You are on page 1of 7

HUNCAILÜ BERRIEN ENTHELEGUIA

CIBERUCO LABORARIER

Jean Baptiste Althabe

Hitz bat ahan marlatiaz


Francian ez da asqui eguiten hebeco beharünen. certaco üscaldun laborariac
ezliro eguin, campoti ekaraci ordütan. Marlazteco asqui da labe ordinario baten
ukeitia. Hirur aldiz güti bat beroraz ahanac labian eta eguinic dira, gastüic
gabe, sücreric gabe, berequi diena baicic, berantago esplicatüco dügün beçala.
Bena cibetaren eguiteco erbia behar beita, hala hala ahan marlatü eguiteco,
behar da esprezüco ahan larria, Agueneco ahana deitzen dena. Jincuari esquer,
basa ahana franco bada cien funz bazterretan. certaco hetaric etzinioie emppelta
edo sortha aldia bat. Jadanic franco berant da aurthenco. Uste dügü hargatic
orano doidatequila sapa çorci egün horietan, karuari esquer. Lehen lehiatiec
edienen die, sos güti batequi, Agueneco ahan emppeltiac sindicateco
secretariequi baranthaila hunen 24, 25 eta 26ian.

Hitz bat huncailiez


Beste da guanoa [1], beste engrais chimiques dielaco huncailiac. Guanoa da
hegazti eli batec salduan, itchas bazterreco harpe eli batetan atherbüstatzez,
eguiten dien hungarria. Ez da egün hambat hunic, drogatüic dira. Engrais
chimiques dielacuac aldiz, erhauts eli bat dira, edo gatz süberte eli bat,
cabalec milicatzeco bidian ützi behar ez dienac, ceren beitira phoçuac üsian.
Irauri onduan sohuec debetatü behar die cabaletaric çombait demboraz.
Ez da düdaric huncailu horiec eguiten diela hun handi lürrari. Bena jaquin
behar da nula cerbütcha. Behar den guisan ez balimbadira emanic, despendiua bada
eta ez profeitüric.
Aren jaquin behar da: açota, fosfora, potaça eta latzüna edo plastria,
horiec diela miracüilü eguiliac. Lürrac behar dü orano üken bürdüina kosü bat,
magnecia, carbona, ochiguena, hidroguena, sofre, clora, siliça, manganeça, suda;
bena üsian lürrac berac badütü, eta aidiac eta ebiac nasaiqui emaiten deitzo.
Minçatüco guira berheciqui lehen lau aippatiez; ceren eta nasaiqui eta beretzeco
guisan (assimilables) edieiten badütü lantharic lürrian, azcarqui fusatüco
beitü.
Üzta urthe oroz lürrari emanazten baçaio, borchatü da akitzea eta
auhercea, ceren eta faltatzen betzaio açota eta fosfora, edo ere potaça eta
latzüna. cer eguin aren? Escas edo higatü çaionaren errendatüz. Eta nula? Barne
gorotz eta engrais chimiques horietaric emanez.

Eta lehenic gorotzaz minça guitian


Gaiça huna da, bena lür flacü edo flacatü batetan ez dü berac asqui indar.
Eci hobequienic eguinic den gorotzian, 1000 quilo gorotzetan ez da 4 quilo eta
erdi baicic açota; 2 quilo escas acide phospporique; 5 quilo potasse; 5 quilo
eta erdi latzun; 3 quilo edo 4 ochide de fer; 2 edo 4 quilo magnesie. Eçagün da
jadanic 1000 quilotaric 20 edo 25 quilo baicic ez dela lürraren baliusic. Açota
eta fosfora, bi beharrenac, escasenac orano diela, eta hargatic lantharec
hetaric diela haboruenic galthatzen. Eci balin bada açota hanitch eta fosfora
güti, cer aguitzen da? Desgançolqueria bat: açotac senthoqui çankua phuçazten
dü, bena fosfata beita bihiaren berheciqui eguilia eta hazlia, büria gaizqui
muldatzen da, gaizqui çohitzen eta lanhatzen da (échaudé). Potaça eta fosfora
biac escas balin batü aldiz, erorten da (la verse). cer eguin aren? Gorotzari
emendatü escas dütin laur gaiça horietaric behar den heinian, guero ikusico
dügün beçala. Aren ez cuntenta engrais chimique emaitiaz, horequi hobe eçacie
gorotza, açota eta phosppora deja diana emendatüz. Gorotzaequi nahasiric,
lantharic aisago beretzen dütü eta baliusago erendatzen. Gorotzac badü humus edo
terreau, erran nahi beita, lür belz iraurguei çokitiac eguiten diana. Harec dü
azcarcen lür arhina, eta ahincen lür gaitza. Gorotzez belztü lürra, hanitch
huncen da emanez scories de déppospporation deithia. Bena lür belztüic ez
denian, deus ez liro eguin, edo doblezca eçarri behar lüque escoriac.
Gorotzaequi berarequi heltüco cira behar bada 20 hectolitra ükeitera hectaran
(88 ares). Gorotza eta engraiac, biec algarrequi, emanen deicie aisa 30
hectolitra edo 40 ere, dembora eta acia unsa kausitzen delaric.

Engrais chimiques dielacuac


Ez ahatz ardüran lürrac escas diela açota eta fosfora, guero behar bada
potasa eta latzüna edo plastria. Salçaleac algarrequi nahasiric salcen dütie
erhautsac eta deitzen engrais complet. Hobe litzate eta merquiago ere nurc berac
nahasiric huncaila bakotcha bere alde erosiric aurthen eguin den beçala. guisa
hortan, frauda nequeçago da, eta bestalde erhauts aitzinetiquegui nahasten
badira, algarri oguen eguiten die, eta dien indarra flacatzen. Hobena litzate
cerbütchatü behar den mezperan edo egünian berian nahastia.

Açota
Açota bera bestetaric berheciric ez da edieiten. Beste cerbaitequi
bildüric edo nahasiric edieiten da. Aidiaren bost phartetaric bat açota da,
bostguerrena aldiz ochiguena. Negociantec salcen die açota sulfate d'ammoniaque
icenian edo orano nitrate de soude eta nitrate de potasse icenian. Sulfate
d'ammoniaque pribateco hungarrietaric eguiten da, eta ehün quilotaco çakiac badu
20 quilo açota: kostatzen da 35 libera. Nitrate de soudac badü 15 edo 16 quiloen
altia sakian: kostatzen da 25 libera. Nitrate de potassec aldiz badü 13 quilo
açota eta 44 potaça: kostatzen da 48 libera çaquia. Odol idortiac, eihean chehe
ehoric, badü 10 edo 15 açota. Adarquentiac erreic eta haustuic ber guisan.
Ilhequentiac erre onduan 5 edo 8 quilo. Ber guisan guanoac. Oiluen gorotzac badü
hanitch açota, fosfora eta potaça, bera huncailü cumpleta da, hanitch casüequi
bildü behar dena, eta lür idorrian beguiratü, behera den tenoreco. Nula hoberena
eta merquena beita nitrate de soude, harez minçatüco guira beste aldian.

Nitrate de soude
Tchiliaco lür mina batetaric eguinic da. Lürretic berheci onduan latzatüz
haren gatza, 1000 uncic itsasoz ekarten die hunat. Nitrate de soude hori da
açote emailia, belharraren phitzazlia, arthuaren eta ogui sankuaren senthoazlia,
solamente ez beitzira etchequitzen artho çanko ederraren ukeitiari, gütiago
nitrate emaiten düzü oguiari eta sohuari beno. Hori da gatz bat, beraren phezüco
hurian hurcen dena. Gatzac beçala hur harcen dü aide bustitic. Hartacotz,
cerbütchatzeco tenoria jin artio, edüqui behar dü lekü idorrian, aide tchüquian,
ahalaz güti ümi dadin. Salçalic behar dü bermatü ehün quilotaco saquiac badila,
ehünetaric 95 quilo nitrate de soude garbi eta hartan 15 edo 16 quilo açota.
Ehün quilo hoietaric ez da 15 edo 16 quilo açota hori baicic lürraren baliusic.
Beste lauetan hogueita bostac ez dira kuntatzen huncailu beçala. Aren 16 quilo
açota nitrate de souda din saquia kostatzen bada 24 libera, 8 quilo açota baicic
ez lüquin saquiac, ez lüque erdia baicic balio, erran nahi beita 12 libera. Ber
gaiça erran ahal laite fosfata eta potaça dien çaquietaz. Bispahirur liberaren
kostüz, analiçatzen ahal da eta jaquiten segürca saquic badinez 15 edo 16 quilo
açota garantitiac.
Nitrate de souda laquet çaie lür süberte orori, bena ez çaie eman behar
soberaquinic, eta bai dena bedatsin, ceren eta negüco ebi handiec sobera latsa
beilioie. Bena neguti landa, lantharen iatzarciaequi, bedatseco ebi eztiac
necesari dia, eta hatic asqui ere badira, lantharen builtatzeco, sütan eçarteco,
bistaz casic ikusten dira phusatzen.

Nitrata hori nola adela


cerbütchatü beno lehen, horen mokorac chehecatü behar dira phalaequi,
bardin orotan heda edo iraur dadin. Escüz iraurcen denin, eta ez mecanicaz,
esquietan ezta üken behar phicoric, ceren erretzen beitü. Gure ithegün lürrian
(22 ares, 22 centiares), 25 quilo nitrata berere behar da, beste haembeste edo
haboro superfosfata eta plastreequi nahasiric, errecolta sübertiaren arabea,
guero erranen dügün beçala. Ez da hambat bera iraurcen nitrate de souda, ez
litzateque abantailaric. Lehenago aldi bacoitz gueia oro iraurcen cien.
Eçagütüric da orai, biga edo hirur colpüz, hilabete arte, hobe dela iraurcia,
eta hori ebi bati bürüz ahalaz. Ez dira algarrequi nahasten nitrata eta
superfosfata iraurceco egünin baicic, lehen eguinez, gal litaque açota aldia
bat.
Erran dügü 14 edo 16 quilo açota ciala nitrate de soude delaco çaquiac.
cihaüc nahi badüzü horrequi eta beste erhautsequi compoçatü hori ez çaiola eman
behar sei quiloz goiti açotaric. Ez eta lürra açotaz calcatü behar cabale bat
beçala. Ithegüncal ez çaio eman behar 30 edo 40 quilo nitrata goiti. Bi
quilotaric bostetara açota din sacü compoçatia huna da. Huna aren modela bat
nitrate de soudaequi nahi dücien heinian açotaren nahasteco:

7 quilo nitrate de soudac badü açota quilo baten altia,


13 quilo nitrate de soudac badü 2 quilo açota iganic,
19 quilo eta erdi nitrate de soudac badü 3 quilo açota iganic,
26 quilo nitrate de soudac badü 4 quilo açota iganic,
39 quilo nitrate de soudac badü 6 quilo açota iganic.

Fosfata eta superfosfata


Erran dügü açotac belharra eta ogui sankua senthoqui phusazten diala.
Acide phospporiquec aldiz, belharrari emanazten dero goço araua cabalen hazteco.
Oguiaren sankua azcarturic ez da erorten. Oguiaren eta arthuaren buriac handiago
eta haciricago dira, eta goiçago çohitzen dira. Lür sagarra eta minabececo ardua
hobiago dira. carotaren eta betarrabaren sücria emendatzen da. Bena lan hunen
ürhencian erranen dügün beçala, acide phospporiquec juntatüic edo nahasiric
içan behar dü hein batetan açotaequi, potaçaequi eta plastriaequi, lürraren
calitatiaren arabera, bai eta errecolta sübertiaren arabera.
Acide phospporique ez da berbera edieiten, üsian nahasiric da latzünaequi.
Jiten da edo edieiten da: 1. lürpeco mina eli batetan, phosppate de chauch
deitzen dien ali batetan, 2. cabalen ezürretaric. 3. scorie de déppospporation
deitzen dien bürdüinaren cikinetic edo icerditic.

1. Eta lehenic lürpeco minac, phosppate de chauch emailiac. Francian


hanitch lekütan edieiten dira. Ardennacua hoberenetaric da eta berde coloreco.
Badira fosfata hoiliac, Somme, cher, Lot, Oise, Rhône dielaco departamentietan.
Salcen dira unsa haustüric eta ehoric. Badire hobenac, 20 quilo acide
phospporique din saquia erdiaz merquiago beita 20 quilo dina beno. Bena lür
fosfata dielaco horien acide phospporique aippatia ez da hurian hurcen, eta
hartacotz lürrac ez dü beretzen, lantharec ere ez die guti bat baicic lür deno
baliatzen, ürriago die beretzia, hartacotz dira negü hatzarretic lürrian
iraurcen. Horra certaco, nahiz, fosfata horietan den acide phospporique oro eta
laster lantharec bil decen, hürrüpa decen çainetaric, eraiten ahal bada, fosfata
horiec bustatzen dütie acide sulfuriquen edo aigafortian. Hala bustiric eta
adelatüric, fosfata hori deitzen da superfosfata. Horren acide phospporique
hurcen da parteric handiena hurian, eta undara beste ingredient batetan, citrate
d'ammoniaque deitzen denian, dela 12 edo 14 edo 16 quilo acide fosforica, 100
quiloco süperfosfata saquian, lantahric hobequi beretzen dü. Unsa har aren hirur
icen horien sübertia: acide fosforica da huncailü baliusa, frütü emailia, edenic
dena haboro superfosfatan, gütiago eta ürriago fosfata minan.
Badira fosfatac lürrian hurcen ez direnac, secula hetaric ez eros, balitz
ere bost sosetan haren acide fosforica. Badira hurcen dienac, ez hurian bena
berere citrate d'ammoniacan, cerbaitez merquiago dira superfosfatac beno,
berancen die beren hunçapenaren emaitia, bena hala hala lüsaçago ere emaiten die
hunçapen gütiago bat. Superfosfatec aldiz bertan die bere hunçapen handia, bena
dembora labürrago iraiten die. Hartacoz bedatsian dira emaiten lürrari.
çointaric da hobe erostia? Eraile bada fosfata edo escoria, merquiago dienec,
superfosfatac beçain beste ekoizpen emaiten diela. Senzü borogatüc bacoitzari
erranen dü bere lürraren çoin den hobena eta merquena. Superfosfatac bethi
segürago dü ekoizpena. Bena çoin da hobenic erostia, acide phospporique hanitch
çacucal diana, ala güti diana? Agueri da hanitch dianeti erostia dela hoberena
eta merquena, eci, 5, ala 10, ala 15 quilo acide phospporique ükenic, huncailü
çaquiac badü bethi 100 quilo. Haren erosten badüzü 20 quilo acide phospporique
din çacü bat, baten porta bürdün bidian eta çacü bat düzü phacatzen. Bena
erosten badüzü bi çacü, bakoitzac 10 acide baicic ez diena, doble kostatzen
çaizü bürdün bidia, hartaric etchera, doble haren iraurcia eta bi çacü behar
düzü.

Nula heda edo iraur


Sohuetan borchatü da fosfata ala superfosfata, estalgui beçala, achalin
iraursea. Bena lür eabilietan behar dü haequi nahasi edo ütsülsian edo
ahiarequi, oguia ereiten den beçala urthuqui onduan. Lücegui ez balitz, hoberena
aldiz ilduala ereitian, acitic beheciz lür muchi batez. Ausarqui emaiten ahal da
fosfata, eta doiago superfosfata. Soberaquinic balin bada, lürrac beguiatüco dü
ondoco errecoltaren, soberac ez dü inunco lürrari oguenic eguiten. Bereciqui
baliatzen dira büztan lürrac, suppizteco, latzün, ilhare lürrac.

2. Ezürretaco fosfora
Erran düt ezürretan ere bacela acide fosforica. Lüçaz ez cin lürrac
besteric ükeiten. Bena orai, minetacua beno kariuago delacoz, ützicheric da, eta
hati marka baledi haren heiniala, arra harceco litzateque, eci minetacuec beçain
beste indar badü eta badü bestalde açote cerbait, baliusten dina haren
superfosfatac din acide fosforica. Minetacuez doblia kuntü orai kostatzen da: 16
libera çaquia. Ahin delacoz, aiça eztadin, ehorcen da iraurciaequi.

3. Scorie de dèppospporation
Bürdün lürra edo mina hurtazten denin lürretic berhezteco, eguiten çaio
gain cikin bat, berheci behar dena bürdüinati, besteinic champor baratzen da.
cikin hori berheci onduan deitzen da scorie. Hanitch chehe erhautsi behar dü,
eta ordian badü ehünetaric 15 edo 20 acide phospporique, chehiago eta
beretzenago du lürrac. Hanitch balius da eta merque, ceren beitü bestalde 40 edo
50 quilo latzün. Maule ondoco kostatzen da 6 libera eta erdi çaquia. Latzün
unchatto dielacoz, ezta abantaila latzün hanitch jadanic dien lürrari emaitia,
bena araua da büztan lürretaco. Lür erabilietan hun da egün çombait aitzinetic
iraur dadin, guero ereitin ehorzteco. Sohuer hanitch laquet çaie hartaric
ükeitia.

Potaça
Potaça osoqui escas dien lürrac güti dira Francian. Belharrec bereciqui,
hortaric haboruenic die thiatzen lürrer. Bena cabalec beitie jaten belharra eta
hartan den potaça, haien gorotzac eta ichurquinec, kuntü oro errendatzen die
sorhuer, goroztopuc unsa eguinic dienian. Hortacoz, gorotz unsa emaiten din
laborariac bere lürrer, potaçaz ez dü arrancüratzeco, açotaz eta fosforaz
beçala. Eta hargatic potaça gabe ez da lür aberatsic. Nulaz jaquin haren badinez
asqui? Analiçatzez. Bena lan kosta bat da. Nula aren? cien lürretaric borogatüz.
Potaça hanitch den lürrian, phusatzen dü bermütaz ürço belharrac, treflac,
lücenac. Badira lanthariac, hura gabe unsa juiten ez dienac, hala nula orai,
aippatu belharrac, ilharra, ilhar biribila, baba, aihena eta lür sagarra. Azquen
bi horiec següric auheretan errecibitzen die potaça, gorotz hanitch üken badie.
Nahi dücia jakin çure alhorrac escas die lur garailatsiec, sü phistecuec,
latsünsiec, bena analiçatzez baicic ez da segürtamenic. Arrocan gainen dien
büztan lürrec aldiz eta sokarotsiec (granitiques?) soberaquin ere badie, auher
da haier emaitia. Emaiten denian, doitto erabil behar da potaça, ez gainti 30
quilo ithegünian, ez bera iraur bedatsian, erra beilio lantaria. Iraurcen ahal
da bera larrazquenian, bena ehorci behar dü. Hoberena da açota eta fosforaequi
nahastia, eta üsian ez da beharric potaçaren, gorotza emanic içan bada, gorotzac
din potaça asqui dü. Escüçaric certaco ari erosten?
Potaça eguiten da itsasoco huretic, erraquinetaric eta Prüsiaco mina lür
eli batetaric. Güti da Francian. Potaça beharra dinac lürrarentaco üsienic
erosten dü chlorüre de potassium, merquenic delacoz. Badü 50 quilo potasse ehun
quilotaco saquiac, kostatzen da 22 libera eta 7 sos. Potaça üthürri hun dira
orano, bena kariuago. Nitrate de potasse badü 13 quilo açota eta 44 potasse:
kosta 48 libera edo orano. Sulfate de potasse badü 42 edo 58 potasse: kosta 25
libera. cainita, merque da eta hun bere heinian, badü 25 potassa çaquiac:
kostatzen da 7 libera. Hanitch hun eguiten dü sorhuetan. Üken deneti behala
behar dü irauri, bestenic bertan gogorcen da.
Egur hautsac
Süco hautsa franco dianac, eta barnen beguiatüric, eztü beste potaça
beharric. Berac badü ehünetaric 9 edo 12 carbonate de potasse, 35 c. latzün eta
3 c. acide phospporique. Ehün quiloc balio dü 4 libera. Laborariac eçagützen dü
haütsaren indarra sorhuer emaiten dianin. Bukatan iganic den haütscaldeac galdü
dü potaça, halere gorotzilat igorri behar dü, beitü latzün.

Latzüna eta plastria


Latzünic ez din lürrac üzta güti, lür anzü bat da. Escas balin badü, eman
behar çaio. Escas dü ihia phuçatzen din lürrac, bermütaz trefla jiten da lür
latzünez abrats dienetan. Horra sinua. Latzüna necesari da büztan lürretan.
Latzüna ez da nahasten arruntian açota eta potaçaequi, secüla ammoniaca din
huncailiaequi, ez eta gorotzaequi. Iraurcen da bera horiec beno lehen çombait
egünez, eta guero huncailiac aciaren ereiteco.
Plastria aldiz, jaquinsünec deitzen diena sulfate de chauch, beste
huncailü horiequi oroequi nahasten da, casic bethi. Berbera ere laquet çaie
sorhuer orori, berheciqui lücerna, trefla eta legümineuses deitzen diener.
Emaiten ahal da 70 quiloen altia gure ithegünari. Plastre gordinac badü
ehünetaric 32 quilo latzun, erriac aldiz 41. Plastre erria agueri da hobe dela,
eta hatic çombaiten erranila nequeçago lantharic beretzen dü. Heben çacü tchipia
kostatzen da 20 sos, ehün quilotaco çacü handia 40 sos. Escoriac beitü acide
phospporique eta ehünetaric 50 c. latzün, berheciqui gomendatüric da latzün
escas dien lürretan.

Lür calitatia eta lantharen dominanta


Lau huncailü guehien horien bederaca eçagützia, eguin dügün beçala, ez da
asqui lürrari hanitch emanazteco. Behar dü eçagütü orano bere lürraren
calitatia, cer escas, cer nasaiqui badien, certaric lantharic habuenic
galthatzen din, edo cer den haren dominanta.
Analiça liçate, eçagützeco bide bat, çure lürrac certaric din escas, ala
açota, ala fosfora, ala potaça. Bena kario da lürraren analiçaztia, lür
chantilon bat igorriz, eta ez bethi moien segura. Huna moien bat cihauc
borogatzen ahal düzüna. Deitzen die champ d'echpérience.
çure alhorrian berhezten düzü lau lür pharte, algarren ondozca, oro bardin
handi. Emazü bakotchac badira 10 metra çabal, 10 metra lüce. Oro ber guisan
lanthüric, oroec ber acitic eta ber heinian. Lehen phartila, jaquilia deitzen
düzü, deüs ere huncailüic ez düzü emaiten. Biguerrenian ausarqui iraurcen düzü
açota dien huncailia bera, dügün nitrate de soude. Hirurguerrenian, potaça diana
bera: dügün chlorüre de potasse. Laurguerrenian, acide phospporique diana: dügün
superfosfata. Eta orai egürüqui cer errecolta bakoitzac jaukico din. Eçagün da
çure lürra açotaren escasian bacen, eta asqui acide phospporique balin bacin,
çure errecolta hanitchez ederrago datequila açota eman düzün phartilan. Hala
hala, çure lürrac asqui açota balin bacin eta escas fosfora, agueri da fosfora
üken din phartilaren errecolta datequila hobena. Ber guisan laurgueren
phartilaz. Holetan badaquizü cer din beharrena çure lürrac eta emanen deroçu
ondoco urthian. Arruntian erran daite belharraen berdia churppail denian, nahi
bada büria phezü, açota orano falta. Bena ogui eta artho çankua asquitto propi
eta büria tchipi, fosfora dü escas.

Lantharen dominanta
Ez da asqui lürraren açagützia, lantharer, eman behar çaie, haboruenic
laquet çaien huncailia eta dominanta. Lanthare bakotchac badü bere huncailü
maitiagua, haitatiagua.

ORAI BERIAN:
1. Açac, insaladac, asperjiac, gaagarrac, secaliac, olhuac, soho algatsiac
nahi die hanitch açota eta acide phospporique.
2. Lür sagarrac, carotac, betarrabac, inabuac, arbiac, liac, tabacuac,
artuac, topinamburrac, gütiago açota eta hanitch acide phospporique eta potaça
hein bat.
3. Ilharrac, ilhar bibilac, babac, minabeciac, zühain fruta emailec,
treflac, lücernac, sainfoinac, ez die galtatzen batere açotaric, bena haien
dominanta da potaça hanitch eta hein bat acide phospporique. Horiequi ez ahatz
behar dela bethi plastre nahasi. Ez ahatz ere lür guicenian eta goroztatian
gütiago asqui dela açota eta potaça. Büztan lürretan gütiago dela potaça edo
batere berec nasaiqui jadanic dielacoz, nahi bada ereiten den lanthariac potaça
din dominanta, bereciqui goroztatüic balin badira. Orai cer heinetan algarrequi
nahasi behar dien huncailü bederataric erranen dügü eta emanen formülac edo
chediac. Bena ohart citie, hanitch lür bati emanaci deon engrais completac,
beste lür batetan ez düquiala bethi ber ekoizpena, ceren beste lür horrec
beitüque beste calitateric; nausiac eçagütü behar dü bere lürra, eta bere
jaquinaren arabea emendatü edo gütitü, escas edo sobera huncailü horietaric
manhazten deron formüla.

Formülac edo chediac

Oguiarentaco:
100 quilo nitrate de soude.
200 quilo superpposppate 12/14 sur cent d'acide phospporique.
200 quilo plastre.
Horen erdia emazü ereitean, beste erdia galçaratzian.

Sorhuentaco:
50 quilo nitrate de soude.
50 quilo clhorure de potassium.
200 quilo superfosfata.
200 quilo scorie de déppospporation.
200 quilo plastre.
Horiec iraur bedats hatsarrian.

Arthuarentaco:
50 quilo nitrate de soude.
300 quilo superfosfata.
300 quilo plastre.
Hortan üküratzen ahal da condicionetan lürra ükenic dela goroztaldi bat.

Lür sagarrentaco:
Gorotz hanitch, ehorciric hilabete çombait aitzinetic lürraren ütsülcian.
200 quilo superfosfata ereitian eta
100 quilo chlorure de potassium.
Badira chlorure hoi beno nahiago dienac 100 quilo sulfate de potasse.
Büztan lürretan emendatzen ahal da 150 quilo plastre.

Minabeciaentaco:
200 quilo superfosfata.
200 quilo plastre.
100 quilo chlorure de potassium. Hunen ordari ere çombaitec nahiago die
100 quilo sulfate de potasse.

Formüla horiec emanic dira hectararentaco, erran nahi beita gure laur
ithegün eta erdien, kuntü. Bi ithegün eta laurdenen phasta baicic nahi ez
dianac, asqui dü huncailü horien erdiaren nahastia, laurdena laurdenaz asqui
dinac.

Nula nahas huncailü horiec


Deus ere aisagoric. Ezcatz çolan edo selau batetan heda çabal-çabala
lehenic superfosfata, orotan bardin lodi. guero hartan gainen orotan bardin
lodi, nitrate de soude. Berriz hoietan gainen ber guisan heda clhorure de
potassium, guero hola hola plastria eta bestiac, behar badie. Ordian haitzür eta
phalaequi, bürü bateti bestila nahas hiruretan, murtera eguiten den beçala, eta
çure huncailia oso eguinic eta prest da lürrari iraurceco. çaquiac arra betha,
eta ebi bati bürüz, aiceric ez delaric, bota ausarqui oguia iraurcen den beçala.
Bardinago lürrian hedatüric eta bardinago içanen dateque errecolta.
Hanitch balius dira huncailü horiequi errecoltaren doblatzia, ahal den
lekin. Bena hanitchez baliusago orano Jincuaren benedicionia gure alhorretan eta
lanetan.

[1] Hontaz eta nahiz gaiarequin ersiqui loturic ez egon, Vinsonen


bibliografian 456 cembaquia daraman sarreraren berri ecar gueneçaque: Mono-
pposppo-guanoaz arguia angueles compania the bipposppated guano Londresen Europa
gucico salce escua duena Francian salce cargua dutenac, Baionan eta Bordelen, F.
Fontzlair, Laran eta beste, 1874. Hauche Mono-pposppo-guano et son emploi
icemburuco fransesezco lan baten 7 orrialdetaco itzulpen laburtua dugu.