lodi eguin, erorten bada ezteçan min
har. Edaneraz çalhe çalhia litra bat hur hotz gacituric 300 grama gatzequi. Bost
edo sei minütaz mihia biciqui thia campora guero batetan ützi sarcera (minutacal
lazpabost aldiz mihiaren thia eta üztia). Arte hortan freta borthizqui
ichquerreco saihetsa eta sabela. Ezpada sabela deshancen, berriz eman edatera
hur gaci, edo hobequi orano cuilerata bat amoniaca litra hur batetan nahasiric.
Mihia cilinçau eta blü badü orano, erori gabe, aiciaren elkiguia bat, cilo bat
eguin trocart deitzen den arneçaequi, eta ezpada trocartic, labela batequi. Haen
sari eçarten delaric chiluan canabea edo sangüquitze chotch hütz bat, tüta
batetaric beçala elki dadin barneco aicia: tüta çola chirica, ezpada elkitzen
aicia. chiluac eguin behar dü ichquerreco saihetsin, azquen saihets ezürraren
eta anca ezürra phüntaren artin (10 edo 12 centimetra bizcar ezürra beno
appalago). Bürützen bada dechantaztia, tüta hori üzten da orano chiluan oren
çombait, aitzina aicia jalqui dadin, eta berriz emaiten da edatea hur gaci edo
irinaequi hur. çauria tchücartio latsatzen da aigardent eta hur algarrequi
nahasiarequi. Erorten bada behia esparancharic gabe, ganibeta leppoti sar,
cerbait balio üken deçan phiculaco. Ardiari ber erremediuac, salbü eta 35 grama
gatz beçaio emaiten litra laurden huretan.
Mahua. Aeilet (clavel, dianthus carioppiilus) [78].
Malba. Mauve sauvague (malva, malva silvestris).
Ostuac, liliac, çainac tiçana huna eguiten die; marhanta eztitzen eta
mardotzen.
Malba churia. Guimauve (malvabisco, altaea officinalis).
Margaita lilia. Marguerite, paquerette (margarita, beilis perenis).
Mariaren kardia, triaga. chardon benit (cardo santo).
Marmaua. Sorgho à balais (sorgo, sorghum halapense).
Masusa, amua. Mures (mora).
Meldona. Menthe commune des chemins (mastranço, mentha rotundifolia) [79].
Meliça. Mélisse (toronguil, melissa officinalis) [80]
Lanthare baliusa da estomaqueco minetan, bürhüngürian, ingocherietan, eta
berheciqui çainen ematzeco. Edieiten da lür ütsaletan eta baratzetan. Bilcen da
lantharia oro, lili denian granerian idorazten. Bere ezti ürina arrappizten çaio
thia beçala eguiten den tiçanan (erhipürü bat edo biga litracal). Goiz oroz
gomendatüric da edatia jente çahar guicener, apoplechiaren ohilceco, bai eta
nequez formatzen dien persuna gazter.
Melua. Melon (melon, cucumis meilo).
Mendico ürso belharra. Lotier corniculé (cuernecilo, lotus corniculotus).
Migronelatzia. Grenadier (granado, punica granatum).
Mihimena, hoilia eta gorria. Osier (mimbre, salich purpurea) [81].
Milachilo. Mile-pertuis (coraçoncilo, hipericum perforatum).
Milosto. Mile-feuile (mil en rama, achilea milefolium) [82].
Mineta. Oseile (acedera, rumech acetosa) [83].
Mineta chehia. Ochalis, petite oseile (acederila).
Mispiatzia. Néflier (mizpero, nespilus guermanica).
Mitria. Mirthe (mirto, mirtus communis).
Mustarda. Moutarde, senevé moutarde (mostaça, sinapis) [84]
Bada belça eta churia. Belçac eguiten dü sinapisma, eta churiaren aciti
goiçan gaintitzez sendotzen da gogorreia.
Naharra. Ronce (çarça, rubus fructicosus) [85]
Horequin egosi den ezti hurac ematzen dü zünzür mina gargariçatzez, bai
eta beheraco heia.
inabua, arbia. Navet (nabo, brassica napus).
Odol-belharra. Capilaire (hoja mosaica, asplenium trichomanes) [86].
Asplénium (doradila, ceterach officinarum) [87].
Oguia. Froment (trigo).
Oilabarra. Bourdaine, nerprun (arraclan, espino cerval, rhamnus frangula,
rhamnus catharticus) [88].
Vosgues deitzen den cartielian laboraria pürgatzen da goiçan çopan hartüz
25 bihica belz horen frütütic.
Olhaa. Avoine foile, fausse avoine (avena fatua, bailueca) [89].
Olhua. Avoine cultivée (avena sátiva).
Ondua. champignons comestibles (hongo en gueneral): bucheua, mousseron
(tricholoma gambosum); gorrincha, orongue (amanita caesarea); lecachina [90]
(chantereile, canthareilus cibarius).
Leheronduac, champignons non comestibles.
Dohacabia dianac jateco, eçagützen dü 6 edo 8 edo 10 oren bürüco, bürüco
min, bürhüngürü, sabeleco min, goiti eta behera. Barbera jiten den artian, eguin
ahalac oro eguin erendatzeco, bi erhi zünzür çolala heltüz, edo guinguila lüma
batez guilicatzez, edo orano taça bat edo biga olio eppel gaintitzez. Ez bada
hola purga labamentü batetan har. Nulazpait libratü ondun dateque balius cafia
edo barberaren erremediuac.
Ooldia. Mousse (musgo).
Orkatz-ostua. Androseme (todabuena, hipericum androsamum) [91].
Ostua oliun trempa eta çauri çahar baten gainen herz sendo.
Osquerrena. Arrête-boeuf (gatuna, ononis procurrens) [92].
Ostopegorria. Sachifrague (sachifraga, sachifraga nomen gueneris).
Ostopecua. Orchis moucheron.
Othia. guenêt épineuch (aliaga, guenista scorpius).
Othondocua. Betoine (betonica, btonica officinalis) [93].
Papancea. Pensée (pensamiento).
Tiçanac sendotzen dütü haurren urtheminac.
Parietera. Parietaire (pelosila, parietaria difusa) [94]
Jiten da mürü çaharretan, tiçanac aiçatzen dü hur churiaren eguitia.
Pasione lilia. Passiflora (pasionaria, passiflora caerulea).
Pater churia. Fusain à fruits blancs, simpporicarpum (bonetero de frutos
blancos, simpporicarpum).
Pendenta. Fuchsia (pendiente).
Peratzia. Poirier (peral, pirus).
Perrecila. Persil (perejil, petroselinum sativum).
Horequi egosi hura hun da beguico minen, poitrinaiden tiçana eta amainuen
ezniaren hausteco canabeaqui nahasiric
ppescatzia. Pêcher (melocotonero, amigdalus persica) [95].
ppica-belharra. Asclépiade, isopire.
ppicotzia. Figuier (higuera, ficus carica) [96].
Marhüca phica. phico çankuac emaiten din esniaequin busta egün çumbaitez
eta adio marhüca (verrue).
ppiperra. Piment (pimiento).
pporia. Poireau (puerro, ailium porrum).
Horequi eguin cataplazmac çohitzen dütü hampiluac. Tiçana hun grabelan.
Picababa, otso belarra. Eilebore (eléboro, heileburus).
Pinua. Pin (pino, pinus silvestris).
Pipila. Liseron des champs (enredadera, corregüeila, convolvulus).
Pitusgarria. Sené (sen, cassia obovata) [97]
Plantaina. Plantain (ilanten maior, plantago major).
Haren egosquinaequi bustatzez edo müstücatzez beguico mina estitzen da.
Horren sapaequi herstez, phico bat behala sendotzen da. Tincatzez emaiten din
sapa edatez, bareatzen dütü barneco emur gaistuac.
Léguende-Erran çahar bat: Amaberjinac bestordüz haitatü cin plantaina
kiristi ororen minen sendotzeco. Ordin carota beçala çain bat cian. Debria
jelos, phicatü ceron çaina, eta plantaina chimürcen hasi. Amaberjinac eçagütü
nuntic cen colpia eta erran: Demonio belça, ez hiz baliatüco. çain chehe saldo
bat üngürünin phuseatsi ceron. Horra certaco din haembeste çain.
Platanatzia. Platane (platano, platanus orientalis).
Poideçantür. guesse (arveja).
Pübliercia. Peuplier (álamo).
Pühüilia. Fenouil (hinojo, jaeniculum vulgare).
Pühüria. Gui (muérdago, viscum album) [98].
Pürgatzia. Epurgue (tártago, eupporbia latiris) [99].
Saatsa. Lilibium marianum, herbe qui pousse après la coupe de blé dans le
chaume. chaume où partie de la tigue des blés qui reste au champ aprés le
sciague; chaume où herbe qui pousse avec [100]. Setaire glauque: herbe poussant
après récolte du froment dans le chaume.
Saats belharra. Letaria glauca.
Safrana. Safran (açafrán, crocus sativus).
Sagarcia. Pommier (mançano, pirus malus).
Melgac dira: üzta sagarra, arneta belça eta churia, bürdüin sagarra,
aniça, estica, mandobüria, teila sagarra, pea sagarra, guinco sagarra, camoiça.
Sagüquitzia. Sureau (iergo, sambucus ebulus).
Ecinago balius den lantharia! Lilia idoraz, beharünia deneco. Horrequi
eguiten da tiçana bat icertatzen dina eta holaz emeazten icerdi sarthü,
errematisma, gutta, eta çainac mardoazten marhanta eta eztula. Fitecegui sarthü
zürrumpiac, berriz erakarcen dütü. Içapela eta ütchülaric ampletzen dira horren
huraequi hersten badira. Sei edo çorci osto egoçaz 10 minutaz eta pürgatüco
cira, oren bat ascaltü beno lehen edatez. çainaequi adelatü tiçanac mehacico dü
hidropisia. Sagüquitziaren bihiec pürgatzen die eta pürificatzen eztiqui,
berderic, ala idortüric, ala eztiaequi nahasiric confitüa guiça jaten
balimbadira. Biguerren achalaequin eguin tiçana gomendatüric da hidropician.
San Joseppen lilia. Lis violet (lirio, iris guernanica).
Sapa-belharra. Mouron blanc des oiseauch, cerastium, steilaria media
[101].
Sapa ostuac. Crasulacées, crasulaceas.
Secalia. Seigle (centeno, secale cereale).
Sen Marc lilia. Boule de neigue (bola de nieve).
ceren prosesione kürütchia horequi den althatzen.
Sobia. Saugue (salvia, salvia officinalis).
Erran çaharrac dio: nula hilcen ahal da sobia etchen diana. Erran nahi
beita baratze orotan edien behar lüquiala. Eci horren phüntequi (12 gramma
litracal) eguinic den tiçana manatüic da dijestione gaistuetan, erendeietan,
estomaqueco minetan, fiebra tifoidetan, jente flaquiaren gaiazco icerdietan.
Sobian egon den ardua (60 gr. litracal) hun da helgaitzetan eta haurren aheian,
bai eta çauri çaharren hersteco.
Sorho erreguina. Reine des prés, spirea ulmaria.
Ustequeria bada hun dela hidropiciaren eta hur churiaren aiçatzeco.
Sühar belharra. Valeriane (valeriana, valeriana officinalis).
Sühar ostua. Tussilague (uina de cabailo, tussilago farfara) [102].
Héliotroppe d'hiver.
Teebüça. Salsifis (barba cabruna, tragopogon porrifolius) [103].
thina. Cuscute (cuscuta, cuscuta epithimum) [104].
Tilulcia, esquia. Tileul (tilo, tilia siilvestris).
Mauleco aleac holacoz lanthatüric dira pharte, arrabot guibelecuac.
Üztailan emaiten die zühain balius horiec lili hoili, lüçan bat icertazteco,
çainen ematzeco, bürüco minentaco. Ala dela tiçana gochua! Farmacian salcen da
lilia kario.
Topinamburra. Topinambour (patacas, helianthus tuberosus).
Hoi da hoi laborarien fortüna! çaina ereiten da behin bethicoz. Lür sagar
suberte bat da, çabala. çankua bi metra lüce da, dena osto, cabalec ürietan
jaten ahal diena. Neguian bere lürpian üzten da sagarra cunserbatzecoz. Etcherat
bildüric gasta litaque amust egün gabe. Jentec eta cabalec berheciqui borthacuec
jaten die gogoti gordinic ala egosiric, eta guicencen dira. thia ahala thia, eta
ez da arra ereiteric. Hai eli bat baratzen dia lürrian, hetaric jiten da ondoco
acia. Asqui da goroztatzia bedatsian. Harec ez dü eritarzünic lür sagarrac
beçala.
Triaga. Silibum marianum [105].
Tulipa, asto lilia. Pivoine, à tort (peonia anómala).
Tchacur mihia. Cinoglosse (cinoglosa, cinoglossum officinale) [106].
Uinhua. Oignon (ceboila, ailium cepa).
Jincuac gure baratzetan nasaiqui phusasten din lanthare arrunt horrez,
jatez eta edaneaztez haren salda eztitzen dü grabela, azcarcen estomaca.
Gordinic çappa eta hers erradüa berri bat, ez da cüzcülcen.
Üinhürri ostua. Gouet (aro, iaro).
Urhebüüsia. Bardane (lampaço, lappa major) [107].
Ürhe lilia. chrisanthème (crisantemo, crisanthemum coronarium) [108].
Ürrütcha, üzta hürcia. Coudrier, noisetier (aveilano, corilus aveilana).
Ürço belharra. Trèfle à tête d'or (trebol de los campos).
Ütsü belharra. Herbe des fées (hierba de hadas).
Üztailatsia. Viorne lantana.
chaatcha. Saule des haies (sauce).
chabulilia. Saponaire (hierba jabonera, saponaria officinalis).
Hola deithüric ceren bustiric eta esquien artin tincatüric, emaiten baitü
chabuc beçala gahüma. phüntec eta çainec (50 gr. par litre) eguiten die tiçana
huna dartan eta hazteietan. Beroric ere harcez icertazten dü.
champpora. Cardamine (cardamina).
ceren maguitzaren escüz hunquitziaequi jauzten diren aciac.
charlota. Echalote (escalona).
charpotcha. Serpolet (serpol, thimus serpiilum).
Eztülaequi duen bulharretaco arancüetan manhatüic da tiçana.
charpochlarria. thim (tomilo, thimus vulgaris).
chicorea. chicorée (achicoria, cichorium intibus) [109].
chinchila. Cucubal (cucubalo) [110].
chipa belharra. Menthe aquatique (menta acuática).
chiristola. guenêt des tinturiers (retama de tintoreros).
chichari-belharra, achinchua. Absinthe (ajenjo, artemisa absinthium) .Hola
deithüric ceren horrequi eguin tiçana edo horrequi egon arduac libratzen beitü
chicharitic. Eçagütü düt guiçon çahar bat, eri, estomaquin phezü handi bat,
barberac etsitüric. Aiçoco ostalersac, beitzaquin, sendun, maite ciela absinta
edaria, hil gabe azquen placer bat eguin behar çola, edaneaci ceron godalet bat.
Eriac ondoti urthuqui cien pelota beçalaco chichari athe bat. Goician oliatia,
aratzen sendo cen.
chichai jauçazlia. Tanaisie armoise.
carota bürütia beçalaco lanthare bat da, ürin borthitz batequi. Liliac
üdüri dü butu bat. Licür bat eguiten da chicharic jaucerazten dütiana. Ostuequi
eguin cataplazma, haurren sabelan gainen, etchequiz, ehaiten deitze chichariac
[111].
choibazca. Mouron des oiseauch. Renovée des oiseauch.
chuhandora. Cornouiler (cornejo, cornus) [112].
çalguia. Vesce des haies (beça, vicia).
çantorea. Centauré petite (centaura menor, erithrea centarium) [113].
çazpi-osto. Alchimile (sietenrama, potentila tormentila).
celidona. chélidoine (celidonia).
ceinu-lilia. Ancolie.
Zühain iatzia. Polipodium.
Zühain madaricatia. Troène (ligustro, ligustrum vulgare).
choriec ere ez die neguian jaten horren früta.
Zühain niguerreguilia. Saule pleureur (sauce ilorón, salich babilonica).
Zümia. Salich. Saule blanc des ruisseauch.
Hoien egongaia çumatzia. Horren achalaequi egon hura edo arduac sendotzen
dü sükarra, quinquinac beçala casic.
Zünharra. Orme (olmo, ulmus campestris).
Hori idüri beste zünhar bat heguigarra. Ene ustez süberosa, salbü eta ostua
chipiago beitü eta achala oro hegui, hartacoz deithüric heguigarra.

[1] Lehendabicico idazqui honen edicio berri honetaraco haimbat aldaqueta


eta guehiqueta eguin dugu. Althabec cecarren ordenari buelta eman diogu, eta
fransesa-euscara içan ordez, euscara-fransesa ordenari jarraitu diogu. Bestalde,
gaztelerazco eta latinezco deiturac ere guehitu ditugu, parentesi artean beti.
Althaberen testua doian gorpuzteago Lacoizquetaren lana aldamenean içan dugu
uneoro. Horretan, Larramendiren Diccionario Trilingüe hizteguian açalduricoac,
baita Aizquibelenac jasotzen dira. Edocein modutan ere, ez dugu deitura
ezberdinac baicic hartu, eta ez beti, guehichegui ez luçatzearren. Orain arte
arguitara aterataco Mitchelenaren Orotarico Euscal Hizteguia delacoaren alequiac
ere escura içan ditugu.
[2] Escualduna aldizcaria 1887.ean elqui cen estrainecoz Luis
Etcheberriren acuilagopean, betiere errepublica çaleec atera Réveil ceritzanari
contra eguiteco. Eçagunn da astecari honen bicitza lucea, baita çucendaritzan
içanico goren graduco icenac: Hiriart-Hurruti, Blas Adema “çaldubi”, Saint-
Pierre, Arotzarena...
[3] ciorlatcha (DT); ahago (BN, S), ahagorri (BN), paciencia, planta de
raiz larga i hoja ancha (Azcue).
[4] Ahamnda belhar (BN, S), ajenjo / absinthe (Azcue).
[5] Aran çuria (Lacoiz.).
[6] Andura, aniura, mausa, osila-picoa (Lacoiz.).
[7] Forraje: <Ditcha duenac alga eta abere, eztuenac ez lasto ere>,
Oihenarte, 114.
[8] Haguitz poçoinsua. Lacoizquetac otseria (=matalobos) eta ira-belarra
deiturequin batera Larramendiren hizteguian (DT) jaso poçoiduna aldaera ecarri
cizquigun.
[9] Una especie de cardo / chardon nain, dont les feviles s'étalent sur le
sol.
[10] Ambula (BN, R, S), ambulo (AN, BN), amburu (L), porrostia (DT);
landare honeçaz alcohol mota bat eguin içan da Lacoizquetaren aburuz.
[11] Mats-larra (Lacoizqueta).
[12] Perretchilecea (DT).
[13] Ardai, ardagai, cierto tipo de agárico sin tailo, cuias especies
viven parásitas en el tronco del alerce, chopo, encina u otros árboles. Seco
sirve de iesca; carduba (Lacoizqueta).
[14] Althabec dacarrenaz gain, Lacoizquetac soldadu belarra badacar:
<aludiendo a su uso en esta comarca que lo introdujeron los soldados franceses
en el aino de 1793>.
[15] Lacoizquetac honacoac dacarça: asquia (DT), atso-erioa (L), atso-
muturra (çugarramurdi).
[16] Boiligoia (Lacoiz.).
[17] Arbitchiquia (Lacoiz.).
[18] Planta de la familia de las umbelïferas (Azcue).
[19] Gotcherroa (Lacoiz.).
[20] Artatchiqui.
[21] Orburua (DT).
[22] Arçain çorro belar (Retana).
[23] Lacoizquetac ostaçuria dacar, <no es chopo como dicen>. Honen ondoan
mats-pila (AN), gurbie (AN, Iruinerrian), mazpila (L) eta azpila (L) badacarça,
mostajo, alisier des bois, sorbus torminalis. Aspilce (S), majuelo / aubépine
(Azcue).
[24] Eztainu belarra (Lacoizc.).
[25] Ostatchea, orritescua (lacoizc.).
[26] Bumina (DT).
[27] Saparlarra, luisalea (Lacoiz.), alcaracatch.
[28] Arbol madaricatua : <Los nudos de sus ramos i troncos son semejantes
a los que algunos artistas tailan en los crucifijos, i por esto el vulgo supone
que era de esta especie el madero en que clavaron a Jesucristo> (Lacoizqueta);
<Erran bat bada basa-erramua cela Jesu-crichto itzatu çuten gurutzea; horra
certaco dioten nasqui çuhaitz madaricatua han hemenca erraten. Udazquenean bihi
gorrastaz cargatua delaric, cer landare poilita! Bainan bihi horiec cer poçoina
duten!> (cerbitzari, OEH).
[29] Planta de la familia de los helechos / planta de la famile des
fougères (Azcue).
[30] Astaçafrana (DT).
[31] Ur ostoa (OEH).
[32] Igue beratcha (Lacoizqueta).
[33] quetozquia (Lacoizqueta)
[34] Pleta (Borcirietan, Lacoizqueta), beçarra (L), cerba (DT).
[35] Arroda (Lacoiz.).
[36] Ostaça (DT), apo-belarra (Lacoizqueta).
[37] Lacoizquetac belar-mina dacar (DT).
[38] Nas-loraquia (Lacoizqueta).
[39] Uharte Araquilen, landarea icendatzeco tchimbirio hitza jaso dugu.
[40] Tcharranguila, orma belharra, odol-belarra (Lacoiz.).
[41] <Landare guti da Euscal Herrian erremulia baino maitatuago denic.
poilita da, usain ona du, eta dohain hainitz badu erromatisma çahar eta
holacoen contra> (cerbitzari, OEH).
[42] Lacoizquetac dacar bermigarcia (DT); en esta comarca es conocida con
la denominación ezquerra-aiena, significando sarmiento que trepa en hélice de
derecha a izquierda.
[43] Gualda, vaso de oro / gaude, guenêt d'or (Azcue).
[44] Lapa Tchipia, cia belharra (DT).
[45] Urrosta (DT).
[46] Acerimatsa (Lacoiz.), tchorimahatsa.
[47] Garaisca, tcharranguila (Lacoiz.).
[48] guerecia, <no es de origuen euscaro i viene del latin cerasus, pues
se sabe que Lúculo trajo el cereco de Cerasonte, Asia Menor, i que de aqueila
localidad tomó su denominación, cerasus.
[49] ciguiboila (Lacoizqueta).
[50] Errepoiloa, açacoba (Lacoizqueta).
[51] Irasagarra (Lacoiz.).
[52] Aingueru belarra (Lacoizqueta).
[53] charmila, árbol cuia madera se utiliça para trabajos de tornería /
charme, arbre dont le bois s'emploie dans les travauch de tour.
[54] Avena silvestre o grama de perros / avoine sauvague, chiendent des
chiens.
[55] Lacoizquetac ere hauechec badacarça: ainarra (en esta comarca,
Bertiçarana nasqui), elharra (L), ilharra (BN), guilarra (BN).
[56] Balsamo belarra, ebaqui belarra (lacoiz.).
[57] Arancibia (DT).
[58] Urraça (DT).
[59] Espargaino, la hierba que nace la primera en primavera / laiteron, la
premiére plante qui pousse au printemps (Azcue).
[60] <Préstamo románico, biraca. del latin ebriaca.
[61] Urdin gorria (Lacoiz.).
[62] Larasina (Lacoiz.).
[63] Ipurca, ipuru. licabra, inibrea, orrea (Lacoiz.).
[64] urrilça (DT).
[65] camomila, bitchilora (Lacoizqueta).
[66] canabela, cainabera, garriça, cana (Lacoizqueta).
[67] çorne-belarra (Lacoizqueta).
[68] calabaçoria (Lacoiz.).
[69] Muguitia (Lacoizqueta), sora-muguiia (Aizquibel).
[70] Lobedarra, lobelarra, emapola (Lacoiz.).
[71] Balsa-mina (DT).
[72] Ositcheca (DT), çolda belarra (Lacoiz.).
[73] Manda-persesila (Lacoizqueta).
[74] curcubia , cascabila (Lacoizqueta).
[75] Esquinancia /DT).
[76] Lacoizquetac latchasquia eta orrorcheta. (DT)
[77] Lurrunça (B, G,): planta parásita del trigo i maiz, tiene flor i
raiz blancas / planta parasite du blé et du mais, dont le fleur et la racine
sont blanches (Azcue); tchilsurca, ezquertebelça, ciurda, biurda (Lacoizqueta).
[78] Tchulufrina, julo-freia (Lacoizqueta).
[79] Asta menda, cucuso-belharra (Lacoizqueta), mendaça (Aizquibel).
[80] Larania, toronguila, garraisca (DT).
[81] çume, çumarica, çumitza, çumalica (Lacoiz.).
[82] Milorria (DT).
[83] Mingotcha, belar-gacia (Lacoizqueta); mineta belarra landetan nunnai
elcen da, cardaberaren ostoac beçalacoduna da, gochoa, aurrac jaten duc hauquien
ostoac, lilia gainean batto du (L., Azcue).
[84] ciapea (Lacoizqueta).
[85] Larra, sasia, larça, marthotcha, marçoca (lacoizqueta).
[86] Tchardin belarra (Lacoizqueta).
[87] Orma belarra, tcharranguila (Lacoiz.).
[88] Lacoizquetac honaco hauec dacarzquigu: Oilacarana edo çumalacarra,
eta esquilarra (DT).
[89] Oloça (Lacoizqueta), larre-oloa (DT).
[90] Especie de seta comestible pequeina, amarilenta i temprana /
guiroile, chantereile, champignon comestible jaunâtre et précoce (Azcue).
[91] Orkatz-belharra ere bai (Lacoizqueta).
[92] Goldarrona (Lacoizqueta).
[93] Sugueria (Lacoizqueta).
[94] Tcharranguila, ormabelarra, odol-belharra (Lacoiz.).
[95] Merchica, tuatcha (L., Lacoizc.).
[96] Según Larramendi, en alemán es oila, así como en dialecto vizcaíno
lapicoa, i puede aludir a la forma del receptáculo que encierra los frutos de
este arbusto, pero esto según mi amigo el Sr. Campión, no pasa de ser una mera
etimología de sonsonete, por lo que hai que buscarla en su nombre latino ficus,
puesto que este no puede derivarse del vascongado ¿proceden ambas denominaciones
de otra ancestral común? A esta pregunta que a cada paso surgue, tratándose de
nombres de objetos vulgares con nombres lingüísticamente reductibles, no puede
hoi dar contestación la ciencia.
[97] Pitusgarria (DT).
[98] Miura, miula (Lacoizc.).
[99] Tarticua, tartequina (Lacoiz.).
[100] Rastrojo , residuo de cainas de la mies que queda en la tierra
después de segar (Azcue).
[101] Hierba pajarera, pica gailina, hierba de raiz blanca larga / mouron
blanc des oiseauch, herbe à longue racine blanche, cerastium, steilaria media
(Azcue); Lacoizqueta belar ezberdinac ditu Azcuec emandacoac: steilaria media =
sapelarra, tchabarcoia, eta cerastium = belar çuria, sagu biarria.
[102] Ersucaia, mardarrosa (DT); <En este país algunos fuman sus hojas>,
(Lacoizqueta).
[103] <Las cocineras le ilaman salsifi, nombre francés de esta planta cuio
uso se ha importado de Francia>, (Lacoizqueta).
[104] Tchostorria (DT).
[105] Cardo lechero, cardo santo / laiteron, chardon bénit (Azcue).
[106] Lapa tchiquia (Lacoiz.).
[107] Lapa-tchiquia (DT).
[108] Idibeguia (DT).
[109] Oster-tchuria (Aizquibel).
[110] Azcue: Campanila / sonnete (BN, S).
[111] Lacoizquetac acinjuba eta açanzcoa badacarça. cereguin
bereberaraco ere artemisa abrotanum edo tchitchari-belarra. Behiala ciçarien
contu hauec cinez quezcagarriac ciren. Horreçaz cençudun iharduqui çuen Martin
Minvieile Lartigau Labetseco miricu bachenafartarrac 1939.eco bere Haurren
arthatzeaz idazqui poilitan: <Gure haur guciec, urthearen ondotic, chichariac
badituzte. Içan ditecen eri edo onsa, bethi badituzte cernahi. Har horiec egun
guciez çuen baratzetan icusten ditutzuenen familia berecoac dira, batzu biciqui
lodi, berceac arras tipi. Haurrec lurretic harcen dituzte; lurrean itzulipurdica
edo herrestan ibiliz, erhiac bethi lurrez cikinduac ahorat emaiten dituztela,
egun guciez bar arrolceac milaca, miliunca barneratzen dituzte. Arrolce horiec
ttipiegui dira gure beguiez ikusteco; nahico ducielaric, microscope
delacoarequin ikusaracico dauzquitzuet; emadaçue lur pochi bat eta ichquilimba
buru bat baino ttipiagoco pochi batean ikusiren ditutzue milaca. Haurrac egun
guciez iresten dituen arrolceac jalguitzen dira gutiz guehienac ungarrian;
bainan batzu guelditzen dira lothuac hercetan eta han handituz chichari
bilhacatzen. Ez erran beraz ez daquigula medicuec haurretan chichariac
baditezquela; denec badituztela badaquigu, eta çuec uste baino ainhitz
guehiago>.
[112] Belçurda, çuaindurra (Lacoiz.). Azcuec alheina / troène ematen du,
ligustrum vulgare, belchalea, binorria, sosacusia, alegustrea DT
Lacoizquetarenean).
[113] Lubeaçuna (Aizquibel).